date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186235/libanoko-parlamentuak-mustafa-adib-aukeratu-du-lehen-ministro.htm | Mundua | Libanoko Parlamentuak Mustafa Adib aukeratu du lehen ministro | Adib Libanoko enbaxadorea izan da Alemanian 2013. urtetik, eta babes zabala lortu du parlamentuko bozketan. Emmanuel Macron Frantziako presidentea herrialde hartara joatekoa da gaur iluntzean. | Libanoko Parlamentuak Mustafa Adib aukeratu du lehen ministro. Adib Libanoko enbaxadorea izan da Alemanian 2013. urtetik, eta babes zabala lortu du parlamentuko bozketan. Emmanuel Macron Frantziako presidentea herrialde hartara joatekoa da gaur iluntzean. | Hasan Diaben gobernuak batera dimisioa aurkeztu zuen duela hiru aste, Beiruteko portuan gertatu zen eztandaren ondorioz. Diaben ordezko, Libanoko Parlamentuak Mustafa Adib diplomazialaria aukeratu du gaur lehen ministroaren kargurako. «Ez dago hitzik emateko astirik: orain egiteko unea da», esan du, Baabda presidentear... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186236/maskara-nahitaezkoa-izango-da-unibertsitateetan.htm | Gizartea | Maskara nahitaezkoa izango da unibertsitateetan | Espainiako Unibertsitate Ministerioak ikasturtean hartu beharreko neurriak eman ditu. Ikasle batek sintomak edukiz gero, bakartu egin beharko dute, eta aukera edukiko du aurrez aurrekoak ez diren eskolak jasotzeko. | Maskara nahitaezkoa izango da unibertsitateetan. Espainiako Unibertsitate Ministerioak ikasturtean hartu beharreko neurriak eman ditu. Ikasle batek sintomak edukiz gero, bakartu egin beharko dute, eta aukera edukiko du aurrez aurrekoak ez diren eskolak jasotzeko. | Espainiako Unibertsitate Ministerioak ikasturterako neurri batzuen berri eman du, eta jakinarazi du maskara erabiltzea nahitaezkoa izango dela aurrez aurre egingo diren eskoletan zein gainontzeko espazio komunetan. Horrez gain, aireztatzea ere zaindu beharko dela iragarri du, eta leihoak ahalik eta denbora gehien egon ... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186237/david-silvak-positibo-eman-du-realak-fitxatu-berritan.htm | Kirola | David Silvak positibo eman du, Realak fitxatu berritan | Aurrelari kanariarrak txuri-urdinekin aritzeko «ilusio handia» duela esan du. Garaikurrak lortzeko lehia eta Europa» jo ditu helburu nagusi gisa. | David Silvak positibo eman du, Realak fitxatu berritan. Aurrelari kanariarrak txuri-urdinekin aritzeko «ilusio handia» duela esan du. Garaikurrak lortzeko lehia eta Europa» jo ditu helburu nagusi gisa. | David Silvak (Arguineguin, Kanaria uharteak, 1986) bi urterako kontratua sinatu du Realarekin, 2022ko sasoi amaiera artekoa. Klubak gaur goizean aurkeztu du jokalaria, eta ordu batzuk geroago eman du harekin lotutako eguneko bigarren berria: Silvak positibo eman du koronabirusean, eta bakartuta egongo da hamabost egune... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186238/gizon-bat-atxilotu-dute-irunen-andre-bati-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Irunen, andre bati eraso egitea egotzita | Etxebizitza batetik alde egin ahal izan zuen biktimak | Gizon bat atxilotu dute Irunen, andre bati eraso egitea egotzita. Etxebizitza batetik alde egin ahal izan zuen biktimak | Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), emakumezko bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, atzo goizaldean gertatu zen erasoa, Irungo etxebizitza batean, 02:30 inguru zirenean.
Biktimaren kontakizunaren arabera, bere lagun batekin eta bi gizon... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186239/realaren-eta-osasunaren-artean-jokatuko-da-euskal-herria-txapela.htm | Kirola | Realaren eta Osasunaren artean jokatuko da Euskal Herria Txapela | Irailaren 5ean jokatuko da norgehiagoka, 20:30ean, Anoetan. | Realaren eta Osasunaren artean jokatuko da Euskal Herria Txapela. Irailaren 5ean jokatuko da norgehiagoka, 20:30ean, Anoetan. | Realaren eta Osasunaren artean jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela lehiaketako finala. Euskal Herria Kirola elkarteak antolatzen du norgehiagoka, eta irailaren 5ean jokatuko da, 20:30ean, Anoetan. Finalaren egunean Reala eta Osasuna elkarren aurka jokatzekoak ziren Zubietan, denboraldi-aurrea prestatzeko partida bate... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186240/hainbat-joera-politikotako-milaka-manifestari-bildu-dira-berlinen-pandemiari-erantzuteko-neurrien-aurka.htm | Mundua | Hainbat joera politikotako milaka manifestari bildu dira Berlinen, pandemiari erantzuteko neurrien aurka | Uztailetik, gobernuaren aurkako protestak egiten ari dira Alemaniako hiriburuan. Asteburuan, ultraeskuineko hainbat kidek Alemaniako parlamentuaren egoitza hartzeko saialdia egin zuten, baina ezerezean geratu zen. Manifestari gehienak eskuin muturrekoak badira ere, hainbat joera politikotako herritarrak batu dira prote... | Hainbat joera politikotako milaka manifestari bildu dira Berlinen, pandemiari erantzuteko neurrien aurka. Uztailetik, gobernuaren aurkako protestak egiten ari dira Alemaniako hiriburuan. Asteburuan, ultraeskuineko hainbat kidek Alemaniako parlamentuaren egoitza hartzeko saialdia egin zuten, baina ezerezean geratu zen. ... | Alemania da pandemiak Europan gehien jo dituen herrialdeetako bat. Robert Koch institutuaren arabera, 243.000 positibo inguru atzeman dituzte, eta 9.300 herritar hil dira. Horiek horrela, Angela Merkelen gobernuak pandemiaren kontrako neurriak gehiago zorroztea erabaki du, oldarraldiak kontrolatzeko.
Hala eta guztiz e... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186241/baionako-turismo-bulegoko-langile-batek-positibo-eman-du.htm | Gizartea | Baionako turismo bulegoko langile batek positibo eman du | Turismo bulegoa hetsirik egon da asteburuan, eta gaur egin dituzte desinfekzio lanak. | Baionako turismo bulegoko langile batek positibo eman du. Turismo bulegoa hetsirik egon da asteburuan, eta gaur egin dituzte desinfekzio lanak. | Baionako turismo bulegoko langile batek positibo eman du PCR proban. Koronabirusak kutsaturiko pertsona batzuekin harremana izan zuen , eta positibo eman bezain laster abisatu zuen lantegia. Hala, turismo bulegoa hiru egunez hetsi dute «prebentzio neurri» gisa, eta gaur egin dituzte garbiketa lanak.
Langilearekin kont... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186242/ewanek-irabazi-du-tourreko-lehen-esprint-garbia.htm | Kirola | Ewanek irabazi du Tourreko lehen esprint garbia | Esprinter australiarra indarrez eta abileziaz gailendu da Sisteronen, Bennett eta Nizzoloren aurretik. Alaphilippek jarraitzen du lider. | Ewanek irabazi du Tourreko lehen esprint garbia. Esprinter australiarra indarrez eta abileziaz gailendu da Sisteronen, Bennett eta Nizzoloren aurretik. Alaphilippek jarraitzen du lider. | Ez da ezusterik izan Frantziako Tourreko hirugarren etapan. Esprintean erabaki da, eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) izan da azkarrena. Amaiera aproposa zuen etapak Tourreko lehen abiadura esprint garbia ikus zedin, eta australiarrak bere legea ezarri du, atzetik aurrerako ahalegin ikusgarria eginda. Agudo abiatu dira espr... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186243/alavesek-eta-eibarrek-etxean-hasiko-dute-liga-eta-besteek-kanpoan.htm | Kirola | Alavesek eta Eibarrek etxean hasiko dute liga, eta besteek, kanpoan | Lehen derbia hirugarren jardunaldian jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, irailaren 27ko asteburuan. Urtarrilera atzeratuko dute bigarren jardunaldiko Athletic - Bartzelona partida. | Alavesek eta Eibarrek etxean hasiko dute liga, eta besteek, kanpoan. Lehen derbia hirugarren jardunaldian jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, irailaren 27ko asteburuan. Urtarrilera atzeratuko dute bigarren jardunaldiko Athletic - Bartzelona partida. | Azkenean zozkatu da 2020-2021eko denboraldiko egutegia. Liga irailaren 12-13an hasiko da, eta bost euskal taldeetatik bik ekingo diote txapelketari etxean: ÂAlavesek eta Eibarrek. Betis hartuko dute arabarrek, eta Celta gipuzkoarrek. Aurreko sasoia amaitu zuen zelai berean ekingo dio ligari Athleticek, Granadarenean. ... |
2020-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/186244/israelen-aurkako-erasoak-etetea-onartu-du-hamasek.htm | Mundua | Israelen aurkako erasoak etetea onartu du Hamasek | Tel Avivek ia hiru astez bonbardatu du Gaza, handik jaurtitako su puxikei eta suziriei erantzunez. | Israelen aurkako erasoak etetea onartu du Hamasek. Tel Avivek ia hiru astez bonbardatu du Gaza, handik jaurtitako su puxikei eta suziriei erantzunez. | Qatarreko ordezkaritza bat aritu da bitartekari lanetan, eta lortu du azkenean Hamasek erasoak etetea. Abuztuaren 11z geroztik Israelen bonbapean bizi dira Gazako bi milioi palestinarrak. Hamasek ohartarazia zuen egoera muturrekoa zela, erasoen eta argindar faltaren ondorioz —salgaiak sartzeko pasabide bakarra itxi egi... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186274/idoia-mendia-laquoeusko-jaurlaritzan-parte-hartuko-dutraquo.htm | Politika | Idoia Mendia: «Eusko Jaurlaritzan parte hartuko dut» | Gaur sinatuko dute Urkulluk, Ortuzarrek eta PSEko idazkari nagusiak gobernu akordioa. Maddalen Iriartek adierazi du Mendia gobernu berrian sartzen bada, Urkulluk hala erabaki duelako dela, eta ez duela aldaketarik ekarriko Eusko Jaurlaritzaren politiketan. | Idoia Mendia: «Eusko Jaurlaritzan parte hartuko dut». Gaur sinatuko dute Urkulluk, Ortuzarrek eta PSEko idazkari nagusiak gobernu akordioa. Maddalen Iriartek adierazi du Mendia gobernu berrian sartzen bada, Urkulluk hala erabaki duelako dela, eta ez duela aldaketarik ekarriko Eusko Jaurlaritzaren politiketan. | Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak bart gauean jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzan parte hartuko du datorren legegintzaldian. Sare sozialetan zabaldu duen bideo batean adierazi duenez, «lana egiteko garaia da», eta berak pertsonalki parte hartuko du zeregin horretan. Gobernu berrian sartzeko erabakia militanteek EA... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186275/gizon-bat-labankadaz-hilda-aurkitu-dute-portugaleteko-zahar-etxe-batean.htm | Gizartea | Gizon bat labankadaz hilda aurkitu dute Portugaleteko zahar etxe batean | Goizaldean aurkitu dute 91 urteko gizona, bularrean labankada bat zeukala. Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza. | Gizon bat labankadaz hilda aurkitu dute Portugaleteko zahar etxe batean. Goizaldean aurkitu dute 91 urteko gizona, bularrean labankada bat zeukala. Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza. | Portugaleteko Aspaldiko egoitzan (Bizkaia) gertatutako adineko erabiltzaile baten heriotza ikertzen ari dira. Goizaldean aurkitu dute gizona, lurrean, bularrean labankada bat zeukala. Suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da. 91 urte zeuzkan.
Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den. |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186276/gasteizko-kirol-jardueretako-begiraleek-eta-sorosleek-greba-mugagabea-hasiko-dute.htm | Gizartea | Gasteizko kirol jardueretako begiraleek eta sorosleek greba mugagabea hasiko dute | Gaurtik aurrera egingo dute lanuztea. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Gasteizko Udalaren jarrera salatu dute . | Gasteizko kirol jardueretako begiraleek eta sorosleek greba mugagabea hasiko dute. Gaurtik aurrera egingo dute lanuztea. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Gasteizko Udalaren jarrera salatu dute . | Gasteizko kirol jardueren sektoreko langileek greba mugagabea hasiko dute gaurtik aurrera, enpresa esleipendunen eta langileen ordezkarien artean akordiorik ez dutelako lortu. Greba deialdiaren ondorioz, Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuak itxi beharko dituzte, baita gizarte etxeetako ikastaro batzuk bertan beher... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186277/ikastetxera-itzuli-dira-ipar-euskal-herriko-ikasleak.htm | Gizartea | Ikastetxera itzuli dira Ipar Euskal Herriko ikasleak | Eskola sartzea egin dute goizean Ipar Euskal Herriko ikasleek. Ikastetxeek protokolo sanitario berezia errespetatu beharko dute: maskara derrigorrezkoa da 11 urtetik aitzina. | Ikastetxera itzuli dira Ipar Euskal Herriko ikasleak. Eskola sartzea egin dute goizean Ipar Euskal Herriko ikasleek. Ikastetxeek protokolo sanitario berezia errespetatu beharko dute: maskara derrigorrezkoa da 11 urtetik aitzina. | Euskal Herriko lehen ikasleak eskolara itzuli dira. Ipar Euskal Herriko eskola, kolegio, lizeo eta unibertsitateko ikasle guziek goizean egin dute sartzea, pandemiak ekarri dituen baldintza berezietan. Baionako Estitxu Robles kolegioan, goizeko bederatzietan egin dute eskola sartzeko aurkezpena. Goizeko zortzietatik, o... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186278/iruneko-udaltzainek-ehun-ikasle-inguruko-botila-festa-batean-esku-hartu-dute.htm | Gizartea | Iruñeko udaltzainek ehun ikasle inguruko botila festa batean esku hartu dute | Unibertsitate egoitza bateko ikasleak dira, eta horietako bederatzi identifikatu ditu Poliziak. | Iruñeko udaltzainek ehun ikasle inguruko botila festa batean esku hartu dute. Unibertsitate egoitza bateko ikasleak dira, eta horietako bederatzi identifikatu ditu Poliziak. | Iruñeko ikasleen egoitza baten atarian ehun bat gazte bildu dira bart gauean kale zurrutean aritzeko, eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan du. Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen ikasleen egoitzaren aurrean zeuden gazteak kale zurrutean. Haietako asko maskararik gabe, erretzen eta segurtasun tartea errespetatu gabe ... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186279/turkiak-esan-du-beste-hamar-egunez-luzatuko-dituela-mediterraneo-ekialdean-gasa-esploratzeko-lanak.htm | Mundua | Turkiak esan du beste hamar egunez luzatuko dituela Mediterraneo ekialdean gasa esploratzeko lanak | Greziak jarduera horiek baliogabetzeko urratsa egin du. Ankarak gaur hasiko ditu ariketa militarrak. | Turkiak esan du beste hamar egunez luzatuko dituela Mediterraneo ekialdean gasa esploratzeko lanak. Greziak jarduera horiek baliogabetzeko urratsa egin du. Ankarak gaur hasiko ditu ariketa militarrak. | Greziaren eta Turkiaren arteko harremanak gaiztotuz joan dira azken hilabeteetan, eta baliteke Ankarak gaur iragarritako berriak haien arteko tentsioak areagotzea: izan ere, Turkiak jakinarazi du beste hamar egunez luzatuko dituela Mediterraneo ekialdean gasa esploratzeko egiten ari diren jarduera polemikoak. Azkar era... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186280/hiriburun-elkartu-dira-murgiltze-ereduaren-esperimentazioaren-alde.htm | Gizartea | Hiriburun elkartu dira murgiltze ereduaren esperimentazioaren alde | Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsi bildu dira Hiriburuko Baste Quieta eskolan, murgiltze ereduaren esperimentazioa sostengatzeko. | Hiriburun elkartu dira murgiltze ereduaren esperimentazioaren alde. Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsi bildu dira Hiriburuko Baste Quieta eskolan, murgiltze ereduaren esperimentazioa sostengatzeko. | Jean Rene Etxegarai, Alain Iriart, Mathieu Berge, eta Max Brisson hautetsiak izan dira, besteak beste, goizean Hiriburuko (Lapurdi) eskolan egin duten elkarretaratzean. Murgiltze ereduaren esperimentazioa ezarri nahi zuten Baste Quieta eskolan, ama eskolako haurrentzat. Paristik debekua jaso zuten uztailean. Atzo, Ipar... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186282/beste-603-kasuren-berri-eman-dute-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 603 kasuren berri eman dute Hego Euskal Herrian | Pertsona bat hil da Nafarroan gaitzaren ondorioz. | Beste 603 kasuren berri eman dute Hego Euskal Herrian. Pertsona bat hil da Nafarroan gaitzaren ondorioz. | Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Osasun Sailek azken orduetako datuak jakinarazi dituzte. Bezperan baino kasu gehiago izan dira gaur: 603 pertsonari atzeman diete gaitza; atzo 536 izan ziren. Halaber, proba gehiago egin dira azken orduetan: 8.614 test egin dituzte, atzo baino mila gehiago. Iragan aste amaierako zifra... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186283/juanjo-goiriena-hil-da-ehuko-errektore-ohia.htm | Gizartea | Juanjo Goiriena hil da, EHUko errektore ohia | 1991-1996 artean izan zen unibertsitateko errektore, eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari, 1996tik 2002ra. Medikua zen ikasketaz. | Juanjo Goiriena hil da, EHUko errektore ohia. 1991-1996 artean izan zen unibertsitateko errektore, eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari, 1996tik 2002ra. Medikua zen ikasketaz. | Goizaldean hil da Juanjo Goiriena (Gasteiz, 1948), EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia. Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean, eta doktore tesia EHUn bertan egin zuen. Hainbat unibertsitatetan jardun zen irakasle; besteak beste, EHUko Medikuntza Fakultatean. Ardura karguak ere iza... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186284/lehen-arretako-aurrez-aurreko-kontsultak-indartuko-dituzte-nafarroan.htm | Gizartea | Lehen arretako aurrez aurreko kontsultak indartuko dituzte Nafarroan | Osasun Sailak ohiko jarduerara itzultzen hasi nahi du irailean. | Lehen arretako aurrez aurreko kontsultak indartuko dituzte Nafarroan. Osasun Sailak ohiko jarduerara itzultzen hasi nahi du irailean. | Santos Indurain Osasun kontseilariak parlamentuan eginiko agerraldian azaldu du irailetik aurrera neurri berriak hartuko dituztela, lehen arretako aurrez aurreko kontsultetara itzultzen hasteko: denborak eta ordua hartzeko prozedurak egokituko dituzte. Kontseilariak zehaztu du helburua «irisgarritasuna hobetzea» dela, ... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186285/hiru-egoiliar-zendu-dira-bizkaian-azken-orduetan.htm | Gizartea | Hiru egoiliar zendu dira Bizkaian azken orduetan | Udako agerraldiak hasi zirenetik hamazazpi egoiliar hil dira herrialde horretan. | Hiru egoiliar zendu dira Bizkaian azken orduetan. Udako agerraldiak hasi zirenetik hamazazpi egoiliar hil dira herrialde horretan. | Bizkaiko zahar etxeetan oldarkor ari da gaitza azken asteetan. Foru Aldundiak jakinarazi du hiru egoiliar zendu direla azken orduetan, eta udako agerraldiak hasi zirenetik hamazazpi egoiliar zendu dira dagoeneko. Beste herrialdeetan ere eragin ditu ondoriorik latzenak: Gipuzkoan bi lagun hil dira gaitzaren ondorioz, et... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186286/hezkuntza-sistema-osoarekiko-erantzukizunak-betetzeko-eskatu-diote-ikastolek-jaurlaritzari.htm | Gizartea | Hezkuntza sistema «osoarekiko erantzukizunak» betetzeko eskatu diote ikastolek Jaurlaritzari | Ikastolen Elkartea «dezepzioz» mintzatu da Hezkuntza Sailarekin atzo izandako bileraz: «Denbora irabazteko trikimailu bat izan da; ezer ez jasotzeko arriskua dugu». | Hezkuntza sistema «osoarekiko erantzukizunak» betetzeko eskatu diote ikastolek Jaurlaritzari. Ikastolen Elkartea «dezepzioz» mintzatu da Hezkuntza Sailarekin atzo izandako bileraz: «Denbora irabazteko trikimailu bat izan da; ezer ez jasotzeko arriskua dugu». | Ipar Euskal Herrian gaur hasi da eskola sartzea, Nafarroan ostiralean eta astelehenean irekiko dituzte ateak ikastetxeek, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere astelehenean abiatuko da ikasturte berria, baina nahasmen handia dago hezkuntza eragileen artean datozen asteetan izango dituzten baliabideen inguruan. Kezka horr... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186287/ikasturteari-ekin-diote-nafarroako-unibertsitate-publikoan.htm | Gizartea | Ikasturteari ekin diote Nafarroako Unibertsitate Publikoan | Ikasle berriei harrera egin diete gaur, eta bihar hasiko da ikasturte akademikoa formalki. Aurrez aurrekoak izanen dira saio guztiak, segurtasun neurri bereziak hartuta. | Ikasturteari ekin diote Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ikasle berriei harrera egin diete gaur, eta bihar hasiko da ikasturte akademikoa formalki. Aurrez aurrekoak izanen dira saio guztiak, segurtasun neurri bereziak hartuta. | Zenbait neurri hartu dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasturte berria segurtasunez has dadin. Batik bat, ikasgelak berregituratu dituzte, eta txikitu egin dute talde bakoitzeko ikasle kopurua, distantzia fisikoa gordetzea helburu. Gainera, unibertsitateko ikasle guztiek maskara jantzita eduki beharko dute un... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186288/madurok-indultua-eman-die-oposizioko-hainbat-kideri.htm | Mundua | Madurok indultua eman die oposizioko hainbat kideri | Jorge Rodriguez Venezuelako Informazio ministroak telebista publikoaren bidez eman du erabakiaren berri, eta herrialdea «adiskidetzeko» ahalegintzat hartu du. Juan Guaido Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak «iruzurtzat» jo du gobernuaren jarrera. | Madurok indultua eman die oposizioko hainbat kideri. Jorge Rodriguez Venezuelako Informazio ministroak telebista publikoaren bidez eman du erabakiaren berri, eta herrialdea «adiskidetzeko» ahalegintzat hartu du. Juan Guaido Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak «iruzurtzat» jo du gobernuaren jarrera. | Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak indultua eman die zenbait delitu leporatuta kartzelatutako 110 presori, besteak beste, oposizioko hainbat diputatu, legegile, sindikalista, kazetari eta gizarte eragileri. Herrialdea «adiskidetzeko» ahalegintzat hartu du gobernuak. Jorge Rodriguez Venezuelako Informazio ministroa... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186289/koalizio-gobernua-osatzeko-ituna-sinatu-dute-urkulluk-ortuzarrek-eta-mendiak.htm | Politika | Koalizio gobernua osatzeko ituna sinatu dute Urkulluk, Ortuzarrek eta Mendiak | EAJko eta PSEko buruzagiek esan dute gainerako taldeei «irekitako» akordioa dela, eta autogobernuari buruzkoak direla, oraingoan ere, desadostasun nagusienak. | Koalizio gobernua osatzeko ituna sinatu dute Urkulluk, Ortuzarrek eta Mendiak. EAJko eta PSEko buruzagiek esan dute gainerako taldeei «irekitako» akordioa dela, eta autogobernuari buruzkoak direla, oraingoan ere, desadostasun nagusienak. | Atzo iluntzean EAJko eta PSEko oinarrien babesa jaso ondotik, gaur eguerdian sinatu dute gobernu akordioa EAJk eta PSEk. Eusko Legebiltzarrean egin dute sinadura ekitaldia EAJren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiak, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariarekin batera. Etzi emango du... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186290/ostegunean-abiatuko-da-getxophoto-jaialdia-espazio-publikoa-ardatz-hartuta.htm | Kultura | Ostegunean abiatuko da Getxophoto jaialdia, espazio publikoa ardatz hartuta | Kalean edo sarean ikusi ahal izateko moduan jarri dituzte egitarauko erakusketa gehienak, eta, hain zuzen ere, kalea hautatu du gaitzat Jon Uriarte komisarioak | Ostegunean abiatuko da Getxophoto jaialdia, espazio publikoa ardatz hartuta. Kalean edo sarean ikusi ahal izateko moduan jarri dituzte egitarauko erakusketa gehienak, eta, hain zuzen ere, kalea hautatu du gaitzat Jon Uriarte komisarioak | Bizkarrean behi erdibitu baten zama daramala sartu da harakina Algortako azokara (Bizkaia), oraindik elikagaiak deskargatzen dabiltza postu zabaldu berrietan, eta dagoeneko eskean dabil gizon bat sarreran, eraikinaren erdiguneko aretoan Sohei Nishino argazkilari japoniarraren Diorama map erakusketako irudiak ikusten di... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186291/abuztuan-ere-gora-egin-dute-auto-salmentek.htm | Ekonomia | Abuztuan ere gora egin dute auto salmentek | Auto hibridoek eta elektrikoek beren merkatu kuota bikoiztu dute azken urtean. | Abuztuan ere gora egin dute auto salmentek. Auto hibridoek eta elektrikoek beren merkatu kuota bikoiztu dute azken urtean. | Uda ez da txarra izaten ari Hego Euskal Herriko auto saltzaileentzat. Uztailean %31,6 egin zuten gora matrikulazioek, eta %3,6 berriz, abuztuan. Guztira, 3.643 auto berri matrikulatu dituzte, iaz hilabete horretan baino 127 gehiago.
Edonola ere, laguntza publikoek salmentei eusteko duten pisua antzeman egiten da. Jaur... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186292/alestisek-lantaldearen-46-kaleratuko-du.htm | Ekonomia | Alestisek lantaldearen %46 kaleratuko du | Miñaoko lantegiko (Araba) 87 langileri eragingo die neurriak. Konpainia osoari eragingo dioenez, zuzendaritzak soilik Espainiako sindikatuekin abiatuko ditu elkarrizketak, ELAk salatu duenez. | Alestisek lantaldearen %46 kaleratuko du. Miñaoko lantegiko (Araba) 87 langileri eragingo die neurriak. Konpainia osoari eragingo dioenez, zuzendaritzak soilik Espainiako sindikatuekin abiatuko ditu elkarrizketak, ELAk salatu duenez. | Alestistek jakinarazi du zenbat langile kaleratuko dituen Miñaoko parke teknologikoan (Araba) duen lantegitik: 87(lantaldearen %46). Aeronautika sektoreko enpresa horrek astearte honetan hasi ditu enplegu erregulazioari buruzko bilerak sindikatuekin. Talde osoari eragingo dio neurriak, eta, beraz, zuzendaritzak erabaki... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186293/gaueko-tabernen-eta-diskoteken-jarduna-debekatzearen-aurkako-helegitea-jarriko-dute.htm | Ekonomia | Gaueko tabernen eta diskoteken jarduna debekatzearen aurkako helegitea jarriko dute | Gauez lan egiten duten Espainiako ostalarien erakundearen arabera, azken bi asteetan itxita egon izanak argi utzi du eurak ez direla koronabirus kasuen gorakadaren errudun. Salatu dute sektoreko enpresen laurdenak desagertuak direla jada. | Gaueko tabernen eta diskoteken jarduna debekatzearen aurkako helegitea jarriko dute. Gauez lan egiten duten Espainiako ostalarien erakundearen arabera, azken bi asteetan itxita egon izanak argi utzi du eurak ez direla koronabirus kasuen gorakadaren errudun. Salatu dute sektoreko enpresen laurdenak desagertuak direla ja... | Gauez lan egiten duten taberna eta diskoteken jabeak ez daude gustura. Espainiako Gobernuak abuztuaren 14an eman zuen haien jarduna eteteko agindua, eta, ikusita bi aste geroago COVID-19 kasuek goraka jarraitzen dutela oraindik ere, argi dute ez dutela eurek eragin kutsatzeen bigarren olatua: «Gure lokalak ixteak ez du... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186294/osakidetzak-pcr-proba-egiteko-eskatu-die-mungiako-goieta-tabernan-egon-direnei.htm | Gizartea | Osakidetzak PCR proba egiteko eskatu die Mungiako Goieta tabernan egon direnei | Abuztuaren 21etik 26ra artean tabernan izan zirenei eskatu diete jartzeko harremanetan euren osasun zentroarekin telefonoz, edo deitzeko zuzenean Osasun Kontseilura, ordua eskatzeko. | Osakidetzak PCR proba egiteko eskatu die Mungiako Goieta tabernan egon direnei. Abuztuaren 21etik 26ra artean tabernan izan zirenei eskatu diete jartzeko harremanetan euren osasun zentroarekin telefonoz, edo deitzeko zuzenean Osasun Kontseilura, ordua eskatzeko. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren parte hartzea eskatu dute beste behin. Oraingoan, abuztuaren 21etik 26ra artean Mungiako (Bizkaia) Goieta tabernan (Aritz Bidea, 2) egon zirenei zuzendu zaizkie.
Eskatu diete jartzeko harremanetan euren osasun zentroarekin, edo deitzeko 900-20 30 50 telefon... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186295/telelana-arautzeko-agiri-berri-bat-igorriko-die-madrilek-aldeei.htm | Ekonomia | Telelana arautzeko agiri berri bat igorriko die Madrilek aldeei | Patronalak esan du Espainiako Gobernuak onartu duela etxetik aritutakoa lanaldiaren %30era handitzea telelanaren legea aplikatzeko langile bati. Alegia, astean bi egunez egin beharko luke lan beharginak lege berriaren babesa jasotzeko. | Telelana arautzeko agiri berri bat igorriko die Madrilek aldeei. Patronalak esan du Espainiako Gobernuak onartu duela etxetik aritutakoa lanaldiaren %30era handitzea telelanaren legea aplikatzeko langile bati. Alegia, astean bi egunez egin beharko luke lan beharginak lege berriaren babesa jasotzeko. | Baikor bukatu dute Madrilek Espainiako sindikatuek, patronalak eta gobernuak telelanaren lege berria adosteko egindako lehen bilera. Aldeek helegiteak aurkeztu dizkiote Pedro Sanchezen gobernuak mahai gainean jarritako lehen zirriborroari. Idatzi horrek lanaldiaren %20 etxetik egitea nahikotzat ematen zuen langile bate... |
2020-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/186296/roglic-nagusi-igotzaileen-arteko-esprintean.htm | Kirola | Roglic nagusi igotzaileen arteko esprintean | Esloveniarra jaun eta jabe izan da Orcieres Merletteko amaieran, eta hamar segundo hartu ditu gainsariei esker. Alaphilppek eutsi egin dio maillot horiari | Roglic nagusi igotzaileen arteko esprintean. Esloveniarra jaun eta jabe izan da Orcieres Merletteko amaieran, eta hamar segundo hartu ditu gainsariei esker. Alaphilppek eutsi egin dio maillot horiari | Primoz Roglic (Jumbo Visma) gailendu da Frantziako Tourreko lehen bukaera aldapatsuan. Ez zen alde handirik espero Orcieres Merletteko helmugan, eta ez da ezusterik izan. Faboritoen arteko esprintean erabaki da etapa, eta esloveniarra izan da azkarrena. Eraso gogorra jo du azken metroetan, eta ezin izan dio inork ere j... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186297/espainiako-gobernuburu-ohiek-martin-villaren-aldeko-gutun-bat-bidali-diote-serviniri.htm | Politika | Espainiako gobernuburu ohiek Martin Villaren aldeko gutun bat bidali diote Serviniri | Ceaqua plataformak salatu du presio politikoa egin dutela, eta esan du Villak lortu zituen adostasunek ez diotela ardura penalik kentzen. Servinik etzi galdekatuko du Barne ministro ohia, prozesu luze baten ondoren. | Espainiako gobernuburu ohiek Martin Villaren aldeko gutun bat bidali diote Serviniri. Ceaqua plataformak salatu du presio politikoa egin dutela, eta esan du Villak lortu zituen adostasunek ez diotela ardura penalik kentzen. Servinik etzi galdekatuko du Barne ministro ohia, prozesu luze baten ondoren. | Behin eta berriz saiatu eta gero, Maria Servini epaileak bihar galdekatuko du Martin Villa Espainiako Barne ministro ohia. Villa Argentinara eramatea zen hasierako asmoa; gero, Servinik Madrilera joatea erabaki zuen, eta, azkenean, Internetetik egingo dute saioa. Argentinak Madrilen duen enbaxadan egongo da Villa. Giza... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186298/gurasoentzako-gaixo-agiria-hegoaldean-ez-eta-iparraldean-bai.htm | Gizartea | Gurasoentzako gaixo agiria: Hegoaldean ez eta Iparraldean bai | Espainiako Gobernuak baztertu egin du negatibo ematen duten haurren gurasoei gaixo agiria ematea. Frantziako Gobernuko bozeramaileak, berriz, aurreratu du ikasgela bat edo ikastetxe bat itxi behar izanez gero, ikasleen gurasoek gaixo-agiria jasoko dutela haurraren hezkuntzaz arduratzeko. | Gurasoentzako gaixo agiria: Hegoaldean ez eta Iparraldean bai. Espainiako Gobernuak baztertu egin du negatibo ematen duten haurren gurasoei gaixo agiria ematea. Frantziako Gobernuko bozeramaileak, berriz, aurreratu du ikasgela bat edo ikastetxe bat itxi behar izanez gero, ikasleen gurasoek gaixo-agiria jasoko dutela ha... | Hego Euskal Herrian soilik positibo eman duten haurren gurasoek izango dute gaixo agiria eskatzeko baimena haurra zaintzeko. Espainia Gobernuak baztertu egin du gaixo agiria ematea bakartuta egon behar duten baina PCRan negatibo ematen duten haurren gurasoei. Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuaren bozeramaileak ema... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186321/brasilgo-justiziak-baliogabetu-egin-du-lulari-odebrecht-auziagatik-jarritako-salaketa.htm | Mundua | Brasilgo justiziak baliogabetu egin du Lulari 'Odebrecht auziagatik' jarritako salaketa | Aho batez hartu du erabakia, eta presidente ohia kargugabetu egin dute auzi horretan. | Brasilgo justiziak baliogabetu egin du Lulari 'Odebrecht auziagatik' jarritako salaketa. Aho batez hartu du erabakia, eta presidente ohia kargugabetu egin dute auzi horretan. | Odebrecht eraikuntza enpresari ustez mesede egin ziolakoan Brasilen Lula da Silva presidente ohiaren aurka irekita zegoen prozesu judiziala artxibatu egin du bart Brasilgo justiziak. Aho batez hartu du erabakia Eskualdeko Auzitegi Federalak (ATRF-1), frogarik ez dagoela argudiatuta. Lehenago ere auzi horren salaketaren... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186322/fernando-aranburu-laquokartela-marketina-da-ez-dute-asmaturaquo.htm | Politika | Fernando Aranburu: «Kartela marketina da; ez dute asmatu» | Atentatu baten biktima baten irudia eta torturatu batena erakusten ditu parez pare. Fernando Aranburuk esan du ez zaiola gustatu, eta marketin kanpaina baten barruan kokatu du, baina erantsi du bere nobelak kontatzen duena jasotzen dela telesailean. | Fernando Aranburu: «Kartela marketina da; ez dute asmatu». Atentatu baten biktima baten irudia eta torturatu batena erakusten ditu parez pare. Fernando Aranburuk esan du ez zaiola gustatu, eta marketin kanpaina baten barruan kokatu du, baina erantsi du bere nobelak kontatzen duena jasotzen dela telesailean. | HBO plataformak atzo ekin zion Patria telesaila iragartzeari, eta kartelak hautsak harrotu ditu. Bi irudi aukeratu dituzte Fernando Aranbururen liburuan oinarritutako telesailaren kartel gisara: batean, atentatu baten biktima bat ikusten da, lurrean, eta Elena Irureta aktorea hari heltzen; bestean, berriz, komisaria ba... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186323/ohi-baino-enplegu-gutxiago-galdu-dira-abuztuan-krisiagatik-sortu-ez-zirelako.htm | Ekonomia | Ohi baino enplegu gutxiago galdu dira abuztuan, krisiagatik sortu ez zirelako | Uztailean baino bi mila langabe gehiago daude enplegu bulegoetan, eta jada 185.000etik gora dira. Beste 16.000 langile atera dira aldi baterako enplegu erregulaziotik | Ohi baino enplegu gutxiago galdu dira abuztuan, krisiagatik sortu ez zirelako. Uztailean baino bi mila langabe gehiago daude enplegu bulegoetan, eta jada 185.000etik gora dira. Beste 16.000 langile atera dira aldi baterako enplegu erregulaziotik | Uztaileko etenaren ondoren, berriro ere gora egiten hasi da langabezia, eta behera enplegua. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak emandako datuen arabera, abuztuaren amaieran 185.420 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta enplegu bulegoetan. Uztailaren amaieran baino 2.012 gehiago dira, eta iazko abuztuan baino 35.819 ... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186324/irungo-gaztelumedi-tabernan-egon-direnei-pcr-proba-egiteko-eskatu-diete.htm | Gizartea | Irungo Gaztelumedi tabernan egon direnei PCR proba egiteko eskatu diete | Abuztuaren 24tik 28ra bitartean taberna horretan izan zirenei eskatu diete harremanetan jartzeko euren osasun zentroarekin. Osakidetzak gaur hasiko ditu probak Ficoba erakustazokan. | Irungo Gaztelumedi tabernan egon direnei PCR proba egiteko eskatu diete. Abuztuaren 24tik 28ra bitartean taberna horretan izan zirenei eskatu diete harremanetan jartzeko euren osasun zentroarekin. Osakidetzak gaur hasiko ditu probak Ficoba erakustazokan. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak berriro eskatu dute herritarren laguntza PCR probak egiteko. Oraingoan, abuztuaren 24tik 28ra bitartean Irungo (Gipuzkoa) Gaztelumendi tabernan (San Juan Arria Plaza, 3) egon zirenei eskatu diete PCR probak egiteko. Irungo osasun zentroekin harremanetan jartzea galdegin... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186326/abian-da-euskaltegietako-matrikulazio-kanpaina.htm | Gizartea | Abian da euskaltegietako matrikulazio kanpaina | AEK-k irakasleen balioan jarriko du arreta ikasturte honetan: «Irakasle batek bik beste balio du». Unean uneko osasun neurrietara egokituko dira euskaltegiak, baina aurrez aurrekoari emanen diote lehentasuna, ahal bada. Euskaltegiz euskaltegi, irail bukaeran edo urri hasieran hasiko dituzte klaseak euskaltegietako ikas... | Abian da euskaltegietako matrikulazio kanpaina. AEK-k irakasleen balioan jarriko du arreta ikasturte honetan: «Irakasle batek bik beste balio du». Unean uneko osasun neurrietara egokituko dira euskaltegiak, baina aurrez aurrekoari emanen diote lehentasuna, ahal bada. Euskaltegiz euskaltegi, irail bukaeran edo urri hasi... | Ziurgabetasunez beteta, baina aurrez aurrekoari lehentasuna eman asmoz hasiko dute ikasturtea euskaltegiek ere. Irail bukaerarako jarri dute batzuek ikasturte hasiera, urri hasierarako bertze batzuek, baina guztiek dituzte martxan jada matrikulazio kanpainak. IKAko euskaltegiek eta udal euskaltegiek ere atzo abiatu zut... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186327/charlie-hebdo-kazetaren-kontrako-erasoen-inguruko-epaiketa-hasi-dute.htm | Mundua | 'Charlie Hebdo' kazetaren kontrako erasoen inguruko epaiketa hasi dute | Hamalau pertsona daude inputatuta. Epaiketak azaroaren 10era arte iraungo du. | 'Charlie Hebdo' kazetaren kontrako erasoen inguruko epaiketa hasi dute. Hamalau pertsona daude inputatuta. Epaiketak azaroaren 10era arte iraungo du. | Urte hasiera gogorra izan zuen Frantziak 2015ean. Urtarrilean, eraso bortitzak egin ziren Parisen, EI Estatu Islamikoari eta AQAP Arabiar Penintsulako Al-Qaedari loturikoak izan zirenak. Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren kontrako erasoarekin hasi, polizia eta supermerkatu baten aurkakoarekin jarraitu, eta guztira ha... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186328/eh-bilduk-idurre-bideguren-proposatu-du-senatari-izateko.htm | Politika | EH Bilduk Idurre Bideguren proposatu du senatari izateko | Bermeoko (Bizkaia) alkate ohia Espainiako Senaturako ordezkari gisa proposatu du koalizioak. HIlaren 24an aukeratuko ditu Eusko Legebiltzarrak hiru senatari berriak. | EH Bilduk Idurre Bideguren proposatu du senatari izateko. Bermeoko (Bizkaia) alkate ohia Espainiako Senaturako ordezkari gisa proposatu du koalizioak. HIlaren 24an aukeratuko ditu Eusko Legebiltzarrak hiru senatari berriak. | EH Bilduren zuzendaritzak Idurre Bideguren Bermeoko (Bizkaia) alkate ohia Espainiako Senaturako ordezkari gisa proposatu du. Iazko maiatzean senatari autonomiko aukeratu zuen Eusko Legebiltzarrak, Jon Iñarritu ordezkatzeko, azken hori Espainiako Kongresurako diputatu izendatua izan baitzen. Bideguren bigarren bozketan ... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186329/hezkuntza-gastuetarako-1165-milioi-jaso-dituzte-jaurlaritzak-eta-nafarroako-gobernuak.htm | Ekonomia | Hezkuntza gastuetarako 116,5 milioi jaso dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak | Espainiako Gobernuak emandako dirua da, eta ez dute itzuli beharko. | Hezkuntza gastuetarako 116,5 milioi jaso dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Espainiako Gobernuak emandako dirua da, eta ez dute itzuli beharko. | BOE Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur kaleratu du zehazki zenbat diru jasoko duten Hego Euskal Herriko gobernuek hezkuntza gastu gehigarriak finantzatzeko. Jaurlaritzari 87,2 milioi dagozkio, eta beste 29,3 milioi euro, berriz, Nafarroako Gobernuari. Dirua datorren astean da iristekoa, Espainiako Gobernuak Nafarroan ... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186330/elkarretaratze-batera-deitu-dute-biharko-irunean-martin-villaren-galdeketa-egunean.htm | Gizartea | Elkarretaratze batera deitu dute biharko Iruñean, Martin Villaren galdeketa egunean | Elkarretaratze batera deitu dute biharko Iruñean, Martin Villaren galdeketa egunean. | Martin Villaren galdeketaren harira, Sanferminak 78 Gogoan plataformak elkarretaratze batera deitu du biharko Iruñean. Espainiako Estatuko beste zenbait hiritan ere izango dira elkarretaratzeak.
Ministro frankista ohia galdekatuko duten egun berean deitu du elkarretaratzera Sanferminak 78 Gogoan plataformak Iruñean. E... | |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186331/gaitza-zuten-41-pertsona-hil-dira-azken-astean-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Gaitza zuten 41 pertsona hil dira azken astean Hego Euskal Herrian | Beste 680 kasu atzeman dituzte. Ospitaleratzeak ugaritu egin dira: 70 izan dira azken orduetan. | Gaitza zuten 41 pertsona hil dira azken astean Hego Euskal Herrian. Beste 680 kasu atzeman dituzte. Ospitaleratzeak ugaritu egin dira: 70 izan dira azken orduetan. | "Egonkortze zantzuak" ikusten ditu Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak azken egunetako datuetan. Azken orduetan, 680 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian eginiko 10.505 probetan. Bezperan baino gehiago izan dira, baina, aurreko aste amaierako datuen aldean, apaldu egin dira. Positiboen portzentajea ere jai... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186332/amiantoa-behar-bezala-isolatuta-zegoen-zaldibarren-ingurumen-sailaren-arabera.htm | Gizartea | Amiantoa behar bezala isolatuta zegoen Zaldibarren, Ingurumen Sailaren arabera | Eusko Jaurlaritzaren teknikari batek txosten batean nabarmendu duenez, ez dute identifikatu ingurumen baimen integratuak (IBI) baimendutakoez besteko hondakinik | Amiantoa behar bezala isolatuta zegoen Zaldibarren, Ingurumen Sailaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren teknikari batek txosten batean nabarmendu duenez, ez dute identifikatu ingurumen baimen integratuak (IBI) baimendutakoez besteko hondakinik | «Ez da identifikatu ingurumen baimen integratuak ezarritakoez bestelako hondakinik», nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren teknikari batek, Zaldibarko Verter Recycling zabortegiak biltzen dituen hondakinei buruz osatutako txostenean. Beraz, hori kontuan hartuta, ondorioztatu behar da amiantoa behar beza... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186333/nafarroako-34-euskal-presoen-egoera-konpontzeko-urratsak-egin-daitezela-eskatu-du-foro-sozialak.htm | Politika | Nafarroako 34 euskal presoen egoera konpontzeko urratsak egin daitezela eskatu du Foro Sozialak | Foro Sozialak salatu du eskuin muturrak eta funtzionario publikoek eragindako biktimak «bigarren mailakotzat» jotzen direla oraindik ere. | Nafarroako 34 euskal presoen egoera konpontzeko urratsak egin daitezela eskatu du Foro Sozialak. Foro Sozialak salatu du eskuin muturrak eta funtzionario publikoek eragindako biktimak «bigarren mailakotzat» jotzen direla oraindik ere. | Espetxe politika moldatu beharra aldarrikatu du Foro Sozialak, batik bat. Adierazi du «premiazkoa» dela «egungo errealitatera» egokituko den lege bat aplikatzea, «eragindako kaltea aitortzea» oinarri edukita horretarako. Asmo hori erdiesteko «pauso irmoak» eman daitezela galdegin dute; diotenez, beharrezkoa baita preso... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186334/gasteizko-kirol-jardueretako-langileek-sektoreko-murrizketak-salatu-dituzte.htm | Gizartea | Gasteizko kirol jardueretako langileek sektoreko murrizketak salatu dituzte | Gizarte etxeetako jarduerak %30 murriztu dituztela jakinarazi dute, eta igerileku itxi batzuen irekiera atzeratu dutela. Greba mugagabeari ekin zioten atzo. | Gasteizko kirol jardueretako langileek sektoreko murrizketak salatu dituzte. Gizarte etxeetako jarduerak %30 murriztu dituztela jakinarazi dute, eta igerileku itxi batzuen irekiera atzeratu dutela. Greba mugagabeari ekin zioten atzo. | Gasteizko kirol jardueretako langileek agerraldia egin dute gaur eguerdian, eta datorren ikasturte honetan sektorean egingo diren murrizketak salatu dituzte. Jakinarazi dutenez, Gasteizko Udalak eskaini ohi duen jardueren programazioaren %30 murriztea erabaki du iazko ikasturtearekin alderatuz gero, eta, ondorioz, lang... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186335/tunisian-gobernu-berria-onartu-dute.htm | Mundua | Tunisian gobernu berria onartu dute | Aise babestu dute Hixem Mexixi lehen ministroak aurkeztutako gobernua: aldeko 134 boto jaso ditu, eta 67 kontrako. | Tunisian gobernu berria onartu dute. Aise babestu dute Hixem Mexixi lehen ministroak aurkeztutako gobernua: aldeko 134 boto jaso ditu, eta 67 kontrako. | Tunisiako Parlamentuak babesa eman dio Hixem Mexixi lehen ministroak aurkeztutako gobernuari. Atzo egin zuten bozketa, aurreko gobernuak ustelkeriagatik dimisioa eman ostean, eta aldeko 134 boto eta 67 kontrako jaso ditu.
Uztail amaieran, Kais Said presidenteak Hixem Mexixi teknokrata izendatu zuen gobernuburu. Mexixi... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186336/lehendakari-kargua-hartu-eta-gero-jakinaraziko-du-urkulluk-jaurlaritzaren-osaera.htm | Politika | Lehendakari kargua hartu eta gero jakinaraziko du Urkulluk Jaurlaritzaren osaera | Larunbatean egingo du karguaren zina, Gernikako juntetxean. Murgak azaldu du Urkulluri esan diola "bere esanetara" dagoela. | Lehendakari kargua hartu eta gero jakinaraziko du Urkulluk Jaurlaritzaren osaera. Larunbatean egingo du karguaren zina, Gernikako juntetxean. Murgak azaldu du Urkulluri esan diola "bere esanetara" dagoela. | Eusko Legebiltzarrean bihar egingo dute Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko saioa. Bi hautagai daude: EAJkoa, Iñigo Urkullu, eta EH Bildukoa, Maddalen Iriarte. Biharko saioan, 90 minutuz hitz egiteko aukera izango dute biek, eta arratsaldean izango da alderdien arteko eztabaida; amaieran, bozketa.
Urkulluren ... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186337/ostiralean-jarriko-dute-martxan-nafarroan-ikasle-eta-irakasleei-testak-egiteko-plana.htm | Gizartea | Ostiralean jarriko dute martxan Nafarroan ikasle eta irakasleei testak egiteko plana | Probak egingo dizkiete zahar etxeetako 6.000 egoiliarri. | Ostiralean jarriko dute martxan Nafarroan ikasle eta irakasleei testak egiteko plana. Probak egingo dizkiete zahar etxeetako 6.000 egoiliarri. | Astelehenean iragarri zuen Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariak hezkuntzako langileei testak egiteko plan bat adostu zuela gobernuak, eta gaur jakinarazi dituzte xehetasunak. Printzipioz testak gehienbat hezkuntzako langileei egingo zizkietela esan bazuten ere, Santos Indurain Osasun kontseilariak azaldu du... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186338/elkarrekin-podemosek-gardentasunik-eza-leporatu-die-eajri-eta-pseri.htm | Politika | Elkarrekin Podemosek «gardentasunik eza» leporatu die EAJri eta PSEri | Maddalen Iriartek «gobernantza eredu alternatiboa» proposatuko du biharko inbestidura saioan. | Elkarrekin Podemosek «gardentasunik eza» leporatu die EAJri eta PSEri. Maddalen Iriartek «gobernantza eredu alternatiboa» proposatuko du biharko inbestidura saioan. | EAJk eta PSEk atzo sinatu zuten datorren legealdirako koalizio gobernurako ituna, eta gaur Elkarrekin Podemosek agerraldi batean salatu du akordio hori «asmo orokorrez» josita dagoela eta dokumentuaren «letra txikia» ezagutaraztea eskatu du. Bihar arte ez da jakinaraziko jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioa —Iñig... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186339/gurasoei-gaixo-agiria-edo-baimen-ordainduak-emateko-exijitu-du-labek.htm | Gizartea | Gurasoei gaixo agiria edo baimen ordainduak emateko «exijitu» du LABek | Sindikatuak adierazi du haurren zaintzaren lan karga emakumeek hartu beharko dutela, eta gaixo agiria ezarri ezean «langileen kontziliaziorako baimen ordainduak» eskatu dizkie Hego Euskal Herriko bi gobernuei eta patronalei. | Gurasoei gaixo agiria edo baimen ordainduak emateko «exijitu» du LABek. Sindikatuak adierazi du haurren zaintzaren lan karga emakumeek hartu beharko dutela, eta gaixo agiria ezarri ezean «langileen kontziliaziorako baimen ordainduak» eskatu dizkie Hego Euskal Herriko bi gobernuei eta patronalei. | Bakartuta dauden eta COVID-19aren proban negatibo eman duten haurren gurasoei gaixo agiririk ez ematea erabaki du Espainiako Gobernuak. Frantziako Gobernuak, aldiz, etxean bakartu behar dituzten haurren gurasoei agiria ematea onartu du, haurren hezkuntzaren arduradunak izango direla ulertuta.
Laster heldu dira Espaini... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186340/esk-k-eskatu-du-beste-hiru-opositore-ikertzeko.htm | Gizartea | ESK-k eskatu du beste hiru opositore ikertzeko | Azterketen filtrazioengatik anestesista espezialitaterako lan eskaintza publikoan «onurak» izan zituztela uste du sindikatuak. 24 lagun ari dira orain lekuko gisa mintzatzen epaitegian, eta sindikatuak ontzat jo du hori. | ESK-k eskatu du beste hiru opositore ikertzeko. Azterketen filtrazioengatik anestesista espezialitaterako lan eskaintza publikoan «onurak» izan zituztela uste du sindikatuak. 24 lagun ari dira orain lekuko gisa mintzatzen epaitegian, eta sindikatuak ontzat jo du hori. | Asteartean hasi zen Osakidetzako 2016-2017ko LEP lan eskaintza publikoetako iruzurraren auziaren fase berri bat, eta 24 lekuko pasatuko dira datorren egunetan epailearen aurretik, LAB sindikatuak eskatuta. Asmoa da oposizioetan izena eman zuten hainbat kide eta bestelako jardueretan aritu ziren pertsonan batzuk —aztert... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186341/maduro-laquodonald-trumpek-ni-hil-nazatela-onartu-duraquo.htm | Mundua | Maduro: «Donald Trumpek ni hil nazatela onartu du» | Venezuelako Gobernuak salatu du AEBetako estatuburuak frankotiratzaile talde bat mugitu duela Nicolas Maduro presidentea hiltzeko. | Maduro: «Donald Trumpek ni hil nazatela onartu du». Venezuelako Gobernuak salatu du AEBetako estatuburuak frankotiratzaile talde bat mugitu duela Nicolas Maduro presidentea hiltzeko. | Nicolas Maduro Venezuelako presidentea VTV estatuko telebista kate publikoan mintzatu da, gobernuak espetxean zeuden oposizioko 25 diputaturi barkamena eman eta biharamunean. Alabaina, Madurok esandako beste adierazpen batek piztu du arreta handiena. Salatu duenez, Donald Trump AEBtako estatuburua «frankotiratzaile tal... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186342/aciturrik-214-behargin-kaleratuko-ditu-lau-lantegitan.htm | Ekonomia | Aciturrik 214 behargin kaleratuko ditu lau lantegitan | Berantevillan (Araba) eta Ayuelasen (Miranda Ebro, Espainia) dozenaka kaleratze egongo direla aurreikus daiteke. 214 kaleratu osatu arte, Tres Cantos (Madril) eta Boecillo (Valladolid,Espainia) fabriketan ere kontratuak hautsiko ditu aeronautika taldeak | Aciturrik 214 behargin kaleratuko ditu lau lantegitan. Berantevillan (Araba) eta Ayuelasen (Miranda Ebro, Espainia) dozenaka kaleratze egongo direla aurreikus daiteke. 214 kaleratu osatu arte, Tres Cantos (Madril) eta Boecillo (Valladolid,Espainia) fabriketan ere kontratuak hautsiko ditu aeronautika taldeak | Jakina zen Aciturri taldeak kaleratzeak egingo zituela, bai Aciturriren fabriketan baita Alestis bere adarrarenean ere. Atzo jakinarazi zuten 87 izango direla Alestisen lana galduko duten beharginak, Miñaoko lan zentroan hain zuzen. Gaur, berriz, Aciturrik beste 214 kaleratze egingo dituela eman du ezagutzera Espainiak... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186343/van-aertek-irabazi-du-ihesaldirik-gabeko-tourreko-etapa.htm | Kirola | Van Aertek irabazi du ihesaldirik gabeko Tourreko etapa | Taldeak emandako askatasuna baliatu du flandriarrak Tourreko 5. etapa zakuratzeko. Haizearen beldurrez izan da tropela, baina ez du indarrez jo. Alaphilippek elastiko horia galdu du, bidoi bat legez kanpo hartzegatik. Adam Yates da lider berria. | Van Aertek irabazi du ihesaldirik gabeko Tourreko etapa. Taldeak emandako askatasuna baliatu du flandriarrak Tourreko 5. etapa zakuratzeko. Haizearen beldurrez izan da tropela, baina ez du indarrez jo. Alaphilippek elastiko horia galdu du, bidoi bat legez kanpo hartzegatik. Adam Yates da lider berria. | Orain arte lanean zintzo aritu ondotik, gaur distira egiteko txanda iritsi zaio Wout van Aerti (Lotto Jumbo). Flandriarrak esprintean irabazi du Tourreko bosgarren etapa, Gap eta Privas artean jokaturikoa. Amaiera aukerakoa zen Van Aertentzat, goranzko joera baitzeukan. Kokapen paregabea hartu du azken metroetan, eta b... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186344/osatu-da-zortzikoa.htm | Kirola | Osatu da zortzikoa | Oriok irabazi du Kontxako Banderako sailkatze estropada, eta harekin batera sailkatu dira Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Donostiarrak osatuko du datozen bi igandeetan banderaren lehian ariko den traineru multzoa. | Osatu da zortzikoa. Oriok irabazi du Kontxako Banderako sailkatze estropada, eta harekin batera sailkatu dira Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Donostiarrak osatuko du datozen bi igandeetan banderaren lehian ariko den traineru multzoa. | Ezuste handirik gabe joan da Kontxako sailkatze estropada, eta emakumezkoek datozen bi igandeetan lehiatuko duten banderak baditu zortzi hautagaiak. Orio izan da azkarrena gaurko erlojupekoan, eta haren atzetik sailkatu dira Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Zortzigarren trainerua D... |
2020-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/186345/inoizko-grabitate-uhinik-handiena-atzeman-dute-zientzialariek.htm | Gizartea | Inoizko grabitate uhinik handiena atzeman dute zientzialariek | Bi zulo beltzen fusioaren lorratza dela adierazi dute. 2015ean atzeman zituzten estreinakoz uhin horiek; ikerketa alor oso emankorra dira. | Inoizko grabitate uhinik handiena atzeman dute zientzialariek. Bi zulo beltzen fusioaren lorratza dela adierazi dute. 2015ean atzeman zituzten estreinakoz uhin horiek; ikerketa alor oso emankorra dira. | 2016ko otsailean, grabitate uhinek susmo izateari utzi zioten. Esperimentu baten bitartez uhin horiek antzematea lortu zutela jakinarazi zuten LIGO behatokiko arduradunek, eta ikerketarako esparru berri eta guztiz erakargarri bat ireki zela adierazi zuten zientzialari askok. Iragarpen horiek betetzen ari dira: gaur, es... |
2020-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/186346/bigarren-olatua-astez-aste-handiagoa.htm | Gizartea | Bigarren olatua: astez aste, handiagoa | Bigarren olatua: astez aste, handiagoa. | Normaltasun berria ekainaren 19an hasi zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta 21ean Nafarroan. Ordurako, izurriaren zabalkundea mugatzea lortu zen, aldagai nagusiek erakusten zuten moduan, eta egoerari eusteko neurrietan jarri zen konfiantza. Aste horretan, ekainaren 15etik 21era, 130 kasu atzeman zituzten Hego Euskal ... | |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186347/nafarroako-hezkuntza-eragileek-laquoitzulera-adostu-eta-seguru-batraquo-eskatu-dute.htm | Gizartea | Nafarroako hezkuntza eragileek «itzulera adostu eta seguru bat» eskatu dute | Nafarroako hezkuntza eragileek «itzulera adostu eta seguru bat» eskatu dute. | LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA, UGT, SEPNA eta CSIF sindikatuetako kideek, hezkuntza komunitateko beste hainbat eragilerekin batera, salatu dute «ziurgabetasun» egoera batean daudela, eta hastear den ikasturterako babes neurriak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. Atzo arratsaldean, elkarretaratze bat egin du... | |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186379/itsasontzi-bat-hondaratu-da-japonian-43-pertsona-eta-5800-abelburu-zeramatzala.htm | Mundua | Itsasontzi bat hondaratu da Japonian, 43 pertsona eta 5.800 abelburu zeramatzala | Maysak tifoiak eragindako ekaitz batek harrapatu du, eta oraingoz eskifaiako kide bakarra aurkitu dute itsasoan noraezean. | Itsasontzi bat hondaratu da Japonian, 43 pertsona eta 5.800 abelburu zeramatzala. Maysak tifoiak eragindako ekaitz batek harrapatu du, eta oraingoz eskifaiako kide bakarra aurkitu dute itsasoan noraezean. | Hondoratu aurretik, Gulf Livestock 1 itsasontziak larrialdi dei bat egin du, Japoniako kostazainek jakinarazi dutenez. Zeelanda Berrian itsasoratu zen, abuztuaren 14an, eskifaiako 43 kiderekin eta 5.800 abelbururekin. Panamako bandera du, eta Txinarantz zihoan. Bidean, baina, Maysak tifoiak eragindako ekaitz batek harr... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186380/berriak-horrela-kontatu-du-inbestidura-saioa.htm | Politika | BERRIAk horrela kontatu du inbestidura saioa | Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratu du gaur hirugarren aldiz Jaurlaritzako lehendakari izateko, EAJ eta PSE-EEren botoekin. Maddalen Iriartek pentsioen euskal sistema publikoa bultzatzeko asmoa adierazi du. Urkulluk esan du osasungintza ez kolapsatzea eta koma ekonomikoa etetea duela lehentasun. Zuzenean ikusi. | BERRIAk horrela kontatu du inbestidura saioa. Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratu du gaur hirugarren aldiz Jaurlaritzako lehendakari izateko, EAJ eta PSE-EEren botoekin. Maddalen Iriartek pentsioen euskal sistema publikoa bultzatzeko asmoa adierazi du. Urkulluk esan du osasungintza ez kolapsatzea eta koma ekono... | * Urkulluk eta Iriartek euren proiektuak alderatuko dituzte.
* Lehendakari kargua hartu eta gero jakinaraziko du Urkulluk Jaurlaritzaren osaera.
* Analisia. Garikoitz Goikoetxea: 'Diskriminazioa eta sailburu elebidunak'.
* Uztailaren 12ko hauteskundeetako emaitzak. |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186381/eaeko-hezkuntzan-grebara-joko-dute-irailaren-15ean.htm | Gizartea | EAEko hezkuntzan grebara joko dute irailaren 15ean | ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek egin dute deialdia elkarrekin, eta hezkuntza osoari eragingo dio: sare publikoari eta itunpekoari. Salatu dute eskasak direla Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak, eta ez dituela langileak aintzat hartu. | EAEko hezkuntzan grebara joko dute irailaren 15ean. ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek egin dute deialdia elkarrekin, eta hezkuntza osoari eragingo dio: sare publikoari eta itunpekoari. Salatu dute eskasak direla Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak, eta ez dituela langileak aintzat hartu. | Ikasturtea hasi eta astebetera, irailaren 15ean, grebara joko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Gaur goizean iragarri dutenez, elkarrekin grebara deitzekoak dira ordezkaritza duten bost sindikatuak: ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT. Gure ikastetxeetan aurrez aurreko itzulera segurua eta adostua lelope... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186382/iriartek-pentsioen-euskal-sistema-publikoa-bultzatzeko-asmoa-adierazi-du.htm | Politika | Iriartek pentsioen euskal sistema publikoa bultzatzeko asmoa adierazi du | «Pertsonak erdigunean jarriko dituen trantsizio feminista eta ekologista» aldarrikatu du EH Bilduren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiak. Herritarrei hitza emateko eskatu du. | Iriartek pentsioen euskal sistema publikoa bultzatzeko asmoa adierazi du. «Pertsonak erdigunean jarriko dituen trantsizio feminista eta ekologista» aldarrikatu du EH Bilduren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiak. Herritarrei hitza emateko eskatu du. | Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura saioa egin dute gaur goizean Eusko Legebiltzarrean. Han, Maddalen Iriarte EH Bildu koalizioaren lehendakarigaia izan da hitz egiten lehena. EH Bilduk 21 eserleku eskuratu zituen iragan uztailaren 12ko hauteskundeetan, 2016an baino hiru gehiago. Arnaldo Otegi tald... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186383/beltran-de-herediak-gobernua-utziko-du.htm | Politika | Beltran de Herediak gobernua utziko du | Aurreko bi agintaldietan Segurtasun sailburu izandakoa Espainiako Senaturako proposatuko du EAJk. PSE-EEk Tontxu Rodriguez aukeratu du. | Beltran de Herediak gobernua utziko du. Aurreko bi agintaldietan Segurtasun sailburu izandakoa Espainiako Senaturako proposatuko du EAJk. PSE-EEk Tontxu Rodriguez aukeratu du. | Inbestidura saioan Iñigo Urkulluk bere hitzaldia amaitu eta berehala, EAJk ohar bat bidali du adieraziz Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburu izandakoa proposatuko duela Eusko Legebiltzarrean Espainiako senatari izateko. Gaur bertan erregistratu du bere proposamena parlamentuan. Ia aldi berean, PSE-EEk jakin... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186384/urkulluk-ekonomiaren-suspertzea-du-helburu-datorren-legealdirako.htm | Politika | Urkulluk ekonomiaren suspertzea du helburu datorren legealdirako | EAJren eta PSE-EEren gobernu akordioa «sendoa» dela adierazi du. Enplegua sortzea eta osasun sistema indartzea izango dira Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusiak. Urkulluk «autogobernu gehiago eta hobea» nahi du. | Urkulluk ekonomiaren suspertzea du helburu datorren legealdirako. EAJren eta PSE-EEren gobernu akordioa «sendoa» dela adierazi du. Enplegua sortzea eta osasun sistema indartzea izango dira Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusiak. Urkulluk «autogobernu gehiago eta hobea» nahi du. | Euskadi martxan! izeneko akordio bat izenpetu dute aste honetan Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaiak. Bi alderdiek 41 eserleku lortu zituzten uztailaren 12ko hauteskundeetan. Gaur, ordea, ... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186385/inbestidura-saioaren-erdian-ezagutarazi-dute-eajk-eta-psek-gobernu-akordioa.htm | Politika | Inbestidura saioaren erdian ezagutarazi dute EAJk eta PSEk gobernu akordioa | Urkullu lehendakarigaiaren esanetan, pandemiaren ondorioak leuntzea izango da legealdiaren erronka. Neurri zehatzak aurkeztu ditu osasungintzan, enpresa arloan eta gizarte politiketan. Berdintasun Lege berria hitz eman du, eta espetxe eskumena eskuratzeko bidea egitea. | Inbestidura saioaren erdian ezagutarazi dute EAJk eta PSEk gobernu akordioa. Urkullu lehendakarigaiaren esanetan, pandemiaren ondorioak leuntzea izango da legealdiaren erronka. Neurri zehatzak aurkeztu ditu osasungintzan, enpresa arloan eta gizarte politiketan. Berdintasun Lege berria hitz eman du, eta espetxe eskumena... | «Herri auzolanak inoiz baino zentzu handiagoa du». Modu horretan aurkeztu du Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak PSE eta EAJren gobernu akordioa (irakurri hemen, osorik). Sozialistek eta jeltzaleek iragarria zuten ekonomia berpizteko eta gizarte politiketan sakontzeko itun bat dela, baina xehetasunak ezagutzea falta z... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186386/gipuzkoako-foru-aldundiak-enplegu-galeraren-inguruko-kezka-agertu-du.htm | Ekonomia | Gipuzkoako Foru Aldundiak enplegu galeraren inguruko «kezka» agertu du | Plan bat iragarri du, baina ez du zehaztasunik eman. «Gogor eusteko» esan die enpresari eta langileei, eta diputazioa «bidelagun» izango dutela. | Gipuzkoako Foru Aldundiak enplegu galeraren inguruko «kezka» agertu du. Plan bat iragarri du, baina ez du zehaztasunik eman. «Gogor eusteko» esan die enpresari eta langileei, eta diputazioa «bidelagun» izango dutela. | «Garai gogorrak datoz». Mezu horrekin abiatu du urte ekonomikoa Gipuzkoako Foru Aldundiak. COVID-19aren krisia lurraldean uzten ari den panoramaren analisi ezkorra egin du, baina enpresa eta langileei esan die haien «bidelagun» izango dela.
Prentsaurreko batean, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko diputatuak ez du neurri... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186387/frantziak-zergak-jaitsiko-dizkie-enpresei-eta-trantsizio-energetikoan-inbertituko-du.htm | Ekonomia | Frantziak zergak jaitsiko dizkie enpresei eta trantsizio energetikoan inbertituko du | Parisko gobernuak 100.000 milioi euroren France Relance plana onartu du, ekonomia biziberritzeko. Finantzaketaren %40 EBko funtsetatik aterako du | Frantziak zergak jaitsiko dizkie enpresei eta trantsizio energetikoan inbertituko du. Parisko gobernuak 100.000 milioi euroren France Relance plana onartu du, ekonomia biziberritzeko. Finantzaketaren %40 EBko funtsetatik aterako du | Frantziako Gobernuak 100.000 milioi euro jarri ditu mahai gainean. France Relance planaren bitartez epe laburrean erantzun nahi die koronabirusaren krisiak sortutako kalteei, baina epe erdira egindako plana ere bada, «Frantzia 2030erako prestatzeko», Jean Castex lehen ministroaren hitzetan. Horregatik, diruaren zati ha... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186388/beste-716-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 716 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Positiboen portzentajea iragan astean baino bi puntu txikiagoa da: %6,5. | Beste 716 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboen portzentajea iragan astean baino bi puntu txikiagoa da: %6,5. | Azken orduetan 10.958 PCR proba egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta horietatik 716 positiboak izan dira. Bezperan baino zertxobait handiagoa da kopurua (680), baina badirudi azken egunetan apalduz doazela kutsatzeak. Izan ere, iragan astearen amaieran positiboen portzentajea %8-9ren bueltan ibili zen, eta orain, berr... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186389/lau-egoiliar-hil-dira-azken-bi-egunetan-bizkaian.htm | Gizartea | Lau egoiliar hil dira azken bi egunetan Bizkaian | Udako agerraldiak hasi zirenetik 21 egoiliar zendu dira herrialde horretan. | Lau egoiliar hil dira azken bi egunetan Bizkaian. Udako agerraldiak hasi zirenetik 21 egoiliar zendu dira herrialde horretan. | Azken bi asteak beltzak izaten ari dira Bizkaiko zahar etxeetan. Abuztuan gaitza berriro ere hedatzen hasi zen herrialdeko zahar etxeetan, eta azken asteetan ondoriorik latzenak eragin ditu. Azken bi egunetan lau egoiliar zendu dira COVID-19aren eraginez, eta uda hasi zenetik 21 izan dira. Bizkaia ez da, ordea, heriotz... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186390/torrak-aldaketak-egin-ditu-kataluniako-gobernuan.htm | Mundua | Torrak aldaketak egin ditu Kataluniako Gobernuan | Hiru kontseilari ordezkatu ditu: Miquel Buch Barne kontseilaria, Angels Chacon Enpresakoa eta Mariangela Vilallonga Kulturakoa. | Torrak aldaketak egin ditu Kataluniako Gobernuan. Hiru kontseilari ordezkatu ditu: Miquel Buch Barne kontseilaria, Angels Chacon Enpresakoa eta Mariangela Vilallonga Kulturakoa. | Kataluniako Generalitateko presidente Quim Torrak aldaketak egin ditu gobernuan, eta hiru kontseilari ordezkatu ditu: Miquel Buch Barne kontseilaria, Angels Chacon Enpresakoa eta Mariangela Vilallonga Kulturakoa. Horien ordezko izango dira Miquel Samper (Barne kontseilari), Ramon Tremosa (Enpresa) eta Angels Ponsa (Kul... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186391/leitzan-neurriak-zorroztuko-dituzte-kasuak-ugaritu-direla-eta.htm | Gizartea | Leitzan neurriak zorroztuko dituzte kasuak ugaritu direla eta | PCR probak egin dizkiete hamabost urtetik gorako herritar guztiei. | Leitzan neurriak zorroztuko dituzte kasuak ugaritu direla eta. PCR probak egin dizkiete hamabost urtetik gorako herritar guztiei. | Nafarroako Gobernuak foru agindu bat argitaratu du Leitzan neurri murriztaileagoak ezartzeko, azken egunetan izan den kasuen gorakada dela eta. Izan ere, abuztuaren 26tik irailaren 2ra bitartean 31 kasu atzeman dituzte hango osasun eremuan. Pandemia hasi zenetik eta abuztuaren 25era arte, 23 kasu izan dira guztira Leit... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186392/eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemosek-kontinuismoa-egotzi-diote-eajri.htm | Politika | EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek «kontinuismoa» egotzi diote EAJri | Egibarrek adierazi du EH Bilduk «oposizio integrala» egitea erabaki duela, eta ez dutela lankidetzarik nahi izan. Anduezak «oposizioko buru» izan nahi duela esan dio Iriarteri. | EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek «kontinuismoa» egotzi diote EAJri. Egibarrek adierazi du EH Bilduk «oposizio integrala» egitea erabaki duela, eta ez dutela lankidetzarik nahi izan. Anduezak «oposizioko buru» izan nahi duela esan dio Iriarteri. | Eusko Jaurlaritzako lehendakaria aukeratu aurretik, Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak eta EAJren lehendakarigaiak beren hitzaldiak egin dituzte Eusko Legebiltzarrean. Urkulluk adierazi du gobernu akordio «sendoa» lortu duela PSE-EErekin, eta dato... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186393/bera-berak-agur-esan-dio-kopari.htm | Kirola | Bera Berak agur esan dio Kopari | Imanol Alvarezen taldeak ez du egun ona izan, eta final-laurdenetan geratu da kanporatua. Elxen defentsa ona gainditu ezinik aritu dira gipuzkoarrak. | Bera Berak agur esan dio Kopari. Imanol Alvarezen taldeak ez du egun ona izan, eta final-laurdenetan geratu da kanporatua. Elxen defentsa ona gainditu ezinik aritu dira gipuzkoarrak. | Faboritoa zen, eta berriz Espainiako Kopako titulua eskuratzeko hautagai nagusia. Baina ez da posible izan. Super Amara Bera Berak lehen neurketan esan dio agur Espainiako Kopako azken faseari, Elxen aurka 24-28 galduta. Txapelketa maiatzean jokatzekoa zen, baina, koronabirusaren pandemia tarteko, bertan behera geratu ... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186394/egoiliar-bat-eta-langile-bat-kutsatu-dira-donibane-lohizuneko-geriatria-zerbitzuan.htm | Gizartea | Egoiliar bat eta langile bat kutsatu dira Donibane Lohizuneko geriatria zerbitzuan | Adineko batek eta osasun langile batek eman dute positibo PCR proban. Bisitak debekatu dituzte. | Egoiliar bat eta langile bat kutsatu dira Donibane Lohizuneko geriatria zerbitzuan. Adineko batek eta osasun langile batek eman dute positibo PCR proban. Bisitak debekatu dituzte. | Baionako ospitaleak Donibane Lohizunen (Lapurdi) daukan geriatria zerbitzuan, COVID-19 gaitzak kutsaturiko bi pertsona atzeman dituzte. Lehena, adineko egoiliarra da; bigarrena zerbitzuko osasun langilea. Abuztu bukaeran atzeman zieten gaitza biei; eta Eskualdeko Osasun Agentziak baieztatu du zerbitzuko langile eta ego... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186395/martin-villa-epaitua-eta-kondenatua-izan-dadila-eskatu-dute-irunean.htm | Gizartea | Martin Villa epaitua eta kondenatua izan dadila eskatu dute Iruñean | Gaur arratsaldean galdekatuko du Servini epaile argentinarrak Martin Villa ministro ohi frankista, gizateriaren aurka gauzaturiko krimenengatik. Telematikoki hartuko dio deklarazioa. | Martin Villa epaitua eta kondenatua izan dadila eskatu dute Iruñean. Gaur arratsaldean galdekatuko du Servini epaile argentinarrak Martin Villa ministro ohi frankista, gizateriaren aurka gauzaturiko krimenengatik. Telematikoki hartuko dio deklarazioa. | Iruñeko Justizia Jauregiaren parean egin dute protesta, frankismoa epaitua izan dadin eskatzeko. 78ko Sanferminak Gogoan plataformak egin du deialdia elkarretaratzeko, eta protestarekin bat egin dute beste zenbait eragilek: hala nola, parte hartu dute Martxoak 3 elkarteak, Joseba Barandiaranen familiakoek, Goldatu elka... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186396/frantziako-gobernuak-murriztu-du-zaurgarrientzako-lan-geldialdia.htm | Gizartea | Frantziako Gobernuak murriztu du zaurgarrientzako lan geldialdia | Minbizia, immunoeskasia, adinekoen diabetea eta giltzurrun eskasia dutenek soilik ukanen dute etxean egoteko baimena. | Frantziako Gobernuak murriztu du zaurgarrientzako lan geldialdia. Minbizia, immunoeskasia, adinekoen diabetea eta giltzurrun eskasia dutenek soilik ukanen dute etxean egoteko baimena. | Deskonfinamendutik geroz, koronabirusaren aitzinean zaurgarri zirenei etxeratze baimena ematen ahal zien medikuak. Eritasun anitz sartzen ziren baimena lortzeko irizpideetan; eta, horren bidez, telelana egiten ahal zuten eriek. Lanbideagatik telelana egiten ahal ez zutenek, langabezia partziala eskuratzen ahal zuten. B... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186397/gasteizko-maratoia-bertan-behera.htm | Kirola | Gasteizko Maratoia, bertan behera | Aurtengo lasterketa ez egitea erabaki du antolakuntzak, COVID-19arengatik. | Gasteizko Maratoia, bertan behera. Aurtengo lasterketa ez egitea erabaki du antolakuntzak, COVID-19arengatik. | Gasteiz maratoirik gabe geratuko da aurten. Antolakuntzak erabaki du bertan behera uztea Martin Fizen izena daraman proba, COVID-19arengatik. Irailaren 27ra atzeratu zuten maiatzean egitekoa zen lasterketa, baina, azkenean, hil honetan ere ez da izango. "Korrikalarien, laguntzaileen, antolatzaileen eta ikusleen osasuna... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186398/lutsenkok-ihesean-irabazi-du-lehia-gutxiko-etapa-menditsua.htm | Kirola | Lutsenkok ihesean irabazi du lehia gutxiko etapa menditsua | Astanakoak Lusetten utzi ditu atzean iheskideak, eta sendo eutsi dio aldeari. Sua pizteko beste aukera bat galdu dute Tourra irabazteko hautagaiek. Yatesek jarraitzen du horiz jantzita | Lutsenkok ihesean irabazi du lehia gutxiko etapa menditsua. Astanakoak Lusetten utzi ditu atzean iheskideak, eta sendo eutsi dio aldeari. Sua pizteko beste aukera bat galdu dute Tourra irabazteko hautagaiek. Yatesek jarraitzen du horiz jantzita | Alexey Lutsenko (Astana) izan da nagusi Frantziako Tourreko seigarren etapan, eguneko ihesaldia borobilduta. Mendaterik gogorrenean, Lusetten (11,7 kilometro eta %7,3ko pendiza) egin du aurrera, eta ezin izan du inork ere harrapatu. Tourrean etapa garaipen bat lortzen duen bigarren txirrindulari kazakhstandarra da, Ast... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186399/bost-faboritoak-cabo-eta-zarautz-sailkatu-dira-kontxako-bandera-jokatzeko.htm | Kirola | Bost faboritoak, Cabo eta Zarautz sailkatu dira Kontxako Bandera jokatzeko | Zierbenak egin du denbora onena, ezusterik izan ez duen sailkatze estropadan, eta datozen bi igandeetan estropada ospetsuenean ariko diren zortzikoa osatu da, Donostiarrarekin batera. Ondarroa geratu da kanpoan 2,32 segundogatik. | Bost faboritoak, Cabo eta Zarautz sailkatu dira Kontxako Bandera jokatzeko. Zierbenak egin du denbora onena, ezusterik izan ez duen sailkatze estropadan, eta datozen bi igandeetan estropada ospetsuenean ariko diren zortzikoa osatu da, Donostiarrarekin batera. Ondarroa geratu da kanpoan 2,32 segundogatik. | Kontxako sailkatze estropadan gertatu izan dira ezusteak, baina gaur ez. Halakoak gertatzeko, eguraldi aldaketak eta itsaso nahasiak izaten dituzte bidaide ezuste emaileek, eta horrela izanda ere, beti ez da sorpresarik izaten. Gaurko baldintzak oso onak ziren. "Inoizko onenak", esan du Oscar Hermo Caboko patroiak. Its... |
2020-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/186400/urkullu-aukeratu-dute-eusko-jaurlaritzako-lehendakari-hirugarrenez.htm | Politika | Urkullu aukeratu dute Eusko Jaurlaritzako lehendakari, hirugarrenez | EAJko hautagaiak aldeko 40 boto jaso ditu, eta Maddalen Iriarte EH Bildukoak 21. Etzi egingo du Urkulluk karguaren zina, Gernikako juntetxean. | Urkullu aukeratu dute Eusko Jaurlaritzako lehendakari, hirugarrenez. EAJko hautagaiak aldeko 40 boto jaso ditu, eta Maddalen Iriarte EH Bildukoak 21. Etzi egingo du Urkulluk karguaren zina, Gernikako juntetxean. | Iñigo Urkullu Renteriak jarraituko du Eusko Jaurlaritzako lehendakari karguan, hirugarrenez hautatua izan eta gero. 2012ko eta 2016ko bozketetan ez bezala, Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoaren babesa jaso du EAJko lehendakarigaiak: jeltzaleen 30 legebiltzarkiderenak -berrogeialdian dagoela eta, ezin izan du botorik ... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186401/voxen-aurkako-protestan-atxilotutakoak-aske-geratzen-hasi-dira-goizaldean.htm | Politika | Voxen aurkako protestan atxilotutakoak aske geratzen hasi dira goizaldean | Hamabost lagun atxilotu dituzte Santurtzin, Voxen ekitaldi baten aurkako protesta batean. Desordena publikoak egitea egotzita atzeman dituzte. | Voxen aurkako protestan atxilotutakoak aske geratzen hasi dira goizaldean. Hamabost lagun atxilotu dituzte Santurtzin, Voxen ekitaldi baten aurkako protesta batean. Desordena publikoak egitea egotzita atzeman dituzte. | Ertzaintzak hamabost pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Santurtzin (Bizkaian) Voxen ekitaldi baten aurka protestan ari zirela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, desordena publikoak eragitea leporatuta atzeman dituzte. Goizalden aske geratzen hasi dira, bermea ordainduta, Euskadi Irratiak ... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186433/cristina-uriarte-egoera-arlo-guztietan-da-zaila.htm | Gizartea | Cristina Uriarte: «Egoera arlo guztietan da zaila» | Esan du sindikatuek irailaren 15erako deitu duten grebak «atsekabea» eragin diola, arlo guztietan ekiteko unea dela adieraziz. Iragarri du jarraipen estuagoa egingo dutela haurrak eskolara doazela bermatzeko. Sindikatuekin bilduko direla adierazi du, baina ez noiz. | Cristina Uriarte: «Egoera arlo guztietan da zaila». Esan du sindikatuek irailaren 15erako deitu duten grebak «atsekabea» eragin diola, arlo guztietan ekiteko unea dela adieraziz. Iragarri du jarraipen estuagoa egingo dutela haurrak eskolara doazela bermatzeko. Sindikatuekin bilduko direla adierazi du, baina ez noiz. | Gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuak esan du «atsekabez» jaso duela hezkuntzako sindikatuek irailaren 15erako iragarri duten greba. Argudiatu du egoera arlo guztietan dela zaila eta ekiteko eta laguntzeko garaia dela. Deialdi horrek ez... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186434/otegi-laquoeaj-pseren-eredua-zaharkitua-dago-eta-jite-autoritarioak-dituraquo.htm | Politika | Otegi: «EAJ-PSEren eredua zaharkitua dago eta jite autoritarioak ditu» | EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, atzo agerian geratu zen «ezkerretik eta burujabetzatik» badagoela «lidergoa». | Otegi: «EAJ-PSEren eredua zaharkitua dago eta jite autoritarioak ditu». EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, atzo agerian geratu zen «ezkerretik eta burujabetzatik» badagoela «lidergoa». | Atzoko inbestidura saioari buruz mintzatu da Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Naiz irrati katean, eta bertan esan du «bi eredu» aurrez aurre egon zirela saio horretan. Alde batetik, EAJren eta PSEren eredu «zaharkitua» ikusi zela uste du: «Termino nazionaletan eta gobernantza ereduan zaharkitua da, eta j... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186435/txibitek-ez-ditu-espainiako-errege-erreginak-gonbidatu-vianako-printzea-sarira.htm | Gizartea | Txibitek ez ditu Espainiako errege-erreginak gonbidatu Vianako Printzea sarira | Nafarroako lehendakariak azpimarratu du «saria jaso behar duen horrengan» jarri behar dela arreta, eta Uxue Barkosen bideari segitu dio: Espainiako errege-erreginak ez dira izango datorren irailaren 19ko sari banaketan. | Txibitek ez ditu Espainiako errege-erreginak gonbidatu Vianako Printzea sarira. Nafarroako lehendakariak azpimarratu du «saria jaso behar duen horrengan» jarri behar dela arreta, eta Uxue Barkosen bideari segitu dio: Espainiako errege-erreginak ez dira izango datorren irailaren 19ko sari banaketan. | Orain bi egun eman zuen erabakiaren berri Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Datorren irailaren 19an izango da sari banaketa Erriberrin (Nafarroa) —Carlos Canovas argazkilariak jasoko du—, eta aurreko legealdian Uxue Barkos (Geroa Bai) lehendakari ohiak egin moduan, Maria Txibite (PSN) buru duen gobernu... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186436/agerraldi-bat-detektatu-dute-larresoron.htm | Gizartea | Agerraldi bat detektatu dute Larresoron | Larresoroko besta batzordeko zazpi gazte kutsatu dira. Herriko ostatua hetsi dute, «prebentzioz». | Agerraldi bat detektatu dute Larresoron. Larresoroko besta batzordeko zazpi gazte kutsatu dira. Herriko ostatua hetsi dute, «prebentzioz». | Larresoron (Lapurdi), agerraldi bat atzeman du Eskualdeko Osasun Agentziak. Oraingoz, zazpi gazte kutsatu dira, eta bakartuta daude. Arcachonera (Okzitania) bidaiatu zuten besta batzordeko gazteek, eta baliteke han kutsatu izana. Agentziak gazteekin kontaktuan izan diren pertsonak identifikatu ditu, eta etxeratze agind... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186437/aebetako-polizia-batek-hil-egin-du-trumpen-jarraitzaile-bat-hiltzeagatik-susmagarria-zen-gizona.htm | Mundua | AEBetako polizia batek hil egin du Trumpen jarraitzaile bat hiltzeagatik susmagarria zen gizona | Tirokatu egin dute hura atxilotzen saiatzen ari ziren bitartean. | AEBetako polizia batek hil egin du Trumpen jarraitzaile bat hiltzeagatik susmagarria zen gizona. Tirokatu egin dute hura atxilotzen saiatzen ari ziren bitartean. | AEB Ameriketako Estatu Batuetan Poliziaren indarkeriaren auziak ez du etenik, eta beste hilketa bat jazo zen atzo. Kasu honetan, herrialdeko agente federal batek Donald Trump presidente estatubatuarraren jarraitzaile bat hiltzeagatik susmagarria zen gizona hil du, tiroz, hura atxilotzen saiatzen ari ziren bitartean.
T... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186438/martin-villa-ezinezkoa-da-trantsizioan-genozidiorik-gertatu-izana.htm | Gizartea | Martin Villa: «Ezinezkoa da trantsizioan genozidiorik gertatu izana» | Ministro ohi frankistak errugabea dela defendatu zuen atzo, Maria Servini epailearen aurrean. | Martin Villa: «Ezinezkoa da trantsizioan genozidiorik gertatu izana». Ministro ohi frankistak errugabea dela defendatu zuen atzo, Maria Servini epailearen aurrean. | Rodolfo Martin Villa diktadurako ministro ohiari deklarazioa hartu zion atzo Maria Servini epaileak, saio telematiko baten bidez, Argentinako enbaxadaren egoitzan. Argentinan frankismoko krimenak ikertzeko abian duen auziaren barruan hartu zion deklarazioa. Martin Villak bere errugabetasuna defendatu zuen, eta trantsiz... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186439/berriz-halakorik-ez-gertatzea-da-nahi-dudan-gauza-bakarra.htm | Gizartea | "Berriz halakorik ez gertatzea da nahi dudan gauza bakarra" | Zaldibarko zabortegian izandako lur jausiak azpian harrapatu zuen Alberto Sololuze. Haren hezurrak aurkitu izanak aurrera egiten lagunduko diela uste du Nahia alabak. | "Berriz halakorik ez gertatzea da nahi dudan gauza bakarra". Zaldibarko zabortegian izandako lur jausiak azpian harrapatu zuen Alberto Sololuze. Haren hezurrak aurkitu izanak aurrera egiten lagunduko diela uste du Nahia alabak. | Zaldibarko lur jausia izan zenetik sei hilabete igarota zirela, abuztuaren 17an eta 18an, aurkitu zituzten Alberto Sololuzeren hezurrak zabortegi hartan. Hilabeteetako errusiar mendia gelditu den honetan, “ondo” dagoela dio Nahia Sololuzek (Durango, Bizkaia, 1987).
Abuztuaren 17an aurkitu zuten zure aitaren hezur bat ... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186440/ana-urkiza-aurkeztu-da-eusko-ikaskuntzako-lehendakaritarako.htm | Gizartea | Ana Urkiza aurkeztu da Eusko Ikaskuntzako lehendakaritarako | Azken zortzi urteetan Iñaki Dorronsorok izan du lehendakaritza, eta ez du jarraituko. Hilaren 19an egingo du batzar nagusia Eusko Ikaskuntzak. | Ana Urkiza aurkeztu da Eusko Ikaskuntzako lehendakaritarako. Azken zortzi urteetan Iñaki Dorronsorok izan du lehendakaritza, eta ez du jarraituko. Hilaren 19an egingo du batzar nagusia Eusko Ikaskuntzak. | Aldaketa dator Eusko Ikaskuntzara: Iñaki Dorronsorok ez du lehendakari karguan jarraituko, eta Ana Urkiza (Ondarroa, Bizkaia, 1969) aurkeztuko da hautagai gisa. Harekin batera, beste bost lagun aurkeztuko dira Kontseilu Errektoreko kide izateko: Ipar Euskal Herritik, Eguzki Urteaga EHUko irakaslea; Nafarroatik, Isabel ... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186441/baliteke-ebk-azarorako-izatea-lehen-txertoa.htm | Gizartea | Baliteke EBk azarorako izatea lehen txertoa | Kontratu bat du AstraZeneca Erresuma Batuko laborategiarekin, 300 milioi dosi eskuratzeko. | Baliteke EBk azarorako izatea lehen txertoa. Kontratu bat du AstraZeneca Erresuma Batuko laborategiarekin, 300 milioi dosi eskuratzeko. | Baliteke urtea amaitu aurretik lehen txertoa izatea EB Europako Batasuneko herrialdeek. AstraZeneca laborategiarekin kontratu bat sinatu du Bruselak, eta, iragarpenen arabera, baliteke azarorako izatea lehen dosiak: 30 milioi inguru. Erresuma Batuko laborategia Oxfordeko Unibertsitatearekin ari da elkarlanean, eta, guz... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186442/bankia-eta-caixabank-espainiako-banku-handiena-egiteko-negoziatzen-hasi-dira.htm | Ekonomia | Bankia eta Caixabank Espainiako banku handiena egiteko negoziatzen hasi dira | Kataluniako eta Madrilgo finantza entitateek CNMVri esan diote bat egiteko negoziazioak hasi dituztela. Operazio hori azken hogei urteetako bat egite handiena litzateke Espainiako banku sisteman | Bankia eta Caixabank Espainiako banku handiena egiteko negoziatzen hasi dira. Kataluniako eta Madrilgo finantza entitateek CNMVri esan diote bat egiteko negoziazioak hasi dituztela. Operazio hori azken hogei urteetako bat egite handiena litzateke Espainiako banku sisteman | Caixabank eta Bankiaren balizko bat egiteak Espainiako erreskate funtsari (Frob) eragingo lioke, Bankiaren %61,8 estatuarena baita. Edonola ere, banku sistemaren lau entitate handienetako bik egin nahi dute operazioa, eta horren emaitza azken hogei urteotako operaziorik handiena litzateke, bien artean 664.027 milioi eu... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186443/kasuek-gora-egin-dute-azken-orduetan-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Kasuek gora egin dute azken orduetan Hego Euskal Herrian | Beste 871 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 155 gehiago. | Kasuek gora egin dute azken orduetan Hego Euskal Herrian. Beste 871 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 155 gehiago. | Azken orduetan, 11.909 PCR proba egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta horietatik 863 positiboak izan dira. Asteon kasuak baretzen ari zirela zirudien arren, gora egin dute azken orduetan: bezperan baino 155 positibo gehiago izan dira. Positiboen portzentajeak ere gora egin du, gainera: egin diren proben %7,31 izan dir... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186444/hasi-da-ezohiko-ikasturtea-nafarroan.htm | Gizartea | Hasi da ezohiko ikasturtea Nafarroan | Sei urtetik gorakoek maskara jantzita, eta eskolak goizez soilik direla hasi dute gaur ikasturtea milaka haur eta nerabek. 47 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du gobernuak, koronabirusak sortutako egoerara egokitzeko. Besteak beste, 666 irakasle gehiago kontratatu dituzte. | Hasi da ezohiko ikasturtea Nafarroan. Sei urtetik gorakoek maskara jantzita, eta eskolak goizez soilik direla hasi dute gaur ikasturtea milaka haur eta nerabek. 47 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du gobernuak, koronabirusak sortutako egoerara egokitzeko. Besteak beste, 666 irakasle gehiago kontratatu dituzte. | Ez besarkadarik, ezta gurasoen azken bultzadarik eskola aurrean. Maskara jantzita eta ahalik eta modurik antolatuenean egin dute eskolako sartzea milaka haurrek gaur goizean, Nafarroan. Koronabirusaren ondorioz, martxo erdialdean eten ziren aurrez-aurreko saioak, eta, sei hilabeteren ostean, itzulera ez da arrunta izan... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186445/nafarroako-auzitegi-nagusiak-ez-du-onartu-mendigorriko-haurrak-d-ereduan-hastea.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak D ereduan hastea | D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela: auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen «nahi eta borondatearen aurka», haurrek Mendigorriko A ereduan edo Garesko D ereduan hasi beharko dute ika... | Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak D ereduan hastea. D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela: auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen «nahi eta borondatearen a... | Nafarroako Gobernuaren ezezkoa ikusita, Mendigorriko gurasoek D eredua ezartzearen aldeko auzibidea zabaldu zuten uztailean. Kautelazko neurri gisa eskatu zuten 2020-2021 ikasturterako D ereduan hasi ahal izan zitezela haurrak Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxean. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jakinaraz... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186446/nafarroan-martxan-da-covid-19ko-positiboak-atzemateko-aplikazioa.htm | Gizartea | Nafarroan martxan da COVID-19ko positiboak atzemateko aplikazioa | Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak ezagutarazi du RadarCovid aplikazioa. Bluetooth bidezko erregistroekin funtzionatuko du, baina, "erabilgarria" izateko, herritarren "kolaborazioa" eskatu du Indurainek. Oraingoz soilik gaztelaniaz erabili ahal izango da. | Nafarroan martxan da COVID-19ko positiboak atzemateko aplikazioa. Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak ezagutarazi du RadarCovid aplikazioa. Bluetooth bidezko erregistroekin funtzionatuko du, baina, "erabilgarria" izateko, herritarren "kolaborazioa" eskatu du Indurainek. Oraingoz soilik gaztelaniaz... | Heldu da koronabirusaz kutsatutakoak atzemateko eta erregistratzeko aplikazioa Nafarrora. Datorren astelehenean jarriko dute erabilgarri herritar guztientzat, baina gaur ezagutarazi du Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak. Telefono arteko harremana da programak detektatuko duena, bluethooth bidez, eta, horre... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186447/laquobizi-zantzuakraquo-atzeman-dituzte-beiruteko-eraikin-bateko-hondakinen-artean-leherketa-izan-eta-hilabetera.htm | Mundua | «Bizi zantzuak» atzeman dituzte Beiruteko eraikin bateko hondakinen artean, leherketa izan eta hilabetera | Haur bat izan daitekeen ustea du Txileko erreskate talde batek. Haren bihotz taupadak eta arnasketa zantzuak detektatu dituzte eskaner baten bitartez. | «Bizi zantzuak» atzeman dituzte Beiruteko eraikin bateko hondakinen artean, leherketa izan eta hilabetera. Haur bat izan daitekeen ustea du Txileko erreskate talde batek. Haren bihotz taupadak eta arnasketa zantzuak detektatu dituzte eskaner baten bitartez. | Txileko erreskate talde batek aditzera eman du «bizi zantzuak» atzeman dituela duela hilabete Beiruten jazo zen leherketagatik erori zen eraikin bateko hondakinen azpian. Erreskate taldeko kide batek Al Jazzera hedabideari esan dionez, eskaneatzeko erabiltzen duten makina baten bitartez bihotz taupaden eta arnasketaren... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186448/madrilek-debekatu-egingo-du-bezeroen-arretarako-tarifikazio-bereziko-zenbakiak-erabiltzea.htm | Gizartea | Madrilek debekatu egingo du bezeroen arretarako tarifikazio bereziko zenbakiak erabiltzea | Espainiako Gobernuko Kontsumo Ministerioak legea aldatzeko asmoa du 902 zenbakiak direlakoak debekatzeko. | Madrilek debekatu egingo du bezeroen arretarako tarifikazio bereziko zenbakiak erabiltzea. Espainiako Gobernuko Kontsumo Ministerioak legea aldatzeko asmoa du 902 zenbakiak direlakoak debekatzeko. | Bezeroen arretarako erabili ohi diren tarifikazio bereziko telefono zenbakiak —902 esaten zaie— debekatuko ditu Espainiako Gobernuko Kontsumo Ministerioak. «Ezin dira izan kontsumitzaileentzako kostu bat eta enpresa gutxi batzuentzako negozio bat».
Horretarako, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Oro... |
2020-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/186449/silvio-berlusconi-ospitaleratu-egin-dute-koronabirusagatik.htm | Mundua | Silvio Berlusconi ospitaleratu egin dute koronabirusagatik | Herenegun eman zuen positibo, baina haren osasunak okerrera egin du. | Silvio Berlusconi ospitaleratu egin dute koronabirusagatik. Herenegun eman zuen positibo, baina haren osasunak okerrera egin du. | Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia Milaneko erietxe batera eraman zuten atzo gauean, koronabirusaren proban positibo eman eta haren egoerak okerrena egin ostean. Haren medikuak jakinarazi zuenez, “badaezpada” ospitaleratu dute. “Haren osasun egoera ez da kezkagarria”, gaineratu zuen. Italiako hainbat hedabi... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.