date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/187898/giroa-gori-gori-jarri-da-etnan.htm | Kirola | Giroa gori-gori jarri da Etnan | Etapa Caicedok irabazi du; Almeida arrosaz jantzi da, eta amildu egin dira Yates eta Thomas. Castroviejo onenekin sartu da, eta Bilbao hirugarren posturaino igo da sailkapen nagusian | Giroa gori-gori jarri da Etnan. Etapa Caicedok irabazi du; Almeida arrosaz jantzi da, eta amildu egin dira Yates eta Thomas. Castroviejo onenekin sartu da, eta Bilbao hirugarren posturaino igo da sailkapen nagusian | Leherketa eguna izan da gaurkoa Italiako Giroan. Hirugarren etapa zen oraindik, baina garaipenaren lehiatik kanpo gelditu dira askok faborito nagusitzat zituzten bi txirrindulariak: Geraint Thomas (Ineos) eta Simon Yates (Mitchelton). Bata Etnara iritsi aurretik gelditu da jota, irteera neutralizatuan izandako erorikoa... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187899/jaurlaritzak-100eko-gutxieneko-zerbitzuak-ezarri-ditu-gaurko-gipuzkoako-adinekoen-egoitzetan.htm | Gizartea | Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu gaurko Gipuzkoako adinekoen egoitzetan | Gaur dute greba, eta ELAk eta LABek salatu dute Jaurlaritzak grebarako eskubidea urratu duela. | Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu gaurko Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Gaur dute greba, eta ELAk eta LABek salatu dute Jaurlaritzak grebarako eskubidea urratu duela. | Gipuzkoako adinekoen zentroetan greba deialdia dute gaur, baina, LAB eta ELA sindikatuek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak urratu egin du greba eskubide hori, %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri dituelako.
«Ekandalu hutsa» iruditu zaio ELAri: «Beste behin Eusko Jaurlaritza patronalaren interesen menpe dagoela erakust... |
2020-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/187900/tasmaniako-deabruak-sartu-dituzte-berriz-australia-kontinentean-milaka-urteren-ostean.htm | Mundua | Tasmaniako deabruak sartu dituzte berriz Australia kontinentean, milaka urteren ostean | Denera 30 bat piztia askatu dituzte, eta beste 40 utziko dituzte libre datozen bi urteetan. Azeri eta basakatuen izurriari aurre egin nahi diote horrekin, eta «ekosistema orekatu». | Tasmaniako deabruak sartu dituzte berriz Australia kontinentean, milaka urteren ostean. Denera 30 bat piztia askatu dituzte, eta beste 40 utziko dituzte libre datozen bi urteetan. Azeri eta basakatuen izurriari aurre egin nahi diote horrekin, eta «ekosistema orekatu». | Ez dakite noiz galdu ziren Tasmaniako deabruak Australia uharte-kontinentean, baina zientzialariek proposaturiko datek duela 500 eta 5.000 urte artean egiten dute dantza. Orain, ehunka edo milaka urte geroago, espezie horretako 30 bat animalia libre dabiltza Sydneytik iparraldera dagoen Barrington Tops natur parkean. B... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187934/trump-etxe-zurira-itzuli-da-gaitza-oraindik-kutsa-badezake-ere.htm | Mundua | Trump Etxe Zurira itzuli da, gaitza oraindik kutsa badezake ere | Berrogeialdia bete gabe utzi du erietxea AEBetako presidenteak, eta «beharbada immunea» dela adierazi du. | Trump Etxe Zurira itzuli da, gaitza oraindik kutsa badezake ere. Berrogeialdia bete gabe utzi du erietxea AEBetako presidenteak, eta «beharbada immunea» dela adierazi du. | Itzulera ikuskizun bihurtu du telebistako pertsonaiak. Donald Trump AEBetako presidentea Etxe Zurira itzuli da, egun batzuk erietxe militar batean igaro ondoren, koronabirusean positibo eman zuela eta. Itzulera goiztiarrak areagotu egin ditu presidentearen gaitzaren inguruko zalantza eta eztabaida.
Helikoptero batean ... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187935/arrateko-eta-urdunako-igoerak-ikuslerik-gabe-egingo-dira-vueltan.htm | Kirola | Arrateko eta Urduñako igoerak ikuslerik gabe egingo dira Vueltan | Lehen etapa Arraten amaituko da, eta Urduña bi aldiz igoko dute txirrindulariek zazpigarren etapan. | Arrateko eta Urduñako igoerak ikuslerik gabe egingo dira Vueltan. Lehen etapa Arraten amaituko da, eta Urduña bi aldiz igoko dute txirrindulariek zazpigarren etapan. | Espainiako Vueltak eta Eusko Jaurlaritzak akordio bat erdietsi dute, eta Arrateko (Gipuzkoa) eta Urduñako (Bizkaia) igoeretan ez da ikuslerik egongo. Vueltak ohar baten bidez adierazi duenez, Jaurlaritzak azaldu die egungo egoera epidemiologikoak ez duela «baimentzen» halako ekitaldi jendetsurik egitea leku horietan: «... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/187936/koronabirusaren-gakoak-talde-immunitatearen-faktoreak.htm | Gizartea | Koronabirusaren gakoak: Talde-immunitatearen faktoreak | Koronabirusaren gakoak: Talde-immunitatearen faktoreak. | Txertatutako populazioaren % 70i buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto estalduran da... | |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187937/industria-burua-altxatu-ezinda-dago-oraindik-ere.htm | Ekonomia | Industria burua altxatu ezinda dago oraindik ere | Udako hilabetean hazkunde oso txikia izan du, eta %16,2 da urte hasieratik pilatutako galera. | Industria burua altxatu ezinda dago oraindik ere. Udako hilabetean hazkunde oso txikia izan du, eta %16,2 da urte hasieratik pilatutako galera. | Industria sektorearen jarduera murriztu egin da (-%0,8) uztailetik abuztura Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta iazko mailatik oso behera dago: %14,5. 2020ko hasieratik abuztura pilatutako galera, berriz, %16,2 izan da.
Eustatek ezagutarazitako datuen arabera, oraindik ere sektore guztiak daude zenbaki gorrietan. Abuz... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187938/kirgizistango-bozen-emaitzak-baliogabetu-dituzte-protesten-ostean.htm | Mundua | Kirgizistango bozen emaitzak baliogabetu dituzte, protesten ostean | Manifestariek parlamentua hartu dute gauean, hauteskundeak berriz egin daitezela exijitzeko. Poliziarekiko borroketan gutxienez pertsona bat hil da eta ehunka zauritu. | Kirgizistango bozen emaitzak baliogabetu dituzte, protesten ostean. Manifestariek parlamentua hartu dute gauean, hauteskundeak berriz egin daitezela exijitzeko. Poliziarekiko borroketan gutxienez pertsona bat hil da eta ehunka zauritu. | Urriaren 4an egin zituzten legebiltzarrerako hauteskundeak Kirgizistanen, eta Sooronbai Zheenbekov presidentearen aldeko alderdi errusiazaleek eskuratu zituzten botoen erdiak. Oposizioak, baina, salaketa jarri du Hauteskunde Batzordean eta emaitzak bertan behera uzteko eskatu du. Batzordeak baliogabetu egin ditu, azken... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187939/gay-komunitateak-buelta-eman-dio-proudboys-traolari.htm | Mundua | Gay komunitateak buelta eman dio '#ProudBoys' traolari | Trumpen aldeko eskuin muturreko miliziaren izena erabiltzen ari dira sare sozialetan, mutilen arteko harremanekin ilustratzeko. | Gay komunitateak buelta eman dio '#ProudBoys' traolari. Trumpen aldeko eskuin muturreko miliziaren izena erabiltzen ari dira sare sozialetan, mutilen arteko harremanekin ilustratzeko. | George Takei aktoreak (Star Trek sagan aritu da, besteak beste) erronka bat bota zien joan zen ostegunean Koreako popzaleei eta Tiktok sare sozialeko erabiltzaileei: «Eta mutil gayek euren argazki bat hartuko balute elkar musukatzen edo beste gauza oso gayak egiten, eta horiek #ProudBoys traolarekin argitaratuko balitu... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187940/josu-urrutikoetxea-etxera-itzuli-da.htm | Politika | Josu Urrutikoetxea etxera itzuli da | Goizean atxilotu du Frantziako Poliziak, Fijait fitxategian sartu dutela notifikatzeko. Hiru hilabetean behin aurkeztu beharko du hemendik aitzina | Josu Urrutikoetxea etxera itzuli da. Goizean atxilotu du Frantziako Poliziak, Fijait fitxategian sartu dutela notifikatzeko. Hiru hilabetean behin aurkeztu beharko du hemendik aitzina | Frantziako Polizia Judizialeko agenteak Josu Urrutikoetxearen etxera agertu dira goiz honetan, eta atxilotua eraman dute, fiskaltzaren aginduz. Parisko Clichy auzoko komisariara eraman dute, eta bertan, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuan sartu dutela jakinarazi diote. Hi... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187941/iruntildeeko-epaitegiak-artxibatu-egin-du-1978ko-sanferminengatik-jarritako-kereila.htm | Gizartea | Iruñeko epaitegiak artxibatu egin du 1978ko sanferminengatik jarritako kereila | Epaileak argudiatu du auzia epaitua dagoela. 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak esan du apelazio helegitea jarriko duela epaileak emandako ebazpenaren kontra. Kasua ikertzen segi dezaten galdegin dute. | Iruñeko epaitegiak artxibatu egin du 1978ko sanferminengatik jarritako kereila. Epaileak argudiatu du auzia epaitua dagoela. 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak esan du apelazio helegitea jarriko duela epaileak emandako ebazpenaren kontra. Kasua ikertzen segi dezaten galdegin dute. | Iruñeko 5. epaitegiak hartu du erabakia: 1978ko sanferminetako gertaeren aurka jarritako kereila largetsi eta artxibatu egin du. Hala, bertan behera gelditu da kasuaren ikerketa, nahikoa frogarik ez dagoela iritzita. Duela bi urte jarri zuten kereila 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak, German Rodriguezen senideek, gerta... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187942/gipuzkoako-zaharren-egoitzetako-langileak-laquohorrela-ezin-daraquo.htm | Gizartea | Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak: «Horrela ezin da» | Greba eguna dutela eta, protesta jendetsua egin dute Donostiako kaleetan; aldarrietan bat egin dute ELAk, LABek, zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek, eta Irauli Zaintzak eta Duintasuna plataformek | Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak: «Horrela ezin da». Greba eguna dutela eta, protesta jendetsua egin dute Donostiako kaleetan; aldarrietan bat egin dute ELAk, LABek, zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek, eta Irauli Zaintzak eta Duintasuna plataformek | Donostian manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. LAB eta ELA sindikatuek deituta, «lan baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzuaren» aldeko greba eguna dute, eta, pandemia betean, COVID-19ak zahar etxeetan ondorio aski larriak utzi dituela gogora ekarrita, xede «merkantilis... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187943/etxerat-ek-salatu-du-senide-batzuek-alferrik-egin-zituztela-2400-kilometro-aurreko-asteburuan.htm | Politika | Etxerat-ek salatu du senide batzuek "alferrik" egin zituztela 2.400 kilometro aurreko asteburuan | Baimenak izan arren, ezin izan zituzten beren senide presoak bisitatu, COVID-19arekin kutsatutakoak atzeman zirela-eta bisitak bertan behar utzi baitzituzten Villena eta Soto del Real espetxeek. | Etxerat-ek salatu du senide batzuek "alferrik" egin zituztela 2.400 kilometro aurreko asteburuan. Baimenak izan arren, ezin izan zituzten beren senide presoak bisitatu, COVID-19arekin kutsatutakoak atzeman zirela-eta bisitak bertan behar utzi baitzituzten Villena eta Soto del Real espetxeek. | Etxerat-en iritziz, egoera «jasanezina» da Euskal Herritik urrun dauden presoentzat eta haien senideentzat. Horren erakusle, joan den asteburuan bi familiari gertatutakoa. Euskal presoen senideen elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bi familia «baimenekin» joan ziren Villenako kartzelara (Alacant, Herrialde Ka... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187944/emakume-baten-gorpua-aurkitu-dute-bilboko-itsasadarrean.htm | Gizartea | Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean | San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakumearen gorpua. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du. | Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean. San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakumearen gorpua. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du. | Bilboko (Bizkaia) itsasadarrean emakume baten gorpua atera dute Bizkaiko suhiltzaileek. Bizilagun batek eman du abisua, eta Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua adineko emakume batena dela uste dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu duela jakinarazi du, hildakoa nor den eta heriotzaren nondik norakoak jakitek... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187945/donostiako-metroaren-obrak-behin-betiko-gelditzeko-manifestazio-batera-deitu-dute-azaroaren-14rako.htm | Gizartea | Donostiako metroaren obrak behin betiko gelditzeko manifestazio batera deitu dute azaroaren 14rako | Mirakontxa eta Easo arteko lanak gelditzeak %80tik gorako gainkostuak eragingo dituela salatu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. «Urteetan defenditu ditugun arrazoiak egiaztatu baizik ez dira egin». | Donostiako metroaren obrak behin betiko gelditzeko manifestazio batera deitu dute azaroaren 14rako. Mirakontxa eta Easo arteko lanak gelditzeak %80tik gorako gainkostuak eragingo dituela salatu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. «Urteetan defenditu ditugun arrazoiak egiaztatu baizik ez dira egin». | Mirakontxa eta Easo arteko lanetan hondarra eta ura agertu izanak Donostiako metroko lanak geldiarazi zituen joan den irailaren 25ean, eta eraikuntza kontratua etetea aztertzen ari zirela jakinarazi zuen ETS Euskal Trenbide Sareak —haiek ari dira lanak kudeatzen—. Satorralaia bizilagunen mugimenduak gogor salatu du ger... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187946/el-hoyo-eta-la-trinchera-infinita-oscarretarako-bidean.htm | Kultura | ‘El Hoyo’ eta ‘La trinchera infinita’, Oscarretarako bidean | Ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hiru hautagaien artean daude bi euskal ekoizpenak. | ‘El Hoyo’ eta ‘La trinchera infinita’, Oscarretarako bidean. Ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hiru hautagaien artean daude bi euskal ekoizpenak. | Oliver Laxeren O que arde filmarekin batera lehiatuko dira El Hoyo eta La trinchera infinita, Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko. Hala jakinarazi du Espainiako Zinema Akademiak gaur, Madrilen. Orotara, iazko urriaren 1etik aurtengo abenduaren 31ra estreinatu diren edo estreinatzeko bi... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187947/sei-pertsona-hil-dira-nafarroan-covid-19aren-ondorioz.htm | Gizartea | Sei pertsona hil dira Nafarroan COVID-19aren ondorioz | Beste 608 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian eta Araban, gora egin du egun bakarrean detektatutako kasuen kopuruak. Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, bezperan baino gutxiago zenbatu dituzte. Nafarroan egindako testen %13k eman dute positibo. | Sei pertsona hil dira Nafarroan COVID-19aren ondorioz. Beste 608 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian eta Araban, gora egin du egun bakarrean detektatutako kasuen kopuruak. Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, bezperan baino gutxiago zenbatu dituzte. Nafarroan egindako testen %13k eman dute positibo. | Hiru egunez beheranzko joera izan ondotik, kutsatuen kurbak gora egin du berriz ere Hego Euskal Herrian. Izurria kontrolatzeko 9.513 PCR proba egin dituzte astelehenean, eta 608 positibo erregistratu dituzte guztira. Nafarroako egoera da kezkagarriena, beste behin. Han egindako proben %13k eman dute positibo azken egun... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187948/mintzapraktika-egitasmoan-parte-hartzeko-izen-ematea-zabaldu-dute.htm | Gizartea | Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute | Urrian zein urtarrilean zabalduko dira izena emateko epeak. Euskaltzaleen Topaguneak jarri du martxan kanpaina, eta 7.000 erabiltzaile inguruk parte hartuko dute. | Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute. Urrian zein urtarrilean zabalduko dira izena emateko epeak. Euskaltzaleen Topaguneak jarri du martxan kanpaina, eta 7.000 erabiltzaile inguruk parte hartuko dute. | Mintzalaguna elkarrekin! Euskara bizi, erabili leloa darabil mintzapraktika egitasmoan izena emateko kanpainak. Euskaraz aritzeko erraztasuna lortu nahi duten hiztunen erabilera trebatzeko saioak antolatzen dituzte euskaraz normal-normal aritzen direnekin, eta, horretarako, bospasei pertsonako taldeak elkartzen dira, e... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187949/fisikako-nobel-saria-zulo-beltzei-buruzko-aurkikuntzak-egin-dituzten-hiru-ikerlariri.htm | Gizartea | Fisikako Nobel saria, zulo beltzei buruzko aurkikuntzak egin dituzten hiru ikerlariri | Roger Penrose, Reinhard Genzel eta Andrea Ghez dira sarituak. | Fisikako Nobel saria, zulo beltzei buruzko aurkikuntzak egin dituzten hiru ikerlariri. Roger Penrose, Reinhard Genzel eta Andrea Ghez dira sarituak. | Roger Penrose britainiarrak (1931) Reinhard Genzel alemaniarrak (1952) eta Andrea Ghez estatubatuarrak (1965) jasoko dute aurtengo Fisikako Nobel saria. Sariaren antolatzaile Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazi duenez, Penrosek jasoko du sariaren erdia, zulo beltzen eraketa erlatibitatearen teoria orokorrare... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187950/torrak-inhabilitatuta-jarraituko-du-konstituzionalak-helegitea-aztertu-artean.htm | Mundua | Torrak inhabilitatuta jarraituko du Konstituzionalak helegitea aztertu artean | Auzitegiak tramiterako onartu du Kataluniako presidente ohiaren helegitea, baina baztertu egin du, kautela neurri gisa, inhabilitazioa behin-behinean etetea. | Torrak inhabilitatuta jarraituko du Konstituzionalak helegitea aztertu artean. Auzitegiak tramiterako onartu du Kataluniako presidente ohiaren helegitea, baina baztertu egin du, kautela neurri gisa, inhabilitazioa behin-behinean etetea. | Quim Torra Kataluniako presidente ohiak inhabilitatuta jarraituko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak haren kontrako auziaren gainean azken erabakia hartzen duen arte. Konstituzionalak baztertu egin du defentsaren babes helegitea, eta ez du zigorra behin-behinean etengo, kautela neurri gisa. Beraz, indarrean jarrai... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187951/eusko-jaurlaritzak-eskolaz-kanpoko-jarduerak-baimendu-ditu.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak eskolaz kanpoko jarduerak baimendu ditu | Distantzia mantendu beharko dute, baita maskara jantzita eduki eta higiene neurriak bete ere. Ezingo dute antolatu Haur Hezkuntzako umeentzako ekintzarik. | Eusko Jaurlaritzak eskolaz kanpoko jarduerak baimendu ditu. Distantzia mantendu beharko dute, baita maskara jantzita eduki eta higiene neurriak bete ere. Ezingo dute antolatu Haur Hezkuntzako umeentzako ekintzarik. | Eusko Jaurlaritzak erabaki du eskolaz kanpoko jarduerak baimentzea, Haur Hezkuntzako ikasleentzakoak izan ezik. Ikasturtea hasi zenetik hilabete igarotzear den honetan, neurria arintzea erabaki du.
Beraz, aurrerantzean, Haur Hezkuntzatik aurrerako umeek eskolaz kanpoko jarduerak izango dituzte, baina segurtasun neurri... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187952/udaltzaingoa-gasteizko-gaztetxean-sartu-da-gazteen-lonja-bat-zela-argudiatuta.htm | Gizartea | Udaltzaingoa Gasteizko Gaztetxean sartu da, «gazteen lonja bat» zela argudiatuta | Gaztetxean zeuden 30 gazte inguru identifikatu ditu, eta isunak jarri dizkie. Gasteizko Asanbladak esan du «segurtasun neurri» guztiak betetzen ari zirela, eta salatu du antolakuntza politikoaren aurkako «jazarpena» izan dela. | Udaltzaingoa Gasteizko Gaztetxean sartu da, «gazteen lonja bat» zela argudiatuta. Gaztetxean zeuden 30 gazte inguru identifikatu ditu, eta isunak jarri dizkie. Gasteizko Asanbladak esan du «segurtasun neurri» guztiak betetzen ari zirela, eta salatu du antolakuntza politikoaren aurkako «jazarpena» izan dela. | Atzo gauean, 21:00ak aldera, udaltzainak Gasteizko Gaztetxean sartu ziren bertan zeuden gazteak identifikatzera, eta espedientea ireki zien eraikinean bilduta egoteagatik. Udaltzainek 30 lagun inguru identifikatu zituzten, argudiatuta «gazteen lonja» bat zela eta ez zutela lizentziarik irekita egoteko. Koronabirusagati... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187953/valdesen-bildumaren-misterioa-argitu-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm | Kultura | Valdesen bildumaren misterioa argitu du Bilboko Arte Ederren Museoak | Felix Fernandez Valdes enpresari bilbotarraren arte bilduma berregin du erakundeak, eta haren parte ziren 79 artelan bildu dituzte, XIV. mendetik XX. menderainokoak. Zuloaga, Ribera, Van Dyck, Goya, Modigliani eta Delaunayren lanak daude tartean. | Valdesen bildumaren misterioa argitu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Felix Fernandez Valdes enpresari bilbotarraren arte bilduma berregin du erakundeak, eta haren parte ziren 79 artelan bildu dituzte, XIV. mendetik XX. menderainokoak. Zuloaga, Ribera, Van Dyck, Goya, Modigliani eta Delaunayren lanak daude tartean. | Orain arte kondaira moduko bat izan da arte historialarientzat Felix Fernandez Valdes enpresari bilbotarraren arte bilduma. Bazuten haren existentziaren berri, ezaguna zen haren kalitatea, jakina zen Francisco Goyaren Santa Cruzko markesa haren parte zela, baina bilduma osoaren arrasto gutxi batzuk baino ez zituzten ze... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187954/gizon-baten-gorpua-topatu-dute-gasteizko-parke-batean.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko parke batean | Atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Duela urtebete desagertutako gasteiztar bat ote den ikertzen ari da Ertzaintza. | Gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko parke batean. Atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Duela urtebete desagertutako gasteiztar bat ote den ikertzen ari da Ertzaintza. | Atzo eguerdian topatu zuten gizonaren gorpua, sastrakak kentzeko lanetan ari ziren langile batzuek. Deskonposizio egoera aurreratuan zegoen gorpua. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, 2019ko urrian desagertutako S.G. izan liteke. 43 urteko gasteiztarra duela urtebete desagertu zen, kafea hartzera etxetik irten eta i... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187955/eguzkiaren-koroa-zergatik-den-horren-beroa-azaldu-dute.htm | Bizigiro | Eguzkiaren koroa zergatik den horren beroa azaldu dute | Izarraren atmosferan milioika graduko tenperaturak sortzen dira, baina orain arte ez zekiten nola. Zientzialariek lehen aldiz behatu dituzte bero horren atzean leudekeen «nanozurrusta» deituriko fenomenoak. | Eguzkiaren koroa zergatik den horren beroa azaldu dute. Izarraren atmosferan milioika graduko tenperaturak sortzen dira, baina orain arte ez zekiten nola. Zientzialariek lehen aldiz behatu dituzte bero horren atzean leudekeen «nanozurrusta» deituriko fenomenoak. | Eguzkiaren azala beroa da, noski: 5.800 kelvin inguru ditu. Baina, izarraren atmosferaren kanpoaldea —koroa deiturikoa— askoz beroagoa da: milioika kelvin baino gehiago ditu. Nola liteke Eguzkiaren nukleotik, hau da, nolabait esateko, haren labetik, urrunago dagoen partea azala baino ehunka aldiz beroagoa izatea? Astro... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187956/azpiazuk-berretsi-du-aurrekontuetan-ez-dela-murrizketarik-egongo.htm | Ekonomia | Azpiazuk berretsi du aurrekontuetan ez dela murrizketarik egongo | Ekonomia sailburuak nabarmendu du defizit eta zor mugak lausotu izanak arnasa eman diola Jaurlaritzari. Gidalerro nagusiak ekonomia suspertzea eta ongizate estatua sendotzea izango dira | Azpiazuk berretsi du aurrekontuetan ez dela murrizketarik egongo. Ekonomia sailburuak nabarmendu du defizit eta zor mugak lausotu izanak arnasa eman diola Jaurlaritzari. Gidalerro nagusiak ekonomia suspertzea eta ongizate estatua sendotzea izango dira | Eusko Jaurlaritza hasia da datorren urterako aurrekontuak izango direnak prestatzen. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri duenez, aurtengoa baino «dezente handiagoa» izango da, baina ez du zehaztu zenbat. Nabarmendu du aurrekontuak «ausartak» izango direla eta hitzeman du ez dela mu... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187957/bi-gorpu-aurkitu-dituzte-bata-gasteizen-eta-bestea-bilbon.htm | Gizartea | Bi gorpu aurkitu dituzte, bata Gasteizen eta bestea Bilbon | Gasteizen atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Bilbon, San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakume baten gorpua. | Bi gorpu aurkitu dituzte, bata Gasteizen eta bestea Bilbon. Gasteizen atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Bilbon, San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakume baten gorpua. | Bi gorpu aurkitu dituzte atzo eta gaur Euskal Herrian, bata Gasteizen eta bestea Bilbon. Gasteizen, atzo eguerdian topatu zuten gizon baten gorpua, sastrakak kentzeko lanetan ari ziren langile batzuek. Oso deskonposatuta zegoen gorpua. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, 2019ko urrian desagertutako S.G. izan liteke.... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187958/arnaud-demare-izan-da-azkarrena-esprintean.htm | Kirola | Arnaud Demare izan da azkarrena esprintean | Laugarren etapa irabazi du FDJkoak, hutsagatik. Peter Sagan eta Davide Ballerini izan dira bigarren eta hirugarren. | Arnaud Demare izan da azkarrena esprintean. Laugarren etapa irabazi du FDJkoak, hutsagatik. Peter Sagan eta Davide Ballerini izan dira bigarren eta hirugarren. | Arnaud Demare (FDJ) bizi ibili da gaur Villafranca Tirrena herriko helmugan, azkarrena izan delako esprintean. Frantziako txapeldunak hutsagatik irabazi die Peter Sagani (Bora) eta Davide Balleriniri (Deceuninck). Bideoa erabili behar izan dute garailea zehazteko. Demarek bigarren garaipena du Giroan; iaz lortu zuen au... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187959/alkorta-jokalarien-proposamena-izan-zen-llorente-fitxatzea.htm | Kirola | Alkorta: «Jokalarien proposamena izan zen Llorente fitxatzea» | Talde zuri-gorriko kirol zuzendariak onartu du jokalaria etortzeko prest zegoela, baina klubean ez dela adostasunik egon. Garitanoren lanaren inguruan «uste osoa» du, eta kezka azaldu du inguruan bizi den «giro gaiztotuarekin». Baina ziur da aurrera aterako dela taldea. | Alkorta: «Jokalarien proposamena izan zen Llorente fitxatzea». Talde zuri-gorriko kirol zuzendariak onartu du jokalaria etortzeko prest zegoela, baina klubean ez dela adostasunik egon. Garitanoren lanaren inguruan «uste osoa» du, eta kezka azaldu du inguruan bizi den «giro gaiztotuarekin». Baina ziur da aurrera aterako... | Azkenean ez zen egin. Baina Bilbon hautsak harrotu ditu Athleticek Fernando Llorente fitxatzeko aukerak. Alex Bereneguer jokalarien aurkezpenean, Rafa Alkorta kirol zuzendariak onartu du jokalarien proposamena izan zela aurrelaria fitxatzea. «Jokalariak etorri nahi zuen, eta nik zuzendaritzari helarazi nion, neure eta ... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187960/grebarako-eskubidea-ezbaian-ikusten-dute-pilotariek.htm | Kirola | Grebarako eskubidea ezbaian ikusten dute pilotariek | Lanuzteak iragarri dituzten Baikoko pilotariek adierazi diete enpresari eta Enpresen Ligari ez dutela onartuko «greba eskubidea urratzea», eta fiskaltzara joko dutela urraketak ikusten badituzte. | Grebarako eskubidea ezbaian ikusten dute pilotariek. Lanuzteak iragarri dituzten Baikoko pilotariek adierazi diete enpresari eta Enpresen Ligari ez dutela onartuko «greba eskubidea urratzea», eta fiskaltzara joko dutela urraketak ikusten badituzte. | Baiko enpresako pilotarien gehiengoak eta ELA sindikatuak uste dute grebarako eskubidea urratzeko saialdiak egiten ari direla enpresa eta Pilota Enpresen Liga. Ostiraletik astelehena bitarte dira egitekoak aurreneko lau lanuzteak, eta gaur agiri bidez jakinarazi dute azken orduetan Baiko eta Enpresen Liga hartzen ari d... |
2020-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/187961/nafarroako-osasun-departamentuak-neurriak-arinduko-ditu-faltzesen-eta-funesen.htm | Gizartea | Nafarroako Osasun Departamentuak neurriak arinduko ditu Faltzesen eta Funesen | Biztanleek herrietatik sartzeko eta irteteko aukera izango dute, baina gainontzeko neurriek indarrean jarraituko dute. Azkoienen ez dute aukera hori izango. | Nafarroako Osasun Departamentuak neurriak arinduko ditu Faltzesen eta Funesen. Biztanleek herrietatik sartzeko eta irteteko aukera izango dute, baina gainontzeko neurriek indarrean jarraituko dute. Azkoienen ez dute aukera hori izango. | Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak Faltzesen eta Funesen aparteko neurriak ezartzeko erabakia hartu zuen irailaren amaieran, izurriaren intzidentzia datuekin kezkatuta. Berdin egin zuen Azkoienen ere astebete lehenago. Tabernetako ordutegiak murriztu zituzten, jendea taldekatzea eragotzi zuten, eta herritarrei ... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187962/aske-dira-herenegun-atxilotutako-hiru-euskal-herritarrak.htm | Politika | Aske dira herenegun atxilotutako hiru euskal herritarrak | Gaur goizean pasatu dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio. Igor Uriarte bihar pasatuko da epailearen aurretik, 14:00etan, Frantziako lurraldean egoteko duen debekua medio. | Aske dira herenegun atxilotutako hiru euskal herritarrak. Gaur goizean pasatu dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio. Igor Uriarte bihar pasatuko da epailearen aurretik, 14:00etan, Frantziako lurraldean egoteko duen debekua medio. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro dira gaur Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz euskal preso ohiak, eta Imanol Jaio iheslari ohia, eta hark baldintzapean aske uztea erabaki du, atxilotuetako baten sendiak BERRIAri baieztatu dionez. Ismael Moreno epaileak egotzi die «helburu terroristekin lehe... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187988/eddie-van-halen-rockaren-birtuosoa-hil-da.htm | Kultura | Eddie van Halen rockaren birtuosoa hil da | Musika irakurtzen inoiz ikasi ez zuen gitarristak, rocka disco musikarekin berriz lehian jartzea lortu zuen 1980ko hamarkadan. | Eddie van Halen rockaren birtuosoa hil da. Musika irakurtzen inoiz ikasi ez zuen gitarristak, rocka disco musikarekin berriz lehian jartzea lortu zuen 1980ko hamarkadan. | Eddie van Halen rock musikaria zendu zen atzo, 65 urterekin, Santa Monica (Kalifornia, AEB) hiriko ospitale batean hil zen, eztarriko minbiziaren ondorioz.
1970eko eta 1980ko rockaren ikonoetako bat izan zen. Van Halen taldearen sortzaileetako bat izan zen; taldeko gitarra jotzaile nagusia zen, eta, azken finean, tald... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187989/mikel-barrios-aske-utzi-dute-kontrol-judizialpean.htm | Politika | Mikel Barrios aske utzi dute, kontrol judizialpean | Iragan ekainean bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Mikel Barriosi. Ondoko orenetan aske utziko dute, kontrol judizialpean. | Mikel Barrios aske utzi dute, kontrol judizialpean. Iragan ekainean bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Mikel Barriosi. Ondoko orenetan aske utziko dute, kontrol judizialpean. | Mikel Barrios euskal presoa aske utzi dute, eta gaur aterako da Mont-de-Marsango espetxetik. Ekainean sartu zen espetxera, bost urteko kartzela zigorrera kondenatuta. Xantiana Cachenaut abokatuak azaldu du Barriosek kontrol judiziala bete beharko duela: astean behin aurkeztu beharko du polizia etxera. Horrez gain, Fran... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187990/pcra-egiteko-eskatu-diete-azkoitiko-17-eta-60-urte-bitarteko-herritarrei-behaketa-baterako.htm | Gizartea | PCRa egiteko eskatu diete Azkoitiko 17 eta 60 urte bitarteko herritarrei, behaketa baterako | Pilotalekuan egingo dituzte probak, gaur hasita. Beharrezkoa da aurrez ordua hartzea. | PCRa egiteko eskatu diete Azkoitiko 17 eta 60 urte bitarteko herritarrei, behaketa baterako. Pilotalekuan egingo dituzte probak, gaur hasita. Beharrezkoa da aurrez ordua hartzea. | Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR proba egiteko eskatu diete Azkoitiko (Gipuzkoa) 17 eta 60 urte bitarteko herritar guztiei, kontrol lanetarako. Pilotalekuan egingo dituzte probak, gaur hasita.
Proba egin ahal izateko, aurrez ordua eskatu beharko dute Azkoitiko osasun etxera ( 943-00 76 10) edo Osa... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187991/jaio-astiz-eta-asiain-saritu-dituzte-literaturako-euskadi-sarietan.htm | Kultura | Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Literaturako Euskadi sarietan | Aitaren etxea, Joemak eta polasak eta Un millón de ostras en lo alto de la montaña lanengatik lortu dituzte literatur sariak. | Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Literaturako Euskadi sarietan. Aitaren etxea, Joemak eta polasak eta Un millón de ostras en lo alto de la montaña lanengatik lortu dituzte literatur sariak. | Literaturako Euskadi sarien lehen irabazleak aurkeztu ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Artium museoan eginiko agerraldian. Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Asiain dira sarituak. Aitaren etxea (Elkar) nobelagatik lortu du Jaiok euskarazko literaturako saria. Joemak eta Polasak (Elkar) liburuagatik haur e... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187992/egunsenti-urrekara-alderdi-neonaziak-laquoerakunde-kriminalraquo-gisa-jardun-duela-ebatzi-du-auzitegiak.htm | Mundua | Egunsenti Urrekara alderdi neonaziak «erakunde kriminal» gisa jardun duela ebatzi du auzitegiak | Zuzendaritza erruduntzat jo dute «talde kriminal bat» gidatzeagatik; tartean, Nikolaos Mikhaloliakos burua. 2013. urtean, Pavlos Fyssas ezkerreko rap kantaria hil zuen alderdiko kide batek. Gaur egun, ez dute diputaturik. | Egunsenti Urrekara alderdi neonaziak «erakunde kriminal» gisa jardun duela ebatzi du auzitegiak. Zuzendaritza erruduntzat jo dute «talde kriminal bat» gidatzeagatik; tartean, Nikolaos Mikhaloliakos burua. 2013. urtean, Pavlos Fyssas ezkerreko rap kantaria hil zuen alderdiko kide batek. Gaur egun, ez dute diputaturik. | Atenasko Helegite Auzitegiak Egunsenti Urrekara eskuin muturreko alderdiaren arduradunak zigortu ditu, «talde kriminal bat» zuzentzeagatik. Nikolaos Mikhaloliakos burua eta zuzendaritzako beste sei kide jo dituzte erruduntzat. Beste hemezortzi ekintzaile ere zigortu dituzte, talde kriminaleko kide izateagatik. Egunsent... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187993/hainbat-ekintza-antolatu-dituzte-ibilaldiaren-ordez.htm | Gizartea | Hainbat ekintza antolatu dituzte Ibilaldiaren ordez | Urriaren 18an egitekoak ziren Ibilaldia Elorrion (Bizkaia), baina bertan behera utzi dute. Hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako. | Hainbat ekintza antolatu dituzte Ibilaldiaren ordez. Urriaren 18an egitekoak ziren Ibilaldia Elorrion (Bizkaia), baina bertan behera utzi dute. Hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako. | Maiatzetik urriaren 18ra atzeratu zuten Ibilaldia, baina, gaur egungo egoera ikusita, bertan behera uztea erabaki dute. Halere, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elorrion (Bizkaia). Antolatzaileek azaldu dutenez, ikusleen kopurua mugatua izango dute, eta segurtasun neurriak beteko dituzte. Aurrez izen... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187994/lehen-arretako-zerbitzuen-egoera-laquojasanezinaraquo-dela-salatu-dute-nafarroan.htm | Gizartea | Lehen Arretako zerbitzuen egoera «jasanezina» dela salatu dute Nafarroan | Nafarroako Osasun Plataformak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Nafarroako hainbat herritako osasun etxeen parean. «Zure osasun etxea zaindu» kanpaina jarri dute martxan. Osasun etxeetako erabiltzaileek eta osasun langileek salatu dute zentroetan «ezinean» ari direla azken hilabeteetan, eta agintariei eskatu diete... | Lehen Arretako zerbitzuen egoera «jasanezina» dela salatu dute Nafarroan. Nafarroako Osasun Plataformak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Nafarroako hainbat herritako osasun etxeen parean. «Zure osasun etxea zaindu» kanpaina jarri dute martxan. Osasun etxeetako erabiltzaileek eta osasun langileek salatu dute zentr... | Nafarroako hainbat herritan eta auzotan osasun etxeen aldeko aldarria egin dute gaurko 11:00etarako deituak ziren elkarretaratzeetan. Nafarroako Osasun Plataformak deitu du protestetara, eta zentroetako langileek zein erabiltzaileek egin dute bat horiekin. Osasun etxeen parean bilduta, salatu dute pandemiak bistan utzi... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187995/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-eskoletako-jantokietan-hiru-eguneko-greba-egingo-dute.htm | Gizartea | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jantokietan hiru eguneko greba egingo dute | Urriaren 21erako, 27rako eta 29rako egin dute greba deialdia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako langileak deitu dituzte grebara. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jantokietan hiru eguneko greba egingo dute. Urriaren 21erako, 27rako eta 29rako egin dute greba deialdia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako langileak deitu dituzte grebara. | Hiru eguneko greba egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jantokietan. Hain zuzen, urriaren 21erako, 27rako eta 29rako egin dute deialdia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako jantokietako langileak deitu dituzte grebara. Eusko Jaurlaritzak Gasteizen... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187996/nafarroak-4465-milioi-euroko-gastu-muga-izango-du-2021ean.htm | Ekonomia | Nafarroak 4.465 milioi euroko gastu muga izango du 2021ean | Aurtengo aurrekontuekin alderatuta, 208 milioi euro gehiago izango du, eta, Elma Saizen arabera, susperraldirako «bultzada handia» izango dira | Nafarroak 4.465 milioi euroko gastu muga izango du 2021ean. Aurtengo aurrekontuekin alderatuta, 208 milioi euro gehiago izango du, eta, Elma Saizen arabera, susperraldirako «bultzada handia» izango dira | Parlamentu talde guztiei «erantzukizunerako dei berezia» egin die gaur Elma Saizek, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroako Gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. Bertan, 2021eko aurrekontuaren finantza baldintza orokorrak zehaztu dituzte. Hala, 4.464,6 milioi euroko gastu muga izango du gobernuak gastu eta inb... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187997/arriolak-dio-litekeena-dela-70-garestitzea-easo-eta-mirakontxa-arteko-tunelari-dagozkion-lanak.htm | Gizartea | Arriolak dio litekeena dela %70 garestitzea Easo eta Mirakontxa arteko tunelari dagozkion lanak | Irailaren 25ean eten zuten Easo eta Mirakontxa arteko lanen kontratua. Eusko Jaurlaritzak obrak ahalik eta azkarrena abiatzeko konpromisoa berretsi du. | Arriolak dio litekeena dela %70 garestitzea Easo eta Mirakontxa arteko tunelari dagozkion lanak. Irailaren 25ean eten zuten Easo eta Mirakontxa arteko lanen kontratua. Eusko Jaurlaritzak obrak ahalik eta azkarrena abiatzeko konpromisoa berretsi du. | Donostiako metroaren lanetan, Mirakontxa eta Easo arteko tunelari dagozkionak gelditu egin zituzten joan den irailaren 25ean, ura eta hondarra agertu zelako. Horren eraginez, azpiegitura egiteko adjudikazio kontratua bertan behera uztea aztertzen ari zela esan zuen orduan ETSk, eta hala izan da, legeak hala eskatzen zu... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187998/europako-diruaren-banaketa-bere-eskuetan-gordeko-du-sanchezek.htm | Ekonomia | Europako diruaren banaketa bere eskuetan gordeko du Sanchezek | Lehen hiru urteetan 72.000 milioi euro inbertituko ditu. Dirua aurreratzeko prest dago, EBren funtsak berandu helduko direlako | Europako diruaren banaketa bere eskuetan gordeko du Sanchezek. Lehen hiru urteetan 72.000 milioi euro inbertituko ditu. Dirua aurreratzeko prest dago, EBren funtsak berandu helduko direlako | Gaitz guztien konponbidea bilakatzen ari da Europako Batasunaren Next Generation plana, koronabirusaren krisia gainditzeko formula magikoa. Haren zain daude Hego Euskal Herriko erakundeak beren proiektu kuttunak aurrera ateratzeko, baina galbahe handi bat igaro beharko dute aurretik: Espainiako Gobernuarena. Pedro Sanc... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/187999/koronabirusak-56-lagun-hil-ditu-azken-astean-hegoaldean.htm | Gizartea | Koronabirusak 56 lagun hil ditu azken astean Hegoaldean | Iragan den astean baino bost pertsona gutxiago zendu dira COVID-19arekin lotuta Hego Euskal Herrian. Azken egunean, 681 positibo zenbatu dituzte, eta hiru pertsona hil dira birusarengatik. | Koronabirusak 56 lagun hil ditu azken astean Hegoaldean. Iragan den astean baino bost pertsona gutxiago zendu dira COVID-19arekin lotuta Hego Euskal Herrian. Azken egunean, 681 positibo zenbatu dituzte, eta hiru pertsona hil dira birusarengatik. | Irailaren 28tik urriaren 4ra bitarteko astean, 56 pertsona zendu ziren koronabirusarengatik Hegoaldean. Heriotza kopurua apaldu egin da aurreko asteko datuekin alderatuta: 61 hil ziren irailaren 21etik 27ra. Heriotzak gutxitu egin dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban; Nafarroan, aldiz, gora egin du hildakoen kopuruak. Z... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188000/labek-salatu-du-prestakuntza-gabeko-ikasleak-erabili-dituztela-pcrak-egiteko.htm | Gizartea | LABek salatu du prestakuntza gabeko ikasleak erabili dituztela PCRak egiteko | Urdulizko ospitaleko praktiketako ikasleak formakuntza hartu eta gero konturatu ziren PCRak «gaizki» egiten aritu zirela. | LABek salatu du prestakuntza gabeko ikasleak erabili dituztela PCRak egiteko. Urdulizko ospitaleko praktiketako ikasleak formakuntza hartu eta gero konturatu ziren PCRak «gaizki» egiten aritu zirela. | Urdulizko ospitalean «formakuntza espezifikorik gabeko» ikasleek PCRak egin behar izan zituzten hamaika egunez, LAB sindikatuak salatu duenez. Ikasleak gainbegiratzerik gabe egon zirela gehitu du, haien arduraduna ere PCRak egiten aritu zelako. Irailaren 23an izan zuten trebakuntza saioa ikasleek, eta, han ikasitakoare... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188001/gestampek-zamudioko-bi-lantegien-itxiera-berretsi-du-eta-langileek-greba-mugagabea-hasiko-dute.htm | Ekonomia | Gestampek Zamudioko bi lantegien itxiera berretsi du, eta langileek greba mugagabea hasiko dute | Sindikatuek salatu dute kaleratzeak eragozteko proposamenik ez dutela jaso. Azaroaren 9ra arteko epea dute akordio bat lortzeko. | Gestampek Zamudioko bi lantegien itxiera berretsi du, eta langileek greba mugagabea hasiko dute. Sindikatuek salatu dute kaleratzeak eragozteko proposamenik ez dutela jaso. Azaroaren 9ra arteko epea dute akordio bat lortzeko. | Gestampeko zuzendaritzak eta ELAk eta LABek osatutako enpresa batzordeek bi bilera egin dituzte asteazken honetan Matriceria Deusto eta GTS enpresen itxierari buruzko espedienteaz hitz egiteko, eta, han, sindikatuek baieztatu dute taldeak asmoa duela Zamudioko (Bizkaia) bi lantegiak ixteko eta zuzeneko 230 langile eta ... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188002/guardia-zibilak-bertan-behera-utzi-du-iruntildeean-urriaren-12ko-desfilea.htm | Politika | Guardia Zibilak bertan behera utzi du Iruñean urriaren 12ko desfilea | COVID-19aren ondorioz, ez dira kalera aterako Andre Maria Pilarekoaren egunean. Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte bestelako ospakizun batzuk. | Guardia Zibilak bertan behera utzi du Iruñean urriaren 12ko desfilea. COVID-19aren ondorioz, ez dira kalera aterako Andre Maria Pilarekoaren egunean. Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte bestelako ospakizun batzuk. | Aurten ez da Guardia Zibilaren desfilerik izango Iruñean. Urriaren 12a da Guardia Zibilaren eguna, Andre Maria Pilarekoaren eguna, baina, COVID-19aren ondorioz, aurten ez dute kalean egingo urteroko ospakizuna.
Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte hainbat ospakizun, bertan lan egiten dutenentzat eta han bizi... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188003/nafarroak-beste-astebetez-luzatuko-ditu-neurri-murriztaileak.htm | Gizartea | Nafarroak beste astebetez luzatuko ditu neurri murriztaileak | Carlos Artundo Osasun zuzendariak aurreratu du COVID-19ari aurre egiteko murrizketak beste aste batez izanen direla indarrean Nafarroan. Azaldu du gobernua tentuz ari dela Erriberako egoerari so, intzidentzia tasak gora egin duelako. Gobernuak bihar erabakiko du San Adrianen ezarritako mugak arindu edo ez. | Nafarroak beste astebetez luzatuko ditu neurri murriztaileak. Carlos Artundo Osasun zuzendariak aurreratu du COVID-19ari aurre egiteko murrizketak beste aste batez izanen direla indarrean Nafarroan. Azaldu du gobernua tentuz ari dela Erriberako egoerari so, intzidentzia tasak gora egin duelako. Gobernuak bihar erabakik... | Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela berretsi du Santos Indurain Osasun kontseilariak. Pandemiak azken astean Nafarroan utzitako datuen inguruko ebaluazioa egin du gobernuak. Indurainek azaldu du egun bakoitzean atzemandako positiboak 300 kasuen bueltan izan direla azkenaldian, eta ospitaleen egoeran egonkorra dela... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188004/haragi-gorri-asko-eta-osoko-zereal-gutxi-daude-euskal-herritarren-ondesteko-minbiziaren-atzean.htm | Gizartea | Haragi gorri asko eta osoko zereal gutxi daude euskal herritarren ondesteko minbiziaren atzean | EHUko ikertzaile batek Osakidetzako gaixoekin egin du lan, eta baieztatu du elikadurak lotura duela gaitza garatzeko arriskuarekin. Hesteetakoak dira minbizi motarik arruntenetan bigarrenak Euskal Herrian. | Haragi gorri asko eta osoko zereal gutxi daude euskal herritarren ondesteko minbiziaren atzean. EHUko ikertzaile batek Osakidetzako gaixoekin egin du lan, eta baieztatu du elikadurak lotura duela gaitza garatzeko arriskuarekin. Hesteetakoak dira minbizi motarik arruntenetan bigarrenak Euskal Herrian. | Elikadura eta hainbat minbizi mota lotuta daudela frogatzen duten ikerketak etengabe argitaratzen dira. Oraingoan, euskal herritarren artean aztertu dute zer harreman dagoen ondesteko minbiziaren eta ahotik sartzen denaren artean. EHUko ikertzaileek eta Osakidetzak elkarlanean egin dute behaketa, eta argi identifikatu ... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188005/durangoko-airearen-kalitatea-ona-dela-adierazi-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Durangoko airearen kalitatea ona dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak | Jaurlaritzak adierazi du Durangoko Udalak irailean aurkeztutako ikerketa murritza dela, lagin gutxiegi dituelako. Lasai egoteko mezua helarazi nahi izan die herritarrei. | Durangoko airearen kalitatea ona dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Jaurlaritzak adierazi du Durangoko Udalak irailean aurkeztutako ikerketa murritza dela, lagin gutxiegi dituelako. Lasai egoteko mezua helarazi nahi izan die herritarrei. | Durangoko eta Iurretako airearen kutsadura Europako zuzentarauek ezarritakoaren azpitik dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzak; hau da, metro kubikoko 5 mikrogramoren azpitik. Eusko Jaurlaritzaren adierazpena Durangoko Udalak irailean adierazitako kezkaren ostetik dator; izan ere, udalak ikerketa bat aurkeztu zuen adie... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188006/kimikako-nobel-saria-bizitzaren-kodea-berridatzi-duten-bi-zientzialariri.htm | Gizartea | Kimikako Nobel saria, «bizitzaren kodea» berridatzi duten bi zientzialariri | Emmanuelle Charpentier frantziarra eta Jennifer Doudna estatubatuarra saritu dituzte. | Kimikako Nobel saria, «bizitzaren kodea» berridatzi duten bi zientzialariri. Emmanuelle Charpentier frantziarra eta Jennifer Doudna estatubatuarra saritu dituzte. | Suediako Zientzien Errege Akademiak Emmanuelle Charpentier frantziarrari (1968) eta Jennifer Doudna estatubatuarrari (1964) emango die Kimikako Nobel saria. Akademiak gaur Stockholmen egindako agerraldi batean jakinarazi duenez, «bizitzaren kodea» berridazteagatik, eta «genomaren ediziorako» metodo bat garatzeagatik sa... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188007/nafarroako-gobernuak-ia-600-irakasle-gehiago-kontratatu-ditu.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak ia 600 irakasle gehiago kontratatu ditu | Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak ziurtatu du aniztasuna artatzeko eta COVID-19ak sortutako beharrei erantzuteko direla. Sare publikorako irakasleak kontratatzeko ia milioiko hainbat urterako gastua ere onartu du. | Nafarroako Gobernuak ia 600 irakasle gehiago kontratatu ditu. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak ziurtatu du aniztasuna artatzeko eta COVID-19ak sortutako beharrei erantzuteko direla. Sare publikorako irakasleak kontratatzeko ia milioiko hainbat urterako gastua ere onartu du. | Nafarroako Gobernuak dagoeneko 595,77 irakasle gehiago kontratatu ditu, aniztasuna artatzeko eta COVID-19ak sortutako beharrei erantzuteko. Gehienak (461,11) sare publikorako izan dira, baina itunpeko sareak ere 134,66 irakasle gehiago jaso ditu. Nafarroako gobernuko Hezkuntza Departamentuak iragarri duenez, oraindik e... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188008/akordiorik-gabe-bukatu-da-pilotarien-eta-baikoren-arteko-lehen-bilera.htm | Kirola | Akordiorik gabe bukatu da pilotarien eta Baikoren arteko lehen bilera | Baikoko pilotariak burumakur atera dira enpresako ordezkariekin izandako bileratik. Bihar gaueko hamabietan hastekoa da haiek deitutako hamabi eguneko greba. | Akordiorik gabe bukatu da pilotarien eta Baikoren arteko lehen bilera. Baikoko pilotariak burumakur atera dira enpresako ordezkariekin izandako bileratik. Bihar gaueko hamabietan hastekoa da haiek deitutako hamabi eguneko greba. | Zerbait aurreratu dute, baina elkarrengandik «oso urruti» daude oraindik. Baikoko pilotariek eta enpresako ordezkariek bilera bat egin dute gaur arratsaldean, eta akordiorik gabe amaitu da. Pilotariek adierazi dute euren artean hitz egin behar dutela zer egin erabakitzeko. Esan dute informazioa nahi zutela, baina ez du... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188009/16-eta-17-urteko-neskei-gurasoen-baimenik-gabe-abortatzeko-eskubidea-itzuliko-die-madrilek.htm | Gizartea | 16 eta 17 urteko neskei gurasoen baimenik gabe abortatzeko eskubidea itzuliko die Madrilek | 2010eko legeari 2015ean egindako erreforma baliogabetuko duela iragarri du Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak Kongresuan. | 16 eta 17 urteko neskei gurasoen baimenik gabe abortatzeko eskubidea itzuliko die Madrilek. 2010eko legeari 2015ean egindako erreforma baliogabetuko duela iragarri du Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak Kongresuan. | 16 eta 18 urte arteko emakumeei haurdunaldia eteteko muga altxatuko die Espainiako Gobernuak: ez dute gurasoen baimena aurkeztu behar izango abortatzeko. 2010eko abortu legea erreformatu egin zuen 2015ean orduko gobernuak, PP buru zuela, adingabeei abortatzeko eskubidea mugatzeko, eta erreforma hura baliogabetu nahi du... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188010/espezialista-hutsa-baino-gehiago.htm | Kirola | Espezialista hutsa baino gehiago | Gannak irabazi du Giroko bosgarren etapa, ihesean. Su-etena izan da hautagaien artean, eta batera helmugaratu dira. Almeidak eutsi egin dio lehen postuari, eta Bilbao bigarren jarri da nagusian | Espezialista hutsa baino gehiago. Gannak irabazi du Giroko bosgarren etapa, ihesean. Su-etena izan da hautagaien artean, eta batera helmugaratu dira. Almeidak eutsi egin dio lehen postuari, eta Bilbao bigarren jarri da nagusian | Erlojuaren kontra ez ezik, maldan gora ere primeran moldatzen da Filippo Ganna (Ineos). Hala erakutsi du gaur erlojupeko munduko txapeldunak, Giroko etapa menditsua irabazita. Bakarkako saioan garaipena lortuta abiatu zuen lasterketa, eta 5. etapa ere bere egin du; nola, eta Valico di Montescuro luzean (22,7 kilometro ... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188011/2030erako-berotegi-gasen-isurketak-60-gutxitu-nahi-ditu-europako-parlamentuak.htm | Gizartea | 2030erako berotegi gasen isurketak %60 gutxitu nahi ditu Europako Parlamentuak | Diputatu gehienek bat egin dute Europako Batzordeak bere buruari ezarritako helburua handitzeko; EAJk kontra bozkatu du. | 2030erako berotegi gasen isurketak %60 gutxitu nahi ditu Europako Parlamentuak. Diputatu gehienek bat egin dute Europako Batzordeak bere buruari ezarritako helburua handitzeko; EAJk kontra bozkatu du. | Europako Parlamentuak deskarbonizazio prozesua azkartzearen aldeko botoa eman du gaur. Hain zuzen ere, gutxienez %60 murriztea Europar Batasuneko (EB) berotegi gasen isurketak 2030erako, 1990koak oinarritzat hartuta. Europako Batzordeak proposatutako %55ekoa baino helburu handinahiagoa da, beraz, parlamentuak onartu du... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188012/arabako-zahar-etxeetako-langileak-kalera-atera-dira-lehen-greba-egunean.htm | Gizartea | Arabako zahar etxeetako langileak kalera atera dira, lehen greba egunean | ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara, «hitzarmen duin baten defentsan». | Arabako zahar etxeetako langileak kalera atera dira, lehen greba egunean. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara, «hitzarmen duin baten defentsan». | Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek greba egin dute gaur, iragarritako hiru lanuzteetatik lehenengoa –azaroaren 11n eta 25ean ere antolatu dute–. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta egin dute greba, lan hitzarmen propio bat eskatzeko. Izan ere, langileek probintzia mailako ... |
2020-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/188013/inaki-bilbaoren-aldeko-manifestazio-batera-deitu-du-aemk-larunbaterako-bilbon.htm | Politika | Iñaki Bilbaoren aldeko manifestazio batera deitu du AEMk larunbaterako, Bilbon | Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak antolatu du mobilizazioa. Bilbaok 31 egun bete ditu gaur gose greban. | Iñaki Bilbaoren aldeko manifestazio batera deitu du AEMk larunbaterako, Bilbon. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak antolatu du mobilizazioa. Bilbaok 31 egun bete ditu gaur gose greban. | Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa gose greba mugagabean dago irailaren 9tik, eta AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak haren aldeko manifestazioa egingo du larunbatean, Bilbon. Manifestazioa 18:30ean irtengo da Moyua plazatik.
Joan den irailaren 9an abiatu zuen gose greba euskal presoak. AE... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188014/bi-langile-hil-dira-lapuebla-de-labarcako-upategi-batean.htm | Ekonomia | Bi langile hil dira Lapuebla de Labarcako upategi batean | Langileetako bat andel batera erorita gertatu da ezbeharra. | Bi langile hil dira Lapuebla de Labarcako upategi batean. Langileetako bat andel batera erorita gertatu da ezbeharra. | Istripu larria gertatu zen atzo arratsaldean Lapuebla de Labarcan (Araba), Arabako Errioxan, non mahats bilketarako garaian baitaude. Upategi batean lanean ari ziren bi langile hil ziren. Bietako bat mahatsez betetako andel batera erori zen. Bestea hari laguntzen ahalegindu zen, baina hura ere jausi egin zen, eta biak ... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188042/galga-55-urteko-hazkundeari.htm | Kultura | Galga 55 urteko hazkundeari | Gerediaga elkarteak 1965. urtean antolatu zuen lehenengo Durangoko Azoka. Urtez urte hazi da egitasmoa, eta aldaketa nabarmenak izan ditu, baina helburua berbera da orain ere. Aurten moldatu egin beharko dute egonkortuta zegoen formatua. | Galga 55 urteko hazkundeari. Gerediaga elkarteak 1965. urtean antolatu zuen lehenengo Durangoko Azoka. Urtez urte hazi da egitasmoa, eta aldaketa nabarmenak izan ditu, baina helburua berbera da orain ere. Aurten moldatu egin beharko dute egonkortuta zegoen formatua. | Izango da Durangoko Azoka aurten ere, baina ez azken aldietan ezagutu den formatuan. Urteak dira azokaren eredua eta aurrekontua egonkortu zirela, baina antolatzaileek urtero txertatu dituzte berrikuntzak, eta aurrera begira ere erronka argiak dituzte, edo zituzten behintzat, finkatuta: besteak beste, publikoaren espez... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188043/finaletik-kanpo-geratu-da.htm | Kirola | Finaletik kanpo geratu da | Athleticek penaltietan galdu du Logroñoren aurka Espainiako Kopako finalerdietan, haren zelaian. Aukera asko hutsegin ditu, eta penalti jaurtiketetan, hirutan egin du kale | Finaletik kanpo geratu da. Athleticek penaltietan galdu du Logroñoren aurka Espainiako Kopako finalerdietan, haren zelaian. Aukera asko hutsegin ditu, eta penalti jaurtiketetan, hirutan egin du kale | Athletic ez da izango aurreko denboraldiko Espainiako Kopako finalean. Atzo galdu egin zuen Logroñoren aurka. Finalerdia martxoan jokatu behar zen, haren zelaian, penaltietan. Horrenbestez, hirugarren finala jokatu gabe geratu dira zuri-gorriak.
Ez zion hasiera txukuna eman partidari Athleticek. Bigarren minutuan, Log... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188044/asmakizunetan-laquoederrenaraquo.htm | Kultura | Asmakizunetan «ederrena» | Hilabete batzuk atzeratu ondoren, Tenporak hirugarren diskoa aurkeztu du: 'Berriro asma nazazu'. Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Leire Bilbaorenak dira letretako batzuk | Asmakizunetan «ederrena». Hilabete batzuk atzeratu ondoren, Tenporak hirugarren diskoa aurkeztu du: 'Berriro asma nazazu'. Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Leire Bilbaorenak dira letretako batzuk | «Esperanza zuen izena/ goizeko lau(re)tan jaiki,/ gure lotsak garbitzen dabil/ seiehun euro gordin./ Bi haur han (e)ta beste hiru hemen/ hari finez loturik (...)». Prekaritatea emakume batean gorpuztu du Tenporak langilearen izen bereko abestian. Anonimotasunean ari dira beste hainbat, ordea, taldearen Berriro asma naz... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188045/euskadiko-orkestra-eta-musikene-orkestra-bakar-modura-ariko-dira-bihar.htm | Kultura | Euskadiko Orkestra eta Musikene orkestra bakar modura ariko dira bihar | Euskadiko Orkestrako kideek eta Musikeneko zenbait ikaslek kontzertu bat emango dute elkarrekin, estreinakoz eta Jaume Santonjak gidatuta | Euskadiko Orkestra eta Musikene orkestra bakar modura ariko dira bihar. Euskadiko Orkestrako kideek eta Musikeneko zenbait ikaslek kontzertu bat emango dute elkarrekin, estreinakoz eta Jaume Santonjak gidatuta | Euskadiko Orkestrako (EO) zenbait kide eta Musikeneko Orkestra Ikasketa Masterreko ikasleak EOren Miramongo egoitzan ari dira elkartzen asteon, Donostian bihar emango duten aparteko kontzertua prestatzeko. Haien hitzetan esanda, «orkestra bakar batean orkestra praktikako lana egiteko». Izan ere, bi erakundeek 2012az ge... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188046/duitamako-ortzadarraren-25-urte.htm | Kirola | Duitamako ortzadarraren 25 urte | Gaur mende laurden bete da Abraham Olanok Munduko Txapelketa irabazi zuenetik Duitaman. Miguel Indurain izan zen bigarren | Duitamako ortzadarraren 25 urte. Gaur mende laurden bete da Abraham Olanok Munduko Txapelketa irabazi zuenetik Duitaman. Miguel Indurain izan zen bigarren | 25 urte bete dira gaur bi euskal herritarrek, Abraham Olanok eta Miguel Indurainek, Kolonbiako Duitama herrian historia egin zutela. Munduko txapeldun eta txapeldunorde izan ziren errepideko proban. Bi txirrindulariek azti jokatu zuten: une egokian jo zuen Olanok erasoa, eta Indurainek ondo eutsi zien atzekoei. Horrek ... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188047/trumpek-uko-egin-dio-hauteskunde-eztabaida-birtual-batean-parte-hartzeari.htm | Mundua | Trumpek uko egin dio hauteskunde eztabaida birtual batean parte hartzeari | Mike Pence presidenteordea eta Kamala Harris postu horretarako demokraten hautagaiak sutsu aritu ziren atzo debatean, baina aurreko eztabaidaren garraztasunik gabe. | Trumpek uko egin dio hauteskunde eztabaida birtual batean parte hartzeari. Mike Pence presidenteordea eta Kamala Harris postu horretarako demokraten hautagaiak sutsu aritu ziren atzo debatean, baina aurreko eztabaidaren garraztasunik gabe. | Donald Trump AEBetako presidenteak ez du eztabaida birtualik nahi, eta uko egin dio gisa horretako debate batean parte hartzeari.
Hilaren 15erako zegoen aurreikusita haren eta Joe Biden Alderdi Demokratako presidentegaiaren arteko bigarren hauteskunde eztabaida, eta hura antolatzeko ardura duen batzordeak era birtuale... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188048/durangoko-azokak-ez-du-salmahairik-izango.htm | Kultura | Durangoko Azokak ez du salmahairik izango | Abenduaren 4tik 8ra saltoki digital bat zabalduko dutela esan du Gerediaga elkarteak, eta zuzeneko hainbat emanaldi egongo direla iragarri du. Horietara joateko, aurrez eman beharko da izena. 'Streaming' bidez ere ikusteko eta entzuteko aukera izango da. | Durangoko Azokak ez du salmahairik izango. Abenduaren 4tik 8ra saltoki digital bat zabalduko dutela esan du Gerediaga elkarteak, eta zuzeneko hainbat emanaldi egongo direla iragarri du. Horietara joateko, aurrez eman beharko da izena. 'Streaming' bidez ere ikusteko eta entzuteko aukera izango da. | Orain artekoaz erabat bestelako itxura izango du aurten Durangoko Azokak. Ez da egongo argitaletxeen eta diskoetxeen erakusmahairik Landako gunean, eta ez da azken urteetako jenderik bilduko. Halere, 55. azoka egin egingo dela berretsi dute antolatzaileek, saltoki fisikoen faltan salmenta gune digital bat irekiko baitu... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188049/larunbatean-baionan-mobilizatzera-deitu-du-euskalgintzak.htm | Gizartea | Larunbatean Baionan mobilizatzera deitu du euskalgintzak | Gatazka eskola publikoan sortu bada ere, sail katolikoan eta ikastoletan ere «lanjerra» sentitzen dutela erran dute. | Larunbatean Baionan mobilizatzera deitu du euskalgintzak. Gatazka eskola publikoan sortu bada ere, sail katolikoan eta ikastoletan ere «lanjerra» sentitzen dutela erran dute. | «Egoera biziki larria da, eta beharrezkoa da mugimendu azkar bat altxatzea [Frantziako] estatuari erakusteko gure desadostasuna, eta errateko erabaki kaltegarri horiek ez ditugula onartzen». Honela mintzatu da Celine Etxebarne Ikas Bi guraso elkarteko kidea gaur goizean, euskalgintzako eragileetako kideekin batera Baio... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188050/grebari-eustea-erabaki-dute-baikoko-pilotariek.htm | Kirola | Grebari eustea erabaki dute Baikoko pilotariek | Aho batez hartu dute erabakia. Larunbateko Binakako Txapelketako finalaurrekoa bertan behera geratu da, Agirrek eta Albisuk greba egingo dutelako. Ezkurdia eta Martija pasatuko dira finalera, eta Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute. Aspeko pilotariek erabaki dute igandetik aurrera ez jokatzea Baikok antol... | Grebari eustea erabaki dute Baikoko pilotariek. Aho batez hartu dute erabakia. Larunbateko Binakako Txapelketako finalaurrekoa bertan behera geratu da, Agirrek eta Albisuk greba egingo dutelako. Ezkurdia eta Martija pasatuko dira finalera, eta Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute. Aspeko pilotariek erabaki... | Baiko enpresako hamabost pilotarik greba egingo dute bihartik aurrera. Guztiek, Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak, Ander Imazek, Iraitz Zubizarretak eta Endika Uriondok ez beste. Hamabi eguneko lanauztea da, hamabi egun zehatzekoa: ez dute jokatuko hurrengo hiru asteetako ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188051/bildarratzek-adierazi-du-jaurlaritzak-akordioa-lortu-duela-hezkuntza-sindikatuekin.htm | Gizartea | Bildarratzek adierazi du Jaurlaritzak akordioa lortu duela hezkuntza sindikatuekin | Sindikatuak eta Eusko Jaurlaritza ados jarri direla azaldu du Hezkuntza sailburuak, eta mahai sektorialak antolatuko dituzte bi asteren buruan. Bildarratzek gaitzetsi egin du jantokietako langileek deitutako greba, eta iragarri du kontratatuko dituztela profesional gehiago. Dioenez, ez da egonen murrizketarik. | Bildarratzek adierazi du Jaurlaritzak akordioa lortu duela hezkuntza sindikatuekin. Sindikatuak eta Eusko Jaurlaritza ados jarri direla azaldu du Hezkuntza sailburuak, eta mahai sektorialak antolatuko dituzte bi asteren buruan. Bildarratzek gaitzetsi egin du jantokietako langileek deitutako greba, eta iragarri du kontr... | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin BIldarratzek azaldu du akordioarekin bukatu zela atzo hezkuntzako sindikatuekin izandako bilera. Dioenez, ez du ulertzen zergatik gorde duten sindikatuek albiste hori «ezkutuan». «Lau ordu iraun zuen batzarrak, tentsioa izan zen, baina lortu genuen adostasuna, eta, beraz, po... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188052/preso-palestinar-batek-73-egun-egin-ditu-gose-greban.htm | Mundua | Preso palestinar batek 73 egun egin ditu gose greban | Maher al-Akhras presoa «larri» dagoela ohartazi dute. Uztail amaieratik atxilotze administratibopean dago atxilotua. Presoa askatzeko eta haren aurkako prozedurak bertan behera uzteko eskatu dute. | Preso palestinar batek 73 egun egin ditu gose greban. Maher al-Akhras presoa «larri» dagoela ohartazi dute. Uztail amaieratik atxilotze administratibopean dago atxilotua. Presoa askatzeko eta haren aurkako prozedurak bertan behera uzteko eskatu dute. | Maher al-Akhras presoaren osasunak «okerrera» egin duela ohartarazi dute haren senideek. Uztailaren 27an hasi zuen gose greba, Israelen atxilotze administratiboaren formula salatzeko; izan ere, atxilotze horrek jendea preso hartzea ahalbidetzen du inolako kargurik aurkeztu gabe. Al-Akhras aske uzteko eta atxilotze admi... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188053/eskoletako-protokoloetan-aldaketak-egiteko-eskatu-du-haurrak-ere-bai-sareak.htm | Gizartea | Eskoletako protokoloetan aldaketak egiteko eskatu du Haurrak Ere Bai sareak | Haurren eta nerabeen egoera emozionala gogoan izateko eskatu dute, eta protokoloak «era gizatiarrago» batean aplikatzeko. Ikasleen egoera «samurtu» nahi dute, eta Jaurlaritzak «inposatutako» protokoloa indargabetu. | Eskoletako protokoloetan aldaketak egiteko eskatu du Haurrak Ere Bai sareak. Haurren eta nerabeen egoera emozionala gogoan izateko eskatu dute, eta protokoloak «era gizatiarrago» batean aplikatzeko. Ikasleen egoera «samurtu» nahi dute, eta Jaurlaritzak «inposatutako» protokoloa indargabetu. | Ikastetxe batzuetan ezarritako kontingentzia planek «itxura militarra» dutela uste du Haurrak Ere Bai sareak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan martxan dauden protokoloak aldatu beharra nabarmendu du. Areago, erantsi dutenez, Eusko Jaurlaritzari horretarako eskaria ere egin diote. Sareko kideen arabera, ik... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188054/karabakh-garaiko-biztanleen-erdiek-etxetik-alde-egin-behar-izan-dute-borroken-ondorioz.htm | Mundua | Karabakh Garaiko biztanleen erdiek etxetik alde egin behar izan dute, borroken ondorioz | Azken orduetan 30 zibil hil izana egotzi dio Azerbaijaneko Armeniari. Genevan bilduko da nazioarteko bitartekaritza taldea. | Karabakh Garaiko biztanleen erdiek etxetik alde egin behar izan dute, borroken ondorioz. Azken orduetan 30 zibil hil izana egotzi dio Azerbaijaneko Armeniari. Genevan bilduko da nazioarteko bitartekaritza taldea. | «Lehen datuen arabera, herritarren erdiek eta emakume eta haurren %90ek ihes egin dute beren etxeetatik», esan du Atak Berglarianek Karabakh Garaiko arartekoak. Stepkanakerten bizi ziren 50.000 lagunetatik oso gutxi geratzen dira hirian; gehienek Armenia aldera egin dute ihes, Azerbaijanen bonbetatik urrun. Irailaren 2... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188055/aita-menni-ospitaleko-langileek-grebarako-deia-egin-dute.htm | Gizartea | Aita Menni ospitaleko langileek grebarako deia egin dute | Urriaren 14an izango da; enpresari egozten diote lan ituna ez negoziatzea, eta instituzioei, «konplize» izatea | Aita Menni ospitaleko langileek grebarako deia egin dute. Urriaren 14an izango da; enpresari egozten diote lan ituna ez negoziatzea, eta instituzioei, «konplize» izatea | Aita Menni ospitaleko langileak eta enpresa bereko beste hainbat zentrotakoak, 500 bat langile denera, grebara deituta daude; urriaren 14rako eginda dago deia, gaur lantaldeko hainbat ordezkarik ELA sindikatuaren Donostiako egoitzan jakinarazi dutenez. Mobilizazio nagusiak Arrasaten (Gipuzkoa) egingo dituzte, hantxe ba... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188056/adegik-beharrezkotzat-jo-du-europako-dirua-enpresa-txikietara-ere-iristea.htm | Ekonomia | Adegik beharrezkotzat jo du Europako dirua enpresa txikietara ere iristea | Patronalak aurreikusi du Gipuzkoako ekonomia %8-10 apalduko dela 2020an eta 10.000 lanpostu galduko direla. Hala ere, «susperraldia hasi» dela azpimarratu du. | Adegik beharrezkotzat jo du Europako dirua enpresa txikietara ere iristea. Patronalak aurreikusi du Gipuzkoako ekonomia %8-10 apalduko dela 2020an eta 10.000 lanpostu galduko direla. Hala ere, «susperraldia hasi» dela azpimarratu du. | Behiak trenei bezala. Gipuzkoako enpresariek ez dute Europatik etorriko diren diru laguntzei begira hala gelditu nahi. «Ez gaude aukera hau alferrik pasatuko den beldurrez. Guk uste eta esaten duguna da denoi iritsi behar zaizkigula», zehaztu du Jose Miguel Aierza Adegiko zuzendari orokorrak. Lurraldearen ehun produkti... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188057/hegoaldeko-kasuek-800en-langa-gainditu-dute-berriz.htm | Gizartea | Hegoaldeko kasuek 800en langa gainditu dute berriz | Egun bakarrean 854 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Araban izan ezik, Hegoaldeko lurralde guztietan ugaritu dira positiboak. Lau pertsona hil dira birusaren ondorioz, eta 54 lagun ospitaleratu dituzte. | Hegoaldeko kasuek 800en langa gainditu dute berriz. Egun bakarrean 854 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Araban izan ezik, Hegoaldeko lurralde guztietan ugaritu dira positiboak. Lau pertsona hil dira birusaren ondorioz, eta 54 lagun ospitaleratu dituzte. | Azken bi asteetako positibo kopururik handiena erregistratu dute azken egunean Hegoaldean; irailaren 24az geroztik, atzo egindako probetan zenbatu dira kasu gehien: 854. Gorakada nabarmena izan da egun batetik bestera; aurreko egunean baino 173 gehiago izan dira. Guztira 13.550 test egin dituzte Osakidetzak eta Osasunb... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188058/louise-gluckek-irabazi-du-literaturako-nobel-saria.htm | Kultura | Louise Gluckek irabazi du Literaturako Nobel saria | Akademiak poeta estatubatuarraren ahots «ezinago berezia» goraipatu du, zeinak, «edertasun soil batez, existentzia indibiduala unibertsal bihurtzen baitu». | Louise Gluckek irabazi du Literaturako Nobel saria. Akademiak poeta estatubatuarraren ahots «ezinago berezia» goraipatu du, zeinak, «edertasun soil batez, existentzia indibiduala unibertsal bihurtzen baitu». | Azken bi urteetako giro nahasiaren ondotik, ohi duen prestigio eta distira izen bakar baten bueltan jarri nahi izan du ostera Suediako Akademiak: Louise Gluck poetarengan. Hura izendatu dute 2020ko Literatur Nobel saridun. New Yorken jaio zen, 1943an, eta Cambridge (Massachusetts) du bizileku egun. Irakaslea da Yale Un... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188059/andoni-aldekoa-izango-da-eitbko-zuzendari-berria.htm | Bizigiro | Andoni Aldekoa izango da EITBko zuzendari berria | Datorren asteartean proposatuko du ofizialki Eusko Jaurlaritzak, baina ez du izendapena gauzatzeko arazorik izango, EAJk eta PSEk gehiengo osoa baitute | Andoni Aldekoa izango da EITBko zuzendari berria. Datorren asteartean proposatuko du ofizialki Eusko Jaurlaritzak, baina ez du izendapena gauzatzeko arazorik izango, EAJk eta PSEk gehiengo osoa baitute | Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Andoni Aldekoa proposatuko diola Eusko Legebiltzarrari EITBko zuzendari berria izateko. Hala, Maite Iturbek azken bi legealdietan izandako kargua hartuko luke bere gain. Egun, Euskalduna Jauregiko zuzendaria da Aldekoa.
Aldekoa kazetaria da, eta Iñi... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188060/sinadura-bilketa-bat-abiatu-dute-irati-haurra-eta-gurasoak-zaballako-espetxera-hurbil-ditzaten.htm | Politika | Sinadura bilketa bat abiatu dute Irati haurra eta gurasoak Zaballako espetxera hurbil ditzaten | Martxoan 3 urte beteko ditu umeak, eta Aranjuezko kartzelan preso dauden gurasoengandik urrunduko dute. | Sinadura bilketa bat abiatu dute Irati haurra eta gurasoak Zaballako espetxera hurbil ditzaten. Martxoan 3 urte beteko ditu umeak, eta Aranjuezko kartzelan preso dauden gurasoengandik urrunduko dute. | Espetxe erregimenetan haurren eta haien gurasoen eskubideak bermatuko dituen araudia aplikatzea: horixe eskatu du gaur Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak, umea gurasoengandik bana ez dezaten. Izan ere, gurasoekin bizi da Irati Aranjuezko kartzelan (Espainia), baina martxoan 3 urte beteko ditu, eta hori da haur... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188061/bertan-behera-utzi-dituzte-tolosako-inauteriak.htm | Gizartea | Bertan behera utzi dituzte Tolosako inauteriak | Udalak jakinarazi du «arduragatik» hartu dutela erabakia, jendea pilatu ez dadin. | Bertan behera utzi dituzte Tolosako inauteriak. Udalak jakinarazi du «arduragatik» hartu dutela erabakia, jendea pilatu ez dadin. | Koronabirusaren pandemiak beste ekitaldi esanguratsu bat utzi du bertan behera: Tolosako Udalak (Gipuzkoa) jakinarazi du datorren urtean ez dutela inauteririk egingo. Ohiko egutegiaren arabera, otsailaren 11tik 16ra zituzten egitekoak, baina «arduragatik», bertan behera uztea erabaki dute. «Egungo egoera dela eta, funt... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188062/uriarteri-urte-bat-eman-diote-frantziako-estatuan-bere-egoera-legeztatzeko.htm | Politika | Uriarteri urte bat eman diote Frantziako Estatuan bere egoera legeztatzeko | Baionako Auzitegiak epaiaren atzeratzearen alde egin du; eta epaiketaren emaitza 2021eko irailean emanen du. Anartean, libre izanen da Igor Uriarte, baina Frantzian egoteko debekua kentzeko eskatu beharko du. | Uriarteri urte bat eman diote Frantziako Estatuan bere egoera legeztatzeko. Baionako Auzitegiak epaiaren atzeratzearen alde egin du; eta epaiketaren emaitza 2021eko irailean emanen du. Anartean, libre izanen da Igor Uriarte, baina Frantzian egoteko debekua kentzeko eskatu beharko du. | Duela bi egun atxilotu zuen Frantziako Poliziak Igor Uriarte, Ziburun (Lapurdi), errepideko kontrol batean. Bilatuak diren pertsonen fitxategian Frantziako Estatuan egoteko debekua zuela agertzen zen, eta berehala atxiloaldian sartu zuten euskal preso ohia. Jakinarazpena jaso eta, Prokuradorearen aitzinetik pasatu zen ... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188063/euskal-herriko-kohesio-bideak-aztergai-martin-ugalde-foroan.htm | Gizartea | Euskal Herriko kohesio bideak aztergai Martin Ugalde foroan | Udalbiltzak eta Aztikerrek egindako ikerketa bat aurkeztu dute gaur arratsaldean Martin Ugalde foroan, euskal herritarren arteko kohesio bideei eta haiek inguru sozialean izandako eraginari buruzkoa. Mahai inguru bat ere egin dute, eta streaming bidez emititu da jardunaldia. | Euskal Herriko kohesio bideak aztergai Martin Ugalde foroan. Udalbiltzak eta Aztikerrek egindako ikerketa bat aurkeztu dute gaur arratsaldean Martin Ugalde foroan, euskal herritarren arteko kohesio bideei eta haiek inguru sozialean izandako eraginari buruzkoa. Mahai inguru bat ere egin dute, eta streaming bidez emititu... | Martin Ugalde foroaren jardunaldi berri bat egin dute gaur arratsaldean, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa). Streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan da, eta antolatzaileek honela aurkeztu dute: «Euskal Herria kohesionatzea eta saretzea izan da azken urte hauetan gure herrian sortu diren hainbat proie... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188064/kalean-daudenei-berehalako-konponbideak-emateko-eskatu-diote-gasteizko-udalari.htm | Gizartea | Kalean daudenei «berehalako konponbideak» emateko eskatu diote Gasteizko Udalari | Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak Gasteizko Udalari aurpegiratu diote etxegabeak eta adingabeak «abandonatzea». | Kalean daudenei «berehalako konponbideak» emateko eskatu diote Gasteizko Udalari. Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak Gasteizko Udalari aurpegiratu diote etxegabeak eta adingabeak «abandonatzea». | Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkarteak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak agerraldia egin dute gaur goizean Gasteizen, eta Gasteizko Udalak etxegabeekin duen «sentsibilitate eskasa» salatu dute. Elkarteetako kideek gogoratu dute maiatzean, konfinamenduaren ondorengo lehen... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188065/monarkia-amaitzearen-aldeko-mozio-bat-baztertu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Politika | Monarkia «amaitzearen» aldeko mozio bat baztertu du Eusko Legebiltzarrak | EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztu dute erdibideko proposamen bat, eta soilik bi indarren aldeko botoa jaso du. | Monarkia «amaitzearen» aldeko mozio bat baztertu du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztu dute erdibideko proposamen bat, eta soilik bi indarren aldeko botoa jaso du. | Eusko Legebiltzarrean eztabaidagai izan da gaur Espainiako monarkia. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek mozio bat aurkeztu dute, Espainiako Estatuan «monarkiaren amaiera» eskatzeko eta Juan Carlos I.a errege emerituaren «ustezko delituak» argitu daitezela galdegiteko. Egitasmoa ezetsi du Osoko Bilkurak, EAJk, PSE-EEk, ... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188066/demare-nagusitasunez.htm | Kirola | Demare, nagusitasunez | Espero bezala esprintean erabaki da Giroko seigarren etapa, eta Groupama FDJ taldeko txirrindulariak irabazi du. Bigarren garaipena du aurtengo lasterketan. | Demare, nagusitasunez. Espero bezala esprintean erabaki da Giroko seigarren etapa, eta Groupama FDJ taldeko txirrindulariak irabazi du. Bigarren garaipena du aurtengo lasterketan. | Filippo Gannaren (Ineos) antzera, aurtengo Giroan bigarren garaipena lortu du Arnaud Demare (Groupama FDJ) txirrindulariak. Sei etapa korritu dira, eta frantziarrak bigarren aldiz igo ditu besoak. Laugarren etapan esprintean irabazi zuen, eta oraingo honetan ere azken metroetan bizkorrena izan da. Michael Matthwesi (Su... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188067/eako-kideek-agiriak-faltsutu-ote-zituzten-ikertuko-du-epaileak.htm | Politika | EAko kideek agiriak faltsutu ote zituzten ikertuko du epaileak | Sektore kritikoak jakinarazi du Gasteizko Instrukzio Auzitegiak nahikoa zantzu antzeman dituela Mariano Alavaren eta Iker Ruiz de Eginoren aurkako salaketa bat aztertzeko. | EAko kideek agiriak faltsutu ote zituzten ikertuko du epaileak. Sektore kritikoak jakinarazi du Gasteizko Instrukzio Auzitegiak nahikoa zantzu antzeman dituela Mariano Alavaren eta Iker Ruiz de Eginoren aurkako salaketa bat aztertzeko. | Gasteizko Instrukzio Auzitegiko epaileak auto bat plazaratu du gaur, jakinaraziz ikertzen hasiko dela ea EAko hauteskunde primarioen prozesuan dokumentuak faltsutu ziren eta, horrekin batera, Datuen Babeserako Espainiako Legea urratu ote zen.
EAko sektore kritikoak salaketa bat aurkeztu zuen, eta orain epaileak uste d... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188068/etaren-biktimen-oinaze-handia-aitortu-du-kubatik.htm | Politika | ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du Kubatik | Antton Lopez epaitzen hasi dira Auzitegi Nazionalean, 1986ko atentatu baten harira. | ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du Kubatik. Antton Lopez epaitzen hasi dira Auzitegi Nazionalean, 1986ko atentatu baten harira. | Antton Lopez Ruiz Kubati eta Jose Miguel Latasa Getaria preso ohiak epaitzen hasi dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1986an Aretxabaletan (Gipuzkoa) izandako atentatu batean parte hartu zutelakoan. Eraso hartan bi guardia zibil hil zituen ETAk. Epaiketan, Lopezek ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du, eta ... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188069/hamasei-urteren-ostean-iturgaiz-eaeko-ppren-presidentetzara-itzuli-da.htm | Politika | Hamasei urteren ostean, Iturgaiz EAEko PPren presidentetzara itzuli da | Alderdiko zuzendaritzak Iturgaizen hautagaitza babestu du: 57 bototatik hiru abstentzio jaso ditu. | Hamasei urteren ostean, Iturgaiz EAEko PPren presidentetzara itzuli da. Alderdiko zuzendaritzak Iturgaizen hautagaitza babestu du: 57 bototatik hiru abstentzio jaso ditu. | Zortzi hilabeteko hutsunearen ondoren, PPk badauka presidentea Euskal Autonomia Erkidegoan: Carlos Iturgaiz (Santurtzi, Bizkaia, 1965). Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai izan eta Eusko Legebiltzarreko egungo bozeramaileak hartuko du alderdiaren buruzagitza ofizialki, gaur arratsaldean zuzendaritza batzartu eta gero. A... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188070/euskal-herriko-lan-kode-berria-eta-gizarte-segurantza-legea-proposatu-ditu-labek.htm | Ekonomia | Euskal Herriko lan kode berria eta gizarte segurantza legea proposatu ditu LABek | Lana eta babes soziala «koma» egoeratik ateratzeko beharrezkoak direla aldarrikatu du Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak. Delegatuen babesa jaso du LABen batzar arteko biltzarrean. | Euskal Herriko lan kode berria eta gizarte segurantza legea proposatu ditu LABek. Lana eta babes soziala «koma» egoeratik ateratzeko beharrezkoak direla aldarrikatu du Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak. Delegatuen babesa jaso du LABen batzar arteko biltzarrean. | «Lan harremanekin eta babes sozialarekin lotutako kontuak funtsezkoak dira jendeari bizitza duina bermatzeko. Horregatik jarraituko dugu lanean gai soziolaboraletan eskumen osoak izango dituen estatus berria lortzeko». Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkariak horrela aldarrikatu ditu gaur bere sindikatuak lana eta b... |
2020-10-8 | https://www.berria.eus/albisteak/188071/muga-gehiago-ezarriko-dituzte-alesbesen-valtierran-cadreitan-zarrakaztelun-castejonen-eta-cintruenigon.htm | Gizartea | Muga gehiago ezarriko dituzte Alesbesen, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon | Ordutegiak eta edukierak murriztuko dituzte, baina ez dute eraginik izango mugikortasunean. Neurriak hamabost egunerako ezarri dituzte, eta bihar gauerdian sartuko dira indarrean. | Muga gehiago ezarriko dituzte Alesbesen, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon. Ordutegiak eta edukierak murriztuko dituzte, baina ez dute eraginik izango mugikortasunean. Neurriak hamabost egunerako ezarri dituzte, eta bihar gauerdian sartuko dira indarrean. | COVID-19a hedatu ez dadin, Nafarroako Gobernuak hainbat neurri ezarriko ditu intzidentzia handiena duten herrietan: Alesbesen, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon. Neurriek edukierak, ordutegiak eta elkartu daitezkeen pertsona kopurua mugatuko dituzte, baina ez dute eraginik izango mugikor... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188105/hau-ez-da-pandemia-bakar-bat.htm | Gizartea | Hau ez da pandemia bakar bat | Hau ez da pandemia bakar bat. | 2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak, Tedros Adhanom Ghebreyesusek, 2019ko koronabirusaren gaixotasun berria (COVID-19) pandemia bezala definitu zuen. Orduz geroztik, herrialde guztiak etengabe ari dira birusari eta gaixotasunari egokitzen, eta hainbat estrategiaren bidez aurre eg... | |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188106/850-positibo-azken-bi-asteetan-izandako-kutsatuen-kopururik-handiena.htm | Gizartea | 850 positibo, azken bi asteetan izandako kutsatuen kopururik handiena | Nafarroako Gobernuak hainbat neurri hartuko ditu intzidentzia handia duten sei herritan. | 850 positibo, azken bi asteetan izandako kutsatuen kopururik handiena. Nafarroako Gobernuak hainbat neurri hartuko ditu intzidentzia handia duten sei herritan. | Nabarmen goratu da koronabirusak kutsatuen kurba. Are, azken bi asteetako positibo kopururik handiena erregistratu dute Hego Euskal Herrian: 854 kasu zenbatu dituzte herenegun egindako PCR probetan, bezperan baino 173 gehiago. Araban izan ezik, Hegoaldeko beste hiru lurraldeetan igo dira positiboak azken egunean. Nafar... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188107/munduko-elikadura-programari-eman-diote-bakearen-nobel-saria.htm | Mundua | Munduko Elikadura Programari eman diote Bakearen Nobel saria | Gatazkek eragindako gosea amaitzeko egindako ahalegina saritu nahi izan du Nobel Institutuak. | Munduko Elikadura Programari eman diote Bakearen Nobel saria. Gatazkek eragindako gosea amaitzeko egindako ahalegina saritu nahi izan du Nobel Institutuak. | Asko ziren hautagaiak, tartean, OME Osasunaren Mundu Erakundea bera, pandemiaren aurka egindako lanagatik, baina Osloko Nobel Institutuak erabaki du 2020ko Bakearen Nobel saria MEP Munduko Elikadura Programari ematea, mundu osoan gosez bizi diren milioika lagunen bizi baldintza hobetzeko egindako ahaleginagatik.
Nobel... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188108/kirgizistango-hiriburuan-larrialdi-egoera-ezarri-dute.htm | Mundua | Kirgizistango hiriburuan larrialdi egoera ezarri dute | Militarrek kaleak hartu dituzte. Aurretik, presidenteak Kirgizistango Gobernu osoa kargugabetu du, eta beste baten osaera erraztuko duela azaldu du. | Kirgizistango hiriburuan larrialdi egoera ezarri dute. Militarrek kaleak hartu dituzte. Aurretik, presidenteak Kirgizistango Gobernu osoa kargugabetu du, eta beste baten osaera erraztuko duela azaldu du. | Kirgizistanen aste honetan egiten ari diren protesta sutsuen eta gertakarien ondorioz, herrialdeko presidente Sooronbai Zheenbekovek iragarri du alarma egoera ezarri duela Bixkek hiriburuan, dekretu bidez. Gaur arratsaldeko zortzietan sartu da indarrean —Euskal Herriko 16:00etan—, eta hilaren 21 arte iraungo du; milita... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188109/joaquin-beltran-topatzeko-lanak-laquoeremu-beroraraquo-iritsiko-dira-datorren-astean.htm | Gizartea | Joaquin Beltran topatzeko lanak «eremu berora» iritsiko dira datorren astean | Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du hurrengo ostegunean hasiko dituztela indusketa lanak behargin desagertua azkeneko aldiz ikusi zuten eremuan. | Joaquin Beltran topatzeko lanak «eremu berora» iritsiko dira datorren astean. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du hurrengo ostegunean hasiko dituztela indusketa lanak behargin desagertua azkeneko aldiz ikusi zuten eremuan. | Alberto Sololuzeren gorpuzkiak, Zaldibarko Verter Recycling zabortegia (Bizkaia) erori zenean desagertu ziren bi beharginetako batenak, joan den abuztuaren erdialdean topatu zituzten. Joaquin Beltran zen, hain zuzen, joan den otsailaren 6an luiziak desagerrarazitako beste langilea, eta oraindik ez dute aurkitu. Baina J... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188110/osakidetzak-deituko-die-gripearen-aurkako-txertoa-jarri-behar-dutenei.htm | Gizartea | Osakidetzak deituko die gripearen aurkako txertoa jarri behar dutenei | Asteartean hasiko dira arrisku handiko taldeei txertoa jartzen. Txertaketa kanpainak sei astean iraungo du. | Osakidetzak deituko die gripearen aurkako txertoa jarri behar dutenei. Asteartean hasiko dira arrisku handiko taldeei txertoa jartzen. Txertaketa kanpainak sei astean iraungo du. | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri du asteartean hasiko direla gripearen aurkako txertoa jartzen arrisku handiko taldeetako kideei: 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoak dituztenei eta haurdun daudenei. Sagarduik azaldu duenez, Osakidetzak deituko die ordua emateko.
Gaixotasun kronikoa... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188111/nafarroako-kasuek-goia-jo-dute-449.htm | Gizartea | Nafarroako kasuek goia jo dute: 449 | Beste 907 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 64 lagun erietxeratu dituzte gaitzarengatik, eta 82 pertsona daude ZIUetan. Lau pertsona hil dira azken egunean COVID-19arengatik. | Nafarroako kasuek goia jo dute: 449. Beste 907 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 64 lagun erietxeratu dituzte gaitzarengatik, eta 82 pertsona daude ZIUetan. Lau pertsona hil dira azken egunean COVID-19arengatik. | Astelehenetik aitzina, gora eta gora ari da kutsatuen kurba Hego Euskal Herrian. 907 zenbatu dituzte atzo egindako zenbaketetan, aurreko egunean baino 53 gehiago. Aurretik, irailaren 19an gainditu zuten kasuek 900en langa azken aldiz. Berriz ere, Nafarroako datuak dira makurrenak. Kutsatuek goia jo dute lurralde horret... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188112/abaurrearen-kontrako-laquojazarpen-juridikoa-eta-politikoaraquo-salatu-du-eh-bilduk.htm | Politika | Abaurrearen kontrako «jazarpen juridikoa eta politikoa» salatu du EH Bilduk | Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzelaldia eta kargu publikoa izateko inhabilitazioa eskatu ditu zinegotzi abertzalearen aurka, iazko txupinazoko istiluengatik | Abaurrearen kontrako «jazarpen juridikoa eta politikoa» salatu du EH Bilduk. Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzelaldia eta kargu publikoa izateko inhabilitazioa eskatu ditu zinegotzi abertzalearen aurka, iazko txupinazoko istiluengatik | EH Bilduko legebiltzarkide Bakartxo Ruizek salatu du Navarra Sumak «jazarpen juridikoa eta politikoa» abiatu duela koalizio abertzaleak Iruñeko Udalean duen zinegotzi Joxe Abaurrearen kontra. Navarra Sumak du aginte makila Iruñeko Udalean, eta salaketa jarri du Abaurrearen aurka, iazko sanferminetako txupinazoan udalet... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188113/bittor-franco-presoaren-aita-hil-da-urrunketarengatik-ezin-agurtuta.htm | Politika | Bittor Franco presoaren aita hil da, urrunketarengatik ezin agurtuta | Huelvako espetxean dago Franco. | Bittor Franco presoaren aita hil da, urrunketarengatik ezin agurtuta. Huelvako espetxean dago Franco. | Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, Bittor Franco Barakaldoko presoaren aita zendu da, eta semeak ezin izan du agurtu presoak urruntzeko politikaren ondorioz. Elkarteak gogorarazi du Huelvako kartzelan dagoela, Euskal Herritik mila kilometrora, eta gaineratu du pertsona maitatu baten ... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188114/euskararen-eta-generoaren-arteko-erlazioaz-hausnartzeko-jardunaldiak-antolatu-dituzte.htm | Gizartea | Euskararen eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte | Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak antolatu dituzte 'Euskara eta feminismoa' jardunaldiak. | Euskararen eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak antolatu dituzte 'Euskara eta feminismoa' jardunaldiak. | Hizkuntzaren eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko, Euskara eta feminismoa jardunaldiak antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Genero Batzordeak. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari nagusiak eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Polit... |
2020-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/188115/armeniako-eta-azarbaijango-atzerri-ministroak-elkarrekin-bilduko-dira-gaur-moskun.htm | Mundua | Armeniako eta Azarbaijango Atzerri ministroak elkarrekin bilduko dira gaur, Moskun | Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak adierazi du bere herrialdea prest dagoela Azerbaijanekin berriz bake prozesu bat abiatzeko. Azerbaijanek bere tropak eskualdetik erretiratzeko exijitu dio Armeniari. | Armeniako eta Azarbaijango Atzerri ministroak elkarrekin bilduko dira gaur, Moskun. Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak adierazi du bere herrialdea prest dagoela Azerbaijanekin berriz bake prozesu bat abiatzeko. Azerbaijanek bere tropak eskualdetik erretiratzeko exijitu dio Armeniari. | Gatazkak ez du etenik Karabakh Garaian, eta eskualdeko Defentsa ministroak bere armadako beste 26 militarren heriotzaren berri eman du, gaur goizean. Irailaren 27az geroztik egunero izan dira enfrentamendu armatuak Armenia eta Azerbaijan artean, Karabakh Garaiko eskualdearen gainean duten lurralde gatazkari lotuta, eta... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.