date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189108/david-gauduk-cofidis-irabazi-du-farrapona-gainean.htm
Kirola
David Gauduk (Cofidis) irabazi du Farrapona gainean
11. etapa menditsuan ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian faboritoen artean.
David Gauduk (Cofidis) irabazi du Farrapona gainean. 11. etapa menditsuan ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian faboritoen artean.
Espainiako Vueltako hamaikagarren etapak aukera ematen zuen zalaparta eragiteko, baina ez da ezer askorik gertatu 170 kilometroetan. Farrapona gain gogorrean, Davodu Gaudu (Cofidis) frantziarra nagusitu da, Marc Solerri (Movistar) aurrea hartuz azkeneko metroetan. Eguneko ihesaldi nagusian joan dira biak, eta, Solerrek...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189109/lehoiak-zaldia-irentsi-du.htm
Kirola
Lehoiak zaldia irentsi du
Athleticek irauli egin du Sevillaren aurkako norgehiagoka azkeneko ordu laurdenean. Muniainen eta Unai Lopezen lana erabakigarria izan da, bigarren zatian aulkitik aterata egin dutenagatik.
Lehoiak zaldia irentsi du. Athleticek irauli egin du Sevillaren aurkako norgehiagoka azkeneko ordu laurdenean. Muniainen eta Unai Lopezen lana erabakigarria izan da, bigarren zatian aulkitik aterata egin dutenagatik.
Ligako txapelketa oihanarekin aldaratzen da sarri. Mundu mailan dagoen txapelketarik indartsuenetako batean bizirik irautea ez da samurra. Ahuleziak dituztenek ez dute zereginik. Atzean gelditzen dira. Espainiako Ligan lehiakortasun handia dago. Urtetik urtera parekatuagoa da. Telebistatik eskuratutako diru sarrerei es...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189110/intentsitatea-ezin-mantendu.htm
Kirola
Intentsitatea ezin mantendu
Osasunak ezin izan dio intentsitateari eutsi, eta 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka. Budimirrek sartu du gola, bere debutean.
Intentsitatea ezin mantendu. Osasunak ezin izan dio intentsitateari eutsi, eta 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka. Budimirrek sartu du gola, bere debutean.
Osasunak ezin izan du bere legea ezarri gaurko partidan. Lehen zatian txukun aritu arren, 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka. Bi zati guztiz ezberdin jokatu dituzte Jagoba Arrasaterenek. Erritmo biziarekin hasi da partida. Intentsitate handiko bi talde direla lehen jokalditik erakutsi dute. Baloi guztiak borrokatu d...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189111/galdu-egin-du-bera-berak-superkopako-finala.htm
Kirola
Galdu egin du Bera Berak Superkopako finala
Malagak 28-27 irabazi dio, eta erabakigarria izan da Donostiako taldeko bi jokalari ohien lana: Merche Castellanos atezaina eta Silvia Arderius erdikoa.
Galdu egin du Bera Berak Superkopako finala. Malagak 28-27 irabazi dio, eta erabakigarria izan da Donostiako taldeko bi jokalari ohien lana: Merche Castellanos atezaina eta Silvia Arderius erdikoa.
Sper Amara Bera Berak kamuts segitzen du tituluen arrantzan denboraldi honetan. Atzo, Espainiako Superkopako finala galdu du gaur Malagan (Espainia), etxeko taldearen aurka. 28-27 galdu du, eta erabakigarriak izan dira taldeko kide izandako bi jokalari: Merche Castellanos atezaina eta Silvia Arderius erdikoa. Bi horien...
2020-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/189112/puntu-handia-atera-dio-alavesek-bartzelonari.htm
Kirola
Puntu handia atera dio Alavesek Bartzelonari
Aurretik jarri dira etxekoak, baina Bartzelonak berdindu baino pixka bat lehenago, jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Azkeneko 28 minutuak jokatu dituzte horrela.
Puntu handia atera dio Alavesek Bartzelonari. Aurretik jarri dira etxekoak, baina Bartzelonak berdindu baino pixka bat lehenago, jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Azkeneko 28 minutuak jokatu dituzte horrela.
Bartzelonari puntua atera dio Alavesek, eta hori beti da nabarmentzekoa, txalotzekoa. Mendizorrotzakoa nola izan den ikusita, are gehiago. Izan ere, Pablo Machinen taldeak jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan ditu azkeneko 28 minutuak, Jotari bigarren txartela atera diolako Hernandez Hernandez epaileak 62. minu...
2020-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/189147/james-bondi-nagusitu-zitzaion-aktorea.htm
Kultura
James Bondi nagusitu zitzaion aktorea
007 agentearen rolak eman zion mundu mailako ospea, baina Sean Conneryk jakin izan zuen James Bond baino gehiago izaten. Ibilbide aparta atzean utzita hil da aktore eskoziarra, 90 urterekin.
James Bondi nagusitu zitzaion aktorea. 007 agentearen rolak eman zion mundu mailako ospea, baina Sean Conneryk jakin izan zuen James Bond baino gehiago izaten. Ibilbide aparta atzean utzita hil da aktore eskoziarra, 90 urterekin.
Connery. Sean Connery. Bera izan zen zineman James Bond 007 agentearen rola jokatu zuen lehen aktorea, eta nazioarteko izar bilakatu zuen horrek istantean. Guztira, zazpi Bond filmetan hartu zuen parte, 1962tik 1983ra arte. Pertsonaia nabarmen gainditu zuen aktorearen ibilbideak, halere, eta Bondena egin ostean jasotak...
2020-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/189148/zazpi-lagun-atxilotu-dituzte-asteburuan-bilbon-eta-arrasaten-izandako-istiluetan.htm
Gizartea
Zazpi lagun atxilotu dituzte asteburuan Bilbon eta Arrasaten izandako istiluetan
Atxilotuetako bi aske utzi dituzte, baina gainerako bostek epailearen aurretik igaro beharko dute. Arrasaten bost zaborrontzi erre zituzten, eta Gasteizen, Donostian eta Eibarren ere izan dira istiluak.
Zazpi lagun atxilotu dituzte asteburuan Bilbon eta Arrasaten izandako istiluetan. Atxilotuetako bi aske utzi dituzte, baina gainerako bostek epailearen aurretik igaro beharko dute. Arrasaten bost zaborrontzi erre zituzten, eta Gasteizen, Donostian eta Eibarren ere izan dira istiluak.
Zeresana ematen ari dira aste honetan alarma egoeraren aurka egiten ari diren protestak. Larunbat gauean, Bilbon eta Arrasaten (Gipuzkoa), Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen protesta horietan sortutako istiluak tarteko, eta atxilotuta egongo dira, gutxienez, epailearen eskuetara pasatu arte, Eusko Jaurlaritzako Se...
2020-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/189149/hego-euskal-herrian-1585-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrian 1.585 positibo atzeman dituzte
Asteburuetan ohikoa den moduan, nabarmen egin du behera positibo kopuruak azken datuekin alderatuta.
Hego Euskal Herrian 1.585 positibo atzeman dituzte. Asteburuetan ohikoa den moduan, nabarmen egin du behera positibo kopuruak azken datuekin alderatuta.
Hego Euskal Herrian 1.585 kasu atzeman dituzte azken orduetan, 15.953 PCR eta antigenoen proba eginda. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan atzeman dituzte gehien: 587. Bizkaian 451 detektatu dituzte; Nafarroan, 434; eta Araban, 97. Jaurlaritzak beste 16 kasu baieztatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo. Hala, positibo ...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189153/realak-markak-hausten-jarraitzen-du.htm
Kirola
Realak markak hausten jarraitzen du
Txuri-urdinak 1-4 nagusitu ziren Balaidosen. Hala, donostiarrak sailkapeneko lehen postuan egongo dira beste astebetez. Lehen aldiz irabazi dituzte ligan lau partida jarraian gutxienez hiru golen aldearekin.
Realak markak hausten jarraitzen du. Txuri-urdinak 1-4 nagusitu ziren Balaidosen. Hala, donostiarrak sailkapeneko lehen postuan egongo dira beste astebetez. Lehen aldiz irabazi dituzte ligan lau partida jarraian gutxienez hiru golen aldearekin.
Realak lider segituko du beste astebetez, Celtari 1-4 irabazi ostean. Talde txuri-urdinak buelta eman dio Napoliren aurkako porrotari, eta Ligan fin dabilela berretsi du, nahiz eta Imanol Alguacilek atsedena eman, besteak beste, Merinori, Monreali eta Isaki. Laugarren garaipena du jarraian Ligan. Eta marka ezarri du. I...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189154/angliruk-ez-du-erabakita-utzi.htm
Kirola
Angliruk ez du erabakita utzi
Hugh Carthyk lortu du garaipena Vueltako mendaterik gogorrenean. Carapaz da lider berriz ere, Roglici hamar segundoren aldea atera ostean.
Angliruk ez du erabakita utzi. Hugh Carthyk lortu du garaipena Vueltako mendaterik gogorrenean. Carapaz da lider berriz ere, Roglici hamar segundoren aldea atera ostean.
Etaparik gogorrenak egin dituzte Vueltan. Asturiasko lurretan eginiko gorabeherek Angliru izan zuten atzo helmuga. Hugh Carthy (EF) izan zen indartsuena, sailkapen nagusiko gainerako txirrindulariak atzean utzita. Richard Carapazek (Ineos) ere izan zuen saria, Primoz Roglici (Jumbo) aldea aterata gorriz jantzi baita be...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189155/pedro-iturralde-saxo-jotzailea-hil-da.htm
Kultura
Pedro Iturralde saxo jotzailea hil da
Faltzesen jaio zen, eta jazz musikaren aitzindarietako bat izan zen Euskal Herrian. Madrilen zendu da, 91 urte zituela
Pedro Iturralde saxo jotzailea hil da. Faltzesen jaio zen, eta jazz musikaren aitzindarietako bat izan zen Euskal Herrian. Madrilen zendu da, 91 urte zituela
"Ni musikari jaio nintzen". Oso txikitatik jakin zuen Pedro Iturraldek (Faltzes, Nafarroa, 1929) musika izango zuela zaletasun eta, ahal zela, ogibide. "Hori nahi zuen aitak. Bera ez zen profesionala izan, baina gitarra eta klarinetea jotzen zituen besteak beste". Aitak berak oparitu zion saxofoia, ume txiki bat zela, ...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189156/jaurlaritzak-astearen-erdialdean-erabakiko-du-neurri-zorrotzagorik-behar-ote-den.htm
Gizartea
Jaurlaritzak astearen erdialdean erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den
Urkullu lehendakariak esan du ez duela etxeko konfinamenduaz hitz egin nahi, «alarma» ez sortzeko, baina ohartarazi du «dena mahai gainean» dagoela.
Jaurlaritzak astearen erdialdean erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den. Urkullu lehendakariak esan du ez duela etxeko konfinamenduaz hitz egin nahi, «alarma» ez sortzeko, baina ohartarazi du «dena mahai gainean» dagoela.
«Hainbat aukera» ditu Eusko Jaurlaritzak esku artean, eta horien artean legoke «ezinbestekoa ez den ekonomia jarduera oro etetea, etxeratzeko ordua aurreratuta». Hala esan du Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Baztertu egin du martxoan ezarritako etxeko konfinamendua berr...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189157/aurtengo-memoriaren-egunak-gazteak-hartuko-ditu-aintzat.htm
Politika
Aurtengo Memoriaren Egunak gazteak hartuko ditu aintzat
Azaroaren 10ean ekitaldia egingo dute Gogora institutuak Bilbon duen egoitzan
Aurtengo Memoriaren Egunak gazteak hartuko ditu aintzat. Azaroaren 10ean ekitaldia egingo dute Gogora institutuak Bilbon duen egoitzan
«Atzera begiratu aurrera jarraitzeko» izango da aurtengo Memoriaren Egunaren goiburua, eta batez ere gazteak haurtuko ditu aintzat, «haiek direlako etorkizuna». Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azaldu duenez, iragana, oraina eta etorkizuna «kate bereko ka...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189158/kern-pharma-taldea-uci-pro-team-en-ariko-da-datorren-sasoian.htm
Kirola
Kern Pharma taldea UCI Pro Team-en ariko da datorren sasoian
Nafarroako taldeak denboraldi bat eman du UCI Continental mailan, eta txirrindularitzako bigarren mailara igoko da. Juanjo Oroz zuzendaria pozik agertu da.
Kern Pharma taldea UCI Pro Team-en ariko da datorren sasoian. Nafarroako taldeak denboraldi bat eman du UCI Continental mailan, eta txirrindularitzako bigarren mailara igoko da. Juanjo Oroz zuzendaria pozik agertu da.
Hazten segitzeko beste urrats bat egingo du datorren sasoian Kern Pharmak. Nafarroako taldea txirrindularitzako bigarren mailan arituko du: UCI Pro Team kategorian, hain zuzen ere. "Argi dugu ez diogula sekula hazteari utzi behar", adierazi du Manolo Azkonak, taldeko zuzendaritzako buruak. Eta hau berretsi du: "Gure il...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189159/50-langiletik-gorako-enpresetan-euskara-planak-negoziatzea-nahi-dute-elak-labek-eta-kontseiluak.htm
Gizartea
50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzea nahi dute ELAk, LABek eta Kontseiluak
EAEko eta Nafarroako lanbide arteko itunetan baldintza hori txertatu dadila eskatuko diete sindikatuek Confebaski eta CENi. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak esan du euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua dela lan mundua.
50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzea nahi dute ELAk, LABek eta Kontseiluak. EAEko eta Nafarroako lanbide arteko itunetan baldintza hori txertatu dadila eskatuko diete sindikatuek Confebaski eta CENi. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak esan du euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko e...
Lan eremua euskalduntzeko beste urrats bat egiteko eskatuko diete ELAk eta LABek Hego Euskal Herriko patronal nagusiei. Gaur goizean Kontseiluarekin batera egindako agerraldian, neurri jakin bat jarri dute mahai gainean: 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzeko baldintza txertatu dadila EAEko eta Naf...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189160/auto-salmentak-amildu-egin-dira-berriro-168-urrian.htm
Ekonomia
Auto salmentak amildu egin dira berriro: -%16,8 urrian.
Motor alternatiboak dituztenek merkatu kuota bikoiztu dute, eta jada bostetik bat dira.
Auto salmentak amildu egin dira berriro: -%16,8 urrian.. Motor alternatiboak dituztenek merkatu kuota bikoiztu dute, eta jada bostetik bat dira.
Urrian 3.542 auto berri matrikulatu dira Hego Euskal Herrian, iaz baino 714 gutxiago (-%16,8). Uztailean eta abuztuan, gora egin zuen merkatuak, Eusko Jaurlaritzaren Renove planaren ondorioz eta itxialdiaren ondorioz gelditu ziren operazioak berriro aktibatu zirelako, baina irailean berriro hasi zen merkatua jaisten (...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189161/positiboek-behera-egin-dute-baina-intzidentzia-tasek-gora.htm
Gizartea
Positiboek behera egin dute, baina intzidentzia tasek, gora
1.497 positibo atzeman dituzte, eta egindako proben %8,83k eman dute positibo. Nafarroak du intzidentzia tasarik handiena, eta beste lurraldeek ere gainditua dute 500eko tasa, Arabak izan ezik.
Positiboek behera egin dute, baina intzidentzia tasek, gora. 1.497 positibo atzeman dituzte, eta egindako proben %8,83k eman dute positibo. Nafarroak du intzidentzia tasarik handiena, eta beste lurraldeek ere gainditua dute 500eko tasa, Arabak izan ezik.
Ohikoa izaten da asteburuetan positiboek behera egitea, eta horrela izan da oraingoan ere. 1.497 kasu atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian, herenegun baino 92 gutxiago: Araban, 64; Bizkaian, 520; Gipuzkoan, 368; eta Nafarroan, 525. Gainerako hogei kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean erregistratutakoa...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189162/pandemia-hasi-zenetik-eusko-jaurlaritzak-338-milioi-euro-gastatu-ditu-osasun-krisian.htm
Gizartea
Pandemia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak 338 milioi euro gastatu ditu osasun krisian
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aitortu du koronabirusaren bilakaera «oso kezkagarria» dela.
Pandemia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak 338 milioi euro gastatu ditu osasun krisian. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aitortu du koronabirusaren bilakaera «oso kezkagarria» dela.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Sailaren ildo nagusiak azaltzeko agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, eta COVID-19aren izurriaren bilakaerari buruz mintzatu da. Sagarduik esan du koronabirusaren bilakaera «oso kezkagarria» dela; aitortu du orain «aurreikusi zitekeen egoer...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189163/robert-fisk-kazetaria-hil-da.htm
Bizigiro
Robert Fisk kazetaria hil da
Ekialde Hurbilean berriemaile aritu zen 1976. urtetik, mendebaldeko potentzien jarrera kritikatuz. Osama Bin Laden hiru aldiz elkarrizketatu zuen. 'The Times' utzi zuen, Murdochekin izandako liskarrengatik, eta 'The Independent' egunkarian idatzi zuen gero, hil arte.
Robert Fisk kazetaria hil da. Ekialde Hurbilean berriemaile aritu zen 1976. urtetik, mendebaldeko potentzien jarrera kritikatuz. Osama Bin Laden hiru aldiz elkarrizketatu zuen. 'The Times' utzi zuen, Murdochekin izandako liskarrengatik, eta 'The Independent' egunkarian idatzi zuen gero, hil arte.
Europako egunkariek Ekialde Hurbilera bidalitako berriemaileen artean izen bat aukeratu behar balitz, kazetaritza arloko aditu gehienek Robert Fisk aukeratuko lukete. Mendebaldeko gobernuen bertso ofizialak behin eta berriz auzitan jarri, eta Ekialde Hurbilean AEBek eta Israelek izan zuten jarrera gaitzetsi zuen Fiskek...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189164/aljerian-baiezkoa-eman-diote-konstituzioa-erreformatzeari-parte-hartze-txikia-izan-duen-erreferendum-baten-bidez.htm
Mundua
Aljerian baiezkoa eman diote konstituzioa erreformatzeari, parte hartze txikia izan duen erreferendum baten bidez
Boto emaileen %66,8k aldaketaren alde egin dute. Parte hartzea %23,7koa izan da, inoizko baxuena.
Aljerian baiezkoa eman diote konstituzioa erreformatzeari, parte hartze txikia izan duen erreferendum baten bidez. Boto emaileen %66,8k aldaketaren alde egin dute. Parte hartzea %23,7koa izan da, inoizko baxuena.
Aljerian konstituzioa erreformatzeko erreferenduma egin zuten atzo, eta gaur jakinarazi dituzte galdeketaren emaitzak. Mohamed Xarfi Hauteskunde Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan adierazi duenez, behin-behineko emaitzen arabera, boto emaileen %66,8k egin dute proiektuaren alde. Bada nabarmentzeko beste kontu bat,...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189165/urkulluk-bihar-abiatuko-du-bilera-sorta-alderdiekin.htm
Politika
Urkulluk bihar abiatuko du bilera sorta alderdiekin
Jaurlaritzako lehendakariak Voxeko Amaia Martinezekin ekingo die bilerei, eta PP+C's-eko Carlos Iturgaizekin batzartuko da bihar bertan.
Urkulluk bihar abiatuko du bilera sorta alderdiekin. Jaurlaritzako lehendakariak Voxeko Amaia Martinezekin ekingo die bilerei, eta PP+C's-eko Carlos Iturgaizekin batzartuko da bihar bertan.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin bilera sorta bat egingo zuela, legealdirako erronka nagusien aurrean «lankidetza eraginkor bat» izateko. Bihar abiatuko du bilera sorta hori; 11:30ean, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea hartuko du Ajuriaenean, et...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189166/santa-klarako-itsasargiko-lanek-lau-milioi-euroren-langa-gainditu-dute.htm
Gizartea
Santa Klarako itsasargiko lanek lau milioi euroren langa gainditu dute
Donostiako Udal Gobernuak bihar onartuko du Santa Klara itsasargiko lanen kontratuaren bigarren aldaketa. Obraren kostua %11 garestitzea adostu eta lanak egiteko epea hilaren 27ra arte luzatuko dute.
Santa Klarako itsasargiko lanek lau milioi euroren langa gainditu dute. Donostiako Udal Gobernuak bihar onartuko du Santa Klara itsasargiko lanen kontratuaren bigarren aldaketa. Obraren kostua %11 garestitzea adostu eta lanak egiteko epea hilaren 27ra arte luzatuko dute.
Orain arteko kostua 3,7 milioi eurokoa zen, eta, garestitze honekin, 4,3 milioi eurokoa da. Itsasargia berritzeko lanen aurrekontua da handituko dutena; hain zuzen, Cristina Iglesiasen eskultura eraikin barruan kokatzeko egiten ari diren obra. Urtarrilean adjudikatu zizkioten lanak Moyua eraikuntza enpresari, 1,46 mili...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189167/berria-zabalik-kanpaina-martxan-jarriko-dute-zumaian.htm
Gizartea
‘BERRIA zabalik’ kanpaina martxan jarriko dute Zumaian
Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egitasmoa da. Gaur aurkeztu dute, eta hilaren 16tik aurrera hartu ahalko dute parte herritarrek, komertzioek izena eman ostean.
‘BERRIA zabalik’ kanpaina martxan jarriko dute Zumaian. Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egitasmoa da. Gaur aurkeztu dute, eta hilaren 16tik aurrera hartu ahalko dute parte herritarrek, komertzioek izena eman ostean.
Gaur eguerdian aurkeztu dute BERRIA zabalik kanpaina Zumaian (Gipuzkoa). Herri horretako tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egitasmoa da, eta datozen egunetan jarriko dute abian. BERRIAk jarri du martxan kanpaina, Zumaiako Udalarekin eta Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin batera, eta Kutxabanken bab...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189168/nork-aukeratzen-du-presidentea.htm
Mundua
Nork aukeratzen du presidentea?
Ezohiko sistema batekin aukeratzen dute estatubatuarrek presidentea. Bihar, hautatzaileen batzar bat osatuko duten konpromisarioak hautatuko dituzte, eta horiek abenduaren 14an egingo dute azken bozketa.
Nork aukeratzen du presidentea?. Ezohiko sistema batekin aukeratzen dute estatubatuarrek presidentea. Bihar, hautatzaileen batzar bat osatuko duten konpromisarioak hautatuko dituzte, eta horiek abenduaren 14an egingo dute azken bozketa.
AEBetako hauteskunde sistema berezia da. Beste herrialde askotan bezala, hautesleek ez dute zuzenean bozkatzen nor izango den presidentea. Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Euskal Elkargoan bezala, zeharkako hauteskunde sistema dute AEBetan: boto emaileek euren ordezkariak aukeratzen dituzte, eta haiek...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189169/sute-batek-kalteak-eragin-ditu-samosko-errefuxiatuen-gunean.htm
Mundua
Sute batek kalteak eragin ditu Samosko errefuxiatuen gunean
Kanpalekuaren zati bat erre da, eta adierazi dute ez dela inor zauritu. 4.000 migratzaile bizi dira han, eta 648 hartzeko prestatu zuten, MSFk salatu duenez.
Sute batek kalteak eragin ditu Samosko errefuxiatuen gunean. Kanpalekuaren zati bat erre da, eta adierazi dute ez dela inor zauritu. 4.000 migratzaile bizi dira han, eta 648 hartzeko prestatu zuten, MSFk salatu duenez.
Sua piztu da bart Greziako Samos uhartean (Europa), errefuxiatuen gune batean. Zabaldutako lehen informazioaren arabera, ez da inor zauritu. Migrazio Ministerioak adierazi du suak hamabost bat barraka suntsitu dituela, baina Interneten zabaldu diren irudiek gehiago izan litezkeen susmoa piztu dute. Afrikako migratzaile...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189170/nafarroako-errege-erreginen-euskarazko-izenak-nola-eman-arautu-du-euskaltzaindiak.htm
Gizartea
Nafarroako errege-erreginen euskarazko izenak nola eman arautu du Euskaltzaindiak
Akademiaren 192. arauan, Iruñeko eta Nafarroako Erresumako 42 errege-erreginen izenak zehaztu dituzte; besteak beste, Eneko Enekoitz, Eneko Arista, Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia, Zuria I.a, eta Joana III.a edo Joana Albretekoa.
Nafarroako errege-erreginen euskarazko izenak nola eman arautu du Euskaltzaindiak. Akademiaren 192. arauan, Iruñeko eta Nafarroako Erresumako 42 errege-erreginen izenak zehaztu dituzte; besteak beste, Eneko Enekoitz, Eneko Arista, Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia, Zuria I.a, eta Joana III.a edo Joana Albretekoa.
Etxeko lanak egin ditu Euskaltzaindiak. Europako hainbat errege-erreginen izenak euskaraz nola eman araututa zeukan aspaldi, eta haien izen-deiturak zerrendatuta. Antzinakoak zein gaurkoak sartzen ziren arau horietan, hala Euskal Herriaren inguruko monarkietakoak (Aragoikoak, Gaztelakoak eta Frantziakoak) nola urrutiag...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189171/koronabirusaren-aurkako-txertoa-martxo-erdialderako-egon-daitekeela-adierazi-du-astra-zenecak.htm
Gizartea
Koronabirusaren aurkako txertoa martxo erdialderako egon daitekeela adierazi du Astra Zenecak
Datorren urteko lehen hiruhilekorako 3.000 milioi dosi izango dituztela azaldu du enpresa farmazeutikoak. Txertoa bi dositan ematea aurreikusi dute.
Koronabirusaren aurkako txertoa martxo erdialderako egon daitekeela adierazi du Astra Zenecak. Datorren urteko lehen hiruhilekorako 3.000 milioi dosi izango dituztela azaldu du enpresa farmazeutikoak. Txertoa bi dositan ematea aurreikusi dute.
2021eko lehen hiruhilekorako egon daitekeela erabilgarri koronabirusaren aurkako txertoa; horixe azaldu du Astra Zeneca farmazia enpresako Ikerketa eta Onkologiaren Garapeneko zuzendari Josep Baselgak. Martxorako 3.000 milioi dosi izatea espero du enpresak, eta ordutik aurrera ekitea banaketari. Txertoa bi dositan emat...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189172/berriak-zuzen-zuzenean-emango-du-hauteskunde-gauaren-berri-goizaldetik.htm
Mundua
BERRIAk zuzen-zuzenean emango du hauteskunde gauaren berri, goizaldetik
Hasi 02:00etan, eta estatu guztietako emaitzak jakinaraziko ditu, zuzeneko kontaketa baten eta mapa interaktibo baten bitartez.
BERRIAk zuzen-zuzenean emango du hauteskunde gauaren berri, goizaldetik. Hasi 02:00etan, eta estatu guztietako emaitzak jakinaraziko ditu, zuzeneko kontaketa baten eta mapa interaktibo baten bitartez.
Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta AEBetako presidentetzarako hauteskundeetarako. Bihar aukeratuko dute estatubatuarrek Donald Trump errepublikanoa edo Joe Biden demokrata. Kanpaina luze baten ondoren, herritarrek hautatzaileen batzarra osatuko duten konpromisarioak aukeratuko dituzte, eta BERRIAk luze eta zabal err...
2020-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/189173/portuan-legea-inposa-dezatela-eskatu-die-bilboestibak-erakundeei.htm
Ekonomia
Portuan «legea inposa» dezatela eskatu die Bilboestibak erakundeei
Zorroztasunez esku hartzeko eta zamaketarien grebak eragindako «egoera larria» konpontzeko exijitu die. Portuaren etorkizuna arriskuan ikusten du
Portuan «legea inposa» dezatela eskatu die Bilboestibak erakundeei. Zorroztasunez esku hartzeko eta zamaketarien grebak eragindako «egoera larria» konpontzeko exijitu die. Portuaren etorkizuna arriskuan ikusten du
Bilboestibak «legea inposatzeko» eskatu die erakunde publikoei Bilboko portuko zamaketarien grebak eragindako «egoera larria» ahalik eta bizkorren konpontzeko. Zamaketa lanak egiten dituzten enpresak batzen dituen elkarteak —Toro y Betolaza, Berge, S.L.P. eta Cosco txinatarra— azpiegituraren etorkizuna kolokan jartzea ...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189174/eraso-laquoterroristaraquo-bat-izan-da-vienako-erdigunean.htm
Mundua
Eraso «terrorista» bat izan da Vienako erdigunean
Gutxienez bost lagun hil dira, ustezko erasotzaileetako bat tartean. Beste hamazortzi lagun ospitaleratu dituzte. Herrialdeko mugak itxi dituzte, eta gaur ez dute eskolarik emango.
Eraso «terrorista» bat izan da Vienako erdigunean. Gutxienez bost lagun hil dira, ustezko erasotzaileetako bat tartean. Beste hamazortzi lagun ospitaleratu dituzte. Herrialdeko mugak itxi dituzte, eta gaur ez dute eskolarik emango.
Viena erdialdean, tiroketak izan dira bart, 20:00 aldera. Sei gunetan gertatu dira, eta horietako bat sinagoga batetik gertu, Schwedenplatz plazaren ondoan. Gutxienez bost lagun hil dira, tartean ustezko erasotzaileetako bat, eta hamazortzi zauritu, horietako batzuk larri. Poliziak berehala zabaldu du Austriako hiribur...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189203/gasteizko-udala-euskaraldiarekin.htm
albisteak
Gasteizko Udala, Euskaraldiarekin
Aurreko Euskaraldian 13.000 gasteiztarrek eman zuten izena, eta aurten kopuru hori gaindituko dela espero du udalak.
Gasteizko Udala, Euskaraldiarekin. Aurreko Euskaraldian 13.000 gasteiztarrek eman zuten izena, eta aurten kopuru hori gaindituko dela espero du udalak.
Gasteizko Udalak berriro Euskaraldiarekin bat egingo du, eta duela bi urteko Euskaraldiak hirian izandako oihartzun handia aurten ere nabaritzea espero du, edo handiagoa izatea. Izan ere, duela bi urteko Euskaraldian 13.000 gasteiztarrek eman zuten izena, eta aurten ere kopuru horietara iristeko konfiantza du udalak. «...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189204/olbek-bertan-behera-utzi-du-alzira-operaren-estreinaldia.htm
Kultura
OLBEk bertan behera utzi du 'Alzira' operaren estreinaldia
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak adierazi du COVID-19aren pandemia kontrolatzeko hartutako osasun neurriek «ezinezko» egiten dutela obra ematea.
OLBEk bertan behera utzi du 'Alzira' operaren estreinaldia. Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak adierazi du COVID-19aren pandemia kontrolatzeko hartutako osasun neurriek «ezinezko» egiten dutela obra ematea.
Hilaren 21ean estreinatu behar zuen OLBEk Alzira, Giuseppe Verdiren opera, baina, oraingoz, atzeratzea erabaki du. Ohar baten bitartez adierazi duenez, joan-etorriak murriztu izanak OLBEren bazkideen eta opera zaleen erdiei baino gehiagori eragiten die, eta horri gehitu behar zaio Euskalduna jauregiaren edukiera mugatu...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189205/kudeaketa-aurreratua-eta-euskara.htm
albisteak
Kudeaketa aurreratua eta euskara
Euskalit fundazioak Euskaraldiarekin bat egin du. Erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzea da haren zeregina.
Kudeaketa aurreratua eta euskara. Euskalit fundazioak Euskaraldiarekin bat egin du. Erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzea da haren zeregina.
Duela bi urte bezala, Euskalit fundazioak Euskaraldiarekin bat egin du. Fundazio gisa elkartutako erakunde taldea da Euskalit, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzeko eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunari eta garapen iraunkorrari laguntzeko. Eusko Jaurlaritz...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189206/hiru-edukiontzi-erre-dituzte-arrasaten-eta-beste-lau-bilbon.htm
Gizartea
Hiru edukiontzi erre dituzte Arrasaten, eta beste lau Bilbon
Hiru edukiontzi erre dituzte Arrasaten, eta beste lau Bilbon.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru edukiontzi erre dituzte bart gauean Arrasaten. Ez da bestelako aparteko istilurik izan. Bilbon ere, Santutxu auzoan, beste lau edukiontzi erre dituzte. Ohar bidez jakinarazi dutenez, Arrasaten Bidekurtzeta kalean erre zituzten edukiontziak, ilunabarrean, 2...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189207/espainiako-errege-familiako-hainbat-kidek-erabilitako-txartel-beltzak-ikertzen-ari-dira.htm
Mundua
Espainiako errege familiako hainbat kidek erabilitako txartel «beltzak» ikertzen ari dira
Juan Carlos Borboikoak, Greziako Sofiak eta beste «senide zuzen» batzuek txartelokin eginiko mugimenduak aztertzen ari da ustelkeriaren kontrako fiskaltza.
Espainiako errege familiako hainbat kidek erabilitako txartel «beltzak» ikertzen ari dira. Juan Carlos Borboikoak, Greziako Sofiak eta beste «senide zuzen» batzuek txartelokin eginiko mugimenduak aztertzen ari da ustelkeriaren kontrako fiskaltza.
Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituak, haren emazte Greziako Sofiak eta bikotearen hainbat bilobek erabilitako kreditu txartel batzuk ikertzen ari da Espainiako ustelkeriaren aurkako fiskaltzak, Eldiario.es informazio webguneak gaur zabaldu duenez. Ikerketaren iturriak aipatzen ditu hedabideak, eta azaldu d...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189209/epaiketa-arte-urrutikoetxeak-baldintzapean-aske-segitzea-erabaki-du-epaileak.htm
Politika
Epaiketa arte Urrutikoetxeak baldintzapean aske segitzea erabaki du epaileak
Astean behin aurkeztu beharko du bizilekua duen auzoko komisarian, eta Frantziatik ateratzeko debekua du.
Epaiketa arte Urrutikoetxeak baldintzapean aske segitzea erabaki du epaileak. Astean behin aurkeztu beharko du bizilekua duen auzoko komisarian, eta Frantziatik ateratzeko debekua du.
Urriaren 19an eta 20an epaitu behar zuten Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegian, 2005 eta 2006 arteko prozesuarekin lotuta, baina osasun krisiagatik lekukoak Parisen ezin zirenez egon, atzeratu egin zuten epaiketa. Datorren otsailaren 22rako eta 23rako jarri zuten data. Gaur, epaiketa izan arte baldintzapean aske ...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189210/salatu-dute-bilboko-udaltzainek-eraso-bat-egin-dutela-arraza-ezaugarriak-tarteko.htm
Gizartea
Salatu dute Bilboko udaltzainek eraso bat egin dutela «arraza ezaugarriak tarteko»
Bizkaiko SOS Arrazakeriak egin du salaketa: «Funtzionario publiko batek bestelako arraza ezaugarriak dituen gazte bati egindako gorroto delitua da».
Salatu dute Bilboko udaltzainek eraso bat egin dutela «arraza ezaugarriak tarteko». Bizkaiko SOS Arrazakeriak egin du salaketa: «Funtzionario publiko batek bestelako arraza ezaugarriak dituen gazte bati egindako gorroto delitua da».
Bizkaiko SOS Arrazakeriak adierazi du Bilboko udaltzainek eraso egin ziotela «bestelako arraza ezaugarriak» dituen gazte bati urriaren 10ean, Bilboko San Frantzisko auzoko Maiatzak 2 kalean, eta gazteak irainak ere pairatu behar izan zituela. Gaztearen testigantzaren berri eman dute: «SOS Arrazakeriaren bulegoan salat...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189211/emaitzak-zuzenean-berrian-0200etatik-aurrera.htm
Mundua
Emaitzak zuzenean BERRIAn, 02:00etatik aurrera
18:00ak eta 19:00ak artean hasi dira hauteslekuak ixten, Euskal Herriko gauerdi aldean. Hasi dira botoak kontatzen. Aurrez, ehun milioi lagunek baino gehiagok eman dute botoa; duela lau urte bozkatu zuten guztien %72k baino gehiagok. Sei estatutan jada gainditu dute 2016ko parte hartzea.
Emaitzak zuzenean BERRIAn, 02:00etatik aurrera. 18:00ak eta 19:00ak artean hasi dira hauteslekuak ixten, Euskal Herriko gauerdi aldean. Hasi dira botoak kontatzen. Aurrez, ehun milioi lagunek baino gehiagok eman dute botoa; duela lau urte bozkatu zuten guztien %72k baino gehiagok. Sei estatutan jada gainditu dute 2016k...
* Aukera guztiak daude zabalik. Bidenek bederatzi punturen aldea ateratzen dio Trumpi inkestetan, baina ezer ez dago erabakita. * 'Trumpistak eta demokratak', Arantxa Elizegi Egilegor berriemaile bereziaren analisia. * Nork aukeratzen du presidentea? * AEBetako hauteskundeen kanpainaren amaiera aztergai bideo batean...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189213/bederatzi-senideri-administrazio-espedienteak-ireki-dizkiete-presoak-bisitatzera-joateagatik.htm
Politika
Bederatzi senideri administrazio espedienteak ireki dizkiete presoak bisitatzera joateagatik
Puerto I, Puerto III eta Avilako espetxeetara joandako senideei ezarri dizkiete administrazio espedienteak, «perimetroa itxita daukaten lurraldeak zeharkatzeagatik». Teruelgo espetxera joandako senide batek bisita galdu zuen. Sarek eta Etxerat-ek salatu dute egoera «jasanezina» dela.
Bederatzi senideri administrazio espedienteak ireki dizkiete presoak bisitatzera joateagatik. Puerto I, Puerto III eta Avilako espetxeetara joandako senideei ezarri dizkiete administrazio espedienteak, «perimetroa itxita daukaten lurraldeak zeharkatzeagatik». Teruelgo espetxera joandako senide batek bisita galdu zuen. ...
COVID-19aren eta alarma egoeraren ondorioz ezarritako neurri murriztaileek bete-betean eragin diete euskal presoen senideei. Etxerat-ek eta Sarek eman dute asteburuko bisiten egoeraren argazkia: bederatzi senideri espedienteak ireki dizkiete «perimetroa itxita daukaten lurraldeak zeharkatzeagatik», eta bertze senide ba...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189215/2016an-botoa-eman-zutenen-71k-jada-bozkatu-dute.htm
Mundua
2016an botoa eman zutenen %71k jada bozkatu dute
Milioika estatubatuarrek posta bidez bozkatzea erabaki dute: 99 milioi dira. Duela lau urte baino parte hartze handiagoa espero da.
2016an botoa eman zutenen %71k jada bozkatu dute. Milioika estatubatuarrek posta bidez bozkatzea erabaki dute: 99 milioi dira. Duela lau urte baino parte hartze handiagoa espero da.
AEBetako presidentetzarako hauteskundeetako botoen zenbaketak luze joko du. Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, milioika herritarrek erabaki dute botoa posta bidez ematea, eta dagoeneko 2016an bozkatu zutenen %71k eman dute beren hautuaren berri: 99 milioi dira. Joera horrek, ordea, errepublikanoei ate bat ire...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189216/la-trinchera-infinita-oscar-sarietarako-bidean.htm
Kultura
'La trinchera infinita', Oscar sarietarako bidean
Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskal zinemagileek zuzendutako lana aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko. Beste langa bat gainditu beharko du, oraindik, nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko bost hautagaien artean egoteko.
'La trinchera infinita', Oscar sarietarako bidean. Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskal zinemagileek zuzendutako lana aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko. Beste langa bat gainditu beharko du, oraindik, nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko bost hautagaien a...
Oscar sarietan Espainia ordezkatuko duen filma aukeratu du dagoeneko Espainiako zinema akademiak: La trinchera infinita izango da lan hori. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak ziren beste bi hautagaiak. Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikulak, baina, be...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189217/eroskik-27-denda-saldu-dizkio-aebetako-funts-bati.htm
Ekonomia
Eroskik 27 denda saldu dizkio AEBetako funts bati
85,5 milioi euro lortu ditu operazio horren bitartez. Saltokiak errentan hartuko ditu orain.
Eroskik 27 denda saldu dizkio AEBetako funts bati. 85,5 milioi euro lortu ditu operazio horren bitartez. Saltokiak errentan hartuko ditu orain.
Bere zor handia ordaindu ahal izateko planarekin aurrera doa Eroski. Aukeratu dituen bideetako bat da orain bere jabetzakoak diren saltokiak eta merkataritza zentroak hirugarren bati saltzea baina denda horiek errentan hartzea ondoren —sale & leaseback, sektoreak erabiltzen duen ingelesezko izenaren arabera—. Oraingoa...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189218/eusko-jaurlaritza-tematuta-itxialdi-orokor-bat-saihesteko.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritza, «tematuta» itxialdi orokor bat saihesteko
Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi du beste neurri «asko» har daitezkeela
Eusko Jaurlaritza, «tematuta» itxialdi orokor bat saihesteko. Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi du beste neurri «asko» har daitezkeela
COVID-19ak eragindako egoera zein den kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritza azken bi asteetan adierazten ari da mahai gainean dagoela itxialdi orokor bat. Baina, Bingen Zupiria bozeramaileak nabarmendu duenez, «tematuta» daude hori saihesteko ahaleginean. Gobernu kontseiluaren ondorengo agerraldian adierazi du beste neurr...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189220/1549-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
1.549 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
15.587 proba egin dituzte, eta egindako proben %9,93k eman dute positibo Hegoaldean. Ospitaleetan, 749 pertsona daude ospitaleratuta gela arruntetan, eta 167 ZIUetan.
1.549 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. 15.587 proba egin dituzte, eta egindako proben %9,93k eman dute positibo Hegoaldean. Ospitaleetan, 749 pertsona daude ospitaleratuta gela arruntetan, eta 167 ZIUetan.
Hego Euskal Herrian 15.587 PCR eta antigenoen proba egin dituzte, eta, atzoko datuak oinarri hartuta, 1.549 pertsonak eman dute positibo: Araban, 113k; Bizkaian, 506k; Gipuzkoan, 490ek; Nafarroan, 429k. Gainontzeko 11 kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira. Beraz, egindako proben %9,93k em...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189222/bi-astez-luzatuko-dituzte-neurriak-nafarroan.htm
Gizartea
Bi astez luzatuko dituzte neurriak Nafarroan
Remirezek funtsezkotzat jo du harreman sozialak «ahalik eta gehiena» murriztea. Indurainen arabera, beharrezkoa da aste honetan kutsatzeak murriztea, osterantzean ospitaleetako egoera «larria» izango delakoan.
Bi astez luzatuko dituzte neurriak Nafarroan. Remirezek funtsezkotzat jo du harreman sozialak «ahalik eta gehiena» murriztea. Indurainen arabera, beharrezkoa da aste honetan kutsatzeak murriztea, osterantzean ospitaleetako egoera «larria» izango delakoan.
Nafarroako Gobernuak bi astez luzatuko ditu izurritea geldiarazteko asmoz hartutako neurriak. Haren arabera, beraz, indarrean jarraituko du, besteak beste, Nafarroatik irteteko arauak, eta baita gaueko mugimenduak eta bilkurak mugatzea helburu dutenak ere. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak adierazi d...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189223/banakako-txapelketarik-ezohikoena-aurkeztu-dute.htm
Kirola
Banakako txapelketarik ezohikoena aurkeztu dute
Koronabirusa eta Baikoko pilotarien greba direla eta, inoiz baino beranduago hasiko da, eta aspaldiko laburrena eta parte hartzaile gutxienekoa izango da. Ostiral honetan ekingo diote lehiari, Ataunen
Banakako txapelketarik ezohikoena aurkeztu dute. Koronabirusa eta Baikoko pilotarien greba direla eta, inoiz baino beranduago hasiko da, eta aspaldiko laburrena eta parte hartzaile gutxienekoa izango da. Ostiral honetan ekingo diote lehiari, Ataunen
Hitz batek definitzen du ondoen aurtengo Buruz Buruzko Txapelketa: ezohikoa. Ezohikoa da begiratzen zaion tokitik begiratzen zaiola. Ezohikoa da koronabirusaren pandemiagatik lehenbizi, eta Baikoko pilotarien lan gatazkagatik ondoren, ohi baino urte erdi pasatxo geroago hasiko baita. Hori gutxi ez, eta binakakoaren txa...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189224/mahai-tekniko-bat-osatu-du-nafarroako-gobernuak-ostalaritzarekin.htm
Ekonomia
Mahai tekniko bat osatu du Nafarroako Gobernuak ostalaritzarekin
Mahai teknikoan sektorearekin aztertuko dute bilakaera epidemiologikoaren arabera egoera leuntzeko zer neurri hartu
Mahai tekniko bat osatu du Nafarroako Gobernuak ostalaritzarekin. Mahai teknikoan sektorearekin aztertuko dute bilakaera epidemiologikoaren arabera egoera leuntzeko zer neurri hartu
Beste bi astez egongo da itxita Nafarroa, eta beste bi astez pertsianak jaitsita izango ditu ostalaritzak. Taberna eta jatetxeen itxierari aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak 10 milioi euroko laguntza iragarri zuen Nafarroako Gobernuak, eta, gaur, Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak adierazi du neurri gehiago...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189225/nafarroako-ikastetxeetan-euskara-erdigunean-jartzeko-neurriak-proposatu-dituzte-atzeraldiaz-kezkatuta.htm
Gizartea
Nafarroako ikastetxeetan euskara erdigunean jartzeko neurriak proposatu dituzte, atzeraldiaz kezkatuta
Egoerak aurretik kezkatzen bazituen ere, pandemiak ikasleen hizkuntzaren normalizazioari eragin diola gogoratu dute hainbat eragilek.
Nafarroako ikastetxeetan euskara erdigunean jartzeko neurriak proposatu dituzte, atzeraldiaz kezkatuta. Egoerak aurretik kezkatzen bazituen ere, pandemiak ikasleen hizkuntzaren normalizazioari eragin diola gogoratu dute hainbat eragilek.
Pandemiak Nafarroako ikasleen artean sortu duen hizkuntza arrakalari aurre egiteko neurriak aurkeztu dituzte Ikama, Kontseilua, Sortzen eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak, eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Hizkuntza errefortzuak indartzea, ikasle ratioak jaistea eta egokitzea, eta hezkuntza formaletik kanpo ere eus...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189226/hondar-ahoak-telesaila-estreinatuko-du-bihar-etb1ek.htm
Bizigiro
'Hondar ahoak' telesaila estreinatuko du bihar ETB1ek
Koldo Almandoz da gidoilari eta zuzendaria. Aktore protagonistak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoi dira.
'Hondar ahoak' telesaila estreinatuko du bihar ETB1ek. Koldo Almandoz da gidoilari eta zuzendaria. Aktore protagonistak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoi dira.
Lau atal izango ditu ETB1eko telesail berriak, eta asteazkenero izango da ikusgai, gaueko prime time-an, 22:30ean. Txintxua Films ekoizpen etxeak ETBrentzat sortutako telesailak thrillerraren eta zinema beltzaren elementuak nahasten ditu. Edu Barinaga ETBko zuzendaria pozik agertu da gaur Bilbon, Hondar ahoak-en aurke...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189227/palestinako-preso-batek-ehun-egun-bete-ditu-gose-greban.htm
Mundua
Palestinako preso batek ehun egun bete ditu gose greban
Maher al-Akhras protestan ari da Israelen atxilotze administratiboak salatzeko. Haren bizitza arriskuan dagoela eta, irtenbide bat galdegin dute Europako Batasunak eta NBEren Ekialde Hurbilerako ordezkariak.
Palestinako preso batek ehun egun bete ditu gose greban. Maher al-Akhras protestan ari da Israelen atxilotze administratiboak salatzeko. Haren bizitza arriskuan dagoela eta, irtenbide bat galdegin dute Europako Batasunak eta NBEren Ekialde Hurbilerako ordezkariak.
Erresistentziaren eta Israelen atxiloketa administratiboen kontrako borrokaren ikur bihurtu da Maher al-Akhras Palestinako presoa. Ehun egun bete ditu gaur gose greban, Israelgo ospitale batean atxilo dagoela. Larria dago, eta hura aske uzteko eskatu diote giza eskubideen aldeko hainbat nazioarteko erakundek Israelgo G...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189228/antxintildee-mendizabalek-odolekoak-plazaratu-du.htm
Kultura
Antxiñe Mendizabalek 'Odolekoak' plazaratu du
Idazlearen lehen nobela da. 1941etik 2005era arteko garaian kokatuta dago, eta Iruñeko familia bat jarri du kontakizunaren erdigunean. «Amatasun eta alabatasun zapuztuen ahotsak» ditu ardatz.
Antxiñe Mendizabalek 'Odolekoak' plazaratu du. Idazlearen lehen nobela da. 1941etik 2005era arteko garaian kokatuta dago, eta Iruñeko familia bat jarri du kontakizunaren erdigunean. «Amatasun eta alabatasun zapuztuen ahotsak» ditu ardatz.
Esaldi bat eleberriaren sarreran: «Memoria baten alaba naiz». Eta hiru atal kontakizuna biltzen, elkar lotzen diren izenburu esanguratsua dakartenak hirurak: Indarkeriaren memoria, Kontzientziaren memoria eta Maitasunaren memoria. Hirurogei urtetik gorako denbora tartea sartu du Antxiñe Mendizabalek (Zumarraga, Gipuzko...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189229/biden-gertuago-michiganen-eta-wisconsinen-irabazi-du.htm
Mundua
Biden, gertuago: Michiganen eta Wisconsinen irabazi du
Sei estatu geratzen dira euren ordezkariak norentzat izango diren erabakitzeko. Posta bidezko botoa nabarmen Bidenen aldekoa izaten ari da, eta faboritotzat jotzen dute. 253 ordezkari ditu, eta Arizonan eta Nevadan aurretik da hautagai demokrata. Horietan irabaziz gero, presidente izango da. Trumpek 214 ordezkari lituz...
Biden, gertuago: Michiganen eta Wisconsinen irabazi du. Sei estatu geratzen dira euren ordezkariak norentzat izango diren erabakitzeko. Posta bidezko botoa nabarmen Bidenen aldekoa izaten ari da, eta faboritotzat jotzen dute. 253 ordezkari ditu, eta Arizonan eta Nevadan aurretik da hautagai demokrata. Horietan irabaziz...
* Bozkalekuak itxi dituztenetik kontaketa luze eta korapilatsua izaten ari da. Demokratek garailetzat ikusten dute Joe Biden. * Donald Trumpek, ordea, hauteskundeak irabazi dituela aldarrikatu du lehen orduan. * Botoa kontatzeko falta diren sei estatuetatik bitan irabazita, presidente izateko beharko lituzkeen 270 ha...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189230/konpromisario-guztiak-banatuta-bidenen-garaipena-sendotu-da.htm
Mundua
Konpromisario guztiak banatuta, Bidenen garaipena sendotu da
Hautagaietako batek gutxienez 270 ordezkari behar zituen AEBetako presidente bihurtzeko, eta Joe Biden demokratak aise gainditu du langa: 306 ordezkari atera ditu. Trump 232rekin geratu da.
Konpromisario guztiak banatuta, Bidenen garaipena sendotu da. Hautagaietako batek gutxienez 270 ordezkari behar zituen AEBetako presidente bihurtzeko, eta Joe Biden demokratak aise gainditu du langa: 306 ordezkari atera ditu. Trump 232rekin geratu da.
Botoak zenbatzeko prozesu luze eta motel baten ondoren, erabakita dago dagoeneko: Joe Biden Alderdi Demokratako hautagaiak 306 ordezkari lortu ditu Ameriketako Estatu Batuetako presidente aukeratzeko lehian, hau da, behar diren 270 ahots baino 36 gehiago. Donald Trump errepublikanoa 232 baino ez ditu, behar baino zortz...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189231/eztanda-egingo-duen-beldur.htm
Mundua
Eztanda egingo duen beldur
AEBetako hainbat hiritan segurtasun neurri bereziak hartu dituzte denda eta instituzioetan. Posta bidezko botoetan «iruzurrik bada» auzitegietara joko dutela ohartarazi dute errepublikanoek.
Eztanda egingo duen beldur. AEBetako hainbat hiritan segurtasun neurri bereziak hartu dituzte denda eta instituzioetan. Posta bidezko botoetan «iruzurrik bada» auzitegietara joko dutela ohartarazi dute errepublikanoek.
Miamiko merkataritza gune handietan eta bulego eraikinetan egurrezko xaflak jartzen ari ziren astelehenean langile taldeak. Washingtonen, berriz, Etxe Zuriaren inguruan hesi bat jartzekoa zuten, jendea barrura sar zedin oztopatzeko. Berdin New Yorken ere; han, egurrezko xaflaz inguratuta esnatu dira gaur dendarik ezagu...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189232/sari-bikoitza-roglicentzat.htm
Kirola
Sari bikoitza Roglicentzat
Esloveniarrak etapa eta lidertza lortu ditu Ezaroko erlojupekoan. Gauzak estu gelditu dira sailkapenean: 39 segundora dago Carapaz, eta 47ra Carthy. Gorka Izagirre izan da euskaldunik onena, 3.07ra
Sari bikoitza Roglicentzat. Esloveniarrak etapa eta lidertza lortu ditu Ezaroko erlojupekoan. Gauzak estu gelditu dira sailkapenean: 39 segundora dago Carapaz, eta 47ra Carthy. Gorka Izagirre izan da euskaldunik onena, 3.07ra
Aurreikuspenak bete egin dira Espainiako Vueltako erlojupekoan: Primoz Roglic (Jumbo Visma) izan da indartsuena, eta elastiko gorria kendu dio Richard Carapazi (Ineos). Tourrean ez bezala, esloveniarrak maila eman du bakarka, eta etekina atera dio lasterketako erlojupeko bakarrari. Hori bai, espero baino lehia estuagoa...
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/189233/vwek-mutualitateen-esku-utzi-ditu-gaixotasun-arruntak.htm
Ekonomia
VWek mutualitateen esku utzi ditu gaixotasun arruntak
Absentismoaren aurkako plan bat onartu du Landabenen, UGTren eta CCOOren babesarekin.
VWek mutualitateen esku utzi ditu gaixotasun arruntak. Absentismoaren aurkako plan bat onartu du Landabenen, UGTren eta CCOOren babesarekin.
Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak aspaldiko helburu bat lortu du: bere langileen gaixotasun arrunten kontrola mutualitateen esku uztea. Landabengo fabrikan gehiengoa duten bi sindikatuen babesarekin egin du, UGTrenarekin (hamabi ordezkari) eta CCOOrenarekin (zortzi). Bien artean, ordezkaritzaren %68,9 dute. Lanaren ...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189255/bidenen-eta-trumpen-arteko-lehia-uste-baino-estuagoa-da.htm
Gizartea
Bidenen eta Trumpen arteko lehia uste baino estuagoa da
Presidenteak ezustekoa eman du Floridan eta Ohion garaipena lortuta, eta, Bidenek Maine eta Arizona bereganatu baditu ere, estatu aldakor gehienetan aurretik doa presidentegai errepublikanoa.
Bidenen eta Trumpen arteko lehia uste baino estuagoa da. Presidenteak ezustekoa eman du Floridan eta Ohion garaipena lortuta, eta, Bidenek Maine eta Arizona bereganatu baditu ere, estatu aldakor gehienetan aurretik doa presidentegai errepublikanoa.
Duela lau urte Hillary Rodham Clinton zegoen egoeran dago orain Joe Biden. Inkesta ia guztiak demokraten alde bazeuden ere, orduek aurrera egin ahala, balantza Trumpen alde jarri zen. Gaurkoan ere, lekua hartuz joan da Donald Trump, uste baino lehia estuagoa da, eta dena dago irekita. Trumpek beharrezkoa zuen Florida, ...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189257/puerto-ricon-aebetako-beste-estatu-bat-izatearen-alde-bozkatu-dute.htm
Mundua
Puerto Ricon AEBetako beste estatu bat izatearen alde bozkatu dute
Herritarren erdiek eman dute botoa, eta, lehen datuen arabera, irabazi arren, asko jaitsi da AEBetako 51. estatua bihurtzearen aldeko nahia.
Puerto Ricon AEBetako beste estatu bat izatearen alde bozkatu dute. Herritarren erdiek eman dute botoa, eta, lehen datuen arabera, irabazi arren, asko jaitsi da AEBetako 51. estatua bihurtzearen aldeko nahia.
AEBetako hauteskundeekin batera, Puerto Ricon erreferendum ez-lotesle bat egin dute AEBetako beste estatu bat bihurtu edo ez erabakitzeko. Botoen %86,26 zenbatuta, erdiek baino gehiagok bozkatu dute AEBetako 51. estatua bihurtzearen alde. Zehazki, %52,34k bozkatu dute baietz, eta %47,66k ezetz. Edonola ere, azpimarratu...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189258/trump-prest-gaude-hauteskundeak-irabazteko.htm
Mundua
Trump: «Prest gaude hauteskundeak irabazteko»
AEBetako presidenteak garaipen handitzat jo ditu bozak, eta «hauteskundeak lapurtzen saiatzea»leporatu die demokratei. Joe Biden hautagai demokratak ere irabazteko «fedea» adierazi du.
Trump: «Prest gaude hauteskundeak irabazteko». AEBetako presidenteak garaipen handitzat jo ditu bozak, eta «hauteskundeak lapurtzen saiatzea»leporatu die demokratei. Joe Biden hautagai demokratak ere irabazteko «fedea» adierazi du.
Donald Trumpek Etxe Zurian agerraldia egin du, eta estatuz estatu errepasoa eginez irudikatu du haren ustez «garaipen handia» dena. Oraindik bere esku ez dauden hainbat estatu ere aipatu ditu, Pennsylvania kasurako, hauteskundeak errepublikanoek irabazi dituztela esateko:«Prest gaude bozak irabazteko. Bozak irabazi dit...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189259/euskaratik-eta-ezagutzatik-hobetuz.htm
albisteak
Euskaratik eta ezagutzatik hobetuz
Elhuyarrek euskararen komunitateari ematen dionaren inguruan hausnartuko du Euskaraldian, besteak beste.
Euskaratik eta ezagutzatik hobetuz. Elhuyarrek euskararen komunitateari ematen dionaren inguruan hausnartuko du Euskaraldian, besteak beste.
Elhuyarrek 1972. urtean jarri zituen lehen zimenduak, zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin. 2002an hartu zuen fundazio izaera, eta, ordutik hona egin duen ibilbide oparoari esker, euskalgintzako erreferente bilakatu da. Euskara da Elhuyarren funtsezko lanabesa, euskaratik eta euskararentzat egiten baitu lan; e...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189260/urrian-5500-langabe-gutxiago-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Urrian, 5.500 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian
Hezkuntzak bultzatuta, Gizarte Segurantzak ia 15.000 kotizatzaile berreskuratu ditu.
Urrian, 5.500 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian. Hezkuntzak bultzatuta, Gizarte Segurantzak ia 15.000 kotizatzaile berreskuratu ditu.
Harreman sozialak gutxitzeko hartutako neurriek artean ez dute eragin handirik izan Hego Euskal Herriko lan merkatuan. Urrian, 177.379 langabe zeuden erregistratuta enplegu bulegoetan, irailaren amaieran baino 5.524 gutxiago. Datu positiboetan salbuespena Nafarroa da, han 763 langabe gehiago baitaude Nafar Lansareren ...
2020-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/189261/berrikuntzaren-euskal-agentzia-innobasque.htm
albisteak
Berrikuntzaren euskal agentzia, Innobasque
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Euskaraldiarekin bat egiten du, eta urtero aurrerapausoak egiten ari da euskararen erabilera sustatzeko.
Berrikuntzaren euskal agentzia, Innobasque. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Euskaraldiarekin bat egiten du, eta urtero aurrerapausoak egiten ari da euskararen erabilera sustatzeko.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian euskararen erabilera bultzatzen ari dira. Zeregin horretan, urratsez urrats ari da azken urtotan, eta urrats horiek handiagoak izan dira 2016an Euskara Batzordea sortu zenetik. «Nahiz eta oraindik asko daukagun egiteko, emandako urratsek iaz Bidean maila eskuratzera eraman gai...
2020-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/189262/hitzarmen-bat-euskaraldiarekin.htm
albisteak
Hitzarmen bat euskaraldiarekin
Eroskik eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskararen garapena eta normalizazioa sustatzeko.
Hitzarmen bat euskaraldiarekin. Eroskik eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskararen garapena eta normalizazioa sustatzeko.
Erosketak ere euskaraz egitea. Supermerkatura joan, eta produktuen etiketak euskaraz irakurri ahal izatea. Baita zintzilik egoten diren kartelak ere, eskaintzen berri emanez. Eroskik hori guztia euskaraz egiteko aukera ematen die bezeroei: konpromiso sendoa eta iraunkorra du euskararekin, eta euskararen ezagutza eta he...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189263/literaktum-jaialdia-atzeratu-egin-dute.htm
Kultura
Literaktum jaialdia atzeratu egin dute
Donostia Kulturak literatur jaialdia atzeratzea erabaki du, pandemiari aurre egiteko hartu diren azken neurriak direla medio.
Literaktum jaialdia atzeratu egin dute. Donostia Kulturak literatur jaialdia atzeratzea erabaki du, pandemiari aurre egiteko hartu diren azken neurriak direla medio.
Bi egun barru zen hastekoa aurtengo Literaktum jaialdia, ostiralean, hilaren 21era bitarte. Baina COVID-19aren ondorioz erakunde publikoak hartzen ari diren neurriek berriz ipini dituzte ezbaian kultur programazioak, eta, hala, Donostia Kulturak erabaki du hiriko literatur topaketarik nabarmenena ere oraingoz bertan be...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189264/1765-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
1.765 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Bezperan baino kasu gehiago erregistratu dituzte Hegoaldean egindako zenbaketetan. Egindako testen %9k eman dute positibo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ugaritu egin dira kasuak; Nafarroan, berriz, ia ehun gutxiago zenbatu dituzte. Joan den igandera arte, 106 pertsona hil dira astebetean Hegoaldean.
1.765 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Bezperan baino kasu gehiago erregistratu dituzte Hegoaldean egindako zenbaketetan. Egindako testen %9k eman dute positibo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ugaritu egin dira kasuak; Nafarroan, berriz, ia ehun gutxiago zenbatu dituzte. Joan den igandera arte, 106 pertso...
Birusa atzemateko PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, Osasunbideak eta Osakidetzak 19.418 proba egin zituzten atzo, eta 1.765 koronabirus kasu detektatu dituzte horietan, joan den egunean baino 216 gehiago, alegia. Hala eta guztiz ere, aipatzekoa da nabarmen igo dela egun bakarrean egindako test kopurua, e...
2020-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/189265/euskarekiko-konpromisoa.htm
albisteak
Euskarekiko konpromisoa
LAB sindikatuak sorreratik izan du euskararekiko konpromisoa. Eragile sozio-sindikal moduan bere burua definitu duen unetik, jendarteko mugimenduekin batera eragile izaera bereganatu du, eta euskalgintzan ere bere aletxoa jartzen aritu da hasieratik.
Euskarekiko konpromisoa. LAB sindikatuak sorreratik izan du euskararekiko konpromisoa. Eragile sozio-sindikal moduan bere burua definitu duen unetik, jendarteko mugimenduekin batera eragile izaera bereganatu du, eta euskalgintzan ere bere aletxoa jartzen aritu da hasieratik.
Euskararekiko konpromisoa izan du LAB sindikatuak bere ibilbide osoan, eta euskalduntzearen alde lan handia egin du eta egiten ari da. Aipatzekoa da LAB sindikatuak, oro har, euskalgintzak bere garaian izan dituen teorizazio eta eskaerei erantzun izan diela, garaian-garaian bere egituretan egokitzapenak eginez, betier...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189266/eva-ferreira-soilik-aurkeztu-da-ehuko-errektore-izateko.htm
Gizartea
Eva Ferreira soilik aurkeztu da EHUko errektore izateko
Azken urteetako errektoreen ildokoa da Ferreira. Azaroaren 26an egingo dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskundeak.
Eva Ferreira soilik aurkeztu da EHUko errektore izateko. Azken urteetako errektoreen ildokoa da Ferreira. Azaroaren 26an egingo dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskundeak.
Itxi berri da EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateko hautagaitzak aurkezteko epea, eta, BERRIAk jakin duenez, Eva Ferreira (Barakaldo, Bizkaia, 1963) izango da errektoregai bakarra. Azaroaren 26an izango dira hauteskundeak, eta datorren astelehenean hasiko da kanpaina. Ferreira azken urteetako errektoree...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189267/sagarduik-esan-du-laquogero-eta-aukera-gutxiagoraquo-daudela-konfinamendua-saihesteko.htm
Gizartea
Sagarduik esan du «gero eta aukera gutxiago» daudela konfinamendua saihesteko
Osasun sailburuak adierazi duenez, konfinamendua ezar ez dadin, premiazkoa da jadanik ezarrita dauden mugak betetzea. Hala ere, ez du guztiz baztertu konfinamenduaren aukera. Azaldu du «tentsioa» dagoela Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ospitaleetan, baina argitu du Osakidetza gai dela herritarrentzako arreta bermatzek...
Sagarduik esan du «gero eta aukera gutxiago» daudela konfinamendua saihesteko. Osasun sailburuak adierazi duenez, konfinamendua ezar ez dadin, premiazkoa da jadanik ezarrita dauden mugak betetzea. Hala ere, ez du guztiz baztertu konfinamenduaren aukera. Azaldu du «tentsioa» dagoela Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ospi...
Gero eta zailagoa dirudi konfinamenduaren saihesteak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren esanetan. Hala eta guztiz ere, sailburuak nabarmendu du badirela aukera gehiago neurri horri ezarri behar aurretik, eta, horretarako, indarrean diren neurriak betetzeko eskatu die herritarrei. Sailburuak adiera...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189268/herdoilaren-gerrikoa-erabakigarri.htm
Mundua
Herdoilaren Gerrikoa, erabakigarri
Aurtengo presidentetza Michigan, Wisconsin eta Pennsylvania estatuetan erabakiko da, duela lau urte gertatu bezala. Botoen zenbaketak luze iraungo du; egunak, baita asteak ere agian.
Herdoilaren Gerrikoa, erabakigarri. Aurtengo presidentetza Michigan, Wisconsin eta Pennsylvania estatuetan erabakiko da, duela lau urte gertatu bezala. Botoen zenbaketak luze iraungo du; egunak, baita asteak ere agian.
Aurtengo bozetako kuriositate bat: Donald Trumpek Herdoilaren Gerrikoko estatuei esker irabazi zuen 2016an, boto gutxiko tartearekin, eta aurten litekeena da Herdoilaren Gerrikoko estatuetako emaitzengatik galtzea, boto gutxiko tarteagatik. Georgiako (16 konpromisario) eta Ipar Carolinako (15) emaitzak edozein direla e...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189269/noiz-jakingo-da-nor-den-presidentea.htm
Mundua
Noiz jakingo da nor den presidentea?
Pennsylvanian, adibidez, ostiralera arte luzatu daiteke boto zenbaketa. Aurten, gainera, posta bidezko botoak zenbatzea sekula baino garrantzitsuagoa izango da, eta hori da demokraten itxaropen nagusia. Trumpek jada esan du bozak irabazi dituela, eta hori estrategia baten parte dela egotzi diote demokratek.
Noiz jakingo da nor den presidentea?. Pennsylvanian, adibidez, ostiralera arte luzatu daiteke boto zenbaketa. Aurten, gainera, posta bidezko botoak zenbatzea sekula baino garrantzitsuagoa izango da, eta hori da demokraten itxaropen nagusia. Trumpek jada esan du bozak irabazi dituela, eta hori estrategia baten parte del...
Amaitu da bozkatzeko epea. Itxaron egin beharko da, ordea, datozen lau urteetan AEBetako presidentea nor izango den jakiteko. Botoen zenbaketaren lehen orduetan garaipena Donald Trump hautagai errepublikanoarentzat izango zela zirudien, eta hark ere esan du bozak irabazi dituela. Haren jokabidea, ordea, gogor kritikatu...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189270/sortuk-ongizate-kolektiboa-lehenesteko-eskatu-die-herritarrei.htm
Politika
Sortuk «ongizate kolektiboa lehenesteko» eskatu die herritarrei
Arkaitz Rodriguezek ezker independentismoari eta oro har gizarteari dei egin die parte har dezatela hainbat arlotako langileek nahiz pentsiodunek antolatutako mobilizazioetan.
Sortuk «ongizate kolektiboa lehenesteko» eskatu die herritarrei. Arkaitz Rodriguezek ezker independentismoari eta oro har gizarteari dei egin die parte har dezatela hainbat arlotako langileek nahiz pentsiodunek antolatutako mobilizazioetan.
COVID-19aren izurriaren egoerari eta haren aurrean hartu beharreko neurriei buruz hitz egiteko agerraldi bat egin du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak. Besteak beste, herritarrei hitz egin die Rodriguezek, eta eskatu «interes eta ongizate kolektiboa interes eta ongizate indibidualaren gainetik» jartzeko: «Kom...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189271/parisko-hitzarmenetik-at-dira-aebak.htm
Gizartea
Parisko Hitzarmenetik at dira AEBak
Hautagai demokratak edo errepublikanoak irabazi, eragin handia izan dezake hurrengo urteotako klima politiketan. Trumpek indarrean jarri du Parisko Hitzarmenetik irteteko asmoa. Bidenek berriz sartzeko asmoa iragarri du, kargua hartuko balu.
Parisko Hitzarmenetik at dira AEBak. Hautagai demokratak edo errepublikanoak irabazi, eragin handia izan dezake hurrengo urteotako klima politiketan. Trumpek indarrean jarri du Parisko Hitzarmenetik irteteko asmoa. Bidenek berriz sartzeko asmoa iragarri du, kargua hartuko balu.
Patuaren gorabeherak zer diren, presidentetzarako hauteskundeen biharamunean irten dira AEBak Parisko Hitzarmenetik. 2015ean, COP21eko bileran, munduko 195 herrialdek konpromisoa hartu zuten klima aldaketa eragiten duten berotegi gasen isuriak murrizteko, klima berotzea bi gradutik beherakoa izatea bermatze aldera. Sin...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189272/izan-bidea-dinamikaren-soinu-banda-aurkeztu-dute-ibiltarien-doinua-kanta.htm
Politika
Izan Bidea dinamikaren soinu banda aurkeztu dute: 'Ibiltarien doinua' kanta
Hainbat abeslari ezagunek egin dute abestia. Halaber, Sarek mobilizazioak iragarri ditu hilaren 20, 21 eta 22ko astebururako.
Izan Bidea dinamikaren soinu banda aurkeztu dute: 'Ibiltarien doinua' kanta. Hainbat abeslari ezagunek egin dute abestia. Halaber, Sarek mobilizazioak iragarri ditu hilaren 20, 21 eta 22ko astebururako.
Izan Bidea dinamikari bultzada emateko asmoz, Euskal Herriko hainbat abeslari ezagunek egindako abestia aurkeztu du gaur Sarek: Ibiltarien doinua. Abestiaren bideoklipa ere aurkeztu du. Mikel Mundiñano Sareko kideak azaldu duenez, «preso eta iheslarien etxeratzearen alde indarrak batu eta herritarrak bidearen parte egi...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189273/nafarroak-657-milioi-euro-erabiliko-ditu-2021ean-covid-19ari-aurre-egiteko.htm
Ekonomia
Nafarroak 657 milioi euro erabiliko ditu 2021ean COVID-19ari aurre egiteko
Aurrekontuen aurreproiektuan onartu du gobernu kontseiluak, eta «inoizko handiena» izango dela nabarmendu du Elma Saizek.
Nafarroak 657 milioi euro erabiliko ditu 2021ean COVID-19ari aurre egiteko. Aurrekontuen aurreproiektuan onartu du gobernu kontseiluak, eta «inoizko handiena» izango dela nabarmendu du Elma Saizek.
Ehun eurotik 55 euro Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Eskubideen departamenduetara bideratzea proposatu du Nafarroako Gobernuak, 2021eko aurrekontuen aurreproiektuan. Guztira, 4.870,5 milioi euroko aurrekontuak izango ditu datorren urtean. Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak nabarmendu du «hi...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189274/hik-hasik-hezkuntzako-erronkei-erantzungo-dien-laquoitun-sozial-baten-beharraraquo-aldarrikatu-du.htm
Gizartea
Hik Hasik hezkuntzako erronkei erantzungo dien «itun sozial baten beharra» aldarrikatu du
Egitasmo pedagogikoak 25 urte bete ditu, eta efemeridea ospatzeko egitaraua aurkeztu du
Hik Hasik hezkuntzako erronkei erantzungo dien «itun sozial baten beharra» aldarrikatu du. Egitasmo pedagogikoak 25 urte bete ditu, eta efemeridea ospatzeko egitaraua aurkeztu du
Hik hasi aldizkariaren lehen zenbakia duela 25 urte argitaratu zuten. Horrenbestez, 2020-2021a «ospakizun urtea» izango da izen bereko egitasmo pedagogikoarentzat. Geroa elkarrekin idatziko dugu! lelopean, datozen hilabeteetarako egitaraua aurkeztu dute Donostian, eta hezkuntza erronkei erantzun eta «zoru pedagogiko et...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189275/aicher-diseinatzailearen-lana-bildu-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm
Kultura
Aicher diseinatzailearen lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak
1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan egindako lanagatik da nazioartean ezaguna sortzaile alemaniarra, baina hark sortua da Bilboko metroaren irudia ere. Inoiz eskaini zaion lehen atzera begirakoa da.
Aicher diseinatzailearen lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak. 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan egindako lanagatik da nazioartean ezaguna sortzaile alemaniarra, baina hark sortua da Bilboko metroaren irudia ere. Inoiz eskaini zaion lehen atzera begirakoa da.
«Was ist Bilbao?». Otl Aicher diseinatzaile grafikoak (Ulm, Alemania, 1922–Günzburg, Alemania, 1991) bere buruarentzako oroitarazle modura utzi zuen galdera hori eskuz idatzita 1988ko udazkeneko lan oharren artean. «Zer da Bilbo?». Sonatua zen ordurako 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetarako egindako lana, eginak zituen ...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189276/herriko-tabernen-auziagatik-urrutikoetxea-espainiaratzea-berretsi-du-frantziako-kasazio-auzitegiak.htm
Politika
Herriko tabernen auziagatik, Urrutikoetxea Espainiaratzea berretsi du Frantziako Kasazio Auzitegiak
Irailaren 30ean onartu zuen Josu Urrutikoetxearen aurkako euroagindu eskaera Parisko Dei Auzitegiak, baina helegitea ezarri zuten haren abokatuek. Alaitz Aramendi ere Espainiaratzea ebatzi du epaileak.
Herriko tabernen auziagatik, Urrutikoetxea Espainiaratzea berretsi du Frantziako Kasazio Auzitegiak. Irailaren 30ean onartu zuen Josu Urrutikoetxearen aurkako euroagindu eskaera Parisko Dei Auzitegiak, baina helegitea ezarri zuten haren abokatuek. Alaitz Aramendi ere Espainiaratzea ebatzi du epaileak.
Frantziako Kasazio Auzitegiak ontzat eman du Josu Urrutikoetxearen Espainiaratzea EFE agentziak jakinarazi duenez. Herriko tabernen auziagatik Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera onartu zuen joan den irailaren 30ean Parisko Dei Auzitegiak, baina helegitea ezarri zuten haren abokatuek. Haien iritziz, euroagi...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189277/hiru-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bi-gerturatuko.htm
Politika
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi gerturatuko
Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Martutenera eramango dituzte, eta Xabier Perez Aldunate, berriz, Iruñera. Aitor Garcia eta Joseba Segurola, berriz, Burgosko espetxera hurbilduko dituzte.
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi gerturatuko. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Martutenera eramango dituzte, eta Xabier Perez Aldunate, berriz, Iruñera. Aitor Garcia eta Joseba Segurola, berriz, Burgosko espetxera hurbilduko dituzte.
Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du beste bost preso Euskal Herriratuko edo Euskal Herritik gertu dauden kartzeletara hurbilduko dituela. Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster Martuteneko kartzelara eramango dituzte. Biei hamabi urteko zigorra ezarri zieten, eta hirugarren gradua eman diete...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189278/etxeko-konfinamendua-ezartzeko-modua-emateko-eskatu-dio-jaurlaritzak-madrili.htm
Gizartea
Etxeko konfinamendua ezartzeko modua emateko eskatu dio Jaurlaritzak Madrili
Alarma egoera moldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, «beharrezkoa balitz» neurri hori «berehala» ezartzeko.
Etxeko konfinamendua ezartzeko modua emateko eskatu dio Jaurlaritzak Madrili. Alarma egoera moldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, «beharrezkoa balitz» neurri hori «berehala» ezartzeko.
Espainiako Osasun Ministerioaren Lurralde Arteko Kontseilua batzartu da gaur, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak zera eskatu dio Espainiako Gobernuari: molda dezala alarma egoeraren dekretua, «beharrezkoa balitz eta erkidego bakoitzaren egoerak hala aholkatzen duenean» etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko. Gaur egun i...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189279/eh-bilduk-salatu-du-osasun-sailak-iaz-baino-142-milioi-gutxiago-gastatu-dituela.htm
Gizartea
EH Bilduk salatu du Osasun Sailak iaz baino 142 milioi gutxiago gastatu dituela
Osasun krisi betean murgilduta egon arren, koalizioak dio «kezkagarria» dela Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak joan den urtean baino gutxiago gastatu izana.
EH Bilduk salatu du Osasun Sailak iaz baino 142 milioi gutxiago gastatu dituela. Osasun krisi betean murgilduta egon arren, koalizioak dio «kezkagarria» dela Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak joan den urtean baino gutxiago gastatu izana.
EH Bilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarenak agerraldia egin du gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen betearazte mailari buruzko azken datuen berri emateko, eta salatu du datu ofizialek agerian uzten dutela zein den benetan pandemiari aurre egiteko Jaurlaritza egiten ari den ahalegin ekonomikoa. «Edonork pentsatuko l...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189280/wellensen-bigarrena.htm
Kirola
Wellensen bigarrena
Flandiarrak bigarren etapa garaipena lortu du Vueltan, Ourensen (Galizia), zazpi txirrindulariko ihesaldian azkarrena izan eta gero. Sailkapen nagusiaren goialdean ez da aldaketarik.
Wellensen bigarrena. Flandiarrak bigarren etapa garaipena lortu du Vueltan, Ourensen (Galizia), zazpi txirrindulariko ihesaldian azkarrena izan eta gero. Sailkapen nagusiaren goialdean ez da aldaketarik.
Tim Wellens (Lotto) gozo dabil aurtengo Espainiako Vueltan, gaur lortu baitu berriz etapa bat irabaztea: haren bigarrena. Azkarrena izan da Ourenseko helmugan, zazpi txirrindularik osatu duten ihesaldian. Sabiñanigon irabazitakoari gaurkoa gehitu dio horrenbestez. 204 kilometroko etapa luzea izan dute, gorabeheratsua,...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189281/europako-batzordeak-zaldibar-auzia-ikertu-beharko-du.htm
Gizartea
Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertu beharko du
Tramiterako onartu du Zaldibar Argitu-k eta Ekologistak Martxan-ek egindako eskaera. Europako araudiak bete ote dituzten ikertuko dute.
Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertu beharko du. Tramiterako onartu du Zaldibar Argitu-k eta Ekologistak Martxan-ek egindako eskaera. Europako araudiak bete ote dituzten ikertuko dute.
Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteek Zaldibarko auziari buruzko azalpenak eman zituzten duela aste batzuk Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordean, eta eskatu zuten ikertzeko ea Europako legediren bat urratu den afera honetan. Eskaeren batzordeak tramiterako onartu du eskaera, eta, horrenbeste...
2020-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/189282/jaurlaritzak-beste-15-milioi-jarriko-ditu-merkataritzarako-eta-turismorako.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak beste 15 milioi jarriko ditu merkataritzarako eta turismorako
Gobernuak berretsi du lokalen alokairuen prezioetan ezin duela esku hartu, Kataluniak egin duen bezala.
Jaurlaritzak beste 15 milioi jarriko ditu merkataritzarako eta turismorako. Gobernuak berretsi du lokalen alokairuen prezioetan ezin duela esku hartu, Kataluniak egin duen bezala.
Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du merkataritzarako eta turismorako ezohiko laguntzetarako aurrekontua —15 milioi euro izan beharrean, 30 milioi izango dira—, COVID-19ak kalte egindako negozioen jabeek aurkeztutako 10.000 eskaerei erantzun ahal izateko. Hala iragarri du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsu...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189313/infernua-hustu-dute-donostian.htm
Gizartea
Infernua hustu dute Donostian
Baliabiderik gabeko ehun bat pertsonak aterpe hartzen zuten gune horretan. Gaur, 15-16 pertsona gelditzen ziren barruan, eta eguerdirako kanporatu egin dituzte.
Infernua hustu dute Donostian. Baliabiderik gabeko ehun bat pertsonak aterpe hartzen zuten gune horretan. Gaur, 15-16 pertsona gelditzen ziren barruan, eta eguerdirako kanporatu egin dituzte.
Gaur goizaldetik Ertzaintzak Infernuan aterpe hartuta zeuden ehun bat lagun eraikinetik ateratzen ari da. Donostiako Udalak hor 540 etxebizitza egitea du aurreikusia. Donostiako Antigua auzoan dago Infernua, hiriaren kanpoaldean. Utzita zegoen eraikin handi bat da, eta baliabiderik gabeko dozenaka lagunek hartu izan du...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189314/pintaketak-egin-dituzte-ahal-dugu-ren-eta-pseren-gasteizko-egoitzetan.htm
Politika
Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan
Margo gorria bota diete, eta Ahal Dugu-ren egoitzaren atarian Burgesiaren diktadura gelditu idatzi dute. Bi alderdiek erasoak arbuiatu dituzte.
Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan. Margo gorria bota diete, eta Ahal Dugu-ren egoitzaren atarian Burgesiaren diktadura gelditu idatzi dute. Bi alderdiek erasoak arbuiatu dituzte.
Pintaketak egin dituzte gaur Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan. Burgesiaren diktadura gelditu leloa idatzi dute Ahal Dugu-ren egoitzaren atariko kristalean, eta pintura gorria bota dute bertara. PSEk Gasteizko Forondako Atea kalean duen egoitzaren atariari ere pintura gorria bota diote. Bi alderdiek salatu...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189315/gamesak-dio-nafarroako-gobernuarekin-hitz-egiten-ari-dela-agoizko-planta-berriz-irekitzeko.htm
Ekonomia
Gamesak dio Nafarroako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Agoizko planta berriz irekitzeko
Galera historikoak jakinarazi ditu konpainiak: 918 milioiko zuloa aurten. Ez du baztertzen lantegi batzuetan doikuntza planak egitea, baina ez du zehaztu non
Gamesak dio Nafarroako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Agoizko planta berriz irekitzeko. Galera historikoak jakinarazi ditu konpainiak: 918 milioiko zuloa aurten. Ez du baztertzen lantegi batzuetan doikuntza planak egitea, baina ez du zehaztu non
Siemens Gamesak jakinarazi du Nafarroako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Agoizko lantegiko jarduerari berrekiteko. «Agian etorkizunean aukera bat egongo da lantegi horretan; gure zentro teknologikoarekin eta beste hornitzaile batzuekin ari gara lanean». Kontseilari delegatuak adierazi duenez, ez litzateke izango ora...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189316/24-ordu.htm
Mundua
24 ordu
Hauteskunde gaua amaitu zenetik egun oso bat pasatu da AEBetan, eta, Bidenek Wisconsinen eta Michiganen irabazi badu ere, oraindik aukera guztiak irekita daude.
24 ordu. Hauteskunde gaua amaitu zenetik egun oso bat pasatu da AEBetan, eta, Bidenek Wisconsinen eta Michiganen irabazi badu ere, oraindik aukera guztiak irekita daude.
Pasatu dira 24 ordu AEBetako hauteskunde gaua amaitu zenetik, eta oraindik ez dago irabazlerik. Estatu gehienetan, kontaketa ez da amaitu, baina jakina da horiei dagozkien ordezkariak norentzat izango diren. Beste batzuetan, ordea, alde txikia dago Donald Trumpen eta Joe Bidenen artean, eta datozen orduetan argituko da...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189317/bigarren-olatuko-gaixo-gehien-dute-ziuek-172.htm
Gizartea
Bigarren olatuko gaixo gehien dute ZIUek: 172
Hegoaldeko ospitaleetan 172 lagun daude ZIUetan erietxeratuta; pandemiaren bigarren olatuko daturik makurrena da. Guztira, 882 pertsona daude ospitaleraturik. Gainera, beste 1.881 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Zehazki, birusa detektatzeko 19.000 test egin zituzten atzo, eta horien %9,9k eman dute positibo. Bi pe...
Bigarren olatuko gaixo gehien dute ZIUek: 172. Hegoaldeko ospitaleetan 172 lagun daude ZIUetan erietxeratuta; pandemiaren bigarren olatuko daturik makurrena da. Guztira, 882 pertsona daude ospitaleraturik. Gainera, beste 1.881 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Zehazki, birusa detektatzeko 19.000 test egin zituzten a...
Azken asteetako kutsatzeek eragin zuzena izan dute ospitaleen egoeran. Hego Euskal Herrian, 172 pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan erietxeratuta. Are, pandemiaren bigarren olatuko datuak aintzat harturik, goia jo du unitate horietan dauden gaixo kopuruak. Halaber, guztira, 882 lagun daude Hegoaldek...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189318/unibertsoaren-jatorriaz-ikertzeko-93-milioi-jasoko-dute-euskal-herriko-hiru-ikertzailek.htm
Gizartea
Unibertsoaren jatorriaz ikertzeko 9,3 milioi jasoko dute Euskal Herriko hiru ikertzailek
Juan Jose Gomez Cadenasek, Fernando Cossiok eta Roxanne Guenettek lortu dute diru laguntza. Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuaren bitartez, neutrinoa bere antipartikula ere ote den egiaztatu nahi dute, unibertsoaren jatorriari buruzko funtsezko galderei erantzunez.
Unibertsoaren jatorriaz ikertzeko 9,3 milioi jasoko dute Euskal Herriko hiru ikertzailek. Juan Jose Gomez Cadenasek, Fernando Cossiok eta Roxanne Guenettek lortu dute diru laguntza. Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuaren bitartez, neutrinoa bere antipartikula ere ote den egiaztatu nahi dute, unibertsoaren jatorriari buruz...
Europako Batzordearen Ikerketa Kontseiluak bikaintasunezko oinarrizko zientzia sustatzeko laguntzak ematen dizkie ezagutzaren esparruan ikertzen jarraitu nahi duten ikertzailerik onenei, eta, laguntza horien artean, ERC Synergy izenekoak dira lehiakorrenak. Bada, Euskal Herriko hiru ikertzailek lehen aldiz lortu dute l...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189319/hartuko-diren-neurrien-bidez-egoerarik-arriskutsuenak-eragotzi-nahi-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Hartuko diren neurrien bidez «egoerarik arriskutsuenak» eragotzi nahi ditu Jaurlaritzak
Bingen Zupiriak oroitarazi du toki «itxietan» maiz zaila dela aireztatzeko neurri egokiekin jardutea eta pertsonen arteko distantzia egokiak bermatzea.
Hartuko diren neurrien bidez «egoerarik arriskutsuenak» eragotzi nahi ditu Jaurlaritzak. Bingen Zupiriak oroitarazi du toki «itxietan» maiz zaila dela aireztatzeko neurri egokiekin jardutea eta pertsonen arteko distantzia egokiak bermatzea.
Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiria elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratian, eta hizpide izan ditu gaur arratsaldean osasun krisiaren inguruko aholku kontseilu Labiren bileran, izurriari aurre egite aldera, mahai gainean izango dituzten neurriak. Ez du zehaztu zer aldaketa proposatuko dituzten bilera ho...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189320/iberdrolak-75000-milioiko-inbertsio-plana-iragarri-du.htm
Ekonomia
Iberdrolak 75.000 milioiko inbertsio plana iragarri du
Bost urtean 20.000 lanpostu sortzea aurreikusten du, eta irabaziak %47 haztea.
Iberdrolak 75.000 milioiko inbertsio plana iragarri du. Bost urtean 20.000 lanpostu sortzea aurreikusten du, eta irabaziak %47 haztea.
Iberdrolak 75.000 milioi euroko inbertsio plana iragarri du 2020-2025eko eperako, eta 20.000 kontratazio berri. Zehazki, inbertsio bolumen horren %90 (68.000 milioi euro) bere negozio eredua finkatzeko erabiliko du, energia berriztagarrietarako, gaur egun duen sarerako, biltegiratzeetarako eta bezeroentzako irtenbide a...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189321/eajk-ez-dio-osoko-zuzenketarik-aurkeztuko-espainiako-aurrekontuei.htm
Politika
EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako aurrekontuei
Espainiako Gobernuak aurkeztu berri duen aurrekontu proiektua aztertzen eta negoziatzen ari direla esan du, «akordiorako borondatearekin», baina uko egin dio Maria Jesus Montero Ogasun ministroak ireki duen bilera sortan parte hartzeari, «azken orduan abisatu zutela» argudiatuta. EH Bildu gaur arratsaldean batzartuko d...
EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako aurrekontuei. Espainiako Gobernuak aurkeztu berri duen aurrekontu proiektua aztertzen eta negoziatzen ari direla esan du, «akordiorako borondatearekin», baina uko egin dio Maria Jesus Montero Ogasun ministroak ireki duen bilera sortan parte hartzeari, «azken orduan a...
EAJk Espainiako Kongresuan duen ordezkaritza ez da bilduko gaur Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko Ogasun ministroarekin. Monterok Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin bilera sorta bat hasi du. Halere, aurrekontuei ez diela osoko zuzenketarik aurkeztuko jakinarazi du EAJk, ohar bidez. Azaldu du horrek ez due...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189322/ebk-jaitsiera-txikiagoa-espero-du-aurten-ekonomian-azken-neurriek-kalte-egin-arren.htm
Ekonomia
EBk jaitsiera txikiagoa espero du aurten ekonomian, azken neurriek kalte egin arren
Europako Batzordeak uste du 2021ean suspertzea motelagoa izango dela, eta pandemiaren aurreko egoera asko jota 2022an suspertuko dela.
EBk jaitsiera txikiagoa espero du aurten ekonomian, azken neurriek kalte egin arren. Europako Batzordeak uste du 2021ean suspertzea motelagoa izango dela, eta pandemiaren aurreko egoera asko jota 2022an suspertuko dela.
Udazkeneko iragarpenak egin ditu Europako Batzordeak. Horien arabera, euroguneko ekonomia %7,8 txikituko da aurten, uztailean kalkulatutakoa baino ia puntu bat gutxiago (-%8,7). Udako suspertzea uste baino handiagoa izan zela dio Bruselak, baina ez du jarraipenik izan. «Europaren suspertzea eten egin da COVID-19 kasuak...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189323/bizikidetza-eraikitzeko-konpromiso-soziala-dinamika-osasun-egoerara-egokituko-dute.htm
Politika
'Bizikidetza eraikitzeko konpromiso soziala' dinamika osasun egoerara egokituko dute
Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi du elkarrizketa eta bileren formatua egokituko dutela, baina helburuak «berberak» izanen direla. «Bizikidetza demokratikoaz» eztabaidatu nahi dute orain arte harremanik eduki ez duten eragileekin.
'Bizikidetza eraikitzeko konpromiso soziala' dinamika osasun egoerara egokituko dute. Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi du elkarrizketa eta bileren formatua egokituko dutela, baina helburuak «berberak» izanen direla. «Bizikidetza demokratikoaz» eztabaidatu nahi dute orain arte harremanik eduki ez duten eragileekin.
Foro Sozial Iraunkorrak urriaren 17an iragarri zuen Bizikidetza eraikitzeko konpromiso soziala dinamika martxan jarriko zuela, eta gaur jakinarazi du eutsi eginen diola dinamikari, osasun egoerara egokitu beharko badu ere: «Formatua egokituko da, baina helburuak berberak dira». 2021eko maiatzaren 16ra arte hainbat era...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189324/etxebizitzaren-arazoari-irtenbide-kolektiboa-emateko-eskatu-dute-olarizuko-bizilagunek.htm
Gizartea
Etxebizitzaren arazoari «irtenbide kolektiboa» emateko eskatu dute Olarizuko bizilagunek
Gasteizko Olarizu ibilbideko blokeak eraisteko prozesu administratiboari ekin dio udalak. Etxebizitza okupatuetan dauden bizilagunek eskatu dute euren egoera «konpondu gabeko etxebizitza larrialditzat» jotzeko.
Etxebizitzaren arazoari «irtenbide kolektiboa» emateko eskatu dute Olarizuko bizilagunek. Gasteizko Olarizu ibilbideko blokeak eraisteko prozesu administratiboari ekin dio udalak. Etxebizitza okupatuetan dauden bizilagunek eskatu dute euren egoera «konpondu gabeko etxebizitza larrialditzat» jotzeko.
Okupatu zure bizitza plataformak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak agerraldia egin dute gaur goizean Gasteizko Udaletxearen aurrean, Gasteizko Olarizuko bizilagunak pairatzen ari diren egoera salatzeko. Izan ere, joan den urriaren 20an, Olarizuko 124 etxebizitza okupatuetak...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189325/bilboko-36-etxe-agentzia-ikertzen-ari-dira-ustez-alokairuen-arloko-prezioak-adosteagatiko.htm
Ekonomia
Bilboko 36 etxe agentzia ikertzen ari dira ustez alokairuen arloko prezioak adosteagatiko
Lehiaren Euskal Agintaritzak hasi du prozedura «arrazoizko zantzuak» aurkitu dituelako, eta zigor espedientea ireki die guztiei
Bilboko 36 etxe agentzia ikertzen ari dira ustez alokairuen arloko prezioak adosteagatiko. Lehiaren Euskal Agintaritzak hasi du prozedura «arrazoizko zantzuak» aurkitu dituelako, eta zigor espedientea ireki die guztiei
Etxe agentziek alokairuen prezioak adosten al dituzte? Bada Lehiaren Euskal Agintaritzak susmoa du batzuek behintzat hori egiten dutela, eta instrukzio prozesua hasi du Bilboko 36 bulegotan. Informazio erreserbatu fasean jasotako informazioa oinarri hartuz, agintaritzak zigor espedientea ireki die etxebizitzen alokairu...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189326/euskal-ekoizleen-10-film-laburrekin-hasiko-da-fant-jaialdia.htm
Kultura
Euskal ekoizleen 10 film laburrekin hasiko da FANT jaialdia
Aurrez aurreko programazioari eutsi nahi dioten arren, Bilboko zinemaldi fantastikoak online eskaintza ere izango du. Jaialdiaren 26. edizioa larunbatean inauguratuko dute, baina euskal film laburrak aurretik ikusi ahal izango dira. Azaroaren 12ra bitarte egingo da festibala
Euskal ekoizleen 10 film laburrekin hasiko da FANT jaialdia. Aurrez aurreko programazioari eutsi nahi dioten arren, Bilboko zinemaldi fantastikoak online eskaintza ere izango du. Jaialdiaren 26. edizioa larunbatean inauguratuko dute, baina euskal film laburrak aurretik ikusi ahal izango dira. Azaroaren 12ra bitarte egi...
Neurriak gogortzeko joera betean, eta are itxialdiaren mehatxua gero eta gertuago dagoen honetan, kulturak aurrera jarraitzen du. Larunbatean, azaroak 7, hasiko da FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 26. edizioa, eta 12an bukatuko da. Alabaina, jaialdia inauguratu aurreko egunean ere egongo da zer ikusi. Izan ere, Eu...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189327/hitz-zentroa-aurkeztu-dute-hizkuntza-teknologien-ikerketan-sakontzeko.htm
Gizartea
Hitz zentroa aurkeztu dute, «hizkuntza teknologien ikerketan sakontzeko»
EHUko Ixa taldeak eta Aholab laborategiak osatzen dute Hitz ikerketa zentroa. Euskal Herria «Europako hizkuntza teknologia eta adimen artifizialaren gune» bilakatzeko sortu dute.
Hitz zentroa aurkeztu dute, «hizkuntza teknologien ikerketan sakontzeko». EHUko Ixa taldeak eta Aholab laborategiak osatzen dute Hitz ikerketa zentroa. Euskal Herria «Europako hizkuntza teknologia eta adimen artifizialaren gune» bilakatzeko sortu dute.
Transformazio digitalarekin ezinbesteko bihurtu da hizkuntza teknologien ikerketan sakontzea, eta helburu horretan laguntzeko sortu dute Hitz ikerketa zentroa. Gaur egin dute zentroaren aurkezpena, Donostian. Gizartean, enpresetan eta erakundeetan «hizkuntza-teknologiaren transferentzia masiboa aktibatzeko» sortu dute ...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189328/baheketak-eginen-dituzte-basaurin-eta-eibarren.htm
Gizartea
Baheketak eginen dituzte Basaurin eta Eibarren
Osakidetzak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu ditu birusa atzemateko probak egitera. Basaurin, bihar ekingo diote testak egiteari; Eibarren, berriz, astelehenean hasiko dituzte baheketak.
Baheketak eginen dituzte Basaurin eta Eibarren. Osakidetzak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu ditu birusa atzemateko probak egitera. Basaurin, bihar ekingo diote testak egiteari; Eibarren, berriz, astelehenean hasiko dituzte baheketak.
Koronabirus kasuek azkenaldian izandako gorakadaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Basauriko (Bizkaia) eta Eibarko (Gipuzkoa) herritarrak. Zehazki, 13 eta 40 urte bitartekoek izanen dute aukera testa egiteko. Bi herrietan, positibo kopuruak nabarmen egin du gora azken egunetan...
2020-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/189329/greba-eguna-dute-gaur-gipuzkoako-osasun-langileek.htm
Gizartea
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako osasun langileek
ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek egin dute deialdia. Salatu dute ez dutela nahikoa baliabide osasun sistema publikoan koronabirusaren bigarren olatuari aurre egiteko. Behin-behineko langileen eta azpikontratatutakoen baldintzak hobetzeko eskatu dute.
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako osasun langileek. ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek egin dute deialdia. Salatu dute ez dutela nahikoa baliabide osasun sistema publikoan koronabirusaren bigarren olatuari aurre egiteko. Behin-behineko langileen eta azpikontratatutakoen baldintzak hobetzeko ...
Joan den astean Araban nola, Gipuzkoan greba eguna dute gaur osasun sistema publikoko langileek. Sindikatu guztietako ordezkariak eta osasun zerbitzuetako askotariko langileak izan dira protestetan: medikuak, erizainak, garbitzaileak, anbulantzietako gidariak, jantokietako sukaldariak... Izan ere, elkarretaratzeak egin...