date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190540/2021ean-235-milioi-lagunek-beharko-dute-giza-laguntza.htm
Mundua
2021ean 235 milioi lagunek beharko dute giza laguntza
NBEk 29.200 milioi euro eskatu ditu 56 herrialderi laguntzeko, aurten baino %20 gehiago. Siriara eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuen guneetara bideratuko dute diru horren zatirik handiena.
2021ean 235 milioi lagunek beharko dute giza laguntza. NBEk 29.200 milioi euro eskatu ditu 56 herrialderi laguntzeko, aurten baino %20 gehiago. Siriara eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuen guneetara bideratuko dute diru horren zatirik handiena.
Datorren urtean %40 gehiago izango dira nazioarteko laguntza beharko duten pertsonak aurtengo datuekin alderatuta, eta arrazoia COVID-19ak eragindako osasun krisian bilatu behar da. Izan ere, pandemiak sortutako arazoak gehitu zaizkie gatazka, gosete eta krisi ekonomikoei. «Aukeratu egin behar dugu: 2021a atzeraldi han...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190541/bilboko-zamaketariek-greba-bertan-behera-uztea-onartu-dute-lan-ministerioaren-bide-orria-errazteko.htm
Ekonomia
Bilboko zamaketariek greba bertan behera uztea onartu dute Lan Ministerioaren bide orria errazteko
Bilbo Estiba zamaketa enpresak negoziazio bideari baiezkoa eman bezain laster utziko dituzte lanuzteak. Erantzuna ezezkoa bada, protestaldiarekin jarraitzeko prest daude.
Bilboko zamaketariek greba bertan behera uztea onartu dute Lan Ministerioaren bide orria errazteko. Bilbo Estiba zamaketa enpresak negoziazio bideari baiezkoa eman bezain laster utziko dituzte lanuzteak. Erantzuna ezezkoa bada, protestaldiarekin jarraitzeko prest daude.
Bilboko zamaketariek aho batez erabaki dute Espainiako Lan Ministerioak portuko lan gatazka konpontzeko bide orria babestea. Horretarako, greba bertan behera utzi beharra zeukaten, eta pauso hori ematea erabaki dute gaur eginiko bileran. Langile batzordeko sindikatu guztiek begi onez ikusi dute erabakia. Orain Bilbo Es...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190542/banakakoaren-lehiaketa-sistema-bera-lau-eta-erdikoan.htm
Kirola
Banakakoaren lehiaketa sistema bera lau eta erdikoan
Larunbatean hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, eta abenduaren 27an jokatuko da finala, Bilbon.
Banakakoaren lehiaketa sistema bera lau eta erdikoan. Larunbatean hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, eta abenduaren 27an jokatuko da finala, Bilbon.
Koronabirusaren pandemiak lehenbizi eta Baiko enpresako pilotarien lan gatazkak ondoren hankaz gora jarri zuten esku pilota profesionalaren egutegi osoa. Enpresen Liga saiatzen ari da nola edo hala txapelketa guztiak joka daitezen, apurka-apurka jardun nagusia ohiko datetara buelta dadin. Halaxe egin zuen binakakoareki...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190543/areciboko-irrati-teleskopioa-hondoratu-egin-da.htm
Gizartea
Areciboko irrati-teleskopioa hondoratu egin da
Besteak beste, estralurtarrak aurkitzeko lanean ibili da azken hamarkadotan. Azaroaren 19an apurtu egin zen egiturari eusten zion bigarren kablea, eta desmuntatu egingo zutela iragarri zuten. Baina berandu izan da.
Areciboko irrati-teleskopioa hondoratu egin da. Besteak beste, estralurtarrak aurkitzeko lanean ibili da azken hamarkadotan. Azaroaren 19an apurtu egin zen egiturari eusten zion bigarren kablea, eta desmuntatu egingo zutela iragarri zuten. Baina berandu izan da.
Areciboko (Puerto Rico) behategiko irrati-teleskopioaren 900 tonako plataforma hondoratu egin da gaur, han goiza zenean. Ikono bihurtu da 60 urteko egitura, espazioaren ezagutzan eginiko lanarengatik; besteak beste, estralurtarren bilaketan izan duen eginkizunarengatik. Irrati-teleskopioaren plataforma, diskoaren kont...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190544/maider-arostegi-kooperantearekin-harremanetan-jarri-ezinik-dabiltza-azaroaren-3tik.htm
Gizartea
Maider Arostegi kooperantearekin harremanetan jarri ezinik dabiltza azaroaren 3tik
Wukron dago (Etiopia), lankidetza proiektu bat garatzen. Herrialdean gerra piztu da azken asteetan.
Maider Arostegi kooperantearekin harremanetan jarri ezinik dabiltza azaroaren 3tik. Wukron dago (Etiopia), lankidetza proiektu bat garatzen. Herrialdean gerra piztu da azken asteetan.
Maider Arostegi kooperantearen senitartekoek pentsatu nahi dute komunikazio arazo bat baino ez dela, baina ezin dute kezka ezkutatu; izan ere, joan den azaroaren 3tik ez dute gazte alegiarraren berririk izan. Abuztuan joan zen Arostegi Wukrora (Etiopia), urritasun psikikoak dituzten haurrei laguntzeko lankidetza progra...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190545/andoni-aldekoak-iragarri-du-eitb-gogora-institutuarekin-elkarlanean-arituko-dela.htm
Bizigiro
Andoni Aldekoak iragarri du EITB Gogora institutuarekin elkarlanean arituko dela
Azaldu du EITB Mediako sozietate guztiak batzea izango dela haren egitekoa lehen bi urteetan, Eusko Legebiltzarrean. «Lan hitzarmen bakarra nahi dugu», esan du.
Andoni Aldekoak iragarri du EITB Gogora institutuarekin elkarlanean arituko dela. Azaldu du EITB Mediako sozietate guztiak batzea izango dela haren egitekoa lehen bi urteetan, Eusko Legebiltzarrean. «Lan hitzarmen bakarra nahi dugu», esan du.
Datozen urteei begira zein asmo orokor izango dituen iragarri du gaur EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak, Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean, izendatua izan osteko lehen agerraldian. Azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz eman ditu EITBko zuzendari nagusi berriak; euskaraz erantzun duenean, nahiko trakets, makin...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190546/gasteizko-eguzkik-eta-elkarrekin-gasteizek-udalari-eskatu-diote-ez-emateko-baimenik-gasa-ustiatzeko.htm
Gizartea
Gasteizko Eguzkik eta Elkarrekin Gasteizek udalari eskatu diote ez emateko baimenik gasa ustiatzeko
Baimenak ez emateko eskatu dute, eta diru publikoa «xahutzeari» uzteko eta energia berriztagarrietan inbertitzeko. Ana Oregi zinegotziak erantzun du Jaurlaritzak berretsi egin diola gasa badagoen aztertzeko lanek aurrera segituko dutela
Gasteizko Eguzkik eta Elkarrekin Gasteizek udalari eskatu diote ez emateko baimenik gasa ustiatzeko. Baimenak ez emateko eskatu dute, eta diru publikoa «xahutzeari» uzteko eta energia berriztagarrietan inbertitzeko. Ana Oregi zinegotziak erantzun du Jaurlaritzak berretsi egin diola gasa badagoen aztertzeko lanek aurrer...
Ana Oregi Gasteizko zinegotziak baieztatu du Armentian gasa ustia daitekeen aztertzen segituko dutela, Jaurlaritzak hala baieztatu baitio. Elkarrekin-Gasteiz taldearen izenean egin dio galdera Oskar Fernandezek Oregiri. Oregik zehaztu dio baimenak ez duela jasotzen gasa ustiatzea, baizik eta aztertzea ea gasa badagoen,...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190548/etxegabetzeak-eteteko-zuzenketa-bateratua-kendu-dute-eh-bilduk-erck-eta-up-unidas-podemosek.htm
Politika
Etxegabetzeak eteteko zuzenketa bateratua kendu dute EH Bilduk, ERCk eta UP Unidas Podemosek
Bi indar subiranistek argudiatu dute erabakia hartu dutela auzia bideratzeko lege dekretu bat onartzekotan delako Espainiako Gobernua
Etxegabetzeak eteteko zuzenketa bateratua kendu dute EH Bilduk, ERCk eta UP Unidas Podemosek. Bi indar subiranistek argudiatu dute erabakia hartu dutela auzia bideratzeko lege dekretu bat onartzekotan delako Espainiako Gobernua
UP Unidas Podemosek, ERC Esquerra Republicanak eta EH Bilduk kendu egin dute gaur orain dela bi aste Espainiako 2021eko aurrekontuei jarritako zuzenketa partzial bateratua, etxegabetzeak 2022ra arte eteteari buruzkoa. Zuzenketa horrek PSOEeko buruzagiak haserretu zituen, baina, joan den ostegunean, zuzenketa erregistra...
2020-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/190549/eurodiputatu-bat-harrapatu-dute-25-laguneko-orgia-batean-bruselan.htm
Mundua
Eurodiputatu bat harrapatu dute 25 laguneko orgia batean, Bruselan
Jozsef Szajer eurodiputatua Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren alderdi kontserbadore nazionalistakoa da. Ostiral gauean izan zen festa pribatua, baina Polizia ere bertaratu zen. Szajerrek igandean aurkeztu zuen dimisioa, «nekeagatik», baina azkenean zer gertatu zen aitortu behar izan du.
Eurodiputatu bat harrapatu dute 25 laguneko orgia batean, Bruselan. Jozsef Szajer eurodiputatua Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren alderdi kontserbadore nazionalistakoa da. Ostiral gauean izan zen festa pribatua, baina Polizia ere bertaratu zen. Szajerrek igandean aurkeztu zuen dimisioa, «nekeagatik», baina azk...
Ustekabean azaldu zen Belgikako Polizia. Ostiral gaua zen, Brusela erdialdean, eta 25 lagun orgia bat egiten ari ziren festa pribatu batean, etxebizitza bateko lehen pisuan. Isunak jaso zituzten guztiek, COVID-19aren pandemiagatik ezarritako neurriak apurtzeagatik. Gizonezkoak ziren gehienak, tartean Europako Parlament...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190572/erresuma-batuak-onespena-eman-dio-pfizerren-txertoari.htm
Gizartea
Erresuma Batuak onespena eman dio Pfizerren txertoari
COVID-19aren aurkako txerto bati baietza eman dion munduko lehen herrialdea da. 40 milioi dosi erosteko akordioa erdietsi dute Pfizerrek eta Londresek. Datorren astean hasiko dira txertaketekin.
Erresuma Batuak onespena eman dio Pfizerren txertoari. COVID-19aren aurkako txerto bati baietza eman dion munduko lehen herrialdea da. 40 milioi dosi erosteko akordioa erdietsi dute Pfizerrek eta Londresek. Datorren astean hasiko dira txertaketekin.
COVID-19ari aurre egiteko txerto bati onespena eman dion munduko lehen herrialdea bihurtu da Erresuma Batua. Gaur goizean jakinarazi dute AEBetako Pfizer enpresaren eta Alemaniako haren bazkide BioNteche-k garatutako txertoa ontzat jo duela MHRA Osasun Produktuen Erregulaziorako Agentziak. Hala, herritarrei txertoa jar...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190573/altsasun-kamioi-baten-gainean-agerturiko-gorpuaren-afera-ikertzen-ari-dira.htm
Gizartea
Altsasun kamioi baten gainean agerturiko gorpuaren afera ikertzen ari dira
Kamioilariak esan duenez, «Frantzian» gidatzen ari zela «kolpe handi bat» sumatu zuen. Hildako gizonezkoa pasabide batetik erori ote zen aztertzen ari dira foruzainak.
Altsasun kamioi baten gainean agerturiko gorpuaren afera ikertzen ari dira. Kamioilariak esan duenez, «Frantzian» gidatzen ari zela «kolpe handi bat» sumatu zuen. Hildako gizonezkoa pasabide batetik erori ote zen aztertzen ari dira foruzainak.
Nafarroako Foru Polizia ikertzen ari da atzo Altsasuko gasolindegi batean geldituriko kamioi baten gainean topaturiko gorpuaren kasua. NA-1000 errepideko bigarren kilometroan dagoen gasolindegian gelditu zen kamioia, atzo goizaldean. Hainbat bertsioren arabera, atseden hartzeko geratu zen gidaria han; beste batzuen ar...
2020-12-9
https://www.berria.eus/albisteak/190574/barabeltz-baratxuri-beltza-elikagai-preziatua.htm
albisteak
Barabeltz baratxuri beltza, elikagai preziatua
Barabeltz baratxuri beltza ederra da, oso gozoa, elikagai bikaina eta osasungarria.
Barabeltz baratxuri beltza, elikagai preziatua. Barabeltz baratxuri beltza ederra da, oso gozoa, elikagai bikaina eta osasungarria.
Barabeltz baratxuri beltzak testura biguna du, krematsua da. Usain eta kolore bizikoa, zapore leuna du. Elikagai osasungarria da, bikaina, nutrizio onura ugari ematen baititu. Erabat naturala da. Baratxuri freskoaren heltze eta hartzidura prozesu baten ondorioz lortzen da. Prozesua guztiz naturala da, kontserbatzailer...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190575/abusu-ikastolak-esan-du-hamar-gela-itxi-behar-izan-dituela-covid-19arengatik.htm
Gizartea
Abusu ikastolak esan du hamar gela itxi behar izan dituela COVID-19arengatik
Gezurtatu egin nahi izan ditu 30 gela itxita daudela dioten albisteak; baheketaren emaitzen zain daude orain zentroan.
Abusu ikastolak esan du hamar gela itxi behar izan dituela COVID-19arengatik. Gezurtatu egin nahi izan ditu 30 gela itxita daudela dioten albisteak; baheketaren emaitzen zain daude orain zentroan.
«Orain ditugu hamar gela itxita». Bilboko Abusu ikastolako zuzendari Zunbeltz Fullaondoren adierazpenak dira, gaur goizean bertan BERRIAri egindakoak. Gezurtatu nahi izan du atzo, Efe albiste agentziak emandako datuetan oinarrituta, zabaldu zen albiste bat: 30 gela itxi behar izan dituztela COVID-19aren ondorioz. Joan...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190576/langabezia-jaitsi-egin-da-baina-ia-16000-langile-gehiago-daude-erregulazioan.htm
Ekonomia
Langabezia jaitsi egin da, baina ia 16.000 langile gehiago daude erregulazioan
Azaroan, 171.963 langabe zeuden erregistratuta, urrian baino 5.416 gutxiago, eta iazko azaroan baino 25.770 gehiago.
Langabezia jaitsi egin da, baina ia 16.000 langile gehiago daude erregulazioan. Azaroan, 171.963 langabe zeuden erregistratuta, urrian baino 5.416 gutxiago, eta iazko azaroan baino 25.770 gehiago.
Bizitza soziala eta aisialdia murrizteko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak hartutako neurriek eragina izan dute Hego Euskal Herriko lan merkatuan. Hainbat hilabetez behera egin ondoren, berriro ere handitu da enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean dauden langileen kopurua: azaroaren amaieran 41.714...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190577/iazko-bisitarien-26-hartu-ditu-aurten-bilboko-guggenheimek.htm
Kultura
Iazko bisitarien %26 hartu ditu aurten Bilboko Guggenheimek
Fundazioaren patronatuak 24 milioi euroko aurrekontua onartu du hurrengo urterako, iazko kopurua bosten bat murriztuz. Euskal artistei buruzko erakusketa bat eta abstrakzioari emakumezkoek egindako ekarpenari buruzko bat izango dituen programa bat ere adostu dute.
Iazko bisitarien %26 hartu ditu aurten Bilboko Guggenheimek. Fundazioaren patronatuak 24 milioi euroko aurrekontua onartu du hurrengo urterako, iazko kopurua bosten bat murriztuz. Euskal artistei buruzko erakusketa bat eta abstrakzioari emakumezkoek egindako ekarpenari buruzko bat izango dituen programa bat ere adostu ...
Iaz baino lau aldiz jende gutxiago izan da aurten Bilboko Guggenheim museoan. Guztira, 279.476 bisitari jaso ditu urte hasieratik azaroaren 30era bitarte; iaz epealdi berean hartutakoen %26, zehazki. Hain zuzen ere, koronabirusaren eraginez, turismoak eta kulturak bizi duten egoera «zaila» izan da museoaren fundazioare...
2020-12-11
https://www.berria.eus/albisteak/190578/goenaga-jogurtak-erabat-naturalak.htm
albisteak
Goenaga jogurtak, erabat naturalak
Goenaga jogurtak kalitaterik handieneko behi esnearekin eginiko jogurtak dira, erabat naturalak. Donostiako Pokopandegi baserrian ekoizten dituzte.
Goenaga jogurtak, erabat naturalak. Goenaga jogurtak kalitaterik handieneko behi esnearekin eginiko jogurtak dira, erabat naturalak. Donostiako Pokopandegi baserrian ekoizten dituzte.
Brown Swiss arrazako behien esnearekin egiten dituzte Goenaga jogurt guztiak Donostiako Pokopandegi baserrian; Brown Swiss arrazako behien esnea kalitate proteiko oso handikoa da, eta proteina kalitatea oso garrantzitsua da Goenaga jogurten ekoizpenean. Horrela, Goenaga jogurtak kalitaterik handieneko behi esnearekin e...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/190579/artzain-gazta-paregabea.htm
albisteak
Artzain gazta paregabea
Gazta ardi latxaren esnearekin egiten duten ehun artzain baino gehiago aritzen dira Artzai Gazta elkartean. Gazta paregabea ekoizten dute, beren artaldeetako ardien esnearekin.
Artzain gazta paregabea. Gazta ardi latxaren esnearekin egiten duten ehun artzain baino gehiago aritzen dira Artzai Gazta elkartean. Gazta paregabea ekoizten dute, beren artaldeetako ardien esnearekin.
Guztira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 105 artzain biltzen ditu Artzai Gazta elkarteak. Beren artaldeetako ardi latxen esne gordinarekin egiten dute gazta. Gazta bikaina, herritarrek atsegin handiz eskuratu eta dastatzen dutena. Martxoan eta apirilean izan zen alarma egoera kaltegarria izan zen artzainen...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/190580/arabako-patata-kalitate-aparta.htm
albisteak
Arabako patata, kalitate aparta
Udapa kooperatibak kalitate goreneko Arabako patata merkaturatzen du. Patata freskoak ez ezik, zurituak eta egosiak ere bai.
Arabako patata, kalitate aparta. Udapa kooperatibak kalitate goreneko Arabako patata merkaturatzen du. Patata freskoak ez ezik, zurituak eta egosiak ere bai.
Patata Euskal Herriko gastronomian oso nabarmena den produktu bat da, herritarrek modu batean edo bestean ia egunero jaten dutena. Gaur egun, Arabako patata kalitate goreneko elikagaitzat hartzen dute kontsumitzaileek, klimari, lurrari eta tradizioan oinarritutako laboreari esker. Arabako lurrek ematen duten produktu e...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190581/629-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian-eta-positibo-tasa-59koa-da.htm
Gizartea
629 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta positibo tasa %5,9koa da
Zazpi eguneko intzidentzia metatuari dagokionez, «muturreko arrisku» taldetik atera da Nafarroa: 114 kasu dira 100.000 biztanleko.
629 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta positibo tasa %5,9koa da. Zazpi eguneko intzidentzia metatuari dagokionez, «muturreko arrisku» taldetik atera da Nafarroa: 114 kasu dira 100.000 biztanleko.
Kasu kopuruak eta positibo tasak gora egin zuten atzo Hego Euskal Herriko lurralde gehienetan. Atzo, 10.663 PCR eta antigeno proba egin zituzten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta horietatik 629k eman zuten positibo COVID-19an (bezperan baino 76 gehiago). Positiboen ehunekoetan igoera apala atzeman zen: %5,...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190582/lsquogauzak-direna-balirarsquo-liburua-aurkeztu-du-joseba-sarrionandiak-kubatik.htm
Kultura
‘Gauzak direna balira’ liburua aurkeztu du Joseba Sarrionandiak Kubatik
Habanako gaukariaren hirugarren liburukia gaur aurkeztu dute, Donostian, eta idazleak bidalitako bideoa eman dute bertan.
‘Gauzak direna balira’ liburua aurkeztu du Joseba Sarrionandiak Kubatik. Habanako gaukariaren hirugarren liburukia gaur aurkeztu dute, Donostian, eta idazleak bidalitako bideoa eman dute bertan.
Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (2018) eta Airea ez da debalde (2019) Habanako gaukaria-ren lehen bi aleak osatzera dator Gauzak direna balira, Joseba Sarrionandiaren azkeneko liburua, eta aurreko biek bezala, egunkari forma du. Gaur aurkeztu du liburua Pamiela argitaletxeak Donostian, eta ekitaldian izan dira Dana ...
2020-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/190583/euskal-kola-freskagarri-bikaina.htm
albisteak
Euskal kola, freskagarri bikaina
Euskola markak Euskal Herrian ekoitzitako kola edari freskagarri bikaina merkaturatzen du, Euskola Original eta Euskola Zero izenpean.
Euskal kola, freskagarri bikaina. Euskola markak Euskal Herrian ekoitzitako kola edari freskagarri bikaina merkaturatzen du, Euskola Original eta Euskola Zero izenpean.
Euskal Herrian ekoitzitako kola edari freskagarri ederra eskaintzen du Euskola markak, bi motatakoa; Euskola Original izenekoa eta Euskola Zero izenekoa. Euskolak Bardozen (Lapurdi) dauka bere produkzio gunea, eta bertako ekoizpen dinamikan murgildurik dago. Urte honen hasiera Euskola markarentzat garai garrantzitsua i...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190584/lanpostuetan-euskara-eskakizuna-bermatzeko-eskatu-du-uemak-nafarroako-parlamentuan.htm
Gizartea
Lanpostuetan euskara eskakizuna bermatzeko eskatu du Uemak Nafarroako parlamentuan
Udalerri euskaldunetako herritarren hizkuntza eskubideen urraketak biltzen dituen txostena aurkeztu eta eskaerak egin dituzte. Talde parlamentario guziek azpimarratu dute hizkuntza eskubideetan aurrera egiteko beharra.
Lanpostuetan euskara eskakizuna bermatzeko eskatu du Uemak Nafarroako parlamentuan. Udalerri euskaldunetako herritarren hizkuntza eskubideen urraketak biltzen dituen txostena aurkeztu eta eskaerak egin dituzte. Talde parlamentario guziek azpimarratu dute hizkuntza eskubideetan aurrera egiteko beharra.
Nafarroako Parlamentuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordean agerraldia egin dute Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideek, Geroa Bai eta EH Bildu alderdiek eskatuta, eta udalerri euskaldunetako lanpostu publikoei buruzko txostena aurkeztu dute. Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak eta Aitor...
2020-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/190585/euskal-garagardogileen-sor-marka.htm
albisteak
Euskal garagardogileen sor-marka
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi garagardo marka biltzen ditu Euskal Garagardoa-Basque Beer sor-markak.
Euskal garagardogileen sor-marka. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi garagardo marka biltzen ditu Euskal Garagardoa-Basque Beer sor-markak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoitzi eta botilatzen duten hamabi garagardo etxerekin jarri da abian Euskal Garagardoa-Basque Beer sor-marka. Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko egitasmo bat da, eta botiletan zein kutxetan ikus daitekeen zigiluak zehazten du zer garagardok betetzen dituzten gutxieneko baldintzak. Euskal G...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190586/euskararen-aurkako-zapalkuntzak-bistaratzeko-deia-egin-dute.htm
Gizartea
Euskararen aurkako zapalkuntzak bistaratzeko deia egin dute
Twitterren salaketak egiteko deia egin dute #EuskaldunokPlanto traola erabilita. Euskararen eguna «borroka eta salaketa eguna» izan dadila dei eskatu dute.
Euskararen aurkako zapalkuntzak bistaratzeko deia egin dute. Twitterren salaketak egiteko deia egin dute #EuskaldunokPlanto traola erabilita. Euskararen eguna «borroka eta salaketa eguna» izan dadila dei eskatu dute.
Euskaldunok Planto! izeneko perfil berria sortu dute Twitter sare sozialean, eta bertako erabiltzaileei dei egin die biharko Euskararen Eguna “borroka eta salaketa eguna” izan dadin. “Euskaldunon aurkako zapalkuntzari erantzuteko” baliatu nahi dute zita. Hala idatzi dute: “Ahalduntzeko ordua da; ezin ditugu euskaldunon...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190587/ahotsak-plataformak-bakearen-aldeko-adierazpen-bat-aurkeztuko-du.htm
Politika
Ahotsak plataformak bakearen aldeko adierazpen bat aurkeztuko du
Ahotsak-ek eta Foro Sozialak antolatuta 'Emakumeak bake prozesuetan' izeneko jardunaldia egingo dute gaur, Kursaalen
Ahotsak plataformak bakearen aldeko adierazpen bat aurkeztuko du. Ahotsak-ek eta Foro Sozialak antolatuta 'Emakumeak bake prozesuetan' izeneko jardunaldia egingo dute gaur, Kursaalen
Alderdi, erakunde eta gizarte arlo askotako emakumeek adostutako adierazpen bat aurkeztuko dute gaur, Kursaalean, Donostian. Bost puntu jasoko ditu. Besteak beste, aldarrikatuko dute emakumeek bake prozesuetan parte hartze aktiboa izan behar dutela, eta, gertatutakoaren kontakizun inklusiboa eta egiazkoa egiteko, emaku...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190588/nbek-akordioa-lortu-du-etiopiarekin-tigrayra-giza-laguntza-bidaltzeko.htm
Mundua
NBEk akordioa lortu du Etiopiarekin, Tigrayra giza laguntza bidaltzeko
Herrialdearen armadak kontrolpean dituen lurraldeetan sartzeko aukera izango dute hainbat erakunde humanitariok.
NBEk akordioa lortu du Etiopiarekin, Tigrayra giza laguntza bidaltzeko. Herrialdearen armadak kontrolpean dituen lurraldeetan sartzeko aukera izango dute hainbat erakunde humanitariok.
Akordioa lortu dute gaur NBE Nazio Batuen Erakundeak eta Etiopiako Gobernuak, giza laguntza Tigrayko eskualdera iristen has dadin. Oraingoz, erakunde humanitarioek herrialdeko armadak kontrolpean dituen lurraldeetarako sarbidea izango dute soilik, baina ezingo dute sartu TPLF Tigray Askatzeko Herri Frontearen esku daud...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190589/berria-zabalik-erosi-zumaian-kanpainak-baditu-irabazleak.htm
Gizartea
'BERRIA zabalik, erosi Zumaian' kanpainak baditu irabazleak
Marije Manterolak 1.000 euroko bonu bat irabazi du Zumaiako dendetan erosteko, eta Marisa Oinetakoak dendak 1.000 euroko balioa duen publizitate kanpaina bat irabazi du BERRIArako
'BERRIA zabalik, erosi Zumaian' kanpainak baditu irabazleak. Marije Manterolak 1.000 euroko bonu bat irabazi du Zumaiako dendetan erosteko, eta Marisa Oinetakoak dendak 1.000 euroko balioa duen publizitate kanpaina bat irabazi du BERRIArako
BERRIA egunkariak, Zumaiako Udalaren eta Gertu merkatari eta ostalarien elkartearen laguntzarekin, eta Kutxabankek babestuta, astebeteko kanpaina egin du. BERRIA zabalik, erosi Zumaian izeneko kanpainan parte hartu dute 48 komertziok eta herritar askok, eta jadanik baditu irabazleak. Marije Manterolak 1.000 euroko bon...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190590/hamar-milioi-gehiago-2021eko-aurrekontuetarako.htm
Politika
Hamar milioi gehiago 2021eko aurrekontuetarako
Geroa Baik nabarmendu du Navarra Suma ez beste parlamentu taldeekin hitzartutako akordioak «egonkortasun politiko eta ekonomikoa» emango diola Nafarroari
Hamar milioi gehiago 2021eko aurrekontuetarako. Geroa Baik nabarmendu du Navarra Suma ez beste parlamentu taldeekin hitzartutako akordioak «egonkortasun politiko eta ekonomikoa» emango diola Nafarroari
Lehenik, Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin akordioa lortu ondotik, parlamenturako igorritako aurrekontu proiektuan bederatzi milioi euroren diru sailak jaso ziren. Bakartxo Ruizek aurreratu zuen, baina, zuzenketa partzialen negoziazioan jokatzeko partida bazela oraindik, eta PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k et...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190591/hong-kongek-wong-eta-oposizioko-beste-bi-ekintzaile-espetxeratu-ditu.htm
Mundua
Hong Kongek Wong eta oposizioko beste bi ekintzaile espetxeratu ditu
Erruduntzat jo dituzte 2019an legez kanpoko manifestazio bat antolatzeagatik eta hartan parte hartzeagatik. Hamahiru hilabeteko zigorra ezarri diote Wongi, eta hamarna hilabetekoa, berriz, Chowri eta Lami.
Hong Kongek Wong eta oposizioko beste bi ekintzaile espetxeratu ditu. Erruduntzat jo dituzte 2019an legez kanpoko manifestazio bat antolatzeagatik eta hartan parte hartzeagatik. Hamahiru hilabeteko zigorra ezarri diote Wongi, eta hamarna hilabetekoa, berriz, Chowri eta Lami.
Hong Kongeko Gobernuak «demokraziaren» aldeko mugimenduko beste hiru kide zigortu ditu gaur: Joshua Wong oposizioko ekintzaile eta mugimenduko kiderik ezagunena eta Agnes Chow eta Ivan Lam kideak. Wong hamahiru hilabeteko espetxealdira zigortu dute, eta hamarna hilabeteko zigorra ezarri diete Chomi eta Lami. Hirurei le...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190592/eh-bilduk-mozio-bat-aurkeztuko-du-legebiltzarrean-gas-ustiaketako-diru-xahuketa-etetea-eskatzeko.htm
Gizartea
EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du legebiltzarrean, gas ustiaketako diru xahuketa etetea eskatzeko
Mikel Oterok onartezintzat jo du Jaurlaritzak Gasteizko Udalari baimena eskatu izana gasa badagoen aztertzeko lanak egin ditzan Armentia IIn, besteak beste, «ingurumen babestua» delako. Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Jaurlaritzaren jarrera babestu du Batzar Nagusietan, eta ustiaketarekin segitzearen alde egin...
EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du legebiltzarrean, gas ustiaketako diru xahuketa etetea eskatzeko. Mikel Oterok onartezintzat jo du Jaurlaritzak Gasteizko Udalari baimena eskatu izana gasa badagoen aztertzeko lanak egin ditzan Armentia IIn, besteak beste, «ingurumen babestua» delako. Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nag...
EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari eskatzeko bertan behera utz ditzala gasa badagoen ikertzeko Gasteizen egin nahi dituen lanak, eta Shesa enpresa publikoa desegiteko eta diru publikoa energia berriztagarrietara bideratzeko ere eskatuko du. Mikel Otero legebiltzarkidearen ustez, «ez ...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190593/euskaraz-sortzeko-30-egonaldi-artistiko-jarriko-ditu-martxan-udalbiltzak.htm
Kultura
Euskaraz sortzeko 30 egonaldi artistiko jarriko ditu martxan Udalbiltzak
Euskal Herri osoko 25 edo 30 udalerritan antolatuko dituzte literatur lanak, film laburrak zein antzezlanak sortzen laguntzeko egonaldiak. Geuretik sortuak deituko dute egitasmoa, eta 700.000 euroko aurrekontua aurreikusi diote
Euskaraz sortzeko 30 egonaldi artistiko jarriko ditu martxan Udalbiltzak. Euskal Herri osoko 25 edo 30 udalerritan antolatuko dituzte literatur lanak, film laburrak zein antzezlanak sortzen laguntzeko egonaldiak. Geuretik sortuak deituko dute egitasmoa, eta 700.000 euroko aurrekontua aurreikusi diote
Euskaraz sortzen eta hedatzen den artea «gero eta urriagoa» dela uste du Udalbiltza Euskal Herriko udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakundeak, eta hutsune horri aurre egiteko abiatu du Geuretik sortuak proiektua. Euskarazko lanak sortzen laguntzeko egonaldi bana antolatuko du hurrengo urteko lehen erdialdean Eusk...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190594/volkswagenen-209-egunez-egingo-dute-lan-2021ean.htm
Ekonomia
Volkswagenen, 209 egunez egingo dute lan 2021ean
Talde alemaniarrak datorren urteko egutegia hitzartu du UGT, CCOO, ELA eta CCP sindikatuekin. Urtean 255.303 auto egitea jartzen da helburu gisa, baina azpimarratzen da balitekeela egutegi hori aldatzea, pandemiaren bilakaera aurreikustea «ezinezkoa» baita.
Volkswagenen, 209 egunez egingo dute lan 2021ean. Talde alemaniarrak datorren urteko egutegia hitzartu du UGT, CCOO, ELA eta CCP sindikatuekin. Urtean 255.303 auto egitea jartzen da helburu gisa, baina azpimarratzen da balitekeela egutegi hori aldatzea, pandemiaren bilakaera aurreikustea «ezinezkoa» baita.
Hurrengo urterako egutegia badute Volkswagenen Landabengo fabrikan. Multinazionalak 255.303 auto egitea jarri du helburu gisa, eta, horretarako, 209 egunez lan egitea onartu dute langileen batzordearen %83 ordezkatzen duten sindikatuek —UGTk, CCOOk, ELAk eta CCPk; LABek eta CGTk kontra egin dute—. Sindikatuen eskariz, ...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190595/jaurlaritzak-zubietako-erraustegiari-ez-dio-onartu-abiatzeko-baimen-bat-luzatzea.htm
Gizartea
Jaurlaritzak Zubietako erraustegiari ez dio onartu abiatzeko baimen bat luzatzea
Industria Sailak abuztuan eskaini zion martxan jartzeko behin-behineko akta azaroaren 15ean iraungi zen. Ekondakinek luzapena eskatu du, baina Jaurlaritzak ez dio onartu.
Jaurlaritzak Zubietako erraustegiari ez dio onartu abiatzeko baimen bat luzatzea. Industria Sailak abuztuan eskaini zion martxan jartzeko behin-behineko akta azaroaren 15ean iraungi zen. Ekondakinek luzapena eskatu du, baina Jaurlaritzak ez dio onartu.
Bide administratibo luzean beste harri bat jarri zaio Zubietako erraustegiari orain. Izan ere, industria jarduerari dagokion baimen garrantzitsu bat gabe geratu da. Abuztuaren 19an eman zion Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak martxan jartzeko behin-behineko akta Zubietako erraustegiari, baina baldintza gisa jarri zio...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190596/espainiako-auzitegi-gorenak-hilaren-15ean-erabakiko-du-bateragune-auzia-berriz-egin-ala-ez.htm
Politika
Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 15ean erabakiko du 'Bateragune auzia' berriz egin ala ez
Fiskalak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen azaroan. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018an ebatzi zuen akusatuen eskubideak urratu egin zirela epaiketan, eta, ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenak 2012an jarritako zigorrak baliogabetu egin zituen uztailean Gorenak berak.
Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 15ean erabakiko du 'Bateragune auzia' berriz egin ala ez. Fiskalak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen azaroan. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018an ebatzi zuen akusatuen eskubideak urratu egin zirela epaiketan, eta, ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenak 2012an jarritako zigor...
Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzikoen zigorrak bertan behera uztea erabaki ondotik, epaiketa berriro egiteko eskatu zuen azaroan fiskaltzak. Epaileak jarria du jada auzia berriro eginen duten ala ez erabakitzeko data: abenduaren 15ean ebatziko dute. Auzitegi Gorenak ateak itxita aztertuko du epaiketa berriro...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190597/datuetan-esperantzarako-printzak-badirela-esan-du-sagarduik.htm
Gizartea
Datuetan «esperantzarako» printzak badirela esan du Sagarduik
Nafarroako Gobernuaren izenean, Indurainek adierazi du Eguberrietarako neurriei buruz ados jartzea espero dutela : «Koherentzia erakuste aldera»
Datuetan «esperantzarako» printzak badirela esan du Sagarduik. Nafarroako Gobernuaren izenean, Indurainek adierazi du Eguberrietarako neurriei buruz ados jartzea espero dutela : «Koherentzia erakuste aldera»
Eusko Legebiltzarrean solastatu da gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui, eta adierazi du izurriari buruzko datuetan badirela «esperantzarako» printzak: «Orain dela hilabete baino hobeto gaude». Hala ere, oraindik adi jarraitu behar dela esan du, erietxeetan «presio handia» dutela, eta datuak apaltz...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190598/adingabeen-kontrako-sexu-abusuak-aztertzeko-lantalde-bat-eratuko-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Gizartea
Adingabeen kontrako sexu abusuak aztertzeko lantalde bat eratuko du Eusko Legebiltzarrak
Talde guztien babesarekin eratuko dute batzorde txostengilea. Adituen eta biktimen lekukotzak entzungo dituzte.
Adingabeen kontrako sexu abusuak aztertzeko lantalde bat eratuko du Eusko Legebiltzarrak. Talde guztien babesarekin eratuko dute batzorde txostengilea. Adituen eta biktimen lekukotzak entzungo dituzte.
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako ekinbidea aho batez onartu dute Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean. Bertan sortuko dute lantaldea, helburu honekin: haur eta nerabeen sexu indarkeriako kasuak aztertzea, prebenitzea eta biktimei ordaina ematea. Joan den legealdian hasitako l...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190599/jon-ander-cob-eta-julen-goikoetxea-kalera-irten-dira-baimenarekin.htm
Politika
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea kalera irten dira, baimenarekin
Altsasuko Gurasoak taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez, bigarren graduan diren bi gazteek espetxean egingo dute lo, eta asteburuak kartzelan egin beharko dituzte
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea kalera irten dira, baimenarekin. Altsasuko Gurasoak taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez, bigarren graduan diren bi gazteek espetxean egingo dute lo, eta asteburuak kartzelan egin beharko dituzte
Espetxe zigorrak izan zituzten zazpi gazteak egoera desberdinetan daude egun. Haietatik bost hirugarren graduan daude, eta Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea, bigarren graduan. Altsasuko Gurasoak taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez, lehen aldiz Zaballako espetxetik atera ahal izan dira. Lan egiteko edo ikasteko e...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190600/arcelor-mittalen-erregulazioa-baliogabetu-du-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm
Ekonomia
Arcelor Mittalen erregulazioa baliogabetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Epaileek uste dute altzairugileak «iruzurra» egin zuela erregulazioa justifikatzeko.
Arcelor Mittalen erregulazioa baliogabetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epaileek uste dute altzairugileak «iruzurra» egin zuela erregulazioa justifikatzeko.
Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Arcelor Mittalek maiatzean indarrean jarritako ABEE aldi baterako enplegu erregulazioa. Epaileen arabera, «iruzurra» egin zuen altzairugintza enpresak, ez baitzuen nahiko argudio eman erregulazioa eskatzeko, eta sindikatuei ez baitzien nahiko informazio eman enpresaren...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190601/kalamua-droga-arriskutsuen-zerrendatik-kendu-du-nbek.htm
Gizartea
Kalamua droga arriskutsuen zerrendatik kendu du NBEk
Osasunaren Mundu Erakundeak eskatuta, landarearen osagaien balioa onartu du Nazio Batuen Erakundeak. Edonola ere, kontrolatu beharreko zerrendan jarraituko du.
Kalamua droga arriskutsuen zerrendatik kendu du NBEk. Osasunaren Mundu Erakundeak eskatuta, landarearen osagaien balioa onartu du Nazio Batuen Erakundeak. Edonola ere, kontrolatu beharreko zerrendan jarraituko du.
Erabaki historikoa hartu du gaur Nazio Batuen Erakundeko Droga Narkotikoen Batzordeak Vienako egoitzan: kalamua eta haren erretxina —haxixa, alegia—, droga arriskutsuenen zerrendatik ateratzea erabaki du, gehiengo sinplez eta eztabaida sutsu baten ondoren. Kalamua, orain arte, 1961. urtean onarturiko Drogen Inguruko I...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190602/ostalariek-ez-dute-terrazen-purgatoriotik-igaro-nahi-tabernak-ireki-ahal-izateko.htm
Ekonomia
Ostalariek ez dute terrazen purgatoriotik igaro nahi tabernak ireki ahal izateko
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek zubi ostean irekitzeko esperantza dute, baina izkin egin nahi diote terrazen fase posible bati.
Ostalariek ez dute terrazen purgatoriotik igaro nahi tabernak ireki ahal izateko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek zubi ostean irekitzeko esperantza dute, baina izkin egin nahi diote terrazen fase posible bati.
Abenduaren 10a begiz jota dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek. Eusko Jaurlaritzak abenduko zubi osteko garaiari nola heldu nahi dion azaltzen duen idatzi batean enpresa afariei erreparatzen die, eta «egiten badira, egiten diren lokalen gaitasunaren arabera» egingo direla zehazten du. Alegia, etsipenak hart...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190603/ahotsak-ek-adierazi-du-bakea-ez-dela-indarkeriarik-eza-bakarrik.htm
Politika
Ahotsak-ek adierazi du bakea ez dela «indarkeriarik eza bakarrik»
Taldea sortu eta hamabortz urtera, Euskal Herriko 78 emakumek oroitarazi dute gatazken konponbideetan andreek «ezinbesteko partaide» izan behar dutela. Bortz puntuko adierazpen bat osatu dute. Bertzeak bertze nabarmendu dute bizikidetzaren bidean emakumeek «gertatutakoaren kontakizun inklusiboa eta egiazkoa egiteko» la...
Ahotsak-ek adierazi du bakea ez dela «indarkeriarik eza bakarrik». Taldea sortu eta hamabortz urtera, Euskal Herriko 78 emakumek oroitarazi dute gatazken konponbideetan andreek «ezinbesteko partaide» izan behar dutela. Bortz puntuko adierazpen bat osatu dute. Bertzeak bertze nabarmendu dute bizikidetzaren bidean emakum...
«Emakumeok bakearen aldeko eragile aktiboak izan behar dugu, eta itxaropenezko etorkizuna argitu nahi duten gatazkak konpontzeko prozesu guztietan ezinbesteko partaide». Horrelaxe abiatzen da Ahotsak-ek sustatu eta Euskal Herriko 78 emakumek sinaturiko adierazpena. Lehen puntua da, baina ongi aski laburbiltzen du gaur ...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190604/2020a-inoiz-erregistraturiko-hiru-urterik-beroenetako-bat-izango-da.htm
Mundua
2020a inoiz erregistraturiko hiru urterik beroenetako bat izango da
Pandemiak eta ‘La Niña’ fenomenoak ez dute aldatu joera, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera. Kalkulatu du aurtengo tenperatura 1,2 gradu beroagoa dela industria aurreko aroan baino.
2020a inoiz erregistraturiko hiru urterik beroenetako bat izango da. Pandemiak eta ‘La Niña’ fenomenoak ez dute aldatu joera, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera. Kalkulatu du aurtengo tenperatura 1,2 gradu beroagoa dela industria aurreko aroan baino.
Datorren urte hasiera arte itxaron beharko da kopuru zehatza jakiteko, baina zalantzarik ez dago 2020a inoiz erregistraturiko hiru urterik beroenetako bat izango dela, iazkoarekin eta 2016arekin batera. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, koronabirusaren pandemiak eta ozeanoak izozten dituen La Niña fenomeno met...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190605/gizon-bat-espetxeratu-dute-bikotekide-ohia-bortxatzea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat espetxeratu dute, bikotekide ohia bortxatzea egotzita
Durangaldeko herri batean gertatu zen erasoa atzo arratsaldean. Emakumeak jarri du salaketa.
Gizon bat espetxeratu dute, bikotekide ohia bortxatzea egotzita. Durangaldeko herri batean gertatu zen erasoa atzo arratsaldean. Emakumeak jarri du salaketa.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, bikotekide ohiari sexu eraso bat egitea leporatuta. Biktimak berak jarri du salaketa; haren arabera, atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, emakumearen etxean, Durangaldeko herri batean (Bizkaia):...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190606/eguberrietan-erkidego-batetik-bestera-joatea-baimenduko-da-familiarekin-elkartzeko-bada.htm
Gizartea
Eguberrietan erkidego batetik bestera joatea baimenduko da, familiarekin elkartzeko bada
Espainiako Gobernuak akordioa hitzartu du autonomia erkidegoetako osasun agintariekin egin duen bileran
Eguberrietan erkidego batetik bestera joatea baimenduko da, familiarekin elkartzeko bada. Espainiako Gobernuak akordioa hitzartu du autonomia erkidegoetako osasun agintariekin egin duen bileran
Lehengo astean akordiorik gabe bukatu zen Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako osasun agintariek, COVID-19a kontrolpean izate aldera, Eguberrietarako plan bateratu bat ontzeko egin zuten bilera; baina gaur bat etorri direla adierazi dute. Eguberrietako familia topaketetara begira, baimendu egingo dira Gabon...
2020-12-2
https://www.berria.eus/albisteak/190607/urtarrilaren-6an-emanen-dute-urrutikoetxearen-estradizioari-buruzko-erabakia.htm
Politika
Urtarrilaren 6an emanen dute Urrutikoetxearen estradizioari buruzko erabakia
Gaur iragan da Luis Hergetaren (1980) hilketari buruzko estradizioa aztertzeko auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian. Defentsaren abokatuak estradizioaren aurka egin du, eta fiskaltzak, berriz, informazio gehigarria eskatu du.
Urtarrilaren 6an emanen dute Urrutikoetxearen estradizioari buruzko erabakia. Gaur iragan da Luis Hergetaren (1980) hilketari buruzko estradizioa aztertzeko auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian. Defentsaren abokatuak estradizioaren aurka egin du, eta fiskaltzak, berriz, informazio gehigarria eskatu du.
Josu Urrutikoetxea Espainiaratzeari buruzko lau auzietatik bat iragan da gaur Parisko Dei Auzitegian, Luis Hergetaren (1980) hilketari buruzkoa, eta epaileak jakinarazi du urtarrilaren 6an emanen duela erabakia. Defentsaren abokatuak estradizioaren aurka egin du auzi saioan, eta fiskalak, berriz, informazio gehigarria ...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190637/valery-giscard-destaing-frantziako-presidente-ohia-hil-da.htm
Mundua
Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia hil da
1974tik 1981era izan zen estatuburu. 94 urterekin hil da, COVID-19aren eraginez.
Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia hil da. 1974tik 1981era izan zen estatuburu. 94 urterekin hil da, COVID-19aren eraginez.
Valery Giscard d'Estaing zazpi urtez izan zen Frantziako presidente, 1974tik 1981era. Atzo gauean hil zen, 94 urterekin, COVID-19aren eraginez. Boterera iritsi zenean, Frantziaren historiako presidenterik gazteena bihurtu zen, eta kargua utzita ere estatuko eskuinaren ahotsik garrantzitsuenetako bat izan zen. Azken hil...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190638/frappart-lehen-emakumezko-epailea-gizonezkoen-txapeldunen-ligan.htm
Kirola
Frappart, lehen emakumezko epailea gizonezkoen Txapeldunen Ligan
Juventusen eta Dinamo Kieven arteko partidan egin ditu epaile lanak, bart. Halako marka ugari ezarri ditu azken urtean.
Frappart, lehen emakumezko epailea gizonezkoen Txapeldunen Ligan. Juventusen eta Dinamo Kieven arteko partidan egin ditu epaile lanak, bart. Halako marka ugari ezarri ditu azken urtean.
Txapeldunen Ligaren historian sartu zen bart Stephanie Frappart. Epaile lanak egin zituen Juventusen eta Kieveko Dinamoren (3-0) arteko partidan, eta gizonezkoen txapelketan lan hori egiten duen lehen emakumea bilakatu da horrela. Halere, jada bazen futbolaren historiaren parte. Frappartek 37 urte ditu, eta baditu aur...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190639/sagarduik-esan-du-hilaren-9an-aztertuko-dutela-gabonetarako-neurriak-nola-bete.htm
Gizartea
Sagarduik esan du hilaren 9an aztertuko dutela Gabonetarako neurriak nola bete
Madrilen hitzartutako neurriak «oinarrizko» puntu batzuk direla esan du; Nafarroan ere horietan oinarritutako erabakiak hartzeko agindu dute
Sagarduik esan du hilaren 9an aztertuko dutela Gabonetarako neurriak nola bete. Madrilen hitzartutako neurriak «oinarrizko» puntu batzuk direla esan du; Nafarroan ere horietan oinarritutako erabakiak hartzeko agindu dute
Abenduaren 9an aztertuko du Labi Babes Zibileko Planaren aholku kontseiluak ea nola ezarriko diren atzo Madrilen hitzartu zen planeko irizpideak; alegia, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izurriari aurre egiteko asmoz emandakoak. Plan horren arabera, erkidegoen arteko joan-etorriak mugatuta egongo dira Eguberrietan, eta s...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190640/hizkuntza-gutxituen-aldeko-proposamena-erregistratu-dute-espainiako-kongresuan.htm
Gizartea
Hizkuntza gutxituen aldeko proposamena erregistratu dute Espainiako Kongresuan
Hamar alderdik erregistratu duten legez besteko proposamenean, besteak beste, hau eskatu diote Espainiako Gobernuari: «gaztelania ez den berezko hizkuntzen» ofizialtasunerako estatutu erreformak susta eta babes ditzala.
Hizkuntza gutxituen aldeko proposamena erregistratu dute Espainiako Kongresuan. Hamar alderdik erregistratu duten legez besteko proposamenean, besteak beste, hau eskatu diote Espainiako Gobernuari: «gaztelania ez den berezko hizkuntzen» ofizialtasunerako estatutu erreformak susta eta babes ditzala.
Espainiako Kongresuan agerraldi bateratua egin zuten joan den otsailean euskararen, katalanaren, aragoieraren, asturieraren eta galizieraren alde ari diren eragileek —Euskal Herritik Kontseilua—, eta bilera egin zuten Espainiako Gobernua ahalbidetu zuten talde parlamentarioekin. Bertan eskatu zieten benetan berma zezat...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190641/industriaren-ekoizpena-146-apalagoa-izan-da-urteko-lehen-hamar-hilabeteetan.htm
Ekonomia
Industriaren ekoizpena %14,6 apalagoa izan da urteko lehen hamar hilabeteetan
Urrian, ekoizpenak %7,9 egin du atzera iazko urriarekin alderatuta, Eustaten arabera. Industria ere pandemia gogor nozitzen ari dela islatzen du datuak.
Industriaren ekoizpena %14,6 apalagoa izan da urteko lehen hamar hilabeteetan. Urrian, ekoizpenak %7,9 egin du atzera iazko urriarekin alderatuta, Eustaten arabera. Industria ere pandemia gogor nozitzen ari dela islatzen du datuak.
Aurtengo apirilean behea jo zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industriaren ekoizpenak, itxiera handiarekin batera. Fabrikak itxiak zirela, erakusleak inoiz ez bezala egin zuen behera, eta, ordutik, gora egin du, batik bat udan indar berriturik. Urriak, ordea, erakutsi du pandemia gogor jotzen ari dela industria ere...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190642/eguberrietarako-gida-pandemia-garairako.htm
Gizartea
Eguberrietarako gida pandemia garairako
Asteazken arratsean Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetako osasun agintariekin negoziatutako neurriak iragarrita dauden honetan, zehaztu daiteke Gabonetan zer egin daitekeen eta zer ez
Eguberrietarako gida pandemia garairako. Asteazken arratsean Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetako osasun agintariekin negoziatutako neurriak iragarrita dauden honetan, zehaztu daiteke Gabonetan zer egin daitekeen eta zer ez
Aurtengoak Eguberri bereziak izango dira, zalantzarik gabe. Orain arteko neurriekin alderatuta, baldintzak leuntzea erabaki dute hala Madrilgo gobernuak nola Hego Euskal Herriko gobernuek. Asteazken arratsean, Madrilen eta erkidegoetako osasun agintarien lurralde arteko batzordean, neurriak ezarri ziren. Hona argibide ...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190643/hidrogeno-berdea-ekoizteko-planta-handi-bat-eraikiko-dute-zornotzan.htm
Ekonomia
Hidrogeno berdea ekoizteko planta handi bat eraikiko dute Zornotzan
Sustatzaileek esan dute 50 milioi euroko inbertsioarekin abiatuko dituztela eraikitze lanak, eta 300 milioikoa dela aurrekontua. Boroako zentral termikoaren alboan egingo dute hidrogeno planta berria.
Hidrogeno berdea ekoizteko planta handi bat eraikiko dute Zornotzan. Sustatzaileek esan dute 50 milioi euroko inbertsioarekin abiatuko dituztela eraikitze lanak, eta 300 milioikoa dela aurrekontua. Boroako zentral termikoaren alboan egingo dute hidrogeno planta berria.
White Summit Capital trantsizio energetikoan diharduen nazioarteko funtsa; Castleton Commodities International (CCI) Bizkaia Energiaren akziodun nagusia, Zornotzan dagoen ziklo konbinatuko zentra elektrikoarena; Nortegas Espainiako gas banatzailea; eta Sener Bizkaiko ingeniaritza enpresa. Horiek dira Zornotzan (Bizkaia...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190644/euskaraldian-180000-pertsona-ari-dira-parte-hartzen.htm
Gizartea
Euskaraldian 180.000 pertsona ari dira parte hartzen
Bihar amaituko da ariketa soziala, eta izena eman dutenen herenek ez zuten parte hartu Euskaraldiaren lehen aldian.
Euskaraldian 180.000 pertsona ari dira parte hartzen. Bihar amaituko da ariketa soziala, eta izena eman dutenen herenek ez zuten parte hartu Euskaraldiaren lehen aldian.
Pandemiak eragin dion arren, aurtengo Euskaraldiak parte hartze zabala izan du: guztira 179.780 lagunek eman dute izena. Duela bi urte 225.154 izan ziren. Hala ere, aurtengo aldi honetan parte hartu dutenen herenak ez ziren lehen aldi hartan ahobizi edo belarriprest rolean aritu. Hau da, 50.000 pertsona berri aritu dir...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190645/ia-langile-guztiek-egin-dute-bat-aernnova-eta-pcb-itp-castingseko-lanuzteekin.htm
Ekonomia
Ia langile guztiek egin dute bat Aernnova eta PCB ITP Castingseko lanuzteekin
Erregulazio espedienteen aurkako protestaldiak dira, eta langile batzordeek argi utzi dute ez dutela kaleratzerik sinatuko.
Ia langile guztiek egin dute bat Aernnova eta PCB ITP Castingseko lanuzteekin. Erregulazio espedienteen aurkako protestaldiak dira, eta langile batzordeek argi utzi dute ez dutela kaleratzerik sinatuko.
Protesta eguna dute Aernnova (Berantevilla, Araba) eta Precision Castings Bilbao (Barakaldo eta Sestao, Bizkaia) enpresetan. Bietako zuzendaritzek erregulazio espedienteak aurkeztu dituzte, eta langileek lanuzteak egiten ari dira protesta neurri gisa. Bietan ia guztiek egin dute bat. Aernnovan zortzi orduko etenak egin...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190646/duela-500-urteko-maitasun-poema-baten-zirriborroa-aurkitu-dute.htm
Kultura
Duela 500 urteko maitasun poema baten zirriborroa aurkitu dute
Euskara arkaikoan idatzita dago, eta Oñatin aurkitu dute, Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialean. 1508 eta 1521 artean idatzia izan zela uste dute adituek.
Duela 500 urteko maitasun poema baten zirriborroa aurkitu dute. Euskara arkaikoan idatzita dago, eta Oñatin aurkitu dute, Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialean. 1508 eta 1521 artean idatzia izan zela uste dute adituek.
«Ene laztan gozo ederra...». Hala hasten da Azkoitiko (Gipuzkoa) XVI. mendearen hasierako notario protokolo batean aurkitu duten euskarazko testua. Rosa Aierbe doktoreak aurkitu zuen, hain zuzen ere, Oñatiko artxibategian, ikerketa bat egiten ari zela, eta baita artxibategiko arduradunei jakinarazi ere. Miguel Ibañez ...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190647/azken-sei-egunetako-positibo-kopururik-handiena-hego-euskal-herrian-748.htm
Gizartea
Azken sei egunetako positibo kopururik handiena Hego Euskal Herrian: 748
Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako lehen datuen arabera, %19 handitu dira positiboak azken 24 ordutan. Egindako probetatik %6,6 eman dute positibo.
Azken sei egunetako positibo kopururik handiena Hego Euskal Herrian: 748. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako lehen datuen arabera, %19 handitu dira positiboak azken 24 ordutan. Egindako probetatik %6,6 eman dute positibo.
Beheranzko joera eten dela dirudi, eta berriro ere zazpiehun kasutik gora daude Hego Euskal Herrian, iragan astean bezala. Izan ere, lau lurraldeetan azken hamalau egunetan batez beste 721 positibo izan ziren, eta atzo, berriz, 743 kasu atzeman zituzten, aurreko egunean baino %18 gehiago. Iparraldeko daturik ez dago. G...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190648/aurrekontuak-onartu-ditu-espainiako-kongresuak.htm
Politika
Aurrekontuak onartu ditu Espainiako Kongresuak
188 boto lortuta, gehiengo osoa aise gaindituta, atera ditu aurrera PSOEk eta UP Unidas Podemosek osatutako koalizio gobernuak.
Aurrekontuak onartu ditu Espainiako Kongresuak. 188 boto lortuta, gehiengo osoa aise gaindituta, atera ditu aurrera PSOEk eta UP Unidas Podemosek osatutako koalizio gobernuak.
Aurrekontu berriak ditu Espainiako Gobernuak. Kongresuak gehiengo osoz onartu ditu, gaur, eta, hortaz, aurrekontu horiek ordezkatuko dituzte azken bi urteotan bi aldiz luzatu behar izan dituztenak, 2018ko ekain bukaerakoak. Aste bakan batzuk zeramatzan presidentetzan Pedro Sanchezek (PSOE), eta onartu eta gaur egun art...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190649/euskaldunon-egunkaria-30-urterekin-gaztetuta.htm
Gizartea
‘Euskaldunon Egunkaria’, 30 urterekin gaztetuta
Igandean 30 urte beteko zituen Euskaldunon Egunkaria-k. BERRIAko kazetari gazteek kontatuko dute nolakoa izan zen sorrera, eta Egunkaria-k zer ekarpen egin zuen.
‘Euskaldunon Egunkaria’, 30 urterekin gaztetuta. Igandean 30 urte beteko zituen Euskaldunon Egunkaria-k. BERRIAko kazetari gazteek kontatuko dute nolakoa izan zen sorrera, eta Egunkaria-k zer ekarpen egin zuen.
1990eko abenduaren 6ko goizean iritsi zen euskarazko egunkari nazionalaren lehen zenbakia irakurleengana. Ilusio eta tentsio handiz lan egin zuen profesional talde handi batek eta milaka herritarren laguntza ekonomikoak zabaldu zion bidea mundua egunero euskaraz kontatzeko erronkari. Igandean beteko dira 30 urte, eta ...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190650/berriak-bat-egingo-du-durangoko-azokako-eskaintza-digitalarekin.htm
Bizigiro
BERRIAk bat egingo du Durangoko Azokako eskaintza digitalarekin
Denda digitalean BERRIAren makina bat produktu erosi ahalko dira. Azokaren berri arretaz emango du datozen egunetan egunkariak, paperean zein webgunean.
BERRIAk bat egingo du Durangoko Azokako eskaintza digitalarekin. Denda digitalean BERRIAren makina bat produktu erosi ahalko dira. Azokaren berri arretaz emango du datozen egunetan egunkariak, paperean zein webgunean.
55. Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez da urteroko modukoa izango, eta Internet bidez erosi beharko dira liburuak, diskoak eta bestelako lanak. Edonola ere, azokak izango du zer emana bihartik asteartera bitartean, eta euskarazko komunikabideek adi jarraituko dituzte azokaren bueltako ekitaldiak eta eskaintzak. BERRIA...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190651/kanariek-migrazio-krisi-betean-jarraitzen-dute.htm
Mundua
Kanariek migrazio krisi betean jarraitzen dute
Asteazken gauaz geroztik, salbamendu taldeek beste sei erreskate egin dituzte. Ehunka migratzaile iritsi dira uharteetara, eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute giza eskubideak urratu dituztela. Jone Bastida Alzuru BERRIAren berriemaile bereziaren bideo analisia.
Kanariek migrazio krisi betean jarraitzen dute. Asteazken gauaz geroztik, salbamendu taldeek beste sei erreskate egin dituzte. Ehunka migratzaile iritsi dira uharteetara, eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute giza eskubideak urratu dituztela. Jone Bastida Alzuru BERRIAren berriemaile bereziaren bideo analisia.
Migrazio krisia lehertu da Kanarietan. Urtea hasi zenetik, Afrikatik 20.000 lagun baino gehiago iritsi dira bertara, sorterriko egoerak ihes egitera behartuta, eta gehienak azken hilabeteetan heldu dira: urrian eta azaroan 12.000 etorkin erregistratu dituzte. Itsasoko bide horri ekitea ez da erabaki makala; izan ere, z...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190652/asensiok-gezurtatu-egin-du-zubietako-errauste-plantari-baimenik-ukatu-diotela.htm
Gizartea
Asensiok gezurtatu egin du Zubietako errauste plantari baimenik ukatu diotela
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kontuak eskatu dizkiote Gipuzkoako Ingurumen diputatuari Zubietako erraustegiari buruz. Eusko Jaurlaritzak instalazioa martxan jartzeko behin-behineko baimena eman zuen, baina baimen hori azaroan iraungi zen. Alderdiek «arduragabekeria eta deskoordinazioa» leporatu dizkiote GHK-ri.
Asensiok gezurtatu egin du Zubietako errauste plantari baimenik ukatu diotela. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kontuak eskatu dizkiote Gipuzkoako Ingurumen diputatuari Zubietako erraustegiari buruz. Eusko Jaurlaritzak instalazioa martxan jartzeko behin-behineko baimena eman zuen, baina baimen hori azaroan iraungi ze...
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta GHK-ko buruak adierazi du «faltsua» dela Eusko Jaurlaritzak Zubietako errauste plantari jarduera baimena ukatu diola. Ohar bidez azaldu duenaren arabera, gobernuak Ekondakin enpresari igorritako jakinarazpenak «energia sortzeko instalazioen tramitazio administratib...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190653/eako-kritikoek-jarritako-helegitea-baliogabetu-du-epaileak.htm
Politika
EAko kritikoek jarritako helegitea baliogabetu du epaileak
Kritikoek alderdiaren zuzendaritzari egotzi zioten dokumentu batzuk faltsutu izana, EAko primarioen prozesuaren aurkako salaketa baliogabetu zuen epaia baldintzatzeko, eta zuzendaritzak adierazi du epaileak atzera bota duela salaketa delitu zantzurik ez dagoelako. Halere, Alava eta Ruiz de Egino urtarrilean epaituko di...
EAko kritikoek jarritako helegitea baliogabetu du epaileak. Kritikoek alderdiaren zuzendaritzari egotzi zioten dokumentu batzuk faltsutu izana, EAko primarioen prozesuaren aurkako salaketa baliogabetu zuen epaia baldintzatzeko, eta zuzendaritzak adierazi du epaileak atzera bota duela salaketa delitu zantzurik ez dagoel...
Miren Aranoa, Mikel Goenaga, Iratxe Lopez de Aberasturi eta Maiorga Ramirez EA Eusko Alkartasunaren sektore kritikoko kideek salaketa bat jarri zuten Mariano Alava Antolamendu idazkariaren eta Iker Ruiz de Egino EAko eledunaren aurka, eta egotzi zieten alderdikoak ez ziren pertsonen esku jarri zituztela babes berezia b...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190654/txertaketa-kanpainak-hiru-fase-izango-ditu-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Txertaketa kanpainak hiru fase izango ditu Ipar Euskal Herrian
Jean Castex Frantziako lehen ministroak esan du udaberrirako espero dutela herritar guzientzako txertoa zabaltzea. Gabonetarako, sei heldu elkartzeko muga ezarri dute.
Txertaketa kanpainak hiru fase izango ditu Ipar Euskal Herrian. Jean Castex Frantziako lehen ministroak esan du udaberrirako espero dutela herritar guzientzako txertoa zabaltzea. Gabonetarako, sei heldu elkartzeko muga ezarri dute.
COVID-19aren kontrako txertoak laster egongo dira prest, ikerketak eraman dituzten laborategien arabera. Hala, Frantziako Gobernuak txertaketa kanpaina hasteko bidea ireki du. Jean Castex Frantziako lehen ministroak esan du abendu bukaera aitzin Osasun Agintari Gorenaren baiezkoa lortu beharko luketela bi txertok —Pfiz...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190655/euskaldunen-eguneroko-bereizkeriari-planto.htm
Gizartea
Euskaldunen eguneroko bereizkeriari planto
Dozenaka txiolarik euskaraz aritzeagatik izandako askotariko bizipenak idatzi dituzte Euskaldunok planto kanpainan: diskriminazio kasuak, umiliazioak eta zatarkeriak, besteak beste.
Euskaldunen eguneroko bereizkeriari planto. Dozenaka txiolarik euskaraz aritzeagatik izandako askotariko bizipenak idatzi dituzte Euskaldunok planto kanpainan: diskriminazio kasuak, umiliazioak eta zatarkeriak, besteak beste.
Euskararen Egunerako, salaketak egitera dei egin du Twitterreko kontu sortu berri batek, @eutsieuskarari izenekoak. #EuskaldunokPlanto traola erabiliz, erabiltzaileei eskatu die «borroka eta salaketa eguna» izan dadin gaurkoa, «euskaldunon aurkako zapalkuntzari erantzuteko» asmoz. Euskaraz aritzeagatik jasandako askota...
2020-12-3
https://www.berria.eus/albisteak/190656/bere-esku-segitzen-du.htm
Kirola
Bere esku segitzen du
Realak bina berdindu du Rijekaren aurka; azken neurketan erabakiko da multzoko sailkapena.Txuri-urdinek atzetik egin dute neurketaren zati handi bat
Bere esku segitzen du. Realak bina berdindu du Rijekaren aurka; azken neurketan erabakiko da multzoko sailkapena.Txuri-urdinek atzetik egin dute neurketaren zati handi bat
Bezperan nola, biharamunean hala. Realak berdindu egin du Rijekaren aurka, eta gauza bera egin dute Napolik eta AZ Alkmaarrek. Partida baten faltan, ez da aldatu egoera. Edo bai: arerio makurrenaren aurka jokatu beharko dute txuri-urdinek hil ala biziko neurketa. Halere, bere eskuan da Europa ligan aurrera egitea. Irab...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190689/buruzagi-independentistei-hirugarren-gradua-ukatu-die-gorenak.htm
Mundua
Buruzagi independentistei hirugarren gradua ukatu die Gorenak
Dolors Bassa kontseilari ohia eta Carme Forcadell parlamentuko presidente izandakoa espetxera itzuliko dira gaur, irteteko baimenak indargabetu baitizkiete; gainontzeko auzipetuei uztail amaieran kendu zizkieten kartzelatik irteteko baimenak.
Buruzagi independentistei hirugarren gradua ukatu die Gorenak. Dolors Bassa kontseilari ohia eta Carme Forcadell parlamentuko presidente izandakoa espetxera itzuliko dira gaur, irteteko baimenak indargabetu baitizkiete; gainontzeko auzipetuei uztail amaieran kendu zizkieten kartzelatik irteteko baimenak.
Bigarren gradura itzuli beharko dute preso dauden Kataluniako bederatzi buruzagi independentistek. Hala ebatzi du Auzitegi Gorenak, prozesu independentista sustatzeagatik hamahiru urterainoko espetxe zigorrak ezarri zizkien berak. Erabakiaren ondorioz, Dolors Bassa Generalitateko kontseilari ohiak eta Carme Forcadell p...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190690/modu-ezohikoan-ireki-dute-durangoko-azoka-ezohikoa.htm
Kultura
Modu ezohikoan ireki dute Durangoko Azoka ezohikoa
Ikaslerik gabeko Ikasle Egun batekin hasi da martxan 55. azoka. 1.200 pertsonak baino gehiagok osatu dute egunotan beren «desiren poltsa», eta hasi dira lehen erosketen bidalketak ere. Jende asko dabil denda digitalean, eta ordu batzuetarako eten behar izan dute arduradunek, baina 15:00ak pasatxorako berriz zegoen mart...
Modu ezohikoan ireki dute Durangoko Azoka ezohikoa. Ikaslerik gabeko Ikasle Egun batekin hasi da martxan 55. azoka. 1.200 pertsonak baino gehiagok osatu dute egunotan beren «desiren poltsa», eta hasi dira lehen erosketen bidalketak ere. Jende asko dabil denda digitalean, eta ordu batzuetarako eten behar izan dute ardur...
Isiltasuna izan da nagusi aurten Durangoko Azokaren irekieran. Euskal Herri osoko milaka ikasle batu ohi ditu urtero Landako gunean Ikasle Egunak, eta sortu ohi den zalaparta eta euforia giroaren kontrapuntua izan da aurtengoa. Kazetari multzo bat baino ez da ibili goizean eraikinaren inguruan, Durangoko eskolako ikasl...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190691/ekonomiak-155eko-hazkundea-izan-duela-berretsi-du-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Ekonomiak %15,5eko hazkundea izan duela berretsi du Jaurlaritzak
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan BPGaren hazkundea %15,5ekoa izan zen hirugarren hilekoan.
Ekonomiak %15,5eko hazkundea izan duela berretsi du Jaurlaritzak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan BPGaren hazkundea %15,5ekoa izan zen hirugarren hilekoan.
Udako hiruhilekoan ekonomiak hazkunde handia izan zuela jakinarazi zuen Eustatek: %15,2koa, hain zuzen. Itxialdi handiak eragindako eroriko historikoaren ondoren, uste baino hazkunde handiagoa izan zuen Eusko Jaurlaritzako eskumeneko lurraldeen osotasunak, baina urte arteko tasan islatu zen pandemiaren zuloa: -%7,7ko u...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190692/carlos-martin-beristainek-irabazi-du-rene-cassin-saria.htm
Gizartea
Carlos Martin Beristainek irabazi du Rene Cassin saria
Euskal Herriko zein nazioarteko zenbait gatazkaren konponbidetan bizikidetzaren arloan egin dituen ekarpenak saritu nahi izan ditu Eusko Jaurlaritzak. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunerako leloa ere aurkeztu dute: 'Gaur, inoiz baino gehiago, kutsatu elkartasuna! Zure eskubideak, guztionak'.
Carlos Martin Beristainek irabazi du Rene Cassin saria. Euskal Herriko zein nazioarteko zenbait gatazkaren konponbidetan bizikidetzaren arloan egin dituen ekarpenak saritu nahi izan ditu Eusko Jaurlaritzak. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunerako leloa ere aurkeztu dute: 'Gaur, inoiz baino gehiago, kutsatu elkartasuna! Z...
Carlos Martin Beristainek (Bilbo, 1959) jasoko du aurten Rene Cassin saria, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia, eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean iragarri duenez. «Hamarkadetan zehar eta munduko hainbat lekutan giza eskubideen sustapenean eta defentsan lagundu duelako» saritu d...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190693/hegoaldean-601-positibo-atzeman-dituzte-bezperan-baino-196-gutxiago.htm
Gizartea
Hegoaldean 601 positibo atzeman dituzte, bezperan baino %19,6 gutxiago
11.500 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo, eta %5,2k eman zuten positibo
Hegoaldean 601 positibo atzeman dituzte, bezperan baino %19,6 gutxiago. 11.500 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo, eta %5,2k eman zuten positibo
Ostegunean bazirudien beheranzko joera geldotu egin zela, baina gobernuek gaur emandako azken datuek jaitsiera baieztatu dute. Eguneroko bilakaerak gorabeherak ditu: ostegunean, Araba izan zen kasu gutxiago izan zituen lurralde bakarra Hego Euskal Herrian, eta, ostiralean, Araba izan da kasu kopuruak igo diren lurralde...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190694/gazteenen-bakardadeaz.htm
Bizigiro
Gazteenen bakardadeaz
Pandemia garaiak etxean eta norbere baitara bilduta harrapatu ditu nerabe eta gazte asko. Bakardadea, tristura, asperdura, amorrua eta antsietatea bizi izan dituzte, besteak beste. Haiekin, irakasleekin eta psikologoekin hitz egin du BERRIAk, eta erreportaje bat kaleratuko du bihar
Gazteenen bakardadeaz. Pandemia garaiak etxean eta norbere baitara bilduta harrapatu ditu nerabe eta gazte asko. Bakardadea, tristura, asperdura, amorrua eta antsietatea bizi izan dituzte, besteak beste. Haiekin, irakasleekin eta psikologoekin hitz egin du BERRIAk, eta erreportaje bat kaleratuko du bihar
Gazteen Euskal Behatokiak «nola daramazu?» galdera egin die 15 eta 34 urte bitarteko 1.400 gazteri —martxoan ere egin zuten inkesta berbera, eta urriaren 30etik azaroaren 4ra egin dute bigarrena—. Aste honetan bertan eman dituzte emaitzak argitara: hamar gaztetik zazpik amorrua, haserrea eta asperdura sentitzen dituzte...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190695/bi-pertsona-atxilotu-dituzte-barakaldon-agertutako-gorpuzkiekin-lotura-dutelakoan.htm
Gizartea
Bi pertsona atxilotu dituzte, Barakaldon agertutako gorpuzkiekin lotura dutelakoan
Uztailean desagertutako gizon batenak izan daitezke arrastoak. Gizon bat eta emakume bat atzeman dituzte, baina oraingoz ez diete deliturik leporatu.
Bi pertsona atxilotu dituzte, Barakaldon agertutako gorpuzkiekin lotura dutelakoan. Uztailean desagertutako gizon batenak izan daitezke arrastoak. Gizon bat eta emakume bat atzeman dituzte, baina oraingoz ez diete deliturik leporatu.
Joan den astean Barakaldoko (Bizkaia) Arrontegi mendian agertutako gorpuzkiekin lotura izan dezaketelakoan, bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bikote harremana duten gizon bat eta emakume bat atzeman dituzte, ikerketa prozesuaren barruan, baina ez diete hilke...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190696/irunea-mediterraneoa-2050-alderako.htm
Gizartea
Iruñea «mediterraneoa», 2050 alderako
Udalak aztertu du klima aldaketak nola eragingo liokeen hiriari. Mende erdialderako Andaluziako klimaren tankerakoa izan dezakeela ondorioztatu du.
Iruñea «mediterraneoa», 2050 alderako. Udalak aztertu du klima aldaketak nola eragingo liokeen hiriari. Mende erdialderako Andaluziako klimaren tankerakoa izan dezakeela ondorioztatu du.
Klima aldaketak joera berarekin jarraitzen badu, Mediterraneo aldeko klimaren antzeko bat izan dezake aurki, Iruñeko udalak Go Green proiektuaren barruan egin duen azterketaren arabera. Tenperaturak igotzen jarraitzen badu eta euri kolpeak gero eta sarriagoak badira, ondorioak kliman ez ezik herritarren osasunean eta h...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190697/2021eko-bizkaiko-aurrekontuak-6-txikiagoak-izango-dira.htm
Ekonomia
2021eko Bizkaiko aurrekontuak %6 txikiagoak izango dira
Foru Aldundiak 7.970 milioi euro izango ditu eskura, eta horietatik 1.358 bideratuko ditu sailetara, iaz baino %5,9 gehiago
2021eko Bizkaiko aurrekontuak %6 txikiagoak izango dira. Foru Aldundiak 7.970 milioi euro izango ditu eskura, eta horietatik 1.358 bideratuko ditu sailetara, iaz baino %5,9 gehiago
COVID-19ak ekonomian izandako eragina nozituko du 2021. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, horrenbestez, aurrekontuak aurtengoak baino %6 txikiagoak izango dira. 7.970 milioi euro izango ditu eskura, aurten baino 506 gutxiago. Horiek lortzeko, gainera, eta jakina zen bezala, zorpetzera joko du, eta zor hori 410 milio...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190698/podemosek-salatu-du-eajk-aurrea-hartu-nahi-diola-klima-aldaketaren-legeari.htm
Gizartea
Podemosek salatu du EAJk aurrea hartu nahi diola Klima Aldaketaren Legeari
Eusko Jaurlaritzak baimena eskatu dio Gasteizko Udalari, hain zuzen, lurrean zulaketak egiteko eta Shesa enpresa publikoaren bidez gasik badagoen aztertzeko asmoz. Podemosek uste du ihes egin nahi diela Espainiako Kongresuan lantzen ari den Klima Aldaketaren Legeak ezar diezazkiokeen mugei.
Podemosek salatu du EAJk aurrea hartu nahi diola Klima Aldaketaren Legeari. Eusko Jaurlaritzak baimena eskatu dio Gasteizko Udalari, hain zuzen, lurrean zulaketak egiteko eta Shesa enpresa publikoaren bidez gasik badagoen aztertzeko asmoz. Podemosek uste du ihes egin nahi diela Espainiako Kongresuan lantzen ari den Kli...
Hidrokarburuen esplorazioa eta esplotazioa beren-beregi debekatzea jaso bide du Espainiako Kongresuan tramitatzen ari diren Klima Aldaketaren Legeak, Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatuak esan duenez, eta uste du EAJk aurrea hartu nahi diola Klima Aldaketaren Legeari, Gasteizko Subijanan gasa badagoen es...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190700/areciboko-teleskopioaren-hondoratzearen-bideoa-zabaldu-dute.htm
Mundua
Areciboko teleskopioaren hondoratzearen bideoa zabaldu dute
Asteartean erori zen 900 tonako plataforma, hari eusten zioten azken kableek huts egin ondoren. Teleskopioaz arduratzen zen AEBetako Zientziaren Fundazio Nazionalak argitaratu ditu irudiak.
Areciboko teleskopioaren hondoratzearen bideoa zabaldu dute. Asteartean erori zen 900 tonako plataforma, hari eusten zioten azken kableek huts egin ondoren. Teleskopioaz arduratzen zen AEBetako Zientziaren Fundazio Nazionalak argitaratu ditu irudiak.
Areciboko (Puerto Rico) behategiko irrati-teleskopioaren 900 tonako plataforma hondoratu egin zen asteartean, hari eusten zioten azken kableak apurtu baitziren. AEBetako Zientziaren Fundazio Nazionala arduratzen zen teleskopioaz, eta hondoratzearen unea erakusten duten bideoak zabaldu ditu gaur. Lehenengo bideoan, plat...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190701/preso-bat-euskal-herriratuko-dute-eta-bortz-hurbildu.htm
Politika
Preso bat Euskal Herriratuko dute, eta bortz hurbildu
Balbino Saenz Olarra da Euskal Herriratuko dutena: Zaballara eramanen dute, Valladolidetik. Jon Igor Solana Matarran eta Eider Perez Aristizbal Zuerara mugituko dituzte; Asier Garcia Justo eta Ismael Berasategi Eskudero, Asturiasera; eta Aitor Herrera, El Duesora.
Preso bat Euskal Herriratuko dute, eta bortz hurbildu. Balbino Saenz Olarra da Euskal Herriratuko dutena: Zaballara eramanen dute, Valladolidetik. Jon Igor Solana Matarran eta Eider Perez Aristizbal Zuerara mugituko dituzte; Asier Garcia Justo eta Ismael Berasategi Eskudero, Asturiasera; eta Aitor Herrera, El Duesora.
Espainiako Espetxe Erakundeek hala erabakita, euskal preso bat Euskal Herrira ekarriko dute, eta bertze bortz preso Euskal Herritik 300 bat kilometrora edo gutxiagora dauden kartzeletara hurbilduko dituzte. Euskal Herriratuko dutena Balbino Saenz de Olarra da: Valladolidetik (335 kilometro) Zaballako espetxera ekarriko...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190702/bilboko-portuko-zamaketariak-greba-utziko-dute-negoziazioei-berrekiteko.htm
Ekonomia
Bilboko portuko zamaketariak greba utziko dute negoziazioei berrekiteko
57 eguneko protestaldiaren ondoren larunbatean lanera itzuliko dira Lan Ministerioaren bide orria errazteko. Enpresak baldintza zorrotzak jarri dituen arren, elkarrizketaren aldeko apustua berretsi dute zamaketariek.
Bilboko portuko zamaketariak greba utziko dute negoziazioei berrekiteko. 57 eguneko protestaldiaren ondoren larunbatean lanera itzuliko dira Lan Ministerioaren bide orria errazteko. Enpresak baldintza zorrotzak jarri dituen arren, elkarrizketaren aldeko apustua berretsi dute zamaketariek.
Bilboko portuko zamaketariak lanera itzuliko dira larunbateko 08:00etan. 57 eguneko grebaldiaren ondoren Espainiako Lan Ministerioak gatazka konpontzeko diseinaturiko bide orriari eutsiko diote, eta horretarako ezinbestekoa zen greba uztea. Iragan astelehenean hartu zuten erabakia, baina Bilbo Estibak zamaketa enpresak...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190703/atzerritarrentzako-zentro-itxi-batean-sartzea-debekatu-diote-eurodiputatu-talde-bati.htm
Mundua
Atzerritarrentzako zentro itxi batean sartzea debekatu diote eurodiputatu talde bati
EH Bilduko eta Unidas Podemoseko ordezkariak Barranco Seco CIEra joan dira migratzaileak han nola dauden ikustera, baina Espainiako Poliziak ez die utzi sartzen. «Gertaturikoa harrigarria da», salatu du Barrenak.
Atzerritarrentzako zentro itxi batean sartzea debekatu diote eurodiputatu talde bati. EH Bilduko eta Unidas Podemoseko ordezkariak Barranco Seco CIEra joan dira migratzaileak han nola dauden ikustera, baina Espainiako Poliziak ez die utzi sartzen. «Gertaturikoa harrigarria da», salatu du Barrenak.
EH Bilduko eta UP Unidas Podemoseko ordezkari politikoak Kanarietako Barranco Seco CIE atzerritarrentzako zentro itxira joan dira migratzaileen egoera ezagutzera, baina Espainiako Poliziak ez die utzi sartzen. Jon Iñarritu koalizio subiranistaren Espainiako Kongresuko diputatuak salatu du bigarren aldia dela Espainiako...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190704/ghk-k-dio-zubietako-erraustegian-energia-sortzeko-baimena-jaso-duela.htm
Gizartea
GHK-k dio Zubietako erraustegian energia sortzeko baimena jaso duela
Gipuzkoako Ingurumen diputatuak dio Zubietako erraustegiaren jarduera normaltasunaren barruan dagoela. Erraustegiaren jarduera eteteko eskatu diote EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak.
GHK-k dio Zubietako erraustegian energia sortzeko baimena jaso duela. Gipuzkoako Ingurumen diputatuak dio Zubietako erraustegiaren jarduera normaltasunaren barruan dagoela. Erraustegiaren jarduera eteteko eskatu diote EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak.
Joan den asteazkenean jakin zen Zubietako erraustegia industria jarduerari dagokion baimen garrantzitsu bat gabe geratu dela, eta martxan jartzeko behin-behineko aktarik gabe ere ez dela eten erraustegiaren jarduera. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeake...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190705/altsasu-telesaila-asteazkenean-estreinatuko-dute.htm
Bizigiro
'Altsasu' telesaila asteazkenean estreinatuko dute
Asier Urbieta da telesailaren zuzendaria. Harekin batera, Eider Gabilondo izan da ekoizpenaren zuzendaria, eta Harkaitz Canok, Mikel Alvarezek eta Andoni De Carlosek osatu dute gidoilari taldea.
'Altsasu' telesaila asteazkenean estreinatuko dute. Asier Urbieta da telesailaren zuzendaria. Harekin batera, Eider Gabilondo izan da ekoizpenaren zuzendaria, eta Harkaitz Canok, Mikel Alvarezek eta Andoni De Carlosek osatu dute gidoilari taldea.
Alardea eta Hondar ahoak telesailak eman ostean, ETB1ek bere telesail berria erakutsiko du datozen lau asteazkenetan: Altsasu. Kuadrilla eta interes desberdinetako zortzi gazte, elkarren artean harreman sendorik ez zuen gazte taldea, prozesu judizial batek kateatuko du. Auziaren jatorria zerbitzuz kanpo zeuden Guardia...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190706/donostia-ospitaleko-ziuko-langileek-elkar-zaintzeko-eskatu-dute-bertsotan.htm
Gizartea
Donostia ospitaleko ZIUko langileek «elkar zaintzeko» eskatu dute, bertsotan
Donostia ospitaleko ZIUko langileek «elkar zaintzeko» eskatu dute, bertsotan.
Bob Marleyren No, Woman, No Cry kantuaren doinuekin, eta Felix Zubia medikuak ondutako bertsoak kantatzen, bideo bat egin dute Donostia ospitaleko zainketa intentsiboetako unitateko langileek. EITB Maratoiaren ekimenaren barruan egin dute bideoa. Sendagileak, erizainak, laguntzaileak, zaintzaileak eta mantenuko langil...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190707/madrilek-hamabost-edo-hogei-milioi-lagun-txertatu-nahi-ditu-ekainerako.htm
Gizartea
Madrilek hamabost edo hogei milioi lagun txertatu nahi ditu ekainerako
Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren aurka hartutako neurriei «babes esplizitua» erakutsi die Salvador Illak, Donostiara egin duen bisitan.
Madrilek hamabost edo hogei milioi lagun txertatu nahi ditu ekainerako. Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren aurka hartutako neurriei «babes esplizitua» erakutsi die Salvador Illak, Donostiara egin duen bisitan.
Donostian izan da gaur Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroa, Viralgen enpresan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin batera. Illak ondoren emandako prentsaurrekoan jakinarazi duenez, segur aski COVID-19aren aurkako txertoa ekoizten hasiko dira bertan. Kazetarien galderei erantzunez...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190708/teknikariok-gutako-erdiek-ezingo-dute-beste-urte-erdiz-iraun.htm
Kultura
Teknikariok: «Gutako erdiek ezingo dute beste urte erdiz iraun»
Kultur emanaldietako teknikarien sindikatuak EAEko erakundeen laguntzak «urriak eta gaizki diseinatutakoak» direla salatu du. Erantsi duenez, sektoreko langileen %60 lanik gabe daude oraintxe bertan; diru sarrerak %50 jaitsi zaizkie batez beste, laguntzak kontuan hartuta; eta %15ek ez dute ez laguntzarik ez lanik.
Teknikariok: «Gutako erdiek ezingo dute beste urte erdiz iraun». Kultur emanaldietako teknikarien sindikatuak EAEko erakundeen laguntzak «urriak eta gaizki diseinatutakoak» direla salatu du. Erantsi duenez, sektoreko langileen %60 lanik gabe daude oraintxe bertan; diru sarrerak %50 jaitsi zaizkie batez beste, laguntzak...
«Martxoan ixtera behartu gintuzten, eta, bederatzi hilabete geroago, okerrago gaude. Sindikatu gisa eratu behar izan dugu gure eskubideak defendatzeko». Hala azaldu dute Teknikariok sindikatuko kideek beren zioa, Durangoko (Bizkaia) Plateruenan eman duten prentsaurrekoan. Bertan, kultur ekitaldietako eta emanaldietako ...
2020-12-4
https://www.berria.eus/albisteak/190709/eten-zaio-bolada-ona-athletici.htm
Kirola
Eten zaio bolada ona Athletici
Galdu egin du Celtaren aurka San Mamesen (0-2), bigarren zatian sartu dizkioten bi golekin. Bi partida zeramatzan galdu gabe, eta etxeko azkeneko hirurak irabazita zeuzkan.
Eten zaio bolada ona Athletici. Galdu egin du Celtaren aurka San Mamesen (0-2), bigarren zatian sartu dizkioten bi golekin. Bi partida zeramatzan galdu gabe, eta etxeko azkeneko hirurak irabazita zeuzkan.
Bolada onean zen Athletic bi egoeratan: batetik, bi partida zeramatzan galdu gabe Betisi San Mamesen irabazi, eta Getafen berdindu ondoren; bestetik, etxean, azken hiru partidak irabazita zegoen (Levante, Sevilla eta Betis). Gaur hankaz gora joan zaizkio kontu on horiek guztiak: Celtak irabazi egin dio (0-2). Bigarren...
2020-12-5
https://www.berria.eus/albisteak/190747/euskararen-erresilientzia-goretsi-du-kirmen-uribek-poema-berri-batean.htm
Kultura
Euskararen erresilientzia goretsi du Kirmen Uribek poema berri batean
'Hitzen bat arrastoan' poema irakurri zuen atzo idazle ondarroarrak Durangoko Azoka zabaltzeko ekitaldian. Hizkuntzaren historiako pasarterik beltzenak laburbiltzen ditu, eta, besteak beste, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera aipatzen du.
Euskararen erresilientzia goretsi du Kirmen Uribek poema berri batean. 'Hitzen bat arrastoan' poema irakurri zuen atzo idazle ondarroarrak Durangoko Azoka zabaltzeko ekitaldian. Hizkuntzaren historiako pasarterik beltzenak laburbiltzen ditu, eta, besteak beste, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera aipatzen du.
Durangoko 55. Azoka zabaltzeko ekitaldia egin zuten atzo, Landako Gunean, eta horretarako propio ondutako poema bat errezitatu zuen Kirmen Uribe idazleak. Uribe ez zen Durangon, halere, baizik eta New Yorken, eta handik bidalitako bideo baten bidez zabaldu zuen olerkia. Euskararen sorkuntzaren historia moduko bat kont...
2020-12-5
https://www.berria.eus/albisteak/190748/ezkurdia-eta-martija-arituko-dira-binakako-finalean-olaizola-eta-urrutikoetxearen-aurka.htm
Kirola
Ezkurdia eta Martija arituko dira binakako finalean Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka
Agirre eta Albisuri 22-9 gailendu zitzaion bikotea atzo gaueko partidan.
Ezkurdia eta Martija arituko dira binakako finalean Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka. Agirre eta Albisuri 22-9 gailendu zitzaion bikotea atzo gaueko partidan.
Bigarren bikotea, erabakita: Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak 22-9 irabazi zieten atzo gauean Asier Agirre eta Jon Ander Albisuri, eta datorren asteartean jokatuko den binakako finalera pasatzea lortu zuten. Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxearen kontra arituko dira Bizkaia pilotalekuan, hau da, atzoko partidako ...
2020-12-5
https://www.berria.eus/albisteak/190749/esako-urtegia-apurtuz-gero-zangozan-zer-gertatuko-litzatekeen-simulatu-dute.htm
Gizartea
Esako urtegia apurtuz gero Zangozan zer gertatuko litzatekeen simulatu dute
Minutu gutxiren buruan, urak Nafarroako herri hori ia osorik hartuko luke, Zaragozako Unibertsitateak eginiko ikerketaren arabera.
Esako urtegia apurtuz gero Zangozan zer gertatuko litzatekeen simulatu dute. Minutu gutxiren buruan, urak Nafarroako herri hori ia osorik hartuko luke, Zaragozako Unibertsitateak eginiko ikerketaren arabera.
Ordenagailuz eginiko simulazio bat besterik ez da, baina beldurgarria. Esako urtegia handitzeko lanen eraginez, urari eusten dion horma apurtuko balitz, horrek Zangozan (Nafarroa) eragingo lukeen hondamendia erakusteko simulazioa egin du Zaragozako Unibertsitateak (Espainia). Cesar Gonzalez Cebollada ingeniariak Fluid...
2020-12-5
https://www.berria.eus/albisteak/190750/eritasun-larriagatik-josetxo-arizkuren-askatzeko-exijitu-dute-sarek-eta-etxerat-ek.htm
Politika
Eritasun larriagatik, Josetxo Arizkuren askatzeko exijitu dute Sarek eta Etxerat-ek
Iruñean, astelehenean 20:00etan Merindadesko biribilgunean egingo den mobilizaziora deitu dute. Jaione Karrera abokatuak azaldu du Arizkuren «ongi» dagoela, baina bihotzean tronbosi berriak izateko «arrisku handia» duela
Eritasun larriagatik, Josetxo Arizkuren askatzeko exijitu dute Sarek eta Etxerat-ek. Iruñean, astelehenean 20:00etan Merindadesko biribilgunean egingo den mobilizaziora deitu dute. Jaione Karrera abokatuak azaldu du Arizkuren «ongi» dagoela, baina bihotzean tronbosi berriak izateko «arrisku handia» duela
Iragan igandean, Murtzia II espetxean den Josetxo Arizkuren euskal presoa ospitaleratu behar izan zuten, Jaione Karrerak azaldu duenez, une hartan berekin zen kide batek berehala eraman zuen erizaintzara eta erantzun azkar horrek balio izan zuen bihotza ez geratzeko eta «lesio konponezinak» eragozteko. Arizkurenek, esk...
2020-12-5
https://www.berria.eus/albisteak/190751/segurtasun-orokorrerako-legea-salatu-dute-dozenaka-herritarrek-baionan.htm
Gizartea
Segurtasun orokorrerako legea salatu dute dozenaka herritarrek Baionan
Eragile andana batu da Frantziako Asanbleak onartu duen lege proposamenaren kontra. Eskubide murrizketa salatu dute
Segurtasun orokorrerako legea salatu dute dozenaka herritarrek Baionan. Eragile andana batu da Frantziako Asanbleak onartu duen lege proposamenaren kontra. Eskubide murrizketa salatu dute
300 bat pertsonak parte hartu dute Frantzian bozkatzen ari diren Segurtasun Orokorrerako legea salatzeko mobilizazioan, gaur arratsalean. Baionako herriko etxe aitzinean elkartu dira lehenik, eta handik manifestazioa abiatu zuten ondotik, Baionako karriketan. Jaka Horiek deitu zuten mobilizazioa, baina, eragile politik...
2020-12-6
https://www.berria.eus/albisteak/190752/emakumeak-musikagintzan-kontzertu-aurreko-afarien-egia.htm
Kultura
Emakumeak musikagintzan: kontzertu aurreko afarien egia
Emakumezkoek musikaren esparruan dituzten zailtasunez aritu dira hizketan Olatz Salvador musikaria, Iratxe Reparaz arte zuzendaria eta Saioa Torre kultur teknikaria Durangoko Azokan.
Emakumeak musikagintzan: kontzertu aurreko afarien egia. Emakumezkoek musikaren esparruan dituzten zailtasunez aritu dira hizketan Olatz Salvador musikaria, Iratxe Reparaz arte zuzendaria eta Saioa Torre kultur teknikaria Durangoko Azokan.
«Tristea da, baina kontzertuen inguruan ezagutu ditudan emakumezkoak, gehienak izan dira kontzertua hasi aurreko afaria prestatu digutenak». Detaile bakar bat, eta gordin bezain garden azaleratu du Olatz Salvador musikariak Euskal Herriko musika eszenaren genero bereizketaren erretratua Durangoko Azokan. Mahai inguru...
2020-12-5
https://www.berria.eus/albisteak/190753/ezustekorik-ez.htm
Kirola
Ezustekorik ez
Artolak 22-15 irabazi dio Peñari lau eta erdiko final-zortzirenetan, eta Elezkanok 22-13 Zubizarretari
Ezustekorik ez. Artolak 22-15 irabazi dio Peñari lau eta erdiko final-zortzirenetan, eta Elezkanok 22-13 Zubizarretari
Elastiko gorria zeramaten biek. Baina eskarmentuaren atorra edo elastikoa jantzita irabazi dute Iñaki Artolak eta Danel Elezkanok Lau eta erdiko Txapelketako final-zortzirenetako partida. Alegiakoak 22-15 menderatu du Jon Ander Peña; Zaratamokoak, aldiz, 22-13 Iraitz Zubizarreta. Biak iritsi dira zalantzekin, eta lehen...
2020-12-6
https://www.berria.eus/albisteak/190793/banolet-telesailak-irabazi-du-sormen-beka.htm
Gizartea
'Bañolet' telesailak irabazi du Sormen Beka
Lau ataleko telesail bat sortuko dute sariaren 15.000 euroekin. Nafarroa Behereko hainbat familiak parte hartuko dute ekoizpenean.
'Bañolet' telesailak irabazi du Sormen Beka. Lau ataleko telesail bat sortuko dute sariaren 15.000 euroekin. Nafarroa Behereko hainbat familiak parte hartuko dute ekoizpenean.
«Nafarroa Behereko hainbat adineko biztanleekin eraman nahi dugun ikus-entzunezko proiektu parte-hartzailea» da Bañolet horren bultzatzaileek esan dutenez. Maia Iribarnek eta Paxkal Irigoienek sortu dute egitasmoa, eta Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Bekaren irabazi dute. 15.000 euro jaso dituzte, eta, horrekin, t...
2020-12-6
https://www.berria.eus/albisteak/190794/aldai-orbegozok-eta-espinar-agirrek-jokatuko-dute-finala.htm
Kirola
Aldai-Orbegozok eta Espinar-Agirrek jokatuko dute finala
22-12 eta 22-18 irabazi diete Arrizabalaga-Gentzane Aldairi eta Ruiz de Infante-Arrillagari Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalerdietan
Aldai-Orbegozok eta Espinar-Agirrek jokatuko dute finala. 22-12 eta 22-18 irabazi diete Arrizabalaga-Gentzane Aldairi eta Ruiz de Infante-Arrillagari Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalerdietan
Amaia Aldai-Oihana Orbegozok eta Patri Espinar-Naroa Agirrek jokatuko dute Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala, hilaren 20an, Arrigorriagan (Bizkaia). Gaur jokatu dituzte finalerdiak, Derion (Bizkaia), eta Aldai-Orbegozok aise irabazi diete Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldairi: 22-12. Askoz berdinduagoa i...
2020-12-6
https://www.berria.eus/albisteak/190795/berriz-6tik-gorako-intzidentzia-hegoaldean.htm
Gizartea
Berriz %6tik gorako intzidentzia Hegoaldean
Denera, 518 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak.
Berriz %6tik gorako intzidentzia Hegoaldean. Denera, 518 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak.
Joan zen astean %5eko tasan ibili ondoren, azken 24 orduetan berriz %6tik igo da Hego Euskal Herrian. 518 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, 8.052 test eginda. Bizkaian 224 positibo atzeman dituzte (aurreko egunean baino bederatzi gutxiago); Gipuzkoan, 144 (52 gutxiago); Araban, 83 (zazpi gutxiago), et...
2020-12-7
https://www.berria.eus/albisteak/190796/txikiek-sugetzarra-garaitu-zutenekoa.htm
Gizartea
Txikiek sugetzarra garaitu zutenekoa
Lemoizko zentral nuklearraren kontrako borroka mugarri da Euskal Herriko historia hurbilean. Frankismo garaian martxan jarritako proiektuak, inoiz ikusi ez bezala aktibatu zuen gizarte zibila. Orduan sortutako margolan erraldoi bat Bilboko Arte Ederren Museoan ipini dute.
Txikiek sugetzarra garaitu zutenekoa. Lemoizko zentral nuklearraren kontrako borroka mugarri da Euskal Herriko historia hurbilean. Frankismo garaian martxan jarritako proiektuak, inoiz ikusi ez bezala aktibatu zuen gizarte zibila. Orduan sortutako margolan erraldoi bat Bilboko Arte Ederren Museoan ipini dute.
Sugetzar bi. Espainiako bandera eta AEB Ameriketako Estatu Batuetakoa. Joan den mendearen erdialdeko mundu mailako hainbat agintari mahaiaren bueltan. Tartean, hamaika gizaki ñimiño, ahal bezala, sugeekin borrokan. Zeruan, Picassoren begia, eta erdian, aldarri bat: Lemoiz gelditu. Lelo horrekin izendatu zuten Ameztoi, ...
2020-12-7
https://www.berria.eus/albisteak/190797/tokiora-joateko-gogo-handia-daukat-eta-ez-didate-uzten.htm
Kirola
«Tokiora joateko gogo handia daukat, eta ez didate uzten»
Downen sindromea duenez, Mikel Garcia korrikalaria ezin da Paralinpiar Jokoetan lehiatu. Hori aldatzeko sinadurak bildu ditu, eta auzia Espainiako Senatura iritsi da. Aho batez babestu dute.
«Tokiora joateko gogo handia daukat, eta ez didate uzten». Downen sindromea duenez, Mikel Garcia korrikalaria ezin da Paralinpiar Jokoetan lehiatu. Hori aldatzeko sinadurak bildu ditu, eta auzia Espainiako Senatura iritsi da. Aho batez babestu dute.
Mikel Garcia (Bilbo, 1996) Bilboko Irala auzoko korrikalaria da. Australian eta Polonian aritu da mundu mailan lehiatzen. Egun, hiru urrezko domina ditu: 400, 500 eta 1.500 metroetako txapelduna da. Downen sindromea dauka, eta, ez dagoenez bere kategoriako txapelketarik, ezin da 2021ean Tokioko Paralinpiar Jokoetan leh...
2020-12-7
https://www.berria.eus/albisteak/190798/realaren-joari-eutsi-dio-alavesek.htm
Kirola
Realaren joari eutsi dio Alavesek
Gola sartzeko aukera bikainak izan dituzte donostiarrek, baina Pacheco Alaveseko atezaina izan da neurketako jokalaririk onena. Realak Espainiako Ligako lidergoa galdu du, eta Alaves hamaikagarren dago sailkapenean.
Realaren joari eutsi dio Alavesek. Gola sartzeko aukera bikainak izan dituzte donostiarrek, baina Pacheco Alaveseko atezaina izan da neurketako jokalaririk onena. Realak Espainiako Ligako lidergoa galdu du, eta Alaves hamaikagarren dago sailkapenean.
Fernando Pacheco. Ez zen beste izenik entzuten atzo Alavesek eta Realak Mendizorrotzan (Gasteiz) jokatu zuten neurketaren ostean. Realak, beste behin ere, baloiaren jabetza izan zuen 90 minutuetan zehar, eta aukera bikainak ere izan zituzten. Baina atzo ez Isak, ez Portu, ez Willlian Jose. Atzo Pachecok irabazi zituen ...
2020-12-7
https://www.berria.eus/albisteak/190799/osasunak-atzerapausoa-eman-du.htm
Kirola
Osasunak atzerapausoa eman du
Bolada txarrean zegoen Betis, eta nagusitu egin da Sadarren, Iglesiasen eta Mirandaren golei esker. Jaitsiera postuetan da Osasuna.
Osasunak atzerapausoa eman du. Bolada txarrean zegoen Betis, eta nagusitu egin da Sadarren, Iglesiasen eta Mirandaren golei esker. Jaitsiera postuetan da Osasuna.
Irabazi beharreko neurketa zirudien atzokoak. Bolada txarrean zebilen Betis, bere jokalari garrantzitsuenen lesioak tarteko, eta puntuen beharrean zegoen Osasuna. Gorritxoek ez zuten, ordea, behar hori zutenik erakutsi. Lehen zati astuna jokatu zuten bi taldeek. Betisek izan zituen pare bat gol aukera ondo konpondu zi...
2020-12-7
https://www.berria.eus/albisteak/190800/botoen-67-eskuratu-ditu-nicolas-maduro-presidentearen-aldeko-blokeak.htm
Mundua
Botoen %67 eskuratu ditu Nicolas Maduro presidentearen aldeko blokeak
Parte hartzea %31koa izan da. Abian da oposizioak antolatutako «herri kontsulta» ere, Guaidoren indarrek osatutako Asanblea Nazionala berresteko.
Botoen %67 eskuratu ditu Nicolas Maduro presidentearen aldeko blokeak. Parte hartzea %31koa izan da. Abian da oposizioak antolatutako «herri kontsulta» ere, Guaidoren indarrek osatutako Asanblea Nazionala berresteko.
Nicolas Maduro presidentearen GPPSB Simon Bolivar Polo Patriotiko Handiak irabazi ditu Venezuelako Batzar Nazionalerako hauteskundeak botoen %67 eskuratuta. Hauteskundeetako Batzordeko Nazionaleko buru Indira Alfonsok zehaztu duenez, botoen %82 zenbatuta. Oposizioko alderdi nagusiak abstentziorako deia egina zuten, eta...