date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188399/urkullu-alderdiekin-bilduko-da-azaroko-lehen-hamabostaldian.htm | Politika | Urkullu alderdiekin bilduko da azaroko lehen hamabostaldian | Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du espero duela elkarrizketa horiek akordio bihurtzea. | Urkullu alderdiekin bilduko da azaroko lehen hamabostaldian. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du espero duela elkarrizketa horiek akordio bihurtzea. | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak jakinarazi du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin batzartuko dela azaroko lehen hamabostaldian, legealdirako erronka nagusien aurrean «lankidetza eraginkor bat» izateko.
Eusko Legebiltzarrean gobernuaren kontrol saioa dute gaur, eta bertan eman du Urkulluk... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188400/joakin-telleria-pasaiako-portuko-zuzendari-izendatu-dute.htm | Ekonomia | Joakin Telleria Pasaiako Portuko zuzendari izendatu dute | Zuzendari karguak izan ditu Jaurlaritzan, eta Donostiako Teknologia Parkeko zuzendari nagusia izan zen. Telleria izendatuta, gobernuak buelta eman nahi dio portuko zuzendaritzan azken urteetan egondako ezegonkortasunari. | Joakin Telleria Pasaiako Portuko zuzendari izendatu dute. Zuzendari karguak izan ditu Jaurlaritzan, eta Donostiako Teknologia Parkeko zuzendari nagusia izan zen. Telleria izendatuta, gobernuak buelta eman nahi dio portuko zuzendaritzan azken urteetan egondako ezegonkortasunari. | Joakin Telleria Agirrezabala izendatu du Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente, Felix Gartziandiaren ordez. Gartziandiak uztailaren 30ean dimisioa eman zuen, kargua hartu eta bi urte eskasera. «Gobernurako eta kudeaketarako autonomia falta nabarmena» argudiatu zuen, eta «konfiantzazko talde bat e... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188401/laquounearen-garrantziaraquo-kontuan-hartuta-24an-donostiara-joateko-deia-egin-du-sarek.htm | Politika | «Unearen garrantzia» kontuan hartuta, 24an Donostiara joateko deia egin du Sarek | Hainbat presoren hurbiltzea «itxaropenez» hartu du presoen aldeko mugimenduak, baina nabarmendu du ez dela aski. Manifestazioa osasun eta segurtasun neurriak beteta eginen dutela iragarri dute: lau ilaratan jarrita eginen dute ibilbidea, metro eta erdiko distantzia errespetatuta, eta maskarak soinean. | «Unearen garrantzia» kontuan hartuta, 24an Donostiara joateko deia egin du Sarek. Hainbat presoren hurbiltzea «itxaropenez» hartu du presoen aldeko mugimenduak, baina nabarmendu du ez dela aski. Manifestazioa osasun eta segurtasun neurriak beteta eginen dutela iragarri dute: lau ilaratan jarrita eginen dute ibilbidea, ... | Sare mugimenduak euskal presoen aldeko manifestazio batera deitu du heldu den larunbaterako, eta agerraldia egin du gaur Donostian, protestaren azken xehetasunen berri emateko. Joseba Azkarraga bozeramaileak «unearen garrantzia» nabarmendu du prentsaurrekoan, eta hori «aprobetxatzera» deitu ditu herritarrak: «Duen urge... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188402/pasaiako-lonjaren-egunerokoa-bistara.htm | Bizigiro | Pasaiako lonjaren egunerokoa bistara | Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Pasaiako lonjarako bisita gidatuak antolatu ditu Itsas Etxea kofradiak. Lonjaren funtzionamendua eta egunerokoa ezagutzeko aukera bat da. BERRIAk han ikusitakoari buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, 'Bizigiro' sailean. | Pasaiako lonjaren egunerokoa bistara. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Pasaiako lonjarako bisita gidatuak antolatu ditu Itsas Etxea kofradiak. Lonjaren funtzionamendua eta egunerokoa ezagutzeko aukera bat da. BERRIAk han ikusitakoari buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, 'Bizigiro' sailean. | Donostiako Itsas Etxea kofradiak bisita gidatuak antolatu ditu urrian Pasaiako (Gipuzkoa) arrain lonjara. Hango egunerokoa ezagutaraztearekin batera, baxurako arrantzaren berri ematea da, besteak beste, bisitaren helburua.
Itsas Etxea kofradiako koordinatzaile nagusi Martxel Arozena aritzen da gidari. Aurtengo uztaile... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188403/eider-rodriguez-eta-lander-garrok-irabazi-dute-etxepare-itzulpen-saria.htm | Kultura | Eider Rodriguez eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare Itzulpen Saria | Rodriguezen beraren Bihotz Handiegia liburuaren gaztelerazko itzulpenagatik saritu ditu epaimahaiak | Eider Rodriguez eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare Itzulpen Saria. Rodriguezen beraren Bihotz Handiegia liburuaren gaztelerazko itzulpenagatik saritu ditu epaimahaiak | Eider Rodriguezek eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren seigarren edizioa. Rodriguezek berak idatzitako Bihotz Handiegia liburuaren gaztelaniazko itzulpena saritu du epaimahaiak. Bartzelonako Random House argitaletxeak argitaratu du itzulpena, Un Corazon demasiado grande izenpe... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188404/positibo-berrien-kopuruak-goia-jo-du-hegoaldean-1351-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Positibo berrien kopuruak goia jo du Hegoaldean: 1.351 atzeman dituzte | Datu txarrenak Nafarroak izan ditu: 523 pertsona gehiago kutsatu dira. Positibo tasa %9,2koa da. COVID-19a zuten sei pertsona hil dira Nafarroan. | Positibo berrien kopuruak goia jo du Hegoaldean: 1.351 atzeman dituzte. Datu txarrenak Nafarroak izan ditu: 523 pertsona gehiago kutsatu dira. Positibo tasa %9,2koa da. COVID-19a zuten sei pertsona hil dira Nafarroan. | Zenbakiak okerrera egiten ari dira azken egunetan, eta goia jo dute gaurko datuekin: beste 1.351 positibo atzeman dituzte, bigarren olatuko daturik okerrena. Orain arte bigarren olatuko daturik txarrena atzokoa zen, baina gaur atzo baino 228 kasu gehiago iragarri dituzte.
Azken egunetako joerarekin jarraituz, Nafarroa... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188405/landaguneetan-lgtbi-ikusgaitasuna-sustatzeko-lehen-programaren-arrakasta-nabarmendu-du-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Landaguneetan LGTBI ikusgaitasuna sustatzeko lehen programaren arrakasta nabarmendu du Nafarroako Gobernuak | Nafarroako erdialdeko hogei herritan egin dute egitasmo ibiltaria, eta laurehundik gora pertsonak parte hartu dute | Landaguneetan LGTBI ikusgaitasuna sustatzeko lehen programaren arrakasta nabarmendu du Nafarroako Gobernuak. Nafarroako erdialdeko hogei herritan egin dute egitasmo ibiltaria, eta laurehundik gora pertsonak parte hartu dute | Erein aniztasuna, bildu askatasuna lelopean, LGTBI kolektibokoen errealitatea landa eremuetan ikusarazteko lehen programa egin zuen Nafarroako Gobernuak irailean. Zeharki, Nafarroa erdialdeko hogei udalerri zeharkatu zituen egitasmoak, eta 439 pertsonak parte hartu zuten guztira. Programa "aitzindaria" izan dela nabarm... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188406/johnson-ebk-jarrera-aldatzen-ez-badu-ez-da-akordiorik-izango.htm | Ekonomia | Johnson: EBk jarrera aldatzen ez badu, ez da akordiorik izango | Europako Batasuna prest dago negoziatzen jarraitzeko, baina uste du Londresek mugitu behar duela. | Johnson: EBk jarrera aldatzen ez badu, ez da akordiorik izango. Europako Batasuna prest dago negoziatzen jarraitzeko, baina uste du Londresek mugitu behar duela. | Akordiorik gabeko brexit baterako aukerak handitzen ari dira. Europako Batasunak ez du bete Erresuma Batuko Gobernuak akordio bat egiteko jarritako epea, baina negoziatzen jarraitzeko prest dagoela esan du.
Hori ikusita, Boris Johnsonek ultimatum bat eman die EBko buruzagiei. Jarrera «errotik» aldatzen ez badu, ez da ... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188407/baikoko-auziaren-kronologia.htm | Baikoko auziaren kronologia | Baikoko auziaren kronologia. | Irailak 15. Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak, Ander Imazek eta Mikel Larunbek ez beste, Baiko enpresako pilotari guztiek prentsaurrekoa eman zuten Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, eta enpresari eskatu zioten «azkenaldiko jarrerak eta jokabideak» alda zitzala. Hori egin ezean, mobilizazioak egiteko «prest... | ||
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188408/tapiak-esan-du-gestampekin-lanean-ari-dela-itxierak-ez-diren-beste-neurri-batzuk-bilatzeko.htm | Ekonomia | Tapiak esan du Gestampekin lanean ari dela itxierak ez diren beste neurri batzuk bilatzeko | Multinazionalak itxi nahi dituen Zamudioko bi lantegietako langileek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Salatu dute gobernuak enpresari emandako laguntzak ez direla hitzartutako helburuetara bideratu. | Tapiak esan du Gestampekin lanean ari dela itxierak ez diren beste neurri batzuk bilatzeko. Multinazionalak itxi nahi dituen Zamudioko bi lantegietako langileek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Salatu dute gobernuak enpresari emandako laguntzak ez direla hitzartutako helburuetara bideratu. | Zamudioko (Bizkaia) GTSko eta Matriceria Deustoko langileek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuari eskatu diote bi lantegi horiek ez ixteko ahaleginak egiteko horien jabe den Gestamp multinazionalaren aurrean. Horrekin batera, urriar... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188409/eva-ferreirak-nabarmendu-du-ehu-plurala-dela-eta-bere-lantaldeak-hori-ordezkatzen-duela.htm | Gizartea | Eva Ferreirak nabarmendu du EHU «plurala» dela, eta bere lantaldeak hori ordezkatzen duela | Zazpi gizonezko eta sei emakumezko daude EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregaiaren lantaldean. | Eva Ferreirak nabarmendu du EHU «plurala» dela, eta bere lantaldeak hori ordezkatzen duela. Zazpi gizonezko eta sei emakumezko daude EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregaiaren lantaldean. | Eva Ferreira EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoregaiak bere lantaldea aurkeztu du, gaur, Bilbon. Nabarmendu du EHU «plurala» dela, eta bere lantaldeak, hain zuzen, pluraltasun hori ordezkatzen duela. Hiru campusetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) katedradunak, doktoreak, irakasleak edo, besteak beste, ikerlar... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188410/nire-margolanak-bitartekoak-dira-ikertzen-dudana-gizarteratzeko.htm | Kultura | «Nire margolanak bitartekoak dira ikertzen dudana gizarteratzeko» | Mundu guztian barrena erakutsi izan ditu bere lanak, baina badaramatza pare bat urte jaioterritik asko mugitu gabe, Zarauzko Kale Nagusian duen estudioan lanean. Hasitako ikerlanak bukatu nahi ditu, eta bilduma berri bat ere aurkeztuko du aurki. | «Nire margolanak bitartekoak dira ikertzen dudana gizarteratzeko». Mundu guztian barrena erakutsi izan ditu bere lanak, baina badaramatza pare bat urte jaioterritik asko mugitu gabe, Zarauzko Kale Nagusian duen estudioan lanean. Hasitako ikerlanak bukatu nahi ditu, eta bilduma berri bat ere aurkeztuko du aurki. | Angel Uranga (Zarautz, 1961) jaiotzetik da artista. Kontzientzia duenetik marrazten eta margotzen gogoratzen du bere burua. Mundu guztian barrena ibilia da bere obra besapean hartuta: Ameriketako Estatu Batuetan izana da, Arabiar Emirerri Batuetan, Kanadan, Alemanian, Espainian... Izen handiko galerietan erakutsi izan ... |
2020-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/188411/gozogintzaren-agur-gazia.htm | Bizigiro | Gozogintzaren agur gazia | Elgoibarko Muruamendiaraz gozotegiak ateak itxi ditu. 85 urte pasatu dituzte Debabarreneko zein Debagoieneko otorduak goxatzen. Errelebo faltak, ordea, bidea amaiarazi die. | Gozogintzaren agur gazia. Elgoibarko Muruamendiaraz gozotegiak ateak itxi ditu. 85 urte pasatu dituzte Debabarreneko zein Debagoieneko otorduak goxatzen. Errelebo faltak, ordea, bidea amaiarazi die. | Ilara luzea zegoen joan den irailaren 27an Elgoibarren Muruamendiaraz gozotegiaren aurrean, denda ez ikusteko bestekoa. Mertxe Muruamendiarazek ere, urteak erretiratuta daramatzan arren, lanera sartu behar izan zuen. Arrazoia ere ez zen makala. Izan ere, horrenbeste apetitu asebete dituzten pastelak jateko azken aukera... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188412/trenera-igo-gura-dute.htm | Gizartea | Trenera igo gura dute | Martxoaren 28tik, trena egunean bitan igarotzen da Santander-Bilbo lineatik, norabide bakoitzean behin. Egoera salatzeko plataforma bat sortu dute. Kalitatezko zerbitzua eskatu dute | Trenera igo gura dute. Martxoaren 28tik, trena egunean bitan igarotzen da Santander-Bilbo lineatik, norabide bakoitzean behin. Egoera salatzeko plataforma bat sortu dute. Kalitatezko zerbitzua eskatu dute | Herriko andre gazte batek sare sozialen bidez egin zuen deialdia: ekainaren 30ean, martitzenez, 22:00etan, eskualdetik igarotzen zen tren zerbitzuaz berba egiteko batzartu gura zuen. 70 bat lagun elkartu ziren Karrantzako geltokian. Kantabriako (Espainia) Ason eskualdetik ere jendea agertu zen arren, 3.000 biztanlera e... |
2020-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/188413/euskara-alboratuta.htm | Gizartea | Euskara, alboratuta | Bilbo Kirolak erakundeak gazteentzat eskaintzen dituen jardueretan euskararen erabilera ez dela bermatzen salatu dute. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak esan du hainbat herritan dutela arazo bera. | Euskara, alboratuta. Bilbo Kirolak erakundeak gazteentzat eskaintzen dituen jardueretan euskararen erabilera ez dela bermatzen salatu dute. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak esan du hainbat herritan dutela arazo bera. | Pandemiak baldintzatuta eta ohi baino segurtasun neurri zorrotzagoak ezarrita hasi da Bilboko Udalaren kirol eskaintza. Zortzi urtetik beherako umeentzako ikastaroak azaroan hasiko dira. Hil honetan ekin diete, berriz, adin horretatik gorakoentzako jarduerei. Bilbo Kirolak erakundeak eskaintzen ditu, eta, erakunde horr... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188414/2022-urtean-indar-handiagoz-itzuliko-da-korrika.htm | Gizartea | «2022. urtean indar handiagoz itzuliko da Korrika» | Hainbat izan dira goizean antolatzaileek emandako berriari erantzun dioten euskalgintzako eragileak eta pertsonak. Korrika atzeratzeak tristura eragin du, baina babes handia jaso du AEK-k. Umorez hartu duenik ere izan da. | «2022. urtean indar handiagoz itzuliko da Korrika». Hainbat izan dira goizean antolatzaileek emandako berriari erantzun dioten euskalgintzako eragileak eta pertsonak. Korrika atzeratzeak tristura eragin du, baina babes handia jaso du AEK-k. Umorez hartu duenik ere izan da. | Korrika atzeratu izanak erantzun uholdea eragin du sare sozialetan. Hainbat izan dira AEK-k hartutako erabakiaz euren iritzia plazaratu duten erabiltzaileak, hainbat ikuspuntutatik, baina erabateko babesa jaso du 2022. urtera arte Korrika ez egiteko hautuak. Batzuek tristura erakutsi dute, beste batzuek animoak helaraz... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188415/pertsona-bat-hil-da-auto-istripu-batean-amaiur-parean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amaiur parean | Auto batek kamioi bat jo du aurrez aurre, eta autoaren gidaria hil da. | Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amaiur parean. Auto batek kamioi bat jo du aurrez aurre, eta autoaren gidaria hil da. | Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amaiur parean (Nafarroa). Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak Twitterren jakinarazi duenez, 14:50 inguruan gertatu da istripua, N-121-B errepidean. Auto batek kamioi bat jo du aurrez aurre. Suhiltzaileek atera dute gorpua auto barrutik. |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188416/nazioarteko-259-eragilek-josu-urrutikoetxearen-aldeko-idatzi-bat-atera-dute.htm | Politika | Nazioarteko 259 eragilek Josu Urrutikoetxearen aldeko idatzi bat atera dute | «Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen» alde egindako lana nabarmendu dute. Sinatzaileen artean dira Adams, Taubira eta Chomsky, besteak beste. Datorren astean epaiketa bat izango du, Parisen. | Nazioarteko 259 eragilek Josu Urrutikoetxearen aldeko idatzi bat atera dute. «Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen» alde egindako lana nabarmendu dute. Sinatzaileen artean dira Adams, Taubira eta Chomsky, besteak beste. Datorren astean epaiketa bat izango du, Parisen. | Nazioarteko komunitateko 259 eragilek Josu Urrutikoetxeak «Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen» alde egindako lana nabarmendu dute idatzi batean, eta, ondorioz, Frantziaren jarrera deitoratu, honek hari ETArekin eta 2005-2007ko eta 2011-2013ko prozesuekin lotuta epaiketak egingo dizkiolako. Aurrena, datorren astea... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188417/euskal-kazetariak-saria-zigor-aldamarentzat.htm | Bizigiro | Euskal Kazetariak saria, Zigor Aldamarentzat | Azaroaren 3an emango dituzte sariak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak. | Euskal Kazetariak saria, Zigor Aldamarentzat. Azaroaren 3an emango dituzte sariak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak. | Zigor Aldama BERRIAko kolaboratzaileak Euskal Kazetariak saria jasoko du, COVID-19aren inguruan egindako jarraipen «bikain eta xeheagatik». Asiako berriemailea da Aldama, eta Euskal Herriko hainbat komunikabidetan kolaboratzen du.
Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Rosa Maria Calaf kazetariari emango di... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188419/lana-biribildu-dute.htm | Kirola | Lana biribildu dute | Ulissik irabazi du Giroko hamahirugarren etapa, esprintea. Joao Almeida liderra bigarren izan da, eta sei segundoko saria lortu du. | Lana biribildu dute. Ulissik irabazi du Giroko hamahirugarren etapa, esprintea. Joao Almeida liderra bigarren izan da, eta sei segundoko saria lortu du. | Sailkapen nagusiari begira aurtengo Giroaren norabidea markatzen has daitezkeeetapen zain, gaurkoa esprintean erabaki da. Oraingo honetan ez da Arnaud Demare (Groupama FDJ) gailendu, baizik eta Diego Ulissi (UAE). Bigarren garaipena lortu du aurtengo Giroan. Baina italiarrarentzat zortzigarrena da sorterriko lasterketa... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188420/aguraingo-herriaren-kriminalizazo-sistematikoa-salatu-dute.htm | Politika | Aguraingo herriaren «kriminalizazo sistematikoa» salatu dute | Aguraingo (Araba) dozenaka herritarrek agerraldia egin dute gaur herriko taberna, gastronomia elkarte eta herritarren kontrako «erabat logikaz kanpo dagoen etengabeko polizia jazarpena» salatzeko. | Aguraingo herriaren «kriminalizazo sistematikoa» salatu dute. Aguraingo (Araba) dozenaka herritarrek agerraldia egin dute gaur herriko taberna, gastronomia elkarte eta herritarren kontrako «erabat logikaz kanpo dagoen etengabeko polizia jazarpena» salatzeko. | Dozenaka herritar batu dira gaur Agurainen (Araba), Agurain Zaintzen Dugu lelopean, herriaren «kriminalizazio sistematikoa» salatzeko. Adierazi dutenez, bertako tabernak, gastronomia elkarteak eta herritarrak «erabat logikaz kanpo dagoen polizia jazarpena» pairatzen ari dira, «isunak, neurri gabeko polizia operazioak e... |
2020-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/188421/alerta-egoera-maila-handikoa-eta-muturrekoa-da-euskal-herrian-madrilen-arabera.htm | Gizartea | Alerta egoera «maila handikoa» eta «muturrekoa» da Euskal Herrian, Madrilen arabera | Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetan neurriak bateratzeko ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da; Urkulluk gaur du bilera egoera aztertzeko, eta neurriak espero dira | Alerta egoera «maila handikoa» eta «muturrekoa» da Euskal Herrian, Madrilen arabera. Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetan neurriak bateratzeko ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da; Urkulluk gaur du bilera egoera aztertzeko, eta neurriak espero dira | Espainiako Gobernuak adierazi du asmoa autonomia erkidego guztietan izurriari aurre egiteko neurriak bateratzekoa, eta horretarako ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da. Hainbat hedabidek eman dute horren berri. Han jartzen duenaren arabera, egungo datuak aintzat hartuta, Nafarroa alerta «muturre... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188456/zaleen-itzulera-ospatu-du-realak.htm | Kirola | Zaleen itzulera ospatu du Realak | Realak 3-2 irabazi dio Levanteri, azken minutuan sartutako gol bati esker. | Zaleen itzulera ospatu du Realak. Realak 3-2 irabazi dio Levanteri, azken minutuan sartutako gol bati esker. | Zaleak itzuli dira Zubietara, 150 bakarrik izan badira ere, eta haiei eskeini nahi izan die Realak gaurko garaipena, bigarrena jarraian. Nagusi izan da etxeko taldea, baina lehen zatiaren amaieran Levantek eginiko bi golek zaildu egin die hiru puntuak eskuratzea. Azken minutuan iritsi da saria.
Ongi hasi du partida Re... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188457/goranzko-joerak-jarraitzen-du.htm | Gizartea | Goranzko joerak jarraitzen du | 1.382 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. %16,1eko positibo tasa baieztatu dute Nafarroan, eta %7,7koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken lurralde horretan atzeman dute gorakadarik handiena. | Goranzko joerak jarraitzen du. 1.382 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. %16,1eko positibo tasa baieztatu dute Nafarroan, eta %7,7koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken lurralde horretan atzeman dute gorakadarik handiena. | Bigarren olatuko kopururik altuena atzeman zen atzo Hego Euskal Herrian. Gaur, ordea, berriz ere goruntz egin du kasu kopuruak. Denera, 14.225 PCR proba egin dituzte, eta horietatik 1.382 izan dira positiboak. PCR positiboen tasa %16,1ekoa izan da Nafarroan; %7,7koa, berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Nafarroan a... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188458/emakume-bati-eraso-egin-diote-labanaz-bere-alabaren-aurrean.htm | Gizartea | Emakume bati eraso egin diote labanaz, bere alabaren aurrean | Gasteizko Salburua auzoan gertatu da. Erasotzaileak ihes egin du, eta haren bila ari da Ertzaintza. | Emakume bati eraso egin diote labanaz, bere alabaren aurrean. Gasteizko Salburua auzoan gertatu da. Erasotzaileak ihes egin du, eta haren bila ari da Ertzaintza. | Emakume bat larri zauritu dute Gasteizko Salburua auzoan larunbat goiz honetan. Gizonezko batek labankada bat sartu dio, emakumea bere alabarekin zela, erasotzailea eta biktima bizi ziren etxebizitzaren portalean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bai 40 urteko biktima, eta bai adingabea Txagorr... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188459/jende-elkartzeak-gehiago-mugatuko-ditu-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Jende elkartzeak gehiago mugatuko ditu Jaurlaritzak | Neurri berriak iragarri ditu Gotzone Sagarduik, besteak beste, bilerak sei pertsonatara mugatzea, elkarte gastronomikoak ixtea eta tabernen eta kultura ekitaldien edukiera %50era jaistea. | Jende elkartzeak gehiago mugatuko ditu Jaurlaritzak. Neurri berriak iragarri ditu Gotzone Sagarduik, besteak beste, bilerak sei pertsonatara mugatzea, elkarte gastronomikoak ixtea eta tabernen eta kultura ekitaldien edukiera %50era jaistea. | Pertsonen mugikortasuna eta jende pilatzeak gehiago mugatzeko neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak, LABI aholku batzordeak gaur goizean egoera epidemiologikoa aztertu eta gero. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak zerrendatu ditu datorren astean indarrean sartuko diren neurri berriak: talde bilerak, arlo pribatuan z... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188460/bizikidetza-demokratikoa-eraikitzeko-konpromiso-soziala-prozesua-hasi-du-foro-sozialak.htm | Politika | 'Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala' prozesua hasi du Foro Sozialak | Lortzeke dauden «erronkez» eta askatu beharreko «korapiloez» hausnartzea izango du asmo | 'Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala' prozesua hasi du Foro Sozialak. Lortzeke dauden «erronkez» eta askatu beharreko «korapiloez» hausnartzea izango du asmo | Foro Sozial Iraunkorrak Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala prozesua hasi du. Plataformako zenbait kidek Aieteko jauregian (Donostia) aurkeztu dute ekinbidea, eta nabarmendu oraindik lortzeke dauden «erronkez» eta askatu beharrezko «korapiloez» hausnartzea izango duela asmo. Dinamikaren «helburu nag... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188461/armeniarren-aurkako-gerra-salatu-dute-ap-8a-itxita.htm | Gizartea | Armeniarren aurkako gerra salatu dute, AP-8a itxita | Hamabost bat ibilgailurekin itxi dute errepidea, Irun eta Hendaia artean, goizeko zortziak eta erdietan. Azerbaijanen erasoa armeniarren aurkakoa dela ohartarazi dute. | Armeniarren aurkako gerra salatu dute, AP-8a itxita. Hamabost bat ibilgailurekin itxi dute errepidea, Irun eta Hendaia artean, goizeko zortziak eta erdietan. Azerbaijanen erasoa armeniarren aurkakoa dela ohartarazi dute. | Karabakh Garaian piztu den gerra armeniarren aurkako eraso bat dela salatu dute dozenaka herritarrek larunbat goiz honetan. Haserre mintzatu dira, Europak «bizkarra» eman dielako armeniarrei.
Irailaren 27an hasi ziren borrokak Karabakh Garaian. Azerbaijanen mendeko lurretan dagoen arren, armeniarrak dira bertako bizta... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188463/tolosalderako-ospitale-publikoa-eskatu-dute.htm | Gizartea | Tolosalderako ospitale publikoa eskatu dute | Asuncion klinikako agerraldia «kudeaketa ereduaren ondorio» dela salatzeko protesta egin dute Tolosan. | Tolosalderako ospitale publikoa eskatu dute. Asuncion klinikako agerraldia «kudeaketa ereduaren ondorio» dela salatzeko protesta egin dute Tolosan. | Osasun sistema publikoaren aldeko aldarria ez da berria Tolosaldean (Gipuzkoa), baina azken egunetan Asuncion klinikan 42 COVID-19 kasu atzeman izanak eta ospitalea itxi behar izanak areagotu dute kezka eta haserrea. Gaur eguerdian, hainbat herritar eta langilek deitutako manifestazio jendetsu batek Tolosa erdigunea ze... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188464/neurriak-zorroztu-dituzte-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Neurriak zorroztu dituzte Ipar Euskal Herrian | Leku publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzea debekatuko dute bihartik aitzina. Eric Spitz prefetak erran du Ipar Euskal Herrian ez dela etxeratze agindurik izanen, baina abisatu du egoera okertzen bada aste erditsuan neurriak are gehiago zorroztuko dituztela. | Neurriak zorroztu dituzte Ipar Euskal Herrian. Leku publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzea debekatuko dute bihartik aitzina. Eric Spitz prefetak erran du Ipar Euskal Herrian ez dela etxeratze agindurik izanen, baina abisatu du egoera okertzen bada aste erditsuan neurriak are gehiago zorroztuko dituztela. | Jean Castex Frantziako Lehen ministroak osasun larrialdi egoera ezarri eta biharamunean, Ipar Euskal Herrian errespetatu beharko diren neurriak iragarri ditu gaur goizean Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. «Zenbakiak ez dira onak», adierazi du. Departamendu mailan inzidentzia tasa anitz emendatu dela erran du;... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188465/lidertza-sendotu-du-almeidak.htm | Kirola | Lidertza sendotu du Almeidak | Ganna nagusitu da Giroko erlojupeko luzean, eta Almeida liderrak handitu egin ditu aldeak. Keldermanek eta McNultyk ere etekina atera diote bakarkako saioari. Hainbestean aritu da Bilbao, eta hirugarren jarraitzen du | Lidertza sendotu du Almeidak. Ganna nagusitu da Giroko erlojupeko luzean, eta Almeida liderrak handitu egin ditu aldeak. Keldermanek eta McNultyk ere etekina atera diote bakarkako saioari. Hainbestean aritu da Bilbao, eta hirugarren jarraitzen du | Giroa hasi aurretik, inor gutxik jotzen zuen garaipenerako hautagaitzat Joao Almeida (Deceuninck). Ordea, arrosaz jantzi zen Etnan, hirugarren etapan, eta tinko eutsi dio ordutik. Bada, gaur are gehiago urrundu ditu aurkariak, 34 kilometroko erlojupekoan. Bakarkako saioak alde handiak eragin ditu mendateen aldean: port... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188466/irun-eta-hendaia-arteko-zubian-hasi-da-emakumeen-mundu-martxa.htm | Gizartea | Irun eta Hendaia arteko zubian hasi da Emakumeen Mundu Martxa | Mugen aurkako aldarri batekin ekin diote. Martxoaren 6an bukatuko da, leku berean. | Irun eta Hendaia arteko zubian hasi da Emakumeen Mundu Martxa. Mugen aurkako aldarri batekin ekin diote. Martxoaren 6an bukatuko da, leku berean. | Zubi guztien gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean hasi zuten Euskal Herriko Emakumeen V. Mundu Martxa, atzo, Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko zubian. Agerraldia egin zuten antolatzaileek, eta ondoren performance kolektibo bat, salatzeko «transnazionalek eta mugek pertsona migranteen bizia bort... |
2020-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/188467/ardernek-gobernu-agintea-berritu-du-zeelanda-berrian-garaipen-argi-batekin.htm | Mundua | Ardernek gobernu agintea berritu du Zeelanda Berrian, garaipen argi batekin | Alderdi Laboristak botoen %49 eskuratu ditu, eta gehiengo osoa izango du parlamentuan. Beraz, ez du aurreko koalizio gobernuko kideen babesa beharko. | Ardernek gobernu agintea berritu du Zeelanda Berrian, garaipen argi batekin. Alderdi Laboristak botoen %49 eskuratu ditu, eta gehiengo osoa izango du parlamentuan. Beraz, ez du aurreko koalizio gobernuko kideen babesa beharko. | Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak garaipen argia eskuratu du bere herrialdeko hauteskundeetan. «Alderdi Laboristak azken 50 urteetan jaso duen babesik handiena» lortu du bozetan, Ardernek berak nabarmendu duenez.
Pandemiaren kudeaketarengatik nazioartean goraipatua izan den agintariaren garaipenari eske... |
2020-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/188502/inaki-irigoien-pilotua-hil-da-urrakiko-igoera-rallyan.htm | Kirola | Iñaki Irigoien pilotua hil da, Urrakiko Igoera rallyan | Gidaria errepidetik irten da, eta horma bat jo du autoarekin, lasterketa hasi eta gutxira. | Iñaki Irigoien pilotua hil da, Urrakiko Igoera rallyan. Gidaria errepidetik irten da, eta horma bat jo du autoarekin, lasterketa hasi eta gutxira. | Urrakiko 38. Igoera rallyan parte hartzen ari zen Iñaki Irigoien gidaria hil da. Proba 10:00 aldera hasi da, Azpeititik (Gipuzkoa). Gidariak irteera hartu eta gutxira izan du istripua, 11:00k jo baino minutu batzuk lehenago. Zehazki, GI-3740 errepideko 2,5. kilometroan. Autoak, errepidetik atera, eta harrizko horma bat... |
2020-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/188503/pcr-gehiago-positibo-gutxiago.htm | Gizartea | PCR gehiago, positibo gutxiago | Positibo tasa %7,5ekoa izan da Hego Euskal Herrian. Orotara, 1.233 kasu atzeman dituzte, 15.458 proba eginda. | PCR gehiago, positibo gutxiago. Positibo tasa %7,5ekoa izan da Hego Euskal Herrian. Orotara, 1.233 kasu atzeman dituzte, 15.458 proba eginda. | Behera egin du atzemandako COVID-19 kasuen kopuruak Hego Euskal Herrian. Asteburuero gertatu ohi da hori, baina, oraingoan, PCR proben gorakada batekin iritsi da. Denera, 15.458 PCR eta antigeno proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 1.154k eman dute positibo. Beraz, bezperan baino 1.233 gehiago eginda, 234 ... |
2020-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/188504/aukerak-bai-baina-golik-ez.htm | Kirola | Aukerak bai, baina golik ez | Eibarrek etxean irabazi ezinda jarraitzen du. Osasunak, berriz, lau puntu eskuratu ditu azken bi partidetan. | Aukerak bai, baina golik ez. Eibarrek etxean irabazi ezinda jarraitzen du. Osasunak, berriz, lau puntu eskuratu ditu azken bi partidetan. | Etxean garaipenik lotu ezinda jarraitzen du Eibarrek. Bi partida berdindu eta beste bi galdu ditu denboraldi hasiera honetan Ipuruan. Gaurko puntua, beraz, gozoagoa izango da Osasunarentzat, Celtaren aurka lortutako garaipenaren ostean. Intentsitate handiko partida izan da, baina gola falta izan zaie taldeei.
Osasunak... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188505/moralesen-mas-alderdiak-irabazi-ditu-bozak-lehen-zundaketen-arabera.htm | Mundua | Moralesen MAS alderdiak irabazi ditu bozak, lehen zundaketen arabera | Luis Arce presidentegaiak botoen %52,4 eskuratuko lituzke, lehen datuen arabera. Hori beteko balitz, ez litzateke bigarren itzulirik egin beharko. Kontaketak luze joko du, eta bihar arte ez da emaitza ofizialik espero. | Moralesen MAS alderdiak irabazi ditu bozak, lehen zundaketen arabera. Luis Arce presidentegaiak botoen %52,4 eskuratuko lituzke, lehen datuen arabera. Hori beteko balitz, ez litzateke bigarren itzulirik egin beharko. Kontaketak luze joko du, eta bihar arte ez da emaitza ofizialik espero. | MAS Sozialismorako Mugimenduaren hautagai Luis Arcek irabazi ditu Boliviako hauteskunde orokorrak, botoen %52,4 lortuta, hauteslekuetan egindako inkesten arabera. Carlos Mesa presidente ohia izango litzateke bigarrena, CC Komunitate Herritarreko hautagaia, botoen %31,5 eskuratuta. Hirugarren, berriz, Creemos hautagaitz... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188506/reala-ligaren-buruan-da.htm | Kirola | Reala ligaren buruan da | Taldeak nagusitasunez irabazi dio Betisi. Portuk, Oiartzabalek (penaltiz) eta Januzajek sartu dituzte golak. | Reala ligaren buruan da. Taldeak nagusitasunez irabazi dio Betisi. Portuk, Oiartzabalek (penaltiz) eta Januzajek sartu dituzte golak. | Realak ezin hobeto amaitu du igandea. Espainiako Ligako lehen postuan dago, Betisi sendotasunez irabazi eta gero. Willian Josek eta Guevarak berritu dute hamaikakoa. Partidaren hasieran, Realak ez du asmatu erasoan, baina nahikoa sendo aritu da defentsan.
Betisek Realaren hutsegiteei esker egin du aurrera partidaren l... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188507/athleticek-berdindu-egin-du-eta-eibarrek-galdu.htm | Kirola | Athleticek berdindu egin du, eta Eibarrek, galdu | Betisek 92. minutuan berdindu du Athleticen aurkako partida, eta bi puntu kendu dizkio. Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka. | Athleticek berdindu egin du, eta Eibarrek, galdu. Betisek 92. minutuan berdindu du Athleticen aurkako partida, eta bi puntu kendu dizkio. Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka. | Bazirudien Athleticek irabazia zuela ligako hirugarren partida, aurreko biak bezala, baina igandeko partidaren amaieran Altuvek sartu duen golak kolpetik bi puntu kendu dizkio taldeari. Eibarrek, berriz, denboraldiko lehen porrota izan du etxean, Real Madrilen aurka.
Athleticen eta Betisen arteko partidaren hasieran, ... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188509/jaurlaritzaren-neurri-berriak-beranduenez-ostegunean-sartuko-dira-indarrean.htm | Gizartea | Jaurlaritzaren neurri berriak beranduenez ostegunean sartuko dira indarrean | Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak esan du gobernuaren eskaerak lehentasun osoa izango duela. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere baliteke neurriak zorroztea aste honetan. | Jaurlaritzaren neurri berriak beranduenez ostegunean sartuko dira indarrean. Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak esan du gobernuaren eskaerak lehentasun osoa izango duela. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere baliteke neurriak zorroztea aste honetan. | Egun batzuk barru sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzak joan den larunbatean iragarri zituen neurri murriztaileak. Iñigo Urkulluren gobernuak ez du gaitasunik neurri horiek bere kabuz hartzeko, herritarren oinarrizko eskubideei eragingo dietelako, eta eskaera luzatu behar dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari horie... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188510/geogheganek-irabazi-du-etapa-eta-almeidak-maglia-arrosari-eutsi-dio.htm | Kirola | Geogheganek irabazi du etapa, eta Almeidak maglia arrosari eutsi dio | Piancavallorako igoera gogorra izan da lasterkarientzat. Kelderman izan da bigarren, eta Hindley hirugarren. | Geogheganek irabazi du etapa, eta Almeidak maglia arrosari eutsi dio. Piancavallorako igoera gogorra izan da lasterkarientzat. Kelderman izan da bigarren, eta Hindley hirugarren. | Tao Geoghegan Hartek (Ineos) irabazi du igandean Italiako Gitoko hamabosgarren etapa, 185 kilometroko bidea Rivoltoren eta Piancavalloren artean. Joao Almeida portugaldarrak maglia arrosari eutsi dio. Geogheganek aprobetxatu egin du Jai Hindley (Sunweb) australiarrak bere kide Wilco Keldermanen alde egin duen lana, eta... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188511/hego-euskal-herrian-1123-positibo-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 1.123 positibo atzeman dituzte | Kezka dago Azpeitiko, Azkoitiko, Beasaingo eta Ordiziako egoerarekin, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.000tik gora positibo izan dituztelako. | Hego Euskal Herrian 1.123 positibo atzeman dituzte. Kezka dago Azpeitiko, Azkoitiko, Beasaingo eta Ordiziako egoerarekin, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.000tik gora positibo izan dituztelako. | Egoera kezkagarria du Nafarroak, eta, Gipuzkoan eta Bizkaian datuek hobera egin arren, hainbat herriren egoera ez da batere ona. Bihar aste bat beteko da Nafarroako Gobernuak saltokien, ostalaritzaren eta funtsezkotzat jotzen ez diren beste sektore batzuen jarduerak nabarmen murriztu zituenetik. Oraingoz, baina, ez du ... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188512/agurra-2020ko-ibilaldiari.htm | Gizartea | Agurra 2020ko Ibilaldiari | Ibilaldia ohiko eran egin ezin, eta 2020ko Ibilaldiari agur ekitaldia egin zioten atzo Elorrion. Urte osoan antolatzen ibili direnei eskerrak eman dizkiete Txintxirri ikastolak eta Ibilaldiak. | Agurra 2020ko Ibilaldiari. Ibilaldia ohiko eran egin ezin, eta 2020ko Ibilaldiari agur ekitaldia egin zioten atzo Elorrion. Urte osoan antolatzen ibili direnei eskerrak eman dizkiete Txintxirri ikastolak eta Ibilaldiak. | «Ohiko egoera batean, maiatzaren 31k egun handia izan behar zuen gurean, milaka euskaltzale Elorrion bilduta», azaldu dute Txintxirri ikastolak eta Ibilaldiak. Eta, bistan denez, ezin izan da hala izan. Horren partez, Ibilaldiaren agur ekitaldia egin zuten atzo Elorrion (Bizkaia). Azaldu dute ez dela «erraza» izan hala... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188513/ipar-koreako-atxilotze-prebentiboen-sistema-krudela-salatu-du-hrwek.htm | Mundua | Ipar Koreako atxilotze prebentiboen sistema «krudela» salatu du HRWek | Atxilotze prebentiborako zentroetan tortura orokortua dagoela ohartarazi du giza eskubideen aldeko elkarteak. | Ipar Koreako atxilotze prebentiboen sistema «krudela» salatu du HRWek. Atxilotze prebentiborako zentroetan tortura orokortua dagoela ohartarazi du giza eskubideen aldeko elkarteak. | Ipar Koreako atxilotze prebentiboen eta epaiketa penalen aurreko ikerketarako sistema deskribatzen duen txostena argitaratu du, gaur, HRW Human Rights Watchek. «Animalia batek baino gutxiago balio genuen». Jarraitu beharreko prozesuaren abusuak eta urratzeak Ipar Koreako atxilotze prebentiboetan izena du txostenak. Ida... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188514/laquogogorrago-jokatzearaquo-erabaki-dute-bakegileek.htm | Politika | «Gogorrago jokatzea» erabaki dute bakegileek | Batzarra egin zuten larunbatean, eta «mobilizazio ziklo determinatu eta iraunkor bat» bultzatzea erabaki zuten. Abenduaren 19an izanen da lehen egitasmoa, Luhusoko operazioaren laugarren urteurrenean: euskal presoen aldeko desobedientzia zibileko egitasmo batera deitu dute, «masiboa eta determinatua». | «Gogorrago jokatzea» erabaki dute bakegileek. Batzarra egin zuten larunbatean, eta «mobilizazio ziklo determinatu eta iraunkor bat» bultzatzea erabaki zuten. Abenduaren 19an izanen da lehen egitasmoa, Luhusoko operazioaren laugarren urteurrenean: euskal presoen aldeko desobedientzia zibileko egitasmo batera deitu dute,... | Irailaren 19an, euskal presoen aldeko ekintza desobediente eta parte hartzaile bat antolatu zuten bakegileek Baionan. Suprefeturako sarrera adreiluzko pareta batekin estali zuten, Frantziak gatazkaren konponbideari jarri dion «blokeoa» salatzeko. Larunbatean, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren urteurrena kari, 60 pert... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188515/lan-prestakuntza-duala-euskalduntzeko-plana-aurkeztu-dute.htm | Gizartea | Lan prestakuntza duala euskalduntzeko plana aurkeztu dute | Gipuzkoako lau eskualdetan abiatuko dute kanpaina, eta lan prestakuntza euskaraz egiten duten enpresen mapa bat osatuko dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lan prestakuntza duala egin zuten gazteen %37,5ek jardun zuten euskaraz. | Lan prestakuntza duala euskalduntzeko plana aurkeztu dute. Gipuzkoako lau eskualdetan abiatuko dute kanpaina, eta lan prestakuntza euskaraz egiten duten enpresen mapa bat osatuko dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lan prestakuntza duala egin zuten gazteen %37,5ek jardun zuten euskaraz. | Datua argigarria da: 2018-2019 ikasturtean lan prestakuntza duala egin zuten 1.506 ikaslek jaso zuten heziketa euskaraz. Ikasturte berean, ordea, 4.016 ikaslek egin zuten lan prestakuntza dualaren aldeko hautua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hau da, Lanbide Heziketako modalitate honetan izen eman zuten ikasleen %37,5k... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188516/parlamentuko-aurreko-legealdiko-mahaia-inhabilitatu-du-kataluniako-justizia-auzitegi-nagusiak.htm | Mundua | Parlamentuko aurreko legealdiko mahaia inhabilitatu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak | Zigortuek ezin izango dute hautetsiak izan urtebete eta zortzi hilabeteko epean, eta 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dute. | Parlamentuko aurreko legealdiko mahaia inhabilitatu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Zigortuek ezin izango dute hautetsiak izan urtebete eta zortzi hilabeteko epean, eta 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dute. | Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak zigortu egin ditu aurreko legealdian Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide izandakoak, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobeditzeagatik. Lluis Corominas, Anna Simo, Ramona Barrufet eta Lluis Guino dira kondenatuak. Auzitegiak, berriz, absolbitu egin du auzipetuta zegoen Mir... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188517/caf-eta-haren-azpikontrata-bat-zigortu-dituzte-amiantoagatik.htm | Ekonomia | CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik | Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean. | CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik. Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean. | CAFek eta haren azpikontrata batek 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik gaixotu zen langile ohi baten familiari. Iaz Donostiako lan arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez.
Behargina 2018ko azaroan hil zen, amiantoarekin la... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188518/sarek-egokitu-egin-du-larunbaterako-deituta-zeukan-mobilizazioa.htm | Politika | Sarek egokitu egin du larunbaterako deituta zeukan mobilizazioa | "Era sinbolikoan eta murritzagoan" egingo dute, egoerara egokituta, baina euskal presoen egoeraren larritasuna aintzat hartuta, mobilizazioari eutsita. | Sarek egokitu egin du larunbaterako deituta zeukan mobilizazioa. "Era sinbolikoan eta murritzagoan" egingo dute, egoerara egokituta, baina euskal presoen egoeraren larritasuna aintzat hartuta, mobilizazioari eutsita. | Resolution hitza marraztuko dute 600 lagunek Donostiako Kontxan, hilaren 24an, larunbatean, Sarek modu koordinatuan egokitutako deialdi batean. Deialdi zabala egina zuen, baina, COVID-19aren datuek gora egin dutela ikusita, eta batez ere Gipuzkoan dagoen egoera larria aintzat hartuta, erabaki dute arduraz jokatzea eta ... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188519/otsailaren-22-eta-23an-epaituko-dute-urrutikoetxea-2005-2006ko-prozesuagatik.htm | Politika | Otsailaren 22 eta 23an epaituko dute Urrutikoetxea, 2005-2006ko prozesuagatik | Gaur hastekoa zen Josu Urrutikoetxearen epaiketa Parisen, baina atzeratzeko eskatu zuten abokatuek | Otsailaren 22 eta 23an epaituko dute Urrutikoetxea, 2005-2006ko prozesuagatik. Gaur hastekoa zen Josu Urrutikoetxearen epaiketa Parisen, baina atzeratzeko eskatu zuten abokatuek | Heldu den otsailaren 22 eta 23an epaituko du Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegiak 2005-2006ko prozesuarekin lotuta. Gaur eta bihar egitekoa zen epaiketa hori, baina atzeratzea erabaki zuten joan den astean, osasun egoerak lekukoen presentzia arriskuan jar zezakeelakoan. 2010ean sasian zela egin zioten epaiketa bat... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188520/bi-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bertze-hiru-hurbilduko.htm | Politika | Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbilduko | Joseba Arregi Erostarbe Martutenera ekarriko dute, eta Garikoitz Garcia Arrieta, Zaballara. Alicia Saez de la Cuesta eta Ugaitz Perez Zorriketa Logroñora eramanen dituzte, eta Iñaki Armendariz Izagirre, Burgosera. Zaballan dagoen Ibon Etxezarreta presoari hirugarren gradua emanen diote. | Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbilduko. Joseba Arregi Erostarbe Martutenera ekarriko dute, eta Garikoitz Garcia Arrieta, Zaballara. Alicia Saez de la Cuesta eta Ugaitz Perez Zorriketa Logroñora eramanen dituzte, eta Iñaki Armendariz Izagirre, Burgosera. Zaballan dagoen Ibon Etxezarreta presoari... | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bi euskal preso Euskal Herriratu eta bertze hiru Euskal Herritik hurbil dauden Espainiako espetxeetara eramanen dituzte: Logroñora eta Burgosera. Bertze preso bati, berriz, hirugarren gradua emanen diote.
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak dira mugituko dituzte... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188521/iratxe-ansak-irabazi-du-espainiako-dantza-saria.htm | Kultura | Iratxe Ansak irabazi du Espainiako Dantza Saria | Interpretazioaren alorrean eman diote saria dantzari eta koreografo donostiarrari. Haren lanaren «dimentsioa» eta teknikaren «etengabeko bilakaera» txalotu dizkiote. Sormenaren kategorian, bestalde, Jesus Carmonak jaso du saria. | Iratxe Ansak irabazi du Espainiako Dantza Saria. Interpretazioaren alorrean eman diote saria dantzari eta koreografo donostiarrari. Haren lanaren «dimentsioa» eta teknikaren «etengabeko bilakaera» txalotu dizkiote. Sormenaren kategorian, bestalde, Jesus Carmonak jaso du saria. | Bildutako merezimenduak hitz hauetan laburbildu ditu epaimahaiak: «Gorputza elikatzeko duen maisutasuna, zeinaren bidez teknika eboluzio konstante eta aldakor bihurtzen duen». Hor antzeman du Espainiako Dantza Sariaren epaimahaiak interpretazioaren alorreko aurtengo aitortza Iratxe Ansari banatzeko oinarria. Eguerdian ... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188522/transmisio-handia-egon-arren-jaurlaritzak-baztertu-egin-du-intzidentziarik-handieneko-herriak-ixtea.htm | Gizartea | «Transmisio handia» egon arren, Jaurlaritzak baztertu egin du intzidentziarik handieneko herriak ixtea | Baheketa selektiboak egingo dituzte Ordiziako eta Durangoko 13 eta 40 urte arteko herritarren artean. | «Transmisio handia» egon arren, Jaurlaritzak baztertu egin du intzidentziarik handieneko herriak ixtea. Baheketa selektiboak egingo dituzte Ordiziako eta Durangoko 13 eta 40 urte arteko herritarren artean. | Azken egunetako datuak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak onartu du birusaren «transmisio handia» dagoela. Halere, intzidentziarik handiena duten herriak ixtea ez dutela buruan adierazi du Ignacio Garitano Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak. Haren hitzetan, orain... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188523/altzoko-handiarekin-topaturiko-beste-pertsonen-hezurrak-hilerrira-itzuli-dituzte.htm | Bizigiro | Altzoko Handiarekin topaturiko beste pertsonen hezurrak hilerrira itzuli dituzte | Erraldoiaren hezurrak Aranzadi zientzia elkartean geratuko dira, oraingoz. Halakoetatik informazio genetiko interesgarria atera dute munduko beste toki batzuetan. | Altzoko Handiarekin topaturiko beste pertsonen hezurrak hilerrira itzuli dituzte. Erraldoiaren hezurrak Aranzadi zientzia elkartean geratuko dira, oraingoz. Halakoetatik informazio genetiko interesgarria atera dute munduko beste toki batzuetan. | Abuztuan topatu zituen Aranzadi elkarteak Altzoko Handiaren hezurrak, Altzoazpiko hilerriko hezurtegian (Gipuzkoa). Horien bila indusketan ari zirela, erraldoiarenak ez ziren beste hainbat hezur aztertu behar izan zituzten Aranzadi elkarteko kideek, Paco Etxeberriaren gidaritzapean.
Zientzia elkarteak erabaki duenez, ... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188524/nafarroako-sarrera-irteerak-itxiko-ditu-gobernuak.htm | Gizartea | Nafarroako sarrera-irteerak itxiko ditu gobernuak | Lanerako edo arrazoitutako mugimenduak baimenduko dituzte, baina ez bestelakoak. Tabernak eta ostatuak ixteko ere agindu du Nafarroak; etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era mugatuko dute. Ostegunean indarrean egongo dira ne... | Nafarroako sarrera-irteerak itxiko ditu gobernuak. Lanerako edo arrazoitutako mugimenduak baimenduko dituzte, baina ez bestelakoak. Tabernak eta ostatuak ixteko ere agindu du Nafarroak; etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era... | Datuei oso zorrotz erreparatzen ari zaizkiela eta kutsatze berrien trazabilitatea oso zehatz egiten ari direla adierazi du Maria Txibite Nafarroako lehendakariak, baina datuak «kezkagarriak» direla onartu du. Azaldu du azken asteetan hartutako neurriak ez direla aski izan, eta «urrats bat» egitea erabaki dutela. Osasun... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188525/pilotarien-elkartea-sortu-dute.htm | Kirola | Pilotarien Elkartea sortu dute | Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak eratu dute, eta haiek zuzenduko dute. Espero dute egiten hasi diren urratsak «esku pilota profesionala eta pilota bizitzen ari den egoera hobetzea, eta normaltasuna lehenbailehen lortzea». Ibai Zabala kritiko azaldu da ekimenarekin. | Pilotarien Elkartea sortu dute. Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak eratu dute, eta haiek zuzenduko dute. Espero dute egiten hasi diren urratsak «esku pilota profesionala eta pilota bizitzen ari den egoera hobetzea, eta normaltasuna lehenbailehen lortzea». Ibai Zabala kritiko azaldu da ekimenare... | Baikoko arduradunak eta greban dauden enpresako hamabost pilotarien ordezkariak bigarrenez bildu bezperan iritsi da berria. Pilotarien Elkartea sortu dute Joseba Ezkurdiak, Jokin Altunak, Mikel Urrutikoetxeak eta Aimar Olaizolak. Lau pilotari horiek gaur bildu dira, arrazoi zehatz batzuk bultzatuta: «Gaur egun pilota p... |
2020-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/188526/arrantzale-bat-galdu-da-ispasterren.htm | Gizartea | Arrantzale bat galdu da Ispasterren | Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera jaso dute desagerpenaren berri, eta bilatzeko lanak eten dituzte iluntzean. Bihar dira jarraitzekoak, goizean goiz. | Arrantzale bat galdu da Ispasterren. Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera jaso dute desagerpenaren berri, eta bilatzeko lanak eten dituzte iluntzean. Bihar dira jarraitzekoak, goizean goiz. | Kostako harkaitzetan arrantzan ari zen 56 urteko gizonezko bat desagertu da gaur arratsaldean, Ispasterren (Bizkaia). Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera izan dute horren berri, eta Itsas Salbamendua, Gurutze Gorria, Ertzaintza eta suhiltzaileak aritu dira arrantzalea bilatu nahian. Iluntzean bertan behera utzi dituzte b... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188557/arcek-47ko-babesa-du-botoen-ia-erdiak-kontatuta.htm | Mundua | Arcek %47ko babesa du, botoen ia erdiak kontatuta | Mesak «garaipen sendoa» aitortu dio MASen hautagaiari. Moralesek ospatu egin du «herriaren nahia» nagusitu izana, eta esan du Boliviara itzultzeko asmoa duela. | Arcek %47ko babesa du, botoen ia erdiak kontatuta. Mesak «garaipen sendoa» aitortu dio MASen hautagaiari. Moralesek ospatu egin du «herriaren nahia» nagusitu izana, eta esan du Boliviara itzultzeko asmoa duela. | Urtea betetzear da Evo Moralesen MAS Sozialismorako Mugimendua boteretik kendu zutela, eta, igandeko hauteskunde orokorretako botoen ia %48 zenbatuta, alderdia Boliviako Gobernura itzuliko da datorren legealdian. Datu ofizialen arabera, Luis Arce presidentegaiak botoen %46,96 lortu ditu oraingoz. Ez du, oraingoz, %50ek... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188559/umiliatua-izatetik-senatari-kargura.htm | Mundua | Umiliatua izatetik senatari kargura | Moralesen garaipena onartu ez zuen manifestari talde batek indarrez kalera atera eta gogor kolpatu zuen Patricia Arce duela urtebete, Vintoko alkate zela. Igandeko bozen ostean, senatari izango da. | Umiliatua izatetik senatari kargura. Moralesen garaipena onartu ez zuen manifestari talde batek indarrez kalera atera eta gogor kolpatu zuen Patricia Arce duela urtebete, Vintoko alkate zela. Igandeko bozen ostean, senatari izango da. | Gauzak nola aldatzen diren. Duela urtebete, Bolivian estatu kolpea eman eta Evo Moralesek herrialdetik irten behar izan zuenean, oposizioko manifestarien mespretxuak eta erasoak jasan behar izan zituen kideetako bat izan zen Patricia Arce. Vinto herriko alkate zen orduan. Ia urtebete igaro denean, senatari kargua eskur... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188560/gipuzkoak-100000-biztanleko-500-positiboren-langa-gainditu-du.htm | Gizartea | Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du | Hego Euskal Herrian egin dituzten testen %9,2k eman zuten atzo positibo. Eusko Jaurlaritzak ez du «ezer» baztertzen, baina, oraingoz, konfinamenduak eta etxeratze agindua ez daude mahai gainean. | Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du. Hego Euskal Herrian egin dituzten testen %9,2k eman zuten atzo positibo. Eusko Jaurlaritzak ez du «ezer» baztertzen, baina, oraingoz, konfinamenduak eta etxeratze agindua ez daude mahai gainean. | Azken egunetan, Nafarroan izan dira daturik txarrenak, baina Gipuzkoa ere ez doa bide onetik: azken hamalau egunetako datuak kontuan hartuta, 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du; hain zuzen, 506 kasu pasatxoko tasa dauka.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren izurria kontrolatze ald... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188561/sei-asteko-itxialdia-agindu-du-irlandak.htm | Mundua | Sei asteko itxialdia agindu du Irlandak | Etxeratze agindua ezartzea aztertzen ari da Madrilgo erkidegoa. Belgikak iragarri du soilik sintomak dituztenei egingo dietela PCR proba. | Sei asteko itxialdia agindu du Irlandak. Etxeratze agindua ezartzea aztertzen ari da Madrilgo erkidegoa. Belgikak iragarri du soilik sintomak dituztenei egingo dietela PCR proba. | Gero eta gehiago dira COVID-19 kasuak. Uztaila eta abuztua nahikoa lasaiak izan dira, baina udazkenean nabarmen ugaritu dira kutsatzeak, orotara 40 milioi kasura heldu arte. Europako herrialde gehienek neurriak gogortu dituzte azken egunetan. Irlandak, esaterako, sei asteko itxialdia ezarri du. Herritarrak gehienez ere... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188562/ostatuak-2200etan-itxi-beharko-dituzte-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Ostatuak 22:00etan itxi beharko dituzte Ipar Euskal Herrian | Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurri berriak iragarri ditu. Ostatuek ezinen dute eramateko alkoholik saldu 22:00etatik aitzina, eta karrikan ezinen da alkoholik edan 22:00etatik 08:00etara. Bezeroen erregistro bat egin beharko dute ostalariek. Ortzegunean jarriko dituzte neurriak indarrean, hamabortz egune... | Ostatuak 22:00etan itxi beharko dituzte Ipar Euskal Herrian. Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurri berriak iragarri ditu. Ostatuek ezinen dute eramateko alkoholik saldu 22:00etatik aitzina, eta karrikan ezinen da alkoholik edan 22:00etatik 08:00etara. Bezeroen erregistro bat egin beharko dute ostalariek. Or... | Egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, neurri gehigarriak iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Ostatuei dagozkie gehienak: 22:00etan itxi beharko dute ostatuek; ordu horretatik aitzina ezinen dute eramateko alkoholik saldu, eta musika ezinen dute ozen jarri irekita dauden bitartean. Jatet... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188563/gorpu-bat-topatu-dute-aiako-harriaren-inguruan.htm | Gizartea | Gorpu bat topatu dute Aiako Harriaren inguruan | Ertzaintzak ez du baieztatu ostiraletik bilatzen ari diren gizonezkoarena ote den | Gorpu bat topatu dute Aiako Harriaren inguruan. Ertzaintzak ez du baieztatu ostiraletik bilatzen ari diren gizonezkoarena ote den | Aiako Harriaren (Gipuzkoa) inguruan gorpu bat topatu dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. Joan den ostiraletik eremu horretan desagertuta dagoen Oiartzungo (Gipuzkoa) 38 urteko gizonezko baten bila ari da Ertzaintza, baina ez dute baieztatu gorpua harena ote den. |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188564/estrasburgok-beste-behin-zigortu-du-espainia-euskal-presoen-eskubideak-urratzeagatik.htm | Politika | Estrasburgok beste behin zigortu du Espainia euskal presoen eskubideak urratzeagatik | Lau euskal presoren «segurtasun juridikoa» urratu dela ebatzi du, Auzitegi Konstituzionalak haiek jarritako babes errekurtsoak ez onartzeagatik. Ez du, ordea, Frantzian betetako zigorrak Espainian kontuan ez hartzearen aurka egin. | Estrasburgok beste behin zigortu du Espainia euskal presoen eskubideak urratzeagatik. Lau euskal presoren «segurtasun juridikoa» urratu dela ebatzi du, Auzitegi Konstituzionalak haiek jarritako babes errekurtsoak ez onartzeagatik. Ez du, ordea, Frantzian betetako zigorrak Espainian kontuan ez hartzearen aurka egin. | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu du Gorka Martinez, Alvaro Juan Arri, Ion Gonzalez eta Jon Mirena San Pedro euskal presoek Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako babes errekurtsoak ez onartzeagatik. Auzitegiaren esanetan, lau presoek, «gutxienez, segurtasun juridikoaren falta sufritu dute... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188565/azpikontratatutako-zerbitzuetako-osasun-arloko-langileek-ere-grebara-joko-dute.htm | Gizartea | Azpikontratatutako zerbitzuetako osasun arloko langileek ere grebara joko dute | Bat egingo dute Osakidetzako sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan deitutako greba egunekin. | Azpikontratatutako zerbitzuetako osasun arloko langileek ere grebara joko dute. Bat egingo dute Osakidetzako sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan deitutako greba egunekin. | Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzuetako sindikatuek (ELAk, LABek, ESK-k, UGTk eta CCOOk) iragarri dute bat egingo dutela orain hurrengoan Osakidetzako sindikatuek deitutako greba eta mobilizazioekin. Araban, urriaren 29an izango da greba; Gipuzkoan, azaroaren 5ean, eta Bizkaian, berriz, azaroaren 12an.
4.500 beha... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188566/auzitegi-nazionalak-atzera-bota-du-bateragune-auzia-berriro-epaitzeko-eskaria.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak atzera bota du 'Bateragune auzia' berriro epaitzeko eskaria | Esperantza Berdea Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eskatu du epaiketa berriro egiteko beste epaile batzuekin, argudiatuz Estrasburgoko auzitegiak epailearen jarrerarengatik baliogabetu zituela zigorrak. | Auzitegi Nazionalak atzera bota du 'Bateragune auzia' berriro epaitzeko eskaria. Esperantza Berdea Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eskatu du epaiketa berriro egiteko beste epaile batzuekin, argudiatuz Estrasburgoko auzitegiak epailearen jarrerarengatik baliogabetu zituela zigorrak. | Joan den abuztuan, behin betiko itxi zen Bateragune auzia, Espainiako Auzitegi Gorenak men egin baitzion Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2018ko azaroan kaleratutako epaiari, eta, ondorioz, Gorenak berak 2012an ezarritako zigorrak baliogabetu zituen. Goreneko Bigarren Aretoko hiru epaileek irmo adierazi zuten Estras... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188567/kaleratzeak-direla-eta-administrazioen-babes-falta-salatu-du-elak.htm | Ekonomia | Kaleratzeak direla eta, administrazioen babes falta salatu du ELAk | Gipuzkoako metalaren lan hitzarmenaren negoziazioan Adegik izandako jarrera txalotu du. | Kaleratzeak direla eta, administrazioen babes falta salatu du ELAk. Gipuzkoako metalaren lan hitzarmenaren negoziazioan Adegik izandako jarrera txalotu du. | Gipuzkoako metalaren lan hitzarmenaren negoziazioetan Adegik erakutsi duen «jarrera bera» eskatu die ELAk Eusko Jaurlaritzari eta aldundiei, administrazioko beharginen lan baldintzak negoziatzeko orduan, eta enpresa pribatuen kasuan, kaleratze espedienteak aurkezten dituztenean, horien aurka «irmoagoa» azaltzeko.
Onda... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188568/jaro-operazioko-akusatuek-ukatu-egin-dute-indarkeria-goratu-izana.htm | Mundua | 'Jaro operazioko' akusatuek ukatu egin dute indarkeria goratu izana | Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Galiziako hamabi independentistek Ceivar eta Causa Galiza eragileen «legezko jarduna» babestu dute. Fiskaltzak 102 urteko espetxe zigorra eskatu du, orotara. | 'Jaro operazioko' akusatuek ukatu egin dute indarkeria goratu izana. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Galiziako hamabi independentistek Ceivar eta Causa Galiza eragileen «legezko jarduna» babestu dute. Fiskaltzak 102 urteko espetxe zigorra eskatu du, orotara. | Guardia Zibilaren Jaro operazioarekin hasi zen prozesu judiziala, 2015ean, eta, bost urteren ondoren, abian da auzi horretan akusatutako hamabi independentista galiziarren kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Astelehenean hasi ziren auzipetuak deklaratzen, eta gaur goizean hartu dute hitza magistratuen a... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188569/pentsiodunek-eta-egoiliarren-senideek-kudeaketa-txarra-egotzi-diete-erakundeei.htm | Gizartea | Pentsiodunek eta egoiliarren senideek «kudeaketa txarra» egotzi diete erakundeei | Urriaren 31ko manifestazioetara joateko deia egin dute. | Pentsiodunek eta egoiliarren senideek «kudeaketa txarra» egotzi diete erakundeei. Urriaren 31ko manifestazioetara joateko deia egin dute. | Pentsiodunen mugimenduko kideek eta zahar etxeetako egoiliarren senideen elkarteak, Babestuk, elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean, eta aukera baliatu dute urriaren 31n Hegoaldeko lau hiriburuetan antolatuko diren manifestazioetara joateko deia egiteko. Eusko Jaurlaritzaren eta Foru A... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188570/nafarroako-ostalariak-itxieraren-kontra-sektorea-kriminalizatzen-ari-dira.htm | Gizartea | Nafarroako ostalariak, itxieraren kontra: «Sektorea kriminalizatzen ari dira» | Tabernak eta jatetxeak «seguruak» direla adierazi du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak. Elkarretaratzeak eginen dituzte ostegunetik aurrera | Nafarroako ostalariak, itxieraren kontra: «Sektorea kriminalizatzen ari dira». Tabernak eta jatetxeak «seguruak» direla adierazi du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak. Elkarretaratzeak eginen dituzte ostegunetik aurrera | Ostalaritzaren sektorea haserre dago Nafarroan. Ez datoz bat Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak COVID-19ari aurre egiteko iragarritako neurri murriztaileekin, hainbat enpresa «amildegira» bultzatuko dituztelakoan: «Epe laburrean, pertsiana jaitsi beharko dute enpresa askok, eta, luzera, hurrengo belaunald... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188571/apaltzea-izan-dute-ipar-euskal-herriko-enpresen-70ek-migen-arabera.htm | Ekonomia | Apaltzea izan dute Ipar Euskal Herriko enpresen %70ek, MIGen arabera | Udako sasoiak zenbakiak «hobetu» baditu ere, «kezkatua» agertu da Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako burua. | Apaltzea izan dute Ipar Euskal Herriko enpresen %70ek, MIGen arabera. Udako sasoiak zenbakiak «hobetu» baditu ere, «kezkatua» agertu da Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako burua. | Ekonomia barometroa aurkeztu du Baionako MIG Merkataritza eta Industria Ganberak. Ipar Euskal Herriko 220 enpresak erantzun zuten ekainaren 22 eta 26 artean egin zuten galdeketa. Geroztik egoera aldatu bada ere, koronabirusaren krisiak Ipar Euskal Herriko ekonomian izan dituen eraginei buruzko elementu batzuk ematen di... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188572/euskaraldian-25000-arigune-egongo-dira.htm | Gizartea | Euskaraldian 25.000 arigune egongo dira | Euskal Herriko 421 udalerritan osatu dira euskara batzordeak. Ariguneak sortu dituzten entitate nagusiak enpresak, saltokiak, erakundeak eta elkarteak izan dira. %52 barneko ariguneak izango dira, eta gainerakoak, kanpokoak. | Euskaraldian 25.000 arigune egongo dira. Euskal Herriko 421 udalerritan osatu dira euskara batzordeak. Ariguneak sortu dituzten entitate nagusiak enpresak, saltokiak, erakundeak eta elkarteak izan dira. %52 barneko ariguneak izango dira, eta gainerakoak, kanpokoak. | Hilabete eskas falta da Euskaraldia hasteko, eta egitasmoa bultzatzen duten eragileek agerraldi bateratu bat egin dute gaur goizean, Baionan. Euskal Herriko 421 udalerritan osatu dira Euskaraldia sustatzeko batzordeak, eta horietan parte hartu ahal izango dute herritarrek azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte. Euskararen... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188573/olbek-opera-laburtu-batekin-eutsiko-dio-denboraldiari.htm | Kultura | OLBEk opera laburtu batekin eutsiko dio denboraldiari | Eusko Jaurlaritzak kultur ekitaldien eserleku kopurua erdira murrizteak muga-mugan utzi du elkartearen programa lirikoa, baina 'Il turco in Italia' opera egokituz eta hiru saio bikoitz eginez jarraituko dute aurrera | OLBEk opera laburtu batekin eutsiko dio denboraldiari. Eusko Jaurlaritzak kultur ekitaldien eserleku kopurua erdira murrizteak muga-mugan utzi du elkartearen programa lirikoa, baina 'Il turco in Italia' opera egokituz eta hiru saio bikoitz eginez jarraituko dute aurrera | Denboraldia hasi ere egin gabe egon dira itxiera iragartzeko puntuan. Koronabirusaren eraginez, martxoaz geroztiko geldialdiaren ostean, azkenean, aurreko asteko ostiralean aurkeztu zituen Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) aurtengo denboraldia abiatuko zuen |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188574/zerga-bilketa-151-erori-da-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Zerga bilketa %15,1 erori da Hego Euskal Herrian | EAEko hiru ogasunek 1.781 milioi gutxiago jaso dituzte, eta 270 milioiko galera izan du Nafarroakoak. Arabak nabaritu du gehien motelaldia | Zerga bilketa %15,1 erori da Hego Euskal Herrian. EAEko hiru ogasunek 1.781 milioi gutxiago jaso dituzte, eta 270 milioiko galera izan du Nafarroakoak. Arabak nabaritu du gehien motelaldia | Irailera arteko zerga bilketa %15, 1 jaitsi da Hego Euskal Herrian. %16,4 izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta hiru foru ogasunek 9.031 milioi euro bildu dituzte guztira: 1.781,4 milioi gutxiago. Nafarroan, berriz, txikiagoa izan da jaitsiera: %9,7koa: 270,7 milioi gutxiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iraileko... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188575/gasteizen-emakume-bati-eraso-zion-gizonezkoa-atxilotu-dute.htm | Gizartea | Gasteizen emakume bati eraso zion gizonezkoa atxilotu dute | Burlatako (Nafarroa) poligono batean izan da atxiloketa. | Gasteizen emakume bati eraso zion gizonezkoa atxilotu dute. Burlatako (Nafarroa) poligono batean izan da atxiloketa. | Gizonezko batek emakume bati eraso zion joan den larunbatean, Gasteizko Salburua auzoan. Erasotzaileak, ordea, ihes egin zuen, eta hura bilatzeari ekin zioten. Azkenean, gaur atxilotu dute, Burlatan (Nafarroa), Mugazuriko poligonoan. Gainera, gizonezkoak 22 urteko kartzela zigorra zuen bere emaztea zena hiltzeagatik, e... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188576/aebek-googleren-aurka-egin-dute-sareko-bilaketak-monopolizatzeagatik.htm | Ekonomia | AEBek Googleren aurka egin dute, sareko bilaketak monopolizatzeagatik | Justizia Departamenduak eta 11 estatuk jarri dute enpresaren aurkako salaketa. Fiskaltzaren esanetan, «lehiakideei kalte egiten dien legez kanpoko akordio esklusiboen sare bat» erabiltzen du bere nagusitasuna finkatzeko. | AEBek Googleren aurka egin dute, sareko bilaketak monopolizatzeagatik. Justizia Departamenduak eta 11 estatuk jarri dute enpresaren aurkako salaketa. Fiskaltzaren esanetan, «lehiakideei kalte egiten dien legez kanpoko akordio esklusiboen sare bat» erabiltzen du bere nagusitasuna finkatzeko. | AEBetako Justizia Departamentuak eta 11 estatuk Google erraldoi teknologikoaren aurkako salaketa bat aurkeztu dute. Interneteko bilaketak eta iragarki merkatua monopolizatzea egozten diote enpresari.
Urtebeteko ikerketaren emaitza da salaketa, eta berebiziko garrantzia izan dezake, bai bailiteke luze jo dezakeen gerra... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188577/aldaketa-beharra-klima-krisiari-aurre-egiteko.htm | Gizartea | Aldaketa beharra, klima krisiari aurre egiteko | Iñaki Petxarroman kazetariaren Ezezagunerako bidaia liburuaren harira, zazpi aditu elkartu dira, planetak eta gizateriak duten erronkaz hitz egiteko. Liburua BERRIA dendan dago salgai. | Aldaketa beharra, klima krisiari aurre egiteko. Iñaki Petxarroman kazetariaren Ezezagunerako bidaia liburuaren harira, zazpi aditu elkartu dira, planetak eta gizateriak duten erronkaz hitz egiteko. Liburua BERRIA dendan dago salgai. | 19:00etan hasita, klima larrialdiaz ari dira hainbat aditu Martin Ugalde foroan, Klima eta ekologia krisia izenburupean. Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean ari dira. Larrialdi horren inguruan eztabaidatzeko, Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariaren Ezezagunerako bidaia baterantz liburuan parte hartu duten... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188578/koplarik-gabe-bertsotan.htm | Kultura | Koplarik gabe, bertsotan | Aukera berdintasuna bermatzea zaila izango zela aurreikusita, Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Kopla Barik bertso zirkuitua antolatu du. | Koplarik gabe, bertsotan. Aukera berdintasuna bermatzea zaila izango zela aurreikusita, Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Kopla Barik bertso zirkuitua antolatu du. | Errenkadan iristen ari dira bertan behera utzitako egitasmoen albisteak, eta gaurkoa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman du. Udazkenean zen jokatzekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, baina, osasun krisiaren ondorioz baldintza egokietan egiteko zailtasunak izango zirela ikusirik, elkarte antolatzaileak bertan behera uzte... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188579/biktimak-izan-dituzte-hizpide-etaren-jardueraren-amaieraren-urteurrenean.htm | Politika | Biktimak izan dituzte hizpide ETAren jardueraren amaieraren urteurrenean | Jaurlaritzaren ustez, «indarkeria argitzea» eta «erreparazioa» dira aurrera begira egin beharreko urratsak. | Biktimak izan dituzte hizpide ETAren jardueraren amaieraren urteurrenean. Jaurlaritzaren ustez, «indarkeria argitzea» eta «erreparazioa» dira aurrera begira egin beharreko urratsak. | Bederatzi urte bete dira ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik. 2011ko urriaren 20an izan zen hori. Geroztik, ETAk armagabetze prozesu luze bati ekin zion, 2017ko apirilaren 8an azken bururaino iritsi zena, eta 2018ko maiatzaren 3an desegin zen. Euskal Herriko eta Espainiako eragile ugarik adierazpena... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188580/roglic-nagusi-vueltan-eta-tratnik-giroan.htm | Kirola | Roglic nagusi Vueltan, eta Tratnik Giroan | Bi txirrindulari esloveniarrak gailendu dira lehen eta hamaseigarren etapan, hurrenez hurren. Roglicek 1,2 kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria; Tratnik, berriz, eguneko ihesaldi jendetsuko txirrindulari indartsuena izan da. | Roglic nagusi Vueltan, eta Tratnik Giroan. Bi txirrindulari esloveniarrak gailendu dira lehen eta hamaseigarren etapan, hurrenez hurren. Roglicek 1,2 kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria; Tratnik, berriz, eguneko ihesaldi jendetsuko txirrindulari indartsuena izan da. | Esloveniarrak izan dira nagusi Espainiako Vueltan eta Italiako Giroan. Lehenbizikoan, Primoz Roglicek (Jumbo Visma) irabazi du, eta bigarrengoan Jan Tratnikek (Bahrain). Estreinako etapa zen Vueltan, Irun eta Arrate artean (Gipuzkoa), eta iazko garaileak, aurten ere lasterketa irabaztera datorrela erakutsi du. 1,2 kilo... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188581/pilotari-grebalariek-eta-baikok-pixka-bat-hurbildu-dituzte-jarrerak.htm | Kirola | Pilotari grebalariek eta Baikok pixka bat hurbildu dituzte jarrerak | Enpresak kontuak erakutsi dizkie pilotariei, eta barne arauak aldatzeko hitz egiteko prest dagoela esan die. Aurki beste bilera bat egitea hitzartu dute, baina pilotariek grebari eutsiko diote. | Pilotari grebalariek eta Baikok pixka bat hurbildu dituzte jarrerak. Enpresak kontuak erakutsi dizkie pilotariei, eta barne arauak aldatzeko hitz egiteko prest dagoela esan die. Aurki beste bilera bat egitea hitzartu dute, baina pilotariek grebari eutsiko diote. | Amaitu da Baiko enpresako eta pilotari grebalarien ordezkariek Bilbon egin berri duten bilera. Jarrerak hurbildu dituzte hainbat puntutan, baina ez kirolariek greba uzteko behar adina.
Pilotarien eskaeretako bati men egin dio enpresak, eta kontuak erakutsi egin die. Kirolariei eskainitako lan baldintzak justifikatzeko... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188582/ostalarientzako-diru-laguntzak-eskatu-ditu-eh-bilduk.htm | Gizartea | Ostalarientzako diru laguntzak eskatu ditu EH Bilduk | Sektorea erreskatatzeko plan bat aurkeztu du koalizioak: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango du. | Ostalarientzako diru laguntzak eskatu ditu EH Bilduk. Sektorea erreskatatzeko plan bat aurkeztu du koalizioak: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango du. | Pandemia ostalaritza bereziki jotzen ari dela eta, sektore hori erreskatatzeko plan bat aurkeztu du EH Bilduk, eta iragarri du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango duela. Iker Casanova legebiltzarkideak gaur eman du proposamenaren berri: jarduera eteten dutenentzat, 600 eta 1.200 euro arteko diru laguntzak ab... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188583/kataluniako-mossoen-buru-ohi-trapero-errugabetu-du-espainiako-auzitegiak.htm | Mundua | Kataluniako Mossoen buru ohi Trapero errugabetu du Espainiako Auzitegiak | SER irratiak zabalduriko informazioaren arabera, epaileek ez dute sediziorik ikusi poliziaburuaren ekintzetan. Hamar urteko zigorra eskatzen zuten haren aurka. | Kataluniako Mossoen buru ohi Trapero errugabetu du Espainiako Auzitegiak. SER irratiak zabalduriko informazioaren arabera, epaileek ez dute sediziorik ikusi poliziaburuaren ekintzetan. Hamar urteko zigorra eskatzen zuten haren aurka. | SER irrati kateak zabaldu duenez, Espainiako Auzitegiak errugabetzat jo du Josep Lluis Trapero, Kataluniako Mossoen buru ohia. Informazioaren arabera, epaimahaiak erabaki du ez zuela sediziorik egin, ezta desobedientzia ere. Hamar urteko zigorra eskatzen zuen fiskaltzak poliziaburu ohiaren kontra.
Bihar jakinaraziko d... |
2020-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/188584/onik-aurkitu-dute-ispasterren-galdu-den-arrantzalea.htm | Gizartea | Onik aurkitu dute Ispasterren galdu den arrantzalea | 56 urteko gizonezkoa bera hurbildu zaie bila zebilzkion erreskate taldeei, desagerpenaren berri eman eta 24 ordu ingurura. | Onik aurkitu dute Ispasterren galdu den arrantzalea. 56 urteko gizonezkoa bera hurbildu zaie bila zebilzkion erreskate taldeei, desagerpenaren berri eman eta 24 ordu ingurura. | Larrialdi zerbitzuek atzoko 17:00 aldera jaso zuten deia, arrantzale bat desagertu zela Ispasterko Ogeia hondartzaren inguruan (Bizkaia), harkaitzetan arrantzan ari zela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean onik agertu da 56 urteko gizona.
Itsas Salbamenduak, Gurutze Gorriak, Ert... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188611/haizeteak-argindarrik-gabe-utzi-ditu-12500-etxebizitza-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Haizeteak argindarrik gabe utzi ditu 12.500 etxebizitza Ipar Euskal Herrian | Zuhaitz bat baino gehiago erori da, eta errepideak itxirik gertatu dira hainbat tokitan. Mila irteera baino gehiago egin behar izan dituzte suhiltzaileek. Bideoa albistearen barruan. | Haizeteak argindarrik gabe utzi ditu 12.500 etxebizitza Ipar Euskal Herrian. Zuhaitz bat baino gehiago erori da, eta errepideak itxirik gertatu dira hainbat tokitan. Mila irteera baino gehiago egin behar izan dituzte suhiltzaileek. Bideoa albistearen barruan. | Kalte handiak eragin dituzte gaur gaueko haizeteek Euskal Herriko hainbat xokotan, eta horren seinale dira suhiltzaileek gauean egin behar izan dituzten irteerak. Haize ufaden ondorioz, kalean eta errepidean zuhaitzak erori dira, edukiontziak mugitu eta eraikinetako elementuak askatu dira, eta intzidentzia horiei erant... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188612/pilotariek-azaroaren-30era-arte-luzatu-dute-greba.htm | Kirola | Pilotariek azaroaren 30era arte luzatu dute greba | «Fede oneko negoziazio baten zain» hartu dute erabakia, aho batez. Azaldu dutenez, ez dute bat egingo Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak bultzatutako Pilotarien Elkartearekin. | Pilotariek azaroaren 30era arte luzatu dute greba. «Fede oneko negoziazio baten zain» hartu dute erabakia, aho batez. Azaldu dutenez, ez dute bat egingo Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak bultzatutako Pilotarien Elkartearekin. | Esana zuten Baikoko hamabost pilotari grebalarien ordezkariek: hasieran hiru asteko lanuztera deitu zutela, baina lan gatazka konpontzen ez bazen prest zeudela luzatzeko. Esan eta egin. Beste hogei egunez luzatu dute greba, azaroaren amaierara arte, hain zuzen ere. Gaur erabaki dute pilotariek, aho batez, «fede oneko n... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188613/udako-hiruhilekoak-10era-jaitsi-du-langabezia-tasa.htm | Ekonomia | Udako hiruhilekoak %10era jaitsi du langabezia tasa | Itxialdiko hiruhilekoaren aldean, zortzi hamarren apaldu da; 8.600 langabe gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Udako hiruhilekoak %10era jaitsi du langabezia tasa. Itxialdiko hiruhilekoaren aldean, zortzi hamarren apaldu da; 8.600 langabe gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | 2020ko hasierak, langabeziari dagokionez, joera negatiboa ezarri zuen Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetan, Eustaten arabera, %9,5etik %9,9ra igaro baitzen tasa. Bada, lehen hiruhilekoaren egoera hori nabarmen okertu zen bigarren hiruhilekoan, itxialdiak gogorren jotako sasoian, eta indizeak %9,9tik %10,8r... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188614/iberdrolak-aebetako-pnm-resources-konpainia-erosi-du.htm | Ekonomia | Iberdrolak AEBetako PNM Resources konpainia erosi du | Enpresak Mexiko Berrian eta Texasen du jarduera, eta haren truke 3.663 milioi euro ordainduko ditu. AEBetako energiaren sektoreko konpainiarik handienetako bat sortuko da hala. | Iberdrolak AEBetako PNM Resources konpainia erosi du. Enpresak Mexiko Berrian eta Texasen du jarduera, eta haren truke 3.663 milioi euro ordainduko ditu. AEBetako energiaren sektoreko konpainiarik handienetako bat sortuko da hala. | Iberdrolak akordioa lortu du Ameriketako Estatu Batuetako PNM Resources elektrizitate konpainia erosteko. Salmenta AEBetako filialaren, Avangrid enpresaren bitartez gauzatu da, eta, haren truke, 3.663 milioi euro ordainduko ditu. Mexiko Berria eta Texas estatuetan du jarduera konpainiak.
Iberdrolak jakitera eman duene... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188615/etxerat-ek-ohartarazi-du-eppk-ko-presoetatik-soilik-11-daudela-euskal-herriko-kartzeletan.htm | Politika | Etxerat-ek ohartarazi du EPPK-ko presoetatik soilik 11 daudela Euskal Herriko kartzeletan | Lekualdaketak Euskal Herrira egiteko eskatu du presoen senideen elkarteak, eta ez Euskal Herritik kanpora. | Etxerat-ek ohartarazi du EPPK-ko presoetatik soilik 11 daudela Euskal Herriko kartzeletan. Lekualdaketak Euskal Herrira egiteko eskatu du presoen senideen elkarteak, eta ez Euskal Herritik kanpora. | Azken aste eta hilabeteotan 50 euskal presotik goiti lekualdatu dituzte, horietako gehienak Euskal Herritik 250 kilometroko distantziara dauden espetxeetara. Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Euskal Herrira ekartzeko eskatu du, ordea: «Zergatik eramaten dituzte Darocara edo Dueñasera? Zergatik Estremerara, Eusk... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188616/neurri-selektiboak-hartzeko-aukera-aztertuko-dute-bihar.htm | Gizartea | «Neurri selektiboak» hartzeko aukera aztertuko dute bihar | Aztertuko dute zein neurri hartu 5.000 biztanletik gora eduki eta kasu positiboak 100.000 biztanletik 500 baino gehiago dituzten udalerrietan. | «Neurri selektiboak» hartzeko aukera aztertuko dute bihar. Aztertuko dute zein neurri hartu 5.000 biztanletik gora eduki eta kasu positiboak 100.000 biztanletik 500 baino gehiago dituzten udalerrietan. | LABI babes sozialerako Euskadiko planaren aholku batzordean batzartuko dira bihar Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkateak eta Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan daukan ordezkaria, COVID-19aren izurriaren hazkundeari aurre egiteko «neurri s... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188617/oraindik-ez-dituzte-aurkitu-aebek-mugan-bereizitako-545-adingaberen-senideak.htm | Mundua | Oraindik ez dituzte aurkitu AEBek mugan bereizitako 545 adingaberen senideak | ACLUk adierazi du lanean jarraituko duela adingabeak euren senideekin elkartzeko. 25 bat familia dira AEBetara itzultzekoak. | Oraindik ez dituzte aurkitu AEBek mugan bereizitako 545 adingaberen senideak. ACLUk adierazi du lanean jarraituko duela adingabeak euren senideekin elkartzeko. 25 bat familia dira AEBetara itzultzekoak. | Donald Trump AEBetako presidenteak 2018an ezarri zituen migrazio politiken ondorioz, herrialdeak Mexikorekin duen mugatik legez kanpo sartu ziren hainbat adingabe euren senideengandik banatu zituzten. ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunaren arabera, abokatuek ez dute lortu adingabe horietako 545en senideak aurki... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188618/indurainek-aitortu-du-nafarroako-osasun-sistema-egoera-zail-baten-atarian-dagoela.htm | Gizartea | Indurainek aitortu du Nafarroako osasun sistema egoera «zail baten atarian» dagoela | 1.186 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian. Azken astebetean 74 pertsona hil dira Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. | Indurainek aitortu du Nafarroako osasun sistema egoera «zail baten atarian» dagoela. 1.186 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian. Azken astebetean 74 pertsona hil dira Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. | Beste 1.186 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera. Gipuzkoa da positibo gehien izan dituen lurraldea, 377 PCR probak eman baitute positibo; bezperan baino 73 gehiagok. Gipuzkoako kutsatze tasa 500 kasutik gora jarri zen atz... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188619/traperoren-absoluzioa-buruzagi-independentisten-aurkako-epaiarekin-kontraesanean.htm | Mundua | Traperoren absoluzioa, buruzagi independentisten aurkako epaiarekin kontraesanean | Aragonesen esanetan, «deseraikitzen» ari da «independentismoaren kontrako auzi orokorra». Puigdemontek salatu du sinesgarritasuna aitortu zaiela «gezurretan» aritu diren Espainiako agintari polizialei. | Traperoren absoluzioa, buruzagi independentisten aurkako epaiarekin kontraesanean. Aragonesen esanetan, «deseraikitzen» ari da «independentismoaren kontrako auzi orokorra». Puigdemontek salatu du sinesgarritasuna aitortu zaiela «gezurretan» aritu diren Espainiako agintari polizialei. | Aske eta kargurik gabe utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziaren buru ohia. Epaimahaiaren erabakia filtratu zuten atzo prentsara, eta gaur egin dute publiko epaia. Auzitegiak frogatutzat jo duenez, Traperok ez zuen jokatu une hartako Generalitateko agintarien ir... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188620/trenasako-langileek-lantegia-ez-ixteko-eskatu-diote-cafi.htm | Ekonomia | Trenasako langileek lantegia ez ixteko eskatu diote CAFi | Elkarretaratzea egin dute taldearen egoitzaren aurrean, Beasainen. Fabrika bideragarria dela gogorarazi dute beharginek. | Trenasako langileek lantegia ez ixteko eskatu diote CAFi. Elkarretaratzea egin dute taldearen egoitzaren aurrean, Beasainen. Fabrika bideragarria dela gogorarazi dute beharginek. | Trenasako langileek argi dute: Castejongo (Nafarroa) planta «bideragarria» da, eta, beraz, haren itxiera «erabat arbitrarioa» da, eta ez du «inolako justifikaziorik». Hori bera gogorarazi diote zuzendaritzari gaur goizean CAFen egoitzaren aurrean egindako protestan, Beasainen (Gipuzkoa). CCOO sindikatua deituta, dozena... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188621/gutxienez-49-lagun-hil-dituzte-nigeriako-protestetan.htm | Mundua | Gutxienez 49 lagun hil dituzte Nigeriako protestetan | Polizia indarkeriaren aurkako protestak izan dira bi astez. Lagos herrialdeko estaturik jendetsueneko gobernadoreak etxeratze agindua ezarri du. | Gutxienez 49 lagun hil dituzte Nigeriako protestetan. Polizia indarkeriaren aurkako protestak izan dira bi astez. Lagos herrialdeko estaturik jendetsueneko gobernadoreak etxeratze agindua ezarri du. | Egoera nahasia da Nigerian; bi aste baino gehiagoz luzatu dira polizia indarkeriaren aurkako protestak. Asteartekoa izan da bortitzena, 42 manifestari eta sei polizia agente hil dira gutxienez, eta ehunka lagun zauritu. Protesta gehien izan diren estatuan, Lagosen, etxeratze agindua dekretatu zuten asteartean, proteste... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188622/eskoletako-jangeletako-langileek-greba-egin-dute-enplegua-eta-lan-baldintzak-bermatzea-eskatzeko.htm | Gizartea | Eskoletako jangeletako langileek greba egin dute, enplegua eta lan baldintzak bermatzea eskatzeko | Beste bi greba egun ere deituak dituzte: hilaren 27a eta 29a. Oraindik ez dute eman gaurko grebako parte hartzearen inguruko daturik. | Eskoletako jangeletako langileek greba egin dute, enplegua eta lan baldintzak bermatzea eskatzeko. Beste bi greba egun ere deituak dituzte: hilaren 27a eta 29a. Oraindik ez dute eman gaurko grebako parte hartzearen inguruko daturik. | ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, eskoletako jangeletako langileek berriz ere greba egin dute gaur. Aldarrikatu dute eskubidea daukatela entzun diezaieten, baita osasunerako, enplegurako eta euren lan baldintzak izateko ere. Bilboko, Gasteizko eta Donostiako kaleak hartu dituzte, baina ez sindikatuek, ez Eusk... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188623/nafarroa-ixteak-ez-dio-eraginen-ipar-euskal-herriarekiko-mugari.htm | Gizartea | Nafarroa ixteak ez dio eraginen Ipar Euskal Herriarekiko mugari | Ezinen da igaro Nafarroatik Gipuzkoara eta Arabara, baina bai Nafarroatik Lapurdira, Behe Nafarroara eta Zuberoara. Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak erran du Nafarroak ez duela eskumenik Ipar Euskal Herriarekiko muga ixteko. | Nafarroa ixteak ez dio eraginen Ipar Euskal Herriarekiko mugari. Ezinen da igaro Nafarroatik Gipuzkoara eta Arabara, baina bai Nafarroatik Lapurdira, Behe Nafarroara eta Zuberoara. Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak erran du Nafarroak ez duela eskumenik Ipar Euskal Herriarekiko muga ixteko. | Gauerditik aitzinera itxi eginen dute Nafarroa, baina, Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak jakinarazi duenez, horrek ez dio eraginen Nafarroak Lapurdirekin, Behe Nafarroarekin eta Zuberoarekin dituen mugei. Izan ere, kontseilariak erran du Nafarroako Gobernuak ez duela eskumenik muga horiek i... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188624/bizkaia-arenak-bertan-behera-utzi-du-alkarregaz-zikloa.htm | Kultura | Bizkaia Arenak bertan behera utzi du 'Alkarregaz' zikloa | Eusko Jaurlaritzak onartutako azken edukiera murrizketagatik eta ziurgabetasun egoeragatik hartu dute erabakia. | Bizkaia Arenak bertan behera utzi du 'Alkarregaz' zikloa. Eusko Jaurlaritzak onartutako azken edukiera murrizketagatik eta ziurgabetasun egoeragatik hartu dute erabakia. | Larunbatean hastekoa zen zikloa, Barakaldoko BECen, eta abenduaren 19ra bitarte bederatzi emanalditik gora zeuzkan programatuta. Bizkaia Arenako arduradunek gogora ekarri dutenez, ordea, Jaurlaritzako edukiera murrizketek 400 lagunean utzi dute espazio itxietako sarrera, eta horrek eta azken egunetako osasun egoerak so... |
2020-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/188625/gorenak-dio-bankuek-ez-dutela-abusatzen-gardentasunik-gabe-informatzen-dutenean.htm | Ekonomia | Gorenak dio bankuek ez dutela abusatzen gardentasunik gabe informatzen dutenean | IRPH indizea duten hipoteken legezkotasuna bermatu du. Finantza erakundeek arnasa hartu dute. Hipoteka hori dutenek 100-200 euro gehiago ordaintzen dituzte hilero. | Gorenak dio bankuek ez dutela abusatzen gardentasunik gabe informatzen dutenean. IRPH indizea duten hipoteken legezkotasuna bermatu du. Finantza erakundeek arnasa hartu dute. Hipoteka hori dutenek 100-200 euro gehiago ordaintzen dituzte hilero. | Gardentasun falta ez da abusua; ez, behintzat, bankuek egiten badute. Espainiako Auzitegi Gorenak hala ebatzi du IRPH indizeari lotutako hipotekei buruzko ebazpen batean. Aitortu du bezero batzuk ez zituztela behar bezala informatu Euriborraren ordez erabiltzen den indize horri buruz, baina, legezkoa denez —Espainiako ... |
2020-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/188626/nikolas-aldai-kazetaria-hil-da.htm | Bizigiro | Nikolas Aldai kazetaria hil da | Bertsolaritzari buruzko irratsaioak zuzendu eta aurkeztu zituen Herri Irratian eta Euskadi Irratian. Jose Lizaso, Mattin eta Uztapide bertsolariei buruzko liburuak idatzi zituen, besteak beste. | Nikolas Aldai kazetaria hil da. Bertsolaritzari buruzko irratsaioak zuzendu eta aurkeztu zituen Herri Irratian eta Euskadi Irratian. Jose Lizaso, Mattin eta Uztapide bertsolariei buruzko liburuak idatzi zituen, besteak beste. | Bertsolaritzaren memoria historikoa jasotzen eta irratian herritarrei plazaratzen ordu, egun, aste, hilabete eta urte ugari egin zituen. Irratiari eta errimari emanak. Herri Irratian eta Euskadi Irratian egin zuen lanarekin akordatuko dira makina bat entzule euskaldun. Nikolas Aldai (Errezil, Gipuzkoa, 1947) kazetaria ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.