Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
6,000
Ez gara estuegixak izango ezartzen dittugun arauekin bestela prest dagon jentia atzeratu egin daikegu eta Zuzendu bai bai neurriz eta zabaltasunez Gai era kasuistika oso zabala da eta ezin da pretendidu lehenengo egunetik danok bardin idaztia Ibilliz egitten da bidia
6,001
Gure eskualdian bidiak nahikua urratuta dare Deba arroko aldizkari gehixenetan Eta kitto Elgoibarren Kontzejupetik Berrigara orain arte be honei irizpidioi eta ondoren azalduko dittugun arau ortografikuei jarraittu jakue gutxi gora behera Mogel Frai Bartolome Toribio Etxebarria edo Juan San Martin antzerako irizpidiekin ibilittakuak dira beren lan askotan Tradizi dezentia daukagu zorionez
6,002
Ortografia arauak beti dira eztabaida iturri Gure atzian urtetako jarduna geunkanez ez jaku hain gaitza egin ian bat etortzia beste kostata adostu dogu eta falta dana edo dudan daukaguna denporiak argittuko dau Hori bai orain hartutako erabagiren bat okerra dala ikusten badogu ez dogu ungo bildurrik izango atzera joteko
6,003
ixa ixe astixa gehixen esaixok Dana dala oso kontuan izan bihar da edozenbat salbuespen daukala lege honek Leku gehixenetan grazia eta farmazia esaten da esate baterako
6,004
In ill itt di ue manifestazi gai zailla oillo gaillur itto itturri aitta Bai berba akaberan ez zain eragin ezin zail hil biribil zenbait dakit gogait
6,005
Ez aditza batuko idazkeratik ez aldentzearren osorik idatziko dogu ez dakit ez badato ez goiaz ez zan ez jaku etab Bai eztakit eztator etzan etxaku ahoskatu bihar dala esango dogu behin eta berriz
6,006
Hauxe ba Badiharduguk hasitako bidea kezka zahar bati erantzun nahirik Kezka hau uste bai zabalduago dago Euskal Herriko eskualde askotan Ez legoke txarto gai honekin sentibera garenok batuko bagi alkar ezagutzeko arazua eztabaidatzeko eta danon artian urtenbide ahalik eta bateratuenak billatzeko
6,007
Berriro datoz Herrixa Dantzan dantzaldiak musika eta dantza tradizional ludikoekin osatuta sokan bikoteka soltean korruan taldeka denetarik Helburua animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea Sarrera doan eta parte hartzea libre Kafe antzokiko taberna itxita dago momentuz baina jatekoak eta edatekoak eramango ditugu Laguntzailea Elgetako Udala
6,008
Bertan elkartuko gara bai kofradia kideak bai herritarrak gure ibilbidearen hasiera bilakaera eta egungo egoera aztertu eta ezagutzeko Iazko saio bereziaren argazki eta bideoen bilduma aurkeztu eta zabalduko dugu eta Kofradiaren Erregela edo Arautegia ezagutzera emango dugu Aurtengo Ohorezko Kofrade berriaren izena ere ezagutzera emango dugu
6,009
San Andres jaien atarian dantzaldierromeria Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin Patxi Monterok gidatuta Musika eta dantza tradizionalaren oinarrian elkarrekin dantzan ondo pasatzeko gidoia prestatu dugu lotuan soltean jauzi pare bat jokodantzak kontradantzak Euria bada Untzaga plazako karpan izango da dantzaldia
6,010
Gidatutako dantzaldia dantza eta musika tradizionalen oinarrian Helburua animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea boutons taldearen azken CDa jaso berri horko pieza batzuk ere dantzatuko ditugu Sarrera doan eta partehartzea libre Laguntzailea Elgetako Udala
6,011
Dantza musikarientzat ikastaroan musikariok gure dantzarako ofizioa berreskuratzeko lehen urratsa ematera gonbidatzen zaitugu Ateak ireki ditzagun txotis bat fox bat edo fandango baten egitura erritmikoak ezagutzeko dantzaren bidez ondoren musikaz adierazteko gai izan gaitezan Eta guzti hori hori bai ondo pasatzeko asmoz Barre egiteko prest etorri gero Barre aldamenekoarekin eta geure buruaz ere barre egiteko prest
6,012
Mendebaldeko kulturan duela gutxirarte behinik behin gorputzaren mugimendu landu eta berezienak ere dantza moduan onartuak izateko musikarekin bat egin behar izan dute espaziodenbora lerroan modu jakin batean antolatuak doinuaren egiturarekin erritmoa deritzogun horren bitartez bat egiteko Eta gorputzaren mugimendua espaziodenbora lerro horretan nola kokatu eta antolatzen den ulertu ikasi eta lantzeko sortu dugu ikastaro hau
6,013
Irailaren an Igartzako dantzarien Kofradiak urteroko agerraldia egingo du Orain artekoak bezain ikusgarria izateko bidean dela esan dezakegu dagoeneko Ezpatadantzarien segizioa bereziki luzea gertatuko da dantzari baino gehiagoz osatua izango baita
6,014
Talde handi honen lagungarri aurten Kataluniatik datozkigu gonbidatuak Esbart Dansaire de Rub dantzari eta musikarik osatzen dute taldea an sortua eta Kataluniako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da ino gehiagoz osatua izango baita
6,015
Berriz etorriko da Kataluniako Escamot catal dantzatxangoa Euskal Herrira Dantzaldiaren aurretik etan Okzitaniako brale korrodantza eta dantza kantatuen tailerra Joan Codinaren eskutik IZENA EMAN eta etan talojana Eko Taloak etxekoen talo berezi goxoekin Laguntzailea Elgetako Udala
6,016
Escamot catal ren egonaldiaren barne dantzatailerra Mirabel taldeko Joan Codinaren eskutik euro Okzitaniako brale korrodantza eta dantza kantatuak EuskalHerrian batere edo apenas ditugun horiek Pirineoaz bestaldean gehiago gorde dira eta haiek apur bat ezagutu eta gozatzeko Ondoren talojana eta dantzaldia Antolatzaileak Herrixa Dantzan eta Elgetako Udala IZENA EMAN
6,017
Esbart Dansaire de Rub taldea dantzari eta musikarik osatzen dute an sortua Kataluniako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da Premio Nacional de Danza izendatua an eta Creu de Sant Jordi an
6,018
Igartzako dantzarien egunean parte hartzeko gonbidatuak izanik bezperan irailaren an Antzokian ikuskizun berezia eskainiko dute eta euren kalitateaz gozatu ahal izango dugu Kataluniako dantza tradizionalen sorta eder bat erakutsiko baitigute ordu beteko saioan La Bolangera Espunyolet Ball del rrer Fandango Contrap Morisca Montsi eta Gitanes de Rub Eurekin batera la Cobla de la Mitja Lluna musikaritaldea ere arituko da musika zuzenean eskainiz
6,019
Dantzaldierromeria Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin eta Patxi Montero dantzairakasleak gidatuta Urdu ako euskararen egunak Antolatzailea Urdu ako Udala
6,020
Santamas jaien atarian dantzaldia kalean Patxi Montero dantzairakasleak gidatuta Lotuan soltean korruan kontradantzak jauziak jokodantzak Euria bada Biteri plazako aterpean egingo da Antolatzaileak Portaloi elkartea eta Santamas Komisi ue
6,021
Gidatutako dantzaldia dantza eta musika tradizionalen oinarrian Helburua animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea Sarrera doan eta partehartzea libre Ohi bezala jatekoak eta edatekoak ere izango dira eskura Laguntzailea Elgetako Udala
6,022
Gidatutako dantzaldia tradiziozko dantza eta musikaren oinarrian Helburua animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea Sarrera doan eta partehartzea libre Ohi bezala jatekoak eta edatekoak ere izango dira eskura Laguntzailea Elgetako Udala
6,023
Dantzaldierromeria Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin Patxi Montero dantzairakasleak gidatuta Dantzatuko dugu sokan korruan bikoteka lotuan soltean bikoteak aldatzen jokodantzak jauziak Euria bada udaletxeko arkupeetan egingo dugu dantzaldia Antolatzaileak Kezka dantzataldea eta Eibarko Udala
6,024
Saio berezia gaurkoa Lehenengo zatian Marian Arregi gogoan Argiaren musikarekin dantzatuko dugu jauzi bat Axuri beltza zortzikoa sokak ingurutxoak kontradantzak habanera Bigarren zatian Shillelagh taldearen Hemels douwe CD berriko hainbat pieza dantzatuko ditugu txotisa polka mazurka borobila Chapelloise ingurutxoa Edatekoak eta patata tortillak eskura Sarrera doan eta partehartzea libre Laguntzailea Elgetako Udala
6,025
Folk dantzaldia frantziako rard Godon soinujolearen eskutik Scottish mazurka polka baltsak hiru bost eta zortzi pultsukoak Chapelloise borobila Zazpi jauziak Lantzeko zortzikoa fandango eta arinarina ingurutxoa eta abar Duo GodonTh bikotea iragarri genuen Eric Th lagunduta melodikan baina Ericek bizikletaz istripua eta belauna apurtu omen du Halere Godonek joan den urtean dantzaldi benetan goxoa eman zigun eta berriro gozatuko dugu Sarrera doan Laguntzailea Elgetako Udala Informazio osoa hemen
6,026
Gidatutako dantzaldia tradiziozko musika eta dantza ludikoekin osatutakoa sokan bikoteka soltean korruan kontradantzak jauziak jokodantzak Helburua herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea Parte hartzea libre Musikaren aukeraketa eta dantzagidaria Patxi Montero Elorrioko Plazako Dantza Tradizionala ikastaroetako irakaslea Antolatzailea Besaide Dantza Taldea urteurreneko ekitaldien barne
6,027
Izen ematea aretoaren sarreran ordaintzeko email bat igorri egin nahi den ikastaroa zehaztuz izen abizenak eta telefono mugikorra emanez bulegoaaikotaldeaeus helbidera
6,028
San Joan jaien atarian herridantzaldia tradiziozko musika eta dantzaren oinarrian sokan lotuan soltean jauziak jokodantzak kontradantzak jolasteko eta animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzeko Dantza gidaria Patxi Montero Antolatzailea Arrasateko Udala Euria bada Biteri plazan
6,029
Folk dantzaldia tradizioko dantza eta musikaren oinarrian lotuan soltean sokan jauziak kontradantzak jolasteko dantzak Helburua parte hartu nahi duten herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea Dantzagidaria Patxi Montero Ferixa Nagusiko Jaiak Txosnaguneko egitarauaren barruan
6,030
Gure gorputza binangoa dela esan dezakegu dantzatzeari dagokionez batez ere gure oin eta beso biek dantzan duten lanari begira bederen Oin bi izanda hirunaka dantza puntuak antolatzerakoan hainbat komedi zalantza eta arazo sortzen zaizkigu eta bestalde hirunangoak hor ditugu gure dantzetan plazan zein oholtza gainean Martxoaren ean bat bi hiru bat bi hiru hainbat aldiz errepikatzeko bildurrik ez baduzu eta balsa mazurka eta fandangoaren arteko loturak eta ahaidetasuna ulertu nahi baduzu eta hirunangoekin dantzan egiteko egiturak ulertzen laguntzeko ahalegin zintzo bat jaso nahi baduzu zatoz Victoria Eugenia antzokiko dantza gelara Bat bi hiru
6,031
Bazkarierromeria antolatu dugu aurten elkarrekin bazkaldu eta dantzatuz ongi pasatzeko kupelen inguruan Bazkaltzeko sartu Aiko taldearen honako Kutxabank kontuan norberaren IZEN ABIZENAK argi jarrita
6,032
BilboDurangotik gehitu behar zaio bazkariaren diru sarrerari hau da ordaindu eta ErrenteriaDonostitik gehitu bazkariari hau da ordaindu eta bankuan dirua sartzean norberaren izen abizenekin batera autobusa non hartuko den zehaztu BILBO DURANGO ERRENTERIA ala DONOSTIA argi idatzi dirua sartzean
6,033
Kirol aisia eta denbora libreko jarduera ezberdinetan etengabe hartzen da parte Zuatzuko Aita Menni Eguneko Zentroan Donostia gure helburuetariko bat baita dibertsitate funtzionaleko pertsonen gizarteratzea lortzea Aisia gune integratzaile eta normalizatzaile oso indartsua da eta ildo horretan aukera handiak eskaintzen ditu Hori delaeta azken asteetan geratu gabe gabiltza eta izugarri gustatzen zaigu
6,034
Duela egun batzuk Donostian Korrikaren hogeigarren edizioa igaro zen hau da euskararen alde burutzen den lasterketa aurten kilometro egin dituena Lekukoa etenik gabe ibili zen egunetan Euskal Herriko Iparraldeko eta Nafarroako herri ezberdinetan Eta Garuneko Erasanaren Eguneko Zentroan ere gure omenaldi berezia egin izan nahi genion euskarari eta Korrikari Egun eguzkitsua atera zen eta gure ibilbidea Zuatzu Parkean barrena egin genuen lekukoa eskuz esku ibiliaz Tipi tapa tipi tapa KORRIKA
6,035
Halaber egun hauetan Euskal Herriko ko Itzulia izan da eta Garuneko Erasanaren Zuatzuko Eguneko Zentroko erabiltzaileak txirrindularitza zale amorratuak dira Gainera zenbait txapeldun aurrez aurre ezagutzen dituzte egun batean zentroa bisitatzera etorri zirelako Beraz hiriautobusa hartu eta Antiguo auzora jaitsi ginen txirrindulariak nola igarotzen ziren ikustera eta animatzera eta bereziki Haimar Zubeldia eta Markel Irizar bi txirrindulariak duela urte pare bat Zuatzun izan baitziren hitzaldi motibatzailea ematen kirola praktikatzea bultzatzeko eta ahalegina eta gainditzea bezalako balioak goresteko Ondoren eguraldi ona aprobetxatuaz kanpoan bazkaldu eta paseo bat egin genuen
6,036
Kameretara hurbildu gara eta kamerak Zentrora hurbildu dira Movistaren kanaleko taldea Zuatzura etorri zen logopedia saio bat grabatzera Informe Robinson programarako eta protagonistak Lucas eta Nico Eguibar anaiak izan ziren Nico Eguibarrek motoistripua izan zuen duela hiru urte eta hark kontatzen duenaren arabera hiltzeko zorian egon zen Koman egon zen bi hilabetez garuneko lesio larriak zirelaeta Aita Menni Ospitalean eta Zuatzuko Anbulatorioko Errehabilitazio Unitatean Donostia haren errehabilitazio osoa landu genuen minutu aldera Nico agertzen da logopediako saio batean Eider Aizpuru gure lankidearekin Dena den erreportaje osoa ikusteak merezi du Eguibartarren ituna iragarkian jada esaten da ez da gainditzeko historia soila
6,037
Eta pasa den asteartean Garuneko Erasanaren Zuatzuko Aita Menni Eguneko Zentroaren erabiltzailetalde handi bat Atr pame si puedes programa grabatzera joan zen EITBk Miramonen Donostia dituen estudioetara Lehiaketa Patxi Alonsok aurkezten du eta partehartzaileek tarte atsegina igarotzen dute galderak erantzunaz eta haien erreflexuak proban jarriaz Publiko moduan hiru programa grabatu genituen goiz oso batean eta maiatzaren an an eta ean ikus ahal izango dira ETB ean Patxi Alonso berak muxu bat bidali zien Ahizpa Ospitalariak guztiei Primeran ibili ginen irteera hori berriro oso laster egitea gustatuko litzaiguke
6,038
Era horretako jardueretan parte hartu nahi dugu komunitateak eskaintzen dituen baliabideak eta aukerak eskuratzea Gure inguruneko jendearekin elkarreragitea gustatzen zaigu Partehartzea eta normalizazioa oinarrizko printzipioak dira pertsona guztiak nahitaez gizartean integratzeko
6,039
Webgune honek zenbait cookie erabiltzen ditu ONARTZEN DUT markatzen baduzu edo gure weborritik nabigatzen jarraitzen baduzu cookie horiek zu erabiltzen ari zaren gailuan sartzeko eta erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu Mesedez gure webetik nabigatzen jarraitu aurretik gomendatzen dizugu gure cookieen politika irakurtzea ACEPTO
6,040
ampquotGure Euskal Gobernua amaitu zenampquot garaiari errepasoa Gaur etan Euskal Herriko historiaren gainean jarriko ditugu begi eta belarriak an Europan burutu beharreko kongresua baten kokatzen da Munich Isildu egia dokumentala eta bertako protagonista batzuen ikuspuntua jasotzen du Zer gertatu zen eta ze ondorio eragin zizkion Euskal Herriari Dokumentalaren ondoren solasaldi irekia izango dugu httpswwwkulturazeusbloga httpswwwkulturazeussitelogologopng
6,041
Gaur etan Euskal Herriko historiaren gainean jarriko ditugu begi eta belarriak an Europan burutu beharreko kongresua baten kokatzen da Munich Isildu egia dokumentala eta bertako protagonista batzuen ikuspuntua jasotzen du Zer gertatu zen eta ze ondorio eragin zizkion Euskal Herriari Dokumentalaren ondoren solasaldi irekia izango dugu
6,042
Rodrigo Le Portugaleko musikari sarituak nazioarteko errekonozimendu handiko karrera musikal baten urteurrena ospatzen ari da eta horretarako Aniversario ikuskizuna sortu du Horrela udara honetan Granadako Salobre Tendentzia Festibalera eramango du bere ikuskizuna Zehazki Leaok abuztuaren an kontzertua eskainiko du Salobre ako Polikiroldegian
6,043
Rodrigo Le ok bere ikuskizuna Aniversario esklusiban aurkeztuko du Granadan Andaluzian eskainiko duen kontzertu bakarra izango bait da abestiez osatutako atzera begirako kontzertua kontzertuaren itsiera bezala balioko duena Kasu honetan bederatzi musikariekin batera arituko da Le Ana Vieira ahotsa Selma Uamuse ahotsa Angela Silva ahotsa Viviena Tupikova biolina teklatuak pianoa Carlos Tony Gomes cello Bruno Silva biola Jo Eleut rio gitarra baxua Frederico Garcias bateria Marco Alves tromboia metalofoia
6,044
Hemezortzi urte baino gehiago izatea eta Ttakun Producciones SLri zure datuen tratamendua baimentzen adierazten duzu gure erakundearekin lotutako komunikazio komertzialak jaso ahal izateko gure Pribatutasun Politikan zehazten den moduan
6,045
Urte hasieran urrun bazegoen ere urtearen amaiera iristear dago eta honekin batera aurtengo erronkarik nagusiena Aconcaguara egingo dugun espedizioa Maila honetako erronkarako urtean zeharreko entrenamentuetatik aparte beharrezko arropa eta materiala pixkanaka erosten joan bagara ere orain arte material hau guztia frogatzeko aukerarik ez genuen izan Honegatik materiala frogatu eta Aconcaguara joan behar garen lau lagunak bi egunetako irteera bat egiteko aitzaki bikoitzarekin Pirinioei bisitatxoa antolatu genuen Iker eta nire aldetik irteera honen helbururik nagusiena Arkaitz eta Ibonetik ahalik eta gehien ikastea eta bide batez materiala frogatzea zen anaion arteko koordinazio eta elkarlana landuz
6,046
Nora joan Astebete lehenagotik Pirinioak zurituta zeuden eta aukera asko genituen mahai gainean Larunbaterako egun eguzkitsua bazegoen ere igande eguerdirako eguraldiak txarrera egingo zuela iragarrita zegoen Eguraldiaren iragarpena eta elurraren egoera kontutan izanda elurhautsa zegoela irakurri genuen hirumilako bat igotzea berehala baztertu genuen
6,047
Mahai gainean jarri genituen aukera ezberdinak mahaitik erortzen ziren bitartean bi aukerek geroz eta pisu handiagoa hartzen zuten lehena larunbatean Anayet ingurura joan tartean Culivillas mendiko Marchando una de vermut korredorea igoz eta iganderako Anayet bera uztea zen Bigarren aukera aldiz Batanes Hortzetara joan bertako korredoren bat igo eta iganderako Serrato mendiko mendebaldeko korredorea eskalatzea zen Bi aukerak oso tentagarriak ziren eta balantza batean jarri ezkero biek antzerako pisua zutela esango nuke honegatik irteera egunean nora joan erabakiko genuela adostu genuen baina kronikaren izenburua irakurrita argi gelditzen da nora joan ginen jejeje
6,048
Irteera baino bi egun lehenago Ikerrek Pedroren whatsapp bat jaso zuen bera ere gurekin joateko asmoa zuela esanez Ze onaaa Esan nion anaiari Pedrok duen esperientzitik seguru pilo bat ikasiko deula
6,049
Goian azaldu bezala helburua bikoitza zen larunbatean Panticosatik atera Brazato aintziretara doan GR ibilbidea hartu eta Batanes Hortzetara doan ohiko bidea jarraitu genuen Kanping dendak hegomendebaldeko korredoreen azpian elur jausietatik babestutako zelaiune batean jarri ondoren hegomendebaldean Arkaitzek ezagutzen duen korredore batetik igo ginen ipar aurpegian zeharkaldi bat egin ondoren Batanes mendebaldeko Hortzaren gailurrera iristeko
6,050
Zailtasuna Korredorak metro inguru ditu eta zailtasun handirik ez dauka Zailenetik joanda guk II edo II zailtasuna inguruko bi erresaltetxo topatu genituen Korredorearen irteera bertikalagoa izan arren zailtasun berekoa da Dena den elurra egoera kaxkarrean topatu genuen egoera onean korredorea ziurrenik errazagoa izango da Mendiaren ipar aurpegian egin genuen zeharkaldia delikatu xamar topatu genuen elur hautsa eta finkatu gabea zegoen eta Zeharkaldiaren amaieratik Batanes mendebaldeko Hortzaren gailurrera iristeko erresalte bat eskalatu behar da baina hau ere zaila izan gabe II edo II inguru elurraren egoeragatik pikante xamar topatu genuen
6,051
Ibilbidea egiteko pasatako denbora ordu eta erdi dendak jarri genituen lekura arte Denbora honetan korredorea igotzen hasi aurretik dendak jartzen eta bazkaltzen pasa genuen denbora zenbatu gabe dago
6,052
Panticosa metro Goizeko zazpiretan Iru ako Zuasti atseden lekuan elkartu ondoren Ibonen furgonetan sartu eta Panticosako bidea hartu genuen Bidean oraindik Anayet edo Batanes aldera joateko zalantza zegoen baina azkenean bigarren aukera hartzea erabaki genuen Panticosaren inguruan sortzen den fenomeno meteorologikoa kontutan hartuz Arkaitzek azaldu zigun bezala Panticosa inguruan mendi altuez inguratuta dagoenez eguraldi txarra beranduago sartzen da mendi hauek osatutako hormak hodeiak eusten ditu eta Hala ere arrazoi beragatik behin eguraldi txarra sartzerakoan gehiago kostatzen zaio hormatik ateratzea
6,053
Ostia hau da hotzaaaa Bota nien furgonetaren berotasunetik irten ginenean Pereza apur batekin mendiko botatzarrak jantzi eta harrijasotzailearen moduan parean nuen kiloetako motxilari begietara begiratu arnasa sakon hartu ausardiaz pausu batzuk egin eta eeeeeuuuuuuupp Altzada pare batekin motxila bizkarrera bota nuen
6,054
Pisua eh Esan zidan Ibonek ya te digo erantzun nion Denok harria bizkarrean jarri genuenean Panticosari bihar arte esan eta martxan jarri ginen
6,055
Panticosatik gora Brazato aintziretara doan GR ibilbidea hartu genuen Honetarako Panticosaren mendebaldera joan ginen gure ezkerrean Balnearioa eta luxuzko hotela utzi eta eskilara batzuk igo ondoren GR markak jarraituz
6,056
Bidean gora hasi eta berehala Ibon eta Arkaitzek aurrea hartu zuten indartsu zeudenaren seinale Pedro Iker eta hiruok ordea martxa lasaiagoa hartzea erabaki genuen argazkiak egin kontu kontari aritu eta Iker eta nire kasuan bidea ezezaguna zenez indarrak gordetzeko
6,057
Panticosatik Brazato aintziretara doan bideak zeharkatzen duen mendiaren aurpegia elur jausien mende arriskupean izaten da eta hauetatik babesteko hainbat horma eraiki dira
6,058
Zibilizazioa utzi eta berehala maldan gora hasi ginen Aldapa ez da gogorra zeta asko egiten dituelako baina ez du ezer oparitzen eta metro gutxietan altuera handia hartu genuen Panticosan genuen hotza atzean utzi eta gorputza ederki berotuz jejeje
6,059
Bizkarra zemuz Galdetu nion anaiari oaingoz oso ondo erantzun zidan Ehhhh minik bazu abixau ta pixue eramangoizut esan zion Pedrok Anaiak urtean zehar hankan izandako arazoen jatorria bizkarrezurrean zuela diagnostikatu berri zioten eta honek bai bera eta baita ni ere arduratzen gintuen ez baigenekien motxila astun batekin nola moldatuko zen
6,060
Dagoeneko sei zortzimilako igota izateak ematen duen esperientziarekin Pedro bezalako mendizalearekin igotzea luxu bat da eta irakasle onaren aurrean ahozabalka izaten den ikaslearen moduan igo ginen berak ematen zizkigun aholkuak irensten Hau gutxi ez bada ere Pedrok duen umorearekin txiste eta irrifarrak ziurtatuak daude
6,061
Bideak zailtasun teknikorik ez dauka eta oso zapaldu eta ibilia topatu genuen ongi irekitako arrastotik eroso igoz Hala ere izotz gogorrez estalitako pasagunetxo batean kontu handiz pasa izan behar genuen lurrera ez joateko hoixe behar genun hasi ta berehala eroi ta eskumuturre hautsi jejeje esan nion anaiari irrist egin nuen leku batean
6,062
Igoerak duen malda alde batera utzita zoragarria iruditu zitzaidan eta denbora osoan Panticosa inguruko hirumilakoen begiradapean igo ginen Argualas Algas Garmo Negro Aguja de Pondiellos Infiernoak Oraindik gogoan ditut duela urte batzuk hirumilako hauek igotzeko paraje hauetan pasa genituen bi egun zoragarriak gainera Jonen hirumilakoen batailoa ere izan ziren zer nolako batailoa gainera Honen inguruko kronika irakurtzeko hemen klik egin dezakezue
6,063
metro inguruan zetak amaitu eta basotik atera ginenean Ibon eta Arkaitzekin elkartu ginen hemen GRa uzteek ta bidek hortio gora jarraitzeik goien ikustean lepora esan zigun Arkaitzek gure aurrean genuen elur pala izugarria adieraziz
6,064
GR ibilbidea uzten den lekua metro inguru Bertan atsedena hartu gehiegizko arropa kendu eta eguzkitarako krema emateko aprobetxatu genuen dagoeneko ederki jotzen ari zen eta Atsedentxoa hartzen ari ginela eskiatzaile talde bat iritsi zen Beraien asmoa Respomuso aterpera iristea zen Arako haranean zeharkaldia egin ondoren Solasalditxo motz baten ondoren eskiatzaileak agurtu eta gure martxarekin jarraitu genuen
6,065
Hemendik gora ongi zapaldutako bidearen erosotasuna utzi eta arrastoa irekitzen hasi ginen Arkaitz eta Ibon berriro ere aurrea hartu eta hain neketsua den lan honekin hasi ziren gu atzetik jarraitzen genuen bitartean Malda itzalpean izanda elurra elurhautsa ia bere osotasunean ez zegoen eraldatua ezta lurrera ongi finkatua ere eta arrastoa irekitzea kosta egiten zen
6,066
Atzetik gindoazenak ere nahiz eta erosoago igo leku askotan aurrekoek utzitako arrastotik igotzea kostatzen zitzaigun puntu batean baino gehiagoan arrasto berria irekitzeraino ezinezkoa baitzen arrastotik gora jarraitzea
6,067
Hauspoak ederki berotu zizkigun lehen malda gogor honen ondoren Pedrok hala eskatuta harkaitz baten ondoan gelditu ginen ez dezue zuek denbora guztin arrastoa irekitzen aitu behar ez Esan zien Arkaitz eta Iboni Geldiunetxo hau aprobetsatuz ur pixkat edan eta denei aurrea hartu nien arrastoa irekitzen hasteko Ehhh nora zoaz Galdetu zidan Pedrok Oain nere txanda da gero zuek irekikozue erantzun nion
6,068
Arrastoa irekitzen hasi nintzen lekuan eguzkiaren eraginez elurraren egoera zertxobait hobea zen baina hala ere zenbait lekuetan belauneraino sartzea saihestezina izan zen Noizik eta behin atzera begiratzen nuen Arkaitzek ematen zizkidan aholkuei kasu egiteko oain goragotio hor berago hartu
6,069
Noizik eta behin elurraren gainetik ateratzen ziren mugarriei jarraituz maldari metroak pixkanaka irabazi eta lepo batera iritsi ginen gure aurrean elurrez estalitako Serrato aintzira txikia azalduz ibona eskubitio inguratu behar dek esan zigun Arkaitzek
6,070
Ia altuerarik galdu gabe aintzira eskuinetik igoeraren norantzan inguratzen hasi ginen Inguraketa honetan berriro ere itzalpean nekeza izan zen arrastoa irekitzea eta nahastu nintzen puntu batean Ikerrek hartu zuen arrastoa irekitzearen ardura elurre de puta pena dau eh Esan nion Pedrori Bai erantzun zidan ea goiean zemuzkoa daun Serrato aintzira atzean utzi ondoren Labaza aintziretara hurbildu ginen hauek ere eskuinetik inguratuz Ordurako gure sorbaldak motxilen pisuaren ondorioz kexatzen hasita zeuden eta eta noizik eta behin motxila altsatu eta gerrikoa pixkat hestutzen genuen kexak nolabait baretzeko Kriston gogoa dauket motxila ga etio kentzeko esan zidan Ikerrek baita nik ere erantzun nion ez da gauza bea Txindokin hamabost kilotako motxila txikikin ibili edo hemen kilotako motxilatzarrakin ibili
6,071
Motxilak sorbaldetan ahalik eta min gutxiena sentitzeko nola jarri zinta batetik eta bestetik tiraka ari ginela Arkaitzek buelta hartu eta hor zerek Esan zigun Gandor itsurako Batanes Hortzak gure parean zerua moztu zuten Itxura earra dute esan nien Nahita nahi ez begirada hego mendebaldeko zirrikitu eta korredoreetara joan zitzaidan gaur zein igoko genuen asmatu nahiko banu bezala
6,072
Oinarrizko kanpamentua metroLeku hau earra dek esan zigun Arkaitzek ga ea elurjausitatio babestua zeok Ibonek motxilatik pala atera eta bi dendak jartzeko plataforma bat egiten hasi zen beste batzuk dendak muntatzen genituen bitartean
6,073
ze aldea hemen edo Himalaian paleatzen aitzea esan zigun Pedrok han bi palada eman ta oxigenoa hartzeko eseri beharren zare jejeje
6,074
Plataforma amaitu bi dendak jarri eta indarberritzeko zerbait jateko ere aprobetxatu genuen Oinarrizko kanpamentua prest genuenean zein korredore igoko genuen aztertzen hasi ginen nik paren diauna ingonikek esan zigun Arkaitzek lehen ere igota zeukeat ta ondo zeok Materialik beharko diau Galdetu nion Piolet ta kranpoiak bakarrik erantzun zidan Irteerako ordua ak
6,075
Barrita pare bat kopetako linterna eta argazki kamera galtzaren poltsikoetan gorde eta kaskoa eta kranpoiak jantzita pioletak eskuetan genituela martxan jarri ginen
6,076
Lehen esan bezala Batanes Hortzen hegomendebaldeko aurpegian korredore eta zirrikitu ezberdinak ikusi daitezke Denetatik errazena ezkerrekoa da Batanes mendebaldeko hortzara doan gradu inguruko korredore zuzen bat Guk honen eskuinean dagoen korredorera zuzendu ginen tentegoa da eta
6,077
Hurbilketan ere Ibon hasi zen arrastoa irekitzen tipo hau nekaezina da Pentsatu nuen jejeje Korredorearen azpiko konora iritsi eta malda tentetzen hasi zenean atsedentxo bat hartu zuela aprobetxatuz aurre hartu eta arrastoa irekitzen hasi nintzen besteoi zeoze utzi beharkozu jejeje
6,078
Korredorea harkaitz bloke handi batzuk bitan banatzen zutela ikusi nuen eskuinetik hartuz gero gradu inguruko elur malda bat igotzea besterik ez zen Ezkerreko bidea hartuz gero aldiz erresaltetxo interesgarri bat igotzeko aukera zuela ikusi nuen Atzera begiratu eta hemendio saiauko gea Galdetu nion Arkaitzi Nahi diaken bezela hortio zailxeago dek
6,079
Lehen erresaltea metro ingurukoa izango da eta elurraren kalitate txarrarengatik izango ez balitz erraza iruditu zitzaidan Erraza hitza objektibatu nahian II zailtasunean dagoela esango nuke
6,080
Bigarren erresalteak ere ez ditu metro baino gehiago izango eta aurrekoa baino tentegoa izan arren elurra gogorrago topatu genuen baina hala ere badaezpada ezkerrean dituen harkaitzetatik tira eginez igo genuen Korredore hau aurrekoa baino teknikoagoa iruditu zitzaidan baina zailtasunari dagokionez ez dut uste IIIgarren gradura iritsiko denik
6,081
Erresalte hau atzean utzi eta orain arte harkaitz blokearengatik banandutako bi korredoreek bat egin zuten Hemendik gora metro batzuetan beste elur pala bat jarraitu gradu inguru eta korredorearen irteerara iritsi ginen
6,082
Irteerak metro izango ditu eta korredorean zehar igo genituen erresalteetatik hau izan zen tenteena Bigarren erresaltean egin genuen bezala hemen ere ezkerrean dituen harkaitzetatik tira eginez eta oinak bertan jarriz zailtasun handirik gabe igo genuen
6,083
korredorearen amaiera metro Korredoretik atera eta parez pare Vignemale azaldu zen Onaaa esan zidan atzetik Ibonek Vignemaleri tonto moduan begiratzen ari nintzen bitartean Ba bai izugarri gustatu zait erantzun nion oain nahizta bihar egualdi txarra egin gutxi ez zeozer politte indeunaren sentsaziokin nijo
6,084
Ibonen atzetik Iker Arkaitz eta Pedro atera ziren Oain hemen zeharkaldie egin ta korredoretxo bat igoz Hortzara iritsiko gaituk esan zigun Arkaitzek
6,085
Orain arte eguzkipean zegoen elurra kaxkarra zela iruditu bazitzaigun ere Hortzen ipar hormako elurra penagarria zegoen Horma osoa elurhautsak estaltzen zuen eta ez zegoen ez eraldatua ezta oso finkatua ere Bi aukera genituen igotako bidetik jaitsi edota zeharkaldia egin
6,086
Korredorearen irteera destrepatzea arriskutsu izan zitekela ikusita zeharkaldia egitea pentsatu genuen Arkaitz aurrean jarri eta elurraren punturik altuenetik zeharkaldia egiten hasi zen
6,087
Zeharkaldia ez zitzaidan teknikoki zaila iruditu baina Lekuk esaten duen moduan erortzea ez zen aukera bat Kontu handiz joan ginen oina non jarri ongi begiratuz Egia esan behar badut ibilbide osoan beldurra pasa nuen puntu bakarra hau izan zen
6,088
metroetako zeharkaldiaren ondoren ipar horma igotzen zuen kanal motz baten azpira iritsi ginen Kanalak gradu inguru izango ditu eta nahiz eta elurhautsa izan nahiko erraz igo genuen
6,089
Kanalaren amaieran metroetako erresalte bat topatu genuen Erresalte hau ere ez dut uste IIIko zailtasunera iritsiko denik eta kontu handiz bertako harkaitzen laguntzarekin kanaletik atera ginen metro gutxietan Batanes mendebaldeko Hortzaren gailurrera iritsiz
6,090
Jaitsiera ohiko bidetik egin genuen eguzkiitzala arteko ertza jarraitu eta Batanes eta Xuans mendien arteko lepora iristear geundela hegoekialdeko norabidea hartuz
6,091
Jaitsiera ere ez zen oso erosoa izan nahiz eta alde honetako elurraren egoera hain kaxkarra ez izan baina hala ere arrastotik kanpo arrastotik baino erosoago joaten zen
6,092
Dendetara iritsi kranpoi kasko eta pioletak jaso eta afarimerienda egiten hasi ginen sutxikiei egurra emanez metro inguruan egoteko ez genuen gaizki afaldu txorixoa Idiazabal gazta sardinak olio eta tomatean zopa beroa eta onddo risottoa Postrerako txokolatedun gaileta batzuk
6,093
Abenduak gauza on asko ditu baina egunak horren motz izateak ez dut ongi eramaten Arratsaldeko bostak eta erdi aldera eguzkia Telera aldean sartu bezain pronto dena ilundu eta tenperatura bat batean jaitsi egin zen biharko ze ordutako martxan Galdetu nuen igual argitzeako martxan jartzen bagaituk hobe erantzun zuen Arkaitzek
6,094
Honela ba arratsaldeko seiak aldera denda eta lo zakuetan sartu ginen eguzkie ateatzeako oaindio hemen hamalau ordu egon beharren gare esan nion Ikerri Ya te digo erantzun zidan ea gaue azkar pasatzean Hau esan eta ordu erdira anaia zurrungaka hasi zen ze kabroia pentsatu nuen hau da lo itteko talentue
6,095
Gaua hotza izan zen tenperatura denda barruan Cetara iritsi zen nahiz eta zakuen barruan bero egon Lasai hasi arren gaueko hamaikak aldera haize bufadak hasi ziren ez da ba egualdi aldaketa uste ba leno etorriko Pentsatu nuen Haize bufadek inguruan genuen elurra altxatu eta dendaren kontra jotzerakoan esnatzen nintzen orduan konturatuz nintzen denda ez genuela behar hainbat tenkatuta jarri Erlojuari mila aldiz begiratu eta bazirudien denborak aurrera egiten ez zuela Eta hau gutxi ez bada ere anaia gauean zehar maskuriarekin borrokan aritu zen jejeje
6,096
Goizeko zazpirak aldera hots leun batek esnatu ninduen Ebie ai do Galadetu nion anaiari Ez dakit erantzun zidan Kanpoan langarra arituko balitz bezala entzuten zen eta handik denbora gutxira Arkaitzek genuen susmoa baieztatu zuen elurre ai dek entzun nion
6,097
Dendaren paretak ukitu eta bustiak zeudela ikusi nuen baita denda barruan utzita genuen guztia ere zuen dendan kondensazioik izan al dezue Oihukatu zigun Arkaitzek beraien dendatik Ba bai den bustita dau erantzun genion Gu ere berdin gerek halere atea erdi irikita utzi diau kondensazio gutxi izateko
6,098
Bueno gaur zeozer ikasi deu esan nion anaiari edo dendan nolabait korronte pixkat itten deu edo zakutatik kanpo gelditzen den guztie bustiko zaigu
6,099
Dendatik ateratzear nengoela mendiko botak hartu nituenean bigarren gauza bat ere ikasi nuen dendaren sarreran uzten dena estali egin behar da Botak elurrez beteta nituen nahiz eta barrura elur gutxi sartu Eskerrak botinek zaku barruan nituen oinak gutxienez epel eta lehor sartu nituen eta Botak ez ezik su txikia eta gas botilatxoa ere elurrez beteta zeuden honegatik erabaki genuen gosaltzeko kafe berorik ez egitea