date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191850/ertzaintza-aizarnazabalen-hilotz-agertu-den-emakumearen-azken-egunak-ikertzen-ari-da.htm | Gizartea | Ertzaintza Aizarnazabalen hilotz agertu den emakumearen azken egunak ikertzen ari da | Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak esan duenez, oraingoz ez dute inor atxilotu. Gehitu du oraindik goiz dela hildakoa indarkeria matxistarekin lotzeko: «Hipotesi guztiak zabalik daude». | Ertzaintza Aizarnazabalen hilotz agertu den emakumearen azken egunak ikertzen ari da. Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak esan duenez, oraingoz ez dute inor atxilotu. Gehitu du oraindik goiz dela hildakoa indarkeria matxistarekin lotzeko: «Hipotesi guztiak zabalik daude». | Ertzaintzak ikerketa zabaldu du argitzeko nola hil zen atzo Aizarnazabalen (Gipuzkoa) indarkeria zantzuk zituela hilda aurkitu zuten emakumea. Hala baieztatu du gaur goizean Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, eta jakinarazi du oraingoz ez dutela inor atxilotu. Haren... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191851/mobilizazioak-prestatzen-ari-dira-administrazioko-behin-behineko-langileen-egoera-salatzeko.htm | Ekonomia | Mobilizazioak prestatzen ari dira administrazioko behin-behineko langileen egoera salatzeko | ELAk jakinarazi du protesta egutegi bat lantzen ari dela beste sindikatuekin batera. Salatu du gobernuek eta alderdiek ez dutela «benetako urratsik» egin egoera konpontzeko. | Mobilizazioak prestatzen ari dira administrazioko behin-behineko langileen egoera salatzeko. ELAk jakinarazi du protesta egutegi bat lantzen ari dela beste sindikatuekin batera. Salatu du gobernuek eta alderdiek ez dutela «benetako urratsik» egin egoera konpontzeko. | ELA mobilizazioen egutegi bat lantzen ari da gainerako sindikatuekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio publikoetako behin-behineko «50.000 langile baino gehiagoren» enplegua bermatzeko. Horren diseinuan aurrera egiteko, urtarrilaren 11n bilduko dira berriro.
Ohar batean sindikatu abertzaleak gogorarazi d... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191852/new-yorken-atzeman-dute-erresuma-batuko-aldaera.htm | Mundua | New Yorken atzeman dute Erresuma Batuko aldaera | Ingalaterran ez dute baztertzen itxialdia martxora arte luzatu behar izatea. Italian ere eutsi egingo diete Gabonetan ezarritako zenbait murrizketari. | New Yorken atzeman dute Erresuma Batuko aldaera. Ingalaterran ez dute baztertzen itxialdia martxora arte luzatu behar izatea. Italian ere eutsi egingo diete Gabonetan ezarritako zenbait murrizketari. | Txertoa banatzen hasi izanak ez ditu kutsatzeak moteldu. Europan Alemaniaren ostean, Erresuma Batuak ere itxialdia ezarri du. Ingalaterra dago egoera okerrenean, eta Londresek aurreratu du martxora arte luza daitekeela berrogeialdia. Atzo iragarri zuen Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak itxialdia, eta gaur ... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191853/googleko-ehunka-langilek-sindikatua-sortu-dute-alphabet-workers-union.htm | Ekonomia | Googleko ehunka langilek sindikatua sortu dute: Alphabet Workers Union | Ezkutuan eratu dute azken urtean. Oraingoz 400 langile inguru ordezkatzen ditu, 260.000 soldatapeko dituen konpainia batean, baina mugarria ezarri du dagoeneko. | Googleko ehunka langilek sindikatua sortu dute: Alphabet Workers Union. Ezkutuan eratu dute azken urtean. Oraingoz 400 langile inguru ordezkatzen ditu, 260.000 soldatapeko dituen konpainia batean, baina mugarria ezarri du dagoeneko. | Ez da ohikoa AEBetako Silicon Valleyn. Kaliforniako teknologiaren haraneko enpresetan ingeniariak eta bestelako langileak ez dira normalean elkartzen euren interesak defendatzeko, baina Googleko 400 beharginek lortu berri dutenak tabua hautsi du: sindikatu bat sortu dute.
Atzo iragarri zuten urratsa. Alphabet Workers ... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191854/diru-sarrerak-bermatzeko-errentaren-hartzaileen-kopuruak-gorantz-jarraitzen-du.htm | Ekonomia | Diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileen kopuruak gorantz jarraitzen du | Abenduan 339 hartzaile gehiago zerrendaratu dira; 54.747 herritarrek jasotzen dute DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino 2.292 pertsona gehiagok (+%4,4). | Diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileen kopuruak gorantz jarraitzen du. Abenduan 339 hartzaile gehiago zerrendaratu dira; 54.747 herritarrek jasotzen dute DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino 2.292 pertsona gehiagok (+%4,4). | Koronabirusak erabat irauli du DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaile kopuruen beheranzko joera, eta azken hilabeteetan , gero eta gehiago izan dira laguntza horren beharra izan duten herritarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Pandemia iritsi zenetik, joan den otsailetik abendura bitartean 2.507 pertsona g... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191855/zenbat-txerto-jarri-dira-orain-arte.htm | Gizartea | Zenbat txerto jarri dira orain arte? | Nahasmena sortu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta Hego Euskal Herriko administrazioek txertaketari buruz emaniko datu kontrajarriek | Zenbat txerto jarri dira orain arte?. Nahasmena sortu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta Hego Euskal Herriko administrazioek txertaketari buruz emaniko datu kontrajarriek | Abenduaren 27an hasi zen COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina Europa osoan. Ordutik, jarritako txertoen berri eman dute herrialde askok egunez egun. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ere atzo arratsaldean eman zituzten lehen datuak. Ipar Euskal Herrian, berriz, txertaketa kanpainaren hasiera ostegunera ar... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191856/errege-magoak-ahal-bezala-iritsi-dira-euskal-herrira.htm | Bizigiro | Errege Magoak ahal bezala iritsi dira Euskal Herrira | Ohiko desfileak bertan behera utzi behar izan dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, baina egin dituzte Errege Magoekin lotutako ekitaldiak. | Errege Magoak ahal bezala iritsi dira Euskal Herrira. Ohiko desfileak bertan behera utzi behar izan dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, baina egin dituzte Errege Magoekin lotutako ekitaldiak. | Aurten, Errege Magoek alternatibak bilatu behar izan dituzte Euskal Herrira iristeko. Lortu dutela dirudi, ordea; ez ohiko moduan, baina gaur Euskal Herriko kaleetan ibili dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaurko eta biharko orain arteko neurriak mantentzea erabaki dute, eta... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191857/torra-bigarren-epaiketaren-atarian.htm | Mundua | Torra, bigarren epaiketaren atarian | Instrukzio epailearen iritziz, Kataluniako presidente ohiak «errebeldia setatsua» agertu zuen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren agindua ezarritako epean ez betetzeagatik. | Torra, bigarren epaiketaren atarian. Instrukzio epailearen iritziz, Kataluniako presidente ohiak «errebeldia setatsua» agertu zuen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren agindua ezarritako epean ez betetzeagatik. | Quim Torra Kataluniako presidente ohiari inhabilitazio sententzia baten bidez kendu zion kargua Espainiako Auzitegi Gorenak, iazko irailaren 28an. Legealdiaren amaiera azkartu zuen erabakiak, eta otsailaren 14ko bozetara bultzatu. Generalitateko eraikinetatik xingola horiak eta Preso politikoak, askatasuna zioen pankar... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191858/transmisioaren-goranzko-joera-argia-da-hegoaldean.htm | Gizartea | Transmisioaren goranzko joera argia da Hegoaldean | Kasuek gora egin dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (627), eta positibo tasa %6,9 da. | Transmisioaren goranzko joera argia da Hegoaldean. Kasuek gora egin dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (627), eta positibo tasa %6,9 da. | Ez da egun bakarreko kontua. COVID-19aren transmisioa gorantz ari da Hego Euskal Herrian, eta aldagai guztietan nabari da. Atzo, 9.055 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta, horietatik, 627k eman zuten positibo, bezperan baino 177 gehiagok. Positibo tasa %6,9 da oraintxe.
Jaiegunetako ... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191859/aebetako-proud-boys-taldeko-burua-atxilotu-dute.htm | Mundua | AEBetako Proud Boys taldeko burua atxilotu dute | Donald Trump presidentearen aldeko manifestazio batean hartu du parte mugimenduak. | AEBetako Proud Boys taldeko burua atxilotu dute. Donald Trump presidentearen aldeko manifestazio batean hartu du parte mugimenduak. | Henry Tarrio, Proud Boys mugimenduko burua, atzo atxilotu zuten Washingtonen, Donald Trump presidentearen aldeko protesta batean parte hartzera zihoanean. Abenduan, AEBetako hiriburuan bertan, afro-amerikarren eliza baten aurrean BLM Black Lives Matter mugimenduaren aldeko ikur bat erretzea eta jabetza pribatua suntsit... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191860/beste-preso-bat-hil-zen-abenduan-zaballan-iazko-seigarrena.htm | Gizartea | Beste preso bat hil zen abenduan Zaballan, iazko seigarrena | Salhaketak jakinarazi duenez, abenduaren 25ean hil zen, eta gaur arte ez dute eman heriotzaren berri. Presoak 50 urte zituen, eta 5. moduluan zegoen. Iragarri dute urtarrilaren 12rako elkarretaratze batera deituko dutela Gasteizen. 12:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan. | Beste preso bat hil zen abenduan Zaballan, iazko seigarrena. Salhaketak jakinarazi duenez, abenduaren 25ean hil zen, eta gaur arte ez dute eman heriotzaren berri. Presoak 50 urte zituen, eta 5. moduluan zegoen. Iragarri dute urtarrilaren 12rako elkarretaratze batera deituko dutela Gasteizen. 12:00etan izango da, Andre ... | Salhaketak jakitera eman duenez, abenduaren 25ean preso bat hil zen Zaballan. Gaur arte ez dute horren berri izan. Ez kartzelako idazkaritzak, ez Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak ere ez du heriotzari buruzko beste azalpenik eman, Salhaketaren arabera. «Ohikoa» bihurtzen ari dela gehitu du, onartezintzat jota espetxea... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191861/saudi-arabiak-eta-haren-aliatuek-qatar-bakartzeko-politika-amaitu-dute.htm | Mundua | Saudi Arabiak eta haren aliatuek Qatar bakartzeko politika amaitu dute | Riadek eta Dohak harreman diplomatikoei berrekiteko akordioa sinatu dute, eta horrek agerian utzi du hiru urte eta erdi iraun duen blokeoak ez duela arrakastarik izan. | Saudi Arabiak eta haren aliatuek Qatar bakartzeko politika amaitu dute. Riadek eta Dohak harreman diplomatikoei berrekiteko akordioa sinatu dute, eta horrek agerian utzi du hiru urte eta erdi iraun duen blokeoak ez duela arrakastarik izan. | Hein batean bada ere, Ekialde Hurbileko aliantza sistema konplexuak korapilo bat askatu berri du, hiru urte eta erdi iraun duen krisia bideratu ostean. Blokeoak fruiturik eman ez duela jakitun, Saudi Arabiak atzerapauso bat eman du bere estrategian, eta Qatarren aurka abiatu zuen bakartze politikari amaiera eman dio. H... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191862/marcelino-athleticen-betiko-balioekin-bat-egiten-du-nire-estiloak.htm | Kirola | Marcelino: «Athleticen betiko balioekin bat egiten du nire estiloak» | Athleticeko entrenatzaile berriak garbi esan du bere aurkezpenean zertara datorren: «Ahalik eta gehien irabazi nahi dugu». Aitor Elizegi presidenteak ere bide horretatik jo du, Gaizka Garitano bota eta Marcelino fitxatzea azaltzeko: «Erronka handia dugu 2021ean, eta beharrezkoa zen pauso hau ematea». | Marcelino: «Athleticen betiko balioekin bat egiten du nire estiloak». Athleticeko entrenatzaile berriak garbi esan du bere aurkezpenean zertara datorren: «Ahalik eta gehien irabazi nahi dugu». Aitor Elizegi presidenteak ere bide horretatik jo du, Gaizka Garitano bota eta Marcelino fitxatzea azaltzeko: «Erronka handia d... | Marcelino Garcia Toral «irabaztera» etorri da Athleticera. «Ahalik eta gehien irabazi nahi dugu», esan du aurkezpeneko agerraldian, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Alboan izan ditu Aitor Elizegi presidentea eta Rafa Alkorta kirol zuzendaria. Agintari gorenak ere erantzun behar izan ditu kazetarien galderak,... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191863/saudi-arabiak-petrolio-gutxiago-jarriko-du-merkatuan-prezioak-egonkortzeko.htm | Ekonomia | Saudi Arabiak petrolio gutxiago jarriko du merkatuan, prezioak egonkortzeko | Riadek bere borondatez erabaki du egunero milioi bat upel gutxiago ekoiztea otsailean eta martxoan | Saudi Arabiak petrolio gutxiago jarriko du merkatuan, prezioak egonkortzeko. Riadek bere borondatez erabaki du egunero milioi bat upel gutxiago ekoiztea otsailean eta martxoan | LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak eta Errusiak egindako bileran petrolio gutxiago merkaturatzeko erabakia adostu dute, baina ahalegin hori Saudi Arabiak hartuko du bere gain, "borondatez". Riadek esan du egunero milioi bat upel gutxiago ekoitziko duela otsailean eta martxoan, eta mezu argia bidali du CO... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191864/ez-dute-kargurik-aurkeztuko-jacob-blakeren-aurkako-tiroketarengatik.htm | Mundua | Ez dute kargurik aurkeztuko Jacob Blakeren aurkako tiroketarengatik | Polizia zuri batek bizkarrean egin zion tiro herritar beltzari Wisconsingo Kenosha hirian, eta elbarri utzi zuen. Gertakariaren ondoren istilu larriak piztu ziren hainbat hiritan, eta bi pertsona hil zituzten horietan. | Ez dute kargurik aurkeztuko Jacob Blakeren aurkako tiroketarengatik. Polizia zuri batek bizkarrean egin zion tiro herritar beltzari Wisconsingo Kenosha hirian, eta elbarri utzi zuen. Gertakariaren ondoren istilu larriak piztu ziren hainbat hiritan, eta bi pertsona hil zituzten horietan. | Polizia bakar bat ere ez dute auzipetuko Jacob Blakeren aurkako tiroketarengatik, nahiz eta bideoan grabatuta dagoen gertakaria, eta berehalakoan ezagun egin zen erasoa. Iazko abuztuaren 23an izan zen, AEBetako Wisconsin estatuko Kenosha hirian. Poliziarekin eztabaidan ari zela, Blake bere hiru alabak zituen autorantz ... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191892/demokratek-eraman-dute-georgiako-senatari-postuetako-bat.htm | Mundua | Demokratek eraman dute Georgiako senatari postuetako bat | Lehian dagoen bestea irabaziz gero, Senatuaren kontrola irabaziko du Joe Bidenek, eta horrek asko erraztuko dio agintaldia. | Demokratek eraman dute Georgiako senatari postuetako bat. Lehian dagoen bestea irabaziz gero, Senatuaren kontrola irabaziko du Joe Bidenek, eta horrek asko erraztuko dio agintaldia. | Atzo egin zituzten hauteskundeak AEBetako Georgiako estatuan, Senatura bidali beharreko ordezkariak hautatzeko. Gau osoa eman dute botoak zenbatzen, eta, aurreikuspenen arabera, Raphael Warnock demokratak irabazi dio aulkietako bat, Donald Trump presidentearen alderdiko Kelly Loeffler hautagaiari. Botoen %98 zenbatuta,... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191893/urkulluk-ohartarazi-du-egoera-oso-larria-dela.htm | Gizartea | Urkulluk ohartarazi du egoera «oso larria» dela | Eusko Jaurlaritzako lehendakariak mezu bat zabaldu zuen atzo gauean sare sozialetan COVID-19aren bilakaera «negatiboa eta kezkagarria» dela esateko. Eguberrietako jai eta ospakizunen eragina datozen egunetan ikusiko dela uste du. | Urkulluk ohartarazi du egoera «oso larria» dela. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak mezu bat zabaldu zuen atzo gauean sare sozialetan COVID-19aren bilakaera «negatiboa eta kezkagarria» dela esateko. Eguberrietako jai eta ospakizunen eragina datozen egunetan ikusiko dela uste du. | Euskadiko Babes Zibileko Planaren Batzorde Teknikoa ostiralean eta astelehenean bilduko da koronabirusaren bilakaeraren azterketa egiteko eta indarrean dauden neurrien balorazioa egiteko, eta baliteke horiek gogortzearen alde egitea. Izan ere, kutsatzeen kurba ez da apaldu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Gabonetako... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191894/preso-eta-iheslaririk-gabeko-agertokia-aldarrikatu-dute-baionan.htm | Politika | Preso eta iheslaririk gabeko agertokia aldarrikatu dute Baionan | Covid-19aren krisiak euskal presoengan izandako ondorio negatiboak eta azken asteetan izandako preso ohien atxiloketak salatu ditu euskal preso eta iheslari ohien kolektiboak. Ipar Euskal Herrian eraiki den elkarlan dinamikarekin bat egiten dutela eta parte sentitzen direla berretsi dute, eta larunbaterako Bakegileek e... | Preso eta iheslaririk gabeko agertokia aldarrikatu dute Baionan. Covid-19aren krisiak euskal presoengan izandako ondorio negatiboak eta azken asteetan izandako preso ohien atxiloketak salatu ditu euskal preso eta iheslari ohien kolektiboak. Ipar Euskal Herrian eraiki den elkarlan dinamikarekin bat egiten dutela eta par... | Agerraldia egin dute euskal preso eta iheslari ohiek Baionako merkatuan, eta «ardura historikoz» jokatu eta «bake prozesua bururaino» eramateko eskatu diote Emmanuel Macron Frantziako presidenteari. «Preso guztien kaleratzea, erbestean dauden guzien etxeratzea eta militante guzien eskubideak errespetatzeko prozesua gau... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191895/assangeri-ukatu-egin-diote-baldintzapean-aske-geratzea-ihes-egiteko-arriskua-argudiatuta.htm | Mundua | Assangeri ukatu egin diote baldintzapean aske geratzea, «ihes egiteko arriskua» argudiatuta | Wikileaksen sortzailea AEBetara estraditatzearen aurka ebatzi arren, aurrerantzean ere preso egongo da Ingalaterran. | Assangeri ukatu egin diote baldintzapean aske geratzea, «ihes egiteko arriskua» argudiatuta. Wikileaksen sortzailea AEBetara estraditatzearen aurka ebatzi arren, aurrerantzean ere preso egongo da Ingalaterran. | Vanessa Baraitser epaileak ukatu egin dio baldintzapean aske geratzea Wikileaksen sortzaile Julian Assangeri, «ihes egiteko arriskua» dagoela iritzita. Epaile berak baztertu egin zuen Assange AEBetara estraditatzeko aukera, haren buruko osasunarengatik.
Epaileak argudiatu duenez, Assange ez estraditatzeko erabakia ez ... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191896/goranzko-joera-hartu-dute-kutsatzeek-hegoaldean-beste-734-positibo.htm | Gizartea | Goranzko joera hartu dute kutsatzeek Hegoaldean: beste 734 positibo | Abenduaren 12tik ez zegoen hainbeste positibo Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %6,1ean dago. | Goranzko joera hartu dute kutsatzeek Hegoaldean: beste 734 positibo. Abenduaren 12tik ez zegoen hainbeste positibo Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %6,1ean dago. | Gabonetako jai eta ospakizunen ondorioak nozitzen ari dira Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek agerian uzten dutenez. Atzo 11.903 PCR eta antigeno probak egin ziren Hegoaldean, eta horietatik %6,1 izan ziren positibo. Zehazki, 734 positibo berri atzeman zituzten Araban... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191897/etxegabe-bat-hilik-aurkitu-dute-hendaian.htm | Gizartea | Etxegabe bat hilik aurkitu dute Hendaian | Auto baten barruan zegoen gorpua, eta uste dute gaua ibilgailuan pasatu duela. | Etxegabe bat hilik aurkitu dute Hendaian. Auto baten barruan zegoen gorpua, eta uste dute gaua ibilgailuan pasatu duela. | Euskal Irratiek zabaldu duten informazioaren arabera, 56 urteko etxegabe baten gorpua topatu dute gaur Hendaiako (Lapurdi) Kaneta auzoan. Gaineratu dutenez, hildakoa auto baten barruan aurkitu dute. Adierazi dutenez, litekeena da gaua ibilgailuaren barruan igaro izana. Oso tenperatura baxua egin du gaur gauean eta goiz... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191898/paco-pozueta-eajren-senataria-izandakoa-hil-da.htm | Politika | Paco Pozueta EAJren senataria izandakoa hil da | Paco Pozueta EAJren senataria izandakoa hil da. | Paco Pozueta 1982 eta 1989 artean EAJren senataria izandakoa hil zen, atzo, Logroñon, (Errioxa, Espainia). Pozueta 1938an jaio zen Zumarragan (Gipuzkoa), eta EAJk ohar baten bidez jakinarazi duenez, besteak beste Urretxu Zumarraga Ikastolaren sortzaileetako bat izan zen 1960ko hamarkadaren amaieran. Urretxu eta Zumarra... | |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191899/europako-batzordeak-moderna-etxearen-txertoa-baimendu-du.htm | Gizartea | Europako Batzordeak Moderna etxearen txertoa baimendu du | EMAk dio «segurua eta eraginkorra» dela, eta Europako Batzordeak onespena ematea espero du. | Europako Batzordeak Moderna etxearen txertoa baimendu du. EMAk dio «segurua eta eraginkorra» dela, eta Europako Batzordeak onespena ematea espero du. | Moderna botika etxearen txertoari onespena eman dio EMA Europako Botika Agentziak. Erakundearen baiezkoaren ostean, Europako Batzordeak azken urratsa egitea falta zen, hau da, merkaturatzeko oniritzia ematea, eta ordu batzuk geroago heldu da oniritzi hori. Ursula Von der Leyen batzordeko presidenteak eman du berria; sa... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191900/realak-irabazi-du-derbia.htm | Kirola | Realak irabazi du derbia | 1-0 nagusitu dira txuri-urdinak Athleticen kontra. Barbara Latorrek sartu du partidako gol bakarra, buruz, 67. minutuan. | Realak irabazi du derbia. 1-0 nagusitu dira txuri-urdinak Athleticen kontra. Barbara Latorrek sartu du partidako gol bakarra, buruz, 67. minutuan. | Derbiak bereziak direla eta horrelako partidetan faboritorik ez dagoela zioten Realeko eta Athleticeko ordezkariek neurketaren atarian. Baina talde bat iritsi da hobeto norgehiagokara, Reala, eta hura izan da nagusi gaur ere, bai markagailuan, baita zelaian ere. 1-0 irabazi die zuri-gorriei, Barbara Latorrek 67. minutu... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191901/dei-auzitegiak-ontzat-jo-du-urrutikoetxearen-kontrako-estradizio-eskaera-herguetaren-kasuan.htm | Politika | Dei Auzitegiak ontzat jo du Urrutikoetxearen kontrako estradizio eskaera, Herguetaren kasuan | Frantziako epaileen ustez, kasua ez dago preskribatua. Defentsak helegitea jarriko du Kasazio Auzitegian. | Dei Auzitegiak ontzat jo du Urrutikoetxearen kontrako estradizio eskaera, Herguetaren kasuan. Frantziako epaileen ustez, kasua ez dago preskribatua. Defentsak helegitea jarriko du Kasazio Auzitegian. | Frantziako Dei Auzitegiak ontzat jo du Luis Herguetaren hilketagatik Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide historikoaren aurka Espainiako Gobernuak egindako estradizio eskaera, baina defentsak Kasazio Auzitegira joko du, helegitea aurkeztuta. Hark ere aldeko iritzia emango balu, Frantziako Gobernuak izango du azkeneko hit... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191902/abiatu-dute-txertatze-kanpaina-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Abiatu dute txertatze kanpaina Ipar Euskal Herrian | Gaur goizean jaso dute txertoa Baionako ospitaleko bi egoiliarrek. Bihartik aitzina, osasun langileei ere zabalduko diete | Abiatu dute txertatze kanpaina Ipar Euskal Herrian. Gaur goizean jaso dute txertoa Baionako ospitaleko bi egoiliarrek. Bihartik aitzina, osasun langileei ere zabalduko diete | Frederic (86 urte) eta Micheline (91 urte) izan dira Covid-19 gaixotasunaren kontrako txertoa jaso duten lehen pazienteak Ipar Euskal Herrian. Baionako ospitaleko bi egoiliarrek gaur goizean jaso dute lehen txertoa, eta zerrenda luze bateko lehenak izanen direla espero dute osasun agintariek. Atzo gauean iritsi ziren B... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191903/zaldibar-argituk-mobilizazioak-egin-ditu-gertatutakoa-ez-ahazteko-eta-erantzukizunak-eskatzeko.htm | Gizartea | Zaldibar Argituk mobilizazioak egin ditu gertatutakoa ez «ahazteko» eta erantzukizunak eskatzeko | 11 hilabete bete dira gaur zabortegia amildu eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginak harrapatu zituenetik. | Zaldibar Argituk mobilizazioak egin ditu gertatutakoa ez «ahazteko» eta erantzukizunak eskatzeko. 11 hilabete bete dira gaur zabortegia amildu eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginak harrapatu zituenetik. | Zaldibarko (Bizkaia) Verter Recycling 2002 SM zabortegia amildu zenetik hamaika hilabete bete dira gaur, eta, hori dela eta, Zaldibar Argitu plataformak deituta mobilizazioak egin dituzte hainbat herritan. Plataformaren arabera, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze luiziaren ondorioz desagertutako beharginak oroitzen j... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191904/trantsizio-ordenatu-bat-hitzeman-du-trumpek.htm | Mundua | «Trantsizio ordenatu bat» hitzeman du Trumpek | Trumpen mitin batean milaka lagun elkartu ziren atzo, Kapitolioan azaroko hauteskundeen emaitzak berresteko saioa egiten ari ziren bitartean. Ehunka lagunek Poliziaren hesia gainditu zuten indarrez, eta eraikinera sartu ziren. Istiluetan lau pertsona hil direla esan du Poliziak. | «Trantsizio ordenatu bat» hitzeman du Trumpek. Trumpen mitin batean milaka lagun elkartu ziren atzo, Kapitolioan azaroko hauteskundeen emaitzak berresteko saioa egiten ari ziren bitartean. Ehunka lagunek Poliziaren hesia gainditu zuten indarrez, eta eraikinera sartu ziren. Istiluetan lau pertsona hil direla esan du Pol... | Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako jarduneko presidentearen jarraitzaileak AEBetako Kapitoliora sartu ziren atzo, Washingtonen, Poliziari aurre egin eta segurtasun hesia gainditu eta gero. Hauteskunde prozesuko azken pausoa emateko elkartu ziren Ordezkarien Ganberako eta Senatuko ordezkariak: hautatzaileen batza... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/191905/trumpek-bere-porrota-aitortu-du.htm | Gizartea | Trumpek bere porrota aitortu du | Bideo batean, Kapitolioak herenegun jasandako erasoa salatu du, eta lehen aldiz ez du aipatu iruzurrik: «Kongresuak emaitzak berretsi ditu, eta gobernu berri batek hartuko du kargua hilaren 20an». Lau lagun hil ziren istiluetan. Istiluek zatiketa eragin dute errepublikanoen artean, eta alderdiko ordezkari batzuek Trump... | Trumpek bere porrota aitortu du. Bideo batean, Kapitolioak herenegun jasandako erasoa salatu du, eta lehen aldiz ez du aipatu iruzurrik: «Kongresuak emaitzak berretsi ditu, eta gobernu berri batek hartuko du kargua hilaren 20an». Lau lagun hil ziren istiluetan. Istiluek zatiketa eragin dute errepublikanoen artean, eta ... | * Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako jarduneko presidentearen jarraitzaileak AEBetako Kapitoliora sartu ziren herenegun, Washingtonen, Poliziari aurre egin eta segurtasun hesia gainditu eta gero. Egoera kontrolpean zutenean, Bidenen garaipena atzo egin zuten ofizial.
* Lau pertsona hil dira istiluetan.
* Istil... |
2021-1-6 | https://www.berria.eus/albisteak/191906/estreinakoan-marcelino-galtzaile.htm | Kirola | Estreinakoan, Marcelino galtzaile | Athleticek galdu egin du Bartzelonaren aurka, ligako atzeratutako partidan. Marcelinoren debutean, lehen zantzuak azaldu dira. | Estreinakoan, Marcelino galtzaile. Athleticek galdu egin du Bartzelonaren aurka, ligako atzeratutako partidan. Marcelinoren debutean, lehen zantzuak azaldu dira. | Entrenatzaile berriaren aurreneko partida ez da zehatza izaten bere biziko analisi sakonak egiteko. Aldaketek gauza berriak ikusteko gogoa pizten dute, berrikuntzarekin ados egon edo ez, eta lehen ikusi gabeko gauzak egiten baditu taldeak harridura eta euforia ere eragiten dute. Berritasun handirik ikusten ez bada, ald... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191907/alderdi-demokratak-aebetako-senatuaren-kontrola-izango-du.htm | Mundua | Alderdi Demokratak AEBetako Senatuaren kontrola izango du | Georgiako estatuan jokoan zeuden bi eserlekuak irabazi dituzte. Hortaz, demokratek Kongresuko bi gelak eskura izango dituzte: Ordezkarien Ganbera eta Senatua, neurriak eta izendapenak onartzeko ezinbestekoak. | Alderdi Demokratak AEBetako Senatuaren kontrola izango du. Georgiako estatuan jokoan zeuden bi eserlekuak irabazi dituzte. Hortaz, demokratek Kongresuko bi gelak eskura izango dituzte: Ordezkarien Ganbera eta Senatua, neurriak eta izendapenak onartzeko ezinbestekoak. | AEBetako presidente hautatu Joe Bidenek agintaldi hasiera lasaia izango du, onartarazi nahi dituen neurrien ikuspuntutik. Eta, hortaz, haren inguruan sortu diren itxaropenak eta aldaketa nahiak hondora ez daitezen. Alderdi Demokratak Senatuaren kontrola berreskuratu du, gutxienez 2022ra arte, Georgia estatuan jokoan ze... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191932/tubos-reunidosek-115-milioiko-erreskatea-eskatu-dio-madrili.htm | Ekonomia | Tubos Reunidosek 115 milioiko erreskatea eskatu dio Madrili | Enpresa estrategikoak laguntzeko funtsera jo du. Argudiatu du pandemia dela-eta geldiarazi behar izan dituela kontratatutako proiektuen %50 baino gehiago, eta kontratazio berriak etenda daudela. | Tubos Reunidosek 115 milioiko erreskatea eskatu dio Madrili. Enpresa estrategikoak laguntzeko funtsera jo du. Argudiatu du pandemia dela-eta geldiarazi behar izan dituela kontratatutako proiektuen %50 baino gehiago, eta kontratazio berriak etenda daudela. | Petrolio produkzioaren beherakada dela eta, duela urte batzuetatik hona egoera larrian dago Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos. Azken urteetan pilatutako zorrari ezin eutsi eta, orain, Espainiko Estatuari eskatu dio 115 milioi bere gain hartzeko. Kasu honetan, bankuen atea beharrean, COVID-19agatik kaltetutako enpresa es... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191933/beste-640-positibo-atzeman-dituzte-azken-testetan.htm | Gizartea | Beste 640 positibo atzeman dituzte azken testetan | Egindako proba guztien %6,9 izan dira positiboak | Beste 640 positibo atzeman dituzte azken testetan. Egindako proba guztien %6,9 izan dira positiboak | Atzo COVID-19a kontrolatzeko testetan 640 kutsatu atzeman zituzten Hego Euskal Herriko osasun sistemetan. Egindako testen %6,9 izan ziren positibo. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lehengo asteko datuen berri eman du: 57 pertsona hil ziren gaitzaren ondorioz. Atzo, berriz, azken hiru asteetako daturik okerre... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191934/zamaketarien-eta-enpresen-arteko-gaurko-bilera-atzeratu-egin-dute.htm | Ekonomia | Zamaketarien eta enpresen arteko gaurko bilera atzeratu egin dute | Enpresek hilaren 5ean helarazi zieten sindikatuei lan gatazkari irtenbidea eman nahiko liokeen proposamena, hitzartutakoa baino egun bat geroago, eta sindikatuek denbora eskatu dute hura aztertzeko | Zamaketarien eta enpresen arteko gaurko bilera atzeratu egin dute. Enpresek hilaren 5ean helarazi zieten sindikatuei lan gatazkari irtenbidea eman nahiko liokeen proposamena, hitzartutakoa baino egun bat geroago, eta sindikatuek denbora eskatu dute hura aztertzeko | Bilboko Portuaren jarduera kinka larrian jarri duen gatazkari irtenbidea emateko bide orriaren barruan, bilera egin zuten aldeek abenduaren 30ean, Lan Harremanen Kontseiluan, eta, gero, enpresek beste urrats bat egingo zutela agindu zuten, proposamen berri batekin. Egun bat geroago iritsi da hura, ordea, errege egunare... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191935/philippe-le-moing-surzur-izanen-da-baionako-suprefet-berria.htm | Politika | Philippe Le Moing-Surzur izanen da Baionako suprefet berria | Herve Jonathan ordezkatuko du Le Moing-Surzurek. Kargua datozen egunetan hartuko du. | Philippe Le Moing-Surzur izanen da Baionako suprefet berria. Herve Jonathan ordezkatuko du Le Moing-Surzurek. Kargua datozen egunetan hartuko du. | Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute informazioa, dekretu bidez: Philippe Le Moing-Surzur izendatu dute Baionako suprefetaren kargurako. Hala, Frantziako Estatuaren ordezkaria izanen da Ipar Euskal Herrian. 2018tik karguan zen Herve Jonathan ordezkatuko du; baina ez dute oraino zehaztu noiz hartuko duen karg... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191936/iriarteren-iritziz-eusko-jaurlaritzak-hanka-sartuko-du-gehiengo-osoa-baliatzen-badu.htm | Politika | Iriarteren iritziz, Eusko Jaurlaritzak «hanka sartuko du» gehiengo osoa baliatzen badu | EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eskatuko dio Pedro Azpiazuri azal diezaiola «zer nahi duen». | Iriarteren iritziz, Eusko Jaurlaritzak «hanka sartuko du» gehiengo osoa baliatzen badu. EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eskatuko dio Pedro Azpiazuri azal diezaiola «zer nahi duen». | EAEko aurrekontuez hitz egiteko bilera saila egingo du datozen egunetan Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak, eta bihar, hasteko, Maddalen Iriarterekin bilduko da (12:00). EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean nabarmendu duenez, EAJk e... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191937/zortzi-urteko-zigor-eskaria-galder-barbado-eta-aitor-zelaia-gazteentzat.htm | Politika | Zortzi urteko zigor eskaria Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteentzat | Urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta auzia salatzeko 'Ankerkeriari Stop' herri egitasmoa aurkeztu dute, Gasteizen. Uste dute «konponbidearen» bidean, «oztopo bat» dela epaiketa. | Zortzi urteko zigor eskaria Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteentzat. Urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta auzia salatzeko 'Ankerkeriari Stop' herri egitasmoa aurkeztu dute, Gasteizen. Uste dute «konponbidearen» bidean, «oztopo bat» dela epaiketa. | 2019ko otsailaren 8an atxilotu zituen Ertzaintzak Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, «armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea» leporatuta. Maria Tardon epaileak espetxera bidali zituen bi gazteak, eta urte ... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191938/gipuzkoako-dendariek-diote-30-40ko-galerak-izan-dituztela.htm | Ekonomia | Gipuzkoako dendariek diote %30-40ko galerak izan dituztela | 2021erako aurreikuspenak ere ez dira onak, eta «sektorea berrantolatzeko urtea» izango dela diote. Merkealdiak arautzeko eskatu dute beste behin. | Gipuzkoako dendariek diote %30-40ko galerak izan dituztela. 2021erako aurreikuspenak ere ez dira onak, eta «sektorea berrantolatzeko urtea» izango dela diote. Merkealdiak arautzeko eskatu dute beste behin. | Gipuzkoako merkatariek %30-40 inguruko galerekin itxi dute 2020. urtea, eta nabarmendu dute Eguberri eta Erregeen bezperetan saltokien ordutegiak murriztu izanak «fakturazio handia ekartzen zuten azken salmentak galtzea» eragin diela. Hasi berri den urte honetarako aurreikuspenak ere ez dira onak. «Sektorea birmoldatze... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191939/pse-eek-eta-eh-bilduk-aurrekontu-akordioa-lortu-dute-eibarren.htm | Politika | PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa lortu dute Eibarren | Koalizio independentistaren arabera, «neurri sozialak» indartuko dituzte. | PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa lortu dute Eibarren. Koalizio independentistaren arabera, «neurri sozialak» indartuko dituzte. | EH Bilduk eta PSE-EEk Eibarko Udalaren aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute. Koalizio subiranistak ohar baten bidez jakinarazi duenez, datorren urtarrilaren 15ean egitekoa den udalbatzan abstenitu egingo da. PSE-EEk bederatzi zinegotzi ditu; EAJk, sei; EH Bilduk, bost, eta Ahal Dugu-k, bat. Miguel de los... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191940/lan-ikuskaritzak-aernnovako-erregulazioa-bertan-behera-utz-dezala-eskatu-dute-langileek.htm | Ekonomia | Lan Ikuskaritzak Aernnovako erregulazioa bertan behera utz dezala eskatu dute langileek | Bederatzi greba egunetara deitu dute kaleratzeak salatzeko, eta gaur hasi dira protestaldiarekin | Lan Ikuskaritzak Aernnovako erregulazioa bertan behera utz dezala eskatu dute langileek. Bederatzi greba egunetara deitu dute kaleratzeak salatzeko, eta gaur hasi dira protestaldiarekin | Aernnovako langileek enpresak onarturiko erregulazio espedientearen aurka borrokatzen jarraitzeko asmoa dute. Negoziazio epea akordiorik gabe bukatu ondoren, bederatzi greba egunetara deitu dute urtarrilerako. Protestaldiak helburu jakin bat du: Lan Ikuskaritzak erregulazioa atzera bota dezala, langile batzordearen iri... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191941/hamar-film-proiektatuko-dituzte-laugarren-zinema-eta-zientzia-zikloan.htm | Kultura | Hamar film proiektatuko dituzte laugarren 'Zinema eta Zientzia' zikloan | Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak hamar film luze programatu dituzte Donostiako Tabakalera zentroan eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Saio horiekin batera, aurkezpen eta solasaldi ugari ere egingo dituzte, eta nazioarteko zientzialari entzutetsuek aurkezt... | Hamar film proiektatuko dituzte laugarren 'Zinema eta Zientzia' zikloan. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak hamar film luze programatu dituzte Donostiako Tabakalera zentroan eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Saio horiekin batera, aurkezpen eta solasaldi ug... | Pandemia baten eraginpean eta segurtasun neurriak garrantzitsuak diren garaian: testuinguru horretan aurkeztu dute laugarren Zinema eta Zientzia zikloa. Euskadiko Filmategiak, DIPC Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak elkarrekin antolatzen dute ekimena, eta kultura zinematografiko... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191942/errepublikanoak-are-zatituago.htm | Mundua | Errepublikanoak, are zatituago | Pence eta McConnell Trumpen estrategiatik aldendu dira, baita bozen emaitzen kontra egingo zutela esana zuten hainbat senatari ere. Hala ere, jarduneko presidentea ez dago bakarrik alderdian. | Errepublikanoak, are zatituago. Pence eta McConnell Trumpen estrategiatik aldendu dira, baita bozen emaitzen kontra egingo zutela esana zuten hainbat senatari ere. Hala ere, jarduneko presidentea ez dago bakarrik alderdian. | Donald Trump AEBetako presidentearekiko desadostasunak eta haren erabakien kontrako salaketak etxe barruan gorde ditu, ahal bezain beste, Alderdi Errepublikanoak. Baina atzo Trumpen ehunka jarraitzaile Kapitoliora sartu izanak eta Joe Biden presidente hautatuaren garaipena aitortzeko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak e... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191943/mikel-barriosen-zigorra-berretsi-du-parisko-dei-auzitegiak-eta-kartzelan-sartuko-dute.htm | Politika | Mikel Barriosen zigorra berretsi du Parisko Dei Auzitegiak, eta kartzelan sartuko dute | Bost urteko zigorra ezarri diote, eta presondegira itzuli beharko du. 18:30ean elkarretaratzea eginen dute Itsasun, erabakia salatzeko. | Mikel Barriosen zigorra berretsi du Parisko Dei Auzitegiak, eta kartzelan sartuko dute. Bost urteko zigorra ezarri diote, eta presondegira itzuli beharko du. 18:30ean elkarretaratzea eginen dute Itsasun, erabakia salatzeko. | Parisko Dei Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, ETAko kide izatea leporatuta, eta, hala, Parisko Zigor Auzitegiak ekainean haren kontra hartutako erabakia berretsi du.
Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuan sartuko dute Barrios, baina ez du Fr... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191944/bermeon-eta-zaldibarren-pcr-probak-egitera-deitu-dute.htm | Gizartea | Bermeon eta Zaldibarren PCR probak egitera deitu dute | Sei urtetik gorako herritar guztiak PCRak egitera deitu dituzte, bihartik aurrera. | Bermeon eta Zaldibarren PCR probak egitera deitu dute. Sei urtetik gorako herritar guztiak PCRak egitera deitu dituzte, bihartik aurrera. | Sei urtetik gorako herritar guztiak PCR probak egitera deitu dituzte Bermeon eta Zaldibarren (Bizkaia). Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak egindako oharraren arabera, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Bermeoren kasuan, bertako osasun etxera deituta hartu behar da txanda (946029050 telefonoan), edo Osasun Ah... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191945/frantziari-eta-espainiari-ausardia-handiagoa-eskatzeko-mobilizatzera-deitu-dute.htm | Politika | Frantziari eta Espainiari ausardia handiagoa eskatzeko mobilizatzera deitu dute | Euskal Herriko 220tik gora herritan eginen dituzte mobilizazioak larunbatean, Sare plataformak eta Bakegileek deituta. 2021 «erabateko konponbidearen urtea» izanen dela espero dute | Frantziari eta Espainiari ausardia handiagoa eskatzeko mobilizatzera deitu dute. Euskal Herriko 220tik gora herritan eginen dituzte mobilizazioak larunbatean, Sare plataformak eta Bakegileek deituta. 2021 «erabateko konponbidearen urtea» izanen dela espero dute | Askotarikoak eta jendetsuak. Hala espero dituzte Sare plataformak eta Bakegileek larunbatean Euskal Herriko 220tik herritan antolatu dituzten mobilizazioak. 17:30ean hasiko dira gehienak, eta «argitsuak» izanen direla iragarri dute. «Argiak piztuko ditugu, euskal presoen etxeratzearen bidea argitzea irudikatzeko», adie... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191946/iturengo-inauterietakoak-kapitolioan.htm | Mundua | Iturengo inauterietakoak Kapitolioan | Iturengo inauterietakoak Kapitolioan. | Nafarroako Gobernuaren Turismo zuzendaritzak Iturengo Inauteria sustatzeko antolatutako kanpainaren ekitaldia ematen zuen. Eusko Jaurlaritzak Iñaki Perurena jarri bazuen New Yorkeko Central Stationen hall zinematografikoan harriak jasotzen turismo kanpaina batean —Rosa Diez Turismo sailburu zela—, zergatik ez iturendar... | |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191947/elak-salatu-du-gutxi-handituko-direla-osasun-eta-hezkuntza-gastuak.htm | Politika | ELAk salatu du gutxi handituko direla osasun eta hezkuntza gastuak | Mikel Noval: «Eusko Jaurlaritzak ez badu aurrekontua handitzen, hori da, sinpleki, ez duelako nahi» | ELAk salatu du gutxi handituko direla osasun eta hezkuntza gastuak. Mikel Noval: «Eusko Jaurlaritzak ez badu aurrekontua handitzen, hori da, sinpleki, ez duelako nahi» | ELAren ustez, Eusko Jaurlaritzak EAErako aurkeztutako aurrekontu egitasmoak ez ditu «beharrizan sozialak estaltzen». Sindikatuak nabarmendu duenez, iazkoarekin alderatuta «%3 besterik» ez da igoko gastu publikoaren kopurua aurtengo proiektuan. Jaurlaritzak abendu erdialdean adierazi zuenez, 12.442 milioi euroko aurreko... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191948/mitxel-unzueta-abokatua-eta-politikari-ohia-hil-da.htm | Politika | Mitxel Unzueta abokatua eta politikari ohia hil da | Unzuetak euskal politikagintzan eginiko urratsak goraipatu ditu EAJk, eta berak eginiko lana «esanguratsua» izan dela nabarmendu. | Mitxel Unzueta abokatua eta politikari ohia hil da. Unzuetak euskal politikagintzan eginiko urratsak goraipatu ditu EAJk, eta berak eginiko lana «esanguratsua» izan dela nabarmendu. | Mitxel Unzueta politikaria eta abokatua hil da, 88 urte zituela, EAJk jakinarazi duenez. «EAJk bere doluminik sentikorrena eta hurbiltasuna adierazi nahi dizkie Gernikako Estatutuaren sortzaileetako bat eta Trantsizio garaiko euskal politikagintzako eragile nagusietakoa izan zenaren senide eta lagunei», adierazi du ald... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191949/jaurlaritzak-espero-du-otsailerako-zahar-etxeetako-egoiliarrak-eta-langileak-txertatuta-egotea.htm | Gizartea | Jaurlaritzak espero du otsailerako zahar etxeetako egoiliarrak eta langileak txertatuta egotea | Txertoaren 10.692 dosi jarriak dituztela jakinarazi du Osasun sailburuak. Jaurlaritzak Moderna txertoaren 24.900 dosi jasoko ditu urtarril eta otsail artean. | Jaurlaritzak espero du otsailerako zahar etxeetako egoiliarrak eta langileak txertatuta egotea. Txertoaren 10.692 dosi jarriak dituztela jakinarazi du Osasun sailburuak. Jaurlaritzak Moderna txertoaren 24.900 dosi jasoko ditu urtarril eta otsail artean. | Txertaketa kanpaina hasi zenetik Eusko Jaurlaritzak txertoaren 10.692 dosi jarri dituela jakinarazi du gaur arratsaldean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, eta azaldu du otsail erdirako zahar etxeetako egoiliar eta langile guztiak txertatuta egotea espero dutela. Txertaketa kanpainaren inguruko hainbat datu azaldu dit... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191950/greba-mugagabea-egitea-erabaki-dute-itp-aero-castingsen.htm | Ekonomia | Greba mugagabea egitea erabaki dute ITP Aero Castingsen | Aeronautikako konpainiak 90 langile kaleratu nahi ditu. Langileen ordezkariek salatu dute gaurko batzarra «ezegonkortu» nahi izan duela zuzendaritzak. Urtarrilaren 10ean hasiko dute greba. | Greba mugagabea egitea erabaki dute ITP Aero Castingsen. Aeronautikako konpainiak 90 langile kaleratu nahi ditu. Langileen ordezkariek salatu dute gaurko batzarra «ezegonkortu» nahi izan duela zuzendaritzak. Urtarrilaren 10ean hasiko dute greba. | ITP Aero Castingseko zuzendaritzak gaur eman dizkio enpresa batzordeari kaleratu nahi dituen 90 langileen izen-abizenak, hain zuzen, beharginak batzarrera deituta zeuden egunean. Langileen ordezkarien iritziz, zerrenda gaur goizean ematea batzarra ezegonkortzeko «estrategia bat besterik ez zen». Eta batzarrak hain zuze... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191951/gaztelugatxerako-sarbidea-itxita-lur-jausi-handi-baten-ondorioz.htm | Gizartea | Gaztelugatxerako sarbidea itxita, lur jausi handi baten ondorioz | Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lur jausiak sarbidearen 20 metro inguru eremua estali du. Inguru horretan beste lur jausi bat gerta daitekeela aurreikusi dute Ingurumen zuzendaritzako teknikariek. | Gaztelugatxerako sarbidea itxita, lur jausi handi baten ondorioz. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lur jausiak sarbidearen 20 metro inguru eremua estali du. Inguru horretan beste lur jausi bat gerta daitekeela aurreikusi dute Ingurumen zuzendaritzako teknikariek. | Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Doniane ermitarako sarbidea itxi du gaur, Urizarretako eta Ermuko sarbideen bidegurutzean lur jausi handi bat izan delako. Ingurumen zuzendaritzako teknikariak bertan izan dira, eta ermitarako bidean 20 metro inguruko eremua estali du lur jausiak, eta beste bat gerta daitekeela ir... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191952/ostatuak-eta-jatetxeak-otsailaren-15era-arte-itxita-egongo-dira-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Ostatuak eta jatetxeak otsailaren 15era arte itxita egongo dira Ipar Euskal Herrian | Etxeratze aginduak bere horretan iraungo du hilaren 20ra arte. Egoera ez da aski hobetu, eta konfinamendutik ateraz geroko plana ez du beteko Frantziako Gobernuak. | Ostatuak eta jatetxeak otsailaren 15era arte itxita egongo dira Ipar Euskal Herrian. Etxeratze aginduak bere horretan iraungo du hilaren 20ra arte. Egoera ez da aski hobetu, eta konfinamendutik ateraz geroko plana ez du beteko Frantziako Gobernuak. | Urtarrilaren 20an irekitzekoak zituzten jatetxeak Ipar Euskal Herrian, baita publikoa hartzen duten bestelako lekuak ere. Baina egoera ez da aski hobetu, eta konfinamendutik ateraz geroko plana ez du beteko Frantziako Gobernuak. Hala iragarri dute gaur arratsaldean Jean Castex Frantziako lehen ministroak, eta Olivier V... |
2021-1-7 | https://www.berria.eus/albisteak/191953/athleticek-angel-villacampa-kargugabetu-du.htm | Kirola | Athleticek Angel Villacampa kargugabetu du | Talde zuri-gorriak bederatzi jardunaldi daramatza irabazi gabe, eta horregatik kaleratu dute. Iraia Iturregi jokalari ohiak ordezkatuko du | Athleticek Angel Villacampa kargugabetu du. Talde zuri-gorriak bederatzi jardunaldi daramatza irabazi gabe, eta horregatik kaleratu dute. Iraia Iturregi jokalari ohiak ordezkatuko du | Ez da giro Athleticen. Aitor Elizegi buru duen zuzendaritzak klubeko lehen bi talde nagusietako entrenatzaileak kargugabetu ditu lau eguneko tarte eskasean. Igandean, Gaizka Garitano kendu zuten kargutik, eta gaur, Angel Villacampa. Garitanori egunean bertan topatu zioten ordezkoa, Marcelino Garcia Toral. Entrenatzaile... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191982/dagoeneko-bost-dira-kapitolioko-erasoan-hildakoak.htm | Mundua | Dagoeneko bost dira Kapitolioko erasoan hildakoak | Hildakoetako bik indarkeria zuzena pairatu zuten istiluetan, beste batek bihotzekoa jasan zuen, eta bik zehaztu gabeko «larrialdi medikoak» eduki zituzten. | Dagoeneko bost dira Kapitolioko erasoan hildakoak. Hildakoetako bik indarkeria zuzena pairatu zuten istiluetan, beste batek bihotzekoa jasan zuen, eta bik zehaztu gabeko «larrialdi medikoak» eduki zituzten. | Tiroengatik, bihotzekoak jota, erorita edo zehaztu gabeko jatorriko zauriekin. Washingtongo erietxetan hainbat lagun ingresatu behar izan zituzten herenegun, AEBetako Legebiltzarreko bi ganberak biltzen dituen Kapitolioko eraikinaren aurkako erasoan zauriturik. Horietako bost hil egin dira dagoeneko.
Gauean gertatu da... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/191983/trump-ez-da-joango-bidenen-presidente-kargua-hartzeko-ekitaldira.htm | Mundua | Trump ez da joango Bidenen presidente kargua hartzeko ekitaldira | Donald Trump presidenteak onartu du porrota, eta gaitzetsi egin du Kapitolioaren aurkako erasoa. Polizia bat hil da istiluetan jasotako tiro baten ondorioz. | Trump ez da joango Bidenen presidente kargua hartzeko ekitaldira. Donald Trump presidenteak onartu du porrota, eta gaitzetsi egin du Kapitolioaren aurkako erasoa. Polizia bat hil da istiluetan jasotako tiro baten ondorioz. | Muga guztiak gainditu ditu Donald Trump presidenteak azken egunetan, eta orain urrats bat gehiago egin du: Twitter bidez iragarri du ez duela parte hartuko hilaren 20ko ekitaldian, Joe Biden presidente hautatuak eta Kamala Harris presidentordeak karguaren zina egingo duten horretan.
Aurrez, AEBetako Konstituzioko 25. ... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191984/europako-batzordeak-biontech-pfizerren-txertoaren-beste-300-milioi-dosi-erosiko-ditu.htm | Gizartea | Europako Batzordeak BioNTech-Pfizerren txertoaren beste 300 milioi dosi erosiko ditu | Orain arte hitzemandako dosiak halako bi erosiko ditu, eta urteko bigarren hiruhilekoan 75 milioi banatzeko asmoa du. | Europako Batzordeak BioNTech-Pfizerren txertoaren beste 300 milioi dosi erosiko ditu. Orain arte hitzemandako dosiak halako bi erosiko ditu, eta urteko bigarren hiruhilekoan 75 milioi banatzeko asmoa du. | Europako Batzordeak COVID-19aren aurkako txertoaren 300 milioi dosi gehiago erosiko dituela jakinarazi du gaur goizean Ursula von der Leyen erakundeko lehendakariak. Lehendik hitzartutakoei orain BioNTech-Pfizer enpresak garatutako txertoaren dosi horiek gehituta, jada hitzemandako dosi kopurua bikoiztuko du Europako e... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191985/239-herritan-egingo-dira-bihar-mobilizazioak-inoizko-ordezkaritzarik-zabalenarekin.htm | Politika | 239 herritan egingo dira bihar mobilizazioak, «inoizko ordezkaritzarik zabalenarekin» | Bilbon eta Baionan egingo dira mobilizazio nagusiak, baina 414 herrik egin dute bat aldarriarekin. Sare Herritarrak kalean milaka pertsona batzea espero du, desberdinen arteko «adostasuna» oinarri. | 239 herritan egingo dira bihar mobilizazioak, «inoizko ordezkaritzarik zabalenarekin». Bilbon eta Baionan egingo dira mobilizazio nagusiak, baina 414 herrik egin dute bat aldarriarekin. Sare Herritarrak kalean milaka pertsona batzea espero du, desberdinen arteko «adostasuna» oinarri. | Euskal preso eta iheslarien etxeratzea exijitzeko asmoz, Sare Herritarrak eta Bakegileek deituta, 239 hiritan, herritan eta auzotan egingo dira bihar mobilizazioak; gehienak, 17:30ean. Hala ere, 414 herrik egin dute bat mobilizazioekin. Bilbon eta Baionan egingo dira ekitaldi nagusiak, eta Sarek gaur goizean eginiko ag... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191986/boni-hil-da-barricada-taldeko-gitarrista.htm | Kultura | Boni hil da, Barricada taldeko gitarrista | 2018tik laringeko minbizia zuen, eta, horren ondorioz, ahotsa galdu zuen. 58 urterekin zendu da. | Boni hil da, Barricada taldeko gitarrista. 2018tik laringeko minbizia zuen, eta, horren ondorioz, ahotsa galdu zuen. 58 urterekin zendu da. | «Barricadaren parte izatea, nire bakarkako ibilbidearekin jarraitzea, diskoak grabatzea eta 36 urte hauek oholtza gainean igaro izana nire bizitzako obra dira». 2018an laringeko minbizi bat diagnostikatu ziotenean eta agertokietatik alde egin behar izan zuenean, mahai gainean jarri zuen Javier Hernandez Boni-k zein zue... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191987/717-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 717 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian | COVID-19a atzemateko 10.000 proba egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horien guztien %7k eman dute positibo. 717 kasu izan dira, eta, hala, transmisioaren goranzko joera erakusten dute datuek. Nafarroan, zehazki, azken zortzi asteetako kasu gehien detektatu dira: 182. | 717 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. COVID-19a atzemateko 10.000 proba egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horien guztien %7k eman dute positibo. 717 kasu izan dira, eta, hala, transmisioaren goranzko joera erakusten dute datuek. Nafarroan, zehazki, azken zortzi asteetako kasu gehien detektatu dira:... | Egunetik egunera, sendotzen ari da birusaren transmisioaren goranzko joera. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 10.169 test egin ziren COVID-19a detektatzeko, eta 717 kasu positibo zenbatu zituzten guztira. Horiek horrela, egun bakarrean egindako proben gaineko positiboen ehunekoa ... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191988/aebetako-eta-erresuma-batuko-txertoak-inportatzea-debekatu-du-iranek.htm | Mundua | AEBetako eta Erresuma Batuko txertoak inportatzea debekatu du Iranek | Herrialdean bertan ari dira garatzen txerto propioa, Kubaren laguntzarekin. | AEBetako eta Erresuma Batuko txertoak inportatzea debekatu du Iranek. Herrialdean bertan ari dira garatzen txerto propioa, Kubaren laguntzarekin. | Irango buruzagi nagusi Ali Khameneik gaur iragarri du debekatu egin dituela AEBetako eta Erresuma Batuko laborategiek eginiko txertoak, eta goraipatu egin du herrialdean bertan garatzen ari direna.
«Pfizer laborategiak txertoren bat sortzen badu, eurek erabil dezatela lehenbizi, ez dezaten egunero 4.000 hildako izan»,... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191989/hamabi-sexu-esklabori-kalte-ordainak-ematera-zigortu-du-seulek-japonia.htm | Mundua | Hamabi sexu esklabori kalte-ordainak ematera zigortu du Seulek Japonia | Tokiok «onartezintzat» jo du erabakia, eta hori «zuzentzeko» eskatu dio Seuli. Japoniak ez du helegiterik aurkeztuko, hori eginda Hego Korearen jurisdikzioan geratuko litzatekeelako | Hamabi sexu esklabori kalte-ordainak ematera zigortu du Seulek Japonia. Tokiok «onartezintzat» jo du erabakia, eta hori «zuzentzeko» eskatu dio Seuli. Japoniak ez du helegiterik aurkeztuko, hori eginda Hego Korearen jurisdikzioan geratuko litzatekeelako | Japoniaren garai kolonialeko auziek agerian utzi dute beste behin oraindik osatu gabe jarraitzen dutela inperio okupatzailea izan zenaren eta Hego Korearen arteko zauriek. 1910 eta 1945 artean, Korea anexionatu zuen Japoniak, eta milaka emakume behartu zituen Tokiok armada inperialaren sexu esklabo izatera. Bizirik dau... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191990/urte-berriko-helburuak-agindutakoa-betetzeko-zailtasunak.htm | Bizigiro | Urte berriko helburuak: agindutakoa betetzeko zailtasunak | Urte zaharra atzean utzi eta berriari ongietorria emateko asmoz, herritar askok urte berriko asmo eta helburuak jartzen dizkiete euren buruei. Helburu horiek lortzeko moduak, sor daitezkeen frustrazioak eta aurtengo egoera berezia hizpide biharko 'Bizigiro' sailean. | Urte berriko helburuak: agindutakoa betetzeko zailtasunak. Urte zaharra atzean utzi eta berriari ongietorria emateko asmoz, herritar askok urte berriko asmo eta helburuak jartzen dizkiete euren buruei. Helburu horiek lortzeko moduak, sor daitezkeen frustrazioak eta aurtengo egoera berezia hizpide biharko 'Bizigiro' sai... | Erretzeari uztea, gimnasiora joatea, dieta egitea, hizkuntzak ikastea... horrelako asmoak oso ugariak izaten dira urte bat bukatzear edo beste bat hastear denean. Herritar askok urte aldaketa baliatzen baitute dituzten bizi ohiturei erreparatu eta aldatu nahiko lituzketen portaerak aztertzeko. Helburu horien benetako b... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191991/2016arekin-berdinduta-inoizko-urterik-beroena-izan-zen-2020a-munduan.htm | Gizartea | 2016arekin berdinduta, inoizko urterik beroena izan zen 2020a munduan | Klima aldaketarako Copernicus zerbitzu europarrak jasotako informazioaren arabera, 1,25 gradu beroagoa izan zen iazko munduko tenperatura industria aurreko batezbestekoa baino. Europan inoizko urterik beroena izan zen. | 2016arekin berdinduta, inoizko urterik beroena izan zen 2020a munduan. Klima aldaketarako Copernicus zerbitzu europarrak jasotako informazioaren arabera, 1,25 gradu beroagoa izan zen iazko munduko tenperatura industria aurreko batezbestekoa baino. Europan inoizko urterik beroena izan zen. | Beste marka bat utzi du 2020ak. COVID-19aren pandemiaren urtea ez ezik, inoiz Lur planetan izandako urterik beroena ere izango da, neurketak egiten direnetik, 2016 urtearekin berdinduta. Europako Copernicus zerbitzuak egindako urteroko txostena argitaratu du gaur, eta komunikatu baten bidez eman du haren berri. Hona he... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191992/iraia-iturregi-pribilegioa-da-athleticeko-entrenatzailea-izatea.htm | Kirola | Iraia Iturregi: «Pribilegioa da Athleticeko entrenatzailea izatea» | Loiuko teknikariak azaldu duenez, «gizatalde bikaina» dago, baita «talentu handiko jokalariak» ere. «Konfiantza» du egoerari buelta emango diotela. | Iraia Iturregi: «Pribilegioa da Athleticeko entrenatzailea izatea». Loiuko teknikariak azaldu duenez, «gizatalde bikaina» dago, baita «talentu handiko jokalariak» ere. «Konfiantza» du egoerari buelta emango diotela. | Iraia Iturregik (Loiu, Bizkaia, 1985) hartu du jada aginte-makila Athleticen. Gaur goizean zuzendu du lehen entrenamendua, Lezaman, eta hori amaitutakoan San Mamesera joan da, hango prentsa aretoan aurkeztu baitute lehen taldeko entrenatzaile gisa, Angel Villacampa ordezkatuta. Aitor Elizegi Athleticeko presidentea eta... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/191993/mobilizazioak-berrian-hamaikan-eta-kanalduden.htm | Bizigiro | Mobilizazioak BERRIAn, Hamaikan eta Kanalduden | BERRIAk zuzeneko kontakizuna egingo du webgunean. Hamaikak eta Kanaldudek emankizun berezia egingo dute elkarrekin, 16:30ean hasita. | Mobilizazioak BERRIAn, Hamaikan eta Kanalduden. BERRIAk zuzeneko kontakizuna egingo du webgunean. Hamaikak eta Kanaldudek emankizun berezia egingo dute elkarrekin, 16:30ean hasita. | Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak izango dira gaur Euskal Herriko herrietan eta hirietan. Izan Bidea lelopean aterako dira herritarrak kalera Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; Baionan, berriz, Argi Dugu lelopean eginen dute protesta. Arratsaldeak ematen duena zuzenean jarraitu ahalko da Hamaikak e... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191994/ezohiko-egoerari-ezohiko-erantzunak-emateko-eskatu-dio-eh-bilduk-jaurlaritzari.htm | Politika | «Ezohiko egoerari ezohiko erantzunak» emateko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari | Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin batzartu dira Maddalen Iriarte, Nerea Kortajarena eta Mikel Otero. | «Ezohiko egoerari ezohiko erantzunak» emateko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin batzartu dira Maddalen Iriarte, Nerea Kortajarena eta Mikel Otero. | 2021erako aurrekontuak onartzeko bilera sorta abiatu du gaur Jaurlaritzak oposizioko talde politikoekin. Aurreneko bilkura EH Bildurekin izan da, 12:00etan, Bilbon, eta bertan elkartu dira, batetik, Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, Hernando Lacalle Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuo... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/191995/labik-ez-du-proposatu-neurri-berririk-baina-oso-kezkagarritzat-jo-du-egoera.htm | Gizartea | Labik ez du proposatu neurri berririk, baina «oso kezkagarritzat» jo du egoera | Egoeraren larritasuna ikusirik, batzordea astelehenean bilduko da, berriz ere, pandemiaren kontrako neurri murriztaile gehiago ezarri edo ez aztertzeko. Eusko Jaurlaritzak adierazi du orain arte ezarritako mugak «oso gogorrak» izan direla, baina nabarmendu du hori dela «kutsatzeak eragozteko biderik onena». Zupiriak az... | Labik ez du proposatu neurri berririk, baina «oso kezkagarritzat» jo du egoera. Egoeraren larritasuna ikusirik, batzordea astelehenean bilduko da, berriz ere, pandemiaren kontrako neurri murriztaile gehiago ezarri edo ez aztertzeko. Eusko Jaurlaritzak adierazi du orain arte ezarritako mugak «oso gogorrak» izan direla, ... | Labi batzordeak «oso kezkagarritzat» jo du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako egoera epidemiologikoa, eta, azaldu duenez, «geldoa baino etengabea» da transmisioaren goranzko joera. Hala eta guztiz ere, oraingoz, batzordeak ez du premiazko ikusi izurritearen kontrako neurri gehiago ezartzea. Pandemiaren bilakaeraren «ziur... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191996/argindarraren-prezioaren-gorabeherak-ikertuko-dituzte.htm | Ekonomia | Argindarraren prezioaren gorabeherak ikertuko dituzte | Egunotan, zenbait ordutan maximo historiko batzuk ezarri dira, eta faktura %20 inguru garestitu da. Hala ere, duela bi urte baino merkeagoa da oraindik. | Argindarraren prezioaren gorabeherak ikertuko dituzte. Egunotan, zenbait ordutan maximo historiko batzuk ezarri dira, eta faktura %20 inguru garestitu da. Hala ere, duela bi urte baino merkeagoa da oraindik. | Espainiako Gobernuak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eskatuko dio elektrizitatearen eta gasaren prezioetan hotz bolada honetan izan ari diren gorabeherak ikertzeko. Handizkako merkatuaren prezioak kontuan hartuta, ostegunean errekor berri bat erregistratu zen, batez beste 94,99 euro Mwh-ko ordainduta, 2013a... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191997/baheketa-egingo-dute-mundakan-bihartik-aurrera.htm | Gizartea | Baheketa egingo dute Mundakan bihartik aurrera | Sei urtetik gorako biztanleak deitu dituzte PCR probak egitera. | Baheketa egingo dute Mundakan bihartik aurrera. Sei urtetik gorako biztanleak deitu dituzte PCR probak egitera. | Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera deitu dituzte Mundakako (Bizkaia) sei urtetik gorako biztanle guztiak. Mundakako baheketak bat egin du Bermeok (Bizkaia) gaur abiatu duenarekin; hori dela eta, Mundakako biztanleek ere alboko herrira, Bermeoko Artza udal pilotalekura, joan beharko dute pro... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/191998/maiatz-amaierara-arte-luzatuko-dituzte-aldi-baterako-erregulazioak.htm | Ekonomia | Maiatz amaierara arte luzatuko dituzte aldi baterako erregulazioak | Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta enpresaburuek baldintzak negoziatzen jarraitu dute. | Maiatz amaierara arte luzatuko dituzte aldi baterako erregulazioak. Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta enpresaburuek baldintzak negoziatzen jarraitu dute. | Espainiako Gobernuak proposatu du maiatz amaierara arte luzatzea enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteen (ABEE) egungo araudia, COVID-19a dela-eta moldatutakoa. Urtarrilaren 31era arteko iraungitzen data zuen, eta hori beste lau hilabetez lutzatzea «ongi» ikusi dute CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronala... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/191999/fipadoc-dokumentalen-jaialdia-gibelatu-behar-izan-dute.htm | Kultura | Fipadoc dokumentalen jaialdia gibelatu behar izan dute | Barda mintzatu zen Jean Castex Frantziako Lehen ministroa, eta zinema gelek bederen otsailera arte hetsirik egon beharko dutela adierazi zuen. Hortaz, Miarritzeko dokumentalen jaialdia ezingo dute pentsatu bezala urtarril hondarrean egin. | Fipadoc dokumentalen jaialdia gibelatu behar izan dute. Barda mintzatu zen Jean Castex Frantziako Lehen ministroa, eta zinema gelek bederen otsailera arte hetsirik egon beharko dutela adierazi zuen. Hortaz, Miarritzeko dokumentalen jaialdia ezingo dute pentsatu bezala urtarril hondarrean egin. | Urtarrilaren 18an hasi eta 24ra bitarte iraun behar zuen Fipadoc dokumentalen jaialdiak, baina ezinezkoa izanen da. Egoerak hala uzten badie, jaialdia martxoan eginen dutela iragarri dute antolatzaileek. Hala, ahal bezain laster emanen dute jaialdiaren gibelatze dataren berri, baina oraingoz ez dute horretarako modurik... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/192000/laudioko-gaztetxea-hustu-du-udaltzaingoak.htm | Gizartea | Laudioko gaztetxea hustu du Udaltzaingoak | Esan dutenez, Gazte Asanbladako kideak identifikatu ere egin dituzte, kartelak jartzen ari zirela | Laudioko gaztetxea hustu du Udaltzaingoak. Esan dutenez, Gazte Asanbladako kideak identifikatu ere egin dituzte, kartelak jartzen ari zirela | Gaztetxeko kideek Twitter bidez jakinarazi dutenez, Laudioko (Araba) gaztetxea hustu du Udaltzaingoak. Ziurtatu dutenez, udalak atzo adierazi zien hustu egingo zutela gaztetxea, eta argindarra ere moztu zieten orduan.
Aiaraldea hedabideak azaldu duenez, Laudioko Udalak jakinarazi du 2023ra arte itxita edukiko dituztel... |
2021-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/192002/realaren-eta-real-madrilen-aurkako-neurketa-ez-da-jokatuko-errepideen-egoerarengatik.htm | Kirola | Realaren eta Real Madrilen aurkako neurketa ez da jokatuko, errepideen egoerarengatik | Espainiako taldeak neurketa bertan behera uzteko eskatu dio federazioari, "bidaiatzeko ezintasunarengatik", eta eskera ontzat jo du erakunde federatiboak. Igandean jokatzekoa zen 15. jardunaldiko partida hori. | Realaren eta Real Madrilen aurkako neurketa ez da jokatuko, errepideen egoerarengatik. Espainiako taldeak neurketa bertan behera uzteko eskatu dio federazioari, "bidaiatzeko ezintasunarengatik", eta eskera ontzat jo du erakunde federatiboak. Igandean jokatzekoa zen 15. jardunaldiko partida hori. | Realak eta Real Madrilek ez dute etzi Zubietan jokatuko. Iganderako iragarria zegoen Iberdrola ligako 15. jardunaldiko partida, baina eguraldiak oztopatu egingo du neurketa hori esperotako egun eta orduan jokatzea. Espainiarrek gaurko egunean zehar egindako eskaera bati men egin ostean heldu da erabakia; Real Madrilek ... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192036/bigarren-mailako-errepide-batzuk-itxi-dituzte-nafarroan-araban-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Bigarren mailako errepide batzuk itxi dituzte Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan | Belagua, Iturzaeta (Nafarroa), Urduña, Herrera (Araba), Azurki, Elosua eta Karabieta (Gipuzkoa) portuak itxi dituzte elurrarengatik eta hormarengatik. Nafarroa erdialdean eta Erriberan abisu laranja ezarri dute, eta Nafarroako isurialde atlantikoan, horia. | Bigarren mailako errepide batzuk itxi dituzte Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan. Belagua, Iturzaeta (Nafarroa), Urduña, Herrera (Araba), Azurki, Elosua eta Karabieta (Gipuzkoa) portuak itxi dituzte elurrarengatik eta hormarengatik. Nafarroa erdialdean eta Erriberan abisu laranja ezarri dute, eta Nafarroako isurialde atla... | Elurrak arazoak sortu ditu Hego Euskal Herriko bigarren mailako zenbait errepidetan. Nafarroan kateak erabiltzea derrigorrezkoa da Izabako, Urbasako, Arasko, Urkiagako, Meanoko, Artesiagako eta Matamachoseko portuetan, baita Izabatik Zurizara (Espainia) doan NA-2000 errepidean eta Aralarren ere; eta Araban, Opakuako, B... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192037/poctefa-ondotik-borondatea.htm | Gizartea | Poctefa ondotik, borondatea | Zaraitzuk eta Zuberoak lehen elkarlana duela urteak egin ondotik, berriki bururatu dute Iratiko lurrak kudeatzen dituzten lau instituzioek gidatu Poctefa programa, Aezkoako eta Garaziko eskualdeekin. Bakoitzak bere xedeak garatu ditu Europako laguntzekin, baina harago joan nahi lukete. | Poctefa ondotik, borondatea. Zaraitzuk eta Zuberoak lehen elkarlana duela urteak egin ondotik, berriki bururatu dute Iratiko lurrak kudeatzen dituzten lau instituzioek gidatu Poctefa programa, Aezkoako eta Garaziko eskualdeekin. Bakoitzak bere xedeak garatu ditu Europako laguntzekin, baina harago joan nahi lukete. | Mugaz gaindiko xedeak diruztatzen dituen Poctefa programak behin eta berriz hurbildu ditu mugaz bi aldeetako euskal hautetsiak xede konkretuen inguruan, Kintoan Barna xedearekin gertatu bezala Donibane Garazi eta Iruñea ardatza sortzeko. Iratiko oihanak ere, Europako laguntzekin, bere hegiko lau ibarrak bildu ditu epe ... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192038/europan-serio-hartzen-dituzte-guk-proposatzen-ditugun-gauzak.htm | Kirola | «Europan serio hartzen dituzte guk proposatzen ditugun gauzak» | Mendi Eskualdeen Europako Sarearen presidente karguan berretsi berri dute Juanan Gutierrez. Eibartarraren ustez, garrantzitsua da Bruselan egotea, eta ez politika arloan eragiteko bakarrik, mendi eremuen etorkizuna bermatzeko baizik. | «Europan serio hartzen dituzte guk proposatzen ditugun gauzak». Mendi Eskualdeen Europako Sarearen presidente karguan berretsi berri dute Juanan Gutierrez. Eibartarraren ustez, garrantzitsua da Bruselan egotea, eta ez politika arloan eragiteko bakarrik, mendi eremuen etorkizuna bermatzeko baizik. | Mendiarekiko zaletasuna medio, Juanan Gutierrezek (Eibar, 1962) argi zeukan horrekin zerikusia zeukan ikasketaren bat egin nahi zuela. Azkenerako, Geografia aukeratu zuen, «eremu asko barnebildu ditzakeelako». Behin ikasketei ekinda, Europan barrena abiatu zen, bide berrien bila. Pausoka-pausoka, HAZIn bukatu zuen, Eus... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192039/itxaropena-errealitate-bihur-dadin-bultzada-eskatu-du-sarek.htm | Politika | «Itxaropena errealitate» bihur dadin, «bultzada» eskatu du Sarek | Ordezkaritza zabal baten parte hartzeaz, ekitaldia egin dute Bilboko Euskalduna jauregian, arratsaldeko manifestazioen atariko. Bortz korapilo askatzea lehentasunezkotzat jo du Sarek: urrunketaren bukaera, gaixo larrien etxeratzea, gradu progresioa, baimenak eta 7/2003 Legea. | «Itxaropena errealitate» bihur dadin, «bultzada» eskatu du Sarek. Ordezkaritza zabal baten parte hartzeaz, ekitaldia egin dute Bilboko Euskalduna jauregian, arratsaldeko manifestazioen atariko. Bortz korapilo askatzea lehentasunezkotzat jo du Sarek: urrunketaren bukaera, gaixo larrien etxeratzea, gradu progresioa, baim... | Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek deituta euskal presoen aldeko protestak eginen dituzte gaur arratsaldean Euskal Herriko 239 hiritan, herritan eta auzotan, eta, horien atariko, ekitaldia egin du Sarek goizean Bilboko Euskalduna jauregian. Hego Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkaritza zabala elka... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192040/818-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 818 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Jasotako datuen arabera, ez da horrelako kopururik erregistratu azaroaren 21az geroztik. | 818 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Jasotako datuen arabera, ez da horrelako kopururik erregistratu azaroaren 21az geroztik. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 12.464 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietatik 818k eman zuten positibo. Hain zuzen, ez da horrelako daturik erregistratu azaroaren 21az geroztik. Ordu hartan, 1.001 positibo detektatu zituzten. Positibotasun tasa... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192041/eskola-kirola-berriro-abiatzeko-eskatu-dute-ehunka-herritarrek.htm | Gizartea | Eskola kirola berriro abiatzeko eskatu dute ehunka herritarrek | Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dira mobilziazioak, besteak beste, eskola kirola «funtsezkoa, onuraduna eta segurua» dela aldarrikatzeko. | Eskola kirola berriro abiatzeko eskatu dute ehunka herritarrek. Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dira mobilziazioak, besteak beste, eskola kirola «funtsezkoa, onuraduna eta segurua» dela aldarrikatzeko. | Eskola kirola berriro martxan jartzeko eskatzeko, elkarretaratzeak egin dituzte ehunka lagunek gaur eguerdian Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Hain zuzen, 550 elkartek egin dute bat mobilizazioekin, eta 120 herrik ere babesa erakutsi dute.
Haien arabera, eskola kirola haur eta gazteentzat «funtsezkoa, onuraduna eta se... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192042/salbuespenezko-espetxe-politika-amaitzeko-eskatu-dute-alderdi-sindikatu-eta-gizarte-eragileek.htm | Gizartea | Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek | Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek. | Sarek goizean Euskalduna jauregian (Bilbo) egindako ekitaldiaren ondoren mintzatu dira horretara bildu diren alderdi, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak, eta salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute.
«Salbuespenezko eta mendekuzko espetxe politika aldera batera utzi behar da», nabarmendu du Ma... | |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192043/milaka-lagun-atera-dira-kalera-euskal-herrian-presoen-eskubideen-alde.htm | Politika | Milaka lagun atera dira kalera Euskal Herrian, presoen eskubideen alde | Elurrari eta hotzari aurre egin diete manifestariek. Ekitaldia egin du Sarek goizean Euskalduna jauregian, eta ondoren mintzatu dira horretara bildu diren alderdi, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak: salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute. | Milaka lagun atera dira kalera Euskal Herrian, presoen eskubideen alde. Elurrari eta hotzari aurre egin diete manifestariek. Ekitaldia egin du Sarek goizean Euskalduna jauregian, eta ondoren mintzatu dira horretara bildu diren alderdi, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak: salbuespenezko espetxe politika amai... | * Sei eskakizun egin dituzte gaur Euskal Herrian mobilizatu direnek.
* Bakegileek eta Bake Bideak antolatutako bi kilometroko giza katea osatu dute Baionan. 2.000 lagun inguru bildu dira, eta Aturri eta Errobi ibaiak lotu dituzte argien bidez.
* «Itxaropena errealitate» bihur dadin «bultzada» eskatu du Sarek.
* Sare... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192044/jose-ignacio-iruretagoiena-omendu-dute-etak-hil-eta-23-urtera.htm | Politika | Jose Ignacio Iruretagoiena omendu dute, ETAk hil eta 23 urtera | Zarauzko PPko zinegotzia zen Iruretagoiena, hil zutenean. Carlos Iturgaizek presoen eskubideen aldeko mobilizazioak salatzeko baliatu du ekitaldia | Jose Ignacio Iruretagoiena omendu dute, ETAk hil eta 23 urtera. Zarauzko PPko zinegotzia zen Iruretagoiena, hil zutenean. Carlos Iturgaizek presoen eskubideen aldeko mobilizazioak salatzeko baliatu du ekitaldia | Gaurko egunez hil zuen ETAk Jose Ignacio Iruretagoiena, duela 23 urte. Hori dela eta, omenaldia egin diote Zarauzko hilerrian (Gipuzkoa). Han izan dira, besteak beste, Carlos Iturgaiz, Laura Garrido, Jose Luis Arrue eta Borja Corominas PPko buruzagiak. «Euskalduna, zarauztarra, bere herria maite zuen, eta urrats bat eg... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192045/nagiak-jota-zelairatu-da-reala.htm | Kirola | Nagiak jota zelairatu da Reala | Txuri-urdinak makal aritu dira Sevillaren aurkako partidako bi zatien hasieretan, eta kondenatu egin ditu horrek. Etxekoen bi hutsek arnasa pixka bat eman diote Imanolenei, baina alferrik: galdu egin du. | Nagiak jota zelairatu da Reala. Txuri-urdinak makal aritu dira Sevillaren aurkako partidako bi zatien hasieretan, eta kondenatu egin ditu horrek. Etxekoen bi hutsek arnasa pixka bat eman diote Imanolenei, baina alferrik: galdu egin du. | Ohartarazpen argia egin du gaurko BERRIAn Imanol Etxeberria atezain ohiak. Julen Lopetegik entrenatzaile gisa egindako lehen urratsak bertatik bertara bizi izan zituen Rayo Vallecanon, eta esan zuen Asteasun jaiotako prestatzaileak zer ezaugarri zituen teknikari modura: «Orain jartzen duen gogo hori bazuen orduan ere. ... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192046/bidean-aurrera-egiteko-oinarrizko-sei-eskakizun-egin-ditu-sarek.htm | Politika | «Bidean aurrera egiteko oinarrizko sei eskakizun» egin ditu Sarek | Milaka lagun elkartu dira Euskal Herriko berrehundik gora plazetan, euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika bukatzea eskatzeko. Presoak Euskal Herriratzea, gradu progresioa ahalbidetzea, adinekoak eta eri direnak etxeratzea, guraso presoen seme-alaben eskubideak errespetatzea eta Frantzian betetak... | «Bidean aurrera egiteko oinarrizko sei eskakizun» egin ditu Sarek. Milaka lagun elkartu dira Euskal Herriko berrehundik gora plazetan, euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika bukatzea eskatzeko. Presoak Euskal Herriratzea, gradu progresioa ahalbidetzea, adinekoak eta eri direnak etxeratzea, guraso... | COVID-19ak eraginda, herritarrek ezin izan dituzte Bilboko eta Baionako karrikak era masiboan hartu, baina sakabanatuta ere kalera atera dira milaka eta milaka herritar Euskal Herriko berrehundik gora kale eta plazatan. Hego Euskal Herriko herri guztietan adierazpen bera irakurri dute manifestazioetako antolatzaileek, ... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192047/onik-aurkitu-dute-anboton-noraezean-geratu-den-mendizalea.htm | Gizartea | Onik aurkitu dute Anboton noraezean geratu den mendizalea | Onik aurkitu dute Anboton noraezean geratu den mendizalea. | Anboto mendian (Bizkaia) noraezean geratu da mendizale bat, eta Ertzaintzaren mendiko taldera eskatu du laguntza. Ertzaintzak jakinarazi du eguraldiaren baldintzengatik «zaila» izango dela erreskatea, eta «denbora» beharko dutela hori egiteko. Baina gaueko 21:45ean topatu dute mendizalea, onik. | |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192048/baiona-argitu-dute-orain-presoak-lelopean.htm | Gizartea | Baiona argitu dute, 'Orain Presoak' lelopean | Bakegileek eta Bake Bideak antolatutako bi kilometroko giza katea osatu dute Baionan. 2.000 lagun inguru bildu dira, eta Aturri eta Errobi ibaiak lotu dituzte argien bidez. | Baiona argitu dute, 'Orain Presoak' lelopean. Bakegileek eta Bake Bideak antolatutako bi kilometroko giza katea osatu dute Baionan. 2.000 lagun inguru bildu dira, eta Aturri eta Errobi ibaiak lotu dituzte argien bidez. | Txupinazoen gisara hasi dute Baionako mobilizazioa. Lehen eztanda. Lerrokatu dira 2.000 lagun Errobi ibaiaren hertzetik Aturri ibaiaren hertzeraino, bi kilometroko giza katea osatzeko; tartean, Ipar Euskal Herriko 140 hautetsi, eta beste hainbeste elkarteetako, sindikatuetako eta eragileetako ordezkariak. Bigarren ezta... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/192049/puntuak-bat-balio-du-jokoak-hiru.htm | Kirola | Puntuak bat balio du; jokoak, hiru | Berdinketa ona lortu du Sadarren Jagoba Arrasateren taldeak, defentsako lan ikusgarria eginez. Laugarren berdinketa du segidan. | Puntuak bat balio du; jokoak, hiru. Berdinketa ona lortu du Sadarren Jagoba Arrasateren taldeak, defentsako lan ikusgarria eginez. Laugarren berdinketa du segidan. | Puntuz puntu, lau batu ditu azkeneko lau jardunaldietan Osasunak. Garaipen bat eta berdinketa paren baliokide da uzta hori. Ez da asko, baina bada zerbait. Jaitsieran jarraitu beharko du, zulotik ateratzeko hirunaka batu behar direlako puntuak, baina gaur Real Madrili atera dion aleak asko balio lezake aurrera begira. ... |
2021-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/192084/azaroan-hasitako-beherako-joera-eten-egin-da-urte-bukaeran-eta-datuak-igotzen-ari-dira.htm | Gizartea | Azaroan hasitako beherako joera eten egin da urte bukaeran, eta datuak igotzen ari dira | Abuztu erdian zeuden datuen parekoak erregistratu dira abendu bukaeran, baina hoberako joera hori bukatu egin da azkeneko astean. | Azaroan hasitako beherako joera eten egin da urte bukaeran, eta datuak igotzen ari dira. Abuztu erdian zeuden datuen parekoak erregistratu dira abendu bukaeran, baina hoberako joera hori bukatu egin da azkeneko astean. | Teknikoki, Euskal Herrira hirugarren olatua iritsi ote den ezingo da garbi esan hilabete inguru pasatu arte. Izan ere, heriotza kopuruen arabera neurtzen dira gaitzek sortutako olatuak. Baina hori da horrelako gaitzen arazoa, heriotzak metatzen eta gero bakantzen hasten diren arte ezin dela garbi esan olatua noiz hasi ... |
2021-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/192086/kapitolioko-erasotzailerik-nabarmenetako-batzuk-atxilotu-dituzte.htm | Mundua | Kapitolioko erasotzailerik nabarmenetako batzuk atxilotu dituzte | Larru eta adarrez jantzitako Jacob Anthony Chansley eta Kongresuko kantore bat lapurtu zuen Adam Johnson polizietxera eraman dituzte. Derrick Evans hautetsiari ere karguak jarri dizkiote. | Kapitolioko erasotzailerik nabarmenetako batzuk atxilotu dituzte. Larru eta adarrez jantzitako Jacob Anthony Chansley eta Kongresuko kantore bat lapurtu zuen Adam Johnson polizietxera eraman dituzte. Derrick Evans hautetsiari ere karguak jarri dizkiote. | Asteazkenean jende saldo batek hartu zuen AEBetako Kapitolioa, Donald Trumpek manifestazio batean hara joateko esan ondoren. Bost pertsona hil ziren erasoan, eta irudi harrigarriak utzi zituen istiluak. Irudiotako bi protagonista atxilotu egin dituztela adierazi du Poliziak: aurpegia margotuta eta larru eta adarrez jan... |
2021-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/192087/aurkitu-dituzte-itsasora-amilduriko-boeing-737-hegazkinaren-arrastoak.htm | Mundua | Aurkitu dituzte itsasora amilduriko Boeing 737 hegazkinaren arrastoak | Indonesiako hegazkinak 62 pertsona zeramatzan, hamar haur tartean; Jakartatik aireratu eta gutxira erori zen atzo. | Aurkitu dituzte itsasora amilduriko Boeing 737 hegazkinaren arrastoak. Indonesiako hegazkinak 62 pertsona zeramatzan, hamar haur tartean; Jakartatik aireratu eta gutxira erori zen atzo. | Zantzuak topatu dituzte uretan, Indonesia inguruko itsasoan, eta erreskate taldeek adierazi dute aurkitu dutela ezbeharraren lekua. Boeing 737 bat amildu zen atzo, Jakartatik aireratu eta gutxira. Barruan 62 bidaiari eta eskifaiakide zeramatzan.
Mendebaldeko Kalimantan eskualdeko Pontianak hirirako bidean abiatu zen h... |
2021-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/192088/laquobiktimen-lepotik-bizitzeariraquo-uzteko-eskatu-dio-ppri-iruretagoienaren-semeak.htm | Politika | «Biktimen lepotik bizitzeari» uzteko eskatu dio PPri Iruretagoienaren semeak | Atzo PPk Zarauzko hilerrian eginiko ekitaldia kritikatu du Mikel Iruretagoienak, ETAk 1998. urtean hildako zinegotziaren semeak, eta nabarmendu du senide bakar bat ere ez zela joan horretara. | «Biktimen lepotik bizitzeari» uzteko eskatu dio PPri Iruretagoienaren semeak. Atzo PPk Zarauzko hilerrian eginiko ekitaldia kritikatu du Mikel Iruretagoienak, ETAk 1998. urtean hildako zinegotziaren semeak, eta nabarmendu du senide bakar bat ere ez zela joan horretara. | Pablo Casado PPko presidenteak txio bat argitaratu zuen atzo gogoratzeko duela 23 urte bere alderdiak Zarautzen (Gipuzkoa) zuen zinegotzia hil zuela ETAk: Jose Ignacio Iruretagoiena. «Biktimak beti egongo dira geure memorian», idatzi zuen Casadok: «Eta gaitzetsi egiten dugu [Espainiako] Gobernuak itunak egitea aste hon... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192089/ez-da-nahikoa-izan.htm | Kirola | Ez da nahikoa izan | Eibarrena izan da baloia, baina, Levanteren kontraerasoak gelditu ezinda, ihes egin dio partidak. | Ez da nahikoa izan. Eibarrena izan da baloia, baina, Levanteren kontraerasoak gelditu ezinda, ihes egin dio partidak. | Levanteren kontraerasorako ahalmena izan zen gakoa atzo. Izan ere, baloia Eibarrena izan zen arren, talde armaginak ez zuen asmatu Valentziako taldea geratzen. Hala, alde jarri zen norgehiagokak ihes egin zion talde gipuzkoarrari.
Lehen zatian, aukera gutxi ikusi ziren Ciutat de Valencia futbol zelaian. Eibarrek etxek... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192090/gonzalezen-eta-galen-arteko-lotura-ikertzeko-eskatu-dio-zabalak-fiskaltzari.htm | Politika | Gonzalezen eta GALen arteko lotura ikertzeko eskatu dio Zabalak fiskaltzari | Atentatuak eta desagertze behartuak egitea eragin ote zuen aztertzeko eskatu dio Gipuzkoako Fiskaltzari. | Gonzalezen eta GALen arteko lotura ikertzeko eskatu dio Zabalak fiskaltzari. Atentatuak eta desagertze behartuak egitea eragin ote zuen aztertzeko eskatu dio Gipuzkoako Fiskaltzari. | Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, Espainiako presidente ohi Felipe Gonzalezek GALekin izaniko lotura ikertzeko eskatu dio Gipuzkoako Fiskaltzari. Zabalak joan den ekainean iragarri zuen GAL ikertzeko plataforma independente bat sustatuko zuela, «kasua ikertzen laguntzeko». Sare sozialen bidez berretsi du mezua... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192091/lozano-nahikoa-izan-da-alaves-gainditzeko.htm | Kirola | Lozano nahikoa izan da Alaves gainditzeko | Lozano nahikoa izan da Alaves gainditzeko. | Tachiren kaleratzeak baldintzatu zuen Cadizen eta Alavesen arteko norgehiagoka. Gasteizko taldeak jokalari batekin gutxiagorekin jokatu zuen bigarren zati osoa, eta etxeko taldeko aurrerali Lozano amesgaizto bilakatu zitzaien.
Partida lasai hasi zen, Alex Fernandezek markagailua ireki zuen arte, Pereak ezker hegaletik... | |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192092/hanka-zati-bat-aurkitu-dute-getxoko-arrigunaga-hondartzan.htm | Gizartea | Hanka zati bat aurkitu dute Getxoko Arrigunaga hondartzan | Ertzaintza ikertzen ari da nondik iritsi den, eta ez dute hipotesirik baztertu. | Hanka zati bat aurkitu dute Getxoko Arrigunaga hondartzan. Ertzaintza ikertzen ari da nondik iritsi den, eta ez dute hipotesirik baztertu. | Ertzaintzak ikerketa bat hasi du atzo Arrigunaga hondartzan (Getxo, Bizkaia) aurkitutako hanka zatiaren jatorria ikertzeko. Orkatilaren eta belaunaren arteko zatia da. Ertzaintzak hainbat hipotesi ditu; besteak beste, desagertutako arrantzale bat izatea eta Euskal Herritik urrun itsasora eroritako norbait izatea. Haler... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192093/emakume-bat-hil-du-frantziako-poliziako-kide-batek-tiroz-baionan.htm | Gizartea | Emakume bat hil du Frantziako Poliziako kide batek, tiroz, Baionan | Polizia atxiloaldian sartu dute. Egoera salatzeko elkarretaratze bat eginen dute herritarrek, 18:30ean, Baionako polizia etxearen aitzinean. | Emakume bat hil du Frantziako Poliziako kide batek, tiroz, Baionan. Polizia atxiloaldian sartu dute. Egoera salatzeko elkarretaratze bat eginen dute herritarrek, 18:30ean, Baionako polizia etxearen aitzinean. | Baionako Marechal Soult karrikan gertatu da tiroketa, 01:10ean. Frantziako Poliziaren kontrol batetik ihes egiten saiatu da emakumea, eta funtzionario batek tiro egin dio, Baionako Jerome Bourrier prokuradorearen arabera. Emakumeak Poliziaren autoa jo du, «nahitara», kontroletik ihes egiten saiatzeko, eta polizietako b... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192094/hiru-pertsona-ospitaleratu-dituzte-trapagaranen-etxe-batek-su-hartu-ondoren.htm | Gizartea | Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Trapagaranen, etxe batek su hartu ondoren | Etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, eta garrak ondokora ere zabaldu dira. Beste lau lagun artatu dituzte etxe horretan. | Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Trapagaranen, etxe batek su hartu ondoren. Etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, eta garrak ondokora ere zabaldu dira. Beste lau lagun artatu dituzte etxe horretan. | Igande gauean, Trapagarango (Bizkaia) etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du, eta, horren ondorioz, hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte. Beste lauk ere arnastu dute kea. Zugaztieta auzoan gertatu da, Magdalena kalean.
Bizilagunek berehala itzali dute sua, eta udaltzainak eta suhiltzaileak joan dira hara. S... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192095/araba-bizkai-eta-gipuzkoa-arteko-sarrera-irteerak-mugatuko-dira.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko sarrera-irteerak mugatuko dira | Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak itxi egingo dituzte, eta udalerri horietan ostalaritza itxi beharko dute. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko sarrera-irteerak mugatuko dira. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak itxi egingo dituzte, eta udalerri horietan ostalaritza itxi beharko dute. | Eusko Jaurlaritzak zorroztu egingo ditu abenduaren 10etik indarrean diren neurriak, egoera epidemiologikoa «kezkagarria» delako, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez. Labiren batzorde teknikoak egindako proposamenak aintzat hartu ditu gobernuak, eta erabaki du joan-etorriak berriro mugatzea. Hala, ezin izan... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192096/urriaren-12ko-ekitaldiagatik-deklaratuko-dutenei-atxikimendua-adierazi-diete-50-eragilek-baino-gehiagok.htm | Politika | Urriaren 12ko ekitaldiagatik deklaratuko dutenei atxikimendua adierazi diete 50 eragilek baino gehiagok | Auzitegi Nazionalean egitekoak zituzten deklarazio telematikoak atzeratu egin dira asteburuan Madrilen izandako elurtearen ondorioz, eta, horregatik, bertan behera geratu da euren aldeko elkarretaratzea | Urriaren 12ko ekitaldiagatik deklaratuko dutenei atxikimendua adierazi diete 50 eragilek baino gehiagok. Auzitegi Nazionalean egitekoak zituzten deklarazio telematikoak atzeratu egin dira asteburuan Madrilen izandako elurtearen ondorioz, eta, horregatik, bertan behera geratu da euren aldeko elkarretaratzea | Bihar hastekoak ziren deklaratzen urriaren 12an Iruñean eginiko ekitaldiaren ondorioz ikertutako hamabi lagunak. Telematikoki, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzekoak ziren, baina, Madrilen asteburuan izandako elurtearen ondorioz, atzeratu egin da. Hori dela eta, ikertuen alde bihar egin behar... |
2021-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/192097/demokratek-hasi-dute-trumpen-aurkako-impeachment-prozesua.htm | Mundua | Demokratek hasi dute Trumpen aurkako 'impeachment' prozesua | AEBetako Gobernuaren aurkako «matxinada» bultzatzea egozten diote estatuburuari. Buruzagi errepublikanoa da bi epaiketa politikori aurre egin beharko dien lehen presidentea. | Demokratek hasi dute Trumpen aurkako 'impeachment' prozesua. AEBetako Gobernuaren aurkako «matxinada» bultzatzea egozten diote estatuburuari. Buruzagi errepublikanoa da bi epaiketa politikori aurre egin beharko dien lehen presidentea. | Donald Trump presidentea kargutik kentzea jarri dute helburu demokratek, eta egin dute lehen urratsa. David Cicilline, Ted Lieu eta Jamie Raskin ordezkariak aurkeztu dute hura auzipetzeko eskaria, baita zehaztu ere haren kontrako salaketa: AEBetako Gobernuaren aurkako «matxinada» bultzatzea. Demokratek prozedura azkarr... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.