date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189817/aemko-bi-kide-atxilotu-ditu-ertzaintzak.htm | Politika | AEMko bi kide atxilotu ditu Ertzaintzak | AEMren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, eta atxilotuen etxeak ere miatzean ari dira. Valentina Morisolli eta Gaizka Astorkizaga dira atxiloturikoak. | AEMko bi kide atxilotu ditu Ertzaintzak. AEMren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, eta atxilotuen etxeak ere miatzean ari dira. Valentina Morisolli eta Gaizka Astorkizaga dira atxiloturikoak. | AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du taldeko bi militante atxilotu dituela Ertzaintzak Bizkaian. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu izanen lituzke atxiloketak, eta atxilotuen etxeak ere miatzen ari da Ertzaintza, AEMren arabera.
Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Moriso... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189818/ostalaritzaren-itxierari-eta-konfinamendu-perimetralari-eutsiko-diete-nafarroan.htm | Gizartea | Ostalaritzaren itxierari eta konfinamendu perimetralari eutsiko diete Nafarroan | Txibite lehendakariak aurreratu du Gabonetan ez dituztela baimenduko «jende anitzeko afariak», baina ez du baztertu debekua kentzea etxe berekoak ez direnen artean biltzeari dagokionez. | Ostalaritzaren itxierari eta konfinamendu perimetralari eutsiko diete Nafarroan. Txibite lehendakariak aurreratu du Gabonetan ez dituztela baimenduko «jende anitzeko afariak», baina ez du baztertu debekua kentzea etxe berekoak ez direnen artean biltzeari dagokionez. | Oraingoz, itxita. Nafarroako Gobernuak erabaki du ostalaritzaren itxierari eta konfinamendu perimetralari eustea. Taberna eta jatetxeen itxiera bi astez luzatuko dutela jakinarazi du Javier Remirezek, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, baina gaineratu du balitekeela zenbait neurri «malgutzea», «datuen bilakaeraren ara... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189819/ernesto-gasco-laquonik-ere-sexu-abusuak-jasan-nituen-nire-eskola-erlijiosoanraquo.htm | Gizartea | Ernesto Gasco: «Nik ere sexu abusuak jasan nituen nire eskola erlijiosoan» | PSE-EEko politikaria da Gasco, eta Haur Pobreziaren Kontrako Borrokarako goi mandataria da egun. Donostiako Mundaiz ikastetxean ikasi zuen Gascok, eta eskolak esan du gertatutakoa ikertzeko prest daudela. | Ernesto Gasco: «Nik ere sexu abusuak jasan nituen nire eskola erlijiosoan». PSE-EEko politikaria da Gasco, eta Haur Pobreziaren Kontrako Borrokarako goi mandataria da egun. Donostiako Mundaiz ikastetxean ikasi zuen Gascok, eta eskolak esan du gertatutakoa ikertzeko prest daudela. | Ernesto Gascok erabaki du orain arte isilik eduki duena kontatzea: «Nik ere sexu abusuak jasan nituen nire eskola erlijiosoan». 8 edo 9 urte zituenean izan zirela zehaztu du, eta Donostiako ikastetxe erlijioso bateko apaiz batek egin zizkiola. «Lehenengo aldiz erabaki dut kontatzea, orain arte ez dut kontatu. Oso txiki... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189820/ilusioa-berritzera.htm | Kirola | Ilusioa berritzera | Costa Ricaren aurka adiskidantzazko partida jokatuko du gaur euskal selekzioak, Ipuruan (20:45). FIFAko daten barruan jokatzen duen hirugarrena da. | Ilusioa berritzera. Costa Ricaren aurka adiskidantzazko partida jokatuko du gaur euskal selekzioak, Ipuruan (20:45). FIFAko daten barruan jokatzen duen hirugarrena da. | Zalerik gabe bada ere, urte eta erdi geroago euskal selekzioa lehian ikusteko aukera izango da gaur, Ipuruan, Costa Ricaren kontra (20:45, ETB 1). Ikuskizun on bat eman, eta erakundeei ofizialtasunaren bidean urrats zenbait eginaraztea izango da helburua. Costa Rica 50. postuan dago UEFAren zerrendan, eta Europan hainb... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189821/beheranzko-joerari-eutsi-diote-hego-euskal-herriko-datuek.htm | Gizartea | Beheranzko joerari eutsi diote Hego Euskal Herriko datuek | Milatik behera positibo atzeman dituzte Hegoaldean: 73 Araban, 407 Bizkaian, 307 Gipuzkoan eta 142 Nafarroan. | Beheranzko joerari eutsi diote Hego Euskal Herriko datuek. Milatik behera positibo atzeman dituzte Hegoaldean: 73 Araban, 407 Bizkaian, 307 Gipuzkoan eta 142 Nafarroan. | Azken hilabeteetako daturik apalenak eman dituzte atzoko proba diagnostikoek Hego Euskal Herrian: 943 positibo, guztira. Asteburua izanda, PCR eta antigeno proba gutxiago egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak: 11.981, aurreko egunetan baino dezente gutxiago.
Herrialdeka, jaitsiera nabarmena antzeman dute Araban (7... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189822/modernak-adierazi-du-bere-txertoak-95eko-eraginkortasuna-duela.htm | Mundua | Modernak adierazi du bere txertoak %95eko eraginkortasuna duela | Txertoaren garapenerako hirugarren fasean, 95 gaixorekin egin dituen probetan oinarritu du datua. | Modernak adierazi du bere txertoak %95eko eraginkortasuna duela. Txertoaren garapenerako hirugarren fasean, 95 gaixorekin egin dituen probetan oinarritu du datua. | COVID-19 gaitzari aurre egingo dion txerto eraginkor bat lortzeko lasterketan, bere txertoa besteen aurretik kokatu du Moderna farmazia enpresak. Adierazi duenez, garatzen ari den txertoak %95eko eraginkortasuna du, orain arte egin dituen ikerketen arabera. 95 gaixori egindako probetan oinarritu du datua.
Modernaren t... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189823/pentsioen-bidez-konpentsatuko-ditu-madrilek-seme-alabak-izan-ondorengo-kotizatu-gabeko-aldiak.htm | Ekonomia | Pentsioen bidez konpentsatuko ditu Madrilek seme-alabak izan ondorengo kotizatu gabeko aldiak | Arau berri bat prestatzen ari da Espainiako Gobernua, eta datorren urte hasierarako indarrean egongo da. | Pentsioen bidez konpentsatuko ditu Madrilek seme-alabak izan ondorengo kotizatu gabeko aldiak. Arau berri bat prestatzen ari da Espainiako Gobernua, eta datorren urte hasierarako indarrean egongo da. | Espainiako Gobernuak pentsioen bidez konpentsatuko ditu seme-alabak izan ondoren kotizatu gabe emandako hilabeteak. Modu horretan, erretiroa hartu eta pentsioak kalkulatzeko orduan, lan bizitza osoa hartuko da erreferentzia gisa, eta seme-alabak izan edo adoptatu dituztenei kotizatu gabeko aldi horien ordez osagarri ba... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189824/langileak-babesteko-neurriak-har-ditzala-eskatu-dio-lan-ikuskaritzak-osakidetzari.htm | Gizartea | Langileak babesteko neurriak har ditzala eskatu dio Lan Ikuskaritzak Osakidetzari | SATSE sindikatuak jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzak ebatzi du Osakidetza ez dela «zuzen» jokatzen ari langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko. | Langileak babesteko neurriak har ditzala eskatu dio Lan Ikuskaritzak Osakidetzari. SATSE sindikatuak jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzak ebatzi du Osakidetza ez dela «zuzen» jokatzen ari langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko. | Osakidetzako langileen segurtasun eta osasun neurriak eskasak direla iritzita, SATSE Euskadiko Erizainen Sindikatuak Osakidetzaren aurkako salaketa bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzan eta EAEko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutuan, eta bi erakundeek aintzat hartu dituzte sindikatuaren es... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189825/hungariak-eta-poloniak-ebren-suspertze-funtsaren-osaketa-blokeatu-dute.htm | Ekonomia | Hungariak eta Poloniak EBren suspertze funtsaren osaketa blokeatu dute | Jokaera autoritarioa duten gobernuei laguntza eteteko baldintza onartezina iruditu zaie Viktor Orbanen eta Mateusz Morawieckiren gobernuei. | Hungariak eta Poloniak EBren suspertze funtsaren osaketa blokeatu dute. Jokaera autoritarioa duten gobernuei laguntza eteteko baldintza onartezina iruditu zaie Viktor Orbanen eta Mateusz Morawieckiren gobernuei. | Joan den astean iradokitako mehatxua bete du Hungariako Gobernuak, eta betoa jarri dio Europar Kontseiluak eta Europako Legebiltzarrak 2021-2027ko aurrekontuei buruz lortutako akordioari. Erabaki hori bera hartu du Poloniako Gobernuak.
Aurrekontu horren atal bat izango da koronabirusaren krisiari aurre egiteko eta eko... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189826/jabier-muguruzak-eta-intildeaki-irazuk-lsquooker-txakurra-darsquo-diskoa-ondu-dute.htm | Kultura | Jabier Muguruzak eta Iñaki Irazuk ‘Oker (txakurra da)’ diskoa ondu dute | Muguruzak Irazuren hamar poema musikatu ditu, eta adierazi dute «alaitasun bare bat» transmititu nahi duen lan bat dela, ume direnei eta helduengan bizi diren umeei zuzendua. | Jabier Muguruzak eta Iñaki Irazuk ‘Oker (txakurra da)’ diskoa ondu dute. Muguruzak Irazuren hamar poema musikatu ditu, eta adierazi dute «alaitasun bare bat» transmititu nahi duen lan bat dela, ume direnei eta helduengan bizi diren umeei zuzendua. | «Beti izan dut interes bat izan nintzen umearekiko, haurtzaroarekiko. Esaten da haurtzaroa besterik ez garela. Eta nik hainbeste ez nuke esango, baina marka batzuk uzten dituela bai, dudarik gabe, gure existentzia baldintzatzen dutenak». Horregatik jarraitzen du Jabier Muguruzak bizitzaren ustezko lehen eremu horretan ... |
2020-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/189827/koronabirusaren-heroiak-etxeko-sofatik.htm | Gizartea | Koronabirusaren heroiak, etxeko sofatik | Koronabirusaren heroiak, etxeko sofatik. | Adineko gizon bat, koronabirusaren aurkako borrokaren beterano bat, agertzen da kameraren aurrean, gaztaroko 2020. urte ikaragarri hura gogoratzen. «Uste dut 2020ko negua zela herrialde osoa guri so jarri zenean», esaten du, musika malenkoniatsuak ikuslea iragan hartara eraman nahi duen bitartean. Kontatzen du 22 urte ... | |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189828/azken-jokaldian-lortu-du-garaipena-euskal-selekzioak.htm | Kirola | Azken jokaldian lortu du garaipena euskal selekzioak | Unai Nuñezek azken-azkenean sartutako golari esker irabazi dio euskal selekzioak Costa Ricari. Aspaldiko partez, ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena presente egon da zelaian. | Azken jokaldian lortu du garaipena euskal selekzioak. Unai Nuñezek azken-azkenean sartutako golari esker irabazi dio euskal selekzioak Costa Ricari. Aspaldiko partez, ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena presente egon da zelaian. | Ez du tarte handia beteko euskal selekzioaren historian gaur Ipuruan Costa Ricaren aurkako neurketak. Ez du askorako ematen astelehen buruzuri batean, harmailak hutsik, makina bat jokalari garrantzitsu gabe eta sona apaleko kontrario baten aurka jokatutako partida batek. Koronabirusaren pandemia betean jokatutakoa izat... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189860/zuloa-donostiako-metroko-lanen-ondorio-dela-onartu-du-goiak.htm | Gizartea | Zuloa Donostiako metroko lanen ondorio dela onartu du Goiak | Bi metro inguruko diametroa du Zubieta kalean agertu den zuloak. Metroko lanen ondorioz kale berean gertatzen den bigarren ezbeharra da hilabete gutxian. Inguru hartako lanak geldirik daude ekainetik. Eraikuntza geldiarazteko eskatu du Satorralaia mugimenduak. | Zuloa Donostiako metroko lanen ondorio dela onartu du Goiak. Bi metro inguruko diametroa du Zubieta kalean agertu den zuloak. Metroko lanen ondorioz kale berean gertatzen den bigarren ezbeharra da hilabete gutxian. Inguru hartako lanak geldirik daude ekainetik. Eraikuntza geldiarazteko eskatu du Satorralaia mugimenduak... | Donostiako metroaren lanen ondorioz beste zulo bat agertu da gaur Zubieta kalean, Londres hoteletik gertu. Tamaina handikoa da; bi metro inguruko diametroa du, eta sakonera zehaztu gabe dago —Satorralaiaren arabera, 30 metro kubiko baino bolumen handiagokoa da—. Kalea itxi egin du Ertzaintzak, eta zuloa porlanez betetz... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189861/2400-migratzaile-bizi-diren-kanpaleku-bat-hustu-du-frantziako-poliziak.htm | Mundua | 2.400 migratzaile bizi diren kanpaleku bat hustu du Frantziako Poliziak | Paris inguruan dago kanpalekua. Azken bost urteetan halako 65 operazio egin dituzte. | 2.400 migratzaile bizi diren kanpaleku bat hustu du Frantziako Poliziak. Paris inguruan dago kanpalekua. Azken bost urteetan halako 65 operazio egin dituzte. | Ehunka migratzaile bizi diren kanpamentutik aterarazteko operazioa egin du gaur goizean Frantziako Poliziak, Paris inguruan, Stade de France futbol zelaitik gertu. Abuztutik gaur arte gora egin du han bizi den lagun andana, baina jendarmeek husteari ekin diote. France terre d'asile erakundearen arabera, 2.400 lagun ing... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189862/beste-1079-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 1.079 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Nafarroako positibo tasa %5,8ra jaitsi da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %8,9 da tasa hori. | Beste 1.079 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Nafarroako positibo tasa %5,8ra jaitsi da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %8,9 da tasa hori. | Apur bat gora egin dute positibo kopuruek igandeko datuekin alderatuta. Gaur emandako datuen arabera, atzo 12.994 PCR eta antigeno proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta 1.079 positibo atzeman ziren: Nafarroan 136; Araban, 146; Bizkaian, 375 eta Gipuzkoan 411. Beste bederatzi positiboak EAEtik kanpo bizi diren he... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189863/urrira-arte-1500-milioi-gutxiago-bildu-dituzte-diputazioek.htm | Ekonomia | Urrira arte 1.500 milioi gutxiago bildu dituzte diputazioek | Urteko lehen hamar hilabeteetan %12 jaitsi da bilketa. Urte osoan %13,3 jaitsiko dela kalkulatu dute. | Urrira arte 1.500 milioi gutxiago bildu dituzte diputazioek. Urteko lehen hamar hilabeteetan %12 jaitsi da bilketa. Urte osoan %13,3 jaitsiko dela kalkulatu dute. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek 11.217 milioi euro bildu dituzte zergetan urtarrilaren 1etik urriaren 31 arte. Aurreko urtean baino 1.527 milioi gutxiago dira, %12 gutxiago hain zuzen ere.
Pandemia hasi zenean, amildu egin zen zerga jaitsiera, batez ere kontsumoaren beherakadaren ondorioz, errenta zergak as... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189864/parisek-esan-du-heldu-den-urtean-hasiko-direla-txertoak-jartzen.htm | Gizartea | Parisek esan du heldu den urtean hasiko direla txertoak jartzen | Pfizer botika etxeak txertoaren eraginkortasunari buruz esandakoak egiaztatzen badira urte hasieran jartzen hasteko prest daudela esan du Osasun ministroak | Parisek esan du heldu den urtean hasiko direla txertoak jartzen. Pfizer botika etxeak txertoaren eraginkortasunari buruz esandakoak egiaztatzen badira urte hasieran jartzen hasteko prest daudela esan du Osasun ministroak | Lehengo astean Pfizer botika etxeak %90eko eraginkortasuna duen txertoa garatzea lortu duela esan zuenetik, ugaritzen ari dira COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainen inguruko albisteak. Lehengo astean, Espainiako Gobernuak iragarri zuen maiatzerako hamar milioi pertsona immunizatu nahi zituela txertoarekin. Orain, ... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189866/armeniako-presidenteak-hauteskundeak-aurreratzeko-eskatu-du.htm | Mundua | Armeniako presidenteak hauteskundeak aurreratzeko eskatu du | Alderdi politikoekin izandako bilkuren ostean, Sarkisianek ondorioztatu du bozak egitea «saihetsezina» dela; Paxinian lehen ministroaren dimisioa ere exijitu du. | Armeniako presidenteak hauteskundeak aurreratzeko eskatu du. Alderdi politikoekin izandako bilkuren ostean, Sarkisianek ondorioztatu du bozak egitea «saihetsezina» dela; Paxinian lehen ministroaren dimisioa ere exijitu du. | Errusiak, Azerbaijanek eta Armeniak Karabakh Garaiko gerra gelditzeko sinatu zuten akordioak haserre handia eragin du azken herrialde horretan, Nikol Paxinian lehen ministroaren etorkizuna kolokan jartzeraino. Ituna adostu zutenetik, protestak etengabeak izan dira Kaukasoko herrialdean, besteak beste Paxinianen dimisio... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189867/inazio-arregi-jesuita-eta-kazetaria-hil-da.htm | Bizigiro | Inazio Arregi jesuita eta kazetaria hil da | Loiolako Herri Irratiaren eta Eusko Irratiaren sortzaileetako bat eta zuzendaria izan zen. 89 urterekin hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. | Inazio Arregi jesuita eta kazetaria hil da. Loiolako Herri Irratiaren eta Eusko Irratiaren sortzaileetako bat eta zuzendaria izan zen. 89 urterekin hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. | Inazio Arregi jesuita eta kazetaria aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan eta irratigintzan: Loiolako Herri Irratiaren eta Eusko Irratiaren sortzaileetako bat eta zuzendaria izan zen, besteak beste. Vatikano Irratiko nazioarteko albistegietako zuzendaria ere izan zen.
1931. urtean jaio zen Arregi, Oñatin (Gipuz... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189868/jaurlaritzak-onartu-du-janaririk-erosi-gabe-ere-edariak-eskuratu-ahal-izatea-tabernetan.htm | Gizartea | Jaurlaritzak onartu du janaririk erosi gabe ere edariak eskuratu ahal izatea tabernetan | Alkoholik gabeko edariak bakarrik izan daitezke, eta kalean edatearen kontrako aholkua «berariaz» emanda dagoela gogorarazi du | Jaurlaritzak onartu du janaririk erosi gabe ere edariak eskuratu ahal izatea tabernetan. Alkoholik gabeko edariak bakarrik izan daitezke, eta kalean edatearen kontrako aholkua «berariaz» emanda dagoela gogorarazi du | Eusko Jaurlaritzak arindu du egin du hilaren 7an, COVID-19ari aurre egin nahian, tabernak eta jatetxeak ixteko ezarri zuen dekretua; orain, ostatu horiek baimena izango dute, eramateko jakirik saldu gabe ere, edariak eta kafeak bezeroei eskaintzeko. Betiere, alkoholik gabeak izan beharko dutela gogoratu du, eta «berari... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189869/sarean-egingo-dute-lekeitioko-euskal-zine-bileraren-43-aldia.htm | Kultura | Sarean egingo dute Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 43. aldia | Larunbatean hasiko da, eta hilaren 29ra arte ikusi ahalko da programa, jaialdiaren webgunean. Pascal Gaigne musika konpositoreari emango diote aurtengo Begiradak saria | Sarean egingo dute Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 43. aldia. Larunbatean hasiko da, eta hilaren 29ra arte ikusi ahalko da programa, jaialdiaren webgunean. Pascal Gaigne musika konpositoreari emango diote aurtengo Begiradak saria | Leiho bat balitz bezala apurtuko da milaka pantaila txikitan Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdiko pantaila handia aurten. Koronabirusari aurre egiteko hartutako segurtasun eta osasun neurriek bultzatuta, sarean egingo dute 43. aldia, eta www.zinebilera.eus webgunearen bidez ikusi ahalko da egitarau osoa, hilaren 29r... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189870/25000-langile-sartu-dira-aldi-baterako-espedienteetan-irailaren-30az-geroztik.htm | Ekonomia | 25.000 langile sartu dira aldi baterako espedienteetan irailaren 30az geroztik | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak dira, eta horien %79 ostalaritza sektorearen ingurukoak dira. | 25.000 langile sartu dira aldi baterako espedienteetan irailaren 30az geroztik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak dira, eta horien %79 ostalaritza sektorearen ingurukoak dira. | Eusko Jaurlaritzak aldi baterako erregulazio espedienteen 4.630 eskaera jaso ditu irailaren 30z geroztik. Eskaera horiek, bere osotasunean, 25.002 langileri eragingo liekete, baina litekeena da azken kopurua hori ez izatea, enpresa askotan ez dituztelako langile guztiak sartuko erregulazioan. Eskaeren %79 ostalaritza s... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189871/saharako-herriaren-autodeterminazio-eskubidean-oinarritu-beharko-litzateke-konponbidea-eajren-ustez.htm | Gizartea | Saharako herriaren autodeterminazio eskubidean oinarritu beharko litzateke konponbidea, EAJren ustez | Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko adierazpenak egin dituzte eragile anitzek. Mobilizazioak egin dituzte asteburu guzian zehar Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herri anitzetan. | Saharako herriaren autodeterminazio eskubidean oinarritu beharko litzateke konponbidea, EAJren ustez. Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko adierazpenak egin dituzte eragile anitzek. Mobilizazioak egin dituzte asteburu guzian zehar Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herri anitzetan. | Mendebaldeko Saharan gerra egoera ezarri eta gatazka gogortu ondotik, Saharako herriari babesa erakusteko mobilizazio andana egin dituzte asteburu honetan Euskal Herriko hainbat tokitan. Ehunka jende batu dira, besteak beste, Bilbon, Iruñean, eta Donostian, Saharan duten legez kanpoko okupazioa salatu, eta autodetermin... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189872/eusko-jaurlaritzak-gizon-emakumeen-berdintasunerako-legearen-proiektua-onartu-du.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak gizon-emakumeen berdintasunerako legearen proiektua onartu du | Artolazabalen arabera, 2005eko legearen moldaketaren parte hartzea «handia» izan da. Hala ere, Eusko Legebiltzarra izango da lege proiektuarekin aurrera egitea onartzen duena ala ez; talde politikoek zuzenketak egiteko aukera izango dute. | Eusko Jaurlaritzak gizon-emakumeen berdintasunerako legearen proiektua onartu du. Artolazabalen arabera, 2005eko legearen moldaketaren parte hartzea «handia» izan da. Hala ere, Eusko Legebiltzarra izango da lege proiektuarekin aurrera egitea onartzen duena ala ez; talde politikoek zuzenketak egiteko aukera izango dute. | Gizon-emakumeen berdintasunerako legearen proiektua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak, gobernu kontseiluaren ostean Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez. Emakundek gidatutako proiektua izan da, eta parte hartzea «handia» izan dela nabarmendu du Artolazabalek. Har... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189873/etxegabetzeak-eteteko-zuzenketa-bateratua-aurkeztu-dute-eh-bilduk-erck-eta-up-unidas-podemosek.htm | Politika | Etxegabetzeak eteteko zuzenketa bateratua aurkeztu dute EH Bilduk, ERCk eta UP Unidas Podemosek | 2021eko aurrekontuei zuzenketa partzialak jartzeko epea bukatu da. PSOEk berriro onetsi du koalizio independentistak emandako babesa | Etxegabetzeak eteteko zuzenketa bateratua aurkeztu dute EH Bilduk, ERCk eta UP Unidas Podemosek. 2021eko aurrekontuei zuzenketa partzialak jartzeko epea bukatu da. PSOEk berriro onetsi du koalizio independentistak emandako babesa | Etxegabetzeak eteteko eskatzen duen zuzenketa bateratu bat jarri diete EH Bilduk, ERC Esquerra Republicanak eta UP Unidas Podemosek Espainiako aurrekontuei. Espainian alarma egoera indarrean dagoen bitartean joateko beste tokirik ez dutenen etxegabetzeak eta oinarrizko horniduraren eteteak debekatzea planteatzen dute. ... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189874/narrazio-erotikoen-lehiaketa-antolatu-du-kaixomaitiaeus-ek.htm | Gizartea | Narrazio erotikoen lehiaketa antolatu du 'Kaixomaitia.eus'-ek | Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko inkesta egin zuten otsailean, eta Eguberrien aurretik argitaratuko dituzte emaitzak. | Narrazio erotikoen lehiaketa antolatu du 'Kaixomaitia.eus'-ek. Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko inkesta egin zuten otsailean, eta Eguberrien aurretik argitaratuko dituzte emaitzak. | Euskaldunen arteko harremanak bultzatzen ditu Kaixomaitia.eus guneak 2007. urtetik. Jendea harremanetan jartzea errazteaz gain, euskal herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketak bultzatzen ditu guneak. Oraingoan, lehiaketa bat antolatu dute, erotismoa lantzeko. Iñigo Arandia ekintzaileak sortu zuen Ka... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189875/hamazazpi-musikari-eta-sei-talde-arituko-dira-24-hatortxu-rocken.htm | Kultura | Hamazazpi musikari eta sei talde arituko dira 24. Hatortxu Rocken | Internet bidez egingo dute Hatortxu Rock elkartasun jaialdia, abenduaren 26an. Lide Hernandok, Xabi Solanok, Alex Sarduik, Zetak-ek, Anestesiak eta Kobanek parte hartuko dute, besteak beste. | Hamazazpi musikari eta sei talde arituko dira 24. Hatortxu Rocken. Internet bidez egingo dute Hatortxu Rock elkartasun jaialdia, abenduaren 26an. Lide Hernandok, Xabi Solanok, Alex Sarduik, Zetak-ek, Anestesiak eta Kobanek parte hartuko dute, besteak beste. | Abendu oro, 21 urtez, Hatortxu Rock jaialdiak milaka pertsona bildu ditu euskal presoei babesa emateko eta sakabanaketaren ondorioak samurtzeko helburuz. Aurten, jaialdia ohiko formatuan egitea ezinezkoa izango da, baina, antolatzaileen esanetan, aurten elkartasuna «inoiz baino beharrezkoagoa» da: «Dispertsioaren gastu... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189876/zaintza-publikoaren-beharra-aldarrikatu-dute-sektoreko-langileek.htm | Gizartea | Zaintza publikoaren beharra aldarrikatu dute sektoreko langileek | ELA sindikatuak manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiri eta herrietan. Zaintza lanen «eredua aldatzea» aldarrikatu dute. | Zaintza publikoaren beharra aldarrikatu dute sektoreko langileek. ELA sindikatuak manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiri eta herrietan. Zaintza lanen «eredua aldatzea» aldarrikatu dute. | Zaintza lanen prekaritatea salatu eta eredua aldatu beharra aldarrikatu dute gaur ELA sindikatuak antolatutako manifestazioetan, Zaintza publikoa bizitzarako lelopean. Sektoreko hainbat kolektibok greba egin dute gaur, eta Hego Euskal Herriko kaleak hartu dituzte, besteak beste, zahar etxeetako, eguneko zentroetako, et... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189877/defentsaren-helegitea-baztertuta-espainiaratu-eginen-dute-natividad-jauregi.htm | Politika | Defentsaren helegitea baztertuta, Espainiaratu eginen dute Natividad Jauregi | Ganteko Auzitegiak haren estradizioa onartu zuen azaroaren 5ean, eta defentsaren abokatuak jarritako helegitea atzera bota du Kasazio Auzitegiak. Datozen bi hilabeteetan Espainiaratuko lukete. Josu Urrutikoetxea ere Espainiaratzearen alde egin du, 1987ko auziagatik. | Defentsaren helegitea baztertuta, Espainiaratu eginen dute Natividad Jauregi. Ganteko Auzitegiak haren estradizioa onartu zuen azaroaren 5ean, eta defentsaren abokatuak jarritako helegitea atzera bota du Kasazio Auzitegiak. Datozen bi hilabeteetan Espainiaratuko lukete. Josu Urrutikoetxea ere Espainiaratzearen alde egi... | Belgikako Kasazio Auzitegiak gibelera bota du Natividad Jauregiren defentsak jarritako helegitea, eta, beraz, berretsi egin du joan den azaroaren 5ean Ganteko Auzitegiak hartutako erabakia: Espainiaratu eginen dute Jauregi, beraz. ETAko kide gisa 1981eko martxoan Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hiltze... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189878/itp-aerok-kaleratze-gehiago-iragarri-ditu-orain-ezkerraldeko-plantetan.htm | Ekonomia | ITP Aerok kaleratze gehiago iragarri ditu; orain, Ezkerraldeko plantetan | Erregulazio espedientea aurkeztu du Barakaldo eta Sestaoko lantegietan. 510 langile dira guztira, eta neurriak %10ei eragingo die gutxienez. Taldeak 95 milioi euroko irabazi garbia izan zuen 2019an | ITP Aerok kaleratze gehiago iragarri ditu; orain, Ezkerraldeko plantetan. Erregulazio espedientea aurkeztu du Barakaldo eta Sestaoko lantegietan. 510 langile dira guztira, eta neurriak %10ei eragingo die gutxienez. Taldeak 95 milioi euroko irabazi garbia izan zuen 2019an | Koronabirusaren krisiak gogor astindu du hegazkingintzaren sektorea, eta, apurka, lanpostu odolustea areagotzen ari da. Alestis, Lauak, Aernnova eta ITP Aeroko langileek nozitu zuten lehen enbata, eta orain ITP taldea izango da berriz neurriak hartuko dituena Bizkaiko bere lantegietan. Zamudioko plantako erregulazio es... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189879/euskararen-eltzea-sutan-dauka-donostiako-udalak.htm | albisteak | Euskararen eltzea sutan dauka Donostiako Udalak | 200 arigune baino gehiago aktibatu dituzte, eta 600 langilek baino gehiagok eman dute izena. | Euskararen eltzea sutan dauka Donostiako Udalak. 200 arigune baino gehiago aktibatu dituzte, eta 600 langilek baino gehiagok eman dute izena. | Eltzea sutan jarri dute dagoeneko Donostiako Udalean, eta heltzean sartu dituzte gogoa, ilusioa eta indarra: euskararen erabilerari bulkada bat emateko prest daude. Joan den Euskaraldian bezala, Donostiako udal administrazioko langileek aurtengo ariketa sozialean parte hartuko dute. Dagoeneko udaleko zuzendaritza, erak... |
2020-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/189880/oholtzako-solasaren-segida.htm | Kultura | Oholtzako solasaren segida | Hiru liburu berri eman ditu Ganbila antzerki bildumak: Erika Olaizolaren ‘Panpina’, Sarah Kaneren bi antzezlan, Arantzazu Fernandezek itzuliak, eta Hika Teatroaren hiru obra biltzen dituen ‘Bidaideak’. | Oholtzako solasaren segida. Hiru liburu berri eman ditu Ganbila antzerki bildumak: Erika Olaizolaren ‘Panpina’, Sarah Kaneren bi antzezlan, Arantzazu Fernandezek itzuliak, eta Hika Teatroaren hiru obra biltzen dituen ‘Bidaideak’. | «Sorkuntzan, artean, liburugintzan, izugarri garrantzitsua da idazle bakoitzak, liburu bakoitzak, arlo bakoitzak bere garaiarekin eta bere garaia osatzen duten pertsonekin dialogatu ahal izatea, eta dialogo horren falta sumatzen genuen antzerkigintzan; oholtzatik asko dialogatzen da, baina ez liburugintzaren ikuspegiti... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189907/tokiko-saltegien-aldean-amazonek-pribilegioa-duela-salatu-du-bizi-mugimenduak.htm | Gizartea | Tokiko saltegien aldean Amazonek «pribilegioa» duela salatu du Bizi mugimenduak | Baionako Monoprix saltegian den Amazonen autozerbitzu gunea blokeatu dute momentu batez Biziko zenbait kidek. Tokiko saltegiek irekitzeko aukera izan arte halako guneak ixtea galdegin dute. | Tokiko saltegien aldean Amazonek «pribilegioa» duela salatu du Bizi mugimenduak. Baionako Monoprix saltegian den Amazonen autozerbitzu gunea blokeatu dute momentu batez Biziko zenbait kidek. Tokiko saltegiek irekitzeko aukera izan arte halako guneak ixtea galdegin dute. | Ekintza bat egin dute Bizi mugimenduko zenbait kidek Baionako Monoprix saltegian bertan Amazon banaketa enpresaren autozerbitzu gune bat ezarri dutela salatzeko. Sarean erositako produktuak bertan jasotzeko aukera dute erabiltzaileek, eta horrelako bat baino gehiago ezarri dituzte azkenaldian Lapurdi kostaldeko herriet... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189908/125-lagun-hil-zituen-covid-19ak-iragan-astean-hegoaldean.htm | Gizartea | 125 lagun hil zituen COVID-19ak iragan astean Hegoaldean | Positibo kopuruak gora egin du Nafarroan (158), Gipuzkoan (459) eta Bizkaian (459). Araban, berriz, beheranzko joerari eutsi diote (122). | 125 lagun hil zituen COVID-19ak iragan astean Hegoaldean. Positibo kopuruak gora egin du Nafarroan (158), Gipuzkoan (459) eta Bizkaian (459). Araban, berriz, beheranzko joerari eutsi diote (122). | Bezperan baino positibo gehiago azaleratu dira Hego Euskal Herrian, PCR proba gehiago egitearen ondorioz. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emaniko azken datuen arabera. 17.744 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo, aurreko egunean baino 4.750 gehiago. Horren ondorioz, positibo berrien kopurua igo da: 1.208,... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189909/euskal-elkargoa-zerbitzubururik-gabe-dela-salatu-dute-lab-cgt-eta-cfdt-sindikatuek.htm | Politika | Euskal Elkargoa zerbitzubururik gabe dela salatu dute LAB, CGT eta CFDT sindikatuek | 2017ko urtarrilean sortu zenetik, zerbitzuen hiru zuzendari nagusi izan ditu Euskal Hirigune Elkargoak. Epe horretan, hamasei hilabetez egon da postu hori bete gabe. | Euskal Elkargoa zerbitzubururik gabe dela salatu dute LAB, CGT eta CFDT sindikatuek. 2017ko urtarrilean sortu zenetik, zerbitzuen hiru zuzendari nagusi izan ditu Euskal Hirigune Elkargoak. Epe horretan, hamasei hilabetez egon da postu hori bete gabe. | Euskal Hirigune Elkargoko CFDT, LAB eta CGT sindikatuek agiri bateratu bat plazaratu dute Ipar Euskal Herriko erakundeko administrazio zuzendaritzan dagoen hutsunea salatzeko. Gaur egun, ez dago zerbitzuen zuzendari nagusirik, eta hiru sindikatuek kezka agertu dute egituraren barruan postu horrek orain arte izan duen «... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189910/txileko-auzitegi-batek-lehen-aldiz-genero-ikuspegia-txertatu-du-diktadurako-torturen-epai-batean.htm | Mundua | Txileko auzitegi batek lehen aldiz genero ikuspegia txertatu du diktadurako torturen epai batean | Epaiak dio torturatzaileek emakumeen aurkako indarkeria erabili zutela. Pinocheten Polizia sekretuko hiru kideri hamabost urteko zigorra ezarri diete, La Venda Sexy deitzen zioten zentroan eginiko torturengatik eta bortxaketengatik. | Txileko auzitegi batek lehen aldiz genero ikuspegia txertatu du diktadurako torturen epai batean. Epaiak dio torturatzaileek emakumeen aurkako indarkeria erabili zutela. Pinocheten Polizia sekretuko hiru kideri hamabost urteko zigorra ezarri diete, La Venda Sexy deitzen zioten zentroan eginiko torturengatik eta bortxak... | Epai historikoa da aste honetan Txileko epaile batek emandakoa. 46 urte igaro dira, baina iritsi da, behingoz, Augusto Pinocheten diktadura garaian (1973-1990) torturak jasan zituztela salatu zuten sei emakumeren aldeko epaia. Sententzia bereziki garrantzitsua da; lehen aldiz, epaile batek generoaren aldagaia kontuan h... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189911/trumpek-kargutik-kendu-du-zibersegurtasunerako-arduraduna.htm | Mundua | Trumpek kargutik kendu du zibersegurtasunerako arduraduna | Christopher Krebsek gezurtatu egin du presidentetzako bozetan iruzurra egon dela, eta «historiako seguruenak» izan direla berretsi du. | Trumpek kargutik kendu du zibersegurtasunerako arduraduna. Christopher Krebsek gezurtatu egin du presidentetzako bozetan iruzurra egon dela, eta «historiako seguruenak» izan direla berretsi du. | AEBetako presidenteak kargutik kendu duen bigarren goi arduraduna da zibersegurtasunekoa. Donald Trumpek azkenaldian ohikoa duen moduan jakinarazi du erabakia: Twitter bidez. Estatuburuak Christopher Krebsi leporatu dio «informazio okerra» ematea iruzur salaketen inguruan, eta salatu du «arau hauste ugari» egon direla ... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189912/binakakoaren-finalerdia-abenduaren-4an-izango-da-eta-finala-berriz-8an.htm | Kirola | Binakakoaren finalerdia abenduaren 4an izango da, eta finala, berriz, 8an | Bihar zen egitekoa neurketa horren harira ELA sindikatuak jarritako salaketaren epaiketa, baina Eskuz Pilotako Enpresen Ligako epaileak konpromisoa hartu du baliorik gabe uzteko Agirre-Albisuri partida galdutzat emateko erabakia. Hori eginda, ELAk kendu egin du salaketa. Abenduaren 4an jokatuko da finalerdia, eta 8an f... | Binakakoaren finalerdia abenduaren 4an izango da, eta finala, berriz, 8an. Bihar zen egitekoa neurketa horren harira ELA sindikatuak jarritako salaketaren epaiketa, baina Eskuz Pilotako Enpresen Ligako epaileak konpromisoa hartu du baliorik gabe uzteko Agirre-Albisuri partida galdutzat emateko erabakia. Hori eginda, EL... | Eskuz Pilotako Enpresen Ligako (EPEL) epaile bakarrak atzera egin du, eta konpromisoa hartu du baliorik gabe uzteko greba egiteagatik Asier Agirreri eta Jon Ander Albisuri Joseba Ezkurdiaren eta Iñigo Bikuñaren aurkako Binakako Txapelketako finalerdietako partida erabakigarria galdutzat emateko erabakia. Konpromiso hor... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189913/sanchezentzat-sozio-laquoestrategikoa-eta-lehentasunezkoaraquo-da-eaj-aurrekontuak-onartzeko.htm | Politika | Sanchezentzat, sozio «estrategikoa eta lehentasunezkoa» da EAJ aurrekontuak onartzeko | EH Bilduk aurrekontuei jarritako zuzenketa partzial batek gobernuari eskatzen dio alokairuen prezioa mugatuko duen etxebizitza lege bat aurkeztu dezala hurrengo sei hilabeteetan | Sanchezentzat, sozio «estrategikoa eta lehentasunezkoa» da EAJ aurrekontuak onartzeko. EH Bilduk aurrekontuei jarritako zuzenketa partzial batek gobernuari eskatzen dio alokairuen prezioa mugatuko duen etxebizitza lege bat aurkeztu dezala hurrengo sei hilabeteetan | Espainiako 2021erako aurrekontuek hartu dute Kongresuan gobernuari egiten zaion kontrol saioaren lehen partea. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari hainbat alderdik galdetu diote gai honen gainean, ertz diferentetatik. Aitor Esteban izan da horietako bat, EAJko diputatua. Galdetu dio ea zein jarrerarekin eg... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189914/espetxeratu-egin-dituzte-iragan-astelehenean-atxilotutako-bi-euskal-herritarrak.htm | Politika | Espetxeratu egin dituzte iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak | Espainiako Auzitegi Nazionalak bi tren geltokitan «sabotajeak» egitea leporatu nahi die AEMko bi kideei. | Espetxeratu egin dituzte iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak. Espainiako Auzitegi Nazionalak bi tren geltokitan «sabotajeak» egitea leporatu nahi die AEMko bi kideei. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose de la Mata epaileak agindu du iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak behin-behinean espetxeratzeko. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideak dira biak, eta bi tren geltokitan ustezko sabotajeak egitea egotzi diete, gose greban dagoen Iñaki... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189915/berriak-eta-zaporeak-ek-6960-euro-bildu-dituzte-moriako-erretratuak-ikus-entzunezkoarekin.htm | Mundua | BERRIAk eta Zaporeak-ek 6.960 euro bildu dituzte 'Moriako erretratuak' ikus-entzunezkoarekin | Azaroaren 10ean estreinatu zuten Moriako erretratuak dokumentala, eta jarraian jarri zuten abian diru bilketa bat. Astebete iraun du, eta 108 lagunek egin dute diru ekarpena. | BERRIAk eta Zaporeak-ek 6.960 euro bildu dituzte 'Moriako erretratuak' ikus-entzunezkoarekin. Azaroaren 10ean estreinatu zuten Moriako erretratuak dokumentala, eta jarraian jarri zuten abian diru bilketa bat. Astebete iraun du, eta 108 lagunek egin dute diru ekarpena. | BERRIAk eta Zaporeak-ek elkarrekin antolatutako kanpainak 6.960 euro bildu ditu, 108 lagunen ekarpenari esker. Azaroaren 10ean, Moriako erretratuak dokumentala estreinatu zuten, eta, horrekin batera, astebete iraun duen diru bilketa bat egin dute, azaroaren 17an bukatu dena. Irati Azkue Zaporeak elkarteko kideak adiera... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189916/jon-ander-cob-eta-julen-goikoetxea-espetxetik-atera-ahalko-dira-lan-egiteko-edo-ikasteko.htm | Politika | Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea espetxetik atera ahalko dira lan egiteko edo ikasteko | Altsasuko auziagatik oraindik ere kartzelan dauden bakarrak dira bi gazteak. Bigarren graduan kartzelatuta jarraituko dute, baina jarduera horiek egiteko irtetea baimendu die Auzitegi Nazionalak. | Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea espetxetik atera ahalko dira lan egiteko edo ikasteko. Altsasuko auziagatik oraindik ere kartzelan dauden bakarrak dira bi gazteak. Bigarren graduan kartzelatuta jarraituko dute, baina jarduera horiek egiteko irtetea baimendu die Auzitegi Nazionalak. | Lan egiteko edo ikasteko bada, kartzelatik irten ahalko dira aurrerantzean Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko auziko bi gazteek. Auzipetu zituzten gazteetatik oraindik ere kartzelan dauden bakarrak dira. Oraingoz, hala jarraituko dute, bigarren graduan, baina irtetea baimendu die Auzitegi Nazionalak. Zaballak... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189917/patinetean-egin-nahi-dute-kartzeletarako-bidaia.htm | Politika | Patinetean egin nahi dute kartzeletarako bidaia | Euskal presoen seme-alabek salatu dute ume motxiladunak «umezurtz» daudela. Pandemiaren ondoriozko neurriengatik ume batzuek bederatzi hilabete daramatzate gurasoak ikusi gabe. | Patinetean egin nahi dute kartzeletarako bidaia. Euskal presoen seme-alabek salatu dute ume motxiladunak «umezurtz» daudela. Pandemiaren ondoriozko neurriengatik ume batzuek bederatzi hilabete daramatzate gurasoak ikusi gabe. | Ametsek martxotik ez du aita besarkatu, Haizek eta bertze anitzek ere ez. Hizek urte bat beteko du etzi, eta jaio zenetik lau aldiz baino ez du aita ikusi. Lukenek 4 ditu, eta hirutan baino ez da egon aurten aitarekin. Harrik behin ikusi du, Xuharrek eta Axelek hiru aldiz. Arhanek ez dio martxotik muxurik eman aitari. ... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189918/israelek-siriako-hainbat-gune-militar-bonbardatu-ditu-eta-hiru-soldadu-hil.htm | Mundua | Israelek Siriako hainbat gune militar bonbardatu ditu, eta hiru soldadu hil | Israelgo armadak adierazi duenez, Golanen aurkitu dituen lehergailuei erantzuteko erasoa izan da, eta Siriaren eta Iranen zenbait azpiegitura militar izan ditu helburu. | Israelek Siriako hainbat gune militar bonbardatu ditu, eta hiru soldadu hil. Israelgo armadak adierazi duenez, Golanen aurkitu dituen lehergailuei erantzuteko erasoa izan da, eta Siriaren eta Iranen zenbait azpiegitura militar izan ditu helburu. | Israelek Siriako hainbat eremu bonbardatu ditu bart, eta Siriako armadako hiru soldadu hil eta beste bat zuritu dituela baieztatu du Damaskok. Israelen esanetan, hegazkinekin egin die eraso Irango Al Quds indarrari eta Siriako armadaren zenbait gune militarri. Zehazki, hainbat «bilketarako eraikin, agintaritza zentro e... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189919/sindikatuek-salatu-dute-marokok-gerra-inposatu-diola-saharako-herriari.htm | Gizartea | Sindikatuek salatu dute Marokok gerra inposatu diola Saharako herriari | Larunbatean mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. | Sindikatuek salatu dute Marokok gerra inposatu diola Saharako herriari. Larunbatean mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. | Sindikatuek elkartasuna adierazi diote Saharako herriari «Marokoko indar armatuek bi aldeek adostutako su-eten akordioa urratu» ostean, eta Marokori egotzi diote Saharari «gerra berri bat» inposatzea. Halaber, iragarri dute bat egingo dutela datorren larunbatean, azaroaren 21ean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo ... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189920/nafarroako-urrezko-domina-langile-sanitario-eta-soziosanitarioei.htm | Gizartea | Nafarroako Urrezko Domina, langile sanitario eta soziosanitarioei | Osasun langileek COVID-19aren aurka «oso baldintza txarretan» lan egin izana sarituko du Nafarroako Gobernuak. | Nafarroako Urrezko Domina, langile sanitario eta soziosanitarioei. Osasun langileek COVID-19aren aurka «oso baldintza txarretan» lan egin izana sarituko du Nafarroako Gobernuak. | Nafarroako Urrezko Domina osasun arloko langileei eta langile soziosanitarioei emanen die Nafarroako Gobernuak. Gaurko bilkuraren ostean eman dute erabakiaren berri.
COVID-19aren pandemian, langileek erakutsitako jarrera saritu nahi du Maria Txibiteren gobernuak: «Arreta handiz, eurentzako eta euren familientzako arri... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189921/ostalariak-ostegunean-hasi-ahalko-dira-laguntza-berriak-eskatzen.htm | Ekonomia | Ostalariak ostegunean hasi ahalko dira laguntza berriak eskatzen | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarientzako deialdia da, eta 3.000tik 4.000ran eurora bitarteko laguntzak jaso ahalko dituzte, langile kopuruaren arabera. | Ostalariak ostegunean hasi ahalko dira laguntza berriak eskatzen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarientzako deialdia da, eta 3.000tik 4.000ran eurora bitarteko laguntzak jaso ahalko dituzte, langile kopuruaren arabera. | Ostalariak ostegunean hasi ahalko dira eskatzen Jaurlaritzak onarturiko laguntza berriak. 30 milioi euroko funtsa bideratu zuen itxieraren kalteak murrizteko, eta eskatzaileek hamabost eguneko epea dute agiriak aurkezteko. Eskaera asko izango direla aurreikusita, Jaurlaritzak «lasaitasuna» eskatu die ostalariei, sistem... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/189922/euskara-indartzeko-lantalde-bat.htm | albisteak | Euskara indartzeko lantalde bat | Eureka euskara taldekoek euskara bultzatu nahi dute; haiei esker, enpresako 29 langilek Euskaraldian parte hartuko dute. | Euskara indartzeko lantalde bat. Eureka euskara taldekoek euskara bultzatu nahi dute; haiei esker, enpresako 29 langilek Euskaraldian parte hartuko dute. | Enpresek iparrorratz bat behar izaten dute, zein norabidetan lan egin eta nola jardun jakiteko. Sarritan, ez da lan samurra izaten enpresa baten lema gidatzea, eta horregatik eskatu ohi diote laguntza beste enpresa bati: aholkularitza enpresa bati, esaterako. Oreka IT enpresa aholkularitza lanetan aritzen den horietako... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189923/zerbitzu-publikoak-aldarrikatu-ditu-bilbo-feminista-saretzen-plataformak.htm | Gizartea | Zerbitzu publikoak aldarrikatu ditu Bilbo Feminista Saretzen plataformak | Pandemiaren ondorioz hartutako neurriek emakumeen aurkako indarkeria areagotu dutela salatu dute, eta azaroaren 25erako mobilizazioak iragarri dituzte Bilborako. | Zerbitzu publikoak aldarrikatu ditu Bilbo Feminista Saretzen plataformak. Pandemiaren ondorioz hartutako neurriek emakumeen aurkako indarkeria areagotu dutela salatu dute, eta azaroaren 25erako mobilizazioak iragarri dituzte Bilborako. | Datorren asteazkenean izango da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta horri begira jarri da mugimendu feminista. Bilbon, agerraldia egin du gaur Bilbo Feminista Saretzen plataformak, eta azaroaren 25eko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Indarkeria matxistaren aurrean, zerbitzu publikoak defe... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189924/guraso-bakarreko-familiei-24-asteko-baimena-aitortu-die-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm | Gizartea | Guraso bakarreko familiei 24 asteko baimena aitortu die EAEko Auzitegi Nagusiak | Iaz alaba bat izan zuen emakume bati zortzi asteko sari gehigarria jasotzeko eskubidea aitortu dio epaitegiak. | Guraso bakarreko familiei 24 asteko baimena aitortu die EAEko Auzitegi Nagusiak. Iaz alaba bat izan zuen emakume bati zortzi asteko sari gehigarria jasotzeko eskubidea aitortu dio epaitegiak. | Guraso bakarreko familiei eragiten dien epai aitzindaria eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak: alaba jaioberria zaintzeko, emakume bati aitortu egin dio bikoteek duten denbora baimen berbera jasotzeko eskubidea. Auzitegiak esan du eskubidea duela zortzi asteko sari gehigarria jasotzeko. Hala, Espainiako Gizarte Seg... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189925/jokoa-arautzeko-lege-proposamenari-aldaketak-egin-dizkio-elkarrekin-podemosek.htm | Gizartea | Jokoa arautzeko lege proposamenari aldaketak egin dizkio Elkarrekin Podemosek | Apustu etxeen publizitatea mugatzeko Espainiako Gobernuak berriki onartutako dekretua indarrean sartu ondoren, EAEko legeari «segurtasun juridikoa» eman nahi diote | Jokoa arautzeko lege proposamenari aldaketak egin dizkio Elkarrekin Podemosek. Apustu etxeen publizitatea mugatzeko Espainiako Gobernuak berriki onartutako dekretua indarrean sartu ondoren, EAEko legeari «segurtasun juridikoa» eman nahi diote | Apustu etxeen kopurua mugatzea, horietara sartzeko kontrol sistemak ezartzea, eta, besteak beste, leku publikoetan jokoari buruzko publizitatea debekatzea planteatzen du EP Elkarrekin Podemos-IUk jokoa arautzeko Eusko Legebiltzarrean gaur erregistratu duen lege proposamenak. Finean, joan den urtarrilean aurkeztu eta eg... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189926/aernnovak-ehun-langiletik-gora-kaleratu-nahi-ditu-berantevillan.htm | Ekonomia | Aernnovak ehun langiletik gora kaleratu nahi ditu Berantevillan | Aurten jada 42 milioi euro galdu dituela argudiatu du Arabako enpresa aeronautikoak. | Aernnovak ehun langiletik gora kaleratu nahi ditu Berantevillan. Aurten jada 42 milioi euro galdu dituela argudiatu du Arabako enpresa aeronautikoak. | Alestis, Lauak, ITP eta beste batzuen ondoren, orain Aernnovari egokitu zaio bere lantaldea zenbat txikitu nahi duen azaltzea. Bilera eduki du gaur goizean Berantevillako (Araba) lantegi nagusiko langileen ordezkariekin, eta lantaldearen %22 kaleratzeko enplegu erregulazio bat aurkeztuko duela iragarri die. Berantevill... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189927/euskaraz-bizitzeko-eta-lan-egiteko-eskubiderantz-euskaraldia.htm | albisteak | Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubiderantz: Euskaraldia | ELAren arabera, Euskaraldiak euskara eztabaidagai bihurtzen du, euskaldunak boteretu ditzake, eta ohiturak aldatzeko balio dezake. | Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubiderantz: Euskaraldia. ELAren arabera, Euskaraldiak euskara eztabaidagai bihurtzen du, euskaldunak boteretu ditzake, eta ohiturak aldatzeko balio dezake. | Ilusiorako eta pozerako momentua
Aurtengo Euskaraldiak testuinguru zailean hartu du ELA sindikatua, munduko pandemia eta krisi ekonomiko sakon batean buru-belarri. Salbuespen egoera honetan, euskara eta euskaldunen hizkuntza eskubideak are bazterrerago geratu direla uste du; halere, dio Euskaraldiaren etorrera pozteko... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189928/frantziako-poliziak-guillaume-fauveau-argazkilaria-mehatxatu-du.htm | Gizartea | Frantziako Poliziak Guillaume Fauveau argazkilaria mehatxatu du | Argazkilariak salaketa ezarriko du gaur, Baionako polizia etxean. | Frantziako Poliziak Guillaume Fauveau argazkilaria mehatxatu du. Argazkilariak salaketa ezarriko du gaur, Baionako polizia etxean. | Lanean ari zela Frantziako Poliziaren mehatxuak jasan behar izan zituela salatu du Guillaume Fauveau argazkilariak. BERRIAko, Kazeta.eus atariko, Naiz-eko eta Mediabask-eko argazkilaria da Fauveau, eta, atzo, Baionako Alsace-Lorraine karrikan aritu zen lanean, Frantziako Poliziaren kontrol operazio batean. Bi funtziona... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189929/aurtengo-parte-hartze-handia-nabarmendu-du-beldur-barik-programak.htm | Gizartea | Aurtengo «parte hartze handia» nabarmendu du Beldur Barik programak | 12 eta 16 urte bitarteko gazteek 200 lanetik gora aurkeztu dituzte aurten. Donostian egingo da sari banaketa, eta streaming bidez ikusi ahal izango da. | Aurtengo «parte hartze handia» nabarmendu du Beldur Barik programak. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek 200 lanetik gora aurkeztu dituzte aurten. Donostian egingo da sari banaketa, eta streaming bidez ikusi ahal izango da. | Beldur Barik programa «erreferente finkatua» dela ondorioztatu du Emakundek. Izan ere, 200 lan baino gehiago aurkeztu dituzte 12 eta 16 urte bitarteko gazteek, eta, ezohiko baldintzak kontuan hartuta, parte hartze handia izan dela adierazi du Izaskun Landaida emakundeko zuzendariak, hiru aldundietako eta Eudeleko ordez... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189930/arriolaren-arabera-erritmo-laquosendo-baina-baretuanraquo-ari-dira-lanean.htm | Gizartea | Arriolaren arabera, erritmo «sendo baina baretuan» ari dira lanean | Jaurlaritzako Garraio sailburuaren hitzetan, Donostiako metroaren obren segurtasuna ezingo da bermatu harik eta tratamenduaren hiru faseak amaitu arte. | Arriolaren arabera, erritmo «sendo baina baretuan» ari dira lanean. Jaurlaritzako Garraio sailburuaren hitzetan, Donostiako metroaren obren segurtasuna ezingo da bermatu harik eta tratamenduaren hiru faseak amaitu arte. | Asteartean Zubieta kalean azaldutako zuloak Donostiako metroaren obren gaineko kezka areagotu du, aurretik ere ekainean soto batean zuloa agertu baitzen. Gaur, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du orain agertu den zuloa «erlazionatuta» dagoela ekainean azaldutakoarekin. Arriolaren esanetan, ek... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189931/fiskalak-eskatu-du-berriro-egiteko-bateragune-auziko-epaiketa.htm | Politika | Fiskalak eskatu du berriro egiteko 'Bateragune auziko' epaiketa | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen akusatuen eskubideak urratu egin zirela, eta, ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu zuen. | Fiskalak eskatu du berriro egiteko 'Bateragune auziko' epaiketa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen akusatuen eskubideak urratu egin zirela, eta, ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu zuen. | Fiskaltzak aintzat hartu du Vox alderdi ultraeskuindarrak aurkeztutako helegitea, eta Espainiako Auzitegi Gorenari eskatu dio berriro egiteko 'Bateragune auziko' epaiketa. 2012an, Auzitegiak sei urte eta sei urte eta erdi bitarteko zigorrak ezarri zizkien ezker abertzalearen bost kideri –Arnaldo Otegi, Rafael Ruiz Usab... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189932/zalapartaren-erdian-kir-kir-egitea.htm | Kultura | Zalapartaren erdian kir-kir egitea | Bernardo Atxagak Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazinean irakurritako 115 artikulu bildu ditu ‘Kilker bat autopistan’ liburuan. | Zalapartaren erdian kir-kir egitea. Bernardo Atxagak Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazinean irakurritako 115 artikulu bildu ditu ‘Kilker bat autopistan’ liburuan. | «Astelehenero testu bat irakurtzea, eta bukaeran pentsatzen jartzea, eta irudipena izatea, izan dela kilker baten kantua, kantu soila; kir-kir egitea, trafiko handiko autopista baten erdian». Bernardo Atxaga idazleak etsipen sentsazio bera izaten zuen astelehenero Euskadi Irratiko Faktoria saioan bere gogoetak plazarat... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189933/abenduaren-2ra-atzeratu-dute-urrutikoetxearen-bigarren-estradizio-eskaria-aztertzea.htm | Politika | Abenduaren 2ra atzeratu dute Urrutikoetxearen bigarren estradizio eskaria aztertzea | 1980an hildako Luis Hergetari buruzko estradizio eskaera aztertu behar zuen gaur Parisko Dei Auzitegiak, baina forma akatsengatik atzeratu du. Haren aurkako lau Espainiaratze eskaeretatik bi onartu dituzte auzitegiek oraingoz, eta bat ukatu. | Abenduaren 2ra atzeratu dute Urrutikoetxearen bigarren estradizio eskaria aztertzea. 1980an hildako Luis Hergetari buruzko estradizio eskaera aztertu behar zuen gaur Parisko Dei Auzitegiak, baina forma akatsengatik atzeratu du. Haren aurkako lau Espainiaratze eskaeretatik bi onartu dituzte auzitegiek oraingoz, eta bat ... | Josu Urrutikoetxea Espainiaratzeari buruzko lau auzietatik bat iragan behar zen gaur Parisko Dei Auzitegian: Luis Hergetaren (1980) hilketari buruzkoa. Epaileak, ordea, abenduaren 2ra atzeratzea erabaki du, forma akatsengatik. Data horretan aztertuko dute Espainiako Gobernuaren estradizio eskaera, baina baliteke erabak... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189934/olivetti-plazaratu-du-aitziber-etxeberriak.htm | Kultura | 'Olivetti' plazaratu du Aitziber Etxeberriak | Idazlearen laugarren nobela da, eta iraganaren berreskurapena du ardatz, protagonistak bere gurasoen eta batik bat amaren historiaren atzetik osatzen duena. Ereinek argitaratu du. | 'Olivetti' plazaratu du Aitziber Etxeberriak. Idazlearen laugarren nobela da, eta iraganaren berreskurapena du ardatz, protagonistak bere gurasoen eta batik bat amaren historiaren atzetik osatzen duena. Ereinek argitaratu du. | Amak lana edo lanak ama, nork irentsi zuen nor, nork eraman zuen nor aurretik. Eta nola pentsatu hori orain, ama aspaldi joan zenean. Puntu horretara helduko da Ingrid, Olivetti Aitziber Etxeberria Garroren lan berriko protagonista: konturatzera ezagutu uste zuen amaren bizitza ez zela izan pentsatu bezalakoa. Bera mun... |
2020-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/189935/euskal-herrian-eginiko-optika-zuen-galduriko-sateliteak.htm | Gizartea | Euskal Herrian eginiko optika zuen galduriko sateliteak | Hamairu urteko eta milioika euroko lana hauts bihurtzen ikusi zuten atzo Getxoko Sener enpresako ingeniariek. | Euskal Herrian eginiko optika zuen galduriko sateliteak. Hamairu urteko eta milioika euroko lana hauts bihurtzen ikusi zuten atzo Getxoko Sener enpresako ingeniariek. | Galdutzat eman zuen atzo Europako Espazio Agentziak Vega VV17 misioa. Suziriak bi satelite zeramatzan, haiek orbitan jartzeko: ESAren SEOSAT-Ingenio eta CNES Frantziako espazio agentziaren Taranis. Lehenengo gailuaren zati bat Euskal Herrian diseinatu eta egin zuten. Getxoko (Bizkaia) Sener enpresako ingeniariak 13 urt... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189965/minutu-bateko-isilunea-egin-dute-brouarden-omenez-gasteizko-legebiltzarrean.htm | Politika | Minutu bateko isilunea egin dute Brouarden omenez Gasteizko legebiltzarrean | Minutu bateko isilunea egin dute Brouarden omenez Gasteizko legebiltzarrean. | GALek Santi Brouard hil zuela 36 urte beteko dira bihar. Brouard, HBko legebiltzarkidea zen. Hori dela eta, urtero egin ohi duten legez, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek egin dute minutu bateko isilunea osoko bilkura hasi aurretik, haren omenez.
Eusko Legebiltzarrak 2014an hartutako erabaki bat... | |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189966/1207-kasu-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 1.207 kasu positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian | Atzo egindako proben %7k eman dute positibo Hegoaldean. Araban eta Gipuzkoan ugaritu egin dira kasuak, Bizkaian eta Nafarroan, berriz, bezperan baino gutxiago detektatu dituzte. Koronabirusarekin eri ziren 66 lagun erietxeratu dituzte azken egunean. 188 lagun daude ZIUetan. | 1.207 kasu positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Atzo egindako proben %7k eman dute positibo Hegoaldean. Araban eta Gipuzkoan ugaritu egin dira kasuak, Bizkaian eta Nafarroan, berriz, bezperan baino gutxiago detektatu dituzte. Koronabirusarekin eri ziren 66 lagun erietxeratu dituzte azken egunean. 188 lagun dau... | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beste 1.207 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; bezperan baino bat gutxiago. Osasunbideak eta Osakidetzak birusa atzemateko 16.951 proba egin zituzten atzo, bezperan baino 793 gutxiago. Zehazki, proben %7,1k eman dute positibo.
Lurrald... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189967/oiartzungo-amazon-ez-irekitzeko-eskatu-dute-merkataritza-elkarteek.htm | Ekonomia | Oiartzungo Amazon ez irekitzeko eskatu dute merkataritza elkarteek | Biltegia saltokiaren oinarrizko parte bat dela diote, eta baimena ukatzeko eskatu diote udalari | Oiartzungo Amazon ez irekitzeko eskatu dute merkataritza elkarteek. Biltegia saltokiaren oinarrizko parte bat dela diote, eta baimena ukatzeko eskatu diote udalari | Amazonek Oiartzunen (Gipuzkoa) ireki nahi duen zentroak merkataritza gune batentzako baimena beharko luke, Dendartean eta Euskaldendak elkarteen arabera, eta ez zentro logistiko batentzakoa, AEBetako konpainiak eskatu duen moduan. Horregatik, zentro hori zabaltzeko baimena ukatzeko eskatu diote Oiartzungo Udalari Denda... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189968/navarra-sumak-osoko-zuzenketa-aurkeztu-die-aurrekontuei.htm | Politika | Navarra Sumak osoko zuzenketa aurkeztu die aurrekontuei | Eskuineko koalizioak argudiatu du lege proiektuak ez diola erantzuten Nafarroak datorren urtean behar dituen behar sozial eta ekonomikoei | Navarra Sumak osoko zuzenketa aurkeztu die aurrekontuei. Eskuineko koalizioak argudiatu du lege proiektuak ez diola erantzuten Nafarroak datorren urtean behar dituen behar sozial eta ekonomikoei | Espero zen mugimendua egin du Navarra Sumak. Larunbatean, Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioaren berri eman ondotik, eskuineko koalizioak 2021eko aurrekontuaren lege proiektuaren gaineko zuzenketa eta zerga neurrien gaineko zuzenketa aurkeztu ditu. Datorren ostegunean eztabaidatuko dira, baina egun h... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189969/esportazioak-187-apaldu-dira-irailera-arte-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Esportazioak %18,7 apaldu dira irailera arte Hego Euskal Herrian | Auto esportazioak %27 txikitu dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan. | Esportazioak %18,7 apaldu dira irailera arte Hego Euskal Herrian. Auto esportazioak %27 txikitu dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan. | Eustaten eta Espainiako Industria eta Merkataritza Ministerioaren arabera, Hego Euskal Herriko enpresek 21.444,7 milioi euroren esportazioak egin dituzte 2020. urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe horretan baino 4.942 milioi gutxiago (-%18,7). 2019an marka hautsi zuten esportazioek, 35.544 milioi euroren salmen... |
2020-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/189970/sexuari-buruzko-esamoldeak.htm | Gizartea | Sexuari buruzko esamoldeak | Nola ez, sexuaz ere hitz egin daiteke euskaraz. Hala, hemendik aurrera erabil ditzakezun hainbat esamolde zerrendatu ditu BERRIAk. Izan ere, ba al dakizu zer den tipula zuritzea? Eta partxisean jokatzea? | Sexuari buruzko esamoldeak. Nola ez, sexuaz ere hitz egin daiteke euskaraz. Hala, hemendik aurrera erabil ditzakezun hainbat esamolde zerrendatu ditu BERRIAk. Izan ere, ba al dakizu zer den tipula zuritzea? Eta partxisean jokatzea? | Euskarak ez du mugarik, ezta askotan tabutzat jotzen diren gaiez hitz egiteko ere. Izan ere, bideoak sexuaz hitz egiteko hainbat esamolde aurkezten ditu. Batzuk ezagunak, baina beste batzuk, berritzaileagoak. Horra, beraz, beroaldia iristen denean erabil daitezkeen hitzen zerrenda.
Azken aurreko bideoak gazteen esamol... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189971/bihar-itzuliko-da-goazen.htm | Bizigiro | Bihar itzuliko da 'Go!azen' | Aurreneko aldiz, Downen sindromea duen aktore batek parte hartuko du: Endika Zamalloak. Denboraldi honetan ez dute antzezlanik egingo: kontzertuak emango dituzte. Aurrenekoa, hilaren 29an, Azpeitian (Gipuzkoa). | Bihar itzuliko da 'Go!azen'. Aurreneko aldiz, Downen sindromea duen aktore batek parte hartuko du: Endika Zamalloak. Denboraldi honetan ez dute antzezlanik egingo: kontzertuak emango dituzte. Aurrenekoa, hilaren 29an, Azpeitian (Gipuzkoa). | Hainbat hilabetez zain egon behar izan dute Go!azen-en zaleek, baina, bihartik aurrera, zazpigarren denboraldiko atalez gozatu ahalko dute. Ohiko moduan, ETB1ek ostiraletan emango du haurrentzako telesaila, 21:00etan.
Aktore berrien artean, Downen sindromea duen aktore bat egongo da: Endika Zamalloa. Basakabiko manten... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189972/virgin-telcok-58000-bezero-lortu-ditu-sei-hilabeteko-ibilbidean.htm | Ekonomia | Virgin telcok 58.000 bezero lortu ditu sei hilabeteko ibilbidean | Euskaltel konpaniak Espainiako eta Kataluniako merkatuetarako baliatu duen bigarren markak zuzendaritzaren aurreikuspenak gainditu ditu. | Virgin telcok 58.000 bezero lortu ditu sei hilabeteko ibilbidean. Euskaltel konpaniak Espainiako eta Kataluniako merkatuetarako baliatu duen bigarren markak zuzendaritzaren aurreikuspenak gainditu ditu. | Sei hilabete beteko dira bihar Euskaltel taldeak Virgin telco abian jarri zuenetik, pandemia bete-betean. Konpainiak jakinarazi du «arrakasta handia» lortu duela marka berriarekin Espainiako merkatuan, eta gainditu egin dituela taldeak aurreikusitako emaitzak. Maiatzaren 20tik 58.000 bezero lortu ditu Virginek. Horieta... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189973/europako-batzordeak-inbertsioak-eta-gida-bat-onartu-ditu-antigeno-testak-sustatzeko.htm | Mundua | Europako Batzordeak inbertsioak eta gida bat onartu ditu antigeno testak sustatzeko | Proba azkarrak noiz eta nola erabili azaltzeko argibideak eman dizkie Europako Batasuneko kideei. Estatuetako liderrak gaur bilduko dira, eta pandemiari aurre egiteko neurriak aztertuko dituzte. | Europako Batzordeak inbertsioak eta gida bat onartu ditu antigeno testak sustatzeko. Proba azkarrak noiz eta nola erabili azaltzeko argibideak eman dizkie Europako Batasuneko kideei. Estatuetako liderrak gaur bilduko dira, eta pandemiari aurre egiteko neurriak aztertuko dituzte. | Antigeno test azkarra erabiltzeko apustua egina du Europako Batasunak. Gaixo asintomatikoak ahalik eta lasterren atzemateko baliabide ezinbestekotzat jo zituen Europako Kontseiluak, joan den urriaren 28ko bilkuran, eta horiek PCR probekin batera erabiltzea gomendatu zien batasuneko estatu kideei.
Aholku horri jarraiki... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189974/etxerat-ek-salatu-du-laquobakarrikraquo-hamazazpi-preso-daudela-euskal-herriko-kartzeletan.htm | Politika | Etxerat-ek salatu du «bakarrik» hamazazpi preso daudela Euskal Herriko kartzeletan | Espainiako Gobernuak 74 preso hurreratu ditu, eta, urrats hori begi onez hartu arren, ohartarazi du Espainiako Estatuko espetxeetan diren presoen %49 eta Frantziako Estatuan direnen %20 600 kilometrotik gorako distantziara diren kartzelatan daudela. | Etxerat-ek salatu du «bakarrik» hamazazpi preso daudela Euskal Herriko kartzeletan. Espainiako Gobernuak 74 preso hurreratu ditu, eta, urrats hori begi onez hartu arren, ohartarazi du Espainiako Estatuko espetxeetan diren presoen %49 eta Frantziako Estatuan direnen %20 600 kilometrotik gorako distantziara diren kartzel... | Pixka bat arindu da presoen eta haien senideen egoera, baina «ez da nahikoa». Etxerat elkarteak begi onez hartu du Espainiako Gobernuak 74 preso hurreratzeko hartutako erabakia. Dena den, egun kartzeletan diren 223 presoetatik hamabost baino ez daude Euskal Herriko kartzeletan. Ondorioz, euskal gizartearen eskaeretatik... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189975/eusko-legebiltzarrak-baztertu-egin-du-euskaraz-jakiteko-eskubidea-bermatzeko-lege-proposamena.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du euskaraz jakiteko eskubidea bermatzeko lege proposamena | EH Bilduren arabera, egun euskara ikasteko eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmendu du C1 mailara arteko ikasketek doakoak izan beharko luketela. EAJk eskatu du euskara «eztabaida politikotik» ateratzeko, eta PSE-EEk ez du beharrezkotzat jotzen lege berri bat. | Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du euskaraz jakiteko eskubidea bermatzeko lege proposamena. EH Bilduren arabera, egun euskara ikasteko eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmendu du C1 mailara arteko ikasketek doakoak izan beharko luketela. EAJk eskatu du euskara «eztabaida politikotik» ateratzeko, eta PSE-EEk ez du... | EH Bilduk euskaraz jakiteko eskubidea bermatzea helburu duen lege proposamen bat aurkeztu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean eginiko osoko bilkuran, Gasteizen. Hala ere, bertan behera utzi dute proposamena, EAJren, PSE-EEren, PP-Ciudadanos koalizioaren eta VOXen aurkako botoekin. Soilik Elkarrekin Podemosek babestu ... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189977/luis-mari-elustondo-ez-nituen-gauzak-ondo-azaldu.htm | Kirola | Luis Mari Elustondo: "Ez nituen gauzak ondo azaldu" | Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak ukatu egin du aurre akordio bat dagoenik Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean, euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko bidea abiatzeko. | Luis Mari Elustondo: "Ez nituen gauzak ondo azaldu". Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak ukatu egin du aurre akordio bat dagoenik Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean, euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko bidea abiatzeko. | Oihartzuna izan zuten Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak asteartean Radio Euskadi-n egindako adierazpenek. Bertan adierazi zuen aurre akordio bat zegoela Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko aukera izateko bidea abiatzeko. Bada, Elus... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189978/elak-dio-hegoaldean-2260-milioi-euro-gehiago-inbertitu-behar-dela-europarekin-parekatzeko.htm | Gizartea | ELAk dio Hegoaldean 2.260 milioi euro gehiago inbertitu behar dela Europarekin parekatzeko | Sindikatuak Osasunbideko eta Osakidetzako egoera «iraultzeko» neurri sorta bat bildu du txosten batean. Besteak beste, osasun gastu publikoa Europako batezbestekoarekin parekatzeko eskatu du. | ELAk dio Hegoaldean 2.260 milioi euro gehiago inbertitu behar dela Europarekin parekatzeko. Sindikatuak Osasunbideko eta Osakidetzako egoera «iraultzeko» neurri sorta bat bildu du txosten batean. Besteak beste, osasun gastu publikoa Europako batezbestekoarekin parekatzeko eskatu du. | Agerraldia egin du ELA sindikatuak gaur goizean Bilbon, Osasunbidearen eta Osakidetzaren egoera «iraultzeko» neurri sorta bat aurkezteko. Mitxel Lakuntzak, Esther Saavedrak eta Iñaki Zabaletak azpimarratu dutenez, Hego Euskal Herriko osasun sistemaren arazoak «egiturazkoak» dira, COVID-19ak sortutako pandemiaren aurrek... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189979/pompeok-aurrez-beste-inork-egin-gabeko-bisita-egin-du-zisjordaniako-kokaleku-israeldar-batera.htm | Mundua | Pompeok aurrez beste inork egin gabeko bisita egin du Zisjordaniako kokaleku israeldar batera | Lehenengo aldia da AEBetako goi agintari batek Palestinari okupatutako lurralde bat bisitatzen duena, Israeli horien gaineko subiranotasuna aitortuz. | Pompeok aurrez beste inork egin gabeko bisita egin du Zisjordaniako kokaleku israeldar batera. Lehenengo aldia da AEBetako goi agintari batek Palestinari okupatutako lurralde bat bisitatzen duena, Israeli horien gaineko subiranotasuna aitortuz. | AEBek Israelen lurralde zilegi gisa aitortu zituen Palestinako lurretan eraikitako kokalekuak eta Siriari 1967ko gerran okupatutako Golango gainak. Donald Trump AEBetako jarduneko presidenteak joan den otsailean Ekialde Hurbilerako aurkeztu zuen bake planean jaso zuen aitortza. Egitasmoak Palestinaren haserrea eragin z... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189980/vwek-ostiral-askotan-itxiko-du-2021ean.htm | Ekonomia | VWek ostiral askotan itxiko du 2021ean | UGTk jakinarazi du Volkswagenek datorren urtean 255.303 ibilgailu ekoiztea aurreikusten duela, aurten baino 13.000 gehiago | VWek ostiral askotan itxiko du 2021ean. UGTk jakinarazi du Volkswagenek datorren urtean 255.303 ibilgailu ekoiztea aurreikusten duela, aurten baino 13.000 gehiago | Aurtengoa urte berezia izan da Volkswagenentzat, martxotik apirilaren 27ra arte itxita egon baitzen, eta abuztuaren 24ra arte ez baitzion berriz ekin hiru txandako produkzioari. Datorren urtea ere berezia izango da, UGTk aurreratu duenez.
Izan ere, VWek espero du datorren urtean 255.303 auto ekoiztea. Pandemia etorri ... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189981/kandinskiren-ibilbide-osoa-erakutsiko-du-guggenheimek.htm | Kultura | Kandinskiren ibilbide osoa erakutsiko du Guggenheimek | Post-inpresionisten eraginpean margotu zituen lehen lanetatik hasi eta abstrakzioaren aitzindari bilakatu zuten lanetara arteko tartea hartzen du bildumak. New Yorkeko Guggenheim museoaren bildumaren parte diren 62 lan ikus daitezke, guztira. | Kandinskiren ibilbide osoa erakutsiko du Guggenheimek. Post-inpresionisten eraginpean margotu zituen lehen lanetatik hasi eta abstrakzioaren aitzindari bilakatu zuten lanetara arteko tartea hartzen du bildumak. New Yorkeko Guggenheim museoaren bildumaren parte diren 62 lan ikus daitezke, guztira. | «Kulturaren sasoi bakoitzak errepikatu ezin den arte bat sortzen du. Horregatik, iraganeko printzipio artistikoak berpizteko saiakerak, gehienez ere, jaio aurretik hilda dagoen ume bat bezalakoak diren artelanak sortuko ditu». Espiritualtasuna artean izeneko saiakeraren bidez azaldu zuen bere programa artistikoa hitzez... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189982/unerik-soilenen-kontakizuna.htm | Kultura | Unerik soilenen kontakizuna | ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ liburua eman dute Ana Urkizak eta Begoña Durrutik, narrazio labur-laburrez eta irudi "askez" osatutako lana. | Unerik soilenen kontakizuna. ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ liburua eman dute Ana Urkizak eta Begoña Durrutik, narrazio labur-laburrez eta irudi "askez" osatutako lana. | Ez dira berez balio handia duten zerbait. Hartu, ezpain ertza edo hatz punta lehortu, eta zimurtuta badoa ahozapia lurrera. «Baina zerk du balioa?», galdera Ana Urkizak (Ondarroa, Bizkaia, 1969). «Gauza handia izan behar du derrigor, ala momentuan behar dugunari erantzuten dion zerbait?». Ezagutu ditu ahozapiei ezohiko... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/189983/lomloeri-lehen-oniritzia-eman-dio-espainiako-kongresuak.htm | Gizartea | LOMLOEri lehen oniritzia eman dio Espainiako Kongresuak | Hezkuntza lege berria babestea erabaki du EAJk; EH Bildu, berriz, abstenitu egin da. Horrela, Espainiako Kongresuak LOMCE legea indarrik gabe utzi du. Espainiako Senatuak onartzea falta da oraindik. | LOMLOEri lehen oniritzia eman dio Espainiako Kongresuak. Hezkuntza lege berria babestea erabaki du EAJk; EH Bildu, berriz, abstenitu egin da. Horrela, Espainiako Kongresuak LOMCE legea indarrik gabe utzi du. Espainiako Senatuak onartzea falta da oraindik. | PPk gehiengo osoa baliatuta 2013an onartu zuen LOMCE legea erreformatzearen alde egin du Espainiako Kongresuko osoko bilkurak. «Hilda jaio da». Hala ziurtatu zion orduan BERRIAri egun Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro den Isabel Zelaak, baina zazpi urte itxaron behar izan dute. Itxura guztien arabera, LOMLOE izan... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189984/brexit-aren-negoziazioak-eten-dituzte-positibo-batengatik.htm | Ekonomia | 'Brexit'-aren negoziazioak eten dituzte, positibo batengatik | Itunaren zirriborroa prest dute, baina artean ez dira ados jarri bi gairen inguruan: arrantza eskubideak eta araudien parekatzea. | 'Brexit'-aren negoziazioak eten dituzte, positibo batengatik. Itunaren zirriborroa prest dute, baina artean ez dira ados jarri bi gairen inguruan: arrantza eskubideak eta araudien parekatzea. | Zirt edo zart egiteko unean daude Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko negoziazioak. Sei aste eskas falta dira Erresuma Batua de facto EBn uzten duen trantsizio epea amaitzeko, eta artean ez dute zehaztu nolakoa izango den bi blokeen arteko etorkizuneko merkataritza harremana.
Akordio bat lortzeko negozia... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189985/147000-lagunek-eman-dute-izena-euskaraldian.htm | Gizartea | 147.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian | Behin-behineko datua da, herritarrek azaroaren 24ra arteko epea izango baitute izena emateko. Antolatzaileek nabarmendu dute «ariketa masiboa» izango dela. | 147.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian. Behin-behineko datua da, herritarrek azaroaren 24ra arteko epea izango baitute izena emateko. Antolatzaileek nabarmendu dute «ariketa masiboa» izango dela. | Bihar ekingo dio Euskaraldiaren bigarren edizioak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herri osoko 147.000 lagunek eman dute izena orain arte, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ahobizi edo belarriprest izateko. Halere, orain arte izena eman ez dutenek badute aukera oraindik, azaroaren 24ra arte irekita ego... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189986/mozal-legea-babestu-du-espainiako-auzitegi-konstituzionalak.htm | Gizartea | 'Mozal legea' babestu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak | Migratzaileak mugan bertan kanporatzea onartu du Auzitegi Konstituzionalak, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arautzen duena oinarri hartuta. Polizien irudiak baimenik gabe erabiltzeko puntua arau hauste larritzat izendatzea, ordea, bertan behera utzi du. | 'Mozal legea' babestu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Migratzaileak mugan bertan kanporatzea onartu du Auzitegi Konstituzionalak, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arautzen duena oinarri hartuta. Polizien irudiak baimenik gabe erabiltzeko puntua arau hauste larritzat izendatzea, ordea, bertan behera utzi du. | Mozal legea babestu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, aldeko bederatzi botorekin eta aurkako birekin, eta ia biltzen dituen alderdi guztiak aitortu ditu, hala nola migratzaileak mugan bertan kanporatzea. Hala ere, bada baztertu duen punturik ere; besteak beste, polizien irudiak zabaltzeari dagokion bat. Hain zuz... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189987/52-urteko-espetxe-zigorra-jarri-diote-inigo-guridi-lasa-euskal-presoari.htm | Politika | 52 urteko espetxe zigorra jarri diote Iñigo Guridi Lasa euskal presoari | 2000. urtean Cintruenigoko etxe batean jarri eta lehertu ez zen lehergailu bat jartzea leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustez guardia zibili bat bizi zen etxe hartan, baina, auzitegiaren arabera, emakume bat eta ume bat bizi ziren egiaz. | 52 urteko espetxe zigorra jarri diote Iñigo Guridi Lasa euskal presoari. 2000. urtean Cintruenigoko etxe batean jarri eta lehertu ez zen lehergailu bat jartzea leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustez guardia zibili bat bizi zen etxe hartan, baina, auzitegiaren arabera, emakume bat eta ume bat bizi ziren egia... | Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko espetxe zigorra jarri dio Iñigo Guridi Lasa euskal presoari ETAko kide izanda 2000. urtean Cintruenigon (Nafarroa) lehergailu bat jartzea leporatuta —lehergailuak ez zuen eztanda egin—. Ustez guardia zibil bat hiltzeko saioa zen, baina emakume bat eta ume bat bizi ziren etxe har... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189988/jaurlaritzak-abenduaren-10era-arte-luzatuko-ditu-neurriak.htm | Gizartea | Jaurlaritzak abenduaren 10era arte luzatuko ditu neurriak | Jaurlaritzak iragarri du hala eskatuko duela Urkulluk bihar izenpetuko duen dekretuak. Hemendik hamabortz egunera berriro aztertuko dute erabakia. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak erran du orain arte harturiko neurriak egokiak izan direla, baina, positibo tasa handia izanik, neurriei eustea erabaki dutela: «Ondo goaz... | Jaurlaritzak abenduaren 10era arte luzatuko ditu neurriak. Jaurlaritzak iragarri du hala eskatuko duela Urkulluk bihar izenpetuko duen dekretuak. Hemendik hamabortz egunera berriro aztertuko dute erabakia. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak erran du orain arte harturiko neurriak egokiak izan direla, baina, positibo tas... | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin du LABI babes zibileko planaren aholku batzordearen ondotik, eta iragarri du bertze hamabortz egunez luzatuko dituztela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako neurriak. Jaurlaritzak ondoren jakitera eman duenez, ordea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako leh... |
2020-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/189989/ez-zen-hungariari-eta-poloniari-aurre-egiteko-eguna.htm | Ekonomia | Ez zen Hungariari eta Poloniari aurre egiteko eguna | EBko gobernuburuek ordu laurden eskas eskaini diote gaur Hungariaren eta Poloniaren betoari. Badirudi abenduaren 10eko Kontseiluan helduko diotela EBko aurrekontuak eta suspertze funtsa blokeatuak dituen zuzenbide estatuaren gaiari. | Ez zen Hungariari eta Poloniari aurre egiteko eguna. EBko gobernuburuek ordu laurden eskas eskaini diote gaur Hungariaren eta Poloniaren betoari. Badirudi abenduaren 10eko Kontseiluan helduko diotela EBko aurrekontuak eta suspertze funtsa blokeatuak dituen zuzenbide estatuaren gaiari. | Hungariarekin eta Poloniarekin lore jokorik ez zuten nahi gaur arratsaldean. Europar Kontseiluaren bideobilkuran. Dirudienez, Charles Michel Kontseiluko presidenteak aurretik herrialdeetako agintariekin hitz egin du, eztabaida «kontrolatua» ziurtatzeko, dramarako tarte gutxi utziz. Kasu egin diote, itxura guztien arabe... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190022/eajk-iragarri-du-aurrerapausoak-eman-direla-espainiako-aurrekontuen-negoziazioetan.htm | Politika | EAJk iragarri du aurrerapausoak eman direla Espainiako aurrekontuen negoziazioetan | Behin betiko akordioa ez bada ere, lau zuzenketa onartu dizkio gobernuak EAJri. Lau aipatu ditu zehazki Estebanek: dieselaren gaineko zerga ez igotzea, makina-erremintarentzat 50 milioiko diru sail bat sortzea, Bilbon Zorrotzako tren geltokia lurperatzea eta hezkuntza duala unibertsitatera eramatea. | EAJk iragarri du aurrerapausoak eman direla Espainiako aurrekontuen negoziazioetan. Behin betiko akordioa ez bada ere, lau zuzenketa onartu dizkio gobernuak EAJri. Lau aipatu ditu zehazki Estebanek: dieselaren gaineko zerga ez igotzea, makina-erremintarentzat 50 milioiko diru sail bat sortzea, Bilbon Zorrotzako tren ge... | Aitor Esteban EAJko diputatuak premiazko agerraldi bat egin du Espainiako Kongresuan, iragartzeko aurrerapausoak eman direla Espainiako Gobernuarekin 2021erako aurrekontuak onartzeko negoziazioetan. Iragarri du ez dela behin betiko akordioa, baina jarreraz gain ekintzak ere behar direla gogorarazi dio Estebanek gobernu... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190023/maddalen-iriartek-umetan-jasaniko-abusuen-berri-eman-du.htm | Gizartea | Maddalen Iriartek umetan jasaniko abusuen berri eman du | Zazpi urte zituenean udaleku batzuetan gertatutakoa kontatu du. «Oraindik eskuak dardarka ditut. Zelako mina, amorrua eta ezintasuna», idatzi du. | Maddalen Iriartek umetan jasaniko abusuen berri eman du. Zazpi urte zituenean udaleku batzuetan gertatutakoa kontatu du. «Oraindik eskuak dardarka ditut. Zelako mina, amorrua eta ezintasuna», idatzi du. | Gipuzkoako hedabide bati bidalitako artikulu batean, zazpi urte baino ez zituenean pairatu zuen sexu indarkeriaz idatzi du Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen eledunak. Udaleku batzuetan gertaturikoa kontatu du. «Oraindik eskuak dardarka ditut. Zelako mina, amorrua eta ezintasuna», idatzi du. «Beldurr... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190024/1092-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 1.092 kasu atzeman dituzte Hegoaldean | Aurreko egunean baino 115 kasu gutxiago detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta egindako proben %6,5k eman dute positibo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hiruretan apaldu da kasu kopurua. Nafarroan, berriz, ugaritu egin dira positiboak, baina, halere, sendotzen ari da kasuen hazkundearen moteltzea. Seigarren egunez ... | 1.092 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Aurreko egunean baino 115 kasu gutxiago detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta egindako proben %6,5k eman dute positibo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hiruretan apaldu da kasu kopurua. Nafarroan, berriz, ugaritu egin dira positiboak, baina, halere, sendotzen ari da kasuen ha... | COVID-19a atzemateko 16.761 test egin ziren atzo Hegoaldean, eta guztira 1.092 kasu zenbatu dituzte horietan. Hori horrela, apaltzera egin du testen gaineko positiboen ehunekoak: %6,52 da portzentajea. Bezperan, berriz, %7,1 izan zen ehunekoa, eta 1.207 positibo detektatu zituzten.
Lurraldez lurralde, Bizkaian izan da... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190025/gabonak-aurten-guztiz-ezberdinak-izango-direla-onartu-du-urkulluk.htm | Gizartea | Gabonak aurten «guztiz» ezberdinak izango direla onartu du Urkulluk | Herritarrek «diziplinak» gora egiten duen neurrian, «muturreko neurriak» saihesteko aukera handiagoa izango dela nabarmendu du. | Gabonak aurten «guztiz» ezberdinak izango direla onartu du Urkulluk. Herritarrek «diziplinak» gora egiten duen neurrian, «muturreko neurriak» saihesteko aukera handiagoa izango dela nabarmendu du. | Gabon hauek «guztiz» ezberdinak izango direla onartu du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, gaur goizean Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketa batean. Orain bi aste, COVID-19aren izurriari aurre egiteko asmoz hainbat neurri iragarri zituenean —tartean tabernak eta jatetxeak ixtea eta etxeratze a... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190026/laboral-kutxa-buru-belarri-euskaraldian.htm | albisteak | Laboral Kutxa buru-belarri Euskaraldian | 600 bat kidek parte hartuko dute, eta 200 arigunetik gora aktibatu dituzte. Barrura nahiz kanpora begirako xedeak zehaztu dituzte. | Laboral Kutxa buru-belarri Euskaraldian. 600 bat kidek parte hartuko dute, eta 200 arigunetik gora aktibatu dituzte. Barrura nahiz kanpora begirako xedeak zehaztu dituzte. | Laboral Kutxarentzat, euskara konpromiso bat baino askoz gehiago da: entitatearen izaeraren parte da, eta, modu naturalean, balioa eransten dio eskaintzen duen zerbitzuari. Egunez egun, inguruan euskararen erabilera sendotzeko lan egiten du. Horregatik, aurten, aurrerapauso bat eman nahi du, eta Euskaraldian modu oso b... |
2020-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/190027/euskaraldiko-parte-hartzaileen-bidelagun.htm | albisteak | Euskaraldiko parte hartzaileen bidelagun | Emuneko kideek, Euskaraldia ariketa soziala sustatzeaz gain, ekintza eta metodologia ugari abiatu dituzte entitateetako langileen euskararen erabilera eta ulermena aktibatzeko eta trebatzeko. | Euskaraldiko parte hartzaileen bidelagun. Emuneko kideek, Euskaraldia ariketa soziala sustatzeaz gain, ekintza eta metodologia ugari abiatu dituzte entitateetako langileen euskararen erabilera eta ulermena aktibatzeko eta trebatzeko. | Lan munduan euskara presente egotea. Euskara lanerako lanabes izatea, lanerako hizkuntza. Lana egitea, baina euskaraz. Erronka zaila da hori euskararentzat, baina bada horretan diharduenik. Mende laurden bat, 1997. urtetik: 25 urte daramatza Emun kooperatibak enpresa eta erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190028/imperial-irrigation-dokumental-esperimentalak-jaso-du-zinebiko-sari-nagusia.htm | Kultura | 'Imperial irrigation' dokumental esperimentalak jaso du Zinebiko sari nagusia | Lur Olaizolak jaso du Espainiako Film Laburrik Onenaren saria 'Zerua blu' lanagatik, eta Estibaliz Urresolaren 'Polvo Somos' hautatu dute Euskal Film Laburrik Onena | 'Imperial irrigation' dokumental esperimentalak jaso du Zinebiko sari nagusia. Lur Olaizolak jaso du Espainiako Film Laburrik Onenaren saria 'Zerua blu' lanagatik, eta Estibaliz Urresolaren 'Polvo Somos' hautatu dute Euskal Film Laburrik Onena | 1951. urtean, herriko zinema aretoan proiektatutako Amerikako zeru urdinak eta cadillac auto baten irudi ederrek piztu zuten Amerikara joateko lehen grina Mamaddi Jaunarena ortzaiztarrarengan (Nafarroa Beherea). Zeluloideak erein zuen bidaiaren lehen hazia, beraz. Eta detaile horretatik dator Lur Olaizola zuzendariak b... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190029/pinak-paparrean-edo-maskaran-jarri-dituzte-dagoeneko-147000-euskaltzalek.htm | Gizartea | Pinak paparrean edo maskaran jarri dituzte dagoeneko 147.000 euskaltzalek | Batzuek topatu dituzte lehenengo zailtasunak. Egitasmoan parte hartzen ari direnen artean emakumezkoak gehiengo izatea gizartearen isla dela esan dute antolatzaileek. | Pinak paparrean edo maskaran jarri dituzte dagoeneko 147.000 euskaltzalek. Batzuek topatu dituzte lehenengo zailtasunak. Egitasmoan parte hartzen ari direnen artean emakumezkoak gehiengo izatea gizartearen isla dela esan dute antolatzaileek. | Milaka euskaldunek, eta euskara ulertzen dutenek ere, pinak paparrean edo maskaran jarri dituzte dagoeneko, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoia egiten hasi dira. Euskaraldian izena emateko epea zabaldu egin dute, eta antolatzaileek esan dute oraindik ere ari dela jendea bat egiten egitasmoarekin, eta hor... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190030/durangoko-55-azoka-hainbat-herritara-zabalduko-da-kontzertu-sorta-baten-bidez.htm | Kultura | Durangoko 55. Azoka hainbat herritara zabalduko da, kontzertu sorta baten bidez | Abenduaren 5etik 8ra, zuzeneko emanaldiak izango dira zortzi udalerritako hamar aretotan, 32 musika talderen eskutik. Halaber, azoka egunen ondotik, online dendari jarraipena emango diote liburu saltokietan. | Durangoko 55. Azoka hainbat herritara zabalduko da, kontzertu sorta baten bidez. Abenduaren 5etik 8ra, zuzeneko emanaldiak izango dira zortzi udalerritako hamar aretotan, 32 musika talderen eskutik. Halaber, azoka egunen ondotik, online dendari jarraipena emango diote liburu saltokietan. | Ezohikoa izango da Durangoko 55. Azoka. Pandemiak eragindako egoera dela eta, arduradunek iragarria zuten abenduaren 4tik 8ra Landako Guneak ez zuela beste urte batzuetako irudi jendetsurik utziko, salmahairik ez baita izango aurten. Baina azokari eustea erabaki zuten, besteak beste, online denda martxan jarrita eta ha... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190031/eh-bilduk-salatu-du-donostiako-metroaren-lanetan-informazioa-laquoezkutaturaquo-dela.htm | Gizartea | EH Bilduk salatu du Donostiako metroaren lanetan informazioa «ezkutatu» dela | Donostiako metroaren lanen batzorde ez-iraunkorra astelehenean batzartuko da, eta EH Bilduk jakinarazi du «oso zorrotza» izango dela arduradunekin. Obrak gelditzea «beharrezkoa» dela uste du. | EH Bilduk salatu du Donostiako metroaren lanetan informazioa «ezkutatu» dela. Donostiako metroaren lanen batzorde ez-iraunkorra astelehenean batzartuko da, eta EH Bilduk jakinarazi du «oso zorrotza» izango dela arduradunekin. Obrak gelditzea «beharrezkoa» dela uste du. | Zulo bat agertu zen asteartean Donostiako Zubieta kaleko errepidean, bi metroko diametrokoa eta 30 metro kubikoko sakonerakoa, eta metroaren lanekin lotu zuten. Hala ere, ez da ingurune horretan agertu den lehen zuloa izan, beste bat agertu baitzen ekainaren hasieran. Lehen gertakari horren berri emateko, uztailean bat... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190033/ez-du-emaitzarik-izan-beltranen-gorpua-bilatzeko-asmoz-zaldibarren-egindako-orain-arteko-lanak.htm | Gizartea | Ez du emaitzarik izan Beltranen gorpua bilatzeko asmoz Zaldibarren egindako orain arteko lanak | Ez du emaitzarik izan Beltranen gorpua bilatzeko asmoz Zaldibarren egindako orain arteko lanak. | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu du ez dutela Joakin Beltranen gorpurik topatu Zaldibarko zabortegian miatzen ari ziren eremuan. Beltran azken aldiz ikusi zuten eremua hustu eta behatzen aritu dira bost astez, B-1 zona delakoa, baina ia amaitutzat eman dute fase hori, eta ez dute aztarnari... | |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190034/mercedeseko-langileek-salaketa-jarri-diote-enpresak-egin-nahi-duen-erritmo-murrizketari.htm | Ekonomia | Mercedeseko langileek salaketa jarri diote enpresak egin nahi duen erritmo murrizketari | Sindikatuen ustez, 500 behin-behineko langileri eragingo lioke, eta auzitara jo dute hori eragozteko. Enpresak ekoizpena jaitsi nahi du 2021eko lehen hiruhilekoan. | Mercedeseko langileek salaketa jarri diote enpresak egin nahi duen erritmo murrizketari. Sindikatuen ustez, 500 behin-behineko langileri eragingo lioke, eta auzitara jo dute hori eragozteko. Enpresak ekoizpena jaitsi nahi du 2021eko lehen hiruhilekoan. | Mercedesek Gasteizen duen plantako langile batzordeak salaketa jarri dio zuzendaritzak 2021eko lehen hiruhilekoan ekoizpenean egin nahi duen erritmo murrizketari. Neurri zorrotzegia dela iruditzen zaio, 500 behin-behineko langileri eragingo liekeelako, eta Gasteizko arlo sozialeko epaitegira jo du enpresaren erabakia e... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190035/bizkaiko-zahar-etxeetan-atzemandako-hemeretzi-arduragabekeria-kasu-salatu-dituzte.htm | Gizartea | Bizkaiko zahar etxeetan atzemandako hemeretzi «arduragabekeria» kasu salatu dituzte | Izurriaren lehen olatuan atzemandakoak dira denak, egoiliarren senideen Babestu elkarteko ordezkarien aburuz; Bizkaiko Fiskaltzan aurkeztu dituzte salaketak | Bizkaiko zahar etxeetan atzemandako hemeretzi «arduragabekeria» kasu salatu dituzte. Izurriaren lehen olatuan atzemandakoak dira denak, egoiliarren senideen Babestu elkarteko ordezkarien aburuz; Bizkaiko Fiskaltzan aurkeztu dituzte salaketak | Bizkaiko Fiskaltzara jo dute gaur Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren senideen Babestu elkarteko ordezkariek, eta salaketak aurkeztu dituzte COVID-19aren izurriaren lehen olatuan egoitzetan atzemandako «arduragabekeria» kasuen harira. Hemeretzi kasuren berri eman dute zehazki.
Askotarikoak dira salatu dituzten egoera... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190036/zerga-sisteman-errotiko-aldaketak-nahi-ditu-euskal-herriko-eskubide-sozialen-gutunak.htm | Ekonomia | Zerga sisteman «errotiko aldaketak» nahi ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak | Besteak beste, aberastasuna benetan zergapetzea, sozietateen zerga tasa %35era handitzea eta PFEZ progresiboagoa eskatu dituzte, diputazioetan eta Nafarroako Gobernuan gaur erregistratutako aldarrikapenetan. | Zerga sisteman «errotiko aldaketak» nahi ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak. Besteak beste, aberastasuna benetan zergapetzea, sozietateen zerga tasa %35era handitzea eta PFEZ progresiboagoa eskatu dituzte, diputazioetan eta Nafarroako Gobernuan gaur erregistratutako aldarrikapenetan. | Diru sarrera publikoak handitzeko, zergen ekitatea eta progresibitatea handitzeko, eta banaketa gaitasuna hobetzeko bere ustez beharrezkoak diren aldaketekin eskaerak erregistratu ditu gaur hainbat eragile sozial eta sindikal biltzen dituen Eskubide Sozialen Gutunak.
Hala, aberastasunaren jabetza eraginkortasunez zerg... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190037/musika-tradizionalari-berrekin-dio-korrontzik-xabier-amurizaren-eskutik.htm | Kultura | Musika tradizionalari berrekin dio Korrontzik, Xabier Amurizaren eskutik | Aurreko albumaren ildotik urrundu, eta kopla jorratu dute ‘Koplariak’ disko-liburuan. Taldearen hamargarren lana da, eta Elkarrekin batera atera dute. Abenduan hasiko dira aurkezpenekin: abestiak jotzeaz gain, koplaren eta bertsoaren arteko ezberdintasunak ere aletuko dituzte | Musika tradizionalari berrekin dio Korrontzik, Xabier Amurizaren eskutik. Aurreko albumaren ildotik urrundu, eta kopla jorratu dute ‘Koplariak’ disko-liburuan. Taldearen hamargarren lana da, eta Elkarrekin batera atera dute. Abenduan hasiko dira aurkezpenekin: abestiak jotzeaz gain, koplaren eta bertsoaren arteko ezber... | «Genero tradizionalak, modernoa izateko, ideia batzuk aldatzea besterik ez du behar». Erromerietako klasikoa izan den kopla generoari beharrezko aldaketa horiek egin dizkio Xabier Amurizak, eta molde egokitu horretan ondu ditu Korrontzi taldearen Koplariak disko berriko abestiak. Taldearen eta idazlearen arteko hiru ur... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.