date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191526/imanolek-eta-olabek-kontratua-berritu-dute-realarekin.htm | Kirola | Imanolek eta Olabek kontratua berritu dute Realarekin | Entrenatzaileak 2023ra arte luzatu du, eta Futbol zuzendariak 2024ra arte. | Imanolek eta Olabek kontratua berritu dute Realarekin. Entrenatzaileak 2023ra arte luzatu du, eta Futbol zuzendariak 2024ra arte. | Realak berrindartu egin du kirol egitasmoa, kontratuak berritu dizkielako Imanol Alguacili eta Roberto Olaberi. Entrenatzaileak 2023ra arteko hitzarmena sinatu du, eta Futbol zuzendariak 2024ra artekoa. Jokin Aperribai presidenteak iragarri ditu bi berritzeak akziodunen Batzar Nagusian (telamatikoki ari dira egiten).
... |
2020-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/191551/alavesek-eibarri-pasa-dizkio-arazoak.htm | Kirola | Alavesek Eibarri pasa dizkio arazoak | Mendizorrotzako derbian, Pedro Leonek aurreratu ditu armaginak hasi eta berehala, eta gero, atsedenaldiaren aurreko azken minutuetan, Edgar Mendezek eta Deyversonek irauli dute emaitza. | Alavesek Eibarri pasa dizkio arazoak. Mendizorrotzako derbian, Pedro Leonek aurreratu ditu armaginak hasi eta berehala, eta gero, atsedenaldiaren aurreko azken minutuetan, Edgar Mendezek eta Deyversonek irauli dute emaitza. | Alavesek irabazi zion atzo gauean euskal derbia Eibarri (2-1). Arazoekin eta kezkatuta ekin zion partidari etxeko taldeak, baina norgehiagokaren akaberan, estutasunak armaginentzat izan ziren. Eta izango dira. Batetik, ondo ekin ziolako partidari, aurretik ere jarriz, baina atsedenaldira galtzen joan zelako; eta bestet... |
2020-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/191553/trumpek-bere-ingurukoak-barkatu-ditu.htm | Mundua | Trumpek bere ingurukoak barkatu ditu | Haren kanpainako buru Paul Manaforti, Roger Stone aholkulari ohiari eta Charles Kushner suhiaren aitari epaitegiek emaniko zigorra kendu die. | Trumpek bere ingurukoak barkatu ditu. Haren kanpainako buru Paul Manaforti, Roger Stone aholkulari ohiari eta Charles Kushner suhiaren aitari epaitegiek emaniko zigorra kendu die. | Agintaldiko azken egunez auzitegiek zigorturiko bere ingurukoak barkatzeko baliatzen ari da Donald Trump AEBetako presidenteak. Denera 26 pertsonari eman die barkamena, eta beste hiruri zigorrak betetzeko baldintzak arindu dizkie.
Horietako bat Paul Manafort da. Trumpen 2016ko kanpainaren burua izan zen, eta duela bi ... |
2020-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/191554/urtarrilaren-4an-hasiko-dira-txertatzen-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Urtarrilaren 4an hasiko dira txertatzen Ipar Euskal Herrian | Baionako erietxean hozkailu handien sorta bat jasoko dute. Horietako bakoitzak 180.000 dosi gordetzeko ahalmena izango du. Botikak arduratuko dira gainerakoez. | Urtarrilaren 4an hasiko dira txertatzen Ipar Euskal Herrian. Baionako erietxean hozkailu handien sorta bat jasoko dute. Horietako bakoitzak 180.000 dosi gordetzeko ahalmena izango du. Botikak arduratuko dira gainerakoez. | Eguna jarrita dago, eta antolaketa martxan da. Urte berriaren laugarren egunarekin hasiko dira txertoak jartzen Ipar Euskal Herrian. Kanpaina antolatzeko bi talde sortu berri dituzte aste honetan bertan Pirinio Atlantikoetako Departamenduan.
Pfizer BioNtech konpainien txertoa banatuko dute, eta horrek logistika behar ... |
2020-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/191555/brexit-erako-ituna-sinatu-dute-londresek-eta-ebk.htm | Mundua | 'Brexit'-erako ituna sinatu dute Londresek eta EBk | EBn eta Erresuma Batuaren artean ez da muga saririk egongo, ezta kuotarik ere. | 'Brexit'-erako ituna sinatu dute Londresek eta EBk. EBn eta Erresuma Batuaren artean ez da muga saririk egongo, ezta kuotarik ere. | Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko negoziazioetan ituna egin dute azkenean gaur arratsaldean. Egunotan ongi lotu dute akordioa, eta azkenean sinadurak baino ez zituen falta. Bien arteko etorkizuneko harremana finkatuko zuen testua «prest» zegoela zabaldu zuten atzo gauean bi aldeek, eta, azkenean, gaur a... |
2020-12-25 | https://www.berria.eus/albisteak/191556/514-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 514 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | 9.165 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta %5,6ek eman dute positibo; tasak, beraz, gora egin du. Lurraldeetan, behera egin dute kasuek, Bizkaian izan ezik. | 514 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 9.165 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta %5,6ek eman dute positibo; tasak, beraz, gora egin du. Lurraldeetan, behera egin dute kasuek, Bizkaian izan ezik. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 9.165 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietatik 514 positibo atzeman dituzte. Hain zuzen, herenegungo datuekin alderatuz gero, behera egin du positiboen kopuruak; zehazki, 37 kasu gutxiago erregistratu dituzte. Hala... |
2020-12-25 | https://www.berria.eus/albisteak/191557/haur-parke-bat-eraiki-dute-zaballan-modulu-mistoa-sor-dezatela-eskatzeko.htm | Politika | Haur parke bat eraiki dute Zaballan, modulu mistoa sor dezatela eskatzeko | Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak sustatuta, Olentzerok eta Mari Domingik eraman dute parkea Arabako espetxe aurrera. Martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Irati umeak, eta preso duen amarengandik bereizi beharko du. | Haur parke bat eraiki dute Zaballan, modulu mistoa sor dezatela eskatzeko. Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak sustatuta, Olentzerok eta Mari Domingik eraman dute parkea Arabako espetxe aurrera. Martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Irati umeak, eta preso duen amarengandik bereizi beharko du. | Olentzerok eta Mari Domingik oparia eraman dute gaur Zaballako espetxera (Araba): haur parke bat eraiki dute kartzelaren aurrean, Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak bultzatuta, espetxe horretan modulu misto bat egin dezatela eskatzeko. Preso dauden gurasoak eta haien seme-alabak elkarrekin egoteko aukera emango ... |
2020-12-25 | https://www.berria.eus/albisteak/191558/baionako-herriko-etxeak-etxegabeen-kontrako-neurriak-kendu-beharko-ditu-partez.htm | Gizartea | Baionako Herriko Etxeak etxegabeen kontrako neurriak kendu beharko ditu, partez | Karrika Gurea Da kolektiboak salaketa jarri zion Baionako auzapezari, «diskriminazioagatik». Paueko Auzitegi Administratiboak neurri sortako hirugarren artikulua kentzera behartu du auzapeza. | Baionako Herriko Etxeak etxegabeen kontrako neurriak kendu beharko ditu, partez. Karrika Gurea Da kolektiboak salaketa jarri zion Baionako auzapezari, «diskriminazioagatik». Paueko Auzitegi Administratiboak neurri sortako hirugarren artikulua kentzera behartu du auzapeza. | Haserrea eragin zuen Baionako Herriko Etxeak etxegabeen kontra plantan ezarri zuen neurri sortak. Izan ere, Jean Rene Etxegaraik goizeko zortzietatik gauerdira arte «karriken gehiegizko okupazioa» debekatu du, baita «jarririk edo etzanik» egotea ere «ibiltariak trabatzeko arriskua den lekuetan». Bi txakur baino gehiago... |
2020-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/191581/positibo-tasa-64ra-igo-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positibo tasa %6,4ra igo da Hego Euskal Herrian | 4.858 PCR eta antigeno proba egin, eta 311 positibo atzeman dituzte. Nafarroako Gobernuak neurriak ez arintzea erabaki du, goranzko joera «argia eta nabarmena» dela nabarmenduta. | Positibo tasa %6,4ra igo da Hego Euskal Herrian. 4.858 PCR eta antigeno proba egin, eta 311 positibo atzeman dituzte. Nafarroako Gobernuak neurriak ez arintzea erabaki du, goranzko joera «argia eta nabarmena» dela nabarmenduta. | Ohi baino PCR eta antigeno proba gutxiago egin dituzte azken egunotan Hego Euskal Herrian, eta nahiz eta atzemandako kasuen kopuruak behera egin, egindako proben positibo tasak gora egin du. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 4.858 proba egin zituzten atzo, eta 311k pertsonak eman zute... |
2020-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/191582/ume-motxiladunen-egoera-salatzeko-kalejira-egin-dute.htm | Politika | Ume motxiladunen egoera salatzeko kalejira egin dute | Martuteneko espetxetik Loiolara egin dute martxa dozenenaka lagunek. Urrunketa + Covid-19 = umezurtz lelopean egin dute protesta. | Ume motxiladunen egoera salatzeko kalejira egin dute. Martuteneko espetxetik Loiolara egin dute martxa dozenenaka lagunek. Urrunketa + Covid-19 = umezurtz lelopean egin dute protesta. | Martuteneko espetxetik hasi, eta Loiolaraino (Donostia, Gipuzkoa) egin dute martxa hainbat lagunek goizean, ume motxiladunen egoera salatzeko. Sare Herritarrak deitu zuen kalejira egitera, «urrunketagatik eta osasun egoeragatik gurasoak kartzelan dituzten haurrak umezurtz» gelditu direla salatzeko. Patinetean joan nahi... |
2020-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/191611/hasi-dira-txertoa-jartzen.htm | Gizartea | Hasi dira txertoa jartzen | Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zahar etxe banatan hasi da txertaketa kanpaina. Zenbait egoiliarri eta langileri jarri diete txertoa. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, urtarrilaren 4an hasiko dira. | Hasi dira txertoa jartzen. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zahar etxe banatan hasi da txertaketa kanpaina. Zenbait egoiliarri eta langileri jarri diete txertoa. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, urtarrilaren 4an hasiko dira. | Gaur hasi da COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina Hego Euskal Herrian. Pfizer eta BioNTech botika etxeen txertoak jaso dituzte administrazioek, eta zahar etxeetatik ekin diote kanpainari; izan ere, lehen fasean arrisku taldeek izango dute lehentasuna, egoera zaurgarrian dauden taldeek. Iruñeko El Vergel egoitzako 7... |
2020-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/191612/297-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean-eta-tasa-53ra-jaitsi-da.htm | Gizartea | 297 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta tasa %5,3ra jaitsi da | Osakidetzak eta Osasunbideak 5.556 PCR eta antigeno proba egin dituzte. Nafarroako Gobernuak bi heriotzaren berri eman du. | 297 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta tasa %5,3ra jaitsi da. Osakidetzak eta Osasunbideak 5.556 PCR eta antigeno proba egin dituzte. Nafarroako Gobernuak bi heriotzaren berri eman du. | Atzo bezperan baino test gehiago egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta orduan baino positibo gutxiago atzeman. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dute 297 pertsonari detektatu dietela COVID-19a, egindako 5.556 probaren artean. Positibo tasa %5,3 da, beraz; aurreko egunean baino apalagoa.
Bizkaian ... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191613/altuna-iiia-txapeldun.htm | Kirola | Altuna III.a txapeldun | Jokin Altunak bigarrenez lortu du lau eta erdiko txapela, Erik Jakari 22-9 irabazi ondoren. Erasokor jokatu du amezketarrak hasieratik, eta aurkaria defentsan aritzera behartu du | Altuna III.a txapeldun. Jokin Altunak bigarrenez lortu du lau eta erdiko txapela, Erik Jakari 22-9 irabazi ondoren. Erasokor jokatu du amezketarrak hasieratik, eta aurkaria defentsan aritzera behartu du | Hiru urteren ondoren, berriz ere lau eta erdiko txapela burura eraman du Jokin Altunak. Hasi eta buka bikain jokatuta, 22-9 irabazi dio Erik Jakari Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta kaiolako distantzia laburrean pilotaririk onena dela berretsi du. Partidaren hasieran zalantza bat edo beste izan badu ere, azkar agertu d... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191614/israelek-kokaleku-gehiago-eraikiko-ditu-zisjordanian.htm | Mundua | Israelek kokaleku gehiago eraikiko ditu Zisjordanian | AEBetako presidente Donald Trumpek kargua utzi aurretik plan berri bat aurkezteko asmoa du Tel Avivek. | Israelek kokaleku gehiago eraikiko ditu Zisjordanian. AEBetako presidente Donald Trumpek kargua utzi aurretik plan berri bat aurkezteko asmoa du Tel Avivek. | Zisjordania anexionatzeko asmoz Israelek kokaguneak eraikitzea ez da berria, 1967an hasi baitzen Palestinako eremu okupatuetan halako lanak egiten. Orain, Israelgo Auzitegi Gorenak haietako bat eraisteko agindu eta hilabetera, beste milaka etxebizitza eraikitzeko beharrezko tramiteak abiatu dituzte. Asmoa da horiek era... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191615/koronabirus-berrogeialdi-dioxina-urteko-hitzen-zerrenda-osatu-du-berriak.htm | Gizartea | 'Koronabirus', 'berrogeialdi', 'dioxina'... urteko hitzen zerrenda osatu du BERRIAk | Aurtengo hitzen zerrenda bat prestatu du BERRIAko euskara taldeak. Urte guztia bezala, koronabirusak eragindako osasun larrialdiak baldintzatu du hori ere. | 'Koronabirus', 'berrogeialdi', 'dioxina'... urteko hitzen zerrenda osatu du BERRIAk. Aurtengo hitzen zerrenda bat prestatu du BERRIAko euskara taldeak. Urte guztia bezala, koronabirusak eragindako osasun larrialdiak baldintzatu du hori ere. | Amaitzear den 2020. urte honek protagonista bakarra izan du hasi eta buka: koronabirusa, eta hark eragindako ondorioak, izan osasun arlokoak, sozialak, politikoak edo ekonomikoak. Hala erakusten du BERRIAn gehien irakurritako albisteen bildumak. Koronabirusaren datuen albistea irakurri da gehien BERRIAren webgunean, et... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191616/bangladeshek-beste-mila-errefuxiatu-rohingya-lekualdatuko-ditu-uharte-batera.htm | Mundua | Bangladeshek beste mila errefuxiatu rohingya lekualdatuko ditu uharte batera | Gobernuak entzungor egin die giza eskubideen aldeko hainbat erakunderen ohartarazpenei. | Bangladeshek beste mila errefuxiatu rohingya lekualdatuko ditu uharte batera. Gobernuak entzungor egin die giza eskubideen aldeko hainbat erakunderen ohartarazpenei. | Abendu hasieran egin bezala, datozen egunetan rohingya errefuxiatuen beste talde bat eramango du Bangladeshek uharte batera. Zehazki, Bhasan Char irlara lekualdatuko ditu: Bengalako badian dago, kontinentetik 45 kilometro ingurura. Bertan, rohingyentzako errefuxiatu kanpamentua eraiki du herrialdeko gobernuak. Hilaren ... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191617/jaurlaritzak-uste-du-sei-hilabete-barru-lor-daitekeela-talde-immunitatea.htm | Gizartea | Jaurlaritzak uste du sei hilabete barru lor daitekeela talde immunitatea | Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi du txerto gehiago homologatzeak txertaketa prozesua bizkortuko duela. Halere, ezarrita dauden neurriak arintzearen aurka egin du, Gabonak eta birusaren aldaera berria direla medio. | Jaurlaritzak uste du sei hilabete barru lor daitekeela talde immunitatea. Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi du txerto gehiago homologatzeak txertaketa prozesua bizkortuko duela. Halere, ezarrita dauden neurriak arintzearen aurka egin du, Gabonak eta birusaren aldaera berria direla medio. | Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak uste du sei hilabete nahikoa izan daitezkeela talde immunitatea lortzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Nafarroan bezala, atzo jarri zituzten lehen txertoak, eta txerto gehiagoren homologazioak prozesua azkartuko duelakoan dago Zupiria. Satse sindikatuak, berriz, baliab... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191618/trumpek-azkenean-sinatu-du-milioika-estatubatuar-laguntzeko-suspertze-plana.htm | Ekonomia | Trumpek azkenean sinatu du milioika estatubatuar laguntzeko suspertze plana | AEBetako jarduneko presidenteak bost egunez egin dio uko Kongresuaren 900.000 milioi dolarreko plana sinatzeari. Bitarte horretan, hamar milioi langabe baino gehiago gelditu dira laguntza gabe. AEBetako Administrazioaren itxiera ere eragotzi du sinadurak. | Trumpek azkenean sinatu du milioika estatubatuar laguntzeko suspertze plana. AEBetako jarduneko presidenteak bost egunez egin dio uko Kongresuaren 900.000 milioi dolarreko plana sinatzeari. Bitarte horretan, hamar milioi langabe baino gehiago gelditu dira laguntza gabe. AEBetako Administrazioaren itxiera ere eragotzi d... | Azkenera arte eutsi dio mehatxuari. Donald Trumpek egunetan izan du blokeatua AEBetako Kongresuaren 900.000 milioi dolarreko suspertze plana, bere mesederako aldaketak nahi zituelako hura jasotzen zuen lege sortan. Jarduneko presidenteari berdin izan zaio bost egunez bere sinaduraren zain estu eta larri edukitzea milio... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191619/istiluak-gogortu-egin-dira-rojavan-eta-milaka-herritarrek-ihes-egin-dute-etxetik.htm | Mundua | Istiluak gogortu egin dira Rojavan, eta milaka herritarrek ihes egin dute etxetik | Azken egunetan areagotu egin dira liskarrak Turkiak babesten duen SNA Siriako Armada Nazionalaren eta kurduek gidatzen duten SDF Siriako Indar Demokratikoen artean. | Istiluak gogortu egin dira Rojavan, eta milaka herritarrek ihes egin dute etxetik. Azken egunetan areagotu egin dira liskarrak Turkiak babesten duen SNA Siriako Armada Nazionalaren eta kurduek gidatzen duten SDF Siriako Indar Demokratikoen artean. | Eztandak eta tiroak entzuten dira edonoiz Rojavako Ain Issa hirian, Siriaren menpeko Kurdistanen. Indartu egin dira Turkiak babesten duen SNA Siriako Armada Nazionalaren —Siriako Gobernuaren kontrako matxino islamistak— eta kurduek gidatutako SDF Siriako Indar Demokratikoen arteko erasoak, eta Turkiak esku hartu du. Ar... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191620/confebaskek-ere-ez-du-espero-2021ean-galdutako-jarduera-osorik-berreskuratzea.htm | Ekonomia | Confebaskek ere ez du espero 2021ean galdutako jarduera osorik berreskuratzea | Hamar enpresatik zazpik enplegua mantentzea aurreikusten dute; bik, gutxitzea; eta bakar batek, handitzea. | Confebaskek ere ez du espero 2021ean galdutako jarduera osorik berreskuratzea. Hamar enpresatik zazpik enplegua mantentzea aurreikusten dute; bik, gutxitzea; eta bakar batek, handitzea. | Uste zabalduarekin bat egin du Confebaskek 2021erako aurreikuspenak aurkeztean. Horren arabera, hastear dagoen urtean suspertze «bizia» izango du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak, baina ez aurten galdutako jarduera eta enplegua berreskuratzeko adina.
Hiru lurraldeetako patronalak biltzen dituen elkarteak kal... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191621/358-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian-eta-tasa-62an-dago.htm | Gizartea | 358 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta tasa %6,2an dago | Positiboen kopuruak lurralde guztietan egin du gora, Nafarroan izan ezik. Gainera, sei herri eremu gorrian ezarrita dauzka Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoan eta Bizkaian. | 358 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta tasa %6,2an dago. Positiboen kopuruak lurralde guztietan egin du gora, Nafarroan izan ezik. Gainera, sei herri eremu gorrian ezarrita dauzka Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoan eta Bizkaian. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskainitako datuen arabera, 5.751 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 358 positibo detektatu zituzten, herenegun baino 60 gehiago. Positibo tasa ere OME Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutako kopuruaren gainetik dago oraindik. Hain zuzen, %5ea... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191622/eusko-jaurlaritzak-itzultzaile-neuronalaren-beste-tresna-bat-aurkeztu-du.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak itzultzaile neuronalaren beste tresna bat aurkeztu du | Itzuli+ tresnak webguneetako euskarazko eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditu berehala, eta itzulitako testuak irakurtzen ditu. Dagoeneko 3.700 herritarrek deskargatu dute. | Eusko Jaurlaritzak itzultzaile neuronalaren beste tresna bat aurkeztu du. Itzuli+ tresnak webguneetako euskarazko eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditu berehala, eta itzulitako testuak irakurtzen ditu. Dagoeneko 3.700 herritarrek deskargatu dute. | Eusko Jaurlaritzak Itzuli+ aurkeztu du, Itzuli itzultzaile automatikoarentzako tresna berri bat. Orain arteko aukerak zabaltzen ditu: webguneetako euskarazko eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditu berehala, eta itzulitako testuak irakurtzen ditu. Horrez gain, aukera ematen du itzulitako testua eta jatorrizkoa irakurt... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191623/gipuzkoako-kostaldean-neurriak-hartu-dituzte-denboraleari-aurre-egiteko.htm | Gizartea | Gipuzkoako kostaldean neurriak hartu dituzte denboraleari aurre egiteko | Zarauzko malekoia itxita dago, baita Zarautz, Getaria eta Zumaia elkartzen dituen errepidea ere. Zazpi eta zortzi metro arteko olatuak izan dira. Orion, olatuek harrapatu duten gazte bat erreskatatu behar izan dute. | Gipuzkoako kostaldean neurriak hartu dituzte denboraleari aurre egiteko. Zarauzko malekoia itxita dago, baita Zarautz, Getaria eta Zumaia elkartzen dituen errepidea ere. Zazpi eta zortzi metro arteko olatuak izan dira. Orion, olatuek harrapatu duten gazte bat erreskatatu behar izan dute. | Olatuek gogor jo dute euskal kostaldea gaur, bereziki Gipuzkoan: zazpi eta zortzi metro arteko olatuak izan dira. Urola Kostan, Zarauzko Udaltzaingoak malekoia itxi du arriskurik ez izateko, eta beste hainbeste egin du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak Zarautz, Getaria eta Zumaia lotzen dituen errepidean. 15:00 aldera... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/191624/europako-kohesio-programetarako-574-milioi-iritsiko-dira-hego-euskal-herrira.htm | Ekonomia | Europako kohesio programetarako 574 milioi iritsiko dira Hego Euskal Herrira | Gizarte zerbitzuak eta osasun sistemak indartzeko erabili behar da diru hori. | Europako kohesio programetarako 574 milioi iritsiko dira Hego Euskal Herrira. Gizarte zerbitzuak eta osasun sistemak indartzeko erabili behar da diru hori. | Hasi da Europako diru laguntzen banaketa. Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioak jakinarazi du REACT-EU programatik jasoko dituen 10.000 milioi euroak nola banatuko dituen autonomia erkidegoen arabera. Euskal Autonomia Erkidegora 426 milioi bideratuko ditu, eta Nafarroara, 148 milioi, datozen bi urteetarako.
Diru la... |
2020-12-31 | https://www.berria.eus/albisteak/191625/koronabirusaren-datuen-albistea-irakurri-da-gehien-berriaren-webgunean.htm | Gizartea | Koronabirusaren datuen albistea irakurri da gehien BERRIAren webgunean | Koronabirusaren pandemiarekin lotutako albisteak nagusitu dira 2020an gehien irakurrien zerrendan, BERRIAren webgunean. COVID-19aren izurria izan da urteko ustekabeko gai nagusia, eta haren inguruko albisteek bereganatu dute gehien irakurleen arreta. | Koronabirusaren datuen albistea irakurri da gehien BERRIAren webgunean. Koronabirusaren pandemiarekin lotutako albisteak nagusitu dira 2020an gehien irakurrien zerrendan, BERRIAren webgunean. COVID-19aren izurria izan da urteko ustekabeko gai nagusia, eta haren inguruko albisteek bereganatu dute gehien irakurleen arret... | BERRIAren webgunean, 2020an gehien irakurritako 60 albisteen zerrendan, erdiak baino gehiago (34) COVID-19aren inguruko albisteak dira. Guztien artean, koronabirusaren azken datuak grafikoetan landu dituen albistea nabarmendu da. Gehien irakurritakoa izateaz gain, orain arteko marka guztiak hautsi ditu: 286.000 ikustal... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191653/matxinoek-800-hautesleku-itxi-zituzten-afrika-erdiko-errepublikako-bozetan.htm | Mundua | Matxinoek 800 hautesleku itxi zituzten Afrika Erdiko Errepublikako bozetan | Gobernuaren kontrako talde armatuek boto emaileak mehatxatu zituzten igandeko hauteskundeetan, eta bozkalekuetako arduradunak blokeatu zituzten. | Matxinoek 800 hautesleku itxi zituzten Afrika Erdiko Errepublikako bozetan. Gobernuaren kontrako talde armatuek boto emaileak mehatxatu zituzten igandeko hauteskundeetan, eta bozkalekuetako arduradunak blokeatu zituzten. | Talde matxinoen mehatxupean egin zituzten hauteskundeak joan den igandean Afrika Erdiko Errepublikan. Gobernuaren kontra altxatu den CPC Aldaketarako Abertzaleen Koalizioak —hainbat talde armatuk abenduaren 19an eratutako aliantza— ohartarazi zuen bozak eragozten ahaleginduko zela, Faustin-Archange Tuadera presidenteak... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191654/madrilek-ez-du-igoko-gutxieneko-soldata.htm | Ekonomia | Madrilek ez du igoko gutxieneko soldata | Espainiako Gobernuak hitzemana zuen handituko zuela, baina atzera egin behar izan du, patronalaren presioagatik eta gobernuaren barruko iritzi ezberdinengatik. Langileen kotizazio oinarrietan eragiten duen erabaki bat da. | Madrilek ez du igoko gutxieneko soldata. Espainiako Gobernuak hitzemana zuen handituko zuela, baina atzera egin behar izan du, patronalaren presioagatik eta gobernuaren barruko iritzi ezberdinengatik. Langileen kotizazio oinarrietan eragiten duen erabaki bat da. | Lanbide arteko gutxieneko soldatan ez da igoerarik izango. Gaurko Ministroen Kontseiluan, Espainiako Gobernuak onartuko du aurten ezarritako kopuruari eustea: hilean 950 euro, hamalau ordainsaritan. Gobernuak adierazi zuen urtarrilaren 1ean berriz igoko zuela, baina azkenean ez da horrela izango.
Gobernua osatzen dute... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191655/bost-lagun-atxilotu-dituzte-euskal-herrian-haur-pornografia-zabaltzeagatik.htm | Gizartea | Bost lagun atxilotu dituzte Euskal Herrian haur pornografia zabaltzeagatik | Espainiako Poliziak egin du operazioa, eta 40 lagun atzeman dituzte denera: hiru Bizkaian, bat Araban, eta beste bat Gipuzkoan. Gehienak adingabeak dira. | Bost lagun atxilotu dituzte Euskal Herrian haur pornografia zabaltzeagatik. Espainiako Poliziak egin du operazioa, eta 40 lagun atzeman dituzte denera: hiru Bizkaian, bat Araban, eta beste bat Gipuzkoan. Gehienak adingabeak dira. | Espainiako Poliziak 40 lagun atxilotu ditu haur pornografia zabaltzeagatik. Horietatik hiru Bizkaian atzeman dituzte, bat Araban, eta beste bat Gipuzkoan. Poliziak jakinarazi duenez, atxilotuetatik 34 adingabeak dira.
Poliziaren esanetan, sare sozial bat baliatzen zuten haurren material pornografikoak zabaltzeko. Hala... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191656/kazetarien-hilketa-selektiboek-gora-egin-dutela-salatu-du-rsf-elkarteak.htm | Mundua | Kazetarien hilketa selektiboek gora egin dutela salatu du RSF elkarteak | Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak urteko txostenaren bigarren zatia aurkeztu du gaur. 2020an gutxienez 50 kazetari hil dituztela adierazi du. Gehienak, «bakean» dauden herrialdeetan. | Kazetarien hilketa selektiboek gora egin dutela salatu du RSF elkarteak. Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak urteko txostenaren bigarren zatia aurkeztu du gaur. 2020an gutxienez 50 kazetari hil dituztela adierazi du. Gehienak, «bakean» dauden herrialdeetan. | Kazetarien kontrako eraso hilgarrien artean, geroz eta gehiago dira berriemaileen aurka berariaz prestatutakoak, RSF Mugarik Gabeko Kazetariak elkartearen aurtengo txostenak dioenez. Txostenaren lehen zatia abenduaren 14an aurkeztu zuten, eta espetxeratu, bahitu edo desagerrarazi dituzten kazetariei buruzko azterketare... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191657/sute-batek-kalte-larriak-eragin-ditu-tolosako-etxebizitza-batean.htm | Gizartea | Sute batek kalte larriak eragin ditu Tolosako etxebizitza batean | Ganbaran hasi da sua, eta kalte larriak eragin ditu azken solairuan. Ez da inor zauritu | Sute batek kalte larriak eragin ditu Tolosako etxebizitza batean. Ganbaran hasi da sua, eta kalte larriak eragin ditu azken solairuan. Ez da inor zauritu | Sute bat piztu da gaur goizaldean Tolosako (Gipuzkoa) Santa Lutzia auzoko etxe batean. Haren ganbaran, zehazki. Suak kalte larriak eragin ditu azken solairuan eta teilatuan. Goierriko eta Oriako suhiltzaile taldeak bertaratu dira hura amatatzera. Etxeko lau bizilagunek etxea utzi behar izan dute, baina ez da inor zauri... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191658/sarek-216-herritan-eskatuko-du-urruntze-politika-bertan-behera-uzteko.htm | Politika | Sarek 216 herritan eskatuko du urruntze politika bertan behera uzteko | Urtarrilaren 9ko mobilizazioa Euskal Herri osoko 216 herritara eramango du plataformak. Euskal presoei ezarritako urruntze politika amaitzea ez ezik, gradu progresioei bide ematea ere galdegingo dute. | Sarek 216 herritan eskatuko du urruntze politika bertan behera uzteko. Urtarrilaren 9ko mobilizazioa Euskal Herri osoko 216 herritara eramango du plataformak. Euskal presoei ezarritako urruntze politika amaitzea ez ezik, gradu progresioei bide ematea ere galdegingo dute. | Urtero Bilbon eta Baionan egiten dituen mobilizazio handiak Euskal Herriko beste 214 herritara ere zabalduko ditu Sarek aurten. Pandemia dela eta, jendea ez pilatzeko, urtarrilaren 9an Euskal Herriko ehunka herritan mobilizatzeko deia egin du, guztietan aldarri berarekin: Bidea gara lelopean, urruntze politika amaitzea... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191659/europako-funtsetatik-5700-milioi-euro-lortzeko-proiektuak-zerrendatu-ditu-eusko-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Europako funtsetatik 5.700 milioi euro lortzeko proiektuak zerrendatu ditu Eusko Jaurlaritzak | Next Euskadi programa onartu du Eusko Jaurlaritzak, Europako funtsekin lagundu nahi diren proiektuak zerrendatuz. 188 egitasmo dira, horietatik hamasei estrategikoak. Europatik 5.700 milioi euro nahi lituzkete haietarako, guztira 13.000 milioi eurotik gora aktibatzeko. Zerrenda Madrilera joango da orain. | Europako funtsetatik 5.700 milioi euro lortzeko proiektuak zerrendatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Next Euskadi programa onartu du Eusko Jaurlaritzak, Europako funtsekin lagundu nahi diren proiektuak zerrendatuz. 188 egitasmo dira, horietatik hamasei estrategikoak. Europatik 5.700 milioi euro nahi lituzkete haietarako, guz... | Europako funtsetatik 5.702 milioi euro lortzeko 188 proiektuko zerrenda bat egin du Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next programan. Guztira 13.135 milioi euro «aktibatuko» lituzketen proiektuen artean, hamasei jo dituzte estrategikotzat. Haiek zerrendatzerakoan izandako irizpideen artean egon da egingarritasuna, Eusko Jaurl... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191660/txertoa-jartzea-ardura-kolektiboko-ariketa-bat-dela-nabarmendu-du-artundok.htm | Gizartea | Txertoa jartzea «ardura kolektiboko ariketa bat» dela nabarmendu du Artundok | Lehen fasean Pfizerren 75.000 txerto jasotzea espero dute Nafarroan: 6.000 egunean. Otsail amaierarako, zahar etxeetako egoiliarren eta langileen artean banatuko dute, eta martxorako, osasun langileen eta gainerako talde zaurgarrien artean | Txertoa jartzea «ardura kolektiboko ariketa bat» dela nabarmendu du Artundok. Lehen fasean Pfizerren 75.000 txerto jasotzea espero dute Nafarroan: 6.000 egunean. Otsail amaierarako, zahar etxeetako egoiliarren eta langileen artean banatuko dute, eta martxorako, osasun langileen eta gainerako talde zaurgarrien artean | «Itxaropena dugu egoerak hobera egingo duela». Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko osasun zuzendariak nabarmendu du txertoen agerpenak pandemiaren kudeaketa hobetuko duela apurka, baina, era berean, zuhurtzia eskatu du, «ziurgabetasun egoera kudeatzen» jakin beharko dutela hala gobernuek nola herritarrek. Gizarteari me... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191661/proiektu-nagusiak.htm | Proiektu nagusiak | Proiektu nagusiak. | 1. Osasuna eta pertsonen zaintza. COVID-19aren ondorioz, argi ikusi da gizarte eta osasun arloen garrantzia, eta horiei bultzada bat eman behar diela ziurtatu du Jaurlaritzak. 786,4 milioi euroren ekarpena eskatu du arlo horretan.
Diru sail handienak bi makroproiekturentzat eskatu du: 204,8 milioi Zaintzen Ekonomia iz... | ||
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191662/zubietako-erraustegiko-labea-homologatu-gabe-dagoela-berretsi-du-gurasosek.htm | Gizartea | Zubietako erraustegiko labea homologatu gabe dagoela berretsi du GuraSOSek | Nortegas enpresari galdetuta, ondorioztatu du azpiegiturak oraindik ez dituela baimen guztiak, gasaren hornikuntza behin-behinekoa delako. Plataformaren esanetan, ingurumen baimena ezeztatuko luke horrek. | Zubietako erraustegiko labea homologatu gabe dagoela berretsi du GuraSOSek. Nortegas enpresari galdetuta, ondorioztatu du azpiegiturak oraindik ez dituela baimen guztiak, gasaren hornikuntza behin-behinekoa delako. Plataformaren esanetan, ingurumen baimena ezeztatuko luke horrek. | GuraSOS plataformak berretsi du Zubietako erraustegiak gasaren azpiegiturak homologatu gabe jarraitzen duela lanean. Nortegas enpresari galdetu dio erraustegiaren kontrako taldeak, eta enpresak emandako erantzunetik atera ditu plataformak ondorio horiek.
GuraSOSek abenduaren 11n galdetu zion Nortegasi errauste plantak... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191663/beste-449-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean-eta-positibo-tasa-53ra-jaitsi-da.htm | Gizartea | Beste 449 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibo tasa %5,3ra jaitsi da | Bezperakoekin alderatuta, positibo gehiago izan dira Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan; Bizkaian, aldiz, kasu bat gutxiago atzeman dute. | Beste 449 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibo tasa %5,3ra jaitsi da. Bezperakoekin alderatuta, positibo gehiago izan dira Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan; Bizkaian, aldiz, kasu bat gutxiago atzeman dute. | Izurriak ez du etenik. Gaur beste 449 positiboren berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, bezperan baino 91 gehiago. Orotara 8.398 proba egin zituztenez atzo, %5,3 da positibo tasa, bezperan baino 0,9 puntu txikiagoa, baina kontuan hartu behar da asteburuetan proba gutxiago egin ohi dituztela. Hale... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191664/langile-bat-hil-da-murgako-aianox-enpresan.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Murgako Aianox enpresan | Bihotzekoa izan du, lantegira sartu berritan. 59 urte zituen, eta Orozkokoa zen. | Langile bat hil da Murgako Aianox enpresan. Bihotzekoa izan du, lantegira sartu berritan. 59 urte zituen, eta Orozkokoa zen. | Langile bat hil da Murgako (Araba) Aianox enpresan, sindikatuek jakinarazi dutenez. Orozkokoa (Bizkaia) zen, eta 59 urte zituen.
Ertzaintzako iturriek Aiaraldea.eus-i azaldu diotenez, goizeko seiak inguruan bihotzekoak eman dio, lanean sartu berritan, eta hil egin da. Polizia eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, b... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191665/iker-irribarria-binakako-txapelketatik-kanpo.htm | Kirola | Iker Irribarria, Binakako Txapelketatik kanpo | Gaur egin dute lehiaketaren aurkezpena: Baikok aukeratu dituen lau bikoteak Olaizola II.a-Rezusta, Urrutikoetxea-Imaz, Artola-Aranguren eta Peña II.a-Albisu dira; eta Asperenak, Altuna III.a-Mariezkurrena II.a, Jaka-Martija, Ezkurdia-Ladis Galarza eta Elezkano II.a-Zabaleta. | Iker Irribarria, Binakako Txapelketatik kanpo. Gaur egin dute lehiaketaren aurkezpena: Baikok aukeratu dituen lau bikoteak Olaizola II.a-Rezusta, Urrutikoetxea-Imaz, Artola-Aranguren eta Peña II.a-Albisu dira; eta Asperenak, Altuna III.a-Mariezkurrena II.a, Jaka-Martija, Ezkurdia-Ladis Galarza eta Elezkano II.a-Zabalet... | Igandean amaitu zen pilotako urteko azken lehiaketa: Lau eta Erdiko Txapelketa. Eta atseden hartzeko apenas tarterik gabe, gaur egin dute datorren sasoiko Binakako Txapelketaren aurkezpena, Bizkaia Frontoian. Ostiralean abiatuko da lehia, urtarrilaren 1ean, Eibarren (Gipuzkoa): Jaka eta Martija Altuna III.aren eta Mari... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191666/tabakaleraren-cybernetics-of-the-poor-erakusketa-europako-urteko-hamar-onenen-artean-aukeratu-dute.htm | Kultura | Tabakaleraren 'Cybernetics of the poor' erakusketa Europako urteko hamar onenen artean aukeratu dute | 'Frieze' aldizkariak Donostiako arte garaikideko zentroan antolatutako erakusketa nabarmendu du | Tabakaleraren 'Cybernetics of the poor' erakusketa Europako urteko hamar onenen artean aukeratu dute. 'Frieze' aldizkariak Donostiako arte garaikideko zentroan antolatutako erakusketa nabarmendu du | Tabakaleraren Cybernetics of the Poor: Tutorialak, ariketak eta partiturak erakusketa Europako arte garaikideko hamar erakusketa onenen artean hautatu du Frieze aldizkari britainiarrak 2020an. Arte eta kultura garaikideko alorrean líder den aldizkariak urtero egiten duen hautaketan, Tabakalerakoa beste bederatzi erakus... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191667/lau-urte-espetxera-txina-pandemiaren-harira-kritikatzeagatik.htm | Mundua | Lau urte espetxera, Txina pandemiaren harira kritikatzeagatik | Lau urte espetxera, Txina pandemiaren harira kritikatzeagatik. | Txinak lau urteko kartzela zigorra ezarri zion atzo Zhang Zhan «herritar kazetariari». Shangaiko epaile batek «informazio faltsua» zabaltzea egotzi zion, baita «istiluak sustatzea eta arazoak sortzea» ere, pandemiaren lehen hilabeteetan Wuhan hiritik zabaldu zituen edukien bidez. Zhang otsailean joan zen Wuhanera, koro... | |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191668/eibarrek-puntu-historikoa-lortu-du-camp-noun.htm | Kirola | Eibarrek puntu historikoa lortu du Camp Noun | Jose Luis Mendilibarrek entrenatutako taldeak lehen aldiz batu du puntu bat Bartzelonaren zelaian. Kike Garciak sartu du bisitarien gola. | Eibarrek puntu historikoa lortu du Camp Noun. Jose Luis Mendilibarrek entrenatutako taldeak lehen aldiz batu du puntu bat Bartzelonaren zelaian. Kike Garciak sartu du bisitarien gola. | Puntu historikoa lortu du gaur Eibarrek Camp Noun. Estreinako aldiz punturen bat poltsikoratuta atera da, Bartzelonaren aurka bana berdindu ostean. Partida biribila osatu du Jose Luis Mendilibarren taldeak. Ez du erraz ahaztuko gaurko gaua.
Ez da oso ondo hasi partida Eibarrentzat. Bosgarren minutuan, VAR-a begiratu o... |
2020-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/191669/gutxienez-zazpi-lagun-hil-dira-kroazian-lurrikara-batean.htm | Mundua | Gutxienez zazpi lagun hil dira Kroazian lurrikara batean | Dozenaka zauritu daude. Richter eskalan 6,4 gradukoa izan da lurrikara, eta Petrinja hiria izan da haren epizentroa. | Gutxienez zazpi lagun hil dira Kroazian lurrikara batean. Dozenaka zauritu daude. Richter eskalan 6,4 gradukoa izan da lurrikara, eta Petrinja hiria izan da haren epizentroa. | Kroaziako Zagreb hiriburutik 50 kilometrora dagoen Petrinja hirian izan du epizentroa lurrikarak, eta han eragin ditu kalte handienak. Gutxienez zazpi lagun hil direla jakinarazi du Barne Ministerioak. Petrinja, Sisak eta Glina hiriak astindu ditu batez ere, eta oraindik ere erreskate lanetan ari dira eremu horretan. H... |
2020-12-31 | https://www.berria.eus/albisteak/191690/hilik-aurkitu-dute-urumea-ibaira-erori-diren-ertzainetako-bat.htm | Gizartea | Hilik aurkitu dute Urumea ibaira erori diren ertzainetako bat | Ertzaintzaren autoa 03:30 aldera erori da ibaira. Autoan zihoan beste agentea erreskatatzea lortu dute, eta arin zaurituta dago. «Ezbehartzat» jo du Erkorekak. | Hilik aurkitu dute Urumea ibaira erori diren ertzainetako bat. Ertzaintzaren autoa 03:30 aldera erori da ibaira. Autoan zihoan beste agentea erreskatatzea lortu dute, eta arin zaurituta dago. «Ezbehartzat» jo du Erkorekak. | Ertzaintzaren auto bat Urumea ibaira erori da goizaldean Donostian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du bi ertzain zihoazela auto barruan. Horietako bat, 33 urteko zumaiarra, erreskatatzea lortu dute, eta arin zaurituta dago. Beste agentea, ordea, hilik aurkitu dute, auto barruan harrapatuta. 47 urteko do... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191691/argentinak-abortua-legeztatu-du.htm | Mundua | Argentinak abortua legeztatu du | Haurdunaldiko lehen hamalau asteetan legezkoa eta doakoa izango da abortua Argentinan. Diputatuen Ganberak baiezkoa eman zion lege proiektuari, eta Senatuak berretsi egin du. | Argentinak abortua legeztatu du. Haurdunaldiko lehen hamalau asteetan legezkoa eta doakoa izango da abortua Argentinan. Diputatuen Ganberak baiezkoa eman zion lege proiektuari, eta Senatuak berretsi egin du. | Espero baino alde handiagoaz nagusitu da baiezkoa Argentinako Senatuan, abortuaren despenalizazioaren gaineko bozketan. 38 senatarik alde bozkatu dute; 29k, aurka; eta bat abstenitu egin da. Ondorioz, haurdunaldia lehen hamalau asteetan etetea legezkoa eta doakoa izango da Argentinan. Abortuaren aldeko Marea Berdea mug... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191692/astrazenecaren-eta-oxforden-txertoa-onartu-du-erresuma-batuak.htm | Gizartea | AstraZenecaren eta Oxforden txertoa onartu du Erresuma Batuak | Nabarmendu dute txertoak «segurtasun, kalitate eta eraginkortasun estandarrak» betetzen dituela. Erresuma Batuak bigarren olatuko kasu kopururik handiena atzeman zuen atzo. | AstraZenecaren eta Oxforden txertoa onartu du Erresuma Batuak. Nabarmendu dute txertoak «segurtasun, kalitate eta eraginkortasun estandarrak» betetzen dituela. Erresuma Batuak bigarren olatuko kasu kopururik handiena atzeman zuen atzo. | Lehenak izan ziren Pfizerren txertoa homologatzen, eta lehenak izan dira AstraZenecarena onartzen ere. Erresuma Batuko MHRA Sendagai eta Produktu Sanitarioen Erregulaziorako Agentziak baietza eman dio Oxford Unibertsitateak eta Cambridgeko (Ingalaterra) enpresa farmazeutikoak eginiko txertoari.
Erresuma Batuko Osasun ... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191693/euskaldendak-elkarteak-auzitara-joko-du-kalte-ordainak-eskatzeko.htm | Ekonomia | Euskaldendak elkarteak auzitara joko du, kalte-ordainak eskatzeko | Alarma egoerek eragindako kalte ekonomikoak konpentsatu behar direla uste du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako dendarien eta ostalarien federazioak. | Euskaldendak elkarteak auzitara joko du, kalte-ordainak eskatzeko. Alarma egoerek eragindako kalte ekonomikoak konpentsatu behar direla uste du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako dendarien eta ostalarien federazioak. | Euskaldendak elkarteak arrazoitu duenez, alarma egoerak arautzen dituen Espainiako 4/1981 lege organikoak eskubidea ematen die kalte-ordainak eskatzeko, eta horregatik erabaki dute salaketa jartzeko tramiteak hastea. Zehazki, lege horren 3.2. artikulua aipatu du Euskaldendak-ek, honakoa baitio: «[Alarma] egoera horiek ... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191694/beste-647-kasu-hegoaldean-eta-positiboen-ehunekoa-62ra-igo-da.htm | Gizartea | Beste 647 kasu Hegoaldean, eta positiboen ehunekoa %6,2ra igo da | Lau lurraldeetan egin dute gora positiboek. Azken bi asteotako daturik makurrena da. | Beste 647 kasu Hegoaldean, eta positiboen ehunekoa %6,2ra igo da. Lau lurraldeetan egin dute gora positiboek. Azken bi asteotako daturik makurrena da. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, kutsatzeen kurbak koska bat gora egin du azken orduetan: beste 647 kasu zenbatu dituzte, bezperan baino 198 gehiago. Azken orduetan 10.408 proba egin dituzte (PCR eta antigeno testak) eta horietatik %6,2k eman dute positibo. Positibo tasa bezperakoa b... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191695/etxeetan-oinarrizko-hornidurak-izateko-eskubidea-aldarrikatu-dute-gasteizen.htm | Gizartea | Etxeetan oinarrizko hornidurak izateko eskubidea aldarrikatu dute Gasteizen | Gasteizko Inor Ez Etxerik Gabe ekinbideak salatu du pandemiak pobrezia energetikoa areagotu duela. | Etxeetan oinarrizko hornidurak izateko eskubidea aldarrikatu dute Gasteizen. Gasteizko Inor Ez Etxerik Gabe ekinbideak salatu du pandemiak pobrezia energetikoa areagotu duela. | Gasteizen pobrezia energetikoa gero eta hedatuago dagoela salatu du Gasteizko Inor Ez Etxerik Gabe ekinbideak: pandemiak areagotu egin du “argia edo berogailua pizten ez” duten familien kopurua, haien hitzetan. Hori salatu dute gaur goizean Andre Maria Zuriaren plazan, Gabonetako bola handiaren alboan, Itzali azpijokoa... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191696/eh-bilduren-ustez-europako-funtsetarako-programak-ez-du-herri-ikuspegirik.htm | Ekonomia | EH Bilduren ustez, Europako funtsetarako programak «ez du herri ikuspegirik» | Koalizioak dio hiriburuak lehenesten dituela Euskadi Next programak, gainerako udalen kalterako. EH Bildu ados dago zerrendako proiektu askorekin, baina banaka aztertu nahi ditu. Agiriak «literatura ona dauka, baina argi dago hobe daitekeela». Eudel pozik agertu da, programak udalen parte hartzeko eskaera aintzat hartu... | EH Bilduren ustez, Europako funtsetarako programak «ez du herri ikuspegirik». Koalizioak dio hiriburuak lehenesten dituela Euskadi Next programak, gainerako udalen kalterako. EH Bildu ados dago zerrendako proiektu askorekin, baina banaka aztertu nahi ditu. Agiriak «literatura ona dauka, baina argi dago hobe daitekeela»... | Europako Errekuperazio Mekanismotik 5.700 milioi euro erakartzeko 188 proiekturen zerrenda atzo onartu eta aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta hari buruzko balorazioa egin dute Maddalen Iriarte eta Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideek gaur. Haien ustez, proiektuen zerrendak ez du herri ikuspegirik, hein handi bat... |
2020-12-31 | https://www.berria.eus/albisteak/191697/beste-hamar-euskal-preso-gerturatuko-dituzte-eta-bat-euskal-herriratuko-dute.htm | Politika | Beste hamar euskal preso gerturatuko dituzte, eta bat Euskal Herriratuko dute | Orain arte, presoak gerturatzeko prozesuan eginiko mugimendurik handiena da; gerturatuko dituzten gehienak 700 kilometro baino urrunagoko espetxeetan daude. Ia denak bigarren gradura pasatuko dituzte. | Beste hamar euskal preso gerturatuko dituzte, eta bat Euskal Herriratuko dute. Orain arte, presoak gerturatzeko prozesuan eginiko mugimendurik handiena da; gerturatuko dituzten gehienak 700 kilometro baino urrunagoko espetxeetan daude. Ia denak bigarren gradura pasatuko dituzte. | Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak onetsi du hamar euskal preso Euskal Herri inguruan dauden kartzeletara gerturatzea eta bat Euskal Herriratzea. Iñigo Guridi, Igor Portu, Ainhoa Garcia, Manex Castro, Fermin Vila, Juan Carlos Besance, Javier Gallaga, Juan Carlos I... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191698/osakidetzarako-langile-gehiago-kontratatzea-eskatu-dute.htm | Gizartea | Osakidetzarako langile gehiago kontratatzea eskatu dute | Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, Osakidetzako langileek protestak egin dituzte hainbat ospitaletan eta osasun etxetan. | Osakidetzarako langile gehiago kontratatzea eskatu dute. Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, Osakidetzako langileek protestak egin dituzte hainbat ospitaletan eta osasun etxetan. | Berriz ere, kalera atera dira Osakidetzako langileak. Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ospitaleren eta osasun etxeren atarietan. Helburu argia izan dute: osasun sistema publikoaren egoera salatzea, eta Osakidetzarako langile g... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191699/salvador-illa-izango-da-pscren-hautagaia-kataluniako-hauteskundeetan.htm | Mundua | Salvador Illa izango da PSCren hautagaia Kataluniako hauteskundeetan | Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak uko egin dio hautagai izateari, eta haren lekua hartuko du egun Espainiako Osasun Ministro denak. Otsailaren 14an egingo dituzte bozak, eta gainontzeko alderdiek kritikatu egin dute Illaren izendapena. | Salvador Illa izango da PSCren hautagaia Kataluniako hauteskundeetan. Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak uko egin dio hautagai izateari, eta haren lekua hartuko du egun Espainiako Osasun Ministro denak. Otsailaren 14an egingo dituzte bozak, eta gainontzeko alderdiek kritikatu egin dute Illaren izendapena. | Pronostiko guztiak hautsi ditu PSCk. Ate joka dira otsailaren 14ko Kataluniako hauteskundeak, eta ziurra zirudien berriz ere Miquel Iceta alderdiko idazkari nagusia izango zela Kataluniako sozialisten hautagaia. Gaur, ordea, postu horri uko egin dio Icetak, eta Salvador Illa proposatu du zerrendaburu izateko, egun Espa... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191700/txinak-onartu-du-trabak-kentzea-bere-merkatuan-inbertitzen-duten-ebko-enpresei.htm | Ekonomia | Txinak onartu du trabak kentzea bere merkatuan inbertitzen duten EBko enpresei | Txinako enpresen antzeko baldintzetan lehiatuko dutela ziurtatu du Bruselak. Ituna oztopoa da Bidenek Pekinen aurka osatu nahi duen aliantzan | Txinak onartu du trabak kentzea bere merkatuan inbertitzen duten EBko enpresei. Txinako enpresen antzeko baldintzetan lehiatuko dutela ziurtatu du Bruselak. Ituna oztopoa da Bidenek Pekinen aurka osatu nahi duen aliantzan | Astebeteko epean, bere bi bazkide komertzial handirekin akordioak lortu ditu Europako Batasunak. Erresuma Batuarekin, orain arteko merkatu bakarrari erabateko hausturak ez jarraitzeko; Txinarekin, berriz, Europako enpresek tratu hobea jaso dezaten herrialde hartan. Azken itun hori gaur lotu dute bideokonferentzia bidez... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191701/donostiako-metroaren-obrekin-segitzeko-509-milioi-euroko-proiektua-onartu-dute.htm | Gizartea | Donostiako metroaren obrekin segitzeko 50,9 milioi euroko proiektua onartu dute | Gaur esleitu dute Mirakontxa-Easo tarteko eraikuntza proiektuaren 2. faseko obra. 40 hilabeteetan lanak amaituta egotea espero du ETSk, eta onartu du lizitazio berria egin dutela zundaketetan uste baino harri iragazkor gehiago topatu eta Zubieta kalean azaldutako zuloengatik. | Donostiako metroaren obrekin segitzeko 50,9 milioi euroko proiektua onartu dute. Gaur esleitu dute Mirakontxa-Easo tarteko eraikuntza proiektuaren 2. faseko obra. 40 hilabeteetan lanak amaituta egotea espero du ETSk, eta onartu du lizitazio berria egin dutela zundaketetan uste baino harri iragazkor gehiago topatu eta Z... | Euskal Trenbide Sareak jakinera eman du gaur lizitatu dituela Mirakontxa-Easo tarteko lanen 2. fasea eraikitzeko lanak. 50,9 milioi euroko oinarrizko kostua izango du, eta espero dute 40 hilabeteetan lanak amaitzea. Zehazki, 4,2 kilometroko bidea da eraiki behar dutena, eta azken hilabeteetan sortutako ezbeharren lanen... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191702/westminsterren-baiezkoa-jaso-du-brexit-aren-itunak.htm | Ekonomia | Westminsterren baiezkoa jaso du ‘brexit’-aren itunak | Goizean izenpetu dute EBko ordezkariek, eta gauerdirako espero da Erresuma Batuko erreginaren sinadura. | Westminsterren baiezkoa jaso du ‘brexit’-aren itunak. Goizean izenpetu dute EBko ordezkariek, eta gauerdirako espero da Erresuma Batuko erreginaren sinadura. | Erresuma Batuko Komunen Ganberako gehiengo zabalak ontzat hartu du gaur arratsaldean brexit osteko merkataritza akordioa. Aldeko 521 boto jaso ditu, haien artean tory brexit-zale sutsueneena eta laborista gehienena. Keir Starmer laboristen buruak aldeko botoa eskatu zuen, ituna kaskarra iruditu arren, ez lortzea okerra... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191703/itp-castingsek-jakinarazi-du-bere-azken-erabakia-87-kaleratze.htm | Ekonomia | ITP Castingsek jakinarazi du bere «azken erabakia»: 87 kaleratze | Hasieran esanikoa baino 47 gutxiago dira, baina negoziazioetan eskainitako baino 10 gehiago. Sindikatuek auzitara jotzeko asmoa agertu dute. | ITP Castingsek jakinarazi du bere «azken erabakia»: 87 kaleratze. Hasieran esanikoa baino 47 gutxiago dira, baina negoziazioetan eskainitako baino 10 gehiago. Sindikatuek auzitara jotzeko asmoa agertu dute. | ITP Aero Casting enpresako zuzendaritzak Barakaldoko eta Sestaoko lantegietako (lehengo PCB) langileei jakinarazi die «azkenean» haietako 87 kaleratuko dituela —gehi beste hiru ad cautelam—, martxan jarritako enplegu erregulazioko espedientearen baitan. Hasieran esanikoa baino 47 gutxiago izango dira.
Hala izanik ere,... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191704/espetxe-eskumena-eskualdatzeko-zirriborro-bat-adostu-dute-jaurlaritzak-eta-espainiako-gobernuak.htm | Politika | Espetxe eskumena eskualdatzeko zirriborro bat adostu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak | Jaurlaritzak nabarmendu duenez, aurrerapausoak egin dituzte ISSN kode bibliografikoa eta errepideko garraioari buruzko transferentzietan. | Espetxe eskumena eskualdatzeko zirriborro bat adostu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, aurrerapausoak egin dituzte ISSN kode bibliografikoa eta errepideko garraioari buruzko transferentzietan. | 1979ko estatutuan jasota baina oraindik eskualdatu gabe dauden eskumenak transferitzeko egutegia eguneratu zuen urrian Espainiako Gobernuak, eta proposamen berria igorri zion Eusko Jaurlaritzari. Plan berriaren arabera, bi gobernuek martxorako itxiko dituzte bigarren blokeari buruzko elkarrizketak: besteak beste, espet... |
2020-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/191706/eraso-egin-diote-yemengo-batasun-gobernu-berriari.htm | Mundua | Eraso egin diote Yemengo batasun gobernu berriari | Hainbat leherketa eta tiroketa izan dira Aden hiriko aireportuan, ministro izendatu berrien hegazkina lurreratu denean. Gutxienez 26 lagun hil dira. | Eraso egin diote Yemengo batasun gobernu berriari. Hainbat leherketa eta tiroketa izan dira Aden hiriko aireportuan, ministro izendatu berrien hegazkina lurreratu denean. Gutxienez 26 lagun hil dira. | «Gobernuko kideak Adenen gaude, behin-behineko hiriburuan, eta guztiok ondo gaude», adierazi du Maeen Abdulmalik Yemengo lehen ministroak, erasoaren ostean. Ekintza «koldarra» izan dela salatu du.
Maeen eta haren gobernuko ministroak, Defentsa ministroa izan ezik, hegazkinean iritsi dira Adenera, Saudi Arabiatik. Herr... |
2021-1-3 | https://www.berria.eus/albisteak/191728/inoiz-ez-da-2020an-bezainbat-heriotza-izan-urte-bakarrean.htm | Gizartea | Inoiz ez da 2020an bezainbat heriotza izan urte bakarrean | Iaz baino %13 heriotza gehiago gertatu dira: 35.000, inoizko kopururik handiena. COVID-19ak eragin ditu 4.300 inguru: zortzitik bat. Ipar Euskal Herrian ez da hazkundea sentitu azarora arte. Grafikoak, albistearen barruan. | Inoiz ez da 2020an bezainbat heriotza izan urte bakarrean. Iaz baino %13 heriotza gehiago gertatu dira: 35.000, inoizko kopururik handiena. COVID-19ak eragin ditu 4.300 inguru: zortzitik bat. Ipar Euskal Herrian ez da hazkundea sentitu azarora arte. Grafikoak, albistearen barruan. | Urteko heriotzen datuak biltzen bukatzeko, Hegoaldean azken bi asteetako datuak falta dira, eta Iparraldean, azken zazpi asteetakoak; hala ere, 2020a inoizko heriotza gehieneko urtea bilakatu da dagoeneko; alde handiz, gainera. Iaz, 30.823 pertsona hil ziren, eta aurten, aste batzuetako datuak biltzea falta bada ere, 3... |
2020-12-31 | https://www.berria.eus/albisteak/191729/ibilbide-komunaren-azken-orduak.htm | Ekonomia | Ibilbide komunaren azken orduak | Gauerdian amaituko da 47 urtez Erresuma Batua eta Europako Batasuna batu dituen harremana. Bart eman zion baizkoa akordioari Erresuma Batuko Lorden Ganberak, eta Elizabeth II. erreginak sinatu zuen ituna. | Ibilbide komunaren azken orduak. Gauerdian amaituko da 47 urtez Erresuma Batua eta Europako Batasuna batu dituen harremana. Bart eman zion baizkoa akordioari Erresuma Batuko Lorden Ganberak, eta Elizabeth II. erreginak sinatu zuen ituna. | Azkenean iritsi da brexit-a gauzatuko den eguna, akordio eta guzti gainera. Erresuma Batuak gauerdian utziko dio erabat Europako Batasuneko kide izateari. 47 urtez izan da kide, 1973. urtean Irlanda eta Danimarkarekin batera batasunean sartu zenetik gaur arte. 11 hilabetez negoziatzen jardun ostean, joan den astean ado... |
2021-1-1 | https://www.berria.eus/albisteak/191732/positiboen-portzentajeak-abenduaren-27an-utzi-zion-jaisteari.htm | Gizartea | Positiboen portzentajeak abenduaren 27an utzi zion jaisteari | Egunez eguneko portzentajeen gorabeherek ez dute joera garbi erakusten, baina hamalau eguneko batez bestekoek argi erakusten dute positiboen portzentajea ugaritu egin dela, proba gutxiago egin arren. | Positiboen portzentajeak abenduaren 27an utzi zion jaisteari. Egunez eguneko portzentajeen gorabeherek ez dute joera garbi erakusten, baina hamalau eguneko batez bestekoek argi erakusten dute positiboen portzentajea ugaritu egin dela, proba gutxiago egin arren. | COVID-19aren bigarren olatuak azaroaren 7an jo zuen goia. Administrazioek egunero ematen dituzten datuak bezperakoekin alderatuta ezin da joera garbi ikusi, egun batzuetan gora eta besteetan behera egiten baitute; baina hamalau egunetan pilatzen diren datuen batez bestekoak kalkulatzen ditu BERRIAk, eta batezbesteko ho... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191733/dozenaka-zibil-hil-dituzte-kivu-iparraldean.htm | Mundua | Dozenaka zibil hil dituzte Kivu Iparraldean | Indar Demokratiko Aliatuak miliziari egotzi dizkiote hilketak. Agintarien arabera, 24 gorputik gora aurkitu dituzte orain arte. | Dozenaka zibil hil dituzte Kivu Iparraldean. Indar Demokratiko Aliatuak miliziari egotzi dizkiote hilketak. Agintarien arabera, 24 gorputik gora aurkitu dituzte orain arte. | Tingwee herrian izan da erasoa, Kivu Iparraldea probintzian. Agintarien esanetan dagoeneko 24 hilotz aurkitu dituzte, haietako asko burua moztuarekin. ADF Indar Demokratiko Aliatuak miliziari egotzi diote erasoa, eta lekukoen arabera hildakoen kopuruak gora egin dezake datozen orduetan, bilaketa lanek aurrera egin ahal... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191734/poliziek-dozenaka-herritar-salatu-dituzte-arauak-hausteagatik.htm | Gizartea | Poliziek dozenaka herritar salatu dituzte arauak hausteagatik | Bilboko hotel batean 21 pertsona atzeman dituzte, hiru gelatan festak egiten. Gasteizen, festa batean harrapatu dituzte hamabost lagun. | Poliziek dozenaka herritar salatu dituzte arauak hausteagatik. Bilboko hotel batean 21 pertsona atzeman dituzte, hiru gelatan festak egiten. Gasteizen, festa batean harrapatu dituzte hamabost lagun. | Urtezahar gaua ospatzeko elkarretaratze gehienak arazorik gabe pasatu dira, baina izan dira salbuespen batzuk. Bilboko hotel batean, ostatuko bertako harrerako langileak ohartarazi ditu poliziak goizalde honetan, gela batzuetan festak egiten ari zirela sumatuta, eta gela horietan erregistratuta zeudenak baino pertsona ... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191735/gizon-bat-atxilotu-dute-arrasateko-emakume-bat-hiltzea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute, Arrasateko emakume bat hiltzea leporatuta | Kanaria Uharteetan bizi zen 65 urteko andrea orain dela hamar urtetatik, eta abenduaren 28az gero desagertuta zegoen. Lagun batek salaketa jarri zuen. Guardia Zibilak gorpuzki batzuk aurkitu zituen bizitokian, eta bere bikotekidea atxilotu, gizonezko bat: aitortu du berak hil zuela. | Gizon bat atxilotu dute, Arrasateko emakume bat hiltzea leporatuta. Kanaria Uharteetan bizi zen 65 urteko andrea orain dela hamar urtetatik, eta abenduaren 28az gero desagertuta zegoen. Lagun batek salaketa jarri zuen. Guardia Zibilak gorpuzki batzuk aurkitu zituen bizitokian, eta bere bikotekidea atxilotu, gizonezko b... | Marian Ibarluzea Arrasateko (Gipuzkoa) emakumeak hamar urte zeramatzan Kanariar Uharteetan bizitzen, eta duela hiru hilabete ezagutu zuen bikotekidea. Azken egunetan Ibarluzearekin kontaktuan jartzea lortzen ez zuenez, haren lagun batek salaketa ipini zuen, eta abenduaren 30ean topatu zituzten gorpuzki batzuk, desagert... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191736/behe-lainoa-itzuli-da-mantxara.htm | Ekonomia | Behe lainoa itzuli da Mantxara | Erresuma Batuak Europako Batasunari lotuta egoteari utzi dio, 47 urteren ondoren bLehen eguna lasaia izan da mugetan, kontrolak areagotu eta zorroztu diren arren | Behe lainoa itzuli da Mantxara. Erresuma Batuak Europako Batasunari lotuta egoteari utzi dio, 47 urteren ondoren bLehen eguna lasaia izan da mugetan, kontrolak areagotu eta zorroztu diren arren | Behe lainoa itsasartean; kontinentea, bakarturik». Kondairak dio 1930eko egunkari ingeles batek titulu hori baliatu zuela behe-laino itxiak Mantxako itsasartean nabigatzea ezinezkoa egin zuen egun batean. Ez dirudi inoiz publikatu zenik, baina esaldiaren ironiak ezin hobeto erakusten du britainiarren zati batek nola ik... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191761/hainbat-gain-ixtera-behartu-du-elurrak.htm | Gizartea | Hainbat gain ixtera behartu du elurrak | Araba da elurraren ondorio kaltegarrienak jasan dituena. Kontrara, Bizkaian ez dago arazorik mendi errepide gehienetan. | Hainbat gain ixtera behartu du elurrak. Araba da elurraren ondorio kaltegarrienak jasan dituena. Kontrara, Bizkaian ez dago arazorik mendi errepide gehienetan. | Elurra mara-mara hasi da urte berria, eta horrek eragina izan du errepideetan. Hogei errepide inguru itxita daude ibilgailu guztientzat, eta beste hainbatetan derrigorrezkoa da kateak erabiltzea. Horrez gain, kontu handiz ibiltzeko gomendioa egin dute beste 30 bat gainetan. Atzo gauetik gaur eguerdira arte lerta laranj... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191762/azken-hilketa-matxista-salatu-dute-arrasaten.htm | Gizartea | Azken hilketa matxista salatu dute Arrasaten | «Arazo kolektibo» gisa definitu dute indarkeria matxista, eta irtenbideak eskatu dituzte. | Azken hilketa matxista salatu dute Arrasaten. «Arazo kolektibo» gisa definitu dute indarkeria matxista, eta irtenbideak eskatu dituzte. | Dozenaka lagun elkartu dira gaur eguerdian, Arrasaten, Marian Ibarluzearen hilketa salatzeko, Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista lelopean. Emakumeon Mundu Martxak, Pottogorriak eta Bilgune Feministak deituta, dozenaka lagun elkartu dira hiriko plazan. Hogei minutu inguruko isilune bat egin dute, eta txalo arte... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191763/aiton-etxeko-erabiltzaileek-txertoa-jasotzeko-beharrezko-neurriak-hartuko-ditu-aldundiak.htm | Gizartea | Aiton-Etxeko erabiltzaileek txertoa jasotzeko «beharrezko neurriak» hartuko ditu aldundiak | Oiartzungo eguneko zentro horren zuzendaria txertoa jartzearen aurka agertu da, «epe motzean albo ondorio larriak» eragin ditzakeelako. | Aiton-Etxeko erabiltzaileek txertoa jasotzeko «beharrezko neurriak» hartuko ditu aldundiak. Oiartzungo eguneko zentro horren zuzendaria txertoa jartzearen aurka agertu da, «epe motzean albo ondorio larriak» eragin ditzakeelako. | Gipuzkoako Foru Aldundia neurriak hartzeko prest dago, Oiartzungo (Gipuzkoa) Aiton-Etxe eguneko zentroko zuzendaritza erabiltzaileei COVID-19aren aurkako txertoa jartzearen kontra agertu ostean. Zuzendariak, egoiliarren senideei bidalitako mezu batean, arrazoitu du txertoa «esperimentazio fasean» dagoela, eta «epe motz... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191764/ernai-gatazkaren-ondorioak-bizi-dituen-azken-belaunaldia-izan-nahi-dugu.htm | Politika | Ernai: «Gatazkaren ondorioak bizi dituen azken belaunaldia izan nahi dugu» | Gazte antolakundeak agerraldiak egin ditu Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Usurbilen. | Ernai: «Gatazkaren ondorioak bizi dituen azken belaunaldia izan nahi dugu». Gazte antolakundeak agerraldiak egin ditu Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Usurbilen. | Euskal Preso Politikoen Kolektiboari «gazteen elkartasuna eta konpromisoa» adierazi dio Ernaik gaur eguerdian Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Usurbilen eginiko agerraldietan. 1990eko eta 2000ko hamarkadetan jaiotako egunka gazte elkartu dira agerraldi horietan, adierazteko «gatazka politiko-armatuaren ondorioak bizi di... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/191765/hego-euskal-herrian-405-positibo-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 405 positibo atzeman dituzte | Bezperako datuekin alderatuta %35 egin dute behera positiboek, baina proba kopuruak ere nabarmen egin du behera: %40 | Hego Euskal Herrian 405 positibo atzeman dituzte. Bezperako datuekin alderatuta %35 egin dute behera positiboek, baina proba kopuruak ere nabarmen egin du behera: %40 | Urte berriarekin batera, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak askoz proba gutxiago egin zituzten. Zehazki, %40 gutxiago. Gaur jakinarazitako datuen arabera, urtarrilaren 1ean 5.426 PCR eta antigeno proba egin ziren. Hain zuzen ere, probak murriztearekin batera, positboek ere behera egin zuten urteko lehen egunea... |
2021-1-3 | https://www.berria.eus/albisteak/191793/hego-euskal-herriko-11-mendate-itxita-elurraren-eraginez.htm | Gizartea | Hego Euskal Herriko 11 mendate itxita, elurraren eraginez | Errepide sare nagusian ez du ia eraginik izan. Itxita daude, besteak beste, Arantzazu, Arrate, Urkiola eta Urduña. | Hego Euskal Herriko 11 mendate itxita, elurraren eraginez. Errepide sare nagusian ez du ia eraginik izan. Itxita daude, besteak beste, Arantzazu, Arrate, Urkiola eta Urduña. | Atzo bezala, eguna hotz hasi da gaur ere. Halere, ez da hainbeste prezipitazio izan, eta errepideak egoera hobean daude. Ez da arazorik izan errepide sare nagusian. Bai, ordea, hainbat mendatetan, eta hamar errepide itxita daude. Beste hainbatetan, berriz, beharrezkoa da kateak erabiltzea.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako... |
2021-1-3 | https://www.berria.eus/albisteak/191794/jihadistek-70-lagun-hil-dituzte-nigerren.htm | Mundua | Jihadistek 70 lagun hil dituzte Nigerren | Milizia batek bi herriren aurkako erasoak egin ditu, aurreko asteko bozen emaitzak argitaratu ostean. | Jihadistek 70 lagun hil dituzte Nigerren. Milizia batek bi herriren aurkako erasoak egin ditu, aurreko asteko bozen emaitzak argitaratu ostean. | Jihadistek, gutxienez, 70 lagun hil eta 20 zauritu dituzte Niger mendebaldean, Maliko mugatik gertu. Nigerko Barne ministro Alkache Alhadak adierazi du tropak bidali dituztela ingurura. Hauteskunde Batzordeak aurreko asteko bozen emaitzak jakinarazi ondoren iritsi da erasoa.
Tchoma Bangou eta Zaroumdareye herriak Till... |
2021-1-3 | https://www.berria.eus/albisteak/191795/436-kasu-gehiago-baieztatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 436 kasu gehiago baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian | Positibotasun tasa %7,5ean mantendu da, bezperan baino 31 kasu gehiago atzeman dituzten arren. | 436 kasu gehiago baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positibotasun tasa %7,5ean mantendu da, bezperan baino 31 kasu gehiago atzeman dituzten arren. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, Hego Euskal Herrian beste 436 COVID-19 kasu atzeman dituzte, 5.810 PCR eta antigeno proba eginda. Bezperan baino 31 kasu gehiago dira, beraz, detektatutako kasuak, 390 proba gehiago eginda. Gauza hala, positibotasun tasa paretsu mantendu da: %7,47koa z... |
2021-1-3 | https://www.berria.eus/albisteak/191796/aldaera-berriaren-hamar-kasu-atzeman-dituzte-aviron-baiona-taldean-leicesterren-aurka-jokatu-ostean.htm | Kirola | Aldaera berriaren hamar kasu atzeman dituzte Aviron Baiona taldean, Leicesterren aurka jokatu ostean | Lapurdiko errugbi taldeak Leicesterren aurka jokatu zuen abenduaren 19an. Partida haren ostean hasi ziren kasuan agertzen. | Aldaera berriaren hamar kasu atzeman dituzte Aviron Baiona taldean, Leicesterren aurka jokatu ostean. Lapurdiko errugbi taldeak Leicesterren aurka jokatu zuen abenduaren 19an. Partida haren ostean hasi ziren kasuan agertzen. | Aviron Baiona errugbi taldeko hamar kidek positibo eman dute COVID-19a detektatzeko probetan. Guztiak asintomatikoak dira. Ustez, Leicesterren (Ingalaterra) aurka jokatutakoan hasi dira kasuak agertzen. Izan ere, Erresuma Batuan atzemandako aldaera berria detektatu diete.
Azken biei abenduaren 31n detektatu zieten: jo... |
2021-1-3 | https://www.berria.eus/albisteak/191797/mendizale-bat-hil-da-urko-mendian.htm | Gizartea | Mendizale bat hil da Urko mendian | Segurtasun Sailaren arabera, zorabiatu egin da. Hura suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Gizonezko bat zen, 51 urtekoa. | Mendizale bat hil da Urko mendian. Segurtasun Sailaren arabera, zorabiatu egin da. Hura suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Gizonezko bat zen, 51 urtekoa. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 51 urteko mendizale bat hil da Urko mendian (Ermua, Bizkaia), zorabiatu ostean. Goizeko hamaikak laurden gutxi aldera jaso dute deia larrialdi zerbitzuek. Ertzaintzaren mendiko erreskate zerbitzua eta helikoptero bat, suhiltzaileak eta anbulantzia bat joan dira b... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191798/gaizka-garitano-ordezkatzeko-marcelino-garcia-toral.htm | Kirola | Gaizka Garitano ordezkatzeko, Marcelino Garcia Toral | Athleticek iragarri du "aurreakordioa" duela entrenatzaile espainiarrarekin 2022ko ekainaren 30era arte. Deriokoa ordezkatuko du, horrenbestez, hura kargutik kendu baitu Athleticeko zuzendaritzak, Elxi ligako partida irabazi eta gutxira. | Gaizka Garitano ordezkatzeko, Marcelino Garcia Toral. Athleticek iragarri du "aurreakordioa" duela entrenatzaile espainiarrarekin 2022ko ekainaren 30era arte. Deriokoa ordezkatuko du, horrenbestez, hura kargutik kendu baitu Athleticeko zuzendaritzak, Elxi ligako partida irabazi eta gutxira. | Athleticek bidean dauka Gaizka Garitano ordezkatuko duen entrenatzailea: Marcelino Garcia Toral espainiarra. "Aurreakordioa" iragarri du klubak, 2022ko ekainaren 30era arte: "Kontratua itxita dagoenean iragarriko dugu nola osatuko den lehen taldeko entrenatzaile multzoa", gehitu du albistean. Orain arte 416 partida zuz... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191799/23-urteko-gazte-bat-hil-da-markina-xemeinen-auto-istripuan.htm | Gizartea | 23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto istripuan | Gidatzen zuen autoak eta Bizkaibuseko autobus batek aurrez aurre jo zuten atzo arratsaldean, eta bertantxe zendu zen autoaren gidaria. Gernika futbol taldeko jokalaria zen. | 23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto istripuan. Gidatzen zuen autoak eta Bizkaibuseko autobus batek aurrez aurre jo zuten atzo arratsaldean, eta bertantxe zendu zen autoaren gidaria. Gernika futbol taldeko jokalaria zen. | Atzo 17:40 aldera, auto batek eta Bizkaibusen autobus batek elkar jo zuten Markina-Xemeingo (Bizkaia) Iruzubieta auzoan, BI-633 errepidean, eta bertan hil zen autoaren gidaria. Osasun zerbitzuek autobuseko gidaria eta bidaiari bat ere artatu behar izan zituzten, eta gizon bat Galdakaoko ospitalera eraman zuten. Ertzain... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191800/trumpek-georgiako-goi-kargudun-bat-presionatu-du-hauteskundeen-emaitzak-aldatzeko.htm | Mundua | Trumpek Georgiako goi kargudun bat presionatu du hauteskundeen emaitzak aldatzeko | The Washington Post-ek zabaldutako grabaketa batean, Brad Raffensperger Georgiako Estatu idazkaria mehatxatzen du Trumpek. Errepublikanoen aldeko 11.780 boto «aurkitzeko» eskatu zion larunbatean. | Trumpek Georgiako goi kargudun bat presionatu du hauteskundeen emaitzak aldatzeko. The Washington Post-ek zabaldutako grabaketa batean, Brad Raffensperger Georgiako Estatu idazkaria mehatxatzen du Trumpek. Errepublikanoen aldeko 11.780 boto «aurkitzeko» eskatu zion larunbatean. | AEBetako hauteskundeen emaitza aldatu nahian jarraitzen du Donald Trumpek. Joan den larunbatean, presidente kargua uzten ari denak hizketan jardun zuen Brad Raffensperger Georgiako estatu idazkariarekin, ordubete baino gehiago, eta hura estu hartu zuen errepublikanoen aldeko 11.780 boto «aurkitzeko» estatu hartan. Boto... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191801/eneko-sagardoik-salatu-du-euskararen-aurkako-eraso-bat-jasan-dutela.htm | Kultura | Eneko Sagardoik salatu du euskararen aurkako eraso bat jasan dutela | Beethovenen bi obra aurkezten ari da aktorea, EGO fundazioarekin batera. «Eta gazteleraz noiz?» oihukatu zuen ikusle batek atzo Gasteizen, Sagardoik euskarazko berbaldia bukatutakoan. | Eneko Sagardoik salatu du euskararen aurkako eraso bat jasan dutela. Beethovenen bi obra aurkezten ari da aktorea, EGO fundazioarekin batera. «Eta gazteleraz noiz?» oihukatu zuen ikusle batek atzo Gasteizen, Sagardoik euskarazko berbaldia bukatutakoan. | «Eta gazteleraz noiz?». Hori oihukatu zuen atzo Gasteizko Principal antzokian zegoen ikusle batek Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioak antolatutako kontzertuan. Eneko Sagardoi aktorea narratzaile lanak egiten ari zen, eta hark salatu du gertatutakoa Twitterren. «Momentu desatsegina» izan zela aitortu du.
Ludwig va... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191802/itxita-daude-oraindik-zenbait-errepide.htm | Gizartea | Itxita daude oraindik zenbait errepide | Elurrak ez du ia eraginik izan errepide sare nagusian, baina hainbat mendate itxita daude; besteak beste, Aralar, Arantzazu eta Urduña. Beste hainbatetan nahitaezkoa da kateen erabilera. | Itxita daude oraindik zenbait errepide. Elurrak ez du ia eraginik izan errepide sare nagusian, baina hainbat mendate itxita daude; besteak beste, Aralar, Arantzazu eta Urduña. Beste hainbatetan nahitaezkoa da kateen erabilera. | Hotzez eta euritan itzuli dira lanera gaur milaka euskal herritar, baina elurrak ez du askoren jarduna eten. Errepide nagusietan ez du ia eraginik izan, baina itxita daude Hego Euskal Herriko bederatzi mendate, eta beste zenbaitetan kateak erabili beharra dago zirkulatu ahal izateko.
Elurraren edo izotzaren eraginez a... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191803/puntu-hotz-bana.htm | Kirola | Puntu hotz bana | Bana berdindu dute Realak eta Osasunak Anoetan. Callerik Realaren huts larri bat baliatu du aurrea hartzeko, eta bigarren zatia hasi bezain pronto berdindu du Barrenetxeak. | Puntu hotz bana. Bana berdindu dute Realak eta Osasunak Anoetan. Callerik Realaren huts larri bat baliatu du aurrea hartzeko, eta bigarren zatia hasi bezain pronto berdindu du Barrenetxeak. | Inor gutxi irten zen pozik bart Anoetatik. Realak eta Osasunak erritmo eta aukera gutxiko neurketa jokatu zuten. Realak bigarren derbia jarraian irabazi nahi zuen, baina puntuak ez dio balio sailkapenean aurretik dituen taldeen erritmoa jarraitzeko. Eta Osasunak, berriz, jaitsiera postuetan jarraituko du, nahiz eta etx... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191804/beira-jasotzaileen-greba-amaitu-da-bizkaian.htm | Ekonomia | Beira jasotzaileen greba amaitu da Bizkaian | Mercedesek azpikontratutako enpresa batean ere bertan behera utzi dute lanuzterako deialdia. | Beira jasotzaileen greba amaitu da Bizkaian. Mercedesek azpikontratutako enpresa batean ere bertan behera utzi dute lanuzterako deialdia. | Bi lan gatazkaren amaieraren berri eman dute sindikatuek. LABek jakinarazi du Bizkaian beira jasotzen duten langileak lanera itzuliko direla, Enviser enpresako zuzendaritzarekin akordioa lortu ondoren. Azaroan hasi zuten protesta, eta, horren ondorioz, gainezka egon dira Bizkaiko beira edukiontzi asko.
Beren lan baldi... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191805/assange-ez-dute-estraditatuko-buruko-osasun-arazoak-direla-eta.htm | Mundua | Assange ez dute estraditatuko, buruko osasun arazoak direla eta | Londresko Vanessa Baraitser epaileak jakinarazi du erabakia. AEBek espioitza egozten diote Erresuma Batuan preso dagoen ekintzaileari. | Assange ez dute estraditatuko, buruko osasun arazoak direla eta. Londresko Vanessa Baraitser epaileak jakinarazi du erabakia. AEBek espioitza egozten diote Erresuma Batuan preso dagoen ekintzaileari. | Ez dute estraditatuko. Hala erabaki du Wikileaksen sortzaile Julian Assangeren auzian arduratzen den Vanessa Baraitser epaileak, AEBetara eramateak kazetariaren buruko osasun arazoak okerragotuko lituzkeelako. «Assange ikusita izan dudan inpresioa da depresioak jotako eta etsita dagoen gizon batena, eta etorkizunak zer... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191806/foro-sozialak-ontzat-jo-du-immobilismoa-gainditu-izana-baina-ez-presoak-erdizka-hurbiltzea.htm | Politika | Foro Sozialak ontzat jo du «immobilismoa» gainditu izana, baina ez presoak «erdizka» hurbiltzea | Foro Sozial Iraunkorrak datozen hilabeteetarako erronkak zehaztu ditu. | Foro Sozialak ontzat jo du «immobilismoa» gainditu izana, baina ez presoak «erdizka» hurbiltzea. Foro Sozial Iraunkorrak datozen hilabeteetarako erronkak zehaztu ditu. | Aurkia eta ifrentzua. Bi aurpegi horiek ditu euskal presoen auziaren bilakaerak, Foro Sozial Iraunkorrak egoeraz eginiko azterketatik ondoriozta daitekeenez. Presoen auzia konpontzeko aurrerapenei, blokeoei eta atzerapausoei buruzko azterketa egin du Foro Sozial Iraunkorrak, eta azken urte eta erdiko bilakaeran bi ondo... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191807/amaitu-dute-ablitasko-mosaiko-erromatarra-zaharberritzen.htm | Kultura | Amaitu dute Ablitasko mosaiko erromatarra zaharberritzen | El Villarko aztarnategiko etxe bateko gelako zorua lur azpitik atera eta txukundu dute. Zirkuluak eta gurutzeak marraztu zituzten hiru koloreko teselekin. | Amaitu dute Ablitasko mosaiko erromatarra zaharberritzen. El Villarko aztarnategiko etxe bateko gelako zorua lur azpitik atera eta txukundu dute. Zirkuluak eta gurutzeak marraztu zituzten hiru koloreko teselekin. | Zoru oso bat, 23,5 metro koadro, tesela zuriz, beltzez eta gorriz osaturiko forma geometrikoekin. Horra Ablitasen (Nafarroa) El Villar aztarnategian zaharberritu duten mosaikoa. Nafarroan azken 25 urteotan osorik aurkitu duten bakarra da, eta hiru urte eman dute hura lur azpitik ateratzen, eta bere onera ekartzen.
Err... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191808/azken-unean-galdu-du-alavesek.htm | Kirola | Azken unean galdu du Alavesek | Azken ordu erdia jokalari bat gutxiago zuela jokatu arren, gasteiztarrek neurketa berdintzea lortu dute, baina Luis Suarezek 90. minutuan sartu du Atletico Madrilen bigarren gola. | Azken unean galdu du Alavesek. Azken ordu erdia jokalari bat gutxiago zuela jokatu arren, gasteiztarrek neurketa berdintzea lortu dute, baina Luis Suarezek 90. minutuan sartu du Atletico Madrilen bigarren gola. | Alavesek Ia lortu zuen ondo merezitako puntua. Aurten bikain ari da Atletico Madril, Espainiako Ligako liderra, baina atzo izerdi franko atera behar izan zuten Mendizorrotzatik hiru puntuak eramateko. 60. minutuan epaileak Laguardia kaleratu zuenean neurketa aldapan gora jarri zitzaien gasteiztarrei, eta berdintzea lor... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191809/positibo-tasak-10eko-langa-gainditu-du-nafarroan.htm | Gizartea | Positibo tasak %10eko langa gainditu du Nafarroan | Hego Euskal Herrian 450 positibo atzeman dituzte, eta lau herrialdeotako batez besteko positibotasuna %7,3 da. | Positibo tasak %10eko langa gainditu du Nafarroan. Hego Euskal Herrian 450 positibo atzeman dituzte, eta lau herrialdeotako batez besteko positibotasuna %7,3 da. | 450 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian atzo eginiko probetan. Guztira, 6.151 PCR eta antigenoko test egin zituzten atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (bezperan baino 341 gehiago). Horren arabera, positibo tasa %7,3 da gaur; atzokoaren pare (%7,5 zen). Hala ere, alde handiak daude herrialdeen artea... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191810/uranioa-20-aberasten-hasi-da-iran-itun-nuklearraren-mugatik-gora.htm | Mundua | Uranioa %20 aberasten hasi da Iran, itun nuklearraren mugatik gora | Neurriak are gehiago korapilatuko ditu Teheranen eta Washingtonen arteko harremanak. Israelek arma nuklearrak lortzeko ahaleginetan aritzea leporatu dio Irani. | Uranioa %20 aberasten hasi da Iran, itun nuklearraren mugatik gora. Neurriak are gehiago korapilatuko ditu Teheranen eta Washingtonen arteko harremanak. Israelek arma nuklearrak lortzeko ahaleginetan aritzea leporatu dio Irani. | Vienako itun nuklearraren mugak gainditu ditu berriro ere Iranek. Oraingoan, aurrekoetan baino nabarmenago. Uranioa %20 aberasteko prozesua hasi duela jakinarazi zuen atzo, eta hala baieztatu zuen IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak —NBEren erakunde ikuskatzaileak—. 2015eko akordioak %3,67an ezarri zion aber... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191811/pena-iia-k-eta-albisuk-zer-egin-dezaketen-erakutsi-dute.htm | Kirola | Peña II.a-k eta Albisuk zer egin dezaketen erakutsi dute | Gehiago izan ziren atzo Urrutikoetxea-Imaz baino, eta aise gainditu zituzten. Binakako Txapelketako liderrak dira oraingoz. | Peña II.a-k eta Albisuk zer egin dezaketen erakutsi dute. Gehiago izan ziren atzo Urrutikoetxea-Imaz baino, eta aise gainditu zituzten. Binakako Txapelketako liderrak dira oraingoz. | Indartsu hasi dute Binakako Txapelketa Peña II.a-k eta Albisuk: sailkapeneko liderrak dira oraintxe. 22-8 irabazi zieten atzo Urrutikoetxeari eta Imazi, eta aldea handiagoa ere izan zitekeen irudipena zutela amaitu zuten urdinek neurketa.
Izenak ikusita, Peñak eta Albisuk osatutakoa txapelketako bikoterik ahulenetakoa... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191812/auto-berrien-matrikulazioa-laurden-bat-jaitsi-zen-2020an-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Auto berrien matrikulazioa laurden bat jaitsi zen 2020an Hego Euskal Herrian | Auto elektrikoen salmenta ia hirukoiztu egin da, eta merkatuaren %4 dira dagoeneko bGasolina darabilten autoak dira salduenak, baina haien merkatu kuota hamar puntu jaitsi da, %54,5 arte | Auto berrien matrikulazioa laurden bat jaitsi zen 2020an Hego Euskal Herrian. Auto elektrikoen salmenta ia hirukoiztu egin da, eta merkatuaren %4 dira dagoeneko bGasolina darabilten autoak dira salduenak, baina haien merkatu kuota hamar puntu jaitsi da, %54,5 arte | Hotz handia. Autoen salmentarena ekonomiaren tenperaturaren erakusle badira, hori da 2020. urtearen amaieran termometroak erakutsi duena. Danbateko historikoa jaso dute matrikulazioek, ekonomiak amaitu berri den urtean jasotako shock ekonomikoaren neurrikoa. Guztira, Hego Euskal Herrian 38.642 auto berri matrikulatu zi... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191813/nazioarteko-50-pertsona-ospetsuk-amnistia-eskatu-dute-kataluniako-preso-independentistentzat.htm | Mundua | Nazioarteko 50 pertsona ospetsuk amnistia eskatu dute Kataluniako preso independentistentzat | Gerry Adamsek, Yoko Onok, Dilma Rousseffek eta Irvin Welshek hartu dute parte Omniumek sustatutako kanpaina batean, besteak beste. | Nazioarteko 50 pertsona ospetsuk amnistia eskatu dute Kataluniako preso independentistentzat. Gerry Adamsek, Yoko Onok, Dilma Rousseffek eta Irvin Welshek hartu dute parte Omniumek sustatutako kanpaina batean, besteak beste. | Jordi Cuixart preso independentista buru duen Omnium Cultural elkarteak mundu osoko 50 pertsona ospetsuk sinatutako manifestu bat eman du gaur argitara. Kulturaren, politikaren eta giza eskubideen alorreko hainbat lagunek amnistia eskatu dute Kataluniako prozesu subiranistarekin lotuta espetxean dauden politikari eta e... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191814/barbara-shelley-beldurrezko-zinemaren-sinboloa-zendu-da.htm | Kultura | Barbara Shelley beldurrezko zinemaren sinboloa zendu da | Erresuma Batuko Hammer ekoiztetxearekin egindako filmek eman zioten ospea aktoreari: 'The Gorgon', 'Dracula, Prince of Darkness' eta 'Quatermass and The Pit', besteak beste. | Barbara Shelley beldurrezko zinemaren sinboloa zendu da. Erresuma Batuko Hammer ekoiztetxearekin egindako filmek eman zioten ospea aktoreari: 'The Gorgon', 'Dracula, Prince of Darkness' eta 'Quatermass and The Pit', besteak beste. | 1957an Frankensteinen mitoari ikuspegi berritzaile batekin heltzearekin batera (The Curse of Frankenstein), Hammer ekoiztetxea beldurrezko zinemaren erreferentzia nagusi bilakatu zen, harik eta 70eko hamarkadaren hasieran gain behera hasi zen arte. Lantalde finko bat samar bat izan zuen ekoiztetxeak hasieratik (Terence... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191815/milaka-urtez-izoztuta-egon-den-errinozero-iletsu-bat-topatu-dute-errusian.htm | Gizartea | Milaka urtez izoztuta egon den errinozero iletsu bat topatu dute Errusian | Inoiz hobekien kontserbaturiko espezie horretako kumea da: barneko organoetako asko, ilea, hortzak eta gantza jaso dituzte, eta baita jandako azkena urdailetik hartu ere. Euskal Herrian, duela 10.000 eta 3.500 urte artean galdu zen espezie hori. | Milaka urtez izoztuta egon den errinozero iletsu bat topatu dute Errusian. Inoiz hobekien kontserbaturiko espezie horretako kumea da: barneko organoetako asko, ilea, hortzak eta gantza jaso dituzte, eta baita jandako azkena urdailetik hartu ere. Euskal Herrian, duela 10.000 eta 3.500 urte artean galdu zen espezie hori. | Lurra berotu ahala, urtu eta urtu ari da Errusian milaka urtez izoztuta egon den lurra, eta permafrost horrek gordeta eduki duena azaleratzen ari da. Orain, duela 20.000 urte Siberian (Errusia) hil zen errinozero iletsu bat agertu da, eta horren ongi kontserbatuta dago, non urdailean zeukan azken jana ere hondatu gabe ... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191816/konfinamendua-ezarri-dute-erresuma-batuan-eta-ikastetxeak-itxi-dituzte.htm | Mundua | Konfinamendua ezarri dute Erresuma Batuan, eta ikastetxeak itxi dituzte | Boris Johnsonek adierazi du osasun sistema babesteko asmoz ezarri dutela martxoko konfinamendu bera Ingalaterran. Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak erabaki bera hartu dute ordu batzuk lehenago. Egun bakarrean, 58.784 positibo atzeman dituzte Erresuma Batuan. Nicola Sturgeonek aitortu du martxoan baino kezkatuago daud... | Konfinamendua ezarri dute Erresuma Batuan, eta ikastetxeak itxi dituzte. Boris Johnsonek adierazi du osasun sistema babesteko asmoz ezarri dutela martxoko konfinamendu bera Ingalaterran. Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak erabaki bera hartu dute ordu batzuk lehenago. Egun bakarrean, 58.784 positibo atzeman dituzte Err... | Telebistan egindako agerraldi batean, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du neurriak zorroztuko dituztela koronabirusaren aldaera berriak izan duen hedapena dela kausa. «Itxialdira jo behar dugu», adierazi du. Herritarrek ezinbestekoa denean soilik izango dute kalera ateratzeko baimena, eta eskolak... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191817/aiton-etxe-egoitzak-argitu-du-ez-duela-ukatu-txertaketarako-eskubidea.htm | Gizartea | Aiton-Etxe egoitzak argitu du ez duela ukatu txertaketarako eskubidea | Oiartzungo Aiton-Etxe eguneko zentroko zuzendaritzak ohar batean azaldu du egoiliarrek «libreki» erabaki dezaketela COVID-19aren kontrako txertoa jarri edo ez. Egoiliarrei txertoa jartzearen aurka agertu zen zentroa joan den astean, oraindik ere «esperimentazio fasean» dagoela argudiatuta. | Aiton-Etxe egoitzak argitu du ez duela ukatu txertaketarako eskubidea. Oiartzungo Aiton-Etxe eguneko zentroko zuzendaritzak ohar batean azaldu du egoiliarrek «libreki» erabaki dezaketela COVID-19aren kontrako txertoa jarri edo ez. Egoiliarrei txertoa jartzearen aurka agertu zen zentroa joan den astean, oraindik ere «es... | Koronabirusaren kontrako Pfizer-Biontech txertoa jartzearen aurka agertu zen joan den astean Oiartzungo (Gipuzkoa) Aiton-Etxe eguneko zentroa. Zuzendariak, egoiliarren senideei bidalitako mezu batean, arrazoitu zuen txertoa «esperimentazio fasean» dagoela eta «epe laburrean albo ondorio larriak» eragin ditzakeela. Orai... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191818/caparrosoko-behi-haztegia-halako-bi-handitu-ahal-izango-du-valle-de-odietak.htm | Ekonomia | Caparrosoko behi haztegia halako bi handitu ahal izango du Valle de Odietak | Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak enpresaren proiektuaren alde ebatzi du, eta Nafarroako Gobernuak esan du onartuko duela erabakia. | Caparrosoko behi haztegia halako bi handitu ahal izango du Valle de Odietak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak enpresaren proiektuaren alde ebatzi du, eta Nafarroako Gobernuak esan du onartuko duela erabakia. | Epaitegiek kendu egin dute Nafarroako Gobernuak jarritako eragozpena Caparrosoko 3.450 behiko haztegia halako bi handitu ez zedin. Hibridacion Termosolar Navarrak eta Valle de Odietak libre dute esnearen merkatua are gehiago baldintzatuko duen etxalde handia handitzeko. Proiektuak jasotzen du 3.450 behitik 7.200 behira... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191819/sortuk-manifestazio-batera-deitu-du-hilaren-16rako-urriaren-12ko-protestarien-auzipetzea-salatzeko.htm | Politika | Sortuk manifestazio batera deitu du hilaren 16rako, urriaren 12ko protestarien auzipetzea salatzeko | Manifestazioa Iruñeko Antoniuttitik abiatuko da, 17:30ean. Hamabi lagun Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu izana eta «1978ko erregimenaren gehiegikeriak» salatuko dituzte. | Sortuk manifestazio batera deitu du hilaren 16rako, urriaren 12ko protestarien auzipetzea salatzeko. Manifestazioa Iruñeko Antoniuttitik abiatuko da, 17:30ean. Hamabi lagun Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu izana eta «1978ko erregimenaren gehiegikeriak» salatuko dituzte. | Sortuk eta nazioarteko hainbat elkartek deituta, protesta bat egin zuten Iruñean urriaren 12an, Hispanitatearen Eguna salatzeko. Zehazki, Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Kristobal Kolonen figura erraldoiak lurrera bota zituzten Diputazio Jauregiaren aurrean, eta adierazi zuten urriaren 12an ez zeukatela «ezer osp... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191820/andre-baten-gorpua-aurkitu-dute-aizarnazabalen-indarkeria-zantzuekin.htm | Gizartea | Andre baten gorpua aurkitu dute Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin | Heriotza argitzeko ikerketa hasi du Ertzaintzak | Andre baten gorpua aurkitu dute Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin. Heriotza argitzeko ikerketa hasi du Ertzaintzak | Emakumezko baten gorpua aurkitu dute, gaur, Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta Ertzaintzak Berria-ri jakinarazi dionez, indarkeria zantzuak ditu. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak hedabideei helarazitako oharraren arabera, urtarrilaren 1ean Donostiako 32 urteko emakumezko baten desagerpena salatu zuten Ertzaintzan, et... |
2021-1-4 | https://www.berria.eus/albisteak/191821/bat-egitea-onartu-dute-peugeotek-eta-fiatek.htm | Ekonomia | Bat egitea onartu dute Peugeotek eta Fiatek | 'Stellantis' izena hartuko du enpresa berriak, urtarrilaren 16an. | Bat egitea onartu dute Peugeotek eta Fiatek. 'Stellantis' izena hartuko du enpresa berriak, urtarrilaren 16an. | 2021. urteak autogile handi baten sorrera ikusiko du: Stellantis. Izen hori aukeratu dute Peugeot Citroenek (PSA) eta Fiat Chrysler Automobiles (FCA) beren bat egiteak eratuko duen enpresa berriarentzat.
PSAren eta FCAren akziodunen batzarrak gau bildu dira fusioari azken oniritzia emateko, eta hala egin dute, ia aho ... |
2021-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/191849/urtebetean-22517-langabe-gehiago.htm | Ekonomia | Urtebetean, 22.517 langabe gehiago | Abenduaren amaieran 168.877 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Hego Euskal Herrian, azaroan baino 2.086 gutxiago. Beste 8.000 lagun gehitu dira aldi baterako erregulazioetara. | Urtebetean, 22.517 langabe gehiago. Abenduaren amaieran 168.877 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Hego Euskal Herrian, azaroan baino 2.086 gutxiago. Beste 8.000 lagun gehitu dira aldi baterako erregulazioetara. | Abenduan jaitsi egin da langabezia Hego Euskal Herrian. SEPEren datuen arabera, 169.877 lagun daude langabeen zerrendan, azaroaren amaieran baino 2.086 gutxiago.
Konparaketa duela urtebetekoarekin eginez gero, ordea, langabezia asko hazi da, 2019 amaieran baino 22.517 langabe erregistratu gehiago zeudelako 2020. urtea... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.