date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192098/itp-aero-castingseko-langileek-bitartekaritza-eskatu-diete-jaurlaritzari-eta-bizkaiko-aldundiari.htm
Ekonomia
ITP Aero Castingseko langileek bitartekaritza eskatu diete Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari
Mugagabeko greba hasi zuten joan den astean, 90 kaleratze eragozteko.
ITP Aero Castingseko langileek bitartekaritza eskatu diete Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari. Mugagabeko greba hasi zuten joan den astean, 90 kaleratze eragozteko.
Ez daude amore emateko ITP Aero Castings enpresako langileak. Hilaren 7an greba mugagabea hasi zuten, enpresaren jabeak, ITP talde aeronautikoak, 90 kaleratze abian jarri dituelako Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan (Bizkaia). Hasiera batean, 136 bota nahi zituen, baina kopurua gutxitu zuen gero. Kaleratutako langile...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192099/eh-bilduk-larunbatean-abiatuko-du-bigarren-kongresurako-prozesua.htm
Politika
EH Bilduk larunbatean abiatuko du bigarren kongresurako prozesua
Maiatzean amaituko da, zuzendaritza berria hautatuta. 2017ko kongresuan ezarritako bidean sakontzea da asmoa.
EH Bilduk larunbatean abiatuko du bigarren kongresurako prozesua. Maiatzean amaituko da, zuzendaritza berria hautatuta. 2017ko kongresuan ezarritako bidean sakontzea da asmoa.
EH Bilduk bigarren kongresua egingo du udaberrian, eta prozesu horren xehetasun batzuk eman dituzte Garikoitz Mujika zuzendari nagusiak eta Onintze Oleaga EH Bilduko udal politikako arduradunak. Kongresu prozesua batzar nagusi bat eginez hasiko dute, asteburu honetan, eta maiatzera arte luzatuko da. 2017an egin zuten s...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192100/artolaren-lesioak-lehen-garaipena-eman-dio-urrutikoetxea-imaz-bikoteari.htm
Kirola
Artolaren lesioak lehen garaipena eman dio Urrutikoetxea-Imaz bikoteari
Partida hamaseina berdinduta zegoela, aurreralariak min hartu zuen, eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu.
Artolaren lesioak lehen garaipena eman dio Urrutikoetxea-Imaz bikoteari. Partida hamaseina berdinduta zegoela, aurreralariak min hartu zuen, eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu.
Partida hamaseina berdinduta zihoan Artolak eskuak eskuin hankara eraman zituenean. Aurrelaria ez zen saiatu ere egin Urrutikoetxeak eginiko azken dejadara iristen. Medikuari begiratu, eta sartu-irtena egin zuen aldageletan. Saiatu zen berriz ere jokatzen, baina tanto bat besterik ez zuen iraun. Gauzak hala, partida Ur...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192101/693-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
693 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
12.075 proba egin dira Hegoaldean, eta egindako proba guztien %5,74k eman dute positibo. Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera, 410 pertsona daude erietxeetan, eta, beraz, handiagoa da ospitaleetako okupazioa.
693 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 12.075 proba egin dira Hegoaldean, eta egindako proba guztien %5,74k eman dute positibo. Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera, 410 pertsona daude erietxeetan, eta, beraz, handiagoa da ospitaleetako okupazioa.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskainitako datuen arabera, 12.075 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietatik 693 positibo detektatu zituzten. Hain zuzen, egindako proba guztien %5,74k eman zuten positibo, eta, beraz, OME Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako gutxieneko m...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192102/zhaparov-espetxetik-presidentetzara-jauzi-bakarrean.htm
Mundua
Zhaparov, espetxetik presidentetzara jauzi bakarrean
Kirgizistango presidente eta lehen ministro ohiak alde handiz irabazi ditu presidentetzarako bozak, botoen %79 eskuratuta. Oposizioak ez ditu emaitzak onartu.
Zhaparov, espetxetik presidentetzara jauzi bakarrean. Kirgizistango presidente eta lehen ministro ohiak alde handiz irabazi ditu presidentetzarako bozak, botoen %79 eskuratuta. Oposizioak ez ditu emaitzak onartu.
Duela hamabost urte sartu zen politikagintzan Sadir Zhaparov, diputatu aukeratu zutenean. Ibilbidea, ordea, eten egin zuen 2013an, presidentearen jauregian indarrez sartu eta «istiluak» bultzatzeagatik espetxeratu zutenean. Baina iazko urrian, parlamenturako bozen ostean, protestak lehertu ziren. Manifestariek salatu z...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192103/argia-behar-baionan.htm
Gizartea
Argia behar Baionan
Argia behar Baionan.
Komeni zaio azkar argitzea Frantziako Poliziari eta, horrekin batera, Jerome Bourrier prokuradoreari zer eta nola gertatu den hilketa Baionan. Prokuradoreak jakinarazi duenez, bi bide zabaldu ditu gertatutakoa argitzeko. Lehen bidean, ikertu nahi du emakumeak autoarekin eraso egin ote zien poliziei, Poliziaren bertsio...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192104/aebek-talde-terrorista-izendatuko-dute-huti-mugimendu-xiita.htm
Mundua
AEBek «talde terrorista» izendatuko dute huti mugimendu xiita
Yemengo huti mugimendua «Iranen babespeko milizia hiltzailea» dela esan du Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkariak. Izendapen horri erantzuteko eskubidea dutela ohartarazi dute xiitek.
AEBek «talde terrorista» izendatuko dute huti mugimendu xiita. Yemengo huti mugimendua «Iranen babespeko milizia hiltzailea» dela esan du Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkariak. Izendapen horri erantzuteko eskubidea dutela ohartarazi dute xiitek.
Etxe Zurian aldaketa emateko egun gutxiren faltan, AEBek Yemenekin eta, batez ere, Iranekin dituen harreman diplomatikoak are gehiago zaildu ditzakeen erabakiaren berri eman du Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkariak. Yemengo huti mugimendu xiita «talde terrorista» izendatzeko asmoa iragarri du, ohar baten bidez. Pompeo...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192105/georges-pernoud-hil-da-thalassa-telebista-saioaren-aurkezle-zena.htm
Bizigiro
Georges Pernoud hil da, 'Thalassa' telebista saioaren aurkezle zena
73 zituela zendu da, Paris inguruko erietxe batean. Ia berrogei urtez aurkeztu zuen, France3 katean, itsasoari eta hango bizitzari buruzko saioa, 2017ra arte.
Georges Pernoud hil da, 'Thalassa' telebista saioaren aurkezle zena. 73 zituela zendu da, Paris inguruko erietxe batean. Ia berrogei urtez aurkeztu zuen, France3 katean, itsasoari eta hango bizitzari buruzko saioa, 2017ra arte.
«Thalassa-rekin, frantziarrei itsasoarekiko eta hango paisaiekiko zuen maitasuna igorri zigun ia berrogei urtez. Gure belaunaldikook Pernoudi esker ezagutu genuen ingurumena zaindu behar dugu orain». Hitz horiek eskaini dizkio sare sozialetan Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Georges Pernoudi, eta ondo laburbiltz...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192106/sei-positibo-detektatu-dituzte-lezako-ospitalean.htm
Gizartea
Sei positibo detektatu dituzte Lezako ospitalean
Hiru pazientek eta hiru langilek eman dute positibo. Erietxean dauden gainerako kideei probak egin dizkiete.
Sei positibo detektatu dituzte Lezako ospitalean. Hiru pazientek eta hiru langilek eman dute positibo. Erietxean dauden gainerako kideei probak egin dizkiete.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur eginiko agerraldian jakinarazi duenez, sei positibo atzeman dituzte Lezako ospitalean (Araba). Hain zuzen, hiru pazientek eta hiru langilek eman dute positibo. Gasteizko Txagorritxuko ospitalera lekualdatu dituzte positibo eman duten hiru pazienteak, Osakidet...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192107/bertan-behera-utzi-dute-antzutze-behartuen-auzian-fujimoriren-kontrako-akusazioa-zehazteko-saioa.htm
Mundua
Bertan behera utzi dute antzutze behartuen auzian Fujimoriren kontrako akusazioa zehazteko saioa
Ehunka emakumek Peruko presidente ohia salatu zuten, 1990eko hamarkadan behartuta antzutu zituztelako, estatuak diseinatu zuen programa bati jarraituz.
Bertan behera utzi dute antzutze behartuen auzian Fujimoriren kontrako akusazioa zehazteko saioa. Ehunka emakumek Peruko presidente ohia salatu zuten, 1990eko hamarkadan behartuta antzutu zituztelako, estatuak diseinatu zuen programa bati jarraituz.
Peruko Fiskaltzak Alberto Fujimori presidente ohiaren kontrako zigor eskaria zehaztu behar zuen gaur, epailearen aurrean, antzutze behartuen auzian. Harentzat ez ezik baita gainerako akusatuentzat ere. Presidente ohiarekin batera, auzipetuta daude Eduardo Yong Motta, Marino Costa Bauer eta Alejandro Aguinaga Fujimorire...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192108/araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-itxita-dauden-udalerriak.htm
Gizartea
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden udalerriak
Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, eta herri horietako ostalaritza ere itxi egingo dute.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden udalerriak. Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, eta herri horietako ostalaritza ere itxi egingo dute.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko sarrera-irteerak mugatzeaz gain, astelehenero eta ostegunero Eusko Jaurlaritzak itxi egingo ditu 500 positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa duten udalerriak. Eman dituzten datu epidemiologikoen arabera, hauek daude eremu gorrian 5.000 biztanletik gorakoen artean urtarrilaren 22tik,...
2021-1-11
https://www.berria.eus/albisteak/192109/israelek-iragarri-du-zisjordanian-beste-800-etxebizitza-eraikitzeko-asmoa-duela.htm
Mundua
Israelek iragarri du Zisjordanian beste 800 etxebizitza eraikitzeko asmoa duela
Israelgo Defentsa Ministerioa urtarrilaren 19an bilduko da plan berri bat aurkezteko, Joe Bidenek AEBetako presidente kargua hartu aurreko egunean. Oposizioak iragarpena egun horretan egitea kritikatu dio Netanyahuri.
Israelek iragarri du Zisjordanian beste 800 etxebizitza eraikitzeko asmoa duela. Israelgo Defentsa Ministerioa urtarrilaren 19an bilduko da plan berri bat aurkezteko, Joe Bidenek AEBetako presidente kargua hartu aurreko egunean. Oposizioak iragarpena egun horretan egitea kritikatu dio Netanyahuri.
«Geratzeko gaude hemen, eta Israelen lurretan eraikitzen jarraituko dugu». Hala iragarri du Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak, gaur, Zisjordanian beste 800 etxebizitza eraikitzeko asmoa dutela. Israelgo Defentsa Ministerioa urtarrilaren 19an bilduko da esku artean duten planaz hitz egiteko eta haren berri ematek...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192132/ertzaintzak-indarkeria-zantzuak-topatu-ditu-getxon-aurkitutako-gorpuzkietan.htm
Gizartea
Ertzaintzak indarkeria zantzuak topatu ditu Getxon aurkitutako gorpuzkietan
Gorputz zatiei nahita moztutakoak izan ziren itxura hartu die Ertzaintzak, baina oraindik ez daukate hipotesi argi bat. Igandean hanka zati bat agertu zen Arrigunaga hondartzan, eta, atzo gorpuzki gehiago topatu zituztenez gero, inguruko hondartzetara zabaldu dituzte bilaketa lanak
Ertzaintzak indarkeria zantzuak topatu ditu Getxon aurkitutako gorpuzkietan. Gorputz zatiei nahita moztutakoak izan ziren itxura hartu die Ertzaintzak, baina oraindik ez daukate hipotesi argi bat. Igandean hanka zati bat agertu zen Arrigunaga hondartzan, eta, atzo gorpuzki gehiago topatu zituztenez gero, inguruko honda...
Getxoko (Bizkaia) Arrigunaga hondartzan topatutako gorpuzkiek indarkeria zantzuak izan ditzakete Segurtasun Sailekoek adierazi dutenez. Herritar batek eman zuen abisua igandean, 09:30 aldera: pertsona baten hanka zati bat topatu zuela Getxoko hondartzan. Aurkikuntzaren berri eman bezain laster, ingurua miatzeko operazi...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192145/kuba-laquoterrorismoa-babesten-duten-herrialdeenraquo-zerrendan-sartu-du-trumpek.htm
Mundua
Kuba «terrorismoa babesten duten herrialdeen» zerrendan sartu du Trumpek
Bruno Rodriguezek adierazi du Bidenek Habanarekin elkarrizketak hastea «oztopatu» nahi duela.
Kuba «terrorismoa babesten duten herrialdeen» zerrendan sartu du Trumpek. Bruno Rodriguezek adierazi du Bidenek Habanarekin elkarrizketak hastea «oztopatu» nahi duela.
Donald Trumpek zeresana eman nahi du AEBetako presidente karguan irauten duen bitartean. Haren aurkako impeachment prozesua hasi berri den honetan, eta Joe Bidenek karguari zin egiteko astebete falta dela, nazioarteko egoera politikoan eragingo duten hainbat erabaki hartzen ari da Etxe Zuria. Lehenik, hutiak talde terr...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192146/baldintzapean-aske-utziko-dute-antton-troitintildeo-euskal-presoa-eritasunagatik.htm
Politika
Baldintzapean aske utziko dute Antton Troitiño euskal presoa, eritasunagatik
Gaixotasun larri eta sendaezina dauka. 1987an atxilotu zuten, eta, geroztik, ia bizialdi osoa kartzelan egin du. Etxerat-en arabera, datozen orduetan aterako da Estremerako espetxetik.
Baldintzapean aske utziko dute Antton Troitiño euskal presoa, eritasunagatik. Gaixotasun larri eta sendaezina dauka. 1987an atxilotu zuten, eta, geroztik, ia bizialdi osoa kartzelan egin du. Etxerat-en arabera, datozen orduetan aterako da Estremerako espetxetik.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak ebatzi du Antton Troitiño euskal presoari hirugarren gradua ematea eta baldintzapean aske uztea. Gaixotasun larri eta sendaezina dauka, eta, espetxe araudiaren 104.4 artikulua aplikatuta, aske geratuko da, baldintzapean. Epailearen autoak dio Troitiñok «oso gaix...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192147/bizkaiko-metaleko-enpresek-18-gutxiago-fakturatu-dute-2020an.htm
Ekonomia
Bizkaiko metaleko enpresek %18 gutxiago fakturatu dute 2020an
Pandemia hasi zenetik 1.739 lanpostu galdu dituzte, eta 2021ean beste 500 inguru galtzea espero dute.
Bizkaiko metaleko enpresek %18 gutxiago fakturatu dute 2020an. Pandemia hasi zenetik 1.739 lanpostu galdu dituzte, eta 2021ean beste 500 inguru galtzea espero dute.
«Bizkaiko metalaren sektoreak urtebete baino gehiago beharko du pandemiaren aurreko egoerara itzultzeko», hori da Tamara Yague FVEM Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentearen iragarpena. 2020. urtea oso txarra izan dela azaldu du, enpresek batez beste %18 gutxiago fakturatu dutelako, baina azken lau hil...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192148/positiboen-kopurua-milakotik-hurbil-da-hegoaldean.htm
Gizartea
Positiboen kopurua milakotik hurbil da Hegoaldean
Azaroaren 21etik aitzina erregistratu den positibo kopururik handiena zenbatu dute Hego Euskal Herrian: 979 COVID-19 kasu atzeman dituzte atzo egindako testetan. Bizkaikoak dira kasuen erdiak baino gehiago. 535 lagun daude Hegoaldeko ospitaleetan.
Positiboen kopurua milakotik hurbil da Hegoaldean. Azaroaren 21etik aitzina erregistratu den positibo kopururik handiena zenbatu dute Hego Euskal Herrian: 979 COVID-19 kasu atzeman dituzte atzo egindako testetan. Bizkaikoak dira kasuen erdiak baino gehiago. 535 lagun daude Hegoaldeko ospitaleetan.
Nabarmen goratu da kutsatuen kurba azken egunean. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 979 kasu positibo atzeman dira atzo Hegoaldean egindako testetan, eta, beraz, kopurua 1.000 kasuen langatik hurbil da berriz ere. Hala eta guztiz ere, aintzat hartzekoa da COVID-19a atzemateko eginiko ...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192149/abelardo-da-berriz-ere-alaveseko-entrenatzailea.htm
Kirola
Abelardo da berriz ere Alaveseko entrenatzailea
Bigarrenez hartuko du taldearen ardura, 2017ko abendutik 2019ko maiatzera ere aritu zelako lan horretan. Denboraldia amaitu arte sinatu du kontratua. Horrenbestez, Alavesek badu goizean kaleratu duen Pablo Machinen ordezkoa.
Abelardo da berriz ere Alaveseko entrenatzailea. Bigarrenez hartuko du taldearen ardura, 2017ko abendutik 2019ko maiatzera ere aritu zelako lan horretan. Denboraldia amaitu arte sinatu du kontratua. Horrenbestez, Alavesek badu goizean kaleratu duen Pablo Machinen ordezkoa.
Alavesek beste entrenatzaile bat izango du gaurtik aurrera, eta Abelardo Fernandez da hori. Ezagun zaharra. Bigarrenez ariko delako lan horretan. 2017ko abenduan hartu zuen ardura aurrenekoz, eta 2019ko maiatzera arte egon zen. Denera, 69 partida zuzendu zituen, eta 28 garaipen eta 14 berdinketa lortu; 27 partida galdu...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192150/zer-egin-daiteke-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Zer egin daiteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan?
Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri berriak gaur sartu dira indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak ere ohiko zalantzen inguruko argibideak eman berri ditu, eta, horiek kontuan izanda, gida bat prestatu du BERRIAk.
Zer egin daiteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan?. Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri berriak gaur sartu dira indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak ere ohiko zalantzen inguruko argibideak eman berri ditu, eta, horiek kontuan izanda, gida bat prestatu du BERRIAk.
Atzo argitaratu zen dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta gaurtik aurrera, neurri berriak indarrean dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Labiren aholku batzordeak hala erabakita. Abendutik indarrean zeuden neurri batzuk gogortzea erabaki du —bereziki joan-etorriekin zerikusia dutenak—, eta beste batzu...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192151/trump-politikaren-historiako-sorgin-ehizarik-handienaren-segida-da.htm
Mundua
Trump: "Politikaren historiako sorgin ehizarik handienaren segida da"
Trumpen jarraitzaileek hainbat protestatara deitu dute Bidenek presidente kargua hartzeko egingo den ekitaldirako, urtarrilaren 20rako. FBIk ohartarazi du milizia armatuak irten daitezkeela kalera.
Trump: "Politikaren historiako sorgin ehizarik handienaren segida da". Trumpen jarraitzaileek hainbat protestatara deitu dute Bidenek presidente kargua hartzeko egingo den ekitaldirako, urtarrilaren 20rako. FBIk ohartarazi du milizia armatuak irten daitezkeela kalera.
Demokratek bera kargutik kentzeko prozesua hasiz geroztik, lehen aldiz hitz egin du AEBetako presidente Donald Trumpek, eta ukatu egin du Kapitolioaren aurkako istiluak hasi aurreko hitzaldiak inor asaldatu zuela. «Jendeak uste du esan nuena egokia izan zela», esan du estatuburu errepublikanoak, eta salatu «benetako ar...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192152/langile-bat-hil-da-goi-tentsioko-linea-batean.htm
Ekonomia
Langile bat hil da goi tentsioko linea batean
Bilboko Basurtu-Kaxtresana inguruan izan da ezbeharra. Gertatutakoa ikertzen ari da Osalan.
Langile bat hil da goi tentsioko linea batean. Bilboko Basurtu-Kaxtresana inguruan izan da ezbeharra. Gertatutakoa ikertzen ari da Osalan.
Goi tentsioko dorre batean lanean ari zen behargin bat hil da gaur goizean Bilbon, Basurtu-Kaxtresana inguruan. Ezbeharra 10:10ean jazo da. Osalanek eta Ertzaintzak azaldu dutenez, dorre batera ez igotzeko materiala jartzen ari zen langile talde bat. Argitu ez dituzten arrazoiak direla eta, langileetako bat dorrearen ...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192153/gizonezko-bat-atxilotu-dute-zarautzen-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, bikotekideari eraso egitea egotzita
Emakumezkok adierazi du urteak zeramatzala tratu txarrak jasaten
Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, bikotekideari eraso egitea egotzita. Emakumezkok adierazi du urteak zeramatzala tratu txarrak jasaten
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, herenegun, Zarautzen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren oharraren arabera, biktimak adierazi du urteak zeramatzala tratu txarrak jasaten. Drogarekin trafikatzea ere leporatzen diote atxilotuari, 410 gramo haxix eta...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192154/eajk-xabier-barandiaran-jarri-du-azterketa-eta-berrikuntza-arduradun.htm
Politika
EAJk Xabier Barandiaran jarri du Azterketa eta Berrikuntza arduradun
Euzkadi Buru Batzarreko karguen ardura banaketak jakinarazi ditu EAJk.
EAJk Xabier Barandiaran jarri du Azterketa eta Berrikuntza arduradun. Euzkadi Buru Batzarreko karguen ardura banaketak jakinarazi ditu EAJk.
EAJko Euzkadi Buru Batzarra atzo elkartu zen Sabin Etxean, eta hantxe erabaki zuen nola banatuko dituen ardurak aukeratu berri duen zuzendaritzako kideen artean. Aldaketetako bat da Xabier Barandiaran Azterlan, Azterketa eta Prospekzio Sozial, Berrikuntza Politiko eta 2030 Agendarako arduraduna izango dela. EBBko kide ...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192155/zubietako-erraustegiaren-jardueraren-inguruko-galderak-erregistratuko-ditu-eh-bilduk.htm
Gizartea
Zubietako erraustegiaren jardueraren inguruko galderak erregistratuko ditu EH Bilduk
Erraustegiaren jardunaz dagoen «gardentasun faltak kezkatuta», ordezkaritza duen erakunde denetan erregistratuko ditu galderak: Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean, eta Espainiako Kongresuan. GHKn ekinbide administratibo bat ere abaituko dute.
Zubietako erraustegiaren jardueraren inguruko galderak erregistratuko ditu EH Bilduk. Erraustegiaren jardunaz dagoen «gardentasun faltak kezkatuta», ordezkaritza duen erakunde denetan erregistratuko ditu galderak: Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean, eta Espainiako Kongresuan. GHKn ekinbide administrati...
Zubietako erraustegiaren jardunaren «gardentasun falta» dela-eta kezkatuta dago EH Bildu. Abenduaren 11n instalazioa martxan jartzeko akta sinatu zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK). Baina informazio hori zalantzan jarri duten albisteak argitaratu dira hilabete horretan. Koalizioak zerrenda bat egin du: tran...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192156/kybseko-103-kaleratzeak-laquokudeaketa-txarrariraquo-egotzi-dizkiote-sindikatuek.htm
Ekonomia
Kybseko 103 kaleratzeak «kudeaketa txarrari» egotzi dizkiote sindikatuek
Zuzendaritzak langileekin adostutakoa urratu duela salatu du CCOOk, eta gogoratu du 2019an 2,6 milioiren irabaziak izan zituela enpresak.
Kybseko 103 kaleratzeak «kudeaketa txarrari» egotzi dizkiote sindikatuek. Zuzendaritzak langileekin adostutakoa urratu duela salatu du CCOOk, eta gogoratu du 2019an 2,6 milioiren irabaziak izan zituela enpresak.
CCOO sindikatuak errefusatu egin du Ororbiako (Nafarroa) Kybse enpresan 103 langile kaleratzeko aurkeztutako lan-erregulazio txostena, eta salatu du zuzendaritzak «urratu» egin duela langileei emandako hitza. Japoniako enpresak autoentzako motelgailuak ekoizten ditu Nafarroako lantegian, eta 900 behargin inguru ditu ha...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192157/itsaso-guenes-tentsio-handiko-linea-berriaren-dorreak-eraiki-dituzte.htm
Gizartea
Itsaso-Gueñes tentsio handiko linea berriaren dorreak eraiki dituzte
Itsasoko estazio elektrikotik abiatuta, 3,5 kilometroko linea berriak 132 dorre garai izango ditu Gueñeseraino.
Itsaso-Gueñes tentsio handiko linea berriaren dorreak eraiki dituzte. Itsasoko estazio elektrikotik abiatuta, 3,5 kilometroko linea berriak 132 dorre garai izango ditu Gueñeseraino.
Goi tentsioko 400 kilovolteko indarra bi noranzkotan garraiatuko du Itsaso-Gueñes linea bikoitzak, eta horixe ari da eraikitzen REE Red Electrica de España enpresa. Dagoeneko begi bistakoa da 11 urte eta hamaika gorabehera izan dituen proiektuaren neurria eta eragina, altxatu baitituzte altzairuzko dorre handiak. Orain...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192158/artisten-estatutua-diseinatzeko-lantaldea-eratzea-proposatu-eh-bilduk.htm
Kultura
Artisten Estatutua diseinatzeko lantaldea eratzea proposatu EH Bilduk
Uste du premiazkoa dela arau propio bat izatea, gutxieneko lan baldintzak bermatu eta sormena erraztu ahal izateko.
Artisten Estatutua diseinatzeko lantaldea eratzea proposatu EH Bilduk. Uste du premiazkoa dela arau propio bat izatea, gutxieneko lan baldintzak bermatu eta sormena erraztu ahal izateko.
EH Bilduren iritziz, premiazkoa da Artistaren, Sortzailearen eta Kultur Langilearen Euskal Estatutua sortzea, eta Eusko Legebiltzarrean hori diseinatu edo onartuko lukeen lantaldea eratzea proposatu du. Goizean erregistratu du legez besteko proposamena. EH Bilduren ustez, arauak «pluraltasunean, adostasunaren eta parte...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192159/flores-hil-duen-polizia-atxiloalditik-atera-da-kargurik-gabe.htm
Gizartea
Flores hil duen polizia atxiloalditik atera da, kargurik gabe
Haren kontrako ikerketa amaitutzat jo dute, «oraingoz».
Flores hil duen polizia atxiloalditik atera da, kargurik gabe. Haren kontrako ikerketa amaitutzat jo dute, «oraingoz».
Frantziako Polizia batek Nathalie Flores hil zuen, tiroz, atzo goizaldean. Baionako Marechal Soult etorbidean gertatu zen tiroketa, 01:10ean. Jerome Bourrier prokuradoreak azaldu duenez, Frantziako Poliziaren kontrol batetik ihes egiten saiatu zen emakumea, autoz, eta funtzionarioen ibilgailua jo zuen. Polizietako bat ...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192160/virunga-parke-nazionaleko-sei-basozain-hil-dituzte.htm
Mundua
Virunga parke nazionaleko sei basozain hil dituzte
Azken hamarkadan, gutxienez 200 basozain hil dituzte miliziek. Munduan bionaztasunik handiena duten eremuetako bat da.
Virunga parke nazionaleko sei basozain hil dituzte. Azken hamarkadan, gutxienez 200 basozain hil dituzte miliziek. Munduan bionaztasunik handiena duten eremuetako bat da.
Kongoko Errepublika Demokratikoko Virunga parke nazionaleko basozain izatea arriskutsu bihurtu da mendea hasi zenetik. Azken hamar urteetan gutxienez 200 langile hil dituzte Mai-Mai miliziek, «parkea defendatzen» ari zirela, hango arduradunen arabera. Azken erasoa igandean gertatu zen. Miliziano talde batek sei basozai...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192161/akordiorako-ateak-itxita-amaitu-dute-bilera-jaurlaritzak-eta-ppcs-ek.htm
Politika
Akordiorako ateak itxita amaitu dute bilera Jaurlaritzak eta PP+C's-ek
Azpiazuk esan du koalizioaren «itxikeriak» ezinezko egiten duela negoziatzen jarraitzea.
Akordiorako ateak itxita amaitu dute bilera Jaurlaritzak eta PP+C's-ek. Azpiazuk esan du koalizioaren «itxikeriak» ezinezko egiten duela negoziatzen jarraitzea.
Euskal Autonomia Erkidegorako 2021eko aurrekontuen negoziazioaren testuinguruan egiten ari diren bileretan, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua Carlos Iturgaiz eta Luis Gordillo PP+C's koalizioko legebiltzarkideekin batzartu da gaur. Bileran hitz egindakoaren diagnostiko argia egin du Azpiaz...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192162/bi-pertsona-atxilotu-dituzte-aizarnazabalen-agertu-zen-gorpuarekin-lotuta.htm
Gizartea
Bi pertsona atxilotu dituzte Aizarnazabalen agertu zen gorpuarekin lotuta
Urtarrilaren 4an Urola ibaian agertu zen emakumearen ezagunak dira biak. Segurtasun Sailak ez du informazio gehiago eman, epaileak ikerketa sekretupean jarri baitu.
Bi pertsona atxilotu dituzte Aizarnazabalen agertu zen gorpuarekin lotuta. Urtarrilaren 4an Urola ibaian agertu zen emakumearen ezagunak dira biak. Segurtasun Sailak ez du informazio gehiago eman, epaileak ikerketa sekretupean jarri baitu.
Gizonezko bat eta emakumezko bat atxilotu ditu gaur Ertzaintzak, Aizarnazabalen agertu zen gorpuarekin zerikusia dutelakoan. Segurtasun Sailak ez du informazio gehiagorik eman, epaileak aginduta ikerketa sekretupean baitago. Urola ibaiaren ertzean garbiketa lanak egiten ari ziren langileek topatu zuten Aintzane Pujana...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192163/aernnovako-langileek-itxialdia-hasi-dute-gasteizko-eliza-batean.htm
Ekonomia
Aernnovako langileek itxialdia hasi dute Gasteizko eliza batean
Enpresak otsailaren 1ean gauzatuko ditu kaleratzeak. Horien aurkako grebari eta beste protestei eutsiko diete langileek.
Aernnovako langileek itxialdia hasi dute Gasteizko eliza batean. Enpresak otsailaren 1ean gauzatuko ditu kaleratzeak. Horien aurkako grebari eta beste protestei eutsiko diete langileek.
Aernnovako langileek manifestazioa egin dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatuta, Gasteizen. Hiriguneko Los Angeles elizara heldu direnean iragarri dute tenplu horretan itxialdi bat hasiko dutela, gutxienez datorren astelehenera arte. Ez dute, ordea, elizan lo egingo. Goizean kaleratzeen aurkako prot...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192164/zubietako-erraustegian-piztutako-sutea-laquokontrolaturaquo-dute.htm
Gizartea
Zubietako erraustegian piztutako sutea «kontrolatu» dute
GHKren arabera, instalazioko langileen eta suhiltzaileen «gainbegiradapean» dago sutea. GuraSOSek jakinarazi duenez, Gipuzkoako Fiskaltzak ikertu egingo du erraustegiaren funtzionamendua, legez kanpokoa ote den deliberatzeko.
Zubietako erraustegian piztutako sutea «kontrolatu» dute. GHKren arabera, instalazioko langileen eta suhiltzaileen «gainbegiradapean» dago sutea. GuraSOSek jakinarazi duenez, Gipuzkoako Fiskaltzak ikertu egingo du erraustegiaren funtzionamendua, legez kanpokoa ote den deliberatzeko.
SOS Deiek adierazi dutenez, sute bat piztu da Zubietako erraustegian. Azaldu duenez, larrialdi zerbitzuak joan dira erraustegira, eta enpresako langileekin batera lortu dute kontrolpean hartzea. SOS Deiek abisua eman eta bizpahiru ordura, ohar bat kaleratu du GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, eta nabarmendu «enp...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192165/zumarragako-ospitalean-bi-agerraldi-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Zumarragako ospitalean bi agerraldi atzeman dituzte
Osakidetzak ez du jakinarazi zenbat lagun kutsatu diren, baina adierazi du agerraldiak «kontrolpean» daudela jadanik.
Zumarragako ospitalean bi agerraldi atzeman dituzte. Osakidetzak ez du jakinarazi zenbat lagun kutsatu diren, baina adierazi du agerraldiak «kontrolpean» daudela jadanik.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Zumarragako (Gipuzkoa) ospitaleko ama-haurrentzako eremuan eta barne medikuntzakoan atzeman dituzte COVID-19aren agerraldiak. Osakidetzak ez du zehaztu zenbat pertsona kutsatu diren, baina argitu du ezen, kutsatzea osasun zentro batean gertatu denez gero, kasu bat as...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192166/muskizko-zahar-etxeko-93-erabiltzailek-dute-birusa.htm
Gizartea
Muskizko zahar etxeko 93 erabiltzailek dute birusa
Bizkaiko Aldundiak Muskizko zahar etxeko erabiltzaile eta langile guztiei egin die birusa atzemateko proba, eta 90 egoiliarrek eta 20 langilek eman dute positibo horietan. 103 erabiltzaileetatik 93 kutsatuta daude.
Muskizko zahar etxeko 93 erabiltzailek dute birusa. Bizkaiko Aldundiak Muskizko zahar etxeko erabiltzaile eta langile guztiei egin die birusa atzemateko proba, eta 90 egoiliarrek eta 20 langilek eman dute positibo horietan. 103 erabiltzaileetatik 93 kutsatuta daude.
Guztira 103 erabiltzaile ditu Muskizko (Bizkaia) Marcelo Gangoiti zahar etxeak, eta haietatik 93 daude kutsaturik, Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez. Gainera, 93 langileetatik 20k positibo eman dute birusa atzemateko egindako probetan. Kutsaturik dauden egoiliarretako 7 COVID-19an espezializatutako arreta unitateet...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192167/agurainen-asparrenean-eta-donemiliagan-pcr-probak-egitera-deitu-dute.htm
Gizartea
Agurainen, Asparrenean eta Donemiliagan PCR probak egitera deitu dute
Bihartik larunbata bitartean, biak barne, baheketa masiboa egingo dute 16 urtetik gorako herritar guztien artean. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik ordua eskatzea.
Agurainen, Asparrenean eta Donemiliagan PCR probak egitera deitu dute. Bihartik larunbata bitartean, biak barne, baheketa masiboa egingo dute 16 urtetik gorako herritar guztien artean. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik ordua eskatzea.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du bihar hasi eta larunbata bitartean, biak barne, baheketa masiboa egingo duela Agurainen, Asparrenean eta Donemiliagan (Araba), 16 urtetik gorako herritarren artean. Ez da ordurik eskatu behar aldez aurretik , eta Osasun Sailak herritar guztiak animatu ditu probak egitera....
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192168/urkok-ezezagunak-ezagutaraziko-ditu-igande-honetan-viktoria-eugenian.htm
Kultura
Urkok ‘Ezezagunak’ ezagutaraziko ditu igande honetan, Viktoria Eugenian
Mende erdiko ibilbideari errepasoa egingo dio kantariak, musikari talde zabal batekin, kantu ezezagunak eta arrakastatsuak tartekatuz.
Urkok ‘Ezezagunak’ ezagutaraziko ditu igande honetan, Viktoria Eugenian. Mende erdiko ibilbideari errepasoa egingo dio kantariak, musikari talde zabal batekin, kantu ezezagunak eta arrakastatsuak tartekatuz.
Josean Larrañaga Urko-k ia mende erdia darama oholtza gainean kantari, baina oraindik ez du aukerarik izan bere sorlekuko areto handietako batean, Donostiako Viktoria Eugenian, bakarka aritzeko. Igandean aterako du arantza hori: kontzertu «bakarra eta errepikaezina» emango du, gertuko musikari «handiez» lagunduta. Jav...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192169/jarduera-handitu-duten-enpresak-ikertuko-ditu-bizkaiko-ogasunak.htm
Ekonomia
Jarduera handitu duten enpresak ikertuko ditu Bizkaiko Ogasunak
Ogasunak bidea zabaldu du etxe turistikoen bitartekarien eta moneta birtualen jabeen aitorpenak errazteko eta kontrolak indartzeko
Jarduera handitu duten enpresak ikertuko ditu Bizkaiko Ogasunak. Ogasunak bidea zabaldu du etxe turistikoen bitartekarien eta moneta birtualen jabeen aitorpenak errazteko eta kontrolak indartzeko
Zerga iruzurraren aurkako borrokan beste urrats bat egingo du Bizkaiko Ogasunak: etxe turistikoen alokairuei buruzko, moneta birtualen jabeen inguruko, eta nazioartean eta paradisu fiskaletan lan egiten duten enpresa eta zergadunei buruzko informazio zehatzagoa biltzen hasiko da. Horrekin batera, aurten arreta berezia ...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192170/hego-eta-ipar-euskal-herriaren-arteko-muga-itxiko-dute-zortzi-lekutan.htm
Gizartea
Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxiko dute zortzi lekutan
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak muga zeharkatzeko zortzi pasabide ixtea ebatzi du, «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko». Bihar ezarriko dute neurria, eta ez dute zehaztu noiz arte iraunen duen.
Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxiko dute zortzi lekutan. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak muga zeharkatzeko zortzi pasabide ixtea ebatzi du, «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko». Bihar ezarriko dute neurria, eta ez dute zehaztu noiz arte iraunen duen.
Ostegunetik aitzina Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide ixtea erabaki du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, agiri batean jakinarazi duenez. «Terrorismoaren aurkako borroka indartzeko, Schengen espazioaren barneko mugaz gaindiko zirkulazioaren kontrola beharrezkoa» dela adierazi du prefeturak, eta azal...
2021-1-12
https://www.berria.eus/albisteak/192171/gorritxoek-atzerapausoa-eman-dute-granadan.htm
Kirola
Gorritxoek atzerapausoa eman dute Granadan
Osasunak ez du azken lehietako talde sendoaren antzik izan, eta esku hutsik gelditu da. Korner bidez jaso ditu golak, lehen zatian. Oldartu da gerora, baina ideia handiegirik gabe
Gorritxoek atzerapausoa eman dute Granadan. Osasunak ez du azken lehietako talde sendoaren antzik izan, eta esku hutsik gelditu da. Korner bidez jaso ditu golak, lehen zatian. Oldartu da gerora, baina ideia handiegirik gabe
Osasunari brastakoan eten zaio gaur azkenaldiko garapena, Granadaren zelaian galduta. Puntuak aleka bildu zituen azken lau jardunaldietan; gaur, aldiz, esku hutsik gelditu da. Laugarren jardunaldiko atzeratutako partida zen, mahukan gordetako karta baten antzekoa, alegia, eta gorritxoek alferrik galdu dute. Hori horrel...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192197/kongresuak-hala-eskatu-arren-pencek-ez-du-trump-kargugabetuko.htm
Mundua
Kongresuak hala eskatu arren, Pencek ez du Trump kargugabetuko
Aldeko 223 botorekin onartu du AEBetako Ordezkarien Ganberak Penceri eskaera egitea. Presidenteordeak uko egin dio Trump kargugabetzeari, egoera «are gehiago sutuko» lukeela argudiatuta.
Kongresuak hala eskatu arren, Pencek ez du Trump kargugabetuko. Aldeko 223 botorekin onartu du AEBetako Ordezkarien Ganberak Penceri eskaera egitea. Presidenteordeak uko egin dio Trump kargugabetzeari, egoera «are gehiago sutuko» lukeela argudiatuta.
AEBetako Kongresuak Donald Trump presidente kargutik kentzeko prozesua hasteko eskatu dio, formalki, Mike Pence presidenteordeari, gehiengo demokratak onartutako ebazpen baten bidez. Bozketaren aurretik, ordea, Pencek adierazi du ez duela halakorik egingo: «Ez dut uste ekinbide hori onena denik gure nazioarentzat, ez e...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192198/liberoamerikak-deialdi-bat-egin-du-idazle-gazteen-literatur-lanak-jasotzeko.htm
Kultura
Liberoamerikak deialdi bat egin du idazle gazteen literatur lanak jasotzeko
Oraingoan, Izotzetan islatuak estreinako liburukoak baino testu luzeagoak eskatu dituzte. Hala ere, funtsean, xede bera dute: gazteek idatzitako literatura argitaratzea; eta «berritzailea» bada, hobe.
Liberoamerikak deialdi bat egin du idazle gazteen literatur lanak jasotzeko. Oraingoan, Izotzetan islatuak estreinako liburukoak baino testu luzeagoak eskatu dituzte. Hala ere, funtsean, xede bera dute: gazteek idatzitako literatura argitaratzea; eta «berritzailea» bada, hobe.
Gazteen literatur lanak plazara ateratzeko bide bat zabaldu du Liberoamerica literatur plataformak, eta helburu horrekin berarekin aritzen da lanean Liberoamerika, plataforma horren euskarazko adarra. Iaz, Euskal Herriko 24 idazle gazteren askotariko testu laburrak jaso zituzten Izotzetan islatuak. Euskal idazle gaztee...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192199/amiantoa-arnasteagatik-gaixotutako-langile-bat-hil-da.htm
Ekonomia
Amiantoa arnasteagatik gaixotutako langile bat hil da
Mungiako Brunnschweiler enpresan egin zuen lan.
Amiantoa arnasteagatik gaixotutako langile bat hil da. Mungiako Brunnschweiler enpresan egin zuen lan.
Aurtengo lehen lan istripu hilgarriaren biharamunean zabaldu da amiantoak urteko lehen biktima eragin duela. ELAk eman du horren berri, baina ez du hildakoaren izena jakinarazi. Soilik hamazazpi urtez egin zuela lan Brunnschweiler enpresan, Mungian (Bizkaia). Hain zuzen ere, lurrun instalazioak mantentzeaz eta muntatze...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192200/garamendik-dio-espetxeen-eskumena-eskualdatzeak-ez-duela-presoen-irteera-azkartuko.htm
Politika
Garamendik dio espetxeen eskumena eskualdatzeak ez duela presoen irteera azkartuko
Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak dio presoen irteerak «espetxe araudiaren eta egungo legeriaren arabera» gauzatuko direla.
Garamendik dio espetxeen eskumena eskualdatzeak ez duela presoen irteera azkartuko. Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak dio presoen irteerak «espetxe araudiaren eta egungo legeriaren arabera» gauzatuko direla.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak gertu dute espetxeetako eskumenaren transferentzia. Abenduaren 30ean, Jaurlaritzak jakinarazi zuen bi gobernuek aurrerapausoak egin zituztela eskumen hori eskualdatzeko, eta zirriborro bat adostua zutela. 1979ko estatutuan jasota baina oraindik eskualdatu gabe dauden eskumena...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192201/ireki-dute-lilatoian-izena-emateko-epea.htm
Kirola
Ireki dute Lilatoian izena emateko epea
Martxoaren 5etik 8ra egingo da, eta korrikalariek norberak nahi duen lekuan egin beharko dituzte bost kilometro, eremu ireki eta lau batean. Antolatzaileek sakelako telefonoko aplikazio batekin jasoko dituzte denborak. Oinez edo ibilketa nordikoan arituz ere parte hartu ahal izango da.
Ireki dute Lilatoian izena emateko epea. Martxoaren 5etik 8ra egingo da, eta korrikalariek norberak nahi duen lekuan egin beharko dituzte bost kilometro, eremu ireki eta lau batean. Antolatzaileek sakelako telefonoko aplikazio batekin jasoko dituzte denborak. Oinez edo ibilketa nordikoan arituz ere parte hartu ahal iza...
Lilatoiak ireki du aurtengo lasterketan izena emateko epea. Ezohikoa lasterketa izango da aurtengoa, COVID-19ak baldintzatua. Urtez urte handituz joan da korrikalari kopurua, eta, iaz, 6.545 korrikalarik eman zuten izena. Kopuru horretara iritsita, ezinezkoa da aurten Lilatoia orain arte egin den moduan egitea, baina A...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192202/altsasuko-gazteen-defentsak-estrasburgora-jo-du.htm
Politika
Altsasuko gazteen defentsak Estrasburgora jo du
Epaile inpartzial bat izateko eskubidea urratu zaiela salatu dute, eta aurkeztutako frogak ez zaizkiela onartu.
Altsasuko gazteen defentsak Estrasburgora jo du. Epaile inpartzial bat izateko eskubidea urratu zaiela salatu dute, eta aurkeztutako frogak ez zaizkiela onartu.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kasuak izan ditzakeen eskubide urraketak ikertzeari uko egin ostean, Altsasuko auziagatik zigortutako gazteen defentsak azaroan adierazi zuen Estrasburgora jotzeko erabakia hartu zuela. Hala, gaur Naiz.eus-ek jakinarazi du hainbat helegite jarri dituztela Giza Eskubideen Europako Au...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192203/lisa-montgomery-aebek-67-urtean-exekutatu-duten-lehen-emakumea.htm
Mundua
Lisa Montgomery, AEBek 67 urtean exekutatu duten lehen emakumea
Heriotza zigorra ezarri zioten 2004an, haurdun zegoen emakume bat hil eta haren fetua hartzea leporatuta. Abokatuak horren kontra agertu izan dira, argudiatuz abusuak jasan zituela umetatik eta arazo psikologikoak zituela.
Lisa Montgomery, AEBek 67 urtean exekutatu duten lehen emakumea. Heriotza zigorra ezarri zioten 2004an, haurdun zegoen emakume bat hil eta haren fetua hartzea leporatuta. Abokatuak horren kontra agertu izan dira, argudiatuz abusuak jasan zituela umetatik eta arazo psikologikoak zituela.
Lisa Montgomery presoa exekutatu dute AEB Ameriketako Estatu Batuetan. Heriotzaren korridorean zegoen emakume bakarra zen, eta injekzio hilgarri bat jarri diote gaur, Indianako espetxe batean. Epaile batek bertan behera utzi zuen exekuzioa atzo, Montgomeryk buruko arazoak zituela argudiatuz, eta haren egoera aztertzeko...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192204/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-eskoletan-2000-haur-gutxiago-matrikulatu-dira-2018tik.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan 2.000 haur gutxiago matrikulatu dira 2018tik
Jaurlaritzak iragarri du aurrematrikulazio kanpaina datorren astelehenean hasiko dela. Prozesu osoa Internetez egiteko aukera izango dute familiek, eta dokumentuak ikastetxera eraman nahi dituztenek aurrez txanda eskatu beharko dute.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan 2.000 haur gutxiago matrikulatu dira 2018tik. Jaurlaritzak iragarri du aurrematrikulazio kanpaina datorren astelehenean hasiko dela. Prozesu osoa Internetez egiteko aukera izango dute familiek, eta dokumentuak ikastetxera eraman nahi dituztenek aurrez txanda eskatu beharko dut...
Datorren astelehenean, hilaren 18an, hasiko da Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako aurrematrikulazioa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Horren berri emateko, agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, sailburuorde B...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192205/eke-elkar-literatura-bekak-ordezkatuko-du-gazteluma-sariketa.htm
Kultura
EKE-Elkar literatura bekak ordezkatuko du Gazteluma sariketa
Iparraldeko idazleentzat izango da lehiaketa berria ere, baina Hegoaldekoek ere parte har dezakete. Bi urtetik behin antolatuko da, eta zabalik da aurtengo deialdia dagoeneko.
EKE-Elkar literatura bekak ordezkatuko du Gazteluma sariketa. Iparraldeko idazleentzat izango da lehiaketa berria ere, baina Hegoaldekoek ere parte har dezakete. Bi urtetik behin antolatuko da, eta zabalik da aurtengo deialdia dagoeneko.
Elkar Argitaletxeak eta EKE Euskal Kultur Erakundeak 2000. urtean sortu zuten Gazteluma beka. Bi urtetik behin antolatu da lehiaketa ordutik, eta Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzea izan du helburu. Antolatzaileek, baina, «beste bultzada bat» eman nahi izan diote orain, eta EKE-Elkar literatura beka...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192206/abenduaren-26tik-40-handitu-da-intzidentzia-tasa-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Abenduaren 26tik %40 handitu da intzidentzia tasa Hego Euskal Herrian
Atzo 930 positibo atzeman ziren: Araban 114, Bizkaian 370, Gipuzkoan 237 eta Nafarroan 195. Urtarrilaren 4tik 10era bitartean 42 herritar zendu dira.
Abenduaren 26tik %40 handitu da intzidentzia tasa Hego Euskal Herrian. Atzo 930 positibo atzeman ziren: Araban 114, Bizkaian 370, Gipuzkoan 237 eta Nafarroan 195. Urtarrilaren 4tik 10era bitartean 42 herritar zendu dira.
Eguberrien eragina jada hasi da antzematen intzidentzia tasan. Hego Euskal Herrian abenduaren 26tik atzo arte %40 handitu zen. Oraintxe, lau lurraldeak 100.000 biztanleko 250eko langatik gora daude. Zehazki, aurreko hamalau egunetan batez beste 333 kasu daude Hegoaldean. Nafarroak du intzidentziarik apalena, baina foru...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192207/tabernak-ixteko-ordua-2100etara-aurreratuko-du-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Tabernak ixteko ordua 21:00etara aurreratuko du Nafarroako Gobernuak
Zenbait arau berri iragarri ditu Nafarroako Gobernuak: terrazetan erretzea debekatuko dute, eta %30era mugatuko dute merkatalgune ertain eta handien edukiera.
Tabernak ixteko ordua 21:00etara aurreratuko du Nafarroako Gobernuak. Zenbait arau berri iragarri ditu Nafarroako Gobernuak: terrazetan erretzea debekatuko dute, eta %30era mugatuko dute merkatalgune ertain eta handien edukiera.
COVID-19ari aurre egiteko orain arte ezarritako neurri murriztaileei eutsi, eta zenbait arau berri iragarri ditu Nafarroako Gobernuak. Ostalaritzari eta merkataritzari eragiten diete neurri berriek, batez ere. Alde batetik, tabernak eta jatetxeak ixteko ordua 21:00etara aurreratuko du gobernuak (orain arte baino ordub...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192208/israelek-57-lagun-hil-ditu-sirian-azken-urteetako-erasorik-gogorrenean.htm
Mundua
Israelek 57 lagun hil ditu Sirian, azken urteetako erasorik gogorrenean
Siriako armadaren hemezortzi posturi eraso die Israelek, Deir ez-Zor probintzian. AEBen laguntza izan duela esan du ezkutuko iturri batek.
Israelek 57 lagun hil ditu Sirian, azken urteetako erasorik gogorrenean. Siriako armadaren hemezortzi posturi eraso die Israelek, Deir ez-Zor probintzian. AEBen laguntza izan duela esan du ezkutuko iturri batek.
Azken asteetan Israelek Sirian egin dituen erasoek jarraipena izan dute, baina gaurkoa ez da aurrekoen segida hutsa izan. Aitzitik, Siriako lurretan azken urteetan egindako eraso gogorrena eta hilgarriena izan da Israelgo armadak gauzatutakoa. Baxar al-Assaden armadaren eta haren aliatuen aurkako erasoa izan da, eta, ...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192209/elkarrekin-podemos-iuk-gastu-publikoa-handitzeko-eskatu-dio-jaurlaritzari.htm
Politika
Elkarrekin Podemos-IUk gastu publikoa handitzeko eskatu dio Jaurlaritzari
Miren Gorrotxategik azaldu du dokumentu batean zenbait proposamen egin dizkiotela Jaurlaritzari, eta Azpiazuk horiek aztertzeko konpromisoa azaldu duela. EH Bilduk, berriz, 429 milioi euroko balioa duten neurriak proposatu ditu.
Elkarrekin Podemos-IUk gastu publikoa handitzeko eskatu dio Jaurlaritzari. Miren Gorrotxategik azaldu du dokumentu batean zenbait proposamen egin dizkiotela Jaurlaritzari, eta Azpiazuk horiek aztertzeko konpromisoa azaldu duela. EH Bilduk, berriz, 429 milioi euroko balioa duten neurriak proposatu ditu.
Eusko Jaurlaritzak gaur amaitu du Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin 2021erako aurrekontuak negoziatzeko egin duen bilera sorta. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariekin batzartu da, modu telematikoan; izan ere, berrogeialdian dago koalizioko talde parlamentario osoa, eure...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192210/ia-ehun-pertsona-kutsatu-dira-zamudioko-zahar-etxean.htm
Gizartea
Ia ehun pertsona kutsatu dira Zamudioko zahar etxean
Muskizko (Bizkaia) eta Erroko (Nafarroa) zahar etxeetan ere agerraldiak atzeman dituzte.
Ia ehun pertsona kutsatu dira Zamudioko zahar etxean. Muskizko (Bizkaia) eta Erroko (Nafarroa) zahar etxeetan ere agerraldiak atzeman dituzte.
Zamudioko Truiondo zahar etxean COVID-19aren agerraldi bat izan da, eta ia ehun pertsona kutsatu dira. 67 egoiliarrek eta 31 langilek eman dute positibo. Lehen positiboak urtarrilaren 2an atzeman zituzten, baina, egunek aurrera egin ahala, agerraldia handituz joan da. Atzo baheketa bat egin zuten, eta positibo gehiago ...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192211/quebeceko-couche-tard-taldea-carrefour-erosi-nahian-dabil.htm
Ekonomia
Quebeceko Couche-Tard taldea Carrefour erosi nahian dabil
Elkarrizketak hasi dituztela baieztatu dute bi konpainiek, baina ez da ziurra fruitua ematea.
Quebeceko Couche-Tard taldea Carrefour erosi nahian dabil. Elkarrizketak hasi dituztela baieztatu dute bi konpainiek, baina ez da ziurra fruitua ematea.
Europan duen negozioa biderkatzeko operazioa abian jarri du Couche-Tardek. 2.700 saltokitik gora ditu kontinentean, gasolindegiak eta haien ondoko dendak batik bat, duela urte batzuk Statoil Norvegiako petrolio konpainia publikoari erositakoak. Cercle K marka erabiltzen du horietan Couche-Tardek, AEBetan ere baliatzen ...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192212/txertaketa-apurka-handituz-joango-dela-azaldu-du-indurainek.htm
Gizartea
Txertaketa «apurka handituz» joango dela azaldu du Indurainek
Urtarrilaren 21erako Nafarroako zahar etxeetako 13.000 egoiliar eta langileei lehen dosia jarriko zaie eta bigarren dosia otsailaren 12rako. Ondoren, osasun etxeetako 18.000 profesionalei, etxeetan bizi diren menpekotasun handiko 7.000 pertsonei eta haien bizikideei jarriko diete.
Txertaketa «apurka handituz» joango dela azaldu du Indurainek. Urtarrilaren 21erako Nafarroako zahar etxeetako 13.000 egoiliar eta langileei lehen dosia jarriko zaie eta bigarren dosia otsailaren 12rako. Ondoren, osasun etxeetako 18.000 profesionalei, etxeetan bizi diren menpekotasun handiko 7.000 pertsonei eta haien b...
Astero Nafarroak Pfizerren 6.000 txerto jasotzen ditu; zehazki, 5.850. Txertatze kanpaina motel doala leporatu diote gobernuari, eta Santos Indurain Osasun kontseilariak azaldu du esperotako erritmoan doala, «apurka handituz». Indurainek zehaztu du hasiera «konplexua» izan dela, eta iritsi ahala jartzeko asmoa dutela. ...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192213/ndrangheta-italiako-mafia-nagusiaren-aurkako-makroepaiketa-hasi-dute.htm
Mundua
Ndrangheta Italiako mafia nagusiaren aurkako makroepaiketa hasi dute
355 lagun daude auzipetuta, kide edo kolaboratzaile izatea egotzita. 1986an Cosa Nostra epaitu zutenetik ez da mafiaren aurkako antzeko epaiketarik izan.
Ndrangheta Italiako mafia nagusiaren aurkako makroepaiketa hasi dute. 355 lagun daude auzipetuta, kide edo kolaboratzaile izatea egotzita. 1986an Cosa Nostra epaitu zutenetik ez da mafiaren aurkako antzeko epaiketarik izan.
Italiako mafia boteretsuentzat jotzen den Ndrangheta sarearen aurkako epaiketa hasi dute gaur goizean, Italia hegoaldeko Lamezia Terme herrian. Industrialde batean kokatutako eraikin blindatu batean egiten ari dira epaiketa; segurtasun neurriak betetzeko, batetik, eta auzipetuak ehunka direlako, bestetik. 355 lagun epa...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192214/gurasosentzat-erraustegia-era-arduragabean-ari-dira-kudeatzen.htm
Gizartea
GuraSOSentzat, erraustegia era «arduragabean» ari dira kudeatzen
Plataformaren arabera, Gipuzkoako Fiskaltzak haien eskariz abiatutako ikerketaren helburua da plantaren «ilegaltasun egoera» argitzea. GHK-k jakinarazi du aztertzen ari dela GuraSOS auzitara eramatea.
GuraSOSentzat, erraustegia era «arduragabean» ari dira kudeatzen. Plataformaren arabera, Gipuzkoako Fiskaltzak haien eskariz abiatutako ikerketaren helburua da plantaren «ilegaltasun egoera» argitzea. GHK-k jakinarazi du aztertzen ari dela GuraSOS auzitara eramatea.
GuraSOSen salaketa aintzat hartuta, Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) legeztatze prozesuan izandako ustezko irregulartasunak ikertzen hasi da Gipuzkoako Fiskaltza. Plataformaren arabera, instalazioaren «ilegaltasun egoera» argitzea, salatutako ekintzen «balizko tipikotasuna» zehaztea, eta horiek egin zituzten pertson...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192215/euskal-herriko-aireportuek-lau-bidaiaritik-hiru-galdu-zituzten-iaz.htm
Ekonomia
Euskal Herriko aireportuek lau bidaiaritik hiru galdu zituzten iaz
Aire garraioak zazpi urtez izan duen goranzko joera eten du koronabirusak. Merkantzien garraioak eutsi egin dio Forondan
Euskal Herriko aireportuek lau bidaiaritik hiru galdu zituzten iaz. Aire garraioak zazpi urtez izan duen goranzko joera eten du koronabirusak. Merkantzien garraioak eutsi egin dio Forondan
Euskal Herriko aireportuen goranzko bidea kolpe handi batekin eten da. Kolpe metaforiko batekin, bistan da, aireportuetako pistetan istripu seriorik gabeko urtea izan baita 2020. urtea. Koronabirusaren krisiak eta hari aurre egiteko hartutako neurri gogorrek eten egin dute zazpi urtez handitzen aritu den trafikoa, azke...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192216/gizon-bati-sei-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-zarautzen-adin-txikiko-bat-bortxatzea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bati sei urteko kartzela zigorra ezarri diote Zarautzen adin txikiko bat bortxatzea egotzita
Gizona ezingo da emakumearengana gerturatu zazpi urtean, eta ezingo da harekin komunikatu. Gainera, 100.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari.
Gizon bati sei urteko kartzela zigorra ezarri diote Zarautzen adin txikiko bat bortxatzea egotzita. Gizona ezingo da emakumearengana gerturatu zazpi urtean, eta ezingo da harekin komunikatu. Gainera, 100.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati Zarauzko (Gipuzkoa) 2017ko San Pelaio jaietan adin txikiko bat bortxatzea egotzita, Efe berri agentziak jakinarazi duenez. Eferen arabera, sexu erasoa egitea egotzi diote. Kartzela zigorra ez ezik, beste hainbat zigor ere ezarri dizkio ep...
2021-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/192217/txina-giza-eskubideen-mehatxutzat-jo-du-human-rights-watchek.htm
Mundua
Txina «giza eskubideen mehatxutzat» jo du Human Rights Watchek
Urteko balantzea egin du erakundeak, eta ondorioztatu du XI Jinpingen gobernua azken urteetako «bortitzena eta kontrol gehien duena» dela.
Txina «giza eskubideen mehatxutzat» jo du Human Rights Watchek. Urteko balantzea egin du erakundeak, eta ondorioztatu du XI Jinpingen gobernua azken urteetako «bortitzena eta kontrol gehien duena» dela.
Mundu mailako giza eskubideak babesteko orduan Txinako Gobernua «mehatxua» dela ondorioztatu du HRW Human Rights Watch nazioarteko erakundeak urteko balantzean. Salatu du Pekinek bere sistemarekiko kritikoa den oro isilarazi nahi duela herrialdean, zentsura bidez eta nazioartean etengabe hazten ari den bere botere ekon...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192218/trump-bigarrenez-epaituko-du-aebetako-senatuak.htm
Mundua
Trump bigarrenez epaituko du AEBetako Senatuak
Estatuburuari epaiketa politikoa egitearen alde bozkatu dute 232 ordezkarik, eta aurka 197k. Alde bozkatu dutenen artean daude hamar ordezkari errepublikano. Senatuko buru Mitch McConnell errepublikanoak aitortu du ez duela garbi zer bozkatuko duen auzia goi ganberara heltzen denean.
Trump bigarrenez epaituko du AEBetako Senatuak. Estatuburuari epaiketa politikoa egitearen alde bozkatu dute 232 ordezkarik, eta aurka 197k. Alde bozkatu dutenen artean daude hamar ordezkari errepublikano. Senatuko buru Mitch McConnell errepublikanoak aitortu du ez duela garbi zer bozkatuko duen auzia goi ganberara hel...
AEBetako historian lehen aldiz, presidente batek bi impeachment prozesuri egin beharko die aurre. Donald Trumpek izango du ohore hori, Alderdi Demokrataren ekimenez. Estatuburu errepublikanoari gertatutakoa ordainarazi egin nahi diote demokratek, eta errepublikano batzuek, bere jarraitzaile andana bat Kapitolioaren aur...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192219/zigor-handia-jaso-du-realak.htm
Kirola
Zigor handia jaso du Realak
Txuri-urdinak Espainiako Superkopatik kanpo geratu dira, Bartzelonaren aurka penaltietan galdu ostean. Donostiarrek azkenera arte estutu dituzte kataluniarrak, baina bidean geratu dira.
Zigor handia jaso du Realak. Txuri-urdinak Espainiako Superkopatik kanpo geratu dira, Bartzelonaren aurka penaltietan galdu ostean. Donostiarrek azkenera arte estutu dituzte kataluniarrak, baina bidean geratu dira.
Modu anker batean amaitu da Realak Espainiako Superkopan egin duen ibilbide labur bezain bizia. Txuri-urdinek banako berdinketarekin osatu zuten atzo Bartzelonaren aurkako finalerdiko arauzko denbora, eta, luzapenean golik egon ez zenez, penalti jaurtiketetan erabaki zen zein taldek jokatuko duen igandeko finala: Bartz...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192246/gasteizko-kataluniako-eta-galiziako-lgtbifobiaren-aurkako-behatokiek-espainiako-arartekora-jo-dute.htm
Gizartea
Gasteizko, Kataluniako eta Galiziako LGTBIfobiaren aurkako behatokiek Espainiako arartekora jo dute
Administrazio publikoek behar baino finantzaketa txikiagoa eman dietela salatu dute arartekoari aurkeztutako dokumentu batean. Ikerketa bat egiteko eskatu diote, laguntzak murriztuta biktimentzako arreta zerbitzuak mugatzen direla argudiatuta.
Gasteizko, Kataluniako eta Galiziako LGTBIfobiaren aurkako behatokiek Espainiako arartekora jo dute. Administrazio publikoek behar baino finantzaketa txikiagoa eman dietela salatu dute arartekoari aurkeztutako dokumentu batean. Ikerketa bat egiteko eskatu diote, laguntzak murriztuta biktimentzako arreta zerbitzuak muga...
Baliabie ekonomikoak murriztu dizkietela eta, Gasteizko, Kataluniako eta Galiziako LGTBIfobiaren aurkako behatokiek Espainiako arartekoari eskatu diote ikerketa bat abiarazi dezala. Administrazio publikoek finantzaketaren kantitate bat eteteak LGTBIfobiaren biktimei laguntzeko zerbitzuak eskaintzea eragozten duela oroi...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192247/txeroki-hizkuntza-hitz-egiten-dutenek-txertoa-jasotzeko-lehentasuna-dute.htm
Mundua
Txeroki hizkuntza hitz egiten dutenek txertoa jasotzeko lehentasuna dute
Egun, 2.000 lagun inguruk hitz egiten dute hizkuntza horretan Txeroki Nazioan, eta 30 hiztun hil dira COVID-19aren eraginez. Erabakiarekin, «populaziorik zaurgarriena» eta euren kultura babestu nahi dituzte.
Txeroki hizkuntza hitz egiten dutenek txertoa jasotzeko lehentasuna dute. Egun, 2.000 lagun inguruk hitz egiten dute hizkuntza horretan Txeroki Nazioan, eta 30 hiztun hil dira COVID-19aren eraginez. Erabakiarekin, «populaziorik zaurgarriena» eta euren kultura babestu nahi dituzte.
Txeroki hizkuntzaren egoera hain da zaila, Oklahomako (AEBak) Txeroki Nazioan 2.000 lagun besterik ez dira hizkuntza solturaz mintzatzeko gai. Hari eusteko ohiko zailtasunei, gainera, beste bat batu zaie azken urtean; koronabirusaren eragina. Txeroki hizkuntza hitz egiten duten 30 lagun inguru hil dira gaitzaren eragin...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192248/italiako-gobernua-kolokan-da-bi-ministrok-dimisioa-eman-ostean.htm
Mundua
Italiako Gobernua kolokan da, bi ministrok dimisioa eman ostean
Renziren alderdikide Teresa Bellanova eta Elena Bonetti dira kargua utzi dutenak. Lehen ministro izandakoa oso kritiko agertu da Giuseppe Conteren gobernuak zer-nola kudeatu duen pandemia.
Italiako Gobernua kolokan da, bi ministrok dimisioa eman ostean. Renziren alderdikide Teresa Bellanova eta Elena Bonetti dira kargua utzi dutenak. Lehen ministro izandakoa oso kritiko agertu da Giuseppe Conteren gobernuak zer-nola kudeatu duen pandemia.
Hautsi egin da Italiako koalizio gobernua. Bart gauean gertatu zen. Lehen ministro izandako Matteo Renziren alderdiko bi ministrok dimisioa eman baitzuten. Italia Viva alderdiko Teresa Bellanova Nekazaritza ministroa eta Elena Bonetti Familia ministroa dira kargua utzi dutenak. Renzi oso kritiko agertu da azken asteeta...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192249/bengoak-hiru-edo-lau-asteko-itxialdia-eskatu-du.htm
Gizartea
Bengoak hiru edo lau asteko itxialdia eskatu du
Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak uste du Erresuma Batuko aldaera «gutxiesten» ari direla, eta txertaketa azkartzeko eskatu du.
Bengoak hiru edo lau asteko itxialdia eskatu du. Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak uste du Erresuma Batuko aldaera «gutxiesten» ari direla, eta txertaketa azkartzeko eskatu du.
«Egoera kontatzen dutena baino dezente larriagoa da». Hori iruditzen zaio Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiari, Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez. Haren irudiko, Erresuma Batuko aldaera «gutxiesten» ari dira, eta konponbide bat proposatu du: hiru edo lau astean etxean ixtek...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192250/patxi-zamorak-oso-garrantzitsutzat-jo-du-bruselak-bere-auzian-jarrera-bat-hartzea.htm
Politika
Patxi Zamorak «oso garrantzitsutzat» jo du Bruselak bere auzian jarrera bat hartzea
Europako Legebiltzarrean EAJko Izaskun Bilbaok egindako galdera bati erantzunez, Didier Reynders Europako Batzordeko Justizia komisarioak zehaztu du poliziek ezin dituztela herritarrei buruz duten informazioa erabili administrazio arloko erabakiak baldintzatzeko.
Patxi Zamorak «oso garrantzitsutzat» jo du Bruselak bere auzian jarrera bat hartzea. Europako Legebiltzarrean EAJko Izaskun Bilbaok egindako galdera bati erantzunez, Didier Reynders Europako Batzordeko Justizia komisarioak zehaztu du poliziek ezin dituztela herritarrei buruz duten informazioa erabili administrazio arlo...
Patxi Zamorarena ez da kasu bakarra. Hiru hamarkadaz, Iberiako hegazkin zerbitzari gisa lan egin izan du Kontuz! herri plataformako eledunak, eta 2018an, erretiroa hartzeko gutxi falta zitzaiola, aireportuetan sartzeko baimen berezia atzera bota zion Guardia Zibilak. Denborarekin jakin dute arbitrariotasun berarekin jo...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192251/cafek-eta-bombardierrek-146-tren-egiteko-kontratua-lortu-dute-parisen.htm
Ekonomia
CAFek eta Bombardierrek 146 tren egiteko kontratua lortu dute Parisen
2.560 milioiko kostua du, eta lanak nola banatuko dituzten zehaztu ez duten arren, azken urteetako eskaera handienetakoa izango litzateke
CAFek eta Bombardierrek 146 tren egiteko kontratua lortu dute Parisen. 2.560 milioiko kostua du, eta lanak nola banatuko dituzten zehaztu ez duten arren, azken urteetako eskaera handienetakoa izango litzateke
CAFentzat Frantziatik datoz berri onak. Beasaingo (Gipuzkoa) tren ekoizlea Kanadako Bombardierrekin batera 2.560 milioiko lan kontratu bat lortu du Parisen, 146 tren egiteko, Frantziako hiriburuko iparraldea eta hegoaldea, eta haren aireportuak lotzen dituen RER B linearentzat. Kontratua oraindik ez dute sinatu, baina...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192252/eguneko-mila-positiboren-langara-hurbiltzen-ari-da-hego-euskal-herria.htm
Gizartea
Eguneko mila positiboren langara hurbiltzen ari da Hego Euskal Herria
984 kasu atzeman dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, atzo 15.712 proba egin eta gero
Eguneko mila positiboren langara hurbiltzen ari da Hego Euskal Herria. 984 kasu atzeman dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, atzo 15.712 proba egin eta gero
Eguberrien eragina nabari da jada COVID-19ak Hego Euskal Herrian duen transmisio mailan. Hazi eta hazi ari da egunero atzemandako positiboen kopurua, eta transmisio kurbaren goranzko joerak ez du etenik. Eguneko 1.000 positiboren langara hurbiltzen ari dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Atzo, esate baterako, ...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192253/inoizko-labar-arte-figuratiborik-zaharrena-aurkitu-dute-indonesian.htm
Kultura
Inoizko labar arte figuratiborik zaharrena aurkitu dute Indonesian
Duela 45.500 urteko sus cebifrons edo urde garatxodun baten marrazkia aurkitu dute Sulawesi uharteko leize-zulo batean.
Inoizko labar arte figuratiborik zaharrena aurkitu dute Indonesian. Duela 45.500 urteko sus cebifrons edo urde garatxodun baten marrazkia aurkitu dute Sulawesi uharteko leize-zulo batean.
Indonesiako eta Australiako arkeologo talde batek duela 45.500 urteko urde baten marrazkia aurkitu du Indonesiako Sulawesi uharteko leize-zulo batean. Science Advances aldizkarian Adam Brumm arkeologoetako batek azaldu duenez, inoizko labar arte figuratiborik zaharrena izan daiteke. Orain arte ezagutzen zen labar arte ...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192254/bihar-hastekoak-dira-osakidetzako-eta-osasunbideko-langileei-txertoa-jartzen.htm
Gizartea
Bihar hastekoak dira Osakidetzako eta Osasunbideko langileei txertoa jartzen
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen irudiko, «propagandistikoa» da Osakidetzako langileak txertatzen hasiko direla iragartzea.
Bihar hastekoak dira Osakidetzako eta Osasunbideko langileei txertoa jartzen. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen irudiko, «propagandistikoa» da Osakidetzako langileak txertatzen hasiko direla iragartzea.
Atzo iritsi ziren Modernaren txertoaren lehen dosiak Hego Euskal Herrira, eta Osakidetzak osasun langileei jarriko die txerto hori, bihar hasita. «Eskuragarri dauden dosiak ahalik eta lasterrena jartzen hasiko dira osasun langileei, salbuespen gisa», jakinarazi dute ohar batean. Bi arrazoi eman dituzte horretarako: mu...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192255/behatokiak-salatu-du-ertzainen-lan-deialdiak-ez-dituela-hizkuntz-eskubideak-bermatzen.htm
Gizartea
Behatokiak salatu du ertzainen lan deialdiak ez dituela hizkuntz eskubideak bermatzen
Legegintzaldi honetan 700 ertzainentzako lanpostuak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horietatik 238k ez dute hizkuntz eskakizunaren derrigortasun datarik, Behatokiak salatu duenez. Gainerako 462 lanpostuetan B2 hizkuntz eskakizuna behar da.
Behatokiak salatu du ertzainen lan deialdiak ez dituela hizkuntz eskubideak bermatzen. Legegintzaldi honetan 700 ertzainentzako lanpostuak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horietatik 238k ez dute hizkuntz eskakizunaren derrigortasun datarik, Behatokiak salatu duenez. Gainerako 462 lanpostuetan B2 hizkuntz eskakiz...
Ertzain eta udaltzain izateko lan deialdi esanguratsua jarri dute abian Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek. Denetara, 751 leku eskainiko dira, horietatik 700 ertzain izateko, eta gainerakoak, hemezortzi herritan udaltzain izateko. Bada, Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, «lan deialdi ...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192256/zamaketariek-akordio-bat-onartu-dute-lan-hitzarmena-negoziatzen-jarraitzeko.htm
Ekonomia
Zamaketariek akordio bat onartu dute lan hitzarmena negoziatzen jarraitzeko
Langile batzordearen gehiengoak sinatu du, baina ELA eta LAB kanpoan gelditu dira. Orain, hamabost egun dituzte negoziazio mahai berria osatzeko.
Zamaketariek akordio bat onartu dute lan hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. Langile batzordearen gehiengoak sinatu du, baina ELA eta LAB kanpoan gelditu dira. Orain, hamabost egun dituzte negoziazio mahai berria osatzeko.
Bilboko portuko lan gatazkaren korapiloa askatzen hasteko akordioa lortu dute zamaketarien sindikatuetako batzuek eta Bilbo Estibak. Espainiako lan ministerioaren zaintzapean egun eta erdiz negoziatu ondoren, Coordinadorak, UGT eta Kaia sindikatuetako ordezkariek akordio bat lortu dute Bilboko portuko zamaketa enpresak...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192257/herbehereetako-gobernuak-dimisioa-eman-dezake.htm
Mundua
Herbehereetako Gobernuak dimisioa eman dezake
Seme-alabengatik laguntzak jaso zituzten familiei dirua itzultzeko eskatu die gobernuak, gurasoen ardura ez ziren «akatsengatik».
Herbehereetako Gobernuak dimisioa eman dezake. Seme-alabengatik laguntzak jaso zituzten familiei dirua itzultzeko eskatu die gobernuak, gurasoen ardura ez ziren «akatsengatik».
Herbehereetako Gobernua krisi politiko betean dago: iazko abenduan kaleratutako txosten batek azaldu zuen administrazioak seme-alabengatik emandako diru laguntzak bueltarazi zizkiola zenbait familiari, legezko babesik gabe. Hauteskundeetarako bi hilabete falta direlarik, gobernuaren dimisioa airean dago. Ezohiko minist...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192258/mugako-pasabideen-itxiera-dela-eta-herritarrentzat-konponbideak-aurkitzeko-eskatu-du-euskal-elkargoak.htm
Politika
Mugako pasabideen itxiera dela eta, herritarrentzat konponbideak aurkitzeko eskatu du Euskal Elkargoak
Frantziako Estatuari elkar aditze bat eskatu dio Joseba Erremundegi Euskal Elkargoko mugaz gaindiko harremanetarako kontseilari delegatuak.
Mugako pasabideen itxiera dela eta, herritarrentzat konponbideak aurkitzeko eskatu du Euskal Elkargoak. Frantziako Estatuari elkar aditze bat eskatu dio Joseba Erremundegi Euskal Elkargoko mugaz gaindiko harremanetarako kontseilari delegatuak.
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugako zortzi pasabide itxi dituzte gaur goizean. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak hartutako neurriak, haserrea eta ezin ulertua eragin ditu hautetsi eta herritar andanarengan. Iritzia galdetuta, prefeturara jotzeko agindu zuen atzo Euskal Hirigune Elkargoko komunikazio zerbitzuak...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192259/abortuaren-despenalizazioari-buruzko-eztabaida-hasi-dute-txileko-kongresuan.htm
Mundua
Abortuaren despenalizazioari buruzko eztabaida hasi dute Txileko Kongresuan
Abortua haurdunaldiaren 14. astera arte despenalizatzeko lege proiektu bat aurkeztu du oposizioak, baina Sebastian Piñeraren gobernua haren aurka dago.
Abortuaren despenalizazioari buruzko eztabaida hasi dute Txileko Kongresuan. Abortua haurdunaldiaren 14. astera arte despenalizatzeko lege proiektu bat aurkeztu du oposizioak, baina Sebastian Piñeraren gobernua haren aurka dago.
Abortuari buruzko eztabaida Argentinatik Txilera igaro da. Txileko Kongresua haurdunaldia lehen hamalau asteetan etetea baimentzen duen lege proiektu bat eztabaidatzen hasi zen atzo. Txileko Alderdi Sozialistako diputatuek 2018an aurkeztu zuten lege proiektua. Oposizioak azkartu egin du hari buruzko eztabaida orain, or...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192260/hirugarren-gradua-proposatu-dute-berriro-preso-dauden-buruzagi-independentistentzat.htm
Mundua
Hirugarren gradua proposatu dute, berriro, preso dauden buruzagi independentistentzat
Zigorra betetzen ari diren espetxeetako tratamendu batzordeek egin dute proposamena, eta Kataluniako Gobernuak bi hilabeteko epea izango du hura onartzen duen ala ez jakinarazteko.
Hirugarren gradua proposatu dute, berriro, preso dauden buruzagi independentistentzat. Zigorra betetzen ari diren espetxeetako tratamendu batzordeek egin dute proposamena, eta Kataluniako Gobernuak bi hilabeteko epea izango du hura onartzen duen ala ez jakinarazteko.
Bigarrenez, hirugarren graduko espetxe erregimena proposatu dute preso dauden Kataluniako buruzagi independentistentzat. Lledoners, Wad-Ras eta Puig de les Basses kartzeletako tratamendu batzordeek egin dute gradu aldaketarako proposamena, Espainiako Auzitegi Gorenak preso horiei hirugarren gradua indargabetu eta hilab...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192261/kontxako-hondartzan-eskiatzen-duela-36-urte-gertatu-zen-gaurko-egunez.htm
Kirola
Kontxako hondartzan, eskiatzen; duela 36 urte gertatu zen, gaurko egunez
1985ean izan zen elurte luze batek hamabost zentimetro elur pilatu zituen Donostian, eta iraupen eskiko lasterketa bat antolatu zuten hondartzan. 120 eskiatzailek hartu zuten parte. Pello Ruiz Cabestany txirrindulariak eta Urko kantariak hartu zuten parte, besteak beste.
Kontxako hondartzan, eskiatzen; duela 36 urte gertatu zen, gaurko egunez. 1985ean izan zen elurte luze batek hamabost zentimetro elur pilatu zituen Donostian, eta iraupen eskiko lasterketa bat antolatu zuten hondartzan. 120 eskiatzailek hartu zuten parte. Pello Ruiz Cabestany txirrindulariak eta Urko kantariak hartu zu...
Elurra ekarri du 2021. urteak lehen egunetan. Zuriturik esnatu ziren urtarrilaren 12a bitartean Euskal Herriko txokoak 150 metrotik gora. Joan den astebururako iragarritako elur ekaitza, baina, ez zen izan espero zen tamainakoa eta aurreko urte batzuetan izan diren elurteetatik urrun izan da aurtengo hau. Gaur betetzen...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192262/zaldibar-argituk-ekitaldi-bat-antolatu-du-hondamendiaren-urteurrenaren-atarian.htm
Gizartea
Zaldibar Argituk ekitaldi bat antolatu du hondamendiaren urteurrenaren atarian
Urtarrilaren 23an egingo dute ekitaldia, Eibarko Armeria eskolan, eta Euskal Herriko hainbat sortzaile eta musikarik hartuko dute parte. Epaiketaren gastuei aurre egiteko diru bilketa bat abiatu dute.
Zaldibar Argituk ekitaldi bat antolatu du hondamendiaren urteurrenaren atarian. Urtarrilaren 23an egingo dute ekitaldia, Eibarko Armeria eskolan, eta Euskal Herriko hainbat sortzaile eta musikarik hartuko dute parte. Epaiketaren gastuei aurre egiteko diru bilketa bat abiatu dute.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia izan zenetik urte bat beteko da otsailaren 6an, eta, horren harira, ekitaldi bat egingo du Zaldibar Argitu plataformak. Urtarrilaren 23an Eibarko Armeria eskolan egingo duten ekitaldian gertatu zena oroituko dute, eta Joaquin Beltran aurkitu dezatela eskatu. Euskal Herriko sortzaile...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192263/gorrotxategiren-ustez-azpiazu-ez-zaie-erraz-jartzen-ari-aurrekontuak-babestea.htm
Politika
Gorrotxategiren ustez, Azpiazu ez zaie «erraz» jartzen ari aurrekontuak babestea
Jaurlaritzak 94 milioi euroren aldaketa proposamenak egin dizkio Elkarrekin Podemosi, baina Gorrotxategik salatu du 87 baino ez direla aurtengoari dagozkionak, eta ohartarazi du proposamenak ez dakarrela «konpromiso politikorik».
Gorrotxategiren ustez, Azpiazu ez zaie «erraz» jartzen ari aurrekontuak babestea. Jaurlaritzak 94 milioi euroren aldaketa proposamenak egin dizkio Elkarrekin Podemosi, baina Gorrotxategik salatu du 87 baino ez direla aurtengoari dagozkionak, eta ohartarazi du proposamenak ez dakarrela «konpromiso politikorik».
Aitzina doaz EP Elkarrekin Podemos eta Eusko Jaurlaritzaren arteko negoziazioak, baina ez oso erraz: atzo bildu ondotik, akordiorako atea irekita zegoela zirudien, baina itxixeago dirudi orain. Arratsaldean bilera egin dute berriro Eusko Jaurlaritzako Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta EPren ordezkaritzak...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192264/txakolingileek-kezka-handia-dute-2021-urtearekin.htm
Ekonomia
Txakolingileek kezka handia dute 2021. urtearekin
Getariako Txakolina sor-markak %30 handitu du ekoizpena, eta zail ikusten du dena saltzea.
Txakolingileek kezka handia dute 2021. urtearekin. Getariako Txakolina sor-markak %30 handitu du ekoizpena, eta zail ikusten du dena saltzea.
Urte zaila izan da 2020. urtea txakolingileentzat, baina 2021a are zailagoa izatea espero dute. Hainbat astez tabernak eta jatetxeak itxita egoteak %15 jaitsi zituen Getariako Txakolina sor-markaren upeltegien salmentak. Ekoizle batzuen galerak are handiagoak izan ziren, kontuan hartuta batzuek ekoizpen osoa saltzen du...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192265/etxeratze-agindua-1800etan-ezarriko-dute-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Etxeratze agindua 18:00etan ezarriko dute Ipar Euskal Herrian
Neurri murriztaileagoak iragarri ditu Frantziako Gobernuak, eta gutxienez bi astez mantenduko ditu. Parisek esan du momentuz ez duela beste konfimendu bat ezarriko, baina ez duela baztertzen aurrerago ezarri behar izatea.
Etxeratze agindua 18:00etan ezarriko dute Ipar Euskal Herrian. Neurri murriztaileagoak iragarri ditu Frantziako Gobernuak, eta gutxienez bi astez mantenduko ditu. Parisek esan du momentuz ez duela beste konfimendu bat ezarriko, baina ez duela baztertzen aurrerago ezarri behar izatea.
Esperotakoa iragarri du Jean Castex Frantziako lehen ministroak: Ipar Euskal Herrian 18:00etan izango da etxeratze agindua larunbatetik aitzina. Agerraldia egin du ostegunean, beste hainbat ministrorekin batera, eta pandemiari aurre egiteko neurri murritzaileagoak iragarri ditu. Gutxienez bi astez bete beharko dute etx...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192267/puigdemontek-cominek-eta-ponsatik-beren-buruak-defendatu-dituzte-europarlamentuan.htm
Mundua
Puigdemontek, Cominek eta Ponsatik beren buruak defendatu dituzte europarlamentuan
Espainiak hiru parlamentarien kontra aurkeztu duen suplikatorioa aztertu du Auzi Juridikoen Batzordeak. Gonzalez Ponsek (PP) adierazi du «gehiengo argi bat» dagoela suplikatorioa onartzearen alde. Saioa konfidentziala da.
Puigdemontek, Cominek eta Ponsatik beren buruak defendatu dituzte europarlamentuan. Espainiak hiru parlamentarien kontra aurkeztu duen suplikatorioa aztertu du Auzi Juridikoen Batzordeak. Gonzalez Ponsek (PP) adierazi du «gehiengo argi bat» dagoela suplikatorioa onartzearen alde. Saioa konfidentziala da.
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak, eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiek beren burua defendatuko dute gaur, Europako Parlamentuan, Espainiako Auzitegi Gorenak hiru europarlamentari horien kontra aurkeztutako suplikatorio eskaria aztertuko duen batzordean. Bakoitzak ordu laurdeko tartea izango ...
2021-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/192268/irekitako-leihotik-finalera.htm
Kirola
Irekitako leihotik, finalera
Athleticek Espainiako Superkopako finala jokatuko du, gutxi lehiatu duen Real Madrili 1-2 irabazi ondoren, Malagan. Raul Garciak egin ditu bi golak lehen zatian. Benzemak sartu du haiena, 73. minutuan. Finala igandean, Bartzelonaren aurka
Irekitako leihotik, finalera. Athleticek Espainiako Superkopako finala jokatuko du, gutxi lehiatu duen Real Madrili 1-2 irabazi ondoren, Malagan. Raul Garciak egin ditu bi golak lehen zatian. Benzemak sartu du haiena, 73. minutuan. Finala igandean, Bartzelonaren aurka
Athletic Espainiako Superkopako finalean izango da igande gauean. Bartzelonak du zain, 2015ean bezala, haren kontra jokatzeko aukeraren jabe egin delako gaur, Malagako Rosaleda zelaian. Real Madrilek arrosez bete dio partida handirako bidea, eta harmaila hutsei begira, bueltaxka lasaia emateko modua izan du Marcelinore...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192294/gasteizko-udal-gobernuak-eta-elkarrekin-ek-akordioa-lortu-dute-aurrekontuetan.htm
Politika
Gasteizko udal gobernuak eta Elkarrekin-ek akordioa lortu dute aurrekontuetan
Subillako gas ustiapena ez baimentzeko konpromisoa hartu du Gorka Urtaranek. 2021eko aurrekontuak aurrera ateratzeko babes nahikoa izango du Gasteizko alkateak.
Gasteizko udal gobernuak eta Elkarrekin-ek akordioa lortu dute aurrekontuetan. Subillako gas ustiapena ez baimentzeko konpromisoa hartu du Gorka Urtaranek. 2021eko aurrekontuak aurrera ateratzeko babes nahikoa izango du Gasteizko alkateak.
EAJk eta PSEk akordioa lortu dute Elkarrekin taldearekin Gasteizko Udaleko 2021ko aurrekontuak aurrera ateratzeko. Udal gobernuak gaur goizean emango du akordioaren berri, 11:00etan, prentsaurreko batean. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak gaur goizean Euskadi Irratian aurreratu du akordioa; ira...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192295/gutxienez-35-pertsona-hil-eta-600-zauritu-dira-indonesian-izandako-lurrikara-batean.htm
Mundua
Gutxienez 35 pertsona hil eta 600 zauritu dira Indonesian izandako lurrikara batean
Sulawesi uhartean izan da seismoa, eta larrialdi zerbitzuek ohartarazi dute dozenaka lagun daudela eroritako etxeen hondakinen artean harrapatuta.
Gutxienez 35 pertsona hil eta 600 zauritu dira Indonesian izandako lurrikara batean. Sulawesi uhartean izan da seismoa, eta larrialdi zerbitzuek ohartarazi dute dozenaka lagun daudela eroritako etxeen hondakinen artean harrapatuta.
Indonesiako Sulawesi uhartean 6,2 graduko lurrikara izan da goizaldean. Epizentroa Majene hiritik 6,2 kilometrora izan du lurrikarak, eta hamar kilometroko sakoneran. Gutxienez, 35 pertsona hil eta 600 gora zauritu ditu seismoak, baita dozenaka etxe suntsitu ere. Larrialdi zerbitzuek ohartarazi dute litekeena dela bikt...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192296/berriz-ere-atzeman-dituzten-positiboak-milakotik-hurbil-dira-hegoaldean.htm
Gizartea
Berriz ere, atzeman dituzten positiboak milakotik hurbil dira Hegoaldean
Beste 998 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Birusa detektatzeko 16.000 proba egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, eta horien guztien %6k eman dute positibo. Nafarroan handiagoa da portzentajea: %8,3 da.
Berriz ere, atzeman dituzten positiboak milakotik hurbil dira Hegoaldean. Beste 998 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Birusa detektatzeko 16.000 proba egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, eta horien guztien %6k eman dute positibo. Nafarroan handiagoa da portzentajea: %8,3 da.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 998 positibo atzeman dira atzo Hegoaldean egindako testetan. Kopurua koska bat igo da, bezperako datuen aldean (984), eta laugarren egunez da 900etik gorakoa. PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, 16.085 test egin zituzten, eta, horiek oina...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192297/espetxe-zigorra-ezarri-diote-gazte-bati-2019ko-urteberri-egunean-gasteizko-gaztetxean-izandako-gertakariengatik.htm
Gizartea
Espetxe zigorra ezarri diote gazte bati, 2019ko Urteberri egunean Gasteizko Gaztetxean izandako gertakariengatik
Gasteizko Udaltzaingoa gaztetxera bertaratu zen goizaldean, hainbat auzokidek zaratarengatik protesta egin ostean. Bost pertsona atxilotu zituzten. Gazte asanbladak udaltzainen «jarrera probokatzailea» salatu zuen.
Espetxe zigorra ezarri diote gazte bati, 2019ko Urteberri egunean Gasteizko Gaztetxean izandako gertakariengatik. Gasteizko Udaltzaingoa gaztetxera bertaratu zen goizaldean, hainbat auzokidek zaratarengatik protesta egin ostean. Bost pertsona atxilotu zituzten. Gazte asanbladak udaltzainen «jarrera probokatzailea» sala...
2019ko urtarrilaren 1ean Gasteizko Gaztetxera gerturatu zen Udaltzaingoa, ordu hartan eskainitako informazioaren arabera, hainbat auzokidek protesta egin zutelako norbaitzuk gaztetxean sortzen ari ziren zarataren harira . Bost pertsona atxilotu zituzten, eta egun horretan bertan gelditu ziren aske, epailearen aurretik ...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192298/etxeratzeko-ordua-aurreratzea-aztertzen-ari-direla-esan-du-zupiriak.htm
Gizartea
Etxeratzeko ordua aurreratzea aztertzen ari direla esan du Zupiriak
Eusko Jaurlaritzak ezarrita dituen prebentzio neurriak «gogorrak» direla esan du, baina eskura nahi dutela etxeratze agindua aurreratzeko ahalmena.
Etxeratzeko ordua aurreratzea aztertzen ari direla esan du Zupiriak. Eusko Jaurlaritzak ezarrita dituen prebentzio neurriak «gogorrak» direla esan du, baina eskura nahi dutela etxeratze agindua aurreratzeko ahalmena.
Aste honetan bertan jakinarazi ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19aren izurria kontrolatzeko prebentzio neurriak ebazten dituen Labi batzordeak azken erabakiak, baina horiek gogortzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza. Gobernuko eledun Bingen Zupiriak gaur elkarrizketa batean esan duenez, ebatzita dauden neur...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192299/elikagaiak-izan-ziren-iaz-gehien-garestitutako-produktuak.htm
Ekonomia
Elikagaiak izan ziren iaz gehien garestitutako produktuak
Urteko inflazioa negatiboa izan da, eta prezioek, oro har, %0,5 egin dute behera. COVID-19aren eragina nabaria izan da sektore batzuetan, garraioan bereziki.
Elikagaiak izan ziren iaz gehien garestitutako produktuak. Urteko inflazioa negatiboa izan da, eta prezioek, oro har, %0,5 egin dute behera. COVID-19aren eragina nabaria izan da sektore batzuetan, garraioan bereziki.
Inflazioak negatiboan amaitu zuen iaz Hego Euskal Herrian (-0,5), eta horrek eragin du produktu gehienen prezioek behera egin izana, kontsumitzaileentzat funtsezkoa den arlo batean salbu: elikaduran. Janarien eta edarien prezioak izan dira hain justu igo egin diren produktu bakarrenetarikoak eta, horien artean, gehien ...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192300/koronabirusaren-beste-aldaera-bat-atzeman-dute-brasilen.htm
Mundua
Koronabirusaren beste aldaera bat atzeman dute Brasilen
Hegoafrikako eta Erresuma Batukoen kasuak bezala kutsakorragoa da hau. Manaos hirian gainezka egin dute ospitale publiko nahiz pribatuek, eta egoeraren larriaz ohartarazi du Brasilgo Osasun Ministerioak.
Koronabirusaren beste aldaera bat atzeman dute Brasilen. Hegoafrikako eta Erresuma Batukoen kasuak bezala kutsakorragoa da hau. Manaos hirian gainezka egin dute ospitale publiko nahiz pribatuek, eta egoeraren larriaz ohartarazi du Brasilgo Osasun Ministerioak.
Japoniak piztu zuen alarma. Brasildik hara joandako bidaiari talde batek positibo eman, eta haiek zuten birusa aztertu ostean. Aldaera berri bat zen. Sokatik tira egin zuten zientzialariek, eta Manaos hirian aurkitu zituzten aldaera horren azken zantzuak. Erresuma Batuan eta Hegoafrikan aurkitutakoak bezala, kutsakorra...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192301/nafarroako-auzitegi-nagusiak-atzera-bota-du-terrazetan-erretzeko-debekua.htm
Gizartea
Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du terrazetan erretzeko debekua
Nafarroako Justizia Auzitegiak ohar batean esan du foru gobernuak emandako justifikazioa ez dela «nahikoa» ostalaritzako terrazetan erretzea debekatzeko. Gainerako neurri murriztaileak berretsi egin ditu.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du terrazetan erretzeko debekua. Nafarroako Justizia Auzitegiak ohar batean esan du foru gobernuak emandako justifikazioa ez dela «nahikoa» ostalaritzako terrazetan erretzea debekatzeko. Gainerako neurri murriztaileak berretsi egin ditu.
Koronabirusari aurre egiteko neurriak gogortu zituen asteazkenean Nafarroako Gobernuak, eta horietako bat izan zen debekatzea terrazetan edota tabernek kanpoan dituzten barriketan erretzea. Gaur, Nafarroako Justizia Auzitegiak atzera bota du debeku hori, gobernuak emandako arrazoiak «nahikoak» ez direlakoan. Auzitegiak...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192302/eajk-eta-psek-manu-lezertua-proposatu-dute-berriro-arartekoa-izateko.htm
Politika
EAJk eta PSEk Manu Lezertua proposatu dute berriro arartekoa izateko
45 legebiltzarkideren babesa beharko dute Lezertua izendatzeko.
EAJk eta PSEk Manu Lezertua proposatu dute berriro arartekoa izateko. 45 legebiltzarkideren babesa beharko dute Lezertua izendatzeko.
EAJk eta PSE-EEk Manu Lezertua proposatu dute berriro ere arartekoa izateko. Bi alderdiek gaur erregistratu dute proposamena Eusko Legebiltzarrean, eta nabarmendu dute Lezertuaren kudeaketa «Eusko Legebiltzarreko talde guztiek aitortu eta baloratu» dutela 2015ean izendatu zutenetik. Euskal Autonomia Erkidegoko seigarr...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192303/faes-farmak-planta-bat-izango-du-derion-200-langile-berrirentzat.htm
Ekonomia
Faes Farmak planta bat izango du Derion, 200 langile berrirentzat
Bere produkzioa hirukoiztea espero du. 150 milioi inbertituko ditu lantegi berrian
Faes Farmak planta bat izango du Derion, 200 langile berrirentzat. Bere produkzioa hirukoiztea espero du. 150 milioi inbertituko ditu lantegi berrian
Faes Farmak 150 milioi euro inbertituko ditu lantegi berri batean, Derioko Parke Teknologikoan (Bizkaia). Horrekin, 200 lanpostu inguru sortzea aurreikusten du (egun 600 inguru ditu Euskal Herrian), eta, horri esker, egungo produkzio ahalmena hirukoiztea.. Aurten hasiko dituzte lanak, eta 2024an amaitu nahi dituzte. L...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192304/pujanaren-heriotzarekin-lotutako-bi-atxilotuak-epailearen-esku.htm
Gizartea
Pujanaren heriotzarekin lotutako bi atxilotuak, epailearen esku
Erkorekaren arabera, atxilotutako gazteak bikotea ziren, eta Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) landetxean zeuden, azaroaz geroztik. Erantsi du Poliziak eginiko lana «ia amaituta» dagoela.
Pujanaren heriotzarekin lotutako bi atxilotuak, epailearen esku. Erkorekaren arabera, atxilotutako gazteak bikotea ziren, eta Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) landetxean zeuden, azaroaz geroztik. Erantsi du Poliziak eginiko lana «ia amaituta» dagoela.
Gizonezko bat eta emakumezko bat atxilotu zituen asteartean Ertzaintzak, Aintzane Pujanaren hilketarekin zerikusia zutelakoan, eta epailearen esku geldituko dira gaur Errenteriako (Gipuzkoa) bi gazteak. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean jakinarazi du Aiza...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192305/remei-sipi-amaia-gorostiza-eta-juan-antonio-urbeltz-sabino-arana-saridun.htm
Politika
Remei Sipi, Amaia Gorostiza eta Juan Antonio Urbeltz, Sabino Arana saridun
Jose Barreira eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia ere sarituko dituzte. Urtarrilaren 31n egingo dute sariak emateko ekitaldia, sarean.
Remei Sipi, Amaia Gorostiza eta Juan Antonio Urbeltz, Sabino Arana saridun. Jose Barreira eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia ere sarituko dituzte. Urtarrilaren 31n egingo dute sariak emateko ekitaldia, sarean.
Remei Sipi idazle eta Afrikako emakumeen aldeko ekintzailea; Jose Barreira, industrialaria; Amaia Gorostiza enpresaburu eta Eibar Kirol Elkarteko presidentea; Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folklorista; eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiari emango dizkiete Sabino Arana sariak. Ekitaldia hilaren 31n egingo dute,...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192306/ona-da-kritikoak-izatea-baina-ez-hiperkritikoak-izatea.htm
Politika
«Ona da kritikoak izatea, baina ez hiperkritikoak izatea»
2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.
«Ona da kritikoak izatea, baina ez hiperkritikoak izatea». 2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.
Hirugarren legealdia. Hamar urte. Markel Olanok (Beasain, 1965) aitortu du «oso gogorra» izan zela 42 urterekin Gipuzkoako ahaldun nagusi kargura iritsi zeneko lau urtekoa, baina ez da samurragoa COVID-19aren pandemiak gaur egun sortutako krisi egoera. «Lurraldearen proiektu estrategikoetan» kontrako etengabeko jarrera...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192307/hauteskundeak-maiatzaren-30ean-egitea-adostu-du-generalitateak-talde-parlamentarioekin.htm
Mundua
Hauteskundeak maiatzaren 30ean egitea adostu du Generalitateak talde parlamentarioekin
Alderdi guztietako ordezkariekin bildu da gobernua eguerdian, eta han adostu dute data berria. PSC soilik agertu da kontra.
Hauteskundeak maiatzaren 30ean egitea adostu du Generalitateak talde parlamentarioekin. Alderdi guztietako ordezkariekin bildu da gobernua eguerdian, eta han adostu dute data berria. PSC soilik agertu da kontra.
Ahopean esaten zena baieztapen bihurtu da eguerdian, Kataluniako Parlamenturako bozak hiru hilabetez atzeratuko direla jakin denean. Pandemiak herrialdean duen bilakaera okerrak behartuta hartu dute erabakia. PSCk bakarrik egin du Generalitateak egindako proposamenaren kontra, alderdien arteko mahaian, eta, ondorioz, d...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192308/mendiak-aldaketak-iragarri-ditu-lanbideren-egituran.htm
Ekonomia
Mendiak aldaketak iragarri ditu Lanbideren egituran
«Zerbitzu eraginkorrago» bat emateko, hainbat neurri jarriko dituzte martxan aurten. Egungo ‰4ko Kontratazio bolumena handitzeko helburua jarri du.
Mendiak aldaketak iragarri ditu Lanbideren egituran. «Zerbitzu eraginkorrago» bat emateko, hainbat neurri jarriko dituzte martxan aurten. Egungo ‰4ko Kontratazio bolumena handitzeko helburua jarri du.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak ostiral honetan adierazi duenez, Lanbide eraldatzeko prozesuari ekingo diote laster, zerbitzu «eraginkor» bat lortzeko eta herritarrek ez dezaten soilik ikus «laguntza sozialen tramitatzaile gisa». Mendiak gogoratu duenez, gaur egun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 129.24...