Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
6,500 | Urbasako Legunbe tontorraren ondoan dago bitxikeria eder hau Gasteiztik Altsasura bidean Egino Andoin Ziordia pare horretan gora aldera begiratuz gero antzeman daitekeena hiru zulo hiru begi harkaitzean Guk gora ez baina behera begiratzeko aukera izan genuen Eta ikusi genuena lanbroa behe lainoa zuria eta grisa hegan Hiru begi edo zazpi izan miopea beti miope |
6,501 | Egun osorako ibiliak ordea eman zigun eguzkiari errezelak zabaltzeko aukera eta Urbasako baso amaigabeaz gain Arabako Lautadaz eta Nafarroako Sakanaz ere gozatu genuen Hiru begien majia izango zen edo betaurrekoena edo lentillena |
6,502 | Eta buelta Zoragarria Hasierako asmoa ez zen hori baina ez dakit sekula etxetik abiatzean izaten dugun asmoari heltzen ote diogun Bi pauso eman orduko ideiak eta nahiak eta gogoak nahasmahasean korapilatzen zaizkigu eta bideari tira eginez ibilbide eta erronka berriak marrazten dizkiogu bideari Mendian ibiltzea horixe delako ilusioz eta jakinminez bihurgune bakoitzaren atzean zer topatuko zure barruari hegan egiteko aukera ematea |
6,503 | Lehen ere izanak ginen Cruz Del Castillo gainean oraingoan ordea Kantabriako mendilerroak banatzen dituen bi Arabak hanka arrastoz lotu nahi izan genituen Arrasto zurigorriak gidari hamaika bat kilometro eder daude Lagrandik Laguardiara Erdian Toroko mendatea eta puntu horretatik gora zazpiehun bat metrora Cruz Del Castilloko gain ikusgarria |
6,504 | Kostalera Kanpezu Araba eta Nazar Nafarroa herrien artean Kodes mendikatean dagoen tontorra Uztailaren an bertso bat lapurtu zidana Sabelean gora harkaitz hotzaren ziztada eragin zidana Begirada luze ikusmena maitemindu zidana |
6,505 | Mandubiko gaina Beasaindik atera eta berehala gora eta gora ordubeteko igoera txirrindulari zailduen bidean hasiberri baten arnas hots estu ilusioz betea Goierri eta Urola bailarak bereizten dituen gaina azpian Arriarango urtegia Pittin bat sufritu arren artean banuen bai txantxarako gogoa eta indarra Aitari metro batzuk aurreratu eta argazkia egin klik ateratzeko esan nion Sufrimendu aurpegia jarri nahi izan nuen baina mendatea nire egitearen poza ezin izan nuen ezkutatu Horixe jolasa Jolaserako gogoa nuela artean |
6,506 | Matxinbenta Nuarbe Urrestilla Landeta eta Azpeitiko hirigunea zeharkatu ondoren LOIOLA Ordurako bat kilometro eginak Pittin bat argazkiei zorrotz begiratuz gero lehenengoan bizikletari nik eusten diodala ikus daiteke bigarrenean bizikleta da ni eusten nauena Eta kaskoa kentzeko indarrik ez Horra lehenengo argazkitik bigarrenerako ezberdintasunak Bila hasiz gero gehiago ere topatuko nituzke |
6,507 | Eta hirugarrenaz ai zer esan hirugarrenaz Laugarren bat atera behar izanez gero lurrean etzanda atera beharko nukeela Tente egotetik gorputz erorian egotera Bai bai hatz potoloak garaipen itxura du baina itxurak itxura mozorroa agerian Azkoiti pasa eta Azkoiti Zumarragarekin lotzen duen bidegorriaren hasieran nago hortxe Aurretik kilometro zain garai bateko Urola trenaren bidean gora Nekatuta Bai pixka bat zain jarri eta trena azalduko balitz sikiera |
6,508 | Bi eta bi hitz bost problema edo hiru sentipen izan daitezke zortzi amets edo hamaika ilusio frustrazio bat eta bi ikasgai sei begirada eta erdi Matematika aitzakia izan daiteke edo ondorio Asmoa buruari bi buelta ematea Eta ahal bada zorabiatu gabe ibiltzea Asmoa ikastea laguntzea zirikatzea aholkuak eman eta jasotzea Asmoa pausoak ematea Aurrera Ahal bada bai |
6,509 | Martxoak Beasaingo Igartza Jauregian arratsaldeko bostak eta laurdenetan Solasgai Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburua Arantxa gure artean izango da seietatik aurrera |
6,510 | Aurtengo erronka wikia Lehenengo batxilergokoen lan koadernoa izango da Matematikaz pittin bat gehiago jakin nahi baduzue egin hozka beldurrik gabe guk egindakoa zuen eskura egotea nahi dugu eta |
6,511 | Itsasoan galtzen denak itsasoa irabazten du Uhinetan galtzen denak irratia irabazten du Itaka saioak entzun nahi badituzu egin salto beldurrik gabe Hemen ez dago itotzeko arriskurik FM an larunbatetan goizeko hamarretan eta errepikapenak asteazkenetan iluntzeko bederatziak eta erdietan |
6,512 | Hezkuntza Sailak ez du behar bezalako prozedura gauzatu nahi izan eragileen arteko akordia eraikitzeko bidean Norbanako adituak gonbidatu ditu sailak berak sortutako dokumentu bati ekarpenak egin diezaizkioten eta ondoren hezkuntza komunitateko eragileak deitu gaituzte oneritzia emango dugunaren esperoan Beraz ez da eragileen benetako eztabaida eta akordioa gauzatzeko elkargunerik egon eta benetakoa ez den akordio bat eszenifikatu nahi izan da era honetan |
6,513 | Durudienez gaurtik aurrera eragileon arteko elkarlana bilatu beharrean ekarpenak idatziz edo internet bidez egiteko epe labur bat irekiko du gobernuak gaiari behar eta merezi duen denbora eta hausnarketa eman beharrean Esan bezala STEILASek ez du ontzat ematen prozedura hau eta ez du ekarpenik egiteko asmorik Hala ere dokumentua eskuetan dugunean gure gogoetak publiko egingo ditugu |
6,514 | Edukietan ere oinarri oinarrizkoak beharko luketen hutsuneak ikusten ditugu Sare pribatuaren eta publikoaren finantziaketa ereduak segregazioa eta eskola publikoa modu efektiboan indartzeko konpromisua eta beronek hezkuntza sisteman izan beharreko zentraltasuna Gai hauek guztiak ezinbestekoak dira STEILASentzat edozein itun jorratzerako garaian |
6,515 | Eskola publikoak bizi duen egoeraren adierazle dira gobernu honek bertan bizi den gatazka laboralean emandako urrats eskasak edo segregazioa ekiditeko neurri efektiborik hartu ez izana Beraz eskola publikoko langileok jasandako murrizketak bertan behera geratzen ez diren bitartean eskola publikora behar diren baliabidea bideratzen ez diren heinean eta aukera berdintasunerako pausu nabarmenak ez eman arte akordioa ez da posible izango |
6,516 | Honetaz guztiaz gain ez diogu inongo zentzurik ikusten LOMCEren aterkipean Lege berri bat garatu nahi izateari Are gehiago jakina denean estatuan hezkuntza arloan aldaketak datozela eta honek eragin nabarmena izango duela erkidego guztietan baita EAEn ere |
6,517 | Azkenik STEILASek akordiorako eta elkarlanerako deia luzatu nahi die aukera berdintasuna oinarri eta interes partikularren gainetik gure hezkuntza sistema propioaren garapenean akordioak bilatu nahi dituztenen guztiei |
6,518 | DONOSTIA PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak Josu Wali ko datuetan oinarritutako emaitzen berri eman du Martin Ugalde kultur parkean egin den aurkezpenean Bertan helburu guztiak bete direla eta EUSek domeinu izenekin bukatu zuela urtea azpimarratu du |
6,519 | Kalitateari dagokionez EUS Euskadin Interneten eduki gehien sortzen dituen domeinua da EUS webguneek barrabarra publikatzen dituzte edukiak dokumentu batez beste weborri bakoitzeko Ekarpen handia dela esan du Wali ok |
6,520 | Egun osoan zehar alde zaharreko kaleak Kale Zaharra Kale Barria eta Atzeko kale motordun ibilgailuentzat itxiko dira oinezkoei eta txirrindulariei lehentasuna emanez |
6,521 | biziak heriotza zor Hasten den oro bukatzen Bizilegearen logika betetzen ez denean da gogorrena bizitza Sasoi betean dena itzaltzen denean artean hegaldi luzea geratzen zaiona hegorik gabe geratzen denean |
6,522 | Atzo agurtu eta omendu zuten zaleek ezkerparetaren historia luzean izan den pilotaririk handienetako bat Hazikaxkarra izaki gorputzez berandu etorria gaztehaziagoei aurre egiteko pilotalekuan ordu asko sartu eta ofizioa besteek baino hobeto ikasi behar izan zuen Gero luzatu eta zaildu zenean aparteko kolpea eta abiadura zuela erakutsi zigun Horrez gain mutil handiagoen kontra ari izan zenean ikasitako postura eta baliabideek egundoko konfiantza eman zioten |
6,523 | Besteek ez bezalako abiadura eman izan dio Juanek Buruzburuko joko klasikoan nagusi izateko dohainak edukita jokomoldea zeharo irauli zuen Hark ekarri zuen gaur egungo jokatzeko modua Hura erabat ulertzen ez genuenoi kasu zipitzik egin gabe bereari eutsi zion Eta emaitzek arrazoi eman diote txapel Irujok ikuskizuna eman du espektakulo hutsa izan da Otzanagoa izan balitz agian txapelen bat gehiago jantziko zukeen Patxada gehiago izan balu ziur aski ez zukeen hainbesteko zirrara eragingo ordea |
6,524 | Irujorena izan da gertuen eta osoen bizi izan dudan ibilbidea Debuta jokatu dituen final guztiak min hartu zuenekoa atzo Labriten egin zioten omenaldiadenak ikusi bizi eta kontatu ahal izan ditugu Zorte eta pribilegio itzela Astindu galantak eman izan dizkie pilotazaleen bihotzeieta bereari Auskalo zenbat aldiz jarri izango zuen taupadatik gora Sekula ez zitzaion kexatu izan baina badauka kirol profesionala uztera bortxatu duen patologia madarikaturen bat |
6,525 | Txapelak baino baliotsuagoa da alabak hazten ikustea Hori irabazi du Irujok Atzo adierazi zioten estimuak erakusten dute zenbatek zenbat maite duten Eskerrik asko Juan Izan hadi zoriontsu eta zaindu eta maita itzak ingurukoak Baduk bihotza bete lan |
6,526 | Antologia honen sorburua ko udazkenean Nevadako Unibertsitateak Renon duen Center for Basque Studiesek argitara eman zuen An Anthology of Basque Short Stories liburuan dago Bertan jaso genituen hamazortzi ipuinak dira hemen jatorrizko hizkuntzan euskaraz argitara ematen ditugunak Ipuin gehienak azken urteotan argitara emandakoak dira nahiz eta ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu ditugun beti daude salbuespenak Egileei dagokienez ipuin liburuak soilik edo nagusiki idatzi dituzten egileekin batera Cillero Garzia Iturbe Linazasoro Lizarralde Mujika Iraola Zaldua beste literatur generoetan ere ekarpen interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke Atxaga Cano Lertxundi Montoia ederra Rozas Sarrionandia edo bibliografia zabaleko egileak oso ibilbide laburrekoekin batera Azkenik bada hautatutako testuen gainean azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat luzerari dagokiona Ipuin gehienen luzera antzekoa bada ere orri baino gutxiagoko ipuinak dira gehienak badira ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile interesgarriak Horien kasuan ipuin bat baino gehiago hautatzea erabaki dugu ikuspuntu literariotik diskutigarria baina era berean ulergarria izan daitekeen nolabaiteko oreka bilatzeko asmoz |
6,527 | Sagardotegiak gure kultura eta gastronomiaren ondare dira Aitzinean sagardoa ekoizten zen baserrietara hurbiltzen zen jendea sagardoa dastatu eta gehien gustatzen zitzaiena botilan erosteko Modu hortan gastronomia elkarteak besteak beste kontsumorako hornitzen ziren Jakiak trukatzen zituzten kupeletako sagardoa dastatzen zuten bitartean Gaur egun gauzak aldatu diren arren sagardoaz gozatzera etortzen da jendea baita bakailao tortila parrilan egindako txuleta eta beste hainbat jaki dastatzera ere Baina batez ere kupelen inguruan sortzen den jai giro alaiaz gozatzera etortzen dira Etxe hau tradizioa bizirik mantentzeko esfortzuaren emaitza da |
6,528 | Azalpena Hau robot txiki baten egiazko historia ezohikoa da Antzinako automaten ondorengoa da eta makina pentsalari eta muturluze belaunaldi bateko lehena Haren garuna ordenagailu bat da eta ilunpean ikus dezake etxerako lanak egin logela txukundu etxea zainduxakean irabazi eta Martera osteratxo bat egitera joan daiteke Oso txikia izan daiteke edo planeta bat bezain handia Akatsetatik ikasten du liburuak irakurtzen ditu eta buruketak ebazten ditu Eta beti lagunduko dizun lagun bihurtzen da Denek halako bat eduki nahi lukete |
6,529 | zumaia Zumaiako Udalak eremu publikoetan kokatutako kartel eta pankartak kenduko dituztela jakinarazi berri du eta EH Bilduk adierazi duenez komunikabideen bidez jakin zuten berria Horren aurrean otsaileko Udalbatzan idatzi bat irakurri zutenhori arautuko duen ordenantza Udalbatzan tratatu arte neurria indarrean ez sartzea eskatu zuten eta bitarteko epe horretan Udalak gaiari buruzko ekarpenak jasotzeko bilera irekiak deitzea Bestalde behin betiko ordenantza publiko egitea eta alegazioak jasotzeko epea uztea eta horrelako neurriak hartu aurretik alderdi guztien artean gaiari buruzko informaziotrukea izatea eskatu zuten |
6,530 | Oier Korta alkateak adierazi zuenez erabakia hartuta dago baina Hirigintza Batzordera eramango da gaia Gure irizpideak argudioak eta ideiak azalduko ditugu bertan prozedurak beste bat izan beharko lukeela uste dugun arren azaldu dute AR |
6,531 | Jakinarazi nahi dizuegu herriko elkarte konpartsa eta pertsonei datorren ekainaren an asteazkena etan Kultur Etxean Zallako jai batzordeko lehenengo bilera izango delaEra berean bai txosna ipini nahi izango duten elkarteek bai ekintzaren bat antolatu nahi izango dutenak bertan egotea espero dugu |
6,532 | Zeroz azpitik gradutan gorde gorpuak etorkizunean bizitzara berriz ekartzeko Horretan datza kriogenizazioa eta hori da egiten dutenen xedea eta itxaropena Baina funtzionatuko al du |
6,533 | Bihotza hil ondoren izoz daiteke gorpua beti ere garunak bizirik hau da garuna martxan jarraitzeko gai izan behar da Izozte honen intentzioa gaixotasun zehatz batzuk dituzten pertsonekin erabiltzen hasi da eta gaixotasun haientzat irtenbide bat dagoenerako gorpua itzartzea da egin nahi dutena |
6,534 | Dagoeneko badira hainbat lekutan Estatu Batuetan eta Errusian honelako lekuak aurki ditzakegula Eta orain artean badirela hainbat eta hainbat gorpu kriogenizatuta |
6,535 | GASTEIZ Ikasle hauek Txileko Gobernuaren beka batekin LHko bost euskal zentroetan ari dira ikasten Diseinu eta Fabrikazio Mekanikoa Automatizazio Industriala Elikagaien Zientzia eta Bioteknologia Eraikinen Eraginkortasun Energetikoa edo Eguzki Instalazio Fotovoltaikoa besteak beste |
6,536 | Hezkuntza Sailaren menpe dagoen Lanbide Heziketan Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa Tknika programa txiletarraren eta hango ikasleak jasotzen dituen euskal zentroen arteko koordinazioaz arduratzen da |
6,537 | Hezkuntzari dagokionez Txile eta Euskadiren arteko harremana an hasi zen Txileko Hezkuntza ministerioa teknikoei bekak ematen hasi zen urtea atzerrian ikasteko |
6,538 | Produktu ekologikoak saltzen diren denda honen erreformarako bide alternatibo bat hartu genuen Jabeak zeina barrualdeen arkitektoa den garbi utzi zigun derrigorrezko premisa zela ahalik eta gutxien gastatzea eta lanak DIY modukoak izatea do it yourself edo egin ezazu zuk zeuk |
6,539 | Jabearekin batera elkarlanean behin lokalaren azalera eskasaren distribuzioa pentsatuta esfortzuak altzari egokien bilaketara bideratu ziren handik eta hemendik lortutakoak zaharberritu eta berriak diseinatu |
6,540 | Espainia Ameriketako Estatu Batuak Frantzia Erresuma Batua Japonia Portugal Euskal Herria Italia Israel Jap Alemania Argentina Belgika Espa Hungaria India Irlanda Manhattan Nueva York Mexiko Palestina menos |
6,541 | Euskara ingelesa FREE app horrek lagundu itzultzen testua hitzak eta esaldiak euskaratik euskara eta ingelesa Euskara Aplikazio hau erabili ahal izango dira hitzaren esanahi eta hiztegi bat ere |
6,542 | Localhost ordenagailu router eta saretxartel bat duen gailu orok norbere buruari erreferentzia egiteko duen aliasa da Balio lehenetsi bezala localhost aliasari IP helbidea dagokio sareko edozein helbidek funtzio beretsuak bete ditzakeen arren IP helbide honi loopback ere deitzen zaio |
6,543 | Zuzenketa horietako batek EAJrekin adostutako inbertsio bati eragingo zion Cidetec Donostian dagoen ikerketa aplikatuko erakundera milioi euro bideratzea adostu zuten bi alderdiek eta PP inbertsio hori ko Aurrekontuetatik kentzen ahalegindu da |
6,544 | Horrenbestez azkenean Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar zituen inbertsioetara milioi euro gutxiago bideratuko ditu PPren asmoek aurrera eginez gero |
6,545 | Mendekua hartzeko nahiak bultzatuta eta azkarregi jokatzeagatik PPko senatariek akatsak egin dituzte zuzenketa aurkezterakoan okerrak konpontzen saiatu dira baina ez dute euren asmoa lortu azaldu du |
6,546 | Hikoneren historia an hasi zen Ii Naokatsu jaunak gaztelua eraiki zuenean Edo Aroan Kyoto eta Tokio lotzen zituen Nakasend errepidea Hikonetik pasatzen zen eta mi probintziako postahiri garrantzitsua bihurtu zen |
6,547 | Euskotrenen Arasoko tailerrean Irunen Gipuzkoa eta Gaintxurizketako trengeltokian graffiti egile talde bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean Trenetako batean graffitia egin dute atxilotuek |
6,548 | aldera Arasoko tailerraren zaindariek abisua eman dute Euskotrenek agiri batean jakitera eman duenez bat pertsona UT tren batean graffitia egiten ari ziren Une horretan Euskotrenek Euskal Trenbide Sareak ETS eta Segurtasun Sailak adostutako protokoloa martxan jarri dute |
6,549 | Graffiti egileetako bat Arasoko tailerrean bertan atxilotzea lortu du Ertzaintzak baina gainerakoek trenbide nagusitik ihes egin dute Hala ere azkenean Gaintxurizketako geltokian atxilotu dituzte |
6,550 | Muskildin urriaren an bertsulari lehiatu dira Aitor Servier Egoitz Zelaia Xan Alkhat Gillen Hiribarren Mixel Etchecopar eta Sustrai Colina Emaitzak aurkituko dituzue wwwbertsozaleeusxilaba gunean Gela betebetea publikoa bertsu gose Bertsulariak |
6,551 | Muskildin urriaren an bertsulari lehiatu dira Aitor Servier Egoitz Zelaia Xan Alkhat Gillen Hiribarren Mixel Etchecopar eta Sustrai Colina Emaitzak aurkituko dituzue wwwbertsozaleeusxilaba gunean Gela betebetea publikoa bertsu gose Bertsulariak trenpu onean beren urduritasuna gainditzea lortu dute eta entzun izan da bertsu eta errima ederrik Bakoitzarentzat banuke hitz eta iritzi bat emateko denek beren gisara hunkitu bainaute zinez performantzia baita taula gainean bertsu ariketan aritzea Chapeau |
6,552 | Uztailaren an uholdeak izan dira Baxenabarren Xiberuan baina ere Baztan aldean Ari dira Bidasoa inguruan kalteak konpontzen Xantier handia httpwwwbegiurdinorg elizondouholdeenzauriakartatzenhtml |
6,553 | an ko ekainaren ko uholdeetan auzolanean aritu zirenak omendu zituen Baztan haraneko hiriburuak Karrikako plaka hau berme herritarrek ez dute ahantziko Arg Maite Deliart Bidasoa ibaia bazterrean bizi direla ez dute ahanzteko hastirik izan |
6,554 | Bidasoa ibaia bazterrean bizi direla ez dute ahanzteko hastirik izan ko uztaila hastapenean uholdeek berriz sekulako suntsimena eragin baitute Ze zortea |
6,555 | Irailan lan tresna handiak ibaiaren ohantzean sarturik ari dira lan ta lan etxeen fundazioak berreraikitzen suntsitu orma edo paretak berregiten |
6,556 | Fernando Aire Etxart Xalbador dudarik gabe gure bertsolari behinenetako bat dugu osoki berea zuen bertsoera baten sortzaile bakana Haren soslai poetikoa nabarmendu izan da ez gutxitan eta hala bertsolariaz haratago poetatzat jo izan dute askok Horixe da Mixel Itzaina gai jartzaile eta bertso |
6,557 | Miren Artetxe Sarasola Hendaia Lapurdi filologoa da eta soziolinguistikan ikerle Bertsolari atipikoa ere bada gaurko kanonetan behintzat Gazteak bertsoa transmisioa eta nortasuna lotu nahi dituen bere tesia azaldu digu hemen Bertsogintzako hainbat trabesa ahantzi gabe Xilaba bezpera |
6,558 | Hiru bertsolari berri hartuko ditu aurtengo Xilabak bi gazte eta Xiberoako kulturako erreferentea den Mixel Etxekopar Gazteen artean Lur Errenteria baionarra eta Aitor Servier azkaindarra ditugu Azken honekin mintzatzeko parada izan dugu larunbatean abiatuko den ren karietara Irakurri ere lehe |
6,559 | Garmendia etnografoaren bizitzazertzelada batzuk aurkezten dira liburu honetan en este libro se presentan algunos pormenores de la vida del etn grafo Garmendia |
6,560 | Maleta edo baliza bereziki bidaia baten kariaz arropa eta beste objektuak ekipajea alegia garraiatzeko erabiltzen den poltsa zurruna da paralelepipedoaren formakoa gutxigorabehera |
6,561 | Ibon Jauregi eta Asier Diaz larrauldarrek minutu eta segundo behar izan dituzte Asteasuko plazatik Larraulgo plazara bitarteko bidea egiteko Mattin Sarasola eta Tomas Iraola asteasuarrek berriz segundo gehiago |
6,562 | Larraulgo kirol astearen barruan egin dute gaur bi herrien arteko apustua Asteasuko udaletxe paretik abiatu eta bikoteka egin behar izan dute Larraulgo plazara bitarteko bidea bidezidorretik eta kotxeko gurpil bati bultzaka |
6,563 | Jauregi eta Diaz larrauldarrek minutu eta segundo behar izan dituzte lanak betetzeko eta minutu eta segundo berriz Sarasola eta Iraola asteasuarrek Umore onean bukatu dute saioa eta San Pedro festetarako errebantxa egin edo ez pentsatuko dute aipatu dute asteasuarrek |
6,564 | Antzinatik ilustratu izan dira liburuak baina inprentaren asmakuntzarekin etorri zen benetako iraultza Grabatuen teknika izan zen ohikoena xilografia batez ere Museoan ikusgai izango den erakusketan hainbat grabatu ikusi ahal izango dituzte Horretaz gain Irati Eguren ilustratzaileak grabatuaren teknikara hurbiltzearen saiakera egingo du eskuzko monotipoaren teknikaren bidez |
6,565 | Izena eman duten umeen kopuru dela eta orduerdiko saio bi antolatu dira eta Itziar Gamero izango da saioetako gidaria Euskaraz izango dira eta urtetik urtera arteko umeei zuzendua Umea gurasoren baten konpainian sar daiteke |
6,566 | Filipe IIa Mazedoniakoak Eszitia erasotzea erabaki zuen Borrokaldian zehar urteko Ateas eszitiarren erregea hil zen eta mazedoniarrek eszitiar armada hartu zuten |
6,567 | an Villeherviers udalerrian erroldatutako biztanleak ziren Familiak ziren horien artean pertsona bakarrekoak ziren bakarrik bizi ziren gizonak eta bakarrik bizi ziren emakumeak semealabarik gabeko familiak ziren eta semealabak dituzten bikoteak ziren |
6,568 | Hasierako olerkiak eta drama poetikoak Vienako dekadentismoaren arauen araberakoak dira Gestern Atzo Der Tod des Tizian Tizianoren heriotza Der Tor und der Tod Eroa eta heriotza Venezia gertaleku duen Der Abenteurer und die ngerin Abenturazalea eta kantaria izenburuko obran Hofmannsthalek bere gai kutuna erabili zuen aldaketaren eta beti bat izateko premia moralaren arteko gatazka |
6,569 | Erdi Aroko misterioetan inspiraturiko obra bat ere badu bereetatik ospetsuena Jedermann Urte berean Der Rosenkavalier Arrosaren zalduna drama musikalaren libretoa idatzi zuen Straussentzat |
6,570 | Kaixo Ainhoa Sara Margari eta Miren Azaroaren tik abenduaren ra bitartean jarriko dugu erantzuteko aukera Adi egon eta orduan argitaratuko dugu nola parte hartu lehiaketan baina erantzunak ikusita oso hurbil zabiltzate |
6,571 | Hau da hau albiste tristea Abenduaren tik aurrera herriko albisteei buruzko informaziorik gabe geratuko gara Mila esker urte hauetan eskeinitakoarengatik |
6,572 | Bihotzez eskertu nahiko nieke euskararen garra berpiztu nahiean Zingizangoko auspoa sortu eta urte eraginez aritutako guztiei Legazpiar egunerokotasunaren lekuko euskaldun paregabea Bai hoixe |
6,573 | jaumont frantsesez eta ofizialki jaumont Okzitaniako udalerri bat da Administratiboki Frantziako Pirinio Garaiak departamenduan dago Okzitania eskualdean an biztanle zituen |
6,574 | Port Ellen Eskoziako gaeleraz Port lein Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko herria da Islay uharteko handiena ko erroldaren arabera biztanle ditu |
6,575 | Norvegiarrek Le damas izena eman zioten Leoden kaia baina gaur egungo izena herriaren fundatzailea izan zen Frederick Campbellen emazteari zor dio XIV mendean Dunyvaig gaztelua eraiki zen baina gaur egun hondarretan aurkitzen da ia erabat eraitsia |
6,576 | Malleret frantsesez eta ofizialki Malleret Okzitaniako udalerri bat da Administratiboki Frantziako Creuse departamenduan dago Akitania Berria eskualdean an biztanle zituen |
6,577 | Alpuenteko taifa edo AlSahla AlAndalusko taifa erresuma musulmana izan zen an independizatu ziren Kordobako kaliferritik eta an beste hainbat taifa bezala almorabideen esku geratu zen Agintean egon zen leinua Banu Qasitarrena izan zen |
6,578 | Danimarkak XVIII mendean Estonian jabegoak bereganatu zituenetik aurrera beste hainbat jabego izan ditu Norvegiarekin elkartu eta Danimarka eta Norvegiako Erresuma osatu zuen honek antzinako jabegoak ere bazituen Groenlandia Faroe uharteak Orkada uharteak Shetland uharteak eta Islandia |
6,579 | Arnold Alois Schwarzenegger ko uztailaren ean jaioa fisiokulturista aktore eta politikari austriarra da estatubatuar herritartua eta urteen artean Kaliforniako gobernadore izan zen |
6,580 | Adana antzinako Ziliziako Antiokia eta Sarusko Antiokia Turkiako Adana probintziako hiriburua da urteko zentsuaren arabera biztanle zituen eta ko estimaketan egongo direla uste da Turkiak hiririk populatuena da Istambul Ankara Izmir eta Bursaren ostean |
6,581 | Monforte de Lemos Galiziako udalerria da Lugoko probintziaren hegoaldean dagoena eta bertako bigarren herririk populatuena dena Halaber Terra de Lemos eskualdeko herri nagusia da |
6,582 | Ancida okzitanieraz Ancida frantsesez eta ofizialki Ancizan Okzitaniako udalerri bat da Administratiboki Frantziako Pirinio Garaiak departamenduan dago Okzitania eskualdean an biztanle zituen |
6,583 | an zeuden komertzioetatik eraikuntza enpresak ziren ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren finantziazio enpresa zen administrazio publikoko enpresak ziren eta beste zerbitzu jarduera batzuk multzoan sailkatutako enpresa zen |
6,584 | Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek irabazi dute Eibarren Jokin Altunaren eta Julen Martijaren aurka jokatu duten partida Ondorioz bigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan |
6,585 | helburu didaktikoak Orokorrak Ikasleak fitxategiak transferitu ahal izatea FTP bezero baten bidez Berariazkoak FileZilla aplikazioaren oinarrizko osagaiak ezagutzea eta identifikatzea Artxiboak transferitzeko urratsak egitea FTP zerbitzari desberdinen konexioak kudeatzea alta ematea aldatzea eta ezabatzea Transferentziaaukera desberdinak ezagutzea ASCII bitarra modu pasiboa ez pasiboa Fitxategiak modu globalean eskuratzearen eta partekatzearen garrantzia azpimarratzea |
6,586 | ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizioa izan zen ko otsailaren eta martxoaren bitartean ospatu zen Bertan bertsolarik hartu zuten parte eta guztira saio ospatu ziren horietatik finalaurreko eta finala Finala martxoaren an ospatu zen Iru ean |
6,587 | Gipuzkoako Ohorezko Mailari dagokion bigarren jardunaldian Anaitasunak bat eta bi irabazi zuen orgaren aurka Golegileak Ion Izagirre eta Jon Letamendia izan ziren |
6,588 | Herrikoloreak egitarauaren baitan herriko hainbat talde eta banako irten ziren atzo zapatua kalera euren abileziak herritarrei erakustera Kirol ekintzak musika emanaldiak tour gidatuak tailerrak eta bestelako hamaika ekintza izan ziren herriko hamazazpi txokotan Era guztietako afizioak eta pasioak partekatu bizi eta gozatu zituzten azkoitiarrek |
6,589 | Joan den zapatuan Luziano Juaristi Alberdi Atano Xaren biografia liburua aurkeztu zuten udaletxean eta Erlo telebistak bideoan jaso du ekitaldia |
6,590 | Itziar Elias aktore azkoitiarrak Ikasi dizut bideoklipean hartu du parte eta bera da gainera bideoklipeko protagonista eta abestiari ahotsa jarri diona Zuen minbiziaren borrokan ikasi dizuguelako zuetaz harro lemapean minbiziaren borrokan daudenei eskainitako lana da |
6,591 | Hasi dira urteko andramaixek Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek eman diete hasiera aurtengo jaiei Irudietan txupina lehertu aurretik eguneko bi protagonistek udal areto nagusian botatako bertsoak eta plazako giroa Udal Musika Bandak eta Iraurgi eta Parrokiko Abesbatzek Ondo pasau andramaixek eta Azkoitia abestiak jotzen zituzten bitartean |
6,592 | Ohore bat da guretzat Marea Urdinaren dokumentala aurkeztea azaldu dute Marea Urdinetik igerilaritik gora egin zuten zeharkaldi osoa erreleboka uztailak asteburuan eta ia igerilarik lagundu zieten zeharkaldi popularretan Deban Zumaian Zarautzen eta Donostian |
6,593 | Ohorezko Mailako taldea gaur arratsaldean itzuli da lanera Jokalariek Pedro Urdapilleta presidentearen eskutik jaso dute lehen hitzaldia Txerloian eta ondoren Xabier Artetxeren talde teknikoak entrenamenduaren inguruko azalpenak eman ditu aldagelan Handik San Juan futbol zelaira abiatu dira urteko lehen izerdiak botatzeko |
6,594 | Gure asmoa zen hasiera batean zeharkaldian egongo ziren momentu politak grabatzea lau edo bost minututan dena laburtuko zuen bideo bat egitea Imaginatu ere ezin genuen egin bizi behar genituen momentu hunkigarri kopuruak zortzi orduko grabazioetarako emango zuela Bideotxo bat izan behar zuena azkenean dokumental bat bihurtu zaigu Laister izango dugu dokumental hori prest baina bitartean hona hemen Marea Urdina zeharkaldiaren dokumentalaren sarrera bideoaren introa |
6,595 | Kaleko Urdangak taldeak Nortasuna abestia kaleratu du bideoan Ekaitz Etxezarreta bateria jotzaile azkoitiarra da taldekideetako bat Taldeak Nuarben grabatu du bideoa Nortasuna LParen ko irailairen ean argitaratuko dena izen bereko aurrerapen abestia da Sound Of Sirens Iru eko estudioan grabatua eta Tough Aint Enough Recordsek banatua Bideoa Skst Designek ekoitzi du bideoa |
6,596 | Dientes de Luna musika talde gernikarra Utopista aproposenaren bila dabil kontzertuz kontzertu Euskal Herriko hainbat herritan bere diska berria aurkezten Irailaren ean HERRIKOLOREAK egunean Azkoitia izango dute bilaketa horren geltoki Gure herriko lorategian rock doinuak zabalduz aurkituko ote dute bila dabiltzan hori Balda Plazan eskainiko duten kontzertuan frogatu ahal izango duzu |
6,597 | Hauxe da dudarik gabe Marea Urdinaren bideorik garrantsitsuena kilometrotan Gipuzkoako kosta guztian zehar emozioz eta maitasunez igerilarik lagunduta Hondarribira iritsi den mezuarena Marea Urdinaren mezua Mezua bi pertsona oso berezik irakurri dute Nereak eta Pablok Horiengatik eta beraiek bezalako pertsonengatik sortu genuen Marea Urdina gizarte honetan beraien lekua izan dezaten gizartea izan daitezen Marea Urdina zeharkaldi bat baino gehiago izan delako Marea Urdina denok garelako Beti eramango zaituztegu bihotzean |
6,598 | Silence musika talde azkoitiarrak Zoriona singlearen bideoklipa aurkeztu zuen atzo Bideoklipa ikusgai eta entzungai dago YouTube Spotify eta BandCamp plataformetan Single berria eta beste hamaika doinu eskainiko dituzte datorren uztailaren ean Azkoitiko plazan Gatibu musika taldearekin batera arituko da azkoitiarrek eta azpeitiarrek osatutako taldea etatik aurrera |
6,599 | Kejie ta desditxie atalerako herritarrak egindako kexa jaso du Maxixatzenek Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetan azken asteetan arratoien presentziak gora egin izana salatu du herrian bolobolo dabilen bideoa Maxixatzeni luzatuta |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.