date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184717/jaurlaritzak-neurriak-arinduko-ditu-ordizian.htm | Gizartea | Jaurlaritzak neurriak arinduko ditu Ordizian | Gauerditik aurrera kenduko ditu ostalaritzaren jarduera mugatzeko ezarri zituen neurriak. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, berriz, adierazi du herrian izandako agerraldia «kontrolpean» dagoela | Jaurlaritzak neurriak arinduko ditu Ordizian. Gauerditik aurrera kenduko ditu ostalaritzaren jarduera mugatzeko ezarri zituen neurriak. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, berriz, adierazi du herrian izandako agerraldia «kontrolpean» dagoela | Ordizian (Gipuzkoa) izan zen agerraldiaren ondorioz, uztailaren 8an neurri murriztaileak ezarri zituen Jaurlaritzako Osasun Sailak, ostalaritzaren jarduera mugatzeko. Ordutik, taberna eta jatetxeen edukiera %50era murriztu da, eta 23:30ak arte ireki dezakete gehienez ere. Gainera, ezin da barran kontsumitu. Gauerditik ... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184718/guardia-zibilen-batasunak-laquoterrorismoa-goratzearaquo-egotzi-dio-altsasuko-ospa-egunari.htm | Politika | Guardia Zibilen Batasunak «terrorismoa goratzea» egotzi dio Altsasuko Ospa Egunari | Salaketa bat jarri dute abuztuaren 29an egitekoa den protesta egunaren kontra. Zuek zarete birusa da aurtengo leloa. | Guardia Zibilen Batasunak «terrorismoa goratzea» egotzi dio Altsasuko Ospa Egunari. Salaketa bat jarri dute abuztuaren 29an egitekoa den protesta egunaren kontra. Zuek zarete birusa da aurtengo leloa. | Guardia Zibilen Batasuna sindikatuak salaketa bat jarri du Espainiako Auzitegi Nazionalean Altsasun (Nafarroa) datorren abuztuaren 29an egitekoa den Ospa Egunaren antolatzaileen kontra. «Terrorismoa goratzea» leporatu diete, eta eskatu dute bertan behera uzteko Espainiako segurtasun indarrak Euskal Herritik joateko esk... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184719/ukrainako-gobernuak-eta-matxinoek-beste-su-eten-bat-adostu-dute.htm | Mundua | Ukrainako Gobernuak eta matxinoek beste su-eten bat adostu dute | Datorren astelehenean sartuko da indarrean menia, Kievek jakinarazi duenez | Ukrainako Gobernuak eta matxinoek beste su-eten bat adostu dute. Datorren astelehenean sartuko da indarrean menia, Kievek jakinarazi duenez | Ukrainako Gobernuak eta Donbassko matxinoek beste su-eten bat adostu dute, Kievek ohar baten bidez jakinarazi duenez. Menia datorren astelehenean sartuko litzateke indarrean, eta hori mantentzeko asmoa dute gatazka konpontzeari buruzko akordio bat lortzen duten arte. Iraganeko saiakeren porrotek, ordea, zalantzak piztu... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184720/carme-forcadelli-espetxetik-irteteko-baimen-bat-kendu-diote.htm | Mundua | Carme Forcadelli espetxetik irteteko baimen bat kendu diote | Espainiako Auzitegi Gorenak hartu du erabakia, baina ez du eraginik izango hirugarren graduan. Gainerako preso politikoen baimenen inguruan ere ebatziko du. | Carme Forcadelli espetxetik irteteko baimen bat kendu diote. Espainiako Auzitegi Gorenak hartu du erabakia, baina ez du eraginik izango hirugarren graduan. Gainerako preso politikoen baimenen inguruan ere ebatziko du. | Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiari otsailean baimen bat eman zioten espetxetik ateratzeko, astean hiru egunetan. Boluntario gisa lan egiteko zen, eta adineko senide bat zaintzeko. Generalitateko Justizia Kontseilaritzak eman zuen erabakiaren berri. Bada, orain, Espainiako Auzitegi Gorenak onartu... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184721/hego-eta-ipar-euskal-herriaren-arteko-muga-ixteak-kalteak-eragin-ditu-euroeskualdearen-hitzetan.htm | Gizartea | Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixteak «kalteak» eragin ditu, Euroeskualdearen hitzetan | Galdeketa egin dute mugaz gaindiko herritarren eta langileen bizipenak jasotzeko. Muga ixteak pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askatasunak etetea eragin duela erran dute. | Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixteak «kalteak» eragin ditu, Euroeskualdearen hitzetan. Galdeketa egin dute mugaz gaindiko herritarren eta langileen bizipenak jasotzeko. Muga ixteak pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askatasunak etetea eragin duela erran dute. | COVID-19ak eragindako osasun krisiaren testuinguruan, Frantziak eta Espainiak Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixtea erabaki zuten. Martxoaren 17an itxi zuten, eta ekainaren 21a arte anitz mugatu zuten mugikortasuna; baimen berezia zutenak baizik ez ziren alde batera edo bestera pasatzen ahal. Akitania Berria... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184722/hegoaldean-204-kasu-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Hegoaldean 204 kasu atzeman dituzte | Bizkaian izan dira positibo gehienak, 93; horietatik 22 Ermuan detektatu dituzte. | Hegoaldean 204 kasu atzeman dituzte. Bizkaian izan dira positibo gehienak, 93; horietatik 22 Ermuan detektatu dituzte. | Agerraldiak azaldu ahala, PCR proba masiboak ugaritu egin dira azken egunetan, kutsatze komunitarioak geratze aldera. Azken orduetan 5.135 proba egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 138 positibo atzeman dituzte. Gipuzkoako agerraldiak baretzen ari direla dirudi: 38 kasu detektatu dituzte, gehienak Eibarren:... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184723/zuhurtziagabekeriaz-eragindako-giza-hilketa-delituak-egotzi-dizkiete-atxilotuei.htm | Gizartea | Zuhurtziagabekeriaz eragindako giza hilketa delituak egotzi dizkiete atxilotuei | Hirurak aske utzi ditu epaileak, baina hilero joan beharko dute sinatzera. BERRIAk jakin duenez, ez deklaratzeko duten eskubideari heldu diote ertzain etxean egon diren orduetan, eta gauza bera egin dute epailearen aurrean ere. | Zuhurtziagabekeriaz eragindako giza hilketa delituak egotzi dizkiete atxilotuei. Hirurak aske utzi ditu epaileak, baina hilero joan beharko dute sinatzera. BERRIAk jakin duenez, ez deklaratzeko duten eskubideari heldu diote ertzain etxean egon diren orduetan, eta gauza bera egin dute epailearen aurrean ere. | Zaldibarko Verter Recycling 2002 SM zabortegiko (Bizkaia) hiru buru herenegundik daude atxilotuta Eibarko (Gipuzkoa) Ertzaintzaren komisarian. Gaur utzi dituzte Durangoko 1. Auzitegiko epailearen esku, eta 13:00etan ziren deklaratzen hastekoak. BERRIAk jakin duenez, ez deklaratzeko duten eskubideari heldu diote atxilot... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184724/confebaskek-herri-mailako-itun-handi-bat-eskatu-du.htm | Ekonomia | Confebaskek «herri mailako itun handi bat» eskatu du | Patronalak aurreikuspen ezkorrak egin ditu datozen hilabeteetarako. Administrazioen zorpetze politikak defendatu ditu, eta «gobernu indartsuen» beharra. Gizarte eragileei eskatu die bide berean arraun egiteko, ondorioak «traumatikoagoak» izan ez daitezen. | Confebaskek «herri mailako itun handi bat» eskatu du. Patronalak aurreikuspen ezkorrak egin ditu datozen hilabeteetarako. Administrazioen zorpetze politikak defendatu ditu, eta «gobernu indartsuen» beharra. Gizarte eragileei eskatu die bide berean arraun egiteko, ondorioak «traumatikoagoak» izan ez daitezen. | Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak «herri mailako itun handi bat» eskatu du, «1983. urteko uholdeetakoa bezalakoa». Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronalaren buruak uste du datozen hilabeteetan gastu publikoaren politikek eta zorpetze politikek izan beharko luketela administrazioaren lehentasunak, enpresak eta... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184725/neowise-kometa-gaur-lurretik-gertuen.htm | Bizigiro | Neowise kometa, gaur Lurretik gertuen | Gaur da kometa ikusteko egunik egokiena, Lurretiko punturik gertuenean egongo baita. 6.000 urte barru egongo da kometa berriro ikusteko aukera. | Neowise kometa, gaur Lurretik gertuen. Gaur da kometa ikusteko egunik egokiena, Lurretiko punturik gertuenean egongo baita. 6.000 urte barru egongo da kometa berriro ikusteko aukera. | Neowise kometa gaur egongo da Lurretik gertuen, 103 milioi kilometrora. Kometa ilunabarrean ikusi daiteke, eguzkia ezkutatu eta ordubetera, eta, nahikoa distiratsua denez, ez da teleskopiorik behar hura behatzeko. Neowise ipar-ekialdean dago, Hartz Handiaren eta Leo konstelazioaren artean. Gaur arratsaldean gailenduko ... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184726/eaeko-bozetako-parte-hartzea-5078ra-jaitsi-da.htm | Politika | EAEko bozetako parte hartzea %50,78ra jaitsi da | Segurtasun Sailak gaur eman ditu behin betiko emaitzak, mahai batzuetako zuzenketak eta atzerrikoen botoak jasota. Uztailaren 12an %52,86koa izan zen partaidetza. Orain arteko daturik txikiena da. | EAEko bozetako parte hartzea %50,78ra jaitsi da. Segurtasun Sailak gaur eman ditu behin betiko emaitzak, mahai batzuetako zuzenketak eta atzerrikoen botoak jasota. Uztailaren 12an %52,86koa izan zen partaidetza. Orain arteko daturik txikiena da. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako behin betiko emaitzak, joan den ostiralean hauteskunde mahai batzuetako zuzenketak jasota eta Espainiako Estatutik kanpoko EAEko herritarren botoak zenbatuta, eta datu adierazgarri bat da parte hartzeak uztailaren 12tik ... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184727/eh-bilduk-alternatiba-bat-osatu-nahi-du-laquoezkerretik-eta-subiranismotikraquo.htm | Politika | EH Bilduk alternatiba bat osatu nahi du «ezkerretik eta subiranismotik» | Koalizioa LAB sindikatuarekin batzartu da, krisiari aurre egiteko neurriez aritzeko. Nabarmendu dute ondorioak ez dituztela «langileek» ordaindu behar. | EH Bilduk alternatiba bat osatu nahi du «ezkerretik eta subiranismotik». Koalizioa LAB sindikatuarekin batzartu da, krisiari aurre egiteko neurriez aritzeko. Nabarmendu dute ondorioak ez dituztela «langileek» ordaindu behar. | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean, EH Bilduk bilera sorta bat hasi du ezkerreko eragileekin, «alternatiba eraikitzeko» asmoz. UGT sindikatuarekin batzartu ziren asteartean, eta LABekin elkartu dira gaur, sindikatuaren Bilboko egoitzan, koronabirusak eragindako osasun, ekonomia eta gizarte krisiari aurre egit... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184728/itp-aerok-bere-lantaldearen-15-kaleratuko-du.htm | Ekonomia | ITP Aerok bere lantaldearen %15 kaleratuko du | Taldeak ez du zehaztu zenbat izango diren Bizkaian: 1.900 behargin ditu, lau lantegitan. Irailean hasi nahi du. | ITP Aerok bere lantaldearen %15 kaleratuko du. Taldeak ez du zehaztu zenbat izango diren Bizkaian: 1.900 behargin ditu, lau lantegitan. Irailean hasi nahi du. | Gamesa eta Tubacexen ostean, ITP Aero. Hegazkinentzako motorrak eta osagaiak ekoizten dituen Bizkaiko enpresak ostegun honetan iragarri du bere lantaldearen %15 murriztuko duela, enplegua mantentzeko gaur egun indarrean dauden ezohiko neurriak amaitzen direnean, uda ostean.
ITP Rolls & Royce enpresaren jabetzakoa da I... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184729/abian-da-sarek-antolatutako-bizikleta-itzulia.htm | Politika | Abian da Sarek antolatutako bizikleta itzulia | Gaur egin dute itzuliaren lehenengo etapa, Lekunberritik Hernanira, eta larunbatean amaituko da. | Abian da Sarek antolatutako bizikleta itzulia. Gaur egin dute itzuliaren lehenengo etapa, Lekunberritik Hernanira, eta larunbatean amaituko da. | Gaur hasi da Sarek antolatu duen hirugarren bizikleta itzulia. Goizean hasi dute martxaren lehenengo etapa, eta Lekunberritik (Nafarroa) aterata Hernanira (Gipuzkoa) iritsi dira. Etzi amaituko da bizikleta martxa.
Sarek aurreko bi urtetan ere antolatu du itzulia, baina, aurten, koronabirusaren ondorioz, zenbait neurri... |
2020-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/184730/paisaia-geroz-eta-zatituagoa.htm | Mundua | Paisaia geroz eta zatituagoa | Bigarren independentzia galdeketaren kanpaina abiatu dute Kaledonia Berrian, eta salatu dute bi aldeen jarrerak 2018koak baino «gogorragoak» direla. Loialistek Frantziako bandera erabili ahalko dute. | Paisaia geroz eta zatituagoa. Bigarren independentzia galdeketaren kanpaina abiatu dute Kaledonia Berrian, eta salatu dute bi aldeen jarrerak 2018koak baino «gogorragoak» direla. Loialistek Frantziako bandera erabili ahalko dute. | Kaledonia Berriaren deskolonizazio prozesuaren bigarren independentzia erreferendumerako bi hilabete eta erdi falta diren arren —urriaren 4an egingo dute—, independentistek eta loialistek asteon hasi dute horretarako kanpaina, eta badirudi aurtengoa duela bi urtekoa baino gatazkatsuagoa izango dela, asteotan gertatu di... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184731/sabasango-estepa-paisaia.htm | Bizigiro | Sabasango estepa paisaia | Pitillas herritik gertu, hezegune endorreiko bat dago. Ura han bertan kiribilduta dago, eta batetik bestera dabiltzan hegaztientzat oasi bilakatua da azkenaldi honetan. | Sabasango estepa paisaia. Pitillas herritik gertu, hezegune endorreiko bat dago. Ura han bertan kiribilduta dago, eta batetik bestera dabiltzan hegaztientzat oasi bilakatua da azkenaldi honetan. | Pitillas herria Nafarroako erdialdean dago, Erriberri eta Tafalla gune historikoak lotzen dituen errepide bazterrean. Hango estepa paisaiak milaka bisitari erakartzen ditu, urtero-urtero. Izan ere, Pitillas eta Santakara herrien artean aintzira sonatua dago. Erdi Aroan, Sabasan izena zuen. Behiala, garaiko monarkaren e... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184732/ezkio-eta-itsasoren-bereizketa-prozesua-baliogabetu-egin-du-auzitegi-gorenak.htm | Gizartea | Ezkio eta Itsasoren bereizketa prozesua baliogabetu egin du Auzitegi Gorenak | Arrazoi nagusia da udalerriak ez duela oinarrizko baldintza hau betetzen: gutxienez 5.000 biztanle izatea. | Ezkio eta Itsasoren bereizketa prozesua baliogabetu egin du Auzitegi Gorenak. Arrazoi nagusia da udalerriak ez duela oinarrizko baldintza hau betetzen: gutxienez 5.000 biztanle izatea. | Itsasok 165 biztanle zituen 2016an, eta Ezkio-Itsaso udalerriak 2017an, denera, 613. Beraz, argudio horri eutsi dio Espainiako Auzitegi Goreneko 3. salak atzera botatzeko Ezkio eta Itsaso udalerriak bereizteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren foru dekretua.
Madrilek Estatuko Administrazio Orokorraren errekurtsoa onartu du,... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184733/donostian-alokairu-turistikoa-berriro-arautzeko-eskatu-du-bizilagunekin-plataformak.htm | Gizartea | Donostian «alokairu turistikoa berriro arautzeko» eskatu du Bizilagunekin plataformak | Donostiako etxe turistikoen eta alokairuaren garestitzeaz argitaratu den ikerketa batean oinarritu da plataforma eskaera egiteko. | Donostian «alokairu turistikoa berriro arautzeko» eskatu du Bizilagunekin plataformak. Donostiako etxe turistikoen eta alokairuaren garestitzeaz argitaratu den ikerketa batean oinarritu da plataforma eskaera egiteko. | Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) lau ikerlarik egindako azterketa batek agerian utzi du lotura dagoela Donostian etxe turistikoak ugaritzearen eta alokairuen prezioa igotzearen artean. Aitziber Etxezarreta Etxarri, Julen Izagirre Olaizola, Jon Morandeira Arca eta Imanol Mozo Carollo ikerlarien lana Economic Researc... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184734/acbk-ezetz-esan-dio-gipuzkoa-basket-igotzeari.htm | Kirola | ACBk ezetz esan dio Gipuzkoa Basket igotzeari | Hemezortzi taldetatik bakarrak bozkatu du GBC ligan egotearen alde. Asteartean bilera dute ACBko, Espainiako Federazioko, Kirol Kontseilu Nagusiko eta talde donostiarreko ordezkariek. | ACBk ezetz esan dio Gipuzkoa Basket igotzeari. Hemezortzi taldetatik bakarrak bozkatu du GBC ligan egotearen alde. Asteartean bilera dute ACBko, Espainiako Federazioko, Kirol Kontseilu Nagusiko eta talde donostiarreko ordezkariek. | Gipuzkoa Basketentzat ez da sekula erraza izan ACB ligara bueltatzeko bidea. Aurreko aldietan ere zailtasunak izan zituen, batez ere baldintza ekonomikoak betetzeko. Oraingo honetan ere bazekien bidea nekeza izango zela, batez ere aurrekoetan ez bezala ACBko klubek ez dutelako nahi datorren denboraldian ligan bi klub g... |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/184735/mikroplastikoak-aurkitu-dituzte-erresuma-batuko-marrazoetan.htm | Bizigiro | Mikroplastikoak aurkitu dituzte Erresuma Batuko marrazoetan | Aztertu dituzten 46 marrazoetatik %67k zuntz artifizialak eta mikroplastikoak dituzte urdailean. | Mikroplastikoak aurkitu dituzte Erresuma Batuko marrazoetan. Aztertu dituzten 46 marrazoetatik %67k zuntz artifizialak eta mikroplastikoak dituzte urdailean. | Exeter Unibertsitateko ikertzaile talde batek Erresuma Batuko kostako itsas hondotik gertu bizi diren marrazoak aztertu ditu, eta Scientific Reports aldizkarian argitaratu du lana. Greenpeace elkarteko zientzialari batzuen laguntzaz, hainbat sakoneratako —bost metrotik 900 metrora— lau marrazo espezie aztertu dituzte.
... |
2020-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/184736/ansoteko-bazter-zingiratsua.htm | Bizigiro | Ansoteko bazter zingiratsua | Baionatik hurbil, Ansot ordokia dago, Errobi ibaiaren bihotz barruak alaituta. Inguru hori Natura 2000 sareko babes bereziko eremu izendatu berri dute. | Ansoteko bazter zingiratsua. Baionatik hurbil, Ansot ordokia dago, Errobi ibaiaren bihotz barruak alaituta. Inguru hori Natura 2000 sareko babes bereziko eremu izendatu berri dute. | Natura ondarearen kontserbazioaren beharrak interes handia arrapizten du gizartean. Ez da hain arraroa ere. Garapenari, osasunari eta ongizateari begira jarrita, inor gutxik jartzen baitu ezbaian ondasun biologikoaren eginkizuna. Baina, salbuespenak salbuespen, bigarren mailara baztertuta egon izan da substratu inorgan... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184766/gizon-bat-hilik-aurkitu-dute-gasteizen-eta-beste-bat-atxilotu-dute.htm | Gizartea | Gizon bat hilik aurkitu dute Gasteizen, eta beste bat atxilotu dute | Pabiloi huts batean aurkitu dute gorpua, abisu bat jaso ostean. | Gizon bat hilik aurkitu dute Gasteizen, eta beste bat atxilotu dute. Pabiloi huts batean aurkitu dute gorpua, abisu bat jaso ostean. | 20 urteko gizon bat hilik aurkitu dute bart Gasteizen, Arriaga-Lakua auzoaren inguruko pabiloi huts batean, indarkeria zantzuekin. Ertzaintzak 18 urteko beste gizonezko bat atxilotu du handik gutxira, hark hil duelakoan, zenbait hedabidek zabaldu dutenez.
Udaltzainek 21:00ak aldera jaso dute abisua, pabiloian «hila zi... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184769/ekonomia-eta-enplegua-20-inguru-jaitsi-dira-bigarren-hiruhilekoan.htm | Ekonomia | Ekonomia eta enplegua %20 inguru jaitsi dira bigarren hiruhilekoan | Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino gehiago uzkurtu dira, esan baitzuen %13,4 eta %10,7 jaitsiko zirela apiriletik ekainera. «Bake garaian sekula bizi izan gabekoa bizitzea egokitu zaigu», esan du Azpiazu sailburuak. | Ekonomia eta enplegua %20 inguru jaitsi dira bigarren hiruhilekoan. Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino gehiago uzkurtu dira, esan baitzuen %13,4 eta %10,7 jaitsiko zirela apiriletik ekainera. «Bake garaian sekula bizi izan gabekoa bizitzea egokitu zaigu», esan du Azpiazu sailburuak. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak inoizko eroriko handiena izan du urteko bigarren hiruhilekoan: %20,1 urte arteko tasan. Ez dago seriean horrelakorik, ezta enpleguarenean ere, koronabirusak eragindako konfinamendua eta haren ostekoa modu gordinean islatu baita enpleguaren datu makroan: %19,8. Eusko Jaurlaritz... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184770/trumpek-bertan-behera-utzi-du-errepublikanoen-konbentzioa.htm | Mundua | Trumpek bertan behera utzi du errepublikanoen konbentzioa | Abuztuan ziren egitekoak, Floridan. Koronabirusaren egoerak behartu du erabaki hori hartzera. | Trumpek bertan behera utzi du errepublikanoen konbentzioa. Abuztuan ziren egitekoak, Floridan. Koronabirusaren egoerak behartu du erabaki hori hartzera. | Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo iragarri zuen bertan behera utzi duela Alderdi Errepublikanoaren konbentzioa. Berez, abuztuaren 25etik 27ra ziren egitekoak, Jacksonvillen (Florida); koronabirusaren pandemiak gehien jo dituen eremuetako bat da hori, eta, hain zuzen, krisi sanitarioak beha... |
2020-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/184771/minaren-zauriak-kemena-du-orbain.htm | Politika | Minaren zauriak kemena du orbain | ETAren biktima da Rosa Rodero, estatuaren indarkeriarena Ane Muguruza. Batak senarra galdu zuen, eta besteak ez du inoiz aita ezagutu. Ustez, aurrez aurre behar lukete, baina elkarren ondoan dira, elkarri goxo entzuten, elkarri zauriak arintzen, eta bat egiten minari aurre egiteko. | Minaren zauriak kemena du orbain. ETAren biktima da Rosa Rodero, estatuaren indarkeriarena Ane Muguruza. Batak senarra galdu zuen, eta besteak ez du inoiz aita ezagutu. Ustez, aurrez aurre behar lukete, baina elkarren ondoan dira, elkarri goxo entzuten, elkarri zauriak arintzen, eta bat egiten minari aurre egiteko. | Bilboko alde zaharreko Lamiak tabernan egin dute hitzordua, hiriburuko topagune feministetako batean. Ane Muguruza iristerako, terrazan da Rosa Rodero. Pandemiagatik, ez dira sutsuki agurtu, baina igartzen da bien arteko harreman estua. Joseba Goikoetxea ETAk hildako ertzainburuaren alarguna da Rodero, eta Josu Muguruz... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184772/ane-muguruza.htm | Ane Muguruza | Ane Muguruza. | Josu Muguruza zuen aita, Herri Batasunako Espainiako Kongresuko diputatua. Baina ez zuen ezagutu, bera jaio baino hamazazpi egun lehenago hil baitzuten, 1989ko azaroaren 20an. Jaio aurretik, beraz, determinatuta zegoen, baina, etiketa hori izanda ere, egin du bere bidea. Ane Muguruza nor den galdetuta, zera dio, irriba... | ||
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184773/rosa-rodero.htm | Rosa Rodero | Rosa Rodero. | «Joseba Goikoetxearen alarguna izateaz harro nago», dio Rosa Roderok. ETAk bere senarrari tiroa bota zion 1993ko azaroaren 22an, eta lau egun geroago hil zen. Ordutik, hamaika aldiz parte hartu du euskal gatazkaren biktimen topaketetan, baina egin du bidea hortik harago ere. Hunkitu egiten da Rosa Rodero nor den galdet... | ||
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184774/mendigorriko-gurasoek-helegitea-jarri-dute-nafarroako-gobernuaren-aurka.htm | Gizartea | Mendigorriko gurasoek helegitea jarri dute Nafarroako Gobernuaren aurka | Haien seme-alabek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatu nahi dute | Mendigorriko gurasoek helegitea jarri dute Nafarroako Gobernuaren aurka. Haien seme-alabek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatu nahi dute | Mendigorriko haurren gurasoek (Nafarroa) eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak helegitea aurkeztu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Nafarroako Gobernuaren erabakiaren aurka. Haien seme-alabek D ereduan herrian bertan ikasteko duten eskubidea bermatu nahi izan dute horrela. Lehenago ere Hezkuntza Departamentuan ... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184775/mendillorriko-zirku-mediatikoa-gaitzetsi-dute-hainbat-gizarte-elkartek-eta-gaztek.htm | Gizartea | Mendillorriko «zirku mediatikoa» gaitzetsi dute hainbat gizarte elkartek eta gaztek | Auzoan agerrladia atzeman zenetik komunikabideek egindako jazarpena salatu dute. | Mendillorriko «zirku mediatikoa» gaitzetsi dute hainbat gizarte elkartek eta gaztek. Auzoan agerrladia atzeman zenetik komunikabideek egindako jazarpena salatu dute. | Mendillorri jomugan dago egunotan, auzoan izandako agerraldiaren ondorioz. Ehundik gora positibo atzeman dituzte Iruñeko auzo horretan, eta PCR proba masiboak egiten ari dira osasun langileak. Kutsatzeen pisua, baina, auzoko gazteen gain erori da, Alde Zaharreko gaueko aisialdiarekin lotu baitute agerraldia, eta 17 eta... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184776/kasuek-gora-egin-dute-hegoaldean.htm | Gizartea | Kasuek gora egin dute Hegoaldean | Azken orduetan 229 positibo atzeman dituzte, horietatik 93 Nafarroan. | Kasuek gora egin dute Hegoaldean. Azken orduetan 229 positibo atzeman dituzte, horietatik 93 Nafarroan. | COVID-19aren proban positibo eman dute 229 herritarrek Hegoaldean, atzo baino 23 gehiagok. Positibo gehienak Nafarroan detektatu dituzte, eta igoera nabarmena izan da herrialde horretan: atzo 66 kasu atzeman zituzten; gaur, berriz, 93. Bizkaian 86 kasu detektatu dituzte, eta Gipuzkoan, 35. Halaber, gora egin dute kasue... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184777/122-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-marixol-iparragirreri.htm | Politika | 122 urteko espetxe zigorra ezarri diote Marixol Iparragirreri | Epaileak Luciano Cortizo Espainiako Armadako komandantea hiltzeko «agindua ematea» leporatu dio, eta horretarako beharrezko «lehergailuen horniduraz» arduratzea. | 122 urteko espetxe zigorra ezarri diote Marixol Iparragirreri. Epaileak Luciano Cortizo Espainiako Armadako komandantea hiltzeko «agindua ematea» leporatu dio, eta horretarako beharrezko «lehergailuen horniduraz» arduratzea. | Marixol Iparragirre (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1961) 122 urteko espetxe zigorrera kondenatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, fiskaltzaren eskaerari men eginez. Iparragirreren aurka Espainiako Estatuan eginiko lehen epaiketan, ebazpenean epaileak leporatu dio ETAren komando bati «agindua ematea» Luciano Cortizo Espainiako... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184778/novaltiako-langileek-urtebete-egin-dute-greban.htm | Ekonomia | Novaltiako langileek urtebete egin dute greban | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botika banatzaile nagusia da. Manifestazioa egin dute Bilbon. Salatu dute kontratu berrietan «gutxieneko soldatatik gertu dauden nominak» jasotzen dituztela langileek. | Novaltiako langileek urtebete egin dute greban. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botika banatzaile nagusia da. Manifestazioa egin dute Bilbon. Salatu dute kontratu berrietan «gutxieneko soldatatik gertu dauden nominak» jasotzen dituztela langileek. | Novaltiako langileek manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, greba mugagabea hasi zenetik urtebete bete den honetan —hil honen hasieran langileekin izan zen BERRIA—. 2019ko uztailaren 22an hasi zituzten mobilizazioak, eta, denbora horretan guztian, 22 langilek parte hartu dute, produkziokoek bereziki; lantaldea... |
2020-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/184779/iturrieta-mendietako-kare-haitzak.htm | Bizigiro | Iturrieta mendietako kare haitzak | Entziako mendigunearen eta Gasteizko mendien artean, Iturrietako mendigunea dago. Gainaldeko tapizak agerian uzten ditu dolomiak eta kareharri geruzatuak. | Iturrieta mendietako kare haitzak. Entziako mendigunearen eta Gasteizko mendien artean, Iturrietako mendigunea dago. Gainaldeko tapizak agerian uzten ditu dolomiak eta kareharri geruzatuak. | Kare haitza da Euskal herriko mendietako hezurdura nabarmena. Mendigune gehienak oso-osorik bloke karstiko baten gainean ezartzen dira; edo zati batean, bederen. Berezko gogortasuna dela eta, gandor eta ertz biziak zut egoten dira kare harrizkoan. Nafarroako Larra eta Gorbeialdeko Itzina paisaia malkartsua ziztuan etor... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184780/sindikatuek-ohartarazi-dute-udazkenean-negoziazioak-zaildu-daitezkeela.htm | Ekonomia | Sindikatuek ohartarazi dute udazkenean negoziazioak zaildu daitezkeela | Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioek uda ostean jarraituko dute. Besteak beste, soldata igoerak zehazteko, lanaldiak murrizteko eta ABLEen erabilera mugatzeko eskatu dute sindikatuek. | Sindikatuek ohartarazi dute udazkenean negoziazioak zaildu daitezkeela. Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioek uda ostean jarraituko dute. Besteak beste, soldata igoerak zehazteko, lanaldiak murrizteko eta ABLEen erabilera mugatzeko eskatu dute sindikatuek. | Gipuzkoako metalgintzako sindikatuek Adegiri eskatu diote aurreko astean aurkeztutako lan hitzarmen proposamenaren alderdi batzuk zehazteko eta garatzeko, eta patronala prest agertu da datorren bileran hori egiteko. Irailaren 4an izango da hori. Ostiral honetan hirugarren bilera egin dute.
Komunikabideetara bidalitako... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184781/garinok-ez-du-baskonian-jarraituko.htm | Kirola | Garinok ez du Baskonian jarraituko | Patricio Garinori amaitu egin zaio Baskoniarekin lotzen zuen kontratua. Gasteizko taldean hiru denboraldi osatu eta gero, Zalgiris Kaunasen jokatuko du datorren sasoian. | Garinok ez du Baskonian jarraituko. Patricio Garinori amaitu egin zaio Baskoniarekin lotzen zuen kontratua. Gasteizko taldean hiru denboraldi osatu eta gero, Zalgiris Kaunasen jokatuko du datorren sasoian. | Patricio Garinok ez du Baskonian jokatuko aurrerantzean. Buesa Arenan hiru denboraldi egin ondoren, ibilbidea eten, eta beste bide bat hartzea erabaki dute bai talde gasteiztarrak, bai jokalariak berak. Zalgiris Kaunas taldean arituko da datorren denboralditik aurrera.
Garrantzi handiko jokalaria izan da Garino Baskon... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184782/lurra-26c-eta-39c-artean-berotzea-aurreikusten-dute-zientzialariek.htm | Gizartea | Lurra 2,6ºC eta 3,9ºC artean berotzea aurreikusten dute zientzialariek | Reviews of Geophysics aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, klima aldaketaren etorkizuna aztertu dute. Emaitzen arabera, karbono dioxidoak eragindako aldaketak «2°C-tik gorako beroketa izango dela bermatzen du». | Lurra 2,6ºC eta 3,9ºC artean berotzea aurreikusten dute zientzialariek. Reviews of Geophysics aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, klima aldaketaren etorkizuna aztertu dute. Emaitzen arabera, karbono dioxidoak eragindako aldaketak «2°C-tik gorako beroketa izango dela bermatzen du». | 25 zientzialariz osatutako talde batek klima aldaketari buruzko ikerketa bat argitaratu du Reviews of Geophysics aldizkari zientifikoan. Munduko Ikerketa Klimatikoaren Programaren barruan (WCRP) egin dute lana, eta, emaitzek adierazi dutenez, atmosferako karbono dioxidoa (CO2) bikoizteak berekin ekarriko du Lurra 2,6ºC... |
2020-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/184783/dantza-dakar-usainak.htm | Kultura | Dantza dakar usainak | Bilbo, 1973. 2001ean argitaratu zituen lehen bi lanak: SPrako tranbia (Elkar) nobela eta Literatur ideia batzuk (Labayru) saiakera. Ordutik, beste lau eleberri eman ditu: Iturria (Susa, 2019) du azkena, oraingoz. Hainbat sari jaso ditu lanokin, eta itzuli ere egin dizkiote. Bera ere itzultzaile aritu izan da. Haur eta ... | Dantza dakar usainak. Bilbo, 1973. 2001ean argitaratu zituen lehen bi lanak: SPrako tranbia (Elkar) nobela eta Literatur ideia batzuk (Labayru) saiakera. Ordutik, beste lau eleberri eman ditu: Iturria (Susa, 2019) du azkena, oraingoz. Hainbat sari jaso ditu lanokin, eta itzuli ere egin dizkiote. Bera ere itzultzaile ar... | Alabak, bederatzi urtekoak, ia goizero, esnatu berri, gorputzeko azazkal guztiak garbitzen ari zen bitartean, honako hau kantatzen zuen, hil zen arte:
Bizi-bizi bizi dira igelak arbelak zuritu egiten dira distira apaldu afaldu nahi baduzu, sutan erre igelak.
Amak, berrogeita hiru urtekoak, ez zuen etxea atontzeko ohi... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184784/murgak-iragarri-du-jaurlaritzak-neurriak-zorroztuko-dituela-datorren-astean.htm | Gizartea | Murgak iragarri du Jaurlaritzak neurriak zorroztuko dituela datorren astean | Gaueko aisialdian ez ezik, bestelako aisialdi jardueretan ere izango dira murrizketak. | Murgak iragarri du Jaurlaritzak neurriak zorroztuko dituela datorren astean. Gaueko aisialdian ez ezik, bestelako aisialdi jardueretan ere izango dira murrizketak. | Irratsaio baterako eginiko elkarrizketan, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du "koronabirusaren bigarren olatua izan litekeena" bizitzen ari garela egunotan, eta, ondorioz, neurri murriztaileak ezarriko dituela Jaurlaritzak datorren astean.
Sailburuak aurreratu du ezen neurri horiek, gaueko aisiald... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184785/mugetako-mugimenduak-murrizteaz-hitz-egiten-ari-dira-frantzia-espainia-eta-katalunia.htm | Gizartea | Mugetako mugimenduak murrizteaz hitz egiten ari dira Frantzia, Espainia eta Katalunia | Frantziako lehen ministro Jean Castexek frantziarrei «biziki» gomendatu die Kataluniara ez joatea, hango osasun egoera hobetzen ez den bitartean. | Mugetako mugimenduak murrizteaz hitz egiten ari dira Frantzia, Espainia eta Katalunia. Frantziako lehen ministro Jean Castexek frantziarrei «biziki» gomendatu die Kataluniara ez joatea, hango osasun egoera hobetzen ez den bitartean. | Katalunia bakarrik aipatu du Frantziako lehen ministro Jean Castexek, baina adierazi du Frantziako Atzerri ministroa Espainiako eta Kataluniako agintariekin hitz egiten ari dela, mugetako mugimenduak ahalik eta gehien murrizteko.
Adierazpenak egin ditu Castexek gaur, Parisko Roissy-Charles-de-Gaulle aireportuan. Osasu... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184786/durangon-amaitu-da-sarek-antolatutako-bizikleta-itzuliaren-bigarren-etapa.htm | Politika | Durangon amaitu da Sarek antolatutako bizikleta itzuliaren bigarren etapa | Gaur egin dute itzuliaren bigarren etapa, Urduñatik Durangora. Bihar amaituko da martxa, eta Basauriko espetxetik Bilbora joango dira. | Durangon amaitu da Sarek antolatutako bizikleta itzuliaren bigarren etapa. Gaur egin dute itzuliaren bigarren etapa, Urduñatik Durangora. Bihar amaituko da martxa, eta Basauriko espetxetik Bilbora joango dira. | Gaur egin dute Sarek antolatu duen hirugarren bizikleta itzuliaren bigarren etapa, eta 80 lagun inguruk hartu dute parte. Gaurko ibilbidea Urduñan (Bizkaia) hasi dute, eta Durangon (Bizkaia) amaitu dute, ekitaldi bat eginez.
Gaurko etapa «euskal preso eta iheslarien etxerako prozesua gauzatzen hasteko salbuespen neurr... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184787/haranburu-askatzea-onartu-du-epaileak-baina-fiskaltzak-dei-egin-du.htm | Politika | Haranburu askatzea onartu du epaileak, baina fiskaltzak dei egin du | Maritxu Paulus Basurco abokatuak «kezka» agertu du, eta Bake Bideak fiskaltzaren «itsukeria eta jarrera mendekatzailea» salatu ditu. Elkarretaratzea eginen dute bihar Senperen, 30 urte aski da! lelopean. | Haranburu askatzea onartu du epaileak, baina fiskaltzak dei egin du. Maritxu Paulus Basurco abokatuak «kezka» agertu du, eta Bake Bideak fiskaltzaren «itsukeria eta jarrera mendekatzailea» salatu ditu. Elkarretaratzea eginen dute bihar Senperen, 30 urte aski da! lelopean. | Frederic Haranburu Xistor euskal presoak preso segituko du. Hura baldintzapean aske uzteko eskaeraren alde egin du zigorrak ezartzeko Frantziako auzitegiak, baina terrorismoaren aurkako fiskaltzak erabakiaren kontrako helegitea ezarri du berehala, eta Haranburuk kartzelan jarraituko du. Dei auzitegiak beranduenez irail... |
2020-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/184788/istanbulgo-santa-sofia-basilikan-otoitza-musulman-bat-egin-dute-berriz.htm | Mundua | Istanbulgo Santa Sofia basilikan otoitza musulman bat egin dute berriz | Erdoganek dekretu bat sinatu zuen duela bi aste, eta tenplua meskita bilakatu da. Turkiako presidenteak hasi du errezoa, eta dozenaka milaka lagunek jarraitu dute. | Istanbulgo Santa Sofia basilikan otoitza musulman bat egin dute berriz. Erdoganek dekretu bat sinatu zuen duela bi aste, eta tenplua meskita bilakatu da. Turkiako presidenteak hasi du errezoa, eta dozenaka milaka lagunek jarraitu dute. | Istanbulgo Santa Sofia tenpluan otoitza musulmana egin dute gaur, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak dekretu bidez berriz meskita bihurtu zuenetik lehenengoz. Eraikinera 500 lagun inguru sartu dira, tartean Turkiako presidentea eta gobernuaren gonbidatuak. Horiekin batera, dozenaka milaka pertsonak jarraitu dut... |
2020-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/184820/frederic-haranburu-xistor-askatzeko-eskatu-dute-senperen.htm | Politika | Frederic Haranburu 'Xistor' askatzeko eskatu dute Senperen | Elkarretaratzea egin dute Bake Bideak deituta, 30 urte aski da! lelopean. Euskal preso hori askatzea onartu zuen atzo epaileak, baina fiskaltzak helegitea ezarri zuen berehala | Frederic Haranburu 'Xistor' askatzeko eskatu dute Senperen. Elkarretaratzea egin dute Bake Bideak deituta, 30 urte aski da! lelopean. Euskal preso hori askatzea onartu zuen atzo epaileak, baina fiskaltzak helegitea ezarri zuen berehala | Gaur goizean elkarretaratzea egin dute, Senperen (Lapurdi), Frederic Haranburu Xistor-en askatasuna eskatzeko. Euskal preso hori baldintzapean aske uzteko eskaeraren alde egin zuen atzo Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak, baina berehala dei egin zuen terrorismoaren aurkako fiskaltzak, eta Lannemezango (Okzitania) presondegi... |
2020-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/184823/amaitu-dute-mendillorriko-gazteei-koronabirus-proba-egiten.htm | Gizartea | Amaitu dute Mendillorriko gazteei koronabirus proba egiten | 17 eta 28 urte arteko mila pertsona azaldu dira azterketa gunera, nahiz eta osasun agintariek 2.000 «gonbidatu» zituzten proba egitera. Beste agerraldi bat atzeman dute, Erdialdeko herri batean. | Amaitu dute Mendillorriko gazteei koronabirus proba egiten. 17 eta 28 urte arteko mila pertsona azaldu dira azterketa gunera, nahiz eta osasun agintariek 2.000 «gonbidatu» zituzten proba egitera. Beste agerraldi bat atzeman dute, Erdialdeko herri batean. | Mila gazteri baino gehiagori COVID-19 gaitzaren azterketa egin diete Iruñeko Mendillorri auzoan. Eguerdian amaitu dituzte auzoko institutuan eginiko probak.
Nafarroako Osasun Departamentuak «erantzun on» gisa deskribatu du auzoko gazteen jarrera. Denera, 17 eta 28 urte arteko 1.044 gazte agertu dira euren kabuz probak... |
2020-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/184824/portugalete-sestao-partida-atzeratu-dute-koronabirusagatik.htm | Kirola | Portugalete-Sestao partida atzeratu dute, koronabirusagatik | Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman du, eta horregatik hartu du erabakia. | Portugalete-Sestao partida atzeratu dute, koronabirusagatik. Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman du, eta horregatik hartu du erabakia. | Espainiako Futbol Federazioak bertan behera utzi du, Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketetako Portugalete-Sestao partida, Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman duelako COVID-19aren proban. Portugaletek Euskadiko Futbol Federaziori jakinarazi dio gertaera, eta hark Espainiakoari. Eusko Ja... |
2020-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/184825/orio-eta-urdaibai-izan-dira-azkarrenak-bilbon.htm | Kirola | Orio eta Urdaibai izan dira azkarrenak, Bilbon | Oriotarrek denboraldiko laugarren bandera astindu dute gaur, Bilbon, Euskotren Ligako zazpigarren jardunaldian. Urdaibaik bigarren garaipena erdietsi du, Eusko Label Ligako estropadan, azken luze bikain bat egin ostean. | Orio eta Urdaibai izan dira azkarrenak, Bilbon. Oriotarrek denboraldiko laugarren bandera astindu dute gaur, Bilbon, Euskotren Ligako zazpigarren jardunaldian. Urdaibaik bigarren garaipena erdietsi du, Eusko Label Ligako estropadan, azken luze bikain bat egin ostean. | Urtebete eskasean beltzetik zurira igaro da Urdaibai. Aurreko denboraldian ohorezko txandatik kanpo ibiltzera kondenatuta egon zen. Nahi eta ezinean ibili zen. Sasoi honetan, baina, Jon Elortegik Bou Bizkaia ontziaren norabidea zuzentzea lortu du, baita haren kuadrillari indarra eta kemena helaraztea ere. Ontzirik azka... |
2020-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/184856/elkarrizketa-etenda.htm | Mundua | Elkarrizketa, etenda | Bi urte eta erdi pasatu dira Macronek ezezkoa eman zienetik Korsikako nazionalisten eskariei. Harrezkeroztik, gutxituz joan dira aldarrikapenei buruzko elkarrizketak, agenda politikotik kanpo geratzeraino. Datorren urtean bozak dituzte Korsikan. | Elkarrizketa, etenda. Bi urte eta erdi pasatu dira Macronek ezezkoa eman zienetik Korsikako nazionalisten eskariei. Harrezkeroztik, gutxituz joan dira aldarrikapenei buruzko elkarrizketak, agenda politikotik kanpo geratzeraino. Datorren urtean bozak dituzte Korsikan. | Hilabeteak dira Korsikako mugimendu nazionalistan ohartarazpen bera egiten ari direla: estrategia aldatu beharra dago Frantziako Gobernuaren jarreraren aurrean. 2015eko eta 2017ko hauteskundeetako garaipen historikoek Korsikako eztabaida politikoaren erdigunean jarri zituzten nazionalisten aldarrikapen historikoak, bai... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184858/beste-248-kasu-baieztatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 248 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian | Horietatik 107 Bizkaian atzeman dituzte; 55, Bilbon. Eusko Jaurlaritzak neurri berriak aurkeztuko ditu aisialdia arautzeko. | Beste 248 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 107 Bizkaian atzeman dituzte; 55, Bilbon. Eusko Jaurlaritzak neurri berriak aurkeztuko ditu aisialdia arautzeko. | 6.271 PCR proba egin zituzten larunbatean Hego Euskal Herrian, eta beste 248 COVID-19 kasu atzeman dituzte. Aste honetan, 200 kasu baino gehiago izan dira lau egunetan. Lurraldez lurralde, Bizkaia da kaltetuena. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, azken orduetan 107 kasu baieztatu dituzte han. Gipuzkoan, berri... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184859/txinak-aeben-kontsulatua-itxi-du-chengdu-hirian.htm | Mundua | Txinak AEBen kontsulatua itxi du Chengdu hirian | AEBek Txinaren Houstongo (Texas, AEB) kontsulatua itxi zuten joan den astean, eta erabaki horri maila bereko neurri batekin erantzun dio Txinak. | Txinak AEBen kontsulatua itxi du Chengdu hirian. AEBek Txinaren Houstongo (Texas, AEB) kontsulatua itxi zuten joan den astean, eta erabaki horri maila bereko neurri batekin erantzun dio Txinak. | Txinak kontrolpean hartu du herrialdearen hego-mendebaldeko Chengdu hirian AEBek zuten kontsulatua. Pekinek egoitzaren itxiera berretsi du gaur, aurreko astean erabakia iragarri ostean.
Global Times Txinako hedabideak adierazi duenez, AEBen bandera kendu dute egoitzatik Chengdun 06:00ak zirenean.
Pekinek joan den ast... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184860/olivia-de-havillanden-heriotzarekin-hollywooden-garai-bat-amaitu-da.htm | Kultura | Olivia de Havillanden heriotzarekin, Hollywooden garai bat amaitu da | Aktoreak 104 urte zituen, eta besteak beste 'Gone With The Wind', 'The Adventures of Robin Hood' eta 'The Heiress' film klasikoetako izarra izan zen. | Olivia de Havillanden heriotzarekin, Hollywooden garai bat amaitu da. Aktoreak 104 urte zituen, eta besteak beste 'Gone With The Wind', 'The Adventures of Robin Hood' eta 'The Heiress' film klasikoetako izarra izan zen. | Hollywoodeko garai loriatsuaren ordezkari nagusietakoa izan zen Olivia de Havilland (Tokio, 1916). Estudio handiek zinemaren makinaria guztia gidatzen zuten aroan eta star-system-a puri-purian zegoenean, haren izena letra larriz ageri zen parte hartzen zuen film bakoitzean. Eta, hala eta guztiz ere, sistema horren bera... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184861/herria-nazio-bilakatzeko-pausoa.htm | Politika | Herria nazio bilakatzeko pausoa | Uztailaren 31n 125 urte beteko dira Sabino Aranak EAJ sortu zuenetik; aste osoan erreportaje sorta bat argitaratuko du BERRIAk, nazionalismoaren sorreraz, bilakaeraz eta geroaz. | Herria nazio bilakatzeko pausoa. Uztailaren 31n 125 urte beteko dira Sabino Aranak EAJ sortu zuenetik; aste osoan erreportaje sorta bat argitaratuko du BERRIAk, nazionalismoaren sorreraz, bilakaeraz eta geroaz. | Ertz askotako pertsona izan zen Sabino Arana Goiri (Abando, Bizkaia, 1865 Sukarrieta, Bizkaia, 1903): kazetaria izan zen, idazlea, historialaria, euskalaria, ideologoa eta politikaria. Ez zuen arlo guztietan asmatu: adibidez, euskararen biziberritzerako berak hautatutako garbizalekeriaren bidea bazter utzita dago gaur ... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184862/lan-ikuskaritzak-berrikusi-dituen-kontratuen-345-aldarazi-ditu-lehen-seihilekoan.htm | Ekonomia | Lan Ikuskaritzak berrikusi dituen kontratuen %34,5 aldarazi ditu lehen seihilekoan | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aztertutako kontratuen %15 inguru lanaldi partzialekoak ziren, eta lanaldi osokoak dira orain. Horietatik bi herenek emakumeei eragiten zieten. | Lan Ikuskaritzak berrikusi dituen kontratuen %34,5 aldarazi ditu lehen seihilekoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aztertutako kontratuen %15 inguru lanaldi partzialekoak ziren, eta lanaldi osokoak dira orain. Horietatik bi herenek emakumeei eragiten zieten. | Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak aurtengo lehen seihilekoko jardueraren berri eman du. COVID-19ak baldintzatutako ezohiko hilabeteotan, 10.797 ikuskaritza ekintza egin dituzte, horietatik 5.682 laneko iruzurraren aurkako borrokari lotuak, eta %34,5koa izan da eraginkortasuna: 1.959 kontratu aldarazi ditu Lan Ikuska... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184863/bi-makiren-gorpuzkiak-atera-dituzte-imotzen.htm | Gizartea | Bi makiren gorpuzkiak atera dituzte Imotzen | 1940ko hamarkadan hil zituzten frankismoaren kontrako gerrillariak. Aranzadik egin ditu indusketa lanak. | Bi makiren gorpuzkiak atera dituzte Imotzen. 1940ko hamarkadan hil zituzten frankismoaren kontrako gerrillariak. Aranzadik egin ditu indusketa lanak. | Aranzadi zientzia elkartea eta Nafarroako Gobernuaren Memoriaren Institutua indusketa lanetan aritu dira azken egunotan Nafarroako Imozko Goldaratzen, frankistek hildako bi gerrillariren gorpuzkiak lurpetik ateratzeko.
Bi lekutan lurperatu zituzten makiak, 1940ko hamarkadan, baina ez dute zehaztu noiz. Lekukoen araber... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184864/ardoaren-sektoreak-43-milioi-euroren-laguntzak-jasoko-ditu-nafarroan.htm | Ekonomia | Ardoaren sektoreak 4,3 milioi euroren laguntzak jasoko ditu Nafarroan | Merkatua arautzeko, laguntzak emango zaizkie upeltegiei eta mahastizaintzan aritzen direnei, baita salmenta zuzeneko laborariei eta ekoizle artisauei ere | Ardoaren sektoreak 4,3 milioi euroren laguntzak jasoko ditu Nafarroan. Merkatua arautzeko, laguntzak emango zaizkie upeltegiei eta mahastizaintzan aritzen direnei, baita salmenta zuzeneko laborariei eta ekoizle artisauei ere | Likidezia arazoak gainditzen laguntzeko, ardoaren sektorearentzat hainbat neurri iragarri ditu gaur goizean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak. Guztira, 4,3 milioi euroren laguntzak dira. Itziar Gomez kontseilariaren arabera, neurriok «laborantza enpresen lehiakortasuna bermatuko dute, usti... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184865/aernnovak-lantaldearen-20-kaleratuko-du.htm | Ekonomia | Aernnovak lantaldearen %20 kaleratuko du | Aeronautikak Berantevillan (Araba) duen fabrikak 448 langile ditu, eta horietatik 260 enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean daude urte amaierara arte. ELAk salatu du komunikabideei egindako filtrazioen bidez jakin dutela albistea langileek. | Aernnovak lantaldearen %20 kaleratuko du. Aeronautikak Berantevillan (Araba) duen fabrikak 448 langile ditu, eta horietatik 260 enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean daude urte amaierara arte. ELAk salatu du komunikabideei egindako filtrazioen bidez jakin dutela albistea langileek. | Geroz eta enpresa gehiago ari dira kaleratzeak iragartzen. Joan den astean Tubacexek eta ITP Aerok iragarri zuten, hurrenez hurren, lantaldearen %20 eta %15 kaleratuko zutela, eta gaur Aernnova gehitu da zerrendara: langileen %20 kaleratuko ditu. Euskal Herrian eta Espainian 650 behargini eragingo die neurriak, eta 350... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184866/kasuek-behera-egin-dute-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Kasuek behera egin dute Hego Euskal Herrian | Azken orduetan 183 kasu atzeman dituzte, erdiak baino gehiago Nafarroan. | Kasuek behera egin dute Hego Euskal Herrian. Azken orduetan 183 kasu atzeman dituzte, erdiak baino gehiago Nafarroan. | Azken egunetan, eguneko 200 kasutik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, baina, azken zenbaketen arabera, behera egin du positiboen kopuruak: 183 izan dira. Halaber, Nafarroan izan dira kasu gehien, eta herrialde horretan ugaritu egin dira kutsatzeak: beste 97 kasu atzeman dituzte, 15 gehiago. Asteburuan, Bizkaian... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184867/3300-parte-hartzailetik-gora-aurtengo-euskal-encounter-topaketan.htm | Bizigiro | 3.300 parte hartzailetik gora aurtengo Euskal Encounter topaketan | COVID-19aren eraginez, modu birtualean egin dute hiru eguneko topaketa, eta 5.088 ordenagailu konektatu dituzte. | 3.300 parte hartzailetik gora aurtengo Euskal Encounter topaketan. COVID-19aren eraginez, modu birtualean egin dute hiru eguneko topaketa, eta 5.088 ordenagailu konektatu dituzte. | Uztailaren 24tik 27ra bitartean izan da Euskal Encounter teknologia eta informatika jardunaldia. Aurtengoa topaketaren 28. aldia izan da, eta 3.317 parte hartzaile eta 100.000 ikusletik gorako audientzia izan du.
Koronabirusaren eraginez, aurtengo jardunaldia modu birtualean antolatu dute, eta 5.088 ordenagailu egon d... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184868/ez-da-garai-ona-eajren-eta-espainiako-gobernuaren-harremanerako.htm | Politika | Ez da «garai ona» EAJren eta Espainiako Gobernuaren harremanerako | EAJk uste du Urkullu ez dela joango presidenteen arteko bilerara. Estebanek «premiazkotzat» jo du lehenbailehen egitea kontzertu ekonomikoaren inguruko batzorde mistoaren bilera. | Ez da «garai ona» EAJren eta Espainiako Gobernuaren harremanerako. EAJk uste du Urkullu ez dela joango presidenteen arteko bilerara. Estebanek «premiazkotzat» jo du lehenbailehen egitea kontzertu ekonomikoaren inguruko batzorde mistoaren bilera. | EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanek uste du Iñigo Urkullu lehendakaria ez dela joango Espainiako presidentearen eta erkidegoetakoen bilerara. «Zer demontretarako balio du?», galdetu du. EAJren eledunaren esanetan, jeltzaleen eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanerako ez da «garai ona».
Urk... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184869/torrentek-eta-maragallek-nazioartean-salatuko-dute-beren-telefonoak-zelatatu-izana.htm | Mundua | Torrentek eta Maragallek nazioartean salatuko dute beren telefonoak zelatatu izana | Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Kataluniako parlamentariak NBE Nazio Batuen Erakundera, Europako Kontseilura eta Amnesty International elkartera joko dute. | Torrentek eta Maragallek nazioartean salatuko dute beren telefonoak zelatatu izana. Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Kataluniako parlamentariak NBE Nazio Batuen Erakundera, Europako Kontseilura eta Amnesty International elkartera joko dute. | Sakelako telefonoak zelatatu zizkietela salatu zuten Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Ernest Maragall ERCko parlamentariak joan den uztailaren 14an. Espainiako Estatuari leporatu zioten beren telefonoetan esku hartu izana, eta, egun batzuk geroago, kereila bat aurkeztu zuten CNI Espainiako zerbit... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184870/lab-patronalek-ez-dituzte-akordioak-nahi.htm | Ekonomia | LAB: «Patronalek ez dituzte akordioak nahi» | Sindikatuak azaldu du azken urteetan irabazi handiak izan dituzten enpresak direla kaleratzeak egin nahi dituztenak, eta enpleguari eusteko konpromisoa eskatu die. | LAB: «Patronalek ez dituzte akordioak nahi». Sindikatuak azaldu du azken urteetan irabazi handiak izan dituzten enpresak direla kaleratzeak egin nahi dituztenak, eta enpleguari eusteko konpromisoa eskatu die. | «Gobernuak eta patronalak langileon bizkar gainean jarri nahi dituzte krisiaren ondorio guztiak». Hori salatu du gaur Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak, azken egunotako iragarpenei erantzuteko egindako prentsaurrekoan: «Pobrezia eta bazterketa sozialean dauden herritarren kopurua gorantz doa, eta erref... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184871/ipar-hemisferioko-carchadontosaurus-dinosaurorik-zaharrena-aurkitu-dute-portugalen.htm | Bizigiro | Ipar hemisferioko 'Carchadontosaurus' dinosaurorik zaharrena aurkitu dute Portugalen | Lusovenator espeziea aurkitu dute, duela 145 milioi urte existitu zena. Ipar hemisferioko Carchadontosaurus erregistrorik antzinakoena da. | Ipar hemisferioko 'Carchadontosaurus' dinosaurorik zaharrena aurkitu dute Portugalen. Lusovenator espeziea aurkitu dute, duela 145 milioi urte existitu zena. Ipar hemisferioko Carchadontosaurus erregistrorik antzinakoena da. | Espainiako eta Portugalgo paleontologo talde batek duela 145 milioi urte bizi izan zen Lusovenator dinosauro espeziea aurkitu du Portugalen. Ipar hemisferioko Carchadontosaurus erregistrorik zaharrena da. Ezagutzen den harraparirik handienetakoa zen dinosauro mota hori.
Espezie berria bi dinosauro aleren arrastoetatik... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184872/andre-maria-zuriaren-plaza-itxiko-dute-abuztuaren-4an-laquojendea-ez-pilatzekoraquo.htm | Gizartea | Andre Maria Zuriaren plaza itxiko dute abuztuaren 4an, «jendea ez pilatzeko» | Gaur hartu du erabakia koordinazio batzordeak Gasteizko udaletxean. Aurtengo jaiak bertan behera geratu dira, eta egun horiek «pilaketarik eta istilurik gabe» pasatzeko eskatu du Urtaran alkateak. | Andre Maria Zuriaren plaza itxiko dute abuztuaren 4an, «jendea ez pilatzeko». Gaur hartu du erabakia koordinazio batzordeak Gasteizko udaletxean. Aurtengo jaiak bertan behera geratu dira, eta egun horiek «pilaketarik eta istilurik gabe» pasatzeko eskatu du Urtaran alkateak. | Ez da jairik egongo, baina Gasteizko agintariak ez dira fio. Abuztuaren 4an egiten da Gasteizen Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko ekitaldia, izen bereko plazan. Ekitaldi jendetsua izaten da, oso. Aurten ez da ospakizunik egingo, baina herritarrek plazan biltzeko eduki dezaketen tentazioari aurre egiteko, Polizia talde... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184873/soldataren-ongarriak.htm | Ekonomia | Soldataren ongarriak | Eurostaten ikerketa baten arabera, langilearen adina, hezkuntza maila eta okupazioa dira soldata batean gehien eragiten duten faktoreetako batzuk, eta enpresaren ezaugarriek ere badute pisua; adibidez, lansariak handiagoak dira enpresa handietan. | Soldataren ongarriak. Eurostaten ikerketa baten arabera, langilearen adina, hezkuntza maila eta okupazioa dira soldata batean gehien eragiten duten faktoreetako batzuk, eta enpresaren ezaugarriek ere badute pisua; adibidez, lansariak handiagoak dira enpresa handietan. | Europako soldatak nola zehazten diren jakiteko, Wages determinants in the European Union (soldaten faktore erabakigarriak Europako Batasunean) txostena egin du Eurostatek. Hau da, soldaten egiturari buruzko 2014ko ikerketa hartu du —EBko 240.000 enpresa eta 11 milioi langile ingururen ezaugarri indibidualak biltzen dit... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184874/gaztelugatxeko-babes-maila-zorroztuko-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Gaztelugatxeko babes maila zorroztuko du Eusko Jaurlaritzak | Gaztelugatxe Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzeko prozesu administratiboa hasi du Eusko Jaurlaritzak. Gaurtik aurrera, hogei eguneko epea dago helegiteak aurkezteko. | Gaztelugatxeko babes maila zorroztuko du Eusko Jaurlaritzak. Gaztelugatxe Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzeko prozesu administratiboa hasi du Eusko Jaurlaritzak. Gaurtik aurrera, hogei eguneko epea dago helegiteak aurkezteko. | Gaztelugatxe (Bizkaia) Paisaia Kulturala kategoriaren barruan Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzeko prozesuari ekin dio Eusko Jaurlaritzak, eta, astelehen honetatik aurrera, hogei eguneko epea dago helegiteak aurkezteko.
Lekuak 1998. urtean onartutako ingurumen babes bat eduki du orain arte. Orain, ordea, ingurua... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184875/tabernek-0130ean-itxi-beharko-dute-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Tabernek 01:30ean itxi beharko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Asteon publikatuko du Eusko Jaurlaritzak neurriak zehazten dituen agindua, eta astebururako indarrean izatea espero du Murgak. | Tabernek 01:30ean itxi beharko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Asteon publikatuko du Eusko Jaurlaritzak neurriak zehazten dituen agindua, eta astebururako indarrean izatea espero du Murgak. | Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasu sailburuak prentsaurreko batean iragarri du neurri murriztaileak zehazten dituen dokumentu bat argitaratuko duela Jaurlaritzak asteon, eta astebururako neurri horiek martxan izango direla. Dokumentu horretan jasoko diren neurri batzuk, baina, agerraldian aurreratu ditu: taberna gu... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184876/sendagileak-maskara-salbuespenak-sinatzera-behartzeko-kanpaina-bat-dagoela-salatu-dute.htm | Gizartea | Sendagileak maskara salbuespenak sinatzera behartzeko «kanpaina» bat dagoela salatu dute | Bizkaiko Medikuen Elkargoak adierazi duenez, «osasun sistemak gainezka» egitea dute helburu, erreklamazio asko aldi berean aurkeztuta. | Sendagileak maskara salbuespenak sinatzera behartzeko «kanpaina» bat dagoela salatu dute. Bizkaiko Medikuen Elkargoak adierazi duenez, «osasun sistemak gainezka» egitea dute helburu, erreklamazio asko aldi berean aurkeztuta. | Bizkaiko Medikuen Elkargoak gaur plazaratu du salaketa, eta gertaeren berri eman die bere partaideei, Nekane Murga Osasun sailburuari eta Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Luis Diegori. Elkargoak salatu duenez, azken egunotan hainbat sendagilek erreklamazioak jaso dituzte, hainbat herritarri maskara ez eramateko baime... |
2020-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/184877/gizon-bat-hil-da-aiako-harritik-erorita.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Aiako Harritik erorita | Ezbeharra gaur gertatu da, 12:20 inguruan, Aiako Harrian. | Gizon bat hil da Aiako Harritik erorita. Ezbeharra gaur gertatu da, 12:20 inguruan, Aiako Harrian. | 42 urteko gizon bat hil da gaur Aiako Harrian (Gipuzkoa), harkaitz gune batetik erorita. Eusko Jaurlaitzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, 12:20 aldera hiru pertsonak SOS Deiei ohartarazi diete ezbeharra, eta helikoptero bat eta Ertzaintzaren mendi taldea bertaratu dira. Gizona hila zela baieztatu du mediku batek, ... |
2020-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/184878/merkatu-prestigio-eta-indar-kontua.htm | Ekonomia | Merkatu, prestigio eta indar kontua | Sindikatuei dagokie erabakitzea, besteak beste, zenbateko soldata igoera eskatu lan hitzarmen batean. Zeri erreparatzen dioten kontatu dute ELA, LAB eta EAEko CCOOko ordezkariek. | Merkatu, prestigio eta indar kontua. Sindikatuei dagokie erabakitzea, besteak beste, zenbateko soldata igoera eskatu lan hitzarmen batean. Zeri erreparatzen dioten kontatu dute ELA, LAB eta EAEko CCOOko ordezkariek. | Unibertsitateko ikasketak eskatzen zaizkio abokatuari; badu arriskua eraikuntzan aritzeak; nekagarria da zerbitzari izatea; psikologikoki gogorra ehorztetxe batean lan egitea. Soziologoak, mekanikariak, ikerlariak, itzultzaileak, gasolindegiko langileak, telefonistak, arkeologoak, muntaketan aritzen direnak. Lanbide as... |
2020-8-30 | https://www.berria.eus/albisteak/184911/zientziarekin-ongi-pasatu-eureka-museoan.htm | albisteak | Zientziarekin ongi pasatu Eureka! museoan | Donostiako Eureka! museoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen zientzia museo eta planetario bakarra da. | Zientziarekin ongi pasatu Eureka! museoan. Donostiako Eureka! museoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen zientzia museo eta planetario bakarra da. | Eureka! museoak jakin-mina, sormena eta irudimena sustatzen ditu jolasaren, esperimentazioaren eta pentsamendu zientifikoaren bidez. Donostiako Zientziaren Museoak 170 modulu erabat interaktibo ditu, 8 areto tematikotan banatuta, eta berriki, Energia Txispen Aretoa berritu da. 17 diseinu berri eta elektrizitatearen sek... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184912/hernaniko-eraikin-bateko-biztanleak-konfinatu-dituzte.htm | Gizartea | Hernaniko eraikin bateko biztanleak konfinatu dituzte | Bi familiak positibo eman dute, eta eraikineko gainerako auzoei PCR probak egin dizkiete. Emaitza jakin arte etxetik ez ateratzeko agindu diete. | Hernaniko eraikin bateko biztanleak konfinatu dituzte. Bi familiak positibo eman dute, eta eraikineko gainerako auzoei PCR probak egin dizkiete. Emaitza jakin arte etxetik ez ateratzeko agindu diete. | Hernaniko (Gipuzkoa) Oartzu kaleko eraikin bateko biztanle guztiak konfinatu egin dituzte, hango bi familiatan koronabirus kasuak atzeman ondoren. Eusko Jaurlaritzaren arabera, hamar familiari eragiten die egoerak, eta ezingo dira etxetik atera PCR proben emaitzak jakin arte.
Eraikinean bizi den eta emaitzen zain itxi... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184913/hamabi-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-najib-malaysiako-lehen-ministro-ohiari-ustelkeriagatik.htm | Mundua | Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri diote Najib Malaysiako lehen ministro ohiari, ustelkeriagatik | Funts publiko batetik zortzi milioi euro lapurtzea egotzi dio Malaysiako Auzitegi Gorenak Najib Razaki, 1MDB auziaren lehenengo epaiketan. | Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri diote Najib Malaysiako lehen ministro ohiari, ustelkeriagatik. Funts publiko batetik zortzi milioi euro lapurtzea egotzi dio Malaysiako Auzitegi Gorenak Najib Razaki, 1MDB auziaren lehenengo epaiketan. | Ustelkeriarekin eta kapital zuritzearekin lotutako zazpi kargu leporatu dizkiote Malaysiako gobernuburu ohiari (2009-2018), eta funts publiko batetik 42 milioi ringgit —8,4 milioi euro— lapurtzeagatik errudun epaitu du herrialdeko Auzitegi Gorenak. Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri dio, eta 210 milioi riggiteko —42 ... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184914/mendillorriko-gazteei-eginiko-pcr-proben-12k-eman-dute-positibo.htm | Gizartea | Mendillorriko gazteei eginiko PCR proben %1,2k eman dute positibo | Nafarroako osasun agintarien arabera, «prebalentzia txikia» adierazten du datuak, eta Iruñeko auzoko agerraldia «atzera egiten hasi» dela ondorioztatu dute. Egun, mila biztanleko 153 PCR egiten dira Nafarroan, eta, ekaineko azken astetik, 38 agerraldi izan dira. | Mendillorriko gazteei eginiko PCR proben %1,2k eman dute positibo. Nafarroako osasun agintarien arabera, «prebalentzia txikia» adierazten du datuak, eta Iruñeko auzoko agerraldia «atzera egiten hasi» dela ondorioztatu dute. Egun, mila biztanleko 153 PCR egiten dira Nafarroan, eta, ekaineko azken astetik, 38 agerraldi i... | Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, iragan astean 1.145 gazteri PCR probak egin zizkieten, eta, aurretik, positibo emandakoen kontaktuen artean, beste 300 pertsona ingururi. «Agerraldia beherantz doa, baina oraindik itxaron egin behar dugu zer bilakaera duen ikusi arte», gainera... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184916/gazte-bat-hil-da-usurbilen-auto-istripuan.htm | Gizartea | Gazte bat hil da Usurbilen, auto istripuan | Ezbeharra bart gertatu da, N-634 errepidean, 20:30 aldera. | Gazte bat hil da Usurbilen, auto istripuan. Ezbeharra bart gertatu da, N-634 errepidean, 20:30 aldera. | 22 urteko gazte bat hil da Usurbilen (Gipuzkoa), N-634 errepidean izandako auto istripu batean. Ezbeharra bart gertatu da, 20:30 aldera, autoak eta kamioi batek elkar jota; Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharrean sortutako zauriengatik hil d... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184917/nafarroara-ez-bidaiatzea-aholkatu-die-alemaniako-gobernuak-herritarrei.htm | Gizartea | Nafarroara ez bidaiatzea aholkatu die Alemaniako Gobernuak herritarrei | Azken egunetako kutsatzeak direla eta, beharrezkoak ez diren bidaiak ez egiteko eskatu du Atzerri ministroak. | Nafarroara ez bidaiatzea aholkatu die Alemaniako Gobernuak herritarrei. Azken egunetako kutsatzeak direla eta, beharrezkoak ez diren bidaiak ez egiteko eskatu du Atzerri ministroak. | COVID-19aren hedapenak jarraitzen du nazioarteko joan-etorriak mugatzen. Alemaniako Atzerri ministroak zerrenda eguneratu bat argitaratu du bidaiatzea komeni ez den lekuekin, eta tartean dago Nafarroa. Gobernuak adierazi du ez dela "gomendagarria" hara joatea, guztiz beharrezkoa ez bada, "kutsatu kopuru handia" eta "to... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184918/behategiaren-urtekarian-26-egileren-begiradak-jaso-dituzte.htm | Bizigiro | Behategiaren urtekarian 26 egileren begiradak jaso dituzte | Hamalau lanek osatzen dute urtekaria. "Inoizko bilduma zabalena" dela nabarmendu du Behategiak. Askotariko ikerketak daude jasoak, eta sektoreko kazetariek ere idatzi dituzte artikuluak. | Behategiaren urtekarian 26 egileren begiradak jaso dituzte. Hamalau lanek osatzen dute urtekaria. "Inoizko bilduma zabalena" dela nabarmendu du Behategiak. Askotariko ikerketak daude jasoak, eta sektoreko kazetariek ere idatzi dituzte artikuluak. | Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a, eta emandako pausoak "garrantzitsuak bezain ezinbestekoak" izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko akordioa izan zen, Behategiaren arabera, eta erakunde horrek hainbat bide ab... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184919/hego-euskal-herrian-174-kasu-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 174 kasu atzeman dituzte | Bizkaian detektatu dituzte positibo gehien: 85. | Hego Euskal Herrian 174 kasu atzeman dituzte. Bizkaian detektatu dituzte positibo gehien: 85. | Atzo, beheranzko joera izan zen nagusi atzemandako positiboetan, eta, gaur ere, bide beretik doa: 174 kasu atzeman dituzte azken orduetan Hegoaldean, atzo baino bederatzi gutxiago. Herrialdeka, baina, gora egin dute kasuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bizkaian ia bikoiztu egin dira kasuak, azken zenbaketen arabera: ... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184920/tubacexek-83-milioi-euroren-galerak-izan-ditu-lehen-seihilekoan.htm | Ekonomia | Tubacexek 8,3 milioi euroren galerak izan ditu lehen seihilekoan | Arabako tutugileak datuen bidez arrazoitu nahi izan du lantaldearen %20 kaleratzeko erabakia: 282 milioi euroren salmentak egin ditu urtarriletik ekainera, iaz aldi berean baino %12,8 gutxiago. | Tubacexek 8,3 milioi euroren galerak izan ditu lehen seihilekoan. Arabako tutugileak datuen bidez arrazoitu nahi izan du lantaldearen %20 kaleratzeko erabakia: 282 milioi euroren salmentak egin ditu urtarriletik ekainera, iaz aldi berean baino %12,8 gutxiago. | Urte hasieran zituen aurreikuspenetatik urrun dabil Tubacex. Joan den astean iragarri zuen enpresak lantaldearen %20 kaleratzeko asmoa, eta gaur saiatu da datuen bidez erabakia arrazoitzen: 8,3 milioi euroren galerak izan ditu 2020. urteko lehen seihilekoan. Salmentak 282 milioi eurorenak izan dira, iaz baino %12,8 gut... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184921/covid-19a-agertu-zenetik-57000-lanpostu-galdu-dira.htm | Ekonomia | COVID-19a agertu zenetik, 57.000 lanpostu galdu dira | Euskal Herrian inoiz ez da halako enplegu galerarik izan hain denbora gutxian; aldi baterako enpleguetan nabaritu da gehien. Euskal Herriko langabezia tasa (%9,34) Europako Batasuneko handienetan seigarrena da. 7.900 langabe gehiago daude martxotik. | COVID-19a agertu zenetik, 57.000 lanpostu galdu dira. Euskal Herrian inoiz ez da halako enplegu galerarik izan hain denbora gutxian; aldi baterako enpleguetan nabaritu da gehien. Euskal Herriko langabezia tasa (%9,34) Europako Batasuneko handienetan seigarrena da. 7.900 langabe gehiago daude martxotik. | COVID-19ak sortu duen ziurgabetasunaren erakusgarri da lan merkatua; haren estatistiketan, igartzen da pandemiaren eboluzioak eta hartzen diren neurriek baldintzatuko dituztela datozen hilabeteetako emaitzak. Lehen hiru hilabeteetan, langabeziak gora egin du Euskal Herrian: 7.800 pertsona gehiago (133.800 guztira). %9,... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184922/bertan-behera-utzi-dituzte-bost-buruzagi-independentista-espetxeraturen-hirugarren-graduak.htm | Mundua | Bertan behera utzi dituzte bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak | Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Kataluniako Gobernuak onartu zien gradu aldaketaren aurka, eta neurria behin-behinean indargabetu du espetxe zaintzako epaileak. Espetxera itzuli beharko dute berehala. | Bertan behera utzi dituzte bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak. Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Kataluniako Gobernuak onartu zien gradu aldaketaren aurka, eta neurria behin-behinean indargabetu du espetxe zaintzako epaileak. Espetxera itzuli beharko dute berehala. | Espetxera eta bigarren graduko erregimenera itzuli beharko dute berehala Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordeak, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak, Raul Romeva eta Joaquim Forn Kataluniako kontseilari ohiek, Jordi Sanchez ANCko presidente ohi eta JxCeko buruzagiak, eta Jordi Cuixart Omniumeko ... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184923/gasteizko-juan-carlos-ia-etorbideak-martxoak-8-izena-hartuko-du-gaurtik-aurrera.htm | Gizartea | Gasteizko Juan Carlos I.a etorbideak Martxoak 8 izena hartuko du gaurtik aurrera | Errege emerituaren eredugarritasuna «zalantzan» jartzen du Gasteizko Udalak. Horregatik, Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatu, eta «berdintasunerako bidean beste pauso bat» emateko baliatu du izen berria. | Gasteizko Juan Carlos I.a etorbideak Martxoak 8 izena hartuko du gaurtik aurrera. Errege emerituaren eredugarritasuna «zalantzan» jartzen du Gasteizko Udalak. Horregatik, Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatu, eta «berdintasunerako bidean beste pauso bat» emateko baliatu du izen berria. | Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatzeko dekretua sinatu du gaur, eta, hemendik aurrera, Martxoak 8 etorbidea izango da. Udaletxeak izen berria baliatu du «beren bizitza hiri askeago bat lortzen» ematen duten emakumeak goraipatzeko.
Udalbatzak adierazi duenez, «hiri batek pertsona b... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184924/aernnovako-langileek-hamar-urte-daramatzate-soldatak-izoztuta.htm | Ekonomia | Aernnovako langileek hamar urte daramatzate soldatak izoztuta | LAB sindikatuak salatu du langileek prentsaren bidez jaso dutela kaleratzeen albistea, eta abuztuko oporraldia baino egun gutxi lehenago: «Horregatik jartzen dugu zalantzan enpresaren akordiorako borondatea; sekulako errespetu falta da». | Aernnovako langileek hamar urte daramatzate soldatak izoztuta. LAB sindikatuak salatu du langileek prentsaren bidez jaso dutela kaleratzeen albistea, eta abuztuko oporraldia baino egun gutxi lehenago: «Horregatik jartzen dugu zalantzan enpresaren akordiorako borondatea; sekulako errespetu falta da». | Hasi da eztabaida Aernnovaren inguruan; Arabako hegazkingintza enpresak atzo jakinarazi zuen langileen %20 kaleratuko dituela. LAB sindikatuaren arabera, ez da kasualitatea azken egunetan ITP Aerok, Tubacexek eta Siemens-Gamesak ere iragarpen bera egin, eta, aldi berean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Ga... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184925/aurkaririk-zailena-egokitu-zaio-bidasoari-pays-daix.htm | Kirola | Aurkaririk zailena egokitu zaio Bidasoari: Pays d'Aix | Frantziako talde indartsua izango du aurkari Irungo taldeak EHF Europako Ligako lehen kanporaketan. | Aurkaririk zailena egokitu zaio Bidasoari: Pays d'Aix. Frantziako talde indartsua izango du aurkari Irungo taldeak EHF Europako Ligako lehen kanporaketan. | Otsoa aipatu, eta otsoa azaldu zaio Bidasoari EHF Europako Ligan. Gaur zozkatu dute lehiaketa horretako lehen kanporaketa, eta Irungo (Gipuzkoa) taldeari Pays d'Aix Frantziako talde indartsua egokitu zaio. Kanporaketako partiden ordenan, behintzat, zortea izan dute alde irundarrek, etxetik kanpo jokatuko baitute lehen ... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184926/rafa-alkorta-irregularra-izan-da-denboraldia.htm | Kirola | Rafa Alkorta: «Irregularra izan da denboraldia» | Athleticeko kirol zuzendariak aitortu du arantza sartua dutela, ez direlako Europarako sailkatu bigarren urtez jarraian. Kopako finalari, berriz, aipamen berezia egin dio, eta datorren denboraldiari begira, «baikor» azaldu da. | Rafa Alkorta: «Irregularra izan da denboraldia». Athleticeko kirol zuzendariak aitortu du arantza sartua dutela, ez direlako Europarako sailkatu bigarren urtez jarraian. Kopako finalari, berriz, aipamen berezia egin dio, eta datorren denboraldiari begira, «baikor» azaldu da. | Rafa Alkorta Athleticeko kirol zuzendariak hitz gutxitan laburbildu du nolakoa izan den taldearen aurtengo denboraldia: «Irregularra izan da. Ondo hasi ginen ligan, eta Europako postuen lehian ibili ginen. Itxialdiaren ondoren, bi jardunaldietan zazpigarren postuan geunden, baina ez diogu guk nahiko genukeen amaiera em... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184927/bilboko-portuak-ez-ditu-uste-bezain-emaitza-txarrak-izan.htm | Ekonomia | Bilboko Portuak ez ditu uste bezain emaitza txarrak izan | Merkantzien mugimenduak %6,8 egin du behera lehen seihilekoan, eta, urte «txarra» izaten ari dela aitortu arren, okerragoa espero zutela azaldu dute. | Bilboko Portuak ez ditu uste bezain emaitza txarrak izan. Merkantzien mugimenduak %6,8 egin du behera lehen seihilekoan, eta, urte «txarra» izaten ari dela aitortu arren, okerragoa espero zutela azaldu dute. | Kolpea ez da espero bezainbestekoa izan. Bilboko Portuan 16,38 milioi tona mugitu dituzte aurtengo lehen sei hilabeteetan, iaz aldi berean baino %6,82 gutxiago. Ricardo Barkala hango presidenteak aitortu du seihileko txarra izan dela, baina baita espero zutena baino hobea izan dela ere: «Beste portu batzuentzat okerrag... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184928/googlek-new-york-eta-bilbo-lotuko-dituen-itsas-azpiko-kable-bat-jarriko-du.htm | Gizartea | Googlek New York eta Bilbo lotuko dituen itsas azpiko kable bat jarriko du | Konpainiak esan duenez, kableak gaurko loturak asko hobetuko ditu, teknologia aurreratuagoa duelako. AEBak, Ingalaterra eta Euskal Herria izango dira kablearen lehorreratze puntuak. | Googlek New York eta Bilbo lotuko dituen itsas azpiko kable bat jarriko du. Konpainiak esan duenez, kableak gaurko loturak asko hobetuko ditu, teknologia aurreratuagoa duelako. AEBak, Ingalaterra eta Euskal Herria izango dira kablearen lehorreratze puntuak. | «Gaur, nazioarteko Interneteko trafikoaren %98 itsas azpiko kableen bidez bideratzen da». Azpiegitura horien garrantzia horrela nabarmenduta iragarri du Google konpainiak Grace Hopper kablearen egitasmoa. 2022rako, AEBak, Ingalaterra eta Euskal Herria lotu nahi ditu kable horren bitartez.
Itsas azpiko hainbat kable di... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184929/hartz-zuriak-2100-urterako-galtzeko-zorian.htm | Gizartea | Hartz zuriak, 2100. urterako galtzeko zorian | Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, hartz zuriak klima aldaketaren ondorioz galduko dira. | Hartz zuriak, 2100. urterako galtzeko zorian. Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, hartz zuriak klima aldaketaren ondorioz galduko dira. | Klima aldaketa dela eta, hartz zuriak 2100. urterako galduko direla ondorioztatu du Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Aurkeztutako txostenaren arabera, planetaren berotzeak Artikoko izotza murriztea eragingo du, eta, horrekin batera, hartz zuriak galtzea.
Animalia horien iraupenak lotura... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184930/gisele-halimi-abokatu-feminista-hil-da-parisen.htm | Gizartea | Gisele Halimi abokatu feminista hil da, Parisen | Besteak beste, behatzaile gisa aritu zen Burgosko Prozesuan, eta horren inguruko liburu bat idatzi zuen. Abortatzeko eskubidearen bultzatzaileetako bat izan zen, Simone de Beauvoirren ondoan. | Gisele Halimi abokatu feminista hil da, Parisen. Besteak beste, behatzaile gisa aritu zen Burgosko Prozesuan, eta horren inguruko liburu bat idatzi zuen. Abortatzeko eskubidearen bultzatzaileetako bat izan zen, Simone de Beauvoirren ondoan. | Gisele Halimi Tunisian jaio zen, 1927an, familia judu eta amazig batean, eta Afrikako herrialde horretan hasi zen abokatu lanetan. Baina ikasketak Parisen eginak zituen, eta 1956. urtean, Frantziako hiriburuan hasi zen abokatu. Hasieratik nabarmendu zen funts politiko handiko auziak eta feminismoaren ingurukoak aukerat... |
2020-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/184931/diskriminazioa-sotiltasunez.htm | Ekonomia | Diskriminazioa, sotiltasunez | Legeak esaten du ordainsari berbera merezi dutela balio bereko lanek; alabaina, lan merkatuko bestelako faktore batzuek lausotu egiten dute agindu hori. Soldata osagarriek eta lanpostuak baloratzeko erabiltzen diren irizpideek, esaterako, soldata arrakala eragiten dute maiz. | Diskriminazioa, sotiltasunez. Legeak esaten du ordainsari berbera merezi dutela balio bereko lanek; alabaina, lan merkatuko bestelako faktore batzuek lausotu egiten dute agindu hori. Soldata osagarriek eta lanpostuak baloratzeko erabiltzen diren irizpideek, esaterako, soldata arrakala eragiten dute maiz. | Zuzenbidean hainbat printzipio eta balio egon arren, horiek kontraesanak eta zailtasunak izaten dituzte errealitatean. Hala uste du, behintzat, Angel Elias EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko dekano eta juristak. Eta hori gertatzen da balio bereko lanek soldata berbera izan behar dutela esaten duen leg... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184932/iraindua-ostendua-desagertua.htm | Politika | Iraindua, ostendua, desagertua | Denbora luzean, gezur geruza batek estali ditu Sabino Aranaren alargunari buruzkoak; Edorta Jimenezek liburu bat idatzi berri du Nikole Atxikallenderen inguruan, eta, orain, Aranak eta Atxikallendek elkarrekin egindako bizitzaren tokirik esanguratsuenak bisitatu ditu BERRIArekin batera, emakume ahaztu hura gogoraraztek... | Iraindua, ostendua, desagertua. Denbora luzean, gezur geruza batek estali ditu Sabino Aranaren alargunari buruzkoak; Edorta Jimenezek liburu bat idatzi berri du Nikole Atxikallenderen inguruan, eta, orain, Aranak eta Atxikallendek elkarrekin egindako bizitzaren tokirik esanguratsuenak bisitatu ditu BERRIArekin batera, ... | Edorta Jimenez idazlea (Mundaka, Bizkaia, 1953) 1984an atxilotu zuten, eta, garai hartan Guardia Zibilaren kuarteletan ohikoa izaten zen tratua zazpi egunez pairatu ostean, libre utzi zuten. Baina, lehenago, han buru egiten zuen guardia zibilak bi gauza oso argi utzi nahi izan zizkion Jimenezi: bata, Sabino Aranak «ald... |
2020-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/184933/sarek-650-tontorretara-igotzeko-deia-egin-du-urriaren-3rako.htm | Politika | Sarek 650 tontorretara igotzeko deia egin du urriaren 3rako | Euskal presoen eta iheslarien alde Euskal Herriko tontor ezagunenetara igotzeko deia egin du plataformak. Etxerat elkarteak, gainera, salbuespenezko espetxe politika behin betiko amaitzeko eskatu du hondartzetan. | Sarek 650 tontorretara igotzeko deia egin du urriaren 3rako. Euskal presoen eta iheslarien alde Euskal Herriko tontor ezagunenetara igotzeko deia egin du plataformak. Etxerat elkarteak, gainera, salbuespenezko espetxe politika behin betiko amaitzeko eskatu du hondartzetan. | Izan Bidea egitasmoaren barruan, urriaren 3an milaka herritarrekin batera Euskal Herriko 650 tontor ingurutara igotzeko deia egin du Sarek. «Euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde, baita elkarbizitza eta bakearen alde» dauden herritarrak elkartzea du helburu dinamika horrek. Izan ere, «gizarte aktibazioa eta ... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184965/negatibo-eman-dute-hernanin-bakartuta-zeuden-bizilagunek.htm | Gizartea | Negatibo eman dute Hernanin bakartuta zeuden bizilagunek | Oartzu kaleko eraikineko bizilagunen artean atzemandako bi kasu positibok piztu zuten alarma. Eraikineko gainerako 35 bizilagunek negatibo eman dute, eta bertan behera utzi dute bakartze erabakia. | Negatibo eman dute Hernanin bakartuta zeuden bizilagunek. Oartzu kaleko eraikineko bizilagunen artean atzemandako bi kasu positibok piztu zuten alarma. Eraikineko gainerako 35 bizilagunek negatibo eman dute, eta bertan behera utzi dute bakartze erabakia. | Hernaniko (Gipuzkoa) Oartzu kaleko eraikin batean bakartuta zeuden 35 bizilaguni asteartean egin zizkieten PCR probak, eta guztiek negatibo eman dute. Gauean hasi ziren lehen emaitzak jasotzen, eta gaur goizean izan dute guztien berri. Beraz, hasieran atzemandako bi kasuak izan dira positibo bakarrak, eta bakartzea ber... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184966/gaur-sartuko-dira-indarrean-jaurlaritzak-harturiko-neurri-murriztaileak.htm | Gizartea | Gaur sartuko dira indarrean Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileak | Tabernek 01:30ean itxi beharko dute. Azken orduetan beste162 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. | Gaur sartuko dira indarrean Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileak. Tabernek 01:30ean itxi beharko dute. Azken orduetan beste162 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. | Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehenean aurreratu zituen aisialdiari eragingo dioten neurri murriztaileak, eta gaur sartuko dira indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean. Agindu berriak gaueko aisialdiari eragiten dio gehienbat, taberna guztiek 01:30ean itxi beharko baitu... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184967/sanchezek-gutun-bat-helarazi-dio-urkulluri-presidenteen-batzordera-joateko-eskatuz.htm | Politika | Sanchezek gutun bat helarazi dio Urkulluri presidenteen batzordera joateko eskatuz | Madrilek ez du adierazi kontzertu ekonomikoaren batzorde mistora deitzeko asmorik. | Sanchezek gutun bat helarazi dio Urkulluri presidenteen batzordera joateko eskatuz. Madrilek ez du adierazi kontzertu ekonomikoaren batzorde mistora deitzeko asmorik. | Ostiralean egitekoa da Espainiako Erresumako autonomien presidenteen batzordea, eta osasun krisiaren eragin ekonomikoak eta sozialak aztertuko dituzte. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, ordea, ez da batzorde horretan izango. Madrilek ez du deitu oraindik ere kontzertu ekonomikoaren batzorde mistora, eta horrek ... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184968/alerta-laranja-muturreko-tenperatura-beroengatik.htm | Gizartea | Alerta laranja muturreko tenperatura beroengatik | Ostegunerako ezarri du alerta Segurtasun Sailak; eskualde batzuetan, baliteke tenperatura 39ºC ere izatea. Ostiralerako, ordea, alerta horia ezarri du. | Alerta laranja muturreko tenperatura beroengatik. Ostegunerako ezarri du alerta Segurtasun Sailak; eskualde batzuetan, baliteke tenperatura 39ºC ere izatea. Ostiralerako, ordea, alerta horia ezarri du. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, biharko alerta laranja ezarri du Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan. Tenperatura handiengatik ezarritako alerta 12:00etatik 21:00etara egongo da indarrean; izan ere, espero da kostaldean eta Iragate inguruan tenperatura maximoa 37ºC ere izatea, Kantauri barnealdean ... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184969/michelineko-langileak-aurreikusi-baino-lehen-irtengo-dira-aldi-baterako-erregulaziotik.htm | Ekonomia | Michelineko langileak aurreikusi baino lehen irtengo dira aldi baterako erregulaziotik | Produkzioaren hobekuntza dela eta, enpresak Gasteizen dituen langile guztiak itzuliko dira lanera abuztuaren 10ean. Orain, aldi baterako enplegu erregulazioan daude 3.300 langiletik 1.100 inguru. | Michelineko langileak aurreikusi baino lehen irtengo dira aldi baterako erregulaziotik. Produkzioaren hobekuntza dela eta, enpresak Gasteizen dituen langile guztiak itzuliko dira lanera abuztuaren 10ean. Orain, aldi baterako enplegu erregulazioan daude 3.300 langiletik 1.100 inguru. | Abuztuaren 10ean ohiko jardunera itzuliko dira Gasteizko Michelineko langile guztiak. Araban erreferentziazkoak diren enpresek albiste txarrak soilik iragarri dituzte azken asteetan —Tubacexeko eta Aernnovako kaleratzeak, besteak beste—, baina Michelinek berri on bat eman die gaur goizean bere langileei. Izan ere, bere... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184970/ela-kaleratzeak-onartezinak-dira-mila-milioiren-irabaziak-dituzten-enpresetan.htm | Ekonomia | ELA: «Kaleratzeak onartezinak dira mila milioiren irabaziak dituzten enpresetan» | Tubacex, ITP eta Aernnova enpresek iragarritako kaleratzeak ikusirik, ELAk adierazi du Jaurlaritzaren lidergoa «premiazkoa» dela industria eredu baterako trantsizioa egin ahal izateko, «inbertsio publikoaren bidez eta lantaldeen etorkizuna bermatuz». | ELA: «Kaleratzeak onartezinak dira mila milioiren irabaziak dituzten enpresetan». Tubacex, ITP eta Aernnova enpresek iragarritako kaleratzeak ikusirik, ELAk adierazi du Jaurlaritzaren lidergoa «premiazkoa» dela industria eredu baterako trantsizioa egin ahal izateko, «inbertsio publikoaren bidez eta lantaldeen etorkizun... | ELAk gogor salatu ditu Tubacex, ITP eta Aernnova enpresek astebetean langileak kaleratzeko hartu dituzten erabakiak, «hiru enpresa estrategiko izanda». Enpresa horiek Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeetan sortu direla gogoratu du sindikatuak, baina uste du «multinazional arrunten funtzionamendu eredua» aplikatze... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184971/yemen-hegoaldeko-independentistek-uko-egin-diote-autogobernuari.htm | Mundua | Yemen hegoaldeko independentistek uko egin diote autogobernuari | STCk iragarri du onartu egin dituela Saudi Arabiak proposaturiko neurriak eta, hortaz, boterea partekatuko duela Abd Rabu Mansur Hadi buru duen gobernuarekin, iazko Riadeko Akordioan adostu bezala. | Yemen hegoaldeko independentistek uko egin diote autogobernuari. STCk iragarri du onartu egin dituela Saudi Arabiak proposaturiko neurriak eta, hortaz, boterea partekatuko duela Abd Rabu Mansur Hadi buru duen gobernuarekin, iazko Riadeko Akordioan adostu bezala. | Yemen hegoaldeko independentistek jakinarazi dute uko egin diotela iragan apirileko aldebakarreko autonomia deklarazioari, eta boterea partekatuko dutela Abd Rabu Mansur Hadi Yemengo presidentearen gobernuarekin —nazioarteak onartzen duen gobernua da—, gehienez ere datorren hilabetetik aurrera. Hegoaldeko Kontseilu Tra... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184972/emakumezkoen-euskal-herriko-itzulia-jokatuko-da-datorren-sasoian.htm | Kirola | Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da datorren sasoian | UCIK eman du jakitera bere egutegia, eta bertan iragarri dute. Maiatzaren 14tik 16ra izango da. | Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da datorren sasoian. UCIK eman du jakitera bere egutegia, eta bertan iragarri dute. Maiatzaren 14tik 16ra izango da. | Euskal Herriko Itzuliak Emakumeen Biraren lekukoa hartuko du datorren urtean. Estreinakoz Emakumeen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da. Hala dakar UCIk iragarritako egutegiak. World Tour izendapena edukiko du, eta maiatzaren 14tik 16ra izango da. Hiru etapa.
Oraingoz, ez dute iragarri zein izango den egutegia. Baina W... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184973/baskonia-bartzelonaren-aurka-espainiako-superkopako-finalerdian.htm | Kirola | Baskonia Bartzelonaren aurka, Espainiako Superkopako finalerdian | Finalaurrea Tenerifen jokatuko da irailaren 12an eta 13an; Baskonia Bartzelonaren aurka arituko da, eta Iberostar Tenerifek Real Madril izango du aurkari. | Baskonia Bartzelonaren aurka, Espainiako Superkopako finalerdian. Finalaurrea Tenerifen jokatuko da irailaren 12an eta 13an; Baskonia Bartzelonaren aurka arituko da, eta Iberostar Tenerifek Real Madril izango du aurkari. | Gaur egin da ACBko Espainiako Superkopako finalaurreko zozketa. Irailaren 12an eta 13an Tenerifen jokatuko den finalerdian, TD Systems Baskoniak Bartzelona izango du aurkari, ligako finalean bezalaxe. Beste finalaurrekoan Iberostar Tenerife Real Madrilean aurka lehiatuko da. Felix Fernández Baskoniako Kirol zuzendariar... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184974/josu-urrutikoetxea-ostegunean-geldituko-da-aske.htm | Politika | Josu Urrutikoetxea ostegunean geldituko da aske | Frantziako Dei Auzitegiko epailearen erabakiz, euskal presoa bihar aterako da La Sante espetxetik. Uztailaren 1ean, eskumuturreko telematikoarekin aske uztearen egingarritasunari buruzko txostena eskatu zuen; emaitza baikorra eman du. Bost auzi ditu zabalik Parisen: Frantziaren bi epaiketa, eta Espainiaren bi estradizi... | Josu Urrutikoetxea ostegunean geldituko da aske. Frantziako Dei Auzitegiko epailearen erabakiz, euskal presoa bihar aterako da La Sante espetxetik. Uztailaren 1ean, eskumuturreko telematikoarekin aske uztearen egingarritasunari buruzko txostena eskatu zuen; emaitza baikorra eman du. Bost auzi ditu zabalik Parisen: Fran... | Bihar aterako da Parisko La Sante presondegitik Josu Urrutikoetxea. Gaur arratsean jakinarazi du Frantziako Dei Auzitegiko instrukzio ganberako epaileak euskal presoa libre utziko dutela. Bihar, hilak 30, joan beharko du eskumuturreko telematikoa ezartzera. Bere mugimendu guzien berri eman beharko du Urrutikoetxeak, et... |
2020-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/184975/buruzagi-independentista-espetxeratuen-baimenak-indargabetzeko-eskatu-du-fiskaltzak.htm | Mundua | Buruzagi independentista espetxeratuen baimenak indargabetzeko eskatu du fiskaltzak | Gorenak bertan behera utzi zituen atzo bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak. | Buruzagi independentista espetxeratuen baimenak indargabetzeko eskatu du fiskaltzak. Gorenak bertan behera utzi zituen atzo bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak. | Preso dauden Kataluniako buruzagi independentisten lanera joateko aukera bertan behera uzteko eskatu dio fiskaltzak Espainiako Auzitegi Gorenari. Kataluniako Gobernuak uztailaren 14an onartu zien hirugarren gradua presoei, espetxe araudiko 100.2 artikulua aplikatuta. Fiskaltzak, ordea, gradu aldaketa bertan behera uzte... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.