Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
4,600
Laburpengintza automatikoa Summarization Dokumentu baten laburpena lortzea testuan oinarrituta Erauzketaren kasu bat bezala ikus daiteke baina berezia da datubase bat osatu beharrean testuaren ordezkari labur bat lortu nahi baita Dokumentuen laburpena automatikoki egitea bi eratara bidera daiteke Modu errazena da testu zati edo esaldi esanguratsuenak hautatzea Modu zaila erabiltzen denean aldiz ideia nagusiak detektatu integratu eta testu berri bat sortzen da Testueditore aurreratuek hizkuntzatresnen artean eskaini ohi dute laburpenak egiteko aukera Hori eskatuta atzeko planoa markatuta dutela azaltzen dira dokumentuko hainbat esaldi Erabiltzaileak aukera dezake laburpenaren luzera alegia testu osoaren zenbateko portzentajea izan behar den laburpena
4,601
ORIO Orioko Zaragueta eskola ospakizunetan dabil urte bete direlako ikastetxea euskarazko irakaskuntza eskaintzen hasi zela eta ospakizunekin amaitzeko herri bazkaria antolatu dute apirilaren erako Bazkaria eskolako frontoian egingo da eta euro ordaindu beharko dira Izena emateko astelehenetik apirilaren ra Zaragueta kultur etxera Uranga burdindegira edo Kolon Txiki tabernara jo beharko da AR
4,602
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko baita gure webgunetik edo beste batzuetatik zure nabigazio ohituren azterketan oinarritutako iragarkiak erakusteko ere Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu Informazio gehiago lortuko duzu gure Cookieen Politikan
4,603
Gorabidean datozen artista edo ikertzaileen proiektuak baldin eta testuinguru kultural eta sozialaren egoera dela eta zailtasun bereziak badituzte finantzaketaiturriak aurkitzeko eta haien proposamenen kalitateak originaltasunak eta interes kritikoak proposamenak ezagutaraztearen aldeko apustu irmo eta sendoa egitea merezi badute
4,604
Beren izaera kritiko nahiz sormenekoagatik ikerketa berritzaile eta interesgarriei heltzen dieten proiektuak eta taldeekintza nahiz gogoeta politiko edo kulturalen bidez eraldaketa soziala eragiteko gaitasuna duten proiektuak
4,605
Denboran iraungo duen eta denborarekin euskal kulturaren ondare eta oroimen komunean artxibo nahiz dokumentu gisa balioa irabaziko duen produktu bat ekoiztea helburu duten proiektuak
4,606
Fundazioak nahiago du proposamenak osorik ekoitzi beste erakunde batzuek finantzatu tako edo lagundutako proiektuei dagoeneko amaituak nahiz ekoizpenfasean daudela ere laguntza osagarria eman beharrean
4,607
Euskal Herrian gaur egun bizi dugun egoera sozial politiko eta juridikoa aintzat hartuta gizartea zuzenagoa eta progresistagoa izateko nahia azaltzen du Otxoa de Barandika Fundazioak non eta giza duintasunak funtsezko balioa izango baitu alor juridikoan
4,608
Horretarako aparteko garrantzia ematen dio justiziaren etorkizuneko profesionalak trebatzen laguntzea giza eskubideen deklarazio unibertsalak eta herrien eskubideen deklarazioak definitzen duten testuinguru orokorrean Legeak ikuspegi inpartzial eta progresistetatik aplikatuta eta interpretatuta
4,609
Aparteko garrantzia aitortzen diogu zuzenbidean diharduten pertsonen zereginari hala Fundazioak baliotsutzat eta desiragarritzat duen gizartekontzeptua beren lanaz zabalduko duten etorkizuneko profesionalak sustatu nahi ditu
4,610
Zei dau prest lokatz ba on bat hartzeko Dortsala jarrita bihar atin ziklokross karrera berri bat lehiatzea tokatzen da polarspain polarglobal PolarVantageV PolarAmbassador BloodSweatAndData Igorreko Ziklokrossa Mila esker Jose Jfm erretratu honekatik cyclocross veldrijden ciclocross cxrocks Overijse mud fortheloveofmud passion love cycling lifestyle motivation ziklokrossa Igorre CXIgorre igorrekoziklokrosa muddyparty winterparadise fullgas enjoytheride enjoylife liveyourlife crosstime timetoplay
4,611
Abuztuaren an eta an arraun munduaren epizentroa bihurtuko da Zarautz Izan ere urtero bezala Ama Birjinaren jaien inguruan Zarauzko estropadak jokatuko dituzte Enbata Egunaren baitan Hiru bandera izango dira jokoan aurten KAE Ligako Zarauzko II Ikurri Zarauzko III Emakumezkoen Ikurri eta Zarauzko XXXIV Estropada
4,612
Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatearen arabera traineruen denboraldia neurtzeko termometro onena izango da asteburuko saioa Kontxako estropadetatik gertu baitago Bestalde Zarauzkoa galduezineko saioa izango dela adierazi du TKEko kudeatzaile aki Mikeok Ohorea da Zarautzen jokatu ahal izatea Kantxa onenetarikoa da Atzo aurkeztu zuten Zarauzko Ikurri Cachi Bachi elkartean eta Mikeoz eta Illarramendiz gain bertan izan ziren Turismo zinegotzi Karmele Alberdi eta Zarauzko Arraun Elkarteko presidente Edu Mugerza
4,613
Aurkezpenaren amaieran San Miguel Ligako liderrari Kaikuri Rosari Floresek egindako Arrantzalea eskultura eman zion Zarauzko Udalak Kaikuko ordezkari Pedro Olmedillok jaso zuen oroigarria
4,614
KAE Ligako jardunaldia izango da jokatuko duten lehenbizikoa Larunbat eguerdian izango da Bertan lehiatuko dira Zarauzko eta Orioko traineruak Larunbatean zein igandean Euskotren ligako play offa jokatuko dute Galiziako Zumaiako GetariaTolosako eta Pasai San Juaneko traineruek Larunbatean lehenengo jardunaldia izango da arratsaldez San Miguel Ligako estropadaren aurretik hain zuzen Igandean izango da bigarren saioa eguerdian Bi estropadak puntuagarriak izango dira bi saioetan lortutako denboren batuketaren emaitza hartuko da kontuan eta erregularrenak irabaziko du Zarauzko bandera eta ondorioz aurtengo Euskotren Liga
4,615
Horrez gain TKE San Miguel Ligako eta estropada puntuagarriak ere jokatuko dira bi egunetan Zarauzko XXXIV Estropadak deritzena Hilaren an ean hasiko da estropada horretako lehenego proba Bigarrena igandean izango da eguerdian Bi estropadak puntuagarriak izango dira San Miguel Ligako sailkapen nagusian Ikurri ari eta sariari dagokionez bi jardunaldiotan lortutako denboren batuketaren emaitza hartuko da kontuan emakumezkoen proban bezala
4,616
Gizonezkoen kasuan ibilbideak metro izango ditu lau luze eta hiru ziaboga guztira Emakumezkoek egin beharreko ibilbidea motzagoa izango da metroko bidea izango dute bi luze eta ziaboga bakarra alegia Sari banaketa igandean bertan izango da
4,617
Estropadak jokatu bitartean asteburuan zenbait ordutan itxita izango da errepidea Getaria eta Zarautz artean Larunbatean etik era errepidea itxiko dute Zarauzko norantzan etik etara berriz aurkako norantzako erreia itxiko dute
4,618
Igandean berriz etik etara itxiko dute Zarauzko norantzako erreia eta etik era Getariarakoa Estropadak amaituta segurtasuna bermatzearren errepidea orduerdi batean erabat itxiko dute bi norantzetan Ohiko autobus zerbitzua eta ordutegia mantenduko da bi norantzetan
4,619
Mugerzak jakinarazi zuenez ordea egun horietan ez da kirol arloa bakarrik jorratuko Hiru ikurri jokatuko badituzte ere izango da bestelako aukera Enbata Eguneko egitarauaren baitan askotariko ekitaldiak izango dira hala zarauztarren zein bisitarien gozagarri Zarauzko Udalak eta Zarautz Arraun Elkarteak Zurekin Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean egitarau oparo eta zabala antolatu du asteburu guztian zehar arraun eta jai giro paregabea bizi eta gozatu ahal izateko nabarmendu Mugerzak
4,620
Behin estropadak amaituta igandean eguerdi aldera paella erraldoi jana egingo dute Munoan Bazkalostean Arraun bertsopoteo desafioa Zurekin Ostalaritza Elkartearen eskutik Gauean berriz kontzertu sorta zabala izango da Hala Oreindik The Uski eta Obrint Pas taldeen kontzertuak izango dira eta amaitzeko Jon Urbieta disko jartzailearen emanaldia Kontzertu gauerako sarrerak salgai daude dagoeneko elkarteko tabernetan eta dendetan Aurrez erosten dutenek bost euro ordaindu beharko dute sarrerako eguneanbertan Munoan erosi ahalko dira sarrerak zazpi euroren truke
4,621
Herriko beste kirolekin egin ohi duen moduan Zurekin elkarteko ostalariek Enbata babestu nahi izan dute eta horretarako Zarauzko hainbat tabernatan saskiak zozkatuko dituzte Enbataren alde Bi euroren truke zenbakiren artean bat aukeratu ahalko dute Zenbakiak amaitu eta hurrengo eguneko ONCEko zozketako zenbaki irabazlearen azken zifrak daramatzan txartela izango da saritua Bestalde Enbata Eguna antolatzen laguntzeaz gain patata tortilla pintxoak eskainiko dituzte larunbatean zein igandean Munoa Plazan
4,622
Bestalde larunbatean eguerdi aldera Enbataren aldeko kantu jira egingo dute herritarrek Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta hiru orduz kaleak alaituko dituzte Bertaratzen direnek jantzi eta zapi urdinak eraman beharko dituzte soinean
4,623
Gaur egun janaria erostetik hasita udako bidaia antolatzera edozer erreserbatu eta eros dezakegu online Eztabaida dezagun online erostearen aukerei buruz
4,624
Ekuador estatunazioak hainbat probintzia ditu Amazonia eskualdean besteak beste Sukumbios izenekoa Sucumbios probintziak Colombia du auzokide Iparraldean diren San Migel eta Putumayo ibaiez beste aldean Siona sekoia kofan edo shuar kitxua eta afrojendeak dira minoria kulturalik nabarmenak munduko alderdi honetan
4,625
urtehamarkadan Leramugarik gabeko antropologoak euskal elkarteak eta Sukumbioseko eragile kultural indigena batzuk zenbait ekintza kultural aurrera eramatea adostu genuen honako helburuari helduta iharudera kultural batzuk elkarrekin burutuz bertako talde indigenen barnesare soziala eta komunitarioa indatzeari
4,626
Gure elkarlanaren emaitza da Saberes Ancestrales de Sucumb os liburua urtean Ekuadorren argitaratua Argazkiez baliatuz Kepa Fernandez de Larrinoa Txuri Ollo eta Koldo Azkune liburuaren edukien bilakaeraz liburuak dionaz eta ezkutatzen duenaz ari izango dira mintzaldi honetan
4,627
Mahaian jokatzeko jolas zaharrenetakoa da Monopolya XX mendean sortua etxeak eta bestelako ondasunak salerostean datza jokoa Sortu zenetik jokoak ehunka bertsio ezberdin argitaratu ditu nahiz eta jokoaren funtsa beti izan den berdina Ondasun eta diru gehien pilatzea Orain jokoak bertsio berri bat kaleratuko du Monopoly Cheaters Edition jokoan tranpak egiten dituztenak saritzeko
4,628
Joko berriaren kaxak oso galdera argia aireratzen du Zenbat lapurtzeko gai zara eta hain zuzen hori da jokoaren helburua erosi baino gainontzeko jokalariei lapurreta egitea Hala lehen aldiz jokoaren historian ez da bankaririk izango Zikin jolasteko prest
4,629
Joan den astean zenbait militante ekologistek Frantzian reziklatutako zabor nuklearra daraman trena gelditu zuten Eystrupen Alemanian Konboi radiaktibo honek tona inguru zabor nuklear daramatza La Hagen estatu frantsesa manipulatuak izan direnak Trenaren helmuga Gorleben izeneko herrian kokatutako biltegi berezi bat da Alemaniako iparraldean Militante ekologista burdinbidean kateatu ziren eta trenari ibilbidean aurrera egitea galarazi zioten
4,630
Bien bitartean Alemaniako hegoaldean Gottingen eskualdean tren radiaktiboa igarotzen den burdinbidearen inguruko kilometrotako zabaleran hiru lagun baino gehiagoko elkarretaratzeak debekatu ditu bertako Gobernu erregionala deiturikoak
4,631
Erabaki asko hartu behar izaten ditugu izan handiak edo txikiak izan egun berezietan edo arruntetan Zer bide hartuko dut autobus geltokirako Edo kotxez joango naiz Zer ikasiko dut Nor naiz ni Baguettea ala txapata Galdera erantzunen jokoan bizi gara Eta berdin gertatzen da bertsotan ere
4,632
Gai jartzailearen aginduei erantzuten diogu batzuetan kirolari kotxe zahar edo barazki bihurtu eta gaiari erantzun behar Baina lehenengo zer doinu Zer esango dut Berriro galderak Beste batzuetan ostera librean kantatzen dugu beraz ez dago inoren agindurik nahi dudana esan dezaket baina ba al dakit zer esan nahi dudan Ondo hartuko al du jendeak Egokia izango al da Barregarria
4,633
Askotan ez dugu jakiten hartutako erabakia zuzena izen den edo hanka sartu dugun baina zerbait egin beharrak hori dakar Beste askotan berriz badakigu txarto egin eta ezetz esan dugunetan baietz esan behar genuela damua indaba platerkada bat baino gogorragoa da digeritzeko Hamaika azkenengo puntu pasa zaizkizu burutik eta ahotsgoran abesterakoan konturatu zara txarrena aukeratu duzula Zergatik ez dut abestu bururatu zaidan besteren bat Beti berdin Hala ere azkenengo puntu asko dago ez da aukera bat ala bestea Bai edo ez esan behar dugunetan berriz bata esan eta okertzen garenean badakigu bestea zela erantzun zuzena Berriro indabak bazkaltzeko
4,634
Hau horrela zer gertatuko litzateke baietz esan dugunetan ezetz esan izan bagenu Hori erreza da erantzuten ez jendaurrerik ez plazarik eta ezta txapelketarik ere Eskerrak batzuetan ezjakintasuna tarteko presioa dela medio edo batek jakin zergatik ez diogun uko egiten inork galdetu ezean geure kabuz egingo ez genukeen horri
4,635
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu
4,636
Eskultura hau oinarritik abiatuta irekitzen doa zirkularki gorantza Gai hau behin eta berriz errepikatu du egile nafarrak forma geometriko itxiak ireki egiten dira hautsi eta apurtu espazio berrien bila Eskulturaren bolumenek pisutasunsentsazioa igortzen dute nolabait baina hori arinduz doa lortzen den goranzko norantzaren bidez Justizia Auzitegia Iru eko Donibane auzora eraman zutenetik ngel Farin Said eta Manuel Sagastume Ruiz arkitektoek diseinatutako eraikin batean paratu zuten eskultura hau Eraikuntzaproiektuan eraikina eta Justizia Jauregia bera apaindura motaren batez hornitzea erabaki zen Apainduraelementu horiek azkenik Faustino Aizkorberen eskultura hau eta jarraian iruzkinduko diren Jos Ram Andaren erliebeak dira
4,637
iz Gizonemakumeak oro har gizonemakumeen multzoko banako bakoitza Gizakiaren jatorria ANTR Hominidoen familiako eta Homo generoko primatea adimena mintzaira artikulatua bolumen handiko zerebroa esku oratzaileak eta zutikako ibilera dituena
4,638
ko ekainak an etatik etara International Surfing day egunaren edizioa ospatzeko Bidarteko Surfclub elkartea eta Surfridereko Euskal Itsasertzako laguntzaile ordezkaritzak azoka berezia antolatzen dute lerra materialarekin surf taulak bodyboard aletak neoprenoak skate Bidarten Miarritzetik gertu herribarruko hondartzan Denak gonbidatuak zarete Postuak libre eta dohainik jarri ahal izango dira
4,639
Ekitaldi komertzial bat izan aitzin helburua jendea bere garaje eta armarioak hustera animatzea da erabiltzen ez den materialari erabilpen berri bat emateko Prezio apal batean salduz elkartrukatuz nire taula zurearen kontra edota Surfeurs Solidaires elkarteari eskainiz erabilpen bat emanen diona Marokon edo beste leku batean
4,640
EKAI Group Pol ticas anticrisis en Euskadi MIRANDO AL SUR Es Anticrisis policy in the Basque Country LOOKING AT THE SOUTH Es Krisiaren aurkako politikak Euskadin HEGOALDERA BEGIRA Es
4,641
Pol ticas anticrisis en Euskadi MIRANDO AL SUR Es Anticrisis policy in the Basque Country LOOKING AT THE SOUTH Es Krisiaren aurkako politikak Euskadin HEGOALDERA BEGIRA Es
4,642
Marka identitatea definitzen espezialistak gara Ez gara irudian azalean soilik gelditzen horretarako erakundea hartzen dugu osotasunean bere adar guztiekin Marka bera sortzen dugun unetik esanahia ematen diogu berorri bere ahozko identitatetik hasita naming trinkotasun estrategiko eta formaletik igarota eta gaur egungo zein etorkizuneko edozein plataformatan izan ditzakeen erabilerak koordinatuz
4,643
AZPEITIA Gazteria sailak antolatuta Musika laborategia tailerra egingo da datorren larunbatean ean Txiki Txoko ludotekan Jarduera urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta dago eta prezioa eurokoa da tailerrean bertan ordainduko da dirua Parte hartzeko interesa dutenek hilaren baino lehen eman behar dute izena Gazte Informazio Bulegoan telefonoa Tailerrean musikaren bidez haur eta gurasoen arteko lotura emozionalak landuko dituzte JL
4,644
ORIO Azken aldian gero eta gehiago gertatzen dira arazoak saneamenduko sareak jendeak komunera botatzen dituen zapi busti edo toallitak direla eta Horren aurrean Orioko Udalak dei egin die herritarrei toallitak komunetik behera ez botatzeko baizik eta errefuxara Orioko ur zikin guztiak ponpatu egiten ditu Udalak gero Zarauzko araztegira bidaltzekjo eta zapi busti horiek kalte handia eragiten diote ponpari AR
4,645
Aspalditik gizakiak kosmogoniara jo du unibertsoan bere lekua topatzeko Aurreko leihoa obraren jatorria izaera zibilizatzailearen bihotzean dago Natura izaki guztien sorlekua da urak arimak dauka gizakia harremanek egiten dute patuak gauza guztiak kontrolatzen ditu Testuan dimentsio desberdin bat lantzen da oraindik ia aztertu gabe dagoena Lurreko mugak haustean gizakia itzalen aurrean geratzen da aurrez aurre Inkontzientea edo hasierako paradisua gogora dakartzaten oroitzapenak ote diren galdetu diezaiokegu gure buruari Edo beharbada amorrua piztuen duen ezaugarri bortitza
4,646
Gazteen laneratzea ez da kontratu bat sinatzearekin hasten edo amaitzen den gertaera Beraz gazteen laneratzeaz gogoeta egiterakoan prozesu bat dela pentsatu beharko genuke Prozesu horretan eragile desberdinak eta unean uneko metodologiak daude Eragile horiek eta metodologiak egoki uztartzeak arrakasta dakarkio pertsonari organizazioari eta Herriari Aldiz laneratze prozesu desegoki batek hainbat arazo eta egindako ahaleginen galera hein batean
4,647
Lanak era askotakoak izan litezke gure gizartean badira diruz ordaintzen direnak eta ez direnak Denak izan litezke lan baina oso kontuan hartu beharrekoa da gure gizartearen ezaugarri ekonomiko eta kulturalek munduko gizarte teknologikoenen artean kokatzen gaituztela Beste modu batera esanda gure gizartean herritar izateak edo bere organizazio batean lan egiteak trebetasun bereziak eta formazio jasoa eskatzen ditu Beraz laneratzeak ere halakoa behar du
4,648
Laneratzeaz ari garela beraz eraginkortasuna dugu xede Eraginkortasuna ez da ordea produktibitatearen arabera soilik neurtu behar Enpresa edo jarduera profesional jakin batean hasi berria denarentzat ibilbide eraginkorra prestatu behar da lan egiten ikasteaz gain bere profesionaltasunean urratsak ematen joan dadin antolaketa planifikazioa lankideekiko harremana arazoen aurrean jarrera egokia Azken batean eskolako aldia jarduera profesionalarekin uztartuz lanbidearen zein lan dinamikaren trebetasunak bereganatzen joateko modua prestatu behar zaio
4,649
Izan ere hazkunde personala eta profesionala bermatzen ez duen laneratze prozesuak ondoren nekez ekarriko du gero eta profesional prestatuago eta prestuagoak izatea oraingo titulatu berriak eta are gutxiago organizazioaren baitan ekarpen emankorrak egitera eramango Jakintza arloari dagozkion xehetasunez gain beraz jarduerari dagozkion trebetasunak ere jaso behar ditu baina horretaz gain ezinbestekoa da lanaren inguruko ikuspegi profesionala eta lan talde gero eta dinamikoagoetan lan egiteko prestatzea Arestian esan bezala izango da produktibitatea besterik bilatzen ez duen laneratze prozesurik izango da lanaren ordaina beste interesik ez duenik Baina bat zein beste momentuko egoerak dira ibilbide profesionalak bestelako jarrerak eta aukerak eskatzen ditu
4,650
Gure herriak maila kultural jasokoa izaten jarraituko du egiten duen lanari edo bestek eskaintzen dizkioten zerbitzuei gero eta eskakizun jasoagoak egiten dizkiona Laneratze gehienak beraz prozesu konplexuak izango dira lehenago edo beranduago eta komenigarria da hasieratik orientazio hori ematea proposatzen diren laneratze metodologiei
4,651
Hurrengo urtetan lanak izango ditugu erretiroa hartzen duten profesionalen lekua betetzen Zenbait jarduera zaharragatik itxi egingo dira edo desagertu Gure herriak defizit nabarmena izango du gure ekonomiak eta gizarteak behar dituzten lanpostuak eta zerbitzuak mantentzeko Gauzak horrela ez gaude laneratze eskasak onartzeko
4,652
Balio izan beza adibide moduan azken urteotan gertatu zaigunak Atzeraldi ekonomikoa lehertu zenean kontratazioek berehalako etena izan zuten geroztik lan erreforma desberdinak etorri zaizkigu Hego Euskal Herrian eskubideen murrizketa nabarmena nozitu dugu Atzeraldiak iraun duen urte hauetan titulatutako hainbat pertsonek lana topatzeko zailtasunak izan dituzte are gehiago euren ezagutza mailari ez zegozkion jardueretan jarri behar izan dute ikastitakoaren zati handi bat bazterrean utziaz Enpresen inbertsioak bertan behera gelditu dira eta biharko enplegua ekar zezaketen jardueretarako ez da kontratu berririk egin Hitz gutxitan gure herriak laneratze eraginkorra egiteko berebiziko premia du baina bizi dugun egoerak auzitan jartzen du hori posible denik eta hori baino larriagoa dena jada gurekin den garai berri honetan eraginkortasunez erantzuteko aukerak murrizten dizkigu
4,653
Formazio aldiak beraz dagokion diziplinaren ezagumenduak eskuratzeko baliagarri izateaz gain organizazio batean edo nor bere kontura lan egiteko ezagumenduak barneratzea eskatzen du Irizpide hori hezkuntza edukietan txertatu eta eguneratu beharko da hurrengo urtetan Halaber laneratzean ikasketa eta aldi berean dagokion gremioko enpresetan lanaldiak egitea ere eskatzen du Beraz enpresek ere biharko profesionalen trebakuntzan praktikaldi asegarrien bidea ireki beharko dute Asegarri diogunean tutorizazio eta monitorizazio metodologiak aplikatzeaz ari gara Azken hamarkadan laneratze bizkorrak ez digu utzi gure inguruan gertatu diren aldaketak sistematizatzen Orain badakigu zertan den egoera laneratze eraginkorrerako programazioa inplementatzea Herri gisa jokatu beste aukerarik ez
4,654
Euskal Herriko Unibertsitateak euskal gizartearen oinarrizko elementu gisa bere xedeen artean dauka titulatuen enplegagarritasunaren sustapena Hori dela eta erakundearen barnean beharrezko pertsonala eta baliabide materialak aurreikusten ditu unibertsitate ikastegietan gaiaren erantzukizuna duten pertsonen eta zerbitzu zentralen arteko elkarlana koordinatu asmoz Modu horretan eta ez bestela lor genezake kanpo erakundeek autonomikoak estatukoak edo nazioartekoak abiaraziriko edo Unibertsitate barnean jaiotako enplegu eta praktika politikak eraginkortasunez gauzatzea
4,655
Baina egungo egoerak ahaleginak indartu beharra dakarkigu Preseski unibertsitate tituludunen laneratzean zuzenean edo eta zeharka eragiten diguten mugak aurkitzen baititugu Modu zuzenean enbata gogorra suposatu du egungo egoera ekonomikoak eremu pribatuko lanpostuen desagerpenarekin eta berrien sortze mugatuarekin Horrez gain kontutan izanik UPVEHUko zenbait titulazioren irtenbide naturala orain artean administrazio publikoa izan dela plaza publikoen eskaintzaren izozketak ere zuzeneko eragina izan du
4,656
Zeharkako moduan teknologiaren eta industriaren eremuan emaniko inbertsio politika hertsiak aipatu eremuen garapenaren geldotzea izan du ondorio eremu horiek izanik kalitatezko enplegu eskaintza sortzeko eta kualifikazio altuko profilak barneratzeko gai direnak teknologo eta doktoreak adibide Halaber zeharbidez eragiten du kontratazioaren eta praktikaldien eremuko arautegien alorrean jasaten ari garen segurtasun juridiko falta batez ere ikasleen eta titulatuen praktikaldien inguruan izaniko arauzko ziurgabetasuna dela medio
4,657
Eskenatoki honetan UPVEHUren eginkizuna gradu eta graduondoko titulazioen eskaintzaren katalogoa beti irekita mantentzea da ezelan ere itxi gabe ingurune ekonomiko eta sozialaren premiei egokituriko eta horietara doitutako akademi eskaintza egin behar duen erakunde publikoa baita Hau da modu bakarra da gizarteak eskatzen duenari bizkortasunez erantzun nahi badiogu gizarte honi beroni eman behar baitiogu kontu aipatutako katalogoaren diseinuarekin asmatuz momentu guztietan unean uneko premietara egokitutako eskaintza izatea lortu behar baitugu Funtsean gure xedea hezkuntza eskaintza egiazko eskarietara moldatzean datza baina aintzat hartuta UPVEHU unibertsitate publikoa dela jakintza arlo orotarikoa bere hezkuntza eskaintza ezaugarri honen arabera haztatu behar duena
4,658
Arlo honetan azpimarratu behar da UPVEHUk gure titulatuen hezkuntza ibilbidea eta lanbide familia bakoitzaren premiak bertatik bertara ezagutzen dituela gai izan behar dugularik arlorik arlo banakako ebazpideak ematen Harreman jarraitua mantentzen dugu enpresa munduarekin eta kanpoko eragileekin Horren erakusle dira praktikak baino gehiago akademi ikasturteko jakintza eta ikerkuntzaren transferentzia Sinergia hauek probestu behar ditugu erabakiak beharra baino lehen hartu ahal izateko
4,659
Hain zuzen ere lanpostuen sorrerari lotutako kanpoko eragileekiko harremanari esker ondorioztatu dugu akademiaren eta lanaren arloen arteko distantzia murriztu beharra dagoela unibertsitateko ikasleak praktikaren eremuan heziz UPVEHUk uste du curriculumaren barru zein kanpoko praktikak direla arlo akademikoaren eta lan eremuaren arteko distantzia laburtzeko elementu esanguratsuena gaitasun profesional eta pertsonal erabilgarriak ematen baitizkiete ikasleei lan eremuan hobeto moldatzen laguntzeko
4,660
Ildo honetan aipatu beharra dago Lanbidek UPVEHUko titulatuen lan txertatzearen inguruan egin dituen azterketen arabera unibertsitateko ikasketak egin bitartean erakunde enpresa edo gizarte entitateetan praktikaldiak curriculum barruko nahiz kanpoko egin dituzten ikasleak hiru hilabete lehenago hasten direla lanpostu batean praktika programetan parte hartu ez dutenekin alderatzen baditugu
4,661
Alabaina ez da datu bat ahaztu behar jakina izanik ere sarri aipatzen ez dena Praktika programa guztiak curriculumekoak eta kanpokoak hezkuntza akademikoaren irizpideari lotetsita daude Bestela esateko praktikak ikasleen hezkuntza akademikoaren atala dira berebiziko garrantzia hartzen duena lan merkatura sartzeko bide gisa baina ez direla lanpostu Praktikan ari den unibertsitateko ikaslea hezkuntza akademikoaren beste fase batean ari da eta unibertsitateak hala bermatu behar du hezkuntza erakundeak berak eta praktika jasotzen duen entitateak egin behar duten tutoretza akademikoa bitarte
4,662
UPVEHUren etorkizuneko erronkek hezkuntzaren hobekuntza eten bakoa izan behar dute ardatz epe laburertainera bai eta praktika programak biziberritzea ere Hain zuzen ere gure oinarrizko tresna gradu eta graduondoko hezkuntza eskaintza da erakargarria premietara egokitu eta moldatua Ingurunearen premiei aurre ere hartuko diena Honi etengabeko hezkuntza gehitu behar diogu lan jardun aktiboan ari diren pertsonek gaitasun eta trebetasunik gal ez dezaten denboraren iragateak berak higatuta
4,663
Baina hezkuntza eskaintzak apartekoa izanda ere esangura gal dezake zeharo enpresa gizarte eta erakundeekiko kanpo sarearen lotura eta fidelizazioa lortu ezean gure ikasleen praktikak berorietan txertatu ezinean geratuko baikinateke Arlo honetan geuk diseinatutako nahiz kanpoan diseinatutako praktika programetan hartzen dugu parte Bitez adibide UPVEHUk azken garai hauetan garatu dituen praktika programak esaterako Lehen AukeraUPVEHU ERASMUSEPEZ Global Training Santander fundazioaCRUECEPYME bekak Garaituz programa UPVEHUk Gipuzkoako foru diputazioarekin sinatu berri duen hitzarmena zeinari esker ikaslek baino gehiago Gipuzkoako lurralde historikoan ordaindutako praktikak egingo ahal dituzten
4,664
Jakinik historian izan dugun belaunaldirik prestatuena dugula eta gure enpresa ehuna erlatiboki indartsua dela krisi ekonomikoaren abagunea aprobetxatu behar dugu aukera litezkeen zokoak eta guneak atzeman eta ildo horretan aurrera egiteko Premiazkoa da unibertsitateak aurrea hartu eta egungo egoeraz baliatuta ikasle tituludunak enplegatzeko estrategia berriak akuilu gisa plantea ditzan egun praktika programei lotuta diren estrategiak trinkotuz XXI mendeko gizarteari XXI mendeko unibertsitate eta estratejiekin erantzun behar diogu
4,665
Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da Gaindegiak sortua da Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
4,666
Kirurgia estetiko intimoak egiteko eskaerak bikoiztu egin dira azken bost urteetan eta horren arrazoia dibortziotasen handitzeari egotzi diote adituek egoera berri horrek emakumeak bere parte intimoetaz gehiago arduratzea dakarrelako bai estetika kontuagaitik bai osasunagaitik
4,667
Datu hauek Ivan Ma ero kirurjilari plastikoak eta Jos Serres Bizitzaluzeera eta Zahartzearen Kontrako Espainiar Medikuntzako Elkarteko Semal presidenteak eman dituzte elkarte horrek antolatzen duen Kongresuan
4,668
Elkarte honek egindako ikerketaren arabera azken urteetan gehien erabilitako teknikak pubisaren lipoeskultura baginaren hertsadura ezpainen txikiagotzea eta himenaren berreraiketa dira
4,669
Gainera txostenean argi geratu da neska gazteek jaiotzetiko malformazioak zuzentzera joaten direla horrelako kirurjileengana eta berriki ama izan direnek erditze osteko kirurgia zuzentzailea jaso dute
4,670
Dibortziatutakoak arabeak eta ijitoak dira himenaren berreraiketaren teknika gehien eskatzen dutenak eta eta urteko emakumeek beraien eremu intimoan jasandako zahartze naturala gazteagotzeko asmoz hainbat operazio ezberdin eskatzen dituzte hala nola ezpainen betetzea laser bidezko zuzenketa
4,671
Kongresu bukaeran Semaleko zuzendariak zahartzearen kontrako dekalogo bat aurkeztu du honen kontrako neurri garrantzitsuenak nabarmenduz hauen artean ez erretzearena osasuntsu jatearena ariketa fisikoa egitearena emozioak eta estresa kontrolatzearena eta umore ona izatearena
4,672
Web aplikazio eta orrietan mapa bisore interaktiboak sartzeko aukera ematen duen JavaScript API bat da eta hortaz informazio geoerreferentziatuaren irudikapenerako aukera ematen du
4,673
Konfigurazio lehenetsiarekin modu erraz batez Nafarroako oinarrizko mapa bat sortzeko aukera ematen du erabilera arrunteko tresnekin eta Idenaren hondoko lau maparekin zehazki ko ortofotoa oinarrizko mapa kartografia topografikoa eta katastroa
4,674
APIa hirugarren batzuen JavaScript liburutegietan oinarrituta dago baina erabat eduki guztiak barnean ditu eta orrian APIaren scripta gehitze hutsarekin beharrezkoak diren baliabideak dinamikoki eransten dira Helburua izan da GIS ezagutza handirik ez duen garatzaileei APIaren erabilera erraztea
4,675
Uste dut hori ez daukagula inon definituta baina nik esango nuke zuk diozun esparru hori baino irekiagoa izan behar duela Hombre beste toki batean agertu den albiste baten zabalkundea egitea besterik ez bada nik uste dut identicatwitteren jatorrizko albisteari lotura bat eta librezale etiketa jartzearekin nahikoa dela Baina zerbait landuagoa bada nahiz eta bakarrik izan beste albiste baten euskararako itzulpena ba orduan albistea blogean sar daiteke
4,676
Emakumezkoen lehen taldea Oiartzunen gailendu da Ligako bederatzigarren jardunaldian Jordi Telletxearen neskek ez dute hutsik egin derbi gipuzkoarrean eta garaipen berri eskuratu dute etxetik kanpo Armaginek ordea lana egin behar izan dute hasieratik Izan ere hasi eta berehala etxeko taldea aurreratu da Ondoren Idoiak bi gol egin ditu markagailua iraultzeko
4,677
Oiartzunen hasiera onak eibartarrak ustekabean harrapatu ditu Etxekoek berrogeigarren segunduan Santanren atea zulatzea lortu dute eta neurketa maldan gora jarri dute Eibarrek aldiz erreakzionatzen jakin du eta minutu batzuk beranduago berdinketa lortu du Idoiak banakoa egitea lortu du area barruan atezaina gainditu ostean
4,678
Hortik aurrera taldea gehiago izan da Baloiaren jabetzaren bitartez aurkako taldearen area ingurura iristea lortu duabagune garbirik sortu gabe Lehen zatiaren amaierarako hamar minutu falta zirela Idoiak bigarrena egitea lortu du Gola erabakiorra izan da norgehiagoka bukaeran hiru puntuak gehitzeko
4,679
Bigaren zatian Jordi Telletxearen neskek errenta handitzeko aukerak izan dituzte Hasi eta berehala Sheilak jaurtiketa arriskutsua egin du baina baloia gora joan zaio Taldeak defentsa lan onak egin ditu markagailua bere horretan mantentzeko Gauzak horrela Ligako zortzigarren garaipena eskuratu dute
4,680
Jende artean ibiltzen hasi berria da Eureka Zientzia Museoan IK Teknikerren sortu duten azken robota Ekitaldiren bat dagoenean jendeari horren berri ematen dio eta bertaraino gidatzen du edo bisita gidatuak egiten ditu ikusgai dauden esposizioak azalduz Pertsonekin zuzeneko elkarrekintzat aritzeko pentsatutako robota da
4,681
Ohikoagoa da robotak jarduera industrialetan aritzea Hala ere oro har automatizaziomaila mugatua dute Guk hortik haratago iritsi nahi dugu dio Urko Esnaola Tecnaliako Industria eta Garraioak dibisioan robotekin lanean diharduen ikertzaileak Robotika aurreratua industrian sartuta lortuko litzateke roboten abantailak hala nola indarra doitasuna eta atazak etengabe errepikatzeko gaitasuna robotek izan ezin dituzten giza ezaugarriekin elkartzea gaineratu du Esnaolak Pertsonek egokitzeko gaitasuna dugu Gai gara adibide xume bat emateagatik edozein posiziotan dauden torlojuak hartu eta posizio egokian jartzeko dagokien piezan Bada bien trebetasunak elkartuta lortu nahi dugu produkzioa handitzea robotak eta pertsonak elkarrekin lanean jarriz
4,682
Bide beretik doa IK Teknikerreko Sistema Autonomo eta Adimendunen unitateko Loreto Susperregi ikertzailea Gure helburua da pertsonek produktuari edo prozesuari balio erantsia emango dioten lanak egitea eta automatizatzea berriz balio txikikoak arriskutsuak izan daitezkeenak edo osasunari kalte egiten diotenak Industria lehiakorragoa lortzea dute helburu ikerketazentroek eta hamaika proiektu dituzte eskuartean horretarako robotbaliabideak eskaintzeko
4,683
Horren adibide dira esate baterako Tecnaliako Hiro robota eta IK Teknikerreko Robofoot proiektuan garatutakoa Lehenengoa Airbus hegazkinfabrikatzailearentzat garatzen ari dira zehazki hegazkinen hegoetako errematxeak jartzeko operaziorako Orain arte pertsona batek jartzen ditu errematxeak zuloetan eta atzetik beste batek lotu egiten ditu makina batekin Bada lehenengo pausoa automatizatzea lortu dugu oraingoz argitu du Esnaolak Aplikazio horretaz baliatu dira egiaztatzeko eta erakusteko zer eratako aplikazioetan erabil daitekeen horrelako robot bat gaineratu du Garapen honekin ko European Manufacturing Award saria lortu berri dute
4,684
Bestalde Robofoot proiektuan zapatagintzaren sektorean robotik sartzerik bazegoen probatu nahi izan zuen IK Teknikerrek Fabrikazioprozesuan oraindik robotik ez duten sektore tradizional bat delako ekin genion proiektu honi azaldu du aki Maurtua IK Teknikerreko Sistema Autonomo eta Adimendunen unitateko zuzendariak Fabrikazioaren ataza batzuk robotizatzea izan genuen helburu hala nola lixatzea kola ematea distira ematea tindatzea eta orkoia zapatak muntatzeko euskarria irekitzea Zapatak bukatutakoan ikuskaritza egiteko ere erabil daiteke bai eta zapatak kutxetan sartzeko ere Pikolinos zapataenpresa izan dute lagun proiektu horretan haien fabrikazioprozesuan probatu baitute eta frogatu dugu posible dela sektore horretan automatizazioa sartzea ahalegin ekonomiko handiegirik egin gabe
4,685
Robotak pertsonekin batera lanean jartzea izanik helburua lortu beharreko lehenengo gauza robotek eta pertsonek espazio bera konpartitzea dela diote ikertzaileek Orain robotek kaiolatan sartuta egiten dute lan industrian eta horra ezin du inork sartu arriskutsua delako azaldu du Esnaolak Segurtasunarauak oso zorrotzak dira Teknologia aurrera doan heinean ordea araudiak ere aldatzeko bidean daude robotak eta pertsonak elkarlanean egoteko zer neurri bete behar dituzten esango dute dio Susperregik
4,686
Izan ere garatzen ari diren sentsore eta kamerei esker robotak pertsonei antzemateko gai izan daitezke eta hala haiekin jotzeko arriskua saihesteko Halaber pertsonek egin diezaieketen traba gainditzeko gai ere izan behar dute robotek Eta horretarako adimena ere garatzen dihardute ikertzaileek Robotak puntu batetik beste batera joan behar badu eta bidean oztoporen bat aurkitzen badu bere ibilbidea aldatzeko gai izan behar du eta planifikazioa zuzentzeko dio Susperregik
4,687
Intuizioz egiteko erraza dirudi gizakiok oso onak garelako aldaketetara egokitzen nabarmendu du Esnaolak Baina robotetan intuizioaren antzeko zerbait sartzea oso erronka handia da dena programatu egin behar baita
4,688
Halaber roboten eta pertsonen arteko hartuemana ahalik eta errazena izatea ere lortu nahi dute ikertzaileek eta robotak sistema intuitiboagoak izatea Helburua da robota ez dadila izan erabiltzen ez dakigulako beldurtuko gaituen zerbait dio Esnaolak
4,689
Hori lortzeko egin beharreko lan gehiena programazioan dago Esnaolak dioenez robotari adimenmaila handiagoa sartzea da gakoa hobeto funtziona dezan Batzuetan hardwarea ere sartu behar izaten dugu ataza jakin baterako kamera hobea behar duelako robotak edo piezak hartzeko kako desberdinak behar dituelako Baina batez ere softwarearekin egiten dute lan euskal ikertzaileek robotek dituzten sentsoreen seinaleekin portaera adimendunak sortzen ditugu dio Maurtuak
4,690
Eurekako robota esaterako sentsorez josita dago inguruan duen guztia detektatu ahal izateko Oso erronka handia izan da jendez inguratuta robotak nabigatu ahal izatea Izan ere jendea mugitu egiten da ez da geldi dagoen mahai bat bezalakoa behin hautemanda saihestu besterik egin behar ez den zerbait dio Susperregik Gainera oso garrantzitsua da robotak jakitea aurrean duena pertsona bat den edo ez jokabide zentzuduna izateko alegia ez hasteko pareta bati hizketan
4,691
Pertsonekin hartuemanean Susperregik argitu du oraingoz norabide bakarreko elkarrekintza duela robotak aurrean topatzen duenari hitz egin egiten dio baina ez da gai pertsona horrek esan diezaiokena entzuteko ez eta ulertzeko ere Hala ere garatzen ari dira teknologia hori eta integratu egingo dute erabat ziur gaudenean behar bezala funtzionatzen duela
4,692
Erronka handia da ikertzaileentzat robotei entzuteko gaitasuna ematea Azken batean audioa soinuuhin bat da maiztasun jakineko uhinak eta hutsuneak dituena Bada maiztasun horiek jasota letrak eratorri behar ditu robotak eta hortik hitzak eta hitzsegida bat identifikatzean haren esanahia ebatzi behar du Elena Lazkano EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa taldeko kideak azaldu du hori Beste hizkuntza batzuetarako badaude tresna batzuk landuta zeregin horretarako baina euskarak berezitasun asko dauzka eta horretan ari gara lanean dio EHUko IXA Taldearekin batera garatutako Tartalo robot bertsolaria da haien sorkuntza ezagunena
4,693
Egia esan aipatutako beste robot ia guztietan bezala Eureka museokoa izan ezik robota bera ez dute haiek eraiki atzean duen adimena baizik kasu horretan bertsotan aritzeko gai izatea Hortaz Tartalo bezala beste robot batzuk ere jar ditzakete bertsotan Besteak beste taldean sartu duten azkeneko robotarekin ere egin dituzte saio batzuk Naorekin
4,694
EHUko taldeak bertsolaritza aukeratu zuen robotentzat gaitasunak garatzeko gai gisa bertsolaritza gustuko afizioa dugulako batetik eta bestetik aukera ematen duelako robotikaren arlo desberdinak lantzeko hala nola nabigazioa eta esplorazioa proposatzen zaizkion gaiak ulertu eta barneratzea eta horri erantzun bat sortzea Hori guztia gainera gorputzadierazpen egokia izanda hau da pentsatzen ari dela adieraziz abesten ari denean bertsolarien antzera mugituz eta abar azaldu du Basilio Sierra taldeko kideak
4,695
Pertsonen eta gizakien arteko elkarrekintza lantzeko ez ezik egiten ari diren lana gizarteari erakusteko modu egokitzat jotzen dute robotak bertsotan jartzea Garatutako teknologia hori dena den beste zerbitzu batzuetarako ere erabilgarria izan daiteke hala nola museo bateko gidari baldin bada hitz egitera joaten zaion jendeari erantzuteko edo ospitale batean pazienteak joan nahi duten kontsultara eramateko dio Sierrak
4,696
Pertsonekin harremanetan egon behar dutenez robotek zer itxura izango duten oso gai garrantzitsua da ikertzaileen iritziz Lazkanok dioenez gizakiok gizakiekin komunikatzeko erraztasuna dugu hortaz askoz errazago has gaitezke Nao bezalako robot humanoide batekin hizketan Tartalo bezalako burdinezko tramankulu batekin baino Hortaz jendea robotikaren mundura erakarri nahi badugu erakargarria den zerbait eskaini behar diogu
4,697
Robot humanoideak erabiltzearen garrantzia azkenaldian hedatzen ari bada ere Japonian urte daramate horrelako robotak garatzen dio Urko Esnaolak Europan berriz robot industrialetan jarri dugu arreta handiagoa Hain zuzen horregatik Esnaola Tokyoko Unibertsitateko JSK laborategian egonaldi bat egiten ari da Hiro robota garatzen jarraitzeko hango aurrerapenak jasotzeko Hiro bera humanoidea da gerritik gora industrian laguntzeko diseinatu badute ere pertsonekin elkarlanean aritzea delako helburua
4,698
Eureka zientziamuseorako robotari ez diote giza itxura eman baina asko zaindu dugu estetika azaldu du Susperregik Lazkanok iradoki du Walle filmeko Eva robotaren antza duela alderantziz jarrita Probafasean zegoenean zenbait saio egin zituzten ikusteko jendeak zer erreakzio zuen hura ikusita eta Susperregik gogoratu du behin gazte bat hurbildu zitzaiola eta bere laguna izan nahi ote zuen galdetu ziola Azken batean jendeak erantzun egiten du roboten aurrean eta itxura ikusita portaera jakin bat izatea espero du dio
4,699
Manipulazio arina eskatzen duten atazak egiteko robot humanoidea da gerritik gora du giza itxura Kawada japoniar enpresak diseinatu eta fabrikatu du eta Tecnaliak adimenaz hornitu du Enborra burua eta bi beso ditu buruan bi kamera dauzka eta eskumuturretan beste kamera bana Horrez gain robotari sartu dioten adimenari esker eta espazioa monitorizatzeko gaitasunari esker gai da pertsonei antzemateko eta haien aurrean bere ibilbidea aldatu edo talka gertatu baino lehen gelditzeko