Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
9,300
Beharrezkoa bada haur eta nerabeei beren familiez besteko baliabideak eskainiko zaizkie beren garapen integrala lortzeko behar duten inguru egokia eta beren nortasunaren bilakaera taxuzkoa bermatuko dutenak betiere anaiarreben arteko elkarbizitzari eutsiz azken hori ezinezkoa balitz anaiarreben artean dauden harremanek iraun dezatela erraztuko da Hala jokatuko da baldin eta harreman horiek adingabearentzat kaltegarriak ez badira
9,301
Haurraren edo nerabearen interes gorena haren eskubideen babesa eta eskubide horien garapena bermatzeko egokia denean ahal bada beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dira elkarbizitza berreskuratzeko dela jatorrizko familiaren barruko elkarbizitza dela familiako beste kide batzuekikoa
9,302
Ordezko baliabideen artean lehentasuna izango du beste familia batean sartzeak ahal bada eta haur eta nerabe bakoitzaren beharrizanekin bat badator
9,303
Herrierakunde batek haur edo nerabe baten zaintza edo tutoretza bere esku duenean haren guraso tutore edo zaintzaileei jakinarazi behar die haren egoera baldin eta epaile baten ebazpenak ez badu eragozten
9,304
Administrazioaren eskuhartzeak ahalik eta txikienak izango dira babesteko eginkizuna eraginkortasunez betetzeko beharbeharrezkoak direnak baizik ez bestalde prozedurek utzi bezain laster jardungo da
9,305
Babeseginkizunean objektibotasuna alderdikeriarik eza eta segurtasun juridikoa bermatuko dira eta ahalegina egingo da neurriak kide anitzeko organoen bitartez eta hainbat diziplinatako kideen bitartez har daitezen
9,306
Eskumena duten herriadministrazioek zaindu egingo dute arrisku edo babesgabezia egoeran dauden haur eta nerabeei gizartearreta ematen lan egiten duten langileak egokiak izan daitezen bete behar dituzten eginkizunak betetzeko Horretarako eskuhartze horien hartzaile izango diren adingabeen beharrizan berri eta askotarikoei erantzuteko balioko duten prestakuntzaprogramak taxutuko dira
9,307
Era berean funtzio publikoa arautzen duen araudiaren barruan langile profesionalen egokitasuna bermatzeko moduko hautaketaprozedurak ezarriko dira adingabeen interes gorena haien eskubideen babesa eta eskubide horien garapenaren bermea zaintze aldera Babesjarduketen esparruaren barruan ere horrelakoxe neurriak hartuko dira adingabeei laguntzen parte hartzen duten boluntarioak hautatzeko
9,308
Eskuhartze orotan haurraren edo nerabearen eta haren familiaren lankidetza lortzeko ahalegina egingo da orobat haurraren edo nerabearen eskola gizarte edo lan bizitzari kalterik ez eragiteko ahalegina egingo da
9,309
Eskumena duten herriadministrazioek familiaharrera eta adopzioa sustatu eta erraztu egingo dituzte Era berean gizartearen partehartzea eta elkartasuna ere sustatuko dituzte
9,310
Lege honen ondorioetarako haurrak eta nerabeak babesteko honako neurri eta jarduketa hauek burutuko dira batetik haurrek eta nerabeek jasan litzaketen arrisku eta babesgabezia egoerak prebenitzea eta egoera horietan esku hartzea eta bestetik haur eta nerabe horien garapen integrala bermatzea eta familiabizitza arrunta sustatzea betiere adingabearen interesari lehentasuna emanez
9,311
Oinarrizko gizartezerbitzuek eta lurraldezerbitzu espezializatuek arrisku eta babesgabezia egoerak zehazte aldera horretarakoxe ontzat emandako tresna teknikoak aplikatuko dituzte azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eran
9,312
Bai agintariek eta zerbitzu publikoek bai herritarrek batez ere lanbidea edo betetzen duten eginkizuna tarteko haur edo nerabe bat arrisku edo babesgabezia egoera batean egon daitekeela ikusten dutenek haur edo nerabeari laguntza berehala eskaintzeko betebeharra dute eta beren eskumenean badago jarduteko edo bestela eskumena duten agintariei edo haien agente gertukoenei jakinarazteko orobat adingabearen legezko ordezkariei jakinarazi behar dizkiete egitateak edo beharrezkoa bada ministerio fiskalari ere bai
9,313
Eskumena duten administrazioek agintarien zerbitzu publikoen eta pertsona fisikoen segurtasuna zainduko dute batez ere lanbidea edo betetzen duten eginkizuna tarteko adingabearekin harremanetan direnena bereziki gatazkatsuak diren prozedura administratiboetan
9,314
Era berean eskumena duen fiskalari baimena eska dakioke prozeduretan norberaren nortasuna ezkutuan edukitzeko eta prozeduraren aplikazioak legezko interesei kalterik ez eragiteko moduan parte hartzeko
9,315
Arriskuegoeretan haurrak eta nerabeak babesteko arloan eskumena duten herriadministrazioek haien eskubideak bermatu egin behar dituzte bai eta haien beharrizanetan laguntza emango dela ziurtatu ere Arlo honetan egiten diren jarduketa publikoek haurren nerabeen eta horien familien moldatze pertsonala eta sozialean eragin negatiboa duten arriskufaktoreak desagerraraztea izango dute helburu Horretarako honako hauek sustatuko dira gurasoen tutoreen edo zaintzaileen laguntza adingabeei eta haien familiei laguntzeko bitartekoen erabilera komunitatearen esparruko eskuhartzea bai eta orientabidea emateko eta jarraipena egiteko zerbitzuak ere
9,316
Eskumena duten herriadministrazioek jakiten badute nasciturusaren garapen egokia arriskuan dagoela ministerio fiskalari jakinaraziko diote jaio arte behar duen ongizatea bermatzearren bidezko deritzen neurriak har ditzan Hala ere horrek ez die ezertan eragingo Haurduntzaren Borondatezko Etendurari buruzko uztailaren eko Lege Organikoan aurreikusitako kasuei
9,317
Adingabeak babesteko arloan eskumena duten herriadministrazioek aurkitutako edo salatutako egoera egiaztatzeko betebeharra izango dute orobat kasuak agertzen dituen ezaugarriak eta beharrizanak ebaluatzeko betebeharra izango dute eta kasua ebaluazio horren emaitzaren arabera ebaztearren beharrezkoak diren neurriak hartzeko betebeharra ere bai
9,318
Arriskuegoeretan oinarrizko gizartezerbitzuek kasua hartu eta ikertu egin beharko dute baloratu eta bideratu eta beharrezkoa baderitzote komunitatearen esparrutik esku hartu beharko dute
9,319
Haurraren babesgabeziaegoera oso larria dela iruditzen bazaie eskuhartze espezializatuaren beharra dagoelako edo are gehiago adingabea bere familiaingurunetik bereizi behar delako kasua haurrak eta nerabeak babesteko zerbitzu espezializatura igorri beharko dute
9,320
Baldin eta oinarrizko gizartezerbitzuek uste badute komunitatearen esparrutik esku hartu behar dutela kasu bakoitzerako arretaplan bat egin beharko dute eta bertan aurkitutako beharrizanei erantzuteko taxutu dituzten eskuhartzeak zehaztuko dituzte
9,321
Babesgabetasun larriaren zantzuak ageri diren egoeretan haurrak eta nerabeak babesteko lurraldezerbitzu espezializatuek hartu egin beharko dute kasua dagokion oinarrizko gizartezerbitzuak edo beste edozein erakundek edo pertsonak jakinarazi diena eta ikertu egin beharko dute eta balorazio osagarri bat egin egoeraren larria zehazteko eta kasua nola bideratu erabakitzeko Eta egoera larria dela baieztatzen bada zerbitzu espezializatuak berak esku hartu beharko du oinarrizko gizartezerbitzuarekin elkarlanean egoeraren arriskua txikia edo ertaina denean aldiz eta zerbitzu espezializatuaren eskuhartzea beharrezkoa ez denean oinarrizko gizartezerbitzuari igorri beharko dio
9,322
Baldin eta kasua ez bazaio igortzen oinarrizko gizartezerbitzuari zerbitzu espezializatuak aldiroaldiro adingabearen egoeraren berri eman beharko dio oinarrizko gizartezerbitzuari eta ahalegina egin beharko du haurraren edo nerabearen eta oinarrizko gizartezerbitzuaren arteko harremanek jarrai dezaten haurra edo nerabea familiaegoitzara itzultzen bada ere harremanak eta jarraipena erraztearren Oinarrizko gizartezerbitzuari berri emateko betebehar hori salbuetsi egin daiteke familiaren egoitzara itzultzeko aukerarik aurreikusten ez denean Oinarrizko gizartezerbitzuek bestalde egoki iruditzen zaien guztietan informazioa eskatu ahal izango dute zerbitzu espezializatuetara igorri dituzten kasuen bilakaerari buruz
9,323
Haurrak eta nerabeak babesteko arloan eskumena duten herriadministrazioek presazko prozedura bat eduki beharko dute araututa profesionalen iritziz berehala konpondu beharrekoak diruditen egoerei ahalik eta lasterren erantzuteko
9,324
Lege honen ondorioetarako familietan esku hartzeko programak dira familiei gizarte eta hezkuntza lagunza eskaintzen dietenak familia horiek arlo pertsonalean zein gizartearen eta hezkuntzaren arloetan trebetasungabeziak badituzte eta gabezia horiek haur eta nerabeentzako arriskuegoera sor badezakete familiaren baitan irautea ere zailtzeraino alegia
9,325
espezializatuak hala nola arazoak dituzten familietan eskuhartze terapeutikoak egiteko zerbitzuak tratu txarrak abandonua edo esplotazioa dauden egoeretan lanesplotazioa barnean izanik esku hartzeko zerbitzuak bai eta sexuabusuak daudenean ere esku hartzeko zerbitzuak
9,326
Familietan esku hartzeko programen xedea arriskuegoeretan haur eta nerabeek familiaren gunean jarraitzea izango da Horrez gain babesgabeziaegoeretan programa horiek eta familiaharrerako neurriak edo erakundeharrerako neurriak aldi berean aplikatu ahal izango dira etxe barruko elkarbizitza hobetzearren eta ondoren adingabea bere jatorrizko familiagunera biltzearren artikuluan aurreikusitako moduan
9,327
Kode Zibilaren artikuluan ezarritakoaren arabera babesgabeziaegoera dagoela joko da egitez hala gertatzen denean arrazoi hauetako bat tarteko adingabeen zaintzari buruz legeek ezartzen dituzten babeseginbeharrak ez betetzeagatik edo eginbehar horien egikaritza ezinezko nahiz desegoki izateagatik adingabeei ez zaienean ematen nahitaezko duten laguntza moral edo materiala
9,328
Haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duen herriadministrazioak uste baldin badu haurra edo nerabea babesgabeziaegoeran dagoela Kode Zibilaren artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera jardungo du Horretarako bere gain hartuko du delako haur eta nerabearen tutoretza eta babesneurri egokiak erabakiko ditu Hori guztia ministerio fiskalari jakinaraziko dio
9,329
Adingabeak babesteko eskumena duen herriadministrazioak jakiten duenean haur edo nerabe bat babesgabeziaegoeran egon daitekeela espediente bat hasi beharko du eta espediente hori honako jarraibidearenn arabera tramitatuko da
9,330
Adingabearen familiaegoera zein egoera soziala ezagutzeko eta baloratzeko garrantzizko datuak eman ditzaketen pertsona nahiz erakunde guztiei informazioa eskatuko diete batez ere oinarrizko gizartezerbitzuei
9,331
Beharrezkoa iritziz gero eskolako tutoreari eta familiako medikuari edota pediatrari eskatuko zaio informazioa edo osasunaren zein gizartearen nahiz hezkuntzaren arloetako beste zerbitzuetako profesionalen bati profesional horiek idatziz igorri beharko dituzte eskura dituzten informazioak eta datuak eskuhartzearen kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko behar direnak eta behar adina igorri ere
9,332
Arriskuegoera bat edo babesgabeziaegoera bat antzemateko eta baloratzeko eginkizunean laguntzen duten erakunde eta profesionalei egoera horren bilakaeraren berri ematea isilpekotasunbetebeharrak eskatutako mugen barruan eta betiere berri ematea bidegabea ez bada
9,333
Haurrari edo nerabeari nahikoa ezagumen duenean esateko duena entzutea berari zuzenzuzenean edo bera ordezkatzeko izendatzen duen pertsonari Ezinezkoa bada edo adingabearen interesa delaeta komeni ez bada adingabearen iritzia jakiteko lanbideagatik edo adingabearekin aparteko konfiantza izateagatik iritzi hori objetikotasunez eman dezaketen pertsonengana jo ahal izango da
9,334
Haurrari edo nerabeari bere adimen mailaren eta gaitasunaren arabera berari dagokion prozedura zein egoeratan dagoen azaltzea eta halaber gurasoei tutoreei edo zaintzaileei ere
9,335
Tramite horiek amaitu ondoren eskumena duen organoak erabaki egingo du eta hala badagokio administrazioebazpen bat emango du eta hartan babesgabeziaegoera badagoela adierazi legeak aginduta tutoretza ezarri eta dagozkion babesneurriak hartuko ditu Ebazpen hori ministerio fiskalari jakinaraziko zaio eta haurraren edo nerabearen guraso tutore eta zaintzaileei ere bai bi egun naturaleko epearen barruan Ahal den guztietan jakinarazpen hori idatziz ez ezik aurrez aurre ere jakinarazi beharko da
9,336
Ebazteko epea hiru hilabetekoa izango da haurrari eta nerabeari babes emateko zerbitzu espezializatuak kasua jasotzen duenetik kontatzen hasita epe hori beste hiru hilabetez luzatzeko aukera ere izango da ezaugarri bereziak izateagatik legez ezarritako epearen barruan ebaztea ezinezkoa den kasuetan betiere arrazoitu egiten bada Epe hori igarotakoan iraungipena gertatuko da salbu eta prozedura interesatuari egotz ezin dakiokeen kausaren batengatik gerarazten denean orduan ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epearen zenbaketa eten egingo baita
9,337
Babesgabezia badagoela iritzi eta legeak aginduta tutoretza ezarri beharra dagoela ezartzen duten ebazpenetan eskuhartze horren arrazoiak adierazi behar dira bai eta hartutako erabaki eta neurrien balizko ondorioak ere Era berean hau ere adierazi behar da badagoela jurisdikzio zibilean ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkeztea administrazioari aldez aurretik erreklamaziorik aurkeztu beharrik gabe
9,338
Baldin eta babesgabeziarik ez dagoela jotzen bada eta arrisku arin bat badagoela ikusten bada dagokion oinarrizko gizartezerbitzuari igorriko zaio kasua egokien deritzen neurriak har ditzan
9,339
Haurraren edo nerabearen osotasun fisiko edo psikikoa babesgabetasun larrian dagoenean eta berehala esku hartzea beharrezkoa denean presazko egoera batean gaudela joko da
9,340
Eskumena duen organoak aurreko artikuluko idatzzatian ezarritako tramitea bete eta berehala administrazioebazpena emango du eta hartan babesgabeziaegoera deklaratuko du betiere egoera hori behar bezala egiaztatu bada babesgabezian dagoen haurraren edo nerabearen tutoretza hartuko du bere gain eta hari laguntzeko behar adina neurri ezarriko ditu Ebazpen hori ministerio fiskalari eta haurraren edo nerabearen gurasoei tutoreei edo zaintzaileei jakinaraziko zaie Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera jarraituko da gero espediente arruntaren tramitazioa
9,341
Tramite guztiak bete ondoren eskumena duen organoak administrazioebazpena emango du dela babesgabeziaegoera baieztatzeko eta egindako balorazioaren arabera egokienak diren neurriak hartzeko dela hasieran ezarritako tutoretzaren amaiera adierazteko hartu diren behinbehineko neurriak bertan behera uzteko eta espedientea artxiboratzeko Tutoretzaren amaiera adierazten denean arrisku txikia edo ertaina badagoela ikusten bada kasua dagokion oinarrizko gizartezerbitzuari igorriko zaio egokien deritzen neurriak har ditzan
9,342
Adingabeak babesteko eskumena duten herriadministrazioek tutoretza beren gain hartzen dutenean iraungi egingo da horrenbestez gurasoahala edo tutoretza arrunta Hala ere ondareari eragiten dioten egintzak gurasoek edo tutoreek haurra edo nerabea ordezkatuz egindakoak baliozkoak izango dira baldin eta adingabearentzat onuragarri badira
9,343
Eskumena duen herriadministrazioak haurraren edo nerabearen gainean duen tutoretzak indarrean jarraitzen duen artean era hauetako zaintzaren bat emango zaie haur edo nerabe horiei beren beharrizanei erantzute aldera
9,344
Salbuespen gisa kasuaren ezaugarriak direlaeta hala komeni bada bestelako laguntzamota batzuk aukeratu ahal izango dira adingabearen beharrizanei erantzuteko egokiagoak direla jotzen bada betiere laguntzamota horrek ez baldin badakar egoitzaharrerak artikuluan aipagai diren arauei jarraiki eragiten duen eskubidemurrizketa baino murrizketa handiagoa Laguntzamota horiek lehen xedapen gehigarrian aurreikusitako zerbitzu esperimentalen barruan kokatzen dira
9,345
Harreraneurriarekin batera jatorrizko familian esku hartzeko programa bat ezarri ahal izango da haurra edo nerabea familiaren egoitzara itzultzen denerako etxeko elkarbizitzaren baldintzak hobeak izan daitezen artikuluan ezarritako eran ezarriko da esku hartzeko programa hori
9,346
Administrazioebazpena tarteko adingabea beste babeserakunde baten esku uztea Horrelakoetan entzun egin behar zaio aldez aurretik adingabeari eta ahal dela joango den leku horretan arreta eta babes neurriak egokiak direla egiaztatuko da
9,347
Behin babesgabeziaegoera dagoela adierazi denean gurasoek tutoreek edo zaintzaileek edo senitartekoek oztopatu egiten badute erabakitako neurriak gauzatzea edo egoeraren batek eragotzi egiten badu larriki neurri horiek gauzatzea ministerio fiskalari eskatuko zaio har ditzala ahalik eta lasterren neurri horiek gauzatzeko neurriak Gainera adingabearen bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan badago edo haren eskubideak urratzen ari badira berehala esku hartu beharko da Era berean poliziaagenteen lankidetza eta laguntza eskatu ahal izango da erabakitako neurriak gauzatzeko indarrean dagoen legediak aurreikusitako eran eta hedadurarekin
9,348
Haur edo nerabe baten zaintza duenak haren ardura hartu behar du berekin eduki elikatu hezi eta arreta eta eta heziketa integrala eskaini
9,349
Babesgabezian egoteagatik tutoretzapean dauden haur eta nerabeen zaintza beren gain edukitzeaz gain adingabeei babesa emateko eskumena duten herriadministrazioek beste kasu batzuetan ere beren gain har dezakete haurren eta nerabeen zaintza aldi batez baldin eta haien gurasoek edo tutoreek egoera larrian egoteagatik zaindu ezin baditzakete Bestalde legez bidezkoa den kasuetan epaileak hala erabakita ere hartuko du bere gain zaintza hori
9,350
Halaber zaintzamota erabakitzen duen administrazioebazpenean haurrari edo nerabeari arreta eskaintzeko modu horrek zer baldintza funtsezko bete behar dituen ezarri beharko da
9,351
Lurralde historikoetako foruorganoek fitxategi bat egingo dute eta eguneratuta edukiko bertan tutoretza edo zaintza neurrien pean dauden haur eta nerabe guztien nortasuna jasota Fitxategi hori isilean eduki beharko da eta sarbidea mugatua izango du
9,352
Baldin eta haur edo nerabe baten gainean gurasoahala edo tutoretza dutenek egiaztatzen badute gaixotasunagatik edo beste arrazoi larri batzuengatik ezin dutela haur edo nerabe hori zaindu eta Kode Zibilaren artikuluan ezarritakoaren arabera haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duen herriadministrazioari eskatzen badiote har dezala aldi baterako bere gain adingabearen zaintza orduan herrierakundeak espediente bat hasi beharko du urrats hauek eginez
9,353
Gurasoei tutoreei edo legezko zaintzaileei eskatu behar die egiazta ditzatela haurra edo nerabea zaintzea eragozten dieten arrazoi larri eta aldi baterakoak
9,354
Informazio eskatu behar die adingabearen gizarte eta familia egoera ezagutzeko eta baloratzeko datu baliagarriak eman ditzaketen pertsona eta erakunde guztiei batez ere udaleko gizartezerbitzuei eta beharrezkoa bada baita eskolako tutoreari familiamedikuari edo pediatrari edo osasun arloko zein gizarte edo hezkuntza arretako beste arlo batzuetako profesionalei
9,355
Gurasoak tutoreak edo zaintzaileak ohartarazi behar ditu haurrari edo nerabeari buruz dituzten eta eteten ez diren erantzukizunez bai eta zaintza hori ezarri beharra eragin duten arrazoiak gainditzeko beharrezkotzat jotako programetan parte hartzeko duten betebeharraz
9,356
Zaintza hori idatziz formalizatu behar du eta idazkian adieraziko dute jakinarazi zaizkiela gurasoei tutoreei edo zaintzaileei idatzzatian adierazitako oharrak bai eta Administrazioak zaintza nola egingo duen ere
9,357
Haurrari edo nerabeari nahikoa ezagumen duenean esateko duena entzun behar zaio berari zuzenzuzenean edo bera ordezkatzeko izendatzen duen pertsonari Ezinezkoa bada edo adingabearen interesa delaeta komeni ez bada haren legezko ordezkarien bitartez jakin ahal izango da zer iritzi duen betiere legezko ordezkari horiek alderdi interesatu ez badira eta adingabearen interesen aurkako interesik ez badute edo bestela lanbideagatik edo adingabearekin aparteko konfiantza bereziarengatik haren iritzia era objektiboan eman dezaketen pertsonen bitartez
9,358
Eskumena duen erakunde publikoak ebazpen arrazoitu baten bitartez formalizatu beharko du babesneurri hau Ebazpen horretan baietsi edo ezetsi egingo du eskaera eta ezetsi egiten badu babesgabeziaren legezko egoera deklaratu ahal izango du horretarako arrazoirik izanez gero Delako ebazpena ministerio fiskalari eta gurasoei edo tutoreei jakinaraziko zaie
9,359
Baldin eta haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duen herriadministrazioak uste badu presakoa dela zaintza bere gain hartzea haurraren edo nerabearen gurasoahala edo tutoretza dutenek eskaera aurkeztu ondoren orduan familiaharrera ezartzea bidezkoa izango da Horretarako aldez aurretik aurreko artikuluko idatzzatian adierazitako tramitea bete beharko da eta ondoren artikulu horretan bertan ezarritako prozedurari jarraitu beharko zaio
9,360
Haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duen herriadministrazioak adingabearen aldi baterako zaintza bere gain hartzen duenean Kode Zibilaren artikuluan ezarritakoari jarraituz neurri hauetako batzuk hartuko ditu haurraren edo nerabearen beharrizanei erantzute aldera
9,361
Zaintza gauzatzeko eran aldaketaren bat egiteko administrazioebazpen arrazoitua beharko da eta ebazpen hori jakinarazi egin beharko zaie gurasoei edo tutoreei eta ministerio fiskalari
9,362
Familiaharrera da haurrak eta nerabeak babesteko neurri bat Administrazioak edo epaileak hartutakoa haurraren edo nerabearen zaintza pertsona edo familia bati ematen diona hura jagon berekin eduki zaindu elikatu haren arreta hartu eta heziketa integrala emateko betebeharrarekin ordezko familiabizitza bat edo jatorrizkoaren familia osagarri bat ematearren
9,363
Kode Zibilaren artikuluan ezarritakoari jarraituz familiaharrera idatziz formalizatuko da herrierakundearen baimenarekin tutoretza edo zaintza bere gain izan edo ez izan adingabea hartuko duten pertsonen baimenarekin eta hamabi urte beteta baditu adingabearen beraren baimenarekin Baldin eta adingabearen gurasoak zeintzuk diren ezaguna bada eta gurasoahalaz gabetuta ez badaude edo hala dagokionean berdin tutorea beharrezkoa izango da haiek ere beren baimena ematea familiaharrera aldi baterako denean izan ezik
9,364
Alderdi bakoitzak izango dituen eskubideak eta betebeharrak eta batez ere harrera egin zaion haurraren edo nerabearen familiak zenbatez behin egin ahal izango dion ikustaldia haurrak edo nerabeak jasaten dituen edo beste batzuei eragiten dizkien kalteei dagokienez herrierakundeak edo beste arduradun batzuek kalte horiek estaltzeko sistema adingabearen elikagaien hezkuntzaren eta osasunarretaren gastuak familia hartzaileak bere gain hartzea
9,365
Familia hartzaileak hartuko duen diruordaina hala badagokio haurra edo nerabea hartzeak eragindako gastu arruntei eta hala badagokio bereziei aurre egiteko adinakoa izan beharko da diruordain hori
9,366
Baldin eta gurasoek tutoreak edo hamabi urtekoa baino nagusiagoa den adingabeak ez badute baimenik ematen edo familiaharreraren kontra agertzen badira epaileak bakarrik erabaki ahal izango du familiaharrera ezartzea betiere adingabearen intereserako Herrierakundearen proposamenak aurreko paragrafoan aipatutako alderdi horiek berak zehaztu beharko ditu
9,367
Herrierakundeak behin dagozkion eginbideak egindakoan eta espedientea amaitutakoan epaileari aurkeztu beharko dio proposamena berehala gehienez ere hamabost eguneko epearen barruan
9,368
Familiaharrera hain zuzen soila iraunkorra edo adopzioaren aurrekoa izan daiteke Kode Zibilaren bis artikuluak xedatutakoaren arabera Era berean familiaharrera behinbehineko izan daiteke artikuluan xedatutakoaren arabera
9,369
Herrierakundeak tutoretza bere gain izan edo ez administrazioebazpenaren bidez hala erabakitzea haurraren edo nerabearen interesa babesteko beharrezko deritzolako aldez aurretik hartzaileei entzunda
9,370
Eskumena duen herriadministrazioak familiaharreraren proposamena onartzeko hartzaile izango diren pertsonen azterketa psikosoziala aintzat hartuko du aldez aurretik eta azterketa horren arabera haurraren edo nerabearen beharrizanei erantzuteko eta harenganako legezko eginbeharrak betetzeko egokitasuna egiaztatzen duten pertsonen proposamena bakarrik onartuko du
9,371
Haur bat edo nerabe bat hartzea eskatzen duten pertsonen edo familien ezaugarriak baloratzeko orduan honako alderdi hauek hartuko dira kontuan besteak beste
9,372
Hartzaile izatea eskatzen dutenek ezkontzazko edo egitezko elkarte bat osatzen dutela egiaztatzen baldin badute eskaera egin aurretik gutxienez urtebete inguruan elkarrekin jarraitasunez bizi izana
9,373
Familiaharrerarako gogoa erakustea eta gogo horretan haurraren edo nerabearen interes gorenari haren eskubideen babesari eta eskubide horien garapenaren bermeari lehentasuna ematea
9,374
Lurralde historikoetako foruerakundeek familia hartzaileen zerrenda bat egingo dute eta eguneratuta eduki beharko dute Zerrenda horretan adierazita egon beharko da familia horiek harrerarik egin duten inoiz edo harrera egiteko proposamenik egin zaien eta harrerarik egin badute haren emaitza
9,375
Haurrak eta nerabeak babesteko lurraldeko zerbitzu espezializatuek laguntza eman behar diete familia hartzaileei familiaren esparruan hartu dituzten eginkizunetan aholku emanez eta harreraaldia amaitu
9,376
Haurrak eta nerabeak babesteko lurraldeko zerbitzu espezializatuek ikuskatu egin beharko dituzte aldikaaldika eratutako familiaharrerak haurren edo nerabeen beharrizanen eta interes gorenaren arabera egiten ari diren zehazte aldera
9,377
Familia batean hartutako adingabeari buruz erabakiak hartzeko lurraldeko zerbitzu espezializatuek ezartzen dituzten prozeduretan entzun egin beharko zaie interesatu guztiei batez ere familia biologikoari familia hartzaileari eta nahikoa ezagumen badu haurrari edo nerabeari berari
9,378
Egoitzaharrera ordezko zaintzaneurri bat da Administrazioak edo epaileak erabakitakoa eta helburua du beharrizan material eta afektiboak nahiz hezkuntza arlokoak familiaren baitan aldi baterako behintzat bete ezin dituzten haur eta nerabeei arreta integrala ematea egoitza batean
9,379
Eskumena duen herriadministrazioak haur edo nerabe batentzat egoitzaharrera erabakitzen duenean barneratzealdia ahalik eta laburrena izan dadin saiatuko da salbu eta haurraren edo nerabearen intereserako besterik komeni bada hala saiatuko da batez ere lehenengo haurtzaroan hala haurra edo nerabea familia biologikora itzul dadin laguntzearren nola hari familiaharrera tutoretza arrunta adopzioa edo emantzipazioa ahalbidetzearren Egoitzaharrerak irauten duen artean zaintzaren ardura haurra edo nerabea hartu duen egoitzaren zuzendariari dagokio edo halakorik ezean egoitza horren arduradunari
9,380
Haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duten herriadministrazioek egoitzaharreraren neurriak gauzatze aldera lankidetza hitzarmen edo itunak egin ahal izan dituzte familiaintegraziorako erakunde laguntzaileekin baldin eta hitzarmen edo itun horiek adingabeek parte hartzeko sistemak kontuan hartzen badituzte betiere herriadministrazioen ikuskaritzapean Neurri horiek horrela gauzatzeak ez du esan nahi titularitatea eta erantzukina erakunde laguntzailearen esku lagatzen direnik
9,381
Euskal Autonomia Erkidegoan haurrentzako eta nerabeentzako dauden harreraegoitzak betiere Gizarte Zerbitzuen urriaren ko Legean eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritako baimen erregistro homologazio eta ikuskaritza erregimenen pean egongo dira
9,382
Zehatz esanda aplikatzekoak zaizkien legeen eredura eratuko dira egoitza horiek eta beren estatutuetan edo arauetan adingabeei babes ematea agertuko da xedetzat eta esleitzen zaizkien eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren bitarteko materialak eta ekipo multidiziplinarrak eduki beharko dituzte beti
9,383
Herrierakundeek egoitza horiek beren eginkizunetan zer muga izango dituzten adierazi behar dute eta egoitza horiek beti egongo dira herrierakundeen jarraibideen ikuskaritzaren eta kontrolaren pean
9,384
Eusko Jaurlaritzak gizartegaietan eskumena duen sailaren bitartez erregelamendu bidez zehaztuko du azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoari jarraituz era bateko eta besteko egoitzei eskatu ahal izango zaizkien betekizunak direla bitarteko materialei dagozkienak eginkizunei dagozkienak edo langileei dagozkienak Gainera berariaz zehaztu beharko ditu egoitza horietako erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharrak eta egoitza bakoitzean barnearaudi bat edukitzeko betebeharra ere bai egoitzaren ezaugarrietara eta egoitzaren hezkuntzaegitasmora ongi egokitua
9,385
Aurreko idatzzatiak aipatzen duen erregelamendu horrek egoitzaharrera egiteko egongo diren egoitzamotak zehaztuko ditu irizpide batzuei jarraituta hala nola hartuko diren haurren eta nerabeen beharrizanak eskainiko zaizkien arretaereduak edo egoitzen egituren neurriak Horrez gain zaindu behar dituzten adingabeek jokabide bereziki nahasgarriak dituztenean eta ondorioz beren buruari edo besteei kalte edo galera larriak eragiteko arriskua dagoenean egoitzek eduki behar dituzten hezkuntza terapia eta segurtasun baliabideen ezaugarriak arautuko ditu Direlako egoitzen gainean eskumena duten foruadministrazioek zorrozki kontrolatuko dituzte kasu horiek bai eta adingabeen fiskaltzek ere
9,386
Aurreko paragrafoetan aipatutako arau horiek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden haur eta nerabeentzako harreraegoitza guztietan aplikatuko dira diren publikoak edo pribatuak
9,387
Adingabeak babesteko eskumena duten herriadministrazioek gutxienez sei hilabetean behin ikuskatu beharko dituzte harreraegoitzak bai eta egoerak eskatzen duen guztietan ere
9,388
Bereizkeriarik gabe zainduak izatea dela jaiotza adin arraza sexu egoera zibil sexujoera gaitasun fisiko edo psikiko osasunegoera hizkuntza kultura erlijio sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo ezaugarri pertsonal ekonomiko edo sozialengatik bereizkeriarik eragin gabe alegia eta orobat beren jatorria errespetatuz eta berek dakarten kultura edo erlijio ondarea gordetzeko laguntasuna emanez zainduak izatea
9,389
Nortasuna egokiro garatzeko behar dituzten zerbitzu guztiak erabili ahal izatea lehentasuna emanez beti zerbitzua komunitatean bertan jasotzeari zerbitzu arrunten sarearen bitartez
9,390
Senitartekoekin eta berentzat garrantzitsuak diren pertsonekin harremanak edukitzea betiere hori haurraren edo nerabearen interesaren aurkakoa ez bada bai eta ikustaldiak egoitzan bertan edo kasuankasuan zehaztutako lekuan jasotzea
9,391
Egoitzan beren intimitatea eta gauzak errespetatuak izatea orobat beren gutunak bortxatuak ez izatea eta telefonodeiak pribatuan jaso eta egin ahal izatea baldin eta horrek haien babesa arriskuan jartzen ez badu
9,392
Barnearaudian idatzitako elkarbizitzaarauak egin eta aldatzeko eginkizunean parte hartzea bai eta egoitzako jarduera programatzeko eta garatzeko eginkizunean ere parte hartzea
9,393
Informazioa jasotzea beren adimen mailari eta gaitasunari egokitutako hizkeran egoitzan erreklamazioak aurkezteko dauden prozedurez Orobat honako hauei kexak aurkezteko duten aukeraz ministerio fiskalari haurren edo nerabeen defendatzaileari ikuskapenzerbitzuei edo haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duten administrazioei
9,394
Berei eragiten dizkieten erabaki garrantzitsuetan esateko dutena entzun dakiela hamabi urte baino gehiago dituztenean beti eta bete gabe dituztenean nahikoa ezagumen badute
9,395
Haien anaia neba arreba edo ahizpengandik ez bereiztea eta egoitza batean elkarrekin egotea betiere hori haien interesen kontrakoa ez bada
9,396
Gaixoaren Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak Arautzen dituen azaroaren ko Lege Oinarrizkoak ezarritakoari jarraituz beharrezkoak diren osasun azterketa eta proba guztiak egitea bai adingabeak berak bai egoitzan bizi diren edo lan egiten duten gainerako pertsonek duten osasuneskubidea bermatzeko
9,397
Aurreko artikuluan ezarritako betebeharrak bete ezean heziketaneurri zuzengarriak ezarriko dira Neurri horien edukia eta eginkizuna heztea izango da eta ezingo dute ezarri ez zuzenean ez zeharka ez gorputzzigorrik ez elikagaiak ukatzerik ez senitartekoen ikustaldia jasotzeko eskubidea kentzerik ez ahozko nahiz idatzizko komunikazioetan eskuhartzerik ez nahitaezko hezkuntzarako ez eta osasunarretarako eskubidea kentzerik ere ezta adingabeen duintasunaren aurkako erasorik ere Kode Zibilak eta artikuluetan gurasoei edo tutoreei ezartzen dien zuzentzeko eginkizunean oinarritzen dira neurri hauek
9,398
Heziketaneurri zuzengarriak ezartzea eragin dezaketen jokabideak neurri horien edukia eta neurriok ezartzeko jarrabideak horiek guztiak zentroen erregelamendugarapenaren esparruan arautu beharko dira artikuluan aipatzen da garapen hori Arau horietan adingabeen eskubide hauek aurreikusi beharko dira entzunak izateko eskubidea frogak aurkezteko eskubidea eta berek izendatutako pertsonen aholkua jasotzeko eskubidea Ezarritako neurriak bestalde erregistro batean idatziko dira bai neurria ezartzea eragin zuen jokaera edo gertaera bai neurriak aplikatzeko orduan izandako inguruabarrak zehaztuta
9,399
Neurriok nolakoak diren heziketataldea osatzen duten profesionaletako edozeinek ezarri ahal izango ditu edo jokabide eta gertakari larriak izan badira egoitzaren zuzendariak edo egoitzaren arduraduneginkizunak betetzen dituenak ezarri beharko ditu Xedapen hau gorabehera betiere neurriak hartu ahal izango dira berehala pertsonei edo gauzei kalterik ez eragiteko