date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190297/israelek-aske-utzi-du-gose-greban-zegoen-preso-palestinarra.htm | Mundua | Israelek aske utzi du gose greban zegoen preso palestinarra | Maher al-Akhrasek 103 egun egin ditu gose greban. Uztailean atzeman zuten, eta atxiloaldi administratiboa ezarri zioten, zeinak kargurik gabe espetxeratzea ahalbidetzen duen. | Israelek aske utzi du gose greban zegoen preso palestinarra. Maher al-Akhrasek 103 egun egin ditu gose greban. Uztailean atzeman zuten, eta atxiloaldi administratiboa ezarri zioten, zeinak kargurik gabe espetxeratzea ahalbidetzen duen. | Maher al-Akhras heldu da dagoeneko Jenin hirira. Joan den uztailetik atxiloketa administratibopean izan du Israelek Al-Akhras. Atxiloketzeko era horrek modua ematen dio Tel Avivi edonor espetxeratzeko, haren aurkako kargurik edo frogarik aurkeztu gabe, eta atxiloaldia sei hilabetean behin luza dezake. Preso palestinarr... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190298/argindar-kontsumoak-10-egin-du-behera-urteko-lehen-hamar-hilabeteetan.htm | Ekonomia | Argindar kontsumoak %10 egin du behera urteko lehen hamar hilabeteetan | Pandemiaren eragina oso nabarmen islatzen ari da energiaren kontsumoan | Argindar kontsumoak %10 egin du behera urteko lehen hamar hilabeteetan. Pandemiaren eragina oso nabarmen islatzen ari da energiaren kontsumoan | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, argindarraren kontsumoa %10 apalagoa izan da aurtengo urrian iazkoarekin alderatuta, baina urtarriletik urrira arteko kontsumo pilatuan ere %10eko aldea dago 2020. eta 2019. urteen artean. Alegia, Energiaren Euskal Erakundeak emandako datu horiek argi asko islatzen ari dira pandemiak eragin... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190299/kasu-kopurua-eta-positibo-tasa-apur-bat-handitu-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Kasu kopurua eta positibo tasa apur bat handitu dira Hegoaldean | 807 kasu berri zenbatu dituzte, proba guztien %5,7. | Kasu kopurua eta positibo tasa apur bat handitu dira Hegoaldean. 807 kasu berri zenbatu dituzte, proba guztien %5,7. | Gora egin dute kutsatu kopuruak eta positibo tasak Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko datuen arabera: 807 kutsatu zenbatu dituzte azken 24 orduetan, egindako proba guztien %5,7. Asteazkenean zenbatutako datuekin alderatuta, okerrera egin dute, igoera nabarmena izan ez bada ere: zortzi kut... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190300/irekita-dago-durangoko-azokako-denda-digitala.htm | Kultura | Irekita dago Durangoko Azokako denda digitala | Dagoeneko badago aukera 2.319 produktu biltzen dituen denda digitala arakatu eta produktuak hautatzeko, baina 4tik 8ra egingo dira ordainketak eta bidalketak. Ehun kultur ekitaldiko programa ere antolatu dute azoka egunetarako, eta sarean jarraitu ahalko da osorik. | Irekita dago Durangoko Azokako denda digitala. Dagoeneko badago aukera 2.319 produktu biltzen dituen denda digitala arakatu eta produktuak hautatzeko, baina 4tik 8ra egingo dira ordainketak eta bidalketak. Ehun kultur ekitaldiko programa ere antolatu dute azoka egunetarako, eta sarean jarraitu ahalko da osorik. | Pandemiaren eraginez, bestelakoa izango da aurtengo Durangoko Azoka, eta, ondorioz, orain artekoaz erabat bestelakoa izango da Landako guneak emango duen irudia ere. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak egin du abenduaren 4tik 8ra bitarte guneak izango duen itxuraren deskribapena: «Erakusmahaiz beteta ikuster... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190301/glovoko-langileak-soldatapeko-gisa-hartzeko-exijitu-du-elak.htm | Ekonomia | Glovoko langileak soldatapeko gisa hartzeko exijitu du ELAk | Gizarte Segurantzak auzitara jo du, Glovoko 280 langile soldatapekotzat hartu eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean egon daitezen. ELA sindikatua prozedura judizial horretan ari da, eta langileek autonomoen erregimenari ordaindutako kuotak itzultzea eskatuko du. | Glovoko langileak soldatapeko gisa hartzeko exijitu du ELAk. Gizarte Segurantzak auzitara jo du, Glovoko 280 langile soldatapekotzat hartu eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean egon daitezen. ELA sindikatua prozedura judizial horretan ari da, eta langileek autonomoen erregimenari ordaindutako kuotak itzultzea ... | Espainiako Gizarte Segurantzak ofiziozko salaketa jarri du Glovo App23 S.M. enpresaren aurka, plataforma digital horrentzat lan egin duten 280 banatzaile besteren konturako langiletzat hartu eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean koka ditzan. ELAk gogorarazi du berriki argitaratutako epai batean Espainiako Auzi... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190302/hasi-dira-ehuko-errektorea-izendatzeko-bozak.htm | Gizartea | Hasi dira EHUko errektorea izendatzeko bozak | Eva Ferreirak 11:00ak aldera eman du botoa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbon. | Hasi dira EHUko errektorea izendatzeko bozak. Eva Ferreirak 11:00ak aldera eman du botoa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbon. | Gaur iluntzean jakingo da Eva Ferreira Garciak EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen gidaritza hartuko duen edo ez. Goizean ireki dituzte bozkalekuak, eta 20:00ak alderako espero dira lehen emaitzak. Ferreira da aurkeztu den hautagai bakarra, eta botoen herenak bereganatu beharko ditu kargua eskuratzeko. Berak eman du b... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190303/auzitegi-gorenak-datorren-astean-jarraituko-du-preso-dauden-politikari-katalanen-hirugarren-gradua-aztertzen.htm | Mundua | Auzitegi Gorenak datorren astean jarraituko du preso dauden politikari katalanen hirugarren gradua aztertzen | Erabakia hartu gabe amaitu du gaurko saioa. Dolors Bassa kontseilari ohiak eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak hirugarren graduan jarraituko dute. Gainontzekoak preso daude. | Auzitegi Gorenak datorren astean jarraituko du preso dauden politikari katalanen hirugarren gradua aztertzen. Erabakia hartu gabe amaitu du gaurko saioa. Dolors Bassa kontseilari ohiak eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak hirugarren graduan jarraituko dute. Gainontzekoak preso daude. | Prozesu independentistaren harira auzipetutako politikari independentistetatik soilik bi daude egun hirugarren graduan: Dolors Bassa kontseilari ohia eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente izandakoa. Baliteke, ordea, biak ala biak espetxera itzultzea, Espainiako Auzitegi Gorenak datorren astean erabaki... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190304/navarra-sumaren-osoko-zuzenketa-atzera-bota-dute-nafarroako-parlamentuan.htm | Politika | Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera bota dute Nafarroako Parlamentuan | Navarra Suma bakarrik geratu da. Parlamentuan ordezkaritza duten gainerako alderdi guztiek atzera bota dute koalizioaren osoko zuzenketa. | Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera bota dute Nafarroako Parlamentuan. Navarra Suma bakarrik geratu da. Parlamentuan ordezkaritza duten gainerako alderdi guztiek atzera bota dute koalizioaren osoko zuzenketa. | Nafarroako Gobernuaren 2021eko aurrekontu proiektuaren tramitazioak aurrera egingo du parlamentuan. Navarra Sumak aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota dute parlamentuko gainerako alderdiek: PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak. Gobernuak EH Bildurekin lortutako akordioari esker aurrekontua ... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190305/torturen-kontakizuna-azaleratzeko-ahalegina-indartzen.htm | Kultura | Torturen kontakizuna azaleratzeko ahalegina indartzen | Krask soinua dokumentalaren bultzatzaileei 11 egun falta zaizkie diru bilketa bukatzeko. Mikel Zabalza eta Ion Arretxe atxilotu zituzteneko urteurrena da gaur, eta bideo bat argitaratu dute. | Torturen kontakizuna azaleratzeko ahalegina indartzen. Krask soinua dokumentalaren bultzatzaileei 11 egun falta zaizkie diru bilketa bukatzeko. Mikel Zabalza eta Ion Arretxe atxilotu zituzteneko urteurrena da gaur, eta bideo bat argitaratu dute. | Ander Iriarte Krask soinua dokumentalaren zuzendariak Ion Arretxeren testu bat irakurtzen du, hark jasaniko torturen bizipenaren zati. Gaur dira justu 35 urte Mikel Zabalza eta Ion Arretxe atxilotu zituztela. Zabalza hilda agertu zen Bidasoko uretan. Ion Arretxek bizitza osoan eraman zuen atxiloaldi hartan jasandako to... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190306/hasi-dira-finala-jokatzen.htm | Kirola | Hasi dira finala jokatzen | Jokin Altunak eta Erik Jakak igandeko partidarako pilotak aukeratu dituzte. Gustura azaldu dira materialarekin. Biek funtsezkotzat jo dute lehian agintzea | Hasi dira finala jokatzen. Jokin Altunak eta Erik Jakak igandeko partidarako pilotak aukeratu dituzte. Gustura azaldu dira materialarekin. Biek funtsezkotzat jo dute lehian agintzea | Elkar zorionduz, goratuz, eta elkarrekin bizi izandako makina bat une eta anekdota gogoratuz. Halaxe pasatu dituzte azken egunak Jokin Altunak eta Erik Jakak. Lagun minak izanik, espero zitekeen halakorik. Elkarrekin ere entrenatu ziren atzo. Baina kito. Altunak berak BERRIAri iragarri zion bezala, mugarri izan da igan... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190307/gatibuk-disko-berria-aterako-du-datorren-ostiralean-inoizko-ezberdinena.htm | Kultura | Gatibuk disko berria aterako du datorren ostiralean, inoizko «ezberdinena» | ‘Musikak salbatuko gaitu’ pandemiaren egoeraren harira eginiko lana da, eta berrikuntzak dakartza sonoritateari dagokionez, besteak beste. Lehen ‘single’-a ‘Emon egurre’ da, eta gaur estreinatuko dute bideoklipa, 00:00etan, taldearen sare sozialetan. | Gatibuk disko berria aterako du datorren ostiralean, inoizko «ezberdinena». ‘Musikak salbatuko gaitu’ pandemiaren egoeraren harira eginiko lana da, eta berrikuntzak dakartza sonoritateari dagokionez, besteak beste. Lehen ‘single’-a ‘Emon egurre’ da, eta gaur estreinatuko dute bideoklipa, 00:00etan, taldearen sare sozia... | Berezia behar zuen 2020ak Gatibu taldearentzat, aurten hogei urte bete baitituzte. Efemeridea Biboko Bizkaia Arenan antolatutako kontzertu batekin ospatzea zen asmoa, martxoaren 28an, baina egun horretan ezin izan ziren oholtzara igo. Horrek are bereziagoa egin zuen urtea haientzat. Kontzertua bertan behera geratu zene... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190308/joxan-artzeren-lehen-liburu-postumoa-aurkeztu-dute.htm | Kultura | Joxan Artzeren lehen liburu postumoa aurkeztu dute | Prosa eta poesia uztartzen dira Txalaparta. Tradizioaren abaroan lanean. Elkarrek argitaratu du | Joxan Artzeren lehen liburu postumoa aurkeztu dute. Prosa eta poesia uztartzen dira Txalaparta. Tradizioaren abaroan lanean. Elkarrek argitaratu du | Urtarrilaren 12an beteko dira hiru urte Joxan Artze (Usurbil, Gipuzkoa, 1939 - 2018) idazle eta txalapartaria hil zela, eta hura hil ondorengo lehendabiziko liburua aurkeztu du Elkarrek. “Lehendabizikoa, hamaika testu utzi baitzituen; batek daki aurrerantzean gehiagorik ezagutuko diogun”, Antxiñe Mendizabalen arabera.
... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190309/aurrerapausoak-fabrikazio-aditiboaren-arloan.htm | albisteak | Aurrerapausoak fabrikazio aditiboaren arloan | Tecnalia eta IMH zentroek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute fabrikazio aditiboan teknologia berriak garatzeko. | Aurrerapausoak fabrikazio aditiboaren arloan. Tecnalia eta IMH zentroek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute fabrikazio aditiboan teknologia berriak garatzeko. | Tecnalia ikerketako eta garapen teknologikoko zentroa eta IMH Makina-Erreminta Institutuko Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Campusa elkarlanean ari dira fabrikazio aditiboaren arloan teknologia berriak garatzeko. Urriaren 5ean lankidetza hitzarmena sinatzeko ekitaldia egin zuten horretarako, Elgoibarren, IMH zentrok... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190310/aske-utzi-dute-oier-oa-euskal-preso-ohia.htm | Politika | Aske utzi dute Oier Oa euskal preso ohia | Martxorako deialdia eman diote, Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijaitaren neurriak haustea leporatuta. | Aske utzi dute Oier Oa euskal preso ohia. Martxorako deialdia eman diote, Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijaitaren neurriak haustea leporatuta. | Ostegun eguerdi honetan aske gelditu da Oier Oa euskal preso ohia. Atzo arratsaldean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Larresoro(Lapurdi) eta Baiona artean, Bernat Etxepare lizeora lanera zihoala, eta handik Hazparneko komisarira eraman zuten. Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijait arau hauste terroristen egileen ... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190311/konstituzionalak-bigarrengoz-uko-egin-dio-otegiren-inhabilitazioari-buruz-erabaki-bat-hartzeari.htm | Politika | Konstituzionalak bigarrengoz uko egin dio Otegiren inhabilitazioari buruz erabaki bat hartzeari | Europaren erabakiaren ondorioz zigorra bertan behera gelditu izana baliatu du auzia sakon aztertzea saihesteko. 2016an ez zuen tramiterako onartu, orduan ere gaiari buruz erabaki beharra saihestuta. | Konstituzionalak bigarrengoz uko egin dio Otegiren inhabilitazioari buruz erabaki bat hartzeari. Europaren erabakiaren ondorioz zigorra bertan behera gelditu izana baliatu du auzia sakon aztertzea saihesteko. 2016an ez zuen tramiterako onartu, orduan ere gaiari buruz erabaki beharra saihestuta. | Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari Bateragune auzian ezarritako inhabilitazio zigorrari buruz ebaztea saihestu du, bigarrengoz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Azaroaren 24an jakinarazitako ebazpenean, Konstituzionaleko 2. Aretoak dio zigor hori bertan behera utzi duela Espainiako Auzitegi Gorenak ... |
2020-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/190313/energia-fotovoltaikoaren-parke-erraldoia-ekienea.htm | albisteak | Energia fotovoltaikoaren parke erraldoia: Ekienea | Ekienea planta fotovoltaikoa Armiñonen egingo dute. Ehun hektarea hartuko ditu, eta urtean 162.000 pertsona hornitzeko gaitasuna izango du, 100 megawatteko potentzia instalatuta. 2023an jarriko da martxan. | Energia fotovoltaikoaren parke erraldoia: Ekienea. Ekienea planta fotovoltaikoa Armiñonen egingo dute. Ehun hektarea hartuko ditu, eta urtean 162.000 pertsona hornitzeko gaitasuna izango du, 100 megawatteko potentzia instalatuta. 2023an jarriko da martxan. | Proiektua bultzatzen duten erakundeetako arduradunek ekainaren 24an aurkeztu zuten Ekienea, Armiñonen (Araba) egingo duten planta fotovoltaikoa. Jon Berbel, Krean taldeko zuzendari nagusia; Ignacio Galan, Iberdrolako presidentea; Iñigo Ucin, Mondragon Korporazioko presidentea; Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; ... |
2020-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/190314/mubil-elektromugikortasun-zentroa-urte-amaieran-zabalik.htm | albisteak | Mubil elektromugikortasun zentroa, urte amaieran zabalik | Tolosan jarriko dute Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren behin-behineko egoitza, Donostiako Eskuzaitzeta industrialdera lekualdatu aurretik, eta urte amaierarako irekiko ditu ateak. | Mubil elektromugikortasun zentroa, urte amaieran zabalik. Tolosan jarriko dute Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren behin-behineko egoitza, Donostiako Eskuzaitzeta industrialdera lekualdatu aurretik, eta urte amaierarako irekiko ditu ateak. | Tolosako Usabal industrialdean jarriko dute Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren behin-behineko egoitza, Donostiako Eskuzaitzeta industriagunera lekualdatu aurretik. Obrak martxan dira jadanik, eta bultzatzaileek urte amaierarako aurreikusten dute zentroa irekitzea. Irailaren 2an, aurkezpen ekitaldian, Marke... |
2020-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/190315/ibilgailuentzako-karga-elektriko-azkarreko-gunea.htm | albisteak | Ibilgailuentzako karga elektriko azkarreko gunea | Antoñanan, martxan da ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Iberdrola dira egitasmoaren bultzatzaileak. Urrian aurkeztu dute. | Ibilgailuentzako karga elektriko azkarreko gunea. Antoñanan, martxan da ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Iberdrola dira egitasmoaren bultzatzaileak. Urrian aurkeztu dute. | Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Iberdrolako arduradunek urriaren 19an aurkeztu dute Antoñanan (Araba) martxan den gunean, ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra. Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin b... |
2020-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/190316/dinabide-lankidetza-gune-bat.htm | albisteak | Dinabide: lankidetza gune bat | Dinabide lankidetzaarko gunearen helburu nagusia Nafarroako eraldaketa digitala sustatzea da, bereziki Sakanakoa. | Dinabide: lankidetza gune bat. Dinabide lankidetzaarko gunearen helburu nagusia Nafarroako eraldaketa digitala sustatzea da, bereziki Sakanakoa. | Sakanako Garapen Agentzia da Dinabide proiektuaren sustatzailea. Dinabide lankidetzarako gune bat da; Irurtzunen du egoitza, eta haren helburu nagusia Nafarroako eraldaketa digitala sustatzea da, bereziki Sakanakoa. Nafarroako lehen coworking teknologikoa da. Teknologien arloan, lan sistema kooperatiboa, profesional in... |
2020-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/190317/industria-adimendunaren-erronkei-aurre-egiten.htm | albisteak | Industria adimendunaren erronkei aurre egiten | Eusko Jaurlaritzak abian jarri du BDIH-Konexio laguntza programa, euskal enpresei laguntzeko asmoz industria adimendunaren iraunkortasun eta digitalizazio arloetako erronkei aurre egiten. | Industria adimendunaren erronkei aurre egiten. Eusko Jaurlaritzak abian jarri du BDIH-Konexio laguntza programa, euskal enpresei laguntzeko asmoz industria adimendunaren iraunkortasun eta digitalizazio arloetako erronkei aurre egiten. | Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen BDIH-Konexio laguntza programak erraztasunak emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaileak eta bikainak eskuratzeko, beharrezkoak baitira industria adimendunak fabrikazio digitalaren eta iraunkorraren arloetan izango dituzten e... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190318/osasun-sailarekin-egindako-bileratik-alde-egin-dute-sindikatuek.htm | Gizartea | Osasun Sailarekin egindako bileratik alde egin dute sindikatuek | Edukietan guztiz «hutsala» den proposamen bat jaso dutela salatu dute langileen ordezkariek | Osasun Sailarekin egindako bileratik alde egin dute sindikatuek. Edukietan guztiz «hutsala» den proposamen bat jaso dutela salatu dute langileen ordezkariek | Ekainetik elkartzeko zegoen Osakidetzako mahai sektoriala; tarte horretan, pandemia betean, lan egoerari buruzko kexu ugari egin dituzte sindikatuek, eta igaro asteotan, hiru greba egun. Baina egoerak ez du hobetzeko itxurarik; Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak mahaira deituak zituen gaur sindikatuak, baina langileen o... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190319/izokinak-egonkortu-egin-dira-bidasoaren-goialdean-eta-leitzaranen.htm | Gizartea | Izokinak egonkortu egin dira Bidasoaren goialdean eta Leitzaranen | Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hamaika presa eraitsi dituzte ibai horietan, eta pasabideak atondu | Izokinak egonkortu egin dira Bidasoaren goialdean eta Leitzaranen. Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hamaika presa eraitsi dituzte ibai horietan, eta pasabideak atondu | Duela hamarkada batzuk galtzeko zorian baziren ere, gero eta ohikoagoak dira izokinak Kantaurialdeko ibaietan. 2016an, Life-Irekibai programan oinarrituta, elkarlan bat jarri zuten martxan Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, horri esker, nabarmen hobetzen ari da arrain espezie horren egoera. Bestea... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190320/ahots-bidezko-lehen-morroi-euskalduna-uztailerako-egongo-da-prest.htm | Gizartea | Ahots bidezko lehen morroi euskalduna uztailerako egongo da prest | Mycroft.eus bozgorailu adimenduna garatzeko proiektua aurkeztu dute Talaios eta Skura kooperatibek eta Elhuyar fundazioak. Esan dutenez, ez da bakarrik euskalduna izango: Euskal Herriari begira egongo da. | Ahots bidezko lehen morroi euskalduna uztailerako egongo da prest. Mycroft.eus bozgorailu adimenduna garatzeko proiektua aurkeztu dute Talaios eta Skura kooperatibek eta Elhuyar fundazioak. Esan dutenez, ez da bakarrik euskalduna izango: Euskal Herriari begira egongo da. | Oraingoz, Mycroft izena du kutxako ahotsak, eta «Hey, Mycroft» agurtu behar du erabiltzaileak, piz dadin eta erantzun dezan. Baina, urtebete barru, erdarek Alexa, Siri eta Google ahots laguntzaileak dituzten moduan, euskarak ere adimen artifizialean oinarrituriko morroi ia orojakitun bat edukiko du.
«Hey, Mycroft», es... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190321/bi-euskal-preso-euskal-herriratu-eta-beste-bost-gerturatuko-dituzte.htm | Politika | Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste bost gerturatuko dituzte | Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste bost gerturatuko dituzte. | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, beste sei euskal preso lekualdatuko dituzte: bi Euskal Herriratu eta lau gerturatuko dituzte. Idoia Martinez Garzia Asturiasko espetxetik Euskal Herrira ekarriko dute, eta Gasteizen beteko du zigorra, hirugarren graduan. Bestetik, Olga Comes ere Asturiasko kartzelatik I... | |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190322/beste-bat-zirkuituak-zuzeneko-arteetako-250-emanaldi-bilduko-ditu.htm | Kultura | 'Beste bat!' zirkuituak zuzeneko arteetako 250 emanaldi bilduko ditu | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 41 agertokitan izango dira musika, dantza, antzerki eta zirku saioak, otsailera arte. Musika Bulegoak jarri du martxan egitasmoa, antzokien sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du. | 'Beste bat!' zirkuituak zuzeneko arteetako 250 emanaldi bilduko ditu. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 41 agertokitan izango dira musika, dantza, antzerki eta zirku saioak, otsailera arte. Musika Bulegoak jarri du martxan egitasmoa, antzokien sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du. | Abian da Beste bat! zuzeneko arteen zirkuitua. Heldu den urteko otsailaren amaierara bitarte, 250 musika, antzerki, dantza eta zirku emanaldi hartuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 31 antzokik eta hamar aretok. Horietatik %70 baino gehiago izango dira euskaraz. Zuzeneko arteen sektorea osatzen duten eragileen «ka... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190323/nafarroatik-alde-egiten-duten-enpresek-diru-laguntzak-itzuli-beharko-dituzte.htm | Ekonomia | Nafarroatik alde egiten duten enpresek diru laguntzak itzuli beharko dituzte | Jarduera nabarmen murrizten dutenei ere eragingo die neurriak. EH Bilduk aurkeztu du legea eta gobenuko kideek babestu dute | Nafarroatik alde egiten duten enpresek diru laguntzak itzuli beharko dituzte. Jarduera nabarmen murrizten dutenei ere eragingo die neurriak. EH Bilduk aurkeztu du legea eta gobenuko kideek babestu dute | Enpresen deslokalizazioari ateak itxi nahi dizkio Nafarroak. Siemens Gamesak Agoitzen duen fabrikako lana Portugalgo eta Marokoko beste planta batzuetara eramateko erabakiak eta CAFek Castejonen duen Trenasako lantegikoa ere kanpora eramateko asmoak alarmak piztu ditu. COVID-19an krisi ekonomikoak, gainera, halako erab... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190324/euskadi-irratiko-osasun-etxea-saioak-irabazi-du-rikardo-arregi-saria.htm | Gizartea | Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioak irabazi du Rikardo Arregi saria | Arantza Artza esatariak eta Felix Zubia medikuak «zerbitzu publiko eredugarria» eskaini dutela nabarmendu du epai-mahaiak. CodeSyntax enpresari eman diote Komunikazio Saria 'Egunean Behin' galdera lehiaketarengatik. | Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioak irabazi du Rikardo Arregi saria. Arantza Artza esatariak eta Felix Zubia medikuak «zerbitzu publiko eredugarria» eskaini dutela nabarmendu du epai-mahaiak. CodeSyntax enpresari eman diote Komunikazio Saria 'Egunean Behin' galdera lehiaketarengatik. | Arantza Artza esatariak eta Felix Zubia medikuak jaso dute Rikardo Arregi komunikazio saria, Osasun etxea irratsaioan eginiko lanarengatik. «Zerbitzu publiko eredugarria» eskaini dutela nabarmendu du epai-mahaiak. Zer den lastoa eta zer alea bereizten lagundu dutela, eta erreferentzia bihurtu direla gaineratu dute. Inf... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190325/madrilgo-aurrekontuei-baietz-esan-diete-eh-bilduren-militantziaren-915ek.htm | Politika | Madrilgo aurrekontuei baietz esan diete EH Bilduren militantziaren %91,5ek | Mahai politikoaren proposamena berretsi dute oinarriek | Madrilgo aurrekontuei baietz esan diete EH Bilduren militantziaren %91,5ek. Mahai politikoaren proposamena berretsi dute oinarriek | Espainiako Gobernuaren 2021eko aurrekontuak onartuko ditu EH Bilduk. Koalizio subiranistaren mahai politikoak aurrekontuak babesteko eskaera egin zien militanteei, joan den astelehenean, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren bidez, eta oinarrien %91,5ek baietza eman diote, gaur, proposamenari. “Ados zaude EH Bilduk E... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190326/eva-ferreira-izango-da-ehuko-errektorea.htm | Gizartea | Eva Ferreira izango da EHUko errektorea | Boto haztatuaren %66,24 lortu du Ferreirak. Parte hartzea lau puntu eta erdi pasa jaitsi da: botoa ematera deituta zeudenen %7,7k eman du. | Eva Ferreira izango da EHUko errektorea. Boto haztatuaren %66,24 lortu du Ferreirak. Parte hartzea lau puntu eta erdi pasa jaitsi da: botoa ematera deituta zeudenen %7,7k eman du. | Eva Ferreira izango da EHU Euskal Herriko Unibertsitateko hurrengo errektorea. Gaur egin dituzte hauteskundeak, eta bera izan da hautagai bakarra; beraz, nahikoa zuen botoen herena lortzearekin, baina babes askoz zabalagoa jaso du: boto haztatuen % 66,2 alde izan ditu Ferreirak. Dena den, parte hartzeak utzi du datu es... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190327/puntu-ona-alkmaarren.htm | Kirola | Puntu ona Alkmaarren | Reala lotuta aritu da. Baina txuri-urdinek bizirik segitzen dute Europa ligan, zazpi punturekin. | Puntu ona Alkmaarren. Reala lotuta aritu da. Baina txuri-urdinek bizirik segitzen dute Europa ligan, zazpi punturekin. | Realak 0-0 berdindu du AZ Alkmaaren zelaian, eta puntu bat batuta itzuli da Donostiara. Txuri-urdinek ezin izan dute orain artean bezain distiratsu aritu, eta hutsal aritu dira. Kontrarioari kilimarik egin gabe etxeratu dira. Bi taldeak arerioarekiko errespetu handiz zelairatu dira. Jakitun ziren tartea utziz gero aurk... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190358/bbvak-eta-sabadellek-ez-dute-lortu-bat-egiteko-akordiorik.htm | Ekonomia | BBVAk eta Sabadellek ez dute lortu bat egiteko akordiorik | Sabadellentzat, BBVAk eskainitako dirua ez da nahikoa. | BBVAk eta Sabadellek ez dute lortu bat egiteko akordiorik. Sabadellentzat, BBVAk eskainitako dirua ez da nahikoa. | BBVAk eta Sabadellek joan den astearen hasieran adierazi zuten ofizialki biak batzearen inguruko negoziazioak hasiak zirela. Gaurko goizaldera arte iraun dute elkarrizketa horiek, jakinarazi dutenez. Sabadelli iruditu zaio BBVAk ordaindu nahi zuen prezioak ez zuela kontuan hartu negozioaren potentziala eta bankuaren in... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190359/ostalariek-saldu-gabeak-itzuli-dizkiote-suprefeturari.htm | Gizartea | Ostalariek saldu gabeak «itzuli» dizkiote suprefeturari | Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak haserrea erakutsi du Baionan, goizean. Garagardo iraungiak ireki dituzte suprefeturaren atarian. | Ostalariek saldu gabeak «itzuli» dizkiote suprefeturari. Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak haserrea erakutsi du Baionan, goizean. Garagardo iraungiak ireki dituzte suprefeturaren atarian. | Kasu, ostalariak kexu lelopean bildu dira Iparraldeko hamar bat ostalari, goizean, Baionako suprefeturaren aitzinean. Frantziako Gobernuak iragarritako neurriek haserrea piztu dute haien artean: izan ere, jatetxeak urtarrilaren 20tik aitzina irekitzeko asmoa erakutsi zuen Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak; ostat... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190360/txertoa-jasoko-duten-lehentasunezko-hamabost-taldeak-zehaztu-ditu-illak.htm | Gizartea | Txertoa jasoko duten lehentasunezko hamabost taldeak zehaztu ditu Illak | Besteak beste, 65 urtetik gorako herritarrak, patologiaren bat duten arrisku taldekoak eta espazio itxietan lan egiten dutenak txertatu nahi ditu Espainiako Osasun ministerioak. | Txertoa jasoko duten lehentasunezko hamabost taldeak zehaztu ditu Illak. Besteak beste, 65 urtetik gorako herritarrak, patologiaren bat duten arrisku taldekoak eta espazio itxietan lan egiten dutenak txertatu nahi ditu Espainiako Osasun ministerioak. | Koronabirusaren aurkako txertateka kanpaina nolakoa izango den azaldu du gaur goizean Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroak. Biztanleria hamabost taldetan banatzea erabaki du Espainiako Osasun ministerioak, urtarrila eta ekaina bitartean txertoa jartzeko. Hiru fasetan antolatuko den txertaketa kanpaina b... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190361/azpiazuk-iragarri-du-laquoeuskadik-europako-funtsetara-programa-propioaraquo-aurkeztuko-duela.htm | Ekonomia | Azpiazuk iragarri du «Euskadik Europako funtsetara programa propioa» aurkeztuko duela | Ekonomia sailburuak Legebiltzarrean esan du beharrezko eraldaketei «herri gisa» heldu nahi dietela, eta xehetasunak abenduaren 9an egingo duen agerraldian emango dituela. EH Bilduren ustez, «akats estrategikoa da batzuk bazterrean uztea». | Azpiazuk iragarri du «Euskadik Europako funtsetara programa propioa» aurkeztuko duela. Ekonomia sailburuak Legebiltzarrean esan du beharrezko eraldaketei «herri gisa» heldu nahi dietela, eta xehetasunak abenduaren 9an egingo duen agerraldian emango dituela. EH Bilduren ustez, «akats estrategikoa da batzuk bazterrean uz... | «Herri gisa heldu nahi diegu beharrezko eraldaketei, eta Euskadik programa propio bat aurkeztuko du; lankidetzarako eta batzeko espiritu argia duen programa bat». Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du Europako funtsak jasotzeko proiektuak izango dituen programa abenduaren 29an onartuko duela Eusko Jaur... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190362/positibo-tasa-55-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positibo tasa %5,5 da Hego Euskal Herrian | Apur bat behera egin dute kasu kopuruak eta positiboen ehunekoak. Beste 785 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, bezperan baino 22 gutxiago. | Positibo tasa %5,5 da Hego Euskal Herrian. Apur bat behera egin dute kasu kopuruak eta positiboen ehunekoak. Beste 785 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, bezperan baino 22 gutxiago. | Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun agintariek eman dituzten datuen arabera, atzo beste 758 kasu detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, bezperan baino 22 gutxiago. Egindako proba guztien %5,5 da. Asteazkeneko datuekin alderatuta, beraz, zertxobait hobetu dira datuak: kutsatu gutxiago egoteaz landa, pos... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190363/palestinarrei-laguntzeko-dirurik-gabe-geratu-da-lehen-aldiz-unrwa.htm | Mundua | Palestinarrei laguntzeko dirurik gabe geratu da lehen aldiz UNRWA | Nazioarteak Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari hitzemandako funtsetatik erdia soilik jaso du hark Gaza eta Zisjordaniaren kasuan, eta %40 Sirian bizi diren palestinarren kasuan. | Palestinarrei laguntzeko dirurik gabe geratu da lehen aldiz UNRWA. Nazioarteak Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari hitzemandako funtsetatik erdia soilik jaso du hark Gaza eta Zisjordaniaren kasuan, eta %40 Sirian bizi diren palestinarren kasuan. | Ez da lehen aldia egoeraren larrian salatzen duena. Baina aurten eta kasu honetan ere pandemiak eragindako krisiak zuzenean eragin dio UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari. Azaroaren hasieran iragarritakoa bete egin da, eta erakundea langileei ordaintzeko eta errefuxiatu palestinarren laguntzeko ... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190364/ostalaritzako-7230-negoziok-eskatu-dituzte-eusko-jaurlaritzaren-laguntza-bereziak.htm | Ekonomia | Ostalaritzako 7.230 negoziok eskatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntza bereziak | EH Bilduk neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari «sektorearen zati bat salbatzeko, beste bat dagoeneko desagertu delako». | Ostalaritzako 7.230 negoziok eskatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntza bereziak. EH Bilduk neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari «sektorearen zati bat salbatzeko, beste bat dagoeneko desagertu delako». | Ostalariek euren protestetan erabilitako kartelak erakutsiz egin dio deia Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak Iñigo Urkulluri. Batetik, orain bi aste Alemaniako laguntza ereduaz egindako adierazpen «mingarriak» zuzentzeko eskatu dio; bestetik, datuak eman ditu sektorearen« egoera errealaz», eta azkenik galdera e... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190365/halima-aden-modeloak-ibiltokiak-utzi-ditu-industriak-bere-sinesmenetatik-urruntzera-behartu-duelako.htm | Mundua | Halima Aden modeloak ibiltokiak utzi ditu industriak «bere sinesmenetatik urruntzera behartu» duelako | Modelo somaliar-estatubatuarra hijab batekin desfilatu zuen lehena izateagatik egin zen ospetsu. Orain, Instagrameko bere profilean, azaldu du presioa sentitzen zuela bere identitateagatik: «Nire buruaren defentsan ari naiz, baina baita modaren ondorioz euren arima galdu duten guztien alde ere». | Halima Aden modeloak ibiltokiak utzi ditu industriak «bere sinesmenetatik urruntzera behartu» duelako. Modelo somaliar-estatubatuarra hijab batekin desfilatu zuen lehena izateagatik egin zen ospetsu. Orain, Instagrameko bere profilean, azaldu du presioa sentitzen zuela bere identitateagatik: «Nire buruaren defentsan ar... | Halima Aden modeloak 23 urterekin utzi ditu ibiltokiak. Ospetsu egin zen industria horretan hijab batekin desfilatu zuen lehen modeloa izateagatik —2016ko Miss Minnesota lehiaketan—, baita Sports Illustrated aldizkari entzutetsuaren azalean burkini bat jantzita ateratzeagatik ere. British Vogue aldizkariaren azalean er... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190366/iurgi-garitagoitia-presoa-espainiaratu-egin-dute.htm | Politika | Iurgi Garitagoitia presoa Espainiaratu egin dute | Etxerat-ek jakinarazi duenez, Soto del Realgo espetxera eraman dute euskal presoa, Lannemezangotik. Ibon Fernandez Iradik «ongi» gainditu du COVID-19a, baina Etxerat-ek salatu du konfinamenduko baldintzek kalte egin diotela. | Iurgi Garitagoitia presoa Espainiaratu egin dute. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Soto del Realgo espetxera eraman dute euskal presoa, Lannemezangotik. Ibon Fernandez Iradik «ongi» gainditu du COVID-19a, baina Etxerat-ek salatu du konfinamenduko baldintzek kalte egin diotela. | Iurgi Garitagoitia euskal presoa Espainiaratu eta urrundu egingo dute, Etxerat-ek jakitera eman duenez. Izan ere, Lannemezango espetxean zegoen Garitagoitia (Okzitania, 330 kilometro), eta, Espainiaratuta, Soto del Realgo kartzelara eraman dute (Espainia, 490 kilometro).
Euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi du... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190367/gas-naturalean-inbertitzen-segituko-du-jaurlaritzak-trantsiziozko-energia-gisa-hartuta.htm | Gizartea | Gas naturalean inbertitzen segituko du Jaurlaritzak, trantsiziozko energia gisa hartuta | EH Bilduko Mikel Oterok Arantxa Tapia Ingurumen sailburuari galdetu dio ea zer egiteko asmoa duten poltsa publikoan 80 milioiko zuloa eragin duen gas naturalaren ustiaketa proiektuarekin. Ixteko eta berriztagarrietan inbertitzeko eskatu dio Jaurlaritzari. | Gas naturalean inbertitzen segituko du Jaurlaritzak, trantsiziozko energia gisa hartuta. EH Bilduko Mikel Oterok Arantxa Tapia Ingurumen sailburuari galdetu dio ea zer egiteko asmoa duten poltsa publikoan 80 milioiko zuloa eragin duen gas naturalaren ustiaketa proiektuarekin. Ixteko eta berriztagarrietan inbertitzeko e... | Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak Arantxa Tapia Ingurumen sailburuari galdetu dio zer asmo duen Jaurlaritzak Shesa sozietate publikoarekin, datu ofizialen arabera gas naturala ustiatzen duen enpresa publiko hori defizitarioa baita, eta aurreikuspena ere txarra baita. Tapiak erantzun dio gas naturalaren ustiaketa... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190368/sarek-eta-etxerat-ek-presoen-alde-mobilizatzeko-deia-egin-diote-gizarteari.htm | Politika | Sarek eta Etxerat-ek presoen alde mobilizatzeko deia egin diote gizarteari | Azken ortziraletako protestak batera deituko dituzte. Bi taldeen ustez «euskal gizartea da estatuak eta gobernuak mugiarazten dituen motorra», eta, beraz, karrikara ateratzeko deia egin dute. | Sarek eta Etxerat-ek presoen alde mobilizatzeko deia egin diote gizarteari. Azken ortziraletako protestak batera deituko dituzte. Bi taldeen ustez «euskal gizartea da estatuak eta gobernuak mugiarazten dituen motorra», eta, beraz, karrikara ateratzeko deia egin dute. | Etxerat-en eta Sareren ustez «bizi dugun unean merezi du ahaleginak batzea», eta, hori dela eta, azken ortziraletako presoen aldeko protestak elkarrekin deituko dituzte bi taldeek —gaur dira egitekoak—. Patricia Velez Etxerat-eko bozeramaileak eta Joseba Azkarraga Sarekoak Gasteizen egin duten agerraldian gizarteari pr... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190369/antton-valverdek-disko-berria-kaleratu-du-hamahiru-urteren-ondoren.htm | Kultura | Antton Valverdek disko berria kaleratu du, hamahiru urteren ondoren | Koronabirusak baldintzatu du ‘Gaua. Ausentziaren itzala’ lana: itxialdiaren ondorioz, hasierako abestiei hiru gehitu zaizkie, Harkaitz Canoren olerki batzuetan oinarritutakoak. Izenburua ere ez da hasierako proiektuko bera. Elkar argitaletxearekin atera du albuma | Antton Valverdek disko berria kaleratu du, hamahiru urteren ondoren. Koronabirusak baldintzatu du ‘Gaua. Ausentziaren itzala’ lana: itxialdiaren ondorioz, hasierako abestiei hiru gehitu zaizkie, Harkaitz Canoren olerki batzuetan oinarritutakoak. Izenburua ere ez da hasierako proiektuko bera. Elkar argitaletxearekin ate... | Disko berria prestatuta zuen Antton Valverdek, baita hura grabatzeko txanda hartuta ere Elkarreko estudioetan, baina pandemiak oztopatu zizkion planak. 2007an kaleratutako Hamabi amodio kanta hartatik diskorik atera gabe zegoen musikaria, eta, horri erremedioa jartzera zihoala, koronabirusak grabaketa bertan behera utz... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190370/jaurlaritzak-neurri-traumatikoak-saihesteko-eskatu-die-hegazkigintza-enpresei.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak «neurri traumatikoak» saihesteko eskatu die hegazkigintza enpresei | Diru publikoa jaso duten enpresekin «zorrotzak» izango direla esan du Arantxa Tapiak, baina enpresen iraupena bermatuko duten neurriak behar direla | Jaurlaritzak «neurri traumatikoak» saihesteko eskatu die hegazkigintza enpresei. Diru publikoa jaso duten enpresekin «zorrotzak» izango direla esan du Arantxa Tapiak, baina enpresen iraupena bermatuko duten neurriak behar direla | Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak «neurri traumatikoak» saihesteko erremintak badituztela esan die hegazkingintza enpresei, eta Jaurlaritzak «baliabide guztiak» jarriko dituela horien alde egin ditzaten. Aukera ezberdinak ere izendatu ditu: «Aldi baterako erregulazio espedienteak, ordu poltsak… Doikuntz... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190371/petronor-zigortzeko-eskaera-berretsi-diote-auzitegiek-espainiako-gobernuari.htm | Gizartea | Petronor zigortzeko eskaera berretsi diote auzitegiek Espainiako Gobernuari | Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez, hogei eguneko epea dauka Trantsizio Ekologikorako Ministerioak erabakia hartzeko. Zigor espedientea ez zabaltzea ebatziz gero, arrazoiak azaldu beharko ditu. | Petronor zigortzeko eskaera berretsi diote auzitegiek Espainiako Gobernuari. Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez, hogei eguneko epea dauka Trantsizio Ekologikorako Ministerioak erabakia hartzeko. Zigor espedientea ez zabaltzea ebatziz gero, arrazoiak azaldu beharko ditu. | Espainiako Auzitegi Nazionalak laugarren aldiz eskatu dio Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioari erabakitzeko Petronorri zigor espedientea ireki edo ez, Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez. Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen findegiko koke plantarekin du lotura auziak. Elkarteak gogorarazi du... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190372/irango-zientzialari-nuklear-nagusia-hil-dute.htm | Mundua | Irango zientzialari nuklear nagusia hil dute | Mohsen Fakhrizade tirokatu dute Teheranen. Nazioarteko begiraleen arabera, herrialdearen plan nuklearraren zuzendaria izan zen 2000ko hamarkadaren hasieran. | Irango zientzialari nuklear nagusia hil dute. Mohsen Fakhrizade tirokatu dute Teheranen. Nazioarteko begiraleen arabera, herrialdearen plan nuklearraren zuzendaria izan zen 2000ko hamarkadaren hasieran. | Erasoa nola gertatu den ez dago argi oraindik, baina badirudi leherketa baten ondorioz Mohsen Fakhrizade eta haren bizkartzainak zeramatzan autoa gelditu egin dela Teherandik gertuko Absard hiriko Mostafa Khomeini bulebarrean. Orduan, erasotzaileek tiro egin diote Fakhrizaderen autoari, eta zientzialaria zauritu dute. ... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190373/turista-klasea-nobela-aurkeztu-du-kattalin-minerrek.htm | Kultura | 'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek | «Konfinamenduaren alaba da liburua», idazleak azaldu duenez. Lagun presoari bisitan dihoakion pertsonaiaren ibilbidea kontatu du bertan. Susa argitaletxearekin eman du. | 'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek. «Konfinamenduaren alaba da liburua», idazleak azaldu duenez. Lagun presoari bisitan dihoakion pertsonaiaren ibilbidea kontatu du bertan. Susa argitaletxearekin eman du. | Parisen preso daukaten lagun bati egindako bisita. Fresnesko espetxera joan eta buelta; bisita egitera doana esnatzen denetik etxera itzuli eta ohean sartzen den arte. 1.600 kilometro hogei orduan. Horixe Kattalin Minerren (Hernani, Gipuzkoa, 1988) bigarren nobelaren egitura nagusia. Ezagunak dituen bizipenetatik edane... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190374/inigo-muguruza-gogoan-gaztea-sarietan.htm | Kultura | Iñigo Muguruza gogoan Gaztea sarietan | Hamar urteren ostean, berriz saritu ditu urteko artista nabarmenduenak Gaztea Irratiak. Zetak taldeak hiru sari jaso ditu, Izarok bi, eta bana jaso dute Suak eta Skakeitanek. Bozkatu dutenen arabera, Itziar Ituño izan da urteko pertsonaia, eta Berri Txarrak urteko fenomenoa. Muguruzaren alabek Ibilbide Osoaren Aitortza... | Iñigo Muguruza gogoan Gaztea sarietan. Hamar urteren ostean, berriz saritu ditu urteko artista nabarmenduenak Gaztea Irratiak. Zetak taldeak hiru sari jaso ditu, Izarok bi, eta bana jaso dute Suak eta Skakeitanek. Bozkatu dutenen arabera, Itziar Ituño izan da urteko pertsonaia, eta Berri Txarrak urteko fenomenoa. Mugur... | Hamar urteren ondoren, bart, berriz banatu zituen Gaztea Irratiak Gaztea sariak. Donostiako Kursaalean egin zen ekitaldiak hainbat izen propio utzi zituen, eta baita une gogoangarriak ere. Bi izan ziren nabarmenenak. Batetik, iaz hil zen Iñigo Muguruza musikariari egin zioten omenaldia. Jon Maia bertsolariak izugarrizk... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190375/abiyk-tigray-erasotzeko-duten-erantzukizuna-justifikatu-du.htm | Mundua | Abiyk Tigray erasotzeko duten «erantzukizuna» justifikatu du | UNHCRko goi mandataria Sudanera joan da: Etiopian borrokak piztu zirenetik gutxienez 43.000 lagunek pasatu dute muga liskarretatik ihesi | Abiyk Tigray erasotzeko duten «erantzukizuna» justifikatu du. UNHCRko goi mandataria Sudanera joan da: Etiopian borrokak piztu zirenetik gutxienez 43.000 lagunek pasatu dute muga liskarretatik ihesi | Etiopiako Gobernuaren eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Frontearen arteko borrokek jarraitzen dute, eta, egunak pasa ahala, hondamendi baten kezkak areagotuz doaz. Gaur bildu da Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroa Afrikako Batasuneko hiru ordezkarirekin, eta eskualdea erasotzeko haien operazioa justifikatu zuen. Bilk... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190376/araban-erraustegi-bat-egin-nahi-dute-gasteiz-zero-zabor-taldearen-arabera.htm | Gizartea | Araban erraustegi bat egin nahi dute, Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera | Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aukera dagoela azpimarratu dute. Gasteiz Zero Zaborrek «gardentasunez» jokatzeko eskatu die erakundeei. | Araban erraustegi bat egin nahi dute, Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera. Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aukera dagoela azpimarratu dute. Gasteiz Zero Zaborrek «gardentasunez» jokatzeko eskatu die erakundeei. | Gasteiz Zero Zabor taldeak ohartarazi du Eusko Jaurlaritza hiri hondakinen erraustegi bat egitea sustatzen ari dela, «Arabako foru gobernuaren laguntzarekin». Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, Arabako Foru Aldundia izango da buru, eta hogei milioi euroko aurrekontua izango du.
Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak ... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190377/psek-eta-elkarrekin-podemosek-ituna-egin-dute-irungo-udala-gobernatzeko.htm | Politika | PSEk eta Elkarrekin Podemosek ituna egin dute Irungo Udala gobernatzeko | Bihar aurkeztuko dute akordioa. Joan zen otsailera arte EAJrekin gobernatzen zuen PSEk Gipuzkoako hirian, baina koalizioa hautsi egin zuten. | PSEk eta Elkarrekin Podemosek ituna egin dute Irungo Udala gobernatzeko. Bihar aurkeztuko dute akordioa. Joan zen otsailera arte EAJrekin gobernatzen zuen PSEk Gipuzkoako hirian, baina koalizioa hautsi egin zuten. | Irungo Udala (Gipuzkoa) koalizioan gobernatzeko ituna egin dute PSEk eta Elkarrekin Podemosek. Bihar azalduko dituzte itunaren baldintzak.
Joan zen otsailera arte EAJrekin gobernatzen zuen PSEk Gipuzkoako hirian, baina koalizioa hautsi egin zuten, Jose Antonio Santano alkateak Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzi Xabi... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190416/etxeko-txoko-guztietan.htm | Gizartea | Etxeko txoko guztietan | Mikel Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desagertutzat» jo zuten biharamunean. Handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Zabalzak Donostian lan egiteko utzi zuen herria, baina Orbaizetan bizirik da gaztearen memoria. | Etxeko txoko guztietan. Mikel Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desagertutzat» jo zuten biharamunean. Handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Zabalzak Donostian lan egiteko utzi zuen herria, baina Orbaizetan bizirik da gaztearen memoria. | Udazkenekoa da giroa Orbaizetako Olako kanpoko aldean: zerua garbi dago, eta haizeak hostoak mugitzen ditu, harat eta honat; Lorentxo etxe barruan, baina, negu gorriko goibelak agertu dira, bat-batean, eta hotzak dena izoztu du. Malkoak agertu zaizkio begietara Patxi Zabalzari, Mikel anaiari buruz hitz egitean gurasoek... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190417/hogeita-hamabost.htm | Hogeita hamabost | Hogeita hamabost. | Erraz esaten da hogeita hamabost. Izan daitezke hogeita hamabost segundo: abesti baten sarrera, semaforo gorri batek irauten duena. Izan daitezke hogeita hamabost minutu: kafe azkar bat ezagun batekin, herritik hirirako bidea, zazpi abesti. Izan daitezke hogeita hamabost egun: hilabete pasatxo, lagun hura ikusi gabeko ... | ||
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190418/bilera-serioak-ere-kanpoan-egin-daitezke.htm | Gizartea | «Bilera serioak ere kanpoan egin daitezke» | Jolastokiak «heziketarako eremu» bihurtzea du helburu Arteroren taldeak. Haren esanetan, «ikasketa prozesua bizipenen bidez gauzatzen denean, orduan barneratzen da». | «Bilera serioak ere kanpoan egin daitezke». Jolastokiak «heziketarako eremu» bihurtzea du helburu Arteroren taldeak. Haren esanetan, «ikasketa prozesua bizipenen bidez gauzatzen denean, orduan barneratzen da». | Urduñako ikastetxeko jolastokia birnaturalizatzeko proiektua garatzen ari den El Globus Vermell elkartearen sortzaileetako bat da Mamen Artero Borruel (Bartzelona, 1978). Bertako arkitektoa da. Jolastokiak Klimaren Alde programa koordinatzen du taldeak. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Mi... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190419/hegoaldean-505-da-positibo-tasa-beste-723-kasu-zenbatuta.htm | Gizartea | Hegoaldean %5,05 da positibo tasa, beste 723 kasu zenbatuta | Kutsatuen kurbak apaltzen jarraitzen du, baina motel. Atzo, beste 47 lagun ospitaleratu zituzten birusarengatik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan. | Hegoaldean %5,05 da positibo tasa, beste 723 kasu zenbatuta. Kutsatuen kurbak apaltzen jarraitzen du, baina motel. Atzo, beste 47 lagun ospitaleratu zituzten birusarengatik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, Osakidetzak eta Osasunbideak 14.291 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietatik 723 izan ziren positibo. Aurreko egunean baino 35 positibo gutxiago zenbatu dituzte, beraz. Datu horien arabera, egindako proba guztien %5,05 izan dira positibo. ... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190420/egia-aitortzeko-exijitu-dute-mikel-zabalzaren-gertukoek.htm | Gizartea | Egia aitortzeko exijitu dute Mikel Zabalzaren gertukoek | Duela 35 urte hilik agertu zen Zabalza, Guardia Zibilak atxilotua izan ondoren, eta gaur egin dute hura oroitzeko ekitaldia, Aurizko (Nafarroa) kultur etxean. Gogorarazi dute aitortzeke daudela Zabalzak jasandako torturak, eta elkarbizitzarako beharrezkoa dela hori egitea. Biharko, auto karabana bat osatzera deitu dute... | Egia aitortzeko exijitu dute Mikel Zabalzaren gertukoek. Duela 35 urte hilik agertu zen Zabalza, Guardia Zibilak atxilotua izan ondoren, eta gaur egin dute hura oroitzeko ekitaldia, Aurizko (Nafarroa) kultur etxean. Gogorarazi dute aitortzeke daudela Zabalzak jasandako torturak, eta elkarbizitzarako beharrezkoa dela ho... | «Argazki batek ez dit deus esaten pertsona bati buruz, baina memoria dugu». Hala eman diote bide Mikel Zabalza nor zen azaltzen duen bideoari haren ingurukoek, gaur, Aurizko (Nafarroa) kultur etxean egin dioten omenaldian. Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desa... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190421/iranek-israeli-ohartarazi-dio-une-egokian-erantzungo-diola-fakhrizaderen-hilketari.htm | Mundua | Iranek Israeli ohartarazi dio «une egokian» erantzungo diola Fakhrizaderen hilketari | Ali Khamenei herrialdeko aiatolak zientzialari nuklearraren kontrako erasoa ikertzeko eskatu du, eta haren egileak eta arduradunak epaitzeko. | Iranek Israeli ohartarazi dio «une egokian» erantzungo diola Fakhrizaderen hilketari. Ali Khamenei herrialdeko aiatolak zientzialari nuklearraren kontrako erasoa ikertzeko eskatu du, eta haren egileak eta arduradunak epaitzeko. | Irango zientzialari nuklear nagusiaren heriotza ez da ordainik gabe geldituko, Irango agintarien esanetan. Hassan Rohani presidenteak Israeli leporatu dio zuzenean Moshen Fakhrizaderen hilketaren ardura. Israelen eta Mendebaldeko hainbat herrialderen ustez Irango programa nuklearraren buru zena atzo hil zuten, Teherand... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190422/espainiako-lan-ministerioak-bide-orri-proposamen-bat-egingo-du-bilboko-portuko-gatazka-konpontzeko.htm | Ekonomia | Espainiako Lan Ministerioak «bide-orri proposamen bat» egingo du Bilboko portuko gatazka konpontzeko | Bilbo Estibaren ustez arbitraje loteslea da auzia konpontzeko modu bakarra, eta zamaketariek asteazkenean erabakiko dute greba luzatu ala ez | Espainiako Lan Ministerioak «bide-orri proposamen bat» egingo du Bilboko portuko gatazka konpontzeko. Bilbo Estibaren ustez arbitraje loteslea da auzia konpontzeko modu bakarra, eta zamaketariek asteazkenean erabakiko dute greba luzatu ala ez | Espainiako Lan Ministerioak «bide-orri proposamen bat» bidaliko die Bilbo Estibari eta zamaketarien ordezkariei Bilboko portuko lan gatazka konpontzeko. Portuko zamaketa enpresak biltzen dituen elkarteak jakinarazi du ohar bidez konponbide proposamena jasoko dutela. Enpresen arabera, ministerioak esan die bide orriak «... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190423/eaeko-natura-ondarea-kontserbatzeko-lege-proiektua-onartu-dute.htm | Gizartea | EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu dute | Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuaren esanetan, egitasmoaren berritasunetako bat da larrialdi klimatikorako politiketan integratzen dela | EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu dute. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuaren esanetan, egitasmoaren berritasunetako bat da larrialdi klimatikorako politiketan integratzen dela | EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu du aste honetan Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. Arantxa Tapia Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuaren ustez, proiektuak jasotzen duen berritasunetako bat da integratzen dela klima larrialdirako politiketan.
Proiektua Eusko L... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190424/etiopiako-armadak-tigrayko-hiriburua-hartu-du-abiyren-esanetan.htm | Mundua | Etiopiako armadak Tigrayko hiriburua hartu du, Abiyren esanetan | Herrialdeko lehen ministroak azaldu duenez, Mekelle hiria «guztiz kontrolpean» du gobernu federalak. | Etiopiako armadak Tigrayko hiriburua hartu du, Abiyren esanetan. Herrialdeko lehen ministroak azaldu duenez, Mekelle hiria «guztiz kontrolpean» du gobernu federalak. | Trigrayko hiriburua hartzeko «azken erasoaldia» iragarria zuen Etiopiako Gobernuak, TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteari errenditzeko 72 orduko ultimatuma eman eta hark amore emateari uko egin ostean.
Etiopia iparraldeko eskualdea ia erabat inkomunikatuta dago, eta informazio gutxi dago bertako egoerari buruz, bai... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190425/oier-oa-larresoron-behar-dutela-aldarrikatu-dute-herritarrek.htm | Politika | Oier Oa Larresoron «behar» dutela aldarrikatu dute herritarrek | Dozenaka lagun bildu dira arratsaldean, Oier Oa euskal preso ohia Ipar Euskal Herrira itzultzeko aldarriarekin. | Oier Oa Larresoron «behar» dutela aldarrikatu dute herritarrek. Dozenaka lagun bildu dira arratsaldean, Oier Oa euskal preso ohia Ipar Euskal Herrira itzultzeko aldarriarekin. | Larresoron (Lapurdi) bizi izan da azken urteetan Oa, eta Baionako Bernat Etxepare lizeoan egin du lan. Iragan astean, Frantziako Poliziak atxilotu zuen lanera joatean. Libre utzi zuten biharamunean, baina Frantzian egoteko debekua notifikatu zioten. Neurria salatzeko dozenaka lagun bildu dira Larresoron, Oier, gurekin ... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190426/bolada-ona-indartzeko-garaipen-handia.htm | Kirola | Bolada ona indartzeko garaipen handia | Alavesek nagusitasunez irabazi du Real Madrilen zelaian. Lucas Perezek eta Joseluk sartu dituzte gasteiztarren golak. | Bolada ona indartzeko garaipen handia. Alavesek nagusitasunez irabazi du Real Madrilen zelaian. Lucas Perezek eta Joseluk sartu dituzte gasteiztarren golak. | Handia egin du Alavesek gaur, Valdebebasen (Espainia) . Real Madril hartu du mendean: 1-2. Merezitako garaipena izan da, Espainiako taldea baino gehiago izan baita. Bizi izan da, eta aurkariak defentsan egindako hutsak aprobetxatu ditu. Horri esker irabazi du, eta horri esker eusten dio bolada onari. Bost jardunaldi da... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190466/gu-desagertzea-nahi-dute-baina-hori-ez-da-gertatuko.htm | Gizartea | «Gu desagertzea nahi dute, baina hori ez da gertatuko» | IrunÌeko Udalak eten egin du auzoetan haur eta nerabeekin lan egiten duten prebentzio taldeen kontratua. Erabakiaren ondorioz, egungo zortzi taldeek etorkizun iluna dute; kinka larrian daude. | «Gu desagertzea nahi dute, baina hori ez da gertatuko». IrunÌeko Udalak eten egin du auzoetan haur eta nerabeekin lan egiten duten prebentzio taldeen kontratua. Erabakiaren ondorioz, egungo zortzi taldeek etorkizun iluna dute; kinka larrian daude. | Iruñeko Udalak berriki iragarri du ez dituela luzatuko auzoetako Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzu kontratuak; Navarra Suma eta PSN udal taldeek babestu dute erabakia. Abenduaren 31n bukatuko zaie kontratua egungo taldeei, eta haien ordez beste zerbitzu bat eskainiko duela jakinarazi du udalak; bakarra hiri oso... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190467/mahaiaren-bueltan-ez-baina-harremanetan.htm | Gizartea | Mahaiaren bueltan ez, baina harremanetan | Atzerritik etorritako familien eta jatorriz bertakoak direnen arteko bazkariak antolatu ohi ditu SOS Arrazakeria plataformak azaroan. Aurten, pandemia dela eta, ezingo dituzte egin bilera horiek, baina harremanetan jartzeko gonbita egin diete denei. | Mahaiaren bueltan ez, baina harremanetan. Atzerritik etorritako familien eta jatorriz bertakoak direnen arteko bazkariak antolatu ohi ditu SOS Arrazakeria plataformak azaroan. Aurten, pandemia dela eta, ezingo dituzte egin bilera horiek, baina harremanetan jartzeko gonbita egin diete denei. | Ez da erraza izaten bizitoki berri batera iritsi eta bertako jendea ezagutzea. Eta, hain zuzen ere, bide horretan laguntzen du SOS Arrazakeria plataformak; helburu horrekin, besteak beste Bizilagunak egitasmoa dauka esku artean. Azaroko egun batean bazkariak antolatu ohi dituzte, kanpotik etorritako familiak eta bertak... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190468/asier-ormazabal-euskal-presoa-aske-geratu-da-23-urteren-ondoren.htm | Politika | Asier Ormazabal euskal presoa aske geratu da, 23 urteren ondoren | Gaur amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak. 1997an atxilotu zuten, Bretainian, eta azken 18 urteak Espainiako zenbait espetxetan igaro ditu. | Asier Ormazabal euskal presoa aske geratu da, 23 urteren ondoren. Gaur amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak. 1997an atxilotu zuten, Bretainian, eta azken 18 urteak Espainiako zenbait espetxetan igaro ditu. | Aske geratu da Asier Ormazabal euskal presoa. Frantziako Poliziak duela 23 urte atxilotu zuen hernaniarra, ETAko kide izateagatik; orain, amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak, eta etxera bidean da, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Teruelen (Espainia) zegoen espetxeratuta; han igaro ditu azken bederatzi urteak, et... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190469/580-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean-urriaren-5etik-erregistratutako-gutxien.htm | Gizartea | 580 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, urriaren 5etik erregistratutako gutxien | Osakidetzaren eta Osasunbidearen artean 10.637 proba egin zituzten atzo. | 580 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, urriaren 5etik erregistratutako gutxien. Osakidetzaren eta Osasunbidearen artean 10.637 proba egin zituzten atzo. | Apurka, badoaz hobera koronabirusaren datuak. Gaur albiste on bat utzi dute datuek: 580 positiboren berri eman dute Osakidetzak eta Osasunbideak. Urriaren 5etik erregistratuko kopururik txikiena —574 izan ziren egun hartan—. Asteburua izateak, noski, eragina du datu horretan: atzo 10.637 proba egin zituzten Hego Euskal... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190470/erik-jaka-txapeldun.htm | Kirola | Erik Jaka txapeldun | Hasieratik aurrea hartu ondoren, aldea ongi kudeatu, eta bizitzan estreinakoz buruz buruko txapeldun izan da Erik Jaka. Bukaeran sufritu arren, 22 eta 20 irabazi dio Jokin Altunari. | Erik Jaka txapeldun. Hasieratik aurrea hartu ondoren, aldea ongi kudeatu, eta bizitzan estreinakoz buruz buruko txapeldun izan da Erik Jaka. Bukaeran sufritu arren, 22 eta 20 irabazi dio Jokin Altunari. | Erik Jaka da 2020ko buruz buruko txapelduna. Ezohiko urte honetan, ezohiko txapelketa joan da, eta txapelduna ere ezohikoa suertatu da. Lehen tantoetatik aurrea hartu du lizartzarrak, eta aurretik joan da amaierara arte. Bukaeran sei tantoren alde ederra ere izan du, baina, azken tantoa egin ezinda, gorriak ikusi behar... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190471/realak-eta-athleticek-ezin-izan-dute-irabazi.htm | Kirola | Realak eta Athleticek ezin izan dute irabazi | Realak bana berdindu du Vila-realen aurka, Anoetan. Athleticek ere emaitza bera eskuratu du Getafaren zelaira eginiko bisitan. Osasunak, berriz, lau gol jaso zituen Bartzelonan. | Realak eta Athleticek ezin izan dute irabazi. Realak bana berdindu du Vila-realen aurka, Anoetan. Athleticek ere emaitza bera eskuratu du Getafaren zelaira eginiko bisitan. Osasunak, berriz, lau gol jaso zituen Bartzelonan. | Sailkapeneko goi postuetan egotera deituak daude Reala eta Vila-real, eta gorenean eusteko hiru puntuen bila atera ziren bi taldeak, Anoetan. Azkenean, ordea, puntu bana bakoitzarentzat. Hala, eten egin da donostiarren bolada ona. Sei garaipen jarraian zeramatzaten. Nahikoa izan da, ordea, lidergoari eusteko.
Partida ... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190472/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-adingabekoen-pornografia-zabaltzeagatik.htm | Gizartea | Hiru gizon atxilotu dituzte adingabekoen pornografia zabaltzeagatik | Espainian eta Galizian egin dituzte atxiloketak. Biktimak, ordea, euskal herritarrak dira, 12 eta 15 urte artekoak. | Hiru gizon atxilotu dituzte adingabekoen pornografia zabaltzeagatik. Espainian eta Galizian egin dituzte atxiloketak. Biktimak, ordea, euskal herritarrak dira, 12 eta 15 urte artekoak. | Ertzaintzak abiatutako ikerketa baten ondorioz, hiru gizonezko atxilotu ditu Guardia Zibilak, adingabeko lau neska pornografia edukiak grabatzera behartzeagatik. Poliziaren esanetan, atxilotuek Internet bidez zabaltzen zituzten eduki horiek.
Ikerketaren arabera, atxilotuek dirua, markako erropak eta sare sozialetan ja... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190473/josetxo-arizkuren-ruiz-euskal-presoa-ospitaleratu-egin-dute.htm | Politika | Josetxo Arizkuren Ruiz euskal presoa ospitaleratu egin dute | Ez da bihotzeko arazoengatik ospitaleratzen duten lehen aldia. Larri gaixo dauden presoen zerrendan dago. Sarek salatu du informazio «nahasgarria eta urria» ematen ari zaizkiela eta Arizkurenek ez duela konfiantzazko medikuarekin egoteko aukerarik izan. | Josetxo Arizkuren Ruiz euskal presoa ospitaleratu egin dute. Ez da bihotzeko arazoengatik ospitaleratzen duten lehen aldia. Larri gaixo dauden presoen zerrendan dago. Sarek salatu du informazio «nahasgarria eta urria» ematen ari zaizkiela eta Arizkurenek ez duela konfiantzazko medikuarekin egoteko aukerarik izan. | Josetxo Arizkuren Ruiz euskal presoak bihotzeko arazo bat izan zuen atzo, Murtziako espetxean (Espainia), eta ospitaleratu egin dute, ZIU zainketa intentsiboetako unitatean. Espetxeko iturrien arabera, patioan kirola egiten ari zela ondoezik sentitu zen, eta presondegiko medikua izan zen presoa artatzen aurrena. Halere... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190474/meteorito-bat-lehertu-da-japoniaren-gainean.htm | Mundua | Meteorito bat lehertu da Japoniaren gainean | Eztanda handia entzun da Kanto eskualdean, objektua 150 tona TNTren pareko indarrarekin lehertu denean. | Meteorito bat lehertu da Japoniaren gainean. Eztanda handia entzun da Kanto eskualdean, objektua 150 tona TNTren pareko indarrarekin lehertu denean. | Kalkulatu dutenez, 1,5 metroko diametroa eta 5,5 tonako pisua zuen igande gauean Japoniako Kanto eskualdearen gainean lehertu den meteoritoak. Tokiotik iparraldera dago Kanto. Eztanda 150 tona TNTren parekoa izan zen.
«Izar uxoen artean distira handia duen su bola bat ikusi da Japoniako mendebaldeko eremu zabal batean... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190475/518-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 518 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian | Abuztu erdialdetik aitzina erregistratutako positibo kopururik apalena atzeman dute Hegoaldean: 518. Nabarmen egin du behera test kopuruak: 7.500 proba egin dituzte, bezperan baino 3.000 gutxiago. Igandean egindako testen %7k eman dute positibo. | 518 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Abuztu erdialdetik aitzina erregistratutako positibo kopururik apalena atzeman dute Hegoaldean: 518. Nabarmen egin du behera test kopuruak: 7.500 proba egin dituzte, bezperan baino 3.000 gutxiago. Igandean egindako testen %7k eman dute positibo. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak 7.443 proba egin zituzten atzo, eta 518 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 62 gutxiago, alegia. Hala eta guztiz ere, aipatzekoa da egun bakarrean egindako test kopuruak izandako beherakada. Bezperan 10.637 proba egin zir... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190476/haranbururena-ikusita-bakegileek-bertan-behera-utzi-dute-abenduaren-19ko-egitasmoa.htm | Politika | Haranbururena ikusita, Bakegileek bertan behera utzi dute abenduaren 19ko egitasmoa | Presoen aldeko desobedientzia zibileko ekintza bat prestatua zuten Bakegileek abendurako, baina ez egitea erabaki dute. Frederique Haranburu 'Xistor' baldintzapean aske uzteak «egoera alda dezake», haien ustez, eta Haranbururen epaiak Jakes Esnali eta Ion Paroti «bidea irekitzeko» lan egitea hobetsi dute. | Haranbururena ikusita, Bakegileek bertan behera utzi dute abenduaren 19ko egitasmoa. Presoen aldeko desobedientzia zibileko ekintza bat prestatua zuten Bakegileek abendurako, baina ez egitea erabaki dute. Frederique Haranburu 'Xistor' baldintzapean aske uzteak «egoera alda dezake», haien ustez, eta Haranbururen epaiak ... | Euskal presoen gaia Frantziako Estatuan blokeatuta zegoela ikusita, «gogorrago jokatzea» erabaki zuten Bakegileek joan den urriaren 17an egindako ezohiko batzarrean, eta abenduaren 19rako desobedientzia zibileko egitasmo bat eginen zutela iragarri zuten, bertze anitzen atariko. Gogoratu dutenez, egitasmo horrek izaera ... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190477/zentro-eskuina-izan-da-nagusi-brasilgo-udal-hauteskundeetan.htm | Mundua | Zentro-eskuina izan da nagusi Brasilgo udal hauteskundeetan | PT Langileen Alderdiak ez du ordezkaritzarik eskuratu hiri nagusietan, eta behera egin dute Bolsonaroren aldekoek ere. | Zentro-eskuina izan da nagusi Brasilgo udal hauteskundeetan. PT Langileen Alderdiak ez du ordezkaritzarik eskuratu hiri nagusietan, eta behera egin dute Bolsonaroren aldekoek ere. | Jair Bolsonaro presidentearen gertuko hautagaiek ez dute espero zuten bezainbesteko arrakastarik izan Brasilgo udal hauteskundeetan. Rio de Janeiron bertan, zeina estatuburuaren gotorleku izan den urteotan, 30 puntugatik galdu du Marcelo Crivella ebanjelikoak eta estatuburuaren apustu nagusia izan denak. Horrek ez du e... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190478/laura-borras-hautatu-dute-jxcren-presidentegai.htm | Mundua | Laura Borras hautatu dute JxCren presidentegai | Kataluniako alderdi independentistaren primarioetan, botoen %75 jaso ditu. Alde nabarmenez gailendu zaio beste hautagaiari, Damia Calvet Lurralde kontseilariari. | Laura Borras hautatu dute JxCren presidentegai. Kataluniako alderdi independentistaren primarioetan, botoen %75 jaso ditu. Alde nabarmenez gailendu zaio beste hautagaiari, Damia Calvet Lurralde kontseilariari. | Konfrontazioaren aldeko apusturik argiena egin duen hautagaia aukeratu dute JxCeko militanteek joan den asteburuko primarioetan. Laura Borras alderdiak Espainiako Kongresuan duen bozeramailea izango da JxCren presidentegaia Katalunian otsailaren 14an egitekoak diren parlamenturako bozetan. Borrasek 2.954 boto eskuratu ... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190479/gipuzkoako-zahar-etxeetan-grebara-deitu-dute-ela-eta-lab-sindikatuek.htm | Gizartea | Gipuzkoako zahar etxeetan grebara deitu dute ELA eta LAB sindikatuek | Abenduaren 10 eta 11rako egin dute deialdia; 2018tik ari dira mobilizazioetan, eta 244 greba egun egin dituzte ordutik. | Gipuzkoako zahar etxeetan grebara deitu dute ELA eta LAB sindikatuek. Abenduaren 10 eta 11rako egin dute deialdia; 2018tik ari dira mobilizazioetan, eta 244 greba egun egin dituzte ordutik. | ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak, abenduaren 10 eta 11rako. Gipuzkoako Foru Aldundiari “hamar urte luzez blokeatuta” dagoen hitzarmena berritzeko eskatuko diote bi sindikatuek. Horrekin batera, langileen lan baldintzak hobetzea, lan kargak jaistea eta ratioak hobet... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190480/eh-bilduk-eta-erc-esquerra-republicanak-jendearentzako-ezker-erabilgarria-izan-nahi-dute.htm | Politika | EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak «jendearentzako ezker erabilgarria» izan nahi dute | Otegiren esanetan, bi indarrek aurrekontuak babestuko dituzte, «herritarren bizi baldintzak hobetzeko» eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren «askatasuna lortzeko» | EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak «jendearentzako ezker erabilgarria» izan nahi dute. Otegiren esanetan, bi indarrek aurrekontuak babestuko dituzte, «herritarren bizi baldintzak hobetzeko» eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren «askatasuna lortzeko» | EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak erabaki dute asteon onartzekoak diren Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestea. Bi indar politiko independentistek akordio bat dute Espainiako Gorteetan modu koordinatuan elkarlanean aritzeko, eta, horregatik, aurrekontuei emango dieten baietzaren arrazoiak azaltzeko, agerral... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190481/halo-segurtasun-sistemak-bizia-salbatu-diola-iradoki-du-grosjean-pilotuak.htm | Kirola | Halo segurtasun sistemak bizia salbatu diola iradoki du Grosjean pilotuak | Eskuetan erredurak ditu 1 Formulako gidariak, atzo istripua eduki ondoren. Halo sistemaren aurka egon zen pilotu suitzarra hura ezarri zutenean. | Halo segurtasun sistemak bizia salbatu diola iradoki du Grosjean pilotuak. Eskuetan erredurak ditu 1 Formulako gidariak, atzo istripua eduki ondoren. Halo sistemaren aurka egon zen pilotu suitzarra hura ezarri zutenean. | «Ondo nago... ondo-edo», esan du Romain Grosjean 1 Formulako gidariak Instagramen zabalduriko bideo batean. Irribarretsu agertzen da bideoan, nahiz eta bi eskuak erabat lotuta dauzkan, atzo Bahraingo Sari Handian pairatu zuen istripu larriaren eraginez. Izan ere, Grosjeanen autoa bidetik atera zen lehenengo itzulian, e... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190482/londresek-ez-du-aginduko-pat-finucane-abokatuaren-hilketaz-beste-ikerketarik.htm | Mundua | Londresek ez du aginduko Pat Finucane abokatuaren hilketaz beste ikerketarik | Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroak jakinarazi du ez dutela prozesua berriz hasiko. Gorenak iaz ebatzi zuen ez zela egin «ikerketa eraginkorrik». | Londresek ez du aginduko Pat Finucane abokatuaren hilketaz beste ikerketarik. Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroak jakinarazi du ez dutela prozesua berriz hasiko. Gorenak iaz ebatzi zuen ez zela egin «ikerketa eraginkorrik». | Pat Finucane abokatua 1989ko otsailean hil zuen tiroz UDA Ulsterren Aldeko Elkartea erakunde loialista paramilitarrak, Belfast iparraldeko bere etxean, familiarekin afaltzen ari zela. Erakundeak IRAko kidea izatea egotzi zion legelariari. Haren familiak, ordea, beti ukatu du halakorik, eta Finucanek berak bi aldeetako ... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190483/feminismoa-eta-berdintasuna-hiztegia-aurkeztu-dute.htm | Gizartea | Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia aurkeztu dute | Elhuyar fundazioak egin du hiztegia, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eskatuta. Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko euskarazko terminoak jasotzen ditu, baita horiei dagozkien kontzeptuak eta definizioak ere. | Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia aurkeztu dute. Elhuyar fundazioak egin du hiztegia, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eskatuta. Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko euskarazko terminoak jasotzen ditu, baita horiei dagozkien kontzeptuak eta definizioak ere. | Gaurtik aurrera, eskura egongo dira euskaraz feminismoaren eta berdintasunaren alorreko oinarrizko terminoak eta dagozkien kontzeptuak eta definizioak. Feminismoa eta Berdintasuna hiztegian batu dituzte, eta gaur egin dute aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Emakundek eta hiztegia egit... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190484/modernak-txertoa-merkaturatzeko-baimena-eskatu-die-aebei-eta-ebri.htm | Gizartea | Modernak txertoa merkaturatzeko baimena eskatu die AEBei eta EBri | Enpresak adierazi du ez duela kalterik atzeman txertatutakoen artean eta eraginkortasun handia duela kasurik larrienetan. | Modernak txertoa merkaturatzeko baimena eskatu die AEBei eta EBri. Enpresak adierazi du ez duela kalterik atzeman txertatutakoen artean eta eraginkortasun handia duela kasurik larrienetan. | AEBetako Moderna farmazia enpresak aurrera jarraitzen du. AEB Ameriketako Estatu Batuei eta EB Europako Batasunari eskatu die baimen dezatela COVID-19aren kontra ekoitzi duten txertoa saltzea eta herritarrei gomendatzea. Orain, segurua eta eraginkorra ote den aztertu beharko dute. Enpresak adierazi du %94ko eraginkorta... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190485/segurtasun-orokorreko-legeko-artikulurik-gatazkatsuena-moldatuko-dute.htm | Mundua | Segurtasun Orokorreko Legeko artikulurik gatazkatsuena moldatuko dute | Frantziako presidentearen gehiengo parlamentarioa osatzen duten alderdiek jakinarazi dute Polizia filmatzea mugatzen duen neurria «berriz idatziko» dutela, aldaketaz eta horren edukiaz xehetasunik eman gabe. | Segurtasun Orokorreko Legeko artikulurik gatazkatsuena moldatuko dute. Frantziako presidentearen gehiengo parlamentarioa osatzen duten alderdiek jakinarazi dute Polizia filmatzea mugatzen duen neurria «berriz idatziko» dutela, aldaketaz eta horren edukiaz xehetasunik eman gabe. | Emmanuel Macron Frantziako presidentearen gobernua krisi politiko baten atarian dago Segurtasun Orokorrerako lege proposamenaren eta Poliziaren jarreraren harira. Nabaria da zein haserre dauden herritarrak, kazetariak eta Asanblea Nazionalean gehiengoa osatzen duten talde parlamentarioko diputatu batzuk, eta horrek LRE... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190486/zentsuraren-kontrako-artisten-protestak-aeben-azpijokoa-direla-salatu-du-kubak.htm | Mundua | Zentsuraren kontrako artisten protestak AEBen «azpijokoa» direla salatu du Kubak | Joan den ostiralean, 300 sortzaile inguru elkartu ziren Kultura Ministerioaren aurrean, sozialismoaren ildo ofizialaren kontra agertzen diren artisten «errepresioa» amaitu dadila eskatzeko. | Zentsuraren kontrako artisten protestak AEBen «azpijokoa» direla salatu du Kubak. Joan den ostiralean, 300 sortzaile inguru elkartu ziren Kultura Ministerioaren aurrean, sozialismoaren ildo ofizialaren kontra agertzen diren artisten «errepresioa» amaitu dadila eskatzeko. | San Isidro Mugimenduko artistek joan den astean egin dituzten protesta ekintzak «iruzur» bat dira, Miguel Diaz-Canel Kubako presidentearen iritziz. Uharteko sistema sozialistaren kontrakoa den artista talde horren mobilizazioen atzean AEBetako Gobernua dagoela eta Kuba desegonkortzeko «azpijoko» bat direla salatu zuen ... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190487/triptikoaren-hirugarren-ohola-eman-du-meabek.htm | Kultura | Triptikoaren hirugarren ohola eman du Meabek | Nola gorde errautsa kolkoan poema liburua aurkeztu du Miren Agur Meabek, Susa etxearekin. Triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, Kristalezko begi bat eta Hezurren erretura lanekin batera. | Triptikoaren hirugarren ohola eman du Meabek. Nola gorde errautsa kolkoan poema liburua aurkeztu du Miren Agur Meabek, Susa etxearekin. Triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, Kristalezko begi bat eta Hezurren erretura lanekin batera. | Baziren hamar urte Miren Agur Meabek (Lekeitio, Bizkaia, 1962) ez zuela poema libururik argitaratzen. 2010ean eman zuen Bitsa eskuetan, eta Azalaren kodea 2000n. Baina, hamar urtetik behineko kadentzia horrekin baino gehiago, Kristalezko begi bat nobelarekin eta Hezurren erretura narrazio sortarekin lotu du Meabek bera... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190488/eguberrietan-gehienez-hamar-pertsona-biltzea-proposatu-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Eguberrietan, gehienez hamar pertsona biltzea proposatu du Jaurlaritzak | Eguberrietarako, herrietatik ateratzeko debekua kentzea eta egun horietan antolatuko diren ekitaldi guztiak bertan behera uztearen alde egin du Gasteizko gobernuak. Gainera, abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:00etarako etxeratzeko agindua eman nahi du. | Eguberrietan, gehienez hamar pertsona biltzea proposatu du Jaurlaritzak. Eguberrietarako, herrietatik ateratzeko debekua kentzea eta egun horietan antolatuko diren ekitaldi guztiak bertan behera uztearen alde egin du Gasteizko gobernuak. Gainera, abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:00etarako etxeratzeko agindua eman nah... | «Ongi goaz, baina ez gaude ongi». Bilakaera epidemiologikoa beherantz badoa ere, ospitaleetako presioa «handia» izaten jarraitzen duela nabarmendu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Horregatik, urte amaierako ospakizunei begira, Eusko Jaurlaritzak asteazkenean egingo den lurralde arteko bilerari... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190489/azken-aukera-edo-ez.htm | Ekonomia | Azken aukera... edo ez | ‘Brexit’-erako hilabete baten faltan, Erresuma Batuaren eta EBren arteko harremana adosteko negoziazioek aste erabakigarria dute, beste behin | Azken aukera... edo ez. ‘Brexit’-erako hilabete baten faltan, Erresuma Batuaren eta EBren arteko harremana adosteko negoziazioek aste erabakigarria dute, beste behin | Hilabete bat baizik ez da falta benetako brexit-erako. 31 egun Erresuma Batua Europako merkatu bakarretik ateratzeko eta bere ibilbide propioa egiteko. Lau aste eta erdi Europako Batasunarekin izan duen harreman berria indarrean jartzeko. Logikak dio harreman horren arauek aspaldi erabakita egon beharko luketela, eta, ... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190490/aernnovako-ekoizpen-kate-osoak-egin-du-bat-kaleratzeak-salatzeko-lanuzteekin.htm | Ekonomia | Aernnovako ekoizpen kate osoak egin du bat kaleratzeak salatzeko lanuzteekin | Zortzi orduko etenekin hasi dira, eta bulegoetako langileak sartu dira bakarrik. Langile batzordeak nabarmendu du Airbus bezero nagusiak ez dituela ezeztatu eskariak | Aernnovako ekoizpen kate osoak egin du bat kaleratzeak salatzeko lanuzteekin. Zortzi orduko etenekin hasi dira, eta bulegoetako langileak sartu dira bakarrik. Langile batzordeak nabarmendu du Airbus bezero nagusiak ez dituela ezeztatu eskariak | Aernnovako langileek ez dute asmorik hala-hola amore emateko. Atzera kontaketan sartua dago Berantevillako (Araba) plantako 101 langileri eragingo dien erregulazio espedientea, eta ez dute besoak gurutzaturik egon nahi erabakiaren zain —454 dira guztira, denak kontratu mugagabearekin—. Zortzi orduko lanuzteei ekin diet... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190491/hirugarren-garaipena-etxetik-kanpo.htm | Kirola | Hirugarren garaipena etxetik kanpo | Nagusitasunez eta partida sendoa eginez irabazi du Eibarrek Betisen zelaian. Mutok eta Burgosek egin dituzte golak, bigarren zatiaren hasieran. | Hirugarren garaipena etxetik kanpo. Nagusitasunez eta partida sendoa eginez irabazi du Eibarrek Betisen zelaian. Mutok eta Burgosek egin dituzte golak, bigarren zatiaren hasieran. | Eibarrek beste garaipen bat eskuratu du Ipuruatik kanpo: hirugarrena. Betis menderatu du oraingoan (0-2). Hamahiru puntu ditu, eta hamar etxetik at lortu ditu. Partida sendoa eta serioa egin du Jose Luis Mendlibarren taldeak, ohikoak dituen ezaugarrietan oinarrituta. Lotu egin du Betis, eta erasoan solte ibili da, aurr... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190527/pirinioetako-hartzen-babesleek-salaketa-jarri-dute-eme-bat-hil-ondoren.htm | Gizartea | Pirinioetako hartzen babesleek salaketa jarri dute, eme bat hil ondoren | Joan zen igandean tirokatu zuen ehiztari batek Esloveniatik Pirinioetara eramandako Sarousse hartza. | Pirinioetako hartzen babesleek salaketa jarri dute, eme bat hil ondoren. Joan zen igandean tirokatu zuen ehiztari batek Esloveniatik Pirinioetara eramandako Sarousse hartza. | Hartz Arrearen Fundazioak (FOP) salaketa jarri du agintariei eskatzeko argi dezatela igandean gertaturikoa. Basurde ehizan zebilen ehiztari taldeko tiratzaile batek Sarousse hartz emea hil zuen, Aragoi aldean (Espainia). Pirinioetan sartu zuten hartz hura 2006. urtean, Esloveniatik, hartz populazioa lehengora ekartzeko... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190528/positibo-tasa-54-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positibo tasa %5,4 da Hego Euskal Herrian | Osasunbideak eta Osakidetzak 553 positibo atzeman zituzten atzo, 10.145 PCR eta antigeno proba egin ostean | Positibo tasa %5,4 da Hego Euskal Herrian. Osasunbideak eta Osakidetzak 553 positibo atzeman zituzten atzo, 10.145 PCR eta antigeno proba egin ostean | OME Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako langatik gertu. COVID-19aren transmisio kurba egunetik egunera ari da apaltzen Hego Euskal Herrian: atzo, 10.145 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietatik, 553k eman zuten positibo: bezperan baino 35 gehiago dira horiek, baina askoz prob... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190529/bankuek-europako-erreskate-funtsera-jo-ahalko-dute.htm | Ekonomia | Bankuek Europako erreskate funtsera jo ahalko dute | Eurotaldeak «bankuen batasuna babesteko» adostu du neurria. Erreskatea eskatzen duten herrialdeen kasuan, gainbegiratze eskumen gehiago izango ditu. | Bankuek Europako erreskate funtsera jo ahalko dute. Eurotaldeak «bankuen batasuna babesteko» adostu du neurria. Erreskatea eskatzen duten herrialdeen kasuan, gainbegiratze eskumen gehiago izango ditu. | Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek (Eurotaldea) erreskate funts iraunkorraren (ESM) erreforma onartu dute: 2022. urte hasieratik «segurtasun sare» bat eskainiko die Europako banku nagusiei, porrotak gertatuz gero, erreskatatu ahal izateko.
ESMk funts bat izango du haientzat, eta hori erabiliko litzateke egun ... |
2020-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190530/burgosko-prozesua-1970etik-zuzenean.htm | Politika | Burgosko Prozesua, 1970etik zuzenean | 1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko Prozesua, 09:50 zirela. Euskal Herriko historia, Espainiakoa eta belaunaldi oso baten bizipena markatu zituen epaiketa bat. Zuzenean gertatzen ari balitz bezala kontatzen ari da BERRIA. | Burgosko Prozesua, 1970etik zuzenean. 1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko Prozesua, 09:50 zirela. Euskal Herriko historia, Espainiakoa eta belaunaldi oso baten bizipena markatu zituen epaiketa bat. Zuzenean gertatzen ari balitz bezala kontatzen ari da BERRIA. | Twitter sare sozialean eta albiste honetan izan daiteke Burgosko Prozesuaren kontakizunaren berri, orduz ordu. Epaiketak berak izan zuen bilakaera, sententzia, prozesuaren inguruan pilatuz joan ziren gertakizunak, erreakzioak, protestak, Eugen Beihl kontsularen bahiketa, nazioartearen presioa... eta beste hainbaten ber... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190531/alestiseko-langileak-gasteizko-planta-izan-da-gehien-kaltetua-kaleratzeak-sinatu-ez-ditugulako.htm | Ekonomia | Alestiseko langileak: «Gasteizko planta izan da gehien kaltetua kaleratzeak sinatu ez ditugulako» | Hegazkingintza osagaiak ekoizten dituen lantegiaren hileta sinbolikoa egin dute, eta erakundeei leporatu diete «salduta» utzi dituztela jabeen aurrean. | Alestiseko langileak: «Gasteizko planta izan da gehien kaltetua kaleratzeak sinatu ez ditugulako». Hegazkingintza osagaiak ekoizten dituen lantegiaren hileta sinbolikoa egin dute, eta erakundeei leporatu diete «salduta» utzi dituztela jabeen aurrean. | Alestisek Gasteizen (Araba) duten plantako langileek hileta izan dute Andre Maria Zuriaren plazan. Erregulazio espedientearen eraginez, 76 langile kaleratuko dituzte hurrengo asteetan, eta horrek hegazkingintzarako osagaiak egiten dituen lantegiaren heriotza ekarriko duela irudikatu nahi izan dute. Gasteizko plantak ja... |
2020-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/190532/txokolateaz-gozatzeko-parada.htm | albisteak | Txokolateaz gozatzeko parada | Arkupe gozotegiak kakao hazitik zuzenean egiten du txokolatea. Kalitate goreneko txokolatea da, artisau lanaren bidez egina. | Txokolateaz gozatzeko parada. Arkupe gozotegiak kakao hazitik zuzenean egiten du txokolatea. Kalitate goreneko txokolatea da, artisau lanaren bidez egina. | Arkupe gozotegiak 30 urte baino gehiago daramatza lanean, gozogintzako produktu bikainak, bereziak sortzen. Horretarako, kalitate goreneko lehengaiak erabiltzen dituzte. 2008an enpresa zaharberritu zuten, eta ordutik punta-puntako makineria dute txokolatea sortzeko artisau lanerako. Arkuperen berezitasunik nabarmenena ... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190533/kutxabanken-internet-bidezko-zerbitzuak-bere-onera-itzuli-dira.htm | Ekonomia | Kutxabanken Internet bidezko zerbitzuak bere onera itzuli dira | Ia bi egunez blokeatuta egon dira, sarean egindako erosketek sistema kolapsatu dutelako. | Kutxabanken Internet bidezko zerbitzuak bere onera itzuli dira. Ia bi egunez blokeatuta egon dira, sarean egindako erosketek sistema kolapsatu dutelako. | Kutxabankeko informatikariak buru-belarri aritu dira gaur lanean atzo goizaz geroztik izan dituen arazo informatiko handiak konpontzeko. Astelehen goizean, sakelakoetako aplikazioa blokeatu egin zen, eta webgunearen bitartez eragiketak egitea ere oso zaila izan zen hainbat orduz. Astelehen gauean arazoetako batzuk konp... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190534/irango-parlamentuak-programa-nuklearra-garatzeko-lege-proposamen-bat-onartu-du.htm | Mundua | Irango Parlamentuak programa nuklearra garatzeko lege proposamen bat onartu du | Gobernua erabakiaren kontra agertu da, baina ganbera kontserbadoreek kontrolatzen dute, gehiengo zabal batekin. | Irango Parlamentuak programa nuklearra garatzeko lege proposamen bat onartu du. Gobernua erabakiaren kontra agertu da, baina ganbera kontserbadoreek kontrolatzen dute, gehiengo zabal batekin. | Mohsen Fakhrizadeh Irango zientzialari nuklear nagusiaren hilketatik lau egunera, Irango Parlamentuak herrialdeko programa nuklearra garatzeko lege proposamen bat onartu du gaur. Zigorrak Altxatzeko eta Nazioaren Eskubideak Defendatzeko Ekintza Plan Estrategikoa delakoak uranioa %20 aberastea eta urtean 120 kilogramo u... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190535/espero-da-europak-abenduaren-29an-eta-urtarrilaren-12an-onestea-lehen-bi-txertoak.htm | Gizartea | Espero da Europak abenduaren 29an eta urtarrilaren 12an onestea lehen bi txertoak | Europako Botiken Agentziak onartu du data horiek atzeratu egin daitezkeela; onespenak «baldintzapekoak» izango direla ere esan du | Espero da Europak abenduaren 29an eta urtarrilaren 12an onestea lehen bi txertoak. Europako Botiken Agentziak onartu du data horiek atzeratu egin daitezkeela; onespenak «baldintzapekoak» izango direla ere esan du | EMA Europako Botiken Agentziak jakinarazi du heldu zaizkion COVID-19aren kontrako lehen bi txertoei onespena emateko hasi berri dituen prozesuak noiz bukatzeko asmoa duen; ondo bidean, abenduaren 29an Pfizer botika etxeak garatu duen txertoari onespena ematea da asmoa, eta Moderna konpainiak egin duenari urtarrilaren 1... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190536/gipuzkoak-2019an-ordaindutako-zergak-itzuliko-dizkie-2020an-galerak-izan-dituzten-autonomoei.htm | Ekonomia | Gipuzkoak 2019an ordaindutako zergak itzuliko dizkie 2020an galerak izan dituzten autonomoei | Bizkaiak eta Arabak ere aldaketa batzuk sartu dituzte zerga sisteman: zerga epeak malgutu eta kenkari berriak ezarri dituzte, besteak beste. | Gipuzkoak 2019an ordaindutako zergak itzuliko dizkie 2020an galerak izan dituzten autonomoei. Bizkaiak eta Arabak ere aldaketa batzuk sartu dituzte zerga sisteman: zerga epeak malgutu eta kenkari berriak ezarri dituzte, besteak beste. | 2020an galerak dituzten autonomoei 2019an ordaindutako zerga batzuk itzuliko dizkie Gipuzkoako Ogasunak. «Hau da, aurten izandako galerak iazko irabaziekin konpentsatzeko aukera emango diegu», azaldu du Eider Mendoza aldundiko bozeramaileak. Foru Aldundiko arduradunak azpimarratu duenez, krisiak kalte handien egin dien... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190537/tuterako-udalak-ez-du-euskara-erabiltzen-hitz-egiten-dutenek-gazteleraz-badakitelako.htm | Gizartea | Tuterako Udalak ez du euskara erabiltzen «hitz egiten dutenek gazteleraz badakitelako» | Anichu Aguera gizarte zerbitzuetako zinegotziak, Tuterako (Nafarroa) Udaleko osoko bilkuran, azaldu du genero indarkeriaren aurka argitaratu zuten kartelean zergatik ez den euskara ageri —gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabiarrez dago—: «Euskaraz dakitenek badakite gazteleraz ere, eta bestela arazo bat dute». | Tuterako Udalak ez du euskara erabiltzen «hitz egiten dutenek gazteleraz badakitelako». Anichu Aguera gizarte zerbitzuetako zinegotziak, Tuterako (Nafarroa) Udaleko osoko bilkuran, azaldu du genero indarkeriaren aurka argitaratu zuten kartelean zergatik ez den euskara ageri —gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabi... | Gaztelania, ingelesa, frantsesa eta arabiera. Hizkuntza horiek guztiak ageri dira Tuterako (Nafarroa) Udalak indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei laguntzeko plazaratu duen kartelean. Euskara ez, ordea. Zergatia galdetu zuen udalaren atzoko osoko bilkuran Marisa Marques Izquierda-Ezkerrako zinegotziak, eta argi... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190538/euskal-kulturari-eskainitako-astebeteko-jaialdia-jarriko-dute-abian-galdakaon-sormene.htm | Kultura | Euskal kulturari eskainitako astebeteko jaialdia jarriko dute abian Galdakaon: Sormene | Abenduaren 14tik 20ra bitarte, euskarazko hamaika emanaldi eta tailer antolatuko dituzte, eta bertatik bertara zein sarean ikusi ahalko dira saioak. Udalak dioenez, irauteko asmoz jarri dute martxan egitasmoa | Euskal kulturari eskainitako astebeteko jaialdia jarriko dute abian Galdakaon: Sormene. Abenduaren 14tik 20ra bitarte, euskarazko hamaika emanaldi eta tailer antolatuko dituzte, eta bertatik bertara zein sarean ikusi ahalko dira saioak. Udalak dioenez, irauteko asmoz jarri dute martxan egitasmoa | «Plazak desagertzen ari zaizkigu, euskara eta euskal kultura ahotsa galtzen ari da, eta oso ilun dagoen sasoi honetan euskal kulturarentzat argi bat izan nahi du Sormenek». Itxaropenari irekitako zirrikitu baten pare irudikatu du Gotzon Barandiaran zuzendari artistikoak abenduaren 14tik 20ra Galdakaon (Bizkaia) egingo ... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/190539/autoen-matrikulazioak-ia-30-amildu-dira-urteko-lehen-hamaika-hilabeteetan.htm | Ekonomia | Autoen matrikulazioak ia %30 amildu dira urteko lehen hamaika hilabeteetan | Azaroan, 3.280 auto saldu dituzte Hego Euskal Herrian, iazko hil berean baino %2,7 gutxiago | Autoen matrikulazioak ia %30 amildu dira urteko lehen hamaika hilabeteetan. Azaroan, 3.280 auto saldu dituzte Hego Euskal Herrian, iazko hil berean baino %2,7 gutxiago | Galgarik gabe bukatzen ari da urtea auto salmenten erakuslea. Urriak datu ilunak eman zituen, udako suspertze txikia soka motzekoa izan dela garbi utzita, eta azaroak garbi erakutsi du pandemiaren bigarren olatuak bete-betean jo duela autoen salmenta ere. Urteko lehen hamaika hilabeteetan, 34.144 auto matrikulatu dituz... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.