date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187400/beste-hamabost-ikasgela-itxi-ditu-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak | Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik. | Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik. | Koronabirusa beste hamabost ikasgelatan sartu da azken egunean, eta, horiek horrela, talde horiek bakartzea erabaki du Hezkuntza Sailak. Oraintxe bertan 280 ikasgela daude bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Zehazki, 188 zentrotan dute eragina ikasle taldeen b... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187401/eva-ferreirak-hautagaitza-aurkeztea-asko-gustatuko-litzaiokeela-esan-du-balluerkak.htm | Gizartea | Eva Ferreirak hautagaitza aurkeztea "asko gustatuko" litzaiokeela esan du Balluerkak | Nekane Balluerka EHUko errektoreak begi onez ikusiko luke Eva Ferreirak errektoretzarako hautagaitza aurkeztea. Hautagaitza bakarra ez izatea espero duela adierazi du. | Eva Ferreirak hautagaitza aurkeztea "asko gustatuko" litzaiokeela esan du Balluerkak. Nekane Balluerka EHUko errektoreak begi onez ikusiko luke Eva Ferreirak errektoretzarako hautagaitza aurkeztea. Hautagaitza bakarra ez izatea espero duela adierazi du. | Oraindik goiz da Eva Ferreira EHUko errektore izateko hautagai izango den jakiteko, baina Nekane Balluerkaren onespena jaso du jada. “Azken urteetan bultzatu den unibertsitate ereduarekin bat dator” Eva Ferreira Ekonomia Aplikatuko katedraduna, Balluerkaren ustez. Hala ere, errektoretza eredu eta ikuspuntu desberdinen ... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187402/hezkuntza-sailak-630-langile-kontratatu-ditu-jantokietarako.htm | Gizartea | Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako | EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat. | Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako. EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat. | COVID-19ak baldintzatutako ikasturte honetan, familien eta sindikatuen eskarietako bat izan da jantoki zerbitzua bermatuta egotea, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak horretarako pauso bat emango duela dirudi. Izan ere, ziurtatu du 630 langile kontratatu dituela eskola publikoetako jantokietarako; hain zuzen, 500 ... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187403/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-atzeratu-dute.htm | Kultura | Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratu dute | Sailkapen fasea jokatu da azken asteetan, baina, COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, aurten txapelketa ez egitea erabaki du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak | Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratu dute. Sailkapen fasea jokatu da azken asteetan, baina, COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, aurten txapelketa ez egitea erabaki du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak | Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaur jakinarazi du ez dela aurten Bizkaiko txapelketa jokatuko. «Zalantza eta bilera askoren ostean, COVID-19ak eragindako egoera tarteko, Bizkaiko Bertsozale Elkartean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki dugu, printzipioz, datorren urtera». Udaberrian jokatu beharreko sailka... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187404/jasangarritasuna-oinarri-duen-ehungintza.htm | Bizigiro | Jasangarritasuna oinarri duen ehungintza | Moda etikoak ehungintza jasangarriaren aldeko apustua egiten du. Arropa ekoizpen gardena eta geldoa aldarrikatzen dute eredu horren aldeko diseinatzaileek. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, Bizigiro sailean. | Jasangarritasuna oinarri duen ehungintza. Moda etikoak ehungintza jasangarriaren aldeko apustua egiten du. Arropa ekoizpen gardena eta geldoa aldarrikatzen dute eredu horren aldeko diseinatzaileek. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, Bizigiro sailean. | Ehungintza da munduan gehien kutsatzen duen bigarren industria, petrolioaren atzetik. Are, multinazionalek langileen esplotazioan oinarritutako eredua sustatzen dute. Masan produzitzen dute, ahalik eta eskulan merkeena eskuratuta. Horrela sortzen dituzte arropa oso merkeak, herritarrengan erosi eta bota dinamika txerta... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187405/eba-blancoren-izendapenak-etenda-jarraituko-du.htm | Politika | Eba Blancoren izendapenak etenda jarraituko du | Sektore kritikoak dio Arabako probintzia auzitegiak arrazoi eman diola baina zuzendaritzako iturriek gezurtatu egin dute hala dela. Azaldu dutenez epaitegiko autoak ez du eragin praktikorik uztaileko epaiari ez diolako eragiten | Eba Blancoren izendapenak etenda jarraituko du. Sektore kritikoak dio Arabako probintzia auzitegiak arrazoi eman diola baina zuzendaritzako iturriek gezurtatu egin dute hala dela. Azaldu dutenez epaitegiko autoak ez du eragin praktikorik uztaileko epaiari ez diolako eragiten | Barne gatazkak auzitegietan jarraitzen du. Gaur, EAko sektore kritikoak ohar bat kaleratu du eta bertan adierazten du Eba Blancok azaroan aurkeztutako helegitearen gainean galdu egin duela eta arrazoi eman diela. Ohar horren arabera, hauteskunde prozesua baliogabeko berme batzordearen erabakia babestu du epaitegiak eta... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187406/castejongo-lantegia-ixtea-erabaki-du-cafek.htm | Ekonomia | Castejongo lantegia ixtea erabaki du CAFek | Kalean geratuko direla esan diete Trenasako 118 langileei. Protesta egin dute langileek erabakiaren berri izan ondoren. | Castejongo lantegia ixtea erabaki du CAFek. Kalean geratuko direla esan diete Trenasako 118 langileei. Protesta egin dute langileek erabakiaren berri izan ondoren. | Trenasako langile batzordeak jakinarazi du enpresaren jabeak, Gipuzkoako CAFek, lantegia ixtea erabaki duela. «Azken urteetan izandako galerak» argudiatu ditu enpresak itxiera iragartzeko.
Enpresaren asmoen berri jakin bezain pronto hasi dituzte protestak langileek. 15:00etan manifestazio bat abiatu dute plantaren aur... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187407/abel-ferrararen-sportin-life-izango-da-emanaldi-sorpresako-filma.htm | Kultura | Abel Ferrararen 'Sportin' Life' izango da emanaldi sorpresako filma | Viktoria Eugenia antzokian emango dute, bihar 15:45ean, filma, eta zuzendaria bertan izango da. | Abel Ferrararen 'Sportin' Life' izango da emanaldi sorpresako filma. Viktoria Eugenia antzokian emango dute, bihar 15:45ean, filma, eta zuzendaria bertan izango da. | Iaz bezala, aurretiaz iragarri gabeko film sorpresa bat emango du Donostiako Zinemaldiak bere azkeneko egunean. Gaur jakinarazi dute antolatzaileek film hori Aberl Ferrara zinemagile estatubatuarraren Sportin' life izango dela.
Bad Lieutenant (1992) eta The Funeral (1996) filmen zuzendariak 68 minutuko dokumental bat ... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187408/bi-lagun-sastakatu-dituzte-parisen-eta-polizia-ikertzen-ari-da-ekintza-terrorista-izan-den.htm | Mundua | Bi lagun sastakatu dituzte Parisen, eta Polizia ikertzen ari da ekintza «terrorista» izan den | Erasoa Charlie Hebdo aldizkariaren egoitza izandakoaren ondoan gertatu da. Bi susmagarri atxilotu dituzte. | Bi lagun sastakatu dituzte Parisen, eta Polizia ikertzen ari da ekintza «terrorista» izan den. Erasoa Charlie Hebdo aldizkariaren egoitza izandakoaren ondoan gertatu da. Bi susmagarri atxilotu dituzte. | Frantziako Polizia «hilketa saiakera» bat ikertzen ari da Parisen izan den eraso baten harira. Gutxienez bi lagun zauritu dituzte, arma zorrotz batekin sastakatuta. Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren bulegoak zeuden eraikinaren ondoan gertatu da erasoa. Poliziak uste du ekintza «talde terrorista» batekin lotua izan d... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187409/bilboko-portuko-zamaketariek-grebara-joko-dute-urriaren-9tik-aurrera.htm | Ekonomia | Bilboko portuko zamaketariek grebara joko dute urriaren 9tik aurrera | BilboEstiba elkarteko enpresekin abuztuan hasitako negoziazioak ez du fruiturik eman, eta lanuzteak egitera deituko dute berriz | Bilboko portuko zamaketariek grebara joko dute urriaren 9tik aurrera. BilboEstiba elkarteko enpresekin abuztuan hasitako negoziazioak ez du fruiturik eman, eta lanuzteak egitera deituko dute berriz | Bilboko portuko zamaketariek grebara joko dute urriaren 9tik aurrera. Gaur jakinaraziko dute, eta legeak ezartzen dituen hamabost egunak betetzen direnean ekingo diete lanuzteei. Sei asteko negoziazio prozesua izan dute BilboEstibako lau zamaketa enpresekin —Toro y Betolaza, Berge, S.L.P. eta Cosco txinatarra—, eta ez ... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187410/kulturartekotasuna-kafean.htm | Bizigiro | Kulturartekotasuna, kafean | Emakume Musulmanen Integraziorako Elkarteak arabiar eta euskal gastronomia eskainiko dituen kafetegi bat irekiko du Arrasaten. Proiektuaren hari bat soilik da hori. | Kulturartekotasuna, kafean. Emakume Musulmanen Integraziorako Elkarteak arabiar eta euskal gastronomia eskainiko dituen kafetegi bat irekiko du Arrasaten. Proiektuaren hari bat soilik da hori. | Integrazioa hitzak berak badauzka hainbat erpin. Ezezaguna denak ez du, hasieran behintzat, gerturatzeko panorama ederrik eskaintzen; kasuak kasu, noski. Integrazioa lortzeko, azken batean, beharrezkoa da bestea ezagutzea. Egoerari buelta emateko urrats bat egin du Euskal Gizartean Emakume Musulmanen Integraziorako (IM... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187411/mezuak-hobeki-aditzen-dira-melodia-batek-lagunduta.htm | Kultura | «Mezuak hobeki aditzen dira melodia batek lagunduta» | Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izan zen iragan den astelehenean, irailaren 21ean. Gaitzari buruzko abesti bat sortu zuen Iberok itxialdian, bere istorioan oinarriturik: 'Habitación 40'. | «Mezuak hobeki aditzen dira melodia batek lagunduta». Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izan zen iragan den astelehenean, irailaren 21ean. Gaitzari buruzko abesti bat sortu zuen Iberok itxialdian, bere istorioan oinarriturik: 'Habitación 40'. | Barrenak husteko eta oroitzeko. Horretarako sortu zuen Nekane Ibero musikariak (Iruñea, 1996) Habitación 40 kantua. Alzheimerraz mintzo da bertan. Izan ere, Iberori joan den urtean hil zitzaion amona, gaitz hori zuela. Bizipenetatik abiatuta, apirilean kaleratu zuen kantua, eta, orain, Recuérdame. El principio de la de... |
2020-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/187412/biharko-elitearen-eskola.htm | Kirola | Biharko elitearen eskola | Ikasturte honetan abiatu da pilotarien formakuntza zentroa Hazparneko Berria trinketean. Batasun desberdinetako hogei pilotari hautatu dituzte, hoberenak direlakoan, astean hiru eguneko trebakuntzetan parte hartzeko: fisikoa, teknika eta partidak eginen dituzte, Manu Martiarenaren zuzendaritzapean. | Biharko elitearen eskola. Ikasturte honetan abiatu da pilotarien formakuntza zentroa Hazparneko Berria trinketean. Batasun desberdinetako hogei pilotari hautatu dituzte, hoberenak direlakoan, astean hiru eguneko trebakuntzetan parte hartzeko: fisikoa, teknika eta partidak eginen dituzte, Manu Martiarenaren zuzendaritza... | Bidasoaren alde honetan pilotari profesionalen estatusa ez da ezker paretakoen bera; trinketean, Elite Pro mailan ari diren pilotariek beste ofizio bat ere badute pilotaz gain. Erdibideko izaera horrek agerian uzten du pilota profesionala haboro garatzeko lekua badela oraino ere. Alde horretatik, beste urrats bat egin ... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187413/talde-horrek-irauten-badu-zerbait-eginen-dute.htm | «Talde horrek irauten badu, zerbait eginen dute» | «Talde horrek irauten badu, zerbait eginen dute». | 2012an sartu zen zirkuitu profesionalean Antton Amulet (Donapaleu, 1988). Zuberoa eta Baxenabarreko eskoletan ibiltzen da pilota hezitzaile lanetan, Pilota Batzordearen kontu. Pilotari gisa, jantzi dituen txapel desberdinetan azkena ez da tipiena, profesionalen lehen mailako Frantziako txapeldun berria baita, Peio Larr... | ||
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187414/berdintasunaren-aldeko-politikak-txertatuta-daude-jaurlaritza-osoan.htm | Politika | «Berdintasunaren aldeko politikak txertatuta daude Jaurlaritza osoan» | Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. | «Berdintasunaren aldeko politikak txertatuta daude Jaurlaritza osoan». Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. | Hiru aste beteko dira bihar Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak karguaren zina egin zuenetik Gernika-Lumon (Bizkaia), eta hiru egun geroago hartu zuten kargua sailburu berriek; tartean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua. Jardun horri beste bat erantsi diote orain, ordea: gobernuare... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187415/gasolinoa-bere-bakardadean.htm | Bizigiro | Gasolinoa bere bakardadean | Bilboko itsasadarren bi ertzak lotzeko txalupa zerbitzua dago Barakaldotik Erandiora eta Portugaletetik Areetara. Biek galdu dituzte bezeroak, baina lehena «larri» dabil. | Gasolinoa bere bakardadean. Bilboko itsasadarren bi ertzak lotzeko txalupa zerbitzua dago Barakaldotik Erandiora eta Portugaletetik Areetara. Biek galdu dituzte bezeroak, baina lehena «larri» dabil. | Egunak argitu orduko hasten dira beharrean, Bilboko itsasadarrak banatzen dituen bi ertzak lotu guran: Erandiotik Barakaldora, eta buelta; Portugaletetik Areetara, eta buelta. Etengabean ibiltzen dira txalupa motordun txikiak eskumako eta ezkerreko ibarren arteko distantzia desagerrarazi guran. Baina gasolino izenez ez... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187416/filippo-ganna-hegan-etxean.htm | Kirola | Filippo Ganna, hegan etxean | Erlojuaren aurkako Munduko Txapelketa irabazi du lehendabiziko aldiz, Imolan (Italia). Wout van Aert izan da bigarren, eta Stefan Kung hirugarren. | Filippo Ganna, hegan etxean. Erlojuaren aurkako Munduko Txapelketa irabazi du lehendabiziko aldiz, Imolan (Italia). Wout van Aert izan da bigarren, eta Stefan Kung hirugarren. | Italiako txirrindularitzaren palmaresean erlojuaren aurkako Munduko Txapelketa azalduko da gaurtik. Filippo Gannari esker. Erakustaldia eman du 24 urteko gazteak zaleen aurrean, Imolan. Hegan joan da bizikleta gainean, eta bereibilbide motzeko garaipenik handiena lortu du. Duela hiru egin zuen debuta profesionaletan. O... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187417/esnal-haranburu-eta-parot-hiltzea-egotzi-diote-frantziari.htm | Politika | Esnal, Haranburu eta Parot «hiltzea» egotzi diote Frantziari | Euskal Herriak blokeoa «egiaztatu» duela erran du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak bFiskaltzaren hitzak salatu ditu Paulus Basurco abokatuak | Esnal, Haranburu eta Parot «hiltzea» egotzi diote Frantziari. Euskal Herriak blokeoa «egiaztatu» duela erran du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak bFiskaltzaren hitzak salatu ditu Paulus Basurco abokatuak | Esperotako erabakia eman zuen atzo Parisko Dei Auzitegiak. 70 urte betetzear, preso segitu beharko du Jakes Esnal euskal presoak. Presondegian 30 urte eman baditu ere, beste behin ere, ez diote baldintzapeko askatasun eskaera onartu. Eta sorpresarik ezean, erabaki bera espero da urriaren 27an, Frederic Haranburu Xistor... |
2020-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/187418/gutxienez-22-lagun-hil-dira-ukrainan-hegazkin-istripuan.htm | Mundua | Gutxienez 22 lagun hil dira Ukrainan, hegazkin istripuan | Armadaren aireko batek lurra jo du herrialdearen ipar-ekialdean. | Gutxienez 22 lagun hil dira Ukrainan, hegazkin istripuan. Armadaren aireko batek lurra jo du herrialdearen ipar-ekialdean. | Hegazkin militar batek lurra jo du Ukrainako ipar-ekialdean, eta gutxienez hogei lagun hil dira istripuan. Reuters agentziaren arabera, hegazkinak 28 bidaiari zeramatzan barrenean, tripulazioko kideak kontatuta, eta 22 hil dira. Haietako asko armadako kadeteak ziren, iturri horrek dioenez.
Kharkiv hiritik gertu erori ... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187460/bakardadea-ere-osasunaren-etsai.htm | Gizartea | Bakardadea ere osasunaren etsai | 55 urtetik gorakoen %5,5ek aitortu dute bakarrik sentitzen direla; kopuru hori, ordea, dezente handiagoa dela ondorioztatu dute beste galdera batzuei emandako erantzunetatik. COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriek are gehiago oker dezakete egoera. | Bakardadea ere osasunaren etsai. 55 urtetik gorakoen %5,5ek aitortu dute bakarrik sentitzen direla; kopuru hori, ordea, dezente handiagoa dela ondorioztatu dute beste galdera batzuei emandako erantzunetatik. COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriek are gehiago oker dezakete egoera. | Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bakardadea-K. Gipuzkoan pertsonak konektatzen estrategiaren barruan, azterketa kuantitatibo bat egin dute, herrialdean dauden bakardade profilak aztertzeko asmoz. 55 urtetik gorako 2.050 pertsonako lagin bat hartu dute, eta ateratako emaitzetako bat hau izan da: %5,5ek esan dute bakarrik sen... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187461/sarritan-mezuari-baino-garrantzi-handiagoa-ematen-diogu-formari.htm | Kultura | «Sarritan, mezuari baino garrantzi handiagoa ematen diogu formari» | Zirtoa eta umorea ezinbestekoak ditu Agin Laburuk, baina rol horretatik harago doa haren bertsokera. Egun den horretatik eta dagokion garaitik abiatuta kantatzeko gogoa du, udaberriko balaztadaren aurretik nabari zuen sasoi onera itzultzekoa. | «Sarritan, mezuari baino garrantzi handiagoa ematen diogu formari». Zirtoa eta umorea ezinbestekoak ditu Agin Laburuk, baina rol horretatik harago doa haren bertsokera. Egun den horretatik eta dagokion garaitik abiatuta kantatzeko gogoa du, udaberriko balaztadaren aurretik nabari zuen sasoi onera itzultzekoa. | Etenaldirik ez dute izan bertsolaritzak eta sagardogintzak udan, baina egoerak behartutako motelaldian eta testuinguru berrira moldatu beharrean ikusten ditu biak Agin Laburuk (Astigarraga, 1985). Etxean jaso ditu bata zein bestea. Ofizio du sagardoa, eta Ipintza familiako sagardotegian ematen ditu lan orduak, arrebare... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187462/mariezkurrenak-ez-du-baikon-jarraituko.htm | Kirola | Mariezkurrenak ez du Baikon jarraituko | Enpresak pilotariaren gain utzi du erantzukizuna. Mariezkurrenak, berriz, «penagarritzat» jo du Baikoren jarrera. Enpresako pilotari gehienen taldeak babesa azaldu dio. | Mariezkurrenak ez du Baikon jarraituko. Enpresak pilotariaren gain utzi du erantzukizuna. Mariezkurrenak, berriz, «penagarritzat» jo du Baikoren jarrera. Enpresako pilotari gehienen taldeak babesa azaldu dio. | Baiko utziko duten pilotarien zerrendak izen bat gehiago du: Jon Mariezkurrena. Enpresak gaur jakinarazi zuenez, bi eskaintza egin dizkiote atzelariari kontratua berritzeko, baina ez ditu onartu. Baikoren arabera, urte hasieran aurreko kontratua «nabarmen» hobetzen zuen proposamena egin zioten, eta ez zuen onartu; ezta... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187463/ibai-beobide-euskal-presoaren-lagunek-istripua-izan-dute-puertora-bidean.htm | Politika | Ibai Beobide euskal presoaren lagunek istripua izan dute Puertora bidean | Cadizen gertatu zen istripua, atzo. Etxeraten arabera, denera 348 istripu gertatu dira «dispertsioaren eraginez». | Ibai Beobide euskal presoaren lagunek istripua izan dute Puertora bidean. Cadizen gertatu zen istripua, atzo. Etxeraten arabera, denera 348 istripu gertatu dira «dispertsioaren eraginez». | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ibai Beobide preso bilbotarraren bi lagunek auto istripua izan zuten atzo arratsaldean, Puerto III espetxera —Euskal Herritik 1.050 kilometrora— bidean zihoazela. Elkarteak «dispertsioak eragindako» istripua salatu du.
Istripua Cadizen gertatu da, atzetik zihoan auto batek haiena j... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187464/positiboen-kopuruak-gora-egin-du-hegoaldean-750-kasu.htm | Gizartea | Positiboen kopuruak gora egin du Hegoaldean: 750 kasu | Bezperako datuekin alderatuta, 53 kasu gehiago atzeman dituzte. | Positiboen kopuruak gora egin du Hegoaldean: 750 kasu. Bezperako datuekin alderatuta, 53 kasu gehiago atzeman dituzte. | Hego Euskal Herrian gora egin du positiboen kopuruak: 750 kasu atzeman dira, bezperan baino 53 gehiago.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 398 positibo antzeman dituzte azken orduetan, bezperan baino hamabost gehiago, Eusko Jaurlaritzak eman berri dituen datuen arabera. Positiboen kopuruak apur bat gora egin arren, nahiko... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187465/ikastolek-baliabideak-eskatu-dituzte-pandemiaren-ikasturteari-heldu-ahal-izateko.htm | Gizartea | Ikastolek baliabideak eskatu dituzte pandemiaren ikasturteari heldu ahal izateko | Ikastolen ikasturte hasiera ekitaldia egin dute Agurainen (Araba). Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eskua luzatu die akordioak lortzeko. | Ikastolek baliabideak eskatu dituzte pandemiaren ikasturteari heldu ahal izateko. Ikastolen ikasturte hasiera ekitaldia egin dute Agurainen (Araba). Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eskua luzatu die akordioak lortzeko. | Ikastolen Elkarteak antolatuta, ikasturte berriaren hasiera ekitaldia egin dute gaur goizean Agurainen (Araba), Etorkizunerantz, hezkuntza eraldatzen leloa hartuta. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak bertan adierazi du pandemiaren ikasturteari aurre egin ahal izateko ikastolek «baliabideak eta baldintzak» ... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187466/bertan-behera-gelditu-dira-atlantikaldiaren-gaur-gaueko-kontzertuak.htm | Kultura | Bertan behera gelditu dira Atlantikaldiaren gaur gaueko kontzertuak | Gabacho Maroc eta Ainara Ortega nahiz Che Sudaka eta Huntza ziren gaur gauean jotzekoak Errenteriako (Gipuzkoa) jaialdian, baina eguraldi iragarpenek emanaldiak bertan behera uztera eraman dituzte antolatzaileak. | Bertan behera gelditu dira Atlantikaldiaren gaur gaueko kontzertuak. Gabacho Maroc eta Ainara Ortega nahiz Che Sudaka eta Huntza ziren gaur gauean jotzekoak Errenteriako (Gipuzkoa) jaialdian, baina eguraldi iragarpenek emanaldiak bertan behera uztera eraman dituzte antolatzaileak. | Okerrera egin du eguraldi iragarpenak eta atzo gertatu bezala, Atlantikaldia jaialdiko antolakuntzak gaur iluntzean egitekoak ziren kontzertuak ere bertan behera uztea erabaki du.
Eguerdirako iragarrita zegoen emanaldia, aldiz, aurrera atera ahal izan dute. Kontzertu horretan Padro Pastorrek eta Izarok hartu dute part... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187467/goran-paskaljevic-zinema-zuzendari-serbiarra-hil-da.htm | Kultura | Goran Paskaljevic zinema zuzendari serbiarra hil da | Zinemagilea Parisen hil zen atzo, 73 urte zituela. | Goran Paskaljevic zinema zuzendari serbiarra hil da. Zinemagilea Parisen hil zen atzo, 73 urte zituela. | Jugoslavia ohian 1970eko hamarkadan loratu zen zinemagile olde berriaren ordezkari ezagunenetako bat izan zen Goran Paskaljevic (Belgrad, 1947-Paris, 2020). Pragako Zinema Eskolan egin zituen ikasketak, eta 1960ko hamarkadaren amaieran estreinatu zen Pan Hrstka dokumentalarekin. Lan hark, baina, lehenengo arazoak eman ... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187468/itxura-ona-eta-puntu-bat.htm | Kirola | Itxura ona eta puntu bat | Alavesek hutsean berdindu du Getaferen kontra, Mendizorrotzan. Aurreko lehietan baino sendoago aritu da, eta erasoan arrisku dezente sortu du. Ate aurrean asmatzea falta izan zaio, ordea | Itxura ona eta puntu bat. Alavesek hutsean berdindu du Getaferen kontra, Mendizorrotzan. Aurreko lehietan baino sendoago aritu da, eta erasoan arrisku dezente sortu du. Ate aurrean asmatzea falta izan zaio, ordea | Hobera egiten jarraitzen du Alavesek. Geroz eta lehiakorrago dabil, eta gaur sasoiko lehen puntua poltsikoratu du Getaferen aurka. Irabaztea merezi zuen akaso, baina bederen, bukaera eman dio puntu eskasiari; nola, eta atea hutsean utzita. Defentsako pitzadurek kezkatuta zuten Arabako taldea, baina sendo aritu da gaur,... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187469/plan-estrategiko-bat-eskatu-dute-aeronautikarentzat.htm | Ekonomia | Plan estrategiko bat eskatu dute aeronautikarentzat | Sektoreko langileek manifestazioa egin dute Gasteizen. Sindikatuek uste dute kaleratzeak beharrean, «behin behineko neurriak» har daitezkeela | Plan estrategiko bat eskatu dute aeronautikarentzat. Sektoreko langileek manifestazioa egin dute Gasteizen. Sindikatuek uste dute kaleratzeak beharrean, «behin behineko neurriak» har daitezkeela | Erakundeen inplikazioa galdegin dute aeronautikako langileek, sektoreak bizi duen krisiari aurre egiteko. Euskal Herrian, Araban biltzen dira langile gehienak eta, hain justu, hiriburuan mobilizatu dira larunbat honetan. Manifestazioaren deitzaileek gogoratu dute administrazioek inbertsio handiak egin dituztela sektore... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187470/urrizak-zazpigarrenez-irabazi-du-buruz-buruko-txapela.htm | Kirola | Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela | Endikak partida handia egin du, eta oso estu hartu du txapelduna, baina hustuta iritsi da azken txanpara | Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela. Endikak partida handia egin du, eta oso estu hartu du txapelduna, baina hustuta iritsi da azken txanpara | Hark aitortu du. Jokatzen jarraitu edo utzi zalantza izan zuen Javier Urrizak COVID-19aren pandemiak eragindako etenaldi luzean. Adinak eragiten zion duda gehien: 38 urte izanik —39 beteko ditu azaroan—, ez zuen argi ikusten ea gai izango zen bere onena emateko horrenbeste denbora jokatu gabe egon ondoren. Indartsu iku... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187471/loiuko-enpresa-bateko-langile-bat-hil-da-kantabrian.htm | Ekonomia | Loiuko enpresa bateko langile bat hil da Kantabrian | Ostiral arratsaldean zauritu zen, leherketa batean, eta gauean hil zen Gurutzetako ospitalean. Aurten lan istripuan zendutako 48. behargina da. | Loiuko enpresa bateko langile bat hil da Kantabrian. Ostiral arratsaldean zauritu zen, leherketa batean, eta gauean hil zen Gurutzetako ospitalean. Aurten lan istripuan zendutako 48. behargina da. | Bizkaian bizi zen 34 urteko langile bat hil da, ostiralean Ontonen (Kantabria, Espainia) izan zuen lan istripu baten ondorioz. Gurutzetako Ospitalean zendu zen, gauean. CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, Loiun (Bizkaia) egoitza duen Sisteinge enpresan lan egiten zuen, eta azpikontratuta zegoen Ontongo Derivados de Flu... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187472/ahtren-aurkako-mobilizazioekin-jarraitzera-deitu-du-mugitu-mugimenduak.htm | Gizartea | AHTren aurkako mobilizazioekin jarraitzera deitu du Mugitu mugimenduak | Azken asteetan taldeko zortzi kideren aurka egin diren atxiloketek «garai zaharrak» gogorarazten dizkiela salatu dute, baina errepresioak ez dituela beldurtuko gaineratu dute | AHTren aurkako mobilizazioekin jarraitzera deitu du Mugitu mugimenduak. Azken asteetan taldeko zortzi kideren aurka egin diren atxiloketek «garai zaharrak» gogorarazten dizkiela salatu dute, baina errepresioak ez dituela beldurtuko gaineratu dute | Iragan abuztuan, Mugitu mugimenduko kideek AHTren obrak geldiarazteko ekintza bat egin zuten Martzillan, egun batzuk lehenago Airef erakundeak azpiegitura horri buruzko kritika oinarri hartuta. Duela bi aste, berriz, Espainiako Poliziak mugimenduko zortzi kide atxilotu zituen, baita ekintza haren berri eman zuten bi ka... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187473/baionako-auzapeza-mehatxatu-dute.htm | Politika | Baionako auzapeza mehatxatu dute | Hiltzeko mehatxuak egin dizkiote telefonoz, Jean Rene Etxegarairi. Salaketa jarri du berehala. | Baionako auzapeza mehatxatu dute. Hiltzeko mehatxuak egin dizkiote telefonoz, Jean Rene Etxegarairi. Salaketa jarri du berehala. | Sud Ouest egunkariak eman du albistearen berri: Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezari mehatxuak egin dizkiote, telefonoz. Baionako Herriko Etxeko idazkariak jaso du deia, eta «Auzapeza Baiona txikira ez hurbiltzeko, bestela tiro bat» jasoko zuela esan dio.
Mehatxuak egin dituen pertsonak etxegabeen kontrako neurriak... |
2020-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/187474/dasatskisi-beginning-filmak-irabazi-ditu-sari-nagusiak.htm | Kultura | 'Dasatskisi' / 'Beginning' filmak irabazi ditu sari nagusiak | Film onenarentzako Urrezko Maskorraz gain, zuzendari eta emakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorrak eskuratu ditu Dea Kulumbegaxvilik zuzendutako lanak, eta baita gidoi onenarentzako saria ere. | 'Dasatskisi' / 'Beginning' filmak irabazi ditu sari nagusiak. Film onenarentzako Urrezko Maskorraz gain, zuzendari eta emakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorrak eskuratu ditu Dea Kulumbegaxvilik zuzendutako lanak, eta baita gidoi onenarentzako saria ere. | Urakan bat bezala sartu zen Dasatskisi / Beginning ekoizpen georgiarra Donostiako 68. Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketan, eta aurretik zuen guztia eramanda atera da bertatik. Dea Kulumbegaxvilik zuzendutako lanak irabazi du film onenari dagokion Urrezko Maskorra, eta baita zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorr... |
2020-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/187511/iurretan-emakume-bat-hil-da-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Iurretan emakume bat hil da auto batek harrapatuta | 74 urte zituen hildakoak. Ezbeharra 20:40 aldera gertatu zen, atzo. | Iurretan emakume bat hil da auto batek harrapatuta. 74 urte zituen hildakoak. Ezbeharra 20:40 aldera gertatu zen, atzo. | 74 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatu ostean, Iurreta eta Durango (Bizkaia) arteko errepidean. Ezbeharra 20:40 aldera gertatu zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan. Anbulantzia bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa joan dira, baina ezin izan dute ezer egin emakumearen bizia salbatzeko. Ertzainta ... |
2020-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/187512/txiki-eta-otaegi-gogoratu-dituzte-fusilamenduen-45-urteurrenean.htm | Politika | Txiki eta Otaegi gogoratu dituzte, fusilamenduen 45. urteurrenean | 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kide, Bartzelonan. | Txiki eta Otaegi gogoratu dituzte, fusilamenduen 45. urteurrenean. 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kide, Bartzelonan. | «Beste behin, 1970ean bezala, Euskal Herriaren eta munduko herri guztien borroka lehen lerroan dago». Juan Paredes Txiki-k hil aurretik idatzitako azken gutunaren zati dira hitz horiek. Izan ere, gaurko egunez, baina 1975ean, diktadura frankistak Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteak eta FRAPeko hiru kide hil zituen... |
2020-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/187513/aske-utzi-dute-rufino-arriaga-euskal-presoa.htm | Politika | Aske utzi dute Rufino Arriaga euskal presoa | 23 urte igaro ditu espetxean. Lehenik, Frantzian, eta 2003tik, Espainian. Horrez gain, Puertora bidean zihoan euskal presoen senideen furgoneta batek istripu bat izan du. Asteburuko bigarrena da. | Aske utzi dute Rufino Arriaga euskal presoa. 23 urte igaro ditu espetxean. Lehenik, Frantzian, eta 2003tik, Espainian. Horrez gain, Puertora bidean zihoan euskal presoen senideen furgoneta batek istripu bat izan du. Asteburuko bigarrena da. | Aske geratu da Rufino Arriaga Arruabarrena euskal presoa, 23 urteko espetxe zigorra bete ostean. Sevilla III espetxetik (Andaluzia, Espainia) atera da.
Arraiga 1997an atxilotu zuten Orleansen (Frantzia), eta 2003an Espainiaratu zuten. Aurrez, Espainiako Konstituzio Auzitegiko epaile Francisco Tomas y Valienteren hilke... |
2020-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/187514/harraparia-harrapatzeko-prest.htm | Gizartea | Harraparia harrapatzeko prest | Erlauntzetara erle bila joaten diren liztor asiarrak harrapatzeko gailu bat asmatu du Fernando Arango erlezainak. Erlauntzaren sarreran jartzen duen kutxa bat da | Harraparia harrapatzeko prest. Erlauntzetara erle bila joaten diren liztor asiarrak harrapatzeko gailu bat asmatu du Fernando Arango erlezainak. Erlauntzaren sarreran jartzen duen kutxa bat da | Liztorrak harrapatzeko botila batzuk ipini nituen, ziri batekin. Eta haiei begira nengoela bururatu zitzaidan. Azkeneko Gabonetan izan zen. Gero zirriborro batzuk egin nituen, eta hala sortu nuen». Liztor asiarrentzako harrapagailu berri bat asmatu du Fernando Arangok. Sortzez Asturiaskoa (Espainia) den arren, Bilboko ... |
2020-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/187515/hiru-pertsona-hil-dira-nafarroan-covid-19aren-ondorioz.htm | Gizartea | Hiru pertsona hil dira Nafarroan COVID-19aren ondorioz | 13.012 PCR egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta horietatik 842k positibo eman dute. | Hiru pertsona hil dira Nafarroan COVID-19aren ondorioz. 13.012 PCR egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta horietatik 842k positibo eman dute. | Hego Euskal Herrian 13.012 PCR proba egin dira azken orduetan, eta 842 positibo atzeman dituzte. Bezperan baino 92 kasu gehiago detektatu dituzte, beraz, 753 proba gehiago eginda. Nafarroan, gainera, hiru lagun zendu dira koronabirusaren eraginez.
Lurraldez lurralde, Nafarroan egiten ari da kalterik handiena. Han, 363... |
2020-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/187516/xabier-zaldua-berriz-ere-garaile.htm | Kirola | Xabier Zaldua berriz ere garaile | Hirugarrenez irabazi du Euskal Pentatloi Txapelketa. Gabirondo izan zen bigarren, eta Arria V.a hirugarren. | Xabier Zaldua berriz ere garaile. Hirugarrenez irabazi du Euskal Pentatloi Txapelketa. Gabirondo izan zen bigarren, eta Arria V.a hirugarren. | Azpeitiko zezen plazak hartu zuen atzo euskal pentatloiko final handia. Geldiune baten ostean, 2018an hasi ziren berriz ere proba egiten, eta ordutik txapeldun bakarra ezagutu du: Xabier Zaldua. Bigarren izan zen Julen Gabirondo, eta hirugarren Xabier Orbegozo Arria V.a.
Euripean jokatu zuten atzoko finala, bi txandat... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187517/trumpek-645-euro-ordaindu-zuen-zergetan-2016an-eta-2017an-the-new-york-times-en-arabera.htm | Mundua | Trumpek 645 euro ordaindu zuen zergetan 2016an eta 2017an, 'The New York Times'-en arabera | AEBetako egunkariak presidenteak azken hogei urteetan isilpean gorde duen informazio fiskala jaso du. Zenbait erakunde kontu horiek ikertzen ari dira. | Trumpek 645 euro ordaindu zuen zergetan 2016an eta 2017an, 'The New York Times'-en arabera. AEBetako egunkariak presidenteak azken hogei urteetan isilpean gorde duen informazio fiskala jaso du. Zenbait erakunde kontu horiek ikertzen ari dira. | Igandean, The New York Times egunkariak Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen azken hogei urteetako zerga aitorpenak argitaratu ditu, eta adierazi du dagoeneko bete dela ehunka milioi euroko zenbait zor ordaintzeko epea. 2016. urteko hauteskunde kanpainaz geroztik, Trumpek ez ditu bere zerga aito... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187518/alaphilippek-irabazi-du-errepideko-munduko-txapelketa.htm | Kirola | Alaphilippek irabazi du Errepideko Munduko Txapelketa | Bigarren postuan Wout van Aert sailkatu da, eta hirugarrenean, Marc Hirschi. | Alaphilippek irabazi du Errepideko Munduko Txapelketa. Bigarren postuan Wout van Aert sailkatu da, eta hirugarrenean, Marc Hirschi. | Julian Alaphilippe txirrindulariak irabazi zuen Errepideko Munduko Txapelketa atzo, Imolan (Italia). Bakarrik iritsi zen helmugara, eta haren atzetik sartu ziren Wout van Aert eta Marc Hirschi, hurrenez hurren. Mikel Landa hamaseigarrena izan zen, eta Pello Bilbao, hogeigarrena.
Alaphilippek erasoa egin zuen Cima Gall... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187519/realak-hirugarrenez-irabazi-du-euskal-herria-kopa.htm | Kirola | Realak hirugarrenez irabazi du Euskal Herria Kopa | Realak penaltietan irabazi du finala, partida hutsean amaitu ondoren. | Realak hirugarrenez irabazi du Euskal Herria Kopa. Realak penaltietan irabazi du finala, partida hutsean amaitu ondoren. | Aurten ere Realak eta Athleticek jokatu dute Euskal Herria Kopako finala, igandean, Zornotzan (Bizkaia). Realak irabazi du hamargarren txapelketa. Taldeak hirugarren aldia du. Athletic izan da txapelduna beste guztietan, eta beti bi talde horiek izan dira finalean.
Partidaren lehen zatian, bi taldeak parekatuta aritu ... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187520/quim-torra-kataluniako-presidentea-inhabilitatu-du-espainiako-auzitegi-gorenak.htm | Mundua | Quim Torra Kataluniako presidentea inhabilitatu du Espainiako Auzitegi Gorenak | Dagoeneko indarrean da inhabilitazioa. Goreneko epaileek aho batez hartu dute erabakia, eta urte eta erdiko inhabilitazioa bete beharko du. Erabaki horrek Kataluniako legealdia amaitzera behartuko du. | Quim Torra Kataluniako presidentea inhabilitatu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Dagoeneko indarrean da inhabilitazioa. Goreneko epaileek aho batez hartu dute erabakia, eta urte eta erdiko inhabilitazioa bete beharko du. Erabaki horrek Kataluniako legealdia amaitzera behartuko du. | Iazko abenduan Kataluniako Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta Kataluniako presidente Quim Torraren inhabilitazioaren alde egin du. Urte eta erdiz ezingo du kargu publikorik izan, Kataluniako buruzagi politiko eta sozial presoen aldeko pankartak kentzeko Espainiako Hautesku... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187521/athleticek-irabazi-egin-du-eibarren-aurkako-derbia.htm | Kirola | Athleticek irabazi egin du Eibarren aurkako derbia | Bilboko taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak lortu ditu Ipuruan. Eibarrek ez du irabazi oraindik. | Athleticek irabazi egin du Eibarren aurkako derbia. Bilboko taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak lortu ditu Ipuruan. Eibarrek ez du irabazi oraindik. | Espainiako Ligako hirugarren jardunaldian, Athleticek 1-2 irabazi dio Eibarri igandean Ipuruan jokatu duten derbian. Talde zuri-gorriaren bi golak Unai Lopezek egin ditu; etxeko taldearena, berriz, Kike Garciak. Denboraldiko bigarren gola du. Gol horrekin berdindu egin du partida, baina atzetik etorri da Athleticen big... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187522/ortuzarrek-eskua-luzatu-die-eragile-politiko-eta-sindikalei-elkarrizketa-eta-adostasuna-lortzeko.htm | Politika | Ortuzarrek «eskua luzatu» die eragile politiko eta sindikalei, «elkarrizketa eta adostasuna» lortzeko | Alderdi Eguneko mintzaldian, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak esan du espero dutela abendu erdialdera egitea EBB berritzeko Batzar Nagusia. | Ortuzarrek «eskua luzatu» die eragile politiko eta sindikalei, «elkarrizketa eta adostasuna» lortzeko. Alderdi Eguneko mintzaldian, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak esan du espero dutela abendu erdialdera egitea EBB berritzeko Batzar Nagusia. | Ezohiko Alderdi Eguna bizi izan zuen atzo EAJk. COVID-19aren izurriaren eraginez, lehen aldiz 43 urtez, ezin izan ziren milaka lagun elkartu Forondako zelaietan, baina leku horretan bertan ekitaldi bat egin zuten Euzkadi Buru Batzarreko eta herrialde batzarretako kideek.
«Alderdi honek herri honekin eta bere etorkizun... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187523/osasunak-galdu-egin-du-sadar-berrian.htm | Kirola | Osasunak galdu egin du Sadar berrian | Levantek buelta eman dio markagailuari, eta partida aise irabaztea lortu du Iruñean. | Osasunak galdu egin du Sadar berrian. Levantek buelta eman dio markagailuari, eta partida aise irabaztea lortu du Iruñean. | Osasunak 1-3 galdu du Levanteren aurka Sadar zelai berrian jokatutako estreinako partidan, Espainiako Ligako hirugarren jardunaldian. Taldea irabazten hasi da lehen zatiaren erdialdean, Roberto Torresek area kanpotik sartutako gol bati esker. Pozak gutxi iraun die, ordea, eta Melerok handik hiru minutura berdindu du pa... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187524/borrokak-lehertu-dira-karabakh-garaian.htm | Mundua | Borrokak lehertu dira Karabakh Garaian | Gutxienez 32 dira hildakoak. Armeniak eta Azerbaijanek elkarri egozten diote erasoak hasi izana. Gerra legea ezarri dute Karabakh Garaian, eta armak hartzera deitu dituzte herritarrak. | Borrokak lehertu dira Karabakh Garaian. Gutxienez 32 dira hildakoak. Armeniak eta Azerbaijanek elkarri egozten diote erasoak hasi izana. Gerra legea ezarri dute Karabakh Garaian, eta armak hartzera deitu dituzte herritarrak. | Igande goizaldean lehertu ziren borrokak. Armeniako iturrien arabera, Azerbaijanek eraso egin zion Nagorno Karabakheko kokaleku zibil bati, eta, hari erantzunez, Azerbaijango armadaren bi helikoptero eta hiru drone bota zituzten. Aldiz, Azerbaijango Defentsa Ministerioak dio «kontraeraso bat» hasi zutela «herritarrak A... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187525/ikerketa-abiatu-dute-kanbon-behor-bat-zauriturik-atzeman-ondoan.htm | Gizartea | Ikerketa abiatu dute Kanbon behor bat zauriturik atzeman ondoan | Labana bat aurkitu dute animaliaren ondoan. Frantziako Estatuan hainbat zaldi zauritu dituzte azken hilabeteetan. | Ikerketa abiatu dute Kanbon behor bat zauriturik atzeman ondoan. Labana bat aurkitu dute animaliaren ondoan. Frantziako Estatuan hainbat zaldi zauritu dituzte azken hilabeteetan. | Misterio hutsa da. Azken hilabeteetan, Frantziako Estatuan hamarnaka zaldi zauritu dituzte, belarriak moztuz edo sabela urratuz. Iragan ostiralean, Kanbon (Lapurdi) gertatu zen. Behor bati lau labankada egin dizkiote: «Zauriak ez dira larriak», Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen arabera. Hala ere, jabeak salaketa... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187526/artolak-eta-rezustak-irabazi-dute-mastersa.htm | Kirola | Artolak eta Rezustak irabazi dute Mastersa | Altunak eta Imazek ondo hasi dute partida, baina ezin izan diote eutsi Artolaren eta Rezustaren mailari. Rezusta izan da finaleko jokalaririk onena. | Artolak eta Rezustak irabazi dute Mastersa. Altunak eta Imazek ondo hasi dute partida, baina ezin izan diote eutsi Artolaren eta Rezustaren mailari. Rezusta izan da finaleko jokalaririk onena. | Artolak eta Rezustak euren jokoa egin dute Caixabank Masters txapelketako finalean, eta nagusitasunez aritu dira Altunaren eta Imazen aurrean. Partidaren hasiera oso bestelakoa izan da, haiek 4-0 eta 6-2 aurreratu baitira. Hortik aurrera, baina, atzean geratu dira.
Artolak oso partida ona jokatu du, eta izan duen auke... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187527/maddi-sarasua-laskarai-nagusitu-da-xilabako-bigarren-kanporaketan.htm | Kultura | Maddi Sarasua Laskarai nagusitu da Xilabako bigarren kanporaketan | Zuberoa, Lapurdi eta Baxenbarreko Xilaba bertsolari txapelketako bigarren saioa iragan da larunbatean, Muskildin (Zuberoa). Ainhoan (Lapurdi) izanen da hurrengo saioa, datorren larunbatean. | Maddi Sarasua Laskarai nagusitu da Xilabako bigarren kanporaketan. Zuberoa, Lapurdi eta Baxenbarreko Xilaba bertsolari txapelketako bigarren saioa iragan da larunbatean, Muskildin (Zuberoa). Ainhoan (Lapurdi) izanen da hurrengo saioa, datorren larunbatean. | Irailaren 19an hasi zen Xilaba bertsolari txapelketa, eta Aitor Servier Etxexuri nagusitu zen lehen kanporaketan, Hiriburun (Lapurdi). Joan den larunbatean, berriz, Maddi Sarasua Laskaraik lortu du puntu gehien Muskildiko saioan (Zuberoa). Patxi Hiriart Hiribarrenek eta Maindi Murua Berrak egin dute bigarren eta hiruga... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187528/rementeriak-garaiz-aurkeztu-nahi-ditu-2021eko-bizkaiko-aurrekontuak.htm | Politika | Rementeriak «garaiz» aurkeztu nahi ditu 2021eko Bizkaiko aurrekontuak | Udalak diruz hornitzeko araua aldatu nahi dute, «adostasunez» eta tokiko erakundeen iritzia kontuan hartuta | Rementeriak «garaiz» aurkeztu nahi ditu 2021eko Bizkaiko aurrekontuak. Udalak diruz hornitzeko araua aldatu nahi dute, «adostasunez» eta tokiko erakundeen iritzia kontuan hartuta | Bizkaiko Batzar Nagusietako politika orokorrari buruzko osoko bilkura baliatu du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak herrialdearen egoeraz gogoeta egiteko eta, bide batez, zenbait neurri berezi iragartzeko. Espero bezala, COVID-19aren pandemiak eta horrek eragindako egoera ekonomiko eta soziala izan dira haren ja... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187529/612-kasu-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 612 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean | 28 lagun erietxeratu dituzte azken egunean Hego Euskal Herrian. Halaber, koronabirusarekin eri ziren hiru pertsona hil dira egun bakarrean, Nafarroan. | 612 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean. 28 lagun erietxeratu dituzte azken egunean Hego Euskal Herrian. Halaber, koronabirusarekin eri ziren hiru pertsona hil dira egun bakarrean, Nafarroan. | Beste 612 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Dena dela, azken egunean nabarmen egin du behera egindako PCR proba kopuruak: larunbatean, 13.012 test egin zituzten. Atzo, berriz, 9.115.
Lurraldeka, Nafarroan atzeman dute positibo gehien: 258. Lurralde horretan egindako PCR proben %8,4k eman dute positibo. B... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187530/trenasako-langileek-greba-mugagabea-egingo-dute.htm | Ekonomia | Trenasako langileek greba mugagabea egingo dute | CAF jabeari presio egiteko eskatu dio CCOOk Nafarroako Gobernuari. | Trenasako langileek greba mugagabea egingo dute. CAF jabeari presio egiteko eskatu dio CCOOk Nafarroako Gobernuari. | Langileen batzarra egin dute gaur goizean Trenasako langileek, Castejongo plantan (Nafarroa). Hor erabaki dute ostiraletik aurrera greba mugagabe bat egitea enpresaren itxiera salatzeko. Joan den ostiralean jakinarazi zien zuzendaritzak fabrika itxiko zutela eta kalean geratuko zirela han aritzen diren 118 langileak.
... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187531/lukaxenkoren-aurkako-protesta-jendetsuak-egin-dituzte-bielorrusian.htm | Mundua | Lukaxenkoren aurkako protesta jendetsuak egin dituzte Bielorrusian | Manifestariek modu sinbolikoan inbestitu dute oposizioko burua | Lukaxenkoren aurkako protesta jendetsuak egin dituzte Bielorrusian. Manifestariek modu sinbolikoan inbestitu dute oposizioko burua | Beste behin, Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentearen aurkako protesta jendetsuak egin zituzten atzo herrialdeko hainbat hiritan, eta haren dimisioa exijitu. Tokiko prentsaren arabera, 100.000 lagun inguru bildu ziren Minsk hiriburuan, nahiz eta protestak hasi aurreko orduetan militarrek kale guztiak inguratu. ... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187532/unai-elorriagak-eta-pello-otxotekok-jaso-dute-espainiako-kritikaren-saria.htm | Kultura | Unai Elorriagak eta Pello Otxotekok jaso dute Espainiako Kritikaren Saria | Narratiban 'Iturria' eleberria saritu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak, eta poesian, 'Itsas bizimina' poema bilduma | Unai Elorriagak eta Pello Otxotekok jaso dute Espainiako Kritikaren Saria. Narratiban 'Iturria' eleberria saritu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak, eta poesian, 'Itsas bizimina' poema bilduma | Ipuin bildumaren eta eleberriaren artean dabil Unai Elorriagaren Iturria liburua (Susa), eta haren kalitatea nabarmendu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak. Epaimahaiaren iritziz, liburu hori izan da 2019ko literaturak utzitako narratibako lanik onena, eta Pello Otxotekoren Itsas bizimina poema bilduma (Balea... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187533/milaka-lagun-atera-dira-kalera-torraren-inhabilitazioa-salatzeko.htm | Mundua | Milaka lagun atera dira kalera Torraren inhabilitazioa salatzeko | ANCk eta Omniumek deituta, udaletxeen aurrean eta plazetan bildu da jendea. Manifestarien eta Mossoen arteko istiluak izan dira Bartzelonan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. | Milaka lagun atera dira kalera Torraren inhabilitazioa salatzeko. ANCk eta Omniumek deituta, udaletxeen aurrean eta plazetan bildu da jendea. Manifestarien eta Mossoen arteko istiluak izan dira Bartzelonan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. | Quim Torra Kataluniako presidentearen inhabilitazioa salatzeko, milaka lagunek protesta egin dute ANCk eta Omniumek deitutako mobilizazioetan. Kataluniako ehunka plazatan bildu da jendea. Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia heldu eta berehala, Kataluniako udaletxe guztien atarian eta plazetan kontzentratzera deitu d... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187534/ulertezina-neurriz-kanpokoa-eta-ustela.htm | Mundua | «Ulertezina», «neurriz kanpokoa» eta «ustela» | Berehala hedatu dira ordezkari politikoen eta eragileen erreakzioak. Bideoanalisia: Arantxa Elizegi Egilegor, BERRIAko 'Mundua' saileko koordinatzailea. | «Ulertezina», «neurriz kanpokoa» eta «ustela». Berehala hedatu dira ordezkari politikoen eta eragileen erreakzioak. Bideoanalisia: Arantxa Elizegi Egilegor, BERRIAko 'Mundua' saileko koordinatzailea. | Espainiako Auzitegi Gorenak urte eta erdirako inhabilitatu du Quim Torra Kataluniako Gobernuko presidentea. PDeCAT alderdiak ezohiko batzar batera deitu du erabakiaz hitz egiteko, eta hainbat alderditako ordezkari politikoak hasiak dira haien iritziak zabaltzen sare sozialetan.
Moncloak adierazi du errespetatu egiten ... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187535/donostiako-ospitalean-bi-ume-jaioberriri-emandako-arta-laquoarduragabearaquo-ikertzeko-eskatu-dute.htm | Gizartea | Donostiako Ospitalean bi ume jaioberriri emandako arta «arduragabea» ikertzeko eskatu dute | Umeetako bat hil egin da, eta besteak ondorio larriak ditu; zabaldu diren datuen arabera, anestesia eman zieten biei, elikagaiak ematen ari zirelakoan. | Donostiako Ospitalean bi ume jaioberriri emandako arta «arduragabea» ikertzeko eskatu dute. Umeetako bat hil egin da, eta besteak ondorio larriak ditu; zabaldu diren datuen arabera, anestesia eman zieten biei, elikagaiak ematen ari zirelakoan. | «Izugarria da». Pazienteen Defendatzailea elkarteko presidente Carmen Floresek atzo hitz horiek erabili zituen Donostiako Ospitalean gertatutakoaren inguruan ezagutu diren albisteei buruzko iritzia emateko. Zabaldu diren datuen arabera, garaia baino lehen jaiotako bi umeri eman beharreko artan akats larri bat gertatu z... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187536/espainiako-auzitegi-gorenak-bi-urtera-jaitsi-dio-kartzela-zigorra-gazteluetako-irakasle-ohiari.htm | Gizartea | Espainiako Auzitegi Gorenak bi urtera jaitsi dio kartzela zigorra Gazteluetako irakasle ohiari | Ikasle bati 2009tik 2011ra sexu abusu jarraituak egitea egotzi dio, baina Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ezarritako 11 urteko kartzela zigorra bi urtera jaitsi du. Aho batez hartu du erabakia. | Espainiako Auzitegi Gorenak bi urtera jaitsi dio kartzela zigorra Gazteluetako irakasle ohiari. Ikasle bati 2009tik 2011ra sexu abusu jarraituak egitea egotzi dio, baina Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ezarritako 11 urteko kartzela zigorra bi urtera jaitsi du. Aho batez hartu du erabakia. | Espainiako Auzitegi Gorenak bi urteko kartzela zigorra ezarri dio Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohi bati, 2009tik 2011ra ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egiteagatik. Gainera, irakasleak ezingo du biktimarengana gerturatu lau urtean. Auzitegiak aho batez hartu du erabakia.
Bizkaiko Lurral... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187537/madrilek-autonomoentzako-laguntzak-luzatuko-ditu-urtarrilaren-31-arte.htm | Ekonomia | Madrilek autonomoentzako laguntzak luzatuko ditu urtarrilaren 31 arte | Autonomoen elkarte nagusiek eta Espainiako Gobernuak akordioa egin dute jarduera eteteagatik dagoen lansaria luzatzeko. | Madrilek autonomoentzako laguntzak luzatuko ditu urtarrilaren 31 arte. Autonomoen elkarte nagusiek eta Espainiako Gobernuak akordioa egin dute jarduera eteteagatik dagoen lansaria luzatzeko. | Espainiako ATA langile autonomoen elkarteko presidente Lorenzo Amorrek jakinarazi du akordioa lortu dutela Espainiako Gobernuarekin autonomentzako laguntzak luza daitezen urtarrilaren 31ra arte. Amorren arabera, jarduera eteteagatik Madrilek onartua duen lansaria jasotzeko aukera beste lau hilabete luzatuko da; gobernu... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187538/gorenaren-epaiaren-aurka-manifestu-bat-atera-dute-eta-atxikimenduak-biltzen-ari-dira.htm | Gorenaren epaiaren aurka manifestu bat atera dute eta atxikimenduak biltzen ari dira | Gorenaren epaiaren aurka manifestu bat atera dute eta atxikimenduak biltzen ari dira. | Torraren inhabilitazioaren epaia ezagutu bezain pronto, Salvador Cardus unibertsitateko irakasle eta politologoaren ekimenez, Kataluniako hainbat lagunek manifestu bat atera dute inhabilitazioa salatuz, eta inhabilitacio@gmail.com posta elektronika sortu dute atxikimendu gehiago biltzeko. Espainiako sistema judizialari... | ||
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187539/hasi-da-egunean-behin-jokoaren-denboraldi-berria.htm | Bizigiro | Hasi da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria | Jokoaren bosgarren sasoia izango da, eta Guuk telefonia eta Internet konpainia berriak babestuko du. Lehen egunean 15.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu jokoak. | Hasi da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria. Jokoaren bosgarren sasoia izango da, eta Guuk telefonia eta Internet konpainia berriak babestuko du. Lehen egunean 15.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu jokoak. | Iritsi da eguna. Gaur hasi da Egunean Behin sakelako telefonoko joko arrakastatsuaren bosgarren denboraldia, eta 15.000 erabiltzaile baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko. Hamabi asteko iraupena izango du sasoi berriak, eta, orain arte bezala, jokalari bakoitzak egunero hamar galdera erantzun beharko ditu ahalik et... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187540/korsikako-nazionalistek-lehen-aldiz-lortu-dute-ordezkaritza-frantziako-senatuan.htm | Mundua | Korsikako nazionalistek lehen aldiz lortu dute ordezkaritza Frantziako Senatuan | Femu a Corsica autonomistako Paul-Toussaint Parigi aukeratu dute goi ganberako senatari. Macronen alderdiak hiru eserleku galdu ditu, hogeirekin geratzeraino. | Korsikako nazionalistek lehen aldiz lortu dute ordezkaritza Frantziako Senatuan. Femu a Corsica autonomistako Paul-Toussaint Parigi aukeratu dute goi ganberako senatari. Macronen alderdiak hiru eserleku galdu ditu, hogeirekin geratzeraino. | Korsikako mugimendu nazionalista arrakastaz arrakasta ari da 2014tik hona egindako hauteskundeetan. Oraingoan, urte hartako, 2015eko eta 2017ko garaipenei, eta aurtengo herriko bozetako alkatetzei gehitu behar zaie atzo eskuraturiko eserlekua: lehenengoz, Mediterraneoko uharteko nazionalistek ordezkari bat izango dute ... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187541/aspeko-pilotariek-baikon-akordioa-lortzeko-pausoak-eman-daitezela-eskatu-dute.htm | Kirola | Aspeko pilotariek Baikon akordioa lortzeko pausoak eman daitezela eskatu dute | «Bidezko irtenbide bat» galdegin dute, «errudunik gabe eta harrotasunak alde batera utzita». Haien ustez, «lotsagarria da ematen ari garen irudia» | Aspeko pilotariek Baikon akordioa lortzeko pausoak eman daitezela eskatu dute. «Bidezko irtenbide bat» galdegin dute, «errudunik gabe eta harrotasunak alde batera utzita». Haien ustez, «lotsagarria da ematen ari garen irudia» | Aspeko pilotariek ohar bat atera dute gaur «pilotan azken egunetan gertatzen ari den egoeraz eta, batez ere, Baikon «pairatzen ari direnaz» iritzia emateko. Aspeko pilotariek diotenez, «oso kezkatuta» daude «ikusi eta bizi» dituzten «injustizia egoerekin», eta, haien ustez, «ezohikoak» dira, eta «aurretik inoiz ez gert... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187542/urriaren-12an-hasiko-dute-euzkadi-buru-batzarra-berritzeko-prozesua.htm | Politika | Urriaren 12an hasiko dute Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesua | Abenduaren 12an eta 13an egingo dute Euzkadi Buru Batzarreko presidentea aukeratzeko Batzar Nagusia. | Urriaren 12an hasiko dute Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesua. Abenduaren 12an eta 13an egingo dute Euzkadi Buru Batzarreko presidentea aukeratzeko Batzar Nagusia. | Urriaren 12an ekingo diote Euzkadi Buru Batzarra eta lurralde batzarrak berritzeko prozesuari, eta bi hilabetez luzatuko da, abenduaren 12an eta 13an Batzar Nagusia egin arte. EBBko presidentea eta gainerako kideak aukeratuko dituzte batzar horretan, eta prozesuan parte hartzeko aukera izango dute alderdi jeltzalearen ... |
2020-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/187543/faltzes-eta-funes-konfinatzeko-neurriak-hartu-dituzte.htm | Gizartea | Faltzes eta Funes konfinatzeko neurriak hartu dituzte | Nafarroako Osasun Departamentuak hartu du erabakia, birusaren intzidentzia datuekin oso kezkatuta baitago. | Faltzes eta Funes konfinatzeko neurriak hartu dituzte. Nafarroako Osasun Departamentuak hartu du erabakia, birusaren intzidentzia datuekin oso kezkatuta baitago. | Izurriaren intzidentzia datuekin kezkatuta, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak aparteko neurriak ezarriko ditu bihartik Faltzesen eta Funesen. Azkoienen lehengo astean egin zuten gisan, tabernetako ordutegiak murriztuko dituzte, jendea taldekatzea eragotziko dute, eta herritarrei eskatu diete premiazkoa ez bada... |
2020-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/187575/covid-19aren-uste-ustelak.htm | Gizartea | COVID-19aren uste ustelak | COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan. | COVID-19aren uste ustelak. COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan. | Mugimendu negazionista zalantzan jartzen ari da PCR proben eraginkortasuna eta fidagarritasuna. Esaten dute positibo eta negatibo faltsu gehiegi ematen dituztela —sentsibilitatea esaten zaio horri: test batek zenbateko gaitasuna duen gaitz bat detektatzeko—; esaten dute test horiek birusaren arrasto batzuk atzeman ditz... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187577/torra-laquonegoziazio-mahaiak-amnistia-legea-eztabaidatu-behar-duraquo.htm | Mundua | Torra: «Negoziazio mahaiak amnistia legea eztabaidatu behar du» | Bost pertsona atxilotu dituzte bart izan diren protestetan. Bozak otsailaren 7an izango direla ziurtzat jotzen du ERCk. | Torra: «Negoziazio mahaiak amnistia legea eztabaidatu behar du». Bost pertsona atxilotu dituzte bart izan diren protestetan. Bozak otsailaren 7an izango direla ziurtzat jotzen du ERCk. | Espainiako Auzitegi Gorenak inhabilitatu ondorengo egunean, Lledonerseko espetxera joan da Quim Torra atzo arte Kataluniako presidente izan dena. Bertan preso dauden buruzagi independentistekin elkartu da. Kartzelatik irteterakoan, amnistia lege bat babesteko eskatu die Espainiako Gobernuari eta Kataluniako alderdi pol... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187578/txibitek-esan-du-egoera-kontrolatuta-dagoela-nafarroan.htm | Gizartea | Txibitek esan du egoera «kontrolatuta» dagoela Nafarroan | Positibo «asko» izan arren konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du | Txibitek esan du egoera «kontrolatuta» dagoela Nafarroan. Positibo «asko» izan arren konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du | Nafarroan COVID-19a atzemateko PCR testetan agertzen ari den positibo kopurua kezka handia eragiten ari da egunotan. Azkena egindako zenbaketan, esaterako, egindako proba guztien %8,4k eman zuten positibo, eta ehuneko horrek goian darama bolada bat. Horiek horrela, Nafarroako egoera Madrilgoarekin —han ere kezka handia... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187579/nbeko-segurtasun-kontseilura-eramango-dute-armenia-eta-azerbaijanen-arteko-gatazka.htm | Mundua | NBEko Segurtasun Kontseilura eramango dute Armenia eta Azerbaijanen arteko gatazka | Ateak itxita eztabaidatuko dute gaia; Armeniak iragarri du «kontraeraso proportzionala» prestatzen ari dela. | NBEko Segurtasun Kontseilura eramango dute Armenia eta Azerbaijanen arteko gatazka. Ateak itxita eztabaidatuko dute gaia; Armeniak iragarri du «kontraeraso proportzionala» prestatzen ari dela. | «Hil ala biziko gerra bat da hau», ohartarazi du Arayik Harutyunyanek, Karabakh Garaiko buruzagiak. Igandean piztu ziren borrokak, Azerbaijanek de facto independentea den eta Armeniaren babesa duen eskualdea bonbardatu ostean. Berehala erantzun zuen Erevanek Azerbaijango armadaren helikoptero bat botaz. Karabakh Garaik... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187580/absolbitu-egin-dituzte-bankiako-auzipetu-guztiak.htm | Ekonomia | Absolbitu egin dituzte Bankiako auzipetu guztiak | Rodrigo Rato ministro ohiak eta beste akusatuek bankuaren burtsaratzean iruzurrik ez zutela egin ebatzi du. | Absolbitu egin dituzte Bankiako auzipetu guztiak. Rodrigo Rato ministro ohiak eta beste akusatuek bankuaren burtsaratzean iruzurrik ez zutela egin ebatzi du. | Espainiako banku sisteman mugarri bat ezarri zuen Bankiaren kasuak. Estatuak bere gain hartu behar izan zuen bankuaren kontrola: erreskatatu egin behar izan zuen 24.000 milioi euro jarrita. Baina bankuan ardurak izan zituztenetako inork ez du ezer ordainduko deskalabruagatik. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor salak... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187581/patronalak-ere-onartu-ditu-aldi-baterako-enplegu-erregulazio-berrituak.htm | Ekonomia | Patronalak ere onartu ditu aldi baterako enplegu erregulazio berrituak | Espainiako Gobernuak gaurko bileran onartuko du aldi baterako enplegu erregulazioak luzatzea. | Patronalak ere onartu ditu aldi baterako enplegu erregulazio berrituak. Espainiako Gobernuak gaurko bileran onartuko du aldi baterako enplegu erregulazioak luzatzea. | Atzo gauean lortu ez zuena lortu du gaur goizean Espainiako Gobernuak: patronalaren oniritzia aldi baterako enplegu erregulazioen luzapenaren baldintzen inguruan. Azken asteotako negoziazioen ondoren, CCOO eta UGT sindikatuen akordioa ziurtatu zuen atzo. Horrenbestez, gaurko ministroen kontseiluan onartuko duten dekret... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187582/aske-utzi-dute-marta-igarriz-presoa.htm | Politika | Aske utzi dute Marta Igarriz presoa | Gaur atera da Logroñoko espetxetik. Hamabost urte egin ditu kartzelan. | Aske utzi dute Marta Igarriz presoa. Gaur atera da Logroñoko espetxetik. Hamabost urte egin ditu kartzelan. | Etxerat-ek jakinarazi duenez, gaur goizean gelditu da libre Marta Igarriz euskal presoa. Logroñoko espetxetik (Errioxa, Espainia) irten da goizean, eta harrera egin diote senide eta lagunek espetxe atarian. Hamabost urte egin ditu kartzelan.
2005ean atxilotu zuten Igarriz, eta hamabost urteko espetxe zigorra ezarri zi... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187583/milioi-bat-lagun-baino-gehiago-hil-ditu-covid-19ak.htm | Mundua | Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak | AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko. | Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak. AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko. | Azken orduetan 275.000 COVID-19 kasu atzeman dira munduan, eta denera 33 milioi lagun baino gehiago kutsatu dira. Gaurko datu esanguratsuena, ordea, hildako kopuruarena da. Johns Hopkins Unibertsitatearen zenbaketaren arabera, milioi bat baino gehiago dira koronabirusaren eraginez hil direnak. Datu «beldurgarria», Nazi... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187584/zaldibarko-zabortegiaren-kudeaketa-argitzeko-ikerketa-batzorde-bat-sortzea-proposatu-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa argitzeko ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du EH Bilduk | Mikel Otero legebiltzarkideak aurkeztu du proposamena, eta ziur da ikerketa batzordea osatuko dela: «Inork ezkutatzeko ezer ez badu, ikerketa batzordea osatzearen alde agertu beharko lukete talde guztiek». | Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa argitzeko ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du EH Bilduk. Mikel Otero legebiltzarkideak aurkeztu du proposamena, eta ziur da ikerketa batzordea osatuko dela: «Inork ezkutatzeko ezer ez badu, ikerketa batzordea osatzearen alde agertu beharko lukete talde guztiek». | EH Bilduk Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiaren kudeaketa argitzeko ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du Eusko Legebiltzarrean. Mikel Otero legebiltzarkideak honela arrazoitu du batzorde horren sorrera: «Hondamendia argitzeko eskura ditugun bide guztiak erabili beharrean gaude; euskal jendartea hain modu bortitzean ... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187585/hondarribiko-casa-manolo-jatetxean-egondakoei-pcr-probak-egiteko-eskatu-diete.htm | Gizartea | Hondarribiko Casa Manolo jatetxean egondakoei PCR probak egiteko eskatu diete | Irailaren 19aren eta 28aren artean han egonikoei egingo diete proba. | Hondarribiko Casa Manolo jatetxean egondakoei PCR probak egiteko eskatu diete. Irailaren 19aren eta 28aren artean han egonikoei egingo diete proba. | Irailaren 19aren eta 28aren artean Hondarribiko (Gipuzkoa) Casa Manolo jatetxean egondakoei PCR proba egiteko hitzordua eska dezaten eskatu diete Osasun Sailak eta Osakidetzak. Gaur arratsaldean hasiko dira testak egiten, Hondarribiako Itsas Etxean dauden instalazioetan. Hitzorduak Hondarribiko, Irun erdialdeko eta Dun... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187586/hegoaldeko-kasuen-erdiak-baino-gehiago-nafarroan.htm | Gizartea | Hegoaldeko kasuen erdiak baino gehiago, Nafarroan | Beste 603 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; Nafarroan atzeman dituzte horietatik 318. Halaber, bi pertsona zendu dira birusaren ondorioz. | Hegoaldeko kasuen erdiak baino gehiago, Nafarroan. Beste 603 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; Nafarroan atzeman dituzte horietatik 318. Halaber, bi pertsona zendu dira birusaren ondorioz. | Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, lurraldez lurralde, Nafarroan atzeman dute positibo gehien, berriz ere. Are, Hegoaldeko kopuru osoaren erdia baino gehiago dagokio lurralde horri: 318 positibo zenbatu dituzte han, aurreko egunean baino 60 gehiago. Gipuzkoan ere gora egin du positiboen kopuruak: zeh... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187587/gipuzkoako-egoiliarren-senideek-salatu-dute-grebetako-ordainketa-bidegabeak-ez-dizkietela-itzuli.htm | Gizartea | Gipuzkoako egoiliarren senideek salatu dute grebetako ordainketa «bidegabeak» ez dizkietela itzuli | Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren hasieran itzulketak egiteko hartu zuen konpromisoa ez dela konplitu salatu dute | Gipuzkoako egoiliarren senideek salatu dute grebetako ordainketa «bidegabeak» ez dizkietela itzuli. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren hasieran itzulketak egiteko hartu zuen konpromisoa ez dela konplitu salatu dute | «Irailaren hasieran gaude, eta ez dakigu deus kantitate horiei buruz; ez dakigu horiek kalkulatzeko zein bide jarraituko den ere». Gipuzkoako Senideak elkarteak era horretan gaitzetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak ez diela itzuli oraindik zahar etxeetan izandako greben ondorioz «bidegabeki» kobratutako dirurik. Gogora e... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187588/olano-autogobernuan-ahalik-eta-adostasunik-handienarekin-sakontzearen-alde.htm | Politika | Olano, autogobernuan «ahalik eta adostasunik handienarekin» sakontzearen alde | Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du euskal gizarteak ez liokeela uko egin behar «etorkizuna erabakitzeko borondateari» | Olano, autogobernuan «ahalik eta adostasunik handienarekin» sakontzearen alde. Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du euskal gizarteak ez liokeela uko egin behar «etorkizuna erabakitzeko borondateari» | Atzo Araban eta Bizkaian egin zuten bezala, Gipuzkoan ere politika orokorreko osoko bilkura egiten ari dira gaur, herrialdearen egoeraz eztabaidatzeko. Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano «autogobernuan sakontzen jarraitzearen alde» agertu da, «ahalik eta adostasunik handienarekin eta beharrezkoak diren akordioak bi... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187589/galdutako-enplegu-guztiak-berreskuratu-nahi-ditu-jaurlaritzak-berpiztu-programari-esker.htm | Ekonomia | Galdutako enplegu guztiak berreskuratu nahi ditu Jaurlaritzak Berpiztu programari esker | Jarduera ekonomikoa bultzatzeko orain indarrean dituen politikak eta asmo berrituak batu ditu Jaurlaritzak egitasmoan. Gastu publikoa %0,5 handituko du 2021ean, eta beste %1 hurrengo urtean | Galdutako enplegu guztiak berreskuratu nahi ditu Jaurlaritzak Berpiztu programari esker. Jarduera ekonomikoa bultzatzeko orain indarrean dituen politikak eta asmo berrituak batu ditu Jaurlaritzak egitasmoan. Gastu publikoa %0,5 handituko du 2021ean, eta beste %1 hurrengo urtean | Gastu publikoaren igoera txiki eta progresibo batekin egingo dio aurre Eusko Jaurlaritzak koronabirusak sortutako krisiari. Datorren urtean aurten baino %0,5 gehiago gastatzeko asmoa du, eta gastu hori %1 igoko du 2022an, %2 2023an eta %3, berriz, 2024ean. Diru horrekin elikatu nahi du bere jardun ekonomikoa markatuko ... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187590/nafarroak-bikoiztu-egin-du-gripearen-kontrako-dosi-kopurua.htm | Gizartea | Nafarroak bikoiztu egin du gripearen kontrako dosi kopurua | Osasunbideak astelehenean abiatuko du gripearen aurkako txertaketa kanpaina. 270.000 dosi prestatu dituzte; beste behin, txertoa jartzera animatu dituzte herritarrak, «are gehiago COVID-19aren pandemian izanik». | Nafarroak bikoiztu egin du gripearen kontrako dosi kopurua. Osasunbideak astelehenean abiatuko du gripearen aurkako txertaketa kanpaina. 270.000 dosi prestatu dituzte; beste behin, txertoa jartzera animatu dituzte herritarrak, «are gehiago COVID-19aren pandemian izanik». | Urriaren 5etik azaroaren 27ra iraunen du gripearen kontrako aurtengo txertaketa kanpainak Nafarroan. Osasun Departamentuak emandako datuen arabera, guztira 270.00 dosi prestatu dituzte foru erkidegoko herritarrentzat. Hori horrela, bikoiztu baino gehiago egin dute iazko kopurua: 2019an, 126.000 dosi izan ziren.
Santos... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187591/bihar-jakingo-dute-aldundiek-nolako-defizita-pilatu-ahal-izango-duten.htm | Bihar jakingo dute aldundiek nolako defizita pilatu ahal izango duten | Bihar jakingo dute aldundiek nolako defizita pilatu ahal izango duten. | Berpiztu planaren zati bat zorpetzearen bitartez finantzatuko du Eusko Jaurlaritzak, zerga bilketaren bitartez diru gutxiago jasoko baitu. Espainiako Gobernuarekin %2,6ko defizit muga hitzartu zuen Iñigo Urkulluren gobernuak. EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren barne produktu gordina 80.000 milioi direnez —Eustaten 2019k... | ||
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187592/jaurlaritzak-aldi-baterako-enplegu-erregulazioan-daudenentzako-osagarria-luzatu-du.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak aldi baterako enplegu erregulazioan daudenentzako osagarria luzatu du | 20.000 euro baino gutxiago irabazten duten langileek hilero 100 edo 150 euroko osagarria izango dute aurrerantzean ere, lanaldiaren arabera. | Jaurlaritzak aldi baterako enplegu erregulazioan daudenentzako osagarria luzatu du. 20.000 euro baino gutxiago irabazten duten langileek hilero 100 edo 150 euroko osagarria izango dute aurrerantzean ere, lanaldiaren arabera. | Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak jakinarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginek Lakuaren osagarria jasotzen jarraituko dutela datozen hilabeteetan. Aldi baterako enplegu erregulazioan dauden beharginek eskatu ahal izango dute laguntza osagarri hori, beren soldataren oinarri arautzailea 20.000 eurotik beherakoa... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187593/erietxera-eraman-dute-intildeaki-bilbao-goikoetxea-euskal-presoa.htm | Politika | Erietxera eraman dute Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa | AEMk jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz eraman zuten atzo Andaluziako Puerto Real erietxera. Bilbaok irailaren 9an ekin zion gose greba mugagabeari. | Erietxera eraman dute Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa. AEMk jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz eraman zuten atzo Andaluziako Puerto Real erietxera. Bilbaok irailaren 9an ekin zion gose greba mugagabeari. | AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Puerto Real erietxera (Andaluzia) eraman dutela Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa. Puerto III espetxean daukate preso Bilbao, eta gose greba mugagabeari irailaren 9an ekin zion, AEMk azaldu duenez.
AEMk jakinarazi duenez, harekin batera pr... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187594/d-eredua-ezartzeko-eskaria-berretsi-dute-mendigorriko-gurasoek.htm | Gizartea | D eredua ezartzeko eskaria berretsi dute Mendigorriko gurasoek | Beste bilera bat eskatu diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduari, datorren ikasturteko egoera zein izango den argitzeko. | D eredua ezartzeko eskaria berretsi dute Mendigorriko gurasoek. Beste bilera bat eskatu diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduari, datorren ikasturteko egoera zein izango den argitzeko. | «Herriko 12 urtetik beherako eskolaratutako haurren %35-45 herritik kanpo joaten ari da D eredua aukeratzeagatik, nahiz eta beraien herrian ikastetxe bat egon». Mendigorriko (Nafarroa) gurasoek egindako salaketa da, eta euren ezinegona adierazteko agerraldia egin dute gaur arratsaldean Behatokiko zuzendari Agurne Gaube... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187595/gestampek-230-kaleratze-iragarri-ditu.htm | Ekonomia | Gestampek 230 kaleratze iragarri ditu | Zamudioko bi lantegi itxiko ditu. LABek salatu du enpresak 212 milioi euroren irabaziak izan zituela iaz eta instituzioen laguntza publikoak jasotzen ari dela. | Gestampek 230 kaleratze iragarri ditu. Zamudioko bi lantegi itxiko ditu. LABek salatu du enpresak 212 milioi euroren irabaziak izan zituela iaz eta instituzioen laguntza publikoak jasotzen ari dela. | Aeronautikan eta siderurgian iragarri zituzten lehenengo kaleratze handiak, eta orain autogintzari iritsi zaio txanda. Gestampek Matricería Deusto enpresa eta GTS trokelen ingeniaritza —biak Zamudion (Bizkaia) daude— itxi nahi ditu, eta horrek 230 langile kaleratzea ekarriko du.
Autogintzako taldeak esana zuen doikunt... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187596/bidasoa-europatik-kanpo-geratu-da.htm | Kirola | Bidasoa Europatik kanpo geratu da | Galdu egin du Kroaziako Nexeren aurka (29-24), eta ez da ariko Europako Ligako multzoen fasean. Joaneko partidako hiru golen aldeak ez dio ezertarako balio izan. | Bidasoa Europatik kanpo geratu da. Galdu egin du Kroaziako Nexeren aurka (29-24), eta ez da ariko Europako Ligako multzoen fasean. Joaneko partidako hiru golen aldeak ez dio ezertarako balio izan. | Bidasoa ez da ariko Europako Ligako multzoen fasean. Kroaziako Nexe taldeak kaleratu egin du. Itzuliko partidan 29-24 galdu du, eta joaneko partidan lortu zuen hiru golen aldeak ez dio balio izan. Hortaz, bigarren kanporaketan geratu da Europatik kanpo.
Partida hasiera ikusita, ez zuen ematen horrelako emaitza eta bil... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187597/durangoko-plateruena-kafe-antzokiak-ateak-itxiko-ditu.htm | Kultura | Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak ateak itxiko ditu | Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz jarri zuen abian proiektua Berbaro euskara elkartearen inguruko herritar talde zabal batek, baina egoera ekonomikoak ateak ixtera behartu ditu. | Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak ateak itxiko ditu. Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz jarri zuen abian proiektua Berbaro euskara elkartearen inguruko herritar talde zabal batek, baina egoera ekonomikoak ateak ixtera behartu ditu. | Berez, otsailean amaituko zen 18 urterako sinatutako kontratua, baina ez dira helduko. Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren ateak ixtea erabaki dute bazkideek gaur arratsaldean, eta ekonomikoa da arrazoia: «Erabakia egoera ekonomikoak behartua izan da. Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID-19ak osta... |
2020-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/187598/sasoiko-lehen-porrota.htm | Kirola | Sasoiko lehen porrota | Reala partida grisa jokatu du Anoetan, eta Maxi Gomezek sartu du Valentziaren gola. Epaileak baliorik gabe utzi du Realaren gol bat partidako azken jokaldian, baloiak Aritz Elustondoren besoan jo eta gero. | Sasoiko lehen porrota. Reala partida grisa jokatu du Anoetan, eta Maxi Gomezek sartu du Valentziaren gola. Epaileak baliorik gabe utzi du Realaren gol bat partidako azken jokaldian, baloiak Aritz Elustondoren besoan jo eta gero. | Kalean uso, etxean otso dio esaerak. Kontrakoa gertatzen ari zaio, ordea, Realari konfinamenduaren ostean. Partida bakarra irabazi du denbora honetan Anoetan. Aurretik talde ia menderaezina zen etxean, eta, zaleen bultzadarekin eta joko ikusgarria eginez, etxean apenas galdu zuen punturik. Baina pandemiaren etenaren os... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187632/bidenen-eta-trumpen-arteko-lehen-debatea-beroa-eta-bizia-izan-da.htm | Mundua | Bidenen eta Trumpen arteko lehen debatea beroa eta bizia izan da | Bi presidentegaiak pandemiaz, arrazaz eta euren senideez aritu dira eztabaidan. Trumpek Bideni egotzi dio «iruzur» egingo duela posta bidezko botoekin. Bidenek, berriz, «gezurtia» eta «pailazoa» deitu dio. | Bidenen eta Trumpen arteko lehen debatea beroa eta bizia izan da. Bi presidentegaiak pandemiaz, arrazaz eta euren senideez aritu dira eztabaidan. Trumpek Bideni egotzi dio «iruzur» egingo duela posta bidezko botoekin. Bidenek, berriz, «gezurtia» eta «pailazoa» deitu dio. | AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentea aukeratzeko hauteskundeetarako bost aste falta direla, aurrez aurreko lehen debatea izan dute Donald Trump presidente eta hautagai errepublikanoak eta Joe Biden hautagai demokratak. Orain arte kanpainak erakutsitako jarrerak puztu eta harrotu ditu kamera aurreko eztabaidak. ... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187633/300-lagunek-eskatu-diote-jaurlaritzari-har-ditzatela-poliziaren-biktima-gisara.htm | Politika | 300 lagunek eskatu diote Jaurlaritzari har ditzatela Poliziaren biktima gisara | Auzitegi Konstituzionalak bigarren aldiz babestu du polizia abusuen EAEko legea. Martxan dago biktimen balorazioa egiteko batzordea | 300 lagunek eskatu diote Jaurlaritzari har ditzatela Poliziaren biktima gisara. Auzitegi Konstituzionalak bigarren aldiz babestu du polizia abusuen EAEko legea. Martxan dago biktimen balorazioa egiteko batzordea | Bigarren aldiz jaso du Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren onespena Poliziaren Indarkeriaren Biktimen EAEko Legeak. PPk jarri zuen helegitea, esanez «errugabetasun presuntzioa eta zuzenbide estatuaren printzipioak» urratzen dituela. Lehenago Ciudadanosek jarri zuen helegitea. Biak atzera bota ditu auzitegiak, esanez... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187634/zazpi-alderdik-gobernu-koalizioa-osatzeko-akordioa-itxi-dute.htm | Mundua | Zazpi alderdik gobernu koalizioa osatzeko akordioa itxi dute | Alexander De Croo liberal flandriarra izango da gobernu berriaren lehen ministroa. Belgikak ia bi urte egin ditu gobernurik gabe, akordio bat adosteko zailtasunen ondorioz. | Zazpi alderdik gobernu koalizioa osatzeko akordioa itxi dute. Alexander De Croo liberal flandriarra izango da gobernu berriaren lehen ministroa. Belgikak ia bi urte egin ditu gobernurik gabe, akordio bat adosteko zailtasunen ondorioz. | Ia 500 egunen ostean, 21 orduko bilera amaigabe baten ondoren, eta goizaldeko ordu txikietan adostu dute Belgikarako gobernu koalizio berria. Alexander De Croo liberal flandriarra eta jarduneko Ekonomia ministroa izango da gobernua zuzentzeko arduraduna. Izan ere, aurreko gobernuburu Charles Michel —egun Europar Kontse... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187635/640-enpresak-eta-norbanakok-304-milioi-euro-zor-dizkiote-nafarroari.htm | Ekonomia | 640 enpresak eta norbanakok 304 milioi euro zor dizkiote Nafarroari | 2019 amaieran, oraindik ogasunarekiko zorra erregularizatu gabe zutenen artean %40 higiezin eta eraikuntza sektorekoak dira, eta %22, ostalaritzakoak. | 640 enpresak eta norbanakok 304 milioi euro zor dizkiote Nafarroari. 2019 amaieran, oraindik ogasunarekiko zorra erregularizatu gabe zutenen artean %40 higiezin eta eraikuntza sektorekoak dira, eta %22, ostalaritzakoak. | Azken urteetan egin legez, Nafarroako Ogasunak 2019ko abenduaren 31n ogasunarekin euren zorra erregularizatu gabe zuten zordunen zerrenda kaleratu du. Sektore publikoari gutxienez 120.000 euro zor dioten enpresen eta norbanakoen izenak plazaratuz, ogasunak zorra murrizteko prozesuari ekin nahi dio.
Iaz kaleratutakoare... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187636/madrilekin-akordioa-lortuta-zorpetzeko-eskubidea-izango-dute-foru-aldundiek.htm | Ekonomia | Madrilekin akordioa lortuta, zorpetzeko eskubidea izango dute foru aldundiek | Espainiako Gobernuak bi urtez eten ditu gastu publikoa murrizteko arauak, eta aukera eman die udalei bankuetan dituzten soberakinak 2021 arte erabiltzeko | Madrilekin akordioa lortuta, zorpetzeko eskubidea izango dute foru aldundiek. Espainiako Gobernuak bi urtez eten ditu gastu publikoa murrizteko arauak, eta aukera eman die udalei bankuetan dituzten soberakinak 2021 arte erabiltzeko | Foru aldundien eta udalen gastatzeko gaitasuna estutzen zuen gerrikoa askatu du Espainiako Gobernuak. Diputazioen tratamendua aldatuko du: ez ditu aurrerantzean tokiko erakunde gisa hartuko eta eskubidea eman die defizita izan eta hori estaltzeko zorpetze publikora jotzeko.
Udalei dagokienez, defizita izateko baimenik... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187637/irunea-ez-dago-madrilek-hiriak-konfinatzeko-ezarri-dituen-irizpideen-barruan.htm | Gizartea | Iruñea ez dago Madrilek hiriak konfinatzeko ezarri dituen irizpideen barruan | Positiboen tasa eta PCR bidez atzemandako kasuak aintzat hartuta, itxi egin behar lukete, baina ZIUetako okupazioan hobeto dago. Espainiako Estatuko osasun ordezkariak bilduta daude, eta Madrilek gaur iluntzean erabakiko du zer neurri hartu. | Iruñea ez dago Madrilek hiriak konfinatzeko ezarri dituen irizpideen barruan. Positiboen tasa eta PCR bidez atzemandako kasuak aintzat hartuta, itxi egin behar lukete, baina ZIUetako okupazioan hobeto dago. Espainiako Estatuko osasun ordezkariak bilduta daude, eta Madrilek gaur iluntzean erabakiko du zer neurri hartu. | Izurria kontrolatze aldera, datuen bilakaera txarra duten 100.000 biztanletik gorako hiriak konfinatzen hasteko asmoa du Espainiako Gobernuak. Nafarroan datuek azken asteotan izan duten gorakada aintzat hartuta, Iruñera begira aparteko kezka dago, baina Madrilek ezarri dituen irizpideetatik kanpo dago, Espainiako Osasu... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187638/gorpuzki-batzuk-aurkitu-ditu-itsasontzi-batek-gipuzkoa-parean.htm | Gizartea | Gorpuzki batzuk aurkitu ditu itsasontzi batek Gipuzkoa parean | Arrantzan ari zen ontzia, eta sarean harrapatuta geratu ziren gorpuzkiak, kostatik 9,5 miliara. Guardia Zibila ari da ikertzen. | Gorpuzki batzuk aurkitu ditu itsasontzi batek Gipuzkoa parean. Arrantzan ari zen ontzia, eta sarean harrapatuta geratu ziren gorpuzkiak, kostatik 9,5 miliara. Guardia Zibila ari da ikertzen. | Joan den ostegunean, irailaren 24an, gorpuzki batzuk aurkitu zituzten Gipuzkoako kostatik 9,5 miliara, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Auzitegi medikuntzako institutura eraman zituzten, deskonposatzen ari baitziren, eta oraindik ez dakite noren gorpuzkiak diren. Desagertutako pertsonen fitxategiak aztertzen ari dira... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187639/plateruenari-agur-esker-ona-eta-atsekabea.htm | Kultura | Plateruenari agur: esker ona eta atsekabea | Plateruena kafe antzokiaren itxierari buruzko albisteekin batera etorri da herritarren erreakzio soka luzea. Penaz hartu dute albistea, eta esker ona adierazi diete hango kideei. | Plateruenari agur: esker ona eta atsekabea. Plateruena kafe antzokiaren itxierari buruzko albisteekin batera etorri da herritarren erreakzio soka luzea. Penaz hartu dute albistea, eta esker ona adierazi diete hango kideei. | Ia hemezortzi urteko bidea egin du Durangoko Plateruena kafe antzokiak, eta euskal kulturaren mapako erreferentziazko puntu nabarmena izan da urte horietan guztietan. Kooperatiba desegin eta eraikina ixtea erabaki zuten atzo, eta herritar ugarik eman diote agurra sare sozialetan. Agerian geratu da leku horrek euskaltza... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187640/87-milioi-euro-jarriko-dituzte-turismo-eta-merkataritza-bonuetarako.htm | Ekonomia | 8,7 milioi euro jarriko dituzte turismo eta merkataritza bonuetarako | Bost, hamar eta hogei euroko ia milioi bat bonu jarriko dituzte eskuragarri, urriaren 28tik aurrera. 26 milioi euro mobilizatzea espero dute. | 8,7 milioi euro jarriko dituzte turismo eta merkataritza bonuetarako. Bost, hamar eta hogei euroko ia milioi bat bonu jarriko dituzte eskuragarri, urriaren 28tik aurrera. 26 milioi euro mobilizatzea espero dute. | Euskadi Turismo Bonua eta Euskadi Bonudenda aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek, eta hiru lurralde horietako hiriburuetako udalek, enpresa txiki eta ertainei «lagundu» eta kontsumoa «aktibatzeko» asmoz. Denera, 8,7 milioi euroko inbertsioa egingo dute; bost milioi euro saltok... |
2020-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/187641/moriako-kanpalekua-laquotortura-eremu-batraquo-izan-dela-salatu-du-ikerketa-batek.htm | Mundua | Moriako kanpalekua «tortura eremu bat» izan dela salatu du ikerketa batek | Grupo de Accion Comunitaria elkarteak Moriako kanpalekuko errefuxiatuen egoera aztertu du. Nabarmendu duenez, Europaren migrazio politikak iheslariak zigortzeko helburua du, eta nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da. | Moriako kanpalekua «tortura eremu bat» izan dela salatu du ikerketa batek. Grupo de Accion Comunitaria elkarteak Moriako kanpalekuko errefuxiatuen egoera aztertu du. Nabarmendu duenez, Europaren migrazio politikak iheslariak zigortzeko helburua du, eta nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da. | «Moriako errefunxiatuentzako kanpalekua tortura eremu bat izan da, oso-osorik, azken urteetan handik igaro diren milaka asilo eskatzailerentzat». Ondorio argia atera du GAC Grupo de Accion Comunitaria buruko osasunaren eta giza eskubideen arloan aritzen den elkarteak. Moriatik pasatu diren 160 asilo eskatzaileren testi... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.