Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
11,000 | Euskadi literatura saria eman diote Su Zelaiak Susa nobelari nahiz eta lehian parte hartzeari uko egin nion ekainean sarietarako hautagai zela jakin bezain pronto |
11,001 | Ez dut sestrarik sortu nahi erabaki honekin neure kontzientziak agindutakoa egin besterik ez Euskadi sarien epaimahaiko idazkariari ekainean gutun bidez bidali nizkion lehian parte ez hartzeko argudioak eta arrazoiak Ez dut besterik eransteko Gutun hartan eman nituen ukoaren arrazoiak eta orain publiko egitera behartuta sentitzen dut neure burua |
11,002 | Jaso dut gutuna non jakinarazten didazuen SU ZELAIAK nik idatzitako liburua eko Euskadi Literatura Sarietarako hautagai aukeratu duzuela Aitortu behar dizuet ustekabeko handia izan dela niretzat inondik inora ere ez bainuen espero halakorik gerta zitekeenik ere Baina gogoetan aritu naiz eta eskatu behar dizuet arren Sarietatik kanpo uzteko liburua ez baitut nahi lehiaketan parte har dezan Lehenbailehen jakinarazi nahi nizuen erabaki honen berri epaimahaiko kideei ahalik eta lan gutxien ematearren Ez dut uste liburu honek irabazteko aukera handirik duenik baina hala balitz ere ez dizuet debaldeko buruhausterik sortu nahi eta nahiago dut hasierahasieratik lehiatik kanpo uzten baduzue |
11,003 | Joan den maiatzean Akademiaren saria jaso zuen SU ZELAIAK liburuak Egia aitortu behar badizuet ez dizkit kontraesan gutxi sortu Sekula ez dut literatur lanak ebaluatzeko epaimahai batean parte hartu eta uste dut guztiz lan nekeza dela Estilo gai aukera literario hain ezberdinak dituzten lanen artean bakar bat aukeratzea eta urteko onentzat izendatzea guztiz lan ezinezkoa iruditzen zait Akademiaren sariari baiezkoa eman banion izan zen irakurleek banatzen dutelako sari hori batetik eta diru saririk ez duelako bestetik Baina gainerako finalistekin hain boto gutxiren aldea izan zuela jakiteak ezinegona ere sortu zidan bestalde Zein irizpidek erabakitzen du azkenean liburu bat gailurrera eramatea eta beste batzuk lokatzetara kondenatzea Aitortuko dizuet saria ez jasotzeak lasaiago utziko zizkidala barrenak |
11,004 | Gutun hartan aipatu ez nuen eranskin bat gehitu nahi dut hemen literatur lehiaketetan parte hartua naiz lehenago baina uste dut sariak eta sariak daudela eta denak ez direla berdinak Lehiaketa batera nor bere borondatez aurkeztuz gero kontraesanak kontraesan eta emaitza azkenean subjektiboa izango dela jakinik baldintzak eta ondorioak onartzen ditu norberak Akademiaren saria guztiz bestelakoa iruditzen zait irakurleek bozketa zabal baten bidez ematen dute eta horrek aparteko ezaugarriak ematen dizkio sari horri Baina parte hartu izan dudan lehiaketetan epaimahaia hirulaubost lagunek osatzen dute eta askotan boto bakar baten aldeagatik ebazten dira Euskadi sariek berriz ez dute egilearen parte hartzea eskatzen ez aurretik sariaren baldintzak onartzea ere Ez zait iruditzen sari eta lehiaketa guztiak konparatzeko modukoak direnik baina sariketa edo lehiaketa batean parte hartu dudan bakoitzean gelditu zait desosegu moduko bat |
11,005 | Literatur kanona halako lehietan ebazteak eta nire lana ezagutarazteko beste batzuk isilarazi beharrak deseroso sentiarazten nau Euskadi literatura sariek badute osagai mediatiko handiago bat gainera eta ezin dut ahaztu diru publikoz lagundutakoak direla bestalde Akademiaren sari harekin bizitu nuen desosegua biderkatuko litzaidake parte hartuko banu Horregatik eskatu nahi dizuet lehiatik kanpo uzteko |
11,006 | Bestalde pentsatzen dut literatura lehiaketak egiteko beste modurik badela Adibidez urtean argitaraturiko dozena bat edo dozena erdi bat liburu adibidez nabarmentzea egokiago eta eraginkorrago ikusiko nuke liburu horiei ezinbestekoa zaigun kritika bat eginez gainera urtero liburu bat irabazle bakar eta nagusitzat eman gabe Uste dut era horretako aipamen batek ezen ez sariak edo lehiak literatur sistemari mesede gehiago egingo liokeela urteko liburu onena aukeratzen ibiltzeak baino Lehiatik aterata iruditzen zait badirela literatur produkzioa eta sormena eta egileak sustatzeko bestelako bideak eta aukerak Sarien tresna motz begitantzen zait eta trabagarri |
11,007 | Horrekin batera eskertuko nizueke gogoeta hau partekatuko bazenute dagokion lekuan diru publikoa erabiltzea liburu baten egilea saritzeko ez zait bitarteko egokiena iruditzen euskarazko sormena sustatzeko Saiatuko naiz azaltzen Euskarazko sortzaile gehienek badakite sekula ez direla biziko beren sormen lanetik merkatuaren arauek agintzen gaituzte eta merkatua ezdeusa da euskal sortzaileak hartatik bizi daitezen Beraz euskarazko sortzaile gehienek badakite bestelako ogibide eta lanetan aritu behar dutela eta sortze lana bigarren mailako edo denbora libreko jarduera bat izango dutela Zorte handiarekin euskal idazle arrunt batek beharbada hilabeteko soldata bat lortuko du liburu bat argitaratzearekin Zorte handiarekin Ez dut hemen antzerkilariei eta musikariei buruz hizketan hasi nahi baina haien egoera ere penagarria da |
11,008 | Hortaz euskarazko sormena bultzatu nahi bada ezinbestekoa da bestelako neurriak erabakitzea eta sortzea Urtean behin egile bati milaka euro batzuk ematea ez da aski inondik inora ere sormena sustatzeko lana egintzat jotzeko Horregatik ere ez dut indartu nahi eredu hori sariotan parte hartuz Diru publikoarekin sormena sustatu nahi bada uste dut badirela tresna hobeak eta boteprontoan okurritzen zait adibidez sortzaileentzako estatutu fiskal bereziak sortzea edo pizgarri fiskalak sortzea izan litekeela aukera bat Demagun aurten liburua argitaratuko duten egileei zerga deklarazioa egiterakoan hainbesteko diru bat itzultzea Edo langabezian direnentzako laguntza bereziak sortzea Ez luke arazoa konponduko inondik inora ere baina pizgarriak ematekotan urteko diru laguntza bakar bat pertsona bakar bati ematea baino demokratikoagoa eta eraginkorragoa iruditzen zait liburu baten eta bestearen arteko kalitate literario eta estetikoa ebazteko lan nekezetan hastea baino |
11,009 | Beste eranskin bat egin nahi diot gutun hari puntu honetan boteprontoan eman nituen ideia batzuk ziren horiek baina ez nuen esan nahi justu hori egin behar dela baizik eta uste dudala badirela bide gehiago oraindik pentsatuak eta landuak ez dauzkagunak euskarazko sormena bultzatu nahi bada Obra pubilkoa sustatzeko administrazioek ahalegin handiak egiten dituzte eta enpresek pizgarri fiskal handiak dituzte Bada zergatik ez aplikatu logika bera edo antzekoak euskarazko sormena sustatzeko Literatura sari nazionalen eredua inguruko hizkuntza hegemonikoek darabilten ereduaren parte bat da eta ez dut uste gure hizkuntza txiki gutxiagotu eta eznormalizatuari ongi egokitzen zaizkionik |
11,010 | hala ere boteprontoan niri ere hainbat ideia zatozkidak burura hik uko egin asmo duan diru horrekin probetxuzko zerbait egin dezaan hoietako bat euskal kulturak pairatzen duen egoera salatuko lukeen dokumental antzerki obra entseiu edo zernahi egitea euskal kulturaren benetako egoera latzgarria islatuko lukeena Idazle musikari margolari aktore dantzari eskulturgile eta abar eta abarren miseriak azaleratuko lituzkeena gaur egungo instituzioetan zoko beltzera kondenatzen dituzten politikari epelak sutsuki salatzeko intentzioarekin eta anestesiatua dirudien herri hau zertxobait zuzpertzekoarekin |
11,011 | Euskaldunok lau katu euskal irakurleak bi katu euskal idazleak katu erdia Baina zenbateko inportantzia ematen diogun geure buruari ia inori inporta ez zaizkion eztabaida hauekin |
11,012 | Azaroaren tik abenduaren ra arte Euskaraldia eginen da Euskal Herrian Bi rol egonen dira ahobiziak eta belarriprestak Patxi Rabaz Eva Leatxe Mikel Azkona Sonia Maria eta Elena Carretero belarriprest izanen dira |
11,013 | Eva Hamaika egunetan Euskaraldiak iraun bitartean eukaraz entzuteko konpromisoa hartu dugu Ahobiziek txapa bat eramango dute eta belarriprestek beste bat eramango dugu Horrela jendeak identifikatuko gaitu |
11,014 | Mikel Nik izena eman dut gure gizartean oso normalizatuta dagoelako euskaldun bat eta gaztelaniadun bat dagoenean automatikoki gaztelaniaz egitea euskaraz egiteko aukera dagoenean Nik euskaraz ulertzen dut nahiz eta gero hitz egiteko maila oso altua ez izan Beraz nirekin euskaraz egin dezakete eta agian euskaraz erantzutera animatuko naiz |
11,015 | Patxi Nire ustez oso tresna egokia da Iru ean lan egiten dut eta han norlamean gaztelaniaz egiten da Euskaraz entzuten dudanean harritzen naiz eta Euskaraldia euskaldunak identifikatzeko aukera izanen dut Horrela haiekin lehenengo hitza euskaraz egitera ausartuko naiz |
11,016 | Erronka berezia da Modu honetan erakutsiko diogu jendeari euskaraz ulertzeko gai garela Eta euskaraz hitz egiteko gai ikusten bagara adieraziko diogu ere |
11,017 | Eva Bai Gainera aukera hau guretzat ikasteko modu bat da Euskaraz enzuten badugu gehiago ikasiko dugu eta pixkanaka euskaraz egitera ohitura hartuko dugu ere |
11,018 | Oso aukera polita da euskaraz hitz egiten kostatzen zaigunoi egitera animatzeko Evak esan duen bezala entzuten dugunean beti gelditzen zaigu zerbait eta ikasten dugu Nik haurrekin egiten dut haurrek ez dizutelako epaitzen ez dizute esaten gaizki egin duzunik Hala ere geroz eta zailtasun gehiago ditut haien maila igotzen ari delako Ohitura sortzea da |
11,019 | Elena Lehendabiziko urteak hemen Arbizun beti gaztelaniaz egiten zidaten eta behin euskaraz ulertzen nuen galdetu zidaten Baietz esan nien baina lotsa ematen zidala hitz egitea Eta esan zidaten egiteko ez zela ezer pasatzen |
11,020 | Niri berdina Jendeak badaki ez dakidala ongi euskaraz ikasten ari naizela eta esaten didate lasai aritzeko Saiatzeko Egunero praktikatzen dut belarriprest egunero naiz Euskaraz hitz egiten dut eta noizean behin gaztelaniaz esaldiren bat botatzen dut Zortea dugu Arbizu oso euskalduna delako |
11,021 | Eva Barnetegi batean bezala izango da ez Badakigu han dagoen jendea gu bezala dagoela Zerbait ulertzen ez badugu esango diegu mesedez beste modu batean azaltzeko ulertu arte Beste hizkuntzekin egiten den bezala |
11,022 | Euskaldunek gurekin euskaraz hitz egiteko lotsa galduko dute Errespetuagatikedo gurekin gaztelaniaz hitz egiten dute baina txapa ikustean euskaraz ulerzten dugula jakingo dute eta errespetu edo lotsa hori galduko dute |
11,023 | Hizkuntza berdintasun egoera batean egotea ahalbidetzen du Buelta ematea da hau da esfortzua nahiz eta komunikatzea esfortzua ez den elkarbanatua izatea Euksladunak ez izatea beti amore ematen dutenak eta gaztelaniara pasatzen direnak Horrela ere euskaraz hitz egiteko pertsonen kopurua handituko da |
11,024 | Nork esan du latina hizkuntza hila denik Uste hori duenen bat balego barkatu baina erratuta dabil Gutxienez Adolfo Suarez presidenteak Fisika Kuantikoa euskaraz irakastea ezinezkoa zeneko perla bota zuenean bezain erratuta Eta adibide eta guzti plazaratu nahi dut nire teoria |
11,025 | Si vis pacem para bellum Hala pentsatu genuen behintzat lagunkoadrilan bodega baterako txangoa prestatu genuen hartan Lagunen arteko adiskidetasuna eta aisia uztartzeko xedearekin Errioxar lurraldeen Errekonkista bat antolatu genuen behin Kastro eta Salou geureak baitira dagoeneko |
11,026 | Veni vidi vici Hori zen geneukan asmoa egun batez Euskal Herriko mugak kilometro batzuk haratagoraino eramatea gure arteko aldarte ona sustatzea aitzakiatzat hartuz Edo alderantziz auskalo |
11,027 | Dente lupus cornu taurus petit Gure arma aldiz bakarra bezain indartsua zen egarria Errioxa aukeratzeko beste arrazoietako bat bertan zain geneukan edabe magiko gozoa ase arteraino dastatzea baitzen noski Eta hala ekin genion neurrigabekeriazko kiribilari herri desberdin bitan txikiteo bana bodegarako bisitaren osteko oturuntza eta zurruta eta bukatzeko gaueko txikiteoa |
11,028 | Gladiator in arena consilium capit Gaua aurrera joan ahala adiskidetasuna sendotuz zihoan heinean bakoitza bere plan pertsonalak nola bideratu asmatu nahian ere bazebilen Gainera ordura arteko edabea ere atzean utzita genuen eta beste edalontzi batzuetan edaten diren bestelakoei ireki genizkion ateak aurrekoak baino garestiagoak gehienak baina proaktiboagoak |
11,029 | Occasio aegre offertur facile amittitur Ez nion bada nik nireari horren erraz alde egiten utziko Ez daukat oso argi nola baina hala suertatu zen egun osoko tabernarik iluneneko txokorik ilunenean geunden laurok Nire lagunak taberna bi zeramatzan jada betaurrekodun neska limurtu nahian niri aldiz oso atsegina iruditu zitzaidan beste neska |
11,030 | Vos vestros servate meos mihi linquite mores Baflearen eta tabako makinaren arteko tartea ikusi bezain laster hasi zen nire plana forma hartzen Neska konturatu ere ez zen egin edo agian bai baina astiroastiro bertarantz mugitu ginen biok beste bien arrastoa galduz gindoazen bitartean Behin unea iritsita atarikoak beste baterako utzi eta ahalik eta argien azaldu nion neskari zein zen gau hartarako pentsatuta neukan plana |
11,031 | Fortuna audaces iuvat Alea iacta est Kasinoko erruleta nire zenbakian geratuz gero buruko mina baino zerbait gehiago eramango nuen bueltako autobusean lagunei ezkutatzeko inolako asmorik ez nuen tonto irribarrea Serva me servabo te Tabernako musika ere mututu egin zuten nire belarrietan behintzat neskak bueltatu zizkidan hitzek Hiru ordu beranduago autobusean elkartu ginenean esaldi bakarra errepikatzen nien behin eta berriz lagunei tonto irribarrea ezpainetan scio me nihil scire |
11,032 | Adolfo Suarezek euskarak Fisika Kuantikorako barik ligatzeko ez zuela balio esan izan balu agian arrazoia eman beharrean egongo nintzateke Baina hor zeuden Vegezio Julio Zesar Horazio Seneka Publio Siro Petrarka Virgilio Menandro Petronio eta Sokrates ni sorosteko Eskerrak oraindik latina bizirik dagoen |
11,033 | Azalpena ezin dot esan psikologuen eremua da hori bai ondorixua badakitt egoiliarrak sobrak gordetzen dittu badaezpada Batzutan ez dago arazorik argazkixan lez Faustinak izen asmatua galletak eta galletak eta galletak pillatu dittu kurpildun aulkan txintxilizk darabixan poltsa horretan bai etxako ezer ustelduko Beste kaso batzutan ostera armarixotan eta arropa artian gordetzen dan frutiakin oso gauza barregarrixak gertatzen dira auxiliarrak berba egingo balebe |
11,034 | Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte tartean film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak eta martxoan banatuko dituzten Oscar sarietan ere hautagaia da hamahiru kategoriatan ko AEBetan Gerra Hotzaren garaian Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu mutua bera Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da Halako batean giltzapetuta dagoen gizonanfibioarekin egingo du topo esperimentuak egiteko erabiliko dute baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko eta pixkanaka bien artean harreman estu bat sortuko da Drama poetiko eta eder gisa definitu du filma kritikak |
11,035 | Igor Legarreta zinemagile bilbotarrak bere lehen luzea aurkeztuko du asteburuan Cuando dejes de quererme Laura Buenos Airesen bizi da aitaordearekin Aita biologikoa haurra zela desagertu omen zen eta amaalabek Euskal Herritik alde egin behar izan zuten Egun batean baina dei bat jasoko du aitaren gorpua Durangotik hurbil dagoen baso batean lurperatuta aurkitu dutela esanez Auzitegiko frogen arabera duela urte tiroz hil zuten Felix Careaga Honenbestez Laura eta aitaordea Euskal Herrira itzuliko dira Lauraren amaren errautsak bere jaioterrian banatzera eta aita lurperatzera Bidaian gainera Javier Egoskue aseguru agentea ezagutuko dute eta hirurek elkarrekin Felix Careagaren hiltzailea bilatuko dute Eneko Sagardoy Kandido Uranga Josean Bengoetxea eta Itziar Aizpuru euskal aktoreek tartean hartu dute parte proiektuan |
11,036 | Kristin Scott Thomas aktorea Janet izango da Gobernuko ministro izendatu berri duten andrazkoa Lagunekin festa bat antolatuko du izendapenaren harira baina ekitaldiaren norabidea guztiz aldatuko da Bill senarrak sekretu bat kontatuko duenean ospakizuna infernu bilakatu arte Sally Potter zinegile britainiarraren komedia beltzak feminismoa amatasuna leialtasuna izango ditu hizpide Patricia Clarkson Bruno Ganz Cherry Jones eta Emily Mortimer besteak beste aktoreen eskutik Berlinale zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen iaz |
11,037 | Jack Kirbyren eta Stan Leeren Black Panther komikian oinarritutako filmak ostera Challaren istorioa kontatuko digu Marvel etxearen Capitan America Civil War filmaren jarraipena izango da eta beraz lan horretako jazoeren ostean Black Panther superheroia etxera itzuliko da Wakandara Teknologikoki oso garatuta dagoen urruneko herrialde bakartua da Wakanda eta Black Phanter bertako errege izendatuko dute Baina horrek aspaldiko etsai bat erakarriko du Black Panther Erregea Wakanada eta mundu osoa arriskuan jarriko dituenak Chadwick Boseman Lupita Nyong eta Michael Jordan dira filmeko aktore nagusiak |
11,038 | Nahikoa mugatuta ere egongo ziren entretenimentuen aldetik eta irudipena daukat halabeharrez orain baino gehiago egingo zutela amets eta irudimena ere astinduko zutela gogotik |
11,039 | Bost lagun alkartu ginen Batek urte inguru bai Bestea nere adineko burusoiltxoa Haren aldamenean Jeremias ikatza baino beltzagoko Ginear gaztea gurera etorri berria Eta kuku bat eginez azkena herriko gazte bat momentuak eskatzen zuen bezela bertsolaria |
11,040 | Belarretan jardun berritan bezela aritu ginen Gerizondo baten itzalean egon gabe gerizondo baten itzalean kontukontari Mutiko beltzari gauzarik xelebreenak erakusten hala nola Athletiken himno zaharra Athletiathleti Cl de linda tradici edo poetry izanik ere poetry ez dan gure bertsolaritza |
11,041 | Bertsoa ez dut jarraituko horretarako ni baino trebeagoak aurkituko dituzu baina iruditzen zait garai bateko bizimodua idealizatuta daukagula Egia da agian guk baino patxada hobea izango zutela baina ez dugu ahaztu behar jendea gripearekin hil egiten zela gorniarekin ere bai erditzean zer esanik ez garai bateko patxadak inbidia ematen digu baina uste dut inbidia emateko gauza bakarrenetakoa dela |
11,042 | Zalantzarik gabe Zu Garai bateko bizimodua idealizatuta dagukagu arrazoi dezu baina patxada faltarena bada nere ustetan behintzat gure mendeko tragedietako bat patxadarik gabeko bizitzak merezi al du ba bizitza deitzea |
11,043 | Otzarreta jatetxea Zarauzko Gipuzkoa jatetxe ezagun eta ospetsuenetako bat da Eta ez da harritzekoa Otzarreta jatetxean jakiez gain lekuak ere liluratu egiten baitu |
11,044 | Otzarreta jatetxean kalitatezko lehengaiekin prestatzen dituzte eskaintzen dituzten hiru menuak eurotik aurrera BEZ barne eta karta zabala Sarrerarako entsalada epelak mariskoa kalitatezko urdaiazpikoak edo ahategibelak aurkituko dituzu Ondoren arrain freskoa edo kalitatezko haragia izango dituzu aukeran eta amaitzeko etxeko edozein postrek ahozapore gozoa utziko dizu |
11,045 | Otzarreta jatetxeak betiko jangela txiki eta goxoaz gain Zarauzko erdiguneko oasi gisa sailkatu genezakeen terraza loretsu eta ederra ere eskaintzen ditu Terraza ezkutuan geratzen da eta benetan da leku atsegina udan otordu goxo bat egiteko edo ezkontza bat ospatzeko |
11,046 | Eneko Bidegain ez da euskarak Ipar Euskal Herrian bizi duen egoerarekin oso baikor agertu Enbata agerkarian argitaratu duen iritzi artikuluan |
11,047 | Anitzek indar handia egin dute euskara bizirik egoteko euskara garatzeko Ikastoletan gau eskoletan eta euskarazko komunikabideetan ari direnen lana baitezpadakoa izan da euskarak ez zezan erreka jo |
11,048 | Elebidunak deitzen direnak ziren an Hogei urte lehenago ziren Odola isuri da oraino ere Erdaldun elebakarrak ziren iaz duela hogei urte ziren Nafarroa Beherean eta Zuberoan lehen bi heren euskaldunak ziren lekuan orain ez dira erdira heltzen |
11,049 | Euskararen erabilera koa zen duela hogei urte barnealdeko bi probintzia horietan Azken inkestaren arabera erabilera koa da Lapurdin tik ra apaldu da erabilera |
11,050 | Egia da gazteen artean igo dela elebidun kopurua Gaur egun dira bitarteko adin tartean ziren an Hori da arrazoi bakarra odolhustea gelditu dela errateko Datu hori da denek azpimarratu nahi izan dutena Hori erran beharko dute justifikatzeko gela elebidunen sortzea euskararen ofizialtasunik eman gabe hizkuntza politika zer politika kudeatzen duten egiturak sortzea Hara |
11,051 | Estatistiketan sartzen dira ordea euskara jakinik ere bizia euskaraz egiteko gaitasun mugatua duten pertsonak Beren burua elebidun gisa aurkeztu dutenen ek diote frantsesez aiseago ari direla euskaraz baino Kopuru hori ia puntuz hazi da hogei urtez |
11,052 | Gazte franko pasatzen ari da eskola elebidunetatik eta horrek balio du estatistikak hobetzeko Haatik gehienak ez dira ateratzen behar den mailarekin euskaraz aise komunikatu ahal izateko Komunitateak ez badu euskara maila aski ona hizkuntza baliabiderik ez dauka eta horrela euskara bera kamustuko da Gazte horietatik gehienek euskara izatekotan eskolan erabiltzen dute Behin kolegioko edo lizeoko ikasketak bukatu ondoan ez dute euskarazko bizitzarik ukanen ikasketak egitera Frantziara joanen dira eta Lapurdin geldituta ere dena frantsesez izanen dute lan mundua frantsesez izanen dute aisialdia ere bai euskarak ez du balio ofizialik |
11,053 | Euskarak non izanen du garatzeko bidea Euskara ofiziala izatea bera ere ez da garantia bat Araban Bizkaian eta Gipuzkoan gazte gehienek ikasi dute euskara baina ez da erosoen erabiltzen dutena Erabilera eta euskaltzaletasuna krisian daude Zer espero daiteke beraz Lapurdin halako kopuru apaletan gabiltzanean Nafarroa Behereko eta Zuberoako egoera ezin penagarriagoa da euskara bere babesgunean ari baita gibelka ezinago laster |
11,054 | Beraz beldurtzekoa da inkesta soziolinguistiko honen zenbakiek errealitatea ez ote duten distortsionatzen Balio baldin badute azken hogei urteetan hartu den bidea ona dela eta fruituak dakartzala azpimarratzeko bide arriskutsua hartzen dugu Neurri horiek huskeriatzat jo ziren bere garaian ez dute balio hizkuntza bat salbatzeko |
11,055 | Kontua da etengabe beste mezu bat ari zaigula belarriratzen ONDO GAUDE Inon baino hobetoEkonomian apartekoak Langabezian gutxien Subirautzan Kataluniarrak gure inbiditanZerbitzu sozialetan Europaren abanguardianOsasungintzan espaniar aberats baten limosnapean puntaren puntan Hezkuntzan txapeldunak Hizkuntza gutxituen berreskurapenean guztien eredu Kristonak gara Beraz zertarako aldatu ezer ondo bagaude Zertarako alternantziarik gobernuetanEgonkortasunaren mantra eta segi aurrera edo atzera |
11,056 | Bueno beraz alderdi abertzaleei abisu serio bat emateko garaia heldu da hala Gauzak ongi eta xalo esanez ez dira gauzak aldatuko beraz ken diezaiegun botoa ea espabilatzen diren behingoz Beren botere kuota mantentzen dutem bitartean bertan goxo egingo dute eta Gainerakoan jarrai dezagun euskalgintzan lanean daukagun apurra ez galtzeko lana franko egin beharko dugu eta |
11,057 | Mikelats seguru ez dudala behar zen modura azaldu Zalantzarik ez euskalgintzari bultzada berria eman behar diogula gizarte zibiletik Horrela mugituko baita gero mundu pollitikoa Katalubiakoa adibide ezinhobea da Baina ni beste arlo zehatz batetaz ari nintzen alegia botereaen erabateko monopolioak inongo lehiakiderik gabe berez dakar erosokerira jotzeko joera Ez dut inongo arriskurik nagoen eremuerosoa galtzeko eta beraz zertarako arriskatu Zertarako egitasmo berriak aukeztu Zertarako hartu nekerik adibidez Espainiari aurre egiteko Zertan hasi herria dinamizatzen autodeterminazioaren alde Gipuzkoan errauskailuaren alde egin zuten bezelatsu adibidez Zertan hasi behar naiz herrian euskeraz soilik bizitzeko aukera emango luketen eskualdeak martxan jartzen Zertarako burua nekatu eta LAN egin Esaera bat bada Gorpoutza alferra da esan nahi baita eta edonori gertatzen zaigu akuilua behar dugula askotan deserosotasun puntu hori mugitzeko espabilatzeko zuk diozun modura Baina gurean alderdi hegemonikoa dugu urtean erosotasunean dagoena istalatuta Estatuaren oneritziarekin Uste dut egoera alda daitekeenaren zantzu txiki batzuk badirela baina oraindik urruti gaude adibidez Kataluniako berriro lderdien arkitekturatik Zergatik ari da bertako eskuin abertzalea mugitzen Bestela bozka Esquerrara joango zaiolako zeintzuak era berean CUPen zaintzapean dauden Horregatik ez dut uste alderdi eta politikari abertzale guztiak berdinak direnik eta zigorra agian denek mereziko dute baina igual bakoitzak modu desberdinan Izan ere hegemoniko den horrek nazkaraino ustiatzen du abertzaletasunkeriaren GU ONENAK Euskaldunak Indartsuenak euskera hizkuntza zaharrena EH jan inon baino hobeto Kiroletan abilenakPolitikari zintzoenak Euzkadi oasia eta abar etabar Hori gaitz hadia dala deritzot Paralizatu egiten gaitu Aldaketekiko uzkurtu Anestesiatu |
11,058 | Politika instituzionalaren egoerarekin ados nago zurekin baina ni irtenbidea beste bat delakoan nago EAJk euskara eta euskal den guztiaren hustiapena hauteskundeetan egin ondoren boterean egonda egin dezakeenaren aldean ezer gutxi egiten duela eta ez saiatu ezker abertzalea zuritzen |
11,059 | EAJren aldean gehixeago egin duela bai bere egiturak euskaldundu ditu eta barne komunikazioa euskaraz da baina hor ditugu EA nagusi den bailara batzuk oraindik orain erdaldun elebakarrak lasai ederrean bizi daitezkeenak eta belaunaldi berrietako haurrak herriko plazan erdaraz ari direnak Praktikan gauzak gutxi aldatu dira norbanakoen borondate hutsez ez bada familiaren transmisioan hikaren erabileran kultur eskaintzan utzikeria nagusi alde guztietan Hori gutxi balitz EA barneko azkenaldiko joera batzuk agertu dira esanez euskara ez ote den oztopo prozesu independentista baterako etabar Noraino iritsi den ahultasun ideologikoa euskaldunok subjektu beharrean beren iraultza rako kaltea izango bagina bezala |
11,060 | Komunitate trinko gogor eta indartsu bat izanda gure biziraupenerako bidea argi edukiko bagenu ez nuke oraina mesfidantzaz ikusiko jakingo bainuke estatu zapaltzaileak diren eta indartsuagoak izanda ere gure herriak biziraungo zukeela Baina arazoa etsaiak indartsu egoteaz gain gu sakabanatuak antolatu gabeak eta ideia garbirik gabe gaudela da Gure burua indartzetik hasi beharko genuke euskaltzaleokabertzaleok etorriko diren hamarkada gogorretarako prestatu behar dugu |
11,061 | Intituzio demokratikoak nola eragingo ditu biztaneleen ra iristen ez den gure herriak Egoera aldatzeko modu bakarra txikitikan hastea da ikastolak ganorazko edukazio bat umeentzat gaur egun ez baitago unibertsitate pribatu euskaldun bat Iparraldean gazteei etorkizuna emango dieten enpresa abertzaleak Guk ezin dugu itsaso korrupto bat mugitu gaurkoz gaurko |
11,062 | Ados nago Mikelats komunitate trinkoa izatea da giltzarria Eta hain zuzen ere horixe da eta ez besterik nere iritziz Kataluniako ANC eta enparauek lortu nahi dutena INSTITUZIOETATIK une zehatz honetan Alegia jakin badakite Estatu berria lortzea EPE MOTZEAN oso zaila dela baina helburu handi horren bidean jauzia egitea deliberatu zuten PROCES deitutakoa hori baino ez da prozesu bat zeinean orain salto HANDIA baina agian ez definitiboa egiteko unea den Oraingo helburu hurbila Komunitate katalan subiranista trinkotu Horrela urrengo jauzia emateko garaian fase hau istean egoera hobean egoteko Eta horretarako tresna ezinbestekoa da alderdi politikoen arkitektura egokia Herriak alderdiak mugiarazi baina alderdiek instituzioetatik ere herria gizartea dinamizatzen dute mobilizatu pedagogia egin Bi zentzuko gurpila da Bestela Balego balitz eta horrelakoetan blokeatu eta etsipena dator eta mala letxia Horregatik diot gure motorra izorratezn duten faktore nahi baino gehiegiren artean bi konponbidean jarri beharko genituzkeela lehenbaitlehen Abertzaletasunaren diskurtsoak berak intrintsikoki duen AUTOKONPLAZENTZIA anestesikoa batetik eta bestetik Alderdi politikoen ARKITEKTURA desegokia |
11,063 | Moda merkatuan lan egiten dugunok ederto dakigu eta pentsatzen dugu denok dakizuela honen berri Eta gero zapatu arratsaldean arno baten bueltan gaia ateratzerakoan konturatzen naiz ezetz komunikazio lan handia egiteko dagoela arlo honetan ere |
11,064 | Arropa sintetikoaren prezio baxuari buruz ez dut hitzegin nahi baina aipatu beharra dut lotua baitago Azken hilabete honetan bolobolo dabil kirol arropa toxikoen kasua Ez dakit zuenganaino iritsi den notizia edo interesik erakutsi duzuen irakurtzen jarraitzeko Sarri izaten den jarrera errazena hauxe baita Dena da txarra Bizitzea da txarra Eta nik eurotan erosi ahal badut Beno badira bizitza estilo ezberdinak denean bezala |
11,065 | Kontua da datorren urteko neguko produktuen azokak orain izan berri direla mundu guztian zehar Berlingo Ethical Fashion Showa kasu Eta Munichen egiten da kirol arropetan espezializatutako azoka ISPO izena duena Greenpeaceko Detox Outdoor proiektuak zenbait arropa aztertu ditu bertan eta PFC toxikoak aurkitu dituzte hainbat produktutan oinetakoetatik hasi eta lo zakuetaraino soilik jaketan aurkitzea espero zenean |
11,066 | Oihalak teknologikoki landu badira bereziki arlo honetarako izan da Pisurik gabeko oihalak lortzeko eroaleak diren oihalak egiteko bustitzen badira segunduan sekatzeko mikrokapsulak dituzten oihalak egiteko argia egiten duten oihalak lortzeko eta abar Eta teknologiak aplikatu gura badira oihaletan oihal hauek sintetikoak behar dute izan Zergatik Bada petroleotik sortuak dira eta hariak gura dituzun tamaina sendoera forma eta efektukoak lortu ahal direlako honela Plastilinarekin jolastea bezalakoa da gura duzuna egin dezakezu Horregatik esan nahi dut PFCak kirol arropetan aurkitu dituztela baina kaleko arropetan ere baditugula |
11,067 | Fibra naturalak berriz oso zailak dira manipulatzeko eta naturan dituzten abantaila berdinak besterik ez dituzte oihaletan eta ez da gutxi Lihoak adibidez azala zaintzen du Asun oihalak ere azalerako oso gomendagarriak dira landarearen detox efektua egiten baitu azalean eta abar Hala kotoiaren hari bat findu edo gizendu dezakezu fibra gehiago edo gutxiago jarrita Baina ez inpermeabilizatu esaterako Baina lasai horretarako badugu artilea iragazgaitza baita naturaz |
11,068 | Egia da hori Baina teknologia aplikatzen da fibra finagoak edo potoloagoak lortzeko Edo eta oihalaren egitura aldatzeko Kirolerako arropa naturala egin gura badugu adibidez hari bat eta beste hariaren arteko espazio zabalagoa utzita oihalaren egituran arnastu dezan eta honela arinagoa izan dadin pisuan eta ondorioz gainera ur eroale bikaina izaki erraz lehortu eta busti sentsaziorik ez izateko |
11,069 | Jakina da baita ere arropa naturalari gehiago kostatzen zaiola kolorea mantentzea bada hori ere teknologikoki landu daiteke tinte ezberdinak probatuta prozesuak aldatuta Eta ondorioz zati bat garestiagoak dira are gehiago ekologikoak badira honek esan nahi du uzta pertsonalizatua eta luzeagoa izan dela denbora errespetatu baita tinte mota batzuk arabili direla besteak beste |
11,070 | Kultura izango da irakatsi digutena ikasi duguna edo gura duzuena Baina gure gizartean oraindik ere bukaerako efektua edo emaitza da inportantea bideari erreparatu gabe Eta ozenki diot ez dela zer baizik eta nola Eta hori azpimarratuta besterik ez dugula modua zainduko |
11,071 | Kirolari profesionalei galdetzen badiegu testigantza sano esango dute arropa hau eramatea ez eramatea bezalakoa da energia ematen du gainera badirudi ezer ez duzula soinean eta beti tenperatura berdinean mantentzen du gorputza Eta hori da axola zaigun bakarra Hori da markaren altxorra Irabaztea da kontua |
11,072 | Inori ez zaio burutik pasatzen galdetzea zein substantzia erabili diren horretarako eta horrek izan ditzakeen ondorioak gure azalean Minbizia eta desoreka hormonala Eta kasu berean naturara isurita substantziok |
11,073 | The North Facek agiri bat plazaratu zuen aste hasieran rako PFCak erabat saihestuko dituela esateko berandutxo ez Decathlonek ere PFCak erabiltzen ditu bere Quechua produktuetan baina ez du informaziorik eman zeinetan eta zein kopurutan esan gabe doa lo zakuek jaken material berdina dutela |
11,074 | arropa arropa onena detox outdoor efektuak etika fibra natural ingurugiroa kirol arloa Kirola moda moda ekologikoa oihalak pic toxikoak sintetikoak Teknologia |
11,075 | Larunbat honetan hiru urte beteko ditu ZuZeuk Lehenagotik probatan bazebilen arren ko Apirilaren hura hautatu zen ofizialki aireratzeko Handik hona bere bidetxoa egin du orainkari horizontal honek eta geldirik egoteko ez zela jaio erakutsi nahian edo larunbat honetan itxura berrituarekin agertuko da |
11,076 | Hiru urte ez da ezer badakigu hori baina sortu zenetik hona hamaikatxo euskaldunek aurkitu du ZuZeun espresiorako gune egoki Albistari bat ginelakoan jaio ginen eta bagara hori ere baina denborak erakutsi digu gehiago garela komunitate baten espresiorako tresna edo baliabide Zer ez dugu hemen adierazi eta eztabaidatu hiru urteotan |
11,077 | Bidalketa dio Horrek esan nahi du hiru urteko epean sarrera kopuru horixe argitaratu dugula Horietako asko eta asko ZuZeuko erredaktoreek eginak dira bai baina beste hainbat izango dira erabiltzaileek eginikoak Zuzeulariek eta Gugeulariek norbanakoek eta taldeek alegia |
11,078 | Urtea hastearekin argitaratu genituen iazko audientzia datuak Ez dakigu handiak edo txikiak diren ez gara beste inorenekin alderatzen hasi ere egin baina direnak dira eta pozik gaude Orainkari benetan horizontal bati dagokion legez gainera zeuk ere behar dituzu eduki aukeran |
11,079 | Handik hona ostera erabiltzaile desberdin sartu da ZuZeura azken hiru hilabeteotan bisitaldi eraginez Eta beste datu hauek ere argigarri gertatuko zaizkizu |
11,080 | lagunetik gorako edozein taldek partikularrak izan edo elkarte edo talderen batekoak du aukera jarduera hauek eskatzeko Jarduera aukeratzea eta ardura hartzen duen pertsona heldu batek webgune honetatik eskaera egitea besterik ez da behar |
11,081 | Hain zuzen ere hauek dira aurki daitezkeen aukeretako batzuk edaten dugun ura edateko on bihurtzeko tratamendua egiten duten instalazioak bisitatzea sortzen ditugun ur zikinak arazten dituztenak edo hondakinak birziklatu ahal izateko bereizten dituztenak hondakinei eta garraioari buruz gogoeta egitea konpost ona egiten ikastea edo ibaira hurbiltzea San Andres Errotatik |
11,082 | Independentzia lortzeko bideari aspaldi ekin zion gizarte katalanak Ibilian beste urrats bat eman eta konstituzio proposamen bat egin du Santiago Vidal epaileak gidatu duen hamazortzi laguneko jurista taldeak herenegun aurkeztu da Bartzelonan |
11,083 | Zirriborroak bost atal Xedapen Orokorrak Eskubideak eta Eginbeharrak Lurralde Antolaketa Administrazio Publikoa eta Kanpo Harremanak eta ehun artikulu inguru ditu zehatz esanda |
11,084 | Balizko Katalunia independentea errepublika bat litzateke eskualde kontseilu eta diputaziorik gabe eserlekuko ganbera bakarra presidente eta lehen ministro banarekin armadarik gabea eta gehiengo osoak debekatuak lituzkeena Bozka gehien lortzen dituen zerrendak ez luke inoiz baino aulki gehiago lortuko eta horretara derrigorrean oposizioarekin berba egin beharra izango du botere legegileak herria ordezkatuko luke horrela eta ez partidu jakin bat Vidalek adierazi zuenez |
11,085 | Gainera zuzenbideko adituek idatzitako proposamenaren arabera legegintzaldiak bost urtekoak lirateke eta gehienez bi agintaldirako hautatuak izateko aukera lukete politikariek Hautaketak zerrenda irekien arabera egingo lirateke eta hauteskunde programa ez betetzeak hautetsien izendapenak atzera botatzea ekar lezake horixe baita Vidalen esanetan hauteslearekin lotzen dituen kontratua |
11,086 | Kataluniarako konstituzio zirriborroa Europa iparraldeko herrialdeetakoan oinarritua dago Norvegia Danimarka eta Islandiakoan baita Suitza edo Alemaniakoan ere parlamenturako hauteskundeetatik kanpo egingo bailitzateke errepublikako presidentearen hautatze prozesua Proposamena egin duten jurista adituek indar berezia jarri nahi izan bide dute botere banaketan Espainian jazotzen den moduan esku berdinetan egon ez dadin |
11,087 | Urtebeteko lanaren ondorio den zirriborroa wwwunanovaconstituciocat atarian dago irakurgai orain katalan hutsez bertan dira Kataluniak historian zehar izan dituen gainontzeko konstituzioak ere argazkikoa bata herritarrek ekarpenak eta zuzenketak egin ditzaten Katalan bakoitzak banan banan batetik bostera bozka dezake artikulu bakoitza baina bost ekarpen edo zuzenketa baino ezingo ditu egin Prozesu parte hartzailea eko bukaera arte luza daiteke eta jasotako proposamenak kontutan hartuko dira azken dokumentua erakundeei aurkeztu baino lehen |
11,088 | Vidal epailearen aburuz Parlamentari dagokio konstituzio bat idaztea eta honek herritarren ekarpenak gizarte zibilarena kontutan izatea baino ez du espero izan ere behin betiko Carta Magna referendum bidez onartu beharko lukete katalanek Santiago Vidalek gidatu duen jurista taldearena ez da Katalunia independenterako egin den konstituzio proposamen bakarra |
11,089 | Gurera etorrita euskal mugimendu independentistari sarri leporatu izan zaio zehaztasun falta eta pausuak aurrera eman ahala behar beharrezkoa izango du Euskal Herriak ere konstituzio propio baterako zirriborroa Abiapuntu legez baliagarria zaigu eredu katalana |
11,090 | Ze konstituzio eta ze konstituziondo Oraindik ez al gara ohartu EH mapa ospetsua ez dela Katalunia ez duela herri izaerarik EHan dena ez da mendialdea eta itsasoaldea |
11,091 | Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak zigortu egin du Santiago Vidal Hiru urtez ezingo du epaile jardun Kataluniako konstituzio zirriborroa idazteagatik |
11,092 | Gasteizko GAMA BIZIKLETA DENDA gure bidaietan laguntza oso garrantzizkoa da Bizikletak bikain jartzen dizkigute bidaia guztien aurretik eta ondoren Mekanika aldetik ezinhobe eta edozein material lortzeko garaian beti laguntzeko prest Hego Amerikako bidaiarako bizikleta berriak beraien laguntzaz eskuratu ditugu Alemaniatik ekarri dizkigute gure FAHRRAD MANUFAKTUR bizikletak Hemen topa ditzakezue |
11,093 | BIDE SPORTen eskutik Hego Amerikako bidaiarako KALAS arropa eskuratu dugu Txekiar Errepublikako arropa marka honek Txekian bertan egiten ditu arropa guztiak Preziokalitate oso onean eskaintza zabala aurkitu dezakezue wwwkalases |
11,094 | Plastiko mota guztiak ez dira berdinak plastiko mota baino gehiago dago baina oro har zazpi dira gehien erabiltzen direnak Plastikozko produktuaren azpian ontzietan edo izkina batean biraka dauden hiru geziz osatutako triangelu baten barruan dagoen zenbaki edo sigla batzuen bidez adierazten da plastiko mota plastiko birziklagarria alegia Ba al dakizkizu identifikatzen |
11,095 | Jakien eta edarien ontzietako plastikorik ohikoena da Merkea da arina eta birziklagarria Birziklatu ostean PETa altzariak alfonbrak zuntzak autoetarako piezak eta abar egiteko erabili ohi da |
11,096 | Erabilera asko ditu eta kimikoki oso gogorra da Batez ere ontziak egiteko erabili ohi da etxeko garbiketarako produktuenak eta kimiko industrialenak Esnearen zukuen jogurten edota uraren ontziak ere egiteko erabili ohi da baita zabor poltsak eta supermerkatuetako poltsak egiteko Plastiko segurua da |
11,097 | Hau ere oso gogorra da horregatik mota guztietako garbigarri eta olioontziak egiteko erabili ohi da baita mangeretarako medikuntza ekipamendurako lehiotarako drainatze tutuetarako eraikuntzako materialetarako kableen estalkietarako eta abarretarako ere |
11,098 | Ez da maiz birziklatzen baina birziklatzen denean paneletan tarimetan teilatuhodietan eta abarretan bihurtzen da PVCak zenbait toxina bota ditzake beraz ez da batere gomendagarria erretzea edo jakiek uki dezaten Ahal den neurrian ekidin ezazu |
11,099 | Plastiko gogor malgu eta gardena da eta zenbait botilatan mota askotako poltsa eta bilgarrietan mangeretan kuboetan eta abarretan aurki daiteke Behin birziklatuta edukiontzi eta zakarrontziak panelak hoditeriak edo baldosak egiteko erabili ohi da Plastiko segurua da |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.