Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
6,700 | Bere blogan Gauez eta Azpikeriaz Katixak bere idazle gisako lanari buruz idazten du eta bolada honetan hizkuntzei buruz ere ari du pertsona eleanitza ez bakarrik elebiduna baita Egia esaterako ez nuen ezagutzen bere bloga baina nire euskaltegian liburu bat euskaraz irakurtzea gomendatu digute eta eman ziguten zerrenda hartan bere Sua falta zaigu zetorren ohar batekin alboan bloga dauka Eta hemen naukazue artikulu hau idazten eta liburua irakurtzen |
6,701 | Eta esan dudanez gaur bertan jaso ditut bere erantzunak eta zuekin elkarbanatu nahi ditut urte honi izugarri era honetaz agur esateko Mila esker Katixa |
6,702 | Ez daukat batere argi nor naizen nondik natorren eta nora noan baina tira Gasteizen jaio nintzen eta Leioan Ikusentzunezko komunikazioa ikasi nuen Erasmus beka bat lortu nuen urtebetez Erresuma Batura joateko Gero Madrilen eman nituen pare bat urte Leioako fakultatean publizitate klaseak emateko deitu ninduten arte Orduan etorri nintzen Bilbora Baina kontratua bukatu zait eta langabezian nago orain nire tesia bukatu nahian Tartean pare bat liburu idatzi ditut eta lau urte inguru dituen blog bat |
6,703 | Kasualitate hutsez Madrilen doktoregoa ikasten ari nintzela irakasle batek aipatu zigun asuntoa urteak ziren eta probatzea pentsatu nuen doakoa eta erraza zen heinean Berehala erakarri ninduen bere batbatekotasunak eta batez ere irakurleak erakartzen nituela ikusteak an oso blog euskaldun gutxi zeuden eta erraza zen atentzioa deitzea |
6,704 | Liburuak argituratu aurretik hasi nintzen blogean idazten beraz teknikoki bloga Dena den betidanik idatzi izan dut bloga eta liburuak zaletasun horren isla dira biak maila berean daude |
6,705 | Denetarik aktualitatea sarean topatu dudan bideo bitxiren bat argazkiak fikzio pieza txikiak eta azkenaldian prentsarakoeta idazten ditudan zutabeak ere zintzilikatzen ditut Ahal dudanean idazten dut blogak Gauez eta Azpkikeriaz izena izan arren goizez eta zintzotasun osoz ere idatzi ohi dut |
6,706 | Nire blogosfera batez ere euskaraz idatzitako blogen sare hori da Hor daude nire irakurleak nire irakurgaiak eta nire lagunak blogsampampbeersetan biltzen garenak Beste hizkuntzetako blogak ere irakurtzen ditut noski baina ez naiz erdal blogosferaren parte sentitzen seguruenik haiek ezin dutelako nire bloga irakurri |
6,707 | Euskaraz idatzitakoa asko hazi da ez dakit zehazki baina milaka omen dira eta denetariko ahotsak ditugu egun Pozgarria da hori Euskadikoaz eta gazteleraz idazten dena esan nahi duzu ez dakit hainbeste edo ezin dut kontsideratu blogosfera baten moduan ez dudalako bere osotasunean ezagutzen |
6,708 | Sua Falta Zaigu ipuinliburu bat da zazpi narrazioz osatuta Gizaharremanen harira idatzita daude guztiak hori baita gehien interesatzen zaidana nor garen eta nola jartzen garen besteekin harremanetan Umeentzako liburu bat ere idatzi dut Paularen Seigarren Atzamarra Mezu positiboa dauka errespetua bultzatzearen aldekoa |
6,709 | Askotan pentsatu dut eta askotan galdetu didate nola uztar daitekeen literatura eta blogintza Ez dut uste erraza denik liburua liburu da eta ezin da zuzenean zintzilikatu blog batean Blogean literatura egitekotan bere baliabide propioak erabiliz izan beharko litzateke Momentuz poemak eta mikroipuinak baino ez ditut zintzilikatu |
6,710 | Oso erantzun luzea beharko luke galdera horrek Funtsean bientzat balio duen gauza esango dut hizkuntza txikitxiki batean ari garela pertsona gutxirentzat baina beste edozein hizkuntzatan egin daitezkeen gauzak egiten eta idazten ari garela Euskara beste hizkuntza bat da zaharra eta nahi duzun guztia baina ez dauka ezer berezirik beste hizkuntzekin konparatuta ez bada gurea dela |
6,711 | Zentzumenak alor askotan izan dira ikergai Horien hierarkia ere ezaguna da garrantziaz mintzo bagara ikusmena beti zerrenda guztietan lehenengoa da eta usaimena berriz azkena Bost zentzumenen artean usaimenari ia ez zaio erreparatzen Halere badira horren garrantziaz jabetu direnak ere Literaturan esaterako Patrick skindek idatzitako Perfumea eleberriaren protagonistak usaimenaren bidez hautematen du mundua besteek baino garatuago duelako zentzumen hori Bitxia da jaio zenetik ez du usaintzen beste haurtxoak bezala dio pertsonaia batek Bada bere gorputzak ez du usaintzeko gaitasunik eta hori bilatzen igarotzen du nobela osoa |
6,712 | Kasu honetan agerikoa da usaimenak gidatzen duela eleberria guztiz Ez da adibide bakarra izan ere Tristan eta Iseo kondairak ere erakusten du usaimenaren garrantzia gainerako zentzumenen artean Irudien gela eraikitzen du Tristanek Iseo ez ahazteko azken hori Marco erregearekin itzuli delako Iseoren estatua bat du gelan eta horri musu ematen dio baita laztandu ere Baina arnasten duen bere urrina da trikimailu bat erabiltzen du hori lortzeko Tristanen bihotzean eta memorian irmo gordetzen dena |
6,713 | irudia Linda Burck ikertzaileak urtean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Richard Axel medikuarekin batera egindako usaimeneko errezeptoreei eta usaimensistemaren antolaketari buruzko lanengatik Argazkia BenGurion University |
6,714 | Gai hori zientziara ekarriz modu berean usaimensistemaren funtzionamendua askotan ikertu den arloa da Kasu honetan aipagarria da Linda Bucken lana biologo honek usaimensistemak ezkutuan duen misterioa argitu baitzuen Usainerrezeptoreak identifikatzeagatik eta usaimensistemaren antolaketari buruzko ikerketalanengatik jaso zuen urtean Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria Richard Axelekin batera |
6,715 | Linda Buck Seattlen Washington jaio zen an Bere amak hezurretaraino sartu zion puzzleak egiteko zaletasuna Aitarengandik berriz jaso zuen gauzak asmatzeko nahia eta tresnak erabiltzeko abilezia Bere gurasoei esker txikitatik ohartu zen zientziaren bidetik jo nahi zuela |
6,716 | Washingtoneko Unibertsitatean Psikologia eta Mikrobiologiako ikasketak gauzatu zituen Buckek jendea lagundu nahi zuen horregatik psikologia ikastea erabaki zuen Bada immunologia ikastaro bat egin ondoren konturatu zen biologiaren alorrean sakondu nahi zuela ean hasi zuen Mikrobiologiako Gradua Texaseko Unibertsitateko Mikrobiologia Departamentuan Dallas Bucken esanetan Washingtoneko Unibertsitatean ikerketa txikiak egin bazituen ere Texasen bihurtu zen benetako zientzialari |
6,717 | ean Immunologian doktoratu zen eta doktoregoondokoa egiteko Columbiako Unibertsitatera joan zen Une horretan bere ikerketak garatzeko biologia molekularrean garatutako teknikak ikasi behar zituela konturatu zen Horri irtenbidea emateko asmoz Richard Axelen laborategian hasi zen lanean Buckek bazekien Axel aspaldian neurozientzia arloan lanean ari zela lankide zuen Eric Kandelekin batera Zehazki Aplysia ur barraskiloaren nerbiosistemari buruzko ikerketan ziharduen |
6,718 | Buckek ordea bere ikerketa propioa egin nahi zuen neuronazelulen azaleko errezeptoreak kodetzen zituzten geneak interesatu zitzaizkion nagusiki Jim Roberts laborategiko ikasle batek esaterako teknika molekularrak irakatsi zizkion bere azterkizuna garatu ahal izateko Denbora gutxian aurkitu egin zituen Aplysiaren neuronen artean modu bereizgarrian espresatzen ziren geneak Laborategian franko ikasi zuen neurozientzia arloko nozioak barneratu zituen batik bat Horrek ekarri zuen garuneko zelulak eta konexio ezberdinen aniztasunak ikertzeko grina |
6,719 | Aplysiaren inguruko ikerlana amaitzen ari zela bere bizitza hankaz gora utzi zuen testu bat irakurri zuen Solomon Snyderrek ean publikatu zuen artikulu batean azaltzen zen usaina detektatzeko gai izan litezkeen mekanismoak Zergatik gara gizakiok gai usaindunmolekula detektatzeko edo berdinak diren molekuletatik usain pertzepzio desberdinak jasotzeko Galdera hori puzzle erraldoi baten hasiera izan zen Buckentzat |
6,720 | an usainerrezeptoreen inguruko ikerketa abiatu zuen Richarden laborategian Lehenik eta behin identifikatu zuen usaimenerrezeptoreak existitzen zirela eta usaimenepitelioan sudurrean kokatuta zeudela Horretaz gain ikusi zuen genefamilia batek kodetzen zituela usaimenerrezeptore mota desberdinak Alegia usaimenzelula bakoitzak errezeptore mota jakin bat du eta errezeptore bakoitzak soilik usaindunmolekula batzuk identifika ditzake Horregatik arnasten diren usaindunmolekula batzuen aurrean errezeptore batzuk aktibatzen dira eta besteetan beste batzuk |
6,721 | Ikerketa horretan beste ebidentzia batekin egin zuen topo informazioaren transdukzioan proteina eta cAMP molekula sistema horren protagonistak ziren Hala usaimenerrezeptore bakoitzak proteina aktibatzen du garunean molekula usaindun bat arnasten denean proteina horrek cAMP sortzen du molekula mezularia dena eman zuen informazio hori guztiaren berri |
6,722 | irudia Linda Buck urtean Nobel Sarien banaketa ekitaldian Haren ezkerrean Richard Axel ikertzailea harekin batera partekatu zuen Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria Argazkia AP ImagesHenrik Montgomery |
6,723 | Errezeptoreen misterioa argituta usaimensistemak zehazki nola funtzionatzen duen ezagutzeko parada izan zuen Halere hor ez zen burutu lana Buckek bigarren pauso bat eman zuen izan ere batetik ezagutu nahi zuen errezeptore horien seinaleak nola zeuden antolatuta eta bestetik nola sortzen ziren garunean usainpertzepzio desberdinak Ildo horri jarraiki ikusi zuen usaina detektatzen zenean garuneko usaimenerraboilean kokatzen diren glomeruluetara bidaltzen zela seinalea axoien bidez nerbiobulkada gidatzen duen neuronaren atal bat da Neurona baten axoiaren amaierak beste baten dendritekin bat egiten duenean gertatzen da Azkenik usaimen informazio hori garun azalera iristen da Ibilbide horrek argitu zuen usaimenepitelioaren eta usaimenerraboilaren arteko lotura hau da sudurretik garunera egiten duen bidea Emaitza hauek eta an publikatu zituen bertan azaldu zuen sudurreko nerbiozelula horiek nola funtzionatzen zuten eta bide batez neuronen forma deskribatu zuen |
6,724 | Aurkikuntza horiek egin eta gero Seattlera itzuli zen urtean Han Fred Hutchinson Minbizi Ikerketa Zentroko Oinarrizko Zientzia Dibisioko kide izendatu zuten eta Washingtoneko Unibertsitateko irakasle afiliatua bilakatu zen Psikologian zein Fisiologian tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide izan zen Nobelaz gain an Rosenstiel Saria irabazi zuen bere ikerketalanagatik |
6,725 | Buckek atzera begiratzen duenean zoriontasuna ikusten du alde guztietatik Pozik dago zientzia hautatu zuelako Gainera lankide mentore eta ikasle ugari izan ditu bidelagun eta horiekin batera izandako arrakastaz eta aurkikuntzez disfrutatu du Denboran atzera egitea gustuko du oso zoriontsua izan delako baina etorkizuna ere ardura zaio Adiadi nago Naturak argituko digun hurrengo afera zein izango den ikusteko |
6,726 | Senideok Gaur Gorpuzti Eguna ospatzen dogu Kristoren GorputzOdol Santuen jai haundia Gorpuztiko ospakizunari mahaia ogia guztiontzat zatitzea erdibanatzen eta nork bere bizia ere emotea dagokioz Eukaristia eta maitasuna ezin doguz banandu Horregaitik da gaur Maitasunaren Eguna |
6,727 | Caritas hurreratzen jaku Maitasunaren egun honetan eta praktikatu justizia dinosku hau da maitatu lagun hurkoa duintasunez hartu gizonemakume guztiak Sufrimentuaren eta beharrizanaren aurrean gure solidaritza agertu dagigun |
6,728 | Jaungoiko Aita ona entzun gure otoitza eta lagundu eiguzu hemen ospatzen doguna egunez egun bizi izaten eta jasotzen doguna zintzo betetzen Jesukristo gure Jaunaren bitartez |
6,729 | Datorren hilaren an zapatuan ospatuko dira Arratiako Errogatibak Urkiolara Aurtengo lema hauxe da Lur hau geurea da Ondo zaindu daigun Aita Santuaren Laudato Si Gora Zu Jauna entziklikaren arira |
6,730 | Eukaristia honetan Kristoren maitasun haundia iragarri dogu Mahai batetik Jesusen Gorputza jan dogunok jakin dagigula hemendik kanpora ere geure ogia astia eta maitasuna besteekin alkarbanatzen |
6,731 | Senideok Gaur Gorpuzti Eguna ospatzen dogu Kristoren GorputzOdol Santuen jai haundia Gorpuztiko ospakizunari mahaia ogia guztiontzat zatitzea erdibanatzen eta nork bere bizi ere emotea dagokioz Eukaristia eta maitasuna ezin doguz banandu Horregaitik da gaur Maitasunaren Eguna |
6,732 | Egun hareetan Melkisedekek Salengo erregeak ogia eta ardaoa eskeini zituan goi goiko Jainkoaren abadea zalako eta bedeinkatu eban Abrahan esanez |
6,733 | Bedeinkatu begi Abrahan goi goiko Jainkoak zeru lurren egileak Eta bedeinkatua izan bedi goi goiko Jainkoa zure arerioak zeure esku jarri deutsuzana |
6,734 | Senideok Jaunagandik hartuta daukat nik neuk zuoi emon deutsuedan hau Jesus Jaunak saltzekoa zan gau haretan ogia hartu eta eskerroneko otoitza eginda zatitu egin ebala esanez Hau neure gorputza da zuentzat emoten dana Egizue hau neure gomutagarri |
6,735 | Bardin egin eban kalizagaz ere afal ostean berbok esanez Kaliza hau itun barria da nire odolean egizue hau edaten dozuen bakoitzean neure gomutagarri Beraz ogi honetatik jaten eta kaliza honetatik edaten dozuen bakoitzean Jaunaren heriotza iragarten dozue Bera etorri arte |
6,736 | Eguna bajoian eta Hamabiak etorri jakozan esanez Bialdu egizu jentea doazela inguruetako auzo eta herrietara eta bilatu dagiela ostatua eta jatekoa hau bakarlekua da ta |
6,737 | Eta hareek erantzun Ez daukagu ta bost ogi eta arrain bi baino Geu joaten ez bagara jente guzti honentzako jatekoa erosten Bost bat mila gizon ziran ta |
6,738 | Jesusek bost ogiak eta arrain biak harturik begiak zerura jaso eta bedeinkapen otoitza hareen gainean egin ondoren zatitu ebazan eta bere ikasleei emon eutsezan jenteari banatzeko Danak jan eben ase arte eta gelditutako hondakinez hamabi otzarakada batu ebezan |
6,739 | Geroz eta informazio gehiago maneiatzen dugu geroz eta irizpide gehiago ditugu gure ondorio propioak ateratzeko geroz eta gehiago dakigu denok edozertaz eta besterik ezean Wikipedia daukagu hala ere geratzen diren hutsuneak betetzeko Baina tamalez geroz eta entzungor gehiago dugu inguruan |
6,740 | Eta ez diot argazkiko mutikoagatik pozik dago kontrakoa dirudien arren bere horretan eta huts dezagun lasai Hamar urte barru entzungor egiten jarraitzen badu hasi beharko ginateke kezkatzen |
6,741 | Horregatik ez naiz mezu elektronikoak irakurtze baieztapenarekin bidaltzen dituen jendeaz fio Zertarako egiten dute Mezu hori jaso dudala jakiteko Litekeena da Baina dendenak irakurtze baieztapenarekin bidaltzen dituenak hori bilatzen du edo nik ez dut zure mezu hori jaso esateko aukera kendu baino ez dit egin nahi Horrelakoetan horretarako egiten duela pentsatu ohi dut eta ez dut gustuko jende klase hori Are gutxiago tentatzeko xedez zuk antzerako bat bidaltzen diozunean eta ez irakurriarena eginagatik handik ordu bira berak gaia ateratzen dizunean |
6,742 | Ezinbestean geroz eta WhatsApp edo Telegram zaleagoa naiz Ez dut oso ondo kontrolatzen double checkaren kontua berez uste dut aplikazioetako bakoitzean esanahi desberdina duela Baina dena delarik ere sekulako asmakizuna dela iruditzen zait Izan ere ez dut behar hartzaileak nire mezua jaso duen ala ez jakiterik nahikoa zait jaso ahal duela jakite hutsarekin berak ikusiko du zer egiten duen Erlazioa modu horretan ez da hain hierarkizatua lagunartekoagoa da |
6,743 | Orain arte gainera gozatua iruditzen zitzaidan pertsona bat azkenengo aldiz noiz konektatu den jakiteko aukera izatea Jakite hutsagatik hori bai ez nik bidali diodana ikusiko ote zuen jakiteagatik Azken konexio orduak gauza asko esan ditzake pertsona bati buruz Eta ezer ez dioenean ere polita da ordu horri norberak nahi duen azalpena bilatzeko lanetan hastea |
6,744 | Goizero trenetan edo autobusetan ikusten ditugun pertsonei begira jarri eta euren bizimodua asmatu nahian hastea bezain polita iruditzen zait Betaurrekodun tipo hori emazteari SMS bat bidaltzen ari zaio ez diola garbigailutik arropak ateratzeko astirik eman eta barkatzeko esanez Alboko neska lagun bati ari zaio kontatzen Messenger bitartez bere mutilak atzo gauean sekula eskatuko ez ziola zin eragin ziona egiteko eskatu diola Atzeko bikotea Instagramera igotzen ari den argazkia ziurrenik atzoko pintxopoteko azken tabernako azken selfie hura izango da |
6,745 | Argazkiko neska ama ezkongabea da Audience taldearen kontzertu batean ezagutu zuen mutikoaren aita eta harrezkero ez du berriro ikusi Birako kontzertu guztietara joan ohi da mutil ilehori itxuroso hura berriz aurkituko duenaren itxaropenean Mutikoak ez daki oso ondo zertara joaten diren baina belarrietako kaskoak jantzita dagoen bitartean ez zaio bere ama hain mistikoa iruditzen |
6,746 | Egok kontenplaziozko bizitza maite du Bizimodua hortik atera nahiko luke baina momentuz ezin du Hala ere lasai bizi da denbora bere alde baitu Barrukoa askatzeko idazten du |
6,747 | Mr Kaplan trilero bat da artista bat Errealitatea desitxuratu eraldatu eta manipulatu egiten du begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik Friki aktiboa da |
6,748 | Lepazainak ere euren eta sektoreko enpresen haserrearekin kendu dituzte eta milaka milioi euro gehiago ditugu beste helburu batzuetarako Bakearen eragina |
6,749 | Ehunka herritar egindako fetxoriengatik kartzeletan daudenez horien familiartekoak lagunak eta irizkideak bildu egiten dira eurei laguntza eskaintzeko Pekatua al da Nahitaez bete behar dugun LEGEAren kontrakoa al da akaso Edozein modutan ere zein legeren kontrakoa |
6,750 | Norbaitek zerbait esango al du Nireak ez du ezertarako balio ni herritar xumea naiz irrelebantea Lehendakariaz ari naiz Eta nire Alderdiko buru Ortuzar jaunaz ere bai Ortuzar eta Urkullu atxilotuak euskal herritarrak dira ideologikoki gure harikoak izan ez arren Uste dut derrigorrezkoa dela zerbait esatea zentzunik gabeko atxiloketa horien aurrean |
6,751 | Nola daiteke aktibidade terroristak leporatzea ETA amaitu den arren Ekonomiaren aferak ez doaz ondo eta gobernuak ETAren gaiari heldu behar dio Adi ezker abertzkaleko partiduen ilegalizazioa ari dira prestatzen akaso |
6,752 | Harritzeko eta pentsatzekoa baita ere eta hau IAri dagokio gertakari zentzu eta ardurabako horien aurrean euskal gizarteak islatzen duen pasotismo eta jarrera ezanekatuta ote Pasota ote |
6,753 | Konio ta zu zeuk pozik ezta ene ama azken alderdiko bideoa ikusi berriro ta nortxuk harrituta zeuden Ez kezkatu Oraintxe bertan senargileok torturatzen ari dira eta Aski da |
6,754 | Ta ziur zagoz Herrira Taldearen kontra Estaturen Epailak ze edo zer ahal du Ezta pentzatu ere Mugimendu tristea eta azkena ea soga apurtzen da nonbait |
6,755 | Idigorasek esan zuen bezala Sacar vuestras sucias manos de Euskal Herria Expain en parlamentuan Hainbeste esaldi osoa ez dut zoritzarrez inoizez entzuten Litzaidake ba |
6,756 | Penagarria eta zinez kezkagarria zure jokaera eta pentsaeraespero dot iaren hausnarketa bestelako bat izatea eta Ez zure borroka da bide bakarra |
6,757 | Dela azken boladan zeure eritzia gauza bera iruditzen zait Ingelesaz esan behar Lo egin txo ta gero elkar ikusiko dogun Gabon |
6,758 | Bituria guerra deitzea ETAk gauzatutako bortizkeria ostopo bihurtzen da polizi ekintza probokatzailea horien aurrean IAren ondoan ondino elkartasuna edo empatia erakusteko zalantzak sortzen zaizkit eta pentsatzen dot ez dela izango ETAren persiana itxiera taktika hutsaondo etorria zelan ez baina ez hausnarketa sakon baten produktuaeta akabuko komunikatua laguntzen ez duen moduan |
6,759 | Euskal gizartearen pasotismo jarrera Xabier Euskal gizartearen parte batena esan nahiko duzu ze beste parte bat oso arduratua dago Pasa larunbat honetan Bilbotik eta ikusiko duzu |
6,760 | Hau ez da beste polizia ekintza bat gehiago izan Xabier Ez didazu ukatuko zeuri ere beste batzuetan ez bezalako ondoeza eta larridura eragin dizula Jarrera horrek zure eta zure posizioaren alde hitz egiten du desadostasun politikoak desadostasun |
6,761 | Ez ordea Erkorekaren alde Erkorekarena benetan gogorra ertzantzaren biolentzia fisikoa baino gogorragoa Oso oso gogorra presoen senideen aurkako eraso armatuari buruz galdetu eta sufrimentuaren sozializazio mota hau salatu beharrean lehenengo gauza ETAren disoluzioa izan behar duela erantzutea eta gero GERO Gobernu zentralaren jarrera aldaketa Bere hitzak dira polizia onaren papera jokatzen ari den baten hitzak Zeharo lekuz kanpokotzat hartu beharrekoak hain ongi neurtuak ez balira Ze mezu zabaltzen lagundu nahi du senideen aurkakoak ETAk disolbatu nahi ez duelako gertatzen dela eta erantzukizuna ETArena dela |
6,762 | Ze ekuanimitate kristo da hau Gobernu periferikoaren bozeramaile honek zer uste du oraindik Madrilen bizi dela errekadistarena egiten eta Madrilgo PPko eta PSOEko diputatu lagunentzako edota espainolentzako ari dela hizketan ala |
6,763 | Hostoak luze dira gutxienez eta erroseta batean elkartuta daude oinaldean zurrunak eta lodiak dira haritsuak eta gehienetan ziztagarriak zurtoin sendoa lore zurixkak edo gehiagoko luzera har dezaketen panikula handietan Hostoak oinaldean daude mamitsuak dira zurrunak oso sendoak puntan eta ertzetan arantzadunak garak mtik gorako garaiera izan dezake |
6,764 | Periantoa irregularra da luzea hodiantzekoa obulutegia baino gorago handituta dago eta puntaren albo batean luzatu eta zabaldu egiten da mihia eratuz hosto obobalak bihotzitxurakoak pinatinerbioak |
6,765 | Landare urtarrak urazalean igeri edo urpean bizi direnak substratuan sustraitu gabe Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira landareak mm baino luzeagoak dira Hostoak lerroitxurako lakain askotan banaturik daude Landareek hosto nabarmenak dituzte eta ez dute xixkurik loreak ez dira ikusgarriak eta ez dituzte aurrekoen ezaugarriak Hostoak dikotomikoki banaturik daude eta sarritan lakainak ere bitan banaturik dituzte lore bakartiak hostoen galtzarbeetan |
6,766 | Landare urtarrak urazalean igeri edo urpean bizi direnak substratuan sustraitu gabe Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira landareak mm baino luzeagoak dira Hostoak lerroitxurako lakain askotan banaturik daude Landareek hosto nabarmenak dituzte eta ez dute xixkurik loreak ez dira ikusgarriak eta ez dituzte aurrekoen ezaugarriak Hosto pinatikonposatuak lakain bakunekin loreak hostoen galtzarbeetako bertiziloetan edo muturreko galburuetan daude |
6,767 | Landare urtarrak urazalean igeri edo urpean bizi direnak substratuan sustraitu gabe Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira landareak mm baino luzeagoak dira Hostoak ez daude lerroitxurako lakain askotan banaturik Urazalean igeri dauden hosto biribilak bihotzitxurakoak osoak loreek sepalo petalo eta lorezil dituzte |
6,768 | Hostoak zilindrikoak lauakildaskatuak edo harikarak dira ziliogabeak batzuetan hostoen ordez zorro ezkatatsuak baino ez daude fruituek hazi baino gehiago dituzte Juncus |
6,769 | Landare urtarrak urazalean igeri edo urpean bizi direnak substratuan sustraitu gabe Zurtoinak eta hostoak ia ez dira bereizten frondeak dilistaitxurakoak ia esferikoak edo luzangak dira mm baino laburragoak |
6,770 | Landare urtarrak urazalean igeri edo urpean bizi direnak substratuan sustraitu gabe Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira landareak mm baino luzeagoak dira Hostoak lerroitxurako lakain askotan banaturik daude Landareek hosto txikiak dituzte edo itxura batean ez dute hostorik eta tapakidun xixku asko dituzte lore ikusgarriak horiak ezpain bikoak |
6,771 | Landare urtarrak urazalean igeri edo urpean bizi direnak substratuan sustraitu gabe Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira landareak mm baino luzeagoak dira Hostoak ez daude lerroitxurako lakain askotan banaturik Urazalean igeri dauden hosto erronboideak horztunak loreek sepalo petalo eta lorezil dituzte |
6,772 | Jaiak urteetan zehar inposatutako sistema heteropatriarkalaren isla dira danborradak alardeak beti izan dituzte gizonezkoak erdigune edo parte hartzaile bakar Azken finean hauen bidez genero rolak mantentzen dira tradizioaz baliatuz diskurtso patriarkala mantentzeko |
6,773 | Arestian aipatutako guztiak drogak desfasea musika sexista txosnaguneetan emakumeen kontrako erasoak ematea errazten du eta honen aurrean izan beharreko jarrera autodefentsa dela azpimarratu nahi dugu Herri hiri zein auzo bakoitzean urtero kaleak eta gauak emakumezkoenak ere badirela aldarrikatzen den arren oraindik ere eraso asko ematen baitira Oso esanguratsua da kasu honetan Iru ako adibidea urteko neska bat taldean erasotu zuten gainera mugikorrarekin grabatuz agresioa normaltasunez hartuz jaien parte balitz bezala Urtero erasoen kontrako lana egiten bada ere atzera pausuak eman ari garela dirudi |
6,774 | Hau ez da kointzidentzia bat gaur egungo sistemak zein jai ereduak horretara garamatza eta hori aldatzeko bidean emakumeen papera partehartzea eta ahotsa gidariak izan behar dira Baina hau zaila da emakumezkoen ahotsak ez badute garrantzi berdina jai batzordeetan edota eszenatokietan emakume gutxi ikusten badira azken finean neska gazteek ez dute jarraitzeko eredurik ikusten eta ez da egoera hau normalizatzen Gainera hau ez da gertatzen emakume musikariak ez daudelako ezagutzen ez ditugulako baizik |
6,775 | Beraz txosnaguneak indarkeri gabeko guneak bilakatu behar ditugu eta denontzako baldintza berdinetan parte hartzeko aukera eskaintzeaz gain egiten diren deialdiak irudiak leloak mezuak parekidetasunaren aldeko aldarrikapenak egin behar dituzte Jaiak eta ospakizunak berdintasuna errespetua askatasuna gozatzeko eremuak bihurtuz Hau da guk nahi dugun errealitatea sortzeko |
6,776 | LarratEkoko baratzea sasoizko eta pozoitu gabeko barazki freskoz beteta dago eta zure etxean goza ditzazkezu salmenta zuzenaren bidez kontsumo taldeen bidez edota asteroko edo adostutako saskien bidez |
6,777 | Bigarren kategorian loturen lerroak libreagoak dira eta erdian testua sartzen da Kategoria honetan Cmap Tools ezagutzen nuen euskaraz dago eskemak bere datu basean gorde daiteke eta berteenak eskuratu Interesgarria baina motel xamarra eta konplikatua instalatzeko |
6,778 | Alor honetan ezagutu berri dut VUE Visual Understanding Enviroment Java gaineko aplikazio bat oso erraza erabiltzen eta oinarrizko aukera guztiak dituena Estetikaren aldetik ez du saririk irabazteko modukoa baina ikasleek inolako arazorik gabe menperatu dezakete ingelesez egon arren zeren ikonoen bidez egiten dira ataza gehienak Irudiak estekak testu kutxak Formatu propioa du vue eta esportatu daiteke web orri formatuan html pdf formatuan eta irudi formatuan jpeg png svg azken hau eskalagarria |
6,779 | Erabili ahal izateko Oracle Java instalatuta eduki behar duzu ez baduzu hemen duzu instalatzeko jarraipideak eta Vuejar fitxategia exekutagarria bihurtu eskuin klik egin Propietateak Baimenak fitxan markatu baimena exekutatzeko programa bezala Exekutatzeko bi klik egin gainean |
6,780 | Ubuntun abiarazle bat sortu nahi baduzu Aplikazioak atalean bertan eskuin klik egin Editatu menuak eta nahi duzun kategorian Elementu berria klika izena jarri eta komandoaren altueran arakatu eta bilatu Vuejar fitxategia Onartu eta eskemak egiteko prest |
6,781 | Ikastetxeetarako aukera interesgarri bat da jartzea vuejar fitxategia IKASLEAK karpetan hartara bertan klikatuta aplikazioa martxan jartzen da ordenagailuetan instalatu beharrik gabe |
6,782 | Gazteak handiagoa zure zerbitzuagentzia edo aplikazioak ezaguna bidez ezaugarri mugatu kopuruaren behar duzun guztia izan daiteke ere behar izango sakonki zer da konprometitua jarraipen software programa eskainitako begirada bat hartu exactspy prezio merkeena espioi haurrek aplikazio onena |
6,783 | GPS leku Tracks Lokalizatu eta kontrolatu ezin daitezkeen telefono mozioa Realtime Kokatze sistema orokorra mantenduz pista gida praktiko bidea gidatzeko batera |
6,784 | Urruneko kontrol Kontrol eskuko telefono baten artean zubiak eraikiz muntatutako exactspy behar zenuke Ezaugarri gailu wipeout sort hau urrutiko gailu saihesten du zure kontrola azpian |
6,785 | Nola jakiteko nire senarra da Me iruzurra bada For FreeenOraindik duzun bezala Zalantzarik batean en Are you in doubt as |
6,786 | Alde batetik esan dezaket nire hasierako interesa IKTen inguruan ez zela nahiko altua hala ere denbora pasa ahala nire interesa pizten joan da eta gauza ugari ikasi ditut Gauzatu dugun lanaren ondorioz IKTen erabilgarritasunari buruz ikasi dut hau da IKTak nola aplikatu ditzakegun hezkuntzan Izan ere teknologia berriak oso erabilgarriak dira hezkuntzan metodo berriak bideratzeko XXImendean gaude eta Lehen Hezkuntzako ume guztiak jaio dira informazioaren aroan ordenagailu batekin besoaren azpian Beraz hezkuntza horretara egokitu behar da eta teknologia berrien erabilera bultzatu eskolan Horrela hezkuntza sistema gizarte berrira moldatzen delarik |
6,787 | Ikasleak teknologia berrien aurrean motibatuta daude eta beraz hau aprobetxatu beharra dago irakasteko metodo hauek erabiliz Ordenagailuek eta internetek eskeintzen dizkiguten programa berriak erabili behar ditugu informazioa partekatzeko ezagutzak garatzeko elkarlana bultzatzeko zein komunikazioa ahalbidetzeko Baina ez ditugu erabili behar liburuekin egiten dugun berdina egiteko hauek eskeintzen dizkiguten baliabideetaz baliatu behar gara |
6,788 | Beste alde batetik pentsatzen dut IKTek ere alde negatiboa dutela Gaur egun umeek zortzi urterekin jada mugikorrak dituzte eta nire galdera da benetan haurrek adin honekin beharrezkoa dute mugikor bat Nire ustez hau ez da normala eta mugak jarri behar dira Horregatik eskolak neurtu behar du IKTen erabilera ondorio negatiboak ere ekar ditzakeelako hala nola adikzioa aurrrez aurreko komunikazioa galtzea eta abar Nahiz eta teknologia berriak umeen eguneroko bizitzetan egon hauek neurriz erabili eta arriskuak kontuan hartu behar dira |
6,789 | Amaitzeko esan behar dut lauhilabete hau aprobetxagarria eta aberasgarria izan dela IKTen inguruan ondorioztatzen dut jada aipatu dudan moduan IKTen erabilera beharrezkoa dela hezkuntzan eta guk irakasle moduan prestakuntza egokia jaso behar dugula hauek maneiatzeko eta ikasleei metodo egokiak irakasteko beti kontuan izanda arriskuak |
6,790 | Gaurko eskoletara gero eta atzerritar gehiago etortzen dira hori dela eta hizkuntza aniztasuna aurkitzen dugu ikastetxeetan Ikasle etorkinek euren ama hizkuntza hitz egiteaz gain eskolako hizkuntza ere mintzatu behar dute horregatik askotan zailtasunak agertzen dira |
6,791 | EAEn bi hizkuntza ofizial daudela kontuan hartzekoa da Gainera eskolan gero eta gehiago lantzen da hizkuntza aniztasuna bi hizkuntza ofizial egoteaz eta lantzeaz gain atzerriko hizkuntza kasu honetan ingelesa txikitatik hasten dira ikasten Beraz kanpotik datozenek testuinguru konplexu honekin talka egiten dute |
6,792 | Ikasle etorkinek hizkuntzak ikasteko planak hobetu nahi dira integrazioaz aparte emaitza eta errendimendu akademikoa ere hobetzeko Beraz guzti hau aurrera eramateko aztertu beharra dago haur atzerritarrek hezkuntza eleanitza nola barneratzen duten eta zernolako hizkuntzagaitasuna duten Era honetan plana martxan jarriz ikaslearen gaitasunak hobetu ahal izango dira eta ikasleak testuingurura hobeto egokituko dira |
6,793 | Bestalde ikasle horien jatorrizko hizkuntza albo batera ez uztea garrantzitsua da kultura aniztasuna mantendu dadin eta ikaslearen integrazioa nolakoa den aztertzeko prozesua hobeto jarraitzeko |
6,794 | Amaitzeko esan beharra dago ikastetxe batean hizkuntzaaniztasuna egoteak aberasten gaituela eta garrantzitsua dela bakoitzak bere ama hitzkuntza zaintzea Hala ere zailtasunen aurrean neurriak jarri behar dira ikasle guztiek aurrera ateratzeko |
6,795 | Teoria azken klase honetan azken dokumentatzaile taldeen aurkezpena ikusi dugu eta gainontzeko taldeek bezala euren sitesa erakutsi digute eta bertan egokitutako taldeen lanak ikusgai izan ditugu Aurkezpena interesgarria izan da sitesa aurkeztu eta honen antolamendua azaltzeaz gainlan honen inguruan haien iritziak eta hausnarketak azalarazi dizkigutelako |
6,796 | Bestalde azken aurkezpenaren ondoren irakasleak irakasgaia ixteko asmoz powerpoint bat eta bideo batzuk jarri dizkigu eskola berria eta IKTen inguruan Bideo hauek hausnarketa egitera eraman naute Bideo batean emakume batek aipatutako esaldi batek gehien harritu nauena izan da Izan ere honek aipatzen zuen ikasleek azterketak egiten badituzte azterketaren galderen erantzunak interneten agertzen badira azterketa horrek ez duela ezertarako balio Ideia hau oso interesgarria iruditu zait eta zentzu batean alde nago honekin Umeek egiten dituzten frogetan ez daude hausnarketara eramaten duten galderarik ezta iritzi pertsonala ematera bideratzen dutenak ere Gaurko azterketak beste modu batean bideratu behar dira beharbada hausnarketa baten bitartez teoria aplikatzea Batzuetan galdera teorikoak ezinbestekoak dira baina hauek formulatzeko era ezberdinak daude Beraz pentsatzen dut azterketa batean denetarik egon behar dela |
6,797 | Azkenengo klase honen ondorio moduan esan dezaket argi dagoela daukagunhezkuntza sistema aldatu beharra dagoela eta horretarako ahalmena eta gakoa irakasle berriok dugula |
6,798 | Gainontzeko taldeak ebaluatzeko talde bakoitzaren hausnarketa bat egin ordez guztien hausnarketa orokor bat egingo dut non azalduko ditudan jorratu diren alderdi ezberdinak Honetaz gain taula bat sortu dut ebaluazio irizpide ezberdinekin eta bakoitzari egokitutako nota jarriko diot |
6,799 | Taldearen ebaluaketarekin jarraitzeko aipatu beharra daukat talde moduan ondo ibili garela eta elkarlana izan dugula helburutzat Bigarren astean aurkeztu behar izan dugu lana eta ez dugu denbora nahikorik izan aurkezpen polit bat prestatzeko nahiz eta lana teorikoki ondo landu dugun |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.