date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188116/beste-lurrikara-bat-atzeman-dute-irunerrian.htm
Gizartea
Beste lurrikara bat atzeman dute Iruñerrian
3,1 gradukoa izan da, eta Lizoain izan du epizentro.
Beste lurrikara bat atzeman dute Iruñerrian. 3,1 gradukoa izan da, eta Lizoain izan du epizentro.
Lurrikara berri bat detektatu dute Iruñerrian, 12:44 aldera. Espainiako Geografia Institutuaren arabera, Lizoain (Lizoainibar-Arriasgoiti, Nafarroa) izan du epizentro, eta Richter eskalako 3,1 gradukoa izan da. Mugimendua Lizoainen soilik ez, Atarrabian, Aoizen, Uharten, Noainen, Zizur Nagusian eta Iruñean sentitu da,...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188119/ehuren-engranajea-ahalik-eta-onena-izatea-jarri-du-xede-eva-ferreirak.htm
Gizartea
EHUren «engranajea ahalik eta onena izatea» jarri du xede Eva Ferreirak
Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izango dela baieztatu du. Azaroaren 26an egingo dituzte bozak, eta oraingoz Ferreirarena da hautagaitza bakarra.
EHUren «engranajea ahalik eta onena izatea» jarri du xede Eva Ferreirak. Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izango dela baieztatu du. Azaroaren 26an egingo dituzte bozak, eta oraingoz Ferreirarena da hautagaitza bakarra.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izaten saiatuko dela berretsi du Eva Ferreirak. Agerraldia egin du gaur goizean Bilbon, ofizialki jakinarazteko hautagaitza aurkeztuko duela, «EHUko komunitatean dudan konfiantzak bultzatuta». Bere egitasmoari eta lantaldeari buruzko xehetasunik ez du eman oraindik, baina na...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188120/zamaketari-guztiek-egin-dituzte-lanuzteak-bilboko-portuko-lehen-greba-egunean.htm
Ekonomia
Zamaketari guztiek egin dituzte lanuzteak Bilboko portuko lehen greba egunean
Bi orduko etenaldiak egin dituzte txanda bakoitzean eta hamahiru ontzi egon dira zain. Asteburuan egun osoko lanuzteak hasiko dituzte.
Zamaketari guztiek egin dituzte lanuzteak Bilboko portuko lehen greba egunean. Bi orduko etenaldiak egin dituzte txanda bakoitzean eta hamahiru ontzi egon dira zain. Asteburuan egun osoko lanuzteak hasiko dituzte.
Bilboko portuko zamaketarien langile batzordeak «arrakastatzat» jo du hamasei eguneko grebaldiko lehen eguna. Hala jo du behintzat Israel Ruiz UGTko kideak. Zamaketari guztiek egin dute goizeko txandako greba —09:00etatik 11:00etara—, eta arratsaldekoan beste hainbeste espero da. Langile batzordeko sindikatu guztiek de...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188121/protestekin-hartu-dute-espainiako-erregea-katalunian.htm
Mundua
Protestekin hartu dute Espainiako erregea Katalunian
Kataluniako azken hiru presidente kargugabetuek agerraldia egin dute elkarrekin Perpinyan, Felipe VI.aren bisita salatzeko.
Protestekin hartu dute Espainiako erregea Katalunian. Kataluniako azken hiru presidente kargugabetuek agerraldia egin dute elkarrekin Perpinyan, Felipe VI.aren bisita salatzeko.
Felipe Borboikoa Espainiako erregeak bisita labur bat egin du Bartzelonara. Ordu bat inguru besterik ez du iraun, baina aski izan da protesten oihartzuna entzuteko. Bartzelona New Economy Week deiturikoaren sariak banatzeko ekitaldira joan da Borboikoa, Kataluniako hiriburuko Frantziaren Geltokira. Leku hori aukeratu d...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188122/gure-esku-k-euskal-kulturgintza-sustatuko-du-tripontziarekin.htm
Gizartea
Gure Esku-k euskal kulturgintza sustatuko du Tripontziarekin
'Tripontzia: Burujabetzara bidean' komiki digitala eta urteberriko zozketa aurkeztu dituzte. Guztira, 52.000 euro banatuko dituzte.
Gure Esku-k euskal kulturgintza sustatuko du Tripontziarekin. 'Tripontzia: Burujabetzara bidean' komiki digitala eta urteberriko zozketa aurkeztu dituzte. Guztira, 52.000 euro banatuko dituzte.
Gure Esku-k Tripontzia: Burujabetzara bidean komiki digitala eta urteberriko zozketa aurkeztu ditu gaur goizean, Donostian. Tripontzia istorio sorta erosten duten guztien artean 52.000 euro zozkatuko dituzte, eta urtarrilaren 18an egingo dute zozketa. Aurtengoan Tripontziak helburu ekonomikoa eta kulturala izango ditu...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188123/negoziazioak-hasteko-langileen-15-kentzeko-eskatu-du-iberdrolak.htm
Ekonomia
Negoziazioak hasteko, langileen %15 kentzeko eskatu du Iberdrolak
Kaleratze gordinen ordez, erretiro aurreratuak eta borondatezko irteerak negoziatu nahi ditu. 2.000 langiletik gora ditu Euskal Herrian.
Negoziazioak hasteko, langileen %15 kentzeko eskatu du Iberdrolak. Kaleratze gordinen ordez, erretiro aurreratuak eta borondatezko irteerak negoziatu nahi ditu. 2.000 langiletik gora ditu Euskal Herrian.
Mahaian kolpe bortitz bat jota hasi du Iberdrolak datorren urteotarako lan hitzarmenaren negoziazioa. Argindar konpainiak iragarri du Hego Euskal Herriko eta Espainiako adarrean lantaldearen %15 kendu nahi duela. Ez lirateke kaleratze gordinak izango, baizik eta aldez aurretiko erretiroak eta borondatezko irteerak. Sin...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188124/demareren-hirugarrena.htm
Kirola
Demareren hirugarrena
Groupama FDJko txirrindulariak irabazi du Giroko zazpigarren etapa, berriz ere esprintean. Joao Almeidak segitzen du lider, eta Pello Bilbaok bigarren postuari eutsi dio
Demareren hirugarrena. Groupama FDJko txirrindulariak irabazi du Giroko zazpigarren etapa, berriz ere esprintean. Joao Almeidak segitzen du lider, eta Pello Bilbaok bigarren postuari eutsi dio
Aseezin ospea dute esprinterrek. Hori berresten duten adibideak asko dira: Mario Cipollini, Erik Zabel, Mark Cavendish, Alessandro Petacchi, Peter Sagan... Bada, molde horretako txirrindularia dela erakusten ari da Giro honetan Arnaud Demare (Groupama FDJ). Zazpigarren etapa ere hark irabazi du; nola ez, esprintean. Hi...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188125/pandemia-garaira-moldatutako-dantzak.htm
Bizigiro
Pandemia garaira moldatutako dantzak
Dantzaldiak bertan behera gelditu dira koronabirusaren ondorioz; beraz, eskoletara, entseguetara eta ikuskizunetara mugatu da dantza. Denek egokitu behar izan dute egoera berrira. Pandemiak dantzaren munduan nola eragin duen aztertzen duen erreportaje bat argitaratuko du bihar BERRIA-k 'Bizigiro' sailean.
Pandemia garaira moldatutako dantzak. Dantzaldiak bertan behera gelditu dira koronabirusaren ondorioz; beraz, eskoletara, entseguetara eta ikuskizunetara mugatu da dantza. Denek egokitu behar izan dute egoera berrira. Pandemiak dantzaren munduan nola eragin duen aztertzen duen erreportaje bat argitaratuko du bihar BERR...
Distantziak, maskarak, gelak eta jende kopurua zein espazioa mugatzea; pandemia garaian dantzatzeko neurriak dira denak. Egoera berrira egokitu edo dantzatzeari utzi, beste aukerarik ez zen, beraz, dantzan jarraitzea erabaki dute dantzariek. Distantzia hartzeko garaietan, osasun neurriekin bateraezinak dirudite tangoak...
2020-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/188126/gutxienez-22-langilek-positibo-eman-dute-tolosako-asuncion-klinikan.htm
Gizartea
Gutxienez 22 langilek positibo eman dute Tolosako Asuncion klinikan
Azken egunetan positibo ugari agertu dira zentroan, eta ohiko jarduna etetea erabaki dute. Pazienteek ez dute bisitarik jasoko, eta inor gehiago ospitaleratu behar izatekotan, Bidasoko ospitalera eramango dute. BERRIAk jakin duenez, espero dute datorren asteartean edo asteazkenean ohiko jarduerara itzultzea.
Gutxienez 22 langilek positibo eman dute Tolosako Asuncion klinikan. Azken egunetan positibo ugari agertu dira zentroan, eta ohiko jarduna etetea erabaki dute. Pazienteek ez dute bisitarik jasoko, eta inor gehiago ospitaleratu behar izatekotan, Bidasoko ospitalera eramango dute. BERRIAk jakin duenez, espero dute datorr...
Osasun zerbitzua eten egin dute Tolosako (Gipuzkoa) Asuncion klinikan. Zentroko iturrietatik BERRIAk jakin duenez, azken egunetan positibo ugari azaldu dira klinikako langileen artean, eta, egoera ikusita, zerbitzua etetea erabaki zuten atzo arratsean. Espero dute datorren asteartean edo asteazkenean ohiko jarduerara i...
2020-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/188160/euskarazko-irakaskuntzaren-aldeko-giza-kate-bat-egin-dute-baionan.htm
Gizartea
Euskarazko irakaskuntzaren aldeko giza kate bat egin dute Baionan
Rene Cassinen sortetxearen eta suprefeturaren artean elkartu dira herritarrak, euskalgintzako eragileek deituta. Horrez gain, 22 protesta egingo dituzte Frantziaren meneko lurraldeetan, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta.
Euskarazko irakaskuntzaren aldeko giza kate bat egin dute Baionan. Rene Cassinen sortetxearen eta suprefeturaren artean elkartu dira herritarrak, euskalgintzako eragileek deituta. Horrez gain, 22 protesta egingo dituzte Frantziaren meneko lurraldeetan, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta.
Hiriburuko (Lapurdi) Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazioa abiatzea errefusatu zuen Bordeleko errektoretzak uztailean, derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar dela argudiatuta, eta gatazka irekia da. «Biziki kolpe gogorra» da euskarazko irakaskuntzarentzat, euskalgintzaren hitzetan, et...
2020-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/188161/otegik-dio-elkarbizitza-lehia-esparrutik-atera-behar-dela.htm
Politika
Otegik dio elkarbizitza «lehia esparrutik» atera behar dela
EH Bilduk ohiko batzarra egin du gaur goizean, eta Otegik bertan esan du «norabide politikoa» aldatzeko akordioak behar direla.
Otegik dio elkarbizitza «lehia esparrutik» atera behar dela. EH Bilduk ohiko batzarra egin du gaur goizean, eta Otegik bertan esan du «norabide politikoa» aldatzeko akordioak behar direla.
EH Bilduk ohiko batzarra egin du gaur goizean, kurtso politikoaren ildo nagusiak zehazteko. Bertan, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak kritikatu egin ditu elkarbizitza «lehia esparrua» bilatzeko interesa dutenak, eta ohartarazi EH BIlduk ez duela gai hori «lehia esparruan» kokatuko; elkarlanerako eskua lu...
2020-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/188162/bigarren-olatuko-positibo-kopururik-handiena-zenbatu-dute-hegoaldean-1074.htm
Gizartea
Bigarren olatuko positibo kopururik handiena zenbatu dute Hegoaldean: 1.074
Bezperan baino 146 kasu gehiago atzeman dituzte. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %5,6ra igo da positibo tasa, eta Nafarroan, %17,9ra. Nafarroan hiru lagun hil dira koronabirusagatik.
Bigarren olatuko positibo kopururik handiena zenbatu dute Hegoaldean: 1.074. Bezperan baino 146 kasu gehiago atzeman dituzte. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %5,6ra igo da positibo tasa, eta Nafarroan, %17,9ra. Nafarroan hiru lagun hil dira koronabirusagatik.
Aspaldiko positibo kopururik handiena zenbatu dute Hego Euskal Herrian: 1.074. Bigarren olatuko positibo kopururik handiena da hori. Mila kutsaturen langa gainditu zen azken aldia abuztuaren 29a izan zen: orduan 1.027 positibo atzeman zituzten. Bi egun lehenago ere, abuztuaren 27an, gainditu egin zen mila positiboren m...
2020-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/188163/instituzioei-kultura-babesteko-neurri-eraginkorrak-eskatu-dizkiete-durangon.htm
Kultura
Instituzioei kultura babesteko neurri «eraginkorrak» eskatu dizkiete Durangon
Dozenaka herritarrek elkarretaratze bat egin dute Plateruena kafe antzokiaren aurrean, Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta. Kulturgunea ixtea «kaltegarritzat» jo dute.
Instituzioei kultura babesteko neurri «eraginkorrak» eskatu dizkiete Durangon. Dozenaka herritarrek elkarretaratze bat egin dute Plateruena kafe antzokiaren aurrean, Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta. Kulturgunea ixtea «kaltegarritzat» jo dute.
Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokiak arrastaka zeraman arazo ekonomikoak azken kolpe bat hartu du aurten, eta kooperatiba osatzen duten kideek erabaki dute elkartea desegin eta kulturgunea ixtea. Hori «kolpe bat» izango da euskal komunitatearentzat, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen esanetan, «gune erreferen...
2020-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/188164/alex-dowsettek-irabazi-du-zortzigarren-etapa.htm
Kirola
Alex Dowsettek irabazi du zortzigarren etapa
Eguneko ihesaldia baliatu du garaipena lortzeko. Simon Yatesek positibo eman du COVID-19an, eta lasterketa utzi du.
Alex Dowsettek irabazi du zortzigarren etapa. Eguneko ihesaldia baliatu du garaipena lortzeko. Simon Yatesek positibo eman du COVID-19an, eta lasterketa utzi du.
Talde estrategia ondo baino hobeto atera zaio gaurko etapan Israel taldeari. Bi aukera zituen taldeak eguneko ihesaldian sartuta, eta ez du hutsik egin. Matthias Brandle eta Alex Dowsett (Israel) lasterketa buruko sei txirrindularien artean izan dira etapa osoan. Dowsettek talde estrategia baliatu, eta zortzigarren eta...
2020-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/188165/alvaro-uribe-askatzeko-agindu-du-epaile-batek.htm
Mundua
Alvaro Uribe askatzeko agindu du epaile batek
Ebatzi du ezin dutela atxilo hartu karguak egotzi gabe
Alvaro Uribe askatzeko agindu du epaile batek. Ebatzi du ezin dutela atxilo hartu karguak egotzi gabe
Bogotako bermeen kontrolerako epaile batek Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia etxeko atxiloalditik askatzeko agindua eman du gaur, argudiatuta ezin dutela preso hartu karguak egotzi gabe. Abuztuaren 4tik dago Uribe etxeko atxiloaldian, Auzitegi Gorenak emandako agindu baten harira. Fiskaltzak aste honetan eskatu d...
2020-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/188201/eztabaida-sortu-du-abiadurak.htm
Gizartea
Eztabaida sortu du abiadurak
Bilboko Udalak orduko 30 kilometroko muga hiri osora zabaldu zuenetik, etenbakoak izan dira kritikak. Ekologistek neurriaren aurkakoen argudioak gezurtatu dituzte
Eztabaida sortu du abiadurak. Bilboko Udalak orduko 30 kilometroko muga hiri osora zabaldu zuenetik, etenbakoak izan dira kritikak. Ekologistek neurriaren aurkakoen argudioak gezurtatu dituzte
«Bilboko Udalak zergatik ez du isunik jarri oraindik?». RACVN auto gidarien elkarteak egindako galdera da. Orduko 30 kilometroko abiadura muga hiri osora hedatu zenetik aste bi igaro direnean, elkarteak erabakiaren aurkako mezua zabaldu du berriz ere. Martxan jarri aurretik adierazi zuten ezinegona, eta orain ostera eg...
2020-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/188202/ibon-munoa-presoa-aske-utzi-dute-hogei-urte-espetxean-egin-eta-gero.htm
Politika
Ibon Muñoa presoa aske utzi dute, hogei urte espetxean egin eta gero
Igandean utzi du Cordobako kartzela. 2000Ko urrian espetxeratu zuten.
Ibon Muñoa presoa aske utzi dute, hogei urte espetxean egin eta gero. Igandean utzi du Cordobako kartzela. 2000Ko urrian espetxeratu zuten.
Ibon Muñoa euskal preso eibartarra aske utzi dute gaur. Cordobako espetxean (Espainia) zegoen, eta zenbait lagun kanpoan zituen zain atera denean. Espainiako Poliziak 2000. urteko urrian atxilotu zuen Muñoa, «ETAri laguntzea» egotzita.
2020-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/188203/nafarroako-gobernuak-neurri-murriztaileak-ezarriko-ditu-lurralde-osoan.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak ezarriko ditu lurralde osoan
Txibite lehendakariak adierazi du «funtsezkoak ez diren jarduera guztiak etetea» dela helburua. Edukierak gehiago murriztuko dituzte, tabernek 22:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dira sei pertsona baino gehiago elkartu.
Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak ezarriko ditu lurralde osoan. Txibite lehendakariak adierazi du «funtsezkoak ez diren jarduera guztiak etetea» dela helburua. Edukierak gehiago murriztuko dituzte, tabernek 22:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dira sei pertsona baino gehiago elkartu.
Nafarroako datuek okerrera egin dute azken asteetan, eta Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak ezarriko ditu lurralde osoan birusaren hedatzeari aurre egiteko. Urriaren 13an jarriko dituzte indarrean, gauerdian. Maria Txibite lehendakariak, goizean egindako agerraldi batean, adierazi du egoera «txarra» dela, eta, h...
2020-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/188204/inoizko-covid-19-kasu-gehien-atzeman-dituzte-gipuzkoan.htm
Gizartea
Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dituzte Gipuzkoan
Hego Euskal Herrian 989 pertsonak eman dute positibo PCR proba eginda azken egunean. Nafarroan, gaitza zuten lau lagun hil dira.
Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dituzte Gipuzkoan. Hego Euskal Herrian 989 pertsonak eman dute positibo PCR proba eginda azken egunean. Nafarroan, gaitza zuten lau lagun hil dira.
Gorakada orokorra izan da azken asteetan, baina bigarren olatuak indar handiagoa hartu du Nafarroan gainontzeko lurraldeetan baino. Maria Txibite lehendakariak adierazi du neurri murriztaileak ezarriko dituztela datozen bi asteetan joera makurtzeko asmoz. Osasun Departamentuak gaur emandako positiboen kopuruarekin kurb...
2020-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/188205/athleticek-sevillari-irabazi-dio.htm
Kirola
Athleticek Sevillari irabazi dio
Lucia Garciak bi gol sartu ditu partidaren lehenengo zatian. Bigarren zatia bizia izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak.
Athleticek Sevillari irabazi dio. Lucia Garciak bi gol sartu ditu partidaren lehenengo zatian. Bigarren zatia bizia izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak.
Athleticek berehala hartu du aurrea markagailuan, Nekane Diezek egin duen jokaldi bati esker. Hark Lucia Garciari egin dio asistentzia, eta Garciak ez du hutsik egin. Bosgarren minutua zen. Ondoren, Sevilla saiatu da aurre egiten, baina Bilboko taldeak partida erabakita utzi du atsedenera joan aurretik, 38. minutuan, G...
2020-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/188206/realak-irabazi-egin-du-ligako-estreinako-partida.htm
Kirola
Realak irabazi egin du ligako estreinako partida
Tejadak sartu du lehenengo gola, eta Barbarak bigarrena. Quiñonesek Deportivoren penalti bat gelditu du.
Realak irabazi egin du ligako estreinako partida. Tejadak sartu du lehenengo gola, eta Barbarak bigarrena. Quiñonesek Deportivoren penalti bat gelditu du.
Realak irabazi egin dio Deportivori Espainiako Ligan denboraldi honetan jokatutako lehenengo partida. Lehenengo zatian erabaki dute partida, Reala hobeto aritu baita Deportivo baino. Partida hasi eta ordu laurdenera sartu du Realak lehenengo gola, Nuria Rabanoren erdiraketa bat Tejadak errematatuta. Noelia Bermudez De...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188207/sortze-gaitasuna-garatua-duen-pertsona-askeagoa-da.htm
Kultura
«Sortze gaitasuna garatua duen pertsona askeagoa da»
Goikoetxea irakaslea da ogibidez, eta sortzailea afizioz, baina Nafarroako Gobernuko Bizikidetza alorrean ari da lanean egun. «Uste dut puzzleak garela, eta bizitzan zehar piezak sartzeko lanean aritzen garela», dio. Uste du aukerek aberastu egiten dutela.
«Sortze gaitasuna garatua duen pertsona askeagoa da». Goikoetxea irakaslea da ogibidez, eta sortzailea afizioz, baina Nafarroako Gobernuko Bizikidetza alorrean ari da lanean egun. «Uste dut puzzleak garela, eta bizitzan zehar piezak sartzeko lanean aritzen garela», dio. Uste du aukerek aberastu egiten dutela.
Irati Goikoetxeak (Beasain, Gipuzkoa, 1984) irakasle izan nahi zuen, eta Matematika gradua ikasi zuen. Zenbakiak eta letrak ez dira kontrajarriak harentzat, matematikek asko baitute abstrakziotik eta letretatik. Horiek dira haren bi zaletasunak: zenbakiak ofizio ditu, eta letrak, afizio. Komunikazioa da haren jolasa. ...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188208/agintaldi-hastapena-euskarari.htm
Gizartea
Agintaldi hastapena, euskarari
Ortzaizeko herriko kontseilua osoki berritu zen azken hauteskundeetan, hamabost kontseilarirekin, eta, lehen neurrietan, euskararen aldeko eragileak laguntzea deliberatu dute; euskal hedabideak, besteak beste.
Agintaldi hastapena, euskarari. Ortzaizeko herriko kontseilua osoki berritu zen azken hauteskundeetan, hamabost kontseilarirekin, eta, lehen neurrietan, euskararen aldeko eragileak laguntzea deliberatu dute; euskal hedabideak, besteak beste.
Batzuetan, intentzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz ezagutarazten dira. Ipar Euskal Herriko Hitza-k mezu elektroniko bidez ukan zuen Ortzaizeko Herriko Etxearen delibero baten berri: batere galdetua izan ez zen diru laguntza bat eskaintzen zion astekari horri, euskarazko beste hedabideei bezala...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188209/orok-ezagutzen-dute-hartza-baina-ez-euskal-hartza.htm
Gizartea
«Orok ezagutzen dute hartza, baina ez euskal hartza»
Irakasle izateko ikasketetan egin beharreko memorian, hartza hartu zuen gaitzat Üthürraltek. Lehen parte teorikoa Dakit argitaletxeak plazaratu berri du; bigarren parte pedagogikoa argitaratu nahiko luke.
«Orok ezagutzen dute hartza, baina ez euskal hartza». Irakasle izateko ikasketetan egin beharreko memorian, hartza hartu zuen gaitzat Üthürraltek. Lehen parte teorikoa Dakit argitaletxeak plazaratu berri du; bigarren parte pedagogikoa argitaratu nahiko luke.
Ziunta jokoaren galdera batek piztu zion hartzaren inguruko kuriositatea. Informazio doi bat bilatu kuriositatez, eta, azkenean, ikasketetako memoriaren gaitzat hartu zuen hartza Iker Üthürraltek (Mitikile, 1997). Lehen parte teorikoa liburu bilakatu du Dakit argitaletxeak: Hartzaren figura euskal kulturan (Dakit). Big...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188210/eh-bildu-laquoeuskal-herriak-urriaren-12an-ospatzeko-ezer-ez-duraquo.htm
Politika
EH Bildu: «Euskal Herriak urriaren 12an ospatzeko ezer ez du»
EH Bilduko Mahai Politikoak agiri bat kaleratu du Hispanitatearen Egunaren inguruan. Elkartasuna adierazi die kolonialismoa jasan duten herriei.
EH Bildu: «Euskal Herriak urriaren 12an ospatzeko ezer ez du». EH Bilduko Mahai Politikoak agiri bat kaleratu du Hispanitatearen Egunaren inguruan. Elkartasuna adierazi die kolonialismoa jasan duten herriei.
«Hispanitatearen Eguna deiturikoaren esanahi historiko, kultural eta politikoa (hamarkadetan zehar Arrazaren Eguna bezala ezagutua izan zena) soilik interpretatu daiteke jarrera demokratiko eta aurrerabidetik data lotsagarri bezala». EH Bildu alderdiak horrela gaitzetsi du urriaren 12ko jaia. Mahai Politikoak salatu eg...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188211/nadalek-roland-garros-irabazi-du-eta-federer-berdindu-grand-slametan.htm
Kirola
Nadalek Roland Garros irabazi du, eta Federer berdindu Grand Slametan
Aise irabazi dio Djokovici Parisko finalean (6-0, 6-2 eta 7-5), eta hamahirugarren Roland Garros txapelketa lortu du. Federerren marka historikoa berdindu du: hogeina Grand Slam dituzte.
Nadalek Roland Garros irabazi du, eta Federer berdindu Grand Slametan. Aise irabazi dio Djokovici Parisko finalean (6-0, 6-2 eta 7-5), eta hamahirugarren Roland Garros txapelketa lortu du. Federerren marka historikoa berdindu du: hogeina Grand Slam dituzte.
Rafael Nadalek egun biribila izan zuen atzo Parisen. Bere ehungarren garaipena lortu zuen Roland Garros lur zanpatuko txapelketan, hamahirugarren titulua eskuratu zuen han, eta hogeigarren Grand Slama. Novak Djokovicen aurka jokatu zuen finala, eta serbiarrak ez zuen ezer egiterik izan Nadalen nagusitasunaren aurrean. ...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188212/lakersek-hamazazpigarren-aldiz-irabazi-du-nba.htm
Kirola
Lakersek hamazazpigarren aldiz irabazi du NBA
Los Angelesko taldea nagusi izan da hasieratik, eta Heatek ez du hari eusterik izan. Seigarren partidan erabaki da finala.
Lakersek hamazazpigarren aldiz irabazi du NBA. Los Angelesko taldea nagusi izan da hasieratik, eta Heatek ez du hari eusterik izan. Seigarren partidan erabaki da finala.
Los Angeles Lakers taldeak 106-93 irabazi dio Miami Heati bart, NBAko finalen seigarren partidan. Finaletako lau partida irabazi ditu Lakersek, eta bi Heatek. Hamazazpigarrenez irabazi dute liga, lehenengoz 2010az geroztik, eta Boston Celticsen marka berdindu dute. LeBron Jamesek 28 puntu sartu ditu, hamalau errebote ...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188213/nafarroan-laquodaturik-txarrenakraquo.htm
Gizartea
Nafarroan, «daturik txarrenak»
546 positibo atzeman dira azken 24 orduetan: egindako PCRen %17,6. «Datu txarrak dira, pandemia hasi zenez geroztik datu txarrenak ditugu gaur», iragarri du Nafarroako Gobernuko lehedakariak Ser irrati katean.
Nafarroan, «daturik txarrenak». 546 positibo atzeman dira azken 24 orduetan: egindako PCRen %17,6. «Datu txarrak dira, pandemia hasi zenez geroztik datu txarrenak ditugu gaur», iragarri du Nafarroako Gobernuko lehedakariak Ser irrati katean.
Atzo, Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak hartu zituen, eta bihar sartuko dira indarrean. Azken egunetan positibo ugari izan ditu, baina azken 24 orduetako kopuruek marka txar bat hautsiko dute: Nafarroako Gobernuak iragarri du 546 positibo atzeman direla. Ordu batzuk lehenago, goizean, Ser irrati kateari eskain...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188214/rezolak-aldi-baterako-erregulazioa-kendu-du.htm
Ekonomia
Rezolak aldi baterako erregulazioa kendu du
LABek akordioa lortu du porlan enpresako zuzendaritzarekin, epaiketa baten aurretik.
Rezolak aldi baterako erregulazioa kendu du. LABek akordioa lortu du porlan enpresako zuzendaritzarekin, epaiketa baten aurretik.
Cementos Rezolako zuzendaritzak eta LABek hitzarmena egin dute enpresak apirilean ezarri zuen aldi baterako erregulazioa kentzeko. Horrenbestez, langile guztiak itzuliko dira beharrera: 106 dira Añorgan (Donostia), 94 Arrigorriagan (Bizkaia), eta 130 Malagan (Andaluzia, Espainia). Gainera, Cementos Rezolaren jabeak, He...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188215/victoria-barrera-arabako-batzarkidea-hil-da.htm
Politika
Victoria Barrera Arabako batzarkidea hil da
PPko batzarkidea zen, eta gaixotasun baten ondorioz hil da.
Victoria Barrera Arabako batzarkidea hil da. PPko batzarkidea zen, eta gaixotasun baten ondorioz hil da.
Victoria Barrera Arabako PPko batzarkidea hil zen atzo, gaixotasun baten ondorioz. 2019ko maiatzeko hauteskundeen ostean izendatu zuten batzarkide, baina apenas jardun ahal izan duen karguan, urtebete inguru eman baitu gaixo. Zuzenbideko lizentziaduna zen Barrera, eta bi alaba zituen. PPko kideek dolumin mezuak zabald...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188216/guztira-910-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Guztira 910 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
Egoera bereziki kezkagarria da Nafarroan, bigarren olatuan positibo gehien baieztatu duten eguna izan baitzen atzo: 546. Bizkaian eta Gipuzkoan nabarmen egin du behera positibo kopuruak, baina baita egindako PCR kopuruak ere.
Guztira 910 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Egoera bereziki kezkagarria da Nafarroan, bigarren olatuan positibo gehien baieztatu duten eguna izan baitzen atzo: 546. Bizkaian eta Gipuzkoan nabarmen egin du behera positibo kopuruak, baina baita egindako PCR kopuruak ere.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 910 positibo atzeman zituzten atzo. Egoera bereziki kezkagarria da Nafarroan, bigarren olatuan positibo gehien baieztatu duten eguna izan baitzen atzo: 546. 3.094 PCR egin zituzten atzo Osasunbidean. Egoerari aurre e...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188217/41-lagunek-eman-dute-positibo-asuncion-klinikan.htm
Gizartea
41 lagunek eman dute positibo Asuncion klinikan
35 behargin eta sei paziente daude kutsatuta.
41 lagunek eman dute positibo Asuncion klinikan. 35 behargin eta sei paziente daude kutsatuta.
Ostiral iluntzean zabaldu zen Tolosako Asuncion klinikan (Gipuzkoa) COVID-19aren agerraldi bat zegoela; harrezkero, kutsatuta daudenen kopurua goraka doa. Gaur zortzi, sendagile batek eman zuen positibo, eta, harekin kontaktuan egondakoei PCR probak egin eta gero, hiru ziren kutsatuak. Astebururako, berriz, 22 ziren ku...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188218/lukaxenko-zigortzea-adostu-dute-ebko-estatu-kideek.htm
Mundua
Lukaxenko zigortzea adostu dute EBko estatu kideek
Josep Borrell EBko diplomaziaburuaren esanetan, Bielorrusiako presidentea zigortzea erabaki dute herrialdeko agintariek ez dutelako elkarrizketaren aldeko inolako keinurik egin.
Lukaxenko zigortzea adostu dute EBko estatu kideek. Josep Borrell EBko diplomaziaburuaren esanetan, Bielorrusiako presidentea zigortzea erabaki dute herrialdeko agintariek ez dutelako elkarrizketaren aldeko inolako keinurik egin.
Bielorrusiako 40 goi agintariri zigorrak ezartzea onartu zuen EB Europako Batasunak urriaren 2an, eta, gaur, zigor horiek berresteaz gain, goi agintari gehiagori ere zigor horiek hedatzea adostu dute 27 estatukideek. Agintari zigortu horien artean dago Alexander Lukaxenko Bielorrusiako presidentea. Alemaniak proposatu...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188219/carrek-irabazi-du-ordizian.htm
Kirola
Carrek irabazi du Ordizian
Delko Marseilleko txirrindulariak atzean utzi ditu berarekin zihoazen sei txirrindulariak Abaltzisketako igoeran, eta estreinako garaipena lortu du profesionaletan.
Carrek irabazi du Ordizian. Delko Marseilleko txirrindulariak atzean utzi ditu berarekin zihoazen sei txirrindulariak Abaltzisketako igoeran, eta estreinako garaipena lortu du profesionaletan.
Simon Carrek (Delko Marseille) irabazi du Ordiziazko klasikoa. 22 urteko txirrindulari gazteak profesionaletako lehen garaipena poltsikoratu du. Bigarren izan da Klyle Murphy (Rally), 36 segundora, eta hirugarren, Jefferson Cepeda (Caja Rural), 50era. Hotza eta euria egin du egun osoan, eta, ihesaldi saiakerak etengabe...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188220/bangladeshek-heriotza-zigorra-onartu-du-bortxatzaileentzat.htm
Mundua
Bangladeshek heriotza zigorra onartu du, bortxatzaileentzat
Joan den astelehenetik, protesta jendetsuak izan dira egunero, indarkeria matxistaren kontrako neurri eraginkorrak eskatzeko.
Bangladeshek heriotza zigorra onartu du, bortxatzaileentzat. Joan den astelehenetik, protesta jendetsuak izan dira egunero, indarkeria matxistaren kontrako neurri eraginkorrak eskatzeko.
Bortxaketagatik kondenatuak direnei heriotza zigorra ezarri ahal izango diete Bangladeshko epaileek. Gobernuak eman du horretarako bidea. Heriotza zigorra onartu du, gaur, bortxaketagatik errudun epaituak direnentzat. Mobilizazio jendetsuak egiten ari diren testuinguru batean hartu du erabakia gobernuak. Joan den aste ...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188221/elak-salatu-du-europaren-diru-laguntzak-betikoei-mesede-egiteko-direla.htm
Ekonomia
ELAk salatu du Europaren diru laguntzak «betikoei» mesede egiteko direla
Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko lehen zerrendan «nepotismo zantzuak» ikusi ditu sindikatuak; «xantaiatzat» jo ditu Europak funtsen trukean jarritako baldintzak
ELAk salatu du Europaren diru laguntzak «betikoei» mesede egiteko direla. Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko lehen zerrendan «nepotismo zantzuak» ikusi ditu sindikatuak; «xantaiatzat» jo ditu Europak funtsen trukean jarritako baldintzak
ELA sindikatuak gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak Europako Next Generation (NGEU) planeko diru laguntzak lortzeko eginiko lehen zerrenda. Aurreproiektu horiek «enpresa jakin batzuei» diru publikoa emateko direla uste du, eta ez dutela balio trantsizio ekologikorako, ezta pandemiaren ondorioei aurre egiteko ere. Kr...
2020-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/188222/ebk-zigorrak-ezarriko-dizkie-errusiako-zenbait-herritarri-navalni-pozoitzeagatik.htm
Mundua
EBk zigorrak ezarriko dizkie Errusiako zenbait herritarri, Navalni pozoitzeagatik
Frantziaren eta Alemaniaren proposamen bateratua onartu dute EBko gainerako estatukideek. Zehazteko dago zigorrak nori ezarriko dizkieten.
EBk zigorrak ezarriko dizkie Errusiako zenbait herritarri, Navalni pozoitzeagatik. Frantziaren eta Alemaniaren proposamen bateratua onartu dute EBko gainerako estatukideek. Zehazteko dago zigorrak nori ezarriko dizkieten.
Alexei Navalni Errusiako oposizioko buruzagia Novitxok delako gai kimikoarekin pozoitzea eta hura hiltzen ahalegintzea egotzi dio EB Europako Batasunak Errusiari. Hori dela eta, eraso horren arduradun jotzen dituen Errusiako herritarren kontrako zigorrak hartuko dituela adireazi du Josep Borrell EBko diplomaziburuak, E...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188249/laquoazalpenik-gabeko-gaixotasun-batekraquo-txerto-baten-probak-geldiarazi-ditu.htm
Gizartea
«Azalpenik gabeko gaixotasun batek» txerto baten probak geldiarazi ditu
Johnson & Johnson AEBetako farmazia industriak sortu duen txerto baten probak eten ditu oraingoz, parte hartzaile bati gaixotasun arraro bat atzeman diotelako. Gaixotasuna aztertzen ari dira.
«Azalpenik gabeko gaixotasun batek» txerto baten probak geldiarazi ditu. Johnson & Johnson AEBetako farmazia industriak sortu duen txerto baten probak eten ditu oraingoz, parte hartzaile bati gaixotasun arraro bat atzeman diotelako. Gaixotasuna aztertzen ari dira.
Johnson & Johnsonek eten egin ditu COVID-19aren aurka sortzen ari zen txertoaren probak. Txertoa hirugarren fasean zegoen jada, probatzekoan, baina parte hartzaile bati «azalpenik gabeko gaixotasun bat» atzeman diote, eta ikerketa bertan behera utzi behar izan dute oraingoz. Ameriketako Estatu Batuetako konpaini horre...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188250/koronabirusaren-gakoak-txertoaren-itxaropena.htm
Gizartea
Koronabirusaren gakoak: txertoaren itxaropena
COVID-19aren aurkako txertoaren inguruko galderei erantzun die Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak.
Koronabirusaren gakoak: txertoaren itxaropena. COVID-19aren aurkako txertoaren inguruko galderei erantzun die Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak.
COVID-19aren aurkako txertoari buruz galdera asko dago. Izango al da benetan txertorik? Eta zer garapen puntutan dago etorriko den hori? Nolakoa izango da? Zer mugarri edo fase gainditu behar ditu? Galdera horiei erantzun die Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak Teknopolis saioko bideo honetan.
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188251/euskararen-ezagutzaren-unibertsalizazioari-buruzko-jardunaldiak-egingo-dituzte.htm
Gizartea
Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko jardunaldiak egingo dituzte
Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluak jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 12rako eta 13rako, Euskararen herria euskal hiztun lelopean. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioan lankidetzak duen garrantzia azpimarratu dute.
Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko jardunaldiak egingo dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluak jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 12rako eta 13rako, Euskararen herria euskal hiztun lelopean. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioan lankidetzak duen garrantzia azpimarratu dute.
Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren eta etorkizuneko gakoen inguruan hausnartzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 12an eta 13an, Bilboko Bizkaia aretoan, Euskararen herria euskal hiztun izenpean. Gaur goizean egin dute aurkezpena, e...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188252/eskubideak-kartzeletan-ere-betetzeko-eskatu-dute-300-bat-legelarik.htm
Politika
Eskubideak «kartzeletan ere betetzeko» eskatu dute 300 bat legelarik
Sareren ekimenez egindako agiri batean salatu dutenez, COVID-19aren kontra espetxeetan abiarazitako neurriek ez dituzte aintzat hartu presoen eta senideen eskubideak.
Eskubideak «kartzeletan ere betetzeko» eskatu dute 300 bat legelarik. Sareren ekimenez egindako agiri batean salatu dutenez, COVID-19aren kontra espetxeetan abiarazitako neurriek ez dituzte aintzat hartu presoen eta senideen eskubideak.
«Ideologia askotako eta hainbat lekutako legelariek» izenpetutako agiri bat aurkeztu du Sarek jende aurrean. Legelariak demokraziaren alde, eskubideak espetxean ere bai du izenburua aipatutako agiriak, eta horren asmoa da espetxean gertatzen diren eskubide urraketak salatzea, COVID-19aren izurriaren ondorioz urratze ho...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188253/nafarroako-egoitzetan-155-kasu-aktibo-daude.htm
Gizartea
Nafarroako egoitzetan 155 kasu aktibo daude
Uztailaren 1etik, 25 egoiliar hil dira Nafarroan COVID-19arekin. Orain, hemezortzi daude ospitaleratuta.
Nafarroako egoitzetan 155 kasu aktibo daude. Uztailaren 1etik, 25 egoiliar hil dira Nafarroan COVID-19arekin. Orain, hemezortzi daude ospitaleratuta.
COVID-19a dutenen kopurua egonkor mantentzen ari da Nafarroako egoitzetan. Gaur eman du datuon berri Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak: atzo 155 kasu aktibo zeuden zahar etxeetan, eta joan den astearen amaiera aldera, 158. Koronabirusa atzeman dieten langileak, berriz, 58 dira. Atzemandako kasuetat...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188254/grebara-deitu-dituzte-itpko-langileak.htm
Ekonomia
Grebara deitu dituzte ITPko langileak
Langileen batzordeak salatu du «proposamen onargarri» bat aurkeztu diola zuzendaritzari, baina hark ez diola erantzun.
Grebara deitu dituzte ITPko langileak. Langileen batzordeak salatu du «proposamen onargarri» bat aurkeztu diola zuzendaritzari, baina hark ez diola erantzun.
Zamudioko (Bizkaia) ITPko langileak grebara deituta daude, bihar hasi eta ostiralera arte, eta ez dute baztertzen astebeteko beste lanuzte bat egitea ere. Hala jakinarazi du langileen batzordeak (ELA), zuzendaritzarekin izandako bileretan egiaztatu ondoren kaleratzeekin aurrera jarraitu baino ez duela nahi. Duela ia h...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188255/jumbo-vismak-eta-mithcelton-scottek-giroa-utzi-dute-koronabirusarengatik.htm
Kirola
Jumbo Vismak eta Mithcelton Scottek Giroa utzi dute koronabirusarengatik
Zortzi kasu agertu dira antolakuntzak egindako PCR probetan. Tartean Kruijswij eta Matthewsena. Bi txirrindulariek proba utzi dute.
Jumbo Vismak eta Mithcelton Scottek Giroa utzi dute koronabirusarengatik. Zortzi kasu agertu dira antolakuntzak egindako PCR probetan. Tartean Kruijswij eta Matthewsena. Bi txirrindulariek proba utzi dute.
Tourrean gertatu ez bezala, koronabirusa eragina izaten ari da Italiako Giroan. Bi taldek, Mithcelton Scottek eta Jumbo Vismak, lasterketa utzi dute. Atseden eguna baliatuz antolakuntzak 571 PCR proba egin ditu, eta zortzi positibo azaldu dira. Horietatik bi txirrindularienak izan dira: Steven Kruikswijena (Jumbo Visma...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188256/positibo-kopurua-apaldu-egin-da-nafarroan-ia-200-gutxiago-zenbatu-dituzte.htm
Gizartea
Positibo kopurua apaldu egin da Nafarroan: ia 200 gutxiago zenbatu dituzte
Beste 891 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta 30 lagun ospitaleratu dituzte COVID-19arengatik. 85 pertsona daude ZIUetan.
Positibo kopurua apaldu egin da Nafarroan: ia 200 gutxiago zenbatu dituzte. Beste 891 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta 30 lagun ospitaleratu dituzte COVID-19arengatik. 85 pertsona daude ZIUetan.
Joan den egunean baino hemeretzi positibo gutxiago atzeman dituzte Hegoaldean: 891. Igandean erregistratutako datu makurraren ondotik, apaldu egin da egun bakarrean detektatutako positibo kopurua. Hala eta guztiz ere, kontrako bi joera daude zifra horren atzean: Nafarroan, astelehenean nabarmen egin du behera kasu kopu...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188257/sexuen-araberako-soldaten-erregistro-bat-egin-beharko-dute-enpresek.htm
Ekonomia
Sexuen araberako soldaten erregistro bat egin beharko dute enpresek
50 langiletik gorako lantegietan izango da derrigorrezkoa. Sei hilabeteko epea dute horretarako.
Sexuen araberako soldaten erregistro bat egin beharko dute enpresek. 50 langiletik gorako lantegietan izango da derrigorrezkoa. Sei hilabeteko epea dute horretarako.
Espainiako Gobernuak laneko genero desberdintasunaren aurkako bi dekretu onartu ditu astearte honetan eginiko Ministroen Kontseiluan. Berritasun nagusia da enpresak behartuta egongo direla sexuaren aldagaia kontuan hartuta soldaten erregistroak sortzera, lanpostuak baloratzeko sistema bat ezartzera eta ordainsarien aud...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188258/asuncion-klinikako-agerraldia-laquokontrolatutzatraquo-eman-dute.htm
Gizartea
Asuncion klinikako agerraldia «kontrolatutzat» eman dute
Klinikak BERRIari jakinarazi dionez, ez dute positiborik atzeman atzotik, eta espero dute ostegunean ohiko jarduerara itzultzea. Langileek eta herritarrek Tolosaldeko osasun arreta publikoa izatea eskatu dute, eta larunbatean manifestazioa egingo dute, 12:30ean hasita.
Asuncion klinikako agerraldia «kontrolatutzat» eman dute. Klinikak BERRIari jakinarazi dionez, ez dute positiborik atzeman atzotik, eta espero dute ostegunean ohiko jarduerara itzultzea. Langileek eta herritarrek Tolosaldeko osasun arreta publikoa izatea eskatu dute, eta larunbatean manifestazioa egingo dute, 12:30ean ...
Tolosako (Gipuzkoa) Asuncion klinikan izandako COVID-19aren agerraldia «kontrolatutzat» eman dute, klinikak BERRIAri jakinarazi dionez, ez baitute beste positiborik atzeman atzotik. Horrenbestez, egoerak horrela jarraitzen badu, ohiko jarduerara itzuliko dira ostegunean; hau da, jarduera kirurgikoari ekingo diote, eta ...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188259/luze-joko-du-suspertzeak.htm
Ekonomia
Luze joko du suspertzeak
Pandemiak ekonomian aurretik uste zen baino erorialdi txikiagoa eragin duela uste du NDFk, eta errebotea uste baino bizkorrago etorri dela. Baina, hala ere, luze joko du gaitzaren aurreko hazkunde mailetara itzultzeak.
Luze joko du suspertzeak. Pandemiak ekonomian aurretik uste zen baino erorialdi txikiagoa eragin duela uste du NDFk, eta errebotea uste baino bizkorrago etorri dela. Baina, hala ere, luze joko du gaitzaren aurreko hazkunde mailetara itzultzeak.
COVID-19ak ekonomia globalean eragindako amiltzea uste baino txikiagoa izan da, eta barne produktu gordinaren suspertzea, aldiz, uste baino azkarrago iritsi da. Baina 2021ean ekonomiak errebotea izango duela uste arren, urrunago begira hodei ilunak ikusten ditu Nazioarteko Diru Funtsak. Hainbat sektoretan eta herriald...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188260/eh-bilduk-alokairuen-prezioa-mugatzeko-lege-proposamen-bat-aurkeztu-du.htm
Gizartea
EH Bilduk alokairuen prezioa mugatzeko lege proposamen bat aurkeztu du
Jakinarazi dutenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 115.000 familia bizi dira alokairuan, eta prezioek «etengabe» egin dute gora azken urteotan. Eusko Legebiltzarreko beste alderdiekin elkarlanean aritzeko prest daudela gaineratu dute.
EH Bilduk alokairuen prezioa mugatzeko lege proposamen bat aurkeztu du. Jakinarazi dutenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 115.000 familia bizi dira alokairuan, eta prezioek «etengabe» egin dute gora azken urteotan. Eusko Legebiltzarreko beste alderdiekin elkarlanean aritzeko prest daudela gaineratu dute.
EH Bilduk alokairuen prezioa mugatzea helburu duen lege proposamen bat aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen. Jakinarazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 115.000 familia bizi dira alokairuan, eta prezioek «etengabe» egin dute gora azken urteotan. Uste dute egoera «oso kezkagarria» dela hiriburuetan et...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188261/lau-preso-hurbilduko-dituzte-eta-bertze-bi-madrilera-mugitu.htm
Politika
Lau preso hurbilduko dituzte, eta bertze bi Madrilera mugitu
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, Antton Troitiño, Mikel Arrieta, Andoni Otegi eta Aitzol Maurtua Soriara, Dueñasera eta Logroñora hurbilduko dituzte. Victor Franco eta Agustin Almaraz, berriz, Andaluziatik Madrilera mugituko dituzte.
Lau preso hurbilduko dituzte, eta bertze bi Madrilera mugitu. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, Antton Troitiño, Mikel Arrieta, Andoni Otegi eta Aitzol Maurtua Soriara, Dueñasera eta Logroñora hurbilduko dituzte. Victor Franco eta Agustin Almaraz, berriz, Andaluziatik Madrilera mugituko dituzte.
Bertze sei mugimendu iragarri dituzte Espainiako Espetxe Erakundeek: lau preso Euskal Herritik 250 kilometroko distantziara hurbilduko dituzte, eta bertze bi Andaluziatik Madril ingurura mugituko dituzte. Antton Troitiño, Mikel Arrieta, Aitzol Maurtua eta Andoni Otegi dira gerturatuko dituztenak: Troitiño Estremerako e...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188262/aebek-boeingi-emandako-laguntzak-legez-kanpokotzat-jo-ditu-mmek.htm
Ekonomia
AEBek Boeingi emandako laguntzak legez kanpokotzat jo ditu MMEk
Europako Batasunak baimena du AEBei 4.000 milioi dolarreko muga zergak ezartzeko.
AEBek Boeingi emandako laguntzak legez kanpokotzat jo ditu MMEk. Europako Batasunak baimena du AEBei 4.000 milioi dolarreko muga zergak ezartzeko.
Bana egin dute EB Europako Batasunak eta AEB Ameriketako Estatu Batuek. Iazko urrian, MME Munduko Merkataritza Erakundeak arrazoia eman zion Washingtoni, eta ebatzi zuen EBk Airbusi emandako laguntza batzuk legez kontrakoak zirela. Gaur, berriz, EBk kolpea itzuli ahal izan die AEBei, hango gobernuak Boeingi emandako la...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188263/gipuzkoako-metalgintzaren-ituna-egiteko-akordioa-oso-gertu-dago.htm
Ekonomia
Gipuzkoako metalgintzaren ituna egiteko akordioa oso gertu dago
Adegik mahaira deitu ditu sindikatuak biharko, bere azken proposamenean gehigarriren batzuk sartu dituen seinale, eta Gipuzkoako itunik handiena adosteko nahiko izan daiteke. ELAren baietza badu patronalak, eta beste hiru sindikaturen batena baizik ez da behar eragin orokorreko ituna egiteko.
Gipuzkoako metalgintzaren ituna egiteko akordioa oso gertu dago. Adegik mahaira deitu ditu sindikatuak biharko, bere azken proposamenean gehigarriren batzuk sartu dituen seinale, eta Gipuzkoako itunik handiena adosteko nahiko izan daiteke. ELAren baietza badu patronalak, eta beste hiru sindikaturen batena baizik ez da ...
Adegi patronalak Gipuzkoako metalgintzako mahaira deitu ditu sindikatuak biharko, eta datozen orduetan egingo duten batzar hori giltzarri izango da herrialde horretako sektorerik handienean lan hitzarmen berri bat egon dadin. Adegik mahairatutako azken proposamena soilik ELAk onartu du, eta beste sindikaturen baten bab...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188264/baheketa-selektibo-bat-egingo-dute-azpeitian.htm
Gizartea
Baheketa selektibo bat egingo dute Azpeitian
Azken egunetan atzemandako positibo kopuruaren gorakada da arrazoia. 17 eta 40 urte arteko herritarrei egingo diete proba.
Baheketa selektibo bat egingo dute Azpeitian. Azken egunetan atzemandako positibo kopuruaren gorakada da arrazoia. 17 eta 40 urte arteko herritarrei egingo diete proba.
Gasteizko Sansomendi auzoan eta Azkoitian (Gipuzkoa) egin bezala, baheketa bat egiten hasiko dira Azpeitian (Gipuzkoa) ere. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, azken egunetan COVID-19aren positibo kopuruak gora egin ostean. Azken orduetan, hemezortzi positibo baieztatu dituzte herrian, bezperan baino ha...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188265/lau-langile-kutsatu-dira-baionako-presondegian.htm
Gizartea
Lau langile kutsatu dira Baionako presondegian
Espetxe Zaindarien Sindikatuak jakinarazi du lau langilek positibo eman dutela PCR proban. Hurbileko kontaktuak bakartu dituzte, horiek ere langileak.
Lau langile kutsatu dira Baionako presondegian. Espetxe Zaindarien Sindikatuak jakinarazi du lau langilek positibo eman dutela PCR proban. Hurbileko kontaktuak bakartu dituzte, horiek ere langileak.
Espetxe Zaindarien Sindikatuko bozeramailea da Olivier Bitte, eta Baionako presondegiko egoera salatu du: «Lau langile kutsatu dira; eta hainbat lankide bakartuak ditugu. Ulertezina da, aleatorioa da guztiz: denak izan gara kontaktuan, baina ez gaituzte denak bakartu». Langile zenbaitek PCR proba egin dute sintomak zit...
2020-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/188266/sagan-aspaldiko-partez.htm
Kirola
Sagan, aspaldiko partez
Hamargarren etapa irabazi du eslovakiarrak. Eguneko ihesaldian sartu da, eta bakarrik helmugaratu da, erakustaldia emanez. 417 egun zeramatzan garaipenik gabe. Faboritoen artean, mugimenduak egon dira, eta Pello Bilbaoren saiakera izan da indartsuena.
Sagan, aspaldiko partez. Hamargarren etapa irabazi du eslovakiarrak. Eguneko ihesaldian sartu da, eta bakarrik helmugaratu da, erakustaldia emanez. 417 egun zeramatzan garaipenik gabe. Faboritoen artean, mugimenduak egon dira, eta Pello Bilbaoren saiakera izan da indartsuena.
Nork esan behar zuen Peter Saganek (Bora) 417 egun egingo zituela besoak altxatu gabe. Urtebete pasatxo, nork eta gaurkoarekin 117 garaipen dituen eslovakiarrak. Tokitan dago iazko Frantziako Tourrean irabazi zuen etapa hura. Lehortea Adriatiko itsasoaren ondo-ondoan busti du, Italiako Giroko hamargarren etapan. Hura i...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188292/bidenek-17-puntu-ateratzen-dizkio-trumpi-galdeketa-baten-arabera.htm
Mundua
Bidenek 17 puntu ateratzen dizkio Trumpi, galdeketa baten arabera
Floridako adinekoen botoak eskuratzeko borrokan murgildu dira bi hautagaiak.
Bidenek 17 puntu ateratzen dizkio Trumpi, galdeketa baten arabera. Floridako adinekoen botoak eskuratzeko borrokan murgildu dira bi hautagaiak.
Opinium etxeak eta Erresuma Batuko The Guardian egunkariek eginiko azken galdeketaren arabera, Joe Biden hautagai demokratak inoiz baino tarte handiagoa ateratzen dio Donald Trump egungo AEBetako presidenteari, hiru aste barru izango diren hauteskundeei begira. Galdeketak ondorioztatu duenez, boto emaileen %57k Bideni...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188293/esako-urtegiko-lanak-geldiarazi-dituztela-ukatu-du-teresa-riberak.htm
Gizartea
Esako urtegiko lanak geldiarazi dituztela ukatu du Teresa Riberak
Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroak adierazi du ingeniari eta adituekin ziurtatuko duela segurtasuna «edozein urrats egin aurretik»
Esako urtegiko lanak geldiarazi dituztela ukatu du Teresa Riberak. Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroak adierazi du ingeniari eta adituekin ziurtatuko duela segurtasuna «edozein urrats egin aurretik»
Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak gaur Kongresuan esandako hitzek nahasmena eragin dute. Kontrol saioan, adierazi du Esako urtegia handitzeko lanetan ez dutela urrats bat aurrera egingo harik eta bideko ingeniariekin azpiegitura handitzea «erabat segurua» dela ziu...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188294/inflazioak-negatibo-jarraitzen-du-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Inflazioak negatibo jarraitzen du Hego Euskal Herrian
Azken urtean %0,3 jaitsi dira prezioak, batez ere erregai eta energia merkeagoen ondorioz.
Inflazioak negatibo jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Azken urtean %0,3 jaitsi dira prezioak, batez ere erregai eta energia merkeagoen ondorioz.
Kontsumo prezioen indizea %0,2 igo zen irailean Hego Euskal Herrian, INEk gaur emandako datuen arabera. Batez ere oinetakoak eta jantziak garestitu dira: %6,4 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5,6, berriz, Nafarroan. Halaber garestitu dira etxebizitzarekin lotutako gastuak, hala nola argindarra, ura eta gasa: %0,6 N...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188295/uxue-alberdik-euskadi-saria-irabazi-du-kontrako-eztarritik-saiakerarengatik.htm
Kultura
Uxue Alberdik Euskadi saria irabazi du 'Kontrako eztarritik' saiakerarengatik
Idoia Santamariak itzulpengintza saria jaso du, Ingeborg Bachmannen 'Aldibereko' lana euskaratzeagatik
Uxue Alberdik Euskadi saria irabazi du 'Kontrako eztarritik' saiakerarengatik. Idoia Santamariak itzulpengintza saria jaso du, Ingeborg Bachmannen 'Aldibereko' lana euskaratzeagatik
Joan zen astean jakinarazi zituzten aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako lau, eta gaur zabaldu dituzte saiakerari eta itzulpengintzari dagozkionak. Uxue Alberdik saiakera saria irabazi du, Kontrako eztarritik lanarengatik. Idoia Santamariak itzulpengintza saria jaso du Ingeborg Bachmannen Aldibereko lana eu...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188296/petxarromanek-ezezagunerako-bidaia-mundua-klima-eta-ekologia-krisian-liburua-aurkeztu-du.htm
Gizartea
Petxarromanek 'Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian' liburua aurkeztu du
Larrialdi klimatikoari buruzko kazetaritza liburua idatzi du BERRIAko kazetariak, eta hainbat gai landu ditu: historia, ingurumenaren egungo egoera, Euskal Herriko politikak, COVID-19ak izandako eragina... BERRIAk, Jakin-ek eta Elkarrek bultzatutako Aleka bildumako hamargarren lana da. BERRIA dendan eskura daiteke libu...
Petxarromanek 'Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian' liburua aurkeztu du. Larrialdi klimatikoari buruzko kazetaritza liburua idatzi du BERRIAko kazetariak, eta hainbat gai landu ditu: historia, ingurumenaren egungo egoera, Euskal Herriko politikak, COVID-19ak izandako eragina... BERRIAk, Jakin-ek et...
«Munduko arazo globalena da, denoi eragiten diguna, gizakiok eta azken hamarkadetako sistema ekonomikoak eragindakoa». Xabier Eizagirre Jakin argitaletxeko editoreak horregatik uste du ezinbestekoa dela ingurumenaren gaia Aleka kazetaritza kroniken bilduman egotea, eta hala azaldu du gaur sortako hamargarren zenbakiare...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188297/osakidetzan-hiru-egunetarako-greba-deialdia-egin-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Osakidetzan hiru egunetarako greba deialdia egin dute sindikatuek
Araban, greba urriaren 29an izango da, osasun etxe guztietan eta langile guztientzat; Gipuzkoan, azaroaren 5ean, eta Bizkaian, berriz, azaroaren 12an.
Osakidetzan hiru egunetarako greba deialdia egin dute sindikatuek. Araban, greba urriaren 29an izango da, osasun etxe guztietan eta langile guztientzat; Gipuzkoan, azaroaren 5ean, eta Bizkaian, berriz, azaroaren 12an.
Osakidetzako sindikatu guztiek –ELAk, SATSEk, SMEk, LABek, CCOOk, UGT-k, ESK-k, FAEk eta UTEFEk– greba deialdia egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentro guztietan, osasun publikoak pairatzen dituen «sakoneko eta egiturazko arazoetarako» konponbidea eskatzeko. Araban, greba deialdia urriaren 29an izango da; G...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188298/uztailetik-bi-pertsona-hil-dira-koronabirusagatik-baionako-ospitalean.htm
Gizartea
Uztailetik bi pertsona hil dira koronabirusagatik Baionako ospitalean
Epidemia hasi zenetik, 15 dira Baionako ospitalean hildakoak. Positibo eman duten 22 paziente artatzen ari dira, horietarik lau suspertze zerbitzuan.
Uztailetik bi pertsona hil dira koronabirusagatik Baionako ospitalean. Epidemia hasi zenetik, 15 dira Baionako ospitalean hildakoak. Positibo eman duten 22 paziente artatzen ari dira, horietarik lau suspertze zerbitzuan.
Osasun krisia hasi zenetik, zaila izan da Ipar Euskal Herriko datuak jakitea, Eskualdeko Osasun Agentziak Pirinio Atlantikoetako zenbakiak eman baititu, Ipar Euskal Herrikoak zein diren zehaztu gabe. Goizean, Baionako ospitaleko Michel Glanes zuzendariak zenbaki zenbait eman ditu France Bleu irratian. Martxotik, guztir...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188299/australiako-koral-hesi-handiak-koralaren-erdia-galdu-du-1995-urtetik.htm
Mundua
Australiako Koral Hesi Handiak koralaren erdia galdu du 1995. urtetik
Queenslandeko ikertzaileek ondorioztatu dute galerarik handiena 2016 eta 2017 artean gertatu zela, eta planetaren berotzearekin lotu dute.
Australiako Koral Hesi Handiak koralaren erdia galdu du 1995. urtetik. Queenslandeko ikertzaileek ondorioztatu dute galerarik handiena 2016 eta 2017 artean gertatu zela, eta planetaren berotzearekin lotu dute.
Australiako ipar-ekialdeko kostako Koral Hesi Handiak 2.300 kilometro ditu, eta 34.870.000 hektarea inguruko azalera. Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 1981. urtean, baina azken boladan biotopoak pairatzen duen egoeraz ohartarazi dute mundu osoko hainbat zientzialarik. Orain argitaratu duten ikerketa baten arab...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188300/espetxe-zaintzaren-kudeaketa-oso-eskasa-dela-salatu-dute-nafarroan.htm
Politika
Espetxe Zaintzaren «kudeaketa oso eskasa» dela salatu dute Nafarroan
Etxerat-ek, Salhaketak, Sarek eta Altsasuko Gurasoek kritikatu dute pandemian murriztu egin zaizkiela eskubideak, konfinamenduan zein ondorengo hilabeteetan, Iruñeko espetxean diren 264 presoei zein Nafarroatik kanpo diren 184ei.
Espetxe Zaintzaren «kudeaketa oso eskasa» dela salatu dute Nafarroan. Etxerat-ek, Salhaketak, Sarek eta Altsasuko Gurasoek kritikatu dute pandemian murriztu egin zaizkiela eskubideak, konfinamenduan zein ondorengo hilabeteetan, Iruñeko espetxean diren 264 presoei zein Nafarroatik kanpo diren 184ei.
Konfinamenduan kartzelak itxi ziren, eta egungo egoeran komunikazioak eta jarduerak murriztu dira, eta bakartzea erabiltzen da osasun neurri gisa. Iruñeko espetxean, kasurako, presoei ez zaie maskararik banatu, eta funtzionarioen artean hainbatek ez dute erabiltzen. Etxerat-ek, Salhaketak, Sarek eta Altsasuko Gurasoek ...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188301/zarrakaztelu-eta-cadreita-konfinatu-egingo-dituzte.htm
Gizartea
Zarrakaztelu eta Cadreita konfinatu egingo dituzte
Astebetean 65 lagun hil dira COVID-19arengatik. Guztira, 786 kasu atzeman dituzte Hegoaldean.
Zarrakaztelu eta Cadreita konfinatu egingo dituzte. Astebetean 65 lagun hil dira COVID-19arengatik. Guztira, 786 kasu atzeman dituzte Hegoaldean.
Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, Zarrakaztelu eta Cadreita itxiko dituzte ostegunetik ostiralerako gauerdian, eta konfinamenduak astebete iraungo du, luzatzeko aukerarekin. Oraingoz, ez dute zehaztu zein arrazoirengatik sartu eta atera ahal izango den herri horietatik. Herri ...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188302/atzeratu-egin-dute-xabier-lete-gezur-eta-egia-gurea-ekitaldia.htm
Kultura
Atzeratu egin dute 'Xabier Lete: gezur eta egia gurea' ekitaldia
Parte hartzaile batek positibo eman du koronabirusean. Datozen egunetan esango dute noiz egingo duten ikuskizuna.
Atzeratu egin dute 'Xabier Lete: gezur eta egia gurea' ekitaldia. Parte hartzaile batek positibo eman du koronabirusean. Datozen egunetan esango dute noiz egingo duten ikuskizuna.
Aurten dira hamar urte Xabier Lete hil zela, abenduaren 4an. Haren obra eta figura aztertu dituzten lanen sokan heltzekoa da Xabier Lete: gezur eta egia gurea ekitaldia. Bihar egin behar zuten aurkezpena, Donostian. Izan ere, Donostia Kulturaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzada izan du proiektuak, eta 30 kultur...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188303/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-lurzoru-eta-ibai-ugaritan-dago-lindanoa.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurzoru eta ibai ugaritan dago lindanoa
Nerbioi eta Ibaizabal ibaien arroetako (Bizkaia) sei gunetan legez onartutakoa baino lindano kantitate handiagoa atzeman dela jakinarazi du Ekologistak Martxan talde ekologistak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurzoru eta ibai ugaritan dago lindanoa. Nerbioi eta Ibaizabal ibaien arroetako (Bizkaia) sei gunetan legez onartutakoa baino lindano kantitate handiagoa atzeman dela jakinarazi du Ekologistak Martxan talde ekologistak.
Ekologistak Martxan erakundeak ohartarazi duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurzoru eta ibai ugari lindanoarekin kutsatuta daude. Talde ekologistak aurkeztu berri duen txosten batean jasota dago salaketa hori; Lindano: ondare toxiko baten gaurko egoera izena du azterlanak, eta bertan 2017. eta 2018. urteetan egi...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188304/enrichek-eta-lunak-bideoa-grabatu-zutela-onartu-dute.htm
Kirola
Enrichek eta Lunak bideoa grabatu zutela onartu dute
Silvestreri egotzi diote bideoa zabaltzea bi futbolariek. Lunak eta Enrichek damua azaldu dutenez, eta kalte-ordaina emango diotenez biktimari, akusazioak eta fiskalak bi urtera jaitsi dute zigor eskaria. Silvestrerentzat bi urte eta egun bateko zigorra eskatu du fiskalak, eta hiru urtekoa akusazioak.
Enrichek eta Lunak bideoa grabatu zutela onartu dute. Silvestreri egotzi diote bideoa zabaltzea bi futbolariek. Lunak eta Enrichek damua azaldu dutenez, eta kalte-ordaina emango diotenez biktimari, akusazioak eta fiskalak bi urtera jaitsi dute zigor eskaria. Silvestrerentzat bi urte eta egun bateko zigorra eskatu du fi...
Gaur hasi da, Donostian, Sergi Enrich Eibarko jokalariaren eta Antonio Luna jokalari ohiaren aurkako epaiketa. 2016an emakume batekin sexu harremanak izaten ari zirela baimenik gabe bideo bat grabatu eta zabaltzea egotzita, bost urteko espetxe zigorra eskatzen zuten harentzat. Bi urte eta erdi eta hiru artekoa Eddi Sil...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188305/estatutua-eguneratzea-aurreikusten-ez-duen-gobernu-programa-bat-aurkeztu-du-jaurlaritzak.htm
Politika
Estatutua eguneratzea aurreikusten ez duen gobernu programa bat aurkeztu du Jaurlaritzak
2016ko gobernu programan, Jaurlaritzak berariaz lehentasunen artean sartu zituen Gizarte Segurantzaren Araubide Ekonomikoaren eskumenen transferentzia. Orain, ez dira lehentasunen artean ageri.
Estatutua eguneratzea aurreikusten ez duen gobernu programa bat aurkeztu du Jaurlaritzak. 2016ko gobernu programan, Jaurlaritzak berariaz lehentasunen artean sartu zituen Gizarte Segurantzaren Araubide Ekonomikoaren eskumenen transferentzia. Orain, ez dira lehentasunen artean ageri.
Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen 2020-2024 legealdirako gobernu programa, eta hura Eusko Legebiltzarraren esku utzi eta gero egin da publiko. 131 orrialdeko dokumentu batean jaso ditu datozen lau urteetarako asmoak: hamar helburu eta 149 konpromiso. Horien artean nabarmendu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoaren a...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188306/gizonezko-bat-atxilotu-dute-azpeitian-alemanian-hilketa-bat-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Azpeitian, Alemanian hilketa bat egitea egotzita
50 urteko gizonezko bat da, eta Europako atxilotze agindu bat zuen.
Gizonezko bat atxilotu dute Azpeitian, Alemanian hilketa bat egitea egotzita. 50 urteko gizonezko bat da, eta Europako atxilotze agindu bat zuen.
Ertzaintzak 50 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Azpeitiko (Gipuzkoa) hotel batean, Alemanian hilketa bat egitea egotzita. Ertzaintzak gizonezkoa identifikatu, eta, ihes egindako pertsona bat izan zitekeela susmatu ostean, atxilotu egin du. Hain zuzen, Europako atxilotze agindu bat zuen. Atxilotua polizia etxera e...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188307/pertsona-bat-hil-da-istripu-batean-almandozen.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da istripu batean, Almandozen
Istripua izan dute auto batek eta kamioi batek, eta autoaren gidaria hil da. Beste pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera.
Pertsona bat hil da istripu batean, Almandozen. Istripua izan dute auto batek eta kamioi batek, eta autoaren gidaria hil da. Beste pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera.
Kamioi baten eta auto baten istripua gertatu da gaur eguerdian N-121-A errepidean, Almandozen (Nafarroa), eta autoaren gidaria hil egin da. Autoan beste pertsona bat ere bazegoen, eta «oso larri» zaurituta eraman dute Nafarroako ospitalera. Anbulantziak, suhiltzaileak eta inguruko medikuak joan dira istripua gertatu de...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188308/lortu-dute-akordioa-gipuzkoako-metalgintzan.htm
Ekonomia
Lortu dute akordioa Gipuzkoako metalgintzan
UGTk ez beste sindikatu guztiek eman diote baietza hitzarmenari. ELAren baietzaren ostean, beste babes bat falta zen, eta LABek akordioarekin bat egitea erabaki du patronalak berdintasun batzorde bat martxan jartzea eskaini ondoren
Lortu dute akordioa Gipuzkoako metalgintzan. UGTk ez beste sindikatu guztiek eman diote baietza hitzarmenari. ELAren baietzaren ostean, beste babes bat falta zen, eta LABek akordioarekin bat egitea erabaki du patronalak berdintasun batzorde bat martxan jartzea eskaini ondoren
Gipuzkoako itunik handienean, metalgintzan (40.000 langile inguru), hitzarmen berria adostu dute sindikatuek eta patronalak. Patronalak mahairatutako azken proposamena ELAk bakarrik onartu zuen, eta beste sindikaturen baten babesaren zain zegoen, hark ordezkaritza handiena duen arren —ia %49— ez baitzen nahikoa eragin ...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188309/indarrez-ere-badaki-irabazten.htm
Kirola
Indarrez ere badaki irabazten
Arnaud Demarek laugarren aldiz gailendu aurtengo Giroan. Porto Sant'Elpidio eta Rimini arteko etapan, berriz ere hura izan da bizkorrena esprintean. Sasoiko hamalaugarrena du. Joao Almeidak lider segitzen du.
Indarrez ere badaki irabazten. Arnaud Demarek laugarren aldiz gailendu aurtengo Giroan. Porto Sant'Elpidio eta Rimini arteko etapan, berriz ere hura izan da bizkorrena esprintean. Sasoiko hamalaugarrena du. Joao Almeidak lider segitzen du.
Peter Saganek (Bora) hainbeste desio zuen garaipena lortu eta gero, berriro ere Arnaud Demareren nagusitasuna bueltatu da Giroko esprintetara. Groupama FDJko txirrindulariak irabazi du Porto Sant'Elpidio eta Rimini arteko etapa, eta laugarren garaipena lortu du aurtengo lasterketan. Sasoi honetan hamalaugarrena du fran...
2020-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/188310/etxeratze-agindua-izanen-da-paris-inguruan-eta-beste-zortzi-metropolitan.htm
Mundua
Etxeratze agindua izanen da Paris inguruan eta beste zortzi metropolitan
Larunbatetik aitzina, sei astez, ezingo da kalera atera 21:00etatik 06:00ak arte. Ipar Euskal Herrian, sei lagun elkartzen ahalko dira gehienez.
Etxeratze agindua izanen da Paris inguruan eta beste zortzi metropolitan. Larunbatetik aitzina, sei astez, ezingo da kalera atera 21:00etatik 06:00ak arte. Ipar Euskal Herrian, sei lagun elkartzen ahalko dira gehienez.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak neurri murritzaileak ezarri ditu «birusa aktiboen dagoen» lekuetan. Ile-de-France eskualdeak, eta beste zortzi hiri nagusik etxeratze agindua bete beharko dute, 21:00tatik 06:00ak arte, larunbatetik aitzina. Sei astez iraungo du neurriak osasun larrialdian dauden hirietan: Grenob...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188339/eskoziarren-58k-independentziaren-alde-bozkatuko-lukete-orain.htm
Mundua
Eskoziarren %58k independentziaren alde bozkatuko lukete orain
AEBetako enpresa batek eginiko galdeketaren arabera, Erresuma Batutik bereiztea da eskoziar gehienen «asmo finkatua».
Eskoziarren %58k independentziaren alde bozkatuko lukete orain. AEBetako enpresa batek eginiko galdeketaren arabera, Erresuma Batutik bereiztea da eskoziar gehienen «asmo finkatua».
Inoizko gehiengorik handiena lortuko luke Eskoziaren independentziaren aldeko aukerak beste erreferendum bat egitekotan. AEBetako Ipsos Mori enpresak eginiko galdeketaren emaitzen arabera, independentzia eskoziarren %58ren «asmo finkatua» da gaur. SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko buru Keith Brownek esan du datorren u...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188340/pentsioak-09-igotzeko-asmoa-du-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
Pentsioak %0,9 igotzeko asmoa du Espainiako Gobernuak
Kopuru hori aipatu du Bruselara bidalitako aurrekontu planean, baina negoziagarria da. Erretiro aurreratuak gehiago zigortzeko proposamena salatu dute sindikatuek.
Pentsioak %0,9 igotzeko asmoa du Espainiako Gobernuak. Kopuru hori aipatu du Bruselara bidalitako aurrekontu planean, baina negoziagarria da. Erretiro aurreratuak gehiago zigortzeko proposamena salatu dute sindikatuek.
Estutasunak gorabehera, Espainiako Gobernuak ez du asmorik pentsioak izozteko. Europako Batzordera bidaliko duen aurrekontu planean aipatu du 2021ean %0,9 igoko dituela pentsio publikoak. BPGaren deflatorearen ehuneko bera da hori, hau da, espero duen inflazioaren adinakoa. 2020an ere %0,9 handitu zituen pentsioak Pedr...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188341/astekaria-buletina-argitaratuko-du-berriak-datorren-astelehenetik-aurrera.htm
Bizigiro
'Astekaria' buletina argitaratuko du BERRIAk datorren astelehenetik aurrera
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletin berria abian jarriko du BERRIAk datorren astelehenean. Izen bereko aplikazioa ordezkatuko du.
'Astekaria' buletina argitaratuko du BERRIAk datorren astelehenetik aurrera. Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletin berria abian jarriko du BERRIAk datorren astelehenean. Izen bereko aplikazioa ordezkatuko du.
Astekaria buletina irakurri gabe utzi ezin diren artikuluak berreskuratzeko tresna bat izango da: aurreko astean argitaratutako ezinbesteko artikuluak hautatu, eta, posta elektronikoaren bidez, irakurlearen eskura jarriko ditu BERRIAk, astelehenero. Buletinak lau eduki mota izango ditu. Batetik, asteko erreportaje sak...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188342/espetxeetako-kudeaketa-martxorako-eskualdatuko-dio-madrilek-eusko-jaurlaritzari.htm
Politika
Espetxeetako kudeaketa martxorako eskualdatuko dio Madrilek Eusko Jaurlaritzari
Espainiako Gobernuak eskumenen transferentzien egutegi berria bidali dio Eusko Jaurlaritzari: martxoan abiatuko dituzte bigarren blokeari buruzko negoziazioak.
Espetxeetako kudeaketa martxorako eskualdatuko dio Madrilek Eusko Jaurlaritzari. Espainiako Gobernuak eskumenen transferentzien egutegi berria bidali dio Eusko Jaurlaritzari: martxoan abiatuko dituzte bigarren blokeari buruzko negoziazioak.
1979ko estatutuan jasota dauden baina oraindik eskualdatuta ez dauden eskumenen transferentzien egutegi berri bat igorri dio Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari. Carolina Darias Espainiako Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak gaur helarazi dio egutegi berriaren proposamena Jaurlaritzari, eta hark ont...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188343/frantziako-hainbat-kargudunen-etxeak-miatu-dituzte-jendarmeek.htm
Mundua
Frantziako hainbat kargudunen etxeak miatu dituzte jendarmeek
«Krisi sanitarioan ez esku hartu izanaren» akusaziopean ari dira egiten ikerketa, eta etxeak eta bulegoak miatu dizkiete Philippe lehen ministro ohiari, Veran Osasun ministroari, Buzyn Osasun ministro ohiari, Ndiaye gobernuko bozeramaile ohiari eta Salomon osasun arloko goi zuzendariari.
Frantziako hainbat kargudunen etxeak miatu dituzte jendarmeek. «Krisi sanitarioan ez esku hartu izanaren» akusaziopean ari dira egiten ikerketa, eta etxeak eta bulegoak miatu dizkiete Philippe lehen ministro ohiari, Veran Osasun ministroari, Buzyn Osasun ministro ohiari, Ndiaye gobernuko bozeramaile ohiari eta Salomon ...
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroaren, Jerome Salomon osasun arloko goi zuzendariaren, Agnes Buzyn Osasun ministro ohiaren, Sibeth Ndiaye Frantziako Gobernuaren bozeramaile ohiaren eta Edouard Philippe lehen ministro ohiaren etxeak eta bulegoak miatu dituzte goizean. Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Kalteen ...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188344/osakidetzak-700-pcr-egingo-ditu-beasaingo-txindoki-institutuan.htm
Gizartea
Osakidetzak 700 PCR egingo ditu Beasaingo Txindoki institutuan
Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du «kasu batzuk» atzeman dituztela ikasleen eta irakasleen artean, eta birusaren hedapena eragoztea dela helburua. Gaur arratsaldean eta bihar goizean egingo dituzte probak.
Osakidetzak 700 PCR egingo ditu Beasaingo Txindoki institutuan. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du «kasu batzuk» atzeman dituztela ikasleen eta irakasleen artean, eta birusaren hedapena eragoztea dela helburua. Gaur arratsaldean eta bihar goizean egingo dituzte probak.
«Egoera kezkagarriena Gipuzkoakoa da». Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak hala adierazi du gaur Euskadi Irratian, eta horren adibide da eman duen albistea: Osakidetzak Beasaingo (Gipuzkoa) Txindoki institutuko 700 ikasleri PCR probak egingo dizkie gaur eta bihar. Sailburuak azaldu du «kasu batzuk» a...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188345/hiriburuko-eskolako-esperimentazioa-onartu-du-frantziak.htm
Gizartea
Hiriburuko eskolako esperimentazioa onartu du Frantziak
Esperimentazioekin segitzeko borondatea erakutsi du Anne Bisagni-Faure Bordeleko akademia errektoreak, baina garapenaren baldintzak zehazteko beharra azpimarratu du. Euskarazko irakaskuntzarentzat koadro bat aurkitzeko gogoeta fase bat hasiko dutela ere iragarri dute.
Hiriburuko eskolako esperimentazioa onartu du Frantziak. Esperimentazioekin segitzeko borondatea erakutsi du Anne Bisagni-Faure Bordeleko akademia errektoreak, baina garapenaren baldintzak zehazteko beharra azpimarratu du. Euskarazko irakaskuntzarentzat koadro bat aurkitzeko gogoeta fase bat hasiko dutela ere iragarri ...
«EEP salbatzea lortu dugu». Hitz horiekin bukatu du prentsaurrekoa Antton Kurutxarrik, «lasaitua» hartuta. Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariordea EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari izendatu dute gaur arratsaldean, baina, ez da hori izan gehien poztu duen berria. Hiriburuko (Lapurdi...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188346/zergetan-2000-milioi-euro-gutxiago-bilduko-dute-ogasunek.htm
Ekonomia
Zergetan 2.000 milioi euro gutxiago bilduko dute ogasunek
Datorren urtean aurten galdutakoaren erdia baino gutxiago berreskuratuko dela kalkulatu du Finantzen Euskal Kontseiluak.
Zergetan 2.000 milioi euro gutxiago bilduko dute ogasunek. Datorren urtean aurten galdutakoaren erdia baino gutxiago berreskuratuko dela kalkulatu du Finantzen Euskal Kontseiluak.
Zenbaki txarrak jarri ditu mahai gainean Finantzen Euskal Kontseiluak. Aurten zerga bilketa %13,3 galduko dela kalkulatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek. Zenbaki osoetan, iaz baino 2.058 milioi euro gutxiago. Eroriko handia da, historikoa, baina duela hilabete batzuk kalkulatutak...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188347/cafek-58-milioiko-lan-kontratuak-sinatu-ditu-estonian-eta-polonian.htm
Ekonomia
CAFek 58 milioiko lan kontratuak sinatu ditu Estonian eta Polonian
Solaris filialaren bidez, gas naturaleko 100 autobus elektriko egingo ditu Tallinnerako, 28 milioi euroren truke, eta beste 50 Poloniako lau hiritarako, 30 milioi eurorengatik.
CAFek 58 milioiko lan kontratuak sinatu ditu Estonian eta Polonian. Solaris filialaren bidez, gas naturaleko 100 autobus elektriko egingo ditu Tallinnerako, 28 milioi euroren truke, eta beste 50 Poloniako lau hiritarako, 30 milioi eurorengatik.
Tallinnen iaz egin zuen kontratua luzatzea lortu du CAFek, Solaris filialaren bidez. 2019aren amaieratik orain arte, gas naturaleko 80 autobus entregatu dizkio Estoniako hiriburuko Linnatranspordi as (TLT) enpresari, eta beste 20 unitate amaituko ditu urtea amaitu baino lehen. Guztira, beraz, 200 autobus salduko dizkio...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188348/bigarren-olatuko-kutsatu-kopururik-handiena-atzeman-dute-hegoaldean.htm
Gizartea
Bigarren olatuko kutsatu kopururik handiena atzeman dute Hegoaldean
1.123 positibo detektatu dira azken orduetan Hego Euskal Herrian; egindako test horien %7,5ek eman dute positibo. Nafarroan dago egoerarik larriena, eta Gipuzkoan ere okerrera doa.
Bigarren olatuko kutsatu kopururik handiena atzeman dute Hegoaldean. 1.123 positibo detektatu dira azken orduetan Hego Euskal Herrian; egindako test horien %7,5ek eman dute positibo. Nafarroan dago egoerarik larriena, eta Gipuzkoan ere okerrera doa.
Nabarmen egin dute gora positiboen kopuruek azken orduetan Hego Euskal Herrian, eta bigarren olatuko kutsatu kopururik handiena atzeman da; guztira, 1.123 positibo. Herenegun, 786 kasu egon ziren. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, 14.481 PCR proba egin ziren atzo, eta test horien %7,75ek eman dute p...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188349/kubati-eta-latasa-errugabetzat-jo-dituzte-1986ko-bi-guardia-zibilen-hilketaren-auzian.htm
Politika
Kubati eta Latasa errugabetzat jo dituzte 1986ko bi guardia zibilen hilketaren auzian
Antton Lopez Ruiz eta Jose Miguel Latasa Getaria preso ohien aurkako «froga zuzenik» ez dagoela adierazi du Espainiako Auzitegiak. Joan zen astean epaitu zituzten.
Kubati eta Latasa errugabetzat jo dituzte 1986ko bi guardia zibilen hilketaren auzian. Antton Lopez Ruiz eta Jose Miguel Latasa Getaria preso ohien aurkako «froga zuzenik» ez dagoela adierazi du Espainiako Auzitegiak. Joan zen astean epaitu zituzten.
Antton Lopez Ruiz Kubati eta Jose Miguel Latasa Getaria preso ohiak epaitu zituzten joan zen astean Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1986an Aretxabaletan (Gipuzkoa) izandako atentatu batean parte hartu zutelakoan. Eraso hartan bi guardia zibil hil zituen ETAk. Gaur heldu da epaia: bi akusatuak errugabetzat jo ditu auzi...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188350/laquoarraroaraquo-izan-da-binakakoaren-finalerako-pilota-aukeraketa.htm
Kirola
«Arraroa» izan da binakakoaren finalerako pilota aukeraketa
Finala igandean jokatzekoak dira, baina bi zalantza handi daude oraindik argitzeko: batetik, epaileak jokatzeko baimena emango duen ala ez, eta, bestetik, jokatzekotan, Martija han izango den ala ez.
«Arraroa» izan da binakakoaren finalerako pilota aukeraketa. Finala igandean jokatzekoak dira, baina bi zalantza handi daude oraindik argitzeko: batetik, epaileak jokatzeko baimena emango duen ala ez, eta, bestetik, jokatzekotan, Martija han izango den ala ez.
Zalantza askoren artean egin dute gaur Binakako Txapelketako finalerako pilota aukeraketa Bilboko Bizkaia frontoian. Han izan dira finala jokatuko duten lau pilotarietatik hiru, Ezkurdia, Olaizola eta Urrutikoetxea, eta gauza bera esan dute hirurek: arraroa dela egoera. Izan ere, oraindik ez dakite ziur igandean finala...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188351/hiru-gazte-atxilotu-dituzte-dulantzin-voxeko-hautagai-baten-autoari-eraso-egitea-egotzita.htm
Politika
Hiru gazte atxilotu dituzte Dulantzin, Voxeko hautagai baten autoari eraso egitea egotzita
Gazteek 18 eta 21 urte bitartean dituzte, eta Espainiako Poliziak atxilotu ditu Dulantzin (Araba). «Motibazio ideologikoagatik kalteak» eragitea leporatu diete.
Hiru gazte atxilotu dituzte Dulantzin, Voxeko hautagai baten autoari eraso egitea egotzita. Gazteek 18 eta 21 urte bitartean dituzte, eta Espainiako Poliziak atxilotu ditu Dulantzin (Araba). «Motibazio ideologikoagatik kalteak» eragitea leporatu diete.
Espainiako Poliziak 18 eta 21 urte bitarteko hiru gazte atxilotu ditu gaur Dulantzin (Araba), ustez herri horretako Voxeko hautagai baten autoari eraso egiteagatik. «Motibazio ideologikoagatik kalteak» eragitea leporatu diete, ustez joan den abuztuaren 3an Jonathan Romero Voxeko udal hauteskundeetarako hautagai izandak...
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188352/goizero-otoitz-egiten-dut-aita-etxera-itzul-dadin-irabaziko-dugu.htm
Mundua
«Goizero otoitz egiten dut aita etxera itzul dadin. Irabaziko dugu»
Karabakh Garaiko krisiak ondorio latzak ekarri dizkie Stepanakerteko biztanleei. Hainbat testigantza bildu ditu BERRIAk hiri horretan, tartean, etxea galdu dutenena eta senideak gerrak dituztenena.
«Goizero otoitz egiten dut aita etxera itzul dadin. Irabaziko dugu». Karabakh Garaiko krisiak ondorio latzak ekarri dizkie Stepanakerteko biztanleei. Hainbat testigantza bildu ditu BERRIAk hiri horretan, tartean, etxea galdu dutenena eta senideak gerrak dituztenena.
Abuztu
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188353/2021eko-korrika-urtebete-atzeratuko-da.htm
Gizartea
2021eko Korrika urtebete atzeratuko da
22. Korrika ez da 2021eko martxoan egingo, eta 2022an egingo da: «Beharrezkoagoa da Korrika denok desiratzen dugun baldintzetan egitea, une honetan ez baitugu Korrikaren ordezko eskas bat nahi», argudiatu du AEK-k gaur goizean egin duen agerraldian.
2021eko Korrika urtebete atzeratuko da. 22. Korrika ez da 2021eko martxoan egingo, eta 2022an egingo da: «Beharrezkoagoa da Korrika denok desiratzen dugun baldintzetan egitea, une honetan ez baitugu Korrikaren ordezko eskas bat nahi», argudiatu du AEK-k gaur goizean egin duen agerraldian.
2021. urteko Korrikaren nondik norakoak aurkezteko ekitaldia behar zuenak bestelako albistea ekarri du: euskararen aldeko mobilizazioa ez da datorren urtean egingo, egoerak hala baldintzatuta. Martxoan Gasteizen zen hastekoa 22. Korrika, baina antolatzaileek erabaki dute 2022ra atzeratzea. Uda aurretik esana zuten dato...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188354/ez-dute-ehunmiliak-lasterketarik-egingo-2021ean.htm
Kirola
Ez dute Ehunmiliak lasterketarik egingo 2021ean
Antolatzaileek bertan behera utzi dituzte hiru probak, «gizartearekiko erantzukizunagatik»: Ehunmiliak ultratraila, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi maratoia.
Ez dute Ehunmiliak lasterketarik egingo 2021ean. Antolatzaileek bertan behera utzi dituzte hiru probak, «gizartearekiko erantzukizunagatik»: Ehunmiliak ultratraila, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi maratoia.
Ehunmiliak mendi lasterketan izena emateko epea ireki ohi zuten urte sasoi honetan, baina antolatzaileek erabaki dute datorren urtean probarik ez egitea, ardurarengatik. Adierazi dute mediku taldearen gomendioei jarraitu dietela egungo ziurgabetasun egoeran, eta, segurtasunik bermatu ezin dutenez, «arriskurik ez hartze...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188355/enekuriko-etxebizitza-okupatu-dutenek-mehatxuak-salatu-dituzte.htm
Gizartea
Enekuriko etxebizitza okupatu dutenek «mehatxuak» salatu dituzte
Bilboko Okupazio Bulegoaren ustez, okupazioaren kontrako «kanpaina mediatikoa» jarri da abian, eta horren atzean «interes politiko eta ekonomikoak» daude
Enekuriko etxebizitza okupatu dutenek «mehatxuak» salatu dituzte. Bilboko Okupazio Bulegoaren ustez, okupazioaren kontrako «kanpaina mediatikoa» jarri da abian, eta horren atzean «interes politiko eta ekonomikoak» daude
Duela zenbait aste gazte batzuek Enekurin (Erandio, Bizkaia) okupatutako etxebizitzaren auziak zeresan handia eman du azken egunotan. Joan den astean, gazteek ohartarazi zuten ustez jabeak bidalitako pertsona batzuk ari zirela etxebizitzaren inguruan okupatzaileak kikildu nahian; beste aldetik, zenbait hedabidek oihart...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188356/eajk-eta-eh-bilduk-ez-dituzte-voxen-ekinbideak-eztabaidatuko-aurrerantzean.htm
Politika
EAJk eta EH Bilduk ez dituzte Voxen ekinbideak eztabaidatuko aurrerantzean
Gaur Voxen lehen lege proposamena eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarreko saioan, eta PP-C´s-ek ez beste taldeek uko egin diote parte hartzeari.
EAJk eta EH Bilduk ez dituzte Voxen ekinbideak eztabaidatuko aurrerantzean. Gaur Voxen lehen lege proposamena eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarreko saioan, eta PP-C´s-ek ez beste taldeek uko egin diote parte hartzeari.
EAJk eta EH Bilduk iragarri dute ez dutela eztabaidatuko Voxeko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean aurkezten duen ekinbiderik. Bi alderdiok adierazi dute ez dutela asmorik alderdi ultraeskuindarrarekin liskarretan hasteko, eta aurrerantzean «bizitza politikoa garrazten duten eztabaida politikoetan parte hartzeari ...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188357/narvaez-nagusi-cesenaticon.htm
Kirola
Narvaez nagusi Cesenaticon
Ineoseko ekuadortarrak irabazi du Giroko 12. etapa, ihesaldia borobilduta. Padunen matxura probestu du azken kilometroetan. Faboritoen artean ez da zalapartarik izan, Pozzovivoren saiakera hutsalaz harago.
Narvaez nagusi Cesenaticon. Ineoseko ekuadortarrak irabazi du Giroko 12. etapa, ihesaldia borobilduta. Padunen matxura probestu du azken kilometroetan. Faboritoen artean ez da zalapartarik izan, Pozzovivoren saiakera hutsalaz harago.
Jhonatan Narvaezek hirugarren garaipena eman dio Ineos taldeari Marco Pantaniren sorterrian hasi eta bukatu den etapan. Ekuadortarra ihesean nagusitu da, azken jaitsieran Mark Padunek (Bahrain) izandako zulatua baliatuta. Aurtengo Giroan helmugara arrakastaz iritsi den seigarren ihesaldia izan da, tropelean dagoen gait...
2020-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/188358/kamiolari-bat-hil-da-ap-8-autobidean.htm
Ekonomia
Kamiolari bat hil da AP-8 autobidean
Segurtasun Sailaren lehen ikerketaren arabera, osasun arazo bat izan du, eta, kamioi gelditu ondoren, kabinan bertan hil da.
Kamiolari bat hil da AP-8 autobidean. Segurtasun Sailaren lehen ikerketaren arabera, osasun arazo bat izan du, eta, kamioi gelditu ondoren, kabinan bertan hil da.
Kamioilari bat hil da asteazken honetan, lehen zantzuen arabera, gidatzen ari zela osasun arazo bat izan eta gero. Ezbeharra 17:30 aldera gertatu da, AP-8 autobideko 20. kilometroan, Bilborako noranzkoan. Kamioia errepidetik atera da, eta bazterbidean gelditu da, bionda edo uhinbikoa jota. Suhiltzaileak eta Ertzaintza ...
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188393/tokiok-milioi-bat-tona-ur-erradioaktibo-botako-ditu-itsasora.htm
Mundua
Tokiok milioi bat tona ur erradioaktibo botako ditu itsasora
Fukushiman hondamendia eragin zuen zentral atomikoaren nukleoak hozteko erabili duten ura Ozeano Barera botatzeko erabakia hilaren amaieran iragarriko dute ofizialki, Kyodo agentziaren arabera. Arrantzaleek protesta egin dute.
Tokiok milioi bat tona ur erradioaktibo botako ditu itsasora. Fukushiman hondamendia eragin zuen zentral atomikoaren nukleoak hozteko erabili duten ura Ozeano Barera botatzeko erabakia hilaren amaieran iragarriko dute ofizialki, Kyodo agentziaren arabera. Arrantzaleek protesta egin dute.
Urriaren amaierako erabakiko du Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearrean pilatua duen ur erradioaktibotik milioi bat tona itsasora botatzea, herrialdeko Kyodo albiste agentziak zabaldu duenez. Tokio urte luzez ibili da pentsatzen zer egin hondamendia eragin zuen zentralean pilaturiko ur kutsatuarekin....
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188394/josu-urrutikoetxeak-dio-gatazkaren-konponbidearen-alde-egin-zuela-lan.htm
Politika
Josu Urrutikoetxeak dio gatazkaren konponbidearen alde egin zuela lan
Marianne aldizkariak elkarrizketa egin dio. Urrutikoetxeak aitortu du «lan handia eta arriskutsua» izan zela, eta Frantziaren jarrera salatu du. «Justizii trantsizionalaren» alde azaldu da. Datorren asteko epaiketa bat atzeratu egin du Parisek.
Josu Urrutikoetxeak dio gatazkaren konponbidearen alde egin zuela lan. Marianne aldizkariak elkarrizketa egin dio. Urrutikoetxeak aitortu du «lan handia eta arriskutsua» izan zela, eta Frantziaren jarrera salatu du. «Justizii trantsizionalaren» alde azaldu da. Datorren asteko epaiketa bat atzeratu egin du Parisek.
2002an sasira jo zuenetik lehen elkarrizketa eman du Josu Urrutikoetxeak, zehazki Marianne Frantziako aldizkarian, eta esan du euskal gatazkaren konponbidearen alde jardun izan zuela lanean. «2002tik, klandestinitatera igaro nintzenetik, buru-belarri aritu naiz lanean gatazka amaitzeko, ondorengo belaunaldiei ez uzteko...
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188395/finala-ez-dute-igandean-jokatuko.htm
Kirola
Finala ez dute igandean jokatuko
Epaileak bertan behera utzi du, ELAk kautela neurriak eskatu ondoren. Baikok beste bilera batera deitu ditu pilotarien ordezkariak, datorren astearterako.
Finala ez dute igandean jokatuko. Epaileak bertan behera utzi du, ELAk kautela neurriak eskatu ondoren. Baikok beste bilera batera deitu ditu pilotarien ordezkariak, datorren astearterako.
Ez da finalik jokatuko igandean. Ez dira ariko Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija Bilbon, Miribilla pilotalekuan, binakakoaren txapela irabazi nahian. Epaileak onartu egin ditu ELA sindikatuak Baikoko hamabost pilotariren izenean eskatu zituen kautela neurriak, eta bertan behera utzi du binakakoaren final...
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188396/jose-ramon-etxebarriari-emango-diote-eusko-ikaskuntzaren-manuel-lekuona-saria.htm
Gizartea
Jose Ramon Etxebarriari emango diote Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria
Etxebarriak euskararen normalizaziorako zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpena, euskal kulturarekiko konpromisoa eta bere obraren dibulgazioa saritu ditu Eusko Ikaskuntzak.
Jose Ramon Etxebarriari emango diote Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Etxebarriak euskararen normalizaziorako zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpena, euskal kulturarekiko konpromisoa eta bere obraren dibulgazioa saritu ditu Eusko Ikaskuntzak.
Jose Ramon Etxebarriak (Gernika, Bizkaia, 1948) jasoko du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Sariaren bidez, Etxebarriari aitortu nahi diote euskararen normalizazioan zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpen «zabala», euskal kulturarekiko duen «konpromiso adierazgarria» eta bere obraren dibulgazioa. ...
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188397/mexikoko-defentsa-ministro-ohia-atxilotu-dute-aebetan-droga-trafikoaz-akusatuta.htm
Mundua
Mexikoko Defentsa ministro ohia atxilotu dute AEBetan, droga trafikoaz akusatuta
Ostegunean atxilotu zuten Salvador Cienfuegos ministro ohia, Los Angelesko aireportuan, AEBetako Drogen Kontrolerako Agentziaren aginduz.
Mexikoko Defentsa ministro ohia atxilotu dute AEBetan, droga trafikoaz akusatuta. Ostegunean atxilotu zuten Salvador Cienfuegos ministro ohia, Los Angelesko aireportuan, AEBetako Drogen Kontrolerako Agentziaren aginduz.
Salvador Cienfuegos jenerala eta 2012 eta 2018 bitartean Mexikoko Defentsa ministro izandakoa atxilotu zuten atzo gauean Los Angelesko aireportuan, AEBetan. Atxilotze agindua AEBetako Drogen Kontrolerako Agentziak eman zuen. Mexikoko Atzerri ministro Marcelo Ebrardek jakinarazi duenez, New Yorkeko epaitegi batek Cienfu...
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188398/altzoko-handiaren-erraldoikide-irlandarraren-hezurrak-eztabaidagai.htm
Bizigiro
Altzoko Handiaren erraldoikide irlandarraren hezurrak eztabaidagai
Charles Byrne erraldoiaren hezurdura Londresko museo batean daukate, hark hil aurretik esan arren bere gorpua itsasora botatzeko.
Altzoko Handiaren erraldoikide irlandarraren hezurrak eztabaidagai. Charles Byrne erraldoiaren hezurdura Londresko museo batean daukate, hark hil aurretik esan arren bere gorpua itsasora botatzeko.
Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-k ez zuen inoiz ezagutu Charles Byrne, euskalduna jaio baino 35 urte lehenago hil baitzen hura. Baina, agian, eramango zuten haren hezurdura ikustera, Londresen egon zenean, Aitor Arregi eta Jon Garañoren filmean halakorik kontatzen ez badute ere. Izan ere, biak kideak ziren erraldo...