Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
9,400 | Adopzioa epailearen ebazpenaren bidez eratuko da eta ebazpen horretan beti adoptatutako haurraren edo nerabearen interesa eta adoptatzaileak edo adoptatzaileek gurasoahala erabiltzeko duten egokitasuna hartuko dira kontuan |
9,401 | Adopzioespediente bat aurrera eramateko behar diren administraziojarduketak edo hala badagokio nazioarteko adopziorako behar direnak indarrean dagoen zuzenbideantolamenduan aurreikusitako araudiari jarraituz egingo dira beti |
9,402 | Adopzioespedientea hasteko beharrezkoa da adopzioa eskatzen dutenen auzotasunari dagokion forudiputazioak haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duenez gero proposamen bat egitea adoptatzailearen edo adoptatzaileen alde baldin eta aldez aurretik gurasoahala egikaritzeko egokitasuna aitortu bazaie Ez da proposamen horren beharrik izango Kode Zibilaren artikuluan aurreikusitako egoerak gertatzen badira Proposamenak betekizun batzuk bete behar ditu Prozedura Zibilaren Legearen artikuluan eta hurrengoetan araututakoak hain zuzen |
9,403 | Adopzioa eskatzen dutenek ezkontzazko edo egitezko elkarte bat osatzen dutela egiaztatzen baldin badute eskaera egin aurretik gutxienez bi urtetan elkarrekin jarraitasunez bizi izana |
9,404 | Adopzioa egiteko gogoa erakustea eta gogo horretan haurraren edo nerabearen interes gorenari haren eskubideen babesari eta eskubide horien garapenaren bermeari lehentasuna ematea |
9,405 | Egokitasunziurtagiriak hiru urterako balioa izango du baina edozein unetan berrikusi ahal izango da adopzioa egiteko gogoa agertzen dutenen egoera pertsonala edo familiarra aldatu egiten bada |
9,406 | Herrierakundeetan edo erakunde laguntzaileetan zerbitzu ematen duten pertsonek isilpean gorde beharko dituzte adoptatuengandik eskuratutako informazioa eta adoptatuen semealabatasunari buruzko datuak |
9,407 | Aurreko hori gorabehera eta haurrek eta nerabeek beren guraso biologikoak nor diren ezagutzeko duten eskubidea bermatze aldera lege honetako artikuluan Haurren Eskubideen Konbentzioaren artikuluan eta Haurraren Babesari buruzko eta Nazioarteko Adopzioaren arloko Lankidetzari buruzko Hagako ko Itunaren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz herriadministrazioek adoptatuen semealabatasun biologikoari buruz dauzkaten datuak adoptatutako pertsonen eskura jarriko dituzte baldin eta haiek hala eskatzen badute Horretarako neurri egokiak hartu beharko dira batez ere isilpeko bitartekaritzaprozedura bat eskaini beharko zaie datuak jakinarazi aurretik eta prozedura horretan alde bakoitzaren familia eta gizarteegoeraren berri emango zaie hala adoptatuari nola haren guraso biologikoei bai eta aldeetako bakoitzak beren arteko topaketari buruz agertu duen jarreraren berri ere |
9,408 | Informazio hau egiaz eskuratzeko adingabeek une egokian egon behar dute beren garapenaren bilakaeran hori da baldintza eta nahikoa ezagumen izan behar dute bai eta aditzeko nahikoa gaitasun ere |
9,409 | Pertsona bati adingabe bat ematen zaionean adopzioan pertsona horrek badu erakundeari eskatzea haurraren edo nerabearen gainean dituen datuak eskura diezazkiola den haren osasunaren gainekoak hezkuntzaren gainekoak edo hari dagozkion beste batzuk ere hauek izan ezik haren semealabatasunaren inguruko datuekin zerikusia duten informazioak |
9,410 | Nazioarteko adopzioaren arloan arau hauei jarraituko zaie Adingabearen gaineko Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren eko Lege Organikoak Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatu zituen artikuluan xedatutakoari eta Haurraren Babesari buruzko eta Nazioarteko Adopzioaren arloko Lankidetzari buruzko Hitzarmenak Hagan ko maiatzaren an egin zen eta Espainiak eko ekainaren ean sinatutako agiriaren bidez berretsi zuen ezarritakoari |
9,411 | Eusko Jaurlaritzak nazioarteko adopzioaren batzorde tekniko bat edukiko du gizartegaietan eskumena duen sailaren kontsultaorganotzat eta eremu horretako jardunak koordinatzeko eginkizuna izango du horrez gain beste eginkizun hau ere izango du nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileak izendatzeko proposamenak aztertzea artikuluan aipatzen dira erakunde horiek eta proposamen horiek dagokionari aurkeztea onar ditzan |
9,412 | Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Legeak ezarritakoari jarraituz arauhausle adingabeak dira Zigor Kodean edo zigorlege berezietan legez zehaztutako delitu edo faltak egiteagatik adingabeen epailearen neurri bat ezarri zaienak |
9,413 | Adingabeek atxilotuta dauden artean leku egokian egon beharko dute adin nagusikoentzat erabiltzen diren lekuetatik bereizita eta behar dituzten laguntza eta babes sozial eta psikologikoa medikuarreta eta laguntza eta babes fisikoa eskainiko zaizkie bakoitzaren adina eta sexua eta bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta hala egin beharko da Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Lege Organikoaren artikuluan ezarritakoari jarraituz |
9,414 | Kontuan eduki behar da arauhausle adingabeei ezartzen zaizkien neurriak formaren aldetik penalak badira ere heziketaneurri zehatzaileak direla edukiaren aldetik eta neurri horien betearazpenean malgutasuna bermatu behar dela kasu bakoitzaren ezaugarri berezien arabera zer komeni den begiratuz |
9,415 | Neurriak ezartzerakoan adin penalik ez duten arauhausleak eskubide guztiez baliatu ahal izango direla bermatu behar da Konstituzioak eta zuzenbideantolamenduak ezagutzen dizkieten eskubide guztiez zuzenbideantolamenduari dagokionez batez ere honako hauek ezagutzen dizkieten eskubideez Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Lege Organikoa eta Adingabearen gaineko Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren eko Lege Organikoa Haurren Eskubideen gaineko ko azaroaren ko Konbentzioa eta orobat indarrean dagoen zuzenbideantolamenduan haurrak eta nerabeak zaintzeari buruz ezarritako arau guztiak |
9,416 | Legezkotasunprintzipioak agintzen duenez ezin izango da inolako neurririk betearazi ez baldin bada epai irmo baten bidez eta indarrean dagoen araudiak aurreikusitako prozeduraren arabera ezarri Neurri horiek indarrean den araudi horretan ezarritako eran baino ezingo dira ezarri Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Lege Organikoaren artikuluan agindutakoaren arabera |
9,417 | Epaia eman zuen adingabeen epailearen kontrolpean betearaziko dira neurriak Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Lege Organikoaren artikuluan aurreikusitako eran |
9,418 | Justiziaren beharrezko eskuhartze gutxienekoaren printzipioari jarraituz egingo da epailearen neurrien betearazpena Horrek esan nahi du beharbeharrezkoa dela beste sistema sozial batzuekiko koordinazioa batez ere hezkuntzasistemarekikoa eta babessistemarekikoa gainera kasua sistema horien esku utzi beharra ere gerta daiteke baldin eta sistema horien eskuhartzea beharrezkoa bada |
9,419 | Epaileak arauhausle adingabeei ezarritako neurriak eraginkorrak izango badira batez ere ingurune irekian bete beharrekoak eta bitartekaritzaprozesuetan ezarritakoak komunitateak parte hartu behar du eta bere gain hartu behar du hezteko eginkizuna |
9,420 | Eusko Jaurlaritzak epaileak arauhausle adingabeei ezarritako neurriak betearazteko eskumena duen herriadministrazioa den aldetik eskura edukiko ditu eginkizun horiek betetzeko beharrezkoak diren bitarteko materialak eta giza baliabideak Batez ere bitarteko hauek edukiko ditu eskura |
9,421 | Egoki eta beharrezko deritzonean justiziaren arloan eskumena duen sailaren bitartez lankidetza hitzarmen edo akordioak egin ahal izango ditu irabaziak egiteko asmorik ez duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin epaileak ezarritako neurriak nerabe arauhauslearen beraren ingurunean betearazi ahal izateko betiere Eusko Jaurlaritzak berak ikuskatuko du zuzenean betearazpena eta hitzarmen edo akordio horiek egiteak ez dakar eskumenaren titularitatea eta erantzukizuna inoren esku lagatzea |
9,422 | Arauhausle adingabeei gizarte eta hezkuntza arreta eskaintzen arituko diren langile profesionalak egokiak izan daitezen zaindu beharko du eskumena duen herriadministrazioak bete behar dituzten eginkizun horietarako egokiak izan daitezen alegia Horretarako prestakuntzaprograma egokiak ezarriko dira eskuhartze honen hartzaile diren herritarren beharrizan berri eta askotarikoei erantzuteko prestakuntza emate aldera eta lanpostuetara sartuko diren langileak egokiak direla bermatzeko prozedurak taxutuko dira arreta jasoko duten pertsonen interes gorenari begira Epailearen neurriak aurreko paragrafoan aipatutako lankidetzahitzarmenen esparruan aplikatzekoak direnean ere antzeko neurriak hartuko dira |
9,423 | Horrekin batera honako hauek guztiak bermatu behar dira poliziaagenteen prestakuntza egokia izan dadila adingabeei buruz egin beharreko eskuhartzeetan polizia adituak egon daitezela eta adingabeen partehartzea hautematen denean aditu horien eskuhartzea eraginkorra izango dela ziurtatuko duten antolaketa eta funtzionamendu sistemak ezar daitezela |
9,424 | Arauhausle adingabearen gizarteingurunean aplikatu beharreko neurriak betearazteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak justiziaren arloan eskumena duen sailaren bitartez gizarteratzeprogramak garatu eta sustatu beharko ditu Programa horietan hainbat berariazko jarduketa sartuko dira aisialdikoak gizarte eta hezkuntza laguntzakoak laneratu aurreko eginkizunetakoak gizartetrebetasunak eta familiako elkarbizitzarako trebetasunak lantzekoak eta hezteko helburuak erdiesten lagundu dezakeen oro |
9,425 | Euskal Autonomia Erkidegoko herriadministrazio guztiek beren eskumenen esparruan batez ere osasunaren hezkuntzaren eta gizartezerbitzuen arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarekin elkarlanean jardun beharko dute adingabearen gizarteingurunean aplikatu beharreko neurriak betearazteko eginkizunean eta adingabearen esku jarri beharko dituzte gizarte eta hezkuntza baliabide arruntak Era berean irabaziak egiteko asmorik gabeko erakunde pribatuekiko elkarlana sustatu beharko da aurreko artikuluan aipatutako eran |
9,426 | Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Lege Organikoaren artikuluan ezarritakoari jarraituz barneratzeneurriak arauhausle adingabeentzat berariaz prestatutako barnetegietan betearaziko dira barnetegi horiek adinnagusitasun penala dutenentzat aurreikusitakoak ez bezalakoak izango dira askatasunez gabetzeko zigorkondena eta zuhurtziazko neurriak betearazteko adin nagusikoentzat espetxelegedian aurreikusitakoak ez bezalakoak alegia Era berean gizarte eta osasun zentroetan ere betearazi ahal izango dira neurri horiek baldin eta aldez aurretik adingabeen epaileak horretarako baimena ematen badu |
9,427 | Barnetegiak egoera onean mantenduko dira eta erabilerabaldintzak egokiak izango dira gainera adingabeen beharrizanei erantzuteko instalazio eta gune aproposak izango dituzte |
9,428 | Autonomia Erkidegoko Administrazioak justiziaren arloan eskumena duen sailaren bitartez erregelamendu bidez zehaztuko du askatasunez gabetzeko era bateko eta besteko neurriak betearazteko zentroek zer eskakizun bete behar dituzten baliabide material eta funtzionalei eta giza baliabideei dagokienez Erregelamendu horretan berariaz aipatu beharko dira adingabeen eta haiei zerbitzu ematen dieten langile profesionalen eskubideak eta betebeharrak halaber berariaz aipatu behar da barnearaudi bat edukitzeko beharra edukiaren aldetik barnetegiaren berezitasunei eta hezkuntzaegitasmoari begira egina |
9,429 | Justiziaren arloan eskumena duen sailak gutxienez sei hilabetean behin ikuskatu beharko ditu barnetegiak bai eta egoerak eskatzen duen guztietan ere Ikuskatzeko prozedurak barnetegien araudian arautuko dira aurreko artikuluan aipatutako araudi horretan hain zuzen ere |
9,430 | Barnetegien antolamenduaren funtzionamenduaren eta jardueraren oinarria hau izango da barneratzeneurrien pean dauden pertsona adingabeak gizarteko kide eskubidedun direlako printzipioa Printzipio hori aplikatzerakoan adingabeen eguneroko bizimodua edozein adingaberena izango da barnetegietako bizimoduaren eredua betiere barneratua izateak adingabearentzat eta haren familiarentzat izan ditzakeen ondorio txarrak murriztuz gizarteharremanen loturen alde eginez eta gizarteratzeprozesuan erakunde publiko eta pribatuen elkarlan eta partehartzearen alde eginez Xede horri begira erregelamendu bidez ezarriko dira adingabeek hartu ahal izango dituzten baimenaldi arruntak eta bereziak |
9,431 | Barneratzeneurriren baten pean diren arauhausle adingabeek eskubidea dute beren nortasuna eta ideologiaaskatasun zein erlijioaskatasuna errespeta dakizkien orobat neurriak eragiten ez dien gainerako eskubide eta interes legezkoak ere edukiko dituzte batez ere adingabetasun zibilari dagozkionak eta Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Legearen artikuluak aipatzen dituen eskubide guztiak eta horien artean honako hauek bereziki |
9,432 | Bereizkeriarik gabe zainduak izatea jaiotza adin arraza egoera zibil sexu sexujoera gaitasun fisiko edo psikiko osasunegoera hizkuntza kultura erlijio sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein ezaugarri edo egoera pertsonal ekonomiko edo sozialengatik bereizkeriarik gabe eta beren jatorriak errespetatuz eta berek dakarten kultur edo erlijioondarea gordetzeko laguntasuna emanez zainduak izatea |
9,433 | Haien espedientean dauden datuen isilpekotasuna errespetatua izatea eta datu horiek isilean erabiltzea gainera edonori ez zaio jakinaraziko barneratuta daudela inola ere ez |
9,434 | Gurasoekin legezko ordezkariekin familiarekin edo beste pertsona batzuekin harremanetan egon ahal izatea askatasunez baldin eta ez bada beraien interesen aurkakoa eta betiere babesprozedura baten barruan halaber barnetegian bertan ikustaldiak eduki ahal izatea eta ateratzeko baimenaldiez gozatu ahal izatea erregelamenduetan ezarritako eran |
9,435 | Barnetegian erreklamazioak aurkezteko dauden prozedurei buruzko informazioa jasotzea beraien aditzeko maila eta gaitasunari egokitutako hizkeran halaber barnetegiaren zuzendaritzari Autonomia Erkidegoko Administrazioari epaileei ministerio fiskalari edo Haurren eta Nerabeen defendatzaileari eskaerak eta kexak agertzeko aukeraz ere informazioa jasotzea orobat beren eskubide eta interesak defendatzearren legedian aurreikusitako legezko errekurtso guztiak aurkeztu ahal izatea |
9,436 | Gai hauei guztiei buruz informazio eguneratua jasotzea bakoitzaren heinekoa beraien eskubide eta betebeharrei buruz beraien egoera pertsonal eta judizialari buruz barnetegiaren funtzionamenduarauei buruz eta orobat eskubide horiek benetan erabiltzeko prozedura zehatzei buruz batez ere eskabideak kexak eta errekurtsoak aurkezteko prozedurei buruz Barnetegian sartzen dituzten unean jaso behar dute adingabeek informazio hau guztia eta berek ulertzeko moduko hizkuntzan eman beharko zaie aditzeko duten gaitasunari eta beraien beharrizan bereziei egokitutako formatu hitz eta idazkerarekin |
9,437 | Haien legezko ordezkariek beraien egoera eta bilakaerari buruzko informazioa eta dagozkien eskubideei buruzkoa badutela jakitea indarrean dagoen legedian ezarritako mugen barruan |
9,438 | Barneratzeneurri baten pean dauden arauhausle adingabeek Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Legearen artikuluan ezarritako betebeharrak izango dituzte Zehatz esanda hauek dira haien betebeharrak |
9,439 | Barnetegiko funtzionamenduarauak errespetatu eta betetzea bai eta barnetegiko langileen gidalerro edo jarraibideak ere haiek beren eginkizunak legezkotasunez betetzen ari direla ematen dizkietenak |
9,440 | Gaixoaren Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak Arautzen dituen azaroaren ko Oinarrizko Legeak ezarritakoari jarraituz adingabearen osasunerako eskubidea eta barnetegian bizi diren edo lan egiten duten gainerakoena bermatzearren beharrezkoak diren osasun azterketa eta proba guztiak egitea |
9,441 | Barnetegietako jagoletzan eta segurtasunjarduketetan lokalak eta bulegoak ikuskatu behar izatea gerta liteke bai eta pertsonak arropak eta bakoitzaren gauzak arakatu behar izatea ere erregelamenduz ezarritako eran eta maiztasunez Jagoletza eta segurtasun neurriak gauzatzean adingabeko pertsonen intimitatea eta gauza pertsonalak errespetatzeko ahalegina egingo da moduari iraupenari orduari eta maiztasunari erreparatuta irizpide murriztailea gailenduko da neurri horiek erabiltzean eta gaueko miaketak ekidingo dira beti |
9,442 | Adingabeen bortxakeriazko egintzak edo min egiteko edo beldurtzeko egintzak eragotzi eta zapaltzeko eta ihesaldiak eta instalazioei egin dakizkiekeen kalteak eragozteko erregelamendu bidez ezarritako beharrezko eusteneurriak baino ezingo dira erabili Eusteneurriek beharrezko den denbora baizik ez dute iraungo |
9,443 | Barneratzeneurrien pean diren adingabeei diziplinaneurriak ezarri ahal izango zaizkie ondorengo paragrafoetan aipatzen diren arauhausteen kasuetan betiere erregelamendu bidez ezarritako prozedurari jarraituz eta haien duintasuna uneoro errespetatuz Inoiz ere ezingo zaizkie ukatu eskubide hauek elikatzekoa osasunlaguntza jasotzekoa derrigorrezko hezkuntza jasotzekoa eta komunikazio eta ikustaldiak jasotzekoa |
9,444 | Diziplinaprozedura artikuluan aipatzen den barnetegiei buruzko erregelamendugarapenaren barruan arautuko da Diziplinaprozedura horretan nahitaez aurreikusi beharko da ezarritako zehapenneurriak erregistro batean idazteko betebeharra eta erregistroan berriz zehapena eragin duen arauhaustea eta zehapenaren aplikazioaren ingurumariak adierazi beharko dira |
9,445 | Barnetegitik ihes egiten saiatzea edo horretarako laguntzea edo ihes egin egitea edo baimenaldi bat edo jarduera bat amaituta bertara ez itzultzea |
9,446 | Barnetegiak adingabeen eskura jartzen dituen leku material eta gauzei edo beste batzuen ondasunei nahita kalte egitea hirurehun eurotik gorako galerak eraginez |
9,447 | Barnetegian alkoholdun edariak droga toxikoak edo gai psikotropikoak edo sorgorgarriak eduki edo kontsumitzea edo barnetegira horrelakoak sartzea non eta medikuaren aginduz ez den |
9,448 | Norberaren nahiz taldearen higienerako edo janzteko zein elikatzeko beharrezkoak diren ohitura eta ordutegiak ez betetzea edo barnetegiaren funtzionamenduarauetan ezarritako beste ohitura batzuk ez betetzea betiere barnetegiko bizitzari eta elkarbizitza ordenatuari nahasteak eragiten bazaizkio |
9,449 | Barnetegira bertako funtzionamenduarauek debekatutako gaiak edo gauzak sartzea edo gai horiek bertan eduki erabili edo kontsumitzea edo barnetegitik atera edo ateraraztea |
9,450 | Barnetegiak adingabeen eskura jartzen dituen leku material eta gauzei edo beste batzuen ondasunei nahita kalte egitea hirurehun eurotik beherako galerak eraginez |
9,451 | Barnetegian lan egiten duten langileek beren eginkizunak betetzen ari direla emandako aginduak ez betetzea barnetegiko bizimoduari eta elkarbizitza ordenatuari nahasteak eragiten zaizkionean |
9,452 | Arauhausle adingabe barneratuentzat barnetegian antolatzen diren jardueretara ez azaltzea arrazoirik gabe edo jardueretatik egotzia izatea edo beharrezko baimenik gabe haietatik alde egitea |
9,453 | Norberaren nahiz taldearen higienerako edo janzteko zein elikatzeko beharrezkoak diren ohitura eta ordutegiak ez betetzea edo barnetegiko funtzionamenduarauetan ezarritako beste ohitura batzuk ez betetzea betiere barnetegiko bizitzari eta elkarbizitza ordenatuari nahasterik eragiten ez bazaio |
9,454 | Barnetegian lan egiten duten langileek beren eginkizunak betetzen ari direla emandako aginduak ez betetzea barnetegiko bizimoduari eta elkarbizitza ordenatuari nahasterik eragin gabe |
9,455 | Barnetegiak arauhausle adingabeen eskura jartzen dituen leku material eta gauzei edo beste pertsona batzuen ondasunei kalte eragitea ardurarik edo arretarik ezaz |
9,456 | Barneratutako arauhausle adingabearen betebeharrak eta eginbideak ez betetzea dakarren beste edozein egite edo ezegite barnetegiko bizitzari edo elkarbizitza ordenatuari nahastea eragiten badio eta larritzat edo oso larritzat jotzen ez bada |
9,457 | Berrerortzea berrerortzea dagoela joko da arauhaustearen erantzukizuna duen pertsonak urte baten barruan izaera bereko arauhauste bat baino gehiago egiten dituenean |
9,458 | Baldin eta bitartekaritzaprozedura baten barruan iraindutako pertsonari barkamena eskatzen bazaio ondasunak itzultzen badira edo kalteak konpontzen badira zehapenaren aplikazioa bertan behera utzi ahal izango da betiere zehatzekoa den jokabide horretan berrerortzea gertatzen ez bada |
9,459 | Barneratzeneurria ezarri zuen adingabeen epaileari errekurtsoa aurkezteko eskubidea Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen urtarrilaren ko Lege Organikoaren artikuluak aurreikusitakoaren arabera |
9,460 | Diziplina anitzetako heziketataldea osatzen duten profesionaletako edozeinen esku egongo da hutsegite arinei dagozkien zigorrak ezartzea eta hutsegite larriei eta oso larriei dagozkien zehapenen aplikazioa barnetegiaren zuzendariaren edo arduradunaren esku egongo da Xedapen hau gorabehera badira zuhurtziazko neurri batzuk berehala hartu beharrekoak pertsonei edo gauzei kalterik ez eragitearren |
9,461 | Justiziaren arloan eskumena duen sailak adingabeen epaileari eta ministerio fiskalari jakinarazi beharko die ezarritako edozein zehapen hutsegite larri bati edo oso larri bati dagokionean |
9,462 | Artikulu honen bidez Haurren eta Nerabeen Defentsarako Erakundea sortzen da haurren eta nerabeen eskubideak mehatxatzen edo urratzen diren egoeren aurkako defentsaorgano gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gizartea defentsa horretaz ohartarazteko eta gizartean haren aldeko jarrera sustatzeko |
9,463 | Haurren eta Nerabeen Defentsarako Erakundea bere eginkizunak betetzeko orduan erabat beregain izango da Administraziotik Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari egongo da atxikita baina sail horretako zati izan gabe |
9,464 | Haurren eta Nerabeen Defentsarako Erakundeak objektibotasunez eta alderdikeriarik gabe beteko ditu bere eginkizunak eta berehala esku hartuko du haurren eta nerabeen eskubideak mehatxatuta dauden edo urratu diren egoeretan |
9,465 | Haurren eta nerabeen eskubideak mehatxatuta daudenean edo urratu direnean egiten zaizkion kexak jasotzea eta kexa horien lehenbiziko ebaluazio bat egitea Horretarako defentsarako erakundeak epe bat hartuko du aldez aurreko informazio edo egiaztapenerako kasuaren ezaugarriak eta ingurumariak ezagutzeko eta kexa tramitatzea komeni den edo ez erabakitzeko |
9,466 | Haurren eta nerabeen eskubideak mehatxatuta daudenean edo urratu direnean egiten diren kexak eskumena duten erakundeei eta organoei igortzea hala badagokio |
9,467 | Erakundeen arteko negoziaziorako eta elkarlanerako bideak irekitzea eta gomendioak egitea haurren eta nerabeen eskubideak mehatxatu edo urratzen direneko egoerak edo ohiturak zuzentzeko Gomendio horien betetzemailaren jarraipena egingo da |
9,468 | Arartekoarekiko koordinaziorako tresnak proposatzea eta haurren eta nerabeen arloan eskumena duten beste erakunde eta organo batzuekiko koordinaziorako tresnak ere bai |
9,469 | Haurren eta nerabeen babesari buruzko araudia erakundeen artean eta gizartean zein neurritan betetzen den eta araudi hori zenbateraino den egokia aztertu eta ebaluatzea Horretarako urtero txosten bat egingo du egindako lanak azaltzeko eta txosten hori Eusko Legebiltzarrari aurkeztuko dio |
9,470 | Haurren eta nerabeen eskubideen defentsa bizkortzeko eta haiei ematen zaien zerbitzua hobetzeko behar diren berrikuntzak proposatzea legeetan administrazioan eta prozeduretan |
9,471 | Kexaren baten gainean epai irmoa eman bada edo kexa horri buruz epaileak ebazpena eman behar badu defentsarako erakundeak ez du kexa hori aztertuko Era berean bertan behera utziko du ekindako lana baldin eta ekin ondoren interesa duen pertsonaren batek auzieskea edo errekurtsoa aurkeztu badie epaitegiei edo auzitegiei |
9,472 | Haurren edo Nerabeen defendatzailea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta izendatuko du lehendakariak dekretu baten bitartez lau urterako izango da izendapena eta badago pertsona bera izendatzea iraupen bereko aldi baterako Izendapen hori Eusko Legebiltzarrak berretsi beharko du gehiengo osoz |
9,473 | Haurren eta Nerabeen defendatzailearekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen zaie herritar guztiei eta arreta ere berek aukeratutako hizkuntza ofizialean jasotzekoa Hori dela eta behar diren neurriak jarriko dira eskubide horren erabilera bermatzeko |
9,474 | Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuren bat gertatzen bada Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak Legebiltzarraren Osoko Bilkurari emango dio egoera horren berri Gaia aztertu ondoren ikusten bada kargua uzteko arrazoiak badaudela lehendakariaren dekretu baten bidez gauzatuko da karguuztea |
9,475 | Karguuztea paragrafoan ezarritako arrazoiarengatik gertatzen denean Haurren eta Nerabeen defendatzaileak bere eginkizunak betetzen jarraituko du defendatzaile berriaren izendapena ondorioak eragiten hasi arte |
9,476 | Haurren eta Nerabeen defendatzaileak konfiantzazko aholkulariak izendatu ahal izango ditu bere eginkizunak betetzeko betiere erakunde horren erregelamenduarekin bat etorriz eta aurrekontuan ezarritako mugen barruan aholkulari horiek Eusko Jaurlaritzaren behinbehineko langileen araubide bera izango dute |
9,477 | Lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epearen barruan Haurren eta Nerabeen Defentsarako Erakundearen antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua egin eta onartuko da |
9,478 | Eusko Jaurlaritzak Haurren eta Nerabeen Behatokia sortuko du gizartegaietan eskumena duen sailari atxikita eta haren eginkizuna izango da Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren haur eta nerabeen errealitatea eta lege hau aplikatzeko garatzen diren politiken eragina aztertzea etengabe |
9,479 | Eskatzen duten herriadministrazioei aholku ematea arriskuan edo babesgabezian dauden adingabeak babesteko eta adin penalik ez duten arauhausleei zerbitzu emateko jarduketen inguruan |
9,480 | Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren batzorde iraunkor sektoriala aldiroaldiro informatzea kontseiluaren barruan egindako txostenak eta azterlanak igorriz eta batzorde horrek eskatzen duenean aholku ematea |
9,481 | Zuzenbideantolamendua haur eta nerabeen beharrizanetara egokituta dagoen edo ez informatzea eskumena duten administrazioei eta araudi berriak egitea edo lehendik daudenak aldatzeko proposamenak egitea |
9,482 | Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren barruan Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala sortuko da haurrak eta nerabeak zaintzeko zeregina beren gain hartuta duten herrierakunde eta gizarteeragileek parte hartzeko foro berezi gisa batez ere babesgabetasunean dauden haur eta nerabeen arreta hartzeko eta arauhausle adingabeei gizarte eta hezkuntza arreta eskaintzeko arloan diharduten herrierakunde eta gizarteeragileentzat Batzorde hau kontsulta eta aholkularitza organoa izango da Eusko Jaurlaritzak lege honek aipatzen dituen alderdien inguruan proposatu edo eman behar dituen legeegitasmo xedapen orokor eta erregelamenduetarako |
9,483 | Lege hau aplikatzeko egin beharreko jarduketa publikoak eta araugarapenak Eusko Jaurlaritzak forudiputazioek eta udalek egingo dituzte bakoitzak bere eskumenen arabera osasunean hezkuntzan gizartezerbitzuetan kulturan hirigintzan herritarren segurtasunean barnemerkataritzan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsan publizitatean edo beste arlo batzuetan |
9,484 | Eusko Jaurlaritzak gizartegaietan eskumena duen sailaren bitartez arriskuan edo babesgabezian dauden haur eta nerabeak babesteari dagokionez lege hau garatu eta aplikatzeko eskumen hauek izango ditu legeekimenaz eta erregelamenduak egiteko ahalaz gain |
9,485 | Adingabeak babesteko eginkizuna duten herriadministrazioen organoen eta arlo horretan itunpean aritzen diren ekimen pribatuko sektoreen jarduketak koordinatzea arlo horretan politika homogeneoa izan dadila bermatzearren |
9,486 | Nazioarteko adopzioa sustatzea nazioarteko adopzioaren arloan aritzen diren erakunde laguntzaileen egiaztapena egitea eta espedienteak tramitatzea eta arlo horretako jarduketak koordinatzea Horretarako artikuluan aipatzen den Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoaren aholkua izango du |
9,487 | Arriskuan edo babesgabezian dauden haur eta nerabeak babesteko zereginean aritzen diren zerbitzuek eta zentroek bitarteko material eta funtzionalen nahiz giza baliabideen aldetik bete behar dituzten eskakizunak arautzea |
9,488 | Eusko Jaurlaritzak justiziagaietan eskumena duen sailaren bitartez arauhausle adingabeei gizarte eta hezkuntza arreta eskaintzeari dagokionez lege hau garatu eta aplikatzeko eskumen hauek izango ditu legeekimenaz eta erregelamenduak egiteko ahalaz gain |
9,489 | Adin penalik ez duten arauhausleei gizarte eta hezkuntza arreta ematen aritzen diren zerbitzu eta zentroek baliabide materialen baliabide funtzionalen eta giza baliabideen aldetik bete behar dituzten eskakizunak arautzea |
9,490 | Epaileak ezarritako neurriak aplikatzeko artikuluan aipatzen direnak bezalako hitzarmen edo akordioak dituzten zerbitzu eta zentroak irekitzeko baimena ematea horiek erregistratzea eta homologatzea ikuskatzea eta ebaluatzea |
9,491 | Forudiputazioek eskumena duten lurraldean adin penalik ez duten arauhausleei gizarte eta hezkuntza arreta emateari dagokionez lege hau aplikatze aldera Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu beharra daukate epaileek ezarritako neurriak aplikatzeko baldin eta babeszerbitzuek esku hartzea komeni bada neurri horien arabera |
9,492 | Udalek eskumena duten lurraldean adin penalik ez duten arauhausleei gizarte eta hezkuntza arreta emateari dagokionez lege hau aplikatze aldera Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu beharra daukate epaileek ezarritako neurriak aplikatzeko baldin eta neurri horiek udalen komunitateesparruan garatu behar badira |
9,493 | Euskal Autonomia Erkidegoko herriadministrazioek beren eskumenen esparruan gizarteekimena sustatuko dute haurrei eta nerabeei arreta eskaintzeko jardueretan eta eginkizun hauek bete ahal izango dituzte besteak beste |
9,494 | Euskal Autonomia Erkidegoko herriadministrazioek beren eskumenen esparruan gizarteekimena sustatzearren dirulaguntzak eman ahal izango dituzte edo lankidetzahitzarmenak egin haurren eta nerabeen eskubideak babesten eta sustatzen dituzten erakundeekin arriskuan edo babesgabezian dauden haurrak eta nerabeak babesten dituztenekin edo arauhausle adingabeei arreta ematen aritzen direnekin |
9,495 | Herriadministrazioek erakunde pribatuekin lankidetzarako egin dituzten akordioen esparruan zaindu egingo dute beren eskumenen esparruan eta baimena emateko ikuskatzeko eta homologatzeko eginkizunetan dihardutela erakunde laguntzaileek egiten dituzten eskuhartzeak egokiak izan daitezen eta haurrei eta nerabeei arreta ematen aritzen diren langileak profesionalak zein boluntarioak egokiak izan daitezen betetzen dituzten eginkizun horietarako Era berean zaindu egingo dute erakunde laguntzaileek aplikatzen dituzten hautaketa eta prestakuntza prozeduretan egokitasun hori berma dadin eta profesional horien lanbaldintzak egokiak izan daitezen |
9,496 | Familiaintegraziorako erakunde laguntzaileak herriadministrazioen erakunde laguntzaile izateko gaituak izan daitezke baldin eta baimen erregistro ikuskaritza eta homologazioari buruz erregelamenduak ezarritako eskakizunak betetzen badituzte |
9,497 | Autonomia Erkidegoko Administrazioak gaitu egin ditzake aurreko paragrafoan aipatutako erakundeak bitartekaritzaeginkizunak betetzeko Eginkizun horien artean sartuko dira nazioarteko adopzioan interesa dutenei informazioa eta aholkua ematea eskumena duten agintarien aurrean hala Espainiako Estatukoen nola atzerrikoen aurrean adopzioespedienteak tramitatzen esku hartzea eta adopzioeskaera egiten dutenei Espainiako Estatuan eta atzerrian egin behar dituzten tramiteetan eta kudeaketetan aholku eman eta laguntzea erregelamenduz ezarritakoaren arabera |
9,498 | Dagokion erregistroan izena emanda duten eta irabaziak egiteko asmorik ez duten erakundeak gaitu ahal izango dira betiere erregelamenduz ezarritakoari jarraituz baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte haien xedea estatutuetan idatzia adingabeak babestea izatea beren gain utzitako eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta diziplina anitzetako taldeak edukitzea eta zuzendaritza eta administraziokarguetan beren zintzotasunagatik eta nazioarteko adopzioaren arloan duten prestakuntzarengatik kualifikatuak diren pertsonak edukitzea |
9,499 | Eusko Jaurlaritzak gizartegaietan eskumena duen sailaren bitartez nazioarteko adopzioaren arloko erakunde laguntzaileetara jotzen duten pertsonek aurkeztutako erreklamazioen erregistro bat sortuko du urtarrilaren eko Lege Organikoaren artikuluan ezarritakoaren arabera Adingabearen gaineko Babes Juridikoari buruzko Legea da hori Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatu zituena |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.