date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/187134/ana-urkiza-eusko-ikaskuntzako-lehendakari-izendatu-dute.htm
Politika
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu dute
Idazle eta itzultzaileak Iñaki Dorronsororen lekukoa hartuko du. 102 urtean erakundea zuzenduko duen lehen emakumezkoa izango da. Urkizari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu dute. Idazle eta itzultzaileak Iñaki Dorronsororen lekukoa hartuko du. 102 urtean erakundea zuzenduko duen lehen emakumezkoa izango da. Urkizari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.
Eusko Ikaskuntzak gaur egin du Batzar Nagusia, eta bertan izendatu dute lehendakari berria: Ana Urkiza Ibaibarriaga idazle eta itzultzailea. 1918an sortu zenetik, Eusko Ikaskuntzako lehendakari guztiak gizonezkoak izan ira, eta Urkiza izango da aurreneko andrea. Harekin batera, Kontseilu Errektoreko kide izango direna...
2020-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/187135/pogacarrek-lehertu-egin-du-tourra.htm
Kirola
Pogacarrek lehertu egin du Tourra
Esloveniarrak azken unean kendu dio maillot horia Roglici, erlojupeko ikusgarria eginda. Porte podiumera igo da, Miguel Angel Lopezen kaltetan. Landa laugarren jarri da
Pogacarrek lehertu egin du Tourra. Esloveniarrak azken unean kendu dio maillot horia Roglici, erlojupeko ikusgarria eginda. Porte podiumera igo da, Miguel Angel Lopezen kaltetan. Landa laugarren jarri da
Tourraren historiara pasako den iraultza gauzatu du Tadej Pogacarrek (UAE) lasterketako azken-aurreko etapan. 57 segundora zuen Primoz Roglic (Jumbo) sailkapen nagusian; bada, erlojupeko bikaina egin, saioa irabazi, eta herrikideari maillot horia kendu dio. Aurreneko Tourra zuen, eta irabazi egin du. Roglicek poltsikoa...
2020-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/187136/denboraldiko-lehen-porrota.htm
Kirola
Denboraldiko lehen porrota
Emaitzak adierazten duena baino alde handiagoa egon da bi taldeen artean. Aurretik jarri bada ere bigarren zatian, eroso eman dio buelta etxeko taldeak.
Denboraldiko lehen porrota. Emaitzak adierazten duena baino alde handiagoa egon da bi taldeen artean. Aurretik jarri bada ere bigarren zatian, eroso eman dio buelta etxeko taldeak.
Eibarrek 2-1 bakarrik galdu du Vila-realen zelaian Jokoaren bilakaera ikusita, alde handiagoarekin galtzea izango zen normalagoa. Baina etxekoek asmatu ez dutelako atearen aurrean, partidan sartuta egon da Jose Luis Mendilibarren taldea. Aurretik ere jarri da, partidako aurreneko gola Eibarrek sartu duelako, bigarren z...
2020-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/187169/unai-lasok-ez-du-baiko-enpresan-jarraituko.htm
Kirola
Unai Lasok ez du Baiko enpresan jarraituko
Enpresaren arabera, kontratua berritzeko negoziazioan ez dira bat etorri pilotariarekin.
Unai Lasok ez du Baiko enpresan jarraituko. Enpresaren arabera, kontratua berritzeko negoziazioan ez dira bat etorri pilotariarekin.
«Gaur, irailak 20, Unai Laso pilotariak Baiko Pilotako kide izateari utzi dio». Horrela iragarri du Baiko Pilota enpresak pilotariarekiko harremana eten duela. Enpresak adierazi duenez, pilotariak ez ditu onartu abuztuaren 12an Baikok eskaini zion kontratu berriaren baldintzak. Beste proposamen bat egin zion atzera jok...
2020-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/187170/positibo-gutxiago-baina-gaixo-gehiago-ziun.htm
Gizartea
Positibo gutxiago, baina gaixo gehiago ZIUn
Denera, beste 35 gaixo sartu dituzte erietxeetan azken 24 orduetan, eta 80 daude zainketa berezian.
Positibo gutxiago, baina gaixo gehiago ZIUn. Denera, beste 35 gaixo sartu dituzte erietxeetan azken 24 orduetan, eta 80 daude zainketa berezian.
Osakidetzak eta Osasunbideak eman dituzten azken datuen arabera, hego Euskal Herrian 634 positibo atzeman zituzten atzo, hau da, ostiralean baino 298 gutxiago. Denera, 11.676 PCR proba egin zituzten lau herrialdeotan. Kontuan hartu behar da aurreko egunean 12.746 proba egin zituztela (932 positibo). Araban Bizkaian et...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187171/hortzak-erakutsi-dizkio-erraldoiari.htm
Kirola
Hortzak erakutsi dizkio erraldoiari
Jokalari asko min hartuta egon arren, Realak ondo eutsi dio Real Madrili. Gola sartzeko aukerarik onenak ere txuri-urdinek izan dituzte.
Hortzak erakutsi dizkio erraldoiari. Jokalari asko min hartuta egon arren, Realak ondo eutsi dio Real Madrili. Gola sartzeko aukerarik onenak ere txuri-urdinek izan dituzte.
Iazko ligako garaileak denboraldi berriko estreinako lehia jokatu zuen atzo. Real Madrilek bikain bukatu zuen joan den denboraldia, baina bart ez zuen nagusitasun irudirik eman Realaren aurka; donostiarrek zail jarri zizkieten gauzak, eta irabazteko aukera onenak ere eurek izan zituzten. Asmatzea falta, ordea. Txuri-ur...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187172/pogacarrek-irabazi-du-frantziako-tourra.htm
Kirola
Pogacarrek irabazi du Frantziako Tourra
Larunbateko erakustaldiaren ostean, Parisen elastiko horia jantzi du eslobeniarrak. Euskaldunik onena Mikel Landa izan da, laugarren, eta Eliseoko zelaietan San Bennett gailendu da, erregulartasunaren sariaren irabazlea.
Pogacarrek irabazi du Frantziako Tourra. Larunbateko erakustaldiaren ostean, Parisen elastiko horia jantzi du eslobeniarrak. Euskaldunik onena Mikel Landa izan da, laugarren, eta Eliseoko zelaietan San Bennett gailendu da, erregulartasunaren sariaren irabazlea.
Tadej Pogacar eslobeniarrak irabazi du 2020. urteko Frantziako Tourra. Txirrindulariak 22 urte beteko ditu gaur, eta larunbatean egin zion oparia bere buruari: elastiko horia orduan jantzi zuen lehen aldiz. Txirrindularitza zaleek ez dute berehalakoan ahaztuko Pogacarrek egindako erlojupekoa. Atzo, ohikoa den moduan, i...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187174/bi-akatsek-kondenatu-dute.htm
Kirola
Bi akatsek kondenatu dute
Atzean ahul ibili da Alaves, eta horrek erabaki du neurketa. Banakoarekin, Edgarren jaurtiketa batek zutoinean jo du, eta jarraian heldu da Granadaren bigarren gola. Lehen bi jardunaldietan bi porrot jasan dituzte gasteiztarrek.
Bi akatsek kondenatu dute. Atzean ahul ibili da Alaves, eta horrek erabaki du neurketa. Banakoarekin, Edgarren jaurtiketa batek zutoinean jo du, eta jarraian heldu da Granadaren bigarren gola. Lehen bi jardunaldietan bi porrot jasan dituzte gasteiztarrek.
Bi akatsek, bi momentuk erabaki zuten Granadaren eta Alavesen arteko neurketa. Partidan zehar, gehiago izan zen Granada, baina egia da ez zutela haiek ere aukera argirik sortu, eta Alavasek ere izan zituela bereak. Momentuz, bi norgehiagokatan bi porrot jasan dituzte gasteiztarrek, biak gol bakarragatik eta azken minut...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187175/eraikin-publikoak-eta-tabernak-itxi-dituzte-zestoan.htm
Gizartea
Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan
28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.
Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan. 28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.
Pandemiaren lehen olatuak ia ez zuen eraginik izan herrian, baina azken egunetan gogor jo du. Eusko Jaurlaritzak emaniko azken datuen arabera, 28 COVID-19 kasu atzeman dituzte Zestoan (Gipuzkoa). Kasu guztiak herrigunean baieztatu dira, eta ez du eraginik izan auzoetan. Halere, egoera «egonkortzen» ari dela azaldu dio ...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187176/espetxe-politika-aldatzearen-aurkako-lobby-bat-dagoela-salatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Espetxe politika aldatzearen aurkako lobby bat dagoela salatu du Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorrak berak jardunaldi bat antolatu du Madrilen datorren ostegunerako, espetxe politikaren inguruan.
Espetxe politika aldatzearen aurkako lobby bat dagoela salatu du Foro Sozialak. Foro Sozial Iraunkorrak berak jardunaldi bat antolatu du Madrilen datorren ostegunerako, espetxe politikaren inguruan.
Foro Sozial Iraunkorrak kezka adierazi du «presio handiko lobby batek gero eta eragin handiagoa» duelako: «Lobby hau iraganeko logiketan oinarrituta dago, eta gai honetan egin beharreko urratsak baldintzatu nahi ditu, batez ere politika instituzionalean, baina baita ebazpen judizialak edo administratiboak ere». Lobby h...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187177/erreskatatu-dituzte-tasmanian-hondartuta-dauden-pilotu-izurde-gutxi-batzuk.htm
Bizigiro
Erreskatatu dituzte Tasmanian hondartuta dauden pilotu izurde gutxi batzuk
Erreskatatutakoak itsasora bidali dituzte berriz ere. Aurkitu zituzten 270 izurdeen herenak, ordea, hilda zeuden erreskate lanak hasterako.
Erreskatatu dituzte Tasmanian hondartuta dauden pilotu izurde gutxi batzuk. Erreskatatutakoak itsasora bidali dituzte berriz ere. Aurkitu zituzten 270 izurdeen herenak, ordea, hilda zeuden erreskate lanak hasterako.
«Arrakastaz askatu dugu pilotu izurdeen (Globicephala) talde txiki bat, eta uretan daude berriz ere». Tasmaniako ipar-ekialdeko parkeez eta faunaz arduratzen den erakundeko Nic Dekaren hitzak dira. Bart hasi ziren herenegun hondartuta aurkitu zituzten 270 izurdeak erreskatatzeko lanak Tasmaniako Macquarie badian (Austr...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187178/sea-watch-4-ontzia-palermoko-portuan-geldiarazi-dutela-salatu-du-msfk.htm
Mundua
'Sea Watch 4' ontzia Palermoko portuan geldiarazi dutela salatu du MSFk
Bost hilabetean geldiarazten duten bosgarren ontzia da Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundearena.
'Sea Watch 4' ontzia Palermoko portuan geldiarazi dutela salatu du MSFk. Bost hilabetean geldiarazten duten bosgarren ontzia da Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundearena.
MSF Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak salatu du Sea Watch 4 erreskate ontzia Palermoko portuan geldiarazita dagoela joan den larunbataz geroztik. Egun horretan, Siziliako portu agintaritzak ontzia aztertu zuen 11 orduz, eta hainbat huts aurkitu zituen. Ontziko arduradunen esanetan, ordea, itsasontzia ...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187179/hegoaldearen-esportazioak-205-murriztu-dira-uztailera-arte.htm
Ekonomia
Hegoaldearen esportazioak %20,5 murriztu dira uztailera arte
Are gehiago ari dira txikitzen inportazioak, %23,4 hain zuzen ere.
Hegoaldearen esportazioak %20,5 murriztu dira uztailera arte. Are gehiago ari dira txikitzen inportazioak, %23,4 hain zuzen ere.
Urtea beherakada handiarekin amaituko du kanpo merkataritzak. Martxoaren erdialdetik maiatzaren erdialdera izandako etenari buelta ematerik ez dute Hego Euskal Herriko enpresek, eta iaz baino nabarmen gutxiago ari dira esportatzen. Ekainera arte, esportazioen erorikoa %21,5koa zen; hilabete geroago, uztaileko datuak bi...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187180/hainbat-espetxetan-komunikazioak-eten-dituztela-salatu-dute-sarek-eta-etxerat-ek.htm
Politika
Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek
Presoek eta haien senideek "garai oso zailak" bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak "salbuespenezko erregimenaren aplikazioa" areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.
Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek. Presoek eta haien senideek "garai oso zailak" bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak "salbuespenezko erregimenaren aplikazioa" areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politik...
Espainiako Estatuko 30 espetxe inguruk bisean biseko komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek. Pandemiaren ondorioz hartutako erabaki bat dela adierazi dute, baina euskal presoei eta haien senideei are gehiago eragiten diela, “urruntze politikari eusteak eta euskal presoei salbuespenezko erregimena...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187181/positibo-kopuruak-goia-jo-du-nafarroan.htm
Gizartea
Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan
Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.
Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan. Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.
Hirurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak, berriz ere: 362 kasu atzeman dituzte azken egunean. Bigarren olatuan erregistratutako kopururik handiena da, oraingoz. Foru Erkidegoan egindako PCR proba guztien %14,4k positibo eman dute. Iruñerrian atzeman dituzte kasu gehienak, erregistratutakoen %52, zehazki. Halaber, ...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187183/n-121-a-errepidea-itxi-dute-gipuzkoako-zatian-azpiegitura-arazoengatik.htm
Gizartea
N-121-A errepidea itxi dute Gipuzkoako zatian, azpiegitura arazoengatik
Bi zubitan «gabeziak» atzeman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta bidea itxi du Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean. Errepide zaharretik bideratuko dute zirkulazioa.
N-121-A errepidea itxi dute Gipuzkoako zatian, azpiegitura arazoengatik. Bi zubitan «gabeziak» atzeman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta bidea itxi du Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean. Errepide zaharretik bideratuko dute zirkulazioa.
Azpiegituretan arazoak sumatu dituztela eta, N-121-A errepidea itxi egin dute Gipuzkoako zatian. Diputazioak azaldu duenez, errepidean egindako azterketek erakutsi dute arazoak daudela bi zubitan, Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean, eta bidea ixtea erabaki dute, «erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko». Aintzane Oi...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187184/koronabirusaren-biktimak-omendu-dituzte-gasteizen.htm
Gizartea
Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen
Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.
Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen. Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.
Gaurtik, izen berria du Gasteizko Sekuoiaren Parkeak. «Oroimenaren, elkartasunaren eta itxaropenaren parkea» izanen da hemendik aurrera, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez. Sempervirens parkea izendatu dute, beti berde, alegia. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusaren ondorioz hildako pertsonak omendu ditu...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187186/santurtzik-irabazi-du-eusko-label-liga.htm
Kirola
Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga
'Sotera'-k Portugaleteko bandera ere irabazi du, zeregin gutxi izan duen Hondarribiaren kalterako. Zarautz izan da nagusi sailkatze estropadan, eta onenekin jarraituko du datorren urtean; Tiran ere igo da.
Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga. 'Sotera'-k Portugaleteko bandera ere irabazi du, zeregin gutxi izan duen Hondarribiaren kalterako. Zarautz izan da nagusi sailkatze estropadan, eta onenekin jarraituko du datorren urtean; Tiran ere igo da.
Hondarribiarekin buruz buruzko lehia izan du, baina azkenean Sarturtzik eskuratu du bere lehendabiziko Eusko Label Liga. Atzo lortu zuen, Portugaleteko (Bizkaia) uretan, eta txapeldunari dagokion moduan: azken bandera ere bereganatuz. Hondarribia bosgarren izan zen estropadako sailkapenean; larunbatean kolpea hartu zue...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187187/mantsoago-ibiliko-da-bilbo.htm
Gizartea
Mantsoago ibiliko da Bilbo
Martitzenetik Bilbon ezingo da orduko 30 kilometroko abiadura gainditu. Kutsadura eta istripuak gutxitzeaz gain, oinezko eta bizikletazko mugimendua sustatzea da xedea.
Mantsoago ibiliko da Bilbo. Martitzenetik Bilbon ezingo da orduko 30 kilometroko abiadura gainditu. Kutsadura eta istripuak gutxitzeaz gain, oinezko eta bizikletazko mugimendua sustatzea da xedea.
Uztailean urte bi bete ziren Bilboko Udalak hiriburuko hainbat kaletan ibilgailuentzat abiadura muga orduko 30 kilometrora jaitsi zuenetik. Hain zuzen ere, kaleen %87an egon da muga hori indarrean. Gainontzekoetan orduko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko Eguna—, 50ek...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187188/lasterketa-hankamotz.htm
Kirola
Lasterketa hankamotz
Aurten ez da ohiko Behobia-Donostia lasterketarik izango. Bertan behera utzi dute, pandemiaren ondorioz. Kolpe gogorra izan da antolaketaz arduratzen den elkartearentzat, Fortuna Kirolentzat.
Lasterketa hankamotz. Aurten ez da ohiko Behobia-Donostia lasterketarik izango. Bertan behera utzi dute, pandemiaren ondorioz. Kolpe gogorra izan da antolaketaz arduratzen den elkartearentzat, Fortuna Kirolentzat.
Koronabirusaren eraginez, aurten bertan behera gelditu da Behobia-Donostia lasterketa ezaguna (20,1 kilometro). Azaroaren 8an ziren egitekoak, baina egin ezin diren ekitaldien zerrendara batu da. Lasterkari askorentzako proba garrantzitsua izaten da; azken urteetan, aldiko 30.000 parte hartzaile inguru izan ditu. Hala ...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187189/italian-parlamentari-kopurua-murriztearen-alde-egin-dute-herritarrek.htm
Mundua
Italian parlamentari kopurua murriztearen alde egin dute herritarrek
Opinio Italia etxeak zabaldutako zundaketen arabera, herritarren %60 inguruk babestu dute murrizketa.
Italian parlamentari kopurua murriztearen alde egin dute herritarrek. Opinio Italia etxeak zabaldutako zundaketen arabera, herritarren %60 inguruk babestu dute murrizketa.
Zundaketen iragarpenak beteko balira, garaipen handia litzateke 5 Izar Mugimenduak (M5S), Alderdi Demokratikoak (PD) eta Italia Bizirik-ek osatzen duten gobernuarentzat. Izan ere, parlamentuko diputatu kopurua 630etik 400era eta Senatuko kideena 315etik 200era gutxitzea 5 Izar Mugimenduaren (M5S) erronka izan da. Opin...
2020-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/187190/gidariek-eta-txirrindulariek-zalantzak-dituzte.htm
Gidariek eta txirrindulariek zalantzak dituzte
Gidariek eta txirrindulariek zalantzak dituzte.
«Helburuarekin bat egiten dugu, baina ez hori lortzeko hartzen ari diren neurriekin». RACVN Real Automovil Club Vasco-Navarro gidarien elkarteak ez du begi onez ikusi Bilboko Udalak hiri osoko abiadura muga orduko 30 kilometrora jaistea. Duela urte bi, kale gehienetan ezarri zenean ere kritiko agertu ziren; orain, are ...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187225/londresek-murrizketa-gehiago-iragarriko-ditu-kutsatzeak-eragozteko.htm
Mundua
Londresek murrizketa gehiago iragarriko ditu kutsatzeak eragozteko
Aurreratu dituzten neurrien artean dago tabernak lehenago ixtea eta telelana sustatzea.
Londresek murrizketa gehiago iragarriko ditu kutsatzeak eragozteko. Aurreratu dituzten neurrien artean dago tabernak lehenago ixtea eta telelana sustatzea.
Koronabirusarekin lotutako alerta laugarren mailara igo du Erresuma Batuko Gobernuak. Horren arabera, kutsatzeko arriskua «handia» litzateke herrialde hartan. Hori eragozteko hainbat neurri iragarri ditu gaur Boris Johnson lehen ministroak Komunen Ganberan egindako agerraldian; besteak beste, telelana sustatzea, tabern...
2020-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/187226/laquomoriara-iritsi-eta-emakumeen-egoera-bera-zen-harrituta-geratu-nintzenraquo.htm
Mundua
«Moriara iritsi, eta emakumeen egoera bera zen; harrituta geratu nintzen»
BERRIAren 'Moriako erretratuak' bideo sortako bosgarren eta azkenak Sarah du protagonista, kanpalekuko hainbat emakumek sortu duten Kairos babes sareko kidea.
«Moriara iritsi, eta emakumeen egoera bera zen; harrituta geratu nintzen». BERRIAren 'Moriako erretratuak' bideo sortako bosgarren eta azkenak Sarah du protagonista, kanpalekuko hainbat emakumek sortu duten Kairos babes sareko kidea.
Sarah Yosef Hego Sudangoa da, baina herrialdetik alde egin zuen hango indarkeria giro ezegonkorrak bultzatuta. Emakumeen egoera bereziki gogorra da han, baina Morian ikusitakoak ere «harritu» egin du. Hainbat emakumek antolatzea erabaki dute, eta komunitate bat sortu dute, Kairos izeneko babes talde bat. Iñaki Agirre k...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187227/miarritzeko-andre-maria-eskola-hetsi-dute.htm
Gizartea
Miarritzeko Andre Maria eskola hetsi dute
Irakasle batek positibo eman du PCR proban. Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du eskola hestea.
Miarritzeko Andre Maria eskola hetsi dute. Irakasle batek positibo eman du PCR proban. Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du eskola hestea.
Eskola sartzea egin zutenetik, koronabirus kasuak ugaritzen ari dira ikastetxeetan. Eskola anitz batzen ari dira hetsiak direnen zerrendara. Bat gehiago: atzotik Miarritzeko (Lapurdi) Andre Maria eskola hesteko erabakia hartu zuen Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefetak. Irakasle batek positibo eman z...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187228/bilbon-indarrean-sartu-da-orduko-30-kilometroko-muga.htm
Gizartea
Bilbon indarrean sartu da orduko 30 kilometroko muga
Munduan 300.000 biztanletik gorako lehen hiria da orduko 30 kilometroko abiadura muga ezartzen.
Bilbon indarrean sartu da orduko 30 kilometroko muga. Munduan 300.000 biztanletik gorako lehen hiria da orduko 30 kilometroko abiadura muga ezartzen.
Gaurtik aurrera, Bilbon ibilgailuek ezingo dute orduko 30 kilometro baino azkarrago joan. Bilboko errepideen %87tan indarrean zegoen neurria –gainerako eremuetan, orduko 50 kilometrokoa zen–, baina hiri osora zabaltzea erabaki dute orain. Horrela, abiadura muga hori ezartzen duen 300.000 biztanletik gorako lehen hiria ...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187229/sutemose-gerra-garaian-girotutako-drama-aurkeztu-dute-sail-ofizialean.htm
Kultura
'Sutemose' gerra garaian girotutako drama aurkeztu dute Sail Ofizialean
Sobietarren okupazioari aurre egin behar dioten partisanoak dira Sarunas Bartas zinemagile lituniarraren filmeko protagonista
'Sutemose' gerra garaian girotutako drama aurkeztu dute Sail Ofizialean. Sobietarren okupazioari aurre egin behar dioten partisanoak dira Sarunas Bartas zinemagile lituniarraren filmeko protagonista
Lituania. 1948. urtea. Bigarren Mundu Gerra amaitu da, eta herrialdea erabat hondatuta dago. Borrokak, baina, segitzen du, erresistentzia taldeak eratu baitira sobietarrei aurre egiteko. Jurgis Pliaugak etxalde bat, lurrak eta animaliak ditu, eta mugimendu partisanoko kideei laguntzen die. Eta harekin bizi dira emaztea...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187230/zahar-etxeen-tamaina-eta-kokagunea-faktore-erabakigarriak-izan-dira-covid-19aren-eraginean.htm
Gizartea
Zahar etxeen tamaina eta kokagunea faktore erabakigarriak izan dira COVID-19aren eraginean
Nafarroako Gizarte Errealitatearen Behatokiak lurraldeko 74 zahar etxeetan eta 14 menpekotasun zentroetan pandemiaren olatuak izandako ondorioak ikuskatu ditu txosten batean, eta hainbat gomendio eman dizkio gobernuari.
Zahar etxeen tamaina eta kokagunea faktore erabakigarriak izan dira COVID-19aren eraginean. Nafarroako Gizarte Errealitatearen Behatokiak lurraldeko 74 zahar etxeetan eta 14 menpekotasun zentroetan pandemiaren olatuak izandako ondorioak ikuskatu ditu txosten batean, eta hainbat gomendio eman dizkio gobernuari.
Gaur arte, Nafarroako zahar etxeetako 280 egoiliar hil dira COVID-19aren ondorioz, eta beste 163, COVID-19arekin bateragarri diren sintomekin, nahiz eta azken horien kasuan ez den azken emaitza berretsi. Gainera, menpekotasun zentroetan beste zortzi lagun hil dira. Horiek dira zifra lazgarriak, baina, zergatia azaltzer...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187231/etxegabe-bat-hil-da-baionan.htm
Gizartea
Etxegabe bat hil da Baionan
Igandean atzeman zuten emakumea, Baionako Euskaldunen plazan. Turismo bulegoaren ondoan egiten zuen lo, bikotekidearekin.
Etxegabe bat hil da Baionan. Igandean atzeman zuten emakumea, Baionako Euskaldunen plazan. Turismo bulegoaren ondoan egiten zuen lo, bikotekidearekin.
Iragan igandean, goizaldean, emakume etxegabe baten gorpua atzeman zuten Baionako Euskaldunen plazan. Baionako Polizia Etxeak BERRIAri baieztatu dio «heriotza naturala» izan dela. Turismo bulegoko egoitzaren ondoan egiten zuen lo emakumeak, bikotekidea zuen gizon batekin. Auzoko herritarrek Mediabask-i kontatu diotenez...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187232/eajk-iragarri-du-ez-duela-alderdi-eguna-ospatuko.htm
Politika
EAJk iragarri du ez duela Alderdi Eguna ospatuko
EBBk adierazpen politiko bat argitaratuko du igandean, COVID-19aren ondorioz hil diren pertsonak gogorarazteko eta familiei elkartasuna adierazteko. Ortuzarrek eskatu du etorkizunaz hausnarketa propioak egiteko.
EAJk iragarri du ez duela Alderdi Eguna ospatuko. EBBk adierazpen politiko bat argitaratuko du igandean, COVID-19aren ondorioz hil diren pertsonak gogorarazteko eta familiei elkartasuna adierazteko. Ortuzarrek eskatu du etorkizunaz hausnarketa propioak egiteko.
Irailaren amaieran ospatu ohi du EAJk Alderdi Eguna, Forondan (Araba). Hala ere, EBB Euzkadi Buru Batzarra atzo arratsaldean bildu zen, eta gaur jakinarazi du ez duela Alderdi Eguna ospatuko. Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak adierazi du erabakia hartzea «latza eta gogorra» izan dela, baina «erantzukizunez» jokatzea e...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187233/abuztuan-17ko-hazkundea-izan-da-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-hoteletan.htm
Ekonomia
Abuztuan %17ko hazkundea izan da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan
Eustaten arabera, COVID-19aren krisiak sektorean duen eragina luzatzen ari da, eta jarduera «pixkanaka» suspertzen ari da. Landetxeetan txikiagoa izan da beherakada. Nafarroan, ostalaritzako hamar lanpostutik bat galdu da.
Abuztuan %17ko hazkundea izan da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan. Eustaten arabera, COVID-19aren krisiak sektorean duen eragina luzatzen ari da, eta jarduera «pixkanaka» suspertzen ari da. Landetxeetan txikiagoa izan da beherakada. Nafarroan, ostalaritzako hamar lanpostutik bat galdu da.
Abuztua ez da turismoaren sektoreak espero zuen bezalakoa izan. Uztailean baino 37.124 bisitari gehiago egon dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan: %17,1ko hazkundea, baina errekuperazioa motela da oraindik. Hala ere, uztaileko datuak baino hobeak izan dira: orduan %45,2 bisitari gutxiago izan ziren, eta abuz...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187234/zahar-etxeetako-bisitak-eta-egoiliarren-ateraldiak-malguago.htm
Gizartea
Zahar etxeetako bisitak eta egoiliarren ateraldiak, malguago
Zaharren egoitzetarako protokolo berria onartu du Jaurlaritzak. Zabaldu eginen dira zahar etxeetara bisitak egiteko aukerak, eta egoiliarrek malgutasun handiagoa izanen dute ateraldiak egiteko. Osasun sailburuak azaldu duenez, "ikuspegi epidemiologikoa eta etikoa" hartu dira kontuan neurriak berrikusteko.
Zahar etxeetako bisitak eta egoiliarren ateraldiak, malguago. Zaharren egoitzetarako protokolo berria onartu du Jaurlaritzak. Zabaldu eginen dira zahar etxeetara bisitak egiteko aukerak, eta egoiliarrek malgutasun handiagoa izanen dute ateraldiak egiteko. Osasun sailburuak azaldu duenez, "ikuspegi epidemiologikoa eta e...
Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zahar etxeetan indarrean izanen den protokolo berria onartu du Eusko Jaurlaritzak. Pandemiari aurre egiteko hartu beharreko neurriak biltzen ditu dokumentuak. Miren Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eman ditu protokoloaren inguruko azalpenak, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187235/hamar-nerabetik-ia-zazpik-pornografia-kontsumitu-ohi-dute.htm
Gizartea
Hamar nerabetik ia zazpik pornografia kontsumitu ohi dute
Save the Children erakundeak jakinarazi du batez ere mutilek kontsumitzen dutela pornografia. Nerabeek intimitatean ikusi ohi dute, eta doako plataformetan. Erakundea «kezkatuta» dago, eta sexu heziketa jarri du erdigunean.
Hamar nerabetik ia zazpik pornografia kontsumitu ohi dute. Save the Children erakundeak jakinarazi du batez ere mutilek kontsumitzen dutela pornografia. Nerabeek intimitatean ikusi ohi dute, eta doako plataformetan. Erakundea «kezkatuta» dago, eta sexu heziketa jarri du erdigunean.
Nerabeen pornografia kontsumoa ikertu du Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak, eta ondorioztatu du hamar nerabetik ia zazpik —%66,5— pornografia «nahiko maiz» kontsumitzen dutela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hau da, azken 30 egunetan gaiari buruzko bilaketaren bat egin dutela jakin dute txostenaren egileek....
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187236/ospitaleratzeek-gora-egin-dute-azken-egunean.htm
Gizartea
Ospitaleratzeek gora egin dute azken egunean
Beste 662 koronabirus kasu detektatu dituzte azken egunean Hegoaldean, eta 47 lagun ospitaleratu dituzte, aurreko egunean baino hamahiru gehiago. Bost pertsona hil dira, Nafarroan.
Ospitaleratzeek gora egin dute azken egunean. Beste 662 koronabirus kasu detektatu dituzte azken egunean Hegoaldean, eta 47 lagun ospitaleratu dituzte, aurreko egunean baino hamahiru gehiago. Bost pertsona hil dira, Nafarroan.
Lurraldeka, Gipuzkoan eta Araban ugaritu egin dira egun bakarrean atzemandako positiboak. Bizkaian eta Nafarroan, berriz, pixka bat apaldu da kasu kopurua; dena dela, bi lurralde horietan atzeman da kasu gehien. Zehazki, 348 kasu detektatu dituzte Nafarroan, 167 Bizkaian, 87 Gipuzkoan, eta 52, berriz, Araban. Koronabi...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187237/telelana-birusarengatik-ezarri-duten-enpresak-ez-ditu-lotuko-lege-berriak.htm
Ekonomia
Telelana birusarengatik ezarri duten enpresak ez ditu lotuko lege berriak
Espainiako Gobernuak onartutako telelanaren legeak lanaldiaren eta gastuen atalak zehaztu ditu. COVID-19arengatik etxetik ari direnen kasuan ere zenbait gastu bere gain hartuko dituzte enpresek.
Telelana birusarengatik ezarri duten enpresak ez ditu lotuko lege berriak. Espainiako Gobernuak onartutako telelanaren legeak lanaldiaren eta gastuen atalak zehaztu ditu. COVID-19arengatik etxetik ari direnen kasuan ere zenbait gastu bere gain hartuko dituzte enpresek.
Jarduera ez eteteko langileek etxetik beharrean jarraitzea baino beste erremediorik ez dute izan milaka enpresak eta langilek Euskal Herrian. Pandemiak pertsonak bakartzea eskatu du, maila batean edo bestean, eta planifikazio handirik gabe kasu gehienetan, etxetik lanean dira milaka behargin, edo etxea eta lantokia tar...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187238/irailaren-28an-abiatuko-da-eskola-kirola-araban-eta-bizkaian-lehenak-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Irailaren 28an abiatuko da eskola kirola Araban eta Bizkaian: lehenak Hego Euskal Herrian
Segurtasun neurri zorrotzekin hasiko da eskola kirola Araban eta Bizkaian, hilaren amaieran. Urrian ekingo diote Gipuzkoan eta Nafarroan. Ipar Euskal Herrian, ikasturte hasieratik dago baimenduta.
Irailaren 28an abiatuko da eskola kirola Araban eta Bizkaian: lehenak Hego Euskal Herrian. Segurtasun neurri zorrotzekin hasiko da eskola kirola Araban eta Bizkaian, hilaren amaieran. Urrian ekingo diote Gipuzkoan eta Nafarroan. Ipar Euskal Herrian, ikasturte hasieratik dago baimenduta.
Euskal Herriko gazteentzako kirol jardueren egutegia badoa finkatuz apurka-apurka. Lurralde bakoitza bere planteamendu zehatza egiten ari da, izurriaren bilakaera zein den aztertuta. Ondo bidean, Arabako haur eta gazteak irailaren 28an dira entrenamenduekin hastekoak, baita Bizkaian ere; Gipuzkoan, berriz, hiru egun ge...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187239/eztabaida-zientifikoa-sustatzeko-eskatu-du-osasuna-eta-eskubideak-taldeak.htm
Gizartea
«Eztabaida zientifikoa sustatzeko» eskatu du Osasuna eta Eskubideak taldeak
Larunbatean auto karabanak antolatuko dituzte, osasun krisia «eskubideak murriztu gabe» kudeatu behar dela aldarrikatzeko.
«Eztabaida zientifikoa sustatzeko» eskatu du Osasuna eta Eskubideak taldeak. Larunbatean auto karabanak antolatuko dituzte, osasun krisia «eskubideak murriztu gabe» kudeatu behar dela aldarrikatzeko.
Osasuna eta Eskubideak izeneko taldeak aurkezpena egin du Bilbon egindako agerraldi batean. Esan dutenez, «egoeraz kezkaturik» dauden zenbait taldek eta gizabanakok osatu dute plataforma berria, eta haien asmoa da «eztabaida irekitzea» eta iritzi guztiak aintzat har daitezen. Nekane Jurado ekonomialariak esan du COVID...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187240/txinaren-kontrako-neurriak-eskatu-dizkiote-aebek-nberi-pandemiarengatik.htm
Mundua
Txinaren kontrako neurriak eskatu dizkiote AEBek NBEri, pandemiarengatik
Txinak osasun krisiaren «politizazioa» gaitzetsi du, eta nazioarteko ordena berri bat galdegin du. Guterres NBEko idazkari nagusiak «beste Gerra Hotz baten» arriskuaz ohartarazi du.
Txinaren kontrako neurriak eskatu dizkiote AEBek NBEri, pandemiarengatik. Txinak osasun krisiaren «politizazioa» gaitzetsi du, eta nazioarteko ordena berri bat galdegin du. Guterres NBEko idazkari nagusiak «beste Gerra Hotz baten» arriskuaz ohartarazi du.
NBE Nazio Batuen Erakundea 75 urte betetzear da, baina urtemugaren ospakizunak beste berezitasun batzuk izan ditu aurtengo batzar nagusian. Lehen aldiz, munduko agintariak ez dira New Yorken elkartu, eta aurrez grabatutako hitzaldiekin osatu dute topaketa birtuala. Batzarrak agerian utzi du munduko bi potentzien artek...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187241/ostegun-gauerditik-ezingo-da-azkoiendik-atera-edo-bertara-joan.htm
Gizartea
Ostegun gauerditik ezingo da Azkoiendik atera edo bertara joan
Azken lau egunetan ehundik gora positibo atzeman dituzte herrian, eta gobernuak murrizketak ezarri ditu herriko ostalaritzan zein saltokietan.
Ostegun gauerditik ezingo da Azkoiendik atera edo bertara joan. Azken lau egunetan ehundik gora positibo atzeman dituzte herrian, eta gobernuak murrizketak ezarri ditu herriko ostalaritzan zein saltokietan.
Atzera. Konfinamenduaren osteko bigarren fasera itzuliko dira Azkoienen (Nafarroa), azken egunetako COVID-19 agerraldien ostean. Nafarroako Gobernuak arratsaldean jakinarazi du ostatuek 22:00etarako ateak itxi beharko dituztela, edukiera erdira murriztuko dutela eta gehienez sei lagun zerbitzatu. Ostalaritzaz gain, sal...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187242/aske-gelditu-da-oihane-bakedano-presoa.htm
Politika
Aske gelditu da Oihane Bakedano presoa
Soto del Realgo kartzelatik atera da gaur arratsaldean. Hemezortzi urte egin ditu preso.
Aske gelditu da Oihane Bakedano presoa. Soto del Realgo kartzelatik atera da gaur arratsaldean. Hemezortzi urte egin ditu preso.
Oihane Bakedano presoa gaur atera da Soto del Realgo espetxetik (Espainia). Uztailean lekualdatu zuten hara, Jaengo kartzelatik (Andaluzia). Guardia Zibilak 2002ko irailaren 29an atxilotu zuen Bakedano: torturak salatu zituen. Hemezortzi urte egin ditu espetxean, ETAko kide izatea eta lehergailuak eta armak lizentziar...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187243/hegazkingintza-ez-dago-isilik.htm
Ekonomia
Hegazkingintza ez dago isilik
ITP Aeroko langileen gehiengo handiak greba egin du, eta sindikatuek bat egin dute manifestazioan, baina ez pankarta berean. Aernnovan lau orduko lanuztea egin dute
Hegazkingintza ez dago isilik. ITP Aeroko langileen gehiengo handiak greba egin du, eta sindikatuek bat egin dute manifestazioan, baina ez pankarta berean. Aernnovan lau orduko lanuztea egin dute
ITP Aeroko eta Aernnovako langileek garbi utzi dute kaleratzerik ez dutela onartuko. Bi plantetan greba eguna izan da gaur: egun osokoa ITPn (Zamudio, Bizkaia), eta lau ordukoa Aernnovan (Berantevilla, Araba); eta bietan langileen gehiengo handi batek babestu du lanuztea. ITPkoek manifestazioa ere egin dute Bilboko kal...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187244/flamenkoak-agertu-dira-kostaldean.htm
Gizartea
Flamenkoak agertu dira kostaldean
Flamenkoak ikusi dituzte, besteak beste, Irunen, Zarautzen eta Urdaibain.
Flamenkoak agertu dira kostaldean. Flamenkoak ikusi dituzte, besteak beste, Irunen, Zarautzen eta Urdaibain.
Ezohiko animalia bat ikusteko aukera egon da azken egunetan euskal kostaldeko hainbat lekutan: flamenkoak agertu dira. Irungo (Gipuzkoa) Plaiaundi parke ekologikoan ikusi zuten horietako bat joan den astelehenean, eta hurrengo egunean beste hiru ikusi zituzten leku berean. Flamenkoak ez dira Irunen bakarrik agertu, or...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187245/hautetsiek-bakegileen-ekintzan-parte-hartu-izana-salatu-du-pcfk.htm
Politika
Hautetsiek bakegileen ekintzan parte hartu izana salatu du PCFk
Lapurdi kostaldeko alderdi komunistaren hitzetan, «Errepublika da murruz hetsi» zutena, eta aitortu gabeko helburua argi uzten du: «Frantziako Euskal Herria» lurralde «bereizia» bilakatzea, «bere estatus berezi eta independentearekin».
Hautetsiek bakegileen ekintzan parte hartu izana salatu du PCFk. Lapurdi kostaldeko alderdi komunistaren hitzetan, «Errepublika da murruz hetsi» zutena, eta aitortu gabeko helburua argi uzten du: «Frantziako Euskal Herria» lurralde «bereizia» bilakatzea, «bere estatus berezi eta independentearekin».
Frantziak gatazkaren konponbidean ezarritako «blokeoa» salatzeko, desobedientzia ekintza bat egin zuten ehunka herritarrek larunbatean, Baionan. Bakegileen deiari erantzunez, egurrezko panelez estali zuten suprefeturaren aitzinaldea, eta adreiluzko pareta bat eraiki zuten sarreraren aitzinean. Ekintza sinbolikoaren hel...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187246/kontaktuen-itxialdia-lau-egun-moztu-du-madrilek-hamar-egun-iraungo-du.htm
Gizartea
Kontaktuen itxialdia lau egun moztu du Madrilek: hamar egun iraungo du
Koronabirusa atzemateko beste test batzuk martxan jartzea erabaki du Espainiako Gobernuak: antigenoak aurkitzeko probak egingo dituzte
Kontaktuen itxialdia lau egun moztu du Madrilek: hamar egun iraungo du. Koronabirusa atzemateko beste test batzuk martxan jartzea erabaki du Espainiako Gobernuak: antigenoak aurkitzeko probak egingo dituzte
Espainiako Osasun Ministerioak aldatu egingo ditu koronabirusari buruzko osasun jarraibideak. Bi aldaketa nagusi egingo dituzte. Batetik, proban positibo eman dutenen kontaktuek berrogeialdi laburragoa izango dute: hamalau egunekoa zen ofizialki orain arte, eta hamarrekoa izango da aurrerantzean. Kasu batzuetan jada ar...
2020-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/187247/bertan-behera-utzi-dituzte-arbonako-herriko-bozak.htm
Politika
Bertan behera utzi dituzte Arbonako herriko bozak
Paueko Auzitegi Administratiboak arrazoia eman dio oposizioari. Helegitea aurkeztu zuten haien aldeko botoak baliogabe gelditu ondoren.
Bertan behera utzi dituzte Arbonako herriko bozak. Paueko Auzitegi Administratiboak arrazoia eman dio oposizioari. Helegitea aurkeztu zuten haien aldeko botoak baliogabe gelditu ondoren.
Arbonako (Lapurdi) herriko bozak berriz egin beharko dira. Hala erabaki du Paueko Administrazio Auzitegiko epaileak. Martxoaren 15eko lehen itzulian, zerrenda abertzalea baliogabetu egin zuten, boto paperetan ez zelako ageri zerrendako kide batek espainiar herritartasuna duela. Biharamunean, erabakiari helegitea ezarri...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187273/txinak-agindu-du-karbonoan-neutral-izango-dela-2060-urtea-baino-lehen.htm
Mundua
Txinak agindu du karbonoan neutral izango dela 2060. urtea baino lehen
Emakumezko ahotsik gabe zabaldu dute bart NBEren Biltzar Nagusia.
Txinak agindu du karbonoan neutral izango dela 2060. urtea baino lehen. Emakumezko ahotsik gabe zabaldu dute bart NBEren Biltzar Nagusia.
Washingtonek nazioarteko itunei eta erakundeei muzin egiteko jarrera hartu duen bitartean, Txina itzala handitzen ari da nazioartean. Bide horretan beste urrats bat egin du Pekinek bart hasitako NBEren Biltzar Nagusian. Txinak data zehatzak jarri dizkio klima aldaketaren kontra duen konpromisoari: 2030erako CO2 isurket...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187274/aldundien-eta-udalen-defizita-handitzeko-baimena-eskatuko-du-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Aldundien eta udalen defizita handitzeko baimena eskatuko du Jaurlaritzak
2020. urtea «oso txarra» izango dela esan du Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak, nahiz eta abuztutik aurrera erakusle batzuek susperralditxo bat islatu duten
Aldundien eta udalen defizita handitzeko baimena eskatuko du Jaurlaritzak. 2020. urtea «oso txarra» izango dela esan du Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak, nahiz eta abuztutik aurrera erakusle batzuek susperralditxo bat islatu duten
Azken orduko aldaketarik ez bada egutegian, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak irailaren 30ean egingo dute bilera Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan, eta, batzar horretan, aldundien eta udalen defizit maila handitzeko eskatuko dio Gasteizek Madrili. Horrela jakinarazi du Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekono...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187275/aitatasun-baimena-hamalau-egunetik-28ra-luzatuko-du-frantziako-gobernuak.htm
Gizartea
Aitatasun baimena hamalau egunetik 28ra luzatuko du Frantziako Gobernuak
Neurria 2021eko uztailetik aurrera jarriko dute indarrean. Ikerketa baten arabera, orain ezarrita dauden hamalau egunak ez dira nahikoak aitaren eta haurraren arteko lotura bat sortzeko.
Aitatasun baimena hamalau egunetik 28ra luzatuko du Frantziako Gobernuak. Neurria 2021eko uztailetik aurrera jarriko dute indarrean. Ikerketa baten arabera, orain ezarrita dauden hamalau egunak ez dira nahikoak aitaren eta haurraren arteko lotura bat sortzeko.
Ipar Euskal Herrian 28 eguneko baimena eskatu ahal izango dute aita izaten direnek. Orain arte hamalau egunekoa zen epea, baina luzatzea erabaki du Frantziako Gobernuak, eta 2021eko uztailetik aurrera sartuko du indarrean lege berria. Emmanuel Macron presidenteak gaur iragarriko du erabakia, haurren babeserako zentro b...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187276/nafarroako-ekonomiak-153-egin-zuen-atzera-apiriletik-ekainera.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomiak %15,3 egin zuen atzera apiriletik ekainera
Uztail amaieran aurreratutako datuekin alderatuta, hiru hamarren hobetu da datua, baina bigarren hiruhilekoko muturrekoa historikoa da.
Nafarroako ekonomiak %15,3 egin zuen atzera apiriletik ekainera. Uztail amaieran aurreratutako datuekin alderatuta, hiru hamarren hobetu da datua, baina bigarren hiruhilekoko muturrekoa historikoa da.
Konfinamenduak lorratz sakona utzi du jarduera ekonomikoan. Uztailaren 31n aurreratutako argazkiak jada agerian utzi zuen jipoiaren tamaina. Gaur, Nafarroako estatistika erakundeak behin betiko datuak eman ditu, eta horiek hiru hamarren hobetu badira ere, ondorioa berbera da. Apiriletik ekainera, barne produktu gordina...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187277/hezkuntza-sailak-planifikazio-integralik-ez-duela-salatu-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek
Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.
Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek. Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuetako hezkuntza arloko ordezkariek agerraldi bat egingo dute Bilbon. Salatu dutenez, irailaren 15eko greba egun «arrakastatsua» izan zenetik astebete igaro den honetan, Hezkuntza Sailaren «berririk gabe» jarraitzen dute. Agerraldian, Miren Zubizarreta (ELA), Irati Tobar (LAB), ...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187278/12-urteko-kartzela-zigorra-bidarten-emaztea-hil-zuen-gizonarentzat.htm
Gizartea
12 urteko kartzela zigorra Bidarten emaztea hil zuen gizonarentzat
2018ko maiatzaren 2an hil zuen Rejane Chaumont senarrak. Atzo eta herenegun epaitu zuten gizona, Paueko auzitegian
12 urteko kartzela zigorra Bidarten emaztea hil zuen gizonarentzat. 2018ko maiatzaren 2an hil zuen Rejane Chaumont senarrak. Atzo eta herenegun epaitu zuten gizona, Paueko auzitegian
Frantziako Poliziaren aitzinean, egun hartan emazteak banantzeko «mehatxu egin» ziola adierazi zuen, baina Paueko auzitegiaren aitzinean ez zen halakorik aipatu izanaz oroitu Jean Delattre. 80 urteko gizonak emaztea hil zuen tiroz orain dela bi urte, eta bere buruaz beste egiten saiatu zen ondoren. Atzo eta herenegun, ...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187279/salatu-dute-bilboko-ur-patzuergoak-hondakin-urak-isurtzen-dituela-itsasadarrera.htm
Gizartea
Salatu dute Bilboko Ur Patzuergoak hondakin urak isurtzen dituela itsasadarrera
Erandioko Getxoko auzo taldeen eta Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarte ekologisten arabera, «azken urteetan ohiko bilakatu dira justifikaziorik gabeko isurketa horiek». Bainu garaian ere egin dituzte.
Salatu dute Bilboko Ur Patzuergoak hondakin urak isurtzen dituela itsasadarrera. Erandioko Getxoko auzo taldeen eta Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarte ekologisten arabera, «azken urteetan ohiko bilakatu dira justifikaziorik gabeko isurketa horiek». Bainu garaian ere egin dituzte.
«Bilboko Ur Patzuergoak ur beltzak eta hondakin urak isurtzen ditu Bilboko itsasadarrera, inongo justifikaziorik gabe». Hori salatu dute gaur Erandioko Auzokideok eta Getxoko Auzokideok auzo taldeek, eta Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarte ekologistek. Azaldu dute azken urteetan ohiko jarduna bilakatu dela, «osasun ...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187280/zuzenbide-konstituzionaleko-sare-feministak-urkulluri-azalpenak-eskatu-dizkio-emakunderekin-hartutako-erabakiaz.htm
Gizartea
Zuzenbide Konstituzionaleko Sare Feministak Urkulluri azalpenak eskatu dizkio Emakunderekin hartutako erabakiaz
Elkarte horretako kideen ustez, «irregulartasun» bat egin dute erakundea Lehendakaritzatik kenduta, eta gutun batean adierazi diote ezinegona Eusko Jaurlaritzako lehendakariari
Zuzenbide Konstituzionaleko Sare Feministak Urkulluri azalpenak eskatu dizkio Emakunderekin hartutako erabakiaz. Elkarte horretako kideen ustez, «irregulartasun» bat egin dute erakundea Lehendakaritzatik kenduta, eta gutun batean adierazi diote ezinegona Eusko Jaurlaritzako lehendakariari
Emakunde Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren mendeko erakundea izan da beti; haren jardunak gobernuaren jardun osoan eragina izatea bilatu da horrela, baina legealdi berriarekin aldaketa etorri da, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailaren barruan sartu baitute orain. Aldaketa horrek ekarritako kritiken s...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187281/lehen-aldiz-laurehun-kasuren-langa-gainditu-du-nafarroak.htm
Gizartea
Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak
Beste 826 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 421 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 497 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.
Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak. Beste 826 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 421 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 497 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.
Egun bakarrean 826 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Kopurua nabarmen handitu da bezperako datuekin alderatuta: bezperan 164 gutxiago detektatu zituzten; 662, zehazki. Lurraldeka, Nafarroan detektatu dituzte Hegoaldean atzemandakoen erdiak baino gehiago: 425 lagunek positibo eman dute lurralde horretan egindako PCR ...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187282/rodrigo-gartzia-izango-da-ertzaintzako-zuzendaria.htm
Politika
Rodrigo Gartzia izango da Ertzaintzako zuzendaria
Euskalduna da, eta euskalgintzan aritua: besteak beste, Azkue fundazioko eta zenbait ikastolatako zuzendari. Azken urteetan, Segurtasuneko koordinazio zuzendari izan da.
Rodrigo Gartzia izango da Ertzaintzako zuzendaria. Euskalduna da, eta euskalgintzan aritua: besteak beste, Azkue fundazioko eta zenbait ikastolatako zuzendari. Azken urteetan, Segurtasuneko koordinazio zuzendari izan da.
Aldaketak hasi dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean. Rodrigo Gartzia izango da Ertzaintzako zuzendari berria, Lehendakaritzak jakinarazi duenez. Azken urteetan, Segurtasun Sailean aritu da Gartzia, koordinazio zuzendari. Ertzaintzaren zuzendaritza hartuko du orain. Gervasio Gabirondo ordezkatuko du. Gartziak ib...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187283/mugak-gogortu-eta-kanporatzeak-azkartuko-ditu-europako-batasunak.htm
Mundua
Mugak gogortu eta kanporatzeak azkartuko ditu Europako Batasunak
Bruselak alde batera utzi ditu migratzaileak hartzeko kuotak, eta, aldiz, «elkartasun malgua» eta hirugarren herrialdeekiko akordioak proposatu ditu.
Mugak gogortu eta kanporatzeak azkartuko ditu Europako Batasunak. Bruselak alde batera utzi ditu migratzaileak hartzeko kuotak, eta, aldiz, «elkartasun malgua» eta hirugarren herrialdeekiko akordioak proposatu ditu.
Atzera egin du Europako Batzordeak, eta amore eman du Polonia, Hungaria eta Austriaren protesten aurrean. Gaur aurkeztu duten egitasmoak aurrera egiten badu, estatu kideek ez dute migratzaileak hartzeko kuotarik izango, eta, horren ordez, Mediterraneoko estatuekiko «elkartasuna» eskatu diete agintariei. Horretarako, bo...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187284/espainia-datorren-astean-hasiko-da-preso-dauden-politikari-katalanen-indultuak-tramitatzen.htm
Mundua
Espainia datorren astean hasiko da preso dauden politikari katalanen indultuak tramitatzen
Juan Carlos Campo Justizia ministroak eman du berria, Kongresuko gobernuaren kontrol saioan
Espainia datorren astean hasiko da preso dauden politikari katalanen indultuak tramitatzen. Juan Carlos Campo Justizia ministroak eman du berria, Kongresuko gobernuaren kontrol saioan
Espainiak gaur iragarri du datorren astean hasiko dela preso dauden politikari katalanen indultuak tramitatzen. Juan Carlos Campo Justizia ministroak eman du berria, Kongresuko gobernuaren kontrol saioan, Laura Borras JxCat Junts Per Catalunyaren bozeramaileak eginiko galdera bati erantzunez: “Hori da tokatzen dena”, a...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187285/ireki-dituzte-berriz-eiffel-dorrea-eta-inguruak.htm
Mundua
Ireki dituzte berriz Eiffel dorrea eta inguruak
Frantziako Poliziak eraikina hustu du eguerdian, dei anonimo bat jaso ostean.
Ireki dituzte berriz Eiffel dorrea eta inguruak. Frantziako Poliziak eraikina hustu du eguerdian, dei anonimo bat jaso ostean.
Gaur goizeko 12:15etan ebakuatu egin behar izan dute Eiffel dorrea, Parisko eraikinik ospetsuena. Frantziako Poliziak dei anonimo bat jaso du, bonba abisu bat, eta, badaezpada ere, dorrea eta inguruak hustea erabaki dute. Bi ordu geroago, ordea, berriz ireki dute, beharrezko egiaztapenak egin ostean. Probak egin bitar...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187286/alardea-telesaila-urriaren-7an-estreinatuko-dute-etb1en.htm
Bizigiro
'Alardea' telesaila urriaren 7an estreinatuko dute, ETB1en
Lau atal izango ditu, eta fikziozko herri batean emakume talde batek alardean ateratzeko egiten duten borrokan oinarritzen da. Aurrestreinaldia egingo dute gaurko EITBren galan.
'Alardea' telesaila urriaren 7an estreinatuko dute, ETB1en. Lau atal izango ditu, eta fikziozko herri batean emakume talde batek alardean ateratzeko egiten duten borrokan oinarritzen da. Aurrestreinaldia egingo dute gaurko EITBren galan.
Fikzio sozialaren aldeko apustua egingo du aurtengo denboraldian ETBk, Edu Barinaga telebistako zuzendariak gaur goizean azaldu duenez. Horren lekuko, urriaren 7an botatzen hasiko diren Alardea telesaila izan liteke. Hondarribiko eta Irungo (Gipuzkoa) alardeetan “libreki inspiratutako” istorio bat kontatuko da bertan: ...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187287/arabako-hegazkingintzako-langileek-manifestazioa-egingo-dute-larunbatean-gasteizen.htm
Ekonomia
Arabako hegazkingintzako langileek manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen
Aernnovako, Alestiseko eta beste dozena erdi enpresatako langile batzordeek deitu dute mobilizaziora. Zuzeneko 1.400 langile eta zeharkako 8.000 inguru ditu sektoreak lurraldean.
Arabako hegazkingintzako langileek manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen. Aernnovako, Alestiseko eta beste dozena erdi enpresatako langile batzordeek deitu dute mobilizaziora. Zuzeneko 1.400 langile eta zeharkako 8.000 inguru ditu sektoreak lurraldean.
Aeronautikaren sektorea ataka estuan da koronabirusaren krisiak hegazkinak lurrean utzi zituenetik. Hegazkingintzako enpresa erraldoiek ez dute eskaerarik, eta krisiari aurre egiteko milaka langile kaleratuko zituztela iragarri zuten uda hasieran. Bada, erabaki horrek ondorio zuzenak izan ditu euskal enpresetan ere. Ar...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187288/baikoko-pilotariek-laguntza-eskatu-diete-erakunde-publikoei.htm
Kirola
Baikoko pilotariek laguntza eskatu diete erakunde publikoei
Agiriaren sinatzaileek diote enpresak ez diela ezer esan aurreko astean egin zizkioten eskaerez, eta Jose Ramon Garai zuzendari nagusiaren jarrerak, "aldatu beharrean, orain arteko bide autoritario beretik" jarraitzen duela.
Baikoko pilotariek laguntza eskatu diete erakunde publikoei. Agiriaren sinatzaileek diote enpresak ez diela ezer esan aurreko astean egin zizkioten eskaerez, eta Jose Ramon Garai zuzendari nagusiaren jarrerak, "aldatu beharrean, orain arteko bide autoritario beretik" jarraitzen duela.
Soka tenkatuz doa Baikoko pilotarien eta enpresaren artean. Joan den astean, pilotari gehien-gehienek agerraldi batean enpresari eskatu zioten azkenaldian izandako jarrera alda zezala. Hori egin ezean, prest azaldu diren mobilizazioren bat egiteko. Bada, astebete pasatu da ordutik, eta sinatzaileek azaldu dutenez —Aima...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187289/laquojustizian-oinarritutako-konponbide-batraquo-eskatu-du-etxerat-ek-esnal-parot-eta-haranbururentzat.htm
Politika
«Justizian oinarritutako konponbide bat» eskatu du Etxerat-ek Esnal, Parot eta Haranbururentzat
Frantziaren «jarrera blokeatzailea» salatu du elkarteak, eta nabarmendu du pandemiaren erdian euskal presoek bizi duten egoera okertu dela. Irailaren 25ean Donibane Lohizunen (Lapurdi) eginen duten mobilizazioan parte hartzera deitu du.
«Justizian oinarritutako konponbide bat» eskatu du Etxerat-ek Esnal, Parot eta Haranbururentzat. Frantziaren «jarrera blokeatzailea» salatu du elkarteak, eta nabarmendu du pandemiaren erdian euskal presoek bizi duten egoera okertu dela. Irailaren 25ean Donibane Lohizunen (Lapurdi) eginen duten mobilizazioan parte hartz...
Etxerat elkarteak «arrangura» agertu du euskal presoek bizi duten egoeraren aitzinean. Bereziki azpimarratu du Jakes Esnal, Jon Kepa Parot eta Frederic Haranburu Xistor presoen egoera «gordina». Oroitarazi du legeak baldintzapean aske geratzeko aipatzen dituen irizpideak aspaldi beteak dituztela, eta azken auzietan leh...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187290/ane-santesteban-mitcheltonen-ariko-da-hurrengo-sasoian.htm
Kirola
Ane Santesteban Mitcheltonen ariko da hurrengo sasoian
Errenteriako txirrindularia pozik azaldu da fitxaketarekin. "Urrats bat da nire kirol ibilbidean. Ilusio handia daukat", adierazi du.
Ane Santesteban Mitcheltonen ariko da hurrengo sasoian. Errenteriako txirrindularia pozik azaldu da fitxaketarekin. "Urrats bat da nire kirol ibilbidean. Ilusio handia daukat", adierazi du.
Ane Santestebanek Mitchelton Scott taldean korrituko du datorren sasoian. Errenteriako txirrindularia Palermon da, Italian, Munduko Txapelketako errepideko proban parte hartuko baitu larunbatean, eta sare sozialen bidez eman dute albistearen berri bai berak, bai taldeak. Argi du zein den helburua: hazten segitzea eta A...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187291/janari-banatzaileak-ez-direla-autonomoak-berretsi-du-espainiako-auzitegi-gorenak.htm
Ekonomia
Janari banatzaileak ez direla autonomoak berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak
Espainiako Gobernuak aurki aurkeztu nahi du bizikletako banatzaileei buruzko legedi berria
Janari banatzaileak ez direla autonomoak berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Espainiako Gobernuak aurki aurkeztu nahi du bizikletako banatzaileei buruzko legedi berria
Etxez etxeko janari banatzaileak, rider ere deitutakoak, autonomo faltsuak direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Glovori dagokion epai batean, auzitegi horrek ebatzi du konpainia horrek kalte-ordaina eman behar diola 2017an kaleratutako langile bati. Glovok argudiatu zuen ez zuela langilea kontratatu eta, be...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187292/32-ikasgela-itxi-dituzte-egun-bakarrean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
32 ikasgela itxi dituzte egun bakarrean Hego Euskal Herrian
Ikasturtea hasi zenetik, 364 ikasgela daude itxita Hegoaldean. Guztira 231 ikastetxetan izan dira itxiera horiek.
32 ikasgela itxi dituzte egun bakarrean Hego Euskal Herrian. Ikasturtea hasi zenetik, 364 ikasgela daude itxita Hegoaldean. Guztira 231 ikastetxetan izan dira itxiera horiek.
Ikasturtea hasi zenetik, koronabirusaren hedapena nabarmen handitu da ikastetxeetan, eta ikasgelen itxierek ez dute etenik. Hego Euskal Herrian, egun bakarrean 32 ikasgela itxi dituzte, positibo kasuak atzeman dituztela eta. Gehienak Nafarroan itxi dituzte, 24. Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, zortzi. Orotara, Eu...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187293/pandemiak-egoera-zaildu-du-hendaiako-atxikitze-zentroan.htm
Gizartea
Pandemiak egoera zaildu du Hendaiako atxikitze zentroan
2019. urtean 355 migratzaile pasatu ziren Hendaiako atxikitze zentrotik. Pandemiak egoera gogortu die bertan diren migratzaileei .
Pandemiak egoera zaildu du Hendaiako atxikitze zentroan. 2019. urtean 355 migratzaile pasatu ziren Hendaiako atxikitze zentrotik. Pandemiak egoera gogortu die bertan diren migratzaileei .
Urtero ematen ditu migrazioari buruzko datuak Cimade elkarteak, baina 2019ko datuek badute berezitasun bat: 2019ko urtarrilaren lehenetik, atxikitze epea luzatzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak, 45 egunetik 90 egunera. Maite Etxeberri Cimade elkarteko langilea da, eta Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroan egiten du...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187294/hitzetatik-ekintzetara-pasatzeko-eskatu-diote-sindikatuek-osakidetzari.htm
Gizartea
«Hitzetatik ekintzetara pasatzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek osasun sistemaren egoera hobetzeko neurriak hartu ditzala eskatu diete Osakidetzari. Adierazi dute neurriak hartu ezean mobilizazioekin jarraituko dutela.
«Hitzetatik ekintzetara pasatzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek osasun sistemaren egoera hobetzeko neurriak hartu ditzala eskatu diete Osakidetzari. Adierazi dute neurriak hartu ezean mobilizazioekin jarraituko dutela.
Osakidetzaren «egoera txarra» aspaldiko kontua dela adierazi dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK-k; urte luzez politika murriztaileak ezartzearen ondorio direla, eta koronabirusak egoera areagotu egin duela. Era berean, Osakidetzako 4.000 lanpostu berrien sorrerari buruz, ez dela nahikoa gehitu dute; izan ere,...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187295/beren-bidea-egingo-dute.htm
Kirola
Beren bidea egingo dute
Aizkolariek agerraldi bateratua egin dute, azaltzeko ez daudela ados federazioarekin. Besteak beste, beren txapelketak jokatuko dituzte, urrian eta azaroan
Beren bidea egingo dute. Aizkolariek agerraldi bateratua egin dute, azaltzeko ez daudela ados federazioarekin. Besteak beste, beren txapelketak jokatuko dituzte, urrian eta azaroan
Batasun irudi sendoa eskaini dute Dimako (Bizkaia) Garena jatetxearen atarian bildu diren aizkolariek. Euskal Herriko Herri Kirol Federazioarekin dituzten desadostasunak aletu eta aurrerantzean egingo dituzten urratsak jakinarazi dituzte lehen mailako aizkolari guztiek eta bigarren mailan ari diren zortzik. Azken urtee...
2020-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/187296/epaimahaiak-ez-du-polizia-bakar-bat-ere-zigortu-breonna-taylor-hiltzeagatik.htm
Mundua
Epaimahaiak ez du polizia bakar bat ere zigortu Breonna Taylor hiltzeagatik
Gazte afro-amerikarra polizia talde batek tiroz hil zuen etxean, joan den martxoan, Louisville hirian. Epaimahaiak agente bakarra zigortu du, baina "beharrik gabeko arrisku egoera bat" sortzeagatik. Protestak hasi dira Louisvillen.
Epaimahaiak ez du polizia bakar bat ere zigortu Breonna Taylor hiltzeagatik. Gazte afro-amerikarra polizia talde batek tiroz hil zuen etxean, joan den martxoan, Louisville hirian. Epaimahaiak agente bakarra zigortu du, baina "beharrik gabeko arrisku egoera bat" sortzeagatik. Protestak hasi dira Louisvillen.
Arrazakeriaren aurkako protestak berpiztea espero dute gaur AEBetan. Azken urteetan Poliziak hildako herritar beltzen kasu ugarik sortu duten haserrea lehertu egin da azken hilabeteetan, eta horietako hilketa kasu ezagun baten epaiak ez du giroa baretuko. Louisville hiriko epamaihai batek ebatzi du Breonna Taylor 26 ur...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187336/protestak-piztu-dira-louisvillen-new-yorken-eta-washingtonen.htm
Mundua
Protestak piztu dira Louisvillen, New Yorken eta Washingtonen
Breonna Taylorren hilketagatik auzipetutako polizietako bi errugabetu egin dituzte, «zuzen» jokatu zutela iritzita. Hirugarrena auzipetu egin dute, baina bizilagunak arriskuan jartzeagatik.
Protestak piztu dira Louisvillen, New Yorken eta Washingtonen. Breonna Taylorren hilketagatik auzipetutako polizietako bi errugabetu egin dituzte, «zuzen» jokatu zutela iritzita. Hirugarrena auzipetu egin dute, baina bizilagunak arriskuan jartzeagatik.
AEBetan haserrea piztu du Breonna Taylor 26 urteko emakume afro-amerikarraren hilketagatik auzipetutako hiru poliziak errugabetzat jo izanak. Taylor martxoan hil zuten, tiroz, etxean, drogen aurkako operazio bat egiten ari zirela. Segurtasun indarretako hiru kideetatik bakarra auzipetu du epaimahaiak, Taylorren aldamen...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187337/protesta-egin-dute-baionan-etxegabeen-egoera-salatzeko.htm
Gizartea
Protesta egin dute Baionan, etxegabeen egoera salatzeko
Bihar Baiona oposizioko taldeak salaketa ekintza bat egin du goizean, herriko etxe aitzinean eseriz, txakurrekin.
Protesta egin dute Baionan, etxegabeen egoera salatzeko. Bihar Baiona oposizioko taldeak salaketa ekintza bat egin du goizean, herriko etxe aitzinean eseriz, txakurrekin.
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak neurri sorta bat izenpetu zuen iragan astean, eta eragile anitzek salatu dute etxegabeak jartzen dituela jomugan. Bihar Baiona oposizio taldeak —Mathieu Bergek eraman zuen zerrenda bozetan— ekintza bat egin du goizean, herriko etxeko atarian. Bederatzi lagun eseri dira herriko etx...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187338/jose-antonio-rodriguez-ranz-izango-da-jonan-fernandezen-ordezkoa.htm
Politika
Jose Antonio Rodriguez Ranz izango da Jonan Fernandezen ordezkoa
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari berria izango da Rodriguez Sanz. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Donostiako campuseko errektoreordea da.
Jose Antonio Rodriguez Ranz izango da Jonan Fernandezen ordezkoa. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari berria izango da Rodriguez Sanz. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Donostiako campuseko errektoreordea da.
Jose Antonio Rodriguez Ranz (Andoain, Gipuzkoa, 1960) izango da Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari berria, BERRIAk baieztatu ahal izan duenez. Joan den legealdian Jonan Fernandezen esku zegoen ardura hori bereganatuko du Rodriguez Ranzek. Lehendakaritzaren menpe zegoen egitur...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187339/beste-855-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 855 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
Inoiz baino PCR proba gehiago egin dituzte azken egunean: 14.298, zehazki. Horietatik 855 kasutan detektatu dute birusa. 337 Nafarroan detektatu dituzte. Aurreko egunean, laurehunetik gora izan ziren lurralde horretan, lehenbiziko aldiz.
Beste 855 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Inoiz baino PCR proba gehiago egin dituzte azken egunean: 14.298, zehazki. Horietatik 855 kasutan detektatu dute birusa. 337 Nafarroan detektatu dituzte. Aurreko egunean, laurehunetik gora izan ziren lurralde horretan, lehenbiziko aldiz.
Egun bakarrean beste 855 kasu erregistratu dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko egunean baino 29 gehiago. Gainera, inoiz baino PCR proba gehiago egin dituzte azken egunean: 14.298, zehazki. Nafarroan atzemandako kasuak gutxitu egin dira azken egunean, baina kopuruak aise gainditu du, beste behin, hirurehunen langa, et...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187340/beltran-de-heredia-bideguren-eta-rodriguez-senatari-izendatu-dituzte.htm
Politika
Beltran de Heredia, Bideguren eta Rodriguez senatari izendatu dituzte
Eusko Legebiltzarrak hautatu ditu hiru senatariak, legegintza berriko lehen osoko bilkuran
Beltran de Heredia, Bideguren eta Rodriguez senatari izendatu dituzte. Eusko Legebiltzarrak hautatu ditu hiru senatariak, legegintza berriko lehen osoko bilkuran
Eusko Legebiltzarrak Estefania Beltran de Heredia (EAJ), Idurre Bideguren (EH Bildu) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) hautatu ditu EAEko senatari autonomiko gisa. Hiru ordezkarien izendapena legegintzako lehen osoko bilkuran egin dute. Beltran de Herediak 22 boto jaso ditu; Bidegurenek, 20; eta, azkenik, Rodriguezek, 19. ...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187341/ontziolek-helegitea-jarriko-diote-laguntzak-berreskuratzera-behartzen-duen-epaiari.htm
Ekonomia
Ontziolek helegitea jarriko diote laguntzak berreskuratzera behartzen duen epaiari
2007tik 2011ra tax lease sistemaren bidez ontziolen bezeroei emandako laguntzak berreskatu behar ditu Espainiako Estatuak EBko Auzitegi Orokorraren epaiaren arabera, baina ontziolek EBko Auzitegi Gorenera joko dute
Ontziolek helegitea jarriko diote laguntzak berreskuratzera behartzen duen epaiari. 2007tik 2011ra tax lease sistemaren bidez ontziolen bezeroei emandako laguntzak berreskatu behar ditu Espainiako Estatuak EBko Auzitegi Orokorraren epaiaren arabera, baina ontziolek EBko Auzitegi Gorenera joko dute
Legez kanpoko estatu laguntza gisa jo ditu Europako Batasuneko Justizia Auzitegi Orokorrak Espainian 2007tik 2011ra indarrean egon zen tax lease sistemak ahalbidetzen zituen beherapenak, %20 eta %30 artekoak. Espainiako Estatua laguntza horiek berreskuratzera behartzen du ebazpenak; hori egin behar izan aurretik, ordea...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187342/euskaraldian-izena-emateko-epea-ireki-dute.htm
Gizartea
Euskaraldian izena emateko epea ireki dute
Aurreko aldian baino udalerri gehiagok eman dute izena, 412k, eta ari dira entitateetan ere: 13.000 arigunetik gora dira jadanik. Herritarren txanda da orain.
Euskaraldian izena emateko epea ireki dute. Aurreko aldian baino udalerri gehiagok eman dute izena, 412k, eta ari dira entitateetan ere: 13.000 arigunetik gora dira jadanik. Herritarren txanda da orain.
Orain bi urteko ariketan baino are olatu sendoagoa sortzeko bidean da Euskaraldia. Herritarrek izena emateko epea orain ireki dute, eta hori izango da giltzarrietako bat, baina oinarri sendoagoa prestatu dute jadanik. Batetik, udalerriei dagokienez: Euskal Herri osoko 412 herrik eman dute izena ariketarako, aurrekoan b...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187343/mercadonak-gasteizko-gune-logistikoa-bukatu-du-beste-hamazazpi-milioi-jarrita.htm
Ekonomia
Mercadonak Gasteizko gune logistikoa bukatu du, beste hamazazpi milioi jarrita
Hego Euskal Herriko, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko Mercadonaren saltokiak hornitzeko gune logistikoa amaitu du Espainiako banaketa taldeak, eta, aurten, 120 lanpostu sortu ditu han
Mercadonak Gasteizko gune logistikoa bukatu du, beste hamazazpi milioi jarrita. Hego Euskal Herriko, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko Mercadonaren saltokiak hornitzeko gune logistikoa amaitu du Espainiako banaketa taldeak, eta, aurten, 120 lanpostu sortu ditu han
Guztira 187 milioi euroko inbertsioa egin du Mercadonak azken urteotan Jundizko (Gasteiz) gune logistikoa egiteko. Aurten hamazpi milioi euro baliatu ditu instalazioa bukatzeko, eta, dagoeneko, 480 langilek dihardute beharrean han, 2020an 120 lanpostu sortu ondoren. EAEko Mercadonako giza baliabideetako buru Fran Maez...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187344/aurrez-aurrekoak-ez-diren-osoko-bilkurak-egiteko-aukera-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Gizartea
Aurrez aurrekoak ez diren osoko bilkurak egiteko aukera onartu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarreko araudia aldatu dute, COVID-19aren ondorioz. Legebiltzarkideek aukera edukiko dute beren botoa era telematikoan emateko, eta baita eskuordetzeko ere.
Aurrez aurrekoak ez diren osoko bilkurak egiteko aukera onartu du Eusko Legebiltzarrak. Eusko Legebiltzarreko araudia aldatu dute, COVID-19aren ondorioz. Legebiltzarkideek aukera edukiko dute beren botoa era telematikoan emateko, eta baita eskuordetzeko ere.
Hasi du ikasturtea Eusko Legebiltzarrak, eta, horrekin batera, dagoeneko adostu dituzte zenbait puntu. Lehena Eusko Legebiltzarraren araudiaren aldaketa izan da. Ondorioz, hemendik aurrera, osoko bilkurak aurrez aurre ez egiteko aukera egongo da ezohiko egoeretan. Horrez gain, legebiltzarkideek aukera edukiko dute bere...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187345/sarbideak-itxita-eta-kaleak-hutsik-azkoienen.htm
Gizartea
Sarbideak itxita eta kaleak hutsik Azkoienen
Normaltasuna izan da nagusi konfinamenduaren lehen orduetan. Herritik irten diren ia denak lan arrazoiengatik irten direa.
Sarbideak itxita eta kaleak hutsik Azkoienen. Normaltasuna izan da nagusi konfinamenduaren lehen orduetan. Herritik irten diren ia denak lan arrazoiengatik irten direa.
Bart gauerdian hasi da Azkoienen (Nafarroa) astebeteko konfinamendua. Gaurtik, soilik arrazoi jakin batzuengatik atera edo sartu ahal da herrian, eta goizetik itxita daude bideak. Lan horretan dira Foruzaingoa, Udaltzaingoa eta Guardia Zibila: 25 poliziako hiru txanda osatu dituzte, une oro sarbideak zaintzeko. Gainera...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187347/labek-salatu-du-patronalaren-asmoak-zuritzen-ari-direla-gobernuak.htm
Ekonomia
LABek salatu du patronalaren asmoak «zuritzen» ari direla gobernuak
Aranbururen ustez, aliantzak «zabaltzea» eskatzen du egoerak: «Ezinbestekoa da langileak antolatzea eta aktibatzea: konponbidea ez da elkarrizketatik etorriko».
LABek salatu du patronalaren asmoak «zuritzen» ari direla gobernuak. Aranbururen ustez, aliantzak «zabaltzea» eskatzen du egoerak: «Ezinbestekoa da langileak antolatzea eta aktibatzea: konponbidea ez da elkarrizketatik etorriko».
LABek argi du: konfrontaziorako garaia da. Langileak «antolatu eta aktibatzekoa». Eta hori ahalik eta kopuru handienetan eta eta ahalik eta sektore gehienak bilduz lortzen bada, hobeto. «Erabakiak indar korrelazioaren arabera hartuko dira, eta horretarako ezinbestekoa izango da aliantzak zabaltzea». Sindikatuko idazkar...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187348/ehuk-miren-basaras-izendatu-du-covid-19aren-zaintza-batzordearen-arduradun.htm
Gizartea
EHUk Miren Basaras izendatu du COVID-19aren Zaintza Batzordearen arduradun
Mikrobiologoa eta EHUko irakaslea da Basaras, eta koronabirusaren ikerkuntzan badu esperientziarik. Zaintza Batzordearen lehen erronka EHUko egoera epidemiologikoa zein den aztertzea izango da.
EHUk Miren Basaras izendatu du COVID-19aren Zaintza Batzordearen arduradun. Mikrobiologoa eta EHUko irakaslea da Basaras, eta koronabirusaren ikerkuntzan badu esperientziarik. Zaintza Batzordearen lehen erronka EHUko egoera epidemiologikoa zein den aztertzea izango da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak COVID-19aren Zaintza Batzordea eratu du, eta Miren Basaras mikrobiologoak eta irakasleak kudeaketaren kargua hartuko du, EHUk ontzat emanda. Zaintza Batzordea koronabirusaren inguruko koordinazio, aholkularitza, informazio, jarraipen eta kontrol lanez arduratuko da. Ba...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187349/gipuzkoako-zahar-egoitzetako-langileek-grebari-ekingo-diote-urriaren-6an.htm
Gizartea
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek grebari ekingo diote urriaren 6an
Osasun krisiaren aurretik pairatzen zituzten lan baldintzak orain «are okerragoak» direla leporatu diete enpresa arduradunei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hala, martxoaren 13an 242 egunen ostean gelditu zuten grebari berriro ekitea erabaki dute.
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek grebari ekingo diote urriaren 6an. Osasun krisiaren aurretik pairatzen zituzten lan baldintzak orain «are okerragoak» direla leporatu diete enpresa arduradunei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hala, martxoaren 13an 242 egunen ostean gelditu zuten grebari berriro ekitea erabaki dute...
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek martxoaren 13an eten zuten egiten ari ziren greba, munduko osasun pandemiaren inguruan «erantzukizunez jokatzeko». Orain, ordea, grebari berriz ekitea erabaki dutela jakinarazi du ELA sindikatuak. «Foru Aldundiak eta enpresek egungo egoera oso larrian duten borondaterik ezak behar...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187350/eugene-green-zinemagilea-bota-dute-maskara-ez-janzteagatik.htm
Kultura
Eugene Green zinemagilea bota dute maskara ez janzteagatik
Zinemagile estatubatuarrak 'Atarrabi et Mikelats' euskarazko filma dauka ikusgai Zinemira sailean
Eugene Green zinemagilea bota dute maskara ez janzteagatik. Zinemagile estatubatuarrak 'Atarrabi et Mikelats' euskarazko filma dauka ikusgai Zinemira sailean
Donostiako Zinemaldiak jakinarazi du Eugene Green zinemagileari akreditazioa kendu eta zinemalditik bota duela. Atzo eman zuten Greenen azkeneko filma, Atarrabi et Mikelats, Principe aretoan, eta, zinemaldiak ohar baren bidez jakinarazi duenez, jaialdiko langileek bost aldiz eskatu zioten Greeni maskara janzteko eta be...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187351/urkulluren-lehenengo-elkarrizketa-ekoiztetxe-baten-esku-utzi-izana-salatu-dute-etbko-langileek.htm
Bizigiro
Urkulluren lehenengo elkarrizketa «ekoiztetxe baten esku utzi» izana salatu dute ETBko langileek
Batzordeak adierazi du telebista publikoaren zuzendaritzak etxeko langileak «gutxietsi» dituela. Gaztelera lehenetsi izana ere arbuiatu dute.
Urkulluren lehenengo elkarrizketa «ekoiztetxe baten esku utzi» izana salatu dute ETBko langileek. Batzordeak adierazi du telebista publikoaren zuzendaritzak etxeko langileak «gutxietsi» dituela. Gaztelera lehenetsi izana ere arbuiatu dute.
«Onartezina da lehendakariari ETBn eginiko lehenengo elkarrizketa produktora batek egitea, eta gaztelaniaz». Horrela hasten da ETBko langile batzordeak plazaratu duen oharra. Telebista publikoaren gaztelerazko kanalak irailaren 13an zabalduriko elkarrizketak sortu du langileen haserrea. Lehendakari kargua zin egin eta...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187352/berriz-ukatu-diote-baldintzapeko-askatasuna-jakes-esnali.htm
Politika
Berriz ukatu diote baldintzapeko askatasuna Jakes Esnali
Bake Bideak erabaki «kriminala» salatu du. Bihar mobilizazioa eginen dute, 19:00etan, Donibane Lohizunen. Frederic Haranburu 'Xistor' baldintzapean askatzearen kontra egin du fiskaltzak, eta urriaren 27an emanen dute erabakia.
Berriz ukatu diote baldintzapeko askatasuna Jakes Esnali. Bake Bideak erabaki «kriminala» salatu du. Bihar mobilizazioa eginen dute, 19:00etan, Donibane Lohizunen. Frederic Haranburu 'Xistor' baldintzapean askatzearen kontra egin du fiskaltzak, eta urriaren 27an emanen dute erabakia.
Gidoia errepikatu egin da berriz ere. Lehen instantzian epaileak baiezkoa eman bazuen ere, Dei Auzitegiak ukatu egin du Jakes Esnal euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Esperantza sor zezakeen lehen epaiak, Euskal Herrian gatazkaren konponbidean emandako urratsak kontuan hartzen zituelako, baina terrorismo...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187353/durangoko-airean-bentzeno-kantitate-kezkagarriak-atzeman-ditu-udalak.htm
Gizartea
Durangoko airean bentzeno kantitate «kezkagarriak» atzeman ditu udalak
Tecnaliak egindako azterketa baten arabera, baliteke Iurretako industrialdean izatea jatorria Durangon usain txarrak eragiten dituen kutsadurak.
Durangoko airean bentzeno kantitate «kezkagarriak» atzeman ditu udalak. Tecnaliak egindako azterketa baten arabera, baliteke Iurretako industrialdean izatea jatorria Durangon usain txarrak eragiten dituen kutsadurak.
Durangon (Bizkaia) azken urteetan sumatu dituzten usain txarrak nondik datozen jakiteko, azterlan bat eskatu dio udalak Tecnaliari, eta ikerketa zentroak zenbait kutsagai atzeman ditu: bentzeno, tolueno eta estireno kantitate «kezkagarriak» izan dira Durangoko airean, udalak gaur goizean jakinarazi duenez. Ima Garrasta...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187354/van-der-breggen-munduko-txapeldun.htm
Kirola
Van der Breggen munduko txapeldun
Herbeheretarrak erlojuaren aurkako proba irabazi du Imolan (Italia), aurreneko aldiz. Chloe Dygert iazko txapelduna ari zen denbora onena egiten, baina erori egin da azkeneko kilometroetan. Lurdes Oiarbide 37. izan da.
Van der Breggen munduko txapeldun. Herbeheretarrak erlojuaren aurkako proba irabazi du Imolan (Italia), aurreneko aldiz. Chloe Dygert iazko txapelduna ari zen denbora onena egiten, baina erori egin da azkeneko kilometroetan. Lurdes Oiarbide 37. izan da.
Anna van der Breggenek lortu du falta zitzaion lasterketetako bat irabaztea: erlojuaren aurkako Munduko Txapelketa. Italiako Giroa irabazi berri du herbeheretarrak, eta gaur ere azkarrena izan da Imolan (Italia). Denbora onenetan bigarrena Marle Reusser suitzarrak egin du; 15,58 segundo atera dizkio garaileak. Azkarren...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187355/koronabirusa-atzemateko-txakurrak-erabiltzen-hasi-dira-finlandian.htm
Mundua
Koronabirusa atzemateko, txakurrak erabiltzen hasi dira Finlandian
Helsinkiko aireportuan hasi ziren lanean atzo animaliokin. Azterketen arabera, txakurrok kasuen ia %100 usaintzen dituzte, kutsaturiko pertsonak oraindik sintomarik garatu ez baditu ere.
Koronabirusa atzemateko, txakurrak erabiltzen hasi dira Finlandian. Helsinkiko aireportuan hasi ziren lanean atzo animaliokin. Azterketen arabera, txakurrok kasuen ia %100 usaintzen dituzte, kutsaturiko pertsonak oraindik sintomarik garatu ez baditu ere.
Rigatik (Letonia) helduriko bidaiariek ustekabe bat zuten zain atzo Helsinkiko (Finlandia) aireportuan: Susanna Paavilainen eta haren txakurra, Kossi. Ohikoa da txakurrak erabiltzea aireportuetan drogak-eta atzemateko. Baina Finlandiako hiriburuan lehen aldiz erabili dituzte COVID-19 gaitza eragiten duen birusa sumatze...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187356/sei-hilabeteko-epean-bozetara-deitzea-adostu-dute-al-fatahk-eta-hamasek.htm
Mundua
Sei hilabeteko epean bozetara deitzea adostu dute Al-Fatahk eta Hamasek
Bi taldeek elkarrizketak hasi dituzte Turkian, «elkarlan nazionala» helburu. Akordioan jasotakoak Palestinako lehenengo bozak lirateke azken hamalau urteetan.
Sei hilabeteko epean bozetara deitzea adostu dute Al-Fatahk eta Hamasek. Bi taldeek elkarrizketak hasi dituzte Turkian, «elkarlan nazionala» helburu. Akordioan jasotakoak Palestinako lehenengo bozak lirateke azken hamalau urteetan.
Palestinako bi mugimendu nagusien arteko gatazkak zatitua du Palestinaren lurraldeen gaineko agintea. Al-Fatahk du Zisjordaniaren gaineko kontrola, eta Hamasek Gazarena, 2007. urteko istiluen ostean Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak batasun gobernua desegin zuenetik. Azken urteetan hainbat s...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187357/mortensen-ez-baduzu-burua-ongi-fokatzeko-moduan-ez-duzu-ikusten-gauzen-potentzialitatea.htm
Kultura
Mortensen: «Ez baduzu burua ongi fokatzeko moduan, ez duzu ikusten gauzen potentzialitatea»
Atzo arratsaldean jasoko du Donostia saria aktore eta zinemagile entzutetsuak. Zuzendu duen estreinako filma ere aurkeztu du jaialdian, zeinetan aktore nagusi modura lan egin duen, Lance Henriksen ondoan: Falling. Mortensen bideo soslaia albistearen barruan.
Mortensen: «Ez baduzu burua ongi fokatzeko moduan, ez duzu ikusten gauzen potentzialitatea». Atzo arratsaldean jasoko du Donostia saria aktore eta zinemagile entzutetsuak. Zuzendu duen estreinako filma ere aurkeztu du jaialdian, zeinetan aktore nagusi modura lan egin duen, Lance Henriksen ondoan: Falling. Mortensen bid...
“Pertsonalki, eskertuta nago aitortzagatik, zoriontsu egiten nau, ni, nire familia, nire lagunak. Baina, hori baino inportanteagoa agian, sari honek zinemaren historiaren parte kontsideratzen nau, eta horrek egiten nau oso zoriontsu”. Aurtengo Donostiako Zinemaldi atipikoan banatuko den Donostia Sari bakarra jasoko du ...
2020-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/187358/bigarren-euskaraldiaren-bideoklipa-estreinatu-dute.htm
Gizartea
Bigarren Euskaraldiaren bideoklipa estreinatu dute
Broken Brothers Brass Band & The Blackbirdsek egin dute, Ion Celestinoren musikarekin, eta hitzak, Sustrai Colinak.
Bigarren Euskaraldiaren bideoklipa estreinatu dute. Broken Brothers Brass Band & The Blackbirdsek egin dute, Ion Celestinoren musikarekin, eta hitzak, Sustrai Colinak.
Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan. Erritmo bizia edukiko du aurtengo Euskaraldiak. Horren bideoklipa aurkeztu dute gaur. Broken Brothers Brass Band & The Blackbirdsek egin dute, Ion Celestinoren musikarekin, eta, hitzak Sustrai Colinak ondu ditu. Iruñeko euskalgintzako jende ezagun ugarik hartu du parte grabaketan. Au...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187391/emakume-bat-hil-da-auto-istripu-batean-ontildeati-parean.htm
Gizartea
Emakume bat hil da auto istripu batean, Oñati parean
Kamioi batekin talka egin du GI-2630 errepidean, goizeko zortziak baino lehen. LAB sindikatuaren arabera, lan istripua izan da, hildakoa irakaskuntzako langilea zelako, eta lanera zihoalako.
Emakume bat hil da auto istripu batean, Oñati parean. Kamioi batekin talka egin du GI-2630 errepidean, goizeko zortziak baino lehen. LAB sindikatuaren arabera, lan istripua izan da, hildakoa irakaskuntzako langilea zelako, eta lanera zihoalako.
Emakume bat hil da gidatzen zuen autoaren eta kamioi baten arteko talkaren ondorioz. Gaur goizeko 7:55 baino lehen gertatu da istripua, GI-2630 errepidean, Oñati parean (Gipuzkoa). Kamioiaren gidaria Arrasateko (Gipuzkoa) erietxera eraman dute. Ertzaintza eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187392/bpgak-10eko-gainbehera-izango-duela-aurrekusi-du-eusko-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
BPGak %10eko gainbehera izango duela aurrekusi du Eusko Jaurlaritzak
2020rako aurreikuspena 1,4 puntu okertu du Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak, baina 2022rako susperraldi hobea aurreikusi du: %8,9.
BPGak %10eko gainbehera izango duela aurrekusi du Eusko Jaurlaritzak. 2020rako aurreikuspena 1,4 puntu okertu du Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak, baina 2022rako susperraldi hobea aurreikusi du: %8,9.
Espero zen Eusko Jaurlaritzak aurreikuspen ekonomikoak aldatuko zituela, errealitatea uste baino okerragoa izaten ari baita udako sasoian jarduera ekonomikoari dagokionez ere. Hala, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak jakinarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia, bere osotasunean hartuta, %10,1 uzkurtuko dela 20...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187393/zaporeak-janari-bilketa-handi-bat-egiten-hasi-da.htm
Gizartea
Zaporeak janari bilketa handi bat egiten hasi da
Janari bilketaren helburua Morian dauden errefuxiatuei laguntzea da.
Zaporeak janari bilketa handi bat egiten hasi da. Janari bilketaren helburua Morian dauden errefuxiatuei laguntzea da.
Euskal Herri osoan janari bilketa handi bat egiten hasi da Zaporeak elkartea. Morian (Grezia) dauden errefuxiatuei laguntzea du helburu, eta gaur eta bihar egingo dute. Euskal Herriko hainbat herritan ezarri dituzte janaria jasotzeko lekuak. Larrialdi egoerari «tamainako erantzuna» eman behar zaiola eta, hainbat produ...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187394/urkulluk-10000-milioiko-programa-bat-iragarri-du-galdutako-enplegua-berreskuratzeko.htm
Ekonomia
Urkulluk 10.000 milioiko programa bat iragarri du galdutako enplegua berreskuratzeko
Zatirik handiena Europako diru laguntzetatik jasotzea espero du. Irizpideak argitzeko, Espainiako Gobernuarekin bilduko da datorren hilabetean.
Urkulluk 10.000 milioiko programa bat iragarri du galdutako enplegua berreskuratzeko. Zatirik handiena Europako diru laguntzetatik jasotzea espero du. Irizpideak argitzeko, Espainiako Gobernuarekin bilduko da datorren hilabetean.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskadiko Berreraikuntza Ekonomikorako eta Sozialerako Programa iragarri du. Lau urtekoa izango da eta gobernuak 10.000 milioi euro bideratutako ditu COVID-19aren krisia dela-eta galdutako enplegua berreskuratzeko eta 135.000 lanpostu sustatzeko. Urkulluk Elkargiko bazki...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187395/salatu-dute-mendekotasuna-artatzeko-zentroak-ez-direla-leku-seguruak.htm
Gizartea
Salatu dute mendekotasuna artatzeko zentroak ez direla “leku seguruak”
Erabiltzaile eta langileentzat leku "ez-seguru" gisa definitu dituzte egoitzak, eta informazio falta salatu dute Lehendakaritzaren eta foru aldundien aldetik. Neurriak hartu ezean urrian mobilizazioei ekingo dietela adierazi dute.
Salatu dute mendekotasuna artatzeko zentroak ez direla “leku seguruak”. Erabiltzaile eta langileentzat leku "ez-seguru" gisa definitu dituzte egoitzak, eta informazio falta salatu dute Lehendakaritzaren eta foru aldundien aldetik. Neurriak hartu ezean urrian mobilizazioei ekingo dietela adierazi dute.
Ospitaleratutako pertsonei emandako arretan gabeziak areagotu direla eta horrek langileen “lan karga eta ezintasun sentsazioa” larriagotzen dituela salatu dute Babestuk, Gipuzkoako Senideak-ek, Irauli Zaintzak, Arabako egoitza eta eguneko zentroetako erabiltzaileen senitartekoek, eta EAEko Pentsiodunen Mugimenduak. Lan...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187396/bihar-hasiko-da-loraldia-festibala-pandemiagatik-eten-eta-sei-hilabetera.htm
Kultura
Bihar hasiko da Loraldia festibala, pandemiagatik eten eta sei hilabetera
'Loraldia Udagoiena' izenpean, urriaren 22ra arte izango da jaialdia. Hainbat diziplina, formatu eta motatako ekitaldiak prestatu dituzte. 'Streaming' bidez ere eskainiko dira saio berezi batzuk.
Bihar hasiko da Loraldia festibala, pandemiagatik eten eta sei hilabetera. 'Loraldia Udagoiena' izenpean, urriaren 22ra arte izango da jaialdia. Hainbat diziplina, formatu eta motatako ekitaldiak prestatu dituzte. 'Streaming' bidez ere eskainiko dira saio berezi batzuk.
Osasun larrialdiaren ondorioz, abiatu eta gutxira, Loraldia festibalaren seigarren aldia gelditu behar izan zuten antolatzaileek. Hala, sormenean oinarritutako kultur jaialdiak bertan behera utzi zituen udaberriarekin batera Bilbon loratzekoak ziren ekitaldi guztiak. Geroztik, ordea, Loraldia kultur elkarteko kideak ez...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187397/sindikatuek-egoera-larriari-aurre-egiteko-premiazko-neurriak-eskatu-dizkiote-osakidetzari.htm
Gizartea
Sindikatuek «egoera larriari aurre egiteko premiazko neurriak» eskatu dizkiote Osakidetzari
Osasun langileek elkarretaratzeak egin dituzte ospitaleen atarian, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Urriaren 3an Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Sindikatuek «egoera larriari aurre egiteko premiazko neurriak» eskatu dizkiote Osakidetzari. Osasun langileek elkarretaratzeak egin dituzte ospitaleen atarian, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Urriaren 3an Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Osasun langileek elkarretaratzeak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleen atarian, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, «egoera larriari» aurre egiteko «premiazko neurriak» eskatzeko. «Osakidetzako ospitaleetako langileek haserre eta gogaituta daudela adierazi dute gaur, jasaten...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187398/positibo-gutxiago-atzeman-dira.htm
Gizartea
Positibo gutxiago atzeman dira
Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da Nafarroan.
Positibo gutxiago atzeman dira. Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da Nafarroan.
Hegoaldeko lau lurraldeetan murriztu da egun bakarrean atzemandako positiboen kopurua; guztira, 697 probatan detektatu dute birusa. Nafarroan izan dira positibo gehien; zehazki, 314. Datuak lurralde horretan dira kezkagarrienak, baina kasu kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian: kasuek goia jo zuten asteartea...
2020-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/187399/justizia-klimatikoaren-aldeko-mobilizazioak-egin-dituzte.htm
Gizartea
Justizia klimatikoaren aldeko mobilizazioak egin dituzte
Justizia klimatikoa krisi guztiak amaiarazteko lelopean, Fridays For Future mugimenduak protestak antolatu ditu hainbat herrialdetan. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egin dituzte elkarretaratzeak.
Justizia klimatikoaren aldeko mobilizazioak egin dituzte. Justizia klimatikoa krisi guztiak amaiarazteko lelopean, Fridays For Future mugimenduak protestak antolatu ditu hainbat herrialdetan. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egin dituzte elkarretaratzeak.
Justizia klimatikoa krisi guztiak amaiarazteko: hori zen Fridays For Future gazte mugimendu ekologistak gaurko deitu dituen protestetarako hautatutako leloa; irailaren 25a Klimaren Aldeko Ekintza Globalaren Eguna da, eta mobilizazioak egin dituzte, gutxienez, 24 herrialdetan. Donostian elkarretaratzea egingo dute 18:0...