Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
10,900
Izena emateko epea uztailaren ra arte dago zabalik Plaza kopurua mugatua da izan ere leku bakarrik daude Beraz eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean Ohiko moduan lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako eta urte bitarteko gazteek
10,901
Arratzu Bermeo Ere Forua Gautegiz Arteaga GernikaLumo Kortezubi Mendata Morga Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek euroko matrikula ordaindu beharko dute Hala ere ikastaroa bukatu ondoren etik gorako partehartzea izan dutenei euro itzuliko zaizkie Gainerako herrietan erroldatutakoek berriz euro ordaindu beharko dituzte
10,902
Formakuntza honen bidez Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere ikastaroak eko gutxieneko kontratazio konpromisoa baitu
10,903
Ikastaroa Arratzu Bermeo Ere Forua Gautegiz Arteaga GernikaLumo Kortezubi Mendata Morga Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne
10,904
Red bihotzean Mahasti aintza Bower Clerodendrum thomsoniae Texas eta Unibertsitatea TAMU holistikoa Garden odoletan lorea College Station Texas ko apirilaren
10,905
Donostialdean AHTren aurkako taldeak hainbat ekimen antolatu ditu datozen asteetarako Zuen parte hartzea espero dugu baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere
10,906
Gaia Astigarragatik Irunera AHTren proiektua aprobatzeko tramiteak hasi berri ditu azken aldian Espainiako gobernuak Udalerri kaltetuak Astigarraga Donostia OreretaErrenteria Oiartzun Lezo eta Irun Hori dela eta AHTren aurkako informazioa eta salaketa kaleratzeko eta ekimenak antolatzeko helburuarekin bilera irekia deitu dute Donostialdea Oarsoaldea eta Bidasoako AHTren aurkako taldeek Eguna Maiatzak asteartean arratsaldeko etan Oreretako Zintzilik Irratiaren egoitzan Tomas Perez kalea
10,907
Hitzaldia DESOBEDIENCIA CIVIL ORDENAMIENTO JURIDICO Fidel Sanchez abokatuaren eskutik herri mugimenduen defentsan aritzen den abokatua Arratsaldeko etan Donostiako Kortxoenea Gaztetxean
10,908
AHTren aurkako borrokaren aldeko IGANDE PASA HERRI BAZKARIA KANTHORIA BIOLINJOLEAK eta MUGALDEAKOAK taldearen kontzertua Kortxoenea Gaztetxean Bazkaria etan musika arratsaldean Txartela salgai Rekalde tabernan bazkaria eta kontzertua euro
10,909
AHTren aurkako MENDI MARTXA Urumean Kalteturiko inguruetara AHTrik EZ PROIEKTU TXIKITZAILEAK GELDITU APURKAAPURKA BAILARA EDER HAU BIHURTZEN DOAZ KARTZELA Ergobiatik Loiolara ordu oinez Amaieran Bazkaria Loiolako Hontza elkartean
10,910
AHTren aurkako taldeek Astigarraga eta Irun tarteko egitasmoaren bultzada berria salatu eta Euskal mugarekin lotuko duen proiektu berriak eskualdean trenbide azpiegiturak eta kalteak bikoiztu egiten dituela salatu dute
10,911
Donostialdea Oarsoaldea eta Bidasoako AHTren aurkako taldeek gogor salatzen dute Espainiako gobernuak azken asteotan AstigarragaOiartzunLezo zatian eta Iparraldeko mugaraino doan tartean Euskal eraikitzeko egitasmoari bultzada berria eman asmoz udalerri kaltetuetara bidali dituen hastapeneko txostenak Bertan Astigarragatik Biriatuko mugaraino eraikitzeko apustua mantendu eta Donostialdean Oiartzunen Lezon eta Irunen trenbide sare berriak eragindako kalteak bizkoiztu egingo litzuzkeen proiektu aldatu bat bultzatzen du Hori dela eta datorren maiatzak asteartean Oreretan egingo den batzarran parte hartzeko dei egiten diegu eskualdeko jende eta talde sozial guztiei arratsaldeko etan Zintzilik Irratiaren egoitzan Tomas Perez kalean dago hori hain zuzen ere proiektu txikitzaile horren aurkako informazioa herritarrengana zabaltzeko eta AHTrekiko oposizioa adierazteko ekimenak antolatzeko helburuarekin
10,912
Lehenik eta behin AHTren egitasmo berri horrek gure eskualdeko lurraldea zeharo suntsituko lukeela salatu nahi dugu AHTren makroazpiegituren sarea bikoiztea dakarrelako berekin Donostialdeatik Iruneraino doan tartean Izan ere Espainiako Ingurumen Ministerioak udalerri kaltetuei kontsultak egin asmoz igorri dien AHTren proiektu berriaren arabera Astigarragatik Behobiaraino kmko luzera duen Abiadura Handiko Trenbide lerroa eraikitzea aurrikusten da eta horrez gain AHTren bide berri hori egungo Renfeko trenbide konbentzionalarekin lotzeko beste kmko luzera duten hainbat trenbide adar eta interkonexiogune eraikitzeko asmoa agertzen du baita Renfeko ohiko trenbidean zabalera iberriarra eta nazioartekoa ezartzeko ere trenbideetan hirugarren errail bat jarrita hain zuzen ere LezoGaintxurizketan merkantzien geltoki intermodal bat eraiki ahal izateko aldi berean AHTren bidaiarien trenak Donostiako erdialdera sartu eta Frantziarako bidea Irundik igaro gabe egin dezaten ahalbidetu nahi dute lotune horiek Esan gabe doa paperean egundoko dentsitatea lukeen sare bikoitza marraztu dutela AHTren ibilbide ezberdinek eskualde osoan eragingo luketen kalteen tamaina bistakoa izanik
10,913
Honi dagokionean Astigarragatik Behobiaraino AHTren ibilbide osoan egin beharreko azpiegituralan handien gogorkeria nabarmena da Besteak beste proiektuak berak onartzen du geologian eragingo diren kalteak larriak direla eta AHTren zati honen hondeatzetik sortuko liratekeen milioi lur soberakinak botatzeko hondakindegi aurrikusten ditu Hondakindegi horiek interes naturalistikoko zenbait leku kaltetzen dituzte hala nola Arkiriko Dolina Errenteria eta Altziko ingurua Oiartzun kasu honetan proiektuak berak inpaktua larria izango dela aitortu eta landaretza autoktonoaren ugaritasunagatik kokapen desegokia da baina ez da inguruan beste leku egokiagorik aurkitu esaten duenean
10,914
Halaber AHTren eta trenbide konbentzionalaren arteko lotuneak eta interkonexioguneak eraikitzeko ErgobiaMartutenen ArraguaLezoGaintxurizetan eta ArasoAltzubiden egin beharreko obren inpaktua gailentzen da inguru horietan trenbideen eta azpiegituren biderkatzearen ondorioz kalteak areagotzen baitira Hala Martuteneko Ibarra trazaketak zeharkatuko lukete alderik alde eraikitako biadukto eta betelanez bidez hektarea nekazaritzako lur eremua eta zenbait baserri suntsituz eta era berean hirukoiztu egiten dira Oilakinetako bailaran Landetxa eta UgaldetxoArraguan Oiartzun aurrikusitako AHTren biaduktoak eta plataformak
10,915
LezoGaintxurizketan egin asmo duten merkantzien geltoki intermodalak balio handiko nekazaritzalurreko hektarea inguru suntsituko luke eta proiektuak ohartarazten duenez etorkizunean Pasaiako Kanpo Portuarekin lotura izan dezan kontuan hartuta aurrikusi da terminal hori era honetan ingurumen kalte globalak gutxitze aldera Oraindik horrelakorik Proiektuaren erabateko zinismoa salatu behar dago beraz soluzio hauekin ingurumen abantail handiak lortzen dira eta horreloak birritan esaten dituenean Zinez egitasmoak Donostiatik merkantzia trenen zirkulazioa kanporatzeko helburuarekin irudikatzen duen azpiegituradantza ezin hondagarriagoa da jadanik hainbeste porlan eta garraiobideren zama jasaten duen Gipuzkoako eskualde honetan lurraldearen txikizoa areagotuz
10,916
Bigarrenik Astigarraga eta Irun artean AHTrentzat aurrikusitako obra hauen kostu ekonomiko itzela salatzen dugu gutxi gorabehera milioi euro inguruan zenbatu daitekeena Honi dagokionean AHTrekin sustatzen den eredu ekonomiko eta sozial desarrollista ez dugu onartzen eta gobernuek azpiegitura erraldoi eta oso garesti honen eraikuntzan baliabide publikoak xahutzen darraiten bitartean gizarte arloko gastuak etengabe murrizten dituztela salatzen dugu Prozesu honek ondorio sozial oso larriak ekarri ditu jada eta are larriagoak izango dira aurrerantzean AHT gelditzen ez badugu Euskal aren obran egin beharreko gastu osoaren oraindik egitea falta zaiela kontuan hartuta
10,917
Bukatzeko Astigarraga eta Behobia arteko AHTren proiektuaren bultzada berri honek Lapurdiri ere betebetean eragiten diola salatzen dugu Iparraldeko herritarrek AHTren bide berriarekiko arbuio zabalaren aurrean entzungor eginez Proiektuak esaten duenez zati hori Astigarragatik Baionako hegoaldera kilometrotan luzatzen den GasteizDax AHTren Nazioarteko Tartea ren parte baita Aipagarria da halaber proiektuak baieztatzen duenez AHTren bide berria eta Renfeko trenbide konbentzionala ArasoAltzubiden elkarren artean lotzeko aurrikusten duen adarrari buruz ari dela Donostian geldiunea egingo duten abiadura handiko trenek lotune hortaz baliatuko direla Frantziarantz bidea egiteko Irundik pasa behar izan gabe Horrek Irungo Udaletxearen berehalako erantzuna jaso du udalerrian AHTak eragingo lituzkeen kalte larrien inguruan zuzentasunez egin duen salaketa baino areago udaletxeak aurrerantzean Irun Abiadura Handiko Trenaran mapan kokatuko denik zalantza duelako Gure ustez azken batean gizarte arloan eta lurralde ikuspegitik erabat diskriminatzailea den garraio sistema baten aurrean gaudela agerian jartzen du horrek berriro
10,918
Datozen egunetako deialdiak Horregatik guztiagatik datorren maiatzak asteartean Oreretan egingo den batzarran parte hartzeko dei egiten diegu eskualdeko jende eta talde sozial guztiei arratsaldeko etan Zintzilik Irratiaren egoitzan Tomas Perez kalean dago hori hain zuzen ere proiektu txikitzaile horren aurkako informazioa herritarrengana zabaltzeko eta AHTrekiko oposizioa adierazteko ekimenak antolatzeko Eta horrekin batera datozen egunetan Donostialdean AHTren aurka egingo diren deialdi eta ekintzen berri ematen dugu
10,919
Maiatzak Asteartea Donostialdea Oarsoladea Bidasoako AHTren aurkako taldeen batzardeialdia las en los locales de Zintzilik Irratia de Errenteria KTomas Lopez
10,920
Maiatzak Igandea AHTren aurkako borrokaren aldeko HerriBazkaria eta IgandePasa Kanthoria eta Mugaldekoak musika taldeen kontzertuarekin Donostiako Kortxoenea Gatzetxean GrosUlia auzoa Indianoenea kalea
10,921
Ekainak Igandea AHTren aurkako mendi martxa Urumeako inguru kaltetuetara ordu oinez Irteera goizeko etan Ergobiako plazatik eta amaiera Loiolan Halaber datozen egunetan egingo diren honako hitzaldi hauen berri ematen dugu Donostiako AHTren aurkako antolaturik
10,922
Maiatzak Osteguna Desobedientzia zibila eta ordenamendu juridikoa herri mugimenduen defentsan aritzen den Fidel Sanchez abogatuaren eskutik Arratsaldeko etan Kortxoenea Gaztetxean
10,923
Maiatzak Asteartea Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea Txopi hacktibistaren eskutik Arratsaldeko etan Kortxoenea Gaztetxean Zuen parte hartzea espero dugu beraz baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere
10,924
Abenduan izango ditugu Berrikasi eta berrikusi gogoeta aurkezteko urteko azken hiru saioak Orain arte LasarteOrian Iru ean eta Getxon egin dira aurkezpenak eta abenduan hiru hitzordu izango ditugu
10,925
Berrikasi eta berrikusi gogoeta azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako gogoeta da Orain arte antolatutako saioak eta abenduko hiru saioak ere gogoeta aurkeztu eta eztabaida pizteko helburuarekin egin da
10,926
Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari
10,927
Orain beraz sarreran aipatzen den eztabaidari ekin zaio hainbat herritan aurkeztuz mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz
10,928
Esan bezala aurreko saioak LasarteOrian Iru ean eta Getxon egin dira urrian eta azaroan Saio horietako batzuetako bideoak sarean aurkitu daitezke
10,929
Bizkaitarrak eta amorruz beterikoak Honako definizioa zuzenena litzake Konter taldea aurkezteko Metal doinuak lagun boskote honek Aro Berria izeneko lehen diskoa kaleratu zuen iaz Durangoko Azokan Musikherria ekimen berriaren berrikuntzetako bat izan zen Hau da autoekoizpenaren bidea posible dela adierazten duen beste eredu bat Sufrituta kaleratu zuten diskoaz zerbait gehiago jakiteko Gotzon abeslariarekin izan ginen
10,930
Ibilbide nahiko korapilatsua izan dugu Hasierako formaziotik bakarrik Iker gelditzen da Estiloari dagokionez aldaketa nabarmenak izan ditugu heavy metal doinuetatik doinu astun eta gogorrenetara pasa gara urtean maketa bat grabatu genuen lau abestiz osatutarikoa eta oraintsu kaleratutako diskoaren aurrekari bakarra litzateke Bestalde urte hauetan kontzertu inguru eman ditugu eta Euskal Herriko txoko asko ezagutzeko aukera eman digu taldeak Orain ostera gure lehen lan luzea aurkezten gabiltza
10,931
Abestiak hilabete batzuk prestatzen egon ondoren ko abenduan estudioan sartu ginen Bi hilabete eraman gintuen grabaketak eta nahasketak Hurrengo hilabeteetan arazo ezberdinengatik badakizue lan merkatua zelan dagoen gaur egun geldirik egon ginen Uda ostean berriz ekin genion diskoaren maketazio eta edizioari Horrela eko abenduan kaleratu genuen gure lehenengo diskoa
10,932
Aro berria izenburuarekin bi gauza aldarrikatu nahi izan ditugu alde batetik geure taldeko bizitzan egon diren gora beherak eta beste aldetik gaur egungo gizarteak daraman ibilbide teknologikoa honekin gizakiak teknologia eta zientziarekiko daukan menpekotasuna kritikatzen saiatzen gara
10,933
Halaxe da Alde batetik MARS Habeas Corpus aurretik ezagutzen genuen eta gustura aurkitu zen guk planteatutako ideiekin gainera abesti baten hitzak berak egin zizkigun Laila eta Podri Nok estudioan bertan ezagutu genituen eta naturalki atera zen beraien ekarpena
10,934
Taldeko kide bakoitzak bere preferentziak ditu Euskal Herriko taldeetatik Anestesia Parasma Etsaiak Brutal Melody atzerriko talde gogorrenetaraino Sepultura The Haunted
10,935
Musikherrian sartu ginen beraien printzipioekin bat egiten genuelako Euskal Herriko talde askoren elkarlanaren emaitza da inor ez da inor baino gehiago ez gutxiago Gainera uste dugu gaur egun autogestioa dela biderik egokiena gu bezalako taldeentzat
10,936
Bai edozein tabernetan edo jaietan joaten zarenean betiko kantuak eta betiko taldeak entzuten ditugu Badirudi oraindik ez dugula gainditu ko hamarkadaren boom hori Euskal musika genero gehiagoetara zabaldu behar dela uste dugu
10,937
Orain arte Ilargiaren jatorria objektu batek Lurrarekin talka egitearekin lotuta azaldu dute zientzilariek Talka bakarrean askatutako puskekin sortu omen zen Ilargi eta Lurraren arteko sistema ez du guztiz azaltzen hipotesi honek baina
10,938
Lurrak eta Ilargiak antzeko konposizioak dituzte bien arteko talka ugaritasunak azalduko lukeena Gauzak horrela Ilargia hainbat talkaren ondorioz sortu zela proposatu dute Israelgo Weizmann Zientzia Institutuko ikertzaileek Nature Geoscience aldizkarian argitaratu duten ikerketaren arabera
10,939
Weizmann Zientzia Institutuak proposatu duena zera da Elhuyar zientzia aldizkariak azalduta Lurra eta Marteren arteko tamainako bat objektuk Lurra jo zutenean askatu ziren hondakin planetarioak elkartuz ilargitxoak sortzen joan ziren azkenean Ilargia sortu arte Eredua bat dator LurraIlargia sistemaren egungo ezaugarriekin ikertzaileek ondorioztatu dutenez
10,940
Atari honetan sartzean etaedo ataria erabiltzailean erabiltzaile bilakatzen zara eta atarian sartzen etaedo ataria erabiltzen duzun unean hemen zehaztutako erabilerabaldintzak onartzen dituzu Baldintza horiek aplikatuko dira derrigorrez bete beharreko bestelako kontrataziobaldintza orokorrak edozein direla ere
10,941
Webgune honetatik eratorritako fitxategi automatizatuen titular arduraduna den heinean MB PAUSALEKUSLk datu pertsonalak babesteko eta tratatzeko politikaren berri ematen die haren weborria bisitatu eta erabiltzen dutenei eta politika hori aplikatuko da datu pertsonalak jasotzen dituzten inprimakietako bat betetzen denean Hala datu pertsonalak babesteko araudiak xedatutako betebeharrak betetzen dira
10,942
Gure webgunearen erabiltzaileengandik jasotako datu pertsonalak dagokion fitxategian gordeko dira Fitxategi hori era berean Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean jasota dago eta MB PAUSALEKUSL da horren erantzule Beharrezko datuak baino ez dira bilduko dagokion kasuan adierazitako helbururako eta horiek gabe ezingo da erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak eman
10,943
Datuak babesteko araudiak ezarritakoari jarraikiz MB PAUSALEKUSLk beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditu datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko eta horiek aldatzea galtzea tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko teknologiaren egoera kontuan izanik betiere
10,944
MB PAUSALEKUSLk weborriaren erabiltzaileei jakinarazten die weborriaren zerbitzuetara eta edukietara sartzeko eta horietan erregistratzeko inprimakietan eskatzen diren datuak aukerakoak edo halabeharrezkoak diren
10,945
Halaber uztailaren ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legea betez MB PAUSALEKUSLk baimena eskatzen die helbide elektronikoa erakundearen merkataritza sustapen eta hedapenhelburuetarako erabiltzeko Horretarako dagokion laukia markatuz gure webgunearen erabiltzaileek onartu egiten dute haien datu pertsonalak helburu horietarako erabiltzea eta email fax SMS MMS edo berehalako mezu sare sozial edo beste edozein bitarteko elektroniko edo fisiko bidez orain eta etorkizunean jakinarazpenak bidaltzea erakundeak eskainitako produktuekin eta zerbitzuekin lotutako merkataritza eta hedapenkomunikazioa xede izanik
10,946
Ez zaizkie gure webgunearen erabiltzaileek emandako datuak hirugarrenei lagako legezko betebehar batek hala agintzen ez badu Horrez gain MB PAUSALEKUSLren usteko balu datuak lagatzea beharrezkoa dela erakundearen bidezko helburuetarako pertsonari baimena eskatuko dio aurrena
10,947
Edonola ere erabiltzaileak izango dira emandako datuak egiazkoak izatearen erantzule eta haien erantzukizuna da ere MB PAUSALEKUSLri jakinaraztea horietan aldaketarik egon den Ildo horretatik erakundeak ez du inolako erantzukizunik horren gainean
10,948
Una mesa redonda cerrar los actos del de la Memoria Txorientzako habiak egiteko tailerra Domingo Agirren herriko haur guztiei irekia
10,949
Sagak saioaren estreinaldiaren aurreko erreportaje berezia ikusi ahalko da ETB en Euskal Herriko familiei eta abizenei buruzkoa Gainera Gailurra Xtreme Perdido Merl Artefaktua eta Bagoaz El Conquistador del Caribe eta El Conquisen edizio berriak estreinatuko dituzte
10,950
Sagak saio berriaren estreinaldiaren aurretik Euskal Herriko sagei familiei eta abizenei buruzko atariko saio berezia eskainiko du Kike Amonarrizek Asteazken honetan urtarrilak Sagak saio berriaren estreinaldia baino astebete lehenago erreportaje berezi bat eskainiko du ETB ek Kike Amonarriz aurkezleak Sara Cozar Ibon Gazta azpi Xabier Euzkitze Euskaltzaindiako onomastika zerbitzuko Mikel Gorrotxategi eta Euskal Museoko Amaia Mujika izango ditu alboan
10,951
Bidelagun hauekin saga ezberdinak ezagutzeaz gain familiei sagei eta abizenei buruz hausnartzeko parada eskainiko du erreportajeak Sagak saio berezia asteazken honetan ean izango da ikusgai ETB en
10,952
Saio eta eduki berriak dakartza urteak ETBra Estreinaldien artean Sagak Gailurra Xtreme Perdido Merl eta Artefaktua daude Halaber edizio lehiakide gonbidatu eta eduki berriekin iritsiko dira Bagoaz El Conquistador del Fin del Mundo eta El Conquis saioak Tarte horiek guztiek entretenimendua hurbiltasuna eta informazioa ardatz duen programazioa osatuko dute
10,953
Gailurra Xtreme Perdido saioan erronka eta lehia ikusgarria aurkeztuko ditu Ibon Gazta azpik Bidelagun izango ditu halaber Gari Aristegi medikua eta Alberto Aierbe mendiko kontuetan aditua Pirinioak zeharkatzen dituen GR ibilbidearen zati bat egitera ausartuko diren lagun arituko dira nor baino nor gehiago Lehiakideen helburua mendiz mendi zortzi etapatan kilometro egitea izango da Irundik irtengo dira eta Perdido mendia izango dute jomuga Tartean Etxalar Otsagabia Zuriza Candanchu Panticosa eta Gorizeko aterpetxea izango dituzte etapa bakoitzaren amaiera Partehartzaileek bataz beste kilometro egingo dituzte jardunaldi bakoitzean Urtarrilaren an aurkezpen saioa ikusi ahal izango dugu eta ean ekingo diote lehiari
10,954
Igandeetan Herri Txiki Infernu Handiren aurretik Merl Francesc Orella aktorea protagonista duen TV ko telesail arrakastatsua izango da ikusgai urtarrilaren tik aurrera Telesailaren bi denboraldiak emango ditu ETBk Merl filosofia irakaslea du protagonista eta ikasleak askatasunez pentsatzera bultzatuko ditu ezohiko irakasbideak erabiliz Horren metodoek ez dute inor epel utziko eta aldekoen eta aurkakoen artean banatuko dira ikasle irakasle eta gurasoak
10,955
Bestalde ETB ek laster Bagoaz talent showaren bigarren edizioa estreinatuko du Zuri Hidalgok aurkeztuta Aurten ere irabazleak ostiralero ikusgai daukagun Goazen telesail arrakastatsuaren hurrengo denboraldian parte hartzeko txartela irabaziko du aurreko edizioan Iholdi Beristainek lortu zuen bezala Halaber astelehenetik ostegunera ematen den Gure Kasa saioak Julen eta Antton Telleriak aurkeztuta entretenimendua gonbidatu ezagun eta ezezagunak euskal musika taldeak eta umorea ditu ardatz nagusi
10,956
Datorren otsailaren tik aurrera Artefaktua literatur saio berria emango du ETB ek Yolanda Mendiolak aurkeztuta Atal ugari izango ditu nagusia idazle bati bere lana unibertsoa pentsamendua eta motibazioa ezagutzeko egindako elkarrizketa izango da Baina orobat gonbidatuak nobedadeak irakurle eta liburusaltzaileen gomendioak eta booktuberrenak agertuko dira Horrek guztiak osatuko du Artefaktua literatura liburuak idaztea eta irakurtzea maite duten guztiei zuzendutako programa
10,957
Asteartero Ur Handitan saioak berebat erreportaje interesgarriak iragartzen ditu Eta igandero jakina Herri Txiki Infernu Handi saioak bere bidea egiten jarraituko du Euskal Herrian barrena Araitz Nafarroan Ere ozu Gipuzkoan eta Mendata Bizkaian izango dira hain zuzen ere hurrengo jomugak
10,958
urtean Martinez Basterretxea familiaren ondareaz baliatuz tradizioko musikari eskainitako gunea sortzeko proiektuari hasiera eman zitzaion Gaur egun tresna baino gehiago dituzte ELAI ALAI katalogoan Hona hemen bildumaren irudiak
10,959
Sarrerak etatik etara izango dira eta urteerak eguerdiko ak aurretik Sartzerakoan egonaldiaren beste kobrauko da eta euren esku izten diran elementuen zerredea emongo jake ko bermea eskatuko jake euren esku izten diran elementuekaitik eta urteeran itzuliko jakez elementu guztiak dagozela eta estudioa ordenauta eta kalterik ez dala izan ikusi eta ostean
10,960
Bazkaldari guztien ordainketearen Ureta Landa Apartamentu Turistikoen eskuetan dagoenean geratuko da erreserbea eginda Ganetiko txokoan sartzerakoan ordainduko da erreserbea egikeran adostutako produktoakaz batera eta txokoan euren esku gelditzen diran elementuen zerrendea emongo jake ko bermea eskatu ahal izango jake gero urteterakoan elementu guztiak dagozela eta erabilitakoak osorik eta ordenauta dagozala eta ostean itzultzeko
10,961
Kanzelazinoak erreserbautako eguna baino egun aurrerago egin beharko dira gitxienez eta telefonoz edo emailez egin beharko dira erreserbearen errefentzi zenbakia emonaz Modu honeetan eginez gero ipinitako dirua itzuliko jake kreditu txartelaren bidez Epe eta modu horreetan egin ezik ez da itzuli beharrik egongo
10,962
Urteetan zehar joan da Antzuola bere identitatea eratzen Identitatearen emaitza da osatutako kultura ondarea eta horren barruan historia arte antropologia etnografia adierazpenak ugariak izan dira gure herrian Blog honen bitartez horrek jaso nahi izan ditugu baina gaurko gure bizipenak ere ahazteke
10,963
XVIII mendearen erdi aldea oso oparoa izan zen obretan behintzat Antzuolarentzat hiru obra desberdinei ekin zietelako bertako udal arduradunek herriari ur gazia eskaintzeko iturri publikoa Ondarra auzorako zubiak eta teileria berria eraikitzea Blog honetan azken obren inguruan Ondarrak zubiak eta teilak egiteko labea atal bereziak idatzi ditugu oraingoan berriz herriko plazan kokatuko den iturriaz hitz egingo dugu Esan dezagun hasi aurretik oso obra eta egitasmo luzea izan zela tartean lur jabe batekin konfliktoa sortu zelako Kontuak kontu hamarkadaren hasi zena eta ra arte iraun zuena
10,964
Edozein udaletan sustaturiko obrak aurrera eraman nahi izaten direnean burokrazia izaten da nagusi alegia bulegoetako lan asko egin behar izaten da langileak obretan ikusi aurretik edo obretan hasi eta geratu beharra ere egoten da sarri Plazan kokatuko den iturriarekin antzerako zerbait gertatu zen
10,965
Esandako XVIII mendearen bueltan gainera herrian iturri publikoak kokatzearen aldeko udal politika bat ere egon bazegoen izan ere Ondarra iturria ere garai honetan eraikitakoa da edo Eguzkitza baserriaren aurrekoa bata zein bestea blog honetan ere aztertutakoak
10,966
Has gaitezen plaza iturriaz hitz egiten Gaztelako Goi Errege Kontseiluak emanda herrian egin nahi ziren obrak egiteko ko urtarrilaren an lortu zuen Antzuolak errege ahalmena para reedificar fuente dos puentes tejer tomar en censo ducados
10,967
Dirutza hori mailegu bezala lortzeko herritar nahiz kanpotar ziren aberatsei eskatu behar zitzaien horren truke interes batzuk ordainduz eta herriko ondasunak gero ikusiko dugun bezala hipotekan jarriz
10,968
Baimen hori eskuratuta obra egiteko lurren erosketari ekin zion Udalak Hasteko Eztalatik plazara ekarri behar zen ura eta horretarako Galardi edo Ozaeta Dorreko jabea zen Hipolito de Ozaetaren lurretatik pasatu beharra zegoenez berari eskutitza idaztea erabaki zen eduki honekin
10,969
Berehala erantzun zuen Bergaran bizi zen Hipolito de Ozaetak Galardi Dorreko jabeak obretako baimena emanez eta esanez gustatuko zitzaiokeela proiektua Antzuolan bertan ikustea eta behar bazen iradokizunak ere egitea Udalak baietza eman zion eskaera horri
10,970
Lehendabiziko lana arestian aipatu dugun bezala obrako lurren jabeei baimena eskatzea izan zen Ozaeta jaunak ez zuen hasieran oztoporik jarri herriaren onerako zen obra bat zelako baina bai baldintza bat herrian zeukan lurretatik sel zati bat Esan bezala ura garraiatzeko bereak ziren Eztala eta Galardiko Dorreko lurretatik pasatuko zelako Udala gaia aztertzeko geratu zen
10,971
Bitartean obrak hasita zeuden Badakigu iturriaren trazadura Martin de Carrerak egin omen zuela ko abenduaren ko udal agiri batean adierazten zaigulako berak maestro obras en raz de la delantera de la fuente que est construyendo la traza dispuesta en su raz para ejecutarla con las medidas que corresponden la planta sitio sus bebedores de agua pesebre udalari bidalitako eskutitz batengatik Dirudienez iturriaren trazadura bat baino gehiago zirenez eskatzen zen adierazteko proposatutako aldaketak lanean ari zen Francisco de Etxanoberi
10,972
Baina bazirudien arren Hipolito de Ozaetarekin berehala konponduko zirela arazoak ez zen hala izan ete ko otsailean obra geldiaraztea eskatu zuen Hipolitok
10,973
Baina ko martxoan ere obrak geldirik zeuden baina ordurako hainbat lan eginda beraz ordaindu beharrekoak Gainera bazirudien luze joko zuela eztabaidak Eta hala izan zen Handik ia bi urtera egoera antzera samar zegoen eta eko urtarrilaren an dakigu Hipolito de Ozaetak pide el sel que va entre el hayedal Azaldeguieta hacia Astoaga otra porci cantidad de sel Aldi berean Ozaeta jauna prest zegoen Irakorta eremuan zeukan lurra herriari emateko baina hori bai bide batez obrak eragindako kalteak ere ordainduz
10,974
Egoerari buelta emateko norbaitek bitartekari lan bat egitea erabaki zen bera Jabier Ignazio Etxeberria izango zen orduan Loiola basilikan obretako maisu zena eta antzuolarrentzat ere ezaguna zena Errukizko Amaren parrokian egiten ari ziren obretako begiralea ere izan zelako
10,975
Kontuak kontu udalak Hipolitoren eskaerari amore eman ondoren berak eskatutako lur permuta onartu eta bera legeztatzeko baimena eskatu zitzaion Gaztelako Goi Errege Kontseiluari Baimena ko otsailaren an etorri zen para la continuar obras de la fuente entrega de reales Hipolito de Ozaeta heziendo repartimiento entre vecinos Beraz Ozaeta jaunari egindako ustezko kalteak ordaintzeko ere herritarrek dirua jarri behar izan zuten beren poltsikotik
10,976
Obrak berriro hasi eta berehala bukatu ziren urte bereko uztailaren azaltzen den udal agiri batek dioskun bezala fuente que se ha construido en esta villa plaza blica
10,977
Iturria egiteko egindako gastuei erreparatuz gero tik makina bat ordainketa egin behar izan zen Honatx batzuk esanguratsuenak eta hasteko an eginikoak
10,978
Beraz hauteman daiteken bezala gastu agiri hautean iturriaren obra handiena an egin zen Ondorengo urteetan obra moteldu eta geratu zen Gero urteetan makina bat gestio egin zen iturriarekin jarraitzeko eta gastu burokratikoak gehitu egin behar izan ziren goian adierazitako gastu zerrendari an adibidez erreal ordaindu zitzaion Ignazio de Mandiolari iturriaren espedientea idaztearren Beste erreal Francisco Xavier de Arizavaletari perituari por dos as en reconocimiento del sel de Iraicorta monte de Azaldeguieta con que se pretende la permuta reconocimiento de los da os perjuicios que se ha ocasionado Hip lito de Ozaeta en la caser de Eztala en la construcci de dicha fuente
10,979
Iturriaren kokapenari buruz ez dugu ezer esan izan ere iturriaren oraingo tokia ez da jatorrizkoa Hasiera batean askoz aurrean zegoen plaza aurrean pasatzen den bidearekin edo garai bateko errege bidearekin bat eginda hamarkadaren hasieran baina gaur Kalebarren eko etxeak egiteko zirela gaur dagoen tokira atzeratu zuten iturria Garai hartatik hona hemen dago zarata handirik ateratzeke nahiz eta garai batean herriko ume askoren jolas lekua ere izan
10,980
Dena dela urtean gauden honetan plazatik pasatzerakoan jo begirada bat frontoi edo Olarango kultur etxe aldera eta bertan ikusiko duzu ur eman dezente daukan fuente de agua dulce Orain txukundua dago Beraz hurbildu zaitez ukitu bere harlanduak gogoratu orain adierazi dugun historia bitxia eta ahal balitz ur tragoxka bat ere edan bertatik Berak nahiz eta hitz egin ez eskertuko dizu eta
10,981
TREKUTZ elkarteko kideak oso gogoko izan dute plazako iturria eta bertan atera zuten kideen argazkia bere antzinako tokitik aldatu aurretik Atzean berriz gaur kultur etxea dena ikus daiteke baina garai hartan Olaranen jauregia zena Esan bezala bertan kokatu zen antzina batean Galardi edota Ozaetako dorrea iturri honen istilu iturri ere izan zena
10,982
Atal honen izenburuak dioskun bezala gure herrikoak dira bataio ezkontza eta heriotza agiri zaharrenak Gipuzkoan Zergatik izan zen hori ez badakigu arren an hartu baitzen erabakia erregistro hauek era sistematikoan egitea gurean XV mendearen bukaerakoak eta XVI mendearen hasiera hasierakoak dira lehenetarikoak
10,983
Bataioaren sakramentuaren bidez gizakia Elizaelkarteko kide bihurtzen da Kristorekin bat eginda Bataiatzen dena betiko izango da bataiatu bataioak betiereko ezaugarria ematen baitu
10,984
Bataiatzean hiru sinbolo erabiltzen dira ura bizi berriaren eta bekatuak kentzearen ikurra olioa Jainkoaren bedeinkapenaren seinale eta Jesukristorekin bat egitearen eta Elizako kide bihurtzearen ikur eta argia Jesukristo berpiztuaren sinbolo bai eta bataiatuaren eginkizun ebanjelizatzailearen ikur ere
10,985
Trentoko Kontzilio Ekumenikoaren XXIV bilkuran ko azaroaren erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean Hasiera batean bataioaren data eta lekua zehazten ziren erregistro horretan baita bataiatuaren gurasoen eta aitaama pontekoen izenabizenak ere Hainbat mende geroago aitonaamonen izenabizenak eransten hasi ziren bai aitaren aldekoenak bai amaren aldekoenak
10,986
Donostiako Elizbarrutian dagoen bataioinskripzio zaharrena Maria Madariaga delako bati dagokio ko irailaren an bataiatu zuten Uzarragako Parrokian Maria izenarekin bakarrik bataio agiri daude bitartean
10,987
Ezkontzaren sakramentuaren bidez ezkontideek gizonak eta emakumeak elkarrekiko maitasuna adierazten dute eta ezin desegin daitekeen batasuna sortzen dute Jainkoaren eta Elizaelkartean aurrean bizi osorako fideltasuna eta maitasuna aginduz Bataioan ez bezala ezkontzan ezkontideek bideratzen dute sakramentua Gutxienez bi lekuko izan behar dira bertan bai eta apaiza ere Elizaren lekuko aktibo baimendu gisa
10,988
Trentoko Kontzilio Ekumenikoaren XXIV bilkuran ko azaroaren parrokia bakoitzak ezkontzen erregistroa eraman beharko zuela ezarri zuten ezkontza erreformatzeko dekretuaren kapituluan Erregistro horretan datu hauek jaso behar ziren ezkontzaren data eta lekua eta ezkontideen eta aitaama pontekoen izenabizenak Hamarkada batzuk geroago beste datu batzuk eransten hasi ziren hala nola ezkontideen gurasoen izenabizenak aitaren zein amaren aldeko aitonaamonen izenabizenak eta ezkontideen egoera zibila eta lanbidea
10,989
Donostiako Elizbarrutian erregistratuta dagoen aurreneko ezkontzaagiria Gipuzkoa osoko zaharrena Juan Marutegui eta Gracia Madariaga ezkondu zirenekoari dagokio ean ezkondu ziren Uzarragako Parrokian
10,990
Nahiz eta berez heriotza ez den sakramentu Elizak aspaldiaspalditik jasotzen du agirietan fideltasunez jaso ere parrokiaelkarteko kide izandakoen lekukotza hiltzen direnean zendutako santu eta fededunen elkartearekin bat egiten duten horiena
10,991
Trentoko Kontzilio Ekumenikoak bataio eta ezkontzak inskribatzeko betebeharra ezarri zuenetik hainbat urtera eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen ko Rituale Romanum delakoaren bidez Hasieran ondoko datu hauek agertzen ziren erregistroan heriotzaren data eta lekua hildakoaren izenabizenak eta ezkontidearenak halakorik egonez gero gerora beste datu batzuk eransten hasi ziren hala nola hildakoaren adina eta lanbidea
10,992
Gure Elizbarrutian daukagun heriotzaagiri zaharrena Antonio izeneko bati dagokio haren abizenik ez da ageri eko azaroaren an inskribatu zuten heriotza hori Uzarragako Parrokian
10,993
Ego Ibarra batzordea liburuaren azken ukituak ematen ari da idazleak egin zituen bertsio biak aintzat hartuta eta ko lehen edizio hura kontuan izanda Eibarko Udalak an eta ean kaleratu zituen Mexikoko edizioaren berrinpresioak oraingo hau ostera edizio kritikotzat jo dezakegu Etxebarriaren jatorrizko eskuizkribuetatik abiatutakoa delako
10,994
Lan horretan ari da igo Artamendi Ortiz de rate eibartarra estilozuzenketa amaitzen aparatu kritikoa osatzen testuinguruko oharrak eta ohar topononomastikoak lantzen aurkibide toponomastikoa egiten eta testua kaleratzeko moduan uzten
10,995
Luis Castells katedratikoak Eibarko humanista baten bidaia sentimentala izenburua daraman hitzaurre luze bezain argian hauxe dio Aitormen batekin hasi beharra daukat hirugarren aldia da Viaje por el Pa de los Recuerdos irakurri dudana eta aldi bakoitzean gauza berriak ikasi ditut lehen oharkabean igarotako kontuei edo arretarik jarri gabeko alderdiei erreparatu diet Liburua izenburuak ondo adierazten duen bezala oroipenetatik zehar egindako bidaia bat da bere ibilbidearen bidaia sentimental bat umesasoitik hasi eta gerra zibilera arte Toribiok berak garai hartako gutunetan adierazten duenez liburua sendabide bat izan zen jaioterritik urrun bizi izateagatik sentitzen zuen herrimina leuntzen saiatzeko horrek ez dio sinesgarritasunik kentzen hemen kontatutakoari nahiz eta ezinbestez irristaldiren bat edo beste egin aurreko edizio batean beste eibartar entzutetsu batek Juan San Martinek adierazi zuen bezala
10,996
Piropoak aurkezteko azken eguna otsailaren izango da Piropoak euskaltegietara edota udal liburutegira joanda aurkez daitezke edo posta elektronikoz euskaltegiaeibareus eta eibaraekeus helbideetara
10,997
Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEKk Udalarekin lankidetzan piropo lehiaketa antolatu dute piroporik onena hautatzeko lehiaketa izango da Partehartzaile bakoitzak berak jaso edo bota nahiko lukeen piropoa aurkeztuko du Bi sari izango dira bat epaimahaiak hautatutakoarentzat eta bestea jendearen boto gehien jaso dituenarentzat Epaimahaiak originaltasuna baloratuko du
10,998
Aurkeztutako piropoen artean hautatuko dira bata epaimahaiak hautatutakoa originaltasuna baloratuta eta bestea jendearen boto gehien jaso dituena izango da Botoa emateko
10,999
Aurkeztutako piropoen artean gehien gustatatzen zaizuna aukeratu eta botoa eman ez da besterik egin beharko Boto emaile bakoitzeko boto bakarra onartuko da