date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186450/enpresen-arabera-egingo-dira-erregulazioak-ez-sektoreka.htm | Ekonomia | Enpresen arabera egingo dira erregulazioak, ez sektoreka | Hori kontuan hartuko da gizarte segurantzaren kuotak zehazteko. Kopuruak-eta datozen bileretan adostuko dituzte. Espainiako Gobernuak dio «lege zailtasunak» daudela oraingo diru laguntzen zenbatekoei eusteko. | Enpresen arabera egingo dira erregulazioak, ez sektoreka. Hori kontuan hartuko da gizarte segurantzaren kuotak zehazteko. Kopuruak-eta datozen bileretan adostuko dituzte. Espainiako Gobernuak dio «lege zailtasunak» daudela oraingo diru laguntzen zenbatekoei eusteko. | Enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente bat eskatzeko, enpresa bakoitzak COVID-19aren krisiak nola eragite dion justifikatu beharko du, eta horren araberakoak izango dira jasoko dituen laguntzak eta jarriko dizkioten baldintzak. Hori adostu dute Espainiako Gobernuak eta hango sindikatu eta patronal nagusiek, os... |
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186451/mugimendu-bat-zuri-beltzean.htm | Gizartea | Mugimendu bat zuri-beltzean | Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Batak bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, fami... | Mugimendu bat zuri-beltzean. Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Batak bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europ... | Zehaztea nahiago ez duten Euskal Herriko leku batean egin dute hitzordua, parke bateko zuhaitzaren gerizpean. Asteburua pasatzera etorria da Balde Euskal Herrira, eta Arzallusi bisita egiteko baliatu du parada. Elkarrekin iritsi dira kazetariarekin hitzordua egindako herriko plazara, solasean-solasean, eta halaxe segit... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186452/langile-bat-hil-da-trapagaranen-teilatutik-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Trapagaranen, teilatutik erorita | 25 urte zituen, eta azpikontratatuta ari zen lanean Productos Tubulares enpresan. | Langile bat hil da Trapagaranen, teilatutik erorita. 25 urte zituen, eta azpikontratatuta ari zen lanean Productos Tubulares enpresan. | LABek emandako datuen arabera, istripu bat gertatu da Productos Tubulares enpresan, Trapagaranen (Bizkaia). Fabrikaren teilatuan lanean ari zen 25 urteko langile bat 15-20 metrotik erori da, eta berehala hil. Behargina Igorreko Estructuras Metalicas enpresako langilea zen; PTk kontratatua du enpresa hori, mantentze lan... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186453/lau-euskal-preso-lekualdatuko-ditu-madrilek-eta-bati-hirugarren-gradua-eman-dio.htm | Politika | Lau euskal preso lekualdatuko ditu Madrilek, eta bati hirugarren gradua eman dio | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Picassentetik Aranjuezera mugituko dituzte, eta Asier Bengoa Lopez eta Faustino Marcos Alvarez Herrera de la Manchatik Darocara. Urko Labeaga Garcia hirugarren gradura igaroko dute. | Lau euskal preso lekualdatuko ditu Madrilek, eta bati hirugarren gradua eman dio. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Picassentetik Aranjuezera mugituko dituzte, eta Asier Bengoa Lopez eta Faustino Marcos Alvarez Herrera de la Manchatik Darocara. Urko Labeaga Garcia hirug... | Espainiako Espetxe Erakundeek lau euskal presoren lekualdaketen berri eman dute gaur: Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxean zeuden, eta Aranjuezera (Madril) mugituko dituzte. Ume bat daukate, eta Picassenteko amen moduluan zegoen, Mendizabalekin. Espetxe Erakundeen ar... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186454/urkulluk-dio-ospitaleetako-egoera-kontrolpean-dela-eta-txibitek-eskatu-du-arduraz-jokatzeko.htm | Gizartea | Urkulluk dio ospitaleetako egoera «kontrolpean» dela, eta Txibitek eskatu du arduraz jokatzeko | Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu du koronabirusari aurre egiteko duten estrategiak hiru lehentasun dituela: osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Nafarroako lehendakariak, berriz, erantzukizunez jokatzeko eskatu du, «datuek gora egin ez dezaten». | Urkulluk dio ospitaleetako egoera «kontrolpean» dela, eta Txibitek eskatu du arduraz jokatzeko. Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu du koronabirusari aurre egiteko duten estrategiak hiru lehentasun dituela: osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Nafarroako lehendakariak, berriz, erantzukizunez jokatzeko eskatu... | Osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu duenez, horiek dira COVID-19ari aurre egiteko duten estrategiaren hiru lehentasunak. Goizean, bilera egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin eta autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta bertan ... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186455/luca-guadagnino-izango-da-epaimahai-ofizialeko-burua.htm | Kultura | Luca Guadagnino izango da epaimahai ofizialeko burua | Marisa Fernandez Armenterosek, Michel Francok, Lena Mossumek eta oraindik iragarri gabeko beste kide batek osatuko dute epaimahaia. Zinemaldian emango dituzten filmak iaz baino %30 gutxiago izango dira, eta emanaldien kopuruak nahiz edukierak ere murriztuko dituzte. | Luca Guadagnino izango da epaimahai ofizialeko burua. Marisa Fernandez Armenterosek, Michel Francok, Lena Mossumek eta oraindik iragarri gabeko beste kide batek osatuko dute epaimahaia. Zinemaldian emango dituzten filmak iaz baino %30 gutxiago izango dira, eta emanaldien kopuruak nahiz edukierak ere murriztuko dituzte. | Ezohiko Donostiako Zinemaldia izango da aurtengoa. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, ziurgabetasun handiarekin prestatu behar izan dute jaialdia antolatzaileek, eta, gaur-gaurkoz, festibala hasteko bi aste falta direla, oraindik ez dakite zein zinemagile eta aktore etorri ahalko diren Donostiara; ezta hainbat epaim... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186456/amets-arzallus.htm | Amets Arzallus | Amets Arzallus. | Irungo harrera sarean zebilela ezagutu zuen Amets Arzallusek Ibrahima Balde, eta haren kontakizunarekin osatu zuen bere lehen liburua, 2019an: Miñan. Dena dela, bertsolari gisa da Arzallus bereziki ezaguna. Gazterik hasi zen plazetan kantari, eta baita txapelketetan ere: 16 urterekin irabazi zuen Nafarroako bertsolari ... | ||
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186457/ibrahima-balde.htm | Ibrahima Balde | Ibrahima Balde. | Migrazioaren «abenturak» markatu du Ibrahima Balderen ibilbidea. Aita gazterik hil zitzaion, eta anaia desagertu: haren bila abiatu zuen Gineatik Europaranzko bidaia. Pobrezia, desertua, tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu dute Euskal Herrira iritsi bitarte egin duen bidai... | ||
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186458/amildegia.htm | Kultura | Amildegia | Vilafranca del Penedes (Herrialde Katalanak, 1983). Zuzentzailea eta kazetaria da. Vilaweb-erako egin du lan, baita El Temps i Enderrock eta Media.cat-erako ere. A Ovidi Montllor. Un temps, una estima, una idea (Lo Diable Gros, 2016) eta Nosaltres les fusterianes (Tres i Quatre, 2017) lan kolektiboetan hartu du parte, ... | Amildegia. Vilafranca del Penedes (Herrialde Katalanak, 1983). Zuzentzailea eta kazetaria da. Vilaweb-erako egin du lan, baita El Temps i Enderrock eta Media.cat-erako ere. A Ovidi Montllor. Un temps, una estima, una idea (Lo Diable Gros, 2016) eta Nosaltres les fusterianes (Tres i Quatre, 2017) lan kolektiboetan hartu... | Beste mihilu adaxka bat hartu zuen, ahoan zeukanak aspaldi galdua baitzuen zaporea.
—Azkenean kalte egingo dizu.
—Utzi bakean.
—Orain ez hasi zakarkerietan nirekin.
—Norekin hasiko naiz, ba?
—Biok galdu gara, aizu! Ez da nire kulpa.
—Ezetz? Nola ailegatu gara, ba, hona? Ea, esan. Zer ostiagatik joan gara morroi h... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186459/bel-zaballa.htm | Bel Zaballa | Bel Zaballa. | Vilafranca del Penedes (Herrialde Katalanak, 1983). Zuzentzailea eta kazetaria da. Villaweb-erako egin du lan, baita El Temps i Enderrock eta Media.cat-erako ere. A Ovidi Montllor. Un temps, una estima, una idea (Lo Diable Gros, 2016) eta Nosaltres les fusterianes (Tres i Quatre, 2017) lan kolektiboetan hartu du parte,... | ||
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186460/igor-gonzalez-sola-euskal-presoa-hilik-agertu-da-bere-ziegan-martutenen.htm | Politika | Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu da bere ziegan, Martutenen | Senideek arratsaldean izan dute haren heriotzaren berri. 2005eko martxoan atxilotu zuten Donostian, eta aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 47 urte zituen. | Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu da bere ziegan, Martutenen. Senideek arratsaldean izan dute haren heriotzaren berri. 2005eko martxoan atxilotu zuten Donostian, eta aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 47 urte zituen. | Igor Gonzalez Sola Bilboko presoa hilik topatu dute Martuteneko kartzelan. Espetxe Instituzioetako iturriek zabaldu dutenez, goizean topatu dute hilotza, eta guardiako epaileari eman diote gertatutakoaren berri. BERRIAk jakin ahal izan duenez, 19:30 aldera izan dute haren ingurukoek heriotzaren berri. 47 urte zituen.
... |
2020-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/186488/inigo-urkulluk-lehendakari-kargua-hartu-du-hirugarrenez.htm | Politika | Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartu du hirugarrenez | Segurtasun neurri bereziekin egin dute kargu hartzearen ekitaldia Gernika-Lumon, ohi baino gonbidatu gutxiagorekin. | Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartu du hirugarrenez. Segurtasun neurri bereziekin egin dute kargu hartzearen ekitaldia Gernika-Lumon, ohi baino gonbidatu gutxiagorekin. | Ezohiko ekitaldi bat egin dute eguerdian Gernikako Batzar Etxean (Bizkaia), ezohiko segurtasun neurriekin. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hirugarrenez egin du karguaren zina Gernikako Arbolaren azpian; Jose Antonio Agirrek 1936an erabili zuen antzeko formula aukeratu du, aurreko bi aldietan bezala: «Ja... |
2020-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/186489/talde-bortxaketa-bat-ikertzen-ari-dira-gasteizen.htm | Gizartea | Talde bortxaketa bat ikertzen ari dira Gasteizen | 17 urteko neska bati egindako erasoa ikertzen ari da Adingabeen Fiskaltza. Zazpi mutil adingabe lotu dituzte erasoarekin: Ertzaintza horietako bost ikertzen ari da; beste biak ezin dituzte auzipetu, 14 urte baino gutxiago dituztelako. | Talde bortxaketa bat ikertzen ari dira Gasteizen. 17 urteko neska bati egindako erasoa ikertzen ari da Adingabeen Fiskaltza. Zazpi mutil adingabe lotu dituzte erasoarekin: Ertzaintza horietako bost ikertzen ari da; beste biak ezin dituzte auzipetu, 14 urte baino gutxiago dituztelako. | Ertzaintzaren ordezkari batek adierazi du 17 urteko neska bati Gasteizen egindako talde bortxaketa bat ikertzen ari dela Adingabeen Fiskaltza. Ikerketa «aspaldi» abiatu zutela esan du, adingabe batek sexu eraso bat salatu ondotik.
Gertatutakoaren gaineko xehetasun gehiago argitaratu ditu El Correo egunkariak. Azaldu d... |
2020-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/186490/gotzone-sagardui-izango-da-osasun-sailburua-eta-josu-erkoreka-segurtasunekoa.htm | Politika | Gotzone Sagardui izango da Osasun sailburua, eta Josu Erkoreka Segurtasunekoa | Sailburu berriak izango ditu Eusko Jaurlaritzak: Gotzone Sagarduirekin batera, Jokin Bildarratz (Hezkuntza), Olatz Garamendi (Gobernantza eta Autogobernua), Javier Hurtado (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) eta Idoia Mendia (Enplegua eta bigarren lehendakariordea). Bingen Zupiria izango da gobernuko bozeramailea. E... | Gotzone Sagardui izango da Osasun sailburua, eta Josu Erkoreka Segurtasunekoa. Sailburu berriak izango ditu Eusko Jaurlaritzak: Gotzone Sagarduirekin batera, Jokin Bildarratz (Hezkuntza), Olatz Garamendi (Gobernantza eta Autogobernua), Javier Hurtado (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) eta Idoia Mendia (Enplegua eta... | Lehenengo lehendakariordea. Segurtasuna: Josu Erkoreka Gervasio. Bermeo (Bizkaia), 1960. EAJ. Gobernuko zutabe nagusietako bat izan da joan den legealdian, eta, orain, lehendakariorde ez ezik, Segurtasun sailburu ere izango da, Estefania Beltran de Herediaren ordez. Jaurlaritzaren ahotsa izateari utziko dio legealdi ho... |
2020-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/186491/peters-nagusi-pirinioetako-etapa-ikusgarrian.htm | Kirola | Peters nagusi, Pirinioetako etapa ikusgarrian | Ihesaldiari etekina atera dio frantziarrak, Tourreko zortzigarren etapan. Pinot jokoz kanpo gelditu da, eta Pogacarrek 40 segundo berreskuratu ditu. Yatesek sufrituta eutsi dio elastiko horiari. | Peters nagusi, Pirinioetako etapa ikusgarrian. Ihesaldiari etekina atera dio frantziarrak, Tourreko zortzigarren etapan. Pinot jokoz kanpo gelditu da, eta Pogacarrek 40 segundo berreskuratu ditu. Yatesek sufrituta eutsi dio elastiko horiari. | Mamitsua izan da oso Pirinioetako lehen etapa. Nans Peters (Ag2r) izan da helmuga igarotzen lehena, ihesean erakustaldia eginda. Eta oilarren artean, eraso festa izan da. Gehienak batera helmugaratu dira, baina aurreko etapa menditsuen aldean, bestelako bizitasuna izan du gaurkoak. Eguneko galtzaile nagusia Thibaut Pin... |
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186517/uneoro-0800ak.htm | Kirola | Uneoro 08:00ak | Triste eta isilik dago giroa Donostiako portuan. Zalerik ez dago, eta ez du ematen Kontxako Banderaren lehen jardunaldia denik. | Uneoro 08:00ak. Triste eta isilik dago giroa Donostiako portuan. Zalerik ez dago, eta ez du ematen Kontxako Banderaren lehen jardunaldia denik. | Kontxako Bandera, aurreko edozein urtetan:
08:00ak dira, eta Donostiako portuan ez da giro handirik. Arraunlariak ari dira azaltzen. Traineruak prest daude, baina oraindik uretara joateko doitu gabe. Oso urria da jendearen joan-etorria, ez du inolako zerikusirik ordu gutxiren buruan izango duen itxurarekin. Azalduko d... |
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186518/bi-pertsona-hil-dira-errepidean-istripu-banatan.htm | Gizartea | Bi pertsona hil dira errepidean, istripu banatan | 37 urteko iruindar bat hil da Legardan, haren autoa errepidetik atera baita. Kortezubin, auto batek 71 urteko gizonezko bat harrapatu du. | Bi pertsona hil dira errepidean, istripu banatan. 37 urteko iruindar bat hil da Legardan, haren autoa errepidetik atera baita. Kortezubin, auto batek 71 urteko gizonezko bat harrapatu du. | Bart, bi ezbehar larri gertatu dira Euskal Herriko errepideetan. Legardan (Nafarroa), NA-1110 errepidean, auto bat bidetik atera da, eta, kolpearen ondorioz, gidaria bertan hil da. Bakarrik zihoan. 02:00 inguruan izan da istripua, Foruzaingoaren arabera.
Foruzainak eta suhiltzaileak joan dira istripua izan den tokira,... |
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186519/bi-segundoan-dago-bandera.htm | Kirola | Bi segundoan dago bandera | Oriok irabazi du lehen jardunaldian, eta 2.22ra dauka Donostiarra. Arraun eta Tolosaldeak osatuko dute datorren igandeko ohorezko txanda. | Bi segundoan dago bandera. Oriok irabazi du lehen jardunaldian, eta 2.22ra dauka Donostiarra. Arraun eta Tolosaldeak osatuko dute datorren igandeko ohorezko txanda. | Irekia izan da emakumezkoen Kontxako Banderako lehen jardunaldiko estropada, gorabehera handikoa, eta bigarren iganderako lehia ere zabalik utzi dute bi faboritoek: Oriok eta Donostiarrak. Oriotarrak sartu dira Donostiarraren aurretik, baina oso alde txikiarekin: 2,22 segundo. Bigarren jardunaldiko ohorezko txanda Arra... |
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186520/hondarribiak-eman-du-kolpea.htm | Kirola | Hondarribiak eman du kolpea | Azkarrena izan da lehen jardunaldian, eta Zierbenak bakarrik eutsi ahal izan dio, 7,92 segundora heldu baita. Santurtziri 19,36 atera dizkio, eta Oriori, berriz, 23,62. Lau talde horiek ariko dira datorren igandeko ohorezko txandan. | Hondarribiak eman du kolpea. Azkarrena izan da lehen jardunaldian, eta Zierbenak bakarrik eutsi ahal izan dio, 7,92 segundora heldu baita. Santurtziri 19,36 atera dizkio, eta Oriori, berriz, 23,62. Lau talde horiek ariko dira datorren igandeko ohorezko txandan. | 2018an, Hondarribia. 2019an, Hondarribia. Eta 2020an, aukerarik handiena Hondarribiak dauka Kontxako Bandera irabazteko. Erakustaldia emanez, kolpe batez astindu ditu ia aurkari zuzen guztiak. Zierbenak bakarrik eutsi die, 7.92 segundora heldu baita. Gainontzekoak oso atzean utzi ditu, eta datu horrek erakusten du hori... |
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186521/ehunka-pertsonak-igor-gonzalez-solaren-heriotza-salatu-dute-baionan-eta-bilbon.htm | Politika | Ehunka pertsonak Igor Gonzalez Solaren heriotza salatu dute Baionan eta Bilbon | Sarek eta Bakegileek espetxe politika bukatzeko pausoak emateko eskatu diete instituzioei. Bakegileek egun osoko mobilizazio bat antolatu dute hilaren 19rako. | Ehunka pertsonak Igor Gonzalez Solaren heriotza salatu dute Baionan eta Bilbon. Sarek eta Bakegileek espetxe politika bukatzeko pausoak emateko eskatu diete instituzioei. Bakegileek egun osoko mobilizazio bat antolatu dute hilaren 19rako. | Mobilizazio jendetsuak egin dituzte gaur Baionako eta Bilboko kaleetan, Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak eta Bakegileek antolatuta. Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu zen Martuteneko espetxeko bere ziegan joan den ostiralean, eta ozen salatu dute «espetxe politika krudelak erail» duela.
Bai... |
2020-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/186522/bi-hilabetean-19000-positibo-eta-96-hildako-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Bi hilabetean 19.000 positibo eta 96 hildako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren bigarren olatuaren bilakaera aztertu du. Azken orduetan, kasuek gora egin dute Nafarroan. | Bi hilabetean 19.000 positibo eta 96 hildako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren bigarren olatuaren bilakaera aztertu du. Azken orduetan, kasuek gora egin dute Nafarroan. | Uztailaren 6tik irailaren 3ra artean SARS-CoV-2 koronabirusak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan duen bilakaera aztertu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak txosten batean. Denera, 332.991 PCR proba egin dituzte bi hilabetean, eta 19.158 positibo atzeman dituzte. COVID-19 gaitza zuten 96 pertsona hil... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186523/ausardiak-saria-du.htm | Kirola | Ausardiak saria du | Tadej Pogacar izan da garaile Pirineoetako azken jardunaldian, eta Primoz Roglic jantzi da horiz. Landak onenekin eutsi zion, eta hamargarren postura egin du jauzi. | Ausardiak saria du. Tadej Pogacar izan da garaile Pirineoetako azken jardunaldian, eta Primoz Roglic jantzi da horiz. Landak onenekin eutsi zion, eta hamargarren postura egin du jauzi. | Pirinioetako bigarren eta azken etapak mugimendu sorta eragin zuen atzo Frantziako Tourrean. Denen gainetik, Tadej Pogacar (UAE) esloveniar gaztea gailendu zen helmugan, esprintean, eta Marc Hirchiri (Sunweb) ametsa zapuztu. Haiekin batera iritsi ziren Egan Bernal (Ineos), Mikel Landa (Bahrain) eta Primoz Roglic (Jumbo... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186524/berdintasuna-eta-bizikidetza-lehendakaritzatik-atera-ditu-urkulluk.htm | Politika | Berdintasuna eta bizikidetza lehendakaritzatik atera ditu Urkulluk | Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du gobernuaren egitura berriari buruzko dekretua. | Berdintasuna eta bizikidetza lehendakaritzatik atera ditu Urkulluk. Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du gobernuaren egitura berriari buruzko dekretua. | Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak larunbatean egin zuen karguaren zina, eta egun horretan bertan jakinarazi zuen gobernuaren osaera: Jaurlaritza berriaren sailak eta sailburuak. Horiek bihar hartuko dute kargua, lehen gobernu kontseilua egin aurretik.
Jaurlaritzak gaur argitaratu du gobernuaren egitura eta sai... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186525/bielorrusiako-oposizioko-buru-maria-kolesnikova-atxilotu-dute.htm | Mundua | Bielorrusiako oposizioko buru Maria Kolesnikova atxilotu dute | Dozenaka mila pertsona irten dira kalera Lukaxenkoren dimisioa eta hauteskunde berriak eskatzera. | Bielorrusiako oposizioko buru Maria Kolesnikova atxilotu dute. Dozenaka mila pertsona irten dira kalera Lukaxenkoren dimisioa eta hauteskunde berriak eskatzera. | Maria Kolesnikova oposizioaren presidentetzarako hautagaitzako buruzagietako bat atxilotu dute gaur goizean Minsken, Bielorrusiako hiriburuan. Lekukoen arabera, «ezezagun batzuek» atzeman dute Kolesnikova Arte Museo Nazionaleko atarian, eta Komunikazioak irakur zitekeen ibilgailu batean sartu dute. Poliziek ukatu egiin... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186526/donibane-lohizuneko-urdazuri-eskolako-irakasle-batek-positibo-eman-du.htm | Gizartea | Donibane Lohizuneko Urdazuri eskolako irakasle batek positibo eman du | Eskolak berak zabaldu du albistea webgunean. Eskola irekia egonen da, eta COVID-19aren kontrako osasun protokoloa martxan ezarri dutela jakinarazi dute. Amezketako eskolan ez dira gaur hasi ikasleak, irakasle bat kutsatu delako. | Donibane Lohizuneko Urdazuri eskolako irakasle batek positibo eman du. Eskolak berak zabaldu du albistea webgunean. Eskola irekia egonen da, eta COVID-19aren kontrako osasun protokoloa martxan ezarri dutela jakinarazi dute. Amezketako eskolan ez dira gaur hasi ikasleak, irakasle bat kutsatu delako. | Ikasturte berria hasi eta lehen astera, COVID-19an positibo eman du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Urdazuri eskolako irakasle batek. Larunbatean zabaldu zuen berria eskolak berak, webgunean. Ostiralean eman zuen positibo irakasleak, eta, ondorioz, halako kasuei erantzuteko osasun protokoloa martxan jarri dute eskolan. J... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186527/djokovic-us-openetik-kaleratu-dute-epaile-bati-pilotakada-bat-emateagatik.htm | Kirola | Djokovic US Openetik kaleratu dute epaile bati pilotakada bat emateagatik | Serbiarra final-zortzirenak jokatzen ari zen. Lehen setean sei eta bost galtzen zihoala, pilota zelaiaren atzealdera bota eta lepoan jo du epaileetako bat. | Djokovic US Openetik kaleratu dute epaile bati pilotakada bat emateagatik. Serbiarra final-zortzirenak jokatzen ari zen. Lehen setean sei eta bost galtzen zihoala, pilota zelaiaren atzealdera bota eta lepoan jo du epaileetako bat. | Bere hemezortzigarren Grand Slam txapelketa irabazteko aukera galdu du Novak Djokovicek, ATP sailkapeneko liderrak. Pablo Carreño espainiarraren aurka jokatzen ari zen bart gauean, Estatu Batuetako Irekiko (US Open) final-zortzirenetan, eta, bere jokoarekin haserre, epaile bat jo zuen pilotarekin. Lehen seta sei eta bo... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186528/indiak-brasil-gainditu-du-kutsatuen-kopuruan.htm | Mundua | Indiak Brasil gainditu du kutsatuen kopuruan | Goranzko joera zorrotzean dute COVID-19aren kasuen kurba: guztira, 4.204.613 positibo atzeman dituzte, eta 70.000 lagunetik gora hil dira. | Indiak Brasil gainditu du kutsatuen kopuruan. Goranzko joera zorrotzean dute COVID-19aren kasuen kurba: guztira, 4.204.613 positibo atzeman dituzte, eta 70.000 lagunetik gora hil dira. | Koronabirusaren bigarren olatua mundu osoa irensten ari da, eta estatuen artean kezka da nagusi. Bada, badago egoera bereziki larrian dagoen herrialde bat: India. Azken asteetan kutsatuen kopuruek nabarmen gora egin ondoren, Brasil gainditu du COVID-19aren kasuen kopuruan, eta munduan positibo gehien atzeman dituzten h... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186529/jaiotza-tasaren-beherakadaren-arrastoa-nabari-da-ikasturte-hasieran.htm | Gizartea | Jaiotza tasaren beherakadaren arrastoa nabari da ikasturte hasieran | Gaur itzuli dira ikasgeletara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HHko, LHko, DBH1eko eta DBH2ko ikasleak. | Jaiotza tasaren beherakadaren arrastoa nabari da ikasturte hasieran. Gaur itzuli dira ikasgeletara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HHko, LHko, DBH1eko eta DBH2ko ikasleak. | Iritsi da irailaren 7a, irakasle, ikasle eta guraso askok aspalditik buruan zeukaten eguna. Ikasgeletara itzultzeko eguna dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek. DBH3koek, DBH4koek eta Batxilergokoek hilar... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186530/orio-eta-hondarribia-lehen-jardunaldiko-irabazleak.htm | Kirola | Orio eta Hondarribia, lehen jardunaldiko irabazleak | Gizonezkoetan zortzi segundoren tartea atera dio Hondarribiak Zierbenari, eta bandera irabazteko faborito nagusi bilakatu da. Emakumezkoetan lehia zabalik dago Orioren eta Donostiarraren artean. | Orio eta Hondarribia, lehen jardunaldiko irabazleak. Gizonezkoetan zortzi segundoren tartea atera dio Hondarribiak Zierbenari, eta bandera irabazteko faborito nagusi bilakatu da. Emakumezkoetan lehia zabalik dago Orioren eta Donostiarraren artean. | Orio eta Hondarribia. Bata emakumezkoetan eta bestea gizonezkoetan, horiek izan ziren atzoko garaileak Kontxako estropadako lehen jardunaldian. Tarteak, ordea, erabakigarriagoa dirudi gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Oriok bi segundo eskas atera zizkion Donostiarrari, bigarren sailkatuari, eta lehia zabalik dago ora... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186531/johnsonek-jarrera-gogortu-du-europako-batasunarekin-negoziazioei-begira.htm | Ekonomia | Johnsonek jarrera gogortu du Europako Batasunarekin negoziazioei begira | Lehen ministroak dio urriaren 15erako harreman berrirako akordiorik ez badago brexit gogorrarekin egin beharko dela aurrera. Erresuma Batuko Gobernua lege bat prestatzen ari da, eta Ipar Irlandaz sinatutakoa ezerezean utz dezake. Von der Leyenek gogorarazi du Irteera Akordioa ezartzea betebeharra dela nazioarteko araud... | Johnsonek jarrera gogortu du Europako Batasunarekin negoziazioei begira. Lehen ministroak dio urriaren 15erako harreman berrirako akordiorik ez badago brexit gogorrarekin egin beharko dela aurrera. Erresuma Batuko Gobernua lege bat prestatzen ari da, eta Ipar Irlandaz sinatutakoa ezerezean utz dezake. Von der Leyenek g... | Astea gogor hasi du Boris Johnsonek. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harreman berria adosteko negoziazioen zortzigarren itzulia hasiko da bihar, eta badirudi lehen ministro britainiarrak presioa areagotu nahi duela. Batetik, epea jarri du: harreman berriari buruzko akordio bat egon behar da urriaren 1... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186532/astebete-atzeratu-dituzte-eskolak-ehuren-zenbait-fakultatetan.htm | Gizartea | Astebete atzeratu dituzte eskolak EHUren zenbait fakultatetan | Gasteizko Hezkuntza Fakultateak astebete atzeratu ditu klaseak, «falta diren azken prestaketak» egiteko. Letren Fakultatean eta Ingeniaritza Eskolan, berriz, Internet bidez emango dituzte lehen asteko klaseak. | Astebete atzeratu dituzte eskolak EHUren zenbait fakultatetan. Gasteizko Hezkuntza Fakultateak astebete atzeratu ditu klaseak, «falta diren azken prestaketak» egiteko. Letren Fakultatean eta Ingeniaritza Eskolan, berriz, Internet bidez emango dituzte lehen asteko klaseak. | Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak atzeratu egin du hezkuntzako graduen ikasturte hasiera —kirol arlokoa, ez—. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek gaur eta bihar dituzte aurkezpenak —lehen bi mailetan, aurrez aurre, eta beste bietan, Internetez—, baina ez dute eskolarik izango as... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186533/frantziako-hezkuntza-ministerioaren-laquoinprobisazioa-arduragabekeria-eta-inposaketaraquo-salatu-ditu-seaskak.htm | Gizartea | Frantziako Hezkuntza Ministerioaren «inprobisazioa, arduragabekeria eta inposaketa» salatu ditu Seaskak | Ikastolen federazioak salatu du Frantziak ikasle guziak klaseetara bidali dituela, maskaraz gaindiko «inolako neurri berezirik gabe». Adierazi dute Ipar Euskal Herrian kutsadura «beste maila batera» iraganen balitz ikastolen ibilmoldea aldatu beharko dutela, eta abisatu dute ez direla horretarako «prest». 4.021 ikasle ... | Frantziako Hezkuntza Ministerioaren «inprobisazioa, arduragabekeria eta inposaketa» salatu ditu Seaskak. Ikastolen federazioak salatu du Frantziak ikasle guziak klaseetara bidali dituela, maskaraz gaindiko «inolako neurri berezirik gabe». Adierazi dute Ipar Euskal Herrian kutsadura «beste maila batera» iraganen balitz ... | Gogor mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra: «Jarrera onartezina da. Inprobisazio hutsa da. Ikasle guziak klasera bidali dituzte, maskaraz aparteko inolako neurri berezirik gabe, talde handitan, distantziak ezin atxikiz, eta taldeak nahasteko arriskuarekin», salatu ... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186534/apaldu-egin-da-hegoadean-atzemandako-positiboen-kopurua.htm | Gizartea | Apaldu egin da Hegoadean atzemandako positiboen kopurua | Koronabirusa zuen pertsona bat zendu da, eta beste 621 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean azken 24 orduetan. 41 pertsona sartu dituzte erietxean. Leitzan 1.882 test egin dituzte asteburuan. | Apaldu egin da Hegoadean atzemandako positiboen kopurua. Koronabirusa zuen pertsona bat zendu da, eta beste 621 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean azken 24 orduetan. 41 pertsona sartu dituzte erietxean. Leitzan 1.882 test egin dituzte asteburuan. | Beste 621 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean azkeneko 24 orduetan. Bezperako datuekin alderatuta, 252 positibo gutxiago dira atzemandakoak. Egindako test kopurua, ere, ordea, txikiagoa da bezperako datuekin alderatuta. 8.753 PCR test egin dira, bezperan baino 450 test gutxiago. Nafarroan, nabarmen igo da egindako... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186535/hondakin-industrialak-kudeatzeko-erakunde-publikoa-sortuko-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Hondakin industrialak kudeatzeko erakunde publikoa sortuko du Jaurlaritzak | EAJ eta PSE-EEk lortutako gobernu akordioaren arabera, arriskutsuak ez diren hondakin industrialen kudeaketa publikoko zentro bat sortuko du Jaurlaritzak. | Hondakin industrialak kudeatzeko erakunde publikoa sortuko du Jaurlaritzak. EAJ eta PSE-EEk lortutako gobernu akordioaren arabera, arriskutsuak ez diren hondakin industrialen kudeaketa publikoko zentro bat sortuko du Jaurlaritzak. | EAJk eta PSE-EEk abuztu amaieran ezagutarazi zuten Jaurlaritza berria osatzeko gobernu akordioa. 92 orriko dokumentua da, eta neurri eta erabaki ugari bildu dituzte; besteak beste, hondakin industrialen «gaikako bilketarako, karakterizaziorako, biltegiratzeko eta balorizaziorako kudeaketa publikoko zentro bat abian jar... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186536/trapagaranen-hildako-langilearen-heriotza-salatu-dute.htm | Ekonomia | Trapagaranen hildako langilearen heriotza salatu dute | Productos Tubulareseko enpresa batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean. Joan den ostiralean hil zen 25 urteko behargina. | Trapagaranen hildako langilearen heriotza salatu dute. Productos Tubulareseko enpresa batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean. Joan den ostiralean hil zen 25 urteko behargina. | Langoitia Estructuras Metalicas enpresako kidea zen langilea, eta teilatuak mantentzeko lanetan ari zen Productos Tubularesen, azpikontratatuta, 20 metrotik behera erori eta hil zenean. 25 urteko mutil senegaldarraren heriotza salatzeko, elkarretaratzea egin dute enpresako langileek gaur, enpresaren aurrean, Trapagaran... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186537/egungo-egoerara-egokituko-diren-hirigintza-ereduak-aztergai-tafallan-eta-artaxoan.htm | Gizartea | Egungo egoerara egokituko diren hirigintza ereduak aztergai Tafallan eta Artaxoan | Nafarroako Gobernuak ‘Hirigintza COVID garaietan: espazio publikoak gaitu eta eraldatzea’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Hilaren 17an eta 18an eginen dituzte. | Egungo egoerara egokituko diren hirigintza ereduak aztergai Tafallan eta Artaxoan. Nafarroako Gobernuak ‘Hirigintza COVID garaietan: espazio publikoak gaitu eta eraldatzea’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Hilaren 17an eta 18an eginen dituzte. | Herri eta hiriak espazio jasangarriagoak izateko modua aurkitzea dute helburu Tafallan eta Artaxoan eginen dituzten jardunaldiek. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak antolatu ditu jarduerak, eta zenbait hizketaldik, eztabaidagunek eta lantegik osatuko dute egita... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186538/eh-bilduren-ustez-espainiako-estatuaren-indarkeria-sobran-dago.htm | Politika | EH Bilduren ustez, Espainiako Estatuaren indarkeria «sobran» dago | «Noiz hitz egin ahal izango dugu estatuaren indarkeriaz iraganean?», galdetu du koalizio subiranistak adierazpen politiko batean. | EH Bilduren ustez, Espainiako Estatuaren indarkeria «sobran» dago. «Noiz hitz egin ahal izango dugu estatuaren indarkeriaz iraganean?», galdetu du koalizio subiranistak adierazpen politiko batean. | EH Bilduren Mahai Politikoak zortzi puntuko adierazpen politikoa plazaratu du asteleheneroko bileraren ostean, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren harira eta «egoeraren larritasuna» aintzat hartuta. Agirian, «espetxe politika kriminal horri eutsi, justifikatu eta babestu» egiten dutenen bizkar jarri dute Go... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186539/fernando-truebaren-lsquoel-olvido-que-seremosrsquo-filmak-itxiko-du-donostiako-zinemaldia.htm | Kultura | Fernando Truebaren ‘El olvido que seremos’ filmak itxiko du Donostiako Zinemaldia | Pelikula bertan behera gelditu zen Cannesko zinemaldirako hautatua zegoen. Hector Abaden izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Sail Ofizialean emango dute filma, lehiaketatik kanpo. | Fernando Truebaren ‘El olvido que seremos’ filmak itxiko du Donostiako Zinemaldia. Pelikula bertan behera gelditu zen Cannesko zinemaldirako hautatua zegoen. Hector Abaden izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Sail Ofizialean emango dute filma, lehiaketatik kanpo. | Fernando Trueba zuzendari espainiarraren El olvido que seremos ekoizpen kolonbiarraren estreinaldiarekin itxiko dute Donostiako 68. Zinemaldiaren Sail Ofiziala. Hector Abad Faciolince idazle kolonbiarraren izen bereko 2006ko eleberriaren egokitzapena da, eta Javier Camara aktorea du protagonista. Filma aurtengo Cannesk... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186540/hiru-pertsona-kateatu-dira-ahtaren-aurka-espainiako-gobernuaren-nafarroako-ordezkaritzan.htm | Gizartea | Hiru pertsona kateatu dira AHTaren aurka Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzan | Ziurtatu dute atxilotu egin dituztela Mugitu mugimenduko hiru kideak. | Hiru pertsona kateatu dira AHTaren aurka Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzan. Ziurtatu dute atxilotu egin dituztela Mugitu mugimenduko hiru kideak. | Abiadura handiko trenaren aurkako ekintza bat egin dute gaur goizean Mugitu mugimenduko hiru kidek. Azaldu dutenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren eraikinaren balkoira sartu dira eskailera baten bidez, eta bertan kateatu dira.
Mugimenduko kideek jakinarazi dutenez, Espainiako Polizia Nazionala, Gu... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186541/ez-dut-hil-nahi-ez-dut-itxialdian-geratu-nahi.htm | Mundua | «Ez dut hil nahi. Ez dut itxialdian geratu nahi» | Joan den astean lehen positiboa atzeman zuten Moriako kanpamentuan, eta jada hamabost dira kasuak. Migratzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek egoeraren larritasunaz ohartarazi dute. Bideoa: Iñaki Agirre, Moriako kanpamentutik. | «Ez dut hil nahi. Ez dut itxialdian geratu nahi». Joan den astean lehen positiboa atzeman zuten Moriako kanpamentuan, eta jada hamabost dira kasuak. Migratzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek egoeraren larritasunaz ohartarazi dute. Bideoa: Iñaki Agirre, Moriako kanpamentutik. | Moriako errefuxiatuen kanpamentuan joan den astean detektaturiko lehen koronabirus kasuak alarma piztu du Lesbos uhartean. Greziako osasun zerbitzu publikoak ostegunetik hona esparruko biztanleen artean egin dituen PCR testekin beste hamabost kasu identifikatu dituzte dagoeneko, eta, orain, ikusteko dago zein izango de... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186542/jiri-menzel-zinemagile-txekiarra-hil-da.htm | Kultura | Jiri Menzel zinemagile txekiarra hil da | Menzelek Oscar saria irabazi zuen 1967an, ‘Ostre sledovanevlaky' filmagatik. Iragan larunbatean zendu zen, 82 urterekin. | Jiri Menzel zinemagile txekiarra hil da. Menzelek Oscar saria irabazi zuen 1967an, ‘Ostre sledovanevlaky' filmagatik. Iragan larunbatean zendu zen, 82 urterekin. | Menzel Txekoslovakiako Olatu Berria (Nova Vlna, txekieraz) zinema mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen 1960ko hamarkadan, eta 29 film zuzendu zituen, horien artean Skrivanci na niti (Hegatxabalak alanbrean, 1969), Postriziny (Guraize-ebakiak, 1981), Vesnicko ma, strediskova (Nire herrixka gozoa, 1986) edo Obsluho... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186543/mundakako-eajk-mikel-bilbao-alkate-jeltzalearen-aurkako-zentsura-mozioa-aurkeztuko-du.htm | Politika | Mundakako EAJk Mikel Bilbao alkate jeltzalearen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du | Mundakako EAJko udal batzarreko bost zinegotzien eta alkatearen arteko koordinazio faltak eragin du Bilbaoren aurkako mozioa aurkeztea. | Mundakako EAJk Mikel Bilbao alkate jeltzalearen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du. Mundakako EAJko udal batzarreko bost zinegotzien eta alkatearen arteko koordinazio faltak eragin du Bilbaoren aurkako mozioa aurkeztea. | Mundakako (Bizkaia) EAJko udal batzarrak Mikel Bilbao alkatearen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko duela iragarri du gaur. Bilbao jeltzaleen zerrendaburua izan zen 2019ko udal hauteskundeetan, baina ez da alderdiko afiliatua. EAJk sei zinegotzi lortu zituen iazko bozetan, eta EH Bilduk, berriz, hiru.
Jeltzaleek azald... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186576/urkulluk-batasuna-eskatu-du-legealdi-berriaren-hasieran.htm | Politika | Urkulluk batasuna eskatu du legealdi berriaren hasieran | Eusko Jaurlaritzak gaur hasi du, ofizialki, legealdi berria. Goizean hartu dituzte karguak 11 sailburuek. | Urkulluk batasuna eskatu du legealdi berriaren hasieran. Eusko Jaurlaritzak gaur hasi du, ofizialki, legealdi berria. Goizean hartu dituzte karguak 11 sailburuek. | «Ekonomia berpiztu eta oinarrizko zerbitzuak bermatu ahal izateko batasuna». Horixe eskatu du gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, bere hirugarren agintaldiari ofizialki hasiera eman dioen ekitaldian. Hartu dute kargua gobernuko 11 sailburuek. Lehen gobernu kontseilua egin dute gero, eta zera izan dute eguneko gai... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186577/ekuadorko-lehia-politikotik-kanpo-utzi-dute-correa-presidente-ohia.htm | Mundua | Ekuadorko lehia politikotik kanpo utzi dute Correa presidente ohia | Helegite auzitegiak berretsi egin du Rafael Correa estatuburu ohiaren aurkako zortzi urteko kartzela zigorra, eta, beraz, ezin izango da aurkeztu datorren urteko bozetara. | Ekuadorko lehia politikotik kanpo utzi dute Correa presidente ohia. Helegite auzitegiak berretsi egin du Rafael Correa estatuburu ohiaren aurkako zortzi urteko kartzela zigorra, eta, beraz, ezin izango da aurkeztu datorren urteko bozetara. | Ekuadorko Helegite Auzitegiak esan du azken hitza Rafael Correa presidente ohiaren aurkako auzian, eta, espero zen moduan, berretsi egin du haren kontrako zortzi urteko kartzela zigorra. Ondorioz, Correa ezin izango da presidenteorde kargurako aurkeztu —asmoa zuen moduan— datorren urtean egitekoak dituzten hauteskundee... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186578/ane-maite-manterolak-irabazi-du-berriak-antolatutako-udako-argazkien-lehiaketa.htm | Bizigiro | Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa | Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa, iluntzean hondartzan ateratako argazki batekin. Bigarren saria Xabier Izetak jasoko du, Lanzaroten hartutako irudi bati esker. Argazki bilduma. | Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa. Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa, iluntzean hondartzan ateratako argazki batekin. Bigarren saria Xabier Izetak jasoko du, Lanzaroten hartutako irudi bati esker. Argazki bilduma. | Uda berezi honetan ere, hainbat irakurlek argazki ikusgarriak bidali dituzte BERRIAk urtero antolatzen duen udako argazkien lehiaketara. Oporretan kanpora joanda egindakoak batzuek, eta etxetik gertu hartutakoak besteek.
Ane Maite Manterolak irabazi du lehiaketa, iluntzean hondartzan ateratako argazki batekin. Bi lagu... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186579/maria-kolesnikova-atxilotu-dute-mugan-bielorrusiako-oposizioko-buruetako-bat.htm | Mundua | Maria Kolesnikova atxilotu dute mugan, Bielorrusiako oposizioko buruetako bat | Ukrainak zabaldu duenez, Bielorrusiako segurtasun indarrek herrialdetik kanporatu nahi zuten Kolesnikova, baina hark pasaportea apurtu zuen. | Maria Kolesnikova atxilotu dute mugan, Bielorrusiako oposizioko buruetako bat. Ukrainak zabaldu duenez, Bielorrusiako segurtasun indarrek herrialdetik kanporatu nahi zuten Kolesnikova, baina hark pasaportea apurtu zuen. | Buruzagirik gabe geratu da Bielorrusiako oposizioa: Poliziak preso hartu ditu erbestean ez daudenak, azkena Maria Kolesnikova. Hura atxilotu zuten zurrumurruak atzo zabaldu ziren, hainbat lekukok salatu zutenean ezezagun batzuek atzeman eta ibilgailu batean eraman zutela. Oposizioak, berriz, atxilotu egin zutela esan z... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186580/alardearen-auzia-elkarrizketarekin-konpondu-behar-dela-ohartarazi-du-jaizkibelek.htm | Gizartea | Alardearen auzia elkarrizketarekin konpondu behar dela ohartarazi du Jaizkibelek | Ez da alarderik aurten Hondarribian. 2021ekoari begira, «hain urrutitik datorren arazoari» konponbidea emateko, elkarrizketa aldarrikatu du Jaizkibel konpainiak. Jaizkibelek parte hartu du gaurko mezan, eta Alarde Fundazioak ez. | Alardearen auzia elkarrizketarekin konpondu behar dela ohartarazi du Jaizkibelek. Ez da alarderik aurten Hondarribian. 2021ekoari begira, «hain urrutitik datorren arazoari» konponbidea emateko, elkarrizketa aldarrikatu du Jaizkibel konpainiak. Jaizkibelek parte hartu du gaurko mezan, eta Alarde Fundazioak ez. | Hondarribiko kaleak (Gipuzkoa) jendez beteta egongo lirateke gaur, alardearekin. Ez da horrela izan, ordea, aurten. Pandemiaren ondorioz, aurtengo alardea bertan behera geratu da. Datorren urtekoa bestelakoa izan dadin, alardea soldadu gizonek soilik osatua izan ez dadin, «elkarrizketa» aldarrikatu du Jaizkibel konpain... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186581/erkoreka-izango-da-jaurlaritzaren-ordezkaria-eskumenen-eskualdatzea-negoziatzeko.htm | Politika | Erkoreka izango da Jaurlaritzaren ordezkaria eskumenen eskualdatzea negoziatzeko | Gobernantza eta Autogobernu Sailetik kanpo, eskualdatzeen egutegia negoziatzeko ardura izango du Iñigo Urkulluren gobernu berrian. Koronabirusaren krisiak atzeratu egin du hori ere. | Erkoreka izango da Jaurlaritzaren ordezkaria eskumenen eskualdatzea negoziatzeko. Gobernantza eta Autogobernu Sailetik kanpo, eskualdatzeen egutegia negoziatzeko ardura izango du Iñigo Urkulluren gobernu berrian. Koronabirusaren krisiak atzeratu egin du hori ere. | Josu Erkorekak berebiziko garrantzia izango du Eusko Jaurlaritza berrian. Gobernuko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu izateari utzi dio, baina lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu izango da gaurtik aurrera. Horrez gainera, Gernikako Estatutuko eskumenak eskualdatzeko Transferentzien ... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186582/hamalau-eguneko-berrogeialdia-zazpira-apaltzea-aztertzen-ari-da-frantzia.htm | Gizartea | Hamalau eguneko berrogeialdia zazpira apaltzea aztertzen ari da Frantzia | COVID-19ak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egondakoen berrogeialdia murriztearen alde agertu da Frantziako Gobernua aholkatzen duen kontseilu zientifikoa | Hamalau eguneko berrogeialdia zazpira apaltzea aztertzen ari da Frantzia. COVID-19ak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egondakoen berrogeialdia murriztearen alde agertu da Frantziako Gobernua aholkatzen duen kontseilu zientifikoa | Hamalau eguneko berrogeialdia «luzeegia» izan daitekeela adierazi du gaur goizean Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak. Bere arabera, Frantziako Kontseilu Zientifikoa horren alde legoke. Gaur egun, koronabirusak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egondako pertsonek hamalau egunez itxialdian egon behar da, beste neh... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186583/esportazioek-gora-egin-dute-alemanian-eta-frantzian.htm | Ekonomia | Esportazioek gora egin dute Alemanian eta Frantzian | Batez ere Txinara egindako salmentetatik etorri da esportazioen hazkundea. INSEEk hobetu egin ditu aurreikuspenak, eta uste du Frantziak %9ko atzeraldiarekin itxiko duela urtea. | Esportazioek gora egin dute Alemanian eta Frantzian. Batez ere Txinara egindako salmentetatik etorri da esportazioen hazkundea. INSEEk hobetu egin ditu aurreikuspenak, eta uste du Frantziak %9ko atzeraldiarekin itxiko duela urtea. | Hirugarren hilabetez jarraian, Alemaniako esportazioen kopuruak gora egin du uztailean (+%4,7), oro har Europatik kanpora eta bereziki Txinara egindako salmentei esker. Suspertzea aurreko bi hiletakoa baino txikiagoa izan arren, analisten ustez, esportazioen datuek erakusten dute Alemania hasia dela onurak igartzen mer... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186584/egun-bakarrean-bikoiztu-egin-dira-nafarroan-atzemandako-koronabirus-kasuak.htm | Gizartea | Egun bakarrean bikoiztu egin dira Nafarroan atzemandako koronabirus kasuak | 658 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Handituegin da erietxeratuen kopurua ere; denera, 356 eri daude egun ospitaletan, eta horietako 57 dituzte ZIUetan. | Egun bakarrean bikoiztu egin dira Nafarroan atzemandako koronabirus kasuak. 658 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Handituegin da erietxeratuen kopurua ere; denera, 356 eri daude egun ospitaletan, eta horietako 57 dituzte ZIUetan. | Bezperako datuekin alderatuta, berriz ere igo egin dira azken 24 orduetan Hegoaldean atzemandako kasuak. 658 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 37 gehiago. Igoera nabarmena Nafarroan izan da, egun bakarrean bikoiztu egin baitira han atzemandako kasuak. 261 kasu atzeman dituzte azken orduetan, 153 gehiago igandeko dat... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186585/palestinaren-inguruko-ikastaro-bat-bertan-behera-uzteko-eskatu-dio-espainiako-juduen-federazioak-nupi.htm | Gizartea | Palestinaren inguruko ikastaro bat bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Juduen Federazioak NUPi | Bihar hasiko dute ikastaroa, Palestinaren aldeko elkartasun mugimenduen «kriminalizazioa» ardatz hartuta. Espainiako Komunitate Juduen Federazioak antisemitismoa bultzatzeaz akusatu ditu parte hartzaileak. | Palestinaren inguruko ikastaro bat bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Juduen Federazioak NUPi. Bihar hasiko dute ikastaroa, Palestinaren aldeko elkartasun mugimenduen «kriminalizazioa» ardatz hartuta. Espainiako Komunitate Juduen Federazioak antisemitismoa bultzatzeaz akusatu ditu parte hartzaileak. | Apartheid-a Palestinan eta elkartasunaren kriminalizazioa hitzaldi multzoa bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Komunitate Juduen Federazioak NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoari. Federazioaren esanetan, ikastaroak «arnasa ematen dio» antisemitismoari.
NUPek antolatutako udako ikastaroetako bat da, eta Israel... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186586/senideek-zahar-etxeetako-egoeren-berri-emateko-eskatu-diete-ahaldun-nagusiei.htm | Gizartea | Senideek zahar etxeetako egoeren berri emateko eskatu diete ahaldun nagusiei | Senideen elkarteek uste dute orain arteko protokoloak ez direla baliagarriak izan. Funtsezkoa iruditzen zaie ahaldun nagusiekin biltzea, jarduketa planak «kontrastatu» ahal izateko. | Senideek zahar etxeetako egoeren berri emateko eskatu diete ahaldun nagusiei. Senideen elkarteek uste dute orain arteko protokoloak ez direla baliagarriak izan. Funtsezkoa iruditzen zaie ahaldun nagusiekin biltzea, jarduketa planak «kontrastatu» ahal izateko. | Zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek azalpenak eskatu dizkiete Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiei, zerbitzu horietan gertatzen ari dena argitzeko. Haien arabera, egoitzetan dagoen egoera «larria» da, eta ahaldun nagusiek badute horretan ardura. «Ulertezina iruditzen zaigu egoitzak kutsatzeko guneak ... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186587/train-to-busan-2-filmarekin-hasiko-da-donostiako-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-astea.htm | Kultura | 'Train to Busan 2' filmarekin hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea | Urriaren 30etik azaroaren 6ra arte egingo da jaialdia. Javier Botet aktorea da zinema festibalaren kartelaren protagonista | 'Train to Busan 2' filmarekin hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Urriaren 30etik azaroaren 6ra arte egingo da jaialdia. Javier Botet aktorea da zinema festibalaren kartelaren protagonista | Yeon Sang-ho korearrak zuzendutako Train to Busan 2 (2020) filmak emango dio hasiera, urriaren 30ean, Donostiako 31. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari. Train to Busan (2016) filmaren bigarren partea da aurtengo hau –lehena ere Yeon Sang-hok zuzendua da–, eta Hego Korean estreinatu dute uda honetan, eta arra... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186588/zorte-ona-izan-du-bidasoak-europako-ligan.htm | Kirola | Zorte ona izan du Bidasoak Europako Ligan | Irundarrek Nexe Kroaziako taldea izango dute aurkari bigarren kanporaketan. Irunen jokatuko da joaneko norgehiagoka, eta Nasicen itzulikoa | Zorte ona izan du Bidasoak Europako Ligan. Irundarrek Nexe Kroaziako taldea izango dute aurkari bigarren kanporaketan. Irunen jokatuko da joaneko norgehiagoka, eta Nasicen itzulikoa | Gaur egin dute Europako Ligako bigarren kanporaketaren zozketa, Vienan, eta Irungo (Gipuzkoa) taldeari Nexen Kroaziako kluba egokitu zaio. Bidasoako ordezkariek; beraz, ez dute kexatzeko arrazoirik. Izan ere, aurkari oso indartsuak zeuden zozketan, Alemaniakoak, Frantziakoak eta Danimarkakoak, batez ere. Baina lehen ka... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186589/los-arcosko-zirkuitua-egokitzeko-ia-milioi-erdi-gehiagoko-gastua-egin-beharko-litzateke.htm | Gizartea | Los Arcosko zirkuitua egokitzeko ia milioi erdi gehiagoko gastua egin beharko litzateke | LAMS enpresak uko egin zion zirkuitua 2024 urtera arte kudeatzeko kontratuari, argudiatuta ezingo zituela baldintzak bete. NICDO enpresa publikoak hartu du orain zirkuituaren ardura, baina Rebeca Esnaola Nafarroako Kultura eta Kirol kontseilariak ez die aterik ixten etor daitezkeen eskaintzei. | Los Arcosko zirkuitua egokitzeko ia milioi erdi gehiagoko gastua egin beharko litzateke. LAMS enpresak uko egin zion zirkuitua 2024 urtera arte kudeatzeko kontratuari, argudiatuta ezingo zituela baldintzak bete. NICDO enpresa publikoak hartu du orain zirkuituaren ardura, baina Rebeca Esnaola Nafarroako Kultura eta Kiro... | Los Arcosko (Nafarroa) zirkuituaren kudeaketak zeresana ematen jarraitzen du inauguratu zenetik hamar urte bete diren honetan. Hartzekodunekin 496.828 euroko zorrak ditu; Nafarroako Ogasunarekin, 128.124 eurokoak; udalari ere jarduera ekonomikoei dagokion azken bi urteetako tasak zor dizkio; eta Iberdrolak ere bi jakin... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186590/paul-baudry-basusarriko-auzapeza-zigortu-du-baionako-auzitegiak.htm | Politika | Paul Baudry Basusarriko auzapeza zigortu du Baionako auzitegiak | 24 hilabeteko kartzela zigorra, gibelapenarekin, 100.000 euroko isuna, eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri dizkiote kargu publikoa bere intereserako erabiltzea egotzita. Hamar eguneko epea du dei egiteko. | Paul Baudry Basusarriko auzapeza zigortu du Baionako auzitegiak. 24 hilabeteko kartzela zigorra, gibelapenarekin, 100.000 euroko isuna, eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri dizkiote kargu publikoa bere intereserako erabiltzea egotzita. Hamar eguneko epea du dei egiteko. | Erruduntzat jo du Baionako Auzitegiak. Joan den ekainaren 23an epaitu zuten Paul Baudry Basusarriko (Lapurdi) auzapeza lursailei buruzko informazioa emanda dirua lortzea egotzita. Prokuradorearen eskaerari men eginez, 24 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak, gibelapenarekin. Horrez gain, 100.000 euroko isuna... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186591/zinemaldia-aldatu-zutenak.htm | Kultura | Zinemaldia aldatu zutenak | 'Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko' erakusketa jarri dute Artium museoan. Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa du oinarri, zeinak jaialdiaren zutabeak eta ildoak aldatu zituen. | Zinemaldia aldatu zutenak. 'Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko' erakusketa jarri dute Artium museoan. Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa du oinarri, zeinak jaialdiaren zutabeak eta ildoak aldatu zituen. | Ez zen hasiera izan, baina bai aro berri baten hasiera ekarri zuen inflexio puntua. Donostiako Zinemaldiak 25 urte bete zituen 1977an, eta aldaketa handiak izan ziren urte hartako jaialdian, antolakuntzatik hasi eta emanaldietaraino. Bada, aldaketa horien xehetasunetan sakontzen duen erakusketa zabaldu dute Artium muse... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186592/leioako-campusera-eta-loiuko-aireportura-doazen-autobusetan-segurtasuna-berma-dezala-eskatu-dio-bizkaiko-eh-bilduk-bizkaibusi.htm | Gizartea | Leioako campusera eta Loiuko aireportura doazen autobusetan segurtasuna berma dezala eskatu dio Bizkaiko EH Bilduk Bizkaibusi | Koalizioak salatu du zerbitzu horietan egoera «kezkagarriak» egon direla, eta campuseko fakultate guztietako klaseak hasi aurretik hartu behar direla neurriak. | Leioako campusera eta Loiuko aireportura doazen autobusetan segurtasuna berma dezala eskatu dio Bizkaiko EH Bilduk Bizkaibusi. Koalizioak salatu du zerbitzu horietan egoera «kezkagarriak» egon direla, eta campuseko fakultate guztietako klaseak hasi aurretik hartu behar direla neurriak. | Leioako Campuseko eta Loiuko aireportuko autobusetan segurtasun neurriak hartu ditzatela eskatu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan. Raul Mendez batzarkideak egin du eskaria. Mendezek gogorarazi du gaur egun metro koadroko lau erabiltzaile sartzen direla autobusetan. Pandemia egoeran, ordea, koalizioak beharrezkotz... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186593/gurasoek-eman-dituzte-klaseak-miarritzeko-eskola-batean-irakasle-bat-falta-baitute.htm | Gizartea | Gurasoek eman dituzte klaseak Miarritzeko eskola batean, irakasle bat falta baitute | Miarritzeko (Lapurdi) Jules Ferry eskolan irakasle bat gutxiago izendatu dute, nahiz eta ikasle gehiagok izena eman duten. Protesta gisa, gurasoek klase bat hartu dute beren gain, baina ordezko irakasle bat bidali du errektoretzak. | Gurasoek eman dituzte klaseak Miarritzeko eskola batean, irakasle bat falta baitute. Miarritzeko (Lapurdi) Jules Ferry eskolan irakasle bat gutxiago izendatu dute, nahiz eta ikasle gehiagok izena eman duten. Protesta gisa, gurasoek klase bat hartu dute beren gain, baina ordezko irakasle bat bidali du errektoretzak. | Itxura berezia hartu du Miarritzeko (Lapurdi) Jules Ferry eskolak goizean. Lau irakasle dira eskolan, baina beste baten beharra azpimarratu dute gurasoek. 120 ikasle dira guztira, iaz baino hemezortzi gehiago. Alta, akademia inspektoreak ez du irakasle posturik gehitu. 30 ikasleko klaseak osatzera behartuak izan dira; ... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186594/eskola-garraioan-jantokietan-eta-garbiketan-ere-grebara-joko-dute-hilaren-15ean.htm | Gizartea | Eskola garraioan, jantokietan eta garbiketan ere grebara joko dute hilaren 15ean | Grebara deitu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, zeinek ordezkaritza duten hezkuntza arloko azpikontratetan. | Eskola garraioan, jantokietan eta garbiketan ere grebara joko dute hilaren 15ean. Grebara deitu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, zeinek ordezkaritza duten hezkuntza arloko azpikontratetan. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sare publikorako eta itunpekorako hilaren 15erako greba deialdia egin zuten ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek, eta, orain, iragarri dute hezkuntza arloko azpikontratek ere grebara joko dutela. Hezkuntza arloko azpikontratetan ordezkaritza dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindi... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186595/frantziako-tourreko-zuzendariak-positibo-eman-du.htm | Kirola | Frantziako Tourreko zuzendariak positibo eman du | Lehian jarraitzen duten 165 txirrindulariek negatibo eman dute PCR proban. Talde batzuetako lau teknikarik ere, positibo eman, eta lasterketa utzi behar izan dute; beste bat atzematen badute, lehiaketatik kaleratuko dute talde osoa. | Frantziako Tourreko zuzendariak positibo eman du. Lehian jarraitzen duten 165 txirrindulariek negatibo eman dute PCR proban. Talde batzuetako lau teknikarik ere, positibo eman, eta lasterketa utzi behar izan dute; beste bat atzematen badute, lehiaketatik kaleratuko dute talde osoa. | Oraingoz, aurrera jarraituko du Frantziako Tourrak. Txirrindulariek eta itzuliaren inguruan lanean dabiltzan kide guztiek atzoko atseden eguna baliatu zuten PCR probak egiteko, eta emaitzak onak izan dira: txirrindulari bati ere ez diote atzeman COVID-19a. Bai, ordea, Christian Prudhomme lasterketako zuzendariari. Sint... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186596/bizkaiko-medikuen-elkargoak-bakartutako-umeen-gurasoen-gaixo-agiriaren-aurka-egin-du.htm | Gizartea | Bizkaiko Medikuen Elkargoak bakartutako umeen gurasoen gaixo agiriaren aurka egin du | Gaixo agiriaren «benetako» esentziaren eta arrazoiaren aurka doala adierazi du elkargoak, eta gaixo agiria osasun arrazoietan oinarritu behar dela soilik, ez arrazoi administratibo edo sozialetan. | Bizkaiko Medikuen Elkargoak bakartutako umeen gurasoen gaixo agiriaren aurka egin du. Gaixo agiriaren «benetako» esentziaren eta arrazoiaren aurka doala adierazi du elkargoak, eta gaixo agiria osasun arrazoietan oinarritu behar dela soilik, ez arrazoi administratibo edo sozialetan. | Espainiako Gobernuak, Frantziakoak ez bezala, oraindik ez du jakinarazi bakartutako haurren gurasoek gaixo agiririk izango duten, hasieran ezezkoa eman bazuen ere. Horrek harrabotsa sortu zuen hainbat sektoretan; Bizkaiko Medikuen Elkargoaren kasuan, ordea, gaixo agiria emateko eskakizunek sortu dute asaldura, agiri ho... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186597/gipuzkoako-zahar-etxe-batean-egoiliar-bat-hil-da.htm | Gizartea | Gipuzkoako zahar etxe batean egoiliar bat hil da | Egun, 51 kasu positibo daude Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Abuztuaren 11n, birusa berriz ere zahar etxeetan atzeman zuten, eta, ordutik, lau egoiliar hil dira. | Gipuzkoako zahar etxe batean egoiliar bat hil da. Egun, 51 kasu positibo daude Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Abuztuaren 11n, birusa berriz ere zahar etxeetan atzeman zuten, eta, ordutik, lau egoiliar hil dira. | Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako egoiliar bat zendu da birusak jota. Gainera, azken orduetan, hainbat egoitzatan egindako PCR probetan, hamaika positibo atzeman dituzte, horietako hiru Hernaniko zentro berean. Bertze bi egoiliarrek gainditu egin dute birusa.
Eider ... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186598/sam-bennettek-irabazi-du-tourreko-etapa-esprintean.htm | Kirola | Sam Bennettek irabazi du Tourreko etapa, esprintean | Irlandarra Ewan eta Sagani gailendu zaie azken metroetan. Haizeak ez du triskantzarik eragin, eta Roglicek arazorik gabe eutsi dio lidergoari | Sam Bennettek irabazi du Tourreko etapa, esprintean. Irlandarra Ewan eta Sagani gailendu zaie azken metroetan. Haizeak ez du triskantzarik eragin, eta Roglicek arazorik gabe eutsi dio lidergoari | Hunkituta bukatu du Sam Bennettek (Deceuninck) Tourreko 10. etapa. Ez da gutxiagorako, aurrenekoz altxatu baititu besoak Frantziako lasterketa nagusian. Esprintean gailendu da, nola ez, Caleb Ewan (Lotto Soudal) eta Peter Saganen (Bora) aurretik. Etapa urduria izan da, haizearen mehatxuaren ondorioz, baina ez da gorabe... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186599/elkarlanean-aritzera-deitu-du-urkulluk-sailburuek-karguaren-zina-egiteko-ekitaldian.htm | Politika | «Elkarlanean» aritzera deitu du Urkulluk sailburuek karguaren zina egiteko ekitaldian | Jaurlaritza berriko 11 sailburuek karguaren zina egin dute Ajuriaenean. | «Elkarlanean» aritzera deitu du Urkulluk sailburuek karguaren zina egiteko ekitaldian. Jaurlaritza berriko 11 sailburuek karguaren zina egin dute Ajuriaenean. | «Etapa berri baten hasieran gaude». Hitzokin laburbildu du Iñigo Urkullu lehendakariak bere gobernuak hasi berri duen bidea. Ajuriaenean bildu dira Jaurlaritza berriko sailburuak karguaren zina egiteko, eta Iñigo Urkullu lehendakariak elkarrizketaren eta akordioaren aldeko mezua bidali die.
Koronabirusaren krisialdi «... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186600/kutsadurak-zortzi-heriotzatik-bat-eragiten-du-europan.htm | Gizartea | Kutsadurak zortzi heriotzatik bat eragiten du Europan | Europako Ingurumen Agentziak gaur argitaratutako txosten baten arabera, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak alarmak piztu beharko lituzke ingurumenaren eta osasunaren arteko harremanaren inguruan. | Kutsadurak zortzi heriotzatik bat eragiten du Europan. Europako Ingurumen Agentziak gaur argitaratutako txosten baten arabera, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak alarmak piztu beharko lituzke ingurumenaren eta osasunaren arteko harremanaren inguruan. | Europako Batasuneko herrialdeetako heriotzen %13k zerikusia daukate, era batera edo bestera, ingurumenaren kutsadurarekin. Hala ondorioztatu du Europako Ingurumenaren Agentziak. Hain zuzen ere, gaur argitaratu duen txostenaren arabera, zoonosi berrien agerpenak zerikusia dauka ingurumenaren hondatzearekin, eta elikadur... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186601/sanchezek-laquoatsekabearaquo-agertu-du-igor-gonzalezen-heriotza-dela-eta.htm | Politika | Sanchezek «atsekabea» agertu du Igor Gonzalezen heriotza dela eta | EH Bilduren galderari erantzunez, esan du espetxe erakundeek presoari emandako tratua «zuzena» izan zela. | Sanchezek «atsekabea» agertu du Igor Gonzalezen heriotza dela eta. EH Bilduren galderari erantzunez, esan du espetxe erakundeek presoari emandako tratua «zuzena» izan zela. | Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek «atsekabea» agertu du Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren inguruan. «Biziki sentitzen dut Igor Gonzalez hil izana», esan du Espainiako Senatuan, EH Bilduko senatari Gorka Elejabarrietak egindako galderari erantzunez. Edonola ere, ez du inolako erantzukizunik hartu nahi... |
2020-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/186602/atx-konpainiak-donostia-antzerki-saria-jaso-du-viktoria-eugenia-antzokian-eginiko-ekitaldian.htm | Kultura | Atx konpainiak Donostia Antzerki saria jaso du Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian | '7ak bat' antzezlana antzerki konpainia profesional batek euskaraz eta helduentzat iaz taularatutako antzezlanik onena izan zen, epaimahaiaren ustez. Martxoaren 27an jaso behar zuten saria, baina konfinamenduak galarazi zuen. | Atx konpainiak Donostia Antzerki saria jaso du Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian. '7ak bat' antzezlana antzerki konpainia profesional batek euskaraz eta helduentzat iaz taularatutako antzezlanik onena izan zen, epaimahaiaren ustez. Martxoaren 27an jaso behar zuten saria, baina konfinamenduak galarazi zuen. | Azkenean, bai. Antzerki munduak konfinamendu neurrien eraginez jasotako kolpea gaindituko duenaren erakusgarri izan daiteke astearte iluntzean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian gertaturikoa. Atx konpainiak XX. Donostia Antzerki saria jaso du, 7ak bat antzezlanarengatik. Otsailean zabaldu zuen erabakia epaimahaiak, ... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186628/moriako-kanpalekua-sutan-da-berriz.htm | Mundua | Moriako kanpalekua sutan da berriz | Gauerdian piztu da sua Greziako Moriako errefuxiatuen kanpalekuan, eta bigarrenez gaur arratsaldean. Migratzaileetako askok ihesari eman diote, baina ez diete kanpalekutik urruntzen utzi, eta errepidean eman behar izan dute gaua. Lesbosen larrialdi egoera ezarriko dute. | Moriako kanpalekua sutan da berriz. Gauerdian piztu da sua Greziako Moriako errefuxiatuen kanpalekuan, eta bigarrenez gaur arratsaldean. Migratzaileetako askok ihesari eman diote, baina ez diete kanpalekutik urruntzen utzi, eta errepidean eman behar izan dute gaua. Lesbosen larrialdi egoera ezarriko dute. | Gauean piztu da sua Moriako migratzaileen kanpalekuan, Lesbos uhartean. Kanpalekuetan 35 koronabirus kasu baieztatu dituzte orain arte, eta bart beste 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, baina kanpalekuko arduradunek ez zieten inolako azalpenik eman horiei. Horrek protestak eragin zituen, eta horietan piztu ziren ... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186629/larresoroko-eta-biriatuko-eskolak-hetsi-dituzte.htm | Gizartea | Larresoroko eta Biriatuko eskolak hetsi dituzte | Gasteizen, haur eskola bat itxi zuten astelehenean, irakasle batek positibo eman duela eta. Bestalde, Baionako Xaho haurtzaindegia hetsirik egonen da zortzi egunez. Pirinio Atlantikoetako departamendua «zona gorrira» pasatzea ikertzen ari dira. | Larresoroko eta Biriatuko eskolak hetsi dituzte. Gasteizen, haur eskola bat itxi zuten astelehenean, irakasle batek positibo eman duela eta. Bestalde, Baionako Xaho haurtzaindegia hetsirik egonen da zortzi egunez. Pirinio Atlantikoetako departamendua «zona gorrira» pasatzea ikertzen ari dira. | Larresoroko (Lapurdi) eskola hestea erabaki du Pirinio Atlantikoetako prefetak, herriko etxearekin adostuta, haur bati koronabirusa atzeman diotela eta. Eskola guziarekin harremanetan izan denez, denak bakartu dituzte —langile zein ikasleak—, eta eskola hetsirik egonen da epe batez.
Goizean, Biriatuko (Lapurdi) ikasto... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186631/eten-egin-behar-izan-dute-oxfordeko-unibertsitatearekin-batera-astrazeneca-konpainia-lantzen-ari-den-txertoaren-ikerketa.htm | Gizartea | Eten egin behar izan dute Oxfordeko Unibertsitatearekin batera AstraZeneca konpainia lantzen ari den txertoaren ikerketa | «Azalpenik» atzematen ez dioten eritasun bat agertu zaio ikerketan parte hartzen den pertsonetako bati, eta horregatik erabaki dute atzera egitea. | Eten egin behar izan dute Oxfordeko Unibertsitatearekin batera AstraZeneca konpainia lantzen ari den txertoaren ikerketa. «Azalpenik» atzematen ez dioten eritasun bat agertu zaio ikerketan parte hartzen den pertsonetako bati, eta horregatik erabaki dute atzera egitea. | COVID-19ari aurre egiteko txerto bat lortzeko bidean, beti nabarmendu da, ikerketa prozesuan dauden proiektuen artean, Oxfordeko Unibertsitatea AstraZeneca botika konpainiarekin batera garatzen ari dena; atzo ikerketaren arduradunek adierazi zuten, ordea, eten egin behar izan dutela, parte hartzen ari den pertsona bat ... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186632/jonan-fernandez-izendatu-dute-trantsizio-soziala-eta-2030-agenda-saileko-idazkari.htm | Politika | Jonan Fernandez izendatu dute Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda saileko idazkari | Lehendakaritzaren menpe egongo da idazkaritza berria. Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendari lotutako politikak koordinatuko ditu. | Jonan Fernandez izendatu dute Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda saileko idazkari. Lehendakaritzaren menpe egongo da idazkaritza berria. Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendari lotutako politikak koordinatuko ditu. | Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Soziala eta 2030 Agendako idazkaria izango da hemendik aurrera Jonan Fernandez. Departamentu berria da, eta Lehendakaritzaren menpe egongo da. Haren egitekoen artean egongo dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako politikek bat egitea NBE Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendarekin. NBEk 2... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186633/erkorekak-dio-ikastetxeetako-protokoloa-aldatzeko-eta-hobetzeko-aukera-badagoela.htm | Gizartea | Erkorekak dio ikastetxeetako protokoloa aldatzeko eta hobetzeko aukera badagoela | Jaurlaritzako lehendakariordeak azpimarratu du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak «ahalegin berezia» egingo duela hilaren 15eko greba bertan behera uzteko. | Erkorekak dio ikastetxeetako protokoloa aldatzeko eta hobetzeko aukera badagoela. Jaurlaritzako lehendakariordeak azpimarratu du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak «ahalegin berezia» egingo duela hilaren 15eko greba bertan behera uzteko. | Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkoreka Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute gaur goizean, eta adierazi du badagoela aukera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan koronabirusa dela-eta ezarri den protokoloa «aldatzeko» eta «hobetzeko», hezkuntza komunitate... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186634/zaldibarko-lehen-hezkuntzako-ikastetxea-itxi-egin-dute.htm | Gizartea | Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxea itxi egin dute | Hainbat positibo atzeman dituzte Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxean, eta Jaurlaritzak ixtea erabaki du. 22 ikasle bakartu dituzte Azagran, eta 4 Barañainen. Gaur bertan egingo dizkiete PCR probak. | Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxea itxi egin dute. Hainbat positibo atzeman dituzte Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxean, eta Jaurlaritzak ixtea erabaki du. 22 ikasle bakartu dituzte Azagran, eta 4 Barañainen. Gaur bertan egingo dizkiete PCR probak. | Hezkuntza Sailak, Osasun Sailaren jarraibideak betez, Zaldibarko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxean hezkuntza jarduera aldi baterako etetea erabaki du, irakasleen artean zenbait positibo antzeman ondoren. Osakidetzak jakinarazi duenez, behaketa bat egingo du ikastetxean, eta horren emaitzen arabera zehaztuko dituzt... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186635/inaki-bilbao-euskal-presoak-gose-greba-mugagabea-hasi-du.htm | Politika | Iñaki Bilbao euskal presoak gose greba mugagabea hasi du | Esan du ez dela ziegatik aterako eta ez duela komunikaziorik izango, ez aurrez aurre, ezta telefonoz ere. | Iñaki Bilbao euskal presoak gose greba mugagabea hasi du. Esan du ez dela ziegatik aterako eta ez duela komunikaziorik izango, ez aurrez aurre, ezta telefonoz ere. | Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoak mugagabeko gose greba bat abiatu du gauerdian, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar batean azaldu duenez. Gose grebaz gain, Bilbaok adierazi du ez dela bere ziegatik aterako. Ez du patioko ordurik izango, eta komunikaziorik ere ez; ez bisitarik, ez telefo... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186636/industria-jarduera-iazkoa-baino-124-txikiagoa-da-izan-da-uztailean.htm | Ekonomia | Industria jarduera iazkoa baino %12,4 txikiagoa da izan da uztailean | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Industria Produkzioaren Indizeak %3 egin du gora ekainetik uztailera, baina oraindik urrun ditu pandemia aurreko kopuruak. | Industria jarduera iazkoa baino %12,4 txikiagoa da izan da uztailean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Industria Produkzioaren Indizeak %3 egin du gora ekainetik uztailera, baina oraindik urrun ditu pandemia aurreko kopuruak. | Industria sektorearen jarduera hazi egin da (+%3) ekainetik uztailera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina oraindik iazko mailatik oso behera dago, Eustaten Industria Produkzioaren Indizeak erakusten duenez.
2019ko uztailekoa baino %12,4 beherago gelditu da indizea joan den uztailean. Hori bai, urte arteko datu horre... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186637/gonzalez-solaren-heriotzaren-ostean-grande-marlaskak-esan-du-espetxeetako-suizidioen-programa-berrikusiko-dutela.htm | Politika | Gonzalez Solaren heriotzaren ostean, Grande-Marlaskak esan du espetxeetako suizidioen programa berrikusiko dutela | Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du suizidioen prebentziorako programan etengabeko hobekuntzak egiten ari direla, eta gehitu du Igor Gonzalezen heriotza aztertu eta programa berrikusiko dutela. | Gonzalez Solaren heriotzaren ostean, Grande-Marlaskak esan du espetxeetako suizidioen programa berrikusiko dutela. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du suizidioen prebentziorako programan etengabeko hobekuntzak egiten ari direla, eta gehitu du Igor Gonzalezen heriotza aztertu eta programa be... | Mertxe Aizpurua EH Bilduko parlamentariak egindako galderari erantzun dio Grande-Marlaska Barne ministroak. Gonzalezen kasuan bezala eragotz zitekeen heriotzarik berriro gerta ez dadin, ea Espainiako Gobernuak zer egingo duen, horixe galdetu dio Aizpuruak. Grande-Marlaskak suizidioen programa aipatu du, Espainiako Esta... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186638/patronalak-zitaltzat-jotzen-du-gaixo-baimena-ematea-umeak-zaintzeko.htm | Ekonomia | Patronalak «zitaltzat» jotzen du gaixo baimena ematea umeak zaintzeko | Bizkaiko Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñok uste du enpresen barruan adostu behar direla formulak berrogeialdian dauden haurren gurasoei zaintzan laguntzeko, gaixo baimenak eman gabe | Patronalak «zitaltzat» jotzen du gaixo baimena ematea umeak zaintzeko. Bizkaiko Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñok uste du enpresen barruan adostu behar direla formulak berrogeialdian dauden haurren gurasoei zaintzan laguntzeko, gaixo baimenak eman gabe | Gaixo baimena soilik arrazoi medikoen arabera eman behar dela esan du Cebekeko buruak Onda Vasca irratian, eta ez berrogeialdian dauden umeen zaintza errazteko. Baimen mota horiek babestea «zitala» dela adierazi du, eta beti egon dela konfiantzarik eza gaixo baimenak emateko moduarekin. Horregatik, uste du gaixo baimen... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186639/nafarroako-hezkuntza-komunitatearen-foroak-ez-du-baztertu-greba-egiteko-aukera.htm | Gizartea | Nafarroako hezkuntza komunitatearen foroak ez du baztertu greba egiteko aukera | Ikastetxeetan hartu behar diren segurtasun neurriak negozia daitezela galdegin dute foroko sindikatu eta elkarteek, eta aldarrikatu dute eskolarako itzulerak «adostua, osasuntsua eta aurrez aurrekoa» izan behar duela. Elkarretaratzea eginen dute irailaren 15ean, Gazteluko plazan. | Nafarroako hezkuntza komunitatearen foroak ez du baztertu greba egiteko aukera. Ikastetxeetan hartu behar diren segurtasun neurriak negozia daitezela galdegin dute foroko sindikatu eta elkarteek, eta aldarrikatu dute eskolarako itzulerak «adostua, osasuntsua eta aurrez aurrekoa» izan behar duela. Elkarretaratzea eginen... | Ikasturte berriaren inguruko «ziurgabetasuna» salatu dute Nafarroako hezkuntza komunitatearen foroko ordezkariek, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean. Beste behin, eskatu dute ikastetxeetako ikasleen zein langileen segurtasuna bermatzeko adina neurri har daitezela, eta argitu dute ez dutela bazt... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186640/larraineko-eskola-hetsi-dute.htm | Gizartea | Larraineko eskola hetsi dute | Ikasle batek positibo eman du PCR proban. Berehala hetsi dute eskola, eta ez dakite oraindik noiz irekiko duten berriz. | Larraineko eskola hetsi dute. Ikasle batek positibo eman du PCR proban. Berehala hetsi dute eskola, eta ez dakite oraindik noiz irekiko duten berriz. | Larraineko (Zuberoa) eskola hestea erabaki du Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefetak, Eskualdeko Osasun Agentziarekin adostuta. Hamasei ikasle daude eskolan, eta horietako batek positibo eman zuen PCR proban. Kutsatze katea oztopatzeko, eskola hetsi dute gaur. Oraingoz, ez dakite noiz irekiko duten b... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186641/itp-aeron-lau-greba-egunetara-deitu-dute-datozen-bi-asteetarako.htm | Ekonomia | ITP Aeron lau greba egunetara deitu dute datozen bi asteetarako | Aeronautika sektoreak mobilizazioekin defendituko du enplegua. Zamudioko ITPn, irailaren 15, 17, 22 eta 24an egun bateko lanuzteak egingo dituzte. Alestiseko langile batzordeak ere mobilizazioak iragarri ditu. Sektoreak manifestazioa egingo du irailaren 26an, Gasteizen. | ITP Aeron lau greba egunetara deitu dute datozen bi asteetarako. Aeronautika sektoreak mobilizazioekin defendituko du enplegua. Zamudioko ITPn, irailaren 15, 17, 22 eta 24an egun bateko lanuzteak egingo dituzte. Alestiseko langile batzordeak ere mobilizazioak iragarri ditu. Sektoreak manifestazioa egingo du irailaren 2... | «Alestisen ez dago inor sobran». Gasteizen lantegia duen aeronautika enpresako beharginek ez dute onartuko langileak izatea euren lanpostuekin pandemiaren ondorioak pairatu behar dituztenak. Gasteizko lantegiko enpresa Batzordearen ustez, Alestisen inor ez dago sobran, ez kaleratu nahi dituzten taldeko 585 langileak, e... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186642/lab-akordioak-nahi-ditugu-baina-ez-sistema-elikatzen-jarraitzeko.htm | Ekonomia | LAB: «Akordioak nahi ditugu, baina ez sistema elikatzen jarraitzeko» | LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du akordioak beharrezkoak direla, «baina enpleguaren galera gelditzeko, lan baldintzak duintzeko, zerbitzu publikoak indartzeko, zaintza lanak aitortzeko eta aberastasuna modu bidezkoago batean banatzeko» | LAB: «Akordioak nahi ditugu, baina ez sistema elikatzen jarraitzeko». LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du akordioak beharrezkoak direla, «baina enpleguaren galera gelditzeko, lan baldintzak duintzeko, zerbitzu publikoak indartzeko, zaintza lanak aitortzeko eta aberastasuna modu bidezkoago batean bana... | LABeko Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiarekin aritu da Garbiñe Aranburu pandemiaren bigarren oldarraldiak eragindako egoera sozioekonomikoaren azterketa egiten. «Herritarren interesak eta beharrak erdigunean jartzeko akordioak behar ditugu, eta honek elite ekonomikoaren interesekin talka egiten du. Ho... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186643/myanmarko-bi-militarrek-aitortu-dute-rohingyen-aurkako-erasoetan-parte-hartu-zutela.htm | Mundua | Myanmarko bi militarrek aitortu dute rohingyen aurkako erasoetan parte hartu zutela | Armadako goi kargudunen aginduetara aritu zirela adierazi dute, eta etnia horretako kide guztiak «hiltzeko» eskatu zietela. | Myanmarko bi militarrek aitortu dute rohingyen aurkako erasoetan parte hartu zutela. Armadako goi kargudunen aginduetara aritu zirela adierazi dute, eta etnia horretako kide guztiak «hiltzeko» eskatu zietela. | Hiru urte dira Myanmarrek rohingyen aurkako sarraskia egin zuela, eta bi militarrek orain aitortu dute gizadiaren kontrako krimenak egin zituztela gutxiengo musulmana diren etnia horren aurka. Jakinarazi dutenez, armadako goi kargudunen aginduetara jardun zuten, eta eskatu zieten rohingya guztiak «sarraskitzeko», «entz... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186644/egun-bakarrean-69-pertsona-erietxeratu-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Egun bakarrean 69 pertsona erietxeratu dituzte Hegoaldean | Beste 857 koronabirus kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bizkaiko zahar etxeetako bi egoiliar hil dira birusak jota. | Egun bakarrean 69 pertsona erietxeratu dituzte Hegoaldean. Beste 857 koronabirus kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bizkaiko zahar etxeetako bi egoiliar hil dira birusak jota. | Bigarren egunez jarraian, gehitu egin dira Hegoaldean atzemandako kasu positiboak. Egun bakarrean, bezperan baino 199 kasu gehiago atzeman dira: 857. Positiboen igoerak eragin zuzena izan du egindako test kopuruarekin ere. Izan ere, egindako PCR kopurua ere nabarmen handiagoa izan da: 12.204 PCR proba egin dituzte egun... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186645/oposizioko-koordinazio-kontseiluko-beste-kide-bat-atzeman-dute-ezezagunek-bielorrusian.htm | Mundua | Oposizioko Koordinazio Kontseiluko beste kide bat atzeman dute ezezagunek Bielorrusian | Martin Znak abokatua da atzeman dutena. Kolesnikovaren kasuan bezala, aurpegia estalia zuten hainbat lagunek eraman dute. | Oposizioko Koordinazio Kontseiluko beste kide bat atzeman dute ezezagunek Bielorrusian. Martin Znak abokatua da atzeman dutena. Kolesnikovaren kasuan bezala, aurpegia estalia zuten hainbat lagunek eraman dute. | Viktor Babariko enpresari eta oposizioko kidearen abokatu da Martin Znak, eta bera ere Koordinazio Kontseiluko kidea da. Haren gertuko iturriek zabaldu dutenez, bideo bidezko bilera bat zuen goizeko lehen orduan, baina ez zen azaldu. Hori dela eta, Babarikoren alderdiko eledun Gleb Glevovek telefonoz deitu zion. «Bisit... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186646/soietxeko-60-militar-berrogeialdian-daude.htm | Gizartea | Soietxeko 60 militar berrogeialdian daude | Seik positibo eman dute, eta haiekin kontaktuan egon direnak ere bakartu egin dituzte. Mungian 135 kasu atzeman dituzte azken astean. | Soietxeko 60 militar berrogeialdian daude. Seik positibo eman dute, eta haiekin kontaktuan egon direnak ere bakartu egin dituzte. Mungian 135 kasu atzeman dituzte azken astean. | Koronabirusa zabaltzen ari da Mungian (Bizkaia). Azken astean, 135 kasu baieztatu dituzte herrian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera. Hala, azken zazpi eguneko tasa 77,81 kasu litzateke 10.000 biztanleko. Gorakadaren seinale da ateak itxi dituen lehen zentroa izan dela herri hartako Bentades ikastetxea... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186647/irailaren-19an-mobilizatzera-deitu-dute-bakegileek.htm | Politika | Irailaren 19an mobilizatzera deitu dute Bakegileek | Elkarretaratzeak antolatuko dituzte Ipar Euskal Herri osoan, eta hiru autokarabana abiatuko dira Baionako suprefektura aitzinean elkartzeko. Bertan, «bateratze masiboa» eginen dute arratsalde hasieran, Frantziari argi uzteko «ulertu ez duten herriaren borondatea». | Irailaren 19an mobilizatzera deitu dute Bakegileek. Elkarretaratzeak antolatuko dituzte Ipar Euskal Herri osoan, eta hiru autokarabana abiatuko dira Baionako suprefektura aitzinean elkartzeko. Bertan, «bateratze masiboa» eginen dute arratsalde hasieran, Frantziari argi uzteko «ulertu ez duten herriaren borondatea». | Joan den ekainean «estrategia berria» iragarri ondotik, heldu den irailaren 19rako mobilizazio egunera deitu dute bakegileek gaur goizean Baionan. Hiru momentu izanen ditu: goizean, elkarretaratzeak eginen dituzte Ipar Euskal Herri osoan 11:00etatik 13:00era; ondoren, 12:30etatik 14:30era autokarabanak abiatuko dira Ma... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186648/sara-bilbatuak-zinemira-saria-jasoko-du-donostiako-68-zinemaldian.htm | Kultura | Sara Bilbatuak Zinemira saria jasoko du Donostiako 68. Zinemaldian | Casting zuzendariak Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, irailaren 22an. | Sara Bilbatuak Zinemira saria jasoko du Donostiako 68. Zinemaldian. Casting zuzendariak Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, irailaren 22an. | Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira saria, Donostiako Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizleen elkarteek ematen dutena, euskal zinemaren alorrean nabarmena den pertsona ezagun baten aintzatespen gisa. Azken 25 urteotan, Bilbatua ikus-entzunezko 75 ekoizpenetan baino gehiagotan izan da casting arduradun,... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186649/ekologistak-martxan-taldeak-eraldaketa-sakonak-eskatu-ditu-klima-aldaketari-aurre-egiteko.htm | Gizartea | Ekologistak Martxan taldeak «eraldaketa sakonak» eskatu ditu klima aldaketari aurre egiteko | Klima aldaketari eta biodibertsitatearen galerari erantzuteko alternatibak bildu ditu Mugen amildegian oinez ibiltzea txostenean. | Ekologistak Martxan taldeak «eraldaketa sakonak» eskatu ditu klima aldaketari aurre egiteko. Klima aldaketari eta biodibertsitatearen galerari erantzuteko alternatibak bildu ditu Mugen amildegian oinez ibiltzea txostenean. | «Kolapso ekologiko, sozial eta ekonomikoari» aurre egiteko hainbat proposamen bildu ditu Ekologistak Martxan taldeak Mugen amildegia oinez ibiltzea izeneko txostenean. Talde ekologistak euskaraz, gazteleraz eta katalanez argitaratu du txostena, eta komunitate zientifikoak azken hilabeteetan plazaratutako datuak batu di... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186650/charlie-hebdo-ren-epaiketan-kazetariak-deklaratzen-hasi-dira.htm | Mundua | 'Charlie Hebdo'-ren epaiketan kazetariak deklaratzen hasi dira | Atzo hartu zuten hitza horietako batzuek, eta gaur beste batzuen txanda izango da. | 'Charlie Hebdo'-ren epaiketan kazetariak deklaratzen hasi dira. Atzo hartu zuten hitza horietako batzuek, eta gaur beste batzuen txanda izango da. | Charlie Hebdo kazeta satirikoaren erasoen kontrako epaiketan hitza hartu zuten atzo aldizkariko hainbat kazetarik; beste batzuen txanda izango da gaur. Mina eta sufrimendua nabari zen euren testigantzetan; baita indarra ere.
Onik atera ziren horiek 2015ean aldizkariaren aurka egindako atentatutik, baina sendaezinak di... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186651/durangoko-azokara-ez-ezik-beste-hiru-gunetara-zabalduko-dute-ahotsenea.htm | Kultura | Durangoko Azokara ez ezik, beste hiru gunetara zabalduko dute Ahotsenea | Literaturia, Araba Euskaraz eta oraindik zehaztu ez duten sorkuntzarekin lotutako beste jaialdi batera zabalduko dute bere programazioa. Irailaren 14an zabalduko zaie izen emateko epea sortzaileei. | Durangoko Azokara ez ezik, beste hiru gunetara zabalduko dute Ahotsenea. Literaturia, Araba Euskaraz eta oraindik zehaztu ez duten sorkuntzarekin lotutako beste jaialdi batera zabalduko dute bere programazioa. Irailaren 14an zabalduko zaie izen emateko epea sortzaileei. | Dena ontzi handi bakarrean biltzea ezinezkoa izango dela ikusirik, eskaintza lau ontzi txikiagotan banatzea erabaki du aurten Ahotseneak. Durangoko Azokaz gain, udazkeneko beste hiru jaialditan ere antolatuko dituzte zuzeneko disko eta liburu aurkezpenak: Literaturia jaialdian, irailaren 26an; Araba Euskaraz jaialdian,... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186652/zubietako-erraustegiaren-aurka-mobilizatzera-deitu-dute-iganderako.htm | Gizartea | Zubietako erraustegiaren aurka mobilizatzera deitu dute iganderako | Giza kate bat osatuko dute 11:00etan, Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta. | Zubietako erraustegiaren aurka mobilizatzera deitu dute iganderako. Giza kate bat osatuko dute 11:00etan, Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta. | Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak mobilizaziora deitu du datorren iganderako, Zubietako planta gera dezatela eskatzeko. Giza kate bat egingo dute Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta, 11:00etan. ELA, LAB, EH Bildu, Ezker Anitza, Equo, Eguzki eta Ekologistak Martxan-ek babestu dute deialdia.
Mugimenduak nabarmendu du... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186653/beasain-bergara-autobidea-2022ko-ekainaren-30a-baino-lehen-izango-da-ordainpekoa.htm | Gizartea | Beasain-Bergara autobidea 2022ko ekainaren 30a baino lehen izango da ordainpekoa | Data oraindik erabakitzeko dagoela esan du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide diputatuak. | Beasain-Bergara autobidea 2022ko ekainaren 30a baino lehen izango da ordainpekoa. Data oraindik erabakitzeko dagoela esan du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide diputatuak. | Data «zehazteko» dagoela, baina Beasain-Bergara (Gipuzkoa) autobidea erabiltzeagatik ordaintzen hasi beharko dela 2022. urteko ekainaren 30a baino lehen. Hala adierazi du behintzat Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide diputatuak gaur.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako errepide azpiegitura batzordean aurkez... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186654/hurrengo-bosturtekoan-ezagutuko-du-munduak-15-graduko-berotzea.htm | Gizartea | Hurrengo bosturtekoan ezagutuko du munduak 1,5 graduko berotzea | NBEk eta Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi dute COVID-19aren pandemiak ez duela eraginik izango klima aldaketa geratzeko | Hurrengo bosturtekoan ezagutuko du munduak 1,5 graduko berotzea. NBEk eta Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi dute COVID-19aren pandemiak ez duela eraginik izango klima aldaketa geratzeko | COVID-19aren pandemiak bolada batez berotegi gasen isurketak gutxitu bazituen ere, egoera hori atzera ere aldatzen ari dela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Klima krisiari aurre egiteko, beraz, pandemiak ez duela balio ohartarazi die NBEk herrialdeei. Areago, kezkatuta agertu da gobernuen kezken zerrendatik... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186655/emakunde-lehendakaritzari-atxikitzeko-eskatu-dio-eh-bilduk-urkulluri.htm | Gizartea | Emakunde Lehendakaritzari atxikitzeko eskatu dio EH Bilduk Urkulluri | Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak «akats larritzat» jo du erakundea Berdintasun eta Gizarte Gaien Sailaren menpe uztea. | Emakunde Lehendakaritzari atxikitzeko eskatu dio EH Bilduk Urkulluri. Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak «akats larritzat» jo du erakundea Berdintasun eta Gizarte Gaien Sailaren menpe uztea. | Eusko Jaurlaritza osatu berriak aldaketak izango ditu egituraketan, eta horietako bat izango da Emakundek Lehendakaritzari atxikitako zentro izateari uztea; Berdintasun eta Gizarte Gaietako Sailean kokatuko da orain. Horren inguruko kezka adierazi dute erakunde horren arduradun ohi batzuek.
Gaiari buruz galdetu dio EH... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186656/leitzako-asteburuko-azterketa-handian-35-asintomatiko-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Leitzako asteburuko azterketa handian 35 asintomatiko atzeman dituzte | Udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bildu dira datuak aztertzeko, eta oraingoz beste neurririk ez hartzea erabaki dute. | Leitzako asteburuko azterketa handian 35 asintomatiko atzeman dituzte. Udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bildu dira datuak aztertzeko, eta oraingoz beste neurririk ez hartzea erabaki dute. | Leitzan koronabirusak eragindako izurriaren agerraldi bat egon da azken asteotan. Horri aurre egiteko, azterketa saio handia egin zuten asteburuan, herriko kiroldegian. Denera 1.882 herritarri egin zieten PCR proba. Leitzako alkate Mikel Zabaletak jakinarazi duenez, 35 positibo atzeman dituzte azterketan, sintomarik ga... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186657/nafarroako-gobernuak-gaztelaniazko-108-irakasle-kontratatuko-ditu.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak gaztelaniazko 108 irakasle kontratatuko ditu | 2016ko lan eskaintza publiko batean euskarazko postu kopuru hori eman zuen gobernuak, baina erabakia baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak. | Nafarroako Gobernuak gaztelaniazko 108 irakasle kontratatuko ditu. 2016ko lan eskaintza publiko batean euskarazko postu kopuru hori eman zuen gobernuak, baina erabakia baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak. | Nafarroako Gobernuak gaztelaniaz aritzeko 108 irakaslerentzako lan eskaintza publikoa egitea onartu du gaurko gobernu kontseiluan, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epai bat betetzeko.
Auzia 2016koa da: Nafarroako Gobernuak euskarazko irakaskuntzan aritzeko 108 irakasle kontratatzeko lan eskaintza publiko bat argitaratu ... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186658/euskal-elkargoak-helduen-euskalduntzea-sustatu-nahi-du.htm | Gizartea | Euskal Elkargoak helduen euskalduntzea sustatu nahi du | Komunikazio kanpaina bat abiatu dute Ipar Euskal Herriko herritarrak euskara ikastera bultzatzeko | Euskal Elkargoak helduen euskalduntzea sustatu nahi du. Komunikazio kanpaina bat abiatu dute Ipar Euskal Herriko herritarrak euskara ikastera bultzatzeko | Bizi ezazu Euskal Herria jatorrizko bertsioan. Lelo hori hautatu du Euskal Hirigune Elkargoak helduen euskalduntzea bultzatzeko irail osoan eramanen duen komunikazio kanpainarentzat. Lurralde guzian zabalduko dute mezua, eta Interneteko plataforma bat ere sortu dute, helduen euskalduntzea proposatzen duten egituren ber... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186659/caleb-ewan-izan-da-azkarrena-bigarrenez.htm | Kirola | Caleb Ewan izan da azkarrena, bigarrenez | Australiarra (Lotto) azken gerri kolpean nagusitu da Tourreko hamaikagarren etapan. Ewanek atzetik aurrera eginez menderatu ditu Sam Bennett (Deceuninck) eta Wout Van Aert (Jumbo Visma). Peter Sagan (Bora) gaurko lasterketatik kanporatu dute, Van Aerti enbarazu egiteagatik. Ion Izagirrek (Astana), bestalde, erorikoa iz... | Caleb Ewan izan da azkarrena, bigarrenez. Australiarra (Lotto) azken gerri kolpean nagusitu da Tourreko hamaikagarren etapan. Ewanek atzetik aurrera eginez menderatu ditu Sam Bennett (Deceuninck) eta Wout Van Aert (Jumbo Visma). Peter Sagan (Bora) gaurko lasterketatik kanporatu dute, Van Aerti enbarazu egiteagatik. Ion... | Babak eltzetik ateratzen iaioena ez bada, iaioenetarikoa da Caleb Ewan (Lotto). Esprint bideratzailerik gabe tropelaren aurrealdean zirrikituren bat aurkitzen du sarritan, eta aurkariaren gurpilaren atzean jarrita, indarrak ongi neurtuz, bikain menderatzen ditu ondoan dituenak. Gaurkoan, australiar txikia izan da bi be... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.