date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190038/eusko-jaurlaritzak-telebista-bat-sortu-du-adinekoentzat-gaztelaniaz.htm | Bizigiro | Eusko Jaurlaritzak telebista bat sortu du adinekoentzat, gaztelaniaz | Agenda Nagusi TV katea Internet bidez ikus daiteke. Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailak aurkeztu du gaur. | Eusko Jaurlaritzak telebista bat sortu du adinekoentzat, gaztelaniaz. Agenda Nagusi TV katea Internet bidez ikus daiteke. Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailak aurkeztu du gaur. | Bereziki, bakarrik bizi diren adineko herritarrentzako telebista bat sortu du Eusko Jaurlaritzak: Agenda Nagusi TV. Edukiak ikusteko, www.agendanagusitv.eus helbidean sartu behar da. Saioen eduki guztiak gaztelaniaz dira; euskaraz dagoen bakarra, berriz, inkesta batean herritarrek emandako erantzunei jarri dizkieten eu... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190039/estatu-indarkeriaren-biktimak-aitortzeko-eskatu-dute-brouarden-eta-muguruzaren-omenaldian.htm | Politika | Estatu indarkeriaren biktimak aitortzeko eskatu dute Brouarden eta Muguruzaren omenaldian | 36 urte bete dira Santi Brouard hil zutela, eta 31, berriz, Josu Muguruza hil zutela, eta omenaldia egin diete Bilbon. Ane Muguruzak salatu du «konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia ukatzen duen kontakizun bat inposatu» nahi duela alde batek. | Estatu indarkeriaren biktimak aitortzeko eskatu dute Brouarden eta Muguruzaren omenaldian. 36 urte bete dira Santi Brouard hil zutela, eta 31, berriz, Josu Muguruza hil zutela, eta omenaldia egin diete Bilbon. Ane Muguruzak salatu du «konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia ukatzen duen kontakizun bat inposa... | 36 eta 31 urte bete dira gaur Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasuneko legebiltzarkidea eta diputatua tiroz hil zituztenetik, eta, urtero bezala, omenaldia egin diete Bilbon, Egiari Zor fundazioak deituta. Lore eskaintzaren ondotik, ekitaldia egin dute Errekalde plazan, eta Ane Muguruza Josu Muguruzaren alabak ... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190040/bortz-preso-hurbildu-eta-bat-euskal-herriratuko-dute.htm | Politika | Bortz preso hurbildu eta bat Euskal Herriratuko dute | Gregorio Vicario Setien eta Zigor Bravo Saez de Urabain Burgosera mugituko dituzte, Egoitz Coto Duesora, Aitor Olaizola Dueñasera eta Angel Lopez Anta Leonera. Emilio Salaberria Etxebeste Donostiara ekarriko dute, eta hirugarren gradua emanen diote. | Bortz preso hurbildu eta bat Euskal Herriratuko dute. Gregorio Vicario Setien eta Zigor Bravo Saez de Urabain Burgosera mugituko dituzte, Egoitz Coto Duesora, Aitor Olaizola Dueñasera eta Angel Lopez Anta Leonera. Emilio Salaberria Etxebeste Donostiara ekarriko dute, eta hirugarren gradua emanen diote. | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze bortz euskal preso Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara mugituko dituzte, eta bertze bat Euskal Herriratu eginen dute. Emilio Salaberria Etxebeste da Euskal Herriratuko dutena: hirugarren gradua ere eman diote, eta Dueñastik (Espainia, 310 kilometro) Donosti... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190041/zaballan-modulu-mistoa-sortzeko-eskatu-du-irati-gurasoekin-euskal-herrira-dinamikak.htm | Politika | Zaballan modulu mistoa sortzeko eskatu du Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak | Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Irati umea eta haren guraso presoak Zaballako espetxera ekartzeko eskatu dute, hiruen eskubideak errespeta daitezen. | Zaballan modulu mistoa sortzeko eskatu du Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak. Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Irati umea eta haren guraso presoak Zaballako espetxera ekartzeko eskatu dute, hiruen eskubideak errespeta daitezen. | Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak eskaera zehatzak egin ditu Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunean. Hain zuzen, Irati umearen eta haren guraso preso Beatriz Etxeberria eta Iñaki Zapirainen eskubideak bete daitezen; Zaballan beharko lukete bi presoek, plataformaren arabera. Haratago jo du dinamikak, ordea: Zaball... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190042/hamar-sinadura-leteren-ardatzean.htm | Kultura | Hamar sinadura Leteren ardatzean | Poetaren heriotzaren hamargarren urtemugan, hamar idazleren testu bana bildu du Balea Zuriak ‘Urrats Urratuak. Xabier Lete gogoan’ lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. | Hamar sinadura Leteren ardatzean. Poetaren heriotzaren hamargarren urtemugan, hamar idazleren testu bana bildu du Balea Zuriak ‘Urrats Urratuak. Xabier Lete gogoan’ lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. | Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Lourdes Otaegi, Itxaro Borda, Inazio Mujika Iraola, Jon Gerediaga, Jon Martin, Alex Gurrutxaga eta Ainhoa Urien. Hamar sinadura, hamarrak Xabier Leteren bueltan bilduak. Gertutik zein azaletik ezagutu zutenak batzuk, batez ere haren obraren bitartez harengana... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190043/natividad-jauregi-atxilotu-du-belgikako-polizia-federalak.htm | Politika | Natividad Jauregi atxilotu du Belgikako Polizia Federalak | Iheslariaren hurbileko iturriek BERRIAri baieztatu diote atzo atxilotu zutela eta preso daukatela, Ganten. | Natividad Jauregi atxilotu du Belgikako Polizia Federalak. Iheslariaren hurbileko iturriek BERRIAri baieztatu diote atzo atxilotu zutela eta preso daukatela, Ganten. | Belgikako Kasazio Auzitegiak asteartean eman zuen Natividad Jauregi iheslaria Espainiaratzearen aldeko behin betiko erabakia, eta haren hurbileko iturriek BERRIAri jakinarazi diote atzo atxilotu zutela Jauregi, Ganten (Belgika). Espainiaratu artean eskumuturreko elektronikoa eraman behar zuen, berez. Iturriek ez dakite... |
2020-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/190044/valvospain-eta-united-caps-itxi-nahi-dituztela-salatu-du-elak.htm | Ekonomia | Valvospain eta United Caps itxi nahi dituztela salatu du ELAk | United Capsen 37 lanpostu gal daitezke, eta Valvospainen, berriz, 90. | Valvospain eta United Caps itxi nahi dituztela salatu du ELAk. United Capsen 37 lanpostu gal daitezke, eta Valvospainen, berriz, 90. | Albiste on bakan batzuk dauden arren, garai ilunak dira euskal industriagintzarentzat, eta atzo bi enpresa ixteko asmoen berri eman zuen ELA sindikatuak: United Caps tapoiak eta plastikozko estalkiak egiten dituen Sopelako (Bizkaia) lantegia; eta Valvospain, Amurrion (Araba) balbulak egiten dituen planta. Azken horren ... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190079/gutxienez-zortzi-lagun-hil-dira-kabulen-eginiko-erasoan.htm | Mundua | Gutxienez zortzi lagun hil dira Kabulen eginiko erasoan | Morteroekin bonbardatu dute hiriburua, eta lehergailuak erdigunean erori dira. Talibanek ukatu egin dute erantzukizuna. | Gutxienez zortzi lagun hil dira Kabulen eginiko erasoan. Morteroekin bonbardatu dute hiriburua, eta lehergailuak erdigunean erori dira. Talibanek ukatu egin dute erantzukizuna. | Oraingoz zortzi hildako eta 31 zauritu baieztatu ditu Afganistango Barne Ministerioak. Euskal Herrian 04:15ak zirenean, mortero saldo bat jaurti dituzte Kabul hiriburuaren kontra. Oraindik ez dakite nork bota ditu lehergailuak, baina talibanen eledun Zabihula Mujahidek esan du erasoa ez dutela eurek egin. Bi ibilgailur... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190080/iruneko-emakume-batek-eraso-transfoboa-salatu-du-bartzelonan.htm | Gizartea | Iruñeko emakume batek eraso transfoboa salatu du Bartzelonan | Adierazi duenez, ukabilkadaka hartu dute, «trabesti zikina» eta bestelako irainak egiten zizkioten bitartean. | Iruñeko emakume batek eraso transfoboa salatu du Bartzelonan. Adierazi duenez, ukabilkadaka hartu dute, «trabesti zikina» eta bestelako irainak egiten zizkioten bitartean. | Eva Bildosola 19 urteko emakume bat da, Iruñekoa. Trans da, eta sare sozialetan salatu duenez, eraso transfoboa pairatu du Bartzelonan. Atzo bertan gertatu zen erasoa. Instagramen argitaratu du erasoaren ondorioak erakusteko argazkia.
Bildosolaren salaketaren arabera, etxetik atera bezain pronto egin zioten eraso. «Tr... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190081/txertatzea-ez-dela-derrigorrezkoa-izango-esan-du-illak.htm | Gizartea | Txertatzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Illak | Hegoaldeko herritarren zati handi bat 2021eko lehen erdirako txertatuta egotea litekeena da, Espainiako Gobernuaren planak betetzen badira. | Txertatzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Illak. Hegoaldeko herritarren zati handi bat 2021eko lehen erdirako txertatuta egotea litekeena da, Espainiako Gobernuaren planak betetzen badira. | Espainiako Osasun ministro Salvador Illak Kataluniako irrati batean adierazi duenez, 30 milioi herritarri txertoa jartzeko asmoa du Madrilek. Asteartean onartuko du Gobernuak plana, eta agintariaren arabera, ez da derrigorrezkoa izango.
30 milioi herritarrei txertoa jarrita, «ehuneko handi bat beteko litzateke», esan ... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190082/geroa-sozialberdeak-abenduaren-19an-egingo-du-sortzeko-batzarra.htm | Politika | Geroa Sozialberdeak abenduaren 19an egingo du sortzeko batzarra | Talde txikietan informazioa zabaltzen dabiltza, eta alderdi gisa egituratzeko egingo duten batzarraren data jakinarazi dute gaur. | Geroa Sozialberdeak abenduaren 19an egingo du sortzeko batzarra. Talde txikietan informazioa zabaltzen dabiltza, eta alderdi gisa egituratzeko egingo duten batzarraren data jakinarazi dute gaur. | Pandemia egoerak behartuta, talde txikiak biltzen, eta haiei proiektu berria aurkezten ari dira, joan den abuztutik. Geroa Baiko kide ezagun hainbat ari dira bilera horietan parte hartzen: Uxue Barkos, Jose Mari Aierdi, Ana Ollo, Koldo Martinez, Itziar Gomez...
Proiektu berriak badu behin-behineko exekutibo bat, eta p... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190083/sahararen-aldeko-elkarretaratzeak-egin-dituzte-30-bat-herritan.htm | Politika | Sahararen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte 30 bat herritan | Euskadi Sahara Mugimenduak antolatu ditu elkarretaratzeak, Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin, eta mezu argi bat zabaldu dute: Saharak erreferenduma behar du. | Sahararen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte 30 bat herritan. Euskadi Sahara Mugimenduak antolatu ditu elkarretaratzeak, Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin, eta mezu argi bat zabaldu dute: Saharak erreferenduma behar du. | Sahara aske izatea nahi dutela. Mezu hori zabaltzeko, elkarretaratzeak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 bat herritan. Euskadi Sahara Mugimendua taldeak Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin deitutako protestetan aldarrikatu dute guda bukatzeko irtenbidea erreferenduma dela.
Protesten... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190084/batzarrek-erabaki-du-ez-duela-berrituko-ezkerra-koalizioa.htm | Politika | Batzarrek erabaki du ez duela berrituko Ezkerra koalizioa | Alderdiko militanteek batzarra egin dute gaur, eta Nafarroako Ezker Batuarekin egina zuten koalizioa bertan behera uztea adostu du, iragarri zeukan gisan. Koalizio «zabalago eta anbiziotsuago bat» lortzen saiatuko dira 2023rako. | Batzarrek erabaki du ez duela berrituko Ezkerra koalizioa. Alderdiko militanteek batzarra egin dute gaur, eta Nafarroako Ezker Batuarekin egina zuten koalizioa bertan behera uztea adostu du, iragarri zeukan gisan. Koalizio «zabalago eta anbiziotsuago bat» lortzen saiatuko dira 2023rako. | Nafarroako Ahal Dugu-rekin, Ezker Batuarekin, Equorekin eta Mas Pais-ekin bilerak egin nahi ditu Ezkerrak, baita udalerrietako hautetsiekin ere, elkarrizketa mahai bat sortzeko, eta azkeneko urteetan Ezkerra izan dena baino konfluentzia zabalago bat sortzeko.
2019ko foru hauteskundeetan atzera egin zuen Ezkerrak, eta ... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190085/ertzaintzak-pertsona-bat-atxilotu-du-bilboko-protesta-negazionista-batean.htm | Gizartea | Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Bilboko protesta negazionista batean | Osasuna eta Eskubideak antolatutako auto karabanaren ostean atxilotu dute, desobedientzia egotzita. Gainera, pertsona bat ikertuko dute, hamahiru pertsona salatu dituzte eta espedientea ireki diote protestaren deitzaileari. | Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Bilboko protesta negazionista batean. Osasuna eta Eskubideak antolatutako auto karabanaren ostean atxilotu dute, desobedientzia egotzita. Gainera, pertsona bat ikertuko dute, hamahiru pertsona salatu dituzte eta espedientea ireki diote protestaren deitzaileari. | Osasuna eta Eskubideak taldeak auto karabana egin du goizean Bilbon, «eztabaida zientifikoa» eskatzeko eta herritarrei eskubideak kendu dizkietela salatzeko. Besteak beste, PCRen aurkako kartelak eta txertoaren aurkako kartelak erakutsi dituzte.
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du auto karabana horretan, maskara jarr... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190086/sarek-mobilizazioak-antolatu-ditu-salbuespenezko-espetxe-politika-amaitzeko-eskatzeko.htm | Politika | Sarek mobilizazioak antolatu ditu, salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatzeko | Sarek azaldu duenez, ehun mobilizazio baino gehiago egingo dituzte asteburuan. Besteak beste, larriki gaixo dauden presoak askatzeko eta urrunketa politika amaitzeko eskatu dute. | Sarek mobilizazioak antolatu ditu, salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatzeko. Sarek azaldu duenez, ehun mobilizazio baino gehiago egingo dituzte asteburuan. Besteak beste, larriki gaixo dauden presoak askatzeko eta urrunketa politika amaitzeko eskatu dute. | Sarek ehun mobilizazio baino gehiago antolatu ditu astebururako, Izan Bidea dinamikaren baitan. Ohar bidez azaldu dutenez, dinamika bera zabaltzea dute helburu, baita ahalik eta herritar gehienek parte hartzea ere. «Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko beharra kalean aldarrikatu dugu, egoera zaila izan arren, eta ... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190087/beheranzko-joera-indartu-dute-azken-eguneko-datuek-nafarroan-batez-ere.htm | Gizartea | Beheranzko joera indartu dute azken eguneko datuek, Nafarroan batez ere | Hego Euskal Herrian 15.460 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.001ek eman dute positibo | Beheranzko joera indartu dute azken eguneko datuek, Nafarroan batez ere. Hego Euskal Herrian 15.460 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.001ek eman dute positibo | Beherantz. Hego Euskal Herriko positiboen kurbak apaltzera jo du azken egunetan, eta joera hori indartu dute atzoko datuek. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 15.460 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.001ek eman zuten positibo. Positibo tasa %6,4koa da Hego Euskal ... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190088/dendak-irekitzea-eskatzeko-elkarretaratzea-egin-dute-miarritzen.htm | Ekonomia | Dendak irekitzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Miarritzen | Denda guziak ireki lelopean, 200 pertsonatik gora bildu dira larunbat goiz honetan Miarritzen. Baimena izan edo ez izan, dendak eta komertzio txikiak abenduaren 1an irekiko dituztela baieztatu dute. | Dendak irekitzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Miarritzen. Denda guziak ireki lelopean, 200 pertsonatik gora bildu dira larunbat goiz honetan Miarritzen. Baimena izan edo ez izan, dendak eta komertzio txikiak abenduaren 1an irekiko dituztela baieztatu dute. | Komertzio txiki eta dendetako langile eta nagusiak hor ziren, baita haien sostengatzera etorritako ostalari batzuk ere. Azken asteetako aldarrikapen bera errepikatu dute, hirugarren aldia baita halako elkarretaratze bat antolatzen dutela. Jada mobilizatu ziren azaroaren 4an Baionan, eta Donibane Garazin azaroaren 7an. ... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190089/jaione-jauregi-konturatu-naiz-trukerako-txanpon-bilakatu-naizela.htm | Politika | Jaione Jauregi: «Konturatu naiz trukerako txanpon bilakatu naizela» | Estradizioaren zain zegoela, larunbat honetan, eta espetxearen atarian haren lagunek elkarretaratzea egiten zuten bitartean, BERRIArekin mintzatu da Jauregi kartzela barrutik. | Jaione Jauregi: «Konturatu naiz trukerako txanpon bilakatu naizela». Estradizioaren zain zegoela, larunbat honetan, eta espetxearen atarian haren lagunek elkarretaratzea egiten zuten bitartean, BERRIArekin mintzatu da Jauregi kartzela barrutik. | Irudi du Jaione Jauregi (Donostia, 1958) azken orduak ematen ari dela Flandrian. Belgikako Kasazio Auzitegiak joan den asteartean eman zuen hura Espainiara bidatzearen aldeko erabakia, eta handik gutxira atxilotu zuten, eta Ganteko espetxera eraman. Belgikak hamar eguneko epea du auzitegiaren erabakia gauzatzeko, baina... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190091/frantziako-estatuaren-errepresioaren-kontra-manifestazioa-egin-dute-baionan.htm | Politika | Frantziako Estatuaren «errepresioaren» kontra manifestazioa egin dute Baionan | 15:00ean elkartu dira herriko etxe aitzinean, eta handik abiatu da manifestaldia. Askoratiko aldarriak oihukatu dituzte, denak «sistema kapitalistak ekarritako ondorioen» kontrakoak. Segurtasun Orokorreko legearen kontra egin dute. | Frantziako Estatuaren «errepresioaren» kontra manifestazioa egin dute Baionan. 15:00ean elkartu dira herriko etxe aitzinean, eta handik abiatu da manifestaldia. Askoratiko aldarriak oihukatu dituzte, denak «sistema kapitalistak ekarritako ondorioen» kontrakoak. Segurtasun Orokorreko legearen kontra egin dute. | Jaka Horiek egina zuten deialdi bat, baina beste talde batzuek ere emana zuten hitzordua. «Ez dugu nahi etiketarik, sare ezberdinetatik egin dugu deia. Berdin du nork antolatzen duen, kexu garen pertsonak gara, hemen elkartuak», erran du antolatzaileetako batek, izenik eman gabe. Mikrofonoa hainbat eskutatik pasatu da ... |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/190092/jaka-lehen-aldiz-buruz-buruko-txapelketako-finalera.htm | Kirola | Jaka, lehen aldiz Buruz Buruko txapelketako finalera | Alde handiarekin (6-22) menderatu du Elezkano II.a. Azkeneko hamazazpi tantoak elkarren segidan egin ditu. | Jaka, lehen aldiz Buruz Buruko txapelketako finalera. Alde handiarekin (6-22) menderatu du Elezkano II.a. Azkeneko hamazazpi tantoak elkarren segidan egin ditu. | Erik Jakak lorpen historikoa erdietsi du gaur: lehen aldiz ariko da Buruz Buruko txapelketako finalean. Aise bota du Danel Elezkano (6-22), Bilboko Bizkaia pilotalekuan, finalaurrekoan. Sekulako takatekoa osatu du 6-5 galtzen joan denetik, une horretatik aurrerako tanto guztiak egin dituelako garaileak, 0-17ko partzial... |
2020-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/190126/gobernuko-alderdiak-irabazi-ditu-bozak.htm | Mundua | Gobernuko alderdiak irabazi ditu bozak | Georgi Gakharia lehen ministroaren alderdiak gehiengoa lortu du Legebiltzarrean. Oposizioak ez du parte hartu bigarren itzulian, urriaren 31ko bozetan iruzur egin zutela salatuta. | Gobernuko alderdiak irabazi ditu bozak. Georgi Gakharia lehen ministroaren alderdiak gehiengoa lortu du Legebiltzarrean. Oposizioak ez du parte hartu bigarren itzulian, urriaren 31ko bozetan iruzur egin zutela salatuta. | Georgiako Ametsa alderdia dago egun agintean herrialdean, eta jarraituko duela ematen du, legebiltzarrean erabateko gehiengoa lortu duelako, gaur zabalduriko emaitzen arabera. Oposizioak hauteskundeen bigarren itzuliari boikot egitera deitu zituen herritarrak, gobernuko alderdiak lehenengoan iruzurra egin zuela argudia... |
2020-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/190127/bera-bera-europako-ligatik-at-geratu-da.htm | Kirola | Bera Bera Europako Ligatik at geratu da | Galdu egin du Zvezdaren aurkako eskubaloi partida, Errusian. Arrojeria nabarmendu da erasoan, baina arazoak egon dira defentsan. | Bera Bera Europako Ligatik at geratu da. Galdu egin du Zvezdaren aurkako eskubaloi partida, Errusian. Arrojeria nabarmendu da erasoan, baina arazoak egon dira defentsan. | Europako ametsa amaitu egin da Super Amara Bera Bera eskubaloi taldearentzat. Zvezda taldearen kontra jokaturiko partidan, errusiarrak nagusitu dira, bost punturengatik.
Itzulerko partida jokatu dute. Donostian, Bera Bera nagusitu zen joanekoan, eta itxaropen handia zuten donostiarrek, talde errusiarra menpean har zez... |
2020-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/190128/puntu-bat-garciaren-bi-goli-esker.htm | Kirola | Puntu bat, Garciaren bi goli esker | Lezaman jokatu du Athleticek, eta lanak eduki ditu partidatik zerbait ateratzeko. | Puntu bat, Garciaren bi goli esker. Lezaman jokatu du Athleticek, eta lanak eduki ditu partidatik zerbait ateratzeko. | Lucia Garciak salbatu du gaur Athletic, Lezaman. Bi gol sartu ditu aurrelariak, eta, horri esker, Bilboko taldeak Teneriferekin berdintzea lortu du.
Ligako buru da Tenerife, eta, atsedenaldirako, bi golen abantaila ateratzen zion Athletici. Lehen zatia, ordea, orekatu samarra izan da. Garciak lehen aukera argia izan d... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190129/realak-lidergoari-eutsi-dio-cadizi-irabazita.htm | Kirola | Realak lidergoari eutsi dio, Cadizi irabazita | Azken sei jardunaldietan irabazi du segidan. Isakek sartu du partidako gol bakarra. | Realak lidergoari eutsi dio, Cadizi irabazita. Azken sei jardunaldietan irabazi du segidan. Isakek sartu du partidako gol bakarra. | Realak bolada ezin hobean jarraitzen du Espainiako Ligan: 23 puntu lortu ditu hamar jardunalditan. Igandean, 0-1 nagusitu da Cadizen aurrean, eta sendo eutsi dio sailkapeneko lehen postuari.
Taldeak aukera asko izan ditu partida osoan. Mikel Merinok, besteak beste, bi aukera garbi izan ditu. Cadizek nahikoa lan izan d... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190130/altunak-eta-jakak-jokatuko-dute-banakako-txapelketako-finala.htm | Kirola | Altunak eta Jakak jokatuko dute Banakako Txapelketako finala | Altunak lanak izan ditu Dariori irabazten Eibarko Astelehenan jokatu duten finalerdian. Datorren igandean jokatuko dute finala. | Altunak eta Jakak jokatuko dute Banakako Txapelketako finala. Altunak lanak izan ditu Dariori irabazten Eibarko Astelehenan jokatu duten finalerdian. Datorren igandean jokatuko dute finala. | Buruz buruko txapela jantzi eta bi urtera, Jokin Altunak txapelketako finala jokatuko du berriz aurten, Erik Jakaren aurka, hilaren 29an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Pilotariak igandean lortu du finalerako sailkatzea, bigarren finalerdian Dario Gomezi nekez irabazi ondoren.
Dariok sakearekin hasi du partida, eta, be... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190131/sarkozyren-epaiketa-ostegunera-arte-atzeratu-dute-osasun-arrazoiengatik.htm | Mundua | Sarkozyren epaiketa ostegunera arte atzeratu dute, osasun arrazoiengatik | Koronabirusa dela eta, 73 urteko akusatu batek argudiatu du beretzat arriskutsua dela Parisera joatea; epaileek azterketa mediko bat egiteko agindu dute. Frantziako presidente ohiari ustelkeria egozten diote. | Sarkozyren epaiketa ostegunera arte atzeratu dute, osasun arrazoiengatik. Koronabirusa dela eta, 73 urteko akusatu batek argudiatu du beretzat arriskutsua dela Parisera joatea; epaileek azterketa mediko bat egiteko agindu dute. Frantziako presidente ohiari ustelkeria egozten diote. | Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia akusatuen aulkian eseri da gaur, ustelkeriagatik eta influentzia trafikoagatik epaituko baitute. Akusazioaren arabera, Sarkozy presidente ohiak zin egin zion Gilbert Azibert Kasazio Auzitegiko epaile izandakoari ahal zuena egingo zuela Monakoko postu garrantzitsu bat lor zezan... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190132/astrazeneca-eta-oxford-lantzen-ari-diren-txertoak-70eko-eraginkortasuna-duela-esan-dute.htm | Gizartea | Astrazeneca eta Oxford lantzen ari diren txertoak %70eko eraginkortasuna duela esan dute | «Dosi egokia» jarrita %90eko eraginkortasuna ere baduela nabarmendu dute, eta garraiatzeko-eta ez duela aparteko zailtasunik, hotz handirik ez baitu eskatzen. | Astrazeneca eta Oxford lantzen ari diren txertoak %70eko eraginkortasuna duela esan dute. «Dosi egokia» jarrita %90eko eraginkortasuna ere baduela nabarmendu dute, eta garraiatzeko-eta ez duela aparteko zailtasunik, hotz handirik ez baitu eskatzen. | Txertoaren inguruan zedarrituta egon dira egunotan berriz albistegiak, eta COVID-19aren txertoaren inguruko albiste batekin hasi da astea; Astrazeneca botika etxeak jakinarazi du Oxfordeko Unibertsitatearekin batera garatzen ari den txertoak %70eko eraginkortasuna duela. Datu horretan harago ere egin daitekeela esan du... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190133/612-kasu-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldeko-probetan.htm | Gizartea | 612 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldeko probetan | Urriaren 6tik erregistratu den kutsatu kopururik apalena zenbatu dute Hego Euskal Herrian. Nafarroan ugaritu egin dira kasuak, eta %9,2 da positiboen portzentajea. | 612 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldeko probetan. Urriaren 6tik erregistratu den kutsatu kopururik apalena zenbatu dute Hego Euskal Herrian. Nafarroan ugaritu egin dira kasuak, eta %9,2 da positiboen portzentajea. | Bosgarren egunez jarraian, behera egin du egun bakarrean zenbatutako kasu positibo kopuruak Hegoaldean. 611 positibo izan dira igandean egindako testetan, aurreko egunean baino 90 gutxiago. Hala ere, aintzat hartzekoa da proba kopuruan izandako beherakada. PCR probak eta antigenoen testak aintzat hartuta, atzo 8.511 te... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190134/etiopiako-gobernuak-asteazkenera-arteko-epea-eman-die-tigrayko-matxinoei-amore-emateko.htm | Mundua | Etiopiako Gobernuak asteazkenera arteko epea eman die Tigrayko matxinoei amore emateko | Mekelle hiriburua inguratzeko mugimenduak hasi ditu armadak, eta zibilei ohartarazi die beren burua babesteko. | Etiopiako Gobernuak asteazkenera arteko epea eman die Tigrayko matxinoei amore emateko. Mekelle hiriburua inguratzeko mugimenduak hasi ditu armadak, eta zibilei ohartarazi die beren burua babesteko. | Etiopiako lehen ministro Abiy Ahmedek 72 orduko epea eman zien igandean Tigrayko matxinoei armak uzteko. Lerro hauek idazteko unean, TPLF Tigray Askatzeko Herri Frontea gobernuburuaren eskariari erantzun gabe zegoen.
Tigrayko hiri nagusietako bat, Adigrat, armadaren kontrolpera pasatu eta ordu gutxira egin zuen Ahmede... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190135/jaione-jauregi-espetxeratzeko-agindu-du-epaileak.htm | Politika | Jaione Jauregi espetxeratzeko agindu du epaileak | Atzo eraman zuten Gantetik Madrilera Jaione Jauregi iheslaria, duela ia 40 urteko hilketa bat leporatuta epaitzeko. Goizean igaro da Jauregi epailearen aurretik: ukatu egin du leporatzen diotena, eta adierazi du azken urteotan ez dela ezkutuan ibili. Abokatuak aske uzteko eskatu du, baina epaileak espetxeratzea erabaki... | Jaione Jauregi espetxeratzeko agindu du epaileak. Atzo eraman zuten Gantetik Madrilera Jaione Jauregi iheslaria, duela ia 40 urteko hilketa bat leporatuta epaitzeko. Goizean igaro da Jauregi epailearen aurretik: ukatu egin du leporatzen diotena, eta adierazi du azken urteotan ez dela ezkutuan ibili. Abokatuak aske uzte... | Gaur goizean igaro da Jaione Jauregi euskal iheslaria Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik, eta, Alfonso Zenon abokatuak BERRIAri jakinarazi dionez, Jauregik ukatu egin du auzitegiak leporatzen diona, alegia, 1981ean Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hil izana. Halaber, Jauregik adierazi ... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190136/aita-mari-mediterraneora-abiatuko-da-datozen-egunetan.htm | Gizartea | 'Aita Mari' Mediterraneora abiatuko da datozen egunetan | COVID-19aren eraginez, egitekoak ziren sei misioetatik bakarra eraman ahal izan dute aurrera. Urtea hasi zenetik, 200 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte. | 'Aita Mari' Mediterraneora abiatuko da datozen egunetan. COVID-19aren eraginez, egitekoak ziren sei misioetatik bakarra eraman ahal izan dute aurrera. Urtea hasi zenetik, 200 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte. | Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontziak Pasaiako portua utzi eta Mediterraneo itsasorako bidea hartuko du berriz ere. Bidaia datozen egunetan abiatuko dutela jakinarazi dute. Urte korapilatsua izan da 2020a haientzat ere, COVID-19ak eragina izan baitu ontziaren jardunean. Izan ere,... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190137/muskizen-desagertuta-zegoen-arrantzalearen-gorpua-aurkitu-dute.htm | Gizartea | Muskizen desagertuta zegoen arrantzalearen gorpua aurkitu dute | 72 urteko gizonezkoa atzo goizean joan zen arrantza egitera, eta larrialdi zerbitzuek iluntzean hasi zituzten hura bilatzeko lanak. | Muskizen desagertuta zegoen arrantzalearen gorpua aurkitu dute. 72 urteko gizonezkoa atzo goizean joan zen arrantza egitera, eta larrialdi zerbitzuek iluntzean hasi zituzten hura bilatzeko lanak. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Muskizen (Bizkaia) atzo desagertu zen arrantzalearen gorpua aurkitu dute gaur goizean larrialdi zerbitzuek, Cobaron auzoaren inguruan. 72 urteko gizonezko bat zen.
Hain zuzen, atzo goizean joan zen arrantza egitera, baina, iluntzean etxera itzuli ez zela ikusita... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190138/josu-arkauz-euskal-presoa-aske-gelditu-da.htm | Politika | Josu Arkauz euskal presoa aske gelditu da | Arrasateko presoak 29 urte egin ditu Frantziako eta Espainiako espetxeetan. Olatz Lasagabasterri eskumuturrekoa jarri diote, eta etxean beteko du espetxe zigorraren bukaera. | Josu Arkauz euskal presoa aske gelditu da. Arrasateko presoak 29 urte egin ditu Frantziako eta Espainiako espetxeetan. Olatz Lasagabasterri eskumuturrekoa jarri diote, eta etxean beteko du espetxe zigorraren bukaera. | 29 urteko espetxe zigorra beteta, aske gelditu da Josu Arkauz Arrasateko (Gipuzkoa) presoa. 1991n atxilotu zuten, Miarritzen (Lapurdi), eta, Frantziako espetxeetan zigorra beteta, Espainiaratu egin zuten 1997an: orduz geroztik, Espainiako Estatuko espetxeetan bete du kondena. Gaur goizean atera da Valladolideko espetxe... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190139/trokonizko-geroa-eskola-ikastetxea-itxi-dute-baheketa-egin-bitartean.htm | Gizartea | Trokonizko Geroa Eskola ikastetxea itxi dute, baheketa egin bitartean | Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak bertan behera utzi ditu Trokonizko (Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen ikastetxeko eskolak, COVID-19ko hainbat kasurengatik. Baheketa egingo dute eskolan, eta PCR proba egin eta negatiboa dutenak bakarrik sartu ahal izango dira. | Trokonizko Geroa Eskola ikastetxea itxi dute, baheketa egin bitartean. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak bertan behera utzi ditu Trokonizko (Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen ikastetxeko eskolak, COVID-19ko hainbat kasurengatik. Baheketa egingo dute eskolan, eta PCR proba egin eta negatiboa dutenak bakarrik sa... | Trokonizen (Iruraitz-Gauna, Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen Geroa Eskola aldi baterako ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Hainbat koronabirus kasuren arrastoari jarraitzen ari ziren ikastetxe horretako ikasgeletan, eta osasun agintariek baheketa bat hasi dute eskolan. Hura amaitu artean, aur... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190140/haurreskolak-partzuergoko-sindikatuek-abenduan-bi-greba-egun-egitera-deitu-dute.htm | Gizartea | Haurreskolak partzuergoko sindikatuek abenduan bi greba egun egitera deitu dute | LAB, ELA eta Steilas sindikatuek lan hitzarmenak eta akordioak betetzeko eta negoziatzeko eskatu diote Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Abenduaren 10ean eta 16an egingo dute greba. | Haurreskolak partzuergoko sindikatuek abenduan bi greba egun egitera deitu dute. LAB, ELA eta Steilas sindikatuek lan hitzarmenak eta akordioak betetzeko eta negoziatzeko eskatu diote Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Abenduaren 10ean eta 16an egingo dute greba. | Lan hitzarmenak zein akordioak betetzeko eta negoziatzeko eskatzeko, Haurreskolak partzuergoko sindikatuek greba egunak egingo dituzte datorren hilabetean; hain zuzen, abenduaren 10ean eta 16an. Halere, urrian ekin zieten mobilizazioei, Eusko Jaurlaritza haurreskolen etorkizuna «kolokan» jartzen ari zela iritzita. Orai... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190141/eh-bilduren-militantziak-madrilgo-aurrekontuei-buruz-bozkatuko-du-mahai-politikoak-baietza-eskatu-du.htm | Politika | EH Bilduren militantziak Madrilgo aurrekontuei buruz bozkatuko du; mahai politikoak baietza eskatu du | Otegik iragarri du PSOE-Podemosen aurrekontu proiektuari baietza ematearen alde dagoela mahai politikoa, baina azken hitza militanteek izango dute. Ostegunean 18:30ean egingo den ezohiko batzarrean bozkatuko dute militanteek. | EH Bilduren militantziak Madrilgo aurrekontuei buruz bozkatuko du; mahai politikoak baietza eskatu du. Otegik iragarri du PSOE-Podemosen aurrekontu proiektuari baietza ematearen alde dagoela mahai politikoa, baina azken hitza militanteek izango dute. Ostegunean 18:30ean egingo den ezohiko batzarrean bozkatuko dute mili... | Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak aurreratu du Espainiako aurrekontuak babestearen alde egin duela koalizioaren mahai politikoak, eta ostegunean militanteek erabakiko dutela. Ezohiko batzar batera deitu dituzte militanteak ostegunerako, 18:30ean, eta hor bozkatuko da. Prozesu parte hartzaileen alde egind... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190142/bidenek-antony-blinken-aukeratu-du-estatu-idazkari-kargurako.htm | Mundua | Bidenek Antony Blinken aukeratu du Estatu idazkari kargurako | Presidente hautatuaren aholkulari izan da Blinken hainbat urtez. Bidenek emakume afro-amerikar bat izendatuko du AEBen NBErako ordezkari kargurako. | Bidenek Antony Blinken aukeratu du Estatu idazkari kargurako. Presidente hautatuaren aholkulari izan da Blinken hainbat urtez. Bidenek emakume afro-amerikar bat izendatuko du AEBen NBErako ordezkari kargurako. | Joe Biden presidente hautatuak ez du oraindik erabakia ofizial egin, baina haren gertukoek zabaldu dute dagoeneko nor izango den urtarrilean kargua hartuko duen presidentearen Estatu idazkaria: Antony Blinken, urte luzez Bidenen atzerri gaietarako eta segurtasun nazionalerako aholkulari izandakoa, eta Barack Obamaren a... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190143/hala-bedik-kereila-bat-aurkeztu-du-kazetari-baten-jarduna-oztopatu-zuen-ertzainaren-aurka.htm | Gizartea | Hala Bedik kereila bat aurkeztu du kazetari baten jarduna oztopatu zuen ertzainaren aurka | Ertzaintzak maiatzaren 8an mehatxatu zuen kazetaria, Talka espazio feminista husten ari zirela. «Kontraesanak» eduki arren, auzitara jotzea erabaki dute, prentsa askatasunaren aurkako eraso bat dela iritzita. | Hala Bedik kereila bat aurkeztu du kazetari baten jarduna oztopatu zuen ertzainaren aurka. Ertzaintzak maiatzaren 8an mehatxatu zuen kazetaria, Talka espazio feminista husten ari zirela. «Kontraesanak» eduki arren, auzitara jotzea erabaki dute, prentsa askatasunaren aurkako eraso bat dela iritzita. | Ertzain batek telefona kendu eta 300.000 euroko isuna jarriko ziola mehatxu egin zion Hala Bediko kazetari bati maiatzaren 8an, Gasteizen. Hain zuzen, Ertzaintza Talka espazio feminista husten ari zen une horretan, eta kazetaria, bere jardunean. Komunikabidearen arabera, mehatxu horrek ez zuen «inolako» oinarri juridik... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190144/kai-nakai-reggaeton-euskaldun-eta-ahaldundua.htm | Kultura | Kai Nakai: reggaeton euskaldun eta ahaldundua | Iazko Durangoko Azokako Sormen Beka eskuratu ostean, bere lehen diskoa kaleratu du Iratxe Aguilera musikariak: 'Baimenik gabe'. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Jon Maia, Xsakara, STR eta Duplaren kolaborazioak ditu. | Kai Nakai: reggaeton euskaldun eta ahaldundua. Iazko Durangoko Azokako Sormen Beka eskuratu ostean, bere lehen diskoa kaleratu du Iratxe Aguilera musikariak: 'Baimenik gabe'. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Jon Maia, Xsakara, STR eta Duplaren kolaborazioak ditu. | Itxura batera, Iratxe Aguilera bakarrik igo da taula gainera, ordenagailu diskretu baten laguntza soilaz hedabideei bere lehen diskoko lehen bi singleak kantatzera, baina mugimendu handiagoaren parte sentitzen da musikaria. «Olatu berria deitu diogu fenomeno honi, urte hauetan hasi direlako talde asko musika mota hau e... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190145/gizonezko-bat-atxilotu-dute-bikotekide-ohiari-erasotzeagatik.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiari erasotzeagatik | Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu zuen, atzo, 85 urteko erasotzailea. Hilketa saiakera leporatu diote, andreari labanaz eraso egin eta sastakatzeagatik. Gasteizko Epaitegian dago kasua. | Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiari erasotzeagatik. Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu zuen, atzo, 85 urteko erasotzailea. Hilketa saiakera leporatu diote, andreari labanaz eraso egin eta sastakatzeagatik. Gasteizko Epaitegian dago kasua. | Arratsaldean eraso zion gizonezkoak bikotekide ohiari, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Poliziaren arabera, labanaz oldartu zitzaion andreari, eta hark bere burua defendatu zuen, baina gizonak zauriak egin zizkion besoan eta eskuetan. Andreak sastakadak ditu.
Arabako Alea-k jaso duenez, inguruko zenbait bizilagunek gel... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190146/bilbo-estibak-uko-egin-dio-jaurlaritzaren-bitartekaritzari-bilboko-portuko-gatazkan.htm | Ekonomia | Bilbo Estibak uko egin dio Jaurlaritzaren bitartekaritzari Bilboko portuko gatazkan | Zamaketa enpresek itxitzat eman dituzte negoziazio eta bitartekaritza bide guztiak, eta arbitraje loteslea onartuko dute bakarrik | Bilbo Estibak uko egin dio Jaurlaritzaren bitartekaritzari Bilboko portuko gatazkan. Zamaketa enpresek itxitzat eman dituzte negoziazio eta bitartekaritza bide guztiak, eta arbitraje loteslea onartuko dute bakarrik | Bilboko portuko zamaketarien lan gatazka kale itxi batean sartzen hasia da. Bilbo Estiba portuko zamaketa enpresak batzen dituen elkarteak uko egin dio Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza proposamenari. Zamaketarien sindikatuek egin zuten eskaera iragan astean, baina aldeetako batek muzin eginez gero ez da beharrezkoa ... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190147/bc3-ren-eskutik-euskara-mundura.htm | albisteak | BC3-ren eskutik, euskara mundura | BC3 zentroa erakusleiho bat da euskararentzat; euskara plan bat jarriko dute martxan datozen hilabeteotan. | BC3-ren eskutik, euskara mundura. BC3 zentroa erakusleiho bat da euskararentzat; euskara plan bat jarriko dute martxan datozen hilabeteotan. | «Euskara, habil mundu guzira». Hala idatzi zuen Bernart Etxeparek Kontrapasa olerkian, 1545. urtean. Xabier Lete eta Erramun Martikorena musikariek jarri zioten gerora ahotsa olerki horri, eta modu horretan ailegatu da euskaldun askorengana. Urteak igaro dira, baina euskara mundura zabaltzeko nahiak segitu egiten du. Z... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190148/amazonen-banaketa-gunea-itxi-du-baionako-monoprix-saltegiak.htm | Ekonomia | Amazonen banaketa gunea itxi du Baionako Monoprix saltegiak | Bizi mugimenduak hura salatzeko ekintza bat egin zuen joan den astean | Amazonen banaketa gunea itxi du Baionako Monoprix saltegiak. Bizi mugimenduak hura salatzeko ekintza bat egin zuen joan den astean | Baionako Monoprix saltegian ez da gehiago Amazonen erositako produkturik jasotzen ahal, oraingoz. Bizi mugimenduak jakinarazi duenez, saltegiko zuzendaritzak banaketa gunea ixtea erabaki du, altermundialistek iragan astean hura salatzeko egin zuten ekintzaren ondotik. Bizik zabaldu duen argazkiaren arabera, afixa bat e... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190149/lilurak-zeharkatutako-bizitzak.htm | Kultura | Lilurak zeharkatutako bizitzak | Yurre Ugartek zortzi narrazio bildu ditu Lilurabera liburuan. Emakumeak dira protagonista istorio ia guztietan; sorkuntza ogibide duten pertsona «normalak», idazlearen esanetan. Alberdania argitaletxearekin plazaratu du bere bigarren ipuin bilduma. | Lilurak zeharkatutako bizitzak. Yurre Ugartek zortzi narrazio bildu ditu Lilurabera liburuan. Emakumeak dira protagonista istorio ia guztietan; sorkuntza ogibide duten pertsona «normalak», idazlearen esanetan. Alberdania argitaletxearekin plazaratu du bere bigarren ipuin bilduma. | Orain dela hiruzpalau urte idatzi zituen Yurre Ugartek Lilurabera liburuko narrazio gehienak. Iazkoa du, ordea, Amnesia anderea izeneko kontakizuna. Bertan ageri da lilura hitza lehen aldiz, pertsonaia baten ahotan. «Hori idatzi nuenean konturatu nintzen hor zegoela ipuin hori gainerakoekin lotzen zuen haria, eta ia gu... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190150/nafarroan-ostatuak-ireki-ahalko-dituzte-ostegunetik-aurrera.htm | Gizartea | Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera | Hala baieztatu die Nafarroako Gobernuak ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Gobernuak neurriak malgutzeko emango duen lehen pausoa da. | Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera. Hala baieztatu die Nafarroako Gobernuak ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Gobernuak neurriak malgutzeko emango duen lehen pausoa da. | Azken asteetan hobera egin dute koronabirusaren datuek Hego Euskal Herrian eta, bereziki, Nafarroan. Hori dela eta, Nafarroako Gobernua pixkanaka neurriak malgutzen hasiko dela dirudi, eta ostegunetik aurrera emango du lehen pausoa: tabernak eta jatetxeak berriz zabaltzeko baimena emango du. Terrazak soilik erabili aha... |
2020-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/190151/nafarroan-ostatuak-ireki-ahalko-dituzte-ostegunetik-aurrera.htm | Gizartea | Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera | Nafarroako Gobernuak hala baieztatu die ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Neurriak malgutzeko gobernuak emango duen lehen pausoa da. | Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera. Nafarroako Gobernuak hala baieztatu die ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Neurriak malgutzeko gobernuak emango duen lehen pausoa da. | Azken asteetan hobera egin dute koronabirusaren datuek Hego Euskal Herrian, eta, bereziki, Nafarroan. Hori dela eta, Nafarroako Gobernua pixkanaka neurriak malgutzen hasiko dela dirudi, eta ostegunetik aurrera emango du lehen pausoa: tabernak eta jatetxeak berriz zabaltzeko baimena emango du. Terrazak soilik erabili ah... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190186/oiartzungo-ondarea-ezagutzeko-parada.htm | albisteak | Oiartzungo ondarea ezagutzeko parada | Oiartzungo ondare aberatsa biltzen duen webgune bat osatu du udalak, berrehun fitxa inguru dituen katalogo batekin. Oso erraza da edonork erabiltzeko. | Oiartzungo ondarea ezagutzeko parada. Oiartzungo ondare aberatsa biltzen duen webgune bat osatu du udalak, berrehun fitxa inguru dituen katalogo batekin. Oso erraza da edonork erabiltzeko. | Oiartzungo historia oso aberatsa da, eta denboran zehar kultur ondarearen arrasto ugarik iraun du Oiartzungo lurretan, materialek zein immaterialek. Kultur ondarea ezinbesteko tresna da herrien identitatea eraikitzen laguntzeko, iragana ezagutzeko, oraina ulertzeko eta etorkizuna lantzeko. Horrela, ondareak duen garran... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190187/labanaz-eraso-egin-diote-andre-bati-donostian-eta-larri-dago.htm | Gizartea | Labanaz eraso egin diote andre bati Donostian, eta larri dago | Bikotekidea atxilotu dute erasotzailea izatea leporatuta; 52 urteko gizonezko bat da. | Labanaz eraso egin diote andre bati Donostian, eta larri dago. Bikotekidea atxilotu dute erasotzailea izatea leporatuta; 52 urteko gizonezko bat da. | Emakume batek labanaz egindako eraso bat pairatu du gaur goizeko bostak aldera Donostian, eta larri dago, erietxean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, berehala hasi dute gertatutakoa argitzeko ikerketa, eta andrearen bikotekidea atxilotu dute, erasotzailea izatea egotzita, 52 urteko gizonezko bat. Erasoa... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190188/frederic-haranburu-xistor-espetxetik-atera-da-30-urteren-ondoren.htm | Politika | Frederic Haranburu 'Xistor' espetxetik atera da, 30 urteren ondoren | Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du urte eta erdiz, eta «baldintza zorrotzak» izanen ditu zortzi urtez. | Frederic Haranburu 'Xistor' espetxetik atera da, 30 urteren ondoren. Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du urte eta erdiz, eta «baldintza zorrotzak» izanen ditu zortzi urtez. | Frederic Haranburu Xistor euskal presoak astearte goizean utzi du atzean Lannemezaneko kartzela (Okzitania). Espetxearen atarian zain zituen gertukoak, eta haiek egin diote lehen harrera, Senpereko (Lapurdi) bidea hartu aitzin. 30 urte gatibu izan ondoren, gaurtik aitzina etxean jarraituko du zigorra betetzen, epaitegi... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190189/trumpek-blokeoa-kendu-du-eta-aldaketa-abian-da.htm | Mundua | Trumpek blokeoa kendu du, eta aldaketa abian da | Oraindik Bidenen garaipena zuzenean onartu ez duen arren, baimena eman du boterea eskualdatzeko prozesuari ekiteko. | Trumpek blokeoa kendu du, eta aldaketa abian da. Oraindik Bidenen garaipena zuzenean onartu ez duen arren, baimena eman du boterea eskualdatzeko prozesuari ekiteko. | Joe Bidenek AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeak irabazi eta hiru astera, Donald Trump egungo presidenteak haren gobernuari ezarri zion blokeoa kendu du bart, boterea eskualdatzea baimenduz. Oraindik ez du Bidenen garaipena jendaurrean onartu, eta hauteskunde iruzurraz hitz egiten jarraitzen... |
2020-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/190190/txapela-buruan-euskaldun-berriak-hamaika-telebistan.htm | Gizartea | Txapela buruan: euskaldun berriak Hamaika Telebistan | Txapela buruan: euskaldun berriak Hamaika Telebistan. | Euskaraldi betean, euskara ikastearen alde egin duten herritarrek hartu dute hitza Hamaika Telebistan. Egunero protagonista berri baten bizipenak erakutsiko dira albiste honetan.
Marc Febrer Menorcakoa da, «peto-petoa». Unibertsitateko ikasketak egitera jo zuen Bartzelonara, eta han hasi zen euskaraz ikasten. Azken ha... | |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190191/beste-751-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 751 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Igandean baino 138 positibo gehiago detektatu dituzte, baina PCR eta antigeno test gehiago eginda. Positibo tasa %7tik behera dago. | Beste 751 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Igandean baino 138 positibo gehiago detektatu dituzte, baina PCR eta antigeno test gehiago eginda. Positibo tasa %7tik behera dago. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur emandako datuen arabera, 751 positibo izan ziren atzo Hegoaldean egindako testetan, aurreko egunean baino 139 gehiago, alegia. Hala ere, proba kopuruak gora egin du nabarmen igandearekin alderatuta; izan ere, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, atzo 11.715 t... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190192/aztik-230000-tona-antxoa-gazte-izango-direla-aurreikusi-du-juvena-azterketan.htm | Ekonomia | Aztik 230.000 tona antxoa gazte izango direla aurreikusi du Juvena azterketan | Antxoaren biomasa "maila jasangarri eta osasuntsuan" dagoela dio zentro teknologiak txosten batean, eta 2021eko harrapaketak "ertainak-altuak" izango direla. | Aztik 230.000 tona antxoa gazte izango direla aurreikusi du Juvena azterketan. Antxoaren biomasa "maila jasangarri eta osasuntsuan" dagoela dio zentro teknologiak txosten batean, eta 2021eko harrapaketak "ertainak-altuak" izango direla. | Eusko Jaurlaritzak eta Aztik elkarlanean egindako Juvena antxoa gaztearen biomasa neurtzeko ikerketak albiste onak ekarri dizkie arrantzaleei: 2021. urteko kanpaina ona izango dela aurreikus daiteke biomasa horren oparotasunari dagokionez. Aztik 230.000 tona antxoa dagoela ikusi du bere laginen bidez, eta horrek "maila... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190193/matriceria-deustoko-eta-gtseko-kaleratzeak-berretsi-ditu-gestampek.htm | Ekonomia | Matriceria Deustoko eta GTSeko kaleratzeak berretsi ditu Gestampek | LAB sindikatuak jakinarazi du enpresak iragarritako kaleratzeekin aurrera egingo duela. | Matriceria Deustoko eta GTSeko kaleratzeak berretsi ditu Gestampek. LAB sindikatuak jakinarazi du enpresak iragarritako kaleratzeekin aurrera egingo duela. | Gestamp Taldeak sindikatuei jakinarazi die duela aste batzuk iragarritako enplegua erregulatzeko espedientea aurrera eramateko borondatea duela, eta, hortaz, aipatutako kaleratze gehienak gauzatuko dituela GTS eta Matriceria Deusto enpresetan. «Lanpostu aldaketa gutxi batzuk egongo dira, baina langile gehienak kalera j... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190194/1970etik-lehen-aldiz-ilargiko-laginak-jasotzeko-zunda-bat-espazioratu-dute.htm | Mundua | 1970etik lehen aldiz, Ilargiko laginak jasotzeko zunda bat espazioratu dute | Txinak jaurtitako espaziontziak bi egun beharko ditu Ilargira heltzeko, eta 23 egunez geratuko da han. Ondoren, Lurrera itzuliko da jasotako laginekin. | 1970etik lehen aldiz, Ilargiko laginak jasotzeko zunda bat espazioratu dute. Txinak jaurtitako espaziontziak bi egun beharko ditu Ilargira heltzeko, eta 23 egunez geratuko da han. Ondoren, Lurrera itzuliko da jasotako laginekin. | Ez da lehen aldia Txinak Ilargirako misio bat abian jartzen duena. Iaz, Chang'e 4 zunda bidali zuen satelitearen alde ezkutura; hori lortzen zuen lehen herrialdea izan zen. Atzo iluntzean jaurtitako Chang'e 5 espaziontziak beste misio bat du: ilargian orain arte ikertu gabeko eremu batean lurreratu eta laginak jasotzea... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190195/asier-ezeiza-euskal-preso-ohia-berriz-epaitzeko-eskatu-du-espainiako-auzitegi-gorenak.htm | Politika | Asier Ezeiza euskal preso ohia berriz epaitzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Gorenak | Maiatzean gelditu zen aske, Frantziako zigorra bete ondoren. Urte hasieran Madrilera eraman zuten epaiketa bat egin ziezaioten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zion. Epaiketa hori errepikatzea nahi du Gorenak. | Asier Ezeiza euskal preso ohia berriz epaitzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Maiatzean gelditu zen aske, Frantziako zigorra bete ondoren. Urte hasieran Madrilera eraman zuten epaiketa bat egin ziezaioten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zion. Epaiketa hori errepikatzea nahi du Gorenak. | Espainiako Auzitegi Gorenak agindu du berriro egin dadila Espainiako Auzitegi Nazionalak Asier Ezeiza euskal preso ohia absolbitzeko sententzia eman zuen epaiketa. 2003an Alicant eta Benidormeko (Herrialde Katalanak) hotel batzuen aurka egindako bi atentaturengatik epaitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Ezeiza, urt... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190196/eguberrietan-sei-lagunetik-gora-ez-elkartzeko-aholkatuko-du-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Eguberrietan sei lagunetik gora ez elkartzeko aholkatuko du Espainiako Gobernuak | Etxeratzeko ordua moldatu egingo dute Gabon gauerako eta Urtezahar gauerako: 01:00etan ezartzea da asmoa | Eguberrietan sei lagunetik gora ez elkartzeko aholkatuko du Espainiako Gobernuak. Etxeratzeko ordua moldatu egingo dute Gabon gauerako eta Urtezahar gauerako: 01:00etan ezartzea da asmoa | Madrilen Espainiako Gobernuko Ministro Kontseilua elkartu da gaur, eta hasi dira ezagutarazten Madrilek Eguberrietara begira, pandemiari aurre egite aldera, egingo dituen proposamenak. Horretarako ehundu duten planean aholkuetako bat izango da Eguberrietako topaketetan ez sei pertsona baino gehiago elkartzea, eta molda... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190197/soraluzen-elgoibarren-eta-cascanten-baheketak-egingo-dituzte.htm | Gizartea | Soraluzen, Elgoibarren eta Cascanten baheketak egingo dituzte | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Soraluzeko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR proba egiteko eskatu diete. Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak Cascanteko 15 eta 64 urte artekoei eskatu die probak egiteko. | Soraluzen, Elgoibarren eta Cascanten baheketak egingo dituzte. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Soraluzeko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR proba egiteko eskatu diete. Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak Cascanteko 15 eta 64 urte artekoei eskatu die probak egiteko. | Soraluzen bihar egingo dituzte PCR probak, osasun zentroan, 15:00etatik 19:00etara. Probak egin nahi dituzten herritarrek hitzordua eskatu beharko dute 943-032644 telefonoan edo Aholku sanitarioaren telefonoan 900-203050. Gaurtik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua.
Elgoibarren, berriz, ostegunean eta ostiralean h... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190198/egindako-kaltea-aitortzeko-eskatu-die-foro-sozialak-laquotortura-ahalbidetu-zuten-arduradun-politikoeiraquo.htm | Politika | Egindako kaltea aitortzeko eskatu die Foro Sozialak «tortura ahalbidetu zuten arduradun politikoei» | 35 urte igaro dira Mikel Zabalza desagertu zela, eta Nafarroako Foro Sozialak ohartarazi du «oraindik argitu gabe» dagoela kasua, «beste asko» bezala. | Egindako kaltea aitortzeko eskatu die Foro Sozialak «tortura ahalbidetu zuten arduradun politikoei». 35 urte igaro dira Mikel Zabalza desagertu zela, eta Nafarroako Foro Sozialak ohartarazi du «oraindik argitu gabe» dagoela kasua, «beste asko» bezala. | 35 urte beteko dira aurten Mikel Zabaltza atxilotu, torturatu eta desagerrarazi zutenetik, eta Nafarroako Foro Sozialak agerraldia egin du gaur Iruñean kasua oraindik ere argitu gabe dagoela oroitarazteko: «Mikelen kasuak ikerketa gehiago behar du, zalantza eta informaziorik ezaren azpian gordeta dago eta oraindik inor... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190199/talka-espazio-feministako-bost-lagun-epaituko-dituzte-hilaren-30ean.htm | Gizartea | Talka espazio feministako bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean | Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa | Talka espazio feministako bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean. Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa | Talka espazio feminista hustu eta itxi zuen Ertzaintzak Gasteizen, joan den maiatzean. Gunea kudeatzen zuen kolektiboak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertakizun haiekin «erlazionatuta» bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean, astelehenarekin. Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190200/asertibotasuna-erakutsiko-diete-europako-hainbat-hizkuntza-minorizatutako-eledunei.htm | Gizartea | Asertibotasuna erakutsiko diete Europako hainbat hizkuntza minorizatutako eledunei | Europako Listen egitasmoak tresnak emango dizkie eledunei hizkuntza estresa gutxitzeko eta euren mintzairari eusteko. Euskarara ekartzeko moduko ikastaroak, eskuliburuak eta bestelakoak sortuko dituzte. | Asertibotasuna erakutsiko diete Europako hainbat hizkuntza minorizatutako eledunei. Europako Listen egitasmoak tresnak emango dizkie eledunei hizkuntza estresa gutxitzeko eta euren mintzairari eusteko. Euskarara ekartzeko moduko ikastaroak, eskuliburuak eta bestelakoak sortuko dituzte. | Galestar bat, frisiar bat, irlandar bat eta euskaldun bat sartzen dira taberna banatan, eta badaezpada ere eurena ez den hizkuntzan egiten hasten dira, ez dakitelako tabernariak euren mintzairan egiten duen edo ez. Txistea ematen du, baina ez da barregarria. Izan ere, «hizkuntza mendekokeria» esaten diete soziolinguist... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190201/eajk-aurrekontuen-alde-bozkatuko-du.htm | Politika | EAJk aurrekontuen alde bozkatuko du | Estebanek iragarri du akordioa lortu dutela Espainiako Gobernuarekin. | EAJk aurrekontuen alde bozkatuko du. Estebanek iragarri du akordioa lortu dutela Espainiako Gobernuarekin. | EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuei baietza emango diela jakinarazi du Aitor Esteban jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak, Madrilen prentsaren aurrean egindako agerraldian. Adierazi duenez, gaur arte neurri gehiago negoziatzen aritu dira Espainiako Gobernuarekin, eta horrek ahalbidetu du EAJk aurrekontuak babestea.... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190203/frantziako-poliziak-errefuxiatuen-kanpaleku-bat-hustu-du-parisen.htm | Mundua | Frantziako Poliziak errefuxiatuen kanpaleku bat hustu du Parisen | Frantziako Barne ministroak eskatu du iker dadila Poliziak operazioan izandako jarrera | Frantziako Poliziak errefuxiatuen kanpaleku bat hustu du Parisen. Frantziako Barne ministroak eskatu du iker dadila Poliziak operazioan izandako jarrera | Frantziako Poliziak ehunka errefuxiatu bizi ziren kanpaleku inprobisatu bat hustu zuen bart Parisko erdigunean. Hainbat erakundek ostatuak eta «benetako harrera sistema» bat martxan jartzeko eskatu zioten gobernuari. Poliziaren operazioak tentsioa sortu zuen, eta agenteen aurkako manifestazio bat ere egin zuten. Gerald... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190204/berria-fm-ren-saio-berezia-indarkeria-matxistaren-aurkako-egunari-buruz.htm | Bizigiro | 'Berria FM'-ren saio berezia, indarkeria matxistaren aurkako egunari buruz | Zuzeneko saio bat egin dute, lehen urteurrenean. Dagoeneko 23 atal sareratu dira, gaurkotasunari begirada feminista batetik helduz. Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailea elkarrizketatuko dute, besteak beste. | 'Berria FM'-ren saio berezia, indarkeria matxistaren aurkako egunari buruz. Zuzeneko saio bat egin dute, lehen urteurrenean. Dagoeneko 23 atal sareratu dira, gaurkotasunari begirada feminista batetik helduz. Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailea elkarrizketatuko dute, besteak beste. | Urtebete da Berria FM BERRIAren podcast feminista lehen aldiz sareratu zenetik, eta, iaz egin moduan, indarkeria matxistaren aurkako eguna izango du ardatz saioak. Gaur, ordea, zuzeneko saioa izan da, eguerdian, ohiko ordutegian. Elkarrizketa nagusia Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailearekin izan da,... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190205/itp-castingsek-136-langile-kaleratzeko-asmoa-du.htm | Ekonomia | ITP Castingsek 136 langile kaleratzeko asmoa du | Barakaldo eta Sestaoko plantetako lantaldearen %30 sartu du erregulazio espedientean, guztiak kontratu finkodunak. Martxoaz geroztik ez die kontratua berritu behin-behinean zeuden 120 langileri. | ITP Castingsek 136 langile kaleratzeko asmoa du. Barakaldo eta Sestaoko plantetako lantaldearen %30 sartu du erregulazio espedientean, guztiak kontratu finkodunak. Martxoaz geroztik ez die kontratua berritu behin-behinean zeuden 120 langileri. | Precision Casting Bilbao (PCB) enpresak 136 langile kaleratzeko asmoa du. ITP Aero taldearen barruan dagoen enpresa horrek erregulazio espedientearen berri eman die gaur sindikatuei, eta Sestaoko eta Barakaldoko (Bizkaika) plantetako langileen %27ri eragingo die neurriak –410 dira guztira–. Berez, 133 lan postuko esped... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190206/elkar-argitaletxeak-bilbao-new-york-bilbao-berrargitaratu-du.htm | Kultura | Elkar argitaletxeak ‘Bilbao-New York-Bilbao’ berrargitaratu du | Mintegia izeneko bildumaren lehen liburua da Kirmen Uriberena. 2008an argitaratu zuen lehen aldiz ‘Bilbao-New York-Bilbao’, eta pasarte batzuk gehitu dizkio argitalpen berriari. | Elkar argitaletxeak ‘Bilbao-New York-Bilbao’ berrargitaratu du. Mintegia izeneko bildumaren lehen liburua da Kirmen Uriberena. 2008an argitaratu zuen lehen aldiz ‘Bilbao-New York-Bilbao’, eta pasarte batzuk gehitu dizkio argitalpen berriari. | «Bilduma honetan jaso nahi ditugu Elkar argitaletxearen historian eta euskal literaturaren historian esanguratsuak izan diren zenbait liburu; bai kritikaren onespena jaso dutelako, baita publikoaren txaloak izan dituztelako, nolabaiteko mugarria markatu dutenak gure literaturaren ibilbidean», azaldu du Xabier Mendigure... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190207/abenduaren-1etik-15era-arteko-epea-dago-ostalaritzako-laguntzak-eskatzeko-nafarroan.htm | Ekonomia | Abenduaren 1etik 15era arteko epea dago ostalaritzako laguntzak eskatzeko Nafarroan | Manu Aierdik lasaitasuna eskatu dio sektoreari, ez baitute laguntza lehen egunean zertan eskatu, eta, epe barruan eginez gero, onartua izango baita baldintzak betez gero | Abenduaren 1etik 15era arteko epea dago ostalaritzako laguntzak eskatzeko Nafarroan. Manu Aierdik lasaitasuna eskatu dio sektoreari, ez baitute laguntza lehen egunean zertan eskatu, eta, epe barruan eginez gero, onartua izango baita baldintzak betez gero | Atzo arratsean Nafarroako Gobernuak erabaki zuen ostegunetik ostalaritzak terrazak ireki ahalko dituztela. Halaber, diru laguntzak nola banatu ezarri du. Iazko urtarriletik irailera bitartean izandako fakturazioarekin alderatuta, gutxienez salmentak %20 murriztu zaizkien ostalaritzako eta turismoko enpresek zein autono... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190208/espainiako-gobernuak-covid-19aren-txertaketa-kanpaina-hasiko-du-urtarrilean.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuak COVID-19aren txertaketa kanpaina hasiko du urtarrilean | Hiru fasetan emango dituzte txertoak. Txertoa hartzen lehenak osasungintzako langileak eta zahar etxeetako egoiliarak izango dira. | Espainiako Gobernuak COVID-19aren txertaketa kanpaina hasiko du urtarrilean. Hiru fasetan emango dituzte txertoak. Txertoa hartzen lehenak osasungintzako langileak eta zahar etxeetako egoiliarak izango dira. | 2021eko urtarrilean ekingo dio txertaketa kanpainari Espainiako Gobernuak. Salvador Illa Osasun ministroak adierazi bezala, txertaketa hiru fasetan izango da, eta lehena urtarrilerako prest egongo dela aurreikusi du. Txertatzea ez da derrigorrezkoa izango, baina txertoak onarpena izatea espero du gobernuak. Urtarrileti... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190209/europako-batzordeak-zaldibar-auzia-ikertuko-du.htm | Gizartea | Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertuko du | Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteak auzia aurkeztu zuten EBko Eskaeren Batzordean, eta tramiterako onartuko dute. Datorren urtarrilaren 21era arteko epea dute auziari buruzko iritzia emateko. | Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertuko du. Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteak auzia aurkeztu zuten EBko Eskaeren Batzordean, eta tramiterako onartuko dute. Datorren urtarrilaren 21era arteko epea dute auziari buruzko iritzia emateko. | Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteek Zaldibarko auzia ikertzeko eskatu zuten Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordean. Batzorde horrek tramiterako onartu du eskaera, eta, horrenbestez, Ingurumen eta Enplegu Batzordeak eta Europako Batzordeak auzia ikertu eta jarrera bat azaldu beharko dute gai... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190210/covid-19ak-itunpeko-ikastetxeetan-eragindako-gastuei-aurre-egiteko-366-milioi-jarriko-ditu-jaurlaritzak.htm | Gizartea | COVID-19ak itunpeko ikastetxeetan eragindako gastuei aurre egiteko, 36,6 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak | Euskaltegientzat beste 250.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, eta, denetara, 22,4 milioi euroko ekarpena egingo die. | COVID-19ak itunpeko ikastetxeetan eragindako gastuei aurre egiteko, 36,6 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak. Euskaltegientzat beste 250.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, eta, denetara, 22,4 milioi euroko ekarpena egingo die. | Eusko Jaurlaritzak 36,6 milioi euro emango ditu itunpeko ikastetxeek pandemia garaian izan dituzten gastu gehigarriei aurre egiteko. “Prebentzio protokoloek eskatzen dituzten neurriak aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzeko”, hain zuzen. Gaur goizean egindako Gobernu Kontseiluan hartu dute erabakia, et... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190211/the-new-yorker-aldizkariak-kirmen-uriberen-poema-bat-argitaratu-du.htm | Kultura | 'The New Yorker' aldizkariak Kirmen Uriberen poema bat argitaratu du | Idazlearen 17 segundo liburuko Emakumeak fabrikatik bueltan poema ageri da aldizkari ospetsuaren gaurko edizioan, ingelesera itzulita. Lehen aldiz, aldizkariaren webgunean euskaraz ere entzun daiteke poema, eta pozik agertu da Uribe: «Polita da nire bidez euskarari atetxo hori zabaldu izana». | 'The New Yorker' aldizkariak Kirmen Uriberen poema bat argitaratu du. Idazlearen 17 segundo liburuko Emakumeak fabrikatik bueltan poema ageri da aldizkari ospetsuaren gaurko edizioan, ingelesera itzulita. Lehen aldiz, aldizkariaren webgunean euskaraz ere entzun daiteke poema, eta pozik agertu da Uribe: «Polita da nire ... | The New Yorker aldizkari ospetsuaren irakurleek euskaratik itzulitako poema bat irakurri ahalko dute gaur ateratako edizioan. Kirmen Uriberen 17 segundo poesia liburuko Emakumeak fabrikatik bueltan poema da aldizkari estatubatuarrak hautatutakoa; ingelesez, Back from the cannery da lanaren izenburua, eta Elizabeth Mack... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190212/aurrerantzean-ere-eajren-burua-izango-da-ortuzar.htm | Politika | Aurrerantzean ere EAJren burua izango da Ortuzar | EBBko presidenteak baieztatu du ez dutela beste hautagaitzarik aurkeztu. | Aurrerantzean ere EAJren burua izango da Ortuzar. EBBko presidenteak baieztatu du ez dutela beste hautagaitzarik aurkeztu. | EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidente izango da aurrerantzean ere Andoni Ortuzar. Berak baieztatu du, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Adierazi du ez dutela bera ordezkatzeko beste hautagaitzarik aurkeztu. Aitortu duenez, EAJren burutzan segitu ala ez, «zalantzak» eduki ditu. «Politikan onak dira ordezk... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190213/aranberriren-pieza-bat-erosi-eta-ikusgai-jarri-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm | Kultura | Aranberriren pieza bat erosi eta ikusgai jarri du Bilboko Arte Ederren Museoak | 2003an kobazulo baten sarbidea ixteko sortutako altzairuzko horma desmuntatu, eta eskultura independente modura aurkeztu du orain sortzaileak: 'Zulo beltzen geometria' | Aranberriren pieza bat erosi eta ikusgai jarri du Bilboko Arte Ederren Museoak. 2003an kobazulo baten sarbidea ixteko sortutako altzairuzko horma desmuntatu, eta eskultura independente modura aurkeztu du orain sortzaileak: 'Zulo beltzen geometria' | «1990ko hamarkada bukaeran artisten artean bazegoen gogo bat ohiko zirkuitu instituzional eta museistikoetatik kanpo ateratzekoa, eta, esango nuke, are, baita erakusketei uko eginez ere, eta errealitatean eragiten saiatuz». Ibon Aranberri artistak (Itziar, Gipuzkoa, 1969) joera orokorrago horren barruan kokatu du 2003a... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190214/44-urteko-langile-bat-hil-da-elektrokutatuta-aranaratxen.htm | Ekonomia | 44 urteko langile bat hil da elektrokutatuta, Aranaratxen | Muntatze elektrikoen enpresa bateko langilea zen. | 44 urteko langile bat hil da elektrokutatuta, Aranaratxen. Muntatze elektrikoen enpresa bateko langilea zen. | Argindar konpainia bateko langile bat hil zen atzo arratsaldean, Aranaratxen (Nafarroa). Foruzaingoak azaldu duenez, deskarga elektriko bat izan du lanean ari zela, eta bihotzekoak eman dio. Osasun zerbitzuek suspertu ahal izan dute, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitale Gunera. Han, ordea, hil egin da.
Lan... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190215/nogen-taldeak-under-alt-plazaratu-du-estudioko-bere-bigarren-lan-luzea.htm | Kultura | Nogen taldeak 'Under alt' plazaratu du, estudioko bere bigarren lan luzea | Bederatzi kantu bildu ditu disko berrian, eta estilo berari eutsi arren, taldearen «eboluzio naturala» islatzen duela uste du taldeak. Abenduan hasiko dute aurkezpen bira. Diskoa, berriz, gauerdian jarriko dute entzungai plataformetan; baita fisikoki eskuratzeko moduan ere, taldearen webgunean. | Nogen taldeak 'Under alt' plazaratu du, estudioko bere bigarren lan luzea. Bederatzi kantu bildu ditu disko berrian, eta estilo berari eutsi arren, taldearen «eboluzio naturala» islatzen duela uste du taldeak. Abenduan hasiko dute aurkezpen bira. Diskoa, berriz, gauerdian jarriko dute entzungai plataformetan; baita fis... | Lys izeneko lan laburrarekin, lau haizetara zabaldu zuen bere folk-rock proposamena Nogen taldeak. 2017a zen, eta hurrengo urtean plazaratu zuen bere estreinako lan luzea, Liv Til Doden (Hil arte bizi). Haren arrakastak dozenaka kontzertu egitera eraman zituen taldekideak, bai Euskal Herrian bai nazioartean. Joan den u... |
2020-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/190216/larunbatetik-aitzina-irekiko-dituzte-dendak-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Larunbatetik aitzina irekiko dituzte dendak Ipar Euskal Herrian | Konfinamendua arintzeko lehen neurriak iragarri ditu Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Dendez gain, egunean hiru orduz atera ahalko da kalera, eta eskolaz kanpoko aktibitateak berriz egiten ahalko dira. Jatetxeek, ordea, hetsirik jarraituko dute, eta elkarretaratze jendetsuek, debekatuak. | Larunbatetik aitzina irekiko dituzte dendak Ipar Euskal Herrian. Konfinamendua arintzeko lehen neurriak iragarri ditu Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Dendez gain, egunean hiru orduz atera ahalko da kalera, eta eskolaz kanpoko aktibitateak berriz egiten ahalko dira. Jatetxeek, ordea, hetsirik jarraituko dute, e... | Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konfinamenduaren arintzeari buruzko neurriak gaur iragarriko zituela espero zen, eta hala egin du: larunbatetik aitzina aldaketak izango dira Ipar Euskal Herrian. Dena den, abisua eman du presidenteak: «Zenbait gauza aldatuko dira, baina beste batzuk ez».
Hiru dira gaur iragarri... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190247/hego-euskal-herrian-atzemandako-positiboen-ehunekoa-52-da.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian atzemandako positiboen ehunekoa %5,2 da | Azken datuen arabera, beste 799 kasu atzeman dituzte. Azken astean 142 lagun zendu dira Hegoaldean gaitzarekin. Nafarroan atzemandako ehunekoa %3,6era apaldu da, OMEk mugarritzat duen %5eko portzentajearen azpitik. | Hego Euskal Herrian atzemandako positiboen ehunekoa %5,2 da. Azken datuen arabera, beste 799 kasu atzeman dituzte. Azken astean 142 lagun zendu dira Hegoaldean gaitzarekin. Nafarroan atzemandako ehunekoa %3,6era apaldu da, OMEk mugarritzat duen %5eko portzentajearen azpitik. | OME Osasunaren Mundu Erakundeak mugarritzat du %5eko portzentajea izurriaren kontrolean, eta Nafarroan gaur jakinarazi dituzten datuetan langa hori jaistea lortu dute; atzo, 104 COVID-19 kasu atzeman zituzten egindako testetan; alegia, %3,5 izan ziren positibo. Koska handia da, portzentaje hori atzo %6,9 baitzen. Hegoa... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190248/covid-funtsaren-azken-diruak-jaso-dituzte-152-milioi-euro-eaek-eta-57-nafarroak.htm | Ekonomia | COVID funtsaren azken diruak jaso dituzte: 152 milioi euro EAEk, eta 57 Nafarroak | Hego Euskal Herriak 743 milioi euro jaso ditu pandemiak eragindako gastuei aurre egiteko Espainiako Gobernuak sortutako funtsetik. | COVID funtsaren azken diruak jaso dituzte: 152 milioi euro EAEk, eta 57 Nafarroak. Hego Euskal Herriak 743 milioi euro jaso ditu pandemiak eragindako gastuei aurre egiteko Espainiako Gobernuak sortutako funtsetik. | Espainiako Gobernuak 16.000 milioi euroko funts bat sortu zuen ekainean, COVID-19ak autonomia erkidegoetan eragindako gastu gehigarrietan laguntzeko. Covid funtsa izenekoa lau zatitan banatu zuen Madrilgo gobernuak, eta horietatik hirutan parte hartu ahal izan dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Azkeneko ... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190249/eskozian-doan-emango-dituzte-hilekoari-lotutako-produktuak.htm | Mundua | Eskozian doan emango dituzte hilekoari lotutako produktuak | Erabaki hori hartu duen lehen herrialdea izan da munduan. Ikerketek erakutsi dute oinarrizko produktu horiek erosteko diru arazoak izaten dituztela emakume gazte askok, baita estigma ere. | Eskozian doan emango dituzte hilekoari lotutako produktuak. Erabaki hori hartu duen lehen herrialdea izan da munduan. Ikerketek erakutsi dute oinarrizko produktu horiek erosteko diru arazoak izaten dituztela emakume gazte askok, baita estigma ere. | Eskoziako Parlamentuak aho batez onartu du hilekoari lotutako produktuak doan izan daitezela. Orain, eskualdeen eta udalen ardura da bermatzea tanpoiak eta konpresak, besteak beste, eskura egongo direla «behar dituzten pertsona guztientzat». Monica Lennon laboristak eraman zuen proposamena parlamentura, eta 2016an hasi... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190250/birus-matxistari-txerto-feminista.htm | Iritzia | Birus matxistari, txerto feminista! | Birus matxistari, txerto feminista!. | Azaroaren 25a da gaur, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, eta Ezker Anitzatik berriz ere guk, emakume militanteok, gizarte feminista bat eraikitzeko konpromisoa aldarrikatzen dugu, emakumeak indarkeriarik, mendekotasunik eta esplotaziorik gabe bizi ahal izateko.
Horregatik bat egiten dugu mund... | |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190251/jaurlaritzak-abenduaren-29an-ezagutaraziko-du-euskadi-next-proposamena.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak abenduaren 29an ezagutaraziko du Euskadi Next proposamena | Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aurkeztutako proiektuen aukeraketa bat helaraziko dio Gasteizko gobernuak Madrilgoari. | Jaurlaritzak abenduaren 29an ezagutaraziko du Euskadi Next proposamena. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aurkeztutako proiektuen aukeraketa bat helaraziko dio Gasteizko gobernuak Madrilgoari. | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk jakinarazi du bere gobernuak abenduaren 29an plazaratuko duela Europako Next Generation funtsen finantzaketa lortu nahi duten proiektuen azken zerrenda. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak aurkeztutako proiektu hautagaien artean azken zerrenda bat egingo du Jaurlaritzak Espaini... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190252/marokok-berretsi-egin-ditu-gdeim-izikeko-gertaerengatik-espetxeratutako-sahararren-zigorrak.htm | Mundua | Marokok berretsi egin ditu Gdeim Izikeko gertaerengatik espetxeratutako sahararren zigorrak | 2017an hogei urte eta hil arteko zigorrak ezarri zizkieten 22 independentista sahararri. | Marokok berretsi egin ditu Gdeim Izikeko gertaerengatik espetxeratutako sahararren zigorrak. 2017an hogei urte eta hil arteko zigorrak ezarri zizkieten 22 independentista sahararri. | Hamabost minutu. Marokoko Helegite Auzitegiak tarte horretan ebatzi ditu duela hiru urte 22 sahararri ezarritako zigorraren aurkako helegiteak. Ez du bat bakarra ere aintzat hartu. Batzuk atzera bota ditu «argudio faltagatik», beste batzuk ez ditu onartu, eta gainontzekoak «iraungita» zeudela adierazi du. 2010ean Marok... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190253/otegiren-ustez-euskal-errepublikaranzko-prozesuaren-parte-da-aurrekontuak-onartzea.htm | Politika | Otegiren ustez, «euskal errepublikaranzko prozesuaren parte» da aurrekontuak onartzea | TV3 telebistan egindako adierazpen batzuetan, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du koalizioaren oinarriek proposamenari baiezkoa ematea espero duela. Otegiren ustez, «Espainiako Estatuan ez zen halako gobernurik izan Bigarren Errepublikaz geroztik». | Otegiren ustez, «euskal errepublikaranzko prozesuaren parte» da aurrekontuak onartzea. TV3 telebistan egindako adierazpen batzuetan, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du koalizioaren oinarriek proposamenari baiezkoa ematea espero duela. Otegiren ustez, «Espainiako Estatuan ez zen halako gobernurik izan Bigarr... | Kataluniako TV3 telebista kateak Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatu du gaur goizean, Espainiako aurrekontuei buruz. Otegiren ustez, eskuinari eta eskuin muturrari bidea ixteko aukera bat da aurrekontuei baiezkoa ematea, eta «aukera leiho bat» zabalduko du aurrekontuak aurrera ateratzeak, bes... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190254/ertzaintzak-indarkeria-matxistaren-5518-kasu-atzeman-zituen-iaz.htm | Gizartea | Ertzaintzak indarkeria matxistaren 5.518 kasu atzeman zituen iaz | Azaroaren 25 dela eta, mugimendu feministak hainbat mobilizazio antolatu ditu arratsalderako. Goizean egin dituzte agerraldiak Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. | Ertzaintzak indarkeria matxistaren 5.518 kasu atzeman zituen iaz. Azaroaren 25 dela eta, mugimendu feministak hainbat mobilizazio antolatu ditu arratsalderako. Goizean egin dituzte agerraldiak Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. | Azaroaren 25a izaki, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur. Horren harira, hainbat mobilizazio eta agerraldi daude antolatuta. Erakundeek ere gaitzetsi dute indarkeria matxista. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta hainbat sailburuk, esaterako, Gasteizen egin dute agerraldia, 12:00eta... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190255/bilbotarrek-ordaintzen-dute-euskal-herriko-hiriburuetako-ur-fakturarik-garestiena.htm | Gizartea | Bilbotarrek ordaintzen dute Euskal Herriko hiriburuetako ur fakturarik garestiena | Bizkaiko hiriburuan ia %10 garestitu da ura 2016. urtetik, kontsumitzaile elkarte baten arabera. Donostiarrek dute metro kuboa merkeen. | Bilbotarrek ordaintzen dute Euskal Herriko hiriburuetako ur fakturarik garestiena. Bizkaiko hiriburuan ia %10 garestitu da ura 2016. urtetik, kontsumitzaile elkarte baten arabera. Donostiarrek dute metro kuboa merkeen. | Donostia eta Bilbo daude uraren kostuaren muturretan. OCU kontsumitzaile elkarteak plazaratu berri duen txostenaren arabera, bilbotarrek donostiarrek baino %66 garestiago ordaintzen dute etxeko ura. Azken urteetako eboluzioa dago horren atzean: Bilbon %9,9 garestitu da uragatik herritarrek kobratzen zaiena 2016. urteti... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190256/ebk-abenduaren-amaierarako-emango-du-zaldibarko-auziari-buruzko-ikerketaren-berri.htm | Gizartea | EBk abenduaren amaierarako emango du Zaldibarko auziari buruzko ikerketaren berri | Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak galdetuta erantzun du Virginijus Sinkevicius Ingurumenerako Komisarioak. Aurretiaz egindako ikerketetan erakundeekin lankidetza zuzena izan dela erantzun dio Sinkeviciusek. | EBk abenduaren amaierarako emango du Zaldibarko auziari buruzko ikerketaren berri. Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak galdetuta erantzun du Virginijus Sinkevicius Ingurumenerako Komisarioak. Aurretiaz egindako ikerketetan erakundeekin lankidetza zuzena izan dela erantzun dio Sinkeviciusek. | Europako Batzordeak abenduaren amaierarako aurkeztuko du Zaldibarko auziari buruz egiten ari den ikerketaren emaitza. Hala erantzun dio Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuari Virginijus Sinkevicius Ingurumenerako Komisarioak. Otsailaren 13an PPk, Ciudadanosek eta Podemosek auzi honi buruz egindako agerraldiak direla eta... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190257/nafarroak-sei-hamar-lagunen-arteko-topaketak-baimendu-nahi-ditu-eguberrietan.htm | Gizartea | Nafarroak sei-hamar lagunen arteko topaketak baimendu nahi ditu Eguberrietan | Osasun kontseilariak esan du mugaren itxierarekin «malgu» jokatu nahi dutela, familia bereko kideak elkartu daitezen. | Nafarroak sei-hamar lagunen arteko topaketak baimendu nahi ditu Eguberrietan. Osasun kontseilariak esan du mugaren itxierarekin «malgu» jokatu nahi dutela, familia bereko kideak elkartu daitezen. | Madrilen Lurralde Arteko Osasun Kontseilua elkartu da gaur arratsaldean, eta bertan azalduko dituzte Eguberrietara begira hartu nahi diren neurriak. Madrilek autonomia erkidegoetako arduradunekin batera aztertu nahi ditu proposamenak, litekeena baita erkidego bakoitzak bere proposamenak egitea. Nafarroako Gobernuak, es... |
2020-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/190258/brta-zientziaren-eta-teknologiaren-eragilea.htm | albisteak | BRTA, Zientziaren eta teknologiaren eragilea | Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoan aritzen diren zentroen asmoa da zientzian eta teknologian oinarritutako ezagutza transferitzea euskal enpresei. | BRTA, Zientziaren eta teknologiaren eragilea. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoan aritzen diren zentroen asmoa da zientzian eta teknologian oinarritutako ezagutza transferitzea euskal enpresei. | Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoak ikerkuntzaren arloan eta teknologiaren garapenean lan egiten du, euskal industriaren beharrei eta erronkei erantzuteko. BRTAn aritzen diren zentroen asmoa da euskal industriari eta enpresei ezagutza transferitzea, zientzian eta teknologian oinarritutako ezagut... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190259/baheketak-egingo-dituzte-ondarroan-berriatuan-aretxabaletan-eskoriatzan-eta-leintz-gatzagan.htm | Gizartea | Baheketak egingo dituzte Ondarroan, Berriatuan, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan | 13-40 urte arteko herritarrak deitu dituzte PCR probak egitera, biharko eta etziko. | Baheketak egingo dituzte Ondarroan, Berriatuan, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan. 13-40 urte arteko herritarrak deitu dituzte PCR probak egitera, biharko eta etziko. | Koronabirus kasuek azkenaldian izandako gorakadaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Ondarroako, Berriatuko (Bizkaia), Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) herritarrak. Zehazki, 13 eta 40 urte bitartekoek izango dute aukera testa egiteko.
Ondarroako eta ... |
2020-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/190260/goieki-goierriko-garapen-sozioekonomikoaren-motorra.htm | albisteak | Goieki: Goierriko garapen sozioekonomikoaren motorra | Goieki Goierriko Garapen Agentziak zenbait zerbitzu eskaintzen dizkie eskualdeko eragileei, besteak beste enpresei eta ekintzaileei, eta berrikuntza sustatzen du industrian, ekintzailetzan eta turismoan. | Goieki: Goierriko garapen sozioekonomikoaren motorra. Goieki Goierriko Garapen Agentziak zenbait zerbitzu eskaintzen dizkie eskualdeko eragileei, besteak beste enpresei eta ekintzaileei, eta berrikuntza sustatzen du industrian, ekintzailetzan eta turismoan. | Berrikuntza tresna egokia izan daiteke garai gogor bati aurre egiteko, eta horretarako sortu zen 1993. urtean Goieki, Goierriko Garapen Agentzia. Eskualdea krisi gogor batek jipoitua izan zen, eta, egoerari aurre egiteko asmoz, eskualdeko hainbat eragile elkartu eta etorkizun hobe baten alde hasi ziren lanean. Plan est... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190261/nafarroako-zahar-etxeek-toki-bereziak-egokituko-dituzte-bisitetarako.htm | Gizartea | Nafarroako zahar etxeek toki bereziak egokituko dituzte bisitetarako | Bihartik aurrera indarrean sartuko diren neurrien foru arauak zehaztu ditu gobernuak. Terrazen kasuan, mahaiko lau pertsona egongo dira gehienez, eta bi metro gorde beharko dira mahaien artean. | Nafarroako zahar etxeek toki bereziak egokituko dituzte bisitetarako. Bihartik aurrera indarrean sartuko diren neurrien foru arauak zehaztu ditu gobernuak. Terrazen kasuan, mahaiko lau pertsona egongo dira gehienez, eta bi metro gorde beharko dira mahaien artean. | Astelehenean iragarritakoa arautu du Nafarroako Gobernuak. Bihar ostegunetik aurrerako zahar etxeetako bisiten, ostalaritzako neurrien eta bestelako tokietako edukierei buruzko baldintzen bi foru arauak argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Adibidez, zahar etxeetan, egoitzek bisitetarako toki berezi bat egok... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190262/hesia-urraturik-oratorioa-estreinatuko-dute-donostian-abenduaren-5ean.htm | Kultura | 'Hesia urraturik' oratorioa estreinatuko dute Donostian, abenduaren 5ean | Xabier Leteren omenez idatzi du obra sinfoniko-korala Joxan Goikoetxeak, haren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira, eta poetaren espiritualtasunean jartzen du fokua. | 'Hesia urraturik' oratorioa estreinatuko dute Donostian, abenduaren 5ean. Xabier Leteren omenez idatzi du obra sinfoniko-korala Joxan Goikoetxeak, haren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira, eta poetaren espiritualtasunean jartzen du fokua. | Abenduaren 4an hamar urte beteko dira Xabier Lete hil zela. Poeta, idazle, pentsalari eta kantariaren obra ardatz duten hainbat liburu, hitzaldi, ikuskizun, tesi eta bestelako lan plazaratzen ari dira azkenaldian, eta Joxan Goikoetxea musikariak «eklosio» gisa definitu du hori. «Inoiz ikusi gabekoa da, ez dakit euskal ... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190263/maradona-hil-da.htm | Kirola | Maradona hil da | Clarin egunkariak zabaldu duenez, bihotzekoak jota zendu da jokalari argentinarra. Fakun Aznarez kazetari argentinarraren analisia, Maradonaren heriotzaren inguruan: | Maradona hil da. Clarin egunkariak zabaldu duenez, bihotzekoak jota zendu da jokalari argentinarra. Fakun Aznarez kazetari argentinarraren analisia, Maradonaren heriotzaren inguruan: | Diego Armando Maradona hil da. Clarín egunkariak zabaldu duenez, bihotzekoak eman dio futbolari argentinarrari, etxean zela. Momentuz ez dago berri gehiago. Duela aste batzuk ebakuntza egin zioten, buruan odol isuri bat zuelako. Azaroan 3an izan zen hori. Hunkigarria izan zen zaleek erietxerako bidean eta itzuleran egi... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190264/giza-hondamendi-larriago-baten-kezka-areagotu-da-etiopiaren-ultimatuma-agortuta.htm | Mundua | Giza hondamendi larriago baten kezka areagotu da, Etiopiaren ultimatuma agortuta | Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak Euskal Herrian 17:30a direnerako epea eman dio TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteari errenditu dadin. Bestela, Mekelle eskualdeko hiriburuari eraso egingo diola agindu du. | Giza hondamendi larriago baten kezka areagotu da, Etiopiaren ultimatuma agortuta. Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak Euskal Herrian 17:30a direnerako epea eman dio TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteari errenditu dadin. Bestela, Mekelle eskualdeko hiriburuari eraso egingo diola agindu du. | Tigrayko Mekelle hiriburuaren kontrako erasoa hastearekin mehatxu egin du Etiopiako Gobernuak, eskualdeko TPLFren indarrek amore ematen ez badute. Eskualdeko hiriak milioi erdi biztanle ditu, eta giza hondamendi are larriagoa eragozteko eskatu diote nazioarteko hainbat eragilek Ahmed Bakearen Nobel saridunaren gobernua... |
2020-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/190265/frantzia-google-tasa-ordaintzeko-eskatzen-hasi-zaie-enpresa-teknologikoei.htm | Ekonomia | Frantzia Google tasa ordaintzeko eskatzen hasi zaie enpresa teknologikoei | Azken hilabeteetan izoztuta izan du zerga, baina fruiturik ez dute eman beste aukerak bilatzeko negoziazioek. AEBek muga zergekin erantzutea espero da | Frantzia Google tasa ordaintzeko eskatzen hasi zaie enpresa teknologikoei. Azken hilabeteetan izoztuta izan du zerga, baina fruiturik ez dute eman beste aukerak bilatzeko negoziazioek. AEBek muga zergekin erantzutea espero da | Amaitu da Frantziako Gobernuak enpresa teknologiko handiei emandako su-etena. Amazon, Facebook, Google eta enparauei jakinarazi die 2020ari dagokien tasa digitala ordaindu behar diela. Eskaerak ez du harrera ona izango Washingtonen, eta luze gabe ekar dezake AEBetako Gobernuak Frantziako hainbat produkturen inportazioa... |
2020-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/190292/ikerketa-eta-berrikuntza-kimua-taldearen-oinarriak.htm | albisteak | Ikerketa eta berrikuntza, Kimua Taldearen oinarriak | Kimua Taldeak karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatu, garatu, fabrikatu eta instalatzen ditu, goi mailako kalitatearen irizpideen arabera, eta ikerketan eta berrikuntzan oinarrituta. | Ikerketa eta berrikuntza, Kimua Taldearen oinarriak. Kimua Taldeak karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatu, garatu, fabrikatu eta instalatzen ditu, goi mailako kalitatearen irizpideen arabera, eta ikerketan eta berrikuntzan oinarrituta. | Karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatzea, garatzea, fabrikatzea eta instalatzea da Kimua Taldearen zeregina. Hau da, segurtasuna, eraginkortasuna eta produktibitatea lortzen laguntzeko soluzioak. Ikerketan eta berrikuntzan oinarritzen da Kimua Taldea, goi mailako kalitatearen irizpideen arab... |
2020-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/190293/enpresa-guneen-leheneratzea-eta-garapen-iraunkorra.htm | albisteak | Enpresa guneen leheneratzea eta garapen iraunkorra | Sprilur Taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guneen kudeaketarako eta sustapenerako sozietate publikoak, 25 urte bete ditu, garapen iraunkorrean eta enpresa guneen leheneratzean arreta jarrita. | Enpresa guneen leheneratzea eta garapen iraunkorra. Sprilur Taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guneen kudeaketarako eta sustapenerako sozietate publikoak, 25 urte bete ditu, garapen iraunkorrean eta enpresa guneen leheneratzean arreta jarrita. | Sprilur Taldea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guneen kudeaketarako eta sustapenerako sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia eta Spri Taldean integratua. Sprilur Taldeak 25 urte bete ditu, bere ibilbidean arreta jarrita garapen iraunkorrean e... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190294/tigrayko-hiriburuari-eraso-egiteko-agindu-du-etiopiako-gobernuak.htm | Mundua | Tigrayko hiriburuari eraso egiteko agindu du Etiopiako Gobernuak | Atzo amaitu zen TPLFko indarrei errenditzeko eman zien 72 orduko ultimatuma. Nazioarteko hainbat eragilek erasoak eteteko eta elkarrizketak hasteko eskatu diete aldeei. | Tigrayko hiriburuari eraso egiteko agindu du Etiopiako Gobernuak. Atzo amaitu zen TPLFko indarrei errenditzeko eman zien 72 orduko ultimatuma. Nazioarteko hainbat eragilek erasoak eteteko eta elkarrizketak hasteko eskatu diete aldeei. | Aurreko egunetako mehatxua berretsi du Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministro eta Bakearen Nobel saridunak. Tigray eskualdeko Mekelle hiriburuaren kontrako eraso militarra hasteko agindu du, TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Frontearen indarrak handik kanporatzeko. Etiopiako Gobernuak 72 orduko ultimatuma eman zion TPLFri am... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190295/terraza-duten-taberna-eta-jatetxe-askok-ireki-dute-nafarroan.htm | Ekonomia | Terraza duten taberna eta jatetxe askok ireki dute Nafarroan | Askotariko erantzunak ikusi dira lehen orduetan: terrazak ireki dituzten tabernek ilusioz hartu dute neurria, nahiz eta egoerak zer ekarriko duen zalantza izan: beste askok ez dute zabaldu. | Terraza duten taberna eta jatetxe askok ireki dute Nafarroan. Askotariko erantzunak ikusi dira lehen orduetan: terrazak ireki dituzten tabernek ilusioz hartu dute neurria, nahiz eta egoerak zer ekarriko duen zalantza izan: beste askok ez dute zabaldu. | Ia bost aste joan dira Nafarroako Gobernuak taberna eta jatetxeak ixtea agindu zuenetik, eta negozio horien jabe eta langileen ezinegona handituz joan da egunetik egunera. Gaur, arnasa apur bat hartzeko modua izan dute batzuek, gobernuak jatetxe eta tabernetako terrazak %100 zabaltzeko baimena eman baitu. Esaterako, Ir... |
2020-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/190296/indarkeria-matxistarengatik-auziperatutakoei-zaintza-ukatzeko-bidea-ireki-du-berriro-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Indarkeria matxistarengatik auziperatutakoei zaintza ukatzeko bidea ireki du berriro legebiltzarrak | EH Bilduk proposatu du zaintza partekatuaren 2015eko legea erreformatzea. EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek proposamena babestu dute, eta PP abstenitu egin da. Kontra bozkatu du Voxek. | Indarkeria matxistarengatik auziperatutakoei zaintza ukatzeko bidea ireki du berriro legebiltzarrak. EH Bilduk proposatu du zaintza partekatuaren 2015eko legea erreformatzea. EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek proposamena babestu dute, eta PP abstenitu egin da. Kontra bozkatu du Voxek. | Joan den legedian, Eusko Legebiltzarra zaintza partekatuaren 2015eko legea berrikusten hasi zen, EH Bilduk proposatuta, baina hauteskundeetara deitu zuten eta bertan behera geratu zen tramitazioa. Orain, ekinbidea berriro hartu du koalizioak, eta gaur eraman du legebiltzarreko osoko bilkurara; ia talde guztien babesare... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.