Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
5,000 | Ezin genituen klaseak amaitu Gabonei buruzko bideo bat eskuratu gabe Arretaz irakurri Gabonetako eta urte osoko osagaiak aurkitzeko denbora bilatu egun hauetan beharbada luzatutako mezu sakonez hausnartzeko |
5,001 | Blog honetako sarrera guztiek baloreren bat lantzen dute Gaurko honetan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu nahi dugu Ez da egiten dugun lehenengo sarrera gai honetaz baina zerbait berezia dakar gaurkoak |
5,002 | Gizon ospetsu baten atzean beti emakume paregabea dagoela esaten da Guztiok dakigu Mari Domingi Olentzero ospetsuaren laguntzailea dela baina emakume askori gertatzen zaion moduan tamalez ez zaio eskertzen egindako lan guztia |
5,003 | Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleek eta Elgoibarko Izarrako aisialdi taldekoek kantu bat sortu dute bere omenez eta bideoklipa ere egin dute Zulueta baserrian Mari Domingirekin berarekin grabatutako irudiekin Mari Domingiren figura indartu nahi zuten Mari Domingi Olentzeroren pareko irudi erreferente bihurtu Izan ere Olentzero eta Mari Domingiren arteko botereharremanak azkurea ere eragiten zien sarri eta harreman hori orekatu premia sentitzen zuten |
5,004 | Jarraian Olentzeroren sexua kolokan uzten duen hainbat datu luzatzen dizkizugu Antza denez Euskal Herriko tradizioan ere Olentzeroa emakume edo emakumea Olentzero izan da Leitzan adibidez aberastasun handia zegoen irudikapenari dagokionez eta baita suaren erabilerari dagokionez Gaia sakonki aztertu zuten JM Barandiaran urtean Leitzan izan zen eta jaso zuen Leitzan leiho edo balkoian paratzen zela Orantzaroa galtzaz edo gonaz jantzitako panpin baten bidez hori guzia Orantzaroa irudikatzeko Horrela jaso zuten eta herrian elkarrizketatutako jende zahar askok eman du horren berri |
5,005 | Gaur egun Olentzero gizonezko eta ikazkin bezala soilik irudikatzen bada ere garai bateko Olentzero emakumezko zein gizonezko itxurakoa izan zitekeen eta eginkizun ezberdinetan irudikatzen zuten txistularia arrantzalea artzaina ehiztaria jostuna sorgina edo ezpatadantzaria Horixe da adibidez Zumaiako Gomezagoren kasua Arrantzale tankeran agertu izan den pertsonaia hori Olentzeroren beste aldaera bat baino ez dela argitu baitzuen Xabier Etxabek |
5,006 | Izan ere ez baitago Olentzero irudikatzeko eredu bakarra Leitzan Lesakan Oiartzunen Donostian edo Zarautzen izena aldatzen duen bezala Orantzaro Olentzero Orantzago Gomezago Onentzaro ezaugarri berezi eta berezkoak ere izaten ditu Olentzerok |
5,007 | Garai bateko argazki eta irudietan ere tankera oso desberdinekin ageri zaigu Olentzero Adibidez Donostian an ateratako Olentzeroa ile luze horiarekin ageri zen |
5,008 | Zapore gazigezako sarrera ekartzen dizugu gaur Gabonetako garai honetan oso gogorra da ospital batean egon behar izatea are gehiago haurrentzat Gaur hilak bisita bereziak jaso dituzte borrokalari txiki hauek Gurutzeta eta Basurtoko ospitaletan |
5,009 | Beste alde batetik Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek ere bai Gurutzetako ospitalean dauden haurrak bisitatu dituzte gaur goizean Garabia erabiliz sartu dira eraikinera Begiratu bideoa |
5,010 | Pasa den astean ipuin baten bitartez ikasi genuen autoestimuaren edo beste modu batean esanda gure burua maitatzearen garrantzia beste batzuen jarrera desegokiei aurre egiteko |
5,011 | Suediako iragarki hau ikusi ostean ideia asko etortzen zaizkigu burura baina zureak jakin nahi ditugu Horretarako galdera batzuk uzten dizkizugu |
5,012 | Oso erraza da besteak mintzea Oso poteretsu senti gaitezke Besteak baino hobeak garela pentsa dezakegu Baina geure bizitzan aurrera joan ahala konturatuko gara guztiz kontrakoa dela Poteretsuagoa hobea zoriontsuagoa eta maitatuagoa sentitzen da besteak zaintzen dituena |
5,013 | Hurrengo bideoaren protagonistak eskujolas baten pertsonaiak dira ziurrenik oso ezagunak zuretzat Harri Orri eta Ar Ez dugu galderarik egingo aldez aurretik |
5,014 | Argi dago kanpoko itxuraz ezin zarela fidatu Batzuetan laguntzat dituzunak ez dute erantzuten behar bezala eta aitzitik maiz espero ez duzun pertsonengan altxorrik politenak topa ditzakezu eta laguntasunik politenak sor daitezke |
5,015 | Batetik adierazten digute askotan guk bakarrik ezin diegula egoera zailei aurre egin baina besteen laguntzarekin dena izaten dela posiblea are gehiago besteek gugan sinesten dutela sentitzen badugu |
5,016 | Bestetik ikusten dugu desberdina dena beti izaten dela ahulena Maddiri gertatzen zitzaion moduan Eta horretaz baliatzen dira erasotzaileak Ausart sentitzen dira baina koldarrak direla adierazten dute ahulagoak erasotzen Ez dira ausartzen haiek baino ezagunagoak mehatxatzen edo txarto tratatzenez |
5,017 | Eta azkenengo ideia nahiz eta hasiera batean pertsonaia ahulak bakarrik daudela iruditu amaieran ez da horrela eta ikustarazten digute beti beti dagoela norbait laguntzeko prest |
5,018 | Amaitzeko argi utzi nahi dugu hurrengo ideia ingurukoen laguntza eta konfidantzarekin dena izan daiteke posiblea Hortaz laguntza eman eta mezu baikorrak adierazi ondokoak babestuak eta maitatuak senti daitezen eta horrela egoera latzak eramangarriago bihurtuko dira |
5,019 | Pasa den azaroaren an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta horren berri eman genizun hemen ere bai Gaur abenduak Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta sarrera hau prestatzeko materiala bilatuz hurrengo abestia topatu dugu Igo bolumena eta entzun arretaz |
5,020 | Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak ko abenduaren ean Parisen onartu zuen Nazio Batuen Erakundearen III ebazpentzat Dokumentuaren egileetako bat Ren Cassin baionarra izan zen Wikipedian topatu ahal duzu testu osoa eta eskubideak |
5,021 | Beti bezala bideoa ikusi ondoren hainbat galdera datozkigu burura ezagutzen zenituen giza eskubideak Zein da garrantzitsuena Bakarra aukeratzeko gai izango zinateke |
5,022 | Haurren eskubideen egunean betebeharrei buruz ere luzaro mintzatu ginen eta hemen ere bai ideia antzekoa aipatzen da besteen eskubideak errespetatu behar ditugula Horrela jokatuko bagenu guztiok askoz hobeto joango lirateke kontuak munduan |
5,023 | Duela gutxi enteratu gara gaur ere Ezinduen Nazioarteko Eguna dela Esfortzu handia egiten dute egunero pertsona hauek hori dela eta sarrera berezia dedikatzea erabaki dugu |
5,024 | Egun honetan ezagutzera eman nahi dira ezinduek besteak bezalaxe bizitzeko dituzten eragozpenak baita ezinduak gizartean politikan ekonomian eta kulturan txertatzeko burutzen diren ekintzak ere |
5,025 | Jarraian duzun bideoak Gipuzkoako Gureak egina da merkatu lehiakorretan zerbitzu integrala eskaintzen duen enpresa taldea Oso ondo azaltzen du ezinduak besteok bezalakoak direla Erne |
5,026 | Hurrengo bideoak berez hitz egiten du horregatik ez diogu sarrerarik egingo Zabaldu begiak ziur gaude ez zaituela hotz eta motz utziko eta bihotza ikutuko dizula |
5,027 | Bideo biak ikusi ostean hurrengo gogoetak datozkigu burura horrelakoak ikusi arte ez gara ohartzen zelako zortea gurea eskertzekoa benetan Zenbat daukagun ikasteko eta baloratzeko |
5,028 | Ba al zenekien Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Frantzisko Xabierko Deunarekin ko abenduaren an hil zen Frantzisko eta kondairak dioenez hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren hots euskaraz |
5,029 | Ba al zenekien urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zutela ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin dugu Sarean |
5,030 | Ba al zenekien Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela Lehendabiziko edizioan Eskuararen Eguna erabili zen eta ondorengo urteetan Euzkararen eguna edo Euzkara Eguna bezala ikusi izan dugu Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira |
5,031 | Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna Jakin badakigu Mexikon Bartzelonan Washingtonen Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren an |
5,032 | Gure hizkuntzaren historiari buruzko informazioa bilatuz gero dexente aurkituko dugu baina hori guztia biltzen duen Azkue Fundazioaren bideoa txertatzen dugu jarraian hainbat bitxikeri ikas ditzazun Adi egon |
5,033 | Arretaz entzun baduzu ziur euskarari buruzko gauza berri asko ikasi dituzula ezta Hala ere gehiago jakin eta ikasi nahi baduzue Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxera hurbil zaitezke |
5,034 | Ezaguna egiten zaizu txoritxo hau Gero eta leku gehiagotan ikusten da Eusko Jaurlaritzak iaz martxan jarritako euskararen aldeko kanpainaren ikurra da geure hizkuntzaren erabiltzeko gonbidapena euskararen txantxangorria |
5,035 | Elkarrekin hegan egitean bertigoa badoa Hegoak astindu airetik mugitu Elkarrekin kilometroak egin Elkarrekin zeruaren muga ez dago horren urrun Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da ehunka txoriren hegaldia bezala |
5,036 | Hurrengo kanta euskaldunon ikurra bihurtu da Mikel Laboaren maisulana da eta hainbat interpretazio egin ahal izango genion kantari baina gaur Euskararen egun honetan txoria Hizkuntza da Ez diezaizkiogun hegoak ebaki euskarari |
5,037 | Gaur ipuintxo bat ekartzen dizugu Norbaitek esan dezake nagusiegia zarela ipuin bat irakurtzeko baina ipuinek ez dute adinaz ulertzen eta askotan umeentzako ipuinek zertxobait irakasten digute nagusioi ere bai |
5,038 | Hasi baino lehen bi orri beharko dituzu Lehenengoarekin gutunazal bat egin behar duzu Bukatzen duzunean apaindu nahi duzun moduan eta jarriozu zure izena Gutunazal hori zure postontzia izango da |
5,039 | Bukatu baduzu hartu bigarren orria Moztu erditik Zati batean idatzi zure hiru ezaugarririk onenak eta beste zatian zuk aukeratutako beste ikaskide batenak Gorde zureak goibel zaudenerako eta sartu zure ikaskide horren postontzian bereak Arau bakarra dago ezaugarri positiboak izan behar dira animatzeko momentu zailetan |
5,040 | Zure irakasleari poltsa batean ikasle guztien zenbakiak sartzea proposatzen diogu Ikasleek txandaka har dezakete paper bat eta tokatu zaien zenbakiari idatziko diote Horrela inor ez da geratuko mezurik gabe Papertxoan ez duzu zertan zure izena idatzi behar agian horrela errazagoa izango da eta normalean esatera ausartzen ez zaren gauzak idatziko dituzu erraztasun handiz Eta noski nahi baduzu ikaskide bat baino gehiagori idatzi aurrera Ez ahaztu guztiok ezaugarri positiboak ditugu eta saiatu ezaugarri fisikoak alde batera uzten |
5,041 | Hau guztia egin baduzu zorionak Mezulari ezin hobea zara orain Jarraitu berri onak ematen mundu guztiari Ziur hobeto sentituko zarela Oso polita da ingurukoei gauza atseginak adieraztea eta horrek ondo sentiarazten gaitu |
5,042 | Aprobetxatu nahi dugu sarrera hau McDonaldsen kanpaina baten iragarkia aztertzeko harrituta utzi gaitu eta zurekin elkarbanatu nahi dugu Hona hemen |
5,043 | Gure kasuan hauetariko egoitza baten beharra izan duen familia bat ezagutzen dugu eta egia esan jasotako informazioa ezin da hobeagoa izan oso ondo tratatuta babestuta eta eroso sentitu baitziren oso egoera larrian egonda |
5,044 | Gaur ez badakizu non askaldu edo afaldu eta lagundu nahi baduzu hurbildu zaitez zure familia edo lagunekin McDonald batera Gaur Big Mac menua Big Heart bihurtu da eta bat eskatuz gero ordaindutako Ronald McDonald fundaziora joango da Guk gureak jan ditugu dagoeneko Baina ezin baduzu ez da ezer gertatzen gutxienez honen berri daukazu Eskerrak mundu zoro honetan horrelako ekintza politak existitzen diren |
5,045 | Gaur azaroak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da Telebistako eta egunkarietako albisteetan oiloipurdia jartzen diguten datu ikaragarriak entzungo ditugu indarkeria mota honi buruz Baina ez dugu horrekin bakarrik gelditu behar Batzuk pentsatuko dute helduen kontua soilik dela baina ez da horrela heziketa txikitxikitatik izan behar baita Gaia sakonki landu nahi dugu horregatik egun honetaz apur bat gehiago jakiteko eta horri buruz pentsarazteko prestatu dugu gaurko sarrera hau |
5,046 | Zergatik egun hau Dominikar Errepublikan ko azaroaren ean Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak Minerva Patria eta Mar Teresa hiltzeko agindua eman zuen bere erregimenaren kontra borrakatzeagatik Horrela egun honetan Mirabal ahizpei omenaldia egiten zaie |
5,047 | ean Bogotan Kolonbia Hego Ameriketako eta Karibeko Feministen Topaketan onartu zen Dominikar Errepublikako batzordeak egindako proposamena emakumeen kontrako indarkeriaren eguna ofiziala azaroak izatea Ikusten duzunez arazo hau ez da gaur egungoa bakarrik aspalditik dator Duela urte sortu zen emakumeenganako indarkeriaren aurkako mugimendua baina arazoa beti egon da nahiz eta ezkutuan izan eta inork salatu ez |
5,048 | Tristea benetan horrelako egun bat leku berezia izatea geure egutegian Ez zen existitu beharko gaur egiten den aldarrikapena EZ Lotsagarria eta penagarria edozein bortizkeria desagerrarazteko eskatu behar izatea |
5,049 | Konturatu zara hemen beste indarkeria mota bat aipatzen dela Indarkeria hitza erabiltzen dugunean ez da fisikoa soilik adierazteko indarkeria psikologikoa ere existitzen da eta askotan fisikoa baina gaitzagoa gainditzeko Zorionez azken albistearen kasuan bezala aurre egin ahal zaio eta gaindi daiteke |
5,050 | Gai honetan pittin bat gehiago sakontzeko eta hausnartzeko zugandik hurbilago egon daitekeen egoera baten bideoa proposatzen dizugu jarraian Ikusi bitartean pentsa zelako erantzuna izango zenukeen zuk berdin da neska zein mutila zaren Erne egon |
5,051 | Lehen adierazi dugun moduan berdin da neska zein mutila zaren zer erantzungo zenuke zuk zure lagun bat jipoitzeko agintzen badizute Berdin jokatuko zenuke jipoitu behar duzuna neska zein mutila izanda ere Gustatu zaizkizu haur hauen erantzunak Bat aukeratu behar izatekotan zein izango zen |
5,052 | Jarraituko dugu irudi batekin Ziur zure zentroko pasabideetatik ikusi duzula Baina gelditu zara une batez pentsatzeko zer esan nahi duen esaldi horrek Zergatik neska horiek ez dute ausartak izan nahi Inportanteagoa al da askatasuna ausardia baino Noski Askatasuna badugu ausardia ez dugu beldurraren kontra erabili behar izango |
5,053 | Beldur barik programak hainbat ekintza antolatzen ditu emakumeek izan dezaketen beldur hori kentzeko Besteak beste bideoklipen lehiaketa genero indarkeria salatzeko Hainbat ekimen eta topaketa bultzatzen ditu ere bai |
5,054 | Puntu morea ezarri nahi dugu hemen Puntu moreak adierazten du edozein indarkeria motaren aurka egotea Eta gu horren kontra gaude argi eta garbi utzi nahi dugu geure desadostasuna |
5,055 | Athleticek bere aldarrikapena egiten du ere bai neskek zein mutilek modu adierazgarri batean azaltzen digute ez dela ezetz Erne ikusi |
5,056 | Musikarekin amaitu nahi dugu gaurko aldarrikapena beste ezetz batekin Esne Beltza taldearena Oso adierazgaria abestia zein bideoklipa Irudikatzen duena inoiz ez suerta dakizun espero dugu |
5,057 | Hemen gaude berriro gai berri bat baloratzeko Beno beharbada ez da hain berria eta orain arte landutako zerbaitekin lotu dezakegu Ea topatzen duzun zerekin |
5,058 | Jarraian ikusiko dugun bideoa El Hormiguero izeneko saioaren esperimentu bat da Bere itxurarekin konforme ez dauden pertsonek hartzen dute parte |
5,059 | Gogoeta egin ondoren konturatzen gara kanpokoa aldatzeko inportanteena barrukoa aldatzea dela Gure pentsamenduek indar handia daukate eta aldaketarik nabarmenenak barrutik hasten dira |
5,060 | Bideo honekin pentsaraztea nahi dugu eta bakarra eta paregabea zarela ohartaraztea Ohikoa da geure fisikoarekin gustora ez egotea baina sarrera honen helburua ikuspuntu hori aldatzea zen Ez dakigu lortu dugun baina zerbait beste modu batetik ikustea behintzat espero dugu Eta orain zeozer aldatuko zenuke zuk Konformeago zaude zeure itxurarekin Baietz espero dugu |
5,061 | Gaur azaroak haurren eguna da Horrela ezarri zuen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak orain dela urte hau da an Egun hartan Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena HEH sinatu zen eta UNICEFen web orrialdean ikus daiteke zer suposatzen duen HEHk haurren bizitzan |
5,062 | Hitzarmenak argi eta garbi onartzen du urtetik beherako haurrek bizitza maila egokia izateko eskubidea dutela Eta hitzarmen hau juridikoki loteslea da edo bestela esanda nahitaez bete beharrekoa da Tamalez mundu guztian ez Somalian eta EEBBetan izan ezik haiek ez baitzuten hizarmena sinatu |
5,063 | Argi baino argiago daukagu eskubideak ditugula Izan ere azken bolada honetan maiz entzuten dugu Nik hau egiteko eskubidea daukat baina benetan ezagutzen al ditugu gure eskubideak Eta eurekin batera berez datozen betebeharrak Hau hobeto ulertzeko hurrengo bideoa proposatzen dizugu |
5,064 | Zer deritzozu bideoari eta bere edukiei Argiago ikusten duzu orain betebeharren kontua Bazenekien hauek zure eskubideak zirela Eta zure betebeharrak hauek izango zirela espero zenuen Txanpon batek bi alde ditu eta bat ezin da izan bestea gabe |
5,065 | Ikusi berri dugu haur guztiak berdinak direla eskubide eta betebeharrei dagozkienez baina tamalez bizi diren egoerak ez dira berdinak Gure kasuan oso zoriontsuak gara zorte handikoak ez baitzaigu ezer falta baina beste leku batzuetako haurren errealitatea ez da gurea bezalakoa Ikus dezagun hurrengo bideoa ea ezberdintasunik topatzen dugun |
5,066 | Lortu duzu ezberdintasunik ikustea Zer iruditu zaizkizu ezkerreko eta eskumako haurren arteko aldeak Biek dauzkate bermatuta eskubideak Justua al da eskubideak izatea eta bete behar dituztenek agintariek ez egitea |
5,067 | Komentatu hausnartu eta ikusi dugun guztia zure gogoeta sortaraztea nahiko genukeDaukazun zorte itzela aztertzeko baloratzeko eta eskertzeko balio izatea espero dugu |
5,068 | Dakizunez arnasa hartzea funtzezkoa da bizi izateko izaki bizidun guztiok egiten dugu inkonszienteki etengabe Natura edo biologiaren gaia da baina ez gara ildo horretatik joango ez dugu bizifuntziotzat hartuko oraingoan ez |
5,069 | Arnasketa mota desberdinak daude Ezagutzen al duzu arnasketa motarik Ba al dakizu zertarako erabil dezakegun arnasketa arnasa hartzeaz aparte Hurrengo bideoan ikusiko duguna funtzezkoa dela uste dugu ikus dezagun ea galdera hauen erantzunak aurkitzen dituzun |
5,070 | Argi dago orain bideoa ikusi ostean erlaxatzeko funtzezko baliabidea dela Nahiz eta argiago izan lehen planteaturiko galderak beste batzuk datozkigu burura |
5,071 | Beraz merezi du denbora hartzea sakon hartzea arnasa egoera latzetan emozioak kontrolatzeko Horretarako teknika erreza plazaratzen dizugu Hiru urrats ditu teknika honek |
5,072 | Gaur azaroak San Martin eguna da jaiegun seinalatua euskal tradizioan Izan ere txerria hiltzeko egun aproposa zen baserritarrentzat alegia negu latzari aurpegi emateko laguntza paregabea eskaintzen zuten txerrrikiak prestatzen hasteko egun egokia Euskal baserriaren giroan festaz jantzi izanda beti San Martin eguna Txerri hilketaren inguran antolatu ohi zen festaz Lukainka buzkantz eta odolosteak San Martin egunez prestatzen ziren Saiheski solomo eta pernilak ere egun horretatik aurrera joaten ziren heltzen Gaur oso gutxi dira gure artean baserrian eta baserritik bizi direnak Baina hori gora behera bere garrantzia ematen zaio oraindik San Martin egunari |
5,073 | Ohitura eta kultura zati bat ezagutu ondorren beste ohitura batekin jarraitzen dugu Gaur azaroak Ziba eguna da Eta hemendik oso gertu dagoen eskola batean ospatzen dute Urtero egun honetan Alkartu ikastolako umeek zibak atera eta dantzatzen dituzte Han Joseba maisuak ekintza asko bideratzen ditu eta ziba dantzatzeko trukoak azaltzen ditu Jolasen inguruko blog polita dauka eta besteak beste azken sarreren artean ziba birziklatu bat egiteko urratsak azaltzen ditu Bisitatu eta gozatu Aintzinako ume jolasak |
5,074 | Baina zer ikusirik al dauka hau guztia baloreekin Momentuz ezer ez Oraindik ez dugulako aipatu ekimen solidario batekin lotuta dagoela ziba egun hau Eguna ospatzeaz aparte ikastolako guraso elkarteak aurretik zibak eta kamisetak saltzen ditu eta biltzen den dirua proiektu solidario batentzat da Aurten Gorkharen txanda da Nepaleko herria urtean eskola gabe geratu zena lurrikara baten ondorioz |
5,075 | Egoera horren berri izatea Gergoriri esker izan zen km bizikletaz egiten ari den tipoa eskola berreraikitzen laguntzeko Zoramena dirudien arren horrela da Proiektua Una pizarra para Gorkha izenekoa martxan jarri zuen pasa den apirilean eta dagoeneko lehenengo zatia burutu egin du Bigarren zatia an izango da eta Nepaleraino iritsiko da Benetan polita horrelako ekimenak existitzea |
5,076 | Gaurko sarreran ez dugu aurkezpenik egingo Bideo batekin hasiko gara zuzenean Oso motza da eta ikusten duzun bitartean pentsa ezazu zerekin egon daitekeen lotuta kontuan izanik blog honetan argitaratzen ditugun sarrerak gizabaloreekin zerikusia dutela |
5,077 | Azter dezagun bideoa Eroskiren helburua zero hondakin oso ondo dago horrekin guztiz bat gatoz Baina besteak bezalakoak badira barazki eta fruta horiek zergatik jaitsi behar zaie prezioa Zergatik jendeak ez ditu erosten Erantzuna tristea da jendeak kanpoko itxurari garrantzi handia ematen diolako |
5,078 | Baina hau ez da bakarrik gertatzen jakiekin Gure gizartean tamalez kanpotik nolakoa zaren askoz garrantzitsuagoa da nor zaren baino Aspalditik ikusi dugu nola emakumezkoak argalak izan behar diren edo gizonezkoak gihartsuak nola emakumezkoek depilazioa jasan behar duten ilea tintatu edo makillatu behar diren eder egoteko Zorionez mundu guztiak ez du amore ematen eta kanpotik nolakoa den onartzen eta defendatzen du |
5,079 | AEBetako Idaho estatuko Boise hirian bizi da Amy hurrengo bideoaren protagonista Bere gorputza nolakoa zen onartzeko arazoak izan zituen Amyk Oso ibilbide luzea egin du eta azken geltokia hiri horretako merkatu batean gertatzen da Ikus dezagun zer egiten duen eta nolako erantzuna jasotzen duen jendearengandik |
5,080 | Zer deritzozu Amyren ekintzari Zer nolako erantzuna izango zenuke zuk horrelako pertsona bat kalean topatuz gero Bihotza marrazteaz aparte besterik idatziko zenioke zuk Zer |
5,081 | Hemendik zorionik beroenak eta eskerrik asko handia luzatu nahi dizkiogu Amyri horren ausarta izateagatik eta jende askori lezioa emateagatik han ikusteko aukera izan zutenei eta bideoaren bitartez iritsi zaigunoi ere bai |
5,082 | Bideoak eta egoerak aztertu ondoren zure ustez kanpoko itxura garrantzitsua da Noraino Espero dugu ikuspuntu desberdin batetik ikustea orain Eta horrela ez bada gutxienez gaiaz hausnar dezazun |
5,083 | Gure bizitzan maiz guretzako oso garrantzitsuak diren pertsonak topatzen ditugu Jaio garenean familia berri eta oso bat daukagu gure zain eta denek ezagutu nahi gaituzte ama aita anaiarrebak izekoosabak aitonaamonak Geroago parkean edota haurtzaindegian lagun berriak ezagutzen ditugu normalean gu bezalakoak direnak Eta horrela txiritxiri eskolara heltzen gara pozaren pozez |
5,084 | Baina noizean behin planetak lerrokatzen dira eta gauza paregabea gertatzen zaigu Pertsona berezi bat ezagutzen dugu eta orduan dena aldatzen da eta gure bizitza ez da berriro bera izango Aldaketa betirako da eta gure esku dago horri aurre egiteko modua Guk erabaki behar dugu nola hurbildu pertsona berezi horrengana |
5,085 | Sarreratxo horrekin beharbada ez dago oso argi zer den landu nahi duguna gaurko postarekin baina hurrengo bideoa arretaz entzunez ziur asmatuko duzuela nondik doan kontua eta zein den luzatu nahi dugun mezua |
5,086 | Ume berezia al da Lorenzo zertan nabaritzen zaio Edozein izan daiteke Lorenzo Zergatik Zer egin genezake geuk laguntzeko Lorenzori Lorenzori ontzia behar bezala eramaten laguntzen diona nor izan daiteke Irakaslea gurasoa laguna edozein pertsona |
5,087 | Ez dakigu zuen bizitzan Lorenzorik ezagutzen duzuen baina ziur gaude noizbait topatuko duzuela Tokatzen zaizuenean suertatu diren hausnarketak baliogarri izanak espero dugu egoerari behar bezala aurre egiteko |
5,088 | Amaitzeko hitzik gabe utzi gaituen Oparia izeneko laburmetraia Ziurrenik hasieran ez diozue lotura handirik ikusiko baina aurrerago zentzua aurkituko diozue eta ulertuko duzue zergatik ekarri nahi izan dugun Erne egon |
5,089 | Pentsatzen laguntzeko galdera batzuk zer nolako lotura daukate bi bideoek Antzekotasunik aurkitzen diezue edukinean Esan genezake ume horrek ontzia daukala |
5,090 | Gaur hemendik gertu egun berezia ospatzen da Gernikako Urriko Azken Astelehenaz ari gara Aspaldiko ohitura ospetsua da Euskal Herriaren mami eta sustraia ezagutzeko jai egun paregabea Bertsolariak idi probak zesta eta esku pilota partidak eta gastronomia nagusiki aurki daitezke bertan |
5,091 | Baina aurten ekitaldi berri bat egongo da Gernikan zozketa bat zozketa berezi eta solidarioa Ziur guztiok ezagutzen duzuela Fito abeslari bilbotarra Berari esker gaur eguerdian La Cuadri del Hospi elkarteak zozketatuko du Fitok emandako HarleyDavidson VRoad motorra |
5,092 | Zozketa ongintzazko proiektu baten parte da umeen minbiziaren gaineko ikerketa sustatzea helburu duena Izan ere haurrek helduek baino gutxiago pairatzen dutenez minbizia aurrekontu murritzagoa dute ikerketarako eta jasotzen duten diruarekin ez dute nahikoa |
5,093 | Baina hau ez da Fitoren lehenengo ekintza solidarioa Duela urte artista bilbotarrak emanaldi solidarioa eskaini zuen Bilboko Arriaga Antzokian Kontzerturako txartelen bitartez bildutako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuari eman zioten inguru |
5,094 | Askotan ikasi dugu izaki bizidunok hiru bizi funtzioak betetzen ditugula nutrizioa ugalketa eta harremana Horregatik naturan animalia gehienak taldeetan bizi dira Gizakiok ere taldean bizi hazi eta hezten gara Gizakiaren talde orokorrari gizartea esaten diogu |
5,095 | Goazen orain beste eredu bat aztertzera Ikusiko dugun bideoa ikastolako bateko ikasle batzuek egindakoa da Seguruaski zuetariko baten batek ezagutuko du ba askoz hobeto Gozatu istorioaz |
5,096 | Kasu honetan ezberdinak diren animalia talde baten istorioa daukagu Konturatzen bazara nahiz eta ezberdinak izan helburu bakarra dute Zein da Eta posiblea al da Badakigu ipuina dela baina azkenean istorioaren animaliek beraien erronkari aurre egitea lortzen dute Nola Zein da hori lortzeko gakoa |
5,097 | Baten batek pentsa dezake ume txikientzako ipuina baino ez dela eta gero egunerokotasunean gauzak beste era batean gertatzen direla Baina hausnarketa sakona eginez gero denok konturatuko gara nola gure lorpen guztietarako norbaiten laguntza izan dugun beti Bizitzan oso gauza gutxi lortzen da bakarka eta askoz ere gehiago lagunduta Hori guztia kontuan izanda ondorioztatu ahal dugu ingurukoen laguntza funtsezkoa dela lorpenak eskuratzeko Beraz ekin gogor talde lanari eta elkarri laguntzeari |
5,098 | Gaur urriak bularreko minbiziaren kontrako nazioarteko eguna dugu Emakume askok pairatzen duten gaixotasuna dugu bularreko minbizia baina gaur egun zorionez gehienek borroka hori irabazten dute |
5,099 | Pigmalion Zipreko erregea izan zen Luzaroan ibili zen emaztegai bila baldintza bat jarrita emakume perfektua izan beharko zuen Bilatzeaz nekatuta ez ezkontzea erabaki eta galera hura orekatzeko asmoz eskultura ederrak sortzeari ekin zion Eskultura haietako bat Galatea izan zen hain ederra zenez hartaz maitemindu zen Pigmalion |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.