date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185742/bilboko-manifestazioa-bertan-behera-uzteko-eskatu-diote-pentsiodunen-mugimenduari.htm
Ekonomia
Bilboko manifestazioa bertan behera uzteko eskatu diote pentsiodunen mugimenduari
Ados kolektiboko kideek uste dute ez dela horretarako garaia. «Protagonismo pertsonala» nahi izatea leporatu diete deitzaileei. Abuztuaren 24rako deitu dute mobilizaziora.
Bilboko manifestazioa bertan behera uzteko eskatu diote pentsiodunen mugimenduari. Ados kolektiboko kideek uste dute ez dela horretarako garaia. «Protagonismo pertsonala» nahi izatea leporatu diete deitzaileei. Abuztuaren 24rako deitu dute mobilizaziora.
Ados kolektiboan biltzen diren pentsiodunen elkarteek Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari eskatu diote bertan behera uzteko abuztuaren 24an Bilbon egingo duen manifestazioa. Sektore kritiko horretako kideek uste dute egungo egoera ez dela egokia gisa horretako mobilizazio bat egiteko —koronabirusaren krisiak agerian utz...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185743/oiartzungo-taberna-bat-itxi-dute-langile-batek-positibo-eman-duela-eta.htm
Gizartea
Oiartzungo taberna bat itxi dute langile batek positibo eman duela eta
Kutsatzea familiartekoa izan dela baieztatu du Oiartzungo Udalak. Kutsatutakoen kontaktuek negatibo eman dute PCR proban.
Oiartzungo taberna bat itxi dute langile batek positibo eman duela eta. Kutsatzea familiartekoa izan dela baieztatu du Oiartzungo Udalak. Kutsatutakoen kontaktuek negatibo eman dute PCR proban.
Oiartzungo Udalak (Gipuzkoa) jakinarazi du Arragua auzoko Alhambra taberna itxi dutela, hango langile batek positibo eman duelako. Udalak Jaurlaritzako Osasun Sailari eman dio kutsatzearen berri. Azterketaren ostean, baieztatu dute familiarteko kutsatze bat izan dela. Osasun Sailak jarraipena egin die kutsatutakoen ko...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185744/bi-hildako-azken-orduetan-izandako-bi-istriputan.htm
Gizartea
Bi hildako azken orduetan izandako bi istriputan
Tuterako bizilagun bat zendu da Alfaron (Espainia) izandako istripu batean. Andoainen ere istripu bat izan da, eta 67 urteko pertsona bat zendu da.
Bi hildako azken orduetan izandako bi istriputan. Tuterako bizilagun bat zendu da Alfaron (Espainia) izandako istripu batean. Andoainen ere istripu bat izan da, eta 67 urteko pertsona bat zendu da.
Auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre talka egin dute N-232 errepidean, Alfaron (Espainia). 7:30etan izan da istripua, eta bi hildako eragin ditu: 39 urteko gizonezko bat eta 20 urteko beste bat, haietako bat tuterarra. Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkaritzak zabaldu duenez, errepidea itxita dago istripu...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185745/372-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
372 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Azpeitiko tabernari guztiei PCR probak egingo dizkiete, eta Bizkaiko zahar etxeetan beste hiru positibo atzeman dituzte.
372 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Azpeitiko tabernari guztiei PCR probak egingo dizkiete, eta Bizkaiko zahar etxeetan beste hiru positibo atzeman dituzte.
Koronabirusaren azken datuak jakinarazi dituzte Hegoaldeko administrazioek. Bizkaian detektatu dituzte kasu gehien (185), atzo baino hemeretzi gutxiago, dena dela. Gipuzkoan ere bezperan baino positibo gutxiago atzeman dituzte (53); Araban, berriz, 72 kasu agertu dira azkeneko 24 orduetan. Nafarroan 51 pertsonak eman d...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185746/soldatak-aldi-baterako-murriztea-proposatu-du-lhk-k.htm
Ekonomia
Soldatak aldi baterako murriztea proposatu du LHK-k
Tomas Arrieta Lan Harremanetarako Kontseiluko presidenteak ezinbestekotzat jo du aldi baterako erregulazioak irailetik harago luzatzea enpleguari eusteko.
Soldatak aldi baterako murriztea proposatu du LHK-k. Tomas Arrieta Lan Harremanetarako Kontseiluko presidenteak ezinbestekotzat jo du aldi baterako erregulazioak irailetik harago luzatzea enpleguari eusteko.
Tomas Arrieta EAEko Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidentea aldi baterako enplegu erregulazioak (ABEE) luzatzearen alde azaldu da —irailaren 30era arteko epea dute oraingoek—, baina ohartarazi du hori ezin dela neurri bakarra izan enpleguari eusteko. Arrietaren esanetan, «hain ezohikoa den egoera honetan», ezinbe...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185747/bilboko-tabernariak-gaizkileak-bagina-bezala-tratatzen-gaituzte.htm
Ekonomia
Bilboko tabernariak: «Gaizkileak bagina bezala tratatzen gaituzte»
Udaltzainen jarrera salatu dute, eta laguntzak eskatu dizkiote udalari: «%20an ari gara lanean, eta zergen %100 ordaintzen ditugu. Gutako asko ez dira iritsiko azarora».
Bilboko tabernariak: «Gaizkileak bagina bezala tratatzen gaituzte». Udaltzainen jarrera salatu dute, eta laguntzak eskatu dizkiote udalari: «%20an ari gara lanean, eta zergen %100 ordaintzen ditugu. Gutako asko ez dira iritsiko azarora».
Bilboko Zazpikaleetako, Santutxuko, Atxuriko eta Bilbo Zaharreko taberna elkarte batek haserrea eta kezka plazaratu ditu COVID-19aren krisiaren eraginez duten egoerarengatik. Kexa Bilboko Udalari helarazi diote, eskaera zehatzak eginez: «%20an ari gara lanean, eta zergak oso-osorik ordaintzen ditugu: ura, zaborrak... G...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185748/ezingo-dira-hamar-pertsona-baino-gehiago-bildu-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Ezingo dira hamar pertsona baino gehiago bildu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Osasun larrialdia ezarri osteko lehen neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak.
Ezingo dira hamar pertsona baino gehiago bildu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osasun larrialdia ezarri osteko lehen neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak.
Atzo ezarri zuen Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia, eta gaur bildu da Labi batzordea —Larrialdiari Aurre Egiteko Bidea— lehen neurriak adosteko. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria izan da batzordearen buru, eta bertan izan dira sailburuak eta diputazioetako ahaldun nagusiak ere. Bilera horretan, ezar...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185749/maskara-erabiltzera-derrigortuko-dute-ipar-euskal-herriko-enpresetan.htm
Gizartea
Maskara erabiltzera derrigortuko dute Ipar Euskal Herriko enpresetan
Elisabeth Borne Frantziako lan ministroak jakinarazi du maskarak derrigorrez erabili beharko direla enpresetan. Neurria irailaren lehenetik goiti sartuko da indarrean.
Maskara erabiltzera derrigortuko dute Ipar Euskal Herriko enpresetan. Elisabeth Borne Frantziako lan ministroak jakinarazi du maskarak derrigorrez erabili beharko direla enpresetan. Neurria irailaren lehenetik goiti sartuko da indarrean.
Irailaren lehenetik goiti derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea enpresetan, bakarkako bulegoetan salbu. Elisabeth Borne Frantziako lan ministroak azaldu du erabakia, lan munduko partzuergoekin egin duen bilkura baten ondotik. Bilkuretan eta bulego irekietan baitezpadakoa izanen da, kutsatzea eragozteko. Langileek...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185750/ekintzaile-bat-zigortu-dute-hariri-libanoko-lehen-ministroaren-hilketagatik.htm
Mundua
Ekintzaile bat zigortu dute Hariri Libanoko lehen ministroaren hilketagatik
Salim Ayyash kargu guztietan errudun dela ebatzi du Libanorako Auzitegi Bereziak, Rafik Hariri Libanoko lehen ministro ohia eta beste 21 pertsona hiltzeagatik. Beste hiru akusatuak absolbitu egin ditu.
Ekintzaile bat zigortu dute Hariri Libanoko lehen ministroaren hilketagatik. Salim Ayyash kargu guztietan errudun dela ebatzi du Libanorako Auzitegi Bereziak, Rafik Hariri Libanoko lehen ministro ohia eta beste 21 pertsona hiltzeagatik. Beste hiru akusatuak absolbitu egin ditu.
Rafik Hariri Libanoko lehen ministro ohia hil eta hamabost urte geroago etorri da auziaren epaia. Hagan (Herbehereak) dagoen Libanorako Auzitegi Bereziak lau akusatuetatik bakarra zigortu du, eta beste hirurak absolbitu egin ditu. Auzitegiak «homizidioa» eta «lehergaiekin ekintza terrorista» egin izana egotzi dio Salim...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185751/trumpen-aurkako-jarrerak-batu-ditu-demokratak.htm
Mundua
Trumpen aurkako jarrerak batu ditu demokratak
Michelle Obamaren eta Bernie Sandersen hitzaldiekin hasi da Alderdi Demokrataren kongresua.
Trumpen aurkako jarrerak batu ditu demokratak. Michelle Obamaren eta Bernie Sandersen hitzaldiekin hasi da Alderdi Demokrataren kongresua.
Ezohikoa da Alderdi Demokrataren aurtengo kongresua. Ez da izango aurreko lau urteetako jendetzarik, ez eta txaloaldi jendetsurik ere, pandemiak ez duelako horretarako modurik ematen. Horren ordez, bideokonferentzia bidezko lau eguneko batzarra egingo dute demokratek. Goizaldean hasi dute, George Floyd 46 urteko gizone...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185752/hezkuntza-sailak-dio-kasuz-kasu-aztertuko-duela-ea-eskolek-irakasle-gehiago-behar-dituzten.htm
Gizartea
Hezkuntza Sailak dio kasuz kasu aztertuko duela ea eskolek irakasle gehiago behar dituzten
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %95,4k goizez emango dituzte eskolak.
Hezkuntza Sailak dio kasuz kasu aztertuko duela ea eskolek irakasle gehiago behar dituzten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %95,4k goizez emango dituzte eskolak.
Ikasturte berria ate joka dela, hari buruzko argibide batzuk ematera atera da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte. Irakasleak kontratatzeaz aritu da Uriarte. Duela egun batzuk irakasle gehiago hartuko ez zituztela ziurtatu zuen arren, gaur zehaztapen bat egin du: beharrak aztertuko dituzte. «Eskaera...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185753/arabako-eta-bizkaiko-zahar-etxeetako-23-egoiliarrek-eman-dute-positibo.htm
Gizartea
Arabako eta Bizkaiko zahar etxeetako 23 egoiliarrek eman dute positibo
Bilboko zahar etxe batean eta Zuiakoan atzeman dituzte azken kasuak. Langile bat kutsatu da Bilbon, eta beste bat Zuian.
Arabako eta Bizkaiko zahar etxeetako 23 egoiliarrek eman dute positibo. Bilboko zahar etxe batean eta Zuiakoan atzeman dituzte azken kasuak. Langile bat kutsatu da Bilbon, eta beste bat Zuian.
Arabako Foru Aldundia PCR probak egiten ari zaizkie hilaren hasieratik zahar etxeetako egoiliar eta erabiltzaileei, prebentzio neurri gisa. Diputazioak proben bitartez atzemandako lehen kasuen berri eman du: hamabi positibo atzeman dituzte Zuiako (Araba) zahar etxe batean. Horietatik hamaika egoiliarrak dira, eta beste...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185754/dardara-baten-doinua.htm
Bizigiro
Dardara baten doinua
Soinuak uhin bidez zabaltzen diren dardarak dira. Zenbaitentzat, lanabesa dira; beste batzuentzat, hutsunea edo bibrazio identifikaezin bat. Eta muga fin bat ere bada, soinuaren eta zarataren artekoa.
Dardara baten doinua. Soinuak uhin bidez zabaltzen diren dardarak dira. Zenbaitentzat, lanabesa dira; beste batzuentzat, hutsunea edo bibrazio identifikaezin bat. Eta muga fin bat ere bada, soinuaren eta zarataren artekoa.
Danba! Itxi da atea, eta berehala begiratu dute denek zarata entzun den tokira. Kontzertuan, begiak itxi, eta orkestraren doinuak beste errealitate batera eraman du entzulea. Txorien kanta lasaiak, hirietako lanen hots nardagarriak, telebistan bat-batean igotzen den bolumena, adiskidearen hitzak. Soinuz inguraturik biz...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185755/sua-eta-ura.htm
Mundua
Sua eta ura
Alderdi Demokrataren presidentegai izendatu dute Joe Biden. Hautagai demokratak bederatzi punturen aldea ateratzen dio inkestetan Donald Trumpi, hark kanpainan izandako hutsegiteen ondorioz gehienbat.
Sua eta ura. Alderdi Demokrataren presidentegai izendatu dute Joe Biden. Hautagai demokratak bederatzi punturen aldea ateratzen dio inkestetan Donald Trumpi, hark kanpainan izandako hutsegiteen ondorioz gehienbat.
Zortea duela diote Joe Biden buruzagi demokratari buruz. Zortea izan zuen Alderdi Demokratak bat egin zuenean Bernie Sanders hautagai progresista lehiatik kanpo uzteko, hark alderdia irauliko zuen beldur. Sanders erretiratu ostean, ordea, finantzaketa eta azpiegitura falta zituen, aurkariak dirua sobera eta nahi adina ...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185758/maliko-presidentea-eta-lehen-ministroa-bahitu-dituzte-militarrek.htm
Mundua
Maliko presidentea eta lehen ministroa bahitu dituzte militarrek
Militar talde bat gobernuaren aurka altxatu da, eta Bamako hiriburuko hainbat gune estrategiko inguratu dituzte. Ecowasek eta Frantziak babesa adierazi diote gobernuari.
Maliko presidentea eta lehen ministroa bahitu dituzte militarrek. Militar talde bat gobernuaren aurka altxatu da, eta Bamako hiriburuko hainbat gune estrategiko inguratu dituzte. Ecowasek eta Frantziak babesa adierazi diote gobernuari.
Militar talde bat Maliko Gobernuaren aurka altxatu da, estatu kolpea emateko saiakera batean. Bamako hiriburuko hainbat gune estrategiko bereganatu dituzte, eta, taldeak adierazi duenez, Ibrahim Bubacar Keita presidentea eta Bubu Cise lehen ministroa haien esku daude. Altxamenduan parte hartu duten militarretako baten ...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185782/sololuzeren-familiak-eskerrak-eman-dizkie-bilaketan-aritutakoei.htm
Gizartea
Sololuzeren familiak eskerrak eman dizkie bilaketan aritutakoei
Beltran topatu arte "bake osorik ez" dela izango azpimarratu dute hedabideei bidalitako ohar batean. DNA probak baieztatu du Sololuzerenak direla igandeaz gero aurkitutako gorpuzkiak.
Sololuzeren familiak eskerrak eman dizkie bilaketan aritutakoei. Beltran topatu arte "bake osorik ez" dela izango azpimarratu dute hedabideei bidalitako ohar batean. DNA probak baieztatu du Sololuzerenak direla igandeaz gero aurkitutako gorpuzkiak.
"Esker ona adierazi nahi diegu Albertoren bilaketan eta aurkikuntzan parte hartu duten guztiei. Nahiz eta egoera oso bereziak bizitzea egokitu, haiek ez dute etsi", nabarmendu dute Alberto Sololuzeren senideek. Joan den igandeaz geroztik Zaldibarko zabortegian (Bizkaia) topatutako giza arrastoak Sololuzerenak direla ba...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185784/bozetara-deitzeko-konpromisoa-hartu-dute-maliko-gobernuaren-kontra-altxatutako-militarrek.htm
Mundua
Bozetara deitzeko konpromisoa hartu dute Maliko Gobernuaren kontra altxatutako militarrek
Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidenteak dimisioa eman du, eta, handik gutxira, militarrek hauteskundeetarako deia iragarri dute. Herrialdeko mugak itxi dituzte, eta 21:00etatik 5:00etara etxeratzeko agindua ezarri dute.
Bozetara deitzeko konpromisoa hartu dute Maliko Gobernuaren kontra altxatutako militarrek. Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidenteak dimisioa eman du, eta, handik gutxira, militarrek hauteskundeetarako deia iragarri dute. Herrialdeko mugak itxi dituzte, eta 21:00etatik 5:00etara etxeratzeko agindua ezarri dute.
Militar talde bat Maliko Gobernuaren aurka altxatu zen atzo, eta Ibrahim Bubacar Keita presidentea eta Bubu Cise lehen ministroa bahitu zituzten. Bahiketaren ondotik, presidentea dimisioa ematera behartu zuten, eta gobernua eta parlamentua desegitera. OTRM1 telebista katean mintzatu da Keita. «Boterean jarraitzeko ez d...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185785/etxetresnen-renove-planak-aurrekontua-bete-du.htm
Ekonomia
Etxetresnen Renove planak aurrekontua bete du
Jasotako eskaerekin eta tramitean dituenekin 2,5 milioi euroko aurrekontua osatu dela uste du Energiaren Euskal Erakundeak. Hala ere, esleipenak irmoak izan artean eskabideak onartzen jarraituko du; hori bai, laguntza emateko bermerik gabe.
Etxetresnen Renove planak aurrekontua bete du. Jasotako eskaerekin eta tramitean dituenekin 2,5 milioi euroko aurrekontua osatu dela uste du Energiaren Euskal Erakundeak. Hala ere, esleipenak irmoak izan artean eskabideak onartzen jarraituko du; hori bai, laguntza emateko bermerik gabe.
Etxetresnak berritzeko Renove planarekin 25.000 etxetresna inguru ordezkatzea erraztu duela kalkulatu du EEE Energiaren Euskal Erakundeak. Gaur jakinarazi duenez, uste du jada bete duela planaren 2,5 milioi euroko aurrekontua, orain arte jasotako eskaerekin eta tramitean dituenekin. Dena den, orain arteko eskaera guzti...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185786/herri-urrats-ez-dute-ospatuko.htm
Gizartea
Herri Urrats ez dute ospatuko
Egoera sanitarioa ikusirik, irailean egin beharra zuten besta eguna bertan behera uztea erabaki du Seaskak. Diru sarreren herenak gal ditzake Ikastolen Federazioak, ikastolen aldeko besta guztiak ezeztatuak izanik.
Herri Urrats ez dute ospatuko. Egoera sanitarioa ikusirik, irailean egin beharra zuten besta eguna bertan behera uztea erabaki du Seaskak. Diru sarreren herenak gal ditzake Ikastolen Federazioak, ikastolen aldeko besta guztiak ezeztatuak izanik.
37.a izan behar zuen aurtengoak. Maiatzaren 10ean egitekoa zuten ikastolen besta, Senperen (Lapurdi), Gaki Ge lelopean. Konfinamenduak harrapaturik, irailera gibelatzea erabaki zuten Seaskak eta Ikastolen Federazioak. Baina egoera sanitarioak ez du hobera egin, eta goizean eman dute berria: 2020. urteko Herri Urrats ez...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185787/zarauzko-taberna-bat-itxi-dute-langile-batek-positibo-eman-duela-eta.htm
Gizartea
Zarauzko taberna bat itxi dute, langile batek positibo eman duela eta
Itxita egongo da gainerako langileei probak egin bitartean.
Zarauzko taberna bat itxi dute, langile batek positibo eman duela eta. Itxita egongo da gainerako langileei probak egin bitartean.
Zarauzko (Gipuzkoa) Arrano tabernak sare sozialetan jakinarazi duenez, bertako langile batek positibo eman du azken orduetan. Hori dela eta, taberna itxita egongo da gainerako langileei PCR probak egin eta emaitzak jakin arte. Prebentzio neurri gisa, gainera, taberna desinfektatuko dute.
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185788/agerraldi-bat-atzeman-dute-bilboko-zahar-etxe-batean.htm
Gizartea
Agerraldi bat atzeman dute Bilboko zahar etxe batean
Bederatzi egoiliarrek eta langile batek positibo eman dute. Murgiko adinekoen egoitzan bertze zazpi positibo detektatu dituzte azken orduetan, eta denera hemeretzi dira bertako positiboak.
Agerraldi bat atzeman dute Bilboko zahar etxe batean. Bederatzi egoiliarrek eta langile batek positibo eman dute. Murgiko adinekoen egoitzan bertze zazpi positibo detektatu dituzte azken orduetan, eta denera hemeretzi dira bertako positiboak.
Bizkaiko zahar etxeetan ugarituz doaz kasuak. Atzo, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi zuen lau zahar etxetan atzeman zituztela kutsatzeak, eta, orotara, 47 zirela positibo eman zuten egoiliarrak. Halaber, azken orduetan agerraldi brri bat atzeman dute Bilboko zahar etxe batean. Zentroko egoiliar batek positibo eman o...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185789/joe-biden-izango-da-alderdi-demokrataren-hautagaia-presidentetzarako.htm
Mundua
Joe Biden izango da Alderdi Demokrataren hautagaia presidentetzarako
Alderdiaren atzoko konbentzio birtualean egin zuten bozketa. Bidenek bihar emango du onarpen diskurtsoa, eta horrekin amaituko da demokraten bilkura.
Joe Biden izango da Alderdi Demokrataren hautagaia presidentetzarako. Alderdiaren atzoko konbentzio birtualean egin zuten bozketa. Bidenek bihar emango du onarpen diskurtsoa, eta horrekin amaituko da demokraten bilkura.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Alderdi Demokratak atzo iluntzean jakinarazi zuen ofizialki Joe Biden izango dela presidentetzarako hautagaia. Hirugarren saiakeran lortu du Bidenek bere alderdiaren hautagaia izatea, eta Donald Trump AEBetako presidenteak beste legealdi bat lor ez dezan saiatuko da. «Eskerrik asko, b...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185790/foro-sozialak-laquopremiazkotzatraquo-jo-du-presoen-urruntze-politika-amaitzea.htm
Politika
Foro Sozialak «premiazkotzat» jo du presoen urruntze politika amaitzea
Foroak adierazi du beharrezkoa dela Eusko Jaurlaritzak presoak gerturatzeko egindako proposamena gauzatzea, «preso bakoitzaren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara hurbiltzeko».
Foro Sozialak «premiazkotzat» jo du presoen urruntze politika amaitzea. Foroak adierazi du beharrezkoa dela Eusko Jaurlaritzak presoak gerturatzeko egindako proposamena gauzatzea, «preso bakoitzaren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara hurbiltzeko».
Foro Sozial Iraunkorrak «kezka handiz» jaso du joan den astean Etxerat elkarteak Espainiako Estatuko lau kartzelatako komunikazio murrizketen inguruan kaleratutako alerta. Horren arabera, COVID-19aren agerraldien ondorioz, espetxeetan «neurri murriztaileak» hartzen ari dira: aurrez aurreko bisitak debekatu dituzte zenb...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185791/595-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
595 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Indarrean sartu dira Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak. Positibo eman zuten hamabi pertsona hil dira azken astean Hegoaldean.
595 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Indarrean sartu dira Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak. Positibo eman zuten hamabi pertsona hil dira azken astean Hegoaldean.
Hego Euskal Herrian igo egin dira kasuak azken orduetan: 595 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 223 gehiago. Gorakada orokortua izan da herrialde guztietan, baina Bizkaian atzeman daiteke bereziki: 316 kasuren berri eman dute, atzoko kasuak ia halako bi (185). Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan, kasuen kopurua ia be...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185792/froome-eta-thomas-ez-dira-ariko-frantziako-tourrean.htm
Kirola
Froome eta Thomas ez dira ariko Frantziako Tourrean
Chris Froome eta Geraint Thomas Frantziako Tourreko irabazle ohiak ez dira izango aurtengo edizioan, Ineosek zortzikotetik kanpo utzi baititu. Egan Bernal eta Richard Carapaz izango dira Ineoseko taldeburuak.
Froome eta Thomas ez dira ariko Frantziako Tourrean. Chris Froome eta Geraint Thomas Frantziako Tourreko irabazle ohiak ez dira izango aurtengo edizioan, Ineosek zortzikotetik kanpo utzi baititu. Egan Bernal eta Richard Carapaz izango dira Ineoseko taldeburuak.
Chris Froome eta Geraint Thomas Frantziako Tourrean lehiatuko den Ineoseko zortzikotetik kanpo geratu dira. Biek ala biek ederki dakite zer den Tourra irabaztea, baina denboraldi honetan ez daude sasoirik onenean, eta taldeak beste txirrindulari batzuk eramatea erabaki du. Aurreko garailea, Egan Bernal, eta Giroko irab...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185793/gorpu-bat-aurkitu-dute-su-harturiko-auto-baten-barnean-azagran.htm
Gizartea
Gorpu bat aurkitu dute su harturiko auto baten barnean, Azagran
Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den. Autoak atzo arratsaldean hartu zuen su.
Gorpu bat aurkitu dute su harturiko auto baten barnean, Azagran. Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den. Autoak atzo arratsaldean hartu zuen su.
Auto batek su hartu zuen atzo Azagrako kanpoaldean (Nafarroa), eta, sua itzaltzean, pertsona baten gorpua aurkitu zuten suhiltzaileek ibilgailuaren barnean. Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den. Azkoiengo suhiltzaileei eman zieten abisua, atzo arratsaldean: sua zegoela oihan batean. Sutan zegoena, ordea, aut...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185794/ebk-ez-ditu-onartuko-bielorrusiako-presidentetzarako-bozen-emaitzak.htm
Mundua
EBk ez ditu onartuko Bielorrusiako presidentetzarako bozen emaitzak
Bruselak zehaztu du «barne krisi bat» dela Bielorrusiakoa, eta eskatu dute elkarrizketak has ditzatela.
EBk ez ditu onartuko Bielorrusiako presidentetzarako bozen emaitzak. Bruselak zehaztu du «barne krisi bat» dela Bielorrusiakoa, eta eskatu dute elkarrizketak has ditzatela.
Svetlana Tikhanovskaia oposizioko buruak Europako Batasuneko (EB) buruei eskatu die, gaur, Bielorrusiako hauteskundeen emaitzak ez onartzeko. Horrez gain, «iruzurra» salatu du, eta nabarmendu Aleksandr Lukaxenkok zilegitasuna galdu duela: «Lukaxenkok zilegitasun osoa galdu du gure nazioaren eta mundu osoaren aurrean». ...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185795/andoaingo-kiroldegia-itxi-dute-langile-batek-positibo-eman-duela-eta.htm
Gizartea
Andoaingo kiroldegia itxi dute, langile batek positibo eman duela eta
Zenbait positibo detektatu dituzte Donostiako Hegalak kiroldegiko ikastaro batean. Kontrolpean dagoela adierazi dute.
Andoaingo kiroldegia itxi dute, langile batek positibo eman duela eta. Zenbait positibo detektatu dituzte Donostiako Hegalak kiroldegiko ikastaro batean. Kontrolpean dagoela adierazi dute.
Andoaingo (Gipuzkoa) kiroldegia ixtea erabaki du udalak asteazken honetan. Bertako langile batek positibo eman du PCR testa eginda, eta, erabiltzaileekin kontaktu zuzenik izan ez badu ere, udalak jakinarazi du instalazioak aldi baterako itxita egongo direla. Donostiako Hegalak kiroldegiko jarduera batean ere positibo ...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185796/celestino-cordova-maputxeak-gose-greba-utzi-du-106-egunen-ondoren.htm
Mundua
Celestino Cordova maputxeak gose greba utzi du, 106 egunen ondoren
Maiatzaren 4an hasi zen gose greban, eta Txileko Gobernuarekin akordio batera iristean amaitu du bere protesta.
Celestino Cordova maputxeak gose greba utzi du, 106 egunen ondoren. Maiatzaren 4an hasi zen gose greban, eta Txileko Gobernuarekin akordio batera iristean amaitu du bere protesta.
Buruzagi espiritual maputxea da Celestino Cordova, eta gose greban egon da 106 egunez. Maiatzaren 4an ekin zion grebari, Temucoko kartzelan zegoela, eta Txileko Gobernuarekin akordio bat lortu duelako utzi du protesta. Horren arabera, Temucoko eta Angoleko espetxeetan modulu bereziak eraikiko dituzte maputxeek beren er...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185797/beste-lau-hilabete-iraun-dezakete-joaquin-beltran-bilatzeko-lanek.htm
Gizartea
Beste lau hilabete iraun dezakete Joaquin Beltran bilatzeko lanek
Eusko Jaurlaritzako iturriek azaldu dute beste bi astez segituko dutela Sololuze topatu duten gunea arakatzen, Beltranen arrastoen bila; baina, agertuko ez balitz, beste gune bat egokitu beharko lukete indusketa lanetan segitzeko.
Beste lau hilabete iraun dezakete Joaquin Beltran bilatzeko lanek. Eusko Jaurlaritzako iturriek azaldu dute beste bi astez segituko dutela Sololuze topatu duten gunea arakatzen, Beltranen arrastoen bila; baina, agertuko ez balitz, beste gune bat egokitu beharko lukete indusketa lanetan segitzeko.
Alberto Sololuzeren gorpuzkiak agertu diren tokian —baskularen azpian, B1 gunean— segituko dute bilaketa lanetan Zaldibarko zabortegian; izan ere, Joaquin Beltranen gorpuzkiak topatzea da hurrengo urratsa. Eusko Jaurlaritzak BERRIAri jakinarazi dionez, beste bi aste iraun dezakete induskatze lanek gune horretan, eta, h...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185798/gutxienez-45-migratzaile-hil-dira-libia-pareko-kostan-hondoratze-batean.htm
Mundua
Gutxienez 45 migratzaile hil dira Libia pareko kostan, hondoratze batean
Europarako bidean hondoratu da ontzia. NBEk adierazi du Mediterraneoan aurten gertatu den ezbeharrik larriena izan dela.
Gutxienez 45 migratzaile hil dira Libia pareko kostan, hondoratze batean. Europarako bidean hondoratu da ontzia. NBEk adierazi du Mediterraneoan aurten gertatu den ezbeharrik larriena izan dela.
Libiatik Europara migratzaileak zeramatzan ontzi batek hondoa jo zuen joan den astelehenean, eta dozenaka lagun hil ziren istripuan. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak eta IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak gaur eman dute ezbeharraren berri. Hildakoak gutxienez 45 direla esan dute, eta 37 lagun bizirik...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185822/harris-presidenteordetzarako-hautagai-izendatu-dute.htm
Mundua
Harris presidenteordetzarako hautagai izendatu dute
Arrazakeria eta immigrazioa izan dira gaueko gai nagusiak. Trumpekin «demokrazia arriskuan» dagoela ohartarazi du Barack Obama presidente ohiak.
Harris presidenteordetzarako hautagai izendatu dute. Arrazakeria eta immigrazioa izan dira gaueko gai nagusiak. Trumpekin «demokrazia arriskuan» dagoela ohartarazi du Barack Obama presidente ohiak.
Asiar jatorriko lehen emakumezko presidenteordegai afroamerikarra bilakatu da bart gauean Kamala Harris. Alderdi Demokrataren kongresuko hirugarren egunean berretsi zuten alderdikideek haren hautagaitza. Kaliforniako senatariak Donald Trumpen aurka egiteko baliatu zuen kargu-hartze hitzaldia: «Kaosak noraezean utzi gai...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185823/aleksei-navalni-oposizioburua-erietxera-eraman-dute-ustez-pozoituta.htm
Mundua
Aleksei Navalni oposizioburua erietxera eraman dute, ustez pozoituta
Konorterik gabe eraman dute Navalni erietxera. Haren prentsa arduradunaren esanetan, duela urtebete ere saiatu ziren hura pozoitzen.
Aleksei Navalni oposizioburua erietxera eraman dute, ustez pozoituta. Konorterik gabe eraman dute Navalni erietxera. Haren prentsa arduradunaren esanetan, duela urtebete ere saiatu ziren hura pozoitzen.
Siberiako Tomsk hiritik Moskura zihoan Alkesei Navalni oposizioburua gaizki sentitzen hasi zenean. Hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen Omskeko aireportuan, haren osasunak okerrera egin zuenean. Lurra hartu zutenerako, ordea, konorterik gabe zegoen 44 urteko errusiarra. Kira Iarmix prentsa arduradun...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185824/gobernu-programa-ia-osatuta-dagoela-dio-tapiak.htm
Politika
Gobernu programa ia osatuta dagoela dio Tapiak
Gobernu programa negoziatzen jarraitzen dute jeltzaleek eta sozialistek. Irailaren 3an izango da inbestidura saioa. Aitzinetik PSE-EEren oinarriek onartuko beharko dute akordioa.
Gobernu programa ia osatuta dagoela dio Tapiak. Gobernu programa negoziatzen jarraitzen dute jeltzaleek eta sozialistek. Irailaren 3an izango da inbestidura saioa. Aitzinetik PSE-EEren oinarriek onartuko beharko dute akordioa.
«Gobernu programa ia bukatuta dago, azken hariak lotzea bakarrik falta da». Hala mintzatu da gaur Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako jarduneko sailburua Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Irailaren 3an egingo du Eusko Legebiltzarrak inbestidura saioa eta EAJren hautagaia, Iñigo Urkullu izend...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185825/hotelek-iazko-bezeroen-erdiak-izan-dituzte-uztailean.htm
Ekonomia
Hotelek iazko bezeroen erdiak izan dituzte uztailean
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 109 hotel itxita egon dira. Landetxeetan, berriz, %31,7 txikitu da gaualdien kopurua.
Hotelek iazko bezeroen erdiak izan dituzte uztailean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 109 hotel itxita egon dira. Landetxeetan, berriz, %31,7 txikitu da gaualdien kopurua.
Uda txarra espero zuten hotelek, eta uda txarra izaten ari dira; Hego Euskal Herrian bederen, Ipar Euskal Herrian Frantziako turisten etorrerak bezero andana ekarri baitie. Baina frantziar gutxi —eta are alemaniar, britainiar eta estatubatuar gutxiago— izan dira Bidasoaren bestaldeko hoteletan, eta horrek hondoratu egi...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185826/abisu-horia-arratsalderako-tenperatura-beroak-direla-eta.htm
Gizartea
Abisu horia arratsalderako, tenperatura beroak direla eta
Tenperatura beroenak 36ºC ingurura iristea espero da, eta ostiralerako ere ezarri da abisua, olatu garaiak direla eta.
Abisu horia arratsalderako, tenperatura beroak direla eta. Tenperatura beroenak 36ºC ingurura iristea espero da, eta ostiralerako ere ezarri da abisua, olatu garaiak direla eta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako, muturreko tenperatura beroak direla eta. Abisua 15:00etatik 19:00etara egongo da indarrean; izan ere, espero da Kantauri barnealdean eta Ebro ondoko eskualdean tenperatura beroenak 36ºC ingurura iristea; Iragate aldean, 35ºC ingurura; eta kosta...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185827/bertan-behera-utzi-dute-gasteizko-sorosleen-eta-begiraleen-greba.htm
Gizartea
Bertan behera utzi dute Gasteizko sorosleen eta begiraleen greba
Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuak itxita zeuden protestagatik. Joan den abuztuaren 10ean abiatu zituzten lan etenaldiak, eta langileek negoziatzen segitzen dute enpresarekin.
Bertan behera utzi dute Gasteizko sorosleen eta begiraleen greba. Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuak itxita zeuden protestagatik. Joan den abuztuaren 10ean abiatu zituzten lan etenaldiak, eta langileek negoziatzen segitzen dute enpresarekin.
Gasteizko Udalak jakinarazi du sorosleen eta begiraleen greba mugagabea bertan behera gelditu dela. Hamar egunez lau orduko lan etenaldiak egin dituzte langileek, eta, ondorioz, Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuak itxita egon dira. Protestaren bidez, langileek salatu nahi zuten udalak murriztu egin dituela igeril...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185828/689-kasu-detektatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
689 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian
Beste 45 eri sartu dira ospitalean azken orduetan.
689 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Beste 45 eri sartu dira ospitalean azken orduetan.
Kasuek gora egin dute beste behin Hego Euskal Herrian. Asteburuan kutsatzeak apaltzen ari zirela zirudien arren, azken bi egunetan goranzko joera izan da. Azken orduetan, 689 kasuren berri eman dute, bezperan baino 94 gehiago. Gainera, egin diren PCR proben kopurua ere txikiagoa izan da: 909 test gutxiago egin dira. Ka...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185829/hamabi-kasu-atzeman-dituzte-elorrioko-zahar-etxe-batean.htm
Gizartea
Hamabi kasu atzeman dituzte Elorrioko zahar etxe batean
Arabako zahar etxeetan beste bi kasu izan dira, eta Gipuzkoan hiru.
Hamabi kasu atzeman dituzte Elorrioko zahar etxe batean. Arabako zahar etxeetan beste bi kasu izan dira, eta Gipuzkoan hiru.
Beste oldarraldi bat izan da Bizkaiko zahar etxe batean. Oraingoan, Elorrioko zentro batean atzeman dituzte kasuak, eta, hori kontatuta, Bizkaian bost dira positiboak dituzten zahar etxeak. Langile batek positibo eman zuela eta, probak egin zizkieten zahar etxeko gainerako egoiliarrei eta langileei, eta beste 11 kasu d...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185830/bederatzigarren-egunez-jarraian-gaza-bonbardatu-du-israelek.htm
Mundua
Bederatzigarren egunez jarraian Gaza bonbardatu du Israelek
Israelek blokeo energetikoa ezarri zuen joan den astean, eta atzotik argindarra hornitzeari utzi dio Gazako zentral elektriko bakarrak. Egunean lau argi ordu bakarrik dituzte orain.
Bederatzigarren egunez jarraian Gaza bonbardatu du Israelek. Israelek blokeo energetikoa ezarri zuen joan den astean, eta atzotik argindarra hornitzeari utzi dio Gazako zentral elektriko bakarrak. Egunean lau argi ordu bakarrik dituzte orain.
Bederatzigarren egunez jarraian, Israelek Gaza bonbardatu du bart gauean. Israelgo armadak zabaldu duenez, Gazak Israelgo lurraldeetara jaurti dituzten suziriei eta puxika lehergaiei emandako erantzuna izan dira bonbardaketak. Armadaren arabera, Hamas erakunde terroristak Gazako mugan duen kontrol postu baten kontrakoa...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185831/abuztuaren-24an-aztertuko-dute-barrios-askatzeko-eskaera.htm
Politika
Abuztuaren 24an aztertuko dute Barrios askatzeko eskaera
Mikel Barrios euskal presoari bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten ekainean, «erakunde kriminal» bateko kide izatea egotzita. Bake Bideak eta Bakegileek presoa askatzeko eskatu dute.
Abuztuaren 24an aztertuko dute Barrios askatzeko eskaera. Mikel Barrios euskal presoari bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten ekainean, «erakunde kriminal» bateko kide izatea egotzita. Bake Bideak eta Bakegileek presoa askatzeko eskatu dute.
Bake Bideak eta Bakegileek ageri bateratu bat aurkeztu dute Mikel Barrios euskal presoa askatzea eskatzeko. Abuztuaren 24an aztertuko dute Barriosek aurkeztutako eskaera, eta orduan finkatuko dute dei auziaren eguna. Irailerako, bizikleta martxa bat antolatu dute, Iturgoienetik Mont-de-Marsango espetxera (Okzitania). H...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185832/kaleratzeak-stop-elkarteak-alokairuaren-prezioa-kontrolatzeko-kanpaina-ezartzeko-eskatu-du.htm
Gizartea
Kaleratzeak Stop elkarteak alokairuaren prezioa kontrolatzeko kanpaina ezartzeko eskatu du
Plataformak agerraldia egin du gaur, eta eskatu du, besteak beste, alokairu sozialeko etxebizitza gehiago sortzea, eta «Donostian dauden 4.000 etxebizitza hutsak» mobilizatzea.
Kaleratzeak Stop elkarteak alokairuaren prezioa kontrolatzeko kanpaina ezartzeko eskatu du. Plataformak agerraldia egin du gaur, eta eskatu du, besteak beste, alokairu sozialeko etxebizitza gehiago sortzea, eta «Donostian dauden 4.000 etxebizitza hutsak» mobilizatzea.
Kaleratzeak Stop-ek, Alokairuk eta Azora funtsak kalte egindakoen plataformak agerraldia egin dute gaur, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zinegotzien babesarekin. Merkatu pribatuko alokairuaren prezioa kontrolatuko duen kanpaina bat abian jartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, eta Etxegintzan izena eman eta etx...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185833/galdutako-botoen-bila.htm
Mundua
Galdutako botoen bila
Alderdiek badituzte hautesle talde leialak: komunitate beltza demokraten kasuan, eta zuri ebanjelistak errepublikanoenean. Baina bi talde horien artean bada beste bat pluralagoa, eta erabakigarria izan ohi dena: zalantzatiena.
Galdutako botoen bila. Alderdiek badituzte hautesle talde leialak: komunitate beltza demokraten kasuan, eta zuri ebanjelistak errepublikanoenean. Baina bi talde horien artean bada beste bat pluralagoa, eta erabakigarria izan ohi dena: zalantzatiena.
Florida erabakigarria izan ohi da presidentetzarako bozetan. 1960az geroztik, estatu horretan irabazi izan duen hautagaia heldu izan da Etxe Zurira —1992an izan ezik—. Aldi berean, azken mendean errepublikano bakar batek ez du presidentetza lortu Floridan irabazi gabe. Hala, duela lau urte nagusitu egin zen han Donald ...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185834/bizkaiko-pentsiodunek-manifestaziora-deitu-dute-astelehenerako-segurtasun-berme-guztiekin.htm
Ekonomia
Bizkaiko pentsiodunek manifestaziora deitu dute astelehenerako, «segurtasun berme guztiekin»
Kritikoak «mugimendua utzi zuten gutxiengo bat direla» adierazi dute, «beti mobilizazioen aurka daudenak».
Bizkaiko pentsiodunek manifestaziora deitu dute astelehenerako, «segurtasun berme guztiekin». Kritikoak «mugimendua utzi zuten gutxiengo bat direla» adierazi dute, «beti mobilizazioen aurka daudenak».
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestaziora deitu du Bilbon astelehen goizerako (12:00). Pentsio duinak eskatuko dituzte, eta adinekoen egoitzak oraindik ez direla leku seguruak salatuko dute Moyua plazan hasi eta Areatzan bukatuko den mobilizazioan. «Segurtasun berme guztiak» errespetatuko dituztela aurreratu dut...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185835/trumpen-aholkulari-ohi-bat-atxilotu-dute-ustelkeriagatik.htm
Mundua
Trumpen aholkulari ohi bat atxilotu dute, ustelkeriagatik
Mexikoren eta AEBen arteko hesia eraikitzeko aitzakian bildutako dirua bere interesetarako baliatzea egozten diote Bannoni, eta gainontzeko atxilotuei.
Trumpen aholkulari ohi bat atxilotu dute, ustelkeriagatik. Mexikoren eta AEBen arteko hesia eraikitzeko aitzakian bildutako dirua bere interesetarako baliatzea egozten diote Bannoni, eta gainontzeko atxilotuei.
AEBeta Mexiko banatzen dituen hesia eraikitzen amaitzeko dirua biltzea zen, ustez, We Build the Wall proiektuaren helburua. Kanpaina 2018an jarri zuten abian, eta ordutik 25 milioi dolar bildu ditu. Baina, AEBetako fiskaltzaren arabera, diru horren zati bat euren gastuetarako desbideratzen zuten kanpainaren sortzaileek...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185858/iluntasunaren-aroa-amaituko-duela-hitzeman-du-bidenek-kargu-hartze-ekitaldian.htm
Mundua
"Iluntasunaren aroa" amaituko duela hitzeman du Bidenek kargu-hartze ekitaldian
Estatubatuarrak babestu ez izana egotzi dio presidentegai demokratak Donald Trump estatuburuari, Alderdi Demokrataren kongresuaren azken egunean.
"Iluntasunaren aroa" amaituko duela hitzeman du Bidenek kargu-hartze ekitaldian. Estatubatuarrak babestu ez izana egotzi dio presidentegai demokratak Donald Trump estatuburuari, Alderdi Demokrataren kongresuaren azken egunean.
Amaitu da Alderdi Demokrataren inoizko kongresurik bereziena. Koronabirusaren pandemia dela medio Joe Biden hautagai demokratak ez du ohiko jendetzaren aurrean egin bere kargu-hartze hitzaldia. Soilik emaztea eta taldekideak izan ditu aldamenean. Baina, agerraldia amaituta Delawareko Chase aretoaren kanpoaldera irten d...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185859/navalnik-laquonahasmendu-metabolikoaraquo-izan-duela-diote-medikuek-eta-baztertu-egin-dute-pozoitua-izan-dela.htm
Mundua
Navalnik «nahasmendu metabolikoa» izan duela diote medikuek, eta baztertu egin dute pozoitua izan dela
Aleksei Navalniri egin dizkioten analisietan pozoiaren arrastorik ez dutela atzeman adierazi du Omskeko erietxeko mediku buruak. Errusiako oposizioburua koman dago oraindik. Hura Alemaniara eramateko baimena eman dute medikuek.
Navalnik «nahasmendu metabolikoa» izan duela diote medikuek, eta baztertu egin dute pozoitua izan dela. Aleksei Navalniri egin dizkioten analisietan pozoiaren arrastorik ez dutela atzeman adierazi du Omskeko erietxeko mediku buruak. Errusiako oposizioburua koman dago oraindik. Hura Alemaniara eramateko baimena eman dut...
Aleksei Navalni Omskeko erietxe batean dago atzotik. Siberiatik Moskurako bidean zihoala, oposizioko kidea ondoezik sentitu zen, eta hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen Omskeko aireportuan. Iritsi zirenerako, konorterik gabe zegoen. Kira Iarmix prentsa arduradunak salatu zuen pozoitu egin zutela. De...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185862/maskara-nahitaez-erabili-beharko-da-ipar-euskal-herriko-beste-zenbait-udalerritan-ere.htm
Gizartea
Maskara nahitaez erabili beharko da Ipar Euskal Herriko beste zenbait udalerritan ere
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefekturak maskara erabiltzera behartu du Ipar Euskal Herriko herri batzuetan. Isuna emendatu dute.
Maskara nahitaez erabili beharko da Ipar Euskal Herriko beste zenbait udalerritan ere. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefekturak maskara erabiltzera behartu du Ipar Euskal Herriko herri batzuetan. Isuna emendatu dute.
Pirinio Atlantikoetako prefekturak maskara erabiltzera behartu du Ipar Euskal Herriko zenbait herri eta hiritan. Oraindik goiti, Angelu, Baiona, Miarritze, Bidarte, Ziburu, Ezpeleta, Getaria, Donibane Lohizune (Lapurdi) eta Donibane Garaziko kaleetan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea. Eric Spitz prefetak erabakia b...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185863/esportazioak-215-jaitsi-dira-hegoaldean.htm
Ekonomia
Esportazioak %21,5 jaitsi dira Hegoaldean
Ekainean, jarduera ekonomikoa suspertu ahala, %13,3 jaitsi dira
Esportazioak %21,5 jaitsi dira Hegoaldean. Ekainean, jarduera ekonomikoa suspertu ahala, %13,3 jaitsi dira
Koronabirusak eten egingo du aurten kanpo merkataritzaren hazkundea. Urteko lehen sei hilabeteetan %21,5 gutxitu dira esportazioak, eta are gehiago inportazioak (-%24,1). Ekainean erorikoa ez da hain handia izan (-%13,3), eta horrek erakusten du itxialdiaren amaierak eta jarduera ekonomikoaren suspertzeak ondorio posi...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185864/agerraldi-bat-atzeman-dute-oionen.htm
Gizartea
Agerraldi bat atzeman dute Oionen
Azken astean hamalau positibo detektatu dituzte.
Agerraldi bat atzeman dute Oionen. Azken astean hamalau positibo detektatu dituzte.
Lehen ez zeukaten kasu bat bera ere, eta orain hamalau kasu detektatu dituzte Oionen (Araba) egun gutxian. Iragan ostiralean, lehen kasua atzeman zuten herrian, eta, hainbat PCR proba egin ostean, hamalau kasu daude orain. Atzo, bederatzi detektatu zituzten. Udalak jakinarazi duenez, lagunarteko afari batean du jatorri...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185865/eskolak-goizez-soilik-emango-dituzte-nafarroako-ikastetxeetan.htm
Gizartea
Eskolak goizez soilik emango dituzte Nafarroako ikastetxeetan
Urritik aurrera jarriko dute martxan ordutegi berria. Maskarak erabili beharko dituzte Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasleek. 666 profesional gehiago kontratatuko dituztela ziurtatu du Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak.
Eskolak goizez soilik emango dituzte Nafarroako ikastetxeetan. Urritik aurrera jarriko dute martxan ordutegi berria. Maskarak erabili beharko dituzte Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasleek. 666 profesional gehiago kontratatuko dituztela ziurtatu du Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak.
COVID-19ak eragina izango du datorren ikasturtean, eta Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak azaldu dute zer aldaketa izango diren Nafarroako ikastetxeetan egoera berrira egokitze aldera. Egunerokotasunean eragina izango duten neurrietako bat urritik aurrera...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185866/kasuek-goia-jo-dute-beste-821-positibo-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Kasuek goia jo dute: beste 821 positibo Hego Euskal herrian
Apiriletik ospitaleratze gehien izan diren eguna ere izan da: 58 azken orduetan. Haurren harremanak mugatzeko eskatu du Nekane Murgak, "burbuila txikiak" sortzeko. Iraila zaila izango dela iragarri du.
Kasuek goia jo dute: beste 821 positibo Hego Euskal herrian. Apiriletik ospitaleratze gehien izan diren eguna ere izan da: 58 azken orduetan. Haurren harremanak mugatzeko eskatu du Nekane Murgak, "burbuila txikiak" sortzeko. Iraila zaila izango dela iragarri du.
"Egoera okertu egin da". Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murga kezkaz jardun da gaur goizeko agerraldian. Izan ere, azken orduetan martxoaz geroztiko kutsatze kopururik handiena atzeman dute Hego Euskal herrian: 821. Pandemiaren egunik zailenetan, bi aldiz gainditu zen kopuru hori. Orduko hartan, PCR probez ...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185867/minutuero-milioi-bat-tona-izotz-galdu-zuen-groenlandiak-2019an.htm
Mundua
Minutuero milioi bat tona izotz galdu zuen Groenlandiak 2019an
Denera 532 tona izotz galdu zituen Groenlandiak joan den urtean. Glaziarrak erabat urtu ez daitezen CO2 emisioak gutxitu behar direla nabarmendu du ikerketa batek.
Minutuero milioi bat tona izotz galdu zuen Groenlandiak 2019an. Denera 532 tona izotz galdu zituen Groenlandiak joan den urtean. Glaziarrak erabat urtu ez daitezen CO2 emisioak gutxitu behar direla nabarmendu du ikerketa batek.
Klima larrialdiak bereziki erasaten dio Artikoari. 2019an, minutuero miloi bat tona izotz galdu zuen Groenlandiak, eta, munduko gainerako herrialdeekin konparatuz, tenperatura azkarrago igotzen ari da han. Iazko datuak kaleratu berri dituzte hainbat zientzialarik, eta nabarmendu dute denera 532 tona gutxitu zela bertak...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185868/11-pertsona-atxilotu-dituzte-euskal-herrian-migratzaileekin-trafikatzea-egotzita.htm
Gizartea
11 pertsona atxilotu dituzte Euskal Herrian migratzaileekin trafikatzea egotzita
Guztira bi erakunde desegin eta hamabost lagun atxilotu dituzte. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga pasatzearen truke «etekin handiak» lortzen zituzten sareek, Espainiako Poliziaren arabera.
11 pertsona atxilotu dituzte Euskal Herrian migratzaileekin trafikatzea egotzita. Guztira bi erakunde desegin eta hamabost lagun atxilotu dituzte. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga pasatzearen truke «etekin handiak» lortzen zituzten sareek, Espainiako Poliziaren arabera.
Pertsonekin trafikatzen zutela egotzita, Espainiako Poliziak bi talde desegin ditu, eta hamabost pertsona atxilotu. Talde horietako bat Bilbon zegoen finkatuta, eta bestea, Gasteizen. Operazioan 11 pertsona atxilotu dituzte Euskal Herrian: sei Bilbon, hiru Gasteizen eta bi Irunen. Horrez gain, hiru lagun atxilotu dituz...
2020-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/185869/bi-argi-izpi-haitzuloan.htm
Politika
Bi argi izpi haitzuloan
Kamerarik gabeko argazkilariak dira Jule Goikoetxea eta Daniel Innerarity filosofoak: begien bistara dagoenaz harago, marko bat eskaintzen dute; testuinguru bat, angelu jakin bateko ikuspegi bat. Filosofiari, akademiari eta bizi diren garaiari buruzko begiradak trukatzeko batu ditu BERRIAk.
Bi argi izpi haitzuloan. Kamerarik gabeko argazkilariak dira Jule Goikoetxea eta Daniel Innerarity filosofoak: begien bistara dagoenaz harago, marko bat eskaintzen dute; testuinguru bat, angelu jakin bateko ikuspegi bat. Filosofiari, akademiari eta bizi diren garaiari buruzko begiradak trukatzeko batu ditu BERRIAk.
Filosofia azaltzeko oinarrietako bat Platonen haitzuloaren mitoa da; errealitatea begiek ikusarazten dizkieten itzalak direla uste duten gatibuak, kateetatik askatu eta argia ikusten duen gizakia; ezagutzarako bidea egiten duena. Nolabait, horretan datza Daniel Innerarityren eta Jule Goikoetxearen jarduna: gizartearen ...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185870/jule-goikoetxea-mentxaka.htm
Jule Goikoetxea Mentxaka
Jule Goikoetxea Mentxaka.
Filosofia «jarrera bat» da Goikoetxearentzat: «Gauzak ulertu nahi izatea: hau zergatik, nola, zertarako». «Bokazioa» ogibide egin du, eta ogibidea bokazio, formatu askotarikoetan plazaratzen baititu bere gogoetak; artikulu akademikoen, dibulgazio asmoa duten liburuen eta egunkari zutabeen bidez —BERRIAn, besteak beste—...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185871/daniel-innerarity-grau.htm
Daniel Innerarity Grau
Daniel Innerarity Grau.
«Marraztu» egingo balu bezala egiten du Innerarityk filosofia, bere hitzetan: «Gogoan nuen Platonek esaten zuen hura: musek aholkatu zioten musika egiteko, eta berak zioen musika egiten zuela, filosofia egiten zuelako, filosofia zelako musikarik bikainena. Uste dut filosofiak baliokide funtzional gisa funtzionatu duela...
2020-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/185872/gaitzik-gabeko-lurraldea.htm
Kultura
Gaitzik gabeko lurraldea
Santiago (Galizia), 1970. Galiziera eta literatura irakaslea da ogibidez. Narrazio laburrekin egin zuen ezagun bere idazle ahotsa, 1980ko azken urteetan. Nordeste nobela argitaratu zuen 2016an, eta Galiziako Kritika Sarietarako finalista izan zen lan horrekin. Brasileraz ere argitaratu zioten. As mulleres da fin do mun...
Gaitzik gabeko lurraldea. Santiago (Galizia), 1970. Galiziera eta literatura irakaslea da ogibidez. Narrazio laburrekin egin zuen ezagun bere idazle ahotsa, 1980ko azken urteetan. Nordeste nobela argitaratu zuen 2016an, eta Galiziako Kritika Sarietarako finalista izan zen lan horrekin. Brasileraz ere argitaratu zioten....
Gorpuak azaleratu ziren mangladian. Goiz batean, bat iritsi zen, biluzik, puzturik, aurpegirik gabe, seguruenik karramarro eta arrainek jana baitzuten. Gero, beste batzuk azaldu ziren, argi-txinta bakoitzarekin batera, eta molde berean: eskurik ez, garunik edo begitarterik ere ez. Orduan, herriak galdetu zion emakumear...
2020-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/185873/garunean-sorrarazten-du-gozamena.htm
Bizigiro
Garunean sorrarazten du gozamena
Otorrinolaringologian adituek uste dute emozionalki garrantzitsua dela jakiak eta edariak dastatuz disfrutatzea. Zentzumen hori galdu ostean berreskuratzen dutenek poz handia sentitu ohi dute.
Garunean sorrarazten du gozamena. Otorrinolaringologian adituek uste dute emozionalki garrantzitsua dela jakiak eta edariak dastatuz disfrutatzea. Zentzumen hori galdu ostean berreskuratzen dutenek poz handia sentitu ohi dute.
Fruitu gozorik ezpaituzu / mendi honetan dastatu, / egi garratz bat behar dizut bene-benetan aitortu...». Gabriel Arestik fruitu gozoak dastatzearen lilura aipatzen du Maldan behera (Zatiak) olerkiaren lerroetan. Eta, dastamenaren bidez, oinarrizko zapore gehiago ere bereiz daitezke, gozoaz gain: gazia, mingotsa eta ga...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185875/libiako-gobernuak-berehalako-su-etena-eta-bozetarako-deia-egin-du.htm
Mundua
Libiako Gobernuak berehalako su-etena eta bozetarako deia egin du
Libiako lurraldearen burujabetza osoa berrezartzea du helburu Fayez al-Sarraj Libiako lehen ministroak. Hauteskundeak datorren urteko martxoan nahiko lituzke egin.
Libiako Gobernuak berehalako su-etena eta bozetarako deia egin du. Libiako lurraldearen burujabetza osoa berrezartzea du helburu Fayez al-Sarraj Libiako lehen ministroak. Hauteskundeak datorren urteko martxoan nahiko lituzke egin.
Fayez al-Sarraj Libiako lehen ministroak herrialdeko indar militar guztiei agindua eman die operazio militarrak gelditzeko eta su-etena ezartzeko. Libya Observer hedabidearen arabera, Sarrajek ohar baten bidez jakitera eman du helburu nagusia dela «Libiako lurraldearen burujabetza osoa berrezartzea eta mertzenario atze...
2020-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/185876/zorrak-kitatzeko-garaia-heldu-da.htm
Mundua
Zorrak kitatzeko garaia heldu da
Joe Biden presidentegai demokratak sostengua agertu dio beltzen eskubideen aldeko mugimenduari, baina haien aldarrikapen nagusiak betetzera konprometitu gabe. Gazte afro-amerikarrentzat, ordea, ez da nahikoa hautagai demokrataren erantzuna.
Zorrak kitatzeko garaia heldu da. Joe Biden presidentegai demokratak sostengua agertu dio beltzen eskubideen aldeko mugimenduari, baina haien aldarrikapen nagusiak betetzera konprometitu gabe. Gazte afro-amerikarrentzat, ordea, ez da nahikoa hautagai demokrataren erantzuna.
Beltzak dira Alderdi Demokrataren zutaberik sendoena. Atzera begiratu besterik ez dago. 2008an, John McCain hautagai errepublikanoak hautesle zurien botoen %55 eskuratu zituen, eta galdu egin zuen, urte hartan Barack Obamaren alde bozkatu zutelako beltzek, tsunami erraldoi bat balira bezala. 2016an ere, beltzen botoa e...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185880/urteko-baliabide-biologikoak-biharko-bukatuta.htm
Gizartea
Urteko baliabide biologikoak, biharko bukatuta
Global Footprint Network erakundearen arabera, gaur egun, «gizadiak berriztatu daitekeen baino %60 gehiago erabiltzen du, hau da, 1,6 Lur planetatan biziko bagina adina baliabide».
Urteko baliabide biologikoak, biharko bukatuta. Global Footprint Network erakundearen arabera, gaur egun, «gizadiak berriztatu daitekeen baino %60 gehiago erabiltzen du, hau da, 1,6 Lur planetatan biziko bagina adina baliabide».
Global Footprint Network jasangarritasunaren nazioarteko erakundeak adierazi duenez, bihar izango da Lurraren gainditze eguna. Egun horrek markatzen du gizadiak noiz bukatu dituen planetak urte osoan zehar birsortu ditzakeen baliabide biologiko guztiak —ura, elikagaiak, erregaiak…—. Erakundearen arabera, «gaur egun, gi...
2020-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/185881/gerra-hotz-berria.htm
Mundua
Gerra hotz berria
Washingtonen eta Pekinen arteko tentsioa gero eta handiagoa da; hori dela eta, lasterketa bat abiatu da, zeinen alde egin ezin erabakirik dauden herrialdeak lerratzera behartzeko. Baina AEBetako hauteskundeak erabakigarriak dira, eta zuhurtzia eskatzen dute.
Gerra hotz berria. Washingtonen eta Pekinen arteko tentsioa gero eta handiagoa da; hori dela eta, lasterketa bat abiatu da, zeinen alde egin ezin erabakirik dauden herrialdeak lerratzera behartzeko. Baina AEBetako hauteskundeak erabakigarriak dira, eta zuhurtzia eskatzen dute.
Gerra Hotza aipatzea boladan dago. Eta ez norbaiti gogoak ematen diolako. The Economist-en argitaratutako elkarrizketa batean, Antonio Guterres Nazio Batuen idazkari nagusiak berak aitortu du mundua azkar doala bipolaritate baterako bidean: AEBen eta Sobietar Batasunaren arteko gatazkan bezala. Desberdintasun nagusia d...
2020-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/185883/zoazen-tokira-zoazela-inon-ez-zaude-salbu.htm
Mundua
«Zoazen tokira zoazela, inon ez zaude salbu»
Gazako herritarrak gerra baten erdian bizi direla salatu du Souranik, eta gogorarazi halako egoera batean zibilek lekualdatzeko eskubidea dutela, nahiz eta palestinarren kasuan eskubide hori ez den inoiz bete.
«Zoazen tokira zoazela, inon ez zaude salbu». Gazako herritarrak gerra baten erdian bizi direla salatu du Souranik, eta gogorarazi halako egoera batean zibilek lekualdatzeko eskubidea dutela, nahiz eta palestinarren kasuan eskubide hori ez den inoiz bete.
Raji Sourani (Gaza, 1953) giza eskubideen defentsarako abokatua da Gazan. 1995ean sortu zuen Palestinako Giza Eskubideen Erakundea (PCHR). Nazioartean salatzen dituzte Israelek Gazako eta Zisjordaniako palestinarren aurka hartutako neurriak. Okupazioa hasi zenetik 53 urte pasatu dira, eta Israelen blokeoak eguneroko bi...
2020-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/185911/navalni-alemaniara-iritsi-da.htm
Mundua
Navalni Alemaniara iritsi da
Errusiako oposizioburua Berlingo erietxe batean artatuko dute. Haren osasuna egonkorra dela adierazi du haren bozeramaile batek.
Navalni Alemaniara iritsi da. Errusiako oposizioburua Berlingo erietxe batean artatuko dute. Haren osasuna egonkorra dela adierazi du haren bozeramaile batek.
Aleksei Navalni zeraman hegazkina gaur heldu da Berlingo Tegel aireportura, Errusiako oposizioburua Alemaniako erietxe batean artatu dezaten. Haren osasun egoera «egonkorra» da, haren bozeramaile batek jakinarazi duenez. Siberiako Tomsk hiritik Moskura zihoala, Navalni gaizki sentitzen hasi zen. Hegazkinak larrialdiko...
2020-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/185913/eajk-espero-du-hilaren-31n-batzea-batzar-nazionala-gobernu-ituna-babesteko.htm
Politika
EAJk espero du hilaren 31n batzea Batzar Nazionala, gobernu ituna babesteko
Datorren ostiralean, hilak 28, amaituko da Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzaren lehendakaritzarako hautagaitzak aurkezteko epea.
EAJk espero du hilaren 31n batzea Batzar Nazionala, gobernu ituna babesteko. Datorren ostiralean, hilak 28, amaituko da Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzaren lehendakaritzarako hautagaitzak aurkezteko epea.
Eusko Jaurlaritzaren programa eta gobernuaren osaketa negoziatzen ari dira EAJ eta PSE-EE, eta, Efe berri agentziak bi alderdietako iturriak aipatuz zabaldu duenez, jeltzaleek eta sozialistek espero dute abuztuaren 31n biltzea alderdiaren babesa; etzi zortzi. Bi alderdiek astebeteko epea eman diote elkarri akordioa lo...
2020-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/185914/beste-746-herritarrek-eman-dute-positibo-pcr-proban-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 746 herritarrek eman dute positibo PCR proban Hegoaldean
Atzo beste 35 pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusaren ondorioz. Bizkaiko zahar etxeetako bi egoiliar hil dira.
Beste 746 herritarrek eman dute positibo PCR proban Hegoaldean. Atzo beste 35 pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusaren ondorioz. Bizkaiko zahar etxeetako bi egoiliar hil dira.
Koronabirus kasu berriek behera egin dute azken orduetan. 746 kasuren berri eman dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, bezperan baino 75 gutxiago. Jaurlaritzak ohar batean eman du kutsatuen berri. Jakinarazi duenez, atzo 6.579 PCR proba egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik 593 izan ziren posi...
2020-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/185915/eako-kritikoek-helegitea-jarriko-diote-epaiari.htm
Politika
EAko kritikoek helegitea jarriko diote epaiari
Hilaren 24ra arte jar zezaketen helegitea, baina sektore kritikoak jakinarazi du atzo gauean jarri zutela errekurtsoa. Ildo ofizialak esan du "triste eta lotsatuta" daudela.
EAko kritikoek helegitea jarriko diote epaiari. Hilaren 24ra arte jar zezaketen helegitea, baina sektore kritikoak jakinarazi du atzo gauean jarri zutela errekurtsoa. Ildo ofizialak esan du "triste eta lotsatuta" daudela.
"Albiste desatsegina izan da", azaldu du Iker Ruiz de Eginok, Europa Press-entzat egindako adierazpenetan. EAko sektore kritikoak joan den uztailaren 16ko epaiari jarritako helegiteaz ari da Ruiz de Egino, kritikoek jakinarazi baitute atzo gauean jarri zutela errekurtsoa. Ekainaren 17an amaitu zen epaiketa, eta joan d...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185943/hildako-bat-eta-beste-766-positibo-horiexek-aste-amaierako-emaitzak.htm
Gizartea
Hildako bat eta beste 766 positibo, horiexek aste amaierako emaitzak
Hildakoa 88 urteko emakume bat da. Larunbatean 38 pertsona ospitaleratu zituzten. Gernikan, PCR proba egitera deitu dituzte abuztuaren 14tik 17ra bitarte «gaueko tabernen gunean» izan zirenei.
Hildako bat eta beste 766 positibo, horiexek aste amaierako emaitzak. Hildakoa 88 urteko emakume bat da. Larunbatean 38 pertsona ospitaleratu zituzten. Gernikan, PCR proba egitera deitu dituzte abuztuaren 14tik 17ra bitarte «gaueko tabernen gunean» izan zirenei.
Larunbatetik igandera bitarte beste 766 koronabirus positibo diagnostikatu zituzten Hego Euskal Herrian. Datu txarrak dira, eta horiei hildako bat gehitu behar zaie: 88 emakume bat hil da gaitzaren ondorioz Iruñean, Nafarroako Ospitalean. Abuztuan herrialde horretan hil den laugarren pertsona. da, eta Barrikako (Bizkai...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185944/bayernek-seigarren-aldiz-irabazi-du-txapeldunen-liga.htm
Kirola
Bayernek seigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga
Municheko taldeak 0-1 irabazi dio PSGri, Kingsley Coman Parisko taldearen harrobiko jokalariak sartu duen gol bati esker. Ander Herrera hasierako hamaikakoan zelairatu zen.
Bayernek seigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga. Municheko taldeak 0-1 irabazi dio PSGri, Kingsley Coman Parisko taldearen harrobiko jokalariak sartu duen gol bati esker. Ander Herrera hasierako hamaikakoan zelairatu zen.
Bayern Munichek 0-1 irabazi dio bart Paris Sant-Germain taldeari, eta garaipen horrekin seigarren aldiz altxatu du Europako txapeldunaren kopa. Lisboan (Portugal) jokatu da partida, eta Kingsley Comanek 59. minutuan sartu duen gol batek eman dio garaipena Alemaniako taldeari. Coman PSGren harrobian trebatutako jokalari...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185945/aste-erabakigarria-izan-liteke-trumpentzat.htm
Mundua
Aste erabakigarria izan liteke Trumpentzat
Alderdi Errepublikanoak gaur hasiko du presidentegaia berresteko batzarra, eta egun berean iragarri dute Trumpen aholkulari Kellyanne Conwayk kanpaina utziko duela ere.
Aste erabakigarria izan liteke Trumpentzat. Alderdi Errepublikanoak gaur hasiko du presidentegaia berresteko batzarra, eta egun berean iragarri dute Trumpen aholkulari Kellyanne Conwayk kanpaina utziko duela ere.
Garai ilunak dira Donald Trump presidente eta presidentegai errepublikanoarentzat. Inkestak aurka dituela heldu da 2016an bere kanpaina arduradun izan zen Stephen Bannonen atxiloketa eta haren aurkako ustelkeria salaketa, baita demokraten txosten bat ere non zehazten den buruzagi errepublikanoaren gertukoen eta Errusia...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185946/hegoaldeko-hotelek-iazko-bisitarien-erdiak-jaso-dituzte-uztailean.htm
Ekonomia
Hegoaldeko hotelek iazko bisitarien erdiak jaso dituzte uztailean
Jarduera nabarmen handitu da ekainekoarekin alderatuta, baina iazko zenbakietatik urrun dabiltza hotelak. Bisitariek, oro har, egonaldi motzagoak egin dituzte.
Hegoaldeko hotelek iazko bisitarien erdiak jaso dituzte uztailean. Jarduera nabarmen handitu da ekainekoarekin alderatuta, baina iazko zenbakietatik urrun dabiltza hotelak. Bisitariek, oro har, egonaldi motzagoak egin dituzte.
Hego Euskal Herriko hotelek 229.485 bisitari jaso dituzte aurtengo uztailean. Datuaren alde biko irakurketa egin daiteke: batetik, okupazioa nabarmen handitu da ekainarekin alderatuta, orduan 60.656 bidaiari soilik jaso baitzituzten, baina, bestetik, iazko okupazioaren erdira larri-larri heldu dira hotelak —443.703 bis...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185947/oposizioko-bi-buruzagi-atxilotu-dituzte-bielorrusian.htm
Mundua
Oposizioko bi buruzagi atxilotu dituzte Bielorrusian
Botere aldaketarako oposizioak sortutako koordinazio kontseiluko zuzendaritzako kideak dira. Lukaxenkoren aurka atera dira protesta egitera, hamabosgarren egunez jarraian.
Oposizioko bi buruzagi atxilotu dituzte Bielorrusian. Botere aldaketarako oposizioak sortutako koordinazio kontseiluko zuzendaritzako kideak dira. Lukaxenkoren aurka atera dira protesta egitera, hamabosgarren egunez jarraian.
Botere aldaketarako koordinazio kontseiluko zuzendaritzako bi kide atxilotu dituzte, gaur, Minsken. «Zerbitzu berezietako agenteek Olga Kovalkova eta Sergei Dilevski atxilotu dituzte, eta polizia auto batean eraman dituzte», berri eman du Belsat telebista kateak. Oposizioak botere aldaketarako helburuarekin sortutako k...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185948/gernikan-transmisio-komunitarioa-dagoela-adierazi-du-alkateak.htm
Gizartea
Gernikan «transmisio komunitarioa» dagoela adierazi du alkateak
Herritar guztiei eskatu die PCR probak egitera joateko, eta birusa «edozein kaletan» egon daitekeela nabarmendu du. Murgak adierazi du konfinamendua «ez dagoela aukeren artean».
Gernikan «transmisio komunitarioa» dagoela adierazi du alkateak. Herritar guztiei eskatu die PCR probak egitera joateko, eta birusa «edozein kaletan» egon daitekeela nabarmendu du. Murgak adierazi du konfinamendua «ez dagoela aukeren artean».
Jose Mari Gorroño Gernikako (Bizkaia) alkateak herritar guztiei eskatu die PCR probak egitera joateko. Gorroñok adierazi duenez, «transmisio komunitario» bat dute aurrez aurre; izan ere, azken egunetan atzemandako 51 positiboetatik 11k ez dute elkarren artean loturarik. Hasieran PCR probak egiteko deialdia abuztuaren ...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185949/pil-pilean-da-eusko-label-liga.htm
Kirola
Pil-pilean da Eusko Label liga
Hondarribiak denboraldiko bosgarren bandera eskuratu zuen atzo Sestaon. Lau jardunaldi falta direla, Ama Guadalupekoa bigarren da sailkapen nagusian, Santurtzitik puntu bakarrera.
Pil-pilean da Eusko Label liga. Hondarribiak denboraldiko bosgarren bandera eskuratu zuen atzo Sestaon. Lau jardunaldi falta direla, Ama Guadalupekoa bigarren da sailkapen nagusian, Santurtzitik puntu bakarrera.
Hondarribiak irabazi zuen atzo Sestaoko uretan; denboraldiko bosgarren garaipena izan zuten gipuzkoarrek Dagoeneko lidergotik puntu bakarrera daude; estropada hasi aurretik, baina, Santurtzitik sei puntura zegoen Ama Guadalupekoa. Sasoia gaizki hasi bazuen ere, liga irabazteko lehian da Hondarribia, lau estropaden falt...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185950/gutxienez-hamabi-lagun-hil-dituzte-filipinen-hegoaldean-izandako-bi-leherketek.htm
Mundua
Gutxienez hamabi lagun hil dituzte Filipinen hegoaldean izandako bi leherketek
Abu Sayyaf gerrilla talde islamista da atentatua egitearen susmagarri nagusia.
Gutxienez hamabi lagun hil dituzte Filipinen hegoaldean izandako bi leherketek. Abu Sayyaf gerrilla talde islamista da atentatua egitearen susmagarri nagusia.
Bi leherketa izan dira gaur Jolo hirian, Filipinen hegoaldean, eta, hango agintariek jakitera eman dutenez, gutxienez hamabi lagun hil eta dozenaka zauritu dira eraso horietan. Lehen eztanda eguerdi inguruan izan da, Jolo erdialdeko plaza batean. Txosten militar batean zabaldu dutenez, lehen ikerketen arabera, leherga...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185951/548-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
548 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Azken bi egunetan sei pertsona hil direla jakinarazi du Murgak.
548 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Azken bi egunetan sei pertsona hil direla jakinarazi du Murgak.
Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun Sailburuak azken datuen berri eman du prentsaurrekoan. Kasuak aurreko egunetakoak baino apalagoak izan dira azken orduetan: 453. Halaber, igandeetan lehen arretako kontsultak ez direnez egiten, proba kopurua nabarmen murrizten da: 4.711 test egin dituzte azken orduetan Araban, Bizkaian...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185952/zenbait-zahar-etxetan-bost-egoiliar-hil-dira-azken-egunetan.htm
Gizartea
Zenbait zahar etxetan bost egoiliar hil dira azken egunetan
Lau Bizkaian hil dira, eta beste bat Gipuzkoan.
Zenbait zahar etxetan bost egoiliar hil dira azken egunetan. Lau Bizkaian hil dira, eta beste bat Gipuzkoan.
Birusa gogor sartu da Bizkaiko zahar etxeetan, eta asteburuan datu beltzak utzi ditu: larunbataz geroztik, lau egoiliar zendu dira gaitzaren eraginez. Aldi berean, areagotu egin dira positiboak egoiliarren eta langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 93 egoiliar daude kutsaturik Bizkaiko zahar etxee...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185953/bi-aste-daramatza-gazak-israelen-bonbapean.htm
Mundua
Bi aste daramatza Gazak Israelen bonbapean
Israelgo armadaren arabera, lur azpiko tunelak eta hainbat kontrol postu izan dira azken erasoen helburu, Gazatik jaurtitako puxika lehergarriei erantzunez.
Bi aste daramatza Gazak Israelen bonbapean. Israelgo armadaren arabera, lur azpiko tunelak eta hainbat kontrol postu izan dira azken erasoen helburu, Gazatik jaurtitako puxika lehergarriei erantzunez.
Berriro ere, Israelek Gazari eraso egin dio airez. Hala, bi aste egin ditu Gazak bonbapean, ia egunero Israelgo militarren erasoak jasanez. Armadak zabaldu duenez, Hamasen lur azpiko tunelak eta hainbat kontrol postu izan dira bonbardaketen helburu. Haien hitzetan, Hamasek bidalitako suziri eta puxika lehergarriei eman...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185954/holtzarteko-zubia-itxi-dute-segurtasun-arazoak-direla-eta.htm
Gizartea
Holtzarteko zubia itxi dute, segurtasun arazoak direla eta
Larraineko alkateak adierazi du ezingo dela zubia zeharkatu «kontrolak, larrialdiko mantentze lanak eta egiaztapen lanak egin arte».
Holtzarteko zubia itxi dute, segurtasun arazoak direla eta. Larraineko alkateak adierazi du ezingo dela zubia zeharkatu «kontrolak, larrialdiko mantentze lanak eta egiaztapen lanak egin arte».
Larraineko Herriko Etxeak (Zuberoa) Holtzarteko zubia ixtea erabaki zuen larunbatean, segurtasun arazoak direla eta. Jean-Dominique Iriart Larraineko auzapezak jakinarazi duenez, debekatuta egongo da zubia gurutzatzea «kontrolak, larrialdiko mantentze lanak eta egiaztapen lanak egin arte». Haren arabera, «aurreko urtee...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185955/donostiako-komplot-eta-tropical-disco-diskoteketan-izan-zirenei-proba-egiteko-eskatu-die-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Donostiako Komplot eta Tropical Disco diskoteketan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak
Arratsaldean hasiko dira probak egiten Donostiako ospitalean.
Donostiako Komplot eta Tropical Disco diskoteketan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak. Arratsaldean hasiko dira probak egiten Donostiako ospitalean.
Jaurlaritzako Osasun Sailak dei egin die abuztuaren 14tik 16ra Donostiako Komplot eta Tropical Disco diskoteketan egon zirenei proba egitera joateko. Arratsaldean bertan hasiko dira probak egiten Donostia ospitaleko Gipuzkoa eraikinean, eta, ordua hartzeko, telefono honetara deitu behar da: 943-00 79 09. Osasun Sailak ...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185956/mikel-barrios-aske-uzteko-eskaera-ukatu-dute.htm
Politika
Mikel Barrios aske uzteko eskaera ukatu dute
Parisko Dei Auzitegiak hartutako erabakia «neurriz kanpokoa eta ulertezina» da, Bake Bidearen iritziz.
Mikel Barrios aske uzteko eskaera ukatu dute. Parisko Dei Auzitegiak hartutako erabakia «neurriz kanpokoa eta ulertezina» da, Bake Bidearen iritziz.
Mikel Barrios euskal presoa aske uzteko eskaera ukatu du Parisko Dei Auzitegiak, eta joan den ekainean hartutako erabakia berretsi du: hau da, bost urteko espetxe zigorra ezarri dio euskal presoari, «erakunde kriminal» bateko kide izatea egotzita. Bake Bideak erabakia kritikatu du ohar batean, eta nabarmendu erabakia «...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/185957/jatorrirako-itzulera.htm
Kultura
Jatorrirako itzulera
Duten zinema ikuspegiaren erakusle izan daitezkeelakoan, sei zinemagileri zenbait sekuentzia kuttun hautatzeko eskatu die BERRIAk. Rayok lau zuzendariren lanak nabarmendu ditu: beren filmetan denboraren aztarnak marraztu dituztenak, ezkutatuz iradoki, edota argiarekin jolas egin izan dutenak.
Jatorrirako itzulera. Duten zinema ikuspegiaren erakusle izan daitezkeelakoan, sei zinemagileri zenbait sekuentzia kuttun hautatzeko eskatu die BERRIAk. Rayok lau zuzendariren lanak nabarmendu ditu: beren filmetan denboraren aztarnak marraztu dituztenak, ezkutatuz iradoki, edota argiarekin jolas egin izan dutenak.
Irudi hutsa zen zinema hasieran. Zuri-beltzeko irudien kate bat. Soinua batu zitzaion gero, eta, hainbatentzat, hiztunegi bilakatu zen, maizegi irudiak hitzaren menpeko bihurtzeraino. Baina film bat benetan ona bada, soinurik gabe ikusiz gero ere arazorik gabe ulertu beharko litzatekeela esan izan dela ekarri du gogora...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185958/luca-guadagninoren-we-are-who-we-are-telesaila-aurkeztuko-dute-zinemaldian.htm
Kultura
Luca Guadagninoren 'We Are Who We Are' telesaila aurkeztuko dute Zinemaldian
Ziyang Zhouk zuzendutako 'Wuhai' filmak itxiko du Sail Ofizialeko lehiaketa. Irailaren 18tik 26ra egingo da jaialdia.
Luca Guadagninoren 'We Are Who We Are' telesaila aurkeztuko dute Zinemaldian. Ziyang Zhouk zuzendutako 'Wuhai' filmak itxiko du Sail Ofizialeko lehiaketa. Irailaren 18tik 26ra egingo da jaialdia.
Aurtengo Donostiako Zinemaldiak erakutsiko dituen lan gehiagoren berri eman du gaur goizean jaialdiak: We Are Who We Are telesailaren nazioarteko estreinaldia izango da horien artean. Luca Guadagninok (Palermo, Italia, 1971) zuzendutako zortzi kapituluko lana osorik ikusi ahalko da Sail Ofizialeko emanaldi berezien bar...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185959/alemaniako-medikuek-berretsi-dute-navalni-pozoitu-egin-dutela.htm
Mundua
Alemaniako medikuek berretsi dute Navalni pozoitu egin dutela
Larunbatean eraman zuten Omskeko ospitaletik Alemaniako Charite erietxera. Oposizioburuak koman jarraitzen du.
Alemaniako medikuek berretsi dute Navalni pozoitu egin dutela. Larunbatean eraman zuten Omskeko ospitaletik Alemaniako Charite erietxera. Oposizioburuak koman jarraitzen du.
Aleksei Navalni zeraman hegazkina larunbatean heldu zen Berlingo Tegel aireportura; Errusiako oposizioburua Alemaniako Charite erietxean artatu zuten. Ospitaleak esan duenez, Navalniri egindako probek pozoitu egin zutela adierazten dute. Hala ere, ez dakite zehazki zein gai erabili zuten horretarako. «[Navalni] zainket...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185960/ana-mari-marin-margolari-baztandarra-hil-da.htm
Kultura
Ana Mari Marin margolari baztandarra hil da
Baztango paisaien margo koloristak egin zituen urte luzez. 87 urterekin zendu da.
Ana Mari Marin margolari baztandarra hil da. Baztango paisaien margo koloristak egin zituen urte luzez. 87 urterekin zendu da.
Ana Mari Marin margolaria Elizondon (Nafarroa) jaio zen, 1933an, eta zazpi urterekin hasi zen margotzen, bolada bat ohean igaro behar izan zuenean, gaixo. Haurtzaroa Frantzian igaro zuen, hiru urte zituenean haren familiak erbesteratu behar izan zuelako, eta Marin nerabe zenean itzuli ziren. Sorterriarekin berriz elkar...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/185961/bat-bera-dute-pasioa.htm
Kirola
Bat bera dute pasioa
Ipar Euskal Herrian, errugbia da kirol nagusia, eta haren erdigunea Baiona eta Miarritze dira. Bi hirietan dago zaletasun handia, eta betidanik izan dute lehia estua elkarren artean.
Bat bera dute pasioa. Ipar Euskal Herrian, errugbia da kirol nagusia, eta haren erdigunea Baiona eta Miarritze dira. Bi hirietan dago zaletasun handia, eta betidanik izan dute lehia estua elkarren artean.
Baloi baten jiran dabil Ipar Euskal Herriko kirola. Ez da futbolaren baloi biribila, errugbiaren baloi obala baizik. Errugbia da kirol nagusia: ez dago haren oihartzunaren eta zaletasunaren parekorik. Ipar Euskal Herriaren luze-zabalean jokatzen da: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Baina inon indarrik baldin b...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/185962/bat-bera-dute-pasioa.htm
Kirola
Bat bera dute pasioa
Ipar Euskal Herrian, errugbia da kirol nagusia, eta haren erdigunea Baiona eta Miarritze dira. Bi hirietan dago zaletasun handia, eta betidanik izan dute lehia estua elkarren artean.
Bat bera dute pasioa. Ipar Euskal Herrian, errugbia da kirol nagusia, eta haren erdigunea Baiona eta Miarritze dira. Bi hirietan dago zaletasun handia, eta betidanik izan dute lehia estua elkarren artean.
Baloi baten jiran dabil Ipar Euskal Herriko kirola. Ez da futbolaren baloi biribila, errugbiaren baloi obala baizik. Errugbia da kirol nagusia: ez dago haren oihartzunaren eta zaletasunaren parekorik. Ipar Euskal Herriaren luze-zabalean jokatzen da: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Baina inon indarrik baldin b...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/185964/soka-bereko-jendea-da.htm
Kirola
Soka bereko jendea da
Bizkaiko herri txiki bat munduko kirolaren mapan kokatu du sokatirak. Datorren urtean 60 urte beteko ditu Gaztedik, eta sasoiko segitzen dute elkarteko tiralariek. Belaunaldiz belaunaldi irauten duen grinak garaipenera eraman du Laukiz.
Soka bereko jendea da. Bizkaiko herri txiki bat munduko kirolaren mapan kokatu du sokatirak. Datorren urtean 60 urte beteko ditu Gaztedik, eta sasoiko segitzen dute elkarteko tiralariek. Belaunaldiz belaunaldi irauten duen grinak garaipenera eraman du Laukiz.
Bat eginda aritzeak duen garrantziaren adibide argia da Gaztedi Sokatira Taldea. Laukizko (Bizkaia) elkarteak datorren urtean beteko ditu 60 urte, eta bere jardunak ez du etenik. Belaunaldiz belaunaldi iraun duen grinak munduko kirolaren mapan kokatu du 1.200 biztanlera iristen ez den herria: soka bereko jendeak osatze...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/185966/pasioa-bat-bera-dute.htm
Kirola
Pasioa bat bera dute
Ipar Euskal Herrian, errugbia da kirol nagusia, eta haren erdigunea Baiona eta Miarritze dira. Bi hirietan dago zaletasun handia, eta betidanik izan dute lehia estua elkarren artean.
Pasioa bat bera dute. Ipar Euskal Herrian, errugbia da kirol nagusia, eta haren erdigunea Baiona eta Miarritze dira. Bi hirietan dago zaletasun handia, eta betidanik izan dute lehia estua elkarren artean.
Baloi baten jiran dabil Ipar Euskal Herriko kirola. Ez da futbolaren baloi biribila, errugbiaren baloi obala baizik. Errugbia da kirol nagusia: ez dago haren oihartzunaren eta zaletasunaren parekorik. Ipar Euskal Herriaren luze-zabalean jokatzen da: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Baina inon indarrik baldin b...
2020-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/185967/amaitu-dute-3000-km-x-nahia-erronka-zegaman.htm
Bizigiro
Amaitu dute '3.000 km x Nahia' erronka, Zegaman
Carlos Moran mendizaleak 3.000 kilometroko erronka egin du, Nahia Gomez gazteak duen giltzurrunetako gaixotasuna ezagutarazteko eta aurrera egiteko indarra emateko.
Amaitu dute '3.000 km x Nahia' erronka, Zegaman. Carlos Moran mendizaleak 3.000 kilometroko erronka egin du, Nahia Gomez gazteak duen giltzurrunetako gaixotasuna ezagutarazteko eta aurrera egiteko indarra emateko.
Igandean amaitu zuen Carlos Moran mendizaleak 3.000 km x Nahia erronka, Zegaman (Gipuzkoa). 45 egunetan 24 aldiz egin du Zegama-Aizkorri mendi maratoia —1.000 kilometro—, beste 1.000 kilometro bizikletan, eta beste 1.000 kilometro asfaltoan korrika; guztira, 3.000 kilometro. Igandean amaitu zuen, beste hamabi korrikala...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/185968/berrinfekzio-kasuak-atzeman-dituzte-belgikan-eta-herbehereetan-ere.htm
Gizartea
Berrinfekzio kasuak atzeman dituzte Belgikan eta Herbehereetan ere
Hong Kongetik atzo heldutako albisteen ostean, oihartzun handia izan dute kasuek, baina OMEk esan du «anekdotikoak» direla oraindik halakoak, eta ezin dela haragoko ondoriorik atera.
Berrinfekzio kasuak atzeman dituzte Belgikan eta Herbehereetan ere. Hong Kongetik atzo heldutako albisteen ostean, oihartzun handia izan dute kasuek, baina OMEk esan du «anekdotikoak» direla oraindik halakoak, eta ezin dela haragoko ondoriorik atera.
Atzo jakin zen COVID-19 birusarekin berrinfekatutako pertsona bat atzeman zutela lehen aldiz. Hong Kongetik heldu zen berria: 33 urteko gizonezko baten berrinfekzioa egiaztatu zutela adierazi zuten hango zientzialariek; aurrena, apirilean eritu zen, eta, orain, Espainian egonaldi bat egin ostean, berriz infektatu da. B...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/185999/errepublikanoen-presidentegai-izendatu-dute-trump.htm
Mundua
Errepublikanoen presidentegai izendatu dute Trump
Errepublikanoek pandemia eta haren ondorioak gutxiestea egotzi diete demokratei eta komunikabideei, eta nabarmendu dute Trumpen neurriak «erabakigarriak» izan direla koronabirusaren aurka.
Errepublikanoen presidentegai izendatu dute Trump. Errepublikanoek pandemia eta haren ondorioak gutxiestea egotzi diete demokratei eta komunikabideei, eta nabarmendu dute Trumpen neurriak «erabakigarriak» izan direla koronabirusaren aurka.
Ez dute denborarik galdu Alderdi Errepublikanoko kideek, eta lehen egunean izendatu dute Donald Trump presidentegai. Estatuburua bera Charlotten, Ipar Carolinan, izan da bart, hautagaitza onartzeko. Hitzaldian gogor jo du Joe Biden hautagai demokrataren aurka, eta ohartarazi du «erokeria» izango litzatekeela —hark dioe...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186000/ehunka-lagun-batu-dira-sastraka-gaztetxearen-alde.htm
Gizartea
Ehunka lagun batu dira Sastraka gaztetxearen alde
Salatu dute gertatutakoa «arraroa» dela. Gaztetxetik joan eta ordu laurdenera jaso zuten abisua, eta pintaketa «oso arraroak» izan dira. Auzokide batzuek jendea ikusi zuten eraikinera sartzen.
Ehunka lagun batu dira Sastraka gaztetxearen alde. Salatu dute gertatutakoa «arraroa» dela. Gaztetxetik joan eta ordu laurdenera jaso zuten abisua, eta pintaketa «oso arraroak» izan dira. Auzokide batzuek jendea ikusi zuten eraikinera sartzen.
Bart gauean sua piztu da Portugaleteko (Bizkaia) Sastraka gaztetxean, Sotera de Mier kalean. Garai batean Karmengo Ama eskola izan zen eraikinean dago gaztetxea uztailetik, orduan okupatu baitzuten, eta gaztetxekoek sare sozialetan iradoki dute nahita piztutako sua dela. Suhiltzaileek gauean itzali dute sutea, baina go...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186001/itxialdia-ezarri-dute-gazan-koronabirusa-zabaltzea-eragozteko.htm
Mundua
Itxialdia ezarri dute Gazan, koronabirusa zabaltzea eragozteko
Israelek berriro bonbardatu du Hamasen kontrolpeko eremua.
Itxialdia ezarri dute Gazan, koronabirusa zabaltzea eragozteko. Israelek berriro bonbardatu du Hamasen kontrolpeko eremua.
Astelehenean agertu ziren COVI-19 gaitzaren lehen kasuak Gazako eremuan. Familia bereko lau kide dira gaixotutakoak, eta, gaitza zabaltzea eragozteko, 48 orduko itxialdia ezarri du Hamasek. Eskualdeak egunean lau orduz soilik du argindarra, Israelek abuztu hasieran erregaia sartzea debekatu baitzuen, eta salgaiak sartz...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186003/kontseiluak-eskatu-du-ikasturte-berrian-euskara-erdigunean-jartzeko.htm
Gizartea
Kontseiluak eskatu du ikasturte berrian euskara erdigunean jartzeko
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak uste du «ezinbestekoa« dela «Itxialdiak euskararen ezagutzan eta gaitasunean eragindako kalte eta ondorioei erreparatzea». Neurri zehatzak hartzeko eskatu du.
Kontseiluak eskatu du ikasturte berrian euskara erdigunean jartzeko. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak uste du «ezinbestekoa« dela «Itxialdiak euskararen ezagutzan eta gaitasunean eragindako kalte eta ondorioei erreparatzea». Neurri zehatzak hartzeko eskatu du.
Ikasturte berrirako planak bolo-bolo dabiltzala, euskarari buruzko «kezka» agertu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak: «Orain arte, tamalez, ezer gutxi entzuten ari da ikasturte berriko eskolaratzean euskararen gaiak izan beharreko arretaz». Kontseiluak ohartarazi du pandemia hasi aurretik ere bazutela ezinego...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186004/kaleratzeak-iragarri-dituzte-gasteizko-alestisen.htm
Ekonomia
Kaleratzeak iragarri dituzte Gasteizko Alestisen
Aeronautika sektorekoa da. Iaz, enpresaren jabetza lortu zuen Aciturrik, eta hark ere jakinarazi ditu kaleratzeak.
Kaleratzeak iragarri dituzte Gasteizko Alestisen. Aeronautika sektorekoa da. Iaz, enpresaren jabetza lortu zuen Aciturrik, eta hark ere jakinarazi ditu kaleratzeak.
Aeronautika sektoreko Alestisek enplegu erregulazio espediente bat iragarri du, eta, horrekin batera, kaleratzeak. Enpresak dituen lantegi guztiei eragingo die neurriak. Guztira 1.300 langile ditu, horietatik 187 Euskal Herrian, Gasteizko Miñao parke teknologikoan. Zuzendaritzak ez du jakinarazi zenbat behargin kalera...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186005/protestak-piztu-dira-wisconsinen-polizia-batek-afro-amerikar-bat-tirokatu-ondoren.htm
Mundua
Protestak piztu dira Wisconsinen, polizia batek afro-amerikar bat tirokatu ondoren
Poliziak zazpi alditan egin zion tiro bizkarrean Jacob Blakeri, hura bere autoan sartzera zihoan unean.
Protestak piztu dira Wisconsinen, polizia batek afro-amerikar bat tirokatu ondoren. Poliziak zazpi alditan egin zion tiro bizkarrean Jacob Blakeri, hura bere autoan sartzera zihoan unean.
George Floyden hilketa oraindik ere memorian fresko dagoen bitartean, beste afro-amerikar bat jo dute tiroz AEBetan. Jacob Blake larri zauritu zuen, igande arratsaldean, Kenoshako (Wisconsin, AEB) Polizia Departamentuko agente batek, Tony Evers Wisconsingo gobernadoreak jakinarazi zuenez. «Jacob Blake hainbat aldiz tir...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186006/bizkaiko-ostalariek-jaurlaritzari-eskatu-diote-ez-dadila-egon-mugarik-egunez-lan-egiteko.htm
Ekonomia
Bizkaiko ostalariek Jaurlaritzari eskatu diote ez dadila egon mugarik egunez lan egiteko
III. eta IV. kategoriako baimena duten tabernek 01:00era arte lan egin ahal izatea nahi dute, II. kategoriako baimena dutenek bezala.
Bizkaiko ostalariek Jaurlaritzari eskatu diote ez dadila egon mugarik egunez lan egiteko. III. eta IV. kategoriako baimena duten tabernek 01:00era arte lan egin ahal izatea nahi dute, II. kategoriako baimena dutenek bezala.
Bizkaidendak elkarteak Jaurlaritzari eskatu dio leuntzeko, hain zuzen, osasun larrialdiak ostalaritzari ezarritako neurrietako bat. Bizkaiko ostalari eta dendari elkarteen federazioak eskatu aldatzeko III. eta IV. kategoriako baimena duten tabernak ixtera behartzen dituen araua. Iradoki dute negozio horiei ere aplikatz...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186007/569-positibo-detektatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
569 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian
Gernikan beste 37 positibo izan dira.
569 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Gernikan beste 37 positibo izan dira.
Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuak 569 kasuren berri eman dute. Azken egunetan izandako kutsatzeekin alderatuta, apalagoak dira kopuruak: bezperan baino 21 kasu gehiago izan dira, baina igandean baino 200 gutxiago. Egin diren PCR proben kopurua, berriz, azken asteko txikiena izan da atzo zein gaur: 7....