date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186888/gutxienez-35-pertsona-hil-dira-aebetako-mendebaldean-piztutako-suteetan.htm | Mundua | Gutxienez 35 pertsona hil dira AEBetako mendebaldean piztutako suteetan | Dagoeneko bi milioi hektarea erre ditu suak Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen. | Gutxienez 35 pertsona hil dira AEBetako mendebaldean piztutako suteetan. Dagoeneko bi milioi hektarea erre ditu suak Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen. | Arrazakeria, koronabirusa eta, orain, klima aldaketa bilakatu da AEBetako presidentetzarako bozetako protagonista. Izan ere, herrialdeko mendebaldean piztutako suteek bi milioi hektarea erre dituzte dagoeneko Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen, baita 35 hildako eragin ere, abuztu hasieran zabaltzen hasi zirenetik.
... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186889/artikoa-beste-klima-baterako-trantsizioan-dela-ohartarazi-dute.htm | Mundua | Artikoa beste klima baterako trantsizioan dela ohartarazi dute | Nature Climate Change-n argitaratutako ikerketa baten arabera, urtetik urtera beti aldaketak izan dira Artikoan; orain, berriz, gorabehera meteorologikoen gainekoa da aldaketa: klima aldatzeko prozesuan dago eskualdea. | Artikoa beste klima baterako trantsizioan dela ohartarazi dute. Nature Climate Change-n argitaratutako ikerketa baten arabera, urtetik urtera beti aldaketak izan dira Artikoan; orain, berriz, gorabehera meteorologikoen gainekoa da aldaketa: klima aldatzeko prozesuan dago eskualdea. | AEBetako Atmosferaren Ikerketarako Zentro Nazionalak (NCAR) egindako ikerketa baten arabera, sakoneko klima aldaketen eraginpean dago Artikoko eskualdea. "Aldaketen erritmoa handia da, eta meteorologia patroien inguruan iraganetik eginda dauzkagun behaketek ez digute erakusten zer espero daitekeen hurrengo urterako", a... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186890/fosfanoa-topatu-dute-artizarrean-biziaren-seinale.htm | Mundua | Fosfanoa topatu dute Artizarrean: biziaren seinale? | Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfina edo fosfanoa (PH3) gasa atzeman dute Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. | Fosfanoa topatu dute Artizarrean: biziaren seinale?. Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfina edo fosfanoa (PH3) gasa atzeman dute Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. | Fosfanoa aurkitu izanak esan nahi du bizia dagoela Artizarrean? Aurkitzaileek eurek ohartarazi dutenez, baieztatuz gero ere, horren zantzua ez litzateke biziaren «froga sendoa».
Aurkikuntza Nature Astrophisics aldizkarian argitaratu dute zientzialariok. Adierazi dutenez, fosfanoa atzematea zantzu ona da nonbaiten bizi... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186924/nafarroako-1500-ikasle-baino-gehiago-konfinatuta-daude.htm | Gizartea | Nafarroako 1.500 ikasle baino gehiago konfinatuta daude | Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan izandako gorabeheren berri eman du gobernuak, eta jakinarazi du ikasleen %2,4 daudela etxean, ikaskideren batek positibo emanda. 36 eskolatan daude positiboak. | Nafarroako 1.500 ikasle baino gehiago konfinatuta daude. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan izandako gorabeheren berri eman du gobernuak, eta jakinarazi du ikasleen %2,4 daudela etxean, ikaskideren batek positibo emanda. 36 eskolatan daude positiboak. | Eskolako lehenbiziko asteek berretsi dute ikasturtea erabat ezohikoa izango dela: joan den astetik, tantaka ugaritu dira itxitako ikasgelak eta eskolak; ikasleren edo irakasleren batek PCR proban positibo emanda itxi dituzte. Nafarroako Gobernuak egunotako balantzea egin du: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza soilik ha... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186925/auzitegiek-babesa-eman-diote-milaka-migratzaile-kanporatzeko-trumpen-erabakiari.htm | Mundua | Auzitegiek babesa eman diote milaka migratzaile kanporatzeko Trumpen erabakiari | El Salvador, Haiti, Nikaragua, Sudan, Honduras eta Nepalgo migratzaileei eragingo die erabakiak. Washingtonen iritziz, herrialde horiek «seguruak» dira dagoeneko, eta, beraz, iheslariak itzul daitezke. | Auzitegiek babesa eman diote milaka migratzaile kanporatzeko Trumpen erabakiari. El Salvador, Haiti, Nikaragua, Sudan, Honduras eta Nepalgo migratzaileei eragingo die erabakiak. Washingtonen iritziz, herrialde horiek «seguruak» dira dagoeneko, eta, beraz, iheslariak itzul daitezke. | Kanporatze aginduak behin-behineko babesa duten migratzaileei eragingo die, zehazki. Izan ere, Etxe Zuriaren arabera, haien jatorrizko herrialdeak «seguruak» dira dagoeneko, eta, beraz, ez dago arrazoirik AEBetan jarraitzeko. Migratzaile horietako askok hamar urte baino gehiago daramatzate herrialdean, eta euren seme-a... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186926/johnsonen-lege-proiektua-aurrera-doa-baina-itzal-handiko-toryak-ditu-kontra.htm | Ekonomia | Johnsonen lege proiektua aurrera doa, baina itzal handiko toryak ditu kontra | Komunen Ganberak tramiterako onartu du 'brexit'-erako irteera akordioa hausten duen lege proiektua. Baina Alderdi Kontserbadorean gero eta gehiago dira Johnsonen jokaldiaren kontrakoak. | Johnsonen lege proiektua aurrera doa, baina itzal handiko toryak ditu kontra. Komunen Ganberak tramiterako onartu du 'brexit'-erako irteera akordioa hausten duen lege proiektua. Baina Alderdi Kontserbadorean gero eta gehiago dira Johnsonen jokaldiaren kontrakoak. | Espero bezala, Erresuma Batuko Komunen Ganberak bart tramiterako onartu du gobernu kontserbadoreak aurkeztutako barne merkatuari buruzko lege proiektua. Alde izan ditu DUP Ipar Irlandako Alderdi Unionistako zazpi botoak, eta baita Alderdi Kontserbadoreko parlamentari gehienak ere. Hala ere, 30 tory abstenitu egin dira,... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186927/eh-bildu-pablo-iglesiasekin-bilduko-da-asteazkenean-aurrekontuez-hitz-egiteko.htm | Politika | EH Bildu Pablo Iglesiasekin bilduko da asteazkenean aurrekontuez hitz egiteko | Otegik Sanchezi ohartarazi dio Ciudadanosekin negoziatuz gero EH Bildurekin ez duela akordiorik lortuko. | EH Bildu Pablo Iglesiasekin bilduko da asteazkenean aurrekontuez hitz egiteko. Otegik Sanchezi ohartarazi dio Ciudadanosekin negoziatuz gero EH Bildurekin ez duela akordiorik lortuko. | EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpurua Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearekin bilduko da bihar, Espainiako Gobernuko aurrekontuak negoziatzeko. Datorren astean, berriz, Carmen Calvo gobernuko lehen presidenteordearekin izango du bilera. Hala baieztatu du gaur goizean Arnaldo Otegi EH Bilduko koo... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186928/sindikatuen-arabera-70eko-erantzuna-du-hezkuntzako-grebak.htm | Gizartea | Sindikatuen arabera, %70eko erantzuna du hezkuntzako grebak | Grebaren oihartzunagatik balorazio ona egin dute sindikatuek. Manifestazioak egin dituzte hiriburuetan, eskolarako itzulera «segurua» aldarrikatzeko. Jaurlaritzak parte hartze baxuagoa zenbatu du: %41,9koa. | Sindikatuen arabera, %70eko erantzuna du hezkuntzako grebak. Grebaren oihartzunagatik balorazio ona egin dute sindikatuek. Manifestazioak egin dituzte hiriburuetan, eskolarako itzulera «segurua» aldarrikatzeko. Jaurlaritzak parte hartze baxuagoa zenbatu du: %41,9koa. | Grebara deituta daude gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntzako langileak. Sindikatu guztiek egin dute deia elkarrekin —ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT—, eta haiek bidalitako oharraren arabera, deitutakoen %70ek parte hartu dute. Manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186929/belgikako-konstituzionalari-galdetu-diote-valtonycen-aurkako-estradizio-eskariari-buruz.htm | Mundua | Belgikako Konstituzionalari galdetu diote Valtonycen aurkako estradizio eskariari buruz | Espainiak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion abeslariari, «terrorismoa goratzea» eta koroari irain egitea leporatuta. | Belgikako Konstituzionalari galdetu diote Valtonycen aurkako estradizio eskariari buruz. Espainiak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion abeslariari, «terrorismoa goratzea» eta koroari irain egitea leporatuta. | Ganteko Helegite Auzitegiak Belgikako Auzitegi Konstituzionalera jo du, hark argi dezan Espainiako koroari irain egin izana adierazpen askatasuntzat jo ote daitekeen. Hala, gaur hartzekoa zuten Josep Miquel Arenas Valtonyc-en (Sa Pobla, Mallorca, Herrialde Katalanak, 1993) estradizio eskaerari buruzko epaia hainbat hil... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186930/autobus-batek-su-hartu-du-zuraiden.htm | Gizartea | Autobus batek su hartu du Zuraiden | Kolegioko ikasleak garraiatzen ari zen, baina gidariak denak atera ditu eta ez da nehor zauritu. | Autobus batek su hartu du Zuraiden. Kolegioko ikasleak garraiatzen ari zen, baina gidariak denak atera ditu eta ez da nehor zauritu. | Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Zuraiden (Lapurdi), autobus batek su hartu zuen, kolegioko dozenaka ikasle garraiatzen zituela. Gidaria fite ohartu zen suteaz, eta haur guztiak kanpora atera zituen berehala. Nehor ez zen zauritu, eta gurasoak haurren xerka etorri ahal izan ziren segidan.
Sutea itzaltzen entse... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186931/farcetik-sortutako-alderdiak-barkamena-eskatu-die-bahiketen-biktimei.htm | Mundua | FARCetik sortutako alderdiak barkamena eskatu die bahiketen biktimei | Honela dio zabaldu duten gutunak: «Bizitza zibilak eman digun lasaitasunean egindako gogoetetan argi ikusi dugu bahiketak akats larri bat izan zirela». | FARCetik sortutako alderdiak barkamena eskatu die bahiketen biktimei. Honela dio zabaldu duten gutunak: «Bizitza zibilak eman digun lasaitasunean egindako gogoetetan argi ikusi dugu bahiketak akats larri bat izan zirela». | «Bahiketak akats larri bat izan ziren». Hori aitortu die gaur FARC gerrilla desegin ostean sortu zen alderdi politikoak erakunde armatuaren biktimei, bake akordioa sinatu zutenetik lau urte betetzear direnean. Antolakundeak bost hamarkadaz hartu zuen parte Kolonbiako gatazka armatuan, eta, publikoki, gaur eskatu die ba... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186932/poliziaren-arrazakeria-salatu-dute-bilboko-san-frantziskoko-hainbat-biztanlek.htm | Gizartea | «Poliziaren arrazakeria» salatu dute Bilboko San Frantziskoko hainbat biztanlek | Ehun bat lagun auzitegien aurrean bildu dira, protesta egiteko, epaileek uztailaren 5ean gertaturiko istiluengatik jarritako salaketa aztertu behar zutenean. | «Poliziaren arrazakeria» salatu dute Bilboko San Frantziskoko hainbat biztanlek. Ehun bat lagun auzitegien aurrean bildu dira, protesta egiteko, epaileek uztailaren 5ean gertaturiko istiluengatik jarritako salaketa aztertu behar zutenean. | Ehun bat lagun elkartu dira gaur goizean Bilboko Auzitegien aurrean, Arrazakeriaren Kontrako Euskal Herriko Mugimenduak deituta, hiriko San Frantzisko auzoan «poliziaren arrazakeria» salatzeko.
Hainbatetan salatu dute auzoko hainbat taldek, Bilboko gune horretan zabalduriko polizien jokabidea, batez ere etorkinekiko.
... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186933/hezkuntza-komunitateko-askotariko-kideek-manifestazio-jendetsua-egin-dute-donostian.htm | Gizartea | Hezkuntza komunitateko askotariko kideek manifestazio jendetsua egin dute Donostian | Aurrez aurreko itzulera «adostua eta segurua» eskatu dute langileek. Irakasleek, azpikontratatutako langileek eta gurasoek hartu dute parte, besteak beste. | Hezkuntza komunitateko askotariko kideek manifestazio jendetsua egin dute Donostian. Aurrez aurreko itzulera «adostua eta segurua» eskatu dute langileek. Irakasleek, azpikontratatutako langileek eta gurasoek hartu dute parte, besteak beste. | Donostian, jendetza elkartu da ikastetxeetara itzulera «adostua eta segurua» eskatzeko egindako manifestazioan. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan. Steilaseko ordezkari Nagore Iturriotzek adierazi du deialdiak erantzun «oso zabala» izan duela, bate... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186934/zortzi-egoiliar-hil-dira-hegoaldeko-zahar-etxeetan.htm | Gizartea | Zortzi egoiliar hil dira Hegoaldeko zahar etxeetan | Beste 598 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Horietatik, Nafarroan detektatu dituzte erdia baino gehiago, 311, zehazki. Hildako bat izan da, eta gora egin du ospitaleratze kopuruak: 52 lagun sartu behar izan dituzte erietxean. Gainera, azken orduetan zortzi egoiliar hil dira zaharren egoitzetan, aldundiek jakinarazi ... | Zortzi egoiliar hil dira Hegoaldeko zahar etxeetan. Beste 598 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Horietatik, Nafarroan detektatu dituzte erdia baino gehiago, 311, zehazki. Hildako bat izan da, eta gora egin du ospitaleratze kopuruak: 52 lagun sartu behar izan dituzte erietxean. Gainera, azken orduetan zortzi egoiliar... | Gora egin du positibo kopuruak. 598 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduan egindako PCR probetan, aurreko egunean baino 25 gehiago. Lurraldeka, Nafarroan atzeman dute positibo gehien, alde handiarekin. Izan ere, Nafarroak hirurehun kasu berriren langa gainditu du berriz: 311 kasu detektatu dituzte, aurreko egunean ... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186935/andoni-iturbe-izango-da-kultura-sailburuorde-berria.htm | Kultura | Andoni Iturbe izango da Kultura sailburuorde berria | Joxean Muñozen lekua hartuko du horrela Iturbek. Hala ere, Muñozek sail berean segituko du lanean, aholkulari gisa. | Andoni Iturbe izango da Kultura sailburuorde berria. Joxean Muñozen lekua hartuko du horrela Iturbek. Hala ere, Muñozek sail berean segituko du lanean, aholkulari gisa. | Gaur jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluak onartu berri dituen kargu publikoen uzteak eta izendapen berriak. Horien artean, Joxean Muñozek Kultura sailburuorde izateari utziko diola iragarri du, eta Andoni Iturbek hartuko duela haren ordez kargua. Hala ere, Muñoz lantaldeko kide izango da, aholkulari p... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186936/bidasoan-gora-liburua-kaleratu-du-eneko-aizpuruak.htm | Kultura | ‘Bidasoan gora’ liburua kaleratu du Eneko Aizpuruak | Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu liburuan, memoria kolektiboko ariketa bat eginez. | ‘Bidasoan gora’ liburua kaleratu du Eneko Aizpuruak. Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu liburuan, memoria kolektiboko ariketa bat eginez. | Txingudiko badiatik abiatu eta Xorroxingo iturbururaino, Bidasoa ibaian gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna da Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora (Elkar) liburua. Bidean ikusitakoa eta ikasitakoa jasotzen du, aurretiaz irakurritakoa eta unean bertan behatutakoa uztartuz. Ibaia bera ardatz duen memoria kolektiboko... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186937/beste-preso-bat-hil-da-zaballako-espetxean-aurtengo-hirugarrena.htm | Gizartea | Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, aurtengo hirugarrena | 32 urte zituen, eta larunbatean topatu zuten, urkatuta bere ziegan. Salhaketak salatu du «ekidin» zitekeela heriotza hori, eta neurriak eskatu ditu. | Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, aurtengo hirugarrena. 32 urte zituen, eta larunbatean topatu zuten, urkatuta bere ziegan. Salhaketak salatu du «ekidin» zitekeela heriotza hori, eta neurriak eskatu ditu. | Beste preso bat hilda topatu dute Zaballako espetxean (Araba), aurtengo hirugarrena. Salhaketak jakinarazi duenez, 32 urteko preso bat urkatuta agertu zen larunbatean, bere ziegan, espetxeko 4. moduluan. Abuztuaren 4an lekualdatu zuten Iruñeko espetxetik Zaballara; Iruñeko kartzelan erizaindegian zegoela jakinarazi du ... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186938/frankismoaren-epaiketa-sumarioak-baliogabetu-nahi-ditu-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Frankismoaren epaiketa sumarioak baliogabetu nahi ditu Espainiako Gobernuak | Memoria historikoaren lege berriaren egitasmoan agertzen da neurria; aurki bidaliko dute Kongresura | Frankismoaren epaiketa sumarioak baliogabetu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Memoria historikoaren lege berriaren egitasmoan agertzen da neurria; aurki bidaliko dute Kongresura | Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak memoria historikoaren lege berriaren aurreproiektua onartu du, eta hainbat aldaketa sartu ditu egun indarrean dagoen legearekin alderatuta. Hasteko eta behin, izena bera ere aldatu nahi diote legeari, eta, gobernuaren proposamenak aurrera egiten badu, Memoria Demokratikoare... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186939/osasunbideko-itxaron-zerrendan-batez-beste-bi-asteko-atzerapena-dute.htm | Gizartea | Osasunbideko itxaron zerrendan, batez beste, bi asteko atzerapena dute | Paziente bakoitzak 64 egun itxaron behar du kontsultara joateko, eta 7.200 pertsona daude ebakuntza kirurgiko bat egiteko zain. Nafarroako Gobernuak izurritearen aurreko kopuru berberak lortu nahi ditu. | Osasunbideko itxaron zerrendan, batez beste, bi asteko atzerapena dute. Paziente bakoitzak 64 egun itxaron behar du kontsultara joateko, eta 7.200 pertsona daude ebakuntza kirurgiko bat egiteko zain. Nafarroako Gobernuak izurritearen aurreko kopuru berberak lortu nahi ditu. | Nafarroako Gobernuak Osasunbidearen egoera izan du hizpide. Santos Indurain Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, lehen kontsultarako itxaron zerrendetan 43.802 pertsona daude zain. Iazko datuekin alderatuz gero, batez beste, bi asteko atzerapena dute zerrendek. Egun, pertsona bakoitzak, gutxi gorabehera, 64 egun itx... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186940/laquosalbuespenezko-espetxe-politikaraquo-eteteko-eskatu-diote-hamar-talde-politikok-madrili.htm | Politika | «Salbuespenezko espetxe politika» eteteko eskatu diote hamar talde politikok Madrili | Ohar bateratu batean, adierazi dute Igor Gonzalez Sola presoaren gisako heriotzak ezin direla berriro gertatu. | «Salbuespenezko espetxe politika» eteteko eskatu diote hamar talde politikok Madrili. Ohar bateratu batean, adierazi dute Igor Gonzalez Sola presoaren gisako heriotzak ezin direla berriro gertatu. | Espainiako Kongresuan 38 diputatu eta Senatuan 34 senatari dituzten hamar talde politikok adierazpen bateratu bat argitaratu dute Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza dela eta. Horretan, Espainiako Gobernuari eskatu diote amaitzeko «oraindik euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika», eta ho... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186941/arbonako-herriko-bozak-berriz-egitea-erabaki-lezake-epaileak.htm | Politika | Arbonako herriko bozak berriz egitea erabaki lezake epaileak | Gaur aztertu dute Arbonako (Lapurdi) zerrenda abertzaleak Paueko Administrazio Auzitegian ezarritako helegitea. Zortzi egunetara emanen dute erabakiaren berri. | Arbonako herriko bozak berriz egitea erabaki lezake epaileak. Gaur aztertu dute Arbonako (Lapurdi) zerrenda abertzaleak Paueko Administrazio Auzitegian ezarritako helegitea. Zortzi egunetara emanen dute erabakiaren berri. | Herriko bozen lehen itzuliko albisteetako bat izan zen: Arbonako (Lapurdi) zerrenda abertzalea baliogabetu egin zuten, boto paperetan ez zelako ageri zerrendako kide batek espainiar herritartasuna duela. Biharamunean erabakiari helegitea ezarri zioten abertzaleek, eta gaur aztertu dute afera Paueko Administrazio Auzite... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186942/aurtengoa-inoizko-udarik-beroena-ipar-hemisferioan.htm | Gizartea | Aurtengoa, inoizko udarik beroena ipar hemisferioan | Ekainaren eta abuztuaren arteko tenperatura batezbestekoa baino 1,17 gradu altuagoa izan da. Bi hemisferioak kontuan hartuta, uztailik beroenetan bigarrena pairatu du planetak. | Aurtengoa, inoizko udarik beroena ipar hemisferioan. Ekainaren eta abuztuaren arteko tenperatura batezbestekoa baino 1,17 gradu altuagoa izan da. Bi hemisferioak kontuan hartuta, uztailik beroenetan bigarrena pairatu du planetak. | Tenperatura mailak neurtu eta datua gordetzen denetik, 2020koa izan da udarik beroena ipar hemisferioan. Uda oraindik amaitu ez den arren, ondorio horretara heldu da Munduko Meteorologia Erakundea. NOAA AEBetako Ozeano eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren datuak erabili dituzte kalkulua egiteko.
Ondorioztatu dut... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186943/espainiako-memoria-demokratikoaren-legea-puntuz-puntu.htm | Gizartea | Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea, puntuz puntu | Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea, puntuz puntu. | Espainiako Gobernuak Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur. Orain arte indarrean zegoen Memoria Historikoaren Legearekiko hainbat aldaketa izango ditu. 1936ko estatu kolpetik hasi eta 1978ra bitarteko epea hartzen du, eta urte horietan «arrazoi politiko eta erlijiosoengatik, eta sexu identita... | |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186944/zerga-bilketaren-jaitsiera-pixka-bat-apaldu-da-abuztuan-16raino.htm | Ekonomia | Zerga bilketaren jaitsiera pixka bat apaldu da abuztuan, -%16raino | Joan den urteko lehen zortzi hilabeteetan baino 1.610 milioi euro gutxiago bildu dituzte aurtengoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek. | Zerga bilketaren jaitsiera pixka bat apaldu da abuztuan, -%16raino. Joan den urteko lehen zortzi hilabeteetan baino 1.610 milioi euro gutxiago bildu dituzte aurtengoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek. | Errenta zergaren bilakaera hobeak pixka bat txukundu du zerga bilketaren jaitsiera Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan. Erorikoa oso handia da oraindik, historikoa, ez baita urteroko kontua bilketa urte batetik bestera %16,6 txikitzea. Baina uztailekoa baino hobea da datua, orduan bilketa %19,9 ari baitzen gutxitzen.
Kopuru... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186945/sits-inbaditzailea-irunea-okupatzen-ari-da-berriz.htm | Gizartea | Sits inbaditzailea Iruñea okupatzen ari da berriz | Ezpel-sitsaren egoera Nafarroan «kontroletik at» dagoela salatu du talde naturazale batek. | Sits inbaditzailea Iruñea okupatzen ari da berriz. Ezpel-sitsaren egoera Nafarroan «kontroletik at» dagoela salatu du talde naturazale batek. | Bideo bat plazaratu dute gaur Nafarroako Basozainek. «Halako itxura zuen bart Iruñeko Ezkaba auzoko atari batek». Bideoan etxe bateko atari bat agertzen da, kaleko argi batek argiztatuta, eta haren inguruan hegan, eta lurrean hilda, milaka zomorro, tximeleta modukoak.
Ezpel-sitsa -Cydalima perspectalis- du izen zomorr... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186946/egoera-jasanezina-da.htm | Kirola | «Egoera jasanezina da» | Baikoko pilotari gehienek agerraldia egin dute, eta gogor salatu dute enpresak azkenaldian izandako jokabidea. Enpresak jarrera aldatu ezean, prest daude mobilizazioren bat egiteko. Pilotari profesionalen elkarte bat sortzeko asmoa azaldu dute. | «Egoera jasanezina da». Baikoko pilotari gehienek agerraldia egin dute, eta gogor salatu dute enpresak azkenaldian izandako jokabidea. Enpresak jarrera aldatu ezean, prest daude mobilizazioren bat egiteko. Pilotari profesionalen elkarte bat sortzeko asmoa azaldu dute. | Baiko Pilota enpresako pilotarien gehiengoak aurrerapausoa eman du. Nahikoa dela esan diote enpresari. Duela bi aste, euren kezka azaldu zuten prentsari igorritako ohar batean. Gaur, ordea, beste pauso bat eman dute, eta jendaurrean azaldu dira Tolosan (Gipuzkoa), Beotibar pilotalekuan. Azaldu dutenez, «atsekabe orokor... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186947/ekinaren-ekinez-irabazi-du.htm | Kirola | Ekinaren ekinez irabazi du | Kamna nagusitu da Tourreko 16. etapan, ihesean indarra eta adimena uztartuta. Oilarrak bukaeran hasi dira mokoka, baina ez da alderik izan | Ekinaren ekinez irabazi du. Kamna nagusitu da Tourreko 16. etapan, ihesean indarra eta adimena uztartuta. Oilarrak bukaeran hasi dira mokoka, baina ez da alderik izan | Behin eta berriro saiatzeak badu saria. Galde diezaiotela, bestela, Lennard Kamnari eta Bora Hansgrohe taldeari. Peter Sagan eta Emanuel Buchmannen ezinaren aurrean, taldeko ehiztariak egunez egun aritu dira etapa ehizan. Kamna, adibidez, jo eta su aritu da. Bigarren izan zen 13. etapan, eta gaur, azkenean, garaipen pr... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186948/vosen-bigarren-garaipena.htm | Kirola | Vosen bigarren garaipena | Bizkorrena izan da Torrecinako helmugan. Van Vleutenek jarraitzen du lider. | Vosen bigarren garaipena. Bizkorrena izan da Torrecinako helmugan. Van Vleutenek jarraitzen du lider. | Bigarren aldiz altxatu ditu besoak aurtengo Tourrean Marianne Vosek ( CCC Liv) aurtengo Giroan. Hirugarren etapan nagusi izan zen, eta,oraingo honetan, bosgarrenean, bera izan da bizkorrena Terracinako zirkuituko helmugan jokatutako esprintean. Annemiek Van Vleutenek lider segitzen du (Mitchelton Scott),
Zirkuitu bate... |
2020-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/186949/urkulluk-itun-politikoa-proposatu-dio-felipe-borboikoari.htm | Politika | Urkulluk «itun politikoa» proposatu dio Felipe Borboikoari | Lehendakariaren ustez, «autogobernuan aurrera egiteko» aukera dago oraon. | Urkulluk «itun politikoa» proposatu dio Felipe Borboikoari. Lehendakariaren ustez, «autogobernuan aurrera egiteko» aukera dago oraon. | Espainiako errege Felipe Borboikoak harrera egin dio Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri, eta, bileran, Urkulluk esan dio orain «xedea eta aukera» dagoela «autogobernuan aurrera egiteko».
Urkulluk azaldutakoaren arabera, Gernikako estatutuak ekarri zuen «Euskal Herriaren nortasun bakan eta bereziaren aitor... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186974/uriartek-jaurlaritzan-jarraituko-du-urkulluren-aholkulari-gisa.htm | Politika | Uriartek Jaurlaritzan jarraituko du, Urkulluren aholkulari gisa | Hezkuntza sailburu izan da aurreko bi agintaldietan, eta haren ordez Jokin Bildarratz izendatu zuten. Uriartek gobernuan jarraituko du, gaur aldizkari ofizialean jakinarazi dutenez. | Uriartek Jaurlaritzan jarraituko du, Urkulluren aholkulari gisa. Hezkuntza sailburu izan da aurreko bi agintaldietan, eta haren ordez Jokin Bildarratz izendatu zuten. Uriartek gobernuan jarraituko du, gaur aldizkari ofizialean jakinarazi dutenez. | Cristina Uriartek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohiak gobernuan jarraituko du. EAEko aldizkari ofizialean gaur argitaratu dute haren izendapenari buruzko erabakia: Lehendakaritzako aholkulari izango da, eta sailburuorde baten maila izango du.
Gobernuaren osaketatik kanpo geratu zen orain bi aste Uriarte —Joki... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186975/yoshihide-suga-aukeratu-dute-japoniako-lehen-ministro.htm | Mundua | Yoshihide Suga aukeratu dute Japoniako lehen ministro | Orain arteko gobernuburuaren alderdikideak parlamentuko bi herenen babesa jaso du. | Yoshihide Suga aukeratu dute Japoniako lehen ministro. Orain arteko gobernuburuaren alderdikideak parlamentuko bi herenen babesa jaso du. | Japoniako Parlamentuak berretsi egin du LDP Alderdi Demokratiko Liberalak hartutako erabakia, alegia, Yoshihide Suga izendatzea Shinzo Aberen ordezko. Astelehenean izendatu zuen alderdiak Suga idazkaritza nagusirako, eta LDPk gehiengo zabala duenez legebiltzarrean, erraz lortu ditu Sugak lehen ministro kargurako behar ... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186976/nafarroako-33-enpresa-zigortu-dituzte-ikasleen-garraioan-kartel-bat-osatzeagatik.htm | Ekonomia | Nafarroako 33 enpresa zigortu dituzte ikasleen garraioan kartel bat osatzeagatik | CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak dio 2013tik 2018ra Nafarroako Hezkuntza Sailaren lehiaketak banatzeko akordioa egin zutela | Nafarroako 33 enpresa zigortu dituzte ikasleen garraioan kartel bat osatzeagatik. CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak dio 2013tik 2018ra Nafarroako Hezkuntza Sailaren lehiaketak banatzeko akordioa egin zutela | Ikasleen garraioan aritzen diren 33 autobus enpresari 3,36 milioi euroko isuna jarri die Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak, eta beste 15.000 euro enpresa horiek sortutako elkarte bati. Horrez gain, autobus enpresa horiek ezingo dute lan egin aurrerantzean ikasleak eramaten, frogatutzat jo duelako kartel bat ... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186977/gonzalez-solaren-heriotzak-atsekabea-sortzen-diola-berretsi-du-grande-marlaskak.htm | Politika | Gonzalez Solaren heriotzak atsekabea sortzen diola berretsi du Grande-Marlaskak | Vox alderdi ultraeskuindarrak eraman du euskal presoaren heriotzaren gaia Espainiako Kongresura. Barne ministroak bat egin du Sanchez presidentearen hitzekin. | Gonzalez Solaren heriotzak atsekabea sortzen diola berretsi du Grande-Marlaskak. Vox alderdi ultraeskuindarrak eraman du euskal presoaren heriotzaren gaia Espainiako Kongresura. Barne ministroak bat egin du Sanchez presidentearen hitzekin. | Kontrol saioa izan dute gaur Espainiako Kongresuan, eta Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaz galdetu dio gobernuari Ignacio Gil Lazaro Voxeko diputatuak. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak «atsekabea» azaldu zuen joan den astean presoaren heriotzaren harira, eta Voxek salatu du hori biktimei «trai... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186978/von-der-leyenek-proposatu-du-osasuna-ebren-eskumena-izatea.htm | Mundua | Von der Leyenek proposatu du Osasuna EBren eskumena izatea | Europako Batasunaren egoerari buruzko hitzaldi bat egin du Europako Batzordeko presidenteak. Iragarri dituen asmoen artean daude gutxieneko errenta bermatzeko egitasmo bat eta Schengen eremua eraberritzea. | Von der Leyenek proposatu du Osasuna EBren eskumena izatea. Europako Batasunaren egoerari buruzko hitzaldi bat egin du Europako Batzordeko presidenteak. Iragarri dituen asmoen artean daude gutxieneko errenta bermatzeko egitasmo bat eta Schengen eremua eraberritzea. | Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyenek pandemia betean egin du Europako Batasunaren egoerari buruzko bere lehen hitzaldia. COVID-19ak goitik behera aldatu du EBko egoera, eta agerian utzi ditu estatu kideen gabeziak. Horiek asebetetzeko hainbat egitasmo iragarri ditu Von der Leyenek, betiere nabarmenduz ... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186979/garraioko-33-enpresa-zigortu-dituzte-nafarroako-eskola-garraioan-kartel-gisa-jarduteagatik.htm | Gizartea | Garraioko 33 enpresa zigortu dituzte Nafarroako eskola garraioan kartel gisa jarduteagatik | Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 3,36 milioi euroko zigorra ezarri die, eta prozedura bat martxan jarri du, administrazioak berriz kontratatzea debekatzeko. | Garraioko 33 enpresa zigortu dituzte Nafarroako eskola garraioan kartel gisa jarduteagatik. Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 3,36 milioi euroko zigorra ezarri die, eta prozedura bat martxan jarri du, administrazioak berriz kontratatzea debekatzeko. | Nafarroako eskola garraioan kartel gisa aritzea. Hori egotzi die Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak (CNMC) eskola garraioko 33 enpresari eta sektoreko elkarte bati. CNMCren arabera, «trama bat» sortu zuten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren lehiaketak «banatzeko eta garestitzeko». Iturri berak zi... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186980/itp-aerok-194-langile-kaleratu-nahi-ditu-zamudion.htm | Ekonomia | ITP Aerok 194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion | Ezaguna zen ITPk kaleratzeak egingo zituela taldeko lantegi guztietan, baina Zamudion zer-nolako eragina izango duen jakinarazi diete gaur goizean sindikatuei: lantaldearen %15 sartuko dute kaleratze espedientean. | ITP Aerok 194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion. Ezaguna zen ITPk kaleratzeak egingo zituela taldeko lantegi guztietan, baina Zamudion zer-nolako eragina izango duen jakinarazi diete gaur goizean sindikatuei: lantaldearen %15 sartuko dute kaleratze espedientean. | Albiste txarrak Zamudioko ITP Aeroko lantaldearentzat. BERRIAk jakin duenez, zuzendaritzak 194 behargin kaleratu nahi ditu kontratuak hausteko erregulazio dosier baten bidez. 1.269 langilek dihardute aeronautika taldearentzat, eta lantalde horren %15,3 sartuko litzateke espedientean. ELA sindikatuak egunkari honi aurre... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186981/makina-erremintaren-biurtekoa-2022ra-atzeratu-dute.htm | Ekonomia | Makina-Erremintaren Biurtekoa 2022ra atzeratu dute | Azoka azaroan egitekoak ziren Barakaldoko BECen (Bizkaia), baina antolatzaileek azaldu dute «egungo egoerak eragindako ziurgabetasunak» ez duela bermatzen topaketaren kalitatea. | Makina-Erremintaren Biurtekoa 2022ra atzeratu dute. Azoka azaroan egitekoak ziren Barakaldoko BECen (Bizkaia), baina antolatzaileek azaldu dute «egungo egoerak eragindako ziurgabetasunak» ez duela bermatzen topaketaren kalitatea. | Ez da Nazioarteko Makina-Erremintaren Biurtekorik egingo aurten Bilbao Exhibition Centerren. Antolatzaileek azoka atzeratzea erabaki dute, eta, ondo bidean, 2022ko maiatzaren 30etik ekainetik 3ra egingo dute 31. aldia. Azaldu dute koronabirusaren pandemiak eragindako egoerak aldaketak egitera behartu dituela; zehazki, ... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186983/egan-bernalek-tourra-utzi-du.htm | Kirola | Egan Bernalek Tourra utzi du | Minduak ditu orkatila eta bizkarra, eta erabaki zentzuzkoena dela uste dute txirrindulariak eta taldeak. | Egan Bernalek Tourra utzi du. Minduak ditu orkatila eta bizkarra, eta erabaki zentzuzkoena dela uste dute txirrindulariak eta taldeak. | Egan Bernalek (Ineos) agur esan dio Tourrari. Iazko garaileak erretiratzea erabaki du. "Ez nuen Tourra hala amaitu nahi. Baina bai nik, baita taldeak ere erabaki zentzuzkoena dela uste dugu". Bernalek minduak ditu orkatila eta bizkarra. "Errespetu handia diot lasterketa honi, eta oraintxe ezin dut nire onena eman. Saso... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186984/nabarmen-ugaritu-dira-kasuak-hegoaldean.htm | Gizartea | Nabarmen ugaritu dira kasuak Hegoaldean | Beste 760 positibo atzeman dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino 162 gehiago. 65 gaixo ospitaleratu dituzte, eta, Nafarroan, 82 urteko eri bat hil da koronabirusarekin. Orotara, 67 pertsona daude ZIUn erietxeratuta. Egoiliar bat hil da Errenteriako zahar etxe batean. | Nabarmen ugaritu dira kasuak Hegoaldean. Beste 760 positibo atzeman dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino 162 gehiago. 65 gaixo ospitaleratu dituzte, eta, Nafarroan, 82 urteko eri bat hil da koronabirusarekin. Orotara, 67 pertsona daude ZIUn erietxeratuta. Egoiliar bat hil da Errenteriako zahar etxe batean. | Kasu berriek gorakada nabarmena izan dute Hegoaldean. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak beste 598 positiboren berri eman zuten; azken egunean, berriz, 760 atzeman dituztela jakinarazi dute, hau da, 162 gehiago. Guztira, 12.615 PCR proba egin dituzte azken orduetan.
Lurraldez lurralde, Nafarroan atzeman dute positibo ... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186985/ibon-goieaskoetxea-presoa-aske-uzteko-eskatu-du-fiskalak.htm | Politika | Ibon Goieaskoetxea presoa aske uzteko eskatu du fiskalak | Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur igaro da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik. Fiskalak behin-behinean aske uztea galdegin du, hainbat neurri ezarrita. Epailearen erabakiaren zain dago orain. | Ibon Goieaskoetxea presoa aske uzteko eskatu du fiskalak. Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur igaro da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik. Fiskalak behin-behinean aske uztea galdegin du, hainbat neurri ezarrita. Epailearen erabakiaren zain dago orain. | Atzo goizean Espainiaratu zuten Ibon Goieaskoetxea euskal presoa, Mont de Marsango (Okzitania) espetxetik. Frantziako Estatuko kartzeletan hamar urte baino gehiago egin ditu preso, eta, kondenaren zati handiena beteta, Madrilera eraman zuten atzo. Gaur igaro da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik, eta... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186986/samuel-l-jacksonek-euskaraz-eskatu-du-trump-agintetik-botatzeko.htm | Mundua | Samuel L. Jacksonek euskaraz eskatu du Trump agintetik botatzeko | «Zoaz popatik hartzera (euskara)» mezuarekin, aktoreak botoa ematera bultzatu nahi izan ditu estatubatuarrak, sare sozialetan jarri duen bideo baten bitartez. | Samuel L. Jacksonek euskaraz eskatu du Trump agintetik botatzeko. «Zoaz popatik hartzera (euskara)» mezuarekin, aktoreak botoa ematera bultzatu nahi izan ditu estatubatuarrak, sare sozialetan jarri duen bideo baten bitartez. | Samuel L. Jackson aktorea izenez ezagutzen ez duenak gogoratuko du, ziurrenera, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction filmean predikatzaileen moduan Bibliaren aipamen luzeen ondoren droga trafikoan lehia egiten ausartzen zirenak tiroka errukirik gabe hiltzen zituen pertsonaia trajedun hura, edo zuzendari beraren Django Unc... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186987/urruntze-politikaren-amaiera-eskatu-dute-eajk-eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemosek.htm | Politika | Urruntze politikaren amaiera eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek | Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta graduen progresioa aplikatzeko ere eskatu diote Espainiako Gobernuari Eusko Legebiltzarrean. | Urruntze politikaren amaiera eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta graduen progresioa aplikatzeko ere eskatu diote Espainiako Gobernuari Eusko Legebiltzarrean. | Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren ondoren adierazpen bat sinatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean, Sareren ekimenez. Hiru eskaera bildu dituzte dokumentuan: urruntze politika amaitzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea; gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea; eta... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186988/urriaren-20tik-aurrera-eskatu-ahalko-dira-moves-programako-laguntzak.htm | Ekonomia | Urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira Moves programako laguntzak | Besteak beste, energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuentzako laguntzak ematen ditu Moves programak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EEEk kudeatuko ditu 4,5 milioi euroko laguntzak. | Urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira Moves programako laguntzak. Besteak beste, energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuentzako laguntzak ematen ditu Moves programak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EEEk kudeatuko ditu 4,5 milioi euroko laguntzak. | Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten ibilgailuak erosteko Moves programako laguntzak datorren urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira, eta, norbanakoek ekainaren 17az geroztik erositako ibilgailuentzat, atzerako eragina izango dute. Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko ditu laguntza horiek Araban, Bizkaian ... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186989/hamahiru-kasu-atzeman-dituzte-baionako-eta-angeluko-unibertsitatean.htm | Gizartea | Hamahiru kasu atzeman dituzte Baionako eta Angeluko unibertsitatean | Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak bigarren fasera pasatu beharko luke datozen egunetan. | Hamahiru kasu atzeman dituzte Baionako eta Angeluko unibertsitatean. Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak bigarren fasera pasatu beharko luke datozen egunetan. | Iragan astean egin zuten sartzea milaka ikaslek Baionako eta Angeluko (Lapurdi) campusetan. Unibertsitatea martxotik egon zen itxita, eta berriz zabaldu zuten sartzea egiteko. Maskara derrigorrezkoa da ikasle eta irakasle guztientzat, eta klaseez kanpoko aktibitateak debekatu dituzte. Alta, aste bakarrean jadanik hamah... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186990/pasoliniren-kristo-hil-da.htm | Kultura | Pasoliniren Kristo hil da | Enrique Irazoki Il vangelo secondo Matteo pelikulako protagonista izan zen. Aktore izateaz gain, literatur irakasle ere bazen. 76 urterekin hil da. | Pasoliniren Kristo hil da. Enrique Irazoki Il vangelo secondo Matteo pelikulako protagonista izan zen. Aktore izateaz gain, literatur irakasle ere bazen. 76 urterekin hil da. | Enrique Irazoki hil da (Bartzelona, 1944 - 2020); aktore ez ezik, ekonomialari, xake jokalari eta literatura irakasle ere bazen. Aita euskal herritarra zuen, eta ama, italiarra. 1964an Italiara eginiko bidaia batek, ordea, haren bizitza aldatu zuen. 19 urte besterik ez zuen, eta, ekonomia ikasten ari zela, kide zen Ika... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186991/eh-bildurentzat-positiboa-izan-da-iglesiasekin-edukitako-bilera.htm | Politika | EH Bildurentzat «positiboa» izan da Iglesiasekin edukitako bilera | Aurrekontuez hitz egiteko bildu dira Espainiako bigarren presidenteordea eta koalizio independentista | EH Bildurentzat «positiboa» izan da Iglesiasekin edukitako bilera. Aurrekontuez hitz egiteko bildu dira Espainiako bigarren presidenteordea eta koalizio independentista | Pablo Iglesias eta EH Bilduren diputatu Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute Espainiako Gobernuaren aurrekontuez hitz egiteko batzartu dira gaur, Madrilen. Aizpuruaren arabera, «positiboa» izan da: bilera «emankorra». Koalizio subiranistako ordezkariek jakinarazi diote Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeari aurrek... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186992/nberen-ikerketa-batek-gizateriaren-kontrako-krimenak-leporatu-dizkio-venezuelako-gobernuari.htm | Mundua | NBEren ikerketa batek gizateriaren kontrako krimenak leporatu dizkio Venezuelako Gobernuari | Aditu independenteen talde batek egindako txostenaren arabera, Nicolas Maduro presidenteak eta Venezuelako Barne eta Defentsa ministroak hilketa arbitrarioen eta torturen erantzule dira. Caracasek salatu du agiria «gezurrez beteta» dagoela. | NBEren ikerketa batek gizateriaren kontrako krimenak leporatu dizkio Venezuelako Gobernuari. Aditu independenteen talde batek egindako txostenaren arabera, Nicolas Maduro presidenteak eta Venezuelako Barne eta Defentsa ministroak hilketa arbitrarioen eta torturen erantzule dira. Caracasek salatu du agiria «gezurrez bet... | Akusazio larria egin dio NBE Nazio Batuen Erakundeak Venezuelarako eratu zuen nazioarteko ikerketa independenteak Venezuelako Gobernuari. Aditu taldeak gaur argitaratu duen txostenean jaso duenez, Venezuelako Gobernuak eta estatuko beste zenbait erakundek ardura zuzenak dituzte 2014 urtetik gaur arte herrialdean izanda... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186993/elhuyarrek-zientziako-eta-teknologiako-bideoen-lehiaketa-bat-antolatu-du-gazteentzat.htm | Bizigiro | Elhuyarrek zientziako eta teknologiako bideoen lehiaketa bat antolatu du gazteentzat | Urrian zehar jasoko dituzte 12 eta 18 arteko gazteek egindako proiektu edo esperimentu zientifiko eta teknologikoen bideoak. Hiru sarituek Frantziako Futuruscope parkerako bidaia bat irabaziko dute. | Elhuyarrek zientziako eta teknologiako bideoen lehiaketa bat antolatu du gazteentzat. Urrian zehar jasoko dituzte 12 eta 18 arteko gazteek egindako proiektu edo esperimentu zientifiko eta teknologikoen bideoak. Hiru sarituek Frantziako Futuruscope parkerako bidaia bat irabaziko dute. | Zientzia Azoka egitasmoaren barruan, 12 eta 18 urte arteko gazteentzako bideo lehiaketa bat antolatu du Elhuyarrek. Parte hartu nahi dutenek eurek egindako proiektu edo esperimentu zientifiko eta teknologikoen inguruko lan bat bidali beharko dute, eta urriaren 1etik 31rako epea izango dute horretarako. Hiru bideo iraba... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186994/sute-bat-piztu-da-eibarko-gorosta-ballen.htm | Gizartea | Sute bat piztu da Eibarko Gorosta Ballen | Saihesbidea moztu behar izan dute, su harturiko mendia errepidetik gertu dagoelako. Arratsalderako kontrolatua zuten suhiltzaileek. | Sute bat piztu da Eibarko Gorosta Ballen. Saihesbidea moztu behar izan dute, su harturiko mendia errepidetik gertu dagoelako. Arratsalderako kontrolatua zuten suhiltzaileek. | SOS Deiak-ek «baso sute» gisa deskribatu du gaur eguerdi aldera Eibarko (Gipuzkoa) Gorosta Balle inguruan piztu dena. Larrialdi zerbitzuak hara joan direla gaineratu dute, tartean helikoptero bat eta suhiltzaileak. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 15:00 aldera ohartarazi duenez, N-634 errepidea itxi dute. Erre... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186995/irailaren-21etik-27ra-iraganen-da-mintza-lasai-festibala.htm | Gizartea | Irailaren 21etik 27ra iraganen da Mintza Lasai festibala | «Beste transmisio bat posible» dela aldarrikatuko du Baionan, Angelun eta Miarritzen euskararen biziberritzea elikatzea xede duen festibalak. Osasun egoeragatik egitaraua murriztu behar izan dute. | Irailaren 21etik 27ra iraganen da Mintza Lasai festibala. «Beste transmisio bat posible» dela aldarrikatuko du Baionan, Angelun eta Miarritzen euskararen biziberritzea elikatzea xede duen festibalak. Osasun egoeragatik egitaraua murriztu behar izan dute. | «Birusak ez du euskara geldituko». Hala aldarrikatu du Gilen Zaldunbide Angeluko (Lapurdi) euskaltzaleak. Mintza Lasai festibalaren antolaketan parte hartzen du urtero, eta aurten ere buru-belarri aritu da. Osasun egoera berezia izanik ere, azaldu du aurtengoa ere atxikitzea erabaki dutela, baina programazioa murriztu ... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186996/errepide-bazterrak-garbitzeko-sistema-merkea-eta-isila-topatu-dute-frantzian.htm | Bizigiro | Errepide bazterrak garbitzeko sistema merkea eta isila topatu dute Frantzian | Janvry herriko errementariak eginiko kaiola bat erabili dute, ardiak lanean jartzeko. Leku askotan baliatzen dituzte belarjaleak parkeak txukuntzeko, eta Donostian ere saiatu ziren. | Errepide bazterrak garbitzeko sistema merkea eta isila topatu dute Frantzian. Janvry herriko errementariak eginiko kaiola bat erabili dute, ardiak lanean jartzeko. Leku askotan baliatzen dituzte belarjaleak parkeak txukuntzeko, eta Donostian ere saiatu ziren. | Nork maite du bide bazterrak garbitzen dituztenean ateratzen duten zarata? Diru asko gastatzen dute udalek lan horretan, eta CO2 asko isurtzen dute gasolinazko makinok atmosferara, belarrak hiltzeko gai kimiko arriskutsuak erabiltzen ez dituztenean. Frantziako Essone eskualdeko Janvry herrian (600 bat biztanle) konponb... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186997/egindako-lana-ezertarako-ez.htm | Kirola | Egindako lana, ezertarako ez | Mikel Landak kale egin du Alpeetako etapa nagusian. Bahraineko taldekideek lasterketa gogortu dute, baina Loze mendian gora, helmugatik hiru kilometro eta erdira, atzean geratu da. Miguel Angel Lopezek (Astana) irabazi du etapa. | Egindako lana, ezertarako ez. Mikel Landak kale egin du Alpeetako etapa nagusian. Bahraineko taldekideek lasterketa gogortu dute, baina Loze mendian gora, helmugatik hiru kilometro eta erdira, atzean geratu da. Miguel Angel Lopezek (Astana) irabazi du etapa. | Mikel Landari ikaragarri zaildu zaio Frantziako Tourreko podiuma. Gaurkoa zuen eguna ametsaren bila zerbait egiteko, Alpeetako etapa gogorrenean. 170 kilometroko lan gogorra zuen: Madeleine eta Loze mendatetzarrak, eta %20tik gorako malda pikoak tartean. Lozeko helmugara bitartean, Madeleinen gora, lasterketa gogortzer... |
2020-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/186998/aske-utzi-dute-ibon-goieaskoetxea-neurriekin.htm | Politika | Aske utzi dute Ibon Goieaskoetxea, neurriekin | Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur hura aske uztea erabaki du epaileak. Epaitegian aurkeztu beharko da hamabostean behin. | Aske utzi dute Ibon Goieaskoetxea, neurriekin. Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur hura aske uztea erabaki du epaileak. Epaitegian aurkeztu beharko da hamabostean behin. | Frantziako Estatuko espetxeetan hamar urtetik gora igaro ondoren, atzo Espainiaratu zuten Ibon Goieaskoetxea euskal presoa, eta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro ondotik, behin-behinean aske utzi dute. 1997an Espainiako erregearen aurka egiten saiatzea leporatzen dion auzi batengatik eraman dut... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187024/torrak-ez-du-hauteskundeetara-deituko-inhabilitatua-izan-aurretik.htm | Mundua | Torrak ez du hauteskundeetara deituko inhabilitatua izan aurretik | Kataluniako presidenteak gaineratu du ez dela "oztopo bat" izango Espainiako Auzitegi Gorenak bere kontrako epaia berresten badu. Gorenak goizean egin du erabakia aztertzen hasi aurreko azken auzi saioa. | Torrak ez du hauteskundeetara deituko inhabilitatua izan aurretik. Kataluniako presidenteak gaineratu du ez dela "oztopo bat" izango Espainiako Auzitegi Gorenak bere kontrako epaia berresten badu. Gorenak goizean egin du erabakia aztertzen hasi aurreko azken auzi saioa. | Quim Torra Kataluniako presidenteak hedabideen aurrean hitz egin du, Espainiako Auzitegi Gorenak bera inhabilitatu ala ez erabaki aurreko azken auzi saioa amaitu eta minutu gutxira. Torrak ohartarazi duenez, Gorenak bera inhabilitatzeko "erabaki arduragabea" hartzen badu, "Espainiako Estatua izango da errudun bakarra".... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187025/laquoirabaziekraquo-eragindako-greba.htm | Ekonomia | «Irabaziek» eragindako greba | ITP Aeroko grebalariek salatu dute onartezina dela 260 milioi euroren irabaziak izan dituen enpresa batek 194 kaleratze egin nahi izatea. | «Irabaziek» eragindako greba. ITP Aeroko grebalariek salatu dute onartezina dela 260 milioi euroren irabaziak izan dituen enpresa batek 194 kaleratze egin nahi izatea. | «Irabazi hauekin, kaleratzerik ez!». Hori izan da ITP Aerok Zamudioko (Bizkaia) duen lantegiko grebalariek gehien errepikatu duten oihua goizean eginiko manifestazioan. Oihua, eta arrazoia, grebalarien ustez, enpresaren zenbakiak eskuan hartuta ez baitago 194 langile kaleratzeko arrazoirik. Izan ere zifrak argigarriak ... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187026/baionako-eta-angeluko-unibertsitateetan-bigarren-fasea-aktibatu-dute.htm | Gizartea | Baionako eta Angeluko unibertsitateetan bigarren fasea aktibatu dute | Unibertsitateetako lehendakariak antolaketan zenbait aldaketa egin ditzake horri esker: ordutegia 22:00 arte heda dezake, edo larunbatetan klaseak emateko agindu. Klase ez-presentzialak emateko ere antolatu beharko dute irakasleek. | Baionako eta Angeluko unibertsitateetan bigarren fasea aktibatu dute. Unibertsitateetako lehendakariak antolaketan zenbait aldaketa egin ditzake horri esker: ordutegia 22:00 arte heda dezake, edo larunbatetan klaseak emateko agindu. Klase ez-presentzialak emateko ere antolatu beharko dute irakasleek. | Denbora kontua zen: atzotik espero zen Mohamed Amara Paueko eta Aturri Herrialdeetako unibertsitateko lehendakariak bigarren fasera pasatzeko agiria izenpetzea, eta gaur goizean egin du. Horren ondorioz, bigarren fasea aktibatu da Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan, eta antolaketan zenbait aldaketa gertatuko dira.
... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187027/nafarroako-gobernuak-ere-26ko-defizita-hitzartu-du-espainiarekin.htm | Ekonomia | Nafarroako Gobernuak ere %2,6ko defizita hitzartu du Espainiarekin | Kalkulatu du %13,5 gutxiago jasoko duela zergen bidez, 538 milioi gutxiago. | Nafarroako Gobernuak ere %2,6ko defizita hitzartu du Espainiarekin. Kalkulatu du %13,5 gutxiago jasoko duela zergen bidez, 538 milioi gutxiago. | Nafarroako Gobernuak hiru hamarren igo du bere defizit muga. Uztailaren amaieran, defizita BPGaren %2,3ra iristeko baimena lortu zuen Madrilen, baina orain %2,6ra igo du muga hori. Beraz, Eusko Jaurlaritzak hitzartutako defizit bera izango du Nafarroako Gobernuak ere. «Berri ona da», azaldu du Maria Txibite Nafarroako ... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187028/ikerketapean-jarri-dituzte-zubietako-erraustegiarekin-lotutako-lau-pertsona-maiatzeko-isuriarengatik.htm | Gizartea | Ikerketapean jarri dituzte Zubietako erraustegiarekin lotutako lau pertsona, maiatzeko isuriarengatik | Donostiako Fiskaltzak abiatu du ikerketa, auzipetuek «ingurumenaren aurkako delituak» egin ote zituzten argitzeko | Ikerketapean jarri dituzte Zubietako erraustegiarekin lotutako lau pertsona, maiatzeko isuriarengatik. Donostiako Fiskaltzak abiatu du ikerketa, auzipetuek «ingurumenaren aurkako delituak» egin ote zituzten argitzeko | Iragan maiatzaren 9an, arrain ugari hilik agertu ziren Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) azpiko Arkaitzerreka errekastoan gertatutako amoniako isuri baten ondorioz. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu zuenez, erraustegitik kanpoko kamioi bat deskarga bat egiten ari zela gertatu zen isurketa. Gertatutakoa i... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187029/miren-dobaran-izanen-da-berriro-hizkuntza-politikarako-sailburuordea.htm | Gizartea | Miren Dobaran izanen da berriro Hizkuntza Politikarako sailburuordea | Aldaketarik ez da izanen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzako ardura postuetan. Estibalitz Alkortak, Joseba Lozanok, Josune Zabalak eta Jokin Azkuek orain arteko karguetan jarraituko dute. | Miren Dobaran izanen da berriro Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Aldaketarik ez da izanen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzako ardura postuetan. Estibalitz Alkortak, Joseba Lozanok, Josune Zabalak eta Jokin Azkuek orain arteko karguetan jarraituko dute. | Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak eman du Hizkuntza Politikako taldeko arduradunen berri gaur, euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Gasteizen. Orain arte bezala, Miren Dobaran izanen da Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Zuzendariak ere orain artekoak iz... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187030/foro-sozialak-uste-du-legealdi-berriak-bizikidetza-demokratikoarena-izan-behar-duela.htm | Politika | Foro Sozialak uste du legealdi berriak «bizikidetza demokratikoarena» izan behar duela | Azterketa batean, ondorioztatu dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean %75ekoa dela adostasun maila bizikidetzaren arloan. | Foro Sozialak uste du legealdi berriak «bizikidetza demokratikoarena» izan behar duela. Azterketa batean, ondorioztatu dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean %75ekoa dela adostasun maila bizikidetzaren arloan. | Foro Sozial Iraunkorrak agerraldi bat egin du Donostiako Miramar jauregian, legealdi berrirako erronkak ezarri eta alderdi politikoek alor horretan dituzten programei eta adostasun puntuei buruzko azterketa konparatibo bat aurkezteko. Azterlan horren ondorio nagusia da abiatu berri den legealdiak «bizikidetza demokrati... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187032/irungo-harrera-sareak-mila-migranteri-egin-die-harrera-udan.htm | Gizartea | Irungo harrera sareak mila migranteri egin die harrera udan | Gurutze Gorriko dispositiboak hainbat migrante «diskriminatu» dituela salatu du harrera sareak, kanpoan utzi baititu horietako anitz: «Ez dago irizpide koherenterik». Europako Batasunak errefuxatuekiko duen «politika xenofoboa eta hiltzailea» gaitzetsi du boluntarioen taldeak, eta euskal erakundeei exijitu die «anbizio... | Irungo harrera sareak mila migranteri egin die harrera udan. Gurutze Gorriko dispositiboak hainbat migrante «diskriminatu» dituela salatu du harrera sareak, kanpoan utzi baititu horietako anitz: «Ez dago irizpide koherenterik». Europako Batasunak errefuxatuekiko duen «politika xenofoboa eta hiltzailea» gaitzetsi du bol... | Konfinamendua bukatu eta berehala jarri zuten berriro martxan Irungo harrera sarea, eta, ohar baten bidez jakinarazi dutenez, udan guztira pasaian ziren mila migranteri egin diete harrera bolunatarioek. Sarearen arabera, gehienak bakarrik etorri diren gizon gazteak izan dira, baita ume txikiekin etorritako emakumeak er... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187033/manifestazioa-egin-dute-baionan-krisi-sozial-eta-ekonomikoari-aurre-egitea-xede.htm | Ekonomia | Manifestazioa egin dute Baionan, krisi sozial eta ekonomikoari aurre egitea xede | 500 pertsona bildu dira CGT sindikatuak deitutako greba eta mobilizazio egunera. LABek eta EH Baik ere babestu dute deialdia. | Manifestazioa egin dute Baionan, krisi sozial eta ekonomikoari aurre egitea xede. 500 pertsona bildu dira CGT sindikatuak deitutako greba eta mobilizazio egunera. LABek eta EH Baik ere babestu dute deialdia. | Goizean egin dute manifestazioa CGT sindikatuak deituta, Baionan. Greba eta mobilizazio eguna antolatu du sindikatuak, eta LABen eta EH Bairen sostengua ere izan dute. Pandemiak eragindako krisi sozial eta ekonomikoa ezarri dute jomugan, eta 500 pertsona inguru batu dira deialdira.
«Erretreta, lansari, lan baldintza h... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187034/araban-ia-hirukoiztu-egin-da-kasu-berrien-kopurua.htm | Gizartea | Araban ia hirukoiztu egin da kasu berrien kopurua | Azken orduetan 807 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, bezperan baino 47 gehiago. Araban ia hirukoiztu egin dira egun bakarrean detektatutako kasuak: zehazki, 131 izan dira. Nafarroan, berriz, nabarmen apaldu da positibo kopurua azken egunean. Hegoaldeko lurraldeetan, guztira 67 pertsona erietxeratu dituzte 24 orduan.... | Araban ia hirukoiztu egin da kasu berrien kopurua. Azken orduetan 807 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, bezperan baino 47 gehiago. Araban ia hirukoiztu egin dira egun bakarrean detektatutako kasuak: zehazki, 131 izan dira. Nafarroan, berriz, nabarmen apaldu da positibo kopurua azken egunean. Hegoaldeko lurraldeetan,... | Azken egunetako joerari eutsi dio kutsatu berrien kopuruak, beste behin; gora egin du berriz. Azken egunean 807 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean. Araban izan da gorakadarik handiena: areago, ia hirukoiztu egin da 24 orduan erregistratutako positibo kopurua. Atzo emandako datuen arabera, 46 ziren kasu berriak. Gaur... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187035/irizarrek-beste-hogei-autobus-elektriko-salduko-dizkio-madrili.htm | Ekonomia | Irizarrek beste hogei autobus elektriko salduko dizkio Madrili | Gipuzkoako konpainiak egindako beste 35 autobus elektriko ditu dagoeneko EMTE Madrilgo garraio publikoaren enpresak. | Irizarrek beste hogei autobus elektriko salduko dizkio Madrili. Gipuzkoako konpainiak egindako beste 35 autobus elektriko ditu dagoeneko EMTE Madrilgo garraio publikoaren enpresak. | Ez da dira garai errazak autobus ekoizleentzat, konfinamenduak eta orduz gero hainbat jardueratan izaten ari diren mugak autobus garraioa mugatu eta ibilgailu berrien eskaera gutxitu baitute. Ekoizpena apaldu eta barne-antolaketa neurriak hartu behar izan dituzten enpresen artean dago Irizar gipuzkoarra. Gaur, baina, b... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187036/elak-krisiari-aurre-egiteko-24-proposamen-egin-dizkio-mendiari.htm | Ekonomia | ELAk krisiari aurre egiteko 24 proposamen egin dizkio Mendiari | «Gehiengo sindikala errespetatzeko» eskatu dio sindikatuak Jaurlaritzako Lan sailburu berriari. | ELAk krisiari aurre egiteko 24 proposamen egin dizkio Mendiari. «Gehiengo sindikala errespetatzeko» eskatu dio sindikatuak Jaurlaritzako Lan sailburu berriari. | Lehen bilera egin dute Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburu berriak Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak.
Harreman kaskarrak izan dituzte azken urteetan Jaurlaritzak eta Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiak, eta, gobernu berriaren programa ikusita, zaila dirudi asko hobetuko direla esatea. Ha... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187037/euskaltegietako-ikasleei-malgutasuna-eskainiko-diete-ikasturte-honetan.htm | Gizartea | Euskaltegietako ikasleei «malgutasuna» eskainiko diete ikasturte honetan | Ikasleak «seguru» sentitzeko helburuarekin, euskaltegiek lau eskaintza egingo dituzte: B2 mailara arte doan ikasteko aukera egongo da, baldintza batzuekin. AEK-k gogorarazi du beren egoera «prekarioa» dela. | Euskaltegietako ikasleei «malgutasuna» eskainiko diete ikasturte honetan. Ikasleak «seguru» sentitzeko helburuarekin, euskaltegiek lau eskaintza egingo dituzte: B2 mailara arte doan ikasteko aukera egongo da, baldintza batzuekin. AEK-k gogorarazi du beren egoera «prekarioa» dela. | Malgutasuna; euskara ikasteko hainbat aukera eskainiko dizkiete ikasturte honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietako ikasleei. Hain zuzen, euskara ikasteko «formula» hautatzeko aukera izango dute, eta horretarako EAEko erakundeek eta euskaltegiek kanpaina bat aurkeztu dute Gasteizen, Euskara ikasteko zure... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187038/lee-krasner-artista-itzaletik-atera-nahi-izan-du-guggenheim-museoak.htm | Kultura | Lee Krasner artista itzaletik atera nahi izan du Guggenheim museoak | Espresionismo abstraktuaren aitzindarietako bat izandako sortzailearen bost hamarkadako ibilbidea aztertu du Bilboko Guggenheim museoak, haren 62 margolan batuz | Lee Krasner artista itzaletik atera nahi izan du Guggenheim museoak. Espresionismo abstraktuaren aitzindarietako bat izandako sortzailearen bost hamarkadako ibilbidea aztertu du Bilboko Guggenheim museoak, haren 62 margolan batuz | «Oso obra ona da, ez dirudi emakume batek egindakoa». Oraindik ikasle zenean, Hans Hofmann margolari eta irakasleak egin zion aldi bereko aitortza eta ukazio esaldi horrek biltzen du Lee Krasner artistak (New York, 1908 - New York, 1984) bost hamarkadako ibilbide artistikoan bizi behar izandakoaren parte handi bat. Hai... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187039/zaldibarren-gizon-bat-atxilotu-dute-bikotekidea-jotzea-egotzita.htm | Gizartea | Zaldibarren gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzea egotzita | 42 urte ditu atxilotuak. | Zaldibarren gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzea egotzita. 42 urte ditu atxilotuak. | Biktima emakumea da, eta biak bizi diren Zaldibarko (Bizkaia) etxebizitzan gertatu zen erasoa, asteazken arratsaldean. Ertzaintzak jakinarazi du 18:15ak aldera atxilotu zuela 42 urteko gizona, eta epailearen esku utzi dute. Emakumea, berriz, erietxera eraman zuten, osasun azterketa egiteko. |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187040/aurrera-jarraitzen-du-iazko-sanferminetan-ikurrina-atera-zuen-zinegotziaren-aurkako-salaketak.htm | Gizartea | Aurrera jarraitzen du iazko sanferminetan ikurrina atera zuen zinegotziaren aurkako salaketak | Epaileak ebatzi du delitu zantzuak daudela Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak egindakoetan. Egotzi dio «legez kanpoko bandera eta ikurrak kentzeko agindua zuten» Udaltzaingoen aurka oldartzea. Udalak ahozko epaiketa bat egiteko eskatuko du. | Aurrera jarraitzen du iazko sanferminetan ikurrina atera zuen zinegotziaren aurkako salaketak. Epaileak ebatzi du delitu zantzuak daudela Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak egindakoetan. Egotzi dio «legez kanpoko bandera eta ikurrak kentzeko agindua zuten» Udaltzaingoen aurka oldartzea. Udalak ahozko epaiketa bat egi... | Aurrera jarraituko du Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziaren aurkako salaketak. Carmen Alba Navarra Sumako Iruñeko zinegotziak auzitara eraman zuen Abaurrea iaz, sanferminetako txupinazoan ostikadak ematea egotzita: «Balkoian nengoen, Abaurrea ikurrina ateratzen ari zela ikusi nuen, eta eutsi egin nuen [bandera]; ordua... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187041/gorputzen-eraldaketak-ispiluaren-aurrean.htm | Kultura | Gorputzen eraldaketak, ispiluaren aurrean | Eraldaketaren kontzeptuan oinarrituko da Mapamunditarrak proiektuaren hamalaugarren aldia. Sei erakusketa, performance bat eta zenbait hezkuntza jarduera eskainiko dituzte bihartik urriaren 25era, Iruñean, Uharten eta Atarrabian (Nafarroa). | Gorputzen eraldaketak, ispiluaren aurrean. Eraldaketaren kontzeptuan oinarrituko da Mapamunditarrak proiektuaren hamalaugarren aldia. Sei erakusketa, performance bat eta zenbait hezkuntza jarduera eskainiko dituzte bihartik urriaren 25era, Iruñean, Uharten eta Atarrabian (Nafarroa). | La Caracola kultur elkarteak antolatzen du Mapamunditarrak egitasmoa urtero, Iruñean kultura garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Iaz, ispiluaren kontzeptua hartu zuten ardatz gisa, eta honako gogoeta egin zuten: «Ispiluak itxura itzultzen digu, zeina berehala iraungitzen den. Itxuraz, askotarikoak gara,... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187042/alaitz-areitio-presoa-aske-utzi-dute.htm | Politika | Alaitz Areitio presoa aske utzi dute | Hamahiru urte igaro ditu espetxean, ETAko kide izatea leporatuta. Renneseko espetxetik atera arren, hango hotel batean daukate konfinatua, koronabirusagatik. | Alaitz Areitio presoa aske utzi dute. Hamahiru urte igaro ditu espetxean, ETAko kide izatea leporatuta. Renneseko espetxetik atera arren, hango hotel batean daukate konfinatua, koronabirusagatik. | 2007an atxilotu zuten Alaitz Areitio Iurretako (Bizkaia) presoa, eta gaur gelditu da aske, hamahiru urte espetxean egin ondotik. Renneseko (Bretainia) espetxetik atera da, baina oraindik ezin izango du Euskal Herrira itzuli: Bretainiako hiriko hotel batean daukate bakartuta, koronabirusagatik.
ETAko kide izatea lepora... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187043/ineos-ikusgarri-eta-landa-bizigarri.htm | Kirola | Ineos ikusgarri eta Landa bizigarri | Kwiatkowskik irabazi du mendiko azken etapa, Carapazekin batera helmugaratuta. Landak erasokor jokatu du, eta bosgarren jarri da sailkapen nagusian. Roglicek gertuago du garaipena | Ineos ikusgarri eta Landa bizigarri. Kwiatkowskik irabazi du mendiko azken etapa, Carapazekin batera helmugaratuta. Landak erasokor jokatu du, eta bosgarren jarri da sailkapen nagusian. Roglicek gertuago du garaipena | Arantza kendu du Mikel Landak (Bahrain). Bazuen halako zor bat ziklismoarekin, jotzerako jota gelditu baitzen atzo. Bada, kitatu egin du gaur, Glieresen gora sua piztu, eta faboritoen borroka bizituta. Tourreko azken etapa menditsua zen, eta ibilbide aproposa zuen segadetarako, bost mendate kateaturekin. Haatik, arabar... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187044/presoen-eskubideen-aldeko-mobilizazioei-berrekingo-diete-sindikatuek.htm | Politika | Presoen eskubideen aldeko mobilizazioei berrekingo diete sindikatuek | ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde elkartuko dira bihar Bilbon. | Presoen eskubideen aldeko mobilizazioei berrekingo diete sindikatuek. ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde elkartuko dira bihar Bilbon. | Bestelako espetxe politika baten aldeko mobilizazioak egin ohi zituzten hilero sindikatuek, baina COVID-19aren izurriak geldiarazi zuen dinamika hori. Orain, ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek jakinarazi dute hileroko mobilizazioei berrekingo dietela, «arrazoizko epe batean euskal... |
2020-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/187045/sutea-piztu-da-longidako-pinudi-batean.htm | Gizartea | Sutea piztu da Longidako pinudi batean | Suhiltzaileak bidali dituzte bost parketatik, eta sua itzaltzeko lanetan ari dira hainbat helikoptero eta hegazkin ere. | Sutea piztu da Longidako pinudi batean. Suhiltzaileak bidali dituzte bost parketatik, eta sua itzaltzeko lanetan ari dira hainbat helikoptero eta hegazkin ere. | Sute bat piztu da Meoz eta Lareki (Nafarroa) arteko pinudi batean, Longidako ibarrean, eta hura itzali nahian ari dira lurretik nahiz airetik. Suak Elebarri mendiko hegoaldeko hegalari eragiten dio, eta malda handiak –%21era ere iristen dira– sua itzaltzea zailtzen ari dira.
15:15 aldera jaso dute deia larrialdi zerbi... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187076/ziburuko-eskolan-agerraldi-bat-atzeman-dute.htm | Gizartea | Ziburuko eskolan agerraldi bat atzeman dute | Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Aristide Briand eskolako kasuen agertzea. Zazpi haur kutsatu dira, gutxienez. | Ziburuko eskolan agerraldi bat atzeman dute. Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Aristide Briand eskolako kasuen agertzea. Zazpi haur kutsatu dira, gutxienez. | Ziburuko (Lapurdi) Aristide Briand eskolan agerraldi bat atzeman dute. Lehenik, bi haur kutsatu ziren, eta bi klase bakartu zituzten, baina aste honetan beste haur batzuk ere kutsatu dira, eta eskola osoa hetsi behar izan dute. Hala, Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Ziburuko eskolakoa. Guztira 67 haurrek... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187077/ekonomia-195-jaitsi-da-bigarren-hiruhilekoan-aurreikusi-baino-pixka-bat-gutxiago.htm | Ekonomia | Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago | Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa | Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago. Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa | Koronabirusaren krisiak 2020ko bigarren hiruhilekoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomian izandako eragina espero baino arinagoa izan da. Bizkarrekoa handia izan da, historikoa, baina datuak Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak iragan uztailean aurreikusitakoak baino pixka bat hobeagoak dira. Orduk... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187078/kontrolatu-dute-longidako-sutea.htm | Gizartea | Kontrolatu dute Longidako sutea | Atzo pinutegi batean sortutako suak 170 hektarea erre ditu, hasieran uste zuten baino gutxiago. Guneak 4.000 hektarea ditu, zuhaitz askokoa da, eta hondamendi bat gertatzeko beldurra zuten suhiltzaileek. | Kontrolatu dute Longidako sutea. Atzo pinutegi batean sortutako suak 170 hektarea erre ditu, hasieran uste zuten baino gutxiago. Guneak 4.000 hektarea ditu, zuhaitz askokoa da, eta hondamendi bat gertatzeko beldurra zuten suhiltzaileek. | Atzo eguerdian Longidan (Nafarroa) sortutako suteak indarra hartu du berriz gaur eguerdian. Nafarroako suhiltzaileek gaur goizean sua erabat kontrolatzea espero zuten, gau osoan egindako lanari esker, baina haize bolada handiek egoera zaildu dute. Azkenik, 19:00ak aldera lortu dute hura kontrolatzea. Goizean helikopter... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187079/caixabankek-bankia-erosi-du-4300-milioi-eurogatik.htm | Ekonomia | Caixabankek Bankia erosi du 4.300 milioi eurogatik | Espainiako Estatua izango da akzioen %16aren jabea. Caixabankek jakinarazi du operazioak 770 milioi euro aurrezteko modua emango diola, eta nagusiki lantaldea murriztuz egingo duela hori. | Caixabankek Bankia erosi du 4.300 milioi eurogatik. Espainiako Estatua izango da akzioen %16aren jabea. Caixabankek jakinarazi du operazioak 770 milioi euro aurrezteko modua emango diola, eta nagusiki lantaldea murriztuz egingo duela hori. | Iragarrita zegoen, eta Caixabank eta Bankiako zuzendaritza batzordeek bart sinatu zuten bat egiteko akordioa. Gaur argitu da zenbat ordainduko duen Caixabankek: 4.300 milioi euro. Ez hori bakarrik; Espainiako Estatua da Bankiaren jabe nagusia (%62 du), eta eratuko den entitate berriaren %16aren jabe ere izango da —nego... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187080/50-urte-bete-dira-joseba-elosegik-bere-buruari-su-eman-zionetik-francoren-aurrean.htm | Politika | 50 urte bete dira Joseba Elosegik bere buruari su eman zionetik Francoren aurrean | Gernikako bonbardaketarekin eragin zuena «sentiarazi» nahi izan zion protesta horrekin. Gudaria izan zen 36ko gerran, eta senataria Franco hil ostean. | 50 urte bete dira Joseba Elosegik bere buruari su eman zionetik Francoren aurrean. Gernikako bonbardaketarekin eragin zuena «sentiarazi» nahi izan zion protesta horrekin. Gudaria izan zen 36ko gerran, eta senataria Franco hil ostean. | 1970eko irailaren 18an, Munduko Pilota Txapelketako partida bat jokatu zuten Donostiako Anoeta pilotalekuan —Atano III.a gaur egun—. Han zen Francisco Franco diktadorea, Espainiako estatuburua. Joseba Elosegi ekintzaile abertzaleak bere buruari su eman zion, eta kantxara jauzi egin zuen «Gora Euskadi askatuta!» oihukat... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187081/gutxitu-egin-dira-egun-bakarrean-atzemandako-kasuak.htm | Gizartea | Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak | Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan. | Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak. Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan. | Behera egin du Hegoaldean atzemandako kasuen kopuruak. 793 pertsonak eman dute positibo azken egunean egindako probetan, aurreko egunean baino hamalau gutxiagok. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da egun bakarrean egindako PCR proben kopuruak nabarmen egin duela behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: ia 2.000 gu... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187082/haur-influencer-en-irudia-nola-babestu.htm | Bizigiro | Haur 'influencer'-en irudia nola babestu | Gero eta haur ‘influencer’ gehiago daude, eta, edukia Interneten dagoenez, posible da adingabeen irudi eskubideak urratzea. Frantziako Senatuak haur horien eskubideak babesteko lege proiektu bat onartu du. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar. | Haur 'influencer'-en irudia nola babestu. Gero eta haur ‘influencer’ gehiago daude, eta, edukia Interneten dagoenez, posible da adingabeen irudi eskubideak urratzea. Frantziako Senatuak haur horien eskubideak babesteko lege proiektu bat onartu du. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar. | Marrazki bizidunak, jostailuak edota bideo jokoak izaten dituzte hizpide haur influencer-ek, edota, bestela, abesten eta dantzatzen agertzen diren bideoak igotzen dituzte sare sozialetara. Eduki horiek libreki mugitzen dira sarean, oso azkar, gainera, eta gazte horien irudi eskubideak urratzeko modu asko daude. Posible... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187083/anezek-erretiratu-egin-du-boliviako-hauteskundeetarako-bere-hautagaitza.htm | Mundua | Añezek erretiratu egin du Boliviako hauteskundeetarako bere hautagaitza | MAS alderdiaren kontrako botoa zatitzeko arriskua arintze aldera hartu du lehiatik kanpo gelditzeko erabakia. Moralesek «inpunitatea negoziatu» duela salatu du. | Añezek erretiratu egin du Boliviako hauteskundeetarako bere hautagaitza. MAS alderdiaren kontrako botoa zatitzeko arriskua arintze aldera hartu du lehiatik kanpo gelditzeko erabakia. Moralesek «inpunitatea negoziatu» duela salatu du. | Jeanine Añez Boliviako behin-behineko presidentea ez da hautagai izango Boliviako hurrengo hauteskundeetan. Añezek berak atzo adierazi zuenez, «demokrazia babesteko» hartu du erabakia. Azaldu duenez, MAS Sozialismorako Mugimenduaren kontrako botoa banatzeak kezkatzen du, eta horrek Evo Morales Boliviako presidente ohia... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187084/jaurlaritzak-80-ikasgela-itxi-ditu-egun-bakarrean.htm | Gizartea | Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean | 172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek. | Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean. 172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek. | Egunetik egunera gogorrago ari da birusa ikasturteari kalte egiten. Egun bakarrean, nabarmen handitu da bakartutako ikasgelen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hezkuntza Sailak emaniko datuen arabera, atzo 92 ikasgela zeuden itxita hiru lurralde horietan. Oraintxe bertan, berriz, 172 ikasgela daude pandemiarengat... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187085/woody-allenen-donostiarekin-abiatu-da-zinemaldia.htm | Kultura | Woody Allenen Donostiarekin abiatu da Zinemaldia | 'Rifkin's Festival'-ekin hasi da Donostiako 68. Zinemaldia. Hain zuzen ere, Donostiako zinema jaialdian girotuta dagoen komedia bat da zuzendari estatubatuarrarena. | Woody Allenen Donostiarekin abiatu da Zinemaldia. 'Rifkin's Festival'-ekin hasi da Donostiako 68. Zinemaldia. Hain zuzen ere, Donostiako zinema jaialdian girotuta dagoen komedia bat da zuzendari estatubatuarrarena. | Woody Allenek bere azkeneko filma Gipuzkoako hiriburuan eta Donostiako Zinemaldian kokatuko zuela jakin zen momentutik beretik, jakina zen zinema jaialdiaren arduradunak saiatuko zirela pelikula Donostian bertan aurkezten. Dylan Farrow bere alabatzakoak haren kontra egindako salaketen ondorioz, New Yorkeko zuzendariak ... |
2020-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/187086/sindikatuek-osakidetzari-eskatu-diote-sakoneko-arazoei-heltzeko.htm | Gizartea | Sindikatuek Osakidetzari eskatu diote «sakoneko arazoei heltzeko» | Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabat... | Sindikatuek Osakidetzari eskatu diote «sakoneko arazoei heltzeko». Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun... | Osasun langileek protestak abiatu dituzte gaur Osakidetzako lehen arretako zentroetan, koronabirusaren pandemiak larriagotu eta azaleratu duen egoera salatzeko: «Bizi dugun krisi sanitarioak ederki asko erakusten digu azken urteetako murrizketek osasun publikoaren ahultze kezkagarria ekarri dutela». Lehen arretako zent... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187087/emakunderen-aholku-batzordeak-urkulluri-eskatu-dio-erakundea-lehendakaritzari-atxikitzeko-berriro.htm | Politika | Emakunderen aholku batzordeak Urkulluri eskatu dio erakundea Lehendakaritzari atxikitzeko berriro | «Erabat gaitzesten du» erakundea Gizarte Gaien Sailera mugitu izana, eta hori jakinarazi dio lehendakariari, gutun baten bidez. | Emakunderen aholku batzordeak Urkulluri eskatu dio erakundea Lehendakaritzari atxikitzeko berriro. «Erabat gaitzesten du» erakundea Gizarte Gaien Sailera mugitu izana, eta hori jakinarazi dio lehendakariari, gutun baten bidez. | Emakunderen Aholku Batzordeak eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari emakumearen euskal erakundea Lehendakaritzari atxikitzeko —1988an eratu zutenetik, hartara egon da atxikita, bere «sortze legeak» hala ebatzita—. Erakundeak Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketatzeko daukan organoa da aholku batzordea, eta Urkulluri gu... |
2020-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/187088/udaberrian-bertan-behera-geratutako-emanaldiak-udazkenean-berreskuratuko-ditu-loraldiak.htm | Kultura | Udaberrian bertan behera geratutako emanaldiak udazkenean berreskuratuko ditu Loraldiak | Hamazazpi ikuskizun izango ditu Loraldia Udagoienak, baita esperientzia digitala ere. Irailaren 26an hasiko da, Iñigo Astizen poesia errezital batekin, eta urriaren 22ra arte iraungo du | Udaberrian bertan behera geratutako emanaldiak udazkenean berreskuratuko ditu Loraldiak. Hamazazpi ikuskizun izango ditu Loraldia Udagoienak, baita esperientzia digitala ere. Irailaren 26an hasiko da, Iñigo Astizen poesia errezital batekin, eta urriaren 22ra arte iraungo du | Loraldia kultur festibalaren seigarren aldia martxoaren 10ean hasi zen. Hurrengo egunean, bi emanaldi soilik egin eta gero, antolatzaileek bertan behera uztea erabaki zuten, koronabirusagatik. Hala ere, falta zirenak 2020an bertan emateko konpromisoa hartu zuten, eta asmo horiek Loraldia Udagoienan mamitu dira: irailar... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187089/beste-bost-euskal-preso-gertuago.htm | Politika | Beste bost euskal preso, gertuago | Juan Carlos Herrador, Lierni Armendariz, Unai Fano, Josu Arkauz eta Gorka Loran dira gerturatuko dituztenak. | Beste bost euskal preso, gertuago. Juan Carlos Herrador, Lierni Armendariz, Unai Fano, Josu Arkauz eta Gorka Loran dira gerturatuko dituztenak. | Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak onartu egin du euskal preso bat Euskal Herriratzea, hiru euren bizilekuetatik gertuago dauden espetxeetara eramatea eta bat lekualdatzea. Juan Carlos Herrador, Lierni Armendariz, Unai Fano, Josu Arkauz eta Gorka Loran dira gerturatutakoak. Herrador eta Armendaritz Ka... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187090/ezinegona-ertzaintzan-guardia-zibilak-arkaitzerrekako-isuria-ikertzeagatik.htm | Gizartea | «Ezinegona» Ertzaintzan, Guardia Zibilak Arkaitzerrekako isuria ikertzeagatik | Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri azaldu diote Ertzaintzak abiatu zuela isuriaren inguruko ikerketa, eta haren eskumenak urratu dituela Guardia Zibilak. | «Ezinegona» Ertzaintzan, Guardia Zibilak Arkaitzerrekako isuria ikertzeagatik. Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri azaldu diote Ertzaintzak abiatu zuela isuriaren inguruko ikerketa, eta haren eskumenak urratu dituela Guardia Zibilak. | Maiatzaren 9an, hilik agertu ziren arrain ugari Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) azpiko Arkaitzerreka errekastoan. Ia astebeteren buruan, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak aitortu zuen amoniako isuri baten ondorioz hil zirela. Erraustegiko lau arduradun jarri dituzte ikerketapean, «ingurumenaren aurkako delitu... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187091/tafallako-fagor-ederlaneko-langile-ohi-bat-hil-da-amiantoaren-ondorioz.htm | Ekonomia | Tafallako Fagor Ederlaneko langile ohi bat hil da amiantoaren ondorioz | Hildakoak lan egin zuen kooperatibak Tafallan (Nafarroa) zuen fabrikan 1977tik erretiroa hartu arte. ELA sindikatuak enpresei eskatu die epaiketak beharrik gabe ez luzatzeko. | Tafallako Fagor Ederlaneko langile ohi bat hil da amiantoaren ondorioz. Hildakoak lan egin zuen kooperatibak Tafallan (Nafarroa) zuen fabrikan 1977tik erretiroa hartu arte. ELA sindikatuak enpresei eskatu die epaiketak beharrik gabe ez luzatzeko. | «Amiantoarekin kontaktuan egoteak eragindako laneko gaixotasunen dramak ia dimentsio pandemikoa du». Hala dio ELA sindikatuak gaur plazaratutako oharrak. Tafallako (Nafarroa) Fagor Ederlanen lantegian hainbat urtez lan egin zuen behargin baten heriotza salatu dute, eta adierazi berriz azaleratu dela amiantoarekin konta... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187092/neurriak-eskatu-dituzte-etxe-krisiak-hizkuntza-zelten-arnasguneak-ez-itotzeko.htm | Mundua | Neurriak eskatu dituzte etxe krisiak hizkuntza zelten arnasguneak ez itotzeko | Irlandako, Eskoziako, Galesko, Man Irlako eta Kornuallesko hizkuntzen aldeko elkarteek 11 puntuko plan bat aurkeztu diete gobernuei, gaelikodunak euren herrietan bizitzen jarrai dezaten ziurtatzeko. Besteak beste, etxegintza planetan hizkuntza kontuan hartzea eskatu dute. | Neurriak eskatu dituzte etxe krisiak hizkuntza zelten arnasguneak ez itotzeko. Irlandako, Eskoziako, Galesko, Man Irlako eta Kornuallesko hizkuntzen aldeko elkarteek 11 puntuko plan bat aurkeztu diete gobernuei, gaelikodunak euren herrietan bizitzen jarrai dezaten ziurtatzeko. Besteak beste, etxegintza planetan hizkunt... | Hizkuntza zeltek hobeto eutsi diote landa eremuetan, baina hori ere bukatzear dago, Irlandako, Galesko, Eskoziako, Man Uharteko eta Kornualleseko hizkuntzen aldeko taldeek salatu berri dutenez. Elkarteok mugaz gaindiko neurriak eskatu dituzte, etxebizitza arazoak hizkuntzetako arnasguneetako ele paisaia alda ez dezan. ... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187093/emakume-bati-eraso-diote-legorretan-kalean.htm | Gizartea | Emakume bati eraso diote Legorretan, kalean | Bart gauean gertatu da erasoa, eta lekuko batzuek eman diote abisua Ertzaintzari. Atxilotu egin dute emakumearen bikotekidea, 33 urtekoa. Talde feministak protesta antolatu du, eta udalak bat egin du. | Emakume bati eraso diote Legorretan, kalean. Bart gauean gertatu da erasoa, eta lekuko batzuek eman diote abisua Ertzaintzari. Atxilotu egin dute emakumearen bikotekidea, 33 urtekoa. Talde feministak protesta antolatu du, eta udalak bat egin du. | Herrian izandako eraso matxista baten berri eman du Legorretako Udalak: jakinarazi du bart gauean emakume bati eraso ziotela. Ertzaintzako iturriek BERRIAri azaldu diotenez, 33 urteko gizonezko bat atzeman zuten, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Kalean gertatu zen erasoa, 22:40 aldera, eta hainbat lekukok ikusi z... |
2020-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/187094/kragh-andersen-gelako-argiena.htm | Kirola | Kragh Andersen, gelako argiena | Danimarkarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean, adimena eta indarra uztartuta. Saganek amore eman du maillot berdearen borrokan. Faboritoak lasai izan dira, biharko erlojupekoaren zain | Kragh Andersen, gelako argiena. Danimarkarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean, adimena eta indarra uztartuta. Saganek amore eman du maillot berdearen borrokan. Faboritoak lasai izan dira, biharko erlojupekoaren zain | Tour izugarria ari da osatzen Sunweb taldea, eta ginga jarri dio gaur, Soren Kragh Andersenek 19. etapan lortu duen garaipenarekin. Danimarkarrak ihesaldi ona harrapatu du, eta gero, ezustean hartu ditu aurkari guztiak. Aldamenean zituen Greg Van Avermaet eta Matteo Trentin (CCC), Peter Sagan (Bora), Sam Bennett (Deceu... |
2020-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/187096/amaieretan-aditua.htm | Kultura | Amaieretan aditua | Biel Mesquida Castelló de la Planan jaio zen, Valentzian (Herrialde Katalanak), 1947an. 1973an argitaratu zuen L’adolescent de sal eleberria, eta 1974an idatzi arren, 1985ra arte ezinezko egin zitzaion El bell país on els homes desitgen els homes poesia liburua argitaratzea. Zazpi narratiba lan eman ditu argitara, guzt... | Amaieretan aditua. Biel Mesquida Castelló de la Planan jaio zen, Valentzian (Herrialde Katalanak), 1947an. 1973an argitaratu zuen L’adolescent de sal eleberria, eta 1974an idatzi arren, 1985ra arte ezinezko egin zitzaion El bell país on els homes desitgen els homes poesia liburua argitaratzea. Zazpi narratiba lan eman ... | Idazlea Paristik iritsi berri da, Louvren Vermeer-en erakusketa bat ikusi ondoren. Uste dut burua nahasi didala Vermeerrek argia margotzeko duen modu horrek. Edo koloreak argiaren bidez margotzeko moduak. Eta eguneroko, etxeko, ohiko gaiak erabiltzeak: emakume bat lepoko bat jartzen, geografo bat bere bulegoan, dama ba... |
2020-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/187127/akelarre-filma-aurkeztu-du-pablo-aguerok.htm | Kultura | 'Akelarre' filma aurkeztu du Pablo Aguerok | XVII. mendearen hasierako Euskal Herrian sorkingeria leporatu zieten neska batzuen istorioa kontatzen du pelikulak. | 'Akelarre' filma aurkeztu du Pablo Aguerok. XVII. mendearen hasierako Euskal Herrian sorkingeria leporatu zieten neska batzuen istorioa kontatzen du pelikulak. | Pablo Aguero zinemagile argentinarrak Akelarre filma aurkeztu du, gaur goizean, Donostiako 68. Zinemaldiaren Sail Ofizialean. Lehiaketan eman duten lehendabiziko filma da, eta Kursaaleko auditoriumean izandako emanaldian oso harrera ona izan du. Euskaraz eta gaztelaniaz filmatutako pelikula da Akelarre.
1609. urtean k... |
2020-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/187128/murru-bat-eraiki-dute-baionako-suprefeturaren-aitzinean-blokeoa-salatzeko.htm | Politika | Murru bat eraiki dute Baionako suprefeturaren aitzinean, blokeoa salatzeko | Herritar andana suprefeturaren atarira joan da bakegileek deituta, eta adreiluak bata bestearen gainean jartzen hasi dira. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak jarri du adreiluetako bat. Egun osoan izan dira egitasmoak Ipar Euskal Herriko 22 herritan. Baionan amaitu dute, suprefeturaren aurrean. | Murru bat eraiki dute Baionako suprefeturaren aitzinean, blokeoa salatzeko. Herritar andana suprefeturaren atarira joan da bakegileek deituta, eta adreiluak bata bestearen gainean jartzen hasi dira. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak jarri du adreiluetako bat. Egun osoan izan dira egitasmoak Ipar Euskal... | Goizeko 11:00etan hasi da egitasmoa, 30 urte aski da lelopean, herrietan antolaturiko ekitaldiekin. Eguerdian, ordea, auto karabana geldoak ziren hastekoak Maule, Donibane Garazi eta Hendaiatik (Lapurdi). Frantziako Gobernuak Baionan duen Suprefeturaren aitzinean elkartuta amaitu dituzte mobilizazioak, eta, bertan, har... |
2020-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/187129/izurriari-eta-haren-ondorio-sozialei-aurre-egitea-izango-da-sorturen-xedea-urte-politikoan.htm | Politika | Izurriari eta haren ondorio sozialei aurre egitea izango da Sorturen xedea urte politikoan | Alderdiak laugarren konferentzia politikoa egin du, eta erronken artean kokatu du «salbuespenezko» espetxe legeria amaitzea eta EH Bildu indartzea. | Izurriari eta haren ondorio sozialei aurre egitea izango da Sorturen xedea urte politikoan. Alderdiak laugarren konferentzia politikoa egin du, eta erronken artean kokatu du «salbuespenezko» espetxe legeria amaitzea eta EH Bildu indartzea. | Sortuk bere laugarren konferentzia politikoa egin du gaur goizean, Donostian duen egoitzan, Zer egin? lelopean. COVID-19aren izurriak hala behartuta, telematikoki egin dute konferentzia, eta Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiaren hitzaldiarekin itxi dute saioa.
Rodriguezek azaldu duenez, lau erronka nagusi izango ditu ... |
2020-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/187130/kasuek-nabarmen-egin-dute-gora-hegoaldean-932-positibo.htm | Gizartea | Kasuek nabarmen egin dute gora Hegoaldean: 932 positibo | Guztira, 12.746 PCR proba egin dira, eta egindako proba guztien %7,31k eman dute positibo. Nafarroan bi pertsona hil dira azken orduetan, eta Bizkaiko zahar etxeetan hiru egoiliar. | Kasuek nabarmen egin dute gora Hegoaldean: 932 positibo. Guztira, 12.746 PCR proba egin dira, eta egindako proba guztien %7,31k eman dute positibo. Nafarroan bi pertsona hil dira azken orduetan, eta Bizkaiko zahar etxeetan hiru egoiliar. | Datuak eman dituzte Hegoaldeko osasun sistemek, eta jakinarazi dute azken orduetan positiboek nabarmen egin dutela gora Hego Euskal Herrian. Hain zuzen, 12.746 PCR proba egin dituzte, eta horietatik 932 pertsonak eman dute positibo, aurreko egunean baino 139 gehiagok. Hau da, egindako proba guztien %7,31k eman dute pos... |
2020-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/187132/aitortza-bat-egunerokoa-poesia-bilakatzen-duen-begiradari.htm | Kultura | Aitortza bat egunerokoa poesia bilakatzen duen begiradari | Carlos Canovas argazkilariak Kulturaren Vianako Printzea saria jaso du, bere ibilbidearengatik eta fotografia artistikoaren berritzaile izateagatik. Argazkilari batek Nafarroako kultuaren sari nagusia jasotzen duen lehen aldia izan da. | Aitortza bat egunerokoa poesia bilakatzen duen begiradari. Carlos Canovas argazkilariak Kulturaren Vianako Printzea saria jaso du, bere ibilbidearengatik eta fotografia artistikoaren berritzaile izateagatik. Argazkilari batek Nafarroako kultuaren sari nagusia jasotzen duen lehen aldia izan da. | Eguneroko paisaietan murgildu, atentzio handirik ematen ez duten xehetasunetan fokua jarri, eta pausaz begiratu. Pentsatu, landu, aurkitu; begirada eraiki. Pasioz. Argazkigintza hori izan da betidanik Carlos Canovas argazkilariarentzat: pasioa. Eta hori aitortu dio orain Nafarroako Gobernuak, 2020ko Kulturaren Vianako ... |
2020-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/187133/ruth-bader-ginsburg-aebetako-epailea-hil-da.htm | Mundua | Ruth Bader Ginsburg AEBetako epailea hil da | Feminismoaren ikur izan da, eta, besteak beste, abortuaren bultzatzaile sutsua | Ruth Bader Ginsburg AEBetako epailea hil da. Feminismoaren ikur izan da, eta, besteak beste, abortuaren bultzatzaile sutsua | Ruth Bader Ginsburg AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epailea hil zen atzo, pankreako minbiziak eragindako konplikazioen ondorioz, gorteak berak jakinarazi zuenez. 87 urte zituen.
Arrasto handia utzitako epailea izan da, justiziaren, eskubideen eta emakumeen alde etengabe borrokatu duen ekintzaile sut... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.