Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
8,800
Antzinako Egiptoko zibilizazioaren arrakasta Nilo ibaiaren aldaketetara ongi moldatzetik dator Ibar emankorraren ureztatze kontrolatuak uzta oparoak eragin zituen gizartearen eta kulturaren garapen handia eragin zutenak Horrela administrazioek edo gobernuek meatzaritza sustatu idazkera sistema sortu eta nekazaritza zein eraikuntza bultzatu zituzten eta inguruko giza taldeekin merkataritza garatu eta gerra garaipenak lortu zituen eskualde osoko zibilizazio nagusia bihurtzeraino Ekintza hauek sustatzen eta antolatzen elite kultural eta militar bat sortu zen eskribak apaizak administratzaileak egiptoarren batasuna ziurtatzen zutenak erlijio konplexu baten inguruan
8,801
Antzinako egiptoarren lorpen ugarien artean daude matematika sistema konplexuak meatzaritza aurreratua behaketa eta eraikuntza hainbat eraikin monumental altxarazteko piramideak tenpluak eta obeliskoak teknika garatuak faiantza eta beiraren teknologia zehatza medikuntza sistema praktiko eta eraginkorra literatura forma berriak ureztatze eta nekazaritza sistema emankorrak eta munduko lehen bake hitzarmena Egiptok ondare iraunkorra utzi zuen artea eta arkitektura geroko hainbat estiloren oinarri izan dira artelanak mundu osoan daude barreiatuta euren arrasto monumentalek hainbat bidaiari eta idazle inspiratu dituzte eta erlijioak eragin handia izan du gure munduaren ikuskeran
8,802
Nilo ibaiak markatu du bizitza munduaren eremu honetan milurtekotan zehar Niloren ertzean eta basamortuko oasietan haitzetan zizelkatutako aztarnak ageri dira milurtekoan ehiztaribiltzaile eta arrantzale kulturak zerealehotzaile kultura baztertu zuen Klima aldaketaren eta gehiegizko abeltzaintzaren eraginez Egiptoko larreak idortzen hasi ziren eta inguruan Sahara basamortua agerrarazi zuten Gizataldeak Nilo ertzerantz migratu eta nekazaritzan oinarritutako gizarte zentralizatuago bat sortu zuten
8,803
inguruan kultura neolitikoa Nilo haranean sustraitu zen Garai honetan Egiptoko lika ez zen gaur egun bezain idorra Egiptoko hainbat eskualde sabanaz estalirik zeuden eta ungulatu ugari zeuden hanhemenka jaten Fauna eta flora askoz anitzagoa zen ingurune guztietan eta Niloko eskualdeak Anseriformes taldeko hainbat hegazti zituen Ehizatzea ohikoa zen egiptoarren artean eta garaia honetan hainbat animalia bezatu zituzten
8,804
urterako hainbat tribu txikik kultura ezberdinak garatu zituzten nekazaritza eta abeltzaintzaren gaineko kontrol handia erakutsiz Kultura hauek euren materialak garatu zituzten hala nola eltzegintza eta pertsonen dekoraziorako elementu ezberdinak Kultura hauetatik handiena Egipto Garaian Badariarrena izan zen ziurrenik Mendebaldeko Basamortutik etorriak euren zeramika harrizko tresneria eta kobrearen erabileragatik ziren famatuak
8,805
Naqada aroak Egiptoko zibilizazio dinastikoaren aurrekaritzat hartzen dira Naqada aroetako lehenengo atalari Amratiarra deitzen zaio Naqada eta bigarrenari Gerzeh Naqada II hainbat garapen teknologiko ekarri zituztenak Naqada Aroan egiptoar aurredinastikoek obsidiana ekarri zuten Etiopiatik eta lauzak egiten ikasi zuten hori erabilita Naqada II garaian Ekialde Hurbilarekin lehen harremanak sortu ziren bereziki Kanaan eta Biblosekin urtetan Naqada kulturak nekazalkomunitate txiki batetik zibilizazio boteretsu baterako bidea egin zuen Nilo harana eta bertan zeuden herrien gaineko kontrol osoa eskuratuz Euren boteregunea Nejenen ezarri zuten grezieraz Hierakonpolis eta beranduago Abidosen Bertatik Naqada IIIko liderrek lortu zuten Egiptoko kontrola hedatzea iparralderantz Nilo osoan zehar Nubiarekin bide komertzialak ireki zituzten hegoalderantz oasi ezberdinekin mendebalderantz eta Ekialde Hubileko eta Mediterraneoko kulturekin ekialdean
8,806
Naqada kulturak ondasun material kopuru handia sortu zuen euren eliteak zuen botere eta aberastasun pilatzearen erakusgarri baita jendartean erabiltzeko ondasunak ere hala nola orraziak estatua txikiak ontziteria margotua harrizko ontzi dekoratiboak paleta kosmetikoak eta urre lapis lazuli eta bolizko bitxigintza Zeramikazko kristal bat garatu zen faiantza izenekoa Erromatar Garaia heldu arte erabili zena kopak amuletoak eta figuratxoak egiteko Egiptoar hieroglifo zaharrenen aztarnak Naqada III garaiko buztinezko ontzietan agertzen dira Aro Aurredinastikoan inguruan
8,807
Aro protodinastikoa Sumer eta Akadtar Inperioarekin batera sortu zen baita antzinako Elamen garai berean III mendean Manetho egiptoar apaizak faraoien zerrenda osatu zuen eta Menesetik hasi zen dinastia kontatuz Gaur egun ere sistema hori erabiltzen dugu Bere historia ofiziala Meni izeneko errege batekin hastea erabaki zuen Menes grezieraz Egipto Garaia eta Egipto Beherea urte inguruan batu zituela esaten zena
8,808
Antzinako Egiptoko idazleek eta historialariek idatzi zutena baino geldoago izan zen estatu bateratu baterako trantsizioa eta ez zegoen garaiko idazkunik Menes aipatzen duenik Ikerle batzuen arabera hala ere Menes mitiko hori Narmer faraoia izan zitekeen Narmerren Paletan agertzen dena errege jantzi zeremonialekin bateratze ekintza sinbolikoa irudikatuz Aro protodinastikoan urte inguruan lehen faraoien dinastia egonkortu zen Egipto Beherean eta bere hiriburua Menfisen ezarri zuen Bertatik lanindarra eta Niloko deltaren nekazaritza kontrolatzen zuten eta Ekialde Hurbilera zihoazen merkataritza bideak menperatzen zituzten Faraoien botere eta aberastasuna handituz joan zen periodo dinastiko goiztiarren Abidosen eraiki zituzten mastaba motako hilobiak eta bestelako heriotzarako egiturak ikusita Faraoiak deifikatzen hasi ziren euren heriotzaren ostean Erregetzaren instituzio indartsua garatu zuten faraoiek eta lurraren langileen eta baliabideen gaineko estatuaren kontrola zilegiztatzeko baliatu zuten boterea Horrek Antzinako Egiptoko zibilizazioaren hazkuntza eta biziraupena ziurtatu zuen
8,809
Arkitektura arte eta teknologian aurrerapen handiak eman ziren Egiptoko Inperio Zaharraren garaian batez ere nekazalprodukzioaren hazkundeak eragindako biztanleria handitzearren eraginez administrazio zentral garatua eratu zelako Antzinako Egiptoko lorpen ezagunenak diren Gizako piramideak eta Gizako Esfinge Handia aro honetan eraiki ziren Djati baten zuzendaritzapean estatuko ofizialek zergak jasotzen zituzten ureztatzeko proiektuak koordinatzen zituzten eta nekazaritza hobetzeko lanak kudeatzen zituzten nekazari asko eraikuntza proiektuetara bideratzea lortuz Bakea eta ordena mantentzeko justiziasistema sortu zuten
8,810
Administrazio zentralaren garrantziarekin batera eskribau eta ofizialen klase berria eratu zen Klase honek faraoien faborea zuen eta euren lanaren truke eraikin garrantzitsuak jaso zituzten Faraoiek lurrak lagatzen zituzten euren heriotza kultu eta tenplu lokalen mantenua ziurtatzeko baita euren heriotzaren ostean ere Ikerlarien ustez bost mendeko praktika horrek pixkanaka higatu zuen faraoien botere ekonomikoa eta ekonomiak ezin zuen mantendu hain denbora luzez administrazio zentralizatu handi bat Faraoien boterea gutxiagotzen zihoan heinean nomarka deitutako eskualdegobernadoreek faraoien supremazia arriskuan jarri zuten Honek eta artean egon zen lehorte handiarekin batera urteko gosete bat sortu zuela uste da Tarteko Lehen Aroa izena ematen zaiona
8,811
Egiptoko gobernu zentralaren erorketaren ondotik Inperio Zaharra amaitu zen eta administrazioak ezin izan zuen gehiago mantendu herrialdeko ekonomia Eskualdeetako gobernuek ezin zuten erregean babesik lortu krisi garai horietan eta elikagai eskasiaren ondorioz sortu ziren gatazka politikoek goseteak ekarri zituzten baita maila txikiko gerra zibilak ere Bizi zen egoera Ipuurren Papiroan aipatzen da
8,812
Arazoak handiak baziren ere lider lokalek ez zioten faraoiei men egin beharrik eta independentzia berri hori probintzietako kultura sendoa sortzeko baliatu zuten Euren baliabideen kontrola ziurtatu zutenean probintziak ekonomikoki aberasten hasi ziren eta klase guztiek hilobi hobeak eraiki zituzten garai honetan Sorkuntza garaiak izan ziren probintzietako artisauek lehenago erregetzak bakarrik erabil zitzakeen kulturaelementuak hartu eta eraldatu zituzten eta eskribauek estilo literario berriak garatu zituzten garai horretan bizi zen optimismoaren eta originaltasunaren erakusgarri
8,813
Faraoiari leialtasunetik libre agintari lokalen arteko lehia hasi zen lurraldearen kontrolaren eta botere politikoaren inguruan an Herakleopolis Magnako agintariek Egipto Beherea kontrolatzen zuten iparraldean eta Tebasen sustraitutako Intef fmailiak Egipto Garaia kontrolatzen zuen hegoaldean Intef familiak boterea lortu ahala iparralderantz hedatzen hasi zen eta bi dinastia etsaien arteko gatazka ekidinezina suertatu zen utean Tebaseko iparraldeko indarrak agintzen zituen Nebhepetre Mentuhotep IIak Herakleopoliseko agintariak garaitu zituen Bi Lurraldeak berriro batuz Inperio Ertaina gisa ezagutzen den berpizkunde ekonomiko eta kulturaleko garaia hasi zen
8,814
Inperio Ertaineko faraoiek herrialdeko oparotasuna eta egonkortasuna berrezarri zuten berriro ere artearen literaturaren eta eraikuntza proiektu monumentalen pizkundea eraginez Mentuhotep IIak eta bere XI Dinastiako ondorengoek Tebas aukeratu zuten hiriburutzat baina Amenemhat Ia bisirrak boterea eskuratu zuenean XII Dinastiaren hasieran urtean hiriburua Itjtawyra mugitu zuen gaur egungo Faiyumen Itjtawytik XII Dinastiako faraoiek lurren berreskuratze eta ureztatze azpiegituren luzera begirako plangintza garatu zuten eskualde osoaren nekazalprodukzioa areagotuz Gainera militarki birkonkistatu zuten Nubia urre eta meatzetan aberatsa zena eta babes sistema bat eraiki zuten Niloko deltaren ekialdean kanpoko erasoengandik babesteko
8,815
Faraoiek militarki eta politikoki segurtasuna lortu zutenean eta nekazal zein mineralaberastasun handia lortu zutenean herrialdeko biztanleria artea eta erlijioak gorakada izan zuen Inperio Zaharrean zegoen jainkoekiko jarrera aldatu zen eta Inperio Ertainean erlijiotasun pertsonalaren goraldia egon zen Inperio Ertainean literatura gai sofistikatuak garatu ziren hitz jario handiko estilo berrian Eskultura eta erliebeek norbanakoen zehaztasunak jasotzen zituen eta teknikoki asko garatu zen arte hau
8,816
Inperio Ertaineko azken agintaria Amenemhat IIIa izan zen eta Kanaaneko herri semitak Ekialde Hurbiletik deltara sartzea baimendu zuen eraikuntza eta meatzaritza kanpaina handi baterako laneskua eskainiz Proiektu handi hauek eta bere erregealdian izan ziren Nilo ibaiaren uholde handiek inperioaren gainbehera ekarri zuten eta XIII dinastia eta XIV dinastiaren artean Tarteko Bigarren Aroa hasi zen Gainbehera honetan Kanaaneko kolono berriek deltako eskualdea kontrolatzen hasi ziren azkenean Hikso gisa boterera iritziz Egipto osoan
8,817
urte inguruan Tarteko Bigarren Aroan hikso semitikoen agintaldia etorri zen atzerritarren lehena Hikso inbaditzaileek Behe Egipto bereganatu eta hiriburu berri bat sortu zuten Avaris Gobernu zentrala Tebasetik alde egitera behartu zuten eta faraoiak eurei ordaintzea espero zuten Hiksoek literalki kanpo agintariak Egiptoko aginte ereduak mantendu zituzten eta euren burua faraoitzat hartu zituzten Egiptoko kulturako elementuak integratuz Egipton arma berriak sartu zituzten batez ere arku konposatua eta zalgurdia
8,818
Faraoiak Tebasera mugitu zirenez inguratuta zaudela aurkitu zuten Kanaaneko Hiksoak zeuden iparraldean eta euren aliatu nubiarrak hegoaldean Kuxeko Erresuma Urteak pasa ahala Tebasek berriro lortu zuen botere nahikoa Hiksoak mehatxatzeko eta urte iraun zuen gerra hasi zuen urterarte Seqenenre Taa IIa eta Kamose faraoiek lortu zuten nubiarrak garaitzea hegoaldean baina ez zuten lortu hiksoak garaitzea iparraldean Kamoseren ondorengoa izan zen Ahmosis Iak lortu zuen azkenean garaitzea kanpaina sorta baten ostean Dinastia berri bat sortu zuen Inperio Berria izenarekin ezagutu zen eta ikuspegi militarrak hartu zuen garrantzirik handiena faraoien nahia Egiptoren mugak handitu eta Ekialde Hurbilean influentzia handiagoa izatea bilatuz
8,819
Egiptoko Inperio Berrian faraoiek aurretik ikusi gabeko oparotasun garaia lortu zuten bereziki mugak babestuz eta diplomazia handituz euren inguruko herriekin tartean Mitanni Asiria eta Kanaan Kanpaina militarrak egin zituzten Tutmosis Iak eta bere biloba Tutmosis IIIak faraoien eragin eremua handituz Egiptok inoiz ikusi zuen inperiorik handienean
8,820
Hatsehpsut faraoi gisa agindu zuen erreginak hainbat eraikuntza proiektu sortu zituen tartean hiksoek kaltetutako tenpluak eta espedizioak bidali zituen Punt eta Sinaira Tutmosis IIIa hil zenean urtean Egiptok Siriako iparmendebaldeko Niyatik Niloko Laugarren Urjauziraino hedatzen zen inperioa zuen brontze eta egurra inportatzeko nazioarteko loturekin Inperio Berriko faraoiek Amon jainkoa gurtzeko eraikin berrien kanpaina zabala hasi zuten Karnaken oinarri zuen kultua Euren lorpenak goraipatzeko monumentuak ere eraiki zituzten Karnakeko tenplua da Egipton inoiz eraikitako tenplurik handiena
8,821
urte inguruan Amenhotep IVak aldaketa kaotiko eta erradikal sorta bat egin zuen Egipto osoa hankaz gora jarriz Lehenengo eta behin bere izena Akenatonera aldatu zuen Aton eguzkijainkoa jainko bakar gisa izendatu zuen beste jainkoen gurtza ezabatu zuen eta hiriburua Akhetaton hirira mugitu zuen gaur egungo Amarnan Estilo artistiko berria piztu zuen erlijio honekin Bere heriotzaren ostean Atonen gurtza azkar utzi zen alde batera eta erlijiotradizioa berrezarri zen Bere ondorengo faraoiak Tutankamon Ay eta Horemheb izan ziren eta Akhenatonen lan guztiak kentzera dedikatu ziren Garai horri Amarna Aroa deitzen zaio gaur egun
8,822
inguruan Ramses IIa iritsi zen tronura eta tenplu estatua eta obelisko gehiago eraiki zituzten Beste inoizko faraoik baino semealaba gehiago izan zituen baino gehiago Lider militar garrantzitsua Ramses IIak hititen aurka borrokatu zuen Kadeshko guduan eta amaierara arte borrokatu ostean bake akordioa sinatu zuen an Bake akordio hau inoiz erregistratutako lehena izan zen eta Antzinaroko gudurik dokumentatuena da
8,823
Egiptoren aberastasuna inbasiorako aitzakia ona zen batez ere Libiako berbereen aldetik mendebaldean eta Itsasoko herrien aldetik Egeoko herrien ustezko konfederazio bat Hasiera batean militarrak gai izan ziren inbasio hauek gelditzeko baina momenturen batean Kanaanen zituzten lurrak asiriarren esku geratu ziren Kanpotik zetozen arazo hauek barnekoak ere piztu zituzten ustelkeria hilobien lapurretan eta desadostasun zibilak Garai honetan Tebasko Amonen tenpluko apaizek lur eta ondasun asko metatu zituzten eta Tarteko Hirugarren Aroa deitzen garaia hasi zuten euren boterearen ondorioz herrialdea zatituz
8,824
Ramses XIaren heriotzarekin urtean Smendesek Egiptoko iparraldearen autoritatea eskuratu zuen Tanis hiritik aginduz Hegoaldea Tebasko Amonen tenpluko apaizek kontrolatzen zuten berez eta Smendes onartu bazuten ere izena baino ez zuten onartu Garai honetan libiarrak mendebaldeko deltan bizitzen hasi ziren eta euren nagusiek autonomia irabazi zuten Libiako printzeek deltaren agintea lortu zuten Shoshenq Iarekin urtean Libiar edo Bubastiar dinastia ezarriz Dinastia honek urtez aginduko zuen Shoshenqek Egiptoko hegoalderen gaineko kontrola eskuratu zuen bere familiako kideak apaizen artean posizio onetan jarriz Libiaren kontrola higatuz hasi zen deltako beste familia batek boterea lortu zuenean Leontopolisen eta kuxtarrek hegoaldean erasoak egin zituztenean urtean Piye kuxtarrak iparraldea inbaditu zuen eta Tebas eta delta eskuratu zituen
8,825
Egiptoren ospea txikiagotu zen Tarteko Hirugarren aroan Atzerriko aliatuak asiriarren eragin esparruan erori ziren eta urte inguruan bi estatuen arteko gerra ekidinezina zen eta urteen artean asiriarren Egipto erasotu zuten Taharqa eta bere seme Tanutamunen erregealdiak asiriarrekin izandako gatazkek markatu zituen nahiz eta Egiptok garaipen garrantzitsuak eskuratu zituen Azkenean asiriarrek kuxtarrak Nubiara bota zituzten Menfis okupatu zuten eta Tebasko tenpluak ebatsi zituzten
8,826
XXX dinastia izan zen bertako agintarien azkenekoa faraoien garaian an pertsiarrek Naktanebo IIa garaitu eta agintea hartu zuten Geroago Egipto mazedoniarren esku erori zen Honekin hasi zen urteko atzerritarren agintaldia
8,827
XXIII dinastiako erregeek eraikuntza berriak erantsi zizkioten Karnakeko tenpluari eta hala apaindutako atari berri bat eraiki zuten Inperio Berriaren garaiko azken eraikinen atzean Tenplu berri bat ere eraiki zuten Bubastisen XXII dinastiaren hiriburuan baina egoera txarrean dauden hondakin gutxi batzuk besterik ez da geratzen
8,828
Garai helenistikoa Ka tik Ka urte arte iraun zuen Alexandro Handiaren gerrak amaitu eta Grezia errepublika erromatarrean satu zen arte hain zuzen ere Alexandro Handiaren konkistek greziar hirietan hainbat ondorio izan zituzten adibidez Greziaren lurralde mugak nabarmen zabaldu ziren
8,829
Egipto erromatar inperioko probintzia bihurtu zen Ka urtean Marko Antonioren eta Kleopatra VIIak porrot egin zuten Actiumeko Guduan Octavio Augusto Enperadorea izango zenaren kontra
8,830
Konkistaren ondoren ohitura batzuk iraun zuten esaterako mumifikazioa eta jainko tradizionalen gorespena Beste batzuk ordea aldatu egin ziren kristautasuna egipziarren egunerokoan errotzen hasi zen edota hieroglifikoen idazkera desagertzen hasi zen
8,831
Egiptoar hizkuntza iparraldeko afroasiar hizkuntza bat da berberera eta hizkuntza semitikoekin estuki lotuta Egiptoko hizkuntzak sumerieraren ondotik historia luzeenetako duen hizkuntza da tik hasi Erdiarotik igaro eta gaur egun arte ezaguna den hizkuntza da
8,832
Egiptoar idazkera hieroglifikoa Antzinako Egipton erabilitako idazkera sistema bat da hieroglifoak edo elementu ideografikoak logografikoak eta alfabetikoak lotzen dituena Hieroglifo hitzak sustrai grekoak ditu hieros sakratu eta glyfein irarri edo idatzi Idazkera hau sakratutzat jotzen zen Antzinako Egipton eta bere ezagutza elizgizonek zuten soilik Herri xumeak demotiko izeneko beste idazkera bat ibiltzen zuen
8,833
Ka urte inguruan egiptoarrek mesopotamiarren antzeko idazkerasistema piktografiko bat erabiltzen hasi ziren Mesopotamiarrek gero eta idazkuntza eskematikoagoa eta soilagoa asmatu zuten kuneiformea egiptoarrek aldiz itxura konplexua eta artistikoa hieroglifikoa eman zioten eta tenpluak zein hilobiak apaintzeko erabili zuten
8,834
Egiptoko erlijioa politeista zen hau da jainko batengan baino gehiagorengan sinesten zuten Hasieran animalia itxurako jainkoak gurtzen zituzten alegia jainko zoomorfoak Animaliarik erabilgarrienak eta sakratuenak jainkotu zituzten esate baterako krokodiloa Niloren urgoraldia iragartzen zuena ibisa sugeak jaten zituen hegaztia etab
8,835
Hiri eta probintzia bakoitzak bere jainkoak zituen eta batzuk Egipto osoan gurtzen ziren Famatuenak Ra Amon Osiris Isis Horus eta Thot ziren Haien artean Amon zen gorena
8,836
Egiptoarrek tenplu piramide obelisko eta hilobi ederrak utzi dituzte Hala ere kolonialismoaren ondorioz hainbat obra Europa eta Amerikako museoetan daude gaur egun
8,837
MEDIKUNTZA Oso garatua zegoen era zientifikoan eta herritar guztiei eskainia zegoen ezberdintasunik gabe Garaiko mediku onenak ziren eta arazorik gabe nahasten zituzten medikuntza zientifikoa eta espirituala Gainera mota askotako medikuak zeuden
8,838
Inoiz altxatu diren hilobi monumentu handienak eraiki zituzten faraoiek sekula sekulakotz aintzatuak eta gogoratuak izango ziren itxaropenean Ez da ahaztu behar hala ere elementu gehiago hartzen zituen hileta eraikin multzo baten parte izaten zela piramidea nahiz eta hilobia bertan egon Hala aipatzekoak dira beheko tenplua ibai ertzean goiko tenplua piramidearen alboan faraoiaren gurtzarako piramidera heltzeko galtzada biltegiak eta batzuetan faraoiaren hileta ontziarentzako hobia IV dinastiatik aurrera piramide txikiago batzuk egin zituzten faraoien emazteentzat piramide handiaren alboan Hileta eraikin multzo handi hauen inguruan altxatzen zituzten handizkiek eta funtzionarioek ere beren mastabak faraoi jainkotuagandik hurbil hilobiratuak izan zitezen
8,839
Ezagutzen den lehen hileta eraikin multzo piramideduna Horus Netjerikhet edo Djoser faraoiarena da Ka Imhoteparkitekto handiak eraiki zuen eta azken hori da hain zuzen ere errege eta gobernariak kenduta bere izen propioz gogoratzen den historiako lehen gizakia Saqqarako Piramide Mailakatua mastaba handi baten gisara diseinatu zen lehenbizi Hau da garaiera gutxiko egitara karratu bat goiko aldetik putzu erako sarrera bat zuena Hasierako mastaba hari solairu gehiago erantsi zitzaizkion gainean harik eta behin betiko piramide mailakatu forma eman zitzaion arte Kareharriz eraikitako sei harmailaz dago osatua piramidea
8,840
Piramideen bilakaerako hurrengo urratsa IV dinastiako lehen faraoia izan zen Snofruren Ka erregealdian egin zen Faraoi honen garaian hiru piramide handi eraiki ziren eta itxura batean behintzat ez dirudi herrialdeko ekonomiari eta giza baliabideei gehiegi erasan zitzaienik Hiru piramide horietan ikusten da piramide mailakatuetik benetako piramidera arteko bilakaera tartean erronboide formakotik pasa zen Meidumeko piramidea lehenengoa Huni faraoiak Snofruren aitak eraikitako piramide mailakatu bat zen hasieran gero harmailak berdindu bazitzaizkion ere metro altuko benetako piramide baten itxura eman zitzaion arte Gaur egun piramide horren barne egitura baizik ez dago zutik kanpoko estalkia berehalaxe erori baitzen Ondoren beste piramide baten eraikuntzari ekin zion Snofruk Dahsurren Malda pikoa emanez hasi ziren zenotafio berria eraikitzen baina erdialdera heldu zirenean pitzatu batzuk agertu ziren eta Meidumekoa bezala eroriko zitzaien beldurrez malda apaltzea erabaki zuten Hala ko malda eman zioten handik gora eta horregatik geratu zitzaion erronboide itxura bitxi hori Piramide Makurra Nahiz eta piramide hark metroko garaiera izan Snofruk Piramide Gorria deitu zitzaion hirugarren piramide bat eraikitzeko agindu zuen eta hantxe hilobiratu zuten
8,841
Gizako piramide multzoa da edonola ere denetan ikusgarriena eta ezagunena hantxe iritsi baitzuten perfekzioa Inperio Zaharreko arkitektoek Khufu edo Keopsen piramidea Ka da segur aski historia guztian harriz eraikitako monumenturik handiena Aldera dakiokeen bakarra Txinako Harresi Handia da askoz geroagoko obra bestalde
8,842
Antzinako Egiptoko nekazaritza Inperio eta kultura haren oinarrian zegoen Nekazaritzari esker Egiptoko biztanleen kopurua handitu zen eta horren ondorioz egiptoarren boterea zabaldu egin zen Nekazaritza hori oso ezaugarri bereziak zituen Nilo ibaiaren aldaketekin erabat lotuta Bidaiari greziarrek esaterako Herodoto eta Diodoro Sikulo nekazaritza hori deskubritzerakoan haien harridura oso garbi erakutsi zuten Egiptoarren artean aldiz nekazarien lana neketsu eta desatsegina bezala zegoen ikusita
8,843
Uholdea noizkoa zen eta nolakoa zen jakiteko lana antolatzeko soberakinak pilatzeko eta beharrezkoa zenean banatzeko garrantzitsuak ziren faraoiaren funtzionarioak normalean eskribauak eta apaizak Horien guztien gainean sistema osoa zuzentzen faraoia zegoen Lan zuzena azkenik nekazarien eskuetan zegoen gizarte mailan oso gaizki ikusita zegoen taldea
8,844
Ka urterako eremu lehor bihurtu zen Sahara klima geroz eta bero eta lehorragoaren erruz eta horrek bertako biztanleak berriro ere galtzea karri zuen Niloren Aranera desplazatu zelarik Niloren Aranean bizitoki iraunkorrak sortu zituzten Baina oraindik okerrera egingo zuen klimak eta Afrika erdialdeko eurite indartsuak desagertu ziren Ordutik lehorra da Afrikaren ekialdea Horren ondorioz egiptoarren nekazaritza Nilo ibaiaren uraldien menpe gelditu zen
8,845
Nilo ibaia Antzinako Egiptoko gizartearen ardatz nagusia zen Hiri gehienak bai bere bazterretan bai bere deltan zeuden Asuandikiparraldera Egiptoko kulturan Nilo ibaia funtsezkoa izan zen Harri Arotik aurrera Ka urte inguruan klima aldaketaren eraginez Saharako basamortua sortu zelarik eskualdeko biztanleek migratu behar izan zuten eta Niloren bazterrean kokatu ziren Han nekazal ekonomia sedentarioa eta gizarte zentralizatua garatu zuten
8,846
Egiptoar gehienen dieta oso soila zen Oinarrizko elikagaiak ogia eta garagardoa ziren eta arrain lehorra dilistak eta ilarrak ere jaten zuten bai eta fruta ere pikuak eta mahatsa batez ere Jakiak gozatzeko eta pastelak egiteko berriz eztia eta datilak erabiltzen zituzten
8,847
Egiptoarren jantziak ere oso soilak ziren haurrak biluzik ibiltzen ziren emakumeak lihozko oihal batekin estaltzen ziren eta gizonek gerrialdean trapu bat lotzen zuten
8,848
Aberatsenen artean ere arropa oso arina zen emakumeek eta gizonek dena den bitxiak diademak eta bularretakoak erabiltzen zituzten apaintzeko Emakumeek ileorde ikusgarriz estaltzen zuten burua
8,849
Antzinako Egiptoko familiek egungoen antzekoak ziren Familia nuklearra aita ama eta semealabek osatzen zuten oso etxe txikian pilatuta Semealabek nerabetasuna igaro ondoren etxetik alde egin eta norberak bere bidea bilatzen zuen
8,850
Haur baten jaiotza jainkoen oparitzat hartzen zen antzinako Egipton eta horrela jasotzen da papiro zaharretan Izan ere kide berriekin familiaren jarraipena eta gurasoen etorkizuneko iletaerrituak bermatzen ziren
8,851
Nahiz mutila hobetsi neska baten jaiotza ere ongi etorria izaten zen Emakumeak etxean erditzen ziren kukulumuxuka sortzain baten laguntzarekin Haurrari jaio orduko lepoko bat zintzilikatzen zioten jainkoen babesa jaso zezan Ordea erditzetan eta haurraren bizitzako lehen hilabetean hilkortasuntasa oso handia zen Horrelakoetan haurtxoa etxeondoan bertan lurperatzen zuten zuzenean ontziren batean sartuta edo goi mailako familietan momifikatuak
8,852
Haurtzaroan haurrak inguruko hozberoak kontuan hartuta biluzik ibiltzen ziren hara eta hona lepoko zinginarriren baten babespean soildutako burutik ilexerlo bakarra zeramatela zintzilik Urteak bete ahala gaztetxoak helduen egitekoetan murgiltzen hasten ziren familiaren egoera sozialaren arabera ia beti Izan ere familiek lanbide berean jardun ohi zuten belaunaldiz belaunaldi eta horregatik urteko gaztetxoak aitari zegokion lanbidean trebatzen hasten ziren gehienetan nekazaritza abeltzaingoa arrantza ehiza ardogintza artisautza
8,853
Gizonezko gehienak nekazaritzan edo merkataritzan ari ziren bitartean emakumezkoak etxeko lanez arduratzen ziren josi alea ehotu ogia egin otorduak prestatu Hori bai aztarnek erakutsi digutenez emakumeek itxura fisikoa zaintzea eta makilatzea gustukoa zuten
8,854
Lehen heziketa etxean bertan jasotzen zuten eta gero auzoan edo inguruan zegoen eskolaren batean Ikasgaiak oinarrizkoak izaten ziren artean idazkera hieroglifikoaren hastapenak
8,855
Sarritan goifuntzionarioek eskolak ikuskatzen zituzten bertako ikaslerik azkarrenak biltzeko eta haiei lanbide egokiagoak eskaintzeko administrazioan Hori izaten zen mailaketa sozialean goraka egiteko bidea
8,856
Aisiari dagokionez hilobietako aztarnei esker ezagutu ditugu antzinako Egiptoko neska eta mutikoek erabiltzen zituzten jostailuak Zurezko animaliak ziren gehien maite zituztenak kolore biziz margotuak zaldiak lehoiak krokodiloak Oro har zurezko jostailuak oso preziatuak izan ohi ziren zura bera oso eskasa baitzen Egipton Panpinak ere oso ohikoak ziren zurezkoak nahiz buztinezkoak Baliabide gutxiko familietako haurrek landarezuntzez egindako pilotekin eta zibotarekin jolasten ziren
8,857
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
8,858
Uneko KOffice serieak Unixentzako garatu da baina etortzekoa den argitalpena ko hasieran estimatua Mac OS eta Microsoft Windows sistementzako bateragarritasuna izango du
8,859
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
8,860
Abenduaren izango da krosean izena emateko azken eguna urtetik gorakoek euro ordainduko dute eta bildutako dirua Ugandan proiektuak garatzeko erabiliko da
8,861
Alegiako San Silbestre lasterketak bederatzigarren edizioa izango du aurtengoa Iaz aldaketak egin zituzten ibilbidean helduen lasterketan hiru itzuli jarriz Aurten aldaketa horiek mantenduko dituzte beraz metroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek
8,862
Ohi bezala gaztetxoenetatik hasi eta beteranoetara bitarteko mailak izango dira eta distantzia ezberdinak izango dituzte Aurrebenjamin benjamin eta alebinek lasterketa bat egingo dute eta infantil kadete heldu eta beteranoek beste bat
8,863
Izena emateko epea zabalik da abenduaren ra asteartea bitartean Horretarako kultur etxera joan beharko da izena ematera eta trukean kamiseta bat jasoko dute Haurrek eta gaztetxoek eskolan izango dute izena emateko aukera Lasterketaren egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera etik era udaletxeko sarreran Behin ak pasata ez da izena ematerik onartuko
8,864
Generobiolentziaren biktimak diren eraildako emakume guztiak izan ditu gogoan sailburuak eta bere eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa erakutsi du gure elkarbizitza erasotzen duen gangrena hori amaitzeko
8,865
Familia biolentziari buruzko biltzarraren hasieraekitaldian Estatu espainolean ko hasieratik genero biolentziaren ondorioz eraildako emakume guztiak gogoratu eta omendu ditu hunkiturik Justizia Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak esandako aurreneko hitzetan Sentimendu hori helarazten diet benetako gangrena hori gure elkarbizitza erasotzen duena nozitu duten eta nozitzen ari diren askotan isilpean guztiok ahaztuta emakume guztiengana esan du Azkarragak
8,866
Emakume horientzat guztientzat erantsi du lehenengo eta behin gure laguntza eta gure konpromisoa eskaintzen diet ezinbesteko helburu baitugu sufritzen dituzten tratu txarrak eta biolentzia errotik kentzeko Azaldu duenez generobiolentziari buruzko estatistikak emandako datu kezkagarriek gizartearen muinaraino sartuta dagoen arazo bat erakusten digute eta horri aurre egiteko botere publikook tinko eta berehala erantzun behar dugu
8,867
Orobat itxaropentsu agertu da urrats berriak egiteko eta hartu beharreko irtenbideak eta baliabideak aurkitzeko biltzarra baliagarria izango delakoan gizarteak horixe eskatzen baitigu
8,868
Ildo horretatik biolentzia mota hau desagertaraztera bideratutako politikei dagokienez Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Sailak duten konpromiso aktiboa eta eraginkorra argi azaldu du Konbentziturik baikaude gizonezkoon eta emakumeen arteko berdintasuna elkarrekiko errespetuarekin batera edozein jardueraren oinarrizko premisa dela esan du Eusko Jaurlaritzako sailburuak
8,869
Azkarragak gogorazi du Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindaria izan zela aurrenekoa Etxeko tratu txarren eta eraso sexualen biktimak diren emakumeei laguntzeko erakundeen arteko akordioa egiten ko azaroaren ean Eusko Jaurlaritza Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusia Fiskaltza foru aldundiak Euskal Herriko Udalen Elkartea EUDEL Legekarien Euskal Kontseilua eta Medikuen Euskal Kontseilua izan ziren horren sinatzaile
8,870
Justizia Sailak bere gain hartu ditu zenbait eginbehar izaera juridikoko kontuekin harremana dutenak zabalkundekoak ikerkuntzakoak eta epaitegietan biktimiei aholkularitza ematekoak
8,871
Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak gure erkidegoan ean sortu zena generoren biolentziaren kontrako borrokan oso sendotuta dagoen jarduera garatzen du Zerbitzu horrek zuzeneko eta banan banako laguntza ematen du biktimak lege prozeduraren aurrean duen ziurtasunik eza leundu nahi du eta ahal den neurrian bigarren mailako biktima bihurtzea saihestu
8,872
Aintzindari gisa joan den urritik aurrera ofiziozko txanda bat dabil lanean etxeko biolentziaren edo eta sexuerasoen biktimentzat Ekimen hori Justizia Sailaren eta Legekarien Euskal Kontseiluaren lankidetzaren fruitua da erkidegoko hiru abokatuen elkargoen partaidetza dauka eta abokatulaguntza bermatzen du izan ere orain arte biolentziaren eta erasoen ehuneko tan bakarrik egon da laguntza hori
8,873
Horrela biktimei laguntzeko obligazioa betetzeko Ofiziozko Txanda lanabes eraginkorra da Abokatuen elkargoek euren kabuz eta goraipatzeko moduko borondateaz egiten dituzten zenbait ekimen sistematizatzen hasiak dira berehalako laguntza osoa eta kalitatezkoa emateko
8,874
Ofiziozko txanda horrek gauzatzen du erasoak sufritutako pertsonei doako justizia ematearen alde egiten dugun apustua askotan biktimak egoera ekonomiko tamalgarrietan baitaude nabarmendu du sailburuak
8,875
Zadar Kroaziaren hegoaldeko kostaldea osatzen duen Dalmaziako hiria da Zadar eskualdearen hiriburua Bere populazioa biztanlekoa da eta Dalmaziako bigarren hiri handiena da Spliten ondoren
8,876
XIX mendean italiarren eta kroaziarren abertzaletasunaren egoitza izan zen izan ere Zadarren biztanleen latinoa baitzen an Rapalloko itunak Italian sartu zuen hiria baina honek Bigarren Mundu Gerra galtzean Jugoslavia barnean zegoen Kroaziak eskuratu zuen Gerraren ondorioak latzak izan ziren hiria erabat suntsituta gelditu baitzen an Kroaziak askatasuna lortu zuen baina eta artean jugoslaviar armadak sarritan bonbardatu zuen Zadar
8,877
Hiriko kirol talderik famatuena KK Zadar saskibaloi taldea da Kroaziako Liga birritan irabazi du eta Kopa bost aldiz Jugoslavia garaian ere emaitza onak lorturikoa da sei Liga eta Kopa bat hain zuzen ere
8,878
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
8,879
Fernando Go Erize pilota arloan Go IIIa deituraz ezaguna Zubiri Nafarroa Garaia ko otsailaren esku huskako pilotari profesional ohia eta enpresaburua da Pilotan atzelari jardun zuen Aspe enpresarekin Estatistika ofizialen arabera luze da Lehendabiziko partida ko otsailaren an jokatu zuen Iru eko Labrit pilotalekuan eta pilotaleku berean hartu zuen erretiroa ean
8,880
Binaka jokatuz nabarmendu zen jokatu zituen lau finalak irabazi zituen binakako txapelketa nagusian eta urte eman zituen estelarrak jokatzen Jo handikoa ez zen bai ordea pilotari langilea eta lehiakorra ia hutsik egin gabe pilota ederki gozatzen zuena bereziki partida garrantzitsuenetan
8,881
Gaur egun Eugin Nafarroa dagoen Quinto Real ostatuaren jabe eta zuzendari da Gainera MondoPilota enpresako buru ere bada Nafarroako enpresa horrek turismo aktiboaren eta kulturaren arloan lan egiten du eta Fernando Go ik pilota jokoari buruzko maisu eskolak eskaintzen ditu
8,882
Lau aldiz irabazi zuen Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia eta urteetan hain zuzen Lehiaketa horretan jokatutako final guztiak irabazi zituen
8,883
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
8,884
The Mackintosh Man euskaraz Mackintoshen Gizona an John Huston estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako filma bat da Filma honetako aktore nagusiak Paul Newman Dominique Sanda James Mason Michael Hordern Harry Andrews Nigel Patrick eta Peter Vaughan izan ziren
8,885
Gerra Hotzaren garaian Joseph Rearden Paul Newman izeneko agente sekretu batek diamante batzuen lapurreta bat egin eta espetxean infiltratzea lortu du Handik espia izandako preso batekin batera ihes egiten du Biak atzemanak eta leku isolatuta eta leku ezezagun batean dagoen etxalde batetara eramango dituzte han bahituta matenduko dituztelarik Egun batez Josephek bere zaindariak engainatu eta hanka egitea lortuko du orduan Irlandako mendebaldeko Connemara eskualdean dagoela jakingo du
8,886
Azkenean eta gora behera ugariren ondoren Maltara ailegatu eta gauzak berak uste ez bezalakoak direla ohartuko da filma ustegabeko amaiera batean bukatu delarik
8,887
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
8,888
Prentsa hidraulikoa azalera desberdineko bi zilindroz osatutako tresna da fluido batez betea eta Pascalen printzipioaren arabera diharduena Fluidoa eremu mugatu batean ezarrita dagoenez gero zilindroei indarra eragiten bazaie presioa era berean iristen da eremuaren puntu guztietaraino Beraz zilindro txikian indarra aplikatzen bada askoz indar handiagoa eragiten da zilindro handian Gauzei forma emateko eta edozein osagaizko objektuak altzairua kautxua plastikoak estutzeko erabiltzen da
8,889
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen egunean Egileeskubideen jabeak Eusko Jaurlaritzak hiztegi horiek CCBY lizentziarekin argitaratu ditu Open Data Euskadi webgunean
8,890
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
8,891
Mac OS Snow Leopard Applen Mac OS sistema eragilearen zazpigarren bertsioa da Publikoki ko abuztuak an merkaturatu zen Bere hasierako prezioak koak izan ziren Leoparden erabileentzat eta koak Mac Box Seta Mac OS Snow Leopard iLife eta iWork aurreko Mac OS bat Tiger eta Intel prozesagailudun ordenagailu bat zutenentzat Leopard bertsioa baino azkarragoa da eta Apple Storen eskuragarri dago baita Apple banatzaile baimenduetan ere Ia ez du aldaketarik eskaintzen diseinu grafikoan
8,892
biteko nukleo bat aplikazioentzat biteko giro oso bat emango duena biteko soporte batekin batera Macik antzinakoenentzat Honek RAM memoriako terabyterainoko gehiengo teoriko bat ahalbidetuko du
8,893
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
8,894
Horrek esan nahi du azken urteetan ez dugula aurrera pausorik eman Ez dut uste Gauzak asko aldatu dira geroztik baina euskal gatazkaren ezaugarri nagusiak hor jarraitzen dute konpontzeke
8,895
Eskozian Faroe Uharteetan Flandesen eta beste hainbat tokitan ez da Autodeterminazio Eskubideari buruz askorik esaten Estaturik gabeko herri hauetan independentziaren gauzatzea inguruan dira debate nagusiak
8,896
Erabakitzeko eskubidearen inguruko borroka aspaldi irabazia daukatela uste dut Gurean oraindik ere horretan gabiltza autodeterminazio eskubidea onartuko duen eskenatoki bat eraikitzen
8,897
Mundu globalizatu honetan nazioarteak gero eta garrantzi handiagoa dauka Ezin da gure herriaren azterketa politiko egokia egin nazioarteko egoera kontuan hartu gabe Ezin da planifikazio politikorik gauzatu nazioarteko dimentsioa kontuan hartu gabe Europan kokatuak gaude eta Europa izan behar da gure lehentasuna
8,898
Beste esperientzietatik ikasi beharra daukagu eta guretzat positiboa izan daitekeena gure herrira inportatu Azterketa kritikoa inportantea da eta kalkoak ez du balio izaten herri eta borroka bakoitzak berezitasun propioak dituelako
8,899
urte AlNakban urte borrokan izenburuarekin IUPP edo The International Union of Parliamentarians for the defence of the Palestinian cause hirugarren kongresua Bruselan burutzen ari da egun hauetan