date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184216/ordizian-eh-bildu-saritu-dute-eajren-kaltetan.htm | Politika | Ordizian EH Bildu saritu dute, EAJren kaltetan | Koalizio subiranistak 2016an baino 230 boto gehiago eskuratu ditu, eta jeltzaleek, 356 gutxiago. Parte hartzea %55 izan da, batezbestekoaren gainetik. | Ordizian EH Bildu saritu dute, EAJren kaltetan. Koalizio subiranistak 2016an baino 230 boto gehiago eskuratu ditu, eta jeltzaleek, 356 gutxiago. Parte hartzea %55 izan da, batezbestekoaren gainetik. | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen interesgune nagusietako bat Ordizian (Gipuzkoa) egon da. Azkeneko astean koronabirusak gogor astindu du Goierriko udalerri hori, eta hauteskundeetan ere eragina izan du, emaitzei erreparatuta: herritarrek ontzat jo dute EH Bilduren udal gobernuak, Adur Ezenarro alkatea buru, azken ... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184217/legebiltzar-berria-39-emakume-eta-36-gizon.htm | Politika | Legebiltzar berria: 39 emakume eta 36 gizon | EH Bilduk eta EAJk emakumeak izango dituzte ordezkari gehienak, eta Voxeko ordezkari bakarra ere hala da. PSE-EEk gizon adina emakume du, eta Elkarrekin Podemosek eta PPk, gizon gehiago. | Legebiltzar berria: 39 emakume eta 36 gizon. EH Bilduk eta EAJk emakumeak izango dituzte ordezkari gehienak, eta Voxeko ordezkari bakarra ere hala da. PSE-EEk gizon adina emakume du, eta Elkarrekin Podemosek eta PPk, gizon gehiago. | Eusko Legebiltzarreko 75 ordezkarietatik 39 emakumeak izango dira datorren legealdian, eta 36, gizonezkoak. Banaketa aurreko legealdiaren gisakoa izango da: 40 emakume ziren, eta 35 gizon. Hirugarren aldia da Gasteizko parlamentuan emakumeak gehiengoa izango direna, 2005an 38 emakume izan baitziren. Gainerako bederatzi... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184218/ana-ponton-egiazko-garailea.htm | Mundua | Ana Ponton, egiazko garailea | Ana Ponton, egiazko garailea. | Alberto Nuñez Feijoori aitortu egin behar zaio meritua, ez baita erraza laugarrenez jarraian gehiengo osoa lortzea; eta, hortaz, Manuel Fraga ministro frankistaren eta Galiziako presidente ohiaren marka errepikatzea. Baina bere emaitzek galdera bat jarri dute mahai gainean: Zenbaterainoko garaipena da 2016ko eta aurten... | |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184219/ortuzar-eajk-argi-eta-garbi-irabazi-du.htm | Politika | Ortuzar: «EAJk argi eta garbi irabazi du» | EH Bilduk esan du norabide aldaketa hasi besterik ez dela egin, eta Idoia Mendiak aitortu du emaitza hobeak nahi zituela. Pablo Iglesiasen iritziz, «eztabaidarik onartzen ez duen porrota» jasan du EPk, eta Santiago Abascali «ilusio berezia» egin dio bere «aberri txikian» lortutakoak. | Ortuzar: «EAJk argi eta garbi irabazi du». EH Bilduk esan du norabide aldaketa hasi besterik ez dela egin, eta Idoia Mendiak aitortu du emaitza hobeak nahi zituela. Pablo Iglesiasen iritziz, «eztabaidarik onartzen ez duen porrota» jasan du EPk, eta Santiago Abascali «ilusio berezia» egin dio bere «aberri txikian» lortu... | «EAJk argi eta garbi irabazi du, hori da gaurko lerroburua». Kazetariei proposamen hori eginaz hasi du emaitzen balorazioa Andoni Ortuzarrek, EAJren EBBko presidenteak: «Euskal gizarteak herri hau gidatzeko agindu digu, eta ez diogu huts egingo». Esan du lankidetza ziklo berri bat hasiko dela, eta krisitik irteteko elk... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184245/sinatuko-nuke.htm | Kultura | Sinatuko nuke | Tolosa (Gipuzkoa), 1951. Pott Bandaren sortzaileetariko bat izan zen, 1977an, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. 1983an argitaratu zuen lehen liburua: Dudular (Erein) narrazio sorta. Ordutik, literatur genero ia guztiak landu ditu. Itzultzaile ere aritu izan... | Sinatuko nuke. Tolosa (Gipuzkoa), 1951. Pott Bandaren sortzaileetariko bat izan zen, 1977an, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. 1983an argitaratu zuen lehen liburua: Dudular (Erein) narrazio sorta. Ordutik, literatur genero ia guztiak landu ditu. Itzultzaile... | Bi gorpu ari ziren sanitarioak jaisten gure bloketik anbulantzietara. Haietako bat, Reymirez anderea, ederki ezagutzen nuen, 7 A-n bizi zelako, nire parean. Bakarrik bizi zen alarguntsa, nik laguntzen nion erosketak egiten, zaborra jaisten... Apartamentuko giltza utzia zidan, eta, astean behin edo, dirua ematen zidanea... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184246/eaj-eta-pse-berriro-prest-gobernu-ituna-egiteko.htm | Politika | EAJ eta PSE, berriro prest gobernu ituna egiteko | EAJk irabazi ditu bozak: lehen, 28 aulki zituen, eta, orain, 31; hala ere, 48.000 boto galdu ditu. PSEk, berriz, 10 lortu ditu. EH Bilduk bere emaitzarik onenak lortu ditu, 22 eserlekurekin. EPk eta PP-C's-ek, porrot. Vox, legebiltzarrera. | EAJ eta PSE, berriro prest gobernu ituna egiteko. EAJk irabazi ditu bozak: lehen, 28 aulki zituen, eta, orain, 31; hala ere, 48.000 boto galdu ditu. PSEk, berriz, 10 lortu ditu. EH Bilduk bere emaitzarik onenak lortu ditu, 22 eserlekurekin. EPk eta PP-C's-ek, porrot. Vox, legebiltzarrera. | * EAJk eta PSEk gehiengo osoa lortu dute, eta EH Bildu nabarmen hazi da.
*EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos, Equo-Berdeak, PP-Cs eta Vox.
* Bilbon, Gasteizen eta beste hemeretzi herritan parte hartzea ez da %50era heldu.
* Emaitza guztiak ikusi.
* Mapa interaktiboa: emaitzak herriz herri, boto aldea herriz ... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184247/donostiako-etxadi-kiroldegia-itxi-egin-dute-langile-batek-positibo-eman-baitu.htm | Gizartea | Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, langile batek positibo eman baitu | Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin ari da hartu beharreko neurriak zehazten. | Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, langile batek positibo eman baitu. Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin ari da hartu beharreko neurriak zehazten. | Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, azpikontratatutako langile batek koronabirusean positibo eman baitu. Oraingoz, itxita edukiko dute kiroldegia, ostiralera arte. Ordu arte, desinfektatze eta garbiketa lanetan ariko dira.
Igandean eman zuen langileak positibo PCR proban, ... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184248/bilbon-gasteizen-eta-beste-hemeretzi-herritan-parte-hartzea-ez-da-50era-heldu.htm | Politika | Bilbon, Gasteizen eta beste hemeretzi herritan parte hartzea ez da %50era heldu | Inoiz ez da hainbesteko abstentziorik izan Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde batzuetan (%47). Eta leku batzuetan oso-oso makala izan da parte hartzea: 2.730 mahai daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik 124 mahaitan (%4,5) boto emaileen %40 baino gutxiago joan dira botoa ematera. Hauek dira abstentziorik... | Bilbon, Gasteizen eta beste hemeretzi herritan parte hartzea ez da %50era heldu. Inoiz ez da hainbesteko abstentziorik izan Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde batzuetan (%47). Eta leku batzuetan oso-oso makala izan da parte hartzea: 2.730 mahai daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik 124 mahaitan (%4,5) b... | 2012tik 2016ra ere parte hartzea asko jaitsi zen —%60 izan zen, duela lau urte—, baina ordutik hona beste zazpi puntu galdu dira, eta igandeak emaitza ezohikoak utzi zituen. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 21 herritan parte hartzea ez zen %50era ere heldu, eta zerrenda horretan hiri handiak daude: Bilbo, Gasteiz, Barakald... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184249/gidari-bat-hil-da-deban-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Gidari bat hil da Deban, auto istripu batean | N-634 errepidean izan da istripua. Ezbeharrean lau pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. | Gidari bat hil da Deban, auto istripu batean. N-634 errepidean izan da istripua. Ezbeharrean lau pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. | 41 urteko gizonezko bat hil da Deban (Gipuzkoa) auto istripu batean. Ezbeharra bart gertatu da, 22:00 aldera, bi autok elkar jota. Istripuan 33 eta 43 urte bitarteko lau gizonezko zauritu dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu ziren, eta suhiltzaileek ate... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184250/duda-ultrakontserbadoreak-irabazi-ditu-poloniako-presidentetzarako-hauteskundeak-botoen-512rekin.htm | Mundua | Duda ultrakontserbadoreak irabazi ditu Poloniako presidentetzarako hauteskundeak, botoen %51,2rekin | Lehen bueltan ere Dudak lortu zituen boto gehien. Parte hartzea %68,12 izan zen atzoko bozketan. | Duda ultrakontserbadoreak irabazi ditu Poloniako presidentetzarako hauteskundeak, botoen %51,2rekin. Lehen bueltan ere Dudak lortu zituen boto gehien. Parte hartzea %68,12 izan zen atzoko bozketan. | Botoen %99,97 kontatuta, Andrzej Duda ultrakontserbadoreak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak Polonian. Hauteskunde Komisioak zabaldutako behin-behineko emaitzen arabera, botoen %51,2 lortu ditu Dudak. Bost urtez presidente izan da, eta atzoko bozketan botoen gehiengoa lortu zuen. Bestalde, haren aurkari Rafa... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184251/pse-ee-eajrekin-gobernu-ituna-berritzeko-gertu.htm | Politika | PSE-EE, EAJrekin gobernu ituna berritzeko gertu | EAJk eskua luzatu dio jada. Sozialisten zuzendaritza arratsaldean bilduko da. | PSE-EE, EAJrekin gobernu ituna berritzeko gertu. EAJk eskua luzatu dio jada. Sozialisten zuzendaritza arratsaldean bilduko da. | EAJk adierazi du jada, Itxaso Atutxa BBB Bizkai Buru Batzarreko presidentearen hitzez, Eusko Legebiltzarraren hurrengo legegintzaldian PSE-EErekin gobernu akordioa berritzeko asmoa dutela. «Kanpainan ez dugu ezkutatu. [Itunak] Ondo funtzionatu du azkeneko lau urteotan», nabarmendu du Atutxak gaur Radio Euskadin. Irrati... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184252/pristinak-esan-du-serbiak-kosovoren-independentzia-onartu-beharko-duela.htm | Mundua | Pristinak esan du Serbiak Kosovoren independentzia onartu beharko duela | Negoziazio mahaira itzuli dira bi herrialdeak, elkarren arteko harremanak normalizatzeko helburuarekin. 2018. urtetik etenda zeuden elkarrizketak. | Pristinak esan du Serbiak Kosovoren independentzia onartu beharko duela. Negoziazio mahaira itzuli dira bi herrialdeak, elkarren arteko harremanak normalizatzeko helburuarekin. 2018. urtetik etenda zeuden elkarrizketak. | EB Europako Batasunak bultzatuta, negoziazio mahaira itzuli ziren atzo Serbia eta Kosovo, elkarren arteko harremanak normalizatzea jomugan. Hala, helburu hori gauzatzeko, ezinbestekotzat jo zuen Abdullah Hoti Kosovoko lehen ministroak Pristina estatu gisa onartzea: «Fase baten amaieran sartu gara, eta bi herrialdeen ar... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184253/independentzia-aldarrikatuko-dute-ernaik-eta-aitzinak-larhun-gainean.htm | Politika | Independentzia aldarrikatuko dute Ernaik eta Aitzinak Larhun gainean | Mendi martxa eginen dute bihar bi gazte antolakundeek, Frantziako besta nazionalaren egunean, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. | Independentzia aldarrikatuko dute Ernaik eta Aitzinak Larhun gainean. Mendi martxa eginen dute bihar bi gazte antolakundeek, Frantziako besta nazionalaren egunean, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. | Larhun mendira igotzeko deia egin dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek bihar eguerdirako. Frantziako besta nazionala ospatzen dute uztailaren 14an, eta «jaiegun inposatu» hori hautatu dute, Larhun gainera igo eta «Euskal Herriaren eraikuntzan mugarria» jartzeko. Urruñako (Lapurdi) Oleta auzotik abiatuko dira batz... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184254/otegi-laquoaldaketa-hemen-dago-eta-orain-gauzatu-behar-duguraquo.htm | Politika | Otegi: «Aldaketa hemen dago, eta orain gauzatu behar dugu» | Maddalen Iriartek iragarri duenez, «Espainiako eskuinekin izan ezik», gainerako indarrekin eta gizarte eragileekin bilerak egingo dituzte «gehiengo subiranista eta aurrerakoiak» gauzatzeko aukerak aztertzeko. | Otegi: «Aldaketa hemen dago, eta orain gauzatu behar dugu». Maddalen Iriartek iragarri duenez, «Espainiako eskuinekin izan ezik», gainerako indarrekin eta gizarte eragileekin bilerak egingo dituzte «gehiengo subiranista eta aurrerakoiak» gauzatzeko aukerak aztertzeko. | «Herritarren mezua ulertu dugu». Hauteskunde emaitza onak izan ostean, EH Bildu aurrera begira jarri da, Maddalen Iriarte lehendakarigaiaren arabera, Eusko Legebiltzarrean uneotan erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrek «zabaldu eta indartu» egin dute eragin eremua, eta, aldi berean, gehiengo aurrerakoi bat utzi du a... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184256/hiriburuetan-ere-eaj-nagusi-eta-eh-bildu-gora-nabarmen.htm | Politika | Hiriburuetan ere EAJ nagusi, eta EH Bildu gora nabarmen | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuek emaitza orokorrak berretsi dituzte. Elkarrekin Podemosek eta PP+Csek kolpe handia hartu dute hiruretan. Barrutiz barruti eta atalez atal, berdea da nagusi. | Hiriburuetan ere EAJ nagusi, eta EH Bildu gora nabarmen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuek emaitza orokorrak berretsi dituzte. Elkarrekin Podemosek eta PP+Csek kolpe handia hartu dute hiruretan. Barrutiz barruti eta atalez atal, berdea da nagusi. | Atzoko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzek aldaketa esanguratsu batzuk izan dituzte duela lau urtekoen aldean. Horren lekuko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan izandako boto mugimenduak. BERRIAren webgune bereziak aukera ematen du emaitzei herriz herri eta atalez atal erreparatzeko, eta horiek ... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184257/abertzaletasuna-zutik.htm | Mundua | Abertzaletasuna zutik | Abertzaletasuna zutik. | Galiziako hauteskundeek berretsi dute Bloke Nazionalista Galiziarra alternatiba gisa botoak egiteko makina den Alderdi Popularraren aurrean. Alderdi Popularrak, gogoan izan, hedabide handi guztien babes eta ikusgaitasuna izan du alde, baita progresia espainiarraren ahotsena ere. Azken horiek Alberto Núñez Feixoo Pablo ... | |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184258/ordiziako-alkatearen-lana-indarkeriarekin-parekatu-du-ciudadanoseko-cantok.htm | Politika | Ordiziako alkatearen lana indarkeriarekin parekatu du Ciudadanoseko Cantok | Hauteskunde mahaietako kideei tenperatura hartzen laguntzen aritu zen atzo EH Bilduko Adur Ezenarro, eta hori ETAren ekintzekin konparatu zuen diputatuak. | Ordiziako alkatearen lana indarkeriarekin parekatu du Ciudadanoseko Cantok. Hauteskunde mahaietako kideei tenperatura hartzen laguntzen aritu zen atzo EH Bilduko Adur Ezenarro, eta hori ETAren ekintzekin konparatu zuen diputatuak. | Eusko Legebiltzarrerako atzoko hauteskundeetan, begirada asko Ordizian (Gipuzkoa) egon ziren jarrita, aurreko astean han koronabirusaren agerraldia pairatu zutelako. Bozketarako, segurtasun neurri bereziak jarri zituen udalak, kutsatzeak eragozteko, eta Adur Ezenarro alkatea (EH) horretan laguntzen aritu zen, hauteskun... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184259/2020ko-kimuak-programarako-zazpi-film-aukeratu-dituzte.htm | Kultura | 2020ko Kimuak programarako zazpi film aukeratu dituzte | Animazioa, dokumentala eta forma askotariko fikzioa biltzen ditu 23. aldiko katalogoak. | 2020ko Kimuak programarako zazpi film aukeratu dituzte. Animazioa, dokumentala eta forma askotariko fikzioa biltzen ditu 23. aldiko katalogoak. | Etxepare Euskal Institutuak antolatu eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatzen du Kimuak programa, eta 23. aldia du aurtengoa. Gaur jakinarazi dituzte zer lan aukeratu dituzten aurtengo film sortarako. Zazpi film labur dira guztira: Barbudos (Tucker Davila Wood eta Larry Mankuso), Dar-dar (Paul Urkijo Alijo), Ehiza... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184260/mezu-antikapitalistaz-beteriko-disko-batetik-hartu-du-urkulluk-bere-garaipenaren-soinu-banda.htm | Politika | Mezu antikapitalistaz beteriko disko batetik hartu du Urkulluk bere garaipenaren soinu banda | Mezu antikapitalistaz beteriko disko batetik hartu du Urkulluk bere garaipenaren soinu banda. | Gogoa nun dugu abestia kantatzen aritu zen atzo Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia, bere alderdiaren garaipena ospatzeko jaian. Hauteskundeetako iragarkietan ere erabili du kanta EAJk.
Gontzal Mendibil eta Xeberrik 1976. urtean argitaraturiko Zaurietatik dario diskoan plazaratu zuten kanta, eta hauek dira hitzak.
G... | |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184261/urriza-eta-zubiri-izango-dira-juanenea-eta-endikaren-aurkariak-finalean.htm | Kirola | Urriza eta Zubiri izango dira Juanenea eta Endikaren aurkariak finalean | Finalerdian 28-35 garaitu dituzte Ansa II.a eta Larrañaga partidu lehiatu eta eder batean | Urriza eta Zubiri izango dira Juanenea eta Endikaren aurkariak finalean. Finalerdian 28-35 garaitu dituzte Ansa II.a eta Larrañaga partidu lehiatu eta eder batean | Urriza eta Zubirik 28-35 garaitu zituzten Ansa II.a eta Larrañaga Galarretaren 50.Urteurreneko Txapelketaren finalerdian eta beraz datorren larunbatean Juanenea eta Endikaren aurka jokatuko dute finala. Finalerdi ederra ikusi zen, lau pilotariak ongi aritu ziren, eta Urrizak bere maila bikaina erakutsi zuen hasieratik.... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184262/azken-zenbaketan-33-positibo-atzeman-dituzte-11-bilbon.htm | Gizartea | Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon | Adierazi dute ez dagoela motiborik esateko Bizkaiko hiriburuan gaitzaren oldarraldi bat dagoenik, baina ikertzen ari dira | Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon. Adierazi dute ez dagoela motiborik esateko Bizkaiko hiriburuan gaitzaren oldarraldi bat dagoenik, baina ikertzen ari dira | Izurriari jarraipena egite aldera, PCR testen bidez atzemandako azken koronabirus kasuen berri eman dute osasun sistemek. Denera 33 positibo berri dira. Hamasei Bizkaian atzeman dituzte, eta horietako 11, Bilbon; adierazi dute ez dagoela motiborik esateko kasu horien atzean gaitzaren oldartze bat dagoenik, baina ikertz... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184263/ertzaintzak-bahiketa-birtualen-hamar-dei-atzeman-ditu.htm | Gizartea | Ertzaintzak bahiketa birtualen hamar dei atzeman ditu | Azken egunotan atzeman dituzte deiak, eta ustezko bahitzaileek erreskatea eskatzen zuten senideak aske uztearen truke. | Ertzaintzak bahiketa birtualen hamar dei atzeman ditu. Azken egunotan atzeman dituzte deiak, eta ustezko bahitzaileek erreskatea eskatzen zuten senideak aske uztearen truke. | Ertzaintzak bahiketa birtualen hamar dei atzeman ditu Euskal Herrian, uztailaren 9 eta 10 bitartean. Dei horietan, ustezko bahitzaileek, biktimei euren senitarteko bat bahitu zutela esan, eta aske uztearen truke erreskatea eskatu zieten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du dei horietako batzuk Txiletik ... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184264/eudelek-maskaren-erabilera-indartzeko-eskatu-du.htm | Gizartea | Eudelek maskaren erabilera indartzeko eskatu du | Euskadiko Udalen Elkarteak jakinarazpen bat bidali die alkateei. | Eudelek maskaren erabilera indartzeko eskatu du. Euskadiko Udalen Elkarteak jakinarazpen bat bidali die alkateei. | Agerraldi berriak ez izateko, erakundeak eskatu du herritarrei berriro ere gomendatzeko maskarak erabiltzea. Derrigortasunik ez den arren, adierazi du erabilera indartu beharra dagoela, batez ere ekitaldietan, segurtasun neurriak zorroztasun handiagoz bermatzeko.
Nafarroako Gobernua, berriz, aztertzen ari da maskarare... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184265/auzitegi-gorenaren-epaia-errespetatuko-du-lasarte-oriako-udalak-baina-ez-dago-ados-arrazoiekin.htm | Gizartea | Auzitegi Gorenaren epaia «errespetatuko» du Lasarte-Oriako Udalak, baina ez dago ados arrazoiekin | Euskara diru laguntzetarako irizpide izatea ezetsi zuen Auzitegi Gorenak, eta Lasarte-Oriako Udalak horrekin lotutako adierazpen instituzionala plazaratu du gaur. | Auzitegi Gorenaren epaia «errespetatuko» du Lasarte-Oriako Udalak, baina ez dago ados arrazoiekin. Euskara diru laguntzetarako irizpide izatea ezetsi zuen Auzitegi Gorenak, eta Lasarte-Oriako Udalak horrekin lotutako adierazpen instituzionala plazaratu du gaur. | 2017. urtean Lasarte-Oriako Udalak (Gipuzkoa) elkarteei diru laguntzak emateko baldintza gisa jarri zuen hamasei urtetik beherakoentzako jarduerak euskaraz izatea. Ekainean, irizpide hori bertan behera utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, eta, Udalak gaur adierazi duenez, «errespetatuko du Auzitegi Gorenak emandako e... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184266/kamioi-batek-su-hartu-du-ap-68an.htm | Gizartea | Kamioi batek su hartu du AP-68an | Ezbeharra Urkabustaiz inguruan gertatu da, eta errepidearen noranzko bat itxi dute. Ez da zauriturik egon. | Kamioi batek su hartu du AP-68an. Ezbeharra Urkabustaiz inguruan gertatu da, eta errepidearen noranzko bat itxi dute. Ez da zauriturik egon. | Kamioi batek su hartu du AP-68an, Urkabustaiz (Araba) inguruan, 17:30 aldera. Ondorioz, autobideko zirkulazioa eten dute Zaragozarako noranzkoan.
Gidariak, ibilgailua errepidearen eskuinaldean gelditu, eta larrialdi zerbitzuei hots egin die. Ke beltzezko laino handi bat sortu du suteak, eta azkar hedatu da. Ez da zaur... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184267/zer-lehendakarigai-ibili-da-ondoen-berriaren-porran.htm | Politika | Zer lehendakarigai ibili da ondoen BERRIAren porran? | Zer lehendakarigai ibili da ondoen BERRIAren porran?. | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigaiei elkarrizketak egitean, emaitzez porra bat egitera animatu zituen BERRIAk. Ezkutuan egingo zuten, orria gutun azal batean sartu eta BERRIAk bozen biharamunean —gaur— zabalduko zituen. Maddalen Iriarte (EH Bildu), Miren Gorrotxategi (EP), Idoia Mendia (PSE-EE) eta... | |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184268/desertuko-ura-baino-ederragoa.htm | Kirola | Desertuko ura baino ederragoa | Realak garaipen garrantzitsua eskuratu du Vila-realen: 1-2. Estrategiako jokaldi banatan sartu dituzte bi golak txuri-urdinek; Willian Josek eta Llorentek sartu dituzte, buruz. | Desertuko ura baino ederragoa. Realak garaipen garrantzitsua eskuratu du Vila-realen: 1-2. Estrategiako jokaldi banatan sartu dituzte bi golak txuri-urdinek; Willian Josek eta Llorentek sartu dituzte, buruz. | Ahitzen ari zitzaizkionean berreskuratu ditu indarrak. Realari luze egiten ari zitzaion liga amaiera arteko bidea, eta Europako helmugara ezin iristearen pentsamenduetan murgiltzen hasia zen, ezkor. Vila-realetik igaro behar zuen, gainera, azken neurketatan bisitarientzat urik gabeko iturria izan den lekutik. Nola dire... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184269/ezin-arnasarik-hartu-oraindik.htm | Kirola | Ezin arnasarik hartu oraindik | Alavesek ez du baliatu salbazioa lotuta uzteko aukera, Getaferen aurka berdindu baitu etxean. Oso aukera gutxiko neurketa izan da, eta VAR-ak gol bat baliogabetu die kanpokoei. | Ezin arnasarik hartu oraindik. Alavesek ez du baliatu salbazioa lotuta uzteko aukera, Getaferen aurka berdindu baitu etxean. Oso aukera gutxiko neurketa izan da, eta VAR-ak gol bat baliogabetu die kanpokoei. | Sufritzen jarraitu beharko du Alavesek mailari eutsi ahal izateko. Urrats ia erabakigarria egin zezakeen, Mendizorrotzan, Getaferen aurka. Eta eman du pauso bat, baina ez behar bezain handia: puntu bakarra urratu du. Helburura gerturatzeko balio dio, baina salbazioa eskuetan eduki artean, ez dago bakerik. Behintzat, ap... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184302/asdfghjkl.htm | Gizartea | Asdfghjkl | Navaridasen (Araba) eta Ermuan (Bizkaia) izan ezik, gainerako herri guztietan irabazi dute alderdi abertzaleek. Barruti gehienetan egin du gora EH Bilduk, eta erakutsi du tartea baduela gehiago hazteko. | Asdfghjkl. Navaridasen (Araba) eta Ermuan (Bizkaia) izan ezik, gainerako herri guztietan irabazi dute alderdi abertzaleek. Barruti gehienetan egin du gora EH Bilduk, eta erakutsi du tartea baduela gehiago hazteko. | Mapa ia monokromatiko bat utzi dute igandeko bozek. Erabat nagusitu da alderdi abertzaleen berdea, baina, duela lau urteko emaitzekin alderatuta, batzuen eta besteen tonalitateetan nabari da aldaketarik. EH Bildurena indartu egin da: hori antzeman daiteke Bizkaiko ekialdean eta Gipuzkoa osoan, eta hiriburuetako zenbait... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184303/torrenten-telefonoa-espiatu-zuten-soilik-gobernuen-esku-dagoen-programa-batekin.htm | Mundua | Torrenten telefonoa espiatu zuten, soilik gobernuen esku dagoen programa batekin | 2019an Whatsapp aplikazioak izan zuen akats bat baliatu zuten telefonoan sartzeko. Kataluniako Parlamentuko presidenteak «Espainiako Estatuari» egotzi dio erasoa. | Torrenten telefonoa espiatu zuten, soilik gobernuen esku dagoen programa batekin. 2019an Whatsapp aplikazioak izan zuen akats bat baliatu zuten telefonoan sartzeko. Kataluniako Parlamentuko presidenteak «Espainiako Estatuari» egotzi dio erasoa. | Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentearen sakelako telefonoari eraso zioten Pegasus programarekin. Israelgo NSO teknologia konpainiak garatutako espioitza programa bat da, eta gobernuek eta segurtasun indarrek eros dezakete soilik. The Guardian eta El País egunkariek egindako ikerketa baten arabera, 2019ko ... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184304/beste-27-kasu-baieztatu-ditu-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Beste 27 kasu baieztatu ditu Jaurlaritzak | Tolosan sei kasu atzeman dituzte, Ordiziako agerraldiarekin lotutakoak. Denera, 75 dira foku harekin zerikusia dutenak. Getarian, azken egunetan lau kasu baieztatu ostean, bihar hasiko dira PCR probak egiten. | Beste 27 kasu baieztatu ditu Jaurlaritzak. Tolosan sei kasu atzeman dituzte, Ordiziako agerraldiarekin lotutakoak. Denera, 75 dira foku harekin zerikusia dutenak. Getarian, azken egunetan lau kasu baieztatu ostean, bihar hasiko dira PCR probak egiten. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, beste 27 positibo baieztatu dituzte. Horietako hamalau Gipuzkoan izan dira: sei Tolosan, bi Andoainen eta Getarian, eta bana Aizarnazabalen, Elgoibarren, Hernanin eta Irunen. Bizkaian, aldiz, 11 kasu atzeman dituzte (bost Bilbon), eta Araban bi.
Osakidetzak azaldu duenez, T... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184305/uztailaren-12ko-emaitzen-gainean-hegan-hamar-gako-hamar-eremutan.htm | Politika | Uztailaren 12ko emaitzen gainean hegan: hamar gako hamar eremutan | Jarraitu pantailan behera, Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko bozetako emaitza xeheen azterketa irakurtzeko, atalez atal eta herriz herri. Firefox erabiliz gero, sakatu geziak gora eta behera mugitzeko. | Uztailaren 12ko emaitzen gainean hegan: hamar gako hamar eremutan. Jarraitu pantailan behera, Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko bozetako emaitza xeheen azterketa irakurtzeko, atalez atal eta herriz herri. Firefox erabiliz gero, sakatu geziak gora eta behera mugitzeko. | Uztailaren 12ko emaitza guztiak kontsultatu litezke BERRIAren webgunean, baita herrialde bakoitzeko eta herri bakoitzeko emaitzak ere. Mapa interaktiboak ere landu ditu kazeta honek, hauteskundeen emaitzak zein botoaren bilakaera herriz herri aztertzeko, toki bakoitzean zein alderdi nagusitu den ikusiz. Mapetan azter l... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184306/kontsumoaren-suspertzeak-inflazioaren-jaitsiera-eten-du.htm | Ekonomia | Kontsumoaren suspertzeak inflazioaren jaitsiera eten du | Produktu gehienen prezioek gora egin dute, maiatzeko eta apirileko datuekin konparatuta, baina erregaien kontsumoa apala da oraindik. | Kontsumoaren suspertzeak inflazioaren jaitsiera eten du. Produktu gehienen prezioek gora egin dute, maiatzeko eta apirileko datuekin konparatuta, baina erregaien kontsumoa apala da oraindik. | Konfinamendu neurrien amaierak kontsumoaren igoera ekarri badu ere, inflazioa 0tik behera dago oraindik ere Hego Euskal Herrian. Hala dago martxotik, eta 2015az geroztik ez dira prezioak azken hilotan bezainbeste jaisten.
Maiatzean baino hiru hamarren txikiagoa da ekaineko KPIa, lau lurraldeetan: -0,5ean dago. Aldaket... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184307/eajk-irailean-hasi-nahi-du-neurri-zehatzak-hartzen.htm | Politika | EAJk irailean hasi nahi du «neurri zehatzak» hartzen | Andoni Ortuzarrek adierazi du PSE-EErekin azken legegintzaldian egindako gobernu itunak «ongi» funtzionatu duela. | EAJk irailean hasi nahi du «neurri zehatzak» hartzen. Andoni Ortuzarrek adierazi du PSE-EErekin azken legegintzaldian egindako gobernu itunak «ongi» funtzionatu duela. | Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak «harreman joria» du Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiarekin. «Hitz egin dugu jada», esan du EAJko buruzagiak, gaur, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Bi alderdiek agertu dute EAEko datorren legegintzaldian gobernu ituna berriz baliatzeko asmoa, ... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184308/artikoko-kasko-polarra-erdira-murriztu-da-40-urtean.htm | Gizartea | Artikoko kasko polarra erdira murriztu da 40 urtean | 1980an, 7,6 milioi kilometro koadro zeuden Artikoan; 2019an, berriz, 4,1. Horrez gain, izotz geruza gero eta meharragoa da, eta neguan azkarrago urtzen da. | Artikoko kasko polarra erdira murriztu da 40 urtean. 1980an, 7,6 milioi kilometro koadro zeuden Artikoan; 2019an, berriz, 4,1. Horrez gain, izotz geruza gero eta meharragoa da, eta neguan azkarrago urtzen da. | Artikoko kasko polarra erdira murriztu da 40 urtean. Hala jakinarazi du Errusiako Rosgidroment hidrometeorologia agentziako zerbitzuburu Igor Shumakovek. «2007an, Artikoko izotz geruzaren zabalera minimo historikora heldu zen: 4,19 milioi metro koadrora», nabarmendu du Shumakovek.
Hala, azken urtetako datuak ere eman ... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184309/gipuzkoako-foru-aldundiak-onartu-egin-du-beasain-bergara-arteko-autobian-bidesaria-ezartzea.htm | Ekonomia | Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Beasain-Bergara arteko autobian bidesaria ezartzea | Hiru arkuren bidez egingo da ordainketa, geratu gabe, eta espero dute sistema martxan egotea 2020. urtea amaitzerako. Deskonturik gabe, 2,53 euro kostako da errepideak dituen 23 kilometroak gurutzatzea. | Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Beasain-Bergara arteko autobian bidesaria ezartzea. Hiru arkuren bidez egingo da ordainketa, geratu gabe, eta espero dute sistema martxan egotea 2020. urtea amaitzerako. Deskonturik gabe, 2,53 euro kostako da errepideak dituen 23 kilometroak gurutzatzea. | «Erabiltzen eta kutsatzen duenak ordaindu egin behar du; logika hori da aplikatu dugu». Hala azaldu du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Bide Azpiegituretako foru diputatuak Beasain eta Bergara arteko A-636 errepidean bidesaria jartzeko erabakia: «Zerga orokorren bidez, ez gara iristen errepideek eskatzen dituzten artapen e... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184311/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gernikan-neska-adingabe-bati-sexu-abusuak-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Gernikan, neska adingabe bati sexu abusuak egitea leporatuta | Atzo gauean gertatu zen erasoa, Bilbo eta Bermeo lotzen dituen tren lineako bagoi batean. | Gizonezko bat atxilotu dute Gernikan, neska adingabe bati sexu abusuak egitea leporatuta. Atzo gauean gertatu zen erasoa, Bilbo eta Bermeo lotzen dituen tren lineako bagoi batean. | Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Gernikan (Bizkaia), neska adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, atzo gauean gertatu zen erasoa, 23:30 inguruan, Bilbo eta Bermeo (Bizkaia) lotzen dituen lineako tren bateko bagoian. Ertzaintzak jakin d... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184312/ovidio-ferreiraren-omenaldian-daudenak-identifikatu-eta-mehatxatu-ditu-ertzaintzak.htm | Politika | Ovidio Ferreiraren omenaldian daudenak identifikatu eta mehatxatu ditu Ertzaintzak | «Hau Espainia da, eta gazteleraz hitz egiten da», esan dio ertzainetako batek gazte bati. | Ovidio Ferreiraren omenaldian daudenak identifikatu eta mehatxatu ditu Ertzaintzak. «Hau Espainia da, eta gazteleraz hitz egiten da», esan dio ertzainetako batek gazte bati. | Ovidio Ferreira omendu dute gaur Bilbon, haren hilketaren 39. urteurrenean. Omenaldia egiten ari zirela, ordea, Ertzaintzaren bi auto eta furgoneta bat azaldu dira, eta dokumentazioa eskatzen hasi zaizkie omenaldian parte hartzen ari ziren herritarrei. Irudiak hartzen ari ziren herritarrak eta kazetariak mehatxatu ditu... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184313/siemens-gamesako-langileek-bost-greba-egun-iragarri-dituzte.htm | Ekonomia | Siemens Gamesako langileek bost greba egun iragarri dituzte | Etzi bilduko dira zuzendaritzarekin, bigarren aldiz, eta bihar, Maria Txibite Nafarroako lehendakariarekin. Etzi, greba egingo dute, bai eta uztailaren 23an, 29an, abuztuaren 6ean eta 7an ere. | Siemens Gamesako langileek bost greba egun iragarri dituzte. Etzi bilduko dira zuzendaritzarekin, bigarren aldiz, eta bihar, Maria Txibite Nafarroako lehendakariarekin. Etzi, greba egingo dute, bai eta uztailaren 23an, 29an, abuztuaren 6ean eta 7an ere. | «Ez da gure arazo bat soilik, guztion arazoa da». Gaur, Siemens Gamesako langileek eskertu egin dute larunbatean milaka herritarrek elkartasuna adierazi izana, eta konpromiso horri eusteko beharra adierazi dute. Batetik, Siemens Gamesak funts publikotik milioika euro jaso dituelako eta, orain, «beste toki batera joatea... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184314/kataluniako-gobernuak-hirugarren-gradua-aitortu-die-espetxeratutako-buruzagi-independentistei.htm | Mundua | Kataluniako Gobernuak hirugarren gradua aitortu die espetxeratutako buruzagi independentistei | Presoek lotarako joan beharko dute soilik espetxera, astelehenetik ostiralera. Asteburua kartzelatik kanpo eman ahalko dute. | Kataluniako Gobernuak hirugarren gradua aitortu die espetxeratutako buruzagi independentistei. Presoek lotarako joan beharko dute soilik espetxera, astelehenetik ostiralera. Asteburua kartzelatik kanpo eman ahalko dute. | Hirugarren graduko espetxe erregimena ezarriko diete berehala Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn eta Dolors Bassa Kataluniako kontseilari ohiei, Kataluniako Parlamentuko presidente izandako Carme Forcadelli, ANCko buru ohi Jordi Sanchezi eta Omniumeko presidente Jordi Cuixarti. Katalun... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184315/mercadonaren-tratu-txarrak-salatzeko-manifestazioa-egin-du-elak-bilbon.htm | Ekonomia | Mercadonaren «tratu txarrak» salatzeko manifestazioa egin du ELAk Bilbon | Mercadonak bere langileak «zapaltzen» dituela salatu du ELAk, baita eta enpresa hori langileei «jazartzen» zaiela; batez ere, osasun eskubidearen ingurukoak dira salaketak. Euskal Herriko eta Galiziako langileek salatu dituzte tratu txarrak | Mercadonaren «tratu txarrak» salatzeko manifestazioa egin du ELAk Bilbon. Mercadonak bere langileak «zapaltzen» dituela salatu du ELAk, baita eta enpresa hori langileei «jazartzen» zaiela; batez ere, osasun eskubidearen ingurukoak dira salaketak. Euskal Herriko eta Galiziako langileek salatu dituzte tratu txarrak | Mercadonako langileek «jazarpena» jasaten dutela salatzeko manifestazioa egin du ELAk Bilbon. Hamaiketan hasi da manifestazioa, Jesusen Bihotzean, eta San Mamesen amaitu dute. Amaierara heldu baino lehen, Mercadonako ate aurrean egin dute geldialdia, eta «Mercadona zapaltzailea, kaleratzerik ez» oihuak entzun dira enpr... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184316/baionako-gazte-batek-salaketa-jarri-du-autobus-gidariaren-hiltzailea-zela-zabaldu-baitzuten-eskuin-muturreko-hainbat-kidek.htm | Gizartea | Baionako gazte batek salaketa jarri du, autobus gidariaren «hiltzailea» zela zabaldu baitzuten eskuin muturreko hainbat kidek | Uztailaren 5ean bortizki erasoa izan zen Philippe Monguillot autobus gidaria, eta egun batzuren buruan hil. Jasan zuen jipoiaren ondotik, ustezko erasotzaileen argazkiak zabaldu zituzten eskuin muturreko hainbat kidek, «hiltzaileak» zirela erranez. Baionako gazte baten argazkia zabaldu zuten sare sozialetan, baina sala... | Baionako gazte batek salaketa jarri du, autobus gidariaren «hiltzailea» zela zabaldu baitzuten eskuin muturreko hainbat kidek. Uztailaren 5ean bortizki erasoa izan zen Philippe Monguillot autobus gidaria, eta egun batzuren buruan hil. Jasan zuen jipoiaren ondotik, ustezko erasotzaileen argazkiak zabaldu zituzten eskuin... | Azken egunotan asko zabaldu da Baionako 29 urteko gazte baten argazkia sare sozialetan. Argazkiarekin batera, akusazio bat: Monguillot autobus gidariaren «hiltzailea» zela. Eskuin muturreko hainbat militantek —Marine Le Pen, tartean— zabaldu dute akusazioa, Twiterren eta Facebooken. Alta, «inongo zerikusirik» ez duela ... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184317/zerga-bilketa-nabarmen-murriztu-da-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Zerga bilketa nabarmen murriztu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Foru Ogasunek, guztira, 5.110,7 milioi euro bildu dituzte aurtengo lehen sei hilekoan, joan den urtean baino 769 milioi gutxiago. Ekainean areagotu da bilketa, zergak ordaintzeko epeak malgutu egin zituztelako koronabirusa dela eta. | Zerga bilketa nabarmen murriztu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Foru Ogasunek, guztira, 5.110,7 milioi euro bildu dituzte aurtengo lehen sei hilekoan, joan den urtean baino 769 milioi gutxiago. Ekainean areagotu da bilketa, zergak ordaintzeko epeak malgutu egin zituztelako koronabirusa dela eta. | Ekainean zertxobait errekuperatu da zerga bilketa. Foru Ogasunek iaz baino zerga gutxiago bildu dituzte aurtengo lehen seihilekoan, baina emaitza ez da maiatzeko emaitzak ikusita pentsa zitekeen bezain katastrofikoa izan. Guztira 5.110,7 milioi euro bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, iaz bai... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184318/futbol-amerikarreko-redskins-taldeak-izena-aldatuko-du-indigenak-iraintzen-dituelako.htm | Mundua | Futbol amerikarreko Redskins taldeak izena aldatuko du, indigenak iraintzen dituelako | Arrazakeriaren aurkako mugimenduak urte askoan eskatu izan du hori, eta, azken asteetan, iragarleek ere estu hartu dute Washingtongo taldea. | Futbol amerikarreko Redskins taldeak izena aldatuko du, indigenak iraintzen dituelako. Arrazakeriaren aurkako mugimenduak urte askoan eskatu izan du hori, eta, azken asteetan, iragarleek ere estu hartu dute Washingtongo taldea. | Polizia zuri batek George Floyd afro-amerikarra hiltzeraino ito zuenetik, mugimendu antirrazista indartu egin da AEB Ameriketako Estatu Batuetan, eta arrazakeriari buruzko eztabaidek gero eta leku gehiago dute gizartean. Polemika ez da berria, baina, azken boladako indartze horren eraginez, Washingtongo Redskins futbol... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184319/sinatu-eta-bost-urtera-kolokan-da-iran-lotzeko-itun-nuklearra.htm | Mundua | Sinatu eta bost urtera, kolokan da Iran lotzeko itun nuklearra | Iranek eta munduko beste sei potentziak —AEBek, Errusiak, Txinak, Frantziak, Erresuma Batuak eta Alemaniak— izenpetu zuten akordioa, 2015eko apirilaren 14an. Hitzarmena kolokan dago, 2018an AEBak irten zirenetik. | Sinatu eta bost urtera, kolokan da Iran lotzeko itun nuklearra. Iranek eta munduko beste sei potentziak —AEBek, Errusiak, Txinak, Frantziak, Erresuma Batuak eta Alemaniak— izenpetu zuten akordioa, 2015eko apirilaren 14an. Hitzarmena kolokan dago, 2018an AEBak irten zirenetik. | Iranek eta nazioarteko komunitateak itun garrantzitsua erdietsi zuten 2015. urtean: akordio nuklearra. Balentria diplomatiko gisa ospatu zen hitzarmena, baina ez du izan espero zen jarraipenik, eta, bost urteren ostean, gain behera eta kolokan dago. Munduko geoestrategia aldatu zezakeen aldeen arteko sinadura izan zen;... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184320/maskara-derrigorrez-erabili-behar-da-europako-zenbait-herrialdetan.htm | Gizartea | Maskara derrigorrez erabili behar da Europako zenbait herrialdetan | COVID-19ari aurre egiteko, maskararen erabilera derrigortu dute herrialde batzuek, eta 100 euroko isunak ere jarri dituzte indarrean. | Maskara derrigorrez erabili behar da Europako zenbait herrialdetan. COVID-19ari aurre egiteko, maskararen erabilera derrigortu dute herrialde batzuek, eta 100 euroko isunak ere jarri dituzte indarrean. | Koronabirusari aurre egiteko, Europako hainbat herrialdetan herritarrek maskara derrigorrez jarri behar dute, baita segurtasun distantzia mantentzen dutenean ere. Izan ere, konfinamendua arintzen hasi ondoren, agerraldi gehiago izan ditu gaitzak. Azken egunotan zenbait foku sortu dira Euskal Herrian ere; Ordizian eta T... |
2020-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/184321/joseba-agirreazkuenagak-jaso-du-euskadi-ikerkuntza-saria.htm | Gizartea | Joseba Agirreazkuenagak jaso du Euskadi ikerkuntza saria | Egindako ikerketa historikoengatik, eta dibulgazio lanagatik jaso du 2019ko saria EHUko Historia Garaikideko katedradunak, Gasteizen. | Joseba Agirreazkuenagak jaso du Euskadi ikerkuntza saria. Egindako ikerketa historikoengatik, eta dibulgazio lanagatik jaso du 2019ko saria EHUko Historia Garaikideko katedradunak, Gasteizen. | Ibilbide luzea du ikerlari eta irakasle gisa, eta horren aitortza jaso zuen atzo, Gasteizen, Joseba Agirreazkuenaga (Bilbo, 1953) ikerlari eta EHUko Historia Garaikideko katedradunak: 2019ko Euskadi ikerkuntza saria eman zion Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen du urtero s... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184350/neurokirurgiako-tribunaleko-presidentea-inputatu-dute-osakidetzako-oposizioetako-auzian.htm | Gizartea | Neurokirurgiako tribunaleko presidentea inputatu dute Osakidetzako oposizioetako auzian | Covadonga Fernandez Neurokirurgiako tribunaleko presidentea da inputatutakoa. Aitzinetik ere susmopean zegoen. Epaileak 24 lekuko deitu ditu deklaratzera. | Neurokirurgiako tribunaleko presidentea inputatu dute Osakidetzako oposizioetako auzian. Covadonga Fernandez Neurokirurgiako tribunaleko presidentea da inputatutakoa. Aitzinetik ere susmopean zegoen. Epaileak 24 lekuko deitu ditu deklaratzera. | Covadonga Fernandez Neurokirurgiako tribunaleko presidentea inputatu du Osakidetzako lan eskaintza publikoa ikertzen ari den epaileak, Ana Jesus Zuluetak. Susmopean zegoen espezialitatetako bat zen Neurokirurgia, Neurofisiologiarekin batera.
LAB sindikatuak jarri zuen salaketa Fernandezen kontra, eta epaileak, salaket... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184351/auzitegiak-baztertu-egin-du-eako-kritikoen-salaketa.htm | Politika | Auzitegiak baztertu egin du EAko kritikoen salaketa | Kritikoen arabera, Gasteizko lehen auzialdiko epaitegiaren epaia «inkoherentea» da. Sektore ofizialak nabarmendu du «Erantzukizunez, arduraz eta, batez ere, afiliazioaren eskubideak defendatuz» jardun zuela primarioen prozesuan. | Auzitegiak baztertu egin du EAko kritikoen salaketa. Kritikoen arabera, Gasteizko lehen auzialdiko epaitegiaren epaia «inkoherentea» da. Sektore ofizialak nabarmendu du «Erantzukizunez, arduraz eta, batez ere, afiliazioaren eskubideak defendatuz» jardun zuela primarioen prozesuan. | Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak zabaldu duenez, Gasteizko lehen auzialdiko epaitegiak arrazoia eman dio, eta baztertu egin du alderdiko kritikoek jarritako salaketa, Pello Urizar idazkari nagusia ordezkatzeko primarioen prozesuaren inguruan. Irregulartasunak salatu zituzten Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako buruek,... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184352/hasi-dira-pcr-probak-egiten-getarian-eta-prestatzen-ari-dira-tolosan.htm | Gizartea | Hasi dira PCR probak egiten Getarian, eta prestatzen ari dira Tolosan | Uztailaren 9tik 12ra Politena tabernan egon zirenei PCR probak egiteko deia egin du Osakidetzak. Tolosan ere taberna batetik zabaldu da birusa. | Hasi dira PCR probak egiten Getarian, eta prestatzen ari dira Tolosan. Uztailaren 9tik 12ra Politena tabernan egon zirenei PCR probak egiteko deia egin du Osakidetzak. Tolosan ere taberna batetik zabaldu da birusa. | Iragan igandean ondoeza sentitu, eta Zarauzko (Gipuzkoa) osasun etxera joan zen gaixo batek ireki zuen pista. PCR proba egin eta positibo eman ostean, gaixo haren azken egunetako bidea arakatuta jakin zuten Getariako (Gipuzkoa) Politena tabernan izan zezakeela abiapuntua. Tabernak berehala itxi zituen ateak eta hasi zu... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184353/etxe-tresnak-erosteko-renove-planaren-ia-erdia-ahitu-da-jadanik.htm | Ekonomia | Etxe tresnak erosteko Renove planaren ia erdia ahitu da jadanik | Kontsumitzaileek 9.172 eskaera egin dituzte, eta %80 onartzeko tramitazioan dira, EEA Energiaren Euskal Erakundeak ezagutzera eman duenez. | Etxe tresnak erosteko Renove planaren ia erdia ahitu da jadanik. Kontsumitzaileek 9.172 eskaera egin dituzte, eta %80 onartzeko tramitazioan dira, EEA Energiaren Euskal Erakundeak ezagutzera eman duenez. | Etxe tresna zaharrak energiaren kontsumoan askoz ere eraginkorragoak diren tresna berriekin ordezkatzeko diru laguntzak baliatzen ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontsumitzaile asko. EEA Energiaren Euskal Erakundeak esan duenez, 9.172 eskaera jaso ditu uztailaren 1ean Renove plana martxan jarri zuenetik. 2,5 ... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184354/maskarak-erabiltzea-derrigorrezkoa-izango-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bihartik aurrera kalean ere jantzi beharko da maskara; Nafarroan, etzitik aurrera. Igerilekuetan eta hondartzan, maskara jantzi beharkoa da, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko orduan edo naturguneetan ken daiteke. Jaurlaritzak botila festa debekatu egin du. | Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bihartik aurrera kalean ere jantzi beharko da maskara; Nafarroan, etzitik aurrera. Igerilekuetan eta hondartzan, maskara jantzi beharkoa da, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko orduan edo naturguneetan ken daiteke. J... | Azken egunetan zenbait agerraldi izan direnez eta «sintomarik gabeko pertsonen kasuek gora egin dutenez», Nafarroako Gobernuak foru agindu bidez onartu du maskaren erabilera derrigortzea, hala toki itxietan nola kanpoan. Handik gutxira, neurri bera iragarri du Nekane Murga Osasun kontseilariak: maskarak nahi eta nahi e... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184355/inaki-salvador-jorge-pardo-eta-chano-dominguez-sarituko-ditu-donostiako-55-jazzaldiak.htm | Kultura | Iñaki Salvador, Jorge Pardo eta Chano Dominguez sarituko ditu Donostiako 55. Jazzaldiak | Hiru musikariek «ibilbide bikaina» egina dutela, eta «kontinenteko jazz musikari gailenen artean» daudela nabarmendu du jaialdiak. | Iñaki Salvador, Jorge Pardo eta Chano Dominguez sarituko ditu Donostiako 55. Jazzaldiak. Hiru musikariek «ibilbide bikaina» egina dutela, eta «kontinenteko jazz musikari gailenen artean» daudela nabarmendu du jaialdiak. | Donostiako 55. Jazzaldiak sari bana emango die Iñaki Salvador, Jorge Pardo eta Chano Dominguez musikariei. «Ukaezina da ematen diren sari hauen egokitasuna, kontuan izanda Pardok, Salvadorrek eta Dominguezek ibilbide bikaina egina dutela musikaren eremuan, eta kontinenteko jazz musikari gailenen artean daudela», azaldu... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184356/bere-burua-zoriondu-du-maiak-iruneak-ez-sanferminetan-emandako-irudiagatik.htm | Bizigiro | Bere burua zoriondu du Maiak, «Iruñeak ez-sanferminetan emandako irudiagatik» | Udalaren kanpaina «oso arrakastatsua» izan dela nabarmendu du alkateak, eta euskara gutxietsi dutela ukatu: «Ordenantza bete dugu». | Bere burua zoriondu du Maiak, «Iruñeak ez-sanferminetan emandako irudiagatik». Udalaren kanpaina «oso arrakastatsua» izan dela nabarmendu du alkateak, eta euskara gutxietsi dutela ukatu: «Ordenantza bete dugu». | Domina jarri du. Sanferminak bertan behera gelditu arren, hedabideen aitzinera azaldu da Iruñeko alkate Enrique Maia, zertarako, eta ospatu ez diren festen balorazioa egiteko. Bere udal taldearen kudeaketa goraipatu du, gainera: «Badugu harro sentitzeko motiborik». Besteak beste, txalotu egin ditu udalak egunotan aplik... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184357/ela-ebren-planak-ez-die-erantzuten-krisi-ekonomikoak-eragindako-beharrei.htm | Ekonomia | ELA: «EBren planak ez die erantzuten krisi ekonomikoak eragindako beharrei» | Europako Kontseiluak asteburu honetan adostasun baten bila eztabaidatuko duen suspertze planak ez du funtsezko gaiak argitzen, sindikatuaren arabera. | ELA: «EBren planak ez die erantzuten krisi ekonomikoak eragindako beharrei». Europako Kontseiluak asteburu honetan adostasun baten bila eztabaidatuko duen suspertze planak ez du funtsezko gaiak argitzen, sindikatuaren arabera. | Koronabirusak eragindako krisi ekonomikoa gainditzeko berebiziko garrantzia izango du Europako estatu eta gobernu buruek asteburuko goi bileran adostu dezaketen suspertzen plana. Haren atarikoan, ELAk abisu argi bat du: «Arazoen irtenbidea Europako funts horietatik etorriko den itxaropena sortzen ari da. Argi dago hori... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184358/maitena-euskarazko-opera-emango-du-bilboko-orkestra-sinfonikoak-irailean.htm | Kultura | ‘Maitena’ euskarazko opera emango du Bilboko Orkestra Sinfonikoak irailean | Euskal operaren ondarea berreskuratzeko plana jarri dute abian Bizkaiko Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Petronor enpresak eta Bilboko Koral Elkarteak, eta kanpaina horren parte izango da emanaldia. | ‘Maitena’ euskarazko opera emango du Bilboko Orkestra Sinfonikoak irailean. Euskal operaren ondarea berreskuratzeko plana jarri dute abian Bizkaiko Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Petronor enpresak eta Bilboko Koral Elkarteak, eta kanpaina horren parte izango da emanaldia. | Duela mende bete baino gehiago estreinatu zuen Bilboko Koral Elkarteak, baina adituek obra txikitzat jo, eta ahanzturan erorita egon da Maitena euskal opera lirikoa denbora luzez. Pedro Alberdi egungo Bilboko Koral Elkarteko zuzendariaren hitzetan, ordea, «oso fina» da obra, eta baita euskal operaren historian «giltzar... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184359/80-kasu-gehiago-hegoaldean-eta-lehen-hildakoa-nafarroan-ekainaren-11tik.htm | Gizartea | 80 kasu gehiago Hegoaldean, eta lehen hildakoa Nafarroan ekainaren 11tik | Gipuzkoan indarrez ari da izurria: 41 kasu baieztatu dituzte. Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta gutxienez hiru lagun kutsatu dira. | 80 kasu gehiago Hegoaldean, eta lehen hildakoa Nafarroan ekainaren 11tik. Gipuzkoan indarrez ari da izurria: 41 kasu baieztatu dituzte. Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta gutxienez hiru lagun kutsatu dira. | COVID-19 gaitzaren izurriak indartzen jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 60 kasu atzeman dituzte azken 24 orduotan, eta, Nafarroan, beste 20. Azken herrialde horretan, gainera, pertsona bat hil da, aurrenekoa azken bost asteotan.
Nafarroan 20 kasu atzeman dituzte, PCR probak erabilita, A... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184360/ebko-auzitegiak-bruselaren-aurka-eta-irlanda-appleren-alde-ebatzi-du.htm | Ekonomia | EBko Auzitegiak Bruselaren aurka eta Irlanda-Appleren alde ebatzi du | Batzordeak Apple derrigortu zuen Irlandari 13.000 milioi euro pagatzera, legez kanpoko zerga laguntzak direla eta; baina auzitegiak bertan behera utzi du Lehia Komisariotzaren agindu hori, eta batzordeak esan du ebazpena «tentuz» aztertuko duela helegitea jarriko ote duen erabaki aurretik. | EBko Auzitegiak Bruselaren aurka eta Irlanda-Appleren alde ebatzi du. Batzordeak Apple derrigortu zuen Irlandari 13.000 milioi euro pagatzera, legez kanpoko zerga laguntzak direla eta; baina auzitegiak bertan behera utzi du Lehia Komisariotzaren agindu hori, eta batzordeak esan du ebazpena «tentuz» aztertuko duela hele... | Ezustea eman du Europako Batasuneko Auzitegi Nagusiak gaur. Baliogabetu egin du Bruselak Apple konpainiaren aurka hartutako erabaki garrantzitsu bat: 2016an derrigortu egin zuen Irlandari, 13.000 milioi euro ordaintzera hark legez kanpoko laguntza fiskalak eman zituelakoan. Hala estatu kideak nola AEBetako konpainiak h... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184361/trumpek-amaiera-eman-dio-hong-kongek-zuen-lehentasunezko-tratuari.htm | Mundua | Trumpek amaiera eman dio Hong Kongek zuen lehentasunezko tratuari | Txinaren aurkako zigor berriak ere iragarri ditu. | Trumpek amaiera eman dio Hong Kongek zuen lehentasunezko tratuari. Txinaren aurkako zigor berriak ere iragarri ditu. | Geroz eta gaiztotuago daude Txinaren eta AEB Amerikako Estatu Batuen arteko harreman diplomatikoak, eta horren isla da atzoko gertakaria. Izan ere, Donald Trump AEBetako presidenteak iragarri zuen dekretu bat sinatu duela Hong Kongi ematen zion tratu ekonomiko eta komertzial bereziari amaiera emateko, eta, horrez gain,... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184362/vianako-printzea-sarirako-berri-txarrak-taldearen-hautagaitza-bultzatu-dute-hainbat-eragilek.htm | Kultura | Vianako Printzea sarirako Berri Txarrak taldearen hautagaitza bultzatu dute hainbat eragilek | Taldearen hautagaitza babesteko, bideo bat sareratu dute Aralar Udal Musika Eskolak, Larraungo Udalak eta Lekunberriko Udalak. Nafarroako Gobernuak ortziralean jakinaraziko du zeinek jasoko duen 31. Vianako Printzea saria. Bideoa albistearen amaieran. | Vianako Printzea sarirako Berri Txarrak taldearen hautagaitza bultzatu dute hainbat eragilek. Taldearen hautagaitza babesteko, bideo bat sareratu dute Aralar Udal Musika Eskolak, Larraungo Udalak eta Lekunberriko Udalak. Nafarroako Gobernuak ortziralean jakinaraziko du zeinek jasoko duen 31. Vianako Printzea saria. Bid... | Nafarroako Gobernuak ortziralean jakinaraziko du zeinek jasoko duen 31. Vianako Printzea saria. Hiru hautagai daude: Jaime Ignacio del Burgo legelari eta politikaria, Carlos Canovas argazkilaria eta Berri Txarrak musika taldea. Nafarroako Gobernuak osatutako epaimahai batek erabakiko du zeinek jasoko duen saria.
Arala... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184363/trumpek-pisua-kendu-dio-poliziak-hildako-afro-amerikarren-kopuruari.htm | Mundua | Trumpek pisua kendu dio poliziak hildako afro-amerikarren kopuruari | AEBetako poliziak «zuri gehiago» hltzen dituela baieztatu zuen atzo Trumpek, CBSk egindako elkarrizketa batean. Horrez gainera, AEBetako bandera konfederatua defendatu zuen. | Trumpek pisua kendu dio poliziak hildako afro-amerikarren kopuruari. AEBetako poliziak «zuri gehiago» hltzen dituela baieztatu zuen atzo Trumpek, CBSk egindako elkarrizketa batean. Horrez gainera, AEBetako bandera konfederatua defendatu zuen. | Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak garrantzia kendu zien AEBetako Poliziaren esku izandako afro-amerikarren hilketei. Atzo, CBS katean elkarrizketa bat egiten ari zela, kazetariak Poliziak hildako beltzen inguruan galdetu zion, eta Trumpek erantzun zion, haserre, Poliziaren eskuetan «zuri gehiago» h... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184364/frantziako-hezkuntza-ministerioak-euskarazko-irakaskuntza-trabatu-nahi-duela-salatu-dute-eepko-erakundeek.htm | Gizartea | Frantziako Hezkuntza ministerioak euskarazko irakaskuntza trabatu nahi duela salatu dute EEPko erakundeek | Hiriburuko eskola publikoan euskarazko esperimentazio proiektu bat abiatu izana ukatu du Bordeleko errektoretzak, eta argudiatu derrigorrezko irakaskuntza frantsesez, «Errepublikako hizkuntzan» egin behar dela. EEPko erakundeek erran dute «erabaki politikoa» salatuko dutela eta «elkarrekin» aurre eginen diotela. | Frantziako Hezkuntza ministerioak euskarazko irakaskuntza trabatu nahi duela salatu dute EEPko erakundeek. Hiriburuko eskola publikoan euskarazko esperimentazio proiektu bat abiatu izana ukatu du Bordeleko errektoretzak, eta argudiatu derrigorrezko irakaskuntza frantsesez, «Errepublikako hizkuntzan» egin behar dela. EE... | Mehatxua bistakoa da. Azken 12 urteetan Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan martxan ezarri diren «murgiltze ereduaren» esperimentazioak, eta euskarazko irakaskuntza oro har, arriskuan eman litzake Bordeleko (Frantzia) errektoretzaren azken erabakiak, logika bururaino eramanen balute. Heldu den ikasturtean Hiriburuko... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184365/nafarroako-gobernuak-43-milioi-euro-jarriko-ditu-sare-pribatuko-ikastetxeetako-langileen-soldata-igotzeko.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak 4,3 milioi euro jarriko ditu sare pribatuko ikastetxeetako langileen soldata igotzeko | Guztira, 139 milioi euro baliatuko dituzte itunpeko ikastetxe pribatuen sarean, iaz baino sei milioi gehiago. Gimenok adierazi du akordioak bide emango duela negoziazioetan adostutako neurriak betetzeko. | Nafarroako Gobernuak 4,3 milioi euro jarriko ditu sare pribatuko ikastetxeetako langileen soldata igotzeko. Guztira, 139 milioi euro baliatuko dituzte itunpeko ikastetxe pribatuen sarean, iaz baino sei milioi gehiago. Gimenok adierazi du akordioak bide emango duela negoziazioetan adostutako neurriak betetzeko. | Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak jakinarazi du 4,3 milioi euro jarriko dituela sare pribatuko ikastetxeetako irakasleei, eta administrazio eta zerbitzuetako langileei soldata igotzeko. Hain zuzen, 139 milioi euro baliatuko dituzte itunpeko ikastetxe pribatuen sarean, iaz baino sei milioi gehiago, zehazki. Carlos G... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184366/peio-olhagarai-zendu-da.htm | Ekonomia | Peio Olhagarai zendu da | Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen zuzendaria izan zen, eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako zuzendaritzan egon da urteetan. 61 urterekin zendu da, bihotzeko batek jota. | Peio Olhagarai zendu da. Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen zuzendaria izan zen, eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako zuzendaritzan egon da urteetan. 61 urterekin zendu da, bihotzeko batek jota. | Kazeta.eus agerkariak jakinarazi duenez, atzo zendu zen Peio Olhagarai. Itsasun sortua zen, eta Ipar Euskal Herriko ekonomia munduan ezaguna izan da azken urteetan. 1980eko hamarkadan, Akitaniako kooperatiben batasunean lan egin zuen, eta, 1998an, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberan sartu zen. Urteetan zehar, ... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184367/banksy-grafitigileak-maskarak-janzteko-eskatu-du-ekintza-baten-bidez.htm | Kultura | Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza baten bidez | Londresko metroan sartu da, garbitzaile jantzita, eta koronabirusaren inguruko irudiak margotu ditu. | Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza baten bidez. Londresko metroan sartu da, garbitzaile jantzita, eta koronabirusaren inguruko irudiak margotu ditu. | «Konfinaturik egon naiz, baina altxatu naiz berriz». Itzultzean hitz jokoa galtzen bada ere, mezu horrekin kaixo esan nahi izan die berriz zaleei Banksy grafitigile ingelesak. Arte galerietan eta enkante areto dotoreetan ibili ziren haren lanak izurriaren aurretik, baina jatorrira itzuli da margolaria. Izan ere, metroa... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184368/irailaren-5ean-hasiko-da-espainiako-liga.htm | Kirola | Irailaren 5ean hasiko da Espainiako Liga | Hemezortzi taldez osatutako liga izango da, eta, guztira, 34 jardunaldi izango ditu txapelketak. | Irailaren 5ean hasiko da Espainiako Liga. Hemezortzi taldez osatutako liga izango da, eta, guztira, 34 jardunaldi izango ditu txapelketak. | Emakumeen Espainiako Ligako lehen mailako denboraldia irailaren 5ean hasi eta 2021eko ekainaren 21ean amaituko da. Espainiako Futbol Federazioko Batzordeak gaur eman du argitara 2020-2021eko denboraldiko egutegia. 34 jardunaldiko txapelketa izango da, eta ez 32koa; izan ere, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondor... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184369/azken-datuak-izan-dira-maiatzetik-jaso-diren-handienak.htm | Gizartea | Azken datuak izan dira maiatzetik jaso diren handienak | Azken 24 orduetan 80 koronabirus kasu atzeman dituzte; maiatzetik ez da halako daturik bildu. | Azken datuak izan dira maiatzetik jaso diren handienak. Azken 24 orduetan 80 koronabirus kasu atzeman dituzte; maiatzetik ez da halako daturik bildu. | PCR probekin 80 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan. Horiek dira maiatzetik jaso diren daturik handienak; izan ere, maiatzaren 9an, 86 kasu atzeman ziren. Orduan, zero fasea zegoen martxan, eta, konfinatuta egon arren, orduantxe hasi zen zenbait gauza egiteko aukera.
Konfinamen... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184370/zarauzko-talai-mendi-kanpinean-agerraldirik-ez-dela-egon-ondorioztatu-dute.htm | Gizartea | Zarauzko Talai Mendi kanpinean agerraldirik ez dela egon ondorioztatu dute | Kanpinean atzo eginiko PCR probetan bi positibo atzeman dituzte, eta osasun agintariek adierazi dute ez dela agerraldi bat izan. Kanpinera sartzeko aukera dagoela jakinarazi du alkateak. | Zarauzko Talai Mendi kanpinean agerraldirik ez dela egon ondorioztatu dute. Kanpinean atzo eginiko PCR probetan bi positibo atzeman dituzte, eta osasun agintariek adierazi dute ez dela agerraldi bat izan. Kanpinera sartzeko aukera dagoela jakinarazi du alkateak. | Zarauzko (Gipuzkoa) Talai Mendi kanpinean koronabirusaren agerraldirik ez dela egon ondorioztatu dute osasun agintariek, langileei eta bezeroei eginiko PCR probetan bi positibo soilik atzeman ostean. EFE agentziak jakinarazi duenez, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak adierazi du dagoeneko aukera dagoela kanpinera sartze... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184371/castexek-separatismoaren-kontrako-lege-proposamen-bat-aurkeztuko-du.htm | Mundua | Castexek «separatismoaren kontrako» lege proposamen bat aurkeztuko du | Gobernu berriaren lehentasuna enplegua sustatzea izango dela adierazi du lehen ministroak. Pandemiaren krisiari erantzuteko 100.000 milioi euroko funts bat eratuko du. | Castexek «separatismoaren kontrako» lege proposamen bat aurkeztuko du. Gobernu berriaren lehentasuna enplegua sustatzea izango dela adierazi du lehen ministroak. Pandemiaren krisiari erantzuteko 100.000 milioi euroko funts bat eratuko du. | Ekonomia suspertzea izango da Frantziako gobernu berriaren lehentasuna, Jean Castex lehen ministroak iragarri duenez. Frantziako Asanblea Nazionalean, politika orokorreko eztabaidan aurkeztu ditu Castexek hurrengo urte eta erdian gobernuaren ildo nagusiak izango direnak. Koronabirusak eragin duen krisiari erantzuteko 1... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184372/xaretaren-xendra-sarea.htm | Bizigiro | Xaretaren xendra sarea | Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa biltzen dituen Xareta eskualdea inguratzen du Pottokaren Bideak, 37 kilometrotan. Baina gehienek lehen bizpahiru herriak dituzte lotzen, oinez. | Xaretaren xendra sarea. Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa biltzen dituen Xareta eskualdea inguratzen du Pottokaren Bideak, 37 kilometrotan. Baina gehienek lehen bizpahiru herriak dituzte lotzen, oinez. | Sarako (Lapurdi) leizeetan autoa aparkaturik, berehala atzematen da Zugarramurdiraino (Nafarroa) eramaten duen pottoka urdinaren seinalea, harriaren gainean. Goiti doan bide mundrunatu zabaletik eskuinetara gelditzen da ibiltaria xurgatzen duen xendra. Eki pindartsuaren babesgune itzaltsua. Atxuriaren magalean, Larhung... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184373/bilboko-udaleku-batzuetan-positibo-bat-atzeman-dute-eta-38-lagun-bakartu-dituzte.htm | Gizartea | Bilboko udaleku batzuetan positibo bat atzeman dute, eta 38 lagun bakartu dituzte | Haur bati COVID-19a detektatu diotela eta, haren kideek, begiraleek eta horien guztien bizikideek hamar egun igaro behar dituzte etxean, bakartuta. | Bilboko udaleku batzuetan positibo bat atzeman dute, eta 38 lagun bakartu dituzte. Haur bati COVID-19a detektatu diotela eta, haren kideek, begiraleek eta horien guztien bizikideek hamar egun igaro behar dituzte etxean, bakartuta. | Bilboko Santutxu auzoko Larreagaburu zentroan egin dituzten udalekuetan parte hartu duten 30 haurrek, zortzi begiraleek eta horien guztien bizikideek hamar egun pasatu behar dituzte bakartuta, haurretako batek positibo eman duelako koronabirusaren proba eginda.
Bilboko Udalak Europa Press berri agentziari kontatu dion... |
2020-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/184374/santurtzi-eta-ondarroa-bizkaiko-txapeldun-eta-hondarribia-eta-orio-gipuzkoakoan-garaile.htm | Kirola | Santurtzi eta Ondarroa Bizkaiko txapeldun, eta Hondarribia eta Orio, Gipuzkoakoan garaile | Santurtzik 25 urteren ondoren irabazi du berriz Bizkaiko txapelketa, eta Ondarroak aurrenekoa lortu du. Hondarribiak 11. aldiz irabazi du Gipuzkoakoa, eta Oriorena bigarrena izan da, iazkoaren atzetik. | Santurtzi eta Ondarroa Bizkaiko txapeldun, eta Hondarribia eta Orio, Gipuzkoakoan garaile. Santurtzik 25 urteren ondoren irabazi du berriz Bizkaiko txapelketa, eta Ondarroak aurrenekoa lortu du. Hondarribiak 11. aldiz irabazi du Gipuzkoakoa, eta Oriorena bigarrena izan da, iazkoaren atzetik. | Estropada ederrak egin dituzte arraunlariek gaur Bizkai eta Gipuzkoako traineru txapelketetan. Itsasoa jostari zegoen, eta arraunerako egoki-egoki ere ez bazegoen, gustura samar moldatzeko moduan jarri zaie Lekeition eta Orion. Bizkaikoan, Ondarroak lehendabizikoz irabazi du txapelketa emakumezkoetan, eta Santurtzik 25... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184404/torrentek-eta-maragallek-kereila-aurkeztu-dute-cniko-zuzendari-ohiaren-aurka.htm | Mundua | Torrentek eta Maragallek kereila aurkeztu dute CNIko zuzendari ohiaren aurka | 2019an Pegasus programa erabiliz beren sakelakoak zelatatu izana egozten diote Sanzi. Ez dute baztertu bertze agintari batzuen kontrako bide judizialari ekitea. | Torrentek eta Maragallek kereila aurkeztu dute CNIko zuzendari ohiaren aurka. 2019an Pegasus programa erabiliz beren sakelakoak zelatatu izana egozten diote Sanzi. Ez dute baztertu bertze agintari batzuen kontrako bide judizialari ekitea. | Atzo aurreratu zuten, eta gaur goizean bertan aurkeztu dute kereila Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta ERC-ko diputatu Ernest Maragallek CNI Espainiako zerbitzu sekretuetako buru ohi Felix Sanzen aurka. 2019an Pegasus programa erabiliz beren sakelakoa zelatatzea egozten diote Sanzi.
Asteon jakin d... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184405/maskara-ongi-erabili-behar-dela-nabarmendu-du-gipuzkoako-farmazialarien-elkarteak.htm | Gizartea | Maskara ongi erabili behar dela nabarmendu du Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak | Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak maskarak egoki erabiltzeko gakoak eman ditu, «maskara, jantzi, eta ongi erabili» behar baita. | Maskara ongi erabili behar dela nabarmendu du Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak. Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak maskarak egoki erabiltzeko gakoak eman ditu, «maskara, jantzi, eta ongi erabili» behar baita. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaurtik aurrera derrigorrezkoa da maskara janztea, eta Nafarroan, bihartik aurrera, baita segurtasun distantziak mantentzen diren egoeretan ere. Hori dela eta, Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak maskarak egoki erabiltzeko gakoak eman ditu, «maskara, jantzi, eta ongi erabili» behar baita.... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184406/edarien-sektorea-laguntzeko-50-milioiko-funts-bat-sortu-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Edarien sektorea laguntzeko, 50 milioiko funts bat sortu du Jaurlaritzak | Maileguak kapital zirkulatzailearen premiak asetzeko erabili behar dira, eta ezingo dira erabili nekazariei erositako produktuen prezioa edo bolumena aldatzeko. | Edarien sektorea laguntzeko, 50 milioiko funts bat sortu du Jaurlaritzak. Maileguak kapital zirkulatzailearen premiak asetzeko erabili behar dira, eta ezingo dira erabili nekazariei erositako produktuen prezioa edo bolumena aldatzeko. | Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro jarriko ditu ardoaren, sagardoaren eta garagardoaren sektorea laguntzeko. Horri esker, gehienez ere 1.5 milioi euroren mailegu amortizagarriak eskatu ahalko dituzte ekoizleek. Kapital zirkulatzailearen beharrak asetzeko erabili beharko dute diru hori, premia horiek edozein direla ere. ... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184407/80-kasu-gehiago-agertu-dira-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian | Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22 Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz | 80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian. Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22 Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz | Bigarren egunez, beste 80 positibo Hego Euskal Herrian. Azken egunetan azaldutako agerraldien ondorioz, gorantz ari dira kasu positiboak eta horietako asko zaintza sistemek fase goiztiar batean atzeman arren, joera kezkagarria da. Jaurlaritzako Osasun sailaren arabera, Gipuzkoan 31 kasu atzeman dira, Bizkaian hogei, Ar... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184408/leku-publiko-itxietan-maskara-erabiltzea-baitezpadakoa-izanen-da-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian | Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan. | Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian. Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan. | Heldu den astetik aitzina, leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian. Hala adierazi du Jean Castex Frantziako lehen ministroak gaur goizean Frantziako Senatuan egin dituen adierazpenetan. Asteartean mintzatu zen Emmanuel Macron Frantziako presidentea, eta maskara derrigortuko ... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184409/elak-irtenbide-feminista-bat-proposatu-du-2008koa-berriro-gerta-ez-dadin.htm | Ekonomia | ELAk «irtenbide feminista bat» proposatu du, 2008koa berriro gerta ez dadin | Babes sistema publikoa indartzea ezinbestekotzat jo du, eta neurri zehatzak aurrera eramateko, berriz, zerga sistema aldatu behar dela azpimarratu du. | ELAk «irtenbide feminista bat» proposatu du, 2008koa berriro gerta ez dadin. Babes sistema publikoa indartzea ezinbestekotzat jo du, eta neurri zehatzak aurrera eramateko, berriz, zerga sistema aldatu behar dela azpimarratu du. | ELAk azpimarratu salatu duenez, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikotik ateratzeko planteatzen ari diren neurriek «2008an jarraitu zen ibilbide neoliberalaren eredu berari» erantzuten diote. «Eta badakigu zer ondorio izango dituen egungo errezeta berberak aplikatzeak: pobrezia eta prekaritatea gero eta feminizatuagoak... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184410/zoran-zaev-lehen-ministro-ohiak-irabazi-ditu-ipar-mazedoniako-hauteskundeak-tarte-estuarekin.htm | Mundua | Zoran Zaev lehen ministro ohiak irabazi ditu Ipar Mazedoniako hauteskundeak, tarte estuarekin | Alderdi sozialdemokratak botoen %36,07 eskuratu ditu. VMRO-DPMNE oposizioko alderdi nagusiak, berriz, %34,81. | Zoran Zaev lehen ministro ohiak irabazi ditu Ipar Mazedoniako hauteskundeak, tarte estuarekin. Alderdi sozialdemokratak botoen %36,07 eskuratu ditu. VMRO-DPMNE oposizioko alderdi nagusiak, berriz, %34,81. | Hauteskunde Batzorde Nazionalak emandako datuen arabera, Zoran Zaev Lehen ministro ohiaren SDSM Batasun Sozial Demokratakoa alderdiak irabazi ditu Ipar Mazedoniako bozak, tarte estuarekin. Botoen %99 zenbatuta, horien %36,07 eskuratu ditu alderdi sozialdemokratak. Haren oposizio nagusiak, VMRO-DPMNE indar nazionalista ... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184411/datorren-astean-egitekoa-zuten-greba-bertan-beheiti-uztea-erabaki-dute-ambuibericako-langileek.htm | Gizartea | Datorren astean egitekoa zuten greba bertan beheiti uztea erabaki dute Ambuibericako langileek | Astebeteko grebara deitua zuen ELA sindikatuak uztailaren 20tik 27rako, baina, enpresako zuzendaritzarekin akordioa lortu ostean, bertan beheiti uztea erabaki dute. Bertzeak bertze, langileei koronabirusaren testa egitea eta Norbera Babesteko Ekipamenduak izatea lortu dute. | Datorren astean egitekoa zuten greba bertan beheiti uztea erabaki dute Ambuibericako langileek. Astebeteko grebara deitua zuen ELA sindikatuak uztailaren 20tik 27rako, baina, enpresako zuzendaritzarekin akordioa lortu ostean, bertan beheiti uztea erabaki dute. Bertzeak bertze, langileei koronabirusaren testa egitea eta... | Ambuiberican uztailaren 20tik 27rako antolatua zuen greba bertan beheiti uztea erabaki du ELA sindikatuak, enpresarekin adostasuna lortu ondotik. ELAk grebara deitua zuen, enpresari eskatzeko bete ditzala Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak eta Lan Ikuskaritzak langileen osasunari eta prebentzioari buruz argitaratutak... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184412/eudelek-dekalogo-bat-helarazi-di-udalei.htm | Gizartea | Eudelek dekalogo bat helarazi di udalei | Azkenaldiko agerraldien ostean, eta kutsatze berriak eragozteko helburuarekin, Eudelek eta Osasun Sailak gomendioen dekalogo bat prestatu dute udalentzat. | Eudelek dekalogo bat helarazi di udalei. Azkenaldiko agerraldien ostean, eta kutsatze berriak eragozteko helburuarekin, Eudelek eta Osasun Sailak gomendioen dekalogo bat prestatu dute udalentzat. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan koronabirusaren transmisio komunitarioak eteteko, eta pandemiak eragindako egoera era koordinatuan kudeatzeko ondu dute dekalogoa.
Udari begira osatu dute neurrien zerrenda, besteak beste, jende pilaketak eragin ditzaketen festak eragozteko. Udalen lana oso garrantzitsua d... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184413/blancok-helegiterik-ez-aurkezteko-eskatu-dio-eako-sektore-kritikoari.htm | Politika | Blancok helegiterik ez aurkezteko eskatu dio EAko sektore kritikoari | EAko primarioen prozesuaren aurkako salaketa baliogabetua izan ostean, idazkari nagusiak salaketa aurkeztu zutenei barkamena eskatzea galdegin die, baita egoeraz berriz pentsa dezatela ere | Blancok helegiterik ez aurkezteko eskatu dio EAko sektore kritikoari. EAko primarioen prozesuaren aurkako salaketa baliogabetua izan ostean, idazkari nagusiak salaketa aurkeztu zutenei barkamena eskatzea galdegin die, baita egoeraz berriz pentsa dezatela ere | Gasteizko lehen auzialdiko epaitegiak baztertu egin du Eusko Alkartasunaren ildo kritikoak jarritako salaketa eta, horrenbestez, alderdiaren sektore ofizialaren ikuspegia onetsi du. Horren aurrean, Eba Blanco idazkari nagusiak sektore kritikoari eskatu dio helegiterik ez dezatela aurkeztu, bide judiziala itxitzat eman ... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184414/hipotekaren-gastuak-bezeroari-itzuli-behar-zaizkio-abusuzko-klausula-baten-ondorio-badira.htm | Ekonomia | Hipotekaren gastuak bezeroari itzuli behar zaizkio, abusuzko klausula baten ondorio badira | Bezeroak osorik edota bankuarekin elkarbanatzen ditu gastu horiek, baina Europako Batasuneko Auzitegiak susmopean jarri du hori. Epaileei eskatu die frogatzeko bezeroari informazioa zuzena eman zaion ala ez. | Hipotekaren gastuak bezeroari itzuli behar zaizkio, abusuzko klausula baten ondorio badira. Bezeroak osorik edota bankuarekin elkarbanatzen ditu gastu horiek, baina Europako Batasuneko Auzitegiak susmopean jarri du hori. Epaileei eskatu die frogatzeko bezeroari informazioa zuzena eman zaion ala ez. | Astebetean bigarren kolpea. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak beste ebazpena bat kaleratu du hipoteken inguruan. Ostegun honetan adierazi duenez, hipoteka bat eratzeko edo ezerezteko gastu guztiak bezeroari itzuli behar dizkio bankuak, epaile batek frogatzen badu ez dela bidezkoa bezeroa horretara behartzen duen ... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184415/getariako-udalak-estropadetara-ez-joateko-eskatu-die-herritarrei.htm | Kirola | Getariako Udalak estropadetara ez joateko eskatu die herritarrei | Igandean izango dira estropadak Getarian. Jende pilaketak eragozteko, Udalak ez joateko eskatu du. | Getariako Udalak estropadetara ez joateko eskatu die herritarrei. Igandean izango dira estropadak Getarian. Jende pilaketak eragozteko, Udalak ez joateko eskatu du. | Igandean estropadak ikustera ez joateko eskatu du Getariako Udalak. Azken egunetan koronabirus kasuek gora egin dute herrian, eta Udalak «arduraz jokatzeko unea» dela nabarmendu du. Eskaera egiteko arrazoi nagusia «jende pilaketak ekiditea» izan da, eta, Udalak adierazi duenez, egoera honetan «lehentasuna» izan behar d... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184416/larunbatetik-aitzinera-maskara-derrigorrezkoa-izango-da-trebinun.htm | Gizartea | Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun | Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku irekietan zein itxietan. | Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun. Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku irekietan zein itxietan. | Gaurtik aitzinera, maskara derrigorrezkoa da toki irekietan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bihartik aitzinera, neurri bera ezarriko dute Nafarroan, eta larunbatean iritsiko da neurri hori Trebiñura. Iparraldean ere gaur jakinarazi du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak maskararen erabilera derrigorrezkoa izango de... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184417/eh-bilduk-euskararen-arloan-murrizketak-egitea-leporatu-dio-jaurlaritzari.htm | Gizartea | EH Bilduk euskararen arloan murrizketak egitea leporatu dio Jaurlaritzari | Irale programa sendotu beharrean, Hezkuntza Sailak programako irakasleen herenak baino gehiago zerbitzutik kanpo utziko dituela salatu du koalizioak. | EH Bilduk euskararen arloan murrizketak egitea leporatu dio Jaurlaritzari. Irale programa sendotu beharrean, Hezkuntza Sailak programako irakasleen herenak baino gehiago zerbitzutik kanpo utziko dituela salatu du koalizioak. | Hauteskunde kanpainan zehar murrizketak egongo zirela ukatu arren, Hezkuntza Sailean, Irakasleak Alfabetatu eta Euskalduntzeko Programan (Irale), zerbitzutik kanpo geratu da langileen herena. Programatik kanpo geratu diren langile horiek ordezkapen zerrendetara bidaliko dituzte.
EH Bildu koalizioaren ustez, murrizketa... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184418/eibarren-tolosan-eta-zarautzen-neurri-murriztaileak-ezarriko-dituzte-ostalaritzan.htm | Gizartea | Eibarren, Tolosan eta Zarautzen neurri murriztaileak ezarriko dituzte ostalaritzan | Ordizian bezala, taberna barrura haren edukierari dagozkion pertsonen erdiak sar daitezke gehienez ere, barran ezingo da kontsumitu eta ostatuek itxita egon beharko dute 23:30erako. | Eibarren, Tolosan eta Zarautzen neurri murriztaileak ezarriko dituzte ostalaritzan. Ordizian bezala, taberna barrura haren edukierari dagozkion pertsonen erdiak sar daitezke gehienez ere, barran ezingo da kontsumitu eta ostatuek itxita egon beharko dute 23:30erako. | Agerraldien ondorioz, Gipuzkoako lau herritan atzera egin dute. Lehenik, Ordizian izan zen, baina, haren ondotik, ostalaritzan neurri murriztaileak hartu dituzte Eibarren, Tolosan eta Zarautzen. Taberna barrura, gehienez, haren edukierari dagozkion pertsonen erdiak sar daitezke, barran ezingo da kontsumitu eta ostatuek... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184419/hidrogenoaren-euskal-huba-martxan-jarriko-dute.htm | Ekonomia | Hidrogenoaren Euskal Huba martxan jarriko dute | Petronorrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak abiaraziko dute hidrogenoaren garapen industriala eta teknologikoa bultzatzeko proiektu bat. Abantoko Teknologia parkean zentro bat sortuko dute, eta hara eramango dituzte Petronorren bulego nagusiak. | Hidrogenoaren Euskal Huba martxan jarriko dute. Petronorrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak abiaraziko dute hidrogenoaren garapen industriala eta teknologikoa bultzatzeko proiektu bat. Abantoko Teknologia parkean zentro bat sortuko dute, eta hara eramango dituzte Petronorren bulego nagusiak. | «Bizkaia hidrogenoaren hub (operazio zentro) bihurtzen saiatuko gara, erregai berde eta jasangarri honen nazioarteko erreferente». Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak hala laburbildu du zertarako den Foru Aldundiak eta Petronorrek gaur aurkeztu duten proiektua. Helburua da hidrogenoaren garapen industrial eta tek... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184420/liburuaren-sektoreak-akordio-iraunkorrak-eskatu-dizkie-instituzioei.htm | Kultura | Liburuaren sektoreak «akordio iraunkorrak» eskatu dizkie instituzioei | Sektorea «ataka larrian» dagoela salatu, eta kultura erdigunean jarriko duen eta liburuaren kate osoari eragingo dion neurriak eskatu dituzte: zerga murrizketak eta laguntza handiagoak. Euskal Idazleen Elkarteak, EIZIEk, Editargik, Euskal Editoreen Elkarteak eta Galtzagorri Elkarteak sinatu dute dokumentua. | Liburuaren sektoreak «akordio iraunkorrak» eskatu dizkie instituzioei. Sektorea «ataka larrian» dagoela salatu, eta kultura erdigunean jarriko duen eta liburuaren kate osoari eragingo dion neurriak eskatu dituzte: zerga murrizketak eta laguntza handiagoak. Euskal Idazleen Elkarteak, EIZIEk, Editargik, Euskal Editoreen ... | «Orain ezagutuko duzuen manifestua bost elkarteren artean adostua da, euskararen ekosistematik sortua eta euskararen ekosistemara zuzendua», hasi du agerraldia Pello Eltzaburu Pamielako editore eta Editargi Nafarroako Editoreen Elkarteko kideak, gaur goizean, Donostian. Abiapuntua bistan da: COVID-19ak sortu duen salbu... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184421/eguzkia-su-txikiz-osaturik-dagoela-ikusi-dute-lehen-aldiz.htm | Bizigiro | Eguzkia «su txikiz» osaturik dagoela ikusi dute lehen aldiz | Europako Espazio Agentziako Solar Orbiter zundak izarrari inoizko gertuenetik eginiko irudietan behatu dute fenomenoa. | Eguzkia «su txikiz» osaturik dagoela ikusi dute lehen aldiz. Europako Espazio Agentziako Solar Orbiter zundak izarrari inoizko gertuenetik eginiko irudietan behatu dute fenomenoa. | Europako Espazio Agentziako Solar Orbiter zunda duela hilabete bat heldu zen lehen aldiz Eguzkiaren periheliora, hau da, izarraren inguruko orbitan punturik hurbilenera. Hurbildu ahala, izarrari argazkiak ateratzen aritu zaio, inoizko hurbilenenak. Horiek aztertzean, orain arte ikusi gabeko fenomeno bat behatu dute ast... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184422/euskararen-irakaskuntzaren-kontrako-kolpe-bortitza-salatu-du-biga-baik.htm | Gizartea | Euskararen irakaskuntzaren kontrako kolpe bortitza salatu du Biga Baik | Bordeleko errektoretzak euskara hutsezko esperimentazioen kontra egin izana deitoratu du sail elebiduneko guraso elkarteak, eta murgiltze ereduak euskararen irakaskuntzan dituen onurak berretsi ditu. | Euskararen irakaskuntzaren kontrako kolpe bortitza salatu du Biga Baik. Bordeleko errektoretzak euskara hutsezko esperimentazioen kontra egin izana deitoratu du sail elebiduneko guraso elkarteak, eta murgiltze ereduak euskararen irakaskuntzan dituen onurak berretsi ditu. | Biga Bai eskola publikoko sail elebiduneko guraso elkarteak «fermuki» salatu du Bordeleko errektoretzaren erabakia. Heldu den ikasturtean Hiriburuko (Lapurdi) eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazio proiektu bat abiatzea ukatu du errektoretzak, derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar dela argudiatuta.... |
2020-7-18 | https://www.berria.eus/albisteak/184423/hemeretzi-faseko-paisaia-aldaketa.htm | Bizigiro | Hemeretzi faseko paisaia aldaketa | GR-282a da Euskal Herrian homologatutako ibilbiderik luzeena. 'Artzaintzaren bidea' deitua da: Araba inguratzen duten mendiak zeharkatzen ditu 485 kilometroz. Paisaia aldaketa handiak dauzka. | Hemeretzi faseko paisaia aldaketa. GR-282a da Euskal Herrian homologatutako ibilbiderik luzeena. 'Artzaintzaren bidea' deitua da: Araba inguratzen duten mendiak zeharkatzen ditu 485 kilometroz. Paisaia aldaketa handiak dauzka. | Datu adierazgarri ugariko ibilbidea da GR-282a. Eta denek agerian uzten dute haren tamaina: 485 kilometroko bidea da; bederatzi parke natural zeharkatzen ditu, eta, Hego Euskal Herriko lurralde guztiak ukitzeaz gain, Burgosko probintzian (Espainia) ere sartu-atera egiten du. Batez beste ia zortzi orduko hemeretzi etapa... |
2020-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/184424/elikagaiak-oinez-eroaten-zirenekoa.htm | Bizigiro | Elikagaiak oinez eroaten zirenekoa | Mando gainean, Arabako Errioxatik Bizkaiko kostaldera ardoa saltzera joan, eta, bertan irabazitako diruarekin, arraina erosten zuten merkatariek. Oion eta Bermeo batzen dituen bideari GR38 ibilbidea esaten zaio gaur egun. Zazpi etapa eta 166 kilometro ditu. | Elikagaiak oinez eroaten zirenekoa. Mando gainean, Arabako Errioxatik Bizkaiko kostaldera ardoa saltzera joan, eta, bertan irabazitako diruarekin, arraina erosten zuten merkatariek. Oion eta Bermeo batzen dituen bideari GR38 ibilbidea esaten zaio gaur egun. Zazpi etapa eta 166 kilometro ditu. | Bizkaiko portuko arrantzaleek merkataritza ibilbideak egiten zituzten XV. mendetik XVIII. mendera arte, hau da, barnealdeko lurraldeekin harremanetan aritzen ziren. Barnealdekoek ardoa eramaten zuten kostaldera, eta han arraina hartzen zuten. Bizkaitarrek alderantzizko bidea egiten zuten. Hala sortu zen GR38 ibilbidea ... |
2020-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/184425/sindikatuek-aurrerapausoak-ikusi-dituzte-adegiren-jarreran.htm | Ekonomia | Sindikatuek «aurrerapausoak» ikusi dituzte Adegiren jarreran | Gipuzkoako metalgintzako lan itunaren negoziazioak bide onetik doazela azpimarratu dute aldeek. Enpresaburuen elkarteak %8,8ko soldata igoera eta ultraaktibitate mugagabea proposatu ditu | Sindikatuek «aurrerapausoak» ikusi dituzte Adegiren jarreran. Gipuzkoako metalgintzako lan itunaren negoziazioak bide onetik doazela azpimarratu dute aldeek. Enpresaburuen elkarteak %8,8ko soldata igoera eta ultraaktibitate mugagabea proposatu ditu | Aldeek ohartarazi dute luze jo dezaketela negoziazioek, baina orain artekoari erreparatuz gero, aitortu dute baikorrak izateko motiboak badituztela. Gipuzkoako metalgintzako sindikatuek eta Adegi patronalak hirugarren bilera egin dute ostegun honetan —bigarrena, koronabirusa dela-eta alarma egoera altxa zenetik—, eta d... |
2020-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/184456/langile-bat-hil-da-faltzesen-makina-batek-harrapatuta.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Faltzesen, makina batek harrapatuta | Langileak 58 urte zituen, eta fardelak egiteko makina batek harrapatu du. | Langile bat hil da Faltzesen, makina batek harrapatuta. Langileak 58 urte zituen, eta fardelak egiteko makina batek harrapatu du. | Nafarroako Gobernuak gauerdian jakinarazi duenez, atzo gauean langile bat hil zen Faltzesen (Nafarroa) lan istripu batean. Ezbeharra 21:53ean gertatu zen. Langilea fardel makina batek harrapatu du, zenbait iturriren arabera, aurretik pieza batek buruan jo ostean. Izandako lesioen ondorioz, hil egin da. 58 urte zituen.
... |
2020-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/184457/pcr-probak-egiten-hasi-dira-zarautzen.htm | Gizartea | PCR probak egiten hasi dira Zarautzen | PCR probak egiten hasi dira Zarautzen. | 07:30erako hasi dira Zarauzko Udaleko brigadako langileak eta Osakidetzakoak PCR probak egiteko gunea atontzen anbulatorioaren atzeko aldean. Dozenaka laguni egingo diete gaur proba, eta datozen egunetan ere egiten segitzea espero dute, Osasun Sailaren oharrari erantzunez.
Malekoiko bi taberna daude itxita, eta hor da... | |
2020-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/184458/eraikin-historikoak-izuran.htm | albisteak | Eraikin historikoak Izuran | San Joan Bataiatzailearen eliza, Haranbeltzeko kapera, Latsaga gaztelua eta beste zenbait eraikin eta monumentu historiko daude Izuran. | Eraikin historikoak Izuran. San Joan Bataiatzailearen eliza, Haranbeltzeko kapera, Latsaga gaztelua eta beste zenbait eraikin eta monumentu historiko daude Izuran. | Interesgarria izan daiteke Izuran egun bat igarotzea, herrian eta inguruetan dauden eraikin eta monumentu historikoak ezagutzeko, eta urteetan gorde den ondareaz gozatzeko.
Besteak beste, Latsaga gaztelua, XIII. eta XIV. mendeetan eraikia. Ondoan herriko hilerria dago. Herrian bertan, San Joan Bataiatzailearen eliza d... |
2020-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/184459/kataluniako-buruzagi-presoak-espetxetik-atera-dira-hirugarren-gradua-baliatuta.htm | Mundua | Kataluniako buruzagi presoak espetxetik atera dira, hirugarren gradua baliatuta | Cuixart, Romeva, Junqueras eta Turull izan dira espetxetik ateratzen lehenak. Astelehenera arte ez dira itzuliko kartzelara. | Kataluniako buruzagi presoak espetxetik atera dira, hirugarren gradua baliatuta. Cuixart, Romeva, Junqueras eta Turull izan dira espetxetik ateratzen lehenak. Astelehenera arte ez dira itzuliko kartzelara. | Goizean, 06:55ean, atera dira Lledonerseko espetxetik (Bartzelona) Jordi Cuixart Omniumeko presidentea, Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohia eta Joaquim Forn, Raul Romeva eta Jordi Turull kontseilari ohiak. Ordubete geroago irten dira espetxe berean dauden Josep Rull eta Joaquim Forn kontseilari oh... |
2020-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/184460/arbailako-mendialdean.htm | albisteak | Arbailako mendialdean | Altzürükü herritik abiatuta, txango polita egin daiteke Arbailako mendialdera joateko. | Arbailako mendialdean. Altzürükü herritik abiatuta, txango polita egin daiteke Arbailako mendialdera joateko. | Altzürüküko Urrutia gazteluaren aurrean dagoen aparkalekutik abiatu, eta, baserrien paretik, larre zabalen eta haritz zaharren artean, txango polita egin daiteke Arbailako mendikatera joateko.
Oihanak estaltzen ditu Arbailako mendigunearen bi herenak. Hantxe dago Europako pagadirik ederrenetarikoa, baita aberastasun g... |
2020-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/184462/jean-rene-etxegarai-euskal-elkargoko-lehendakaria-izango-da-beste-sei-urtez.htm | Politika | Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria izango da beste sei urtez | Gaur egin dute lehen biltzarra Ipar Euskal Herriko erakundean. Etxegarai izan da hautagai bakarra. | Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria izango da beste sei urtez. Gaur egin dute lehen biltzarra Ipar Euskal Herriko erakundean. Etxegarai izan da hautagai bakarra. | Ez da sorpresarik izan Euskal Hirigune Elkargoko lehen biltzarrean. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapeza hautagai bakarra izan da lehendakaritzarako, eta bera izendatu dute lehendakari ondoko sei urteetarako Ipar Euskal Herriko erakundea zuzentzeko.
Baionako Lauga kirol gelan egiten ari dira biltzarra, koronabirusare... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.