Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
9,000
Burunbonua lortzeko Burundesaren Iru ako lehiatiletara jo behar da Gaztelerazko eskaera orria edo euskarazko eskaera orria honako esteketan jaitsi daitezke
9,001
Bonuaren jabe izateak ez du lehentasunezko eskubiderik ematen txartelari dagokionez Jesarlekuaren ziurtasuna eskuratzeko aldez aurretik leihatiletan txartela erosi behar da Horiek zabalik egongo dira asteko zazpi egunetan Ordutegiak ikusi
9,002
Familia ugariko izaera kreditatzen duten bidaiariek bidaia txartela erostean dagokion deskontua izango dute kategoria orokorreko familien kasuan eta kategoria bereziko familia ugariei dagokienez Familia ugarien deskontuak orain dauden beste batzuekin gehi sustapenekin metatu daitezke
9,003
La Union eta Burundesaren saltokietan dagozkion agiriak ekarrita indarrean dagoen Familia Ugariko Agiri eguneratua indarrean eta NANa edo pasaportearekin Autosalmentakioskoa
9,004
Familia ugariarengatik deskontua duen bidaia txartela erosten baduzu erostean aurkeztu eta bidaiatzen duzun bitartean horretarako kreditazioa eraman behar duzula gogorarazi nahi dizugu
9,005
Horrelako bidaia txartelak erabili ahal izateko ezinbestekoa da bidaiariak deskontu horren onuraduna dela kreditatzen duen agiria indarrean edukitzea Autobusera sartutakoan bidaiariak La Union eta Burundesako langileei aipatutako agiria erakustea ezinbestekoa da Baldintza hori bete ezean gidariek bidaia txartela erabiltzea galarazi behar dute eta ezin izango da inolaz ere dirualdea ordaindu Hala bidaiariak beste bidaia txartel bat erosi behar izango du bidaiatu nahi badu
9,006
Hang Em High euskaraz Zintzilika Itzak GoiGoian ko Ted Post estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da Clint Eastwood Inger Stevens Ed Begley eta Pat Hingle aktoreek antzeztu zuten
9,007
Jed Cooper Clint Eastwood azienda lapurtzea leporatzen dioten eta justizia heuren eskutik hartu nahi duten bederatzi gizonek urkatzera doaz Halere bi akats egingo dituzte bata okerreko gizona urkamendira eramatea eta bigarrena hil dutelakoan bizirik uztea Azken unean Fentom epailearen Pat Hingle agindupeko sheriffak heriotzetik salbatuko du Epaileak Cooperri iragana ahaztu dezala aholkatu eta Oklahomako lurraldean komisari lanpostua eskeiniko dio bertan eginkizun zailak bete eta kriminalak epailearen aurrera epaituak izateko eramanez
9,008
Halere Cooperren bizitza urkamendiko sokak estutzerakoan lepoan utzi zion zauriaz markatua dago gainera egun batez bederatzi gizon horietako bostek erasotu eta larriki zauritua utziko dute Raquel Inger Stevens izeneko emakumeak zaindu eta sendatuko du eta trukean bere senarra hil eta ondoren bera nork bortxatu zuen topa dezan eskatuko dio Cooper zaurietatik sendatzean epaileak bost erasotzaileak atzeman eta atxilotzeko baimena emango dio
9,009
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,010
Ibilaldia ez da edonolako ekitaldia Bizkaian euskararen alde ekiteko dagoen borondatearen isla baino Aurtengoa Bilbon egin da Lanbide Heziketako Harrobia ikastolak antolatuta Orain artekoen perspektiba zabaltzen du horrek ume eta gaztetxoen zentroez gain bestelakoetan ari diren ikastolen erakusgarri baita Luzaroan euskara adin txikikoekin lotu da gehiegi beharbada berau berreskuratzea horien esku baino ez zegoelakoan Baina hamarkadak ez dira alperrik joan eta sasoi bateko haurrak gizon eta emakumeak dira gaur egun ikasketak aspaldi bideratu zituztenak edo horretan ari direnak Hala euskal hizkuntza lan munduko esparru guztietan dago horiei eskerrak Euskara heldua da eta helduei dagokie jada dagokion lekuan jartzea Ezin gara beti geroko gerotan ibili orain egin behar baitira urratsak
9,011
Pozgarria da milaka lagun euskararen aldeko ekinean ikustea Bereziki Bilbon bada Garai batean Bizkaiko hiriburua eta euskara urrunduta zeudela ematen zuen baina gaur egun egoera oso bestelakoa da eta gero eta handiagoa gurea baino ez den hizkuntzaren oihartzuna bertako kale bazterretan Hirietara jauzi egitea da normalizazio prozesuaren mugarrietakoa euskara gero eta urbanoagoa izatea Paisaia bukolikoak eta herri txikietako giroa ezinbesteko ditu baina hori baino askoz gehiago behar du arnasa hartzeko eta etorkizuna bermatzeko Horregatik erabat estrategikoa da hirietan berau sustatzea eta bultzatzea Euskara ez zen inoiz Bilbotik joan eta beraz nekez esan daiteke itzuli denik Bilbok bere oinarrizko ezaugarrietan daramalako sortzetiko bere nortasunean Eta harreman hori elikatu egin behar da orain alde bientzat aukera betekoa delako
9,012
Konplexurik gabe jo behar da aurrera Beste hizkuntza askorekin bizikidetzan Baina bertokoa baino ez denak bereziki zaintzea behar duela ahaztu gabe Euskararen aldeko apustuak ezin du erdibidekoa izan azalekoa folklorikoa Osoa behar du benetakoa izateko eta elebitasun edo eleaniztasun erreala ahalbidetzeko Harrobia ikastola bezalakoek erakusten dute xede hori posible dela eguneroko lanak fruitu emankorrak ematen dituela eta asko egin dela jada Urtero erabat arrakastatsua da Ibilaldia Baina ezin du denborapasarako eguna izan Euskararen alde milaka borondate batzeko balio behar du hitzetatik hitzetara igarotzeko baina gaztelerazkoetatik euskarazkoetara Ahalik eta hizkuntza gehien menperatzea beti da beharrezko eta aberasgarri baina garen hori egiten gaituena sekula ahaztu eta bigarren mailako jarri barik
9,013
Medical Subject Headingsen arabera artralgia hitza soilik hanturazkoa ez den prozesu baten ondorio bada erabili behar da eta artritis hitza hanturazkoa denean
9,014
Diagnostikorako medikuak gaixoarekin duen elkarrizketa eta miaketa fisiko bat egiten da Artralgien kausa ezartzen saiatzerakoan garrantzia elkarrizketa prozesuko klinikan jarri behar da Gaixoari balizko kausetan sakontzea ahalbidetuko duten galderak egingo zaizkio
9,015
Artralgien kausak oso ezberdinak dira mailari dagokionez endekatze eta suntsitze prozesuetatik hasi osteoartritia kasu eta artikulazioa inguratzen duten ehunen hantura eragin dezaketen kirol lesioetaraino burtsitisa kasu Hauek beste arrazoi batzuengatik ere ager daitezke infekzio edo txertoen ondorioz esaterako
9,016
Jatorrizko kausa tratatzen denean mina maneiatzen jakitea oraindik garrantzitsua izan daiteke tratamenduan eta bere intentsitatea aldatu egingo da artralgiaren kausa zehatzaren arabera Luzaketa ariketak salmenta libreko edo medikatutako analgesikoak eta sintoma horiek hobetzeko egokitzat jotzen diren beste tratamendu gehigarri batzuk ere gehi daitezke
9,017
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,018
Probabilitate teorian eta estatistikan Markoven desberdintzak balio negatiboak hartzen ez dituen zorizko aldagai batek balio positibo jakin bat gainditzeko probabilitatearen goi borne bat ematen du probabilitate banaketaren itxaropen matematikoa bakarrik ezagutzen delarik existitzen bada
9,019
displaystyle aleq EX betetzen bada bornea edo desberdintzaren eskuin aldea baino handiagoa izango denez bilatzen den probabilitatea baino handiagoa den balio bat baino txikiagoa dela beti egiaztatzen baita
9,020
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,021
Nire lagunek ezagutzen dute sobietar kutsua duen ororekin sentitzen dudan filia berezia Erdarazko blogean aipatu nuen erosi berri dudan txanotxo xarmangarria Orain Pravdara bi gauzatxo dakartzat alde batetik blog bat English Russia deiturikoa Bertan gaur egungo Errusiari ateratako argazki gogor bezain ederrak agertzen dira Nigana heldu den azken kolekzioa abandonaturiko hegazkin sobietarrak
9,022
booksgooglecom Donostiako EuskalErria aldizkaria hirugarrenez umezurtz gelditu zenean Toribio Alzagak hartu zuen bertako gidaritza eta ez zuen ardura hori horretan hainbat ipuin bertso ateraldi antzerki labur eta abar idatzi zituen EuskalErriako orrietan erdarak aldizkarian zuen nagusitasuna zertxobaithttpsbooksgooglecombooksaboutAdarrarenipuinakhtmlidJrEovoiaACutmsourcegbgplusshareAdarraren ipuinak
9,023
Donostiako EuskalErria aldizkaria hirugarrenez umezurtz gelditu zenean Toribio Alzagak hartu zuen bertako gidaritza eta ez zuen ardura hori horretan hainbat ipuin bertso ateraldi antzerki labur eta abar idatzi zituen EuskalErriako orrietan erdarak aldizkarian zuen nagusitasuna zertxobait arinduz Hemen argitaratzen da ipuin horien halako hautapen zabal bat Adarraren ipuinak izenburuak bestalde Alzagak EuskalErrian erabili zuen izengoitia dakarkigu gogora
9,024
TORIBIO ALZAGA Donostia Euskarazko antzerkigintza suspertu eta elikatu duen idazle oparoenetakoa Testusortzaile eta egokitzaile ez ezik zuzendari antzezleen irakasle eta oro har teatroarekin zerikusia duten lanmota gehienetan aritua Euskal Herriko lehen teatroeskolan hau da ean Donostian sortutako Euskal Izkera ta Iztunde Eskolan zuzendaria izan zen hasieratik ra bitartean Egile gisa batik bat umorezko antzerkiak idatzi zituen inori kalterik egiten ez dion umorez eginak Bestalde estilo erraz eta hurbila erabili zuen lehenengo entzunaldian ulertzeko modukoa Eragin handia izan du bere garaiko eta ondorengo antzerkiegileengan
9,025
Azteazkenean Kalakan ikusi nuen Arruti ta bere diskurtsoa entzun ostean aurreko galderari erantzun zion Ilegalizazioaren errua ezker abertzaleak berak zuela bere portaeragatik Hau da justifikatu egin zuen ta Murua baten aurrean beraien kartzelaratzeaz ezer esaten ez zuela planteatzerakoan Arruti ixilik erre ke erre
9,026
Gustatzen zait Arruti bere argumentuak ta etaren aurkako bere gogortasuna baina hortik egia osoa ez esatea aldea dagoela deritzot ta batzutan hori ikusten dut
9,027
Duela berrogeita hamar urtetik baino gehiagotik Bilbon goi sukaldaritzaren sinonimo izan Guria Bakailaoa da jatetxe ezagun honen plater izarra Toki dotorea da estilo ingelesekoa eta Bilboko Kale Nagusiaren erdierdian dago
9,028
Euskal Masoneriak bere pentsamendu askearen eta gizaki guztien arteko anaitasun tolerantzia idealen ospatzen du mundu osoan Adierazpen instituzional honen bitartez printzipio hauen ohorea onartzeko batu gara XXI mendean Masoneria eta bere ideal demokratikoak defendatzeagatik jazarpena zehapenak espetxe zigorrak erbesteratuak edota exekutatuak diren pertsonen sufrimendua etengo den eguna ikusteko desioarekin
9,029
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen eta gaztetatik hainbat egunkaritarako kolaborazioak egin zituen tartean Deia Diario Vasco El Correo Espa ol edo Egin baina baita Euskal Herritik kanpoko batzuk ere
9,030
Gaztelaniaz idazten zuen idazle garaikiderik emankorrenetarikoa izan zen liburutik gora eginda Horien guztien artean Autores Vascos da aipagarriena idazleren fitxak biltzen dituena Antzerkigintza ere landu egin zuen
9,031
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,032
an ezagutu zuen Patricio Apey txiletar tenisjokalari eta entrenatzailea baina urtebete baino ez ziren ibili elkarrekin Sabatiniren ustez hark ematen zion prestakuntza teknikoa ez baitzen egokia Hurrengo entrenatzailea ngel Jim nez izan zuen an Argentinako Irekia irabazi zuen Arantxa nchez Vicarioren kontra Urte horretan bertan Roland Garroseko finala galdu zuen Steffi Grafen kontra an hainbat txapelketatan parte hartu zuen hala nola Frantzia Britainia Handia eta Estatu Batuetako irekietan Finalerdietara iritsi zen Frantziako Irekian Urte horretan bertan Grafen bikotekide zela Frantziako Irekiko finalera iritsi zen Martina Navratilova ere izan zuen bikotekide eta Italiako Irekia irabazi zuen harekin an hemezortzi urte zituela Olinpiar Jokoetako zilarrezko domina eta Emakumezkoen Mastersa irabazi zituen ean Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen Steffi Grafen kontra eta an Italiako Irekia an Masterrean berriz nagusitu zen Lindsay Davenporten kontra New Yorkeko Madison Square Gardenen
9,033
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen egunean Egileeskubideen jabeak Eusko Jaurlaritzak hiztegi horiek CCBY lizentziarekin argitaratu ditu Open Data Euskadi webgunean
9,034
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,035
Shikoku uhartearen iparekialdean kokaturik dago Awaji uhartearen ondoan naruto zubiak lotzen ditu ertz biak Setonaikai Parke Nazionalaren barnean dago eta bertako uretan sortzen diren Narutoko zurrunbiloengatik da ezaguna
9,036
Lehen Mundu Gerran eta artean Gerrapresoen kanpalekua egon zen Naruto preso alemaniar eta austrohungariar izan ziren bertan ko martxoaren ea eratu zen udalerria
9,037
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,038
Errumania errumanieraz Rom nia rom nia ahoskatua Hegoekialdeko Europako estatu burujabea da Mendebaldean Hungaria eta Serbiarekin du muga iparraldean Ukrainarekin iparekialdean Moldavia eta Ukrainarekin ekialdean Itsaso Beltzarekin eta hegoaldean Bulgariarekin kilometro koadroko eremua hartzen du eta milioi biztanle baino gehiago zituen tik Europar Batasuneko kidea da Bukarest da hiriburua eta hiri nagusia
9,039
Finantza barrutia edo negozio gunea ingelesez Central business district munduko hiri handienetan normalean erdigunean egon ohi den finantza merkataritza eta negozio gune nagusia da Gehienetan gune hauek hirien erdigunean egoten dira eta zoruaren prezio altua dela eta etxe orratz ugari altxatzen dira
9,040
Dena den finantza barrutiak hirien kanpoaldean ere altxa daitezke hiri horren betiko itxura ez aldatzeko horren adibide Parisen dagoen La fense finantza barrutia Honen arabera bi finantza barruti mota daude berez hiri baten erdigunean higiezinen prezio garestiak direla eta sortzen dena eta planifikaturiko hirigintza plan baten bidez eraikitakoa
9,041
Txinako Herri Errepublikako hiri guztietako finantza barrutiak aurretik planifikaturikoak dira eta Shanghain Londresen gertatu bezala gune bat baino gehiago dago Hongqiao Bund eta Lujiazui
9,042
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,043
Miranda Taylor Cosgrove Los Angeles Kalifornia ko maiatzaren estatubatuar aktore abeslari eta musikagilea da Hiru urterekin hasi zen aktore lanetan hainbat iragarkitan agertu eta gero Bere lehen filma an egin zuen School of Rock filmean Summer Hathawayren papera egin zuenean Hortik aurrera hainbat telebista saiotan paper txikiekin hasi zen baina urteak pasa ahala garrantzia irabazi zuen Nickelodeon telebista katean Drake Josh telesailan egindako papera dela eta
9,044
an iCarly nerabeen sitcomeko protagonista lanetan hasi zen an utzi zuen arte eko maiatzan irabazten zituen telesaileko atal bakoitza egiteagatik soldatarik handiena zuen telebistako bigarren umea an Guinness Errekorra eskurtu zuen inoiz ume aktore batek jasotako soldatarik handiena izateagatik Despicable Me telesailan Margoren ahotsa egin zuen baita ko sekuelan ere Girlfriend in Coma telesailaren pilotoa egin zuen NBC telebistarako baina ez zen telesaila aurrera atera Christina Riccik utzi zuelako an NBCren Crowded telesaileko protagonista izan zen
9,045
Musikari gisa iCarly telesailan hasi zen abesten lau abesti zituen album batekin an bere lehen albuma egin zuen About You Now izenekoa
9,046
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,047
Beatriz da Silva jaiotzez Beatrice da Silva Menezes Campo Maior Portugal Toledo ko abuztuaren portugaldar lekaimea izan zen Ordena kontzepzionista edo Gure Ama Birjinaren Sortze Guztiz Garbiaren Ordena izeneko emakumezkoen kongregazio katolikoaren sortzailea izan zen an urtean beatifikatu egin zuen Pio XIak eta Paulo VIak santu izendatu zuen an Jaieguna abuztuaren an ospatzen da
9,048
Campo Maior hirian Portugal jaio zen urtean orduan Portugalen mendean zegoen Ceutan jaio zela uste izan da urte askoan Ruy Gomez da Silva eta Isabel da Menezes nobleen alaba eta Amadeo Portugalgoaren arreba izan zen Isabel dAv printzesaren gortelaguna izan zen urte askotan eta Joan IIa Gaztelakoa esposatu zuenean Gaztelara ere lagundu zion Gortearen bizitzaz gogaiturik Toledoko zistertar monasterio batera sartu baina azkenik Isabel erreginaren laguntzaz ordena berria sortu zuen
9,049
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,050
Olmeka Mesoamerikako antzinako zibilizazioa izan zen Mexikoko golkoaren kostaldeko eskualde zabal batean garatu zena oraingo Veracruz estatuan eta Tabasco ekialdean Ezagutzen den Amerikako lehen zibilizazioa izan zen eta urtetik urtera arte iraun zuen Kultura honen hiru gune nagusiak San Lorenzo La Venta Cerro de las Mesas eta Tres Zapotesen daude non eraikin erlijioso eta tenpluak izan zitezkeenen hondakinak aurkitu diren
9,051
Olmekak Kolon aurreko Mexikoko lehen kultura aurreratuaren moldatzaileak izan ziren Mexikoko golkoko hegoaldeko kostalde inguruan bizi izan ziren Papaloapan ibaiaren eta Laguna de rminos aintziraren artean gaur egungo Veracruz eta Tabasco estatuetan Bizibidez nekazariak arrantzaleak eta ehiztariak ziren Erlijio eta gizarte egitura aurreratua zuten jaguar itxurako jainko bat gurtzen zuten eta zenbatzeko sistema bat eta egutegia ere bazuten gero maiek erabili zutenaren antzekoa Baina olmeken kultura arteagatik da ezaguna batez ere tenpluak eta piramideak eraiki zituzten eta harria artez landuz estatuak eta goierliebeak egin zituzten oso ezagunak dira eskulturak basaltozko harri handietan landutako buru erraldoiak bi metro baino garaiagoak biribilak sudurmotzak ezpainlodiak eta burukoa edo kaskoa dutenak Lehen eraikinak urte ingurukoak dira baina olmeken kulturak bitartean izan zituen urterik oparoenak eta eragin handia izan zuen Mexikoko eta Erdialdeko Amerikako ondorengo kulturetan hala nola maia tolteka eta zapoteka herrienetan urtetik aurrera olmeken arte estiloaren eragina ahulduz joan zen eta zibilizazioak urteetan ere bizirik iraun arren nagusitasuna galdu zuen
9,052
Zibilizazio olmeka izan zen adituen ustez Erdialdeko Amerikako lehenengoetakoa eta hark finkatu bide zituen ondorengo mendeetako eskualdeko zibilizazioen ezaugarri aipagarrienak hiriguneak piramide tankerako monumentuak monolito zizelatuak behe erliebez apainduriko aldareak harri bitxizko estatua txikiak idazkera eta egutegia Politeistak ziren piztia itxurako jainko asko zituzten nagusia jaguarra nekazaritzarekin eguzkiarekin urarekin sumendiekin erlazionatuak
9,053
Idazkera hieroglifikoa garatu zuten lehen amerikarrak izan zirela uste da adibiderik zaharrena urte ingurukoa da nahiz eta puntu hau oso eztabaidatua den adituen artean Mesoamerikako ondorengo kulturetan ohikoa izan zen pilota jokoa asmatu zuten eta denbora neurtzeko egutegiak sortu zituzten
9,054
Aztarnategi olmeka nagusia arkitekturari dagokionez La Venta multzoa da Padurez inguraturiko uharte moduko batean dago eta ospakizunetarako gunea hilobiak eta jainkoei egindako eskaintzak agertu dira bertan Monumentu nagusia piramidea da tumulu koniko bat metroko garaiera eta metro inguruko diametroa duena Piramide olmeka gehienak bezala puntu kardinalak ditu ardatz eta hainbat zutabez hilarriz eta aldarez zegoen hornitua Piramidearen iparraldean laukizuzen formako plaza bat dago ospakizunetarako erabili bide zutena eta plazaren alboetan bi plataforma luze iparralderago patio moduko bat ageri da basaltozko zutabeekikoa eta beste tumulu txiki bat hondoan Garrantzitsuak dira halaber La Ventako serpentinazko mosaiko erraldoi bikainak jaguar jainkoari eskainiak
9,055
Olmeken eskulturaren ezaugarri nagusia lan erraldoiak eta miniatura lanak nahasian egin zituztela da Lan erraldoietan buruak dira azpimarratzekoak Harri bakarrez eginiko eskultura kubiko geometrikoak dira tona artekoak Agintari jainkotuei dagozkie eskultura erraldoi gehienak eta naturalistak dira Begi sartuak ezpain lodiak asimetrikoak masail puztuak sudur handia baina zapala eta oro har jaguarraren aurpegia gogorazten duten ezaugarriak dituzte Burua eta atzealdea larruz jaguar atzaparrez eta suge ezaugarriz apaindua zuten horiek ziren hain zuzen ere garai hartan etorkiaren sinboloak Buru erraldoiak bereziki aipagarriak dira izan ere era horretako eskulturak agertu diren inguruak ez dira lurralde harritsuak eta oso sistema aurreratua eta energia asko beharko zen harri horiek garraiatzeko San Lorenzoko buruak egiteko erabili zuten basaltoa esaterako gune hartatik kilometro ingurura zegoen harrobi batetik aterea da adituen ustez
9,056
Buru erraldoiez gainera hainbat aldare aurkitu dira monolitikoak hauek ere erlijio eszenak irudikatzen dituzten beheerliebe eta eskultura bikainez apainduak Laukizuzen formako oinarria izaten dute goialdean beheerliebeak dauzkate eta aurrealdean irudi irtenak Aldareetako irudietan ere nabarenenak dira gizajaguarren edo haurjaguarren ezaugarriak Jaguarra da izan ere arte olmekan gehien agertzen den irudia eta olmeken mitologia guztia jainko felino baten gurtzan oinarritua zela adierazten du horrek Jaguar irudiez gainera aipagarriak dira maskara irribarretsuak Buru erraldoiak eta aldareak arte ofizialaren erakusgarritzat hartu dira erlijio eta gertaera historikoei buruzko eszenak baitira nagusi
9,057
Eskultura txikiak eta miniaturak ere egin ohi zituzten olmekek harribitxizkoak jadea eta serpentina erabili zuten batez ere jadea urarekin eta emankortasunarekin lotzen zuten baina baita jadeita eta diorita ere Eskultura olmekak leunak dira eta bolumenari eman zitzaion lehentasuna ez dute sartuirten nabarmenik Hilobietan agertu dira eskultura txiki gehienak Cerro de las Mesas aztarnategian esaterako estatuatxotik gora aurkitu dira jaguar itxurako irudi sexugabeak islatzen dituztenak
9,058
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen egunean Egileeskubideen jabeak Eusko Jaurlaritzak hiztegi horiek CCBY lizentziarekin argitaratu ditu Open Data Euskadi webgunean
9,059
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,060
Andorra la Vella katalanez Andorra Zaharra esan nahi du Andorrako hiriburua da Estatuko azalera txikiena izanik biztanle kopuru handiena daukana da Biztanleria oso anitza da espainiarrak dira andorratarrak portugaldarrak eta frantziarrak Katalana da hizkuntza ofiziala baina gaztelania eta frantsesa asko erabiltzen dira
9,061
Hiriko dirusarrera nagusia turismoa da merkataritza eta zergarik gabeko bankusistemaz gain Gainera altzari tabako eta ko akaren onurak ere badaude
9,062
Hiriak ez dauka berezko aireporturik beraz hurbilena hiru ordutara dago Hau bere biztanleria txikia eta aurkitzen den lurralde menditsuaren emaitza da Gainera ez dauka tren geltokirik LHospitaletpr slAndorre frantziar hiriko autobus zerbitzu bat dagoen arren
9,063
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,064
dan na izenlaguna Todo Dana nai tta azkenian bapez Gizon danak aretxi begira Danak busti dia Ezin danen gustua ei Ik zti na biarr ko dana biarrek izenlaguna Dena beharrekoa badaezpadakoa nola halakoa No del todo satisfactorio de dudosa calidad na biarr an adberbioa Badaezpadan ez oso ongi As as regular Nerbixotatik pe lengo antzian osasunez be badakizu bai dana biarrian nabill dana gurako dana gurakua Eibar Leintz Handinahia Danagurako ase ezindako arrapatzaille gaizto bat aren uezaba AAG Eibes danai emonda adberbioa Gehiegikeria guztiei emanda kontrola galduta Alaba zarrena be danai emonda ei dabil drogia erana dan tik De todo Denda orretan danetik dago Danetik probau bia da
9,065
Bocaccio Giovanni Italiar idazlea Certaldo Toscana Certaldo Merkatari baten sasiko semea zen hamabi urte zituela Napolira bidali zuten ikasketak egitera eta merkataritzaren alorrean trebatzera Ikasteaz gainera Robert dAnjouren gorteko bizitza ezagutu zuen Garai hartako bizimoldea eta Maria dAquinorekiko amodioa kontatzen du legia di Madonna Fiammetta eleberrian Napolin zegoela bere lehen hiru lanak ondu zituen Filocolo toskaneraz eta hitz lauz Filostrato eta La Teseida poema epikoak inguruan Florentziara itzulirik hainbat moldetako lanak moldatu zituen Le Ninfale dAmeto inguruan Lamorosa visione alegia pastoralak Ninfale fiesolano idilio mitologikoa bertsoetan emana Bidaia batzuk egin zituen baina Florentziako izurritearen garaian bertan zegoen Gertaera hark bere lan nagusiaren ideia idaroki zion Izan ere an bertan Il Deccamerone idazten hasi zen an burutu eta argitaratu zena Lan honek ospe handia ekarri zion eta kargu ofizialetarako bidea ireki Halatan etik aurrera Avignonen eta Erroman egon zen enbaxadore gisa Denboraldi laburrean guztiz elkarren aurkako diren bi liburu idatzi zituen Il Corbaccio emakumeen satira bortitza eta De claris mulieribus emakumeen laudoriozko biografia saila Petrarcaren De viris illustribus haren moduan an jasan zuen krisiaren ondorioz Il Decameroneri uko eginez antzinateari buruzko ikasketak sakontzera eta jaierazko egintzetara emana bizi izan zen Azken aldi honetakoak dira Tratatello in laude di Dante eta De genealogis deorum mitologia klasikoaren bilduma zabala liburu Petrarcaren laguna zen eta haren eragin nabarmena du Bocaccio da inondik ere Italiako prosaren sortzailea
9,066
Idazkuntza eta sorkuntza prozesu oro da norbere buruaren eta norbere sorkuntzaren gaineko kontzientzia hartze prozesu gradual apurkakoa Ibilbide artistikoan garapena kontzientzia hartzearekin estu lotuta doan bidea da eta hala intuiziozkoa inpultsiboa zen sorkuntza bestelako begiz ikusteko eta aztertzeko aukera du egileak kontzientzia hartze horrek bere bidea eginda Denborak besteren artean distantzia ezartzen du iraganarekiko iraganeko sorkuntzarekiko eta distantzia horrek ironiara darama maiz idazlea ez dagoeta distantziarik gabeko ironiarik Nola nintekeen hain poeta txarra galdetuz zabaltzen du Xabier Montoiak Bingo bere produkzio poetiko osoaren berridazketa jasotzen duen bilduma bere buruarekiko distantzia hartuz bere iraganeko sorkuntzaren gaineko kontzientzia agerraraziz Baina ironiara ez ezik iraganeko sorkuntza hori berrikustera berridaztera ere badarama idazlea distantziak eta hala aurkezten ditu bilduma honetan Anfetami Likantropo eta Narraztien mintzoa liburuko poemak gaurko distantziatik berrikusita berridatzita
9,067
Egilearen ibilbidean atzera egin eta bere hastapeneko poesiarekin aurrez aurre jartzea adierazkortasuna lortzeko muturretara jotzen duen poesiarekin topo egitea da gaztetasuna amorrua irrika urgentzia eta probokazionahia darion poesiarekin topo egitea Poeta gazteari ez zaizkio baliagarri poesia kanonikoak erabilitako iruditeria eta lexikoa eta ereduaren oreka eta neurria apurtuz aurkitzen du bere nitasunak espresatzeko bidea Bukowskiren irakurle jarraitzaile eta inoiz itzultzaile izandako Montoiak bere egiten du estatubatuarraren esanezina esateko irrika moldea apurtzeko asmoa eta tabuaren esparruan poesiaren iruditeria kanonikoaren antipodetan aurkitzen du transgresiorako eta poesia berri baterako eremu semantikoa alua putza semena pixa hilerokoa Sakratua profanatuz tabua poesia bihurtuz norma hautsiz entzunarazten du bere ahots urgentea poetak rock rolletik heredatutako posea bere eginez Baina apurtu eta irauli nahi duen hein berean ezagun du egileak tradiziotik jarauntsitako hizkuntza poetikoaren ezagutza sakona ez ezik haren baliabideak ustiatzeko abildadea ere eta horretan datza hain zuzen Montoiaren poesia berezi egiten duten ezaugarrietako bat The Doors edo David Bowieri egindako keinuekin batera lekua dute Dylan Thomasek edo Arthur Rimbaudek bere lanetan baita Gabriel Arestik edo Atxagaren Etiopiak ere Kontrastetik eta muturren arteko talkatik eratortzen da Montoiaren poemen indar estetikoa ez ezik ertzean margenean garatzen den errealitate eta bizitzaren irudikatze poetikoa
9,068
Hiru liburuz eta hainbat poema argitaragabez osatua izanagatik poema liburu bati darion tonubatasuna eta trinkotasuna dario Bingo bildumari eta badu horretan zeresanik liburua osorik zeharkatzen eta batzen duen heriotzarekiko larriminak eta bakardadeari itzuri ezinak mundu ikuskera etsituak Batasunean bada nolanahi garapena antzemateko tarterik Anfetami aren batbatekotasunak Narraztien mintzoako lerroen espresibitate gorenean aurkitzen du gailurra Hortik aurrera berriz isiltasuna hautatu du poetak harik eta bere bizipenen adierazpide bakarra isiltasuna zuela jabetu zen arte eta bakanetan baino ez du jotzen poesiara Bide baten agortzearen kontzientzia hartuta honezkero distantziak dakarren ironia ezaugarri hartu poeta bera pertsonaia bihurtu eta bestelako bideak urratu beharrak hartzen du idazlea molde klasikoetara itzuliz sonetoa edo zortziko handia neurritzat hartuta poemaren bat ingelesez paratuz
9,069
Bingoan bezala poesian ere zeinuen eta lerroen konbinazio zehatzak perfektuak dakar saria Bingoan ez bezala baina poesian konbinazio horiek ez dira zoriaren ondorio Eta Montoiak badu bazuen poesian bingo jotzen asmatzeko behar diren gakoen berri Irakurri Bingo bestela
9,070
Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena eta bertako biztanleen ingururekin errepublikarrak dira gehiengo nabarmen Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan onerako baino gehiagotan txarrerako Hala ere bere garaian britainiarrek nogoarea deitzen zioten ez joan gunea katolikoen gotorleku horretan arazo eta kezkak aldatuz doaz urteekin Lehen gorriz heriotzekin lotutako datak
9,071
Irakurri ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak Bakoitzak bere erara baina elementu komun askorekin Bai nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan muralez betea eta iraganeko gatazka ia arnastu egin zitekeena Eguzkiak aspaldi gabon esana zuenean heldu nintzen Gauzak horrela hiriarekin lehen hartuemana hurrengo egunerako utzi nuen Ostatua goizean goiz utzita etxe kantoi guztietara begira ibili nintzen urduri
9,072
Irlanda irla osoa izendatzeko erabiliko dugu Egun bi zatitan dago banatuta Irlandako Errepublika independentea urteaz geroztik eta Ipar Irlanda Erresuma Batuko parte Lau probintzia historikok osatzen dute Irlanda Munster Leinster Connacht eta Ulster Azken honetan dago kokatua Erresuma Batuaren menpe dagoen lur zatia baina Ulster osoa ez dago Elizabeth II erreginaren esanetara Errepublikarrek sei konderriak terminoa erabiltzen dute eta Ipar Irlanda ekidin ez baitute irlaren
9,073
Durangoko Azoka ate joka da eta ARGIAk urtero bezala bere txokoa izango du Landako gunean ohi bezala Barrenkaleko lehenengo hiru mahaietan sarrera nagusiaren eskuinaldean Oztopo eta hesiak gainditu eta informazio burujabearen aldera pasatzeko abagunea izango duzu Hor aurkituko dituzu aurten argitaratu ditugun azken nobedadeak eta produktuak gainera ARGIAkoa egiteko eta komunikazio proiektu honen inguruko zure iritzia partekatzeko
9,074
GuraSOS elkarteak Donostian larunbatean aurkeztu du bere Hitzartu ekimena hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren konponbide adosturantz eramateko Eztabaida eta hondakinen plan berria bideratuko duen batzorde teknikoaz gain zenbait pertsonalitatez osatutako berme batzordea izendatuta GuraSOSen lehenbiziko ekintza izango da euro biltzea gastuetarako Joseba Belaustegik aurkezpenean esan duenez hau esperimentu bat da horregatik aurkeztu dugu Euroka
9,075
Badator barraskilo operazioaKotxe karabana urriaren an Ya viene la operacion caracol El de octubre coche caravana pictwittercom ECDAwMTEb Erraustegiaren AM ErrausAurkMugi October Kaleko ekintza berri baten berri aurreratu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegia salatzeko barraskilo operazioa burutuko dute Zubieta inguruko herrietan urriaren an Maiatzean burutu zuen EAMek gisa honetako lehenbiziko ekintza autobideetako
9,076
Errausketarik ez Osasuna bai eta Alternaiba badago aldarrikatu dute Donostiako banderaren bigarren estropada igandean Kontxako hondartzan Errausketaren Aurkako Mugimenduak Koordinadorak eta Donostia Bizirik plataformak deituta bildu ziren Gipuzkoa osotik hurbildutako hainbat herritar Koordinadorako arduradun beteranoek oroitarazi zutenez hamahiru urte dira Gipuzkoan hondakinak errausteko asmoen kontra gizarte mugimenduak lanean eta borrokan ari
9,077
Gaurko bertsolaritzaren bilketa antolaketa eta gizarteratze sistematikoa egiten du historikoari ere muzinik egin gabe eta egungo bertsolaritzaren beharrei erantzunez dokumentazio mailan mota guztietako zerbitzuak gauzatzen ditu Ikerkuntza sustapen transmisio eta komunikazio egitasmoetarako ezinbesteko tresna da
9,078
Mintzolaren bidez bertsolaritzaren ikerketaren dokumentazio beharrak asebetetzeaz gain Xenpelar Dokumentazio Zentroak garatutako tresnei eta esperientziei etekina atera eta Ahozko Elkargunean zein Kulturartean eskainiko dira bertan bildutako beste ahozko sorkuntzen dokumentazio egitasmoetan lagungarri izateko helburuarekin
9,079
Auto bat Mini modelokoa Bartzelonako Calders liburu dendako kristalaren kontra abiada bizian Krax Aurpegia estalita daukaten pertsonak ateratzen dira lapurtzeko asmoz Liburuak lapurtzeko asmoz Segurtasun kamerek grabatu dute The Italian Job filma gogora ekartzen duen eszena baita dendako jabeek Youtuben jarri ere Hurrengo egunean albiste bihurtu da hiriko periodiko nagusietan Auto batekin liburu dendaren kontra jo dute liburuak lapurtzeko kontatu zuen Kataluniako El
9,080
Jatorri askotako pertsonak bizi dira Euskal Herrian Kanpotik etorri eta euskara ikasi duten lagun batzuen bizipenak jaso ditugu bideo honetan
9,081
Akropolia grezieraz Antzinako Grezian hiri gainean kokaturiko gotorlekua zen guda garaietan jendeari babeslekua ematen ziona Zenbait hiritakoak dira ospetsuak Atenasko Akropolia Prienekoa Mizenaskoa Tirintokoa eta abar
9,082
tr illa tr illia izena Abaila Honda Guk beti traillia esaten gontsan bai gure zaarrei entzuten notsen ori Gerrako kontuak ibilli tta len abailliakin juten zittuztan da Don Sin bailla
9,083
Hondarribiko hotel eta ostatu guztien datuak biltzea falta bada ere uztaileko hilabetean hotelen okupazioa ekoa izan dela kalkulatzen da Datua joan den urtekoa baino baxuagoa da izan ere pasa den urtean ko okupazioa lortu zen Hala ere Hondarribiko hoteletako sektorea bisitarien kopuru honekin pozik agertu da eta abuztuko hilabetean datu hobeak lortzea espero dute Hondarribiko gaualdien kopuruari dagokionez bataz bestekoa gaueko izan da bisitari bakoitzeko
9,084
Hondarribiko bisitarien jatorriari dagokionez bisitarien Espainiako da berezirik Andaluzia Madril Katalunia eta GaztelaLehoikoak Bestetik bisitarien Frantzia Erresuma Batua Estatu Batuak Alemania edo Belgika bezalako atzerriko herrialdeetatik dator Kontsultaren bat burutu zuten gainontzeko bisitarien jatorriari dagokionez Euskadikoak dira Gipuzkoako bereziki eta Hondarribiko hiri bertakoak
9,085
Uztaileko hilabeteko egun gehienetan eguzkia nagusi izan da eta eguraldi atsegina hiriko ostalaritza sektore eta zerbitzu nautikoak eskaintzen dituzten hiriko enpresa ezberdinentzat lagungarri izan da Gainera uztaileko hilabetean zehar kontzertu eta ekintza ugari antolatu dira eta horien artean Hondarribia Blues Festival jaialdia nabarmentzekoa da
9,086
djKaiku Egunkaria itxi bezperan Jai Alai Katumbi Express Bilboko kafeantzokia beteta biharamunean berriz jo zuten egunkaria Manu Chao eta Fermin Muguruza
9,087
Islandiako hiriburua Reykjav badiaren hegoaldean dago Hiriburutik Akranes penintsula ikustea posible da eta Sn fellsj kull penintsula ere antzeman daiteke kmko distantziara
9,088
Reykjav iparraldean kokaturik Kollafj urren Vi ey uhartea dago Nahiz eta bertako herria urtean eraikia izan uhartea mendetik erabilia izan da Izan ere arrantzan bertara joaten zirenez bertan monasterio bat eraiki zuten ekaitz egunetan itsasgizonak bertan babesteko
9,089
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,090
Legea urriaren ena Amnistiarena ko urriaren ean Espainian promulgaturiko amnistia legea izan zen hilaren ko BOEn argitaratu eta indarrean egon zena
9,091
Preso politikoen amnistia ezartzen zuen lege honek ko abenduaren baino lehen egindako ekintza politikoak matxinada sedizio eta laguntza ukatzea barkatu zituen Espainiako trantsizioa sendotzeko asmotan
9,092
Lege honetan oinarrituta Espainiako epaitegiek ezin dituzte Gerra Zibilean eta frankismoan egindako genozidio eta nahitaezko desagertzeak epaitu Human Rights Watch edo Amnesty International erakundeen ustetan nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da horrelako delituak ezin direlako preskribatu
9,093
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
9,094
arima bortizkeria kirtenkeria sexu eta umorez jositako nobela duzu Bizi garen garaian gaien aldrebeskeria eta hizketaren zatarkeria inorentzat eskandalagarri bihurtzea zaila bada ere inork lortzekotan Jim Thompsonek lortu du Hori guztia nolabait gozatzeko arintzeko geldi daitekeen errekurtso bakarra umorea da Eta obra honen zenbait pasarteri umorea dario beltz samarra bada ere Hemen detektiberik azaltzen bada ere ez duzu hau detektibe ixtorio klasikoa Herri koxkor bateko arima besterik ez du gorabeherak kontatzean gizakiaren gaiztakeriarako isuria boterearen paranoiaren ondorioak eta esperantzarik gabeko mundu honen barnea azaltzen zaizkigu
9,095
Agindu honen xedea ko ekitaldian zehar zinemarako telebistarako eta multimediarako proiektuen garapenaren alde dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da Hau joko da proiektuen garapentzat ikusentzunezko edota multimedia ekoizpen baten prestaketa eta diseinua produkziofasearen beraren aurretik egin behar diren operaziotan zentratua eta eta urteetan zehar egingo direnak
9,096
Gaur egun tokiko merkataritzaren egoera ez da erraza baina liga honetan elkarrekin aritu behar dugu asko baitugu jokoan gogorarazi du Retortillok
9,097
WhatsChat Boa Viagem testua moduan edo webcam modua Web Via artean aukeratzeko aukera ematen dizu Horrela gure aplikazioaren ezaugarri guztiak oso esperientzia izango duzu
9,098
WhatsChat Comuna deda testua moduan edo webcam modua Web Via artean aukeratzeko aukera ematen dizu Horrela gure aplikazioaren ezaugarri guztiak oso esperientzia izango duzu
9,099
Bizintek ingeniaritzak abian jarri du Gradu Amaierako Proiektuen Bizintek Sarien bigarren edizioa helburutzat harturik laguntza ematea Euskadiko ingeniari gazteei eta ikusgarritasuna ematea Industriarako egiten dituzten proiektu berritzaileei