Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
2,700 | Bazenkian Herri IrratiaRadio Popular parrokiako irrati lez sortu zana Bilboko San Bizente eleizako lokaletan Edo Julian Olazabalaga abadea izan zana euskerazko lehenengo irratsaioen bultzatzailea Horra hor besteak beste beharbada gaur Irratiaren Munduko Eguna ospatzen diharduen eleizbarrutiko irratien inguruan ezagutzen ez zenduzan kontu batzuk |
2,701 | Bilbo Herri Irratia Radio Popular an sortu zan parrokiako irrati lez Bilboko San Bizente parrokiako lokaletan Hirurogeta hamarreko hamarkadan irrati profesional bihurtu zan |
2,702 | UPVEHUko Zientzia eta teknologia Fakultateko ZTFFCT Landare Biologia eta Ekologia Saileko Arantza Aldezabal eta Nere Amaia Laskurainek ikastaroa antolatu dute Espainiako Lur Ekologia Elkartearekin AEET batera Ekologiari aplikatutako ekuazio estrukturalen ereduak sarrera |
2,703 | eskola orduko ikastaroa izango da eta gehienez pertsonek parte hartzeko aukera izango dute Abenduaren eta an emango da Leioako campusean |
2,704 | Miguel Laparrak Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Joseba Otondok Baztango alkateak udala AlokairuBoltsa bizitegi programaren erakunde laguntzaile izendatzeko lankidetze hitzarmena sinatu zuten abenduaren an Honen bidez baztandarrek etxea izatea errazteko hutsik diren bizitegiak etxebizitzaren merkaturat aterarazi nahi dira |
2,705 | Zerbitzu horiek guztiak Baztango Udaletik emango dira horren berme Nafarroako Gobernuak Nasuvinsaren bidez kudeatzen duen AlokairuBoltsa programa da Baztango Udalarendako programa hau interes bizikoa da horregatik horren berri izan zuelarik Nafarroako Gobernuarengana jo zuen baztandarrei zerbitzu hau eskaini ahal izateko hitzarmen baten bila |
2,706 | Hitzarmen honekin udalak Etxebizitzak alokatzeko udal Zerbitzua abiaraziko du helburua herritarrei etxebizitza izatea erraztea da horretarako Baztanen diren etxe hutsei nolabaiteko aterabidea bilatuz Ildo horretatik Baztanen etxe huts daudela aipagarria da |
2,707 | Roulettechatting Chatroulette Beiu alternatiba onena da Edozein lekutan munduko osoko gay Free Chatroulette Beiu eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu |
2,708 | Hegoekialdeko zatian izan ezik tumulu oso nahastua du trikuharriak Kontserbatu den tumulu zatian zentratu gabe ageri da harlauzek osaturiko ganbera Iparrean eta hegoan kokatuak eta metrokoak dira hurrenez hurren metroko beste lauza bat dago besteetatik metro hegomendebaldera Ganberaren norabidea gradu Harri mota bertako hareharria eta konglomeratuak |
2,709 | euroko saria Epaimahaia Zestoako Kultura Batzordeak eta hark izendaturiko beste edozeinek osatuko du eta saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango denez sari banaketaren ondoren eman ahal izango du argitara Hala irabazleak euroko saria eskuratuko du |
2,710 | Aste honetako asteartean urte emakume gazte batek salaketa ezarri zuen eta burundanga kasu berri bat izan daitekeela dirudi emakume gazteak adierazitakoaren arabera Emakume gazte orok emakume izanagatik bere askatasuna mugatua eta baldintzatua izateak Berdintasun eraginkorra oraindik errealitate bat ez dela erakusten du argi eta garbi Hau dela eta azken Indarkeria Matxista kasu honen aurrean EGKk bere gaitzespena adierazi nahi du egunez nahiz gauez emakume gazteok aske izan nahi dugulako |
2,711 | Buffalo hirukote zarauztarrak kontzertua emango du ostiralean hilaren an etatik aurrera Kofradian Atera berri duten Ulu izeneko diskoa aurkeztuko dute bertan Kontzertu hau Itsasotik herrira jaialdiaren baitan kokatzen da |
2,712 | Pazkoko domeka honetan ur bedeinkatuaren ihinztadureaz gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu bateoaren bidez Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan Egin dagigun gaur barriro Jesus gure bizia izan daiten beti |
2,713 | Eleizaren alde Gizon eta emakume guztiakaz bat egin daian maitasun eta samurtasunez hurreratuz eta Kristogaz alkartzeko bidea erakutsiz Eskatu deiogun Jaunari |
2,714 | Agintarien alde Gizon eta emakume guztien duintasuna eta askatasuna errespetatu eta informazino egiazko eta objektiboa jasoteko eskubidea bermatu daien Eskatu deiogun Jaunari |
2,715 | Senideok Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak aintzaren Aitak emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goiargia Bera ezagutzeko Argitu dagizala zuen barruko begiak jakin dagizuen zer itxarotera dei egin deutsuen zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestatu dauan aintza |
2,716 | Ekainaren an Beti ospatzen da San Antonio eguneko hurrengo zapatuan aurten ekainaren an Oraingoan Arteako parrokiak daroa ardurea baina Arratiako parrokia eta herri guztietako jendeak eta arratiar jatorria euki eta kanpoan bizi diran asko be etorten da Ihaz lagun baino gehiago batu zan |
2,717 | Poza ez da gauza erraza Benetako zoriontasununeak parentesi labur huts izaten direla ematen du bizitza batean non etengabe agertzen baitira oinazea kezka eta aserik eza |
2,718 | Zinezko pozaren misterioa aski arrotza da gizonemakume askorentzat Artean badakite agian algaraz barre egiten baina ahaztua dute zer den irribarre gozo bat norberaren izatearen hondoenetik aterea Kasik denetik dute baina ez ditu ezerk benetan asetzen Objektu baliotsuz eta baliagarriz inguraturik bizi dira baina doidoi dakite ezer ere maitasunaz eta adiskidetasunaz Hor dabiltza bizitzan mila zeregin eta kezkatan murgildurik baina ahaztua dute pozik bizitzeko eginak garela |
2,719 | Fedea ez da bihotzzirrara edo emozio bat Dudarik gabe sinestedunak sentitzen du bere fedea esperimentatzen du eta gozatzen du hartaz baina oker handia izango litzateke hura sentimentalismo batera mugatzea Fedea ez da sentimenduen baitan dagoen zerbait Jada ez dut ezer sentitzen fedea galtzen ari naiz nonbait Fededun izatea jarrera erantzukizunezkoa eta arrazoitua izatea da |
2,720 | Guraso maiteak parkatu domeka goizean ageru zarienean ez badeutsuet kasu askorik egin Logura izan naz Gau gogorra izan dogu eta Jolas eta jolas Baina egia badinotsuet barrutik pozik eta harro egon naz zuek ikustean Eta pena apur bat be izan dot guraso barik egon diren laguntxuengaitik Hurrengoan eurek be izango dabez gurasoak gure artean |
2,721 | Ezin taxutu da Jainkoagana automatikoki eraman zaitzakeen egitarau edo teknikarik Ez da metodorik harekin era seguruan topo egiteko modukorik Nork bere bidea egin behar du izan ere nork bere era du Jainkoaren misteriora irekitzeko Halaz guztiz bide guztiek ez dute balio neurri berean fedea esnatzeko |
2,722 | Eguaztenean arrastiko etan bisita gidatua parrokian Hori dalaeta aspaldi Ander Manterolari egindako alkarrizketa bat berreskuratzen dogu Bideo bi be bai |
2,723 | Lan honetan esango dodanaren abiapuntua da egitate bat Eleizearentzat ezaguna bezain mingarria dana azken hogeta bost urteetan klerigok itxi dabe ministerio ordenatua Beste alde batetik abadebokazinoen krisia eleizbarruti eta kongregazino erlijioso ia guztietan jazo da eta horregaitik seminario eta nobiziadu askok itxi egin dabe edo kide gitxigaz geratu dira Ondorioz abadekopurua ikaragarri urritu da ia Eleiza osoan Eta halan gaur herri eta parrokia asko meza barik geratu dira domeketan Eta badira gune txiki batzuek batez be Latinoamerikan eukaristia urtean bi edo hirutan baino ospatzen ez dabenak Beste alde batetik abade askok domeketan lau edo bost meza emon behar izaten dabez eta horrek errutina eta nekea dakartso mezaemoileari ezin ditualako behar dan denpora eta atentzinoagaz eleiztarrak prestatu eta ospakizuna egin |
2,724 | Gure elizkizunaren zatirik garrantzitsuena Jainkoaren Hitzaren irakurgaiak dira Hauek ondo irakurtzea kristau elkartearentzat behar beharrezkoa da Jainkoari gure ahotsa ematen diogu honen bitartez herriari hitz egiteko Guzti honengatik oso garrantzitsua da gure eleizarentzat geroz eta hobeto irakurri eta entzun dezagun Jaunaren Hitza |
2,725 | Jesus berpiztuak eta ikasleek topo egin izana esperientzia fundatzaile bezala deskribatu du Lukasek Argi dago Jesusen gogoa Bere asmoa ez du bukatu gurutzean Hil ondoren Jainkoak berpizturik harremanetan jarri da bereekin lekukoen mugimendua abian jartzeko herri guztiei Berri Ona kutsatzeko gai izango direnena Ene lekuko zarete zuek |
2,726 | Bihar ostirala maiatzaren an manifestazioa Oviedon Uvi asturieraz DaY Al play Movil zate lelopean Asturiera hizkuntza eguneroko tresna izan dadin legeak moldatzeko eskatuko dute Asturieraren defentsarako Juntak antolatu du manifestazioa Asturiera salbatzeko Autonomia Estatutuak hizkuntzaren ofizialtasuna onartzea ezinbestekoa dela uste dute |
2,727 | Kontsulta iradokizun edo komentarioren bat egin nahi baduzu hau da lekua Irakurri duzun libururen bat edo ikusi duzun filmaren bat gomendagarria iruditzen bazaizu ere egin dezakezu Mila esker zure laguntzarengatik |
2,728 | Jo ze polita Ez zait harritzen tela honekin izan duzun engantxea Behealdea ere oso ondo gelditu zaio Zoragarria Barkatu hain berandu komentatzeaz Kurtso bukaera potentea izan da ta ez naiz batere zentratua ibili sarean |
2,729 | Oso ondo gelditu zaizu Oihala oso polita da gona honentzat aproposaeta orain beste oihal arroxa erabiltzeko proiektua pentsatu beharko duzu |
2,730 | Aralarrek dinamika berri bati ekin dio Araban euskararen inguruan Dinamikaren lehenengo pausoak Arabako egoera aztertzea izan behar du Analisia modu partehartzailean egiten ari garaLehenengo pausoa pasa den azaroaren an eman genuen bilera ireki baten bidez Orain arabar guztiokin partekatu nahi ditugu bileraren ondorioak eta ahalik eta herritar gehienen partehartzeaz osatu nahi dugu guztion ikuspuntu eta iritziak haintzat hartuz |
2,731 | Parte hartzeko hiru aukera jarri ditugu zuen esku Hirurak erabil ditzakezue edo bi edo bat bakarrik Malgutasuna eta izaera irekia baitira ekimen partehartzaile honen ezaugarriak |
2,732 | aukera bidali zure iritzia ikuspuntu ala bizipenak euskaren egoerari buruz Araban nahi duzun formatuan eta helarazi blog honen iruzkinen bidez gure Facebookeko profilarekin partekatuz edo arabaabilduaaralarnet helbidera bidaliz |
2,733 | Ondarearen inguruko lan modu berriak aztertzeko eta sorkuntza zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz Igartubeiti Baserri Museoak Areago egitasmoaren bitartez euskarazko kontakizun laburren lehiaketa abian ipini du |
2,734 | Martxoaren an igandez ospatu da Basauriko Duatloia Aurten edizioa izan da eta partaide izan ditu lagunek proba bukatu dute gizonezko eta emakumezko pertsonek lasterketa utzi dute Natalia Gomez Estefania Gomez eta Lurdes Oiartzabal izan dira emakumezkoetan garaile eta gizonezkoetan Ander Rendo Javier Goitia eta Joanes Goitisolo |
2,735 | Kamera magiko bat ahalegin asko eta ilusio handia nahastuz Amets laburmetraia burutu zuten Gariza Produkzioakeko lagunek Azpeitian burututako Emakumeak Kameraren atzean ikastaroan |
2,736 | Jainkoaren Seme Jesukristoren Berri Onaren Hasiera Horra Markosen ebanjelioaren hasiera itzaltsu eta pozgarria Baina segidan batbatean eta besterik gabe bere Mesias eta Jauna onartu ahal izateko herri guztiak beharrezkoa duen premiazko bihotzberritzeaz hasi da |
2,737 | Basamortuan profeta desberdin bat agertu da Jaunari bidea prestatzera dator Horixe du Jesusi egin behar dion zerbitzu handia Haren deia ez doakio lagun bakoitzaren kontzientziari soilik Lagun bakoitzaren bihotzberritze morala baino zerbait gehiago nahi du Joanek Jaunari bidea prestatzea da kontua bide jakin eta guztiz zehatza Jesusek berak egingo duen bidea jende askoren itxaropen konbentzionalei huts eginez |
2,738 | Hunkigarria izan da herriaren erreakzioa Ebanjelioaren arabera Judea eta Jerusalem alde batera utzi eta basamortuko bideari ekin dio deika nabari duen ahotsa entzuteko Jainkoarekiko bere adiskide eta aliatu harekiko antzinako bere leialtasuna gogorarazi dio basamortuak batez ere ordea lekurik hobena da hura bihotzberritzeko deia entzun ahal izateko |
2,739 | Bizi duen egoeraz jabetu da han herria kanbiatu beharra ekarri dio burura bere bekatuak aitortu ditu han bata besteari errua botatzen ibili gabe salbaziobeharra sumatu du Markosen arabera beren bekatuak aitortzen zituzten eta Joanek bataiatu egiten zituen |
2,740 | Kristautasuna bizitzeko gure moduak behar duen konbertsioa ezin da inprobisatu Barnebiltze eta barnelan luzea eskatzen du Urteak beharko dira Elizan egia zinezkoago eta handiago egin dezagun arte eta gure kristautasunaren erdigunean JesuKristo onartu ahal izateko beharrezkoa den konbertsioa barruntatu ahal dezagun arte |
2,741 | Hau izan liteke gaur egun gure tentazioa Basamortura ez joan nahi izatea Konbertsiopremiari izkina egitea Aldatzera dei egiten digun ahots bati ere kasurik ez egitea Edozein gauzarekin geure arreta zabartzea geure beldurra ahantzi eta JesuKristoren egiari bai esateko geure adorefalta disimulatzeko |
2,742 | Miresgarria da bere bekatuak aitortu delako juduherriaren irudi hori Ez ote gara egungo kristauok kontzientzi azterketa kolektibo bat egin beharrean maila guztietan geure hutsegiteak eta bekatuak aitortzeko Aitorpen hori gabe daitekeena ote Jaunari bidea prestatzea |
2,743 | Urte gazi gozoa izan da aurtengoa borrokaz beteriko urtea sufrimenduz eta garaipenez beteriko urtea Aurretik egondako dekanoen bide beretik jarraitu du Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko dekanoa den Simon Pe ak bere dekanotza taldearen konplizitatearekin UPVko errektoretza taldearen zeregina ikasle presoek ikasteko duten eskubidea oztopatzea izan da eta ikasle irakasle eta langile talde ezberdinek egindako eskaerei muzin besterik ez die egin azkeneko ikasturteetan |
2,744 | Zorionez momentu gozo asko izan ditugu kurtso berri honetan unerik gozoena Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikaslea den Jone Lozanoren askatasuna izan dela argi dago eta Leioako Campusean burutu genion ongi etorrian argi gelditu zen ikasleok prest gaudela haien eskubide eta askatasunaren alde borrokan jarraitzeko Ez da ordea une gozo bakarra izan ikasle irakasle eta langileen arteko elkar ekintza oso positibo gisa ulerzen dugu eta geldialdi baten ostean preso eta iheslari politikoen gaia egunerokotasunera ekarri dugu guztion artean |
2,745 | Batasun honek fakultateko blokeoa gainditu eta egindako lanaren fruituak jaso ditu Ekainaren ean buruturiko UPVko Gobernu Kontseiluak aho batez onartu ditu Gizarte eta Komunikazio fakultatean Soziologia eta Politika Zientzien graduak ikasle presoei eskaintzea Egindako lanak merezi izan du guztion artean errektoretza taldeari egindako presioaren ondorioz lortu dugu presoek ikasteko duten eskubidea Leioako campusean errespetatua izatea |
2,746 | Borroka ordea ez da amaitu euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea lortu arte eta hauek kartzelara edo ihesira eramandako arrazoiak konpondu arte lanean jarraituko dugu gatazkaren konponbidean beharrezko subjetuak direlako |
2,747 | LGTBI harrotasuna ospatuko dugu aurten Eibarren Kartel lehiaketa egin eta gero suertatu da irabazlea eta kartela prest daukagu Pasatu zaitezte Untzagatik informazio standa ere edukiko dugu |
2,748 | Gaur lesbiana gay bisexual eta transexualen askapenerako eguna da eta horren harira Gehituk Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Andretxeak Emakume Mahaiaren laguntzarekin hainbat jarduera antolatu dituzte Eguerdian ortzadarraren koloreak dituen askatasun eta aniztasun sexualaren aldeko bandera igo dute udalbatzak eta gerturatu diren herritarrek eta jarraian LGTBI komunitatearen eskubideen aldeko manifestua irakurri |
2,749 | Udalak jarduketa hori egingo du Foru Aldundiarekin sinatutako rako hitzarmenaren baitan Obrek euroko kostua dute BEZ barne eta ORONA enpresari esleitu zaizkio |
2,750 | Zehazki obra horien bitartez igogailuaren barruko makineria kabina eta barruko sistemak ordeztuko dira igogailua energetikoki eraginkorragoa modernoagoa eta erosoagoa izan dadin Zalantzarik gabe obra honen bitartez konponduko dira mugikortasun bertikaleko elementu horrek dituen arazoak askotan matxuratzen baita |
2,751 | Obrek aste iraungo dute hala ere ahalik eta azkarren bukatzen saiatuko dira izan ere obrek dirauten bitartean ezin izango da igogailua erabili Jakin badakigu obra honek eragozpen handia sortuko diela erabiltzaileei eta horregatik pazientzia izan dezaten eta eragozpenak barka ditzaten eskatzen diegu |
2,752 | Astelehenean hasiko diren obrak ez dira igogailu horretan egiten diren lehen obrak izan ere urte hasieran goiko aldeko sarrerako pasabidea ordeztu zen |
2,753 | San Juan jaietan alkohol larregi ez edatera animatzeko pegatina lehiaketa Amaia Ajuriaguerra Ortiz de Zaratek irabazi du Itxo barik izeneko lanarekin Pegatina irabazleak jaiak umorez baina osasuntsu bizitzeko asmoa erakusten duela azaldu dute lehiaketako antolatzaileek |
2,754 | San Juan jaiei begira alkohol larregi ez edatera animatzeko pegatina lehiaketaren irabazlea Xabier Arrieta Aldazabal izan da Pare bat txikito eta kito goiburuko diseinuarekin |
2,755 | Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren harira hasi berri dugun hilabete honetan irudiak aparteko protagonismoa izango du Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik egile ezberdinen argazkiek herriko erakusketa areto guztiak beteko dituzte gaurtik hasita Beste urte batzuetan egindakoari jarraituko diote antolatzaileek oraingoan ere Portaleko erakusketa aretoan hasiko dute ibilbidea datozen egunotan han erakutsiko dituzten lanen erakusketak inauguratuta eta handik areto batetik bestera erakusketak zabaltzen jarraituko dute ahal dugun guztiak behintzat Eta denetara sasoiz ailegatzen ez bagara ba datozen egunetan jarraituko dugu denetara bisita egin arte Ez da erronka makala gero gaur arratsaldean ia aldi berean bederatzi erakusketa zabalduko dituzteeta Eulalia Abaitua Oskar Manso eta Felix Marban argazkilarien lanak biltzen dituzten erakusketak Portalean Deporreko Argazki Taldeko kidea den Virginia Arakistainen lanak berriz Topalekuan ikus daitezke Eibarko Klub Deportiboko beste kideen erakusketa kolektibo bana berriz El Ambig eta Portalea tabernetan egongo dira Klub Deportiboaren tabernan Argizaiola Sariaren azken ediziora aurkeztutako lanetako batzuk bildu dituzte eta garrantzi handiko lehiaketekin jarraituta Untzagako Jubilatu Etxean Nazioarteko Gipuzkoa Sarira aurkeztutako beste lan batzuk erakutsiko dituzte eta erakusketaibilbidea ixteko El Corte Ingleseko erakusketa aretoan Miguel Parre oren argazkiak egongo dira ikusgai |
2,756 | Erakusketak ez ezik bestelako ekitaldiek ere osatzen dute egitaraua eta tartean egun guztirako tailerra egingo da maiatzaren an goizeko etatik etara eta etatik etara Portalean Aurten tailerra ematera Gonzalo Azumendi urtetik gora mundua bere kamararekin hartutako irudiekin erakusten daramatzan argazkilaria etorriko da Bere argazkiak bidaietan espezializatutako argitalpen ospetsuenetan El Pa El Mundo Viajar Viajes National Geographic Lonely Planet UNESCO eman dituzte argitara eta antolatzaileen berbetan tailerra motibazio jakingura ikaste eta umore uholdea izango da esperientziak eta teknikak kontatuz anekdotekin barre eginez ezinezko argazkia lortzeraino ideiak sortuz Parte hartzen dutenek ederto pasatuko dute asko ikasteaz gain Oraindik toki batzuk daude betetzeke Beraz norbaitek izena eman nahi badu oraindik badago aukera argazkilaritzadeporeibarcom helbidera idatzita euro balio du |
2,757 | Aro berria hasiko du Sostoak bihar Karmelitetan emango duen kontzertu sakroarekin Naroa Kareaga zaldizaletua Zaldiarekin jauzi egitea da gehien gustatzen zaidana |
2,758 | Urte osoan kudeatzen dugu eta oraingo honetan auzolanean aritu ondoren bildutako uzta banatzeko garaia iritsi da Patata berria daramate etxera eta patata tortillak beste zapore bat izango du |
2,759 | Urriaren amaieran urtea bete zen Business Network International Armagin abiatu zela gure herrian eta hori ospatzeko bihar goizean ekitaldi berezia egingo dute Coliseoan Eguen goizero El Corte Inglesean egiten dutenari jarraituz oraingoan ere goizgoizetik ekingo diote saio bereziari Coliseoko egitaraua etan hasiko da ohiko kafetxoaren tartearekin eta jarraian etik aurrera eta ak arte BNI Armagineko kideen arteko bilera egingo dute Betikoari jarraitzeko asmoa badute ere biharkoari ospakizun kutsua eman nahi diote eta Patricia Villarino BNI Armagineko presidennteak dioen moduan zeozer dinamikoa izateaz gain sorpresarako tartea ere izango da Gaur egun taldeak kide ditu eta guztiek guztien mesederako dihardute lanean Horren emaitza da azken urtean azken urtean bi milioi euro fakturatzea lortu izana |
2,760 | Kabia Teatrok Alicia despu de Alicia antzezlana taularatuko du barixakuan San Blas opilak egiteko ikastaroa eta lehiaketa antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak |
2,761 | Ezkioko Gozan Janet ostalariak herri eskolako umeei bazkariak emateaz gain edari eta pintxo ugari eskaintzen ditu Ostatu honetan Bertatik Bertara produktuak erosteko txoko bat ere aurkitu daiteke |
2,762 | Maria Batxilergoko ikaslea dogu eta urtetako neskatxo bat zanetik hasi zan hipikaren munduan baina bere esanaren arabera orain dala urte bitatik ekin deutso kementsuago bere zaletasunari Horren erakusgarri bai estatu mailan eta baita nazioarteko probetan parte hartutako eta lortutako emaitzak Trofeo Princesa Asturias Campeonato de Espa Global Champions Tour Trofeo Casas Novas Galicia CSN Toledo |
2,763 | Maria Goi Mailako Kirolaria dogu Eusko Jaurlaritza eta Consejo Superior de Deportesen arabera eta horrek berez bere kabuz ikasketetan ere erakusten dauan gaitasunaz gain datorren ikasturtean Medikuntza ikasteko aukera gehiago eskeintzen deutsoz |
2,764 | Bikaintasunaren eredu arlo akademikoaz harago baina bikaintasun hori eguneroko dedikazio eta lanean oinarritzen danaren adibide polita bai ikasketetan zein Jilana Van Zand bere behorrari egunero emoten deutsozan orduetan |
2,765 | Idazterakoan lokailuak txertatzeko ditudan zailtasunak kontuan izanda oso baliagarria egin zait orrialde honetako edukia Lokailuen inguruko azalpena argia da eta lantzeko ariketak egokiak Mila esker edukiak eskura jartzeagatik |
2,766 | Eibarrek galdu egin du Ipuruan Atletico Madrilen aurka Eibarrek eta galdu du Atletico Madrilen aurka Griezmannek eeta Mandzukicek egindako golen ondorioz |
2,767 | Normalean kableak zokaloaren gainean jartzen dira Hala ere kasu batzuetan paretaren kanpoaldean ere jartzen dira bezeroak nahi duen altueran bezeroaren altzarien eta beharren arabera eta beste batzuetan etxebizitzako gainerako kable guztiak biltzen dituen hodian ere sartzen dira Hori egitekotan hodiak zenbait baldintza bete behar ditu GUTXIENEZ mmko DIAMETROA izan behar du ERTZETAN cmko ERRADIOA eta BARRUAN EZIN DU IZAN ELEKTRIZITATEKABLERIK Gainera bezeroak kanalizazioa aldez aurretik prestatua izan behar du |
2,768 | Azken egun hauetan ospakizunetan murgilduta daude Ribaforadako dantzariak Paloteadoaren urteurrena ospatuz Hainbat ekimen antolatu dituzte dantzari topaketa tartean beren facebook orrian jarraitu ditzakezue |
2,769 | Roulettechatting Chatroulette Pao de car alternatiba onena da Edozein lekutan munduko osoko gay Free Chatroulette Pao de car eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu |
2,770 | Uztailaren an botako dituzte gakoak Baionako herriko etxetik festei hasiera emateko Aldaketa batzuk programazioan baina orokorki urteroko egitarau bertsua eta prebentzioari garrantzia eman nahi izan badiote ere ez du herriko etxeak indar bereziagorik emanen eraso sexisten kontra Ihintza Arrieta |
2,771 | Roulettechatting Chatroulette Obshtina Tutrakan alternatiba onena da Edozein lekutan munduko osoko gay Free Chatroulette Obshtina Tutrakan eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu |
2,772 | Roulettechatting Chatroulette Maracan alternatiba onena da Edozein lekutan munduko osoko gay Free Chatroulette Maracan eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu |
2,773 | eko hamarkadatik eko hamarkadara bitartean nire aita eta haren anaia biak Edelweiss espeleologiataldeko kideak izan ziren an Edelweiss taldea Burgoseko iparraldean dagoen Ojo Guare Europako kobarik handienetakoa dena esploratzen hasi zen Espeleologoek gidatuta LIGHT YEARS AWAY antzokiko iluntasunean zeharko bisita da Ibilbidean agertzen den guztiak harritu egingo gaitu bai organikoak bai bizibakoak kronologikoak zein anakronikoak ikus daitekeenak nahiz ikustezinak denak harrituko gaitu Pantailatik kanpoko filma aurpegirik gabeko dokumentala linternaz argiztatutako ikuskizuna |
2,774 | Euskalterm zaharra gelditu zutenetik ezin zen kontsulta egin Firefoxen Euskalbarrean baina bertsio berria martxan dago gaurtik eta berriz ere egin daitezke kontsultak bai Euskalterm botoia sakatuta |
2,775 | Hemen euskal eta europar humanismoa indartu nahi dugu Pertsonen alde lan egingo duena euskal tradizioan oinarritutako baloreak indartuz nazio partekatu bat eraikiko duena |
2,776 | ikusleETAko kideak hiltzaileaklapurraksekuestadoreakta ak gehiaho izan diraZuk zure baitan zer aginduko zenuke jende hori juzgatzeko orduanKaixomotel bat bota hemen ez da ezer pasa ta beste aldera begiratu |
2,777 | Garunaren hemisferioakBi hemisferio daude garunean eskuinekoak gorputzaren ezker aldeko mugimenduak zuzentzen ditu eta ezkerrekoak eskuin aldeko mugimenduak Garunak beraz gorputza era gurutzatuan kontrolatzen du eta ia beti nagusia ezkerreko aldea denez agindu gehiengehienak gorputzaren eskuin aldera doaz Honetan ezkerrak dira salbuespen beraiengan alderantziz gertatzen baitira gauzok eskuin hemisferioa dute nagusi eta ondorioz ezker aldera igortzen ditu agindurik gehientsuenak Honelako arrazoi neurologiko sendoei esker mintzairaren ardura ezker hemisferiokoa dela frogatu da ikerketa batzuetan Hortik abiatuta teoria askok diote bertan daudela beste hainbat funtzioidaztea ahozko mintzamena logika eta pentsaera abstraktua Aldiz eskuin hemisferioari dagozkio adierazpen emozionalaren kontrola mimikazko mintzaira musika eta artearekiko sentsibilitatea Banaketa honek ezker hemisferioak zuzentzen zituen funtzioak garrantzi handiagokoak zirela adierazi zienez zientzialariei nagusitzat jo zuten delako hemisferioa Egungo teoriek berriz kolokan jartzen dute eskuin hemisferioak betetzen dituen eginkizunak sormen eta irudimenari dagozkionak bigarren mailakoak direla Ikasketaren helburua eskuin behartuak ez sortzeaEzkereskuin gaia jorratzen denean bitako hemisferio baten nagusitasunak lateralitatearekin daukala zerikusia diogu Lateralitatea betebetekoa da hemisferio batek alde bereko esku oin eta begia menperatzen dituenean baina gorputzeko hiru atal horiek eskua begia eta oina menperatzeko ardura bi hemisferioen artean banatzen denean zeharkakoa da lateralitate hori Azterketa batzuek diotenez gizaki primitiboak berdinberdin erabiltzen zituen ezkereskuin eskuak bata zein bestea alegia baina azkenean lantza eskuinarekin erabiltzea nahiago izan zuen iruditzen zitzaiolako hartara borrokako alderdirik erasogarriena bihotza hobeto babesten zuela Areago ikerlari zenbaitek diote gu gehienak ezkereskuin petopetoak garela jaiotzez baina alde baterako ala besterako joera berehala agertzen dugula umetan Haurtxo batek bi hilabete baizik ez duenean ikus dezakegu nola banatua duen lateralitatea hau da nola banatzen dituen eskuma edo ezker eskuaren ardurak Datuak ez dira erabatekoak Dena den berriro diogu oraintsu arte ezker izatea ezintasun antzeko zerbait zela Beraz azterketa zorrotz gutxi dago kontu honen gainean lateralitatearenesplorazioadoc lateralitaearen esplorazioarako tresna bat da |
2,778 | Lateralizazioa esaten zaio umeak bere gorputzaren alde bat bestearen gainetik nagusitzeko bizi duen prozesuari Normalean lateralizazioa ez da finkatzen edo urte arte baina badira ume batzuk txikitatik argi eta garbi azaltzen dutenak alde baten nagusitasuna Bertan aurkituko dituzue |
2,779 | Uda honetan futbolean jolastu lagun berriak egin eta ondo pasatu nahi baduzu zatoz Zarautz Kirol Elkarteko Futbol Sailak antolatzen dituen JOLASTI Futbol Udalekuetara INFORMAZIOA eta IZEN EMATEA hemen wwwzarautzkefutboleskolaeus JOLASTU ETA UDAZ GOZATU |
2,780 | Elkartasunak politikoa behar du izan eta bi norabideetakoa joanetorrikoa alegia Honela ulertzen dugu internazionalismoa eta brigadek horri erantzun behar diotela uste dugu |
2,781 | Horregatik Askapenaren brigadetan ez goaz turismo politikoa egitera ezta karitatez lagundu edo irakaspen iraultzailerik ematera Urte luzeetako esperientziak ederki erakutsi digu praktika horiek ez dutela zentzurik eta jarrera paternalistak bultzatu zein besteen borrokak eskaparate huts izatera eramaten dute gure herriarekiko onurarik ez dutenak |
2,782 | Guk gure herriaren askatasuna dugu helburu jakitun baikara hori dela gainontzeko herriei egin diezaiekegun ekarpenik handiena Internazionalismoak nazioa behar du herritik herrira joanetorriko eta berdintasunean oinarritutako elkartasun politikoa bideratzeko |
2,783 | an antolatu zuten lehenengo Nazioarteko Argazki Mostra Zarautzen Argazkizale Elkartearen eskutik Hasieran erakusketa Torre Luzean izaten bazen ere gaur egun Sanz Enean egiten dute edizioa izango da aurtengoa eta lau artistaren lanek osatuko dute Mostra Gema Arrugaeta Gipuzkoa Antton Lopez Gipuzkoa Antonio Manzano Kantabria eta Danny Yen Sin Wong Malasia |
2,784 | Zuzenezko emankizun honek Euskal Herri osoko herri dinamika ekimen alternatibo eta gizarte eztabaiden bozgoragailua izatea du helburu Astero leku berri batetik gai berri bat tratatzen du emankizunak Gaiak erreportaiak eta gidoia era partehartzailean herritarrek osatzen dute Zuzenezko platoaren egunean kameralariak eta animatzaileak denak dira herritarrak Kanaldudeko lantalde batek lagundurik noski kateak dispositiboa eskaintzen du eta herritarrek edukia osatzen dute Bigarren sasoi honen berritasunak Ekitaldi publiko bat bilakatzen da orduz aldatzen da eta zuzenezkoaren eguna aldakorra da |
2,785 | Ostegunean etan Baionako unibertsitatetik zuzenean izanen gira bertan euskara ikasketak egiten dituzten ikasleekin Denboraldi huntako azken Zuzenean Zure Esku izanen da Elkarte eta herritar guzien ideia edo gaiak ongi etorriak dira ondoko denboraldia prestatzeko |
2,786 | Ainara Iraetak El Pa seko Gaiak atalean Euskal Komikigintzaren gainean egiten ditu hainbat hausnarketa ean idatzitako artikulu honek gauza bat argi usten du Euskal komikigintzan egoera zeozer aldatu izan bada okerrerako izan dela Argi dago Adibide modura artikuluan aipatzen den Ipurbeltz aldizkaria urte merkatuan mantendu zen euskal komiki bakarra Artikulua idatzi eta lau urtera desagertu zen Ipurbeltz |
2,787 | Lurraren errotazioak kontinenteen presentziak eta ekuatorea eta poloen arteko tenperatura diferentziak sortzen dituzten munduko haizeak behe presioko guneak goihemisferioan erlojuaren kontrako norabidean eta goi presioko guneak edo antizikloiak era ikusgarrian behatzeko aukera ematen dute httpswwwwindycom eta httpsearthnullschoolnet weborriek Denboran atzeraaurrera eta tenperatura eta prezipitazioei buruzko informazioa ere ematen dute |
2,788 | Igandean Mallabia ezagutzera joan ginen Eliza eskola herriko plaza ermita okindegia ezagutu genituen galderen jolas baten bidez Galderak ez genekienean herriko jendeari galdetu behar izan genion |
2,789 | Umeek portatila eta komunikatzeko bidea badute komunikazioa gauzatuko dela esan zuen Baina nik uste trebetasun digitalak edota heldutasun digitala ez direla baztertu beharrekoak alegia zeintzuk diren komunikatzeko helburu eta ondorioak |
2,790 | Bigarrenari dagokionez ziurtagiriek izan dezaketen balioa eta eraginkortasuna alde batera utzita aurrekoarekin lotutako elkarrizketa izan nuen aki Lekuonarekin ikasys proiektua zela medio Eta gaur Donostian ikusiko ditudan hainbat ezagunekin elkarrizketak ere bai |
2,791 | Ez ditu sorburuak arnegatu nahi familia espainiar errepublikanotik eta ko Maiatzeko gaztaro iraultzailetik atera baititu ekologismoan eraginkor jarduteko ikasgaiak AHTren kontrako borrokak egin du ezagun nekaezin eta bateratzaile itxuran Jokaldi bat irabazi baina partida oraindik ez izan liteke bere leitmotiva edo gehiagoren artean pedalei eragin gehiago aurrera egiteko urterekin ez da erretreta hartzeko prest Egun CADE Collectif Associations de fense de Environnement Ingurumenaren defentsarako elkarteen kolektiboa elkarteko bozeramailea da |
2,792 | Ofizialki ra arte obrarik ez ez dago horretarako dirurik Ikerketak eta luzamenak metatu egin dira eta tik kontra estimatze finantzarioen ondorioak direla medio argi agertu da halako proiektu handiak ez duela errentagarritasunik bereziki gure eremuari dagokionez AkizeHendaia zatian Adituek ez diote proiektuari deblauki ezetz erraten baina prudentzia handia gomendatzen dute lanak epe baliagarrian hasteko Etapa garrantzitsua da guretzat Kontuen Auzitegiak urteetan landu ditugun argudioekin bat egiten duelako azkenean eta denbora irabazten dugulako Eta gainbehera ez da bukatu Frantziako tren konpainiak hiri ertain eta ttipietan abiadura handiko trenen geltokien kentzeko asmoa du arazo berdinarengatik trafiko soberetsiak zama bolumenen jaitsiera Errealitateak zenbaki borobilekin hautetsi handien urguilua gibeletik harrapatu du Nork defendatuko du etorkizunean bere udalerrian geldituko ez den trena nola esplikatu lanpostuak eta hazkundea hortik jalgiko direla Concorde hegazkina Frantziako abiazioaren lorerik ederrena eraikitzeari utzi zioten galbide latza bihurtu zelako Ea AHTk bide bera hartzen duen arintasuna baino geldotasuna lehenetsiz |
2,793 | Konponezina eragotzi behar da batzuen harrokeriak ez du mugarik Beste proiektu ugaritan gertatu izan da halakorik nahiz aurretik seinale guztiak negatiboan egon autopista defizitarioa izango zela denek zekiten eta halere eginarazi dute Azpiegitura proiektu handietan gertatzen dena da behin hasirik ez dakitela gelditzen dirua xahutu baitute bururaino joan behar Eta oso arin xahutu ohi dute ikerketa bat edo zundaketak egiteak milioiak kostatzen ditu Lobbyak oso tematsu dabiltza AHTrekin gure eskualdea momentuz bakean uzten badute ere BordeleAkizeTolosa ardatzetan inkesta publiko berriak galdegin dituzte Iduri du batzuk oraindik bigarren Mundu Gerlaren osteko Frantzian bizi balira bezala ari direla dena eraiki eta asmatzea aizu Penagarriena kargu politikoen itsukeria da ez dira mugimendu ekologistek proposatzen dituzten norabideez jabetzen Alta Alemanian adibidez abiadura handiko trenen abiadura mugatzeko legea egin dute lurralde urbanizatuetan ezin delako Australiako desertuan bezala ibili herrietan geldiuneak egin nahi badira Frantzian aldiz orduko kilometroko abiadura duten makinak ari dira fabrikatzen Zorionez jendartea oro har beste optika batean sartzen hasi da inplikazio kolektiboaren nozioa ari da iratzartzen instintiboki Gero eta gehiago zentzuzko azpiegituren zirkuitu hurbilen eta iraunkortasunaren xedeak dira ageri nahiz eskaera hauen guztien arteko lotura ez den oraindik kontzienteki barneratzen ez aski azkar bederen Beraz ez dugu amore eman behar |
2,794 | Hala da Alkateak laborariak trenbideetako langileak batzen dituen dinamikak indar harremana gure alde jarri du legitimitatea areagotu dio Hogei urteko lan luzearen fruituak dira Arrakastari apaltasunez begiratu behar zaio hala ere CADE Collectif Associations de fense de Environnement Ingurumenaren defentsarako elkarteen kolektiboa azkartu eta biderkatu egin da lurraren aurkako erasoak biderkatu diren heinean ez gara ezeren pindar jenialak izan joera baten ispilua baizik AHT bezalako proiektuek denak molde berdintsuan diseinatuak izaki antzeko erreakzioak eragiten dituzte beste lekuetan ere Italian adibidez laguneko manifestaldiak egon ohi dira Ez da belaunaldi espontaneo baten uhina ez eta militante aktiboen afera ere ezaguna zaigun paisaiaren desjabetzeak herritar guztiok gaitu mintzen Edozein obrak baso bat lurrera bota duela konturatzen gara egunetik gauera arintasunak eta neurrigabekeriak asaldura eragiten dute mundu osoan Hemen lurraldeari diogun amarradura sendoa gaineratzen badiogu sentimendu are azkarragoa txertatzen da agian horrek du Landesen eta Euskal Herriaren arteko mobilizazioen kopuruaren diferentzia egiten Hasieratik sektore guzien bereganatzeko plantatu estrategiak badu ere zerikusirik Ipar Euskal Herriko errealitateei erantzuten die sinpleki Paraje txukun eta turistikoak eta jabego txikia suntsituko lituzkeen trenak ezin baitu bestelako erreakziorik piztu |
2,795 | Gure posizioa ez da enfrentamenduetara jotzea beste koadro batean kokatzen gara eta denek hala aritzea opa dugu Mehatxaturiko lurrak partzela xehetan erosi ditugu adibidez desjabetzeak zailtzeko eta arazoa epaitegietara eramateko Gure manifestaldietara familiak datoz eta giro bakezalea zaintzean datza lehentasuna Tentsio uneak pairatu izan ditugu halaber zundaketak egitera etorri zirelarik Fisikoki aurre egin genien kamioiak oztopatuz eta zundatzaileei lana egiten ez utziz Garaiko suprefetak hainbat hobe buruargitasunarekin ihardetsi zion egoerari Makur grabeagorik ez gertatzeko guztion seguritatea pribilegiatu eta jendarmeei norgehiagokatik ateratzea galdegin zien Kudeaketa ona egin zuen gure ustez eta bilkura batean eskertu genion Baina obrak inposatzen badizkigute beharbada istiluak izanen dira eta gure aurkariek nahi izan dituztelako suertatuko dira Ez naiz ni Ipar Euskal Herrian etxez etxe ibiliko ez bota molotov koktelik erratera parean gasak botatzen badizkigute Ni ere gazte izan nintzen eta badakit zer den amorrua Espero dut ez garela puntu horretara helduko Bestela egoerari moldatu beharko helburua biolentzia egoera bati inoiz ez egokitzea izaki |
2,796 | Estatua suarekin dabil jolasean Urtegi horretara destinatu lurretan prefetak jendarmeak trumilka bidali zituen deus eta nehor defendatzeko ez zegoelarik Herritarrek ezdeusetako proiektu erraldoiei ezetz erran eta polizia bortizki bidaltzen dietenean inposizioaren etapa da indarrean jartzen Eta Barne ministroa desohoratzen da hildakoari buruz gezurretan ibili delarik ongi zekitelarik poliziaren granada batek zuela gaztea erail Ezkerrekoa omen den gobernu honek sekulako ardura dauka arlo horretan probokazioak akuilatuz eta konfrontaziora joz ihardespenak erradikalizatuz eta oroz gainetik eredu zaharkitu baten xantre amorratua bilakatuz Eta gero mina eginda dagoenean Ingurumen ministroa bidaltzen dute denak mahai baten inguruan eseri behar direla erranez |
2,797 | Arlo ekologikoan Nantes ondoko Notre Dame des Landes aireportuaren inguruan dauden batailek irudikatzen dute sortzen ari den militantzia mota berri hori aurrez aurrekoaren gogortzearekin eta kontrako taldeen konbergentziarekin erabaki guneak eta moldeak aldatzeko eskatuz Bai gobernuak bai Europak ezingo dute ekoizten eta kontra ekoizten dutenaren analisia bazterrean utzi Tendentzia guztietako sentimendu antiliberala gora doa Europa osoan Zer eskaini orduan etorkizunean toki guztietan itxura berdina duten trenbide eta saltegi handiak ala kulturei eta naturari errespetu handiagoa dieten azpiegiturak Instituzioek ere hautua egin beharko dute eta beti bezala jarraituz gero bere buruaz beste egitera doaz |
2,798 | Guk beti gardentasunez jokatu dugu Koordinaketetara nahi duena hurbiltzen da mila laguneko zerrendari bidaltzen zaie gomita eta bertan hartzen dira erabakiak Herri bakoitzeko elkarteak dira lantzaren puntak haiek dute lekuko ingurunea hurbiletik hoberen ezagutzen eta haiek dira herriko beste jendeetara heltzen gure diskurtsoak sartzen ez ginen esferetara garraiatuz eztabaidak sortuz Dibertsitate horretan estrategien finkatzea ez zaio beti bakoitzak nahi lukeenari egokitzen baina hemen gehien inplikatzen denak du errespetua irabazten Orain arte behintzat ez da bereizketarik gertatu Fronte honen gidoiari behar bezala eusten jarraitu nahi bada iritzi guztiei egin behar diegu so Eta ikuspuntuak hurbiltzeko xedez ari garelarik denborarekin praktika bat finkatzen da denen arteko konfiantza giroa dakarrena Oroz gainetik interes orokorreko guda batean gaudela azpimarratzea beharrezkoa da zerbitzu publikoaren alde garela jakinaraztea hurbileko trenbideak ehun soziala azkartzen duelako Ez gaude bakarrik kontrako jarreran |
2,799 | Jende dezente ikuspegi berekoiarekin dator hasieran badakigu guregana hurbildu direla AHTren trazatuak euren baratzetik pasatzea aurreikusi duelako Jende horiek gure argudioz janzten dira pixkanaka horretan datza borroka honen aberastasuna Nola onarrarazi nire etxetik ez baina auzoaren etxetik pasatzen bada bost axola posizioa besteen aurrean Ez da zuzena Zintzotasunez eboluzionatzen dute Urrun zeuden askok ibilbide esanguratsua burutu dute gaur egun norabide ekonomikoei buruz edozein forotan eroso mintza daitezke txostenak xeheki aztertu soluzioak aitzinatu Eskuduntza handiak garatu dituzte zerumuga orotarik etorri adiskide horiek Ez gaude gehiago kolpez kolpeko estrategia mediatiko batean ondoan ditugun aditu independenteek helarazten dizkiguten diagnostikoek beste jokaleku batera eraman gaituzte ildo bat ari gara betetzen eta gure etxetik kanpo ere zein trenbide politika sustatu behar den proposatzeko gai gara Horretan datza gure indarra |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.