date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186009/beste-zazpi-kasu-atzeman-dituzte-zuiako-zahar-etxe-batean.htm
Gizartea
Beste zazpi kasu atzeman dituzte Zuiako zahar etxe batean
Sei egoiliar eta langile bat kutsatu dira.
Beste zazpi kasu atzeman dituzte Zuiako zahar etxe batean. Sei egoiliar eta langile bat kutsatu dira.
Zuiako (Araba) zahar etxe bateko agerraldiak hazi eta hazi ari dira. Prebentziorako egiten diren PCR probetan zenbait kasu detektatu zituzten iragan astean etxe horretan, eta, bigarren proba egitean, kasu gehiago azaldu dira. Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du sei egoiliarrek eta langile batek positibo eman dutela te...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186010/arzak-since-1897-filmak-irekiko-du-aurtengo-culinary-zinema-saila.htm
Kultura
'Arzak Since 1897' filmak irekiko du aurtengo Culinary Zinema saila
Lau ekoizpenek osatuko dute zinema eta gastronomia lotzen dituen atala, eta film guztiak estreinakoz ikusi ahalko dira nazioartean.
'Arzak Since 1897' filmak irekiko du aurtengo Culinary Zinema saila. Lau ekoizpenek osatuko dute zinema eta gastronomia lotzen dituen atala, eta film guztiak estreinakoz ikusi ahalko dira nazioartean.
Donostiako Zinemaldiak Culinary Zinema saila osatuko duten filmen berri eman du goizean. Guztira, lau ekoizpen erakutsiko dituzte, eta nazioartean lehen aldiz ikusi ahal izango dira. Arzak Since 1897 filmak irekiko du saila. Asier Altunak (Bergara, Gipuzkoa, 1969) Arzak jatetxeari buruz egindako dokumentala da. Juan Ma...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186011/hiru-urte-bete-dira-myanmarrek-rohingyen-aurkako-sarraskia-egin-zuela.htm
Mundua
Hiru urte bete dira Myanmarrek rohingyen aurkako sarraskia egin zuela
Etnia musulman horretako errefuxiatuek Myanmarrera itzuli nahi dute, baina oraindik ez diete itzulera segururik bermatzen.
Hiru urte bete dira Myanmarrek rohingyen aurkako sarraskia egin zuela. Etnia musulman horretako errefuxiatuek Myanmarrera itzuli nahi dute, baina oraindik ez diete itzulera segururik bermatzen.
Urteurren iluna da gaurkoa rohyngientzat: hiru urte bete dira Myanmarrek haien aurkako sarraskia egin zuenetik. 2017an, ARSA Arakango Rohingya Askapenerako Armadak polizien eta armadaren etxola bati egin zion eraso, eta 12 militar hil zituen. Eraso horrek, ordea, ondorio askoz ere odoltsuagoa izan zuen: armada eta mili...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186012/nafarroako-volkswagenek-behin-behineko-452-langile-kontratatuko-ditu.htm
Ekonomia
Nafarroako Volkswagenek behin-behineko 452 langile kontratatuko ditu
Urtea amaitu baino lehen 5.000 auto gehiago ekoizteko eskaria jaso du Landabengo lantegiak. Astelehenean hasi zituzten hiru lan txandak, eta erregulazioan zeuden azken langileak egoera horretatik atera dituzte.
Nafarroako Volkswagenek behin-behineko 452 langile kontratatuko ditu. Urtea amaitu baino lehen 5.000 auto gehiago ekoizteko eskaria jaso du Landabengo lantegiak. Astelehenean hasi zituzten hiru lan txandak, eta erregulazioan zeuden azken langileak egoera horretatik atera dituzte.
Volkswagenek behin-behineko 452 langile kontratatuko dituzte Landabengo lantegirako. Astelehenean hasiko dira, eta asmoa da kontratuak 2020. urtearen amaierara arte luzatzea. Wolfsburgeko (Alemania) zentraletik Polo modeloaren 5.000 unitate gehiago egiteko eskaria jaso dute. Igoera horrekin, urteko ekoizpena 247.000 i...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186013/gazte-bat-hil-da-azpeitian-moto-istripu-batean.htm
Gizartea
Gazte bat hil da Azpeitian, moto istripu batean
Hildakoa 22 urteko azpeitiar bat da. 20 urteko beste gazte bat zaurituta dago.
Gazte bat hil da Azpeitian, moto istripu batean. Hildakoa 22 urteko azpeitiar bat da. 20 urteko beste gazte bat zaurituta dago.
Trafiko istripu larria izan da gaur eguerdian Azpeitian (Gipuzkoa), Landeta auzoan. Gi-2634 errepidean gertatu da, Elgoibarrerako noranzkoan, eta 22 urteko moto gidari bat hil da. Ezbeharrean auto batek eta moto batek egin dute talka. Ertzaintzak zehaztu duenez, Suzuki moto bat eta Chrysler 300C auto bat dira istripua ...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186014/urkulluk-espero-du-gobernu-akordioa-aste-honetan-ixtea.htm
Politika
Urkulluk espero du gobernu akordioa aste honetan ixtea
EAEko jarduneko lehendakariak adierazi du EAJ eta PSE-EE «lau lan alor» ari direla lantzen.
Urkulluk espero du gobernu akordioa aste honetan ixtea. EAEko jarduneko lehendakariak adierazi du EAJ eta PSE-EE «lau lan alor» ari direla lantzen.
Datorren asteazkenerako, irailaren 3rako, dago programatuta Eusko Jaurlaritzaren datorren lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa. Hori kontuan hartuta, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaiak espero du jeltzaleen eta PSE-EEren arteko gobernu akordioa aste honetan ixtea. «Oinarri programatiko...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186015/bisean-bisekoak-bertan-behera-utzi-dituzte-kartzeletan.htm
Gizartea
Bisean bisekoak bertan behera utzi dituzte kartzeletan
Zaballan, Iruñean, Martutenen eta Basaurin ezingo da aurrez aurreko bisitarik egin, eta kristala tartean dutela egin ohi direnekin ordezkatuko dituzte.
Bisean bisekoak bertan behera utzi dituzte kartzeletan. Zaballan, Iruñean, Martutenen eta Basaurin ezingo da aurrez aurreko bisitarik egin, eta kristala tartean dutela egin ohi direnekin ordezkatuko dituzte.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak bertan behera utzi ditu kartzeletan senideen artean egin ohi diren bisean bisekoak. Neurri horrek eragina izango du Zaballan, Iruñean, Martutenen eta Basaurin, baina baita euskal presoak dauden Espainiako presondegi batzuetan ere; esaterako, Aranjuezen, Estremeran, ...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186016/nupek-aurrez-aurre-emango-ditu-eskola-guztiak.htm
Gizartea
NUPek aurrez aurre emango ditu eskola guztiak
Datorren asteartean hasiko du ikasturtea, eta zenbait neurri iragarri ditu COVID-19aren kutsatzea eragozteko.
NUPek aurrez aurre emango ditu eskola guztiak. Datorren asteartean hasiko du ikasturtea, eta zenbait neurri iragarri ditu COVID-19aren kutsatzea eragozteko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2020-2021eko ikasturtea hasiko du datorren astean, eta irakasgai guztiak modu presentzialean emango ditu. Eskolak irailaren 2an hasiko dira, asteazkenarekin, baina, gaur zortzi, graduen aurkezpen saioak dituzte lehen mailako ikasleek. Halere, COVID-19aren hedapena eragozteko neurri b...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186017/martxan-da-hamaika-klik-ikus-entzunezkoen-lehiaketa.htm
Bizigiro
Martxan da Hamaika-klik Ikus-entzunezkoen lehiaketa
Parte hartzeko epea irailaren 25ean amaituko da; lehiaketaren gaia librea da, eta lanak euskara hutsean aurkeztu beharko dira.
Martxan da Hamaika-klik Ikus-entzunezkoen lehiaketa. Parte hartzeko epea irailaren 25ean amaituko da; lehiaketaren gaia librea da, eta lanak euskara hutsean aurkeztu beharko dira.
Hamaika telebistak Hamaika-klik Ikus-entzunezkoen lehiaketa jarri du abian. Txapelketaren helburua da «sarean eta formatu digitalean diharduten gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumi ditzaten sustatzea», eta horren bitartez gazteak ikus-entzunezkoen kontsumo eta ohitura berrietara gerturatzea. ...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186018/formaren-bilaketa-etengabea.htm
Kultura
Formaren bilaketa etengabea
BERRIAk proposatutako ariketarako, bost zuzendariren sekuentziak hautatu ditu Fresnedak; erabaki ausartak hartuta, istorioak pantailaratzeko modu egokia topatu edota emaitza sinesgarria lortu duten bost zuzendariren film bana; zehazki, bere barruan zerbait mugiarazi eta bere esperientzia eraldatu dutenak.
Formaren bilaketa etengabea. BERRIAk proposatutako ariketarako, bost zuzendariren sekuentziak hautatu ditu Fresnedak; erabaki ausartak hartuta, istorioak pantailaratzeko modu egokia topatu edota emaitza sinesgarria lortu duten bost zuzendariren film bana; zehazki, bere barruan zerbait mugiarazi eta bere esperientzia er...
Edukia eta forma dira ikus-entzunezko obra oro sortzeko abiapuntutik aintzat hartu beharreko elementu nagusiak: kontatzen dena, batetik, eta nola kontatzen den, bestetik. Elkarri eragiten diote, eta lotura logiko bat izan behar dute. Edo hori da Iratxe Fresneda zinemagileak (Bilbo, 1974) filmei eskatzen dien «oinarri e...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186019/fotogramen-gibeleko-aldea.htm
Kultura
Fotogramen gibeleko aldea
Lau film hautatu, eta, gisa batez edo bestez, horiekin loturan ukan dituen sentimenduez, minez eta galderez mintzatu da Martinez. Umiltasunez, irudi bakoitzak gorde ditzakeenaz ari izan da, ikus ezinak diren baina nonbait senti daitezken horiez.
Fotogramen gibeleko aldea. Lau film hautatu, eta, gisa batez edo bestez, horiekin loturan ukan dituen sentimenduez, minez eta galderez mintzatu da Martinez. Umiltasunez, irudi bakoitzak gorde ditzakeenaz ari izan da, ikus ezinak diren baina nonbait senti daitezken horiez.
Elipsiak eta absentziak aipa zitzakeen. Koloreak, soinu bandak, planoak eta filmen egiturak aipa zitzakeen ere. Zinemaren historiako eszena klabe ikoniko batzuk hauta zitzakeen Josu Martinez zinemagileak (Bilbo, 1986), baina ez du hala nahi izan. «Pentsatu dut zerbaitengatik enekin harremana duten eszena batzuk hautatz...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186020/bertako-kulturaren-aldeko-apustua-baluarteren-eta-nosen-hurrengo-sasoian.htm
Kultura
Bertako kulturaren aldeko apustua Baluarteren eta NOSen hurrengo sasoian
'Zu zaintzeko itzultzen gara' lelopean, Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 70 ikuskizun baino gehiagoko eskaintza prestatu dute 2020-2021eko sasoirako.
Bertako kulturaren aldeko apustua Baluarteren eta NOSen hurrengo sasoian. 'Zu zaintzeko itzultzen gara' lelopean, Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 70 ikuskizun baino gehiagoko eskaintza prestatu dute 2020-2021eko sasoirako.
Gaur aurkeztu dute Baluarte Fundazioaren eta NOS Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren hurrengo sasoia, Iruñean. Baluarteren denboraldi nagusian musika klasikoko, lirikoko eta dantzako 11 ikuskizun egingo dituzte, eta NOSen abonamendu denboraldian, berriz, 24 kontzertu. Iaz prestatutako eskaintza kolpe batez etenda izan ze...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186021/bere-sekretua-du.htm
Kirola
Bere sekretua du
Erremontisten herria da Doneztebe: hamaika erremontista eman ditu azken 30 urteotan. Koteto Ezkurra, modalitateko jokalaririk onenetariko bat, bertakoa da. Doneztebarrak ziur dira laxoa dela goi mailako hainbeste erremontista ateratzearen arrazoietako bat.
Bere sekretua du. Erremontisten herria da Doneztebe: hamaika erremontista eman ditu azken 30 urteotan. Koteto Ezkurra, modalitateko jokalaririk onenetariko bat, bertakoa da. Doneztebarrak ziur dira laxoa dela goi mailako hainbeste erremontista ateratzearen arrazoietako bat.
Doneztebeko (Nafarroa) sei erremontista ari dira profesionaletan lehiatzen gaur egun. Azken urteotan, gainera, punta-puntako makina bat erremontista atera dira Malerreka eskualdeko hiriburutik. Ez da kasualitatea 2.000 biztanle baino gutxiago dituen herri batetik hainbeste erremontista izatea goi mailan; ondo zaindutak...
2020-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/186022/wolfsburg-lehen-finalista.htm
Kirola
Wolfsburg lehen finalista
Rolfok egin du gola 57. minutuan, nahiz eta Bartzelona hobea izan den eta aukera gehien izan dituen.
Wolfsburg lehen finalista. Rolfok egin du gola 57. minutuan, nahiz eta Bartzelona hobea izan den eta aukera gehien izan dituen.
Wolfsburg eta Bartzelona izan dira sasoi honetan Europako talderik goleatzaileenak. 140 eta 117 gol sartuak zituzten hurrenez hurren. Gol asko espero zitezkeen beraz, bi taldeek Anoetan jokatutako Txapeldunen Ligako finalerdian. Baina futbolean askotan gertatu ohi bezala, usteak erdi ustel. 1-0 amaitu da partida Wolfsb...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186045/bortxaketa-bat-salatu-du-emakume-batek-durangon.htm
Gizartea
Bortxaketa bat salatu du emakume batek Durangon
48 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta.
Bortxaketa bat salatu du emakume batek Durangon. 48 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, emakume batek bortxatu egin dutela salatu zuen ostiralean Durangon (Bizkaia). Etxe batean izan zen bortxaketa, eta irratiak Ertzaintzako iturriak aipatuz gaineratu du 48 urteko gizon bat atxilotu zutela. Sexu askatasunaren aurkako delitua leporatu diote, epaileare...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186046/liztorrek-ziztatutako-gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute-zaratamon.htm
Gizartea
Liztorrek ziztatutako gizon baten gorpua aurkitu dute Zaratamon
Gizonak 89 zituen, eta baratzean aurkitu zuten hilda, astelehenean. Aurpegian, besoetan eta agerian zituen gorputzeko beste zati batzuetan zituen ziztadak.
Liztorrek ziztatutako gizon baten gorpua aurkitu dute Zaratamon. Gizonak 89 zituen, eta baratzean aurkitu zuten hilda, astelehenean. Aurpegian, besoetan eta agerian zituen gorputzeko beste zati batzuetan zituen ziztadak.
Astelehen arratsaldean, Zaratamoko (Bizkaia) baratze batean, 89 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten, hainbat liztor ziztadarekin. Gorpua aurkitu zutenean, hainbat liztor zeuden inguruan, eta Ertzaintzak suhiltzaileen laguntza behar izan zuen liztorrak eramateko. Gorpuak aurpegian, besoetan eta agerian zituen beste ...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186048/kenoshan-tiroketa-bat-izan-da-eta-bi-pertsona-hil-dituzte.htm
Mundua
Kenoshan tiroketa bat izan da, eta bi pertsona hil dituzte
Sheriffaren arabera, gasolindegi bat babesten ari zen talde armatu batek Poliziaren indarkeriaren kontra protesta egiten ari zirenei egin die tiro.
Kenoshan tiroketa bat izan da, eta bi pertsona hil dituzte. Sheriffaren arabera, gasolindegi bat babesten ari zen talde armatu batek Poliziaren indarkeriaren kontra protesta egiten ari zirenei egin die tiro.
Kenoshan (Wisconsin, AEBak) protestak izan dira hirugarren gauez, eta tentsioak gora egin du. Protesta horietan, gauerdian, tiroketa bat izan da, eta gutxienez bi pertsona hil dituzte; beste bat zaurituta dago, larri. Ez dago garbi zenbateraino duen zerikusia tiroketak polizia indarkeriaren aurkako protestekin, baina, ...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186049/sexu-eraso-bat-izan-zen-uztailean-baionako-presondegian.htm
Gizartea
Sexu eraso bat izan zen uztailean Baionako presondegian
Gizon batek zeldakidea bortxatu zuen uztailaren 26an, eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Baionako Auzitegiak, gibelapenarekin.
Sexu eraso bat izan zen uztailean Baionako presondegian. Gizon batek zeldakidea bortxatu zuen uztailaren 26an, eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Baionako Auzitegiak, gibelapenarekin.
Baionako Auzitegian epaitu zuten erasotzailea, atzo. Erasoa uztailaren 26an gertatu zen. Baionako kartzelan, erasotzaileak zeldakideari eraso egin zion, uzkitik egurrezko makila bat sartuz. Epaileak «sexu eraso» gisa kalifikatu du gertatutakoa, eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizonari, gibelapenarekin. H...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186050/zelaa-aztertzen-ari-da-covid-19arengatik-itxialdia-egin-behar-duten-haurren-gurasoei-gaixo-agiria-ematea.htm
Gizartea
Zelaa aztertzen ari da COVID-19arengatik itxialdia egin behar duten haurren gurasoei gaixo agiria ematea
Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak esan du bihar elkartuko direla autonomia erkidegoetako ordezkariekin, besteak beste, maskaren erabileraz eta tenperatura hartu beharraz zerbait erabakitzeko.
Zelaa aztertzen ari da COVID-19arengatik itxialdia egin behar duten haurren gurasoei gaixo agiria ematea. Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak esan du bihar elkartuko direla autonomia erkidegoetako ordezkariekin, besteak beste, maskaren erabileraz eta tenperatura hartu beharraz zerbait erabakitzeko.
Maskarak, gel hidroalkoholikoak, PCRak, distantzia... Funtsean, COVID-19ak baldintzatuko du 2020-2021eko ikasturtea. Argibide gehiago emateko, SER irratian hitz egin du Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak. Zer gertatuko da gurasoekin haurrek COVID-19 dela-eta itxialdia egin behar badute? Hori da gur...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186051/pintaketa-faxistak-egin-dituzte-kanbon-eta-ezpeletan.htm
Gizartea
Pintaketa faxistak egin dituzte Kanbon eta Ezpeletan
Goizean zabaldu dira argazkiak sare sozialetan: tindu faxistekin agertu dira Kanboko eta Ezpeletako zenbait pareta. Mikel Barriosen aldeko tindu bat ere zikindu dute.
Pintaketa faxistak egin dituzte Kanbon eta Ezpeletan. Goizean zabaldu dira argazkiak sare sozialetan: tindu faxistekin agertu dira Kanboko eta Ezpeletako zenbait pareta. Mikel Barriosen aldeko tindu bat ere zikindu dute.
Ez da lehen aldia Ezpeletan tindu faxistak agertzen direna. Duela hilabete zenbait, Travail, Famille, Patrie (Lana, Familia, Patria) Frantziako eskuin mutturraren lelo historikoa tindatu zuten Ezpeletako etxola batean. Goiz honetan, fite hedatu dira argazkiak: berriz agertu dira tindu faxistak Lapurdiko bi herritan: Ka...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186052/frantziako-suspertze-planak-2000-milioi-euro-izango-ditu-kulturarako.htm
Ekonomia
Frantziako suspertze planak 2.000 milioi euro izango ditu kulturarako
Irailaren 3an aurkeztuko du Frantziako Gobernuak ekonomia suspertzeko 100.000 milioi euroko plana. Jean Castex lehen ministroak azaldu duenez, 40.000 milioi «Europatik etorriko dira», eta 2.000 milioi euro kultura sektorea sostengatzeko izango dira.
Frantziako suspertze planak 2.000 milioi euro izango ditu kulturarako. Irailaren 3an aurkeztuko du Frantziako Gobernuak ekonomia suspertzeko 100.000 milioi euroko plana. Jean Castex lehen ministroak azaldu duenez, 40.000 milioi «Europatik etorriko dira», eta 2.000 milioi euro kultura sektorea sostengatzeko izango dira.
Frantziako lehen ministro Jean Castexek bere gobernuak ekonomia suspertzeko duen planaren zantzu batzuek eman ditu gaur France Inter irratian egindako elkarrizketan. Hasieran, gobernuak atzo eman behar zuen 100.000 milioi euroko plan horren berri, baina igandean atzeratu egin zuten aurkezpena. Castexen arabera, gobernu...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186053/gaualdiak-483-jaitsi-dira-eaeko-turismo-sektorean.htm
Ekonomia
Gaualdiak %48,3 jaitsi dira EAEko turismo sektorean
Uztailean 949 turismo ostatu egon dira irekita, ekainean baino %30 gehiago. Nabarmen hazi badira ere, sarrera, gaualdi eta egonaldiak ez dira iazko kopuruen erdira ere iritsi.
Gaualdiak %48,3 jaitsi dira EAEko turismo sektorean. Uztailean 949 turismo ostatu egon dira irekita, ekainean baino %30 gehiago. Nabarmen hazi badira ere, sarrera, gaualdi eta egonaldiak ez dira iazko kopuruen erdira ere iritsi.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotel, landa ostatu eta apartamentu turistikoek 201.839 sarrera izan dituzte uztailean; Eustaten arabera. Iaz baino %44 gutxiago izan dira. Gaualdiak ere antzeko jaitsiera izan dute, %48,3. Baina ekainarekin alderatuz, nabarmen igo dira: 412.181 gaualdi izan dira, aurreko hilean baino 2...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186054/artiumeko-langileek-grebarako-asmoa-berretsi-dute.htm
Kultura
Artiumeko langileek grebarako asmoa berretsi dute
Museoko langileek "enplegua ez suntsitzeko" eskatu dute gaur goizean, lantoki atarian egindako elkarretaratzean.
Artiumeko langileek grebarako asmoa berretsi dute. Museoko langileek "enplegua ez suntsitzeko" eskatu dute gaur goizean, lantoki atarian egindako elkarretaratzean.
Gasteizko Artium museoko bisitarien arretarako langileak hurrengo hiletan kaleratzeak egongo diren beldur dira. Hala, mobilizazioetan dira uztailaz geroztik, eta datozen egunetan hiru lanuzte egingo dituztela iragarri dute: irailaren 4an, 9an eta 11n. Gainera, konponbiderik ezean, hilaren 15etik aurrera, greba mugagabe...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186055/gutxienez-67-kasu-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Gutxienez 67 kasu Ipar Euskal Herrian
Eskualdeko Osasun Agentziak lau agerraldi zenbatu ditu. PCR proben gune zenbaitetako emaitzak ezagutarazi dituzte.
Gutxienez 67 kasu Ipar Euskal Herrian. Eskualdeko Osasun Agentziak lau agerraldi zenbatu ditu. PCR proben gune zenbaitetako emaitzak ezagutarazi dituzte.
Ipar Euskal Herrian COVID-19 gaitza dutenen kopurua emendatu da, Eskualdeko Osasun Agentziak jakinarazi duenez. Horrez gainera, PCR proben guneetan egin duten detekzio kanpainako zenbakiak eman ditu Sud Ouest egunkariak. Donibane Lohizunen (Lapurdi), 882 proba egin dituzte, eta horietako 30ek positibo eman dute, hau da...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186056/gaitza-zuten-25-pertsona-hil-ziren-iragan-astean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Gaitza zuten 25 pertsona hil ziren iragan astean Hego Euskal Herrian
Hiru egoiliar hil dira Bizkaian. 889 positibo zenbatu dituzte Euskal Herrian.
Gaitza zuten 25 pertsona hil ziren iragan astean Hego Euskal Herrian. Hiru egoiliar hil dira Bizkaian. 889 positibo zenbatu dituzte Euskal Herrian.
Hego Euskal Herrian 822 kasu izan direla jakinarazi dute Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Osasun Sailek; udako kopururik handiena. Bigarren aldia da udan zehar 800 kasuren langa gainditzen dela; abuztuaren 21ean baino kasu bat gehiago atzeman dute. Bezperako datuekin alderatuta, aldea nabarmena da: 251 kasu gehia...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186057/iruna-veleiako-piezei-proba-gehiago-egiteko-gose-grebak-35-egun-bete-ditu.htm
Kultura
Iruña-Veleiako piezei proba gehiago egiteko gose grebak 35 egun bete ditu
Arabako aztarnategiko aurkikuntzei proba gehiago egiteko eskatzen die agintariei Jose Mari Lejardi 'Gabixola' grebalariak, eta kasua zabaltzen laguntzeko bertso saioa antolatu du ostiralerako Gasteizko gaztetxean.
Iruña-Veleiako piezei proba gehiago egiteko gose grebak 35 egun bete ditu. Arabako aztarnategiko aurkikuntzei proba gehiago egiteko eskatzen die agintariei Jose Mari Lejardi 'Gabixola' grebalariak, eta kasua zabaltzen laguntzeko bertso saioa antolatu du ostiralerako Gasteizko gaztetxean.
Diabetesa du, hipertentsioa, eta hilabete pasa darama gose greban, baina orain arteko egun horiek guztiak «betegarriak» baino ez direla izan azaldu du Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’-k. Hurrengo asteetan eratzekoa den Eusko Jaurlaritza berriko kideekin biltzea du bere benetako helburua, eta greba egun kopuru esanguratsu b...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186058/hil-egin-da-azpeitiko-istripuan-larri-zaurituriko-gaztea-ere.htm
Gizartea
Hil egin da Azpeitiko istripuan larri zaurituriko gaztea ere
Istripu larria gertatu zen atzo auto baten eta moto baten artean, Azpeitian. 22 urteko moto gidaria zendu zen atzo, eta larri zauritu zen 20 urteko auto gidaria. 'Urola Kostako Hitza'-k jakinarazi du hil egin dela hura ere.
Hil egin da Azpeitiko istripuan larri zaurituriko gaztea ere. Istripu larria gertatu zen atzo auto baten eta moto baten artean, Azpeitian. 22 urteko moto gidaria zendu zen atzo, eta larri zauritu zen 20 urteko auto gidaria. 'Urola Kostako Hitza'-k jakinarazi du hil egin dela hura ere.
Urola Kotsako Hitza-k jakinarazi duenez, hil egin da atzo Azpeitian (Gipuzkoa) gertaturiko auto eta moto istripuan larri zaurituriko gaztea ere. 20 urte zituen. Istripu larria gertatu zen atzo Azpeitian: auto batek eta moto batek talka egin zuten, eta 22 urteko moto gidaria hil egin zen. Gi-2634 errepidean gertatu zen...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186061/hezkuntzako-sindikatuek-neurriak-hartzeko-eskatu-diote-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Hezkuntzako sindikatuek neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Ikastetxeetara «modu seguruan itzultzea bermatzeko» eskatu dute ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk.
Hezkuntzako sindikatuek neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Ikastetxeetara «modu seguruan itzultzea bermatzeko» eskatu dute ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk.
Ikasturte hasiera «segurua» bermatzeko neurriak hartzeko eskatzeko, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ohar bateratu bat plazaratu dute. Maiatzean hasi ziren elkarlanean, eta, orain, klaseetarako aurrez aurreko itzulera langile eta haurrentzat «segurua» izan dadin, «mobilizazio dinamika» bat hasiko dute. Eusko Jaurlari...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186062/gurtzan-ospakizunetan-eta-ikuskizunetan-edukiera-apalduko-dute-nafarroan.htm
Gizartea
Gurtzan, ospakizunetan eta ikuskizunetan edukiera apalduko dute Nafarroan
Ospakizunetan, gehienez 75 lagun elkartu ahal izango dira leku irekietan, eta 35, berriz, leku itxietan. Gaueko aisiari dagokionez, itxita jarraituko dute diskotekek eta dantzalekuek.
Gurtzan, ospakizunetan eta ikuskizunetan edukiera apalduko dute Nafarroan. Ospakizunetan, gehienez 75 lagun elkartu ahal izango dira leku irekietan, eta 35, berriz, leku itxietan. Gaueko aisiari dagokionez, itxita jarraituko dute diskotekek eta dantzalekuek.
Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak hartu ditu zenbait eremutako edukierari dagokionez, COVID-19aren hedapena gelditu nahian. Besteak beste, gurtzarako guneak %75eraino bete zitezkeen orain arte, baina betetze maila %50era jaitsiko dute. Gainera, ospakizunetan —ezkontza zibiletan nahiz erlijiosoetan, eta bestelak...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186063/erabakitzeko-eskubidea-babestuko-dute-gure-esku-k-eta-anck-frantziako-tourrean.htm
Politika
Erabakitzeko eskubidea babestuko dute Gure Esku-k eta ANCk Frantziako Tourrean
Irailaren 5eko ilunabarrean Freedom hitza argien bidez irudikatuko dute.
Erabakitzeko eskubidea babestuko dute Gure Esku-k eta ANCk Frantziako Tourrean. Irailaren 5eko ilunabarrean Freedom hitza argien bidez irudikatuko dute.
Euskal herritarrek eta katalanek mosaiko bat egingo dute irailaren 5ean Soudet gainean (Ereta, Biarno), herritarrek beren etorkizuna libre erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ilundu orduko irudikatuko dute argien bidez Freedom hitza —askatasuna—, eta biharamunean Frantziako Tourraren 9. etapa handik igaroko dela bal...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186064/lehen-txertoak-urte-amaierarako-egon-litezke-prest-illaren-arabera.htm
Gizartea
Lehen txertoak urte amaierarako egon litezke prest, Illaren arabera
Espainiako Osasun ministroak azaldu du negoziatzen ari direla Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileak garatzen ari diren txertoa eskuratzeko modua.
Lehen txertoak urte amaierarako egon litezke prest, Illaren arabera. Espainiako Osasun ministroak azaldu du negoziatzen ari direla Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileak garatzen ari diren txertoa eskuratzeko modua.
COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak urtea amaitu baino lehen hel litezke Hego Euskal Herrira, «dena ondo badoa», Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak adierazi duenez. Txerto hori Erresuma Batuko Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileek garatutakoa da, eta AstraZeneca botika etxeak saldutakoa. «Gauzak ongi...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186065/ubera-etengabean-segitzen-du.htm
Kirola
Ubera etengabean segitzen du
Orio zerbaitegatik ezaguna bada, arraun munduan duen historia eta ospeagatik da. Oriotarrek txikitatik jaso izan dute arraunarekiko zaletasuna eta sentimendua, askori zirrara edota sufrikarioa sortzeraino. Arraunak inguratu du herria, eta haren bueltan eratu dira familiak.
Ubera etengabean segitzen du. Orio zerbaitegatik ezaguna bada, arraun munduan duen historia eta ospeagatik da. Oriotarrek txikitatik jaso izan dute arraunarekiko zaletasuna eta sentimendua, askori zirrara edota sufrikarioa sortzeraino. Arraunak inguratu du herria, eta haren bueltan eratu dira familiak.
Jaiotzatik dute emana arrauna Orion (Gipuzkoa). 6.000 biztanleko herri txiki bat izanik ere, belaunaldiz belaunaldi transmititu eta errotu da kirol hori, eta hala gertatzen da oraindik ere.Horia kolore berezia bezain handia da oriotarrentzat, eta horiak ordezkatzen du arraunarekiko duten grina, arima, sentimendua eta h...
2020-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/186066/27-herrialdetako-36-film-lehiatuko-dira-niffen.htm
Kultura
27 herrialdetako 36 film lehiatuko dira NIFFen
Irailaren 3tik 5era egingo dute Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia, bigarrenez, Iruñean.
27 herrialdetako 36 film lehiatuko dira NIFFen. Irailaren 3tik 5era egingo dute Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia, bigarrenez, Iruñean.
NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak gaur ezagutarazi du zer lan lehiatuko diren jaialdian. Sail Ofizialean 36 pelikula izango dira, hamar ataletan banatuta: Migrazioak, Feminismoak, LGTBI+, Planeta, Desgaitasunak, Buru osasuna, Miszelanea, Animazioa, Biran eta Nafarroatik. Azken horretan, lau zuzendari nafarre...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186091/nba-etenda-wisconsingo-hilketa-arrazisten-aurkako-protestan.htm
Mundua
NBA, etenda Wisconsingo hilketa arrazisten aurkako protestan
Jacob Blake afro-amerikarrari tiro egin zion polizia identifikatu dute. Presidenteorde izateko hautagaitza onartzeko ekitaldian, «legea eta ordena» ezarriko dituztela agindu du Mike Pencek.
NBA, etenda Wisconsingo hilketa arrazisten aurkako protestan. Jacob Blake afro-amerikarrari tiro egin zion polizia identifikatu dute. Presidenteorde izateko hautagaitza onartzeko ekitaldian, «legea eta ordena» ezarriko dituztela agindu du Mike Pencek.
Igande arratsaldean, polizia batek zazpi alditan egin zion tiro bizkarrean Jacob Blake gizon afro-amerikarrari, eta larri zauritu zuen. Erasoa salatzeko atera dira ordutik Kenoshako kaleetara. Astelehenean, etxeratze agindua ezarri zuen Kenoshako Polizia Departamentuak; iluntzeko zortzietatik aurrera ezin dira kalera a...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186092/iriartek-jaurlaritzako-lehendakari-izateko-hautagaitza-aurkeztuko-du.htm
Politika
Iriartek Jaurlaritzako lehendakari izateko hautagaitza aurkeztuko du
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak azaldu du «arduragatik» aurkeztuko dutela hautagaitza.
Iriartek Jaurlaritzako lehendakari izateko hautagaitza aurkeztuko du. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak azaldu du «arduragatik» aurkeztuko dutela hautagaitza.
Gaur zortzi egingo dute Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren inbestidura saioa, eta egun horretan bi hautagai aurkeztuko dira gutxienez; Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaia eta Maddalen Iriarte EH Bildukoa. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eman du indar subirani...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186093/gobernu-akordioa-lortu-dute-eajk-eta-pse-eek.htm
Politika
Gobernu akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk
Bi alderdien esanetan, akordioaren helburua izango da «ekonomia eta enpleguaren sorrera suspertzea, zerbitzu publikoen eta gizarte publikoen defentsan oinarrituta eta autogobernu zabalago eta hobea lortzea xede». Bi alderdien barne organoek berretsi behar dute orain hitzarmena.
Gobernu akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk. Bi alderdien esanetan, akordioaren helburua izango da «ekonomia eta enpleguaren sorrera suspertzea, zerbitzu publikoen eta gizarte publikoen defentsan oinarrituta eta autogobernu zabalago eta hobea lortzea xede». Bi alderdien barne organoek berretsi behar dute orain hitzarm...
EAJk eta PSE-EEk gobernu akordio bat lortu dute datorren legealdirako. Bi alderdietako zuzendaritzak gaur batzartu dira. Orain, hitzarmen hori berrestea falta da: jeltzaleen Biltzar Nazionala astelehenean bilduko da oniritzia emateko, eta sozialistek kontsulta bat egingo dute militanteen artean. Bi alderdiek argitarat...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186094/sestaoko-hainbat-pcr-probak-positibo-faltsua-eman-dute.htm
Gizartea
Sestaoko hainbat PCR probak positibo faltsua eman dute
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak barkamena eskatu diete akatsak eragindako herritar guztiei.
Sestaoko hainbat PCR probak positibo faltsua eman dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak barkamena eskatu diete akatsak eragindako herritar guztiei.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Sestaon (Bizkaia) hainbat PCR probatan emandako positiboak faltsuak izan ziren, akats batek eragindakoak. Osasun Sailaren hitzetan, «PCR proba sorta batean akats tekniko bat egin ondoren, proba horiek kutsatu egin ziren, eta horrek positibo faltsu batzuk eragin zitu...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186095/bilketan-egingo-diren-kontratazioen-berri-emateko-agindua-dauka-sektoreak.htm
Ekonomia
Bilketan egingo diren kontratazioen berri emateko agindua dauka sektoreak
Eusko Jaurlaritzak sasoikako langileen kontratazioa adierazteko betebeharra ezarri du, langileen kopurua eta haien bizilekua ezagutzeko; PCR probak egin beharko balira, beharrezkoa da informazio hori.
Bilketan egingo diren kontratazioen berri emateko agindua dauka sektoreak. Eusko Jaurlaritzak sasoikako langileen kontratazioa adierazteko betebeharra ezarri du, langileen kopurua eta haien bizilekua ezagutzeko; PCR probak egin beharko balira, beharrezkoa da informazio hori.
Mahats bilketa eta patataren uzta jasotzea abiatuko dira irailean, eta nekazaritzako sasoikako langile asko etorriko dira, Arabara batik bat, Gasteizko gobernuaren eskumeneko lurraldeei dagokienez. Bada, administrazio horrek eta lehen sektoreak prebentzio neurri espezifikoak hartzea erabaki dute, COVID-19arekin kutsatz...
2020-9-2
https://www.berria.eus/albisteak/186096/laquoeuskaraz-hitz-egingo-duenraquo-jaurlaritza-bat-eskatu-dute-390-kazetarik-baino-gehiagok.htm
Gizartea
«Euskaraz hitz egingo duen» Jaurlaritza bat eskatu dute 390 kazetarik baino gehiagok
«Berdintasun defizit bat zuzentzeko helburuarekin», sailburu eta arduradun euskaldunak izendatzeko eskea egin diote «datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari».
«Euskaraz hitz egingo duen» Jaurlaritza bat eskatu dute 390 kazetarik baino gehiagok. «Berdintasun defizit bat zuzentzeko helburuarekin», sailburu eta arduradun euskaldunak izendatzeko eskea egin diote «datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari».
394 kazetari euskaldunek eskaera argia egin diote Eusko Jaurlaritzari: euskaraz lan egin eta informatu ahal izan dezaten, Jaurlaritzako hurrengo arduradunak euskaldunak izan daitezela. Gaitasunean eta kalitatean ere jarri dute arreta: «Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien eu...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186097/beste-hiru-egoiliar-zendu-dira-bizkaian.htm
Gizartea
Beste hiru egoiliar zendu dira Bizkaian
Azken astean hamabi egoiliar zendu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Beste hiru egoiliar zendu dira Bizkaian. Azken astean hamabi egoiliar zendu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Koronabirusaren ondoriorik muturrekoenak pairatzen ari dira zahar etxeetako egoiliarrak. Birusa gogor sartu da zentro horietan: hainbat kutsatze izateaz gain, heriotzak ere eragin ditu. Azken sei egunetan, bederatzi egoiliar zendu dira. Arabako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuen Zuiako zahar etxe bateko egoiliar bat h...
2020-9-2
https://www.berria.eus/albisteak/186098/manifestua-eta-sinatzaileak.htm
Gizartea
Manifestua eta sinatzaileak
Hainbat hedabidetako 394 kazetarik izenpetu dute manifestua. Zabalik dago atxikimendua emateko aukera.
Manifestua eta sinatzaileak. Hainbat hedabidetako 394 kazetarik izenpetu dute manifestua. Zabalik dago atxikimendua emateko aukera.
Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua Manifestu hau sinatzen dugunok Euskal Herri osoko komunikabideetako kazetari euskaldunak gara, eta ondorengoa adierazi nahi dugu berdintasun defizit bat zuzentzea lortzeko helburuarekin: Ezaguna da euskaraz lan egiten dugun kazetariok, euskaraz egite hutsagat...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186099/milara-heldu-dira-positiboak-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Milara heldu dira positiboak Hego Euskal Herrian
Tuterako lantegi batean agerraldi jendetsu bat izan da: 175 kasu detektatu dituzte.
Milara heldu dira positiboak Hego Euskal Herrian. Tuterako lantegi batean agerraldi jendetsu bat izan da: 175 kasu detektatu dituzte.
Positiboek goia jo dute Hego Euskal Herrian: zortziren bueltan ibili ziren orain arteko kopururik handienak, baina azken orduetan milara heldu dira, 1.017. Pandemia osoan zenbatu den kopururik handiena da. Herrialde guztietan igo dira kasuak, baina nabarmenena Nafarroako kasua da: 253 kasu izan dira han; atzo halako bi...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186100/berlinalek-ez-du-genero-bereizketarik-egingo-sarietan.htm
Kultura
Berlinalek ez du genero bereizketarik egingo sarietan
Berlingo Nazioarteko Zinemaldiak datorren ediziotik aurrera Zilarrezko Hartz bana emango die aktorerik onenari eta taldeko aktorerik onenari.
Berlinalek ez du genero bereizketarik egingo sarietan. Berlingo Nazioarteko Zinemaldiak datorren ediziotik aurrera Zilarrezko Hartz bana emango die aktorerik onenari eta taldeko aktorerik onenari.
Berlinale Berlingo Nazioarteko Zinemaldiak jakitera eman duenez, datorren urtetik aurrera interpretaziorik onenaren sari bakarra emango du, genero bereizketarik egin gabe. Orain arte gizonezko aktorerik onenaren eta emakumezko aktorerik onenaren sariak ematen ziren, baina, datorren ediziotik aurrera, interpretaziorik o...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186101/bortxaz-desagertutakoentzat-justizia-eta-erreparazioa-eskatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Bortxaz desagertutakoentzat «justizia eta erreparazioa» eskatu du Foro Sozialak
Bortizkeriaz Desagertutako Biktimen Nazioarteko Eguna da etzi, eta Foro Sozialak Eusko Legebiltzarrari eskatu dio bestelako biktimen moduan desagertuak ere aintzat hartzeko. Oraingoz, zazpi kasu dituzte identifikatuta.
Bortxaz desagertutakoentzat «justizia eta erreparazioa» eskatu du Foro Sozialak. Bortizkeriaz Desagertutako Biktimen Nazioarteko Eguna da etzi, eta Foro Sozialak Eusko Legebiltzarrari eskatu dio bestelako biktimen moduan desagertuak ere aintzat hartzeko. Oraingoz, zazpi kasu dituzte identifikatuta.
«Euskal gatazkaren auziari lotuta, oraindik 482 kasu daude argitzeko, eta horietatik zazpi dira behartutako desagertzeenak». Tasio Agirrezabalaga Foro Sozialeko kideak eman du datua, Donostian, Nekane Alzelaiekin egindako prentsaurrekoan. Orain arte ahanzturan egondako gatazkaren ondorioei leku egin nahi die Foro Sozia...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186102/irailaren-19an-hasiko-da-xilaba-banakako-txapelketa.htm
Kultura
Irailaren 19an hasiko da Xilaba, banakako txapelketa
Sekula baino parte hartzaile gehiago bilduko ditu aurtengo edizioak. «Bere fruituak eman ditu taldekako Xilabak».
Irailaren 19an hasiko da Xilaba, banakako txapelketa. Sekula baino parte hartzaile gehiago bilduko ditu aurtengo edizioak. «Bere fruituak eman ditu taldekako Xilabak».
Azken bi edizioetan taldeka egin zen Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Xilaba bertsolari txapelketa. Aurten, haatik, hasierako formatura itzuli eta banaka lehiatuko dira bertan parte hartuko duten 28 bertsolariak. Lurralde horretan zen «joera» baten irakurketaren ondorioz antolatu zuten taldekako Xilaba, gero horko p...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186103/eaeko-auzitegi-nagusiak-babestu-egin-du-tabernak-gauez-ixteko-agindua.htm
Ekonomia
EAEko Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua
Egungo egoeran neurria «proportzionala» dela azpimarratu du. Epaimahai bera ixtearen aurka azaldu zen abuztuaren 14an: azaldu du gisa horretako erabakiek «izaera dinamikoa» izan behar dutela, birusaren eboluzioaren araberakoak izan behar dutela.
EAEko Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua. Egungo egoeran neurria «proportzionala» dela azpimarratu du. Epaimahai bera ixtearen aurka azaldu zen abuztuaren 14an: azaldu du gisa horretako erabakiek «izaera dinamikoa» izan behar dutela, birusaren eboluzioaren araberakoak izan behar dutela.
Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteek jarritako salaketei erantzunez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du gauez tabernak ixteko eta lokal horien segurtasun neurriak indartzeko Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 19an kaleratutako agindua. Argudiatu du Osasun Sailaren neurria «arrazoitua» dagoela, azken eg...
2020-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/186104/nora-filmaren-estreinaldiak-abiatuko-du-zinemira-saila.htm
Kultura
'Nora' filmaren estreinaldiak abiatuko du Zinemira saila
Aurtengo Zinemaldiko egitarauak 21 euskal ekoizpen bilduko ditu, hainbat sailetan banatuta. Horietatik hamahiru Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian ariko dira.
'Nora' filmaren estreinaldiak abiatuko du Zinemira saila. Aurtengo Zinemaldiko egitarauak 21 euskal ekoizpen bilduko ditu, hainbat sailetan banatuta. Horietatik hamahiru Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian ariko dira.
Hamalau film luze, hiru film labur, bi telesail, film ertain bat eta ekoizpen fasean dagoen proiektu bat dira Donostiako 68. Zinemaldian ikusgai izango diren euskal ekoizpenak. Denera, 21 lan dira, eta jaialdiko hainbat sailetan emango dituzte: besteak beste, Sail Ofizialean, Zuzendari Berriak sailean, Zabaltegi-Tabaka...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186105/irudia-bainoago-istorioa.htm
Kultura
Irudia bainoago, istorioa
Bigarren film luzea estreinatzear da Lara Izagirre: 'Nora'. Munduko gauzarik ederrena iruditzen zaio kontakizunak idatzi eta kontatzera iristea, baina zinemaren industrian topatu duenak eragin dio kezkarik, eta inflexio puntu batean sumatzen zaio hizketarakoan. Istorioak kontatu nahi ditu, geruzak agertu. Filmetatik ba...
Irudia bainoago, istorioa. Bigarren film luzea estreinatzear da Lara Izagirre: 'Nora'. Munduko gauzarik ederrena iruditzen zaio kontakizunak idatzi eta kontatzera iristea, baina zinemaren industrian topatu duenak eragin dio kezkarik, eta inflexio puntu batean sumatzen zaio hizketarakoan. Istorioak kontatu nahi ditu, ge...
Telefonoz eta buruz defendatu du hautaketa. «Ez dut ordenagailua eskura, baina moldatuko gara». Eta ikusi gabe baina ikusten ariko balitz bezala da hitz egiten duenean. Hain zuzen, ikusi gabe ikusi ahal dituelako daude ondorengo lanak Lara Izagirreren (Zornotza, Bizkaia, 1985) film kuttunen zerrendan. Milurte honetakoa...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186106/altsasuko-gazteen-aldeko-elastikoa-erakusteagatik-kanporatu-dute-etxebarria.htm
Kirola
Altsasuko gazteen aldeko elastikoa erakusteagatik kanporatu dute Etxebarria
Partida baten ondoren erakutsi zuen elastikoa, eta Granadak espedientea ireki zion orain hilabete. Kontratua eten dio orain.
Altsasuko gazteen aldeko elastikoa erakusteagatik kanporatu dute Etxebarria. Partida baten ondoren erakutsi zuen elastikoa, eta Granadak espedientea ireki zion orain hilabete. Kontratua eten dio orain.
Granada futbol taldeak kanporatu egin du Unai Etxebarria jokalaria (Getxo, Bizkaia, 1996). Taldea Europako Ligarako sailkatu zeneko ospakizunetan, Altsasuko gazte atxilotuen aldeko elastiko bat erakutsi zuen jokalariak, eta Granadak zigor espedientea ireki zion, talde politiko batzuek presio egin ondoren —Vox alderdiak...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186131/gose-greban-zen-ezkerreko-abokatu-bat-hil-da-turkian.htm
Mundua
Gose greban zen ezkerreko abokatu bat hil da Turkian
Ebru Timtik kartzelan zen, DHKP-C erakunde komunistaren aurkako prozesuetan espetxe zigor luzea ezarri baitzioten. Ospitalean hil da, Auzitegi Konstituzionalak aske uzteko eskaera atzera bota ondoren. Apirilaren 5ean hasi zuen gose greba beste abokatu batekin batera, epaiketa justu bat eskatzeko.
Gose greban zen ezkerreko abokatu bat hil da Turkian. Ebru Timtik kartzelan zen, DHKP-C erakunde komunistaren aurkako prozesuetan espetxe zigor luzea ezarri baitzioten. Ospitalean hil da, Auzitegi Konstituzionalak aske uzteko eskaera atzera bota ondoren. Apirilaren 5ean hasi zuen gose greba beste abokatu batekin batera...
Turkian gose greban dauden ezkerreko abokatuetako bat hil egin da: Ebru Timtik. Apirilaren 5etik zegoen gose greban, Aytac Unsal beste abokatu batekin batera. Biak Herriaren Lege Bulegoa (HKK) ezkerreko erakundeko abokatuak dira, eta otsailetik preso daude erakunde horretako beste kide batzuekin batera. DHKP-C erakund...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186132/bizimodu-amerikarra-defendatuko-duela-aldarrikatuz-onartu-du-trumpek-hautagaitza.htm
Mundua
«Bizimodu amerikarra» defendatuko duela aldarrikatuz onartu du Trumpek hautagaitza
Goizaldean amaitu da Alderdi Errepublikanoaren batzarra. Jarduneko estatuburuak lau urteotan egindako lana txalotu dute alderdikideek.
«Bizimodu amerikarra» defendatuko duela aldarrikatuz onartu du Trumpek hautagaitza. Goizaldean amaitu da Alderdi Errepublikanoaren batzarra. Jarduneko estatuburuak lau urteotan egindako lana txalotu dute alderdikideek.
Ezustekorik gabe amaitu da Alderdi Errepublikanoaren batzarra. Espero zen moduan Joe Biden hautagai demokrataren aurka egiteko baliatu du Donald Trump presidentegai errepublikanoak azken eguneko hitzaldia. Apenas aipatu dituen, ordea, AEBetan inoizko osasun krisirik larriena eragin duen pandemia eta Wisconsingo protest...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186133/japoniako-lehen-ministroak-dimisioa-emango-du-osasun-arazoak-direla-eta.htm
Mundua
Japoniako lehen ministroak dimisioa emango du, osasun arazoak direla eta
Shinzo Abek jardunean jarraituko du haren alderdiak ordezko bat izendatzen duen arte.
Japoniako lehen ministroak dimisioa emango du, osasun arazoak direla eta. Shinzo Abek jardunean jarraituko du haren alderdiak ordezko bat izendatzen duen arte.
Denen ahotan zebilen zurrumurrua berretsi du Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak: «Nire osasun egoera ez da ona, eta osasun arazoek erabaki okerrak ekar ditzakete. Horregatik, lehen ministro karguari uko egitea erabaki dut». Gobernuburuak, hala ere, jardunean jarraituko du haren alderdia LDP Alderdi Liberal Demokrati...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186134/hipoteka-kopurua-66-hazi-da-ekainean-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Hipoteka kopurua %66 hazi da ekainean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Hilabete batzuetan behera egin ondoren, joera hautsi egin da, eta uda atarian 2.811 hipoteka egin dituzte bankuek eta bezeroek. Nafarroan, berriz, gainbeherak ez du etenik, eta iazko ekainean baino %36 gutxiago formalizatu dituzte.
Hipoteka kopurua %66 hazi da ekainean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hilabete batzuetan behera egin ondoren, joera hautsi egin da, eta uda atarian 2.811 hipoteka egin dituzte bankuek eta bezeroek. Nafarroan, berriz, gainbeherak ez du etenik, eta iazko ekainean baino %36 gutxiago formalizatu dituzte.
Koronabirusak eragindako erabateko ziurgabetasunak geldialdi nabarmena eragin du etxebizitzen salmentaren merkatuan, 2020. urtean; baina Itxialdi Handiaren ondoren, merkatu horrek erakutsi du susperraldirako tartetxo bat izan dezakeela. Horrela islatu du etxebizitzen hipoteken berri ematen duen erakusleak, INEren bidez...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186135/lantokiak-ikuskatzeko-neurrien-inguruan-galdetuko-dio-eh-bilduk-nafarroako-gobernuari.htm
Ekonomia
Lantokiak ikuskatzeko neurrien inguruan galdetuko dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari
Tuterako Uvesa enpresaren jokabidea «arduragabea» kritikatu du koalizioak, eta «langileen segurtasun neurriak bermatzeko neurriez» galdetuko dio gobernuari Nafarroako Parlamentuan.
Lantokiak ikuskatzeko neurrien inguruan galdetuko dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari. Tuterako Uvesa enpresaren jokabidea «arduragabea» kritikatu du koalizioak, eta «langileen segurtasun neurriak bermatzeko neurriez» galdetuko dio gobernuari Nafarroako Parlamentuan.
EH Bilduren ustez, «eskandalagarria» da Tuterako (Nafarroa) Uvesa lantegian izandako COVID-19 agerraldia. Hango beharginen artean 175 positibo atzeman dituzte, sindikatuek salatu ondoren ez zirela segurtasun neurriak errespetatzen ari. «Ez da aisialdiko jarduera batean sortutako berragertze bat, baizik eta lan esparrua...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186136/isuntzak-ezingo-du-arraun-egin-asteburuan-eusko-label-ligako-bi-estropadetan.htm
Kirola
Isuntzak ezingo du arraun egin asteburuan Eusko Label ligako bi estropadetan
Arraunlari batek COVID-19arekin positibo eman duela zabaldu du TKEk, baina Isuntzak zehaztu du "balore kontrajarriak" eman dituela testetan, eta horiek ez direla "erabakigarriak". PCR proban, negatibo eman dute kide guztiek. Irailaren 1era arte konfinatuta egotera behartuta daude orain, PCR probak berriz egin arte.
Isuntzak ezingo du arraun egin asteburuan Eusko Label ligako bi estropadetan. Arraunlari batek COVID-19arekin positibo eman duela zabaldu du TKEk, baina Isuntzak zehaztu du "balore kontrajarriak" eman dituela testetan, eta horiek ez direla "erabakigarriak". PCR proban, negatibo eman dute kide guztiek. Irailaren 1era ar...
Isuntzako arraunlari batek COVID-19arekin positibo eman duela eman du aditzera Traineruen Kluben Elkarteak, eta horrenbestez, ezingo duela bihar eta etzi Galiziako bi estropadetan parte hartu, ligako eta Osasun arloko protokoloaren arabera, itxialdia egin behar dutelako gainerako kideek ere. Isuntzak ohar bidez zehaztu...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186137/1936ko-gerrako-granada-bat-eta-pistola-bat-atzeman-dituzte-mendigorrian.htm
Gizartea
1936ko gerrako granada bat eta pistola bat atzeman dituzte Mendigorrian
Granada duela 80 urte ingurukoa da, eta pistola, berriz, duela 90 urtekoa. Lizarragan, gainera, 40-50 urte inguru dituen jaurtigai bat atzeman dute.
1936ko gerrako granada bat eta pistola bat atzeman dituzte Mendigorrian. Granada duela 80 urte ingurukoa da, eta pistola, berriz, duela 90 urtekoa. Lizarragan, gainera, 40-50 urte inguru dituen jaurtigai bat atzeman dute.
Pertsona batek eskuko granada bat eta pistola bat aurkitu ditu bere eraikinaren etxabean, Mendigorrian (Nafarroa). Etxebizitza berregokitzeko eta birgaitzeko lanak egiten ari zela atzeman ditu armak. Guardia Zibilaren Lehergailuak Indargabetzeko Espezialisten Taldeak (GEDEX) jakinarazi duenez, aurkitu duten esku granad...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186138/araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-ere-maskara-derrigorrezkoa-izango-da-lh1etik-aurrera.htm
Gizartea
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere maskara derrigorrezkoa izango da LH1etik aurrera
Ikasturtea hasteko egunak aldatu ditu Jaurlaritzak: DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleak irailaren 15ean hasiko dira, eta ez irailaren 7an. Hezkuntza Sailak beste mila irakasle kontratatzea aurreikusi dute.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere maskara derrigorrezkoa izango da LH1etik aurrera. Ikasturtea hasteko egunak aldatu ditu Jaurlaritzak: DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleak irailaren 15ean hasiko dira, eta ez irailaren 7an. Hezkuntza Sailak beste mila irakasle kontratatzea aurreikusi dute.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2020-2021eko ikasturteari buruzko argibideak eman ditu. Aldaketa nagusietako bat ikasturtea hasteko eguna da: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak eta Batxilergokoak irailaren 15ean hasiko dira, eta ez irailaren 7an. Ez da aldaketarik egongo H...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186139/931-kasu-izan-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
931 kasu izan dira Hego Euskal Herrian
Ospitaleetara jende geheien sartu den eguna izan da: 62.
931 kasu izan dira Hego Euskal Herrian. Ospitaleetara jende geheien sartu den eguna izan da: 62.
«Ez da lortu goranzko kurba iraultzea; ez kutsatuen kopuruan, ezta ospitaleratzeen kasuan ere»". Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburua egungo egoeraz mintzatu da goizeko agerraldian, eta kasuen kopuruak handiak direla ohartarazi du. Izan ere, atzo, pandemia osoko kopururik handiena atzeman zen Hego Euskal Herrian...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186140/kontxako-bandera-ikuslerik-gabe-lehiatuko-da.htm
Kirola
Kontxako Bandera ikuslerik gabe lehiatuko da
Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, antolatzaileek neurri bereziak hartu dituzte Kontxako aurtengo estropadetarako. Besteak beste, ez bertaratzeko eskatu diete arraunzaleei.
Kontxako Bandera ikuslerik gabe lehiatuko da. Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, antolatzaileek neurri bereziak hartu dituzte Kontxako aurtengo estropadetarako. Besteak beste, ez bertaratzeko eskatu diete arraunzaleei.
Iazkoa bezalako irudirik ez da izango aurtengo Kontxako Banderan. Nekane Arzallus Donostiako alkateordeak arraunzaleei eskatu die estropadak etxean telebistaz ikus ditzatela eta Donostiara ez daitezela joan. «Hainbat usadio egokitu egin behar izan ditugu pandemiaren ondorioz; eta, jakina, Kontxako Bandera ere ez da sal...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186141/ezkabatik-ihes-egin-zuen-preso-baten-gorpuzkiak-itzuli-dizkiete-bere-senideei.htm
Gizartea
Ezkabatik ihes egin zuen preso baten gorpuzkiak itzuli dizkiete bere senideei
Nafarroako Memoriaren Institutuak Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak itzuli dizkio bere familiari, hil eta 82 urtera. Larrasoañan exekutatu zuten.
Ezkabatik ihes egin zuen preso baten gorpuzkiak itzuli dizkiete bere senideei. Nafarroako Memoriaren Institutuak Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak itzuli dizkio bere familiari, hil eta 82 urtera. Larrasoañan exekutatu zuten.
Nafarroako Memoriaren Institutuak Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak itzuli dizkio bere familiari, hura exekutatu eta 82 urtera. De la Fuente Ramos 1937ko abuztuaren 22an iritsi zen Ezkabako kartzelara, eta 1938ko maiatzaren 22an espetxe horretatik egindako talde ihesean parte hartu zuten 795 presoetako bat izan z...
2020-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/186142/bizitza-bat-bitan.htm
Politika
Bizitza bat bitan
44 urte dituzte Lander eta Zigor Garro anaia bikiek. Bizitzaren lehen erdia elkarren ondo-ondoan egin zuten. Zigor sasira joan zen 22 urte zituela, eta iazko azarora arte fisikoki bereizita egon ziren, hura askatu zuten arte. Elkarrekin dabiltza berriro. Zigor eta Lander, bizitza bat bi ahotsetara.
Bizitza bat bitan. 44 urte dituzte Lander eta Zigor Garro anaia bikiek. Bizitzaren lehen erdia elkarren ondo-ondoan egin zuten. Zigor sasira joan zen 22 urte zituela, eta iazko azarora arte fisikoki bereizita egon ziren, hura askatu zuten arte. Elkarrekin dabiltza berriro. Zigor eta Lander, bizitza bat bi ahotsetara.
Grabagailua piztu aitzin hasi dira BERRIArentzako hizketan Lander eta Zigor anaia bikiak (Errenteria, Gipuzkoa, 1975). Asko baitute kontatzeko orain arteko bizimoduaz. LANDER GARRO: Gu ume eta gaztetxo ginenean, oso herri gatazkatsua zen Errenteria: Polizia beti zegoen kalean, eta istiluak, egunero. Baina auzoko bizit...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186143/lander-garro.htm
Lander Garro
Lander Garro.
Idazteari eta ikus-entzunezkoei emana dabil Lander Garro. Argazkigintza ikasketak egin zituen, eta 2003an kazetari hasi zen Oiartzualdeko Hitza egunkarian. Gero, ETB1en saio batzuk zuzendu izan ditu, eta, berriki, intsumisioari buruzko dokumental bat. Lau liburu idatzi ditu: Orain galdera berriak ditut; Kontrarioa; Ger...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186144/zigor-garro.htm
Zigor Garro
Zigor Garro.
Klandestinitateak —ETAko kidea zen— eta kartzelak baldintzatu izan dute Zigor Garroren bizitza: 1998an egin zuen ihes, eta 2006an atxilotu zuten; iazko azaroan irten zen espetxetik, eta, Lander anaiaren Hendaiako etxean eskumuturrekoarekin bizitzen egon ostean, Frantziak Espainiaratu egin zuen maiatzean; aske geratu ze...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186145/uvesa-behin-behinean-itxiko-dute-ia-200-langile-kutsatu-ondoren.htm
Ekonomia
Uvesa behin-behinean itxiko dute, ia 200 langile kutsatu ondoren
Segurtasun neurrien kostu ekonomikoak erdibana ordainduko dituzte enpresak eta Nafarroako Gobernua. Lantalde bat sortuko dute inguruko kutsatzeak inguruko herrietara zabal ez daitezen.
Uvesa behin-behinean itxiko dute, ia 200 langile kutsatu ondoren. Segurtasun neurrien kostu ekonomikoak erdibana ordainduko dituzte enpresak eta Nafarroako Gobernua. Lantalde bat sortuko dute inguruko kutsatzeak inguruko herrietara zabal ez daitezen.
Tuterako Uvesa enpresa itxiko dute, behin-behinean eta badaezpadako neurri gisa. Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuko ordezkariekin ostiral honetan eginiko bileraren ostean hartu dute erabakia. Herenegun baieztatu zen 175 langilek positibo eman dutela, 640 proba egin ostean —asteartean, enpresak beste 22 kasu j...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186146/olatua-ez-da-eten.htm
Kirola
Olatua ez da eten
1980ko hamarkadan izan zen surfaren loraldia Zarautzen, eta kirol horren erakusleiho izan da ordutik herriko hondartza. Surflariek diote surfak bere bilakaera izan duen arren ez dela aldatu itsaso barruan sentitzen dena, eta horrek lotzen dituela.
Olatua ez da eten. 1980ko hamarkadan izan zen surfaren loraldia Zarautzen, eta kirol horren erakusleiho izan da ordutik herriko hondartza. Surflariek diote surfak bere bilakaera izan duen arren ez dela aldatu itsaso barruan sentitzen dena, eta horrek lotzen dituela.
Ameriketako Estatu Batuetatik eta Australiatik zetorren kirol bat zen surfa. Hasieran, arrotza zen gehienentzat. Baina Zarautzek (Gipuzkoa) bere egin zuen. 1970eko hamarkadan hasi zen horretan, eta 1980koan izan zuen loraldia. Ordutik, bien lotura ez da hautsi. Olatuaren gorenean segitzen du surfak herrian. Biek izan d...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186147/unai-etxeberriaren-kaleratzea-espainiako-kongresura-eramango-du-eajk.htm
Kirola
Unai Etxeberriaren kaleratzea Espainiako Kongresura eramango du EAJk
Granadaren erabakiak «atezainaren adierazpen askatasunarekin talka» egiten duela adierazi dute.
Unai Etxeberriaren kaleratzea Espainiako Kongresura eramango du EAJk. Granadaren erabakiak «atezainaren adierazpen askatasunarekin talka» egiten duela adierazi dute.
EAJk «onartezintzat» jo du Granadak Unai Etxebarria Altsasuko gazteen aldeko elastikoa erakusteagatik kanporatu izana, eta gaineratu du erabakiak «atezainaren adierazpen askatasunarekin talka» egiten duela. Jeltzaleak prentsan argitaratutako informazioan oinarritu dira, eta, horren arabera, Granadak zigor espedientea i...
2020-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/186148/ikusten-denaren-atzean-dagoena.htm
Kultura
Ikusten denaren atzean dagoena
Bost film eta bost sekuentzia hautatu ditu Urkijok ariketarako. Pantailaren alde bietan jarri du arreta aukeraketa egiteko: ikustean sorrarazi zizkioten sentsazioak azpimarratu ditu, batetik, eta istorioak pantailaratzeko moduak, bestetik. Bostak izan ditzake bere ikuskeraren adibide, sortzaile nahiz ikusle gisa eginda...
Ikusten denaren atzean dagoena. Bost film eta bost sekuentzia hautatu ditu Urkijok ariketarako. Pantailaren alde bietan jarri du arreta aukeraketa egiteko: ikustean sorrarazi zizkioten sentsazioak azpimarratu ditu, batetik, eta istorioak pantailaratzeko moduak, bestetik. Bostak izan ditzake bere ikuskeraren adibide, so...
Zinemagintzarako pasioa pantailaren bi aldeekin uztartzen du Paul Urkijok (Gasteiz, 1984). Zinemazalea da, ikuslea, eta, aldi berean, zinemagilea ere bai, sortzailea. Eta horrek aukera ematen dio pelikulen xehetasunetan arreta jartzeko: izan istorioari dagozkionak, edo izan arlo teknikokoak. Bada, pasio horren adibide ...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186149/hezkuntzako-sindikatuak-jaurlaritzaren-neurrien-aurka-agertu-dira.htm
Gizartea
Hezkuntzako sindikatuak Jaurlaritzaren neurrien aurka agertu dira
Sindikatuen arabera, aurkeztutako protokoloa «berandu eta gaizki» iritsi da.
Hezkuntzako sindikatuak Jaurlaritzaren neurrien aurka agertu dira. Sindikatuen arabera, aurkeztutako protokoloa «berandu eta gaizki» iritsi da.
Ikasturtea hasteko protokoloa aurkeztu du Jaurlaritzak, eta egindako aldaketa nagusietako bat ikasturtea hasteko eguna da. Horrez gain, Hezkuntza Sailak ziurtatu du 1.000 irakasle gehiago kontratatzea aurreikusi dutela geletan ikasle gehien dituzten ikastetxeetarako. Jaurlaritzak ezarritako neurrien aurka atera dira s...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186150/gainazalaren-distirak.htm
Kultura
Gainazalaren distirak
Euskal Herriko animazio esperimentala ulertzeko ezinbesteko izena da Vicariorena, eta alor horretakoak dira zerrenda osatzeko aukeratu dituen film guztiak ere. Hamarreko zerrenda bat osatu du lehenik, eta bostera errenditzea onartu, gero. Itxura hutsa da, ordea. Milaka film ikusten ditu berak bost titulu horien mantupe...
Gainazalaren distirak. Euskal Herriko animazio esperimentala ulertzeko ezinbesteko izena da Vicariorena, eta alor horretakoak dira zerrenda osatzeko aukeratu dituen film guztiak ere. Hamarreko zerrenda bat osatu du lehenik, eta bostera errenditzea onartu, gero. Itxura hutsa da, ordea. Milaka film ikusten ditu berak bos...
Zinemagintzaz hitz egiten hasi ahala, infinituraino multiplikatzen eta adarkatzen dira filmen izenak eta autoreen erreferentziak Bego Vicarioren ahotan (Caracas, 1962). Euskal Herriko animazio esperimentalean aitzindari izan zen 1990eko hamarkadan, eta, hainbat urteko etenaldi baten ostean, azken aldian, sorkuntzarekin...
2020-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/186151/agerraldi-bat-atzeman-dute-sestaoko-adinekoen-zentro-batean.htm
Gizartea
Agerraldi bat atzeman dute Sestaoko adinekoen zentro batean
23 pertsona kutsatu dira: hemeretzi egoiliar eta lau langile.
Agerraldi bat atzeman dute Sestaoko adinekoen zentro batean. 23 pertsona kutsatu dira: hemeretzi egoiliar eta lau langile.
COVID-19 agerraldi bat atzeman dute azken orduetan Sestaoko Albiz Santiago Llanos zahar etxean (Bizkaia); hemeretzi egoiliarrek eman dute positibo PCR proban, eta lau beharginek. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, positibo eman dutenetako bat erietxera eraman dute. 115 egoiliar eta 96 langile daude zentro horr...
2020-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/186152/hiri-bat-saski-barruan.htm
Kirola
Hiri bat saski barruan
Emakumezkoek ekin zioten aurreko mendearen lehen erdian saskibaloian jokatzeari Gasteizen, eta, handik urte batzuetara, gizonezkoak batu zitzaizkien. Ordutik, hazi eta hazi ari da, eta Arabako hiriburua erreferentzia lekuetako bat da.
Hiri bat saski barruan. Emakumezkoek ekin zioten aurreko mendearen lehen erdian saskibaloian jokatzeari Gasteizen, eta, handik urte batzuetara, gizonezkoak batu zitzaizkien. Ordutik, hazi eta hazi ari da, eta Arabako hiriburua erreferentzia lekuetako bat da.
Saskibaloiko baloi handi eta zahar bat, antzinakoa. Oraingoen aldean astuna, munduko bola zirudiena jokalarien eskuetan. Auskalo nola heldu zen Gasteizera, baina eskutik eskura, oraindik bertan jarraitzen du. Biribiltasun horretan, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren mapak dauzka marraztuta Arabako hiriburuan. 80 u...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186180/positiboen-kopuruak-berriz-ere-milakoa-gainditu-du-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Positiboen kopuruak berriz ere milakoa gainditu du Hego Euskal Herrian
Emandako datuen arabera, azken orduetan 1.027 positibo erregistratu dituzte Hego Euskal Herrian. Bidarteko zahar etxe batean bi kasu positibo atzeman dituzte, eta Gasteizko Ertzaintzaren polizia etxean, hamahiru.
Positiboen kopuruak berriz ere milakoa gainditu du Hego Euskal Herrian. Emandako datuen arabera, azken orduetan 1.027 positibo erregistratu dituzte Hego Euskal Herrian. Bidarteko zahar etxe batean bi kasu positibo atzeman dituzte, eta Gasteizko Ertzaintzaren polizia etxean, hamahiru.
Hego Euskal Herrian 1.027 positibo atzeman dira azken orduetan, atzo -931 izan ziren- baino 96 gehiago: Araban 112, Bizkaian 539, Gipuzkoan 210 eta Nafarroan 161. Beste bost kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira. Guztira, 12.035 PCR proba egin zituzten. Hain zuzen, abuztuaren 27an erregis...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186181/adolfo-freytter-romero-irakaslearen-heriotzan-erantzukizuna-duela-aitortu-du-kolonbiak.htm
Mundua
Adolfo Freytter Romero irakaslearen heriotzan erantzukizuna duela aitortu du Kolonbiak
Adolfo Freytter Romero irakaslearen heriotzan erantzukizuna duela aitortu du Kolonbiak.
Adolfo Freytterren familiarekin agiri bat izenpetuz, Kolonbiako Estatuak aitortu du Atlantikoko Unibertsitateko irakaslearen hilketaren erantzulea ere badela. Bart sinatu dute akordioa, eta zehazki Freytterren legez kanpoko atxiloketan, desagerketan, torturan eta hilketan izan zuen erantzukizuna aitortu du estatuak, ba...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186184/lekeitio-itxi-egingo-dute-antzara-egunean-bertan-eta-bezperan.htm
Gizartea
Lekeitio itxi egingo dute Antzara Egunean bertan eta bezperan
Jaiak bertan behera utzi dituzte, baina ezohiko neurriak hartuko dituzte kanpotik herrira inor ez sartzeko. Kanpotarrei ez joateko eskatu diete.
Lekeitio itxi egingo dute Antzara Egunean bertan eta bezperan. Jaiak bertan behera utzi dituzte, baina ezohiko neurriak hartuko dituzte kanpotik herrira inor ez sartzeko. Kanpotarrei ez joateko eskatu diete.
Lekeitioko Udalak (Bizkaia) bertan behera utzi ditu aurten sanantolinak, eta, inolako ospakizunik ez dela egongo ziurtatzeko, herria itxi egingo du Antzara Egunaren bezperan eta egunean bertan: irailaren 4an eta 5ean soilik han bizi direnak, han lan egiten dutenak edo hotel batean erreserba eginda dutenak sartu ahal iz...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186185/chadwick-boseman-hil-da-black-phanter-filmeko-protagonista.htm
Kultura
Chadwick Boseman hil da, 'Black Phanter' filmeko protagonista
Aktore estatubatuarrak 43 urte zituen, eta izar handia bilakatu eta berehala zendu da koloneko minbiziaren ondorioz
Chadwick Boseman hil da, 'Black Phanter' filmeko protagonista. Aktore estatubatuarrak 43 urte zituen, eta izar handia bilakatu eta berehala zendu da koloneko minbiziaren ondorioz
Marvelen zinema unibertsoak galera handia izan zuen atzo. Chadwick Boseman aktorea, Black Phanter superheroia askorentzat, Los Angelesen (AEB) hil zen, 43 urte besterik ez zituela. Urteak zeramatzan telebistarako lanean, baina Black Phanter filmean T'Challa Pantera Beltza-ren rola jokatu izanak ekarri zion mundu mailak...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186186/kristoff-nagusi-anabasa-betean.htm
Kirola
Kristoff nagusi, anabasa betean
Eroriko asko izan dira Tourreko lehen etapan, eta UAEko txirrindularia izan da bizkorrena esprintean.
Kristoff nagusi, anabasa betean. Eroriko asko izan dira Tourreko lehen etapan, eta UAEko txirrindularia izan da bizkorrena esprintean.
Abiatu da Frantziako Tourra. COVID-19aren eraginez, ezohiko data eta baldintzekin. Eta ezohikoa ere izan da lehen etapan izandako anabasa. Euria eta eguraldia tarteko, eroriko ugari izan dira. Gutxi izango ziren hotelera zauri edo kolperik gabe joan diren txirrindulariak. Nahas-mahas horretan Alexander Kristoff (UAE) n...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186187/pintaketa-faxisten-aurkako-protesta-egin-dute.htm
Politika
Pintaketa faxisten aurkako protesta egin dute
Kanbon eta Ezpeletan ehunka pertsona batu dira Faxismoari ez leloa zabaltzeko
Pintaketa faxisten aurkako protesta egin dute. Kanbon eta Ezpeletan ehunka pertsona batu dira Faxismoari ez leloa zabaltzeko
Abuztuaren 25ean hainbat pintaketa faxista eta arrazista agertu ziren Kanbon eta Ezpeletan (Lapurdi). Gurutze zeltikoen marrazkien ondoan, Frantzia frantziarrentzat, eta Frantzia lehenik, zuria beti bezalako esaldiak tindatu zituzten, frantsesez. Gainera, lehenago Mikel Barriosen atxiloketaren harira eginak izan ziren ...
2020-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/186189/errefuxiatuei-bidea-ixten-dieten-hesi-maltzur-eta-altuez-ohartarazi-dute.htm
Gizartea
Errefuxiatuei bidea ixten dieten hesi «maltzur eta altuez» ohartarazi dute
Migratzaileen lan esplotazioren eta armen esportazioaren aurkako mezuak ozendu ditu Mugak Zabalduz karabanak.
Errefuxiatuei bidea ixten dieten hesi «maltzur eta altuez» ohartarazi dute. Migratzaileen lan esplotazioren eta armen esportazioaren aurkako mezuak ozendu ditu Mugak Zabalduz karabanak.
Migratzaile eta iheslarien aldeko egitasmo sorta sustatzen du Mugak Zabalduz karabanak Europa osoan; horri atxikita, Bizkaian ekitaldi ugari egin dituzte gaur, eta helburu nagusia izan dute propio aurtengorako karabanaren sustatzaileek ondu duten manifestuak dioena nabarmentzea: errefuxiatu eta migratzaileei bidea ixte...
2020-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/186212/gure-eguneroko-artea.htm
Kultura
Gure eguneroko artea
Saidi (Baix Cinca, Herrialde Katalanak, 1954). Idazlea, kazetaria eta irakaslea da Merce Ibarz, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea Pompeu Fabra unibertsitatean. Avui egunkarian hasi zuen kazetaritza ibilbidea, eta literatur jardunean La terra retirada lanak egin zuen ezagun 1993an. Lan berrienen artean ditu L'amic ...
Gure eguneroko artea. Saidi (Baix Cinca, Herrialde Katalanak, 1954). Idazlea, kazetaria eta irakaslea da Merce Ibarz, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea Pompeu Fabra unibertsitatean. Avui egunkarian hasi zuen kazetaritza ibilbidea, eta literatur jardunean La terra retirada lanak egin zuen ezagun 1993an. Lan berrien...
Non gaude?, galdetu du Aritzek sudurra amaren sabeletik bizitzara atera bitartean. Esan beharko diot zerbait; haren amak eta aitak beste nonbait daukate burua, eta aitona-amonak, hiritik kanpo bizi denak ere, eta ezin izan dira agertu Aritzi ongietorria egitera; halaxe tokatu da Aritz jaio den udaberri honetan. Gainera...
2020-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/186213/merce-ibarz.htm
Merce Ibarz
Merce Ibarz.
Saidi (Baix Cinca, Herrialde Katalanak, 1954). Idazlea, kazetaria eta irakaslea da Merce Ibarz, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea Pompeu Fabra unibertsitatean. Avui egunkarian hasi zuen kazetaritza ibilbidea, eta literatur jardunean La terra retirada lanak egin zuen ezagun 1993an. Lan berrienen artean ditu L'amic ...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186214/elkarretaratze-bat-egin-dute-algortan-unai-etxebarriari-elkartasuna-adierazteko.htm
Politika
Elkarretaratze bat egin dute Algortan, Unai Etxebarriari elkartasuna adierazteko
Atezainak esker ona adierazi die bildutakoei.
Elkarretaratze bat egin dute Algortan, Unai Etxebarriari elkartasuna adierazteko. Atezainak esker ona adierazi die bildutakoei.
Granada Espainiako futbol taldeak Unai Etxebarria bota ostean, atzo berrehun lagun inguru elkartu ziren haren jaioterrian, Algortan (Getxo), atezainari elkartasuna adierazteko. Gu Ere Bai elkarteak deituta egin dute protesta. Granadak lehengo astean bota zuen Etxebarria taldetik, BERRIAk baieztatu ahal izan duenez, jo...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186215/bost-pertsona-hil-dira-azken-orduetan-koronabirusak-jota.htm
Gizartea
Bost pertsona hil dira azken orduetan koronabirusak jota
Larunbatean 828 lagunek eman zuten positibo Hego Euskal Herrian.
Bost pertsona hil dira azken orduetan koronabirusak jota. Larunbatean 828 lagunek eman zuten positibo Hego Euskal Herrian.
Azken orduetan bost pertsona hil dira Hego Euskal Herrian koronabirusak jota. Bizkaiko zaharren egoitzetan lau egoiliar hil dira, eta, horiekin, hamalau dira jada koronabirusaren bigarren kolpean herrialde horietako erresidentzietan hildakoak. Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, zortzi erresidentziatan daude positibo...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186216/menderaezin-segitzen-du-lyonek.htm
Kirola
Menderaezin segitzen du Lyonek
Frantziako taldeak zazpigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Wolfsburg aise azpiratuta. Le Sommerrek, Kumagaik eta Bjorkek sartu dituzte frantziarren golak.
Menderaezin segitzen du Lyonek. Frantziako taldeak zazpigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Wolfsburg aise azpiratuta. Le Sommerrek, Kumagaik eta Bjorkek sartu dituzte frantziarren golak.
Txapeldunen Ligako tituluak pilatzen segitzen du Lyonek. Frantziako taldeak ez du parekorik Europan. Anoetan jokatutako finalean 3-1 menderatu du Wolfsburg, eta zazpigarren aldiz lortu du Europako talderik onena izatea. Zazpi titulu horietatik bost, gainera, azken bost sasoietan lortu du. Izarrez beteta dago taldea, et...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186217/santurtziren-eta-hondarribiaren-arteko-lehia-puri-purian.htm
Kirola
Santurtziren eta Hondarribiaren arteko lehia, puri-purian
Zarautzek Eusko Label Ligako postuari eusteko estropada jokatu beharko du irailaren 19an eta 20an.
Santurtziren eta Hondarribiaren arteko lehia, puri-purian. Zarautzek Eusko Label Ligako postuari eusteko estropada jokatu beharko du irailaren 19an eta 20an.
Eusko Label Ligaren goiko sailkapenean estu ari dira lehiakideak; asteburua izan da norgehiagoka horren isla. Larunbatean Aresen (Galizia) Hondarribiak irabazi eta sailkapenaren buruan jarri bazen ere, atzo Santurtzi gailendu zen Boiron (Galizian), eta bizkaitarrak berriro jarri dira buru. Igandean Boiroko banderan er...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186218/eajren-aberri-batzarrak-eta-pseko-militanteek-gobernu-akordioa-berretsi-dute.htm
Politika
EAJren Aberri Batzarrak eta PSEko militanteek gobernu akordioa berretsi dute
Aberri Batzarrak aho batez onetsi du hitzarmena. PSE-EEko militanteen artean, atzo eta gaur botoa eman duten %93k babestu dute gobernu ituna. Elkarrekin Podemos abstenitu egingo da Urkulluren inbestiduran.
EAJren Aberri Batzarrak eta PSEko militanteek gobernu akordioa berretsi dute. Aberri Batzarrak aho batez onetsi du hitzarmena. PSE-EEko militanteen artean, atzo eta gaur botoa eman duten %93k babestu dute gobernu ituna. Elkarrekin Podemos abstenitu egingo da Urkulluren inbestiduran.
EAJk eta PSE-EEk joan den ostegunean lortu zuten datorren legealdirako Jaurlaritzaren programari buruzko aurreakordio bat, eta adostasun hori alderdi bakoitzeko organoek berretsi dute gaur. Batetik, jeltzaleek Aberri Batzarra bildu dute gaur. Alderdiaren zuzendaritzak ostegunean eman zion oniritzia testuari, baina Abe...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186219/suziriak-kartzeletan-presoekiko-elkartasunez.htm
Politika
Suziriak kartzeletan, presoekiko elkartasunez
Larunbat gauean su artifizialak bota zituzten euskal presoak dauden espetxe guztien aurrean, haiei elkartasuna adierazteko.
Suziriak kartzeletan, presoekiko elkartasunez. Larunbat gauean su artifizialak bota zituzten euskal presoak dauden espetxe guztien aurrean, haiei elkartasuna adierazteko.
Larunbatean, 23:00etan, «elkartasun suziriak» jaurti zituzten euskal presoak dauden presondegi guztien aurrean, modu sinkronizatuan; Euskal Herrikoetan, Frantziako Estatukoetan nahiz Espainiako Estatukoetan. Ekintzaile talde batek bota ditu su artifizialak, eta, ohar batean nabarmendu dutenez, guztiei elkartasuna hela...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186220/murgiltze-eredua-defenditu-dute-parisen.htm
Gizartea
Murgiltze eredua defenditu dute Parisen
Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik bilkura egin dute Frantziako hezkuntza ministerioarekin, Hiriburuko Baste Quieta eskolako murgiltze ereduaren esperimentazioaren ukapena salatzeko.
Murgiltze eredua defenditu dute Parisen. Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik bilkura egin dute Frantziako hezkuntza ministerioarekin, Hiriburuko Baste Quieta eskolako murgiltze ereduaren esperimentazioaren ukapena salatzeko.
Alain Iriart Hiriburuko (Lapurdi) auzapeza, Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako departamenduko diputatua, Max Brisson eta Frederique Espagnac senatariak goizean bildu dira biltzekoak Frantziako hezkuntza ministroaren ordezkari batekin, Parisen. Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazio pro...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186221/hezkuntzako-langileei-pcr-probak-egiteko-asmoa-du-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Hezkuntzako langileei PCR probak egiteko asmoa du Nafarroako Gobernuak
Irakasleei eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei egingo dizkiete probak.
Hezkuntzako langileei PCR probak egiteko asmoa du Nafarroako Gobernuak. Irakasleei eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei egingo dizkiete probak.
Ostiralean hasiko da ikasturte berria Nafarroan, eta, harturiko neurrien artean, Gobernuak PCR probak egiteko plan bat adostu du. Irizpideak erabat zehaztu gabe daude, baina, zertzelada batzuk aurreratu ditu Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak: irakasleei zein administrazioko eta zerbitzuetako langileei egingo dizkie...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186222/behobia-donostia-bertan-behera-geratu-da.htm
Kirola
Behobia-Donostia bertan behera geratu da
Jada izena emana zutenei hiru aukera eskainiko dizkie Fortuna Kirol Elkarteak.
Behobia-Donostia bertan behera geratu da. Jada izena emana zutenei hiru aukera eskainiko dizkie Fortuna Kirol Elkarteak.
Fortuna Kirol Elkarteak, Behobia-Donostia lasterketaren antolatzaileak, jakinarazi du bertan behera utzi duela aurtengo lasterketa, «dagokien erakundeei» galdetu ondoren: «Hilabete zailak izan dira, baina baita ahalegin, irudimen, analisi, azterketa eta ilusio handikoak ere, zeinetan lasterketa garaiko egoerara egokitz...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186223/garbine-aranbururen-ustez-bada-garaia-enpleguaren-inguruko-eztabaida-oso-bat-irekitzeko.htm
Ekonomia
Garbiñe Aranbururen ustez, «bada garaia enpleguaren inguruko eztabaida oso bat irekitzeko»
Enpresa handien politikei buruz mintzatu da Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia. «Udazken beroa izango da; enpleguaren defentsan, mobilizaziora joko dugu».
Garbiñe Aranbururen ustez, «bada garaia enpleguaren inguruko eztabaida oso bat irekitzeko». Enpresa handien politikei buruz mintzatu da Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia. «Udazken beroa izango da; enpleguaren defentsan, mobilizaziora joko dugu».
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia lan harreman «prekarioei» buruz aritu da Euskadi Irratian, gaur goizean. Adierazi du aeronautika sektoreak markatu duela enpresa handien jokabidea: «Beldurraren eta mehatxuaren bidea erabiltzen ari dira murrizketak onartu ditzagun, langileen borrokarako gaitasuna baldin...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186224/milo-djukanovicek-irabazi-ditu-montenegroko-bozak-baina-beherakada-nabarmena-izan-du.htm
Mundua
Milo Djukanovicek irabazi ditu Montenegroko bozak, baina beherakada nabarmena izan du
Botoen %35,12 bildu ditu agintean den alderdiak, DPSk, baina boterea gal dezake. CeMi-ren arabera, oposizioko hiru alderdiak elkartuz gero parlamentuko 81 eserlekuetatik 41 lortu ditzakete.
Milo Djukanovicek irabazi ditu Montenegroko bozak, baina beherakada nabarmena izan du. Botoen %35,12 bildu ditu agintean den alderdiak, DPSk, baina boterea gal dezake. CeMi-ren arabera, oposizioko hiru alderdiak elkartuz gero parlamentuko 81 eserlekuetatik 41 lortu ditzakete.
Milo Djukanovic Montenegroko presidentearen DPS Alderdi Demokratiko Sozialistak irabazi ditu Montenegroko Parlamenturako hauteskundeak, baina ez du berretsi azken urteetako nagusitasuna, eta nabarmen boto gutxiago lortu ditu agintean den alderdiak. Botoen %98,55 zenbatuta, DPSk horien %35,12 lortu ditu, 2016ko hautesk...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186225/euskaltegietako-metodologia-egokituta-helduak-euskara-ikastera-deitu-dituzte-nafarroan.htm
Gizartea
Euskaltegietako metodologia egokituta, helduak euskara ikastera deitu dituzte Nafarroan
Euskaltegien aurtengo kanpaina aurkeztu dute gaur: 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta «arriskurik gabe» ikasi ahal izateko neurriak bermatuko dituzte.
Euskaltegietako metodologia egokituta, helduak euskara ikastera deitu dituzte Nafarroan. Euskaltegien aurtengo kanpaina aurkeztu dute gaur: 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta «arriskurik gabe» ikasi ahal izateko neurriak bermatuko dituzte.
Nafarroan gaur goizean jarri dute martxan euskaltegietako 2020-2021 ikasturteko matrikulazio kanpaina. Mikel Arregi Euskarabideko zuzendariak, Raul Maiza Berriozarko alkateak eta Aitziber Garralda AEKren eta IKAren ordezkariak egin dute prentsaurrekoa. Helburu nagusia helduek euskara ikastea da; aurtengo leloa Hurrengo...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186226/536-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
536 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Larunbateko datuen aldean, ia erdira jaitsi dira kutsatzeak; egin diren PCR proba kopurua urritu da: 5.108 gutxiago.
536 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Larunbateko datuen aldean, ia erdira jaitsi dira kutsatzeak; egin diren PCR proba kopurua urritu da: 5.108 gutxiago.
Igandeetan PCR proba gutxiago egin ohi dira, besteak beste, lehen arretako zerbitzuak itxita daudelako, eta halaxe izan da azken orduetan ere: 5.920 test egin dituzte, bezperan baino 1.726 gutxiago, eta larunbatean baino 5.108 gutxiago. Testak apaltzeak, eragina izan du atzeman diren positiboetan: 536 kasu izan dira az...
2020-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/186227/iritzi-berrituak-irailetik-aurrera.htm
Gizartea
Iritzi berrituak irailetik aurrera
Besteak beste, Pauline Guelle, Ana Malagon eta Iraitz Agirre batuko dira BERRIAren iritzi zutabeetara.
Iritzi berrituak irailetik aurrera. Besteak beste, Pauline Guelle, Ana Malagon eta Iraitz Agirre batuko dira BERRIAren iritzi zutabeetara.
Irailarekin batera itzuliko da BERRIAra ohiko Iritzia saila, baina berritua. Jira eta Bira, Hitz-etzanak, Larrepetit eta Zaldieroa berriz hasiko dira bihartik, eta, ohi bezala, Angel Erro eta Onintza Enbeita ariko dira jira-biran. Horiez gain, Larrepetit atalean, Goizalde Landabasok, Blanca Urgellek, Jaume Gelabertek, ...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186229/haurren-eta-nerabeen-osasun-integrala-gogoan-hartzeko-eskatu-dute.htm
Gizartea
Haurren eta nerabeen osasun integrala gogoan hartzeko eskatu dute
Haurrak Ere Bai plataformaren arabera, hezkuntza protokoloak «aldakorrak» dira, eta haurren eta nerabeen ongizate fisikoa, mentala eta soziala izan behar dituzte oinarri. Neurri proposamenak egin dituzte.
Haurren eta nerabeen osasun integrala gogoan hartzeko eskatu dute. Haurrak Ere Bai plataformaren arabera, hezkuntza protokoloak «aldakorrak» dira, eta haurren eta nerabeen ongizate fisikoa, mentala eta soziala izan behar dituzte oinarri. Neurri proposamenak egin dituzte.
Martxoaz geroztik etxean egon ostean, astebete barru Hego Euskal Herriko haurrak eta nerabeak eskolara itzuliko dira. Hain zuzen, izurriteak eragin duen egoeraren ondorioz, hainbatek izan dituzte beste gazte batzuekin erlazionatzeko zailtasunak. Ondorioz, Haurrak Ere Bai plataformak eskatu du eskolarako itzuleran haurr...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186230/osakidetzako-iruzurraren-auzian-lekukoak-hasiko-dira-deklaratzen.htm
Gizartea
Osakidetzako iruzurraren auzian lekukoak hasiko dira deklaratzen
24 lekuko daude deituta Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegira
Osakidetzako iruzurraren auzian lekukoak hasiko dira deklaratzen. 24 lekuko daude deituta Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegira
Aurrera jarraitzen du Osakidetzak 2016-2017an egindako LEP lan eskaintza publikoaren iruzurraren auziak. Bihartik aurrera, lekukoak hasiko dira deklaratzen, Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegian. LAB sindikatuak —herri akusazioa da auzian— joan den ekainean eskatu zuen pertsona horiek epailearen aurrean deklaratu zezatela...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186231/errumaniako-gobernuaren-aurkako-zentsura-mozioak-ez-du-aurrera-egin.htm
Mundua
Errumaniako Gobernuaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin
Errumaniako Alderdi Sozialdemokratak Ludovic Orban lehen ministroaren gobernuaren aurka aurkeztutako zentsura mozioa ez da onartu, oposizioko alderdiak gehiengo osorako zazpi botoren faltan geratu ostean.
Errumaniako Gobernuaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Errumaniako Alderdi Sozialdemokratak Ludovic Orban lehen ministroaren gobernuaren aurka aurkeztutako zentsura mozioa ez da onartu, oposizioko alderdiak gehiengo osorako zazpi botoren faltan geratu ostean.
Errumaniako Alderdi Nazionalista Liberalak gidatutako gobernuak zentsura mozio bati aurre egin behar izan dio gaur, koronabirusak eragindako osasun krisiaren kudeaketa «desegokia» dela eta. Bada, Errumaniako Alderdi Sozialdemokratak gobernuaren aurka aurkeztutako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, gehiengo ...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186232/puigdemontek-pdecat-utzi-du.htm
Mundua
Puigdemontek PDeCAT utzi du
Kataluniako Generalitateko presidente ohiak adierazi du Junts Per Catalunyako presidente gisa lan egingo duela bi indarren arteko harremana «adeitsua» izateko.
Puigdemontek PDeCAT utzi du. Kataluniako Generalitateko presidente ohiak adierazi du Junts Per Catalunyako presidente gisa lan egingo duela bi indarren arteko harremana «adeitsua» izateko.
Alderdi Demokrata Europar Katalaneko (PDeCAT) kide izateari utzi dio Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiak. Erabakia gaur egin du publiko, sare sozialetan: «David Bonvehi PDeCATeko presidenteari jakinarazi berri diot zuzentzen duen alderdia uzteko erabakia hartu dudala. Lan egiten jarraituko dut...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186233/beethovenen-hamabi-sonata-eta-harietarako-hainbat-lan-interpretatuko-dituzte-donostian-igandera-bitartean.htm
Kultura
Beethovenen hamabi sonata eta harietarako hainbat lan interpretatuko dituzte Donostian igandera bitartean
Konpositorearen hamabi sonata eta harientzako hainbat lan interpretatuko dituzte igandera bitartean.
Beethovenen hamabi sonata eta harietarako hainbat lan interpretatuko dituzte Donostian igandera bitartean. Konpositorearen hamabi sonata eta harientzako hainbat lan interpretatuko dituzte igandera bitartean.
Abenduaren 16an, 250 urte beteko dira Ludwig Van Beethoven konpositorea jaio zela, eta, urteurrena baliatuta, Donostia Musikak hari eskainitako ziklo luze bat abiatu zuen urte hasieran. COVID-19aren pandemiak, ordea, eten egin zuen programazioa martxoan, eta ordutik ekainera bitarte aurreikusitako kontzertuak aste hone...
2020-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/186234/ratioak-jaistea-eta-irakasle-gehiago-kontratatzea-galdegin-dio-eh-bilduk-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Ratioak jaistea eta irakasle gehiago kontratatzea galdegin dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Legez besteko proposamen bat aurkeztu du Gasteizko legebiltzarrean. Indar subiranistak salatu du Iruñeko Udalak ez dituela hiriko eskola publikoak COVID-19aren egoerara egokitu.
Ratioak jaistea eta irakasle gehiago kontratatzea galdegin dio EH Bilduk Jaurlaritzari. Legez besteko proposamen bat aurkeztu du Gasteizko legebiltzarrean. Indar subiranistak salatu du Iruñeko Udalak ez dituela hiriko eskola publikoak COVID-19aren egoerara egokitu.
Ostiralean itzuliko dira haurrak eskolara Nafarroan, eta astelehenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Itzulera bertantxe egon arren, hainbat zehaztasun airean daude oraindik, eta adostasun falta agerikoa da agintarien eta hezkuntza komunitatearen artean. Baita oposizioko kideen artean ere. EH Bilduk gaur bertan aurkezt...