date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/184976/hiru-euskal-preso-gerturatuko-dituzte-eta-bat-madrilera-lekualdatu.htm
Politika
Hiru euskal preso gerturatuko dituzte, eta bat Madrilera lekualdatu
Raul Angel Fuentes Soto del Realgo kartzelara eramango dutela adierazi dute Espainiako Espetxe Erakundeek, eta Iban Apaolaza, Oihane Baquedano eta Aitor Fresnedo, berriz, Logroñokora.
Hiru euskal preso gerturatuko dituzte, eta bat Madrilera lekualdatu. Raul Angel Fuentes Soto del Realgo kartzelara eramango dutela adierazi dute Espainiako Espetxe Erakundeek, eta Iban Apaolaza, Oihane Baquedano eta Aitor Fresnedo, berriz, Logroñokora.
Espainiako Espetxe Erakundeek Euskal Herrira gerturatuko dituzte Iban Apaolaza, Oihane Baquedano eta Aitor Fresnedo, eta Soto de Realgo (Madril) kartzelara mugituko dute Raul Angel Fuentes. Fuentes Alicante II espetxetik Soto del Realgo kartzelara (Madril) lekualdatuko dute; Apaolaza, Granadatik Logroñora; eta Baquedan...
2020-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/184977/ghk-k-erraustegia-kudeatzen-duen-enpresa-zigortu-du-maiatzeko-isuria-dela-eta.htm
Gizartea
GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresa zigortu du, maiatzeko isuria dela eta
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak jakinarazi du Ekondakin enpresak hiru arau hauste egin zituela eta, orotara, 45.000 euroko isuna ezarri diola
GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresa zigortu du, maiatzeko isuria dela eta. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak jakinarazi du Ekondakin enpresak hiru arau hauste egin zituela eta, orotara, 45.000 euroko isuna ezarri diola
Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) azpiko Arkaitzerreka errekastoan maiatzaren hasieran gertatutako isuri bat dela eta —arrain ugari hil zituen—, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren batzarrak erabaki du azpiegitura kudeatzen duen Ekondakin enpresa zigortzea. GHK-k osatutako txosten juridikoen arabera, hiru arau ...
2020-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/184978/udan-enplegu-erregulazioan-diren-langileen-soldatak-osatuko-ditu-nafarroako-gobernuak.htm
Ekonomia
Udan enplegu erregulazioan diren langileen soldatak osatuko ditu Nafarroako Gobernuak
Onuradunek gehienez 450 euro jasoko dituzte, ordainketa bakarrean, urrian. 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileentzat da laguntza, edo familiako diru sarrerak ez direnean 40.000 euro baino gehiago.
Udan enplegu erregulazioan diren langileen soldatak osatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Onuradunek gehienez 450 euro jasoko dituzte, ordainketa bakarrean, urrian. 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileentzat da laguntza, edo familiako diru sarrerak ez direnean 40.000 euro baino gehiago.
Nafarroakoa Gobernuak ere osatuko ditu udako hiru hilabeteotan aldi baterako enplegu erregulazioan dauden langileen soldatak. Osagarria jasoko dute 20.000 eurotik beherako soldata oinarria duten langileek, edo familiako diru sarrerak 40.000 eurotik beherakoak direnean. Onuradunek gehienez 450 euro jasoko dute —hilero 1...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/184979/hegemoniaren-gakoak-aztergai.htm
Politika
Hegemoniaren gakoak aztergai
Trantsizioaren ostean, zentraltasun handia eskuratu zuen EAJk euskal politikagintzan, eta, 40 urte baino gehiago igaro diren arren, horri eusten dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusietan.
Hegemoniaren gakoak aztergai. Trantsizioaren ostean, zentraltasun handia eskuratu zuen EAJk euskal politikagintzan, eta, 40 urte baino gehiago igaro diren arren, horri eusten dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusietan.
Zaila da azken mendeko euskal politikagintza ulertzea EAJrik gabe. Eta, batez ere, 1980ko hamarraldiaren hasieran Hego Euskal Herriko egitura instituzionala finkatuta gelditu zenetik EAJk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lortu duen hegemonia politika zientzien argitara aztertzeko moduko fenomenoa da: 2009tik 2012ra Patxi...
2020-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/184980/iruneko-udalaren-sare-sozialek-elebidunak-izan-behar-dute-administrazio-auzitegiaren-arabera.htm
Gizartea
Iruñeko Udalaren sare sozialek elebidunak izan behar dute, Administrazio Auzitegiaren arabera
Iruñeko Udalak sare sozialetan euskara eta gaztelania bereizteko erabakia hartu zuen, baina Nafarroako Administrazio Auzitegiak adierazi du «legearen aurkakoa» dela bereizketa.
Iruñeko Udalaren sare sozialek elebidunak izan behar dute, Administrazio Auzitegiaren arabera. Iruñeko Udalak sare sozialetan euskara eta gaztelania bereizteko erabakia hartu zuen, baina Nafarroako Administrazio Auzitegiak adierazi du «legearen aurkakoa» dela bereizketa.
Enrique Maia Iruñeko alkateak euskara eta gaztelania sare sozialetan bereizteko erabakia hartu zuen. EH Bilduk horren aurkako helegitea aurkeztu, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi du Maiaren taldeak hartutako erabakia. Izan ere, Auzitegiaren arabera, «legearen aurkakoa» da gaztelania eta euskar...
2020-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/184981/cafek-35-milioi-euro-galdu-ditu-lehenengo-seihilekoan.htm
Ekonomia
CAFek 35 milioi euro galdu ditu lehenengo seihilekoan
Urtea amaitu baino lehen berreskuratu nahi du galdutakoa. Bederatzi kontratu berri sinatu ditu, baina %12 gutxiago saldu du: iaz baino 149 milioi euro gutxiago. COVID-19agatik produkzioa gelditu behar izan zuen aste batzuez eta hainbat herrialdetan dituen mantentze zerbitzuak eten.
CAFek 35 milioi euro galdu ditu lehenengo seihilekoan. Urtea amaitu baino lehen berreskuratu nahi du galdutakoa. Bederatzi kontratu berri sinatu ditu, baina %12 gutxiago saldu du: iaz baino 149 milioi euro gutxiago. COVID-19agatik produkzioa gelditu behar izan zuen aste batzuez eta hainbat herrialdetan dituen mantentze...
COVID-19ak gogor jo du CAFen ere. Urte hasiera txarra izan du; bereziki, martxotik ekainera. Pandemiaren eraginez, salmentak nabarmen murriztu ditu Gipuzkoako tren ekoizleak. Iazko lehen seihilekoan izandakoekin konparatuta, %12 gutxiago saldu du: 149 milioi euro gutxiago. 35 milioi euroko galera orokorra izan du. Aurr...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/184982/pertsianaren-zama.htm
Ekonomia
Pertsianaren zama
Diru galerekin hasten dute eguna langile autonomoek, negozioa irekitze hutsak gastu batzuk dakartzalako, baina irabazirik izango duten segurtasunik ez. Udazken gogorra datorkielakoan daude
Pertsianaren zama. Diru galerekin hasten dute eguna langile autonomoek, negozioa irekitze hutsak gastu batzuk dakartzalako, baina irabazirik izango duten segurtasunik ez. Udazken gogorra datorkielakoan daude
Autonomoen soldatari buruz hitz egiteko asmoa aipatu orduko, irribarrea atera zaio Juan Carlos Ekiza Nafarroako Langile Autonomoen Elkarteko (ATA) lehendakariari: «Grazia egin dit soldata eta autonomo esaldi berean entzuteak. Guk jakin dezakegun bakarra da pertsiana altxatzea zenbat kostako zaigun; hortik aurrerako den...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/184983/joan-mari-torrealdairen-arabera.htm
Gizartea
Joan Mari Torrealdairen arabera
Azkeneko urteetan makina bat sari, omen eta aitortza jaso zituen Joan Mari Torrealdaik. Bere ideiak solas gozoan aurkezteko eta mezu sendo bezain argiak plazaratzeko baliatu zituen aukera horiek.
Joan Mari Torrealdairen arabera. Azkeneko urteetan makina bat sari, omen eta aitortza jaso zituen Joan Mari Torrealdaik. Bere ideiak solas gozoan aurkezteko eta mezu sendo bezain argiak plazaratzeko baliatu zituen aukera horiek.
Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa aurkeztu zutenean, 2016an, lau ideia edo lezio argi utzi nahi izan zituen Joan Mari Torrealdaik. Bat: ezina ekinez egiten dela. Bi: lanak asko dezakeela. Hiru: herri ekimenak indar ikaragarria duela. Eta lau: hizkuntzak identitate indar handia duela, baina identitatea ez dela ...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/184992/josu-urrutikoetxea-atera-da-espetxetik.htm
Politika
Josu Urrutikoetxea atera da espetxetik
Herritar batek Paris erdigunean utzitako etxea izanen du obligaziozko bizilekua, eta ordutegi jakin bat errespetatu beharko du. Ez da Frantziako Estatutik ateratzen ahalko.
Josu Urrutikoetxea atera da espetxetik. Herritar batek Paris erdigunean utzitako etxea izanen du obligaziozko bizilekua, eta ordutegi jakin bat errespetatu beharko du. Ez da Frantziako Estatutik ateratzen ahalko.
Gaur 10:40 aldera atera da Josu Urrutikoetxea Parisko La Sante presondegitik. Laure Heinich abokatuarekin batera atera da, auto beltz batean, espetxeko atarian bilduriko komunikabide ugariren aurrean. Atzo arratsean jakinarazi zuen Parisko Dei Auzitegiko instrukzio ganberako epaileak euskal presoa libre utziko zutela....
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185017/siemens-gamesak-805-milioi-euroren-galerak-izan-ditu-urritik.htm
Ekonomia
Siemens Gamesak 805 milioi euroren galerak izan ditu urritik
Koronabirusaren pandemiarekin zuzenean lotuta daude horietatik 149 milioi euro. Berregituratze prozesu batean murgilduta dago konpainia, eta berriz azpimarratu du «saihetsezina» dela Agoizko (Nafarroa) lantegiaren itxiera.
Siemens Gamesak 805 milioi euroren galerak izan ditu urritik. Koronabirusaren pandemiarekin zuzenean lotuta daude horietatik 149 milioi euro. Berregituratze prozesu batean murgilduta dago konpainia, eta berriz azpimarratu du «saihetsezina» dela Agoizko (Nafarroa) lantegiaren itxiera.
Siemens Gamesa etengabe ari da galerak pilatzen. Haize erroten enpresak gaur eman du urritik ekainera izan dituen emaitzen berri, eta kezkagarria da datua: 805 milioi euroren galerak izan ditu, horietatik 149 milioi koronabirusaren pandemiak zuzenean sortutako arazoei lotuak. Ez horregatik bakarrik; Indiako eta Mexiko...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185018/eraso-transfobo-eta-arrazista-bat-salatu-dute-gasteizen.htm
Gizartea
Eraso transfobo eta arrazista bat salatu dute Gasteizen
Emakume transexual bat jipoitu eta iraindu dutela salatu du Ikusgunek
Eraso transfobo eta arrazista bat salatu dute Gasteizen. Emakume transexual bat jipoitu eta iraindu dutela salatu du Ikusgunek
Ikusgune Gasteizko LGTIBI+fobiaren aurkako behatokiak salatu du emakume transexual batek eraso bat pairatu zuela uztailaren 21ean, Sansomendi auzoan. Pertsona batek eraso egin zion: jipoitu egin zuen, irain arrazistak esaten zizkion bitartean. Ertzaintzarengana jo zuen biktimak, eta salaketa bat ipini zuen. Ikusgunet...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185019/nafarroak-bere-defizit-helburua-handitzea-adostu-du-madrilekin.htm
Ekonomia
Nafarroak bere defizit helburua handitzea adostu du Madrilekin
Irailean berrikusiko dute, egoera ekonomikoaren arabera. Orain arte, %0an zegoen, eta, orain, %2,3 izango da. Egoera berrikusteko, Eusko Jaurlaritzak biltzeko deia egin dio Espainiako Gobernuari.
Nafarroak bere defizit helburua handitzea adostu du Madrilekin. Irailean berrikusiko dute, egoera ekonomikoaren arabera. Orain arte, %0an zegoen, eta, orain, %2,3 izango da. Egoera berrikusteko, Eusko Jaurlaritzak biltzeko deia egin dio Espainiako Gobernuari.
Nafarroako eta Espainiako gobernuek akordio bat lortu dute defizit helburu berri bat ezartzeko: % 2,3. Nafarroaren kasuan, %0 zen. Gainera, asteazken arratsaldean adostutakoaren arabera, datozen asteetan berrikus dezakete kopuru hori, «egoera ekonomikoak» hala eskatzen badu. Zehazki, irailean aztertuko dute berriro ego...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185020/gure-esku-k-laquoatsekabezraquo-hartu-du-urkulluk-laquoelementu-tentsionatzaileraquo-deitu-izana.htm
Politika
Gure Esku-k «atsekabez» hartu du Urkulluk «elementu tentsionatzaile» deitu izana
Gizarte mugimenduaren «ikuskera distortsionatua» edukitzea aurpegiratu dio mugimenduak lehendakariari, eta euren egitasmoa «aurrez aurre» azaltzea eskaini diote.
Gure Esku-k «atsekabez» hartu du Urkulluk «elementu tentsionatzaile» deitu izana. Gizarte mugimenduaren «ikuskera distortsionatua» edukitzea aurpegiratu dio mugimenduak lehendakariari, eta euren egitasmoa «aurrez aurre» azaltzea eskaini diote.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduak ohar bat plazaratu du, Urkullu lehendakariaren gutuna dela-eta izenburukoa. BERRIAk atzo nabarmendu zituen lehendakariak Espainiako gobernuburuei bidalitako mezuetan gizarte dinamikari eginiko aipuak. Horietan, besteak beste, dinamika bera «elementu tentsionatzaile...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185021/agoizko-langileek-24-orduko-itxialdia-egingo-dute.htm
Ekonomia
Agoizko langileek 24 orduko itxialdia egingo dute
Alde Zaharreko San Lorentzo elizan egingo dute 24 orduko itxialdia eta baraualdia. Ohartarazi dute ez dutela lantegiaren itxiera erraztuko eta «amaierara arte» borrokatuko direla. Konpainiako buruak ziurtatu du ixteko erabakiak ez duela «atzera-bueltarik».
Agoizko langileek 24 orduko itxialdia egingo dute. Alde Zaharreko San Lorentzo elizan egingo dute 24 orduko itxialdia eta baraualdia. Ohartarazi dute ez dutela lantegiaren itxiera erraztuko eta «amaierara arte» borrokatuko direla. Konpainiako buruak ziurtatu du ixteko erabakiak ez duela «atzera-bueltarik».
Siemens Gamesaren Agoizko fabrikako (Nafarroa) langile talde batek 24 orduko itxialdia hasi du Iruñeko San Lorentzo elizan, eta, denbora horretan, baraualdia egingo dute mobilizazioan parte hartuko dutenek. «Ekainaren 30ean izan genuen lantegia ixteko asmoaren berri; ordutik, erabakia iraultzeko asmoz antolatu gara», a...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185022/euskarazko-bi-film-lehiatuko-dira-zinemaldiko-zuzendari-berriak-sailean.htm
Kultura
Euskarazko bi film lehiatuko dira Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean
David Perez zuzendariaren Ane eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak proiektatuko dituzte jaialdian. Marina Palacio eta Laida Lertxundi euskal zinemagileen lanak ere programatuko dituzte, eta Euskal Herrian kokatutako Akelarre filma eta Patria telesaila ere emango dituzte Sail Ofizialean.
Euskarazko bi film lehiatuko dira Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean. David Perez zuzendariaren Ane eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak proiektatuko dituzte jaialdian. Marina Palacio eta Laida Lertxundi euskal zinemagileen lanak ere programatuko dituzte, eta Euskal Herrian kokatutako Akelarre filma eta Patria telesaila ...
Ez da jaialdiko sail nagusia, baina bai nagusietako bat, eta lehiaketaren parte ere bada. Beren lehen edo bigarren pelikula luzea filmatu duten zinemagileen filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak atala, eta euskarazko bi film ikusi ahalko dira aurten. David Perez bilbotarraren Ane izango da bi pel...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185023/verterrek-ustekabeko-luizia-gertatu-eta-biharamunean-baloratu-behar-zuen-zabortegiko-pitzadurei-buruzko-txostena.htm
Gizartea
Verterrek «ustekabeko» luizia gertatu eta biharamunean baloratu behar zuen zabortegiko pitzadurei buruzko txostena
Zabortegia kudeatzen duen enpresaren arabera, teknikariek egoera «ezohiko bat» atzeman zuten azpiegituran, baina iruditzen zitzaien ez zegoela «berehala amiltzeko zantzurik».
Verterrek «ustekabeko» luizia gertatu eta biharamunean baloratu behar zuen zabortegiko pitzadurei buruzko txostena. Zabortegia kudeatzen duen enpresaren arabera, teknikariek egoera «ezohiko bat» atzeman zuten azpiegituran, baina iruditzen zitzaien ez zegoela «berehala amiltzeko zantzurik».
Joan den otsailaren 3an pitzadurak atzeman zituzten Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Hortaz, Verter Reycling 2002 SM enpresak, azpiegitura kudeatzen duenak, txosten bat enkargatu zien, bai topografia etxe bati, bai Geyser-i, zabortegiaren ikuskatze teknikoa egiten duen ingeniaritza enpresari. Verterrek berri agentzia ...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185024/145-kasu-atzeman-dituzte-bizkaian-azken-orduetan.htm
Gizartea
145 kasu atzeman dituzte Bizkaian azken orduetan
Hego Euskal Herrian 265 kasu izan dira guztira.
145 kasu atzeman dituzte Bizkaian azken orduetan. Hego Euskal Herrian 265 kasu izan dira guztira.
Azken orduetan 265 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian: alarma egoera kendu zenetik detektatu den kopururik handiena. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, ordea, ez du uste egoera larria denik: "Azken egunetako intzidentzia egonkortzen ari dela dirudi, baina gaurkoaren moduko zerra hortzak daude". K...
2020-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/185025/leku-itxiak.htm
Kultura
Leku itxiak
Emma Pedreira (Coruña, Galizia, 1978) idazlea eta filologoa da. Hamarretik gora poesia liburu emanak ditu. Azkenak, O libro das mentiras (2012), s/t (2015) eta Antídoto (2018). Espainiako Kritika saria jaso zuen duela bi urte, galegozko narratiba sailean, Bibliópatas e fobólogos-ekin. Xerais saria ere jaso zuen 2018an,...
Leku itxiak. Emma Pedreira (Coruña, Galizia, 1978) idazlea eta filologoa da. Hamarretik gora poesia liburu emanak ditu. Azkenak, O libro das mentiras (2012), s/t (2015) eta Antídoto (2018). Espainiako Kritika saria jaso zuen duela bi urte, galegozko narratiba sailean, Bibliópatas e fobólogos-ekin. Xerais saria ere jaso...
Mando baten gainean etorri zen, eta marmarrean eta puzka hartu zuten auzokoek segituan: hara, zera pentsatuko du Pazos de Ulloan dagoela! Eta ohartu gabe brusak zimurtzen zitzaizkien biei batera bularren gainean, eta hara eta bo eta kaka eta begira, mando arrearen lasterraldi traketsak eman zien atentzioa, eta mando ga...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185026/josu-urrutikoetxea-laquoberanduraquo-askatu-dutela-ohartarazi-du-sortuk.htm
Politika
Josu Urrutikoetxea «berandu» askatu dutela ohartarazi du Sortuk
Gaur goizean gelditu da aske Urrutikoetxea, eta erreakzio sorta izan da ordutik. EH Baik eta EH Bilduk txalotu egin dute erabakia, baina salatu dute «mendeku gosea» agerian gelditu dela. Biktimen elkarteek gogor kritikatu dute Urrutikoetxea aske gelditzea. Grande-Marlaskak "estradizioaren zain" dagoela adierazi du.
Josu Urrutikoetxea «berandu» askatu dutela ohartarazi du Sortuk. Gaur goizean gelditu da aske Urrutikoetxea, eta erreakzio sorta izan da ordutik. EH Baik eta EH Bilduk txalotu egin dute erabakia, baina salatu dute «mendeku gosea» agerian gelditu dela. Biktimen elkarteek gogor kritikatu dute Urrutikoetxea aske gelditzea...
Josu Urrutikoetxea gaur atera da Parisko La Sante presondegitik. Erreakzio asko sortu dira, eta alderdi politiko, eragile sozial, nahiz politika arloko jende ugarik hitz egin dute gaiaz. EH Baik eta EH Bilduk agiri bateratua argitaratu dute. Gaurko albisteak poztu egin dituen arren, espetxean igaro duen denbora salatu...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185027/pasaiako-portuko-presidenteak-dimisioa-eman-du.htm
Ekonomia
Pasaiako portuko presidenteak dimisioa eman du
«Autonomia falta» eta «presio mediatikoa» argudiatu ditu Felix Garziandiak. Azpimarratu du portuaren etorkizuna ziurtatuta dagoela.
Pasaiako portuko presidenteak dimisioa eman du. «Autonomia falta» eta «presio mediatikoa» argudiatu ditu Felix Garziandiak. Azpimarratu du portuaren etorkizuna ziurtatuta dagoela.
Felix Garziandia Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteak dimisioa eman du, «autonomia falta nabarmena» argudiatuta. Dimisio horri Cesar Salvador portuko zuzendariarena gehitu behar zaio; uztailaren 17an egindako batzarrean jakinarazi zuen. Garziandiak ostegun honetan eman du bere erabakiaren berri, gutun baten bid...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185028/perseverance-ibilgailua-marterako-bidean-bizi-arrastoen-bila.htm
Bizigiro
'Perseverance' ibilgailua Marterako bidean, bizi arrastoen bila
Gaur hasi da NASAren Mars 2020 misioaren bidaia, Marten inoiz bizirik izan den aztertzeko. AVS euskal enpresak eta EHUk lagundu dute egitasmoan.
'Perseverance' ibilgailua Marterako bidean, bizi arrastoen bila. Gaur hasi da NASAren Mars 2020 misioaren bidaia, Marten inoiz bizirik izan den aztertzeko. AVS euskal enpresak eta EHUk lagundu dute egitasmoan.
Gaur hasi da NASAren Mars 2020 misioaren bidaia. Perseverance ibilgailua bidali dute Martera, han inoiz bizirik izan den aztertzeko. Ibilgailua 07:50ean jaurti dute, Cañaveral lurmuturretik (Florida, AEB). 500 milioi kilometrotik gora egin beharko ditu, Marten 2021eko otsailaren 18an lurreratu arte. 2026. urtean itzuli...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185029/eukaliptoaren-landatzeak-ondorio-larriak-sor-ditzake-ingurumenean.htm
Gizartea
Eukaliptoaren landatzeak «ondorio larriak» sor ditzake ingurumenean
Eusko Legebiltzarrak 2018an hizpidera ekarri zuen ea eukaliptoa espezie inbaditzailetzat hartu behar den, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, ikergai horri helduta, eskatu zuen ikerketa bat martxan jartzea.
Eukaliptoaren landatzeak «ondorio larriak» sor ditzake ingurumenean. Eusko Legebiltzarrak 2018an hizpidera ekarri zuen ea eukaliptoa espezie inbaditzailetzat hartu behar den, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, ikergai horri helduta, eskatu zuen ikerketa bat martxan jartzea.
Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak elkarlanean aritu dira, eta, ikerketa txostenak adierazi duenez, ondorio nagusia da eukaliptoaren landatzeak ondorio larriak sor ditzakeela ingurumenean. Zuhaitz mota honen eraginak zeintzuk izan daitezkeen ikertzeko, ehundik gora lan zientifiko azt...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185030/kutxabankek-1376-milioi-irabazi-ditu-lehen-seihilekoan.htm
Ekonomia
Kutxabankek 137,6 milioi irabazi ditu lehen seihilekoan
Onartu du koronabirusaren krisiak arazoak sor ditzakeela maileguen ordainketan, eta 187,3 milioi baztertu ditu kalte posibleak estaltzeko.
Kutxabankek 137,6 milioi irabazi ditu lehen seihilekoan. Onartu du koronabirusaren krisiak arazoak sor ditzakeela maileguen ordainketan, eta 187,3 milioi baztertu ditu kalte posibleak estaltzeko.
Koronabirusak gorriz tindatu ditu enpresa gehienen kontuak, baina ez guztienak. Irabaziei eutsi dieten gutxienetako bat Kutxabank da. Urteko lehen seihilekoan 137,6 milioi euro irabazi ditu. Horrek ez du esan nahi krisiak ez dionik kalterik egin: iazko tarte horretan 60 milioi gehiago irabazi zituen. Mozkinak %30 txiki...
2020-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/185031/bazterreko-eztenak.htm
Kultura
Bazterreko eztenak
Paradoxikoki, bidea beren kasa egiteak bilakatzen ditu bidaide Begoña del Teso zinema kritikaria eta Asisko Urmeneta marrazkilaria. Biek maite dute bazterra, eta zorrotz daukate biek eztena. Aspaldikoa dute laguntasun harremana, eta pandemiari buruzko bideo sorta batek batu ditu azkenekoz.
Bazterreko eztenak. Paradoxikoki, bidea beren kasa egiteak bilakatzen ditu bidaide Begoña del Teso zinema kritikaria eta Asisko Urmeneta marrazkilaria. Biek maite dute bazterra, eta zorrotz daukate biek eztena. Aspaldikoa dute laguntasun harremana, eta pandemiari buruzko bideo sorta batek batu ditu azkenekoz.
Erudizio, pasadizo eta burutazio oihan trinko baten parekoa da Asisko Urmenetaren eta Begoña del Tesoren arteko solasaldi bat: behin sartuz gero, zail da ateratzea. Grabagailua martxan jartzerako, aspaldi hasia da marrazkilariaren eta zinema kritikariaren arteko solasa Miarritzen (Lapurdi), Plaza Berri ostatuko terraza...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185032/hendaiako-danborrada-parekideak-jasoko-du-hondarribia-berdintasun-hiria-saria.htm
Gizartea
Hendaiako danborrada parekideak jasoko du Hondarribia Berdintasun Hiria saria
Sari banaketa irailaren hasieran izango da. Epaimahaiak azpimarratu du Hendaiako danborrada parekideak «herritarren arteko berdintasuna» bermatzen duela.
Hendaiako danborrada parekideak jasoko du Hondarribia Berdintasun Hiria saria. Sari banaketa irailaren hasieran izango da. Epaimahaiak azpimarratu du Hendaiako danborrada parekideak «herritarren arteko berdintasuna» bermatzen duela.
Aurtengo Hondarribia Berdintasun Hiria saria Hendaiako danborrada parekideak jasoko duela jakinarazi du gaur Jaizkibel konpainia parekideak. Epaileek azpimarratu dute Hendaiakoa danborrada parekidea izan dela hasieratik, «herritarren arteko berdintasuna» bermatu duela, eta «edozein bazterkeriari debekuak» jarri dizkiol...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185033/begona-del-teso.htm
Begoña del Teso
Begoña del Teso.
Ez du bokazioaren mitoa maite. Zinema kritikari eta kazetari lanak egiten ditu hala BERRIA egunkarian nola euskarazko zein gaztelerazko beste hainbat hedabidetan, baina, dioenez, izan zitekeen bestela ere. «Idazten dut, ba, gure eskola publikoko zuzendari faxista haietako batek, egun batez, 'la niña escribe bien' esan ...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185034/asisko-urmeneta.htm
Asisko Urmeneta
Asisko Urmeneta.
Izaki, haren hitzetan, «preteknologikoa». Irudigile, gidoigile, kultur eragile, zinemagile eta ilustratzaile aritutakoa da, halere, eta Euskal Herriko marrazkilaririk emankorrenetako eta ezaguterrazenetako bat da. Korrok eta Napartheid fanzineetan hasi zuen ibilbidea, hamaika kolaborazio egin ditu prentsarako zein tele...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185035/astelehenetik-aurrera-maskara-nahitezkoa-izango-da-miarritzen.htm
Gizartea
Astelehenetik aurrera maskara nahitezkoa izango da Miarritzen
Maider Aroztegi Miarritzeko auzapezak atzo jakinarazi zuen neurria, eta astelehenetik aurrera egongo da indarrean. Hondartza nagusia, gainera, 22:00etatik 06:00ak arte itxiko dute.
Astelehenetik aurrera maskara nahitezkoa izango da Miarritzen. Maider Aroztegi Miarritzeko auzapezak atzo jakinarazi zuen neurria, eta astelehenetik aurrera egongo da indarrean. Hondartza nagusia, gainera, 22:00etatik 06:00ak arte itxiko dute.
Maider Aroztegi Miarritzeko (Lapurdi) auzapezak atzo jakinarazi zuen astelehenetik aurrera maskara derrigorrezkoa izango dela hirian, eta Lapurdiko beste hirietako alkateei neurri bera hartzeko eskatu die. Horrez gain, jakinarazi du hondartza nagusia 22:00etatik 06:00ak arte itxita egongo dela; izan ere, azken asteetan...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185036/gestampek-ere-kaleratzeak-iragarri-ditu.htm
Ekonomia
Gestampek ere kaleratzeak iragarri ditu
Autoen sektoreko multinazionalak hamaika lantoki ditu Euskal Herrian.
Gestampek ere kaleratzeak iragarri ditu. Autoen sektoreko multinazionalak hamaika lantoki ditu Euskal Herrian.
Tubacexek, Aernnovak eta ITPk osatutako zerrendari beste bat gehituko zaio agian aurki: Gestamp. Haiek bezala, lantaldean «doikuntzak» egingo dituela iragarri du Bizkaian sortutako autogintzako multinazionalak. Ez du zehaztu non izango diren kaleratzeak, soilik Europa mendebaldean eta Amerikan lanpostuak gutxituko ditu...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185039/salvini-epaitzeko-baimena-eman-dute-open-arms-blokeatzeagatik.htm
Mundua
Salvini epaitzeko baimena eman dute, 'Open Arms' blokeatzeagatik
Zortzi botoren aldea egon da Italiako Senatuko bozketan. «Pertsonen bahiketa» egozten diote Legako buruari, salbamenduontziaren lehorreratzea hogei egunez debekatzeagatik.
Salvini epaitzeko baimena eman dute, 'Open Arms' blokeatzeagatik. Zortzi botoren aldea egon da Italiako Senatuko bozketan. «Pertsonen bahiketa» egozten diote Legako buruari, salbamenduontziaren lehorreratzea hogei egunez debekatzeagatik.
«[Matteo] Salvinik ez zuen interes publikoaren alde egin», esan du gaur Matteo Renzi Italia Bizirik alderdiko buruak Italiako Senatuan. Senatuak erabaki behar zuen Lega eskuin muturreko alderdiaren buruaren aurkako beste epaiketa bat baimendu ala ez, gaurko kasuan Open Arms ontziaren lehorreratzea blokeatzeagatik. 149 ...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185040/historikoki-eajren-dohainik-behinena-unean-uneko-egoerara-egokitzen-jakitea-izan-da.htm
Politika
«Historikoki, EAJren dohainik behinena unean uneko egoerara egokitzen jakitea izan da»
EAJren EBBren lehendakariaren arabera, ezker abertzalearekin orain duten harremana «txarra» da; «agian belaunaldi berri batek etorri beharko du konpondu ahal izateko», esan du.
«Historikoki, EAJren dohainik behinena unean uneko egoerara egokitzen jakitea izan da». EAJren EBBren lehendakariaren arabera, ezker abertzalearekin orain duten harremana «txarra» da; «agian belaunaldi berri batek etorri beharko du konpondu ahal izateko», esan du.
Sabin Etxean hartu du BERRIA Andoni Ortuzar EAJren EBBko lehendakariak (Abanto, Bizkaia, 1962). Ez da ohiko elkarrizketa izan: EAJren 125. urteurrena kari, egunean eguneko jarduera politikoa alde batera utzi eta arnasa luzeagoko gaiak jorratu ditu burukide jeltzaleak. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak e...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185041/sua-piztu-da-angeluko-basoan.htm
Gizartea
Sua piztu da Angeluko basoan
Xibertako pinudiak su hartu du arratsaldean, eta hogei hektarea baino gehiago erre dira. Suhiltzaileak lanean ari dira, eta inguruko etxeak hustu dituzte.
Sua piztu da Angeluko basoan. Xibertako pinudiak su hartu du arratsaldean, eta hogei hektarea baino gehiago erre dira. Suhiltzaileak lanean ari dira, eta inguruko etxeak hustu dituzte.
Ostegun arratsaldean, ke beltza zabaldu da Angelun (Lapurdi). Sute bat piztu da Xibertako basoan, Atturri ibaiaren bokaletik gertu. Suhiltzaileak lanean ari dira, eta Blancpignon auzoko herritarrak handik kanporatu dituzte. Sua etxeetatik oso gertu dago. Suhiltzaileek ura botatzen duen hegazkin bat eraman dute garrak ...
2020-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/185042/hilaren-18an-bilboko-backampstage-diskotekan-egon-zirenei-pcr-proba-egiteko-eskatu-diete.htm
Gizartea
Hilaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenei PCR proba egiteko eskatu diete
Ostiralean egingo dituzte probak, Basurtuko ospitalearen kanpo aldean jarritako karpa batean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak eskatu dute (0034) 946-00 66 66 telefono zenbakira deitzeko ordua hartzeko.
Hilaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenei PCR proba egiteko eskatu diete. Ostiralean egingo dituzte probak, Basurtuko ospitalearen kanpo aldean jarritako karpa batean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak eskatu dute (0034) 946-00 66 66 telefono zenbakira deitzeko ordua hartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak mezu bat argitaratu du pertsona talde jakin batentzat: uztailaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenei eskatu die PCR proba egiteko, koronabirusaz kutsatu diren ala ez jakiteko. Transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea da haien helburua. Eskatu diete (0034) ...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185075/hamasei-ospitaleratu-angeluko-sutearen-eraginez.htm
Gizartea
Hamasei ospitaleratu Angeluko sutearen eraginez
Ehun hektarea inguru erre dira, eta dozenaka lagunek etxetik kanpo pasatu dute gaua.
Hamasei ospitaleratu Angeluko sutearen eraginez. Ehun hektarea inguru erre dira, eta dozenaka lagunek etxetik kanpo pasatu dute gaua.
Angeluko (Lapurdi) Xiberta auzoko oihanak su hartu zuen atzo arratsaldean, eta, beroaren, lehortearen eta haizearen ondorioz, garrak inguruko etxeetaraino zabalduak ziren atzo iluntzerako, baita ke hodei handiak ere. Suteak basoaren zati handi bat kiskali du, ehun hektarea inguru —beste 65 ere kaltetu ditu—, Pirinio At...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185076/26ko-defizit-muga-adostu-dute-jaurlaritzak-eta-madrilek.htm
Ekonomia
%2,6ko defizit muga adostu dute Jaurlaritzak eta Madrilek
Aldundiek ere aukera izango dute aurten defizita izateko. Iraileko bilera batean finkatuko dute prozedura.
%2,6ko defizit muga adostu dute Jaurlaritzak eta Madrilek. Aldundiek ere aukera izango dute aurten defizita izateko. Iraileko bilera batean finkatuko dute prozedura.
Hamarren gutxi batzuek egin dute aldea. Ostegunean, Nafarroako Gobernuak Espainiakoarekin bezperan hitzartutako defizitaren muga, BPGaren %2,3koa, ez zitzaion «nahikoa» iruditu Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuari. Haren gobernuak, berriz, %2,6ko muga lotu du Madrilekin, baina beste konpromiso bat ere e...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185077/eibarrek-kontratua-berritu-die-mendilibarri-eta-garagarzari.htm
Kirola
Eibarrek kontratua berritu die Mendilibarri eta Garagarzari
Beste urtebeterako da akordioa. De Blasik, berriz, ez du taldean jarraituko.
Eibarrek kontratua berritu die Mendilibarri eta Garagarzari. Beste urtebeterako da akordioa. De Blasik, berriz, ez du taldean jarraituko.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak beste urtebetez jarraituko du Eibarren. Talde armaginak komunikatu baten bidez eman du albistearen berri. Beraz, Zaldibarko entrenatzaileak bosgarren denboraldia egingo du jarraian. Orain arte, 207 aldiz zuzendu du Eibar lehen mailan: 68 partida irabazi, 54 berdindu eta 85 galdu dit...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185078/nafarroako-ekonomia-156-jaitsi-da-urteko-bigarren-hiruhilekoan.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomia %15,6 jaitsi da urteko bigarren hiruhilekoan
Urte arteko tasan %18,8koa da uzkurtzea.
Nafarroako ekonomia %15,6 jaitsi da urteko bigarren hiruhilekoan. Urte arteko tasan %18,8koa da uzkurtzea.
«Ekonomiari jotako ukabilkada izugarria da, aurrekorik gabekoa, duela hilabete batzuk aurreikusitakoa baino handiagoa». Hitz horiek erabili ditu eguerdian Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak. Izan ere, bigarren hiruhilekoz jarraian atzera egin du barne produktu gordinak, eta inoiz ikusi gabeko moduan,...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185079/beste-292-kasu-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 292 kasu Hego Euskal Herrian
Azken orduetan 162 kasu atzeman dituzte Bizkaian, 48 Nafarroan, 49 Gipuzkoan, eta 29 Araban. Zabalburuko ertzain etxea ireki egin dute berriro, desinfektatuta. Zizurkilgo bi eraikinetako bizilagunek negatibo eman dute PCR proban.
Beste 292 kasu Hego Euskal Herrian. Azken orduetan 162 kasu atzeman dituzte Bizkaian, 48 Nafarroan, 49 Gipuzkoan, eta 29 Araban. Zabalburuko ertzain etxea ireki egin dute berriro, desinfektatuta. Zizurkilgo bi eraikinetako bizilagunek negatibo eman dute PCR proban.
Azken orduotan beste 292 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian: aurreko egunetan baino gehiago. Atzo, erraterako, 265 izan ziren atzemandako kasu berriak. Lurraldeka, azken orduotan atzemandakoetatik 162 dira Bizkaikoak, 49 Gipuzkoakoak, 48 Nafarroakoak eta 29 Arabakoak. El Diario kazetak zabaldu duenez, halaber, at...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185080/zierbena-eta-donostiarra-nagusitu-dira-euskadiko-txapelketan-lehendabizikoz.htm
Kirola
Zierbena eta Donostiarra nagusitu dira Euskadiko Txapelketan, lehendabizikoz
Gizonezkoetan Zierbena eta emakumezkoetan Donostiarra izan dira azkarrenak, eta bi taldeek lehen aldiz irabazi dute Euskadiko Txapelketa, Lekeition.
Zierbena eta Donostiarra nagusitu dira Euskadiko Txapelketan, lehendabizikoz. Gizonezkoetan Zierbena eta emakumezkoetan Donostiarra izan dira azkarrenak, eta bi taldeek lehen aldiz irabazi dute Euskadiko Txapelketa, Lekeition.
Gizonezkoetan, Zierbena moldatu da hobekien Lekeitioko estropada eremuan. Juan Zunzunegiren taldeak betidanik erakutsi izan du irabazlearen sena, eta gaur jaso du saria. Lehendabizikoz irabazi du Euskadiko Txapelketa. Lehen bandera izan du Donostiarrak ere emakumezkoetan. Oriorekin lehia oso estua izan du, eta Torrekua...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185081/bateragune-auziko-zigorrak-baliogabetu-ditu-gorenak.htm
Politika
'Bateragune auziko' zigorrak baliogabetu ditu Gorenak
Otegiri ezarritako inhabilitazioa indargabetu du epaiak. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezteko aukera izango zuen Urkulluk bozak aurreratu ez balitu.
'Bateragune auziko' zigorrak baliogabetu ditu Gorenak. Otegiri ezarritako inhabilitazioa indargabetu du epaiak. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezteko aukera izango zuen Urkulluk bozak aurreratu ez balitu.
21 hilabete berandu, Espainiako Auzitegi Goreneko Bigarren Aretoak men egin dio Bateragune auzian kondenatutako kideen defentsak sententziari jarritako berraztertze helegiteari, eta haien aurkako zigorrak baliogabetu ditu. Ezin da erabakiaren aurkako helegiterik jarri; beraz, behin betikoa da. Horren eraginez, EH Bildu...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185082/elkargoko-lehendakariordeak-eta-kontseilu-iraunkorreko-kideak-hautatu-dituzte.htm
Politika
Elkargoko lehendakariordeak eta kontseilu iraunkorreko kideak hautatu dituzte
Jean Rene Etxegarai lehendakariak proposaturiko lehendakariordeak izendatu dituzte biltzarreko kideek. Instantzia bakar bat ere ez da parekidea izanen.
Elkargoko lehendakariordeak eta kontseilu iraunkorreko kideak hautatu dituzte. Jean Rene Etxegarai lehendakariak proposaturiko lehendakariordeak izendatu dituzte biltzarreko kideek. Instantzia bakar bat ere ez da parekidea izanen.
Elkargoko kontseilu exekutiboan parte hartuko duten 15 lehendakariordeak izendatu dituzte goizean. Renee Carrique izanen da lehen lehendakariordea; Idauze Mendiko (Zuberoa) auzapeza, emakume bakarrenetakoa. Ondokoak izanen dira beste hamalau lehendakariordeak, hurrenez hurren: Kotte Ezenarro Hendaiako (Lapurdi) auzapez...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185083/artiumeko-langileek-greba-egingo-dute-irailean.htm
Kultura
Artiumeko langileek greba egingo dute irailean
Lanuzteak hiru egunetan egingo dituzte: 4an, 9an eta 11n. Hilaren 15erako gatazka konpondu ezean greba mugagabea hasiko dutela iragarri dute.
Artiumeko langileek greba egingo dute irailean. Lanuzteak hiru egunetan egingo dituzte: 4an, 9an eta 11n. Hilaren 15erako gatazka konpondu ezean greba mugagabea hasiko dutela iragarri dute.
Gasteizko Artium museoko langileek greba egitea erabaki dute. Bisitarien arretarako zerbitzuko langileek protestak gogortzea erabaki dute, horrenbestez. ELA sindikatuak BERRIAri jakinarazi dio gaur arratsaldean erregistratu dutela deialdia, irailerako. Lanuzteak hiru egunetan egingo dituzte: irailaren 4an, 9an eta 11n....
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185085/bisitari-bat-hil-da-kakuetako-arroilan-eta-beste-hiru-zauritu-dira.htm
Gizartea
Bisitari bat hil da Kakuetako arroilan, eta beste hiru zauritu dira
Luizi bat gertatu da Santa Graziko Kakueta Arroilan (Zuberoa). Bisitari bat hil egin da, eta hiru pertsona zauritu dira.
Bisitari bat hil da Kakuetako arroilan, eta beste hiru zauritu dira. Luizi bat gertatu da Santa Graziko Kakueta Arroilan (Zuberoa). Bisitari bat hil egin da, eta hiru pertsona zauritu dira.
Francebleu irratiak jakinarazi duenez, luizia arratsaldean gertatu da. 31 urteko emakume bat hil egin da. Bikote bat eta haur bat zauritu dira erori den harriarengatik. Autoritateen arabera, egunotako eguraldi beroaren eta barda izandako ekaitzaren ondorio bat izan daiteke. Kakuetako arroilako ibilibidea trabatu du lui...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185086/bankoa-erosi-du-galiziako-abanca-bankuak.htm
Ekonomia
Bankoa erosi du Galiziako Abanca bankuak
Azken urteetan Credit Agricoleren esku izango da Gipuzkoako bankua.
Bankoa erosi du Galiziako Abanca bankuak. Azken urteetan Credit Agricoleren esku izango da Gipuzkoako bankua.
Jabe berria izango du Bankoak. Frantziako Credit Agricoleren menpe izan da 1997az geroztik, eta Galiziako Abanca izango du nagusi berria, gaur arratsaldean iragarritako erosketarako akordioa ixten badute. Abanca bera Venezuelako Banesco bankuaren adar bat da. Bankoa erosita, Hego Euskal Herrian duen presentzia txikia ...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185087/intelektual-bat-euskal-herriari.htm
Gizartea
Intelektual bat Euskal Herriari
60 urteko ibilbide oparoa egin du euskal kulturgintzan eta euskalgintzan; besteak beste, Jakin aldizkariko zuzendaria izan zen 42 urtez, eta Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko lehendakaria. Minbiziak hil du, Egunkaria itxi ondoren jasandako torturekin lotu zuen minbiziak. Torrealdairi buruzko gehigarri ...
Intelektual bat Euskal Herriari. 60 urteko ibilbide oparoa egin du euskal kulturgintzan eta euskalgintzan; besteak beste, Jakin aldizkariko zuzendaria izan zen 42 urtez, eta Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko lehendakaria. Minbiziak hil du, Egunkaria itxi ondoren jasandako torturekin lotu zuen minbiziak...
Erreferente eta eragile handi bat galdu dute euskarak, eta euskal kulturak, eta Euskal Herriak: Joan Mari Torrealdai hil da, 77 urte zituela. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan da, eta euskalgintzako ekintzailea. Ia 60 urteko ibili oparoa utzi du. Eta, heriotzaren ondoren ere, zutik jarraituko dute haren ...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185091/torrealdairen-ahotsa-iruditan.htm
Gizartea
Torrealdairen ahotsa iruditan
Torrealdairen ahotsa iruditan.
Arrasto sakona utzita hil da Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942 – Usurbil, Gipuzkoa, 2020). Arrasto sakona, haren jardun sakonaren erakusle. Ibilbide horretan egin dituen hainbat adierazpen bildu ditu BERRIAk ikus-entzunezko formatuan, urte luzez eginiko lan mardularen erakusle. «Ez naiz izarra, are gutxiago e...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185093/euskal-kulturaren-defendatzailea-goretsi-du-euskalgintzak.htm
Kultura
«Euskal kulturaren defendatzailea» goretsi du euskalgintzak
Joan Mari Torrealdairekiko esker oneko hitzez bete dira sare sozialak, haren heriotza iragarri eta minutu gutxira.
«Euskal kulturaren defendatzailea» goretsi du euskalgintzak. Joan Mari Torrealdairekiko esker oneko hitzez bete dira sare sozialak, haren heriotza iragarri eta minutu gutxira.
Bolbora bezala zabaldu da Joan Mari Torrealdairen heriotzaren albistea sare sozialetan. Euskalgintzak pairaturiko galera nabarmendu dute mezuetan. Instituzioetan, politikan, kulturgintzan eta herri ekimenetan aritzen diren hainbat kidek adierazi dute euren atsekabea. Torrealdaik euskararen eta euskal kulturaren alde eg...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185094/euskararen-amaiur-honetan.htm
Gizartea
Euskararen Amaiur honetan
Euskararen Amaiur honetan.
Gizarteari lotzen gatzaizkion lekuak bizitzaren zentzuaren berri eman lezake. Joan Mari Torrealdai euskararen eta herriaren aldeko borrokatik lotu zaio herri izan nahi duen gutasun honi. Zehatzago esan, euskalgintza herrigintzaren eraikuntzaren erdigunean jartzetik. Eta hori du bere bizitzaren zentzua, bizi duen lekua....
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185095/ez-ahaztu.htm
Gizartea
«Ez ahaztu»
Egunkaria-ren aurkako bi kasuetan auzipetu zuten Torrealdai: itxierakoan, absoluzioa izan zen, eta ekonomikoan, artxiboa. 11 urtetik gorako «tortura fisiko eta psikologikoa» pairatu zuen, gaixotzeraino.
«Ez ahaztu». Egunkaria-ren aurkako bi kasuetan auzipetu zuten Torrealdai: itxierakoan, absoluzioa izan zen, eta ekonomikoan, artxiboa. 11 urtetik gorako «tortura fisiko eta psikologikoa» pairatu zuen, gaixotzeraino.
Egunkaria-ren aurkako epaiketaren hasieraren bezpera da, 2009ko abenduaren 14a; Andoainen (Gipuzkoa) daude bost auzipetuak, Martin Ugalde kultur parkean: Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria. Prentsaurrekoa eman dute, eta Madrilera eramango dituen autobusean sartzera doa...
2020-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/185096/bi-pertsona-hil-dira-gaur-uretan-itota.htm
Gizartea
Bi pertsona hil dira gaur uretan itota
Urkuluko urtegian hil da bat, Aretxebaletan; bestea, Martzillan
Bi pertsona hil dira gaur uretan itota. Urkuluko urtegian hil da bat, Aretxebaletan; bestea, Martzillan
Bi pertsona hil dira gaur uretan itota. Urkuluko urtegian, Aretxabaletan, 25 urteko gazte bat hil da. Haren lagunek adierazi dute desagertu egin dela uretan; larrialdi zerbitzuak ahalegindu dira erreskatatzen, baina hilda azaldu da. Hainbat urpekari ibili dira gaztearen bila, eta helikoptero bat ere bai. Beste ezbehar...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185123/basamortuak-zeharkatzen.htm
Gizartea
Basamortuak zeharkatzen
Basamortuak zeharkatzen.
«Prentsa Euskaraz!» harrezkeroztik hamarkada eman genuen Argia-kook Euskal Prentsan hurrengo helburua genuen Egunkaria aldarrikatzen, amesten, diseinatzen eta prestatzen. Luzea izan zen 80ko hamarraldiaren zeharkaldia. Bukaera aldera, Argia eta Jakin hurbildu ginen lehendabizi. Elkar ondoren. Elkarren beharra genuen. ...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185124/miraz.htm
Gizartea
Miraz
Miraz.
Urte asko dira behinola entzutez eta liburu-kazetetatik ezagutu genuen gizon hura lehenengoz aurrez aurre ikusi nuena. Laurogeita hamabia izango zen, Jakin-eko bulegoarekin partekatzen genuen korridore hartan. Atzera-aurrerako batean; hura honantz eta ni harantz, edo alderantziz. Agur soil bat besterik ez. Nire bizitza...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185125/joan-mari-ez-adiorik.htm
Gizartea
Joan Mari, ez adiorik!
Joan Mari, ez adiorik!.
Agur modu horixe maite huen bereziki, Joan Mari, gure adiskide Manex Erdozaintzirengandik ikasia. Ez adiorik! Mendian hirekin ibili izan garenok edo ibili direnengandik jakin dugunok ezaguna diagu hire mendiko martxa: besteok baino indartsuagoa eta bizkorragoa izanik hi, eta mendi-bideetako gidari, aurreratu egiten hi...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185126/bion-aulkia.htm
Gizartea
Bion aulkia
Bion aulkia.
«Ez nago hor, baina bai zurekin». Halaxe hasi zenuen Euskaltzaindian sarrera-hitzaldia egin nuen egunean bidali zenidan mezu hunkigarria. Zeuk esaten zenuen moduan, minikrisian zeunden egun haietan, «gaur bai eta bihar ez», eta ezezkoa izan zen egun hartakoa. Baina nirekin izan zinen Aretxabaletan, gurekin izan zinen, ...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185127/elkarrekin-taldean-lan-egiten.htm
Gizartea
Elkarrekin taldean lan egiten
Elkarrekin taldean lan egiten.
Zure hitz berberak erabiliz, ez adiorik, Joan Mari. Zenbat amets eta proiektu partekatu ditugun zurekin Elkar Taldean. Hasiera-hasieratik izan zinen partaide, lehen urteetan sortzaile moduan eta gero gurekin elkarlanean. Zurea eta gurea ez ezik, Jakinen eta Elkar Taldearen arteko harremana beti izan da oso estua, elkar...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185128/bi-gezi-emankor.htm
Gizartea
Bi gezi emankor
Bi gezi emankor.
Badaukat bazterren batean galduta —ez, ordea, oroimenean— argazki bat; elkarrekin gaude Joan Mari Torrealdai eta biok. Andoainen dago aterata argazkia; 1969ko uztailaren hamabikoa izango zen arratsalde hura: Rikardo Arregiren hiletaren ondoren; Torrealdai, artean frantziskotarra, izan zen meza-emaileetako bat. Ez dauk...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185129/adiorik-ez.htm
Gizartea
Adiorik ez
Adiorik ez.
Entzun nahi ez nuen albistea jaso dut, Joan Mari. Enoratu nahi duguna, ordea, ez da desagertzen enoratze hutsagatik. Irakasgai hori erakutsi zenidan aspaldi. Mahai-ingurua partekatzen ari ginen Zentsura At! Censorship Festival-ean 2010ean. Zentsurak eragiten duen kalte politikoaz, sozialaz eta pertsonalaz ari ginen, e...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185130/jmt.htm
Gizartea
jmt
jmt.
Joan Mari laguna joan zaigu. Aspaldiko lagun ona, adeitasunez entzun eta egoki erantzuten saiatua, gainontzekoen iritzien errespetu osoan berea maisuki azaltzeaz gain ezjakinari ere begirunez zuzentzen zitzaiona. Berarekin batera joan zaizkigu hitz-aspertu eta eztabaida aberats eta aberasgarrietarako aukera eder batzuk...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185131/ez-adiorik-aita.htm
Gizartea
Ez adiorik, aita
Ez adiorik, aita.
Kaixo, aita. Goizeko bostak dira, orri txuri bat dut aurrean, eta milioika ideia buruan bueltaka. Zuk oso ondo ezagutzen duzun sentsazioa da hau. Ni, berriz, zu niretzat zaren guztia orrialde honetan laburbildu nahian nabil, idazteko abilezia gutxiz eta malkoei ezin eutsiz. Esan izan didate, nolako zura, halako ezpal...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185132/besarkada-handi-bat-joan-mari.htm
Gizartea
Besarkada handi bat, Joan Mari
Besarkada handi bat, Joan Mari.
Oraindik bizirik zaudela idazten dizut, Joan Mari, zure ibilbideak nigan utzitako arrastoen bila. Azkena, joan den astekoa da. Besarkada handi bat bidali nizun WhatsAppez astelehen iluntzean, eta zure izenean inguruko norbaitek bidalitako erantzuna jaso nuen, berehala eta ustekabean. Bizi zenuen egoeraz berehala jabetu...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185133/joan-mari-joan-zaigu-nahigabe-bikoitza.htm
Gizartea
Joan Mari joan zaigu. Nahigabe bikoitza
Joan Mari joan zaigu. Nahigabe bikoitza.
Bai, joan zaigu, asko sufrituta. Gaixotasunak eta seguruenik gaixotasuna ekarri zioten bidegabekeriek eragindako sufrikarioak pairatu ditu. Lehenik eta behin, familiari eta lagunei bidali nahi dizkiet une honetan mindurik dudan bihotzetik nire doluzko goraintziak. Asko dira Joan Marirekin izandako harremanen oroitzape...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185135/euskara-batu-kontatu-eta-biltzea.htm
Gizartea
Euskara batu, kontatu eta biltzea
Euskaltzaindian ere ibilbide oparoa egin zuen Joan Mari Torrealdaik. Euskara batuaren sustatzaile nagusietako bat izan zen hasieratik, eta, euskaltzain oso gisa, Azkue biblioteka eta artxiboko buru izan zen. Euskaltzain emeritua zen 2017tik.
Euskara batu, kontatu eta biltzea. Euskaltzaindian ere ibilbide oparoa egin zuen Joan Mari Torrealdaik. Euskara batuaren sustatzaile nagusietako bat izan zen hasieratik, eta, euskaltzain oso gisa, Azkue biblioteka eta artxiboko buru izan zen. Euskaltzain emeritua zen 2017tik.
«Joan Marik, batzordean egin dituen gauzez gainera, Euskaltzaindiari bere osotasunean eman digu kronista bat, lehen eskukoa eta luxuzkoa. Egiten ari ginenaren kronika egiten ari zen, eta aztertzen. Horretan eduki du ikuspegi osoago bat: Euskaltzaindiaren soziologia bat egina zuen, eta egiten segitzen zuen». Halaxe defi...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185136/ateak-ireki-eta-hormak-gainditu.htm
Gizartea
Ateak ireki eta hormak gainditu
Euskaldunon Egunkaria-ren proiektua sorreratik bertatik babestu zuen Joan Mari Torrealdaik, eta Egunkaria Sortzen taldean aritu zen, egitasmoarentzako sostengu bila. Gerora Administrazio Kontseiluko kide gisa Torrealdaik egindako «diplomazia lana» goraipatu dute orduko lankideek.
Ateak ireki eta hormak gainditu. Euskaldunon Egunkaria-ren proiektua sorreratik bertatik babestu zuen Joan Mari Torrealdaik, eta Egunkaria Sortzen taldean aritu zen, egitasmoarentzako sostengu bila. Gerora Administrazio Kontseiluko kide gisa Torrealdaik egindako «diplomazia lana» goraipatu dute orduko lankideek.
«Garaia da. Ordua da. Orain da». Hala zioen Joan Mari Torrealdaik Gaur irekiko ditu ateak dokumentalean (2015), Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraz galdetuta. Erabat sinetsita zegoen euskarazko egunkari nazionala egiteko garaia zela hura: «Eztabaida utzi, eta egin dezagun». Torrealdairen moduan, beste hainbat euskaltzal...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185137/euskaratik-herria-egiteko-plaza.htm
Gizartea
Euskaratik herria egiteko plaza
Ia 60 urteko bidea egin du Torrealdaik Jakinen. Aldizkaria izan dute ikur nagusi, eta Torrealdai bera izan zuen zuzendari 42 urtez, 2014 arte. Haragokoa da, ordea, Jakineko kide historikoen ekarpena eta itzala: itsasargi izan dira hamarkadetan.
Euskaratik herria egiteko plaza. Ia 60 urteko bidea egin du Torrealdaik Jakinen. Aldizkaria izan dute ikur nagusi, eta Torrealdai bera izan zuen zuzendari 42 urtez, 2014 arte. Haragokoa da, ordea, Jakineko kide historikoen ekarpena eta itzala: itsasargi izan dira hamarkadetan.
Lekukorik jaso gabe hasi ziren oinez, bidea urratzen. 60 urte baino gehiagoko bidea osatua du Jakinek, nahiz eta urte horietako batzuetan zentsurak isilarazirik egon. Taldearen arima izan da Joan Mari Torrealdai: aldizkariaren zuzendari aritu zen 42 urtez, 2014ra arte, eta Jakin talde historikoko kide izan zen Joseba I...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185138/ezabaketaren-egiaztatzaile.htm
Gizartea
Ezabaketaren egiaztatzaile
Langile nekaezin baten erretratua erakusten dute Torrealdaik argitaratutako ikerketa lanek. Mugarri dira, esaterako, frankismoko zentsurari buruz idatzitako doktore tesia eta euskal liburugintzaren historiari egindako azterketa.
Ezabaketaren egiaztatzaile. Langile nekaezin baten erretratua erakusten dute Torrealdaik argitaratutako ikerketa lanek. Mugarri dira, esaterako, frankismoko zentsurari buruz idatzitako doktore tesia eta euskal liburugintzaren historiari egindako azterketa.
Liburuzale amorratua izanik ere, edo agian hain justu horregatik, liburugintzaren itzaleko aldean egin zuen ikerketa ibilbidearen parte handi bat Joan Mari Torrealdaik. Idazketari erreparatuz, noski, baina baita ezabaketari ere. Sakoneraino ikertu zuen frankismo sasoiko zentsura aparatua, esaterako, eta barruraino murg...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185142/joan-mari-torrealdai-lau-haizeetara.htm
Gizartea
Joan Mari Torrealdai, lau haizeetara
Joan Mari Torrealdai, lau haizeetara.
Joan Mari Torrealdairen lagun min Mikel Arrizabalagak bideo bat osatu du Torrealdairekin eginiko mendi ibilbideekin, euskalgintzari eta euskal kulturari emaniko guztiaz haratago, haren alde intimoago bat erakutsiz. Izan ere, mendia zuen pasioetako bat Torrealdaik. Bideoa laguntzeko, Xabier Amurizaren hitzak eta Imanol ...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185143/legebiltzarreko-mahaia-osatzeko-akordioa-erdietsi-dute-eajk-psek-eta-elkarrekin-podemosek.htm
Politika
Legebiltzarreko Mahaia osatzeko akordioa erdietsi dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek
EAJk presidentetza eta idazkaritza bat eskuratuko lituzke, PSE-EEk lehen presidenteordetza, eta Elkarrekin Podemosek bigarren idazkaritza. EH Bildurentzat izango litzateke lehen idazkaritza.
Legebiltzarreko Mahaia osatzeko akordioa erdietsi dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek. EAJk presidentetza eta idazkaritza bat eskuratuko lituzke, PSE-EEk lehen presidenteordetza, eta Elkarrekin Podemosek bigarren idazkaritza. EH Bildurentzat izango litzateke lehen idazkaritza.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiko postuak banatzeko akordioa erdietsi dute bart EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek. Adostutakoaren arabera, jeltzaleentzat izango dira presidentetza eta lehen idazkaritza, sozialistentzat lehen presidenteordetza, eta koalizio morearentzat bigarren idazkaritza. Gauzak hala, EH Bildurentza...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185144/joan-mari-torrealdairen-omenez.htm
Gizartea
Joan Mari Torrealdairen omenez
Joan Mari Torrealdairen omenez.
Mendeetakoa, latza gure ondarea erauzi eta arrastan daraman marea. Langile nekaezinak lan amaigabea, alerik ale bildu zenuen area. Euskara izan zedin jakintzaren mendu eta euskara jakintza eta pentsamendu. Ekinean egina denak jakiten du nola bilakatzen den area zimendu: Hezurdura bat hitzen mami beztuari eta arnasbid...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185145/joan-mari-gertuko-gizon-bat.htm
Gizartea
Joan Mari, gertuko gizon bat
Joan Mari, gertuko gizon bat.
Familiako harremana izan dut Joan Marirekin —bere bihotzeko lehengusinarekin ezkonduta nago, Maite Torrealdairekin—, baina estimuan, leialtasunean eta zeinek bestearen lanarekiko aitortzan oinarritutako harreman bat garatu genuen. Oso nabarmena izan da haren lana euskaltzale konprometitu, editore, historialari eta idaz...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185146/euskalgintzak-agur-beroa-eman-dio-torrealdairi.htm
Gizartea
Euskalgintzak agur beroa eman dio Torrealdairi
Askotariko jendeak elkartu ditu Joan Mari Torrealdairen hil kaperak, euskalgintzan hamarkadetan egindako bidearen fruitu. Haren ekimena nabarmendu dute, eta taldean jarduteko zuen gaitasuna. Mina ere bai: Egunkaria ixteak eta torturek eragindako zauria. Legatua lantzea da oraingo erronka.
Euskalgintzak agur beroa eman dio Torrealdairi. Askotariko jendeak elkartu ditu Joan Mari Torrealdairen hil kaperak, euskalgintzan hamarkadetan egindako bidearen fruitu. Haren ekimena nabarmendu dute, eta taldean jarduteko zuen gaitasuna. Mina ere bai: Egunkaria ixteak eta torturek eragindako zauria. Legatua lantzea da...
Goibela da: lainoa sartu du, ezkutaturik daude hain maite zituen mendiak. Grisa da. Isiltasuna da: herriko kaleetatik aparte, muino batean, isiltasuna da hilerria; inguruko ardien zintzarriek soilik ukitzen duten isiltasuna. Eta oroimena da: egun goibel eta isila, Joan Mari Torrealdai gogoratzekoa. Egin duen lana eta u...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185147/nafarroako-gobernuak-989-milioi-euroko-plana-aurkeztu-du-berreraikuntzarako.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak 989 milioi euroko plana aurkeztu du berreraikuntzarako
Ezohiko kontseilu berezian onartutako egitasmoak, 190 neurri proposatzen ditu «eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz»
Nafarroako Gobernuak 989 milioi euroko plana aurkeztu du berreraikuntzarako. Ezohiko kontseilu berezian onartutako egitasmoak, 190 neurri proposatzen ditu «eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz»
«Bigarren Mundu Gerra geroztik, nazioartean izan den erronka instituzionalik, politikorik eta sozialik handiena da COVID-19a». Hitz arranditsu horiekin aurkeztu du gaur goizean, Nafarroako Jauregian, Nafarroa 2020-2023ko egitasmoa Maria Txibitek gobernuko lehendakariak. Planak 190 neurri jasotzen ditu, eta, Txibiteren ...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185148/laquoezker-independentista-indartsuago-dago-eta-operazioa-diseinatu-zutenak-ahulagoraquo.htm
Politika
«Ezker independentista indartsuago dago, eta operazioa diseinatu zutenak, ahulago»
Arnaldo Otegiren ustez, ezker independentistaren aurkako «estatu operazio bat» izan zen 'Bateragune auzia'.
«Ezker independentista indartsuago dago, eta operazioa diseinatu zutenak, ahulago». Arnaldo Otegiren ustez, ezker independentistaren aurkako «estatu operazio bat» izan zen 'Bateragune auzia'.
Bateragune auzian 2012an ezker independentistaren zenbait buruzagiren aurka ezarri zituen zigorrak baliogabetu zituen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2018ko azaroan kaleratutako epaiari men eginez. Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren eta duela zortzi urte zigortueta...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185150/joan-mari-torrealdai-bi-leku-arantzazun.htm
Gizartea
Joan Mari Torrealdai. Bi leku Arantzazun
Joan Mari Torrealdai. Bi leku Arantzazun.
«Aspaldi bizi izan zen norbait izango zara halako batean, eta lurrak gogoratuko zaitu basoek haizea gogoratzen duten moduan. Zure bakeak ez du mugarik izango». Elegia labur hau, poeta suediar batek lagun batentzat idatzia, Joan Mari Torrealdairi dagokio orain. Bizitzan 77 urtez ibili eta gero, Heriotzara abiatu zen her...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185151/mendian-gora-haritza.htm
Gizartea
Mendian gora haritza
Mendian gora haritza.
Adiskidearen etxera joan naiz, adiskidea agurtzera. Azken hitzak, azken irribarrea, azken begirada, azken besarkada… Hogeita lau urtean bizi izanakoak istant batean irudikatuz, elkarrekin pasatutako denbora laztandu nahiz. Denborak ez du noiz, baina eguna heldu da. Agur esateko eguna, oroitzapenetan murgiltzeko eguna, ...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185152/berriro-ere-berrehun-positibo-baino-gehiago-egun-bakarrean-255.htm
Gizartea
Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255
Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.
Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255. Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.
Ostiralean detektatu zituzten kasu positiboen berri eman dute Hego Euskal Herriko administrazioek, eta gaur berriro Bizkaian agertu dira kasuen erdiak: beste 128 positibo atzeman dituzte han; Nafarroan 55 kasu berri agertu dira; Gipuzkoan, 41; eta Araban, 29. Hego Euskal Herritik kanpo bizi diren bi pertsonari ere atze...
2020-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/185153/joan-mari-torrealdai-zaldun-bihoztoi-bat.htm
Gizartea
Joan Mari Torrealdai, zaldun bihoztoi bat
Joan Mari Torrealdai, zaldun bihoztoi bat.
Joan Mari Torrealdai euskararen eta euskaldunen zerbitzuko zaldun bihoztoi bat izan da. Borroka horretan ezagutu nuen gazterik, duela urte andana ederra, oraino frantziskotar anaidi horretan zegoela. Gero jantziz aldatu zen, haatik ez eginbidez. Euskarari bizia eman dio eguneroko lanetan. Sail horretan langile argia et...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185184/bakartxo-tejeria-aukeratu-dute-eusko-legebiltzarreko-presidente.htm
Politika
Bakartxo Tejeria aukeratu dute Eusko Legebiltzarreko presidente
Hirugarren legealdia du karguan. Ez da ezusterik izan, eta EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen arteko itunak funtzionatu du.
Bakartxo Tejeria aukeratu dute Eusko Legebiltzarreko presidente. Hirugarren legealdia du karguan. Ez da ezusterik izan, eta EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen arteko itunak funtzionatu du.
Uztailaren 12an egin ziren hauteskundeetatik atera zen Eusko Legebiltzarrak gaur ekin dio hamabigarren legegintzaldiari. Lehenengo saioan, aukeraturiko 75 legebiltzarkideek nork bere aulkia hartu dute, eta gero, Legebiltzarreko Mahaiko bost kideak aukeratzeari ekin diote. Espero bezala, Bakartxo Tejeria jeltzalea auker...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185185/euskal-jatorrikoa-naiz-aitonak-akabatu-egingo-ninduke-espainiar-jatorrikoa-naizela-esango-banu.htm
Bizigiro
«Euskal jatorrikoa naiz. Aitonak akabatu egingo ninduke espainiar jatorrikoa naizela esango banu»
Jacob Elordi nerabeen aktore izarrak bideo bat argitaratu du, non berari buruzko Wikipediako artikulua zuzentzen agertzen baita, euskal jatorrikoa dela zehazteko.
«Euskal jatorrikoa naiz. Aitonak akabatu egingo ninduke espainiar jatorrikoa naizela esango banu». Jacob Elordi nerabeen aktore izarrak bideo bat argitaratu du, non berari buruzko Wikipediako artikulua zuzentzen agertzen baita, euskal jatorrikoa dela zehazteko.
Jacob Elordi aktore australiarrak harrabotsa sortu du asteburuan Tik-tok eta beste sare sozialetan, bere jatorriaren inguruko bide batekin. Sutan jarri ditu zale nazionalista espainiar asko, euskal jatorrikoa dela esateagatik, ez espainiarrekoa. Elordi (Brisbane, Australia, 1997), 23 urte besterik ez duen arren, nazio...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185186/angeluko-sutea-ez-da-laquojatorri-naturalekoaraquo-izan.htm
Gizartea
Angeluko sutea ez da «jatorri naturalekoa» izan
Inkesta bat abiatu du Baionako auzitegiak. Sua giza jatorrikoa dela adierazi dute bildutako lehen frogek.
Angeluko sutea ez da «jatorri naturalekoa» izan. Inkesta bat abiatu du Baionako auzitegiak. Sua giza jatorrikoa dela adierazi dute bildutako lehen frogek.
Angeluko (Lapurdi) Xiberta auzoko oihanak su hartu zuen iragan ostegun arratsaldean, eta, beroaren, lehortearen eta haizearen ondorioz, inguruko etxeetaraino zabaldu ziren garrak iluntzerako, baita ke hodei handiak ere. Suteak basoaren zati handi bat kiskali zuen, ehun hektarea inguru —beste 65 ere hondatu ditu—, Pirin...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185187/ehunka-lagun-elkartu-dira-hondartzetan-presoen-euskal-herriratzea-eskatzeko.htm
Politika
Ehunka lagun elkartu dira hondartzetan presoen euskal herriratzea eskatzeko
Muskizetik Donibane-Lohizunera, hondartzetan elkartu dira ehun lagun Etxerat-ek deituta, eta presoak "etxean eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatu dute.
Ehunka lagun elkartu dira hondartzetan presoen euskal herriratzea eskatzeko. Muskizetik Donibane-Lohizunera, hondartzetan elkartu dira ehun lagun Etxerat-ek deituta, eta presoak "etxean eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatu dute.
Urtero legez, hondartzetara eraman zuen Etxerat-ek aldarrikapena. Euskal Herriko hamasei hondartzatan elkartu ziren presoen Euskal Herriratzea eskatzeko. Guztira, 2.500 pertsona bildu ziren, eta presoak “etxean eta bizirik” nahi dituztela aldarrikatu zuten. Hondartzetan irakurritako testuan, euskal presoen egoera sala...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185188/john-hume-hil-da-ostiral-santuko-akordioen-bultzatzaileetako-bat.htm
Mundua
John Hume hil da, Ostiral Santuko Akordioen bultzatzaileetako bat
1998an, Bakearen Nobel saria eman zioten, Ipar Irlandako bake prozesuan izandako parte hartzeagatik. 83 urterekin hil da, Derryn.
John Hume hil da, Ostiral Santuko Akordioen bultzatzaileetako bat. 1998an, Bakearen Nobel saria eman zioten, Ipar Irlandako bake prozesuan izandako parte hartzeagatik. 83 urterekin hil da, Derryn.
John Humeren familiak eman du politikariaren heriotzaren berri komunikabideetara bidalitako ohar batean. 83 urte zituen, eta Derryko zahar etxe batean bizi zen. «Goizean goiz hil da Hume, gaixotasun labur baten ondoren», zioen idatziak. 1998an Bakearen Nobel saria eman zioten politikari irlandarrari, Ostiral Santuko A...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185189/laguntza-publikoek-auto-merkatua-biziberritu-dute.htm
Ekonomia
Laguntza publikoek auto merkatua biziberritu dute
Uztailean 5.735 auto berri matrikulatu dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %31,6 gehiago. Auto hibridoen eta elektrikoen salmenta ia hirukoiztu egin da.
Laguntza publikoek auto merkatua biziberritu dute. Uztailean 5.735 auto berri matrikulatu dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %31,6 gehiago. Auto hibridoen eta elektrikoen salmenta ia hirukoiztu egin da.
Auto saltzaileek uztailaren hasieran ikusitako argi printzek hilabete osoa argitu dute. Laguntza publikoen bitartez, auto berrien salmenta biziberritu egin da amaitu berri den uztailean. Guztira, 5.735 auto matrikulatu dira, iazko uztailean baino 1.377 gehiago (+%31,6). Urtearen bilakaera oso negatiboa da oraindik ere...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185190/eguneko-zentroak-irekiko-dituzte-gaur-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.
Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.
Uztailaren 18an, Eusko Jaularitzako Osasun Sailak eguneko zentroak eta zahar etxeak ixteko agindua eman zuen, hainbat herritan agertzen ari ziren oldarraldien ondorioz. Zentroak ixteaz gain, zahar etxeetako egoiliarren bisitak murriztu zituen, eta baita egoiliarren irtenaldiak ere. Iragan astean, ordea, Nekane Murga Os...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185191/gazte-kontseiluak-sare-sozialetan-kanpaina-bat-hasi-du-maskarak-erabiltzera-deitzeko.htm
Gizartea
Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko
Bi bideo egin dituzte eta sare sozialetan, telebistan eta komunikabideetan zabalduko dira.
Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko. Bi bideo egin dituzte eta sare sozialetan, telebistan eta komunikabideetan zabalduko dira.
Euskadiren Gazte Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak beste kanpaina bat abiatu dute sare sozialetan “konpromiso soziala erakusten jarraitzeko” eta COVID-19aren aurkako prebentzio neurrien gainean gazteek “kontzientzia hartzen jarraitzeko”. Maialen Olabe Euskadiren Gazte Kontseiluko presidenteak j...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185192/sopelako-balearen-begiaren-argazkiari-sari-bat-eman-diote-herbehereetan.htm
Bizigiro
Sopelako balearen begiaren argazkiari sari bat eman diote Herbehereetan
'Balea-erretinaren ostadarra' irudia lortu zuten EHUko zientzialariek, glaukoma ikertzeko asmoarekin. Dagoeneko bi sari jaso ditu irudiak.
Sopelako balearen begiaren argazkiari sari bat eman diote Herbehereetan. 'Balea-erretinaren ostadarra' irudia lortu zuten EHUko zientzialariek, glaukoma ikertzeko asmoarekin. Dagoeneko bi sari jaso ditu irudiak.
2019ko otsailean, 16 metroko luzera eta 30 tonako pisua zuen balea bat lehorreratu zen Sopelako hondartzan (Bizkaia). Animalia hil egin zen, baina EHUko ikertzaile batzuek begi bat erauzi zioten, laborategian aztertzeko, glaukoma sendatzeko ikerketa zabal baten barruan. Mikroskopioak erabilita, balearen begiaren ehune...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185193/tiktok-aplikazioa-erosteko-asmoa-berretsi-du-microsoftek.htm
Mundua
Tiktok aplikazioa erosteko asmoa berretsi du Microsoftek
Etxe Zuriak 45 eguneko epea eman dio AEBetako enpresari Txinako Byte Dance konpainiarekin akordioa ixteko. AEBetako Estatu idazkariak «neurriak» iragarri ditu aplikazioaren aurka.
Tiktok aplikazioa erosteko asmoa berretsi du Microsoftek. Etxe Zuriak 45 eguneko epea eman dio AEBetako enpresari Txinako Byte Dance konpainiarekin akordioa ixteko. AEBetako Estatu idazkariak «neurriak» iragarri ditu aplikazioaren aurka.
Aurrera egingo du Microsoftek Tiktok aplikazioa erosteko bere asmoetan. Hala iragarri du AEBetako konpainiak, Donald Trump presidentearekin hitz egin ostean. Etxe Zuriak, baina, baldintzak jarri dizkio erosketari: akordioak itxita behar du 45 eguneko epean, irailaren 15erako, alegia. Horrez gain, hitzarmenak bermatu be...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185194/beste-neurri-batzuk-hartuko-dituzte-zangozan.htm
Gizartea
Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan
Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.
Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan. Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.
Zangozako Udalak (Nafarroa) adierazi du beste neurri batzuk ezarriko dituela herrian, azken orduetan 18 positibo atzeman ostean. Udalak azaldu du Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ari dela "etengabe" egoera aztertzeko, eta bihar emango dutela neurri horien berri. Ostegunean, PCR probak egin zizkieten Zangozako enpre...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185195/iruntildeeko-herri-haur-eskola-ez-dute-irekiko-oraingoz.htm
Gizartea
Iruñeko Herri Haur Eskola ez dute irekiko oraingoz
Haur eta finantzaketa falta dela eta, HE Gurasoak taldeak sortutako proiektuak ezingo ditu ateak ireki. Udazkenean egingo dute egitasmoarekin jarraitzeko bilera.
Iruñeko Herri Haur Eskola ez dute irekiko oraingoz. Haur eta finantzaketa falta dela eta, HE Gurasoak taldeak sortutako proiektuak ezingo ditu ateak ireki. Udazkenean egingo dute egitasmoarekin jarraitzeko bilera.
Baldintza faltak tarteko, Iruñeko Herri Haur Eskolak ezingo ditu ateak ireki datorren ikasturtean. HE Gurasoak taldeak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, ez dago eskola “barrez beteko duen” haur nahikorik, ezta “izaera herritarra” emango dion finantzaketarik ere. Proiektuaren muina hori izanik, irailean hasteko asm...
2020-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/185196/abarkadunen-zaindaria.htm
Kirola
Abarkadunen zaindaria
Athleticen historiako handienen zerrendan dago Cedrun. Lezama ordeztu zuen, eta, 402 lehiaren ostean, Iribarri eman zion lekukoa. 50eko hamarkadan jo zuen goia, ‘hamaika abarkadunen’ taldean.
Abarkadunen zaindaria. Athleticen historiako handienen zerrendan dago Cedrun. Lezama ordeztu zuen, eta, 402 lehiaren ostean, Iribarri eman zion lekukoa. 50eko hamarkadan jo zuen goia, ‘hamaika abarkadunen’ taldean.
Athleticen inoiz izan duen belaunaldirik loriatsuenetako bat osatu zuten hamaika abarkadunak delakoek. Espainiako hiru Kopa eta liga bat irabazi zituzten, oraindik askok buruz dakiten hamaikako batekin. Zaleek bereziki iltzatuta dauzkate aurrelarien izenak: Artetxe, Markaida, Arieta, Uribe eta Gainza. Haien joak eta ka...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185197/motozale-bat-hil-da-zumaian.htm
Gizartea
Motozale bat hil da Zumaian
Furgoneta batekin talka eginda eduki du istripua, 13:45ean, GI-2633 errepideko 2. kilometroan, Zarautzera bidean.
Motozale bat hil da Zumaian. Furgoneta batekin talka eginda eduki du istripua, 13:45ean, GI-2633 errepideko 2. kilometroan, Zarautzera bidean.
Moto batek eta furgoneta batek elkarren kontra jo dute 13:45ean GI-2633 errepidean, Zumaia parean (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 2. kilometroan gertatu da istripua, Zarautzera bidean. Motorrean zihoan gidaria hil egin da ezbeharraren ondorioz. Ertzaintza istripuaren lekura joan da...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185198/gaur-zabalduko-dute-genovako-zubia-erori-eta-bi-urtera.htm
Mundua
Gaur zabalduko dute Genovako zubia, erori eta bi urtera
Ezbeharrean 43 pertsona hil ziren, eta milaka lagun atera behar izan zituzten etxetik.
Gaur zabalduko dute Genovako zubia, erori eta bi urtera. Ezbeharrean 43 pertsona hil ziren, eta milaka lagun atera behar izan zituzten etxetik.
Gaur zabalduko dute Genovan (Italia) 2018. urtean erori zen Morandi zubia. Eroritako zubibidea 45 metro garai eta kilometro bat luze zen. Ezbehar hartan 43 pertsona hil ziren, eta 632 herritar gelditu ziren etxerik gabe. Zubibide berria Genova San Giorgio zubia deituko da, eta Roberto Carpaneto Rina konpainiako kontse...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185199/pcr-proba-egitera-deitu-ditu-jaurlaritzak-bilboko-fever-diskotekan-eta-erandiogoikoko-batzokian-egon-zirenak.htm
Gizartea
PCR proba egitera deitu ditu Jaurlaritzak Bilboko Fever diskotekan eta Erandiogoikoko batzokian egon zirenak
Bihar goizean hasiko dira testak egiten: diskotekarekin lotutakoei, Basurtuko ospitalean, eta batzokian izandakoei, berriz, Urdulizkoan.
PCR proba egitera deitu ditu Jaurlaritzak Bilboko Fever diskotekan eta Erandiogoikoko batzokian egon zirenak. Bihar goizean hasiko dira testak egiten: diskotekarekin lotutakoei, Basurtuko ospitalean, eta batzokian izandakoei, berriz, Urdulizkoan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 11 kasu baieztatu ditu bi establezimendu horien artean: sei Bilboko diskotekarekin lotuta, eta gainontzekoak, Erandiogoikoko batzokiarekin. Hala, bada, PCR proba egitera joateko dei egin die uztailaren 24tik eta 26ra bitartean Bilboko Fever diskotekan izan zirenei, sei positibo atzeman...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185200/sute-bat-piztu-da-oionen-lantegi-batean.htm
Ekonomia
Sute bat piztu da Oionen, lantegi batean
Alavesa de Barnices SA enpresaren fabrikan piztu da sutea, 14:15 aldera. Ez da inor zauritu: instalazioak itxita zeuden, eta langileak, oporretan.
Sute bat piztu da Oionen, lantegi batean. Alavesa de Barnices SA enpresaren fabrikan piztu da sutea, 14:15 aldera. Ez da inor zauritu: instalazioak itxita zeuden, eta langileak, oporretan.
Sute bat piztu da gaur Oionen (Araba), Alavesa de Barnices lantegian. Logroñoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez, Logroñoko, Guardiako eta Kanpezuko suhiltzaileak sutea itzaltzeko lanetan ari dira, eta ez da inor zauritu. Udalak Efe albiste agentziari azaldu dionez, 14:15 aldera izan...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185201/gorka-izagirrek-irabazi-du-lombardian.htm
Kirola
Gorka Izagirrek irabazi du Lombardian
Astanako txirrindulari ormaiztegiarra nagusitu da Lombardiako Triptiko Handia Klasikoan. Alex Aranburu taldekidea bigarren izan da.
Gorka Izagirrek irabazi du Lombardian. Astanako txirrindulari ormaiztegiarra nagusitu da Lombardiako Triptiko Handia Klasikoan. Alex Aranburu taldekidea bigarren izan da.
Gorka Izagirrek (Astana) lortu du Euskal Herriko txirrindulari profesionalen lehen garaipena denboraldi honetan. Ormaiztegiarrak Lombardiako Triptiko Handia klasikoa irabazi du gaur, ihesean. Gorka Izagirre beste 11 txirrindularirekin iritsi da aurrean azken kilometroetara. Izen handiak zeuden tartean: Michael Kwiatkow...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185202/juan-carlos-borboikoak-alde-egin-du-espainiatik.htm
Mundua
Juan Carlos Borboikoak alde egin du Espainiatik
Espainiako errege emerituak herrialdetik kanpo bizitzeko erabakiaren berri eman dio haren seme eta Espainiako errege Felipe Borboikoari.
Juan Carlos Borboikoak alde egin du Espainiatik. Espainiako errege emerituak herrialdetik kanpo bizitzeko erabakiaren berri eman dio haren seme eta Espainiako errege Felipe Borboikoari.
Espainiako errege etxeak ohar bidez jakinarazi duenez, Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituak Espainia utzi du, eta aurrerantzean herrialdetik kanpo biziko da, bere «iraganeko bizitza pribatuko zenbait gertakari izaten ari den oihartzun publikoarengatik». Besteak beste, Suitzako eta Espainiako fiskaltzak hai...
2020-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/185203/hutsune-handia-uzten-diguzu-baina-gurekin-jarraituko-duzula-badakigu.htm
Gizartea
«Hutsune handia uzten diguzu, baina gurekin jarraituko duzula badakigu»
Joan Mari Torrealdairen alabak aitari zuzendutako agurra irakurri du, senideen izenean. Hark utzitako azken hitzak ere irakurri ditu: «Harro nago eraiki dudanaz, bai familia eta lagunarte mailan, eta baita euskal kultura eta gizarte mailan ere; ezin hobea izan dut bizitza eta eskertua nago guztiz».
«Hutsune handia uzten diguzu, baina gurekin jarraituko duzula badakigu». Joan Mari Torrealdairen alabak aitari zuzendutako agurra irakurri du, senideen izenean. Hark utzitako azken hitzak ere irakurri ditu: «Harro nago eraiki dudanaz, bai familia eta lagunarte mailan, eta baita euskal kultura eta gizarte mailan ere; ez...
«Familiaren ardatz, hutsune handia uzten diguzu, baina gurekin jarraituko duzula badakigu, gu zaintzen, gure bidelagun». Joan Mari Torrealdairen alaba Garazi Torrealdai Gorritik aita omentzeko hitz batzuk izan ditu haren hiletan. Aitaren partetik mezu bat ere bidali die inguratutakoei: «Bakean joan naiz familiaz ingura...
2020-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/185204/izar-bat-oinak-lurrean-zituena.htm
Kirola
Izar bat oinak lurrean zituena
Euskal Herriko atezainik loriatsuenen artean dago Jose Arakistain. Realean hasitako bideak goia jo zuen Real Madrilen aritu zenean, eta, tituluak lortzeaz gain, Txileko Munduko Txapelketa jokatu zuen 1962an. Haatik, Realeko aldia goratu du: «Haiek izan ziren urterik politenak».
Izar bat oinak lurrean zituena. Euskal Herriko atezainik loriatsuenen artean dago Jose Arakistain. Realean hasitako bideak goia jo zuen Real Madrilen aritu zenean, eta, tituluak lortzeaz gain, Txileko Munduko Txapelketa jokatu zuen 1962an. Haatik, Realeko aldia goratu du: «Haiek izan ziren urterik politenak».
Mende erdia baino gehiago igaro da Aritza baserrian jaiotako mutiko hark munduko estadioetan jauziak eta geldiketak egiten zituenetik, baina Jose Arakistain Arrietak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1937) gogoan ditu ordukoak. Horretarako modua eman dio futbol profesionalean osatutako hamazazpi denboralditan (1956-1973) lortutako ...
2020-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/185205/torrealdairen-azken-mezua-bakean-joan-naiz-harro-nago.htm
Gizartea
Torrealdairen azken mezua: «Bakean joan naiz. Harro nago»
Azken agurra eman diote Joan Mari Torrealdairi Usurbilen. Despedidarako utzitako mezua irakurri dute hiletan: «Harro nago eraiki dudanaz».
Torrealdairen azken mezua: «Bakean joan naiz. Harro nago». Azken agurra eman diote Joan Mari Torrealdairi Usurbilen. Despedidarako utzitako mezua irakurri dute hiletan: «Harro nago eraiki dudanaz».
Horma sendoa, harriz harri eraikia, zimendu sendotik gora jasoa. Usurbilgo elizaren horma sendoa. Dorrearen oinetan, ate ondoan, argazki handi bat, Joan Mari Torrealdairena. Beste horma sendo bat, arloz arlo eraikia eta zimendu sendokoa, joan den ostiralean heriotzak ilundua, 77 urterekin. Haren hileta, Usurbilgo eliza...
2020-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/185239/langabeziaren-igoerak-eten-bat-izan-du-abuztuan.htm
Ekonomia
Langabeziaren igoerak eten bat izan du abuztuan
183.408 langabe erregistratu zeuden uztailean Lanbiden eta Nafar Lansaren, ekainean baino 1.504 gutxiago. Beste 37.000 langile atera dira erregulaziotik; 50.000 geratzen dira
Langabeziaren igoerak eten bat izan du abuztuan. 183.408 langabe erregistratu zeuden uztailean Lanbiden eta Nafar Lansaren, ekainean baino 1.504 gutxiago. Beste 37.000 langile atera dira erregulaziotik; 50.000 geratzen dira
Lau hilabetez zenbaki beldurgarriak eman ondoren, langabeziak igotzeari utzi dio. Uztailaren amaieran 183.408 lagun zeuden lanik gabe Hego Euskal Herrian, hilabete lehenago baino 1.504 gutxiago. Antzera handitu da Gizarte Segurantzan kotizatzen duten langileena ere (+1.472). Hobekuntza apala da, eta, ziur asko, faktore...
2020-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/185240/bi-eguneko-etxeratze-agindua-ezarri-dute-kaxmirren-manifestazioak-eragozteko.htm
Mundua
Bi eguneko etxeratze agindua ezarri dute Kaxmirren, manifestazioak eragozteko
Bihar beteko da urtea Indiako Gobernuak estatus berezia kendu ziola. Egun beltza izendatu du oposizioak biharkoa, eta protesta baketsuak antolatu ditu
Bi eguneko etxeratze agindua ezarri dute Kaxmirren, manifestazioak eragozteko. Bihar beteko da urtea Indiako Gobernuak estatus berezia kendu ziola. Egun beltza izendatu du oposizioak biharkoa, eta protesta baketsuak antolatu ditu
Bozak irabazi eta lau hilabete aski izan zituen eskuineko BJP Aliantza Nazional Demokratikoa alderdiak kanpainan iragarritakoa bete eta Indiako Konstituzioko 370. artikulua indargabetzeko. Kaxmir eskualde autonomoari estatus berezia aitortzen zion puntu horrek, eta, hura ezabatuta, New Delhiren menpe geratu zen eremua....