Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
7,100
Euskal Labelaren aldekoa zara edo exotikoak berotzen zaitu Euskaldunez gain denetik probatu dut hegoamerikarrak poloniarrak alemaniarrak Leku guztietan daude kukukukuak
7,101
Mozorrotzea atsegin duzu Inauterietan soilik Baina fetitxista naiz Futbolean jokatzen duen norbaitekin liatzen naizenean beti eskatzen diot ekipazioa jantzita enroilatzea Realeko uniformeak katxondo jartzen nau
7,102
Zein famosorekin larrua jotzea gustatuko litzaizuke Antoine Griezmann eta Sergio Canales futbolariekin edo Justin Bieberrekin konformatuko nintzateke Ez dut asko eskatzen kar kar kar
7,103
Gogoeta garaia da bertsolari eta bertsozaleontzat Egin dira ikerketa soziologikoak eta egin ditugu hausnarketa zoologikoak barra ertzean ordu txikitan Ahalegindu gara teoria antropologikoei gure esperientzia pertsonala gehitzen Saiatu gara estatistikoki estatiko ez geratzen Salbuespen bateko salbueste salbuetsia gara
7,104
Ulertu nahi dugu zergatik urruntzen diren gazte asko bertsolaritzatik urte ingururekin susmatzen dugu zergatik baina aldatzeko beste arrazoitu nahi dugu zergatik diren gehiengoan emakumeak Eta horrek galdera batera garamatza zergatik jarraitzen dugu guk
7,105
Argi dago bertsolaritzak eskaintzen dituen espazioetako asko kanon baten baitan eraiki direla Gutako askok espazio alternatiboei esker lortu dugu ez etsitzea gu ere kabitzen ginela sinestea Nire kasuan plazatik gaztetxera izeneko txapelketa izan zen inflexio puntua Giro horretan baietz erabaki nuen horrela abestu nahi nuela parte hartu nahi nuela horretan banuela zer eskainia Gainerako sariketek sortzen zidaten errespetu eta beldur puntuarekiko kontrastean inbidia sentitu nuen lehen aldiz ekimen honi begira
7,106
Uste dut horri esker eta inguruan nuen lagun taldeagatik hartu nuela gogoz bertsoa berriz Gero plazatik gaztetxera txapelketan parte hartu nuen bi aldiz eta eurak izan ziren lehenengoz libreko saio bat egiteko deitu zidatenak saio bat ateratzeko gai ikusi nindutenak lehenengoz bertsolari bezala aitortu nindutenak niri askoz gehiago kostatu zait
7,107
Niri Mutrikuk eta bertako gazteek eman didate bertsolari izateko bultzada bertsolari izatera iristeko espazio bat Ez dakit sekula eskertuko diedan nahikorik Eta Mutriku asko opa dizkiet atzetik datozen gazteei Lagun talde gehiago babesguneak eroso sentitzeko espazioak eta sortzailetzat aitortuko dituzten ekimenak
7,108
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu
7,109
Lehen sektoreko ondasunak elikadurarako baliagarriak dira baina baita beste ondasun batzuek egiteko lehengai gisa adibidez jertseak egiteko artilea edo energia ekoizteko ikatza
7,110
Atal honetan aurkezten dira Hizkuntzen Erabileraren KaleNeurketaren emaitza nagusiak an egindakoa ikerketa honen zazpigarren edizioa da KaleNeurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz Datubilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako lurraldeetako eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko baita adinaren sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere
7,111
Hizkuntzen erabileraren KaleNeurketa ibilbide luzeko ikerketalan zabala da Siadecoren eta Euskal Kultur Batzordearen EKB eskutik an abiatu eta etik Soziolinguistika Klusterrak egiten duena Ikerketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz Zenbat erabiltzen da euskara kalean galdera horri erantzuten dio ikerketak Neurketaren edizioa an egin zen eta azkena VIIa an burutu da Hogeita zazpi urtetan zazpi argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan
7,112
Neurtzaileek ez dute interferentziarik eragiten alegia hiztunari ezer galdetu gabe norbanakoaren subjektibotasuna albo batera utziz entzun eta elkarrizketaren hizkuntza jasotzen da solaskideen adina sexua eta haurren partehartzearen informazioarekin batera Euskal Herrian bertan sortua da metodologia eta zazpi edizioetako eskarmentuak teknikoki aski kontsolidatzea ahalbidetu du Gaur egun ezinbesteko erreferentzia da euskararen biziindarra ebaluatzeko
7,113
VII Neurketa honetan Euskal Herri osoko udalerri neurtu dira eta elkarrizketaren nahiz solaskideren informazioa bildu da Jasotako datuen bolumen handi horrek bermatzen ditu fidagarritasun estatistikorako baldintzak
7,114
Ikerketa honek erakunde hauek izan ditu finantzatzaile Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Nafarroako Gobernuko Euskararen Nafar Institutua Euskarabidea Arabako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Bilboko Udala Donostiako Udala Iru eko Udala Gasteizko Udala eta beste udal
7,115
ko Neurketaren emaitza guztiak Neurketaren aurreko edizioetakoak eta euskararen egoera soziolinguistikoaren inguruko beste hainbat aldagairi buruzkoak Euskararen Datu Basean EDB daude eskuragarri
7,116
Ados Teatrok urtarrilaren ean estreinatu zuen lana Errenteria Hiria kulturgunean eta datozen hilabeteetan batetik bestera ibiliko dira Euskal Herriko antzokietan Euskaraz egin dute lehen emanaldia hizkuntzaren aldeko apustu garbia eginda orain dena den gazteleraz ere aurkeztuko dute Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan jendea dibertitzeko helburua du antzezlanak ikusleen artean hausnarketaren bat edo beste ere eraginez Izan ere ezin jakin daiteke gauza absurdoetatik noraino hel gaitezkeen
7,117
Herny Wilt da taula gaineko istorioaren protagonista itxaropena galdu duen gizona Eva emaztearekin ez da zoriontsu eta egunero txakurra paseatu bitartean hura hiltzeko eta gorpua desagerrarazteko moduak bilatzen ditu Egun batean Eva bidaia bat egitera joango da eta horrek pentsatutako plana martxan jartzeko aukera emango dio Wilti Panpina puzgarri bat erabiliko du emaztea bailitzan berau desagerrarazteko moduak entseatzeko Baina lekuko batzuek ikusi eta benetako emakumea dela sinetsita poliziari abisua emango diote Hala Wilt atxilotuko dute bidaian dagoen emaztea hiltzea leporatuta eta ezingo du bere errugabetasuna frogatu
7,118
Istorioaz gain antzezlanak badu beste ezaugarri erakargarri bat euskal aktore ezagunak hain zuzen Mikel Laskurain Miren Gojenola Aitziber Garmendia Isidoro Fernandez Koldo Losada eta Fernando Ruiz aurpegi ohikoak ditugu Euskal Telebistako saioetan Haietako bakoitzak gainera bere euskalkia bere ohiko hizkera erabiliko du testuari arintasuna eta azkartasuna emateko Egoera surrealisten aurrean are eta modu txoroagoan erantzungo dute pertsonaiek eta kutsu ironikoz landuko dituzte familia homosexualitatea polizia modak eskuineko pertsonak ezkertiarrak komuneko garbiketa eta beste mila kontu Maiatza bitartean Euskal Herriko aretoetan izango da ikusgai
7,119
Halaxe aurkeztu du Wilt Panpina puzgarriaren hilketa Garbi Losada zuzendari algortarrak Gidoigile aktoresa eta zuzendaria emakume saritua da antzerkimunduan baina telebistan eta zineman ere aritu da Unibertsitatean egin zuen arte eszenikoen mundurako lehen sarraldia eta geroztik ezin izan du ikuskizunaren zirrara albo batera utzi Istorioak kontatzea maite duela aitortu digu
7,120
Wilt korapilo komedia bat da eta zineman bezala eszena azkarrak ditu Oinarri nagusia polizi galdeketa bat da eta denboran atzera eta aurrera egiten dira saltoak gertaerak kontatzeko Taularatzea gainera komiki baten modukoa da
7,121
Jose Antonio Vitoriak egin zigun proposamena Nik Wilt ezagutzen nuen baina ez nuen pertsonaia gehiegi gogoratzen Haren baldarkeria gustatzen zait zein makarra den Wilt Kutsu sarkastikoa ematen die eguneroko bizitzako kontuei tonu komikoan egin arren eta gizabanakoen arteko harreman oro lantzen ditu bikote eta ezkontideen arteko gorabeheretatik hasi eta polizia psikiatrak edota heziketa sistema bezalako gaiekin ausartzen da Gizartearen errepaso ironiko eta zoragarria egiten du azken batean
7,122
Zerk erakarriko ditu ikusleak Obrak berak ala euskal aktore ezagunekDenak Jendeari asko gustatuko zaizkio aktoreak eta baita haiek egiten duten lana ere Eta obra bera ere bai oso bizia delako oso dibertigarria Ikusleek barre asko egingo dute lan lotsagabea da
7,123
Bai oraingoz euskaraz baino ez dugu prestatu gaztelerazko antzezlana udazkenerako egingo dugu Izan ere bi bertsioak elkarrekin prestatu izan ditugu askotan eta euskarazko erakustaldia jarraipenik gabe geratu izan da Biak aurkeztu arren ikusle askoz gehiago joan izan dira gaztelerazko emankizunetara Horregatik euskarazko bertsioari leku propio bat egin nahi izan diogu itzuli propioarekin eta ondoren egingo dugu gaztelerazkoa Euskaldunen artean ospe handia duten aktoreak bildu ditugu Wilt egiteko lanak merezi duelako eta euskaraz ezagutu dadin nahi dugulako
7,124
Ni antzezten hasi nintzenean militantzia handia zegoen bai obrak egiteko eta baita haiek ikustera joateko ere Gerora ikusleen kopurua ikaragarri jaitsi zen ia inor ez zen antzerkia ikustera joaten Horregatik euskarazko lan gutxiago egin ziren Azken urteetan baina berpizte moduko bat bizi dugu berriro ere eta pixkanaka pixkanaka gorantza egin dugu Hala ere ikusle gutxiago joaten dira euskarazko obretara ulermen maila altua eskatzen dutelako Gustora egoteko oso euskalduna izan behar da kasu batzuetan Horregatik jende askori erreparo handia ematen dio eta bi aukerak eskaintzen badira gazteleranzkora jotzen du
7,125
Oso txikia nintzenean anaiarreba eta lehengusulehengusinekin hasi nintzen ikuskizun modukoak antolatzen antzerkiak bailiran Senide musikari asko ditut baina ez dira profesionalak Horregatik hobby bat baino ez zela uste genuen Unibertsitatean nengoenean ordea lanbidea izan zitekeela ikusi nuen Eta hortik aurrera orain arte
7,126
Istorioak kontatzea gustatzen zait Hau da denetik egin nahi izaten dut baina bereziki zuzentzea atsegin dut Obraren zati guztiek osotasun bat osatzen dute testua idatzi zuzendu dena istorio bat kontatzea da Eszenatokira igo baino nahiago dut
7,127
Zerrenda luzea da bai baina zaharra naizelako ez bestegatik barre egiten du Nire obrarik gustukoena El Amigo de John Wayne da Sentimenduzko arrazoiak daude lanaren atzean nire anaia Koldoren antzezpena ikaragarri gustatu zitzaidalako eta gainera obra asko maite dudan pertsona batengan inspiratuta dagoelako adimen urrikoa den pertsona batengan Halaber ikusleek oso ongi hartu zuten guk espero baino hobeto
7,128
Ez dut ikuskizun bakar bati buruzko oroitzapen txarrik Baina beharbada prestaketa handia eskatzen duten lanak dira gutxien gustatzen zaizkidanak Une batzuetan badirudi ezinezkoa dela denak bat egin dezan lortzea eta momentu horretako presioa oso gogorra izaten da Ikuskizunaren araberakoa da baina baliabide tekniko eta teknologiko gehiago erabiltzen ditugun lanetan egitekoak asko izaten dira Prestaketa egun horiek gorroto izaten ditut denbora falta izaten zaidalako Gero baina dena ongi ateratzen da eta hori izaten da momenturik hoberena
7,129
Orain dela hilabete radarra jarri zen Arrasate eta Udalak gaur egin du lehen ebaluazioa Bertan Maria Ubarretxena alkatea Amaia Azpiazu Gizarte Ongizate zinegotzia Jon Anduaga eta Elena Ibarrondo Gurutze Gorriko ordezkariak eta Jon Ciencillo DYAko ordezkaria egon dira
7,130
Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak hartu du lehenengo hitza eta azaldu duenez lehen unetik esan dugu radarren helburua ez dela dirua bakarrik biltzea baizik eta jasotako diruarekin erakunde sozialei laguntzea Hori dela eta Gurutze Gorrira eta DYAra bideratuko da radarren isunekin jasotako dirua
7,131
Bestalde alkateak azkenengo lau urteko istripuen eta harrapaketen datuak eman ditu Radarren helburua da datu hauek ekiditea istripu eta harrapaketa gehienak izaten direlako abiadura gainditzen duten kotxeek eraginda
7,132
Radarrak hiru puntan jarri dira azkenengo hilabeteetan Garibai etorbidean Uribarri etorbidean eta Araba etorbidean Lehenengo bi gunetan birritan jarri da radarra eta lortutako emaitzak aurkeztu ditu Udalak Araba etorbideko datuak falta dira bigarren aldiz radarra ez delako jarri Lortutako diruaren kopurua urtearen bukaera arte ez da ezagutuko
7,133
Gurutze Gorriko eta DYAko ordezkariak ere bertan egon dira Elkarte bakoitzak zertan erabiliko du dirua azaldu du Jon Anduaga eta Elena Ibarrondo Gurutze Gorriko kideek azaldu dutenez jasotzen duten dirua lau proiektuetara bideratuko dute egokitutako garraiora hainbat egoitzekin irteerak egiteko errefuxiatuen proiektura Arrasaten etxebizitza daude errefuxiatu daude eta jostailu kanpainara ez bakarrik Gabonetan baita ere urtebetetzeendako jostailuak erosiziaz Arrasaten erabiltzaile egon ziren eta Bono Sozialera eskaerak egon ezkero hainbat ordainagiri ordaintzeko
7,134
Bukatzeko datorren ikasturteari begira Gurutze Gorriak proiektu berri bat jarriko du martxan eskola arrakasta Arrasaten burutuz gero dirua ere proiektu honetan erabiliko da Baztertzeko arriskuan dauden umeei laguntza akademikoa emateko eta beharra izan ezkero beste arlo batzuetan
7,135
Jon Ciencillo DYAko kideak txalotu du Udala izandako iniziatiba DYAk bi proiektura bideratuko du jasotako dirua eskoletan RCP eta lehen sorospenak erakusteko proiektura aurten gaztek parte hartu dute Gipuzkoa mailan Herri Eskolan ere egon dira eta gaixo terminalei azken desioak betetzeko martxan jarri den proiektura adibidez bere koadrilarekin txabolan hamaiketakoa egitea nahi zuen ehiztari baten edota Hondarribiko hondartzara joan nahi zuen emakume baten kasuak kontatu ditu Ciencillok Hala ere babez zibilean lanean jarraituko du DYAk
7,136
Aitortu beharra daukat maila altuegikoa egin zaidala eta beraz agian ez dudala erabat ulertu baina iruditzen zait zuzendu horrela ez bada ideia nagusiaren atzean trukearen eta ondorioz merkatua ideia gainditzeaz ari zarela Nahimen edo borondatearen araberako emanhartu erlazioak hobetsiz autonomia komunalaren ereduan edo
7,137
Kontua da eta eztabaida sortzearren nire ustez horrek konfidantza eremu bat eskatzen duela ezinbestean neurgarriak izan ekitatiboak justuak edo are izan ezekitatiboak injustuak ez diren ondasunen hartueman benetako bat nahimenen arabera emateko elkarrenganako konfidantza dagoen eremu bat beharko genuke Eta gizarte kapitalista honen barruan ere oraindik badaude tradizionalki konfidantzazko eremu gisa inposatuak izan direlako bestalde nahimenaren araberako hartuemana mantentzen duten esparruak familia adibidez ondasun komunala sortzen da familia unitate tradizional askotan Ak irabazi eta Bk irabazita ere dena dela horren irakurketa feminista egiteak eztabaida are interesgarriago egingo luke komunalaren alde gauden bitartean eta Bren elkarrekiko autonomia defenditzen dugulako ondasun banaketa diskurtso aurrerakoiaren baitan
7,138
Horrela tokian tokiko talde komunalak sor daitezke existitzen dira ziur aski ondo dakizunez konfidantza eremu baten auzo gaztetxe asanblada koadrila lagun talde baitan Interesgarria litzateke horiek izan duten bilakaera ere aztertzea eta hor ustezko konfidantza eremuak edo ezak zer eragin izango duen
7,139
Konfidantzazko eremuarena etengabe errepikatzen dut horrek garamatzalako eztabaida zabal dezakeen eremura alternatibak eremu lokal lokalaren barruan txiki gainera horretatik maila zabalagora eraman nahi badira ez delako konfidantza eremu hori existitzen ziur aski ezta hemen idazten ari garenon artean ere atera kontuak Eta ondorioz komunitatea ordezkatuko lukeen estrukturen beharra agertzen zaigu Estatua bere forma ugaritan Ondorioz ordea nahimenaren gainean trukea gailentzen da kasurik onenean truke justu edo ekitatiboa produkzio baliabideen jabetza kolektiboa estatu forman nahiz estatuaren aldaeren kooperatiba bat maila txikiagoan forman
7,140
Beraz guztiaren atzean estatuaren beharraren inguruko eztabaida legoke hemen eta orain oso interesgarria nire iritzi pertsonalean estatu propioa lortzeko aukerak dauden garai honetan
7,141
Bide hortan ondo jakin ezkeo zein dien gure kontraesanak eztet ikusten gaizki estatuen espazio politikuen burrukatzie Baino ezin du izen horrek azken helburue jan eingo gaitu ta len esan deun barne logika horrek
7,142
Javier Cercas idazlearen Soldados de Salamina eleberria espainiar literaturak azken urteotan emandako obrarik biribilenetakoa da David Truebak bere filmean eleberriaren pasarte esanguratsuenak nahikoa fidel islatzen dituen arren protagonistari sexua aldatu zion Antza Ariadna Gil neskalagunak hura interpreta zezan Gerra Zibila amaitzear zela miliziano batek bizitza salbatu zion Rafael Sanchez Mazas idazle falangistari Kasua ikertzen hasiko da kazetari gazte bat Benetako gertaera bat oinarri hartuta Gerra Zibilean galtzaile izan zirenen idealismoaz gogoeta egiten du David Truebak bere pelikularik onenean Sentiberatasun handiz errodatutako drama historiko fina da
7,143
Nork ez du inoiz Jamaikako hondartza ederrekin amets egin Hondar zuri finak zure azala laztantzen duen bitartean edari freskoa eskuetan marihuana zigarroa ahoan Bob Marleyren kantu goxoekin gozatuz Zoragarria ezta Bada ez da horrela Noizbait Jamaikara joaten bazara amets hori amesgaizto bilaka dakizuke
7,144
Jamaika Ertamerikako estatua da Karibeko Antilletako hirugarren irla handiena da Iparraldean Kuba du eta iparekialdean Haiti Blue Mountains izeneko mendikateak ekialdetik mendebaldera gurutzatzen du Jamaika Eguraldia itsas tropikala da oso hezea euritsua eta beroa
7,145
Jamaikako ekonomia nekazaritzan oinarritua dago lurraldearen emankorra da Banana eta azukre ka dira gehien landatzen diren laboreak eta labore horietatik azukrea eta eztia ateratzen dituzte eta baita hain famatua den rona ere Garrantzi txikiagoa dute kafea kakaoa patata gozoa mandioka kokoak eta fruta garratzen ekoizpenak Abeltzaintza ere ugaria da Industriari dagokionez bauxita mineralaren erauzketak garrantzi handia du Bauxita mineralarekin aluminioa egiten da eta Jamaika da mundu osoan bauxita gehien ekoizten duen estatua Horretaz gain azukrea bananak eta rona esportatzen ditu Jamaikak Erosle garrantzitsuenak AEB Europa eta Kanada dira Jamaikarren inportazio gehienak Europa eta AEBetatik heltzen dira makinaria lehengaiak eta janaria Turismoa da Jamaikako beste diru iturri nagusia
7,146
Cristobal Colonek an aurkitu zuen Jamaika Ameriketara egindako bigarren bidaia zoroan Ordura arte arawak indioak bizi ziren han eta euren hizkuntzan Xaymaka deitzen zioten irlari ibai eta mendien lurra Xaymaka
7,147
Espainiarren zapalkuntzak indiarren akabera ekarri zuen eta ondoren Afrikatik esklaboak eramaten hasi ziren eskulan merke gisa erabiltzeko ean Ingalaterrak indarrez bereganatu zuen Jamaika eta azukrea landatzen hasi ziren Ingalaterrak esklabutzarekin jarraitu zuen eta esklabo batzuek irlako mendietara ihes egin zuten komunitate propioa sortuz Cimaronsak
7,148
an esklabutza ofizialki indargabetu zuten eta arazo asko izan zituzten landaketekin an Jamaikak independentzia lortu zuen nahiz eta Commonwealth erakundearen barruan jarraitu zuen Gaur egun Isabel IIa da Jamaikako erregina eta gobernadore batek ordezkatzen du Bestalde Jamaikak lehen ministroa du jamaikarrek hautatutakoa
7,149
Jamaikarren eguneroko bizitza ez da batere erraza Biztanleriaren gehiengoa pobrea da eta nahiko lan izaten du eguneroko ogia lortzeko Datuei kasu eginez gero badirudi Jamaikako ekonomia hobetzen ari dela pixkanaka baina jamaikar herritar xumeek ez dute hobekuntza hori antzematen
7,150
Hori gutxi balitz bezala Karibean hain ohikoak diren haizeteek egoera asko okertzen dute Adibidez azken hilabeteotan gertatutako haizete bortitzek asko txartu dute egoera ekonomikoa Jamaikar asko nekazaritzatik bizi dira eta haizeteen ondorioz aurten uzta asko galdu dira
7,151
Hiru miloi biztanle inguru dituen irla txikia izan arren Jamaikan lagun hiltzen dira urtero bortizkeriaren ondorioz Eta horietatik inguru poliziaren esku hiltzen dira Jamaikan erailketak eguneroko ogia dira asko dira suzko armaz edo arma zuriaz hiltzen diren gizon eta emakumeak
7,152
Erailketa horietako askok oinarri politikoa dute Izan ere borroka gogorra dago Jamaikako bi alderdi politiko nagusien artean eta hauteskunde garaian ugaritu egiten dira hildakoak urtetik hona lagun inguru hil dira poliziaren esku eta erailketa horiek argitzeko egindako epaiketetan ez dute inoiz polizia bat bera ere zigortu Hain zuzen otsailean gertatu zen salbuespen bakarra polizia bati bizitza osorako kartzela zigorra ezarri zioten Michael Dorsett izeneko gizona hiltzeagatik
7,153
Epaiaren arabera poliziak bizkarrean tiro egin zion Michael Dorsetti Poliziaren bertsioa bestelakoa zen ordea Michael Dorsettek polizi patruila tirokatu zuela eta poliziak erantzun besterik ez zuela egin
7,154
Erailketez gain salaketa asko aurkezten dira poliziaren bortizkeria dela eta Atxilotu askok tratu txarrak eta torturak salatzen dituzte baina salaketa hauek ezerezean geratzen dira
7,155
Jamaikak estatu demokratikotzat du bere burua baina aitzitik ez ditu giza eskubideen nazioarteko tratatuak ez sinatzen ez errespetatzen Jamaikan indarrean dago heriotzazigorra eta gaur egun bat preso daude zigor hori noiz gauzatuko zain
7,156
Egia da urteak joan direla heriotzazigorra azken aldiz aplikatu zenetik baina hala ere Jamaikako gobernuak ezentzunarena egiten jarraitzen du heriotzazigorra indargabetu dezan eskatzen dioten nazioarteko erakundeen aurrean Are okerrago azken hilabeteotan jamaikar politikari askok heriotza zigorrak berehala aplika daitezela eskatu dute
7,157
Kartzeletan egoera ere ez da txantxetakoa Kartzelarien esku jasandako jipoi eta tratu txarrei kartzeletako baldintza txarrak gehitu behar zaizkie Kartzela askotan sei presok bi metro eta erdiko ziega konpartitu behar dute
7,158
Gauza jakina da jamaikar gizartea oso tradizionala dela eta oso gaizki ikusia dagoela gizon eta emakumeen homosexualitatea Jamaikan homosexualek legez debekatuta dute sexu bereko pertsonekin harremanak edukitzea
7,159
eko urritik hona Ingalaterrak asilo politikoa eskaintzen die Jamaikatik ihes egin behar duten homosexualei Musika mailan ere ugari dira homosexualen kontrako abestiak eta jamaikar reggae abeslari ezagun batzuek arazoak izan dituzte Jamaika kanpoko merkatuetan abesti horiek kantatzeagatik Kontua horrela dago
7,160
Jamaikakoa oso gizarte matxista da Oso ondo ikusia dago emakume askorekin dabilen gizona eta emakume ugarik batere laguntzarik gabe hezi behar dituzte haurrak Horrez gain urtero bortxaketa inguru gertatzen dira Jamaikan eta emakume gutxi ausartzen dira bortxaketa horiek salatzera Giza eskubideen aldeko taldeek salatu dutenez urte bitarteko bost emakumeetatik bat sexu harremanak izatera behartzen dute Jamaikan
7,161
Ikusten denez Jamaika ez da guk uste genuen paradisua Turismo txartelen atzean dagoen irudia erakusten zaiguna baino askoz ere garratzagoa da Topiko asko dago Jamaikari buruz eta horietako batzuk apurtzera goaz jarraian
7,162
Gure burmuineko Jamaikako irudi topikoan jamaikarrak dreadlocksekin ileko txurro edo kiribilekin ikusten ditugu beti Marihuana zigarroa ahoan izaten dute eta ur garden eta hondar zuriko hondartzan etzanda egoten dira beti Ez da horrela benetako Jamaikan Rasta erlijioaren jarraitzaileak gutxiengo dira eta oso gaizki ikusiak daude hemen ijitoekin gertatzen denaren antzera aldeak alde noski
7,163
Rastek zailtasun handiak dituzte lana aurkitzeko eta ez dira jamaikar gizarte normalean integratu Bestalde guztiz debekatua dago marihuana landatzea eta erretzea beste izen askoren artean jamaikarrek Ganja esaten diote marihuanari Marihuana erretzen edo landatzen harrapatzen bazaituzte kartzelara joan zaitezke
7,164
Eta hondartza paradisiakoak Hondartza ederrenak esku pribatuetan daude eta ordaindu egin behar da horietara sartzeko Hotel askok hondartza pribatua dute eta jamaikarrek ezin dute bertan izan Hori dela eta jamaikarrek harrizko hondartzekin konformatu behar dute askotan oso ederrak izan arren
7,165
Reggae zale amorratua zara eta ametsetako Jamaikara joan nahi duzu Ondo Kontuan har ezazu Bob Marleyk duela urte utzi gintuela eta egungo Jamaikak ez duela antz handirik duela urteko Jamaikarekin musikaren alorrean bereziki
7,166
The Harder They Come Rockers Prisoner In The Street Heartland Reggae eta antzeko pelikuladokumentalek zoratzen bazaituzte eta film horietan ikus daitekeen Jamaikaren bila bazoaz hobe denborarenmakina erosten baduzu Egun Jamaikako sound systemetan arrakasta duten doinuak raggadancehall doinu bortitzenak dira eta musikalki ez dute zerikusi handirik reggae klasikoarekin roots reggae delakoarekin alegia Eta hori noizbait jamaikar sound system bat ikusteko aukera izaten baduzu Izan ere oso kontaktu ona izan beharko duzu sound systemak antolatzen diren ghettoetan sartu ahal izateko eta hala ere zure azal zuri horrekin inork ez dizu segurtasuna guztiz ziurtatuko Diruaren usaina du zure azalak lagun
7,167
Elkartuz zabaldu da aurtengo Herri Urratseko kantaren izenburua eta lelo horrekin bat egingo dute euskaltzaleek Senpereko lakuan maiatzaren an Aurten lehen aldiz ez da euskal talde edo bakarlari batek egindako abestia rumba katalanaren erreferentzia nagusietako bat den La Troba KungFu taldeak baizik Abestia aurkezteko bira egingo dute datorren astean Euskal Herriko hainbat aretotan GAZTEZULO ere haiekin izan zen joan den urtean
7,168
La Troba KungFu taldeak gertutik ezagutzen du Euskal Herria behin baino gehiagotan ibili baitira gure artean kontzertuak eskaintzen Oraingoan ikastolen alde Seaskak antolatzen duen festaren edizioko doinua egin dute eta udaberrian Senpere lakuan egiten den egun berezia doinuz alaituko dute
7,169
Joan Garrigak sortutako taldea da La Troba KungFu taldea ordura arteko bere taldetik banatu ostean Dusminguetetik hain zuzen Bi disko kaleratu dituzte bost urtean Clavell morenet eta la panxa del Bou Zazpikote katalanak rocka rumba flamencoa eta reggaea fusionatzen ditu eta ikusentzuleak dantzan jartzen ditu kontzertuetan
7,170
Kontuak horrela egitea abantail asko eta asko dauzka Ez dago zalantzarik Denbora askoz hobeto apreziatuko genuke eta ez ginateke beti denboraren atzetik ibiliko beti korrika eta beti hamaika kontu egiteko zain denborarik gabe
7,171
Nori ez zaio atsegina egiten esnatzea lasailasai ordu laurden bat edo zergatik ez ordu erdi gozogozo ohean geratzea nagiak ondo atera arte gosaltzea patxadaz lanera joatea paseatzen erlojuari begira gabe Lanean berdin arratsaldean berdin solasaldiak moztu barik
7,172
Inguruan daukagun guztia azkar doa oso azkar gainera Gustatuko litzaigukeen erritmoa eramanez gero gai izango gara eguneroko beharrak betetzeko Zalantzan jartzen dut zaila iruditzen zait
7,173
Ikasturtea hasi da eta Pinek lagun berriak ditu Jatorri eta arraza desberdinekoak dira eta Pini harrigarriak iruditzen zaizkio haien ohituretako batzuk Desberdintasunak gorabehera Pinek badaki denak direla errespetatu beharrekoak
7,174
Horrela urrian elkar ezagutuz eta artearen mundua ezagutzen hasiko dira eta azaroan argazkilariak eta zineko artistak izatera jolastuko dute Abenduan gabonak gertu direla besteak beste sukaldari handien azalean ere jarriko dira eta familiarentzako menu gozogozoa pentsatuko dute
7,175
Baina hori ez da dena Datorren urtean hainbat gauzarekin dibertituko dira arkitektura eskultura antzerkia zirkua dantza musika pintura moda eta publizitatea
7,176
Bertatik bertara BILBAO CLICK bulego elektronikoak Otxarkoagako Ibaiondoko Deustuko Bego ako San Frantziskoko Basurtuko Zorrotzako Errekaldeko Casta oseko Iralako Uribarriko San Ignazioko eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin eraikinean
7,177
Udaleko zerbitzu teknikoek espezialistek eta Haurgunea edo Kidegunea gestionatzen dituen enpresak ume horien partehartzea baloratuko dute eta egoki bada jarduera ludikoan laguntzako pertsona bat behar dela adieraziko dute
7,178
Haurgunera eta Kidegunera modu jarraituan joatea exijitzen da Justifikatu barik jarraikako lau astetan jarduerara huts egiten duenari baja emango zaio eta ez zaio matrikularen dirua itzuliko
7,179
Orientatzailearen lekuaInstitutuko orientatzailearen gela izkutuko lekuada bentilazio gabea Bertan sartzean indarmisteriotsu batek hartzen zaitu Hemen nekez hardaiteke arnasa hezetasun handia dagopresentzia misteriotsuaren habitata baitaBeldurra da nagusi leku honetan Jendea ezin dahemen sartu oso arriskutsua da
7,180
Garbiketa armairuaLeku usaintsua da hau bai horixeGarbiketaren usaina da bainagehienetan garbiketa zerbait desegiteaedo desagerraraztea da Institutuangertatutako guztiaren ohiartzuna hortopatu dezakegu Gure sekretu guztiakdakizki ez dago ezer ezezagunaberarentzat
7,181
Irakasle gelaAipatutako lekuetatik hau damisteriotsuena Honen albotik pasatzeaninstitutuko ikasleei gauzak leporatzendizkieten ahots leporatzaileak entzundaitezke Colombiako kafearen usainadago honek inguratzen gaitu etanegatiboak jartzen dizkigu Traiziozkobatzarrak entzun daitezke hemenBatzuetan Buddy Allen ere entzun daiteke
7,182
Urte berria hasi da eta guk ere Gure Sukalkintzaren zozketekin jarraituko dugu zure fideltasuna eskertzeko egunero gurekin egoteagatik Eskerrik asko gugan eta gure lau jatetxe hauetan duzun konfiantzagatik Andra Mari Aizian Aretxondo eta San Mames Jatetxea jatetxeetan hain zuzen ere
7,183
Urtea oso modu berezian hasi nahi dugu Aukera emango dizugu San Mames Jatetxean bi lagunentzako Dastatzeko Menu baten zozketan parte hartzeko Jatetxea gure taldean sartzen azkenetarikoa izan da eta ziur gaude oso gustuko izango duzula San Mames Jatetxea San Mames futbol zelaian dagoen lehen mailako espazio gastronomikoa da eta gastronomia fin eta berritzailea eskaintzen du Bizkaiko sukaldaritza tradizionalarekin uztartuz
7,184
Lege Organikoak ezarritakoaren arabera jakinarazten dizugu inprimakin honetatik lortutako datuak EAC UTEren ardurapeko fitxategi batean gordeko direla zure kontsultei erantzuteko eta zuretzat interesgarria izan daitekeen gure jardueraren inguruko informazioa bidaltzeko Sartzeko zuzentzeko ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko email honetara idatz dezakezu infosanmamesjatetxeacom
7,185
Zozketa Gure Sukalkintza taldeak antolatzen du eta taldea jatetxe hauek osatzen dute Andra Mari Aizian Aretxondo eta San Mames Jatetxea
7,186
Partehartzaile bakoitzak inprimakia bete eta galdera honi zuzen erantzun beharko dio Normalean menu bereziak kontuan hartu gabe zenbat menu eskaintzen ditu San Mames Jatetxeak
7,187
urte edo gehiago dituztenek soilik parte hartu ahalko dute Pertsona bakoitzak egunean behin bakarrik parte hartu ahalko du Partehartze bikoitzak kanporatuko dira
7,188
Zozketa amaitzen denean Antavo aplikazioak ausaz aukeratuko du zozketaren irabazlea inprimakia osoosorik bete duten eta galderari zuzen erantzun dioten partehartzaileen artean Gainera bi ordezko aukeratuko dira irabazleak saria ez onartzea gerta litekeelako
7,189
Erakundea irabazlearekin jarriko da harremanetan email eta telefono bidez martxoaren an Erantzuten ez badu edo saria onartzen ez badu lehen ordezkoari emango zaio saria eta horrela gainerakoak
7,190
Saria martxoan eta apirilean erabili ahalko da aurretik erreserba eginda Irabazleak erreserba egiterakoan adierazi beharko du sariaz gozatzera bertaratu baino lehen elikagairen batek alergia eragiten dion edo elikagairen batetiko intolerantzia duen
7,191
Erakundeak eskubidea du zozketa aldatzeko gelditzeko edo bertan behera uzteko aurretik jakinarazi ondoren Erakundeak arauak betetzen direla zainduko du eta erabakiak hartuko ditu arazoren bat badago
7,192
Aste Nagusian gozatu mahai onaz San Mames Jatetxean Abuztua jaiaren eta dibertsioaren sinonimoa da Eta Bilbon Aste Nagusiaren garaia ere bada Horregatik Bilboko San Mamesleer
7,193
San Mames Jatetxearen ardoen karta ko Espainiako IWC sarien finalean dago Gaur ko irailaren an Gure Sukalkintza eta bereiziki San Mames Jatetxea osatzen dugun guztiontzatleer
7,194
Heldu da urteroko esperientzia gastronomikoa blogariekin Aurten ere heldu da Andra Mari Aizian Aretxondo eta San Mames Jatetxea jatetxeek osatutako Gure Sukalkintza taldeak antolatutako eta blogariekin egingo den esperientzialeer
7,195
Urriak bitartean Artelekun izan zen TresnakTools Fabrikazio Digitala Errepikatu Eraldatu Parametrizatu tailerreko gonbidatuei Abelardo GilFournier eta Pello Mitxelena ri elkarrizketa
7,196
Azken txanda amaitu eta gero berdinketa hauste sistema hauen aplikazioordena zozkatuko da Berdinketa hauste sistema guztiak erabili eta gero berdinketak aurrera jarraitzen badu berdindutako jokalari guztien artean zozketa bat egingo da haien sailkapena erabakitzeko
7,197
Ezin izango da jokalarien artean berdinketa bat adostu jokaldiraino epaile nagusiak kontrakoa esaten ez badu behintzat FIDE torneoen Araudiaren arabera artikulua epaile nagusiak emaitzak aldez aurretik adostu dituzten jokalariak zigor ditzake Kasu horretan zigorra partida ko berdinketan lagatzea da eta FEDAri honen berri ematea diziplina espediente bat ireki baitezake
7,198
Jokalari bakoitzak hiru byes eska ditzake gehien jota eta txandetan ezin izango da byes bat ere eskatu Justifikatu gabeko ezagertze batek txapelketatik kanpo geratzea suposatuko du
7,199
Txanda bakoitza amaitzen denean info web orrialdean argitaratuko dira emaitzak baita hurrengo txanda ere VEGA programa erabiliz moldatuko dira parekatzeak eta ezin izango da erreklamaziorik egin salbuespen bakar batekin emaitzak gaizki sartu badira arbitro nagusiari abisatu behar zaio txanda amaitu eta gehienera ordubete igaro ondoren