date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188627/urrutikoetxearen-auzia-instrukziora-bidali-dute-berriz.htm | Politika | Urrutikoetxearen auzia instrukziora bidali dute berriz | 2010-2013ko prozesuagatik epaitzekoa zuten gaur Josu Urrutikoetxea, Parisko Zigor Auzitegian. Bigarren aldia da epaileak dosierra instrukziora bidaltzen duela. | Urrutikoetxearen auzia instrukziora bidali dute berriz. 2010-2013ko prozesuagatik epaitzekoa zuten gaur Josu Urrutikoetxea, Parisko Zigor Auzitegian. Bigarren aldia da epaileak dosierra instrukziora bidaltzen duela. | Parisko Zigor Auzitegira deitua zen gaur arratsaldean Josu Urrutikoetxea, 2010 eta 2013 artean ETAko kide izan zelakoan, gaizkile elkarteko kide izatea leporatuta. Baina, azkenean, ez du auzirik izan. Fiskaltzak hala eskatuta, dosierra berriz instrukziora bidaltzea erabaki du epaileak, erregularizatzeko. Harritua mintz... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188628/ertzaintzaren-esku-hartzeetan-hildakoen-kasuak-aztertzeko-batzordea-abiatuko-du-erkorekak.htm | Politika | Ertzaintzaren esku hartzeetan hildakoen kasuak aztertzeko batzordea abiatuko du Erkorekak | Legegintzaldirako asmoen berri eman du Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak: Ertzaintzaren giza baliabideetan etor daitezkeen hutsuneei aurre egiteko, lau hautaketa prozesu egingo dituzte. | Ertzaintzaren esku hartzeetan hildakoen kasuak aztertzeko batzordea abiatuko du Erkorekak. Legegintzaldirako asmoen berri eman du Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak: Ertzaintzaren giza baliabideetan etor daitezkeen hutsuneei aurre egiteko, lau hautaketa prozesu egingo dituzte. | Eusko Legebiltzarrean agerraldia izan du gaur goizean Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak, agintaldirako asmoen berri emateko. Segurtasun ereduaren oinarrian «gardentasuna eta hurbiltasuna» jartzeko konpromisoa hartu du, eta, ildo horretan, iragarri du Ertzaintzaren kontrol eta g... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188629/nafarroako-gobernuak-aholkatzen-du-etxe-berekoekin-soilik-elkartzea.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak aholkatzen du etxe berekoekin soilik elkartzea | Kaleratu du gaur gauerdian indarrean sartuko den foru araua, eta, han adierazten duenez, beste lurraldeetako herritarrek badaukate Nafarroa zeharkatzea, betiere «jatorria eta helmuga handik kanpokoak badira» | Nafarroako Gobernuak aholkatzen du etxe berekoekin soilik elkartzea. Kaleratu du gaur gauerdian indarrean sartuko den foru araua, eta, han adierazten duenez, beste lurraldeetako herritarrek badaukate Nafarroa zeharkatzea, betiere «jatorria eta helmuga handik kanpokoak badira» | Astelehen arratsaldean iragarritako neurriak zehatz-mehatz bildu ditu Nafarroako Gobernuak 57/2020 foru arauan, eta gauerdian kaleratu baino ordu batzuk lehenago plazaratu du edukia. Berezitasunetako bat da gobernuak aholkatu egiten diela herritarrei etxe bereko edo bizikidetza burbuila bereko pertsonekin egotea soilik... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188630/frantzisko-aita-santuak-homosexualen-arteko-bikote-zibilak-babestu-ditu.htm | Gizartea | Frantzisko aita santuak homosexualen arteko bikote zibilak babestu ditu | «Homosexualek familia batean egoteko eskubidea dute. Bikote zibila osatzeko lege bat egon behar du», adierazi du. | Frantzisko aita santuak homosexualen arteko bikote zibilak babestu ditu. «Homosexualek familia batean egoteko eskubidea dute. Bikote zibila osatzeko lege bat egon behar du», adierazi du. | Sexu bereko pertsonek bikote zibila osatzeko eskubidea dutela defendatu du Frantzisko aita santuak. Lehen aldia da aita santuak homosexualen arteko ezkontzak publikoki defendatzen dituena. Gaur estreinatu da Erromako Zine Jaialdian Evgeny Afineevsky zine zuzendariak egindako Francesco dokumentala, eta bertan jasota dau... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188631/oconnorrek-atzoko-arantza-kendu-du.htm | Kirola | O'Connorrek atzoko arantza kendu du | Australiarra ihesaldiko indartsuena izan da etapa amaierako Madonna di Campiglio mendatean. Faboritoen artean ez da aparteko zalapartarik sortu, eta Joao Almeida liderrak ez ditu ahulezia zantzuak erakutsi; aurkakoa baizik. | O'Connorrek atzoko arantza kendu du. Australiarra ihesaldiko indartsuena izan da etapa amaierako Madonna di Campiglio mendatean. Faboritoen artean ez da aparteko zalapartarik sortu, eta Joao Almeida liderrak ez ditu ahulezia zantzuak erakutsi; aurkakoa baizik. | Madonna di Campigliok bere garaipen zerrendan bi irabazleen izenak besterik ez zuen orain arte. 1999an, Marco Pantanik altxatu zituen lehendabizikoz bi besoak; eta 2015ean, berriz, Mikel Landa izan zen indartsuena. Bada, hirugarren txirrindularia batu da zerrenda horretara. Ben O'Connorrek (NTT) bere zigilua ezarri dio... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188632/urnietako-13-eta-40-urte-arteko-biztanleei-pcra-egitera-joateko-deia-egin-diete.htm | Gizartea | Urnietako 13 eta 40 urte arteko biztanleei PCRa egitera joateko deia egin diete | Urnietako udal pilotalekuan eginen dute baheketa, bihartik larunbatera arte. Aurrez txanda eskatu beharko da, Urnietako osasun etxera deituta. | Urnietako 13 eta 40 urte arteko biztanleei PCRa egitera joateko deia egin diete. Urnietako udal pilotalekuan eginen dute baheketa, bihartik larunbatera arte. Aurrez txanda eskatu beharko da, Urnietako osasun etxera deituta. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR testak egiteko deia egin diete Urnietako (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko biztanleei. Bihartik larunbatera egingo dituzte probak, Urnietako udal pilotalekuan: bihar eta etzi, 15:00etatik 19:30era, eta larunbatean goizez. Txanda aldez aurretik eskatu beharko da, tele... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188633/movistarren-lana-biribildu-du-solerrek.htm | Kirola | Movistarren lana biribildu du Solerrek | Bakarrik iritsi da helmugara, Done Mikel Aralarkoaren jaitsieran ihes egin eta gero. Roglicek lehen postuan segitzen du. | Movistarren lana biribildu du Solerrek. Bakarrik iritsi da helmugara, Done Mikel Aralarkoaren jaitsieran ihes egin eta gero. Roglicek lehen postuan segitzen du. | Movistarrek etxean irabazi du. Marc Solerrentzat izan da Espainiako Vueltako bigarren etapa, Iruñean hasi eta Lekunberrin amaitu dena, Nafarroan. Solerrek ondo ezagutzen zuen ibilbidea, eta estrategia bikain atera zaio. Urbasan bizitu du erritmoa Movistarrek, eta Done Mikel Aralarkoaren jaitsieran erasoa jo eta gero lo... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188662/eaeko-auzitegi-nagusiak-ez-du-baimendu-bilerak-sei-lagunera-mugatzea.htm | Gizartea | EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimendu bilerak sei lagunera mugatzea | Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak «oinarrizko eskubideak urratzen» dituela eta «lege babesik» ez duela ebatzi du. Urkulluk esan du «inondik inora ere» ez dagoela ados erabakiarekin, baina errespetatzen duela. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak dio «ulertzen zaila» dela. Nafarroako Auzitegi Nagusiak, berriz, lurrald... | EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimendu bilerak sei lagunera mugatzea. Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak «oinarrizko eskubideak urratzen» dituela eta «lege babesik» ez duela ebatzi du. Urkulluk esan du «inondik inora ere» ez dagoela ados erabakiarekin, baina errespetatzen duela. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak di... | Eusko Jaurlaritzak talde bilerak mugatzeko hartutako erabakia atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta ez du baimendu bilerak sei pertsonara mugatzea. Hori hala, Jaurlaritzak bakarrik «gomendatu» ahal izango du arlo pribatuan zein publikoan talde bilerak gehienez sei pertsonakoak izatea, eta ez da «betebeharra» izan... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188663/iriartek-urkulluri-eskatu-dio-gaurko-labiren-bileran-neurri-zorrotzak-hartzeko-pandemia-geratzeko.htm | Gizartea | Iriartek Urkulluri eskatu dio gaurko LABIren bileran neurri zorrotzak hartzeko, pandemia geratzeko | Neurri murriztaileekin batera, gehien kalteturiko sektoreak laguntzeko neurriak ere eskatu ditu. Bide horretan EH Bilduren babesa izango duela esan dio Maddalen Iriarte bozeramaileak. | Iriartek Urkulluri eskatu dio gaurko LABIren bileran neurri zorrotzak hartzeko, pandemia geratzeko. Neurri murriztaileekin batera, gehien kalteturiko sektoreak laguntzeko neurriak ere eskatu ditu. Bide horretan EH Bilduren babesa izango duela esan dio Maddalen Iriarte bozeramaileak. | Gaur 18:00etan biltzekoa da Labi Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea batzorde berezia, pandemiaren bilakaera ikusita neurri berriak aztertzeko. Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eskatu dio neurri zorrotzak hartzeko pandemia geratzeko. Araban, Bi... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188664/quibi-plataformak-itxi-egingo-du.htm | Bizigiro | Quibi plataformak itxi egingo du | Formatu laburreko telesailak eta saioak eskaintzen zituen, sakelako telefonoetan ikusteko. Sei hilabete baino ez du iraun proiektuak. | Quibi plataformak itxi egingo du. Formatu laburreko telesailak eta saioak eskaintzen zituen, sakelako telefonoetan ikusteko. Sei hilabete baino ez du iraun proiektuak. | Apirilean jarri zuten martxan Quibi plataforma. Ez soilik AEBetan, baizik eta munduko herrialde gehienetan: Euskal Herrian apirilaren 6tik zegoen erabilgarri. Baina ez dute lortu esperotako harpidedun kopurua, eta plataformak porrot egin du. Jeffrey Katzenberg eta Meg Whitman Quibiko arduradunek gutun ireki bat bidali ... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188665/goia-jo-du-eguneko-positiboen-kopuruak-hegoaldean-1626.htm | Gizartea | Goia jo du eguneko positiboen kopuruak Hegoaldean: 1.626 | Nafarroan (593) eta Gipuzkoan (503) atzeman dituzte kasu gehienak, baina goranzko joera nabari da Bizkaian (423) eta Araban ere (96). | Goia jo du eguneko positiboen kopuruak Hegoaldean: 1.626. Nafarroan (593) eta Gipuzkoan (503) atzeman dituzte kasu gehienak, baina goranzko joera nabari da Bizkaian (423) eta Araban ere (96). | Gora, etenik gabe. COVID-19aren kutsatzeen kurba ezin apalduta segitzen dute Hego Euskal Herriko administrazioek. Bigarren olatuko positibo kopururik handiena atzeman dute, atzo eginiko probei esker: 1.626 kasu, aurreko egunean baino 416 gehiago. Osakidetzak emaniko datuen arabera, 13.470 proba egin zituzten atzo Araba... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188666/hotelak-erdizka-aritu-dira-uda-honetan.htm | Ekonomia | Hotelak erdizka aritu dira uda honetan | Bidaiarien kopurua %47,7 txikitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta batez beste bi egun egin dituzte | Hotelak erdizka aritu dira uda honetan. Bidaiarien kopurua %47,7 txikitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta batez beste bi egun egin dituzte | Iazko udako emaitzekin alderatuta, aurten bidaiarien sarrerak %47,4 txikitu dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan, COVID-19ak turismoaren sektorean duen eraginagatik.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak uztaileko, abuztuko eta iraileko datuak eman ditu ostegun honetan. EAEko hotel establezimenduetako sarrer... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188667/neurri-murriztaileagoak-aplikatzen-badira-laguntza-ekonomikoak-gehituko-ditu-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Neurri «murriztaileagoak» aplikatzen badira, laguntza ekonomikoak gehituko ditu Jaurlaritzak | Azpiazu sailburuak aitortu du okerrera egin dezaketela gobernuaren aurreikuspen ekonomikoek. | Neurri «murriztaileagoak» aplikatzen badira, laguntza ekonomikoak gehituko ditu Jaurlaritzak. Azpiazu sailburuak aitortu du okerrera egin dezaketela gobernuaren aurreikuspen ekonomikoek. | Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspen ekonomikoak «pandemia erdi kontrolatuta zegoela pentsatuz» egindakoak direla, eta aitortu du horiek okerrera egin dezaketela, osasun krisiari aurre egiteko hartzen diren neurrien... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188668/beasainen-pcrak-egitera-deitu-dituzte-13-eta-40-urte-bitartekoak.htm | Gizartea | Beasainen PCRak egitera deitu dituzte 13 eta 40 urte bitartekoak | Beasainen PCRak egitera deitu dituzte 13 eta 40 urte bitartekoak. | Osakidetzak eta Osasun Sailak herritarren lankidetza eskatu dute, eta PCRak egitera deitu dituzte 13tik 40 urtera artekoak, Beasainen. Pergola pilotalekuan atonduko dute azpiegitura. Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean egingo dira, urriaren 26tik 28ra, 13:00etatik 20:00etara.
Horretarako, aldez aurretik eska... | |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188669/haurreskolak-partzuergoak-mobilizazioei-ekingo-die-etorkizuna-kolokan-dagoela-eta.htm | Gizartea | Haurreskolak partzuergoak mobilizazioei ekingo die, etorkizuna «kolokan» dagoela eta | Lan baldintzak hobetzea, negoziazioa eta kontratazioa «desblokeatzea» eskatu dute. Asteazkenean Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean bilduko dira, eta hurrengo asterako mobilizazio gehiago iragarri dituzte. | Haurreskolak partzuergoak mobilizazioei ekingo die, etorkizuna «kolokan» dagoela eta. Lan baldintzak hobetzea, negoziazioa eta kontratazioa «desblokeatzea» eskatu dute. Asteazkenean Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean bilduko dira, eta hurrengo asterako mobilizazio gehiago iragarri dituzte. | «Haurreskolak partzuergoaren etorkizuna kolokan jartzen ari da Eusko Jaurlaritza». Kritika gogorra egin dute Haurreskolak partzuergoan ordezkaritza duten LAB, Steilas eta ELA sindikatuek, gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Hiru eskaera nagusi dauzkate: negoziatzea, lan baldintzak hobetzea eta kontratazioa «desbl... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188670/eusko-legebiltzarra-inguratu-dute-euskal-errepublikaren-alde-egiteko.htm | Politika | Eusko Legebiltzarra inguratu dute, euskal errepublikaren alde egiteko | Ainhoa Gutierrezek eta Unai Apaolazak azaldu dute egungoa «tutoretzapeko autonomia» dela, «benetako burujabetza giltzapetzeko kaiola». | Eusko Legebiltzarra inguratu dute, euskal errepublikaren alde egiteko. Ainhoa Gutierrezek eta Unai Apaolazak azaldu dute egungoa «tutoretzapeko autonomia» dela, «benetako burujabetza giltzapetzeko kaiola». | Ehunka lagun batu dira gaur eguerdian Gasteizen, Eusko Legebiltzarra inguratzeko. Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak deitu du mobilizaziora, eta 12:00ak pasa zirela hasi da jendea parlamentuaren inguruan batzen, zinta batekin, elkarren arteko distantzia mantentzeko. Bakoitzak bere lekua hartuta, kolore ugari... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188671/hariri-libanoko-lehen-ministro-aukeratu-dute-protestengatik-dimisioa-eman-eta-urtebetera.htm | Mundua | Hariri Libanoko lehen ministro aukeratu dute, protestengatik dimisioa eman eta urtebetera | Gobernu berria eratzeko agindua jaso du. Gehiengo osoaren babesarekin hautatu dute gobernuburu. Abstenitu egin dira Hezbollah eta Libanoko Indarrak. | Hariri Libanoko lehen ministro aukeratu dute, protestengatik dimisioa eman eta urtebetera. Gobernu berria eratzeko agindua jaso du. Gehiengo osoaren babesarekin hautatu dute gobernuburu. Abstenitu egin dira Hezbollah eta Libanoko Indarrak. | Saad Hariri Libanoko lehen ministroaren kargura itzuli da, gobernu berri bat eratzeko aginduarekin. Diputatu gehienen babesa izan du, 118 ordezkarietatik 68rena, Michel Aoun presidenteak gidatu duen kontsulta parlamentarioen prozesu loteslean. Lehen ministroa bera buru duen Al-Mustaqbal alderdiaz gain, Haririren itzule... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188672/asier-aginako-preso-ohia-hil-da-gaixotasun-baten-ondorioz.htm | Politika | Asier Aginako preso ohia hil da, gaixotasun baten ondorioz | 2019ko urtarrilean utzi zuten libre. | Asier Aginako preso ohia hil da, gaixotasun baten ondorioz. 2019ko urtarrilean utzi zuten libre. | Asier Aginako Etxenagusia euskal preso ohia (Durango, Bizkaia) zendu da, hilabeteetan buruko tumore baten ondorioz gaixo egon ondoren. Iazko urtarrilean utzi zuten libre Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 2018ko abenduan ondoezik sentitu eta 2019ko urtarrilaren 16an ebakuntza bat egin eta gero. 44 urte zituen.
... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188673/defentsak-ondorioztatu-du-ez-dela-frogarik-aurkeztu-jaro-operazioko-auzipetuen-kontra.htm | Mundua | Defentsak ondorioztatu du ez dela frogarik aurkeztu 'Jaro operazioko' auzipetuen kontra | Causa Galizako bederatzi auzipetuen kontrako epaiketa sententziaren zain gelditu da. Auziak azaroaren 3an jarraituko du, Ceivar elkarteko hiru akusatuen epaiketarekin. | Defentsak ondorioztatu du ez dela frogarik aurkeztu 'Jaro operazioko' auzipetuen kontra. Causa Galizako bederatzi auzipetuen kontrako epaiketa sententziaren zain gelditu da. Auziak azaroaren 3an jarraituko du, Ceivar elkarteko hiru akusatuen epaiketarekin. | Jaro operazioaren auziko atal bat sententziaren zain gelditu da, Espainiako Auztegi Nazionalean. Galiziako hamabi kide independentista daude akusatuta, «terrorismoa goratzeko talde kriminal bateko kide» izateagatik. Horietako hiru Ceivar «errepresioaren kontrako» elkartekoak dira, eta gainerako bederatziak Causa Galiza... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188674/agerraldi-bat-izan-da-baionako-espetxean-eta-hamar-langile-kutsatu-dira.htm | Gizartea | Agerraldi bat izan da Baionako espetxean, eta hamar langile kutsatu dira | Presoen artean ez da positiborik antzeman agerraldi honetan. | Agerraldi bat izan da Baionako espetxean, eta hamar langile kutsatu dira. Presoen artean ez da positiborik antzeman agerraldi honetan. | Osasunaren Eskualdeko Agentziaren arabera, gutxienez hamar langile kutsatu dira Baionako espetxean koronabirusarekin. Zehaztu duenez, ez da presoen artean inor kutsatu agerraldi honetan. SNP eta FO sindikatuek espetxeko egoera salatu dute. Zehaztu dute gaixo agiria hartzen duten langileak ez dituztela ordezkatzen, eta ... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188675/etxeratze-agindua-emanen-dute-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Etxeratze agindua emanen dute Ipar Euskal Herrian | Jean Castex Frantziako lehen ministroak iragarri du neurria. Ezingo da etxetik irten 21:00etatik 06:00etara. Pirinio Atlantikoetako prefeturak erran du ostatuak itxiko dituztela gutxienez hiru astez. | Etxeratze agindua emanen dute Ipar Euskal Herrian. Jean Castex Frantziako lehen ministroak iragarri du neurria. Ezingo da etxetik irten 21:00etatik 06:00etara. Pirinio Atlantikoetako prefeturak erran du ostatuak itxiko dituztela gutxienez hiru astez. | Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua emanen dutela iragarri du Jean Castex Frantziako lehen ministroak gaur arratsaldean. 21:00etatik 06:00etara iraunen du, eta ostiral gauerditik aitzina ezarriko da. Tarte horretan, herritar guziek etxean egon beharko dute, eta komertzio guziak itxiak izanen dira. Karrikara atera aha... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188676/keldermanek-maglia-arrosa-kendu-dio-almeidari.htm | Kirola | Keldermanek maglia arrosa kendu dio Almeidari | Jai Hindleyk irabazi du hemezortzigarren etapa, Stelvio mendate handiaren eguna. Pello Bilbao hirugarren izan da, eta sailkapen nagusian laugarren jarri da. | Keldermanek maglia arrosa kendu dio Almeidari. Jai Hindleyk irabazi du hemezortzigarren etapa, Stelvio mendate handiaren eguna. Pello Bilbao hirugarren izan da, eta sailkapen nagusian laugarren jarri da. | Wilco Keldermanek (Sunweb) maglia arrosa kendu dio Joao Almeidari (DQT). Herbehereetarra da Italiako Giroko lider berria. Hemezortzigarren etapa Jai Hindleyk (Sunweb) australiarrak irabazi du. 207 kilometroko ibilbidea izan du, eta tartean, Stelvio mendate handia.
Gain mitikoak birrindu du lehendik ere hautsita zetorr... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188677/europako-parlamentuak-bielorrusiako-oposizioari-eman-dio-sakharov-saria.htm | Mundua | Europako Parlamentuak Bielorrusiako oposizioari eman dio Sakharov saria | David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak Lukaxenkoren kontrako mugimenduaren «adorea, erresilientzia eta irmotasuna» goraipatu ditu. | Europako Parlamentuak Bielorrusiako oposizioari eman dio Sakharov saria. David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak Lukaxenkoren kontrako mugimenduaren «adorea, erresilientzia eta irmotasuna» goraipatu ditu. | Europako Parlamentuak Bielorrusiako oposizio mugimenduari eman dio kontzientzia askatasunaren Sakharov saria. Alexander Lukaxenkoren gobernuaren kontrako protestak «pentsamendu eta adierazpen askatasuna» mamitzen duela adierazi du David Sassoli europarlamentuko presidenteak, eta gaineratu du Europak «Bielorrusiako herr... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188678/asisko-urmenetak-eta-joseba-larratxek-basolatik-berri-onik-ez-komikia-aurkeztu-dute.htm | Kultura | Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek 'Basolatik berri onik ez’ komikia aurkeztu dute | 'Xabiroi' aldizkarian atalka emandako komikia liburu batean bildu dute Urmenetak eta Larratxek. Mundu fantastiko batean bildu dituzte Orbaitzetako ola eta bertako XVII. mendeko biztanleak. | Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek 'Basolatik berri onik ez’ komikia aurkeztu dute. 'Xabiroi' aldizkarian atalka emandako komikia liburu batean bildu dute Urmenetak eta Larratxek. Mundu fantastiko batean bildu dituzte Orbaitzetako ola eta bertako XVII. mendeko biztanleak. | Kondairak dio Basolatik ez dela berri onik heltzen. Kondairari izkin egin, eta Basolako arma olari (Orbaizeta, Nafarroa) fantasiazko unibertso propio bat eman diote Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxe komikigileek. Lau urte dira arma ola abiapuntu hartuta Xabiroi aldizkarirako komikiak sortzen hasi zirela. Orain, Xabir... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188679/hego-euskal-herrian-oraingoz-ez-dute-etxeratze-agindua-ezarriko.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian oraingoz ez dute etxeratze agindua ezarriko | Lurraldeen Arteko Osasun Kontseiluaren bileran, autonomia erkidego gehienak agertu dira neurri hori Espainiaren menpeko lurralde guztietan aplikatzearen alde | Hego Euskal Herrian oraingoz ez dute etxeratze agindua ezarriko. Lurraldeen Arteko Osasun Kontseiluaren bileran, autonomia erkidego gehienak agertu dira neurri hori Espainiaren menpeko lurralde guztietan aplikatzearen alde | Espainiako Osasun ministro Salvador Illak azaldu duenez, Lurraldeen Arteko Osasun Kontseiluaren bileran adostasun handia egon da Espainiaren menpeko lurralde guztietan ekiinbide komunerako esparru bat ezartzeko komenigarritasunaren inguruan. Onartutako dokumentuan, autonomia erkidego guztietarako esparru bat ezartzen d... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188680/tabernek-iluntzeko-bederatzietan-itxi-beharko-dute-intzidentzia-tasa-handia-duten-herrietan.htm | Gizartea | Tabernek iluntzeko bederatzietan itxi beharko dute intzidentzia tasa handia duten herrietan | Bi neurri berri jarriko dira bihar indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Batek intzidentzia tasa handiko herriei eragingo die; besteak, gainontzeko guztiei. Semaforo gorria piztua duten herrietan ezingo da talde kirolik egin, eta are gehiago mugatuko dira denden eta parkeen ordutegiak. | Tabernek iluntzeko bederatzietan itxi beharko dute intzidentzia tasa handia duten herrietan. Bi neurri berri jarriko dira bihar indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Batek intzidentzia tasa handiko herriei eragingo die; besteak, gainontzeko guztiei. Semaforo gorria piztua duten herrietan ezingo da talde kirolik egi... | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean jarriko diren neurri berriak aurkeztu ditu Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Horiek 5.000 herritar baino gehiago izan eta 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriei eragingo die. Hau da, Gipuzkoako hogei herriri eta Bizkaiko bosti. Hala, EAE... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188681/realak-mendean-hartu-du-rijeka-neurketaren-hondarrean-egindako-gol-bati-esker.htm | Kirola | Realak mendean hartu du Rijeka, neurketaren hondarrean egindako gol bati esker | Txuri-urdinek irabaziz hasi dute Europa liga. Donostiarrek baloia gehiagotan eduki dute partida osoan, baina azken unera arte kamuts aritu dira atearen aurrean. | Realak mendean hartu du Rijeka, neurketaren hondarrean egindako gol bati esker. Txuri-urdinek irabaziz hasi dute Europa liga. Donostiarrek baloia gehiagotan eduki dute partida osoan, baina azken unera arte kamuts aritu dira atearen aurrean. | Rijekaren sarean harrapatuta geratzekoa zenean, kroaziarren amaraunetik ihes egitea lortu du Realak. Europa ligako multzokako fasea irabaziz hasi dute txuri-urdinek, Jon Bautistak luzapenean egindako gol bati esker. Etxekoen lakioan lotuta geratzear zirela, Jon Bautista errenteriarrak ondo baliatu du bere aukera, huts ... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188682/erietxera-eraman-dute-inaki-bilbao-euskal-presoa.htm | Politika | Erietxera eraman dute Iñaki Bilbao euskal presoa | AEMk salatu du bere borondatearen kontra elikatzen ari direla | Erietxera eraman dute Iñaki Bilbao euskal presoa. AEMk salatu du bere borondatearen kontra elikatzen ari direla | 43 egun daramatza gose greban Iñaki Bilbao euskal presoak, eta atzo erietxera eraman zuten AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakitera eman duenez. «Derrigorrez elikatua» izaten ari dela salatu dute, eta «sasi txakurren» zaintzapean dagoela.
«43 egun gose greban egotea gorputzarentzat zigor ... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188711/lander-garrok-irabazi-du-nobelak-idazten-laguntzeko-agustin-zubikarai-saria.htm | Kultura | Lander Garrok irabazi du nobelak idazten laguntzeko Agustin Zubikarai saria | Euskal Herriko giro nahasitik ihesi Bartzelonara doan Xabi Ugarte pertsonaiaren nondik norakoak ditu ardatz proiektuak, eta 'Faith' du behin-behineko izenburua. | Lander Garrok irabazi du nobelak idazten laguntzeko Agustin Zubikarai saria. Euskal Herriko giro nahasitik ihesi Bartzelonara doan Xabi Ugarte pertsonaiaren nondik norakoak ditu ardatz proiektuak, eta 'Faith' du behin-behineko izenburua. | Eskarmentuko idazlea da Lander Garro. Orain galdera berriak ditut (Txalaparta) ipuin bilduma izan zen bere lehen publikazioa, 2004an, eta beste bi eleberri ere baditu kalean, geroztik: Kontrarioa (2010, Susa) eta Gerra txikia (2014, Susa). Gidoigile ere aritua da Sautrela telebista saioan, eta bera da egunotan zenbait ... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188712/ekonomiaren-errebotea-152koa-izan-da-hirugarren-hiruhilekoan.htm | Ekonomia | Ekonomiaren errebotea %15,2koa izan da hirugarren hiruhilekoan | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina nabarmen hazi da udan bigarren hiruhilekoarenaren aldean. 2019arekin alderatuta, BPGak %7,7 egin du atzera. «Datu onak» dira, Pedro Azpiazuren ustez. | Ekonomiaren errebotea %15,2koa izan da hirugarren hiruhilekoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina nabarmen hazi da udan bigarren hiruhilekoarenaren aldean. 2019arekin alderatuta, BPGak %7,7 egin du atzera. «Datu onak» dira, Pedro Azpiazuren ustez. | Uztailetik irailera artean jarduera ekonomikoa zenbateraino suspertu den erakusten dute gaur Eustat estatistika erakundeak aurreratutako datuek. Errebotea izan da, eta ez txikia, BPG barne produktu gordina aurreko hiru hilabeteetan baino %15,2 gehiago hazi baita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Datu positiboa lehen hiru... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188713/biden-eta-trump-pandemiaz-eta-migrazioaz-aritu-dira-azken-eztabaidan.htm | Mundua | Biden eta Trump pandemiaz eta migrazioaz aritu dira azken eztabaidan | Bigarren eztabaida saioak ez du zerikusirik izan aurrekoarekin. Trumpek adierazi du COVID-19aren aurkako txertoa «iristear» dela, eta Bidenek migrazio politikak aldatzeko konpromisoa hartu du. | Biden eta Trump pandemiaz eta migrazioaz aritu dira azken eztabaidan. Bigarren eztabaida saioak ez du zerikusirik izan aurrekoarekin. Trumpek adierazi du COVID-19aren aurkako txertoa «iristear» dela, eta Bidenek migrazio politikak aldatzeko konpromisoa hartu du. | Joe Bidenek eta Donald Trumpek benetako eztabaida saio bat egin dute bart, AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin baino hamabi egun lehenago, aurreko saioko ikuskizuna alde batera utzita. Hautagai demokratak estu hartu du presidentea, leporatu dio koronabirusaren krisia oker kudeatu... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188714/giroko-txirrindulariek-planto-egin-eta-etapa-murriztu-egin-da.htm | Kirola | Giroko txirrindulariek planto egin, eta etapa murriztu egin da | Txirrindulariak kexu azaldu dira gaurko etaparen luzeerarekin: 258 kilometro Morbengo eta Asti artean. Azkenean 100 kilometro laburragoa izango da, eta 150 kilometro izango ditu. | Giroko txirrindulariek planto egin, eta etapa murriztu egin da. Txirrindulariak kexu azaldu dira gaurko etaparen luzeerarekin: 258 kilometro Morbengo eta Asti artean. Azkenean 100 kilometro laburragoa izango da, eta 150 kilometro izango ditu. | Giroko txirrindulariek planto egin dute etapako irteeran. Atzo 207 kilometroko etapa izan zuten, eta tartean Stelvio igo behar izan zuten. Bada, gaur, oso eguraldi txarrarekin, 258 kilometroko etapa bat zuten aurrean, aurtengo luzeena, Morbengo eta Asti artean. Gianni Bugno txirrindulari ohia buru duen Nazioarteko Txir... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188715/eh-bilduk-babestu-egin-ditu-jaurlaritzak-covid-19aren-aurka-hartutako-neurriak.htm | Gizartea | EH Bilduk babestu egin ditu Jaurlaritzak COVID-19aren aurka hartutako neurriak | Neurri «irmoak» garaiz hartzeko eskatu dio Urkulluri, baita sektore kaltetuenei laguntzak emateko ere. | EH Bilduk babestu egin ditu Jaurlaritzak COVID-19aren aurka hartutako neurriak. Neurri «irmoak» garaiz hartzeko eskatu dio Urkulluri, baita sektore kaltetuenei laguntzak emateko ere. | «Eusko Jaurlaritzak azken egunetan eta azken orduetan hartutako neurriek EH Bilduren babesa dute, babes osoa». Argi mintzatu da Maddalen Iriarte, koalizio abertzalearen Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, COVID-19aren aurka hartu berri dituzten neurri murriztaileez. Halere, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio neurriak azkar... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188716/altuna-eta-ezkurdia-laquoborondaterik-onenarekin-jokatu-dugu-ez-gara-erabiliak-izanraquo.htm | Kirola | Altuna eta Ezkurdia: «Borondaterik onenarekin jokatu dugu, ez gara erabiliak izan» | Ohar bat plazaratu dute Aspeko bi pilotariek. Aitortu dute badakitela Pilotarien Elkartearen aurkezpenak gaizki-ulertuak sortu dituela, baina gehitu dute azaldu zituzten helburuek indarrean jarraitzen dutela: «Pilotarien Elkartea guztion eskubideak borrokatzeko tresna egokiena dela uste dugu». | Altuna eta Ezkurdia: «Borondaterik onenarekin jokatu dugu, ez gara erabiliak izan». Ohar bat plazaratu dute Aspeko bi pilotariek. Aitortu dute badakitela Pilotarien Elkartearen aurkezpenak gaizki-ulertuak sortu dituela, baina gehitu dute azaldu zituzten helburuek indarrean jarraitzen dutela: «Pilotarien Elkartea guztio... | Pilotarien Elkartea sortu zuten astelehenean Altunak, Ezkurdiak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak, «pilota profesionalaren arazoari ahalik eta lasterrena irtenbidea bilatzen saiatzeko». Gainerakoei 48 ordu eman zizkieten bat egiteko, baina greban dauden pilotariek azkar eman zieten ezezkoa; haiek azaro amaierara arte ... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188717/eaeko-herritarren-erdiek-uste-dute-kontrol-eta-bakartze-neurri-zorrotzagoak-hartuko-beharko-liratekeela.htm | Gizartea | EAEko herritarren erdiek uste dute kontrol eta bakartze neurri zorrotzagoak hartuko beharko liratekeela | Lehendakaritzak inkesta bat egin du COVID-19ak herritarren artean eragiten dituen iritzia eta jarrerak ikertzeko, eta, horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %30ek nahiko lukete txertoa «ahal bezain laster» jarri | EAEko herritarren erdiek uste dute kontrol eta bakartze neurri zorrotzagoak hartuko beharko liratekeela. Lehendakaritzak inkesta bat egin du COVID-19ak herritarren artean eragiten dituen iritzia eta jarrerak ikertzeko, eta, horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %30ek nahiko lukete txertoa «ahal bezai... | Hau da galdera: «Kontrol eta isolamendu neurri zorrotzagoak hartu beharko lirateke, orain arte bezala jarrai dezakegu edo neurri arinagoak hartu beharko lirateke?». EAEko herritarren %48k erantzun dute neurri zorrotzagoak hartu beharko liratekeela, eta %45ek irizten diote orain arte bezala jarrai daitekeela. Arabako, B... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188718/libiako-gobernuak-eta-parlamentuak-su-eten-iraunkorra-adostu-dute-genevan.htm | Mundua | Libiako Gobernuak eta parlamentuak su-eten iraunkorra adostu dute Genevan | Sei urtean iraun du bi indarren arteko gerra zibilak. Stephanie Williams negoziazioen bitartekariak adierazi du akordio horrek «etorkizun baketsuagoa» eskainiko diela Libiako seme-alabei. | Libiako Gobernuak eta parlamentuak su-eten iraunkorra adostu dute Genevan. Sei urtean iraun du bi indarren arteko gerra zibilak. Stephanie Williams negoziazioen bitartekariak adierazi du akordio horrek «etorkizun baketsuagoa» eskainiko diela Libiako seme-alabei. | «Libiako historian arrastoa utziko duen» akordioa sinatu dute Libiako Ekintza Nazionaleko Gobernuak eta Tobrukeko Parlamentuak. Sei urtean herrialdean gerra zibila izan ostean, su-eten iraunkorra sinatu dute Genevan, bost eguneko negoziazioen ondoren. Nazio Batuen Erakundearen Libiari Laguntzeko Misioak bideratu ditu e... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188719/etxeratze-agindua-2100etatik-0600etara-izanen-da-iparraldean.htm | Gizartea | Etxeratze agindua 21:00etatik 06:00etara izanen da Iparraldean | Neurriak eta salbuespenak aurkeztu ditu Eric Spitz prefetak. Etxeratze agindua gaur gauetik aitzina ezarriko dute. Ostatuak itxiko dituzte, gutxienez hiru astez. | Etxeratze agindua 21:00etatik 06:00etara izanen da Iparraldean. Neurriak eta salbuespenak aurkeztu ditu Eric Spitz prefetak. Etxeratze agindua gaur gauetik aitzina ezarriko dute. Ostatuak itxiko dituzte, gutxienez hiru astez. | Jean Castex Frantziako lehen ministroak Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua ezarriko dutela jakinarazi ondotik, gaur goizean mintzatu da Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefeta, urriaren 16ko Frantziako Gobernuaren dekretuak finkatutako erregimen berria departamenduan nola gauzatuko den azaltzeko. Ordubeteko agerra... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188720/erresuma-batuak-eta-japoniak-merkataritza-akordio-bat-sinatu-dute.htm | Ekonomia | Erresuma Batuak eta Japoniak merkataritza akordio bat sinatu dute | Londresentzat, 'brexit'-aren osteko lehen merkataritza itun garrantzitsua da. | Erresuma Batuak eta Japoniak merkataritza akordio bat sinatu dute. Londresentzat, 'brexit'-aren osteko lehen merkataritza itun garrantzitsua da. | Erresuma Batuak Japoniarekin sinatu du brexit-aren osteko lehen merkataritza akordio garrantzitsua. Irailaren hasieran egin zuten ituna, eta gaur aurkeztu dute Liz Truss Erresuma Batuko Nazioarteko Merkataritzako ministroak eta Toshimitsu Motegi Japoniako Kanpo Harremanetarako ministroak, Tokion egindako agerraldi bate... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188721/batasuna-eta-diziplina-soziala-eskatu-ditu-sanchezek.htm | Gizartea | «Batasuna eta diziplina soziala» eskatu ditu Sanchezek | Espainiako gobernuburuak esan du «hilabete latzak» datozela, baina pandemia gaindi daitekeela. | «Batasuna eta diziplina soziala» eskatu ditu Sanchezek. Espainiako gobernuburuak esan du «hilabete latzak» datozela, baina pandemia gaindi daitekeela. | «Behin egin genuen, eta berriro egingo dugu». Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek aitortu du herritarrak «nekatuta» daudela pandemia gehiegi irauten ari delako, baina uste du mugimendua eta pertsonen arteko kontaktuak murriztea dela birusari aurre egiteko modu bakarra, eta horretan jarraitzeko deia egin du, «baturik... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188722/goia-jo-dute-positibo-kopuruak-ospitaleratuenak-eta-ziuetan-daudenenak.htm | Gizartea | Goia jo dute positibo kopuruak, ospitaleratuenak eta ZIUetan daudenenak | Bigarren olatuko daturik txarrenak izan dira gaurkoak. Beste 1.676 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta ospitaleetako egoera ere okerrera doa: 708 lagun daude ospitaleratuta; horietako 112, ZIUetan. | Goia jo dute positibo kopuruak, ospitaleratuenak eta ZIUetan daudenenak. Bigarren olatuko daturik txarrenak izan dira gaurkoak. Beste 1.676 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta ospitaleetako egoera ere okerrera doa: 708 lagun daude ospitaleratuta; horietako 112, ZIUetan. | Gero eta beltzagoa da Hegoaldeko datuek erakusten duten joera: goia jo dute positibo kopuruak, ospitaleratuenak eta ZIUetan daudenak. Hain zuzen, atzo beste 1.676 positibo atzeman zituzten, bigarren olatuko kopururik handiena. Eta horren eragina sumatzen ari dira ospitaleetan: 708 lagun daude ospitaleratuta; horietako ... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188723/rosa-perez-esquerdo-izendatu-dute-osakidetzako-zuzendari.htm | Gizartea | Rosa Perez Esquerdo izendatu dute Osakidetzako zuzendari | Lehen arretako medikua izana da Bilbon, eta gerontologiari eta osasun kudeaketari buruzko ikasketak ere baditu. | Rosa Perez Esquerdo izendatu dute Osakidetzako zuzendari. Lehen arretako medikua izana da Bilbon, eta gerontologiari eta osasun kudeaketari buruzko ikasketak ere baditu. | Zuzendari nagusi berria du Osakidetzak: Rosa Perez Esquerdok gidatuko du osasun erakunde hori aurrerantzean, Osakidetzako administrazio kontseiluak gaur erabaki duenez. Barakaldon (Bizkaia) jaio zen Perez, 1969an; Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna da EHUn, Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatea du, et... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188724/etxeratzearen-aukera-aztertu-du-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Etxeratzearen aukera aztertu du Nafarroako Gobernuak | 469 positibo atzeman dira azken 24 orduetan, egindako PCRen %12 inguru. Javier Remirez pozik azaldu da Nafarroako Auzitegi Nagusiak gobernuari arrazoi eman diolako eta atzo indarrean sartu zen 57/2020 foru araua berretsi duelako. | Etxeratzearen aukera aztertu du Nafarroako Gobernuak. 469 positibo atzeman dira azken 24 orduetan, egindako PCRen %12 inguru. Javier Remirez pozik azaldu da Nafarroako Auzitegi Nagusiak gobernuari arrazoi eman diolako eta atzo indarrean sartu zen 57/2020 foru araua berretsi duelako. | Nafarroako Gobernuak ez du baztertzen etxeratzeko agindua. Aipatu dute aukera hori, baina zerbitzu juridikoek ebatzi dute estatuaren eskumena dela. Javier Remirez presidenteordearen esanetan, «jarrera eraikitzailea dute», eta, aukera hori zabalik badago ere, Espainiako Gobernuari dagokio erabakitzea. Remirezen ustez, k... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188725/trenasa-ixtea-onartezina-dela-esan-du-aierdik-eta-azkeneraino-borrokatuko-dela-eragozteko.htm | Ekonomia | Trenasa ixtea «onartezina» dela esan du Aierdik, eta «azkeneraino» borrokatuko dela eragozteko | Castejongo planta ez ixteko eskatu dio CAFi, eta neurri gogorrak hartzekotan planta guztietan banatu ditzala. | Trenasa ixtea «onartezina» dela esan du Aierdik, eta «azkeneraino» borrokatuko dela eragozteko. Castejongo planta ez ixteko eskatu dio CAFi, eta neurri gogorrak hartzekotan planta guztietan banatu ditzala. | Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak kritika zorrotza egin dio CAFi Trenasa ixteko asmoaren harira. Castejongo lantegia «onartezina» dela esan du parlamentuan, eta eskaera zuzena egin dio tren ekoizleari: «Lankarga apaldu zaiola erakutsi badezake, uler daiteke enpresak erabaki ... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188726/roberto-gonzalez-de-vintildeaspre-eta-miriam-urkia-euskaltzaindiko-zuzendaritzakide-berriak.htm | Gizartea | Roberto Gonzalez de Viñaspre eta Miriam Urkia, Euskaltzaindiko zuzendaritzakide berriak | Xarles Bidegainek eta Xabier Kintanak utzi eginen dute zuzendaritza taldea, eta taldean jarraituko dute Andres Urrutiak —euskaltzainburu gisa—, Jean-Baptiste Coyosek —buruorde—, Adolfo Arejitak —idazkari— eta Sagrario Alemanek —Jagon sailburua—. | Roberto Gonzalez de Viñaspre eta Miriam Urkia, Euskaltzaindiko zuzendaritzakide berriak. Xarles Bidegainek eta Xabier Kintanak utzi eginen dute zuzendaritza taldea, eta taldean jarraituko dute Andres Urrutiak —euskaltzainburu gisa—, Jean-Baptiste Coyosek —buruorde—, Adolfo Arejitak —idazkari— eta Sagrario Alemanek —Jag... | Euskaltzaindiak datozen lau urteetarako zuzendaritza taldea berritu du gaur, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egindako osoko bilkuran. Orain arte bezala, Andres Urrutia izanen da euskaltzainburua. Jean-Baptiste Coyosek, Adolfo Arejitak eta Sagrario Alemanek ere segituko dute zuzendaritza taldean, baina ... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188727/alarma-egoera-ezartzeko-eskatu-du-txibitek-ere.htm | Gizartea | Alarma egoera ezartzeko eskatu du Txibitek ere | Urkulluk eskaera ofiziala egin dio Espainiako Gobernuari, bi arrazoi aipatuta: egoera okerrera doala eta neurri gehiago behar direla, baina Jaurlaritza mugatuta dagoela neurriak hartzeko. Jaurlaritzaren atzetik, Nafarroako Gobernuak egin du eskaera bera. Alarma egoera ezarrita ere, agintea erkidegoek izatea eskatu dute... | Alarma egoera ezartzeko eskatu du Txibitek ere. Urkulluk eskaera ofiziala egin dio Espainiako Gobernuari, bi arrazoi aipatuta: egoera okerrera doala eta neurri gehiago behar direla, baina Jaurlaritza mugatuta dagoela neurriak hartzeko. Jaurlaritzaren atzetik, Nafarroako Gobernuak egin du eskaera bera. Alarma egoera eza... | Alarma egoera ezartzeko eskaera egin diote Hego Euskal Herriko bi gobernuek Espainiako Gobernuari. Eusko Jaurlaritzak arratsalde hasieran bidali dio eskaera Pedro Sanchez presidenteari, alarma egoera ezarri eta horren bidez aukera eman dezan koronabirusaren aurkako neurri irmoagoak ezartzeko. Iñigo Urkullu lehendakaria... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188728/ibarrolaren-unibertso-artistikoak-bete-du-bilboko-rekalde-aretoa.htm | Kultura | Ibarrolaren unibertso artistikoak bete du Bilboko Rekalde aretoa | Agustin Ibarrola sortzailearen azken lau hamarkadetako 70 lan inguru biltzen ditu 'Agustin Ibarrola, naturalki' erakusketak, eta Jose Ibarrola seme eta artistak egin ditu komisario lanak | Ibarrolaren unibertso artistikoak bete du Bilboko Rekalde aretoa. Agustin Ibarrola sortzailearen azken lau hamarkadetako 70 lan inguru biltzen ditu 'Agustin Ibarrola, naturalki' erakusketak, eta Jose Ibarrola seme eta artistak egin ditu komisario lanak | «Haren lana oximoron plastiko bat da. Alde batetik, oso sortzaile espresionista da, keinu oso askekoa, eta, beste aldetik, aldi berean, oso arrazionalista ere bada, eta bi joera horien uztartzeak egiten du berezi haren lana». Kontraesan moduko horretan dago Agustin Ibarrola artistaren muina, Jose Ibarrola artista, seme... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188729/asteartean-bozkatuko-dituzte-pentsioen-erreformarako-gomendioak.htm | Ekonomia | Asteartean bozkatuko dituzte pentsioen erreformarako gomendioak | Espainiako Toledoko Ituneko taldeek adostu dute pentsioak KPIa oinarri izan duen indize baten arabera eguneratzea. Lan bizitza luzatzea babestu dute, baina salbuespenak eskatu dituzte erretiro aurreratuak zigortzeko orduan. Eta finantzaketa publikoa argitzea nahi dute, pentsioen sistemari berez ez dagozkion gastuak ken... | Asteartean bozkatuko dituzte pentsioen erreformarako gomendioak. Espainiako Toledoko Ituneko taldeek adostu dute pentsioak KPIa oinarri izan duen indize baten arabera eguneratzea. Lan bizitza luzatzea babestu dute, baina salbuespenak eskatu dituzte erretiro aurreratuak zigortzeko orduan. Eta finantzaketa publikoa argit... | Lanak hasi eta bost urte geroago, pentsioen erreforma burutzeko gomendioak adostu ditu Toledoko Itunaren batzordeak. Datorren asteartean bozkatuko dute txostena Espainiako Kongresuan.
Lantaldean parte hartu duten legebiltzar taldeek hitzartu dute sistemaren izaera publikoari eustea eta indartzea. Guztira 20 puntu ingu... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188730/tolosaldeko-25-alkatek-eskualderako-ospitale-publikoa-eskatu-dute.htm | Gizartea | Tolosaldeko 25 alkatek eskualderako ospitale publikoa eskatu dute | Ospitalea Tolosako (Gipuzkoa) Apatta industrialdean jartzea proposatu dute. Eskualdean Asuncion klinika pribatuak ematen du osasun arta, Osakidetzarekin duen hitzarmenaren bidez. | Tolosaldeko 25 alkatek eskualderako ospitale publikoa eskatu dute. Ospitalea Tolosako (Gipuzkoa) Apatta industrialdean jartzea proposatu dute. Eskualdean Asuncion klinika pribatuak ematen du osasun arta, Osakidetzarekin duen hitzarmenaren bidez. | Tolosaldeko 25 alkatek eskualderako ospitale publikoa eskatu dute gaur goizean, Ibarrako udaletxean egin duten agerraldian. Ospitalea eraikitzeko lekua ere proposatu dute: Tolosako (Gipuzkoa) Apatta industrialdea. Beatriz Unzue Amasa Villabonako (Gipuzkoa) alkatearen arabera, proposamena «erabat zentzuzkoa» da: «Egungo... |
2020-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/188731/cerny-nagusi-giroan-eta-benett-vueltan.htm | Kirola | Cerny nagusi Giroan, eta Benett Vueltan | Txirrindulariek planto egin dute Giroan, eta etapa erdira murriztu da. Benettek atzetik etorrita irabazi du esprintean, Ejea de los Caballerosen. | Cerny nagusi Giroan, eta Benett Vueltan. Txirrindulariek planto egin dute Giroan, eta etapa erdira murriztu da. Benettek atzetik etorrita irabazi du esprintean, Ejea de los Caballerosen. | Inor gutxi gogoratuko da nork irabazi zuen 2020ko Giroko hemeretzigarren etapa. Izan ere, etapan, albistea helmugan bainoago, irteeran egon da. Txirrindulariek planto egin dute Azken astean 200dik gora kilometroko etapak izan dira guztiak. Oraingoa aldi honetako luzeena zen, 251 kilometrorekin, Morbengo eta Asti artean... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188732/onik-topatu-dute-artikutza-inguruan-galdutako-gizona.htm | Gizartea | Onik topatu dute Artikutza inguruan galdutako gizona | Gizonezkoa, 73 urtekoa, atzo galdu zen, onddo bila ari zela. | Onik topatu dute Artikutza inguruan galdutako gizona. Gizonezkoa, 73 urtekoa, atzo galdu zen, onddo bila ari zela. | Atzo SOS Deiak zerbitzuari 20:00 aldera desagertze baten berri eman zioten Oiartzunen (Gipuzkoa). Emakume batek hots egin zien eta esan senarra onddo bila atera zela atzo, eta ez zela etxera itzuli. Artikutzako parke naturalean hasi ziren haren bila Ertzaintza, suhiltzaileak, DYA eta basozainak, inguru hartara joan bai... |
2020-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/188763/alarma-egoera-ezartzea-erabakiko-du-gaur-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Alarma egoera ezartzea erabakiko du gaur Espainiako Gobernuak | Ministroen Kontseilu berezia egingo dute gaur dekretua sinatzeko, besteak beste Hego Euskal Herriko gobernuburuek eskatuta. | Alarma egoera ezartzea erabakiko du gaur Espainiako Gobernuak. Ministroen Kontseilu berezia egingo dute gaur dekretua sinatzeko, besteak beste Hego Euskal Herriko gobernuburuek eskatuta. | Gaur, goizeko hamarretan bilduko dira Espainiako Gobernuko ministroak, larrialdi egoera ezartzeko, besteak beste Hego Euskal Herriko lehendakariek hala eskatu ondoren.
Larrialdi egoerak aukera emango die erkidego autonomoei askatasunak murriztuko dituzten neurriak hartzeko, epaitegiei eskatu gabe. Bakarrik 15 egunez e... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188764/600-pertsonaz-osatutako-mosaiko-bat-eratu-du-sarek.htm | Politika | 600 pertsonaz osatutako mosaiko bat eratu du Sarek | Joseba Azkarragak eta Inaxio Oiartzabalek adierazi dute asmoa dela beste espetxe politika bat gauzatzea. | 600 pertsonaz osatutako mosaiko bat eratu du Sarek. Joseba Azkarragak eta Inaxio Oiartzabalek adierazi dute asmoa dela beste espetxe politika bat gauzatzea. | Manifestazio bat eta mosaiko bat egitea zen asmoa, baina soilik mosaikoa izan da posible, eta nahi baino formatu txikiagoan. COVID-19aren izurriaren bilakaeraren eraginez, 600 pertsonaz osatutako mosaiko bat eratu du Sare Herritarra plataformak gaur arratsaldean Donostiako Kontxako hondartzan. Helburua da Espainiako et... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188765/proben-96-positiboak-izan-dira-azken-zenbaketetan.htm | Gizartea | Proben %9,6 positiboak izan dira azken zenbaketetan | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kutsatutako 1.709 pertsona gehiagoren berri eman dute | Proben %9,6 positiboak izan dira azken zenbaketetan. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kutsatutako 1.709 pertsona gehiagoren berri eman dute | COVID-19aren izurriaren datuek gorako joeran jarraitzen dute. Eman dituzte Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak atzo egindako testen emaitzak, eta 1.709 kasu atzeman zituztela adierazi dute. Denera 17.743 test egin zituzten, eta positibo eman zutenen ehunekoa, beraz, %9,6koa da. Behin %5etik aurrera birusaren tr... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188766/gizon-bati-labanaz-eraso-egin-diote-barakaldon-eta-larri-dago.htm | Gizartea | Gizon bati labanaz eraso egin diote Barakaldon, eta larri dago | Erasoarekin lotuta gizonezko bat atxilotu dute; homizidio ahalegina egotzi diote | Gizon bati labanaz eraso egin diote Barakaldon, eta larri dago. Erasoarekin lotuta gizonezko bat atxilotu dute; homizidio ahalegina egotzi diote | Gaur goizeko hamaikak aldera labankadaka eraso egin diote Barakaldon (Bizkaia) gizonezko bati, kalean zihoala. Osasun larrialdiek berehala izan dute jazoeraren berri, eta larri aurkitu dute; sei sastakada ditu: hiru saihets batean, eta beste hiru, bizkarrean. Gurutzetako erietxera eraman dute berehala, han arta dezaten... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188767/maddi-sarasua-gailendu-da-sohutako-saioan.htm | Kultura | Maddi Sarasua gailendu da Sohütako saioan | Xilabaren bigarren final-herena jokatu dute arratsean. Egoitz Zelaia sailkatu da bigarren. | Maddi Sarasua gailendu da Sohütako saioan. Xilabaren bigarren final-herena jokatu dute arratsean. Egoitz Zelaia sailkatu da bigarren. | Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko Xilaba bertsolari txapelketako final-herenetako bigarren saioa jokatu dute Sohütan (Zuberoa), eta Maddi Sarasua Laskarai atera da garaile. Egoitz Zelaia sailkatu da haren atzetik, eta Elixabet Etxandi ondotik. Laugarren, berriz, Maindi Murua Berra; bosgarren, Mizel Mateo; eta ... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188768/geogheganentzat-giroko-etapa-eta-wellensentzat-vueltakoa.htm | Kirola | Geogheganentzat Giroko etapa, eta Wellensentzat Vueltakoa | Bihar amaituko da Italiako Giroa, eta Hindley eta Geoghegan denbora berdinarekin abiatuko dira azken erlojupekoan. Pello Bilbao laugarren da, eta 1.19ra du podiuma. | Geogheganentzat Giroko etapa, eta Wellensentzat Vueltakoa. Bihar amaituko da Italiako Giroa, eta Hindley eta Geoghegan denbora berdinarekin abiatuko dira azken erlojupekoan. Pello Bilbao laugarren da, eta 1.19ra du podiuma. | Tourrean gertatu bezala, azken erlojupekoak erabakiko du Italiako Giroa. Aurreko egunetako etapa menditsuak kontuan hartuta, nekez pentsa zitekeen hala izango zenik. Baina Sestriererako hiru igoerak egoera horretan utzi dute lasterketa. Emozio eta parekotasun gehiago ezin eskatu. Giroaren 103 urteko historian ez da sek... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188769/leopoldo-lopez-venezuelatik-atera-da.htm | Mundua | Leopoldo Lopez Venezuelatik atera da | Oposizioko buruzagia Espainiaren enbaxadan zegoen 2019an Maduro boteretik botatzen saiatu zirenetik; «bide klandestino bat» erabili du herrialdetik irteteko. Bere aitaren arabera, Espainiara joango da «laster». | Leopoldo Lopez Venezuelatik atera da. Oposizioko buruzagia Espainiaren enbaxadan zegoen 2019an Maduro boteretik botatzen saiatu zirenetik; «bide klandestino bat» erabili du herrialdetik irteteko. Bere aitaren arabera, Espainiara joango da «laster». | Leopoldo Lopez Venezuelatik atera zen atzo, bere aitak gaur baieztatu duenez. «Bide klandestino bat» erabilita irten zen Espainiaren enbaxadatik Kolonbiako mugara joateko; halere, dagoeneko ez dago herrialde horretan, senidearen arabera. Oposizioko buruzagiaren helburua Espainiara iristea da, eta han izango da «laster»... |
2020-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/188770/ginga-jarri-dio-mendeurrenari.htm | Kirola | Ginga jarri dio mendeurrenari | Osasunak irabazi egin dio Athletici euskal derbian, klubaren 100. urteurrenean. Ruben Garciak egin du partidako gol bakarra, penaltiz. Aurkariaren atean zehaztasunik gabe aritu dira bi taldeak. | Ginga jarri dio mendeurrenari. Osasunak irabazi egin dio Athletici euskal derbian, klubaren 100. urteurrenean. Ruben Garciak egin du partidako gol bakarra, penaltiz. Aurkariaren atean zehaztasunik gabe aritu dira bi taldeak. | Derbiak bi taldeen arteko tentsioa, errespetua eta urduritasuna areagotzea dakar. Eta hori soropilean islatu ohi da partidako hastapenean. Hala gertatu da gaurko Osasunaren eta Athleticen arteko neurketan ere. Argitasunik gabeko jokoa erakutsi dute Sadar eraberrituan, eta argi izpi txikiena izan duen taldea Athletic iz... |
2020-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/188804/zumaian-ermuan-eta-mallabian-baheketak-egingo-dituzte.htm | Gizartea | Zumaian, Ermuan eta Mallabian baheketak egingo dituzte | Hiru herrietan, 13 eta 40 urte arteko biztanleei eskatu diete PCR proba egiteko, izurria kontrolatze aldera. Mallabiko herritarrek Ermura joan beharko dute proba egitera. Getarian ez dute baheketarik egingo. | Zumaian, Ermuan eta Mallabian baheketak egingo dituzte. Hiru herrietan, 13 eta 40 urte arteko biztanleei eskatu diete PCR proba egiteko, izurria kontrolatze aldera. Mallabiko herritarrek Ermura joan beharko dute proba egitera. Getarian ez dute baheketarik egingo. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Zumaiako (Gipuzkoa), Mallabiko eta Ermuko (Bizkaia) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR proba egiteko eskatu diete, herri horietan koronabirusa asko zabaltzen ari dela ikusita.
Zumaian, astelehentik asteazkenera egingo dute baheketa, Aitzuri pilotalekuan. Proba egin ... |
2020-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/188805/alarma-egoera-onartu-du-espainiako-gobernuak-sei-hilabeterako-luzatzeko-asmoz.htm | Gizartea | Alarma egoera onartu du Espainiako Gobernuak, sei hilabeterako luzatzeko asmoz | Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko buruek edukiko dute egoera kudeatzeko eskuduntza eta erabaki propioak hartzeko aukera. Elkartzeko eskubidea mugatuko du Espainiak, eta etxeratzeko agindua ezarriko du gauean. Urkulluk eta Txibitek ontzat jo dute erabakia. | Alarma egoera onartu du Espainiako Gobernuak, sei hilabeterako luzatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko buruek edukiko dute egoera kudeatzeko eskuduntza eta erabaki propioak hartzeko aukera. Elkartzeko eskubidea mugatuko du Espainiak, eta etxeratzeko agindua ezarriko du gauean. Urkulluk eta Txibite... | Maiatzaren 9ra arte arte luzatu nahi du Espainiako Gobernuak alarma egoera, izurriari aurre egiteko. Igande honetan, Madrilen, Ministro Kontseilu berezian onartu dute sei hilabeterako ezarri nahi duten egoera. Printzipioz, hamabost egunerako ezarri dute. Sei hilabeterako luzatzeko, Espainiako Kongresuak onartu beharko ... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188806/itziar-ituntildeok-mask-singer-saioaren-ikusleak-harritu-ditu-lady-gagaren-bertsio-batekin.htm | Bizigiro | Itziar Ituñok 'Mask Singer' saioaren ikusleak harritu ditu Lady Gagaren bertsio batekin | TF1 kateko saioan hartu du parte, Lady Gagaren Million Reasons kantua abestuz, kristalez beteriko jantzi batekin. Txalo artean hartu dute. | Itziar Ituñok 'Mask Singer' saioaren ikusleak harritu ditu Lady Gagaren bertsio batekin. TF1 kateko saioan hartu du parte, Lady Gagaren Million Reasons kantua abestuz, kristalez beteriko jantzi batekin. Txalo artean hartu dute. | La casa de papel telesailak nazioarteko arrakasta izan du, eta hala zabaldu da Itziar Ituño aktorearen ospea ere hamaika herrialdetara. Netflixek emandako datuen arabera, mundu osoan 65 milioi gailutan ikusi dituzte gutxienez telesailaren azken denboraldiko bi minutu. Ituño protagonista nagusietako bat da, eta batetik ... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188807/lehen-postua-galtzeko-asmorik-gabe.htm | Kirola | Lehen postua galtzeko asmorik gabe | Reala erraz nagusitu zaio Huescari, eta sailkapeneko lehen postuan dago berriro | Lehen postua galtzeko asmorik gabe. Reala erraz nagusitu zaio Huescari, eta sailkapeneko lehen postuan dago berriro | «Sailkapenak ez du ezer esan nahi, hau hasi besterik ez baita egin». Hala esan zuen atzo Imanol Alguacil entrenatzaileak, partida amaitu berritan. Realak 4-1 garaitu zuen Huesca, eta berriz ere ligako sailkapenaren buru da. Aragoiko taldea eusteko gai izan zen lehen zatian, baina bigarren 45 minutuetan haien gainetik p... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188808/txileko-herritarrek-pinocheten-konstituzioa-ezeztatu-dute.htm | Mundua | Txileko herritarrek Pinocheten konstituzioa ezeztatu dute | Boto emaileen %78k babestu dute aldaketa. Herritarrek aukeratutako 155 pertsonak idatziko dute konstituzio berria. | Txileko herritarrek Pinocheten konstituzioa ezeztatu dute. Boto emaileen %78k babestu dute aldaketa. Herritarrek aukeratutako 155 pertsonak idatziko dute konstituzio berria. | Txilek bere laugarren konstituzioa idatziko du datorren urtean, eta, aurrekoetan ez bezala —1833an, 1925ean eta 1980an—, hauteskunde prozesu baten ondorio izango da. Herritarrek hautatutako batzorde konstituziogile batek onartu beharko du konstituzioa, eta herritarrek bozketa batean berretsi. Hori da igandeko erreferen... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188809/ia-gipuzkoa-osoa-gune-gorrian-dago.htm | Gizartea | Ia Gipuzkoa osoa «gune gorrian» dago | Bizkaiko eta Gipuzkoako 39 herrik 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago izan dituzte azken hamalau egunetan. Donostia da horietako bat. | Ia Gipuzkoa osoa «gune gorrian» dago. Bizkaiko eta Gipuzkoako 39 herrik 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago izan dituzte azken hamalau egunetan. Donostia da horietako bat. | 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiago izatea iragan hamalau egunotan: hori da COVID-19aren datuen eboluzioa neurtzeko mugetako bat, eta asteburuan Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi herrik pasatu dute muga hori: Abantok, Zornotzak, Galdakaok, Muskizek (Bizkaia), Donostiak, Errenteriak, Irunek, Lasarte-Oriak, M... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188810/nafarroan-501-kasu-atzeman-dituzte-eta-positibo-tasa-158-da.htm | Gizartea | Nafarroan 501 kasu atzeman dituzte, eta positibo tasa %15,8 da | Bezperan baino ia 200 positibo gutxiago atzeman dituzte igandean eginiko 3.167 proben bidez. EAEn 940 zenbatu dituzte, egindako proba guztien %8,9. | Nafarroan 501 kasu atzeman dituzte, eta positibo tasa %15,8 da. Bezperan baino ia 200 positibo gutxiago atzeman dituzte igandean eginiko 3.167 proben bidez. EAEn 940 zenbatu dituzte, egindako proba guztien %8,9. | Nafarroako Gobernuko behin-behineko datuen arabera, COVID-19aren 501 positibo erregistratu dituzte atzo eginiko PCR proben bidez; hau da, aurreko egunean baino 197 gutxiago. Atzo, izan ere, orain arteko positibo kopururik handiena detektatu zuten herrialdean: 698. Positibo tasa ere bigarren olatuko handiena izan zen: %... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188811/aebetan-53-milioi-herritarrek-bozkatu-dute-dagoeneko.htm | Mundua | AEBetan 53 milioi herritarrek bozkatu dute dagoeneko | Aurrez zenbatek bozkatu duten kontuan hartuta, parte hartzea %60raino igoko dela iragarri dute adituek. | AEBetan 53 milioi herritarrek bozkatu dute dagoeneko. Aurrez zenbatek bozkatu duten kontuan hartuta, parte hartzea %60raino igoko dela iragarri dute adituek. | Egunerokoan, kanpainan eta bozketan ere eragiten ari da koronabirusaren krisia. Izan ere, kutsatzeen beldur aldez aurrez bozkatzea erabaki dute milioika estatubatuarrek, eta astebururako 53 milioi ziren bozkatzera joandako herritarrak AEBetan, inoiz baino gehiago. Datu horiek kontuan hartuta, Floridako Unibertsitateko ... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188812/itzuli-handietako-hirukoa-osatu-du-ion-izagirrek.htm | Kirola | Itzuli handietako hirukoa osatu du Ion Izagirrek | Astana taldeko txirrindulari ormaiztegiarrak Espainiako Vueltako seigarren etapa irabazi du, eta, horri esker, gutxienez saio bat eskuratu du hiru itzuli handietan. | Itzuli handietako hirukoa osatu du Ion Izagirrek. Astana taldeko txirrindulari ormaiztegiarrak Espainiako Vueltako seigarren etapa irabazi du, eta, horri esker, gutxienez saio bat eskuratu du hiru itzuli handietan. | Balentria egin zuen igandean Ion Izagirrek (Astana) Espainiako Vueltako seigarren etapa irabazita. Batetik, erremate ikusgarria eman zion Gorka anaia eta taldekideak Formigaleko igoeran egindako lan bikainari. Bestetik, garaipena lortuta, marka ezarri zuen: gutxienez etapa bat irabazi du hiru itzuli handietan. Izagirre... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188813/artolazabalek-esan-du-giza-eskubideak-errespetatuko-dituen-espetxe-eredu-bat-bultzatuko-duela.htm | Gizartea | Artolazabalek esan du giza eskubideak errespetatuko dituen espetxe eredu bat bultzatuko duela | Indarkeria matxistaren biktimen prebentziorako eta arretarako aurrekontua %30 handituko du Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan. | Artolazabalek esan du giza eskubideak errespetatuko dituen espetxe eredu bat bultzatuko duela. Indarkeria matxistaren biktimen prebentziorako eta arretarako aurrekontua %30 handituko du Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan. | Eusko Legebiltzarrean legealdirako asmoak azaldu ditu Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak gaur goizean. Azaldu du legealdi berriaren erronketako bat izango dela espetxe instituzioen transferentzia kudeatzea —martxorako aurreikusi dute transferentzia eskual... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188815/baionako-ospitaleak-plan-zuria-aktibatuko-du.htm | Gizartea | Baionako ospitaleak Plan Zuria aktibatuko du | Suspertze zerbitzua betetzen ari da. Guztira 27 paziente daude Ipar Euskal Herriko ospitaleetan. | Baionako ospitaleak Plan Zuria aktibatuko du. Suspertze zerbitzua betetzen ari da. Guztira 27 paziente daude Ipar Euskal Herriko ospitaleetan. | Ipar Euskal Herrian okerrera egin du egoerak, eta, epidemiari aurre egiteko, Baionako ospitaleak Plan Zuria aktibatuko du ondoko orenetan, Eskualdeko Osasun Agentziaren arabera. Plan horri esker, larrialdikoak ez diren ebakuntzak atzeratzen ahalko dituzte, eta zerbitzuak berrantolatzen ahalko dituzte, ohe gehiago lortz... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188816/oxforden-garatzen-ari-diren-txertoak-adinekoei-immunitatea-sortzen-diela-esan-dute.htm | Gizartea | Oxforden garatzen ari diren txertoak adinekoei immunitatea sortzen diela esan dute | Hainbat adituk ondorioztatu dute T zelulak sorrarazten dituela; uste dute txertoaren «etorkizun oparoaren» seinale izan daitekeela hori | Oxforden garatzen ari diren txertoak adinekoei immunitatea sortzen diela esan dute. Hainbat adituk ondorioztatu dute T zelulak sorrarazten dituela; uste dute txertoaren «etorkizun oparoaren» seinale izan daitekeela hori | COVID-19aren kontrako txertoa lortzeko ikerketen gaineko albisteek ez dute etenik. Aditu askoren arabera aurreratuen dagoen egitasmoetako batetik heldu da Azken lerroburua: Oxfordeko Unibertsitatea Astrazeneca botika enpresarekin batera garatzen ari den txertoak adineko pertsonei eritasunaren kontrako immunitatea sorra... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188817/geogheganentzat-loria-giroan.htm | Kirola | Geogheganentzat loria Giroan | Ineoseko txirrindulariak 39 segundo atera dizkio azken erlojupekoan Jai Hindleyri, eta lasterketa irabazi du. Pello Bilbao bosgarren izan da azkenean. | Geogheganentzat loria Giroan. Ineoseko txirrindulariak 39 segundo atera dizkio azken erlojupekoan Jai Hindleyri, eta lasterketa irabazi du. Pello Bilbao bosgarren izan da azkenean. | Bukatu da inoizko amaiera parekatuena izan duen Giroa, eta Tao Geogheganentzat izan da azken elastiko arrosa preziatua. "Sizliatik irten ginenean, ez nuen sekula pentsatuko Giroa irabaziko nuenik. Beti egin dut amets halako lasterketa handi batean lehen hamarren artean sailkatzearekin. Baina irabaztea izugarria da". Hu... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188818/pello-jauregi-ikerlariak-jasoko-du-abbadia-saria.htm | Gizartea | Pello Jauregi ikerlariak jasoko du Abbadia saria | Euskaraldiaren teorizatzaile gisa Jauregik egindako ekarpena aitortu nahi diote, bere gogoetaren bidez "euskararen hedapenerako aukera neurtezinak" bideratu dituelako. | Pello Jauregi ikerlariak jasoko du Abbadia saria. Euskaraldiaren teorizatzaile gisa Jauregik egindako ekarpena aitortu nahi diote, bere gogoetaren bidez "euskararen hedapenerako aukera neurtezinak" bideratu dituelako. | II. Euskaraldia egieko atarian, Gipuzkoak Aldundiak saritu egingo du ariketa soziologiko hori egin ahal izateko oinarri teorikoa jarri zuen ikerlaria. Pello Jauregi, hain zuzen. “Merezimendu osoz” jasoko du saria, Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak gaur goizean azaldu duenez. Azaroaren 27an emango ... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188819/bilboko-portuak-jardunaren-erdia-galdu-du-zamaketarien-grebaren-eraginez.htm | Ekonomia | Bilboko portuak jardunaren erdia galdu du zamaketarien grebaren eraginez | Bilbo Estibak emaniko datuen arabera, industriarako hornikuntza lanen %90 ez dira egin, piketeen ondorioz. Zamaketariek ezin izan dute greba egin gaur. | Bilboko portuak jardunaren erdia galdu du zamaketarien grebaren eraginez. Bilbo Estibak emaniko datuen arabera, industriarako hornikuntza lanen %90 ez dira egin, piketeen ondorioz. Zamaketariek ezin izan dute greba egin gaur. | Bilbo Estibak, Bilboko portuko lau zamaketa enpresak bateratzen dituen elkarteak, zamaketarien grebaren lehen bi asteen eragina kuantifikatu du, eta, haren datuen arabera, jardunaren erdia galdu du: «Urriaren 9tik 22ra, eta aurreko hamabostaldiarekin alderatuta, merkantzia orokorraren mugimendua %46 apaldu da, eta eduk... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188820/ostiralean-abiatuko-da-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-31-astea.htm | Kultura | Ostiralean abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea | Azaroaren 6ra bitarte, 50 proiekzio inguru izango dira: generoko urteko ale nabarmenetako batzuk, klasikoak eta baita beste zenbait jarduera ere. Emanaldi guztiak 21:00 baino lehen amaituko dira. | Ostiralean abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea. Azaroaren 6ra bitarte, 50 proiekzio inguru izango dira: generoko urteko ale nabarmenetako batzuk, klasikoak eta baita beste zenbait jarduera ere. Emanaldi guztiak 21:00 baino lehen amaituko dira. | Zonbiak, amesgaiztoak, alegiazko pertsonaiak, eta, batez ere, panpinak. Panpina madarikatuak. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteak bueltan ekarriko du generoaren berezko unibertso hori ostiraletik aurrera Donostiara. Peninsula filmak (Yeon Sang-ho, Korea) emango dio hasiera, eta Mandibules (Quentin Dupieux,... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188821/1441-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 1.441 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian | 500 kasu atzeman dituzte igandean Nafarroan, bezperan baino ia 200 gutxiago. | 1.441 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. 500 kasu atzeman dituzte igandean Nafarroan, bezperan baino ia 200 gutxiago. | Positibo tasak altua izaten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Igandean 1.441 kasu zenbatu dituzte; 500 Nafarroan 477 Bizkaian,381 Gipuzkoan eta 67 Araban; 15 EAEtik kanpora bizi direnen artean zenbatu dira. Zenbakiek behera egin dute, batez ere Nafarroan; ia 200 kasu gutxiago zenbatu dira. Maila txikiagoan, baina Arab... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188822/elak-grebara-deitu-du-azaroaren-17rako-zaintzako-hainbat-sektoretan.htm | Gizartea | ELAk grebara deitu du azaroaren 17rako zaintzako hainbat sektoretan | Hego Euskal Herriko zaintza arloko langileei egin die grebarako deialdia. Zaintza profesionala «publikoa, duina, unibertsala eta doakoa» izan dadila eskatuko dute. LAB «haserre» eta «harrituta» dago ELAk «aldebakartasunez» deitu duelako greba. | ELAk grebara deitu du azaroaren 17rako zaintzako hainbat sektoretan. Hego Euskal Herriko zaintza arloko langileei egin die grebarako deialdia. Zaintza profesionala «publikoa, duina, unibertsala eta doakoa» izan dadila eskatuko dute. LAB «haserre» eta «harrituta» dago ELAk «aldebakartasunez» deitu duelako greba. | ELA sindikatuak grebara deitu du azaroaren 17rako, «lan merkatu formal prekarizatuan egoera bereziki kalteberan dauden pertsonak zaintzeko ardura duten sektoreetan». Horien artean sartzen dira adinekoak, adingabeak, «aniztasun funtzionala» dutenak edo bazterkeria sozialeko arriskuan daudenak zaintzen dituztenak, bertze... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188823/beza-jaisteko-eskatu-dute-ile-apaindegiek.htm | Ekonomia | BEZa jaisteko eskatu dute ile apaindegiek | «Ezinbestekoa zerbitzu» bat direla argudiatu dute. Ohartarazi dute hamar establezimendutik sei ixteko arriskuan daudela, eta 25.000 lanpostu kolokan. | BEZa jaisteko eskatu dute ile apaindegiek. «Ezinbestekoa zerbitzu» bat direla argudiatu dute. Ohartarazi dute hamar establezimendutik sei ixteko arriskuan daudela, eta 25.000 lanpostu kolokan. | Ile apaindegietako eta irudi pertsonaleko profesionalek elkarretaratze bat egin dute astelehen honetan, sektorearentzako BEZ murriztua eskatzeko eta aldi baterako enplegu erregulazioetan salbuespenak ezartzeko.
Ohartarazi dute neurri horiek hartu ezean hamar establezimendutik seik itxi egingo dutela, eta 25.700 lanpos... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188824/nasak-ilargian-ura-dagoela-baieztatu-du.htm | Bizigiro | NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du | Azken behaketen arabera, satelitean izotz erreserba handiak daude, eta gakoak izan daitezke hara egingo diren misio tripulatuetan. (Bideoa euskaraz ikusteko, aukeratu ezarpenen gurpiltxoan 'Azpitituluak', 'Itzulpen automatikoa', eta hizkuntzaren atalean, 'Euskara') | NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du. Azken behaketen arabera, satelitean izotz erreserba handiak daude, eta gakoak izan daitezke hara egingo diren misio tripulatuetan. (Bideoa euskaraz ikusteko, aukeratu ezarpenen gurpiltxoan 'Azpitituluak', 'Itzulpen automatikoa', eta hizkuntzaren atalean, 'Euskara') | Ur izoztua dago Ilargian. Hori baieztatu du NASA AEBetako Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak; orain argitaratu ditu 2018ko abuztuaren 31n egindako behaketa batzuen emaitzak, eta, bi urte baino gehiago haiek aztertzen jardun ostean, «zalantzarik gabe» ur izoztua aurkitu dutela ondorioztatu du. Ez gutxi, gai... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188826/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-herri-guztiak-itxiko-dituzte.htm | Gizartea | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herri guztiak itxiko dituzte | Etxeratze agindua ezarri dute Hego Euskal Herrian 23:00etatik 06:00etara. Bihar sartuko dira indarrean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako neurriak. Nafarroako Gobernuak debekatu egin du batera bizi ez direnak etxeetan elkartzea. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herri guztiak itxiko dituzte. Etxeratze agindua ezarri dute Hego Euskal Herrian 23:00etatik 06:00etara. Bihar sartuko dira indarrean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako neurriak. Nafarroako Gobernuak debekatu egin du batera bizi ez direnak etxeetan elkartzea. | Neurri gogorrak hartu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Garrantzitsuena mugikortasunari lotutakoa izango da: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak ezingo dira euren herritik atera. Hainbat salbuespen ezarri dituzte, eta mugitzeko aukera egongo da, besteak beste, kasu hauetan: osasun arta jasot... |
2020-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/188827/langile-publikoen-soldata-09-igoko-dute-2021ean.htm | Ekonomia | Langile publikoen soldata %0,9 igoko dute 2021ean | Pentsioak ere hein horretan igotzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, hori baita espero duen inflazioa. | Langile publikoen soldata %0,9 igoko dute 2021ean. Pentsioak ere hein horretan igotzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, hori baita espero duen inflazioa. | Erosteko ahalmenari eusteko sari igoera izango dute datorren urtean langile publikoek Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak kalkulatu du prezioak %0,9 handituko direla datorren urtean, eta kopuru horretako igoera iragarri du soldata publikoetan. Azken urteetan bederen, Madrilen ildoari jarraitu diote Hego Euskal He... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188862/jaurlaritzaren-dekretua-indarrean-da-jada-gako-nagusiak.htm | Gizartea | Jaurlaritzaren dekretua indarrean da jada: gako nagusiak | Bart argitaratu dute dekretua EAEko aldizkari ofizialean, eta 06:00etan sartu da indarrean: ezin da udalerritik irten horretarako zehaztutako arrazoirik ezean; ezin dira sei lagun baino gehiago elkartu; eta 23:00etatik 06:00etara ezin da kalean egon. Dekretuaren neurri guztiak, hemen. | Jaurlaritzaren dekretua indarrean da jada: gako nagusiak. Bart argitaratu dute dekretua EAEko aldizkari ofizialean, eta 06:00etan sartu da indarrean: ezin da udalerritik irten horretarako zehaztutako arrazoirik ezean; ezin dira sei lagun baino gehiago elkartu; eta 23:00etatik 06:00etara ezin da kalean egon. Dekretuaren... | Gauerdia baino lehen argitaratu du ezohiko zenbakia EAEko aldizkari ofizialak. Atzo arratsean bilera egin zuten erkidegoko erakunde nagusiek, zer neurri hartu zehazteko, eta Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldi batean iragarri zituen erabaki nagusiak: besteak beste, udalerritik ateratzeko de... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188863/indurainek-ohartarazi-du-osasun-sisteman-bi-aste-oso-zail-datozela.htm | Gizartea | Indurainek ohartarazi du osasun sisteman bi aste «oso zail» datozela | Nafarroako Osasun Departamentuak aurreratu duenez, atzo egindako 3.952 probetatik %14,4k eman dute positibo | Indurainek ohartarazi du osasun sisteman bi aste «oso zail» datozela. Nafarroako Osasun Departamentuak aurreratu duenez, atzo egindako 3.952 probetatik %14,4k eman dute positibo | Santos Indurain Osasun kontseilariak onartu du hurrengo bi asteak «oso zailak» izango direla ospitaleetako oheen okupazioa eta kutsatzeen hedapena aintzat hartuta. Haren esanetan, larrialdikoak ez diren ebakuntza batzuk eten egingo dituzte egoeraren ondorioz. «Kaltetuei jakinaraziko zaie, eta itxaron ezin daitezkeen eg... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188864/uztailetik-irailera-28800-okupatu-gehiago-eta-16300-langabe-gehiago-hegoaldean.htm | Ekonomia | Uztailetik irailera, 28.800 okupatu gehiago eta 16.300 langabe gehiago Hegoaldean | Hego Euskal Herrian iaz baino 16.300 langabe gehiago zenbatu ditu INEk, eta 20.500 okupatu gutxiago. Gaindegiaren kalkuluen arabera, Euskal Herrian 145.200 langabe daude, eta langabezia tasa %9,88 da. | Uztailetik irailera, 28.800 okupatu gehiago eta 16.300 langabe gehiago Hegoaldean. Hego Euskal Herrian iaz baino 16.300 langabe gehiago zenbatu ditu INEk, eta 20.500 okupatu gutxiago. Gaindegiaren kalkuluen arabera, Euskal Herrian 145.200 langabe daude, eta langabezia tasa %9,88 da. | Pandemiak udako hilabeteetan jarduera ekonomikoari emandako parentesi laburrak enplegua suspertzea ekarri du. Hego Euskal Herrian, okupatuen kopuruak gora egin du: 28.800 pertsona uztailetik irailera. Baina enpleguari oraindik asko falta zaio krisi aurreko kopuruak izateko, iaz baino 20.500 okupatu gutxiago zenbatu bai... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188865/trenasaren-itxiera-hiru-hilabetez-geldiarazi-dute-kontratu-berrien-zain.htm | Ekonomia | Trenasaren itxiera hiru hilabetez geldiarazi dute, kontratu berrien zain | Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearekin jarraituko dute langileek. Renferen kontratu erraldoia nori emango zain dago CAF. | Trenasaren itxiera hiru hilabetez geldiarazi dute, kontratu berrien zain. Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearekin jarraituko dute langileek. Renferen kontratu erraldoia nori emango zain dago CAF. | CAFek hiru hilabeteko epea jarri du lan kontratu handi bat lortzeko eta horrekin loturik Castejongo (Nafarroa) Trenasako fabrika irekita mantentzeko. Zuzendaritzak sindikatuetako ordezkariei jakinarazi dienez, denbora hori jarri du ixteko erabakia behin betikoa den ala ez erabakitzeko. Argitu du datozen hilabeteetan «E... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188866/senatuak-barrett-berretsi-du-gorenerako.htm | Mundua | Senatuak Barrett berretsi du Gorenerako | Epailearen izendapenak areagotu egin du kontserbadoreen gehiengoa AEBetako justiziako maila gorenean. | Senatuak Barrett berretsi du Gorenerako. Epailearen izendapenak areagotu egin du kontserbadoreen gehiengoa AEBetako justiziako maila gorenean. | Sei hiruren kontra. Donald Trump AEBetako presidenteak lortu du Auzitegi Goreneko gehiengo kontserbadorea are gehiago indartzea. Berak proposatu zuen Amy Coney Barrett epailea auzitegian hutsik zegoen aulkirako, eta Senatuak bart gauean baieztatu du haren izendapena, bozetarako zortzi egun soilik falta direla. Erabakia... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188867/burujabetza-gatazkak-konpontzeko-jardunaldiak-egingo-dituzte-azaroaren-11tik-13ra.htm | Politika | Burujabetza gatazkak konpontzeko jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 11tik 13ra | Bilboko Azkuna zentroan egingo dituzte topaketak, Eusko Ikaskuntzak eta Ikerketa Katalanen Institutuak antolatuta. Bertan aurkeztuko dute gatazkak konpontzeko jardunbide egokien kode bat, nazioarteko 60tik gora adituren ekarpenekin egindakoa. | Burujabetza gatazkak konpontzeko jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 11tik 13ra. Bilboko Azkuna zentroan egingo dituzte topaketak, Eusko Ikaskuntzak eta Ikerketa Katalanen Institutuak antolatuta. Bertan aurkeztuko dute gatazkak konpontzeko jardunbide egokien kode bat, nazioarteko 60tik gora adituren ekarpenekin egind... | Subiranotasun gatazkak Europan: konponbiderako oinarriak izeneko nazioarteko jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 11tik 13ra bitartean, Bilbon. Eusko Ikaskuntzak eta Ikerketa Katalanen elkarlanean antolatutako topaketak izango dira, eta, horietan, “alderdi akademiko, instituzional eta soziopolitiko zabal baten parte-h... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188868/hiru-egunen-buruan-110-ospitaleratu-gehiago-daude-hegoaldean.htm | Gizartea | Hiru egunen buruan, 110 ospitaleratu gehiago daude Hegoaldean | Hego Euskal Herrian, 814 daude ospitaleratuta, horietatik 124 larrialdietan. Positibo kopuruarekin gertatzen den bezala, Nafarroak ditu datu okerrenak. 396 ospitalean eta 50 ZIUko oheetan. | Hiru egunen buruan, 110 ospitaleratu gehiago daude Hegoaldean. Hego Euskal Herrian, 814 daude ospitaleratuta, horietatik 124 larrialdietan. Positibo kopuruarekin gertatzen den bezala, Nafarroak ditu datu okerrenak. 396 ospitalean eta 50 ZIUko oheetan. | Positiboek gora egin ahala, apurka ospitaleetan islatzen ari da kasuen hazkundea. Kutsatutako pertsonek sintomak agertu eta horietako batzuk ospitaleratzea behar dutenez, osasun sistemaren gaineko tentsioa handitzen ari da. Azken hiru egunetan, 110 herritar gehiago ospitaleratu dira. Oraintxe bertan, 814 gaixo daude He... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188869/siemens-gamesak-euskal-herrian-ekoitziko-ditu-aerosorgailu-berrien-osagai-batzuk.htm | Ekonomia | Siemens Gamesak Euskal Herrian ekoitziko ditu aerosorgailu berrien osagai batzuk | Asteasun eta Mungian egingo dituzte turbinen osagai berriak. | Siemens Gamesak Euskal Herrian ekoitziko ditu aerosorgailu berrien osagai batzuk. Asteasun eta Mungian egingo dituzte turbinen osagai berriak. | Siemens Gamesak jakinarazi du Euskal Herrian ekoitziko dituela haize errota berrien osagai batzuk. Zehazki, Asteasun (Gipuzkoa) eta Mungian (Bizkaia) dituen lantegietan egingo dituzte, datorren urtetik aurrera.
Aerosorgailu berriak egiten ari da konpainia mundu osoko eskaerei erantzuteko, eta, azaldu duenez, energia s... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188870/frantziako-produktuen-aurkako-kanpaina-egiten-ari-dira-herrialde-musulmanetan.htm | Mundua | Frantziako produktuen aurkako kanpaina egiten ari dira herrialde musulmanetan | Turkiako presidente Erdoganek Frantziako Macronen buruko osasuna zalantzan izanak bi herrialdeen arteko ika-mika diplomatikoa piztu du. | Frantziako produktuen aurkako kanpaina egiten ari dira herrialde musulmanetan. Turkiako presidente Erdoganek Frantziako Macronen buruko osasuna zalantzan izanak bi herrialdeen arteko ika-mika diplomatikoa piztu du. | Elur bola handitzen ari da. Islamista batek Paristik gertu irakasle bati lepoa moztu izanak jarri zuen martxan gurpila, eta hainbat herrialde musulmanetan Frantziako produktuen aurkako kontsumo boikota eragin du azken orduotan.
Parisek boikoterako deia arbuiatu du, eta hura gutxiesten saiatu da, «gutxiengo fanatiko» b... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188871/aske-geldituko-da-frederic-haranburu-xistor.htm | Politika | Aske geldituko da Frederic Haranburu 'Xistor' | Euskal presoa baldintzapean askatzeko eskaera onartu du Dei Auzitegiak. Kasazio Auzitegian helegitea aurkezteko aukerak egon badaitezke ere, erabakia aplikatuko dela baieztatu du Maritxu Paulus Basurko abokatuak. Baldintzapean aske gelditu da Fernando Alonso Abad euskal presoa. | Aske geldituko da Frederic Haranburu 'Xistor'. Euskal presoa baldintzapean askatzeko eskaera onartu du Dei Auzitegiak. Kasazio Auzitegian helegitea aurkezteko aukerak egon badaitezke ere, erabakia aplikatuko dela baieztatu du Maritxu Paulus Basurko abokatuak. Baldintzapean aske gelditu da Fernando Alonso Abad euskal pr... | Oraingoan bai: presondegitik aterako da Frederic Haranburu Xistor euskal presoa. 30 urte presondegian pasatu ondotik, baldintzapean askatzeko eskaera onartzea erabaki du Dei Auzitegiak gaur arratsaldean. Joan den irailaren 24an aztertu zuten haren eskaera, eta, terrorismoaren kontrako fiskaltzak kontrako iritzia agertu... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188872/eh-bildu-abstenitu-egin-da-toledoko-itunean-eta-eajk-alde-bozkatu-du.htm | Ekonomia | EH Bildu abstenitu egin da Toledoko Itunean, eta EAJk alde bozkatu du | Alderdi subiranistak kritikatu du testuak ez dituela jasotzen Euskal Herriko pentsiodunen eskaerak. Jeltzaleek uste dute erretiro arreratuen gaian gehiago sakondu behar dela. | EH Bildu abstenitu egin da Toledoko Itunean, eta EAJk alde bozkatu du. Alderdi subiranistak kritikatu du testuak ez dituela jasotzen Euskal Herriko pentsiodunen eskaerak. Jeltzaleek uste dute erretiro arreratuen gaian gehiago sakondu behar dela. | Pentsioen sistema erreformatzeko Toledoko Itunaren batzordeak onartu egin ditu joan den astean adostutako gomendioak, eta datozen egunetan Espainiako Kongresuaren osoko bilkurara eramango ditu, bozketa egiteko eta taldeek boto partikularrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Horrekin batera, gobernua CEOE eta Cepyme patr... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188874/kubatar-estatubatuarren-botoa-aldatuz-doa.htm | Mundua | Kubatar-estatubatuarren botoa aldatuz doa | Gazteen artean zabalduz doa demokraten aldeko jarrera, nahiz eta askok ahots altuan onartu nahi ez izan. | Kubatar-estatubatuarren botoa aldatuz doa. Gazteen artean zabalduz doa demokraten aldeko jarrera, nahiz eta askok ahots altuan onartu nahi ez izan. | Habana Txikian, Little Havana deritzon Miamiko auzoan, hispanoak dira herritarren %85, eta horietatik gehien-gehienak, kubatar-estatubatuarrak. Urte askoan, errepublikanoek izan dute gehiengoa han, batez ere kubatar erbesteratuei esker. Izan ere, uhartetik ihesi joandako lehen migratzaile oldea nabarmen errepublikanoa ... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188875/sindikatuen-arabera-laquoerantzun-handiaraquo-izan-du-eskola-jangeletako-grebak.htm | Gizartea | Sindikatuen arabera, «erantzun handia» izan du eskola jangeletako grebak | ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bigarren greba eguna izan dute gaurkoa eskoletako jangeletako langileek. Etzi egingo dute hurrengoa. | Sindikatuen arabera, «erantzun handia» izan du eskola jangeletako grebak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bigarren greba eguna izan dute gaurkoa eskoletako jangeletako langileek. Etzi egingo dute hurrengoa. | Eskoletako jangeletako langileek, kaleak hartu, eta greba egin dute gaur bigarren aldiz. Segurtasuna, enplegua eta lan baldintzak bermatzeko eskatuz, hilaren 21ean izan zuten lehen greba eguna, eta hurrengoa ere zehaztua dute: etzi egingo dute. Oraingoz, hori izango da azken greba.
Sindikatuen arabera, lehen greba egu... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188876/bi-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-beste-sei-gerturatu.htm | Politika | Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta beste sei gerturatu | Zaballako espetxera mugituko dituzte Lauzirika eta Garcia Gonzalez. Gainerakoak Soriako eta Logroñoko kartzeletara eramango dituzte. | Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta beste sei gerturatu. Zaballako espetxera mugituko dituzte Lauzirika eta Garcia Gonzalez. Gainerakoak Soriako eta Logroñoko kartzeletara eramango dituzte. | Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste sei gerturatzearen aldeko erabakia hartu du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak: Jose Antonio Borde Gaztelumendi, Ibai eta Mikel Xabier Ayensa Laborda, Itziar Alberdi, Juan Jesus Narvaez, Karmelo Lauzirika, Jose Juan Garcia Gonzalez eta Aitor Esnaola Dorronsoro dira. Horiekin, 85... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188877/toti-martinez-de-lezeak-egurra-sa-eleberria-plazaratu-du.htm | Kultura | Toti Martinez de Lezeak 'Egurra S.A.' eleberria plazaratu du | Intrigazko nobela da, industria editorialaren miserietan girotua. Ereinekin eman du, eta aldi berean kaleratu ditu gaztelaniazko jatorrizkoa eta euskarazkoa; Miren Arratibelek egin du itzulpena. | Toti Martinez de Lezeak 'Egurra S.A.' eleberria plazaratu du. Intrigazko nobela da, industria editorialaren miserietan girotua. Ereinekin eman du, eta aldi berean kaleratu ditu gaztelaniazko jatorrizkoa eta euskarazkoa; Miren Arratibelek egin du itzulpena. | Zuhaitzetik zura, zuretik papera, paperetik liburua. Aitona-amonak, gurasoak, bilobak. Kate biak gurutzatzen ditu Toti Martinez de Lezearen (Gasteiz, 1949) eleberri berriak: Egurra S.A. Egurra da argitaletxearen izena, eta Egurra familiaren abizena. Abizenetako bat bai bederen. «Erronkak gustatzen zaizkit, asko», aipat... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188878/baldintzapean-aske-gelditu-da-fernando-alonso-abad-euskal-presoa.htm | Politika | Baldintzapean aske gelditu da Fernando Alonso Abad euskal presoa | 24 urte eman ditu preso. Martuteneko presondegian zegoen, hirugarren graduan. | Baldintzapean aske gelditu da Fernando Alonso Abad euskal presoa. 24 urte eman ditu preso. Martuteneko presondegian zegoen, hirugarren graduan. | Fernando Alonso Abad euskal presoa baldintzapean aske gelditu da 24 urte presondegian eman ondotik. Espainiako hainbat presondegitan egon da orain arte, eta hirugarren graduan eman ditu azken hilabeteak Martutenen (Gipuzkoa). Apirilean onartu zioten erregimen malgutzea, baina koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188879/akordioa-lortu-dute-epelek-eta-pilotariek.htm | Kirola | Akordioa lortu dute EPELek eta pilotariek | Grebalariek onartu egin dute enpresen ligak egindako eskaintza, eta bertan behera utzi dute lanuztea. Iosu Eskirozi, Victor Estebani, Unai Lasori eta Jon Mariezkurrenari kontratuak berrituko dizkiete. | Akordioa lortu dute EPELek eta pilotariek. Grebalariek onartu egin dute enpresen ligak egindako eskaintza, eta bertan behera utzi dute lanuztea. Iosu Eskirozi, Victor Estebani, Unai Lasori eta Jon Mariezkurrenari kontratuak berrituko dizkiete. | Kito. Amaitu da pilota mundua inoiz ez bezala astindu duen lurrikara. Bukatu da Baiko enpresako eta haren pilotari gehienen arteko lan gatazka. Akordioa lortu dute Baikok eta Aspek osatzen duten EPEL enpresen ligak eta hamabost pilotari grebalariek. Gaur arratsaldean itxi dute tratua, eta, horren ondorioz, bertan beher... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188880/kronologia.htm | Kronologia | Kronologia. | Irailak 15. Baiko enpresako pilotari gehienek prentsaurrekoa eman zuten Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, eta enpresari eskatu zioten «azkenaldiko jarrerak eta jokabideak» alda zitzala. Hori egin ezean, mobilizazioak egiteko «prest» azaldu ziren. Victor Estebanek eta Iosu Eskirozek ez jarraitzea salatu zuten, ... | ||
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188881/woodsek-irabazi-du-uribarri-gaubean.htm | Kirola | Woodsek irabazi du Uribarri Gaubean | Azkeneko kilometroan utzi ditu atzean iheskideak, tartean bigarren izan den Omar Fraile. Richard Carapazek eutsi dio lehen postuari. | Woodsek irabazi du Uribarri Gaubean. Azkeneko kilometroan utzi ditu atzean iheskideak, tartean bigarren izan den Omar Fraile. Richard Carapazek eutsi dio lehen postuari. | Michael Woods (EFP) izan da azkarrena Uribarri Gaubeako helmuga zeharkatzen, Espainiako Vueltako zazpigarren etapan. Azkeneko kilometroan egin die ospa iheskideei; tartean zen Omar Fraile (Astana). Bigarren egin du euskal herritarrak, eta hirugarren Alejandro Valverde (Movistar) izan da. Lau segundora sartu dira bi hor... |
2020-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/188882/emakunde-saria-jaso-du-cony-carranzak.htm | Gizartea | Emakunde saria jaso du Cony Carranzak | Emakume migratuen alde egindako lana aitortu dio Emakundek, Gasteizen egindako ekitaldian. Atzerritarren Legea baliogabetzea galdegin du Carranzak. | Emakunde saria jaso du Cony Carranzak. Emakume migratuen alde egindako lana aitortu dio Emakundek, Gasteizen egindako ekitaldian. Atzerritarren Legea baliogabetzea galdegin du Carranzak. | Cony Carranza Castro hezitzaile eta soziologoaren eskuetan dago jada 2019ko Emakunde saria; Gasteizen egin dute gaur arratsaldean saria emateko ekitaldia, eta han izan dira Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua. El Salvadorre... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.