date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/188883/nafarroako-ubidearen-bigarren-faseari-ekinen-diola-iragarri-du-canasak.htm
Gizartea
Nafarroako ubidearen bigarren faseari ekinen diola iragarri du Canasak
70 eta 80 kilometro arteko bi hodi eraikiko dituzte ura Ablitas herriraino eramateko. 158,5 milioi euroko kostua izanen du.
Nafarroako ubidearen bigarren faseari ekinen diola iragarri du Canasak. 70 eta 80 kilometro arteko bi hodi eraikiko dituzte ura Ablitas herriraino eramateko. 158,5 milioi euroko kostua izanen du.
Kosta ahala kosta, aurrera. 2011. urtean amaitu zituen Nafarroako Gobernuak Itoizko urtegiko ura Erriberara eramateko ubidearen lehen fasea. Bigarren fasea, baina, zintzilik gelditu zen, ez aurrera ez atzera. Urteetan lanak atzeratu ostean —eta milioika euroren gainkostua pilatuta—, Uxue Barkosen gobernuak erabaki zuen...
2020-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/188884/euskal-selekzioak-costa-ricaren-aurka-jokatuko-du-azaroaren-16an-ipuruan.htm
Kirola
Euskal Selekzioak Costa Ricaren aurka jokatuko du azaroaren 16an, Ipuruan
FIFAko egutegiaren barruan hirugarren partida izango da gizonezkoen selekzioarentzat: Venezuelaren aurka aritu zen 2018an, eta Panamaren kontra iaz. Horixe izan du azkeneko partida orain arte.
Euskal Selekzioak Costa Ricaren aurka jokatuko du azaroaren 16an, Ipuruan. FIFAko egutegiaren barruan hirugarren partida izango da gizonezkoen selekzioarentzat: Venezuelaren aurka aritu zen 2018an, eta Panamaren kontra iaz. Horixe izan du azkeneko partida orain arte.
Euskal Selekzioa itzultzekotan da. Costa Ricaren aurka jokatuko du azaroaren 16an Javier Clementek zuzentzen duen taldeak, Ipuruan (Eibar), 20:45etik aurrera. FIFAren egutegiaren barruan jokatuko duen hirugarren partida izango da. Aurreko biak Venezuelaren aurkakoa (Gasteizen, 2018ko urriaren 12an) eta Panamakoa izan z...
2020-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/188885/lau-urtean-10000-lanpostu-publiko-eskainiko-ditu-jaurlaritzak.htm
Politika
Lau urtean 10.000 lanpostu publiko eskainiko ditu Jaurlaritzak
Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak eman du lan eskaintzaren berri.
Lau urtean 10.000 lanpostu publiko eskainiko ditu Jaurlaritzak. Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak eman du lan eskaintzaren berri.
Eusko Legebiltzarrean izan da Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua, hark zuzendutako sailak hasi berri den legealdirako dauzkan asmoen berri emateko. Besteak beste, jakinarazi du 10.000 postutik gorako lan eskaintza publiko bat egingo duela, administrazio orokorreko lantaldea eta ...
2020-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/188886/gasolioaren-zerga-handitzeak-eaj-haserretu-du.htm
Ekonomia
Gasolioaren zerga handitzeak EAJ haserretu du
Espainiako Gobernuak 2021eko aurrekontu proiektua aurkeztu du. Edari freskagarrien BEZa %21era igoko du, baina ez die zerga hori ezarriko osasun eta hezkuntza pribatuei.
Gasolioaren zerga handitzeak EAJ haserretu du. Espainiako Gobernuak 2021eko aurrekontu proiektua aurkeztu du. Edari freskagarrien BEZa %21era igoko du, baina ez die zerga hori ezarriko osasun eta hezkuntza pribatuei.
Zerga igoera batzuk ekarriko dituzte Espainiako aurrekontuek Hego Euskal Herrira. Proiektuaren tramitazioan aldaketarik ez bada, beren autoetan gasolioa darabiltenek gehiago ordaindu beharko dute zergetan, 2,3 euro gehiago 50 litroko, Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak esan duenez. Edari freskagarrien BEZ...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188917/trumpek-amerika-handi-egingo-du-berriz.htm
Mundua
«Trumpek Amerika handi egingo du berriz»
AEBetako presidentearen alaba, Ivanka Trump, Miamin izan da, Alderdi Errepublikanoaren aldeko botoa eskatzen.
«Trumpek Amerika handi egingo du berriz». AEBetako presidentearen alaba, Ivanka Trump, Miamin izan da, Alderdi Errepublikanoaren aldeko botoa eskatzen.
Bayfront Parkera hurbilduz joan ahala, Poliziaren autoek ohartarazten dute badela zerbait ezohikoa bertan. Bozgorailuetako musikak erakarrita, gerturatuz doa jendea, eta, taula gainean jarritako AEBetako bandera erraldoia ikusita, ez da zalantzarik hauteskunde kanpainako ekitaldi bat hastear dela. Inguru guztian jarrit...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188918/bartzelonaren-eta-madrilen-arteko-harremana-are-gehiago-gaiztotu-du-volkhov-operazioak.htm
Mundua
Bartzelonaren eta Madrilen arteko harremana are gehiago gaiztotu du 'Volkhov operazioak'
ERC eta JxCat alderdiei lotutako hainbat enpresari atxilotu dituzte. Tsunami Demokratikoa plataformarekin lotura izatea egozten diete.
Bartzelonaren eta Madrilen arteko harremana are gehiago gaiztotu du 'Volkhov operazioak'. ERC eta JxCat alderdiei lotutako hainbat enpresari atxilotu dituzte. Tsunami Demokratikoa plataformarekin lotura izatea egozten diete.
Kataluniako Parlamentuak independentzia deklarazioa onartu zuenetik hiru urte bete berri diren honetan —atzo bete ziren hiru urte—, Guardia Zibilak Kataluniako prozesu independentistaren kontrako beste operazio bat jarri du abian. Zehazki, Kataluniako alderdi independentistekin lotuta dauden enpresari eta goi kargudun ...
2022-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/188919/herriz-herriko-egoeraren-mapa.htm
Gizartea
Herriz herriko egoeraren mapa
Herri bakoitzeko eta Hegoaldeko osasun eskualde bakoitzeko positibo berrien tasak erakusten dituzte mapa hauek; kolorerik ilunenetan markatuta daude kasu positibo gehien detektatu dituzten lekuak. Hegoaldean, orain arte atzeman diren positiboak eta bezperakoak ere erakusten ditu.
Herriz herriko egoeraren mapa. Herri bakoitzeko eta Hegoaldeko osasun eskualde bakoitzeko positibo berrien tasak erakusten dituzte mapa hauek; kolorerik ilunenetan markatuta daude kasu positibo gehien detektatu dituzten lekuak. Hegoaldean, orain arte atzeman diren positiboak eta bezperakoak ere erakusten ditu.
Klikatu maparen gainean xehetasunak ikusteko. Mapa pantaila osoan ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen. Maparen goiko botoiak erabilita, ikus liteke herri guztietako intzidentzia tasa, osasun eskualde bakoitzeko intzidentzia tasa (Hegoaldean), eta herri bakoitzean erregistratutako heriotza kopurua (Araban, Bizkaian et...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188920/hego-euskal-herrrian-1625-positibo-detektatu-dira.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrrian 1.625 positibo detektatu dira
Egun bakarrean orain arteko proba gehien egin dute Osakidetzak eta Osasunbideak: 19.560 PCR eta antigeno test, guztira. %8,3k eman dute positibo
Hego Euskal Herrrian 1.625 positibo detektatu dira. Egun bakarrean orain arteko proba gehien egin dute Osakidetzak eta Osasunbideak: 19.560 PCR eta antigeno test, guztira. %8,3k eman dute positibo
Nafarroan, behera; eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gora. Joera kontrajarriak utzi dituzte agerian Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak gaur kaleratutako datuek. Orotara, 1.625 kasu atzeman dira. Aspaldiko partez, Gipuzkoak eta Bizkaiak Nafarroak baino kasu gehiago izan dituzte. Gipuzkoan, atzo, 511 kutsatu d...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188921/senideak-bisitatzeko-mugak-neurriak-ertzaintzaren-arabera.htm
Gizartea
Senideak bisitatzeko mugak: neurriak, Ertzaintzaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren dekretua interpretatzeko irizpideak eman ditu Ertzaintzaren zuzendaritzak; besteak beste, ezarri du erosketak udalerrian edo albokoan egin behar direla, eta ezinbestekoa denean soilik joan daitekeela beste herri batera. Senideak bisitatzeari dagokionez, ohartarazi dute «laguntza eta zaintza lanetar...
Senideak bisitatzeko mugak: neurriak, Ertzaintzaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren dekretua interpretatzeko irizpideak eman ditu Ertzaintzaren zuzendaritzak; besteak beste, ezarri du erosketak udalerrian edo albokoan egin behar direla, eta ezinbestekoa denean soilik joan daitekeela beste herri batera. Senideak bisitatze...
Indarrean da Eusko Jaurlaritzak joan-etorriak mugatzeko onartutako dekretua, eta datozen egunetan neurriak «zorrotz» betearazten hasiko da Ertzaintza, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak iragarri duenez. Egunotan ez dira isunak jartzen ari: «informazioa» ematen ari dira herritarrei. Ertzaintzaren z...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188922/ipar-euskal-herria-oso-hunkitua-dela-adierazi-du-baionako-ospitaleko-zuzendaritzak.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herria «oso hunkitua» dela adierazi du Baionako ospitaleko zuzendaritzak
Erietxean ohe gehiago jarri dituzte suspertze zerbitzuan, larrialdiari aurre egiteko Plan Zuriari jarraikiz.
Ipar Euskal Herria «oso hunkitua» dela adierazi du Baionako ospitaleko zuzendaritzak. Erietxean ohe gehiago jarri dituzte suspertze zerbitzuan, larrialdiari aurre egiteko Plan Zuriari jarraikiz.
Baionako ospitaleko zuzendaritzak prentsaurreko bat egin du gaur goizean, Lapurdiko hiriburuan, erietxean atzo ezarritako Plan Zuria zertan den azaltzeko. Izurriari aurre egiteko ezarri dituzte neurri bereziak. «Epidemia azkartuz doa. Birusa fite hedatzen ari da, denetan. Ipar Euskal Herria osoki hunkitua da», esan du...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188923/kultur-langileen-estatutu-bat-eratu-nahi-du-jaurlaritzak.htm
Kultura
Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Jaurlaritzak
Sektorearen erregulazioa eta profesionalizazioa indartuko duen araudi bat sortzea da asmoa.
Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Jaurlaritzak. Sektorearen erregulazioa eta profesionalizazioa indartuko duen araudi bat sortzea da asmoa.
Ardura eta eginkizun berriekin ekin dio Bingen Zupiriak legealdi berriari, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren karguaz gain Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua ere haren gain jarri baitu lehendakariak. Baina, lan ardatz berriak izango baditu ere, aurreko agintaldian hasitako suspertze eta berregituraketa a...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188924/haurreskolak-partzuergoko-negoziazio-mahaia-biltzeko-eskatu-dute.htm
Gizartea
Haurreskolak partzuergoko negoziazio mahaia biltzeko eskatu dute
Haurreskolak partzuergoko langileek eskatu dute bertan behera uzteko «alde bakarrez» hartutako erabakiak. Gaur goizean, protesta egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
Haurreskolak partzuergoko negoziazio mahaia biltzeko eskatu dute. Haurreskolak partzuergoko langileek eskatu dute bertan behera uzteko «alde bakarrez» hartutako erabakiak. Gaur goizean, protesta egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
Haurreskolak partzuergoko langileek mobilizazioak iragarri zituzten, eta horrela egin dute gaur. LAB, ELA eta Steilas sindikatuek deituta, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean elkartu dira, Gasteizen, «benetako negoziazioa» eskatzeko: «Ez da bildu ikasturte hasieratik eskatu dugun negoziazio mahaia», azpimarratu dut...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188925/etxerat-ek-bertan-behera-utziko-ditu-azken-ostiraletako-protestak-intzidentzia-tasa-handiko-herrietan.htm
Politika
Etxerat-ek bertan behera utziko ditu azken ostiraletako protestak intzidentzia tasa handiko herrietan
«Arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren», ez dituzte eginen urriaren 30erako antolatuak zeuden elkarretaratzeak «Jaurlaritzak gorriz sailkatutako herrietan». Bertze herrietakoei eutsi egingo diete, segurtasun neurriekin. Frederic Haranburu 'Xistor' baldintzapean aske uztea txal...
Etxerat-ek bertan behera utziko ditu azken ostiraletako protestak intzidentzia tasa handiko herrietan. «Arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren», ez dituzte eginen urriaren 30erako antolatuak zeuden elkarretaratzeak «Jaurlaritzak gorriz sailkatutako herrietan». Bertze herrietakoei eutsi e...
Etxerat-ek azken ostiraletako elkarretaratzeak ez egiteko gomendioa egin die koronabirusaren intzidentzia tasa handia duten herrietako herritarrei, «Eusko Jaurlaritzaren semaforoaren arabera gorriz sailkatutako udalerriei», alegia. Ostiral honetarako zeuzkaten programatuta elkarretaratzeak, eta herri horietan ez ditu...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188926/turkiak-neurriak-hartuko-ditu-charlie-hebdo-ren-kontra-erdoganen-karikatura-batengatik.htm
Mundua
Turkiak «neurriak» hartuko ditu 'Charlie Hebdo'-ren kontra, Erdoganen karikatura batengatik
Paris eta Ankararen arteko harremanak pozoitzen jarraitzen dute. Erdoganek «pertsona ohoregabe» deitu die umoregileei, eta Turkiako Kultura ministrordeak «sasikumeak» hitza erabili du.
Turkiak «neurriak» hartuko ditu 'Charlie Hebdo'-ren kontra, Erdoganen karikatura batengatik. Paris eta Ankararen arteko harremanak pozoitzen jarraitzen dute. Erdoganek «pertsona ohoregabe» deitu die umoregileei, eta Turkiako Kultura ministrordeak «sasikumeak» hitza erabili du.
Turkiak gaur iragarri duenez, «behar diren neurri legal eta diplomatikoak» hartuko ditu Frantziako Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurka, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen karikatura batengatik. Herrialdeko presidentetzak hala iragarri du hedabideetara bidalitako agiri ofizial batean. «Amaieraino borrok...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188927/lindanoaren-arazoari-irtenbide-bat-emateko-eskatu-dio-ekologistak-martxan-ek-europako-parlamentuari.htm
Gizartea
Lindanoaren «arazoari» irtenbide bat emateko eskatu dio Ekologistak Martxan-ek Europako Parlamentuari
Ekologistek gogoratu dute Barakaldoko Oiola urtegiko uretan eta haren bueltako lurzoruan substantzia toxiko hori dagoela.
Lindanoaren «arazoari» irtenbide bat emateko eskatu dio Ekologistak Martxan-ek Europako Parlamentuari. Ekologistek gogoratu dute Barakaldoko Oiola urtegiko uretan eta haren bueltako lurzoruan substantzia toxiko hori dagoela.
Lindano substantzia toxikoak eragiten duen «ingurumen eta osasun publikoko arazoari» irtenbide bat emateko eskatu dio Ekologistak Martxan-ek Europako Parlamentuari. Erakunde ekologista horren arabera, estatuen jarduera «kontrolatu» behar da, «indarrean dagoen legedia zorrotz betetzen dutela ziurtatzeko». Europako Batzo...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188928/ahta-ez-da-2024rako-amaituta-egongo-jaurlaritzaren-ustez.htm
Gizartea
AHTa ez da 2024rako amaituta egongo, Jaurlaritzaren ustez
Iñaki Arriola Garraio sailburuak esan du legegintzaldi honetako helburua Gipuzkoako zatia amaitzea dela, eta hiriburuetako sarbideak bideratzea.
AHTa ez da 2024rako amaituta egongo, Jaurlaritzaren ustez. Iñaki Arriola Garraio sailburuak esan du legegintzaldi honetako helburua Gipuzkoako zatia amaitzea dela, eta hiriburuetako sarbideak bideratzea.
«Garrantzitsuena aurrera egiten jarraitzea da». Hala esan du Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak AHTaren lanei erreferentzia eginez. «Aurrera egiten ari da, eta bide horretan jarraituko du», gaineratu du Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean. Hori bai, azpiegitura ez da 2023 edo...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188929/kantatu-ez-diren-hitzen-musika.htm
Kultura
Kantatu ez diren hitzen musika
Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren zortzi olerki musikatu ditu Antton Valverdek. 'Hitzak hots’ liburuxka eta DVDan jaso dute emaitza, Pamielaren eskutik. Anjel Lertxundik sustatu du lana.
Kantatu ez diren hitzen musika. Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren zortzi olerki musikatu ditu Antton Valverdek. 'Hitzak hots’ liburuxka eta DVDan jaso dute emaitza, Pamielaren eskutik. Anjel Lertxundik sustatu du lana.
Galdera bat den-denaren abiapuntuan: «Zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan?». Galdera bat eta zor baten kontzientzia, akaso. Anjel Lertxundik Antton Valverderi aipatu zion hausnarketa, elkarlanerako lur bila zebiltzala. «Hauxe da nirea», pentsatu zuen Valverdek: lanari ekin, Lertxundik...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188930/europako-batzordeak-100-milioi-euro-jarriko-ditu-test-azkarrak-erosteko.htm
Mundua
Europako Batzordeak 100 milioi euro jarriko ditu test azkarrak erosteko
Estatu kideen artean banatuko dituzte testak. Gainera, txertoen eta COVID-19a detektatzeko proben BEZa kentzeko proposamena egin du batzordeak.
Europako Batzordeak 100 milioi euro jarriko ditu test azkarrak erosteko. Estatu kideen artean banatuko dituzte testak. Gainera, txertoen eta COVID-19a detektatzeko proben BEZa kentzeko proposamena egin du batzordeak.
Koronabirusaren bigarren olatua gogor jotzen ari da Europa, eta, OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, pandemiaren epizentro bilakatu da. Hala, EB Europako Batzordeak birusaren hedapenari aitzin egiteko neurri berriak iragarri ditu gaur. Neurri bat nabarmentzen da bertze guztien gainetik: EBk 100 milioi euro bider...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188931/ostalariek-protestara-joko-dute-laquokinka-larrianraquo-daudela-salatzeko.htm
Ekonomia
Ostalariek protestara joko dute, «kinka larrian» daudela salatzeko
SOS Ostalaritza taldeak manifestaziora deitu du. Ohartarazi dute ostalaritza mugatzeko neurriek negozio asko ixtea ekar dezaketela, eta laguntzak emateko eskatu dute.
Ostalariek protestara joko dute, «kinka larrian» daudela salatzeko. SOS Ostalaritza taldeak manifestaziora deitu du. Ohartarazi dute ostalaritza mugatzeko neurriek negozio asko ixtea ekar dezaketela, eta laguntzak emateko eskatu dute.
Ostalariak «etsita» agertu dira. SOS Ostalaritza taldeak agerraldia egin du, egungo egoerari buruzko iritzia emateko. Ohartarazi dute koronabirusari aurre egiteko murrizketa neurriek negozio askoren «behin betiko itxiera» ekar dezaketela. Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatu diete eman ditzatela sektore...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188932/22000-lanpostu-suntsituta-bi-urtean.htm
Ekonomia
22.000 lanpostu suntsituta bi urtean
BBVA Researchen Zertan den Euskadi txostenaren arabera, BPGa %10,5 hondoratuko da aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2021ean %5,8 handitzeko. Langabezia tasa %10,8ra igoko da datorren urtean.
22.000 lanpostu suntsituta bi urtean. BBVA Researchen Zertan den Euskadi txostenaren arabera, BPGa %10,5 hondoratuko da aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2021ean %5,8 handitzeko. Langabezia tasa %10,8ra igoko da datorren urtean.
Ohe ondoan gaixoaren diagnostikoa errepasatuz doan medikua bezala aritu da gaur BBVA Researcheko ekonomista burua, Rafael Domenech, Zertan den Euskadi txostena aurkezten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaren analitikaren emaitzak ez dira onak. 2020. urtean, barne produktu gordina %10,5 murriztuko da, eta 2021er...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188934/urriaren-12an-iruntildeean-egindako-ekintza-laquokriminalizatzekoraquo-saiakera-salatu-du-sortuk.htm
Politika
Urriaren 12an Iruñean egindako ekintza «kriminalizatzeko» saiakera salatu du Sortuk
Hamasei pertsona Espainiako Poliziaren komisariatik pasatu dira gaur.
Urriaren 12an Iruñean egindako ekintza «kriminalizatzeko» saiakera salatu du Sortuk. Hamasei pertsona Espainiako Poliziaren komisariatik pasatu dira gaur.
Joan den urriaren 12an, Espainian Hispanitatearen Eguna deitutakoan, «Espainiako Erresumaren supremazismoa» salatzeko «ekintza sinboliko bat» egin zuten Iruñean, Sortuk deituta. Horren ondorioz, hamasei pertsona deklaratzera deitu dituzte, eta gaur pasatu dira Espainiako Poliziaren komisariatik. Sortuk ohar batean naba...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188935/iruneko-irunazarra-jatetxeak-irabazi-du-euskal-herriko-pintxo-txapelketa.htm
Bizigiro
Iruñeko Iruñazarra jatetxeak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa
Gorka Aginaga eta Laura Herrero sukaldariek eginiko Itsasantxoa pintxoa da aurtengo urrezko pintxoa.
Iruñeko Iruñazarra jatetxeak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Gorka Aginaga eta Laura Herrero sukaldariek eginiko Itsasantxoa pintxoa da aurtengo urrezko pintxoa.
Euskal Herriko Pintxo Txapelketari ekin zioten astelehenean, eta hamar talde iritsi dira gaurko finalera, Gasteizko Europa Jauregian. Parte hartzaileek agertoki baten gainean osatu dituzte pintxoak, banaka, eta, gero, epaimahaikideek dastatu dituzte. Epaimahaiak lan guztiek izandako maila ona azpimarratu dute, eta bait...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188936/hiru-pertsona-atxilotu-ditu-poliziak-gipuzkoan-jihadismoaren-aurkako-operazio-batean.htm
Gizartea
Hiru pertsona atxilotu ditu Poliziak Gipuzkoan, jihadismoaren aurkako operazio batean
Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioak zabalik jarraitzen du.
Hiru pertsona atxilotu ditu Poliziak Gipuzkoan, jihadismoaren aurkako operazio batean. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioak zabalik jarraitzen du.
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Gipuzkoan goizaldean, jihadismoaren aurkako operazio batean. Efe berri agentziak Poliziaren iturriak aipatuz kaleratutako albiste baten arabera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratu Ismael Morenok agindu ditu atxiloketak. Operazioa zabalik dago oraindik. Jatorri ma...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188937/errusiaren-enbaxadak-barregarritzat-jo-du-guardia-zibilaren-txostena.htm
Mundua
Errusiaren enbaxadak barregarritzat jo du Guardia Zibilaren txostena
Bartzelonako epaitegiaren prozesatze autoak dioenez, Errusia zegoen «Espainia desorekatzeko estrategiaren atzean», eta Putinek 10.000 soldadu Kataluniara bidaltzea proposatu zion Puigdemonti. Ironiaz, Errusiako enbaxadak esan du 10.000 ez baizik milioi bat soldatu bidaltzea pentsatzen zutela. Urriaren 1eko erreferendum...
Errusiaren enbaxadak barregarritzat jo du Guardia Zibilaren txostena. Bartzelonako epaitegiaren prozesatze autoak dioenez, Errusia zegoen «Espainia desorekatzeko estrategiaren atzean», eta Putinek 10.000 soldadu Kataluniara bidaltzea proposatu zion Puigdemonti. Ironiaz, Errusiako enbaxadak esan du 10.000 ez baizik mili...
Errusia zegoen Espainia desorekatzeko estrategia geopolitikoaren atzean. Hala dio Bartzelonako 1. instrukzio epaitegiak gaur onartu duen prozesatze autoak; agindu horren ondorioz, Guardia Zibilak 21 atxiloketa eta 31 miaketa egin ditu orotara. Errusiak Madrilen duen enbaxadak berak Guardia Zibilaren txostena «osatu» du...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188938/lau-urtean-3200-lanpostuko-lan-eskaintza-publikoa-egiteko-asmoa-du-bildarratzek.htm
Gizartea
Lau urtean 3.200 lanpostuko lan eskaintza publikoa egiteko asmoa du Bildarratzek
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak urtero lan eskaintza publiko bat egin nahi du. Legealdiko ildo nagusiak ezarri dituzte.
Lau urtean 3.200 lanpostuko lan eskaintza publikoa egiteko asmoa du Bildarratzek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak urtero lan eskaintza publiko bat egin nahi du. Legealdiko ildo nagusiak ezarri dituzte.
Hurrengo lau urteetarako ildo nagusiak azaldu ditu Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordean. Irakasleen egonkortasuna bermatzea izango da helburuetako bat. Horretarako, urtero lan eskaintza publikoa egiteko asmoa duela ziurtatu du, eta 3.200 lanpostu eskaini ...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188939/milaka-pertsona-atera-dira-kalera-polonian-abortatzeko-eskubidearen-aldeko-greba-egunean.htm
Mundua
Milaka pertsona atera dira kalera Polonian, abortatzeko eskubidearen aldeko greba egunean
«Elizak defendatzera» ateratzeko eskatu die jarraitzaileei Jaroslaw Kaczynski lehen ministrordeak. Haren eskuineko PiS alderdiak bultzatu du abortatzeko eskubidea murrizteko egitasmoa.
Milaka pertsona atera dira kalera Polonian, abortatzeko eskubidearen aldeko greba egunean. «Elizak defendatzera» ateratzeko eskatu die jarraitzaileei Jaroslaw Kaczynski lehen ministrordeak. Haren eskuineko PiS alderdiak bultzatu du abortatzeko eskubidea murrizteko egitasmoa.
Emakumeek eskolak, unibertsitateak, lantegiak eta bulegoak hustu dituzte, eta kaleak bete. Greba eta protesta eguna eduki dute gaur Europako iparraldeko herrialdean, abortatzeko eskubidea murrizteko joan zen astean emaniko epaiaren aurka. Joan den ostegunean Auzitegi Konstituzionalak erabaki zuen legez kanpokotzat jot...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188940/antzokiak-zinemak-eta-ostalaritza-itxiko-dituzte-alemanian.htm
Mundua
Antzokiak, zinemak eta ostalaritza itxiko dituzte Alemanian
Astelehenean sartuko dira indarrean neurriak, eta gutxienez bi aste iraungo dute. Etxe bakoitzean ezin izanen dira hamar pertsona baino gehiago bildu.
Antzokiak, zinemak eta ostalaritza itxiko dituzte Alemanian. Astelehenean sartuko dira indarrean neurriak, eta gutxienez bi aste iraungo dute. Etxe bakoitzean ezin izanen dira hamar pertsona baino gehiago bildu.
Azken egunetan kutsatu kopuruak gora egin ondotik, koronabirusaren hedapena gutxitzeko neurriak iragarri ditu gaur arratsaldean Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. «Erabakiak orain hartu behar dira», nabarmendu du kantzilerrak. Hala, taberna, jatetxe, antzoki eta zinemen itxiera iragarri du. Neurriak azaroaren 2an s...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188941/roglicentzat-garaipena-moncalvillon.htm
Kirola
Roglicentzat garaipena Moncalvillon
Lehia polita eskaini du esloveniarrak Richard Carapaz liderrarekin. 13 segundoren aldea dago bien artean orain sailkapen nagusian.
Roglicentzat garaipena Moncalvillon. Lehia polita eskaini du esloveniarrak Richard Carapaz liderrarekin. 13 segundoren aldea dago bien artean orain sailkapen nagusian.
Igandean Formigalen amaitu zen etapan eduki zuen arreta faltaren ondoren, mendate batean amaitzen zen hurrengo etapan Vuelta irabazteko hautagai sendoa dela gogorarazi dio Primoz Roglicek (Jumbo Visma) Richard Carapaz liderrari (Ineos). Esloveniarrak lasterketako zortzigarren etapa irabazi du, Moncalvilloko gainean, et...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188942/labek-argi-baino-itzal-gehiago-ikusi-ditu-pentsioen-erreforma-proposamenean.htm
Ekonomia
LABek argi baino itzal gehiago ikusi ditu pentsioen erreforma proposamenean
Toledoko Itunak onartutakoak «ez du bermatzen eredu publikoaren jasangarritasuna». Garbiñe Aranburuk kritika egin die euskal erakundeek duten rolari: «Begirale soilak dira»
LABek argi baino itzal gehiago ikusi ditu pentsioen erreforma proposamenean. Toledoko Itunak onartutakoak «ez du bermatzen eredu publikoaren jasangarritasuna». Garbiñe Aranburuk kritika egin die euskal erakundeek duten rolari: «Begirale soilak dira»
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak argi baino itzal gehiago ikusi ditu pentsio sistema erreformatzeko proposamenen artean. Sindikatuko buruak aztertu egin ditu, eta, haren ustez, gomendioek ez dute pentsio sistema publikoaren «jasangarritasuna» bermatzen. Hori ikusita, argi du euskal erakunde publiko eta sindika...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188943/gipuzkoako-egoitzetan-lau-egoiliar-hil-dira.htm
Gizartea
Gipuzkoako egoitzetan lau egoiliar hil dira
Hildakoak Donostiako bi zahar etxetako eta Zumarragako Argixaoko egoiliarrak ziren. Tafallako Nuestra Señora de la Caridad zahar etxean, 67 egoiliarretatik 22 kutsatu egin dira.
Gipuzkoako egoitzetan lau egoiliar hil dira. Hildakoak Donostiako bi zahar etxetako eta Zumarragako Argixaoko egoiliarrak ziren. Tafallako Nuestra Señora de la Caridad zahar etxean, 67 egoiliarretatik 22 kutsatu egin dira.
Gipuzkoako Diputazioak jakitera eman duenez, lurraldeko zaharren egoitzetan adineko lau lagun zendu dira azken orduetan: Alai-Etxe (Donostia) zentroko erabiltzaile bat, Lamourouseko (Donostia) beste bat eta Argixaoko (Zumarraga) bi pertsona. Heriotza horiez gain, adineko egoitzetan DYArekin batera egiten ari diren prob...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188944/errepikapena-salbuespena-izatea-hitzartu-dute-psoek-unidas-podemosek-eta-eh-bilduk.htm
Gizartea
Errepikapena «salbuespena» izatea hitzartu dute PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk
Espainiako Hezkuntza legearen erreformari erdibideko zuzenketa bat aurkeztu diote hiru taldeek. Hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa izanda ere ikasturtea igaro ahal izango dela jaso dute.
Errepikapena «salbuespena» izatea hitzartu dute PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk. Espainiako Hezkuntza legearen erreformari erdibideko zuzenketa bat aurkeztu diote hiru taldeek. Hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa izanda ere ikasturtea igaro ahal izango dela jaso dute.
LOMCE legearen erreformari zenbait taldek aurkeztutako zuzenketak ari dira eztabaidatzen egunotan Espainiako Kongresuan, eta PSOEk, Unidas Podemos eta EH Bilduk gaur adostu dute jarraibide gisa ezartzea errepikapena «salbuespena» izatea, eta ikasturtea igaro ahal izatea hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa edukita ere. ...
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188945/ipar-euskal-herria-berriz-konfinatuko-dute-etzitik-goiti.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herria berriz konfinatuko dute etzitik goiti
Ostiraletik aitzina Frantziako Estatu osoa konfinatuko dute. Eskolek irekita jarraituko dute, eta lanera joateko baimenak emango dituzte; gainerakoetara, martxoan bezala, agiri batekin joan ahalko da. Oraingoz, Iparraldearen eta Hego Euskal Herriaren arteko muga irekia egonen da.
Ipar Euskal Herria berriz konfinatuko dute etzitik goiti. Ostiraletik aitzina Frantziako Estatu osoa konfinatuko dute. Eskolek irekita jarraituko dute, eta lanera joateko baimenak emango dituzte; gainerakoetara, martxoan bezala, agiri batekin joan ahalko da. Oraingoz, Iparraldearen eta Hego Euskal Herriaren arteko muga...
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak trenkatu du: ostiraletik aitzina, Frantziako Estatu osoa konfinatuko dute. Beraz, Ipar Euskal Herria ere itxita. Eskolak irekiak egonen dira; lanera joateko baimena beharko da, eta zahar etxeetako bisitak baimenduak egonen dira; gainerakoan, martxoan bezala, agiri bat beharko da....
2020-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/188946/jaurlaritzaren-irizpide-berriak-frogak-eskatuko-dituzte-senideak-zaintzera-joateko.htm
Gizartea
Jaurlaritzaren irizpide berriak: frogak eskatuko dituzte senideak zaintzera joateko
Neurriak indarrean dira, baina, sortutako zalantzen aurrean, galdera-erantzun gisako argibide batzuk kaleratu ditu Lehendakaritzak. Goizean Ertzaintzak bidalitako irizpideak gehiago zehaztu dituzte. Alboko udalerrira «jarduera sozioekonomikoak» egitera joateak zer esan nahi duen seinalatu dute, adibidez. Senideak bisit...
Jaurlaritzaren irizpide berriak: frogak eskatuko dituzte senideak zaintzera joateko. Neurriak indarrean dira, baina, sortutako zalantzen aurrean, galdera-erantzun gisako argibide batzuk kaleratu ditu Lehendakaritzak. Goizean Ertzaintzak bidalitako irizpideak gehiago zehaztu dituzte. Alboko udalerrira «jarduera sozioeko...
Isunak jartzen ez dira hasi oraindik, baina kontrolak egiten, bai. Asteartetik indarrean daude Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren hedapena geldiarazteko hartutako neurriak, eta Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak iragarri du datozen egunetan «zorrotz» kontrolatuko dutela herritarren jarduna. Oraingoz, «informazioa emat...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188980/eusko-legebiltzarrak-andoni-aldekoa-izendatu-du-eitbko-zuzendari-nagusi.htm
Bizigiro
Eusko Legebiltzarrak Andoni Aldekoa izendatu du EITBko zuzendari nagusi
EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin izendatu dute. Aurka bozkatu dute gainontzeko talde politikoek.
Eusko Legebiltzarrak Andoni Aldekoa izendatu du EITBko zuzendari nagusi. EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin izendatu dute. Aurka bozkatu dute gainontzeko talde politikoek.
Maite Iturbek zazpi urtez bete du EITBko zuzendari nagusiaren kargua, eta bere kabuz adierazi zion Eusko Jaurlaritzari betebehar hori uzteko asmoa. Horren ondotik, EAJk eta PSE-EEk adostu zuten Andoni Aldekoa proposatzea postu horretarako. Izendapen prozeduraren aurka egin zuen EH Bilduk, eta zuzendaria lehiaketa publi...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188981/hamaika-gara-k-ekitaldi-kultural-eta-politiko-bat-egingo-du-larunbatean.htm
Politika
Hamaika Gara-k ekitaldi kultural eta politiko bat egingo du larunbatean
Internet bidez eta hainbat herritan antolatu dituzten proiekzioetan ikusi ahalko da.
Hamaika Gara-k ekitaldi kultural eta politiko bat egingo du larunbatean. Internet bidez eta hainbat herritan antolatu dituzten proiekzioetan ikusi ahalko da.
Erabakitzeko eskubidea legez jasotzearen eta erreferendum baten aldeko sinadurak biltzeari berrekin dio Hamaika Gara egitasmoak, eta, testuinguru horretan, ekitaldi kultural eta politiko bat antolatu du etziko. Altxa! izena jarri diote ekitaldiari, eta 18:00etan izango da, Durangoko Plateruenan (Bizkaia). COVID-19aren ...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188982/udaberrikoa-baino-malguagoa-izanen-da-ipar-euskal-herriaren-konfinatzea.htm
Gizartea
Udaberrikoa baino malguagoa izanen da Ipar Euskal Herriaren konfinatzea
Maskara nahitaezkoa izanen da 6 urtetik gorako haurrentzat. Kulturaren sektorea erabat geldirik egonen da. EH Baik kritikatu ditu konfinamendu neurriak.
Udaberrikoa baino malguagoa izanen da Ipar Euskal Herriaren konfinatzea. Maskara nahitaezkoa izanen da 6 urtetik gorako haurrentzat. Kulturaren sektorea erabat geldirik egonen da. EH Baik kritikatu ditu konfinamendu neurriak.
Ipar Euskal Herriaren konfinatzea iragarri zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak atzo, baina udaberrian baino malguagoa izanen dela azaldu du Jean Castex lehen ministroak. Lanera eta ikastetxera joateko aukera izanen dute herritarrek, baina aisialdirako aukera azkarki mugatua izanen da. Aldarrikapen manifestazio...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188983/nizan-hiru-pertsona-hil-dituzte-eliza-batean-labankadaz.htm
Mundua
Nizan hiru pertsona hil dituzte eliza batean, labankadaz
Alkateak esan du «atentatu terrorista bat» izan dela. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Avignonen, Poliziak gizonezko bat hil du, hark poliziei labana batekin mehatxu egin ondoren.
Nizan hiru pertsona hil dituzte eliza batean, labankadaz. Alkateak esan du «atentatu terrorista bat» izan dela. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Avignonen, Poliziak gizonezko bat hil du, hark poliziei labana batekin mehatxu egin ondoren.
Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta hainbat zauritu, Nizan (Frantzia), labana batekin eliza baten inguruan egindako eraso batean. Ustezko egilea atxilotu egin dute, Christian Estrosi alkatearen esanetan. Erasoa «atentatu terroristatzat» jo du Estrosik, baita Eric Ciotti diputatuak ere.Gerald Darmanin Barne ministroak...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188984/txibite-udazkena-eta-negua-oso-zailak-izango-dira.htm
Politika
Txibite: «Udazkena eta negua oso zailak izango dira»
Politika orokorreko osoko bilkura dute Nafarroako Parlamentuan, eta COVID-19arn «erronka historikoak zipriztindutako» diskurtsoa egin du Txibitek, hilabeteotako gobernuaren kudeaketa laburbiltzerakoan
Txibite: «Udazkena eta negua oso zailak izango dira». Politika orokorreko osoko bilkura dute Nafarroako Parlamentuan, eta COVID-19arn «erronka historikoak zipriztindutako» diskurtsoa egin du Txibitek, hilabeteotako gobernuaren kudeaketa laburbiltzerakoan
Hitzaldiari aurre egin aurretik, zizpuru bat atera zaio Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariari. Ez soilik hitzaldi luzea zuelako aurrean. «Urte hau COVID-19ak markatu du. Erronka historiko bati aurre egin diogu, eta ondorio ekonomiko eta sozial handia izan du». Ezinbestean, COVID-19ak «zipriztindutako» disku...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188985/foro-sozialak-salatu-du-urrian-hogei-preso-eduki-dituztela-bakartze-moduluetan.htm
Politika
Foro Sozialak salatu du urrian hogei preso eduki dituztela bakartze moduluetan
Bigarren lan monografikoa kaleratu du motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokiak, bakartzeaz eta erregimen itxiaz. Espetxe legedian aurrera egiteko trabak dauzkate bakartuta dauden presoek, Foro Sozialaren arabera.
Foro Sozialak salatu du urrian hogei preso eduki dituztela bakartze moduluetan. Bigarren lan monografikoa kaleratu du motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokiak, bakartzeaz eta erregimen itxiaz. Espetxe legedian aurrera egiteko trabak dauzkate bakartuta dauden presoek, Foro Sozialar...
Foro Sozial Iraunkorrak ekainean sortu zuen motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokia, eta, aurkezpenean jakinarazi zuenez, sei hilean behin txosten monografiko bat kaleratuko dute euskal presoen egoeraren berri emateko. Bada, bigarrena kalean da jada, eta bakartzea eta erregimen it...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188986/geldi-dezagun-trumpyren-kasketaldia.htm
Bizigiro
«Geldi dezagun Trumpyren kasketaldia»
The Simpsons telesailearen sortzaile Matt Groeningek eta Homer Simpsonen ahots Dan Castellanetak Trumpen parodia bat egin dute, haren barne gatazkak eta helburuak hizpide.
«Geldi dezagun Trumpyren kasketaldia». The Simpsons telesailearen sortzaile Matt Groeningek eta Homer Simpsonen ahots Dan Castellanetak Trumpen parodia bat egin dute, haren barne gatazkak eta helburuak hizpide.
Mundu osoko marrazki bizidunik ezagunenak ez badira, ez dira urrun ibiliko. 1987. urtean sortu zuen The Simpsons Matt Groening marrazkilari eta idazleak. Orain, Groening bera AEBetako hauteskunde kanpainan sartu da, Donald Trump hautagai errepublikanoaren parodia bat eginez, ironiaz beterikoa: Trumpyren rapsodia. Ahots...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188987/egoiliarrei-irtetea-debekatzea-salatu-du-gipuzkoako-senideek.htm
Gizartea
Egoiliarrei irtetea debekatzea salatu du Gipuzkoako Senideek
Azaldu dute gaixotasunik ez duten egoiliarrei ere kalera irtetea debekatu dietela. Bermeak eskatu dizkiote aldundiari bisitak antolatu ahal izateko.
Egoiliarrei irtetea debekatzea salatu du Gipuzkoako Senideek. Azaldu dute gaixotasunik ez duten egoiliarrei ere kalera irtetea debekatu dietela. Bermeak eskatu dizkiote aldundiari bisitak antolatu ahal izateko.
Pandemiaren hedapenaren aurkako neurriek are gehiago gogortu dute zahar etxeetako egoera, eta orain egoiliarrak ezingo dira irten zentroetatik. Gipuzkoako Aldundiak neurri hori hartu zuen urriaren 23an, eta azaroaren 2ra bitarte luzatuko da, baina aukera badago neurria gehiago luzatzeko. Gipuzkoako Senideak elkarteak s...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188988/dieselaren-zerga-eajrekin-negoziatzeko-prest-dago-madril.htm
Ekonomia
Dieselaren zerga EAJrekin negoziatzeko prest dago Madril
Jeltzaileei lasaitasun mezua bidali die Montero Ogasun ministroak, eta ziurtatu du ados jarriko direla, gai horretan eta «beste batzuetan».
Dieselaren zerga EAJrekin negoziatzeko prest dago Madril. Jeltzaileei lasaitasun mezua bidali die Montero Ogasun ministroak, eta ziurtatu du ados jarriko direla, gai horretan eta «beste batzuetan».
Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak adierazi du «teknikoki» posible dela dieselaren gaineko zergari ezarritako igoera kentzea 2021eko aurrekontuen tramitazioan, EAJk eta Ciudadanosek eskatu duten moduan. Monterok azaldu duenez, posible da beste diru sarrera batzuk aldatuta, edo gastu batzuk murriztuta. «Ba...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188989/hasi-dute-araban-osakidetzako-greba.htm
Gizartea
Hasi dute Araban Osakidetzako greba
Sindikatuek esan dute erantzun «zabala» izaten ari dela. Azaroaren 5ean egingo dute greba Gipuzkoan, eta azaroaren 12an Bizkaian.
Hasi dute Araban Osakidetzako greba. Sindikatuek esan dute erantzun «zabala» izaten ari dela. Azaroaren 5ean egingo dute greba Gipuzkoan, eta azaroaren 12an Bizkaian.
Osasun publikoaren «egoera larrian», gaur Arabako lantokietan egiten ari dira ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek Osakidetzan lurraldeka deituriko hiru greba egunetako lehena. Sindikatuek esan dute langileen erantzuna «zabala» izaten ari dela, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» d...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188990/bilboko-kale-berriek-emakume-izena-edukiko-dute.htm
Gizartea
Bilboko kale berriek emakume izena edukiko dute
Udalak onartutako mozioaren arabera, hiriko kale, etorbide, plaza, parke edo, besteak beste, azpiegitura berriei andre izena jarriko diete
Bilboko kale berriek emakume izena edukiko dute. Udalak onartutako mozioaren arabera, hiriko kale, etorbide, plaza, parke edo, besteak beste, azpiegitura berriei andre izena jarriko diete
Bilboko Udalak aho batez adostu du hiriko kale, etorbide, plaza, parke edo, besteak beste, azpiegitura berriei andre izena jartzea. Osoko bilkuran onartu dute, gaur, udal gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eta EP Elkarrekin Podemosek negoziatu eta EH Bilduk eta PPk babestutako mozio bat. EPk egin zuen proposamena. Carmen Muño...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188991/bertan-behera-utzi-dute-iruna-veleian-proba-gehiago-eskatzeko-gose-greba-99-egunen-ostean.htm
Kultura
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleian proba gehiago eskatzeko gose greba, 99 egunen ostean
Arabako Foru Aldundiak aztarnategiarentzako hurrengo urteetarako plana diseinatzeko prozesua jarriko du abian, eta Jose Mari Lejardik kultur diputatuarekin izandako bilkuraren ostean hartu du protesta eteteko erabakia
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleian proba gehiago eskatzeko gose greba, 99 egunen ostean. Arabako Foru Aldundiak aztarnategiarentzako hurrengo urteetarako plana diseinatzeko prozesua jarriko du abian, eta Jose Mari Lejardik kultur diputatuarekin izandako bilkuraren ostean hartu du protesta eteteko erabakia
Amaitu du gose greba Jose Mari Lejardi Gabixola-k. Guztira, 99 egun pasatu ditu ezer jan gabe Iruña-Veleiako aztarnategiko piezei proba gehiago egiteko eskatuz, eta gaur eman du amaitutzat protesta. Datozen hilabeteetan da Arabako Aldundia aztarnategirako hurrengo plana prestatzen hastekoa, eta ikerketa arkeologikoei b...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188992/positiboek-gora-egin-dute-hegoaldean-eta-1777-kasu-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Positiboek gora egin dute Hegoaldean, eta 1.777 kasu atzeman dituzte
Egindako PCR eta antigeno probetan ere gorakada egon da, eta 21.443 proba egin dituzte. Txibiteren iritziz, «zailak» izango dira udazkena eta negua, eta Eusko Jaurlaritzak uste du «egun batzuk» itxaron beharko dela ezarritako neurrien eragina zein den ikusteko.
Positiboek gora egin dute Hegoaldean, eta 1.777 kasu atzeman dituzte. Egindako PCR eta antigeno probetan ere gorakada egon da, eta 21.443 proba egin dituzte. Txibiteren iritziz, «zailak» izango dira udazkena eta negua, eta Eusko Jaurlaritzak uste du «egun batzuk» itxaron beharko dela ezarritako neurrien eragina zein de...
Positiboen kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian, eta azken orduetan 1.777 kasu atzeman dituzte. Hain zuzen, bigarren olatuan erregistratutako kopururik handiena da. Joan den igandean, urriaren 25ean, 1.710 positibo atzeman zituzten, baina gainontzeko egunetan ez da kopuru handiagorik jaso. Emandako datuen arabera,...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188993/eaeko-arartekoa-kezkatuta-dago-pandemia-garaian-hizkuntza-eskubideak-urratu-direlako.htm
Gizartea
EAEko Arartekoa kezkatuta dago pandemia garaian hizkuntza eskubideak urratu direlako
Zerbitzu publiko batzuetan euskaraz artatua izateko eskubidea ez dela bete salatu du Arartekoak, eta gogora ekarri herritarrek aukera izan behar luketela nahi duten hizkuntza ofizialean hitz egiteko.
EAEko Arartekoa kezkatuta dago pandemia garaian hizkuntza eskubideak urratu direlako. Zerbitzu publiko batzuetan euskaraz artatua izateko eskubidea ez dela bete salatu du Arartekoak, eta gogora ekarri herritarrek aukera izan behar luketela nahi duten hizkuntza ofizialean hitz egiteko.
Koronabirusak eragindako pandemian hizkuntza eskubideak urratu direla eta, EAEko Arartekoak esan du kezkatuta dagoela. Ohar bidez, zera adierazi du: “Erakunde honek jakin du euskaraz artatua izateko eskubidea ez dutela aintzat hartu zerbitzu publiko batzuetan”. Gogora ekarri du, gainera, Europako Kontseiluak ohartarazi...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188994/eusko-legebiltzarrak-merkataritza-eta-ostalaritzarako-laguntza-gehiago-eskatu-ditu.htm
Ekonomia
Eusko Legebiltzarrak merkataritza eta ostalaritzarako laguntza gehiago eskatu ditu
Oposizioak proposamen zehatz batzuk egin ditu, eta zenbatekoak ere jarri ditu mahai gainean, baina EAJk eta PSEk atzera bota dituzte eskaera horiek.
Eusko Legebiltzarrak merkataritza eta ostalaritzarako laguntza gehiago eskatu ditu. Oposizioak proposamen zehatz batzuk egin ditu, eta zenbatekoak ere jarri ditu mahai gainean, baina EAJk eta PSEk atzera bota dituzte eskaera horiek.
Eusko Legebiltzarrak testu bat onartu du Eusko Jaurlaritzari eskatzeko datozen aurrekontuetan, «ahal den neurrian», egun indarrean dauden diru laguntzak «mantentzeko, egokitzeko eta handitzeko», eta COVID-19ak sektore horietan duen eragina gutxituko duten programa berriak bultzatzeko. EAJren eta PSEren babesarekin egin...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188995/epsilon-ekaitzak-olatu-handiak-utzi-ditu-ondarroan.htm
Gizartea
'Epsilon' ekaitzak olatu handiak utzi ditu Ondarroan
Baxurako arrantzarako ontziek porturatzeko zailtasunak izan dituzte, eta laketontzi batzuek elkar jo dute olatuen eraginez.
'Epsilon' ekaitzak olatu handiak utzi ditu Ondarroan. Baxurako arrantzarako ontziek porturatzeko zailtasunak izan dituzte, eta laketontzi batzuek elkar jo dute olatuen eraginez.
Atlantikoa zeharkatu dute Epsilon urakanaren hondarrek, eta irudi ikusgarriak utzi dituzte Lea-Artibain (Bizkaia) eta Mutrikun (Gipuzkoa) azken orduetan. Itsasaldeko arriskuagatik alerta laranja ezarria zuten, eta, aurreikusi moduan, olatu handiak izan dira itsasertzean. Ez da aparteko gorabeherarik egon, eta adierazi ...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188996/ebzk-iradoki-du-abenduan-hartuko-dituela-neurri-gehiago-ekonomia-moteltzen-ari-delako.htm
Ekonomia
EBZk iradoki du abenduan hartuko dituela neurri gehiago, ekonomia moteltzen ari delako
Konfinamenduen eta hainbat sektoreren itxieren ondorioz, azaroa txarra izango dela aitortu du Christine Lagardek.
EBZk iradoki du abenduan hartuko dituela neurri gehiago, ekonomia moteltzen ari delako. Konfinamenduen eta hainbat sektoreren itxieren ondorioz, azaroa txarra izango dela aitortu du Christine Lagardek.
Tonu goibela itzuli da Frankfurtera. Koronabirusaren bigarren oldarraldiari aurre egiteko indarrean jarritako neurriek seko eten dute euroguneko ekonomiaren hazkundea, eta hurrengo datu ekonomikoak txarrak izango direla onartu du Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak. Ez du, ordea, ekonomia suspertze...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188997/trebinu-eta-urduna-arabarekin-batera-egongo-dira-alarma-egoeran.htm
Gizartea
Trebiñu eta Urduña Arabarekin batera egongo dira alarma egoeran
Alarma egoerari baiezkoa eman dio Espainiako Kongresuak: maiatzaren 9ra arte egongo da indarrean.
Trebiñu eta Urduña Arabarekin batera egongo dira alarma egoeran. Alarma egoerari baiezkoa eman dio Espainiako Kongresuak: maiatzaren 9ra arte egongo da indarrean.
Espainiako Kongresuak onartu egin du alarma egoera ezartzeko gobernuak egindako dekretua. Maiatzaren 9ra arte egongo da indarrean. Gobernuak gehiengo handiz atera du erabakia aurrera: aldeko 194 boto, 99 abstentzio eta 53 ezezko. Aldaketa bat egin dute hasierako planteamendutik: Pedro Sanchez presidenteak ez zuen nahi ...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188998/xilaba-bertsolari-txapelketa-eten-behar-izan-dute.htm
Kultura
Xilaba bertsolari txapelketa eten behar izan dute
Atzo mintzatu zen Emmanuel Macron Frantziako presidentea, eta konfinatzeko neurriak iragarri zituen. Neurri horien harira, Xilaba txapelketak etenaldia egin behar du.
Xilaba bertsolari txapelketa eten behar izan dute. Atzo mintzatu zen Emmanuel Macron Frantziako presidentea, eta konfinatzeko neurriak iragarri zituen. Neurri horien harira, Xilaba txapelketak etenaldia egin behar du.
Final-herenetako azken saioa izan behar zuen datorren larunbatekoak, baina ez da gertatuko. Hasteko, ez orain. Bertsozale Elkarteak arratsaldean jakinarazi du berria: Xilabako beste saiorik ez da izanen ondoko asteetan. Halere, azpimarratu dute garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza «sust...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/188999/espainiako-auzitegi-nazionalak-hiru-euskal-preso-ohi-absolbitu-ditu-haien-delituak-preskribatuak-daudela-iritzita.htm
Politika
Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru euskal preso ohi absolbitu ditu haien delituak preskribatuak daudela iritzita
Fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatua zuen Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez presoentzat, ustez 1990ean egindako atentatu batengatik, baina auzitegiak ebatzi du preskribatuta dagoela delitua.
Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru euskal preso ohi absolbitu ditu haien delituak preskribatuak daudela iritzita. Fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatua zuen Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez presoentzat, ustez 1990ean egindako atentatu batengatik, baina auzitegiak ebatzi du preskribatuta dagoela...
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatua zuen Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez euskal preso ohientzat 1990eko urtarrilaren 3an Galdakaon (Bizkaia) Ignacio Perez Alvarez polizia hiltzea leporatuta. Abokatuen argudiatzeari jarraikiz, ordea, auzitegiak ebatzi du preskri...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189000/zazpi-emakume-musikarik-hartu-dute-musikariren-gidaritza.htm
Kultura
Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikariren gidaritza
Izaro Andresek, Eneritz Duesok, Garazi Esnaolak, Idoia Hernandezek, Lide Hernandok, Miren Narbaizak eta Olatz Salvadorrek berritu dute elkartearen zuzendaritza. Sektorean bizi den prekaritatea ikusirik, «elkartzeko eta mugitzen hasteko» arrazoi nahikoa dituztela adierazi dute, eta Musikari horretarako tresna izatea nah...
Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikariren gidaritza. Izaro Andresek, Eneritz Duesok, Garazi Esnaolak, Idoia Hernandezek, Lide Hernandok, Miren Narbaizak eta Olatz Salvadorrek berritu dute elkartearen zuzendaritza. Sektorean bizi den prekaritatea ikusirik, «elkartzeko eta mugitzen hasteko» arrazoi nahikoa dituztela...
Zazpi emakume dira, eta ez da kasualitatea. Gernikan (Bizkaia) egin zuten emakume musikarien topaketan atera zen ideia. Otsailean izan zen, eta ehun lagun inguru elkartu ziren —«eta asko falta izan ziren», Duesok ñabardura—. Euren arteko ehuntze bat martxan jarri eta berehala heldu zen pandemia, ordea. «Itxialdiak erab...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189001/pandemiak-arriskuan-jarri-ditu-genero-berdintasunerako-ebren-aurrerapausoak.htm
Mundua
Pandemiak «arriskuan» jarri ditu genero berdintasunerako EBren «aurrerapausoak»
EIGE Genero Berdintasunerako Europako Institutuak «irtenbide inklusiboak» diseinatzeko eskatu diete agintariei, pandemia garairako eta hura gainditu osterako.
Pandemiak «arriskuan» jarri ditu genero berdintasunerako EBren «aurrerapausoak». EIGE Genero Berdintasunerako Europako Institutuak «irtenbide inklusiboak» diseinatzeko eskatu diete agintariei, pandemia garairako eta hura gainditu osterako.
EB Europako Batasunak genero berdintasuna lortzeko bidean eman dituen aurrerapausoak «arriskuan» jarri ditu COVID-19aren pandemiak, EIGE Genero Berdintasunerako Europako Institutuak ondorioztatu duenez. Institutuak adierazi du 60 urte beharko liratekeela helburua lortzeko, egun egiten ari diren urratsen erritmoan jarra...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189002/kutxabankek-160-milioi-irabazi-ditu-hornidurak-bikoiztu-arren.htm
Ekonomia
Kutxabankek 160 milioi irabazi ditu, hornidurak bikoiztu arren
Aurreko hiruhilekoan inoiz baino hipoteka mailegu gehiago eman ditu kutxen bankuak.
Kutxabankek 160 milioi irabazi ditu, hornidurak bikoiztu arren. Aurreko hiruhilekoan inoiz baino hipoteka mailegu gehiago eman ditu kutxen bankuak.
Euroguneko bankuen egoerari buruz kezka adierazi du azken asteetan Europako Banku Zentralak, uste baitu pandemia luzatu ahala mailegu ustelak ugaritu direla eta haietako batzuek arazoak izan ditzakeela. Azken horien artean ez egoteko zenbakiak aurkeztu ditu Kutxabankek. Beste lehiakide batzuek ez bezala, irabaziak izan...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189003/herrietako-konfinamendua-ezarriko-du-kataluniak-asteburuetan.htm
Mundua
Herrietako konfinamendua ezarriko du Kataluniak asteburuetan
Lurraldearen mugak itxita egongo dira, gutxienez, hamabost egunez. Duela bi aste hartutako neurriek ez dute lortu kutsatzeen abiada moteltzea.
Herrietako konfinamendua ezarriko du Kataluniak asteburuetan. Lurraldearen mugak itxita egongo dira, gutxienez, hamabost egunez. Duela bi aste hartutako neurriek ez dute lortu kutsatzeen abiada moteltzea.
Kataluniako Gobernuak pandemiaren kontrako neurriak gogortu ditu, COVID-19aren kutsatze «kopuru jasanezinak» murrizteko. Generalitatearen esanetan, «konfinamendu sozial bat beharrezkoa da». Hori dela eta, Kataluniako lurraldearen mugak ixtea erabaki du, hamabost egunez, eta herri guztiak konfinatuko ditu asteburuetan. ...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189004/euskal-herriko-historiaurreko-txakur-bat-aztertu-dute-nazioarteko-ikerketa-batean.htm
Gizartea
Euskal Herriko historiaurreko txakur bat aztertu dute nazioarteko ikerketa batean
Ondorioztatu dutenez, Izotz Arorako bazeuden hainbat txakur mota. EHUko ikertzaile batek hartu du parte lanean.
Euskal Herriko historiaurreko txakur bat aztertu dute nazioarteko ikerketa batean. Ondorioztatu dutenez, Izotz Arorako bazeuden hainbat txakur mota. EHUko ikertzaile batek hartu du parte lanean.
Ardi txakur alemana, chihuahua, huskya... Gezurra badirudi ere, horiek guztiak otsoetatik datoz, eta gizakiok eginiko aukeraketa genetikoaren ondorioa dira. Baina noiztik daude txakur mota ezberdinak? Nazioarteko ikerketa batek txakurren DNA aztertu du erantzunaren bila. Besteak beste Euskal Herriko historiaurreko txak...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189005/uemako-kide-izango-da-berriz-lesaka-2015ean-atera-ondoren.htm
Gizartea
Uemako kide izango da berriz Lesaka, 2015ean atera ondoren
Mankomunitateko 88. udalerria izango da, eta herri guztien artean 250.000 biztanleko eremua osatzen dute.
Uemako kide izango da berriz Lesaka, 2015ean atera ondoren. Mankomunitateko 88. udalerria izango da, eta herri guztien artean 250.000 biztanleko eremua osatzen dute.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki du Lesakako Udalak (Nafarroa), osoko bilkuran. Aurretik ere Uemako udalerria izan zen Lesaka, zehazki 2013 eta 2015 bitartean, baina aurreko udalbatzak erabaki zuen mankomunitatetik ateratzea eta indarrean zegoen euskara plana bertan behera uztea. Duela bi ...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189006/ackermann-irabazle-bigarren-izan-bada-ere.htm
Kirola
Ackermann irabazle, bigarren izan bada ere
Bederatzigarren etapa Sam Bennettek irabazi du esprintean, baina epaileek kaleratu egin dute.
Ackermann irabazle, bigarren izan bada ere. Bederatzigarren etapa Sam Bennettek irabazi du esprintean, baina epaileek kaleratu egin dute.
Polemika izan da gaur Espainiako Vueltako bederatzigarren etapan. Esprintean gertatu da xextra. Irabazlea Sam Bennett (Deceunninck) izan da , baina etapako garaipena Pascal Ackermanni (Bora) eman diote epaileek, kaleratu egin dutelako Bennett, burukada bat emateagatik lekua hartzen ari zenean esprinterako. Aurreneko ga...
2020-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/189007/realaren-lehen-porrota-europa-ligan.htm
Kirola
Realaren lehen porrota Europa ligan
Txuri-urdinak ez dira gaizki aritu, baina italiarrek beren ofizioa eta esperientzia baliatu dute.
Realaren lehen porrota Europa ligan. Txuri-urdinak ez dira gaizki aritu, baina italiarrek beren ofizioa eta esperientzia baliatu dute.
Golik gabe ezin da irabazi. Realak hutsean utzi du bere zakua, eta Napolik egindako gol bakarra baliatu zuen hiru puntuak eskuratzeko. Italiarrek ofizioa erakutsi dute eta estutasun gehiegirik gabe lortu dute Europa ligako lehen garaipena. Txarrena, Realaren kontura egin duela. Lehen minutuetan asko estutu du Napolik. ...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189036/urkulluk-terroristatzat-jo-ditu-atzo-bilbon-gertatutako-istiluak.htm
Gizartea
Urkulluk «terroristatzat» jo ditu atzo Bilbon gertatutako istiluak
Bart gauean berrehun bat lagun elkartu dira Indautxun, segurtasun neurriei muzin eginez, eta hogei edukiontzi baino gehiago erre dituzte ertzainekin izandako istuluetan. Sare sozialetan zabaldu dute deialdia, eta Ertzaintza ikertzen ari da deitzailea zein den.
Urkulluk «terroristatzat» jo ditu atzo Bilbon gertatutako istiluak. Bart gauean berrehun bat lagun elkartu dira Indautxun, segurtasun neurriei muzin eginez, eta hogei edukiontzi baino gehiago erre dituzte ertzainekin izandako istuluetan. Sare sozialetan zabaldu dute deialdia, eta Ertzaintza ikertzen ari da deitzailea z...
Koronabirusari aurre egiteko asmoz hartutako neurri murritzaileen kontra protesta egiteko elkartu dira dozenaka herritar bart Bilbon. Ertzaintzak ez zuen deialdiaren berri, eta istiluak izan dira. Protestariek hogei edukiontzi inguru erre dituzte, eta Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu. Datozen orduetan igaroko dira e...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189037/hiri-baratzeen-hazkundeaz-eta-onurez.htm
Bizigiro
Hiri baratzeen hazkundeaz eta onurez
Geroz eta erabiltzaile gehiago dituzte hiri baratzeek. Eskariak gora egin du, eta eskaintzari neurria jarri nahian ari dira euskal hiriburuetako udalak. Ingurumen teknikarien eta erabiltzaileen iritziak jaso ditu BERRIAk, eta erreportaje bat kaleratuko du bihar.
Hiri baratzeen hazkundeaz eta onurez. Geroz eta erabiltzaile gehiago dituzte hiri baratzeek. Eskariak gora egin du, eta eskaintzari neurria jarri nahian ari dira euskal hiriburuetako udalak. Ingurumen teknikarien eta erabiltzaileen iritziak jaso ditu BERRIAk, eta erreportaje bat kaleratuko du bihar.
Hiri baratzeen eskaintzak eta eskariak gora egin du Euskal Herrian. Udal bakoitzak bere proiektua du abian, eta ez dira denak berdin kudeatzen. Izan ere, badira hiri baratzeak udalarenak, badira partekatuak, badira norbanakoenak, eta badira piratak ere. Dena dela, kudeaketaz eta ereduez harago, nork bere lurra bere es...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189038/jaurlaritza-neurri-murriztaileagoak-ezartzea-aztertzen-ari-da.htm
Gizartea
Jaurlaritza neurri murriztaileagoak ezartzea aztertzen ari da
Urkulluk onartu du pandemiaren garapena «larria» dela, eta iragarri du aztertzen ari direla gaueko aisialdian, kirolean eta hezkuntzan neurri murriztaileagoak ezartzea.
Jaurlaritza neurri murriztaileagoak ezartzea aztertzen ari da. Urkulluk onartu du pandemiaren garapena «larria» dela, eta iragarri du aztertzen ari direla gaueko aisialdian, kirolean eta hezkuntzan neurri murriztaileagoak ezartzea.
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, koronabirusari buruz hitz egin du gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egindako galdera banari erantzunez. Urkulluk aitortu egin du izurriaren egungo egoera «larria» dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta atea ireki dio neurri m...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189039/zeelanda-berrian-eutanasia-legeztatu-dute.htm
Mundua
Zeelanda Berrian eutanasia legeztatu dute
Erreferendum bidez erabaki hori hartzen duen lehen herrialdea bilakatu da; %65ek eman dute baiezkoa, behin-behineko emaitzen arabera. Aldiz, kalamua legeztatzeko galdeketan ezezkoa gailendu da, botoen %53 bilduta.
Zeelanda Berrian eutanasia legeztatu dute. Erreferendum bidez erabaki hori hartzen duen lehen herrialdea bilakatu da; %65ek eman dute baiezkoa, behin-behineko emaitzen arabera. Aldiz, kalamua legeztatzeko galdeketan ezezkoa gailendu da, botoen %53 bilduta.
Zeelanda Berriko herritarrek baiezkoa eman diote eutanasiari. Hilaren 17an egin zuten erreferenduma, eta hauteskunde batzordeak gaur jakinarazi ditu behin-behineko emaitzak: horien arabera, %65 agertu dira legezko bilakatzearen alde. Egun berean egin zuten kalamua legeztatzeari buruzko galdeketa, eta horretan, berriz, ...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189040/euskaraldian-70000-pertsonak-eman-dute-izena-orain-arte.htm
Gizartea
Euskaraldian 70.000 pertsonak eman dute izena orain arte
Izena eman dutenen artean, %20k ez zuten parte hartu I. Euskaraldian. Egoera berezian bada ere parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.
Euskaraldian 70.000 pertsonak eman dute izena orain arte. Izena eman dutenen artean, %20k ez zuten parte hartu I. Euskaraldian. Egoera berezian bada ere parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.
Dagoeneko 70.000 pertsonak eman dute izena azaroaren 20an abiatuko den II. Euskaraldian parte hartzeko. Egitasmoa abiatu bezpera arte egongo da aukera ahobizi edo belarriprest rolak hautatzeko, eta antolatzaileek bat egiteko deia egin diete herritarrei. Orain arte izena eman dutenen %20k ez zuten parte hartu ariketa so...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189041/bergaran-eta-kabiezesen-baheketak-egingo-dituzte-13-eta-40-urte-arteko-herritarren-artean.htm
Gizartea
Bergaran eta Kabiezesen baheketak egingo dituzte 13 eta 40 urte arteko herritarren artean
PCR proba egiteko, herritarrek telefono bidez eskatu beharko dute ordua. Bergaran gaur hasiko dira probak egiten, eta Kabiezesen, bihar.
Bergaran eta Kabiezesen baheketak egingo dituzte 13 eta 40 urte arteko herritarren artean. PCR proba egiteko, herritarrek telefono bidez eskatu beharko dute ordua. Bergaran gaur hasiko dira probak egiten, eta Kabiezesen, bihar.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Bergarako (Gipuzkoa) eta Kabiezesko (Santurtzi, Bizkaia) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR probak egiteko eskatu diete, eremu horietan COVID-19a asko zabaltzen ari dela ikusita. Bergaran probak gaur arratsaldean hasiko dira, 16:00etan, eta bihar arratsaldera arte e...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189042/inaki-bilbao-presoak-gose-greba-utzi-du.htm
Politika
Iñaki Bilbao presoak gose greba utzi du
AEMk azaldu duenez, janaria hartzen hasi da, baina gertukoei adierazi die borroka ez dela «amaitu».
Iñaki Bilbao presoak gose greba utzi du. AEMk azaldu duenez, janaria hartzen hasi da, baina gertukoei adierazi die borroka ez dela «amaitu».
AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak adierazi duenez, Iñaki Bilbao euskal presoak eten egin du atzo arte egin duen gose eta komunikazio greba. 50 egunez eutsi dio protestaldiari; azken egunetan Puerto de Santa Mariako erietxean (Espainia) eduki dute, eta bere borondatearen kontra elikatu dute z...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189043/berriaren-kanpaina-bergaran-60-saltoki-eta-milaka-erosketa.htm
Gizartea
BERRIAren kanpaina Bergaran: 60 saltoki eta milaka erosketa
'BERRIA zabalik' kanpaina egin dute herrian, eta zozketako irabazleak hauek izan dira: Aitana Gantxegi herrian erosketak egiteko mila euroko bonua irabazi du; eta Lonbide oinetako dendak, mila euroko bonua BERRIAn publizitatea jartzeko.
BERRIAren kanpaina Bergaran: 60 saltoki eta milaka erosketa. 'BERRIA zabalik' kanpaina egin dute herrian, eta zozketako irabazleak hauek izan dira: Aitana Gantxegi herrian erosketak egiteko mila euroko bonua irabazi du; eta Lonbide oinetako dendak, mila euroko bonua BERRIAn publizitatea jartzeko.
Hamabost eguneko kanpaina bat egin dute Bergaran (Gipuzkoa), tokiko merkataritza sustatzeko eta BERRIAren zabalkundean eragiteko. BERRIAk, Bergarako Udalak eta Bedelkar merkatari elkarteak sustatu dute kanpaina, Kutxabanken laguntzarekin. Kanpainaren emaitza oparoa izan da: 60 saltokik eta tabernak hartu dute parte, et...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189044/nafarroako-ekonomia-157-handitu-da-udan-baina-krisian-jarraitzen-du.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomia %15,7 handitu da udan, baina krisian jarraitzen du
BPGaren urte arteko jaitsiera -%6,1era murriztu da, jarduera ekonomikoak izandako erreboteari esker. Industriak eta kontsumoak gidatu dute susperraldia. Aurreikuspenei eusten die gobernuak: urte amaieran -%9 eta -%10,2 bitarteko geldialdia.
Nafarroako ekonomia %15,7 handitu da udan, baina krisian jarraitzen du. BPGaren urte arteko jaitsiera -%6,1era murriztu da, jarduera ekonomikoak izandako erreboteari esker. Industriak eta kontsumoak gidatu dute susperraldia. Aurreikuspenei eusten die gobernuak: urte amaieran -%9 eta -%10,2 bitarteko geldialdia.
Atera bezain laster zaharkituta geratu da Nafarroako estatistika erakundeak (Nastat) erakutsitako argazkia. Lurraldeko ekonomia hazi dela agertu du, inoiz ikusi ez den tamainan, gainera: udako hilabeteetan aurreko hiru hilabeteetan baino %15,7 gehiago. Baina baliteke ilusio huts izatea susperraldi hori, COVID-19aren eb...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189045/ia-2000-kutsatu-egun-bakarrean.htm
Gizartea
Ia 2.000 kutsatu egun bakarrean
20.810 proba egin dituzte Hegoaldean, eta 1.962 pertsonak eman dute positibo. Bizkaian, egoera larriagotu egin da, eta intzidentzia tasak 500 positiboren langa gainditu du, baita Bilbokoak ere. 800 lagun daude ospitalean koronabirusagatik; 140, ZIUan.
Ia 2.000 kutsatu egun bakarrean. 20.810 proba egin dituzte Hegoaldean, eta 1.962 pertsonak eman dute positibo. Bizkaian, egoera larriagotu egin da, eta intzidentzia tasak 500 positiboren langa gainditu du, baita Bilbokoak ere. 800 lagun daude ospitalean koronabirusagatik; 140, ZIUan.
Positibo kopuruen gorakadak ez du etenik, eta berriro ere inoizko daturik handiena erregistratu dute Hego Euskal Herrian. Guztira, 20.810 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta beste 1.962 kasu atzeman, herenegun baino 185 gehiago. Hain zuzen, egindako proba guztien %9,4k eman zuten positibo. Gipuzkoako eta Na...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189046/eppk-prest-dago-espetxe-politikaren-laquodiseinuan-ideiak-eta-konpromisoak-ematekoraquo.htm
Politika
EPPK prest dago espetxe politikaren «diseinuan ideiak eta konpromisoak emateko»
Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaria Jon Olarra eta Ainhoa Mujika EPPK-ko zuzendaritzako kideekin bildu da.
EPPK prest dago espetxe politikaren «diseinuan ideiak eta konpromisoak emateko». Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaria Jon Olarra eta Ainhoa Mujika EPPK-ko zuzendaritzako kideekin bildu da.
Foro Sozial Iraunkorra eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Alboloteko kartzelan (Espainia) batzartu dira gaur goizean, egoerari buruzko gogoetez hitz egiteko. Horien artean, Olarrak eta Mujikak Hernani azaldu diotenez, EPPK prest dago «espetxe politikaren diseinuan ideiak eta konpromisoak emateko». Izan ere, uste du...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189047/pandemia-kudeatzeko-bi-moduren-erakusgarri.htm
Mundua
Pandemia kudeatzeko bi moduren erakusgarri
Floridan daude Trump eta Biden, estatu gakoetako batean, baina kanpainako ekitaldi erabat kontrajarriak ari dira egiten han. Bidenek latinoamerikarren eta afro-amerikarren botoa mobilizatu nahi du: «Trumpek asko hitz egiten du, baina bost axola die kubatarrek eta venezuelarrek».
Pandemia kudeatzeko bi moduren erakusgarri. Floridan daude Trump eta Biden, estatu gakoetako batean, baina kanpainako ekitaldi erabat kontrajarriak ari dira egiten han. Bidenek latinoamerikarren eta afro-amerikarren botoa mobilizatu nahi du: «Trumpek asko hitz egiten du, baina bost axola die kubatarrek eta venezuelarre...
Bi ereduren erakusgarri dira Joe Bidenen eta Donald Trumpen kanpainako ekitaldiak. Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko bi modelorenak. Izan dira hauteskunde kanpaina polarizatuak Ameriketako Estatu Batuetan, baina sekula ez aurten bezainbeste, ekitaldiak egiteko moduetan, bederen: Bidenek ekitaldiak izugarrizko ko...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189048/gasteizko-gaztetxearen-aldeko-aldarria-egin-dute-dozenaka-eragilek.htm
Gizartea
Gasteizko gaztetxearen aldeko aldarria egin dute dozenaka eragilek
Urri hasieran udaltzaingoak izandako jokabidea salatu dute 50 bat eragilek, eta nabarmendu dute gaztetxeak irekita egon behar duela.
Gasteizko gaztetxearen aldeko aldarria egin dute dozenaka eragilek. Urri hasieran udaltzaingoak izandako jokabidea salatu dute 50 bat eragilek, eta nabarmendu dute gaztetxeak irekita egon behar duela.
Gasteizko gaztetxea zabalik nahi dutela aldarrikatzeko, agerraldi bat egin dute hiriko 50 bat eragilek, Gasteizko Plaza Berrian. Hain zuzen, urriaren 5ean sartu zen Udaltzaingoa gaztetxean, osasun arrazoiak argudiatuta, eta, besteak beste, bertan bilduta zeuden gazteak identifikatu zituen. Eragileek azpimarratu dute ge...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189049/70-urteko-mendizale-baten-gorpua-aurkitu-dute-onatin.htm
Gizartea
70 urteko mendizale baten gorpua aurkitu dute Oñatin
09:30ean, gorpuarekin topo egin du beste mendizale batek, erreka baten alboko sakan batean.
70 urteko mendizale baten gorpua aurkitu dute Oñatin. 09:30ean, gorpuarekin topo egin du beste mendizale batek, erreka baten alboko sakan batean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 09:30ean 70 urteko mendizale bat hilda aurkitu dute Oñatin (Gipuzkoa), Iturrigorri inguruan. Oinez zebilen beste mendizale batek eman du abisua; erreka baten alboko sakan batean aurkitu du gorpua. Erreskate lanetan parte hartu dute Ertzaintzaren kanpaina et...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189050/alestisen-77-behargin-kaleratuko-dituzte-urtea-amaitu-aurretik.htm
Ekonomia
Alestisen 77 behargin kaleratuko dituzte urtea amaitu aurretik
CCOO eta UGT sindikatuek erregulazio espedientea adostu dute enpresarekin. Miñaoko langile batzordeak esan du erabaki «traumatikoa» dela, eta gaitzetsi egin du.
Alestisen 77 behargin kaleratuko dituzte urtea amaitu aurretik. CCOO eta UGT sindikatuek erregulazio espedientea adostu dute enpresarekin. Miñaoko langile batzordeak esan du erabaki «traumatikoa» dela, eta gaitzetsi egin du.
Atzerako kontaketa amaitu da Alestisen: urtea amaitu aurretik 77 langile kaleratuko dituzte Miñaoko parke teknologikoko lantegian, langile guztien erdiak ia. Langile batzordeak gogor gaitzetsi du CCOO eta UGT sindikatuek enpresarekin adostutako enplegu erregulazioa: erabaki «traumatikoa» eta «onartezina» dela iritzi di...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189051/urkulluk-voxekin-hasiko-du-bilera-sorta-asteartean.htm
Politika
Urkulluk Voxekin hasiko du bilera sorta, asteartean
Legealdirako erronka nagusietan «lankidetza eraginkor bat» izateko batzartuko da Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiekin, txikienetik hasita.
Urkulluk Voxekin hasiko du bilera sorta, asteartean. Legealdirako erronka nagusietan «lankidetza eraginkor bat» izateko batzartuko da Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiekin, txikienetik hasita.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Vox taldeko Amaia Martinez legebiltzarkidearekin batzartuko da asteartean; Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin abiatuko duen bilera sortako lehena izango da. Txikienetik hasita, talde guztiekin biltzeko asmoa du lehendakariak, legealdirako erronka nagusietan...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189052/zordun-handi-gutxiago-daude-baina-zor-handiagoa-dute.htm
Ekonomia
Zordun handi gutxiago daude, baina zor handiagoa dute
Eraikuntzan huts egindako proiektuen bultzatzaileak dira zordun handienak, Lagilur (80 milioi) eta Iurbenor (52 milioi) buru dituztela.
Zordun handi gutxiago daude, baina zor handiagoa dute. Eraikuntzan huts egindako proiektuen bultzatzaileak dira zordun handienak, Lagilur (80 milioi) eta Iurbenor (52 milioi) buru dituztela.
Ohi baino hiru hilabete beranduago iritsi da aurten zordun handien zerrenda, koronabirusaren ondorioz beranduago argitaratzea erabaki baitzuten Bizkaiko eta Arabako aldundiek. Ez, ordea, Gipuzkoak, legeak finkatzen duen epean argitaratu baitzuen, ekainaren 30 baino lehen. Hiru aldundien ogasunei milioi bat euro baino ...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189053/gutxienez-lau-hildako-utzi-ditu-lurrikara-batek-turkian.htm
Mundua
Gutxienez lau hildako utzi ditu lurrikara batek Turkian
Richter eskalako 6,6 eta 6,8 arteko indarra izan du mugimenduak. Egeo itsasoan egon da epizentroa, Greziako Samos irlatik gertu.
Gutxienez lau hildako utzi ditu lurrikara batek Turkian. Richter eskalako 6,6 eta 6,8 arteko indarra izan du mugimenduak. Egeo itsasoan egon da epizentroa, Greziako Samos irlatik gertu.
Euskal Herrian 13:51 zirela gertatu da ezbeharra. Richter eskalako 6,6 graduko lurrikara batek Greziako Samos irla mugiarazi du, Greziako Geodinamika Institutuaren arabera. Sismoa Grezia kontinentalean eta Turkian ere sumatu da. Bigarren herrialde horretan, 6,8 graduko indarrarekin sumatu da, gainera. Kalteak ere larri...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189054/paseo-bat-eman-nahi-dute-bertzeek-bezala.htm
Gizartea
Paseo bat eman nahi dute, bertzeek bezala
Zainduz elkartea sortu dute zahar etxeetako egoiliarren senide batzuek, haien eskubideak defendatzeko asmoz; manifestaziora deitu dute gaurko, Iruñeko Erruki Etxearen aurrean. Egoitzen barruko neurriak malgutu ditzaten eskatu dute, eta pertsona erdigunean jarriko duen eredu publiko bat.
Paseo bat eman nahi dute, bertzeek bezala. Zainduz elkartea sortu dute zahar etxeetako egoiliarren senide batzuek, haien eskubideak defendatzeko asmoz; manifestaziora deitu dute gaurko, Iruñeko Erruki Etxearen aurrean. Egoitzen barruko neurriak malgutu ditzaten eskatu dute, eta pertsona erdigunean jarriko duen eredu pu...
Ez du deus falta, baina dena falta du. Hori da Andresa Azpirozek Iruñeko Erruki Etxean duen sentsazioa. Gloria Lakidain Azpiroz bere alabaren bitartez zabaldu nahi izan du zahar etxeko giroa: «Zaintzen gaituzte, bai. Baina nik paseo bat eman nahi dut, bertzeek bezala. Itxita gaude». Azpirozen familia da Nafarroan sort...
2020-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/189055/helburua-da-hizkuntza-bere-aldaera-guzietan-entzutea.htm
Bizigiro
«Helburua da hizkuntza bere aldaera guzietan entzutea»
Biarnon, Gersen eta Bigorran hedatzen du Paueko Radio Pais okzitanierazko irratiak. Lartigot berriki hasi da Angelun kazetari gisa, irratian Aturri behereko eta Landetako berrien emateko.
«Helburua da hizkuntza bere aldaera guzietan entzutea». Biarnon, Gersen eta Bigorran hedatzen du Paueko Radio Pais okzitanierazko irratiak. Lartigot berriki hasi da Angelun kazetari gisa, irratian Aturri behereko eta Landetako berrien emateko.
Asi Gasconha elkarteko laguntzaileek aspaldian emankizun bat ekoizten dute Angelutik, Gure Irratiak urteetan hedatu zuena. Gaur egun, Radio Paisek hedatzen segitzen du. Duela hiru urte, Aturri behereko eremuan Radio Paisen adarraren sortzeko asmoa etorri zen. 2020an Euskal Hirigune Elkargoak 4.700 euroko diru laguntza ...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189056/gaua-bizibide-dutenak-atakan.htm
Gizartea
Gaua bizibide dutenak, atakan
Ezinbesteko diru iturria da gaua zenbait sektoretako langileentzat. Etxeratze aginduak eta gainerako neurri murriztaileek eragin zuzena dute haien jardunean. Iturri hori itxita, berriak zabaltzea nahi dute, eta kaltetutako sektoreei begirako neurriak eskatu dituzte.
Gaua bizibide dutenak, atakan. Ezinbesteko diru iturria da gaua zenbait sektoretako langileentzat. Etxeratze aginduak eta gainerako neurri murriztaileek eragin zuzena dute haien jardunean. Iturri hori itxita, berriak zabaltzea nahi dute, eta kaltetutako sektoreei begirako neurriak eskatu dituzte.
Elena Guinea, tabernaria: «Plan integral bat eskatzen dugu, arazoa errotik konpontzeko» Neurri murriztaile forma izan dute hasieratik COVID-19ari aurre egiteko ostalariei aplikatutakoek, Elena Guinea (Donostia, 1967) Donostiako Parte Zaharreko Aurresku tabernaren jabeak dioenez: «Pixkanaka, gero eta neurri zorotzagoak...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189057/irundik-pasatu-diren-migratzaile-guztiek-lezio-bat-eman-digute.htm
Gizartea
«Irundik pasatu diren migratzaile guztiek lezio bat eman digute»
Josune Mendigutxiak haurra zenetik izan du behartsuei laguntzeko grina. 2018tik, Afrikatik iritsitako migranteak artatzen aritzen da, egunez zein gauez. Erretiratu arte hala aritzeko asmoa du; gero ere bai.
«Irundik pasatu diren migratzaile guztiek lezio bat eman digute». Josune Mendigutxiak haurra zenetik izan du behartsuei laguntzeko grina. 2018tik, Afrikatik iritsitako migranteak artatzen aritzen da, egunez zein gauez. Erretiratu arte hala aritzeko asmoa du; gero ere bai.
Irungo (Gipuzkoa) San Joan plazatik pasatuz gero, bertako Harrera Gunean aurkituko dute herritarrek Josune Mendigutxia (Lesaka, Nafarroa, 1965), egunero. Plaza eta kalea haren bigarren etxe bilakatu dira, eta migratzaileak, bigarren familia. Alarma egoerak eragin dezakeen egoeraz oso kezkatuta azaldu da. Bi urte eman ...
2020-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/189058/ondo-etorri-gurera.htm
Gizartea
«Ondo etorri gurera»
Jaioberriei ondoetorri publikoa zelan egin arautuko du Ondarroak. Herritarren proposamenak biltzen dabiltza. Muskizek egin zuen halako lehen ekitaldia.
«Ondo etorri gurera». Jaioberriei ondoetorri publikoa zelan egin arautuko du Ondarroak. Herritarren proposamenak biltzen dabiltza. Muskizek egin zuen halako lehen ekitaldia.
Herengun zuten proposamena egiteko azkeneko eguna ondarroarrek: orokorra@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali dezakete, edo zuzenean Udal Erregistrora eroan. Ume jaioberriei ondoetorria zelan emango zaien arautu nahi du Ondarroako Udalak, eta herritarren ekarpenak jaso nahi ditu. Jasotakoak aztertutakoan osatuko d...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189059/nafarroako-kultur-sektoreko-enpresen-fakturazioa-67-murriztu-zen-konfinamenduan.htm
Kultura
Nafarroako kultur sektoreko enpresen fakturazioa %67 murriztu zen konfinamenduan
Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak aurkeztu ditu konfinamenduak kulturan izan duen eraginari buruzko bi txosten, kontsumoari eta lan arloari lotutakoak.
Nafarroako kultur sektoreko enpresen fakturazioa %67 murriztu zen konfinamenduan. Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak aurkeztu ditu konfinamenduak kulturan izan duen eraginari buruzko bi txosten, kontsumoari eta lan arloari lotutakoak.
Nafarroako etxe gehienetan ohi baino gehiago jo zuten kulturara itxialdi garaian: herritarren %74k kultura ohiturak areagotu zituzten, bereziki 30 urtetik beherakoek. Baina, halaber, aldi horretan, sektoreko enpresek %67 jaitsi zuten fakturazioa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Kultura Zuzendaritza Nagusiak a...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189060/haize-kontra-sortuak.htm
Kultura
Haize kontra sortuak
Erlea Maneros Zabalak Norusta erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo museoan. Bizkaiko kostaldeko leku jakin bat eta orkatz adar bat hartu ditu artistak bere lanaren zutabe nagusi gisa. Museo bikoitza programaren barruan landu du proiektua.
Haize kontra sortuak. Erlea Maneros Zabalak Norusta erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo museoan. Bizkaiko kostaldeko leku jakin bat eta orkatz adar bat hartu ditu artistak bere lanaren zutabe nagusi gisa. Museo bikoitza programaren barruan landu du proiektua.
Norusta hitza erabiltzen da Lekeition (Bizkaia) ipar-mendebaldetik jotzen duen haizea izendatzeko. Eta hitz horixe aukeratu du Erlea Maneros Zabalak bere erakusketa berriari izenburua emateko. Hain zuzen ere, Lekeitioko kostaldeko eremu jakin bat aztertu du proiektuan, besteak beste, eta, pandemiak sortutako egoera del...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189061/lanean-konfinatuak.htm
Gizartea
Lanean konfinatuak
Konfinatze neurriak ez du aldaketa handirik eragin, oraingoz, Baionaren egunerokoan. Baina, haserre mintzatu da egoeraz herritar bat baino gehiago.
Lanean konfinatuak. Konfinatze neurriak ez du aldaketa handirik eragin, oraingoz, Baionaren egunerokoan. Baina, haserre mintzatu da egoeraz herritar bat baino gehiago.
Udaberria oroitarazten duen eguzki giroan iratzarri da Baiona konfinatzearen lehen egunean. Oraingoak ez du, baina, udaberriko konfinatzearen itxura handirik. Lokal batzuk itxiak ageri badira ere, edozein ostiraletako giroa nabari da hirian zehar: jendea lanera joan da goizean goizetik, eskola oporretan diren haurrak j...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189062/hildakoak-lurperatzea-80-garestitu-da-bilbon-azken-urteotan-salatu-dutenez.htm
Gizartea
Hildakoak lurperatzea %80 garestitu da Bilbon azken urteotan, salatu dutenez
OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak salatu du Bilbon hildakoak lurperatzeko zerbitzuak «gehiegi garestitu» direla azken hilabeteotan, eta hileten industriaren gardentasun falta nabarmendu du.
Hildakoak lurperatzea %80 garestitu da Bilbon azken urteotan, salatu dutenez. OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak salatu du Bilbon hildakoak lurperatzeko zerbitzuak «gehiegi garestitu» direla azken hilabeteotan, eta hileten industriaren gardentasun falta nabarmendu du.
Kontsumitzaileen elkarteak salatutakoaren arabera, Bilbon hildako bat lurperatzeko modurik merkeena 405 eurokoa izateraino garestitu da dagoeneko: horma hilobi batean, eta bost urtez. Hau da, 2017. urtetik %80 garestitu dela. Gainera, errausketa zerbitzuak 545 euro kostatzen du gaur, orduan baino %41 gehiago. Halere, e...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189063/roglic-nagusitu-da-hirugarrenez-eta-lider-jarri-da.htm
Kirola
Roglic nagusitu da, hirugarrenez, eta lider jarri da
Esloveniarrak aise menderatu ditu aurkariak Suanceseko igoera laburrean, Espainiako Vueltako hamargarren etapan. Primoz Roglicek liderraren elastiko gorria bereganatu du, Richard Carapazek atzerapena izan baitu. Alex Aranburu, berriz, laugarren helmugaratu da.
Roglic nagusitu da, hirugarrenez, eta lider jarri da. Esloveniarrak aise menderatu ditu aurkariak Suanceseko igoera laburrean, Espainiako Vueltako hamargarren etapan. Primoz Roglicek liderraren elastiko gorria bereganatu du, Richard Carapazek atzerapena izan baitu. Alex Aranburu, berriz, laugarren helmugaratu da.
Hanka batekin irabazi du Primoz Roglicek (Jumbo Visma) Espainiako Vueltako hamargarren etapa. Bada, esloveniarrak garbi erakutsi du beste behin mendate luzeetan ez ezik igoera laburretan ere ondo baino hobeto moldatzen dela. Suanceseko 1,5 kilometroko aldapan atzetik aurrerako sekulako lana egin du Roglicek. Begi fina ...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189064/pier-paul-dalgalarrondo-hil-da-ikerzaleak-elkartearen-sortzailea.htm
Gizartea
Pier Paul Dalgalarrondo hil da, Ikerzaleak elkartearen sortzailea
Dalgalarrondo urteetan zehar jardun zen Zuberoako memoriaren alde lanean. 95 urte zituela hil da.
Pier Paul Dalgalarrondo hil da, Ikerzaleak elkartearen sortzailea. Dalgalarrondo urteetan zehar jardun zen Zuberoako memoriaren alde lanean. 95 urte zituela hil da.
Azken hamarkadetan Zuberoako memoriaren alde lanean jardun ostean, atzo zendu zen Pier Paul Dalgalarrondo sohütarra, 95 urte zituela. Pertsona estimatua zen Zuberoan, eta, besteak beste, Ikerzaleak elkartearen sortzaile eta sustatzaile nagusia izateagatik zen ezaguna. Liburu pare bat ere argitaratu zituen. Lanbidez ira...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189065/trenasako-langileek-greba-eten-dute.htm
Ekonomia
Trenasako langileek greba eten dute
Zuzendaritzak egindako eskaintza ikusita, batzarrak erabaki du lanuztea oraingoz etetea, fede oneko keinu gisa
Trenasako langileek greba eten dute. Zuzendaritzak egindako eskaintza ikusita, batzarrak erabaki du lanuztea oraingoz etetea, fede oneko keinu gisa
Azken orduetan Trenasak proposamen bat egin dio langileen batzordeari. Kontratu berrien zain, CAFek enpresaren itxiera hiru hilabetez atzeratzea erabaki zuen asteartean, eta horren ondotik, Trenasak langileei azaldu die erregulazio espedientearen kontsulta epea azaroaren 6ra luzatzeko prest dela, baldin eta «berehala o...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189066/ekhine-zapiainek-irabazi-du-nafarroako-eskolarteko-txapelketa.htm
Kultura
Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa
Etxarri Aranatzen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 34. aldia, zazpi bertsolari gazterekin.
Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa. Etxarri Aranatzen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 34. aldia, zazpi bertsolari gazterekin.
Edukiera mugatuarekin eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta jokatu da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34. aldiaren finala, gaur arratsaldean, Etxarri Aranatzen. Zazpi izan dira bertsolari parte hartzaileak: Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittor...
2020-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/189067/hiru-minutuan-dena-hankaz-gora.htm
Kirola
Hiru minutuan dena hankaz gora
Eibarrek ez du partida txarra jokatu, baina 36. eta 39. minutuen artean bi gol jaso, eta ezin izan dio partidari buelta eman. Negredo eta Salvi izan dira bisitarien golegileak.
Hiru minutuan dena hankaz gora. Eibarrek ez du partida txarra jokatu, baina 36. eta 39. minutuen artean bi gol jaso, eta ezin izan dio partidari buelta eman. Negredo eta Salvi izan dira bisitarien golegileak.
Valladolidi eta Sevillari irabazi ostean, une gozoan zen Eibar. Baina gozotasun hori eten egin da, Cadizen aurka Ipuruan 0-2 galdu ostean. Jose Luis Mendilibarren taldeak izan du jokoaren ekimena une askotan. Baina Cadizek ondo eutsi dio, eta ondo baliatu ditu izan dituen bi gol aukera garbienak. Hiru minutuan utzi dut...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189101/hilik-topatu-dute-pasaian-itsasora-erori-den-arrantzalea.htm
Gizartea
Hilik topatu dute Pasaian itsasora erori den arrantzalea
Arrantzalea 02:30ak aldera erori da uretara, Pasaiako portuan. Arratsaldean topatu dute haren gorpua.
Hilik topatu dute Pasaian itsasora erori den arrantzalea. Arrantzalea 02:30ak aldera erori da uretara, Pasaiako portuan. Arratsaldean topatu dute haren gorpua.
Pasaiako (Gipuzkoa) portuan itsasora erori eta desagertuta zegoen arrantzale baten gorpua aurkitu dute arratsaldean. Ezbeharra 02:30ean gertatu da: bi gizon portuan arrantzan ari ziren, eta itsasora erori dira. Batek bere kabuz ateratzea lortu du, eta larrialdi zerbitzuetara deitu du. Orduan, beste arrantzalearen bila...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189102/hegoaldean-2000-positiboren-langa-gainditu-da.htm
Gizartea
Hegoaldean 2.000 positiboren langa gainditu da
Bigarren olatuko daturik txarrenak izan dituzte Araban eta Bizkaian. Guztira, 2.082 kasu atzeman dituzte. Beste bost lagun hil dira Nafarroan.
Hegoaldean 2.000 positiboren langa gainditu da. Bigarren olatuko daturik txarrenak izan dituzte Araban eta Bizkaian. Guztira, 2.082 kasu atzeman dituzte. Beste bost lagun hil dira Nafarroan.
Neurriak ezarri arren, etengabe ari da handitzen positibo kopurua. Gaur beste marka bat ezarri dute Hegoaldean: 2.000 positiboren langa gainditu dute. Zehazki, 2.082 positibo atzeman dituzte, bigarren olatuko kopururik handiena. Lurralde guztien egoera da kezkagarria. Bigarren olatutako daturik okerrena erregistratu d...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189103/barakaldon-gizon-bat-atxilotu-dute-emakume-bati-sexu-abusuak-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Barakaldon gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu abusuak egitea egotzita
Erasoa atzo gauean gertatu zen, Barakaldoko autobus geltoki baten inguruan.
Barakaldon gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu abusuak egitea egotzita. Erasoa atzo gauean gertatu zen, Barakaldoko autobus geltoki baten inguruan.
Barakaldoko (Bizkaia) udaltzainek 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita. Erasoa autobus geltoki baten inguruan gertatu zen. Biktimak salaketa jarri zuen 23:15 aldera, eta gizona deskribatu zien udaltzaingoei. «Minutu gutxi» igarota, deskribapenarekin bat egiten zuen gizonezko...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189104/zaintza-erdigunean-jartzeko-aldarrikatu-dute-hegoaldeko-lau-hiriburuetan.htm
Gizartea
Zaintza erdigunean jartzeko aldarrikatu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan
Iruñeko mobilizazioan, Erruki Etxetik irten da ehunka lagun, Zainduz senideen plataformak deitutako manifestazioan, adinekoen egoitzarako baliabide gehiago eta egoiliar eta langileentzako duintasuna exijitu dituzte
Zaintza erdigunean jartzeko aldarrikatu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan. Iruñeko mobilizazioan, Erruki Etxetik irten da ehunka lagun, Zainduz senideen plataformak deitutako manifestazioan, adinekoen egoitzarako baliabide gehiago eta egoiliar eta langileentzako duintasuna exijitu dituzte
Bigarren olatuak berriro ere bete-betean eragin die zahar etxeei. Positiboak dira egoitzetan, eta Nafarroan eta Gipuzkoan bisitak moztu egin dituzte. Hego Euskal Herriko senide elkarteek eta pentsidunen mugimenduak deituta, eguerdian manifestazioak egin dira Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eredu publikoaren a...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189105/sean-connery-aktorea-hil-da.htm
Kultura
Sean Connery aktorea hil da
Zinemako lehen James Bond izateak egin zuen famatu, baina hamaika filmetan hartu du parte bere ibilbidean, eta sari garrantzitsu sorta bat jasota hil da 90 urterekin
Sean Connery aktorea hil da. Zinemako lehen James Bond izateak egin zuen famatu, baina hamaika filmetan hartu du parte bere ibilbidean, eta sari garrantzitsu sorta bat jasota hil da 90 urterekin
Connery. Sean Connery. Bera izan zen zineman James Bond 007 agentearen rola jokatu zuen lehen aktorea, eta nazioarteko lehen lerroko izar bilakatu zuen horrek istantean. Guztira, zazpi Bond filmetan hartu zuen parte 1962tik 1983ra arteko tartean. Pertsonaia nabarmen gainditu zuen aktorearen ibilbideak, halere, eta Bond...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189106/lemoako-erretoreari-kargua-kendu-diote-etaren-inguruan-egindako-adierazpen-batzuengatik.htm
Politika
Lemoako erretoreari kargua kendu diote, ETAren inguruan egindako adierazpen batzuengatik
Iñaki Arteta zinemagilearen 'Bajo el silencio' dokumentalean egindako adierazpenetan, Mikel Azpeitia erretoreak dio ETAren jarduna ez dela izan terrorismoa, "bi bandoen arteko gerra bat" baizik. Mario Izeta gotzainak kargutik kendu du.
Lemoako erretoreari kargua kendu diote, ETAren inguruan egindako adierazpen batzuengatik. Iñaki Arteta zinemagilearen 'Bajo el silencio' dokumentalean egindako adierazpenetan, Mikel Azpeitia erretoreak dio ETAren jarduna ez dela izan terrorismoa, "bi bandoen arteko gerra bat" baizik. Mario Izeta gotzainak kargutik kend...
Iñaki Arteta zinemagilearen Bajo el silencio dokumentalean, kazetari gazte bat Euskal Herrira gerturatuko da ETAren hilketetan sakontzeko. Damututako kideez gain, elkarrizketa ugari azaltzen dira pelikulan, tartean Mikel Azpeitiarena, Lemoako (Bizkaia) erretorearena. ETAren jarduna "bi bandoen arteko gerra" bat balitz ...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189107/altxa-ekitaldia-egin-dute-erabakitzeko-eskubidearen-alde.htm
Politika
'Altxa!' ekitaldia egin dute, erabakitzeko eskubidearen alde
Hamaika Gara egitasmoak ekitaldi bat egin du Durangon, 'Altxa!' lelopean. Dei egin dute erreferendumaren aldeko sinadurak biltzera, hura gauzatzeko «baldintzak» sor daitezen
'Altxa!' ekitaldia egin dute, erabakitzeko eskubidearen alde. Hamaika Gara egitasmoak ekitaldi bat egin du Durangon, 'Altxa!' lelopean. Dei egin dute erreferendumaren aldeko sinadurak biltzera, hura gauzatzeko «baldintzak» sor daitezen
Puntu gorri batek irudikatzen du Hamaika Gara egitasmoa, etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzearen alde 23 eragile biltzen dituen plataforma. Erreferendum horren aldeko sinadurak biltzen hasi da egitasmoa, eta, gaur, lehen mugarri bat ezarri nahi izan dute Durangoko Plateruenan (Bizkaia) eginiko ekitaldian....