date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184463/aurten-ez-da-egingo-donostia-festibala.htm
Kultura
Aurten ez da egingo Donostia Festibala
Irailean hipodromoan egitekoa zen jaialdia 2021era atzeratu dute. Haren ordez, hainbat kontzertu antolatuko dituzte hiriko zenbait lekutan, Donostia Festibala Urban izenpean. La Polla Records taldeak irailaren 26an hipodromoan eman behar zuen kontzertua ere urtebetez atzeratu dute
Aurten ez da egingo Donostia Festibala. Irailean hipodromoan egitekoa zen jaialdia 2021era atzeratu dute. Haren ordez, hainbat kontzertu antolatuko dituzte hiriko zenbait lekutan, Donostia Festibala Urban izenpean. La Polla Records taldeak irailaren 26an hipodromoan eman behar zuen kontzertua ere urtebetez atzeratu dut...
Irailaren 18an eta 19an egitekoa zen Donostia Festibala, azkeneko urteetan bezala, hipodromoan. Koronabirusaren pandemiak ekarritako egoerak, ordea, ezinezkoa egin du aurten festibala ohiko formatuan antolatzea, eta, ondorioz, antolatzaileek jaialdia urtebetez atzeratzea erabaki dute. 2021eko irailaren 17an eta 18an eg...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184464/gaurtik-aurrera-derrigorrezkoa-da-maskara-nafarroan.htm
Gizartea
Gaurtik aurrera derrigorrezkoa da maskara Nafarroan
Gauerdian sartu da indarrean foru agindua, eta hamabi urtetik gorakoek derrigorrez jantzi beharko dute maskara. Betetzen ez badute, 100 euroko isuna jarriko diete. Eskoletarako, araudi espezifiko bat adostuko dute.
Gaurtik aurrera derrigorrezkoa da maskara Nafarroan. Gauerdian sartu da indarrean foru agindua, eta hamabi urtetik gorakoek derrigorrez jantzi beharko dute maskara. Betetzen ez badute, 100 euroko isuna jarriko diete. Eskoletarako, araudi espezifiko bat adostuko dute.
Dagoeneko, derrigorra da maskara erabiltzea Hego Euskal Herri osoan. Gauerdian sartu da indarrean Nafarroako foru agindua, eta hamabi urtetik aurrerakoek maskara jantzita eraman beharko dute espazio ireki eta itxietan, nahiz eta metro eta erdiko segurtasun distantzia bermatu. Agindua ez betez gero, 100 euroko isunak ja...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184465/espainiako-errege-erreginen-etorrera-dela-eta-sortuk-protestara-deitu-du.htm
Politika
Espainiako errege-erreginen etorrera dela eta, Sortuk protestara deitu du
Bilbon eta Gasteizen antolatu dituzte protestak, eta, adierazpenik egin gabe, «ozen txistu egiteko» eskatu dute.
Espainiako errege-erreginen etorrera dela eta, Sortuk protestara deitu du. Bilbon eta Gasteizen antolatu dituzte protestak, eta, adierazpenik egin gabe, «ozen txistu egiteko» eskatu dute.
Gaur, Bilboko eta Gasteizko kaleetan ibiliko dira Espainiako errege-erreginak. Goizean, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariarekin batera, Guggenheim museoko erakusketak ikusiko dituzte. Jarraian, Bilboko Arte Ederren Museoan, tokiko enpresariekin elkartuko da erregea. Arratsaldean, berriz, Gasteizko San Prudentzio Fund...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184466/paskual-rekalde-euskaltzain-oso-izendatu-du-euskaltzaindiak.htm
Gizartea
Paskual Rekalde euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Andres Iñigo emeritu bihurtzeak ekarritako hutsunea beteko du hizkuntzalariak.
Paskual Rekalde euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak. Andres Iñigo emeritu bihurtzeak ekarritako hutsunea beteko du hizkuntzalariak.
Euskaltzaindiak osoko bilkura egin du gaur Bilbon, bere egoitzan, eta Paskual Rekalde (Amaiur, Nafarroa, 1963) euskaltzain oso izendatu du, gehiengo osoz. Andres Iñigo emeritu bihurtzean euskararen akademian sortutako hutsunea beteko du Rekalde hizkuntzalariak. Horrenbestez, 1918tik gaur artean 93 euskaltzain oso izend...
2020-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/184467/atzerakontua.htm
Kultura
Atzerakontua
Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1985) Igartza Saria jaso zuen 2011n, eta horren emaitza izan zuen lehen lana: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar, 2013). Narrazio liburua zuen hura, eta halaxe izan ditu hurrengoak ere: Fotogramak (Elkar, 2016) eta Hori zen dena (Alberdania, 2019). Cafe Bar Bilbao ...
Atzerakontua. Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1985) Igartza Saria jaso zuen 2011n, eta horren emaitza izan zuen lehen lana: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar, 2013). Narrazio liburua zuen hura, eta halaxe izan ditu hurrengoak ere: Fotogramak (Elkar, 2016) eta Hori zen dena (Alberdania, 2019). Ca...
Batek jakiten duenean atzerakontua azken hamar segundoetan sartu dela, eta ez dagoela heriotza ez den helmugarik, eta mundu honetan egin beharrekoak egiteko denbora justua duela, lotsa eta beldur guztiak galtzen ditu. Hondarrezko erloju bat da bizitza. Lasai jaio, estu bizi eta lasai hiltzeko aukera ematen duena. Hond...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184468/esportazioak-36-erori-dira-maiatzean.htm
Ekonomia
Esportazioak %36 erori dira maiatzean
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpoko salmentak ia %25eko beherakada izan dute urteko lehen bost hilabeteetan, iazko epe beraren aldean.
Esportazioak %36 erori dira maiatzean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpoko salmentak ia %25eko beherakada izan dute urteko lehen bost hilabeteetan, iazko epe beraren aldean.
Eustaten arabera, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeen kanpo merkataritzak 1.551 milioi euroko superabita dauka, baina pandemiak kolpe handia eman die esportazioei, euskal industriaren termometroetako bati. %36 erori dira maiatzean, urte arteko tasan, eta, dagoeneko, %24,7ko beheraldia pilatu dute urteko lehen bo...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184469/beste-126-positibo-atzo.htm
Gizartea
Beste 126 positibo atzo
Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi du beste lau foku identifikatu dituztela Nafarroan, horietako hiru Iruñean. 36 dira jadanik hiriburuko festa batekin zerikusia duen berragerraldiko positiboak. Tabernak lehenago ixtea aztertzen ari dira.
Beste 126 positibo atzo. Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi du beste lau foku identifikatu dituztela Nafarroan, horietako hiru Iruñean. 36 dira jadanik hiriburuko festa batekin zerikusia duen berragerraldiko positiboak. Tabernak lehenago ixtea aztertzen ari dira.
Gora eta gora egiten ari da koronabirusaz kutsatutakoen kopurua azken orduetan. Denera beste 126 positibo atzeman dituzte Hegoaldean azken orduetan: 58 Nafarroan, 35 Gipuzkoan, 26 Bizkaian, 4 Araban. Hegoaldetik kanpo bizi diren bertze hiru pertsonak ere positibo eman dute azken orduetan. Nafarroan atzeman dira positi...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184470/bizkaiko-azken-ordezkaria-irabazi-du-ppcs-ek-eh-bilduren-kaltetan.htm
Politika
Bizkaiko azken ordezkaria irabazi du PP+C's-ek, EH Bilduren kaltetan
Igandeko kontaketan 103 boto gutxiago eman zizkioten PP-C's-ri. EAJk 31 legebiltzarkide izango ditu; EH Bilduk, 21; PSE-EEk, hamar; Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek, seina; eta Voxek, bat.
Bizkaiko azken ordezkaria irabazi du PP+C's-ek, EH Bilduren kaltetan. Igandeko kontaketan 103 boto gutxiago eman zizkioten PP-C's-ri. EAJk 31 legebiltzarkide izango ditu; EH Bilduk, 21; PSE-EEk, hamar; Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek, seina; eta Voxek, bat.
Gaur zenbatu dituzte Espainiako Estatutik kanpoko EAEko herritarren botoak, eta igandeko bozetan helegitea aurkeztutako mahaietako botoak ere bai. Igandeko hauteskundeetako emaitzen arabera, estua izan zen Bizkaiko 25. ordezkaria eskuratzeko lehia; EH Bildurentzat izan zen. Gaur, ordea, PP+C's koalizioak eskuratu du. L...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184471/mendiarentzat-koalizio-gobernua-ez-da-aukera-bakarra.htm
Politika
Mendiarentzat, koalizio gobernua ez da aukera bakarra
Astelehenean EAJrekin bildu aurretik, PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du «inportanteena gobernu sendo bat» eratzea dela.
Mendiarentzat, koalizio gobernua ez da aukera bakarra. Astelehenean EAJrekin bildu aurretik, PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du «inportanteena gobernu sendo bat» eratzea dela.
Joan den igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin zirenetik, EAJren eta PSE-EEren buruzagiek ez dute ezkutatu berriro ere aurreko legegintzaldian bi alderdiek egindako koalizio gobernua eratzea dela mahai gainean pisu handien duen alternatiba. Baina Idoia Mendiak gaur Radio Euskadin adierazi duenez, koalizio...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184472/ardura-eta-lasaitasuna-eskatu-dute-tolosako-zarauzko-eta-getariako-alkateek.htm
Gizartea
Ardura eta lasaitasuna eskatu dute Tolosako, Zarauzko eta Getariako alkateek
Azken egunetan koronabirusaren agerraldiak izan dira herri horietan, baina udalerri «seguruak» direla azpimarratu dute alkateek. Jendea ez pilatzeko neurriak hartzeko eskatu dute.
Ardura eta lasaitasuna eskatu dute Tolosako, Zarauzko eta Getariako alkateek. Azken egunetan koronabirusaren agerraldiak izan dira herri horietan, baina udalerri «seguruak» direla azpimarratu dute alkateek. Jendea ez pilatzeko neurriak hartzeko eskatu dute.
Jomugan izan dira Zarautz, Getaria eta Tolosa (Gipuzkoa) azken egunotan, koronabirusaren agerraldiak herri horietan erasan baitu gehien. Edonola ere, Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak, Olatz Peon Tolosakoak eta Getariako Haritz Alberdik eskatu dute «lasaitasunez» jokatz...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184473/carlos-canovas-argazkilariak-jasoko-du-vianako-printzea-saria.htm
Kultura
Carlos Canovas argazkilariak jasoko du Vianako Printzea saria
Berri Txarrak musika taldea eta Jaime Ignacio Del Burgo legelari eta politikaria ziren gainerako bi hautagaiak.
Carlos Canovas argazkilariak jasoko du Vianako Printzea saria. Berri Txarrak musika taldea eta Jaime Ignacio Del Burgo legelari eta politikaria ziren gainerako bi hautagaiak.
Carlos Canovas (Hellin, Espainia, 1951) argazkilariak jasoko du 2020. urteko Kulturaren Vianako Printzea saria. Iruñeko Ateneoak aurkeztu zuen Canovasen hautagaitza, argudiatuta haren ibilbideak «profesional onartu eta miretsia» bihurtu duela, eta Nafarroako eta Espainiako museo eta arte zentroetan erakutsi dituela ber...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184474/koronabirusaren-biktimak-omentzeko-lorategi-bat-sortuko-dute-nafarroako-ospitale-gunean.htm
Gizartea
Koronabirusaren biktimak omentzeko lorategi bat sortuko dute Nafarroako Ospitale Gunean
Irailean ekitaldi instituzional bat egingo dute koronabirusak eragindako biktimak omentzeko. Lorategiaz harago, webgune batean bildu asmo dituzte birusaren inguruko testigantzak. Nafarroako bertze herri batzuetan ere birusaren biktimak omentzeko proiektuak sustatuko ditu gobernuak.
Koronabirusaren biktimak omentzeko lorategi bat sortuko dute Nafarroako Ospitale Gunean. Irailean ekitaldi instituzional bat egingo dute koronabirusak eragindako biktimak omentzeko. Lorategiaz harago, webgune batean bildu asmo dituzte birusaren inguruko testigantzak. Nafarroako bertze herri batzuetan ere birusaren bikt...
Koronabirusaren ondorioak pairatu dituztenak oroitzeko lorategi bat sortuko du Nafarroako Gobernuak. Lorategiaren bidez, birusaren ondorioak pairatu dituztenak oroituko dituzte, bai senitarteko bat galdu dutenak eta bai koronabirusak bere bizitzetan eragina izan duen herritarrak ere. Hiru dimentsio nagusi izango ditu l...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184475/abstenitutako-bostetik-batek-covid-19aren-eraginez-ez-zuen-eman-botoa.htm
Politika
Abstenitutako bostetik batek COVID-19aren eraginez ez zuen eman botoa
Jaurlaritzak eginiko inkesta batean galdekatutakoen %83k esan dute hauteskunde kanpaina hasi aurretik erabakia zutela botoa nori eman.
Abstenitutako bostetik batek COVID-19aren eraginez ez zuen eman botoa. Jaurlaritzak eginiko inkesta batean galdekatutakoen %83k esan dute hauteskunde kanpaina hasi aurretik erabakia zutela botoa nori eman.
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak hauteskundeen osteko inkesta bat argitaratu du gaur. Horren arabera, hauteskundeekiko interes «handia» edo «nahikoa» izan dutenak %53 dira: Espainiako Gorteetarako azaroko hauteskundeetan baino zortzi puntu gutxiago eta erakunde horietarako apirileko bozetan ere b...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184476/azkuna-zentroko-mediateka-berrantolatua-aurkeztu-dute.htm
Kultura
Azkuna zentroko mediateka berrantolatua aurkeztu dute
Mailegu zerbitzu tradizionalaz gain, bestelako zerbitzuak ere emateko egokitu dituzte eraikinaren hiru solairuak, eta areto berri batzuk sortu dituzte horretarako. «Liburutegi garaikidea» sortzea dute helburu, eta astelehenean hasiko da martxan
Azkuna zentroko mediateka berrantolatua aurkeztu dute. Mailegu zerbitzu tradizionalaz gain, bestelako zerbitzuak ere emateko egokitu dituzte eraikinaren hiru solairuak, eta areto berri batzuk sortu dituzte horretarako. «Liburutegi garaikidea» sortzea dute helburu, eta astelehenean hasiko da martxan
Zerbitzu tradizionalak eskaintzen zituen liburutegi bat zen orain arte, eta liburutegi garaikide bat izango da aurrerantzean Bilboko Azkuna zentroko mediateka. Esaldi horrekin laburbildu dute eraikinaren transformazio prozesua zentroko eta mediatekako arduradunek. Hamar urte beteko ditu aurten espazioak martxan, eta mi...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184477/mendillorri-bhiko-ikasleek-euskalgeo-jokoa-argitaratu-dute.htm
Bizigiro
Mendillorri BHIko ikasleek EuskalGeo jokoa argitaratu dute
Jokoa Euskal Herriko udalerrien kokapenari buruzkoa da, eta jokatzeko hiru modu ditu.
Mendillorri BHIko ikasleek EuskalGeo jokoa argitaratu dute. Jokoa Euskal Herriko udalerrien kokapenari buruzkoa da, eta jokatzeko hiru modu ditu.
Mendillorri Apps-ek —Mendillorri BHIko ikasleek sortutako Android aplikazioak— EuskalGeo jokoa argitaratu berri du. Iruñeko Mendillorri BHIko ikasleek garatu dute, eta haiek aurretik sortutako Navargeo jokoan oinarritu dira. Izan ere, Navargeo Nafarroako geografia jokoa da, eta hango mugak hedatuta sortu dute EuskalGeo...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184478/sei-hautagai-lehiatuko-dira-eaeko-auzitegi-nagusiko-presidente-izateko.htm
Gizartea
Sei hautagai lehiatuko dira EAEko Auzitegi Nagusiko presidente izateko
Biurrun behin-behineko buruaz gain, Maria Mercedes Guerrero, Edorta Josu Etxarandio, Antonio Garcia, Ignacio Subijana eta Luis Angel Garrido dira hautagaiak.
Sei hautagai lehiatuko dira EAEko Auzitegi Nagusiko presidente izateko. Biurrun behin-behineko buruaz gain, Maria Mercedes Guerrero, Edorta Josu Etxarandio, Antonio Garcia, Ignacio Subijana eta Luis Angel Garrido dira hautagaiak.
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakinarazi duenez, sei dira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente izateko hautagaiak. Juan Luis Ibarrak erretiroa hartu zuen joan den ekainaren 21ean, eta, behin-behinean, Garbiñe Biurrun ari da hura ordezkatzen. Biurrun bera da posturako hautagaietak...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184479/willem-dafoe-aktorea-donostiako-68-zinemaldiaren-karteleko-irudian.htm
Kultura
Willem Dafoe aktorea, Donostiako 68. Zinemaldiaren karteleko irudian
Kartel ofizialak aurkeztu ditu jaialdiak, eta aktore estatubatuarra da aurtengo ikur nagusia. Donostiako Patio estudioak diseinatu ditu kartel guztiak, lorategiaren ideia oinarritzat hartuta.
Willem Dafoe aktorea, Donostiako 68. Zinemaldiaren karteleko irudian. Kartel ofizialak aurkeztu ditu jaialdiak, eta aktore estatubatuarra da aurtengo ikur nagusia. Donostiako Patio estudioak diseinatu ditu kartel guztiak, lorategiaren ideia oinarritzat hartuta.
Willem Dafoe (Appleton, Wisconsin, AEB, 1955) aktore estatubatuarra ageri da Donostiako 68. Zinemaldiko karteleko irudian. 2018an, kartelen diseinuan kontzeptu aldaketa bat jarri zuen martxan jaialdiak, eta aktore ezagunak izan dira ordutik festibalaren aldi bakoitzeko irudi nagusia. Isabelle Huppert aktorea izan zen 6...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184480/athleticek-5703-milioi-euroko-aberastasuna-sortu-du-2018-2019ko-denboraldian-hego-euskal-herrian.htm
Kirola
Athleticek 570,3 milioi euroko aberastasuna sortu du 2018-2019ko denboraldian Hego Euskal Herrian
Gaur aurkeztu dute Athleticen eragin sozioekonomikoa aztertzen duen txostena San Mamesen. Hegoaldeko aberastasunaren %0,58 sortu du 2018-2019ko denboraldian.
Athleticek 570,3 milioi euroko aberastasuna sortu du 2018-2019ko denboraldian Hego Euskal Herrian. Gaur aurkeztu dute Athleticen eragin sozioekonomikoa aztertzen duen txostena San Mamesen. Hegoaldeko aberastasunaren %0,58 sortu du 2018-2019ko denboraldian.
Athleticen 2018-2019ko denboraldia aztertu du PwC (PricewaterhouseCoopers) aholkularitza enpresak. Taldeak 570,3 milioi euroko jarduera ekonomikoa –barne produktu gordinaren %0,58– eragin zuen Hego Euskal Herrian. Bizkaiari dagokionez, 465,9 milioi euro izan da ekoizpena –Bizkaiko BPGaren %1,2–, eta horrek 2.821 lanpos...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184481/iglesiasen-eskultura-asteartean-eramango-dute-santa-klara-uhartera.htm
Kultura
Iglesiasen eskultura asteartean eramango dute Santa Klara uhartera
Helikopteroz 45 joan-etorri inguru egingo dituzte pieza hori itsasargira eramateko. Horrez gain, helikoptero istripu batean hil zen pilotu donostiarra oroituko dute.
Iglesiasen eskultura asteartean eramango dute Santa Klara uhartera. Helikopteroz 45 joan-etorri inguru egingo dituzte pieza hori itsasargira eramateko. Horrez gain, helikoptero istripu batean hil zen pilotu donostiarra oroituko dute.
Cristina Iglesias artistaren (Donostia, 1956) brontzezko obra asteartean garraiatuko dute helikopteroz Donostiako Santa Klara uhartera. Pieza zatika eramango dute uhartera, eta, horretarako, 45 bidaia inguru egin beharko dituzte. Obra uharteko itsasargi barruan kokatuko da, eta itsas hondoa irudikatuko duen brontzezko ...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184482/epaitegiak-amaitutzat-jo-ditu-araluce-enpresako-135-langileren-kontratuak.htm
Ekonomia
Epaitegiak amaitutzat jo ditu Araluce enpresako 135 langileren kontratuak
Bilboko epaitegi batek «arrazoi ekonomikoa» ikusi du Araluceren itxieraran. ELAk helegitea jarriko dio epaiari.
Epaitegiak amaitutzat jo ditu Araluce enpresako 135 langileren kontratuak. Bilboko epaitegi batek «arrazoi ekonomikoa» ikusi du Araluceren itxieraran. ELAk helegitea jarriko dio epaiari.
Igorreko (Bizkaia) Araluce enpresaren prozesuan «arrazoi ekonomikoa» ikusi du justiziak, urteetan metatutako galera ekonomikoak tarteko, eta amaitutzat jo ditu Batz kooperatibaren adar Araluceko 135 langileren kontratuak. ELAk epai horri helegitea jarriko dio; sindikatuak nabarmendu du epaiak argi utzi duela Aralucek e...
2020-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/184483/lubakian-ez-dute-adina-galdetzen.htm
Ekonomia
Lubakian ez dute adina galdetzen
Ia mende erdiko aldea dago CCOOko sindikalista beteranoaren eta Eragin langile prekarioen asanbladako kide gaztearen artean; hala ere, antzeko zureko ezpalak dira biak. Langile borrokaren moldeak eta guneak aldatu egin direla diote; eskaerak eta helburuak, aldiz, ez hainbeste.
Lubakian ez dute adina galdetzen. Ia mende erdiko aldea dago CCOOko sindikalista beteranoaren eta Eragin langile prekarioen asanbladako kide gaztearen artean; hala ere, antzeko zureko ezpalak dira biak. Langile borrokaren moldeak eta guneak aldatu egin direla diote; eskaerak eta helburuak, aldiz, ez hainbeste.
Ez zuten elkar ezagutzen, baina bazuten bestearen lanaren berri. Maskara, gel eta ukondoen garaian ez da erraza agur beroa egitea; halere, berehala piztu da haien arteko solasaldia. 47 urteko aldea dago bien artean, baina, egia bada bakoitza bere zoroak bizi duela, Jesus Uzkudunen eta Mikel Ruiz Oar-Artetaren zoro hori...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184484/mikel-ruiz-oar-arteta.htm
Mikel Ruiz Oar-Arteta
Mikel Ruiz Oar-Arteta.
Mikel Ruiz Oar-Arteta zuzenbidean lizentziatua da EHUn, eta fiskalitatean masterra eginikoa. Duela lau urte Eragin Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanblada martxan jarri zuten kideetako bat da. Langile gazteen lan baldintzak salatu eta ikusarazteko jaio zen elkartea, eta hainbat kanpaina deigarri egin ditu. BBK Liveko lan...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/184485/jesus-uzkudun.htm
Jesus Uzkudun
Jesus Uzkudun.
Jesus Uzkudun Illarramendi ibilbide luzeko sindikalista da. Eskola profesionala bukatu eta 17 urterekin hasi zen lanean industrian, eta handik gutxira klandestinitatean zen. Militantzia politikoa ETAn, ETA VI.an, LKIn eta Zutiken hasi zuen, baina haserre irten zen handik. Borroka armatuak uxatuta, Ezker Batura igaro ze...
2020-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/184486/historia-egin-zuen-bidea.htm
Bizigiro
Historia egin zuen bidea
Meatzaritzara bideratutako antzinako trenbide baten aztarnei jarraikiz, Traslaviña eta Cobaron lotzen ditu 42,5 kilometroko bideak. Oinez zein bizikletaz egiteko modukoa da.
Historia egin zuen bidea. Meatzaritzara bideratutako antzinako trenbide baten aztarnei jarraikiz, Traslaviña eta Cobaron lotzen ditu 42,5 kilometroko bideak. Oinez zein bizikletaz egiteko modukoa da.
Meatzeetan ateratzen zen burdina kostaraino eramateko, hainbat trenbide eta azpiegitura eraiki zituzten XIX. eta XX. mendeetan. Mea ustiatzen zuten enpresek trenbidea jarri zuten martxan, inguru horietako burdina itsasadarrera edo itsasora garraiatu ahal izateko. Gaur egun, tarte horietako batzuk birmoldatu, eta burdin...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184520/lucio-urtubia-anarkista-historikoa-hil-da.htm
Politika
Lucio Urtubia anarkista historikoa hil da
Cascanten (Nafarroa) jaioa zen, 1931n, eta igeltseroa zen ogibidez, baina nazioartean talde anarkistetan izaniko jarduera klandestinoaren ondorioz izan da ezaguna.
Lucio Urtubia anarkista historikoa hil da. Cascanten (Nafarroa) jaioa zen, 1931n, eta igeltseroa zen ogibidez, baina nazioartean talde anarkistetan izaniko jarduera klandestinoaren ondorioz izan da ezaguna.
Lucio Urtubia anarkista historikoa hil da gaur, 89 urte zituela. Cascanteko (Nafarroa) familia txiro batean jaioa zen, igeltseroa ogibidez, baina nazioartean talde anarkistetan izaniko jarduera klandestinoaren ondorioz izan da ezaguna. Parisen bizi zen, eta Frantziako hiriburuko etxean hil da. Soldadutza egiten ari ze...
2014-4-12
https://www.berria.eus/albisteak/184521/igeltsero-baten-teoriak.htm
Politika
Igeltsero baten teoriak
Lucio Urtubia militante anarkistak egitearen aldeko apologia bat egin du Donostian, Kortxoenea gaztetxean eman duen hitzaldian: «Zer diferentzia dago ezer egiten ez duen anarkista baten eta ezer egiten ez duen apez baten artean?».
Igeltsero baten teoriak. Lucio Urtubia militante anarkistak egitearen aldeko apologia bat egin du Donostian, Kortxoenea gaztetxean eman duen hitzaldian: «Zer diferentzia dago ezer egiten ez duen anarkista baten eta ezer egiten ez duen apez baten artean?».
Lucio dokumentala bost haizeetara zabaldu zenetik, hara eta hona dabil (dabilkite). Traje beltza, txapela, eta foulard gorria; anarkisten bandera zaharraren oihartzun bat soinean. 83 urte, eta bastoi bat. Ez du makulu handirik behar, hala ere: lezioa ikasita dauka Lucio Urtubiak, eta mantra bat bezala errepikatzen du b...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184523/gorako-joerak-ez-du-etenik-beste-155-positibo-agertu-dira-azken-orduotan.htm
Gizartea
Gorako joerak ez du etenik: beste 155 positibo agertu dira azken orduotan
Beste 115 pertsonak eman dute positibo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: bezperan baino 50 gehiagok. Nafarroan beste 40 kasu zenbatu dituzte azken orduetan. Murgak positibo eman dutenei edo gaixo egon daitezkeela uste dutenei eskatu die itxialdia zorrotz betetzeko, eta neurriak zorroztu egin ditu: zahar etxeetako bisitak...
Gorako joerak ez du etenik: beste 155 positibo agertu dira azken orduotan. Beste 115 pertsonak eman dute positibo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: bezperan baino 50 gehiagok. Nafarroan beste 40 kasu zenbatu dituzte azken orduetan. Murgak positibo eman dutenei edo gaixo egon daitezkeela uste dutenei eskatu die itxialdia ...
COVID-19aren izurriari buruzko egoeraren berri eman du Nekane Murgak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Datuak eman ditu: 115 pertsonak eman zuten positibo atzo PCR proban: 9k Araban, 43k Bizkaian eta 63k Gipuzkoan. Bezperan, 65 izan ziren; lau Araban, 26 Bizkaian eta 35 Gipuzkoan. Nafarroako Gobernuak, berriz, az...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184524/aste-nagusiaren-ordez-aste-nahasia-ospatuko-dute-bilboko-konpartsek.htm
Bizigiro
Aste Nagusiaren ordez, Aste Nahasia ospatuko dute Bilboko Konpartsek
Abuztuaren 22tik aurrerako «egitarau xumea» antolatu dutela iragarri dute, eta jai eredu herrikoiaren alde mobilizatzeko deia egin dute
Aste Nagusiaren ordez, Aste Nahasia ospatuko dute Bilboko Konpartsek. Abuztuaren 22tik aurrerako «egitarau xumea» antolatu dutela iragarri dute, eta jai eredu herrikoiaren alde mobilizatzeko deia egin dute
Aste Nagusia egitekoa zen egun beretan egingo dute, baina ez da Aste Nagusia izango. Koronabirusaren eraginez, aurten ez da Bilboko jairik antolatuko, eta BIlboko Konpartsek ere argi adierazi dute ez dutela Aste Nagusirik ospatuko. Abuztuaren 22tik aurrera «ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xume bat» antolatuko dut...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184525/urtubia-bere-esanetan-zehar.htm
Politika
Urtubia, bere esanetan zehar
Ibilbide luzean zehar arlo askotariko gogoetak egin izan ditu Lucio Urtubiak, ahoz nahiz idatziz. Lucio dokumentalak bihurtu zuen ezagun, eta geroztik dozenaka elkarrizketa egin dizkiote. Horietako batzuetan utzi zituen esaldiok:
Urtubia, bere esanetan zehar. Ibilbide luzean zehar arlo askotariko gogoetak egin izan ditu Lucio Urtubiak, ahoz nahiz idatziz. Lucio dokumentalak bihurtu zuen ezagun, eta geroztik dozenaka elkarrizketa egin dizkiote. Horietako batzuetan utzi zituen esaldiok:
«Nik suerte handia izan dut, izugarrizko suertea. Eta horregatik egin dut egin nahi izan dudana. Izar batekin jaio nintzen. Nik ere ez dut sinisten bizi izan dudan guztia». 2015eko urriaren 13a, ElDiario.es «Euskal Herri osoan erakusten didaten maitasuna... Ez dut merezi. Bada nik baino gehiago sufritu duen eta nik ba...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184526/batasuneko-kideak-erlojuaren-aurka-ari-dira-adostasunaren-bila.htm
Ekonomia
Batasuneko kideak erlojuaren aurka ari dira adostasunaren bila
Laguntza zuzenak murriztu eta maileguak handitzen ditu eztabaidan duten azken planak. Xuhurren Taldeak beto eskubidearen alde dihardu, laguntza zuzenak egiturazko erreformekin lot daitezen
Batasuneko kideak erlojuaren aurka ari dira adostasunaren bila. Laguntza zuzenak murriztu eta maileguak handitzen ditu eztabaidan duten azken planak. Xuhurren Taldeak beto eskubidearen alde dihardu, laguntza zuzenak egiturazko erreformekin lot daitezen
Pandemiaren krisi ekonomikoari aurre egiteko suspertze planaren negoziazioek aurrera jarraitzen zuten atzo gauean, Bruselan. EBko estatu kideen artean marraztu diren bi bloke argiak nor baino nor gehiago ari ziren hegoaldeko herrialdeentzat premiazkoa den funtsa eratzeko modua negoziatzen. Europar Kontseiluko president...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184527/urrizak-eta-zubirik-irabazi-dute-galarretako-50-urteurreneko-txapelketa.htm
Kirola
Urrizak eta Zubirik irabazi dute Galarretako 50. urteurreneko txapelketa
Alde handiz menderatu dituzte Juanenea eta Endika (35-16), partida serio eta eder bat jokatuta.
Urrizak eta Zubirik irabazi dute Galarretako 50. urteurreneko txapelketa. Alde handiz menderatu dituzte Juanenea eta Endika (35-16), partida serio eta eder bat jokatuta.
Bukatu da Galarreta pilotalekuaren 50. urteurrena ospatzeko jokatu den txapelketa, Oriamendi enpresak antolaturikoa, eta Urriza-Zubiri bikotea izan da txapelduna. Finalean, gaur, alde handiarekin irabazi diete Juanenea eta Endika bikoteari. Partida serioa jokatu dute urdinek, bien artean bi pilota baino ez dituzte gald...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184528/artxibatu-egin-dute-bilboko-talde-bortxaketaren-kasua.htm
Gizartea
Artxibatu egin dute Bilboko talde bortxaketaren kasua
Bilboko 4. instrukzio epaitegiaren arabera, kontraesanak daude biktimaren testigantzaren eta ikerketako frogen artean. Salatutako erasoa iazko abuztuan gertatu zen, Etxebarria parkean.
Artxibatu egin dute Bilboko talde bortxaketaren kasua. Bilboko 4. instrukzio epaitegiaren arabera, kontraesanak daude biktimaren testigantzaren eta ikerketako frogen artean. Salatutako erasoa iazko abuztuan gertatu zen, Etxebarria parkean.
Sumindura eragin zuek albisteak iazko udan: 18 urteko emakume batek salatu zuen sei gizonezkok bortxatu egin zutela Bilboko Etxebarria parkean. Berriz ere talde bortxaketa bat Euskal Herrian. Abuztuaren 2an zabaldu zen albistea, eta harekin batera jakin zen sei gizon atxilotu zituztela erasoa leporatuta. Berehala etorr...
2020-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/184529/oriora-joan-dira-getxoko-bi-banderak.htm
Kirola
Oriora joan dira Getxoko bi banderak
Orioko irabazi ditu Eusko Label eta Euskotren ligako bi estropadak. Gizonezkoetan, harrobiko bederatzi arraunlarirekin lortu du aurtengo lehen trapua, eta bigarren da sailkapenean. Emakumezkoetan, hirugarrena du aurten.
Oriora joan dira Getxoko bi banderak. Orioko irabazi ditu Eusko Label eta Euskotren ligako bi estropadak. Gizonezkoetan, harrobiko bederatzi arraunlarirekin lortu du aurtengo lehen trapua, eta bigarren da sailkapenean. Emakumezkoetan, hirugarrena du aurten.
Getxok granate kolorea du herriko banderan, baina gaurtik, horia gehitu diote Orioko arraunlariek. Gizonezkoetan eta emakumezkoetan, bi bandera jarri jokoan Bizkaiko herri horretan, eta biak Orion daude orain. Egun handia izan da talde historikoarentzat, noiz eta etxeko estropadaren bezperan. Esanahi berezia eman nahi ...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184561/reala-europa-ligarako-sailkatu-da.htm
Kirola
Reala Europa Ligarako sailkatu da
Adnan Januzajek partida amaitzeko hiru minutu falta zirenean sartutako golak eman dio sailkapena. Seigarren amaitu du liga, eta ez du atarikorik jokatu beharko.
Reala Europa Ligarako sailkatu da. Adnan Januzajek partida amaitzeko hiru minutu falta zirenean sartutako golak eman dio sailkapena. Seigarren amaitu du liga, eta ez du atarikorik jokatu beharko.
2017-2018 denboraldian jokatu zuen azken aldiz Realak Europan. Orduan ere azken jardunaldian lortu zuen sailkapena, Juanmi Jimenez Celtaren zelaian luzapenean sartutako gol bat esker. Antzera gertatu da oraingoan. Juanmiren ordez Adnan Januzaj izan da gola egin duena, Atletico Madrilen zelaian, faltaz, neurketa amaitze...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184562/urriza-eta-zubirik-irabazi-dute-50-urteurreneko-txapelketa-ezin-hobeto-jokatuta.htm
Kirola
Urriza eta Zubirik irabazi dute 50. Urteurreneko Txapelketa, ezin hobeto jokatuta
Finalean jaun eta jabe izan dira, Juaneneari eta Endikari 16-35 irabazita.
Urriza eta Zubirik irabazi dute 50. Urteurreneko Txapelketa, ezin hobeto jokatuta. Finalean jaun eta jabe izan dira, Juaneneari eta Endikari 16-35 irabazita.
Urriza eta Zubirik erraz gainditu dituzte Juanenea eta Endika, 16-35, Galarretako 50.Urteurren Txapelketan. Iruñeko eta Goizuetako bikoteak bere mailarik hoberenean jokatu zuten eta aurkariak ezinean aritu ziren. Hala ere, urdinen birtutez aritu ziren ezinean. Urriza hasieratik jokoan sartu zen eta tantoak erraz amait...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184563/gehienek-helburuak-bete-dituzte.htm
Kirola
Gehienek helburuak bete dituzte
Realak Europan jokatuko du datorren sasoian, eta mailari eustea lortu dute Osasunak, Eibarrek eta Alavesek; nafarrek, gainera, aise eta lehiakor jokatuta. Athletic Europara sailkatzeko bidean geratu da.
Gehienek helburuak bete dituzte. Realak Europan jokatuko du datorren sasoian, eta mailari eustea lortu dute Osasunak, Eibarrek eta Alavesek; nafarrek, gainera, aise eta lehiakor jokatuta. Athletic Europara sailkatzeko bidean geratu da.
Amaitu da azkenean 2019-2020ko Espainiako liga, ia urtebete pasatu eta gero, koronabirusaren ondorioz hiru hilabetez etenda egon eta gero. Reala izan da euskal taldeen artean distira gehien egin duena, eta Europarako sailkatu da. Athletic borrokan ibili da, baina amaiera tristea eman dio sasoiari. Osasunak aise lortu d...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184564/beste-165-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 165 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, birsorkuntza tasa bitik gorakoa izan da asteburuan. Gipuzkoan detektatu dute kasu gehien: 63.
Beste 165 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, birsorkuntza tasa bitik gorakoa izan da asteburuan. Gipuzkoan detektatu dute kasu gehien: 63.
Atzo egin zituzten PCR probetan, 165 lagunek eman dute positibo Hego Euskal Herrian. Araban, seik; Bizkaian, 45ek; Gipuzkoan, 63k; eta Nafarroan, 51k. Nafarroako kasuen ia erdiek, 25ek, Mendillorriko agerraldiarekin lotuta daude. Han, 94 kasu atzeman dituzte denera. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak birsorkuntza tasa...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184565/jon-rahm-lehena-da-munduko-rankingean.htm
Kirola
Jon Rahm lehena da munduko rankingean
PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi du bart, eta historia egin du.
Jon Rahm lehena da munduko rankingean. PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi du bart, eta historia egin du.
Jon Rahmek historia egin du. Lehen aldiz euskal golflari bat munduko sailkapenaren gailurrean da. Soilik 24 golf jokalarik lortu dute rankingaren lehen postura igotzea, eta hori lortzen duen bederatzigarren europarra da Barrikako (Bizkaia) jokalaria. Bart PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi ostean lortu du lehen ...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184566/hilik-aurkitu-dute-itsasoan-ezbehar-batean-galdutako-beste-gizona-ere-bigarrena.htm
Gizartea
Hilik aurkitu dute itsasoan ezbehar batean galdutako beste gizona ere, bigarrena
Santurtzikoa da bat eta Sestaokoa bestea, eta larunbatean atera ziren itsasora. Atzo aurkitu zuten baten gorpua, eta gaur bestearena.
Hilik aurkitu dute itsasoan ezbehar batean galdutako beste gizona ere, bigarrena. Santurtzikoa da bat eta Sestaokoa bestea, eta larunbatean atera ziren itsasora. Atzo aurkitu zuten baten gorpua, eta gaur bestearena.
Bi pertsona hil ziren larunbatean Zierbenan (Bizkaia), itsasoan izan zen ezbehar batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, bi gizon arrantzan egitera atera ziren arratsaldean, eta ez ziren itzuli. Atzo aurkitu zuten horietako baten gorpua, eta gaur eguerdian identifikatu dute bestearena, Castro U...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184567/negoziazioen-laugarren-egunari-helduko-diote-estatu-kideek-bilera-historikoa-dela-jakitun.htm
Ekonomia
Negoziazioen laugarren egunari helduko diote estatu kideek, bilera historikoa dela jakitun
Xuhurren Taldeak zuzeneko laguntza gutxiago nahi ditu, eta haien kontrol handiagoa. Atzo iluntzean, negoziazioak porrot egiteko zorian izan ziren, hegoaldeko herrialdeek gehiegizkotzat jo zutelako transferentzien murrizketa: 350.000 milioi eskani zituzten austeritatearen aldekoek.
Negoziazioen laugarren egunari helduko diote estatu kideek, bilera historikoa dela jakitun. Xuhurren Taldeak zuzeneko laguntza gutxiago nahi ditu, eta haien kontrol handiagoa. Atzo iluntzean, negoziazioak porrot egiteko zorian izan ziren, hegoaldeko herrialdeek gehiegizkotzat jo zutelako transferentzien murrizketa: 350...
Nizan 2000. urtean izandako goi bilera alde batera utzita, Europako Batasunaren historiako goi bilerarik luzeena izateko bidean da pandemiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko suspertze plana adostekoa. Europar Kontseiluko presidente Chales Michelek 750.000 milioi euroko planarekin abiatu zuen estatu eta gobernu burue...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184569/arraun-lagunak-orioko-estropadatik-kanpo-koronabirusagatik.htm
Kirola
Arraun Lagunak Orioko estropadatik kanpo, koronabirusagatik
Taldeko arraunlari batek COVID-19an positibo eman zuela eta, 'Lugañene' ontzia ez zen lehiatu atzoko Orioko estropadan.
Arraun Lagunak Orioko estropadatik kanpo, koronabirusagatik. Taldeko arraunlari batek COVID-19an positibo eman zuela eta, 'Lugañene' ontzia ez zen lehiatu atzoko Orioko estropadan.
Donostiako Arraun Lagunak-eko arraunlari batek positibo eman zuen COVID-19an larunbat gauean. Hala, taldekide guztiak konfinatu zituzten, eta ezin izan zuten parte hartu igandeko Euskotren Ligako seigarren jardunaldian, Orion. Arraunlaria ostegunetik konfinatuta zegoen, haren senide batek positibo eman baitzuen. Ostir...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184570/nafarroako-gobernuak-murriztu-egingo-du-gaueko-tabernen-ordutegia.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak murriztu egingo du gaueko tabernen ordutegia
Hego Euskal Herrian beste 165 pertsonak eman dute positibo PCR proba eginda. Beste bi agerraldi detektatu dituzte Iruñean. Osasun Departamenduak eskatu du ez hartzeko gazteak «erruduntzat».
Nafarroako Gobernuak murriztu egingo du gaueko tabernen ordutegia. Hego Euskal Herrian beste 165 pertsonak eman dute positibo PCR proba eginda. Beste bi agerraldi detektatu dituzte Iruñean. Osasun Departamenduak eskatu du ez hartzeko gazteak «erruduntzat».
Nafarroako Gobernuakre «kirurgia selektiboarekin» jarraituko du koronabirusaren agerraldiei aurre egiteko operazioan. Santos Indurain Osasun kontseilariak koronabirusaren bilakaerari buruzko prentsaurreko bat egin du eguerdian, eta adierazi du haien estrategia ez dela «bereizi gabeko atzeraldi bat» egitea, baizik eta m...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184571/david-zurutuzak-agur-esan-dio-realean-eginiko-ibilbideari.htm
Kirola
David Zurutuzak agur esan dio Realean eginiko ibilbideari
Agurreko prentsaurrekoan eskerrak eman dizkie klubari eta bere familia osoari, urte guzti hauetan beregan sinisteagatik.
David Zurutuzak agur esan dio Realean eginiko ibilbideari. Agurreko prentsaurrekoan eskerrak eman dizkie klubari eta bere familia osoari, urte guzti hauetan beregan sinisteagatik.
David Zurutuzak bere azken hitzak esan ditu Realeko jokalari modura. Realera iritsi zenetik gaur egunera arte klubak izan duen garapena nabarmendu du. Realean izan duen ibilbidea «ametsetakoa» izan dela azpimarratu du Rochefortekoak. Kolore txuri-urdinak hogei urtez defendatzeagatik «pribilegiatu bat» sentitu da Zurutu...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184572/eajk-eta-psek-irail-hasierarako-eratu-nahi-dute-laquojaurlaritza-sendo-eta-egonkorraraquo.htm
Politika
EAJk eta PSEk irail hasierarako eratu nahi dute «Jaurlaritza sendo eta egonkorra»
Bi alderdiek hauteskundeen ondorengo lehen bilera egin dute, Bilbon. «Diagnosi bera» egin dute lehentasunen inguruan.
EAJk eta PSEk irail hasierarako eratu nahi dute «Jaurlaritza sendo eta egonkorra». Bi alderdiek hauteskundeen ondorengo lehen bilera egin dute, Bilbon. «Diagnosi bera» egin dute lehentasunen inguruan.
EAJren eta PSE-EEren ordezkaritzak Bilbon batzartu dira gaur eguerdian, eta, bien ohar bateratu eta laburrak dakarrenez, ondorioztatu dute «diagnosi bera» egin dutela EAEko hurrengo legealdira begira dituzten lehentasunen inguruan, eta biek egoki jotzen dutela «albait arinen pandemiatik ateratzeko lana gidatuko duen Ja...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184573/bizkaiko-batzar-nagusiek-uko-egin-diote-espainiako-erregea-lsquopersona-non-gratarsquo-izendatzeari.htm
Politika
Bizkaiko Batzar Nagusiek uko egin diote Espainiako erregea ‘persona non grata’ izendatzeari
Elkarrekin Bizkaiak eraman du proposamena Batzar Nagusietara, eta EH Bilduren babesa besterik ez du lortu.
Bizkaiko Batzar Nagusiek uko egin diote Espainiako erregea ‘persona non grata’ izendatzeari. Elkarrekin Bizkaiak eraman du proposamena Batzar Nagusietara, eta EH Bilduren babesa besterik ez du lortu.
Elkarrekin Bizkaiak Espainiako erregea eta errege emeritua persona non grata</em> izendatzeko proposamena egin du Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurkeztutako testuan, erregeari Bizkaiko Jaunaren titulua kentzeko eskaera ere egin dute. Israel Escalante bozeramaileak adierazi du proposamena egiteko arrazoia azken hilabeteet...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184574/espainiako-erregearen-aurkako-protestak-katalunian.htm
Mundua
Espainiako erregearen aurkako protestak Katalunian
Milaka lagun bildu dira monarkiaren aurkako protestan, eta mossoak manifestazioa geldiarazten saiatu dira, baina ez dute lortu.
Espainiako erregearen aurkako protestak Katalunian. Milaka lagun bildu dira monarkiaren aurkako protestan, eta mossoak manifestazioa geldiarazten saiatu dira, baina ez dute lortu.
Milaka lagun bildu dira gaur Pobleteko monasterioaren (Tarragona, Katalunia) inguruan, Felipe VI.a erregearen bisitaren aurka protesta egiteko. Manifestariak l'Espluga de Francolitik (Tarragona) atera dira oinez, eta ordubetean iritsi dira monasterioaren ingurura. Monasteriotik kilometro batera, Mossos d'Esquadraren k...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184575/navaridas.htm
Bizigiro
Navaridas
Geodibertsitate handiko gunea da Euskal Herria. Navaridasko aintzira da toki oparo horietako bat: interes geologiko eta geomorfologiko handia dauka, eta endorreismoarekin dago lotuta.
Navaridas. Geodibertsitate handiko gunea da Euskal Herria. Navaridasko aintzira da toki oparo horietako bat: interes geologiko eta geomorfologiko handia dauka, eta endorreismoarekin dago lotuta.
Ur isuri umileko aintzira endorreiko bat dago Navaridas inguruan (Araba). Hegaztiak, anfibioak eta odonatuak bertaratzen dira oasiaz gozatzeko. Navaridas herria Toloño mendilerroaren begiradapean dago, Guardia sonatutik hurbil. Jakina denez, mahasti berdeek kolonizatzen dituzte Errioxako bazterrak, eta, zuhaixken antze...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184576/eskumen-gehiago-zenbat-eta-noiz.htm
Mundua
Eskumen gehiago: zenbat eta noiz?
Frantziako lehen ministro berria eskualdeen autonomia handitzearen alde agertu da, baina Macronen orain arteko pausoek zalantzak piztu dituzte asmo horren inguruan.
Eskumen gehiago: zenbat eta noiz?. Frantziako lehen ministro berria eskualdeen autonomia handitzearen alde agertu da, baina Macronen orain arteko pausoek zalantzak piztu dituzte asmo horren inguruan.
Inguruan dituen ia bizilagun guztiek egitura politiko deszentralizatuak dituzte: Espainiak, Portugalek, Italiak, Alemaniak, Suitzak, Belgikak eta Erresuma Batuak, batzuk aipatzearren. Europa mendebaldeko estatuen artean, Frantzia kasu bakan bat da: estatu oso zentralizatua da, eta ez du eskualdeei eskumen handirik emat...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184577/oxforden-garatzen-ari-diren-txertoak-immunitate-laquoerantzuna-sortzen-duraquo-eta-laquoseguruaraquo-da.htm
Gizartea
Oxforden garatzen ari diren txertoak immunitate «erantzuna sortzen du», eta «segurua» da
Milaka pertsonarekin probatuko dute orain munduan, eta baliteke urtea amaitu baino lehen eskuragarri egotea, baina ez leku guztietan aldi berean.
Oxforden garatzen ari diren txertoak immunitate «erantzuna sortzen du», eta «segurua» da. Milaka pertsonarekin probatuko dute orain munduan, eta baliteke urtea amaitu baino lehen eskuragarri egotea, baina ez leku guztietan aldi berean.
Dagoeneko 1.077 pertsonarekin probatu dute Oxfordeko Unibertsitatean COVID-19 gaitza eragiten duen birusaren kontrako txertoa, eta emaitzek itxaropena piztu dute; ikertzaileen arabera, gaiak ez duelako nahi gabeko kalterik sortzen, eta gorputzaren immunitate sistemaren erantzuna eragiten duela frogatu dutelako. Egunot...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184578/neurriak-zorroztuko-dituzte-ermuan-eta-bergaran.htm
Gizartea
Neurriak zorroztuko dituzte Ermuan eta Bergaran
Asteburuan foku bat atzeman dute Ermuan, 71 kasurekin, eta Bergaran 11 positibo atzeman zituzten atzo.
Neurriak zorroztuko dituzte Ermuan eta Bergaran. Asteburuan foku bat atzeman dute Ermuan, 71 kasurekin, eta Bergaran 11 positibo atzeman zituzten atzo.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbatean jakinarazi zuen agerraldi bat atzeman zutela Ermuan (Bizkaia), batik bat Eibarko eta Zarauzko fokuekin lotuta. Asteburuan, 71 herritarrek eman dute positibo. Hori ikusita, Ermuko Udalak tabernetako edukiera erdira murriztea erabaki du. Gainera, ezingo da barran kontsumitu, ...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184579/61-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
61 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu eraso bat egitea leporatuta
Bikotekide ohiari egin dio eraso, salaketaren arabera. Legazpiko Udalak bilkura antolatu du biharko, eraso sexista bat salatzeko.
61 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu eraso bat egitea leporatuta. Bikotekide ohiari egin dio eraso, salaketaren arabera. Legazpiko Udalak bilkura antolatu du biharko, eraso sexista bat salatzeko.
Gasteizko Udaltzaingoak 61 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekide ohiari sexu eraso bat egin izana leporatuta. Urruntze agindua zuen gizonak, eta, gainera, beste kasu batzuengatik ikertzen ari dira: udal txakurtegiko hainbat laguntzaileri sexu jazarpena egin izana egotzi diote. Gasteizko Udalak zabaldu duenez, a...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184580/bertso-berriak-emakumeek-inaxi-etxaberi-jarriak.htm
Kultura
Bertso berriak, emakumeek Inaxi Etxaberi jarriak
Plazetan jendaurrean bertsoak kantatu zituen lehen emakumetakoa izan zen Etxabe, eta hemezortzi emakumek bertso banarekin gogoratu eta eskertu dute haren ekarpena.
Bertso berriak, emakumeek Inaxi Etxaberi jarriak. Plazetan jendaurrean bertsoak kantatu zituen lehen emakumetakoa izan zen Etxabe, eta hemezortzi emakumek bertso banarekin gogoratu eta eskertu dute haren ekarpena.
Uztailaren 11n ezagutu zen Inaxi Etxaberen hilberria. 1937an jaioa zen, Oikian (Zumaia, Gipuzkoa) eta bertsotan jardun publikoan bere izenez eta gorputzez aritu zen lehen emakumeetako bat. Bertso idatziak egin zituen batez ere, ia hirurogei urtez (1956tik 2015era), eta oraingo emakume bertsolariek eskertu egin nahi iza...
2020-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/184581/egiptoko-parlamentuak-baiezkoa-eman-dio-armada-libiara-bidaltzeari.htm
Mundua
Egiptoko Parlamentuak baiezkoa eman dio armada Libiara bidaltzeari
Al-Sisirentzat, marra gorri bat gainditzea da GNAk Sirte eta Jufra hiriak hartzea; orduan sartuko lituzke militarrak herrialde horretan.
Egiptoko Parlamentuak baiezkoa eman dio armada Libiara bidaltzeari. Al-Sisirentzat, marra gorri bat gainditzea da GNAk Sirte eta Jufra hiriak hartzea; orduan sartuko lituzke militarrak herrialde horretan.
Abdel Fattah al-Sisi Egiptoko presidenteak badu dagoeneko herrialdeko armada Libiara bidaltzeko baimena. Ordezkarien Ganberak gaur arratsaldean egindako bozketan «beharrezko neurriak hartzeko» eskatu dio, eta, hortaz, Al-Sisi datozen egunetan zer gertatuko zain geratu da: Libiako Batasun Nazionaleko Gobernuaren (GNA) m...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184609/espainiako-poliziak-itxaso-zaldua-euskal-preso-ohia-atxilotu-du-hernanin.htm
Politika
Espainiako Poliziak Itxaso Zaldua euskal preso ohia atxilotu du, Hernanin
2001eko hilketa batekin lotu du Auzitegi Nazionalak. CAFeko langile batzordeak bakea eta askatasuna aldarrikatu ditu.
Espainiako Poliziak Itxaso Zaldua euskal preso ohia atxilotu du, Hernanin. 2001eko hilketa batekin lotu du Auzitegi Nazionalak. CAFeko langile batzordeak bakea eta askatasuna aldarrikatu ditu.
Espainiako Poliziak Itxaso Zaldua euskal preso ohia atxilotu du gaur goizean, Hernanin (Gipuzkoa), CAF lantokira lanera zihoala. Manuel Gimenez Abad Aragoiko (Espainia) PPko presidentearen hilketarekin zerikusia duelakoan, auzi bat ireki diote Auzitegi Nazionalean, Efe berri agentziak zabaldu duenez. ETAk hil zuen Gime...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184610/lehen-aldiz-elkarrekin-zorpetzea-adostu-dute-ebko-estatuburuek.htm
Ekonomia
Lehen aldiz, elkarrekin zorpetzea adostu dute EBko estatuburuek
Inoizko akordio ekonomikorik handiena adostu dute EBko estatuburuek. Europako Batasuneko estatuek 750.000 milioi euroko plan bat onartu dute koronabirusak egindako kalteari aurre egiteko. Laguntza lortzearen truke, hartzaileek aurrekontu politika estuagoa izan beharko dute, eta horrek murrizketei atea irekiko die.
Lehen aldiz, elkarrekin zorpetzea adostu dute EBko estatuburuek. Inoizko akordio ekonomikorik handiena adostu dute EBko estatuburuek. Europako Batasuneko estatuek 750.000 milioi euroko plan bat onartu dute koronabirusak egindako kalteari aurre egiteko. Laguntza lortzearen truke, hartzaileek aurrekontu politika estuagoa...
Bart gauean amaitu da Europako estatuen goi bilera, eta lau eguneko negozioazioak akordio historiko batekin amaitu dira: lehen aldiz, batasuneko kideek elkarrekin zorpetzea adostu dute. Modu horretan finantzatuko dute koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko 750.000 milioi euroko plana. Diru kopuru hor...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184611/aebetako-poliziak-portlanden-izan-duen-jarrerak-eztabaida-sortu-du.htm
Mundua
AEBetako Poliziak Portlanden izan duen jarrerak eztabaida sortu du
George Floyd afro-amerikarra hil zutenetik ari dira protestan hiri horretako kaleetan. Oregongo Fiskaltzak gobernuari egotzi dio identifikaziorik gabeko agente federalek manifestariak atxilotu izana. Trumpek Polizia Federala hiri gehiagotara bidaltzearekin egin du mehatxu.
AEBetako Poliziak Portlanden izan duen jarrerak eztabaida sortu du. George Floyd afro-amerikarra hil zutenetik ari dira protestan hiri horretako kaleetan. Oregongo Fiskaltzak gobernuari egotzi dio identifikaziorik gabeko agente federalek manifestariak atxilotu izana. Trumpek Polizia Federala hiri gehiagotara bidaltzear...
Eztabaida sortu da Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) Portlandeko manifestazioetan Polizia Federalak izan duen jarrerak. George Floyd afro-amerikarraren heriotzak protestak sortu zituen herrialdean, eta hiri horretan kalera ateratzen jarraitzen dute arrazismoa eta gehiegizko indarkeria salatzera, 50 egun baino gehiagoz ...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184612/urte-hasieran-baino-6000-langabe-gehiago-daude-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Urte hasieran baino 6.000 langabe gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eustaten arabera, hiru langiletik bat aldi baterako erregulazioan egon da martxotik maiatzera.
Urte hasieran baino 6.000 langabe gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustaten arabera, hiru langiletik bat aldi baterako erregulazioan egon da martxotik maiatzera.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 110.400 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago. Biztanleria aktiboari buruzko inkesta argitaratu du Eustatek, eta, horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa %10,8 da, ia puntu bat handiagoa (%0,9) urteko lehen hiruhilekoan baino. Araban jo dute gogorren...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184613/terrorismoa-egotzi-diote-ukrainan-autobus-bat-bahitu-zuen-gizonari.htm
Mundua
Terrorismoa egotzi diote Ukrainan autobus bat bahitu zuen gizonari
Poliziak jakinarazi du ibilgailuan zeuden pertsonak ateratzea lortu dutela. Lutsk hiriaren erdigunean gertatu da bahiketa.
Terrorismoa egotzi diote Ukrainan autobus bat bahitu zuen gizonari. Poliziak jakinarazi du ibilgailuan zeuden pertsonak ateratzea lortu dutela. Lutsk hiriaren erdigunean gertatu da bahiketa.
Armak eta lehergailuak zeramatzan gizon batek autobus bat bahitu zuen atzo Ukrainako Lutsk hirian. Hamabi orduko negoziazioen ostean, Poliziak gau aldera jakinarazi zuen ibilgailuan zeuden hamahiru pertsonak hortik ateratzea lortu zutela, eta ez zela inor zauritu. Anton Heraxtxenko Ukrainako Barne ministroaren arabera,...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184614/tubacexek-bere-lantaldearen-20-kaleratuko-du.htm
Ekonomia
Tubacexek bere lantaldearen %20 kaleratuko du
Taldeak zazpiehun langile ditu Araban eta Bizkaian, baina ez du zehaztu horietatik zenbati eragingo dien neurriak. Sektoreak bizi duen krisia argudiatu du erabakia hartzeko.
Tubacexek bere lantaldearen %20 kaleratuko du. Taldeak zazpiehun langile ditu Araban eta Bizkaian, baina ez du zehaztu horietatik zenbati eragingo dien neurriak. Sektoreak bizi duen krisia argudiatu du erabakia hartzeko.
Zetorrena «gogorra» izango zela aurreratu zuen Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari ordezkariak duela aste batzuk, eta bete egin dira iragarpen negatibo horiek. Taldeak jakinarazi du bostehun langile kaleratuko dituela aurten, bere lantaldearen %20 inguru; guztira, 2.553 behargin ditu, horietatik zazpiehun inguru Euska...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184615/cristina-iglesiasen-eskultura-santa-klara-uhartera-eraman-dute.htm
Kultura
Cristina Iglesiasen eskultura Santa Klara uhartera eraman dute
Helikopteroz garraiatu dute artelana, zatika. Urte amaierarako instalatuta egotea aurreikusten dute, eta heldu den urteko udaberrian bisitatzeko aukera egotea.
Cristina Iglesiasen eskultura Santa Klara uhartera eraman dute. Helikopteroz garraiatu dute artelana, zatika. Urte amaierarako instalatuta egotea aurreikusten dute, eta heldu den urteko udaberrian bisitatzeko aukera egotea.
Cristina Iglesias artistaren (Donostia, 1956) brontzezko eskultura Donostiako Santa Klara irlara eraman dute, helikopteroz. Pieza zatika garraiatu dute, eta zenbait bidaia egin behar izan ditu helikopteroak. Uharteko itsasargi barruan kokatuko dute obra, eta itsas hondoa irudikatuko duen brontzezko ontzi handi bat izan...
2020-7-23
https://www.berria.eus/albisteak/184616/aurrerapauso-sinbolikoa-besterik-ez.htm
Mundua
Aurrerapauso «sinbolikoa» besterik ez
2016ko lurralde erreforman, Alsaziak eskualde estatusa galdu zuen, eta bi departamendutan banandu zuten. Herritarren eta alderdien presioaren ondorioz, datorren urtean berriz elkartuko da, baina ez du galdurikoa berreskuratuko.
Aurrerapauso «sinbolikoa» besterik ez. 2016ko lurralde erreforman, Alsaziak eskualde estatusa galdu zuen, eta bi departamendutan banandu zuten. Herritarren eta alderdien presioaren ondorioz, datorren urtean berriz elkartuko da, baina ez du galdurikoa berreskuratuko.
Ongietorri gazi-gozoa izango du Frantziako Gobernuak Alsaziarentzako ondu duen lurralde egitura berriak. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Rhin Garaia eta Rhin Beherea departamenduak elkartu egingo dira berriz ere, eta Alsaziak batasun instituzionala berreskuratuko du, Alsaziako Kolektibitate Europarra delakoan. Poza...
2020-7-24
https://www.berria.eus/albisteak/184617/galdeketa-aho-batezko-eskaria.htm
Mundua
Galdeketa, aho batezko eskaria
Frantziaren lurralde egiturak bitan zatitu ditu Bretainia osatzen duten bost departamenduak. Testuinguru horretan, batasunari buruzko erreferendum bat egiteko jarrera da nagusi herritarren eta politikarien artean, baina orain arte Parisen ezezko erantzuna besterik ez dute jaso.
Galdeketa, aho batezko eskaria. Frantziaren lurralde egiturak bitan zatitu ditu Bretainia osatzen duten bost departamenduak. Testuinguru horretan, batasunari buruzko erreferendum bat egiteko jarrera da nagusi herritarren eta politikarien artean, baina orain arte Parisen ezezko erantzuna besterik ez dute jaso.
Lurraldetasunaren auzian, Frantziako Gobernuak badu beste fronte bat ipar-mendebaldeko kostaldean; iritzia, gainera, aho batezkoa da herritarren, politikarien eta erakundeen artean. Bretainiaren kasuan, urteotako jarrerek eta ekinbideek agerian utzi dute bost departamenduen batasunari buruzko erreferendum bat egitea be...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184618/hegoaldean-beste-188-kasu-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hegoaldean beste 188 kasu atzeman dituzte
Gipuzkoan beherakada esanguratsua izan da: hogei positibo izan ziren atzo.
Hegoaldean beste 188 kasu atzeman dituzte. Gipuzkoan beherakada esanguratsua izan da: hogei positibo izan ziren atzo.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du 3.682 PCR proba egin zituztela atzo, eta beste 90 positibo detektatu dituztela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nafarroan 98 positibo detektatu dituzte, horietatik 22 Mendillorriko agerraldiarekin lotuta daude. Koronabirus kasuek gora egin dute berriro ere. Izan ere, igandean...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184619/lopez-munizek-ez-du-jarraituko-alavesen.htm
Kirola
Lopez Muñizek ez du jarraituko Alavesen
Espainiako Ligako azken lau partidetarako fitxatu eta gero, Alavesek ez dio berritu kontratua. Gasteizko taldeak beste teknikari bat bilatu beharko du datorren denboraldirako.
Lopez Muñizek ez du jarraituko Alavesen. Espainiako Ligako azken lau partidetarako fitxatu eta gero, Alavesek ez dio berritu kontratua. Gasteizko taldeak beste teknikari bat bilatu beharko du datorren denboraldirako.
Alavesek ez dio berritu kontratua Juan Ramon Lopez Muñizi. Espainiako Ligako azken lau partidetarako sinatu zuen entrenatzaile espainiarrak, eta, behin txapelketa bukatuta, zuzendaritza taldeak erabaki du entrenatzaile kargutik kentzea bai Lopez Muñiz bera, bai bere entrenatzaile multzoa. Alavesek eskerrak eman dizkie,...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184620/arabako-salhaketak-salatu-du-preso-bat-hil-dela-zaballako-espetxean.htm
Gizartea
Arabako Salhaketak salatu du preso bat hil dela Zaballako espetxean
Elkarteak jakinarazi du 23 urteko gizonezko bat dela, arabarra. Ziegan aurkitu dute hilda.
Arabako Salhaketak salatu du preso bat hil dela Zaballako espetxean. Elkarteak jakinarazi du 23 urteko gizonezko bat dela, arabarra. Ziegan aurkitu dute hilda.
Arabako Salhaketak heriotza baten berri eman du. Salatu duenez, joan den ostiralean, uztailaren 17an, 23 urteko gizonezko arabar bat hilda agertu zen Zaballako espetxean. Ziegan aurkitu zuten gorpua. Elkartearen arabera, heriotza horrek areagotu egin du espetxeetan hildakoen «zifra makabroa», eta uste du eragotz ziteke...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184621/nafarroako-preso-guztiak-iruntildeeko-kartzelara-ekartzeko-eskatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Nafarroako preso guztiak Iruñeko kartzelara ekartzeko eskatu du Foro Sozialak
Iraganean ainguratutako sektoreen aurrean «iparra ez galtzeko» eta bizikidetzan urratsak egiteko beharra azpimarratu diete Nafarroako gizarte eta politika eragileei eta batik bat gobernuari
Nafarroako preso guztiak Iruñeko kartzelara ekartzeko eskatu du Foro Sozialak. Iraganean ainguratutako sektoreen aurrean «iparra ez galtzeko» eta bizikidetzan urratsak egiteko beharra azpimarratu diete Nafarroako gizarte eta politika eragileei eta batik bat gobernuari
Otsailean eta martxoan, Nafarroako Gobernuak Bizikidetzaren Liburu Irekia delakoari ekarpenak egiteko prozesua egin zuen. Foro Sozialak, egitasmo hori «ontzat» jo, eta prozesu horretan egindako ekarpenak aurkeztu ditu gaur, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Horien artean dago, pandemiaren testuinguru honetan, Nafarroa...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184622/motxiladun-umeak-gurasorik-gabe-bizitzera-kondenatzen-ari-direla-salatu-du-sarek.htm
Politika
«Motxiladun umeak gurasorik gabe bizitzera kondenatzen» ari direla salatu du Sarek
Haur motxiladunen senideek agerraldi bat egin dute gaur Durangon. Bertan, «haserrea, mina eta inpotentzia» adierazi dituzte.
«Motxiladun umeak gurasorik gabe bizitzera kondenatzen» ari direla salatu du Sarek. Haur motxiladunen senideek agerraldi bat egin dute gaur Durangon. Bertan, «haserrea, mina eta inpotentzia» adierazi dituzte.
Haur motxiladunen senideek —aita, ama edo bi gurasoak espetxean dituzten haurrenek— agerraldi bat egin dute gaur goizean Durangon (Bizkaia). Bertan, «haserrea, mina eta inpotentzia» adierazi dituzte; izan ere, haurrek «urte erdia daramate aitarekin, amarekin edo kasu batzuetan biekin egon gabe». Egoeraren «gogortasun e...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184623/geoturismoa-urdaibaiko-estuarioan.htm
Bizigiro
Geoturismoa Urdaibaiko estuarioan
Gernika-Lumoko diapiroaz, antiklinalaz eta estuarioaz gozatzeko, Atxarreko tontor karstikora igoko da bisitaria ibilbide honetan zehar. Urdaibai izango du une oro begi bistan.
Geoturismoa Urdaibaiko estuarioan. Gernika-Lumoko diapiroaz, antiklinalaz eta estuarioaz gozatzeko, Atxarreko tontor karstikora igoko da bisitaria ibilbide honetan zehar. Urdaibai izango du une oro begi bistan.
Urdaibaiko natura ondarea biosfera erreserba izendatu zuen Unesco erakundeak 1984an. Landaretza, fauna, atmosfera, paisaia, ura eta, oro har, bertako biodibertsitatea zaintzeko xedea izan zen hasieratik. Babespean jarri beharreko arloen artean, jakina, ekosistema horiei eusten dieten substratu eta paisaia bikainak zeud...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184624/siemens-gamesko-langileek-agoiztik-iruntildeerako-martxa-egingo-dute-etzi.htm
Ekonomia
Siemens Gamesko langileek Agoiztik Iruñerako martxa egingo dute etzi
Ostegunean irtengo dira herriko fabrikatik, 03:00etan, 10:00etan parlamentuan egoteko asmoz. Ordu horretan du agerraldia Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariak
Siemens Gamesko langileek Agoiztik Iruñerako martxa egingo dute etzi. Ostegunean irtengo dira herriko fabrikatik, 03:00etan, 10:00etan parlamentuan egoteko asmoz. Ordu horretan du agerraldia Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariak
Duela hamar urte Altsasuko Gamesako langileek egin bezala, Agoizko langileek ere martxa bat egingo dute fabrikatik Iruñeraino. 03:00etan irtengo dira, ostegunean, eta 10:00etan iritsiko. Ordu horretan hasiko du agerraldia Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariak. Langileek itxiera gelditu eta ...
2020-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/184625/soldatak-etxe-barruko-sekretu.htm
Ekonomia
Soldatak, etxe barruko sekretu
Ez da hitz egin ohi soldatei buruz, ez behintzat norbere soldataren zenbateko zehatzari buruz. Epaituak izateko beldurra eta gure aukeren gainetik bizi garela jakitea izan daitezke horren arrazoietako batzuk.
Soldatak, etxe barruko sekretu. Ez da hitz egin ohi soldatei buruz, ez behintzat norbere soldataren zenbateko zehatzari buruz. Epaituak izateko beldurra eta gure aukeren gainetik bizi garela jakitea izan daitezke horren arrazoietako batzuk.
Soldatei buruzko informazioa jakin nahi izanez gero, estatistika erakundeetara jotzea da aukeretako bat. Aldi baterako enplegu enpresek ere aldiro egiten dituzte ikerketak, erakusteko, besteak beste, zer profilek duten arrakastarik handiena eta zer lanpostutan ordaintzen den gehien. Lan hitzarmenen erregistroa kontsult...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184626/hiru-euskal-preso-gerturatuko-ditu-madrilek.htm
Politika
Hiru euskal preso gerturatuko ditu Madrilek
Gorka Vidal Logroñoko kartzelara eramango dute Espetxe Erakundeek; Miguel Guillermo San Argimiro, Soriakora; eta Iñigo Vallejo, Dueñaskora.
Hiru euskal preso gerturatuko ditu Madrilek. Gorka Vidal Logroñoko kartzelara eramango dute Espetxe Erakundeek; Miguel Guillermo San Argimiro, Soriakora; eta Iñigo Vallejo, Dueñaskora.
Espainiako Espetxe Erakundeek Euskal Herriaren inguruko kartzeletara gerturatuko dituzte Gorka Vidal, Miguel Guillermo San Argimiro eta Iñigo Vallejo euskal presoak (EPPK), gaur jakinarazi dutenez: Vidal, Logroñokora; San Argimiro, Soriakora; eta Vallejo, Dueñaskora (Palentzia). Vidal 2004an atzeman zuten, ETArekin lo...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184627/bulgariako-gobernuak-zentsura-mozioa-gainditu-du-kaleko-protesten-artean.htm
Mundua
Bulgariako Gobernuak zentsura mozioa gainditu du, kaleko protesten artean
Oposizioak ustelkeria leporatu dio gobernuari haren kontrako zentsura mozioa aurkeztu duenean. Kalean, protestak izan dira hamahirugarren egunez jarraian. Gobernu osoaren eta fiskal nagusiaren dimisioa exijitu dute.
Bulgariako Gobernuak zentsura mozioa gainditu du, kaleko protesten artean. Oposizioak ustelkeria leporatu dio gobernuari haren kontrako zentsura mozioa aurkeztu duenean. Kalean, protestak izan dira hamahirugarren egunez jarraian. Gobernu osoaren eta fiskal nagusiaren dimisioa exijitu dute.
Boiko Borisov Bulgariako presidentearen gobernuak parlamentuan duen babesari esker gainditu du oposizioko BSP alderdi sozialistak aurkeztu duen zentsura mozioa. Eskuineko gobernuari sostengua eman diote GERB eta Abertzale Batuak alderdiek. 124 botorekin, baztertu dute zentsura mozioa; 102 parlamentarik egin dute haren ...
2020-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/184628/ezagutu-tolosaldeko-gastronomiaren-jatorria-ekoizleak-bisitatuz-eta-beren-produktuak-dastatuz.htm
albisteak
Ezagutu Tolosaldeko gastronomiaren jatorria, ekoizleak bisitatuz eta beren produktuak dastatuz
Tolosaldeko gastronomia bikaina da. Dastatzen den mokadu bakoitzaren atzean artisau askoren kate lana dago: sukaldari handien plater elaboratu horiek lehengaiak ekoizten eta zaintzen dituztenen lanetik hasten baitira.
Ezagutu Tolosaldeko gastronomiaren jatorria, ekoizleak bisitatuz eta beren produktuak dastatuz. Tolosaldeko gastronomia bikaina da. Dastatzen den mokadu bakoitzaren atzean artisau askoren kate lana dago: sukaldari handien plater elaboratu horiek lehengaiak ekoizten eta zaintzen dituztenen lanetik hasten baitira.
Euskal ondare gastronomikoa zaindu eta etengabe hobetzen duten artisauak dira. Batzuetan, inguruetako larre berdearen zaporea bere produktuan aurkitu dezakezu; beste batzuetan, belaunaldiz belaunaldi pasatutako egiteko modu baten goxotasuna, galtzear egondako arraza baten nortasuna, sagastietako zukua edota mendiko txa...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184629/puigdemont-gai-izan-behar-dugu-lurraldearen-kontrola-prestatzeko.htm
Mundua
Puigdemont: «Gai izan behar dugu lurraldearen kontrola prestatzeko»
Carles Puigdemont Kataluniako presidente erbesteratuak M’explico. De la investidura a l’exili liburua argitaratu du.
Puigdemont: «Gai izan behar dugu lurraldearen kontrola prestatzeko». Carles Puigdemont Kataluniako presidente erbesteratuak M’explico. De la investidura a l’exili liburua argitaratu du.
2017ko azarotik Belgikan erbesteratuta dago Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea, eta urte horretako urrian Katalunian izandako gertakarien inguruko azalpen bat argitaratu du M’explico. De la investidura a l’exili liburuan (Nire azalpena: inbestiduratik erbestera). Lanaren argitalpenaren harira, Vil...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184630/eh-bildu-hasia-da-ezkerreko-eragileekin-biltzen-alternatiba-eraikitzeko.htm
Politika
EH Bildu hasia da ezkerreko eragileekin biltzen, «alternatiba eraikitzeko»
UGTrekin batzartu da gaur, Bilbon. Harremana izan nahi du eragile progresista guztiekin.
EH Bildu hasia da ezkerreko eragileekin biltzen, «alternatiba eraikitzeko». UGTrekin batzartu da gaur, Bilbon. Harremana izan nahi du eragile progresista guztiekin.
«Alternatiba progresista eraikitzeko» helburua izanda, EH Bilduk bilera sail bat hasi du ezkerreko alderdiekin eta sindikatuekin, lehendabizi UGTrekin bilduta. «Egoerari buruzko diagnostikoak kontrastatzea» da haren asmoa; datozen egunetan Ahal Dugu, ELA, LAB eta CCOOrekin ere batzartuko da, eta PSE-EErekin harremaneta...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184631/lapurdiko-surf-park-proiektua-gelditzeko-sinadurak-biltzen-hasi-da-herri-berri.htm
Gizartea
Lapurdiko Surf Park proiektua gelditzeko sinadurak biltzen hasi da Herri Berri
Hainbat elkarte agertu dira Donibane Lohizunen eraiki nahi duten surf parkearen aurka. Hura gelditzeko, Herri Berrik eskaera bat plazaratu du, eta mila lagunek sinatua dute jada.
Lapurdiko Surf Park proiektua gelditzeko sinadurak biltzen hasi da Herri Berri. Hainbat elkarte agertu dira Donibane Lohizunen eraiki nahi duten surf parkearen aurka. Hura gelditzeko, Herri Berrik eskaera bat plazaratu du, eta mila lagunek sinatua dute jada.
Donibane Lohizunen (Lapurdi) Surf Park proiektua jarri nahi dute abian: olatu artifizialak sortzen dituen 155 metroko igerileku bat. Hainbat elkarte agertu dira egitasmoaren aurka, horien artean Herri Berri taldea, eta proiektua gelditzeko eskaera bat plazaratu du, lau egunean mila lagunek sinatu dutena. Parkeak 1.500...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184632/etxegarai-lurralde-bakoitzak-erabaki-beharko-du-abertzaleei-zer-ordezkaritza-eman.htm
Politika
Etxegarai: «Lurralde bakoitzak erabaki beharko du abertzaleei zer ordezkaritza eman»
Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.
Etxegarai: «Lurralde bakoitzak erabaki beharko du abertzaleei zer ordezkaritza eman». Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.
Joan den ostiralean izendatu zuten Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakari, herriko bozetan Baionako auzapez karguari eutsi eta gero. Bigarren agintaldia izango du, 2017an erakundea sortu zenetik hura izan baita presidentea, eta beste sei urterako legegintzaldia du orain. Etxegarairi eginiko elkarrizketa argi...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184633/positibo-gehiagorik-egon-ez-arren-egoera-ezin-da-kontrolatutzat-eman-bergarako-udalak-esan-duenez.htm
Gizartea
Positibo gehiagorik egon ez arren, egoera ezin da «kontrolatutzat eman», Bergarako Udalak esan duenez
Gipuzkoako herri horretan COVID-19 gaitzaren hamazazpi kasu baieztatu dituzte. Tolosako alkateak ere ez lasaitzeko eskatu die herritarrei.
Positibo gehiagorik egon ez arren, egoera ezin da «kontrolatutzat eman», Bergarako Udalak esan duenez. Gipuzkoako herri horretan COVID-19 gaitzaren hamazazpi kasu baieztatu dituzte. Tolosako alkateak ere ez lasaitzeko eskatu die herritarrei.
Albiste ona zabaldu du Bergarako Udalak: Gipuzkoako herri horretan ez da positibo gehiagorik izan azken orduetan. Denera, 17 kasu baieztatu dituzte udalerrian. Edonola ere, Osakidetzak probak egiten jarraitzen duela adierazi du udalak, eta ohartarazi du oraindik ezin dela «kontrolatutzat eman COVID-19aren agerraldia»....
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184634/zaldibarko-zabortegiko-buruak-atxilotu-dituzte.htm
Gizartea
Zaldibarko zabortegiko buruak atxilotu dituzte
Jose Ignacio Barinaga Zaldibarko zabortegiaren jabea, Arrate Bilbao kudeatzailea eta Juan Etxebarria ingeniaria hartu dituzte preso. Ostegunean deklaratuko dute epaitegian.
Zaldibarko zabortegiko buruak atxilotu dituzte. Jose Ignacio Barinaga Zaldibarko zabortegiaren jabea, Arrate Bilbao kudeatzailea eta Juan Etxebarria ingeniaria hartu dituzte preso. Ostegunean deklaratuko dute epaitegian.
Verter Recycling 2002 SM enpresako buruak atxilo hartu zituen Ertzaintzak asteartean: Jose Ignacio Barinaga Egia, enpresaren sortzailea; Arrate Bilbao Barinaga, zabortegiaren kudeatzailea; eta Juan Etxebarria, azpiegituraren ingeniaria. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri astearte iluntzean baiezta...
2020-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/184635/konstituzionalak-ebatzi-du-polizia-abusuen-legeak-ez-duela-eskumenik-urratzen.htm
Politika
Konstituzionalak ebatzi du polizia abusuen legeak ez duela eskumenik urratzen
Ciudadanosen helegitea atzera botata, Espainiako Konstituzio Auzitegiak ukatu egin du Eusko Legebiltzarrak onarturiko legeak epaileen eskuduntzetan sartzen dela.
Konstituzionalak ebatzi du polizia abusuen legeak ez duela eskumenik urratzen. Ciudadanosen helegitea atzera botata, Espainiako Konstituzio Auzitegiak ukatu egin du Eusko Legebiltzarrak onarturiko legeak epaileen eskuduntzetan sartzen dela.
Ciudadanos alderdiak bataila galdu du Eusko Legebiltzarrak 2016ko uztailean onartu zuen Poliziaren Indarkeriaren Biktimen Legearen kontra. Legearekin, onarpena eta erreparazioa eman nahi dizkiete arrazoi politikoengatik EAEn Espainiako Estatuko funtzionarioek eskuetatik giza eskubideak bortxaketak pairatu zituzten herr...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184668/nolatan-ageri-da-realaren-pin-bat-auschwitzen-hil-zuten-gazte-txekoslovakiar-judu-baten-soinean.htm
Kirola
Nolatan ageri da Realaren pin bat Auschwitzen hil zuten gazte txekoslovakiar judu baten soinean?
Auschwitz Memorialak sare sozialetan jarri duen 1930eko hamarkadako argazki batek misterioa piztu du, eta hipotesiak zabaltzen hasi dira.
Nolatan ageri da Realaren pin bat Auschwitzen hil zuten gazte txekoslovakiar judu baten soinean?. Auschwitz Memorialak sare sozialetan jarri duen 1930eko hamarkadako argazki batek misterioa piztu du, eta hipotesiak zabaltzen hasi dira.
Auschwitz Memorialak bota du galdera: zein da Realaren eta Txekoslovakiaren arteko lotura? Ba al dago beste erakunderik antzeko ikurrik duenik? Lehen galdera zaila da erantzuten, baina bigarrenaren erantzuna argi dago: ez. Auschwitzeko kontzentrazio eremuko museoak txio batean nabarmendu duen gazte juduak soinean daram...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184669/koronabirusak-153-milioi-euroko-eragina-izan-du-iberdrolaren-emaitzetan.htm
Ekonomia
Koronabirusak 153 milioi euroko eragina izan du Iberdrolaren emaitzetan
Urteko lehen seihilekoan 1.845 milioi euroko irabazia lortu du, %12,2 gehiago.
Koronabirusak 153 milioi euroko eragina izan du Iberdrolaren emaitzetan. Urteko lehen seihilekoan 1.845 milioi euroko irabazia lortu du, %12,2 gehiago.
Eskaeraren jaitsierak eta koronabirusak eragindako hornidurak egin beharrak eragin zuzena izan dute energia konpainiaren emaitza garbian. Iberdrolak esan du 153 milioi euro gutxiago irabazi dituela birusak eragindako egoera dela eta. Hala ere, etekin handiak izan ditu berriro, eta urtearen lehen erdian %12 baino gehiag...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184671/lurmenek-laquoerabat-desegokitzatraquo-jo-du-gose-grebara-deitu-izana.htm
Kultura
Lurmenek «erabat desegokitzat» jo du gose grebara deitu izana
Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk adierazi dute ez duela «inola ere» justifikatzen inork osasuna eta bizia arriskuan jartzea. Bihar dira greba hastekoak.
Lurmenek «erabat desegokitzat» jo du gose grebara deitu izana. Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk adierazi dute ez duela «inola ere» justifikatzen inork osasuna eta bizia arriskuan jartzea. Bihar dira greba hastekoak.
Bihar da hastekoa Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko gose greba mugagabea. Hainbat herritarrek egingo dute bat deialdiarekin, auzia zientziaren bidetik argitu dadin eskatzeko. Ekinaldi horren bidez,salatu nahi dute epaiketan erabilitako azterketek ez dutela «inolako berme zientifikorik», eta indusketa kontrolatuak...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184672/turismoa-berpizten-hasi-da-pixkanaka.htm
Ekonomia
Turismoa berpizten hasi da pixkanaka
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, bidaiarien 89.823 sarrera erregistratu ziren ekainean: haietako %15,6 atzerritarrak ziren. Joan den urteko datuetatik urrun dabiltza hotelak eta landetxeak, baina maiatzean baino hobea da egoera.
Turismoa berpizten hasi da pixkanaka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, bidaiarien 89.823 sarrera erregistratu ziren ekainean: haietako %15,6 atzerritarrak ziren. Joan den urteko datuetatik urrun dabiltza hotelak eta landetxeak, baina maiatzean baino hobea da egoera.
Hotelak eta landetxeak hasiak dira erritmoa berriro hartzen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurtengo maiatzean, hoteletako sarrerak 7.764 ziren, eta ekainean, berriz, 47.669; ostatu gauak 30.049 izan ziren maiatzean eta 89.823 izan dira ekainean. Beraz, pixkanaka, baina ateak zabaldu dituzte establezimendu gehienek: e...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184673/jaurlaritzak-dio-epaiak-memorian-eta-bizikidetzan-aurrera-egiteko-aukera-ematen-duela.htm
Politika
Jaurlaritzak dio epaiak memorian eta bizikidetzan aurrera egiteko aukera ematen duela
Jonan Fernandezek albiste garrantzitsutzat jo du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi izana polizia abusuen legeak ez duela eskumenik urratzen.
Jaurlaritzak dio epaiak memorian eta bizikidetzan aurrera egiteko aukera ematen duela. Jonan Fernandezek albiste garrantzitsutzat jo du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi izana polizia abusuen legeak ez duela eskumenik urratzen.
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak ongi hartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi izana Eusko Legebiltzarraren polizia abusuen legeak ez duela eskumenik urratzen. «Biktimentzat albiste ona» dela esan baitu, eta, haren arabera, ebazpenak «inflexio punt...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184674/mendillorrin-gazte-guztiei-egingo-dizkiete-pcr-probak.htm
Gizartea
Mendillorrin gazte guztiei egingo dizkiete PCR probak
Iruñeko auzo hori bigarren fasera itzuliko da. Azken 24 orduetan 130 kasu atzeman dira, eta horietatik %58 aurretik atzemandako kasuen kontaktuak direla nabarmendu du Santos Indurainek. Jaurlaritzak 111 positibo zenbatu ditu azken kontaketan
Mendillorrin gazte guztiei egingo dizkiete PCR probak. Iruñeko auzo hori bigarren fasera itzuliko da. Azken 24 orduetan 130 kasu atzeman dira, eta horietatik %58 aurretik atzemandako kasuen kontaktuak direla nabarmendu du Santos Indurainek. Jaurlaritzak 111 positibo zenbatu ditu azken kontaketan
«Ematen zuen pandemia iragan zela, baina ez da horrela eta ez da horrela izango». Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak agerian jarri du kasuek gorantz jarraitzen dutela, familia barruan eta batik bat aisialdi giroan. Azken 24 orduetan, 130 kasu azaleratu dira, eta, Indurainen arabera, horien %58 au...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184675/tubacexek-proposatu-du-150-langile-kaleratzea-amurrion-eta-laudion.htm
Ekonomia
Tubacexek proposatu du 150 langile kaleratzea Amurrion eta Laudion
Urtean hamar milioi euro aurreztea da enpresa tutugilearen helburua, eta esan du hori lortzeko «beste bide batzuk» azter daitezkeela. Sindikatuek iragarri dute lanpostuak defendatzeko borrokatuko direla.
Tubacexek proposatu du 150 langile kaleratzea Amurrion eta Laudion. Urtean hamar milioi euro aurreztea da enpresa tutugilearen helburua, eta esan du hori lortzeko «beste bide batzuk» azter daitezkeela. Sindikatuek iragarri dute lanpostuak defendatzeko borrokatuko direla.
Amurrioko eta Laudioko fabriketan 150 langile kaleratzeko asmoa helarazi die gaur Tubacexeko zuzendaritzak hango langile batzordeei. Azaldu die enpresak 2021. urtetik aurrera Araban dituen fabriketan urtean hamar milioi euro aurrezteko beharra duela, eta gehitu du helburu hori lortzeko beste bide batzuk azter daitezkee...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184676/eh-bilduko-alkateek-elkarlana-eta-gardentasuna-eskatu-dizkiote-eusko-jaurlaritzari.htm
Gizartea
EH Bilduko alkateek elkarlana eta gardentasuna eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari
Pandemiaren aurkako kudeaketan «bakarrik» sentitu direla salatu dute; beharrezko baliabiderik eta informaziorik gabe.
EH Bilduko alkateek elkarlana eta gardentasuna eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari. Pandemiaren aurkako kudeaketan «bakarrik» sentitu direla salatu dute; beharrezko baliabiderik eta informaziorik gabe.
COVID-19ak eragin duen pandemiaren aurkako kudeaketan Eusko Jaurlaritzak udalerriak ez dituela aintzat hartu adierazi du Adur Ezenarro Ordiziako (Gipuzkoa) alkateak gaur goizean EH Bilduko hainbat alkatek egin duten agerraldian. Ezenarrorekin batera izan dira Xabier Alvarez de Arcaya, Urkabustaizko (Araba) alkatea, eta...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184677/pello-irazu-laida-lertxundi-eta-leopoldo-zugaza-gure-artea-saridunak.htm
Kultura
Pello Irazu, Laida Lertxundi eta Leopoldo Zugaza, Gure Artea saridunak
Ibilbide artistikoagatik saritu dute Irazu; sormen-jarduera aitortzeko modalitatean, berriz, Lertxundi; eta ikusizko arteak bultzatzeko egin duen lanagatik, Zugaza. Sariak emateko ekitaldia udazkenean egingo dute, Bilboko Guggenheim museoan.
Pello Irazu, Laida Lertxundi eta Leopoldo Zugaza, Gure Artea saridunak. Ibilbide artistikoagatik saritu dute Irazu; sormen-jarduera aitortzeko modalitatean, berriz, Lertxundi; eta ikusizko arteak bultzatzeko egin duen lanagatik, Zugaza. Sariak emateko ekitaldia udazkenean egingo dute, Bilboko Guggenheim museoan.
Pello Irazu eta Laida Lertxundi artistek eta Leopoldo Zugaza kultur sustatzaileak jasoko dituzte aurtengo Gure Artea sariak. Eusko Jaurlaritzak arte plastikoen eta ikusizko arteen arloan egindako lanaren aitortza gisa banatzen ditu sariok, urtero, eta Bingen Zupiria Kultura sailburuak jakinarazi ditu aurtengo sarituen ...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184678/siemens-gamesak-dio-agoizko-fabrikaren-itxiera-saihetsezina-dela.htm
Ekonomia
Siemens Gamesak dio Agoizko fabrikaren itxiera «saihetsezina» dela
Gaurko biltzarrean, Andreas Nauen presidenteak adierazi du «erabaki zaila» dela baina lantokia ez dela lehiakorra. Kanpoan, langileen batzordeak itxiera salatu du.
Siemens Gamesak dio Agoizko fabrikaren itxiera «saihetsezina» dela. Gaurko biltzarrean, Andreas Nauen presidenteak adierazi du «erabaki zaila» dela baina lantokia ez dela lehiakorra. Kanpoan, langileen batzordeak itxiera salatu du.
Siemens Gamesak bereari eusten dio. Uztailaren hasieratik, itxi egingo zutela iragarri zuenetik, atzera ez egiteko borondatea azaldu du. Gaur Bilbon egin duten biltzarrean, Andreas Nauen presidenteak azpimarratu du Agoizko fabrika itxi egin behar dela. Jose Manuel Alonso administrazio kontseiluko buruak, berriz, gainer...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184679/zaldibarko-atxiloketetan-ez-diote-ohiko-prozedurari-jarraitu.htm
Gizartea
Zaldibarko atxiloketetan ez diote ohiko prozedurari jarraitu
Ertzaintzaren arabera, epaitegiek eta fiskaltzak «baimena» eman zuten Verter Recylingen jabea eta kudeatzailea polizia etxera eramateko. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren esanetan, epaileak ez ditu inola ere agindu atxiloketak.
Zaldibarko atxiloketetan ez diote ohiko prozedurari jarraitu. Ertzaintzaren arabera, epaitegiek eta fiskaltzak «baimena» eman zuten Verter Recylingen jabea eta kudeatzailea polizia etxera eramateko. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren esanetan, epaileak ez ditu inola ere agindu atxiloketak.
Zaldibarko Verter Recycling 2002 SM zabortegiaren (Bizkaia) jabea, kudeatzailea eta azpiegituraren ingeniaria atxilotuta daude astearte goizaz geroztik, Ertzaintzaren Eibarko komisarian (Gipuzkoa). Jose Ignacio Barinaga Egia enpresaren sortzailea; Arrate Bilbao Barinaga kudeatzailea eta haren iloba; eta Juan Etxebarria...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184680/epaileak-kartzelara-bidali-du-itxaso-zaldua.htm
Politika
Epaileak kartzelara bidali du Itxaso Zaldua
ETAren 2001eko hilketa batean parte hartzea egotzi dio Pedrazek. Zalduak ukatu egin du atentatuan parte hartu izana. Euskal preso ohia atzo atxilotu zuten, Hernanin.
Epaileak kartzelara bidali du Itxaso Zaldua. ETAren 2001eko hilketa batean parte hartzea egotzi dio Pedrazek. Zalduak ukatu egin du atentatuan parte hartu izana. Euskal preso ohia atzo atxilotu zuten, Hernanin.
Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabe espetxera bidali du Itxaso Zaldua euskal preso ohia, ETAren 2001eko hilketa batean parte hartu zuela egotzita. Gutxienik, atentatuaren laguntzaile gisa jo du, Efe berri agentziak iturri juridikoak aipatuz zabaldu duenez. Epaileak oinarri hartu d...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184681/patxi-ruizek-balio-handiaeman-die-bere-gose-greba-garaiko-mobilizazioei.htm
Politika
Patxi Ruizek «balio handia» eman die bere gose greba garaiko mobilizazioei
Euskal presoak artikulu bat bidali du Amnistia Ta Askatasuna webgunera. 31 egun egin zituen gose greban, Murtzia II-n, eta bere osasunaren «zorigaiztoko amaiera batek» sor zezakeen egoera dela-eta utzi zuen.
Patxi Ruizek «balio handia» eman die bere gose greba garaiko mobilizazioei. Euskal presoak artikulu bat bidali du Amnistia Ta Askatasuna webgunera. 31 egun egin zituen gose greban, Murtzia II-n, eta bere osasunaren «zorigaiztoko amaiera batek» sor zezakeen egoera dela-eta utzi zuen.
Patxi Ruiz euskal presoak (AEM ingurua) Amnistia Ta Askatasuna webgunera bidali duen artikuluan esan du bere osasunaren «larriagotze edo zorigaiztoko amaiera batek» sor zezakeen egoera dela-eta utzi zuela gose greba, joan den ekainaren 10ean. 31 egun egin zituen gose greban —haren esanetan, lehen hamabi egunetan egarri...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184682/aldi-baterako-erregulazioak-osatzeko-laguntza-datorren-astetik-aurrera-eskatu-ahal-izango-da.htm
Ekonomia
Aldi baterako erregulazioak osatzeko laguntza datorren astetik aurrera eskatu ahal izango da
Ekainaren amaieran 65.000 langile zeuden oraindik lan erregulazioan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lanbidek emango ditu laguntzak: 150 euro gehienez.
Aldi baterako erregulazioak osatzeko laguntza datorren astetik aurrera eskatu ahal izango da. Ekainaren amaieran 65.000 langile zeuden oraindik lan erregulazioan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lanbidek emango ditu laguntzak: 150 euro gehienez.
Loli Garcia EAEko CCOOko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, datorren astetik aurrera eskatu ahal izango dira enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente batean dauden langileen soldatak osatzeko Eusko Jaurlaritzak emango dituen laguntzak. Osagarria jasoko dute hilean 1.666 eurotik beherako kotizazio oinarria edo...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184683/imanol-gustura-eta-asebeteta-taldearen-denboraldiarekin.htm
Kirola
Imanol, «gustura eta asebeteta» taldearen denboraldiarekin
Sasoi osoan zehar erakutsitako oreka eta garai zailetan psikologikoki izandako indarra nabarmendu ditu.
Imanol, «gustura eta asebeteta» taldearen denboraldiarekin. Sasoi osoan zehar erakutsitako oreka eta garai zailetan psikologikoki izandako indarra nabarmendu ditu.
Igandean Europa ligarako sailkatzea lortu eta gero, «gustura, lasai eta asebeteta» dago Imanol Alguacil, Realeko entrenatzailea. Denboraldiaren balantzea egin du Orioko teknikariak. «Urte guztian merezitako saria jaso genuen azken partidan. Zoriontsu eta harro nago». Aitortu du gaur bertan ikusi duela azken aldiz Januz...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184684/orain-arteko-aztarnategi-garrantzitsuenetako-bat-aurkitu-dute-jerusalemen.htm
Mundua
Orain arteko aztarnategi «garrantzitsuenetako bat» aurkitu dute Jerusalemen
2.700 urte inguruko arkeologia aztarnategi bat aurkitu dute Judan; eskualdean «inoiz aurkitutako» bildumarik «handi eta garrantzitsuenetako bat».
Orain arteko aztarnategi «garrantzitsuenetako bat» aurkitu dute Jerusalemen. 2.700 urte inguruko arkeologia aztarnategi bat aurkitu dute Judan; eskualdean «inoiz aurkitutako» bildumarik «handi eta garrantzitsuenetako bat».
Israelgo arkeologoek lurpetik atera dute 2.700 urte inguruko arkeologia aztarnategi bat, Judan (Jerusalem). Hiriaren mendebaldeko gunean aurkitu dute «ohikoa ez den egitura handi hori», eta, bertan, antzinako pitxerren heldulekuak eta buztinezko piezak. Israelgo Antigoaleko Objektuen Agintaritzaren arabera, eskualdean ...
2020-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/184685/urtea-ahalik-eta-kalte-arinenekin-amaitzeko-bidea-marraztu-du-mondragonek.htm
Ekonomia
Urtea ahalik eta kalte arinenekin amaitzeko bidea marraztu du Mondragonek
Taldeak uste du egungo krisira egokitzeko ezinbestekoa izango dela «malguak» izatea. Neurri «gogorrak» hartu dituzte kooperatiba batzuek.
Urtea ahalik eta kalte arinenekin amaitzeko bidea marraztu du Mondragonek. Taldeak uste du egungo krisira egokitzeko ezinbestekoa izango dela «malguak» izatea. Neurri «gogorrak» hartu dituzte kooperatiba batzuek.
Enpresa askorentzat gogorra izaten ari da koronabirusak eragindako itxialdi luzearen ondorena, jarduera hasi bai baina eskaerarik ez direlako jasotzen ari, eta horrek isla zehatza izango du urte amaierako emaitzetan, eta, birusaren eboluzioaren arabera, baita aurrera begirakoetan ere. Etorkizun hurbil horri kezkaz begi...
2020-7-23
https://www.berria.eus/albisteak/184713/arditurri-lurraren-krakatekoa.htm
Bizigiro
Arditurri, lurraren krakatekoa
Aiako Harriko zorupeko paisaia estonagarria da. Arditurri Eguna antolatzen dute urtero, mineral zainak eta historiaurreko bizimodua ezagutarazteko asmoz.
Arditurri, lurraren krakatekoa. Aiako Harriko zorupeko paisaia estonagarria da. Arditurri Eguna antolatzen dute urtero, mineral zainak eta historiaurreko bizimodua ezagutarazteko asmoz.
Geologiaren ikuspegitik, Gipuzkoako Oiartzungo harana altxorrez horniturik dago. Arrokarik zaharrenak hantxe ikus daitezkeela diote adituek. Izan ere, euskal geografian gaindi azaleratzen diren material zaharrenetarikoak pilatu egiten dira han. Beraz, aldi luzeetan barrena jazotako prozesu geologikoak ulertzeko aukera ...
2020-7-23
https://www.berria.eus/albisteak/184715/ekonomisten-elkargoak-uste-du-krisiaren-ondorioak-behin-behinekoak-izango-direla.htm
Ekonomia
Ekonomisten Elkargoak uste du krisiaren ondorioak behin-behinekoak izango direla
Taldeak egindako inkestaren arabera, hurrengo seihilekoan eraginak nabarituko dira, baina kaleratzeak ez dira ugarituko.
Ekonomisten Elkargoak uste du krisiaren ondorioak behin-behinekoak izango direla. Taldeak egindako inkestaren arabera, hurrengo seihilekoan eraginak nabarituko dira, baina kaleratzeak ez dira ugarituko.
Ekonometroaren, hau da, Ekonomisten Euskal Elkargoak sei hilean behin egiten duen inkestaren arabera, Euskal Herriko egoera ekonomikoak okerrera egingo du, eta denbora beharko da lehengoratzeko, baina ondorioak «behin-behinean» nabarituko dira. Hala, ekonomista gehienek uste dute eragina txikia izango dela, enpresak «...
2020-7-23
https://www.berria.eus/albisteak/184716/praktiketako-kontratuak-kentzeko-eskatu-dute.htm
Ekonomia
Praktiketako kontratuak kentzeko eskatu dute
Iseak fundazioaren arabera, ez dute lan merkatuan sartzeko helburua lortzen. Adietuk proposatu dute sei hilabeteko probaldia duen kontratu mugagabe batekin ordezkatzea.
Praktiketako kontratuak kentzeko eskatu dute. Iseak fundazioaren arabera, ez dute lan merkatuan sartzeko helburua lortzen. Adietuk proposatu dute sei hilabeteko probaldia duen kontratu mugagabe batekin ordezkatzea.
Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradunak zuzentzen duen Iseak fundazioak proposatu du praktiketako kontratua kentzea, ez direlako bete sortu zeneko helburuak: lan merkatuan sartzeko palanka gisa jardutea eta gazteen kontratazio egonkorra bultzatzea. «Praktikaldiko kontratuak ez du enpresaren egonkortasuna sustatzen...