date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187642/hotelek-diote-negutik-negura-igaroko-direla.htm
Ekonomia
Hotelek diote negutik negura igaroko direla
Lau hilabete baino gehiago itxita egon ondoren, udako sasoia okupazio erdiarekin egin dute Gipuzkoako hotelek, eta berriro «negu latza» datorkiela ohartarazi dute. Urtea galera handiekin amaituko dutela aurreikusi dute.
Hotelek diote negutik negura igaroko direla. Lau hilabete baino gehiago itxita egon ondoren, udako sasoia okupazio erdiarekin egin dute Gipuzkoako hotelek, eta berriro «negu latza» datorkiela ohartarazi dute. Urtea galera handiekin amaituko dutela aurreikusi dute.
Gipuzkoan, batez besteko okupazioa erdia baino gutxiagokoa izan da urte osoko eskari handieneko garaian. Horiek horrela, inoizko negurik okerrena espero dute hotelek. Kasu batzuetan, gainera, behin betiko edo aldi baterako itxi ala ez eztabaidatzen ari dira. Horrela jakinarazi gaur Adegi patronalaren sektore horretako ...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187643/sindikatuek-asmoetatik-ekintzetara-pasatzeko-eskatu-diote-hezkuntza-sailari.htm
Gizartea
Sindikatuek «asmoetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek bilera bat eskatu zioten gaurko Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, baina «datozen egunetan» bilduko direla esan dute sindikatuek.
Sindikatuek «asmoetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek bilera bat eskatu zioten gaurko Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, baina «datozen egunetan» bilduko direla esan dute sindikatuek.
Aurrez aurreko ikasturtea «segurua eta adostua» izan dadin, beste behin neurriak eta baliabideak eskatu dizkiote ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, Gasteizko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzea. Beste eskaera bat ere badute: Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako He...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187644/covid-19a-zuten-59-lagun-hil-dira-azken-astean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
COVID-19a zuten 59 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian
Beste 697 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan egin du gora positiboen kopuruak. Nafarroan, aldiz, aurreko egunean baino kasu gutxiago atzeman dituzte. 12.760 PCR proba egin dira egun bakarrean Hegoaldean.
COVID-19a zuten 59 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian. Beste 697 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan egin du gora positiboen kopuruak. Nafarroan, aldiz, aurreko egunean baino kasu gutxiago atzeman dituzte. 12.760 PCR proba egin dira egun bakarrean Hegoaldean.
Jende gutxiago hil da astebetean koronabirusaren ondorioz: gaitzarekin lotutako 59 heriotza zenbatu dituzte Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Irailaren 21tik 27ra bitarteko astean erregistratutako kasuei dagokio kopurua. Aurreko astean baino hamahiru gutxiago hil dira. Iza...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187645/bruselak-independentzia-judizialeko-eta-prentsa-askatasuneko-erronken-inguruan-ohartarazi-du.htm
Mundua
Bruselak independentzia judizialeko eta prentsa askatasuneko erronken inguruan ohartarazi du
Gaur argitaratuko duten txostenak azpimarratzen du independentzia judiziala arriskuan dagoela Hungarian eta Polonian
Bruselak independentzia judizialeko eta prentsa askatasuneko erronken inguruan ohartarazi du. Gaur argitaratuko duten txostenak azpimarratzen du independentzia judiziala arriskuan dagoela Hungarian eta Polonian
Bruselak ohartarazi du Europako Batasuneko hainbat estatu kidek “benetako erronkei” aurre egin behar dietela independentzia judiziala eta prentsa askatasuna bermatze aldera. Hain zuzen, gaur aurkeztu du zuzenbide estatuari buruzko lehen auditoria. Txostenean azpimarratu dute independentzia judiziala arriskuan dagoela ...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187646/frantziak-josu-urrutikoetxearen-kontrako-euroagindua-onartu-du-herriko-tabernen-auzian.htm
Politika
Frantziak Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindua onartu du 'herriko tabernen' auzian
Urrutikoetxearen sendiak jakinarazi du Kasazio Auzitegian helegitea ezarriko dutela. Bestalde, Luis Herguetaren hilketagatik Espainiak egindako estradizio eskaera onartzeko eskatu du fiskaltzak, azaroaren 18an emanen dute erabakia.
Frantziak Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindua onartu du 'herriko tabernen' auzian. Urrutikoetxearen sendiak jakinarazi du Kasazio Auzitegian helegitea ezarriko dutela. Bestalde, Luis Herguetaren hilketagatik Espainiak egindako estradizio eskaera onartzeko eskatu du fiskaltzak, azaroaren 18an emanen dute erabakia...
Parisko Dei Auzitegiak ontzat eman du 'herriko tabernen' auzian Espainiako Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxearen kontra egindako euroagindu eskaera. Defentsako abokatuen arabera, euroaginduak ez du errespetatu oinarrizko prozedura, baina epaileak ez du argudioa onartu. Dei Auzitegiaren erabakiaren kontra helegitea ...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187647/koronabirusa-izango-da-eitbren-maratoiaren-ardatza.htm
Bizigiro
Koronabirusa izango da EITBren maratoiaren ardatza
Maratoiaren egun handia abenduaren 17a izango da. Bertso berezi bat prestatuko dute, herritarrek kantatu dezaten.
Koronabirusa izango da EITBren maratoiaren ardatza. Maratoiaren egun handia abenduaren 17a izango da. Bertso berezi bat prestatuko dute, herritarrek kantatu dezaten.
Koronabirusak herritar guztiei eragiten diela ohartarazteko, EITBk kanpaina bat jarriko du martxan. Hartara, aurtengo elkartasun maratoia COVID-19aren bueltan antolatu dute. Ikerketak laguntzeko, dohaintzak egitera animatuko dituzte herritarrak, eta, bestetik, gaixotasunaz sentsibilizatu eta informazioa emango dute EIT...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187649/3850-milioi-euroren-zorra-pilatu-dute-erakundeek.htm
3.850 milioi euroren zorra pilatu dute erakundeek
3.850 milioi euroren zorra pilatu dute erakundeek.
Zerga bilketaren erorikoak eta zenbait gastu gehigarriri aurre egin behar izateak asko handitu du Hego Euskal Herriko erakundeen zor publikoa. Espainiako Bankuaren datuen arabera, 2020ko lehen hiruhilekotik bigarrenera 3.856 milioi euro handitu da gobernuen eta aldundien zorra. %26ko igoera da, ezohikoa hain tarte labu...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187650/hondartzan-algak-zeudelako-kalte-ordainak-ordaindu-beharko-ditu-bidaia-agentzia-batek.htm
Gizartea
Hondartzan algak zeudelako kalte-ordainak ordaindu beharko ditu bidaia agentzia batek
Riviera Mayara (Mexiko) joan ziren bezeroak, baina ezin izan zuten hondartzan bainurik hartu algen inbasio baten ondorioz. Orain, Bilboko epaitegiak 5.373 euroko kalte-ordainak ordaintzera kondenatu du agentzia, inbasioaren berri ez emateagatik.
Hondartzan algak zeudelako kalte-ordainak ordaindu beharko ditu bidaia agentzia batek. Riviera Mayara (Mexiko) joan ziren bezeroak, baina ezin izan zuten hondartzan bainurik hartu algen inbasio baten ondorioz. Orain, Bilboko epaitegiak 5.373 euroko kalte-ordainak ordaintzera kondenatu du agentzia, inbasioaren berri ez ...
EKA Euskal Kontsumitzaileen Elkarteak jakinarazi duenez, «epai garrantzitsu bat» lortu du gaur: Bilboko epaitegiak bidaia agentzia bat kondenatu du 5.373 euro ordaintzera bezero izandako familia bati, bidaiatu zuten hondartzan, Riviera Mayan (Mexiko), ezin izan zutelako bainurik hartu algen ondorioz. Epaiaren arabera,...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187651/bakarrik-dago-gailurrean.htm
Kirola
Bakarrik dago gailurrean
Anna van der Breggenek garaipen bolada ikusgarriari segida eman dio, Fleche Wallonne seigarrenez jarraian irabazita. Marc Hirschi nagusitasunez gailendu da, estreinakoz
Bakarrik dago gailurrean. Anna van der Breggenek garaipen bolada ikusgarriari segida eman dio, Fleche Wallonne seigarrenez jarraian irabazita. Marc Hirschi nagusitasunez gailendu da, estreinakoz
Ez dago Anna van der Breggeni (Boels Dolmans) aurre egingo dionik. Ikusgarri dabil txirrindulari herbeheretarra. Italiako Giroa, eta erlojupeko eta errepideko Munduko Txapelketa irabazi eta gero, Fleche Wallonne klasikoan nagusitu da gaur. Hura izan da indartsuena berriz ere Huyko horman. Berriz ere, seigarren aldiz ja...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187652/quino-hil-da-mafaldaren-egilea.htm
Kultura
Quino hil da, Mafaldaren egilea
1.928 zintaren ondoren, 1973an marraztu zuen azken aldiz Mafalda pertsonaia. 88 urterekin zendu da, Argentinan.
Quino hil da, Mafaldaren egilea. 1.928 zintaren ondoren, 1973an marraztu zuen azken aldiz Mafalda pertsonaia. 88 urterekin zendu da, Argentinan.
Joaquin Salvador Lavado, Quino ezizenez ezaguna, Argentinako Mendoza herrian jaio zen, 1932an. 1919an Argentinara emigratutako andaluziarren semea zen, eta haren osaba Joaquin Tejon margolari eta diseinatzaile grafikoaren eskutik aurkitu zuen bere bokazioa. Arte Ederretako ikasketak hasi zituen, eta ez zituen amaitu, b...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187654/jaurlaritzak-esan-du-gestampen-kaleratzeak-aztertuko-dituela.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak esan du Gestampen kaleratzeak aztertuko dituela
Urkullu lehendakariak adierazi du ez dela «zilegi» laguntza publikoak jasotzea eta lantegiak ixtea. Langileek diote arrazoirik ez dagoela Zamudioko bi plantak ixteko, eta «iruzur» egitea leporatu diote multinazionalari. Ostegun honetan mobilizazioak iragarriko dituzte.
Jaurlaritzak esan du Gestampen kaleratzeak aztertuko dituela. Urkullu lehendakariak adierazi du ez dela «zilegi» laguntza publikoak jasotzea eta lantegiak ixtea. Langileek diote arrazoirik ez dagoela Zamudioko bi plantak ixteko, eta «iruzur» egitea leporatu diote multinazionalari. Ostegun honetan mobilizazioak iragarri...
Eusko Jaurlaritza ere «harrituta» azaldu da Gestampek Zamudion (Bizkaia) dituen bi lantegi itxi eta langile guztiak (230) kaleratzeko hartu duen erabakiarekin, eta ez du baztertzen autogintzako multinazionalari azalpenak eskatzea. Nabarmendu du ez zuela enpresaren asmoen berri, azkenaldian hainbat bilera egin dituzten ...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187656/alarma-gorria-mugimenduak-hainbat-eraikin-gorriz-argiztatu-ditu.htm
Kultura
Alarma Gorria mugimenduak hainbat eraikin gorriz argiztatu ditu
Zuzeneko emanaldietako teknikariek beste ekintza bat egin dute Euskal Herrian, nazioartetik heldu den Alarma Gorria mugimenduak deituta.
Alarma Gorria mugimenduak hainbat eraikin gorriz argiztatu ditu. Zuzeneko emanaldietako teknikariek beste ekintza bat egin dute Euskal Herrian, nazioartetik heldu den Alarma Gorria mugimenduak deituta.
Zuzeneko emanaldietako teknikariek aurrera segitzen dute bizi duten lan egoera makurra salatzeko protestekin. Nazioartetik heldu den Alarma Gorria mugimenduak deituta, Euskal Herriko hainbat eraikin esanguratsu gorriz argiztatu dituzte gaur sektoreko langileek: Viktoria Eugenia antzokia, Doka, Euskalduna jauregia, Arri...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187657/hauskorregi-berriz-ere.htm
Kirola
Hauskorregi, berriz ere
Alaves esku hutsik gelditu da Vila-realen zelaian, eta puntu bakarrarekin da lehen lau partiden ostean. Duin aritu da, baina zulo handiegia izan du atzelarien bizkarrean. Onena 3-1ekoa jaso osteko adorea izan da.
Hauskorregi, berriz ere. Alaves esku hutsik gelditu da Vila-realen zelaian, eta puntu bakarrarekin da lehen lau partiden ostean. Duin aritu da, baina zulo handiegia izan du atzelarien bizkarrean. Onena 3-1ekoa jaso osteko adorea izan da.
Sasoi hasiera zaila ari da izaten Alaves. Zenbakiek ez diote gezurrik: puntu bakarra lortu du lehen lau partidetan. Gaur Vila-realen kontra neurtu ditu indarrak, eta atzean itxura bigunegia eman du berriz ere. Borondatea ezin zaio ukatu taldeari, baina Machinek nahi duenetik urrun dago oraindik. Lau atzelariko sistema...
2020-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/187658/ezin-zalantzak-uxatu.htm
Kirola
Ezin zalantzak uxatu
Eibarrek galdu egin du Ipuruan, Elx igo berriaren aurka. Etxekoak aurkaria baino gehiago izan dira, baina ez dute asmatu aurrean. Bisitariek, ordea, aukera ia bakarrean sartu dute gola. Expositok berdinketa izan zitekeen penalti bat huts egin du.
Ezin zalantzak uxatu. Eibarrek galdu egin du Ipuruan, Elx igo berriaren aurka. Etxekoak aurkaria baino gehiago izan dira, baina ez dute asmatu aurrean. Bisitariek, ordea, aukera ia bakarrean sartu dute gola. Expositok berdinketa izan zitekeen penalti bat huts egin du.
Bidea zuzendu ezinik segitzen du Eibarrek. Lau jardunaldi jokatu ditu, eta puntu bakarra eskuratu du, estreinakoan Ipuruan Celtarekin berdinduta lortutakoa, hain zuzen ere. Galdu egin ditu jarraian jokatu dituen hiru partidak; azkena, gaur, Ipuruan, Elxen aurka. Jose Luis Mendilibarrek entrenatutako taldea aurkaria ba...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187687/richter-eskalako-46-graduko-lurrikara-bat-eta-44-graduko-beste-bat-hauteman-dituzte-nafarroan.htm
Gizartea
Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara bat eta 4,4 graduko beste bat hauteman dituzte Nafarroan
Lizoainibar-Arriasgiotin epizentroa zuten lau lurrikara erregistratu dituzte bart, eta 33 erreplika. Lehenengoa gauerdia jo berritan izan da, Richter eskalako 4,6 gradukoa. Haren atzetik etorri dira 4,4 graduko astinaldi bat, eta 3,8 eta 3,4 graduko beste bi.
Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara bat eta 4,4 graduko beste bat hauteman dituzte Nafarroan. Lizoainibar-Arriasgiotin epizentroa zuten lau lurrikara erregistratu dituzte bart, eta 33 erreplika. Lehenengoa gauerdia jo berritan izan da, Richter eskalako 4,6 gradukoa. Haren atzetik etorri dira 4,4 graduko astinaldi ba...
Nafarroak aurreko egunetan baino lurrikara indartsuagoak erregistratu ditu bart. Gauerdian gertatu da nabarmenena, eta haren atzetik etorri dira erreplika txikiago batzuk. Gehienen epizentroa Lizoainibar-Arriasgoiti udalerria izan da. Lurrikara horiek sumatu dituzte, Nafarroan ez ezik, baita Gipuzkoako zenbait herrita...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187688/ipbes-bakearen-nobel-sarirako-izendatu-dutela-zabaldu-dute.htm
Mundua
IPBES Bakearen Nobel sarirako izendatu dutela zabaldu dute
Hala, gobernu arteko plataforma horrek munduko biodibertsitatea babesteko politiken alde egin duen lana aitortuko lukete. Datorren astean jakinaraziko dute nor den saritua.
IPBES Bakearen Nobel sarirako izendatu dutela zabaldu dute. Hala, gobernu arteko plataforma horrek munduko biodibertsitatea babesteko politiken alde egin duen lana aitortuko lukete. Datorren astean jakinaraziko dute nor den saritua.
Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Nobelaren Norvegiako Batzarrak Bakearen Nobel sarirako izendatu du IPBES Bioaniztasunari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Plataforma Gobernu Artekoa, «munduko bakeari eta garapenari egindako ekarpen izugarriarengatik». Plataforma horretako koordinatzaileetako bat da Unai Pascual ike...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187689/ela-prest-dago-gipuzkoako-metalgintzan-laquoakordio-historiko-bat-sinatzekoraquo.htm
Ekonomia
ELA prest dago Gipuzkoako metalgintzan «akordio historiko bat sinatzeko»
Gipuzkoako hitzarmen kolektiborik garrantzitsuena lortzeko bidean, bihar dute hurrengo bilera sindikatuek eta Adegik. ELAk onartu egin du patronalaren azken proposamena, eta ordezkaritzaren ia erdia dauka. LABen ustez, berriz, ELAk arriskuan jarri du hitzarmenaren negoziazioa.
ELA prest dago Gipuzkoako metalgintzan «akordio historiko bat sinatzeko». Gipuzkoako hitzarmen kolektiborik garrantzitsuena lortzeko bidean, bihar dute hurrengo bilera sindikatuek eta Adegik. ELAk onartu egin du patronalaren azken proposamena, eta ordezkaritzaren ia erdia dauka. LABen ustez, berriz, ELAk arriskuan jarr...
Pandemiaren atarian izan zuten sindikatuek eta Adegi patronalak Gipuzkoako metalgintzaren lan hitzarmena berritzeko lehen bilera. Negoziazioak hasiko zirela ofialtzeko baizik ez zen izan lehen kontaktu hura, otsailaren amaieran. Udaz geroztik hasi dira berriz aldeen arteko negoziazioak, betiere Bizkaiko metalgintzan lo...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187690/irizarrek-49-autobus-elektriko-fabrikatuko-ditu-estrasburgorako.htm
Ekonomia
Irizarrek 49 autobus elektriko fabrikatuko ditu Estrasburgorako
Urte amaieran entregatzea aurreikusten du. Osorik produzituko ditu taldeak .Zerbitzuaren mantentze lanak ere egingo ditu, baina han kontratatutako langileekin.
Irizarrek 49 autobus elektriko fabrikatuko ditu Estrasburgorako. Urte amaieran entregatzea aurreikusten du. Osorik produzituko ditu taldeak .Zerbitzuaren mantentze lanak ere egingo ditu, baina han kontratatutako langileekin.
Irizarrek kontratu berri batekin egin nahi dio aurre garraiobideen sektoreak bizi duen krisiari, eta ez da nolanahikoa: Estrasburgoko CTS garraio enpresa publikoak 49 autobus elektriko eskatu dizkio: autobus handiak dira (12 metro luze), eta %100 elektrikoak. Ibilgailuek daramatzaten bateriak ere Irizarren garatu eta f...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187691/ebk-espedientea-irekiko-dio-erresuma-batuari-brexit-erako-akordioa-ez-betetzeagatik.htm
Mundua
EBk espedientea irekiko dio Erresuma Batuari 'brexit'-erako akordioa ez betetzeagatik
Bruselak hilabeteko epea eman dio Londresi jokabidea zuzentzeko.
EBk espedientea irekiko dio Erresuma Batuari 'brexit'-erako akordioa ez betetzeagatik. Bruselak hilabeteko epea eman dio Londresi jokabidea zuzentzeko.
EB Europako Batasunak espedientea ireki dio Erresuma Batuari, azken horrek brexit-erako akordioa betetzeari uko egin diola iritzita, eta hilabeteko epea eman dio egoera onbidera dezan. Aldeek adostasunik lortzen ez badute, espedientea EBko Justizia Auzitegira helduko litzateke, eta hark izango luke azken hitza. Ursula...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187692/lanaldi-partzialekoei-ez-zaie-murrizketa-aplikatuko-labek-eskatu-bezala.htm
Ekonomia
Lanaldi partzialekoei ez zaie murrizketa aplikatuko, LABek eskatu bezala
Espainiako Gobernuaren dekretuak jasotako zuzenketa, «garaipentzat» hartu du sindikatu abertzaleak
Lanaldi partzialekoei ez zaie murrizketa aplikatuko, LABek eskatu bezala. Espainiako Gobernuaren dekretuak jasotako zuzenketa, «garaipentzat» hartu du sindikatu abertzaleak
SEPE langile prekarizatuenak zigortzen ari zela salatu zuen maiatzean LABek. Langile horiek «miseriazko jardunak izateagatik» enplegu bat baino gehiago izatera derrigortuak daudela azaldu zuen sindikatu abertzaleak, eta normalean emakumeak eta oinarrizko lanetan dabiltzanak direla. «Pandemian, gutxienez kontratu bat al...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187693/garai-egoerara-egokitu-behar-izan-dugu.htm
Kirola
Garai: «Egoerara egokitu behar izan dugu»
Azkenaldian pilotariengandik jaso dituzten salaketan aurrean, Baikoko zuzendari nagusiak adierazi du koronabirusak sortu duen egoera berrira egokitu eta erabakiak hartu beharrean izan dela enpresa. Pilotariek mobilizazioen berri emango dute bihar, Bilbon, ELAren egoitzan.
Garai: «Egoerara egokitu behar izan dugu». Azkenaldian pilotariengandik jaso dituzten salaketan aurrean, Baikoko zuzendari nagusiak adierazi du koronabirusak sortu duen egoera berrira egokitu eta erabakiak hartu beharrean izan dela enpresa. Pilotariek mobilizazioen berri emango dute bihar, Bilbon, ELAren egoitzan.
Zurrunbiloaren erdian izan da azken asteetan Baiko eskuzko pilota enpresa, eta Jose Ramon Garai zuzendari nagusiak azalpenak eman ditu gaur Bilbon egin duen agerraldian. Funtsean esan du pilotarien kontratuetan azkenaldian egon diren gorabeherak osasun krisiak sortu duen egoera aldaketak behartuta izan direla, jaialdi ...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187694/emakume-bat-hil-da-moto-istripu-batean-angelun.htm
Gizartea
Emakume bat hil da moto istripu batean, Angelun
Bart gauean gertatu zen trafiko istripua. 35 urte zituen emakumeak
Emakume bat hil da moto istripu batean, Angelun. Bart gauean gertatu zen trafiko istripua. 35 urte zituen emakumeak
35 urteko emakume bat hil zen bart gauean Angelun (Lapurdi), trafiko istripu batean. Etxekopar etorbidean gertatu zen, Miarritzeko aireportutik gertu. Emakumea motoan zihoan istripua izan zuenean. Sokorri zerbitzuak iristerako bihotz-biriken gelditzean zegoen emakumea, eta ezin izan zuten suspertu.
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187695/hamaika-gara-dinamikak-erreferendumaren-aldeko-sinadura-bilketari-berrekin-dio.htm
Politika
Hamaika Gara dinamikak erreferendumaren aldeko sinadura bilketari berrekin dio
Matxoaren 11n abiatu zuten, baina handik hiru egunera sartu zen indarrean alarma egoera Hego Euskal Herrian. Urriaren 31rako, ekitaldi politiko-kultural bat prestatu dute.
Hamaika Gara dinamikak erreferendumaren aldeko sinadura bilketari berrekin dio. Matxoaren 11n abiatu zuten, baina handik hiru egunera sartu zen indarrean alarma egoera Hego Euskal Herrian. Urriaren 31rako, ekitaldi politiko-kultural bat prestatu dute.
24 eragilek osatutako Hamaika Gara dinamikak erreferendum baten aldeko sinadura bilketa bat jarri zuen martxan martxoaren 11n, erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko. Handik hiru egunera, ordea, alarma egoera eta itxialdia ezarri zituzten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Orain, berriro ekin diote sinadu...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187696/eusko-legebiltzarrean-ez-da-hondakindegiei-buruzko-lantalderik-sortuko.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrean ez da hondakindegiei buruzko lantalderik sortuko
EAJren eta PSE-EEren botoek atzera bota dute horren inguruko eskaera.
Eusko Legebiltzarrean ez da hondakindegiei buruzko lantalderik sortuko. EAJren eta PSE-EEren botoek atzera bota dute horren inguruko eskaera.
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du hondakin industrialen zabortegietako egoera aztertzeko lantalde bat osatzeko proposamena. PPk eta Elkarrekin Podemosek adostutako proposamena zen, eta EH Bilduk ere bozkatu du horren alde, baina EAJren eta PSE-EEren botoek galarazi dute aurrera egitea. EAJko legebiltzarkide Maria Eu...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187697/eajk-eta-eh-bilduk-torraren-inhabilitazioa-arbuiatu-dute-adierazpen-bateratu-batean.htm
Politika
EAJk eta EH Bilduk Torraren inhabilitazioa arbuiatu dute adierazpen bateratu batean
Joseba Egibarrek (EAJ) eta Maddalen Iriartek (EH Bildu) irakurri dute agiria Eusko Legebiltzarrean. Kataluniako autogobernuaren aurkako «eraso larria» ez ezik, herriaren borondatearen «deslegitimazio» ariketa bat ere izan dela gaitzetsi dute bi taldeek.
EAJk eta EH Bilduk Torraren inhabilitazioa arbuiatu dute adierazpen bateratu batean. Joseba Egibarrek (EAJ) eta Maddalen Iriartek (EH Bildu) irakurri dute agiria Eusko Legebiltzarrean. Kataluniako autogobernuaren aurkako «eraso larria» ez ezik, herriaren borondatearen «deslegitimazio» ariketa bat ere izan dela gaitzets...
Kataluniako erreferenduma egin zenetik hiru urte bete dira gaur, eta EAJk eta EH Bilduk data baliatu dute Quim Torra Kataluniako presidentearen inhabilitazioa salatzeko Eusko Legebiltzarrean. Bi taldeek adierazpen bat adostu dute Torraren inhabilitazioa arbuiatzeko, eta Joseba Egibar eta Maddalen Iriarte bi taldeetako ...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187698/nafarroako-gobernuak-zail-ikusten-du-trenasaren-itxiera-eragoztea.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak «zail» ikusten du Trenasaren itxiera eragoztea
Aierdi sailburuak adierazi du enpresari duela hamar urte baino gehiago eman zitzaizkiola diru laguntzak eta ez dagoela «tarterik» horiek itzultzeko. Langileek greba mugagabeari ekin diote ostegun honetan. Zamudioko ITP Aeron lanuzteak egin dituzte gaur.
Nafarroako Gobernuak «zail» ikusten du Trenasaren itxiera eragoztea. Aierdi sailburuak adierazi du enpresari duela hamar urte baino gehiago eman zitzaizkiola diru laguntzak eta ez dagoela «tarterik» horiek itzultzeko. Langileek greba mugagabeari ekin diote ostegun honetan. Zamudioko ITP Aeron lanuzteak egin dituzte gau...
Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilaria «oso kezkatuta» agertu da Trenasako (Castejon) lantegia ixteko eta 118 langile kaleratzeko iragarpena dela eta. Argitu du enpresak itxiera espedientea noiz aurkeztuko zain dagoela gobernua, eta biharko espero duela. Txostena zehatz aztertuk...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187699/nafarroako-egoera-egonkortzen-ari-dela-esan-du-gobernuak.htm
Gizartea
Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan du gobernuak
Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.
Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan du gobernuak. Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.
Guztira 3.317 PCR proba egin zituzten asteazkenean Nafarroan, eta 223 positibo detektatu dituzte. Astelehenetik aitzina, gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak. Izan ere, 265 kasuren berri eman zuen Osasun Departamentuak atzo. Aurreko egunean, berriz, 318 izan ziren positiboak. Kurba apaldu egin da azken e...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187700/ia-ehun-kasu-gutxiago-atzeman-dituzte-egun-bakarrean.htm
Gizartea
Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean
Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.
Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean. Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.
Osotara 10.969 PCR proba egin dituzte Hegoaldean azken egunean. Test horietan oinarrituta, 608 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, hau da, aurreko egunean baino 90 gutxiago. Lurraldeka, Nafarroan detektatu dute positibo gehien: 223. Bigarren egunez jarraian, gutxitu egin dira lurralde horretan atzemanda...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187701/erasoek-ez-dute-etenik-karabakh-garaian.htm
Mundua
Erasoek ez dute etenik Karabakh Garaian
Bosgarren egunez jarraian egin dituzte oldarraldiak. Nazioartea ahaleginak egiten ari da su-eten bat lortzeko, baina, oraingoz, ez dirudi herrialdeek negoziazioei ekingo dietenik.
Erasoek ez dute etenik Karabakh Garaian. Bosgarren egunez jarraian egin dituzte oldarraldiak. Nazioartea ahaleginak egiten ari da su-eten bat lortzeko, baina, oraingoz, ez dirudi herrialdeek negoziazioei ekingo dietenik.
Igande goizaldean piztu ziren borrokak Karabakh Garaian Armeniaren eta Azerbaijanen artean, eta bi aldeek elkarri egotzi zioten liskarrak piztu izana. Ordutik, erasoek ez dute etenik izan, eta negoziazioei ekiteko prestasunik ere ez dute azaldu; bosgarren egunez jarraian egin dituzte oldarraldi bortitzak. Nahiz eta ohi...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187702/osakidetzako-langile-azpikontratatuek-euren-zerbitzuak-publiko-egiteko-eskatu-dute.htm
Gizartea
Osakidetzako langile azpikontratatuek euren zerbitzuak publiko egiteko eskatu dute
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Txagorritxuko, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan.
Osakidetzako langile azpikontratatuek euren zerbitzuak publiko egiteko eskatu dute. ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Txagorritxuko, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan.
«Pausoa eman», eta Osakidetzari ematen dizkioten zerbitzuak publiko egitea. Eskaera hori egin dute garbiketako, anbulantzietako, jantokietako eta kafetegietako langile azpikontratatuek. Txagorritxuko, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleen atarian elkarretaratzeak egin dituzte, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek de...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187703/aldarrikapenek-bustitako-adinekoen-eguna.htm
Gizartea
Aldarrikapenek bustitako adinekoen eguna
Adinekoen egunaren harira, egoiliarren eta langileen egoera salatu dute sindikatuek eta familien elkarteek. Urriaren 6ko manifestaziorako deia egin dute.
Aldarrikapenek bustitako adinekoen eguna. Adinekoen egunaren harira, egoiliarren eta langileen egoera salatu dute sindikatuek eta familien elkarteek. Urriaren 6ko manifestaziorako deia egin dute.
Pandemiak erdigunean jarri ditu adineko pertsonak, gaitza gehien pairatu duen gizataldea baitira. Era berean, ordea, askok salatu dute pertsona nagusiak bazter geratu direla eta ahaztuak izan direla. Hain zuzen ere, urriaren 1ean, adinekoen egunean, horixe bera salatu dute Gipuzkoako Senideak, Irauli Zaintza eta Duinta...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187704/sarek-bertan-behera-utzi-du-650-tontor-egitasmoa.htm
Politika
Sarek bertan behera utzi du '650 tontor' egitasmoa
Astebururako iragarritako eguraldia da erabakiaren arrazoia: «Animatutako herritar kopurua» kontuan izanik, datorren urteko maiatzaren 8an egingo dute.
Sarek bertan behera utzi du '650 tontor' egitasmoa. Astebururako iragarritako eguraldia da erabakiaren arrazoia: «Animatutako herritar kopurua» kontuan izanik, datorren urteko maiatzaren 8an egingo dute.
Sare Herritarrak sare sozialen bidez eman du berria. Astebururako iragarritako eguraldia dela eta, larunbaterako antolatutako 650 tontor egitasmoa bertan behera uztea erabaki dute. Halere, «sortutako ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta», aurrerago egiteko hautua egin dute: 2...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187705/kongresuak-kitchen-auzia-ikertzeko-batzordea-sortzea-onartu-du.htm
Mundua
Kongresuak 'Kitchen auzia' ikertzeko batzordea sortzea onartu du
PSOEren eta Unidas Podemosen egitasmoak gehiengo zabal baten babesa jaso du. Soilik PPk, Foro Asturiasek eta Coalicion Canariak bozkatu dute aurka. Vox abstenitu egin da.
Kongresuak 'Kitchen auzia' ikertzeko batzordea sortzea onartu du. PSOEren eta Unidas Podemosen egitasmoak gehiengo zabal baten babesa jaso du. Soilik PPk, Foro Asturiasek eta Coalicion Canariak bozkatu dute aurka. Vox abstenitu egin da.
Espainiako Kongresuak Kitchen auzia delako ikertzeko batzorde bat eratzea onartu du. PSOEren eta Unidas Podemosen proposamena babestu dute Ciudadanosek, Compromisek, Mas Paisek eta Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko indar abertzaleek. Kitchen auzia-k PPren finantzaketa ilegala estaltzeko ustezko espioitza operazio ...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187706/ehuk-espedientea-ireki-dio-irakasle-bati-eskolak-maskararik-gabe-ematen-zituelakoan.htm
Gizartea
EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan
Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.
EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan. Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.
Euskal Herriko Unibertsitateak espedientea ireki dio Farmazia Fakultateko irakasle bati, ikasturte hasieratik eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan. EHUk jakinarazi du irakasleak positibo eman duela PCR proban, eta «guztiz salbuespenezko» gertaera horren berri izan bezain laster abian jarri duela aplikatu beharre...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187707/batuz-fakturazio-sistemak-gaur-hasi-du-probaldia-bizkaian.htm
Ekonomia
Batuz fakturazio sistemak gaur hasi du probaldia Bizkaian
35.000 enpresa boluntarioekin hasiko dute bidea, eta derrigorrezkoa izango da 2022an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Iruzur fiskala eragoztea da helburua.
Batuz fakturazio sistemak gaur hasi du probaldia Bizkaian. 35.000 enpresa boluntarioekin hasiko dute bidea, eta derrigorrezkoa izango da 2022an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Iruzur fiskala eragoztea da helburua.
Salmentak ezkutatzea «ezinezko» bihurtu nahi du Batuz sistemak. Bizkaiko Foru Aldundiak iruzur fiskalak eragozteko proba epea abiatu du gaur. Aurrerantzean, Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoan erregistratuko dira eragiketa ekonomiko guztiak, eta aldundiak balidatutako software bat erabili beharko dute kontua...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187708/federazioak-deitoratu-egin-du-aizkolarien-jarrera.htm
Kirola
Federazioak "deitoratu" egin du aizkolarien jarrera
Horren atzean asmo ekonomikoak daudela salatu du, eta bere txapelketari eutsi dio, ofiziala hori dela nabarmenduz.
Federazioak "deitoratu" egin du aizkolarien jarrera. Horren atzean asmo ekonomikoak daudela salatu du, eta bere txapelketari eutsi dio, ofiziala hori dela nabarmenduz.
Euskadiko Herri Kirol Federazioak "deitoratu" egin du aizkolariek beren txapelketa propioak antolatzeko eman duten urratsa. "Erabaki hori hartu duten aizkolarien irizpidea ekonomikoa baino ez da, eta beraientzat bakarrik Federazioak ezin du eta ez du irizpide profesional hori aintzat hartu, gure diziplinekin eta gure h...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187709/beste-preso-bat-hil-da-zaballako-espetxean.htm
Gizartea
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean
Lau dira Zaballan bizia galdu duten presoak, urtea hasi denetik. Urriaren 6an mobilizatzeko deia egin dute.
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean. Lau dira Zaballan bizia galdu duten presoak, urtea hasi denetik. Urriaren 6an mobilizatzeko deia egin dute.
35 urteko gasteiztar bat hil da Zaballako presondegian, Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez. Aurten «arrazoi ez-naturalengatik» espetxe hartan hil den laugarren presoa da, eta iraileko bigarrena. Izan ere, irailaren 15ean adierazi zuen elkarteak 32 urteko beste gizonezko bat hil zela. Kasu hartan, presondegiko 4. mod...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187710/inaki-bilbao-beaskoetxea-aske-utzi-dute.htm
Politika
Iñaki Bilbao Beaskoetxea aske utzi dute
28 urtez egon da preso, Frantziako zein Espainiako Estatuko kartzeletan. 1992an atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
Iñaki Bilbao Beaskoetxea aske utzi dute. 28 urtez egon da preso, Frantziako zein Espainiako Estatuko kartzeletan. 1992an atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
Iñaki Bilbao Beaskoetxea euskal preso lemoarra (Bizkaia) libratu dute arratsaldean Valdemoroko (Espainia) espetxetik. Zazpi urte iragan zituen Frantziako kartzeletan, 1992an atxilotu zutenetik 1999ra. Gero, Espainiaratu egin zuten, eta 21 urtez egon da preso Espainiako Estatuan. Urte honetako irailean epaitu zuten Bil...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187711/san-adrianen-murrizketak-ezarriko-dituzte-bihar-gauerditik-aurrera.htm
Gizartea
San Adrianen murrizketak ezarriko dituzte, bihar gauerditik aurrera
Beste hiru herritan aurretik egin bezala, mugimendua mugatu egingo da eta saltokietan zein ostatuetan edukiera erdira murriztuko da. Ostatuek 22:00etarako itxi beharko dute.
San Adrianen murrizketak ezarriko dituzte, bihar gauerditik aurrera. Beste hiru herritan aurretik egin bezala, mugimendua mugatu egingo da eta saltokietan zein ostatuetan edukiera erdira murriztuko da. Ostatuek 22:00etarako itxi beharko dute.
Azkoien, Faltzes, Funes eta orain, San Adrian. Azken hamalau egunetan kasuek nabarmen egin dute gora, eta 100.000 biztanleko 1.399 kasu pilatu ditu herriak; guztira, 84 kasu inguru, alegia. Gorakada horren aurrean, Nafarroako Gobernuak erabaki du aurretik beste hiru herrietan ezarritako murrizketak aplikatzea, «San Adr...
2020-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/187712/erasoko-gabeziak-erakutsi-ditu-athleticek.htm
Kirola
Erasoko gabeziak erakutsi ditu Athleticek
Galdu egin du Cadizen aurka San Mamesen (0-1), nahiz eta ia ordu erdiz bederatzi aurkariren aurka aritu den. Unai Lopezek sartu du gol bakarra bere atean.
Erasoko gabeziak erakutsi ditu Athleticek. Galdu egin du Cadizen aurka San Mamesen (0-1), nahiz eta ia ordu erdiz bederatzi aurkariren aurka aritu den. Unai Lopezek sartu du gol bakarra bere atean.
Hutsegite galanta egin du Athleticek. Historikoa bezala izenda daitekeena, beti gogoratuko baita ezin izan diola Cadiz igo berriari irabazi, nahiz eta aurkariak bi jokalari gutxiagoz jokatu behar izan duen ia ordu erdi luzez. San Mamesen ez zegoen ikuslerik, eta alde horretatik, ondo, taldeak erakutsi duen gabezia hand...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187713/kataluniako-hauteskundeak-otsailaren-14an-egingo-dituzte.htm
Mundua
Kataluniako hauteskundeak otsailaren 14an egingo dituzte
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak baieztatu du bozetarako data, RAC1 irratian egin dioten elkarrizketan. Hainbat protesta izan ziren atzo, urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean.
Kataluniako hauteskundeak otsailaren 14an egingo dituzte. Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak baieztatu du bozetarako data, RAC1 irratian egin dioten elkarrizketan. Hainbat protesta izan ziren atzo, urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean.
Kataluniako hauteskunde autonomikoek badute data zehatza: otsailaren 14an izango dira, Quim Torra Kataluniako presidente ohiaren inhabilitazioaren ondoren, hura ordezkatzeko epeak agortuta. Kataluniako Parlamentuak bi hilabeteko epea du Torraren ordez beste presidente bat izendatzeko. Hala egin ezean, bozetara automat...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187728/zahar-egoitzetan-bizi-ziren-beste-hiru-lagun-hil-dira.htm
Gizartea
Zahar egoitzetan bizi ziren beste hiru lagun hil dira
Bi Bizkaiko zahar etxeetan hil dira, eta beste bat Araban.
Zahar egoitzetan bizi ziren beste hiru lagun hil dira. Bi Bizkaiko zahar etxeetan hil dira, eta beste bat Araban.
Koronabirusak adinekoen egoitzetan jo du bigarren oldean ere, eta etengabe handitzen ari da hildakoen kopurua. Beste hiru hildakoren berri eman zuten atzo. Bizkaiko Diputazioak jakinarazi du bi adineko hil direla azken egunetan, eta jadanik 67 edadeko zendu dira Bizkaiko zahar etxeetan bigarren olatua hasi zenetik. Ara...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187745/donald-trumpek-eta-melania-knaussek-positibo-eman-dute-koronabirusaren-proban.htm
Mundua
Donald Trumpek eta Melania Knaussek positibo eman dute koronabirusaren proban
Presidentearen komunikazio zuzendariari birusa atzeman diotelako egin dute proba: «Elkarrekin gaindituko dugu!», adierazi du Donald Trumpek.
Donald Trumpek eta Melania Knaussek positibo eman dute koronabirusaren proban. Presidentearen komunikazio zuzendariari birusa atzeman diotelako egin dute proba: «Elkarrekin gaindituko dugu!», adierazi du Donald Trumpek.
Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi du hark eta Melania Knauss emazteak positibo eman dutela koronabirusaren proba eginda. Hope Hicks komunikazio zuzendariari birusa atzeman ziotelako egin dute proba. «Gauean, Melaniak eta biok positibo eman dugu COVID-19aren proban. Berehala hasiko dug...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187746/aurreko-irailetan-baino-enplegu-gehiago-berreskuratu-dira-aurten-ia-9500.htm
Ekonomia
Aurreko irailetan baino enplegu gehiago berreskuratu dira aurten: ia 9.500
Hezkuntzako kontratazioek Gizarte Segurantzaren afiliazioa suspertu dute. Abuztuan baino 1.500 langabe gutxiago daude. 30.800 langile daude aldi baterako erregulazioan
Aurreko irailetan baino enplegu gehiago berreskuratu dira aurten: ia 9.500. Hezkuntzako kontratazioek Gizarte Segurantzaren afiliazioa suspertu dute. Abuztuan baino 1.500 langabe gutxiago daude. 30.800 langile daude aldi baterako erregulazioan
Oraindik oso beltza den panorama batean, itxaropen izpi bat sortu dute iraileko lan merkatuko datuek. Langabe kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian (-1.512), eta Gizarte Segurantzak 9.404 afiliatu berreskuratu ditu. Ohikoa da irailean landunen kopuruak gora egitea, batez ere hilabete horretan hasten direlako lanea...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187748/erdarazko-galderei-ere-euskaraz.htm
Kirola
Erdarazko galderei ere, euskaraz
Aurrerantzean, Realeko jokalariek euskara hutsean emango dituzte prentsaurreko batzuk. Eibarrek eta Bera Berak ere kontuan hartzen dute hizkuntzaren erabilera; adibidez, sare sozialetan kontu bakarra dute, euskaraz eta gazteleraz.
Erdarazko galderei ere, euskaraz. Aurrerantzean, Realeko jokalariek euskara hutsean emango dituzte prentsaurreko batzuk. Eibarrek eta Bera Berak ere kontuan hartzen dute hizkuntzaren erabilera; adibidez, sare sozialetan kontu bakarra dute, euskaraz eta gazteleraz.
Realaren prentsaurrekoetan, aurrena euskarazko komunikabideek izaten dute galderak egiteko aukera, eta haiek amaitutakoan uzten diete txanda gaztelaniazkoei. Euskal hiztunen kasuan, euskaraz galdetzen bazaie, euskaraz erantzuten dute jokalariek, eta gaztelaniaz galdetuz gero, gaztelaniaz. Futbol klubak, ordea, aurrerap...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187749/lizoainen-epizentroa-zuten-beste-hogei-lurrikara-izan-dira-bart.htm
Gizartea
Lizoainen epizentroa zuten beste hogei lurrikara izan dira bart
Bart gaueko lurrikarak ez dira izan bezperakoak bezain indartsuak, baina inguruko herrietan sumatu dituzte horietako bi, 2,5 gradukoak. Herritarrak kezkatuta daude.
Lizoainen epizentroa zuten beste hogei lurrikara izan dira bart. Bart gaueko lurrikarak ez dira izan bezperakoak bezain indartsuak, baina inguruko herrietan sumatu dituzte horietako bi, 2,5 gradukoak. Herritarrak kezkatuta daude.
Nafarroan hogei lurrikara baino gehiago hauteman dituzte bart ere. Lizoainibar-Arriasgoiti inguruan zuten epizentroa. Bezperan, Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara bat gertatu zen han, eta 4,4 graduko beste bat. Horien aldean, indar gutxikoak izan dira bart gauekoak. Handienak, 2,5 graduko bi: bata 03:52an izan da, ...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187750/baikoko-pilotariek-hamabi-eguneko-greba-egingo-dute.htm
Kirola
Baikoko pilotariek hamabi eguneko greba egingo dute
Urriko hainbat egunetan egingo dute, enpresaren jarrera salatzeko. Egoera jasangaitza dela esan dute, eta enpresak langileak kaleratzeko mehatxuak egin dizkiela. Lan baldintza duinak, errespetua eta gardentasuna eskatu dituzte.
Baikoko pilotariek hamabi eguneko greba egingo dute. Urriko hainbat egunetan egingo dute, enpresaren jarrera salatzeko. Egoera jasangaitza dela esan dute, eta enpresak langileak kaleratzeko mehatxuak egin dizkiela. Lan baldintza duinak, errespetua eta gardentasuna eskatu dituzte.
Grebara joko dute Baiko enpresako pilotariek. Duela bi aste jakinarazi zuten jendaurrean «beti ezkutuan egon den egoera», Baikok eurekin izandako hainbat jokabide gaitzetsi zituzten, eta gaur beste behin salatu dute jasangaitza dela enpresan duten egoera. Langileak kaleratzeko mehatxuak jasan dituztela ere adierazi dut...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187751/japoniako-smck-20-milioiko-inbertsioa-egingo-du-gasteizko-plantan.htm
Ekonomia
Japoniako SMCk 20 milioiko inbertsioa egingo du Gasteizko plantan
Jundizko instalazioa Iberiako penintsula osorako hornitzailea da, eta berrehun langilek dihardute han. Enplegu gehiago sortuko du inbertsio handiak.
Japoniako SMCk 20 milioiko inbertsioa egingo du Gasteizko plantan. Jundizko instalazioa Iberiako penintsula osorako hornitzailea da, eta berrehun langilek dihardute han. Enplegu gehiago sortuko du inbertsio handiak.
Pandemiaz geroztik eginiko «inbertsio handienetakoa bat» egingo du Japoniako SMC Corporationek Gasteizko bere lantokian. Autogintzarako osagaiak banatzen ditu handik Iberiako penintsula osora, eta aurrerantzean zentro horrek pisu handiagoa hartuko du, egun duen azalera %60 handituko baita. LKS Kreanek egingo du zabaltz...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187752/nafarroako-kasuek-beheranzko-joera-dutela-adierazi-du-txibitek.htm
Gizartea
Nafarroako kasuek beheranzko joera dutela adierazi du Txibitek
Ostegunean kutsatu kopuruak gora egin badu ere, azken aste osoan beheranzko joera izan dute datuek. Txibitek esan du zenbait herritako datuen jarraipena egiten ari direla, neurri murriztaileagoak hartu behar balira ere.
Nafarroako kasuek beheranzko joera dutela adierazi du Txibitek. Ostegunean kutsatu kopuruak gora egin badu ere, azken aste osoan beheranzko joera izan dute datuek. Txibitek esan du zenbait herritako datuen jarraipena egiten ari direla, neurri murriztaileagoak hartu behar balira ere.
“Azken zazpi egunetan aurrekoetan baino kutsatu gutxiago egon dira; beraz, uler dezakegu beheranzko joera egon litekeela”, adierazi du Maria Txibite Nafarroako lehendakariak. Argudiatu du osteguneko datuetan igoera egon dela, baina egun bakarreko datuek ez dutela informazio nahikorik ematen; zazpi edo hamalau eguneko e...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187753/herri-txikien-biziberritzeaz.htm
Bizigiro
Herri txikien biziberritzeaz
COVID-19ak zalantzan jarritako hainbat gairen artean dago etxebizitzarena. Datuek diote itxialdiaren ostean nabarmen egin duela gora herri txikietan etxea erosteko interesak, baina haiek biziberritzeko balioko ote duen da zalantza. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, Bizigiro sailean.
Herri txikien biziberritzeaz. COVID-19ak zalantzan jarritako hainbat gairen artean dago etxebizitzarena. Datuek diote itxialdiaren ostean nabarmen egin duela gora herri txikietan etxea erosteko interesak, baina haiek biziberritzeko balioko ote duen da zalantza. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bi...
Ez dago erraza COVID-19ak gurean utziko dituen ondorioak neurtzea. Hainbat harimutur ditu ondorioen matazak, eta etxebizitzarena da horietakoa bat. Eta etxebizitzarenari segika, herri txikien balizko biziberritzearena. Horri neurria jarri nahian argitaratuko du bihar Bizigiro sailak erreportajea. Datuak ditu abiapuntu...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187754/bentildeat-gaztelurrutia-laquoplateruenak-ez-du-jaso-merezi-eta-behar-izan-duen-aitorpenik-instituzioetatikraquo.htm
Kultura
Beñat Gaztelurrutia: «Plateruenak ez du jaso merezi eta behar izan duen aitorpenik instituzioetatik»
Durangoko Plateruena Kafe Antzokia ixtea erabaki berritan, Beñat Gaztelurrutia kideak proiektuaren amaieraz eta egindako bideaz hitz egin du BERRIArekin. Bihar argitaratuko da elkarrizketa.
Beñat Gaztelurrutia: «Plateruenak ez du jaso merezi eta behar izan duen aitorpenik instituzioetatik». Durangoko Plateruena Kafe Antzokia ixtea erabaki berritan, Beñat Gaztelurrutia kideak proiektuaren amaieraz eta egindako bideaz hitz egin du BERRIArekin. Bihar argitaratuko da elkarrizketa.
Durangoko (Bizkaia) Plateruena Kafe Antzokiak arrastaka zeraman arazo ekonomikoak azken kolpe bat jaso du aurten, eta kooperatiba osatzen duten kideek erabaki dute elkartea desegin eta kulturgunea ixtea. Berria berehala zabaldu da sare sozialetan, eta herritarrek esker onez eta atsekabez egin diote agurra hemezortzi ur...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187755/eroskik-48-milioi-euroko-irabazia-lortu-du-lehen-sehilekoan.htm
Ekonomia
Eroskik 48 milioi euroko irabazia lortu du lehen sehilekoan
Janarien alorra nabarmen igo da, eta gertuko supermerkatuen jarduera ere bai; pandemiaren aroaren isla zuzena da.
Eroskik 48 milioi euroko irabazia lortu du lehen sehilekoan. Janarien alorra nabarmen igo da, eta gertuko supermerkatuen jarduera ere bai; pandemiaren aroaren isla zuzena da.
Eroski taldeak 2.412 milioi euroko fakturazioa izan du urteko lehen erdian, eta horrek esan nahi du %7,2 handitu dela negozioa iazko epe berarekin alderatuta. Bereziki elikagaien jarduera handitu da, pandemiaren aroaren isla zuzena; izan ere, COVID-19a dela eta, hurbileko dendak biziberritu egin dira, eta salmentak %12...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187756/proba-gutxiago-baina-positibo-gehiago.htm
Gizartea
Proba gutxiago, baina positibo gehiago
Beste 753 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken egunean Hegoaldean. 49 lagun ospitaleratu dituzte, eta 83 pertsona daude ZIUetan. COVID-19a zuten lau lagun hil dira, Nafarroan.
Proba gutxiago, baina positibo gehiago. Beste 753 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken egunean Hegoaldean. 49 lagun ospitaleratu dituzte, eta 83 pertsona daude ZIUetan. COVID-19a zuten lau lagun hil dira, Nafarroan.
Osakidetzak eta Osasunbideak 10.981 proba egin dituzte azken egunean, koronabirusa atzemateko. Horietan oinarrituta, guztira 753 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko egunean baino 145 gehiago. Gainera, aintzat hartu behar da egun bakarrean egindako test kopuruak nabarmen egin duela behera azken egunean...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187757/gestampen-zamudioko-lantegietan-greba-mugagabera-deitu-dute.htm
Ekonomia
Gestampen Zamudioko lantegietan greba mugagabera deitu dute
Matricerias Deusto eta GTS enpresetako 230 beharginek lanuzte mugagabea egin dute beren lantegien itxieraren aurka, ELAk eta LABek jakinarazi dutenez
Gestampen Zamudioko lantegietan greba mugagabera deitu dute. Matricerias Deusto eta GTS enpresetako 230 beharginek lanuzte mugagabea egin dute beren lantegien itxieraren aurka, ELAk eta LABek jakinarazi dutenez
Autogintzako multinazionalak Zamudioko bere bi plantak itxiko dituela iragarri du asteon, eta 230 langile kalertzeko bidean jarriko dituela. Gaur, enpresa bietako langile batzarrak baiezkoa eman dio greba mugagabeari. «Neurriz kanpoko erabaki bat» dela azaldu dute, ez duela inolako justifikazioarik, eta grebara jotzea ...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187758/akordiorik-gabe-bukatu-da-gipuzkoako-metalgintzaren-mahaiko-bilera.htm
Ekonomia
Akordiorik gabe bukatu da Gipuzkoako metalgintzaren mahaiko bilera
Adegik erretiratu egin du joan den ostilarean egindako proposamena, bakarrik ELAk onartu duelako, eta beste sindikaturen baten babesa behar duelako eragin orokorrekoa bilakatzeko. Egun batzuetan behin betiko erretiratuko duela esan du.
Akordiorik gabe bukatu da Gipuzkoako metalgintzaren mahaiko bilera. Adegik erretiratu egin du joan den ostilarean egindako proposamena, bakarrik ELAk onartu duelako, eta beste sindikaturen baten babesa behar duelako eragin orokorrekoa bilakatzeko. Egun batzuetan behin betiko erretiratuko duela esan du.
Adegi patronalak eta sindikatuak, ELA, LAB, CCOO eta UGT, egun batzuk barru elkartuko dira berriro, negoziazioan urratsak egiteko aukera baldin badago. ELAk akordiorako ateak ireki zituen atzo jakinarazi zuenean Adegiren azken eskaintza ontzat eman duela. Hura da ordezkaritza handieneko sindikatua ia, %49rekin. Baina b...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187759/umeei-hezkuntza-etxean-ematea-debekatu-nahi-du-frantziako-gobernuak.htm
Gizartea
Umeei hezkuntza etxean ematea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak
Eskolatzea derrigorrezkoa izanen da Ipar Euskal Herrian 3 urtetik 16 urtera arte, 2021ko irailetik aitzina. Orain arte, gurasoek hautua zuten hezkuntza etxean emateko, betiere jarraipen bat edukita. «Islamismo erradikalaren» aurka egiteko lege bat aurkeztu du Macronek, eta horren barnean txertatu du neurria.
Umeei hezkuntza etxean ematea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak. Eskolatzea derrigorrezkoa izanen da Ipar Euskal Herrian 3 urtetik 16 urtera arte, 2021ko irailetik aitzina. Orain arte, gurasoek hautua zuten hezkuntza etxean emateko, betiere jarraipen bat edukita. «Islamismo erradikalaren» aurka egiteko lege bat aur...
Emmanuel Macron Frantziako presidentea kezkatua dago «islamismo erradikalaren» adierazpideek hartu duten bidearekin, eta lege proposamen bat egin du «islamismo separatistaren» aurka egiteko. Azaldu duenez, Errepublikaren balioak zalantzan jarri dituzte zenbait ekinbidek: bertzeak bertze, emakumeen eta gizonen arteko «b...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187760/napoli-az-alkmaar-eta-hnk-rijeka-izango-dira-realaren-europa-ligako-aurkariak.htm
Kirola
Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira Realaren Europa ligako aurkariak
Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko du talde txuri-urdinak Europa ligako taldekako fasean. Hemendik hiru astera emango diote hasiera lehiaketari.
Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira Realaren Europa ligako aurkariak. Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko du talde txuri-urdinak Europa ligako taldekako fasean. Hemendik hiru astera emango diote hasiera lehiaketari.
Europa ligako taldekako faseko zozketak ez du tokatu zitekeena baino urrutirago bidali Reala. Txuri-urdinei F multzoa egokitu zaie, eta Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira aurkariak taldekako fasean. Hain zuzen, Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko dute. Hori bai, lehen bi postuetan amaitzeko lan...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187761/urkulluk-adierazi-du-emakunde-laquoindarturaquo-egingo-dela-sail-batean-sartuta.htm
Gizartea
Urkulluk adierazi du Emakunde «indartu» egingo dela sail batean sartuta
Iñigo Urkulluk baieztatu du, Lehendakaritzako parte ez bada ere, Emakunderekin lehengo harreman bera izango duela. Erakunde autonomoaren lekualdaketak gobernuan duen pisua gehituko duela gehitu du.
Urkulluk adierazi du Emakunde «indartu» egingo dela sail batean sartuta. Iñigo Urkulluk baieztatu du, Lehendakaritzako parte ez bada ere, Emakunderekin lehengo harreman bera izango duela. Erakunde autonomoaren lekualdaketak gobernuan duen pisua gehituko duela gehitu du.
Oposiziotik zein mugimendu feministatik jasotako kritikei entzungor egin die Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Adierazi du Emakundek Lehendakaritzatik kanpo geratuta ere transbertsala izaten jarraituko duela; are gehiago, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitzeak zentralitatea eta gobernuan d...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187762/aralar-mundua-leku-den-lurra-natura-2000-sarietako-finalisten-artean.htm
Gizartea
'Aralar, mundua leku den lurra', Natura 2000 sarietako finalisten artean
Komunikazio arloko lan onenaren garaikurra irabazteko bost hautagaietako bat da. Urriaren 14an egingo dute sari banaketa.
'Aralar, mundua leku den lurra', Natura 2000 sarietako finalisten artean. Komunikazio arloko lan onenaren garaikurra irabazteko bost hautagaietako bat da. Urriaren 14an egingo dute sari banaketa.
Landarlan elkarteak eta On Produkzioak ekoiztetxeak eginiko Aralar, mundua leku den lurra dokumentala Natura 2000 sarietako komunikazio arloko lan onenaren garaikurra irabazteko bost finalisten artean dago. Natura 2000 sariek Europako Batasunean azken bi urteetan egin diren ingurumenari buruzko lan onenak sarituko ditu...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187763/politikari-buruzko-blog-berria-abiatu-du-berriak.htm
Politika
Politikari buruzko blog berria abiatu du BERRIAk
Jon O. Urain kazetariak euskal politikagintzaren inguruko gogoetak argitaratuko ditu Bazkalosteko kafea atal berrian.
Politikari buruzko blog berria abiatu du BERRIAk. Jon O. Urain kazetariak euskal politikagintzaren inguruko gogoetak argitaratuko ditu Bazkalosteko kafea atal berrian.
Urte politikoa hastearekin batera, Jon O. Urain BERRIAko Politika saileko kazetariak blog berri bat abiatu du: Bazkalosteko kafea. Euskal Herriko politika izango du hizpide nagusia, baina gai gehiago ere jorratuko ditu bertan. Lehen sarrerak, esaterako, duela hiru urte Kataluniako erreferendumaren aurretik eta gero Iñi...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187764/beste-sei-preso-lekualdatzea-onartu-dute-espainiako-espetxe-erakundeek.htm
Politika
Beste sei preso lekualdatzea onartu dute Espainiako Espetxe Erakundeek
Xabier Atristain Euskal Herriratu egingo dute; Jon Zubiaurre, Liher Aretxabaleta eta Roberto Lebrero Burgosera gerturatuko dituzte, eta Arkaitz Agote, berriz, El Duesora, eta Xabier Zabalo Valladolidera lekualdatuko dute.
Beste sei preso lekualdatzea onartu dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Xabier Atristain Euskal Herriratu egingo dute; Jon Zubiaurre, Liher Aretxabaleta eta Roberto Lebrero Burgosera gerturatuko dituzte, eta Arkaitz Agote, berriz, El Duesora, eta Xabier Zabalo Valladolidera lekualdatuko dute.
Euskal presoen mugimendu gehiago izan dira azken orduetan; kolpe batean preso bat Euskal Herriratzea, lau gerturatzea eta bat lekualdatzea onartu dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Seiak dira Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak. Xabier Atristain da Euskal Herriratutakoa; Soriako kartzelatik Martutenera ekarriko dut...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187765/gorrien-memoria.htm
Kirola
Gorrien memoria
Mikel Huartek Rojos. Futbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan) liburua atera du. Frankisten errepresioa sufritu zuten Osasuna taldeko kideen memoria jaso eta zabaltzea da helburua.
Gorrien memoria. Mikel Huartek Rojos. Futbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan) liburua atera du. Frankisten errepresioa sufritu zuten Osasuna taldeko kideen memoria jaso eta zabaltzea da helburua.
Suhiltzailea da lanbidez, baina Mikel Huartek artxiboetako agirien artean sartu du burua azkeneko hilabeteotan, helburu garbi batekin: frankisten errepresioa sufritu zuten Osasuna taldeko kideen memoria jaso eta zabaltzea. Sare sozialetan hasi zuen bide hori, eta liburu batean jaso du orain, Txalaparta etxearen eskutik...
2020-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/187766/urteko-uzta-aurkezteko-lekurik-ez.htm
Ekonomia
Urteko uzta aurkezteko lekurik ez
Baserritarrentzat urte zaila izan da COVID-19ak markatutakoa. Azoka gutxiago egiteak erakusleihorik gabe utzi ditu. Gazteen egoerak kezkatzen ditu.
Urteko uzta aurkezteko lekurik ez. Baserritarrentzat urte zaila izan da COVID-19ak markatutakoa. Azoka gutxiago egiteak erakusleihorik gabe utzi ditu. Gazteen egoerak kezkatzen ditu.
Astelehenean, Gernika-Lumoko kale eta bazterrak ez dira beteko behien eta zezenen orro eta marruen oihartzunez. Jende pilaketarik ere ez da izango. Plazek ez dute nabariko urriko lehen astelehena denik, ez baitute egingo egun hori ezagun bihurtu duen azokarik. Urriko azken astelehena ere letra txikiz dator aurten. Best...
2020-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/187767/urnietan-transmisio-komunitario-bat-dagoela-ukatu-du-udalak.htm
Gizartea
Urnietan transmisio komunitario bat dagoela ukatu du udalak
Azken astean hamabi kasu atzeman dituzte herrian. Segurtasun neurriak betetzeko deia egin dute.
Urnietan transmisio komunitario bat dagoela ukatu du udalak. Azken astean hamabi kasu atzeman dituzte herrian. Segurtasun neurriak betetzeko deia egin dute.
Urnietako Udalak baztertu egin du herrian transmisio komunitariorik gertatu izana. Halako zerbait gerta zitekeela iradokitzen zuen mezu batek herritarrak aztoratu ditu, baina udalak argitu egin ditu hitz horiek arratsaldean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ere ukatu egin du halakorik gertatu dela. Azken astean, hamab...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187768/sindikatuek-hezkuntzarako-baliabideak-eta-negoziazioa-eskatu-dituzte.htm
Gizartea
Sindikatuek hezkuntzarako baliabideak eta negoziazioa eskatu dituzte
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Sindikatuek hezkuntzarako baliabideak eta negoziazioa eskatu dituzte. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Hezkuntzako langileen protestek ez dute etenik. Gaur arratsaldean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian bildu dira, ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Baliabideak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, baita negoziazioa ere. Arazoa joan den ikasturtetik datorrela nabarmendu dute sindikatue...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187805/trump-erietxe-militar-batera-eraman-dute-covid-19aren-ondorioz.htm
Mundua
Trump erietxe militar batera eraman dute COVID-19aren ondorioz
Positibo eman eta ordu gutxira hartu dute erabakia, «segurtasunagatik». Zenbait iturriren arabera, «larria» da estatuburuaren osasun egoera; Etxe Zuriko medikuek, aldiz, esan dute «arinak» direla haren sintomak.
Trump erietxe militar batera eraman dute COVID-19aren ondorioz. Positibo eman eta ordu gutxira hartu dute erabakia, «segurtasunagatik». Zenbait iturriren arabera, «larria» da estatuburuaren osasun egoera; Etxe Zuriko medikuek, aldiz, esan dute «arinak» direla haren sintomak.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea bart gauean eraman dute Marylandeko (AEB) erietxe militar batera. Ostegun gauean jakin zen agintariari eta haren emazte Melanie Knaussi koronabirusa atzeman zietela, eta berria eman eta hamazazpi ordura hartu du Trumpek Marylandera eraman duen helikopteroa. Twitter...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187806/ehun-ek-eusko-legebiltzarra-inguratzera-deitu-du-hilaren-22rako.htm
Politika
Ehun-ek Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du hilaren 22rako
«Hondoratze jarraitua» saihesteko irtenbidea euskal errepublika dela esan du mugimenduak. Urriaren 22ko eguerdian egingo dute mobilizazioa.
Ehun-ek Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du hilaren 22rako. «Hondoratze jarraitua» saihesteko irtenbidea euskal errepublika dela esan du mugimenduak. Urriaren 22ko eguerdian egingo dute mobilizazioa.
Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak egunak zeramatzan sareetan urriaren 22rako data gordetzeko eskatzen, eta gaur goizean jakinarazi dute zer asmo duten egun horretarako: Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu dute, «krisiak gure bizitzetatik erauzteko tresna Euskal Errepublika dela aldarrikatzeko». Eguerdian ...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187807/osakidetzako-langileek-errespetua-eskatu-dute-bilboko-kaleetan.htm
Gizartea
Osakidetzako langileek «errespetua» eskatu dute Bilboko kaleetan
Osasun Sailari ohartarazi diote mobilizazioak indartuko dituztela irtenbiderik proposatu ezean.
Osakidetzako langileek «errespetua» eskatu dute Bilboko kaleetan. Osasun Sailari ohartarazi diote mobilizazioak indartuko dituztela irtenbiderik proposatu ezean.
Osasun arloko langileek «errespetua» galdegin dute, eta eskatu dute «konponbidea» emateko pairatzen ari diren «muturreko egoerari». Bilbon egin duten manifestazio batean, salatu dute Osakidetza «zainketa intentsiboko unitatean» dagoela, eta lehen arretako zerbitzua, berriz, «hilzorian». Gotzone Sagardui Eusko Jaurlarit...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187808/balio-handiko-hiru-puntu.htm
Kirola
Balio handiko hiru puntu
90. minutuan sartu du garaipenaren gola Dimitrovicek penalti bat geratu du, eta azken 25 minutuak bat gutxiagorekin jokatu du
Balio handiko hiru puntu. 90. minutuan sartu du garaipenaren gola Dimitrovicek penalti bat geratu du, eta azken 25 minutuak bat gutxiagorekin jokatu du
Eibarrek lasaitasunez heldu ahal izango dio bi asteko ligaren etenaldiari. 1-2 irabazi du Valladoliden, 90. minutuan atzetik etorrita Kevinek buruz sartutako gol bati esker. Meritu handiko hiru puntuak, Dimitrovicek penalti bat geratu baitu bigarren zati hasieran, eta lehiako azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagore...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187809/nafarroak-beheranzko-joerari-eutsi-dio-bezperan-baino-90-kutsatu-gutxiago-zenbatuta.htm
Gizartea
Nafarroak beheranzko joerari eutsi dio, bezperan baino 90 kutsatu gutxiago zenbatuta
Ostiraleko zenbaketen arabera, Hego Euskal Herrian 687 pertsona kutsatu dira COVID-19 gaitzarekin, bezperan baino 66 gutxiago
Nafarroak beheranzko joerari eutsi dio, bezperan baino 90 kutsatu gutxiago zenbatuta. Ostiraleko zenbaketen arabera, Hego Euskal Herrian 687 pertsona kutsatu dira COVID-19 gaitzarekin, bezperan baino 66 gutxiago
Joan den astean, COVID-19ak kutsatutakoen kopuruak goia jo zuen Nafarroan, bigarren olatuko daturik makurrenak erregistratu baitzituzten: 421 positibo egun bakar batean. Bada, zenbateko horrek beheranzko joera izan du azken egunotan, eta ostiraleko zenbakiek jarraipena eman diote bilakaerari: 245 kutsatu erregistratu d...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187810/gannarentzat-lehen-etapa-eta-lidergoa.htm
Kirola
Gannarentzat lehen etapa eta lidergoa
Italiarrak hegan egin du 15 kilometroko erlojupekoan, eta jarraipena eman dio bolada onari. Minutu batetik gora galdu dute Nibalik, Fuglsangek eta Kruijswijkek, haizearen eraginez
Gannarentzat lehen etapa eta lidergoa. Italiarrak hegan egin du 15 kilometroko erlojupekoan, eta jarraipena eman dio bolada onari. Minutu batetik gora galdu dute Nibalik, Fuglsangek eta Kruijswijkek, haizearen eraginez
Elastikoen bilduma egiteko moduan dago Filippo Ganna (Ineos). Italiako eta munduko erlojupeko txapeldunak indar erakustaldia egin du 15 kilometroko bakarkako saioan, eta, horri esker, aurtengo Giroko lehen maglia arrosa jantzi du. Faborito nagusia zen, eta iragarpenak ondo baino hobeto bete ditu. 15 minutu eta 24 segun...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187811/herriko-plazetara-eraman-dute-presoen-aldeko-aldarria.htm
Politika
Herriko plazetara eraman dute presoen aldeko aldarria
Urriaren 24an manifestazioa egiteko deia berretsi du Sarek. Donostian izanen da, 'Resolution! Etxera!' lelopean.
Herriko plazetara eraman dute presoen aldeko aldarria. Urriaren 24an manifestazioa egiteko deia berretsi du Sarek. Donostian izanen da, 'Resolution! Etxera!' lelopean.
Ordizian, Bergaran, Leitzan, Otxarkoagan, Errenterian, Ondarroan, Gasteizen, Sopelan, Arangurenen, Berriozarren, Larrabetzun, Oñatin, Iruñean, Trebiñun, Erronkarin... Menditik herriko plazetara. Sare Herritarra plataformak gaurko egina zuen Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko deialdia, baina eguraldi makurra...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187812/inoiz-baino-handiagoa-da-inguruan-duen-komunitatea.htm
Gizartea
Inoiz baino «handiagoa» da inguruan duen komunitatea
Berria Taldeak akziodunen biltzarra egin du. Bidaide gehiago egitasmora lotu ditu, izurri betean ere: irakurleak eta Berrialagunak, gora
Inoiz baino «handiagoa» da inguruan duen komunitatea. Berria Taldeak akziodunen biltzarra egin du. Bidaide gehiago egitasmora lotu ditu, izurri betean ere: irakurleak eta Berrialagunak, gora
Munduaren taupadak nola, halaxe egin du aurten Berria Taldeak akziodunen batzarra: izurriak ezarritako erritmoan. «Ekainean egin ohi da bilkura hau; egoerak udazkenera ekarri du», azaldu du gaur bilkuraren hasieran administrazio kontseiluko lehendakari Beatriz Zabalondok. 2019ko jardunaren berri emateko zen berez topak...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187813/maddi-ane-txoperena-iribarren-nagusitu-da-xilabako-hirugarren-kanporaketan.htm
Kultura
Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Xilabako hirugarren kanporaketan
Larunbat arratsalde honetan iragan da hirugarren sailkapen saioa, eta lehen faseko azken kanporaketa heldu den astean izanen da, Larzabalen (Baxenabarre).
Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Xilabako hirugarren kanporaketan. Larunbat arratsalde honetan iragan da hirugarren sailkapen saioa, eta lehen faseko azken kanporaketa heldu den astean izanen da, Larzabalen (Baxenabarre).
Xilabako lehen bi saioetan Aitor Servier Etxexuri eta Maddi Sarasua Laskarai final-herenetara sailkatu ondotik, Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da hirugarren kanporaketan, Ainhoan (Lapurdi). Xumai Murua Berrak eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Ondotik iritsi dira Iker Alt...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187814/realak-nagusitasunez-irabazi-dio-getaferi.htm
Kirola
Realak nagusitasunez irabazi dio Getaferi
Oiartzabalek, Merinok eta Portuk egin dituzte donostiarren golak.
Realak nagusitasunez irabazi dio Getaferi. Oiartzabalek, Merinok eta Portuk egin dituzte donostiarren golak.
Anoetan gelditu dira hiru puntuak, aspaldiko partez. Etxean irabazi gabeko bost partidetako bolada txarrari amaiera eman dio Donostiako taldeak. 3-0 irabazi du etxeko taldeak Getaferen aurka. Realak bikain menderatu du Jose Bordalasek zuzendutako taldea. Azken partidetako joko ona goletan bilakatu dute txuri-urdinek, e...
2020-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/187815/agirrek-eta-albisuk-badute-zeresana.htm
Kirola
Agirrek eta Albisuk badute zeresana
22-14 irabazi diete Jakari eta Zabaletari, eta Binakako Txapelketako finalerako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.
Agirrek eta Albisuk badute zeresana. 22-14 irabazi diete Jakari eta Zabaletari, eta Binakako Txapelketako finalerako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.
Gogorra izan da astea Baikoko pilotarientzat. Hamabi greba egun egingo dituztela iragarri dute. Kantxan, ordea, albiste ona jaso dute. Izan ere, bi enpresakidek, Agirrek eta Albisuk, garaipena lortu zuten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. 22-14 hartu dituzte mendean Jaka eta Zabaleta...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187874/laquoeuropan-elikadura-burujabetzaren-ideia-sortu-zen-bileran-izan-nintzenraquo.htm
Gizartea
«Europan elikadura burujabetzaren ideia sortu zen bileran izan nintzen»
Ibilbide oparoa egin du Maite Aristegik (Bergara, 1962) hainbat esparrutan: euskara sustatzen, politikan, sindikalismoan... jaio zen baserritik, ordea, ez da sekula mugitu.
«Europan elikadura burujabetzaren ideia sortu zen bileran izan nintzen». Ibilbide oparoa egin du Maite Aristegik (Bergara, 1962) hainbat esparrutan: euskara sustatzen, politikan, sindikalismoan... jaio zen baserritik, ordea, ez da sekula mugitu.
Zaila da etiketa bakarrarekin definitzea Maite Aristegi (Bergara, 1962). Baserrian jaio, hazi eta bizi da, eta, zerbait aukeratzekotan, baserritarra dela dio. Utzi ere ez du inoiz utzi, beste lanbide batzuetan aritu izan bada ere. Hamaika zelaitan landatu ditu haziak bergararrak: politikan, sindikalismoan, euskara sust...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187875/ezezkoak-gutxigatik-irabazi-du-kaledonia-berrian.htm
Mundua
Ezezkoak gutxigatik irabazi du Kaledonia Berrian
Hautesleen %53,26k egin dute Frantziaren menpe jarraitzearen alde; 2018an, %56,7 izan ziren. Gora egin du parte hartzeak: %85,85ekoa izan da.
Ezezkoak gutxigatik irabazi du Kaledonia Berrian. Hautesleen %53,26k egin dute Frantziaren menpe jarraitzearen alde; 2018an, %56,7 izan ziren. Gora egin du parte hartzeak: %85,85ekoa izan da.
Lehen kontaketetan baiezkoa irabazten ari zen arren, ezezkoa gailendu da Kaledonia Berrian: hautesleen %53,26k ezezkoa eman diote Frantziarekiko independentzia eskuratzeari. Dena den, emaitza 2018ko erreferendumean baino estuagoa izango da, orduan %56,7k bozkatu baitzuten ezezkoaren alde. Emaitzak jakin ostean egindak...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187876/ibilbideari-bukaera-eman-dio-aitzina-gazte-antolakundeak.htm
Politika
Ibilbideari bukaera eman dio Aitzina Gazte Antolakundeak
Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak diren gogoeta, harreman eta eztabaidei» bide emanen diete, «indarrak bildu ...
Ibilbideari bukaera eman dio Aitzina Gazte Antolakundeak. Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak diren gogoeta, ha...
Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleen bilgune izateko sortu zen Aitzina gazte antolakundeak bere ibilbidea bukatzea erabaki duela jakinarazi du ohar batean. «Argi dugu, azken boladan Aitzinak jadanik ez ziela behar bezalako eraginkortasunez erantzuten euskal gazteria eta herri gisa ditugun erronkei», adie...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187877/alaphilippen-hutsegiteak-roglicentzat-mesede.htm
Kirola
Alaphilippen hutsegiteak Roglicentzat mesede
Emakumezkoetan Deignan nagusitu zen, bakarrik helmugaratuta.
Alaphilippen hutsegiteak Roglicentzat mesede. Emakumezkoetan Deignan nagusitu zen, bakarrik helmugaratuta.
Txirrindularitza egutegiko lasterketarik zaharrena jokatu zen atzo, denboraldiko hirugarren monumentua: Lieja-Bastogne-Lieja. Berriro ere, gizonezkoen tropeleko indartsuenak direla argi utzi zuten atzo Liejako helmugara garaipenaren lehian iritsi ziren lau txirrindulariek. Tadej Pogacarrek (UAE), Marc Hirschik (Sunweb)...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187878/ekt-graduondokoak-euskal-kulturaren-egiturak-eta-espazio-emozionalak-aztertuko-ditu.htm
Kultura
EKT graduondokoak euskal kulturaren egiturak eta espazio emozionalak aztertuko ditu
Zortzigarren edizioa du aurten, eta Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatu arituko da. Gaur itxiko da matrikulazio epea.
EKT graduondokoak euskal kulturaren egiturak eta espazio emozionalak aztertuko ditu. Zortzigarren edizioa du aurten, eta Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatu arituko da. Gaur itxiko da matrikulazio epea.
Transmisioa, ez atzera begira, ezpada gerora. Transmisioa, izateko gogoa ereiten segitzeko bide modura. Izpiritu horrekin jarri zuten abian Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) graduondokoa Mondragon Unibertsitatean, 2007-2008ko ikasturtean. Bi urterik behin egin da ordutik, eta hala heldu da zortzigarren aldira au...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187879/hiru-puntuak-sadarren-geratu-dira.htm
Kirola
Hiru puntuak Sadarren geratu dira
Roncagliaren eta Calleriren golek eman zioten garaipena Nafarroako taldeari.
Hiru puntuak Sadarren geratu dira. Roncagliaren eta Calleriren golek eman zioten garaipena Nafarroako taldeari.
Roncaglia eta Calleriren golek hiru puntu garrantzitsu eman dizkiote Osasunari. Nafarroako taldeak 2-0 menderatu zuen Celta, Sadarren. Bi taldeek antzeko hasi zuten norgehiagoka, baina, pixkanaka, Osasuna jokoan nagusitzen hasi zen, eta gorriek izan zuten aurretik jartzeko aukerarik garbiena. Lehen zatiko 23. minutuan...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187880/athletic-burua-altxatu-ezinda-oraindik-ere.htm
Kirola
Athletic burua altxatu ezinda oraindik ere
Athletic burua altxatu ezinda oraindik ere.
Rodrigo Elyk denboraldiko lehen garaipena eman dio Alavesi. Athletic, berriz, burua altxatu ezinik dabil oraindik ere, eta sailkapeneko azken-aurreko postura erori da. Zuri-gorriek lau partidatik bat irabazi dute, eta ez dute punturik eskuratu gainerakoetan. Partidaren hasieran etxeko taldea izan zen nagusi, baita auk...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187881/helburua-bete-du-ulissik.htm
Kirola
Helburua bete du Ulissik
Ganna lider oraindik ere. Gaur, Etna sumendian amaituko dute etapa.
Helburua bete du Ulissik. Ganna lider oraindik ere. Gaur, Etna sumendian amaituko dute etapa.
Italiako Giroari hasiera eman aurretik adierazi zuen Diego Ulissik (UAE) atzoko eguna kolore gorriz markatua zuela. Amaiera ezin hobea zen italiarrarentzat Agrigentokoa. Azken lau kilometroak aldapa gora, udaberriko klasikoetan ikusi ohi den amaiera batekin. Peter Sagan (Bora) bera ere ez zen italiarra harrapatzeko gai...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187882/lehena-poltsikora.htm
Kirola
Lehena poltsikora
Eibarrek 1-0 garaitu du Betis, mailarik gorenera iritsi berritan.
Lehena poltsikora. Eibarrek 1-0 garaitu du Betis, mailarik gorenera iritsi berritan.
Eibarrek ezin hobeto hasi du denboraldi berria. Lehen mailara itzuli berritan, 1-0 garaitu du Betis. Hala, bosgarren postuan amaituko du aurrenengo jardunaldia. Partidaren hastapenetan, Betisek hartu zuen partidaren gidaritza. Sevillako taldeak ez zuen, ordea, ate aurrean asmatu. Lehen zatia golik gabe amaituko zela z...
2020-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/187883/ia-600-kasu-gehiago-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Ia 600 kasu gehiago atzeman dituzte
Positibo berri gutxiago detektatu dira Hego Euskal Herrian, oro har, baina Nafarroan bezperan baino 31 bat gehiago.
Ia 600 kasu gehiago atzeman dituzte. Positibo berri gutxiago detektatu dira Hego Euskal Herrian, oro har, baina Nafarroan bezperan baino 31 bat gehiago.
Jaitsiera orokorra antzematen da koronabirus positiboetan Hego Euskal Herrian, baina Nafarroan kasu kopuruak handitzen jarraitzen du, aurreko asteetan baino geldoago bada ere. Araban, 41 positibo atzeman zituzten larunbatean (aurreko egunean, 82). Bizkaian, 165 kasu gehiago (aurreko egunean, 213). Gipuzkoan, 111 (aurr...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187884/erraiak-dokumentala-los-angelesen-eta-erroman-saritu-dute.htm
Kultura
'Erraiak' dokumentala Los Angelesen eta Erroman saritu dute
Irrintzia du ardatz Ekain Martinez de Lizardui Sturtzek zuzendutako lanak, eta fikzioz besteko lanik onena izendatu dute bi jaialditan.
'Erraiak' dokumentala Los Angelesen eta Erroman saritu dute. Irrintzia du ardatz Ekain Martinez de Lizardui Sturtzek zuzendutako lanak, eta fikzioz besteko lanik onena izendatu dute bi jaialditan.
«Sinetsi ezinik!». Poza azaldu du zinemagileak sarean azken egunetan jasotako sariengatik. Izan ere, hiru sari jaso ditu bere lanak oso egun gutxian. Gau bakarrean, zehazki. Bart. Batetik, Dokumental laburrik onenaren saria eta, bestetik, ikusleen saria jaso ditu Los Angelesko Legendary Doc Film Festival jaialdian, eta...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187885/eh-bildurekin-aurrekontuak-negoziatzea-babestu-du-zapaterok.htm
Politika
EH Bildurekin aurrekontuak negoziatzea babestu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak uste du EH Bildurekin hitz egiteak «eskuzabaltasun demokratikoa» erakusten duela.
EH Bildurekin aurrekontuak negoziatzea babestu du Zapaterok. Espainiako Gobernuko presidente ohiak uste du EH Bildurekin hitz egiteak «eskuzabaltasun demokratikoa» erakusten duela.
EH Bildurekin akordioak lortzearen alde mintzatu da gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia, Radio Euskadi irrati katean. Zapaterok babestu egin du koalizioarekin aurrekontuen inguruan negoziatzea, «eskuzabaltasun demokratikoa» erakusten duelako. Zapateroren esanetan, norberaren ideologia...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187886/olaizola-eta-urrutikoetxea-dira-lehen-finalistak.htm
Kirola
Olaizola eta Urrutikoetxea dira lehen finalistak
22-13 irabazi dute Ezkurdiaren eta Martijaren aurka. Jaka eta Zabaleta finalera iristeko aukerarik gabe geratu dira.
Olaizola eta Urrutikoetxea dira lehen finalistak. 22-13 irabazi dute Ezkurdiaren eta Martijaren aurka. Jaka eta Zabaleta finalera iristeko aukerarik gabe geratu dira.
Baiko enpresaren eta pilotarien arteko gatazkaren erdian ari dira jokatzen binakako txapelketaren azken txanpa. Atzo, Ezkurdia-Martija bikoteari 22-13 garaituta, finalerako aukera eskuratu zuten Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak. Egoera kontuan izanik, ordea, ez zen partida erraza izan bikotearentzat. Olaizolak sake ba...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187887/guardia-zibilak-kepa-arkauz-ekhintildee-eizagirre-eta-imanol-jaio-atxilotu-ditu.htm
Politika
Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu
Preso ohiak dira Arkauz eta Eizagirre, eta iheslari ohia Jaio. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, «helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea» leporatuta, Ertzaintzak 2019an atzemandako «zulo» batekin lotuta. EH Bilduk salatu du «estatu sakonak» eztabaida politikoa «baldintzatu» nahi duela atxilo...
Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu. Preso ohiak dira Arkauz eta Eizagirre, eta iheslari ohia Jaio. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, «helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea» leporatuta, Ertzaintzak 2019an atzemandako «zulo» batekin lotuta. EH Bilduk s...
Guardia Zibilak Kepa Arkauz eta Ekhiñe Eizagirre preso ohiak eta Imanol Jaio iheslari ohia atxilotu ditu gaur goizean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak agindutako operazio batean. «Helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea» egotzita egin dituzte atxiloketak, Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun (A...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187888/denis-itxasok-esan-du-osakidetzaren-esku-daudela-kartzeletako-osasun-zerbitzuak.htm
Gizartea
Denis Itxasok esan du Osakidetzaren esku daudela kartzeletako osasun zerbitzuak
Zaballan hildako presoen harira, heriotzak «gehiegizkoak» direla adierazi du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, eta uste du sistema «berriz planteatu» beharko litzatekeela.
Denis Itxasok esan du Osakidetzaren esku daudela kartzeletako osasun zerbitzuak. Zaballan hildako presoen harira, heriotzak «gehiegizkoak» direla adierazi du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, eta uste du sistema «berriz planteatu» beharko litzatekeela.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kartzeletako presoen osasun zerbitzuak Osakidetzaren esku daudela azaldu du Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. Gehitu du erakundea «berebiziko lana» egiten ari dela presoen osasun egoera bermerik handienekin babesteko. Zaballako kartzelako (Araba) heriotzen kasuan, a...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187889/gipuzkoako-ikastolek-hartuko-dute-2021eko-kilometroen-lekukoa.htm
Gizartea
Gipuzkoako Ikastolek hartuko dute 2021eko Kilometroen lekukoa
Atzo egin zuten aurtengo Kilometroen ekitaldi nagusia, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Azaroaren 13an Ikastolatik Herrira ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean.
Gipuzkoako Ikastolek hartuko dute 2021eko Kilometroen lekukoa. Atzo egin zuten aurtengo Kilometroen ekitaldi nagusia, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Azaroaren 13an Ikastolatik Herrira ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean.
Kilometroak festaren aro berriko lehen ekitaldia izan behar zuen aurtengoak. Ezberdina izan behar zuen ekitaldiak, eta egoerak ezberdin izatea ere ahalbidetu du. Joan den aste osorako egitaraua prestatu zuten, eta atzo amaitu zuten aurtengo Kilometroak, Zizurkilgo (Gipuzkoa) Joxe Arregi plazan. Ekialdi xumea egin zuten...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187890/sanferminetako-talde-bortxaketaren-biktima-zelatatu-izana-ez-da-delitu-epailearen-arabera.htm
Gizartea
Sanferminetako talde bortxaketaren biktima zelatatu izana ez da delitu, epailearen arabera
Defentsak kontratatutako detektibeen kontrako salaketa artxibatu du Madrilgo 40. Instrukzio Epaitegiak
Sanferminetako talde bortxaketaren biktima zelatatu izana ez da delitu, epailearen arabera. Defentsak kontratatutako detektibeen kontrako salaketa artxibatu du Madrilgo 40. Instrukzio Epaitegiak
Auzia artxibatu dute. 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren biktima zelatatzeagatik jarritako salaketa bertan behera uztea erabaki du Madrilgo 40. Instrukzio Epaitegiak, behin-behinean. Enrique de la Hoz epailearen aburuz, detektibe agentziak ez zuen «emakumearen intimitatea urratu», ezta «sekreturik argitara eman»...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187891/egun-bakarrean-574-positibo-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Egun bakarrean 574 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean
Berriro ere, Nafarroan atzeman dituzte Hego Euskal Herrian erregistratutako kasuen erdiak baino gehiago. Bi lagun zendu dira gaitzarengatik, eta 84 gaixo daude ZIUetan erietxeratuta.
Egun bakarrean 574 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean. Berriro ere, Nafarroan atzeman dituzte Hego Euskal Herrian erregistratutako kasuen erdiak baino gehiago. Bi lagun zendu dira gaitzarengatik, eta 84 gaixo daude ZIUetan erietxeratuta.
Osakidetzak eta Osasunbideak argitaratutako datuen arabera, aurreko egunean baino positibo gutxiago erregistratu dituzte Hegoaldean: 574 izan dira, bezperan baino 21 gutxiago. Halaber, koronabirusarekin eri ziren bi lagun hil dira azken egunean Hego Euskal Herrian. Nafarroan erregistratu dituzte bi heriotzak. Gobernuak...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187892/atzeratu-egingo-dute-nafarroako-bertsolari-txapelketa.htm
Kultura
Atzeratu egingo dute Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2021eko urtarriletik martxora bitarte zuten egitekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina koronabirusaren eraginez, egunik jarri gabe atzeratzea erabaki dute.
Atzeratu egingo dute Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 2021eko urtarriletik martxora bitarte zuten egitekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina koronabirusaren eraginez, egunik jarri gabe atzeratzea erabaki dute.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak ez du modurik ikusten, pandemia betean, lehiatzekoak diren bertsolarien «aukera berdintasuna» bermatzeko, eta horregatik hartu du datorren urteko txapelketa atzeratzeko erabakia. Berez, urtarriletik martxora zen egitekoa, baina, kideen artean kontsulta egin, eta ez dute horretarako modur...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187893/defizitari-buruzko-akordioa-bertan-behera-uzteko-eskatu-dio-elak-jaurlaritzari.htm
Ekonomia
Defizitari buruzko akordioa bertan behera uzteko eskatu dio ELAk Jaurlaritzari
Gastu sozialak handitzeko zor muga kendu behar dela uste du sindikatuak, eta bide horretatik ez jotzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.
Defizitari buruzko akordioa bertan behera uzteko eskatu dio ELAk Jaurlaritzari. Gastu sozialak handitzeko zor muga kendu behar dela uste du sindikatuak, eta bide horretatik ez jotzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.
«Harrigarria», «lotsagarria», «oso larria». Mikel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak adjektibo zerrenda deigarria erabili du Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin defizita mugatzeko adosturiko akordioa deskribatzeko. «Hasieran, uste genuen azken minutuan sarturiko gol bat zela, baina gero ikusi genuen nah...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187894/medikuntzako-nobel-saria-c-hepatitisaren-birusa-aurkitu-zuten-birologoei.htm
Gizartea
Medikuntzako Nobel saria, C hepatitisaren birusa aurkitu zuten birologoei
Epaimahaiaren arabera, «milioika bizitza» salbatzen lagundu dute.
Medikuntzako Nobel saria, C hepatitisaren birusa aurkitu zuten birologoei. Epaimahaiaren arabera, «milioika bizitza» salbatzen lagundu dute.
C hepatitisaren birusa aurkitzeko lanean aritu diren hiru birologok jasoko dute aurten Medikuntzako Nobel saria: Harvey J. Alter eta Charles M. Rice estatubatuarrek, eta Michael Houghton britainiarrak. Karolinska Institutuak banatzen ditu sariak, eta, epaimahaiak Stockholmen (Suedia) gaur egindako agerraldi batean azal...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187895/jxck-laquokonfrontazio-demokratikoanraquo-oinarritutako-txostena-onartu-du.htm
Mundua
JxCk «konfrontazio demokratikoan» oinarritutako txostena onartu du
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren iritziz, independentismoarentzat ezinbestekoa da botoen %50 baino gehiago lortzea, «jauzi handiak» egin ahal izateko.
JxCk «konfrontazio demokratikoan» oinarritutako txostena onartu du. Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren iritziz, independentismoarentzat ezinbestekoa da botoen %50 baino gehiago lortzea, «jauzi handiak» egin ahal izateko.
JxC alderdiak bere txosten politikoa onartu zuen, joan den larunbatean, bide telematikoen bidez egin duen kongresu politikoaren azken saioan. Puigdemonten hitzaldi batek itxi zuen JxCk uztailean hasi zuen eratze prozesua. Kataluniako presidente ohi eta europarlamentariak nabarmendu zuenez, JxC izango da Kataluniako Gob...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187896/kutxabankek-esan-du-ez-dela-ari-fusio-bat-negoziatzen.htm
Ekonomia
Kutxabankek esan du ez dela ari fusio bat negoziatzen
Sabadell aukeren bila dabil, Bankia irensteko aukera galdu ondoren.
Kutxabankek esan du ez dela ari fusio bat negoziatzen. Sabadell aukeren bila dabil, Bankia irensteko aukera galdu ondoren.
Caixabaken eta Bankiaren arteko bat egiteak berriro hasi du fusioen dantza. Ezkontiderik gabe geratu den banku bat, Sabadell, hautagai bila dabil, eta BBVAren eta Kutxabanken atea jo duela kaleratu du El Confidencial egunkari digitalak. «Une hauetan ez gara ari operazio korporatiborik negoziatzen». erantzun dute Kutxa...
2020-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/187897/pentsioen-erreforman-esku-hartzeko-eskatu-diete-euskal-erakundeei.htm
Ekonomia
Pentsioen erreforman esku hartzeko eskatu diete euskal erakundeei
Pentsiodunek salatu dute ez dutela informazio argirik Espainian negoziatzen ari diren erreformari buruz. Azpimarratu dute baliabide nahikoak daudela sistema «publiko eta duin» bat bermatzeko.
Pentsioen erreforman esku hartzeko eskatu diete euskal erakundeei. Pentsiodunek salatu dute ez dutela informazio argirik Espainian negoziatzen ari diren erreformari buruz. Azpimarratu dute baliabide nahikoak daudela sistema «publiko eta duin» bat bermatzeko.
Espainiako Gobernua hango eragile sozial eta ekonomikoekin (Toledoko Mahaia) ari da negoziatzen pentsioen sistemaren erreforma, eta elkarrizketa horietan esku hartzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eta Hegoaldeko alderdiei oro har. «Ezin da pentsio sistema publiko eta duin bat bermatzeko au...