date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191287/aurrekontuen-tramitazioa-abiatu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Politika | Aurrekontuen tramitazioa abiatu du Eusko Legebiltzarrak | Otsailaren 11n izango da behin betiko bozketa. | Aurrekontuen tramitazioa abiatu du Eusko Legebiltzarrak. Otsailaren 11n izango da behin betiko bozketa. | Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarraren esku utzi du 2021erako aurrekontu proiektua, ohiko tramitazioa abiatu dezan. Guztira, 12.442 milioi euro izango dira, iaz baino 668 milioi gehiago (+%5,7). Baina, finantza gastuak kenduz gero —zorra ordaintzeko gastatutakoa—, are gehiago handituko da ... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191288/ebko-justizia-auzitegiak-hungaria-zigortu-du-asilo-eskatzaileen-eskubideak-urratzeagatik.htm | Mundua | EBko Justizia Auzitegiak Hungaria zigortu du asilo eskatzaileen eskubideak urratzeagatik | Ebatzi duenez, Budapestek 2015 eta 2018 urteen artean asilo baimenak lortzeko ezarri zituen oztopoak Europako Batasuneko zuzenbidearen kontrakoak dira. | EBko Justizia Auzitegiak Hungaria zigortu du asilo eskatzaileen eskubideak urratzeagatik. Ebatzi duenez, Budapestek 2015 eta 2018 urteen artean asilo baimenak lortzeko ezarri zituen oztopoak Europako Batasuneko zuzenbidearen kontrakoak dira. | Hungariako Gobernuak herrialdearen eta Serbiaren arteko mugan hartu zituen neurriek «ia ezinezko» bihurtu zuten asilo eskarien tramitazioa muga horretara iritsi ziren migratzaileentzat. Hala ebatzi du gaur Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Haren esanetan, asilo eskaria aurkezteko urratsa «funtsezko fasea» da bab... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191289/arabak-inoizko-aurrekonturik-handiena-izango-du-krisiari-aurre-egiteko.htm | Ekonomia | Arabak inoizko aurrekonturik handiena izango du krisiari aurre egiteko | Aurtengoa baino %1,8 handiagoa da, diru bilketan 200 milioi gutxiago jaso arren. 106 milioiko zorra hartuko du diputazioak zulo hori estaltzeko. | Arabak inoizko aurrekonturik handiena izango du krisiari aurre egiteko. Aurtengoa baino %1,8 handiagoa da, diru bilketan 200 milioi gutxiago jaso arren. 106 milioiko zorra hartuko du diputazioak zulo hori estaltzeko. | Arabako Foru Aldundiak 527,7 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean. Aurtengoa baino %1,8 handiagoa da hori; dirutan, hamar milioi gehiago izango du diputazioak osasun krisiak eragindako behar berriei erantzuteko. Inoizko kopururik handiena da hori, nahiz eta diru bilketan esperotakoa baino 200 milioi gutx... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191290/abenduaren-23rako-grebara-deitu-dute-arabako-zahar-etxe-pribatuetan.htm | Gizartea | Abenduaren 23rako grebara deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan | «Lan prekaritatea» salatzeko eta hitzarmen propioa eskatzeko egingo dute lanuztea. | Abenduaren 23rako grebara deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan. «Lan prekaritatea» salatzeko eta hitzarmen propioa eskatzeko egingo dute lanuztea. | ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara. Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek bi urte daramatzate mobilizazioak egiten «lan prekaritatea» salatzeko; izan ere, urtean 1.792 ordu lan egiten dute, eta hilean mila euro baino gutxiago kobratzen dute. Egoitzak kudeatzen dituen enpresei egutegiak ez ... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191291/bateragune-auzia-aztertzeko-eskatu-dio-eajk-bruselari.htm | Politika | 'Bateragune auzia' aztertzeko eskatu dio EAJk Bruselari | Izaskun Bilbao eurodiputatuak egitasmo bat aurkeztu du Europako Parlamentuan, Europako Batzordeari eskatzeko funtsezko eskubideei buruzko hurrengo urteko txostenean sar dezala auzia. | 'Bateragune auzia' aztertzeko eskatu dio EAJk Bruselari. Izaskun Bilbao eurodiputatuak egitasmo bat aurkeztu du Europako Parlamentuan, Europako Batzordeari eskatzeko funtsezko eskubideei buruzko hurrengo urteko txostenean sar dezala auzia. | Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki eta gero Bateragune auziko epaiketa berriro egitea, EAJk Europako Batzordeari eskatu dio auzia azter dezala oinarrizko eskubideez urtero egiten duen txostenean. Izaskun Bilbao europarlamentariak erregistratu du eskaria Europako Legebiltzarrean, gogora ekarrita Giza Eskubideen Europak... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191292/marina-lameiroren-dardara-filmak-zabalduko-du-15-ikuspuntu-jaialdia.htm | Kultura | Marina Lameiroren 'Dardara' filmak zabalduko du 15. Ikuspuntu jaialdia | Lameirok Berri Txarrak taldearen azken biran filmatu zuen pelikula, iaz. Martxoaren 15etik 20ra egingo dute zinemaldia, Iruñean. | Marina Lameiroren 'Dardara' filmak zabalduko du 15. Ikuspuntu jaialdia. Lameirok Berri Txarrak taldearen azken biran filmatu zuen pelikula, iaz. Martxoaren 15etik 20ra egingo dute zinemaldia, Iruñean. | Ikuspuntu Nafarroako zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdiak, ez-fikziozko zinemaren profesionalen eta zaleen topalekuak, hamabosgarren aldia izango du 2021ekoa. Martxoaren 15etik 20ra egingo dute, Iruñean, eta eskaintza nagusi gisa dakar Marina Lameiro zinemagile nafarrak Berri Txarrak taldearen agur biran filmatu... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191293/ehuk-136-postuko-lan-eskaintza-publiko-bat-iragarri-du.htm | Gizartea | EHUk 136 postuko lan eskaintza publiko bat iragarri du | Administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 35 lanpostu eskainiko dituzte, irakasle eta ikertzaileentzako 93 postu, eta unibertsitateko irakasle katedradunen zortzi plaza, barne promozio bidezkoak. | EHUk 136 postuko lan eskaintza publiko bat iragarri du. Administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 35 lanpostu eskainiko dituzte, irakasle eta ikertzaileentzako 93 postu, eta unibertsitateko irakasle katedradunen zortzi plaza, barne promozio bidezkoak. | EHUren Gobernu Kontseiluak aurtengo azken bilera egin du gaur, baita agintaldiko azkena ere. Bertan onartu dute lan eskaintza publikoa egitea administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, eta irakasle eta ikertzaileentzat. Guztira, 136 lanpostu eskainiko dituzte: 35 administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat, 93 ... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191294/aebek-oniritzia-eman-diote-zerri-transgenikoen-haragiari.htm | Gizartea | AEBek oniritzia eman diote zerri transgenikoen haragiari | Elikagai eta botiken segurtasuna aztertzen duen FDA erakundearen arabera, «segurua» da animalion haragia jatea. Bakarrik beste animalia transgeniko bat du baimendua erakundeak gizakiek jateko: izokina, 2015ean. | AEBek oniritzia eman diote zerri transgenikoen haragiari. Elikagai eta botiken segurtasuna aztertzen duen FDA erakundearen arabera, «segurua» da animalion haragia jatea. Bakarrik beste animalia transgeniko bat du baimendua erakundeak gizakiek jateko: izokina, 2015ean. | GalSafe izena jarri diete zerrioi. Izan ere, genetikoki eraldatu ditu Revivicor konpainiak, animalion zeluletatik alfa-gal azukrea kentzeko. Gai kimiko hori zerrien, behien eta ardien haragian dago, eta erreakzio alergiko arin edo larria eragiten die pertsona batzuei. FDA elikagaien eta botiken segurtasuna aztertzen du... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191295/beethoveni-eskainitako-egitaraua-landuko-du-egok-neguko-topaketan.htm | Kultura | Beethoveni eskainitako egitaraua landuko du EGOk neguko topaketan | 'Heroiak' izenburupean, konpositorearen 250. urteurreneko ospakizunetara batuko da gazte orkestra. Urtarrilaren 2tik 5era egingo dute ondoko kontzertu bira, eta Eneko Sagardoi eta Jone Martinez izango dituzte gonbidatu. | Beethoveni eskainitako egitaraua landuko du EGOk neguko topaketan. 'Heroiak' izenburupean, konpositorearen 250. urteurreneko ospakizunetara batuko da gazte orkestra. Urtarrilaren 2tik 5era egingo dute ondoko kontzertu bira, eta Eneko Sagardoi eta Jone Martinez izango dituzte gonbidatu. | EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egingo du urteroko hitzordu duen neguko topaketa. 46 musikari gaztek eta sei irakaslek hartuko dute parte; azkenak Euskadiko Orkestratik, Bilboko Orkestra Sinfonikotik eta bestetik helduko direnak. Donostiako Musikenen batuko dira, eta. egu... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191296/eutanasiaren-legea-onartu-dute-espainiako-kongresuan.htm | Gizartea | Eutanasiaren legea onartu dute Espainiako Kongresuan | 199 diputatuk egin dute lege proposamenaren alde, eta orain, Espainiako Senatuan bozkatu beharko da. Legea babestu dutenek gaurko eguna «historikoa» dela azaldu dute. PPk eta Voxek, berriz, proposamena salatu, eta zaintza aringarriak izan dituzte oinarri. | Eutanasiaren legea onartu dute Espainiako Kongresuan. 199 diputatuk egin dute lege proposamenaren alde, eta orain, Espainiako Senatuan bozkatu beharko da. Legea babestu dutenek gaurko eguna «historikoa» dela azaldu dute. PPk eta Voxek, berriz, proposamena salatu, eta zaintza aringarriak izan dituzte oinarri. | Eutanasia Arautzeko Lege Organikoaren proposamena onartu dute gaur Espainiako Kongresuan. Gehiengo absolutua -176 bozka- behar zuen legeak aurrera egiteko, eta hain zuzen, 199 diputaturen bozka lortu du. Kontrako botoak 138 izan dira, eta bi abstenitu egin dira. Senatuan onartzea izango da hurrengo urratsa. Horrela iza... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191297/irakastorduen-25-gazteleraz-eman-beharko-dituzte-katalunian.htm | Mundua | Irakastorduen %25 gazteleraz eman beharko dituzte Katalunian | Kataluniako Auzitegi Nagusiak hartu du erabakia. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu zenean aurkeztu zuen salaketa Madrilek. | Irakastorduen %25 gazteleraz eman beharko dituzte Katalunian. Kataluniako Auzitegi Nagusiak hartu du erabakia. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu zenean aurkeztu zuen salaketa Madrilek. | Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu zenean aurkeztutako salaketaren zati bat soilik eman du ontzat Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Ordu hartan Rajoyk salatu zuen Generalitateak ez zuela bermatzen gaztelaniaren erabilera komunikazio-hizkuntza gisa, eta eskoletako aurrematrilulazio prozedurak bakarrik haur hezkuntzako le... |
2021-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/191298/urruntzearen-akabera-noiz-iritsiko.htm | Politika | Urruntzearen akabera noiz iritsiko | Gero eta gehiago dira Euskal Herritik hurbilagoko espetxeetan dauden euskal presoak. BERRIAk mapa interaktibo bat osatu du azken hiru urteetan gertaturiko mugimenduak bistaratzeko. Sartu albistean, mapa interaktiboa bere horretan tamaina handian ikusteko. | Urruntzearen akabera noiz iritsiko. Gero eta gehiago dira Euskal Herritik hurbilagoko espetxeetan dauden euskal presoak. BERRIAk mapa interaktibo bat osatu du azken hiru urteetan gertaturiko mugimenduak bistaratzeko. Sartu albistean, mapa interaktiboa bere horretan tamaina handian ikusteko. | Frantziako Gobernuak egin zuen lehen urratsa: 2018ko urtarrilean jakinarazi zuen Euskal Herritik hurbileneko kartzeletara eramanen zituela haren menpeko lurraldeetan zeuzkan presoak. Hiru urte igaro dira ordutik, eta, pixkanaka bada ere, aldatu egin da euskal presoen mapa: itxuraz, hurbiltzen hasi da urruntzearen akabe... |
2020-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/191299/brexit-erako-azken-erlojupekoa-bruselan.htm | Ekonomia | 'Brexit'-erako azken erlojupekoa, Bruselan | Europako Parlamentuak ohartarazi du igande gauerako jaso behar duela akordioa, berresteko denbora izan dezan. Baikor dago oraindik Europako Batzordea, baina gutxiago Erresuma Batua. | 'Brexit'-erako azken erlojupekoa, Bruselan. Europako Parlamentuak ohartarazi du igande gauerako jaso behar duela akordioa, berresteko denbora izan dezan. Baikor dago oraindik Europako Batzordea, baina gutxiago Erresuma Batua. | Aldapa motzeko eta pikoko udaberriko klasikoengatik da ezaguna Belgika ziklismozaleen artean, baina bestelako lasterketa bat da orain herrialde hartako hiriburuan jokatzen ari dena: erlojupeko bat, gogorra hura ere, brexit-aren osteko merkataritza akordio bat egiteko Europako Batzordearen eta Erresuma Batuaren artean. ... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191327/boko-haramek-aske-utzi-ditu-bahitutako-ikasleak.htm | Mundua | Boko Haramek aske utzi ditu bahitutako ikasleak | Boko Haram talde islamistak ehundaka ikasle bahituak izan ditu joan den astetik. Gobernuaren arabera, 344 ziren, baina taldeak 520 direla dio, eta litekeena da guztiak askatu ez izana. Katsina gobernadoreak esan du ez dutela haietako bat ere hil, eta guztiak osasunez ondo daudela. | Boko Haramek aske utzi ditu bahitutako ikasleak. Boko Haram talde islamistak ehundaka ikasle bahituak izan ditu joan den astetik. Gobernuaren arabera, 344 ziren, baina taldeak 520 direla dio, eta litekeena da guztiak askatu ez izana. Katsina gobernadoreak esan du ez dutela haietako bat ere hil, eta guztiak osasunez ond... | Boko Haramek askatu egin ditu bahituak zituen 300 ikasle baino gehiago. «Islama sustatzeko eta islamarekin lotu gabeko praktikak errefusatzeko», talde islamistak bahituta eduki ditu joan den astetik Nigeriako Katsina estatuan. Hainbat agintarik baieztatu dute albistea, baina ez dute zehaztasun gehiago eman, eta askatu ... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191328/herrialdeetako-hitzetan-gaur-urtekariak.htm | Bizigiro | Herrialdeetako 'Hitzetan', gaur urtekariak | Urtarrilaren 8an argitaratuko dituzte berriro Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Hitzak. | Herrialdeetako 'Hitzetan', gaur urtekariak. Urtarrilaren 8an argitaratuko dituzte berriro Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Hitzak. | Gaur atera dituzte herrialdeetako Hitza agerkariek 2020ko azkeneko zenbakiak, eta, urtero legez, urtekariak izan dira, tokian tokikoak. Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Hitzetako urtekarietan gai nagusi bat dago, guztiek aipatzen dutena: COVID-19a, nola ez. Koronabirusak markatu du urte hau Eusk... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191329/auzitegi-gorenaren-erabakia-kritikatu-du-foro-sozialak.htm | Politika | Auzitegi Gorenaren erabakia kritikatu du Foro Sozialak | Plataformaren arabera, epaiketa berriro egitea «bizikidetza demokratikoaren eraikuntzaren aurkako eraso zuzena» da | Auzitegi Gorenaren erabakia kritikatu du Foro Sozialak. Plataformaren arabera, epaiketa berriro egitea «bizikidetza demokratikoaren eraikuntzaren aurkako eraso zuzena» da | Bateragune auziko bostak berriro epaitzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia kritikatu du Foro Sozial iraunkorrak. «Bizikidetza demokratikoaren eraikuntzaren aurkako eraso zuzena da», nabarmendu du plataformak, ohar batean. Iruditzen zaio, halere, ez dela «kasualitatea», kontuan hartuta bizikidetza demokratikoan daud... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191330/agertokiko-hitzak-eta-ekintzak.htm | Kultura | Agertokiko hitzak eta ekintzak | Haizea, J Martina, Kai Nakai eta Ningra musikariak agertokia hartzeaz aritu dira Sormeneko ekitaldi batean. Arreta handiz prestatzen dituzte mezuak: zer esan nahi duten, zer lekutatik | Agertokiko hitzak eta ekintzak. Haizea, J Martina, Kai Nakai eta Ningra musikariak agertokia hartzeaz aritu dira Sormeneko ekitaldi batean. Arreta handiz prestatzen dituzte mezuak: zer esan nahi duten, zer lekutatik | Belaunaldi bakoitzaren musika kaxari giltza emanda entzuten bada hura dantzarazten duen soinua, gazteenari bira laurdena egitea nahikoa da barrutik ateratzen dena igartzeko: urbano esaten dioten eta trebatu gabeko belarrientzat sailkatzeko zaila den genero nahas-mahas hori. Rap, trap, reggaeton, hip-hop. Estilo adina p... |
2020-12-20 | https://www.berria.eus/albisteak/191331/ahotsa-jarri-eta-ahotsa-eman.htm | Kultura | Ahotsa jarri eta ahotsa eman | Hainbat literatur lan aurkeztu dituzte Sormenen; besteak beste, Miren Amurizaren eta Eider Eibarren Kokonutt, Yolanda Arrietaren Txokolãtegia eta 24 idazle gazteren Izotzetatik islatuak testu bilduma. Eñaut Elorrietaren kontzertu goxo batekin bukatu dute larunbateko egitaraua. | Ahotsa jarri eta ahotsa eman. Hainbat literatur lan aurkeztu dituzte Sormenen; besteak beste, Miren Amurizaren eta Eider Eibarren Kokonutt, Yolanda Arrietaren Txokolãtegia eta 24 idazle gazteren Izotzetatik islatuak testu bilduma. Eñaut Elorrietaren kontzertu goxo batekin bukatu dute larunbateko egitaraua. | «Heldu batek haur bati ahotsa jartzen dionean, gehien-gehienez iritsi daiteke haur baten plantak egitera; inoiz ez du haur batek egingo lukeen moduan egingo». Hori uste du Miren Amuriza bertsolari eta idazleak. Inguruan sarri entzuten du zein garrantzitsua den haurrei ahotsa ematea, eta aldarri hori ozendu egin da aurt... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191332/bigarren-egunez-36-da-positiboen-ehunekoa-hegoaldean.htm | Gizartea | Bigarren egunez, %3,6 da positiboen ehunekoa Hegoaldean | Beste 530 koronabirus kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko egunean baino hamar gehiago. Bezperako datuen aldean, Nafarroan ia erdira murriztu dira kutsatzeak: 65 izan dira. 553 lagun daude Hegoaldeko ospitaleetan erietxeraturik; horietatik 119, ZIUetan. | Bigarren egunez, %3,6 da positiboen ehunekoa Hegoaldean. Beste 530 koronabirus kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko egunean baino hamar gehiago. Bezperako datuen aldean, Nafarroan ia erdira murriztu dira kutsatzeak: 65 izan dira. 553 lagun daude Hegoaldeko ospitaleetan erietxeraturik; horietatik 119, ZIUet... | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuan arabera, birusa atzemateko 14.637 proba egin ziren atzo Hegoaldean, eta horien %3,6k eman dute positibo: 530 lagunek. Ehunekoa ez da aldatu asteazkenean egindako probekin alderatuta. Hala, Hegoaldeko positiboen ehunekoa laugarren egunez jarraian da %5etik behi... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191333/olentzero-eta-mari-domingiren-sekretua.htm | Bizigiro | Olentzero eta Mari Domingiren sekretua | Zer egin eta nola jokatu haien sekretuari buruzko galdera iristen denean. BERRIAk erreportaje bat kaleratuko du bihar trantze berezi horri buruz. Psikologoek, irakasleek eta gurasoek eman dute euren iritzia. | Olentzero eta Mari Domingiren sekretua. Zer egin eta nola jokatu haien sekretuari buruzko galdera iristen denean. BERRIAk erreportaje bat kaleratuko du bihar trantze berezi horri buruz. Psikologoek, irakasleek eta gurasoek eman dute euren iritzia. | Mugarri baten eraistea izaten da. Erortze baten kronika. «Existitzen dira?». «Zuek zarete?». Zer egin eta nola jokatu galdera iristen denean. Noiz da garaia? Eta zeintzuk dira zergatiak? Josune Martirena gorputz psikoterapeutak eta Ivan Pico psikologoak eman dituzte galdera eta kezka berrien sorrerari buruzko gako batz... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191334/bidenek-deb-haaland-amerikar-natiboa-proposatu-du-barne-idazkari-kargurako.htm | Mundua | Bidenek Deb Haaland amerikar natiboa proposatu du Barne idazkari kargurako | Senatuak berretsi beharko du bere izendapena. Hala eginez gero, kargu hori hartuko duen lehen amerikar natiboa izango da Haaland. | Bidenek Deb Haaland amerikar natiboa proposatu du Barne idazkari kargurako. Senatuak berretsi beharko du bere izendapena. Hala eginez gero, kargu hori hartuko duen lehen amerikar natiboa izango da Haaland. | Mexiko Berriko kongresukide Deb Haalandi AEBetako Barne idazkari kargua ematea proposatu du Joe Biden herrialdeko presidente berriak, eta Senaturen gain utzi du azken erabakia, ganbera horri baitagokio proposamenari baiezkoa eman ala ez erabakitzea.
Senatuak Haalanden izendapena berresten badu, kargu hori hartuko duen... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191335/bruselaren-gomendio-guztiak-edo-gehienak-bete-beharko-dituzte-estatuek-laguntzak-jasotzeko.htm | Ekonomia | Bruselaren gomendio «guztiak edo gehienak» bete beharko dituzte estatuek laguntzak jasotzeko | Zorra murrizteko helburuak betetzen ez badira, laguntzak bertan behera uzteko aukera zabalik utzi dute Europako erakundeek. Jaurlaritzak berretsi du oposizioak ez duela parte hartuko proiektuen aukeraketan. | Bruselaren gomendio «guztiak edo gehienak» bete beharko dituzte estatuek laguntzak jasotzeko. Zorra murrizteko helburuak betetzen ez badira, laguntzak bertan behera uzteko aukera zabalik utzi dute Europako erakundeek. Jaurlaritzak berretsi du oposizioak ez duela parte hartuko proiektuen aukeraketan. | Europako Batasuneko erakundeek akordio bat lortu dute Europako suspertze funtseko laguntza zuzenak eta maileguak eskuratzeko baldintzei buruz.
Jakina zen moduan, herrialde bakoitzak bere plana egin beharko du, laguntza horien bidez finantzatuko dituen erreforma zein inbertsioekin, eta egutegi jakin batekin. Proposamen... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191336/labik-bere-hartan-utzi-ditu-gabonetarako-emandako-irizpideak.htm | Gizartea | Labik bere hartan utzi ditu Gabonetarako emandako irizpideak | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuetan «apaltzeko» joera dagoela adierazi du; hilaren 22an bilera egingo du berriro. | Labik bere hartan utzi ditu Gabonetarako emandako irizpideak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuetan «apaltzeko» joera dagoela adierazi du; hilaren 22an bilera egingo du berriro. | Eusko Jaurlaritzako hainbat agintarik esana zuten prest zeudela Gabonetarako irizpideak «gogortzeko» COVID-19ari aurre egite aldera, datuek hori eskatzen bazuten, baina, oraingoz, horretarako premiarik ez dagoela ondorioztatu du Labik gaur, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontuoz arduratzen den erakunde arteko batzordea... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191337/bilboko-inauteriak-bertan-behera-uztea-proposatu-dute-bilboko-konpartsek.htm | Bizigiro | Bilboko inauteriak bertan behera uztea proposatu dute Bilboko Konpartsek | Jai Batzorde Mistoa lehenbailehen bil dadila eskatu dute. Konpartsakideek uste dute ez dagoela inauteriak antolatzeko osasun baldintza egokirik | Bilboko inauteriak bertan behera uztea proposatu dute Bilboko Konpartsek. Jai Batzorde Mistoa lehenbailehen bil dadila eskatu dute. Konpartsakideek uste dute ez dagoela inauteriak antolatzeko osasun baldintza egokirik | Urrats bat aurrera egin, eta argi azaldu dute inauterien inguruko proposamena Bilboko Konpartsek: aurten ez dadila aratusterik antolatu. Gaur Arriaga antzokiko plazan egindako agerraldian azaldu dutenez, konpartsakideek uste dute ez dagoela inauteriak ospatzeko osasun baldintza egokirik.
Proposamena eginda, hori gauza... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191338/lan-heriotzetan-konplize-izatea-leporatu-diete-administrazioei.htm | Ekonomia | Lan heriotzetan «konplize» izatea leporatu diete administrazioei | Urtea hasi zenetik 70 langilek galdu dute bizia, azken astean lau, sindikatuen zenbaketaren arabera. | Lan heriotzetan «konplize» izatea leporatu diete administrazioei. Urtea hasi zenetik 70 langilek galdu dute bizia, azken astean lau, sindikatuen zenbaketaren arabera. | Azken egunetan izandako lan istripuak salatzeko, elkarretaratzea egin du Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak Eusko Jaurlaritzak Donostian duen ordezkaritzaren aurrean. Heriotz horien erantzukizunak argitzeko eta eta horien arduradunak seinalatzeko garaia dela azpimarratu dute.
Duela zazpi egun Azpeitiko zerrategi ... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191339/bildarratzek-lehen-hiruhilekoaren-balorazio-positiboa-egin-du.htm | Gizartea | Bildarratzek lehen hiruhilekoaren balorazio positiboa egin du | Onartu du ikastetxeetan kutsatzeak egon direla, baina gehienak handik kanpo izan direla azpimarratu du: «Ikastetxeak leku seguruak izan dira eta dira» | Bildarratzek lehen hiruhilekoaren balorazio positiboa egin du. Onartu du ikastetxeetan kutsatzeak egon direla, baina gehienak handik kanpo izan direla azpimarratu du: «Ikastetxeak leku seguruak izan dira eta dira» | Pandemiaren ondorioz, ikasleak martxoan geratu ziren ikastetxera joan ezinda, eta iraileko itzulera zaila izatea espero zuen zenbaitek. Lehen hiruhilekoa igarota, ordea, balorazio positiboa egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta sailburuorde Begoña Pedrosak, gaur goizean Bilbon emandako... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191340/arizkuren-iruneko-kartzelara-ekarriko-dute.htm | Politika | Arizkuren Iruñeko kartzelara ekarriko dute | Espainiako Espetxe Erakundeek beste lau euskal preso hurbildu dituzte, eta bat mugitu. Bigarren graduan jarriko dituzte. | Arizkuren Iruñeko kartzelara ekarriko dute. Espainiako Espetxe Erakundeek beste lau euskal preso hurbildu dituzte, eta bat mugitu. Bigarren graduan jarriko dituzte. | Espainiako Espetxe Erakundeen iragarpena iritsi da, azken hilabeteotan astero gertatu bezala: euskal preso bat Euskal Herriratuko dute, lau Euskal Herrira hurbildu, eta bat kartzelaz mugitu. Josetxo Arizkuren ETAko buruzagi ohia Euskal Herriratuko dute. Murtzian (Espainia) dago preso, eta hasiera batean Logroñoko kartz... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191341/eitbren-2021erako-aurrekontuak-urriak-direla-salatu-du-elak.htm | Bizigiro | EITBren 2021erako aurrekontuak «urriak» direla salatu du ELAk | Duela hamar urte baino %25 txikiagoa da Eusko Jaurlaritzak EITBrentzat emandako diru kopurua. | EITBren 2021erako aurrekontuak «urriak» direla salatu du ELAk. Duela hamar urte baino %25 txikiagoa da Eusko Jaurlaritzak EITBrentzat emandako diru kopurua. | 142 milioi eurokoa da Eusko Jaurlaritzak 2021erako EITB taldearentzat aurkeztutako aurrekontu proposamena. «Aurreko aurrekontuen jarraipena izateaz gain, urriak dira», salatu du ELA sindikatuak. Sindikatuak nabarmendu du duela hamar urte askoz diru sail handiagoa banatzen zela taldearentzat: 2009. urtean, adibidez, Jau... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191342/getaria-mundaka-hondarribia-orio-eta-bakio-etxe-turistiko-gehien-dituzten-herriak-hegoaldean.htm | Gizartea | Getaria, Mundaka, Hondarribia, Orio eta Bakio, etxe turistiko gehien dituzten herriak Hegoaldean | Espainiako Estatistika Institutuak herri bakoitzean turistei alokatzeko dauden etxebizitzen kopuruaren berri eman du, eta etxebizitza ororekiko proportzioa kalkulatu du. Getarian 2011n erroldatuta zeuden etxebizitza guztien %3,2 dira. | Getaria, Mundaka, Hondarribia, Orio eta Bakio, etxe turistiko gehien dituzten herriak Hegoaldean. Espainiako Estatistika Institutuak herri bakoitzean turistei alokatzeko dauden etxebizitzen kopuruaren berri eman du, eta etxebizitza ororekiko proportzioa kalkulatu du. Getarian 2011n erroldatuta zeuden etxebizitza guztie... | Espero zitekeenez, Hego Euskal Herrian ere kostaldea da etxebizitza turistikoak jartzeko lekurik aproposena. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) zabaldu dituen datuek hala baieztatzen dute. Herri bakoitzean, turistei alokatzeko dagoen etxebizitza kopurua zerrenda batean jarri du INEk, eta Hegoaldeko erretratu bat ... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191343/teatro-giroko-musika.htm | Kultura | Teatro giroko musika | Ahotsenea gunean, Hatxek eta Peru Galbetek euren disko berriak aurkeztu dituzte zuzenean, besteak beste. Musikarekin agurtu dute Sormeneren lehen edizioa. | Teatro giroko musika. Ahotsenea gunean, Hatxek eta Peru Galbetek euren disko berriak aurkeztu dituzte zuzenean, besteak beste. Musikarekin agurtu dute Sormeneren lehen edizioa. | Bateriak ezartzen du erritmoa, trostan elkartzen zaio pianoa, eta haien gainetik ageri dira biolina eta ahotsa, arin, jauzika. Antzoki batean daude erosoen, hori da lekurik aproposena Hatxerentzat. Hatxe Idoia Hernandez da, baina Ilargi Agirre, Peru Galbete eta Jurdana Otxoa ere badira Hatxe. Panpin hautsien dantza dis... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191344/lakuntza-ez-da-sinesgarria-eae-izatea-munduko-leku-bakarra-non-jendea-ez-den-kutsatzen-lanean-edo-lanerako-bidean.htm | Ekonomia | Lakuntza: «Ez da sinesgarria EAE izatea munduko leku bakarra non jendea ez den kutsatzen lanean edo lanerako bidean» | ELA sindikatuko idazkariaren ustez, Eusko Jarlaritzaren neurriak ez dira irizpide zientifikoen arabera hartzen, eta lidergo falta egotzi dio Urkullu lehendakariari. | Lakuntza: «Ez da sinesgarria EAE izatea munduko leku bakarra non jendea ez den kutsatzen lanean edo lanerako bidean». ELA sindikatuko idazkariaren ustez, Eusko Jarlaritzaren neurriak ez dira irizpide zientifikoen arabera hartzen, eta lidergo falta egotzi dio Urkullu lehendakariari. | Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak zorrotz kritikatu ditu Labiren bileraren ondoren Eusko Jaurlaritzak mantendu dituen neurriak. Haren ustez, irizpide zientifikoak aintzat izan gabe hartu dituzte erabakiak, «ahalik eta gasturik txikiena egiteko» asmoz, eta Urkullu lehendakaria jo du haien erantzule nagus... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191346/urtarrilaren-26rako-grebara-deitu-dituzte-zaintzako-eta-gizarte-zerbitzuetako-langileak.htm | Gizartea | Urtarrilaren 26rako grebara deitu dituzte zaintzako eta gizarte zerbitzuetako langileak | ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara, baina ELAk zehaztu duenez, «bakoitzak bere aldarrikapenekin». | Urtarrilaren 26rako grebara deitu dituzte zaintzako eta gizarte zerbitzuetako langileak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara, baina ELAk zehaztu duenez, «bakoitzak bere aldarrikapenekin». | Berriz ere, grebara joko dute zaintzan, baita gizarte zerbitzuetan ere. Arabarako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek urtarrilaren 26rako. Gaur-gaurkoz, ez dute deialdi ofizialik egin, baina astelehenean dira zehaztasun gehiago ematekoak. ELAk BERRIAri esan dionez... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191347/euskal-gizartea-konturatu-behar-da-zer-dagoen-jokoan.htm | Politika | «Euskal gizartea konturatu behar da zer dagoen jokoan» | Bateragune auziko auzipetu Rafa Diez Usabiagari eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean. Aurrerapena da hau. | «Euskal gizartea konturatu behar da zer dagoen jokoan». Bateragune auziko auzipetu Rafa Diez Usabiagari eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean. Aurrerapena da hau. | Astelehenean jakin zen, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz eginen duela Bateragune auzia. Auzipetuta dagoen Rafa Diez Usabiagarekin izan da gaur BERRIA, eta igandean argitaratuko du hari eginiko elkarrizketa. Gorenaren ebazpenaren ingurukoez eta egungo egoera politikoaz mintzat... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191348/izen-emate-epea-ireki-du-euskarabenturak.htm | Bizigiro | Izen emate epea ireki du EuskarAbenturak | 2004an eta 2005ean jaiotako gazteek martxoaren 12ra arteko epea izango dute euren proiektuak aurkezteko. | Izen emate epea ireki du EuskarAbenturak. 2004an eta 2005ean jaiotako gazteek martxoaren 12ra arteko epea izango dute euren proiektuak aurkezteko. | Euskarabentura 2021. urtean itzuliko da, «osasun egoerak bermatuz gero». Hala iragarri dute gaur antolatzaileek, eta 2004an eta 2005ean jaiotako gazteek datorren urteko ekitaldian izen emateko epea ireki dute. Hala, martxoaren 12ra arteko epea izango dute euren proiektua eta aurkezpen bideoa bidaltzeko. Horiez gain, eg... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191349/aitor-etxarte-hil-da-irunerriko-euskalgintzaren-erreferentea.htm | Gizartea | Aitor Etxarte hil da, Iruñerriko euskalgintzaren erreferentea | Iruñeko udal ikastolen sortzaileetako bat izan zen, eta Hegoalde ikastolako zuzendaria 41 urtez. Erretiroa hartu berri zegoen. | Aitor Etxarte hil da, Iruñerriko euskalgintzaren erreferentea. Iruñeko udal ikastolen sortzaileetako bat izan zen, eta Hegoalde ikastolako zuzendaria 41 urtez. Erretiroa hartu berri zegoen. | Aitor Etxarte euskaltzalea 63 urte zituela eraman du koronabirusak gaur, azken egunak ZIUn igaro ondoren. Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, 1956. urtean, ama hangoa zuelako, baina Iruñeari loturik bizi izan da beti, Merced kaleari, hain zuzen ere.
Filosofia eta Hezkuntza zientziak ikasketak egin zituen, Bartzelonan. Hori... |
2020-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/191350/garaipena-lau-partidaren-ondoren.htm | Kirola | Garaipena, lau partidaren ondoren | Athleticek azkeneko bederatzi minutuetan sarturiko bi golekin menderatu du Huesca. Kodro, penaltiz, eta Unai Nuñez izan dira golegileak. | Garaipena, lau partidaren ondoren. Athleticek azkeneko bederatzi minutuetan sarturiko bi golekin menderatu du Huesca. Kodro, penaltiz, eta Unai Nuñez izan dira golegileak. | Bukatu zaio lehortea Athletici. Ura aurkitu du gaur gauean San Mamesen. Urrea, zehatzago eta nabarmenago esanda. Izan ere, Huescari irabazteko ez du gauza handirik egin. Baina ondo aritu ez eta irabazteak berdin balio du, eta lau partida garaipenik lortu gabe egon ondoren, gozotasuna itzuli da talde zuri-gorrira.
Azke... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191379/mendeurreneko-kapitaina-izateak-harro-sentiarazi-nau.htm | Kirola | «Mendeurreneko kapitaina izateak harro sentiarazi nau» | Klubaren mendeurrena ezin izan dute nahi bezala ospatu gorritxoek, eta pena hori betirako geratu zaio kapitainari. Zaleen babesa berriz sentitzeko irrikan dira, taldeak Sadarren falta duelako. | «Mendeurreneko kapitaina izateak harro sentiarazi nau». Klubaren mendeurrena ezin izan dute nahi bezala ospatu gorritxoek, eta pena hori betirako geratu zaio kapitainari. Zaleen babesa berriz sentitzeko irrikan dira, taldeak Sadarren falta duelako. | Oier Sanjurjok (Lizarra, 1986) erraz gogoratuko du 2020. urtea. Kirol arloan urte «polita» izan da Osasunako kapitainarentzat eta klubarentzat, eta 2021a are hobea izatea nahi du: «Lehenengo mailan jarraitzea, pandemia amaitzea eta zaleak harmailetara itzultzea: hiru gauza horiek gertatuko dira 2021ean». Taldeari kosta... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191380/aebek-moderna-laborategiaren-txertoa-erabiltzea-baimendu-dute.htm | Gizartea | AEBek Moderna laborategiaren txertoa erabiltzea baimendu dute | FDA Medikamentuen eta Elikagaien erakundeak txertoa erabiltzeko berehalako baimena eman du. Herrialdean onartzen duten bigarrena da, joan den astean baimendu baitzuten Pfizerrena erabiltzea. | AEBek Moderna laborategiaren txertoa erabiltzea baimendu dute. FDA Medikamentuen eta Elikagaien erakundeak txertoa erabiltzeko berehalako baimena eman du. Herrialdean onartzen duten bigarrena da, joan den astean baimendu baitzuten Pfizerrena erabiltzea. | Jada bi laborategiren txertoak erabil daitezke Ameriketako Estatu Batuetan. FDA Medikamentuen eta Elikagaien AEBetako erakundeak joan den astean eman zuen baimena Pfizerren txertoa erabiltzeko, eta gauza bera egin du gaur Modernaren txertoarekin. Pfizerren txertoa erabiltzen hasiak dira jada.
Stephen Hahn FDAren ordez... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191382/hilda-aurkitu-dute-joan-den-astean-durangon-desagertu-zen-gizona.htm | Gizartea | Hilda aurkitu dute joan den astean Durangon desagertu zen gizona | Iurretako (Bizkaia) auzo batean aurkitu du gorpua bolondres talde batek. Ertzaintza abenduaren 12tik zebilen 87 urteko gizonaren bila. | Hilda aurkitu dute joan den astean Durangon desagertu zen gizona. Iurretako (Bizkaia) auzo batean aurkitu du gorpua bolondres talde batek. Ertzaintza abenduaren 12tik zebilen 87 urteko gizonaren bila. | Joan den larunbat gauean 87 urteko gizon bat desagertu zen Durangon (Bizkaia), eta gaur aurkitu dute haren gorpua. Iurretako (Bizkaia) San Markos auzoko basogune batean aurkitu du bolondres talde batek, SOS Deiakek jakinarazi duenez. Ertzaintzak aste osoa eman du bilaketa lanetan. |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191384/522-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 522 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,45ekoa da. Bizkaian eta Nafarroan positiboak igo egin dira, eta Araban eta Gipuzkoan, jaitsi. Nafarroan sei pertsona hil dira. | 522 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,45ekoa da. Bizkaian eta Nafarroan positiboak igo egin dira, eta Araban eta Gipuzkoan, jaitsi. Nafarroan sei pertsona hil dira. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskainitako datuen arabera, 15.138 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 522 pertsonak eman zuten positibo, herenegun baino zazpi gutxiagok, hain zuzen. Gainera, egindako proba guztien ehunekoa ere jaitsi egin da. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191385/nieblaren-heriotza-homizidioa-izan-zela-ebatzi-du-zinpeko-epaimahaiak.htm | Gizartea | Nieblaren heriotza homizidioa izan zela ebatzi du zinpeko epaimahaiak | «Genero arrazoiak» astungarritzat hartu ditu. Gutxienez hamabi urtekoa izango da magistratuak egileari ezarriko dion kartzela zigorra, eta gehienez hamabostekoa. | Nieblaren heriotza homizidioa izan zela ebatzi du zinpeko epaimahaiak. «Genero arrazoiak» astungarritzat hartu ditu. Gutxienez hamabi urtekoa izango da magistratuak egileari ezarriko dion kartzela zigorra, eta gehienez hamabostekoa. | Asier Niebla Urnietako (Gipuzkoa) gaztearen heriotza epaitzeaz arduratu den zinpeko epaimahaiak deliberatu du 2018ko abuztuaren 12ko goizaldean Donostiako Parte Zaharreko Perujuantxo kalean gertatutakoa homizidio bat izan zela. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak atzo 23:00ak inguruan eman zuen ebazpenaren berri, eta jakina... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191386/hiru-greba-egunekin-erantzungo-diote-aernnovan-82-kaleratzeei.htm | Ekonomia | Hiru greba egunekin erantzungo diote Aernnovan 82 kaleratzeei | Batzordeak iragarri du prest dagoela enplegu erregulazioaren aurkako helegite bat aurkezteko. Jaurlaritzaren aurrean batuko dira astelehenean, erakundeen laguntza eskatzeko | Hiru greba egunekin erantzungo diote Aernnovan 82 kaleratzeei. Batzordeak iragarri du prest dagoela enplegu erregulazioaren aurkako helegite bat aurkezteko. Jaurlaritzaren aurrean batuko dira astelehenean, erakundeen laguntza eskatzeko | Aernnovako langileek ez dute amore eman nahi. Berantevillako lantegian (Araba) 82 kaleratze eragozteko borrokan jarraituko dute, kaleratze horiek ezarriko dituen erregulazio espedienteak aurrera egin duen arren. Hiru greba egun deitu dituzte, astelehenetik asteazkenera, eta iragarri dute erregulazioaren aurkako auzibid... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191387/uxue-barkos-izendatu-dute-geroa-sozialberdeen-idazkari-nagusi.htm | Politika | Uxue Barkos izendatu dute Geroa Sozialberdeen idazkari nagusi | Koldo Martinez, Ana Ollo, Isabel Aranburu, Fernando Dominguez eta Itziar Gomez izanen dira batzorde exekutiboan, besteak beste | Uxue Barkos izendatu dute Geroa Sozialberdeen idazkari nagusi. Koldo Martinez, Ana Ollo, Isabel Aranburu, Fernando Dominguez eta Itziar Gomez izanen dira batzorde exekutiboan, besteak beste | Geroa Sozialberdeak alderdiak badu idazkari nagusia: Uxue Barkos Berruezo. Geroa Baiko eledun eta Nafarroako lehendakari izandakoa aukeratu dute alderdi berriko buru izateko, gaur Iruñean eginiko biltzar eratzailean.
Idazkari nagusiaz gain, alderdiaren antolakuntza, oinarri politikoak eta Batzorde Exekutiboa onartzeko... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191388/ehunka-lagun-itp-castingseko-kaleratzeen-aurkako-manifestazioan.htm | Ekonomia | Ehunka lagun, ITP Castingseko kaleratzeen aurkako manifestazioan | Sestao eta Barakaldo arteko bidea egin dute, eta agindu dute ez dutela kaleratze bakar bat onartuko. | Ehunka lagun, ITP Castingseko kaleratzeen aurkako manifestazioan. Sestao eta Barakaldo arteko bidea egin dute, eta agindu dute ez dutela kaleratze bakar bat onartuko. | Ehunka lagunek egin dute gaur goizean Sestaoko Kasko plazaren eta Barakaldoko Herriko Plazaren arteko ibilbidea, ITP Castings enpresan (lehen PCB) iragarritako kaleratzeak salatzeko.
Hasiera batean, 505 langileetatik 136 bota nahi zituen ITPk, aeronautikaren eskariaren amiltzea argudiatuta, baina azken aste honetako b... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191389/eibarrek-irabazi-egin-du-eta-realak-eta-athleticek-berdindu.htm | Kirola | Eibarrek irabazi egin du, eta Realak eta Athleticek berdindu | Eibartarrek 2-0 hartu dute mendean Santa Teresa; txuri-urdinek bina egin dute Valentziarekin, eta zuri-gorriek hutsean Rayo Vallecanorekin. | Eibarrek irabazi egin du, eta Realak eta Athleticek berdindu. Eibartarrek 2-0 hartu dute mendean Santa Teresa; txuri-urdinek bina egin dute Valentziarekin, eta zuri-gorriek hutsean Rayo Vallecanorekin. | Irabazita, Eibarrek eten egin du bolada txarra, hiru jardunaldi baitzeramatzan garaipena lortu gabe. Horri esker, beste aurrerapauso bat eman du helburu nagusia lortzeko bidean: mailari eustea. Hamargarren da, jaitsieratik zazpi puntura. Thembi izan da partidako protagonista: lehen gola sartu du 20. minutuan, eta haren... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191390/altuna-nagusitasunez-finalera.htm | Kirola | Altuna, nagusitasunez finalera | Amezketakoak partida oso serioa jokatuta irabazi dio Leitzakoari, eta bosgarren aldiz jarraian ariko da lau eta erdikoaren finalean. Inork ez du lortu halakorik. | Altuna, nagusitasunez finalera. Amezketakoak partida oso serioa jokatuta irabazi dio Leitzakoari, eta bosgarren aldiz jarraian ariko da lau eta erdikoaren finalean. Inork ez du lortu halakorik. | Ez dago gaitzik onik ez dakarrenik. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, erabat estutu da pilota jarduna. Etenik gabe ari dira jokatzen txapelketa guztiak, eta horrek aukera ematen du porrotak ohi baino lehenago ahaztu, eta aurrera begira jartzeko. Horixe egin du Jokin Altunak: lau eta erdikoan buru-belarri jardunda a... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191391/realak-galdu-egin-du-levanteren-zelaian-arerioek-markagailua-iraulita.htm | Kirola | Realak galdu egin du Levanteren zelaian, arerioek markagailua iraulita | Txuri-urdinak aurretik jarri dira markagailuan, baina Levanteren bi golek esku hutsik utzi dute. Alexander Isakek faltaz lehendabiziko gola egin du. | Realak galdu egin du Levanteren zelaian, arerioek markagailua iraulita. Txuri-urdinak aurretik jarri dira markagailuan, baina Levanteren bi golek esku hutsik utzi dute. Alexander Isakek faltaz lehendabiziko gola egin du. | Futbolak baditu idatzi gabeko zenbait lege, eta horietako bat da ate aurrean barkatuz gero garesti ordaintzen dela kamustasun hori. Horixe gertatu zaio gaur Realari; donostiarrak nagusi izan dira lehendabiziko zatian, nahieran menderatu dute Levante, baina atearen aurrean ez dira behar bezain eraginkor aritu. Levantek ... |
2020-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/191392/gorritxoek-burua-altxatu-ezinik-jarraitzen-dute.htm | Kirola | Gorritxoek burua altxatu ezinik jarraitzen dute | Osasuna ezinean aritu da etxean Vila-realen kontra, eta laugarrenez galdu du jarraian. Hamarrekin aritu da 19. minutuaz geroztik, epaileak Aridane egotzi baitu | Gorritxoek burua altxatu ezinik jarraitzen dute. Osasuna ezinean aritu da etxean Vila-realen kontra, eta laugarrenez galdu du jarraian. Hamarrekin aritu da 19. minutuaz geroztik, epaileak Aridane egotzi baitu | «Non demontre dago Osasuna?». Galdera hori dabilkite buruan zale gorritxoek. Jardunaldiak aurrera doaz, eta talde honek azken bi sasoietan mundu guztia liluratu zuenaren geroz eta antz gutxiago du. Ispiluak isla desitxuratua itzultzen dio: oso hauskor dabil defentsan, argitasunik ez dauka batere erasoan, eta itzaldu eg... |
2020-12-20 | https://www.berria.eus/albisteak/191428/sarrionandia-eta-abrisketa-hizketan-burgosko-prozesuaren-harira.htm | Politika | Sarrionandia eta Abrisketa, hizketan, Burgosko prozesuaren harira | Josu Abrisketari elkarrizketa mamitsua egin dio Joseba Sarrionandia idazle erbesteratuak. Habanan egin dute solasaldia, eta Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren harira elkartu dira. Besteak beste, 1960ko hamarkadaren giro politikoaz, ETAren borroka armatuaren sorreraz, Burgosko prozesuaz eta gaur egungo egoera politi... | Sarrionandia eta Abrisketa, hizketan, Burgosko prozesuaren harira. Josu Abrisketari elkarrizketa mamitsua egin dio Joseba Sarrionandia idazle erbesteratuak. Habanan egin dute solasaldia, eta Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren harira elkartu dira. Besteak beste, 1960ko hamarkadaren giro politikoaz, ETAren borroka ar... | Josu Abrisketa Burgosko prozesuan auzipetu zituzten 16 euskal herritarretako bat izan zen, eta 62 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Amnistia Legearekin aske geratu zen, baina handik urte batzuetara Ipar Euskal Herrian atxilotu zuten atzera ere, eta deportatuta bidali zuten. Aurrena Panamara eta gero Kubara. Uharte ... |
2020-12-20 | https://www.berria.eus/albisteak/191429/372-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 372 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,2 da. Positibo eman dutenen kopuruak ere behera egin du lurralde guztietan. | 372 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,2 da. Positibo eman dutenen kopuruak ere behera egin du lurralde guztietan. | Asteburuan ohikoa izaten den moduan, Osakidetzak eta Osasunbideak atzeman dituzten positibo kopuruek behera egin dute. Guztira, 372 lagunek eman zuten positibo COVID-19aren proban atzo; aste osoko kopururik txikiena da. Lurraldeka, Bizkaian atzeman dute kasu gehien, 126; 112 lagunek eman dute positibo Gipuzkoan, 72k Na... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191430/aldaik-eta-orbegozok-irabazi-dute-laboral-kutxa-masterreko-finala.htm | Kirola | Aldaik eta Orbegozok irabazi dute Laboral Kutxa Masterreko finala | 22 eta 15 gailendu dira Espinar eta Agirreren aurka. Atzetik hasi dira, baina, neurketari buelta emandakoan, nagusitasuna erakutsi dute txapeldunek. | Aldaik eta Orbegozok irabazi dute Laboral Kutxa Masterreko finala. 22 eta 15 gailendu dira Espinar eta Agirreren aurka. Atzetik hasi dira, baina, neurketari buelta emandakoan, nagusitasuna erakutsi dute txapeldunek. | Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo dira Emakume Master Cup binakako txapelketako garaileak. Arrigorriagan jokatu dute finala (Bizkaia), eta, azken tantoetan erakutsitako sendotasunari esker, 22 eta 15 gailendu dira Patri Espinar eta Naroa Agirreren aurka. Final orekatua izan da, eta protagonistak pozik agertu dira emandak... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191431/altuna-eta-jaka-berriro-finalean.htm | Kirola | Altuna eta Jaka, berriro finalean | Jakak 11-1 hartu du aurrea Ezkurdiaren aurkako finalerdian, eta egungo txapeldunak markagailua 13-16 iraultzea lortu du, baina Buruz Buruko Txapelketako irabazlea nagusi izan da hortik aurrera, eta duela hiru asteko finaleko pilotari berberak arituko dira Lau eta Erdiko Txapelketan. | Altuna eta Jaka, berriro finalean. Jakak 11-1 hartu du aurrea Ezkurdiaren aurkako finalerdian, eta egungo txapeldunak markagailua 13-16 iraultzea lortu du, baina Buruz Buruko Txapelketako irabazlea nagusi izan da hortik aurrera, eta duela hiru asteko finaleko pilotari berberak arituko dira Lau eta Erdiko Txapelketan. | Buruz Buruko Txapelketa irabazi eta hiru astera, Lau eta Erdikoaren finala jokatuko du Erik Jakak datorren igandean, Jokin Altunaren aurka jokatu ere, beste behin. Sasoi betean da, eta Joseba Ezkurdia garaitu zuen atzo; hark 11 partida zeramatzan galdu gabe. Partida bizia izan zen: abiadura handiz aritu zen Jaka, eta E... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191432/eibarrek-galdu-egin-du-real-madrilen-kontra-ondo-jokatu-arren.htm | Kirola | Eibarrek galdu egin du Real Madrilen kontra, ondo jokatu arren | Benzemak eta Modricek partidaren hasieran sartu dituzte bi golak. Kike Garciaren gol batek ilusioa piztu dio etxeko taldeari, eta, nahiz eta gogor saiatu, hirugarren gola jaso dute luzapenean. | Eibarrek galdu egin du Real Madrilen kontra, ondo jokatu arren. Benzemak eta Modricek partidaren hasieran sartu dituzte bi golak. Kike Garciaren gol batek ilusioa piztu dio etxeko taldeari, eta, nahiz eta gogor saiatu, hirugarren gola jaso dute luzapenean. | Beste jardunaldi batez, Eibarrek ez du etxean irabazterik izan. Real Madrilek 1-3 irabazi dio, eta sailkapeneko hamalaugarren postuan amaitu du jardunaldia, hamabost punturekin. Kanpoko taldeak berehala sartu ditu lehen bi golak, eta horrek abantaila nabarmena eman dio, baina Eibarrek estu hartu du partida osoan.
Benz... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191433/alavesek-galdu-egin-du-celtaren-aurka.htm | Kirola | Alavesek galdu egin du Celtaren aurka | Etxeko taldeak hobeto jokatu du, eta Brais Mendezen bi golek partida erabaki dute. Elyk min hartu zuen, eta litekeena da lesio larria izatea. | Alavesek galdu egin du Celtaren aurka. Etxeko taldeak hobeto jokatu du, eta Brais Mendezen bi golek partida erabaki dute. Elyk min hartu zuen, eta litekeena da lesio larria izatea. | Alavesek bigarren porrota izan du jarraian, Celtaren aurka oraingoan, Vigon (Galizia). Brais Mendezek sartu ditu bi golak, bata lehen zatian eta bestea bigarrenean. Partida hasi orduko, Alavesek gol aukeraren bat izan du, baina ez du asmatu. Etxeko taldeak berehala erantzun du, eta gola sartu dute lehen aukeran. Mendez... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191435/erresuma-batuan-atzemandako-aldaera-berriak-kezka-eragin-du-mundu-osoan.htm | Gizartea | Erresuma Batuan atzemandako aldaera berriak kezka eragin du mundu osoan | Azkarrago hedatzen da, baina ez da hilgarriagoa, orain arte zientzialariek jakin dutenez. Bertan behera geratu dira Miarritzeko aireportuan herrialde horrekin dauden hegaldiak. Hegoaldeko aireportuetan bihar etengo dituzte hegaldiak, Espainiako herritartasuna dutenentzat edo bertan bizi direnentzat izan ezik. | Erresuma Batuan atzemandako aldaera berriak kezka eragin du mundu osoan. Azkarrago hedatzen da, baina ez da hilgarriagoa, orain arte zientzialariek jakin dutenez. Bertan behera geratu dira Miarritzeko aireportuan herrialde horrekin dauden hegaldiak. Hegoaldeko aireportuetan bihar etengo dituzte hegaldiak, Espainiako he... | Koronabirusaren aurkako txertoa iristear den unean, Erresuma Batuan atzeman duten aldaera batek alarma gorria piztu du berriro mundu osoan. Orain arte zabaldu denez, mutazio berri hori kutsakorragoa da, eta jada agertu dira horren kasu positiboak Herbehereetan eta Italian. Hainbat herrialdek eten egin dituzte Erresuma ... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191436/navarra-sumak-eta-psnk-iruntildeeko-aurrekontuak-onartzeko-akordioa-egin-dute.htm | Politika | Navarra Sumak eta PSNk Iruñeko aurrekontuak onartzeko akordioa egin dute | PSN pozik gelditu da sinatutakoarekin, «lorpen historikoak» adostu dituztela uste baitute. Datorren ikasturtetik aurrera haur eskolak doakoak izan daitezela erabaki dute, besteak beste. | Navarra Sumak eta PSNk Iruñeko aurrekontuak onartzeko akordioa egin dute. PSN pozik gelditu da sinatutakoarekin, «lorpen historikoak» adostu dituztela uste baitute. Datorren ikasturtetik aurrera haur eskolak doakoak izan daitezela erabaki dute, besteak beste. | PSNk adierazi du Iruñeko Udaleko Navarra Suma alderdiak ontzat hartu egin dituela talde sozialistak jarritako zuzenketak, eta hitzarmen bat egin dutela gaur goizean, 09:00etan, 2021eko udal aurrekontuak onartzeko. Eguerdian egin duen agerraldian, pozik azaldu da Enrique Maia Iruñeko alkatea: «Akordio honek erakusten du... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191437/navarrometroaren-arabera-covid-19ak-apenas-aldatu-duen-mapa-politikoa.htm | Politika | Navarrometroaren arabera, COVID-19ak apenas aldatu duen mapa politikoa | Hauteskundeak orain egingo balira, parlamentuaren osaera ia berdin geratuko litzateke: PSNk eserleku bat irabaziko luke Geroa Bairen kaltetan. Hamar herritarretik zazpik ondorioztatu du bere ekonomia pertsonala ona dela, gutxiago gastatu eta gehiago aurreztu duelako. | Navarrometroaren arabera, COVID-19ak apenas aldatu duen mapa politikoa. Hauteskundeak orain egingo balira, parlamentuaren osaera ia berdin geratuko litzateke: PSNk eserleku bat irabaziko luke Geroa Bairen kaltetan. Hamar herritarretik zazpik ondorioztatu du bere ekonomia pertsonala ona dela, gutxiago gastatu eta gehiag... | Nafarroako Parlamentuaren enkarguz, V. Navarrometro inkesta landu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Ikerketa Aurreraturako Institutuak. Ezinbestean, COVID-19aren gaitzak gizartean eragin dituen ondorio ekonomikoei, sozialei eta politikoei erreparatu die, eta, besteak beste, ondorioztatu du iazko hauteskunde... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191438/inditexek-zazpi-saltoki-itxiko-ditu-hego-euskal-herrian-apirilerako.htm | Ekonomia | Inditexek zazpi saltoki itxiko ditu Hego Euskal Herrian apirilerako | Amancio Ortegaren konpainiak bere salmenten laurdenak sarearen bidez egiteko helburua dauka 2022rako, eta hogei denda itxiko ditu guztira. | Inditexek zazpi saltoki itxiko ditu Hego Euskal Herrian apirilerako. Amancio Ortegaren konpainiak bere salmenten laurdenak sarearen bidez egiteko helburua dauka 2022rako, eta hogei denda itxiko ditu guztira. | Gaur ez dira ari San Tomaseko zerria zozketatzen Donostian, baina feriaren itxurak egiten ari dira Inditex taldeko saltokietan diharduten beharginak, gehien-gehienak emakumeak, beren lanpostuak kolokan daudela salatzeko. Amancio Ortegaren dendetatik dendetara doan kalejiran, esplikatzen ari dira Inditex beren enpleguak... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191439/positiboen-ehunekoa-6-da-hegoaldean.htm | Gizartea | Positiboen ehunekoa %6 da Hegoaldean | Beste 393 COVID-19 kasu atzeman dituzte igandean egindako probetan. Bezperako datuen aldean, ia bikoiztu egin da positiboen portzentajea. Zehazki, testen %6,1ek eman dute positibo Hego Euskal Herrian. | Positiboen ehunekoa %6 da Hegoaldean. Beste 393 COVID-19 kasu atzeman dituzte igandean egindako probetan. Bezperako datuen aldean, ia bikoiztu egin da positiboen portzentajea. Zehazki, testen %6,1ek eman dute positibo Hego Euskal Herrian. | Bezperan baino ia 5.500 proba gutxiago egin ziren atzo Hegoaldean COVID-19a atzemateko, eta, hala eta guztiz ere, gora egin du detektatutako positiboen kopuruak. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 393 kasu zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian, hau da, larunbatean baino 21 gehiago.... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191440/konstituzionalera-eta-europara-joko-dute-bateraguneko-auzipetuek.htm | Politika | Konstituzionalera eta Europara joko dute Bateraguneko auzipetuek | Iñigo Iruin abokatuak agerraldia egin du Espainiako Auzitegi Goreneko sententzia gezurtatzeko. Azpimarratu du epaiak Estrasburgori eta Gorenaren aurreko sententziei aurka egiten diela. Aurretik duten bide juridikoa «luzea» izan arren, «konbikzio juridiko osoz» jardungo dutela nabarmendu du: «Ez gaude prest bost pertson... | Konstituzionalera eta Europara joko dute Bateraguneko auzipetuek. Iñigo Iruin abokatuak agerraldia egin du Espainiako Auzitegi Goreneko sententzia gezurtatzeko. Azpimarratu du epaiak Estrasburgori eta Gorenaren aurreko sententziei aurka egiten diela. Aurretik duten bide juridikoa «luzea» izan arren, «konbikzio juridiko... | Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean Bateraguneko bortzak berriro epaitzeko hartutako erabakiaz balorazioa egin du Iñigo Iruin abokatuak, bortz auzipetuak gibelean zituela. Abokatuak banan-banan gezurtatu ditu Gorenak defentsaren argudioei aurka egiteko sententzian erabilitako argumentuak. Adierazi duenez, «erab... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191441/askabide-elkarteak-jasoko-du-emakunde-saria.htm | Gizartea | Askabide elkarteak jasoko du Emakunde Saria | Prostituzioan diharduten emakumeen bizi kalitatea hobetzeko 35 urtez egindako lana txalotu du epaimahaiak | Askabide elkarteak jasoko du Emakunde Saria. Prostituzioan diharduten emakumeen bizi kalitatea hobetzeko 35 urtez egindako lana txalotu du epaimahaiak | Bizkaian prostituzioan eta gizarte bazterketan dauden andreekin lan egiten du Askabide elkarteak 1985etik. Alor horretan erreferente bihurtu da, besteak beste, emakume horien bizi kalitatea hobetze aldera jarritako tresna eta baliabideengatik, eta horixe bera txalotu du Emakundek, Berdintasunaren aldeko aurtengo saria ... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191442/sei-galdera-birusaren-aldaera-berriari-buruz.htm | Gizartea | Sei galdera birusaren aldaera berriari buruz | BERRIA Miren Basaras EHUko Mikrobiologiako irakaslearekin solastatu da, zalantzak argitze aldera | Sei galdera birusaren aldaera berriari buruz. BERRIA Miren Basaras EHUko Mikrobiologiako irakaslearekin solastatu da, zalantzak argitze aldera | Kezka piztu du Erresuma Batuan atzemandako SARS-CoV-2 birusaren aldaera berriak; ez ote dakarren izurriaren aurkako borrokan atzera egitea edo, are, hutsetik hastea. Hona hemen sei gako, auzia ulertzeko.
Zer da, zehazki, aurkitu dutena? Andui berri bat al da?
Ez. Ez da andui bat, birusaren aldaera bat baizik. Miren B... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191443/irailean-hasiko-dituzte-bilboko-arte-ederren-museoa-handitzeko-lanak.htm | Kultura | Irailean hasiko dituzte Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak | Pandemia gorabehera, Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoen proiektuari eusteko konpromisoa azaldu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta lanek iraungo duten ia bi urteetan museoa bisitatzeko aukera izango dela iragarri dute. | Irailean hasiko dituzte Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak. Pandemia gorabehera, Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoen proiektuari eusteko konpromisoa azaldu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta lanek iraungo duten ia bi urteetan museoa bisitatzeko aukera izango dela ... | Data jarri diote. Pandemiak eragindako trabak gorabehera, ia-ia puntual eutsiko diote Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak iazko uztailean Bilboko Arte Ederren Museoa zabaltzeko aurkeztutako proiektuari. Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoek sortutako Agravitas proiektuak 5.000 metr... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191444/ertzaintzaren-jarduera-grabatzeko-proba-bana-egingo-dute-2021ean-bilbon-gasteizen-eta-irunen.htm | Politika | Ertzaintzaren jarduera grabatzeko proba bana egingo dute 2021ean Bilbon, Gasteizen eta Irunen | Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, etorkizunean patruila ororen jarduera grabatzea da helburua. | Ertzaintzaren jarduera grabatzeko proba bana egingo dute 2021ean Bilbon, Gasteizen eta Irunen. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, etorkizunean patruila ororen jarduera grabatzea da helburua. | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurasun sailburuak gaur azaldu duenez, Ertzaintzak hiru proba egingo ditu 2021ean Ertzaintzaren patruilen jarduerak grabatzeko. Hiru proba horiek Bilbon, Gasteizen eta Irunen (Gipuzkoa) egingo dituzte, eta etorkizunean Poliziaren jarduera oro grabatzea izango da helburua.
Hiru probe... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191445/luis-bunuelek-irekiko-du-2021ean-tabakalerako-pantaila-partekatua.htm | Kultura | Luis Buñuelek irekiko du 2021ean Tabakalerako pantaila partekatua | Hainbat instituziok elkarlanean osatu dute Donostiako kultur zentroaren datorren urteko zinema programazioa. Proiekzioez gain, solasaldiak, argitalpenak eta bestelakoak ere prestatu dituzte. | Luis Buñuelek irekiko du 2021ean Tabakalerako pantaila partekatua. Hainbat instituziok elkarlanean osatu dute Donostiako kultur zentroaren datorren urteko zinema programazioa. Proiekzioez gain, solasaldiak, argitalpenak eta bestelakoak ere prestatu dituzte. | Urtarrilaren 6an ekingo dio heldu den urteko zinema programazioari Donostiako Tabakalerak. Beste behin ere, kultura garaikidearen zentroko pantaila partekatzen duten eragileek elkarlanean osatu dute urteko eskaintza, eta 2021eko protagonista nagusietako bat Luis Buñuel izango dela jakinarazi dute. Zinemagilearen lehen ... |
2020-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/191446/europako-botiken-agentziak-pfizer-etxearen-txertoa-baimendu-du.htm | Mundua | Europako Botiken Agentziak Pfizer etxearen txertoa baimendu du | Bihar bilduko da Europako Batzordea azken onespena emateko, eta estatu-kideek larunbatean jasoko dituzte lehen dosiak. | Europako Botiken Agentziak Pfizer etxearen txertoa baimendu du. Bihar bilduko da Europako Batzordea azken onespena emateko, eta estatu-kideek larunbatean jasoko dituzte lehen dosiak. | Europa osoan izua zabaldu den egun berean, Pfizer-BioNTech botika etxeen txertoari onespena eman dio Europako Botika Agentziak. Erakundearen baiezkoaren ostean, bihar bilduko da Europako Batzordea azken urratsa egiteko —ohiko prozedurak 67 egun behar izaten ditu horretarako—. Horiek horrela, azken orduko atzerapenik ez... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191467/tubacexek-neurri-gogorragoak-hartzeko-asmoa-agertu-du.htm | Ekonomia | Tubacexek neurri gogorragoak hartzeko asmoa agertu du | Soldatak jaistea proposatu zuen, baina salatu du sindikatuek ez dutela negoziatu nahi izan. Multinazionalak gutuna bidali die euskal erakundeei, bere asmoen berri emateko. | Tubacexek neurri gogorragoak hartzeko asmoa agertu du. Soldatak jaistea proposatu zuen, baina salatu du sindikatuek ez dutela negoziatu nahi izan. Multinazionalak gutuna bidali die euskal erakundeei, bere asmoen berri emateko. | Arabako lantegien etorkizuna babesteko «beharrezkoak diren neurri guztiak» hartzeko asmoa azaldu du Tubacexek. Argudiatu du galerak «jasanezinak» direla (18 milioi euro aurten) eta aurreikuspenak «oso ezkorrak». Hodi fabrikatzaileak sindikatuen «jarrera arduragabea» kritikatu du, enpresaren proposamenak negoziatu nahi ... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191468/positibo-tasa-41era-jaitsi-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positibo tasa %4,1era jaitsi da Hego Euskal Herrian | 386 positibo atzeman dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino proba gehiago egin eta gero (9.325 PCR eta antigeno test). | Positibo tasa %4,1era jaitsi da Hego Euskal Herrian. 386 positibo atzeman dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino proba gehiago egin eta gero (9.325 PCR eta antigeno test). | Behera. Atzemandako COVID-19 kasuak eta positibo tasa bezperakoak baino apalagoak izan ziren atzo Hego Euskal Herrian. Igandean baino ia 3.000 PCR eta antigeno proba gehiago egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak astelehenean, eta, hala ere, positibo gutxiago atzeman zituzten: 386 (aurreko egunean baino sei gutxiag... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191469/hainbat-legelarik-laquoharrigarriaraquo-deritzote-epaiketa-errepikatzeko-erabakiari.htm | Politika | Hainbat legelarik «harrigarria» deritzote epaiketa errepikatzeko erabakiari | Euskal Herriko eta Kataluniako 310 bat abokatuk uste dute inor ezin dela berriro epaitu kondena jaso duen egitate berberengatik. | Hainbat legelarik «harrigarria» deritzote epaiketa errepikatzeko erabakiari. Euskal Herriko eta Kataluniako 310 bat abokatuk uste dute inor ezin dela berriro epaitu kondena jaso duen egitate berberengatik. | Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat legelarik Bateragune auzia eta Espainiako Auzitegi Gorenak horren epaiketa berriro egiteko agindu izana salatu dute. Non bis in idem (latinez, «berberagatik birritan ez») izeneko agiri baten bitartez egin dute, eta modu berezia aukeratu dute agiria aurkezteko: euskal abokatuek Bil... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191470/gabonetako-loteriako-sari-nagusiak-lau-milioi-euro-banatu-ditu-bilbon.htm | Gizartea | Gabonetako loteriako sari nagusiak lau milioi euro banatu ditu Bilbon | Berrizen bosgarren sari bat egokitu da, eta 7,2 milioi euro utzi ditu herrian. Cascanten, bigarren sari batek 200.000 euro banatu ditu. | Gabonetako loteriako sari nagusiak lau milioi euro banatu ditu Bilbon. Berrizen bosgarren sari bat egokitu da, eta 7,2 milioi euro utzi ditu herrian. Cascanten, bigarren sari batek 200.000 euro banatu ditu. | Eguerdian atera dute Eguberriko loteriako sari nagusiaren zenbakia: 72.897. Bilboko Zurbaranbarri auzoko 58. zenbakia duen administrazioak zenbaki horren sorta bat saldu du; denera, lau milioi euro inguru. Sari nagusiaren irabazleek 400.000 euro jasoko dituzte dezimoko. Bi bosgarren sari ere egokitu dira Bizkaiko hirib... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191471/errugabetzat-jo-dituzte-jaro-operazioko-hamabi-akusatuak.htm | Mundua | Errugabetzat jo dituzte 'Jaro operazioko' hamabi akusatuak | Espainiako Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salaren arabera, ez dago nahikoa frogarik esateko «terrorismoa goratzeko talde kriminal bateko kideak» direla. | Errugabetzat jo dituzte 'Jaro operazioko' hamabi akusatuak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salaren arabera, ez dago nahikoa frogarik esateko «terrorismoa goratzeko talde kriminal bateko kideak» direla. | Fiskaltzak haietako bakoitzarentzat lau eta hamabi urte arteko kartzela zigorrak eta Causa Galiza eta Ceivar elkarteak desegiteko eskatzen zuen arren, bestelako erabaki bat hartu du Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salako epaimahaiak. Alfonso Guevara, Maria Teresa Garcia eta Ana Maria Rubio epaileen arabera, ez da... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191472/alarma-egoera-bukatu-arte-etxegabetzeak-debekatzea-onartu-du-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Alarma egoera bukatu arte etxegabetzeak debekatzea onartu du Espainiako Gobernuak | Lege dekretuaren arabera, maiatzaren 9ra bitartean ezingo dituzte etxegabetu beste bizitokirik ez dutenak. Jabe handien etxebizitza hutsetan kontraturik gabe daudenen kasuan, debekua hiru hilabeterako da. | Alarma egoera bukatu arte etxegabetzeak debekatzea onartu du Espainiako Gobernuak. Lege dekretuaren arabera, maiatzaren 9ra bitartean ezingo dituzte etxegabetu beste bizitokirik ez dutenak. Jabe handien etxebizitza hutsetan kontraturik gabe daudenen kasuan, debekua hiru hilabeterako da. | Etxegabetzeak debekatzeko lege dekretua onartu du Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak. Hori aintzat hartuta, COVID-19ak eragindako alarma egoerak iraun bitartean (2021eko maiatzaren 9ra arte) ezingo dituzte etxegabetu egoera zaurgarrian egon eta beste bizitokirik ez dutenak; ezta, datozen hiru hilabeteetan, j... |
2020-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/191473/eguberriak-euskal-herrian-hauek-dira-osasun-neurriak.htm | Gizartea | Eguberriak Euskal Herrian: hauek dira osasun neurriak | Administrazio bakoitzak bere neurriak hartu ditu. Hona hemen batetik bestera mugitzeko jakin beharrekoak. | Eguberriak Euskal Herrian: hauek dira osasun neurriak. Administrazio bakoitzak bere neurriak hartu ditu. Hona hemen batetik bestera mugitzeko jakin beharrekoak. | Gabonetako plana zorroztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Beste aldaketarik ez balego, Eguberrietako ospakizunak neurri hauek mugatuko dituzte Euskal Herrian, eremu administratiboaren arabera.
Nondik nora?
Probintzia barruan mugitzea libre izango da, debekua kendu zutenetik izan den bezala. Baina abenduaren 23tik 26r... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191474/mercedesen-hasiak-dira-azpikontratatutako-langileak-kaleratzen.htm | Ekonomia | Mercedesen hasiak dira azpikontratatutako langileak kaleratzen | Kontratu finkoa zuten 22 behargini iritsi zaie agindua. Grebara deitu dute urtarrilaren 5erako. | Mercedesen hasiak dira azpikontratatutako langileak kaleratzen. Kontratu finkoa zuten 22 behargini iritsi zaie agindua. Grebara deitu dute urtarrilaren 5erako. | Lehenengo kolpea Gasteizko Mercedesen, eta «oporraldia hasi behar zuten egun berean», sindikatuek salatu dutenez. 22 behargini iritsi zaie kaleratze agindua. Denak azpikontratutako Ceva Logistic enpresakoak dira, eta lan kontratu finkoa zuten harekin. Erabakiak eta hori jakinarazteko moduak haserretu egin ditu sindikat... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191475/gasteizko-udalak-ez-du-baimenik-eman-armentia-ii-putzuan-zundaketak-egiteko.htm | Gizartea | Gasteizko Udalak ez du baimenik eman Armentia-II putzuan zundaketak egiteko | Urtaranek ohartarazi du proiektua ez dela bateragarria Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin, baina Eusko Jaurlaritzak oinarri dituen politika energetikoen alde dagoela. | Gasteizko Udalak ez du baimenik eman Armentia-II putzuan zundaketak egiteko. Urtaranek ohartarazi du proiektua ez dela bateragarria Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin, baina Eusko Jaurlaritzak oinarri dituen politika energetikoen alde dagoela. | 2016an, Eusko Jaurlaritzak baimena eskatu zuen Subilla Gasteizko Armentia-II putzuan gas ustiaketak egiteko, Sesha enpresa publikoaren eskutik, eta Gasteizko Udalari zegokion ematea. Oposizioa lizentzia hori ematearen aurka egon da orain arte, argudiatuta ez zela bateragarria besteak beste Gasteizko Hiri Antolamenduko ... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191476/kamiolariak-etxera-ekartzeko-modu-guztiak-ari-gara-aztertzen.htm | Ekonomia | «Kamiolariak etxera ekartzeko modu guztiak ari gara aztertzen» | Gipuzkoako Insausti garraio enpresak hamahiru kamioi dauzka Dover inguruan harrapaturik. | «Kamiolariak etxera ekartzeko modu guztiak ari gara aztertzen». Gipuzkoako Insausti garraio enpresak hamahiru kamioi dauzka Dover inguruan harrapaturik. | Transportes Insaustik Erresuma Baturako ibilbidea egiten duten hainbat kamioi ditu, eta, brexit-a dela eta, Oiartzungo (Gipuzkoa) garraio enpresa prestatzen hasia zen zer gerta ere. Baina aurtengoa koronabirusaren urtea da, eta COVID-19aren aldaera kutsakorragoak eragin duen izua tarteko, pandemiak ezustea eman du berr... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191477/itsas-txakur-gris-bat-askatu-dute-bermeo-parean.htm | Gizartea | Itsas txakur gris bat askatu dute Bermeo parean | Bizkaiko herri horretako kaian agertu zen abenduaren 11n, ahul eta argal, ustez ekaitzak eramanda. Sendatzen eta gizentzen eduki dute, bere kabuz moldatzeko indarra hartu arte. | Itsas txakur gris bat askatu dute Bermeo parean. Bizkaiko herri horretako kaian agertu zen abenduaren 11n, ahul eta argal, ustez ekaitzak eramanda. Sendatzen eta gizentzen eduki dute, bere kabuz moldatzeko indarra hartu arte. | Bizkaiko Foru Aldundiko langileek itsas txakur gris gazte bat askatu dute gaur goizean, Bermeo pareko itsasoan (Bizkaia).
Abenduaren 11n agertu zen animalia hango portuan, zauri txiki bat zuela aurpegian, ahul eta behar baino kilo dezente gutxiagorekin. Bizkaiko basozainen ardura da animaliak erreskatatzea, eta, esan ... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191478/igandean-hasiko-da-covid-19aren-kontrako-txertaketa-euskal-herrian.htm | Gizartea | Igandean hasiko da COVID-19aren kontrako txertaketa Euskal Herrian | Nafarroan, zahar etxeetako 7.600 egoiliarri eta 5.300 langile soziosanitariori jarriko dizkiete lehen dosiak | Igandean hasiko da COVID-19aren kontrako txertaketa Euskal Herrian. Nafarroan, zahar etxeetako 7.600 egoiliarri eta 5.300 langile soziosanitariori jarriko dizkiete lehen dosiak | COVID-19aren kontrako txertoa aste honetan iritsiko da Euskal Herrira. Europako Batasunak larunbatean igorriko ditu Pfizer-BioNTech laborategiak diseinatutako txertoaren lehen dosiak, eta igandean hasiko dira txertaketa kanpainak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur baieztatu dutenez. Frantziako Gobernuak ... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191479/itxura-ona-puntu-bakarra.htm | Kirola | Itxura ona, puntu bakarra | Osasunak bi aldiz hartu du aurrea Elxen zelaian, baina puntu bakarra urratu du azkenean. Garesti ordaindu ditu bi areetan egindako hutsak. Lehia hamarrekin bukatu du berriro. | Itxura ona, puntu bakarra. Osasunak bi aldiz hartu du aurrea Elxen zelaian, baina puntu bakarra urratu du azkenean. Garesti ordaindu ditu bi areetan egindako hutsak. Lehia hamarrekin bukatu du berriro. | Osasunak bi helburu zituen gaur Elxen zelaian: bere burua berriro aurkitzea, eta garaipena lortzea. Bada, erdizka gelditu da. Itxura aldetik, azkenaldiko lehiarik onena jokatu du, galdutako nortasuna eta energia berreskuratuta. Aurkaria baina gehiago izan da ia uneoro, eta merituak soberan egin ditu garaipena erdiestek... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191480/frantziak-muga-irekiko-die-erresuma-batutik-datozenei-baina-test-bat-egin-beharko-dute.htm | Gizartea | Frantziak muga irekiko die Erresuma Batutik datozenei, baina test bat egin beharko dute | Jean Castex Lehen ministroak esan du Europako herritartasuna dutenak eta profesionalak Erresuma Batutik itzuli ahalko direla. Milaka kamioilari daude harrapatuta Ingalaterra hegoaldean. | Frantziak muga irekiko die Erresuma Batutik datozenei, baina test bat egin beharko dute. Jean Castex Lehen ministroak esan du Europako herritartasuna dutenak eta profesionalak Erresuma Batutik itzuli ahalko direla. Milaka kamioilari daude harrapatuta Ingalaterra hegoaldean. | Jean Castex Frantziako lehen ministroak iragarri du «Erresuma Batutik Frantziarako pertsona mugimendua berriz ireki» dela, «test negatiboak edukitzearen baldintzarekin». Ohar batean adierazi du gaur gauerditik sartuko dela indarrean neurria.
Zehaztu duenez, bakarrik utziko diete Erresuma Batutik Frantziara sartzen «fr... |
2020-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/191481/nahiaz-harago-estatistikak-ez-dira-kasualak.htm | Kirola | Nahiaz harago, estatistikak ez dira kasualak | Realak 0-2 galdu du Atletico Madrilen aurka, Anoetan. Lehen zati orekatu baten ostean, espainiarrek beren legea ezarri dute bigarren zatian. Txuri-urdinek ez dute irabazi azken bederatzi partidetan. | Nahiaz harago, estatistikak ez dira kasualak. Realak 0-2 galdu du Atletico Madrilen aurka, Anoetan. Lehen zati orekatu baten ostean, espainiarrek beren legea ezarri dute bigarren zatian. Txuri-urdinek ez dute irabazi azken bederatzi partidetan. | Realak gaur jokatu duen partidak bazuen azterketa baten traza: orain arte egindako lan onak berresteko aukera bikaina zuen Atletico Madrilen aurka. Harri gogorra zuen kontrario, eta orain artean egindakoak kasualitate ez zirela erakutsi zezakeen Imanol Alguacilen taldeak. Bisitariak izan dira beren gaitasuna agerian ut... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191482/hazteko-puntua.htm | Kirola | Hazteko puntua | Athleticek bana berdindu Vila-realen zelaian. Lehen zati txukuna egin du, eta 0-1 aurreratu da. Baina bigarren zatian etxeko taldea hobea izan da, eta berdintzea lortu du. | Hazteko puntua. Athleticek bana berdindu Vila-realen zelaian. Lehen zati txukuna egin du, eta 0-1 aurreratu da. Baina bigarren zatian etxeko taldea hobea izan da, eta berdintzea lortu du. | Beti da garrantzitsua puntuak batzea, hirunaka ez bada, banaka. Athleticek bat urratu du Vila-realen zelaian. Balekoa eta hazten segitzeko, beltzetik gehiago izan duen denboraldi honetan. Getafen gertatu bezala, lehen zati ona egin du Gaizka Garitanoren taldeak eta aurretik ere jarri da. Baina bigarren zatian Vila-real... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191508/nafarroako-parlamentuak-2021eko-aurrekontuak-onartu-ditu.htm | Politika | Nafarroako Parlamentuak 2021eko aurrekontuak onartu ditu | PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH Bilduk abstentzio bidez ahalbidetu du. Navarra Sumak kontra egin du. | Nafarroako Parlamentuak 2021eko aurrekontuak onartu ditu. PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH Bilduk abstentzio bidez ahalbidetu du. Navarra Sumak kontra egin du. | Bete beharreko tramitea izan da gaurkoa, baina partida erabakita zegoen aldez aurretik. Alderdi bakoitzak bere ikuspegia defenditu du 09:15ean hasi den eztabaidan, eta ia hiru ordu geroago gauzatu da emaitza: PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH Bilduk abstentzio bidez ahalbidetu du. Nav... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191509/nafarroak-hirugarren-hiruhilekoan-izandako-errebotea-hamarren-bat-handiagoa-da.htm | Ekonomia | Nafarroak hirugarren hiruhilekoan izandako errebotea hamarren bat handiagoa da | Uztailetik irailera, %15,8 handitu zen lurraldeko BPGa, Nastat estatistika erakundearen arabera. Ekonomiaren urte arteko jaitsiera -%5,9ra murriztu da. | Nafarroak hirugarren hiruhilekoan izandako errebotea hamarren bat handiagoa da. Uztailetik irailera, %15,8 handitu zen lurraldeko BPGa, Nastat estatistika erakundearen arabera. Ekonomiaren urte arteko jaitsiera -%5,9ra murriztu da. | Urriaren hondarrean jakin zen datu aurreratua: Nafarroako ekonomia %15,7 handitu zen udan. Bada, errebote hori berretsi egin du orain Nastat estatistika erakundeak, eta hamarren bat areagotu, %15,8ra alegia. Urte arteko jaitsieraren datua ere hobetu du Nafarroako institutuak, bi hamarren hain zuzen, eta -%5,9an utzi du... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191510/iraken-14-zibil-hiltzeagatik-zigortutako-blackwater-enpresako-mertzenarioei-indultua-eman-die-trumpek.htm | Mundua | Iraken 14 zibil hiltzeagatik zigortutako Blackwater enpresako mertzenarioei indultua eman die Trumpek | Lau mertzenarioei ez ezik, beste 11 pertsonari ere eman die indultua AEBetako presidenteak, tartean bi ordezkari errepublikano ohi. | Iraken 14 zibil hiltzeagatik zigortutako Blackwater enpresako mertzenarioei indultua eman die Trumpek. Lau mertzenarioei ez ezik, beste 11 pertsonari ere eman die indultua AEBetako presidenteak, tartean bi ordezkari errepublikano ohi. | Blackwater segurtasun enpresa pribatuko lau mertzenariori indultua eman die Donald Trump AEBetako presidenteak. Paul Slough, Evan Liberty, Dustin Heard eta Nicholas Slatten 2014ko urrian zigortu zituzten, 2007ko irailaren 16an Bagdadeko Nisur plazan hamalau zibil hiltzeagatik. Akusazioaren arabera, lau mertzenarioak zi... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191511/baskoniak-500-partida-euroligan.htm | Kirola | Baskoniak, 500 partida Euroligan | Gaur jokatuko du TD Systems Baskoniak Euroligako bere 500. partida. 2000n hasi zen lehiaketa horretan urtero jokatu du, eta soilik beste bi taldek lortu dute kopuru historiko hori gainditzea: CSKA Moskuk eta Bartzelonak. | Baskoniak, 500 partida Euroligan. Gaur jokatuko du TD Systems Baskoniak Euroligako bere 500. partida. 2000n hasi zen lehiaketa horretan urtero jokatu du, eta soilik beste bi taldek lortu dute kopuru historiko hori gainditzea: CSKA Moskuk eta Bartzelonak. | Saski Baskoniarentzat ez da beste edozein partida bezalakoa izango gaur gauekoa. Milanen epaileetako batek baloia gora botatzen duenean, ez da hasiko beste partida bat Gasteizko taldearentzat: 500.a izango du Euroligan. Soilik beste bi talde hauek iritsi dira kopuru horretara: CSKA Mosku eta Bartzelona. Gaur, Olympiako... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191512/ordaindu-gabeko-etxeko-lanak-eaeko-bpgaren-28ren-pareko-dira.htm | Ekonomia | Ordaindu gabeko etxeko lanak EAEko BPGaren %28ren pareko dira | Eustaten arabera, ordainik jasotzen ez dituzten etxeko lanek 21.296 milioi euroko balioa izan zuten 2018an | Ordaindu gabeko etxeko lanak EAEko BPGaren %28ren pareko dira. Eustaten arabera, ordainik jasotzen ez dituzten etxeko lanek 21.296 milioi euroko balioa izan zuten 2018an | Euskal ekonomia soldatarik ez duten pertsonen bizkar ere eraikia dagoela ez da berria. Zenbat balio du, dirutan, etxean geratuta etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituztenen ekarpenak? Eustatek prezio bat jarri dio isileko lan horri guztiari, zeina emakumeen esku baitago gehienetan: 21.296 milioi euro. 2018. urtear... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191513/zerbait-mugitzen-ari-bada-ere-urtarrilaren-9an-karrikara-ateratzeko-deia-egin-dute.htm | Politika | «Zerbait mugitzen ari» bada ere, urtarrilaren 9an karrikara ateratzeko deia egin dute | Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek elkarrekin egin dute urtarrilaren 9an euskal presoen alde «Pirinioen bi aldeetan» eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia. Deitzaileen ustez, «ez gaude urruntze politikaren amaieran». | «Zerbait mugitzen ari» bada ere, urtarrilaren 9an karrikara ateratzeko deia egin dute. Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek elkarrekin egin dute urtarrilaren 9an euskal presoen alde «Pirinioen bi aldeetan» eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia. Deitzaileen ustez, «ez gaude urruntze politikaren amaieran». | Bai Espainian eta bai Frantzian, aldaketak sumatzen ari dira espetxe politikan, baina Sareren, Bake Bidearen eta Bakegileen ustez horrek ez du erran nahi urruntze politika bukatu denik: «Ezin dugu normalizatutzat jo normalizatuta ez dagoen egoera bat». Hiru eragileak batera agertu dira gaur Donostian, euskal presoen al... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191514/espainiako-auzitegi-nazionalean-deklaratzera-deitu-dituzte-hamabi-lagun.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte hamabi lagun | Koroaren aurkako delituak leporatuta deklaratu beharko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an, urriaren 12an Iruñean egindako ekintza batengatik. Kristobal Kolonen estatua bat eta Felipe VI.a Espainiako erregearen itxurazko bat eraitsi zituzten, bertzeak bertze. | Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte hamabi lagun. Koroaren aurkako delituak leporatuta deklaratu beharko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an, urriaren 12an Iruñean egindako ekintza batengatik. Kristobal Kolonen estatua bat eta Felipe VI.a Espainiako erregearen itxurazko bat eraitsi zituzten, be... | Sortuk eta nazioarteko hainbat elkartek deituta, protesta bat egin zuten Iruñean urriaren 12an, Hispanitatearen Eguna salatzeko. Zehazki, Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Kristobal Kolonen figura erraldoiak lurrera bota zituzten Diputazio Jauregiaren aurrean, eta adierazi zuten urriaren 12an ez zeukatela «ezer osp... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191515/nafarroan-igandean-hasiko-dira-txertoa-jartzen.htm | Gizartea | Nafarroan igandean hasiko dira txertoa jartzen | Adinekoen zentroetako egoiliarrak eta osasun arloko langileak izango dira txertoa hartzen lehenak. Hiru fase bereizi ditu Nafarroako Gobernuak. | Nafarroan igandean hasiko dira txertoa jartzen. Adinekoen zentroetako egoiliarrak eta osasun arloko langileak izango dira txertoa hartzen lehenak. Hiru fase bereizi ditu Nafarroako Gobernuak. | COVID-19aren aurkako txertoa emateko Nafarroako Gobernuak prestatu duen planaren berri eman dute Santos Indurain eta Carmen Maeztu Osasun eta Eskubide Sozialetako kontseilariek eta Maria Nuin Nafarroako Osasun Publikoko Institutuko Zuzendariak. Indurainen esanetan, datorren igandean bertan hasiko dira txertoak jartzen,... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191516/legebiltzarra-deseginda-israelgo-hauteskundeak-martxoaren-23an-egingo-dituzte.htm | Mundua | Legebiltzarra deseginda, Israelgo hauteskundeak martxoaren 23an egingo dituzte | Estatuko aurrekontuak onartzeko negoziazioek huts egin dute, eta bi urtean laugarrenez egingo dituzte parlamenturako bozak. | Legebiltzarra deseginda, Israelgo hauteskundeak martxoaren 23an egingo dituzte. Estatuko aurrekontuak onartzeko negoziazioek huts egin dute, eta bi urtean laugarrenez egingo dituzte parlamenturako bozak. | Bi urtean laugarrenez joan beharko dute bozkatzera israeldarrek datorren martxoaren 23an. Bart gauean deseginda geratu zen parlamentua, Benjamin Netanyahuren Likudek eta Benny Gantzen Kahol Lavan alderdiek urteko aurrekontuak adosteko negoziazioetan porrot egin ondoren.
Parlamentua desegin baino ordu batzuk lehenago, ... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191517/547-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean-eta-47-da-tasa.htm | Gizartea | 547 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta %4,7 da tasa | Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino test gehiago egin dituzte, baita positibo gehiago atzeman ere. Kopurua Bizkaian eta Gipuzkoan handitu da gehien. | 547 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta %4,7 da tasa. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino test gehiago egin dituzte, baita positibo gehiago atzeman ere. Kopurua Bizkaian eta Gipuzkoan handitu da gehien. | Hego Euskal Herrian 547 pertsonari detektatu diete COVID-19 gaitza azken orduetan, bezperan baino 161 gehiagori. Positibo tasa ere igo da pixka bat: %4,1 zen atzo, eta %4,7 da gaur. Azken egunetako beheraldiaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako kopuruak joan den astekoen parekoak dira egun.... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191518/ostalarien-ustez-ez-da-beharrezkoa-ordutegia-gehiago-murriztea.htm | Ekonomia | Ostalarien ustez, «ez da beharrezkoa» ordutegia gehiago murriztea | Bihar, etzi, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an 18:00etan itxi beharrak «kalte handia» egingo diela esan dute | Ostalarien ustez, «ez da beharrezkoa» ordutegia gehiago murriztea. Bihar, etzi, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an 18:00etan itxi beharrak «kalte handia» egingo diela esan dute | Labik Gabonetako egunei begira hartutako azken neurriek are zigor handiagoa ekarri diete ostalariei. Jarduera erabat mugatua duen sektore horrek urteko egunik oparoenetan ere beste aizkorada bat hartuko dutela jakin zuten atzo: bihar, etzi, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, 18:00etan itxi beharko dute, g... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191519/jaurlaritzaren-osasun-sailak-185-milioi-euro-bideratu-asmo-ditu-izurriaren-aurkako-neurriak-finantzatzeko.htm | Gizartea | Jaurlaritzaren Osasun Sailak 185 milioi euro bideratu asmo ditu izurriaren aurkako neurriak finantzatzeko | «COVID 19-aren aurkako borrokak lehentasuna izaten jarraitzen du, baina ezin ditu hipotekatu sailaren gainontzeko jarduerak», nabarmendu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak | Jaurlaritzaren Osasun Sailak 185 milioi euro bideratu asmo ditu izurriaren aurkako neurriak finantzatzeko. «COVID 19-aren aurkako borrokak lehentasuna izaten jarraitzen du, baina ezin ditu hipotekatu sailaren gainontzeko jarduerak», nabarmendu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak | Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 185 milioi euro bideratu asmo ditu datorren urtean COVID-19aren aurkako neurriak finantzatzeko. Osasun Sailaren 2021erako aurrekontua aurkeztu du Gotzone Sagardui sailburuak Eusko Legebiltzarrean, eta nabarmendu du beharra egonez gero funts horren kopurua handituko dutela. Langileen t... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191520/subillan-gasa-ustiatzeko-baimena-dutela-ohartarazi-du-tapiak.htm | Gizartea | Subillan gasa ustiatzeko baimena dutela ohartarazi du Tapiak | Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak adierazi du proiektuak ingurumen baimena baduela, eta Gasteizko Udalak proiektua ez baimendu izana deitoratu du. Oposizioak eskatu dio bertan behera uzteko gas ustiaketak. | Subillan gasa ustiatzeko baimena dutela ohartarazi du Tapiak. Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak adierazi du proiektuak ingurumen baimena baduela, eta Gasteizko Udalak proiektua ez baimendu izana deitoratu du. Oposizioak eskatu dio bertan behera uzteko gas ustiaketak. | Gasteizko Udalak SHESA enpresa publikoari Subilla Gasteizko Armentia II hobian gas ustiaketak egiteko lizentzia ukatu izanak Eusko Jaurlaritzaren haserrea eragin du. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaur adierazi du proiektuak baduela Espainiako Trantsizio Energetikor... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191521/itp-aero-castingsen-ez-da-akordiorik-egon-eta-136-izan-daitezke-kaleratzeak.htm | Ekonomia | ITP Aero Castingsen ez da akordiorik egon, eta 136 izan daitezke kaleratzeak | Zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio epeak ez du fruiturik eman, eta orain enpresari dagokio erabakitzea lan erregulazioa bere osotasunean gauzatuko duen ala ez | ITP Aero Castingsen ez da akordiorik egon, eta 136 izan daitezke kaleratzeak. Zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio epeak ez du fruiturik eman, eta orain enpresari dagokio erabakitzea lan erregulazioa bere osotasunean gauzatuko duen ala ez | Precision Castings Bilbaoren (PCB) erregulazio espedienteko negoziazio epea enpresa eta langile batzordeko kideen arteko akordiorik gabe bukatu da. Gauzak hala, eta ITP Aeroren barnean dagoen enpresako zuzendaritzak esanikoa betetzen badu, 136 langile kaleratuko ditu. Negoziazio epean 77raino jaitsi zuen kopuru hori, 1... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191522/turkiak-27-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-dio-erbesteratutako-kazetari-bati.htm | Mundua | Turkiak 27 urteko espetxe zigorra ezarri dio erbesteratutako kazetari bati | Espioitza eta «terrorismo» delituak leporatu dizkio Can Dundar 'Cumhuriyet' egunkariko zuzendari ohiari. Alemanian bizi da, 2016. urtetik. | Turkiak 27 urteko espetxe zigorra ezarri dio erbesteratutako kazetari bati. Espioitza eta «terrorismo» delituak leporatu dizkio Can Dundar 'Cumhuriyet' egunkariko zuzendari ohiari. Alemanian bizi da, 2016. urtetik. | Turkiak 27 urteko espetxealdia ezarri dio, gaur, Can Dundar kazetariari, espioitza eta «terrorismo» delituak leporatuta. Turkiako kazetariaren parte hartzerik gabe egin dute epaiketa, Alemanian erbesteratuta dago eta, 2016. urtetik.
Dundarrek Turkiatik Siriarako arma bidalketa baten berri eman zuen 2015. urtean. Cumhu... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191523/ireki-eta-itxi-egingo-den-atea.htm | Gizartea | Ireki eta itxi egingo den atea | Osasun neurri malguagoak dira gaurtik Euskal Herrian, batez ere joan-etorriei dagokienez. Hirugarren olatuaren beldurrak, ordea, familien bilkurak baldintzatuko ditu. | Ireki eta itxi egingo den atea. Osasun neurri malguagoak dira gaurtik Euskal Herrian, batez ere joan-etorriei dagokienez. Hirugarren olatuaren beldurrak, ordea, familien bilkurak baldintzatuko ditu. | Itxiera perimetrala gaur amaitu da Euskal Herrian, eta azken hilabeteetan senideak ikusi ezin izan dituztenek irekita dituzte mugak horretarako. Ahizpak, semeak, ilobak... Udazkena bereziki izan da gogorra familia beste herrialde batean izan dutenentzat. Bizilagun eta lankideei ez bezala, maite dituzten pertsonen ondoa... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191524/espainiako-senatuak-hezkuntza-lege-berria-onartu-du.htm | Gizartea | Espainiako Senatuak Hezkuntza Lege berria onartu du | Azken oztopoa gainditu du LOMLOEk, Espainiako Gorteek 40 urtean onartu duten zortzigarren hezkuntza legeak | Espainiako Senatuak Hezkuntza Lege berria onartu du. Azken oztopoa gainditu du LOMLOEk, Espainiako Gorteek 40 urtean onartu duten zortzigarren hezkuntza legeak | Espainiako Senatuaren oniritzia jasota, azken oztopoa gainditu du LOMLOE Hezkuntza Legea Hobetzeko Lege Organikoak. Orain, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera sartuko da indarrean, baina jadanik onartuta dago Espainiako Gorteek trantsiziotik hona egin duten zortzigarren hezkuntza legea.
Lege p... |
2020-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/191525/puigdemont-izango-da-jxcren-zerrendaburua-kataluniako-hauteskundeetan.htm | Mundua | Puigdemont izango da JxCren zerrendaburua Kataluniako hauteskundeetan | Generalitateko presidente ohiak baztertua du presidentegai izateko aukera, eta Laura Borras Kataluniako lehenengo emakumezko presidentea izateko lan egingo duela adierazi du. | Puigdemont izango da JxCren zerrendaburua Kataluniako hauteskundeetan. Generalitateko presidente ohiak baztertua du presidentegai izateko aukera, eta Laura Borras Kataluniako lehenengo emakumezko presidentea izateko lan egingo duela adierazi du. | Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi eta JxCko europarlamentariak otsailean Katalunian egitekoak diren hauteskundeetan bere alderdiko zerrendaburua izango dela jakinarazi du, gaur, Twitter bidez. «Iragarria nuen bezala, otsailaren 14ko hauteskundeetan izango naiz, eta JxCren Bartzelonako zerrendaburu gisa parte... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.