Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
7,700 | CSKA Moskurekin zuen hitzarmena amaitu eta berritzeko hiru urte eta hamabi milioi euroko eskaintza jaso zuen Milos Teodosicek historiako bizpahiru handienetakoa Euroligan Nahiago izan du Los Angeles Clippersera egin bi urtean hamar milioi emango ez dizkion tratuarekin Bartzelona eta Baskonia Larkin limurtzen saiatu ziren guztira bi urte eta milioi Boston Celticsen amaitu du datorren uda arteko lanpostuarekin dirutzaren laurdena ere poltsikoratuko ez duelarik |
7,701 | Horiek horrela programatutako gastuak bete ezinik geratu dira Euroligako hainbat kide NBAko izen entzutetsuren bat eskura geratuz gero Real Madril Fenerbahce Dogus babeslearen dirutza du orain edo CSKA berriketa gutxirekin ibiliko dira |
7,702 | Euroliga hasiko duten lantaldeek pare bat astez dantzan jarraituko dute baina askoz egoera nahasiagoa bizi daiteke azaro bukaeran Euroligak eta Nazioarteko Saskibaloia Federazioak FIBA hauspotutako liskarra baretzen ez bada Ia bi hamarkada daramatzate erakundeok pipertuta Apurka galdutako boterea berreskuratu nahi du FIBAk eta epe luzera Europako klubetako lehiaketa nagusia berriz berak antolatzea |
7,703 | Bere produktu nagusiaren selekzioen arteko txapelketen sailkatze fasearen bi lehia sorta sasoiaren erdian txertatu ditu FIBAk futbolak egin ohi duen bezala Munduko liga nagusiek ez zuten tarterik gordea partida horientzat eta hautatzaileek zein deialdi egin ahal izango duten misterio bat da NBAk hasieratik erdeinatu zuen FIBAren asmoa eta azken horrek ez du inongo gaitasunik Adam Silver mandataria estutzeko Euroliga gutxiago ez dela adierazten saiatu da baina NBAren gisako irmotasuna transmititzerik ez du lortu |
7,704 | Ziurtzat ematen da Euroligako klubak saiatuko direla jokalariek selekzioei uko egin diezaieten bultzatzen Egutegia besteak beste inoiz baino estuagoa dutelako iaztik Presioa tentuz egin beharko dute ordea Herrialde askotan Espainia esaterako derrigorrezkoa da deialdia onartzea lizentzia ez galtzeko Jokalariak Victor Claver izan zen azkena herenegun erabakiaren pisua bere gain ez uzteko erreguka ari dira |
7,705 | Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda urrutira iritsiko ginateke |
7,706 | Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan |
7,707 | Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabaztea lortu zuen atzo Joane Somarriba txirrindulari bizkaitarrak eta lasterketa amaitu bezain laster helburu berriak lortzen saiatzeko gogoa agertu du Hain zuzen ere hurrengo xedea Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratzea duela jakinarazi du Somarribak eta horretan saiatuko dela burubelarri |
7,708 | Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabazita itzeleko marka ezarri zuen atzo Joane Somarribak Aurretik beste bi emakumek soilik lortu dute hiru garaipeneko muga hori iristea Jeannie Longo frantziarrak eta Fabiana Luperini italiarrak Horregatik datorren urtean laugarren Tourra irabazten saiatzeko tentaldia izan dezake Somarribak hartara emakumeen txirrindularitzako orain arteko marka guztiak hautesko Nolanahi ere bere helburua ez dela hori jakinarazi du Sopelako txirrindulariak datorren urtean Atenasen egingo diren Joko Olinpikoetan urrezko domina erdiestea baizik Tourreko marka apurtzeak ez nau obsesionatzen Joko Olinpikoetan dirdir egin nahi baitut eta nire prestaketa guztia Olinpiada horietarako bideratzen hasiko naiz gaurtik adierazi du Aurtengo Tourrari dagokionez uste baino erosoago irabazi duela esan du Somarribak Ez dakit aurreto Tourrak baino errazagoa edo zailagoa izan den baina espero nuena baino erosoagoa egin zait Nicole Brandlik zein Fabiana Luperinik oztopo handiagoak jarriko zizkidatela uste nuen Zorionez nire aurreikuspenak ez dira zuzenak izan eta Tourra eramangarriagoa egin zait |
7,709 | Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda urrutira iritsiko ginateke |
7,710 | Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan |
7,711 | Donostiako Aieteko jauregian atzo nazioarteko konferentzia egin zuten eta bertan parte hartu zuten alderdi eta sindikatu bakoitzeko ordezkariek hiru minutuko tartea izan zuten egungo egoerari buruzko ikuspuntua azaltzeko Biltzarrak hasiera batean itxia izan behar bazuen ere hainbat eragilek bere mezua ezagutaraztea erabaki zuten komunikabideei igorrita Eragile bakoitzak bere interpretazio propioa azaldu arren bat etorri ziren ETAri indarkeria behin betiko uzteko eta Espainiako eta Frantziako gobernuei urratsak egiteko eskatzeko orduan Gobernuek egin beharreko urratsen artean daude espetxe politika aldatzea eta salbuespenezko legeak amaitzea |
7,712 | igo Urkulluk dei zehatza egin dio ETAri EAJk ETAri eskatu nahi dio albait arinen erabaki eta adierazi dezala bere behin betiko desagerpena Bakea orain eta betiko EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu du bortxakeriaren amaiera ezin duela ahanzkor aritzeko gauzak zatika gogoratzeko edo simetria faltsuko oroimenak mantentzeko unea izan Bakeak inolako ordainketa politiko gabe izan behar duela iritzi dio Ez gara inozoak Jakin badakigu bakeak prezio bat edo prezio batzuk izan ditzakeela Kontrako interesak sortzen ditu |
7,713 | Egungo egoerak handitasun politikoa eta etorkizunari begiratzea exijitzen die eragile politikoei haren ustez Indar politikoen artean aurrera egitea diagnostikoak partekatzea eta leialtasun osoz adostu behar ditugun neurrien erritmoak hitzartzea Neurri berean iragan beltza atzean uzteko nazioartetik etor daitekeen laguntasun osoa beharko dela nabarmendu du |
7,714 | Jesus Egiguren PSEEEko presidentearen iritziz ETAk badaki garaitua dagoela Haren ustez egoera hori ez da inork ezer oparitu izanaren ondorioa baizik eta besteak beste zuzenbide estatuaren irmotasunaren eta gizartearen erresistentzia zibikoaren ondorioa Nazioartetik etorritako ordezkaritzari azaldu dio Euskal Herrian ez direla egon bi alde aurrez aurre Batez ere egon da talde armatu bat eta gutxiengo totalitario bat sistematikoki eta nahita erasotu duena nabarmendu du |
7,715 | Patxi Lopezek berriki Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako dekalogoa mahai gaineratu du ETAri exijitu dio behin betiko amaiera truke edo baldintzarik gabe eta konferentziako parte hartzaile guztiei eskatu die irmo eta zalantzarik gabe eskaera hori egitea Memoria ere aldarrikatu du Pairatutako indarkeriaren gain eraikiko da etorkizuna berriro ere gerta ez dadin |
7,716 | Rufi Etxeberria ezker abertzaleko ordezkariak poza azaldu du nazioarteko konferentzia delaeta Dagozkion ardura historikoak zein politikoak onartuz aurkeztu du bere burua eta haren ustez nazioarteko ahaleginen metatzeak zein Euskal Herriko indarren bateratzeak leiho handia zabaldu du Gatazka politikoa behin betiko eta modu iraunkorrean gainditzeko oinarriak finkatzeko aukera zabaldu dute |
7,717 | Hala bortxakeria eta eskubideen urratzea bideratzen duten jokalekuak gainditzea eskatu du eta Gernikako Akordioan jasota diren Mitchell printzipioekiko erabateko atxikimendua agertu du Aukera demokratiko guztiak errespetatzeko deia egiteaz gain Euskal Herriaren izaera nazionala eta autodeterminaziorako eskubidea jasotzen dituen guztien arteko akordioa lortzeko asmoa agertu du |
7,718 | Amaieran keinua egin die konferentzian parte hartu ez duten eragileei Espero dugu inoiz hurbilduko zaizkigula eta bat egingo dutela gurekin edota gutxienez ekimen hau errespetatuko dutela Ardurak partekatu eta guztien artean lan eginez eta guztien babesarekin konferentziako helburuak bete ahal izango direla iritzi dio |
7,719 | Pello Urizar EAko idazkari nagusiak ETAk eta ezker abertzaleak emandako pausoak laburbildu ditu agerraldian eta Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu die pausoren bat eman dezatela hala nola presoak hurbilduz eta Parot doktrina delakoa bertan behera utziz Haren ustez hurrengo pausoa litzateke ETAk eta bi gobernuek mahai teknikoa eratzea eta desarmea zein presoen auzia jorratzea ETAri ez dagokio bestelako funtziorik Haren ustez behin indarkeria oro desagertuta dagoela alderdiak mahai baten inguruan bilduko beharko lirateke gatazka politikoari konponbide bat bilatzeko Beharrezkotzat jo du biktima guztiei salbuespenik gabe egindako kaltea aitortzea |
7,720 | Rebeka Ubera Aralarreko antolakuntza idazkariak guztien artean eraiki beharreko bakea aldarrikatu du Bake hori iraunkorra eta egonkorra izan dadin ezinbestekoa da irabazlerik eta galtzailerik gabeko bakea izatea Aralarrek nabarmendu du Gernikako Akordioa dela bake eta normalizaziorako ibilbide orri egokia eta akordio horren aldebakarrekotasuna nabarmendu du aldebakarrekotasuna delako bermea lorpen politikoei sostengua emateko |
7,721 | Hala besteak beste eskatu du ETAk bere atxikimendua ematea Gernikako Akordioari eta nazioarteko bitartekarien laguntza aitortzea Estatuei dagokienez Aralarrek uste du espetxe politika erroerrotik aldatu behar dutela Preso eta biktima guztien eskubideen defentsa eta errespetuaren alde egin du Presoak eta biktimak txanpon bereko bi aurpegiak dira gatazkaren ondorio dira Era berean salbuespenezko legedia epaitegiak eta jokabideak aldatzea exijitu du Aralarreko ordezkariak |
7,722 | Alternatibak uste du beharrezkoa dela gizarte zibilaren parte hartzea prozesuan bakea behetik eraiki behar delako Prozesua motela izatea nahiago dugu gizartean errotutakoa eta guztien artekoa izan dadin Alternatibaren ustez bakearen oinarriak oraindik lotu beharrean dago euskal gizartea Behar horien artean daude gatazkaren parte diren alde guztiek ETAk eta gobernuek bake egoera egonkortzeko urratsak egitea presoen arazoa dimentsio guztietan jorratzea eskubide zibil eta politiko guztiak berrezartzea eta eragindako mina aitortzea |
7,723 | ELAk eskerrak azaldu dizkie nazioarteko eragileei ETAk eta estatuek zuen deiak onar ditzatela da gure nahia eta Euskal Herriak behar duena ELAren arabera bi aldeek ontzat joz gero nazioarteko taldearen ebazpena fase berri bat irekiko da ELAren ustez fase horretan giza eskubide alorrean presoen eskubideak eta biktimenak aitortu behar dira Asko dago horretan egiteko Demokrazian berriz pauso itzulezinak eman behar direla nabarmendu du ETAren aitzakia baliatuz Espainiako Estatuak ezarritako legeak aldatuz Era berean ELAk mugarik gabeko eztabaida politikoaren beharra azpimarratu du |
7,724 | LABek ziurtasuna azaldu du konferentziak modu erabakigarrian bultzatuko duela euskal gatazka behin betiko konpontzea Alternatibarik ez duen bidea egiten ari gara eta aukera bakarra dago guztion artean eraikitzea euskal jendarteak behar duen eta eskatzen duen bake justu eta demokratikoa |
7,725 | Garrantzi berezia eman dio eremu sindikal ia osoa konferentzian egoteari eta azpimarratu du ezinbestekoa dela eragile guztiek modu aktiboan parte hartzea |
7,726 | Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda urrutira iritsiko ginateke |
7,727 | Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan |
7,728 | Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu Euskaraz informatzea da gure eginkizuna zure eskubidea Sareko irakurlea bazara konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin Geroa zugan |
7,729 | Bizkaiaeus helbideak cookieak erabiltzen ditu bereak zein hirugarrenenak zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu Informazio gehiago nahi izanez gero Cookieen atala kontsulta ezazu |
7,730 | GeoBizkaia Bizkaiko Foru Aldundiaren ataria da eta kontsultatu nahi izanez gero edozein pertsona edo erakunderen esku Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan mapak edo informazio geografikoa jartzen ditu |
7,731 | Bizkaiko Foru Aldundiaren eta espazioko datuak ortoargazkiak oinarrizko kartografia etab lortu nahi dituzten pertsona guztien artean harreman espazio bihurtzeko xedez GeoBizkaia espazioko datuen katalogoari eduki geografiko berriak eransten joango da garatuz doazen neurrian |
7,732 | Bizkaiko Foru Aldundiaren informazio publikora atzitu eta hori erabili nahiz berrerabiltzeko oro har Estatuko Legeak azaroaren koak sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoak xedatutakoa kontuan hartuko da Webgune honetan Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen dituen espazioko datuetara atzitu eta horiek erabiltzeko erabilera baldintza hauek onartu beharko dira Horien helburua datu irekiak sustatzea eta berrerabiltzea da |
7,733 | Bizkaiko Foru Aldundiak Geobizkaian zure eskura jartzen dituen datuak Espainia Onarpena Creative Commons lizentziaren CC BY ES araberakoak dira beraz ondorengoak egin ditzakezu |
7,734 | Onarpena Egilea behar bezala onartuko du lizentziarekiko lotura eskaini ere bai eta aldaketarik egin al den adieraziko da Arrazoizko edozein modu erabiliz egin dezake baina ez lizentziaemailearen laguntza duela edo egiten duen erabilerarengatik jasotzen duela iradoki duen modua |
7,735 | Era berean Legeak azaroaren koak sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoak eta artikuluetan xedatutakoarekin bat datu multzoetan dagoen informazioa berrerabiltzeko honako baldintza orokorrak bete beharko dira |
7,736 | Ez dira Bizkaiko Foru Aldundiaren ardura izango berrerabiltzeeragileek informazioaren inguruan egindako erabilera ezta informazio berrerabilia erabileraren ondorioz zuzenean edo zeharka kalte ekonomiko material edo datuei buruzkoengatik sortarazitako kalte edo galera ekonomikoak ere |
7,737 | Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzaileak eskainitako datuen bilketa eta tratamendua behar besteko isilgordearekin gauzatuko dituela ziurtatu du Halaber legez eskatutako datuak babesteko segurtasun mailak ezarri dira eta datu pertsonalen galera erabilera desegokia aldaketa baimendu gabeko erabilera eta lapurreta eragozteko eskuragarri dauden baliabide eta neurri tekniko guztiak ezarri dira Bizkaiko Foru Aldundiak datu pertsonalak babesteko duen politikaren informazio gehiago bere web nagusian lor dezakezu wwwbizkaiaeus |
7,738 | Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo informazio deskargaren zerbitzuak erabiltzen ditu Aldez aurretik definitutako datu multzoen WFS INSPIRE zerbitzuak eta ATOM zerbitzuak |
7,739 | Herri ekimenetik sortu zen Euskaldunon Egunkaria Euskal Herriak behar zuelako euskarazko egunkaria Egunkaria bortxaz itxi zutenean ere milaka lagunen ekarpenak egin zuen posible BERRIAren sorrera Komunitate batek sortu zuen euskarazko egunkaria eta hori bera da orain ere sostengu nagusi BERRIA erosi irakurri eta egunkarian bertan publizitatea egiten dutenen ekarpena da egunero euskarazko proiektu komunikatibo nazionala posible egiten duena |
7,740 | Komunitatea aspaldikoa da BERRIAn Etorkizuna iraganetik datorkigu baina aurrera begira ari gara Eta aurrean lehengoak eta milaka euskaldun eta euskaltzale gehiago ikusten ditugu gure ondoan BERRIA sortzen egunero Abentura bat abentura eder eta beharrezko bat Zatoz izan zaitez BERRIAlagun |
7,741 | BERRIA Taldea Euskarazko Komunikazio Taldearen EKT marka eta irudia da EKT urtean sortu zen Egunkaria itxi ostean lehenbailehen euskarazko egunkari nazional bat sortzeko xedez an martxan jarri zenetik euskarazko komunikazio eremua indartu eta sendotzea izan da BERRIA Taldearen egitekoa euskarazko hedabideak sortu eta garatu euskarazko hedabideen behar bezalako garapenerako kultur eta industria egitura antolatzea BERRIA Taldeak bi atal nagusi ditu BERRIA Hedabideak eta BIDERA Zerbitzuak |
7,742 | DURANGO Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen txanpa amaitzear da azken saioa Durangon ospatuko da gaur arratsaldeko etan Landako Gunean Fase honetan parte hartu duten bertsolarietatik egingo dute aurrera bigarren itzulian Zeintzuk izango diren ezagutuko dugu |
7,743 | Miren Amuriza berriztarra arituko da Aitor Mendiluze aki Apalategi Jon Maia Miren Artetxe eta Oihana Iguaranekin batera Amaia Ugaldek gidatuko du saioa Durangokoa irabazten duen bertsolariak bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratuko du eta abenduaren an Iru ean izango den azken finalaurrekoan ariko da |
7,744 | Ez hori bakarrik Durangokoa finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izanda bigarren itzulirako sailkatu diren bertsolariak zeintzuk diren ezagutuko dugu Izan ere lehen fase honetan parte hartu duten bertsolarietatik sailkatuko dira bigarren txanparako Amurrion Donibane Lohizunen eta Iru ean izango dira bigarren itzuliko saio horiek azaroaren an an eta abenduaren an hurrenez hurren |
7,745 | Museoakbizkaiaeus helbideak cookieak erabiltzen ditu bereak zein hirugarrenenak zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu Informazio gehiago nahi izanez gero Cookieen atala kontsulta ezazu |
7,746 | Hontza Museoa an jaio zen ideia bezala orduan Hontza Museoko Fundazioaren sortzailea eta presidentea den Enrike Huertak mundu malakologikoan sartu ondoren eta Euskal Herrian tankera horretako museorik ez zegoela ikusita mota guztietako aleak biltzeari ekin baitzion era horretan etorkizunean Natura Zientzien Museoa sortzeko asmoz |
7,747 | eta urteen artean zabalik egon zen eta gero ko azaroan berriz azaldu zen eta egoitza berria hartu zuen Ma arian hil zen arte Ebaristo Bustinza Kiriki idazle ma ariarraren egoitza izan zen Zumelaga eraikinean Lehenengo fasean talde desberdinetako ale aurkeztu ziren Botanika Fungi Geologia Paleontologia Ornogabeak eta Ornodunak barnean hartuta mundu osoko espezie adierazgarriak tamainak formak koloreak eta marrazkiak diskurtso museografikoaren azpian Gure planetan lurreko ur gezako eta itsasoko habitaten aldetik dagoen aniztasuna erakusten dute Maitatzen ez dena ezin da zaindu eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu goiburuarekin Horixe da izan ere gure eginkizuna erakutsiko dizugu |
7,748 | Zubiak dira gure bi herri hauetako ezaugarri nagusienak batzen gaituztenak Ikastola bera ere zubia da haurtzarotik helduarora bidean zeharkatzen dugun zubia Bazatoz |
7,749 | Garrantzitsuak dira zubiak Urretxun eta Zumarragan elkarrengana hurbiltzen gaituzte bidean elkartzen gaituzte batu egiten gaituzte Hala ari gara Kilometroak antolatzen elkarrekin indarrak biderkatuz eta Ikastola bera ere zubi |
7,750 | Zubi berezia da Ikastola gure herriotan gure haurrak haurtzarotik helduarora daramatzan zubia Eta duela urte herritik eta herriarentzat eraikitako zubiak sendo ditu bere oinarriak egun ere Elkarlana eta konfiantza dira gure heziketaren oinarri euskara eta euskal kulturarekin batera Gure ondarea kontuan hartuz baina garai berrietara irekirik Ezagutu nahi gaituzu |
7,751 | Ikasleek txiki zein handi adimen desberdinak garatzeko espazio zabala dute Ikastolan Jolastu esperimentatu partekatu gozatu Ikusiz ikasi eta ikasiz ikusi Elkarren artean egiten dugu Ikastola eta elkarrekin eraikiko dugu etorkizuna Gurekin zubiak eraikitzera gonbidatzen zaitugu Bazatoz |
7,752 | Euskampus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak Universidad del Pa VascoEuskal Herriko Unibertsitateak UPVEHUk Tecnalia Fundazioak Bordeleko Unibertsitatea eta Donostia International Physics Centerek DIPCek osatzen dute unibertsitateikasketak dituen pertsona bat behar du lanaldi osoan Aholkularitza Estrategikoa eta Operazioak saileko jardueretan laguntzeko |
7,753 | Interesa dutenek curriculum vitaea eta aurkezpengutun bat bidal dezakete honako helbide elektroniko honetara infoeuskampuseu erreferentzian euskampus izenburua jarrita ko uztailaren baino lehen |
7,754 | Arabaeus helbideak cookieak erabiltzen ditu bereak zein hirugarrenenak zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu Informazio gehiago nahi izanez gero Cookieen atala kontsulta ezazu |
7,755 | ZALDIBAR GARAI Zaldibarren larunbatean eta Garain igandean Durangaldeko paisaiak gertutik ezagutzeko aukera emango digute astebururako antolatutako bi bisitek urriaren an eta an |
7,756 | Jose Agustin Alberdi Astarloa Txo bertsolaria hil zen atzo urte zeuzkala Bizkaiko Txapelketan hainbat aldiz izan zen parte hartzaile eta finalista izan zen an |
7,757 | Gerra osteko garai zailetan Bizkaiko bertsolaritzaren euskarrietakoa izan zen Alberdi bere garaikide bizkaitarrekin batera Balentin Enbeita Pujana Etxebarria Hormaetxea Kastrejana Eurei zor zaie Bizkaiko bertsoaren suari bizirik eutsi izana Informazio gehiago hemen |
7,758 | PirineoAtlantikoetako departamenduak artxibo soinudun eta ikusentzun zaharren begiratze eta balorazio programa baitan Euskal kultur erakundeari emana dio Ipar Euskal Herriko lurraldeari loturik dauden artxiboen tratamendu lana |
7,759 | Badu orai urte andana bat tokiko irratiek elkarteek eta pertsona pribatuek ahozko artxiboak ekoizten dituztela eta biltzen Interes handiko ondarea euskal kulturaren transmisioan kantu musika euskal antzerki ipuin bertsu lekukotasun etabar |
7,760 | Baina badakigu desagertzeko irrisku gorrian daudela hauen salbatzeko neurririk ez bada hartzen Zorionez gaurregun teknologia berriek eta bereziki numerizazioak artxibo soinudunen euskarrien kontserbazioa eta balorapena ahalegiten dute modu iraunkorrago batean |
7,761 | Oharra Frantziak numerizazio plan bat abiatu du an bere jabegoan dauden irudi eta soinu fondoen numerizatzeko az geroz hedatu duena eskualdeko kolektibitateko bai eta kultur eta zientzia elkarteen fondoei |
7,762 | Horretarako an Euskal kultur erakundeari eskatu dio Ipar Euskal Herriko ahozko artxiboen zerrenda egitea elkarte irrati pertsona pribatuenak Biarno eskualdean InOcek egin behar izan duen bezala |
7,763 | Programa horren baitan Departamenduak numerizazioa eta hedapena bere gain hartu ditu Euskal kultur erakundeari manatuz Ipar Euskal Herriko fondoen tratamendu lana hots deskribapen artxibistikoa eta indexazioa datubaseak sortuz |
7,764 | Departamenduak lehen fondoen numerizazioa abiatu du Ondoko urtean beraz EKEk tratamendu misioa hasi du departamenduko artxibo zerbitzuaren arauak eta aholkuak segituz Huna orduz geroztik EKEk tratatu dituen fondoen zerrenda |
7,765 | an Irulegiko irratiaren segida orotara ordu numerizatuak eta tratatuak izan dira Ikerzaleak elkartearen fondoa Mauleko espartingintzaz eta espainol imigrazioaz ordu inguru |
7,766 | an Donapaleuko Gu lot aitasemeen artxiboak ordu eta erdi JeanMichel Guilcher etnologoaren artxibo soinudunak Euskal Herriari buruz eskuizkribuen numerizazioaren beha tratamendua bururatzeko |
7,767 | EBAZPENA Horren bidez Justizia Administrazioko kudeaketa prozesal eta administratiboko tramitazio prozesal eta administratiboko eta laguntza judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioentzako lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketarako deialdia egin zen |
7,768 | EBAZPENA Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan behar diren ikuskatzaile lanpostuak zerbitzu eginkizunetan aldi baterako betetzeko izangai zerrenda bat egiteko deialdia onesten duena |
7,769 | EBAZPENA espezialitateetako batean prestakuntza programa amaitu duten eta titulu ofiziala ematea izapidetzen ari diren osasun zientzien arloko gradudunak etaedo lizentziadunak aldi baterako kontratatzeko zerrendetan izena emateko epea ezartzen duena |
7,770 | IRU EA Deialdia Musika Eskolako ondorengo espezialitateko irakasleen zerrenda hautaproben bitartez osatzeko aldi baterako lankontratuko lanpostuetan aritzeko Iru eko Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Alorrean sortzen diren beharrei erantzun beharrez |
7,771 | Oker egindakoa zuzentzeko aukera dauka gaur Eibarrek Espainiako Kopan finalhamaseirenetako itzulikoan Ipuruan osatu behar du balentria txiki bat Bigarren Mailako Sportingek irabazi ziolako joanekoan Bi goleko zama ez da txikia baina bada konfiantza inguruan eta horri heldu zion atzo Jose Luis Mendilibarrek Gai gara kanporaketa iraultzeko eta horretarako hasieratik atera behar dugu haien bila |
7,772 | Teoria pentsatua eta landua dauka taldeak eta orain zelaian erakustea baino ez zaie geratzen Horixe izaten da zailena baina gaur ariko direnetako asko joanekoan jokatu zutenak dira eta orduko arantza ateratzeko aukera ona daukate Ezin dute Gijonen Espainia eman zuten itxura kaskarra eman eta are gutxiago zaleen aurrean Nortzuk ariko diren ez zuen aurreratu Mendilibarrek baina pista argigarria eman zuen Igandean Levanteren aurka ariko den taldetik zortzi edo bederatzi aldaketa izango dira Deialditik kanpo utzi ditu atseden har dezaten Ivan Ramis Pape Diop eta Fabian Orellana |
7,773 | Zelaitik kanpoko jardunean atzo baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro jarriko dituela Ipuruako mendebaldeko harmaila berritzeko Datorren denboraldi hasieran lanak amaitua izatea espero dute eta Ipuruan ikusle sartuko dira orduan |
7,774 | Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda urrutira iritsiko ginateke |
7,775 | Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan |
7,776 | Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu Euskaraz informatzea da gure eginkizuna zure eskubidea Sareko irakurlea bazara konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin Geroa zugan |
7,777 | Lo egiten dugun bitartean sortzen diren arnas hauste anitzak apnea sortzen dute Arazo hau munduko gizon helduen ak jasaten du eta adin bereko emakumeen ak |
7,778 | Bihar martxoak Loaren Mundu Eguna ospatzen da Aurtengo leloa Ondo lo egitea lortu daitekeen ametsa da eta hala da baina tamalez munduko biztanleriaren heren batentzako besterik ez Lo aldiaren arazoak ez dira jadanik adin kontukoak are gehiago gaur egun gazteak dira arazo gehien dituztenak Mundu moderno honetan ondo lo egitea erronka itzela bihurtu da teknologia berriek loaren hormona deuseztatzen dute |
7,779 | Rafa llez neurofisiologoa psikologo klinikoa eta IMQ Virgen Blancaren Lo Unitatearen arduradunak dionez Lo egitea bizi kalitate on bat izateko funtsezkoa da Loa ona ez denean arazo ezberdin asko sortzen dira eguneko nekea umorearen gora beherak hala nola sumingarritasuna disforia tentsioa defentsa gabetasuna edota depresioa Gainera arazo somatikoak era sortu daitezke urdailhesteetakoak arnasketakoak zefaleak mialgiak edota zehaztugabeko minak |
7,780 | Loaren arazo arruntenak loezina lolarregia parasomniak sonambulismoa gauikarak gauelikadura hanka geldiezinen gaitza REM loaren arazoak narkolepsia eta apnea loaren arnasaren arazo arruntena dira Hauetariko arazo asko ekidin edota tratatu daitezke baian hala ere gaixoen herenak baino gutxiagok jotzen du medikura Loaren arazoak mundu mailako epidemia dira munduko biztanleen ak sufritzen ditu eta honen ondorioz bizi kalitate kaxkarragoa dute |
7,781 | Arazo bakoitzak bere tratamendua dauka baina orokorrean eta IMQko doktoreak dionez Loaren Laguntza Unitateetan esaten zaie gaixoei ze aditu dagokie euren gaitzari eta ze medikamendu eta teknika psikologikoa jarraitu behar duten psikohezkuntza estimuluen kontrola loaren higienea loaren murrizketa etab |
7,782 | Tellez doktoreak dio arazo hauek tratatzeko medikamendu ohikoenak medikuaren esanak jarraituz gero egokiak eta seguruak dira kontrol honek garrantzi berezia izanik BZDen Benzodiazepinak kasuan efektu hipnotikoa eta antsiolitikoa bait dute eta ohikotasuna dependentzia eta zaletasuna sortu dezakete luzaro hartuz gero Hau dela tea IMQ Virgen Blancako medikuak nork bere kabuz sendagaiak ez hartzeko aholkatzen du Larregi erabiltzen dira munduko biztanleen ak noizbait hartu ditu eta hauetariko ak egunero erabiltzen ditu lo egiteko hamarkadetan are eta gehiago erabiltzen ziren eta hau dela eta an osasun agintaritzak medikamentu hauen preskripzioa eta salmenta arautu zituen |
7,783 | Lo egokia izateko Tellez doktoreak zera gomendatzen du egunero ordu berean esnatzea asteburuak barne eta hurrengokoak ekiditea bazkalondoko loaldi luzeak ohean behar den baino denbora gehiago geratzea substantzia estimulatzaileak afari oparoak gailu elektronikoen erabilera ohera joan baino lehen Lo iraupenari dagokionez zera dio bere iraupena ezberdina da pertsona bakoitzeko Garrantzitsuena bakoitzak bere beharrak betetzea da Gainera gauean zehar loak ziklo eta sakontasun ezberdinak ditu eta zenbait alditan esnatzea arrunta da Loaren kalitatea ez da jarraian lo egitea bakarrik garrantzitsua da baita esnatu ezkero loa berriz hartzeko erraztasuna |
7,784 | IMQko Lo Unitateek ondo lo egiteko arnasaren garrantzia azpimarratzen dute Lo egiten dugun bitartean sortzen diren arnas hauste anitzak apnea sortzen dute Arazo hau munduko gizon helduen ak jasaten du eta adin bereko emakumeen ak Lo Unitateak arazo hau eta beste lo arazoak kontrolatzeko diagnostikoak eta gomendioak eskaintzen dituzte |
7,785 | Lo Unitateak hiru talde izaten omen ditu espezialitate ezberdinetako osasun profesionalak sortzen duten taldea loa ekiditen duten faktoreak jasotzen dituzten kanalanitzak osatzen dutena eta ikerketak burutzen diren egoitzak osatzen dutena Gaur egun hala ere lo unitatea handitu egin da eta Loaren Laguntza Unitateak LLU sortzen dira bertan faktore gehiago ikertzen direlarik |
7,786 | Tellezek zera argitzen du LLU batetan erabiltzen diren teknikak anitzak dira polisomnografia PSG konplexuena baina zehatzena izanik loaldien eta esnaaldien patroi fisiologikoak batera ikertzea ahalbidetzen duelarik IMQ Virgen Blanca klinikan BideoPSG bat ipini da orain dela gutxi teknika honen bidez PSG digitalki grabatzen da Gaur egun lo arazoak diagnostikatzeko daukagun teknika onena da |
7,787 | Pastoralean oinarritu Oiherkoren trajeria ikusgarria Ah zki gainean ikusten ahalko da datorren uztailaren an etatik goiti Ttittika Rekaltek idatzi obra kanpoan eskainiko da apainketarik gabeko eszenatoki batean berrogei jokolarik eta musikarik emanik |
7,788 | Ixtorioa aldiz betikoa da Onak eta txarrak badira Alde batetik Alhaizarrak laborariak dira eta bestetik Barrankek gerla eta dirua baizik ez dute gogoan |
7,789 | Testua idazle bakar batek egina baldin badu ere ikusgarriaren eszenaratzea kolektiboa izan da Usaian ez bezala frango inprobisatua izan da Berrogei bat pertsona ari dira lan hortan horien artean xiberutar baxenafartar eta musikari |
7,790 | Apainketa gutti bada argiindarrik eta soinurik ez Tokia Lurdako ziloa soinuaren kalitate paregabeentzat hautatua izan da Argi erraldoi batzuek eta Suak konpainiaren material piroteknikoak eszenatokia argituko dute Haatik ikusleek eskuargi bat ekarri beharko dute liburuxka elebidunaren irakurtzeko eta ikusgarriaren ondotik aparkalekuetara itzultzeko |
7,791 | Tokiak Atharratzeko turismo bulegoan har daitezke Mauleko tokiko ekoizpenen saltokian bai eta Baionako Elkar Megadendan ere euro prezio apala euro urririk urte baino guttiagokoentzat |
7,792 | ko gerrak sufrimendu handia ekarri zuen Errepresioa gogorra izan zen Kartzelak lepo bete ziren eta jende asko hil egin zuten fusilatu |
7,793 | Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai DBHn eta Batxilergon Bideo hau aproposa da gerrari buruz gehiago jakiteko eta bereziki lekuko batzuek bizi izandakoaz jabetzeko |
7,794 | Fusilamenduak isilpean egiten zituzten askotan parte eman gabe Horregatik oraindik familia askok ez daki benetan zer gertatu zitzaien beren senitartekoei Ez non ez nola hil zituzten Aranzadi Zientzia Elkarteak lan handia egin du gorpuak non dauden jakin eta hobietatik ateratzeko |
7,795 | Badirudi gehienok bat gatozela diagnostikoa egiteko orduan Ez dago zalantzarik demokraziak krisi sakona pairatzen duela eta ordezkaritza politikoaren kontzeptua behea jota dagoela batez ere hierarkikoak eta bertikalak diren antolaketa sistemak |
7,796 | Eta subiranotasunaren kontzeptura itzuli nahi nuke uste baitut horixe dela panorama politikoa eraldatzen ari den aldaketa sakona Herritarrak esaten ari dira alderdiak ez direla nor agintzeko ezta erregeek edo presidenteek ere ordezkari hauek ez dutelako boterearen jabegoa delegazioa baizik Subiranoak herritarrak dira eta boterea ez dute opari gisa ematen maileguan baizik |
7,797 | XX mendean demokrazia zen erabakitzea nor hautatu eta erabakimena utzi egiten zen XXI mendean ordea herritarrek diote erabakimena beraiena dela politikariak boterearen behin behineko kudeatzaileak direla ez jabeak eta ez badute ondo kudeatzen aldatu egiten dira eta kitto |
7,798 | Azken urteetan liberalismoa areagotu da bi ondorio zuzenekin arlo ekonomikoan aberastasun handia sortzeko bidea erraztu da nahiz eta banaketa desorekatua izan Klase ertaina gizendu da eta apurkaapurka joan da ahazten zer den proletargoa arlo pertsonalean indibidualismoari kultoa ematen zaio eta eskubide pertsonalak aldarrikatzen dira |
7,799 | Herritarrak itxuraz Arkadia zoriontsu batean bizi diren bitartean botere ekonomikoa indartzen joan da aseezin hiru faktorek lagunduta batetik kapitalismoak muturrera eraman du zekenkeria bestetik ezkerreko alderdiak eroso sentitu dira bipartidismoan eta azkenik herritarrek pentsatu dute euren ondasunen jabeak direla eta ez erosle hutsak Baina puxikak lehertu egin du eta alderdiek beren aurreko lekura itzuli nahi izan dutenean ikusi dute ez dutela lekurik Erabakiak hartzeko lehen zeukaten lekua botere ekonomiko opakoek hartu dute eta alderdiek baino gehiago agintzen dute orain |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.