Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
9,200 | Haurrari edo nerabeari eritasunen bat antzemateko probak egin behar zaizkionean edo tratamendu bat aplikatu behar zaionean proba edo tratamendu horien gaineko informazioa jasotzeko eskubidea eta probak egin aurretik edo tratamendua aplikatu aurretik baimena eska dakien aurreko paragrafoko idatzzatian aurreikusitako moduan Baimenik eman ezean eta hala badagokio epailea izango da medikuaren agindua jaso ondoren baimen hori eman beharko duena dena dela adingabearen bizitzeko eskubideari eta osasunerako eskubideari lehentasuna emango zaie beti |
9,201 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean osasunaren arloan eskumena duen sailak bermatu egingo ditu eskubide honen legezko arauketatik datozkeen eskubide eta betebeharrak osagarri eta tresna gisa emandakoak eta bermatu ere haur eta nerabeek osasunzerbitzuekiko dituzten harremanetan haien nortasunari giza duintasunari eta intimitateari zor zaien errespeturik handienarekin Aurreko hori betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrean osasunaren arloan eskumena duen saila hezkuntzaren arloan eskumena duen sailarekin arituko da elkarlanean osasunaren gaineko hezkuntzaprogramak lantzen osasuna sustatzen eta babesten eta oro har une bakoitzean lehentasunezkotzat jotzen diren gaiak jorratzen |
9,202 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean osasunaren arloan eskumena duen sailak beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarriko ditu haur eta nerabeei erietxean sartu beharrik gabeko osasunarreta eman dakien Horretarako erietxeez besteko osasunzentroetan toki egokiak prestatuko dira haur eta nerabeei beharrezko zainketak eskaintzeko eta haien jolasteko beharrari erantzuteko zentroek dauzkaten lekuaren eta baliabideen arabera eta betiere segurtasunarau ofizialak betez Oroz gain irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaindu beharko da |
9,203 | Haurrek eta nerabeek egon behar duten erietxea osasunzentro publikoa nahiz pribatua izan beste eskubide hauek ere izango dituzte artikuluan zehaztutako eskubide orokorrez gain |
9,204 | Ematen zaien tratamendu mediko osoari buruz eta tratamendu horrek izan ditzakeen ondorio positiboei buruz informazioa jasotzeko eskubidea betiere beren adina adimengarapena eta egoera afektibo zein psikologikoa kontuan izanda |
9,205 | Eskubidea dute osasunzerbitzuetan banakako arreta eskain dakien bai eta tratamenduaren banakako jarraipena egin dakien ere ahal dela beti profesionaltalde beraren esku |
9,206 | Erietxean egon beharra dutenean eskubidea dute beren gurasoek edo horien ordezkoek ahalik eta denbora luzeenean lagun diezaieten baina ez ikusle pasiboen moduan baizik eta elementu aktiboen moduan erietxeko egonaldiak irauten duen bitartean salbu eta hori eragozpen edo kalte izan badaiteke ezarri beharreko tratamenduetarako |
9,207 | Urduritasun handiko uneetan gurasoekin edo haien ordezkoekin harremana eduki ahal izateko eskubidea eta horretarako egokiak diren bitartekoak eskura edukiko dituzte |
9,208 | Eskubidea dute zainketarako hezkuntzarako eta jolaserako beren beharrizanei erantzuteko leku eta gela egokiak edukitzeko betiere segurtasunarau ofizialak betez Oroz gain irisgarritasunari buruz indarrean dagen araudia betetzen dela zaindu beharko da |
9,209 | Erietxean dauden bitartean eskubidea dute eskolako ikasketak egiten jarraitzeko eta hezkuntzako agintariek beren eskura jartzen dituzten irakasleez eta ikasmaterialez baliatzeko |
9,210 | Eskubidea dute jasoko dituzten zainketak doiak izango direlako segurtasuna edukitzeko nahiz eta horretarako justiziak esku hartu behar izan dela gurasoek zainketa horiek ukatu egiten dizkietelako erlijioarengatik kulturarengatik edo beste arrazoi batzuengatik dela gurasoek beharrizan horri erantzuteko aukerarik ez dutelako betiere adingabearen bizitzeko eskubideari eta osotasun fisikorako eskubideari emango zaie lehentasuna |
9,211 | Osasun mentaleko zentroetan haurrek eta nerabeek behar dituzten zainketa eta tratamendu egokietarako baldintzak ipiniko dira beharrezkoak direnak eta osasun mentaleko arazoak dituzten haur eta nerabeak zaintzeko langile kualifikatuz hornitutako unitate espezializatuak sortu eta ekipatzera joko da |
9,212 | Atentzio Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten administrazioen artean beharrezko koordinazioa bermatuko da ahalmenurritasuna duten haur eta nerabeei laguntza emateko zentroak eta zerbitzuak sor daitezen bultzatzeko |
9,213 | Eskumena duten administrazioek osasunzerbitzuen titularrentzat eta osasunarloko langileentzat prestakuntzaprogramak garatuko dituzte haurreenganako tratu txarrak haurren babesgabetasuna edo arriskuegoera antzemateko behar beste ezagutza eskura ditzaten |
9,214 | Osasunzerbitzuek eta osasun arloko langileek adingabeen babesaren arloan eskumena duten herriadministrazioei jakinarazi behar dizkiete edo beharrezkoa bada ministerio fiskalari edo epaileari haurrenganako tratu txarrak haurren babesgabetasuna edo arriskuegoera ekar ditzaketen egitateak eta horrelakoetan behar diren eskuhartzeak eraginkorrak eta kalitatezkoak izango direla bermatzeko behar diren datu guztiak helarazi beharko dizkiete orobat elkarlanean aritu beharko dute horrelako egoerak eragozteko eta konpontzeko |
9,215 | Haur eta nerabe guztiek heziketa jasotzeko eskubidea dute heziketa hori batez ere familiaren eta gizartearen inguruneetan eta hezkuntzazentroetan emango zaie indarrean dagoen legediak ezarritako moduan |
9,216 | Haur eta nerabe guztiek oinarrizko irakaskuntza jasotzeko eskubidea dute hau da lehen hezkuntzaz eta derrigorrezko bigarren hezkuntzaz osatzen dena indarrean dagoen legediak ezarritako eran |
9,217 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak behar beste plaza eduki beharko ditu hezkuntzazentroetan haurrei eta nerabeei irakaskuntzaren ziklo guztietan behar dituzten hezkuntzazerbitzuak eskaini ahal izazeko |
9,218 | Hezkuntzazentroen diseinuak eta ekipamenduak beharrezko baldintzak izango dituzte haurren eta nerabeen ahalmenak gorputzaren eta adimenarenak modu egokian gara daitezen Oroz gain segurtasunari eta irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaindu beharko da |
9,219 | Hezkuntza Administrazioak gainerako administrazioekin eta gizarteeragileekin batera lan eginez zero urtetik ezarriko ditu eskolaratzezerbitzuak euskal eskola publikoa arautzen duen araudian aurreikusitako eran Dena dela zerbitzu hori ezartzeko prozesuaren barruan lehentasuna emango zaie maila sozioekonomiko apalena duten eskualdeei eta oro har hezkuntzabeharrizan bereziak dituzten ikasleei edo hizkuntzabeharrizanak dituztenei |
9,220 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak beharrezkoak diren bitartekoak jarri beharko ditu honako hauek bermatze aldera |
9,221 | Balioen araberako hezkuntza indarrean dagoen zuzenbideantolamenduan jasotako printzipio eskubide eta askatasun funtsezkoekin bat etorriz bereziki hauekin aniztasunaren errespetuarekin eta inoren aurka bereizkeriarik ez eragiteko printzipioarekin dela jaiotza adin arraza sexu egoera zibil sexujoera gaitasun fisiko edo psikiko osasunegoera hizkuntza kultura erlijio sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo ezaugarri pertsonal ekonomiko edo sozialengatik eragindako bereizkeria |
9,222 | Aukeraberdintasuna errespetatzea eta sustatzea eskolaratzean eta eskolan egin beharreko ibilbidean Ildo horretatik haur eta nerabe guztiei heziketaaukera berdinak eskaini behar dizkiete eta helburu horrekin bereizketa positiboko ekinbideak xedatuko dituzte haur eta nerabe guztiak barne hartuta eta batez ere ekonomia gizarte eta kultura maila apalagoa dutenentzat eta zailtasun pertsonalak dituztenentzat hezkuntzaprozesuan laguntzeko eta eskolaporrota gertatzeko arriskuari aurrea hartzeko |
9,223 | Gurasoek tutoreek edo zaintzaileek haurren eta nerabeen eskolahezkuntzan parte hartzeko eta hezkuntza horren jarraipena egiteko duten eskubidea errespetatu eta sustatzea |
9,224 | Hezkuntzabeharrizan bereziak dituzten ikasleek lehentasuna izan dezaten pertsona gisa behar duten heziketa eta eskolan eta lanbide baterako behar duten prestakuntza ahalik eta onena izango dela bermatzeko eskolan hasteko unetik bertatik egingo da ahalegina bakoitzari behar duen bezalako zerbitzua eskaintzeko eta laguntzeko eginkizuna berariaz prestatuta dauden profesional kualifikatuen esku utziko da |
9,225 | Osasunari buruzko prebentzio eta hezkuntza programak batez ere menpekotasuna eragin dezaketen gaiei buruz haurdun geratzea eragozteko metodoei buruz sexuharremanen bidez kutsatzen diren eritasunei buruz eta elikadurari buruz hori guztia haurrek eta nerabeek beren osasunerako edo beste batzuenerako jokabide eta ohitura kaltegarririk har ez dezaten |
9,226 | Haurren eta nerabeen nortasunaren garapen askeari kalte eragin diezaieketen sekten eta bestelako erakunde batzuen eragin kaltegarriez ohartarazteko prebentzio eta informazio programak |
9,227 | Tratu txarrei eta sexuabusuei buruzko sentsibilizazio eta prebentzio programak haurren eta nerabeen eskubideez informazioa emango dutenak Informazio horretan eskubide horiek urratzea edo arriskuegoera bat sortzea eragin dezaketen jokamoldeak azalduko dira bai haurren eta nerabeenak bai beste pertsona batzuenak orobat laguntza eman diezaieketen pertsonak edo erakundeak zeintzuk diren azalduko da Hori guztia ikasleen ahalmenari eta eboluziogarapenari egokitutako hizkera erraza eta argia erabiliz egingo da |
9,228 | Eskumena duten administrazioek hezkuntzazentroetako titularrentzat eta langileentzat prestakuntzaprogramak garatzea haurrenganako tratu txarrak haurren babesgabetasuna edo arriskuegoera antzemateko behar beste ezagutza eskura ditzaten |
9,229 | Baldin eta agintariek edo herritarrek jakiten badute derrigorrezko hezkuntza jasotzeko adinean dagoen haur edo neraberen bat eskolaratu gabe dagoela edo arrazoibiderik eman gabe ez dela eskolara joaten eskumena duten herriagintariei jakinarazi beharko diete batez ere Hezkuntza Administrazioko agintariei Toki Administrazioko erakundeei eta ministerio fiskalari haurra edo nerabea eskolaratzeko edo eskolara joanarazteko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten |
9,230 | Halaber hezkuntzazentroetako titularrek eta langileek adingabeen babesaren arloan eskumena duten herriadministrazioei edo beharrezkoa bada ministerio fiskalari edo epaileari jakinarazi behar dizkiete haurrenganako tratu txarrak haurren babesgabetasuna edo horien arriskuegoera ekar dezaketen egitateak eta halaber adierazi beharko dizkiete horrelakoetan behar diren eskuhartzeak eraginkorrak eta kalitatezkoak izango direla bermatzeko behar diren datu guztiak orobat elkarlanean aritu beharko dute horrelako egoerak eragozteko eta konpontzeko baina betiere adingabeen lehentasunezko interesak edukiko dira kontuan |
9,231 | Haurrek eta nerabeek eskubidea dute eskolan ematen zaien irakaskuntzaren osagarri gisa kulturaprestakuntza integrala jasotzeko beren gaitasun intelektual eta artistikoa garatzeko nahiz trebetasun fisikoak eta eskulanetarakoak areagotzeko |
9,232 | Haurrek eta nerabeek Euskal Autonomia Erkidegoaren kulturaren arloko ondasunak eta baliabideak berdintasunean erabili ahal izango dituztela eta horietan parte hartu ahal izango dutela bermatzea |
9,233 | Haurrek eta nerabeek beren gaitasun zein trebetasun intelektual eta artistikoak nahiz kirolerakoak edo eskulanetarakoak garatu ahal izateko kulturaren arloko bitarteko eta baliabideak sor daitezen sustatzea eta xedatzea |
9,234 | Haur eta nerabe guztiei kulturaaukera berdinak eskaintzea eta horretarako bereizketa positiboko ekinbideak xedatzea haur eta nerabe guztiak barne hartuta batez ere ekonomia gizarte edo kultura maila apalagoa dutenentzat eta zailtasun pertsonalak dituztenentzat |
9,235 | Hedabideek haur eta nerabeentzat interesgarria den informazioa eman dezaten sustatzea orobat haur eta nerabeentzat argitalpenak argitara ditzaten eta haur eta nerabeek parte hartzeko moduko telebistasaioak presta ditzaten sustatzea betiere oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetuaren balioak aintzat hartuta |
9,236 | Herriadministrazioek beren eskumenen esparruan zaindu egingo dute haur eta nerabeak hazten diren inguruneko kultura eta gizarte baldintzak egokiak izan daitezen era horretan haien nortasuna osoki gara dadin eta haien integrazioa erabatekoa izan dadin hezkuntzaren kulturaren eta gizartearen arloetan egokitasun hori bermatzeko gainbegiratu kontrolatu eta ikuskatzeko neurriak hartuko dituzte kasuankasuan beharrezkoak direnak |
9,237 | Haurrak eta nerabeak babestu egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoan jendearentzako antolatzen eta egiten diren ikuskizun publiko eta jolasjardueretatik eta babes hori Ikuskizun Publikoen eta Jolas Jardueren azaroaren eko Legean eta hura garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera emango da |
9,238 | Galarazita dago haur eta nerabeei beraien nortasunaren garapenerako kaltegarri izan daitezkeen edukiak dituzten argitalpenak saltzea betiere galarazita egongo da haiei bortizkeria pornografia edo giza harremanetan esplotazioa erakusten duten edukiak dituzten argitalpenak saltzea edo tratu laidogarria erakusten dutenak delitujarduerak egitera zirikatzen dutenak edo elkartasuneza edo inoren aurkako bereizkeria sustatzen dutenak honako arrazoi hauetakoren batengatik jaiotza adin arraza sexu egoera zibil sexujoera gaitasun fisiko edo psikiko osasunegoera hizkuntza kultura erlijio sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein ezaugarri edo egoera pertsonal ekonomiko edo sozialengatik |
9,239 | Galarazita dago haur eta nerabeei zuzenean nahiz zeharka goiko paragrafoan aipatutakoak bezalako argitalpenak eskaintzea edo horiek erakusgai jartzea haur eta nerabeek libreki hartu ahal izateko moduan |
9,240 | Galarazita dago argitalpenetan haurren eta nerabeen izenak irudiak edo haiei buruzko bestelako datu batzuk hedatzea Adingabearen gaineko Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren eko Lege Organikoak Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatu zituen eta Legeak maiatzaren ekoa Ohorearen Norberaren eta Familiaren Intimitatearen eta Bakoitzaren Irudiaren Babes Zibilari buruzkoa eta lege honetako artikuluak ezarritako moduan |
9,241 | Haur eta nerabeei haien garapenerako kaltegarri izan daitezkeen bideoak bideojokoak edo beste edozein ikusentzunezko material saldu edo alokatzea batez ere ikusentzunezkoen edukia lege honetako artikuluan aipatutakoa bada |
9,242 | Aurreko idatzzatian aipatutako ikusentzunezko materiala proiektatzea haurrak eta nerabeak sartzera haizu diren lokaletan eta ikuskizunetan eta oro har material hori haur eta nerabeen artean hedatzea edozein bitartekoren bidez |
9,243 | Uztailaren ko Legearekin bat etorriz Europar Batasuneko estatu kideek telebista bidezko irratihedapenaren jarduerei buruz emandako lege erregelamendu eta administrazio xedapenen koordinazioari buruzko CEE Zuzentaraua Espainiako zuzenbideantolamenduan sartu zen lege horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoarenak diren telebistakanalen emanaldiek bai eta beste telebistazerbitzu batzuen emanaldiek ere zerbitzu horiei baimena ematea Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokionean honako betekizun hauek bete behar dituzte |
9,244 | Egunean ordutarte bat gordetzea eta tarte horretan haur eta nerabeen garapenari kalte egin diezaioketen programarik irudirik edo mezurik ez ematea eta bereziki lege honetako artikuluan aipatutakoen erakorik |
9,245 | Telebistaemanaldietan bete beharreko betekizun horiek aurreko idatzzatian aipatutakoak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren irratiko kanalen eta zerbitzuen bidezko emanaldietan ere bete beharko dira |
9,246 | Telekomunikazio eta telematika bidezko beste bitarteko batzuei dagokienez herriadministrazioek zaindu egin beharko dute haurrak eta nerabeak sistema horien bidez ez direla beraien garapenerako kaltegarri izan daitezkeen zerbitzuetara sartu ahal eta bereziki lege honetako artikuluan azaldutako edukien antzekoak dituztenetara |
9,247 | Galarazita dago hedabideetan haurren eta nerabeen izenak irudiak edo haiei buruzko bestelako datu batzuk hedatzea Adingabearen gaineko Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren eko Lege Organikoak Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatu zituen maiatzaren eko Legeak Ohorearen Norberaren eta Familiaren Intimitatearen eta Bakoitzaren Irudiaren Babes Zibilari buruzko Legea eta lege honetako artikuluak ezarritako moduan |
9,248 | Haur eta nerabeentzat egindako publizitateak Euskal Autonomia Erkidegoan hedatzen denak honako betekizun hauek bete beharko ditu haien eskubideak behar bezala babestearren |
9,249 | Iragarkiek ezingo dute bortxakeriarik pornografiarik edo giza harremanen esplotaziorik erakutsi ez eta tratu laidogarririk ere orobat ezingo dute delitujarduerak egitera zirikatu edo elkartasunik eza edo inoren aurkako bereizkeriarik eragin honako arrazoi hauetako batengatik jaiotza adin arraza sexu egoera zibil sexujoera gaitasun fisiko edo psikiko osasunegoera hizkuntza kultura erlijio sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein ezaugarri edo egoera pertsonal ekonomiko edo sozialengatik |
9,250 | Haur eta nerabeentzako produktuen irudiak prestazioak eta erabilera zuzena era ulergarrian eta egiazkoan erakutsiko dira eta horretarako haur eta nerabeen garapenmailari egokitutako hizkera erraza erabiliko da |
9,251 | Iragarkietan ezingo da ondasunak edo zerbitzuak emango direla agindu baldin eta horiek eskuratzeko argi azaldu ez diren baldintzak bete behar badira |
9,252 | Iragarkiek ezingo dituzte haurrak eta nerabeak produktu bat edo zerbitzu bat erostera zirikatu haien esperientziarik ezaz edo sinesberatasunaz baliatuta orobat ezingo dituzte haurrak edo nerabeak zirikatu beren gurasoak tutoreak zaintzaileak edo beste edonor limurtzera dena delako produktua edo zerbitzua eros diezaieten |
9,253 | Iragarkiek ezingo dute esplotatu haurrek eta nerabeek beren gurasoengan tutoreengan edo zaintzaileengan edo irakasleengan edo beste pertsona batzuengan duten konfiantza inoiz ere ez |
9,254 | Galarazita daude haur eta nerabeen nortasunaren garapenerako kaltegarriak izan daitezkeen edukiak dituzten publizitatemota guztiak leku hauetan guztietan artikuluan aipatzen diren jokoetarako lokaletan nahiz ikuskizun publikoetan zein jolasjardueretan Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzen diren argitalpenetan batez ere haurrentzat eta nerabeentzat direnetan telebistan edo irratian haurrentzako eta nerabeentzako babes bereziko ordutarteetan ematen den publizitatean eta beste edozein telekomunikazio edo telematika bitartekoren bidez haurrak eta nerabeak sartzera haizu diren zerbitzuetan |
9,255 | Haur eta nerabeak babestuta egongo dira edari alkoholdunen eta tabakoz egindako produktuen publizitatetik Droga Menpekotasunen arloko Aurrezaintza Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren eko Legeak ezarritako moduan |
9,256 | Galarazita dago haurrak eta nerabeak erabiltzea honelakoak iragartzeko edari alkoholdunak tabakoa edo haur eta nerabeentzat debekatuta dauden jarduerak pornografiaedukia duten jarduerak giza harremanen esplotazioa eragiten dutenak tratu laidogarria erakusten dutenak delitu jarduerak egitera zirikatzen dutenak edo elkartasunik eza edo inoren aurkako bereizkeria eragiten dutenak arrazoi hauetako batengatik jaiotza adin arraza sexu egoera zibil sexujoera gaitasun fisiko edo psikiko osasunegoera hizkuntza kultura erlijio sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein ezaugarri edo egoera pertsonal ekonomiko edo sozialengatik edo haien garapenerako kaltegarria izan daitekeen beste edozein eduki agertzen dutenak |
9,257 | Ministerio fiskalari eta haurrak eta nerabeak babesteko arloan eskumena duten herriadministrazioei dagokie legez kontrako publizitatea eteteko eta zuzentzeko akzioak erabiltzea legezkotasuna duten beste subjektu batzuei ere badagokie ere Adingabearen gainekoBabes Juridikoari buruzko urtarrilaren eko Lege Organikoaren artikuluan ezarritakoaren arabera Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatu zituen lege horrek |
9,258 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean kontsumoaren arloan eskumena duen sailak zaindu egin behar du haurren eta nerabeen eskubideek eta interesek defentsa eta babes bereziak izan ditzaten beharrizan eta ezaugarri bereziak dituzten kontsumitzaileak direnez geroztik |
9,259 | Ezin dute gai kaltegarririk eduki indarrean dagoen legediak ezartzen duen bezala eta agerian izan behar dute beren osaera ezaugarriak erabiltzeko modua eta zein adinetako haur eta nerabeentzat diren jakiteko behar beste informazio |
9,260 | Egokiak direla bermatzeko behar diren neurri guztiak bete behar dituzte egokiak hala beren erabilera izango den horretarako nola gaizki erabiltzeagatik sor daitezkeen ondorio txarrak saihesteko |
9,261 | Droga Menpekotasunen arloko Aurrezaintza Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren eko Legearen eta artikuluetan ezarritakoaren arabera galarazita egongo da edari alkoholdunak eta tabakoa zein tabakoz egindako produktuak hamazortzi urtetik beherakoei saltzea |
9,262 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak bere eskumenen esparruan zaindu egin behar du farmaziaproduktuen araudia bete dadin batez ere sendagaiak egin eta aurkezteko eran istripuak prebenitu behar dira zentzuzko era batean haurren eta ahalmenurritasunen bat duten pertsonen istripuak oroz gain |
9,263 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean kontsumoaren arloan eskumena duen sailak zaindu egingo du detergenteak eta oro har garbiketarako produktuak istripuak prebenitzeko moduan aurkeztuko direla zentzuzko era batean prebenituko direla eta batez ere irekitzea eragozteko segurtasunsistemak edukiko dituztela orobat ez dela kolore eta zapore deigarririk erabiliko |
9,264 | Haurrentzako eta nerabeentzako jolasgune publikoek leku egokietan egon behar dute kokatuta eta elementu arriskutsuetatik urruti edo babestuta beti Segurtasunneurri egokiak bermatzeko moduan egongo dira prestatuta eta ahal dela haurrak eta nerabeak jagoteko eta aldi berean adinaren araberako taldeetan banatzeko aukera eman behar dute eta lau urtetik beherako haurrentzat bakarrik izango diren lekuak ere eduki behar dituzte |
9,265 | Ahalmenurritasunen bat duten haurrek eta nerabeek aurreko idatzzatian aipatutako jolasgunetara sartzeko eta horietaz gozatzeko duten eskubidea bermatu behar da indarrean dagoen legediaren arabera |
9,266 | Ikuskizun publikoek eta gainerako jolasjarduerek istripuak eragozteko eta erabiltzaileentzako arriskuak saihesteko behar bezala prestatutako langileak eduki behar dituzte eta kasuankasuan autobabeserako nahitaezkoak diren neurriak eduki behar dituzte ezarrita Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren ko Legean ezarritakoaren arabera |
9,267 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak arautu egin behar ditu haurrak eta nerabeak sar daitezkeen jolasgune publikoetan egiten diren jardueren ezaugarriak bai eta jolasgune horiek zaintzeko neurriak ere |
9,268 | Hamasei urtetik beherako haur eta nerabeek gurasoen tutoreen edo legezko zaintzaileen berariazko baimenik gabe hoteletan edo antzeko lekuetan ostatu eskatzen dutenean hoteleko edo antzeko leku horretako arduradunak jakinarazi egin behar die guraso tutore edo legezko zaintzaileei eta ezin bada poliziari guraso tutore edo legezko zaintzaile horiek aurki ditzan |
9,269 | Haur eta nerabeentzat galarazita egongo da dirua edo balio ekonomikoa duten gauzak jokatzen diren zorte eta dema jokoetan parte hartzea orobat dirusaria ematen duten jolasmakinak erabiltzea edo apustuetan parte hartzea Jokoa Arautzen duen azaroaren ko Legeak ezarritakoaren arabera Galarazita izango dute orobat jolasmakinak erabiltzea baldin eta horien edukia lege honetako artikuluan azaldutakoa bada |
9,270 | Haur eta nerabe guztiek dute eskubidea atseden hartzeko jolasteko eta beren adineko jolasjardueretan parte hartzeko beraien garapenerako funtsezkoa baita hori Eskubide hori erabiltzen dela bermatzeko herriadministrazioek beharrezkoak diren instalazioak eta jolaseremuak sortzea sustatuko dute |
9,271 | Jolasak eta jostailuak haur eta nerabeen beharrizanei egokitu beharko zaizkie eta adinaren arabera haien psikomotrizitatearen garapenerako lagungarri izan behar dute indarrean dagoen araudian eskatzen diren segurtasunbetekizunak aintzat hartuta |
9,272 | Haurrek eta nerabeek eskubidea dute kirolak eta jarduera fisikoak egiteko eta saihestu egin behar da jarduera horietan lehiakortasuna lehenbiziko baliotzat sustatzea Lehiaketakiroletan parte hartzea borondatezkoa izan beharko da beti eta entrenamendu plan eta metodoek errespetatu egin beharko dituzte haien egoera fisikoa eta hezkuntzabeharrizanak |
9,273 | Haur eta nerabe guztiei aisialdiaukera berdinak eskaintzea eta horretarako bereizketa positiboko ekinbideak xedatzea haur eta nerabe guztiak barne hartuta batez ere ekonomia gizarte edo kultura maila apalagoa dutenentzat eta zailtasun pertsonalak dituztenentzat |
9,274 | Haur eta nerabe guztiek dute eskubidea ingurumen osasungarrian bizitzeko eta ingurumen horretan garapena iraunkorra izan dadin eskubidea dute orobat Euskal Herriko ingurumena ezagutzeko eta hartaz gozatzeko |
9,275 | Haur eta nerabe guztiei ingurumenaz eta naturaz gozatzeko aukera berdinak eskaini behar dizkiete eta horretarako bereizketa positiboko ekinbideak xedatuko dituzte haur eta nerabe guztiak barne hartuko dituztenak batez ere ekonomia gizarte edo kultura maila apalagoa dutenentzat eta zailtasun pertsonalak dituztenentzat |
9,276 | Prestakuntzarako hedapenerako eta kontzientzia sorrarazteko programen antolakuntza sustatu behar dute honako gai hauen gainean hondakinen minimizazioa birziklapena eta tratamendua baliabide naturalen erabilera arduratsua eta ingurumena zaintzeko ohitura positiboak hartzea |
9,277 | Haurrek eta nerabeek eskubidea dute beren herria edo hiria ezagutzeko eta oro har beren inguruaz eta bereziki haur eta nerabeentzako ekipamenduetarako lekuez gozatzeko |
9,278 | Haurren eta nerabeen berezko beharrizanak kontuan hartzea hirietako guneak planifikatzerakoan beraz hirigintzaplanetan edo arau subsidiarioetan haurrentzako eta nerabeentzako erabilera eta ekipamenduetarako lurzorua gorde beharko dute |
9,279 | Gune publikoetan haur eta nerabeentzat bereizitako lekuak izango direla ziurtatzea haien beharrizanei eta indarrean dagoen araudiak eskatutako segurtasunbetekizunei egokitutako hirialtzariz hornituak eta beti ahalmenurritasunen bat duten haur eta nerabeak ibiltzeko oztoporik gabekoak Bide batez leku irekietan edo aire zabalean egon ezean kerik gabeko guneak direla bermatuko da |
9,280 | Hezkuntzazentroen inguruko lekuetan edo haur edo gazteentzako beste zentro edo guneen ingurukoetan sarbideen segurtasuna bermatzea eta ahal dela sarbide horiek oinezkoentzako esparru bihurtzea |
9,281 | Mugitzeko zailtasuna duten haur eta nerabeen partehartzea eragotz edo muga dezaketen oztopoak arkitekturaren edo hirigintzaren aldetik izan daitezkeenak ezabatu egingo direla bermatzea Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren ko Legeak ezarritako eran |
9,282 | Haur eta nerabe guztiek dute eskubidea erabat gizarteratzeko eta gizartezerbitzuen sare publikoak horretarako eskaintzen dituen bitarteko guztiak erabili ahal izateko |
9,283 | Haur eta nerabe guztiei bermatzea banaka eta familian dituzten beharrizanei ondoen egokitzen zaizkien gizartezerbitzuez baliatu ahal izango direla hala oinarrizko gizartezerbitzuez nola espezializatuez |
9,284 | Beren jarduketak koordinatzea eta gizartezerbitzuen sare publikoarekin osasunzerbitzuen sarearekin eta hezkuntzasarearekin elkarlanean aritzea beharrizanak errazago ezagutzeko eta eskuhartze laster eta eraginkorrak bideratu ahal izateko |
9,285 | Gizartezerbitzuak badirela jakinaraztea eta haien funtzionamenduaz informazioa ematea hizkera erraz eta argiaz idatzitako informazioorriak haur eta nerabeentzat nahiz haien familientzat ulerterrazak zabalduz |
9,286 | Gizarteratzeari begira gizartezerbitzuek haur eta nerabeentzat sustatzen dituzten zentro eta zerbitzuak Gizarte Zerbitzuen urriaren ko Legean eta hura garatzeko xedapenetan aurreikusitako baimen erregistro homologazio eta ikuskaritza erregimenaren pean egongo dira |
9,287 | Herriadministrazioek beren eskumenen esparruan gizarteari informazioa emateko zerbitzuak sortuko dituzte haur eta nerabeei laguntza eskaintzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak gizartegaietan eskumena duen sailaren bitartez informazio eta orientazio zerbitzu bat eskainiko du eta harekin telefono bidez edo posta elektronikoaren bidez harremanetan jartzeko doako sistema batez hornituko du adingabe guztiek jo ahal izango dute zerbitzu horretara edozein arrazoi pertsonal edo sozial delaeta aholkularitza eta laguntza behar dutenean |
9,288 | Zerbitzu hau kudeatzeaz arduratzen den Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak beharrezko neurriak hartuko ditu pertsona guztiek zerbitzu horren berri izan dezaten eta horretara jotzeko modua ezagut dezaten |
9,289 | Lege honen ondorioetarako hauek dira familiaren alde haurrentzat prestatzen diren zerbitzu eta programak haur eta nerabeek eta haien senitartekoek dituzten beharrizan pertsonal sozial edo hezkuntzakoei erantzuteko eskaintzen zaizkienak hala haurtzaindegizerbitzua eskaintzen duten eguneko zentroen bidez nola familian eta gizartean erabat integratzeko egoki iritzitako beste modu batzuen bidez |
9,290 | Lege honen ondorioetarako hauek dira helduarora igarotzeko programak nerabeei bizimodu heldu eta beregainari dagozkion jarduera eta erantzukizunetarako prestakuntza eskaintzen zaizkienak |
9,291 | Haurrek eta nerabeek beren gain hartu behar dituzte eta bete ezagutzen zaizkien eskubideen erabilerari eta titularitateari berez dagozkien edo horietatik sortzen diren betebehar obligazio eta erantzukizunak gainerako pertsonek ere eskubide horiek betebetean erabili ahal izango dituztela eta haietaz gozatu ahal izango direla bermatzearren |
9,292 | Haurrak eta nerabeak hazi eta hezteko erantzukizun oinarrizkoa aitari eta amari tutoreari edo haien zaintza esleitu zaien pertsonei dagokie indarrean dagoen legediak ezarritako eran Erantzukizun hori gauzatzeko orduan bermatu egin behar dituzte ahal duten neurrian haurren eta nerabeen garapen integrala lortzeko beharrezko bizibaldintzak |
9,293 | Herriadministrazioek beren eskumenen esparruan zaindu egin behar dute gurasoek edo guraso izango direnek tutoreek eta zaintzaileek beren erantzukizunak era egokian bete ditzaten eta horretarako haur eta nerabeei eragiten dieten arlo guztietan diren zerbitzu guztiak jarriko dituzte haien eskura baita diruprestazioak ere baldin eta horietarako eskubidea badute bereziki oinarrizko errenta edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den biziraupenprestazioa |
9,294 | Haurrek eta nerabeek eskubidea dute beren gurasoekin bizitzeko indarrean dagoen legedian xedatutakoaren arabera bereiztea beharrezkoa denean izan ezik Era berean eskubidea dute beste senitarteko eta hurbileko batzuekin bizi eta harremanak izateko Kode Zibilaren artikuluan ezarritako moduan batez ere aitonaamonekin |
9,295 | Aitarekin edo amarekin edo bietako batekin ere ez badira bizi haur eta nerabeek eskubidea dute haiekin harremanak izateko indarrean dagoen zuzenbideantolamenduak ezarritako eran eta hark jarritako mugen barruan |
9,296 | Aurrekoarekin lotuta eta familia barruko gatazkak konpontzeko ordezko bide bat eskura jartzeagatik Eusko Jaurlaritzak familiabitartekaritza arautu eta sustatuko du Era berean guraso eta semealaben arteko harremana bermatzeko modua emango duten elkarguneak sortzea sustatuko du egoera delaeta bisita jagotea komeni denean edo elkargunea neutroa izateak harremanari on egin liezaiokeela uste denean |
9,297 | Jarduketa guztietan haur eta nerabeen interes gorenak eta haien eskubideen babesak eta eskubide horien garapenaren bermeak beste edozein interes bidezkoren gainetik duten lehentasuna errespetatuko da |
9,298 | Prebentzioekintzei emango zaie lehentasuna eta horren haritik familiaintegrazioari laguntzeko ekintza publiko eta pribatuak sustatuko dira eta batez ere arriskuegoeran dauden familietan egingo da eskuhartzea |
9,299 | Ahal bada beren familian bertan emango zaie arreta haur eta nerabeei Ikusten bada guraso tutore edo zaintzaileek akatsak eta jokabide okerrak dituztela laguntzeko eta zaintzeko eginbeharretan familiaren barruan esku hartzeko programak eskainiko zaizkie orientagarri |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.