Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
4,800
Gainerakoan beste urte batez Oscarrak izan ditugu Errege hitz totela protagonista duen pelikula irabazle Totelak akaso ez baino motelak mengelak diren beste batzuk ere ezagutzen ditugu Seguru haiek ere entrenatzen aritzen dela Oscarra jaso duen pelikulako erregea bezela
4,801
Gainerakoan beste urte batez freskatu behar izan dugu memorian ko martxoaren gertakariak ez daitezen ahazturan desagertu Ez da ikerketarik egin ez dira arduradunak zigortu ez zaie biktimei barkamenik eskatu Trantsizioa oraindik guztiz ixteko dagoen seinale Eta hara Beste aste bat joan zaigu atxilotuta eta inkomunikatuta Lapurdin eta Bizkaian beste ohe hutsik geratu dira Notizia onak bakarrik kontatuz egindako asteko kronikak laster izango dira baina Gorde dezagun esperantza eta gogoa Eta irribarrea Eta ilusioa Bizitza profeta prestigiotsuenek ere iragarri ezin duten pelikula baita zorionez Gu gara protagonista eta zuzendari Guk idazten dugu gidoia Zorroztu ditzagun arkatzak Hurrengo astera arte
4,802
Gaixotasun berri baten izena entzun eta ikasi dugu aste honetan progeria Behar baino lehenago zahartzeari deitzen zaio horrela Eta erremedioa aurkitu omen diote gaitzari Otsailak beste edozein hilabetek baino egun gutxiago ditu eta lehenago zahartzen da Horregatik da urgentea zelula transplantea hilabete honentzat Oharkabean ihes egitea nahi ez badugu behintzat
4,803
Otsaila egunik gabe ez ezik otsorik gabe ere ari da geratzen Tunisiatik Ben Alik ihesi joan behar izan zuen Mubarak orain egun gutxi erorarazi zuten Gadafi kolokan dago eta munduko beste herrialde batzuetako otsoek ere ez dute lehen bezala egiten ulu
4,804
Aitor dezagun egia Arabiar herrialdeetako protesta eta uluekin Google mapekin baino hobeto ari gara ezagutzen munduko geografia Orain badakigu zein estatu dagoen zeinen ondoan ikasi dugu Egipto zergatik den estrategikoa eta jakin dugu Bahrain izeneko estatu bat ere izan badela Bai asko ari gara ikasten Besteak beste Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak ez direla fidatzeko moduko lagunak Orain arte gorputz eta arima defenditu dituzte hango eta hemengo diktadore ugari Gadafik AEBen laguntza izan du gerra antiterrorista deiturikoan eta Europari petrolioa saldu dio Libiak Repsol espainiarra British Petrolium edo Total frantsesa Libia zukutzen aritu dira Baina orain herritarrak altxa direla ikusita Libiako diktadura gaitzetsi dute eta demokraziaz hitz egin justizia ikasgaiak emanez petrolio kupela garestitu eta burtsak jaisten hasi direnean
4,805
Europar Batasunak inoiz baino ozenago eta azkarrago adierazi du kexua eta neurriak hartuko dituela iragarri Hillary Clintonek aukera guztiak aztertzen ari direla adierazi du Aukera guztiak Eta bati bizarrak puntan jartzen zaizkio AEBak aukera guztiak aztertzen ari direla jakiteak
4,806
Sobera ere ondo ezagutzen ditugu hauen aukera guztiak zeintzuk diren gerrak Izan prebentiboak izan aseptikoak edo humanitarioak Baina gerrak Europak ere ikusiko dugu zein humanitatez artatzen dituen Europara sartu nahian ibiliko diren etorkinak
4,807
Baina Europak badu beste arazorik ere Euroa nork gobernatuko duen jakin ezina besteak beste Europako Banku Zentrala presidente bila dabil Jean Claude Trichet frantsesak laster utzi beharko duelako kargua Azken uneko ezustean Axel Weber alemaniarrak ez omen du presidentetza hartuko eta orain herrialde bakoitzak bere hautagaitzak jarri ditu mahai gainean Italiak Mario Draghi Finlandiak Erkki Liikanen eta Holandak Nout Wellink Denak gizonak denak banku gizonak
4,808
Eta Espainiak inor proposatu ez duela ikusita akaso akaso diot eh egokia izan daiteke aste honetako notiziak entzunda Ruiz Mateos proposatzea Gezur ekonomikoak sortzen aditua paradisu fiskaletan katedratikoa Ez du gaur egungo krisia eragin duena baino burbuila handiagoa sortuko Hori ziur Nik behintzat aukera bat emango nioke behinola Supermanez jantzita agertu zen enpresari xalatuari
4,809
Ez enpresari eta ez politikari badirudi bonbak labadorak eta autoak direla azkenean inteligenteak diren bakarrak Bueno horiek denak eta surfeko taulak Aurreko astean gogoratuko duzue olatu artifiziala erakutsi ziguten Gipuzkoako Diputaziotik milioi euro baino gehiago jaso ondoren eraikitakoa Diru horrekin sustatu zitekeen Txindokiren erreplika bat Araba Errioxan baina bueno olatua izan dute nahiago Aste honetan berriz surf taula inteligentea erakutsi digute Inteligentea Bai Aste hau bezalaxe
4,810
Ze makinak eta objektuak inteligenteak izan badaitezke asteak ere suerta daitezke inteligente Batez ere oroimenez gorderikoak badira Pasa berri dugun aste hau bezalaxe Oroitzeko idatzi dizkigute baino gehiago dauden tokian Erantzun gabeko galderak asko direlako oraindik Horretaz gain oroitu dugu Fernando Buesa eta Jorge Diez bizkartzaina hil zituzteneko egun lazgarria Oroitu digute Euskaldunon Egunkariaren aurkako auzi ekonomikoa irekita dagoela oraindik Oroitu nolako hiriak nahi dituzten Donostiako Bukowski tabernari zuzeneko musika debekatu diotenean Hura ez baita lekua esango dute batzuk Hura ez akaso baina bai Mikelazulo Atzo berean aurkeztu baitzuten Hura ez da lekua izeneko jendaurrekoa
4,811
Nik badakit zein den nire lekua eta bertatik hemendik nire komunetik jarraituko dut mundua kontenplatzen Hurrengo astean gehiago Aio aio
4,812
Dagoeneko ez da begiratu errugabeko ume jostari xaloa Sendotu zaio ahotsa zabaldu bizkarrak eta lehertu eta lehortu gaxtegaixto garaiko aurpegiko grano bolkaniko zuriak Izan ere gaur otsailak egun handi bete ditu
4,813
Baina ni otsailaren adoleszentziak utzitakoa esplikatzera nator Urtero bezala karameloarena eta desioarena izan da aste hau San Balentin eguna perfumatua eta loratua iristen delako beti gure eskaparateetara Aurtengoan Googlek ere okasioko soinekoa jantzi nahi izan du Eta azkenerako interes komertzialekin maitasunaren istorio ederra ere artifiziala bihurtu da egun hauetan erakutsi diguten Aizarnazabalgo olatua bezain artifiziala
4,814
Sinistu nahi dut Ronaldoren malkoak ere ez zirela izango artifizialak baratxurizkoak aste honetan adierazi baitu futbolean jokatzeari utziko diola Aspertu da itxuraz golak sartzeaz gure FENOMENOA Eta ni fenomenoak gure koadrilan bakarrik zeudelakoan Baina arren Ronaldok ez ez dezala negarrik egin mesedez Orain Play Stationean Phoskitosak janez umeak bezala disfrutatu ahal izango du kontzientzia kargarik gabe Aspaldian denon eskura baitago sofatik altxa beharrik izan gabe Bartzelonako eta Real Madrileko jokalari izatea
4,815
Golak egiten hasita asteburu honetan Itxakok azken unean sartutako golak bezalakoak sartu behar dira Garaipena ematen duten horietakoak Errealak Osasunari egindakoa bezalakoa Baina ezin poztuko gara gehiegi Atletichek ere galdu egin zueneta Osasunatik Camacho bidali egin dute eta Mendilibar ekarri baina jaun andreok bat ez bada bestea disgustua disgustuaren atzetik partida bakoitza azkena bailitzan jokatzea ez da bizitzeko postura Horregatik euskal kutxen bat egiteaz berriz ere asko hitz den aste honetan proposatzeko modukoa da euskal futbol taldeen bat egitea ere Euskal selekzioa osatua izango genuke behingoz Bartzelonari ez lioke Sportinek bakarrik berdinduko Eta Champions Leaguean urtero jokatuko genuke gure herriaren izen ona mundu osoan zabalduz
4,816
Saskibaloian ere bai bukatu bitez derbyak Joka ditzagun partidak elkarrekin besteren aurka Hartara ez ligan eta ez kopan Baskoniak ez luke gehiago bizkaitarrik kanporatu beharrik izango aste honetan egin duen bezala Euskal talde guztiak batuta ez genuke inoiz Bartzelonako Navarroen aurrean gehiago belaunikatu beharrik izango Gurera ekarriko genituzke Navarroak badira batez ere Eta zale guztiok bat eginda ez litzateke gehiago saskibaloi pistetan Ken eta Berri Txarrakeko jarraitzaile sutsuen inbidiarik izango Bakarrak ginateke munduan
4,817
Baina mundua Ai nola dagoen mundua Lehen diktadoreak zeuden lekuan orain esperantza sortu da eta diktadurek irauten duten tokitan bada ilusioa hauspotu da Herritarrek diktadoreak botatzeko ahalmena dutela sinistu dute Han sikiera ez zaizkie diktadoreak hil zahardadearen zahardadez beren gelako oheko isiltasun goxoan guri hil zitzaigun bezala
4,818
Italian berriz Berlusconiren aurkako manifestazio jendetsuak izan dira emakumeak nola erabiltzen dituen salatzeko bere nagusikeriaren aurka Eta manifestazioak jendetsuagoak izango ziren Tunisiatik Italiara joan nahi izan dutenei bidea libre utzi izan balitzaie Baina ez Italiako poliziak atxilotu zituen denak paperik ez izatea delitu larria baita Berlusconik egindakoen aldean
4,819
Gainontzean astea nahikoa goyabeheratsua izan da Eta ez sariengatik bakarrik Omenaldiengatik ere bai Txillardegik herritarren omena jaso zuelako aurreko larunbateko manifestazioan Egun bat geroago Euskal Herriratu ziren Bryan ausarta eta bere taldea lagun gehiegi izateko itxura gutxirekin Notizia onak Nafarroatik Azkenean esan dezagun Nafarroan matrikulazioa hazi delako Kontua da dela eredu guztien gainetik nagusitzen dena Zeberiorena Jokin Zeberiorena hilketa bere ikaskideek ordaindu behar izan dutelako funtsean erreformatorioan Gazteek ez zuten jarraitu baino egin biziarazi diegun jendarte anker indibidualista Baina pasa egin ziren eta gogotik ordaindu behar izan dute egindakoa Orain bulinga ziber bihurtu omen da Eskola eta kaleko isekak interneteko sare sozialetara iritsi dira
4,820
Ez hotz eta ez otso otsaila ezti eta goxo jantzi zaigu aste honetan Asteburu paregabea izan genuen eta aste tarteko bazkalosteko kafeak eguzkitan hartzeko aukera izan dugu Terrazadun tabernak inoiz baino kotizatuagoak izan dira Baina kasu Otsailean gizona makautsik ikustea baino otsoa ardi artean ikustea hobe dela abisatzen baitigu esaera zaharrak
4,821
Negurik gabeko urtea egin du orain arte eta badoa urtarorik beltzena Horixe iragartzen digu Zuberoako maskaradak aste honetan hasi izanak Aurten Santa Graziko herritarrek hartu dute antzerki erritoa antolatzeko ardura Eta hori ez da txantxetarakoa Maskaradak antolatzen dituen herriak dantzari on ugari behar baititu herriaren ohorea jokoan jarriz Dantza eta doinu hasi besterik ez da egin maiatzera arte iraungo duen koloretako jaia
4,822
Otsaileko udaberriak ere baditu baina bere bentajak Eguraldi hauekin neguko elektrizitate fakturak ez dira garai batekoak bezain eskandalagarriak izango Eta hori aurten igo dutela elektrizitatea eta hori ondorengo urteetan argi indarra Europan beste igoko dela aurreikusten dutenean Eurelectric Europako elektrizitate elkarteak esan du hori aste honetan Hain justu ere Mercedesek sailean ekoitzitako lehen furgoi elektrikoa aurkeztu duenean Gasteizen Bistakoak dira auto horren bideragarritasunaren inguruko zalantzak elektroiak angulak baino garestiagoak izango baitira laster
4,823
Asaldagarriagoa da hala ere Nazioarteko Diru funtsak aste honetan aitortutakoa Agian Iphonerako aplikazio berrian aitortuko zituzten bekatuak Hain justu ere aparailu horren bidez konfesioa egiteko aplikazio berria zilegi dela esan baitu AEBetako eta Ingalaterrako eliza katolikoak Kontua da eta urteen artean FMI delakoak sinestarazi zigun gauzak ondo bidean zihoazela ekonomiaren iragarpenak egiterakoan Horrela urtera arteko hipoteketan sartu ginen oporretara bi astez ez hilabete osoz joan ginen kreditua eskatuta eta GPSdun autoak erosi genituen Baina Rodrigo Ratoren gidaritzapean saldu zigutena dena izan zen burbuila dena gezurra
4,824
Geroztikakoak dira erreformak murrizketak eta negarrak Aurreikuspenetan hanka sartu zutenek egindako penitentzia berriz eredugarria izan da Rodrigo Rato Caja Madrideko presidentea da orain
4,825
Bitartean negozio mugimendua bereganatu nahian munduko lau burtsa merkatu handienak elkartzeko asmotan dabiltza Londresekoak eta Torontokoak egina dute ituna Frankfurtekoa eta New Yorkekoa lankidetza negoziatzen ari dira Aldi berean Senegalen ia titularrik irabazi ez duen Munduko Foro Soziala egin dute numeroak humanizatu eta giza baloreetan ere inbertitu beharra dagoela gogorarazteko
4,826
Aste honetan jakin dugu BBVAk urtero irabaziak biderkatu eta horietatik asko paradisu fiskaletan gordetzen dituen bankuak egindako ekonomia iragarpena ere Ekonomia motelago haziko omen da eta langabezia gehiago igoko Akaso horregatik jasoko zituen Googlek aste bakar batean curriculum Horien artean izango dira Nafarroako Beherako esne biltzaileen lan eskakizunak ere protestan bildu baitira aste honetan Donapaleun dik gora laborari Esnetik bizitzea amets inposible bihurtu baita aspaldian
4,827
Eta ekonomiarekin ez baina lanpostuekin zerikusia duen berriak ere jaso ditugu aste honetan Bagenekien sailburu alkate zuzendari edo denal delako izateko ez zela euskararik behar baina Europan ama hizkuntzen eguna ospatu den aste berean enteratu gara Nafarroako liburuzainen lan eskakizunetan ere ez dela euskara jakin beharrik izango ez eta Euskotrenen ere ez eta Bilboko metroan ere Ez dadila Osakidetza kasu isolatua izan
4,828
Gainerakoan azken asteetako notizia bertsuak Berlusconi Italiako presidentea epaileari nazkagarria dela esanez Frantzian beti bezala greba eredugarriak eginez oraingoan epaileek egindakoa Sarkozyren deklarazioei erantzuteko eta Egipto eta Tunisia Frantziako ministroek izarretako oporraldiak pasatzen zituzten diktadura erregimenak etorkizun argirik gabe protestan
4,829
Euskal Herrian berriz notizia ia bat eta bakarra Sortu Eta Sortu sortu den aste berean jakin dugu maiatzeko hauteskundeetatik gertu politikariek herritarrengan asperdura sortzen dutela eta haserrea eta konfiantzarik ez dutela euren plastikoz prefabrikatutako politiketan Baina udaberriarekin batera martxan jartzear dira aurre kanpainak eta kanpaiak Eta ez dira berehalakoan isilduko Maskaradak ikusteko ez baitago Zuberoara joan beharrik Asteburu on denoi
4,830
Izu laborriak jota dauzkagu Madrildarrak Beldurrak airean Eta egia esan normala da edonor kikilduko litzateke aurkari hamaika Aquiles izanda Aurreko asteburuan gertatu zen hori Gure oinetara belaunikatu behar izan zuten madrildarrek Atletichen aurrean lehenbizi Nafarroako Erresuman gero Atezuan daude orain asteburu honetan jaso dezaketelako beste zafraldi eder bat Txuri urdinak fier eta arranditsu Bernabeu makurrarazteko prestatu baitira aste honetan Zubietan
4,831
Berezia izan zen bai aurreko asteburua Ez baita ohikoa kamaleoiek Donostia hartzea kantuan eta euskaraz Are gutxiago elkarrekin bertso eguna ospatzea Kursaalean Kontua da kameloiak bogabante bihurtu zirela afal ostean Bertsolaria ere bogabantea bezala gauez irtetea gustatzen zaion animalia gosetia baita Gehienetan
4,832
Umore klabean edo serio egia berdadero arrazoizkoak botako zizkioten elkarri bertsoak ematen duen lizentzia probestuz Migel Etxenike berriz errimarik eta doinurik gabe aritu zen egia minenak adierazten Sabino Arana fundazioaren saria jasotzean Hizkuntza bat desagertzen den bakoitzeko denok hiltzen garelako zerbait
4,833
Diferentea da kontua etxeekin Batek etxea galtzen baldin badu ba etxea berak eta berak bakarrik galtzen du Irabazten duen bakarra kalea da Tira eta irabazten duen bakarra bankua da ikusi besterik ez dago BBVAren irabaziak zenbaterainokoak izan ziren iaz Horrelaxe gaude Egoismoaren egoitzetan egokiro egokitu gara nahiz eta egotziko gaituzten beldurra handia izan batzuentzat Aste honetan hauxe ere jakin baitugu etxea erosi zuten askok diru gehiago zor diote orain bankuari etxeak berak balio duena baino gehiago familia omen daude Espainian horrela Eta nor da egoera horren erantzulea
4,834
Argi dago ezta Besteak Besteak dira beti erantzule Izan mundu mailako krisia izan Asiatik datorren herensuge ekonomikoa edo finantza erakundeen konfiantza falta Errua beti da besterena Eta zintzotasun gutxi dago hemen Krisiaren eragileak izan zirenek ere ez dute dimititzen Hemen ez du inork inoiz dimititzen Dimititzera behartzen ez bada
4,835
Adibidez Behartuta utzi behar izan dute Tunisia orain arteko agintariek horrelako zerbait gertatzear omen da Egipton ere Horregatik jarri gara denok Mubaraki begira Faraoiak eta Cleopatra ez baitira aspaldikoak Egiptok lehen Erromaren laguntza izan zuen bezala AEBena du orain Julio Cesar diktadorea sozio izan zuen lehen eta orain berriz Barack Obama Izenak aldatu dira Eta izana gorde Izan horri eusteko izen berriak baino ez dituzte nahi orain Mubarakek irailean egin nahi omen dituen hauteskundeekin Jabe bakarra izaten segi dezan Suezeko kanalak eta bakeak Israelentzat bakea den horrek
4,836
Urrutira ari gara begira denok urruneko iraultzei begira Baina hara Europan ere bada irauli den estatu bat inork gutxik aipatu nahi duen arren Gobernu osoa kargutik kendu zuten manifestazio eta kazuela soinuka bankuak nazionalizatu zituzten eta erabaki zuten FMIren eta Europako Batasunaren laguntzak ez onartzea eta orain herria bera ari da konstituzio berria egiten Baina ez dugu horren berririk isilarazitako iraultza delako Islandian gertatzen ari dena
4,837
Gainontzean eta bukatzeko hizkuntza kontuak Euskarara itzulitako pelikula bat zinemetan zegoela jakin harritu poztu eta nire komuna behingoz utzita zinera joan nahi izan nuen Eta joango nintzen euskaratutako filma gaueko etan bakarrik bota izan ez balute eta joango zen jende gehiago pelikula erakargarriagoa baldin balitz
4,838
Notizia ona iparraldetik heldu zaigu Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordioarena notizia ona baita Horrelako akordio eta laguntza gehiago beharko da Frantziak aste honetan ere ukatu egin diolako lege babesa euskarari Larria da aste honetan euskarazko hedabidek adierazitako egoera ere eta erakundeei eginiko alarma deia Horregatik gaur Santa Ageda bezpera eguna eskean egiteko eguna dela aprobetxatuz pentsatzekoa da Euskal Herria kalera aterako dela dendenok dugulako zer eskatua
4,839
Nik komun publikoak garbi mantentzeko eskatu nahi dut kaleak eta lorategiak bezain garbi edo garbiago akaso batek ez baitu jakiten larria noiz eta nondik etorriko zaion Osasunean irabaziko dugu denok Hurrengo astera arte
4,840
Arremanitz kooperatibak Alu Ulu antzerki foroa antolatu du Andoaingo ikastetxeetan Tailer ezberdinak ere antolatuko dituzte hilabete honetan zehar ikasturteari amaiera emateko
4,841
Autodefentsa feminista tailerra izango da neskentzat eta emakumeentzat Allurralden Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik Bi saio emango dira etatik etara eta etatik etara
4,842
Eta nork ez du nahi sano ligatu tailerra ere izango da mutilentzat eta gizonentzat Ibai Fresnedok gidatuta Urigainen etatik etara
4,843
Arremanitz kooperatibak Harremonak egitasmoaren baitan Alu Ulu antzerki foroa antolatu du ekainaren rako Bi saio egingo dituzte etan eta etan Partehartzeko izena ematea beharrezkoa da Antzerki foroari buruz solastu gara Edurne Mendizabalekin Ibai Fresnedorekin eta Izaro Auzmendirekin
4,844
Edurne Mendizabal Harremonak proiektuaren barruan Andoaingo ikastetxeetako DBH ko eta Batxillergo lehen mailako ikasleekin sexuen hezkuntza lantzen dugu Proiektu integrala da eta ikasleez gain irakasleekin eta gurasoekin ere lantzen da Autoantolaketa taldeetan batu eta sexu hezkuntzaz parekidetasunaz hezkidetzaz solasten dira Andoainen hiruzpalau talde sortu dira Hilean behin elkartzen dira eta gai horien inguruan beraiek eragile izatea nahi dugu Hori da gure filosofia aditu garen partetik eragileen eragile izatea Antzerki foroa ikasturteari amaiera polita emateko tartaren ginda izango da
4,845
Bi zati edukiko ditu antzerki foroak Lehenengoa antzerkia izango da eta bertan urteko gazte baten esperientziak bizipenak emozioak kontatzen dira Bigarren zatiak du guretzat garrantzia handiagoa Antzerkia amaitzean talde txikitan bildu eta solaserako aukera egongo da Norberak nahi duen taldera batu eta aditu baten konpainian bakoitzak bere bizipenetatik esperientziak partekatzeko momentua izango da Gizartean sexualitateari eta berdintasunari buruz dagoen diskurtsoa zein den badakigu zer den egokia eta zer ez zehazten duena eta horrekin gogaituta gaude
4,846
Urteetako eskarmentuaren poderioz ikusi dugu ez dela sexualitateari buruz natural hitz egiten batez ere emakumearen sexualitatearen inguruan Hutsune horretatik abiatu gara
4,847
Ibai Fresnedo Foroak edozein pertsonak bere bizitzan dituen ardatzak biltzen ditu eta antzerkian protagonistak gorputza nola ulertzen duen azaleratzen da edota protagonistak zein bizipen dituen ligatzerakoan Oso gai integralak dira egungo nerabeen egunerokotasunean agertzen direnak
4,848
Izaro Auzmendi Orokorrean beso zabalik hartzen gaituzte Astean ordu gutxi egoten gara eta aprobetxatzeko joera erakusten dute gazteek jorratutako gaiak interesgarri suertatzen zaizkie Bide ezberdinak erabiltzen ditugu gaiak lantzerakoan norberak berea kontatzea baino modu anonimoan galderak eginez beraiei gaiak planteatuz
4,849
Aholkularitza ere badugu Bertan aukera dute beraien bitzitzan ez dagoen heldu batekin hitz egiteko modu konfidentzialean Banakako horretan norberak bere zamak kentzeko aprobetxatzen du dituzten zalantzak argitzeko sexuaren inguruan lagunarteko eta familiako gatazken inguruan edota droga kontsumoaren ingururan
4,850
Gure asmoa Harremonak egitasmoa egonkortzea da Metodologia aldetik espazio formalean oso gauza informalak planteatzen ditugu eta hori asko baloratzen dute ikasleek Horrek modu libre batean hitz egiteko aukera eskaintzen die eta gu ere gazteak izateak gertutasuna ematen die Hasierako saioetan zein klase galduko dituzten baino ez zaie interesatzen baina ondoren ohartzen dira galdu dutena baino eduki garrantzitsuagoak irabazi dituztela
4,851
Gure gakoetako bat metodologian dagoelakoan nago Ebaluazio garaian ikasleei galdetzean zer duten gustuko erantzuna ikaskideek zer pentsatzen duten jakitea izan ohi da Hitza ematean datza gure metodologiak atentzio osoa gazteei bideratzea eztabaidarako aukera emanez taldetan lan eginez Egiteko moduan dago gakoa Ez dugu indartzen gaizki portatzen dena Eta gure mezua argia da denok dugu sexualitatea eta denok gara sexyak Hori da heltzen zaiena
4,852
Arrakastaren gakoetako bat zer ez eta zer bai jokoan dago Askotan hasten gara inguruan daukaguna aztertzen eta hor azaleratzen da neskek soinean daramaten motxila zalantzez eta galderez josia Horregatik sortzen dira autoantolaketa taldeak Bereziki neskek antolatzen dituzte eta bertan gai ezberdinak planteatzen dituzte esaterako nola jokatu egungo gizartean edota zer egin inguratzen gaituen errealitatean
4,853
Lehenengo saioan agian ez baina bigarrenean ikusten da beren arteko harremanak nola doazen aldatzen Batzuk kontzientzia baten barruan sartzen dira eta beren artean autoerregulazio hori ematen da Norbaiti gaia ez bazaio interesatzen eta saioa zapuztu nahi badu interesgarria dela eta isiltzeko eskatzen diote klasekideek Ondorioz bai nabari da garapena euren arteko harremanetan Gainera urtez urte goaz ikusten klase berean zernolako garapena eman den irakasleekin ere tratua badugulako
4,854
Saioak amaitzean ikasleek ebaluatu egiten gaituzte eta bertan ordu gehiago nahi dituztela adierazten dute edo behintzat gurekin kontaktuan egoteko aukera eskatzen dute
4,855
Batzuetan neskak eta mutilak banatu egiten ditugu bi bideratzaileren bitartez Oso eraginkorra da harrigarria baita zenbat kontu azaleratzen diren Sexismoa gainditzeko egiten dugu banaketa ondoren elkarrekin pausuak emateko Ekainaren an antolatutako tailerrek filosofia hori dute neskek autodefentsarako tailerra dute baina gehitu ditzagun mutilak ere Eta handik lau egunetara Alu Ulu antzerki foroan guztiak elkarrekin ikusitakoa aztertu genezake kultura erotiko berria eraikiz modu plazenteroan eta ederrean
4,856
Gurasoek paper garrantzitsua dute Harremonak egitasmoan Beraiekin egiten ditugun saioak kontrasterako saioak dira Gazteen egunerokotasunean dauden pertsona erreferenteak dira gurasoak Saio horiek gurasoak lasaitzeko egiten ditugu aipatutako gai guztien inguruan oso urduri eta kezkatuta daudelako Bestetik gure filosofian dago gurasoei eskerrak ematea Hezkuntza komunitatea oso orokorra da eta guraso askok pisua ikastetxean jartzen dute badirudielako ardura ikastetxearena baino ez dela Azken urteetan eskola eremuetatik aldentzen joan dira eta egun ez dira oso agente aktibo Irakaslearen deia jasotzen dutenean baino ez dira joaten eskolara Sarritan zaintza lana ere oso zaila suertatzen zaie eta gure saioetara hurbiltzeko tartea bilatzea eskertzekoa da Horregatik da garrantzitsua hezkuntza komunitatearen baitan espazioak sortzea gurasoekin hitz egiteko
4,857
Kalkuluen arabera milioi pertsona inguruk ernalezintasun arazoak dituzte mundu osoan eta kasuen ean eta ean bitartean jatorria gizonean dago Semen parametro normalak dituzten gizonen ak eta ak bitartean halaber zailtasunak ditu ernalarazteko Laguntza Bidezko Ugalketako Teknikak paziente horiek duten aukeretako bat badira ere prozesu guztien heren batek baino ez du emaitza positiborik lortzen
4,858
UPVEHUko Fisiologia irakasle Nerea Subiranek zuzendu duen ikerketa batek giza espermatozoideen hautaketa egiteko metodoak hobetu nahi zituen honela enbrioiaren kalitatea handitzeaz gain Laguntza Bidezko Ugalketako Tekniken arrakasta maila handituko bailitzateke ere Horretarako espermatozoidetako biomarkatzaileen presentzian oinarritutako sistema bat garatu da Aldi berean erabilerraza eta azkarra den hautaketakit bat merkaturatzea nahi dute laguntza bidezko ugalketako kliniketan erabil zitekeena
4,859
Espermatozoideen hautatzeko estrategia berria patente fasean dago eta bi edo hiru urte barru egun aplikatzen diren teknikentzako osagarri gisa erabil zitekeen bahe zorrotzago bat gehituz espermatozoideak hautatzeko prozesurako Ikerketa taldearen kalkuluen arabera espermatozoide injekzio intrazitoplasmatikoaren bitartez egun lortzen den haurdunaldi tasa an hobe daiteke sistema berri honi esker
4,860
SpermSelect izeneko proiektu hau CaixaImpulseko hirugarren deialdiaren barruan aukeratua izan da Babes ekonomikoa eta prestakuntza eskaintzen dituen programa horren xedea da ikerketa zentro unibertsitate eta ospitaletan sorturiko zientzia ezagutza gizartera transmititzen laguntzea patenteak enpresen sorkuntza eta transferentzia hitzarmenak bultzatuz
4,861
CaixaImpulse programan sarturiko proiektuen aukeratzea arlo ezberdinetako industria farmazeutikoa eta bioteknologikoa merkataritza eskolak eta osasun arloko enpresak adituen ardura izan da Proiektuaren inpaktu soziala berrikuntza maila edo merkatuan duen potentziala aintzat hartutako zenbait irizpide izan dira Adin batera iritsita egun denek daukagu laguntza bidezko ugalketako tratamendu bat jarraitu ahal izateko ugalketa klinika batengana joan behar izan duen ahaide edo lagunen bat azaldu du Subiranek Bere iritziz ernalezintasuna benetako arazo bat da egungo gizartetan eta gure berrikuntzak ondorioz onura ukaezina dakar gizarterako eta zehazki beren ugalketa bizitzan zehar ernalezintasun arazoren bat izan duten bikote guztientzat
4,862
SpermSelect proiektua espermatozoideen ahalmen ugalkorrean inplikaturiko mekanismo molekularrak ezagutzeko xedearekin egin den hamar urte luzeko lanaren emaitza da hori lortuta ernalezintasun kasu askoren jatorria ulertu baitezakegu Mekanismo horiek hobeto ezagutuz gero ernalezintasuna tratatzeko itu eta estrategia terapeutiko berriak garatzeko aukera izateaz gain laguntza bidezko ugalketako tratamenduak hobetu ditzakegu ere eta hor kokatzen da gure berrikuntza nabarmendu du ikertzaileak
4,863
Aurten zentro ezberdineko proiektu aurkeztu ziren eta aukeratu dira azkenean Orain arte egin diren CaixaImpulseko hiru edizioetan aukeratua izan den lehen euskal proiektua da SpermSelect Programari esker Euskal Herrian garatzen den ikerketa industria bioteknologikoan eta farmazeutikoan eskarmentu handia duten adituen aurrean ezagutarazteko aukera dugu bai eta gure berrikuntzan oinarritutako startup baten sorreran parte hartzeko interesa izan zezaketen nazioarteko zein naziomailako inbertsoreen aurrean ere nabarmendu du Subiranek
4,864
CaixaImpulsen aukeratutako proiektuek euroko laguntza jasoko dute gehienez balorizazio eta komertzializazio planen gauzatzea finantzatzeko Horrez gain aholkularitza eta babes programa bat eskainiko zaie ere SpermSelecten kasuan Clara Camp doktorea izango da aholkularia Estrategia eta Garapen Zuzendaria Kern Pharma farmazeutikoan
4,865
Caixa Capital Riscekin batera programa sustatu duen La Caixa Banku Fundazioko zuzendari nagusi Jaume Gir adierazi duenez Espainiak erreferentzia diren ikertzaileak eta ikerketa talde bikainak ditu baina beste aurrerapauso bat eman beharra dago ezagutza guzti hori balioan jarri eta gizartera transferitzeko honela pertsonen ongizatea handitu eta aldi berean aberastasun handiagoa sortuko baita herrialdean
4,866
Ikerketa taldea osatzen dutenak honako hauek dira Nerea Subiran Ciudad Jon Irazusta Astiazar Luis Casis enz Marta Gianzo Citores Yosu Franco Itziar Urizar Arenaza Iraia Mu oa Hoyos eta Maria Velasco
4,867
Hegaztien eguna munduko hainbat herritan ospatzen da honen helburua jendartera hegaztien mundua eta haien kontserbazioa gerturaraztea izanik Gobernuz kanpoko ekimena da non bertako ornitologo eta hegaztizaleek egun horretan bertaratzen den jendeari hegaztiak haien habitatetan ikusteko eta makina bat gauza berri ikasteko aukera eskaintzen dieten
4,868
Ohi bezala urriaren an igandea Itsas Enara Ornitologia Elkarteak Plaiaundiko parke ekologikoan ospatuko du egun hau Txingudin hain zuzen Goizetik hasita elkarteko hainbat kide parkeko hainbat puntutan kokatuko dira teleskopio eta prismatikoekin hegaztien behaketa ahalik eta gehien errazteko modu berean hegazti hauen ohitura eta biologiari buruzko informazioa azalduko dute Parkearen sarreran elkartearen stand bat egongo da bertan orain arterainoko argitalpen eta ekintzak azalduko direlarik
4,869
Aurreko urteetako esperientzia oso positiboa izan da hegaztiak animalia izutiak direla kontutan hartuta jendeak atseginez hartzen du halako izaki ederrak gertutik behatzeko aukera hau baita sor daitezkeen zalantzei erantzuna eman diezaiokeen pertsona bat ondoan edukitzea ere Ez da erraz ahazten mokozabal edo ugarroi baten edertasuna bertatik bertara nahiz teleskopio on baten laguntzaz ikusi izana
4,870
Hegaztien Egunak hegaztien udazkeneko migrazio garai garrantzitsuenarekin bat egiten du urtero negua pasatzeko hegoalderantz egiten duten bidaiaren barruan Txingudi atsedenleku bat da hegazti hauetako askorentzako bertan ikusi daitezkeen hegaztien zerrenda oso luzea delarik garai hau ona da lertxunak eta lertxuntxoak ugarroiak txirriak kulixkak bernagorriak eta arrano arrantzalea ikusteko horietaz gain baita azken mokozabalak eta negua hemen pasako dute lehen zertzeta arrunt eta istingorrak ikusteko ere
4,871
Eguraldi txarra hegazti behatzaileen kasuan ez da gogogabetzeko arrazoia hegazti kopuru handiagoak biltzen baitira babes bila Egun honetan parte hartzeko ez da hegaztiei buruzko ezagupenik behar haiei buruz ikasteko gogoa eta jakinmina baizik hori bai gomendagarria da prismatiko batzuk ekartzea
4,872
Itsas Enara bere hogeigarren urteurrenaren ospakizunetan dago eta haren ekintza ugarien artean duela hamabost urtetik hona Txingudin Hegaztien Eguna antolatzen du urtero urriaren lehen igandean Urrun geratzen da laurogeigarren hamarkada Gipuzkoako hegaztien ondarea ezagutu eta zabaldu nahi zuten ornitologo talde gazte bat Motacilla Ornitologia Taldean eta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko Itsas Hegaztien sailean biltzen zirenean Itsas Enararen aurrekariak hauek Urte hauetan guztietan Itsas Enarak zer esan handia eduki du Gipuzkoako hegaztien ikerketetan egindako hainbat lan kontaketa eta kanpainengatik eta baita datu guzti hauen hedapenean eginiko argitalpen ikastaro hitzaldi eta jardunaldietan
4,873
Lotura berezia dauka Itsas Enarak Txingudirekin bertan elkarteak lan asko ditu eginak hauetariko batzuk nahitaezko erreferentzia bihurtu direlarik Txingudik gaur egun dituen garrantzi handiko izendapenak lortzeko garaian datu zientifikoak aurkezteko garaian Hauen artean Ramsar zerrendan sartzea Nazioarteko Garrantzi Handiko hezegune moduan edo IBA izendapena Hegaztientzako eremu garrantzitsua SEOBirdlife International ek emana baita ZEPA izendapena ere Hegaztien babeserako eremu berezia Natura sarearen barruan eta azkenik LifeNatura europar erakundearen dirulaguntzen esleipena Plaiaundiko hezegunea berreskuratzeko Mehatxu berria jalgi da ordea Txingudiren gainean Eusko Jaurlaritza haren azalera gehienari babesa kentzeko zereginetan ari baita
4,874
Jarduerak Parkean zehar behaketa postuak elkarteko ornitologo eta beraien teleskopioekin Parkearen sarreran stand bat Itsas Enara Ornitologi elkarteko argitalpen eta hegaztiei buruzko informazioarekin
4,875
Auzotik jasotako eskaera izan da auzo lokal bat egokitzea altzibartarrentzat Horregatik udal jabetzako lokal bat Altzibarko bizilagunen esku uztea erabaki du Oiartzungo Udalak
4,876
Orain erabilera bera eta arauak auzotarrek zehaztuko dituzte Horretarako bilera eguna ere jarri dute urtarrilaren an etan bilduko dira lokalean bertan espazioa ezagutzeko aukera ere emanez auzotarrei
4,877
Quim Torra Generalitateko presidenteak orduko baraualdia hasi du igandean Kataluniako lau buruzagi independentisten gose grebarekin elkartasuna adierazteko Kataluniako Generalitateak iragarri duenez
4,878
Lau aldiz bildu dira jada hiru alderdietako kideak EH Bilduk bere biltzarrean aurkeztuko du asmoa abenduaren ean Estatuaren errepresioaren aurrean herriak elkartzea funtsezkoa dela azpimarratu dute
4,879
Mundua ez da aldatzen biluzik daudenentzat aterpea bilatuz Ideia hori poema bihurtu zuen Bertolt Brechtek poema hura kanta Mikel Laboak Uste hori partekatzen al du xede iraultzaileak dituen herrigintzak Bere borroketatik kanpo utzi al dute herri mugimenduek oinarrizko beharren eguneroko asetzea Zergatik Oldarraldi neoliberalaren garaiotan aterpea edo jana bezalakoak borrokatzeari heldu behar al dio herrigintzak Nola uztartu berehalakotasuna eta zeruertz iraultzaileak Zer dago ikasteko
4,880
Erasotzailearen defentsak eskatzen zuena baina zigor txikiagoa ezarri diote Epaiak ebatzi du libreki eta borondatez erabaki zuela emaztea ez hiltzea
4,881
Kataluniako CDRetako koordinatzaile izateagatik Espainiako Fiskaltzak terrorismo matxinada eta sedizio delituak egotzita apirilaren ean atxilotu zuten Tamara Carrasco Sant Vicen dels Horts Herrialde Katalanak Bi egun Madrilgo kalabozoetan igaro ondoren Diego de Egea epailearen aurrean deklaratu eta aske utzi zuten kautelazko neurriekin bere herritik ez ateratzea eta astelehenero Gav ko epailearen aurrean aurkeztea Espainiako Auzitegi Nazionalak
4,882
Haurtzaro gogor baten ondorioak atzean utzi asmoz an Bartzelona aukeratu zuen bizitoki Carmen Juaresek Valle Honduras Gaur egun Emakume Migratzaile Anitzak elkarteko koordinatzailea da eta zainketa lanak Gizarte Hezkuntzako ikasketekin uztartzen ditu
4,883
Kataluniako Parlamentua ikerketa batzordea sortzear da Espainiako ErregeEtxearekin lotutako pertsonen ustezko jarduera kriminalen inguruan JxCat ERC eta Catalunya En ComunPodem taldeek gehiengoa lortuko dutela egintzat ematen dute hainbat hedabidek
4,884
CUP Gure Esku Dago Sortu eta Zergatik ez antolakundeetako ordezkari banarekin mahai ingurua egin zuten Gipuzkoako Zubietan irailaren an Iraultza Txikien Akanpadako solasaldietako bat zen Helburua bikoitza Kataluniako prozesu independentistatik euskal herrigintzarako irakaspenak ateratzea bata Euskal Herrirako estrategia independentista eraginkor baterako gakoez eztabaidatzea bestea Tarteka bat egin bazuten ere toki oso ezberdinetik egin zuen hitz bakoitzak
4,885
Musikariena oso mundu indibidualista da Sindikatuen formula zaharkituta dago Halako uste zabalduei kontra egiteko asmoz SMAC osatu dute ehundik gora lagunek Kataluniako Musikari Aktibisten Sindikatua Oinarrizkoak bezain ezohikoak diren baldintzak aldarrikatzeko elkartu dira euren eskubideak defendatzeko Bat nagusiki kontratatuak izateko eskubidea
4,886
Ez da naski Espainiako ezker guziaren leloa ez gaitezen gu ere errazkerian eror bai ordea hedabideetan pisu handiena duen ezker ustez ilustratu baten lelo nagusietarikoa Mintzatuz gero hau guzia konpon dezakegu Problema katalana da hau guzia eta solas eginez erdiestekoa den konponbidea Katalunia Espainian gelditzea Beharbada horixe izan da eta da problema espainola jarrera toleranteena erakutsi nahi izan dutenek ere ez onartu izana
4,887
Tot Incl kolektiboa an turismoak Balear Uharteetan eragiten dituen kalteei buruzko monografikoak kaleratzen hasi zen urtero eta lau aleren ostean ikusentzunera salto egin dute Tot Incl Danys conseq ncies del turisme casa nostra dokumentalarekin Irailaren estreinatu zuten Palman Turismoaren Nazioarteko Egunean proiektua Goteo plataformaren bidez finantziatu eta urte eta erdiko lanaren ondoren Artxipelagotik kanpoko lehenengo proiekzioak Bilbon
4,888
ARGIAko edukiak kopiatu moldatu zabaldu eta argitaratzeko libre zara beti ere gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu
4,889
mendi ibilaldia egin zuten atzo Areson bat lagunek parte hartu zuten edizio biribil honetan Giro aparta eguraldi bikaina bertako mendiak ezagutzeko eta naturaz gozatzeko beste behin Bukatzeko herriko plazan Aresoko bizilagunek prestatutako paella dastatzeko aukera egon zen
4,890
Entzun liburu berria zenbakia beti bezala fuerte fuerte dator elkarrizketa erreportaje txosten eta artikulu bereziez gainezka Joseba Lenoir Kokein Zea Mays Willis Drummond Ruper Ordorika Niko Etxart Bide Ertzean Begiz Begi Gari John Lee Hooker Grises Vulk Alex Lopez Dabadaba Arrotzak Aho Bete Doinu Txuma Murugarren Ekoizleak nahasketa mahaiaren atzean Entzun urte bete dituen ametsa Eta orain zer Zuzendari ohien iritzia Pop atomikoa La Basu Eskean Kristo The Beatles George Martin Montauk Siroka Se ores Punk literatura Hesian Magmadam zuzeneko argazkiak diskoak komikia kartelak eta askoz gehiago
4,891
Aurtengo CD bilduma ere ez da gauerdiko eztula izango Begiz Begi Willis Drummond Kokein Eskean Kristo Zea Mays Liher Joseba Lenoir Petti Bide Ertzean Montauk Etxe Belarminak Xabi Solano Maiza Hesian eta Etsaiakeroak
4,892
Diskoko abestien hurrenkeran horrela suertatu zen kasualitatez Alabaina pieza xume honi Lehenengo jotie izena datorkio albokarako idatzi nuen lehenengo jota izan zelako duela urte inguru
4,893
Diskoa kaleratu genuenetik albokari lagun batzuk hasi zitzaizkidan eskatzen Lehenengo jotiaren partitura Aitzakiarik ez daukat egia esan eta alfer hutsa naizela aitorturik azkenean beste lagun batek egin behar izan du transkripzioa Eskerrik asko Mikel
4,894
Ea Urtzik Rubenek eta enparauek behin eskatuta ikasten duten eta hurrengo albokada batean elkarrekin jotzen dugun Beharbada kontzerturen batean laguntza beharko dut jotzeko ere
4,895
Orain urte hasi zen Kultura Batzordea lehen festa antolatzen Garai hartako helburua ikastolako gurasoen arteko harremana sustatu eta auzoan ezagutaraztea izaten zen oro har
4,896
Gaur egun helburuak ez dira hainbeste aldatu ikastolaren izaera kooperatiboa sustatzea eta ikastola osatzen dugun gizatalde guztien arteko harremana sendotzea besteak beste
4,897
Santo Tomaseko txosna ipintzea izaten da lehen urrats garrantzitsua antolaketalana egin taldeak osatu eta guztion parte hartzearen bidez auzoko eta gure herriko egun handietako batean eragile aktibo bilakatzen gara Gurasook gure artean ezagutu eta une politak igarotzen digu gainera Hezitzaileak ikasleak gurasoak eta langileak
4,898
Maiatzeko festa ere une garrantzitsua izaten da ikastolan Jarduera pila antolatzen dira eta partaidetza zabala izaten da Irakasleak ikasleak jangela eta bulegoko langileak eta gurasoak denok ahalbidetzen dugu egun honen antolaketa Umeek ikasitakoa erakusteko aukera izaten dute dantza musika gimnasia erritmikoa Gure semealabek egunero egiten duten otordua zein ona den dastatzeko aukera izaten dugu eta guraso zein irakasleekin lagunartean egoteko une egokia izaten da
4,899
Jarduera guzti horiek maila ezberdinetako gurasoen lan eta esfortzuaren bidez antolatzen dira eta gure semealabei auzolanaren balio erantsia erakusteko aukera paregabea dira