date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186660/ghk-k-dio-ezin-zaiela-erantzukizun-pertsonalik-eskatu-erraustegia-gelditzearen-alde-bozkatu-zutenei.htm | Gizartea | GHK-k dio ezin zaiela erantzukizun pertsonalik eskatu erraustegia gelditzearen alde bozkatu zutenei | Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak ebatzi du ezin dela frogatu Zubietako errauste planta gelditzearen aldeko botoa eman zutenek «doloz edo arduragabekeria larriz» jokatu zutenik. | GHK-k dio ezin zaiela erantzukizun pertsonalik eskatu erraustegia gelditzearen alde bozkatu zutenei. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak ebatzi du ezin dela frogatu Zubietako errauste planta gelditzearen aldeko botoa eman zutenek «doloz edo arduragabekeria larriz» jokatu zutenik. | GHKren zerbitzu juridikoek adierazi dute EH Bilduko batzarkideei ezin zaiela eskatu erantzukizun indibidualik GHK-k izandako galerengatik. Partzuergoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko abenduan ebatzi zuen Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiak eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingur... |
2020-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/186661/iruneko-ikastetxe-bateko-23-ikasle-bakartu-dituzte.htm | Gizartea | Iruñeko ikastetxe bateko 23 ikasle bakartu dituzte | Cardenal Ilundain ikastetxekoa da taldea. Hamar egunez egon beharko dute konfinamenduan. | Iruñeko ikastetxe bateko 23 ikasle bakartu dituzte. Cardenal Ilundain ikastetxekoa da taldea. Hamar egunez egon beharko dute konfinamenduan. | COVID-19ak jotako kasu bat atzeman dute Iruñeko Cardenal Ilundain ikastetxean, eta, ondorioz, haren talde osoa berrogeialdian jarri dute. 23 ikasle dira, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoak.
Ikasleek hamar egunez egon beharko dute bakartuta, eta bihar egingo dizkiete PCR probak. Berrogeialdia amaitzean ere egingo d... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186692/emakunde-berriro-lehendakaritzari-atxikita-egotea-eskatu-diote-urkulluri.htm | Gizartea | Emakunde berriro lehendakaritzari atxikita egotea eskatu diote Urkulluri | Idatzi bat sinatu dute Txaro Arteagak eta Itziar Fernandezek, Emakumearen Euskal Erakundeko aitzindariek, lehendakariari eskatzeko hartutako erabakia berriz azter dezala. Euskal Herriko 34 talde feministak ere erabakia salatu dute. Artolazabalek «konfiantza» eskatu dio mugimendu feministari. | Emakunde berriro lehendakaritzari atxikita egotea eskatu diote Urkulluri. Idatzi bat sinatu dute Txaro Arteagak eta Itziar Fernandezek, Emakumearen Euskal Erakundeko aitzindariek, lehendakariari eskatzeko hartutako erabakia berriz azter dezala. Euskal Herriko 34 talde feministak ere erabakia salatu dute. Artolazabalek ... | Txaro Arteaga Emakundeko lehen zuzendaria izan zen–1988tik 2005era–, eta Itziar Fernandez, lehen idazkari nagusia –1988tik 1999ra–. Agiri bateratu bat sinatu dute biek, Iñigo Urkullu lehendakariari eskatzeko Emakunde berriro lehendakaritzari atxikita egotea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren egituraketa berrian, lehendaka... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186693/ez-dira-ligako-partidak-jokatuko-ostiraletan-eta-astelehenetan.htm | Kirola | Ez dira ligako partidak jokatuko ostiraletan eta astelehenetan | Bihar jokatzekoa zen Granada-Athletic norgehiagoka larunbatera atzeratu dute, eta astelehenean jokatzekoa zen Alaves-Betis neurketa igandera aurreratu dute | Ez dira ligako partidak jokatuko ostiraletan eta astelehenetan. Bihar jokatzekoa zen Granada-Athletic norgehiagoka larunbatera atzeratu dute, eta astelehenean jokatzekoa zen Alaves-Betis neurketa igandera aurreratu dute | Espainiako Liga ez da bihar hasiko, larunbatean baizik. Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa epaileak ebatzi du ez dela ligako partidarik jokatuko ostiraletan eta astelehenetan. Horren ondorioz, bihar ez da jokatuko Granadaren eta Athleticen arteko lehia. 21:00etan zen jokatzekoa, Los Carmenes estadioan, baina egun ... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186695/euskarazko-irakaskuntza-babestuko-dute-urriaren-10ean-baionan.htm | Gizartea | Euskarazko irakaskuntza babestuko dute urriaren 10ean Baionan | Giza katea antolatu dute Euskal Konfederazioak eta hezkuntza eragileek, Frantziako Gobernuak euskarazko irakaskuntzaren kontra egindako erasoak salatzeko. Alsazian, Bretainian, Flandrian, Korsikan eta Okzitanian ere eginen dituzte mobilizazioak egun horretan, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta. | Euskarazko irakaskuntza babestuko dute urriaren 10ean Baionan. Giza katea antolatu dute Euskal Konfederazioak eta hezkuntza eragileek, Frantziako Gobernuak euskarazko irakaskuntzaren kontra egindako erasoak salatzeko. Alsazian, Bretainian, Flandrian, Korsikan eta Okzitanian ere eginen dituzte mobilizazioak egun horreta... | Batasun irudia eman dute gaur goizean Euskal Konfederaziak eta euskarazko irakaskuntzaren alde lanean ari diren hezkuntza eragile nagusiek, euskarazko irakaskuntzak Ipar Euskal Herrian jasotzen dituen erasoak salatzeko. «Lanjerrean» ikusten dute, eta beldur dira Frantziako Hezkuntza Ministerioa euskarazko irakaskuntzar... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186696/mendiak-lehenbailehen-deituko-ditu-sindikatuak-eta-patronala.htm | Ekonomia | Mendiak «lehenbailehen» deituko ditu sindikatuak eta patronala | Elkarrizketa sozialaren aldeko apustua egingo duela berretsi du Jaurlaritzako Enplegu sailburu berriak. | Mendiak «lehenbailehen» deituko ditu sindikatuak eta patronala. Elkarrizketa sozialaren aldeko apustua egingo duela berretsi du Jaurlaritzako Enplegu sailburu berriak. | Aurki izango du lehen hartu-emana sindikatuekin eta patronalarekin Idoia Mendia Enplegu eta Lan sailburu berriak. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, sailburuak iragarri du «lehenbailehen» deituko dituela bilera batera, «ekonomia eta enplegua suspertzeko eraginkorrak diren politikak adosteko, hori baita jendea... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186697/zutik-geratzen-zen-guztia-erre-da-moriako-kanpamentuan.htm | Mundua | Zutik geratzen zen guztia erre da Moriako kanpamentuan | Lesbosko herritar batzuek errepideak blokeatu dituzte, Moria berreraikitzen hasteko. Migratzaile gehienek kanpamentuaren inguruan jarraitzen dute, aterperik eta edatekorik gabe; Greziako Gobernuak hitzeman du gaur guztiei aterpea emango diela. | Zutik geratzen zen guztia erre da Moriako kanpamentuan. Lesbosko herritar batzuek errepideak blokeatu dituzte, Moria berreraikitzen hasteko. Migratzaile gehienek kanpamentuaren inguruan jarraitzen dute, aterperik eta edatekorik gabe; Greziako Gobernuak hitzeman du gaur guztiei aterpea emango diela. | Denbora kontua zen. Astearte gauean piztutako suak Moriako kanpamentuaren %70 erre zuen, Freziako Lesbos uhartean, eta bart gauean geratzen zen guztia erre du beste sute batek. Sutetik ihesi, han bizi diren 12.000 errefuxiatuen zati handi batek kanpamentutik alde egin zuen, baina Poliziak errepideak itxi zizkien, eta o... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186698/ikasle-etxebizitzen-egoera-egokitu-eta-arautzeko-eskatu-du-euskadiko-gazteriaren-kontseiluak.htm | Gizartea | Ikasle etxebizitzen egoera egokitu eta arautzeko eskatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxe batean elkarrekin bizi diren gazteen egoera "nabarmen okertu" dela ohartarazi du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, eta ikasle pisuei bideratutako neurriak eskatu dizkio administrazioari. | Ikasle etxebizitzen egoera egokitu eta arautzeko eskatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxe batean elkarrekin bizi diren gazteen egoera "nabarmen okertu" dela ohartarazi du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, eta ikasle pisuei bideratutako neurriak eskatu dizkio administrazioari... | Pandemiak gogor jo duen duen beste gizataldeetako bat da ikasleena, EGKren arabera. Joan den ikasturtean ezarritako konfinamenduaren ondorioz, ikasle etxeak utzi eta familiaren etxera bueltatu behar izan zuten gazte askok, nahiz eta alokairua ordaintzen jarraitzea tokatu askori. Kontseiluak administrazioari eskatu dio ... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186699/eudelek-eskatu-du-ezohiko-funtsak-udal-guztietara-iristeko.htm | Politika | Eudelek eskatu du ezohiko funtsak udal guztietara iristeko | Tokiko erakundeek finantza baliabide nahikoak izan ditzatela eskatu dute Eudeleko batzorde eragileko alkateek agiri batean. Udalek osasuna, ongizatea eta ekonomia babesteko duten eginkizuna aldarrikatu dute. | Eudelek eskatu du ezohiko funtsak udal guztietara iristeko. Tokiko erakundeek finantza baliabide nahikoak izan ditzatela eskatu dute Eudeleko batzorde eragileko alkateek agiri batean. Udalek osasuna, ongizatea eta ekonomia babesteko duten eginkizuna aldarrikatu dute. | Eudeleko Batzorde Eragileko alkateek adierazpen bat sinatu dute koronabirusak sortutako egoeraren harira, eta gizarteari eta erakundeei mezu bana helarazi diete. Batetik, azpimarratu dute, udalak euskal erakunde sisteman «giltzarri» izanik, eskubidea dutela «Euskadiren susperraldian eta eraldaketan» parte aktiboa izate... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186700/espainiako-gobernuak-kontraesanezko-mezuak-zabaldu-ditu-funtzionarioen-soldatei-buruz.htm | Ekonomia | Espainiako Gobernuak kontraesanezko mezuak zabaldu ditu funtzionarioen soldatei buruz | Sariak izoztea aukera bat dela esan du Calviño Ekonomia ministroak; «ez dago mahai gainean», berriz, Calvo lehendakariordeak. | Espainiako Gobernuak kontraesanezko mezuak zabaldu ditu funtzionarioen soldatei buruz. Sariak izoztea aukera bat dela esan du Calviño Ekonomia ministroak; «ez dago mahai gainean», berriz, Calvo lehendakariordeak. | Espainiako Gobernuak ez du argitu zer egin nahi duen 2021ean langile publikoen soldatarekin. Izozteko aukera aztertzen ari dela zabaldu du El País egunkariak, gobernuko goi kargudun baten adierazpenetan oinarrituta. Erabakia aurki hartu beharko du Madrilgo gobernuak, datorren urterako aurrekontu proiektua irailean aurk... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186701/koronabirus-kasuek-goia-jo-dute-nafarroan.htm | Gizartea | Koronabirus kasuek goia jo dute Nafarroan | Azken orduetan 975 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean, horietako 340 Nafarroan. Hildako bat izan da, eta bertze 73 pertsona sartu dituzte erietxean. | Koronabirus kasuek goia jo dute Nafarroan. Azken orduetan 975 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean, horietako 340 Nafarroan. Hildako bat izan da, eta bertze 73 pertsona sartu dituzte erietxean. | Hirugarren egunez jarraian, gorantz jarraitzen dute azken orduetan atzemandako koronabirus kasuek. 975 kasu berri erregistratu dira, azken zenbaketan baino 118 gehiago. Igoerarik nabarmenena Nafarroan izan da. 340 kasu erregistratu dituzte, bezperan baino 144 kasu gehiago. Bertan egindako testen %10,6k eman dute positi... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186702/eduardo-santosek-utzi-egingo-du-nafarroako-ahal-dugu-ren-idazkaritza-nagusia.htm | Politika | Eduardo Santosek utzi egingo du Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia | 2017tik da alderdiko idazkari nagusi, Laura Perezi lekua hartu zionetik. Zuzendaritza berriari lanerako baldintza hobeak utzi nahi dizkiolako aurreratuko ditu primarioak urri amaierara edo azaro hasierara. | Eduardo Santosek utzi egingo du Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia. 2017tik da alderdiko idazkari nagusi, Laura Perezi lekua hartu zionetik. Zuzendaritza berriari lanerako baldintza hobeak utzi nahi dizkiolako aurreratuko ditu primarioak urri amaierara edo azaro hasierara. | Gaur goizean jakinarazi du Eduardo Santosek Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia utziko duela. Alderdiak primarioak egingo ditu udazkenean —urri amaieran edo azaro hasieran, azaldu duenez—, eta bertan aukeratuko litzateke haren ordezkoa. Primarioen deialdia zortzi hilabete aurreratu da, alderdiaren estatutuen a... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186703/maddi-ane-txoperena-iribarrenek-irabazi-du-igartza-saria.htm | Kultura | Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du Igartza saria | Haurtzaroan sexu abusua jasan duen emakume bat izango du protagonista Ez erran inori eleberriak. Haren gaztaroan eta helduaroan kokatuko da narrazioa, eta erasoaren luzaroko eraginak agertuko ditu | Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du Igartza saria. Haurtzaroan sexu abusua jasan duen emakume bat izango du protagonista Ez erran inori eleberriak. Haren gaztaroan eta helduaroan kokatuko da narrazioa, eta erasoaren luzaroko eraginak agertuko ditu | Maddi Ane Txoperena Iribarren idazle, bertsolari eta BERRIAko kazetariak XXIII. Igartza saria irabazi du, Ez erran inori nobela proiektuari esker. Haurtzaroko sexu erasoen gaia jorratuko du eleberrian, «pil-pilean» dagoena, baina, era berean, «tabua» ere badena, autoreak irabazlea iragartzeko prentsaurrekoan azpimarrat... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186704/gaztetxoenekin-lantzeko-unitate-didaktikoak-aurkeztu-ditu-euskaraldiak.htm | Gizartea | Gaztetxoenekin lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu ditu Euskaraldiak | Irailetik hasi eta abendura arte lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte, euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin. | Gaztetxoenekin lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu ditu Euskaraldiak. Irailetik hasi eta abendura arte lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte, euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin. | Ofizialki azaroaren 20an hasiko da, baina beroketak egiten hasia da jada Euskaraldia. Ikastolen Elkarteak, Gipuzkoako Urtxintxa eskolak eta Irrien Lagunak elkarteak sortutako material didaktikoa aurkeztu dute gaur, ikastetxeetan lantzeko; baita hezkuntza ez-formalean eragiteko ere. Euskararen erabilera bultzatu eta hiz... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186705/hamabi-orduko-protestaldia-espetxe-politika-hiltzailearen-kontra.htm | Politika | Hamabi orduko protestaldia «espetxe politika hiltzailearen» kontra | «Haserre Gaua» izeneko ekinbidea egingo dute Bilbon larunbatetik igandera, espetxe politikak «hil» egiten duela salatzeko. | Hamabi orduko protestaldia «espetxe politika hiltzailearen» kontra. «Haserre Gaua» izeneko ekinbidea egingo dute Bilbon larunbatetik igandera, espetxe politikak «hil» egiten duela salatzeko. | Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren harira, «Haserre Gaua» izeneko ekitaldia egingo du Sortuk larunbatean. Hamabi orduko protesta izango da, Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean, irailaren 12ko 21:00etan hasi eta hurrengo eguneko 09:00etan amaituko dena. Sortuk eskatu die protestaldian p... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186706/huts-egin-du-udalen-dirua-espainiako-gobernuaren-esku-uzteko-saioak.htm | Ekonomia | Huts egin du udalen dirua Espainiako Gobernuaren esku uzteko saioak | Espainiako Kongresuak atzera bota du dekretua. PSOE-UPren lehen porrot handia da. | Huts egin du udalen dirua Espainiako Gobernuaren esku uzteko saioak. Espainiako Kongresuak atzera bota du dekretua. PSOE-UPren lehen porrot handia da. | Espainiako Gobernuak ez du lortu aurrera ateratzea udalen superabita bere esku uzteko dekretua. PSOEko eta UPko kideek aldeko botoa eman dute (156 boto), baina gainontzeko 193k aurkako botoa eman dute.
Oso ezohikoa da gobernu batek ez lortzea bere dekretu bat berrestea: 1978az geroztik hiru aldiz baizik ez da gertatu.... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186707/nafarroako-gobernuak-plan-bat-sortuko-du-prostituzioa-deuseztatzeko.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak plan bat sortuko du prostituzioa deuseztatzeko | Nafarroan 30 klub baino gehiago daude, eta egunean 2.000 gizon inguruk ordaintzen dute emakumeak esplotatzeko. | Nafarroako Gobernuak plan bat sortuko du prostituzioa deuseztatzeko. Nafarroan 30 klub baino gehiago daude, eta egunean 2.000 gizon inguruk ordaintzen dute emakumeak esplotatzeko. | Gaur eman dute aditzera, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. Alderdi sozialistak prostituzioari buruzko galdera egin dio Javier Remirez gobernuko presidenteordeari, eta hark azaldu du gobernuak aurreikusia duela plan integral bat sortzea prostituzioa gelditzeko eta haren biktimei laguntzeko. Remirezek erantsi du, b... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186708/bilbon-kaleratutako-emakumeari-laquoirtenbide-duin-batraquo-bermatu-diote.htm | Gizartea | Bilbon kaleratutako emakumeari «irtenbide duin bat» bermatu diote | Polizia oldartu egin zaie kaleratzea oztopatzen saiatzen ari ziren herritarrei. | Bilbon kaleratutako emakumeari «irtenbide duin bat» bermatu diote. Polizia oldartu egin zaie kaleratzea oztopatzen saiatzen ari ziren herritarrei. | 79 urteko emakume bat etxetik kaleratu dute Bilbon. Zazpi urte zeraman Urazurrutia kaleko etxe batean bizitzen, Bilbo Zaharrean, baina azken bolada honetan alokairua ordaindu ezinik ibili da, eta, azkenean, kaleratu egin dute. Edonola ere, Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak nabarmendu du, «herritarren presioari esker»,... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186709/gora-ikasleon-borroka-dinamikak-ikasle-antolakunde-berria-aurkeztuko-du.htm | Gizartea | Gora Ikasleon Borroka dinamikak ikasle antolakunde berria aurkeztuko du | Ekitaldia larunbatean izango da, Elizondon (Nafarroa). Antolatzaileen arabera, lau hilabeteko eratze prozesuaren emaitza da antolakundea. | Gora Ikasleon Borroka dinamikak ikasle antolakunde berria aurkeztuko du. Ekitaldia larunbatean izango da, Elizondon (Nafarroa). Antolatzaileen arabera, lau hilabeteko eratze prozesuaren emaitza da antolakundea. | Euskal Herriko hainbat ikaslek iazko ikasturtean jarri zuten abian Gora Ikasleon Borroka dinamika. Urtarrilean abiatu zuten Kargatzen eztabaida prozesua, eta eztabaidaren oinarria den liburuxka 700 ikasleri banatu zieten. Orain, lau hilabeteko eratze prozesuaren ostean, ikasle antolakunde berri bat aurkeztuko du dinami... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186710/sidenorrek-aldi-baterako-espedientea-ezarri-nahi-die-multzoko-1500-langileei.htm | Ekonomia | Sidenorrek aldi baterako espedientea ezarri nahi die multzoko 1.500 langileei | Xehetasunak erabakitzeko daude, baina, sindikatuekin izandako lehen bileran, enpresak aditzera eman du 2021eko abendura arte luzatu daitekeela. | Sidenorrek aldi baterako espedientea ezarri nahi die multzoko 1.500 langileei. Xehetasunak erabakitzeko daude, baina, sindikatuekin izandako lehen bileran, enpresak aditzera eman du 2021eko abendura arte luzatu daitekeela. | Sidenor altzairutegiak lana aldi baterako erregulatzeko espedientea ezartzeko asmoa du. Autogintzaren beherakadaren ondorioz hartu du erabakia, ekoizpenaren %70 sektore horretara zuzendua baitago. Sidenorrek dituen 1.500 langileei eragingo die espedienteak, eta horietatik 1.140 Euskal Herrian dituen hiru plantetan diha... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186711/gaur-hasiko-da-nak-jaialdia-kuarist-laukotearen-kontzertuarekin.htm | Kultura | Gaur hasiko da NAK jaialdia, Kuarist laukotearen kontzertuarekin | NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia egingo dute gaurtik irailaren 20ra bitarte Iruñean, seigarrenez, (R)evolucion lelopean. | Gaur hasiko da NAK jaialdia, Kuarist laukotearen kontzertuarekin. NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia egingo dute gaurtik irailaren 20ra bitarte Iruñean, seigarrenez, (R)evolucion lelopean. | Garaikideak musika garaikideko zentroak antolatzen du NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia, Iruñeko Udaleko Civivox sarearekin lankidetzan. 2015ean lehenbizikoz antolatu zutenetik, NAKek gai jakin baten inguruan ardaztu du urtero proposamena: 1936ko gerra, garapen jasangarria, musika eta zinema, musika eta zien... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186712/hirschi-gailendu-da-erakustaldia-emanda.htm | Kirola | Hirschi gailendu da, erakustaldia emanda | Suitzar gazteak Tourreko 12. etapa irabazi du, azken 28 kilometroak bakarrik egin ostean. Pierre Rolland bigarren heldu da, eta Soren Kragh Andersen, Hirschiren taldekidea, hirugarren. Primoz Roglicek elastiko horiarekin jarraitzen du. | Hirschi gailendu da, erakustaldia emanda. Suitzar gazteak Tourreko 12. etapa irabazi du, azken 28 kilometroak bakarrik egin ostean. Pierre Rolland bigarren heldu da, eta Soren Kragh Andersen, Hirschiren taldekidea, hirugarren. Primoz Roglicek elastiko horiarekin jarraitzen du. | Handia egin du Marc Hirschik (Sunweb). Suitzarrak World Tourreko lehen garaipena lortu du gaur, Frantziako Tourreko 12. etapan, eta nola, gainera. Ibilbide gorabeheratsua izanda, lasterketa zoroa izan da gaurkoa, eta, espero bezala, azken zatian tropelean erasoak bata bestearen atzetik izan dira. Sei txirrindularik tro... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186713/euro-garestiarekin-kezkatuta-dago-ebz-prezioak-jaisten-dituelako.htm | Ekonomia | Euro garestiarekin kezkatuta dago EBZ, prezioak jaisten dituelako | Christine Lagardek ukatu egin du deflazio arriskurik dagoela. EBZko lehendakariaren ustez, datuek «jardueraren suspertze sendo bat» erakusten dute. | Euro garestiarekin kezkatuta dago EBZ, prezioak jaisten dituelako. Christine Lagardek ukatu egin du deflazio arriskurik dagoela. EBZko lehendakariaren ustez, datuek «jardueraren suspertze sendo bat» erakusten dute. | Euroaren trukeari adi-adi dago Europako Banku Zentrala, diru garestiak euroguneko prezioetan duen «eragin negatiboari» buruzko informazio guztia «kontu handiz ebaluatzen». Martxotik euroa %10 inguru garestitu da dolarrarekiko. Horrek, besteak beste, euroaren eremuko salneurriei presio egiten die beherantz, atzerritik i... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186714/sei-ikasgela-itxi-dituzte-donostiako-tuterako-eta-zangozako-lau-ikastetxetan.htm | Gizartea | Sei ikasgela itxi dituzte Donostiako, Tuterako eta Zangozako lau ikastetxetan | Positiboak azaldu dira Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean, Tuterako Huertas Mayores eta Elvira España eskoletan eta Zangozako Luis Gilen. | Sei ikasgela itxi dituzte Donostiako, Tuterako eta Zangozako lau ikastetxetan. Positiboak azaldu dira Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean, Tuterako Huertas Mayores eta Elvira España eskoletan eta Zangozako Luis Gilen. | Lehen hezkuntzako ikasle batek positibo eman du Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean, eta haren 24 gelakideak eta haien irakaslea konfinatu dituzte. Zortzi eta bederatzi urte artekoak dira ikasleak. Gurasoek eman zioten Osakidetzari haurraren sintomen berri. Ikastetxean 1.400 ikaslek hasi dute aste honetan ikasturtea,... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186715/igor-gonzalezen-heriotzaren-kontrako-protesta-pseren-egoitzara-eraman-dute-bilbon.htm | Politika | Igor Gonzalezen heriotzaren kontrako protesta PSEren egoitzara eraman dute Bilbon | Manifestariak Errekalde zumardiko errepidean eseri dira, eta Ertzaintza zabaltzen hasi da | Igor Gonzalezen heriotzaren kontrako protesta PSEren egoitzara eraman dute Bilbon. Manifestariak Errekalde zumardiko errepidean eseri dira, eta Ertzaintza zabaltzen hasi da | Protesta ekintza bat egiten ari dira une honetan Bilbon, Igor Gonzalez Sola presoaren heriotzaren kontra. Ehun bat manifestari PSE alderdiak Bilboko Errekalde zumardian duen egotzara joan dira, eta haren aurrean eseri dira, errepidean.
«Zuek hil duzue Igor Gonzalez Sola», eta «PSOE hiltzaile, PNV Laguntzaile» oihukatu... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186716/londresek-ezezkoarekin-erantzun-dio-ebren-ultimatumari.htm | Ekonomia | Londresek ezezkoarekin erantzun dio EBren ultimatumari | Europako Batasunak hilabete amaiera arteko epea eman dio Johnsonen gobernuari Irteera Akordioa hautsiko lukeen lege proiektua erretiratzeko. Erresuma Batuko Kabinete ministroak erantzun du ez dutela hori egingo. | Londresek ezezkoarekin erantzun dio EBren ultimatumari. Europako Batasunak hilabete amaiera arteko epea eman dio Johnsonen gobernuari Irteera Akordioa hautsiko lukeen lege proiektua erretiratzeko. Erresuma Batuko Kabinete ministroak erantzun du ez dutela hori egingo. | Ez da giro Erresuma Batuko gobernuaren eta Europako Batasunaren artean. Bi aldeen arteko etorkizuneko merkataritza harremanak adosteko negoziazioak oraindik ez dira ofizialki hautsi, eta bihar amaituko da, ostiralarekin, zortzigarren negoziazio itzulia, baina osteguna ez da lagungarri izango brexit bigun baterako.
Gau... |
2020-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/186717/torra-laquoeutsiko-diogu-gure-herriaren-askatasuna-lortzeko-borondateariraquo.htm | Mundua | Torra: «Eutsiko diogu gure herriaren askatasuna lortzeko borondateari» | Diada bezperan agerraldi instituzionala egin du Generalitateko presidenteak. «Estatu autoritario» baten gisan aritzea egotzi dio Espainiari. | Torra: «Eutsiko diogu gure herriaren askatasuna lortzeko borondateari». Diada bezperan agerraldi instituzionala egin du Generalitateko presidenteak. «Estatu autoritario» baten gisan aritzea egotzi dio Espainiari. | Urtero moduan, Diada bezperan agerraldi instituzionala egin du Quim Torra Generalitateko presidenteak, eta ohartarazi du orain arteko bideari eutsiko diotela, «askatasunerako eta independentziarako» bideari: «Eusten diogu eta eutsiko diogu gure herriaren askatasuna lortzeko borondateari, gure herriaren osotasun naziona... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186752/kasu-positiboekin-kontaktuan-egoniko-laquofuntsezko-langileekraquo-ez-dute-berrogeialdi-prebentiborik-egin-beharko.htm | Gizartea | Kasu positiboekin kontaktuan egoniko «funtsezko langileek» ez dute berrogeialdi prebentiborik egin beharko | Espainiako Osasun Ministerioak hartutako erabakiak, besteak beste, osasun langileak, irakasleak eta segurtasun indarrak salbuetsiko ditu. Lehen PCR proban negatibo emanez gero, ez dute berrogeialdirik egin beharko. | Kasu positiboekin kontaktuan egoniko «funtsezko langileek» ez dute berrogeialdi prebentiborik egin beharko. Espainiako Osasun Ministerioak hartutako erabakiak, besteak beste, osasun langileak, irakasleak eta segurtasun indarrak salbuetsiko ditu. Lehen PCR proban negatibo emanez gero, ez dute berrogeialdirik egin behark... | COVID-19aren proban positibo ematen duen edonoren gertuko kontaktuek PCR proba egin eta hamalau eguneko berrogeialdia bete behar dute Hego Euskal Herrian, kontuan hartu gabe probaren emaitza positiboa edo negatiboa den. Izan ere, negatibo emanez gero ere, ezin da gaitza izatea baztertu. Gehienez, epeak hamar egunera mu... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186753/txirrindulari-bat-hil-da-san-martin-unxen-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Txirrindulari bat hil da San Martin Unxen, auto batek harrapatuta | Hildakoa Regino Ayesa da, Tafallako Garces de los Fayos ikastolako zuzendari ohia. | Txirrindulari bat hil da San Martin Unxen, auto batek harrapatuta. Hildakoa Regino Ayesa da, Tafallako Garces de los Fayos ikastolako zuzendari ohia. | Regino Ayesa Sola hil zen atzo, 66 urte zituela, bizikletan zihoala ibilgailu batek harrapatuta, NA-5310 errepidean, Uxue eta San Martin Unx (Nafarroa) elkartzen dituen bidean. Uxuetarra zen bera.
Istripua 21:00 inguruan jazo zen, San Martin Unx herritik bi kilometrotara. Larrialdi zerbitzuak joan ziren hara, eta Foru... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186754/soraluzeko-institutua-itxi-dute.htm | Gizartea | Soraluzeko institutua itxi dute | Ikasturtea hasi zenetik, sei ikastetxe itxi dituzte koronabirus kasuak direla eta. Bertze kasu batzuetan, ikastetxeak itxi ez, baina ikasgelak bakartu dituzte. | Soraluzeko institutua itxi dute. Ikasturtea hasi zenetik, sei ikastetxe itxi dituzte koronabirus kasuak direla eta. Bertze kasu batzuetan, ikastetxeak itxi ez, baina ikasgelak bakartu dituzte. | Ikasturtea hasi bertzerik ez da egin, baina koronabirusak eragin nabarmena izan du dagoeneko ikastetxeetan. Gaur goizean, Soraluzeko bigarren hezkuntzako institutua itxi dute, irakasle bati koronabirusa atzeman diotela eta. Positibo eman duen irakaslearen gertuko kontaktuei PCR testa egingo diete, eta emaitza horiek ja... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186755/hirugarren-gaua-egin-dute-kalean-moriako-kanpalekuko-milaka-migratzailek.htm | Mundua | Hirugarren gaua egin dute kalean Moriako kanpalekuko milaka migratzailek | Alemaniara eta Frantziara eramango dituzte kanpalekura bakarrik iritsitako 400 adin txikikoetatik «gehienak». | Hirugarren gaua egin dute kalean Moriako kanpalekuko milaka migratzailek. Alemaniara eta Frantziara eramango dituzte kanpalekura bakarrik iritsitako 400 adin txikikoetatik «gehienak». | Greziako Gobernuak iragarri zuen atzo aterpea emango ziela Moriako kanpalekua erre ostean kale gorrian geratutako migratzaileei, baina gehienek hirugarren gaua egin dute errepide bazterrean. Gobernuz kanpoko erakundeek banatutako janaria eta ura izan dute askok baliabide bakar; hori eta kanpalekua suntsitu duen sutetik... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186756/erresuma-batuak-eta-japoniak-merkataritza-akordioa-egin-dute.htm | Ekonomia | Erresuma Batuak eta Japoniak merkataritza akordioa egin dute | Brexit osteko lehen aliantza komertzial handia da Londresentzat, eta Boris Johnsonek Europako Batasunarekin negoziatzen diharduen akordioa amildegira eraman ondoren iritsi da. | Erresuma Batuak eta Japoniak merkataritza akordioa egin dute. Brexit osteko lehen aliantza komertzial handia da Londresentzat, eta Boris Johnsonek Europako Batasunarekin negoziatzen diharduen akordioa amildegira eraman ondoren iritsi da. | Erresuma Batuak eta Japoniak egin berri duten aliantzak 16.090 milioi euroko negozioa eragingo dio Londresi, Liz Truss Nazioarteko Merkataritzako ministroak esan duenez. Motegi Toshimitsu Japoniako Kanpo harremanetarako ministroarekin egindako bideokonferentzia batean itxi berri dute aliantza. «Historikotzat» jo du Tru... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186757/sindikatuek-protestara-deitu-dute-osakidetzan-langileen-laquomuturreko-egoeraraquo-salatzeko.htm | Gizartea | Sindikatuek protestara deitu dute Osakidetzan, langileen «muturreko egoera» salatzeko | Irailaren 18an eta 25en elkarretaratzeak egingo dituzte erietxeetan, eta, urriaren 3an, manifestazioa Bilbon. Irtenbideak eskatu dizkiote Sagardui Osasun sailburu berriari. | Sindikatuek protestara deitu dute Osakidetzan, langileen «muturreko egoera» salatzeko. Irailaren 18an eta 25en elkarretaratzeak egingo dituzte erietxeetan, eta, urriaren 3an, manifestazioa Bilbon. Irtenbideak eskatu dizkiote Sagardui Osasun sailburu berriari. | Datorren hastetik hasita, Osakidetzako langileek protestak egingo dituzte berriro, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Zenbait eskaera egin dizkiote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari: langile gehiago kontratatzeko, haien baldintzak hobetzeko, pribatizaziorik ez egiteko eta langileen osasuna be... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186758/zaporeak-gkeak-zerbitzua-emateari-utzi-behar-izan-dio.htm | Mundua | Zaporeak GKEak zerbitzua emateari utzi behar izan dio | COVID-19a atzeman dioten pertsona batekin kontaktu zuzena izan dute lantaldeko kideek; berrogeialdia egingo dute, gutxienez, PCR proben emaitzak izan arte. | Zaporeak GKEak zerbitzua emateari utzi behar izan dio. COVID-19a atzeman dioten pertsona batekin kontaktu zuzena izan dute lantaldeko kideek; berrogeialdia egingo dute, gutxienez, PCR proben emaitzak izan arte. | Oztopo bat gehiago bidean. Egoera larria da Lesbos uharteko Moria kanpamentuan (Grezia) zeuden migratzaileentzat: kanpamentuak su hartu eta Poliziak errepideak itxi ostean, errepidean ez atzera ez aurrera harrapatuta daude astearte gauetik. Han, Zaporeakek hartu du haiei jaten emateko ardura, beste GKE batzuekin batera... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186759/artium-museoko-langileek-ez-dute-greba-mugagabea-egingo.htm | Kultura | Artium museoko langileek ez dute greba mugagabea egingo | Adjudikazio lehiaketa hutsik geratu da, eta kontratu berriaren baldintzak aldatzea adostu dute Arabako Foru Aldundiarekin. Gaurko greba egunari eustea erabaki dute, halere. | Artium museoko langileek ez dute greba mugagabea egingo. Adjudikazio lehiaketa hutsik geratu da, eta kontratu berriaren baldintzak aldatzea adostu dute Arabako Foru Aldundiarekin. Gaurko greba egunari eustea erabaki dute, halere. | Gasteizko Artium museoko bisitarien arretarako langileek bertan behera utzi dute hilaren 15etik aurrerako deituta zuten greba mugagabea, ELA sindikatuak gaur goizean jakitera eman duenez. Hiru greba egun izan dituzte gaur arte, baina, adjudikazio lehiaketa hutsik geratu denez, kontratu berriaren baldintzak berritzea ad... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186760/israelek-bi-asteko-itxialdia-iragarri-du-herrialde-osoan.htm | Mundua | Israelek bi asteko itxialdia iragarri du herrialde osoan | Datorren ostiralean sartuko da erabakia indarrean, juduen urte berriaren (Rosh Hashana) ospakizunaren bezperan. | Israelek bi asteko itxialdia iragarri du herrialde osoan. Datorren ostiralean sartuko da erabakia indarrean, juduen urte berriaren (Rosh Hashana) ospakizunaren bezperan. | COVID-19aren bigarren olatua gogor jotzen ari da Israel, eta pandemiaren aurka lanean ari den herrialdeko koordinazio taldeak iragarri du neurri berriak hartuko dituela kutsatuen kopurua arintze aldera: bi asteko itxialdia ezarri du. Datorren ostiralean sartuko da erabakia indarrean, juduen urte berriaren (Rosh Hashana... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186761/europa-amazoniako-suteen-konplize.htm | Mundua | Europa, Amazoniako suteen «konplize» | Amazoniako suteak. Europa errudun dioen oihal bat bota du Greenpeacek Europako Batzordearen egoitzan, deforestazioaren aurkako legedi bat exijitzeko. | Europa, Amazoniako suteen «konplize». Amazoniako suteak. Europa errudun dioen oihal bat bota du Greenpeacek Europako Batzordearen egoitzan, deforestazioaren aurkako legedi bat exijitzeko. | «Amazoniako suteak urrun daudela iruditu arren, Europatik sutara egurra botatzen ari gara». Hori salatzeko, Amazoniako suteak. Europa errudun hitzak eta sute baten irudia erakusten dituen 30 metroko oihal bat bota du Greenpeace gobernuz kanpoko erakundeak Europako Batzordearen egoitzaren aurrealdean, Bruselan. Izan ere... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186762/gero-eta-gutxiago-dira-kutsatu-berriak.htm | Gizartea | Gero eta gutxiago dira kutsatu berriak | Beste 876 kutsatu atzeman dituzte Hegoaldean, eta 86 urte zituen gizon bat hil da Nafarroan. 56 pertsona sartu dituzte ospitalean egun bakarrean. 65 pertsona daude ZIUetan | Gero eta gutxiago dira kutsatu berriak. Beste 876 kutsatu atzeman dituzte Hegoaldean, eta 86 urte zituen gizon bat hil da Nafarroan. 56 pertsona sartu dituzte ospitalean egun bakarrean. 65 pertsona daude ZIUetan | Atzoko igoeraren ondotik, berriz ere pixka bat apaldu dira azken 24 orduetan atzemandako koronabirus kasu berriak. Beste 876 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 99 gutxiago. Goia jo zuten atzo Nafarroan atzemandako kasuek, eta, azken 24 orduetan apaldu badira ere, 300 kasutik gora atzeman dituzte bigarren egunez jarra... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186763/cest-la-vie-esaten-dute-zaharrek-aurkeztu-du-karlos-zabalak-helduentzako-bere-lehen-eleberria.htm | Kultura | ''C’est la vie' esaten dute zaharrek' aurkeztu du Karlos Zabalak, helduentzako bere lehen eleberria | Goiz batean atzeraka ibiltzen hasi eta aurrerantzean dena hala egitea erabakitzen duen gizon bat da obraren protagonista. Hamabost urtez buruan izan ondoren, Elkar argitaletxearen eskutik eman du argitara Zabalak | ''C’est la vie' esaten dute zaharrek' aurkeztu du Karlos Zabalak, helduentzako bere lehen eleberria. Goiz batean atzeraka ibiltzen hasi eta aurrerantzean dena hala egitea erabakitzen duen gizon bat da obraren protagonista. Hamabost urtez buruan izan ondoren, Elkar argitaletxearen eskutik eman du argitara Zabalak | Anton Pla, berrogeitaka urteko gizon arrunt hondarribiarra, atzeraka ibiltzen hasiko da goiz batean. Nahigabe egingo du lehenengo, baina, hortik aurrera, dena atzeraka egitea erabakiko du. Hori da Karlos Zabalaren 'C’est la vie' esaten dute zaharrek eleberriaren muina: «Berezitasun» horrekin hasi eta hurrengo hiru aste... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186764/akordioa-lortuta-ez-da-egingo-osasuna-auziko-epaiketa.htm | Kirola | Akordioa lortuta, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa | Klubak 1,4 milio euroko isuna ordaindu beharko du, eta ez du diru laguntzarik eta pizgarri fiskalik jasoko 45 hilabetean. Akusatuak, berriz, ez dira espetxera joango. | Akordioa lortuta, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa. Klubak 1,4 milio euroko isuna ordaindu beharko du, eta ez du diru laguntzarik eta pizgarri fiskalik jasoko 45 hilabetean. Akusatuak, berriz, ez dira espetxera joango. | Astelehenean zen hastekoa Nafarroako Auzitegian Osasunaren eta haren hamar agintari eta langile ohiren aurkako epaiketa, Nafarroako Ogasunari iruzur fiskala egiteagatik. Baina ez da egingo, OsasunaK eta akusatuek akordio bat lortu baitute Fiskaltzarekin. Klubak 1,4 milioi euroko isuna ordainduko du —aurretik 6,8 milioi... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186766/133-urteko-espetxe-zigorra-ellakuriaren-eta-beste-lau-jesuiten-hilketengatik.htm | Gizartea | 133 urteko espetxe zigorra Ellakuriaren eta beste lau jesuiten hilketengatik | El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoa kondenatu du Auzitegi Nazionalak. | 133 urteko espetxe zigorra Ellakuriaren eta beste lau jesuiten hilketengatik. El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoa kondenatu du Auzitegi Nazionalak. | 1989ko azaroaren 16an Ignacio Ellakuria eta beste lau jesuita hiltzearen arduradun izan zen Inocente Montano El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoa. Hala ebatzi du gaur eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka ekainaren 8an abiatu zen epaiketaren ondoren. Hildako bakoitzagatik 26... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186767/emazte-presoen-baratzea-irekitzekotan.htm | Gizartea | Emazte presoen baratzea irekitzekotan | Tarnosko Emmaus Baudonne etxaldea presondegiko zigor luzea betetzen duten hamar bat emazteren bizigune bilakatuko da laster; baratzezaintzan profesionalki formatuko dira batzuk, baina denentzat gizarteratzeko bide izateko pentsatua izan da. | Emazte presoen baratzea irekitzekotan. Tarnosko Emmaus Baudonne etxaldea presondegiko zigor luzea betetzen duten hamar bat emazteren bizigune bilakatuko da laster; baratzezaintzan profesionalki formatuko dira batzuk, baina denentzat gizarteratzeko bide izateko pentsatua izan da. | Zazpi emazte preso hartuko dituzte hastapen batean Tarnosko Emmaus Baudonne etxaldean, eta hamar bat, heldu den urtetik goiti. Baratzegintzan ariko dira nagusiki, gizarteratzerako lan kontratu mugatu batekin, baina xedea zabalagoa da, bizigune bat eskainiko baitzaie.
Etxaldera ondoko asteetan bilduko diren emazte gehi... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186768/hezkuntzan-azpikontratutako-zerbitzuetako-langileek-bat-egin-dute-15eko-grebarekin.htm | Gizartea | Hezkuntzan azpikontratutako zerbitzuetako langileek bat egin dute 15eko grebarekin | Eskoletara modu «seguru» eta «adostuan» itzultzea aldarrikatu dute Bilbon egin duten elkarretaratzean. | Hezkuntzan azpikontratutako zerbitzuetako langileek bat egin dute 15eko grebarekin. Eskoletara modu «seguru» eta «adostuan» itzultzea aldarrikatu dute Bilbon egin duten elkarretaratzean. | Hezkuntzako langile azpikontratatuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan, eskola itzulera «seguru» eta «adostua» defendatzeko. Garbiketako, jangelako eta garraioko langileek antolatu dute gaurko mobilizazioa, eta adierazi dute beraiek ere «hezkuntza komunitatea» direla. Azpikontratetan ere segurtasuna berm... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186769/bigarren-etxeen-negozioa-sendo.htm | Gizartea | Bigarren etxeen negozioa, sendo | Hogei herrik baino gehiagok ezar dezakete bigarren egoitzen gaineko zerga gehigarria %60ko tasan. Bizkitartean, ez dira bost baizik hala egin dutenak. Osagarri krisitik jin hetsialdiarekin, gainerat, jende aberatsak gehiago erosi du. Alokairuko bizitegietan ere eragina du prezioen emendatze zaluak. | Bigarren etxeen negozioa, sendo. Hogei herrik baino gehiagok ezar dezakete bigarren egoitzen gaineko zerga gehigarria %60ko tasan. Bizkitartean, ez dira bost baizik hala egin dutenak. Osagarri krisitik jin hetsialdiarekin, gainerat, jende aberatsak gehiago erosi du. Alokairuko bizitegietan ere eragina du prezioen emend... | Urruñako eta Ziburuko herriko etxeetako hautetsi talde berriek erabaki berri dute herriko bigarren egoitzen gaineko zerga gehigarriaren tasa %60ra hupatzea. Ez dira lehendabizikoak: badira hiru urte jada Uztaritzek, Bidartek eta Getariak delibero hori hartua dutela. 2014tik, lur eta bizitegi prezioan gorakadak eta etxe... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186770/bizitza-eta-haren-harmonia-zeinen-ederrak-diren-erakusten-dugu.htm | Kultura | «Bizitza eta haren harmonia zeinen ederrak diren erakusten dugu» | Landareekiko interesak eta pinturarako bokazioak eraman ditu artista bizitza egitera Arsuaga eta Cueto; ordenaren eta kaosaren arteko balantzan oreka aurkitzen saiatzen dira, nola pinturan, hala eskulturan. | «Bizitza eta haren harmonia zeinen ederrak diren erakusten dugu». Landareekiko interesak eta pinturarako bokazioak eraman ditu artista bizitza egitera Arsuaga eta Cueto; ordenaren eta kaosaren arteko balantzan oreka aurkitzen saiatzen dira, nola pinturan, hala eskulturan. | Berastegin bizitokia duten bi artista dira Mariano Arsuaga (Irun, 1954) eta Maria Cueto (Aviles, Espainia, 1960). Batak pinturarako du trebetasuna, eta eskulturarakoa, besteak. Donostiako Arteleku arte garaikideen gunean gurutzatu ziren haien bizitzak, eta, ordutik, elkarren ondoan aritu dira obrak egiten: elkarren lan... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186771/urtaroz-aldatuta-aurrera-doa.htm | Kultura | Urtaroz aldatuta, aurrera doa | Bizkaiko Bertsozale Elkarteak martxan jarriko du Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea. Azkenean, hilaren 16an hasiko da, osasun neurriak betetzeko moldatuta. Txapelketa, ordea, kolokan da oraindik. | Urtaroz aldatuta, aurrera doa. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak martxan jarriko du Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea. Azkenean, hilaren 16an hasiko da, osasun neurriak betetzeko moldatuta. Txapelketa, ordea, kolokan da oraindik. | Hilaren 16an abiatuko da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Udabarria Bertsotan egitasmoa: urtaroek aurrera egin duten arren, elkarteak Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseari eusteko apustua egin du. Udazkenean lehiatzea ez da egitasmoak jasango duen aldaketa bakarra. Izan ere, osasun larrialdiak ekarritako neurrietara e... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186772/tabernetan-eta-jatetxeetan-bil-daitezkeenen-kopurua-mugatu-du-nafarroak.htm | Gizartea | Tabernetan eta jatetxeetan bil daitezkeenen kopurua mugatu du Nafarroak | Koronabirusari kontra egiteko segurtasun neurri berriak hartuko dituela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Bihartik aurrera izanen dira indarrean, eta ostalaritzarekin eta aisialdiarekin lotutakoak dira gehienak. Horrez gainera, gobernuak gogortu egin ditu neurriak betetzen ez dituztenen kontrako zigorrak. | Tabernetan eta jatetxeetan bil daitezkeenen kopurua mugatu du Nafarroak. Koronabirusari kontra egiteko segurtasun neurri berriak hartuko dituela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Bihartik aurrera izanen dira indarrean, eta ostalaritzarekin eta aisialdiarekin lotutakoak dira gehienak. Horrez gainera, gobernuak gogortu e... | Santos Indurain Osasun kontseilariak aditzera eman duenez, eguerditik aurrera mahai baten inguruan baizik ezin izanen da kontsumitu taberna eta jatetxeetan. Horrez gainera, gobernuak mugatu egin du mahai bakoitzeko egon daitekeen lagun kopurua: 6 pertsona biltzen ahalko dira gehienez, bai lokalaren barruan bai terrazet... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186773/beteta-baina-arazo-larririk-barik.htm | Gizartea | Beteta, baina arazo larririk barik | Turista eta udatiarren etorrerak kezka eragin du bisitari asko izan ohi dituzten herrietan. Baina, udako balantzea eginda, azken hilabeteak espero baino hobeto joan direla aitortu dute alkateek, arazoren bat edo beste izan duten arren. Ohi baino jende gehiago joan da haienera; bereziki, gertukoak. | Beteta, baina arazo larririk barik. Turista eta udatiarren etorrerak kezka eragin du bisitari asko izan ohi dituzten herrietan. Baina, udako balantzea eginda, azken hilabeteak espero baino hobeto joan direla aitortu dute alkateek, arazoren bat edo beste izan duten arren. Ohi baino jende gehiago joan da haienera; berezi... | Lehorretik eta itsasotik herria zarratuta ospatu zuten aurreko zapatuan, Lekeition, Antzara Eguna. Edo ez zuen ospatu, zuzenago esanda, aurten ez baita San Antolin jairik izan. Koldo Goitia alkateak zoriondu egin ditu herritarrak, festen ohiko egunetan izandako jarreragatik. Eta pozik agertu da jendetza batzea eragozte... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186774/orain-arteko-bidetik-segitu-nahi-dugu-harrobia-sendotu.htm | Kirola | «Orain arteko bidetik segitu nahi dugu: harrobia sendotu» | Errugbi Federazioko presidente izendatu berri dute Urtasun. Lehendakari ohiak eta taldeak eskatuta egin du ardura hartzeko urratsa. Emakumeak animatu nahi ditu kirol horretan aritzera. | «Orain arteko bidetik segitu nahi dugu: harrobia sendotu». Errugbi Federazioko presidente izendatu berri dute Urtasun. Lehendakari ohiak eta taldeak eskatuta egin du ardura hartzeko urratsa. Emakumeak animatu nahi ditu kirol horretan aritzera. | Maria Urtasun (Auritz, 1986) Nafarroako Errugbi Federazioko buru da, hilaren 2az geroztik. Koronabirusak baldintzatutako jokaleku bat egokitu zaio, baina gogoz hartu du ardura berria. La Unica taldeko jokalaria ere bada, eta ez du zelaia uzteko asmorik.
Zergatik erabaki duzu federazioko lehendakari izateko urratsa egi... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186775/bildarratzek-ziurtatu-du-hitz-egitea-eskaini-diela-hezkuntza-eragileei.htm | Gizartea | Bildarratzek ziurtatu du hitz egitea eskaini diela hezkuntza eragileei | Ez du begi onez ikusten sindikatuek astearterako deitutako greba, eta "zaurgarrienek" jasango dutela iruditzen zaio. | Bildarratzek ziurtatu du hitz egitea eskaini diela hezkuntza eragileei. Ez du begi onez ikusten sindikatuek astearterako deitutako greba, eta "zaurgarrienek" jasango dutela iruditzen zaio. | Hezkuntza eragileekin bildu zen atzo Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria, eta horren inguruko iritzia eman du gaur, Hezkuntza sailburu moduan eman duen lehen prentsaurrekoan. Bildarratzen hitzetan, kargua hartu zuenetik azpimarratu du hezkuntza komunitatearekin eduki beharreko harremanaren ba... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186776/irratia-pasioz-aginte-eta-kritika.htm | Bizigiro | Irratia, pasioz: aginte eta kritika | Kruzeta eta Lasa maitasunez eta ezagutzaz mintzo dira irratiaz, bi talaia desberdinetatik: EITBko irratietan agintzen aritu denaren eta kritikak astero idatzi dituenaren belarritik. Mariano Ferrer aipatu dute erreferentetzat. Uhinetatik tiraka aritu dira, begirunez. | Irratia, pasioz: aginte eta kritika. Kruzeta eta Lasa maitasunez eta ezagutzaz mintzo dira irratiaz, bi talaia desberdinetatik: EITBko irratietan agintzen aritu denaren eta kritikak astero idatzi dituenaren belarritik. Mariano Ferrer aipatu dute erreferentetzat. Uhinetatik tiraka aritu dira, begirunez. | Urtebete joan da Odile Kruzetak erretiroa hartu zuenetik, 35 urtez Euskadi Irratian eta EITBko irratietan lanean aritu ostean —gehientsuenak ardura postuetan—. Urte horietan guztietan, irratiok entzuten adi aritu da Xabier Lasa: entzule baten ikuspegitik idatzi ditu irrati kritikak 25 urtez, Euskaldunon Egunkaria-n eta... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186777/odile-kruzeta-olaneta.htm | Odile Kruzeta Olañeta | Odile Kruzeta Olañeta. | 14 urte baino ez zituen Argia-n kolaboratzen hasi zenean, Eibarko kronikak idazten. Baina fisika ikasi zuen, Nafarroako Unibertsitatean. Izukaitz musika taldearen partaidea izan zen 1970ko hamarkadan (bi disko plazaratu zituzten). 1983an hasi zen Euskadi Irratian lanean, Jose Mari Oterminen deia jasota. Hainbat irratsa... | ||
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186778/xabier-lasa-bergara.htm | Xabier Lasa Bergara | Xabier Lasa Bergara. | Elektronikaria da ikasketaz, eta lantoki ugaritan egin du lan: CAF, Orbelan, Moulinex... Azkeneko hamarkadan kazetari eta argazkilari ari da Aiurri aldizkarian. Oroituz Andoainen elkarteko kidea da, eta memoria historikoarekin lotutako makina bat liburu idatzi ditu —tartean frankismoak Andoainen eragindako biktimen ing... | ||
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186779/larreko-patxi-lopez-de-uraldek-irabazi-du-ordiziako-gazta-lehiaketa.htm | Bizigiro | Larreko Patxi Lopez de Uraldek irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa | Gazta erdi irabazlea 9.200 eurotan saldu dute enkantean. Udalak bertan behera utzi ditu Euskal Jaiak, baina txapelketa mantendu du, ateak itxita. | Larreko Patxi Lopez de Uraldek irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa. Gazta erdi irabazlea 9.200 eurotan saldu dute enkantean. Udalak bertan behera utzi ditu Euskal Jaiak, baina txapelketa mantendu du, ateak itxita. | Larreko (Araba) Patxi Lopez de Uralde Fernandez artzaina gailendu da ezohikoa izan den Ordiziako 47. Gazta Lehiaketan. Ez da txapelketa irabazi duen lehen aldia, eta hark eskuratu ditu irabazleari dagozkion 1.750 euroak, txapelak ematen duen ospeaz gain. Bigarren sailkatua Araiako (Araba) Unai Lekuona izan da, eta hiru... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186780/ezohiko-diada-nazionala-ospatzen-ari-dira-katalunian.htm | Mundua | Ezohiko Diada nazionala ospatzen ari dira Katalunian | Indar independentistek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina ez da izan azken urteetako mobilizaziorik. | Ezohiko Diada nazionala ospatzen ari dira Katalunian. Indar independentistek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina ez da izan azken urteetako mobilizaziorik. | Azken urteetako ekitaldi eta mobilizaziorik gabe ari dira ospatzen irailaren 11 Katalunian. Pandemiaz gain, bestelako berezitasun batzuk ditu aurtengo Diadak: batasunik ez indar independentisten arteko estrategian, hauteskunde aurreko giro politikoa eta Espainiako Auzitegi Gorenak datorren ostegunean Quim Torra Katalun... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186781/mugitu-mugimenduko-bost-pertsona-atxilotu-dituzte-ahtaren-lanak-gelditzeagatik.htm | Gizartea | Mugitu mugimenduko bost pertsona atxilotu dituzte AHTaren lanak gelditzeagatik | Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren lanak gelditu zituen Mugitu mugimenduak abuztuaren 13an. Usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egozten diete bost atxilotuei. Beste bi kide euren kabuz joan dira komisariara, eta bi kazetari ere ikertu dituzte. Denak aske daude. | Mugitu mugimenduko bost pertsona atxilotu dituzte AHTaren lanak gelditzeagatik. Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren lanak gelditu zituen Mugitu mugimenduak abuztuaren 13an. Usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egozten diete bost atxilotuei. Beste bi kide euren kabuz joan dira ... | Joan den abuztuaren 13an, AHTaren aurkako Mugitu plataformako zenbait kide Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren trenbidearen lanetara inguratu ziren, eta obrak gelditzea lortu zuten. Egun batzuk lehenago, Espainiako Ardura Fiskalen Agintaritza Independienteak azpiegitura horren bideragarritasunaren au... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186782/marixol-iparragirre-bakartuta-dutela-salatu-dute.htm | Politika | Marixol Iparragirre bakartuta dutela salatu dute | Sinadurak biltzen hasi dira, Eskoriatzako presoa Euskal Herriratu dezatela eskatzeko. | Marixol Iparragirre bakartuta dutela salatu dute. Sinadurak biltzen hasi dira, Eskoriatzako presoa Euskal Herriratu dezatela eskatzeko. | Marixol Iparragirre euskal presoak Brievako espetxean bizi duen egoerarekin «kezka sakona» adierazi dute haren senide eta lagunek. Izan ere, bakartuta daukate, badaezpadako neurri gisa, bisean biseko komunikazio bat izan eta gero. Kartzelako zuzendariari bidaltzeko prestatu duten gutun batean, Iparragirreren gertukoek ... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186783/ipar-euskal-herria-zona-gorrira-pasatzea-erabaki-du-frantziak.htm | Gizartea | Ipar Euskal Herria «zona gorrira» pasatzea erabaki du Frantziak | Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak 42 departamendu zona gorrira pasatzea erabaki duela iragarri du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak, horien artean da Pirinio Atlantikoetako departamendua. Prentsaurrekoa eginen du bihar Eric Spitz prefetak. | Ipar Euskal Herria «zona gorrira» pasatzea erabaki du Frantziak. Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak 42 departamendu zona gorrira pasatzea erabaki duela iragarri du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak, horien artean da Pirinio Atlantikoetako departamendua. Prentsaurrekoa eginen du bihar Eric Spitz prefet... | Gaur arratsaldean mintzatu da Jean Castex Frantziako Lehen ministroa Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak hartutako erabakien berri emateko. Frantziako 42 departamendu zona gorrian direla adierazi du, eta beraz tokian tokiko prefetek neurri berezituak hartzeko aukera dutela. Ez du departamenduen zerrenda zehaztu, baina ... |
2020-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/186784/martinez-izan-da-indartsuena.htm | Kirola | Martinez izan da indartsuena | Education First taldeko kolonbiarrak irabazi du Tourreko 13. etapa, Lennard Kamnari Puy Mury mendatean gailenduta. Faboritoen artean, Romain Bardet eta Guillaume Martin izan dira galtzaile nagusienak. Primoz Roglicek tartea handitu die aurkariei, Tadej Pogacarri izan ezik. | Martinez izan da indartsuena. Education First taldeko kolonbiarrak irabazi du Tourreko 13. etapa, Lennard Kamnari Puy Mury mendatean gailenduta. Faboritoen artean, Romain Bardet eta Guillaume Martin izan dira galtzaile nagusienak. Primoz Roglicek tartea handitu die aurkariei, Tadej Pogacarri izan ezik. | Bere legea ezarri du Daniel Felipe Martinezek (Education First). Azken metroetan ez du burua galdu, eta kolonbiarra aise nagusitu zaio iheskidea izan duen Lennard Kamnari (Bora), Puy Muryn, Frantziako Tourreko 13. etapan. Oilarren artean, galerarik handiena jaso duten txirrindulariak Romain Bardet (Ag2r) (aurretik, ero... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186786/presoak-suntsitzeko-politikaren-ondorio-zuzena-da-gonzalez-solaren-heriotza-eppkren-arabera.htm | Politika | Presoak «suntsitzeko politikaren ondorio zuzena» da Gonzalez Solaren heriotza, EPPKren arabera | Ohar batean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eskatu du espetxe politika «gizagabea alboratzeko». | Presoak «suntsitzeko politikaren ondorio zuzena» da Gonzalez Solaren heriotza, EPPKren arabera. Ohar batean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eskatu du espetxe politika «gizagabea alboratzeko». | Euskal Preso Politikoen Kolektiboak uste du Igor Gonzalez Solaren heriotza euskal presoak «politikoki eta pertsonalki suntsitzeko espresuki prestatutako politikaren ondorio zuzena» dela, eta espetxe politika «gizagabe» horren «arduradun zehatzei» eskatu die «alboratzeko» egungo eredua: «Behin gehiengoaren adostasunak l... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186817/neurri-arinak-iragarri-ditu-eric-spitz-pirinio-atlantikoetako-prefetak.htm | Gizartea | Neurri «arinak» iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak | Ipar Euskal Herria «zona gorria» izendatzea erabaki zuen atzo Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak. Egoera okertuko balitz neurri «zorrotzagoak» hartuko dituela abisatu du prefetak. | Neurri «arinak» iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Ipar Euskal Herria «zona gorria» izendatzea erabaki zuen atzo Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak. Egoera okertuko balitz neurri «zorrotzagoak» hartuko dituela abisatu du prefetak. | Neurri «arin» batzuk dira, «azken abisua», nabarmendu du Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak departamendua birusaren Zirkulazio Zona Aktibo izendatu ondotik, egoeraren aitzinean hartu dituen erabakiak azaltzeko prentsaurrekoa egin du gaur goizean. «Nire hautua izan... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186818/moriako-errefuxiatuei-harrera-duina-egiteko-eta-berriro-kokatzeko-eskatu-dute.htm | Gizartea | Moriako errefuxiatuei «harrera duina» egiteko eta berriro kokatzeko eskatu dute | Elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, OEEk eta Mugak Zabalduz elkarteak deituta | Moriako errefuxiatuei «harrera duina» egiteko eta berriro kokatzeko eskatu dute. Elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, OEEk eta Mugak Zabalduz elkarteak deituta | Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen, Moria sutan. Birkokapena eta harrera duina lelopean. Moriako errefuxiatu gunean (Lesbos uhartea, Grezia) lehendik ere «jasanezina» zen egoera are gehiago larriagotu du joan den asteazkenean iza... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186819/positiboen-kontaketa-mila-kasuren-langara-gerturatu-da-berriz-hegoaldean.htm | Gizartea | Positiboen kontaketa mila kasuren langara gerturatu da berriz Hegoaldean | Lau lurraldeetan 978 pertsonak eman dute positibo koronabirusean, eta igoera handiena Bizkaian atzeman da, bezperan baino 51 kasu gehiago izan baitira. 66 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan. | Positiboen kontaketa mila kasuren langara gerturatu da berriz Hegoaldean. Lau lurraldeetan 978 pertsonak eman dute positibo koronabirusean, eta igoera handiena Bizkaian atzeman da, bezperan baino 51 kasu gehiago izan baitira. 66 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan. | Azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian atzemandako koronabirus kasuen kopuruak gora egin du berriz ere. 978 pertsonak eman dute positibo COVID-19 gaitza atzemateko frogetan: bezperan baino 102 kasu gehiago dira horiek. Denera 12.682 PCR test egin ziren atzo, bezperan baino 1.206 gehiago.
Lau lurraldeetan egin dute gora... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186820/maialen-diazek-irabazi-du-antzerki-alorreko-donostia-hiria-kutxa-saria.htm | Kultura | Maialen Diazek irabazi du antzerki alorreko Donostia Hiria Kutxa saria | 'Herri hura' obragatik saritu dute Diaz. Kontakizunen alorrean, berriz, Mikel Ayllonen 'Zoriontsu izatea erabaki genuen' saritu dute. | Maialen Diazek irabazi du antzerki alorreko Donostia Hiria Kutxa saria. 'Herri hura' obragatik saritu dute Diaz. Kontakizunen alorrean, berriz, Mikel Ayllonen 'Zoriontsu izatea erabaki genuen' saritu dute. | Maialen Diazek irabazi du antzerki alorreko 55. Donostia Hiriko Kutxa literatur saria, Herri hura lanarekin. Hamasei lan aurkeztu dira aurten sariketara, eta horien artean Diazena aukeratu du Mireia Gabilondok, Eneko Olasagastik eta Dorleta Urretabizkaiak osatutako epaimahaiak. 15.000 euro eta garaikurra jasoko ditu Di... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186821/105-urteko-isabel-etxeberria-gorriti-omendu-dute-llancako-eta-getariako-udalek.htm | Gizartea | 105 urteko Isabel Etxeberria Gorriti omendu dute Llançako eta Getariako udalek | Irakaslea zen ogibidez, eta frankismoaren bazterketa jasan zuen gerra ostean, euskararen aldeko jarrera izateagatik. Aranzadi elkarteak ikertu du haren jarduna. | 105 urteko Isabel Etxeberria Gorriti omendu dute Llançako eta Getariako udalek. Irakaslea zen ogibidez, eta frankismoaren bazterketa jasan zuen gerra ostean, euskararen aldeko jarrera izateagatik. Aranzadi elkarteak ikertu du haren jarduna. | Getariako (Gipuzkoa) eta Llançako (Herrialde Katalanak) udalek omenaldi bat egin diote 105 urteko Isabel Etxeberria Gorritiri, Llançan, «hezkuntzari eginiko ekarpena omentzeko eta gobernu frankistak eragindako bazterketa erreparatzeko». Bigarren Errepublikaren garaian ekin zion irakasle lanari, eta, gerra amaituta, Eus... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186822/manifestazioak-itp-aeroko-eta-alestiseko-enpleguen-defentsan.htm | Ekonomia | Manifestazioak ITP Aeroko eta Alestiseko enpleguen defentsan | ITP Aeroko langileek manifestazioa egin dute Bilbon, ELAk eta UGTk deituta. Taldean iragarritako 600 kaleratzeen harira, negoziazio mahaia nahi dute Bizkaian.Arabako Alestiseko beharginek Gasteizen egin dute manifestazioa, enpresak haien lantegirako iragarritako 87 kaleratzeen kontra. | Manifestazioak ITP Aeroko eta Alestiseko enpleguen defentsan. ITP Aeroko langileek manifestazioa egin dute Bilbon, ELAk eta UGTk deituta. Taldean iragarritako 600 kaleratzeen harira, negoziazio mahaia nahi dute Bizkaian.Arabako Alestiseko beharginek Gasteizen egin dute manifestazioa, enpresak haien lantegirako iragarri... | Krisiak bereziki gogor jo duen industria sektorea da hegazkingintzarena, eta alorreko langileei gainera etorri zaie kaleratzeen mehatxua. Mobilizazioekin hasi dute erantzuna. Gaur, ITP Aerokoek manifestazio bat egin dute Bilbon, Alestisekoek beste bat Gasteizen.
ITP Aerok lau lantegi ditu Bizkaian, eta konpainiak lant... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186823/kragh-andersenek-ezustean-hartu-ditu-esprinterrak.htm | Kirola | Kragh Andersenek ezustean hartu ditu esprinterrak | Txirrindulari danimarkarrak bigarren garaipena eman dio Sunweb taldeari aurtengo Frantziako Tourrean. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusian. | Kragh Andersenek ezustean hartu ditu esprinterrak. Txirrindulari danimarkarrak bigarren garaipena eman dio Sunweb taldeari aurtengo Frantziako Tourrean. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusian. | Sailkapen nagusia borrokatzeko lider baten faltan, Sunweb taldeak helburu argi batekin ekin zion Frantziako Tourrari: etapen ehizan aritzea. Bada, bikain ari da lan horretan, bi etapa irabazi baititu jada: joan den ostegunean, Marc Hirsch nagusitu zen hamabigarren etapan, eta gaur, Soren Kragh Andersen gailendu da hama... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186824/hasteko-puntu-bat.htm | Kirola | Hasteko, puntu bat | Eibarrek hutsean berdindu du Ipuruan Celtaren aurka, ligako lehendabiziko partidan. Distira gutxi egin du erasoan, eta, atzean, Dmitrovici esker iraun du zutik. Diopek txartel gorria ikusi du. | Hasteko, puntu bat. Eibarrek hutsean berdindu du Ipuruan Celtaren aurka, ligako lehendabiziko partidan. Distira gutxi egin du erasoan, eta, atzean, Dmitrovici esker iraun du zutik. Diopek txartel gorria ikusi du. | Eibarrek puntu batekin ekin dio 2020-21eko denboraldiari. Hutsean berdindu du Celtaren kontra, partida lehiatu batean. Aukerak ez dira sobran izan, eta garbienak Celtak izan ditu. Alabaina, Dmitrovic ohi bezain erabakigarri agertu da atepean. Etxekoak gainbeheratu egin dira norgehiagokak aurrera egin ahala, eta berdink... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186826/astrazeneca-konpainiak-koronabirusaren-txertoa-lantzeko-ikerketa-abiatu-du-berriz.htm | Gizartea | AstraZeneca konpainiak koronabirusaren txertoa lantzeko ikerketa abiatu du berriz | Aste honetan bertan behera utzi zuten ikerketa, parte hartzen ari zen pertsona bati azalpenik atzematen ez dioten eritasun bat agertu zitzaiolako. Mundu osoko 18.000 pertsonak hartu dute parte proba horietan. | AstraZeneca konpainiak koronabirusaren txertoa lantzeko ikerketa abiatu du berriz. Aste honetan bertan behera utzi zuten ikerketa, parte hartzen ari zen pertsona bati azalpenik atzematen ez dioten eritasun bat agertu zitzaiolako. Mundu osoko 18.000 pertsonak hartu dute parte proba horietan. | Oxfordeko unibertsitatea koronabirusaren aurkako txertoa garatzeko ikerketa egiten ari da AstraZeneca konpainiarekin batera, eta gaur jakinarazi dute ikerketa abiatuko dutela berriz. Txertoa garatzeko hirugarren fasean daude, eta, aste honetan, parte hartzen ari zen pertsona bati zeharkako mielitisa izeneko gaitza azal... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186827/gaizki-hasi-da-athletic.htm | Kirola | Gaizki hasi da Athletic | Talde zuri-gorriak partida eskasa jokatu du Granadan, eta merezita galdu du. Berriro geratu da agerian golak sartzeko dituen zailtasunak. | Gaizki hasi da Athletic. Talde zuri-gorriak partida eskasa jokatu du Granadan, eta merezita galdu du. Berriro geratu da agerian golak sartzeko dituen zailtasunak. | Amaitu bezalaxe hasi du liga Athleticek, Granadaren aurka galduz. Aurreko denboraldiko gol faltarekin jarraitzen du taldeak, baina beste sasoietan defentsa lanetan erakutsitako sendotasun hori gabe. Atzean eginiko bi akats erabakigarriak izan dira partidaren bilakaerarako. Ez da ondo hasi talde zuri-gorria.
Intentsita... |
2020-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/186828/ezin-hobeto-hasi-da-osasuna.htm | Kirola | Ezin hobeto hasi da Osasuna | Talde gorritxoak irabazi egin du Cadizen, partida oso serioa jokatuta. Adrianek eta Ruben Garciak sartu dituzte partidako bi golak | Ezin hobeto hasi da Osasuna. Talde gorritxoak irabazi egin du Cadizen, partida oso serioa jokatuta. Adrianek eta Ruben Garciak sartu dituzte partidako bi golak | Denboraldi berri bati ekin dio Osasunak, baina aurrekoaren sentipen berberak ditu, eta zorionez, oso onak dira. Duela urtebete egin bezala, Iruñeko taldeak irabazi egin du denboraldiko lehen partida, eta orduan egin bezala, etxetik kanpo egin du: 0-2 irabazi du gaur Cadizen (Espainia). Aurreko sasoikoak aintzat hartuta... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186857/eremutik-kanpo.htm | Kultura | Eremutik kanpo | Esperança Camps Carrer (Menorca, 1964) kazetaritzan aritu izan da azken hiru hamarkadetan. Batez ere Valentziako irrati eta telebista publikoetan lan egin du, baina baita prentsa idatzian ere. Besteak beste, Enllà de la mar (2004), Quan la lluna escampa els morts (2005), El cos deshabitat (2009), Naufragi a la neu (201... | Eremutik kanpo. Esperança Camps Carrer (Menorca, 1964) kazetaritzan aritu izan da azken hiru hamarkadetan. Batez ere Valentziako irrati eta telebista publikoetan lan egin du, baina baita prentsa idatzian ere. Besteak beste, Enllà de la mar (2004), Quan la lluna escampa els morts (2005), El cos deshabitat (2009), Naufra... | Gustatzen zaizu gidatzea? nondik atera da orain galdera absurdo hori? duela mila urte goi gamako autoak saltzeko asmatutako iragarkiak burmuina zulatzen dizu. hara-hona dabil, digestio txar baten hondarrak bezala. lehen planoan, esku bat leihoan, olatuak marrazten airean. gustatzen zaizu gidatzea? ondo absurdoa da buru... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186858/oriok-bigarrena-irabazi-du.htm | Kirola | Oriok bigarrena irabazi du | Eutsi egin dio Donostiarraren hasiera indartsuari, eta gero menderatu egin du aurkaria: 11,82 segundo atera dizkio. Oriotarrek iazko garaipena errepikatu dute. | Oriok bigarrena irabazi du. Eutsi egin dio Donostiarraren hasiera indartsuari, eta gero menderatu egin du aurkaria: 11,82 segundo atera dizkio. Oriotarrek iazko garaipena errepikatu dute. | Oriok eutsi egin dio iaz Kontxako Banderan lortu zuen garaipenari, bai eta aurreko igandetik zekarren 2.22ko aldeari ere. Bigarren aldiz segidan irabazi du bandera preziatua, eta bigarrena du palmaresean. Gaur, azpiratu egin du Donostiarra, 11,82 segundo aterata. Eutsi dio Donostiarraren hasiera indartsuari, eta, hirug... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186860/berriz-ere-hondarribia.htm | Kirola | Berriz ere, Hondarribia | Hirugarren urtez segidan irabazi du gaur Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian ere azkarrena izanda. 5,30 segundo atera dizkio Zierbenari. Hamalaugarren bandera du estropada honen historian. | Berriz ere, Hondarribia. Hirugarren urtez segidan irabazi du gaur Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian ere azkarrena izanda. 5,30 segundo atera dizkio Zierbenari. Hamalaugarren bandera du estropada honen historian. | Aurreneko kaletik lehen ere irabazita zeuden Kontxako Bandera hainbat bider eta hainbat talde. Beti hain txarra ez den seinale. Gaurkoarekin, beste ilara bat jarri behar zaio estatistika horri, eta, bertan, Hondarribiaren izena jarri behar da. Aurreneko kale horretatik irabazi baitu estropada preziatua. Hirugarrena du ... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186861/hiru-egoiliar-hil-dira-bizkaiko-zahar-etxeetan.htm | Gizartea | Hiru egoiliar hil dira Bizkaiko zahar etxeetan | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 514 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta 41 lagun ospitaleratu dituzte. | Hiru egoiliar hil dira Bizkaiko zahar etxeetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 514 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta 41 lagun ospitaleratu dituzte. | Azken 24 orduetan urritu egin dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzemandako COVID-19 kasuak. Atzo, beste 670 positibo baieztatu zituzten; gaur, berriz, 514. PCR proba kopuruak ere nabarmen egin du behera: 2.299 gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera.
Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dituzte positi... |
2020-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/186862/erraustegiaren-aurkako-giza-katea-egin-dute-donostian.htm | Gizartea | Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian | Kontxako hondartza zeharkatu dute, erraustegiaren aurka «borrokatu» eta alternatiba «osasuntsuagoak» defendatzeko. | Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian. Kontxako hondartza zeharkatu dute, erraustegiaren aurka «borrokatu» eta alternatiba «osasuntsuagoak» defendatzeko. | Azken urteetako dinamikari eutsita, gaur, Kontxako banderaren bigarren asteburuan, giza kate jendetsua egin dute Donostian, Zubietako erraustegiaren aurka protesta egiteko. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, parte hartzaileek udaletxea eta Perla lotu dituzte, Kontxako hondartzatik igarota. Egitasmoak ELA, LAB,... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186863/gizon-bat-hilik-agertu-da-donibane-lohizuneko-hondartzan.htm | Gizartea | Gizon bat hilik agertu da Donibane Lohizuneko hondartzan | Surflari batzuek ikusi zutenean, 70 urteko gizonezkoa konorterik gabe zegoen itsasoan, hondartzatik 200 metrora. | Gizon bat hilik agertu da Donibane Lohizuneko hondartzan. Surflari batzuek ikusi zutenean, 70 urteko gizonezkoa konorterik gabe zegoen itsasoan, hondartzatik 200 metrora. | Igandean, 70 urteko gizon bat hil da Donibane Lohizuneko Erromardia hondartzan (Lapurdi). Surflari batzuek ikusi zuten haren gorpua itsasoan, hondartzatik 200 bat metrora, eta lehorrera eraman zuten.
Donibane Lohizuneko eta Hendaiako suhiltzaileak joan ziren hondartzara, baita Baionako sorosleak ere. Osasun langileek ... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186865/urkulluk-uste-du-ez-dagoela-arrazoirik-hezkuntzan-greba-egiteko.htm | Gizartea | Urkulluk uste du ez dagoela arrazoirik hezkuntzan greba egiteko | Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, kritika politikoa egin eta gobernu berria tenkatzea da sindikatuen asmoa. Jarrera aldatu eta elkarlanean aritzeko eskatu die. | Urkulluk uste du ez dagoela arrazoirik hezkuntzan greba egiteko. Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, kritika politikoa egin eta gobernu berria tenkatzea da sindikatuen asmoa. Jarrera aldatu eta elkarlanean aritzeko eskatu die. | Ez dago arrazoirik greba egiteko. Hori da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bart gauean ETBn eginiko elkarrizketan helarazitako mezua. ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek deituta, hezkuntza osoari eragingo dion greba bat egingo dute bihar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Gure ikastetxeetan aurrez a... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186866/alavesek-azken-unean-galdu-du-ligako-estreinako-partida.htm | Kirola | Alavesek azken unean galdu du ligako estreinako partida | Betisek 94. minutuan sartu duen golak erabaki du partida. Alavesek zenbait aukera izan ditu bigarren zatian. | Alavesek azken unean galdu du ligako estreinako partida. Betisek 94. minutuan sartu duen golak erabaki du partida. Alavesek zenbait aukera izan ditu bigarren zatian. | Alavesek porrot garratz batekin ekin dio Espainiako Ligako denboraldiari. Taldeak ondo jokatu arren, defentsan egindako akats batek ebatzi zuen partida. Golik gabe amaitzeko itxura zuen, baina, 94. minutuan, korner batean, Betiseko Tello jokalariak defentsaren deskuidu bat aprobetxatu zuen hiru puntuak lortzeko.
Gaste... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186867/ez-da-puntu-txarra-estreinakorako.htm | Kirola | Ez da puntu txarra estreinakorako | Erasoan makal ibili da Reala, baina norgehiagoka berdintzea lortu du, markagailuan atzetik joan ostean. Roberto Lopez hasiberria izan da goleatzailea. | Ez da puntu txarra estreinakorako. Erasoan makal ibili da Reala, baina norgehiagoka berdintzea lortu du, markagailuan atzetik joan ostean. Roberto Lopez hasiberria izan da goleatzailea. | Behintzat ez zuen galdu. Balorazio horixe egin daiteke Realak atzo Valladoliden (Espainia) jokatu zuen partidatik. Txuri-urdinek ez zuten distirarik egin, eta iazko sasoia gazi-gozo amaitu zuen taldea gogorarazi zuten. Dena den, ez da txarra ligako lehen jardunaldian etxetik kanpo puntu bat eskuratzea, are gehiago mark... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186868/yoshihide-suga-aukeratu-dute-pdlko-buru-shinzo-aberen-ordez.htm | Mundua | Yoshihide Suga aukeratu dute PDLko buru Shinzo Aberen ordez | Alderdi Demokratiko Liberalak gehiengoa du Japoniako Parlamentuan, eta beraz, ezustekorik ezean, Suga izendatuko dute lehen ministro. | Yoshihide Suga aukeratu dute PDLko buru Shinzo Aberen ordez. Alderdi Demokratiko Liberalak gehiengoa du Japoniako Parlamentuan, eta beraz, ezustekorik ezean, Suga izendatuko dute lehen ministro. | Etzi egingo dute lehen ministro berria aukeratzeko bozketa Japoniako Parlamentuan, baina ia ziurra da PDL Alderdi Demokratiko Liberaleko buruzagi berria izango dela aukeratua; izan ere, orain arte Shinzo Abek zuzendu duen taldeak gehiengo zabala du ganberan. Alderdiak gaur aukeratu du Aberen tokia hartuko duen buruzagi... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186869/lointek-gernikak-galdu-egin-du-superkopako-finala.htm | Kirola | Lointek Gernikak galdu egin du Superkopako finala | Lointekek lehiari eutsi zion atsedenera arte, baina, bigarren zatian, Perfumerias Avenidak ihes egin zion Miribillan. | Lointek Gernikak galdu egin du Superkopako finala. Lointekek lehiari eutsi zion atsedenera arte, baina, bigarren zatian, Perfumerias Avenidak ihes egin zion Miribillan. | Lointek Gernikak ezin izan du denboraldia biribildu, nahiz eta asmoari amaierara arte eutsi dion. Atzo, Espainiako Superkopako finala jokatu zuen lehen aldiz, Perfumerias Avenidaren aurka, eta, orain arte bide harrigarria egin duen arren, ezin izan zuen finala irabazi. Bilboko Miribillan jokatu zuten partida, eta Salam... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186870/istiluak-izan-dira-altsasuko-ez-festetan.htm | Gizartea | Istiluak izan dira Altsasuko ez-festetan | Larunbatetik iganderako arratsean hirurehun lagun inguruko botila festa bat desegin zuten Guardia Zibilak, Udaltzaingoak eta Foruzaingoak. Hainbat zaborrontzi iraulita agertu ziren kalean. Iruñean ere kale zurrutean zebilen 120 laguneko talde bat desegin du Poliziak. | Istiluak izan dira Altsasuko ez-festetan. Larunbatetik iganderako arratsean hirurehun lagun inguruko botila festa bat desegin zuten Guardia Zibilak, Udaltzaingoak eta Foruzaingoak. Hainbat zaborrontzi iraulita agertu ziren kalean. Iruñean ere kale zurrutean zebilen 120 laguneko talde bat desegin du Poliziak. | Hirurehun laguneko talde bat kale zurrutean harrapatu zuen Guardia Zibilak larunbatetik iganderako gauean Altsasuko Foruen Plazan (Nafarroa). Guardia Zibilak berak jakinarazi duenez, taldea desegitera hurbiltzean, botila festan parte hartzen ari zirenetako batzuek objektuak jaurti zizkieten, eta kalteak egin dizkiote G... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186871/inoizko-covid-19-kasu-gehien-atzeman-dituzte-munduan.htm | Mundua | Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dituzte munduan | India, AEBak eta Brasil dira kasu gehien jakinarazi dituzten hiru herrialdeak. Israelek hiru astera luzatu du itxialdia, kutsatzeak murrizteko helburuz. | Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dituzte munduan. India, AEBak eta Brasil dira kasu gehien jakinarazi dituzten hiru herrialdeak. Israelek hiru astera luzatu du itxialdia, kutsatzeak murrizteko helburuz. | Egun bakarrean 307.930 kasuren berri eman du OME Osasunaren Mundu Erakundeak, orain arteko daturi altuena. India, AEBak eta Brasil dira kasu gehien atzeman dituzten hiru herrialdeak. Asiako estatuak 94.300 kutsatu gehiagoren berri eman du azken 24 orduetan. Ez dira bakarrak, ordea: Europako estatuetan ere gorantz doaz ... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186872/euskojaurlaritza-prest-agertu-da-moriako-errefuxiatuak-hartzeko.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritza prest agertu da Moriako errefuxiatuak hartzeko | Gutun batean, Beatriz Artolazabal sailburuak Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari esan die badirela baliabide nahikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan migratzaileak hartzeko. | Eusko Jaurlaritza prest agertu da Moriako errefuxiatuak hartzeko. Gutun batean, Beatriz Artolazabal sailburuak Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari esan die badirela baliabide nahikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan migratzaileak hartzeko. | Lesbos uharteko Moria kanpamentuan (Grezia) dauden migratzaileen egoera larria da oso joan den astearteaz geroztik, kanpamentuak su hartu eta Poliziak errepideak itxi baitzituen; ordutik, errepidean ez atzera ez aurrera harrapatuta daude. Gaur, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte P... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186873/gregorio-ordonezen-plakari-eginiko-erasoa-gaitzetsi-du-jaurlaritzak.htm | Politika | Gregorio Ordoñezen plakari eginiko erasoa gaitzetsi du Jaurlaritzak | Margoz estali zuten PPko zinegotzia zena oroitzeko plaka, eta ordu batzuk geroago garbitu zuten, Donostiako Udalaren aginduz. | Gregorio Ordoñezen plakari eginiko erasoa gaitzetsi du Jaurlaritzak. Margoz estali zuten PPko zinegotzia zena oroitzeko plaka, eta ordu batzuk geroago garbitu zuten, Donostiako Udalaren aginduz. | Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia eta alderdi horretako Gipuzkoako buruzagia zena oroitzeko plaka bat jarri zuten urtarrilean Donostiako alde zaharrean, haren hilketaren 25. urteurrenean. Atzo, pintura beltzez margotu zuten plaka, eta ordu batzuk geroago garbitu zuten, Donostiako Udalak hala aginduta.
Horren... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186874/bruselak-nahi-du-55era-handitzea-2030erako-berotegi-gasak-murrizteko-helburua.htm | Gizartea | Bruselak nahi du %55era handitzea 2030erako berotegi gasak murrizteko helburua | Asteazkenean, Ursula von der Leyenek hitzaldia du Europako Parlamentuan, eta emisioen helburua %40tik %55ra handitzearen alde agertuko da. | Bruselak nahi du %55era handitzea 2030erako berotegi gasak murrizteko helburua. Asteazkenean, Ursula von der Leyenek hitzaldia du Europako Parlamentuan, eta emisioen helburua %40tik %55ra handitzearen alde agertuko da. | Jakinekoa da Europako Batasunak klima larrialdiari aurre egin nahi badio berritu eta handitu egin behar dituela emisioak murrizteko helburuak. Bere Itun Berdearen ildotik, Europako Batzordeak erabaki du zenbateko murrizketa nahi duen 2030erako: urte horretarako, batasuneko berotegi gasen emisioak 1990. urtekoak baino %... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186875/akordioa-berretsita-ez-da-egingo-osasuna-auziko-epaiketa.htm | Kirola | Akordioa berretsita, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa | Osasunak 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, eta hamar akusatuetako bakar bat ere ez da joango espetxera | Akordioa berretsita, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa. Osasunak 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, eta hamar akusatuetako bakar bat ere ez da joango espetxera | Inork ez du atzera egin. Osasunak, klubeko hamar agintari eta langile ohik eta Fiskaltzak eutsi egin diote gaur elkarren artean adostutakoari. Horren ondorioz, ez da egingo gaur Nafarroako Auzitegian hastekoa zen haien aurkako epaiketa. Osasunak Nafarroako Ogasunari 2010ean, 2011n, 2012an eta 2013an egindako iruzur fis... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186876/garaipena-berritu-dute-hondarribiak-eta-oriok.htm | Kirola | Garaipena berritu dute Hondarribiak eta Oriok | Ez da ezustekorik izan, eta lehen igandeko garaileek emaitza berritu dute bigarren jardunaldian. Euren palmareseko hamalaugarren garaipena dute Hondarribikoek, eta bigarrena Oriokoek. | Garaipena berritu dute Hondarribiak eta Oriok. Ez da ezustekorik izan, eta lehen igandeko garaileek emaitza berritu dute bigarren jardunaldian. Euren palmareseko hamalaugarren garaipena dute Hondarribikoek, eta bigarrena Oriokoek. | Hondarribiak gizonezkoetan, eta Oriok emakumezkoetan, iazko garaipena berritu dute Kontxako Banderan. Lehen jardunaldian erakutsitakoa berretsi zuten berdeek eta horiek, eta nagusi izan ziren berriz ere. Hondarribia hamalaugarrenez nagusitu da arraunaren olinpiar lehian, eta, Orio, bigarrenez.
Antzeko bilakaera izan z... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186877/behera-egin-du-positibo-kopuruak-hegoaldean.htm | Gizartea | Behera egin du positibo kopuruak Hegoaldean | Beste 573 kasu atzeman dituzte lau lurraldeetan, eta bi pertsona hil dira Nafarroan. 33 pertsona ospitaleratu dituzte egun bakarrean, eta 71 daude ZIUetan. | Behera egin du positibo kopuruak Hegoaldean. Beste 573 kasu atzeman dituzte lau lurraldeetan, eta bi pertsona hil dira Nafarroan. 33 pertsona ospitaleratu dituzte egun bakarrean, eta 71 daude ZIUetan. | Apaldu egin da positibo kopurua azken 24 orduetan: 573 antzeman dituzte Hegoaldean, atzo baino 222 gutxiago. Nafarroan, antzeko mantendu da kasu berrien zenbatekoa: 283 detektatu dituzte, atzo baino bi gehiago. Aldiz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, positibo kopuruak nabarmen egin du behera. 290 antzeman dituzte, eta, ... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186878/urriaren-24an-mobilizatzera-deitu-du-sarek.htm | Politika | Urriaren 24an mobilizatzera deitu du Sarek | Manifestazio bat egingo dute Donostian, eta mosaiko bat osatu nahi dute Kontxako hondartzan, egungo espetxe politika aldatzeko. Datorren larunbaterako, egun osorako egitasmoa antolatua dute bakegileek. | Urriaren 24an mobilizatzera deitu du Sarek. Manifestazio bat egingo dute Donostian, eta mosaiko bat osatu nahi dute Kontxako hondartzan, egungo espetxe politika aldatzeko. Datorren larunbaterako, egun osorako egitasmoa antolatua dute bakegileek. | Sare plataformak mobilizaziora deitu du urriaren 24rako, egungo espetxe politika alda dezatela eskatzeko. Egun horretan manifestazio bat egingo dute Donostian, eta asmoa da martxa Kontxako hondartzan amaitzea, bertan mosaiko bat egiteko. Mezu bat «mundu osora» zabaldu nahi dute: «Madrilgo eta Parisko gobernuetako jaun-... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186879/espainiako-gobernuak-udalentzako-gastu-araua-etengo-du-2020rako.htm | Ekonomia | Espainiako Gobernuak udalentzako gastu araua etengo du 2020rako | Tokiko erakundeek baimena izango dute 2018ko eta 2019ko superabitak erabili eta aurtengo gastua handitzeko. Udalak eztitu nahi ditu Pedro Sanchezen gobernuak, bere lehen dekretuak ezezkoa jaso ostean. Gastu gehigarrirako jada ez da baldintza izango udalek beste urteetan pilatutako superabitak maileguan ematea Madrili. | Espainiako Gobernuak udalentzako gastu araua etengo du 2020rako. Tokiko erakundeek baimena izango dute 2018ko eta 2019ko superabitak erabili eta aurtengo gastua handitzeko. Udalak eztitu nahi ditu Pedro Sanchezen gobernuak, bere lehen dekretuak ezezkoa jaso ostean. Gastu gehigarrirako jada ez da baldintza izango udalek... | Joan den astean Kongresuan ezezkoa jaso ostean, Espainiako Gobernuak prest du beste dekretu bat udalen superabitak maileguan hartu eta bere burua finantzatu ahal izateko. Maria Jesus Montero Ogasun ministroak gaur egindako adierazpen batzuen arabera, udalen kontrako jarrera aldarazteko, kontzesioak egin ditu: Espainiak... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186880/gutxieneko-zerbitzu-handiagoak-ezarri-ditu-jaurlaritzak-hezkuntzako-grebarako.htm | Gizartea | Gutxieneko zerbitzu handiagoak ezarri ditu Jaurlaritzak hezkuntzako grebarako | Garbiketan, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Jantoki zerbitzua ere bermatuta egongo dela ziurtatu dute. Sindikatuak aztertzen ari dira gutxieneko zerbitzuen agindua auzitara eramatea. | Gutxieneko zerbitzu handiagoak ezarri ditu Jaurlaritzak hezkuntzako grebarako. Garbiketan, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Jantoki zerbitzua ere bermatuta egongo dela ziurtatu dute. Sindikatuak aztertzen ari dira gutxieneko zerbitzuen agindua auzitara eramatea. | ELA, LAB, Steilas CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dute biharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan, eta deialdiarekin bat egin dute hezkuntza arloko azpikontratek ere. Hezkuntza arloko azpikontratetan ordezkaritza dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, eta haiek egin dute deialdia; garbiketa zerbi... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186881/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekidea-jotzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita | 37 urte ditu atxilotuak. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita. 37 urte ditu atxilotuak. | Emakumezkoa da biktima, eta biak bizi diren Gasteizko Judimendi auzoko etxebizitzan izan zen erasoa, igande goizaldean. Gasteizko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, erasotzaileak zauriak eragin zizkion emakumeari aurpegian. Udaltzainek etxean bertan atzeman zuten gizonezkoa, genero indarkeriazko delitu bat leporatuta.... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186882/eh-bildu-prest-dago-espainiako-aurrekontuei-buruzko-akordioa-lortzeko.htm | Politika | EH Bildu prest dago Espainiako aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko | Negoziatzeko hiru lehentasun ezarri ditu: lurralde eztabaidari, arazo sozialei eta espetxe politikari irtenbidea ematea. | EH Bildu prest dago Espainiako aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko. Negoziatzeko hiru lehentasun ezarri ditu: lurralde eztabaidari, arazo sozialei eta espetxe politikari irtenbidea ematea. | Espainiako aurrekontuak negoziatzeko eta akordioa bilatzeko prest dago EH Bildu. Hala jakinarazi dute gaur Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen diputatuak eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Azaldu dutenez, negoziatzeko ateak irekita ditu koalizioak, baldin eta gobernuak hiru lehentasuni heltzen ... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186883/pintaketa-sexistak-egin-dituzte-berriro-pikara-aldizkariaren-egoitzan.htm | Gizartea | Pintaketa sexistak egin dituzte berriro 'Pikara' aldizkariaren egoitzan | Urtebetean jasan duten laugarren eraso matxista da. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak erasoa salatu dute. | Pintaketa sexistak egin dituzte berriro 'Pikara' aldizkariaren egoitzan. Urtebetean jasan duten laugarren eraso matxista da. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak erasoa salatu dute. | Pikara aldizkariak Bilbo Zaharrean duen bulegoan pintaketa sexistak egin zituzten atzo, berriro. Aldizkariak urtebetean jasan duen laugarren eraso matxista da. «Biolentziak ez du generorik» eta «Sorosen putak» idatzi dute bulegoaren atarian. Horrez gain, «Charos» irakurri daiteke egoitzako leihoetako batean. Aldizkaria... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186884/acb-altzairutegia-berriro-irekiko-du-arcelor-mittalek.htm | Ekonomia | ACB altzairutegia berriro irekiko du Arcelor Mittalek | Merkatua berriro suspertzen ari dela uste du. Martxoaz geroztik izan da itxita. | ACB altzairutegia berriro irekiko du Arcelor Mittalek. Merkatua berriro suspertzen ari dela uste du. Martxoaz geroztik izan da itxita. | Martxoan itxi zuen Arcelor Mittalek Sestaon duen altzairutegia, ACB izenekoa. Sei hilabeteko geldialdiaren ondoren, hilabete honen amaieran berriro altzairua ekoizteari ekingo dio. Itxi aurretik zuen ekoizpenarekin hasiko da, hots, hilean 40.000 tona altzairu. Askoz gehiago egiteko gai dira Sestaon, baina merkatuaren b... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186885/espainiako-gobernuaren-aholkulari-izanen-da-paco-etxeberria.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuaren aholkulari izanen da Paco Etxeberria | Memoria historikoaren alorrean aholkatuko du Madril, 36ko gerran hildakoen hobiak irekitzeko bidean. Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua onartuko du bihar Espainiako Ministroen Kontseiluak. | Espainiako Gobernuaren aholkulari izanen da Paco Etxeberria. Memoria historikoaren alorrean aholkatuko du Madril, 36ko gerran hildakoen hobiak irekitzeko bidean. Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua onartuko du bihar Espainiako Ministroen Kontseiluak. | Paco Etxeberria auzitegi mediku, antropologo eta Aranzadi elkarteko presidentea aholkulari gisa arituko da Espainiako Gobernuarentzat, memoria historikoaren alorrean, hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez. Madrilek bihar du onartzekoa Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua, eta, bertzeak bertze, hobi komuna... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186886/omek-gomendatu-du-ukalondoak-ukituz-ez-agurtzea.htm | Mundua | OMEk gomendatu du ukalondoak ukituz ez agurtzea | Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak kontaktua fisikoa eskatzen duten agur guztiak baztertzeko eskatu du. Alternatibak ere proposatu ditu. | OMEk gomendatu du ukalondoak ukituz ez agurtzea. Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak kontaktua fisikoa eskatzen duten agur guztiak baztertzeko eskatu du. Alternatibak ere proposatu ditu. | Koronabirusaren pandemiak utzi duen irudietako bat da: era guztietako pertsonak elkar agurtzen bata bestearen ukalondoak edo ukabilak ukituz. Bada, orain, hori egitea ere ez dela gomendagarria berretsi du Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak, ez delako segurtasun distantziarik mantentzen, ... |
2020-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/186887/zaporeak-en-aldeko-larrialdiko-emanaldia-antolatu-dute.htm | Mundua | Zaporeak-en aldeko «larrialdiko emanaldia» antolatu dute | Lesbosko asilo eskatzaileei jana prestatzen dien erakundeari laguntzeko saioa Donostian egingo dute, datorren larunbatean. Besteak beste, Anari, Mursego, Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbio arituko dira. | Zaporeak-en aldeko «larrialdiko emanaldia» antolatu dute. Lesbosko asilo eskatzaileei jana prestatzen dien erakundeari laguntzeko saioa Donostian egingo dute, datorren larunbatean. Besteak beste, Anari, Mursego, Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbio arituko dira. | Zaporeak elkarteak hau iragarri du sare sozialetan: datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, musika eta hitzen emanaldia egingo dute, «larrialdiko emanaldia». Ez dute esan non, baina laster informazio gehiago emango dutela iragarri dute.
Elkarteak aurreratu duenez, Mursego, Amets Arzallus, Anari, Harkaitz Cano, J Ma... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.